ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HELDU ZAITUT LEIHOAN
      (2002)

TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN
      (2002)

BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK
      (2002)

SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA
      (2002)

HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN
      (2007)

ZIRRIKITU BAT IZOZKAILUAN
      (2007)

ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA...
      (2007)

ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ
      (2007)

BIHARKO EURI
      (2011)

HARIZKO JOLAS, HARRIZKO GEOGRAFIA ITSU
      (2011)

JAKITEAK MIN. BARIAZIOAK
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ARKUA ETA GEZIA

        Aritz Gorrotxategi , 2011

 

 

Bere esku herdoilduen itzala buztinezko gihar bat da, hotza, taupadatik gero eta urrunago.

Orratzak. . .

Nola arkua eta gezia tenkatzen da eguna amonaren hezur-haragietan.

Puntua egin eta desegin, beti esperoan.

Ispiluan, gezurrik ez. Alferrikako irribarre bat akaso, gainerakoei biz¡rauteagatik. Eta malkoak, bularrak eskaintzen duen gauari baino, bere buruari erruki. Nor, ordea, errukituko da amonaz amona bera izan ezik? Gainerakoak hil egin dira.

Haatik, azken irribarrea zintzoa da, bazekien eman eta kendu egingo zitzaiola. Pisuak bultzatu osteko erorialdian, bere haz¡ propioan bare, begi garbiz maite ditu zerua, zelaia, herria eta pago-ilarak, eman eta galdutako musuak, seme-alabak...

Jakin bazekien agindutako egunak unibertsoa zirela, taupada eta bera diren bezalaxe.

Egin eta desegin...

 

© Aritz Gorrotxategi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa