A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
36 GRADU
|
METRAILETEN MUGAK Hedoi Etxarte , 2008
Foucaultentzat erresistentzia, delitugintza, lege-hausteak eta, beraz, transgresio mota guztiak bi helbururen zerbitzura daude: lehenik, sistemaren baitan gorpuztea honen boterea berresteko; bigarrenik, sistemari bere halabeharrezkotasunarengatik ezgizatiartasuna egoztea.
Musical elaborations EDWARD W. SAID
Ohartzean mugak hori bihurtu dira eta hegaztiek eta karratutzen diren gurutzeek iragan beroa dute helburu gaurra biharamun ahoskatuz
ezagutuko banitu praka leunetan galdutako masailak larru-gerrikoz eta axota poltsikotik aterako dut eta gerrian sartuko: zuri tinta odolaz ordezkatuko dizut: beltz
falta dena falta dela kotoizko koltxoiek jan nazatela kiwiak tixertetan behera begira daude saiatuta ere borobilak ezin dira laukitu ezintasuna: biderdiko zura tiraderan argibideak: metraileten lagun on
zer du gaur lurrazpiak? zerk du gelditzen? zerk zikintzen? betaurrekoak dira sudurzaleenak eta sudurrak gereziondozaleenak
estatu autoritarioa ez da deus egutegi barik
nire burua zartatzea irtenbide zikintzeko barandilak hari eta arantzez egunkariak berridazteko itxaroten egongo ez bagina ahaztutako zelai-isla utzi isiltasuna lurrean eta lurzoru margotu berriekin zikinduko dira oinak irudi garraxituak begipean margotzen eta nik ez dut nahi hain arin gugandik alde egin
© Hedoi Etxarte |
|