A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZINTASUNA
|
EUROPA (Antiutopia) Jon Gerediaga , 2007
Mugarri bat jarri genuen atarian Eta mugarriaren parean harresia Eta harresiaren gainean arantzak Ez zedin beldurra gure etxaldeetan sar Ez ziezaieten gaueko basa-piztiek gure sutondoei, gure ortuei gure emazteei kalterik egin Mugaz haraindi gera zitezen iluna eta ilunaren kedarraren morroiak Ez zitzaten beleek gure umeak iratzar Euren sehasken kulunkan egin zezaten amets Euren arimen graziak biziraun zezan Harresitik kanpo utzi genuen jainkoen amorrua Ez gintzaten ekaitzek ikara Ez zezaten etsaien geziek gure larrua urra Ez zitzan gure lurrak kimu arrotzak erna Guk ereindakoa baino ez zedin haz Zazpi sarrailekin itxi genituen gure erresumako atari eta zeruertzak. Begira zure ingurura, ene seme. Ikusten? Gure izerdiaren fruitua da dakusazun guztia Hau da gure herria, gizon egiten gaituena Hau da gure odolaren odola, biziraungo duena Hau da gure haragi eta hezurren aldare bedeinkatua Hau da guri agindutako lurra Gure errauts zuri orbangabeei lur emango diena.
© Jon Gerediaga |
|