ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEGU GAUA
      (1932)

ZURDEIA
      (1933)

HEURE OROIZ
      (1933)

HAITZ BARRENEAN
      (1933)

GOIZNABARRA
      (1933)

GAUKORRAK
      (1933)

GURE ITSASOA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITSASO BAREA

        Eli Agirre, Agarel , 1933

 

 

Urdin-urdina

baltzez nahastauta

aurrean ura

ur barea.

Ur barrenean

txori zuriak

hegazka,

gora eta behera.

 

Itsas erdian

ixontziñoa

ur gentzatsuaz

garaile.

Aurpegietan

haxe limurra

gogo barruan

alaia.

 

Ezpan bigunan

irribarrea

irribarrea

begietan.

 

Ipar haxeak

burutxo horren

uletxo baltzak

hara eta hona

darabiltz

itsaso ertzean

haizeak uhinak

darabiltzan lez.

 

Urrin begira zagoz

laztantxo txikerra…

Itsaso aldetikan

ezertxo badozu?

Noren begira zagoz?

Nori ditxarozu?

 

Atzera so egizu:

hodei ertzetan

urrin-urringo

mendi lerroetan

gazte bat itoteka

zeu begira dozu…

Laztantxo txikertxoa,

atzera so egizu.

 

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa