A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN
|
HELDU ZAITUT LEIHOAN Aritz Gorrotxategi , 2002
Heldu zaitut leihoan Isilik egon gara fabrikako keari begira Existitzen ez ziren itsasontziak Itsu baten begietan nola itsasten ziren ikusiz
Eta orduan galdetu didazu Denborak zergatik egiten duen ihes Edo nolatan kabitu daiteke eskumuturreko erloju batean Hainbat galdera dira Erantzunik ez dutenak Eta zure ezpainetan iltzatzen dira
Orduan esan nahi dizut maite zaitudala Baina ezin zaitut konprenitu Eta leihotik haratago zoaz Fabrikako kearekin nahastuz Eta ezin zaitut harrapatu Denbora bezalakoa baitzara
© Aritz Gorrotxategi |
|