A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
|
HEMEN IZANEN BAZINA Luis Garde , 2007
Hemen izanen bazina ez zenuke kasik deus ulertuko.
Loa, ahazmena, olaturik gabeko itsaso lausoa minezko txanpon zeharrargitsuekin erosiko nituzke.
Gerra irabazten ari gara. Gerra guztiak galdu egin ditugu. Porrotaren kea lokietan lo. Ispiluen hondoan gure itzalak labanak zorroztuz ohatzean gu harrapatu nahian.
Heinkelen suak eta gero haizeak karrikak jaten ikustean gozoa da beldur ez izatea, gozoa deus ez itxarotea. Herriskak belzten eta zimurtzen dira sutan inorat ez daramaten mapa zaharkituen antzera.
Hemen egonen bazina behi begi beilegidunak jezteko; haizeari eta tristeziari orroka dabiltzan denboraren behiak jezteko odolez margotuko genituzke aurpegiak, begiak, hautsez tindaturiko eldarnioak. Lurra aspaldian bezala oinutsik joko genuke erritmo hura oroituz geroz. Mahatsen artean amodioa genuke hotzez hiltzeraino.
Mendeetako unadurak makurturik gerra guztiak galtzetik natorkizu. Hemen izanen bazina nor naizen galdetuko zenidake. Hemen izanen bazina.
© Luis Garde |
|