A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HELDU ZAITUT LEIHOAN
|
TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN Aritz Gorrotxategi , 2002
Tabernak ate bakarra zeukan arren jendez gainezka zegoen Mahaiaren gainean kopak nola husten ziren ikusteko Jaio zen gizon hankabakarrak Istorioak kontatzen zituen bitartean
Ajedrezera jolasten zuten Erdi Aroko bi erregeen mitoa Gogararazi zien gazteei Mendi punta batean piezak mugitzen ari ziren bitartean Bailaran soldaduak hiltzen ari zirela ezaxolati Denboraren metafora Erakutsi zien denei Baina norbaitek Denbora ez zela metafora bat adierazi zionean Makuluarekin astindu zuen buruan Eta tragoxka bat eman zion kopari Denboraren metafora garagardoaren bitsean Dastatzen zuen bitartean
© Aritz Gorrotxategi |
|