A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
METRAILETEN MUGAK
|
PFAND Hedoi Etxarte , 2008
Bekokian txertatzen den atzamarrak ireki du atea. ezpain-marra zebratuan da alkandoraren txekorra, behorraren ondoan ari da hitza esan nahian ahoa irekitzen ordea, ez da soinurik zure belarri-zuloetan dezifra dezaketena baino ilunagoa zara eta txekorrak eskuak sudurrean miazkatzeko behar zuen soilik belarri-zuloa eta prakatik atera den espadrilan maitatu du beiradunak zuri-urdina nola muntatzen dituzten botilak garagardo lantegietan
Berlingo txiroak pfand ehiztari dira Kürfurstendammeko paperontzietan
eta altxatzear zen umeari berunezko harritzarra bota diozue ortografia bezala: zurrun goraino doan arteriak zain-sortzaileak daraman odol oldea geldituko du ortografia kiwiei hegaz ezin dutela oroitarazten dien dohain-eza piano-jotzaileei txarangarako baliagarriak ez direla errepikatzen dien mehatxuzko araua
eta dena txantxa balitz zubiak ibaiertza balira urrundik begiratu nauen ilehoriaren begiklixkada neke-keinua balitz titiak erortzen ari zaizkio errepikatuko diozu orduan buruari baina zer nahi duzu ba titiak gaspuxika izatea?
inprobisazioa baino ikasiagorik ez da askatasuna gidatzen duen legea baino mugatuagorik ez da gezurra baino karratu horiagoak triangelu beltzak dira soilik (barnean dutenean eguzki estilizatua)
© Hedoi Etxarte |
|