A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZINTASUNA
|
KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA) Jon Gerediaga , 2004
Honezkero tximistek eta eskaleek harritzen ez duten haurra. Izan liteke Berlin edo Detroiten nekez gure auzoan gure auzoan ez baitago haurrik. Azaroan gaude baina langabetuak ezjakintasunean bizi dira. Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
Zuhaitzetako azkenengo hostoek antolatu dute La r‚sistance eta udazkenak terroristatzat hartu ditu. Kioskoetan ez dute kanikarik saltzen, sasoi makalak bigarren eskuko liburuentzat, sitsek etxeko altzariak jan dituzte, ez dituzte ba sitsek makarroiak jango. Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
Milaka eta milaka litro ur bota dituzte kaleak txukuntzeko eta gabardina saltzaileek dibidendoak banatu dituzte kale garbitzaileen artean. Elizetako bankuak hutsik daude, antza denez errosarioak misterio guztiak galdu ditu, Amerikako gangsterrek eta hiltzaileek ere ezin dute taberna eta jatetxeetan erre. Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute. Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute, izan liteke Kuala Lumpur edo Adis-Abeban, nekez gure auzoan gure auzoan eroetxeak baititugu barra-barra eta ez dago hegoaizea pairatzeko zororik kalean.
© Jon Gerediaga |
|