ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEGU GAUA
      (1932)

ZURDEIA
      (1933)

HEURE OROIZ
      (1933)

ITSASO BAREA
      (1933)

HAITZ BARRENEAN
      (1933)

GOIZNABARRA
      (1933)

GURE ITSASOA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GAUKORRAK

        Eli Agirre, Agarel , 1933

 

 

Bele ankerrak

hilobiko

harri ganera

abesti hotza

abestuten

joan ziran.

 

Bira eta bira

hilobi gain

bele mukerrak dira.

Hegazkada

ameskorrak,

udazkeneko

haxe hotsaren

zarata meheak

ameskorrak diran lez!

 

Hegazkada itunak,

gaueko

ikuskantzak

itun-larriak

diran lez!

 

Arratsalde larria zan

ortzia oskorri legoan,

ortziari begira

olerkaria

mendian letzan.

 

Itxaromenak galduta

gogoa itun

oldozkun gorriz,

ortzia hodeiz lez

estalduta.

 

Udabarriko txoriak

mendi gailurretara

ihes egin dabe,

betiko

betiko ihes dabe.

 

Eguzkia jausi da

gauak mendi-ibarrak

itzalez bete dauz

astiro

astiro itzalez,

mendiak

txara baltzaz legez

estaldu dauz.

 

Beroak ihes dagist

hotzak kikiltzen nau,

guztiak itxi nabe,

itxaromenak bere.

Itzala

bakarrik

lagun dot.

 

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa