A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZINTASUNA
|
POỈSIS Jon Gerediaga , 2007
Zaharregia ei da mundua labarretan bataiotan ibiltzeko baina kaian kulunka batelek tabernan zurrumurru ketuak buruan, saman, zakilean, zerean, ez dakit zorabio izengabe honek amets hark, basamortuan paperezko ontziak —barnean ura eta promesak zeramatzanak— bakarrik egoteko modu ezin duinago honek isiltasunak mundua sostengatzen duen giltzarriak euriak, galtzada-harriek eta euriak txakur sentiberak besarkatzeko gogoak haurtzaroko ziurtasun isolatuek patioko iskanbilan barruko babeslekuak zaldi zuriaren begi tristeek —nahi dut, ez dut nahi— harresiak zeharkatzen hamabi kaioek —hamabi apostoluak nigandik ihesi— noraezean norabidea xerkatzen duen gizadiak —Gilenek, Antonek— izenik behar ote du izengabeak? berdea ez den lanbroak —eta hala ere zelaiak berdatzen dituenak— mendi hauen artean ezkutatzen den mirariak eskuan barraskilo baten oskol zuri hutsak ihintzak asetzen duen soloen egarriak Leonelek hitzek: Dios, Gugenlaymi? Jainko, ez al duzu izenik? aireari egokitzen ez zaizkion letrek horiek guztiek izendatzen naute ni une oro hilko garela jakitun izateak bidean menderaezin egiten gaituen heriotzak negua epelago egiten duen uztak (saskian gorde ditut hainbat intxaur) behar ez gaituen munduak sakramentu apal honek egiten duen zaratak eta abar anonimo guzti-guztiek eskatzen dute hitzik esan gabe eskatzen dute sikate itzelean ozeano bat tua, negarra edota gorputzaren beste edozein likido ahaltsu hitz bitan: bizi naiz hau da nire eskaintza (bizi izandakoaren hondarretan baina putzu gazi bat non itotzen diren puxtarriak) ez al da arina ez al da sakona tximeleten hegaldi ezin iragankorragoa? begira nola indartzen nauen patuak dagoeneko izen bat aurkitu dut zuretzat muga guztiak zeharkatzen dituzten txori horiek bezalakoa: isiltasuna —euren kantua entzuteko behar dugun bakarra— jaioberri zara zu izendegi agortu batean eta ez dugu mundurik inauguratuko bataiarria gure odolez bete ezean.
© Jon Gerediaga |
|