A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
METRAILETEN MUGAK
|
NESKAK Hedoi Etxarte , 2008
Seinalearekin bat gazteluko erakusleihoan uraren dantzak katiluei begira
uste nuen gaua ez zebilela neskatan betaurrekoak hautsiak zituela, eta uhartean itxoiten zintudan kafe zapore belarri-kopetara igo zintezen; ezaugarri lakarrak lurmuturren gailurrean; hosto lehorrak udaberrian lez hautsiko nizuke panderoa
unetxo bat! zain dut esnea gitarra elektrikoan
poltsikoan giltzak dira txanponen lagunik onenak, hartzaren biribilketa sozialdemokraziaren folklorea, seinaleari begira uraren dantzak erakusleihoan gazteluaren ostean Berlin jaso dut zure eskutitza kizkurrei lotuta gaztaroa delako erret kontuen gudan gogokoen ez zintudalako maite poltsikoan
nola erortzen den azukrea lurra dardararaziz il est d‚j… trop tard
gereziz artaziz inurriz irudiz jantzi gabeko argazkiak
© Hedoi Etxarte |
|