Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
(2007)
ELURRA ARITUKO BALU
(2007)
ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA
(2007)
HAIZE HEGOAREN AROAK
(2007)
AMODIOZKO POEMA ESKAINIAK
(2008)
EGUERDIA UQBAR-EN, ARRASTIRIA DONEZTEBEN
(2008)
I WILL SING A LULLABY
(2008)
DE DREIT NIEN
(2008)
FRONTOI ONDOKO KABINA
(2008)
PEARL HARBORen ABESTIA
(2009)
GELTOKI BAT SIBERIAN
(2009)
TOUS LES DIRECTIONS
(2009)
FRANKOTIRATZAILEAREN ARNASA
(2009)
HEMEN IZANEN BAZINA
Luis Garde , 2007
Hemen izanen bazina ez zenuke kasik deus ulertuko.
Loa, ahazmena, olaturik gabeko itsaso lausoa
minezko txanpon zeharrargitsuekin erosiko nituzke.
Gerra irabazten ari gara.
Gerra guztiak galdu egin ditugu.
Porrotaren kea lokietan lo.
Ispiluen hondoan gure itzalak labanak zorroztuz
ohatzean gu harrapatu nahian.
Heinkelen suak eta gero haizeak karrikak jaten ikustean
gozoa da beldur ez izatea, gozoa deus ez itxarotea.
Herriskak belzten eta zimurtzen dira sutan
inorat ez daramaten
mapa zaharkituen antzera.
Hemen egonen bazina
behi begi beilegidunak jezteko;
haizeari eta tristeziari orroka dabiltzan denboraren behiak jezteko
odolez margotuko genituzke aurpegiak,
begiak, hautsez tindaturiko eldarnioak.
Lurra aspaldian bezala oinutsik joko genuke
erritmo hura oroituz geroz.
Mahatsen artean amodioa genuke hotzez hiltzeraino.
Mendeetako unadurak makurturik
gerra guztiak galtzetik natorkizu.
Hemen izanen bazina nor naizen galdetuko zenidake.
Hemen izanen bazina.
© Luis Garde