ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEGU GAUA
      (1932)

ZURDEIA
      (1933)

HEURE OROIZ
      (1933)

ITSASO BAREA
      (1933)

HAITZ BARRENEAN
      (1933)

GAUKORRAK
      (1933)

GURE ITSASOA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GOIZNABARRA

        Eli Agirre, Agarel , 1933

 

 

Jagi naz hotza

gorputzean dodala,

adimenean

uste biziak

eta zorrotzak

dodazala.

 

Bizi naz?

Bai noski

hil-antzaren

irudia

oherakoan leudan arren.

Ha bai beldurra!

 

Arnasa estua,

gorputz barea,

gogai ankerrak,

heriotzea!...

 

Beste ludia

hodei baltz eta

nabar artetik

ikusi antzo

nengoan:

hilgo ote?

 

Mendien baltzitasuna

gogoan dot:

haitz erpinetan

lausoa

gogoan

alegea,

ituna.

 

Gogoan zer ete?

Gogoan eztabaidea

gogoan ezebeza,

bakartasuna…

 

Lauso egunetako

ibar eta mendi

isiltasuna,

bakartasuna,

bare alegea.

 

Jagi naz hotza

gorputzean dodala,

adimenean

uste biziak

eta zorrotzak

dodazala.


 

 

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa