ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEGU GAUA
      (1932)

ZURDEIA
      (1933)

HEURE OROIZ
      (1933)

ITSASO BAREA
      (1933)

GOIZNABARRA
      (1933)

GAUKORRAK
      (1933)

GURE ITSASOA
      (1933)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HAITZ BARRENEAN

        Eli Agirre, Agarel , 1933

 

 

Eguzkia burutik behera

bekokitik izerdia

horreik arren menditik gora

        ahulduta

        bainoa

haitz barnera igotera

 

Han zelaian lautada aratza

etxe argi eta zuriak

bizkarretan usoak letxe

        lurrean

        etzunda

dagoz euzkotar basetxeak

 

Zador ertzetan arditxoak

ira azpeletan etzunda

goratxoago pagadi baten

ardola zabal-zabala.

 

Handik urrintxo

gorostipean

munatxo baten

azpian

iturri eder

eta garbia.

Hau bai benetan

alaia!

 

Haitz barrenan nago:

gogoa alege dot  

oldoztu nahi dot,

ezin oldoztu.

 

Bihotzean

zer ete dot?

Ertzik bagako

iluntasuna…

 

Alegea?

Itundasuna?

Itundasuna,

hator nigana

nire bizia

poztuten.

 

Aurrerantzean

heu haz bakarrik

nire lagunik

onena.

 

Alege nago.

Alegeaz poztuten naz.

Boaz aldetik

poz eta alaiak

nire bizitza guztirako.

 

 

© Eli Agirre, Agarel    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa