ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ZURDEIA
      (1933)

HEURE OROIZ
      (1933)

ITSASO BAREA
      (1933)

HAITZ BARRENEAN
      (1933)

GOIZNABARRA
      (1933)

GAUKORRAK
      (1933)

GURE ITSASOA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NEGU GAUA

        Eli Agirre, Agarel , 1932

 

 

Ibarrik ibar dabil

baso-urdia

gosedun umeentzat

janari bila

goimendi haitzetan, ba,

edur oldiak

estaldu dauz oso-oso

zador bidiak.

 

Haxeak zugaztian

negar dirudi

zugatzak orbelge izten

zurian zuri.

Haizearen sugarra

negar ituna!...

Nork ete daki baina

zer dan nahi dauna?

 

Ibar sakonean dantzu

txurruan hotsa

basoaz hizketa isil-

isilan doa:

edestu dautsaz geure

ekandu zaharrak,

euskotarrak antzinan

eginikoak.

 

Beresian txoriak

arte-tarteka

geldi-geldiro dabez

eresi ituna.

oiharrak darantzutsa

urrun-urrundik...

Gau haizen alegea

gaua tartetik!

 

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa