ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEGU GAUA
      (1932)

ZURDEIA
      (1933)

HEURE OROIZ
      (1933)

ITSASO BAREA
      (1933)

HAITZ BARRENEAN
      (1933)

GAUKORRAK
      (1933)

GOIZNABARRA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GURE ITSASOA

        Eli Agirre, Agarel , 1933

 

 

Ogoño harkaitz zuri ganetik

agur esaten dauskat nik

Euskadi itsaso gogor, hezkaitza;

neure agurroi har egik.

 

Heure sakonan jaukaguz orok

geure abaen hazurrak

heure alboan geure mendiok

geure aberri berua.

 

Heure ganean jaukagu geure

ortze iluna neguan

eta goiago hodei ganetan

jaukagu geure Jaungua.

 

Agur, Euskadi itsaso urdina!

Entzun egik ni-oihua,

jagon eikezak ni-abestiak

heure hondar eta barruan.

 

Heure itsuskian eroan egik

neure abesti samurra

geure asaba maite albora

itsaso nausi barrura.

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa