A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
METRAILETEN MUGAK
|
HOGEITA BAT PROLETARIO Hedoi Etxarte , 2012
Gure belaunaldiak ez du amestu ere egiten klase ertaina izatea. Gurasoek baino papergintza maila altuagoarekin nomina murriztua eta diru-sarrera ezegonkorrak izango ditugu.
Gure belaunaldiak ez du alienazioa suarekin konpontzeko zilegitasunik: ez ditu ez bat-bateko insurrekzioa ez bortizkeria mitikoa praktikatuko, ez kutxazainen ez enpresaburuen aurka.
Gure belaunaldiak ez ditu emantzipazioa edo erreakzioan esku laua edo ukabila hodeietara altxatuko, ez ditu haizatuko armiarmak, elefanteak edo mailuak.
Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek aurretik eramango. Ez dugu epikarik, bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik. Mediokreak gara, Alderdi Ekologistaren aginduz
geure anai-arrebak Afganistango gudan hiltzen ditugunean. Mediokre nahi gaituzte, Duisburgen hiltzen gaituztenean tankerik ez den desfile batean. Gure musikek ez dute hitzik.
Ez da 2010a proletarioek Verdi abesten dugun garaia, ez da 2010a Wagner barrikadetan langileekin dabilenekoa, ez da 2010a komunetan Beethoven kantatzen denekoa, gure musikek ez dute erritmorik binario alienatutik landa, gure jaiek ez dute zoriontasunik eta tristeziarik, gure jaietan ezin da dantzatu, ezin da lardaskatu, ezin da narkotikorik kontsumitu, gure jaietan ezin da jendea ezagutu, ez dago geuretzako lekurik.
Mediokre nahi gaituzte eta guk airerik gabe gelditu arte nahi dugu maitatu. Zabortegiko hitzen gose gara eta ezagutza errondan arduradunak identifikatu ditugu.
© Hedoi Etxarte |
|