ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEGU GAUA
      (1932)

ZURDEIA
      (1933)

ITSASO BAREA
      (1933)

HAITZ BARRENEAN
      (1933)

GOIZNABARRA
      (1933)

GAUKORRAK
      (1933)

GURE ITSASOA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HEURE OROIZ

        Eli Agirre, Agarel , 1933

 

 

Gauaren itzala

bihotzean

izarren izpiak

begietan.

 

Mendi bizkarretan

basetxeak,

lausotxo mehe-meheaz

estalduta,

bihotz alaiaren

gogamenak

alaiak, pozkorrak,

dirudie.

 

Hegi tontorreko

bedartzean

luze-luze etzunda

olerkaria.

 

Ibarran ibaia,

ur bareak:

ur ganean

zugatz itzalak,

ilazki izpiak.

 

Ibai barrenan

heu-irudia

ikusi jonat

zoragarria.

 

Berehalaxe

hizketa isilan

heugaz hasi non,

bihotz hizketa

samurra!

 

Urrin hegoan arren

ikusi ez arren,

badakin heu-maitea

heugaz oldoztuten

dagola,

heugaz gomuta,

heugaz oroiz

donala.

 

Ilazki izpiak

haize bigunak

jakarztezan

heu-gogamenak.

 

Itsaso uhina

legetxe

harkaitzen aurka

jo gabe

ugarte ona

etorri haz

neure itsasertzak

mun egiten.

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa