A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZINTASUNA
      (2004)

MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
      (2004)

KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
      (2004)

TELEFONOAREN URTAROA
      (2004)

BIZIRAUN
      (2007)

EUROPA (Antiutopia)
      (2007)

POỈSIS
      (2007)

ZAURIA ETA ORBAINA
      (2007)

PATUA
      (2011)

MONJEA ITSASERTZEAN
      (2011)

AZKEN HITZA
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

ERANTZI

        Jon Gerediaga , 2007

 

 

Ezerezaren izara isila erantzi du munduak

itun berri baten ostadarra ageri da

        zure oin, zure hagin, zure ontasunaren aintziran

        zure ezezko errepikatuen horman

ez gara apenas aharrausi bat baino

heresia bat izatearen aratuste amaigabean

egin irribarre beste behin

mundua hondamenditik salba dadin

        jolaskide dira den ororen erromerian

        zure begi, zure ihesak

        zure halabeharrik gabeko ahurra

        non otzan-otzan pausatzen den tximisten argi zurbila

begira araudiak koldarren izerdi-putzuetan itotzen

badira lurraren ertzetan hainbat pailazo ahalguztidun

itsasoan oinatz handi eta sudur gorriak ereiteko gertu

zure arnasa gaur miraria da

nekez antzeman ohi dugun bizitza soilaren

burrunba urruna.

 

© Jon Gerediaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko