A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
|
ELURRA ARITUKO BALU Luis Garde , 2007
Elurra arituko balu lurrak gure aztarnaren memoria gordeko luke. Lurra, listua, gure jakak, buztinezkoak dira. Argazki sepiaren argia du egunak. Noren behatzek eusten diote?
Ilaran isilik goaz; ahoak irekita. Hauts gorria: zintzurra jaten digun xori hotza. Gaueko abelbide guztietan zehar ibili gara arnasestuka. Ederrak eta hitsak izan gara batzuetan, bertze batzuetan itsuki ankerrak. Beldur zuria hartzitu zen ilunean. Bihotzetako kaxoi itxietan nork bere giltza. Goizeko lehenengo distirak aurpegiak itzuli zizkigun; geure buruarekiko errekonziliaziotzat hartu genuen.
Etxeratuko gara irabazle ezpainetako hauts gorria kendu ezinik. Etxeko sua hauts gorri berberaz amataturik aurkituta ez dugu berriz piztuko. Hala erran ziguten. Hala arituko gara. Hala bedi.
© Luis Garde |
|