Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
(2007)
ELURRA ARITUKO BALU
(2007)
HEMEN IZANEN BAZINA
(2007)
ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA
(2007)
HAIZE HEGOAREN AROAK
(2007)
EGUERDIA UQBAR-EN, ARRASTIRIA DONEZTEBEN
(2008)
I WILL SING A LULLABY
(2008)
DE DREIT NIEN
(2008)
FRONTOI ONDOKO KABINA
(2008)
TOUS LES DIRECTIONS
(2009)
FRANKOTIRATZAILEAREN ARNASA
(2009)
PEARL HARBORen ABESTIA
(2009)
GELTOKI BAT SIBERIAN
(2009)
AMODIOZKO POEMA ESKAINIAK
Luis Garde , 2008
Gure izen abailduak, orri batean txirikordaturik.
Erlojuen eta zirimiriaren aurka,
paperezko babesleku hotza.
Ohar zaitez papera eta tinta ere herdoilkor direla.
Eskatu didazu berriz;
aukeran nahiago ez.
Hitzek erne aditzen digute,
are gehiago idatzitako hitz zorroztuek;
egutegiaren hondotik aurpegietarantz jauzi ondoren,
bertze izen batzuetarantz,
ihes eginen digute,
bertze poema berriagoetarantz.
Haurtzaroko bizar-xaflak galdu zuen ahoa.
Erabilitako orrietan ez berridaztea nahiago badut ere,
paperarekin batera poemak eta zauriak birziklatzen dira.
Askatzen dira bertsoak.
Norbait izara nahasien artean ernatzen da ordu txikietan;
gau mahaiko idazlanak erdara batean
izkiriatuak aurkitzen ditu.
Horma bustietako poema zaharkitu hartan,
biok blai, biok alai,
pospoloak azkazalez pizten genitueneko igande goizalba hura,
ardoaz eta literaturaz liluraturik biok.
Oroitzen duzu.
Ziurrenez ez zen deusen sinbolorik izan.
Ardoa eta pospoloak bestondoko
hotzaren kontra; bertzerik ez.
Oroit zaitez. Hitzak zelatan dauzkagu.
Poemak gure itzuri doaz, guk eman erranahiak
hiltzen direnerakoz,
erranahi bizidunen bila.
Zure izena, zure jarrerak, paper batean horixkatzen.
Aukeran nahiago ez.
Ez baitugu bi aldiz poema bera irakurtzen.
© Luis Garde