A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZINTASUNA
      (2004)

MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
      (2004)

KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
      (2004)

TELEFONOAREN URTAROA
      (2004)

ERANTZI
      (2007)

BIZIRAUN
      (2007)

EUROPA (Antiutopia)
      (2007)

POỈSIS
      (2007)

PATUA
      (2011)

MONJEA ITSASERTZEAN
      (2011)

AZKEN HITZA
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

ZAURIA ETA ORBAINA

        Jon Gerediaga , 2007

 

 

Axolagabe zara gerezi

beste inork gerezi izaten

jakingo ez lukeen bezala.

Airea zure hostoetatik paseatu

eta badakizu letania moduko soinuak egiten

baina ez dizut, ez, hitzik eskatuko.

Antza zure adarrek buruarekin baietz

eta ezetz diote eta badakizu

konfesorearen plantak egiten

baina nire adjetibo hutsalen oihuek

ez dute zure oihartzunik espero.

Zure enborraren korapiloek

agureen sasoi makal

eta gozoen berri daukate

baina sufritzeko eta maitatzeko gaitasunik

ez dut zure zimurretan bilatuko.

Mutu eta axolagabe gerezi izanez

nahiko ematen didazu

utzi gainontzekoa nire esku

eta jakin ezazu aurrerantzean

zure materia gormutuak

eta nire harridura ikurrek

gure artean zabaltzen duten

zauri nazkagarria, jasangaitza

nire odol loretsuaz beteko dudala

nik egingo zaitudala eder

nik egingo zaitudala hiztun, entzule, sentikor

nik esango dizudala gu, gu gara

ez zaitezen gehiago nigandik urrundu

behin betiko ahaz dezadan

hutsaltasunaren argi zurbila, higuina

ez nadin berriz txiki eta arrotz senti

zu eta biok garen gure

antzinako etxe zoragarri honetan.

 

© Jon Gerediaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko