A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
METRAILETEN MUGAK
|
ESANAK Hedoi Etxarte , 2008
Esan zidan: liburutegitik mugitu gabe bidaiatzen zuen Jules Vernek esan dit: bihar gela txukundu esan dit: denek egiten dute oroimenaren alde lan nork egingo du ahanzturaren alde? esan diot: zuk eta nik egin genezake baina Gorlitzer eta Kottbusertor geltokien artean ez da doinu vietnamdarrik entzun Aral gasolindegi urdinak bertan darrai Kreuzbergen txirrindulari eta metro bidaiariak daude soilik
behin esan nion: konpainia interesgarrian desplazamendua bidaia egiten da eta asteartean esan nion: agian bere gorputza egon izan da aipatu dituen hamaika leku horietan baina buruak behintzat ez du gorputzarekin bat bidaiatu eta taxiak geldirik daudela panterak dira lozorroan zain
ni ere Jules bezala liburutegian naiz baina burua beste inora doakit burukoa batera hondoratu genuen egun horretara baina ez dakit zergatik burua eta gorputza ez dauden ardatz berean zergatik gizona den hiruzefaloa edo hirufaloduna eta orain diot: Samariterstrasseko geltokiak arrazoi duela: ahanzturaren alde abaildu arte
DDRko etxeak dira nire sorburu taxiak geldirik daudela orain bagoiko kanpai isildua besterik ez zara trakets
© Hedoi Etxarte |
|