A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
METRAILETEN MUGAK
|
36 GRADU Hedoi Etxarte , 2008
36 gradu egiten zituela udaberrian Leonidovitxek eskoziar lorea eman zion Alekseievnari eta honek bular aurreko poltsikoan sartu zuen
joan zen uda eta negua amaitzear zela Alekseievnak poltsikoaren behe-aldeko haria askatu eta jausi egin zen eskoziar lorea Leonidovitxi esan zion lorearen arantzek egin zutela zuloa
36 gradu egiten zituela Leonidovitxek lorea jaso zuen eta eskuak zaurituta limoia edan zuen begiekin Eukaliptoen basoan herrenek Il manifesto irakurtzen zuten herrenez herren
36 gradu egiten zituela odolusten ari zen Leonidovitx eta ahoak lurra irensten zuen
© Hedoi Etxarte |
|