ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EZINTASUNA
      (2004)

MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
      (2004)

KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
      (2004)

ERANTZI
      (2007)

BIZIRAUN
      (2007)

EUROPA (Antiutopia)
      (2007)

POỈSIS
      (2007)

ZAURIA ETA ORBAINA
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TELEFONOAREN URTAROA

        Jon Gerediaga , 2004

 

 

Badakit negua dela.

 

Negua dela kaleko putzu izoztuetan

negua pertsianek babestutako

leihoen kastitatean

negua ipar-haizeak suspertutako

zuhaitzen pornografian.

 

Negua da

ilunabarra baino lehen

ilundu duelako

kale garbitzaileek

eskularruak jantzi dituztelako

plastikozko piper berdeak

saldu dizkidatelako

negua.

 

Honezkero gaztain beroak

beste negu batzuetan

saltzen omen dira

hala ere badakit

hemen ere negua dela.

 

Herenegun esekitako izarak

ez dira oraindik sikatu

itsasertzak gudu-zelaia ematen du

taxiak multiplikatu egin dira

txakurren zaunkei kea darie.

Bai, negualdean negu.

 

Baina orduan,

telefonotik heltzen zaidan

ahots epel horrek

non aurkitu ote du

horrenbeste udaberri?

 

© Jon Gerediaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa