A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZINTASUNA
|
ERANTZI Jon Gerediaga , 2007
Ezerezaren izara isila erantzi du munduak itun berri baten ostadarra ageri da zure oin, zure hagin, zure ontasunaren aintziran zure ezezko errepikatuen horman ez gara apenas aharrausi bat baino heresia bat izatearen aratuste amaigabean egin irribarre beste behin mundua hondamenditik salba dadin jolaskide dira den ororen erromerian zure begi, zure ihesak zure halabeharrik gabeko ahurra non otzan-otzan pausatzen den tximisten argi zurbila begira araudiak koldarren izerdi-putzuetan itotzen badira lurraren ertzetan hainbat pailazo ahalguztidun itsasoan oinatz handi eta sudur gorriak ereiteko gertu zure arnasa gaur miraria da nekez antzeman ohi dugun bizitza soilaren burrunba urruna.
© Jon Gerediaga |
|