A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZINTASUNA
      (2004)

MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
      (2004)

KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
      (2004)

TELEFONOAREN URTAROA
      (2004)

ERANTZI
      (2007)

EUROPA (Antiutopia)
      (2007)

POỈSIS
      (2007)

ZAURIA ETA ORBAINA
      (2007)

PATUA
      (2011)

MONJEA ITSASERTZEAN
      (2011)

AZKEN HITZA
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

BIZIRAUN

        Jon Gerediaga , 2007

 

 

Goroldioak bunkerra estali du jada

eta barruan itzala

zurbil, zelatan

behatxulotik hegira

lekuan irmo baina menturaz sasoiz kanpo

porlanezko lanbroa itzultzearen zain

desolamendua ezkututik oharkabean

berriz ere barreiatzeko

helduko zaizue helduko zaizue

        eta bitartean gure ametsen lurrina

        eta mahats mardulak ezpain artean

        alferrik baina artean gure ezpainetan ametsak

        ipurtargiak legez gu

        aurri artean hegaka

eta behatxuloan bi begi eta fusila

zelatan itzalaren kliskak

gure barreneko apokalipsiak bezala.

 

Zer gara gu, esan

zer

barruan eta ezin urrunago

lurraren bihotz izoztuan

harrien errai harrizkoetan

gogor gure atzaparrak tinkatzeko.

 

© Jon Gerediaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko