A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZINTASUNA
|
BIZIRAUN Jon Gerediaga , 2007
Goroldioak bunkerra estali du jada eta barruan itzala zurbil, zelatan behatxulotik hegira lekuan irmo baina menturaz sasoiz kanpo porlanezko lanbroa itzultzearen zain desolamendua ezkututik oharkabean berriz ere barreiatzeko helduko zaizue helduko zaizue eta bitartean gure ametsen lurrina eta mahats mardulak ezpain artean alferrik baina artean gure ezpainetan ametsak ipurtargiak legez gu aurri artean hegaka eta behatxuloan bi begi eta fusila zelatan itzalaren kliskak gure barreneko apokalipsiak bezala.
Zer gara gu, esan zer barruan eta ezin urrunago lurraren bihotz izoztuan harrien errai harrizkoetan gogor gure atzaparrak tinkatzeko.
© Jon Gerediaga |
|