ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EZINTASUNA
      (2004)

KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
      (2004)

TELEFONOAREN URTAROA
      (2004)

ERANTZI
      (2007)

BIZIRAUN
      (2007)

EUROPA (Antiutopia)
      (2007)

POỈSIS
      (2007)

ZAURIA ETA ORBAINA
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MAITASUN PSIKOTIKO BLUES

        Jon Gerediaga , 2004

 

 

Nik ez daukat heroi bokaziorik

baina deabruaren egoitza burua da

era horren aurka borrokatzen naiz egunero

nik ez baitut Maitasuna ezagutzen

gazteegia naiz horretarako

pelikula gehiegi ikusitakoa,

baina entzun al dituzu inoiz

zure maitearen hezurrak apurtzen

esistitzen ez den tortura gela batean?

 

Ni ez naiz erromantiko tragikoa

heroiak ez dira esistitzen honezkero

eta Maitasuna ez omen da hain gauza epikoa

eta euria ari du kalean era hori ez da aldatuko

nahiz eta nik Maitasuna ezagutu

edota heriotza,

baina saiatu al zara inoiz

burua paretaren kontra txikitzen

ezagutzen ez duzun Maitasuna salbatzeko?

 

Nik ez daukat hitz handien beharrik

goizero gosaria prestatzeko

letra larriek ez didate kafea berotuko

ez dure berogailua ordainduko

era goizegi da era hotzegi,

baina ohartu al zara nahiago nuela

zure sorbaldan nire infernua lokartzea

zure sexua baino?

 

Nik ez dut Maitasuna ezagutzen

gazteegia naiz horretarako

pelikula gehiegi ikusitakoa.

 

© Jon Gerediaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa