A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ELURRA ARITUKO BALU
|
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK Luis Garde , 2007
Hautsezko basoak, lur oskoldunak, sasiek itxitako basabideak abereak joandakoan. Mortu hauek jatorrizko itsasoak estaltzen zituen. Gure liburu sakratuetan badago uholdearen aztarnarik. Boteretsuenek esku dardaratiez laztandu zituzten testuen orbanak. Denborak higatutako harri ez leunduak darabiltzagu solasean. Ertzeek ahoak zaurituta, hitzak odola dira.
Lautadan lo baleen saihetsezur bakartiak bailitzan lehenengo ontzien hondarrak usteldu ziren. Urarekin batera hizkuntz zaharraren hotsak lurrindu ziren haize horiari eskainita. Izan ginena ahantz ez dezagun zapalduriko gatzaren antzigarraz ezpainak igurtzen ditugu.
Iturburuek iraganean jariatzen dute. Azkenengo kondairak atzenduz minarik gabe ezdeusaren zehar gabiltza behin-betiko eskualde isiletarantz. Ez dago iraganarentzat dantzatzerik; lugorria ez dugu ernatuko. Erresumako mugatik eztiki hamabi kanpaien oihartzunak datozkigu.
Erresuminaren erresumako ertzetik eskila zartatu bat jotzen dute. Desagerpenerantz astiro gabiltza. Aztora ez gaitzaten lo zorroan.
© Luis Garde |
|