A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
|
ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA Luis Garde , 2007
Zurrunbiloka itzultzen dira sargorialdiak beren uniforme izerdituaren usainarekin.
Ausaz azkenengo aldiz begiratzen dut iņurri bat nire ahurrean. Bihar agian hormiga izanen da.
Hegaltxo gardenak astinduz lurra bilatzen du. Lurra edo bizia bilatzen du nire eskutik at bihar edo etzi vuelo-a izanen den horretan. Gerlaren partea: gaurkoan horrelako hitza zauritua; bertze halakoa desagertua edo hilda.
Argi ezbaitsuaren hareatzeetan esku hutsez izen bizidunen inurradura bilatuko dut.
Zein arraroa baina hegaldi hori.
© Luis Garde |
|