A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SAROIAK
|
ARRAKALAK Unai Baztarrika , 2014
Heldu ziren berriak, zaharrek berri izateari utzi ziotenean. Gurpil zoroan batera eta bestera. Herri bat zuten amets. Ez herri bera, baina herri bat amets. Haragizko ametsa, haragiztutako ametsak. Jainkoak gizaki egin zituzten eta bolbora usaina edonon.
Urteak zenbakizko gerriko estuak dira herri baten minean. Urteak zenbakizko errenkada mingotsak dira herri baten barne jarioetan. Urteak zenbakizko hilotz zerrendatan idatzi ziren. Urtean behin, balantze egunean.
Berriak ere zahartu ziren, eta berriagoak heldu. Arrakala ilunetan egin zituzten lubaki berriak aurrekoek zulatutakoak sakonduz. Eguzki izpiak nekez iriosten ziren lubaki hezeetara itsutsunari bide eginez.
Orain, urrezko helduleku propioak zahartu direnean elkarri heldu besterik ez dagoenean arrakalak, pitzadurak, zabalegiak dira.
Eta bakeaz dihardute batzuek eta besteek amildegiaren ertzean solas gor-mutuan.
© Unai Baztarrika |
|