anonimoa
- PEDRO ABENDAÑOREN KANTA (1443)—Izarragati gora heltzean joeala
—Oinetako lur hau dabilt ikara,
—Gorputzeko lau haragiok ber'ala.
—Barriz ez nentorke Aramaioko kontrara.
—Mendiola, hik deustak Gasto Apala,
—Bere lagunzat beste asko dituala.
- ARRASATEKO ERREKETA (1448)—Gal didila Untzueta ta Bergara.
—Zaldibarrek bere partea debala.
—Ta sumi a[..]la Guraiarra,
—Zeren zeuren jauna ez zentzan enpara.
—Bai Joanikote bere.
—Madalenan han ei dautza
—Biola-tronpeta bage.
—Giputz ondo ederrik,
—Bizkaitar urduri gogorrik.
—Ez diatzo bakarrik,
—Juanikotegaz lagundurik,
—Txibuluen ospe bagerik,
—Argizarrak urten dau
—Zeruan goian ostantzean;
—Trazioe baten asmatzean,
—Euroen artean dioela:
—Lasterreon sar gaitezan
—Kantoeko sartzaikeran,
—Ganboarrok su emaitean
—Hasi dira, ta honegaz urten daude ber'alan
—Oñeztar barruangoak
—Zein erre ez zitezan.
—Gomiz Gonsalutx bertan zan,
—Beragaz Presebalen kaltean
—Joanikok eta beste askok
—Eudela parte bertan.
—Oin harrok zituan luma
—Ozaetaco jaun gazteak;
—Laster baten igaro zan
—Uraz alde bestean.
—Ama bereak esan eutsan:
—Zaurietan kuradu eta,
—Egun behin ur jarruta
—Ganboar seme lasterra,
—Are bere lasterrago
—Abendañue Motela.
—Eskerrik asko emaiten deutsat
—Andra Santa Maiñari:
—Bera axei zat sartu eta
—Etxera bidaldu nau ni.
- MARTIN BAÑEZEN ERESIA (1464)—Oinetaco lur hau dabilt ikara,
—Martin Bañez Ibarretan hil dala.
—Hartuko dot esku batean gezia,
—Bestean zuzi iratxegia,
—Erreko dot Aramaio guztia.
- AHETZEKO ANDEREA (XV. mendea)—Ahetzeko anderea
—Urrütian korpützez,
—Kanpoan da bihotzez.
—Nor dü bere maitea
—Hiltzea üken dü.
—Gure jaun Ürrütia
—kexüan beti zira.
—Erradazü zertako
—Hürrun zite niganik
—Ez dit zure beharrik,
—Neri adar biltzera.
—Ahetzeko andereak
—Ez ditizü ikasi
—Ele horiek ahoti
—Jalkitzen zirelarik,
—Urrütiak bilhoti
—Herresta dü ibili.
—Oi! Jaun Ürrütia.
—Ni Abetzeko etxean
—Ene sortea züzün,
—Bihotzmin ükeiteko
—Zure kexarazteko.
—Ogen gabe zü beti
—Mintzo zitzaist gogorki.
—Otoi zure begiak
—Ütz ditzala kexüak.
—Ahetzeko Anderia
—Zareta bat bürüan
—Kanporat jalkitzean,
—Musd'Ürrütiak züan
—baratü bai bidean.
—Nun zabiltza hain goizik
—Jauregia hüstürik?
—Galtatzen dio Ürrütik
—Begiak oldartürik.
—norat orai nabilan,
—zareta bat bürüan.
—Jente eskeleari
—Emaiteko sokorri,
—Madama Ürrütiak
—hartü zütüan bideak.
—Opilez zarea baitzen
—Beterik jente prauben.
—Ürrütiak zarian
—Opilak ordü hartan
—Jin ziren haillilkotan.
—Urrütiak berhala
—Ustez trunpatü zela,
—Ehülearen etxera
—zoaz bilberaztera.
—Jauna ikusten düzü
—Parka izadazüt arren
—Bekaitz ez nüzü izanen,
—Emazte on zirela
—Orai badit nik proba.
- BERETERRETXEREN KANTOREA (XV. mendea)—Haltzak ez dü bihotzik,
—Ez gaztanberak hezürrik.
—Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.
—Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
—Bereterretxek oheti
—Neskatuari eztiki:
—«Abil, eta so egin ezan gizonik denez ageri».
—Neskatuak ber'hala,
—Hiru dozena bazabiltzala borta batetik bestila.
—Bereterretxek leihoti
—Jaun Kuntiari goraintzi:
—Ehun behi bazereitzola, beren zezena ondoti.
—Jaun Kuntiak berhala,
—Traidore batek bezala:
—«Bereterrex, haigü bortala: ützüliren hiz berhala».
—«Ama, indazüt atorra
—Mentüraz sekulakoa!
—Bizi denak oroit ükenen dü Bazko gaierdi ondua!
—Heltü nintzan Ligira,
—Buneta erori lürrera,
—Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.
—Heltü nintzan Ezpeldoira,
—Han haritx bati esteki,
—Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki.
—Marisantzen lasterra
—Bost mendietan behera!
—Bi belainez herrestan sartü da Lakarri-Büstanobila.
—«Büstanobi gaztia,
—Ene anaie maitia,
—Hitzaz onik ez balinbada, ene semea joan da».
—Ez otoi egin nigarrik
— Marisantzen lasterra
—Jaun Kuntiaren bortala!
—«Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?»
—Bereterretxez besterik?
—Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan bizirik...»
—Ezpeldoiko jenteak,
—Ala sendimentü gabeak!
—Hila hain hüllan üken-eta deüsere ez zakienak!
—Margarita deitzen da:
—Bereterretxen odoletik ahürka biltzen ari da.
—Ezpeldoiko bukata,
—Ala bukata ederra!
—Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da.
- BRETAINIAKO KANTOREA (XV. mendea)—Guztien da jabe
—on guztien burua
—Guztioek dioe
—Borondatez segitzen
—Oinaztarrok konforme
—Bizkaitikan bere
—Akonpainatzen debe
—Bretoe gaiztoen
—Bekatuak kastigatzen
—Juntadu ditu laster
—Donostiako hirian
—Passagen enbarkatu
—Ontzi handiak txipiakin
—Flota handia atera
—Frantziaren bistan
—Donostiako murruan
—Abade guztiok
—Egozten dioela
—Dontzeila guztiak
—Erreguten
—Konde laztanari
—Bitoria handia
—Gaiztoen kontra
—Bizitzea debala
—Bretaina guztia
—Bentziturik datorren
—Konde galant hori
—Non izango baita
—Beti bezela buru
—Nobleza guztiaren
—Anitz estimatua
—Guztiak daduzka
—Bere agintean
—Guztiok dioe
- MILIA LASTURKO (XV. mendea)—Zer ete da andra erdiaren zauria?
—Sagar errea, eta ardoa gorria.
—Alabaia, kontrarion da Milia:
—Azpian lur hotza gainean harria.
—Lasturrera behar dozu, Milia.
—Aita jaunak eresten dau elia,
—Ama andreak apainketan hobia.
—Aurkitu dau Lasturren torre barria,
—Lasturrera bear dozu, Milia.
—Arren, ene andra Milia Lasturko,
—Peru Garziak egin deusku laburto:
—Hain gatx handia apukaduagatik,
—Zeruetako mandatua izanik,
—Gizon txipi sotil baten andra zan,
—Ate arte zabalean ohi zan,
—Giltza porra handiaren jabe zan,
—Arren ene andra Milia Lasturko,
—Mandatariak egin deust gaxtoto.
—Jo dau Lasturko torre gorea,
—Eroan ditu hango jauna eta andrea,
—Bata lehen, gero bestea.
—Bidaldu dogu zeruetara kartea:
—Mondragoeri hartu deutsat gorroto,
—Giputz andraok hartu ditu gaxtoto:
—Iturriotz kalean andra Maria Baldako,
—Arte kalean andra Oianda Gabiolako,
—Errebalean andra Milia Lasturko.
- PERUTXOREN KANTA (XVI. mendea)—gasoegia nintzan
—aurten eroa
—ai joat gauiraia
—aztor usoa
—Ait joat gauiraia
—astobizarra
—datorkedala
- ELORRIOKO MAITASUN KANTA (1609)—Ene begiakaz bihotzen artean
—Errenkore handiak erne zitean.
—Onerestea daukat bihotzean sarturik,
—Linda eder galant bat kausea izanik.
—Begiratu negion 'ta egun batean
—Errenkore handiakerne zitean.
—Bihotza begien dago kereila,
—Zana librea haek gaiti katiga zidila,
—'Ta atera ebelako bere eserean
—Errenkore handiak erne zitean.
—Begiak deutse egozten bihotzari kulpea,
—Haganic jaio zala onerestea,
—'Ta hagaiti'rren aditu zeren zirean
—Errenkore handiak erne zitean.
- ADARRAK EMAITEN DIRA MIRABALLESEN (1619)—
trong>Itrong>
—Adarrak emaiten dira Miraballesen,
—Ceruetaric etorri da Moissen
—Eguia esatera Errazquinen.
—Leen oi ceriçan Çapatari;
—Anrreoi eraqusteco dançori.
—Adarrac emaiten dira eche orretan
—Nori bere diruetan, arrasshetan.
—Argaitic oi davil puñalchoa paseaetan,
—Pordoechoa duela escuetan.
—Adarrac ematen dira gotaric eztuanean;
—Gota duen orduan buru chipia oy daduca choruan,
—Anduraz beteric magalac,
—Atera oy dira andic vustiric veguiac.
—Consolatu oy da Profetissarequin,
—Ascotan sartu oy çaca Abbadesaquin;
—Andre ederroc orduan danzatu oi dira vesterequin.
—Gosetez artu oi ditu andre ederrac,
—trong>IItrong>
—Misterioc cetic Erreguen ofrendac,
—In habent humana misteria,
—Veguietan daquila beteria.
—Y eçar eyt' or edatera,
—Chapoeoquin barazcaritara,
—Adar[r]oqui gosaritara;
—Arrassean oaque olloquin afaritara.
—Estu egongo aiz oen glosacen;
—Ançarae vaceaquic deadarr eguiten;
—Salamancaco çuloan egondu inçan ycasten;
—Hicaragoa aiz oen egu[i]ten.
—Receta esque oy abil galdua.
—Gotac on eztic galuoa;
—Eta jan eguic sagar eldua.
—Uztec gueldiric vesterenari,
—Celestinac esanagatic vai.
- GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN (1633)—Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
—Bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian;
—Etxek'andere zabal nündüzün egüerdi erditan,
—Bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.
—Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria;
—Ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?
—Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
—Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
—Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
—Mündü ororen ixilik eta finko faunari ageririk;
—Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
—Lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.
—Zazpi urtez etxeki dizüt gizona hila kanberan;
—Egünian lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
—Zitru hurez üküzten nizün astian egün batian,
—Astian egün batian eta ostirale goizian.
- FILIPE HANDIAREN HERIOTZEAN (1666)—Hemen, lur guti honetan,
—Dago Erregea sarturik,
—Baina ez mundu guztian
—Haren fama estalirik.
—Filiperen heriotzean;
—Itsasoan ta lurrean.
—Urtu beitez bihotzak
—Negarrez faltagatik,
—Eta gure begiak
—Beude iturriak eginik.
—Hauts, Erregue, bihurtu zara,
—Sustentaria zeruen:
—Zeruak daude erortzen.
—Orai behar du akabatu:
—Ilunbetan dago hemen
—Orai mundu guztia,
—Zegatik ilundu den
—O Kometa, gizonen
—Lotsazale bortitza!
—Joan aitzinan Turkoaren
—Buru kruela kentzera!
—Feliperi zertako,
—Bihotz amoltsu zuenak,
—Bertzek baino gehiago
—Dolore handi eta damu
—Daukana bihotzian,
—Felipek mundua utzi du;
—Zeruan dago. Berezat
—Urte anitz bizi izan du,
—Baina guti gurezat.
- ALTIBEZEA, ZEUGATI ZENBAT KALTE MUNDUARI! (1688)—Altibezea, zeugaiti
—zenbat kalte munduari!
—Besa berak nola jakan lehen da gero etorri;
—itaun bekio ezpabere egun Gipuzkoari,
—Zeruti gaitean hasi,
—azartu zan esatera «izango naz goiti».
—Barriz Gipuzkoari entzun deutsagu sarri
—gareala beheiti.
—Aitak nola Ikarori
—konseju ei eusten emon «ez igon altuegi».
—Obedezidu ezagaiti halango gurasoari,
—hagaiti dira jausi.
—Kontu honetan pentsatzen nago
—dala kulpante Marruko
—kabe de pala etorri jat bertsoan azartuteko;
—nola baki Marrukok jaiten soinua txito dultzero,
—zenduzan etxizaduko.
—Inposible da bestela
—hain laster mosketera,
—noizbait Moretek dinoan legez egon zara atzera.
—Zek ekarri zaitu orain dekretua egitera,
—bai Bizkaia hiltera?
—Gauza hau neure iritxian
—fundaetan da inbidian
—zeren garean ezagunak gu erreinu guztian
—prebilejiaduak gara Gaztela Zahar da Barrian,
—txintxurrak sarri gorde deuste honrrea eta bizitzea
—ezagutzen ez badabe halango mesedea
—Insaustiko jaubea,
—zeure pausoak ez dituez estimadu sobrea:
—intxaurrak dakusela tratamentu deungea
—emon ohi dau frutea.
—Kain nolan kendutera dator guri burua
—izango ez da neure ustean hain golpe segurua
—Uste al dozu Bizkaian
—hain jente biguna dala
—kon todo mosugorak dira gizonak hemen bere,
—ez badozu bere uste.
—disparaetan dakiana da arkabuz ta moskete;
—besteok ezer ez dakigula Gipuzkoan ei dinoe,
—zuenzat hori bere hobe.
—Jaunaren probidentzia,
—kabu faltaz ez da itxiko Bizkaiko herria;
—hartuteko kapaz gara gu honen industria,
—gehiago ez Probintzia.
—zuekaz kanpainara urtenda probadu eskuak;
—gure buruan hausiteko ekarri ei zenduz goruak,
—Goruak zuek hobeto
—beste armarik baino,
—goruak beti izango dira balak ta gezi baino.
—Herkules baino hobe dogu geure parteti Bulkano
—goruetan ha badago.
—Honetarako mea
—da gauza inportantea,
—Estimaduaz ez admiradu geure halango prendea,
—kon todo ez dau oraindio Bilbaon oinik ifini.
—Hobe dau egoitea bere herri aldeti
—Bentaja romanoai
—deroetsu Isasi,
—guztiak beldur jatezanak beldur jakuzan guri.
—Gauza handi bat logratzea intentatzen dabena
—konta dila hazañea.
—Tolosa aldeko mendia,
—entzutea dot izan zala giza-eraila handia;
—romanoak logradu eban intentoaren erdia,
—beretutea Probintzia.
—okasinoe guztietan izan da zuen broketa,
—aurreronotzean beharko dozu Bizkaiaren defentsa,
—ezpa joan Errotxela.
—gizon honei dereste
—nola suzedidu jakez Turkoagaz hainbeste.
—Betor hara Arratabe,
—ei da txito baliente;
—guztiak ez arren batzuk bira hagaz hombre a hombre.
—Mila gizon gitxi badira pigmeoak bagina bere
—Apasto badau babea
—Arabak mortandadea
—zuen alde egin dai dozun anae maitea
—beretuteko usteagaz; armak ta dibisea
—Orduña aldeko hatxa
—Arabak ekarriko dau Gipuzkoa onestera,
—Ze dasadan bestela
—harako Beltran: «Kortera,
——zuk esan ei zenduen— Bizkaiagaz pleitea»
—podoreak artu eta joaterren kortera.
—Frantsesak Hondarribia
—beti ohi dauka kutizia.
—A! Ahaztu jatzu, Gipuzkoa, Domingo de Egia;
—goruntzean bidaldu jatzun soldaduzko elia,
—kabu Etxaburu handia.
—Moretek dinoan nola
—etorteko ez zan izan frantsesaren bistara;
—joango gara norabuena zuentzat garitara
—Emon deutsu sinistea —Andikanoren berbea—
—frantsesai ze zatozan iditera atea.
—O ze estratajamea
—eroateko mea!
—Gaizki permitido izan da ez batzuk desterretea
—eta Orana lantza banagaz laurak bidaldutea;
—ez zan gaiztoa labea!
—Bizkaiagaz Motriku,
—nok eukean sinistu
—frantses ontzia eukeala belaetarik bilostu!
—Markinako erregearen lehen diite behartu
—ze ez hango tratuaren gu.
—baita estudiantea,
—Padre Pedro Jeronimoren barrako txokolatea?
—Oi ze jentilonbrea!
—Egundo inok entzun ez dau honelango freskura.
—Guztiz hoba leuke Heibarrek burdina zein da edurra,
—baita kapa ehuna negura.
—Al fin plazentinoa,
—Lekeitioko astoa,
—zegaiti deutsazu egin hain pasaje geiztoa?
—Ez eroan hak gainean Balan profeta faltsua
—ezpa lebatz freskoa.
—geure herriko gizonai ideteko oihala;
—hagaiti deritxu zuri «zeinatu ta igara»
—ezpa itxi bai azala.
—Akabadu jat musea,
—goruntzekoa itxiteko ya da denporea:
—anae ta auzoari galdutea lustrea
—dozun ezkero han da hemen zeure senipartea;
—ez begiratu egiteaz gizonak huts egitea
—bada ezagutzea.
—Badakigu garbatu
—bitartekotzat zeu hartu,
—haek nola gu bere gara zugana interesadu,
—hagaiti patroi nombradu.
—Ezin daizu ukatu
—nolan askok adbertidu
—zaituzan egin behar jakala Bizkaiari erreu
—santua bere ez dakidizu horregaz baliadu,
—baia zu obstinadu.
—Paralitikoaren kejea
—gizonik ez edutea,
—nor baliau daukazula zeuen terkedadea;
—urte askotan zeuek dozu osasunaren faltea,
—Jaunak dizula ebiltea.
- ANDRE EMILIA (XVII. mendea)—Artoric jorra hain guti
—Saldu nince[n] saritan
—Asco sari handitan
—Ehun phiçu vretan, eta
—Berrehun dupha estitan
—Aita nüen salçale
—Mairuetaric guençale
- BELTZUNTZEREN OMENEZ (1762)—Hil dei' ala lo datza?
—Ez dut endelgatzen,
—Belzuntze bizkondia,
—Hain kapitain handia,
—Non ez den altxatzen.
—Hori zait gaitzitzen.
—Hanobreko partetik,
—Armadaren erditik,
—Erregek deitu du,
—Itsasoz bertzaldeko
—Onaren beiratzeko.
—Hura halatu du,
—Anglesa izitu!
—Haurretik zerbitzura
—Bai et' ardura sura,
—Gogotik joaiten zen,
—Ainitzetan kolpatu,
—Bainan beti sendatu.
—Hala behar baitzen,
—Hiltzeko damu zen.
—Zuhauren herritarrek,
—Bai eta lapurtarrek
—Goraki diote,
—Eta ohoragailia,
—Zu zare, Belzuntze,
—Luzaz bizi zaite.
—Frantziak gero ere,
—Anitz denbora gabe,
—Etsaiak baituzte
—Zure odoletikako,
—Aitzindari onegizko,
—Otoi, ezkon zite.
- PARTIDA TRISTEA TERNUARA (1798)—
trong> Itrong>
—Partitzean Ternuara,
—Untzia prest da belara.
—Berga haut dago arradan,
—itsasoak eder maina:
—Denbor-ona partitzeko.
—Untzitik artilleria,
—Atean mandataria,
—Untziak dagian bela.
—Partitzen da marinela,
—Bihotzean triste dela;
—Gomendatzen Jainkoari,
—Adios, aita, adios, ama,
—Zuen hasteko beharrak.
—Adios, neure emaztea,
—Esposa maite gaztea;
—Tristea dut partiada,
—Sekulakotz, beharbada.
—Nik behar dut irabazi,
—Benturatzen dut guzia,
—Bizi ustean hiltzera,
—Banoa irriskatzera.
—Itsasoak nau bizitzen,
—Hark berak nau ni izitzen,
—Seme alaba maiteak;
—Galtzen baduzue aita,
—Ama alarguna maita.
—Adio, etxeko jendeak,
—Otoitz nitaz Jainkoari,
—Adio, aitak semeari,
—Adio bere emazteak
—Nigarretan haur gazteak.
—Neure senar maite ona,
—Etxean behar gizona,
—Sekulakotz gal beldurrez,
—Adio, darotzut nigarrez.
—Arribatzeko bizirik
—Marinelen emazteak
—Ainitzak senar gabeak,
—Adio erran eta parti,
—Mainada uzten nigarti.
—Haurrek ere bere aita,
—Ala galtzea min baita!
—Marinelak bizia motz,
—Guti sortzen zahartzekotz;
—Gehienak gaztetikan
—Badoazi mundutikan.
—Etxean beharrenean
—Kalte dadiketenean,
—Orduan galtzen gizonak
—Mainada, haz zaizte onak.
—Marinela partitu da
—Sekulakotz beharbada,
—Ainitz doaz sekulakotz,
—Hil berria etortzekotz.
—trong> II
— Itsasoko Perillak trong>
—Kontxatik doa untzia,
—Ternuarat badoazi
—Zerbait nahiz irabazi.
—Bide luze Ternuarat,
—Itsasoa zabal harat,
—Zubirik ez pasatzeko,
—Marinelen salbatzeko.
—Itsasoaren gainean,
—Untzi tzar baten menean,
—Zabalerat irabazi
—Itsasoan barna urrun,
—Han jotzen ditu kontristak,
—Bendebal haize konpristak
—Denbora gaiztoa sartzen,
—Gabitako biak hartzen.
—Babazuza eta uri,
—Marinelak trenpatuak,
—Hotz handiak jelatuak.
—Bela guziak harturik,
—Belatxoa anekaturik
—Untzia badoa segiz
—Itsasoa handiegiz.
—Gau beltzean ilunbean
—Untzia tormentapean,
—Elementak badarontsa,
—Itsasoak abarrotsa,
—Haize tenpesta uxia da
—Itsasoan maskarada.
—Satan beltzak darabila
—Untzien galtzen dabila.
—Marinelak harrituak
—Tronpen jotzen unatuak,
—Gabetik indar guziez
—Etsitu bere biziez.
—Uhainek untzia joka,
—Gora behera saltoka,
—Eta branka pulunpaka,
—Kostadua arrolaka.
—Uhin baten bizkarrean
—Tirabira badabila,
—Untziak agertzen gila.
—Bela mastak galdu ditu,
—Untzia motz da gelditu,
—Itsasoak hautsi lema,
—Trebes galtzerat darama.
—Uhin hautsiak gainetik
—Iragaten trebesetik,
—Untzi askan igerika.
—Koartera dio eraman,
—Kostadua barnat eman,
—Gain guzia arrasatu,
—Untzi zolada urratu.
—Gaineko zubia hautsi,
—Ura tilaperat jautsi,
—Tilapean ura gora,
—Untzia doa hondora.
—Luzatu nahiz biziak,
—Untzi puskei atxikika.
—Ez aireak nondik lotu,
—Untziak ez zimendurik,
—Marinelaren bentura
—Itsasoan sepultura,
—Etxerako berri mina.
—trong> III
— Ternuako Penaktrong>
—Untzi batzu salbaturik,
—Itsasoa pasaturik,
—Arribatu Ternuarat
—Behar duten Portutarat.
—Ternura da mortu hotza,
—Eremu triste arrotza,
—Laboratzen ez den lurra,
—Neguan beti elurra.
—Larreak eta mendiak,
—Lur agor eta idorrak.
—Han otsoak eta hartzak,
—Basoko bestia gaitzak,
—Desertu izigarria.
—Ternuan dire salbaiak
—Ere iskimau etsaiak,
—Giza bestia kruelak,
—Hilik jaten marinelak.
—Barbarian bizitzea,
—Galeretan zahartzea,
—Ternuan ez gutiago.
—Hango lanak eta penak,
—Akabatzen ez direnak,
—Lan bat egin duteneko
—Mila baituzte hasteko.
—Trabailuan beti presa,
—Beti egun beti bihar,
—Astelegun guzietan
—Besta eta igandetan.
—Nurrimenduz beti gose,
—Galdu jateko astia,
—Loa dute garastia.
—Han dakite eragiten,
—Alferra fetxo egiten.
—Triste, errain eroria,
—Uda luzean Ternua
- ATARRATZE JAUREGIAN (XVIII. mendea)—Atarratze jauregian bi zitroin doratü
—Hongriako erregiak batto dü galtatü;
—Arrapostü üken dü eztirela huntü,
—Huntü direnian, batto ükenen du.
—Atarratzeko hiria hiri ordoki;
—Ur handi bat badizü alde bateti,
—Errege-bidia erdi erditi,
—Maria Maidalena beste aldeti.
—Aita, saldü naizü idi bat bezala;
—Ama bizi üken banü, aita zü bezala,
—Bena bai ezkuntüren Atarratze-Salala.
—Ahizpa, juan zite portaliala,
—Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
—Zazpi une huntan ohian nizala.
—Ahizpa, enükezü ez sinetsia,
—Zazpi une huntan ohian zirela;
—Ez eta ere hafi eri gaitz zirela,
—Ahizpa, jauntz ezazü arropa berdia.
—Nik ere jauntziren dit ene xuria.
—Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
—Botzik kita ezazü zure sor-etxia.
—Aita, zu izan zira ene saltzale,
—Anaie artekua zamariz igaraile,
—Anaie txipiena ene laguntzale.
—Aita, juanen gira oro alkarreki,
—Bihotza kargatürik, begiak bustirik,
—Eta zure alaba tunban ehortzirik.
—iparra ala hegua denez jakitera,
—iparra balin bada goraintzi Salari,
—Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.
—Atarratzeko zeniak berak arrapikatzen,
—Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,
—Andere Santa Klara hantik partitzen:
—Haren peko zamaria ürrez da zelatzen.
- ZORTZI TA BAT BEDERATZI (XVIII-XIX. mendeak)—Ene maitea, errazu,
—Zerk hola xangrintzen zaitu?
—Ikustera jinen nitzautzu,
—Amodioz nahi ez badute,
—Bortxaz eginen gaitutzu.
—Ene maiteak igorri
—Segeretuian goraintzi,
—Ikustera joan nakion
—Laster hilen dela naski;
—Lau eta zortzi hamabi:
—Maitearekin pasa nitzazke
—Nonbait zonbait oren-erdi.
—Orenak ere joan litazke,
—Izanez ongi-etorri.
—Ene maitearen jendiak
—Ezin jakin dezazketela
—E'itekoak egin ditzatela,
—Nik eginen tut eniak.
—Gaizki erakarri naute
—Hogenik batere gabe,
—Mutil arin bat naizela.
—Ontsa eta aise nahia,
—Lana aldiz guti maite.
—Aberatsa naiz bihotzez
—Bai eta omore onez,
—Galda bezote berari
—Egia purra ez denetz...
—Zortzi ta bat bederatzi
—Ez naiz hain xuhur presentez.
—Pago bat eta bi pago:
—Bien artean badago!
—Guarda gaztea amari
—Gogotik emanen dio.
—Ene maitea, guardarik
—Begiratuko zaitut nik
—Etxeko etsaietarik,
—Hoitabat urte beteta
—Libro zaitezke hetarik.
—Mixel, baduzu espantu
—Ninduzuela kasatu.
—Samatsetikan kasatuz
—Egin dautazu afruntu,
—Alabaren bihotzetik
—Ez nuzu halere hustu.
—Euri ondoan ateri,
—Bihar, maitea, iguzki.
—Eman dautazun fedea
—Jeloskorren kantueri.
- URETAKO SEMEA (XVIII-XIX. mendeak)—Goizean hotz da, eguerdiko bero da;
—Uretarik lanhoa ateratzen da.
—Martin Azantza uretara badoa.
—Martin Azantza satin morez da beztitu,
—Kalean gora gitarra soinuz pasatu,
—Erregina leihoan gertatu.
—— «Nungorik nungo zaldun eskutari hori?
—— Ez da ez hori ez zaldun, ez eskutari,
—Uretako semea da hori».
—Arranda bat eman nezake,
—Hura etzan den sabelari,
—Bai eta benedika hari eman dion ugatza.
—Isterbegiek laster zaien erregeri,
—Erregek berehala gutunarekin mandatari,
—Kausi dadila haren gortean laburki.
—Botak jauntzi eta igan zaldiari:
—— «Jainkoak egun on dizula, erregeren gortea!
—— Bai eta hiri ere, Martin Azantza, Uretako Semea».
—— «Martin Azantza, hi omen hut traidore!
—— Ez nauzu ni traidore, ez ene leinian batere,
—Traidoreak badira ere, zure leinian dire,
—Eta zu zerori heier ogi emaile».
—— «Bai Martin Azantza, hi omen hut traidore!
—— Salbu ordena eta, gezurra diok Errege,
—Ez koroa sal truk ere Uretako Semea».
—«Gezurti Errege, ez nuk oroitu ere,
—Martin Azantza, gudulariz gudulari,
—Nik dauzkiat zazpi sarroin hor».
—Indatzu zazpi zaldun eskutari
—Eta zerori heien gidari».
- XORI ERRESINOLA (XVIII-XIX. mendeak)—Xori erresinola, üdan da kantari,
—Zeren ordian beitü kanpoan janari,
—Konsola neinte ni.
—Bestek beno hobeki hark beitü kantatzen,
—Harek dü inganatzen, mündia bai trunpatzen,
—Bera ez düt ikusten,
—Bai botza entzüten.
—Botz haren entzün nahiz herratürik nago,
—Ni hari hüllant eta hura hürrünago,
—Jarraiki nintakio bizia gal artino,
—Xoria zuinen eijer kantüz oihanean!
—Nihaurek entzün dizüt igaran gaiean.
—Eia! goazen, maitea, bi biak ikustera:
—Entzüten badüzü,
—Xarmatüren zütü.
—— Amak ützi nindizün bedats azkenean,
—Geroztik nabilazü hegalez airean,
—Gaiak urtuki nindizün sasiño batetara.
—Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik,
—Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik,
—Ez düzü profeitürik ni hola penatürik,
—Ez eta plazerik
—Ni tunban sartürik.
—Bortiak xuri dira elür direnean,
—Sasiak ere ülün, osto direnean.
—Ala ni malerusa, zeren han sartü nintzan?
—Jun banintz aitzina,
—Eskapatzen nintzan.
—Zer profeitü dükezü hola aflijitürik?
—Nik eramanen zütüt xedera laxatürik,
—Oriko bortütik,
—Ororen gainetik.
- XORI KANTAZALE EIJERRA (XVIII-XIX. mendeak)—Xori kantazale eijerra, nun ote hiz kantatzen?
—Aspaldian nik ez diat hire botzik entzüten,
—Ez orenik, ez arterik ez diat eroaiten,
—Nun ez hitzaitan oritzen.
—Itsasoan ümen düzü kantazale eijer bat,
—Trunpatzen ez balin baniz, zirena deitzen den bat,
—Hark inganerazten tizü itsasoan joailiak,
—Hala nula ni maitenak.
—Itsasoa, egüriok, pausa hadi mement bat,
—Ene pena ororen berri eman nabi dereiat,
—Bat maitatü, eta dena kitatü behar diat;
—Zortea untsa kontre diat!
—Baratzean eijerrenik da arrosa lilia,
—Haren ürrinak doloratzen ene sendimentia.
—Bertüterik ederrena da fidelitatia,
—Hura da ene sinestia.
—Xori kantazale eijerra, kanta ezak eztiki,
—Mündüan zorigaitzdünik ez dük sortü ni baizi,
—Eni adio erran gabe ihes egin herriti!
—Hark ditak nigarra beti.
- XORIÑOA, NORAT HOA (XVIII-XIX. mendeak)—Xoriñoa, norat hoa bi hegalez airian?
—Espainiarat joaiteko elurra duk bortian,
—Bi-biñoak junen gutuk hura urtu denian.
—San Jusepen ermita desertian gora da,
—Espainiarat joaitean han dit ene pausada,
—Gibelerat so 'gin eta hasperenak ardura.
—Hasperena, habil, hoa, maitenaren bortala,
—Habil eta erran izok nik egorten haidala,
—Bihotzean sar hakio hura eni bezala.
—Baratzean erramu, forogatiak erran du,
—Oraiko mitil gaztier ez dela behar fidatu,
—Ni gaixoa fidatu, trunpaturik baratu.
—Baratzeko ezpela, hire lebreia ederra,
—Galdu diat esperantza ez beinaite kontsola,
—Orai bahioak deserturat han nigarrez urtzera.
- XORIÑOAK KALOIAN (XVIII-XIX. mendeak)—Tristerik du kantatzen,
—Kanpoa desiratzen,
—Libertatea zoinen eder den!
—Hartarik begir' hadi,
—Libertatea zoinen eder den!
—Barda amets egin dut
—Maitea ikusirik,
—Ikus eta ezin mintza,
—Eta ezinbestia?
—Desiratzen nüke hiltzia.
- ZELUKO IZARREN BIDEA (XVIII-XIX. mendeak)—Han niro ene maite gaztea
—Bena gaur jagoiti nik hura
—Haritx gazte bat nik aihotzaz
—Trenkatürik,
—Udüri zait ene bihotza
—Kolpatürik,
—Erroak eroriko zaitzola
—Eihartürik!
—Ahal balitz ene begia
—Zerratürik,
—Ene maite gaztearena
—Argitürik,
—Zeren beitzen lili ororen
—Bai eta ene bihotzeko
—Maiteena,
- ZER DA GURE BIZIA... (XVIII-XIX. mendeak)—Zer da gure bizia, adiskide maitea?
—Iragaitza labur bat nahigabez betea.
—Oi, zenbat atsekabe gure hara-hunetan!
—Zenbat kirets, bihotz min, goiti-beheitietan!
—Ezagun, aita, ama, haurrideak utzirik,
—Itsasoko beldurrak, helkaitzak ahantzirik,
—Peskizak baderama untzitan marinela,
—Ustez aberasteko urrun gan behar dela.
—Zenbat gerla biztu du ontasun egarriak!
—Zenbat eman ez daiku ondiko lazgarriak!
—Beti garrazten duk. Ez deia bada lurra
—Berenaz aski latza? Hanbat bekaizkeriez
—hanbat asmu galgarri, hanbat gaixtakeriez,
—Eta bizkitartean ez haiz, bada, herabe,
—Hire atseginentzat egiteko ehun laster,
—Mundua iraultzeko dena bazterrez bazter.
—Gaztelu super hori norentzat egiten duk?
—Barnera sartu gabe menturaz hil behar duk!
—Herio beltzak ez dit, ez urrikalmendurik,
—Ez aberatsen gupida, axola sobraturik!
—Bai, oroitzen bagina, zein iraungikor diren
—Hemengo izaiteak, ez ginduke bizturen,
—Eskatima, gerlarik: bake maitagarria
—Gizonarentzat laite bizi gozagarria.
—Bozturik gelditu naiz xorien kantuari,
—Gogoetan egon naiz hekien atseginez,
—Baldin gizona balitz zuhurtziaren jabe,
—Kimeretarik urrun, herrakunderik gabe,
—Berak ikus lezake bertze gizonik dela,
—Bai eta berma laite bizitzera bertzela.
—Baina ez! Zoratzen da gizon dohakabea.
—Guk, zer eginen dugu, adiskide maitea?
—Nihor zuhurtziaren amodio duenik,
—Edireiten badugu, elkargana lehenik,
—Guziak bil gaitezen, utz dezagun zoroak;
—Goazen, preza ditzagun egiazko gozoak.
- URAK HARRIA BOLATZEN (XVIII-XIX. mendeak)—Urak harria bolatzen,
—Urreak marra du doratzen,
—Ni maite nauenarenganat joaiten,
—Neure penak han erraiten,
—Zertarainokoan dudan sufritzen
—Gero harek bainu konsolatzen.
—Ere maitea, orai nik
—Zerk zarabiltzan horrela tristaturik
—Zure so eztiak oro galdurik,
—Maite bat zoinak ez baitu parerik!
—Balin banago tristerik,
—Lurrean sartu nahi nuke bizirik,
—Beraz, zerk eginen deraut plazerik,
—Galduz geroztikan bistatik,
—Maite bat zoinak ez baitu parerik!
—Arrosa eder ostoa,
—Usaina goxo izanagatik,
—Mudatzen da gaixoa,
—Jendiek zer nahi erranagatik,
—Nik beti dut zuretzat amodioa.
- TRONPATZEA (XVIII-XIX. mendeak)—Kasu emak, musde Sarri, ihizlari zorrotz hura,
—Haiduru duk; oi, gaizki Petirinalat bahoa.
—Erraiten muse Sarriri,
—Nahi badu den utsian haren saretan erori,
—Utz dezan igaraitera bere usatu bideti.
—Juratu diat fedia.
—Aurthen behin jin behar duk Phetirinala,
—Han nik emanen dereiat arthoz eta ziz asia.
—— Arthoz hun duzu asia,
—Denan libertatia.
—Eni Orhiko ezkurra janhari bat zait hobia,
—Angleser ihesitzeko, uzten dut, unten Franzia.
—Agaramuntek Baionan jinak oro erhaiten tik,
—Eztuk Petirinalako zaragoila luze hetarik.
—Goraintzi erran izezu jiten badira Angleser,
—Halaber erranen diet Espainol papo gorrier.
—— Mezuler naiza ni uzten,
—Ene sariak hola hesten?
—Enaik ez beste behin bortian hotz eraziren,
—Ez ere hik beste urthian hire irrigarri emanen.
—Arhin bahoa bortian.
—Jaun larru xuriak hiri mintzo auherrian,
—Hire adin heineko gutik lumak garbi hen kaloian.
- LAPURDI, BASA-NAFARRE, ZUBEROA GUREKI (XVIII-XIX. mendeak)—Gerlarat joan behar gira guziak elgarreki,
—Kantatzen dugularik: «Han bego frantzesa libro».
—Armadetan bestak handi, etsaia dantzan ari,
—Frantziako nazionia ororen soinulari.
—Ponpak joiten atabala, artileriak xirula,
—Frantzesak eta espainolak egun eta bizian,
—Elgarreki konpontzian ukanen dik aski lan,
—Gisa hortan, zer bizi modu izan behar zeruian?
—Frantzesak eztitek nahiko espainol heien artian.
—Donibanen apez batek kantu hauk eman ditu,
—Eskual herrietan kantatzen behar ditugu aditu;
—Frantzia'ko erregeren dire laudorioetan,
—Eskualdunen ohoretan, espainolen laidoetan.
- MAITEAK BILOA HOLLI (XVIII-XIX. mendeak)—Maiteak biloa holli
—Eta koloreak gorri,
—Eta bera xarmagarri best' ororen gaineti.
—Etxetto bat badizüt nik
—Jauregi baten parerik,
—Hartan barnen egonen zira zilar kaideran jarririk,
—Ihurk ez beiteizü erranen nahi ez düzün elerik...
—Nik badizüt mila ardi
—Bortian artzaineki,
—Kataluinan ehün mando bere zilar kargeki,
—Hurak oro badütüketzü, jiten bazira eneki.
—Bortian artzaineki?
—Kataluinan ehün mando zilar diharüreki?
—Hela, hela! etxekoak,
—Hasarre omen zaudete;
—Alaba, nere emazte sobra dela zaitzue,
—Ez emazte, bai amore, hortxe sofri zazue.
—Senartako emozue
—Frantziako errege;
—Frantzian ez balinbada, Espainakoa bedere,
—Espainakoa ezin bada, zerbeit enperadore.
- MAITEAK ERRAN ZERAUTAN (XVIII-XIX. mendeak)—Maiteak erran zerautan
—Pollit nintzanez.
—Pollit, pollit nintzala, bainan
—Larrua beltz, larrua beltz.
—Maiteak erran zerautan
—Primu nintzanez.
—Primu, primu nintzala, bainan
—Etxerik ez, etxerik ez.
—Maiteak erran zerautan
—Moltsa banuenez.
—Moltsa, moltsa banuela, bainan
—Maiteak erran zerautan
- O, PELLO, PELLO (XVIII-XIX. mendeak)—Logale nuk eta
—Jinen niza oherat?
—Irun ezan eta
—Irun ezan eta
—Irun diat eta
—Jinen niza oherat?
—Astalka zan eta
—Astalka zan eta
—Astalkatu diat eta
—Jinen niza oherat?
—Harilka zan eta
—Harilka zan eta
—Harilkatu diat eta
—jinen niza oherat?
—Irazki zan eta
—Irazki zan eta
—Irazki diat eta
—Jinen niza oherat?
—Jos ezan eta
—Jos ezan eta
—Josi diat eta
—Jinen niza oherat?
—Argia dun eta
—Argia dun eta
- OI ELURRA, OI ELURRA (XVIII-XIX. mendeak)—Hotztto duk sudurra, kurritzen beituk lurra,
—Jiten hiz sasoian ikustera neguian,
—Pausatzen lurrian,
—Pausatzen lurrian.
—Anderea, anderea, ez, otoi, hastia,
—Eniz itsusia, xuri dit koloria,
—Urruntik ageri da ene esklat handia,
—Bortiaren gainian,
—Bortiaren gainian.
—Hire esklata, hire esklata, laster duk kanbiatzen,
—Ekik behai unkitzen, kolorea duk galtzen,
—Hire furia gordina hur hotzetan juaiten,
—Aide ephel batek
—Behai lasterkatzen.
—Ni bezain xuririk sasoi huntakorik,
—Beste esklatusak oro galtzen dira ingoiti,
—Eta ni fier beti,
—Eta ni fier beti.
—Fier bahiz, fier bahiz, so 'giten duk goratik,
—Eta nik apaltik lotsa ez bahiz huilant hakit,
—Ene odolaren bapurraz nahi hait kalmerazi,
—Bortia igaran negin eta
—Beti hire lotsagatik.
—Anderea, mintzo zira goratik ni so 'giten dit hantik,
—Bortiaren gainetik, bortiaren gainetik.
—Kunfidantxa baduzu zure burian handi,
—Jin bazinte huna
—Gal zintake sarri.
—Nahi hait hi, nahi hait hi hire lotsagati,
—Huinpetan ezarri eta lurra galerazi,
—Ene odolaren bapurraz hur hotzetan jarrerazi,
—Erakitzen betzait
—Negin eta beti.
—Badut proba, badut proba negiaren erdian,
—Bortiaren gainean nintzalarik ene etxian,
—Andere baten fragantzian uken dit esprabia,
—Galerazi beteit
—Orit adi, orit adi, andeie bat denian,
—Hogei urteren heinian trenpu diela ordian,
—Haren odolaren bapurrak urterazten dik elurra,
—Tenperatzen
—Eretzeko lurra.
- PRIMA EIJERRA (XVIII-XIX. mendeak)—Zütan fidatürik,
—Anitx bagira,
—Oro tronpaturik!
—Enea zirenez erradazüt bai al' ez;
—Bestela
—Desertiala nigarrez hurtzera.
—Desertiala
—Ez zitiala jin harzara nigana,
—Bestela
—Dolütüren zaizü, amoros gaixoa!
—Nitan etsenplü
—Nahi dianak hartü,
—Parerik ez beitü...
—Xarmagarri bat nik beinian maitatü
—Fidatü,
—Tronpatu!...
—Seküla jagoiti ikusi ez banü!
—Mintzo zirade
—Arrazu gabetarik,
—Zü beno lehenik banian besterik
—Maiterik,
—Horrez ez dereizüt egiten ogenik.
- PRIMADERAKO FLORIAN (XVIII-XIX. mendeak)—Hoitabigarren urtian!
—Neskatxa gazte inozent naiz pena xangrinen erdian.
—Ene bizia uzterat noa, adinik ederrenian!
—Badu jadanik lau urte
—Badudala norbeit maite;
—Burasoer deklaratua, orai duela bi urte...
—Heiek ere, axola gabe, saldu izan nahi naute!
—Aitak erran zautan neri,
—Zoin bihotz-erdiragarri!
—Esposarazi nahi naute Markis baten semeari!...
—Hir' aberastasunarentzat, ez dun aski maite hori.
—Othoiztu ditut ait'-ama...
—Alferretan e'in dut dena!
—Neur' aberatasunarentzat dela nik maite bakarra;
—Sekulan ez duela hartuko maite ez dudan laguna!
—Geroztik nago penetan.
—Etzana ohe batetan!
—Midikuak ekartzen dauztet, bainan oro alferretan,
—Ustez ni sendaturen nauten barber eder horietan!
—Ni sendatzeko barbera
—Da neure maite bakarra.
—Otoiztu ditut ait'-amak utz dezaten ikustera...
—Atsegin ho'i ez e'in nahirik, uzten naute finitzera!
- SALABERRI APEZAREN SAREA (XVIII-XIX. mendeak)—Kantatzeko,
—Bi bertsu berri banituzke,
—Kantatzeko,
—Denboraren pasatzeko,
—Konpaina huntan nehor balitz
—Plazer duienik entzuiteko,
—Kantatzeko,
—Denboraren pasatzeko.
—Urzotegi batzu berririk,
—Jaun apez batek ditu egin,
—Ihiztariak bildurik hartuz,
—Eta hamabira luis pagatuz.
—Nahi lukete fortun egin.
—Han behar dugu errekreatu,
—Bai eta ere plazer hartu,
—Eta ororen forniza.
—Aise bilduiak bai zinituien!
—Ez otoi eskandalisa.
—Bordeletik,
—Fizelak ekarri omen tuzu,
—Bordeletik,
—Bidegaraik hautaturik
—Marxandisa hoberenetik,
—Ez bide da hortaz dudarik,
—Bordeletik,
—Espres harat bila izanik.
—Sar'egiten,
—Sar'egiten,
—Ez da gaizki akitzen,
—Zenbait oilasko hegal janez
—Eta pusakafia edanez,
—Sar'egiten,
—Ez da gaizki akitzen.
—Bazoazte oro airian;
—Azkar tuzue hegalak.
—«Trufatzen gituk zuien sarez,
—Bai eta ere ihiztariez.
—Pasaturen gaituk arin».
—Urzo oker bat
—Harrapatu omen duzu,
—Urzo oker bat,
—Ez dakit gizen zenez hanbat.
—Hamar ihiztari guardian,
—Urzo oker bat;
—Ez dakit gizen zenez hanbat.
—Bagoatzi orai aitzina,
—Hunat joan gabetarik bat».
—Zuentzat ganbera eder bat.
—Hunat joan gabetarik bat.
—Gu ez gaituk laket ganberan,
—Jaun arropa beltz horiekin.
—Debekatu gitie Frantzian;
—Biziren gaituk oraino agian
—Heldu den bortz hilabetian.
—Konjuratzez,
—Behar baitute hunat bildu,
—Konjuratzez,
—Nahi badute eta ez,
—Saretan sarrarazi fite,
—Jaun apezaren hitzen bertutez,
—Konjuratzez,
—Nahi badute eta ez.
- SALBATORE GORA DA (XVIII-XIX. mendeak)—Salbatore gora da Garazi aldean,
—Ni ere han nündüzün igaran astean,
—Debozione gabe bai sentoralean,
—Ene gazte lagünak han beitziradean.
—Bortietan artzain 'ta ez jaisten ardirik,
—Untsa jan, edan, eta egin lo zabalik,
—Ez nüke segür nahi bizitze hoberik!
—Izar bat jeikiten da goizerri aldeti,
—Argi eder batetan, leinürü bateki,
—Erien sendotzeko poteriareki,
—Izar hura jiten da boztarioreki,
—Zelialat emanen naiala bereki,
—Hitzaman diriozüt nik hari saminki,
—Haren zerbütxaria nizatela beti.
—«Amorio zaharra, behar hait kitatü,
—Anitx pena dereitak hik eni kausatü;
—Maite berri bat zitak ezpiritian sartü,
—Hari behar deroat bihotza libratü».
—«Amorio zaharrak zütia jenatzen,
—Berri baten jitiak anitx agradatzen?
—Zü ere gaztettorik hasia maitatzen,
—Hoberik düzünean orai ni kitatzen!».
—«Zunbat aldiz nigarrez egin dit ütürri,
—Arrazu 're ziala sobera badakit,
—Zeren zützaz benintzan xarmatürik beti».
—«Kitatzeko sujeta zer ote ahal den,
—Ahal bezain barnati niagozü pentsatzen.
—Ene buria deusetzaz ez dit aküsatzen...
—Inozent nüzü eta zü joan zite arren!».
- SAN BARTOLOM' ARRATSIAN (XVIII-XIX. mendeak)—San Bartolom'arratsian,
—Hiru lagunek eman tugu kantu berriak bidian,
—Mugerren zer gertatu den, agorrilaren erdian.
—Otoi, zuk plazer baduzu,
—Sendagailurik baldin bauzu, orai beharretan nauzu,
—Eritasun handi batez, hurran akabatu nuzu.
—Sukarrik batere ez duzu, fresko daukazu larruia,
—Nondikan sofritzen duzun, erranedazu egia!».
—Harrituren da munduia!
—Aspaldi badu mintzo zela, plaza hortako jendia,
—Oilasko luma gorriak non ote duien kafia?...»
—Emazu, otoi, guardia,
—Ez dela aizu hunkitzea oilanda xitan 'zarria,
—Uste gabe jin baitake etxeko buruzagia!
- KOMENTUKO PARETAK (XVIII-XIX. mendeak)—Zazpi eihera baditut erreka batean,
—Zortzigarrena aldiz etxe saihetsean,
—Hiru uso doazi karrosa batean,
—Hetarik erdikoa ene bihotzean.
—Etxea omen duzu ongi teilaztatu,
—Ganbera berri bat ere bai pintatu,
—Ene aitak et' amak zutenean jakin
—Amodiotan ginela biak elgarrekin,
—Enganioz ninduten plazarat ekarri
—Eta lagun batekin komentuan ezarri.
—Zure aita deia hoin gizon krudela,
—Komentuan baitzerauzka kriminel bat bezala?
—Gure amodioa hoztu nahia da;
—Bainan ez du eginen, tronpaturen baita.
—Ardura joan nindaite komentu leihora
—Eta maitearekin han pasa denbora,
—Bien pena-dolorez guk elgar kontsola.
—Komentuko paretak, oi pareta finak!
—Doblezka badituzte leihoetan burdinak...
—Maitearen ikustera ni ezin sar hara!
- JUDU ERRATUA (XVIII-XIX. mendeak)—Ote da mundu huntan deusere gai denik,
—Judu herratuari konpara daitenik?
—Nik ez dut uste baden nehon miserablerik,
—Haren zortiari hurbil daitekenik.
—Egun batez pasatzean hiri baten aldetik,
—Burjes batzu zitzaizkon jarraiki ondotik,
—Zioten ez zutela ikusi gizonik,
—Ikusi zutenean beren presentzian,
—Zenbait estrainer zela jarri ziren dudan,
—Arropa forma bat soinian, zela adin haundian,
—Langile bat bezala taulierra aitzinian.
—Erran ere zioten «Egun on nausia!
—Desiratzen ginuke zure mintzatzia,
—Satisfa dezagun gure desirkondia,
—Bai eta ere akorda hemen dringatzia.»
—Aitortzen derauziet malur bat dudala,
—Ez ziteztela duda, egia bera da,
—Euri edo denbora on, beti kurri nabila
—Nehon ez naite geldi, joan behar aitzina!
—«Ostatuan sar zaite gurekin, gizona,
—Edatera emanen daizugu arnoa,
—Borondate onean egiten daizuguna».
—Ostatuian sar nindaite ziekin gogotik,
—Bai eta ere edan zien arno hunetik;
—Ni ezin jar naiteke... edanen dut xutik,
—Tormentek hartzen naute geldituz geroztik.
—«Aitortzen deraizugu kurios girela,
—Ehun urte baituzula iduritzen zaigula,
—Edo zure bisaia tronpos da bertzela».
—Ene hezurrak dira arras gogortiak,
—Bai eta ere urtez anitz kargatiak,
—Hemezortzi ehun urte baitut pasatiak,
—Hetaz izan zizte, oi, segurtatiak.
—«Zu ote zira bada gizon famatua,
—Mundu guzia baita ongi estonatua?
—Satisfa dezaguzu gure izpiritua.
—Eia zu zarenez, Judu herratua».
—Izraelgo hirian izan niz deitua,
—Jerusaleme famos hirian sortua,
—Satisfa bedi beraz zien izpiritua,
—Jaunak, ni nuzie bai, Judu herratua.
—Munduia pasatu dut bosgarren aldian,
—Bakotxak hiltzen dira nor bere aldian,
—Eta ni ezin hilez nabila mundian.
—Europan ikusi dut heriotze anitz,
—Mihiz esplikatzea posible balitz,
—Espreski horietan izan niz,
—Nola edo zerbait ere gisetan hil nahiz.
—Pasatu izan nintzan hiri, herrietan,
—Kausitzen ahal nintuen gerla guzietan,
—Etsenplu hartu izan aisa horietan,
—Herioak ez duela indarrik ni baitan.
—Leihorra pasaturik, egin itsasoa 're,
—Geldituren ninduela agian hark ere;
—Nik samur nahi eta denen adiskide,
—Enetako berdin du, oi, edozein bide.
—Nik ez dut zorrik 'iten batere etxetan,
—Ez eta hartzekorik nehon bazterretan,
—Beti bost sos sobera baditut sakeletan,
—Euri edo denbora on toki guzietan.
—«Entzuten ginituen munduian erranak,
—Amens batzu zirela haren arrazoinak;
—Ongi ikusten tugu zure trabailuak,
—Bai eta ere sinesten direla egiak.
—Zure ospe haundiak estonatzen gaitu,
—Gure izpirituan dudatzen baigitu,
—Dudarik gabe duzu ongi merezitu,
—Jaunak zituenean zu hola punitu».
—Gaizki tratatu nuen nik Jesus maitia;
—Zerbitxatu izan nuen krudelitatia.
—Jesus jiten zelarik Jerusalemetik
—Kurutze saindu hartaz ongi kargaturik,
—Galdegin izan zerautan umiliaturik,
—Eia plazer nuienez, bortan pausaturik.
—Nik, buruia nahasia eta errebela,
—Ezetz erran nakon, se'urki, berehala:
—«Habil hortik aitzina, habil kriminela»,
—Haren han pausatzeaz afrontu nuiela.
—Jesusek erran zerautan ordian berian,
—Mila urtez bederen ibiliko hiz mundian,
—Pena guzietarik libro, azken jujamendian.
—Partitu izan nintzan ordian berian,
—Geroztik beti kurri nabila mundian,
—Deskansurikan ez da ene gorputzian.
—Denborain presentzian, adios konpainia!
—Erremesiatzen dut zien kuraia,
—Joan behar niz aitzina, oi hau doloria!
—Bestela enetzat tormenta haundia.
- BRODATZEN ARI NINTZEN (XVIII-XIX. mendeak)—Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk,
—Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik,
—Itsasoko aldetik, untzian kantaturik.
—Brodatzea utzirik, gan nintzen amagana,
—Ean jaliko nintzen gibeleko leihora,
—Gibeleko leihora, itsasoko aldera.
—Bai, habil, haurra, habil, erron Kapitainari,
—Jin dadin afaitera, hemen deskantsatzera,
—Hemen deskantsatzera, salaren ikustera.
—Jaun Kapitaina, amak igortzen nau zugana,
—Jin zaiten afaitera, hantxet deskantsatzera,
—Hantxet deskantsatzera, salaren ikustera.
—Andre gazte xarmanta, hoi ezin ditekena:
—Ipar haizea dugu, gan behar dut aintzina,
—Ezin ilkia baitut, hauxe da ene pena.
—Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira,
—Gurekin afaitera eta deskantsatzera,
—Hortxet deskantsatzera, salaren ikustera.
—Andre gazte xarmanta igaiten da untzira,
—Han emaiten diote lo-belarra papora,
—Eta untzi handian lo dago gaixo haurra.
—Jaun Kapitaina, nora deramazu zuk haurra?
—Zaluxko itzulazu hartu duzun lekura,
—Hartu duzun lekura, aita-amen gortera!
—Beti nahi nuena jina zaitak aldera!
—Ez duk hain usu jiten zoriona eskura!
—Jaun Kapitaina, nora ekarri nauzu huna?
—Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura,
—Hartu nauzun lekura, aita-amen gortera.
—Andre gazte xarmanta, hori ezin egina,
—Hiru ehun lekutan juanak gira aintzina,
—Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
—Bihotzetik sartzen 'ta, hila doa lurrera!
—Nere Kapitain jauna, hauxe duzu malurra!
—Nere marinel ona, norat aurtiki haurra?
—Norat aurtiki haurra? Hortxet itsas zolara!
—Hiru ehun lekutan dago itsas-leihorra,
- BUKETA (XVIII-XIX. mendeak)—Goizian goizik jeiki nündüzün, espusa nintzan goizian,
—Bai eta zetaz ere beztitü ekia jelki zenian,
—Etxekandere zabal nündüzün egüerdi erditan,
—Bai eta ere alargüntsa gazte ekia sartü zenian.
—Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazüt büria,
—Ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?
—Ez, ez, ez zitadazü dolütü zureki espusatzia,
—Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
—Nik banizün maitetto bat mündü ororen isilik,
—Mündü ororen isilik eta Jinko Jaunari ageririk,
—Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
—Lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.
—Zazpi urtez etxeki dizüt gizona hila kanberan,
—Egünian lür hotzean eta gaiaz bi besoen artean,
—Zitru hurez üküzten nizün astean egün batean,
—Astian egün batean eta oi ostirale goizean.
- EIJERRA ZIRA, MAITIA (XVIII-XIX. mendeak)—Eijerra zira, maitia,
—Erraiten deizüt egia
—Nork eraman ote deizü zure lehen floria?
—Eztizü egin izotzik,
—Ez eta ere karrunik,
—Ene lehen floreari kalte egin dienik.
—Mendian eder iratze,
—Behi ederrak aretxe,
—Zü bezalako pollitetarik desir nüke bi seme.
—Horren maite banaizü,
—Obrak erakats itzatzü,
—Elizala eraman eta han espusa nezazü.
—Bereterrak Erroman,
—Hurak hanti jin artino, gitian txosta kanberan.
—Aita dizüt hil-berri,
—Amak ez dizü urt' erdi;
—Zurekilan libertitzeko dolüa dizüt barnegi.
—Oihaneko otsoa,
—Dolü dereiat, gaxoa,
—Antxuekin lo egin eta zeren barurik beihoa.
—Ez nün ez ni otsoa,
—Gutiago gaxoa,
—Antxuekin lo 'ginik ere kuntent gabez beinoa.
—Bortü goretan lanape,
—Hur-bazterretan ahate,
—Zü bezalako falsietarik ez dizüt nahi deusere.
- ELORRI XURIAREN AZPIAN (XVIII-XIX. mendeak)—Elorri xuriaren azpian Anderea lokartu,
—Hiru kapitainek hor deramate gortez enganaturik.
—Hiru kapitainak jin ziren anderearen xerka,
—Zamarian ezarri dute mantoaz trozaturik,
—Pariserat ereman dut aitamek jakin gaberik.
—Parisen ostalertsa batek ederki salutatu,
—Ederki salutatu, berriak ere galdatu:
—«Bortxaz ala amodioz jina ziren errazu!»
—Anderea zen orduian eztiki deklaratu:
—«Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu,
—Hiru kapitainek galeriatik ebatsirik jina nuzu».
—Kapitainek hitz hori entzunik jin ziren andreagana:
—«Anderea, afal zite eztirik eta trankilik,
—Hiru kapitain badituzketzu gaur zure zerbitzari.»
—Anderea, hitz hok entzunik, hil hotza zen erori.
—Kapitainak ere partitu beren tropak harturik,
—Ongi nigar egiten zutela andereari dolu emanik.
—«Anderea hila da, nun ehortziren dugu?
—Aitaren baratzean, ezpelaren azpian,
—Liho-liliz estalirik eta tonba eder batian.»
—Handik hirugarren egunean, hilak aitari oihu:
—«Aita, entzun nezazu, ni orai hemen nuzu,
—Birjinitatea beiratu nahiz hila egona nuzu.»
- ENE MUTILIK TTIPIENA (XVIII-XIX. mendeak)—Baditu zazpi urte
—Sei urteren bitalla baizik
—Zazpigarrenean jan ditugu
—Gatua eta xakurra.
—Ene mutilik ttipiena,
—Ene mutilik maitena,
—Habil harat, habil hunat,
—Mastañoaren puntalat,
—Mastañoaren puntalat eta
—Ene nagusi maitea,
—Heldu naiz ongi tristerik,
—Ez dut ikusten leihorrik,
—Ez eta ere belarik,
—Norbait jan behar baduzie,
—Ene mutilik ttipiena,
—Hik emaiten deraut pena,
—Habil harat, habil hunat,
—Mastañoaren puntalat,
—Mastañoaren puntalat eta
—Ene nagusi maitea,
—Ikusi ditut leihorra,
—Angeletareko hiriak;
—Galerian josten ari da
- EPER ZANGO GORRIA (XVIII-XIX. mendeak)—Ez duzuia bada pena, ene hola ikustea,
—Otoi, otoi, har nezazu, utzirikan bertzeak.
—Norat nahi joan nadin,
—Ene bihotza zurekin,
—Plazerikan ez dut hartzen, ene gazte lagunekin,
—Non ez zaitudan zu ikusten, zure begi ederrekin.
—Eri nuzu bihotzez,
—Erraiten dautzut bi hitzez,
—Sukar malinak harturik nago, zu ez zuzkedan beldurrez,
—Otoi, otoi, har nezazu, hil ez nadin xangrinez.
—Eritasunen kontrako
—Erremedioak badire eta, zerbitza zaite barberez,
—Eta ez jin eneganat, ni mediku beharrez.
—Hura ikus arteraino zure erian sarturik,
—Ene bihotzak ez du izanen sekulan deskantsurik.
—Eraztuna baduzu,
—Bertze bati emozu,
—Ene erian erhaztunik zuk sarturen ez duzu,
—Segurtatuia uzten zaitut, ene perilik ez duzu.
- EZKUTARI HAR NEZAZU (XVIII-XIX. mendeak)—Zure senarra behera dago Frantzian,
—Hura handik itzul daiteken artean
—Ezkutari har nezazu ni etxean.
—Ene senarra behera deia Frantzian?
—Hura handik itzul daiteken artean,
—Ezkutari nihaur aski niz etxean,
—Auzoak hurbil utzi derauzkit joaitean.
—Izan nuzu Frantzian et' Espanian,
—Bai et' ere Engeleterra guzian,
—Andre ederrik ikusi badut heietan,
—Zure parerik ez zen ene begietan!
—Mutil gaztea, ederki zira mintzatu,
—Gaurko ostatu gure etxean baduzu,
—Zazpi urtez hark eman deraut ogia,
—Zortzigarrenean bere azpiko zaldia,
—Anderea, beira fidelitatea!
—Andretto hauk oro girade parlero,
—Hitzño hori joan zerautazu laxero,
—Ene senarra nik zutan truka ez niro.
—Anderea, iragan zautzu denbora,
—Eskeini tutzu ohea eta ganbara;
—Heiekilan oi zure gorputz propia.
—Eskutari, jaun bilo urdin faltsuia,
—Hi ote hiz nihauren lehen semia?
—Altxazak, altxa ezker aldeko begia,
—Ene semeak han baitik sor seinalia.
—Iratzea beteko denean udarez,
—Zezen xuria erditzen denean xahalez,
—Labe gorria betetzen denean elurrez,
—Erranen dautzut zurea nizen bai ala ez.
—Ur gainean eginen tiat zubiak,
—Han ereinen ogitto hazi gorria,
—Han jin arte ogizko opil xuria,
- GOIKO MAHASTIETAN (XVIII-XIX. mendeak)—Mertxikaren lorearen ederra!
—Nik eztut maiterik
—besterik alerik.
—Liluraturik.
—Ni hilten naizenean
—Ez hartu dolurik;
—Bi bonbilkada arno eman buruketan,
—Edan ditzadan gogoz biak zeruetan.
—Txoriño bat mertxika eder horretan
—Txintaz ari da umetxoak pozketan.
—Nik aldiz txintarik
—Ez dut nik alerik,
—Arno gorriak txoilik
—txintarazten dit.
—Ni hilten naizenean
—Tabernak ilunik
—Izango dirade nere orapenetan,
—Ni zoriz nagolarik goiko mahastietan.
- HAIKA, MUTIL (XVIII-XIX. mendeak)—Haika mutil,
—Haika mutil,
—Bustia da.
—Haika mutil,
—Gure gatua
—Haika mutil,
—Hortxet zer den
—Haika mutil,
—Estali da.
—Haika mutil,
—Itoa da.
—Haika, mutil,
—Mutiltto hau
—Unatu da.
—Haika mutil,
- INTXAUSPEKO ALABA DENDARIA (XVIII-XIX. mendeak)—Intxauspeko alaba dendaria
—Goizetan goiz jostera joailia,
—Nigarretan pasatzen du bidia,
—Aprendiza kontsolatzailia.
—Mertxikaren lorearen ederra!
—Maitatu dut izanen ez dudara,
—Hark baiteraut bihotzean pena.
—Maitatu duzu izanen ez duzuna,
—Harek baiterautzu bihotzean pena.
—Maita zazu izan dezakezuna,
—Eta kita ezin dukezuna.
—Zu eta ni, bi-biak ginenean,
—Akort ginen hitz baten barnean,
—Eta orai denbora joan denean,
—Faltsu zira zure erranean.
—Jiten balitz ene argitzera,
—Joan nindaite maitearen ikustera,
—Ene penen hari erraitera.
- ITSASOA LAÑO DAGO (XVIII-XIX. mendeak)—Itsasoa laño dago
—Nik zu zaitut maiteago
—Txoriak bere umiak baino!
—Aita gutaz oroit dago
—Nik zu zaitut maiteago
—Arraintxoek ura baino!
—Nik zu zaitut maiteago
—Iparretik hegoraino:
—Nik zu zaitut maiteago
—Deskantsuan bihar artio:
—Nik zu zaitut maiteago
—Gau beltzean loa baino!
—Nik zu zaitut maiteago
—Zure aitak nihaur baino.
- BORTIAN AHUZKI (XVIII-XIX. mendeak)—Bortian Ahuzki, hur unak osoki,
—Neskatila eijerrak han dira ageri,
—Hirur badirade, oi bena xarmantik,
—Baxe-Nabar orotan ez die parerik
—Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
—Nuntik jin izan zira bortü gain huntara?
——Garaziko aldetik desir nin bezala
—Ahüzkik' üthurrila hur fresken hartzera.
——Goizetan eder dizü ekiak leinürü,
—Mündia argitzen dizü üngürü-üngürü,
—Eia maite naizünez, otoi, erradazü.
——Maitatü züntüdala, badizü aspaldi,
—Bihotzean edüki pena handireki,
—Zihauri erraitera, oi ezin atrebi.
——Beltxaran preziusa, oi pare gabea,
—Mündiak jakin eta, ni jakin gabea,
—Ontsa egiten düzü disimülatzea.
—Bai eta segretia etxek zihaureki,
—Maite ükenen zütüt hargati nik beti,
—Ahüzkiko artzainak artzain famatiak
—Ardiak iler eta plazala dantzara,
—Neskatila gaixuak bertütez ataka,
—Eta gero gibeleti trüfa eta nausa.
—Petiri Etxeberri, ai, zer oilarra hi,
—Hel eta ber'hala jauzten pulardari,
—Garazin ez diagü etxit lege hori.
—Lexare gibeleta, oi, Altzürüküko,
—Hanko bereko nausi hautüzkuentako,
—Ahartzatzak badütie artzainen doneko,
—Ardiak ez dzietzü antzü baratüko
—Adio Ahüzki eta Nabolegi,
—Dolü egiten deiziet Lakarsororeki,
—Goraintzi erran izozie Ziprian Pinori,
- BESOZ BEHAR BADA, DEITZEN NAIZ DOMINGO (XVIII-XIX. mendeak)—Uharte, Arnegi, gero Altabizkar,
—Hortik Ibañarat, gaur nik gei nuke sar,
—Guardiek ez naude aise eskuetan,
—Eskuinetik ez bada, ihes ezkerrean.
—Amak eni deraut: «Oi mutil ergela,
—Kantuak dik algan traditzen igela.
—Orkatzak menditan ez diok kanturik,
—Hartza ere badoa oletan ixilik.»
——Orkatzak balinba, buruan adarra,
—Eni bidarrian sortzen zaut bizarra.
—Artzainen beldurrez hartza da ixiltzen;
—Nik guardiagatik ez dut botza galtzen.
—Urtzo saldoari Ozkaxen sareak,
—Guk ere menditan ditugu guardiak.
—Zorro gaizo huen ez aise galtzeko,
—Xenda berri zenbait dakigu bideko.
—Satorra lur barnan, kurloa gorati,
—Ahuntza kaparrez, arraina urpeti.
—Sator, ahuntza, arrain, behar orduz nago;
—Besoz behar bada, deitzen naiz Domingo.
—Oihanean hontzak hasten bere arrama,
—Jainkoak bagindu etxedun ezarri,
—Gogotik nekeion aitzurraz lurrari.
—Soro, alhor dunak, larretan diraude;
—Guarder kausitzeko gu goregi gaude.
—Mendin arto guti et' ogi gutigo,
—Guarden hastitzeko arrazoina frango.
—Lo on egin dezan errozu aitari,
—Aitoren sem' ez naiz, bai aitaren seme,
- AMODIO TRAIDOREA (XVIII-XIX. mendeak)—Amodio traidorea!
—Beti pena emailea,
—Ez diat nahi deusik
—Utzi nizak bizirik!
—Ingrat baten maitatzeak
—Ematen tuen doloreak,
—Orai frogatzen ditut nik,
—Maitearekin egoitea,
—Harekilan mintzatzea,
—Desiratzen baitut nik.
—Ez dezazula permiti,
—Maitea, zuregatik!
—Maitatu zaitut fidelki,
—Ez dut batere merezi
—Tratamendu krudelik
—Maitea, zureganik.
—Adios, beraz, maitea,
—Neure penen iturria,
—Erraiten dauzut egia,
—Ikusiren duzu laister
—Zure maitatu bihotza,
—Hil hotza,
—Eta tunban gorputza!
- AMODIOA ZOIN DEN ZOROA (XVIII-XIX. mendeak)—Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki...
—Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki...!
—Azken bestetan egin nituen izarraren ezagutzak,
—Denen artean ageri ziren haren begi urdin-beltzak,
—Irri polit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.
—Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenetz...
—Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez!
—Ez nuen uste haren agintza betea zela gezurrez.
—Orai bihotza urtua daukat urean gatza bezala,
—Izar onaren argien ordain, izigarriko itzala!
—Ohoin tzar batek berriki joanik, nola naiteke kontsola!
- APEZAK ETA NOBLIAK (XVIII-XIX. mendeak)—Apezak eta nobliak
—Erresumatik joan zaiku erdiak;
—Eta ezinbertzeak
—Penetratuiak dira guziak,
—Bitorian nahiz jarri,
—Bere parrak pasaturik,
—Gerla emanik Frantziari.
—Comte d'Artois bere anaiarekin,
—Esperantza handia du harekin.
—Galdu gabe bitoria,
—Aski dugu prest egoitia.
—Bitorian plazeria,
—Behar du izan Frantzian,
—Jaunak, ez dugu axola batere.
—Zaharrak eta gaztiak,
—Altxatuko gira guziak.
—Aristokraten gira nausi,
—Aristokraten kontra beti,
—Eskolaturen tugu ederki.
—Frantziako ordre ederrak,
—Ederra eta dira fierrak.
—Dira abertituiak
—Aristokraten ezagutzeko,
—Batailetan behatzeko,
—Heier kondu emaiteko,
—Faltarik badute hiltzeko.
—Frantziako lege berria,
—Gure etsai handiak
—Orai dira benzutuiak;
—Galdu'ituzte indar guziak
—Noizbait edo behin-behin
—Orai finitu dira guziak.
—Heien titulu ederrak eta
—Orai finitu guziak.
—Oi, zoin heien tristeziak!
—Handi-mandi diferentik,
—Ez dugu sofrituko engoitik.
—Ez da deus estonagarriagorik
—Aristokratek duten fantesia,
—Bitoriaren erdian,
—Guzientzat nausi Frantzian.
—Jartzekotzat gure nausi;
—Orobat dute engoitik etsi.
—Gure kontra jaun horiek
—Sekursik aski ez dute izanen.
—Beharko dute pairatu,
—Nahi gabeak sofritu,
—Alabainan ez da progotxu,
—Balukete borondate.
—Hortarik peritu behar dute.
- ARGIZAGI EDERRA (XVIII-XIX. mendeak)—Bide luze batean joan beharra nuzu!
—Gau huntan nahi nuke maitia mintzatu,
—Harenganatu arte, argi egidazu!
—«Nekaturik heldu naiz bide luze huntan,
—Urrats pausu guzian beti pentsaketan,
—Atorra bustia dut bular errainetan,
—Idortu nahi nuke su ondoño hortan!»
—«Atorra busti hori garreia ezazu,
—Nik hola manaturik bustia ez duzu!...
—Bidean eman gabe, kontu zuk egizu,
—Bidearen buruan nahi zaituzten zu?»
—«Ez deia bada pena eta dolorea,
—Nihauren maiteñoa hola suntsitzea!
—Amets bat egin nuen zuk ni maitatzea...
—Zonbat deitoragarri hol' enganatzea!»
- ARGIZARIAK ZELUTIK (XVIII-XIX. mendeak)—Argizariak zelütik
—Argitzen dizü eijerki.
—Ene maite pollita eztüzü ageri,
—Zelüko Jinko Jauna! zer eginen düt nik,
—Zer eginen düt nik?
——Fiatik batere eztüzü,
—Bathü orotzaz agrada zira zü,
—Bat har ezazü, hura aski dükezü.
—Galdüz geroztik lagüna!
—Trixte da bethi bere bihotzetik,
—Zeren ezpeitü maithatü bat baizik,
—Maithatü bat baizik.
—Sendotzen tizü eriak,
—Zure begiak hain dira eztiak,
—Zeren beitira eniak Zuriak,
- ARRANOAK BORTIETAN (XVIII-XIX. mendeak)—Arranoak bortietan gora dabiltza hegaletan,
—Ni ere beste ordüz andereki kanberetan,
—Orai, aldiz, ardura nigarra dizüt begietan.
—Ez düta nik pena handia, entzülerik üken gabea,
—Juratu dinat fedia, dolütüren zain, maitea,
—Eni behatu gabea galdü dinat libertatea.
—Erlea doa mendiz mendi, harek han biltzen dü lili,
—Hartarik egiten dü ezti, eztiak oro ez bardin ezti,
—Mündüko neskatila gaztik ez dira bardin xarmagarri.
—Eni anaiak igorri letera batez goraintzi,
—Entzün diala bai berri banabilala andereki,
—Utzi ditzadan andereak, zer nahi düdan ideki.
—Egin diot arrapostü nola beitü merexitü,
—Harek ere zonbait beitü, nik hetzaz güti profeitü,
—Uzten dudala hura bereki, ützi nezan ni eneki pausü.
—Hartzen diat ofizioa, Iratiat üllain banoa,
—Nola beitüt bizioa, oihanetan kantatzekoa,
—Abis onik emaitez eta egia erraitez banoa.
—Ahaire hau zahar omen da, düda gabe en' adin beita,
—Hontan nahi dit kantatü nola den gazte perfeita,
—Gezür güti erraile beita, ümil eta serios hura.
—Arrusatziak eijer lilia, zühain berak dü elorria,
—Amorio traidoreak berekilan azotia,
—Hala dio borogatiak, begieik trunpa adixkidia.
—Aitak dio alabari, nun habita laidogarri?
—Alabak gezür aitari, zunbait abis hunen sari.
—Orai bera da dolütürik, esklabo delakotz jarri.
—Orai bera dolütürik dago, bena berantü zaio,
—Herritik jun nahiago egoitea laido betzaio,
—Hil baledi aldiz oraino, tunban sartü nahiago.
—Hanbat düzü aflijitürik, libertatea galdürik,
—Pena dolorez kargatürik, osagarriz gabetürik,
—Oro berak kausatürik, amorioak traditürik.
—Laur urtetako haur gaixua, leial dük hik amoriua,
—Hitan etsenplü har dezagün, maita gure protsimua,
—Lazükeriak kita eta zerbütxa zelüko Jinkua.
—Khantore hoien egitean, üllain nintzan bortian,
—Pasulapeko oihanean, abis onik emaiten nian,
—Deüser' ezin sinetseraziz, bankarrot egiteko aiherrian.
—Hartz handi bat, oihan hartan, nihauri so ikusi nian,
—Hortzak xuri, begiak gorri, lepoa lodi beitzütian,
—Kantore hoien untzia ützirik, bankarrot doble egin nian.
- ATARRATZE JAUREGIAN (XVIII-XIX. mendeak)—Atarratze jauregian bi zitroin doratü,
—Hongriako erregeak batto dü galtatü,
—Arrapostü üken dü ez direla untü,
—Untü direnean batto ükenen dü.
—Atarratzeko hiria hiri ordoki,
—Ur handi bat badizü alde bateti,
—Erregebidea erdierditi,
—Maria Maidalena beste aldeti.
—Aita, saldü naizü idi bat bezala,
—Ama bizi üken banü, aita zü bezala,
—Bena bai ezkuntüren Atarratze-Salala
—Ahizpa, joan zite portaliala,
—Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
—Zazpi urte huntan ohean nizala.
—Ahizpa, ez nükezü ez sinetsia,
—Zazpi urte huntan ohean zirela;
—Ez eta ere hain eri gaitz zirela,
—Ahizpa, jauntz ezazü arropa berdia,
—Nik ere jauntziren dit ene xuria,
—Ingoiti horra düzü Hongriako erregia,
—Botzik kita ezazü zure sor-etxia.
—Aita, zu izan zira ene saltzale,
—Anaie artekua zamariz igaraile,
—Anaie txipiena ene laguntzale.
—Aita, joanen gira oro alkarreki,
—Etxera jinen zira xangri handireki,
—Bihotza kargatürik, begiak bustirik
—Eta zure alaba tunban ehortzirik.
—Iparra ala hegua denez jakitera,
—Iparra balin bada goraintzi Salari,
—Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.
—Atarratzeko zeiniak berak arrapikatzen,
—Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,
—Andere Santa Klara hantik partitzen,
—Haren peko zamaria ürrez da zelatzen.
- BALDUMEKO OIHANA (XVIII-XIX. mendeak)—Adixkide faltsu, traidore infamia,
—Hi hizala kausa bethikoz nuk galdia,
—Galeren zoletan burdinaz kargatia,
—Huna arren zer den bestetan fidatzia,
—Zuhur denak eduk bereki segretia,
—Eta untsa giltza bere phentsamentia.
—Krima bat egin dit, oi! ezin ukhatia,
—Ezpiritu gaixtoaz benintzan phusatia,
—Malerus izan da oi! ene zorthia,
—Zor baten intresa benian doblatia,
—Heriotze batez orori dit phakatia.
—Krima egin beno lehen nintzan largatu,
—Ustez adixkide bat niala haitatu,
—Behar nundiala eta ni laguntu.
—Hitzeman zereitan bai et'ere juratu,
—Segeretu huna ere bai garantitu,
—Traidore bezala bezain zerbutxatu
—Han haitatu nian ene postajia,
—Heltu zeitadanian ene ixterbegia,
—Balaz kargaturik arma estomakila.
—Oihuka hasi zen othoitzez Jinkuari,
—Azken oren hortan egin lizeion argi,
—Nurk ehaiten zian nahi ziala ikhusi,
—Zor baten phakatzeko ideia hunareki,
—Akzione beituk aspaldin hik eneki.
—Ohart hadi, ohart, gaztian egin lanaz,
—Makhila khalduka hautsi heiztan ezurrak,
—Bai eta jauzerazi buruko huna,
—Ni nuk ni sujeta gaur jinik hire gana,
—Heriotze batez zorraren phakatzera,
—Hori hartze beituk orai hik enekila.
—Baliatu hintzen ene haurtazunari hi,
—Bestek ogena eta eni hintzan mendeki,
—Orduko kolpiak sendi tiat nik bethi,
—Phakutako bizia nahi deiat idoki,
—Boronthatez kito gutukek algarreki,
—Ordian hedailo benundian hik utzi.
—Ni nahi nuk izan hi beno unestago,
—Badukek denbora Jinkuaren othoizteko,
—Hik eheitan eman minuta bat hortako,
—Nik phentsatu gabe, bania kolpu franko,
—Othoiztu zianian aski gure Jinkua,
—Degoilatu neion erdiz-erdi lephua,
—Eta ni baratu orai galdurik lua,
—Nuiz othe dateke ene aldi huna.
—Kundenaturik niz heben hamar urtheren
—Eta burdina kargak dutut kharreaturen,
—Zorren phakatziak hori beteit kausatzen,
—Sendimentu gabe agitu ezpeinintzen,
—So egizie, arren, zorthia nula nien
—Nurk bere zuzena ez dienez aisa galtzen.
—Akabatzen baniz peritzez galeretan,
—Phena bat badiket sekulakotz zainetan,
—Zer phentsatzen dudan erranen beitut bertan,
—Etsai bat hil eta bestia aldiz bizi,
—Eta ezin mendeka maradikatu hari,
—Haren erhaitera hebeti ezin jelkhi.
—Jinkuak zor baleit hebeti jelkhitia,
—Txerkha hindiot ene ixterbegia,
—Orain egiteko ene eginbidia,
—Kasu eman ezak ene arrakuntria,
—Azken breset huntan ene lagunentako,
—Zerbutxatuko niz zien etsenplutako,
—Bena ez imita sujeta holako,
—Begir'ezazie libertatia oso,
—Etzitaiela jar ni bezala esklabo,
—Nihaur aski beniz hola galtzeko.
- BEGIAK ILUNIK (XVIII-XIX. mendeak)—Kantore berririk
—Tristezian harturik nago bihotzaren erditik,
—Uso xuri bat galdurik,
—Hatsa dihoat behera,
—Heldu natzaitza neure penen zuri deklaratzera,
—Har nezazu sendatzera.
—Sinets nezazu egian,
—Erraten dautzudanian,
—Zu baizik bertze maiterik ez dudala munduian.
—Zer probetxu da ordian!
—Ez dute nahi etxian.
—Ez naite bizi ni hola,
—Bihotzetik ekartzen dut nigarrarekin odola,
—Hilik ere ez dut axola,
—Ni ez naiteke kontsola.
- BERRIA DUT ADITU... (XVIII-XIX. mendeak)—Berria dut aditu
—Behar girela sanjatu,
—Itsasora partitu.
—Portu hoitarik behar dugu
—Espainia oro hartu,
—Urria multzora bildu,
—Zilarra ere bai urtu,
—Serorak ilotinatu.
—Sankulotak lehenik
—Joan ziran banderatik
—Etsaiaren ondotik.
—Gure musketak harturik,
—Baionetak harturik,
—Sabriak zorrozturik,
—Eginen tiagu erditik.
—Fama handiko tokia,
—Debruez poseditia.
—Jatsaz ongi xahutu,
—Sabriaz karrakatu,
—Bolboraz isentzatu,
—Artileriaz porroskatu.
—Hiri eder famatia,
—Agradamentuz betia.
—Gu eskualdun xasurrentzat
—Kontra da hango airia:
—Buruko min bat bil eta
—Segur ospitalia,
—Han xangrinetan hiltzia.
—Herri maitagarriak,
—Jainkoaz benedikatiak.
—Noizik behin jakiten tiguk
—Gure maiteñoen berriak,
—Heien sentimenduak
—Ez direla ganbiatuak,
—Gaudela seguratuak.
- ADIOS, IZAR EDERRA (XVIII-XIX. mendeak)—Aingeruekin zaitut konparatzen,
—Zenbat maite zaitudan ez duzu pensatzen!
—Adios, izar ederra, eta karioa,
—Neure begietako lili arraroa!
—Bihotzez zurekin eta gorputzez banua,
—Jarrikiren zautazut zur' amodioa.
—Izan naiz Aragoan eta Kastilloan,
—Hitz batez erraiteko España guzian;
—Ez dut ikusi
—Ez dut ikusi zu bezalakorik,
—Nafarroa guzian zaude famaturik.
—Jarrikitzen ninduzun izar eder hari,
—Nola marinel ona bere orratzari.
—Jende onak atentzione ene arrazoin honi,
—Ez zieztela fida amodioari!
—Usaina badu eta ondoan arantze;
—Maitea, ni ez nainte egon zugana jin gabe,
- ARRIBATU GINENEAN MADRILEKO HIRIAN (1808)—Mila zortzi ehun eta zortzigarrenian
—Soldado sartu nintzan, oi zentzu onian,
—Zerbitzatu behar gindiala Printziaren guardian.
—Egin ere badugu behartu denian.
—Arribatu ginenean Madrileko hirian,
—Begitarte egile frango ukaiten ginduian,
—Nafartarrak ginela, erraiten ginduian,
—Heien alde izanen gindela, behartzen zirenian.
—Maiatzeko hilaren bigarrenian,
—Errebolta eman daukuten, Madrileko hirian,
—Hiritikuan kasatu nahi ukan ginduzkeian,
—Ederki tronpaturik gelditu zituian.
—Oihu egiten zaguten, tira, tira, karrako,
—Tira ginerazoten, bira dotzena tiro,
—Ikusi dutenean gure borondatia,
—Kurutze bederarekin etorri zaizkuten biga,
—Bestiak aldiz kapapetik, harri ukaldika,
—Pena zen holakoen bizirik uztia.
—Madrileko andrek zakoten kunbersazionia,
—Desiratzen zutela gizon izaitia,
—Frantses foroxku horiek zertako debru diran,
—Dozena baten aski ninduken, beste batekilan.
—Madrileko andrek egin dute, irabazi eder bat
—Eltzeak eta pitxerrak bota karriketalat,
—Lur baxera egilentzat hori ez da malur bat
—Lehen bien prezioan ukanen dute orai bat.
- CHANSON EROTIQUE (1857)—guazin Attissanerat.
—Uso xuri bat jalgiten da
—Attisaneko plazarat.
—bildu sareetarat.
—Hegalak ditu arinak, eta
—eta bera, heiekila,
—izpirituz betea.
—Beldur nikek ez den erretx
—harren atzemaitea.
—Attisaneko plazan baduk
—ihiztari abilik.
—Bat edo bia jarreiki ziaskok
—uso harri ondotik,
—bainan ezin idoki ziotak
—batere lumarik.
—Xaflaxa beçain arina banintz
—joaiteko airean,
—edo bertzela sar nindake
—harren usotegian.
—Maiatzean zoin den eder
—Zeinbat aldiz erran zeraundan
—gabaz ungi zerratzen zela
—harren usotegia.
- BURDINBIDEA (1864)—Galtxagorri zaharra ez dago geldirik,
—Burrunbaka dabila lezetik ilkirik,
—Ehun lekoa bide hats batez egiten,
—Nahiz ez dion nihork zaldirik ematen.
—Sua jari burutik, ez diteke geldi,
—Herratua dabila erreketan gaindi,
—Ez diruri jendea, mamu bat da beltza,
—Bizkarretik hedoiez dariona hatsa.
—Orga-lasterretan du gorputza hedatzen,
—Luzean ehun urrats dituela hartzen,
—Egiten du ziztua nihork ez bezala,
—Ageri ifernutik duela xirola.
—Ikusi uste dute nonbait leherturik,
—Beti xuxen gateko ez baitu begirik,
—Nahiz dituen alde bere langileak,
—Ostatu guzietan usu edaleak.
—Bainan badaki orduz bere lan egiten,
—Ogi landan iraka artez eragiten,
—Liluratzen du urrez behar hiratua,
—Usainerat halatzen sudur mutxitua.
—Oro laster beharra delakotz mendea,
—Irakutsi hurren du egiten bazkari,
—Hurrupatuz tragoan bordeles edari.
—Amura hedatu du langilen biderat,
—Ez dadila nihor gau jauzika lanerat,
—Hurbiltzen den lilia burdinbidetarik
—Bihurtzen da etxerat errainak hautsirik.
—Bidetan bada diru, irabazi handi,
—Ezkontzaz ere badu mutxurdinak gaindi,
—Mutxurdinen senarrek zorrak ezin izi.
—Ehun etxin ez aski tripen asetzeko,
—Pasaioko hatuak nonbait pagatzeko,
—Ez bada gehiago urdinik hertzetan,
—Berratzen hari gaitzak joko goibeletan.
—Lau soinen andanetan andreak kofointzen,
—Zortzi zapaten sariz oinek dirdiratzen,
—Atzea dabilala beharriz zikin,
—Egarri zirtzilpean, mihitik ahurin.
—Sortuz geroz iduri larretan egona,
—Ez daki igandetan non den bide ona,
—Holakotarik dire, gizon itxuretan,
—Sobera luketenak hatsa burdinetan.
—Alferkeria dute bertute lehena,
—Zorrari ihestea naski bigarrena,
—Ez dute ezagutzen nihongo nausirik,
—Ez zen Eskal Herrian holako motarik.
—Holako egitetik ama geldi bedi,
—Galtxagorrik behar du izurritez erdi!
—Galtxagorrik behar du izurritez erdi!
- APEZ BELTZA (XIX-XX. mendeak)—Igande mezak erraitian,
—Eskopeta kargatu nuen neuretzat zorigaitzian
—Ba eta ere deskargatu apez beltzaren gainian.
—Haltzak ez du 'maiten ezkurrik,
—Ez gaztanberak hezurrik;
—Ez nian uste bazela Jainko-semetan gezurrik,
—Ez nian uste bazela Jainko-semetan gezurrik.
—Apez beltzaren arreba,
—Ni galaraziren nun bainan ez zain pizturen anaia,
—Ni galaraziren nun bainan ez zain pizturen anaia.
—Ehun behi nik baditut,
—Guziak eman bainitzazke bizia ukaitearekin,
—Guziak eman bainitzazke bizia ukaitearekin.
—Ene seme Erramuntto,
—Erramu goizean sortia,
—Damurik aditu behar duk «Ait' urkatiaren semia»,
—Ait' urkatiaren semia, bainan ez ait' ohoinaren semia!
—Aita, zoazi bai etxerat,
—Ene arropak harturik,
—Ene haurrer emazkotzute beren neurrian josirik,
—Ene haurrer emazkotzute beren neurrian josirik.
—Hire arropak harturik,
—Nik Baionan utziren diat arropak baino hoberik,
—Nik Baionan utziren diat arropak baino hoberik.
—Bortegarai Ortzaitzeko,
—Bortairu Ezpeletako!
—Antzarak doatzi karrankaz
—Bortegarai hori badoa semiaren minez marraskan,
—Bortegarai hori badoa semiaren minez marraskan.
—Urteak zonbat egun tu?
—Hemezortzitan hogoi tu.
—Bortegarai gazteño horrek hainbertze pertsu eman tu,
—Bortegarai gazteño horrek hainbertze pertsu eman tu.
- SIRENA TXISTULARIA (1937)—Txistu joka ari zaigu
—txistulari zorrotza,
—t'ondoren entzuten degu
—sutunpaloen otsa.
—Egazti beltzak dabiltza
—egalari ortzian
—beren atoyen burrunda
—Gizon zar ta emakumeak
—umeekin nastean
—satorrak oi dun bezela
—sartzen dira lurpean.
—Jaurten digun oñazkarra
—goitik bera badator,
—ai, bere txistu zitala
—entzuten ez gaude gor!
—Txistu, txistu berriz ere
—etxe zarraren sayetsak
—suturik daude leyan.
—Eneko ta karraxiak
—amilka entzun dira,
—gorputz illotzen zatiak
—An burua, emen ixtarra,
—beste artan orpoa,
—errauts biurtu ez dana
—zatietan dijoa.
—Txistu dagi berriz ere:
—Orrenbeste eriondakin,
—Egazti arrayo beltzok
—goitik beera amiltzeko
—ortziango indarren bat
—Burrun-burrun dagitela
—odolezko ugasti bat
—utzirik ondorean
—T'ezkutatu zaizkigu
- LAN ARREA (1937)—Tinki-tanka ziarduten
—agoitzarra irakiten
—Nekazari itulaiña
—aitzur eta lai zorrotzez
—geltzake zelaiean.
—Arrantzale saiatuak
—itxasora erten du
—t'arrantsu-kezka bizian
—arraldetik urrindu.
—Eguna joan ta etorri
—di'enak gentza onean
—ai, geroztik pake gabe
—Burdinolak diardute
—tinki-tanka, lan-ta-lan,
—baita ere izkilkoak
—Intziria biotzean
—guztioi azaltzen zaigu
—eriotz-mallu sorra.
—etzirako bi milla.
—Noraño iritxiko da
—dijoen ilotz pilla?
—Nere baitari nigatik
—ilotz bat geiagogatik
Adema, Gratien, Zaldubi —1828-1907—
- XURIKO (1867)—Mehetegiko xakurra,
—Berga bat luze muturra,
—Larrutik hurbil hezurra,
—Urte guzia barura,
—Zeren zen toki xuhurra.
—Amak ttikitik utzia,
—Tripa errainei josia.
—Uliek jaten hasia:
—Mahainpetik kokoriko,
—Artho axaltto bat noizko
—Ote zaion eroriko...
—Nausiak ematen daizko
—Dohan hortik bi ostiko.
—Merke hazten zutelakoz,
—Tripa hutsik, ilun gogoz,
—Hatzka zangoz eta besoz.
—«Xakur prestua hi haiz, hi!».
—Gero, ixiltzea sari,
—Egun batez, baratzera
—Huiatzen dute lanera
—Doan oilo haizatzera...
—Xakur gose ta minbera,
—Buztana tripaz behera,
—lhes doa gordetzera.
—Martin, etxeko mutila,
—Zalu harturik makila,
—Haren ondotik dabila.
—Lastoan ixil-ixila
—Zenbeit gau egun bakarrez,
—Atera zen jan beharrez,
—Hamikatua, nigarrez,
—Estalia zaragarrez,
—Lakastaz eta zakarrez.
—Sartzen da xakur herresta.
—Errekia zen pres-presta,
—Zeren zen herriko besta;
—Usain, milik'eta jasta,
—Dena jaten du has eta.
—Etxeko andre kexua
—Hor heldu da hats-hauntua:
—«Zakur madarikatua,
—Nik, hauts artean burua,
—Ordenak hau du beltza
—Denen uztea bertzentza;
—Xurikok badaki ontsa
—Nori zer utz nola phentsa.
—Etxekandriari gantza;
—Nausiari azken putza.
—Hiltzean sobera ganik,
—Zer entzun dugun azkenik:
—Ez daitekela lan onik».
- DEUS (1871)—Asko gizon orok uste dute munduan
—Ez dela sekulan deusekin zerbait egin,
—Hetaz trufatzeko nik eman dut buruan,
—Zenbait bertsu pullit egitea deusekin.
—Deus errexagorik! Zenbat gaizo lurrean,
—Atzo deusen jabe, egun diruz beteak!
—Ezdeus hek urteak bildu dituztenean,
—Aise nik deusekin eginen tut bertsuak.
—Ez dut galduko deus egiten ez baditut,
—Deus gabe nintzena, deus gabe naiz egonen,
—Aditu beharko: Deus ez haiz, gaizo petut!
—Bainan hitz ergelek ez dautet deus egiten.
—Egiten baditut, zer zoria neretzat!
—Deusik ez zait lana, pena guziak deusik,
—Aipatuko naute gizon abil batentzat!
—Ote da munduan deus arraroagorik?
—Zer dakit oraino? Deusekin beharbada,
—Untza ta makila ditut irabaziko...
—Nahiak nau naski mintzarazten horrela,
—Bainan zinez ez da deuseri fidatzeko.
—Ixiltzen naiz. Ez zait deus heldu gehiago,
—Deus handirik erran gabe dut akabatzen.
—Bainan nere kantak ez badu deus balio,
—Nehori bederen ez du minik egiten.
—Zoroa! Zer diot...? Bertsu hauk deus balio!
—Gauza segura da deusez egiten tudala,
—Urus, nahietan deus eskas ez duena.
- BIBA REPUBLIKA! (1876)—Huna hots nik egia: denek nausi nahi.
—Damurik fama hitsa du lehen bildua.
—Lehengo denboretan Errege batto zen,
—Lehengo denboretan Errege batto zen:
—Bertzeak gainian eta ni beti azpian.
—Errepublika hortan ez zaiku itsusi,
—Errepublika hortan ez zaiku itsusi,
—Parisko xanfarinak baititugu nausi.
—Bazterretan gizonik ez omen zen lehen,
—Bazterretan gizonik ez omen zen lehen,
—Eta gizona orai beha zein merke den!
—Podore 'ta karguak, lehen oi zer gauzak!
—Podore 'ta karguak, lehen oi zer gauzak!
—Orai indarrak ditik ziri baten bozak!
—Lehen aitoren seme eta orai burjes!
—Lehen aitoren seme eta orai burjes!
—Bainan jende xehea beti berdin nekez.
—Kargu handi horiek hauxe ditek ona!
—Kargu handi horiek hauxe ditek ona!
—Berehala joritzen uharrik zagona.
—Ebasle indartsua ez dela ohoina!
—Orai zernahi libre, bertzek bainan ez nik.
—Lehengo sinesteak utzi baititugu,
—Lehengo sinesteak utzi baititugu,
—Lehen zerga eta orai kontribuzione,
—Lehen zerga eta orai kontribuzione,
—Noiz larrutuko nauten beha nago erne.
—Gu baino goragotik lehen manatuak,
—Gu baino goragotik lehen manatuak,
—Geroni gare orai legegiletuak.
—Ttikia handiari manatzeko da gai.
—Errepublikak gaitik berdin egin denak.
—Nausiak errepusta: Errepublikak to,
—Nausiak errepusta: Errepublikak to,
—Hi segurik hagoka beti berdin asto.
—Asto hau, halere, zagozte, ia beha,
—Asto hau, halere, zagozte, ia beha,
—Egun batez daiteke Frantsesen jabea.
- GAUDEN ESKUALDUN (1893)—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Agur eta ohore Eskual Herriari,
—Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari,
—Zazpiak bat besarka lot beitez elgarri.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Haritz eder bat bada gure mendietan,
—Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan,
—Frantzian, Espainian, bi alderdietan,
—Hemen hiru 'ta han lau, bat da zazpietan.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Ekalde Iberrian, lehenik sortua,
—Lau mila urte huntan hor da landatua,
—Hain handi lur libroan lehen izatua,
—Orai gure haritza, zein den murriztua!
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Hi haiz Eskual Herria, haritz hori bera,
—Arrotza nausiturik moztua sobera,
—Oi, gure arbasoak, hots! otoi ez beha,
—Zein goratik garen gu jautsiak behera.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Fueroak galdu eta utzi du Eskuara,
—Akabo eskualduna, hortaratzen bada.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Eskualduna jendetan, eskuara mintzotan,
—Lehenak omen dire jakinen ahotan,
—Nahiz orai arrotzak manatzen darokan,
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Eskualduntasunari eta Eskuarari
—Halakorikan nihor gutarik baladi,
—Eskual Herri guzian baluke trufari.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
—Arbasoek utziak, hek irabaziak,
—Guri esker Frantziak eta Espainiak
—Dagozkate dituzten eremu handiak.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Mairu beltza zelarik Espainian nausi,
—Lau ehun mila mairu zituen herrautsi,
—Eta gainerakoak igorri ihesi.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero,
—Deus kendu gabe dute gerizatu gogo».
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Patu hoiez geroztik gan dire denborak,
—Ukatu diozkate hartzedunei zorrak.
—Oi indarraren lege latz eta gogorrak!
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Ezin ahantziz gaude orduko zuzenak,
—Zer ametsak ditugun, zer oroitzapenak,
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Apaldu gabe xutik bederen egon hadi,
—Odolez eta Fedez beti berdin garbi,
—Handizki atxikia hire eskuarari.
—Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
—Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
—Zuri gaude otoitzez Jaungoiko maitea,
—Lagun zazu zerutik eskualdun jendea,
—Beti begira dezan lehengo Fedea,
—Eta libertatean besarka bakea.
Agerre, Jose —1889—
- MAITEMIN-XIRIA ALA NOLA UR-TANTOA (1949)—
trong> 1trong>
—Leen ur-tanto
—Ari ta ari jauzirik,
—Ur-tantoek sortzen maizenik
—Urren-urrenak, iturriyak;
—Iturriyen, ondoan, errekak;
—Ur-laster oyek, xurru-xurruka,
—Oro batera bilduki,
—Ibai tarruak bai eta ere
—Apaintzen tuzte polliki.
—Ibai tarruok urandik eta
—Urandi gaitzek itxasoa;
—Bete-bearrak direla minki
—Gertakizunak ditezen,
—Izanbearrak ez uste gero
—Bertan bera makurturen.
—trong> 2trong>
—Koxkatu nindun
—Biyotzian.
—Ta koxke onekin asirik
—Maite sorgiya baidut nik;
—Ur-iturriyen antzera
—Maite-iturriyak berera.
—Legarrez legar jauziz zurrutak
—Ibai-beharrez ametsa;
—Ara berian maire-iturriya
—Lur-errayetan xirripak franko,
—Franko nasai ta ugariyak;
—Maite-sabietan kezka gutiago
—Ez du, ez noski, maitariyak.
—Ur guztiyeri zintzo-zintzotan
—Aterabide eman bear da;
—Ateka gaixtoan gerta litezke
—Barnean urak itota.
—trong> 3trong>
—Txirrinta
—Sortu da;
—Txirrintak gogo min
—Pixtu du isiya;
—Ta leyak du egin
—Oi! Su tzar aundiya.
—Maitari-minak edaturikan
—Inoren baitan eskumen,
—Unat elduak ttantto ttipiak
—Urandi gaitzak izaten.
—Nai bazenuke berartakoan
—Biyotz-indarra mugatu
—Ala litzake nola itxasoko
—Urak tentun motz giltzatu.
—Itxu gogortzen baldin baaiz
—Mendi pikuak lurratu naiz,
—Urandi gaitzak ezinbertzean
—Ttantto barnerat ekarri.
—Ola bailtzak, neuk nezakiat
—Maite-itxasoa leen xirirat
—Atxiki.
- OMEN BAT BIOTZEZ (1955)—Errion izan dugu txori bat kantari;
—Lilura zen entzuten ura kantuz ari;
—Engoitik ez diogu entzunen areri.
—Kantariak itzaliz biotzak mine du.
—Gaiarre-Sarasaten Gau ila-k diardu;
—Naparroan ortzea yoria zen argiz,
—Bi zuziok zituenean oin disdira biziz;
—Mundua zen argitua edadura guziz.
—Aingerurik ez, zeruak ulertzen da nekez,
—T'ertigabeko erriak, inoletan ezez.
—Iruñak soin ta gogoz egina du omen
—Txori bati arrotuz sekulako aipamen,
—Aburu batez jaia bestatu bear beitzen.
—Oro geunden inarrosik buru ta biotzez
—Aatik zoli abesten lengo obenetan lez.
—Geroan ere etorko txoriak bai eiki
—Erriak beitu zaina ortakoz ausarki;
—Euzko-kantuen ontzen nola dakin onek
—Badire noski junen zenbeit urte luzek,
—Badire noski junen zenbeit urte luzek.
- GARIZUMAN, GOGARTEZ (1955)—Austerrez isten zaide barrua benetan,
—Estuki lazten zaizkit gogaiak muñetan,
—Autsa dela gizona oartzen denetan.
——Oroi zaite, gizona, autsa zarela ta
—Biurtuko alaber il ondoan baita-,
—Lege unen auslerik izanen ez beita.
—Ikaraz aditzen dut epai au garratza,
—Iduriz une batez leertu balitza
—Bizi geran arteko amets gozo-biltza.
——Autsa leendik aiz, izanen aiz autsa—.
—Autsa dugu zatartzat, oroen ezetsa:
—Orra ba, gauz politen jale tzar ta sitsa.
—Autsa purtziltzat dugu, bizian mendrena:
—Ori bada gizona aintoan geiena,
—Damu da jakitea zertaz den egina.
—Auxatzen dugu beti etsai zakarra lez,
—Aren aurka ari gera iarduki ta nekez,
—Alkarrekin biziko sekulan etsaiez
—Jaunari seta gaixtoa ez dugu atxikitzen
—Gizairak gaituelakotz ain larriz urritzen,
—Errua du sekulak gu ola bizitzen.
—Urtzin asmoa baita betiere garaia;
—Dadin sor ala suntsi, onets zogun naia.
—Abarramek egina egin bear baitare,
—Soin ta gogoa gabe utzi bagindure.
—Trotxa baita urria nola dugun soina,
—Ordeiaz eman digu gogo bat gorena,
—Onekin ardiesteko Arek itz-emana.
- MAITA LEGEA, NOLA? (1959)—Gizakume ta ema, beinola aurkiturik,
—Lotu ziren bat-batez xit maitemindurik.
—Maite-zurriz ez zen a, naiz zun azalarik;
—Maita-adina bear da ondu-zoriturik.
—Orra ba, kasu artan ba zen olakorik?
—Xirrinta guri batek eragabeturik,
—Olde zindok ajetzen damuz da gerraurik:
—Ola ez uste denik maite legezkorik.
—Maiteminetan sarri izan da agiturik;
—Sua gar egin dela dui-dui oarturik;
—Unek ere maitasun ez du manerarik.
—Solas funtsa non ez den, ez bila maiterik;
—Gogoan bear da bake, soñan ez kutsorik.
—Olaxen maitariak dira zirtolarik.
—Legez-maite ta sua ez nas inolarik,
—Garretan errerikan are gutiagorik;
—Aintzirako narea ar zazute idurik
—Edota gau bateko, zoar dagolarik...
—Orren antzapidetan alegin bederik.
Agirre, Alaine —1990—
- —1— (2017)—Idazten dut
—neure burua sartu dudan kartzela honetatik eskapatzeko
—idazten dut
—giltzaz itxitako gelak eta komunak eta armairuak irekitzeko
—idazten dut
—beti zarratuta dauden leihoetan zirrikitu bat zabaltzeko
—idazten dut
—ziega pareta-zuri hau urratzeko
—behintzat
—arnasa apur bat
—hartu dezadan)
—idazten dut
—neure burua zulatu eta
—burmuina jaten ari zaidan zizare lodi hori
—aliketa batzuekin hartu eta erauzteko
—idazten dut
—ez dakit zertarako baina
—idazten dut.
- —11— (2017)—Erizain bat etorri zait
—eta zertan nabilen galdezka hasi.
—Zer ari naizen idazten
—zergatik nagoen beti boligrafoa eskuan.
—Idazlea naizela esan diot.
—neure buruari idazle deitzen diodana
—mozkorrik egon gabe behintzat.
—Harrituta
—begiratu dit
—harrituta.
—Beste erizain batek
—egunkariko elkarrizketa batean ikusi nauela
—esan dit.
—Idazlea naizen galdetu dit.
—Nik baietz, bueno
—holako zerbait.
—begiratu dit.
—Badakit
—zer pentsatu duen batak
—zer pentsatu duen besteak.
—Baina ez diet erantzun
—ez bati, ez besteari.
—Boligrafo muturrari hozka egin
—eta idazten jarraitu dut.
- —20— (2017)—koadernoa boligrafoa musika entzuteko gailua
—kendu zizkidan sorgin batek
—eta armairuan gorde zituen
—giltzapean.
—Ordutan egon nintzen
—ez nekielako non eta zerekin idatzi
—ez nuelako norekin hitz egin.
—koltxoiaren azpian gorde ditut
—logura aurpegia jarri diot sorginari
—txintxo irentsi ditut ahora eman dizkidan pilulak
—eta joan denean
—manta bat hartu
—eta gelako irteera seinalatzen duen
—argitxoaren pean
—idazten jarri naiz.
—batailatxo bakarra.
- —23— (2017)—giltzak arauak mugak
—den-denak estuak.
—bisita laburrak
—hemendik ez ateratzea
—zeure etxea familia maitalea txakurrak ahanzten joatea
—galdera eskaera mesede guztien
—erantzuna
—ezezko zorrotza izatea.
—psikiatrak agindutako pilulen araberakoa izatea
—gure aldartea
—haiek erabakitzea
—gure emozioak pentsamenduak sentimenduak.
—leku honetara
—ohitzen ari garela
—egunetik egunera.
—leiho komun ate oro
—itxita mantentzea beti
—barroteak hesiak kristalak
—egotea.
—kartzela honetaz gain
—kartzela honen barnean
—badagoela beste bat
—are txikiagoa itxiagoa itogarriagoa mingarriagoa.
—Mintzo naizen kartzela hori
—neure gaixotasuna da
—katez burdinaz giltzarrapoz betea
—batzuetan bisitarik onartzen ez duena
—besteetan afaririk lorik sosegurik ematen ez didana
—gehienetan gudara eroaten nauena
—beti ateratzen naizen
—galtzaile.
- —27— (2017)—Berarekin paseatzen dut hemen
—psikiatrikoan gora eta behera.
—Bere liburu bat daramat poltsikoan
—triparen ondoan
—bihotzaren alboan
—batzuetan, eseri eta altzoan hartzen dudanean
—are nire sexuari pegatuta ere.
—Liburua ireki eta poema bat irakurtzen dut
—Gehienetan iruditzen zait ez dudala ulertzen
—ez naizela iristen bere berben muinera.
—Batzuetan ordea.
—Ez, ez: beti
—sentitzen dut igartzen dut ondoegi
—ulertzen dudala
—ni neu izan nintekeela
—emakume masturbatzaile hori
—ama damutu hori
—psikiatrari poemak eskaintzen dizkion idazle hori.
—Zuk mokasinak egiten zenituen beste erien artean
—nik zumitzezko otzarak.
—Zuk bi aldiz erabaki zenuen zeure buruaz beste egitea
—Zure poemak besapean hartuta paseatzen dut
—zurekin, Sexton.
- —28— (2017)—W doktorea
—Gorroto zaitut.
—Ez dakit zeren bila etorri naizen.
—Hilda dagoen nire aitita bezala nabil
—lurrera begira beti
—zerbaiten bila.
—Hasieran uste nuen
—aititak bezala
—ogerlekoak aurkitu behar nituela
—edo giltzaren bat
—ala akaso loteria billete (on) bat.
—Baina orain badakit zergatik bidali nauzun hona.
—Gure amak txikitan
—izekorenera bidaltzen gintuen legez
—tardantza eske
—tardantza bila
—zuk bidalita
—hemen, desleku honetan.
—Eta txikitan bezala
—orain ere ez dut ulertzen zer den tardantza hori
—gramotan ala zentimetrotan neurtzen den.
—W doktorea
—sekula ez dizut esan baina
—zure bekain lodi eta bizar zuri-hori
—tabakoz zikindutako horrekin
—schnauzer txakur handi baten antza duzu.
—W doktorea
—zure elkarrizketa gorrotagarri
—egia-ateratzaile haien hutsunea
—^ nabaritzen dut.
—Horregatik egiten dut berba
—patioko arbola zahar
—Horregatik naukate
—erotzat hemen.
—Horregatik ezin naiz atera
—hemendik, zuk bidali nauzun leku honetatik
—zu faltan botatzeagatik.
Agirre, Eli, Agarel —1911-1935—
- NEGU GAUA (1932)—
—
—Ibarrik ibar dabil
—baso-urdia
—gosedun umeentzat
—janari bila
—goimendi haitzetan, ba,
—edur oldiak
—estaldu dauz oso-oso
—zador bidiak.
—
—Haxeak zugaztian
—negar dirudi
—zugatzak orbelge izten
—zurian zuri.
—Haizearen sugarra
—negar ituna!...
—Nork ete daki baina
—zer dan nahi dauna?
—
—Ibar sakonean dantzu
—txurruan hotsa
—basoaz hizketa isil-
—isilan doa:
—edestu dautsaz geure
—ekandu zaharrak,
—euskotarrak antzinan
—eginikoak.
—
—Beresian txoriak
—arte-tarteka
—geldi-geldiro dabez
—eresi ituna.
—oiharrak darantzutsa
—urrun-urrundik...
—Gau haizen alegea
—gaua tartetik!
- ZURDEIA (1933)—Argi-argia ortzea
—ipar lausoak haitzetan
—amilak beteta daukaz,
—beheko haizeak zugatz adarrak
—zatituten dauz arkalaz.
—Izotz leiarrak zugatzetatik
—abar arte antzezten dau.
—Oihan barruan oldozkun datza
—Heriotza ilun ituna,
—bere menpean guztiak dauzka
—guzti hori deus da baina
—daso alde bietara
—itaune larrian antzaz:
—alboan inor ikusi ez eta
—muinara jausiten danetz.
—Eguzki epela ortzian
—sorgin oinketea argitzen:
—Zurdei-eguzkia dan hotzaren hotza
—dirdizka datortz izpiak
—makal-makalak, motel-motelak
—mendien gailurretara.
—Ardi taldea ibarran
—kikilduta geldi dago
—hotzaz leiturik ardiak,
—eta aldiz-aldiz haizeak dakar
—alege pozke hozketan
—ardi arranen zarata ituna
—hitsaren hitsa benetan.
- HEURE OROIZ (1933)—
—
—Gauaren itzala
—bihotzean
—izarren izpiak
—begietan.
—
—Mendi bizkarretan
—basetxeak,
—lausotxo mehe-meheaz
—estalduta,
—bihotz alaiaren
—gogamenak
—alaiak, pozkorrak,
—dirudie.
—
—Hegi tontorreko
—bedartzean
—luze-luze etzunda
—olerkaria.
—
—Ibarran ibaia,
—ur bareak:
—ur ganean
—zugatz itzalak,
—ilazki izpiak.
—
—Ibai barrenan
—heu-irudia
—ikusi jonat
—zoragarria.
—
—Berehalaxe
—hizketa isilan
—heugaz hasi non,
—bihotz hizketa
—samurra!
—
—Urrin hegoan arren
—ikusi ez arren,
—badakin heu-maitea
—heugaz oldoztuten
—dagola,
—heugaz gomuta,
—heugaz oroiz
—donala.
—
—Ilazki izpiak
—haize bigunak
—jakarztezan
—heu-gogamenak.
—
—Itsaso uhina
—legetxe
—harkaitzen aurka
—jo gabe
—ugarte ona
—etorri haz
—neure itsasertzak
—mun egiten.
- ITSASO BAREA (1933)—
—
—Urdin-urdina
—baltzez nahastauta
—aurrean ura
—ur barea.
—Ur barrenean
—txori zuriak
—hegazka,
—gora eta behera.
—
—Itsas erdian
—ixontziñoa
—ur gentzatsuaz
—garaile.
—Aurpegietan
—haxe limurra
—gogo barruan
—alaia.
—
—Ezpan bigunan
—irribarrea
—irribarrea
—begietan.
—
—Ipar haxeak
—burutxo horren
—uletxo baltzak
—hara eta hona
—darabiltz
—itsaso ertzean
—haizeak uhinak
—darabiltzan lez.
—
—Urrin begira zagoz
—laztantxo txikerra…
—Itsaso aldetikan
—ezertxo badozu?
—Noren begira zagoz?
—Nori ditxarozu?
—
—Atzera so egizu:
—hodei ertzetan
—urrin-urringo
—mendi lerroetan
—gazte bat itoteka
—zeu begira dozu…
—Laztantxo txikertxoa,
—atzera so egizu.
- HAITZ BARRENEAN (1933)—Eguzkia burutik behera
—bekokitik izerdia
—horreik arren menditik gora
— ahulduta
—haitz barnera igotera
—Han zelaian lautada aratza
—etxe argi eta zuriak
—bizkarretan usoak letxe
— etzunda
—dagoz euzkotar basetxeak
—Zador ertzetan arditxoak
—ira azpeletan etzunda
—goratxoago pagadi baten
—Handik urrintxo
—gorostipean
—munatxo baten
—iturri eder
—eta garbia.
—Hau bai benetan
—Haitz barrenan nago:
—gogoa alege dot
—oldoztu nahi dot,
—ezin oldoztu.
—Bihotzean
—zer ete dot?
—Ertzik bagako
—iluntasuna
—Itundasuna?
—Itundasuna,
—hator nigana
—poztuten.
—Aurrerantzean
—Alegeaz poztuten naz.
—Boaz aldetik
—poz eta alaiak
—nire bizitza guztirako.
- GAUKORRAK (1933)—
—
—Bele ankerrak
—hilobiko
—harri ganera
—abesti hotza
—abestuten
—joan ziran.
—
—Bira eta bira
—hilobi gain
—bele mukerrak dira.
—Hegazkada
—ameskorrak,
—udazkeneko
—haxe hotsaren
—zarata meheak
—ameskorrak diran lez!
—
—Hegazkada itunak,
—gaueko
—ikuskantzak
—itun-larriak
—diran lez!
—
—Arratsalde larria zan
—ortzia oskorri legoan,
—ortziari begira
—olerkaria
—mendian letzan.
—
—Itxaromenak galduta
—gogoa itun
—oldozkun gorriz,
—ortzia hodeiz lez
—estalduta.
—
—Udabarriko txoriak
—mendi gailurretara
—ihes egin dabe,
—betiko
—betiko ihes dabe.
—
—Eguzkia jausi da
—gauak mendi-ibarrak
—itzalez bete dauz
—astiro
—astiro itzalez,
—mendiak
—txara baltzaz legez
—estaldu dauz.
—
—Beroak ihes dagist
—hotzak kikiltzen nau,
—guztiak itxi nabe,
—itxaromenak bere.
—Itzala
—bakarrik
—lagun dot.
- GOIZNABARRA (1933)—Jagi naz hotza
—gorputzean dodala,
—uste biziak
—eta zorrotzak
—hil-antzaren
—Arnasa estua,
—gorputz barea,
—heriotzea!...
—Beste ludia
—hodei baltz eta
—nabar artetik
—ikusi antzo
—hilgo ote?
—Mendien baltzitasuna
—gogoan dot:
—haitz erpinetan
—ituna.
—Gogoan zer ete?
—Gogoan eztabaidea
—bakartasuna
—Lauso egunetako
—ibar eta mendi
—isiltasuna,
—bakartasuna,
—Jagi naz hotza
—gorputzean dodala,
—uste biziak
—eta zorrotzak
- GURE ITSASOA (1933)—Ogoño harkaitz zuri ganetik
—agur esaten dauskat nik
—Euskadi itsaso gogor, hezkaitza;
—ortze iluna neguan
—eta goiago hodei ganetan
—Agur, Euskadi itsaso urdina!
—Entzun egik ni-oihua,
—jagon eikezak ni-abestiak
—heure hondar eta barruan.
—Heure itsuskian eroan egik
—neure abesti samurra
—geure asaba maite albora
—itsaso nausi barrura.
Ahamendaburu, Jakes —1961—
- ZAURIAN BARNA (1988)—Zeinek ongi dakike gu nor ote garen?
—NOR izoztuen hotsa soil-soilik da urtzen
—ni bezalako bazenik bazenekiten?
—geroztik omen dira sagarrak umatzen...
—Alta... molekulen burbuila jostakinak
—ditut neure barruan lauhazka sentitzen
—uxatu egin guraz iratxoak deitzen...
—Alta... gaur neure hizkuntzaren jarioan
—dakuskit geure haritz errearen suak
—neure herritasunaren goi baratzean
—dantzuzkit geure pertsularien otoitzak...
—Sabel gorri batzu besterik ez ginela
—ziotsan oi gaixo Emeri Piko zenak
—orain baletor, lekuske beti gaudela
—larre iratzea bezain iragangaitzak...
- IHESI (1988)—Naizelakoan ametsez bizi
—amets egiteko naiz bizitzen
—ilun estuan zaizkit mamitzen
—argira bakan dagite jauzi
—Berun eta altzeiru beltzaran
—bizitza ez bazaigu amesten
—nola gaitezke aurrera bizi
—Daukat bakardadea begigo
—eta zaizkidanean ametsen
—malko izpitsuak isurigo
—Urteak jin urteak ihesi
—zait asmamena apur bat josi,
—ametsaren lasterra ematu,
—oroitzapenen geldoa sortu...
- GEU... GAZTEAK (1988)—Herrian lilitzen den lore xugunetik
—ezin du gaur ere eki beltzak kiskali
—labain zorrotzez sarbaskitu sabelerik
—han ez dago... odolak baititu estali...
—Euskadi zaigu marguldurik geratu
—jaun ator xuridunek gaituzte ireldu
—arbuiatzekotz gero zertako maitatu?
—hegoak baikaitu aspaldiko epeldu...
—Non zer haiz haurtzaroko adiskide merke?
—Zertarako haiz hi ere okerreratu?
—Hasmentan kalean genbiltzan ko eta ke
—gero azkon maltzurra baihintzen bihurtu...
—Amaigabeko noraezean gozatsu
—hutsan barna maiz herrestaka bagabiltza
—bukaera gabekoa dela iraultza
—orai dakigulakoan goaz baketsu...
- GARAI HAIETAKO ZORIONA (1988)—Eskuetan
—asmamena eta iluna
—belarrietan
—The Pogues-en balada erkastua...
—gaueko orbela bainintzan
—astelehenek dauzkaten erritmo nagian
—malenkoni une amaigaitzetan
—inkomunikazioaren oreka etenkorrean
—argizpiaren gozotsua noiztarik noiztara
—irentsiz
—mihia izoztu
—eta larrua ximurtu
—egin zitzaizkidan...
—Aldamenetako udainak gauzatzen
—nituen bitartean
—ekitik ilargira doan izarbide gordean
—neure bihotz heldua zintzilik...
—arrats gardenean
—neure baikor orbaingabea esekita...
—Egun urrun haietan
—argazki baten urrutienean lez
—gogoan daukat
—argizagiaren begi xarmagarria hustu
—eta bere jarioak
—nola hezurretaraino bustitu ninduen...
—...konturatu ezinean
— batzutan zein zoriontsu naizen...
- BERRIRO DATOZKIGU (1990)—Berriro datozkigu
—igande aratsalde bakartiak
—Leiho gortinen atzetik
—kalearen hutsa miatzen
—Frontoian larruzko pilotaren
—dangada lantzinantea
—Autobus bat ailegatu da
—espaloi gainean dabiltzan hormatxoriak uxatuz
—Semaforoaren keinu konsagratua
—dontzeilen joan etorri interesatua
—Taberna kalapitariak jendez gainezka
—Haiek han eta neu
—egutegiko astelehenak borratzen jarraituz...
- NIGAN BAIZIK (1990)—Ez dautzut
—hau huntan ere
—ez baitago
- GAUAZ DAGI NIGAR (1990)—ortzondoko oilar
—Begiratu nabar
—maiatzeko elur
—etzanaren zahar
- EZTIAGOTU ZAIGU (1990)—Eztiagotu zaigu
—uztail mineko ekia
—Ohitza lizunez
—ihaurri dagotzin
—baserri tristeetan,
—aiduru diraute
—poetek, itzal edaleek...
—Noizbait ganbaraz
—tronpatzen dirade
—maitasun harroak
—Noizbait ere
—isiltasunez
—urratzen dirade
—ortzondo nabarrak.
—Beti beste nonbait
—zaigu erortzen
—eta inorenak ez direlarik
—errez dira ahazten
—amodiozko kontuak...
Aiastui, Jon —1971—
- BOST ARRAZOI (2004)—Badira bost arrazoi bertutetsu jokatzeko
—Eta bost arrazoi badira bekatuan aritzeko.
—Badira bost arrazoi pozari eusteko
—Eta bost arrazoi badira oinazeak jota erortzeko.
—Bost arrazoi badira berbetan igeri egiteko
—Eta beste hainbeste behin betiko isiltzeko.
—Bost burua botatzeko eta bost bizirik segitzeko.
—Badira bost arrazoi mila kilometro korritzeko
—Eta beste hainbeste lekuan geldi geratzeko.
—Galdera bakoitzak badu bere erantzuna
—Eta igande orok dagokion kantua.
—Eguzkian bilatzen duenak
—Ez du bi aldiz abestuko.
- NONGO NOR NOREKIN NORA (2004)—Nori noiztik nolako nor.
—Norentzat noraino nola,
—Norentzat nor noren norekin;
—Nongo nork noizetan nortaz,
—Nongo nortaz noizetan nork.
- ULERTZEKO MODUKO POEMAK
NAHI DITUGU (2004)—We want poems we can understand
—Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.
—Infiniturik gabe, eta ahal dela laburrak.
—Ez hiztegi museoetan gordetzen direnetakoak,
—Gogoan geratzen diren horietakoak baizik.
—Berdin zaigu nola abesten duen txoriak,
—Kantatzeko moduko poemak nahi ditugu.
—Trenez, haserrez, umorez beteak. Gordinak,
—Zintzoak, zaharren azken hitzen antzekoak.
—Lagunduko gaituzten poemak nahi ditugu,
—Bizitzen eta hiltzen, ikusten eta egoten.
—Entretenituko gaituzten poemak nahi ditugu,
—Oherako modukoak, pelikulen antzekoak,
—Haizerik gabe, itsasorik gabe, eta ulergarriak,
—Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.
- BIETAKO BIOK (2004)—Bietako biok dakigu
—Azken hitza esan behar dugula.
—Bietako biok bilatzen dugu
—Azken ironia eta azken zartada.
—Horregatik, zure pisutik noanean,
—Azken agurra ematen didazu beti.
—Nik, igogailuan sartuta,
—Azken keinuaz erantzuten dizut.
—Zuk ez duzu ikusten,
—Ate barrura mugitu baitzara ordurako,
—Eta nik ez dizut begiratu,
—Botoia sakatu baitut.
—Eta hala jaisten naiz ni
—Igogailuan kalerantz,
—Eta halaxe ixten duzu zuk
—Atea isiltasunerantz.
—Bietako biok irabazi dugu berriz ere:
—Ate bat zuk eta igogailu bat nik.
Aiestaran, Ignazio —1970—
- ZER NAIZ NI? (2003)—Frantsesen artean espainiarra naiz
—eta espainiarren artean baskoa.
—Baskoen artean nafarra naiz
—eta nafarren artean putobaskoa.
—Erdaldunen artean euskalduna naiz
—eta euskaldunen artean euskaldunberria.
—Jeltzaleen artean abertzalea naiz
—eta abertzaleen artean situazionista.
—Eskuindarren artean ezkertiarra naiz
—eta ezkertiarren artean anarkista.
—Zer demontre naiz ni, Horazio?
—Orojakileen artean ezjakina,
—bizidunen arteko hildakoa.
- ZERGATIK (EZ) NAIZEN ABERTZALEA (2003)—Ez ditut zortzi euskal deiturak.
—Ez dut Rh negatiborik nire zainetan.
—Ez naiz Ekaingo haitzuloan sartu.
—Ez dakit zelan jo trikitixa.
—Ez dut harrespilik egin nehoiz.
—Ez dut apusturik egiten frontoian.
—Ez naiz trebea zortziko-dantzarako.
—Ez dut Gernikako arbola ukitu.
—Ez ditut arrantzaleen abestiak ezagutzen.
—Ez ditut txikitan janzten nituen kaikuak aurkitu.
—Ez dut arrano beltzik marrazten.
—Ez dut ikurrinik kulunkatzen.
—Abertzalea izan ez arren
—abertzalea naiz,
—Lurreko txoko honetatik
—nola ikusten den
—gustuko izatea
—abertzale izatea bada.
- POESIA AUSCHWITZ ETA GERNIKAN (2003)—Paul Celan haserretu zen
—Theodor W Adornok baieztatu zuenean
—Auschwitzen ondoren
—ez zegoela lekurik olerkigintzarako.
—Alde batetik, Paul Celan juduak egin zuen poesiak
—erakutsi zigun
—olerkigintzarako leku handia izateaz gain
—poesia ezinbestekoa zela
—hizkuntzaren totalitarismoari aurre egiteko.
—Beste aldetik, Theodor W Adornok
—Auschwitzen ondorioz
—kultur haustura sortu zelako.
—Garai hartan
—gure artean ere
—ez zegoen leku handirik olerkigintzarako
—Gernikak erakutsi zigun erara.
—gure kultur haustura
—sortu zen,
—erreketeek eta nazionalkatolikoek
—Lauaxeta atxilotu zutenean,
—Gernikako bonbardaketa salatzearren.
—Olerkaria fusilatuz
—Lauaxetaren poesiaren etorkizuna galdu zen,
—herriaren geroa txikitu zen eran
—Gernikako bonbardaketan.
—Poesiaren zati bat,
—hizkuntzaren leku bat,
—galdu zen betirako
—Auschwitzetik,
—Gernikatik.
- SENTIMENDUEN IPARRORRATZA (2003)—Missouri eta Bravo del Norte ibaien artean
—Ameriketako Estatu Batuak ditugu.
—Beltza eta Sungari ibaien artean
—Txina dugu.
—Rhin eta Elba ibaien artean
—Orange eta Olifants ibaien artean
—Ebro eta Aturri ibaien artean
—bihotza dugu.
Aire, Henriette —1943—
- GOGOAN ZAITUGU (1989)—Eman dauzuten bizia
—Ebasten dauzutela
—Ohartzen baldin bazira
—Dabiltzanek
—Ez badute entzuten
—Zure abotsa
—Zure begietako argia
—Ikusten
—Zure bihotzeko taupakoak
—Senditzen
—Ferekatzen
—Dabiltzanek
—Ez badituzte aurkitzen
—Zure barneko aberastasunak
—Eta onartzen
—Eskaintzen diezun
—Mai tasuna
—Ixil ezazu zure abotsa
—Hets zure begiak
—Geldi zure bihotza
—Eta eskain
—Zure gorputz hila
- EZIN UKANA (1989)—Eta ukan dezakena ez nahi,
—Daukana ezin dezake maita.
—Nundik lortu dezake zoriona,
—Nun ez duen onartzen bakartasuna,
—Amentsetan bederen bizi dezan,
—Munduak ukatzen dion maitasuna.
- GOIZEKO BORTZETAN (1989)—Banintu bi hegal
—Kantuz agurtzera
—Entzuten ote duzu
—Ni ere euri banintz
—Zure teila hegira
—Kantuz agurtzera
—...Nere hedoitik
—Goizeko bortzetan.
- GURE BARATZEAN (1989)—Ateak hetsi dauzkigute
—Gure baratzean arrosek
—Ez dutelakotz arantzerik.
—Gure orenkaria beti lo dago
—Eta ez dugu egutegirik
—Bainan gure baratzean arrosek
—Ez dute arantzerik.
—Ez dugu bihotzean herrarik
—Ez dakigu ikustatez
—Egiten irriparrik
—Bainan gure baratzean arrosek
—Ez dute arantzerik.
—Haurrak ez dabiltza
—Larderiaren katinez loturik
—Heien gorputzak ez du jastatu
—Azotearen sumintasunik
—Bainan gure baratzean biltzen dituzte
—Arantze gabeko arrosak.
—Eta ateak hetsi dauzkigute
—Gure baratzean arrosek
—Ez dutelakotz arantzerik.
Akixo, Kepa
- SORGIN IGANDEA (1974)—Gaur eta atzo euria
—Ez hadila piloztu.
—nahiz eta otz izan
—gaur betetzen banauk
—Umatuko diat akerra.
—gaur lapurrak ez dituk aterako.
—Aberatsak ere ez.
—gaur utsik dituk neska gazteen ogeak.
—Hola dituk beti sorgin igandeak.
- HERIOTZA (1974)—Amak atera du
—Lumak kentzen.
—Aita abarkik gabe.
—Uste dut amona hil dela.
- ATXABALTAKO EMAKUMEAK (1992)—argia dute begietan,
—eta esku goxoak,
—amets epelak.
—gona azpian iztarrak.
—ezkongaien gerria dute,
—emazteen bularrak,
—eztarrian penak.
—dardarak dituzte gauean,
—eta lo hartu ezinak,
—ile orraztuak.
—Iturri Gorrian aldatzen dituzte
—oinetakoak.
—intzaurrak biltzen dituzte neguan
—eraztun ametsak,
—orkatila zabalak,
—horrela dira nere oroipenetan.
- URKATUA (1992)—lepotik lotuta
—soka puntan
—beti zuzen
—Orri itxura
—dute eskuek.
—Sakela hutsik.
—Euria balitz
—ez zen bustiko,
—abar bat baitu
—txapel gisa.
—Esan dituen egiek
—dizkiote ezpainak
—beltzitu eta mingaina
—gelditu zaio tartean
—azkenengo hitzaz.
—Ez nuen uste
—txori gaixtorik bazela,
—kantuz eta irriz,
—Sustraitan dago
—soka lotuta.
—Sustrai horiek
—eman diote
—bizi eta heriotz.
—nere loretan
—bizitzen ahal
—hilko dira nere besoetan.
—Gizon guzientzat
—nahi dut
—bakoitzak ukan dezan
—urkatzeko arbola.
Alberdi, Mikel —1960—
- UNADURA (2011)—ikusitako bide guztiak ezin ditut zeharkatu
—eta batzuetan maitatzen dut gorrotoa
—bide galduak aurkitzeko
—orratz bat da
—egon ezinek nire destinoa marrazten dute
—eta gorrotatzen dut maitasuna
—desio guztiak bete ostean
—ezerezean uzten nau
—ezintasuna ahoan
—bidaia oinez egiten da
—diote poetek
—nire pauso bakoitza
—usteltzen jarraitzeko
—borondate isila
—besterik ez da
- SHOPENHAUERREN TRISTURATIK (2011)—jada hareak piztu ditu paisaia berriak
—harat, basamorturat, joango gara
—paisaia zahar honetan jarraituz gero
—denborak harrapatuko baikaitu bere xederan
—elurra mara-mara inoiz egingo ez duen lautadan
—pasio hau oihukatzeko
—baina ez dakit aukerak bukatu ez ote diren
—sugeak gainean ditugu
—eta memoriaren pisuak
—nire bihotzean gernu-herdoilak sortu ditu
—eta zure laztanak
—bizi-beldurrez estali
- ESKLABUAK (2011)—lastoz beterik txalupak ibaian
—esklabuen marrumak entzun dira
—suhar-gaueko ilartitzetan
—eta umetxo beltzak
—jolasten dira erreka uherrean
—basamortuko aireak olatuak sortzen ditu
—han datoz gatzez betetako txalupak
—Tombuktu zaharretik
—zuhaitz adarrak buruan dituela pasatzen da norbait
—lastozko etxolen paisaian
—kazike txurien iratxoek bizirik diraute
—zaharren memorian eta ametsetan...!
—zapaltzaileen kuraia arma eta metalezkoa zen
—eta euren eginak
—Europako liburuetan kukutzen dituzte
—hemen, urrutiko herrixketan kea ikusten da
—janarien partitura sukaldatzeko egina
—goseteetan gogaitutakoen itxaropen aldakorra
—errekan arrantzaleek sareak arrainez betetzen dituzte
—eta hizkuntza anitzen hotsak
—entzuten hareazko mendien magaletan
—edertasunak nire adimen neurotikoa
—baretzen duen honetan
—zimaurtegietatik esklabuen errautsak
—altxatzen ikusten ditut
—maitasunaren indarra aldarrikatuz
—doilor diren istorioak baztertuz
—menderatu ezingo diren jauregi maitaberak
—Bani erreka ertzean eraikitzen
- HISTORIAREN POZOINAK (2011)—orri batzuk ditut aurrean
—Octavio Augusto, Ismael Kadare...
—Numantzia, Erroma, katakunbak...
—ez nator Erromatik
—han milaka batailaren oroitzapenak
—baina nik laztanak ditut gogoko
—batzuetan zuk emanak
—ezen erromatar inperioa jausiz gero
—urduritasuna sumatzen da Europan
—eta nire herriko hiletetara
—joaten den jendartean ere...
—batailak Erroman
—eta Albania zaharra ez dago urruti
—eta hor ere antsietatea ezkon-bidaietan
—eta Sorian ahaztuak dira jadanik
—erromatarrek 70.000 soldadu behar izan omen zituztela
—Numantzia txikia suntsitzeko...
—borrokak, odola, historia ustelduak
—boteretsuak herio-usainean
—eta nik gogoko ditut laztanak
—batailaren batek
—ihes egitea galarazten digun arte
—gozamenaren bideak gudetan agortu arte
—igurtziak ur gorrizko aintziretan
—zinkurin bihurtu arte
Albizu, Balendiñe —1914—
- NOIZ ARTE JAUNA? (1945)—Noiz arte Jauna erbestetuta
—sakabanaturik ludian?
—Noiz pakean danok batuta
—Noiz Jauna gizonak utzi
—zurkaitz ta berekoi izaten?
—zergaitik ez onbidez jantzi
—erriak zoriok izan ditezen?
—noiz ote dira zabalduko?
—ta adimen garbiz, alde guziak,
—argi ote ditu ikusiko?
—Illunpe onetan ero antzera,
—gizonak zer egiten duan ez daki,
—beste gudaren bildur gera,
—Jauna, erruki zaitez, erruki!
—O Jauna! gizonen biotzetan
—alkar maiteko bagendu benetan
—ez litzake izango zoritxarrik.
- ORINOCO IBAIA (1945)—Zillarrezko printza zera,
—Atlantiko itxaso ertzera
—eramaten dezu bizia.
—Ain aundia da zure izatea
—iñola ere ez zera agortzen
—zu beti zaude urrez betea
—gaitz da benetan zu amaitzen.
—Diamantezko dizdirakin,
—eguzkiak urdin zaitu apaintzen,
—illunabarrean zaitu biltzen,
—biok bat eginda, maitaleak lez
—itxasoan zerate ezkutatzen.
- ZU TA NI BAKARRIK (1972)—Guazen mundutik urruti
—maitale, zu ta ni bakarrik
—mendi, zeru, ta ura.
—nai ba dezu nerekin etorri
—emen dituzu nere eskuak,
—ta batuko gaitu Jainkoak.
—Toki onena badakit nun dan
—ta berakin nago lilluraturik
—etxe txiki bat mendi goi-goian,
—mendi, zeru, ur, ta biok bakarrik.
- LUDI BERRIA (1972)—Gaurko gazteen etorkizuna
—da buru-auste aundiena,
—idealismoa tinko dutela
—berak, garaituko dute dena.
—Askotan bildurtzen gaitu
—ta gaurko gazteen aurka
—gauz asko esaten dira.
—gazteak daude aurrera begira,
—beren eskuartean ikusi nai dute
—goi ta be, batean al ba dira.
—Adimena argitu zaiete
—guretzat debekatua zana,
—berak erreztasuna dute
—ikasi ta ikusteko dena.
—Aurrera gazte! Atzera ez begiratu!
—Illargira eldu; Marte'n ia gera!
—zuen mundu berri eder ontan,
—izango da guziontzat zorion ederra.
Aldai, Xabier —1975—
- HAU DA AZPEITIA DIOT (1993)—Hau da azpeitia diot eta
—ez naiz lotsatzen
—ostikoz jotzen dut haizea
—ezpain artean ditut gordetzen
—aintzinako zizareen etsipenak
—hontzen ulu eta habiak
—eta ez naiz isiltzen ez
—ez naiz isiltzen
—ez bada ozenki mintzatuz
—hau da azpeitia diot
—kuriositateaz begiratzen ditut
—zubiz lepa-estuturiko ibai herdoilduak
—betzulo beltzen galdera ikur keinu
—eszeptikoak etxe zahar etxe berriak
—rutinaren ke zutabe beltzak zeru zaharrak zeharkatzen
—aiton-amonak helduak gora eta behera
—kez lohituriko oroitzapenak narraztatzen
—hau da azpeitia diot
—bere mamuei begira hau da ene askatasuna
—huntzez eta belez bete
—gaztelu abandonatua hemen epaitzen dira
—kolore guztietako gizakiak irudimenaren
—zerrautsezko hilkutxetan hilobiratuz
—azpeitian
—hau da azpeitia diot
—tabernek jan dituzte herri honetako
—gazte uniformatuen arima jolas agnostikoak
—hauek dira azpeitia taberna azkoitia
—taberna euskadi taberna
—mundu osoa azpeitia taberna da!
—hau da azpeitia bai
—hau da azpeitia diot
—hemen ama da semearen heriotza jakiten azkena
—hau da azpeitia diot
—tabernatik irtenez
- NIK HEGAN EGIN DEZAKET (1993)—Nik hegan egin dezaket.
—ni giza dorreen gainetik beso buru zorri hanka gainetik
—hegan egin dezaket nik
—itsu emakoi atsogizon lepradun diruzale
—zuen kateak gogorrak bait dira
—senide maiteak galduak anaiak
—sinesten bait dut zuengan
—zuen heriotzari begira
—lurra alde batetik bestera zabaltzen
—nik hegan egin bait dezaket
—ez zarete salbatuko
—zuen kateak gogorrak bait dira
—hegan egin dezaket.
—lurrera egin dezaket
- POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT (1993)— Haren izena ahaztu ziaten
— ahoz-aho ibiltzearen poderioz
— eta txotx egin zuten
—lo egin maite haurtxo txikia
—ama pozik duzu lotan bazaude maite
—zapi zuri batean bildurik zaude
—hitz guztiak esanahirik gabeko
—poemetan gainbeheratzen diren honetan
—koldar etsenplurik utzi ezean
—botere desegileen isiltasun oinorderik eza
—guztiotaz trufatu da
—goiza urratu duten kaietan
—guztiak norbere guda pertsonaletik
—bizirik itzuli diren honetan
—lur honen sustraietan errotzen dira
—ezer aldatu gabe oreka zapalduaren
—begirada hilobiratzailearen memorian harriz izkribatua
—galdurik dabiltzan
—azken usoaren hego astindura
—guztiotaz jabetu den honetan
—izerdia dario isiltasunari aire etenean
—kristalezko enparantzan auka eta
—itsaso haizea anklatu
—zentzurik gabeko poza zabalduko da
—solemnitate usaina betiereko haurtzaroa
—non puntarik zorrotzeneko kupula zamatu zaion
—original erasotuen defentsa
—kristalezko ortze infinitoaren aurrean
—munduak ez du eta zure malkoen beharrik
—lolo egin ene kuttun sehaskan zaude
—hertsirik begi bat itxita daukazu
—ahoa hatz artean harrika jaurtitzeko prest
—neutralen poesiaz
—gorbata zeruaz infernua non den badakidanean
—opilaren adarretan tropoila-uhuri
— txahal mihi
—hona hemen ene anaia arratoi bezatua
—hona hemen neutrala hemen paper honetan
—ipini du bere zera beti edonon
—egun kolorgeak ere bereak ditu
—begi ninietan deszifratzen
—baforezko belarra bazkatzen hitz baten larrean
—jan bila aurrera egin urrats bakoitzeko
—gertuago dauka hiltegiaren gorria
—mina benetakoa den honetan zerutar jantokiko
—hondamenaren labean eskuak igurtzi ditu
—satorrek ametzetatik urkaturik abesten diote:
—egin maite ene potxolo
—nahi zaituzte eraman
—hona hemen neutrala
—autobusez noa bere ninien itsasoan
—taketa bat landatzera
—bekokia odoletaraino lohitzen den jakitera
—madarikatua norbere izena ahazten ez duena
—oi dolua! ezer ez ergela zentzua ezik
—oi atsekabea! ezer ez deigarria arrunta guztia
—POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT
- IRAULTZA HASI BESTERIK EZ DA EGIN (1993)—Iraultza hasi besterik ez da egin
—biztu ezazu sua sortuko duen garra
— Iraultza!!
—altxa zaitez iraultza hastear dago
—azken egunak ez bazaitu garaile aurkitzen
—it's no future gutxienez aurki zaitzala borrokan
—it's no future nahia minarekin osatzen da
—it's no future etsitutako gajo gizajo guztiek
—it's no future bizitzaren alderdi garratzean
—aurkitzen dute elkar.
—jarraituko zaitut.
—urrutirago iristen da ilargirantz
—zuzenduriko tiroa zuhaitzari destaturikoa
Aldalur, Arantza —1963—
- HAUR GOSETIEN BEGIRADA (1986)—Zerbaitek begiradan
—jartzen nau errudun gisa;
—zerbait du begiradan
—ume gosetiak.
—Ahantziko zaizkit bere
—jazki, orrazkera eta adina;
—beraren zorrotz begiak.
—Beste haurren inozotasuna
—aurkitu ezina.
—Zerbaitek begiradan
—jartzen nau errudun gisa;
—zerbait du begiradan
—ume gosetiak.
- TRENEZ BIDAIATZEAN (1986)—Ibai, etxe eta zuhaitzak
—trenetik behatzean,
—jartzen dira biraka
—nire txikitako oroimenak.
—Zenbat aldiz aitari
—entzuna nion bidaiatzean:
—«ez kanpora atera,
—zaude kristalaren atzean».
—Arina zitzaidan bidaia
—kanpoko gauzekin jolastean;
—bukatzen lanean.
—Sartuz zenbait ikuskizun
—nire gogoetan
—atsegina zitzaidan dena
—berrikustea itzuleran.
—Helmugara iritsiz
—zein ezberdin errealitatea!
—izan gabe kristala
—bion artean.
- EMAKUMEAK DOAZ EROSTERA (1986)—Begirada tristea,
—poltsak eskuetan,
—meza entzun ondoren
—emakumeak doaz erostera.
—kanpai hotsak atzean,
—Indarra ahuldutako
—beso iharretan
—daramate bereentzako
—lan egiteko bidea.
—Adinak ematen dien
—ezkutatzen ditu
—sentimen eta penak.
—Begirada tristea,
—poltsak eskuetan,
—meza entzun ondoren
—emakumeak doaz erostera.
- GAUEKO ARGIA (1986)—Zenbat bider txikitan
—gauera irtetean
—kentzen zidan loa
—argi batek urrunean.
—ez zegoen sartzea
—urrutian dagoen
—etxeko argia zela.
—Zenbat bider handitan
—gauera irtetean
—kentzen dit loa
—argi batek urrunean.
—izango ote norena,
—Gaua etxe guztiak
—doanean estaltzera
—errealitatea puntuetara
—doa murriztera.
Aldamizetxebarria, Joan
- NARRAZ (2002)—Errautsik handiena sentitzen zara berriz
—etxera laguntzen zaituen bakarra
—garbiketa kamioia dela ikusterakoan,
—zure logale arnasarekin nahasten den soinu bakarra
—zapaltzen dituzun plastikozko edalontzien
—garraska krudela dela entzuterakoan,
—zure jaka beltzaren tabako usaina
—hormetako gernuen kiratsaz batzen denean.
—zure begi gorriak itsuarazten dituen
—miseria guztiak argitaratzen dituenean.
—Badira lau hilabete
—haizeak baino ez duela zure ilea laztantzen
—euriak baino ez dituela zure ezpainak hezetzen
—bakardade hotzak baino ez zaitula besarkatzen
—zer izan da zutaz, zer izango da berataz.
—Ohea hotzegia izango da berriz bera gabe
—basamortu amaitezina handiegia
—pertsona bakar batentzat berriz.
—Zure kolkoko korapiloa askatu dezan
—oihu antzu bat botako zenuke ozenki
—oraindik bizirik zaudela egiaztatzeko,
—baina negarrak bere zoritxarreko uretan
—zure ahalegina itotzen du
—bakardadea berriz zutaz jabetu dela ikusterakoan.
—Errautsik handiena sentitzen zara berriz
—berarekin ez zintuke eraman beharko zeure
—buruari galdetzen diozunean.
—Badira lau hilabete
—haizeak baino ez duela zure ilea laztantzen
—euriak baino ez dituela zure ezpainak hezetzen
—bakardade hotzak baino ez zaitula besarkatzen
—zer izan da zutaz, zer izango da berataz.
- GORDETA DIZKIZUDANAK (2002)—Zuretzat ditut gordeta
—etsipen unetan
—mundu pozgarria zugan islatuko dena.
—Zuretzat da
—nire mintzo epelaren lasaitasuna
—xuxurlatzen itoko dituena
—Potetxo batean sartu dizkizut ere
—loretxo bi eta kilkir bat
—herrimina sendatuko dizutenak.
—Kafe beroa prestatuko dizut
—arratsalde euritsuetan
—lanetik bueltan
—azken madalena konpartitzeko.
—Zuretzat ditut gordeta
—ile luzea genuenetariko argazkiak
—eta txoritokian igarotako orduetan
—pintatu nuen koadro hura
—zeinetan nik baino beste inork ikusten zaitu.
- GAUPASAK (2002)—Garai haietan
—tabernetako filosofia trukatzen genuen
—azken kanutoaren keaz
—Atzean uzten genituen mozkortien oihuak
——batzuetan geureak zirela—
—egunsentiari kantatzen zioten txoriei entzuteko
—parranden amaiera geneukan banko gorri batean jesarrita.
—adiskidetasunaren lehenengo hariak.
—Ustezko manifestaldietan
—gaueko isiltasuna zulatzen genuen ukabila gora
—edozertan batera gentorrela adierazteko
—edo ezertan.
—Nahikoa zitzaigun aldarrikapen gabeko martxen konplizidadea
—zentzurik gabeko barreak baitira
—bizitza zentzudun bihurtzen dutenak.
—Ogoño higuintzea plastikozko putzaraz
—edo itsasoa txikito baso batez hustea».
—Eta barreen artean
—gustoko neskez mintzatzen ginen
—bestetan arasoetaz
—Gaztetasunaren gomutek pizten ei dute
—malenkolia helduen bihotzetan
—bizitzaren bidaian ezagun asko egiten badira ere
—lagun gutxi geratzen dira bidaztiaren bihotzean
—zirrara bat zure postale bakoitza orain
—bihotza kolpatzen didana
—gogora ekartzen didana
—abesten genituen kantak
—edozertan batera gentorrela adierazteko
—edo ezertan.
—Zenbat kanta abestu genituen
—zenbat geratu ziren asmatzeke
—horietako bat burutuko ote dugu
—egunen batean
—estrofaka
—postalen bitartez
—aintzinako bankoan txandaka abesteko berriz
—ordu oso bat kanutoa liatzen ematen duzun bitartean.
- MSS (2002)—Dentsoagoa bilakatu da airea
—ia ezin arnasik hartu.
—Haundiagoa etxea.
—Tarta de queso.
—Beranduago jeikitzen naiz
—baina lo gutxiago egiten dut.
—eta isiltasuna
—ikutu dezakedan gauza bakarra.
—Hainbat abesti burura
—telefonora mmmmmmezurik ez.
—Gorrentzako telefono mutuak.
—Telefonoa mutua eta
—dientes
—kotxea azpertuta.
—Gaur atzera begiratu
—cortar
—pelo cortar
—eta gogoratu izan dut tolon-tolon
—ezagutu zintudaneko egun hura gordi.
—London-Weymouth.
—Trapagaran-Laga-Mundaka.
—Argazkiak, olerkiak, bidaiak, postalak.
—B&Betako gidak.
—Very frio eta bihotza herdoilduta.
—Bihar ilbetea zen.
Aleman, Gotzon —1953-1978—
- LEHENGO UNE OROIGARRIAK BURURA DATOZKIT (1975)—Lehengo une oroigarriak burura datozkit
—neska batentzako sentimendurik sakonenak
—ikastetxeetako
—ordu labur eta zabalak,
—gela hartako hoztasuna,...
—dena nahastuta eta ixilik...
—Laister
—gogo barruko bortxa zalantzatsua,
—poz-aldi eta nahigabetxo guztiak,
—eta espetxea bera
—beste oroitzapen bat
—izango da nire baitan.
—Euskadiko egunerokotasunak
—inguratuko nau;
—eta orain,
—zulo honetatik,
—niregana datorrela sumatzen dut.
—(Jaengo kartzelan)
- BELDURRA GURE HEZURRETAN (1976)—beldurra geure hezurretan sentitu izan dinagu,
—orratza bilakatuta,
—minberatzailea,
—sentitu izan dinagu
—atzo,
—hauts hotza besterik ez gaitun izango,
—oroitzapen ahaztua.
—Garai hortan,
—beldurra ez dun gure buruetan jolastuko,
—haren behatz bilutsiek ez diten gure barnekoa arakatuko
—Ez diten bururik,
—soinik aurkituko,
—haren atzaparrek ez diten ezer topatuko,
—haren ezin beteko egarri gorria
—Eta
—bakardade isolatu hortan
—bakartasunean amilduta
—(Aranjuezeko kartzelan)
- HURBILTZE GUTIZIATSUA (1978)—Egunsenti bakoitzak zekarkidan
—zoriontasunarenganako hurbiltze gutiziatsua
—berbizi nahi dut.
—Eta sobran zaudete!
—esaten baitidazue
—Lehenean nahi dut iraun,
—oraina atzera iraulduz...
—Haraino eraman nahi haut,
—karriketan zehar nabilela,
—elkarrekin zapaldutako espaloi guztietatik,
—elkarrekin egondako taberna orotatik,
—elkarri atxikituta, markatuta, ditugu egun haietatik
—elkarri itsatsirik azpimarkatu zaizkigun orduetatik,
—hauetik irtetzean, bakarrik zenbatzen ditudan
—neure urrats isiletara.
—Ez dinat errealitate hau onartu nahi!
—Ez ote dezaket,
—eskuan daramatzadan paperen artean
—betirako finka?
—Zergatik dagidazue uko?
—Utz!
—Ahantz
- NERAU ERE (1978)—Nerau ere hire gabekotasunak
—biziaz betetzen saiatu naun
—hire misterio opako sakratuak
—nireganatzea lortu gabe.
—Baita nerau ere hire hiretasuna
—hire sentimenduen konstelazioetara
—abiatu nindunan.
—Baita nerau ere
—zorionez eta zoritxarrez
—dastatu nahi izan ninan
—debekatua zitzaidan igali xarmanta.
—Eta segundoak pasako ditun
—banan-bana nire aitzinean.
—Eta denboraren ihardutze-mailua
—ez dun baretuko.
—Eta hire etortzerik gabeko joatea
—urrutirat doalarik
—isiltasunaren isiltasunak
—bereganatutakoan
—txokoratuko naun
Alkalde, Joseba —1955—
- UMEAK IRINTZERA JOLASTEN DIREN BITARTEAN (1986)—umeak irintzera jolasten diren bitartean
—poemak idaztea behatzak pintatzea da, iraganean
—odolez hezetuta
—eta
—betiro ikaraz
—txirlak ernetzen dira tranbiletan,
—mantekeri kirastua eta aintzira zaharrenak
—galipotezko begiradetan barrena
—linburtzen bezala
—egun feriatuetan
—lore moreak bipiatuz, gerlan bezala
—Athos, Porthos eta Aramis-en ausardia irentsita
—zigarroa pizten dugunean
—ilunetan
—arerioak nora apunta jakin dezan txupada egiterakoan.
- ESKONBRO MULTZOTIK (1986)—eskonbro multzotik
—redimiberri den bizkotxo hautsia zelloz pagatu orduko
—agoteek ez dutela koladun pianorikan joko sekula,
—baina, askoz aurretik nenkien
— boterea: segurki
—aburu ttipiena ere hire tamizpetik pasatu beharrean
—datzan indar zentripetoa
—sorerazten didan dolu kirru baten malura
—edo, bihotza, niretzat
—guttienez
—hire eden suministroaren bila itoiz itoi bagatzearekilan
- BURUMUIN DERRAMEEN AROAN (1986)—burumuin derrameen aroan, gari motz baten aztarnak
—maiteminduraren hegalak
—telegrafoetako posteetan enredatzen direnean anarkia goraipatzen
—leihotik kale zikina begira ekainaren hemeretzian, zuk eta nik
— gelditzen garan apurrok
—heriotza itotzen dugu ertz batetik beste ertzera neurtzearren neurtzearren
—biziko arnasa okerra oinaze gorriaren oinetakopean berbilatzearren, zama okatzen,
—ea noiz askatzen gaituen azaro loratsuak bere burdin adurrarekin
—ea horma kontrako goitiken begirada enpotratzen zaigun gungunaren aterbean eta lehertzen
—ea belaun gordin gainean ibiltzearen meritoa kontatzean
—dzapartada baten agorpena esnatzen den abandonatutako atseginezko dorrean
—ea kornea, ea retina eta ea niña itsotzerakoaren dzastada
—fender kitarra baten hari marruan itotzen den joten joten eta joten
—gehiegi da eta nekezegi,
—gorde iezaidazu toki bat infernuko paradisuan
—(nik konplitu dut deslaket izanagatik).
- BEROGAILU PARBULARIOEN INTERLUDIOAN (1986)—berogailu parbularioen interludioan
—arabiar linaje doilorren irudi kupirakorrak nire bulbotik pasatzen
—pasatzen eta pasatzen diren bitartean
—ez zait estrainoa
—basakatuak erle eztenkadaz ilargaiaren linternapean hiltzen direnean
—maizegi hodeiezko begiradaz torpedeatu dudan
—zure gorputza
—haizearen peninsula labanarekin lotzen nauen itsmotzat
—ematea eta
—niretzat bakarrik almibaratuak
—aurresentikorrak zaizkit nire daugin ekintzak:
—mazedoniaren marrubiekin batera hozkailuratuko zaitut ez hadin utsaltu
—agian negu-pianu-iraunpengarri den izen batekin birbateatuko zaitut
—eta oinaze bero honek jarrai nezan osmiatzen edonondik
—espero dut.
Altzola, Juan Baptista
- DOMINGO LOPEZ DE HEGIAREN KANTA (1640)—escubetu doçu, mundu gustia,
—Alegradu vidi, Christiau erria
—egoçan aldibaten, su, emaiteco,
—Araco Vizcaitar, Domingo Heguico
—yçanda bacarric, yrabazteco,
—Iaun doneperi Deustuco batiçadua
—Vizcaico onetaric, animossoa,
—Mundu gustia dago, asseguin onean
—Vizcayac eguin dituz, gordepazcoac,
—Beste Moysenbat, cumareanic
—aenbeste eguindau, Hespañagaitic,
—Cegaiti euguidaben, humildadea
—merecidu ez eiteco, ango placea,
—Obedenciagaz aceptaduric
—Traça andiagaz aguin[du gu]stiac
—executadu dituz nola eg[...]iac
—Loric eguin baga, lecu gu[sti]a;
—edateco vra, cerureanic,
—Cegaiti citueçan, yturrigustiac
—ondatu achurracaz, Frances ordiac,
—vrian ondo daucaz, egapetuac
—besteay berodaquien, euren gogoa,
—Yracassi Deuste, secula betico
—Castillau yçaiten, Gasteluetaco,
—Onec eguin Deusteçan, burlen andiac
—amurraturic daucaz Frances gustiac.
—Cheldor bagaric, minac, farfulleteco
—ez Domingo eguicori, ichadeiteco,
—Domingo Heguicoc, baçaguiz artu,
—Martiçen susperroa; eldu equiçun
—Pheliperi eguiteco, gustioc, oñean, mun,
—Gastelaco Almiranten, misericorida
—Cegaiti dalaco, Christiau, andia,
—Bederaci garren, Capituluan
—S. Matheoc diño, Iaunen foruan
—Eztot nic, bilatuco, sacrificioac
—Santuonen, essanaz, acordaduric
—Christiau, cireanac, arnassa esturic,
—Belaunez lurrean, Francia gustia
—Almirante jauna, misericordia
—eracussica neusten, ganibitea,
—Cegaiti ez taquien, Verba ossoric
—jagoten ynoxbere, Yçorra bagaric,
—On liçate baquea, legueric baliz
—Ostera eta laster, alcar arturic
—jupoac beardituez, aforraduric,
—Deraguiegun artean, chil, erasso
—armaen indarragaz Christiau osso,
—Victor Hespañata, Cola Francia,
—gueadar minacaz, gente andia,
—larretan diñoe, si, non, bule, bu,
—Francesay bear jate, ausi buru
—estuan daroaçu, ceure colcoa
—erraz ciratean, beste amarmilla
—berrogueta amarguino, dira heriduac
—ogueta amalau tiro, bronce onezcoac
—an echicituen, Franciacoac,
—berrogueta sei bandera, peleacoac
—arcabuzda, pistola, municiñocoac
—mutil picarorc, janci eiteco
—mosquete eta lança, contubagaric
—eunda larogueimila, ducat vrrezco
—Francesay paguea, eguin eiteco
—sartu citeanean, ondar ybayan,
—an galdu cituen, Frances gustiac,
—Gastelaco Almirante Generosoa
—essaten eusala, modu onean.
—Verba onec, aen, artean, yçancitean,
—beusso erregueagaiti, laztan ossoa,
—Vigarrena Hespaña, gustiagaiti
—yrugarrena, barriz, neuc, ceugaiti,
—Erreguen Magestaden, vioz ossoagaz
—Maesse de Campo, çara, bastoe onegaz,
—Castillau, gobernadore, ondar ybaico
—eguiten çaituz çeu, secula betico,
—Pamplonaco gastelu, achinacoa
—çeure escuetan, echuten doa:
—Curuce gorriagaz, bularetaraco,
—Hespañan ez tago, çaldun biciric:
—Asco eta gueyago, merecidu oçu
—dabelaco Hespañac, asseguin artu:
—parcatu Vizcayari, lealtadean:
—Faltadu ecin ley, verba errealac
—Escribietan deusun carta gustian
—yfinten çaituz, çeu, çoor andian:
—Ecussico doçu, laster batean
—nola çorretaric, vrten doquean:
—Erreguen Magestaden, carten andia,
—çugan iminten dau, vioz gustia:
—çuti dagoan artean, ene burua
—Almirantea leguez, eussi escua:
—naxan artean, munduan, vici:
—parcatu Vizcayari, lealtadean:
—Betoz, alcandorac, ene cofrerean
—çachut bertati, Domingo oean:
—Cegaiti ecussen, Almiranteac
—ycerdiz balcituric, Veaturic, oeac:
—Onrra emaiterren, Almirantea
—eguiten aguinetan dau, çureçat oea:
—ce ondo, cirudian, ao essatean,
—Animadu Vitez, Vizcaycoac
—yrudi eiteco, achinacoac:
—erreguen Magestadeac confirmaduac:
—Achinari dituz, mereciduac
—cegaiti ditueçan, garbi, escuac:
—Principe de Condec, trompeteagaz
—cematu cenguiçanean, erioceagaz:
—Emon cenguioçala, Gasteluen, Gilçac
—parcatu leiçula, gustioi, Viciçac:
—Ceu ez da besteoc, lecu gustian
—Baya çuc, Vizcaytarren legue onean
—buruau, yfinicodot, çuday ganean:
—Eguntaño Vizcaicoc, orrelangoric
—ez tago eguin dabela, escribiduric:
—Vizcaytarrac, guilçac, Francesay emon
—ez eta balira, gustioc, Sanson:
—guiçona guiçaleguen, ez beti, mutil:
—Lurrean Victoria, ceruan gloria
—Baçaquioz, Virtuteari, beti jarraitu
—Santuçat, Iaungoicoa, ecussi daiçu:
—Virginearen bespera, egun gustia
—ez pa, ya, cinean, gustioc Gabachu:
—Mila eta seireun da, ogueta amaçorci
—Vrrien çazpigarren, egun gustia
—Hespañençat, aurten, yçancidia:
—Ain egun alegrea, acordetaco
—papera gueyago, balcietaco:
—Daguigun gustioc, asseguin artu
—assoac, albiste, neuri yndaçu;
—Cegaiti deusudan, negu gustico
—cer essan yfini, sugateraco:
—Gasteac eguiçu, dança eta saltu
—Paris beardogu, vrtera, artu:
—Eztauqueçanac, pocic, gogoac
—içan daguieçala, pascoa guestoac:
—cegaiti direan, chacur ossoac.
Amendux, Joan
- HEMEN NATZA ORTZIRIK (1564)—Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
—Herioak ustegabe doloroski egotzirik.
—Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
—Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
—Onak eta onrak bertan munduak edekirik,
—Plazerak azke[ ... ] atsekabe bihurturik.
—Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
—Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
—Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
—Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik:
—Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
—Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
—Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.
—Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
—Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.
Ametzaga, Bingen —1901-1969—
- ITSASO AURREAN (1934)—
trong>Itrong>
—Sarritan, ameskor, leioan nazala,
—begiztu daroat itsaso zabala,
—ta orduan, uiñen murmuran, mintzoak
—badantzuz ta badauz aditzen gogoak.
—Maitasun-mintzoak batzutan nau yoten
—ordun itsasoa bai eder erizten!
—Eusko-lurra txiki dala ta andi-miña
—asetzeko gugan Goiko'ak egiña.
—Ikusten dot ordun begi-betegarri,
—bere murmur otzan yat atseden-lagun,
—eta zuzpergarri bere arnas gaztun.
—Baruan yat sortzen itsasora naia,
—urrutira-bear, lagaturik kaia
—ontzizka batean, ur gardenan zear,
—noraezean yn, ametsetan, bakar!...
—Balea-arrantzaln ta Elkanoren atsak
—bultzatuko dabez nire aizoialak;
—eta pozak, nire zoriona abeska
—noake itsasarte zurgarri-billaka...
—trong>IItrong>
—Orro urrun batek eten dauz amesak,
—Goibel-Ekaitza da. Begira itsasoa
—asarre ebakitzen gorroto-mintzoa.
—Begira Lur Ama ezereztu guraz
—ondar, arri ta kai astindu ta yoaz;
—begira, zoroa!, zeruratu nairik
—bere uin arroak puztu ta anditurik.
—Anker!, onda-miñak yota ba-dabilla
—nun autsi, zer galdu ta nor ito billa;
—ilgaiz uin goseak asetu eziñez;
—gaisoen negarraz urak geitu naiez.
—Bidutzi oi!, zeuri gorroto izateko
—itoen ami nik biotz eskatuko;
—ta alargun gazte ezin-etsiaren itzaz
—zu ta zure izena gaiztetsiko dodaz.
—trong>IIItrong>
—Odeiak urratuz, eguzki izpitxuak
—argituten ditu ur-mendoi bitsuak.
—Andiagotzen da, zelako ikuskizun!
—bere ederrak dakar gogora aritasun.
—Arritasuna, gar, nai eta bildurra,
—gorroto, maitasun, ezespen ta gura,
—guztiok badauz oin asmatzen gogoak,
—bai ta aditzen bere euraen mintzoak.
—Mintzo onek egoki diranean batzen
—Andia-ren kanta dabe ereskidetzen.
—Eurak alkartuten, ai, baneki, Itsaso,
—dagokizun kanta zeuri egiteko.
- ERRIMIÑA (1939)—Zorionekoa, bai, kanpoan ibillita,
—gizon ta lur asko ezagutuzkero,
—errira itzultzen dana, sentzun onez yantzita,
—beretarren artean bizia amaitzeko!
—Ene, noiz berrikusi dagiket nire erriko
—sukalde zarren kea, noiz Iturrieta,
—yayo nintzan gela ta gure eskaratz garbiko
—basterra, nire amak maitatu lekua?
—Naiago dot txikitan ibilitako basterra
—bertoko oroigai arro ta ederkunak baiño,
—Sena baiño atseinago ene Gobela alperra,
—eta London andiko ta Paris argiko
—zoragarri gustiak ezetan ez dodaz,
—itsas-gaiñeko Algorta ederran gomutaz.
- AMERIKARAKO BIDEAN (1941)—Itsasoaren zabala,
—Beren gaiñean, ontzi batean
—eusko talde bat igeska.
—Itsasoak laguntzat,
—itxaropena gidari,
—erri-ametsa gogo-barnean,
—bidea dagigu beti.
—norberen erri-maitetasuna
—Gorrotoaren lan txarra!
—gorriz jantzi zan Euzkadi.
—Txoriak dute kabia,
—Baiñan, uste-on!, anaiak,
—gaiztoen gurenda, labur,
—Yainkoa beti zuren-zalea,
—Itsasuso txuri ori,
—atzerantz egizu bide,
—ur aundi onen beste aldean
—gure erritxoak datzate.
—Zoaz nerera, beratan
—ene bi aurrak dituzu;
—lotan ba-daude, zabiltz arduraz,
—ama amets dute, ez esnatu!
—goxoki, egiezu laztan,
—mosu bat aitan, bi aman partez
—Iturrieta zarrean
—ene amatxu ule-txuri,
—ta itsas-gezalera yaurti.
—askatzearen euzki ederra
—itsasertzean da agiri.
—Laster, bai, denak batuta
—bakean, poz eta atsegin;
—buru-yabeak, Yauna goratuz
- MONA LISA (1961)—bizi ta eriotzaren eskutuak dagoz;
—zan eta izangoaren bulkoak ba-datoz
—batez nire gogora zu ikustatzean.
—Betiko emea zera, Bizitza iturburu,
—ametsetako aingeru, atsegin-ekarle;
—begiotan, ordea, agertzen duzu ere
—biotza pilpil yartzen didan alako izu.
—Sorgiña! Leonardok zu sortzaraztean
—Lukreziren edenaz eta Beatrizen
—yaikozko ikuskariaz amets egiten zun,
—ta aurrez zerua eukita, lezea inguruan,
—goiz-argi txiunta zale ta gau-illuntasun
—isilla, zure irudi ortan, zitun batzen.
Amondarain, Gaizka —1983—
- NIK EZ DUT EZER EGIN (2002)—Elurrak gaua desterratu zuen
— eta hiria argiz jantzi negu erdian
—Haizeak ume bat bahitu zuen kometa eta guzti
—Eta jendeak ahozabalik begiratzen zion
—negarrez zerurantz zihoan umeari
—Papelontzietan erretako argazkiak baino ez
—Tabernetan kantu zaharrak entzuten ziren etengabe
—Boteila hutsak pilatzen ziren portaleetan
—Eta bakardadeak bizitako agureak
—ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere
—Lanpara bat piztuta bosgarren solairuan
—Hormigoizko lautada biluzia bihurtuko zen hiria
—Trenbideak, agur baten pentagrama difuminatuak
—Telefono deiek ez zuten amodiorik egiteko balio
—Katuak protesta moduan larrua jotzen hasi ziren
—goizaldero amorratuta
—Eta eskaileretan agertu zen postaria hilda
—Norbaitek gure gutunak lapurtu zizkion
—Eta errekak ur gabe geratu ziren egunetik gauera
—Gu zubian pausatzen gara errekari begira pentsakor
—«Egin dugun bakarra harri bat botatzea izan da!»
- IZARA BERRIAK (2002)—Lupa batez ari naiz
— atzoko egunak utzi zituen aztarnei begira
—Zenbatgarren bagoia bahitu zuen
—Ea bide urperatuak aukeratu zituen
— ala damuaren laberintoan galdu zen
—Patua dakusat kiribiltzen etxe aurreko patioan
—Eta etsipenezko hektareak zabaldu ditu egun berriak kalean
—Gure funtsa harresitu zuen arkitektuak
— izango du azalpenen bat
—Pauso bakoitza galdu den segundu bat dela pentsatzeko
—Ez dut behar izara berririk
—Ditudanak ditut gogoko
—Hirurogei kiloko etsipenezko hektareen usaina
—Egunero fumigatzen dituzun hektarea horiek dira nireak
—Nekatu dira dena urrunetik ikusteaz
—Eta desio guztiak jaretsi nahi lituzkete
—Begi horiek zeruarenak ala itsasoarenak diren jakin orduko
—Bagoi guztiak zeharkatu nahi lituzkete oihukatuz;
—«Nork galdu zuen aukera bat atzo?»
—Baina badakit zu aurreko estazioan gelditu zarela
—Eta bagoietako jendea eroa banintz bezala
— geratuko zaidala begira
—Itogarria da sentsazio hau
—Ezagutzen ez dudan zerbaiten ausentzia
—Eta logelako leihoan etxeko alfonbrak astintzen ditudan bitartean
—Gogoratuko naiz gure funtsa harresitu zuen arkitektoaz
—Atzoko egun madarikatuaz
—Eta pauso bakoitzean galtzen ditudan segunduez
—Zure begiek eta nireek sasoi batez elkar ezagutu zutelako
— eta orain ahazturaren testigu isilak baino ez dira
- HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT (2002)—Heriotza ez den beste zerbait nahi dut gaur gosaritarako
—Barruan dudan atzerritarra izan nahi dut berriro
— jaioberritan bezala
—Eta heriotza ez den beste zerbait sentitu ferekatzen
—Taupadak eta unibertsoa kopa batean urtzen
—Ez dut idatzitako hori guztia izan nahi
—Barruan dudana baino ez dut erakutsiko aurrerantzean
—Ez eskatu bisaia berririk
—Nik sortutakoak edozein kale izkinatan aurki ditzakezu
—Supermerkatu aurreko akordeoi-jolea naiz
—Horrelako egun batez hil zutena
— beti kantu bera jotzen zuelako
—Heriotza ez den beste zerbait nahi dut
—Udaberriak idatzitako manifestua
—Sortu dezadan amaiera gabeko istorio bat
—Eraman dezadan nirekin alde guztietara
—Eta amaiera heltzean asma dezadan nik neuk neurea
—Badut atzerritar bat barruan inork ezagutzen ez duena
—Istorio bat daukana kontatzeko
—Munduko bazter guztiak ezagutzen ditu
—Pauso motelez ibiltzea gustatzen zaio
—Loak hartutako parajeetan unibertsoa xurgatzea
—Ez daki ondoegi hitz egiten
— atzerritarra baita,
—Baina utz ezazu momentu batez aske
—Eta ikusiko duzu nola estaltzen dituen itsaso guztiak belarrez
- GU IZAN GARA (2002)—«Gu izan gara» esan dugu pauso bat aurrera eginez
—Gu izan gara zuen leihoak apurtu dituztenak
—Eta beste pauso bat eman dugu aurrera
—Gu izan gara zuen bandera zikindu dutenak
—Eta beste pauso bat eman dugu aurrera
—Gu izan gara zuen izena mila bider madarikatu dutenak
—Eta beste pauso bat eman dugu aurrera
—Orduan zuek eman duzue pauso bat aurrera
— izenik ez daukagula esateko
—Eta guk izenik gabeko aberri bat eraikitzea erabaki dugu
Amuriza, Xabier —1941) —
- EUSKAL HERRITIK APARTE (1970)—Euskal Herritik aparte
—mila legua bitarte
—esku ta hanka loturik preso Zamoran gauzkate.
—Pentsaturik zenbat urte
—behar dogun hemen bete
—pazientzia hartu beharko libre utzi arte.
—Nahiz 'ta kriminal ez izan
—kaiola-txorien gisan
—bost gizon handi kolpera preso sartu ginduezan.
—Baina zergatik izan zan
—inozentzian bizi direnak itzartu daitezan.
—Maiatzeko egun batez
—hogeitamar hain suertez
—gose greba bat hasi genduan geure borondatez.
—Goitik laguntzarik batez
—guztia zan geure kaltez
—obispo ta apaiz golko-haundiak lasai bizi beitez.
—Pentsaturiko moduan
—sotanu baten gela zahartxo bat atondu genduan.
—gure sabelak ez zun goserik sentitzen orduan.
—Paper bat geunkan egina
—bertan azaltzen genduan Euskal Herriko samina.
—Zer sermoi 'ta zer dotrina
—bazan zerbaiten premina
—Hiru egun 'ta erdira
—lotu 'ta komisarira
—ardi gaxoak bezala goaz geure hiltegira.
—Jotzen hasiko balira
—bizkarrik ez erretira
—lehenago ere emondakoak danak hartu dira.
—Geroztik astebetera
—tribunal faltso batera
—azaldu ginen gure krimenen kontu emotera.
—Mila arrazoi atera
—ebezan gure kaltera
—Tribunaleko nausia
—trumoi artetik jausia
—gizona ala piztia zer zan dudan gagoz ia.
—Eztula ta aharrausia
—haren zientzi guzia
—esku onetan dago mutilak gure justizia.
—Ezker eta eskubira
—ha zan ezpata dirdira
—pentsa zeiteken sartu ginela sugeen habira.
—bost juezen aurpegira
—akerrak ere haien ondoan pizti finak dira.
—Juizio xelebre hartan
—poz bat nuen neure baitan
—halako pizti saila debalde ikustea bertan.
—Baina gauza baten faltan
—geratu nintzen penatan
—buztanik zeuken begiratzea ahaztu egin jatan.
—Aitortu nahi dot hortako
—saio bikainik San Pedrok ere ez zula botako.
—Baina guztia zertako
—alferrik hitz baterako
—hizketan jardun nahiz zaunka egin bardin zan harako.
—Espainia haundia 'ta
—librea zelan ez kanta
—Gibraltar izan ezean hemen ez da ezer falta.
—Askatasunez aparta
—handian barriz galanta
—honelakoak bat izan behar besterik ez da-ta.
—nahiz 'ta ez asko merezi
—bueltan gentozen Criado jauna gendula nagusi.
—Bakoitzak zazpi polizi
—heuren pistola 'ta guzi
—bideak libre zitun ihesi nahi zuenak hasi.
—ifernu zulo hontara
—Jainkorik bada dagon lekutik gaizala anpara.
—Urte batzuren bolada
—bien bitarte Euskal Herria askatzen ez bada.
—Pilatos eta Herodes
—Anas ta Kaifas ere oraingoz kontsola daitekez
—Hala ere gure partez
—lasai gagoz eta bakez
—askatasuna kendu dauskue baina umorerik ez.
- BERTSO BERRIAK HORMA ZAHARREI JARRIAK (1972)—Bertso berri batzuek behar ditu jarri
—entzumenik dutenen entretenigarri.
—Katez loturik preso gaituzte ekarri
—kantuz azalduko dut espetxeko berri
—inozentzian inor ez dadin etorri.
—basamortu hoberik nonbait izango da.
—Ez mendi ez itsaso ez belar ez lora
—hementxe bizi behar hainbeste denbora
—hain maite dugun Euskal Herritik kanpora.
—Etxetzar bat hemen da itxuraz bikaina
—goralduko nukena gorroto dut baina.
—Erdia zementu 'ta erdia burdina
—gizonak piztitzeko apropos egina
—Ilunpe hontan bizi gara erdi hilak
—ondo itxirik daude ate 'ta zerrailak.
—Inguruan polizi 'ta goarda zibilak
—batzuk pistolak eta besteak fusilak
—galtzeko arriskurik ez dago mutilak.
—Kanpotik ifernua dirudin kaiola
—barrutik zerri toki edo zerbait hola.
—Jaten behintzat lujorik ez dugu inola
—tantaka zurrupatzen digute odola
—oraindik bizi gara nik ez dakit nola.
—Gartzelan sartu eta lehenengo kolpian
—zer ikusteko nintzen asko ez nenkian.
—Zerbait gorderik edo neukan atxakian
—batek eskua sartu galtzontzilopian
—sekula inork ukitu ez didan tokian.
—Goizean goiz ohetik jaiki egunero
—ur salda zikin batez gosaria gero.
—Eguerdian baba beltz 'ta holako jenero
—hemengo potajeak probatu ezkero
—bizkarrak gizentzerik ez dugu espero.
—Baba beltzak nahasturik harriz eta harrez
—hemen gabiltza hortzak irentsi beharrez.
—Sabela putzez bete besterik ezer ez
—gainera gerrikorik ibiltzen utzi ez
—galtzei soinean eusten ez daukagu errez.
—Sabela hutsik eta loturik mingaina
—goitik behera zigorra txakurrak baigina.
—Hau da gertatu zaigun espetxe zikina
—oraindikan burutik sano gaude baina
—badira motiboak zoratzeko aina.
—Nagusi bat daukagu zirkuan hazita
—pizti bildurgarria aurrez ikusita.
—Oraindikan hizketan ez du ikasi-ta
—uhuka hasten zaigu begiak itxita
—orangutan garbia trajea jantzita.
—Lotsagarri da baina sinestu hau jaunak
—ate gabe ditugu hemengo komunak.
—Testigu gabe hortan ohiturik ginanak
—agiriz egin behar ezkutuko lanak
—erakutsi ditugu dokumentu danak.
—Deskoiduz inork ezer egitera oker
—kalabozo batean sartzen dute laster.
—Hantxe hainbeste aste nahiz 'ta barruak leher
—ez ohe ta ez aulki ez mahai 'ta ez ezer
—arratoiak hobeto daude mila bider.
—Bisita egunak ere begira zer dian
—eta alkahuete bat albotik goardian
—burduntzi bat sartuko nioke ipurdian.
—Ilunpean dagonak maite du argia
—baita egarri denak ere ur garbia.
—Noizbait hautsiko ahal da gure uztarria
—hazia sortzen denez lurpean jarria
—gartzelan erneko da Euskadi berria.
—Nahiz 'ta mila gizonek izan gure kargu
—Handik berriz ezetza aurretik dakigu
—gorroto gaituzte 'ta zertako erregu
—holakoxe piztien eskuan gaude gu.
—noizbehin etortzen dira baina gu joan ez.
—Ia nazka gaituzte hainbeste folklorez
—hobe hurren ontzian astronauten ordez
—ilargira botako balituzte trabes.
—Konkordatu zikin bat hartuz atxakitzat
—militarren eskuan elizako giltzak.
—Obispo jaunok horri eusten gauza handitzat
—gaiztoak ez badira tontoak bai behintzat
—edo biak batera hobeto deritzat.
- ZUHAITZ-MINAK (1977)—Bada gurean zuhaitz bat
—bir-aitonak sartua
—aitonak inausia
—aitaren denboran tantaitua.
—Ni jaiotzean
—harexen orpoan ehortzi zuten
—amaren umontzia.
—Oinez ikastean
—harexen adarretik aurkitu nuen
—osabaren gorpua zintzilik.
—Zuhaitzetik gatozela egia bada
—modurik onena hautatu zuen
—Jesukristo arteko tentelek
—on-txarretan berezten
—geroztikoek bedeinkaizen
—zituzten zuhaitzak
—zuhaitzari zuhaitz izatea
—aski ez balitzaio bezala.
—Hazi bat irentsi dut
—zuhaitz jaio ez nintzenez gero
—zuhaitz bat erne dakidan.
—landaratuko da bai
—landaratuko naiz
—nire bihotzak damaio
—biziaren ritmoa
—hor ditu hesteak simaurtzat
—zertarako behar dut barruan
—honenbesteko sokateria?
—Sudurrak eta belarriak
—zulo zaharrak eta berriak
—kimatuko zaizkit
—kimatuko naiz
—eta laster aitak
—bir-aitonaren zuhaitzaren
—ondoan sartuko nau.
—Ez duket txori bila joaterik
—berak etorriko baitzaizkit.
—Ari da bat
—ari zait bat
—habiagintzan
—ziletik iparrerantz
—To, ez dezakek harrapa
—ez hadi traidore izan.
—Soldadutzara bidean
—zuhaizpe batean
—galtzak jatsi beharra
—etorri zitzaidan
—gizon guztiek egiten dakiten
—gauza on bakarra egiteko.
—eta banihardukan
—hesteekin burrukan
—eta bi pauso alboraturik
—multzo lurruntsuari
—amilotx lotsagabeak zeraman
—desepeltzeko astirik emari galbe
—nire erraietako hazia
—nire afanetako zuhaitza.
—ez balitz bukatuko
—Bir-aitonak sarturiko zuhaitza
—aitonak inausia
—aitaren denboran tantaitua.
—Ez al duk tximist
—gizonetan nor jorik
—zuhaitzei geldi utzirik?
—Ez dago gizonarentzat emakume gerririk
—zuhaitzarena bezalakorik
—Ez dago emakumearentzat...
—berek esan bezate hori.
—Ahaidetasun gehiago
—jaiotzeak arbola
—Eta bedeinkatu zuten zuhaitza
—adora dezagun haritza
—zuhaitzari aski ez balitzaio bezala
—zuhaitz izatea
—eta lagun
—eta anaia
—Zuahitzaren gerizpera
—zorrotz orpora
—eta segi aurrera
—zuhaitzetik zuhaitzera.
- BERTSOLARITZA (1977)—Egunez eta gauez entzuten dugun haizearen hotsa
—batzutan bare bestetan bizi gaur leuna bihar zorrotza.
—Hala da edo hala behar du bertsolarien abotsa
—parean zer den hura kantatzen bizitza nahiz heriotza
—suak burdina bezala landuz bertsozaleen bihotza.
—Mendirik mendi ahorik aho hor dator betsolaritza
—herentzi horri mendez aurrerantz tiratu nahirik gabiltza
—Nola aizkorak kolperik kolpe ezpaltzen duen haritza
—hala da edo hala behar du bertsolariaren hitza
—osorik hautsiz osorik bilduz Euskal Herriko bizitza.
—Bertsolariak herri bizia dauka beti bere aurrez
—eta han bera hortzen ertzetik hitzak atera beharrez.
—hau eta dena nahi dugu baina ez da uste bezain errez.
—Bertsolaritzan izen bikainik bada historian zehar
—aipa dezagun Etxahun handia aipa dezagun Xenpelar
—Oraindik ere bizirik gaude nahiz sarri egon hiltzear
—lehena joan zen gaurkoa ere badoa eta zer bihar
—etorkizuna hori da dena besterik ez dugu behar.
—Etorkizuna iragartzen du laino arteko izarrak
—etorkizuna kolpeka eskatzen lantegiko mailu zaharrak.
—Bertsolariak berdin jo behar ditu hegoa-iparrak
—sustraiak sakon lehenean baina geroan luze adarrak
—kanta dezagun egun berrirantz nola goizero oilarrak.
Anasagasti, Pedro de —1920—
- URRUTIMIÑA (1980)—Urrutimiña
—begi-biotzan.
—Nun nintzan izar?
—Ze lurran txori?
—neretzat urrin.
—Urrutimiña!
—Ze itxason itxas?
—Nun olatua?
—Ur garratzean,
—K ntauri sakon
—neretzat ixil.
—Urrutimiña!
—Nun nintzan lore
—Nun olatua
—Urrutimiña!
- ZUREKIN BAT (1980)—Zanetarik zanetara
—Odol onekin batera
—zugaz biotza erdibitu.
—Nere odol tanta batean
—kendu didazu bizitza,
—nere baratzeko uzta:
—gogamen, ametsa tïitza.
—txertatu det nortasuna:
—ni zartu ez, zu gaztetu,
—biok bete degu utsuna.
—Ni ainbat ni ari zera,
—Zuretzat izan naiz ama,
—indar, argi ta baratza.
- EUSKERA (1980)—Aoan sor zait itza:
—zentzunak eman dio nortasuna,
—eztarriak otsa,
—ezpañak txukuntasuna,
—itzen bilkera?
—Bat ta bestea ezkondu,
—danekin maiz jokatu,
—naastu,
—astindu,
—erreskadan atera.
—zentzunen egabera,
—nortasunen jazkera,
—Iturburua.
—ames, negar ta atsegin
—zure urak daramate.
—Santimamiñ leizean
—sortuko sua.
—Zure itz zarrenen
—gizaldien arantzetan,
—jantzi dute eun gizaldi.
—itz, soñu, baso, pago.
—poz ta samiña
—Ezpañetan baita bost izkuntza.
—Biotzetan zu
- BIDEAN (1980)—emen eta an.
—Bidean beti: goizean,
—illuntze, gauan.
—Bidean, maian ta oian,
—jolas ta arrantzan.
—Gorputza geldi, pakean,
—ta barrua egaz.
—Ezin geratu. Aurrera
—Nai ta naiez
—bidetan.
—Beti bidean.
—Txiki nintzan antziñan.
—Gaztea ere bai.
—zugaitz zimela.
—Gorputza lotan.
Anselmi, Luigi —1954—
- GUSTATUKO ZITZAIDAKEEN (1985)—Gustatuko zitzaidakeen
—ateak itxi gabe
—bizitzea.
—Nire etxean zehar
—lagunen joan-etorriak
—ikustea.
—Gustatuko zitzaidakeen
—hormarik gabeko etxe bat
—eraikitzea.
—Eguzki argitan
—ene liburuak irakurtzea.
—Eta lokartzerakoan
—izarrak zenbatzea.
—Baina nire atea
—irekita utzi nuen
—eta lapurrak sartu zitzaizkidan
—altxorrak ostera.
—Etxeari ormak kendu nizkion
—eta sabaia erori zen
—gauza guztiak zapalduz.
—Horregatik
—nahiz eta
—leku guztietako lagunak maite.
—Nahiz eta
—ene auzokoen hizkuntzak jakin.
—Nahiz eta
—betidanik gerla arras gorroto,
—ez ditut
—ezabatuko.
- HOR AURKITUKO NAUZUE (1985)—Gauaren olatuak
—lehertzen diren tokian
—aurkituko nauzue.
—alferrikan eutsiz.
—Hor aurkituko nauzue.
—Gauaren ertzean.
—Izarrak hiltzera
—doazen hondartzan.
—hondoratzen den
—itsaso odoleztatuan.
—Amets hautsiz
—eta edalontzi hutsez
—inguraturik
—aurkituko nauzue.
- HAIZEAREN IMITAZIONEAK LAU URTAROETAN (1988)—Dantzari-talde, Baco'tiarrak,
—naaspil zoroan zuti-baldarrak,
—esku goituan ontzia ardo.
—Ihintzez betetako
—lili-godaletak
—topa egiten du haizeak
—Udan, itsas gaineko
—miazkatzen ditu
—txakur otzana,
—eta behin burutik
—jiraka hasten da,
—dantza zoroan,
—paper puska hutsalen
—zumardietan barna
—eta, eskuak dar-dar,
—enborretik helduz,
—hustu egiten ditu
—hostoz hosto.
—Ilun eta luze
—Oroitezaren inguma zuriek
—alferrik bilatzen dituzte
—loreen kaliza hautsiak.
—mihiseen artean
—freskatzen du azkenik
- EDAN-URRIA IZANIK (2000)—liburu, erloju edo etxeko gakorik galduko
—eta atariko sarraila
—nekerik gabe kausituko duk
—arratsean beranduan
—etxera abiatzen haizelarik...
—zakur amorratu baten gisara,
—inguruko lagunetarat huiatuko
—eta, izatez, dituan
—ukanen dituk
—ez zaizkik inoiz ahantziko
—gauak eskuzabalka barreiatzen dituen
—bisaia eta izen berriak;
—laztan ezti eta ele amultsuak...
—ez baitituk sekula ezagutuko.
—goizaldean bihozgabetuko,
—ostatuen argiak hil ondoan,
—presondegi, ospitale edo kaserna
—bezain hits eta itsusi,
—etxeen aurpegi larderiatsuak
—itzalpetik jalgitzen hasten direnean.
- BI EZPATA (2008)—Bi ezpataren artean
——oroimena, itxaropena—
—bizi eta hiltzen gara.
—Atzo ez da deus,
—eta izterbegiek,
—egungo irri eta malkoek,
—egungo solas eta isilaldiek,
—dute axola
—eta ez bertzek.
—zimelduekin batean
—arantzak oro erauzi
—bihotzetik,
—azaletik edeki;
—eta kontu guti egin
—menturaz ez baitira
—nehoiz sorturen...
—Bi ezpataren artean
—bizi eta hiltzen gara...
- ANARKIA (2008)—Hastio ditut jainkoak, asmatzen baikaituzte umeek beren jostailuak asmatzen dituzten bezalaxe, eta handik laster, gutazasperturik, umeek jostailuak bezala, bazterrera utzi...
—Hastio dut lana, askatasuna saltzera behartzen baikaitu, egunean-eguneango ogi idorraren truk.
—Hastio dut gizarte hau, jende elezuri, hipokrita hau guztia, amodioa hilez gero, haren gorpu kirastuarekin biziarazten baikaitu.
—Hastio ditut epaileak eta presondegiak; borreroak, eliza ilunak, apaiz sasikoak, buruzagi ezgai ergelak, kasernak eta banku-etxeak.
—Hastio ditut dohakabeen negar isilak eta boteretsuen irri-karkailak.
—Hastio dut sua, bazterrak oro erre ordez, bere burua, desio erreprimitu bat bezala, trabatzen eta gibelatzen duelarik.
—Eta euria ere bai, erabateko askatasuna erdietsi eta munduko errauts guztiak lokatza emankor bilakarazten ez baititu.
—Eta itsasoa ere dut hastio, bere burua hareatzetako urrezko kate eta zirgilo merke horiengatik saldurik, ez baitu gainez egiten, lurra eta beronen hazi ustela behin betikoz estali eta ezabatzeko...
- GEHIENETAN URRUN (2008)—Gehienetan urrun,
—urrun zaitut, kutuna.
—Eskerrak baten partez
—bi maitale ditudan:
—Bata zu eta bestea,
—bestea ene tristura.
—Horregatik ez nago
- ZORIONTASUNA (2008)—Baliteke zoriontasuna
—irla ñimiño bat baizik ez izatea,
—luze gabe bertan behera utzi beharreko
—irla ttipia, hain zuzen ere
—(osterantzean
—erotuko gintuzke bakardadeak,
—orban ikusezin bat kasik
—kolorerik gabeko mapa zahar batean,
—zeinu lainotsu bat
—enbatetako itsasoaren
—erdialde zehaztugabean...
—Horregatik bakan batzuek soilki
—iristen dituzte haren kostaldeko
—hondartza irribarretsuak;
—horregatik are gutxiagok lortuko dute inoiz
—nahi beste denbora
—bertan geratzea...
—Berehala abiatu beharra daukagu;
—lur abegikorra atzean utzi eta
—iparrorratza, sestantea eta kartak
—oroitzapen usaineko
—arropa bigunen artean
—gordeko ditugu
—itsasoratzeko tenorean,
—behin eta berriz irakurritako
—liburuen artean;
—Milaka behakok higatutako
—argazkien artean;
—amets eroen
—eta atzera itzultzeko
—itxaropen hutsalaren artean...
—Arrain gaitz baten gisan,
—irla ñimiño hori irentsiko du laster
—eta oroitmina
—harik eta azkenik hartxo itsuak
—sagar eztiaren bihotza legez,
—jango digun arte.
- TXOLARREEN BIDEA (2008)—argia urratzearekin batean
—bi txori ikusi ditut
—bezain beltz,
—eta, ziur aski,
—ez zuten izango,
—ezta ere,
—edo jakituriarik;
—eta nire aurrean zebiltzan
—txioka,
—saltoka,
—erakutsi nahirik bezala.
Apalategi, Jokin —1943—
- BURU HAUSTEA (1979)—Buru haustea goizean,
—buru haustea jeikitzean,
—buru haustea gauean,
—buru haustea oheratzean.
—Ate joka noiznahi,
—ate joka nonnahi,
—ate joka minan,
—ate joka fabrikan.
—Pentsa eta imajina,
—ekin eta ezin,
—itxaron eta etsi,
—has eta utz.
—Ezina etxean,
—ezina jendartian.
—Kapitaldunen makina,
—burokraten elektronika,
—tenokraten robota,
—langabetuaren arima.
—Lan alienatua pribilejio,
—langile izatea potentzien,
—bizitza oro karestian,
—langabetuari zaio.
- EGUNSENTI BAKOITZAK (1979)—Egun-senti bakoitzak bere eguzkia,
—laino bakoitzak bere eurialdia,
—Herri bakoitzak bere birjaiotza,
—Euskal-herriak bere itzultza.
—Itzultza bakoitzak bere bidea,
—larrosa bakoitzak bere lorea,
—erreka bakoitzak bere uraldia,
—Euskal-herriak bere autonomia.
—Autonomia bakoitzak bere helburua,
—landara bakoitzak bere fruitua,
—ama bakoitzak bere maitasuna,
—Euskal-herriak bere askatasuna.
—Askatasun bakoitzak bere lokarria,
—gau bakoitzak bere ilargia,
—abere bakoitzak bere janaria,
- EUSKALDUN HERRIAREN LANEKO KEJAK (1979)—langileek elkarturik,
—ez, ez dugu hemen behar kapitaldunik.
—hiritarrek elkarturik,
—kalean zutunik,
—kalean zutunik,
—ez, ez dugu hemen behar zentralismorik.
—ikasleek elkarturik,
—eskolan itxirik,
—eskolan itxirik,
—ez, ez dugu hemen behar dogmatikorik.
- EGUN DAGO GURE HERRIAN (1979)—eztabaida modan:
—nondik segitu behar
—gaur gure itzultzak.
—Eta gu herritar zintzoak
—sufritzen dugunak.
—hontan omen datza:
—Eta gu herritar zintzoak
—sufritzen dugunak.
—Ala beste honoko hauxe,
—Eta gu herritar zintzoak
—sufritzen dugunak.
—bi hoien artetik.
—Aberria askatuta,
Apalategi, Manuel, Sabiaga —1901-1984—
- ARMIARMA SAREA (1937)—Armiarma bizi zait
—sarea egiten dit
—haizeak hondatu.
—Amaumatxok berriro
—sarea hedatu.
—Urte betez gauero
—sarea eho dizut
—pozez ta urduri.
—sare ehotzaile
—Garaikunde ustea
—haren hedatzaile.
—Berri txarrak egunez
—urratu sarea:
—uste on gabea.
—bihotza suspertu:
—amets uste gozoz
—ehungintza berritu.
—Ene armiarmatxo
—jarrai ehungintzari:
—erbestea gozatu
—nere bihotzari.
- SUA (1955)—Mendeak zitun hamabi urte,
—Hegoaldetik atea,
—Mendi gainean, zuhaitz artean
—Bi bizitzako etxea.
—Atarietan garaiak zabal
—Eguzki suak kixkaltzen.
—Belar sorotan, ebakirikan,
—Belarrak ondu t'igartzen.
—Gari jotzeko lanetan;
—Besoak arin, bihotza pozez,
—Ogi zuriren ustetan.
—Gari balak sar, lasta balak ken,
—Mutil koskorrak badabilzkizu
—Gora ta behera urduri.
—Ganbara erdian belartegia.
—Belartegian belarra.
—Belar hartantxe norbaitek piztu
—Zori gaiztoko su garra.
—Joxantonio mutil ederra
—Aitari balak hurbiltzen.
—Lana utzita hasi zan larri
—"Sua! Sua!" hots egiten.
—Hantxe negarrak, orroak!...
—"Kanpora denak! Kristauak lehenen!
—Behiak, txerriak, astoak!"...
—Tzir-tzir ta tzar-tzar! Kea ta garra!
—Hantxe kixkaldu, behin da betiko,
—Gaittin-azpiko etxea!
—"Ama nun dabil?" galdetu aitak.
—Jauzi larrian leiho zulotik
—Aita sartu zan bertara.
—Su gar hartatik, bi besoetan,
—Atera zigun ama bizirik.
—Amaren baitan arreba!
—"Joxantonio nun ote dugu?
—Igesi joan ote da?"
—"Jo-xan-to-ni-o! Jo-xan-to-ni-o!"
—Haren aztarnik ez, ez da!
—"Ganbaran bertan gelditu al da?
—Nork ikusi du irtetzen?
—Gixagaixoa sutzar horretan
—Ote dago, ba, erretzen?"
—Denak gaitzesten ahal haute!
—Piztu orduko, zapaldu, busti;
—Ito ta itzali bahindute!...
—Ongile huts dan Jainkoak.
—Orain, ordea, lapur, hiltzaile...
—Nork esan hire gaiztoak?
—Etxea kixkal, anaia erre,
—Amatxo ere larritan...
—Nola ez bada madarikatu
—Txikitan eta haunditan?
—Ez da ikusiko baserrietan
—Gehiago Gaittiñ-azpiko.
—Joxantonio erre zan eta,
Apalategi, Ur —1972—
- BILUZIRIK (1995)—Gaur biluztu naiz zure aurrean.
—Zure begieri eskaintzen zaion gorputza
—Aldi berean hezurtsua, gihartsua,
—Bainan exe leuna eta zauritto batzuen aztarnaz osatua da..
—Orduan sornatuko duzu
—Bhatzpean azala plazerrez ikaratzen.
—Malko bat ixur dezakezu bere gainera.
—Orduan maindira epel bat bailitz
—Inguratuko zaitu eta mihizkatuko dizu
—Masaila gorritu hori.
—Maliziaz beteriko hatzamarrez kilika zenitzake
—Bere saihetsak ustegahean.
—Orduan miraila batek bezala
—Arnasera itzuli bezain luter
—Ordain gozo bat itzuliko lizuke.
—Urrundu zaitezke beregandik, bihotza hozturik.
—Idekiko luke zuk ezarritako hesittoa
—Argi epelak goxa ditzan
—Zure pentze minduak.
—Gaur biluztu naiz arroparik erantzi gabe.
- INSTANTE BAT (1995)—Denboraren zulo batean nengoen-
—Geltoki bakarti horretan ti-en hura
—Arrazoirik gabe ixildu zenetik.
—Gauaren rrraindira ilun eta astunek
—Nire lehiatilaren dizdiratik at
—Ikusteko griña oztopatzen zuten.
—Trenbideko garraisi herdoilduak
—Itzuli gintuen bizi den rnundura
—Ez didazu argitu bart gauekoa.
- TRAUMAK (1995)—Trauma pertsonalak dira
—oilianetako lianak bezalakoak.
—Beren beharra dugu gorantz joan ahal izaiteko;
—beraietaz baliatzen bait gara,
—hostoak bezala,
—liana inguratuz,
—zorutik altxatu ahal izaiteko.
—Traumak dira gure benetako enborrak.
—Traumarik gabe bizi denak
—(noski, pertsona hipotetiko bati buruz ari naiz)
—zoruan geratzen da; belarra bailitz,
—galtzen dira bere indarrak.
—Ez dago arbola garairik zoriontsuen artean,
- ITSASOA EMEA DA (1995)—Nenbilen denbora haietan
—Eta xahutzen nituen nire
—Uretik ihes egin nahian.
—Besoak azkarki beherantz botatzean
—Ia sabel guztia
—Uretik airera aupatzea lortzen nuen
—Eta mila bider errepikatu nuen
—Saialdi zentzugabe hura
—Eta noski besoak azkartuz joan zitzaizkidan
—Egunero gorputzaren zentimetro bat gehiago
—Itsas uretik kanpora aupatzea lortuz
—Oraindik hegaldatzearen miraria
—Zen nire eguneroko ogi gazitua
—Eta nekatzeaz aspertu edo aspertzeaz nekatu
—Nintzen segundu hartan
—Itsas orroeari
—Adi jarri nintzaion
—Eta hau pentsatu nuen:
—Itsas orroea emazte erraldoi baten
—Arnas diskretua zela
—Eta emazte haundi eta ezkutu hori
—Gu guzion hegaldatze saiakera amaigabeek
—Uretik atera eta berriro sartuz
—Gozaarazten zutela
—Baina emazte hori delikatua izanik bihotzez
—Eta gutaz errukituko balitz bezala
—Jasaten zuela
—Jakinik ez genuela inoiz hagaldatzea lortuko
Arana, Joakin, Loramendi —1907-1933—
- ARRANTZALEEN ARRATS-OTOITZA
(VESPERALIA) (1931)—Itsas-ertzean ilunabarra
—loretzen dager harkaitz-leiarra...
— koroi-antzikur,
—hodeiaz lore, geziaz itur,
—oheratzen da eguzki garra.
—Arrats gozoa. Giro epela.
—Itsas neurgea urre bezela...
—orain pizkortzen gauen beldurrak
—ixil ereinduz itzal motela.
—Mendi txuntxurrak baino harago,
—zenbat jeixten dan, hainbat gorago,
— betarte biak
— zorrotz josiak,
—arrano beltza edari dago.
—Urruti dakust jolas betean
—ur-azalean borboil, jostari,
—negar dagite lurrez lehertzean...
—Arrats gozoa. Giro epela.
—Itsas neurgea urre bezela.
— gehituz urdina...
—'ta artega nondik lurrun txapela.
- BARRUNTZA-LEYOAN
(MAITE KANTA) (1932)—Dilectus meus mihi, et ego illi, qui pascitur
—inter illa. (Cant. 11-16).
—Ene maitea neretzako, ta ni arentzako.
—Onek jana lili tartean du.
—Loak ar bitza, loak ar bitza gudozte-kantak.
—Dunbots zakarrak beude gaurdanik ixilean.....
—Zarata orde, otsera bitez biotz ormetan
—lelo xamurak, argiz ez ezik, gau beltzean.
—Erna bekio, zugaitz ill oni, kima berria;
—loretu bedi maite oparen gar zurira.
—Ta itzal goxoan aterpeturik, josiko ditut
—adi sutsuak, orri ta loren intzirira.
—Nora noake, maitasun eske, neregan baitet
—ederrik oro berezko ditun Maitalea?
—Nola nabilke, argi-zaletsu, barnen baitigart
—sukar-miazka, kixkaltzen nauen su-labea?...
—Baren etxeko axolage ta lo-zorroa!
—irten-sartuka, joran-izerdi, jarduki-eta
—nabari ez nik, ate zai zegon usotxoa!...
—Izpi-zorrozki, geziko al nau maitale orrek!
—Lertuko al dit griña makurren gaitz-burua!
—Maite-gelako ardantegian estu loturik,
—moxkor nazala, natzaion gaurtik zoratua!
—Uxa ditzala, oroitza zear digarozkidan
—ekaitz-laño ta elur aurreko bekaizketak.
—Ta ipar mearen ega zurira joko dizkiot,
—amets gorritan, ernemin dauden maitaketak.
—Badantzuizkiot, ixil bederen, barrun-barrunki...
—bere mintzaren zurr-murru leun ta eresiak...
—Ta aspaldi ontan laño-narakar nola ixuriko,
—zor dizkiodan asperen-tanta bioztiak...
—Bil nadin noizpait, ero galanta au, barren ontara.
—Nagon geldixe biotz-leyoan tinkatuki,
—maite pil-pilak daragitala jo ditzaiodan
—espa biguin ta leya zorrotzak txinpartari...
—Maite-aroan... lur maite-miñak garratx ninduten;
—ez jan ez edan, arat-onata narabilten.
—Biotz-kondoan kabitu ziran zale mirriñak
—garai obeko azi gazteak il zituzten.
—Larrutu zidan barren zugaitza eguzki-ezak;
—pipi-gorriñak jan zizkioten kimatxoak...
—Ta azala zear bidetu ziran txingurri beltzak,
—bana-banaka, moztu zituzten goiko ostoak.
—Migura baizik etzan ageri adar ertzetan;
—beso zaintsuak, ezur iduri, sutarako.
—Ta ilundi-loan lasaiki zetzan muxar gaixtoak,
—begiz jo zitun bere sustraiak kabitako.
—Beingo batean, ate-danbada entzun deritzat,
—ta atera nintzan, giltza eskuan, an nor ote...
—Ta idekitzean... ura bai zala maixtar bakoitza!...
—Ondasun oro eskeñi zidan biotz-orde...
—Sar zaitez, bada, erantzun nion, gela ontara...
—Ortxen zaudeke zure gogora nai adiña.
—Ta au entzutean zuzendu zidan argi-zirrara,
—Arrezkeroztik, ene aularen sendotasuna!
—Arrezkeroztik, barren etxeko poz ta atsegin!...
—Naiz laño egon zeru ta lurrak, enegan beti
—enegan beti euzki-urrea dirdai-oztin!
—Zabaldu zaizkit, noizbaitekoan, biotz-begiak;
—noizbaitekoan upatu bai det maitalea.
—Ta ikuste uts-utsez, bereixko balitz etxe ontatik,
—bertantxe nuke zorigaitzaren zaztadea.
—Beranduegi ai! zoritxarrez, ezagutu det;
—beranduegi ate jokara naiz oartu...
—Egunik egun biotz-atean noiz idekiko,
—ta itxu beltz onek, muzin gaiztoan, ai! giltzatu!
—Oraingo nere zentzu galduen itzari ona!
—Lengo edera, narda dakuste; narda, ordea,
—emen litezken eder oroen iturria...
—Emen dagotik, emen dagotik ene Maitea;
—biotzak baitu sumatzen bere agerpena.
—Zai dagokio, pozaren mende, noiz elduko-ote
—sentzu guzien zorabio ta zoramena.
—Auxe biotzen egon luze ta pilpil berdiña;
—Arantzak sartzen balizkit ere, nere biotzak
—ezten zulotik, zorun berria gaur artuko.
—Igortzi-leunka, euslari dauzkat bere besoak;
—Ta argi jarioz dagizkidaken mintzo eztiak,
—esker berri ta biotz jantzien edergailu.
—Arnasa batek darabil gure bular-auspoa;
—taupari berak biotz-unea pilpiratzen.
—Ta udalen-lorak eguratsera liraken eran,
—maite-larrosa muxuan zaigu gorrixtatzen.
—Maitasun-izpiz urtuki dago nere gogoa;
—zenbat jaramon, ainbat biotza goriago.
—Ta argi-dirdaiak lilura duan txoriñoa lez,
—galda zuritan, eguzki orri begi nago.
—Mintzari baitet... mintza ni ere; ta ixil banendi,
—laister lekarkit biotz-taupadak erantzuna.
—Ta izpi-malutak joa bai nintzan, ernaratzen dit
—barrun-mamiko xamur jarien leuntasuna...
—Ta arreta luzez belarri nago bere mintzora,
—ziñez dalako eztia bere jardunean.
—Ta aize biguñak daragioten arrosa bik lez,
—amets dagigu buruak gurka laztanean.
—Ta ipar beltzera lore-pitxia barruntzen dan lez,
—gure gogoa ekin gaiztora ximurtzen da.
—Ta alkarri eutsiz, barruti ontan indartsu gera,
—oro ta txistu, gain dan tartean gaitz-egada.
—Nere bizia ezta nerea, berea baño;
—Bera ordea nigan bizi zait bat egiñik.
—Ta intxaur-adarrak, ez oi duten lez esnerik gabe,
—nerez ez dakart jan-gai liraken zitu onik.
—Bañan nerenaz ezin detana. Maite onekin
—naya dan beste, une batean egiña da.
—Oro dezaket beronekin bat; bañan au ezik,
—bertatik nuke gaitzik latzenen zaparrada.
—Maite dut, maite...; maite, egaztiak egadak aiña;
—maite..., ilargiak kuku-igaria gauan beste...
—Maite nau, maite...; maite, dirdaiak ispilua lez;
—maite..., edertiak ume xaloak bezelaxe.
—Ta argi-txintara elur-tantoak lerorzken eran,
—araka darortz eguzkitara biotz-miñak.
—Ta izpi-ureak damaien bidez, loretzen dira
—aspaldi zurbil zirauten adar-kukuliñak.
—Itxu-birari, aterea da xaguxar beltza,
—euzki-zerrendak txoko illuna tink orduko.
—Ta armiarmaren dantza-sareak dilindan dagerz,
—itur-ariak euzki-ixlan baño diztiago.
—Urre ta lore dirdari dago barren-etxea;
—izar jantzirik, zutirik daude onbideak.
—Ta agur-ereska makurtzen dira maite-aurrean,
—gaurdaño ezin legozken zentzun gaizkileak.
—Bizi berria txerta dit nere odol-zañetan;
—ote ta arantzak larrosa zuriz pinpirinpin.
—Ta arkoskopera labain zegion goi-esker-ura,
—orain zugaitza muxuka ari da, leyar-oztin.
—Ixil nadin da... bertan dantzuzkit, arrosa tarte,
—urretxindoren xinta kixkur ta oroimenak.
—Ta berartantxen, izpi-bustika, egati dauden
—goi-uxotxoen papar-aleko asperenak.
—Oro det izpi, oro det lore, oro det kanta;
—ene gogoak ikusi baitu aldaketa!...
—Gela ontara ene Maitea sar ezkeroztik,
—biotz-ezurrak bai dute naiko loraketa.
—Etorria zait, beronekintxe, ondasun oro;
—berezko ditu asma litezken on-iturri...
—Ta udaberriak azi gazteai demaizkien lez,
—Ez al dit iñoiz iges egingo Maitale onek!
—Ez al dut ai! nik, etxe ontatik, baztertuko!
—Maite-aduak egingo al du, gu izan gaitezen,
—bera neretzat ta ni osoro, beretzako!
—Urtu dezala geroz geiago biotz-lausoa;
—zabaldu bekit ezaguraren nini-izarra...
—Ta alkar-izpien beroaz laixter urre-kuskuak
—auts-antz nituzke, urrin-malutan, parra-parra.
—Iñoiz ez al dit nagiak joko barren karnaba;
—ez al du utziko, asita dagon xinta mea.
—Egunik egun aituko al zait maite-leloan.
—gozatu dedin irakas dion Maitalea.
—Ta abesti orren oyarzunera, pizkor genuzke
—maite-eguerdien egon luze ta bazkal-mintzo.
—Ta arratsaldeak, izpi-euritan, lekarzkiguke
—maite-koluxken izar zuri ta zorun-ardo...
- TXINPARTA-ERESIA (1934)—Noletan zenezaken, enborra, zuk kanta,
—begi-bihotzarentzat zinez ulerkaitz da.
—Noiztik, bada, legoke norbait kantarako,
—minaren min izarrak ikuski baitago?
—Eresirik bai al du txoriak behinola,
—miru beltzaren ihes, odol dariola?
—ehiztariak pum!.. jo-ta, erdi-hilik uztean?
—Dantzarako al dago nonbait erleñoa,
—ur-txirripak helduta narraz badijoa?
—On litzaio norbaiti kantari haritza,
—tximistaren dardaraz lurrera balitza?
—lehiaritsu baletor haize hegotan garra?
—narda-hegan badabiltz bitarte hodeiak?
—Benetan bai zerala, enborra, ulerkaitza,
—harkaitz bizian dan lez loreti zuhaitza...
—Zinetan zabilz nere barren-nahasterako,
—izotz-txuntxurra eran eguzkira malko.
—Zergatik zu, ordea, ez berdin zinaken,
—adimen muxar honek ez dit harrapatzen:
—neregandik datorkit hortara egina,
—eresiaren orde sortzen zait zotina.
—Gogo-nahaste hortara ez neike ni jarri,
—malkorik ez ohi da-ta eztaian ikusi.
—A'iskidea bazaitut, jolas-kantak hartu
—'ta abesti-kunkunera zeurekin naukazu.
—Min-hiletak baztertuz, alaiari eman,
—zure kantaz nik ere gaur kanta dezadan.
—Jolasean bazakust, ez bezat hor entzun
—jario-gordinaren zuzmurru bat ilun.
—Betozkit aringarri mintzaira bigunak,
—uxatzera betozkit hodei beltz, astunak...
—Kanta, enborra, kanta... txinpartak jaurtiki,
—zure mingain gorriztak kurriz erabili.
—Kantaria nagotzu aspaldi zure on,
—min gorriaren minez naiz lehertuki egon;
—kantaria nagotzu kanta pozgarria,
—bihotzean dezazun berpiztu argia.
—Begira nere garrak zein gora dagiten:
—zenbat malkotsuago hainbat ditu igotzen.
—Nahigabeak dakarkit kantarako indarra,
Arana, Sabino —1865-1903—
- ITXARKUNDIA
(Goiz-abestija) (1896)—trong>Itrong>
—Askatasun-eguzkia
—Basotik urten da,
—Arin zabaltzen da.
—Itxartu zaiz, bizkattarrak,
—Aupa, euzkeldun gustiak:
—Gora, gora antzineko lagiak!
—trong> IItrong>
—Zer dozue entzuten:
—Hara gaur guda-zantzoak
—Gaituzan deituten.
—Itxartu xaiz...
—trong> IIItrong>
—Arrpegia gorrituta
—Gorriagotuko dira
—Bertoko mendiak.
—Itxartu xaiz...
- BOGA BOGA (1902)—Arrantzale!
—Danok, bai, atara.
—Berak dakaz bertorantz
—Geuretzat oin ezta.
—Atxon artian
—Azi nintzan,
—Ene uri mattia.
—Ostera be gu
—Etortzian,
—Motzena ba-zara...
—Urak iruntsi zaike
—Zeu guk aurki-tu barik
—Motzak menbetuta.
—Mattia, agur!
- ABERTZALE BATEN NEGARRA (1904)—Mendi guztiak
—Ikusten dira
—Herri gustiak, bere,
—Egiaz esaten da
Aranbarri, Iñigo —1963—
- ADAGGIO (1985)—kezkati zaudela dio egunak
—gizen eta zizaraz betea
—esku pitzatuen armonian
—zergatik zaitut baina hain hurbil
—betirako zaramatzan erretrato horian
—murrailetako erliebeak egiaztatuz
—tximinietako kehetan
—ilunabarrero ezkutuka datozenak
—eztulka ari dira sukaldean
—sar eta lasai hitzegin dezagun
—bidaian ezagututako plaietako
—zergatik daude hain urrun
—kapelaz eta antioju italianoz
—panteoi beltzetako bare erreak janez
—sagar bat mantalean
—beraiek bakarrik soma lezakete
—gure alaitasuna mandioko
—ohe deseginean saltoka
—saltoka gabiltzala
—hiltzen ari da pianoa jonas
—ken iezaizkiozu esteak gainetik
—gogoratzen zara tejeria gazteaz
—duela 85 urte hil zuten
—bi hamarreko besterik ez zituela
—urruna desiatzearren
—bai lehorra joan zitzaigula urtea
—geza zen aidea eta horia eta
—eternoa eta etsipenez oholeztatua
—kanta ditzagun gure koplak
—gatzagiz ihurtzitako notetan
- LIZAR BAT ITSASOAREN ERDIAN (1989)—Lizar bat itsasoaren erdian ernetzen da
—Eta mila bestiariotan lehertzen bitsaren arima
—Negar egiten dut zure oinetara
—Malutetan lokarturiko hegazti tristeengatik
—Zilarrezko esnea edanen duten hodeietara
—Ez naiz argi mintzatzen, eta badakit
—Itsaso bat lizarraren erdian ernetzen da
- NIRE ESKUALTASUNAZ BI HITZ (1998)—Ni ez naiz Astiz kapitaina
—Nigatik harrotu badituzue ere etxe guztiak errudun xerka
—Nigatik ekarri badituzue ere hizpidera munduko deserriratuak
—Nire eskuek ez dute pikanarik oratu
—Nire begiek ez dute irteteko agindurik eman
—Ez dute aginterik, ez dute zuzentzaren iparrik
—Eta sinetsidazue, ez diot aberriari atzea eman nahi
—Baina ez naiz Harguindeguy atxiloketa patrullak
—Buenos Airesko etorbide hutsetara bidaltzen
—Astiz zuena da Harguindeguy jenerala zuena da
—Hamaika aldiz kontatu badiet neuk ere maite ditudanei
—Badela neuri ere etxean kontatu bezala neuri ere
—Lurralde eder bat itsasoaz bestalde
—Urrats lasaituz itzultzeko inoiz
—Hil edo bizirik ostera ere gozo
—Ezti jasoko gaituen lurralde ttiki bat
—Baina ez esan zuetar bat naizenik, galdua betirako
—Nire aberriak ez du itsas gainean irristatzen den hegazkinik
—Esan ahoz aho hegazkinik ez izateagatik galdu ditugula
—Beti galdu beharrekoak hamaika euzkadi eder
—Nire aberriak ez du Mekanika Eskolarik armadarentzat
—Ez du atxiloketa agindurik ez du argindar kablerik
—Nire aberria traidore da, ihesi dabiI
—Ez du Belgrano 1144ko Euskal Etxean atsedenik hartzen
—Urteak dira ez naizela aberkideen mahaietara eseri
—Horregatik, ez esan ni ere Harguindeguy izan naitekeenik
—Hogei milatik gora dago nire aberritik lehorra
—Arrotz ditudan milaka aberkide ditudanak arrotz
—Valeryren itsas hilarrietarik habitatuena
—Izan ginenaren itzal, inoiz izanbakoaren geriza
—Etorkizuneko umekiak ozeanoetan azalera ezin
—Alferrik da, nire begiek ez dute itsasargirik biltzen
—Eta aberkide arrotzak ditut lagun erorian
—Horrela da, nire aberriak zailak ditu koordenadak
—Urak ez dira gozoak beltz dira
—Gauez botatzen gaituzte beti
—Iluntasuna dardarka jartzen duen helikoptero hegalen hotsa
—Eta uren astintze urduria gero, oihuak
—Norbaiten birao bat
—Marrazoen itzalak eta isiltasuna
—Ez nazazue zuen biktima zerrendetan oroitu
—Ez dut eskualdun izan nahi Astiz zen eskualduna
—Haiek ez dira gorrotoaren etxaldeetan bizi
—Ez itzazue inoiz ere zeuen memoriatik egotz
- OROITARRIAK (1998)—Zoazen tokira zoazela
—Ekarridazu harri bat
—Ekarridazu harri bat
—Gure bihotzen lubaki gorri bakoitzari
—Ez dezaten nekarazten baino atsedenik hartu
—Igitai eiteko ilbehera berdea
—Ihes guztietan lagun izanen dugun
—Kolore biziz margotzeko nahi nituzke neuk ere
—Hangoak eta hemengoak
—Lauak eta akastuak
—Margolari vudu baten mozkorraldia
—Biluziegi zaizkidan harrien azala janzteko
—Museo bitxi bat koronel guztien iraingarri
—Baina motelduak ditut behar nituzkeen denak
—Eta euriak bezain higaturik zikintzen naute
—Zoazen tokira zoazela
—Ekarridazu harri eder bat
—Hodei oparo bat jar dezadan
—Gure bakardadezko Boavista gorriaren gainean
—Harri soil bat
—Oroimen kolpe garratza
—Ontzi harro bat egin diezaiodan gure egonminari
—Zoazen tokira zoazela
—Zoazen tokira zoazela
—Etzazu ahantzi egundo nire harria
—Hilobiak harrizko hodei baten beharrean dira
—Hodeia eta harrizko ontziaren harrotasuna
—Uhin beltzei branka gozo ematen
—Inoiz ahantziko ez dudan argazki ederra
—Inoiz azalduko ez dizudan hizkuntza
—Ekarridazu harri bat
—Inon ez diren herrietara zoazenean
Arano, Jon —1961—
- BIZIKLETAN (1985)—Bidezidor bazterretik nindoan,
—leizezuloa hortxe, arekan,
—ez nintzen existitzen ia-ia,
—aurreratzeko keinua
—egin zidaten arte.
—Orduezkero beste bat
- SURIK BAI? (1991)—Garai bateko oasiaren aldean
—Ifernuko senperretan naukan
—Heriozko mortu agortuan orain
—Ze jendailarekin ote habil
—Aingeru maliziatsua nitaz
—Goizargitzen zoan eguna zabaltzen
—Itsas-zeru-zolak urdin eta zeleste
—Deabruaren zainekoentzat norbaitentzat
—Izango haiz agian agian inorentzat
—Udak ezinezkoa din negua galaraztea
—Joandakoak ez natxion asetzen
—Pausu txarrean erori izanaz jabetzen
—Kirats txarragoa zerion eder
—Ustelari itxura txarrekoari baino
—Ez emateko imintziorik
—Iraultzarako galdutako kaleetan
- KAMIÑO ZAHARRETIK (1991)—Ero solte bat dabil Gipuzkoaldetik
—San Juan zeritzan apostolu aluzinatu
—Haren irakurgai apokaliptikoetatik
—Edan du Mandar itsutua bailitzan
—Daraman zamaz ohartua bakarrik
—Eta lan madarikaturako jaioa dela
—Eta idi kapatua bailitzan
—Gizon arruntaren antzekotzaz oharturik
—Erotu beharrean dabil
—Poeta-txar bat da Bozik gabekoen ametsa.
—San Juango kamiño motz honetan
—Bizi naiz joan eta jin adorerik gabe
—Argi horiak daramate nire itzala
—Daramatela zoaztezoazte
—Besterik ez duzue egiten jakingo eta
—Munduko edozein lekutan koka nazakezue
—Txiroei dagokien bezala pentsetan.
- ZERBITZARIAREN KOMERIAK (1991)—Zerrikeriaz inguraturik zerbitzen
—Ditut ogitarteko infame hauek
—Komedore zantar hau garbitzen
—eta garbitzen saia hadi mundua!
—Agurtu gabe alde egiten diate
—Hiretaz interesa erakutsi ondoren
—Zertaz elikatzen haiz
—Hainbeste biderkatzeko?
—Maitagarri ala mesedegile?
—Ala mihiztoek dioten
—Loreetara gonbitoak
—Botatzen dituen hori?
—Aldegin behar dinat
—Hire ondotik
—Ezin ibil gintezken
—Sakratuarekin arin
—Ibiltari zahar bezain fina
—Beharko izan higana iristeko
—Aber esan ezak zenbat kilo zirin
—Hilik hobeto dauden
—Utopiak erosteko
—Beldurra sumatu duk
—irrintzi negargarrien
—Bildots horrek ere
—ez hau maite. Heure
—Esnatzen banaiz esna
—Mota guztietako irekierak
—antsi ditudanean
—gilotinatzen nau
—ultramarinoko pertsianak
—hagoen enkargatu horri
—hire gainetik ere
—baduk ezpata zintzilik
—hik ere heure onetik
—ateratzen badakik
—Barratik dakuskik hondarra eta plazerra
—Barruan daramak ikusitakoaren mina eta kantzerra
—Berriro jarri zaik —barre gutxi eta azala tenk—
—Heure aldeko Barra-mutil, izu aurpegia
—Gaizki ordaintzen dianari aurpegi txarra eta ez
—Errespetagarriari txarki pagatzea trukean
—Ez ahal hekien zerbitzari
—bakoitzak bere kaka
—laupikotan baino berea
—baizik ez duela atsegin?
—Ziutatean aberats baino
- ARGI-ILUNAK (2007)—Segitzen gaitu ilargiak
—agudo eta fidel asko,
—abandonatzean abandonatu
—Goizero hiltzen da gaua
—argitu orduko
—Eguna zerbaitegatik
—baina niretzat alferrik:
—arratsean brontzea
—Norbaitena izango da
—eguna eta ogia irabaztea,
—norbaitena izango da gaua
—eta hezurrak tenplatzea,
—norbaitena bada goiza
—txorien esnatzeena.
—argitu gabe egunak.
- UMEA, GIZONA DATORKIZULA! (2007)—Nire aita hil egin zen,
—eta gainontzekook ere, zer?
—Jada ez dugu amesten
—balizko etorkizun oparoago batekin,
—iragana aldatzearekin baizik,
—gizonaren bisita pairatu dugunok.
—Behialako ume umiliatua
—gaur egungo gizon zikiratua.
—Iraganak gaitu gobernatzen
—eta gabiltzan gabiltzanok erne.
—Jauna dut artzain
—Ez korri egin, Aita:
—zatoz trenean,
—ez AHTean...
- PEGATINARDI rap eroa (2007)—Kataluniako astoak
—hartu nahi zion gaina.
—Kapa Beltzaren mamuak
—ezin egingo zion itzala...
—AEK-ko veteranoa...
—orain berriz latza da,
—ardi latxak omen gara...
—Goizeko zortzietan
—ardi-sail ordenatua
—Andanan du hartzen
—artaldeak abaila,
—lerroka, tropelean,
—"Atzetik hartuko haut"
—fitxatzera joateko presaka,
—ukuiluan jezteko talka
—Azkenean, "To, bazka!"
—Ardi txuri otzanak
—ardi beltx esanekoak
—hanka txuriekin...
—alderantziz?
—Ez dakit zer den,
—Ardi beltx txintxoak
—Esku Beltzarekin,
—ardi txuri zitalak
—"Erakutsi hankatxoak..."
—zioten txerritxoak;
—ardiz mozorrotuta
—jan zituen otsoak.
—Ez dakit metafora den,
—ala belar-meta kanpora:
—irineztatuekin.
—goizeko zortzietan
—txintxo-txintxo.
—Den-denak azkazal-beltz
—bildots txuriari igo zaio
—ardi beltxa bizkarreraino.
—aker txuriak ardi beltxari,
—akerbeltxak ardi txuriari
—ahari beltxak txuriari,
—eta aldrebes talderantziz,
—txakur txikiak handiari
—Ar txuri zikin-estalia,
—eme beltx zikinbrilluduna,
—jan dizkiete azkazaletako
—Txuriak eta beltxak
—guk ere ez ditugu
—gustukoak guztiak.
—Zoo honetan dira
—arkume itxurakoak nagusi,
—baina inbidiaz jotako
—otso gehiegitxo dago.
—Beltzak eta zuriak
—belazeetan ardiak,
—txuri, gorri eta orlegia.
- BELAUN(ALDI) URRATUAK (2007)—Gaztiak kantuan ta
—ori da pasatzen dana
—Hain ginen gazte,
—zeru hartan ez genuela sinesten.
—gernuen zola zulo zaharkitua.
—Zaharra klasikoa ohikoa zantarra
—zen guztia gorroto genuen;
—ez birjintasunaren ez inozentziarenik,
—koloreak faltsu sinetsirik,
—Beltza genuen maite,
—inporta zuen oro zen beltz,
—merkatu beltza, Azken Beltza
—bilo horiak zituen;
—guk nahiago beltz berria,
—bel-beltz dotorea.
—Surrealista zen irudi orok
—erakartzen gintuen...
—izatea sentitu,
—eta andeneko puntan
—zerua, asaltatzeko
—prestatzen ginen.
—Poemak idazten genituen
—eta neskei oparitu,
—zeinek ipurdia garbitzen zuten
—basoan kurtsilada haiekin.
—Kandela bat piztu jesusen jainkoari
—eta beste bat infernuko etsaiari.
—"Itsusiak eta zaharrak hil bitez!"
—Heuretzat idazten hituen
—heure amorru eta manifestuak,
—inbentariatutako zorne zuria
—ez huen ez geronen inbentua.
—Hogei urte beteko gazteak
—bezain aiton berde ginen artean,
—eta imajina ahal zitezkeen
—bizio guztiak irudikatzen genituen.
—Agure oro gorroto baikenuen
—hilko akabatuko genituen
—binakakook talde ez bagina,
—Herriaren Etsaitasuna
—lehenago hobetsiko genuen.
—Lainajeei listu tua!
—A ze firmak firmamentuan,
—espermimentatuak!
—A ze trastoak
—ginenekoan poetastroak!
—Miresten genuenean Aresti
—saltzen ginenean garesti.
—Gazteak ginen, bada.
—urdeak orain eta beti urde
—joan dira hogeita lau urte.
—Zertarako mundua aldatu,
—zergatik ez ezagutu?
—Ezagutuz gero bihurtu da,
—munduak filosofia guztiak
—baitaratu izan baititu.
—Zeru azula beti
—ez besterik ikusi
—Egin dugun iraultzagatik!
Arbil
- ABERRIAN OLDOZTUTEN (1930)—Andesetatik dagit
—agur itsasorantz
—eta agur hori, noski
—itsaso zabalaz
—Aberrirantza joango
—maitasun indarraz
—eta arratsalde garbian
—eguzkia hiltzen danean
—arrantzaldi ostean
—arrantzale tartean
—Donostira sartuko
—Donosti maitera!
—Andesetan bizi naiz
—Andes haundietan!
—eta halare bularra
—itobehar daukat
—estu-larri bihotza
—lorretan birikak
—arranoen artean
—eta askatasun guraz!
—Euskaditik urruti
—bihotz euskotarrak
—txiki Andes haundiak
—txiki, oi, lurbira!
—Perutik
- TXAPELGILEAREN ABESTIA (1930)—Tolosako Elosegiren txapelola
—maiteki gogoratzen
—Arnasa hartzeko astirik gabe
—nere txapela det egiten
—Tolosa nere Amaren aintza
—entzuten detela gogoratzen
—Triki eta traka lankaiak dagi
—triki eta traka geldigabe
—triki eta traka horren laguntzaz
—pozik bihotzak du abesten
—Nere txapela noranahi doa
—nonhai txaloak irabazten
—Tolosa Amaren izen ederra
—barrenan beti eramaten
—Batzutan zuri, bestetan gorri
—gaur olergia eta bihar beltz
—nonahi eta beti du buresten
—Jaun-langileen bihotzak ditu
—herri maitasun hutsak lotzen:
—korapilo hori, Tolosa hil gabe
—askatu, hautsi... ezin leike!
—Perutik
- DONOSTI! (1930)—Donostiarra
—nere bihotzak
—eta hil arteraino
—Donostiari
—abesten
—jaio nintzan ni
—beti bizi
—bero eta apaina
—Madilgo kintak
—etorri ziran
—uxaturikan
—kabitik
—uxaturikan
—Ordutik hona
—lur-itsasoan
—abesten dizut
—bihotzez
—eta abesti horrek
—entzun ezkero
—askok diote
—bat-batez:
—San Sebastian!
—San Sebastian!
—Uri polita
—Erbestetarrez
—bete-betea
—San Sebastian
—San Sebastian!
—Lotsaz gorri eta
—hau entzutean
—esan diet:
—Nik ez det maite
—San Sebastianik
—Donosti bakar
—maite det.
—Donostiarra
—naiz eta beti
—nere eztarri eta
—leher arteraino
—Donostiari
—Perutik
Aresti, Gabriel —1933-1975—
- BIZKAITARRA
(Zatiak) (1959)—Goiko Jangoiko maitagarriak parkatu begist barriro
—aren aurrean olerkari au umilduten da biziro
—zergaitik eze egi garratzak esan nebazan deungaro
—ipokritaren modu motzean enas portadu egundo
—Adiskide bat Txorierrian maitatuten dot emaro
—arengan beti konfiantzea eduki neban astioro
—aren izena Kaiero
—eta kantadu ezkero
—badakit arek entzun egingo nabela guztiz maitaro.
—Arek badaki ondo zer dan euskalduna
—bizkaitarrok dogula biotz biguna
—euskal baserrietan jente diruduna
—piñudiakaz egin ebela fortuna
—zer-egin astuna
—tokadu jakuna
—egin bioguna
—emen daukaguna
—Larri nabil ni eta nire laguna.
—Bituriako abade-eskola abandonau ebanean
—gure Andoni Kaiero Uria munduan sartu zanean
—pisu gogorra sentidute eban arimearen ganean
—ez ebalako irabaziko abadearen lanean
—aren etsera joan nas batzutan Mungiarako trenean
—bertan bizi da gure mutila bizitza-modu onean
—Solo-arte ederrenean
—zerurik politenean
—oso pozikan nago aregaz berbegiten dotenean.
—Zelan egiten jatan alaitu begia
—ikusten dotenean zure Mungia
—Baso berde artean dirudi kabia
—zeñean bizitzen dan alegre txoria
—zeru bat txikia
—penarik bagia
—lurralde dultzia
—epela eztia
—jente onek eztaki zer dan gosia.
—Zatoz onantza lagun maitea neure kantore alaia
—Ainbeste neska zar eta gastek desiaduko galaia
—Garbitu eizuz antiojuak kendu bistatikan zaia
—Eta begira non dadukazun Nerbioneko ibaia
—Itzi egizu momentu batez bizi zarian zelaia
—Ta kontsidera egizu ori gure lurralde anaia
—Berdetasunen amaia
—Euskeriaren etsaia
—Eta pentsadu egizu ori bere dogula Bizkaia.
—Miseria tristea gosete andia
—Barakaldo zikiña Sestao ordia
—Pentsamentu bat daukat buruan gordia
—Frabika itsusi orreik benetan zer dia
—Sarama-burdia?
—Txakurren ardia?
—Zeru ipurdia?
—Odol izardia!
—Esperantza guztien urkamendia.
—Juan ziñian automobillaz iños Sanander aldera?
—berdetasuna ez ikusteko bidean dago aukera.
—Edo bestelan Burtzeñatikan oñez Portugaletera?
—etse beltzezko zeru gorrizko korridu dozu ballera?
—kamiño biak etorten dira infernu barri batera
—Dolore pena tormentu eta neke guztien billera
—Arrazoien ukaera
—Arana baten euskera
—Orregaitikan euskal erriok lotsatu biarrak gera.
—* * *
—Ze salbaziño eduki leike gure euskera maitiak
—Itsuak bardin badiraz aren laguntasun-emoliak
—Parabola bat kantadu dedot itxiko dabez begiak
—Ez ikusteko nigandik euren itsutasun terribliak
—Ta ze ardura izan leiskue trapu baten koloriak
—Ze ardura bertso baten ipinten dan erderazko berbiak
—Zortziko ero abaneriak
—Abarka edo zapatiak
—Kanpo santuan lurra artuten badau gure izaeriak?
—Sarri entzun nozue bertso guztietan
—Bizkaia dagoala beti penetan
—Baña orregaitikan enas alegretan
—Enas alegretan da eztot sufrietan
—Banago baketan
—Poz-pozik benetan
—Zerren munduetan,
—Gerade abrasetan
—Merezidu ditugun arriskuetan.
—Gerra-denporan komendantiak mandatzen dabe soldautza
—Ta pillotua obeditzen da datorrenian ekatxa
—Elexan bere Aita Santuak daroia buruzagitza
—Ta kristinauak eztegutsie desobedietan itza
—Au da eredua segietako bire gustietan giltza
—Auzi bat ondo defenditzeko bear da abogadutza
—Ganerakua da ametsa
—Pentsamentu gustiz motza
—Ezelan bere amorerikan emon eleikian gauza.
—Baña gure Bilbagun ori ikusten dogu
—Zelan eztakiana izan dan maisu
—Egiak jakiteko egiten dan botu
—Fuerte gedar egiñaz errazoia dogu
—Ostantzian galdu
—Zorotzat pasadu
—Ori dala modu
—Egiak ukatu
—Ganera jakitunen graduak artu.
—Gusti onegaz gure Bizkaia kondenaturikan dago
—Araba barri lotsagarri bat bost urtian izateko
—Problema ori ikusiteko gitxitxu gagozalako
—Ta gure beso oneitan indar eskasa daukagulako
—Akaso eztau alkantzaduko bapere erremedio
—Eta itsuen itsueria zantarra dala medio
—Aurrerantzian etxako
—Bentajarik etarako
—Jenio oneri Jangoikuak emon euskuna andiro.
—Euskaldun errazako jente erdalduna
—Biziko da Bizkaian, au nire pena!
—Eta gusti-gustirik lotsagarriena
—Eskuan daukagula erremedio ona
—Ondo dakiguna
—Danik ederrena
—Iraungo dauana!
—Errua norena?
—Etorkizunak diño: Bizkaitarrena.
- MALDAN BEHERA
(Zatiak) (1959)—trong>1. UNTERGANGtrong>
—Egun honetan nire gogoak
—utzi nai baitu mendia,
—NIRE GORPUTZ BILUZIA.
—Honera etorri baino leen ongi
—ezautu nuen herria;
—txiki-denporan eduki nuen
—han ene bizitegia.
—Ama maiteak emaro niri
—ematen zidan ditia:
—NIRE GORPUTZ BILUZIA.
—nire tristura haundia,
—gizon doilorrek egin zidaten
—bidegabe itsusia.
—Orain zikina, zitala banaiz
—orduan nintzen garbia:
—NIRE GORPUTZ BILUZIA.
—arduraz penitentzia,
—haranerantza ibiliteko
—eman zidan lizentzia;
—hari entzunik dirudit orain
—hegaztina kantaria:
—NIRE GORPUTZ BILUZIA.
—trong>2. HARIZTIAtrong>
—Orain hemen nago, eremu latz honetan.
—Nire gurariak galdurik, lur hauetan
—Landare zekenak baitaduzka eremuak,
—erratzak harean, haitzetan kalamuak,
—nire arima dago mirari baten zain.
—Eztago zeruan egun hodei batere.
—Denpora sikuak garantzen ditu bere
—ordu miragarriak sekula batean.
—Zerura begira egoten naiz luzaro,
—izarren esnetik edaten dut oparo,
—baina egarri bizia daukat bihotzean.
—Azken eremuon natzalako atinik,
—hezur-lekuetan eztaukat zer-eginik,
—ta iruten dut astiro itogin sikua,
—nundik egunotan doakidan bihotza,
—entzun eztelako ur lasterraren hotsa,
—apur bat busti dezan lurreko kolkua.
—Eztut gaur ezer jan: eztut horren beharrik;
—eta gau osoan egondu naiz itzarrik,
—kandeletan ikusiz eulien hegalak.
—Barauetan eztut oinazerik aurkitu,
—bakarrik egoteko asmotxo makalak,
—eta lo-galeak benedikatu ditu.
—Hermita eroria, hobietako lauza
—eta maitalearen gorputz usteldua;
—ezpaitzekidaten benetan erantzuten,
—mugitu ezineko itxura hartu zuten
—herio geldiaren mustur zimeldua.
—Gauerdi batekin agertu zen arraina,
—zilarrezko ezkatak eta buztan apaina:
—Eznuen konprenitu nundik etorri zen.
—Goizaldean, noski, paratu zen marean,
—ta gero sartu zen jarri nion sarean,
—iheri neuganantza ahalik lasterren.
—kolore denetan: gorri, beilegi, more,
—ikusten bainizkion begi biribilak,
—gutiziarekin, bere hegal zimelak
—ebaki zizkidan tenorean kordelak,
—geldiro libraturik nire orkatilak.
—Eta indarrarekin eman zuen bizia.
—izar baten moduan izeki zitzaidan.
—Nire etsaiak zeuden lekurantza joan nitzen;
—biak nituen hil, eta eguzki-brintzen
—edertasun zabala argitu zen nigan.
—behera eta gora egiten du hareak,
—eta nire gorputzak ezin egon zutik.
—Arroken ostean agertu den etsaia
—ene begian da baratzeko galaia,
—itsuki baitiotsat: Ken hadi hemendik!
—Haitz gorri beltzetik datorren arranoak
—moldegaizki lotzen dizkit anka-besoak,
—eta laket bizian etzaten da lotan.
—Koba sakonetik irten duen sugeak
—egunero dizkit moztutzen bost erpeak;
—hegaztinari zaio hurbiltzen narrastan.
—Batzutan diotsat ilunpeko jaunari:
—Pozetan negarrez, doloretan kantari,
—gizona zen emazte urrikaria nauk.
—Nire ezpainetan dagoen ur gazia
—oraintxe kentzeko, egin zaidak grazia:
—Ezin paira nitzake premia gogor hauk.
—nire deserriko mahats geza bigunak,
—ze moduz jakin gabe, orain dizkiet zor.
—Biziko lorean ernatu da kimua:
—Sugea, arranoa, ta azkenean zimua;
—hiru animalia baizik eztago hor.
—Hiru gorputzekin egin nuen arbola
—bihotzetik ugari atera nuena.
—Arrainen hegalak ziren bere sustarrak,
—eta bere tronkua sugeen buztana.
—Haritz bedeinkatua
—adoratu nuen.
—nituen.
—Ordu hartan
—Haritz bedeinkatua
—adoratu nuen.
—harizti maitea:
—eztuzu bete
—urtea;
—apurtu duzu
—lotu ninduen
—katea.
—harizti maitea.
—Haritzaren adarrak
—mugituz biziro,
—aita nirea
—balitz bezala
—partitu zidan
—Haritzaren adarrak
—mugituz biziro.
—Horko bidea gaitza dela,
—eta kamino zabala.
—Harri zorrotzak daude hortik, minduko zaitzu oin-zola:
—Basamortua,
—arantz-ortua,
—Etorri zinen haranetik
—estrata luze batetik:
—Orain zu zara itzuliko gauza guztiak utzirik,
—lehengo estrata
—itzali da-ta,
—bide-zihor horretatik.
—Frutu gozorik ezpaituzu
—mendi honetan dastatu,
—egi garratz bat behar dizut bene-benetan aitortu:
—Gaueko izotzak
—arantz zorrotzak
—mertxiketan sartu ditu.
—bihurtu zaigu gogorra;
—elur zuriak estali du hemengo mendigailurra,
—ta krabelina,
—apain ta fina,
—orain ezta mundutarra.
—Lore guztiak usain gabe
—geratu dira hementxe;
—sasietako orri motza ikusten duzu kolorge,
—eta limoiek,
—zaporea galdu dute.
—Bihurtu zaitez haranera,
—hemen aspertu bazara.
—Senda luzea har ezazu, begitu gabe atzera.
—ezta, gajoa,
—itzuliko eremura.
—Haritza, egun triste hartan,
—hola mintzatu zitzaidan.
—Libertatea lortu nuen katea apurtu zenean,
—baina bihotza
—geldo ta hotza
- SOUVENIR D'ESPAGNE
POUR MESDEMOISELLES SOLANJE ET HELENA GEREZIAGA (1963)—Kapela zuria zeraman gizonak, eta
—Pinturaren Museoa, esan zenuten.
—Peut-tre, esan nuen, ez dakit.
—Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen.
—Zergatik burjesa egonen da
—museo honetan izenez, laudorioz,
—(Halako konteak eman zuen pintura hau),
—pilotuaren eta marineruaren
—hilobi baten gainean ez daudenean?
—Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik.
—Deustuko Eskola. Jesuitena.
—Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek.
—Ijitoak, esan nuen lotsaturik.
—Urrutian entzuten zen trumoia.
- ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA (1963)—Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
—Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
—Bien bitartean
—Anton eta Gilen zeuden
—tronko hura erdibitzen.
—Eztago kablerik...
—Bestela...
—Tira eta tira,
—orain Anton,
—ta han erderaz.
—Birao egiten zuten.
—Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
—berdin tratatzen baitu
—eta
—Arbolaren neurriak hartu nituen.
—Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
—(Amak gauean pentsatu zuen errekara
—erori nintzela). Eta esan nuen:
—Beti paratuko naiz
—Anton.
- NIRE AITAREN ETXEA (1963)—Nire aitaren etxea
—defendituko dut.
—Otsoen kontra,
—sikatearen kontra,
—lukurreriaren kontra,
—justiziaren kontra,
—defenditu
—eginen dut
—nire aitaren etxea.
—Galduko ditut
—galduko ditut
—korrituak,
—errentak,
—interesak,
—baina nire aitaren etxea defendituko dut.
—Harmak kenduko dizkidate,
—eta eskuarekin defendituko dut
—nire aitaren etxea;
—eskuak ebakiko dizkidate,
—eta besoarekin defendituko dut
—nire aitaren etxea;
—utziko naute,
—eta arimarekin defendituko dut
—nire aitaren etxea.
—baina nire aitaren etxeak
—zutik.
- APUR DEZAGUN KATEA (1963)—apur dezagun katea
—kanta dezagun batea
—Munduan beste asko lez
—arta buruan oskolez.
—Atzo aspertu nintzaden
—maisuez eta eskolez.
—Poeta naizen ezkero,
—eztut zerurik espero.
—Bederatzi kopla ditut,
—lau zuhur eta bost ero.
—Handik zintzilik abarrak.
—Zerutik dator harria.
—Gau ilun honetan dakust
—Martxoko oilar gorria,
—inundik ez etorria,
—goseak arintzearren
—judu batek igorria.
—printzak daduzka bustiak.
—Oso merke saltzen dira
—euskaldunaren ustiak.
—Gure amonak esan dit:
—Aitak arnoa edan dik.
—Joan zaitez tafernara
—eta ekar zazu handik.
—Euskeraren asturua
—ezta gauza segurua:
—Eta hau hola ezpazan
—Ipui txit barregarriak
—kontatu nituen plazan.
- POESIA (1963)—Esanen dute
—eztela,
—esanen diet
—mailu bat
- EGIA BAT ESATEAGATIK (1963)—Egia bat esateagatik,
—hil behar bazaizkit,
—bortxatu behar badidate,
—etxea
—berdindu behar bazait;
—Egia bat esateagatik,
—ebaki behar badidate
—nik eskribitzen
—nik kantatzen
—Egia bat esateagatik,
—kenduko badute
—euskal literaturaren
—orrietatik,
- BILBAOKO KALEAK (1967)—gora eta behera,
—errekatik mendira,
—batzuk artezak,
—lurra estali da
—etxez eta gizonez,
—gizonak leku batetik bestera
—eramateko
—bizioz eta bekatuz,
—karitatez eta kriminaz,
—ekartzen didazue
—eta
—Autonomia,
—Adiskidetasuna,
—Libertatea,
—maitatu ditudan gauzak,
—Urkijo ministroa,
—Mazarredo almirantea,
—Arrikibar ekonomista,
—higuindu ditudan gizonak,
—kale motzak,
—kaleak hemendik, hortik,
—Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean,
—bertan organizatzeko euskeraren salbazioa,
—baina hemen geratzen naiz,
—kale arte honetan,
—milagro baten zai,
—egunero bizarra kenteari uzteko
—ez baitut.
- GIZONAREN AHOA (1967)—Ez zazue tapa
—Hainbeste bidegabe
—azken ehun mila urte honetan...
—indar-gabeturik ditu,
—burua erdi-bitan;
—kopetan adarrik ernatzen
—utzi;
—ezpatarik astin.
—Hor datza.
—Ezin defendi diteke
—geratzen zaio
—hitza.
—ez zazue tapa
—Hitzaz
—hitzaz
—zerbitza dadin.
—zertarako
—jaiotzen den
—ez zazue tapa
- JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN (1974)—Etarren ama urrikariek
—bakea dute merezi
—bihotz-ikara izugarrian
—dardaraz baitira bizi
—Etarren amek
—asko sufritzen dute.
—Andre hauen bihotzean
—kabitzen da
—munduko min guztia.
—Aitak
—Lemoako frentean
—hil zizkieten.
—gartzelatik deserrira
—Eta orain semeak
—kaminoetan
—erortzen zaizkie
—Etarren amek
—asko sufritzen dute,
—semeak hiltzen dizkietenean
—eta batez ere
—semeek hiltzen dutenean...
—idien apatsek zapaldua
—urriki zaitezte...
—Bere egitez ere
—nekez erditzen da
—baina bere faltaz
—Eta ETA
—erditzera
—apoderatzen duen harria
—eta arantzeez...
—Hainbeste otoitz...
—hainbeste ezpata-dantza,
—zortziko nagusi,
—txistu...
—Hainbeste hostia, alu eta potro...
—erditzeko tenorea
—tokatu zaio...
—Mutilen barrabil ostikatuak
—eta
—neskon diti zigarroz erreak
—dilatazio-minak izan dira
—andreon sufrimentu-moralarekin
—dator.
—Herri kobarde (hain balent) hau
—bere libertateez
—erditzen da
—Santa Gurutze honetan...
—Eguzkiaren ateko tortura-lekutik!
—asko penatzen da...
Aristi, Pako —1963—
- BERDIN DIO (1989)—ez daukagu estufarik baina
—musikak berotuko du gure etxea
—eguerditan eguzkitara atera behar da loroa
—liburu saltzaileei ez dakigula irakurtzen
—eta Jehovako Testiguei ez dugula Jainkorik behar
—wiskia, sobreko zopak eta Silvioren abestiekin nahikoa dugu
—Deskonjela ezazu iragan asteko ogia mesedez.
- SENDIARTEKO ARAZOAK (1996)—Eguzkiaren bisaia arratsalde
—utzitako soroak ikusirik
—lotsaz gorritzen hasten denean,
—basetxeko biztanleak
—etxearen eta gereziondoaren artean
—epel dagoen soilgunea gozatzera
—ateratzen dira.
—Laster senarrak haur ugariz beteta
—begitanduko du soilgunea, denak
—kanpanbueltaka eta bizkar-gaineka jolasti.
—Emazteak zertxobait bidaiatu nahi du oraindik:
—aitona hiltzen denean
—Aitonak beste arbola bat sartuko luke,
—intxaurrondoa edo,
—gelditu dadila zerbait
—(itzala, intxaurrak, oroimena)
—ondorengoentzat.
—Anaia gazteak motoarentzat uralita
—jartzeko leku ezinobeagoa dakus,
—uzten baitute karrozeria.
—Enara, beti bezala,
—irentsitako eltxoak
—umeei emateko itxaropena
- AMAREN HIZKUNTZA SAMURTASUNA DA (1998)—Labana zaurituak dira
—euskararen hitzak,
—hegal ustez zorrotzak eta
—kamuts deklaratuak
—atari berriko mugetan.
—Zertarako tximeletari
—mitxilotea deitu,
—txitxidola, mitxirrika,
—txitxipapa edo txilipitaina,
—Nork sinistuko du
—samurtasunaren hizkuntzan
—Nork izendatuko ditu
—egun euritsua eten eta
—ilunabar aratza prestatu duen
—Nor mintzatuko zaie piztiei
—kitarrarik gabe, hitz hutsez?
—Mendeak hizkuntzaren antzeko hotsez
—larrua maitatzen, eta
—euskararen hitzak tartailo daude
—odoluts den maiteminduaren mingainean.
—Zergatik ez ditugu
—Zuberoako hitzak ahoskatzen
—gure mintzairan?
—Gure haurrek hitz egingo al dute
—hizkuntza derrotxatu beldurrik gabe,
—beti geroaren ikara garaiturik,
—esango ote dituzte
—lur bustiaren gainean bilutsik
—gelditzerainoko ausardiaren hitzak?
- INTERESATZEN ZAIZKIDANAK (2003)—Politikatik esaten ez diren gauzak
—interesatzen zaizkit.
—Militantziatik egiten ez direnak.
—Historiatik iragana faltsutzeko tresnak.
—Oroimenetik iragana berreraikitzeko ahalmena.
—Erlijiotik munduaren sorrera
—kontatzen duten ipuinak.
—Ipuinetatik elurra eta tximiniak
—interesatzen zaizkit.
—Ahozko literaturatik irudiak.
—Zientziatik etorkizunerako promesak.
—Filosofiatik gizona biluzik ez lagatzeko
—Musikatik malenkonia
—eta geografiatik mendi eta haranen izenak.
—Horiek guztiak nahastuz
—osatu dut poesia
—deitzen dudan jakinduria umil hau.
Arkotxa, Aurelia —1953—
- URRISORO DENBORAN (1993)—Uhain beltza
—itsasotik jalgi denean,
—kurutzearen seinaleak
—agertu dira ateetan.
—Tximeletaren hegal gardenak
—zain finez estaltzen.
—Karrikak hetsi dituztenean
—etxeak miatu
—markatuak ote ginenez.
—Arrosaren lore-hostoak dardaraka
—ihintzari zabaltzen.
—Egunsentiaren lehen pindarrari buruz
—kanoinen ahoek begiratu gaituztelarik
—ixiltasuna hustu delarik
—bigarren heriotza ere
—aspaldidanik ukatua zaukutela.
—altzairuzko geroak islatzen.
- NAUSIKAA (1993)—Marmol xurizko zutabeen artean
—mila urte honetan gaztelu xurian
—Bide bazterreko mugarri gainean
—nago egun bakarrik haize basa latzean
—mila urte honetan bidegurutzean
—egun nago zu gabe eremu hutsean
—ibis sakratuak
—Zeramatzan urak
—amets esmeraldak
- CARPACCIOREN SAN GIORGIOREKIN (1993)—zaldizko bat maitasunez
—zelai hotzean lauhazka,
—bide berriak asmatuz.
—Dragoiaren hiltzera
—doa zaldun bihoztoia.
—Mitrak bafadez bustitzen,
—bazterrak hormez xuritzen.
—gorputz ustelen gainetik,
—bazoaz eta bazatoz,
—zelai hotzaren mugatik.
—Tracy Chapmanen mintzoa
—Begiratu ninduzun.
—Eta zureak zitaizken
—nekuskien negar-hatzak
—eta eneak, behar bada,
—altxatzen zuten besoak.
—Carpaccioren margo hartan
- LOTARIK ITZARTZEAN (1993)—lo lo lo maitia lo
—bozak eztiki dio
—Berriz lokartzean
—paretak gibelka
—Lo lo lo maitia lo
Arotxa, Alex
- ENE BIHOTZAK EZ DU GAURIK EZ EGUNIK (1795)—Ene bihotzak ez du gaurik ez egunik,
—Nigarrez urturikan ixurten ez denik,
—Pena handitan dela maitia jakinik,
—Pariserik izan da ikusten barbera,
—Nuntik sofritzen zian erran liron berhala,
—Arrapostu uken du ikus eta berhala,
—Eritu zen lekutik sendoturen zela.
—Eriak barberari bisitaz milexker,
—Sendotu nahia dela ahal bezain laster,
—Segretia edukiz egidazut plazer,
—Ez nihureri erran kobesorari bester.
—Barberak eriari, oi gaxo ifanta,
—Eritarsun horrek badu bere finimenta,
—Bederatzi hilabete har zazu aizina,
—Gero sendoturen da zure sabel mina.
—Mendikota Hastoyan horak gaitz dutie,
—Orotako gaitzenak artzanora die,
—Gaiazko pasajantak jan nahi dutie,
—Jaun erretorak, ziek ere abisa zitaie.
—Hastoy horrek ohetik horer hasi-hasi
—Primak aldiz leihotik artoa zati-zati,
—Jaun erretora sartzen da gibeleko bortatik,
—Kortiaren egitera Hastoyko primari.
—Xarmagarri zirade, eijer eta gazte,
—Ene bihotzak ez du zu baizik ja maite.
—Beste zunbait bezala banintz ni libre
—Zure espusatzeaz dudarik ez nuke.
—Jauna, zu mintzo zira gisa horrez eni,
—Zerbait esperantxatan gerta banendi ni
—Maitea, parti zite plazer duzunian,
—Nik emanen deizut lagun bat juaiteko bidian,
—hark ezarriren zutu trankil bihotzian.
—Arotxaren zamaria, erradak egia,
—Nurat eraman dian apez gelaria,
—Eraman uken dizut lehenik Maulera,
—Gero hantik aitzina zuk erran lekila.
Arozamena, Jesus Maria —1918-1972—
- MAITASUNA (1969)—Eguntto batez
—banazu ikusten
—begiak su ta garrez,
—nik zu maite.
—Eguntto batez
—banazu ikusten
—zuri begira, espain ertzak,
—ile beltza,
—hitz bat ere esan gabe,
—nik zu maite.
—Eguntto batez
—zu 'ta ni
—nere lagunak ahazturik,
—nik zuri begiratu ezin,
—maitea izaki.
—Eguntto batez
—zure hitzak ez baditut oso atsegin,
—bihotzean sartuko zait min
—guztiek baitute igarri,
—maitea izaki.
—Barkatu arren
—ez badizut galde
—zuri ere ote zaizun gerta
—beste hainbeste,
—bientzat hainbat
—maitasuna badet.
—Eguntto batez
—banazu ikusten
—begiak su 'ta garrez,
—nik zu maite.
- NERE ETXEKO LEIO SAPAILLOTIK (1969)—Zumardian jaioa naiz; nere etxeko laugarren bizitzan;
—Gaztelua goian,
—itsas-muturra behean.
—Kasinoa, Bretxa; Kursaleko zubia eskubi aldean.
—Xexenatara bidean, kalez kale arlotea jo ta jo;
—Donostiko soinulariak, Kiosko zehar
—Tanhauser, Golondrinas
—zugaitz hosto hegaletan ondo entzuteko.
—ikusten gaur ere hau guzia ondo aski...
—ibiltoki eder, hainbeste kaletarren joan-etorri larri,
—agur batek besteari;
—jostaketan dabiltzan mutiko gazte.
—Erregiña, bere haurrarentzat
—azpiko jantziak
—erosten Ciprian etxean.
—Tabuyotarrak nituen auzoko,
—Marina eta Sofia nere lagunak izeneko.
—Leihotik ikusten, Trabadelo bat,
—haren arpegia mamuxel antzera;
—goitik beheraino ile guridun soineko luzea;
—kaio-irrintziak ezin inolaz moldatu.
—Diotenez, Dubarry andrea zanaren ohe gainean egiten zuela lo;
—Karlista denborako guda-mutila ote zan zenbaiten ahoz...
—Bazuen itxuraz zerbait harritzeko
—haren arpegiak; begiratzen banion, bildurrez gero.
—Negu gogorrean, itsasoa harro-harro,
—zubiak astindu behetik goraino.
—Itsaso aparrak zuri-zuri,
—lur-azala erabat busti.
—bat edo beste bide erdian,
—ezin eutsi eskutan zuen aterpeko bihurria.
—Hauxe bai neretzat maitagarri;
—Gaztelu zaharreko itzal mordoa begira leihotik
—arbolak ez hosto, ez mami;
—kalea diz-diz, euri malko busti,
—eskutan zuen aterpekoa ezin eutsi,
—zirt eta zart, han doa pusketan bi erdi.
Arregi Diaz de Heredia, Rikardo —1958—
- PARTHITZEKO TENORIA 2 (1993)—ez nuen oihua entzun nahi,
—Gillen indartsuarekin
—irla gorrotagarri hori
—konkistatzera. Gizon asko
—etorriko zaigu kantatuz
—gure zaldunen balentriak.
—ni geratuko naiz pentsatzen
—Ingalaterrako euriak busti duela zure sorbalda ederra.
- ARABIERA ETA ARABIARREN GORAZARREA (1993)—Zuen hizkuntzaren ikasketari ekitean
—altxor galdua bilatzen dutenen antzera
—mapetan idatziriko ikur misteriotsuen esanahiek,
—itsasneskek bezala, deitzen didate paradisua kausitzeko.
—Iraganeko malkoak gorri bihurtu
—irekitzen ditut zentzumenak oro
—eta aloe tanta bat odolean eriden
—non Banu Kasitarrek —Jainkoak bedeinka ditzala!—
—bidea erakusten duten keinuka.
—Zoriontsu izan zineten Jemengo palazioetan
—gaur errauts, oi Gudman, oi al-Khawarnaq
—dizdiratsuak dira eta oso altuak
—ilunabarra heltzean zeruko izar dirudite leihoek
—eta ilargia iluna da haien ondora badator.
—Zoriontsu zineten hirietan ere
—hitzezko eta harrizkoak, oi Iram, oi Bagdad
—basamortuko gau epelean galdu zitzaizuen kobrezko hiria,
—perla harean galtzen baita.
—Eta orain Ahmad Pariseko geltoki hartan
—kristauen lur hotzean ur ez den marmorea garbitzen,
—nola ez gogoratu jasmin eta hiriak.
—Ibn al-Faqih al-Hamadanik kondatzen digunez
—al-Khawarnaq bukatzean an-Numan erregea
—goiko solairuraino igo zen Sinimmar arkitektoarekin,
—bizantiarra zena. Orduan an-Numanek, edertasunaz inguraturik,
—erran zuen: «Ez dut honelako jauregirik inon ikusi»
—eta Sinimmarrek, harro: «Kentzen bada nik dakidan adreilu bat
—lurrarekin bat eginen da palazio osoa». Erregek
—galdetu zion: «Norbaitek gehiago daki hori?». «Ez —ihardetsi
—bizantiarrak— neuk soilik». Eta an-Numanek agindua
—eman zuen arkitektoa goikaldetik jaurtiki zezatela.
—Eta atzokoan hementxe bertan seigarren pisutik
—erori zen igeltsero arabiarra lan baldintzak zirela eta,
—ez dira gaur alabastrozko jauregiak eraikitzen.
—Gau eztiak solasean ematen ditugu lagunekin,
—lili eta liburuen usain beroak
—biguntzen du gauzen presentzia ankerra.
—Orduan Abu Nuwas edo Ibn Sahl edo besteren batek
—amodioa eta ardoa goratuko du
—eta arrenkurak lasaitzeko
—gramatika izanen da sendagai.
—Nola partikulek ez baitute deklinabiderik
—hala ez dut nik ere zurekin batzeko esperantzarik.
—Gorputz eta oihalen usain gozoak
—biguntzen du denboraren urrats iheskorra,
—ipuin, istorio, gutun eta poemez
—hornitzen ditugu urmaelak eta bailak.
—Lapislazuli antzera zela lurra, kantatuko du al-Maqqarik
—oihartzun mikatzenak notek sakabanatuz
—al-Qods eta Bayrut-en itzalek hoztuko dute haizea.
—Egunsentia aldarrikatzen duen seinaleak letrak oro
—ditu astintzen
— eta goibeltzen.
—Kontsolatzeko agian berriz azaltzen didazue
—Imru'l-Qays nire zain egonen dela paradisuaren atarian.
- 66 LERRO HIRI SETIATUAN (1998)—Gasteizko plaza eta kaleak lasai zeharkatzean,
—bat-batean asaldaturik pentsatzen dut
—hau bera han egitea
—arriskutsua dela oso egun askotan,
—eta etxegainei begiratuz kalkulatzen dut,
—begia hotz, dardar gogoa,
—zein aukeratuko lukeen franko-tiratzaileak,
—nondik etorriko ene burua
—lore beltz odolezko bilakatuko duen bala,
—susmagarria baita plaza zabalegi hori. Kale hura.
—Etxe handiz inguraturiko parkea.
—Entzun dut Sarajevoko parkeetan
—zuhaitzik ez dagoela jadanik,
—biztanleek moztu baitituzte etxeak berotzeko,
—eta bat-batean asaldaturik pentsatzen dut
—ez dudala nik etxean sua egiteko leku egokirik.
—Gainera, ene kalea eraikuntza ofizialez beterik dago,
—eta gobernu-bulegoak garrantzizkoak omen direnez
—bat-batean asaldaturik pentsatzen dut
—kalea istilugune bihurtu eta
—suntsiturik egon daitekeela agian
—Sarajevoko ene etxea.
—Nola moldatzen da ni naizena Sarajevon?
—ohitura arrunt horiek guztiak aspaldian desagertu ziren?
—Eta bat-batean asaldaturik pentsatzen dut
—ikastetxeak itxita egongo direla ziur asko,
—nirea, gainera, trenbidearen bestaldean dagoela, geltokitik hurbil,
—eta trenbideak eta geltokiak kontrolatu beharreko gauzak omen direla
—Luzaro iguriki iristen ez diren eskutitzak
—eta berriak ezin izkiriatu.
—Nola egiten ditut erosketak Sarajevon?
—Kilo patatak hamar marko balio duenetik
—orduak ematen ditut batuketak eta kenketak egiten
—baina emaitzak gose dira beti.
—Eta bat-batean asaldaturik pentsatzen dut
—gosea, hotza, izua, ilarak, zori txarra
—ohitura ezin arruntegiak direla
—Banaturik dago jadanik hiria,
—eta zauri horien odola ez da metafora,
—trenbideaz haraindi etsai lagunak,
—zubiaz honaindian lagun etsaiak.
—Niri egokitu zaidan egoerari nola egokitu natzaio ni?
—Eta bat-batean asaldaturik pentsatzen dut
—ama sartaldean bizi dela eta ni berriz erdialdean
—eta bi auzoak, anaiarena ere bai, urrunago egon daitezkeela
—eta banaketa horiek ezustekoak direla eta ankerrak,
—gau hartan zure etxean afaldu nuelako nago hemen.
—Ez da falta Gasteizko inguruetan
—leku egokirik artilleria kokatzeko,
—Zaldiaran edo Gasteizko mendiak
—baina handik jaurtiriko bonbek lan ona egin dezakete.
—Eta gero errepideetara oinez irten, pardeltxoak bizkarrean,
—hiritar hirigabeak,
—udan bada sargori, neguan bada izotz,
—inora ez doazen bideetan galdurik,
—bake-itunak sinatu arte bizirik irautea da kontua.
—Ez dezala deabruak beste 6 bat idatz.
- ZIN EGITE TELEFONIKOAK (1998)—Erreka horiek nola garbitu ezin jakin.
—Automobilen artean gogoa galduta,
—erosketa-poltsekin batera erortzen da
—Badoaz usoak sorbaldan pausatzen ziren
—estatua bilakatu da. Edonon hautsa
—eta orbela, ur arreak, leiho goibelak.
—Ezagutu dut hemen utzi duzun usaina.
—Tronpetak behar ditugu, mesedez, tronpetak.
—Zeruari begira hodeien zain geratu
—ez euriaren aiduru baizen itzalena.
—Kristalaren bestaldean emakumezko bat
—begiak malkotan telefonoz hitz egiten,
—erosketa-poltsak lurrean barreiaturik;
—badirudi bizitza bukatzera doala
—baina aurrera doa tamalez geldiezin.
—Mendia higatzen duen uraren antzera
—higatzen digu gorputza malko bakar batek.
—Ba ote dago zin egite telefonikoak baino gauza mingarriagorik?
Arregi, Mikel —1948—
- EGUN TRISTEAK ETORTZEAN (1975)—egun tristeak etortzean
—txuria beltz bihurtzen denean
—nik ez dut lagunik
—konprenituko nauenik
—Itsasondotik bakarrik
—pasatzen naizenean
—orduantxe ahazten dut
—eta erosi nahi nuen
—auto berria
—egun tristeetan
—goiz eta arratsaldeetan
—nik ez dut izarrik
—begiratzeko modukorik
—Donostiako kaleetan
—deuseren konfiantzarik gabe
—ikusten dudan jendeari
—ixpilu bat
—ea bizitza guztirako
—sartzen ote zaion
—tristatu egiten gaitu
—azkenaldi honetan
—kantu alairik ez dugu aditu,
—zaharrari ezin eutsi
—eta berrian ezin kabitu
—baina gazte izatea
—tristura,
—bizitza urratuen
—eta dugu behin ere deseginen
—bizi garen arte
—santuak aparte
- NI NAIZ (1975)—denboraren errotak
—egun trioste batean
—jalkitako alea
—xehetuz ta xehetuz
—noan bizitza alea
—munutuen alikate
—tartean harrapatuta
—itxumurkatua
—egun kalbariotsuen
—ordu etengabeen
—minutu laburren
—itsaso misteriotsuan
—bizitzaren lurretik
—lani iheskorren antzera
—gehiago itzuliko ez den
—pasako hegaztia
—desertuetako lur
—erre arrailatuetan
—ezkurren baten bila
—pausatzen naizena
—erdian jarritako
—pinu bakartia
- LUR NINTZEN, LURTUZ NOA (1975)—lur nintzen, lurtuz noa
—zugan bat egin arte;
—zurekin behin betikoz
—ezkontzen naizen arte.
—hasieran bat ginen ta
—lainoak gure gainetik
—gerora utzi ninduzun
—abiatzen neure gisa;
—ez pentsa lehen pausoak
—eman nituenik aisa.
—misterio ezkutua,
—ezin egon guztiaren
—betiko sekretua.
—zure sabel sakonetik
—bota ninduzunean,
—negar egiten nuen
—bizitzara sartzean.
—mundura iritxita
—neure gorputz makala
—ikusiz, hartu nahi nuen
—berriro zure itzala.
—itzal guri, itzal goxo,
—ez naiz gogoratzen ongi
—ezkutuan duzuna.
—maite ninduzulako
—zerbait eman nahi zenidan
—ta utzi nauzu hutsik.
—nora ezean nabil eta
—leize zulo beltz honetan
—bainago sartua.
—ohartu gabe hemen noa
—itsasoaren oinetan
—heriotzaren ertzean.
—urik gabeko itsasoan
—ondoan sugeak ditut
—ta ni nago erdian.
—zuhaitz gabeko baso
—zuen antzekoa dut
—mundu hontan suertea.
—debalde etorri nintzen
—eta debalde noa
—dagoeneko prest dadukat
—orain gaztea naiz eta
—lehen berriz mutiko
—ezkutatuz betiko.
—desertuko haize bero
—zure gainean joan nahi dut
—zimenturik ez dut eta
—teilak jartzen hasi
—ustez altxatako etxea
—lurrera zait jausi.
—kantu lehor zatarra
—eguzkia badoa ta
- MAITASUNAREN SUTEGIA (1988)—Goizuetatik behera
—maitasunaren sutegiko
—sutondoan
—keinu kilikatzaileren batek
—haize euritsua,
—kolpatzailea itsua,
—gure gorputz nagituak
—astintzen hasia zen,
—ikutu bakoitzean,
—loxintxa bakoitzean,
—freskotasunez kilikatuz.
—Goizuetatik behera
—dena prest zegoen,
—Keinu jostalari bat
—falta zen,
—lotsak gorritutako
—begirada txingartu bat,
—arruntkeria ziztatzaile bat,
—ausartkeria korriente bat,
—sentimentu ezpalduek
—su har zezaten.
—Halako batean,
—lotsa zarratatu,
—hitzak erantzi
—eta bilutsik
—utzi nituen
—zigarroaren ketik
—zintzilik,
—herabe ez zitezen,
—eta suari
—bertso zaharra
—kantatu nuen:
—«Txingi! Txanga! Sutegiko
—mailuaren hotsa,
—ola-zaharreko neskatxak
—ezkontzeko poza».
Arrese Beitia, Felipe —1841-1906—
- AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK (1879)—Neure bihotzeko Amatxo zaharra, antxinako ama Euskera,
—Seme leial bat orain datortzu azken agurra emotera;
—Hainbeste gerra goitu ezinda danori atsotu zara,
—Zaurien zauriz galdu-galduta, Amatxo, zuaz hiltera.
—Zori gaiztoan negargarri ta dot sentimentu handia,
—Geure lur maite dakustalako gaztelatuta jarria;
—Bestela erdu, erdu ikustera, Tubal euskeralaria,
—Baina ez dozu ezagutuko orain zure jatorria.
—Nun dira bada zure semeak, foru ta euskera zaliak?
—Nun dira bada, Tubal, gure aita zure ondorengo garbiak?
—Nun dira bada zure ume zintzo eta leialen legiak?
—Agur ilun bat egin deuskue guraso zaharren legiak.
—Umezurtz batzuk gelditu gara bilotsik foru bagiak,
—Izan bagina eurak legetxe euskerearen zaliak
—Oso ta garbi gordeko ziran ohitura hain miragarriak.
—Izan ginala duda bagarik ero ta zoro garbiak,
—Erdera zale ginalako egin galdu zirala guztiak.
—Zorioneko harkaitzak eta zorioneko mendiak,
—Orain artean zuek zare izan foruen gordelariak;
—Zuek goietan beti euskeldun, ez halan beheian herriak,
—Begietan ia ez dot ikusten Tubalen ume zintzorik,
—Ez dalako gaur hemen entzuten erderaz baino besterik,
—Honexek dauka nire bihotza nahibagez erdibiturik,
—Ez dodalako gure euskera osatuko dan usterik.
—Euskereari gorroto eta gozau nahi bere foruak,
—Dirala uste dot barru-barrutik auterestia zoruak;
—Izan leiteke ori halan baina, niri ezetz dinost goguak:
—Baldin euskera bizitzen ez bada hiltzat daukadaz foruak.
—Geure erruz bada ekarri dogu heriotzako unera,
—Berbeta eder gozo ta leun hau beste munduko atera,
—Norbait ez bada laster minduten osasuna emotera,
—Mundutik laster joan bear dau Ama Euskerak bestera.
—Hainbeste seme emon zituzan itsasorako zoliak
—Lihorrerako ez gitxiago gerrari bildurgarriak;
—Liburuetan ta hizkuntzetan ugari miragarriak,
—Hil ziran danak, ta orain hil behar euskera maitegarriak.
—Hor, Gernikako arbolearen oinian dago etzinik,
—Estu ta larri ia hilean, arnasaz bete ezinik,
—Hau ikusita, ez ete deutsa inok hartuko errukirik,
—Ez ete datoz bere semeak osagarriak harturik?
—Ai! neure Ama, gaurko semeak deritxat dagoz ahaztuta,
—Estura honetan lagundutera inor ez da agertuta,
—Hil zaite bada, bakar ta soilik, Paradisuko hizketa,
—Sei mila urtean ainbeste damu garratz mingots iruntsita.
—Zer ahal daiketzut, Ama, bakarrik agonia estu horretan?
—Zotin, zizpuru, negarrez urtu etzinik zure oinetan,
—Parka eskatu seme danentzat bihotzez bene-benetan
—Zure arimea lagun ipinten Jainkoaren eskuetan.
—Zuaz mundutik orban bagarik, zuaz mundutik garbia,
—Zuaz mundutik adorau baga ez idi eta ez behia;
—Beti gorrotau, beti zapaldu zenduan idolatria,
—Ta orain zagoz Jaunari emoten fedean zintzo bizia.
—Hil da Euskera! Hil da Euskera! Betiko itxi dauz begiak!
—Negar harkaitzak! Negar mendiak! Agortu arte iturriak,
—Hainbeste geixo, ainbeste gatxen osasun emongarriak.
—Negar Naparrak, geure anaiak, ta euskaldun Frantziakoak!
—Neugaz batera danok urratu sentimentuz soinekoak,
—Ahaztu historia edo kondairak hemengo antxinakoak,
—Ta euren lekuan hasi barriak aurrera erderazkoak.
—Eta, nun dozuz, zeruko arbola, zuk bere jantzi berdiak?
—Zure erramok bilos dakustaz ihar ta ezkur bagiak.
—Ai mingarria! Gaztelako harrak jan deutsuz sustrai guztiak,
—Baita bihotza, baita barruak, azala itxita bestiak.
—Zagoze oraindik zutik, harkaitzak? Doilortu baga mendiak?
—Samur emoten Somorrostrogaz zeuen ondasuntegiak?
—Errotak klan-klan, taun-taunka olak, eta pil-pil iturriak,
—Biziro errekak, baita itsasoak, opaka arraintza ugariak?
—Gehiegi da ta hausi, harkaitzak, onegi ez izan, mendiak,
—Lurpetuteko Euskera hila ta bere ondasun biziak,
—Behera tontorrak, bete arroak, erdue Gaztel-lau iharrak
—Agortu errekak, lurtu itsasoak, agur, euskeldun ibarrak.
—Geure Herria, gizaldi danak zugaz dira gomutauko,
—Ez dabelako beste herri bat zu duin garbi aurkituko,
—Etsai batzuek alper-alperrik zure izena zikinduko,
- BIZI DA AMA EUSKERA (1880)—Neure begiak lihortu ezinda bere buruko zapian,
—Jaunak ez baleust gorde bizia hainbeste minen erdian,
—Bakezko lotan arimiau ta gorputza neukan hobian.
—Eguzki ederrak ikuste ez arren, negargarriau lurrian
—Hodei ilun bat ipini eban arpegiaren aurrian,
—Baltzez jantzirik agertu ohi zan damuz goizian-goizian,
—Gorde ilargia lotsaz izarrak gabaz azaltzen ez ziran.
—Ni gisajo hau, Amari munka bekoki ta begietan,
—Sur, ezpain, okotz, matraila biain esku eta oin hotzetan,
—Erdeldun askok ikusi arren estura samin orretan,
—Ezerez hutsa bazan legetxe aurrera euren bidietan.
—Hirugarrengo gau erdirako eztarri hau zarratu zan,
—Begiak agor, pultsuak geldi, ozta-ozta bizi nintzan,
—Gizon argitsu bizi eder bat nun dakustan zeruetan,
—Zuriz jantzita hodei gain baten lauburugaz eskuetan.
—Ule luze ta bizar urdinez agura itzaltsu bat zan,
—Hodei gainean puskaten geldi ikusi neian egon zan,
—Hasi zanean baina beheruntza ez dakit nola ez zelan,
—Onaztarri bat baino lehenago jausten jat alboan bertan.
—Justuri batez halako hotsik ez dan ez inoz atera,
—Mendiak dar-dar haitzak lokaka, Euskelerria ikara,
—Harri bat legez ni hotz ta gogor ia zentzun asko baga,
—Hots gozo batek bertati dinost: Jaunak gorde zagizala.
—Bakea zugaz, baita anaiakaz natortza iragartera,
—Tubal aita naz, zerutik nator Amatxo osatutera,
—Atsegin eta pozez beterik zerutar danak batera,
—Kantetan dabe: hizketa artean garbiena da Euskera.
—Omen artean baina nituzan entzun nik zure negarrak,
—Aitu nituzan zerurainoko zure dei eta deadarrak,
—Beheian itxirik ilargia ta eguzkia zein izarrak,
—Oraindik gora igoten eben amodio horren sugarrak.
—Baina nasaitu, atseden zaite seme maite, ez da hil Ama.
—Ume gaiztoen atsekabeak geixotu dabe horrela,
—Orain guztiak negar dabe egin ezaguturik okerra,
—Hil dalakoan beti-betiko, Euskera Ama laztana.
—Negar dabe egin Bizkaiak eta Araba ta Gipuzkuak,
—Negar dabe egin Naparrak eta euskeldun Frantziakuak,
—Orain arte huts egiteak daukazuez parkatuak,
—Baldin bazare aurrera izaten anaiok alkar hartuak.
—Hauxe esanda, putz egin eutsan Ama geixoari ahotik,
—Eta bertati gazte bat legez oinen gainera zan zutik,
—Eta dirautsa: Ama jatsi naz zeruetatik zugaitik,
—Seme leial hau hil zinala-ta neukalako hotsez lurretik.
—Biziko zara baina zu hemen, munduak dirauan arte,
—Lur honetara etorri zinan neugaz orai lau mila urte,
—Etsai gaiztoak gerra min asko ta zauri egin deutsue,
—Baina oraindik Ama bizkorrik ikusi behar zaitue.
—Agur, zerura banoa, eta gehiago ez zan ikusi,
—Ama bakarrik neuri begira eta ni barriz berari,
—Zabal-zabalik bere besoak eustazan laster ezarri,
—Sotil ta umil entzun neutsazan berba samurrok berari:
—Pasino latza irago dot, ai! joan diran egunetan,
—Neure arimau neukan ala ez, ez dakit, gorputz honetan;
—Indar barri ta bizi-bizi bat bihotzean dot sometan,
—Odol gaztea darabildala uste dot neure zainetan.
—Seme guztiai esan eiezu bizirik nazala hemen,
—Ta datozela txar eta onak danak ikusi nagien,
—Berbeta gozo eder honetan saiatu danok egiten.
—Egia da bai umezurtz gagoz foru baga lotsarian,
—Negu gogor ta ekatx handiak hartu gaitue erdian,
—Hainbeste gatxez ez gara egon lehenago Euskelerrian.
—Nun antxinako Lauburu zaharra zelan daukan agirian,
—Esan egizu lotsarik baga ta harrokeria handian,
—Beste gauzarik ez dala adorau sekula Euskelerrian.
—Zuaz, barriro dirautsut eta neure bedeinkazinuaz
—Zuaz, anaiak argitutera hemen ikusi dozunaz,
—Baina ez arren gehiago nahastu erdeldun ohiturakaz,
—Neugaz bakarrik biziko zare munduan atseginakaz.
—Irakatsiok entzun neutsazan malkoak gorde ezinik,
—Aldendu nintzan, esku-oinetan laztan gozoz mun eginik,
—Neure herriari iragartera, ez dala ez hil Amarik,
—Eta anaiok gaitiala izan euskeldun garbi bakarrik.
—Neure anaiak, bat izan beti euskeldun siniskeretan,
—Bat izan geure uste, eretxi, gogo eta asmoetan,
—Fede bizi bat baldin badogu bihotz eta arimetan,
—Bakez oraindik biziko gara mendi, hatx ta ibarretan.
- BEHARGIN ALEGERE BAT (1891)—Beti ugazabentzat dihardut lanean,
—Nahiz-da ez aberastu inoz beharrean;
—Alogerak pozten nau txito arratsean.
—Ene aita izan zan neu legez arotza,
—Alogeraz ez eban hak gizendu poltsa,
—Pobrezan eukalako kontentuz bihotza,
—Hagaitik gaur zeruan gozetan dau poza.
—Alogerekoak lez ez daukat beldurrik,
—Inoz sartuko danik gurean lapurrik,
—Baba, arto, urdaia jan arren bakarrik,
—Familia ederra hazia daukat nik.
—Irabazia zelan halan dot kastua,
—Ez dot nahi lebitarik, brusa dot nahikua,
—Egin gura dabenak gustora pausua
—Zapatea behar dau oina bestekua.
—Zeinbat etxe direan euren erruz galtzen!
—Txikiak izan arren handiai jarraitzen,
—Neu behinik behin ez noa horrelan izaten,
—Zorrak pagau ezinda tristetu ez naiten.
—Zeinbat gizon munduan enpleo handiak
—Jariste arren dabiltz galtzen gaberdiak!
—Baina, boteagaitik askok izerdiak
—Non dagoz guztientzat goietan aulkiak?
—Gaur arte, nok jakin dau zer dan huelgea?
—Enredo zalez dakust mundu hau betea,
—Nik nahi dot osasuna, lana ta bakea,
—Inor engainau baga denpora emotea.
—Ardaorik ezin badot edaten dot ura,
—Horregaitik gerrarik baina ez dot gura,
—Pazientziaz zelan bat doian zerura,
—Piskat sufridu arren ez deusta ardura.
—Zeinbat galtzen dituzan handi-nahikeriak,
—San Migel otsein onak jaritxi gloriak,
—Umilentzat zeruak dagoz edegiak.
—Handi izate arren ez noa inora,
—Ez dot estutu gura igo nahirik gora,
—Nausitasuna baino mendeko dot hoba,
—Nahikoa dot nik banaz guraso bat ona.
—Ai! balekie askok nor dan aberatsa!
—Niretzat igertea ez da horren gatxa,
—Euki arren munduan batek asko gauza,
—Kontentuz ez badago bizia da latza.
—Txori koitau bat baino, nor da pobreago?
—Halanbere kantari gehienean dago,
—Txindurriak naiz euki ondasun gehiago,
—Nor da mutuagorik beste bat hau baino?
—Inoz izan ez arren txoria joskina,
—Hain ondo ez da jazten behintzat erregina.
—Jaungoikoak badeutsa ardurea hartzen,
—Zelan sinistuko dot dala gugaz ahazten?
—Hegaztiak baditu hain ederto jazten,
—Ni zelan itxiko nau goseagaz hilten?
—Beraz, ez dau esaten eskatu daigula?
—Joteko atea ta entzungo jakula?
—Honenbeste gatx nondik bestelan heldu da?
—Egia da kontentu osorik munduan
—Ez dala jauregian, hain gitxi tronuan,
—Gure ditxa ez dago lurreko diruan,
—Kantau gura dot baina hauxe koplau beti,
—Pobrea banaz bere, ez naz ni negarti,
—Aberats asko dago ene aldean gaizki,
—Larrosak dakustaz nik arantzakaz nahasi.
—Larratxoria dabil egunen erdian,
—Txorrotxioka pozez igoten aidian,
—Errosaioa kantau nik ohi dot gabean,
—Beraz hobetoago bizi naz lurrean.
- HERIOTZEA (1894)—Ikusiten dot nik, eguzkitan nabilanean
—Neugaz batera doiala neure kerizea
—Ez da gertatu markarik inoz ikustea.
—Tximiniatik ikusi ohi dot boladan keia
—Zelan lenengo indar handiz dan urteten
—Baina puska bat igo orduko ezer ezera
—Edo hutsera dala guztia bihurtuten.
—Kandelatxo bat bere dakust nik ixiotzean
—Eta arnasa batek zelan jo, behingo batean
—Gela bat zabal izanagaitik argituten
—Kandela itsu eta gelea ilun jarten.
—Eta, azkenez, ontzia dakust uren gainetik
—Iragotean zelan arraia daben isten
—Baita, bertatik, urak leunduta arraia ori
—Ezertxo izan ez balitz legez geldituten.
—Modu berean edo antzera ez da gertatzen
—Gure biziak ontzi bat legez ez dirudi?
—Non ikusten da? Non bilatuten? Non agiri?
—Zer jazoten da gorputzak daukan ahal izateaz?
—Hilten danean osoro ez da akabetan?
—Kandelatxo bat haixe puskatek jotean legez
—Gatx txiki batek ez dau guztia amatetan?
—Bestelan zer da nire Anjelaz gertatu dana?
—Bere oinatzak ez doaz desagertutera?
—Ke moltsotxo bat desegin ohi dan legetxe bardin
—Ezer ezean ez doa dana geratzera?
—Nire emazte izan zanagaz, badakit ondo,
—Ia ez dala gaur batxo bere gomutetan
—Kerizearen antzera bardin, bere izatea
—Lur honetatik irago eta bai! ahaztu zan!
—Ni neu bakarrik zuzenduten naz bere hobira
—Neuri bakarrik, gogotik etxat aldenduten
—Nik neuk errezau eginagaitik bere alboan
—Ai! harek baina, berbarik ez deust erantzuten.
—Zer da gaur berak harturik daukan ixiltasuna?
—Zergaitik ez dau mizti bat bere bada egiten?
—Zergaitik dago ipini eben lekuan geldi,
—Ohetik zana goiz guztietan lehen jagiten?
—Ze sentimentu ete dau orain hartu nigaitik?
—Zergaitik nire berbai ez deutse jaramoten?
—Inoz tristerik, eta muturik nengoanean
—Berba eustanak nahi eta nahi ez eragiten?
—Zelako loa ete da bera hartu dabena?
—Ia hainbeste hilabetetan irauteko?
—Bederatzi ta egunak bere irago arren
—Esnatuteko seinale baga jarraitzeko?
—O! ze gogor ta ze otso-bihotz, Heriotzea!,
—Hazan, jarteko horrelan nire emaztea
—Zergaitik eutsan hik horri haren goixetik kendu
—Niretzat falta egiten eutsan bizitzea?
—Higaitik jagok taiu tristera gaur etorrita
—Higaitik mamin guztiak ia usteldurik
—Gero haustuta lurragaz danak bat eginik.
—Agura zital, harriak baino harriagoa!
—Abelegandik asi hintzana gerragintzan;
—Noz aspertuta, gogait eginik itxiko deutsak
—Heu noz hilgo haz, hil baga bizi gu gaitezan?
—A! bajakiat, hi ez hazala sekula hilgo
—Inor bizirik munduan badok aurkietan
—Arboletatik orriak behera datozan legez
—Zelan jausiko garean hire sareetan.
—Danok guztiok behar juagu, txiki ta handi
—Aita Santua nahiz Erregea izan arren
—Nahiz jakituna, zein ezjakina, eder ta ezain
—Hire atzamar zorrotzetara danok hemen.
—Ez dago hemen, danoentzako, bide bat baino
—Ez da izan ta besterik bere ez izango
—Asmo barriak atera arren gizonak asko
—Hiltetik zelan libran ez dabe aterako.
—Asmau begie ibilitea urea barrutik
—Gorde eragin gura dan arte gorputzean.
—Jaiotea da hutsik nahikoa, eta guraina
—Heriotzeak euki dagian laster nor hil
—Zuzi sutuak nahi badau beti argitan bizi
—Itsu zoro ta buru bagea legez dabil.
—Mendietako errekatxorik ez da gelditzen
—Itsasoaren kolkoan sartu arteraino
—Jaiorik bere ez da gelditu, ez geldituko
—Harriak beheruntz egiten dabe garaietatik
—Lurrunak doaz sakonetatik zerurantza
—Eta gizona sortuagaz bat abietan da
—Nahi eta nahi ez, bere azken ta amairantza.
—Heriotzea! Heriotzea! Danen azkena
—Heriotzeak irunsten gaitu danak bardin
—Errazago da lehoetzar bat birrindutea
—Heriotzatik librau baino, ta ihes egin.
- ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA (1897)—Egun danetan ohi dan legetxe ilunkerea zan heldu
—Ta eguzkia mendi ostean egin zan atzo estaldu
—Mantu loratsu urdin bat gauak eban zeruan zabaldu
—Gure tronpetak erretretea jo ta zirean ixillu.
—Milla sold dli gitxienetik gengozan zelai batean
—Oso nekauta asazkau nahirik danok etzunda lurrean
—Batzuk beldurrez areriorik ete ebilan hurrean
—Harri bat legez ni barriz lotan nengoan bedar artean.
—Gorputza loak loturik neukan, burua behar egiten
—Makaztuin neure etxean uste neban nintzal aurkitzen
—Uste neban nik lehengo ardiak banenbilala zainduten
—Soinu joteko marmitak barriz tanbor eustala serbitzen.
—Uste neban nik nekutsazala lehengo hatx eta mendiak
—Eta poztuten nintzan gizenik ikusitean ardiak.
—Alegeretzen ninduen oso irrintza baten burdiak
—Ebiltzalako gora ta behera iratan zoli guztiak.
—Udagoiena zan ta geunkazan galantak arto soloak
—Eurai begira aita ta ama egozan kokolotuak
—Ni etortea gerratik euken Loteriatzat gaixoak.
—O! baina laster amesa bota eragin eustan sustoak.
—Esne-esnetan neragoiola halako ames dontsuan
—Dianearen soinu garratza sarturik bihotz barruan
—Damuz gomutau eragin eustan Kuban ni zelan nengoan
—Eta ez gure ardiak zaintzen Altungo larra gozoan.
- UDABARRIARI (1897)—Kantadu gura neuke gauza bat
—Kantadu noa egitera
—Kantadu baina zeinek ahal leike
—Kantadu gauza hain ederra?
—Kantadu egidazu bihotza
—Kantadu zuk bere mingaina
—Kantari aurrean dozulako
—Kantetan gaur sortitza dana.
—Kantetan horra hor txoritxoak
—Kantetan horra hor bildotsak
—Kantetan negua joan dala
—Kantetan zoraturik pozak.
—Kantetan berdeturik mendiak
—Kantetan baita bere hatxak
—Kantetan soineko berriakaz
—Kantetan joan ziran gatxak.
—Kantetan horra barriz zelaiak
—Kantetan horra loratxuak
—Kantetan goizetik gaueraino
—Kantetan agur dau neguak
—Kantetan basoetan artzaina
—Kantetan gaur jorik txistua
—Kantetan ez dedila bihurtu
—Barriro hain negu gaiztua
—Kantetan dabe zahar ta gazteak
—Kantetan gaur dago pobria
—Kantetan erdu ordu onean
—Zatoz bai, oh udabarria!
Arrese, Emeterio —1869-1954—
- URRUNGAITZA (1904)—Gauerdia da; ezeren hotsik ez dabil nagon tokian,
—itsasoa ta lurra lo daude... logiro amesgarrian.
—Amets, amets!... ez derizkiot orain esna nagonian
—bezin eztiro ahal nezakenik egin begiak ixtian.
—Izar, ilargi, haize ta beste leunkai onak batian
—osatu dira maitagarrigo ezin litezken zorian.
—Txori gaixo bat horla paketsu arki naizen bitartian
—bere negarrak arindu nahiaz nere kupitasunian
—amodiozko penak kantatzen ari zait aldamenian.
—Gau isil eder zoragarria: hain girotsu zaudenian...
—zer misterio gordetzen dira zure kolko pozgarrian?
—Zer dira berriz gordetzen, Jauna, zer ezkutamen haundian...
—egunez baino bertago dagon zeru garbi zabalian?
—Lur hontan inoiz izan nezaken aldirik egokienian,
—orain, bihotz ta begirakuna jasorik dauzkatanian,
—oroitz ugari piztutzen dira izar txuri bakoitzian.
—Izar politak, zuek zerate pozez bizi nitzanian
—ikusitako argi berberak Euskal Herrien gainian;
—zuek zerate handik urruti narabilen garaian
—laguntzailerik hoben-hobenak nere bakartasunian...
—O, zenbat oroitz ernetzen diran nere bihotz barrenian
—inoren hots ta garrasi latzik entzuten ez dan gauian!
- BAKAR-EGOITZA (1905)—Habanan
—Harunz, urruti begirakuna
—ipinirik itsasoan
—Euskal Herriko gauzetan
—amets eginik alai negoan.
—Baina... bat-batez iluntasuna
—sortu zait orain kolkoan,
—oroitz bat daukat gogoan!
- BASOTAR BATEN KANTUA (1911)—Itsasaldeko mendigain hau da haritz ta pagoz betea
—nere jauregi basakoia ta ni naiz emengo erregea;
—txakur ernai bat ondoren daukat arrotzen zankozalea,
—hegatz ugaria dun arrano abilen
—antzera loki gabe beti-beti gailen
—jaiotzetik hil arte izan ziran hemen.
—Behar bezela gorderik zintzo haien hobi zahar goitua
—harkaitz ondoko baso beltzean dadukat bizilekua;
—errezago da noski tontor hau indarrez neri kendua
—behin izan baino lehen ikustea tximistaz purrukatua.
—Irrintz alai eginaz udara ta negu
—nere deadar hotsa mendiak maite du;
—lagun detan ekaitza besterikan sartu.
—Kopet ilundun arrotz ergela grina gaiztoaz panparroi
—oihu t' erronkaz inoiz bezela, a, gizajoa!, betor, bai;
—betor, eta nahiz ondoren izan uritar beste mil' etsai
—guzik batean ez dira nere erasoaren dina gai.
—Betor, betor, ahal badu, betor honuntz gora
—txakur salatia ta ni gauden basora;
—baldin igoko balitz han luke lepora
—jaso t' eskuan zorrotz daukatan aizkora.
—Hemen ez dago mendi gainean hor behean hainbat azari,
—hemen legeak gordetzen dira zelaian ez bezin garbi;
—neguak ere jazten baditu elurlumaz txuri-txuri,
—elur hau behean lohi bihurtzen da, goi hontan berriz iturri.
—Gizon argi t' haundia bere ustez izanik
—zelaitarrak basoan ahal du zer eginik?
—Haritz lodi tartean inolaz oraindik
—makal enborra sortzen ez det ikusi nik.
—Hor behealdeko gezur-zuloan dabilen etsai taldea
—ezin liteke izan behinere euskal mendien jabea;
—jakin bezate, jakin arrotzak hil arte beti nerea
—izango dala bai, errupola!, baso beltz eder maitea.
- ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean) (1912)—Zer da sortitza, zer gure soina,
—zer gogo t' irudimena;
—nola ta nondik dator gizona,
—zure bitartez lurrera
—betor... betorkit bihotz gaixoen
—pozgarri dan aditzera,
—entzun gau isil hontan egiten
—O, mutu dago; baina zer haundi
—han goiko ezkutamena!
- AMERIKA (1913)—New-York'en negoala idatziak
—Euskal Herriko baztar maitetik yankitar hoien aldera
—zorigaiztoan etorri nintzan ez dakit zer egitera;
—hobe nuala derizkiot nik beste gehiagon antzera
—iritsi eta berehalaxe jiratu banitz ostera.
—Uste txoro bat izanik eta ametsa munduko dena
—hau da gizonak egin lezaken ametsikan ametsena;
—gogo beroak demaigun hegaz iritsi nahi gendukena
—gezur polit bat besterik ez da, hutsa gure sinismena.
—Urruti dauden gauz haiek beti intxaur aleen modura
—bakan izanik hartzen ohi dute pila galantan itxura;
—Ameriketan zorion guzik, Ameriketan hau t' hura,
—gero ezer ez bertaratzean hainbeste gauz dan lekura.
—Lotsagarrizko uztarripean goibeheraturik burua
—lur hontan inork ezin lezake atera bizimodua;
—alper-alperrik nahiko du batek lanez osatu dirua
—baldin ezpada atzapar eta moko zorrozdun mirua.
—hara legetzat ohiturak hemen ipinita dadukana:
—«Eman garaian, arra bat eskas, hartzeko danean, kana,
—etxeko gauzak beretzat eta auzokoak erdi bana».
—Baserri txakur goseti batek eskean dabilenari
—gogor ekiten dion bezela hoiek ere gutarrari
—beldur izanik zerbait kentzera ote datorren berari
—nahiz eskalea ez izan arren erasotzen dio sarri.
—Ez det esan nahi Ameriketan ez dala beste lekurik
—ia bat bere lurrean bezin dohatsu bizi leikenik;
—Mexico, Cuba t' Argentinako zelai haunditan oraindik
—bertakoentzat ez dago gaizki hitz egiteko biderik.
—Gazteak: baldin zeren burua maite badezute zerbait
—ez zaiteztela honuntz etorri, zoazte beherago albait;
—hemen hainbat hitz gezurrezko ta hemen haina «O, yes, olrait»
—entzun gabe han zuen saria hartuko dezute noizbait.
- AGUR, EUZKADI (1924)—Arratsalde da.
—Itsasoan arki naiz.
—Urruti... doi, doi,
—lainotsu dager
—ubelantz ene
—aberri polit
—maitagarria...
—Itxasoaren
—murmur hotsa gain
—kaio bakar bat haruntz dihoa;
—ta... noralderik ez dun
—antxeta bezin larri
—bihotzaren kai bila
—artega dabil nere gogoa,
—Hodeiak sutu dira;
—itzalune bat
—dardar-txoria
—sorterriaren
—kolkora doa hagitz urduri,
—eta itsasontzi hau
—beltza botaka
—biziro zorrotz aurrera beti.
—...Arratsa dator;
—lozorro baten eraz dagertzi.
—Goibel hau etsai-ozin...
—Ipasterreko
—mendatz bat ere
—Begietan nik orain
—oroitzez baña gogoan argi!
——Agur txoko maitea,
—ene laztana...
—biotz-biotzez agur, agur, Euzkadi!
- ETXALAR (1928)—Udazkena da... Egurats epel arinak usain gozoa dakar;
—sortalde mugan eguntxintaren argilorea dirudin izar
—zuria dakust... Garai ederra!... Nere barruan lehen ez det izan
—egunargitze otzanez orain piztu dan hainbat zorion-dardar.
—Iparraldera begira nago... arindu zaizkit amets hegoak,
—t'amets eder hau osatzen dute alai agertzen diran usoak.
—Hara non sail bat, hega bizian gaindurik errez mendilepoak,
—bai zuzen t'arin honuntz jarraitu hegazti polit urrutikoak!
—Baina... Zer etsai sortu da behean?... Oihu, zalapart, iskanbil nahaste...
—Ardail bizi ta zoroaz dira hemengo baso guziak bete,
—ta goian berriz uso gaixoak izu ta larri, noralde gabe,
—Etxalarreko sarea jo ta bertan loturik ikaraz daude...!
—Udazkena da... Egurats epel arinak usain gozoa dakar;
—eguzki horail irten berriak Atxurimendigainez irripar
—alaia dagi... ta nere bihotz maitekor hau —ai!— usoen eraz
—urduri eta lehitsu dihoa —ez daki nora!— betiko hegan.
- KAIOAK (1928)—goizero jarraitzez
—orain egun argitzez
—osaturik txuri-txuri
—jai eder batez udan
—aparretik sortu dan
—hegazti saila dirudi.
—Pozak darabiltz horren
—aldartetsu ta zaleki,
—girringa ta txioka,
—ondoren berriz... plaxt, jetsi.
—uhina lehertzen dan batez
—lumak busti ez ditezen
—bai arin goitu, bai errez!
—Urgainean batzuek
—ostera gelditu arren,
—zalapart osoan laster...
—aldartez kaioak zorun,
—zehar, gora ta behera,
—gogo duten aldera,
—jarraika dabiltz edonun.
—Non sortu ta zer izan
—hautetsi ahal banezake,
—Gaztelupean jaio
—eta biziko nintzake.
- KE-BELARRA (1928)—samin ta gozo
—nahastuen ontzi kutuna
—nik pozor bete-betea
—maita det beraz
—hatson darion belarra,
—barru det orain
—idarokizko txingarra
—Toxatik hartu,
—gainezka sartu
—laster da sudur mintzean...
—Pipa txuria,
—kirten hautsia,
—haur zahar batentzat,
—zinez neretzat,
—edoski maite gozoa
—Ezpain ertzean
—pipa jartzean...
—buruhauste zakar
—banatu kea bezela!
—Uste bat oker
—irtenda loger
—etsaiaz etsai banago,
—honek irauten luzaro
—ametsaldien
—goraltzigarri da nonbait,
—hargatik nere
—apal hau berdin sortu zait
—samin ta gozo
—nahastuen ontzi kutuna
- NERE BASETXEAN (1928)—Amesgileen pozkai ederraz alaitu naiz bat-batean
—hegoaldetik enada bi gaur etorri zaizkidanean.
—Goizetik hemen era gozatsu samurrez, isil antzean,
—abegi on bat eskatzen daude txioka teilatupean.
—-Txori maiteak: luzaro jardun, ez isildu, gogoz ari!
—Zuen txiogaz amets eginda esnatu naiz olerkari.
—Hegazale dan bihotz arin hau pizturik oso ta garbi,
—goiz eder hontan egun argitzez lurtu zait oztin-txori.
—Udaberriro zintzo datozkit joan arren udazkenean,
—lagun hoberik arkitu ezin nere aterpe xaharrean;
—enada polit hoiekin batez Saratxomendi gainean
—burauste zakar ilunik gabe bizi naiz pake-pakean.
—Mendian inoiz aldarte txarrik ez det izan... lasai nago,
—aldi bat ezik bizitz osoa nahi nuke bertan irago.
—Txindiz aberats ez banaiz ere pozez nor aberatsago?
—atseginaren ezti jatorra han behean ez, hemen dago.
—Elkarren etsai bizi dire-ta gauz onik ez uritarrak;
—mendian beso zabalik daude haritz pago ta lizarrak;
—iturritxoak biziro garden, eztitsu lili nabarrak,
—eta goizero txioka nere teilatupeko maiztarrak.
—Txori maiteak: berriro jardun, ez isildu, lehiaz ari!
—Zuen bitartez amets eginda esnatu naiz olerkari!
- ZER NAHI NUKEN (1928)—Mendi-mendian etxe koxkor bat, hiru-lau haritz aurrean,
—lili batzuek, erletegia toki babes politean.
—Atsegin ezti gozo-gozoa bord'inguru sakonean
—egarriaren asekai dagon iturritxo gardenean.
—Kezka larriei ateak itxi, uxatu guzik batean,
—maiztar ilunik ez izan inoiz nere bihotz barrenean.
—Isil osoa. ..Inoren zantzu gaiztorik ez behinere han,
—ametsak lagun, amets egin, bai, -amets..!— mendi magalean...
—Hori nahi nuke, ezer ez gehigo bizi naizen bitartean.
—Gero... hezurrak harri bihurtu goreneko tontorrean,
—ta ni naizen hau gotuts idoro oztinune zabalean.
—Alderantzi
—Zori leunak alde batera utzirik behar dan bezin
—higikor izan, eta jarraitzez beihere aspertu ezin.
—Egia maite, gezurra xahutu, zuzeneko bidez ekin,
—arnari onak sortu ditezen kezka zindoaz eregin.
—Ta zerbait alper baldin badaude beren izaeraz erkin,
—lasonar hoien gogo muxarra beti lo egon ez dedin
—esnale zorrotz eragikor dan deadar bizi bat egin.
—ta nere bizitz-azken garaian urertz alai batean hil.
—Gero... soin hotza itsasoaren ozinak eraman urrin...
—gezal bihurtu, ta ni joranez ezilkor naizela jakin.
- IBARREKO OLA (1930)—Beotibarko zelai aldera Tolosatik hurbilean
—emai gozoa nabari zaion ibar loretsu batean
—Etxaniztarren olaundi hori ugertzik babesenean
—betigaraiko tankeraz dager hain sendo bere zaharrean.
—tinki ta tunku
—egikor mailu ta gabi
—bakar hau baina betiro gailen, betiro zaharberriturik...!
—Inoiz ez zaio sortuko beraz herdoil, huntz eta sasirik
—bakar honeri egundaino ez itzaliko sutegirik.
—Ur-jauzi, ardatz
—ingude, sutoi txingarti
—guztiak hemen
—lankide oso ta bizi.
—Sei-zazpiren bat langile bertan lehengoen jarraikitzaile
—begiak zoli, besoak einkor, tankarik huts egin gabe
—ipuin zaharreko zenbait irudi bezin kementsu, goterne
—olagizonak biziro jator, uzkur-nagi ez behinere.
—tunkutu joaz
—olaren hotsak
—erraldoi baten
—tanpaka zinez irudi.
—Etxaniztarren goresle dira hots alai entzungarriak
—gabi zaharraren tunkutu eta mailuketaren tintinak.
—Gora ba zuek... olajaun eta zuen ekide guztiak
—zuen omenaz betirain beze lan eresi hain garbiak!
- HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ (1945)—Arpegi zital antzo, igar, mehe, zurbila,
—hezur eta azal hutsez duridi egina.
—Garai bateko nere musu biribila
—nork egitetsi orain...? Antzalda sorgina!
—Kokotsa nabari zait sudurraren bila.
—Egi horrek argiro beste hau ondoren:
—nere bizitz-ibaia itsasora laster.
—Kezka txarrik ez baina, noizik behin pozaren
—arrain pintarratu bat jauzika baitager.
—Ardo ttanttaz giro-ta bixkortze hain eder.
—Neurtitz-metagan txindor —ene amets txori—
—papar harro abesten ari zait biziki;
—oraindik ez baitiot bertso-metagari
—biltze lan ondoreko potorik ipini.
—Gogotxindor luzaro jardun zale izaki.
—Agertuko balitzait hegazti beltzen bat
—uxatuko nuke ta urrundarazi, txak!
—Jai det, jai haundia gaur atsegin erabat,
—urte asko izan arren ilunik ez behintzat.
—Nere poza oihuka erakutsi bezat.
Arrieta, Joxe Austin —1949—
- KOPLA GALAIAK (1982)—zu bezalako neskatsek dute
—zorabiatzen burua
—Mertxikak hezur gogorra
—arin hegan istingorra
—beltxaran: zure gerri zalua
—nire sukar eta lorra
—Umotu da okarana
—dager mardul'ta otzana
—zure bularrak nire ametsa
—urrun katigu darama
—Ederra udan hostoa
—zure sutean kixkal-xamurra
—nire maitasun-lastoa
—zurekin jostatu galdan
—Haritzak gogor ezpala
—pagoak zabal itzala
—gogo etsiaz dagizut neure
—Mendian zital bisutsa
—oihan-bakardade hutsa
—han nagoela nahi izaten dut
—hiriko hotsa eta hautsa
—Iturritik dator ura
—elkitzea bai tristura
—bidaztiaren malura
—Ederra elur-maluta
—jantzi hauskor xuri du-ta
—nik zutaz dudan gomuta
- EZ DIOT HAIZEARI UTZIKO (1986)—Ez diot haizeari utziko
—baretu arte igurtzi zaitzan,
—ez diot onartuko
—bere esku hautseztatuez
—itsu ditzan.
—Zeren eroa baitzara,
—eztarrian sumendi baten jabe
—eta errautsak astiro,
— zotinik gabe, emeki
—dirakitzazulako eta
—zure habuin-adatsa
— elur eta
—gure planeta hau,
— ustekabean,
— usategi dirdaitsu
—bihurtuko zaizkigulako.
—Zeren txoria baitzara,
—barnetik, barnetik oso
—hazten zaiguna,
— hazi eta hazi ari zaiguna,
—harik-eta bere luma gorituek
—ahoa kilimatzen diguten arte eta
—harik-eta bere kanta ia soraioak
— ukiezinak uste genituen
— gailurrak oro dardarati
— bihurtzen dituen oihu irakindu bat
— jaulkierazten digun arte.
—Horregatik, gautzan eremu helkorrean,
—zure gomuta iorandua dugu lagun,
—gomuta bizia,
—ezein ametsek
—pairatzen dakizun ezein oinazek
—harrapa ezin zaitzakeen
—gomuta bipila,
—soilki tristura-laino mehe batek
—begietara gandutua.
—Garaitezina baitzara, ene adiskide itsaso,
—zugan baitatza gure soa
—arraiki argitua,
—nola nahi zaituzten mendera eta
—nola, ikertezina baitzara,
—ahalegin alferretan ahultzen diren
—aurkitu nahi zaituztenak oro.
- DESAMOREA (1989)—Udazken-hats epela
—hosto ihartuen dantza
—maite galduen arantza.
— Hiria kaio lotia da
— begi-ninian zait pausatu:
— uxatu.
— Ibaia txalupa motela
— itsasora doa nagiki:
— maitasun-uhinen galdean
— Zubia dut orain igaro
— ertz bata urrunean utziz:
— urmael umelak betiko
— ahantziz.
— Euriak emaro busti nau
— ur bizi berria dakarkit:
— zubiaz bestalde hain urrun
— zakuskit!
- ORDOXELAIKO BIDEAN (1995)—Artezilariei deitu beharko
—delikatua desaktiba dezaten.
—Eta bihotza habitatzen digun
—ezezaguna errito swahiliz
—ahal dezagun behingoz uxatu.
—Euria ari baitu
—aspaldiko partez
—lekaro soil hauetan
—horbel hitsaren kraskada
—eta ur uherrez harro erreka
—denboraren euri atergabez.
—(«Victimae Pascali laudes
—immolent christiani»,
— («sekula» hitzik ez aipa,
— oinarria ez dago tinko zapal
— tzaileen hitza amaitzean za
— palduen mintzoa da hasiko)
— Telefono hariak aspaldi moztu baitzituzten
— otarrain karrankarien komando
— inkontrolatuek erraietan
— eta Danton guztiak higatzen ari
— osasunezko espetxeetan txandako
— Robespierreen gilotinaren zain
— gorrotoaren toberak ankerki urratu
— haurtzaroko argazki amoltsuak eta
— garrazki lehertarazi ulertezinaren
— hegazkinek poema ingenuoak oro txo
— stalingrado luze honetan mozkortubak
— eta ganibet fin zorrotzak atezuan
— tristeziaren begirada sorgorretan
— larmintzaren guritasun gurinezkoaren
— artisautza maratz zehatzean zaurgarri
— uste guztien pronostikoen arabera
— zapart eginak baitira inoiz ere apika
— laztanezko lanabes inozent izan ez diren
— aho kutunen nabastarre bazkalondoarrak
— ganibet labanduak orain odol-horbeletan
— karraskari eta behinolako irri-karkarak
—(«errota zahar maitea
—uraren ertzean
—uraren ertzean-da
—basati beltzean»)
—Otordu amankomunen
—xarma inkariotsua aspaldi
—bihurtu baitzen herdoil
—ibaiaren geldotasun uhertuan
— («negar egiten duzu
— alea txetzean.
— ni ere triste nabil
— zutaz oroitzean»)
— Bizitzak urteak baitaramatza
— zauri niminoak miniaturazko
— milizkaduren mikrouhinetan
— astirotsu suntsitzen su ama
—tatuak.
—Etxea bete ur.
—Odolez harro datorren
— erreka honetan.
—(«sepulchrum eius viventis
—et gloriam videam
—resurgentis» )
— Euria ari baitu
— aspaldiko partez
— gure kromletxaren in-
— Sicut dicebamus hieri.
Arrinda, Anastasio —1944—
- BILDUR NAIZ BILDUR (1973)—Nere buruari iruzur egiteko bildur.
—Nere buruari egia ukatzeko bildur.
—Yainkoa aragi mamitu den ezkero,
—nere erriarekin mamitu gabe ote nagoen bildur.
—Nere pentsakizunak erriarenak ote?
—Neure Euskalerri biotzekoari uko egin ote dioten bildur...
—bere sutraiak nereak...
—Bere bizimiñik ote dut nik?
—Bere naigaberik ote dut nik?
—Bere egarririk ote dut nik?
—Bere goserik ote dut nik?
—Bere izkerarik ote dut nik?
—Bide biguna artu ote dut?
—Bide okerra artu ote dut?
—Bide galdua artu ote dut?
—Bide erbestea artu ote dut?
—Euskal-bidea galdu ote dut?
—Agian nere erria saldu dut.
—Agian nere erriaren katea lotu dut.
—Agian begi-ninian jo dut.
—Agian bere odola eran dut.
—Erria ukatu dut?
—Odola ukatu dut?
—Izkera ukatu dut?
—Oitura ukatu dut?
—Etxea ukatu dut?
—Naigabea biotzean sortzen zait...
—Kristautasunik ez;
—Ezetasunik ez.
—Maitetasunik ez.
—Euskal kutsurik ez.
—Arlote pobrea
—«Euskaldun jaio nintzan
—Euskera maita zidan
—amak erakutsi... »
—Ames utsak ote diran
—Gaun illunean sartzen zait gogoa
—gau illunean sartuta Euskalerria...
—Tunel beltzetik irterakoan
—esagutuko ote degu
—Basoetako euskal-umeak
—etxetik kanpo
—Itzik gabeko erria
—izango ote geran laister,
—sitsa sartzen da
—arratsaldean...
—Sitsak jango du euskal aria
—erdalerri biurturik
—Il-kanpaiak joko ote digun,
- KATEA (1974)—biotza larri,
—Ito-bearra.
—Eriotza zer ote?
—Larritasunaren azkena.
—askatasuna.
—Gorputz lurreko
—menpetik
—odeietan zear
—aske gertatzea...
—Kateak eten:
—tximeleta
—lokarri artetik
—Txuri, gorri,
—gaztaiñ
—betikotasunaren
—Biotza dut larri,
—gibela dut larri,
—urdailla dut larri,
—gogoa dut larri...
—Larriak eten oi ditu kateak.
—Larri gaberik ezin libertadea.
—Eriotza bear;
—Ene biotz,
—maite duk askea;
—larritasunaren menpean
—Eutsi larriari.
—Etengo duk
—katea.
- IZAKI-ILLA (1976)—Bizirik itzan
—bide errezetik
—Bat-batean
—Illunak eriotza
—Forma utsak,
—forma beltzak...
—Itxurak
—Utsa
—adarrak billutsik
—naasketa batean...
—Bide txigorrak
—utsak
—bait darama
—bere zailtasuna...
—Tximistak
—Amesetan gogoa...
- LARROSA GORRIA (1978)—«Anton bat eta Anton bi
—Anton putsura erori;
—Antonen amak baleki
—atakoluke poliki».
—«Gasteria» erori da putsura.
—Orixe bai benetan kutsadura.
—Marxismo-aizeak mamian jota
—larrosa gorria biurtu da ota.
—Larrosa-gorriak goi-gaillurretan
—iskillu eskas aiek eskuetan
—gaztedia biur euskal-gudari.
—Faszista kañoiak egaletan,
—Erromatik ekarriak,
—«Kondor» abioiak aizeetan
—Hitler jaunak bidaliak...
—Aizeee-ta-pun burrundara otsa,
—eskuetan iskillua, motza...
—Euskal mendiak gorri odoletan,
—gazte osasuntsuaren odola...
—faszista tankeak aurrera ibarretan:
—«Anton putsura erori»
—t'Antonen ama berakin...
—Urteak pasa dira berrogei
—bitarteko «gasteri» berria
—sexo-leizeetan alperrik uzteltzen
—etzanik zuloan bertan-goxo;
—andik irteteko kemenik ez...
—gasteria ustelkerietan alperrez...
—Bat edo beste or dabil
—arrapakiñetan
— burrukeetan
—zulotik irten barik
—Garbi zak arpegia, mutil;
—garbitasuna eder dago beti...
—Biotzetik asi
—t'arpegia urbil...
—Ames egin dut, egin dut ames,
—ikusi dut eun milla erromes.
—Biotzak alai, alkondara garbi;
—berriro sortzen asi zaizkigu
—mendietako larrosa-gudari.
—Millaka mutil gazte,
—millaka gaztedi...
—lanean eten-gabe goi-goizetik...
—Zimaur artetik
—euzko gaztedia
—sortu zaigu berriz.
—Betirako balitz!
Arruti, Antonio —1884-1919—
- OLA-GIZONA (1913)—Gañezka daukat atsegiñez:
—Santzo gozo bat nork egiñ ez?
—Beltz-beltz daukagun bekokia?
—Aditu, gizon koldar zerana,
—Aditu dana
—Gipuzkoako meatzetatik,
—Onenetatik
—Etorri zaigu gaurko mia:
—Zepa gitxi du, menesta naro.
—Ez ari, mutill, izan meatza;
—Ugari ikatza
—Jaurti zak gure sutegira.
—Aspoak gora! t'arretaz ori
—Jarritzen zaigun i begira.
—Oratzar galda-galdan agona,
—Etorri ona
—Jartzera aguro lirañ-lirain;
—Amaika astindu polit artuko
—Dituk orduko,
—Gabi astuna dek ire gain!
—Asten danian indarrez bera
—Dana zatitu bearrean,
—Ire txatarrak' kenduko dizkik,
—Utziko ez dik
—Loi ta zazkarik bularrean.
—Zartada miñak biotzak ditu
—Beti garbitu,
—Lagarik zindo ta sendoak;
—Artzen du gure Jaungoikuak.
—Urolak ur txit indartsua;
—Aurrera, mutill, au dek sasoia!
—Gutxitan degun erakua!
—Aserre beti bizi gerala?
—Ez dek iretzat, gizon txaldana,
—Ikaraz ormak jarritzen ditun
—Etorri ta jun
—Eresi bigun baten antzera
—Neretzat bera
—Orain da guztiz pozgarria.
—Ez nau beroak ikaratutzen,
—Ez naute izutzen
—Emengo txinpart, su ta garrak;
—Beltza badaukat nik arpegia,
—Ez dauzka neskatx gorulariak
—Dauzkagun bezin poz eta alai:
—Ark duan eran kirru txuria
—Izadiaren indar altsuak
—Menperatutzen ditu sarri:
—Aiñ ospetsu dan gogortasuna
—Garbitutzeko baso zatarra,
—Kentzeko larra
—Burnia dute bear oso
—Ikazkin eta nekazariak,
—Gizon guztiak
—Bizi badute nai eroso.
—Txukundu leike txara abartsua,
—Pizti lekua,
—Aizkora sendo gabetanik?
—Jaurti gentzake zugaitz-enborra,
—Erdibitutzen ez badek ik?
—Zuen erraiak, lur ekoitzleak,
—Erraz oi ditun zabal jarri!
—Gero soroak arto ta gariz
—Apaintzen dira zoragarri.
—Emen egiten dira dardaiak,
—Zorrotz-zorrotzak et' ugari:
—Sartu, kupida gabe buztartu,
—T' azpian artu
—Nai gaitun etsai dollorrari.
—Beltz-beltz daukagun bekokia?
—Entzun ezkero
- AMALAUDUNA (1916)—Jazten t'apaintzen beko zelaia?
—Dago banatzen baratz osoa?
—Luze ta zabal dakust soroa
—Arto ta gariz dagola alaia,
—Geldi patxadaz berriz ibaia
—Nundikan dator nere neurtitza?
—Osto belarren eran, sortitza
—Neuk ote daukat ere guraso?
—Ez dakit nundik datorren, baña
—Bai-da au esaten didan ezpaña:
- VOBIS...NOSSE (1916)—Esan zidaten uritik, arren, lenbaitlen irten nedilla
—Onuntz ta aruntz aulduta nago, gogoa daukat erdi illa...
—Osasun-belar ederren ordez arantza mordollo pilla!
—Egarri nitzan egiaz eta nai nuan nere eztarria
—Bustitzeko, bai, aritz artean zegon iturri garbia.
—Auxe tamala! Auxe benetan dala bai negargarria!
—Len iturri zegon lekuan tella zar basez betia...
—Muga ta azkenik gabeko ondartzan dagon bidazti bakarra
—Pozez jartzen da noski ikusirik erreka garden azkarra,
—Zugaitz ostotsu kabiz betiak, nun nai lore ta belarra,
—Baratz eder bat dirudiala... ta urreratzean... ondarra!
- ILLUNABARRA (1916)—Banua; zoli ziran begiak dauzkat lausuak,
—Dauzkat zeukaten arintasunaz oñak aztuak,
—Ta arriturikan orain arkitzen ditut aulduak
—Aritza baño sendoagoa len neuzkan besuak.
—Banua; indarge nabaitutzen det biotz barrena
—Sasoi obean bildurra zer zan etzekiena;
—Aginka ari zait nere bizitza jaten zedena,
—Ta adierazten guztiz urrean dagola azkena.
—Azkena! baña betor nai duan garaian bera
—Alai entzungo diotan berri au ekartera:
—Lan eta nekez inguratuta bizi bazera
—Atoz zorion-iturburuan eseritzera.
—Bertatik eta pozez demaiot agur samurra,
—Ez det intziriz eta negarrez utziko lurra:
—Badakit bertan nere egotea dala laburra,
—Badakit bera dala atsegiñak ematen zurra.
—Gaztetatikan maite izan ditut euskal-mendiak
—Balira legez nere lagunak, nere zatiak,
—Aien aurrean idiki nitun nere begiak,
—Ta aien aurrean izango dira betiko itxiak.
—Maite ditut nik mardul datozen ondorenguak
—Goiko-Jaunaren bildur donean azitakuak
—Asabagandik artu nituan gure ekanduak
—Ardura aundiaz nere sendian dauzkat sartuak.
—Utziko diot nere makil au seme zarrari
—Ta agintaritza lagako diot orla berari
—Esanaz zuzen agindutzeko makurtu ari
—Ni banatxiak, nere pipako kea bezela
—Desegin zaidak, ai!, nere bizitz labur, mengela
—Baña zeruruntz kea dijuan eran, orrela
—Nik ere juan nai diat antxe zeukadat gela!
—Ez aztu, seme, gaztia aiz orain, ni berriz zarra
—Ez dek egoten ostotsu beti zugaitz adarra,
—Malats goizean zegon lorea tximel malkarra
—Ikusi diat eldu baño len illunabarra.
—Bukatu bear gauza guztiak asi badira
—Baña gizonak zoriontsuak egiaz dira
—Zartzaro onean jeisten diranak soñez obira
—Noiz edo berriz beko ibarretik mendietara
—Dator oiartzun barrura sartzen didana ikara.
—Zer berri dakar? Zer dio berak? Nundik? Zertara?
—Eskeintzen digu garaun berridun beko landara.
—Etorri bedi lenbailen gentza badu laguna
—Zorion-poza naro zabaltzen emen diguna;
—Madarikatu bedi datorren egun illuna.
—Ta arretaz, ernai andik begira beko ibarrera;
—Ona ta argia baldin badatoz esan aurrera!
—Gaizto ta itzalak baldin badatoz esan atzera!
—Larria benaz euskaldunentzat oraingo ordua.
—Au gauza zarrak lurperatutzeko lelo zorua!
—Galduko ote da gure Erri Kutun antxiñakua?
—Esnatu, jaiki seme leialak. Ai, ni banua!
Artola, Ramon —1831-1906—
- EGUZKIAREN SARRERA (1889)—Eguzkiak makurka mendien atzean,
—Gordetzen du argia ilunabartzean:
—Urre disdirak gero itsasperatzean,
—Eta goiak tinta fin politak hartzean,
—Tristura bat sentitzen baita biotzean.
—Egunari indarrak zaizkanean hiltzen,
—Tristuraz dira gauza guziak umiltzen:
—Loreak joaten dira makurka muiskiltzen,
—Mitxeletak urrezko hegotxoak biltzen,
—Eta txori txikien kantuak isiltzen.
—Negarti ikusten da mugitzen ibaia,
—Triste errekatxoa, tristeturik goia:
—Mur-mur iturtxoloko ur kristal garbia,
—Paltatzen zaiolako zeruko argia,
—Eta ilun ta triste itsaso haundia.
—Zabalde igaroak hainbeste nahaspila,
—Galtzen du egunazko mur-mura ta buila,
—Saguxarrak irteten dira jankai bila,
—Aitzen da ermitako Aimari ezkila,
—Eta itxura dena gelditzen da hila.
—Hontan izar zeruan barrenen zeudenak,
—Diz-diz azpian dira azaldutzen denak;
—Eta sarri, guk haruntz begira gaudenak,
—Nahirik gerenganatu indar galdu denak,
—Lotan jartzen ditugu nekeakin penak.
Artola, Rosario —1869-1950—
- NERE GITARTXOARI (1889)—Nik gitartxo bat baidet maite eta lagun,
—hau joaz pasatzen det denbora txit legun;
—nola denok grazi bat zerbaitetan degun,
—berarekin pentsatzen nago gau ta egun.
—Denbora pasatzeko gauz' hoberik ez da,
—honekin nonhai jartzen det nik nahiko festa;
—bakarrikan bera da noranahiko orkesta,
—hau aitzez inortxo 're aspertutzen ez da.
—Triste nagoenean bera det pozgarri,
—zenbait bidertan ere hauxen det igarri:
—honekin alegria pasatzen det sarri,
—soinua joaz eta gaineta kantari.
—Gitarra jotzez ez naiz behin ere aspertzen,
—berarekin bihotza oso zait zabaltzen,
—eta memoria 're txit asko argitzen,
—honekin det zorion guztia arkitzen.
Artxu, Balere —1811-1881—
- AGOTA (1780)—Beti beha, entzün nahiz nunbaitik zure botza.
—Ardiak nun ützi tüzü? Zerentako errada
—Nigarrez ikusten deizüt zure begi ederra?
—Ene aitaren ixilik jin nüzü zure gana,
—Bihotza erdiratürik, zihauri erraitera
—Kanbiatü deitadala ardien alagia,
—Sekülakoz defendatü zureki mintzatzia.
—Gor niza, ala entzün düt? erran deitadazia
—Sekülakotz jin zaiztala adio erraitera?
—Ez ziradia oritzen gük hitz eman dügüla
—Lürrian bizi gireno alkarren maitatzia?
—Atzo nurbait izan düzü ene ait'ametara,
—Gük alkar maite dügüla haien abertitzera;
—Hürrüntaaztez alkar ganik fite ditin lehia
—Eta ez ditian jünta kasta agotarekila.
—Agotak badiadila badizüt entzütia
—Zük errateen deitadazüt ni ere banizala.
—Ez nündüzün ausartüren begila so'gitera.
—Jentetan den ederrena ümen düzü Agota:
—Bilo holli, larrü xuri eta begi ñabarra.
—Nik ikusi artzainetan zü zira ederrena:
—Eder izateko aments Agot izan behar da?
—So'izü nuntik ezagützen dien zuin den Agota:
—Lehen soa egiten zaio hari beharriala;
—Bata handiago dizü eta aldiz bestia
—Biribil et' orotarik biloz üngüratia.
—Hori hala balinbada, haietarik ez zira;
—Agot denak txipiago badü beharri bata,
—Aitari erranen diot biak bardin tüzüla.
Artze, J. A. —1939—
- SAHATSA EBAKI ZIGUTENEAN (1969)—sahatsa ebaki zigutenean
—paret zuri hartan
—zurrusta bat geratu zen
—zulo koldarretik ixuria.
— maitasun irudia
— batasun kapulua
—sahats amildua.
— zerbait hautsi digute bihotzean
— zerbait loratu du gure herrian
- ZURE ASKATASUNAGATIK (1973)—zure askatasunagatik
—borrokatzen banaiz
—kantatzen badut,
—ez dut, urrikia dizudalako
—kantatzen
— ez eta zure malkoak
— xukatzeagatik bakarrik
—eta sua
— zuhaitzek haizea
—harkaitzak uhinak bezala
—neuk zu zoriontsu
— libre behar zaitudalako baizik
— zure askatasunean
— ez baitut neurea
— beste inun ikusten
- HAN, HIK ETA NIK (1987)—Han, hik eta nik,
— biok bat,
—galdera bakar bat dinagu egingo,
—eta erantzun bat bakarra jasoko:
—Nor zaitugu?
- MAITE EZ DUENA (1998)— Maite ez duena
— bizitzeko beldurrez...
— maite ez duenarengan,
— maitatzeaz baita izu...
—Beldurra eta izua da nagusi,
—eta herioa,
— maite ez duenarengan.
—Bizitzera,
—maitatzera ausartzen ez dena
—beharturik dago gorrotatzera;
—gorrotatuz, ez dagoela hilik nondik edo handik
— bere buruari erakutsi beharrez...
— baina gorrotoa ez izaki
— heriotza bizitzea besterik!
— zerbaitetarako behar bada,
— maitatzeko behar da hemen ausardia,
—eta haundia!;
— gorrotatzeko, aski da koldarkeria.
Arzak, Antonio —1855-1904—
- ERREGE TA BERE AMARI (1887)—Seaskacho bat dago
—Kulunpen artean,
—Ta alargun triste bat
—Ageri da pensatzen
—Etorkizunean!
—Nork ez ditu agurtzen
—Ama ta semia,
—Beti izandu bada
—Pena ta antsia
—Biotzeko atia
—Oso zabaltzia?
—Lo, umezurtz chikia,
—Aur inozentia!
—Zure egitekoa
—Izanik guztia
—Amets egitia!
—Dan Probidentzia!?
—Or daukazu ama bat
—Birtutez jantzia,
—Zaitutzen zure loa,
—Gero erakusteko
—O!? Nik ikusten zaitut
—Bigar esnatzean,
—Farrez luzatzean,
—Ikusten zaitut amak
—Begiratutzean,
—Zure antzan aita, ai!,
—Ikusten zaitut, aurra,
—Izketan astean,
—Mundu bat gauz amari
—Gosho! kontatzean.
—Amak, choraturikan,
—Musuka jatean,
—Biotz puskatuaren
—Kontra estutzean!
—Begira tristeari
—Zu ziñatutzean
—Zeruetan dezula
—Aita esatean!?
—Ta beiñ eta bi bider,
—Zure ezpañchoetan
—Gurutz bat jartzean!
—Azi zaitez gaishori
—Onen itzalean,
—Guretzako gero, bai!,
—Gizon egitean;
—Bestela, amarekiñ
—Diot nik batean:
—Ega zaitez Zerura
—Aur zeran artean!
—Gurutzea da gure
—Autsa da emen beko
—Izate guztia.
—Baña ark eskeiñtzen du
—Mundu bat obia!
—Ta Euskalerria,
—Ta mundu guztia:
—Benetan ageri da
—Gurutze maitia!
—Ta denbora berean
—Orla ikustia
—Alargun-umezurtzak
—Eta Gurutzia!
—Nere Donostia,
—Beti izan zerana
—Chit erri noblia:
—Bizi bitez birtute
—ta inozenzia,
—Bizi bitez Erregiñ
—Eta Erregia!
Astiz, Iñigo —1985—
- HARRESIAK (2012)—Itzaletan zabaldu da itzala
—eta laino artean galtzen doaz
—Zutik igartzen ditugun arren
—oroitzapen ahul bat dira hiria
—baldarki ixten duten harresiak.
—Altxatu zituzten biztanleen aurka
—eraiki zituzten haietariko batzuk,
—arantzak barrurantz bilduta. Guk
—ez dakit zertaz defendatu nahi dugun
—elkarren besoetara honela jaurtita,
—eta zer gauden hondatzen uzteko prest
—baina nahikoa zait keinuaren premia
—igartzeko guztiaren atzean badela
—isilean irauten ahal duen zerbait,
—badela infinitu zantzuren bat
—gauzarik behin-behinekoenetan ere,
—beti trakets inguratuko gaituena, ze
—une batez beste mende bateko hitzak
—eskatzen dizkit zure haragiak, eta
—urrun, orbel idor artean dabilela
—sakelakoak jo dio norbaiti.
- BESTE GOSARI ETA BESTE GOSEAK (2012)—Agurrari agurra pilatzen zitzaion
—eta ordubete eman genion elkarri
—gure urte inozoetako Pamplonan:
—eguzkitara utzitako gorpu jada.
—Ez genion besterik eskatzen,
—kirats zahar eta ezagun hura,
—Madrilgo abenidetara ohitutako
—zure ibilera bihurri eta bizia
—alde zaharreko kale estuetara
—berriro ere egokitu nahian,
—eta Adrianaren logela, hitzik gabe,
—ezkerretara hiltzen utziz.
—hitz gutxi batzugatik ez balitz, dardarka
—Lehengoak guztiz ahaztu gabe berriz
—ikasi behar izan nituen zure keinuak,
—beste gose batzuekin egindako
—beste gosari haiek gogoratuz,
—eta Bennen aipu hura (oker) berrituz:
—estatuak maite dituenak
—hondakinak ere maite behar ditu.
—maitatu zintudan isilean,
—eta hain berri hartan,
—zure ahotsari zauritutakoak
—eta hildakoak zenbatuz.
- ESPERIMENTU PRESENTZIALA ESKAILERETAN (2012)—Ez dakit nor den, baina norbaitek
—denbora bat kalkulatu dit hemen.
—Eskaileretako argiari sakatu eta
—bertan gelditu naiz ikustera
—noiz suposatzen nauten kanpoan,
—noiz behar nukeen beste inon, agian
—beste inorekin, edo behintzat ez hemen:
—bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez.
—Bataz besteko presentzia bat dut
—munduaren leku zehatz honetan,
—eta nire ausazko existentziaren
—denbora agortzea erabaki dut gaur,
—beste inori eszedenterik utzi gabe.
—Norentzat dira nire segundoak
—ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute?
—Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi,
—ezin asmatuz zer beste unerengatik
—sakrifikatu behar nukeen une hau,
—zer beste lekutan pentsatu nauten,
—eta zer beste bizitza amestu didaten.
- ERRAUTSAK (2012)—Heriotzaz ari zara bazkalondoan, ama,
—Zure heriotzaz eta Nireaz ere bai, ze
—zure errautsak non zabaldu adierazi nahian zabiltzala
—normaltasun beldurgarriz mintzo zara
—nire existentzia aurreko heriotza modu hartaz.
—Harrituta entzuten zaitut gainontzeko aukerak isildu
—eta Urbasa aukeratzen. Arrazoiak datoz gero;
—esaten didazunez, Niri esaten didazunez,
—han izan zineten beste edonon baino zoriontsuago
—eta han egon zineten Denak. «Ez daukat beste lekurik
—nire errautsak zabaltzeko». Bare ari zara. Bareegi.
—Zure egunik onenez ezer ez dakidala ohartu naiz
—kolpez, Ni gabekoak direla Zure egunik beteenak
—eta zuekin batera han egoteaz hasi naiz fantaseatzen,
—gogoan darabilzun nire jaiotza aurreko egun hori
—zuekin batera pasatzeaz; hizketan eta laino artean,
—kontatzen duzunez, elkar doi-doi ikustera helduz
—eta Gure kontuak ez beste iparrik gabe.
—Ohartuko al zinateke nire presentziaz, ama?
—Ezagutuko al nindukezu semetzat? Eutsiko al zenioke
—Ni izateko aukerari, baita Ni ezagutu ondoren ere?
—Bat gehiago nintzateke, agian, izebaren eta zure artean,
—bat gehiago Urbasan, Gu eta Besteentzat kozinatzen,
—amonak zure bitartez pasatako patatak zuritu ahala,
—zergatia ongi ulertzera iritsi gabe, baina, Ni ere
—Zure zerbait handi horren parte sentituz.
- TEOLOGIA (2012)—Jadanik izan den eta gerora izango den
—bi gertakariren arteko denbora hil hau
—agortzen du erabat nire gorputzak;
—iraganeko katastrofe batez edo etorkizuneko
—zerbait handi batez ari dira denak
——denboraren pertzepzio teologikoak
—deitzen ditu Rancierrek bere testuetan—,
—eta baliteke zerbait handia gertatzea
—baina nekez sinets dezaket zerbait hori
—niri gertatuko zaidanik, edo katastrofe hark
—ni ere horretaz mintzo naizen arren
——hara, zure betile bat aurkitu dut masailean—.
—Nire aldarrikatzen ditut hemengo uneok,
—babesgabe eta bazterreko; komando baten,
—ingeniari nuklear baten eta etxekoandre baten pareko
—egiten nauen orainaldi zalantzakor hau:
—ez ekintzena, baizik eta oihartzunena.
- EUSKAL HERRIA (GINSBERG ERARA) (2012)—baina pixka bat baino ez dizut kendu.
—Euskal Herria, 1.180 euroko soldata
—eta beherantz, 2011ko abenduaren 28a.
—Euskal Herria, neure burua ere ezin dut eraman
—zer egingo dut zurekin?
—Hasteko aukeratu egin behar zenuke: edo
—zirkunstantzia edo helburua edo aitzakia.
—Sukarra daukat, eta ez nago asmakizunetarako.
—Utz nazazu bakean sikiera une batez.
—Ez dut poemarik idatziko burua argi izan arte.
—Euskal Herria, ez etorri zure historiarekin,
—Geuk izan behar genuke zerutiarrak,
—eta ez beste munduren batek.
—Egongo da hau konpontzeko moduren bat
—iraganera edo etorkizunera jo gabe, ezta?
—Sarrionandia Kariben bizi dela diote eta
—ez omen da sekula itzuliko; etsigarria da.
—Euskal Herria, 88 amona baino ez kobazuloetatik
—(Oteizaren kalkuluak) zure ixte bidean diren
—Volkswagen eta Daewoo fabriketaraino;
—eta orain zer?, nora zoaz?
—Noiz izango zara dituzun iraultzaile guztiek
—merezi duten bezain eder eta librea?
—Edo akaso nahiago duzu pankarta eta
—turismo bulegoetako existentzia kolaterala?
—Batzuetan pentsatzen dut euskal sukaldaritzaren
—marketin kanpaina bat besterik ez zarela.
—Oinazeak eta nekeak gorabehera, Euskal Herria,
—hau da itsasoan hatzak busti, supermerkatuan
—ilara egiteko barianteetako batean espezializatu eta
—haragiari heltzen ikasteko duzun aukera bakarra:
—benetan existitzen saiatu behar zenuke,
—azken bururaino existitzen.
—Pozarren ordainduko nizuke hilobi bat, Euskal Herria,
—zein izenekin ehortziko zaituzten esango bazenit;
—baina euria ari du eta ez dakizu zein aldetatik.
—Zurekin ezin da eguraldiaz ere aritu.
—Euskal Herria, zure berehalako jaiotza horrek
—ez ahal nau igogailuan harrapatuko!
—Zer ordutan bizi gara, Euskal Herria?;
—nazio bat garela diozu, baina bakarrik nago.
—Oraindik ez didazu kontatu
—Euskal Herria, bazatozela aldarrika ari dira,
—baina nondik etorriko zara?, zein geltokitan
—itxarongo zaitut?, nola ezagutuko dugu elkar?
—zenbat jenderen ardura duzun?
—Badakizu haietariko zenbatek gozatu
—nahi lituzketen euren zauriak nireekin?
—Ez gehiegi nahasi, aski dut portzentaje txiki bat,
—zehatza ez izanik ere; hurbilpen soil bat
—eta banoa harekin ohera; hori ere ez?
—Euskal Herria, noiz erregulatuko duzu zure militar
—eta polizia guztien boten modeloa?,
—noiz zapalduko zaitugu denok berdin?
—Bakeaz eta baketzearen presaz ari zaizkizu denak
—barkatu beharraz eta barkatu ezin denaz,
—baina beti hala ezagutu zaitut nik.
—Euskal Herria, talka egiten dute zure abizenekin
—Kubaraino heltzen diren Bizkaibusek
—eta laguntza humanitarioek:
—Astiz kapitaina, Pinochet Ugarte,
—Katalina Erauso, Juan Zumarraga...
—Adostu dezagun iragana nahi baduzu;
—ikustekoa nintzen umetan.
—Hamaika urte nituenean tirokatutakoa
—guardia zibil baten ordez politikari bat izana
—errore estrategikoa zela esanarazi zenidan.
—Hamalaurekin jangelaz arduratzen zirenei
—esaten genien protesta ostiraletan,
—egutegi kristauaren araberako eskola publikoan
—ostiraletan arraina baino jan ezin genuelako eta
—guri ez zitzaigulako arrain nazkagarria gustatzen.
—Hamabostekin nire burua gogoratzen dut, plastika gelan
—Van Goghen logela margotzen ari nintzela,
—senide bat kartzelan preso zuen klasekideari
—amnistia zer den azaltzen.
—Hemeretzirekin Bilbon lehenengoz ETAri ezetza
—publikoki ematen, 2004ko martxoaren 11ko
—Madrilgo atentatuengatik; eta bai, Euskal Herria,
—ordurako banekien ez zela ETA izan.
—Zain neuzkan hildakoak jaiotzerako.
—zentzu apur bat honi guztiari».
—Bera ere ez da itzuli eta esango nuke jadanik
—nirekin baino ez dela aritzen euskaraz.
—Euskal Herria, ohartu naiz ni ere banaizela Euskal Herria.
—Berriro ari naiz nire buruarekin hizketan.
—Ziur aski nire buruari barkatzen ez dizkiodanak
—dira zuri barkatzen ez dizkizudanak.
—Barroteen zein aldetan zaude, Euskal Herria?
—Elektrodoen zein ertz ezagutzen duzu?
—Zein muturretik eusten diozu pistolaren
—eta garezurraren arteko oreka ezinezkoari?
—Euskal Herria, tigrea eta bildotsa sortu zituena
—izate bera ote den galdetzen dio
—bere buruari Blakek poema batean:
—What inmortal hand or eye
—could frame thy fearful simmetry?
—Blakek ez zintuen ezagutzen, eta nik ere ez.
—Euskal Herria, ez naiz zutaz fio.
—George Bushen administrazioak egindako jazarpenez
—aritu zitzaidan iruindar bat aurreko batean
—arte galeria ederra du, ikusi behar zenuke
—eta New Yorkeko artista ezkertiarrek aurrera
—egiteko izan dituzten oztopoak kontatu zizkidan.
—Egunkaria eta Eginen itxierak aipatu nizkion nik,
—eta berak baietz erantzun zidan, argi zegoela baietz,
—baina zeri buruz ari nintzen arrastorik izan gabe.
—Euskal Herria, zer gezur errespetatu behar nizuke nik?,
—nork pasa dit zure lekukoa?, nire gezurra al zara?
—Ezin dizkizut tortura deklarazioak irakurri,
—horra egia bat; eta gehiago dauzkat.
—Euskal Herria, entzun behar zenituzke
—Amerikari buruz Ginsbergek idatzitakoak,
—nola luzatzen eta luzatzen dituen lerroak
—arnasaldiak ematen dion erritmora.
—Ni ere saiatzen naiz behin eta berriro,
—baina suspirio bat trabatzen zait.
—zure presidente izan nahi nuke,
—herrialde baten ordez oihartzun bat
—gobernatuko nukeela jakinik ere.
—Euskal Herria, zu zein urratsetan ari
—euskaraz?, zuk ni ulertu?;
—nik hori ez entzun inon, zuk bai?, zuk ulertu?
—Euskal Herria, nik lan hamar ordu eta gero euskaltegi,
—baina ni despedido orain, ni saiatzen baina
—ikastea zaila, euskara oso zaila, oso-oso,
—euskarazko produktu kontsumitzaile
—laguntza emaile bertsolari utopiazale
—gudaroste bat daukazu zure aginduetara,
—Euskal Herria, Arnaldo Otegik kanpoan behar luke,
—zuk ulertu?, edo paso total?
—Euskal Herria, ez zen ongi egon politika egiteagatik
—nire laguna ezkutatzera behartzea,
—eta etxera itzuli zenean Poliziak
—atea kolpez botako zuen beldurrez
—amarekin lo egitera bultzatzea.
—Euskal Herria, goapo asko atera zenuen nire osaba
—traizionatu zintuela esateko egindako kartelean,
—oso dotore, bai, baina zer egin zizun zehazki?
—Beharbada nik ere traizionatu egin zaitut
—gosarirako esne marka bat erosi ordez
—oharkabean besteren bat aukeratzean?
—Euskal Herria, zer iritzi duzu biolentziaren banalitateaz?
—Ez dizut zerrendarik egingo, baina hartu ordu erdi bat
—googlen zure buruari erreparatzeko.
—Euskal Herria, zenbatgarren errepikapenean erdituko zara?
—Euskal Herria, zenbatgarren errepikapenean erdituko zara?
—Audeni irakurri diot poesiak egin behar lukeen zerbait:
—bere existentzia soilagatik, eta gertatze hutsagatik,
—horregatik bakarrik ospatu behar luke dena.
—«Basque is cool» izeneko kanpaina bat abiatu dute
—Etxepare Institutukoek, zergatik nik
—ezin zaitut ospatu bestelako bake batez?
—Ez dakit zehazki zer esan nahiko duen, baina
—batzuetan zure existentzia besteko indarrez
—ospatzen dut zure existentzia eza;
—zuri ere berdina gertatzen al zaizu nirekin?
—Euskal Herria, bukatu egin behar genuke
—behingoagatik: bukatu hasieratik.
—Geroak esan beza erri bat izan zan
—edo-ta ats emaiogun ontan iraun dezan.
—baina bai nire pixka guztia.
Atxaga, Bernardo —1951—
- HERDOILAREN TRISTEZIAREKIN BATERA (1978)—Herdoilaren tristeziarekin batera,
—ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da;
—eta bere sabaia laino baso bat,
—Eta kalatxorien habi eskaleen sakelak,
—eta sukalde proletarioaren argi urdinskak
—Zubi zaharrenetatik
—ibaiari so berripaper saltzailea
—hitz ezezagunen hiztegi bati bezala;
—bus txofer batzu bozeolari hilaz mintzatzen,
—apatridak bailiran trenak
—memoria karrilen fatalitatean galduz;
—denboraren oihal xinglea arratsezkoa soilik;
—arrabita baldarren nostalgia kantoietan,
—eta harantzago mozkorrak,
—kalegarbitzailearen beilegi bizia,
—beste zubi bat, prostitutak.
- HUTSALAK MY LOVE (1978)—Hutsalak my love zure zetazko galtzerdi distiratsuak,
—Hutsala fita doratuko zigarro horren fantasia;
—Oroimena edo zu ke beldurtia,
—Eta hauskorrak halaber maitasuna eta armiarmaren etxea,
—Kartoizko teilatu azpitan babestutako ametsak.
—Berokietan soilik iraun dezaketen Inoiz Beti edo Bihotza
—Bezalako hitzek, edo expresaren abistua gauean galduz;
—Eta zure begirada, my love, sagar jelatua,
—espaloi horietatik zakur deslaien haginetan.
—Baina etzazula antsiarik egin.
—Abriguaren botoia bezain nimiñoa naiz esanez,
—Gezur ttipiak asma ditzakegun bitartean:
—Gizonkillo bat ( esate baterako )
—mozkor taberna berde batean
—Zuretzat bakarrik pianoa my love jotzen,
—Hatzamarretatik ahate basatiak sortzen zaizkiola,
—Zure izena ebakitzen duen bakoitzean;
—Zuhaitzak, esate baterako, zoratu egin dira bart,
—Hodeiak beldurtzeraino haziz;
—Esate baterako eguzkia
—Gizon biluzia bezala gure etxean sartzen
—Tximeleta kargamentuarekin;
—Eta bota dezakegu baita ere txanpon bat makinan,
—Only you entzunez txorakeria batzuk esateko;
—Edo bestela my love, nahi izanez gero,
—Hertsi itzazu begiak,
—Eta pentsa Bonny and Clyde garela eta zu soineko gorriz;
—Irlaren batetara joanen ginateke, bestalde,
—Edo herri honetako proiektuetan murgilduko
—Utopia ausartenak ere hain zikoitzak ez balira hemen;
—Azken finean zer esan daiteke bizitzaz,
—Segurugilearen blagak beste balio duela,
—Eta modako pintorearen maitalea bezain estupidoa dela,
—Igande arratsalde hilezin bat.
—Iragana aipatzen duzu: hastapenetako uraren burbuila
—Soinua espia bat bezala ezkutatuz Altzairuzko
—Teloiaren atzean.
—Berresan ahal ditugu zenbait hitz etorkizunaz ere, anti
—Ajuak adibidez, ajetibo kalifikatiboak,
—Komuneko paper agortezina,
—Kolorezko gantzontziloak,
—Medikuak minbizia gaurkotzen;
—Eta poeta panparroiak,
—Eta banku zuzendarien seme-alaben errebolta.
—Tximinoek ez dute planeta konkistatuko zoritxarrez,
—King Kong ez da iritsiko ziutate honetara;
—Eta izar zaharrenaren indar profetikoa profeituz,
—Koskortuko dira oraindik itxaropena,
—Eta balkoiko geranioa.
—( esan zuen Humphrey Bogartek sonbreilua okertuz )
- HAREA (1978)—Hareaz eginak desparadisuaren zutabeak.
—Eta Lurra planetaren airea ere
—Hareazkoak sateliteak,
—Harea egotziz bihotzek
—Harearekin batera malko esentziala
—Eta odol bete ontzi bat.
—Eta harearen artean zuek ere, gutun
—Horituak, erloju
—Hautsiak,
—Hiztegi liliputiarra,
—Espartako ezkutu herdoildua,
—Bazatozte zuek ere.
—Baina arratsero galduz doa guztia
—Gauero ez da harea baino geratzenIlargi krudelaren azpian. Harea.
—Hareaz eginak desparadisuaren zutabeak.
- TRIKUARENA (1990)—Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
—eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
—gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.
—Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
—Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
—Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
—Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,
—Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
—Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,
—artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek
—galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.
—Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,
—Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,
—bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen
—gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;
—Eta bapatean, zeharkatu egiten du
—belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,
—Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;
—Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den
—azkeneko zazpi mila uneotan berritu,
—ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,
—ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.
Aurraitz —1912—
- ZOROA NAIZ (1957)—Txillardegi-ri tamaltasunez
—baina neuk baino bestek ez
—baitaki nire giroa.
—Gizarten zentzuduntzat naukate,
—baina bakarrean eskuragaitz
—Zazizkit neure oldozkun ta naaste.
—Gauza orok daragizte gogait
—Lortu ezinaren poz ertzean:
—Gogoan daukadan utsa astun zait...
—Eguraldiren aldakuntzakaz
—Aldakorra zait gogo-giroa:
—izadi ikutuk nauka lilluraz.
—Bizi bearraren ots goibela
—Pozkor zait ulergaitzen ixila.
—Zentzuduntzat daudenek ikus oi
—Ez dituztenez ikusten ditut
—Gauzak: gogoa baitut olerkoi...
—Atsekabeen aldapan erreza
—Litzakit buruari uztea:
—Latza baitzait zorionik eza.
—baina buruari utzi-ta iritz
—Ote nezake neure barru utsa
—Bete legikedan zorun-bizitz?
—Gaikoia izan baino naiago dut
—Ametsen zidorretaz maratu:
—Iainko laztanek aurkitzen ditut...
—Ez baitu, baina, inok inoiz
- MINGOTS (1959)—Urrun nago. Urrun eta bakar.
—Ixila zelaietaz deadar...
—Oldozkunak asauetan azke,
—Atzerri-bizikera, bai, neke!
—Piztien bizileku itzalean
—goian zerua, ta lurra beean...
—Yainko'k bakarrik nakus, maurtuan.
—Baso, erreka, zelai... oro itzal.
—Auxe bakartada itun ta yaukal!
—Izadi oso-osoak dagist itz,
—gogotar mintzoaz, olerki-giltz.
—Onen mingots ez dut izan bizitz.
—Tamal samurren barne ezkutuan
—maiteenen oroia arantza bakan.
- ITXAROKIZUNA (1960)—Itzal ta iluna espetxea!
—Ez baita asko atsegiñago
—erbestetuen bizitzea.
—Erri lotuaren semeak
—beti urduri ata lorrez,
—eun zauri maitasun-landetan,
—odolez oinak, zidor latzez.
—Bake-bizitzaren ametsak
—goiz oro dagite, ozen, ots
—«Iare ikusi nai ditut mendi
—eta aran ok. Utikan, arrotz!»
—Asaben didar sakonak, zurt,
—odolak baiditu irakitan.
—Espetxeetako neke-gauak
—goiz barririk dute ixilpean.
—Irrintzi baten ikutuaz,
—kate artean gogo-azke,
—urduri mendiz, berein gazte,
—maitasun-menpe bildurra aalge.
—eskuko egin arte ez baita
—etenen iskilu-dizdira.
—Kemenak bebiz alkartuta.
—Itzal ta iluna espetxea!
—Itxaro daigun, uste osoz,
- TAMALGARRIA (1965)—Giza-oioldea dator
—kale-bizitzaz lillura.
—Ibillerea astun eta
—gogo motelakaz zaarrak,
—gazteak arnas beroaz.
—Atxurra itxikera izen
—ta azkatasuna be galdu:
—Basatxoriak kaiolan
—goibeltasunak ilten du.
—Bai. Basoan otak dira!
—baiña, ez dakizu otak
—baño eun bidar latzago
—Zuen izate ta amesak
—olaen otsak itoko.
—Maitasunbako gizarteen
—errukibarik, zakatzak
—aterako, ba, igartzeka.
—...Eta, basoak illetaz
—jazten diran bitartean,
—berein baserritar doaz
Azkargorta, Lierni —1979—
LEHEN LERROA
(2021)—“Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
—ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
—maitasun keinu bat besterik ez”.
—tyle="font-variant:small-caps">Kirmen Uribe
—Hil egin zara eta ezin zaitut ukitu.
—Bakarrik iritsi zinen. Bakarrik joan zara.
—Bart egin zizuten botika usaineko infernu honetara ongietorria.
—Erabat sintetikoa iruditu zitzaizun.
—Ordularia kendu eta mesanotxean utzi zenuen
—babestutako lekuko izan zedin;
—azken eszenogramak bere apatian
—besazpiko jatorriaren beroan estaliko ote zintuen.
—Zure logela gogora ekarriko zizun presentzia bat, besterik ez,
—zenbat eskertuko zenukeen.
—Gelara sartu naizenean negu oso bat topatu dut;
—etzanikako hilotz zurruna, barrualderantz goroldiotutako agora.
—Degradazioaren kontra-argia, jaso zintuen oheak
—azken izerdiak lehortu dizkizu, akaso izan zinen zigotoraino agortu.
—Minaren emankortasuna zinikoa da, Maria Magdalenaren zapia,
—noizbait zoriontsu izan zela oroitze hutsak Danteri eragiten ziona bezain handia.
—Zurekin eraman al duzu minbera? Elur artera.
—Leihoa ireki dut. Zure arimaren bideari erraztasuna jarri nahi nioke.
—Bularrean du heldulekua urrezko gurutzeak, horra sorgor
—babesturiko beste lekuko bat.
—bi metroko distantziaz lehen lerrora soilik;
—haurtzaroan zein mami ikusten zenuen amaren gaztea,
—labetik atera berriak diren sagar erreak eta eztia.
—Otsailetan, ohatzean, emaztearen oin hotzak, ate aurreko txakurra uluka;
—bekokian, sargoriaren galda bizian, baratzeko pikondoaren itzala,
—baserriaren harria, sukaldeko pertzetatik lurruna,
—ogi egin berriaren usain beratza;
—gerrirainoko erreka, mutikotako esku artean zizareak eta
—amua irentsi zizun lehen amuarrainaren buztankada;
—ardi anglo-amerikar artean Nevadako anaiak
—idatzi zizun kipula-paperezko eskutitz horizta;
—bularretatik ahora, jaioberriaren maina,
—esnearen asebetea.
—Latex epitelioa duen odol hotzeko narrazti polimeriko bat nauzu.
—Ezin zaitut behar bezala haztatu. Kanpotik ez dut gizaki eiterik agerian;
—zin egiten dut barren, ekaitzak goratu ezin izan duen
—giza arrastorik gelditzen zaidala.
—Plazenta barruan epel isotermiko guria izaten omen da,
—heriotzaren karkasa azpian izotzik kristalena.
—Hegaberek baxu egiten dute ortzemugarako partida.
—Bihar, positibo bat batuko duzu zenbakien hizkuntza aizunean,
—tanto hermetiko bat urkatuen olinpiada matematikoetan.
—Haragietatik apur bat ernatzen al da
—unamaz katigaturiko hormigoi akituetan.
—Gaitzaren zintzurretik hasperen egin eta
—anosmiarik garatu ez duen edonork suma dezake:
—herioak gazur garraztuaren usaina laga du
—gelako airearen hutsetan.
—Ba al duzu hotzik?
—ez dira zuretzat.
- ILUNDU AURRETIKO OLIADURA (2021)—“Hain hauskorra naiz derrepente.
—Oinez doan zauri bat naiz, ospitaletik irteten.
—Atzean laga dut osasuna”.
—tyle="font-variant:small-caps">Sylvia Plath
—Zuhaitzaren itzala uda betean.
—Euli mandoen soinu narratsa, adarren joan-etorri malatsa,
—hostoen soslaiak norabidearen hauspoan.
—Noizbait izan zen edertasunik orain erbestear dauden zelaietan.
—Haizeak agindu lezake une batez
—urrundik atzematen badu
—irudiak bata bestearen barren, dialekto organikoa mintzagai.
—Gorputz egin berriak, oraindik beroak,
—sexu ameskerian lehertzen dira.
—Itzalen artefaktua hiria gain hartzen ari da
—Objetu Hegalari Ezezagun yanki bat bezala.
—Borobiltasunak anputatu dira,
—asfaltupeko hormigoia nekrosia beltzean da.
—Atzetik alde egin du haize finak zaldi kizkur baten gainean.
—Irtetear liteke ospitale menperatu bat ilunabarrean.
—Leihatila horien infekzio kristaletatik, ez da besterik;
—zirrikitu zorrotzetik, txistukari baino eztulez,
—erdizka eta zehar-esanetan sartzen da muturka datorren ilundia.
—Barruetako ateek bikuspide erantzuten dute,
—sartu-irtenkako jipoietan, bi kolpez eta nonahitik.
—Gaur arratsean eguzkiaren estaltze beherean,
—atseden hartu beza lengoaia minberak;
—alkitran ilunak ultzeratu ditu gelaren A eta B aldea.
—Badira klausula moduan hormak trebesatzen dituzten itzalak.
—Bake hitzak erabili nahi baina,
—danbolin artean kontraerasoan etortzen da semantika.
—Gaua zornatu da zelai beteko batailan.
—Porrota bizimodu alternatibotzat duen leinuaren inperioa da hau,
—gaixo usaina dugun gaixotarrona;
—gurpil artean etzanik, mingain-orrazi egoskorrean
—egun oso bat irioten duten eskeko katutzarrena;
—zakarrontzi organikoa auzo kontsakratu duten harrapari generikoena;
—material biologikodun poltsa gorriaren barne
—Badakigu gure ohea falta zaigula.
- INMUNITATEA (2021)—Ahula izaten utz iezaidazu
—aldi bakar batez bada ere,
—intziria etengunea da.
—Gaur traizioz labur izan bitez
—ene barne bazterrak. Berdin zait.
—Haize somatikoaren alde
—soltatuko ditut ontziko belak. Berdin zait.
—Barkatuko dut airean gain-azpika
—trebesaturiko zeharrargia, bitamina zuria;
—etengo ditut garun barruko sinapsiak,
—gurutzaturiko galderen hologramak;
—jasango dut ezbeharraren sukarra,
—odolaren kontrakorrontea.
—Gaur gauez, gaur gauez soilik, berdin zait,
—okerragora egin aurretik, inoiz gehiago ez,
—azal zaitezen kausa-efektu gogoz,
—metafora zinetiko bat bezala,
—azal zaitezen kroniko,
—azal zaitezen behin, nire iztarretan labain, eta
—nigandik irten orduko berriz ere itzuli. Berdin zait.
—Bihar, agian bihar, kemen apur bat topatuz gero,
—memoria guztien izenean garbituko dut nire duina.
—Agian bihar, loreak ez ditut zuztarretik aterako,
—agian bihar, udaberri azkarrago bat desira;
— neure defentsa guztiak irion, berdin zait.
—Berdin izatea ere berdin zait.
—Axola izateko adina kemenik banu, agian bihar,
—erregina-jele anpoilaz egingo dut topa. Agian bihar
—benetako etxera itzuliko naiz.
—Eta sinetsi berdin zaidala, baina agian, bihar,
—ez zenuke telefono-kabina agonikoen barruan,
—urgentziaz eranzten duzun gorputzaren azpiko
—superagente estresatzailea libratu behar.
—Desiratzen zaitudalako
—masokista deitzen didate. Eta hori ere
—berdin zait.
- ANESTESIA: IHESALDI DISTOPIKOAK
(JOAN-ETORRI-JOAN-JOAN) (2021)—Aho txikiko lur handiak,
—amaitu egiten dira bertan minak,
—ixten ari den eraztun baten antzera,
—guztia soiltzen da munduaren ipurtzulo honetan.
—Arrakalak. Kareharria. Okre hautsa. Hemen ez da ezer.
—izan litekeen ametsik ederrena?
—Oin ertzera ekarri digute muga,
—lehen mailako bidaiariei egiten zaien bezala.
—Pauso erdi bat nahikoa izan dadin.
—Estatika gabeko haizea sarean erori da.
—Eguratsa gori. Urik ezagutu ez duena, paralizatua,
—deshidratatua, suge siku bat bezala.
—Oxigenoa % 100ean toxikoa da.
—Sabaia koipez arretu da, argi orlegia
—fluoreszentziaz keinuka hasi. PH-a zazpitik gora edonora.
—Joaten ari zaizu anestesiaren efektua.
—Astunagoa da zeruaren pisua.
—Ez dakit zer egiten dudan hemen,
—etorkizuneko mina absorbatzen duten
—pixel hauen artean harrapatua.
—Ez zaitut ezagutzen.
—Oinetakoak galdu ditut
—baina hemen ez dira ezertarako behar.
—Barrurakako matrize honetan zorua beratza da.
—Esnatzen ari den hori, zu zeu izango zara.
—Zoaz aurretik. Irudimenaren agindu bat da.
—Lur hartu eta bestaldeko zentzuetara iristen zarenean,
—minak suspertuko zaizkizu,
—aurpegiz aurpegi topatuko duzun lehen ezezagunari,
—ohar egin, esnatzea,
—hor esnatzea,
—hemen merezi ote duen.
—Bidali erantzun adierazpena, bake gogoz,
—astinduz zapi zuria iragazitako lau haizeetara,
—lauhazkan dakien zaldi tartekari jaspeztatu baten bizkarrean,
—ebakuntza-gelatik lurralde neurotiko honetako
—Balekoa izango da, aseptikoz gainera,
—zuzen iristen dakiela
—zuzen iristen bada.
Azkona, Josetxo —1953—
- HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN (1993)—Europa izena duen hiri honetan
—zornaz ageri dira teilatuak
—eta marru bortitzak aditzen dira bere kaleetan.
—Eta orduko hartan musukatu eta besarkatzeko
—elkarren arropak eransten zituztenak : Sakib, Minka,
—Adis, Zlaton, Bogdan, Hihad, Jasna, Senad...
—hatzaparka biluzten dira orain
—lepamozteko
—beren odol nahastuen haurrak
—zatikatzeko,
—kaleaz bestaldeko emakumeak oro
—bortxatzeko,
—ogidendetako bezero gosetiak
—odolez blaitzeko...
—Zeren odol puruaren bila baitabil basapiztia Sarajevon.
- ARGITZEKE (1996)—Materia harri
—eta arima txori
—izendatu duen mintzairarik
—badator harro
—latinaren aurretik.
—txepetxak
—kantari.
—Azeria zelatan
- OLIOZ (2001)—nahi zaitut
—patata, tipula
—eta azenarioarekin batera;
—gisatuaren saltsan.
—nahi dut zure boza,
—oliozpinez ongi doitua;
—tomate
—eta letxugaren arteko
—nahi zaitut eguerdian;
—eta piperrek
—jotzen duten izerdi punttuan.
—nahi zaitut gauean,
—arrautzaz blai eginda;
—zartaginetik platerera
—nahi zaitut nire ondoan;
—baina bost axola
—ekilorez edo artoz
—bazentoz ere.
—Ongi etorri nire sukaldera.
- STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA (2001)—The Walls presondegi zaharreko ziegatik
—mintzo zaigu Stacy Burd,
—ea zer apeta duen
—galderei erantzunez.
—hiru orduren buruan hilko dute,
—eta, ondorioz,
—ez da komenigarria urdaila hutsik eramatea.
—Hanburgesa bikoitza nahi duela
—dio; nolabait, Oldenburg Claesek bere eskuekin
—igeltsuz moldatuko zuenaren gisakoa:
—txahal xehatuaren okelaz tinko
—maneatua,
—baratxuriz, perrexilez eta arrautzaz ozen
—goretsia,
—tomate saltsaz, ziapez eta letxugaz jori
—mestizatua,
—eta, batik bat, tipula anitzez ezin hobeki
—Batez ere, Texaseko Gobernadore Txit Papartak
—erran ahal diezaien bere bozemaile malapartatuei:
—hagitz typical american petoa,
—bai baitaki uholdearen aurrean zapatako zuloak
—erretxinaz estaltzen,
—barrengo sutea behazunez amatatzen.
—Ez dela soilik arduragabeko kreatura hiltzailea,
—ez dela soilik izotz puska baten seme harroputza!».
—bat egiten duten Amerikaren bihotzean
—ari baitzaigu Stacy Burd,
—era, listua dariola, zera erraten dio klerimandun
—apezari, hanburgesa dastatzen duen bitartean:
—«Ni naiz hamaika geruza dituen tipula lodi bar,
—amets belztu batek
—alanbre ziztakariek inguratu alorrean
—erein zutena eta hazi dena,
—hezi era erauziko dutena.
—Gizon koitadua.
—Eta jateari atxikitzen natzaiola
—begi laino mehe artean,
—tipulak gorde duen azken geruzaren sekretua
—zein den jakin nahian lehiatuko naiz».
—Goiznabarreko 7.25ean atera dure ziegatik.
—Goiznabarreko 7.27an ohatilari lotuta dago.
—Goiznabarreko 7.29an, beste injekzio bar ezkerreko besoan.
—Goiznabarreko 7.35ean erraten ditu azken hitzak:
—«Azken geruzaren ondoren, beste sarraila bar.
—Hanburgesa aparta, halere.
—Goiznabarreko 7.38an, potasio klorhidrikoa tarteko, isildu da bihotza.
—Goiznabarreko 7.43an gelditu da hanburgesa Stacy Burden hesteetan.
- ZURGATZAILE HORI (2009)—Oso berekoia da huntza. Negar eginarazten digu,
—eta horrek bost axola dio berari. Geldi-geldi ageri zaigu
—guri zeharo itsatsia, eta malguki zabaltzen ditu bere zurtoinak
—gure atalik minberatsuenetan barrena. Minez estutu eta ito
—egiten gaitu horrela. Bere kasa hazteari uko egiten dionez gero,
—atsegin du (miserable horrek) nornahiren bizkar gainera igo
—eta bertan eroso kiribiltzea.
—Hala, gure zukurik gozoenak zurrupatzen dizkigu gupidagabe.
—Bizitzak duen alderik makurrena hark berak erakusten digu beti.
—(Senidetzat duen Mihura Jaun-Andrea ere
—ez da makala zurgatze bizimodu anker horretan).
—Honako hau da bere alderik itsusien eta gorrotagarriena:
—gugan errotu orduko, berehala errotik mozten ez bada,
—ez dagoela, gerora, modurik berarengandik askatzeko,
—ez dagoela gerora modurik guk bera (zergatik ez),
—deskuidu batean, zurga dezagun. Arrazoi horrengatik,
—etengabekoa da bere zeregin suntsitzailea.
—Ez da batere ohartzen desegiten duenaz, gugan sortzen dituen
—kalteez eta oinazeez. Sentimendurik gabekoa da,
—temati aparta: oso-oso gure aldekoa.
- ERAKUSKETA
(19 Bonsai) (2009)—Sustraietatik
—oro da zuhaitza.
—Ongi adosten da
—huntza hormarekin.
—Samina bihotzarekin.
—Hartu eta utzi
—egiten nau loak pinudian.
—Txitxarrak tar-tarteka.
—Hostoz soilduta
—zuhaitzetako habiak
—neguan begi-bistan.
—Ai, hagina banintz!...
—Pinus Insignis dut izena.
—zuhaitza ala basoa?
—Neguaren kontra
—zuhaitz soilduak.
—Ekintasun soila.
—nahi eta nahi ez
—arbola eta ibaia
—Bihotzerrea
—euri azidoa tarteko.
—Zuhaitz ez diren arbolak
—bezalakoxeak dira esnetan
—mamitzen ez diren hitzak.
—Hosto lapurreta.
—ostu diona.
—Maitez itsuturik
—ziza eta basoa.
—Izatezko bikotea.
—Sutan dago basoa.
—Ibaiko ur lasterrean
—adatsa garbitzen.
—Sahatsa.
—Pinuazal urratua,
—zauri beteko enborra.
—Gereziondo loratuaz
—zerbait erran asmo nuen.
—Hari begira isilik gelditu.
—Morkotsak darabilena
—Urriko haizeteak
—hartu du arboladia.
—Hosto jasa.
—Urkitik hosto bakar bat
—zintzilik.
- IRAUNKORRA (2009)—laburra da itxaropena
—euskaldunen etxean.
—Estua,
—estua da oso
—esperantzari zabaldutako leihoa.
—itxaropen ezak dakarren pena,
—eta penak dakarren etsipena.
—Itxaropenak, gehienetan,
—erdia ustela duela esan ohi da.
—Eta hemen ere halatsu.
—Baina ez bakarrik erdia ustela.
—Hemen, gehienetan, osoa da ustela.
—Gizalegean bizitzeko ustea galduta,
—etsipena gailendu zaio itxarobideari
—euskaldunen etxean.
—Itxaropenak berriro behea jo du
—euskaldunen etxean.
- HIRU HITZ (2009)—Hitz umelak zein lehorrak ditut
—gogoko hiztegietan topatzea.
—Hiztegia bera atsegin dut gehien.
—zelaiko belarrak moztuta,
—oroimenari atxikitzen zaion
—mintz ttanttaduna.
—haizete beroaren bulkadaz
—larruazaletik zehar
—higatzen diren dunen isuria.
—Hiztegi:
—mihi puntaz haratagoko
- GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN (2009)—Isiltasunaren gainean ari naiz moldatzen,
—haizeak hosto lehorra airean harrotu
—eta lur biluzian paratzen duen gisan.
—Ilargi puskak eztitu dira jada
—erlategiko sala nagusian.
—Urak mantso dira jausten
—eta are mantsoago dira
—zubipean gelditzen.
—Nire baitan ez dago inongo hotsik,
—eztarrian gora datorkidan dardarizo hau ez bada.
—Bai, isiltasuna ez da existitzen. Bera baita
—pentsamenduaren emari gardena baino ez.
—Bakar-bakarrik pentsamendu isilak.
—Bakar-bakarrik betazal kirrizkadak.
—Gehienera jota, zubipean gelditzen den ur geldia.
- HEGAN DOAZEN USAINAK (2009)—Sudurra usnan atzeraka,
—iragan oneko egunetatik datozkit
—izpiliku eta arrosaren usainak.
—Sudurra usnan atzeraka,
—Lorontzi batean bildu dut pasatu den denbora.
—Bai, usainak egiten naute naizen bezala.
—eta naizen bezala izateraino ekarri nau honaino
—lehengo horrek. Geroak gero, geratzen den bakarra
—zalantzazko oraina baino ez da.
—Gerorik gabeko asmorik gabe esanen dut
—(denborari berea emanda) denbora sagu bat dela.
—Erlojuko orratzek, izan ere, jo eta ke hortzikatzen naute,
—sagu goseak balira bezala. Neu naiz saguarentzako gazta,
—eta hura asebetetzen denean, geldituko dira orratzak.
- BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT (2009)—Gogotsu ikusten haut oraindik.
—Baina malenkoniaren alde batetik
—bestera jotzen dik hire bihotzak.
—Jada ez haiz gazte.
—Eta horrek kiskaltzen hau hi gehien.
—Izan ere, astelehen buru handia bezala
—bizitzen dituk maiz asteko egun guztiak.
—Ate joka natorkik, lagun.
—Kezkati samar etorri ere.
—Baina ez aztoratu: ur geldian geldi
—dagoen bihotzak goza dezake oraindik ere,
—gauerdiko su artifizialak itzali diren arren.
—Tira, karrikaz karrika
—ibiltzeko irrikaz ikusten haut oraino.
—Ohetik altxa, makarrak garbitu,
—eta hoa fite etxetik kanpora.
—Ez egarriz ez edanda, itzul hadi etxera.
—Altxa, fite, lagun hori!
Azkue, Alex
- LOREEN HAUZIAREN BERRI ZABALTZEN DUTEN (1981)—Loreen hauziaren berri zabaltzen duten
—altabozen margo gorriak,
—bere faltsukeria eta hipokresi tximistak
—jaurtikitzen dituen
—une honetan,
—zure begi horiek ezkutatzen duten
—metraileta erailearen islada dakusat.
— Ez dut sekulan zu jateko bihozkadarik sentitu,
— baina bai, sentitu dut,
— gau alaien amets ilunetan,
— ibai itoak gailurra jo
— eta hegaletik bere urak isurtzean,
— betidanik bakarmindu ditudan lore eta zuhaitzak,
— urratzen dituenean,
— Bai!... sentitu dut
— zu harrapatzeko,
— inguratzeko,
—lepoa urkatzen didan soka ubelarekin.
- ADIMENEAN DATZA (1981)—«Adimenean datza,
—malko eta nigarren oroigarria,
—busti ditu lur, soro eta landak
—bere uraren agintez, hodeien
—trong>Itrong>
—Herriko enparantzan
—lau dira urkatuak
—hodei bat, markesa
—hilargia eta ezezagun bat.
—trong>IItrong>
—altzairuzko ezpata eskuan
—sabela ireki eta opil bat sokaren hutsunean jarriz
—bihotza urkatu du.
—trong>IIItrong>
—Hainbat jenderen nigar eta malkoak
—hunkitu du markesa,
—begiak hautsi eta jan ditu
—jendetza bustiaren aurrean
—trong>IVtrong>
—Hodeiek nigar egin dute
—markesa odoletan ikusirik,
—odola eta erreka inprobisatuak nahastean,
—amorrainek hilargia jan dute.
—trong>Vtrong>
—Hiletaren ondoren
—ugoldeak ebaki ditu tximiniak,
—lepoak, ahoak, mintzoak,
—trong>VItrong>
—Begirada galdu dute
—hondamendiaren izterbegi bakarrak.
—trong>VIItrong>
—Xinaurriak kantuz
—bedatsian egunsentiari
—lau gizon urkatuen
—maitale bakarrari.
- BARNE MUGEN ERABAKITAN POTO EGIN (1981)—Barne mugen erabakitan poto egin
—eta amildegian behera erori
—ate zaharren zerrailetan barrena
—gozotasun bila abiatzeko.
—Ate zahar, ustel, bipiatu,
—lore igartuen gordailu,
—etsipen hosto horien,
—birao kate hornitu madarikatuen bekatu.
—Igaro eta borrokaren itxaropena,
—haunditasun faltsuaren itzal pegakorra,
—eskuak itorik burdin hotz lerdena
—gorputzean desesperazio malkoz erantsia.
—Jaio, bizi eta hil,
—hiru bekatu nagusi,
—argi saminetan, su koxkorrean
—nortasunaren hauzi.
- HAU EZ DUK, EZ (1981)—neska polit bat,
—Inoiz ikusi ahal dituzte gure lege-gizonek
—malkoak auzitan,
—eta hauts jaurtikia lamo bihurtuz,
—irentsiz.
—artozko usoak,
—poema osatu du herbesteko zerri batek.
—Amodioa latza da, askan etzanik, hiloben aurrean,
—ohea erre dioten ijituarentzat.
—Gurdi zaharretan zenbat ilundura
—ezkutatu ohi den kandelen atzean!
—eta ipuiak haizeak eramaten ditu
—ijitoen ohe nigartira
Azkue, Eusebio Maria —1813-1873—
- GAZTEEN BATZARRAK (1896)—Neska-mutilak ibilten dira
—gauean isil-ostuka
—eskuetatik alkar hartuta
—eztot nahi, badot nahi,
—Erromerian ilun antzera
—batuten dira bitzuak
—zelan dabiltzan euren ezpanak
—eztabe ikusten itsuak...
—eztakit, badakit,
—ezpan gauaz barritsuak.
—Gaubela baten dagozanean,
—oilarrak kantau ezkero,
—udabarrian txoriak legez
—jente gaztea da bero:
—ezta halan, bada halan,
—gaztea gaubelan
—atsoak ihes da gero.
—Estegura da lagun gazteak
—eroatea zerura
—gauza guztiak etorten jakez
—eztaukat, badaukat,
—bakarrik egun bat
—neuk igaro ta gogora.
—Promesak dira gazteentzako
—eztia legez gozoak;
—gizon eginik dabiltz mutilak,
—eta andra neska zoroak...
—zorotan, erotan,
—jazoten da askotan
—mustur-joka mutilkoak.
—Santa Ageda bere egunaurrean
—da gazteen adiskidea;
—gau ilunean emoten deutse
—berba egiteko bidea...
—ez kantau, bai kantau,
—ha da gau gaztezalea!
—Aratustetan dabiltz neskatxak
—eta mutilak suturik,
—goiz da arratsalde beste antz bategaz
—euren lotsea galdurik...
—batean, bestean
—zortziretartean
—Donian goizez gazte zoroak,
—estaldu barik izarrak,
—doaz garitzan iruntza hartuten
—eta batuten bedarrak:
—tsantsetan, benetan,
—Donian goizetan
—pozik dabiltzaz goiztarrak.
—Gabon gauean besoetati
—dabiltz mutilak neskakaz
—eta burruka surrakaz...
—atzera, ta aurrera,
—egunak etxera
—loguraz beterik dakaz.
- GIZON BAKARTSUA (1896)—Santa Katalinako gaztelu zaharrean
—gizon bat ikusten da goiz ta arratsaldean
—gau-txori sorgina lez ermita inguruan
—Haserratu ta ahal dago gizon guztiakaz
—bada ezta batzanduten inoiz gizonakaz:
—inor ikusten badau han hasten da mur-mur
—ta ihes egiten deutso esan barik agur.
—Baina inor ez badakus ikusi da egoten
—neska doiazanakaz leixiba jagoten
—eta nor ez da gizona berbaz ez doiana
—irribarreka pozik neska bategana?
—Behin baten egoala gauza bat kantetan
—zozoak dagozan lez Marti goizaldetan,
—ikusi eban neska bat jarrita harri baten,
—ta hasi jakan gizonai belarrira esaten:
—Jaungoikoak daizula egun on bat emon,
—neska galanta zagoz beti lez Mari Anton.
—Nunbait neskeak eukan gogoa tristerik,
—ez ebanean egin entzunda barrerik.
—Zelan zagoz, Mari Anton, umore ona barik?
—Ez deutsu senargeiak bialdu kartarik?
—Ze hodai baltz daukazu gaur zeure zeru argian?
—Esan eutsan gizonak bigarren aldian
—Ez daukat horregaiti gogoa gaisorik,
—neure ama, atso tximurra, sorgin-landarea
—da apurtuten deustana bihotz-koilarea.
—Esan deutsat goizean epel nagoala
—ta bost gona azpirako behar dodazala
—ze orain mutil gazteak ez dauke gogorik
—andrarik hartuteko mardotu bakorik.
—Egin deutsadaneko neure amai eskea
—kotxeru bat eginik hasi jat kezkea,
—berezean erneko zarta zigorragaz
—atze ta aurre neurtuten indar guztiagaz.
—neure biotza daukat nahibagaz beterik;
—ta au ezpada bizia galduteko lana
—ezpedi handiagorik etorri neugana.
—Argal ta lodiakaz egiten bakea
—agertu zan mundura behin mirinakea;
—ta ordurik hona dabil orain bai ta orain ez
—lehenengoko zeruan ila ta argia lez.
—Jantzita emakumeak mirinakeagaz
—dirudi Birjina bat magal zabalagaz:
—ta mirinake barik Fraile kokot-motsa
—edo Abade edo Monja artazi-zorrotza.
—Mirinakea ona da eta ondo deritzot
—baina Amak ez dau gura ta ezin zuritu dot;
—mokortsu zorrotzakaz mardotasun barik
—Banago joateko herriti kanpora
—baina ezin joan neite biloizik inora.
—Ez da zori gaiztoa ta ez da dolorea
—asetan botatea gazte denborea?
—Ai betikoa ez balitz Aman matrakea
—laster egingo neuke nik mirinakea
—mutilak ez dabenez gura neska epelik
—Ailikak deust esanda zer egin neian nik.
—gizona bakartu zan gaztelu zaharrean:
—Neskea agur eginda joan zan etxera
—ta iluntzean Ailikan zentzuna hartutera.
- EUSKALDUN BAT (1896)—Hemen nago ni tristea
—galduta eskubidea
—kartzela baten
—alak esaten
—Ama maitea
—zan emaztea
—gizon behargin ta onena
—herrian zan ziritzoena.
—Ume nintzaneko egunak
—beti-betiko lekura
—ez etorteko mundura.
—Hamar urte neukazala
—hagaiti guda-kezkea,
—ez gitxi zer zan gudea.
—Hasi zan ordu txarrean
—herritar hutsen artean:
—erbestekoak
—eukezan gu sututeko
—ta herria zapalduteko.
—gazte zintzoak
—ta errubakoak
—gurasoentzat galdu dira!
—Ta herriak?... zorren azpira.
—Egon leitela bakeau
—baso-mutilen artean
—aita ibili zan
—Lartaunen gisan
—beti guztien aurreti,
—zauri barik baina ez beti.
—Apurtuta istar hazurra
—jo eban behin atzerantz lurra;
—eta harrak jaten
—berezi baten
—kristinau legez hil zan
—ta umezurtz gelditu nintzan.
—Noizbait egin zan bakea
—bake lotsari bagea
—baina Ingalaterrak
—Ai Ama triste neurea!
—daukazu seme kutuna
—izatea zor deutsuna.
—Hamazazpi urte daukadaz
—gorputz ta osasun onagaz
—ta itxasoetan
—gaur ontzietan
—irabazten da gehiago
—eta aberastu lehenago.
—Heldu zan laster eguna
—neure amantzat iluna
—euskaldun portu batera
—ontzi bat bilatutera.
—Fragata eder bat egoan
—ontzirau nintzan
—ta berrogei egunean
—Ontzien armadoreak
—bizkaitar gizon nobleak
—euren etxean
—kapitanen esanagaz
—hartu nenduan pozagaz.
—zan amak irakatsia:
—mezea entzun ta gosaldu
—Izena hartuta bertati
—joan nintzan Habanati
—ta ugazabagaz
—batera Veracruzera
—beste etxe bat imintera.
—Itxi nenduan bakarrik
—ta eneukan ekandu txarrik
—mutil gazteak
—irabazten ehuneko ogei.
—Ez nintzan amagaz ahaiztu,
—ez inok hori sinistu;
—lehenengo urteko
—azkana hain laster heldu zan
—etxera agindu nebazan.
—Gero boskarren urtean
—ez neban inor artean,
—etxeko kutxan
—eta sarritan amari
—bialdu neutsan ugari.
—Egoten ginean sarri
—euskaldunak guztiz larri:
—ordu txarrean
—Cuernabaca-ko malantzak,
—Españolentzat garratzak.
—Bariaku gau batean
—heldu jatazan atean
—soldadu batzuk,
—igonda zeintzuk
—lotu nenduan sokakin
—Ordurik hona kartzelan
—bizi naz ez dakit zelan:
—sarri ta askotan
—daukat gogotan
—kendu baleuste bizia
—hain daukat bizi larria!
—ezer alkantzau
—hain dauke Espaina gitsitzat
—ze euren buruak handitzat.
—Neure ama biotzekoa!
—alkantzetako
—semeantzako
—hil jatzunean senarra?
- MUNDAKAKO EMAKUMEA (1896)—Mundakako emakumie neskatxa gaztea
—edo ehulea izaten da edo joskilea:
—ezkonduten danean ez da bestegaiti
—ezpada herriz kanpora ibilteagaiti.
—hamaiketakoagaz auzoak konbidau:
—ezkondu ta arrats-deian edaten ardaoa
—senar ta lagunakaz kateara doa.
—Urteten dabenean gizonak ontzira
—emazteak etxean geldituko ez dira:
—egoteko gizonen kamaina ganetan
—lagun zintzoakaiti beti esamesetan.
—Katua dirudie kezkan saguagaz,
—marineroen andrak eskatz-maisuagaz:
—ez da egoten gaixoa bornuan geldirik
—ez deutselako isten jasoten begirik.
—Domekea etorten da, ai ze pozgarria!
—Bira bat egiteko ikusten herria:
—denda-zulo batera gizonagaz doa,
—berak legez hartuten hamaiketakoa.
—Sartzen dira eguerdian ostatu lohi baten
—irabaziko dana jaten eta edaten:
—emazteak ez dauko gasturik gogoan
—arte-arte gizonak daroa lepoan.
—Ez dau burua pozik gizonak ikusten
—barrati urten artean itsasoak hausten
—bihurtuten da andrea etxera negarrez
—auzoen ardurea seindun ete danez.
—Bermeotar eulea Mundakara doa
—salduten ehuna zabal kana betekoa:
—Mundakatar andreak bera ehulea izanik
—erosten dau ehuna ezer lotsa barik.
—Goizean joaten da bizkor eleizara
—mezea entzunda gero auzoko dendara:
—han entzuten dabena gehituta esaten dau
—bat baino ez dan gauzea bihurtuten da lau.
—Arto igartuan urun anega batean
—azokan sartuten da zazpigaz partean:
—dirua horniduteko darabilez lorrak
—gedar eta burrukak eta iraun gogorrak.
—Hamaiketan artoa daroa labara
—barria atrapetan asko doaz hara;
—ez deutse inori itxiko laban da iturrian.
—Gizona dago laster Habanara heltzeko
—ta andrea dago pozik tunan ibilteko:
—entzuten dabenean heldu dalakoa,
—dino: Ai Andra Mari Muruetakoa!
—Orduan da etxandra kapitanesea;
—ontziko andrakaz dauko beterik etxea:
—beragaz egun baten goizean goizeti
—doa aldra guztia Portuondo ganeti.
—Eskinia beteta datoz iluntzean
—baina ez dagoz pozik eskini batean:
—Gaztelugatx, Natxitu, Akorda ta Alminka
—inontzat itxi barik ahaiztuta Gernika.
—Mundakan bizi dira halan itsasandrak
—baina korreo batek dakaz barri txarrak:
—eta amaituten jakez pozgarrizko egunak.
—Alargun beti, bauke lutua soinean,
—negarra begian ta sarri bihotzean.
—Andra bakarra dago argitan ilunik
—ez badauko munduan bizitza-lagunik.
- SUR BATERI (1896)—Babelgo torre leiho bikoa!
—Sur azken bako, sur betikoa!
—Fortuna itsuen burlazko doia!
—Arpegi-kirten punta makurra!
—Sur Elefante, surtzar Balaia,
—Oraingo surren aitalehenena
—Sur disparate barregarria!
- MUNDUA BILOIZIK (1896)—Gaitz da ezagututea barruti gizonak
—deungen deungenak daukez mihin gozo ta onak.
—Munduan biziteko bata besteagaz
—gizon guztiak dabiltz mozorro banagaz.
—Gizonak gaur gehienak bakoitza bi dira
—agertuten ez jake barrua arpegira:
—baleuke leiho bana eta argi barruak
—gizonak litzatekez munduko aingeruak.
—Haginakaz jatorko borreroen garra
—eta zatituten dau bere amen bularra.
—Mutiletan etxeko ta auzoko piztiak
—hilteko egiten dituz ahalegin guztiak.
—Beti dabiltz burruka nebak eta arrebak
—eta etxean ereiten negar ta atsakabak
—gudan joaten bada hasten da suturik
—nortzuk ez dakizanak kentzeko mundutik.
—belu sendotuten dau munduko zauria:
—eta beste guztiak deungak eta alperrak.
—Ibili ez arren beti munduan gudea
—ez da hagaiti gizona izaten hobea:
—hogei urte baino lehen neskatxa zoroak
—ahaiztu eragiten deutsez bere gurasoak.
—Ez dau mutila egiten hobea ezkontzeak
—guzurrez jantzitzen dau orduan lotseak.
—Bera deungea izanda ona irudituteko
—guzur hazi atsitua prest dago ereiteko.
—Ikusi eizuz gizon bi alkarren besoti
—barreka, irudi baten pozik ta gogoti:
—benetako barreak batenak ez dira
—gogoka dagoz zelan alkar bota azpira.
—Ikusi eizu gizon bat eleizan sarturik
—belaunak lurrean ta begiak baturik...
—Ez da santua izanda eleizan egoten
—ezpada andra bateri karta bat emoten.
—Ikusi eizu gizon bat, eta zer gizona!
—Parisen eta Londresen ikasten egona:
—da gizon jakintsua ta arpegi garbia
—fede santua bako kristinau barria.
—Ikusi eizu gizon bat, bada ondo ikusi lei
—kenduten dituzana ehuneko berrogei
—karidadeagaiti beti dago emola
—kenduteko asmuagaz pobreai odola.
—Ikusi eizuz lau gizon matraila gorriak
—zeintzuk orain sei urte eukezan zorriak:
—orain dagoz etxeak ta ortuak eginik
—baina euren lapurretak autortu ezinik.
—Ikusi eizu gizon bat geu legez jaio zana
—eta euskalduna entzunda lotsatuten dana:
—hau ez ahal zan aurkitu Hernani ganean
—euskeraz ingelesa puskatu zanean.
—Ikusi eizu gizon bat sarri mozkorturik
—eta inoiz ez ziskuan bat bere dirudik:
—ez da Alkate ez Jueza hain gizon abila
—Honek lango gizonak topetan dira aurrez
—menpetuka daukenak mundua negarrez.
—Mihina dauke dontsua, bihotza deungea,
—berritsuak saria ta isilak nekea.
Azurmendi, Joxe —1941—
- PAGOA GELDI DAGO (1961)—
trong> 1trong>
—bidearen ertzean
—ezin du konprenitu
—zergatik hain urduri
—zerbaiten ehizean?
—Kantsazio pozoia
—baitarama zainean
—izanaren miztoak
—sartuta egonean
—bizitza neke ahulen
—pentsaketa luzean
—ezin du konprenitu
—Bihotza ihartu zaio
—gogoeta luzean
—gogoa zaio ihartu
—pentsamendu lanean.
—ezin du konprenitu
—Udazken bustiaren
—arratsalde morean
—fedea erantzi dio
—sentimen busti tristez
—elkar besarkatzean.
—Ezin du konprenitu
—trong> 2trong>
—Goroldioz jantziriko
—zauritutako bizkarrean
—hosto berdeen airean.
—Betiko loaldia
—Ezin du konprenitu
—Plazeretan igeri
—bizitza bizitzean
—pago gazte jentilek
—huntza besarkatuz
—maitasun lizunean
—konprenitzen didate
—Nire pago kristauak
—ostera, bide ertzean,
—ezbaiko itxaropenez
—ukazio beltzean
—heriotz ondorengo
—zerbaiten irritsean
—ezin du konprenitu
—Pagoak ez du atseginikan
—Bakar-bakarrik egon baitago
—hainbat pagoren artean
—eremu grinak zurintzen du-eta
—Zertako balio dio hari
—pago jaio eta jeiki?
—Zertako pago indartsu jaio
—Nahiago luke (nahiago dut, bai)
—sekula santan ez bizi.
—Hil behar garratz sentimen honek
—malko latzik lehertu dio
—hosto guztien begi berdetan
—Zuztar minetan bihurritzen du
—desesperoen betea...
—Pago sendoak ezin du ulertu
—heriotzezko zoria.
—Madarikatzen du mila bider
—heriotzezko bizia.
—guztiz bilois utzi dute).
—ederra ostu diote.
—ta ez du nahi izan lore.
—Egun lez nahi du jarraitu
—ez bizitza t'ez kolore.
—eguzki beltza nahi luke.
—Ez txoririk, ez kabirik,
—txingorririk ere gabe.
—(Bizitza ihesi doa
—beheko iturrian triste).
—eguzki beltza nahi luke
—eguzki beltza nahi luke ta
—lehenbailehen usteldu ere.
—Harrezkeroztik daramat
—kanta beharra niregan.
—txorien lotsa sasian
—nabaritu bainituen
—bihotzaren bihotzean.
—Ta harrezkeroztikan darit
—arima bertso iturri.
—Pupila beltzean senti
—nekearen mandatari.
—Alperrik nauzu ostika
—(bekatu hau baita santu).
—Deblauki dizut abestu
—Jakingo duzu gaurtikan
- NIRE LURRA, NIRE ANAIAK, NIRE AMETSAK (1965)—ametsak nireak. Urteen zalapartan
—niretasunaren poza.
—Ez ote nuen aski neure buruarekin
—besteengatik arduratzeko?
—Nire ez zen edozein bide batetan
—sartu nintzen.
—Denok ahaztu zintuztedan
—oroimena huts
—gauaren mugan eseri nintzenean.
—Non gaudenezko gabe gabiltza-eta.
—Errukiz eta isekaz ikusten nituen
—handik ametsak, anaiak
—lurra, gaztaroaren zoroaldiko
—urruntasunetan lausoturik.
—Lagunduko ezin badut
—zertako gelditu inor entzutera?
—Gauden bakean zentzunik ez duenari
—erantzun eske joan barik.
—zergatikorik batere gabe.
—Galdetu baino hobe itzali
—edo trankil-trankil erre...
—Ez ote da gehiegi
—norbera zaintzea?
—edegirik, itzartu naizenean
—hotzak gogor nengoen.
—Ez dut oinazearen ibaia sentitzen
—Baina badirudi mespreziatzen nauela
—hutsagoa dudala bihotza,
—ez dakitela nora joan oinok.
—eta ez nindoan inora.
—Baina atzera abiatuko naiz
—gaztetako bihotzaren bila:
—nire ametsak.
—Eta egia da erantzunik ez dudala,
—beharbada egon ez baitago.
—berriro nire ametsak
- SUAK ERREKO EZ BALU (1966)—eta euriak busti ez.
—Negarrik ez balitz
—eta arratsaldea
—gauak itoko ez balu.
—Pobreek lurrik balute
—eta lurrak maitasunik
—eta esperantzarik zaharrek.
—Justiziarik balitz
—eta herriak sofritu ez
—gustura, bai,
—isilduko ginateke
—eta —Zenbat da?
—Beste kopa bat!
- MANIFESTU ATZERATUA (1968)—Panfleto bat idatzi nizun
—kondenatu nahi banauzu
—injustiziarik kometa ez dezazun.
—trong> 1trong>
—pirata koxkor pare bat
—langile sofritu batzuk,
—muga zentzugabe asko,
—mila zorigaizto
—besterik. Ez da gutxi.
—Euri gortina batek ixten du
—Ez, ba, bilatu kondaira unibertsalen
—liburu handietan gure inperiorik.
—Aginako zero bat zen
—gure inperio guztia.
—Ta euskalduna konforme zegoen.
—Ta libre izan nahi zuen.
—Baina libre izatea
—Marx bat
—edo 1789 bat izan ez duen
—herri zorigaiztokoarentzat.
—Zerekin pagatu behar du?
—pirata pare bat, langile on batzuk,
—muga txar gehiago eta holako zerbait
—besterik. Kalderilla hutsa.
—zer kulpa daukat nik.
—Eta txeke zuri faltsu baten antzean
—Gernikako arbola bat asmatu diguten arren
—libre nahia bekatu balitz bezala,
—aitzakiaren bat beharko bagenu bezala,
—guk, guztiz xinple, libre izan nahi dugu.
—Nahi dugu, besterik ez.
—Hauxe baita gure engainu azkenekoa:
—libre izan nahia justifikatu behar dugula
—pentsarazi digute
—lehen kanpotik eta barrutik orain.
—Eta San Inazioren, Xabierren, Txurrukaren
—eta Elkanoren eta Habeas Corpusen
—eta nik dakit noren
—gomendio guztiak biltzen
—eta banatzen
—saiatu zaizkigu gure kausaren
—abokatuok. Libre izateko
—inoren baimenik beharko balitz bezala.
—Herri izateko inoren gomendiorik
—Horiek libertaterik
—ekarriko baligute bezala.
—Ta ez horiengatik, ezpada
—guzti horien kontra
—kondaira guztiaren kontra.
—Oi, libre izatea eta handi izatea
—nahasi diguten gureak!
—Libertatea handitasunarekin
—edo ta agian norbaitek (oi, bi aldiz gaixo!)
—defendatzen digutenak!
—Poema txar batean
—deklaratu behar diot
—gure gauari ezetz.
—Goizaren kontra,
—Gernikako arbolaren kontra
—eta herriaren alde.
—Deklaratu behar diot kaleari
—gure jauntxoak ez direla
—sekula gure herria izan ta izango.
—Gure jendea pobrea da, trixtea da.
—Gure jendea ez da poesia batean kabitzen.
—hiltzen da, handitasunik gabe
—bizi da, sekretuan maite du
—(tabuak errespetatzen ditu),
—errezatzen du (tradizionalista da)
—engainatu egin dute,
—ez da asko fiatzen. Gure jendea
—bulgaritate hutsa da.
—Inpresionistek bakarrik pintatu dute.
—Edozein etnologoren armario batean
—dago, eskuliburu batean
—deskribatzen da.
—Hau zen nire Gernikako arbola guztia.
—trong> 2trong>
—Nik ez dut bakerik nahi
—ze bakea ez da libertatea
—(kasi ahantzia neukan
—Baina prosaiko aurkitzen dut
—hiltzea.
—Termopilako heroi bat bezala.
—Ezta korda eman gabeko
—erloju zahar bat bezala ere,
—Prosaiko aurkitzen dut nola edo hala.
—indarra egiten zaio. Niri ez.
—Ni apaiz pribilejiatu bat naiz,
—aitortu behar diot hauxe irakurleari,
—ze ni ez naiz gizon korriente bat,
—Ni sakratua naiz
—ta ez nago seguru baina
—zerbait zoragarria
—Politikatan eta ez zikintzeko
—ikasi nuen. Estudio luze bat.
—Eta nire herriari indar egiten zaio.
—predikatzen ikasi nuen.
—Zanpatua dagoenari justizia,
—zanpatzen dagoenari esperantza,
—aingeruei gizona eta gizonei infernua.
—Estudio luze bat.
—Ta nire herriari indar egiten zaio.
—Getsemaniko aingeru kontsolatzailea
—izaten ikasi nuen.
—Baina Getsemanin ez dut inor kausitu,
—Indar egiten zaio.
—Bakea predikatzen ikasi nuen,
—indar egiten zaio,
—Ta nork askatuko digu herria?
—gazteak gazteegi.
—Libertatea baino nahiago dute
—ezkerra intelektualek.
—klasera hots egiten dituzte.
—Artistak ederra sortzeko daude.
—Baina libertatea ez da eder,
—ez dago sindikatzerik,
—Etorkizunean dago.
—Gure partiketan ez da inor gelditu
—libertatearendako.
—Handik Aitor, Amaia, Lelo
—eta Lirelo
—eta Gernikako arbola
—eta mito guztien alienazioak.
—Baina nork askatu behar digu herria
—herriak berak ez bada! Eta denok
—Mito guztiak narruturik,
—ez zaigu gelditzen
—(bertso bat eta gure kondaira guztia)
—besterik.
—Indar egiten zaio,
—zeinek egin behar dio libertatea?
—Bitartean, nik egin ez nuena
—egin gabe gelditzen zaio
—(eta zeuri, maitea).
—inork altxatu gabeko horizontea,
—inork kontsolatu nahi ez zuen arratsaldea
—gabe gelditzen da.
—Itsaso gabeko plaia guztiekin,
—esperantza nekatu ahul abaildu batekin.
—ta etsitzeko adore falta itsu
—denegatu ximel agortu batekin.
—Horrekintxe bakarrik
—inork sinistu ezin dituen
—trong> 3trong>
—Guk, haragi honek, esperantza honek
—Alferrik pasiatzen dira gure filosofoak
—xinpletasun xinple hau sublimatu nahirik
—abrakadabra baten bila,
—misteriotsu asko, ideologien jardinetan.
—ez filosofia batek, ez klasetasunak
—ez teologiak. Pinua pinudiak
—definituko balu bezala,
—morena batek eguzkia.
—Edo gurutzean ebanjelioa
—hil balitz bezala.
—«Ni naiz esperantza» bat
—hil zen gurutzean.
—Gizona ez da ideia bat.
—Gizonak ez dira eskubide sorta bat.
—argumentu bat edo deklarazio bi.
—Zergatik ez aitortu:
—mixerable banaturik gabiltza
—mendian otsoak bezala.
—Gu, txindurriok zeruaren azpian
—argonauta ustean.
—Konstelazio bat delakoan bakoitza,
—zigarroa bezala mixto batekin
—pizten delakoan libertatea.
—Hola dio Jerusalemgo Talmudean
—ez zen Israel desterrura joan
—hogeita lau sektatan ezpaldu zen arte.
—Merezi ditugu desterru bi ta hiru.
—Ez ote zuen ba Prometeok
—harrapatu egin behar izan sua?
—Erotuko ditugu guk Chailloteko eroak.
—Gizon hau ez da Txurruka,
—aspertu egingo litzake
—Londoneko plaza batean
—Espainiaren ohorea lekukotzen.
—ez monumenturik.
—zaio gure mendiartea.
—Zumalakarregi? Tonto baten moduan
—hil zitzaigun azkenean hura ere.
—berpizt ez dakigun,
—esan ez dakigun bala batek
—asasinatu zuela libertatea.
—Ez da arraza bat, ez da sozialista,
—ez da sakratu, ez da ezer,
—hiltzen den haragi da
—eta ez du hil nahi.
—Eta ez du hilda bizi nahi ere.
—Bai, behinola batek denetik sinistu zuen:
—(eta santutzat ere bazeukan eduki
—baten espezialitatea)
—Irainetako nagusia, Abandoko
—txapela, Campionen romantizismoa,
—langileri klasea ta humanismoa
—eta unamunismoa
—(eta haren euskaldunondako
—eta filosofia guztietako lezioak
—eta etika lorero guztiak
—eta Europa etabar.
—Abar ere sinistu zuen
—zerbait sinisteagatik,
—baina gizona diferentea zen beti.
—Sinestu, mutilak,
—eta hiru Erregeak ta Estellakoa ere,
—ta edozer gauza sinistu du
—esperantza mugagabe batekin
—eta gizona zerbait diferente
—gelditzen zen.
—Bat plaian etzaten zen
—tripaz gora
—eta begiak ixten zituen
—zerua bajatzeko.
—ez zeukan herri pobre bat besterik,
—herri triste bat,
—umeekin beti ona izan den
—animali handi maltso bat gaixo bezain trixte.
—Xentimoka pentsatzen duen herria
—ta libre-nahi ilunabar bat bihotzean
—dakar nekez ekartzen.
—Baina libertatea ez merezi,
—gizonaren eta
—etorkizunaren aurrean.
—Eta gure herriak ezin du irabazi.
—Ta ezin irabaziko du ere, baldin eta
—gure filosofoek ikasten ez badute
—ez duela eguna erlojuak egiten.
—Baldin eta teologoek gizona ez dela
—elizako alkia edo serafin bat
—edo parabola bateko ardia ez badute ikasten.
—Edo zeruko bidea gotikoa dela pentsatzen badute,
—ebanjelioak aldapatsu dena diolako.
—(Lainoa da euriaren radikaltasun guztia,
—ez trumoia).
—Edo ta gure ibarrak Arkadia dirala uste badugu
—ta gure errealistek garaiz aurkitzen ez badute
—errealistago zela Printzea Machiaveli baino
—eta Jesukristo bainoago Judas,
—ta errealitatea Marx dela eta ez haren liburuak
—eta Iparragirre ta ez kitarra.
—Baldin gure herriak ikasten ez badu
—Gernikako arbola haritz normal bat zela
—(haritzak ote dira ba behar ditugunak!)
—eta euskal herria edozein herri bat.
—Ta gure langileek ikasten ez badute
—gizon direla eta ez kasta sakraturik
—ezta madarikaturik ere,
—ta euskal nekazariak enteratzen ez badira
—(edo nekazarien ardura dutenak,
—zeren eta zer kulpa dute beste horiek
—jaio zenik ere ez badakite)
—ta gure poetek ta idazleek ikasten ez badute
—hizkuntza ez dela Orfeoren flauta.
—Ta nafarrak enteratzen ez badira
—honezkero hiru eta lau ez badaude
—eta eta eta
—(etcetera esan nahi dut noski)
—zahar eta berri ta denok bat
—Erromako zubi koloretsu batean.
—Astronomoak ez dira enteratuko,
—ezta eguzkia bera ere,
—Eta nahikoa dugu hori.
—Hau guztia esan ta gero
—ez da faltako oraindik
—ez dugula maite aberria
—botako digunik. Aberriaren maitasuna
—(goizeko ordu bietan ari natzaizu idazten)
—poltsikoan eramango balitz bezala.
Azurmendi, Mikel —1942—
- AKILESEKIN ZEUSEN ATZETIK (1969)—burua esku artean Saint Germain-eko parkean
—hutsa neurtuaz
—handia zela konturatu nintzen
—nekaturik nengon horrenbeste kilometro eginik
—eta hutsaren bukaera
—nere aitzinean hegan motikoak, jolasetan
—ez zitzaien hutsak axola
—gutxiago nereak
—bi ziren niri behaz, gizon trakets,
—eta zergaitik ez nuan
—jolasik egiten
—nere antiparretan heien begirada
—«bai al nakuszute jainko?»
—«niregan duzute hutsa so?»
—bihotzarekin ziostaten
—lyzeora joanik ez zidaten deus ihardetsi
—gizon harentzako
—ez zutela denborarikan
—haurraroan galdu zutela bihotza ta zientzia
—unibersitatetik itzulitakoan
—burua esku artean Saint Germain-eko aulkian
—hutsaren gibeletik
—Anboto-tik zeru-ortziak beha nituan
—ez zuan deus atxeman
—Niagara-ko ur-saltoan pixa egin nuan
—txikitasun txikitasunaz
—jabetu zen ene jarioa
—txepetxaren kabian bi arrautzatxo
—itsaso hasarreren txistukadak nere gabardina pasata
—pasa bihotzeraino
—Parte Zaharrean eta Saint Michel karrikan
—ortosik
—Metroko itsuari franko sos bat bota nionean
—jainko nintzela
—pentsa zuan
——nehori ez esan, nik bardin sinetsi nuan—
—toda la vida es sueño y los sueños sueños son
—hutsaren abenidan negon
—jainkorik enetzat ba ote zen
—txingurrieri galdegin nien
—oheratzen zirela
—alegia gabaz horlako jaunarik ez, ez dela pasiatzen
—hontza jakintsuak
—erantzun zidan
—ez dire mintza
—itsuari beste sos bat ematea zela onena
—itxia arkitu nuan
—Metroa
—elizako kanpaiek zapuztu zuten ametsa
—kilometroz aurrera bainan
—zihoan hutsa
—sei t'erdietan hasiko naiz bihar lanean
—eta bengantzaz
—ez dut errezatuko anjelusa
——ez goizean ez arratsean—
- ORAIN BORROKARENEAN (1972)—Bakez eta lorez aski. Bakezkeritan ez gehiago ari
—eta lorezkoritan eztare gehiago. Bakezko bertsuez eta
—Bakezkorik ez gehiago konta eta lorezkorik ez
—ez gehiago kanta, mezedez:
—borrokaren garaia baita. Orain borrokarenean...
—Izkribuz eta paperez esan zenidan, Mikel, mintzaira
—biz argitara dituzten izkribu ederretan, Mikel:
—«zoaz eta esaiozu Rilke-ri
—izarren hautsa krudela da
—eta hilargiaren esneak
—goragala ematen dit»
—Hogeita hamabost urte, uztaila honetan hemezortzian,
—urtetik urte
—ve y dile a Rilke ('ta entzun nahi duen guziari)
—urtetik urte
—zoaz Mikel, zoaz esaten:
—«Amarillo Arlequin de Picasso»-ri, «rojo Pierrot»-i
—(eta guziari)
—zoaz, Mikel, zoaz esaten:
—urtetik urte, ve y dile a Rilke
—izarren krudelkeriak urtez une
—urteroko goragalak urtetik une
—eta badira hogeita hamabost urte luze.
—Zenbat ilargiaren esne txar! Zenbat Boabdil-ek utzi
—behar izan du Granada! Zenbat idik ihes egin du
—Gernikatik! Urabaingo ezkila ixilez mintza gabe...
—eta Erandioko karrikak aipa gabe... eta Eibar.
—Zoaz Mikel, eta joan zaitez betirako
—(gizonari ez baitzaio ezer hitz ederrez izkutatu behar!):
—Bakez eta lorez aski. Bakezko lore eta bertsotan
- JACKSON (1972)—ez beltz guziak ikatzak.
—eta beltza hintzelako,
—beltza hintzelako
—eta gose dagoen beltzak
—ebasten,
—eta beltza hintzelako,
—beltza hintzelako
—aski dituk izan
—hi akabatzeko
—eta beltza hintzelako.
—ez beltz guziaz ikatzak
- ZUMARRAREN KANTORIA (1972)—Gaztanberak hezurrik gabe
—Zumarrak bihotzik gabe
—Andozeko ibar luzean Berterretxe
—Lasarteko ola beltzetan Michelinekoek
— hiruretan ebaki zaitan
— bihotza.
— Berterretxek leihotik kuntiari dio goraintzi
—izardiaren seme madarikatuek ihardetsi bortizki
— ehun behi zezen baten
— ondotik.
—zezen baten ondotik
—behiak asetzen emeki
— Ezpeldoiko alaba zeritzan Margarita
—Zumarrarenean xehaturik zetzan oporketa
— zumarra ihertu dute
— laisterka.
—Zumarrak ez du bihotzik
—Berterretxek eztare atorrik
—odoletik Margarita eskumenka biltzen ari da
— atorretarik hiru dozena
— umetuko da.
Azurmendi, Xabier —1934-1996—
- LURRAK JANTZIKO NAU (1969)—Lurrak jantziko nau
—Ama lurraren besotan
—antzinako ametsak
—ainbeste sufritu erazi didan
—Lurrak moldako dit hobia
—gorputzaren neurrira,
—Ez da sortuko lorerik
—lurrak jango didan odoletik.
—urtu,
- SEGUNDO BITAN (1969)—Maiteminduen
—espasmoaren antzera
—segundo bitan
—noa hiltzera.
—egin atzera.
—ikara bat,
—sabel hustua.
—Eta diote
—Emen bakarrik gizona hiltzen da.
- AMETS EGIN DUT ANTZINAKO GAU LUZEAN (1969)—Amets egin dut
—antzinako gau luzean.
—haragitik
—pertzetik bezela.
—Amest egin dut
—antzinako gau luzean.
—Lore usaia nintzela
—nundik natorren
—nota ninjoan
—Amest egin dut
—antzinako gau luzean.
—Amest egin dut
—antzinako gau luzean.
- ERROMAN (1971)—Amaitu dut egun bateko
—bilako ditut
—mito zaharretatik libre.
—Mito zaharrentzat.
—bide jatorrei, lore berriei?
—Pagano estadu zaharra Erroma ederra,
—krixtau estadu paganoa!
—Deskantsu gabe
—Mito zaharrei
Babaki, Jean —1913—
- ILUNTZEA (1931)—Iguzkiak oren bat badu joana dela.
—Denbora bat goxoa, haize bat epela.
—Gorriturik, histen da orain zeru gaina.
—Bazterrak ari dire ilunez estaltzen
—ilunbea oihanen gainerat apaltzen.
—Zerua garbi, urdin dago goxaturik
—Xori ttipi guziek mokoa hetsi dute:
—zer musika ederra, kantatzen balute!
—Gora hixtuz ari da zozoa bakarrik
—haren kantua heldu xara mugetarik.
—Izarrak pizten dire zeruan aldizka
—Zeruak, herien suez dena argitua
—iduri du pentze bat lorez ttittatua.
—argi hits bat botatuz lurrerat eztiki
—haren argi leunak urddintzen tu xarak
—bai egiten zilarra bezain xuri urak.
—Lo pisu batek bakez betetzen du lurra
—distirant dago beti zeruan izarra
—haizea badabila mehe eta arin
—ilargia zerutik irriz, beti bardin.
Balentzia, Joakin —1947—
- HILDAKOEN ARTEAN IZENDATU NINDUTEN
(«EPIKA GARAIAK EZ DIRA IRAGAN») (1988)—Hildakoen artean izendatu ninduten,
—asmo oroz, baina erabat okertu ziren,
—hira berdez mozkortuak;
—maiz gertatzen zaiela, nik uste,
—kakatzazko pailazo horiei,
—huskeria distiratsuak, produktu akituak
—nazioarteko merkatuan iragarriz,
—hogerlekoak lau pezetetan
—saldu nahi dituzte ergel horiek.
—Hemen inork sinestu dienik ez pentsa,
—baina txantxa makina itzela egiten dute
—deusetaz pentsatu, burua betetzekotan,
—nahitaez, zama huts baten antzera.
—Hildakoen artean izendatu ninduten
—kontu irrigarri eta ilunak eginez.
—Baina nirekin okertu ziren oro
—sugandila goibel horiak, galduriko gatazkak
—zibilizazio eta kulturaren garaipenak bezala
—kondatzen dituzten agure adurti horiek.
—Bestelako garaiak ziren,
—baina inork ez gogoratu arren,
—hemen ongi informatu gara eta
—oraingoan ezagunak baditugu
—Haurrek ere irakurtzen ikasi baino lehen
—egia berri eta zaharrak aldarrikatzen dituzte,
—datu aurkituen nabaritasunak
—eskaintzen dienaz ozenki pentsatuz.
—Hildakoen artean izendatu ninduten
—jokalari kirten, arrakero arrunt horiek.
—Urrezko iturrietan edan zuten, bai zera,
—eta orain lehor eta pozointsuak daude.
—Luzaro izorratu zituzten ene belardiak.
—eta niri purtxileriak saldu nahi
—kolonizaturiko «basati onei» bezala;
—baina, hondarrean, nire benetako truke txanpona
—erakutsi nien, hots, hodi ketsuak,
—oihu airatsuak, mila ezpata zutik,
—bular mehatxagarriak, ez birginenak,
—andraundi ergelenak ezta ere,
—ahots latz eta kementsuzko sorginenak baizik.
—Hildakoen artean izendatu ninduten
—zakar horiek beren paperetan,
—inperioko hizkuntzaz idatzita beti,
—bizien munduko zerrendatik ezabatuz gero,
—aise desagertuko nintzela pentsatuz.
—Baina okertu ziren nirekin oro
—jainkozko hiraren kudeatzaile trauskil horiek,
—bortizkeria sainduaren apezak,
—beren sastagaiak eta pistolak kontsakratuz,
—goren sazerdote izartsuaren monagiloak,
—beren jabearen ahots hutsak.
—baina ziur izan buru jotzeko zorian gaudela,
—pazientzia bait dugu gure uzten haztea
—urtero ikusteko nahikoa,
—esku geldietan ez itxaroteko modukoa, ordea.
—Hildakoen artean izendatu ninduten
—beren haunditasun eta batasun bortxatuaren
—kalkuluak egiterakoan, lastozko mamuek;
—baina okertu ziren behin eta berriz
—umeei ere beldurtzen ez dieten fantasma horiek;
—zanpatzen utzi ez zireneko mila hitzez egindakoa,
—geure sekreturik barrukoenak elkarri aitortzeko,
—egiarik gorrienak aldarrikatzen jarraitzeko,
—jakintzaren adierazpide guztiak azaldu ahal izateko,
—hau da herri bonen kantua,
—hildakoen artean izendatu zuten herria.
- LOTAN ZEGOEN LASAI (1988)—Lotan zegoen lasai
—besaulkian jarria, su suntsigarria
—onuragarri agertzen zen bitartean.
—Burua makurturik zela
—adatsak estaltzen zituen
—bere diti biluziak,
—irudi zentsuratu eta iradokor batean.
—arratsalde hartan?
—Niretzat bai, anitzetan bezala,
—jantziak bere larru eztia
—tapatzen badu ere.
—Ibiltarizko oinak ziren,
—bide luzeak neurtzeko eginak.
—Bere behatzen artean
—hondar latzak eta hauts umilak
—babesa aurkitu zutela susmatzen dut
—zorionez inoiz idatziko ez diren
—istorioak kondatzeko.
—Bere iztartekoa haragizko eta itzalezko
—marra bat zen,
—denborale turbulentuak
—itsaso familiar, xume eta otzanetan
—igartzeko moldatua.
—Suan zartaka zegoen egurra
—neguaren testigua zen;
—honek, kanpoan, kolpatzen zituen
—etxeko kristalak.
—Eskena osotzen zen
—ez zegoen piano batekin;
—bere notak geratu ziren
—kasettean grabatuak, oroipen uherrak,
—lore xehatuak bezala
—lurrin forma hartzeko modukoak.
—atseginez landuak;
—haragizko eta itzalezko marra
—zabaltzen zen
—ni besarkatu eta poseditu arte,
—oihu basati eta zorion batez
—andrea ernatzen zen bitartean.
- EROMENAREN INGURUAN (1994)—Eromena da gauza ez izatea,
—errealitate gehiegi pairatzeko gauza ez izatea.
—Eromena da ezgauza izatea,
—ametsak efikaz bihurtzeko ezgauza
—edo biziaren seriotasuna jasatzeko ezgauza izatea,
—ilusioak ipuin eder batera itzultzeko gauza ez izatea
—edo eta ilusioak errepresentatzeko beste itxura,
—gaur onartuta ohi ez den giza konbentzio zaharra,
—zuhurrik ez delako ametsa.
—Eromena da poesia egiteko modu zorrotza,
—serioegi bihurtzen den pasioa,
—estetiko bezala onartzen ez den zintzotasuna,
—egia hutsa baita emmena.
—Eromena da gauza bihurtzearen aitzineko beldurra
—eta egun kanpoko kimika erabiltzen da gehienbat,
—modu burugabe batez,
—benetako giza aztura hori menperatzekotan,
—baina egiazko erokeria da sendatzeko grina hori,
—itsasoaren harrotasuna konjuroz mugatzeko
—edo gizakumeen errebeldia botikaz apaltzeko
—Eromena da isiltasuna
—garrasi eder eta erlatsa.
- BAZEN BEHIN (1994)—Ahanzturaren kontra egunero borrokatu behar dugula
—noizbait erran didate lagunek
—eta nik halaber uste dut
—ahanzturaren alde egunero ere
—zerbait egin behar dugula nahitaez,
—ez baitut nahi beti gogoratu
—besteen partetik pairatu dudan ahantzia,
—edo txatxu harro horren mespretxu iraunkorra,
—edo susmatzen ditudan injustiziez
—beti oroitzen bizi ez dut nahi,
—edo tamalez hondamenera gabiltzala,
—gizakume murritza naizela badakit
—eta ezin naiz etengabe
—izan ohi ditudan ezbeharrak
—behin eta berriz gogoratzen bizi
—eta nahigabeen ahanzturaren alde
—zer edo zer egin behar dut
—neure burua eta denbora
—nolabait engainatzen,
—neure sentimenduak eraldatzen,
—mozorrotzen, itxura egiten,
—eta horrela ere behin betiko
—ahanzturaren kontra egin,
—neure bizitzaren kondakizun propioa
—egunero moldatu, apaindu, asmatuz,
Barandiaran, Gotzon —1974—
- BIDE HORI (2004)—Begituizu bide hori
—suge-landareen antzera
—Begituizu estrata iturrian utzi eta
—otaloreak agurtzen,
—malden konkorrak laztantzeaz batera
—sekula-belarren ezina arintzen.
—Begituizu sasi-masusten hankapean olgetan,
—gaztainondoei kilikilika,
—hostoei sehaska kantuan
—txistuka dabilen haize gozoarekin.
—Galdeiozu iparrorratzik daroan aldean
—gandua esnatzen ez denerako.
—katekorratzek min ematen diotenerako.
- BI EMAKUME HARAGO (2004)—Bazterkaletik bi emakume harago,
—kantari baltzarana eta soinujole errumaniarra
—gurutzatzen diren kantoipean,
—begiek ikusi nahi ez dituzten haurrak,
——labankadez jaiotzen diren horietakoak—,
—zimurrak alkandoretan,
—hotza afarietan eta
—putatzar halakoa zenbat aldiz esan behar dinat!
—Bisitan joaten direnek
—argazkiak egiten dizkiete,
—esan barik bazkalostean erakusteko direla
—koilara erdi azukrek eta
—sasoiz kanpo bidaiatzeak dituen
—onurei buruzko gogoetekin batera.
—Bazterkaletik bi emakume harago
—etxez aldatzeko kamioi hotsa dago.
- EZ DEN LURRALDEAN (2004)—Carusok atzekoz aurrera
—ematen ditu filmak edo
—eskumatik ezkerrera edo
—goitik behera.
—Aktoreek amaieratik hasten dituzte elkarrizketak,
—berpiztu eta desagertu egiten dira,
—euria hodeietara itzultzen da
—kea zigarrokinetara legez.
—Zinema kritikaria dislexikoa bezain herrena da.
—Bere laburmetraiak oso aproposak dira
—olatuen gainean ikusteko.
—Antonio Tardiniren lehen teoriak
—fisika modernoa, etxekoandreen egunerokoa eta
—jostailugintza irauliko ditu,
—erlatiboa da dena.
—Bigarren teoriak
—ahuntzek espazioan lor dezaketen
—Hirugarrenaren truke
—estatu kolpea, elektrodoak eta
—herritarren arbuioa jaso ditu,
—Bada taxi gidaria izateari utzi,
—albistegietako aurkezle ospetsu egin eta
—arrats gorrietako isiltasuna
—bere izena bezainbat maite duen anderea,
—Borrokatzeko nagi den boxeolariak Maria maite du,
—eta honek, saiatu arren,
—ezin du pianoa atzamarrik gabe jo.
—Edgar Wesley trenak ekarri du
—txaloak jaso eta frantsesez hitz egitera.
—Poeta izan asmo duenak
—urtean behin errezitatzen ditu
—txakurra ur eske etorri zitzaionekoak.
—Gaitzik larriena euriaren pisua da
—haizeak zer daroan ez dakitenen lurraldean,
—bizitzea beste derrigorrik ez dagoen lurraldean.
- ASUNAK ZURE BEGIAK (2004)—Azkura baretzeko
—araoa kausitu ezinik nabil.
—Igoko nituzke huntza balira baina
—Porlanez estali ditut
—Dardararaziko nituzke sokak balira baina
—Mihisean aienatu da
—zure etxerako bidea.
—Igurtziko nituzke bernak balira baina
—Ipurtargiak itzuliko dira
—kakalardoena zen estratara.
—Estutuko nituzke uberak balira baina
- AHOTAN IZAN NAZATEN (2007)—Mila urteren buruan
—atzamarrik gabe
—eskatuko dut hitza:
—zera, uste dut...
—Baina urrutiegi izaki
—ez naute aintzat hartuko,
—aurpegia antzemango didaten beldur
—ez naiz hamaika kilometrora
—baizen hurreratuko.
—Ez dago atzamarbiderik!
—amore emango dut
—(eskubideek euren buruez beste egingo dute ordurako).
—Ahalegindu naiz, banoa afaltzera!
—aldarrikatuko dut.
—Belarritan izan nazaten
—mila urteren buruan,
—kantatuko ditut ereserkiak,
—gorritu baino lotsatu egingo naiz.
—Ez dudanez berba bakar bat neure izango,
—besaulkietara itzuliko naiz.
—Goiz batean, hormara begira onartuko dut:
—(ispiluek mila zatitan puskatuko dituzte
—Ez naute ez ahotan ez belarritan izan,
—ezta arbolarik zaharrenaren sustrairik mendreenean ere,
—horrexegatik ekin behar diot orain eta hemen.
- OSTONDU SAKON POZA (2007)—Ostondu sakon poza,
—bila dabiltza, diotenez,
—Mozorrotu trapu zaharrez
—osterantzean, seguru,
—minez behar dute goza.
—Ostondu sakon poza,
—badatoz usnaka
—ospela eta bekaitza,
—bi hankatan edo launaka.
—Harri eta guzti dator ekaitza
—epeldu ezina izango da hotza.
—Ostondu sakon poza,
—aldarrikatu zuk halako malerusik
—ez duela nehork ezagutu,
—malkoak ez dizula egiten hutsik,
—ezin zaizula euripean lehortu
—pozminez duzun bihotza.
—Ostondu sakon poza,
—zaude beti atezuan,
—ez lokartu, atzarri,
—dantzatu atzeskuan,
—ez diezazutela igarri
—zoriontsua denaren lotsa.
- ARGAZKIEKIN ZORRETAN (2007)—Zinez, argazki zaharra, azkenekoz natorkizu,
—zorrak kita ditzagun lehen baino lehen.
—Egun ez nau ikaratzen trumoiaren durundiak,
—iluntasunak ez dit loa galarazten.
—Itzaletan oroimena ere
—bidezidorrak argiztatzen hasi zait.
—Noizbait berriz,
—ohartuko naiz,
—esnatzeko garaiz.
—zaude ganbara honetan
—omenaldi eta arrakalen artean.
—Agur, deika ari zaizkit,
—banoa urratsean,
—maratila iltzatuko dut irtetean.
—Gurdibide berrituetatik noa
—lagunekin iturrietan elkartzera,
—uretan joateko aginduta,
—lepotik helduta edaten dugun artean,
—zuri-beltza kolore bizitzat
—duen argazkia ateratzera.
- ALDAMIOKO GIZONAREN BURUAK (2007)—lurra kolpatzen du
—behin eta berriro
—begiak itxita kolpatzen du
—behin eta berriro lurra
—behin eta berriro kolpatzen du
—ez dezan minik hartu
—lurra biguntzen du
—behin eta berriro
—kolpatzen du
—behin eta berriro
—biguntzen du hurrengoak
—kolpatzen du gizonak
—behin eta berriro
Barandiaran, Iñigo —1964—
- BERDIN ZAIO (1984)—zuhaitzak
—ala antenak
—ala ateak
—(eta buztana?)
—berdin makurtzen
—baitu
- HOSTOENA (1984)— hostoen
—burrunba sortzerakoan
— hostoen
—hotsa hazterakoan
— hostoen
—karraska lehortzerakoan
— hostoen
—intziria hasperenetan
— hostoen
—kexa zapaltzerakoan
— hostoen
—isiltasuna orrietan
- ETXERANTZAKO BIDEAN (1984)—alkantarilek
—iresten duten
—eta
—hitz honen oihartzunak
—laguntzen naute
—etxerantzako bidean.
—(lerro laranja bat
—besterik ez da)
—sakabanatzen du
—mila hodeitan.
—beirazko dilista disdiratsuak
—irristatzen zaizkizu
—begiazalen tartetik,
—tristura gorde nahirik edo
—edaten dizkizut musuka.
—ez da desagertu,
—bere soinpeko zuria jaztera.
- ILUNTASUNA (1984)—karrankaletako
—orkesta
—kamioiek sortutako
—kristalen dardararen
—ritmoaz
—bals bat
—dantzatzen hasi zenean
—zegoen kolore-telebistaren
—begiak lausotu ziren,
—lanpak erantzi ziren
—eta gordetu zituzten
—beraien tul gardenezko
—jantziak,
—erlojuek osatu zuten
—ostikada e-ter-no-a,
—maindire tartetik
—taxutu ziren irudizko guttunak
—eta iluntasuna
—lo egitera joan zen
Barberena, Eneko —1983—
- PARIS-DAKAR (2004)—Zergatik ez dakar Dakar Paris-Dakarrek?
—Zergatik darama Paris Dakarrera?
—desertuko haize lehorrik ez dakar,
—palmondoen fruitu gozorik ez dakar,
—Pariseko hautsa,
- ETIOPIA (2004)—Etiopian,
—gosez hiltzen ari zen haur batek
—kriseilu bat aurkitu zuen.
—Igurtzi eta gero,
—ipuinetan bezala,
—jeinu bat agertu zen.
—"Eskatu ezazu nahi duzun desioa".
—gizentasunez, potolo-potolo,
—hiltzea eskatu zuen.
—Honela sortu zen,
- WELCOME (2004)—"Herriak ez du barkatuko" jartzen zuen
—paretan zegoen kartel xumean
—"7etan Seberon"
—pintada batean
—esaten dio amak umeari
—"ez sartu istilutan"
—aitak gazteari.
—Baina istiluak hor daude,
—ez ditugu guk aukeratzen.
—Pilota partida hasi da,
—gomazko modalitatean.
—Batzuek demokrazia daukate ahoetan,
—besteek demokraziaren izenean jotzen dute.
—Dena da zalaparta,
—dena da istilua.
—atariak itxita daude,
—"Bienvenidos a Mondragön" jartzen zuen herri sarreran,
—norbaitek,
—"Bienvenidos" borratu arte.
- AUKERATU (2004)—Aukeratu,
—Focus edo Vectra,
—Erreala edo Athletic,
—Euskaltel edo Movistar,
—Kutxa edo Laborala,
—ilehoriak edo beltzaranak,
—Itzala edo Kajoi.
—gazte arrasatear
—baten bizitza.
Barbier, Jean —1875-1931—
- ESKUALDUN HILERRIAK (1902)—Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
—Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak.
—Kurutze, lore eta elorri xuriak
—Ongi apaintzen ditu gure hilerriak.
—Primadera goizetan etxealdetikan
—Xoritto bat heldu da berriz hanturikan,
—Berri hek salaturik hobira musikan,
—Badoha loreño bat handik harturikan.
—Udako arratsetan zeruko izarrak,
—Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak:
—Zinez erran liteke ahaiden nigarrak,
—Iguzkirat itzuliz zango'ta besoak,
—Zeru zolarat aldiz daduzkate soak
—Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak.
—Igande guzien han herria da biltzen;
—Beren egitekoez ez dira ixiltzen;
—Hobian berehala hila da higitzen
—Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.
—Elizan direlarik haurrideak sartu
—Leheneko kantuak ditu ezagutu,
—Haren hezur gaixoak dira ikaratu,
—Airea lurpean du berak akabatu.
—Angelus erran eta buru-has emanak
—Andrek aldiz dauzkate lurrean belaunak,
—Zerurat doazila otoiz kartsuenak.
—Hilak bakarrik dira orduan gelditzen,
—Beso baten gainean oro dira jartzen:
—Atseginekin dute herrian aditzen
—Leheneko paretan pilotak zartatzen.
—Ilun beltzean dira entzun irrintzinak,
—Kantabre arbasoek zinkatzen zuztenak:
—Hilak lokartu dira hilerrian denak:
—Ohikoak dagozi beti Eskualdunak!
—Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
—Han ditut etzan nahi nik ere hezurrak.
- TRAIDOREA (1910)—Itsasoaren erdi-erdian
—uhain kexuen artean
—leihor bat bada dena harria
—Lur izigarri hortan loreak
—beti daude sortzekoak
—Argizaria eta izarrak
—lano busti bat beti zerutzat
—ilun beltzena argitzat.
—Arraintzalea urrunetikan
—iragaiten delarikan
—beti emaiten da ikaretan
—zeinatzen dela kopetan.
—Itsasoa da ari jauzteka
—inguruka, intzireka
—zerura buruz altxatzen dela
—mendi zuri bat bezala.
—Leihor hartara ur-hegaztina
—harroka beltza, bere hegalez
—Ur-hegaztina, otoi errazu
—Ez dut ikusten arranorikan
—hegaldaka ondotikan.
—Miru, arrano gaixtoak baino
—ikusten dut hor izitzailea
—Frantziaren saltzailea!
—leihorraren bazterrean
—gizon bat han da, beti xutikan
—"Saldu izan dut nere Frantzia
—zatozkit heriotzea!
—Zeru-lurrez niz mehatxatua
—orok madarikatua!"
—Boz bat entzun dut izigarria
—haize batek ekarria:
—"Ez duk izanen heriotzea:
—saldu izan duk Frantzia!"
- BIZIAK HILARI ETA HILAK BIZIARI (1916)—Soldado lagun maitea
—orai ixtantean urtea
—goiz batez hi, hoin gaztea
—hortxet erori haiz trixtea!
—Zonbat goxo bihotz bat ona!
—Atxik azkar, atxik barna
—hil gaixoen oroitzapena!
—Hire hezur xurituak
—Guri hoin hurbil ikusteak
—bustitzen diauzkuk begiak
—iluntzen orori bihotzak.
—Hire hola entzuteak
—inarrosten daiztak hezurrak
—hain dituk prezagarriak
—hilez oroit diren biziak!
—Neretzat zer atsigina
—hilobian bahindut emana
—Hago, otoi, hor ziloan
—nere hezurrak deskantsuan!
—lainoa altxatu denean
—hormaturen haiz lurrean
—hotza sarturik hezurrean!
—miletan haiz baliosago.
—Bertzalde, tira gehiago...
—ukanen diat beroago!
—segur hautala berotuko!
—Etsai beltza diat joko
—odol beroz hi mainatzeko!
—deskantsuan nauk lokartuko:
—otoitz eginez neretako!
- BIBA, BIBA FRANTZIA (1919)—Biba, biba Frantzia
—Frantzia maitea
—gaurgoiti duk utzia
—nigar egitea!
—Bortzgarren urtean
—goiz eder batean
—San Martin goizean
—etsaia aldairan
—bazoan lasterretan!
—orok distiratzen
—aurean zerbait bazen!
—Deusik ez sumatzen
—halere ikaratzen
—ez dakit zer goaitatzen.
—Eta hor, bet-betan
—ezkila zalapartan!
—Ene bularretan
—bihotza saltokan
—zapart egitekotan!
—alderdi orotan
—Frantzia maitean
—itzul eta pika
—Gerlaren hastean
—jo huen intziretan.
—Gerla finitzean
—egun eder huntan
—jo zak alegrantzian!
—Ez nauke tokian
—nabilkate larrean...
—Nere zintzurrean
—oihu bat orroan
—zapartatzerat zoan:
—aipatu beharrena!
—gure Foch gaitzari
—gure hil maiteri
- GURE HERRIA... GURE! (1924)—Alor handian aita belarren metatzen
—arratsalde erditan, deskantsuz ari zen.
—Berro xokotik haurrek zioten behatzen...
—eta bere lanean aita zen xoratzen.
—Ixtantean haurño hek dira etxerako
—orga belar gainean dira hupatuko
—beren buru maiteak dituzte kurtuko
—heian, karrankaz, orga delarik sartuko.
—Anartean beraz, han, bere alorrean
—burdin-sardi xorrotxa tinki ahurrean
—harat-hunat badabil iguzki beroan
—iguzki beroari behatu gabean.
—Hatsantua, hor noisbeit, behar du gelditu
—bere esku zainartak kurutzatu ditu
—sardi-gider gainean pixka bat da kurtu
—gozoki, bazterreri diote behatu:
—Hara han nonbeit, urrun, mendi ederrenak
—hazie hegoak hurbil zartzen dituenak
—hara, aldiz, beltz-beltza, herriko oihanak
—hariztegiak eta pagodi ilunak.
—ur hegia salatuz doan zur-xuria
—Beraren erresuma huna non den hasten
—huna bere artoak non diren luzatzen
—huna ogi-garia non den urreztatzen
—haizeak farra-farra duela harrotzen.
—Aitaxok lehenago landatu aihena
—aztaparka badoa iguzkira dena...
—Ai, zer etxe-arnoa emaiten duena
—hil bat, bere hobian, berpz lezakena!
—Bainan, hortxet, bet-betan, landa bazterrean
—nor da hola agertzen, hor, lurre lurrean
—nongo atrebitua, gure alorrean
—Behatze hortaz gauzak oro gaitzituak
—iduri du direla betan mudatuak...
—Lehengo eskualdunak, hemen higatuak
—lur mokro bakotxetik hor tut altxatuak!
—Gure aita heldu zen, begia ilunik...
—Zer nahi duzu hiola, hiritikan jinik?
—Ez dakit... bainan jada higuintzen zaitut nik..."
—"Zer dirutan daukuzu etxea salduren?
—nahi duzun guzia dautzut ordainduren.
—jauregi bat ederra dugu altxaturen
—Eta, kolpe berean, zu aberasturen..."
—Ikare daldaretan aita emana zen
—begiak zitzaizkola biraka jalitzen...
—Bere burdin-sardia bi eskuz du hartzen...
—Doi-doiak egiten du ez baitio sartzen!
—"Zalu joanen zaizkit, zuhurra bazare
—bertzenaz, erroz gora, gizon hil bat zare!
—Zure diru zikina atxikazu zure
—baina utziren duzu gure herria... gure!
—Zuri-zuria, huna gure hiritarra
—Haren ondotik, aldiz, han harat, mugara
—sainga ta sainga zoan etxeko xakurra.
—Gure etxeen orde, jauregiak egin...
—eta guk gure haurrak haziko... zerekin?
—Herria utzi behar herriko lurrekin
—han hirian biltzeko... gosetearekin!
—Sainga zak hor, bai, sainga, etxeko xakurra!
—Jende hoik erematzak herriko mugara!
—Gure etsaiak dituk, segitzak han hara!
—Gure haurrek behar ditek gure herriko lurra!
- HARPEKO GIZONARI (1929)—Donamarti aldean, haro bat handia
—Lehengo Eskualduna non den ehortzia
—Ixturitzeri hurbil, harpe handietan
—Aitorren semea zen bizi mendeetan
—hartz eta otsoekin beti guduetan
—ihizi basak oro zauzkan ikaretan!
—Hor, jendea trumilka zauku abiatu
—harpe hori beharrez miatu, ikertu...
—Bainan lazta handiak ditu oro hartu
—dutelarik aditu han zer den gertatu
—Bi jauntto beraz dira, iragan astean
—goieneko zilora herrestan igaran
—non zer zen aterako... ikara-daldaran...
—Bet-betan, zoko hartan zerbait ikaratzen...
—ta hezur andana bat zaiote mogitzen:
—Lehengo Eskualdunak hobian harrotzen
—eta, berriz piztuak, zaizkote xutitzen!
—"Nor zaizte bada, zuek, bi atrebituak
—hunaraino herrestan hola hupatuak?
—Laster ez batutzue toki hauk hustuak
—hortxetan zaitezke ongi zafratuak!"
—"Eskualdunak gira gu, zuek maitez jinak
—Jon Doni Petri Beltxa ta Otsobi jaunak..
—Eskualduna maite du beti Eskualdunak...
—Onarzkitzue, otoi, gure zorionak!
—Eta gero, harpean zer izan da ote?
—Geroztikako deusik ez omen dakite...
—Kanporako bidea zalu hartu dute...
—Hortxet baitira biak... biak xuti zaizte!
Baroja, Serafin —1840-1912—
- KARLISTEN PANPARROIKERIAZ (1874)—ezin kalera jetxirik
—hemendik itzul handik igesi
—basahuntzen gisa bizirik
—horra karlistak non nola diran
—badiozute inbiririk.
—Karlistak ditek gauza bat txarra:
—kausa izatea zaharra
—orain daukaten afarra
—ume legunen bekokientzat
—bihurtuko dek adarra.
—Arbol zaharraren sustrai galduak
—tximinirako nahiz izan ona
—ukatuko dik frutoa
—Karlos bezela lizundutua
—zegok bere partidoa.
—Zazpi sakristau, hamabi alper
—hogei basarritar babo,
—Jauregi buru, Santa Kruz gero
—azkenik berriz Otxabo,
—erlijiua aitatu ezkero
—basarritarrak akabo!
—Hauek ditugu erlijioko
—horma berriko santuak,
—Euskal Erriak heldutzen ditu
—horlako apostoluak,
—lerdekan mandamentuak.
—Auzokoakin panpantxo dira
—handik dakarte guzia
—haiek txinguka, karlistak berriz
—zintzilika miseria
—beti honela juntatu ziran
—gosea eta egarria.
—Karlistak orain dira panparroi,
—ustez badira gainean
—segi mutilak, moteldu gabe
—ea datorren urtean
—zuen errege sartzen ote dan
—Madriko ukuilu batean.
—Zeinek pensatu, zeinek sinistu
—denbora gutxi barrun dirala
—markesak eta kondeak!
—Liberal gaizto mordo batzuek
—Napar karlistak esanagatik
—usteltxoak zeratela,
—zankuak dituzutela;
—berritsu hoiek despreziatuta
—bete zazute sakela.
—Gure egunetan, beti bezela
—libertadien doaiak
—garaituko 'itu, desegingo 'itu
—illuntasunen hodoiak,
—lurperatuaz euskaldun txarren
—bihotz faltsuen pozoiak.
- LUTXI (1875)—Adi nazazu, Lutxi,
—Baina ez haserratu:
—Lau gora-behera, zenbat
—Nobio dituzu?
—Gutxienaz berrogei,
—Ez zazula ukatu,
—Begi polit hoiekin
—Zein ez zuk babatu?
—Josteko lagun bati
—Alferez bat ondotik
—Merkatuko plazatik
—Zihoazten farrez:
—Ez zebiltzan haserre
—Han ikusten zanez.
—Ez zinan ez iritsi
—Bakarrik etxera:
—Batek lagundu dizu
—Etxeko kalera,
—Beste batekin gero
—Joan zera atera,
—Eta ez dezu inor gabe
—Artsaldean ikusi
—Zaitut Zurriolan.
—Inoiz ez det hain klaro
—Ezagutu, nola han,
—Zenbat enamoratu
—Dituzun kaiolan.
—Ez nituen kontatu,
—Kontatu! Nahiko lan!
—Igandean etxetik
—Zinanean irten,
—Mutil bixar gorri bat
—Zeramazun kirten.
—Entzun zenuen gero
—Meza San Bizenten,
—Eta bik, baten partez,
—Segitu zizuten.
—Bukatu zanean
—Ur bedinkatu ondotik
—Zure esku polita
—Busti beharrean,
—Norbaitek dizu epeldu
—Han jende tartean.
—Enpleatu batekin
—Leihotik leihora,
—Hari bat ibiliaz
—Behera eta gora,
—Paper buxtan bat dezu
—Bidalduaz haritik
—Beste bat auzora.
—Arratsean... —Aski da!—
—Lutxik begiratuaz
—Nahi ta nahi ez triste:
—"Askoren nahitasunak
—Ez nau inoiz bete,
—Nik maite det bat, eta
—Berak ez nau maite"
- ARRATS IZUGARRIA! (1880)—Gorriak daude goiak urrutiraino
—ta lurrak baino
—izutzen du zeruak azkoz gehiago.
—Argitan zabaltzen da zeru goibela
—hodoiak su garretan balitz bezela
—ta infernuak balira gauaren jabe.
—Arrats izugarria! Ordu tristeak!
—malkoz beteak,
—zeruak ere bada etsai baziran?
—Huri leial gaixoa garretan dana
—ta zeru gorrak,
—hagitz gogorrak,
—irabiatzen ditu berriz gugana
—elementen boladan suzko kanborrak.
—Itsasotik sortuko lanbro dokaitzak
—burrunbadan igoak turmoi tartean
—ziran ekaitzak
—eta zartatu orduko, tximist kolpean
—hodoi gaineko labe sutu hartatik
—jasa ta ujola,
—amiltzen zan lurrera, iduriturik
—isurtzen ote ziran sua ta odola.
—Sua ta odol gorria! Naga ta ikara,
—sutunpadak, antsiak, hilkintza nonahi.
—Tximist dardara,
—biziak ta bizitzak, garren errakai
—ta ixil-ixil zihoan odol erreka
—itsas aldera,
—iturria gehiturik hilak taldeka
—ez bazetorren sua eragoztera.
—Zeru-lurrak haserre... Ustez anaiak
—atzerritik ziranak gugana etorri
—ziran etsaiak.
—Nora bada begiak jaso ta egorri?
—Ez lur, ez etxe, ez esku, bihotz tristea
—noraganatu
—non anparatu.
—Burniz edo berunez laster hiltzea,
—noralderik onena zan aukeratu!
—Gizon hordi taldeak askai likitsan
—etxerik etxe dabiltz lehian inoren
—diru irritsan,
—onraren zale, burniz pasatu ondoren
—arpegi eman duen aita, semea
—hiltzen dagona,
—sentiturik batean agoni epea
—ta antsi triste larri bat deitzen diona.
—Zaharrak, nahiz egon zaharrez hobiko atean
—ez ziran barkatuak, hain gutxi eriak,
—bien bihotzak
—burni zorrotzak
—urratzen ditu, ta amak hiltzerakoan
—igaro behar ditu laidozko lotsak.
—Lotsa ta hilkintza...! Baina nora naiz heldu?
—Ez, herritar maiteak, ez det nahi zuen
—beta goibeldu.
—Gure asaben gaua gurtu nahi nuen,
—birtute haienak
—zer diran bizia utzi ta argi joaira
—beti ikusi zazkigun beren izenak.
—Asaba zar gureak joanak mundutik
—Numanzitar errutsu haien modura
—igo zinaten zuzen zeru altura!
—Jaunak bere saria dizute ematen
—bai, errauts bero,
—martireak bezela igo zinaten
—sugar Donostikotik pasa ta gero!
- VIVA ESPAÑA (1898)—Baziaztik gureak
—Rataplan!
—soldadu fin maiteak
—Rataplan!
—manbisak zapaltzera
—beltz zatarrak astintzera.
—Mulatu etorkin hori
—Rataplan!
—sudur zanpatu lodi
—Rataplan!
—alfer guztiak nahaspil
—bai mutil
—bota zak Kuba aldetik
—esanaz bihotzetik:
—Laster zuen izenak
—famak banatuak
—dirade ondratuak
—hala gaur ta beti izan da
—Aupa mutil!
—puru haundiak fumatzera bai
—manbisen bizkarretik.
—Aupa mutil!
—kafe fina ta azukrea ta
—kaina ederrez betetzera bai
—ta guaiaba gainetik
—manbisen bizkarretik.
—Balienteak aurrera
—baioneta zorrotz
—beti trankil bihotza
—eginaz beti gala
—zergatik odola
—Eta zuek laster gloriaz betea
—ekarriko dezue maite dan bakea.
- LOIOLAN (XIX. mendea)—zera ederren urdintasuna!
—Jantzi ta apainez
—damatxo ederrez
—ta galai finez dena betea.
—Oihu ta algara
—ta galdetzean
—nora zoazte? -Gu, Loiolara!
—Artsalde epelan
—goitik beheti
—jendea beti
—kotxean, oinez edo txanelan.
—Bere txortenan
—atzo jaioak
—loreak ere bihotz barrenan.
—banatutzen da merendatzera.
—ta Urumearen bazter ondoan.
—Ta jan ta gero
—irrits ta dantza
—edo eskudantza
—trong>quiz la polka, quiz el bolerotrong>.
—Harturik txanda
—bada dantz fina
—nahi dan fortuna:
—hemen ttunttuna
—hor txarrabeta ta han filarmonika.
—Saltzaile pilak
—gehitatikan
—Arrats ordua
—aurrerantzean da haserretua.
—zuhaitzen goian
—biak esanaz beren kantua.
—adi zazute:
—zer esan dute?
—Etorri bihar, donostiarrak.
Baztarrika, Unai —1982—
- SAROIAK (2014)—Denboran atzendutako saroietan
—lizar zaharren azpian darraite harrespila biribilek.
—Kareharrizko harlauza zorrotzak.
—Eskuz paratuak, esku laztuz igurtziak, ezku antzinakoez burutuak.
—Ertz borobildu ezinak, elkarren arteko dantza isilean.
—Itxitura antigoalekoak, zabaltasunean, zelai itxi gaitzetan.
—Etxekotutako ardi beltzen ziegak.
—Urki eta altzezko baso heze galduen testigu isilak.
—Jentilak eta jentil izan nahi ez zuten haien halabeharrezko adiskideak.
—Jainko ahantzien otoitzen oihartzuna
—goi aingeruen bisiten harrabotsarekin nahasten da.
—Gaur, egunsentian, eguzkiak laztandu itu
—eta ahapeka entzun da
—betierekoaren zurrumurru gardena.
— Gure barnean ahantzia dena.
— Iragandakoen Bizitza bera.
- ARRAKALAK (2014)—Heldu ziren berriak, zaharrek berri izateari utzi ziotenean.
—Gurpil zoroan batera eta bestera.
—Herri bat zuten amets. Ez herri bera, baina herri bat amets.
—Haragizko ametsa, haragiztutako ametsak.
—Jainkoak gizaki egin zituzten eta bolbora usaina edonon.
—Urteak zenbakizko gerriko estuak dira
— herri baten minean.
—Urteak zenbakizko errenkada mingotsak dira
— herri baten barne jarioetan.
—Urteak zenbakizko hilotz zerrendatan idatzi ziren.
—Urtean behin, balantze egunean.
—Berriak ere zahartu ziren, eta berriagoak heldu.
—Arrakala ilunetan egin zituzten lubaki berriak
—aurrekoek zulatutakoak sakonduz.
—Eguzki izpiak nekez iriosten ziren lubaki hezeetara
—itsutsunari bide eginez.
—Orain, urrezko helduleku propioak zahartu direnean
—elkarri heldu besterik ez dagoenean
—arrakalak, pitzadurak, zabalegiak dira.
—Eta bakeaz dihardute batzuek eta besteek
—amildegiaren ertzean
— solas gor-mutuan.
- ZURIA (2014)—Oihal zurixkak paratu dituzte errepide ertzetan,
—harrizko horma galaietan iltzaturik
— ez erabat loturik
— haizeak beren magalakn astintzeko moduan.
—Ez dute izkiriatutako hikirik magalean
—ezta marrazki inuzenterik
—ezta ekialdeko siniskeraren bate ikonografiarik tatuaturik beren baitan.
—Hutsa, zuria, argia, espazioa.
—Bidaiarien ispilu dira, islarik ez duten ispilu ahurrak
—desitxuratzaileak naturaz.
—Idatzi gabekoen indarraz jabetu den edonork
—Hizki lodiz eta larriz idatzi oihal zurian.
—polizia etxeetan isildutako garrasi urratuen maindireak dira
— axolagabekeriaren ohatzean.
- IRAGANAZ (2014)—Harizko bonbilla zaharretako alanbre goriez mintzo ginen.
—Nola elektrizitatea su bihurtzen zen
—nola bilakatzen zen energia su-garrezko zera batean.
—Energia gara dioten lelo publizista alaenak haizatu genituen.
—Soinketako irakasle aski zahartuez barre egin genuen.
—Atzeko kaleetan falta ziren harlauza zatituez egin genuen hausnar.
—Asko ginen, asko ginen patuaz barre egiteko.
—Asko ginen, alkoholezko helduleku irristalaria aldean,
— gazteria iragangaitzaz hitz egiteko.
—Urrats motzeko eleak ziren, errekastoak ere urdindu zazizkigu eta.
—Sustraiak endekatu zaizkigu baina asko ginen
— eta iraganaz dihardugu berriro.
- MALKO MARRAZTUAK (2014)—Tatuatutako mlkoak eskegi dituzte horma zurietan.
—Hormako zulo zartatuek esan digute
—bertan fusilatu zituztela damuaren aurkako konspiratzaileak.
—Balazorroak lurperatu egin omen zituzten.
—Argitan blaitu dira malko itsatsi berriak
—eta irudi luke kale ertz honetatik
—iragotzen den edonork duela eskubidea
—albora begiratu eta ezikusiarena egiteko.
—Ernamuinak dira bizitzaren etorbideak,
—horma zuriak, edo belztuak, edo horituak.
—Errepide zabaletan bizi ara.
—Bidezidorrak ahazteko bidean dira, eta bitartean
— tatuatutako malkoek ez dute negar eginen.
- KANPOAN EURIA (2014)—Leihoez at, tantak sigi-saga kulunkatzen dira inorako bidean.
—Barruan, guztiak arrunt jarraitzen du.
—Barruan, aurpegiek ez dute keinurik.
—Fabrika zaharreko tximiniei kea darie.
—Autoen joan-etorria errepidean. Klixeak dira noski.
—Film honetan euria ez da atrezzoa eta euria ari du.
—Hodeiak beltz eta lodi.
—Pantaila ederra da leiho zuriez gaindikoa
—laukizuzena eta ertz zehaztuen jabe.
—Kanpoan euria ari du eta gaur ere
—arropa urratuak ez dira lehortuko.
Becas, Charles, Harrazpi —1847-1911—
- LARRESOROKO SEMENARIOA (1896)—Semenario maitea, zureak gare oro
—Urteen gatik dagotzi gure bihotzak bero.
—Orai denek dakitena banakien aspaldi:
—Hitz ederren gose dena, hunengana jin bedi!
—Xoratu gabe jaun hori ez baititake adi.
—Seminaristen moltsero eta saltsero Lille
—Bai eta erretorikan baxelier egile;
—Hunen eskuetan haur bat, balin bada langile,
—Zerbait atera ditake, balitz ere tetele.
—Musikarien gidari da Hiriart Makola.
—Hunek bederen airoski ematen dik eskola:
—Ongi erakasten ere si, do, re, mi, fa, sol, la
—Baina zuk, nola, Makola, boz kakola antola.
—Larresoron apez jaunak aita et'amen orde,
—Haur gazten eskolatzerat amodioz badaude.
—Nahiz diren jakintsunak maiz komentuan, fraide,
—Matematikan orori nagusi da Larralde.
—Murde Hirart-Urruty, huna azken pertsua,
—Bai ongi izerditurik zuretzat moldatua:
—Axularrekin baituzu jakitate bertsua,
—Mintzaira erdi-kaskoinak zaduzka nardatua.
- BI SENAR-EMAZTE (1897)—Ene auzotegian bi senar-emazte
—Bakean bizi dira hasarratu arte.
—Goardia elgarrekin behin samurtzetik,
—Heien xuxentzaileak lan ona behar dik!
—Lehenik intzirinka, gero deihadarka:
—Gero berriz eskainka, azkenekotz joka;
—Horra zer bizimodu duten maiz segitzen,
—Dudarik gabe gostu diote kausitzen.
—Gizonari on zaio zorta bat gorritik,
—Emazteari berriz ttotta bat horitik,
—Emaztea ixilka
—Emaztea ixilka senarra altoki,
—Bakotxa bere alde dabila abilki.
—Ostatutik lekora, bapo eta eder,
—Senarra ez dabila sukalderat ager!
—Ttottaren ondorio omore txarrari.
—«Gizon etxe galgarri, arno edalea,
—Ahalke behar huke hola bizitzea!
—Haizen bezalakoa arraila goizetik,
—Hoakik, higuin tzarra, begien bixtatik».
—Hi bezalako baten badinat beharra.
—Emazte baliosa
—Emazte baliosa, eztia, ixila,
—Holako bakar batek balio tin mila!».
—«Gizon alfertzar, gormant, zikin itsusia!
—Aspaldian nauk hitaz asetzen hasia!
—Beti gerla gorria
—Beti gerla gorria, sekulan bakerik!
—«Otoi, hago ixilik, ene emaztea!
—Indan, bai, laster gero, biarten bakea!
—Lehen ere badakin nola hautan hezi!».
—Emazteak orduan hartzen du erkatza
—Eta ximiniatik gizonak laratza:
—Batek uma ahala
—Batek uma ahala bertzeak: ai! ai! ai!
—Oi zein eder guduan holako bi etsai!
—Eltze, zartain, gatilu, oro nahasteka,
—Lurrerat artikiak dabiltza jauzteka.
—Joaiten naiz jaun-andere
—Joaiten naiz jaun-andere heien baketzera
—Umaturik hor naute igorri etxera.
- MARTIN KOXE (1902)—Hainitz otoiztu zuken amattok Jinkoa
—Mundurat emaiteko ni bezalakoa,
—Moltsa arin dut, baina aberats gogoa
—Deusek ez daut nahasi oraidino loa.
—Nafartarra naiz, eta deitzen Martin Koxe
—Arno gozoa maite omen dut sobraxe.
—Debru frantsesek naute trufatzen holaxe:
—Il était Martin Coché gai, gai, gai dimanché.
—Trufaz ala egiaz, nik ez dakit nola,
—Deituratzat emana dautet Ezazola.
—Sortzez dut buru harro, odol espanola,
—Iruritan sortua, maiatzean naski
—Hortakotzat jendeak jujatzen nau gaizki.
—Janizak dautanean egiten asiki,
—Asetzeko ez ditut hamar talo aski.
—Mendiko ur xirripak indarrak baditu.
—Behar delarik ongi hertzea garbitu.
—Nik ez dut mirikurik erraten aditu:
—«Eri haiz, Martin Koxe, behar duk purgatu».
—Nahiz eztitzen duen urak egarria,
—Zainen pizteko nausi duk arno gorria.
—Hik dautak bihotzetik kentzen elorria.
—Martin Koxek ez ditu eskolak kurritu
—Hala ere badaki zer den apetitu.
—Hunen filosofiak hiru pondu ditu:
—Ongi jan, ongi edan, ase eta gelditu.
—Ene otoitz bakarra baita Pater noster
—Ohetikan lekora errana dut laster.
—Zenbat aldiz mandotik ez naiz ni erortzer?
—Hezurrak oro dauzkat Pater hari esker.
—Dut goiz baten Baionan --aitorra zoin eder!--
—Baitezpadako hura karrikan egiter!
—Otsondoko mazelan, zabal baita bazter,
—Kokorika ditake eskuin edo ezker.
—Urteak badohazi on-tzarrak nahaste,
—Eta gu heiekilan zahar eta gazte.
—Jaunak ez baitaut erran: «Nahuk berriz haste?»
—Nago prest eta presto berak deitu arte.
—Zorrietako menta dudan errementa,
—Dena den hiretako; huna testamenta:
—Pipa toxa, zahato, mando eta manta;
—Zorrentzat igorriko zerutik errenta.
- SANTSIN (1906)—Igande iluntze batez etxe alde zohala.
—Erroz gora erori zen Santsin zabal-zabala.
—Izarrak nihon ez ditu ikusi han bezala
—Ilargia ferekatuz gan zen, gan, berehala.
—Ezker-eskuin, andarkoka Santsin abiatzen da.
—Alabainan, mozkortua Bet-betan ezin senda!
—Hi bahintut salatari, bahuke, to!, zer konda!
—Baina, baina, xangoari maiz nausitzen xalduna!
—Han dago, han, Santsinen goait, Mari Martin papuna!
—Hura balakatzen baduk, Santsin, hi, zer gizona!
—Etxera-eta andreari erraten omen dio
—Eroriko hunek ez din samurtzea balio!
—Erran, no, Sautsinen gauza noiz gosta zaio kario?
—Beti badin, ostatutan, merke botikario!
—Hordi tzar, gizon higuina, urrun hakit bixtatik,
—Oxala ez bahintz jalgi putzuaren zolatik
—Zer sofriarazten dukan, Jainko Jaunak bazakik!
—Ai! nola bada gate hau sartu nikan lepotik!
—Goiz aldera, ez errexki jeiki zen bada Santsin,
—Ziolarik lagunari: Atx! Hementche dinat min.
—Hunek aldiz: Sendatzeko hauxe behar duk egin:
—Enekin bezein maiz hadi samur botoilarekin.
—Ixilik egonen hiza, emazteki ergela!
—Ni bezen senar gozorik, hots, badakin ez dela.
—Hanka debru hunek zatan galdatzen ur epela
—Hik ere aise uzten dun ur hotzean igela.
—Santsin gaizoaren ganat etorri zen barbera,
—Eta zion, han nonbeitik, elorri bat athera.
—Ez dakit egin zioten larderia sobera,
—Beti Santsin gelditu zen lehengo Santsin bera.
—Santsin hunen iduriko zenbat den bazterretan!
—Zenbat nigar, eskatima, igande arratsetan
—Gaztedanik dagoena berant ostatuetan,
—Zahartzean izanen da beti trapu tzarretan.
- VARIÉTÉS (1907)—Egun hoitan izatu dut Xuberotik goraintzi,
—Goraintziekin pertsuak ez ditut ez ahantzi,
—Zorretan ene burua ez baitut nahi utzi,
—Eskuan hartzen dut luma, hurbiltzen ankiluntzi.
—Beltza dut ankrea, baina nihor ez du zikintzen,
—Ene lumak du xixtatzen, ez du nihor larrutzen.
—Ahul salda, biper minak hori ez badu ontzen!
—Ez deus kopla, irri ona merke ez badu saltzen!
—Umil diot, nahiz bizi denekin adixkide,
—Hobena hoben da, baina, penitentari bide
—Ene hutsen aitortzeko batre ez naiz gupide.
—Ainhoa Bezkoitze eta han urrun Liginaga
—Elgar aurki dezakete ibiliz sigi-saga.
—Bainan dio trinkatzeko behar dela Malaga!
—Nola baitu abokatak zuzenaren zaintzeko
—Gezurrarekin egia maiz nahastekatuko,
—Irriz erran gezurraren sakia sendatzeko.
—Jainkoak eman derauzku ikusteko bi begi
—Nik batekin eta urrun ezagutzen dut Hegi.
—Higi bai, baina deneri ez baititake segi
—dio: ez joan lasterregi, ez zaut hori zilegi!
—Horren haundi ote diren nago zeru eta lurra.
—Merezi baitut miletan hauts dezadan sudurra
—Dugun hil hunen samurra antolatuz makurra.
—Hara Ahuñe gain hartan nun doan Musde Hegi
—Lezeek izitu gabe saltoka hegiz hegi.
—Ahuntxaren pare Hegi! Egia beti egi!
—Ordokian bai mendian, Hegi ditake higi.
—To musua! Hik bakea!
Begoña, Lizar —1996—
- SITSAK (2022)—sitsak jaio zaizkit sabelean
—botanikaren diskrezioaz
—sabelpean hil zait
—beste sits guztiak bezala
- ERDIKO ESPAZIOA (2022)—Zentrorik gabeko
—edozeren ondotik
—pasatzen garenoi
—ez zaigu agertzen
—isiltasun errealik
—pentsa daiteke
—benetan izateko
—meseta honetan
—galdera erantzun
—guztien ardura
—handiek txikiek
—izutzen gaituzte
—bezala tolesten
—geldirik egoten
—“hamster guztion
—runninga benetan
—esan ziguten
—“lanak betiko
—askatuko zaitu!”
—ametsen muina
—oasi bat digitala.
- OPERA PIANTO (2022)—laranja koloreko olibondoen artean,
—non enbarkazioa aparkatuta utzirik
—Mediterraneo osoan Caruso entzungo den.
—Kostalde ertzetik
—minik gabeko Portugalera iristeraino
—eta astroak, behingoz,
—dagokien tamainan agertuko dira.
—Iritsiko gara
—egunez beltzak eta gauez zuriak
—izan gaitezkeen lekura,
—nahi ditugun jende-izenak hartzeko.
—Paisaien antzera
—mugituko gara arkitektura orotan
—mozkorturik kantatuko dugu,
—eta opera baten tankerako negarraldiekin
—bukatuko ditugu arratsaldeak.
—Iraganeko bizitzetan
—eta datozen guztietan
—Alephetatik elikatuz, heriotzatik janez,
—jakiteko horietako zein izan den
—egokitu zaigun hau,
—eta nola igarotzen ari den ulertzeko
—laranja koloreko olibondoen artean,
—non enbarkazioa aparkatuta utzirik
—Mediterraneo osoan Caruso entzungo den.
- CYPERUS ROTUNDUS - IV (2022)—“Diderotek liburu bat idatzi zuen:
—idazleak autentikoa izan behar du
—epopeia antidiskolikoa
—kubo neosintaktiko europarra
—Grammaticorum Princepsen aurkako
—produktua
—eta helarazi gabeko manifiesto atseratua:
—maite zaitut
- IZ. (BOT.) KAKTUS (2022)— Nola jan mila bederatziehun eta hirurogeita hamalaugarren urtean Perecek irentsi zituen elikagai likido eta solidoen inbentarioa? Nola zerrendatu hamar urterekin izandako galderak? Nola galdetu diskrezioz eta hizkuntza arruntean “nor zara zu”? Nola ez izan norbera ez den beste inor? Nola izan Agnès Varda ilea ebaki gabe?
— Zergatik ebaki situazio baten tentsioa hitz segida batez? Zergatik hitzez ordezkatu gorputzez egin daitekeena? Zergatik ekin? Zergatik egin berrogeita bat solairu eta ehun eta hirurogeita bost metroko kristalezko dorre bat Bilboko Euskadi Plazan? Zergatik Bilboko Euskadi Plazak ez du San Juan Chamulako elizaren antzik? Zergatik antz eta ezberdintasunak sailkatu? Zergatik sailkatzen dira motak?
— Noiz esango dugu mota bereko begiak ditugula? Inoiz izango da jende tristearen egun zoriontsurik? Noiz agertuko da zoriontasuna gordin-biluzian? Noiz biluztuko gara egurrezko hanka luzeen gainean brillantinaz beteta eta erreak ege ahoskatuz? Noiz kantatuko zait belarrira Himalayako balada? Inoiz egon da hemengo hegaztirik Himalaya mendikatean? Noiz izango gara hegazti?
— Zer da bizitza eta zer Bizitza? Zer zen bizitza Timothy Treadwellentzat? Zer ikusiko nuke Treadwellen azken grabazioan? Zer da egingo dudan amaiera-mugimendua? Zer mugitzen da ederren Esne Bidean? Zer edertasun dute etsipenak eta heriotzak? Zer da lehorte batean etsitzen azkena?
Belzuntzeko Bizkondea
- ESKALDUNA (1883)—Hola da bat bedera
—Bizi gutartean.
—Aitak bere txokoan
—Egiten zuena,
—Egiten dut nerean:
—Landa bat dut ibiltzen
—Kasik oroit gabe;
—Ungi nau sariztatzen,
—Ez baita herabe.
—Enetzat bizi onik
—Hartan baizik ez da;
—Ez dut bertze nahirik:
—Ditut bi lagun onak
—Lanen egiteko,
—Maltso, lankor, suharrak,
—Eta hek zein ederrak!
—Ttikia dut etxea,
—Maizago txuritzen da
—Eta da goxoago.
—Bakea deskantsuan!
—Andre on, langile bat,
—Jaunak egun batez
—Zautan begietarat
—Gauza on guzietan
—Hi bezinbat bada:
—Oi, nik zein maite dudan!
—Aita dute bazten;
—Haurrean artoz, esnez,
—Lan dut heien hazten,
—Hetan sarri lanentzat,
—Baita Jainkoarentzat;
—Libertate ederra,
—Hitan nadin bizi!
—Libre ene etxea,
—Eta ni han nausi!
—Geldi bedi atean
—Han, ni naiz ni dretxotan;
—Jendea Laphurditik,
—Nafarro, Zuberotik
—Biltzen da lasterrik.
—Gure Frantziarentzat
—Beharko da harentzat
Benito, Jon —1981—
- ZURRUNBILOA (2001)—Zainak ireki eta
—memoriak sortutako polena
—amaitzen ez den sasitza erreka bazterretan
—inertziaz mugitzen diren liliak
—eta minez hazi zaizkigun gereziondoak
—Alkandora loratuetan
—ehundegietako lorategi txikiak
—eta berezkoa ez den irribarrea
—bizirauteko beharrezko dugun
—libertate txiki hau babestera
—aingurak erraietan
—goizeko izotza urtaro baten amaiera adierazten
—zainak lotzen gaituen lurrarentzat
—zainak lotzen gaituztenentzat
—Ez ditugu alferrik basoak grabatu bularrean
—Behin hiltzen gara
—eta bitan
- HAUTU TXIKIAK BIDEA EGITEN DU (2001)—Badira ordu batzuk noraezean gabiltzala
—erreferentzia guztiak galdu ditugu
—eta intuizioa dugu iparrorratz bakar
—baina ekibokatua
—Etsi dugu ia
—apur bat hitz egin dugu zoriaz eta ezbeharraz
—Kontu sakonak bururatu zaizkigu
—antzinako batailez oroitu gara
—bibliografia zaharrak kontsultatzen diren eran
—eta begiak non bildu bilatzen egon gara
—Urdaila nekez eta bakardadez bete zaigu
—bidegurutzera iritsi arte
—Bidegurutzean ohiko zalantzak
—Sua antzeman dugu aurrerago
—Egoera normal batean
—edonork ihes egingo luke sutatik
—Hautuak galera dakar beti berarekin
—Merkatuak salbu
—bidegurutzetan ezin da etxerik jaso
—ezin da beti bidegurutzean iraun
—Ez diogu elkarri aitzakiarik jarri nahi izan
—Inoiz baino lurtarrago eta zurtzago sentitu gara
- HAN DENA ERRAZAGOA DA BETI (2001)—Zerbait hautsi zaigu
—eta ez dakigu zer
—baina zerbait hautsi zaigu
—Badakit hori
—bestelako hitzak dituzulako
—bestelako begiak
—eta behar ez den hizkuntza
—Badakit zuk desiratutako guzia ezin eman dizudala
—Zerbait hautsi zaigu
—zerbait hautsi zaigu
—zerbait hautsi zaigu
—Ez dakigu udako euritan non aterpetu
—Zerbait hautsi zaigu
—Ez da lorontzirik hautsi
—ez dira aireplanoak urperatu
—hariak eta uharte txikiak geratzen dira soilik
—baina guri beste zerbait ere hautsi zaigu
—beste zerbait lurperatu dugu
—Badakit zer eskatu ahal dizudan
—badakit zer geratu den gugandik
—Badakit zer geratu den gugandik
—bide berriei elkarrekin ekiteko
- ORBEL ZAKU BAT (2003)—Ez dizut postal gehiago bidaliko atzerritik.
—Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu.
—Demagun zutaz gogoratzen naizena Candem Street-en
—Ez da erraza aitortzen, badakizu.
—Hotz jokatzen dut urrutitik,
—babes bila, defentsan,
—ez nadin ahul azaldu, tristeegi.
—Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea,
—ez orbel zaku bat.
—Ez da erraza aitortzen, ez nuke jasango.
—Nola deskribatu zure zilborretik aldenduta atzerria,
—Du Bellay-n etxerako denbora zenbatzen.
—Zer esan barrenak urratu gabe.
—hondoratzera goazela irri egiten baduzu.
- HASTAPENA (2010)—Historia nirekin hasten da.
—Lehenagokoak dira ibaia eta mendiak.
—Aspaldikoak lurra eta bidea.
—Antzinako bizitza salatzen dute harresi kondarrek.
—Nork erabaki zuen hau zela tokia?
—Ze izar dirdirak zehaztu zituen koordenadak?
—Ez du kalerik lehendabiziko etorkinak.
—Nondik heldu zen? Ez baitzen bertakoa.
—Bera hemen kokatu artean inor ez zen hemengoa.
—Zer ikusi zuen? Lur mina, lur zatitua, lur ezina,
—Irudikatuko ote zituen platanerak,
—frankismo amaieran eraikiko ziren etxeak,
—parkea eta nire gurasoen bizilekua?
—Joan ziren nomadak, galdu ziren erromatarrak,
—garai ilunetan eliza jaso zuenetako inor ez dago.
—adarretara egiten dute sustraiek,
—jendearekin lotzen ditut galderak, nire kaleetan.
—Nork eman zien harriei jendetasuna?
—Nork egin zuen trenbidearekin muga?
—Nork izendatu azken portua?
—Atzoak egungoaren ur azalera tenkatzen nau
—erantzunik gabeko amuekin.
—Ez naiz lehena, nire aurretikoa da dena,
—baina historia hau nirekin hasten da.
- PUEBLO (2010)—Itzartu gabe askatu du ohetik amak anaia
—eta pijamaren gainetik jantzi dio jertsea.
—Aitak maletak jaitsi ditu Seat 124ra.
—prestatu naiz, laster gaztea izango naizelako.
—Gau da esnatzeko, baina izango dugula
—lotarako tartea, eta ez kezkatzeko.
—Atea itxi aurretik hartu dut Stevensonen
—liburua: orain nik hautatzen dut zer irakurri.
—Eguzkia indartu baino lehen komeni zaigu
—Tordesillaserainokoa egitea, hortik
—beherakoa iritsi beharrez egingo baitugu.
—Autobidea ikusi dut ilunetan, beste kotxe
—batzuen faroak herria atzean uzten
—eta aitaren aurpegia erretrobisorean.
—Betazalak astundu eta amona agertu zait
—sustraien manatuak gogoratzen.
—Egunaren argiak ireki dizkit begiak:
—loak erreta dago anaia.
—Ez ditut ezagutzen
—seinaleetan irakurri ditudan herriak.
—Ni ez naizen jendea bizi da paisaia arrotzetan.
—Bidailagunaren eserlekutik burua biratuta,
—laster garela etxean esan du amak.
—Denok badakigu urrun utzi dugula etxea.
—Jendea ez da zuhaitza
—bere lurrari betiko lotzeko.
—Oin bat hazi zen azken alditik.
—Zortzi urte zituen.
—Ikusi arte ez nekien,
—ukitu arte ez nuen sentitu:
—eta belarra aiztoa.
—Tioren Citroen Dyanean joan ginen
—behiei pentsua ematera.
—Tio esaten genion,
—nahiz eta ez izan aitaren anaia.
—Han ere asunak heldu egiten zuen,
—han ere mina jan egiten zen.
—Baina han etxea ez zen gure etxea.
—Aitaren aldekoak bai, handik etorri ziren.
—Eta barruko ahots batek galdetzen dit:
—«Ikusten ote duzu zeure burua han bizitzen?».
—Iturria, herria erdibitzen duen errepidea,
—udaletxe plaza, Tormesaren hotza.
—Asko aldatuko zen dena:
—ukuilua bota egin zuten garajea egiteko,
—burdin hesia jarri itzalpea babesteko.
—Horretan nekatu denak besterik ez daki
—zenbatetan aldatu duten teilatua.
—Amonak hango hura zuen bere etxea,
—nahiz eta hemen bizi den
—memoria dudanetik.
—Ahots batek galdetzen dit:
—«Eta han jaio izan bazina?».
—Tiok zeukan apurra bertan utzi eta
—hona etorri zen azkena ematera.
—ziur han lurpera zezaten nahi zuela.
—Batzuk
—hemen bizi eta
—beti dira hango.
- LIBRE IZATEA ("Y" BELAUNALDIA) (2010)—Azken albisteekin begiratzen zaitut, ama.
—«Nola esango dizut ni izan naitekeela hurrengoa?».
—Zopa jaten dut eta saiatzen naiz
—etxea memorian giltzapetzen: anaia bere kontuekin,
—aita futboleko kronikak irakurtzen.
—«Zer esango du egunkariak bihar nitaz?».
—Ez naiz ikasle txarra, maite dut nire jendea.
—Zuekin egindako gauzez gogoratzen naiz:
—anaiarengatik egiten genituen auto bidaiez
—eta umetan elkarrekin mendira joaten ginenekoaz.
—«Nitaz lotsatuko zarete atean deitzen dutenean?».
—Oheburuko irratia piztu eta galtzeko gauzak zenbatuz
—zelatatzen ditut gaueko argiak.
- LAU POST-IT 21. MENDEAN
POEMA LIBURU BAT IDAZTEKO (2010)—Gabriel Aresti 1975ean,
—Vladimir Visotski 1980an.
—mugikorreko elkarrizketez,
—etorkizunarekiko dudan beldurraz,
—auzoaz eta nire herriaz,
—maiteminaz eta sexuaz,
—gertatzea nahi nuenaz eta gertatu zenaz,
—ikusten dudanaz, sentitzen dudanaz...
—sinesgarri bat egin,
—eta zatikatu, artifizioz,
—baina literaturaren makulurik gabe,
—poemak ez diren poemetan.
—Nola ez izan besteren kopia?!
—Nola ez izan kitsch edo collage?!
—Nola ez izan monotono eta monologo?!
—Nola ez izan nahaspila ulergaitz?!
—Nola ez izan artifizial, pertsonal,
—dramatiko, ironiko, faltsu,
—kontraesankor, fribolo?!
- NIRE ETXEA (2010)—Hau da nire etxea.
—Naramaten bide guztiek handik nakarte.
—Leiho ondoko aulkian egon nintzen zuk deitu zain,
—sofa honetan bilakatu ziren zure beldurrak gure,
—horma horrek besterik ez nau kanpotik babesten.
—Leku ona da amodioarentzat.
—Hemen biltzen naiz maite ditudanekin.
—Egongelatik komunera pizten zait galdera,
—sukaldetik logelara datorkit zure akordua.
—Etxean ez da zabaldu ezin dudan aterik.
—hemen geratzen dira esandakoak,
—gaudenak eta joanak.
Berasaluze, Garikoitz —1975—
- ZU GABEKO ARRATSETARA IRTETZEN NAIZENEAN (1996)—Zu gabeko arratsetara irtetzen naizenean
—itsaso abandonatuegiak
—ikusten ditut auzoetan sartzen
—eta poemak trenetan iristen dira gauera
—handik kontatzeko elurrezko karabanak
—mindura idazten da gure helbidean
—hau ez da neutralen poesia
—bota dezala lehen orria neutrala denak
—ausentziak ohean besarkatzen dituen ezpaten moduan
—zure begien ispilu zauritu nauzun zaldia
—aldendutako malkoen lurralde zuriak
—isladen konkista ilargia el dorado
—bandera honen urrea desioak astintzen du haizetan
—eta irratiak olatuak isurtzen ditu
—pianoen artera
—metroko linea bioletatik urrunago
—odola bagoietan sartuta
—hirian galtzen hasten denean
—farolekin batera zabalduz hitz egin
—bihotzak uharte bakartiak direla esanez
- BI LUR BI TAUPADA BI ITSASO (1996)—bi lur bi taupada bi itsaso
—luzatu ditugu sarajevo bihotz setiatuetan
—gauez ihesten diren trenak entzunaz
—nola negarrak amodio gutunetan soldadu
—hala elurraz poetak kondenatuz
—abenidak paisaia hilak diren zuhaitzak
—udazkenak zenbatu apatrida inbentarioetan
—no time for love botaka leihoetatik
—goizaldean iristen dira aspaldian
—malkoen kargamenturik handienak
—esperantza zulatzen bala bat
—bi lur bi taupada bi itsaso.
- ESANEN DITEN DAGOENEKO (1996)—esanen diten dagoeneko
—ez dela anpulu gehiagorik behar tristuraren erretenetan
—zigarrokinen hiletara azaldu direnek
—ezpainak erresuma izkutuetan
—amodioaren intifadara deitu din gauak
—bustiz ametsak malkoen kanalean
—hitza arma da eta herriak ilusioen krespoi
—islatu ditin ilargian hire begiak
—larrosa beltzen teoremak.
- ESPALOIAN BIDALTZEN DIRA ARBOLAK URTARRILETIK (1996)—espaloian bidaltzen dira arbolak urtarriletik
—belfast gabardina biluziak jantzita
—neguaren alde honetan
—hilekoa duten semaforoek negar egiten dute
—maite ditinat la habana hire merkealdiak
—ilunabar hauskor horien begietan
—single baikara grozny hirietako soldaduentzat
—hormetan iltzatuko ditugu azken malkoak
—askatasunaren soinekoa
—zuhaitzek zerura egingo dute beti otoitz
—gasteizen ere
—hilotzen bizitza laztantzeko gaua odolustuz
—auskalo noiz bukatuko den poema hau
—udazkeneko negarretan beste ipuinak badira
—herri honen izena behar du libertateak.
Berasategi Catalan, Maialen —1989—
- ETSI FALTSUARENA (2021)—Bai, konturatu naiz.
—Banezake, baina ez dakit
—biharraz hizketan.
—To eta no eskribitzailearen
—Altzariak ez dira sekula
—geroaz mintzatzen.
—Segi zuek geroaldian aritu uste
—eta subjuntibo eternal horretan mintzo
—segi zuek adokinetan ibili uste
—eta istinga eder horretan ibilian.
—Eta entzungor egin niri.
—Bakardadearen errapetik
—anestesiatu denaren
—ajea baino ez daukat.
—Eta bai, konturatu naiz
—ez zaitezte engaina zeren
—biharamunaz aritzea
—atzoaz aritzeko
—modu diskretu bat baino ez da.
—Kontua ez da bizi ala iraun.
—Bizi ala iraun polita da
—lelo bat da
—baina kontua egiatan da
—iraun ala etsi
—(eta bake santua eman).
—Antonimo ez dira
—badirauenak ez du etsi
—ezta gezurretan ere.
—senti bezain heldua.
—Oraindik ere kanika-zuloetan
—jolasean darabilt
—etsi faltsuaren luxua.
- AHAZTU ZITZAIZKIDAN GUZTIAK (2021)—Ezer kontatzen ez zuten ipuinak
—idazteko beldurrez ahaztu zitzaizkidan
—ez oso miopeari antiojuak etxean nola
—enaren zirimola zentzugabea
—zapata-konpontzailearen tok-toka
—teilazahartutako teilatuak oro har
—behe-laino goizalban kobretua
—ziertzoaren besarkada basa
—farola-sistemako eltxo-satelitea
—eta are mahai azpiko suontzia ere.
—Asko-asko kontatzen zuten ipuinak
—idazteko asmotan ahaztu zitzaidan
—oso naizela miopea eta
—oso direla hiztunak eta
—oso behar ditudala
—ahaztu zitzaizkidan guztiak.
- LEPOMOZTUAREN POZA (2021)—Suertatu ohi da ohe azpian uztea
—eta kalean ibiltzea
—motzondoan irria
—motzondoan kapela
—motzondoan mototsa
—txoroa txepela
—pirtxila txirripita
—nolatan galdu du zure buruak
—beste dena.
—Ohepean buruak lo egiten du
—(Roombak kolpeka esnatu arte)
—eta motzondoa bitartean harroxko
—deklamatuz erdi alai erdi serio
—ezen galduta ibili direlarik
—estomagoa eskuak
—galdu diren tarteñoan
—ez dutela makurtu behar izan
- HORIXE BAINO EZ (2021)—“(...) neure buruaren alderdi aktibo eta indartsu oro ukatuz
aurre egin nion zain egoteari, emakumezkoen patu horri”.
—tyle="font-variant:small-caps">Adrienne Rich
—Sudur-punta hotz, bizi daiteke.
—Zainak hotz, malbizi ere ez.
—Zenbat beharko ote dugu
—hilez piztu behar ez izateko.
—Epikaz hutsa dakiten bizilagunak
—labarrak eta labar-pintoreak
—itxarongeletarako konplizeak
—norgutxiagoka jarriko ez gaituzten alabak.
—Walkiria berrituak beharko ditugu
—Astro orotarikoak: eztandaz hilko direnak nola
—goxo-emanean itzaliko direnak.
—Esnaldi beltza leunduko digutenak finean.
—Altzariak, hautsa, hurren-axola eta halako
—gauza maiztuak erdeinatuko ez dituztenak.
—Tarteka “Towanda” ere esanaraziko digutenak.
—Neguko goizeko seietan autobusaren zain
—edo iluntzeko zortzietan garbigailuaren zain
—edo behingoz zain egoteari uzteko zain
—odol-berogailu beni bat
—asmatuko diguten ahizpak.
—Hori guztia eta amaren seme zintzoek
—guri zainak mozteari eta izozteari uztea:
Berrizbeitia, Luis —1963—
- ESPRESIO PERFETA (1987)—Zein ote da espresio perfeta
—galdetzen diozu zure buruari
—itzuri nahiz.
—Inguruko gauzei oharturik, haiei galdetzen diezu lehenik
—mahaineko liburu sortari, boligrafo etzanei,
—hormako argazki histuei, egutegi zekenari
—oroimenaren oihartzunak edo liburuen hitzak bezain isilik
—ez baitute fitsik erantzuten.
—Hastiatua, leihora hurbiltzen zara
—eta handik, urrunera, haitz bat ikusten duzu
—eta haren gibelean eguzkia
—astiro ezkutatzen, prezisio suharrez.
—Zu hari begira, eguzkia nola ezkutatzen den
—begira dagoen gizaseme bat zara
—eta zure aurretik egon diren guztiak orobat
—baina zein da horren espresio perfeta
—temaz galdetzen diozu kristalean erratuz
—urrats kexuan dabilen euli katiguari
—horren hegan nahiak ere hitz bat besterik ez baitu
—baina hitz hori...
—hitz hori zenbat aldiz ez ote duzu entseatu
—zein luzaz ez ote duzu zelatu, nerabeak amodioa bezain lehiaz
—zein gostarik inoiz erdietsi ere ez ote duzu loriazko une batzuetan
—hatxeman ezineko hitz hori
—zure gogoko hitz bakarra.
—Herriaren azken erribaletako mugan
—haizeak zuhaitzak biluzten dihardu
—pasio pausatuzko errito zaharrean fagoak
—ezkiak, zumarrak, platanoak fereka inbisiblez biluzten.
—Amoros isil hoientzat ere espresio perfetik
—Karrikan, mutiko bi ostikoka lotzen dira, karraxika
—ama enoatuak jauzian etorri eta zartakoz bereizten dituzten arte.
—Urrutirago
—neska mutil bi, adin florian, eskutik oratuta isilik doazi.
—Beharbada espresio perfetik ez dago —egiten duzu—
—forma eternorik ez agian irudiaren irudiarentzat.
—Eta salbabide duina da.
—Arratsak gauaren jaka beltza jazten du,
—hainbeste tarratada distiratsu dituena.
—Orduan zuk leihoa kitatu, orri biluzia kajoian sartu
—eta tabernara bidean
—espresio perfeta gauzak berak dira
—aitortzen diozu zure ezgaitasunari.
- ALEXANDRIAKO AGUREA (1987)—Konstantinos dut izena.
—Gozokiak, arropa zarpailen azpiko gorputz beteak
—begirada zohardiak eta Historia maite dut.
—Gaztaroan okerreko bidetan amildu nintzen
—asko sofritu dut.
—Sidongo ontziak itsasoan bezain zauli
—irristatu zaizkit niri urteak haragian, ia igerri gabe.
—Ihes egiteko sasoia joan zen
—orain, urteek bentzutua
—arrauna itzultzeko gertu
—hiri zaharkitu honetan nire oroitzapenekin bizi naiz
—behialako maitale amoltsuen, behialako ohantze suharren
—oroitzapenekin.
—Ez dakit gauza askorik; agian, bakarrik, hitzak antolatzen
—gure leinu jipoituaren hitzak
—hetaz balia poemak izkribatzen ditut
—poema tipi, soil, doiak
—alosien eta malenkoniaren opari xuhurrak
—gogokoak zaizkidanean lagunen artean banatzen baititut
—neronek neure eskuz josiriko kaierretan.
—Goitikora, ez dut ezer espero, ez dut ezer zor
—inori ez diot ezer eskatzen
—munduaren itzulikak finera bakardade sinple honetara
—behar duen guztia jadanik bere baitan baitu
—bere baitan dena, bai, eskumenean:
—astia, papera ta luma
—tristura zerbait orobat
—eta geroari bere oihartzun bat uzteko gogoa.
- LEPOA ETA EZPATA (1992)—Zu ostatu, ni maizterra
—Ni naiz fruitua, zu zara hortza
—Ni naiz zura, zu iltzea
—Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
—Zeru goretan hegaka
—Ni naiz satorra, zu anderederra
—Gosez nire atzamanka
—Ni naiz masustra ta zu txoria
—Mokoa nitan beztua
—Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
—Ni birrintzean biraka
—Nire garraren etsaia
—Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
—Ni naiz ontzia ta zu galerna
—Ni presoa ta zu ziega
—Ni naiz mutua, zu zara hitza
—Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
—Ni naiz oihala ta zu zerena
—Ni naiz hezurra ta zu karea
—Ni naiz itzala, zu eguzkia
—Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
—Ni naiz fitsa, zu brisara
—Gidatzen nire bidaia
—Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
- SUSTRAIRIK EZ DUEN ARIMA (1992)—Sustrairik ez duen arima
—da nola urik ez duen iturria
—edo maitalerik ez duen ohea
—edo odolik edan ez duen ezpata
—edo itsasorik igaro ez duen ontzia
—sustrairik ez duen arima
—edo fruiturik ez dakarren arbola
—edo ezpainik ezagutu ez duen ezpaina
—zeren sustrairik ez duen arima luma bezala baita
—berotzen zuen gorputzetik bortxaz edo halabeharrez bereizia
—eta ezdeustako eza, haizearen menpe erratzera,
—bazter guztiak kurritzera, ordean inon ez baratzera
—kondenatua, nostalgiaz eta geldi-minez
—doloruski higatzera
—behartua.
—Sustrairik ez duen arima
Bidaur, Martin —1996—
- HAUTSITAKO SOUVENIR BAT V (2017)—Etxea utzita harekin
—zer egingo ote duten beldurrez
—polizia autoan naramate
—etxea ez da eraikina
—etxea da norberaren espazioa
—maite dugun jendez
—eginak ditu hormak
—gaurtik aurrera ez dut
—sekula gehiago izanen etxerik
—motxila honetan ez dira
—gurasoak kabitzen
—haiekin zer egingo ote duten
—iluntzean naramate dagoeneko
—kazetariek auto barrura so
—bihotz-gogorrak eta atzeko aulkian
—txaketa dardarti bat emozio huts
—noiztenka bidean zehar
—ausartzen naiz emoziotik ateratzen
—errepide bazterretako zuhaitz ilarak
—betirako ahaztuko ditudan segurtasunez
—berrogeita zortzi ordu
—itxarongela jendetsu batean
—agonia haurretarik nork azkarrago
—egin korrika nola egin alde atea zarraturik
—familia dator nire bila baina
—familia ez da etxea dagoeneko
—autoan lozorro hurrengo itxarongelaraino
- PAPEREAN BILDUTA (2017)—Desagertzen ikasi nahi dut
—bizitzaren zaporea beste inon bilatu
—erre orain arteko egunak
—ez naiz itzuliko
—kontraesanen tolesturetan
—urtu nahi dut
—orain arte zain egon direnak
—maite ditudanak atzean utzi
—maite nautenak eta
—nire falta izango ez dutenak
—agurtu ere egin gabe
—exilio postmodernoan abiatu
—nola egin bizitzari ihes
—eta bizitzari nola heldu
—hizkuntza ahantzia gogora ekarri
—paisaia berrietan aienatu
—paperean bilduta daramatzat
—behar ditudan ondasunak
—ez naiz berriro itzuliko
—erre orain arteko egunak
- ITZULERA (2017)—taxi bat behar dut
—goizeko seiak eta erdi
—eta trena bi ordu barru
—auto beltzera igotzean
—eta ni etxera
—lotan akaso kartoizko
—gaztelu etzan horietan
—larruzko aulkian hondoratu
—larunbata da
—gure kalean sartu garenerako
—merkatua prestatzen ari dira
—lau ate
—bi giltza
—arima arrastaka
—noa dutxaraino
—esku batean toalla
—beste guztia maleta barruan
—ur beroaz ezabatu dut hiria
—gero eta gertuago
—itzulerako trena
—irla bat da nire gorputza
- ZERUAREN ETA ITSASOAREN ARTEAN (2017)—Arrantza-ontziak zerumugan
—hogeita hamar pasa zenbatu ditzaket
—itsasoa arroketan lehertzen
—haurrak bitsari begira
—arrantza-ontziak zerumugan
—lagun baten minak
—teilatutik salto egin du
—eguzkia argazki honetan sartzen
—lau txakur kaiko uretan
—jabea eskua zakarrontzian
—bikote bat nire hamaikagarren
—suizidio fantasiaren gertaleku diren
—harri karratuen aurka doazen olatuei so
—gizon zahar bat naiz
—Simone izan nahi eta
—Jean-Paul izatera ere iristen ez
—mendi atzean betiko
—ezkutatzera doan eguzkiaren
—azken printzak
—memorian gordetzen ari da
—turista bat
—petrilean eserita
—hildako txori bat
—agertu zait ametsetan
—hildako baten hezur
—beltzetan moztutako
—harri karratuak
—tyle="font-variant: small-caps;">Dios perdóname
—tinta beltzez pintada
—itsasoaren eta labarraren arteko
—hormatxoaren goiko aldean
- UHARTEAK III (2017)—jantzien zirrikituetatik
—hezurretaraino sartzen zait hotza.
—Jendea agertu da urrunean
—itsaso gainean oinez. Harrigarria da
—ilargi beteak gau itxia nola zulatzen duen.
—Berriro agertu da Santa Klara, Atlantis, urpetik
—Lurretik banandu zeneko
—garai ahantzietatik
—bere lekutik mugitu ez denaren
—ziurtasunez bete du paisaia.
—Haizearen Orrazitik
—uharterainoko pasabidean
—itsaso gainean ibiltzen.
—Uharteari,
—itsaso gainean doan jendeari
—bizkarra eman eta begiak
—itxi ditut ostera. Nor naizen ere
—ez dakit dagoeneko. Ozta-ozta dakit
—non nagoen. Norbaiten zain egotera
—etorri nintzen hona,
—hamar urte atzera.
—zain egotera nentorrenik.
—Labirintotik ihes egin eta
—itsasora erori nintzen. Berriro
—zabaldu ditut begiak,
—Erre usaina dator 1813ko irailetik,
—uharteko bidexketan jolasean
—dabiltzan gazteen garrasiak entzuten dira.
—Ez naiz itsaso gainean ibiltzeko gai,
—hondarretan orkatiletaraino eta
—uretan belaunetaraino sartuta
—uharterantz noa ni ere.
- KAPITULAZIOA (2017)—Amore ematen dut
—kapitulazioak itzuliko didalakoan
—abangoardian galdutako arnasa
—hizkuntza naiz
—bere traizio guztien
—posibilitateak
—mintza nazaten nahi dut
—edo ahaztu nazatela behingoz
—baino zerbait gehiago
—nola geldiarazten ote da bizitza
—ez bada bizitzari bide emanez
—erregresio bakarra ez da heriotza
—sinesten al duzu badela
—ustekabean ezkutuan
—gidatzen gaituen beldurrik
—grinak eta minak
—azaltzeko balio duen
—gertakari lazgarri bat
—nola begiratzen ote da
—bertan betiko galdu gabe gainera
—behin eguzkitan erreta
—ba al dago itzaletara
—itzultzeko modurik
—alderantzizko bideak
Bidegorri, Iker —1953—
- LUZATZEN DIZUDAN ESKU HAU ONARTZEN BADUZU (1982)—Luzatzen dizudan esku hau onartzen baduzu
—honez gero bi izango gara bide ilun honetan.
—Baina ene eskua ez da euskarri bat,
—ezta bidea argitzeko
—Bide lagun ezti bat
—Luzatzen dizudan esku hau hartzen baduzu,
—honez gero bi ibiliko gara bide honetan.
—eta gau beltzean
—gidatu barik.
—Luzatzen dizudan esku hau hartzen baduzu,
—honez gero bi esku bilduta
- HEMEN EZ DAGO AMETS EGITERIK (1982)—Hemen ez dago amets egiterik.
—Ta egin nahi duenari
—hegalak moztu egiten zaizkio
—ta plazan
—sokamuturraz lotzen
—gazteriaren olgetarako
—Amets egiten duena
—ez delako hemen bestetarako erabilgarria:
—haren lepoaz farre algara sortzeko
—ta bestetarako ez.
—egiten dute amets
—itsuek eta gorrek
—egiten dute amets
—hotzak daudenek
—egiten dute amets
—Beste inork ez
—du egiten amets
—Ametsek
—ez bait dute eguneroko janaria erakartzen.
—Eta, batez ere,
—aperitiboa, telebista, automobila,
—azken modako jantzia, tabakoa (horia), semearentzako motorra,
—amorantea ta abarren abarrak
—ez dizkigutelako hurbiltzen.
—Horregatik
—amets.
- BIZITZAK BADAKI GARRATZA IZATEN (1982)—Bizitzak badaki garratza izaten.
—Bizitzak badaki gure bihotzen hesiak hausten
—ta geziak sartzen.
—Bizitzak badaki hemezazpi urtetako mutiko bati
—hanka ebakitzen,
—begiak ateratzen,
—ileak erauzten...
—Bizitzak, bere etxeko eskortan,
—guzti horik atseginez jaten dituen
—apo zahar bat duelako,
—apo sadiko bat duelako,
—badaki haurrak masakratzen,
—ta aiton zaharrak amiltegira botatzen...
—Bizitzak badaki garratza izaten.
- NIK NAHI NUKE (1982)—mundu hau zakar zulo bat dela
—eta bizitza honek zentzurik ez duela
—Nahi nuke eta desira
—iluntasun besterik ez dagoela
—ta zeruetako azken izarra itotzen ari dela
—oihukatzerik izan.
—Benetan gustatuko litzaidake...
—Hamazazpi-hemezortzi urte izango nituzkeelako
—eta, batez ere,
—desastre garratz honen erruak
—besteen lepoetan
—jar nituzkeelako.
—guztiz garbi, garden eta birginala nintzateke.
—Ni, biktima;
—zuek, zuek guztiok eta haiek, otsoak.
—Eta horrela pozik bizi ninteke...
—lasai, trankil, patxadaz...
—banuke neure burua goresteko zioren bat...
—Kristauen lehenengo santuak bezala,
—martiria nintzateke,
—martir gaztea.
—Mespretxa zintzaketet,
—jende soil eta arrunta,
—eta neure munduan,
—Jainko bat altxa nezake.
Bilbao, Leire —1978—
- ARRAINAK (2006)—igerian aritu nintzen behin,
—lotan zeundela izan zen.
—Amu galderekin harrapatu nahi izan nituen
—itaun egin nien zure marinel garaiez,
—baina ez zidaten ezkata laztanik egin nahi izan,
—ihes egin zidaten zure kresal begiek bezala.
—birikak estutu zitzaizkidanean baino
—ez nintzen konturatu
—itsasoa deritzon ohe kulunkari horretara
—ailegatu aurretik.
- INURRI GOSEA (2006)—Eman dezagun arrastia jausi zaiola sorbaldara
—eta oraindik ez dizkiotela egunonak eman,
—balkoira hurreratzen dela
—eskudelak eusten dion bitartean.
—inurri zelai bat, eta berak ere
—inurri begiekin begiratzen diela
—geldi, hodei beltzak ez bezala.
—behera begiratzen duela berriz
—eskudelari gero eta lotuago.
—Eman dezagun hasperen egiten duela
—begiak igurtzarazten dizkiola
—kalean doan inurritzari begira
—bat-batean ohartu dela
—Eman dezagun gaur ez duela irentsi
—bere burua irensteko desioak.
- AZAZKALAK (2006)—Azazkalak azazkalekin garbitzen eta
—odola listuarekin xukatzen dituen bezala
—baleki berez sendatzen,
—ez luke bilatuko moztutako pinuaren isiltasunik
—ez eta asfaltoko belarraren bakardaderik.
—Eta ez lioke txakur emeen odol arrastoari segituko
—espaloian bere buruarekin estropezu egingo balu.
—Hatzei so egingo lieke, zerura beharrean.
—Azazkalak azazkalekin garbitzen eta
—odola listuarekin xukatzen dituen bezala
—baleki berez sendatzen,
—noizbehinka aurkitzen dena bezala poztuko litzateke
—bere buruari errezatu beharrik gabe
—ematen duen arrastiri bakoitzeko.
—Eta begiak jasoko lituzke lurretik
—bost zentimoko moneta bat bezala,
—topatu zintuen egunean legez
—poz borobil bat atzamarretan haztakatuz.
- EZ DAUKAT (2006)—Ez daukat federik,
—ez onik ez txarrik.
—Denbora arrimatu bitartean,
—presak aginduta sinetsiko dut,
—zizarea sagar puztuan bezala babestuko,
—horzkada batekin ahoratuko zapore guztiak.
—Ez daukat sinesmenik,
—ez onik ez txarrik,
—sagar azala bezala biluzteko,
—inoren gosea jateko,
—plater hutsa mingainarekin betetzeko,
—besterik ezean.
—Ez daukat lekziorik,
—ez onik ez txarrik
—inori mokadutzat emateko,
—egunak ogi apurrak lez atzamarrekin batzeko,
—bihotza jan dioten sagar-mutxikina lez
—paradisuko zakarrontzian amaitzeko.
Bizkarrondo, Indalezio, Bilintx —1831-1876—
- BETI ZUTZAZ PENTSATZEN (1868)—Dama gazte bat ezagutzen det dirudiena izarra,
—eguzkiari kopetetikan saltatutako txingarra;
—bihotz nerean hala piztu du amodiozko sugarra,
—nola mendian piztu lezaken tximistak arbol igarra.
—Beti gogoan zauzkatan dama izarra dirudiena,
—eguzkiaren beharrik gabe argi egiten dezuna;
—berdin gabeko amodioa sentiarazten nazuna,
—aditzera ezin eman liteke dizutan maitetasuna.
—Nere begiak beren aurrean ikusten ez bazaituzte,
—gixaraxuak eta bihotza egoten dira txit triste;
—sinista zazu mundu guztian ez dala inor ni beste,
—zu maitatzeko kapaz danikan merezi dezun hainbeste.
—Gau eder alai haietako bat gertatutzen dan orduan,
—izarrak diz-diz egiten dute zeruko urdin puruan;
—diferentzirik batere gabe, zuk nere pensamentuan
—diz-diz halaxen egiten dezu nola izarrak zeruan.
—Ia gozoa izango al dan, enamoraturik dana,
—ama on batek haur maiteari ematen dion laztana?
—Halare bada beste gauza bat askoz gozoago dana:
—zureganako amodioa nere bihotzak daukana.
—Nork idukiko zaitu nik bezin ixtimazio haundian,
—animatikan maite bazaitut erotutzeko zorian?
—Amodiozko naitasunakin gorderik erdi-erdian,
—bihotz nerean hala zaukazkit nola ninia begian.
—Bost urte diran ez dakit baino behinepehin badirade lau,
—faltatu gabe nere oroitzan zaudela egun eta gau;
—zu itsumenez maitatutzeko zeruak sinalatu nau,
—ahalik lehenena premia zazu egiazko nahitasun hau.
- IZAZU NITZAZ KUPIDA (XIX. mendea)—Loreak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat,
—hari hainbeste nahi diotanik ez da munduan beste bat;
—inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat,
—bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat.
—Neskatxa gazte pare gabea, apirileko arrosa,
—izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa;
—oraintxe baino gusto gehiago nik ezin nezake goza:
—zori onean ikusten zaitut, nere bihotzak hau poza!
—Ez al didazu antzik ematen nik zaitutala nahiago,
—Nere ondoan zauzkatalako pozez zoraturik nago,
—zu ikusteak alegratu nau, triste negoen lehenago.
—Nik hainbat inork nahi dizunikan arren ez zazula uste,
—nere begiak beren aurrean beti desio zaituzte;
—eguzkirikan ikusi gabe txoria egoten da triste,
—ni ez nau ezerk alegratutzen zu ikusteak hainbeste.
—Arpegi fina, gorputza berriz ez dago zer esanikan,
—hizketan ere grazi ederra, ezer ez dezu txarrikan;
—mundu guztira miratuta're zu bezelako damikan
—agian izan liteke baino ez det sinisten danikan.
—Nere betiko pentsamentua, nere konsolagarria,
—zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia;
—zu bazinake arbola eta ni baldin banitz txoria,
—nik zu zinaken arbol hartantxe egingo nuke kabia.
—Amodioak nere bihotza zureganuntza darama,
—herri guztian zeren dakazun neskatx bikainaren fama;
—beste fortunik mundu honetan ez det desiatzen, dama:
—haur batek berak izan gaitzala ni aita eta zu ama.
—Falta duenak logratutzeko hitz egitea txit on du,
—eta nik ere saiatu bihet ote gintezken konpondu;
—gaur nagon bezin atrebitua sekulan ez naiz egondu,
—hargatik golpez galdetzen dizut nerekin nahizun ezkondu.
—«Ezkondutzeak izan behar du preziso gauza txarren bat!»
—hala esaten ari zait beti nere konsejatzaile bat;
—halaxen ere haren esanak oso utzirik alde bat,
—ongi pozikan hartuko nuke zu bezelako andre bat.
—Zerorrek ere ongi dakizu aspaldi hontan nagola
—zuregatikan penak sufritzen, bainan ordea hau nola!
—Halaxen ere nigana ezin bigundu zaitut inola,
—ni zuretzako argizaia naiz, zu neretzako marmola!
—Nere bihotza urtzen dijoa eta ez da misterio
—penaren kargak estutu eta zumua kendutzen dio;
—begiak dauzkat gau eta egun eginikan bi errio,
—beti negarra dariotela zu zerarela merio.
—Zu zeralako merio baldin joaten banaiz lur azpira,
—gero damua eta malkoak alperrik izango dira;
—behin joan ezkero hoien birtutez berriz ez niteke jira,
—hori gertatu baino lehenago izazu nitzaz kupira!
- HOBE SARTZEA SOLDADU (XIX. mendea)—Penetan daramazkit eguna ta gaba,
—poz bat sentitu gabe, hau suerte billaba!
—Gosaritzat taloa eta bakallaba,
—bazkaitan katilu bat salda ta sei baba,
—hamalau jango eta bi sardin afaldu,
—batek ez luke hobe sartzia soldadu?
—goizero nahi ta nahi ez joan behar lanera,
—egarritutzen banaiz ura edatera...
—Nik horla zer bentaja nezake atera?
—Ezer sobratu ez ta osasuna galdu,
—ez det ondo egingo sartzea soldadu?
—Kontuz ibili arren eta juizioan,
—inor aberasten ez da ofizioan.
—Ni lanakin ibili beti sesioan?
—Erremientak norbaiti erdi prezioan
—bihartikan sartuko nitzake soldadu.
—Jaunak, adiarazi ez liteke hitzez
—zein aspertua nagon honela bizitzez,
—beti negarrez eta penetan ibiltzez,
—jornal txikiaren truk lanean aritzez;
—batek beti honela bizi behar badu,
—ez du gaizki egingo sartzea soldadu.
- APAIZAREN KANTAK (XIX. mendea)—Egunaren izena ez dakit nola zan
—baina seinalagarri partidu bat bazan
—pelotan jokatzeko Oiartzungo plazan;
—nahi det nere orduko gertaera esan,
—hurrengoan beste bat eskarmenta dezan.
—Partidua jokatzez bukatu zanean
—ostatura joan nintzan zuzen-zuenean;
—mahaiera jana ekartzen hasi ziranean
—apaiz bat zerbitzen zan aurren-aurrenean,
—makina bat sartu zan haren barrenean.
—Zintzur ona zuela klaro seinaleak
—eman zituan apaiz barbantzu zaleak,
—dozenaka tragatzen zituan aleak,
—maskatu ere gabe tripazain jaleak,
—halako gisa nola antxoa baleak.
—Tragatuko zituan ihar ta heziak,
—ez ziran haren dina zetozten klasiak,
—etorri orduko zeuzkan tripara jetsiak,
—kortesia gabeko txapela-luziak:
—harek nahikoa jan ta ni berriz gosiak.
—Nere ditxa guziak badute egia,
—noski naiz Jaungoikoak ahaztutzat lajia,
—kulpa duenarentzat daukat korajia,
—apaiz batek jan zuen nere potajia.
—Geroztik ostatuan sartu ordurako,
—galdea egin gabe ez dut nik lajako,
—egun hartan apaizik ote dan harako;
—baizik batek beldurra sartu zidalako.
- POBREAREN SUERTEA (XIX. mendea)—Beste alibiorik
—negarrez jaio eta
—bizi arrastaka,
—galtzarbean, kolkoan,
—erropetan koipea,
—zikina ta kraka,
—jendeak ikustian
—hartutzen du nazka,
—danak pasatzen zaizka
—ondotik presaka;
—kalean bueltaka,
—ateratu orduko
—etxetikan hanka,
—mutil txikiak ditu
—atzetik milaka,
—patata tiraka,
—zakurrak ere hasten
—abereak tiratzen
—diote puilanka,
—danak, kristau ta abere,
—guziak txandaka
—gizarajoa dute
—ibiltzen burlaka,
—batek hobe luke izan
- KONTZEZIRENTZAT (XIX. mendea)—Kantatutzera indar haundiko
—desio batek narama,
—Kontzezi, zuri nahi dizut eman
—gure probintzi Gipuzkoakoan
—bedeinkatua izan dedila
—Zedorrek uste ez zenuela
—egon nitzaizun begira,
—lehenbizikoan oinetara ta
—oinak dituzu txiki politak,
—gustagarriak txit dira,
—gerrian berriz eman litzazke
—kana bat zintak bi jira.
—erreparua petxura,
—orduantxen bai eman nizula
—aingeru baten itxura;
—Jaungoikoak berak deitu izan balit
—zure ondotik hara joan beharrak
—emango zidan tristura.
—Ondoren jarri nitzan denboran
—begiratuaz lepora,
—bihotzak salto egiten zidan
—irten nahian kanpora;
—irten ta zuzen, badakit zierto,
—nik jakitera nahi zenuela
—utziko nion gustora.
—Atentzioa begietara
—paratu nizun segidan,
—ez dakit zierto begiak edo
—ondo ikusi ez nizkizun ta
—nola esango det zer diran,
—begiratutzen nizun guzian
—bista kendutzen zenidan.
—Ile beltz eder dizdizaria
—konparatzeko balio duen
—trentzak eginik zenekan dana
—erregin baten moduan,
—diamantezko koro eder bat
—falta zitzaizun orduan.
—Ointxo politak, gerria mehea,
—grazia mila petxuan,
—egin berria tornuan;
—zu baino aingeru politagorik
—Beti ariko naiz Jaunari eskaka
—ondo izan zaitezela,
—ez zazula uste nere bizian
—zutzaz ahaztuko naizela;
—orain artean bezela,
—hainbeste egin behar didazu,
—penaz hilko naiz bestela.
Borda, Itxaro —1959—
- EZ DUT NIK (1977)—Ez dut nik
—gizarteak ixiltzen duena
—erakutsi nahi,
—ez baitu gizarte honek
—ezer gordetzen
—ikusten dakienari.
—Ez dut nik
—hartaz axolarik,
—hitzekin jostatzen ari
—bainaiz juntatuz
—Ez dut nik
—debru famatu haren beldurrik
—etsaia nerekilan baitut.
—Ez dut nik
—hango sua ebatsirik
—bainoa beti
- FESTA DA FESTA (1978)—Festa da festa
—herri zahar hontan
—negarra begitik
—daraman tenpesta!
—Iluna datorrela larunbatarekin
—joaten naiz festara gozamenarekin.
—Asteko nekadurak ditun ahantziak
—eta soineko eder-ederrak jantziak,
—musika uhainetan sarri haiz galduko
—begiak berak ditin malkoak salduko!
—Soinu hautsiak deraun etsipena hautsi
—daldar hire gorputza ere dun errautsi:
—azantz hortan bahabil erdi zoraturik
—maitasuna hotzean baita loraturik...
—Auzoko elizan bi orenak entzunik
—dion: "Etxeratzeak eztu deus unik!"
—rtma eroan hoa gaur azken aldiko
—dantzatzera bakarrik, gero haiz jalgiko!
—pentsatuko dunala gau karatsegiak
—dakarren gozo hortan bazinezte biak,
— bazinezte biak!
- GIZON JARRIAK (1979)—Jarriak otoi, gizon jarriak
—ez dira behar makurtu
—neholaz ezin da urtu
—ez dira behar apurtu.
—beren sinestetan motzak,
—harma zorrotzak hartzen dituzte
—eta zilatzen bihotzak:
—ordean arras arrotzak!
—Kurutza edo igitai hura
—eskuan dira sorturik,
—ahoak ezti, gezurrak egi
—ukamilak gogorturik
—badabiltza legorturik...
—Sinesmenetan bizi-hazturik
—dira jarriak lokartu,
—dituzte finean hartu.
—Jarriak otoi, gizon jarriak
—ez ditzagun iratzartu!
- JOANEN GINATEKEELA (1980)—Nik dakita nora...
—Beharbada, hondartzak ortzaiza degien lekura
—palmatzeen itzala fresko den mortura
—atol urdinetan dauden uretara
—Penjab eta Kaxmirreko zelaietan
—gaindi, Zanzkar eta Ladhaken hotzera
—Marakaibotik Akapulkoraino...
—Nik dakita nora...
—Baina joanen ginatekeela!
—Nik dakita nora...
—Bordel, ordea ezin utz usaia hartuak
—karrikako hutsa, etxeko kateak
—esku legun eta begi amultsuak
—nehoiz irekiko ez diren ateak.
—Ai, segur joanen ginatekeela!
—Bordel, ordea lurrari loturik sobera
—joate bakuna datorke minbera.
—Nik dakita nora...
—iragana ahantz dezakegunera
—biharra bakarrik dakiten gunera
—joanen ginatekeela
- EUSKAL HERRIAN EURIPEAN (1982)—busti eta distiratsu,
—ura hosto legorretan
—urre eta zilar
—kantaka
—ttanttaka
—lerratzen da
—Helbururik ezeko bide hutsetan
—gabiltza ilunabar umietan
—Euskal Herriko kaletan
—patxaran basoak edanez kuraia hartzeko
—euri xortak, zigarretak eta ogitartekoak
—erdizka partekatuz
—Uda batetako lagun beroak
—eta maitasun joanak
—ele zuhurrez aipatzeko
—zeruan gauez izarrak deitzeko,
—patizerien aitzinean pasatzean
—sartzeko eta zerbait chantillydun
—milikatuz iresteko prest,
—ostatuen ke pizu eta malinetan
—itotzeko, mundua asmatzeko,
—Ahantzi nahi dugu
—zainetan buru gibeletik
—sua bezala erretzen gaituen
—heriotzerako gutizi nagia.
—uzten duten gustu beltzean
—eta caporal tabakoaren usain
—segitzaleen lainoan galduak
—adiskidantza baino gehiagoko
—zorotasun debaldezko batean,
- BEGIRATZEN DUT GOGOAN (1982)—Begiratzen dut gogoan
—etxe barneko usaina;
—eta sukaldeko malda.
—Begiratzen dut gogoan
—oroitzapenen zoroan
—bustia ezkaratzean;
—aitaren tresnen balantza
—xingar azpien atzean
—eta sagutxoen dantza.
—Begiratzen dut gogoan
—eta larrosen loria.
—Begiratzen dut gogoan,
—bizitza nola badoan,
—perla sortu izerdia
—eta erran hitzerdia.
—Begiratzen dut gogoan
—azken beltzaren mokoan
—haur nintzaneko denbora
—ur eta oihan artean,
—zorion bat anartean.
- IDATZI NAHI ETA... (1984)—Maikel Jacksonekilan trikitixalariak
—trenbide bazterretan haur kalakariak.
—Ogi puskak trenpatuz arno karatsetan
—sentimendu garratza martxo arratsetan:
—idatzi nahi eta ezin.
—Ez dut nehoiz hartuko eskuan izarra
—haizeak emetzen badaut ere lizarra.
—Ilargitan, indarrez luma bera husten
—zilo honen azkena nik ez dut ikusten:
—idatzi nahi eta ezin.
—Banituen denentzat hitz joko milaka
—irri karkara zedin kantu bat bilaka.
—Trebeak direnentzat utziko dut lana
—ongi trata dezaten herritik ukana:
—idatzi nahi eta ezin.
—Zeru krudelegiek begiak nahasten
—bihotza punpeka kaiolan da hasten.
—Nere baitako lora hautsi du beroak
—ez dakit zer dakartan harrien geroak:
—idatzi nahi eta ezin.
—Guk lurrean badugu bakoitzak gurea:
—batzuentzak lohia, bestentzat urrea
—zuentzat segurantza, neretzat zalantza
—aldi hontan ni gabe egizue dantza:
—idatzi nahi eta ezin.
- PACEM IN LAPURDUM (1988)—gaztelu zahar blues.
—ahoak oihal trikolorez tapaturik.
—hiri aberatseko karriketan barna.
—larunbat arratsaldez.
—beti eskatzen.
—beti kolpeak biltzen.
—urdin beltzez jantzirik dabiltzan
—orden zaintzale armatuak,
—gaz negar ekarleak
—erromesak gu gara.
—xuri garrailez apaindu burgesen
—komentario zorrotz zuzenak,
—hau ez da Libania
—hots demokrataka.
—gorriegi ixurtzen da matrakaz
—jo kidearen kopetatik odola.
—giza eskubideak.
—Soweton menturaz.
—pasatzen dira manifestalariak.
—gaztelu zahar plazako ehun eroak.
—banderola higatuen gibelean.
—larunbat arratsaldez.
—beti eskatzen:
—kanporatzerik ez!
—beti eskatzen:
—presoak etxera!
—beti kolpeak biltzen.
—zubi gainean korrika.
—lurrean eroriak batzuk
—ba ahal dago medikurik?
—detenituak barreiatuak hatsantuak.
—poliziek gero
—clausewitzen gerla taktikak segituz
—ghettoa inguratzen dute.
—frantses bandera haizean.
—pacem in lapurdum.
- ABERRIA (1991)—Aberria nahi dugu haize hegoaren hegaletan
—dudatzen pairatzen ikaratzen edo
—fresnesko patioetan paseiatzen
—gerontokrata manatzalerik gabe
—egunkaria tabakoarekin batera erosten eta
—haurrak ikastolara laguntzen
—leihorrak edertzen dituzten brumetan.
—aberria nahi dugu lurraren desiraz hantzen
—oheak alargun geldi ez ditezen edo
—zizare pikatzen antzera ferratzen
—amorezko baratzean azak landatzen
—trenetan auhenez lehertzen baina
—mendeetako larderiari ez obeditzen
—gailurrak berotzen dituzten brumetan.
—aberria nahi dugu lanbroaren azpilduretan
—miseria ontasun komuna delarik edo
—karriketan barrikadak eraikitzen
—ostatuetan munduaren oraina margotzen
—zigarretak biltzen oldartzen
—nahi dugu egunkaria eta tabakorik
—merkeena globoa sutan jartzeko
—ibaietarik altxatzen diren brumetan.
- HANGO BORTU GAINETIK (1998)—Hango bortu-gainetarik
—altxatzean hego hatsak
—beldurraren zainetarik
—airatzen dira urratsak
—ez dakit erranen dudan
—nolatan maite zaitudan
—lo hiletik gau hotzera
—zure So beltzen ederra
—joan dakidan bihotzera
—ez dakit erranen dudan
—nolatan maite zaitudan
—hauts eztiaren zaparta
—hitz arruntaren kalaka
—suak bultzatu du barda
—mintzo ausarten balaka
—ez dakit erranen dudan
—nolatan maite zaitudan
—lur hutsetik begiraino
—amets hotsa dut ekarri
—bihotz honen hegiraino
—ez dakit erranen dudan
—nolatan maite zaitudan
- OUT (2006)—Badakit zure ondoan
—Zer eta nor naizen
—Hatsa dudala gogoan
—Urrats hori baizen:
—Eman dut anitz denbora
—Zer eta nor nintzen
—Ikasten, zure altzora
—Helduz maitemintzen.
—Maite dut maite bizitza,
—Zer eta nor naizen.
—Hegalda bedi gaur hitza
- MILIA LASTUR ON THE ROAD (2007)—Hilotzen karrasiak josirik ahoan
—Nola aurkituko dun hire sokorria?
—Maiteko haut Milia, ez hadila joan,
—Hator, edan dezagun ardao gorria.
—Baratz aberatsetan ebatsi sagarrak
—Gordeko ditinagu bide bazterretan:
—Ahantz otoi Milia sarraski zaharrak
—Eta suaren kantak bizihats erretan.
—Belar bustiek egin maitasun ohantzan
—Etzanen gaitun gero, bi-biak bihotza,
—Gauero zazpi itzal ikusteko dantzan.
—Non dago harria? Non dago lur hotza?
—Eresi hark ziona jartzeko zalantzan,
—Maiteko haut Milia, ez hadila lotsa.
Borda, Xabi —1981—
- BANATOR (2004)—banatorkio gauari
—zelaira jausiko natzaio
—etzanda osorik irents nazan
—banatorkio beleari
—isatsetik oratzera
—ortzi gorrian hondoratuko dut
—banatorkio
—aire bila murgiltzeko
—itsasora arrainari
—banatorkizu
—banatorkizu zuri
—erne zaitezen herdoilpetik
- METRIKA KONTUA (2004)—geldirik egoteak higatu ditu
—gure zapaten zolak
—zuloak egin eta joan da denbora
—elkarri eskurik askatu ez badiogu ere
—metrikaren bat falta zaigu
—gure aurpegien artekoa neurtzeko
—amore eman genuen puntuaren xerka
—egin ez genuenaren hazmarken atzetik
—azken suteak ezabatuak ditu aztarnak
- AZKEN AUKERA (2004)—asfaltoak eman babesaren gainean
—uzten ditut nire lorratzak
—herratze baten neumatiko aztarnak
—aldatzen didatela larruazala
—auto hauetan mugiarazten dut
—barru urduria batetik bestera
—aireari metal zaporea emanez
—keaz begiak igurztea
—negarrari eusteko azken bidea banu bezala
—inora heltzerik gabe abiatua naiz
—gurpiletan noraeza biraka
—zure bila edozein bide hartzea da
—geratu zaidan aukera bakarra
- HARRI METAK (2004)—eta landu behar ditugu lursailak
—eta alorrak atondu
—harri haziak ereiteko
—erne daitezen harriondoak
—eta udazkenean harriondoen adarretatik
—gure izerdiaren fruitu astunak
—eta uzta metatan bilduko dugu
—haize zakarra datorrenean
- ATZERAKO ZENBAKETA (2009)—Amamari
—astronomia liburuan zure azala izan daitekeena
—martizko lautadak lur gorritan
—erosio mota ezezaguna geologia arraroa
—sartu eta irten dabiltza
—kontrol dorrean erizainak
—prest dituzte zundak
—antzinako bizi arrastoak bilatzeko
—orain badakit nora zoazen
—zein ordutako trena hartzea pentsatu duzun
—noiz hasiko den atzerako zenbaketa
—badakit baina ez diet esango
—martizko muinoetan izango dela azken erromeria
—ez diet esango prest dituzula berunezko abarketak
—zein doinuk askatuko dizkizun giharrak
—nolako arratsaldea izango duen gau honek
—uhalak lotu dituzu gertu da aireratzea
—oxigenoa erretzen da konbustio ganberan
—nik badakit nora zoazen
—ke zutabe zuria behetik gora
- MUDANTZA (2009)—gurdia leporaino bete dut motorra piztu
—auto zaharraren hezurrak kirrinka abiatu naiz
—atzeko aldean daramatzat hormak tolestuta
—sarrerako ispilu handia zati txikietan
—kaxetan txukun teilak eta egurrak
—kiribilduta leihoak eta alfonbrak
—fardeletan margoak komuna sabaiko eguzkiak
—ezkaratza eta lokatza
—labea eta zomorroak
—bizkarra okertuta autoa banoa
—adreiluok hotzetik babestuko nauten lekuaren bila
- FORENTSEARENEAN (2009)—keinu egin didazu logelako atea zabaldu aurretik
—hatz batez markatu duzu isiltasuna non hasten den
—ileak tentetu zaizkit sartu orduko
—ipar haize emea dator gelaren erditik
—hormak zuriegi gauaren atzaparrak ez dira iristen
—itzalak kalean ahaztu zaizkigu
—azala erantzi duzu eta armairuan eskegi
—zainen korapiloa desegin eta oinak atera
—ohe azpian txukun paratu
—eraztunetatik hatzak idunekotik lepoa erauzi
—kutxatxo batean gorde
—eta zu gabeko zu zatoz nigana
—saman musu eman eta
—kirioen ubideetan nabaritzen ditut
—izotz puskak giharrak gogortzen
—galtzetako botoia askatu didazu eta
—alkoholez betetako poto horietatik
- UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA (2009)—atera anorakaren patrikatik klarion beltza
—egin azpimarra luze bat behatzetan
—zenbatu dezagun euria
—hasteko belarriko saskian bildutako tantak
—bosteko multzotan jarri
—eta hezetasuna neurtuko dugu
—gero lortutako zenbakiari belarra gehituko diogu
—etengabe urruntzen diren urratsak
—eta aireratu ezinez lurra jotako hitzak
—azkenik emaitza bazterretan zabaldu
—eta bidearen kilometro kopuruaz zatitu ondoren
—lokatzaren bataz bestekora hurbilduko gara
—hodei beltzen geometria
—aterkien diametroak kalkulatuko ditugu
- NEURRIAK (2009)—erokeria da mikrouhin labeari begira egotea
—oilasko errearen azalean mezuak idatziko dituelakoan
—atariko zaborrontzian usna dabilen agentearentzat
—ez dut uste loreontzietako sustraiak kableak direnik
—balkoian pausatu txorien mokoek ezer igorri dezaketenik
—liburuak eta azulejuak ukitu ditut banan-banan
—pasabide ezkutuaren errezeloa baztertzeko
—sinestezina da ondo ixten ez den iturri hori
—itsasoz bestaldekoei gure aldartearen berri emateko
—morsez tantaka ari den teoria
—ez dut uste nazioarteko indarrek
—konplota prestatzeko motiborik dutenik
—ez dut uste gerra txiki hau
—interes orokorreko izendatu daitekeenik
—baina hobe dugu badaezpadako neurriak hartzea
—su-etena noiz eman erabakitzeko
—arropa garbigailuan kukutu behar genuke
- EZKUTALEKUA (2009)—bestela
—lokarriak ebakitzeko aiztoak
—agerian daude ezkutalekuak
—kaxoiak atera eta leizeak zabaltzen dira
—estalaktita bihurtu gezurrak
—oraindik idazteko dauden mezuak hormetan
—argiztaturik turisten gozamenerako
—agerian daude ezkutalekuak
—komuneko koraletara jaitsi dira
—kamuflaje koloreak galdu ditugun
—arrain exotikoen bila
—agerian daude ezkutalekuak
—ganbarako oihanean trapu zaharrak
—lehoi bat armairuan gordeta
—tximuak eta papagaiak kaxetan
—horregatik ari naiz konkor hau hazten bizkarrean
—txoko bat izateko neurea
—aiztoak gordetzeko kutxa segurua
Bordanabe, Jakes
- PARTIDA TRISTEA HORTZAITZETIK (1766)—Adiskideen uztea,
—Au gauza tristea!
—Uso tortoila samurra,
—Prest hidak hire nigarra,
—Bihotzean zein den barna.
—Uzten zaituztet bistatik,
—Bainan nihoiz bihotzetik,
—Oroituko naiz lurrean.
—Otoitz nitaz Jainkoari,
—Banoa bai, partitzen naiz,
—Oroit zaitezte nitaz maiz.
—Adio dautzuet nigarrez.
—Begitarte hau paradan!
—Nola arrai betazala.
—Esperantza horrek nauka
—Doi-doi, xutik dilindaka
—Zuen faltaz sofriturik.
—Horrekin ere kalitza
—Eztia da, ez garratza.
Bordari —1910-1983—
- GAUR GOIZEAN (1969)—Etxetik irtetzerakoan
—Atzera begiratu dut
——Lehengo oitura?
—Eta etzaitut ikusi
—Burua jaso dut
—Lehen askotan bezela
—Zure eskutxoa
—Zure ezpainetara
—Apa goxo bat igorri didazu.
—Eta bihotz-begiekin
—Naiz eta aldegina zeran
—zaitut.
—Eta lanera
—kontent joan naiz.
- EGUNAK EGUNARI JARRAI (1969)—Aste bat, aste bi,
—Ilabete, urte... gizaldi;
—Ilargi ta iduzki
—Neurri ta izari
—Izpirituak, mugarik ez izaki!
—Ez eta gunerik
—Ez eta bakerik
—Gorputzarenak
—Egin zenitun, lurraldean
—Arimarenak diardute,
—Eten gabean.
—Otoiean.
—Beti orai, zurekin.
—Izpirituak, mugarik ez izaki.
- EGUN GUZIZ (1969)—eta guzian
—Nola nere baitan zauden
—Ametsean
—Usu, zurekin alkartzea.
—dala konturatzen naiz.
—Ez baitditut ametsean
—Zentzuak eskuratzen.
—Oroitzen naiz, ordea, gaur
—gauean, nola pailakatzen
—Eta sekula ez bezela
—Esaten nuela:
—Nere pottoka.
—Nere maitea?
- NOIZ NAHI (1969)—Naiz eta hila zeran,
—nere begi aurrean zakust.
—Zure begiartea
—Zure maite-ixuria
—Bizi-bizi, neretzat, nerekin.
—Ia bi urte galdu zindudala
—Atzo baino ez dirudi hor zinala
—Hain bizi ikusi ta senti
—zindudan bart!
—Bai! Atzo eleketa bide,
—Zerutar jolasean,
—gogo bihotzez
—Alkarganatu ginan.
—Ametsa baizik etzan.
—Poza gelditu zitzaidan
—egun guztirako, nere.
—Eta onela, noiz nahi.
Cano, Harkaitz —1975—
- BIRIGARRO ERRALDOIAK (1994)—Apur bat argiagoa banintz
—suizidek bota egingo naiz
—esaten duteneko naturaltasun berdinaz
—aspaldi honetan galdua dudala hirietara heltzean
—ezer baino lehen eraikuntza altuena
—bisitatzeko ohitura osasungarria
—nire ametsetan jada ez duzula bisaia ainubea baino
—galerazia dagoela amodio poemak eta maxakanak
—kale hauetan destilatzea
—batazbestekoaren gainetikoa dela
—harriek ez dute oraindik negar egiten ikasi
—suaren ahotsa da kearen ereserkia
—ez al dirudi zerumugak haur batek
—treneko leihoan utzitako lurruna
—ez al dirudite pinudi etzanek
—etorkizuneko zerraldo ola
—ez al dirudite pinudi zutunek birigarro
—otoi zaude isilik
—non ikusi dituzu zuk birigarro erraldoiak
- ERRESUMARIK ZABALENA (1994)—Bizitza da erresumarik zabalena
—diote oroiminean leize bat irekiz
—zaldien begietako hiztegiek
—Bizitza da erresumarik zabalena
—erromes oro galdurik bere menditarteetan
—nola galdurik itsasoaren bularretara ekia
—nola galdurik agonia zure hitzen kariari
—Bizitza da erresumarik zabalena
—udazkenaren hondar abandonatuetan
—gezurraren sonata gosetiak
—bere melodia erorkor eta luzeaz
—arima hilkorren zingirak arakatzean ere
—gregorianozko murru higatuetan
—armiarma gotikoak dabiltzanean ere
—alabastroak iragazitako argitan
—bizitza da erresumarik zabalena
—Bizitza da erresumarik zabalena
—hosto bakoitza erredura bat gehiago ezpainetan
—orratz bat tenk jaioberrien bihotzetan
—eskalez mozorroturik mozkorturik zekalez
—sekula zoriontsu izan ez direnen
—espaloiaren alde hartan
—Bizitza da erresumarik zabalena
—baina niri ez dit deusik erakutsi
—soilik isilik jarraitzen gibeletik
—Bizitza da erresumarik zabalena
—eta nik
- POESIA FIKZIOA DA
(BAITA ZERA ERE) (2001)—Ez dut uste pertsona tormentatuegia naizenik.
—Batzuetan etsipen ikaragarri bat jabetzen da nitaz
—zer egingo zaio, gauzak aldatzen doaz
—gure garai bateko eskolakidea
—opuseko neska batekin ezkontzekotan dago
—eta beste batek legez kanpoko arrantzan
—itsasoan daramatza bederatzi hilabete
—haurdunaldi oso bat
—agian pertsona bihurtuko zen itsasoaren sabelean
—Eta batzuetan etsipen ikaragarri bat jabetzen da
—nitaz
—bakardadeak nirearen aurka talka egindakoan
—min ematen didalako
—sentipen honek zeraren antza dauka,
—nola esan, hogeita bat urte betetzean
—guk hamahiru genituenean bederatzi zituzten neskek
—jada hamazazpi dituztela deskubritzearen antzeko
—zerbait.
—Gau baten amaieran ohartzea, bortitz eta bat-batean.
—Egunsenti errudun hori eta izango zirenik ere
—imajinatzera ausartu ez ginen bular guri horiek
—Ez dakit ulertzen den horrela esanda.
—Konturatzen garela honetaz eta hartaz
—gure injenuitateari zegozkion edalontzi guztiak
—hustu ditugula.
—Akatsik ttikienengatik galtzen dugula zorion handia:
—horregatik dira akats ttikienak mingarrienak.
—Akats handiak ez hainbeste.
—Euren barruan bizi gaitezke,
—intsektu baten hegoa den akatsarekin?
—Larritu gintuzten zenbait gauzari buruz
—barre egitea liteke terapia bakarra
—eta hori ere ez nahikoa
—ikusezin bihurtzeko ispiluak izaraz estaltzea
—Hori batez ere. Hori eta bizitzan galtzen dugun
—guztia,
—agur edo konplizitate keinu bat
—garaiz eta aspaldi ez egiteagatik
- BASQUIAT (2001)—Ni naiz Jean Michel Basquiat
—artista beltza, gorriak pasatakoa
—beltzek eta zuriek baztertua
—gustu orokorraren begietan
—eta kantari blonden ipurtzuloetan
—hatza sartzen zuena
—bere etxeko ateetan eta errezeletan margotzen zuena
—hil zenean bere hozkailu margotua
—lagunek merkezurrean saltzeko lapurtu ziotena
—tailer mekaniko bateko berrehun kiloko atea
—lapurtu ziotena
—bertan bere graffiti bat zegoelako.
—Ni naiz Jean Michel Basquiat
—lientzoen gainean kafea hartu, bazkaldu,
—haserretu, poztu, desesperatu eta uzten ziotenean
—lo egiten zuena
—lientzoetan bere neskalagunen telefonoak apuntatu
—eta haiekin haserretzean ezabatu egiten zituena
—gauzak ongi nabarmentzeko eta
—jendeak haiei kasu egiteko
—marraztutakoak oro ezabatzea baita biderik onena
—eta bakarra.
—Ni naiz Basquiat,
—Warholekin boxeoan aritu eta irabazi egin ziona.
—New Yorkeko downtowneko
—neska zuri progre usteko guztiekin larrua jo zuena
—bi astetan eta hamar segundotan
—margotutako koadroak prezio berean saltzen zituena
—hamar segundo horietako eskumuturraren dardaran
—bizitza guztia zegoelako.
—Ni naiz Basquiat
—haur problematikoa
—topera bizi nahi zuen rasta ileko gazte
—merkatuak irentsia
—maitagarria
—jasangaitza
—naturala
—artifiziala
—bere gameluak huts egiten zionean
—Washington Squaren lo egiten zuena
—bi telebista eta bi gramola
—topera jarrita pintatzen zuena
—errege koroatua
—frakasoaren ama eta amama
—arrakastaren semea eta bilo rasta bis biloba
—haur bozatu baten tristura bistakoa zuena
—nola ez hogeita zazpi urterekin gaindosiaz hil zena
—lurpetik besoa atera nahi duena
—hilarriari bere gustuko azken zertzelada margotu
—azken telefono zenbakia apuntatu
—eta ezabatzeko
—Brooklyngo hilerri honetan
—eta bere koadro bakoitzean
—datzana.
—Ni naiz Basquiat.
Casado da Rocha, Antonio —1970—
- SUB-18 (2011)—Hiriak eta hiriak
—eta bat-batean...
— eta kopa berbera.
— Baina bestela.
—Tximista bertan:
—hutsaldu dira.
- MAITALE ELEBIDUNA (2011)—Hainbeste lengoaia probatu ondoren
—funtsezko gauzak ez dira aldatzen.
—Zalantzak izan ditut. Nortasuna
—deklaratu behar. Aita, senarra
—izan naiz, ona edo txarra,
—betikoa.
—Aginte esaldi luze horiek
—egiteari utzi diot. Ordez,
—erabili behar izan ditut
—baina betiko hardwarea daukadanez,
—munduak ez du ikusi aldaketa
—handirik, bizitza aurrera doa
— z eta x gehiago
—agertzen direla nire hizkeran.
—zenbat aldiz gelditu da sistema?
—Berriz abian jarri eta kito.
- FRESNOS (2011)—Nola dute izena zuhaitz horiek,
—fraide itxura duten pinu haiek ez,
—baizik eta aurrean ditugunak
—leihoa acuarium bat balitz bezala
—maiatzako haizeak (ur korronte bat)
—adarrak astintzen dizkiela,
—itsaso ikusezineko algak
—diruditen horiek, zuhaitz horiek,
—musika isila zuhaitz horiek
—hosto kriskitinez jotzen dutela,
—dantza egiteko irrikan daudela,
—abuztuan behiek inguratuta,
—behiak zutik heltzeko nahian
—ahuntzei kentzeko ahaleginean
—hosto-argiz betetako zuhaitz horiek?
- BETIRAKO (2011)—Nafarroa Behereko Bastidan
—badago kanposantu judutar bat,
—Gerra garaian profanatu zuten
—ihintza burdin langaren gainean.
—Betirako da dena, maitea.
—Segovian badago herri txiki bat
—izeneko batek sortua dena.
—Baseliza bat ere badaukate,
—euskarazko hitzak oraindik ere.
—Dena betirako da.
—Edo ia betirako da dena, maitea.
- ENVOI (2011)—Bitartean, zer esan?
—Hor doa nire kuttuna,
—aurpegia garbituaz:
—Xaboizko punpuila bat
—jendearekin topo egitera.
- SUETENA (2011)—Badaude beti han egon diren gauzak,
—katedral gotiko baten
—espazio jaurtiketa bezalakoak.
—Badaude jin eta joan egiten direnak,
—txirristarik gabe airean
—txirrista egiten duten enarak bezalakoak.
—Badaude ere betirako ziruditen gauzak,
—bat-batean desagertzen direnak
—arrastorik utzi gabe
—gure buruari galdetzen diogula
—nola bizi izan gintezkeen
—modu horretan.
- OPORRAK (2011)—guztietako loreak
—eta euria
—zein azkar babesten den
—(atertzen denean
—atertu orduko
—bukatu dira oporrak,
Casenave, Jon —1957—
- BI KONTRAKOAK BURUZ BURU (1978)—Bi kontrakoak buruz buru
—mintzaira jusik pobreena
—Ta hitzaldiak motelak
—Otoi utzkitzu hitzak
—Gaur ene mihi gormenta
—Agian ez da mintzagai
—Betiko itsasoa
—Biguntasunaren sorgia
—Baliazazu mementu hau
- AURKITU DITUT ZURE MENBROEN ERROAK (1978)—Aurkitu ditut zure menbroen erroak
—Gauaz bakarrik ikusten dira; ilargiari
—Irekiak, frutuen mezulariak,
—Urrezko erroak, zeruan ta lurrean
—Mamiki bustiak, kresala bezala
—Dira; munduko lau aldetan goizean
—Ur garbitzaleen bafiatze goxoa
—Sabelaren erroak, huts kukutzaleak
—Sare handiena, beltzarren gainean;
—Ene ixtafioen, kondatzale trebe
—Edateko, erretzeko erro beroak
—Bainan ez bortxatzaleak; kosmosean
—Izar ixilen artian, lehen seinale!
- BIDEAN, MAITE BATI EGINDAKO KANTUA (1984)—dakarkit ahoan
—Zure hortzetara
—hegal bat gogoan
—joanen naiz urtzera
—Zure zintzurrean
—eta plazerretan
—hitzen isilean
—Zure ahurretan
—eztia ba dago
- SUA (1984)—zure adoratzaile nasaia
—izana naiz anitzetan.
—Bainan behar dut aitortu,
—nauzula aldi honetan,
—bihotzeraino larrutu.
—Arratsaldeko argi dorpean
—erleak erne dabiltza.
—itzala bilatzen.
Chivite, Beatriz —1991—
- —1-III— (2022)—Nire bizitza erraza da hemen
—Dreams Avenue etorbidea
—Desolation Road kalearekin
—Gurutzatzen den kantoian
—Adaeze nire aurretik pasatzen da
—soineko koloretsua darama
—inorekin hitzik egin gabe
—yorubaz abesten
—Fat-ass eta Pretty-eyes pasatzen dira
—euren kresta punkyek
—haur-kotxe arrosa
—bultzatzen dutelarik
—nire aitaren mamua pasatzen da
—hartz zuriz mozorrotuta
—lastozko kapela buruan
—zuzenbide fakultateko dekanoa
—pasatzen da
—takoi gorriekin
—labezomorroak uxatzen
- —3-VIII— (2022)—nahi genuen guztia
—nahi genuen tokietara
—joan gintezkeela
—eta gosaldu Parisen.
—eta hara hor zu
—Seuleko soto batean
—harrapatuta
—kartoi kutxa batetik
—fideoak jaten
—eta hona hemen ni
—nire mugikorraren pantailan
—agertzen den
—zure aurpegi laua miazkatzen.
- —3-XVII— (2022)—Ile solte kizkurrak
—erortzen dira
—eta Islandiako errepide batean
—galdutako turistek bezala
—ezagutzen dute elkar ileek
—besarkatu egiten dira
—hautsez estali
—eta pixkanaka
—gelan zehar bidaiatzen duten
—bola mugikorrak sortzen dituzte
—nire ohetik
—zoriontsu begiratzen ditudalarik
—no, nire erorketetatik
—nire galeretatik
—nire aldaketetatik
—sortutako
—noraino helduko zarete
—zuek guztiak?
Constantin, Jean Baptiste —1847-1922—
- BASOILARRA (1906)—Basa oilarrak, Iratiko soroan
—bedatsian, kantatzen du gozo-gozoan.
—Haren botzak ez du oihana airatzen:
—luto da, apal, ez da urrun hedatzen.
—zeren den gutiz, bekanetan entzunik.
—Urguilurik ez du ihuiz hark agertu
—izei tink batetan nahiago da sartu
—hantik lepoa luzatuz, so egiteko
—eta etsaier ahalaz gordatzeko.
—Zer du, bedatsian, zuntzurra zaurturik
—oihuka, eskuin-ezker bariaturik?
—Ordian baizik ez du botza emaiten
—ordian du bere buria entzunerazten.
—Negia joan da bizi berri batera
—oihaneko txoriak doatza sartzera.
—Basoilar jaunak ere ez beitu nahi
—Zokoan egon, barne ulun baten bahi
—"Tziauzteie eneganat huillantxiago
—ez dut aipaturen ezkur, ez ahabe
—bai erranen utzul-ungururik gabe
—zer zaitadan sartu barna bihotzian
—zer dudan hartu osoki orai burian.
—Nahi niz izan aita, ta familiatu
—nahi dut lagun bat umekin bazkatu".
—Zonbat nahi den, basoilarraren botza
—luto, ulun eta uduriz ja hotza
—bilerazi dutu oihaneko oiluak
—hegal beltxak argitik, hoilirik moskuak.
—Oilarrak, egun hartan, lotsa utzurik
—urre lumak ekiari utzulurik
—jei gaitzik gabe, egin du bere haita:
—larri da bidean izateko aita.
—Basa oilarra da, goure bortietan
—ederrena ihize hegaldunetan.
—Haren beztimenta anitx da aberats:
—urre kolore, urdin, gorri ta berdats.
—Eta haren korpitzaren egindura
—erraiteko gabe da gaintik behera.
—norbaitek traba ahal dion ezarri.
—goiz jeiki eta doa patarra gora.
—Ezagutzen tu oilarraren egongiak
—bai eta ere haren jan tenoriak.
—Hantxe da oihan beltz handiaren barnen
—oilarra izeietik jaitsi beno lehen.
—Hegaxti gaizoa, ahabetze doiala.
—jiten da argiaren hastetik berhala.
—Askaria hartu dian bezain laster
—kurrunkaz hasten da bere lagun gazter
—eta bertan, zuhain gora baten gaina
—lokada ondoan, hura date igaina.
—Bena hirur beso zabaltuz hegalak
—iharrausiz ahabe, tarta adarrak
—airatzen delarik lekuz kanbiatzeko
—han du tiroa lurrilat erorerazteko.
—Ez dugu ezagutzen untsa Irati
—bekan gir'izan aire hartzen han gainti.
—Urraskatu dugu hatik best'oihanik
—badugu zonbait zanko petan iganik.
—Ibiltiaren kostuz, noiztarik noiztara
—bildu dugu basoilar bat eskietara.
—Bena noizko berri emaiten dut heben?
—Zonbat bur unguru, geroztik izan den
—ez lizateke aisa xuxen jakitia.
—Gero're, bizi denak entzunen kukia.
- HOTZEZ (1910)—Barda jatzarri zen iparreko airia
—egun goizanko hark eman izotz xuria.
—Soinekoaren lepoa ezarririk xuti
—igailer eginez ahalaz so guti
—eskiak barnarik galtzen sakoletan
—norabait nindoan zortzi orenetan.
—Batu dut bidean, nor ez dut erranen
—Larria eder du, orano da gazte
—gizona lizate ez balitz emazte.
—Igaraiten nintzan, ta haren begiek
—zerbait erran die, bat-batetan biek.
—Bena, beiniz beti ni berant ohartu
—begien solasa ez zait ontsa sartu.
—Benturaz so hura amodiozko zen
—(amodio garbiaz hemen niz mintzatzen)
—Uste gabetarik hori hala balitz
—heleraz niroke esker mila anitz.
—Bena aitortzen dut nik hemen garbiki
—ez dakit xuxen zer ote den ibilki
—emaztetto haren kolko barnunian
—bizi diren botagorrien ametsa:
—Suhalama gaitza, suhalam' opetsa.
—Zernahi izanik, ez zio gaitzituko
—izotzaren legez, bat bestea uduriko
—ginandiala atzo, anderea eta ni.
—Sudur-begiak zutian eneak bezalatsu
—lehena izerdi, besteak nigartsu.
Davant, Jean Louis —1935—
- IGANTE XURI (1980)—Igante xuri baita, goizik da leihoan
—Bedatsea goiz huntan, dirdiraz kukuskan,
—Dena txori grasaila, oro kuska-kuska,
—Bilo barreat eta lili bat ahoan.
—Eki xuriz jauntzia beste itsasoan,
—Elur zaia berritan jeikirik ixilka,
—Ahüñetik horra da gazteñi, jauzika.
—Artzain-bidetan dügü egün Xiberoa.
—Aihenaren kantüko baratze beroan,
—Oihaneko jinkoen büzüntz oparoan,
—Laster dira hasiko erleak eztikan,
—Et' arratsetan hüxtüz algarri xoxoak.
—Karankaz ari zaikü leiho petik pika.
—Maitea, dügün kanta Kantiken Kantika!
- GEREZIAK NON DIRA... (1981)—andere Buttertly?
—tristeki dugun kanta
—oraino kantatzen?
—Eta zeinek daki
—zer ote den
—gerezitzean
—goiz ihintzean?
- MAITE ZINTUDA (1984)—Maite zintuda eta
—orain ezin zaitut
—Munduko tristuraren
—etsipen guzia
—Maitasunen arratsak
—nostalgiaz dakar.
—Hasperen bat bezala
—hegal ahul batez
—Oroitzaren bizkarra
—ferekatu nahiz.
—odeia zen ote
—Nigar egin gura dut
—bainan ez dezaket.
—Zerbait arras ederrik
—ene baitan hil da
—Iturri bat bezala
—zutaz agortu naiz
—Eta husturik noa
- EZ BEHA POETARI (1986)—Ez beha poetari
—zuk pentsatzen duzuna
—gora gora baitio.
—Ez beha poetari
—zuk asmatzen duzuna
—hark oihusta baitiro.
—duzuna izkutua
—jarten du gurpilean
—eta mundu zabaletik
—dabila segeretua.
—Zure amets beroak
—nunbait sua pitz diro
—Ez beha poetari
—ameslari huts horri
—petrolik baduguno.
—eta geroan ere
—beste zerbait badate
—nuklearra eta
—bestela nik dakita
—Beti zerbait badate
—Ixil bedi poeta
—bai laster ixil bedi
—poeta xoro hori!
—Zuek autopistak
—zarete utopistak!
—zu zarela poeta
—xoko gorde batean
—mintzo zaizun botz hura
—min bizi bitzi hura
—utopiaz betea
—zentzu ona duzula.
—Lehengo egungo ta
—biharkoen mintzoa
—munduaren erantzuna
—alderantziz ez bada
—zu batean xertatua
—hura baita poeta
—eta zutan baitago
—betiko!
Diaz, Isabel —1966—
- ESKOLATIK TXIKITAN (1999)—Eskolatik jeitsita
—etxera heldu eta ama
—arropa buztia pilatan
—albo batera eta bestera
—eta ama erdian
—ateari gibela emanda
—amantala jarrita
—goizetik gauera.
—Sutegian eltzekoa
—paretetan lurruna
—sukaltarrian amak
—ikuztaularen gainean
—arropa uretan
—gora eta behera.
—Hura nik txikitan
—gorrotatzen nuen gehien
—neguan batez ere.
—Eskolatik txikitan
—etxean ama ta negua.
- BIDEGURUTZETAN (1999)—Bidegurutzetan topatzen dira gizonak
—Antzinako kondairak hala dio eta hala berretsi ere eskuizkribuek
—Bidegurutzetan gizasemeen topagune
—Ideia berrien, kultura ezberdinen iraganbide
—Suertatze horrek markaturik gizonak
—Hortik aurrera elkarrekin doaz edo ez
—Bidegurutzetan egiten dute topo gizonek eta bidelagun bilakatu ere
—Bidelagunen solasaldia, elkartrukatze ezinago aberatsa
—eta bostekoa despeditzean
—Abiapuntua gogoan ez, ezta axola ere
—Bidegurutzetan topatzen dira gizasemeak
—Ateak, ezpatak, ibaiak eta oihan magikoak
—Gailurrak, sugarrak, basoak eta haran epelak
—Zubiak, erleak, mendiak eta zelai sorginduak
—Bidegurutzetan erromes, gerlari, kontrabandista, bidaiari
—Munduaren hastapenetatik
—Munduaren hastapenetatik
—Bere bidaietan gizona beste gizonekin aurkitu da beti
—ez bada dorretxetan gatibu direla
—zeren eta emakumeak gutxitan izan baitira bidaiariak
—(Zergatik baina?)
- EKARRI DIDAZU GOGORA (1999)—goizeko ordu txikietan
—lotaratzeko orduan
—pentsamendu lilia
—orri zuri artean
—uraren mintzo gardena
—gaueko ixiltasunean
—udako ekaitz ostean
—ostadarraren atea
—bidea amaitzen denean
—izerdi hotzaren gainean
—hau guztia
—pentsatzen jarrita
—zer zaren zu niretzat
- LOGIKA FORMALA (1999)—zehatza —borobila— sinplea
—neureganatutakoan eta
—heriotze orduan
—hitz bakar batean
—zertan erratu zen
—ene bizitzan
—hodi komunikatzaileen
—teoria.
Diharassarri, Laurent —1848-1902—
- MADALEN LARRALDE SARATARRA
HAMABORTZ URTETAN HILA, 1794AN (1896)—Elizak hutsak ziren, apezak ihesi,
—Debruaren mutilak Frantzian nagusi!
—Gure Eskual Herrian, orotan gainetik,
—Giristino jendentzat ez zen bizitzerik.
—Primadera goiz batez, argi urratzean
—Saratar bat heldu zen Berako bidean,
—Nexka gazte guria, Madalen Larralde,
—Bakarrik, otoitzean, zoan etxe alde.
—Bet-betan sasipetik, otsoen pareko,
—Soldadu batzu oihuz ateratzen zaizko.
——Non habila, neskatxa? Zertan hintzen Beran?
—Hots, egia dena den, guri laster erran.
—Ez dela harendako luzaz bizitzerik.
—Hala ere nahi da egiaz mintzatu:
——Kofesatzeko, dio, naiz Beran izatu.
——Zer! hoin lili freskoa hoin laster ebaki?
—Ez, nahi hindukegu bizirik atxiki,
—Ez aitor beraz zertan hindabilan Beran,
—Xuri edo beltx, bertze zerbeit asma ezan.
——Bertzerik erratea gezurra litake,
—Gezur hortaz arima zikinduko nuke.
—Hil behar balin badut, hil nadila garbi,
—Eta Madalen beti hitz berean dago.
—Badohakote nexka begia lainorik.
—Bai, bai, jaunak, hala da: kofesatzen nintzen,
—Ez dut egin dutana batere gordetzen.
—Lepoaren moztea din horrek merezi.
——Lepoa dautet beraz sarri pikatuko!
—Ez naiz ordutik mihiz mintzatzen ahalko,
—Bainan hor izanen dut odola lekuko,
—Gogotik hil naizela egiarendako.
—Jendez da, Donibanen, estalia plaza,
—Plazaren erditsutan gilotina gaitza.
—Aingeru bat iduri debruen artetik.
—Madalen agertzen da eskuak loturik.
—Oro nigarrez daude, hura aldiz kantuz.
—Lorietan badoa hiltzeari buruz.
—Zutan dut esperantza, Ama guziz ona!
—Iganarazten dute tresna lazgarrirat;
—Burua pikaturik badoa lurrerat,
—Bainan arima xuxen altxatzen zerurat,
—Egiak du betikotz hartzen bereganat.
Diharce, Jean Baptiste, Pudes
- LURRAREN PEAN SAR NINDAITEKE (1824)—Lurraren pean sar nindaiteke, maitea, zure ahalgez;
—Bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez.
—Borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.
—Pensamenduak airean eta bihotzetikan dolorez!
—Ere xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez.
—Oren onean sortua zinen izar ororen izarra,
—Zure parerik ez zait agertzen ere begien bixtara,
—Espos laguntzat nahi zintudan erran neraitzun bezala:
—Orduan zuri ez iduritzen zuretzat aski nintzala,
—Ni baino lagun hobe batekin Jainkoak gerta zaitzala.
—Marinelak joaiten dire itsasorat untziko;
—Zuretzat dudan amodioa ez dut sekulan utziko.
—Behin maitatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko:
—Ene gogoan sartua zira eternitate guziko.
—Primaderan zoinen den eder xoria kantuz kanpuan.
—Amodioak bainerabilka, maitea, zure onduan:
—Xarmegarria, ez zaitut nahi bortxatu amodiuan,
—Ni xangrin huntan hilikan ere satisfa zaite goguan:
—Amodio herratuak badu sofrikario,
—Bihotzen barra bada xangrinak berak hil dio;
—Izaiten tudan kontseiluek deusik ez dute balio,
—Denbora pasa eta ondoan ez baita nezesario,
—Nik ez zaitut kitaturen odola ixur artio.
Dihinx, Alexandre
- MAITEARI (XX. mendea)—Mendian nindabilan, bihotza ilaunik.
—Jost'-atsegin guzien gogoa galdurik;
—Goiz-arrats bularretan, nuen egarria:
—Ur xirripa garbia, nunnahi zen sortzen.
—Bainan jostatuz geroz ez nuen aurkitzen
—Behar nuen iturria.
—Negua juan zenean izotz-elurrakin
—Eta lurra berregindu primaderarekin,
—Lilien usain onak nagon xarmaturik.
—Bainan nahi lilia harrapatu gabe
—Egun dohatsu batez, mendigain batian
—Ikusten dut lili bat laparren artian;
—Ezagutzen hark ere zuela sofritzen,
—Eta pena duena pena duenari
—Bihotza mintzo bada zaio hunkigarri;
—Du sofritzeak edutzen.
—Apartatu nintuen laparrak maiteki
—Eta hurbildu nintzen guziz amultsuki;
—Oren gozo hek dira hartzen zeruari!
—Ez nuen fitsik erran lore maiteari,
—Ez aditu gehiago.
—Bainan gure bihotzak gintuen ixuri
—Musu seindu batean batek bertzeari,
—Enea zuen hartu, nik berriz harena.
—Gure begi bustiek zorion betean,
—Elgar zioten: «maitena!»
—Lore hura zu zira: trixteziak gaitu
—Elgarrekin gazterik betikotz juntatu!
—Elgar maite dezagun oroituz, bizian
—Egun eder garbiak direla gutiak!
—Nigarrak eztia du: Juana, gaiten biak
—Alegera trixteziak!
Dorbe, Benoit —1815-1898—
- ILE APAINTZAILEA (1858)—Urthe ainitz oraino ez dela
—Eman zauzkigutzin koplak;
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Irriz zabaldurik zinagozten.
—Plaza guzia betea;
—Gure berrien ongi aditzen
—Kontentik zagon jendea.
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Pello, zuk ere badaduzkatzu
—Kopla zenbaiten bideak;
—Orai aditu behar ditutzu
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Igandetan, bazoaz, plazara
—Nahi duzun arteraino;
—Goizetik sartua ostaturat,
—Han zaude arratseraino.
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Zure moltsakuen gostuz;
—Jan eta edan, ederki ase,
—Atseginak ongi hartuz.
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Mahain hartarik jaiki orduko
—Paretaketan zabiltza;
—Hark lagundurik atxikitzeko
—Berdintsu zure balentza.
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Ardura bazabiltz merkatutan,
—Eta tratubide guti;
—Etxeratzen zaizkit gauerditan;
—Kasik hula zabiltz beti.
——Gana, khentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Berandu etortzen zinen batez
—Gertatu den afera!
—Ederki trunpatu zinen atez,
—Ganik auzoko etxera.
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
—Ene kalakak kexatzen zaitu?
—Huntan beraz lana bego;
—Oro nik erran behar banitu,
—Zer ez nuke errateko?
——Gana, kentzatzu
—Asmu tzar horiek burutik;
Duvoisin, Jean —1810-1891—
- HAIZE BELTZA MENDIETAN (1857)—Haize beltza mendietan
—Baratu da emerik,
—Ez da gure aldapetan
—Bildots maiteak, bazketan,
—Jauzka zaizte gogotik,
—Artzaina dago guardian,
—Ez da otso bildurrik!
—Bizkaitik Nafarroara,
—Ebrotik Arretara,
—Zelai mendietan,
—Larrain oihanetan,
—Haritzak iharrosi dira hiruretan!
—Azantz ozen bat entzun dorreen gainean,
—Armetako salan,
—Gatea kraskaka,
—Gernikako haritza,
—Erronkalgo urritza,
—Neguan hostatu!
—Ezpel eta erramu
—Gaur dira loratu!
— Jauz zaizte,
— Boz zaizte,
—Bota irrintzinak!
—Haritzari erramu
—Baitzaio xertatu!
—Kartagotarrez geroz
—Erromatarrez geroz,
—Odola ukatu!
—Iparreko jendaiak, Agotak bentzutu,
—Hegoako mairu beltzak porroskatu,
—Adurreko hegitan frantsesa baratu!
—Eskara aditu,
—Eskalduna maitatu!
—Napoleonek gutan andrea bilatu!
—Gernikako haritza...
—Haritzari erramu
—Balinbada xertatu,
—Eta erregeak
—Huni zaizko guziak begira gelditu!
—Burutan dabilate gogo eta asmu,
—Xerto hunetarik zer behar den gertatu?
—Gando bat da sortu,
—Ederrik altxatu,
—Kantabria boztu!
—Zerua da mintzatu!
—Asaldutan zirenak batean gozatu!
—Gernikako haritza,
—Erronkalgo urritza,
—Gaur dira loratu!
—Ezpel eta erramu
—Guzia flokatu!
— Boz zaizte,
— Jauz zaizte,
—Frantses, eskaldunak,
—Bait eta erdaldunak!
—Haritzaren gandoa,
—Haren inguratzera,
—Ageri daite gero,
—Non jinen den oldartzera!
—Altxa dezagun bandera,
—Eta ezar ikara,
—Dugun kanta batean,
—Gure begiratzailea!
—Biba gure printzea!
—Biba Frantzia!
- SUPER FLUMINA BABYLONIS (1858)—Babiloniako uren bazterrean
—Eta han, oi Sion, zutaz oroitzean,
—Oro eman gare nigar uharretan.
—Gure arrabitak zumeliketarik
—Ilki gaituztenek gure herritarik
—Galdetzen daukute gure kantetarik.
—Hunat gaituztenek ekarri gatibu
—Entzun nahi dute hango zenbait kantu.
—Oi bainan guk nola zer hymno sakratu
—Atze herri hunetan kanta dezakegu?
—Ahanzten bazaitut, Zion onetsia,
—Hemen ihar bekit eskuin alderdia!
—Oroitzen ez banaiz zutaz, oi herria,
—Aho gainari lot daidala mihia!
—Zutaz beti, zutaz nere asmoetan...
—Zurekin gogoa... bihotza zu baitan...!
—Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan,
—Nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!
—Oroit zaite, Jauna, Edomen semeaz,
—Zion errausteko egun gogor hartaz,
—Xahu! Xahu dena burdin eta suaz!
—Babilondar andre gaixtagina, hiri,
—Neri egin gaitza bekian itzuli!
—Haurra bekiaten bota harriari!
Egiategi, Martin
- EUSKALDUN BATEN BIHOTZMINAK
MONTEBIDEORAT JOANEZ (1853)—Gazte nintzen oraino,
—Adin hartan gutiño
—Gauza pisatzen da:
—Aditu nuieneko
—Montebiden fama
—Herriaren uzteko
—Lotzen zaut su-lama.
—Ni airatzeko bezen
—Tratantek hartzeko
—Sareak prest zauzkaten
—Dena erraiteko;
—Ez da dudatzeko,
—Ontasunen erdian
—Naiz behin betiko.
—Ederki liluratu
—Nautenean elez,
—Ninduten amarratu
—Zinez eta legez:
—Gero atxikitzeko
—Portuan auhenez,
—Bizitzen ikasteko,
—Nituenak janez!
—Gaitzik erraiteko
—Nihork ez du menturaz
—Klarki mintzatzeko:
—Lur-sagar ustel asko,
—Han ziren jastatzeko
—Bihotz altxagarri.
—Izan gabe batere
—Amentsen beldurrik:
—Goiti-beheti agudo,
—Ikusi Montebido
—Baita esperantza,
—Untziko miseria
—Ahantzirik datza:
—Zelakotz leihorrian,
—Zioten, multzoka
—Biltzeko ahurka.
—Orai dut ikusten.
—Ongi deitoratzen;
—Aments eder batetik
—Nola den ilkitzen,
—Ontasunen erditik
—Eskale huts nintzen!
—Urruneko eltzea
—Ikus beza etxea,
—Aurkitzen da lurrez!
—Atzeman gaixoez!
—Ogian gutxiago
—Alde guzietarik
—Hunat etorriak,
—Edozoin motetarik
—Ardura gastuak,
—Kartzelan sartuak.
—Nonbait balu jendeak
—Nonbait deskantsua!
—Batean gerla eta
—Bertzean ohointza,
—Nonnahi kanibeta,
—Noiznahi hilotza.
—Lur batetarik salto,
—Ia bertzera kurri,
—Hemen gabiltza suelto
—Hain ongi nintakena
—Nere sorterrian,
—Aita-amen aldian!
—Nun zarete gazteko,
—Oi! lagun maiteak,
—Nun dire bestetako
—Gure dostatzeak?
—Zer arraitasun eta
—Zer alegrantzia!
—Ala iraungi baita
—Aldiz hemen trumilka
—Gabiltza, tristeak!
—Elgarrentzat beldurka,
—Eman gabe batere
—Oraintxe ezagutzen
—Dut zinez egia,
—Beranxe auhendatzen
—Bat bederak hargatik
—Gerorat guardia,
—Hunat ez abia!
—Har zazue etsenplu
—Ez zeren enganatu,
—Gazteko lagunak!
—Segur ontasuna,
—Beiratzen baduzue
—Jarreikitasuna.
—Hitzño bat zuretako,
—Arreba Kattalin,
—Ez zaitzu gaitzituko
—Erraitearekin:
—Batño hunat ez jin!
—Bat bederak dezala
—Lur maitagarria!
—Duelarik segitzen
—Bizitze moldea
—Hortantxe da aurkitzen
Egiguren, Rafa —1948—
- ASTRONAUTARENA (1981)—Izarren arteko
—sabel epel hartan,
—bai goxo!
—Arnas hedatu batean
—hire bihotzak emaro
—txalaparta joka.
—Irentsitako txanpan tragoak
—su-artifizialak piztuko,
—ziplo!
—barru-inguruetan.
—Ur urdinetan igeri
—mini-aingeru motel bat baizik
—ez nintzen denboretan,
—... nork pentsa
—o, mundu!
—ama antiujudun bat
—emateko adina bazinenik!
- PLANTAK (1981)—zure begietan pausatu
—ta pasatzen utzi nauzu.
—errekonozimendu lasai bat
—harrapatu dizut
—zure begien atzetik.
—ea zortea duzun
—eta nitaz
—enamoratzen zaren.
- ARRASTAKA (1981)—Katu bat bezala
—obligatua banago
—autodefentsan.
—Zakur bat bezala
—galdu behar banaiz
—kaleetan zehar.
—Bigarren kategoriako
—ardi errebelatu bat
—izan behar badut.
—Giza-sare monolitiko hauetan
—harrapaturik banago,
—betikoz.
—nahiago dut lo
—nahiago dut lo
—nahiago dut lo
—... amets bat bizitzeko
—adina banintz.
- TXOSTENA (1985)—Etzazula portzentaia minimo batez, bederen,
—etorkizun inplizitoetan hil zaitzaten utz.
—Tabernaz taberna,
—hankapuntetan ibiliko bagara ere,
—ez dezatela biltzarretan zure begi urdinek
—mozorroaren azpiko negar saminik isuri.
—Dagoeneko kasikan ez ditut
—zure aparatu digestiboaren
—azken taupadak konprenitzen
—baina, parentesi artean esango banizu,
—ekarri dituzten bokadilloak ez direla
—azken finean baino guretzat...
—Belardietan ez da
—zure aldeko papera besterik ageri;
—«delinkuentzia internazionalaren anaiek oro
—lurrazpiko aparkalekuetan errekeritzen zaituzte».
Eguzkitza, Andolin —1953-2004—
- ZUBI HONEN GAINEAN (1986)—urruntasunak ez nazan ala,
—ez nazan trista
—lainopetan dakusadan uhertzak
—itsastxoriez betea,
—dauzkadan plazergune eta ereinotz ziztrinak
—ez dakizkidan ezezta,
- DONALD JUSTICE-REN ARAUERA (1993)—Maite zaitudalakotz naukazu
—beti
—maite zaitudalakotz
—beti
—zurekin egotekotan.
—Autobusetan sartu orduko
—eta gidariari txartela ordaindu,
—goizean goiz garbitu bitartean
—eta neure aurpegia ispiluan ikusi,
—hor zauzkat
—beti
—bizitze honen hodeiertz amotza
—zorrozten lagunduko didazulakoan,
—lertxoinen ene saldoari
—Afrikarantz zuzenduko duzulakoan,
—eta hegoaren beroaz xamurtuko zaizulakoan
—eneganako bihotza
—beti
—zure gorputz eztiaz
—gozatzeko esperantzan.
—Lo egitean eta ibiltzean,
—jaiki eta etzatean
—zaitudalakotz maite
—ezin zaitut begien bistatik kendu,
—ezin zaitut bihotzean hil,
—ezin zaitut neure oroimenaren landaminetatik iraitzi,
—ezin naiteke zurekin ahantz.
—Hainbeste lore ihar,
—hainbeste lizundi hats txarreko,
—hainbeste arbuio zoli,
—hainbeste destain mazal,
—eta halaz ere
—hainbeste maitasun.
—Maite zaitudalakotz
—prest naukazu
—beti
—zuganantz joateko,
—maite zaitudalakotz
—beti
—zure gorputzarengana ekantzeko.
- LEHENENGOZ (1993)—Egunotan senditu dut lehenengoz
—ulertu dudala. Ulertu dudala
—bidezidor guztietan gaindi
—ez dela Erromara heltzen,
—errekastoetan ez direla harri guztiak leuntzen,
—eta larrazkena delarik
—zergatik nire bihotzean ez duen atertzen.
—Sarritxutan erein baitut harrien gainean,
—bidebazterretan,
—ipar eta sartaldeko ozeanoez bestaldean dauden herri urrunetan,
—eta berde eta harro eman arren
—belar txarrez beterik baizik ez zegoen zoropilean.
—Lore koloretsuen itxaropenaz,
—zuztar zinbeleko zuhaxka sotilen esperoan,
—eta beti ere,
—ahuntzei bezala,
—hosto eder eta ernamuin gozoko zaizkidan landareak
—batuko nituelakoan:
—Gorputz lirain,
—lohadar zirats,
—ile holli eta begi berdedunak,
—gerritik oratzean
—mardul eta fin senditzen direnak;
—haragi gogor eta zailekoak,
—ukitzean
—Ekaineko txermenen antzeko somatzen direnak,
—edo eta gertutik heltzean
—ur freskodun iturburuaren pareko,
—bero eta egarri bagina bezala
—Iparrameriketako Hego Sakonean
——Alabama, Tennessee, Arkansas—
—Agorrilaren hamabostean.
—Egunotan ulertu baitut lehenengoz,
—Irlandan irak eta goroldioak Islandian bezala,
—erauntsiez —eta haize hotzaz— ernaltzen direla amodioak,
—lurra emankor bihurtzen,
—sortzen esperantza onak.
—Grezia, Egipto, Asiriako hirietan,
—Txinako lautadetan zehar,
—Japoniako lur martirian,
—Eskandinabiako zoko ilun, Jukatango argietan,
—ileak urdindu ahala, ilunabarra hurbildu bitartean,
—ibili garelako beti frutu bakarrorren antsietan:
—besarkatzea beharrezko zaigun gorputzaren esperantzan.
- HITZAK (1993)—Hitzak ditut adreilu bakarrak,
—labur eta luzeak,
—bihotz handiko eta meharrak,
—neure abaroa eraikitzeko beti ere eskura dauzkadan
—tresna bakarrak:
—Gasteizen edo Iruñean,
—goizaldeko hiruretan itzartzen naizenean
—hutsesten zaitudan guztietan.
—Trenez eta automobilez,
—neguminez eta udabetean,
—iparraizea datorrenean
—hotzez,
—zoratzen didanean gorputza.
—Hitzak ditut adreilu bakarrak.
—Horma sendoak egiteko
—harritzarrak bezalakoak baitira,
—lurrikaretan eta haizezurrunbiloetan,
—gorrotoaren denboran eta
—barre eta amodioa egitearenean,
—betiereko azken agurreraraino
—zure besoen faltan
—estalpe xume eta amoltsua
—eskaintzen didaten bakarrak.
Eizagirre, Ekhine —1984—
- BIDE EZEZAGUNEAN (2016)—Bide ezezagun hartan lehen agurra.
—Aipatu ezineko herrietan gerritik helduta.
—Parodia etengabean atzemangaitz.
—Elkarren lurretan eta ezpain arrotzetan
—egin genuen larrutan,
—gureak ez ziren mapetan gerra.
—Kale bazterreko puta lizunenen tankeran,
—borroka prostituta ezin aipatuzko bidezidorretan.
—Identitate performatuen aterpean,
—intxaur oskolak bizkarrean egin genuen bizitza,
—parodia etengabean —atzemangaitz—
—babestuz askatasuna.
—Burdinaren hotza gure azalaren betiereko maitale.
—Aipatu ezineko jatetxe hartan
—zerbitzatu ziguten zopa,
—sasi metafora ezin hobea,
—errezeta sekretua izan baita gure bizimodua.
—Parodia etengabea,
—bihotza eta bizitza hatz mamitan.
—Aipatu ezineko herrian eskuak jasoz,
—bide ezezagun hartan, azken agurra.
—Amaitu da funtzioa.
—Parodia krudela gure bizitza.
- NIRE PREKARIA KUTTUNA (2016)—Hator nire eskura, Courgette,
—hator laztana.
—Ur goxotan
—nahi haut epeldu.
—Goxoki estali,
—gomaz saihestu,
—koban babestu.
—egingo dinat dantza,
—hiri helduta estu.
—Nik markatuko dinat pausoa,
—nik erritmoa,
—hago geldi, ez mugitu!
—Hi haut baratzeko poza,
—nire prekaria kuttuna.
—amortiza hazadan,
—nire prekaria kuttuna,
—gaur aluz sentiz
—bihar koskaz irentsiz.
—Hator nire barrura,
—nire prekaria kuttuna.
—Gaur ni naun hire baratza
- EAU DE PARIS (2016)—Zementura itsasten nau
—Ezpain artetik
—mingaina hondoratzen
—eztarria itotzeraino.
—Likatsu itsasten zait
—Zabor kiratseko
—bustitzen nau,
—arratoi eta katu kakez
—igurzten dit aurpegia.
—lohitasunetik askatu.
—Limurtu nahian
—inguratzen nau
—atzapar luzeez,
—plegatu asmoz
—urratzen dit azala
—azkazal zorrotzez.
—Zulo orotarik
—zulo bakoitza
—ahulgune eta alugune
—uste izanda.
—Zementuzko langarrez
—irentsi nahi nau Parisek.
—Eta hala nabil egunero
—grisetik erauzi beharrez.
- GUTIZIA (2016)—Erauzi ditzadan zementutik
—txokolate apur bat eta
—Erauzi ispilutik
—zure musu bat edo
—keinu soil bat.
—Erauzi alutik
—hasperen eta irrintziak.
—Erauzi gutunetik
—zuk izkiriatutako zirriak,
—animozko eta amodiozko basoerdiak.
—Bada zirrikiturik oraino
—zementuzko itsasoaren erdian.
- UMORE BELTZA (2016)—lanerako bizi den bestea,
—umeak artatzeko astirik ez duen emakumea.
—Pozten gaitu
—lanik egin behar ez izateak,
—idazteko denbora izateak,
—ama ez izateak,
—aspertzeko astia topatzeak.
—Harrotzen gara
—tonaka pena pilatzen den urtegian
—irauten dugulako ur azalean.
—Harritzen gara
—penaz ito beharrean diren hainbesteren gogoak
—gora jasotzeko dugun kemenaz.
—Antzerki hutsa da hau guztia:
—umore beltza,
—ironia iraultzailea,
—sistemarekiko satira.
—Kristauek nahi luketen bezala
—geure buruez gupida ez gaitezen
—zuen zibilizazioaz trufatzen gara.
—Ez dugu maite gupida, pena eta erruen bazka.
- AMETS BUSTIAK (2016)—Desira bustiak pilatzen ditut azal azpian.
—Eta hantxe geratzen dira gehienetan,
—ezin izerdituta, arnas faltan itota.
—Inoiz autobusik pasatuko ez den
—geltoki bakartiren batean,
—Ezinaren guduak akitu nau gaurkoan.
—Etsi dut! Haserretu egin naiz
—epailearekin eta munduarekin.
—Desiratu dut,
—aukera txikiren bat denean,
—eta eraman nazala urrutira,
—lau horma zikinon artean
—ez nadin plazer faltaz maskaldu.
Elissalde, Tipi Urruñarra —1793-1855—
- DIPUTATU BERRIAK (1869)—Diputatu berriak juan dire Parisat,
—Handikan etorririkan guateko abisa,
—Aberatsek hautatuz zein diraren gisa,
—Populuaren gostuz triunfan dabiltza,
—Bizi dire ontsa.
—Hogoi eta bortz libera dute eguneko,
—Ontsa bazkaldu eta arrats airetako,
—Gostuien hartzeko.
—Herri hautan ibili da kalomnia franko,
—Chaho ez zela behar diputatutako,
—Hoberena daitzat dela laborariendako,
—Bertze bandako hoitarik bide dugu franko,
—Gure jenatzeko.
—Etsorta eder batez kontsolatu gaitu,
—Laborari guzia nahi du kontserbatu,
—Kargutako gizon hoieri ez zaiote gustatu,
—Zeren nahi ziotzaten errentak gutitu,
—Ez dute ametitu.
Elizagarai, Biktor —1816-????—
- LANGILEA (1859)—Langilea, nahi zaitut kantatu,
—Oi! zoin zaren estimagarria,
—Lana dela nahi nuke frogatu,
—Aisiaren iturri garbia,
—Aisiaren iturri garbia.
—Ez estona, ez baditut kantatzen
—Gerlarien gudu-bitoriak,
—Ainitz ditut gehiago prezatzen
—Gozo bada, etsaiak bentzuturik
—Familian trionfan sartzea,
—Hain gozo zaut lanean atxiturik
—Deskantsuan gostuz pausatzea,
—Deskantsuan gostuz pausatzea.
—Bitoria eremaiten denean,
—Beti norbait badago tristerik.
—Segur bertze zorion da lanean,
—Hartan ez da etsai gatiburik,
—Hartan ez da etsai gatiburik.
—Errazue, Printze soberanoak,
—Langilerik ez balitz lur huntan,
—Non litezke zuen Palazioak?
—Zer liteke zuen mahainetan?
—Zer liteke zuen mahainetan?
—Fruitu bazen edo belar erroak
—Litzatezke zuen janariak.
—Arroka bat, bertzenaz haitz-ziloak,
—Zuen etxe, zuen jauregiak,
—Zuen etxe, zuen jauregiak.
—Langileak, beti bizi garbia
—Gogotik jan eta gostuz edan.
—Apetitu nekez irabazia
—Langileak, jaten duen ogia
—Nahiz duen izerdiz bustitzen,
—Du bederen aise diseinitzen,
—Du bederen aise diseinitzen.
—Ahantzirik pena-nahigabeak,
—Zoin gostuz den pausuaz gozatzen,
—Arrats oroz da kontent lokartzen,
—Arrats oroz da kontent lokartzen.
—Hitzemaiten aberastasuna,
—Bainan hark du segurtatzen aisia,
—Aisian da beti zoriona,
—Aisian da beti zoriona.
Elizalde, Jean —1883-1961—
- GURE IRRINTZINA (1914)—Huna hamar bat pertsu gazte laguneri
—orai delakotz ongi nor zer den ageri
—ohore gerlan zaizten lagun guzieri.
—Oi, zoin ederki zaizten gerla huntan ari!
—Hedatuko da sarri zuen omen ona:
—Orai arte bezala hemendik aintzina
—egizue leialki beti zuen lana.
—Eskualdunak nor diren aise sinesteko
—asko gauza badire buruan hartzeko:
—horiek huna hemen denen argitzeko
—astia uzten badaut... kanoiak... hortako.
—Gazterik Eskualduna pilotan da ari
—zer zartakoak plazan pilotatto hari!
—Zoin zainarta ditaken hortan da ageri.
—Lasterka ikasirik plazanen gainean
—Soldado doalarik Frantzia barnerat
—halako bat badu hor, jautsia golkorat.
—Nola egin sekulan nausien gogorat?
—Aste baten buruan zoaz ikusterat...
—Ja atxeman du ere nausien gogoa.
—Zenbat baitzen hastean iduriz zozoa
—Soldadoetan nor da tirari lehena?
—Malobretako nork du zango hoberena?
—Zangotarik bururat nor da garbiena?
—Erran behar ote dut, nor den? Eskualduna...
—nahiz eta bentzutu frantsesen lerroak.
—Bainan xuxen doazi eskualdun tiroak.
—Laster ixildu dire etsaien orroak!
—Eskualdunak, goazin, goazin aintzina
—herritik urruntzeko Aleman zikina.
—Ondoko egunetan guretuz Berlina
—gora eginen dugula gure irrintzina!
- HEMENGO MANERA (1916)—J. Barbier jaunari
—Adixkide xaharra, milaka goraintzi
—erreka ilun hautan ez zaitut ahantzi
—gorputzez gerlan bainan bihotzez nunhai
—hobe nuke hor banintz orain eta beti!
—pegarra hausten dela ureratuz beti.
—eta oraino... Futxo, zu bezala bizi!
—Egia bera baita, ez dut ukatuko
—aski izan dugula gerlaz asetzeko
—zer bihotza behar den gogor egiteko!
—Ikusi behar dire denak sinesteko.
—Nola ahantz sekulan lehen egun tzarrak
—hastean galdu ziren eremu ederrak?
—Begietan beheiti denek zer nigarrak!
—Xutik atxiki gaitu alemanen herrak!
—Azkenekotz bihotzak gaindi egin zaukun
—alemana sarturik Frantzian hain urrun
—-Alto! -genion erran-. Geldi hadi, egun
—ez duk egitekorik ez hemen ez nihun.
—eta hasi karraskan orro eta orro
—iduri zuten kasik ehun mila ero
—han emanak hausteko beso, zango, zorro...
—Gu gordeak ginauden oihan beltzenetan
—handik abiatzeko geroxago metan
—baionetak distirant gure xixpen puntan
—bihotza kexu bainan alegrantzietan.
—Aitzindariek keinu egin zuteneko
—han ginen xutik denak baionetak alto
—hona beraz orena irri egiteko!
—Baina "hek" han zoazin, debruek hausteko.
—Zertako doa hala debruetan barna?
—Asmatu duelakotz denek egin zina:
—segituko dugula hil arte aitzina!
—Erderki zoan gerla. Behar zen segitu.
—Orduan zer ote da Frantzian gertatu?
—Ala zerbeit ote zen norbeiti eskastu?
—Dena den, erreketan zitzaizkun "hek" sartu!
—Craonneko pentokan zer egun luzeak!
—han iragan ditugun bihotzmin nekeak!
—Min egiten daut-eta kasik oroitzeak
—zoazte otoi urrun hoin amets trixteak!
—Han dagozi betikotz hainbertze eskualdun!
—Zer trixtezia hori, etxetik hain urrun!
—Haurrez gabetu amak, zauzte, zauzte ilun
—halako bihotzminik ez ditake nihun!
—Hainbertze odol onek busti duen lurra
—ez ezak sekulan ahantz guri dukan zorra.
—Zorigaitzez ez hintzen hain jainkotiarra
—berriz bide tzarrerat ez hadila lerra.
—Craonnen azkenekotz hangotuak ginen
—ez zen lehen bezala etsaia oldartzen
—Bertzetan ez baginu frogarik ematen...!
—Bai, frogatu behar da bertze nonbeit ere
—Heldu da. Gelditzekotz orai da tenore.
—Bagoazi. Zoin ilun...! Kantatuz halere.
—Ezin sinetsia da hantxe zer modua!
—Nola zuten kanoiek lurra larrutua!
—Deusik ez zen ageri baizik eta sua
—Harrituak bezala sartu ginen suan
—esperantza guzia emanik zeruan.
—Etsaia agertu zen nonbeitik orduan
—debru batzu iduri galduak munduan!
—Haste hartan bezala bero eta suharra
—bihotzetan sortu zen berriz ere herra.
—Nola holakoetan ez ahantz beldurra!
—Zoin higuingarria den aleman muturra!
—Ez badezaket ere kontu onik eman
—daukat hil ditugula bortz mila aleman.
—Bakotxak nahi zuen berea atxeman
—oroitzapenen bat nahiz etxerat ereman...
—Nork behar ote zuen lehenik lotsatu?
—Gerlan eskualduna nork behar du garaitu?
—Alemana, hobe duk gudua gelditu!
—Gelditu zuen beraz, eta gu nausitu.
—Han ere isuri da gure odoletik
—eskualdun odol eder, bero, suharretik.
—Amek eginen dute nigar gozo onik!
—Jainko Jaunak detzala kontsola zerutik.
—Oihanetan gordeak orai eskualdunak
—ez ditu lotsatuko hemengo ilunak.
—Bai, ilun dire hemen gau eta egunak
—oihanez kanpo deusik ez baitu Argonak.
—Bainan etorri zaiku nonbeitik berria
—hasi dutela berriz oldar bat handia.
—betikotz lehertzeko aleman zerria!
—Eguberriri buruz... edo berantxago
—eskualdunak etxerak dire itzuliko.
—Bazaitzu gerlan egin dutela askitto?
—Beraz "Ongi Etorri" molda zuk orduko!
- HIRIKO MANERA (1917)—Ifernuko deabrua sarturik bururat
—gazte-gazte gan nintzen herritik kanporat.
—Zoriona ez bila, gaztea, hirian:
—Iduritzen zitzaitan hirirat sartzean
—hautsa bezala zela sosa lur gainean:
—biltzeko kasik aski harat makurtzea.
—Hemen sos egiteko... manera tristea!
—Lanean leherturik ez naiz aberastu
—zeren hirian baita sos bezanbat gastu.
—Zarpak hutsik nabila maixko karriketan
—Bethiri Sants tristea nere begietan!
—Sosik ezin bil eta osasuna galdu:
—horra beraz hirian nik zer dutan bildu.
—Etxerat itzultzeko banuke xedea
—baina ez dut indarrik, luze da bidea.
—Gaua etorri eta tristerik ohean
—zenbait amets egin dut nere bihotzean.
—Amets ederrek tripa ez dute betetzen
—gero ta hitsago zait hiria agertzen.
—Nik sosik gabe eta zergak emendatzen
—hirian pobreari ez dute barkatzen.
—Presondegia zer den behin dut dastatu
—zeren zerga ez nuen aski goiz pagatu.
—Haurra zoaz hirirat nahiz aberastu:
—laster beharko duzu nigarretan urtu.
—Zaude etxean, ez da deus onik hirian
—hirirat doana maiz han da miserian.
—Zer dute jostatzeko hiriek bertzalde?
—Deus ez dezaket kausi hoberenen alde...
—Idek zatzu begiak eta ikus hemen
—Zer etxe itsusiak diren hirietan!
—Ikatza bezin beltzak aitzin-gibelean!
—Non dira mendixkako etxetto xuriak
—lau haitz eder ondoren erdian jarriak?
—Herriko eskualdunen matela gorriak?
—Zangar haitzak bezala lurrean jarriak!
—Hemen hiratuz noa jateko txarrean:
—ez dakite bizitzen hiri ilunean.
—Eta zer dut oraino hirian ikusten?
—Hemen ezx dakitela ongi libertitzen...
—Bego pilota nausi ongi jostatzeko
—bego pilota nausi odola pizteko!
—Neskatxa bat triste karrikan badoa?
—Hiltzerat ote doa hoin xuri gaixoa?
—FGu, zikin! Edertzeko bete da irinez...
—Horra zertaratzen den hemen nahita ez!
—Oxula egon banintz ni ere mendian
—Oi baserri maitea, hi haut adoratzen
—hiri hau infernu bat zaitak iduritzen!
—Bola ahantz sekulan zaharren oihua:
Elizanburu, Jean Baptiste —1828-1891—
- GAZTE HILTZERAT DOANA (1860)—Hogoigarren urtera ari naiz hurbiltzen,
—Eta nere oinetan tonba dut ikusten.
—Ni zertako mundura etorria nintzen?
—Ondikotz! ez sortzea neretzat hobe zen.
—Ainitz dut nik lurrean izan atsekabe.
—Lore sortu orduko histu baten pare,
—Biziaren uztera guti naiz herabe.
—Ez, ez, ez nau izitzen ez ni herioak,
—Laster ken dezadala bizia Jainkoak!
—Sehaskan galdu ditut nere burrasoak;
—Zer diren ez dut jakin etxeko gozoak.
—Aita ama maiteak, zertako mundutik
—Zerura goan zineten ni hemen utzirik?
—Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,
—Ez baitut ezagutu amaren musurik.
—Hamazazpi urtetan, zorigaitz dorpea!
—Izar bat maitatu dut parerik gabea;
—Aingeru bat zaiteken, zeruko umea;
—Nere bihotz eritik juan darot bakea.
—Munduan jakin zenbat nik maite zintudan,
—Urus zarenaz geroz Jaunaren oinetan,
—Ez nezazula ahantz zure otoitzetan.
—Anaia bat banuen haurra nintzelarik,
—Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:
—Aita amekin dela ez daite dudarik,
—Niri begira daude hirurak zerutik.
—Ahituz banarama nere oinazeak,
—Burrasoen aldera deitzen nau zorteak,
—Nork ditu artatuko, ait'ama maiteak,
—Zuen tonba gainean nik eman loreak?
—Nere gorputz flakoa lurrerat orduko,
—Nor ote da munduon nitaz oroituko?
—Nere ehortz-lekura nor da hurbilduko?
—Lore berririk ez da neretzat sortuko!
—Mendian ur xirripa, harrien artean,
—Auhen eta nigarrez jausten da bidean,
- APEXA ETA LOREA (1862)—Neguaz primadera zenean jabetu,
—Sasi baten hegian apexa zen sortu;
—Leku berean baitzen lorea gertatu,
—Gaixoek elgar zuten bihotzez maitatu!
—Iguzkiak ihintza pizten duenean,
—Apexa doa beti hegalez airean;
—Nahi luke loreak segitu bidean,
—Girtainak zertako du gelditzen lurrean?
—Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,
—Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!
—Zertako haiz hi beti nitarik urruntzen?
—Hi guan eta badakik, nigarrez nauk urtzen.
—Zertako nigar egin, o lili maitea?
—Goizetik lorez lore dinat nik bidea;
—Iguzkia sartzean beti naun hirea...
—Goiz guziez adio, arratsean agur,
—Egunak luze dituk, gauak aldiz labur;
—Nere nigarrez, otoi, ez hadila samur,
—Zeren hire galtzeaz beti nauk ni beldur...
—Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,
—Lorearen besoak zituen urratu;
—Bi maitek zutenean elgar besarkatu,
—Apexak haizeari hegalak hedatu.
—Haize bihotz gabea zertako herritik
—Ereman duk apexa mendien gainetik?
—Zertako duk urrundu maitearen ganik?
—Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik.
—Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:
—Zertako haiz fidatu haize gaixtoari?
—Lorearen gainera lurra duk itzuli!...
—Maitea, kausitzen hut lurrez estalia!
—Jainkoak bereganat deitu hau, lilia!
—Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia.
—Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
—Agian Lorea du kausitu zeruan!...
- AGUR HERRIARI (1862)—Urrundik ikusten dut, ikusten mendia,
—Beraren gibelean baitut nik herria;
—Jadanik dut aditzen, zorion handia!
—Ezkila maitearen hasperen eztia.
—Ezkila, zer ote duk hik egun erraten?
—Urrunera zer berri ote duk igortzen?
—Mendiak hedoipetik dautek ihardesten,
—Hik errana zerura ditek helarazten.
—Landako langilea, artzain mendikoa,
—Iturriko bidean doan neskatoa,
—Aditurik, ezkila, hire boz lainoa,
—Otoizten hasi dituk Ama zerukoa.
—Nik ere dut otoizten Birjina Maria.
—Baserrietan galdu haurren gidaria;
—Neretzat otoi dezan ardiets grazia,
—Bakean kausitzeko nik egun herria.
—Mendiak utzi ditut urrun gibelean,
—Herria dut ikusten jadanik aldean.
—Zer duk, ene bihotza, saltoka barnean?
—Ote duk huts eginen herrira heltzean?
—Agur, nere haurreko leku maitatua!
—Jainkoak aditurik haur baten oihua,
—Hireganat duk haur bat egun hurbildua.
—Mendiaren hegitik hartuz zeiharrera,
—Iduri xingola bat aldapa behera,
—Bidexka, hi xuxen haiz jausten zelaiera,
—Xuxen ereman nezak ahaiden artera.
—Bide hegiko haritza, bortz aldiz haurrean,
—Igandetan mezatik etxera sartzean,
—Zenbatez ez nauk jarri, amaren aldean,
—Hire adar lodiek egin itzalean!
—Baratze gibeleko elorri xuria,
—Beti duk begiratzen haurreko tokia.
—Hik bezala zertako, aldaska garbia,
—Ez diat sorlekuan higatzen bizia?
—Bainan nere begitik nigar bat da jausten,
—Bozkarioak darot bihotza gainditzen;
—Etxekoen boza dut jadanik aditzen.
—Jainkoa, darozkitzut eskerrak bihurtzen!
—Ezkila, berriz diat bihotzean pena,
—Herritik urruntzean bakotxak duena;
—Neretzat hik baihuen jo lehen orena,
—Agian hik orobat joko duk azkena
- NERE ETXEA (1862)—Ikusten duzu goizian
—Argia hasten denian,
—Menditto baten gainian,
—Etxe ttipitto aintzin xuri bat,
—Lau haitz ondoren erdian,
—Xakur xuri bat atoan,
—Iturriño bat aldian,
—Nahiz ez den gaztelua,
—Maite dut nik sorlekua,
—Aiten aitek hautatua,
—Etxetik kanpo zait iduritzen
—Nonbeit naizela galdua,
—Nola han bainaiz sortua,
—Han utziko dut mundua,
—Galtzen ez badut zentzua.
—Etxean ditut nereak,
—Akilo, haitzur, goldeak,
—Uztarri eta hedeak,
—Iazko bihiez ditut oraino
—Zoko guziak beteak,
—Nola iragan urteak
—Emaiten badu bertzeak
—Ez gaitu hilen goseak.
—Esnez hanpatu ditiak,
—Ahatxe eta ergiak
—Bi idi handi, kopeta zuri,
—Bizkar beltz, adar handiak,
—Zikiro, bildots guriak,
—Ahuntzak eta ardiak
—Erregerik ez printzerik,
—Badut andrea, badut semea,
—Badut alaba ere nik,
—Osasun ona batetik,
—Ontasun aski bertzetik,
—Zer behar dut gehiago nik?
—Arratsa heldu denean,
—Giristino bat ona dut hartu,
—Nik emaztea hartzean,
—Sartuko ustegabean
—Xingar hezurrik eltzean.
—Nahiz oraino gaztea,
—Da mutiko bat ernea,
—Badarama artaldea,
—Segituz ene bidea,
—Nola baitu egitea,
—Ez du galduko etxea.
—Ene alaba Kattalin,
—Bere hameka urtekin,
—Begiak ditu, amak bezala,
—Uste dut denborarekin,
—Oraiko itxurarekin
—Andre on bat dion egin.
—Ongi bizirik etxean,
—Utzi laguna gosean,
—Ez du beharrak sekulan jotzen
—Gure etxeko atean,
—Otruntza ordu denean
—Leku bat gure aldean.
—Ez da andre bat handia,
—Bainan emazte garbia,
—Irri batentzat badut etxean
—Gald' egiten dut grazia,
—Akabatzeko bizia.
- NERE ETXEA (1862)—Ikusten duzu goizian
—Argia hasten denian,
—Menditto baten gainian,
—Etxe ttipitto aintzin xuri bat,
—Lau haitz ondoren erdian,
—Xakur xuri bat atoan,
—Iturriño bat aldian,
—Nahiz ez den gaztelua,
—Maite dut nik sorlekua,
—Aiten aitek hautatua,
—Etxetik kanpo zait iduritzen
—Nonbeit naizela galdua,
—Nola han bainaiz sortua,
—Han utziko dut mundua,
—Galtzen ez badut zentzua.
—Etxean ditut nereak,
—Akilo, haitzur, goldeak,
—Uztarri eta hedeak,
—Iazko bihiez ditut oraino
—Zoko guziak beteak,
—Nola iragan urteak
—Emaiten badu bertzeak
—Ez gaitu hilen goseak.
—Esnez hanpatu ditiak,
—Ahatxe eta ergiak
—Bi idi handi, kopeta zuri,
—Bizkar beltz, adar handiak,
—Zikiro, bildots guriak,
—Ahuntzak eta ardiak
—Erregerik ez printzerik,
—Badut andrea, badut semea,
—Badut alaba ere nik,
—Osasun ona batetik,
—Ontasun aski bertzetik,
—Zer behar dut gehiago nik?
—Arratsa heldu denean,
—Giristino bat ona dut hartu,
—Nik emaztea hartzean,
—Sartuko ustegabean
—Xingar hezurrik eltzean.
—Nahiz oraino gaztea,
—Da mutiko bat ernea,
—Badarama artaldea,
—Segituz ene bidea,
—Nola baitu egitea,
—Ez du galduko etxea.
—Ene alaba Kattalin,
—Bere hameka urtekin,
—Begiak ditu, amak bezala,
—Uste dut denborarekin,
—Oraiko itxurarekin
—Andre on bat dion egin.
—Ongi bizirik etxean,
—Utzi laguna gosean,
—Ez du beharrak sekulan jotzen
—Gure etxeko atean,
—Otruntza ordu denean
—Leku bat gure aldean.
—Ez da andre bat handia,
—Bainan emazte garbia,
—Irri batentzat badut etxean
—Gald' egiten dut grazia,
—Akabatzeko bizia.
- OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI (1866)—Fortuna erori zait burutik behera,
—Zuri baitautzut esker, gure jaun Barbera!
—Harriturik bakotxa niri dago beira
—Nik guziak ikhusten begi bakar batez!
—Orai batez,
—Oro ikusten begi batez!
—Mundu hau betea da zenbat nahigabez;
—Barberak okertu nau, abiltxe izanez!
—Zertako biez egin? Aski date batez!
—Orai batez;
—Jaun hari esker, begi batez.
—Nonbait balin badira bi bosliberako,
—Bietarik ohoinak ez dik bat utziko,
—Barberak manaturik, egiten dut batez;
—Orai batez,
—Zuhurren gisa, begi batez!
—Zure ohoratzeko, gure jaun Barbera,
—Lehen ikusten nuen Betirisants bera
—Milesker, jaun Barbera, egundanik batez;
—Orai batez,
—Hobe lizate niholaz ez!
- ESKALDUNA (1867)—Ikusi dut bet-betan, oi! zen den ederra,
—Ez ametsetan, ez ametsetan, nintzen atzarria
—Arbola bat arrokan, ederki jarria.
—Zer haiz bada arbola? Orai mintza hadi,
—Arrokatik begira hagoena guri.
—Egundaino aizkorak ezin hautsizkoa».
—Baliatu zait, barnexko baitziren;
—Orain, bertzenaz, bizi ez nintzen izanen.
—Ikusi tut armadak heldu Erromatik,
—Ene hosto ederra handik ikusirik.
—Atera nahi ninduten errotik;
—Ezin kendu zautaten zenbait adar baizik.
—Pikatu badoret nonbaitik adarra,
—Azpian atzeman tut, entzun dut nigarra:
—Doi-doia ene mina zoan sendatzera,
—Huna non agertzen den erdaldun jendea
—Ibaika jausten ene hondatzera...»
—Guti zakien zer zen Eskualdun Arbola!
—Heldu zaizkit gainera tiroinak bortitzik,
—Bai iharrosi bainan nago xutik.
—Guan ziren eta nago errege bakarrik.
—Bakean nagoela orduz geroztikan
—Amesten duk menturaz haurra, hire baitan...
—Etsai handia, etsai bakarra munduan Karloman
—Ni ere nahiko nau garaitu guduan.
—Karlomanen kapitain Errolan handia,
—Harek zuen beretu ia mundu guzia...
—Betor Karloman, betor Errolan; ez naiz aurtikia;
—Dugun ikus norena daiteken auzia.
—Turuta-soinuz huna non tudan guziak,
—Izitzen dituztela hegaztinak berak;
—Nola detzazke garait eskaldun arbolak?
—Aizkorez armatuak denak lotzen zaizkit
—Bertzen ezinbertzean Errolan azkenik!
—Lotzen zait bainan ez zuen ahalik;
—Jo nuen errekara harroken gainetik.
—Hona beti non naizen orai lehengoa;
—Lorerik ez dut, bainan sendo dut erroa.
—Ez naiz ihartu, ez ihartuko, segur dut bizia;
—Ez badautet azpian zelaitzen mendia.
—Eskaldunak geroztik gaiten alegera!
—Kanta berria dugun denek kanta gora:
- XORI BERRIKETARIA (1871)—Sor-lekhua utziz geroz ondikoz bada beharrez!
—Jainko ona urrikalduz bethiko nere nigarrez.
—Primaderan hasi orduen arbolak estaltzen lorez,
—Xoritto bat heldu da bethi nere herritik hegalez.
—Nere gana hain urrundik ethortzean unhatua
—Ardaxka goren-gorenean hara non den lokhartua,
—Lumapean zango bat eta hegalpean du burua.
—Pausa hadi, lo egizak, xori maitea, bakean!
—Atzarria, ni hire zain, hemen nauk hire aldean,
—Ur xortarekin huna gero papurrak leiho gainean,
—Bainan gero hango berriez orhoit hadi atzartzean.
—Orhoit hadi, bai, xoria, berri maiteko berriez,
—Nere aitaz nere ama, nigarretan nik utziez,
—Mintza hakit ahaidez-eta, mintza lagun on hekiez,
—Mintza, nihor ahantzi gabe, maite ninduten guziez.
—Atzar hadi, atzar bada, berriketari abila,
—Ene beldur izan gabe jauts hadi hurbil-hurbila,
—Izan ere hunatekoan solas ordainetan bilha.
—Ez ahal da zorigaitza maite nautenen artean!
—Hala balitz, othoi, xoria, berriz herrira heltzean,
—Loretto bat nigar batekin pausa zak tonba gainean.
—Xorittoa joan denean hostoan eror denboran
—Berriz ethor ez dadien nago beldurrez ikharan.
—Ihizlaria hartzen baduk ene xoria segian,
—Utzak, othoi, gaixoa libro, berriak ekhar detzadan.
- LEHEN ETA ORAI (1879)—Izan nauk iparrera hego aldetik,
—Iguzkiko partera mendebaldetik,
—Eta ez diat ikusi guzien gainetik
—Inozentzia ainitz gizonen partetik.
—Abila hargatik
—Duk, egundainotik,
—Ederkiena bizi bertzen lanetik.
—Munduan jarri huan injustizia
—Nagusitu zelakotz alderkeria.
—Zenbait abilek ez dik denbora handia
—Beretua zutela mundu hau guzia...
—Eta bil bihia?
—Abilentzako huan ogi xuria!
—Aditu diat ere bazka onenak
—Ez zituela zaldi nekatzen zenak;
—Oilo, oilasko eta oilanda gizenak
—Jaten ez zituztela hazten zituenak;
—Abilek zituztela iresten denak!
—Sortzetik hiltzeraino, laboraria,
—Uztarripean huan hire tokia,
—Eta beti lanean higatuz bizia,
—Bertzena guzia!
—Zer injustizia
—Azienden herronkan hintzen jarria.
—Abilek ezarria urrezko tronuan
—Bahuan bat errege guzien buruan.
—Alferrak hituan
—Bizi deskantsuan,
—Eta gu lanarekin beti guduan.
—Lagunak ez dute errex orai sinesten
—Jenden inozentzia nolakoa zen:
—Miliunka zitian gizonak altxatzen,
—Armak harrarazten,
—Lerroak ezartzen,
—Gerlarat igortzen...
—Eta han inozentek elgar xahutzen.
—Zinez zorigaitzeko denbora hetan
—Nolako miseria zen bazterretan!
—Pobreak biluzikan nonahi bidetan
—Hotzak eta goseak hilak erdietan.
—Zenbat ama, hetan,
—haurrak besoetan,
—Gaxoak herrestan.
—Alferrak libertitzen jauregietan!
—Etorri huan bada noizbait orena
—Gizona herrestatik altxatu zuena,
—Eta porroskaturik gate zakarkena
—Bere gizon-dretxoak hartu zituena...
—Hau gure aitena
—Eta ederrena.
—Gizona esklabotik egin zutena.
—Xoil ez dik ehun urte, lagun maiteak,
—Gizonaren herrunkan gure jartzeak.
—Lehen batzu nagusi, esklabo bertzeak...
—Irudi aita baten ez ziren umeak.
—geroztik jendeak
—Aberats, pobreak,
—Lerro berean gaitik jarri legeak.
—Ala dadin aberats ala pobrea,
—Eta gu gioratzeko bertzen apaltzea
—Gure anaiari duk laido egitea.
—Elgar aditzea
—Elgar maitatzea
—Eta laguntzea,
- BIBA FRANTZIA! (1891)—Nola guk erran egun, Franzia, gu hire haurren alegrantzia?
—Ama ginian hitan heria etsaiek hiltzat utzia;
—Hek xurgaturik odol guzia apal hindagon eroria;
—Xutitu baihaiz orai, Herria, Biba! Biba! Franzia!
—Urte guti du, gau ilun batez, lo zagolarik bere ohatzean,
—Arrano bati lotu zirela berrehun bele batean.
—Bentzutu zuten; ezin atxiki hoinbertze etsai beltzen artean.
—Hegal bat ere kendurik utzi... Halare dabil airean.
—Bainan goratuz doala beti ikaran daude beleak,
—Denborarekin arrano horrek izanen ditik egun hobeak;
—Etorriko duk beltzen orena ezen baditik umeak.
—Frantzes herria laister halare goratuko da lehen bezala;
—Umek amari bai ekarriko belek ebatsitako hegala.
—Indar guziak bertan ezarriz nork erranen du gure ahala?
—Frantzes guziek elgar adituz... Jainkoak adi nezala!
- LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT) (1897)—Iragan besta bigarrenean,
—Berek dakiten xoko batean,
—Lau andre, bat alarguna, hirur mutxurdin,
—jarriak itzalean,
—Harri xabal bat belaunen gainean,
—Ari dire, ari dire trukean.
—Zer duten nuke nik jakin nahi
—Pitxarrarekin bertze jaun hori;
—tente xutik egoki...
—Xahako bat ez ote den nago ni,
—Hanpatua, hanpatua ederki.
—Jes! Nik oraino zer dut ikusten?
—Zer hegalpean dute gordetzen?
—Egoitza goxo hortarik, burua alto,
—xahakoaz trufatzen,
—Bihotzez azkarrago zeren den
—Kuiattoa, kuiattoa ari zen.
—Besta delakotz egun herrian
—Ederki gazteen gisa panpinatuak,
—ez patxada ttikian,
—Bihotz onez partidaren erdian
—Haurrak bezala jostetan ari;
—Gogotik ematen dute begi kolpe bat
—Hitz bat erran gogo diote sarri
—Beharrirat, beharrirat kuiari.
—Eman jokoan ezti-eztia;
—Hurbil zan untzi beltz hori, dezagun edan
—trago bat edo bia,
—Bihotza dinat epeltzen hasia;
—Seira truk dira zazpietarik,
—Tantoz orobat bi aldetarik.
—naski odol husturik;
—Kuiattoa han dago etzanik,
—Azken hatsa, azken hatsa emanik.
—Nun duk axtiko zorro lodia?
—Gaizoa, lehen birundan zurgatu dautek
—Truk, jo zan! Mariak xango, Katixak xaldun,
—Mari-Martin, xoratu zain burua,
—Hago, Maria, otoi, ixilik,
—Xorta bat edanez geroz begiak ñir-ñir,
—Edan nezaken azkarren hortarik,
—Gatilua, gatilua beterik.
—Bazakinagu, tresna makurra,
—Ez dunala hik hatsa laburra.
—Ez dun, ez, dionan bezala, horma xurgatuz
—biribildu muturra,
—Ez eta ere gorritu sudurra
—Milikatuz, milikatuz elurra!
—Apo mutxurdin moko bipila,
—Zeren ondoan ote habila?
—Hatz badun gibel aldean, ikusiko dun
—zenbat naizen abila;
—Xuhur badun, hago, neska xirtxila,
—Kartak utzirik, eta tantoak,
—Han zituzten, han, gero saltoak.
—Bakarrik hiruen kontra, zer eginen du
—Mari-Martin gaizoak?
—Hartu ditu, hartu ditu paloak.
—Besta bigarren egun berean
—Lau gatu zahar anjelusean,
—Bat mainguz, hirur saltoka, sorginak pujes!
—zoatzila bidean,
—Ikusi ditut nik amets batean,
- LEHEN ETA ORAI (XIX. mendea)—Izan nauk iparrera hego aldetik,
—Iguzkiko partera mendebaldetik,
—Eta ez diat ikusi guzien gainetik
—Inozentzia ainitz gizonen partetik.
—Abila hargatik
—Duk, egundainotik,
—Ederkiena bizi bertzen lanetik.
—Munduan jarri huan injustizia
—Nagusitu zelakotz alderkeria.
—Zenbait abilek ez dik denbora handia
—Beretua zutela mundu hau guzia...
—Eta bil bihia?
—Abilentzako huan ogi xuria!
—Aditu diat ere bazka onenak
—Ez zituela zaldi nekatzen zenak ;
—Oilo, oilasko eta oilanda gizenak
—Jaten ez zituztela hazten zituenak ;
—Abilek zituztela iresten denak!
—Sortzetik hiltzeraino, laboraria,
—Uztarripean huan hire tokia,
—Eta beti lanean higatuz bizia,
—Bertzena guzia!
—Zer injustizia
—Azienden herronkan hintzen jarria.
—Abilek ezarria urrezko tronuan
—Bahuan bat errege guzien buruan.
—Alferrak hituan
—Bizi deskantsuan,
—Eta gu lanarekin beti guduan.
—Lagunak ez dute errex orai sinesten
—Jenden inozentzia nolakoa zen:
—Miliunka zitian gizonak altxatzen,
—Armak harrarazten,
—Lerroak ezartzen,
—Gerlarat igortzen...
—Eta han inozentek elgar xahutzen.
—Zinez zorigaitzeko denbora hetan
—Nolako miseria zen bazterretan!
—Pobreak biluzikan nonahi bidetan
—Hotzak eta goseak hilak erdietan.
—Zenbat ama, hetan,
—haurrak besoetan,
—Gaxoak herrestan.
—Alferrak libertitzen jauregietan!
—Etorri huan bada noizbait orena
—Gizona herrestatik altxatu zuena,
—Eta porroskaturik gate zakarkena
—Bere gizon-dretxoak hartu zituena...
—Hau gure aitena
—Eta ederrena.
—Gizona esklabotik egin zutena.
—Xoil ez dik ehun urte, lagun maiteak,
—Gizonaren herrunkan gure jartzeak.
—Lehen batzu nagusi, esklabo bertzeak...
—Irudi aita baten ez ziren umeak.
—geroztik jendeak
—Aberats, pobreak,
—Lerro berean gaitik jarri legeak.
—Ala dadin aberats ala pobrea,
—Eta gu gioratzeko bertzen apaltzea
—Gure anaiari duk laido egitea.
—Elgar aditzea
—Elgar maitatzea
—Eta laguntzea,
- URRUNDIK IKUSTEN DUT (XIX. mendea)—Urrundik ikusten dut, ikusten mendia,
—Beraren gibelean baitut nik herria;
—Jadanik dut aditzen, zorion handia!
—Ezkila maitearen hasperen eztia.
—Ezkila, zer ote duk hik egun erraten?
—Urrunera zer berri ote duk igortzen?
—Mendiak hedoipetik dautek ihardesten,
—Hik errana zerura ditek helarazten.
—Landako langilea, artzain mendikoa,
—Iturriko bidean doan neskatoa,
—Aditurik, ezkila, hire boz lainoa,
—Otoizten hasi dituk Ama zerukoa.
—Nik ere dut otoizten Birjina Maria.
—Baserrietan galdu haurren gidaria;
—Neretzat otoi dezan ardiets grazia,
—Bakean kausitzeko nik egun herria.
—Mendiak utzi ditut urrun gibelean,
—Herria dut ikusten jadanik aldean.
—Zer duk, ene bihotza, saltoka barnean?
—Ote duk huts eginen herrira heltzean?
—Agur, nere haurreko leku maitatua!
—Jainkoak aditurik haur baten oihua,
—Hireganat duk haur bat egun hurbildua.
—Mendiaren hegitik hartuz zeiharrera,
—Iduri xingola bat aldapa behera,
—Bidexka, hi xuxen haiz jausten zelaiera,
—Xuxen ereman nezak ahaiden artera.
—Bide hegiko haritza, bortz aldiz haurrean,
—Igandetan mezatik etxera sartzean,
—Zenbatez ez nauk jarri, amaren aldean,
—Hire adar lodiek egin itzalean!
—Baratze gibeleko elorri xuria,
—Beti duk begiratzen haurreko tokia.
—Hik bezala zertako, aldaska garbia,
—Ez diat sorlekuan higatzen bizia?
—Bainan nere begitik nigar bat da jausten,
—Bozkarioak darot bihotza gainditzen;
—Etxekoen boza dut jadanik aditzen.
—Jainkoa, darozkitzut eskerrak bihurtzen!
—Ezkila, berriz diat bihotzean pena,
—Herritik urruntzean bakotxak duena;
—Neretzat hik baihuen jo lehen orena,
—Agian hik orobat joko duk azkena
Elizanburu, Michel —1826-1895—
- TOXA (XIX. mendea)—Bi persu ditut kantaturen,
—Zuer plazer egiteko,
—Ene sakelako toxaren
—Zer guzia kondatzeko.
—Aspaldi du hasi nintzela,
—Ez dakit nola, pipatzen,
—Toxa ho'i erosi nuela:
—Ongi baitzaut baliatzen.
—Lehenik batto izan nuen,
—Pittika larruz egina;
—Larru satorño batena.
—Deusik ez da guretako!
—Zer da ere satorrarena,
—Egungo Jaunttoendako?
—Beraz orai, toxa, perlekin
—Zetaz dut, bai, zeta finez,
—Garnidura eder batekin,
—Betea tabako onez.
—Urre, zilar botoinekin...
—Ni, gau eta egun nabila...
—Ene toxañoarekin.
—Muntra bat bere xenarekin
—Eder zaiote orori;
—Bainan toxa tabakoarekin
—Baliosago zaut niri.
—Arratsetan oherakoan,
—Toxañoa bete-beterik,
—Bai, burukitaren azpian
—Pulliki ezartzen dut nik.
—Ez badezaket egin lorik,
—Toxa dut hartzen eskura,
—Eta naiz, pipatoa pizturik,
—Entseatzen lokartzera.
—Behin, norbait kexaraztera
—Baldin heldu bazaut niri,
—Toxa idok... adio kolera!
—Egiten dazkot bi irri.
—Hitz batez zuer errateko,
—Ez naite bizi, hau gabe!
—Iduri du dela, betiko,
—Ene zortearen jabe!
Elzo, Jose —1894-1916—
- GAXOA! (1916)—Loretxo
—loitan belztutakoa!
—Landaretxo gañean
—etzendun
—asko uste
—iñor zanik zu beste!
—Sartaize
—Maitasun-ezti-muñak
—zure orri tartean
—etzendun
—asko uste
—iñor zanik zu beste!
—Gazte, eder,
—ekaitzeak etenda
—bota zintun loiera.
—zu beste
—Loretxo
—Loitan belztutakoa!
- ERI BATEN NEGARRA (1917)—Nere biyotza mintsu dago ta
—gogo tamala daukatelako
—anitz asea naigabez.
—Iñon ezin det miñ orrentzako
—alaigarririk arkitu...
—era askotara sayatu arren,
—garratz au ezin gutxitu!
—Naigabe ontan lagun bat badet
—txit gutxi diran lakoa...
—beti ni nagon lekuan daukat
—nere liratxo gaxoa.
—Sayatutzen da lagun kutun au
—oñaze abek arintzen,
—sayatutzen da abestiyakin
—nere malkoak txukatzen...
—ikutzen bere ariyak
—nere betiko negar-miñaren
—malko ugariz bustiyak,
—entzun bai det nere barruan
—abesti baten mur-murra...
—nere azkena gertu dagola
—erakusten dun ikurra!
——Gau zatarraren itzal tamalak
—eriotzaren itzal otz arrek
— guztiya!
——Zugaitz-orriyak botatzen dizkik
—aizeak jo ta lurrera,
—eriotzaren aize zorrotzak
—i botako aun bezela
——Orlako egiyak aditu baño
—ez aditu uke nayago,
—baño nik beti esango izkiat
—ez dit batere ardurik,
—an goyen dala badakit.
—Jardun zaite, ba, aspertu arte
—emen, barruko ots ori;
—eriotza nik laztanduko det
—nai duanean etorri...
—Kito! neregan oldozpen oek
—beti dirade nagusi,
—onezkeroztik ez du egingo
—Etsi det, eta zoaz laxterka,
—liratxo kutun gaxoa.
—Nere samiña eztitze arren
—Beste batengan izango dezu
—nigan etzendun poz ori.
—Bakarrik nai det aurrera izan.
—Eguna joan da eguna etorri
—mur-mur zital au iltzen ez...
—Beti biyotza oñaze-pean!
—Beti begiyak negarrez!
—Nere berruan entzuten bai det
—abesti orren mur-murra,
—amai gogorra gertu dagola
—erakusten dun ikurra!
Enbeita, Imanol, Garbi-Nai —1884-1946—
- EDURRA BILBAON (1930)—Nik ez dakit zer dauken
—sasi bihurtuteko
—Edur zuria dakust
—gure txaidean
—Pagasarrin ostera
—lilitegi apaina
—zuri eta eder
—baina marduldu eta
—uriratzean
—sasi antzean
—zabalduten dabenak
—datoz urira
—eta gaixoak hemen
—galduten dira!
—Ez ene lilitxoak
—urirantz egin
—hobeto zagoze ba
—uritik urrin
—tamalgarri da
—egin dabe-ta
—birinbolaka dator
—eta gaixoa urian
—zapaltzen dabe!
—Nik ez dakit zer dauken
—sasi bihurtuteko
Erdozaintzi-Etxart, Manex —1934-1984—
- GURE ETXEGIBELEKO HARITZA (1960)—Noizez gero landatua hintzen
—Gure etxekoetan nihork ez zezaken erran.
—Zenbat belaunaldi sortzen, pasatzen eta joaten
—Ikusi hintuen hire enbor inguruan eta
—Hire adar lodi zabalen itzalean
—Gure etxekoetan nihork ez zezaken erran.
—Ez eta ere zenbat ekaitz, haize bolada,
—Harri erauntsi gaixto jasan eta garaitu hintuen
—Gure etxekoetan nihork ez zezaken kunda.
—Aita zenak bakarrik zioian
—Gure etxea hondatzetik
—Anitz aldiz salbatu huela...
—Gure etxegibeleko haritza
—Gure haur denborako josteta, irri eta nigarren
—Eta gure ametsen
—Nola ahantziko diagu hire besoen segurantzia
—Hire neurrien oparotasuna
—Gora eta zabal
—Menditik hiri begira
—Xoratuak
—Ixil-ixila egoten ginelarik, ixil-ixila
—Hi, gure amets iheskorren ohantzea
—Nola ahantziko haitugu?
—Egun batez
—Beren gogoaren kontra
—Eta gure bihotzaren kontra
—Gure etxekoek
—Ebaki hinduten
—Eta erori hintzen
—Ohorezki eta ixil-ixila
—Erori hintzen lurrera.
—Ohorezki eta ixil-ixila
—Gure etxondoan sortu eta itzali
—Balaunaldien historia luzea eta urratua!
—Eta ixil-ixila, umilki
—Taula pollitak, sanoak, eman hintuen
—Eta plegatu hintzen
—Etxebarneko zoladuretan
—Intziri bat gabe plegatu hintzen
—Taula polliten neurrira
—Eta galdu diagu betikotz
—Gure begien bistatik
—Hire neurri bizien oparotasuna!
—Hire heriotzea
—Kondatu zidalarik
—Hitzak hautatuz
—Umilki kondatu zidalarik
—Hire heriotzea nola gertatu zen...
—Hik utzi leku hutsari begira!
- PRESUNER OHIAK (1961)—Urtean behin
—Edo bietan, berdin hiruetan
—Nik ez dakit xuxen
—Hamalaueko eta berrogoieko
—Biltzen dira...
—zoko batean goititu
—bandera histu baten gibeletik
—zenbait urrats
—meriatik elizalat
—elizatik hil-harrietara
—hil-harrietatik eskolara
—zenbait urrats
—eta oroitzen dira...
—Deitu zituelakotz eta
—Altxatu
—Edo bietan, berdin hiruetan
—Harmen hartzera
—Frantziak!
—Asteri hodeitsu bat zenez
—Ala egun betea zenez...
—Utzi behartu zitzaien
—Etxea, herria,
—Bezperan hasi mahasti haitzurtzea...
—Joan behartu zitzaien kolera golkoan
—Frantziako lurraldeetan zeiharka...
—Urtean behin
—Edo bietan, berdin hiruetan
—Hamalaueko eta berrogoieko
—Nigar egiten dute...
—gaminet zoko batean goititu
—etxetik merialat eta elizalat
—elizatik hil-harrietara
—hil-harrietatik eskolara
—eskolatik ostatura
—zenbat urrats holakoetan harat-hunat
—eta elkarrekin oroitzen dira
—Frantziak ez du axola!
—Eraiki baititu herri guzietan
—Oroit-harriak pruntki
—Izen lerroez hornituak
—Morts au champ d'honneur
—Morts pour la Patrie
—Morts pour la France
—Hitz faltsu hauietaz gure herri hustuak
—Ezazolki antzakatu baititu
—Eta, hortxet, herbailduak, debalde utzi
—Hamalaueko eta berrogoieko
—ez ote dakizu, Migeltxo?
—bi gerla irabazi ditu gero
—hamalauekoa eta berrogoiekoa
—Frantziak!
—Frantziari ez zaio itsusi
—1870.ean izan afruntu kolpea
—Bi gerlaz xuritzea!
—Eta presuner ohiek
—Hamalauekoek eta berrogoiekoek
—Ahanzten ikasi dute
—Alemaniako gerletan
—Bildu ahalgeak eta zauriak
—Eta han gaindi ehortzi lagunak.
—Urtean behin edo bietan
—Berdin hiruetan, noiz nola
—Biltzen dira eta elkarretaratzen
—Ahantzi behar ez den Frantzia mitoa
—Zelebratzeko!
—dena xingola, medaila eta girgileria
—papoan pollikiño ixkilimatuak;
—bandera bipiatu baten atzetik
—doatzi, usaia banal baten urratsean
—eta musika ixilean
—doatzi meriatik elizalat
—elizatik hil-harrietara
—lore meta eta hitzaldi
—behar direnak manatu bezala egitera
—hil-harrietatik eskolara
—eskolatik ostatura
—eta etxera itzultzen dira erdi edanak
—baina hortaz beste gauzetaz bezala
—Frantziak ez du zer axolatzerik!
—hirietan eta herrietan
—bere monumentuak eta kurutzeak
—pruntki eta plantan, neurriz eta edergailuz,
—eraiki baititu:
—Morts au champ d 'honneur
—Morts pour la Patrie
—Morts pour la France
—Requiescant in pace
—eta kito!
—Alta ez ziren ez espantu gose
—Eta gogoan aharrabide
—Frantziak altxatu zituelarik
—Eta Alemaniara igorri
—70.ko bere afruntua garbitzeko.
—Eta, Migeltxo,
—Ez baitauie eskolan aipatzen
—Gure aitak eta osebak eta anaiak eta herritarrak
—Ez zitukan ez
—Gerlako haziak eta eginak
—Gero, presuner ohi bilakatu dizkigutenak
—Beren mendiak, ibarrak eta zelaiak utzirik
—Eraman dizkigutenak
—Asteri batez beharba
—Edo gau batez ixilka, berdin egun argiz
—Denak utzirik joan direnak
—Ez zitukan ez besteak hiltzeko pentsamenduan ikasiak
—Eta hutsik itzuli direnak
—Beren lagunak hilik eta ahal zutelarik
—Presan ehortzirik eta belauniko beti presan
—Otoitz bat eginik beren lagun hileri
—Ez zitukan ez hilak ehortzeko
—Mestura eta taloz hazi izanak
—Zauri minez etxeratzean
—Beren lurraz erdi desjabetuak aurkitu direnak
—Ez zitukan gerla egiteko sortuak
—Ez eta ere nigarrez urteak iragaiteko
—Eta intzirika
—Urtean behin
—Edo bietan, berdin hiruetan
—Nik dakita zenbat aldiz?
—Elkarretaratzen direnak
—Urtetik urtera
—Herioak beretu lagun ohiak
—Kondatzeko!
—Alemaniatik etxera itzuli ziren bezala
—Bederazka doatzi
—Bata bestearen ondotik
—Herioak emeki emeki beretuak
—Manex Etxexuri
—Migel Eiherazaharreta
—Iturribeltzeko zangomotza
—Estebe gazatua...
—Bata bestearen ondotik
—Doatzi eta elkarretatik
—Berexten dira, hantxe hementxe
—Beren ziloan etzaten dira
—Bata bestearen ondotik
—Ixiltzen dira...
—Frantziako Erreinuak
—Bere fantesian izendatzen dituenak
—Eta bere xingola, medaila, girgileriekin
—Kontsolatu nahi dituenak
—14 aldiz eta 40 aldiz
—Nik dakita zenbat aldiz
—Bere hitz ederrekin engainatu dituenak
—Eta herri batek ixil-ixila
—Erreboltatzerik gabe
—Bata bestearen ondotik
—Ehortzi behar dituenak...
—geroztik eta aintzina
—presuner ohien zerrenda suntsitu ondoan
—elizatean edo plaza nagusian
—hor dagotzi tente-potente
—oroit-harriak eta kurutzeak
—behin eta anitzetan
—bere mitoentzat Frantziak ezazolki
—sakrifikatu jendalde eta herrialdeen
—oroitgarri tristeak!
- PRIMADERA BIHOTZEAN (1962)—Nik agurtu mendi kasko gainetik azkorrian
—Berotu baininduen nere bihotzean.
—Nik behatu lehenik Primaderako xoritxoa
—Nik entzun sasipe gordean
—Xoritxoaren Primaderako lehen kantua
—Eta nik errepikatu nere bihotzean.
—Nik lehertu lehenik Primaderako belar berdea
—Nik hartu bordaldeko gune ordokian
—Belarraren Primaderako lehen pereka eztia
—Eta ni goxatu nere bihotzean.
—Nik hurrandu lehenik Primaderako loretxoa
—Nik bildu pentze handi erdian
—Loretxoaren Primaderako lehen irria
—Eta nik gorde nere bihotzean.
—Nik aditu lehenik Primaderako iturriñoa
—Nik hurrupatu ahurrean harizpe zolan
—Iturriñoaren Primaderako lehen ur xorta
—Eta haren gozoa nik senditu nere bihotzean.
—Nik piztu lehenik Primaderako sua
—Nik ikusi supazter xokoan
—Garraren Primaderako lehen dantza pikoa
—Lilluratu baininduen nere bihotzean.
—Nik etzan lehenik Primaderako ñiñia
—Nik begiratu nere soaz bere seaskan
—Amodioz ugari bainintzan nere bihotzean.
—Nik aurkitu lehenik Primaderako gazte lerdena
—Nik ukan bide bihurgune batean
—Gaztearen Primaderako lehen soa
—Barna sartu baitzitzaidan bihotzean.
—Nik elekatu lehenik Primaderako artzaina
—Nik hauteman oihartzunak zeraman
—Artzainaren Primaderako lehen zinkaldia
—Inarrosi baininduen nere bihotzean.
— Biziaren etorkian
— Orain eskutan daukatan
— Istant honen laburrean
— Noa kantuz eta dantzan
— Primadera bihotzean!
— Bizia maite baldin baduzue...
— Denak elkarri estekan
— Ager gaiten kantuz, dantzan
— Giza-semeen artean
— Gogoa su pindarretan
— Primadera bihotzean!
- DOLOREZKO IZARRAK (1965)—Diote izarren dirdira xoragarri dela zeru zolan!
—Izarren argia, hain gora, pozgarri gau beltzean!
—Azkorrian, aguna jatzartzean, izarrak ihes doatzi
—Ihes ere... nere bihotzean izarrek sorrarazi
—Gauaren haiduru dagoenarentzat:
—Noiz agertuko diren
—(Ez balire agertzen?)
—Bizian han-harat noa: bizia daramat egiaz!
—Zein luze bizkitartean bakarrik doanarentzat!
—Bizia daramat bihotza ideal baten jabe:
—Goi-ideal batek hartu, sutu bainau
—Nere bizitzearen azkorrian!
—Gaua igurikatzen duenarentzat:
—Zoiz eztituko diren
—(Ez balire eztitzen?)
—Gogoa, gorputza, gaztetasuna, naizen guzia
—Ideal horren gatik ditut betikotz eskainiak!
—Gaztetasunak sortzen duen oldar beroan
—Bide gogor batean abiatu naizela lerden
—Alegrantzia bihotzean
—Naiz konturatzen!
—Gauari deika dabilanarentzat
—Noiz agertuko diren
—(Ez balire agertzen?)
—Ideal horren suak berotu nau et botatu jendeen artera
—Lekuko behar baitiotet agertu:
—Argi bat ilunpeetan!
—Amodio bat hersturetan!
—Guzien agerian eta entzunean
—Guziek hunkia, erabilia, berdin baliatua!
—Mundu bihurri hontan:
—Nor da argi beharretan?
—Ikusten ditut nere ondotik iragaiten:
—Ez zaizkit ohartzen!
—Ez zaizkit hurrantzen!
—Entzuten ditut nere inguruan ibilki:
—Nere mintzoa ez dute aditzen!
—Nere kantua ez dute hautemaiten!
—Nere mintzaira ez dute ulertzen!
—...Badoatzi, badoatzi...
—Irriz, kantuz
—Eta ere zeingehiagoka
—Beren bideetan gaindi:
—Huts egin ote dute?
—Gauaren haiduru dabilanarentzat:
—Noiz itzaliko diren
—(Ez balire itzaltzen?)
- AMODIO GALDUA (1969)—Uste nuen
—Norbait
—Baitezpadakoa
—Aurkitu nuela
—Uste nuen...
—Eta
—Uste gabean
—Errauts
—Bat!
—Bat!
—Bat!
—Eta
—Hortan
- NORI EZ? (1971)—Egunaren asteri bustian
—Lanetik etxeratekoan
—Karrika izkineko ostatuan
—Lagunak biltzen direlarik
—Nori ez zaio atsegin
—Lagunen irria eta solasa eta kantua?
—Nori ez zaio deskantsu leku
—Lagunen bihotz barea?
—Eta nori ez
—Zaio gertatu
—Gauazko etxerateko bidean
—Laneko, familiako, gizarteko
—Ordu banatuak
—HAUSTEA
—Solasaz, irriaz, kantuaz?
—Jeikitzeko ordua
—Asteko egun banatuak
—Ilabeteak eta
—Urte kundatuak
—Sortzetik hitzerainoko
—Ilabete eta urte
—Mugatuak...
—Nori ez zaio atsegin
—Pusketan ahanztea
—Bizia hurrupatzeko
—Bere sakontasunean
—Eta hedaduran
—Eta gozoan
—Izerditan eta lilluran?
—Egunaren asteri bustian
—Ixiltzen direla inguruko azantzak
—Eta karrikako harrabotsak
—Otoen burrunbak
—Jendarteko oihuak
—Denbora puskatua
—Ahanzten delarik
—Lagunen solasean, irrian, kantuan
—Murgiltzen direlarik...
—ZAIO ATSEGIN
Erkiaga, Eusebio —1912-1993—
- JEAN PAUL SARTRE-REN
ARDI GALDUAK (1951)—Artzai biurtua dot
—ene Jean Paul Sartre
—artalde ugaria dau
—aker eta naste.
—Et-et, et-et!
—Zezentokian zezen
—pozik sartuko dautsat
—Nortzuk ditugu, gero,
——izate-zaleok?—
—txarriak, barrirok.
—tximino bezela
—ipurdia eta abar
—Prantzi-tik datorkiguz
—barrenarentzat kirats,
—begientzat laño.
—Tamalgarrien, baña,
—auxe dot benetan:
—olerkarien batzuk
—ezpait-dabe eder-muin.
—Eta or dabiltz galdez
—samin, Beti Larri,
—euren buruak noruntz
—ardi-gabetuok,
—illunez ta ustelez ez
—utzi leze-bide,
—yaso goiruntz begiok
—Utzi urde zikiñen
—beira begiratze,
—biotzak goratuaz
—barrenak loratze.
—Adimen-bazka arraitzat
—ikus -Aitorpenak—
—Agustin andiaren
—Kanta olerkariok
—ezpait-dabe eder-muin.
—Ta zerua itzuliaz
—izar, begietan,
—otoi, ezpanetan.
—Agur ba, ene Sartre,
- NORA OA? (1957)—Nora oa, gazte urduri,
—bagiak zabal ta bizi,
—biotza geraka,
—odola sastaka?
—uriz uri, gazte ori?
—bizitza poz berezirik,
—edota, ilunabarrak, isil,
—maitetasun-garrik?
—Arpegi zurbillen batek
—ire barnegiroa zoraturik?
—Ez ote ire kolkoan erne
—zalgi zital, belar erre?
—oa txairo, zal eta gazte;
—galde itzak
—neskatxen biotzak,
——txitean poz, pitean edena—;
—gaztezaroko odolkadak
—mamiñean atximurkadak.
—ik uste baiño leen
—niregana itzuli
—negar-malkoak legortzen;
—antola adi bakarrik,
—baztertxoren baten.
- EZ ZAITEZ GERNIKARA JOAN, LAUAXETA, 8 (XX. mendea)—Ez zaitez Gernikara...
—Hegalots lar dabil haizetan,
—borondatea itzi neban
—eta hor nabil zorka.
—Ez al dozu gomutan
—zu ezagutzeko
—etorri jatzun
—Etxeko bake ederrean
—atxilotu eben
—eta berunez josi;
—odol-lits
—baratzeko hesi.
—jantzirik baltzena
—eutsoen ezarri.
—betiko
—gizon txintalaria,
—txintazko txintan
—txinta haria.
—Gizarte batek
—garbitu ezin daikean
—gogortu dabenean,
—zer dozu galtzekorik
Erkoreka, Jokin —1991—
- BELTXARGA-KANTA (2021)—Has gaitezen
—alboratu eginen naiz
—txinaurrien eresia ez oztopatzeko,
—bide emateko eguzki-inar erradiaktiboei,
—barruan entzun dadin kanpoko iskanbila;
—erditik tolestuko naiz
—eta ondorengo belaunaldiei sudurzulo iletsuak erakusteko
—gaizki interpretatu daitekeen
—belaunikatze batean;
—angelu ezinezkoa egingo dut
—herriaren ingerada marrazteko
—gizakiz beteriko mapan;
—hau guztia eta gehiago
—ulertu beharra dut
—munduarentzako
—beltxarga-kanta bat
—asmatzeko.
- ETXE BATI AIPAMEN LABUR BAT (2021)—zeintzuen aurka ez den inoiz garezurrik zanpatu.
—baldosetako batzuk pitzatuta daude;
—egun hobeak ezagutu ditu.
—aulki tolesgarriak badira, baita
—erradiadoreak eta
—gatza eta sardexkak ere.
—kableak ditu bistan eta aldamioak
—zintzilik bere
—bular eta sabeletik eta
—oinetaraino.
—jendea bizi da etxe honetan,
—beti egon da inor
—bere barneak berotzen,
—izan meatzariak
—ala politikarien semeak,
—katuak mauka gauez ala
—paretek basati diote
—bildotsaren begiak baino ez ditut ikusten
—ispiluari so egitean.
—etxea itsusia eta pitzatua da
—beste nonbait ditu.
- SYLVIA PLATH ETA LIATZEKO ZIGARROAK (2021)—Zuriak eta obalatuak ziren
—Sylvia Plath
—Lady Lazarus bihurtu zuten
—Nikotina beltz eta likatsua
—itsatsi egiten zait
—bronkioetara
—eta
—berpizkundearen aurretik gertatzen den
—lo beltz barearekin
—amesten dut.
—Hortik kanpo
—dena da autoen kea
—eta haginen kirrinka.
—Euriaren berun-tanten
—artean dantzan doa
—erretzeko paperaren
—orri-puska bat,
—airean ahituz.
—Zuriak eta obalatuak dira
—haien mami guztia murtxikatzen
—dudan arte,
—itxaronean.
- ELUR MALUTA (2021)—Sinisten dut,
—marraztea baino ez dut.
—zaila da irudikatzea
—non zementu bustiaren usainak
—bat egiten ez duen
—Moketadun igande zaharrak,
—eta horien zimurduretatik
—ernamuintzen diren
—irribarre egiten duenean,
—bere hortzen karranka
——argazki zaharrak tolesduratik pitzatzen—
——aurpegi bat galdu da—
—Camusen uda garaitezinean
—elur maluta baten
—metastasia.
Erro, Angel —1978—
- MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI (2002)—Marinelek gogoa itsasoan dute beti,
—bertze nahirik ez omen.
—Lehorrean, belak, mesana masta,
—lema faltan dituzte, mortu hezea.
—dakiten latin murritza
—nauigare necesse est, uiuere non
—delakora mugatzen da.
—hainbertzeko oroiminak,
—hunkitzen gaitu
—eta marinelei buruzko poemak
—idazteari ekiten diogu.
—marinelak, itsasoan bakarka,
—zeren minak ote dauden, zeren.
- USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ (2002)—Ustez latin ovidiarrez, izatez latin kaskarrez
—zenbait bertso paratu duzu, Antonio,
—non vasconum hizkuntza barbaroz
—poema latindarrak egiteagatik degidazun trufa.
—Nik zure eztenari erantzun
—konplitua ematen diot,
—zuk erantzun ezinen duzun honen bidez.
- HILKORRA EZ BANINTZ (2002)—Hilkorra ez banintz,
—ez baneki noizbait isilduko naizela,
—ez nuke zertan mintzaturik.
—Hemengoa ez banintz,
—ez nuke zertan euri hemen.
—Gizona ez banintz
—eta halere tasuna ez balidate ukatuko,
—ez nuke zertan nabarmendu.
—Ezezkoa ez banintz,
—erantzun guztiak ez banitu zapuztuko,
—ez nuke zertan galdeturik.
- GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK (2002)—orain ezpatetan egiten du lo,
—baina batez ere begiradetan.
—Kontadazue txiste txar bat
—Baina inor ez al da ohartu
—isilera isilik abiatu garela?
—eta harkadian ni.
- INSPIRAZIOA (2005)—oharrez eta desordenaz estalitik
—musika hain dotorea entzutea
—koktelerakoa, pitin bat dekadentea,
—pitin bat artikoa, ni parean nagoela
—galtzontzilotan. Ezin inor engainatu.
—Inspirazioa ez da nik irudikatzen nuen gisakoa,
—berak chat guneetan esaten zuen modukoa.
—Eta heldu da eta ez dakit gogorik dudan.
—aipatutako musika lagun: Dominique A,
—Yann Tiersen, guztiak frantsesak, ederrak.
—Inspirazioa irudikatzen nuen bezalakoak.
—Nire dezepzioa nabaritu du, nolabait
——ulertarazten dit— nirekikoa ere badena.
—Eta honetaz ari para mintzo, ez genuke behar ordea.
—Ez dakit nola moldatzen naizen,
—baina beti amaitzen dut honetaz mintzo
—eta ez larre berdeetan larre berdeez,
—ez maindire artean kaleko mimoez.
—Gaur ere ez naiz betegintzarrera iritsiko.
- UDAMIN (2005)—qué frío este invierno
— y aunque me gusta esta luz prefiero el azul
— porque te sienta tan bien.
— NOSOTRASH
—Bai hotza negua
—et' argi hau maite
—hagitz badut ere
—gurago dut blua
—hobe baitoakizu,
—Gutaz itsasoak
—dastatu dizudan
—larru puskatxoak
—gatz zaporea du.
- GOIZALDEA (2005)—Ez nire ondotik aldendu,
—ez joan, ez erre autobusik,
—oraindik ez da gaua hoztu,
—iraun ohean bihar arte.
—Aberriak ez zaitu behar
—nik beste.
—Badakit, denok zerbait eman
—behar dugu gutxi batzuek
—guztia eman ez dezaten.
—Baina nik ez zaitut zu eman nahi.
—Oraindik ordubetez edo
—egon gintezke jo eta ke.
—Oso maitatu dutenen lo
—akigarriaz loak hartu.
—Gaua ez da berandu arte
—partitzen izara urdinetatik,
—Baina, ikusten dut, bazoaz.
—Hotzikaraz nago, bakarrik.
—Dena uler dezaket, dena.
—Herriak ez du barkatuko, nik bai.
- AP XII, 8 (2005)—Zilegi bada poema bat izan dezazun,
—zuk, epaimahai erantzunezin baten juzkura
—izan zarena Nafarroako mutilik politena;
—zuk, patuaren kapritxo eskergarriagatik
—igande eta bestelako jai egunetan
—Ospitaleko loredendaren ardura duzuna;
—zuk, Golem inguruko garagardotegian,
—Noticiaseko propagandan eta edonon
—halabeharrez topatzen zaitudana;
—zuk (izena ez dut esan behar),
—nire amatxiren auzoaren biloba;
—zuk, zeladoreei irria eragiten diezuna,
—zuk, behin galdetu nizuna koroa
—zenbatean saltzen zenuen, gogoratzen?,
—biok bakarrik genekien hizkuntzan,
—gogoratzen nafar on haien aurpegiak?;
—zuk, behin galdetu zenidana zer moduz;
—zuk, hau irakurrita deituko didazuna;
—zilegi bada, diot, zuk poema bat izan dezazun,
—hau itzul dezatela greziera helenistikora
—(gogoz onartuko ditut aldaketak,
—badakit egokitzapena ez dela lan erraza),
—eta, apokrifo, sar bezate Antologia
—Palatinako hamabigarren liburura,
—eta Estraton Sardesekori egotz diezaiotela.
—Ezin dut sufritu —nire roilo
—pertsonal bat da— ez zenezan Ovidio,
—Konstantino zaharra inspira.
- ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA (2022)—“I find such beauty and calm in the repetition
—of training — in its rhythms and rituals”.
—tyle="font-variant:small-caps">Ian Thorpe
—Behar bezalako oda olinpiko bat
—zor dizut aspaldidanik eta ez dut
—ez denbora ez hitz egokirik inoiz.
—Sidneyko kaleetan aurkitu zaituzte
—zurea ez den auto edo etxe batean
—sartu nahian. Albistegietan zabaldu dute,
—izarraren gainbeheraz poza hartuta.
—Hor ikusita jakin dut igerilekua
—autismo zantzuak apaltzeko terapia
—izan zenuela haurtzaroan, orain jakin dut
—garaitua izan eta kirola utzi ondoren
—lehiaketara itzuli zinela aurre egiteko
—depresioari. “Egunik txarrenak”, esan duzu,
—dira egunik txarrenak.
—baizik, poesia arimaren ariketa ere badela
—ez ahanzteko, errepika, erritmoa, erritua
—direla eder eta soseguan biltzen gaituztenak,
—errepika, erritmoa, erritua ez ahanzteko.
OINAZEAREN BARIAZIOAK
(2022)—2005-11-29/2006-02-16
—Tu cuerpo ya sin ti acostado,
—las sábanas revueltas que no abrigan,
—y todas las cosas que necesitabas,
—Zure gorputz zu barik etzana,
—izara nahasiak inor ez berotuz,
—porrota txistukatuz oxigenoa,
—eta behar zenituzten gauzak oro
—argiztatuak, itsugarriak, alferrak.
—Aita. Baso bat ur. Krema. Pilulak.
—Dena utzi berria. Auhen galdua.
—Aún la besé caliente. Esne harri.
—Gorputz bera barik etzana,
—izara zuriak inor berotu gabe,
—oxigenoak oihukatuz bere porrota
—eta goiz argi berritan, itsugarriak
—orain arte behar ziren gauzak oro.
—Gizon bat gelan. Sendagarriak.
—Erizaina sartzerako, hala zegoen.
—Gorputz, bera gabe, etzana,
—izarekin estali dut, musu eman,
—behar ez dituen gauzak bildu,
—argiak itsututa, alfertuta.
—Aitak esan dit Silviari deitzeko,
—Zure gorputza, ama, zu gabe,
—izarek estalita, aldamenka
—paretarantz, ez irudituz hila.
—Zure gauzak, ama, irratia,
—oxigenoa, painuelo kutxa,
—baso bat esne nik edan dudana.
—Baso bat esne nik edan dudana,
—leihoan freskatzera nork jarria.
- BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ (2022)—Ni naiz zutabe bati kateaz lotuta
—nagoena gau honetan ezinbestean,
—silabak zenbatzeko plantak eginez,
—gizonez betetako diskoteka batean
—deus ere ukitu gabe nagoela.
—Nik haien oinak izartzen ditut
—erritmo heroiko edo safikoetan,
—desiraz eta poesiaz ufatuta.
—klasikoa izatea ala ez. Besarkada
—trakets batean amil daitezela ere bai.
—bat egin dezaten ere erabaki dezaket.
—Besteek ez dakiten edo aurka egiten dioten
—ahalmena dut. Haien atseginak oro edo
—nire oinazea existitu ez izana nire esku.
- SINEKDOKEA (2022)—(grek. synekdokhe, ondokoaz ordezkatzea)
—Tropoa da, metafora eta metonimia bezala,
—aldamenekotasun erlazioan oinarritua.
—tyle="font-variant:small-caps">Literatura Terminoen Hiztegia
—Autobusean nekeza da bidaia. Nahiz eta
—edo zure jantziak —markako sinekdokeak—
—hemen aipatuta ere ez nuke deus argitzerik.
—Agian, agian niri, eta niri bakarrik, gogora
—ekarriko lizkidake, autobusean sartu zarenean
—eserlekurantz, zu ikusi izanaren zirrara
—gero eta urrunagoa eta hitzetan neuretzeko bulkada.
—Orain, lerro hauek idazten ditudan momentuan,
—kirolari sorbalda (ederra egin duzu!) ikusten
—ahal dizut eta buru kizkur beltzarana ere bai,
—aurreko eserlekuan pausatua, Bilbotiko autobusean,
—tarteka eskaini eta ondoren ukatzen duzuna,
—nonbaiteko mutil triste horrek, etxerako bidaia
—oroitzapen eta ameskizun ederren segida
—bihurturik, gauez bakarka aletzeko modukoa.
—Lotan zaude, antza. Lo egin ezazu, arrotz.
—Oraindik ordubete falta da Iruñera iristeko
—eta nik zure hazpegiak azkenengoz
—gogora ekartzen saiatzeko, zutitu eta ahanzturak
—bakoitza bere aldetik irentsi baino lehen.
- POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA (2022)—Zutaz galdetu diot usoari
—eta nabaritu dit maitasuna.
—Usoek ez dute guk maitatzea
—maite, eta ez dit egia esan.
—Zuk ere nitaz galdetzen duzula
—ez dit esan. Ezin dut, beraz, jakin,
—(barkatu esaldi gaizki egina,
—haserreak itsusten dit euskara),
—eta mundua bidezko ez denez,
—ez denez Justizia zertan gailen,
—ez dugu berriz elkar topatuko
—edo auskalo zer gertatuko den
—Jaunaren bide ez-dakit-zer-etan.
- SAUTRELA (2022)—izerdituta, lortuko dut
—nigandik kanpoko ahots
—nirea entzutea
—eta etxeko ispilu otzanduan
—laido ez zaidan gorputza
—ezagutzea beste, ilargiaz
—mintzo naizela telebistan,
—isiltzen gero.
—Oraingoz bihurtu naiz tonoa
—kopiatzera saiatzen naizen Gil
—Ari naiz leitzen.
—Eta ez da deus gertatzen
—aire lodituan, ama lotan
—oinazetan.
—Edertasun bat irakurri dut,
—beretako baino ez dena,
—eta esan nezakeen orok
—Lasai nago, nolabait.
—Ez dut nitaz jakin nahi.
—Eta lelori bai lelo leloa
Ertzilla, Manu —1953—
- LIBURU ARTE HONTAN (1977)—liburu arte hontan
—itxaropen handirik
—bihar aurkituko du erantzuna
—irrifar egiten ahaztu zaio
—eskuak sakelan dituelarik
- NERE GELAKO LAU ERTZAK (1977)—nere gelako lau ertzek
—ipuin bana kontatzen dute
—ertz bakoitzeko euliek
—bonbileari jira-bira batzuk eman
—eta aurreko ertzera jotzen dute
—eta uste du bera dela nagusi
—bainan nik dakit
—nola igarotzen dugun denok
—ertzen ipuinak kontatzen
—bonbilearen epeltasunean
- GAZTE HAIEN (1977)—hitzen lainoa
—gela izkutu hartan
—orok elkartzen ziren
—bertan zebiltzen igeri
—gazte haien ametsak
—gazte haien ametsetan
—bertan zebilen igeri
—hitzak orok elkartzean
—gela izkutu hartan
—hitz ororen lainoa
—gela izkutu hartan
—elkartzen zen
—bertan gazte haiek
—igeri ametsetan
- HILHERRIKO GIZONA (1989)—Ba da gizon bat, bethiere guri aurre harturik,
—Shakeapeare recitatzen duena
—gure hildakoen hilhobi ertzean,
—eta hauien visitatzerat goazenean
—(Hilhobiaren bilha gabiltzalarik)
—han bertantxe kausitzen dugu.
—Guk deus ere galdetu ez deraukogunarren,
—erraiten derauku :
—c'est ça, ondoan aldentzen delarik.
—Hunela Grinzing-en, Thomas Bernhard-en lur rhrakararen aitzinean.
—Hunela Mühlau-n, Geor Trakl-en oinetan.
—Zein othe, bada, hilhobien artean hur
—zeinaren aitzinean delako gizon horrek
—erranen bait derauku :
—c'est ça votre tombeau.
Estankona, Igor —1977—
- POEMA HIDRAULIKOA (1998)—Euriak tap tap tapatzen du
—asfalto hotza.
—Airea josiz tantak lainoetatik argazkira.
—Telefono kabinetan ahotsak usteldu egiten dira
—zenbaki hura gogoratu ezinik.
—aterkia. Emakume horren irudimena
—zure aterkia baino ez da izan.
—Eta seguruenik ez zaude bera.
—Beharbada emakume hori ezagutzen duzu
—segundo zahar bat itzuli denean bere titien erpinak
—zure lepoaren kontra daudelako
—eta gatza
—gatza mingaina besapetik irristatzean
—orain dela hamar urte edo datorren astean
—zango labirintiko bi hiru lau
—zaldi zoroak zaunka eta eztanda
—kolibria eta lorea eta Eros hatxixa banatzen
—eta azal bat non edan non lo egin non kanpatu
—orgasmoa/elektrizitate deskarga
—bukatu da
—akzidentala zeharo noiz emakume hori
—taxitik irten da
—rantz doa
—edo maite izan zaitu etorkizunean
—soldadutza garaian ezagutu zenuenean adibidez.
—Gerta daiteke baita ere zergatik ez
—zuri itxaroten egotea
—zure abizena idatzita edukitzea pospolo-kaxa batean.
—Batzuetan jantzia lisatzen diozu
—eta zure emaztea da.
—Hain da elastikoa denbora
—non aterkia itxi bezain laster
—emakumea desagertu egin baita
—begiratzen ez dizun zerbaiti begira utzi zaitu
—eta gogoratu zara ez zenuela inoiz soldadutza egin:
—emakumeek ez dute
—soldadutzara joan beharrik.
—Parkean elkar besarkatzen ari den bikote horri
—aterkia haizeak daramakio.
—Zu izan zaitezke edo ez
—hiruretako bat.
- KRETAN IDATZIA (1998)—Zuon estatuak botatzen ahaleginduko gara beti
—borondatez egiten dugunik.
—Gure hizkuntzan guduak
—beste era batera kontatzen dira
—eta ia beti irabazle atera ohi gara.
—Estua da gure hiria itsasertzean
—ahula gure flota
—baina badakigu ausartak izaten,
—badakigu gure hilobiak omentzen.
—Ez dio ardura nondik zatozten
—Gudu zelaia berdin bihurtuko da
—denontzat.
—Horregatik bidali dizuegu mezulari hau
—Arrantza, garia eta dantza maite ditugu
—baina badakigu oinazea jasaten eta zabaltzen,
—zuon emazteak alargun utziko dituzue hona bazatozte
—zuotako bat soilik itzuliko da
—hemen ikusitakoa konta dezan
—bake garaian uzta zaintzen duten jainkoek
—armak hartuko dituzte
—eta sua eta ura
—Zazpi ilargi iraungo ditu zigorrak.
—Erretira zaitezte.
—Sentitzen dugu baina ezin dugu
—txikiagoak izan,
—bestela historiaren galbahetik behera
- LEIHO BAT ERDIREKITA (2002)—Nire gainean jartzen zarenean
—betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren
—olatuak altxatzen ditugu.
—Hori da gure batasunaren
—froga haragikoi eta era berean behinena.
—Ez naiz ezer sakralizatu-zalea,
—are gutxiago gerria
—hotzikarazko zetro baten antzera
—eusten dizuten esku bi hauek;
—baina aspaldi aukeratu nuen
—gaixotasuna zure ondoan,
—eta ia denbora guztian
—bakarra eta azkena bazina bezala maite bazaitut,
—utzidazu orain, momentu batez,
—hasierakoa eta zerrenda luze bateko
—miresten.
- OZEN BARRURANTZA (2002)—beharbada ez aurten,
—beharbada zati batean ez,
—baina egunen batean
—belauniko jarriko zarete
—ez zarete inork derrigorturik egongo,
—gardena izango da zuon hitza
—barrurantza.
—beharbada ez aurten,
—beharbada zati batean ez,
—baina egunen batean
—Zoriontsuak izango zarete
—«barka gaitzazue!» oihukatzen duzuen bitartean
—nik egiten dudan bezain ozen
—barrurantza.
—beharbada ez aurten,
—baina bai: egunen batean
—«barka gaitzazue!» oihukatuko duzue,
—eta agian ez dizuete barkatuko.
- NIRE LEKUA (2009)—erdibitzen dituen lekuan hasten da,
—justu kontrola paratu duten bidegurutzean
—euren armak agertuz.
—Nire lekua da bidegurutze horretatik
—zelai-zelai jarraitzen duen
—belar-ahoen eta hautsezko bideen
—azalera hori guzti hori.
—Geratu egiten da une batez, denbora,
—bat egiten duten lekuan hitz hauek
—horko haitz horiekin
—iritsi arte amonalaren
—fardel zurien ezkutalekura.
—Nire lekua jaisten da gero
—pinu ustel baten azalaren pareraino
—eta sigi-saga hasten
—igelen meandroetatik, izarratutako gauetan.
—baserrien artetik igaro eta ixten dena
—amets eta harri txokorren artean.
—Horrela nire lekua itzultzen da bere lekura,
—gazte bi behin eta berriz
—urperatu zituzten errekara,
—etengabe daramatzana urrun
—altzairuzko urak
—eta beste asmo batzuk.
- USTEZ MAITASUNA (2009)—Eta hau da, diotenez, maitasuna,
—maitasuna dela diotena bizitzea
—ohituraz eta fanatismoz,
—larrutan egitea larruaren hutsunea igarriz,
—larrutan egitea obulua buruan,
—txakurrek bezala
—zeinak hiru egun dabiltzan errari
—bidean umeek harrika hartzen dituzte
—eta autoek zapaltzen atzeko hankak ,
—eta hau da, diotenez, maitasuna,
—haragia murgiltzea esne minduan,
—ziraun mutilatuak itsasbeheretan katigaturik
—linternekin joatea bizitzaren bila
—eta soilik aurkitzea tarratatutako oihalak,
—maitasunaren eta arbuioaren artean ateak jo arren jakitea
—zapaldutako mahatsa ez dela botilara helduko.
- HILKETA IRUDIMENEAN (2009)—Zure begiek honezkero badaukate
—bizitzaren zornea
—eta esperantza
—larrutaldiak dutxan
—arratoiak ohean
—eta putzuen ikuskizuna ordokietan.
—Iritsi zara bertara, ez dago inor:
—forma bat uretan
—ez dena forma bat uretan
—ezpada gorpu zuri bat
—ez dagoena bizirik, ez dena usteltzen
—Maite zaitu, ea kontuan jausten zaren.
—Seinale bat behar duzu?
—ardoa bere bularren artetik erortzen.
—gogoratzen duela diotsu
—samurtasunez diotsu
—uhal eta alkohol eta mehatxuen
—lehen egun hartan bezala
—samurtasunez diotsu
—bonba-autoaren atzeko eserlekuan bezala
—samurtasunez diotsu
—lorategian bezala, festaren ostean
—belar gainean etzanda, zigarroa ahoan
—Izter mehe gosetiak eta orbainak
—itzul zaitez, esaiozu behingoz:
—ez zarela bahiketaren
—zoriontsua izan sekula.
—Biluzik, manta bat aldean,
—lupetza
—erlijio apur bat
—itsutasuna
—masturbatu ahal izango gara besteok
—urteetan
—urteetan
—urteetan.
- ZURTASUNA (2009)—Auto beltz luzeak
—etxe ondoan aparkatzen duenean
—motorra eta argiak
—itzaliz
—batzuk beldur dira
—euren ondasunengatik
—beste batzuk euren gorputz
—kolpatuengatik.
—Ni beldur naiz piztiak ez ote duen
—burua itzuli gau beltz luze honetan
—pentsatu dudan zerbait usnatzean.
- IAZKO URTEBETEAK HASI DIRA USTELTZEN (2009)—Alkandora malkoen urarekin plantxatzen.
—Onartuz, emeki, dena.
—pentsamendu alaiak eduki ditzan.
—Anputazioaren mina
—eta kimu berriak,
—egarriz hiltzen ari da
—iturria.
—eta iluna da,
—bihotzak joaten.
—Hiletetatik hartuz
—Hiroshimatik hartuz
—gauza atseginak.
—Iritsi zara, kanpoan eguzkia,
—eta bidearen amaieran
—goroldioz estalitako harri baten gainean
—txindorraren hezetasuna.
—Hark ez du migratzen,
—kantua da, kantua zuretzat.
Esteban, Mari Luz —1959—
- AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN (2013)—Harekin izandako eztabaida sutsua, urteetako jarduna, da abiaburua.
—Harekin aurrez-aurrekoan, bereari eusten, berea eraikitzen hasi zen. Beraren kontra baina, nolabait ere, beraren baimenaz, inoiz errieta etorriko ote zitzaion beldurrari ukoaz, bere erabakimena haundituz joan zen.
—Amaren faltan, amaren aurrean nork bere burua zuritzetik libratuz, libreago izan zen.
—Eta orain, hutsunea eta askatasunaren ehundura gordinean, badaki haren heriotzaren egunean bigarren aldiz erditu zela berataz, eta semeari begiratzera behartu zuela.
—Eta orain, semeari begira, burutik pasatzen zaio akaso bere heriotza bere askatasunaren ongarri ere inoiz izango dela, eta hori pentsatzeak, onartu beharra dauka, min latza eragiten dio sabelean.
—Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, kupidarik gabeak. Semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran.
—bere ausentziak
—lanbro finaren forma hartu zuen
—nñire begien aurrean
—hilak, urteak, lagun izan nuen lainobehera
—bihotz-ondoa su-izoztu eta
—gorputzadarrak hozmindu zitzaizkidan
—inoiz etor zitekeen
—metamorfosiaren kirrikan.
—aitor dut
—amaren heriotzakaskeago egin ninduen
—berrasmatu ahal izatekoibilbide propioa
—besterik ote bizitza?
—bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea
—oparitu zidan
- BERANDU BAINA GOIZEGI (2013)—Lotsara itzuli. Bere etxe azpiko arkupeetan, ankak gurutzatuta, eskuaz estututa, pixari eutsi nahian. Neskatila batek «zerri hori!» esan zion eta konprenitu gabe gelditu zen.
—Urteetara, hiztegi berritan eskolatu zen. Izena jarri zion aldez aurretik sentitu ohi zuenari, esangura aitortu zien aspaldiko ametsetako zirrarei, mapa berriak marraztu bere soinean. Plazera anplifikatzen ere ikasi zuen.
—Lagunduriko sexuketan berandu hasi arren, aurki, bidaide aparta topatu zuen. Berandu hasi arren, goizegi, maitale hoberik ez zuela inoiz ere aurkituko ohartu zen. Eta halaxe izan zen.
—Urteetara, lehenaren paretsu batekin izan zen tarte batez, gailurrera zeraman oso erraz, baina bertaratuaz bat abandonatua sentitzen zen.
—nire plazera atzeratu dut
—behin baino gehiagotan
—tarteka-marteka
- SEMEAREN ESKUA (2013)—Ama hil berritan,
—ohearen ertzean
—ezerezari oratua
—topatu nau hiru urteko semeak.
—Zergatik zaude hemen ilunpetan?
—Amama hil da -xuxurlatu diot-,
—eta non dago orain? --galdetu du--,
—inon ere ez -erantzun diot-
—baina non? -errepikatu du-
—gure gogoan -erantzun diot oraingoan-,
—gure bihotzean,
—hortxe biziko da hemendik aurrera
—beste inon ez dago.
—eskuineko eskutxua pausatu du
—bi segundu, irrifarño bat,
—gelatik irten da.
—Aita -entzun diot-, jolastuko al gara?
- BIDALDIA (2013)—Maite, desiratu,
—Tokialdatzea du
—maitasunak premia.
—Maitasunaren aukera bakarra
—niregandik zureganako joan-etorria,
—Tokialdatzea du
—Maitasunak, zentzurik muturrekoenean,
—norberaren deuseztapena
—norberaren ausentzia dakar.
—Desagertzea,
—maitatzeko modurik erradikalena.
—ezer falta ez duzuna.
- BAKARDADEAN (2013)—bakardadea sortuz
—idaztean bezala
—euri tanten agurra leihoko kristaletan
—idazle mirestuen liburuak alboko aldaretxoan
—lepokoen bilduma horman zintzilikatua
—udazken bateko edozein ilunabarretan
—tartetxo batean
Etxaburu, Mikel —1969—
- TXORIA DATOR ESATERA (2011)—Egunero dator txoria
—zu zara orain txoria esatera,
—niri jaten eman
—kantuan entzun
—niri kontuak kontatzera
—egunero dator txoria
—gogoraraztera
—zu zara orain txoria esatera.
- HORMAK LAU (2011)—zazpiehun eta hogeita hamar gau
—(kulunkatzen ikasi dut
—armiarmak izarrei begira jartzen direnean
—kantoietako amaraunetan)
—hamazazpi mila laurehun eta hogei ordu
—(burkoan gorde ditut
—leiho aurrean inoiz geratu diren hodeiak)
—bi mila bederatziehun eta hogei errekuento,
—(folio zurira deitu ditut
—baretu ezin ditudan enbatak)
—(ezintasuna beti da
—bat gehiago)
—bat eta bakarra malkoa
—(barroteak estaltzen dituen
—gortina berdearekin sikatu ezin dena)
—ordu aldaketa tokatzen da
—ordu bat eman egunari
—eta hasperen bat kendu gauari
—milaka udaberri beharko nituzke-eta
—lore bakar batean sinesteko
—zazpiehun eta hogeita hamar gau
- HOGEI SEGUNDO (2011)—zaila da agur esatea
—batez ere euria ari duen arratsaldeetan
—telefono haria ere meheagoa da
—unea heltzen denean
—dakidanean negar egiten duzula
—euria ari duen arratsaldeetan
—zaila da agur esatea
—batez ere euria ari duen arratsaldeetan
—burdin zarata are ozenagoa da
—unea heltzen denean
—dakidanean leihoak zabaltzen dituzula
—euria ari duen arratsaldeetan
—zaila da agur esatea
—batez ere argia joaten den gauetan
—labezomorroek tronpetak jotzen dituzte
—unea heltzen denean
—dakizunean izarretan bilatzen zaitudala
—argia joaten den gauetan.
—zaila da agur esatea
—batez ere argia joaten den gauetan
—telefono haria ere meheagoa da
—unea heltzen denean
—dakizunean negar egiten dudala
—argia joaten den gauetan.
—maite zaitut, laztana
- ETA NIK? (2011)—eta zuk?
—begiak batzen ditut
—eta zuk?
—armiarmekin hitz egiten dut
—bakarrik sentitzen naizenean
—eta zuk?
—barroteei gogor eusten diet
—eta zuk?
—aurpegia bustitzen dut
—katuen moduan
—itsasoagaz amets egin nahi dudanean
—eta zuk?
—burdinazko atea kolpatzen dut
—ama oroitzen dudanean
—eta nik?
—begiak batuko ditut
—armiarmekin hitz egingo dut
—barroteei gogor eutsiko diet
—burdinazko atea kolpatuko dut
—zainak moztuko ditudan bakoitzean
- OHITURA DUGU (2011)—Itsasotik sortu diren herrietan
—badugu ohitura
—baleari jarraitzeko
—--hura ikusten dugunean--
—itsasoa itsaso den tokira
—Atzo
—iritsi ginen
—Finisterrera
—harkaitzek ere bere buruaz beste
—egiten duten lekura.
—Ternuara
—satorrek ere esperantza
—duten lekura.
—iritsiko gara
—berriro ere hotzak akabatuko
—gaituen herrialdera
—iritsiko gara
—herri baten bila
—Itsasotik sortu diren herrietan
—badugu ohitura
—baleari jarraitzeko
—--hura ikusten dugunean--
—itsasoa itsaso den tokira
Etxahun —1786-1862—
- MÜNDIAN MALERUSIK (1827)—Mündian malerusik hanitx ba-girade,
—Bena ni bezañ denik ezta ihur ere.
—Nihauren funtsetan nahiz izan jabe,
—Hamar urtheren galerak enetzat dirade.
—Desertüko ihiziak, jenten beldürrez,
—Abisatzen dirade egoitera gordez.
—Ni ere, hurak bezala, gaxtia negarrez,
—Ene bizi trixtia kontserbi beharrez.
—Hogei eta bi urthik bethe egünin,
—Emazte bat hartü nin ene zorigaitzin:
—Erraiten ahal beitüt zereki zeitan jin,
—Ene ürkha büllhürra gorderik altzopin.
—Ezagütü nianin zer nian erosi,
—Nahi ükhen nian bortxaz kunbertirazi.
—Haren jabe handik haren althe jarri
—Eta ni, ogen gabia, gaztelin ezari.
—Emaztia hartü nin aitaren gustüko
—Nihauren kuntre jalkhi zeitadaneko,
—Gaizak untsa phartitü eta gaztelilat jun gero.
—Hamar urthe huntan bizi niz esklabo,
—Erdia presu eta bestia sordeisago.
—Jeloskeria batetarik hatsarria oro,
—Utzirik enetzat ene emazte flakia!
—Bestek eraman dik hik behar kolpia,
—Bena küpera diok orano hartzia!
—Ene lagün gaxua bai eta flakia,
—Zerk othe dereizü nahasi zentzia?
—Galerazi gütüzü ni eta etxia,
—Desterrin ezari familia guzia.
—Khuntatzen ahal dit nun nahi kunpañan
—Gal-erazi tüzü bi gizun galant
—Eta thunatü hirur leñhü xarmant.
—Hamar urthez deitazüt eman bürüko min,
—Bai eta bost urthe igan-erazi gaztelin,
—Holako emazte bat nurk sofri saihetsin?
—Hamar urthez eztüzü ni gatik sofritü:
—Nitan gerthatü dena ezpa'litz agitü,
—Behar izan zünükin gaztelin peritü.
—Emazte dohaña! Hurak bethi birjina,
—Agertzen ezpa'zaie frütü ereña!
—Trixtia! izan nintzan, oi! baten hartzera!
—Musde Haritxabalet jaun erretora,
—Etzünin edükiten ogendant zure lloba.
—Makaleren sarjant zerbütxatü zirela.
—Bestetan deitazüt penitentzia eragin,
—Etsaiak ene etxen, ni aldiz gaztelin.
—Hurak deüs nütinen jaten, lotzen ene ohin,
—Ene desuhuatzen, trankilitatin!
—Ene aita fidela, aurhidik hareki:
—Aberastü zidie ene malürreti!
—Prosesari eman, defautak eraiki:
—Gisa horrez eni etxaltia ideki!
—Jüjen aitzinian ere izan nüzü:
—Hamasei jakiletan zortzi ziren faltsü.
—Haier izan beitira jüjiak behatü,
—Eta halaz naie ni sekülakoz galdü.
—Zü ere, Jüstizia, injüsto zirade:
—Ogendant zaitzü txipik, handik ogen gabe;
—Zur jüjamentik halaxe dirade:
—Dihariarentako kuntzentzia saltzale!
—Egizie, gaztik, ene zorthiri so:
—Gei dinak ezkuntü, ez jar esklabo!
—Emaztia ez har enia bezalako:
—Aphezt-zite lehen, edo jun soldado.
—Hanitx mintzatü niz ene etsaien kuntre,
—Nahiz eztüdan erran gezürrik hal'ere.
—Düda-gabe estakürik ba-ditit nik ere,
—Ezpeitü Jinkuk egin gaberik batere.
—Aitak eta amak esklabo ezarik:
—Eztitzatzie jerraik aitamen edsenplik,
—Bena zühaien bürüz ahalaz Jesus-Krixt.
—Barkuxe'ko lürrian ez txerka Etxahun,
—Haren hatzaman nahiz dabiltzanak ondun;
—Bere khantoren egiten ari da Igelu'n,
—Halako olhalterik ezpeita Ziberu'n!
- GAZTALONDOKO PRIMA (1838)—Gaztalondoko prima anderia,
—Bost urthez eztiala hunki emaztia,
—Haren obratik bada zük düzün frütia,
—Aberti ezazü kumai haitatia
—Xatharraren plazan eros dezan abitia.
—Eretako barberaren zaldia,
—Gaztalondon gaiaz ebiltzalia,
—Hanko zerrallü petan itzalin gordia,
—Eia nurat jüten zeian bürüzagia,
—Espadeikük erraiten hik zerbait egia,
—Primak izanen dik aitarik gabe frütia.
—Ebili niz Gaztalondon esklabo
—Nahiagorik egon establian lo;
—Nausia zeitan juiten prima ganat gero,
—Eta ni kanpun üzten haien etsaier so,
—Hurak denak oro adar ezarteko,
—Zeren ni nintzan egiliren lekhaio.
—Primak bazin jaun barberarentako
—Aiharitan kapu eta ollasko;
—Senhar miserablia batian ohin lo,
—Eta bestian aldiz kristelaren galtho;
—Eta haiez ajüta eman gero.
—Zure senharra adjüent egon zenin,
—Balentia handirik zizün egin
—Ezarten zitizün unestak gaztelin,
—Ustez adar egiler fabore egin;
—Orai berak badütü borontin,
—Laket beitira xapel ziratiren pin.
—Zamari gaixua jakile haigü hartzen:
—Haurrak aita nur din deikük erranen;
—Haren senharrak ditik aizuk aküsatzen,
—Bena gük eztiagü jaun hura sinhesten,
—Zeren eztie xapelik haiek jaunsten
—Eta prima ez arrunter behatzen.
—Eta gük dügüna ürgüllia
—Laborari hun bat züzün primaren gradia,
—Bena goititü dizü sobera büria
—Nahiz entzün izena anderia,
—Galdü tizü hunak eta uhuria.
—Primak dizü jaunetan sinhestia
—Eta haiez ezin egin phartitzia;
—Harri batetan dizü egin lerratzia;
—Hartzen badü aitaren estatia,
—Notari dükezü jinen den frütia.
—Berset hoiek dütinak konposatü
—Emazte bat nahi likezü hartü;
—Bena nahi likezü lükin ezpiritü,
—Ejer, ümil, gazte, eta bertütetsü
—Zützaz beno kuntenago lükezü.
- AHAIDE DELEZIUS HUNTAN (1849)—Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü,
—Ene bizitze mulde gaitza münd'orori deklaratü:
—Ihuri sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkhatü,
—Hamar urtheren galeretan nahi ükhen naie sarthü.
—Ebili nüzü kharriketan, ene bidaje handitan,
—Amorioz nindaguelarik xarmagarrien huñetan,
—Ixter-begiak zaudelarik eia nun sarthüren nintzan;
—Bena haien ororen gatik, ni maitiaren lekhian.
—Zelietako Jinko jauna, zützaz nüzü estonatzen,
—Zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten,
—Batak indarrik gabe, besteak zentzü gabe, bethi praube agitzen,
—Mündü huntarik bestila baiko, han gira denak bardintzen.
—Mündian ba-girade hanitx malerus girenik,
—Bena ihur ere ez etxekuak nik bezañ krüdel ükhenik,
—Areta amak bost etxetako primü nintzan sortürik,
—Mündüz-mündu igorten naie, deüs nütinak idekirik.
—Jinkuak maradika beza Gaztalondo Topetia,
—Bai eta neskatila praubetan amorio ezartia!
—Nik batetan ezari düdalakoz, izan niz desprimütia,
—Egüzaitak egin zereitan ordeñiaren haustia.
—Hazi behar nin phüntin lanin nintzan hasi,
—Desprimüt nentzan lotsaz, nahiz aita trenderazi;
—Osagarria, hari khausitü nahiz, benin gal-erazi:
—Ene aitak destinatia ükhen nian espusatü,
—Erranik nahi zeitadala primajia errendatü.
—Ene maite fidel ezagütia horregati kitatü,
—Eta beste maiterik zin bat ene phena-gei hartü.
—Bi hilabetez egon niz presu, ene emaztia gati,
—Hura xalantareki etxen; ni hañ nintzan jelosi!
—Ber denbaran anaiak defautez prosesa jüjerazi,
—Ene hunaren gozatü nahiz, ni kondena-erazi.
—Ene anaie maltzürra, aski hitzaiket mendeki,
—Eta lehen ützitia orotan fraudaz ideki.
—Orai khorpitzeko xangriak behar nik eihar-erazi:
—Presutegin hil behar diat edo amuinan hasi.
—Ene seme nik primütia, egin deitak traditzia,
—Anaik zeitadanin ützi-erazi Frantzia.
—Adixkidez nahiz libra-eraz nentzan, egin nihauren bilaiztia,
—Eta hik, hen ixilik, egin kondena-eraztia.
—Musde Düfis, jaun Presidenta, eta Musde Andurein jauna,
—Zien letera eraman' ba'leitade Pau'eko jaun-jüjen gana,
—Libratüren zien bere aita, bizia zor zieiona.
—Pau'eko jaun jüjek ba'lie hire finazia jakintü,
—Frauderiaz hila ene lekhia bilhatü,
—Enündia ez kundena-eraziren, bena aita hik traditü,
—Eta ni kundena-erazi naik, nahiz ene huna gozatü
—Oi! Jüstizia injüstua, igorri naizü herriti,
—Ebatsi deitan etxaltin den anaiaren ihesi!
—Ene semik ez nahi hazi, hari nik eman huneti:
—Behar düt hil presutegin, edo bizi amuinati.
—Bi urthe igaran tiat España'n pelegri gisa,
—Orai jin nitzaik sokhorri galthoz, heltürik ezin-bestila:
—Ene etxerik hik igorri, erranik han deüs enila.
—Bi hilabetez egon nük, lotsaz sabaietan ikhara,
—Ezpenündia hik utzi nahi ene sükaltila sartzera,
—Ez hik ez hire emaztik ene ohin lotzera:
—Jüstugo zia lo zedin hire küñata, izorra!
—Adio erraiten deizüt ene phena-gei hartia,
—Bena orai, zütüdano, zil ene kontsolu guzia!
—Athorra bat eman deitazü, destrenpien erekeitia,
—Ikhara zinadelarik ereñak eraiki, trixtia!
—Zortzi urtheren erraiten deizüt bihotz-minez adio;
—Haboro bizitzen ezpa'niz, Josafatera artio.
—Inkas eta bizitzen ba'girade biak mündin orano,
—Algarreki izanen gira Jinkuk berhez artino.
—Ene etxalte zabalin ezari ninak zureki,
—Sar enendin, gai oroz, borthak diztatzü esteki,
—Ezpetzeion phenarik, haurrak ützirik zureki,
—Amuinan ene igortik, hi athorra xiloeki.
—Semiari neionian egin photeren üztia,
—Beste haurrer niezün egin borthen zerratzia,
—Eta zü ezari neskato etxen, malerus trixtia
—Aita eta ama, sogizie zer den haurren bilaiztia!
—Adio erraiten deiziet, ene haur dotherik gabik,
—Ene süberte malerusak, trixtik, hola ezarik;
—Har itzatzie, ene gisa, pazentziareki khürütxik;
—Zien salbamentia hetzaz txerka, imita Jesüs-Krixt.
—Adio erraiten dereñat, ene alhaba bakhotxa:
—Etxen edük-ezan üsatü diñan kundüta,
—Küñat küñater eman beria, haurrer Jinkuen kreinta,
—Senharraren hun izan eta zaharrak errespeta.
—Etxahun, nausi famatia, galdü dük libertatia;
—Eta orai dük trixtezia, hareki ezin-bestia,
—Hire ixter-begiek aisa goihera die erria:
—Amuinan behar dük ebili, edo hartü pelegri bidia.
—Izan nüzü Jondane Jaka'n, Erruma'n eta Loreta'n,
—Bethi, jente hunen medioz, biz'izan niz ene bidajitan.
—Orai ere abiatzen beniz leheneko ber gisatan,
—Jinko Jauna, lagünt nezazü ene behar-ordietan.
—Zelietako Jinko Jauna, zuri gomendatzen nüzü,
—Ezi beste lagünguak akabi ziztadatzü.
—Libertate huna eta uhuriak galadürik agitzen nüzü,
—Khorpitzaren gal lotsaz, mündüz-mündu ba-nuazü.
—Khantore horik huntü dütüt Uñhurritze'ko bortian,
—Erruma'rat abiun nintzalarik, hoiek ezari heñian.
—Ziberua'n khanta ditzatzien, ene orhitmentxian.
- OFIZIALENAK (XIX. mendea)—Ihauk jaten duk arthua;
—Ogi eta ardu eraikitzen, auherren asetzekua
—Halere hañ haie maite, nula artzañak otsua.
—Artzaña ba'da beztitzen,
—Josler deie gomendatzen
—Halare higaturen dila aitzinia beno lehen.
—Dendarik berant agertzen,
—Arratsen goizik ützültzen;
—Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen.
—Ezpeitie jaten diena hüllantzeko irabazten.
—Hanitx lan egertü beharrez, hari oro txori-lepho;
—Hallikatzen balin ba'duzu, zehian lau oropilo.
—Ehülia hari galtho
—Undar harien ebatsi nahiz, oihal'üzten zerratzeko,
—Hariak gaxto zütiala fornizaliri erraiteko.
—Harri'giliren adreta!
—Harek ba-daki zer phentsa
—Mürria gaxki egin eta erdiuak lohiz thapa!
—Etxia lurtatü denian, harrien gaxtuak falta.
—Benüser-maiastüriak
—Oi! lan güti egiliak!
—Dena gaxki egin eta zurak dü estaküria!
—Phasta zela adarrondotsü edo beta bühürria!
—Ebasten tu materiak.
—Zazpia sos balio dina saltzen beitü hamabia:
—Ostatin edan saria eta etxen gosez familia.
—Biñer batek bestiari
—Estakürü eman nahi.
—Zuñi bere kopadüra hobe betzaio üdüri:
—Aihen gabe nahi datinak hura beza üsü berri.
—Oi taharnari fidela!
—Arrañuak jüje har eta hek hintzakie kundena,
—Haien etse lejitimua guri saltzen deikiala.
—Errijent bat ba'da hiltzen,
—Harek eztü prozesik üzten:
—Huntarzünak beitütü harek heñ hun batetan ezarten:
—Züntzürrin kuntrola eta phantzollin ipotekatzen.
—Jaun aphezek edsortatzen
—Karitate egin dezen.
—Berak aldiz phakatü gabe hitz bat eztie erraiten;
—Herriko praubik gosez-eta haien ürhik erdollatzen.
—Ilhaginak aberasten:
—Arimak hañ untsa galtzen.
—Phezian eta khuntietan zer eztie hek ebasten?
—Kinkillari suñ hütsak
—Borthaz bortha dabiltza.
—Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta!
—Astin emazter ebatsiak igantian gero jokha!
—Oihan-zañak eta guardak
—Kuntzentziazko gizunak
—Xakolak bazaite farziten, ihesiren tie postak;
—Sarjanten golde-nabarrak
—Haien egitekuetarik egiten dira «Amerikak»:
—Aisa pergüt izanen dira haier behatzen direnak.
—Sarjant eta notariak,
—Haien elhe ülhün gezürrek nahasten gaiza txipiak:
—Ezta lagun segürragorik bertan hüsteko etxiak!
Etxahun-Iruri —1908-1979—
- GOIZIAN ARGI HASTIAN (1977)—Goizian argi hastian, ene leiho hegian
—Xori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.
—Xori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian
—Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.
—Ene xoririk maitena, zeren jin hiz nigana,
—Iratzarazi naik nialarik ametsik eijerrena.
—Jinik hain goizik uste hian hik, baniala hanitx pena?
—Ez, ez, abil kontsolatzera malerusago dena.
—Xorittua juan düzü, ta ez arra-agertü
—Dolütan niz ote zaionez nik errana gaitzitü,
—Goiz güzietan, ene kanberan, trixterik niz hidürü
—Nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü.
- DONOSTIA (1977)—Bortüz heñbat satisfatürik itsasoz menguatia
—Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraliltia
—Hendaia eta Iruñen gaintik ikustera Donostia
—Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak
—Ilüsitürik hantik horra niz, haiñ beita xarmagarria
—Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik koloretan
—Itsasua bake handian bere zilarezko arropan
—Barka xuri eijer aldian bat hurrin goxoki jünpakan
—Ni haier soz amets batetan gogua pentsamentükan
—Posible deia badiren martirak lekü maithagarri hortan?
—Basitza ezinago ederrez handitzez dua herria
—Haize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak
—Baten kaskuan amiragarri Birjina Dona Maria
—Haren onduan leihotra eder bat mundian paregabia
—Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia?
—Arrüetan mündü oste bat nahas zahar eta gazte
—Poliza gizun ulün saldo bat Eskualdün garbien arte
—Kafeterietan edari franko, bena ez kantorik bate
—Bazterrrak irus üdüri ziren, bena zü hor bardin trixte
—Zure egiazko istarzüna, O Donostia!, nuiz date?
—Urtiak zale baduatza, laster jinen da berria
—Zuiñek ekarriko beteikü arauz Donostiar maitiak
—Bakian esperantxarekin osagarrri, pazentzia
—Aski bertute begiratzeko argi Eskualdün fedia
—Anaie gira eta izanen, berriz arte Donostia
- AGUR XIBERUA (1977)—Sorlekia ützirik gazte nintzalarik
—Parisen sartü nintzan korajez beterik
—Plazerez gose eta bürian hartürik
—Bostetan geroztik
—Nigar egiten dit
—Bazter güzietako xokorik eijerrana
—Zuri ditit ene ametsik goxuenak
—Bihotzan erditik
—Bostetan elki deitadazüt hasperena
—Zü ützi geroztik
—Bizi niz trixterik
—Abandonatürik
—Ez beita herririk
—Paris ez besterik
—Palazio ederretan gira alojatzen
—Eta segür goratik aide freska hartzen
—Gaiñ behera so-ginik betzait üdüritzen
—Orhi gañen nizala agitzen
—Bazterrak berdatzen
—Txoriak kantatzen!
—Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat
—Ene azken egünen han igaraitea
—Orhiko txoriaren khantüz behatzera
—Parka ditzan nik egin nigarrak
—Hots, Xiberotarrak
—Aintzinian gora
Etxamendi, Manex —1873-1960—
- SOLDADO LAGUNERI (1895)—Mila zortziehun eta lauhogoi eta hemeretzigarrena,
—Frantziari zerbitzuaren errendatzen garena,
—Penan direnen kontsolatzeko orai izan dut ordena,
—Zorteak deitu izan gaitu beraz adixkide onak,
—Erresumaren zerbitzuko oro elgarren lagunak,
—Eta laster anaia gare oi guziz Eskualdunak,
—Aberats ala pobre izanik elgarrez estimu onak.
—Xuberotik, Lapurditik, eta Baxenabarretik,
—Etorri izan gira hunat urrun Eskual Herritik,
—Zer ikusi behar ote dugun asko gogota eginik
—Bizitze berri bat hasten baitugu hemen kausituz geroztik.
—Eskual Herrian Libertatian eder zen gure loria,
—Nun aurkitzen ahal othe da zorion bat hobia?
—Hemen aldiz giltzen azpira maiz konplimendu garbia,
—Gure esklabotasunaz dute guti miserikordia.
—Eskual Herrian bezala hemen ez dugu kausituko,
—Karta jokork, eta pilotak, oneski libertitzeko,
—Bainan bada beste jokorik guri xangrin emaiteko,
—Jainko Jauna dut otoizten beti pazientzia emaiteko.
—Utzi behar izan ditugu gure sorleku maiteak,
—Burrasuak, haurrideak eta adixkideak,
—Zer bihotz mina eman daikun orduko gure zorteak,
—Gure lagun maite heieri adio erraiteak!
—Geroztik hemen dugun bada zerbait nahigabe,
—Larderiarik handienean, libertateaz ez jabe,
—Horren gatikan ez dugu behar lege hori kasatu,
—Zeren bakotxak bere aldian behar baitu pasatu,
—Eta Frantzia maitea guk behar begiratu,
—Bakotxak gure egin ahalaz behar dugu sostengatu.
—Beraz sobera gogoeta ez dezagun, ez, egin,
—Penak jasan behar baitira pazientziarekin,
—Libertatea etorriko da bai segur denborarekin,
—Eskual Herrian gozatzeko gure lagun maitekin.
—Arte huntako penak ditugu ixilik sofrituko,
—Libertateko egun ederra guri etorri artino.
—Biba! biba! zu, libertatia, gau et' egunak diraino!
Etxaniz, Nemesio —1899-1982—
- BURU-ERROTA (1952)—Ai, nere errota!
—Buru-errota!
—dituk alkar joka.
—Etxeak, etxeak, etxeak,
—sorgin-tren iduri ieska:
—txakurrak... oro dituk kezka.
—Dantza zoro batek arabil,
—usu aldatuz jolas-neska.
—Ai, nere errota!
—Buru-errota!
—Etengabea dek
—Urrutiko ibili, dirutza
—errezak, bizitza arina,
—aginte zabalak, jakintza
—erromeri nastu batean
—gardosten abil ire grina.
—Ai, nere errota!
—Buru-errota!
—Itzul da berritzul
—inpernu batzarre:
—gorroto, bekaitz, arrokeri,
—gerra, eriotz, lapurretak,
—Pekatuzko zurrunbiloan
—itotzen nauk jolas ta parre
—Ai, nere errota!
—Buru-errota!
—Nun dek ik atseden
—artzeko etzana?
—Gogapen, ames, pekatuak
—sortzen, dek beti ire lana:
—bizitza gorrotazi didak,
—ikusiz ire gaitz-yorana.
—Arnaska, itoka daramak
—Ai, nere errota!
—Buru-errota!
—Zeruan kakotu
—Jainko Beraren oinetara
—otoitz eta ilduraz oakit
—eioaz birtute-bilguma:
—zeruko irinez ogituta,
- ILUNABARRA (1953)—Etzekinat zer duan
—Ezkuturen bat
—Atsaldearen negarra!
—katilu barrua,
—argi intziritan
—Ta ni, aren aurrean,
—laino lits bat naun,
—beltzean urtua.
—Utzion arratsari
—estaltzen mundua.
—Biotzak negar egiteko,
—naiago din ezkutua.
- KITTARRA (1953)—Sei burdinari zintzilik.
—Lau tanta belarrietan.
—Istil otsa gogoetan...
—udaberri den loretan.
- MAITASUNARI GORROTO (1953)—Ez adi gelditu gure atean.
—Oakit aurrera. Zertarako aut,
—Maitasun, biotz-eden, etxean?
—Ordu onean jo dek nere atea!
—Biotza zakarretara, ustelgai,
—jaurti nian. Ez egon nere zain.
—arpegi gozo, gibel txakur,
—ematen dekan ezti-edena,
—oinaze minagoa sortzearren
—Erruki gabe isurtzen dakik
—beazun eztena.
—Ama bat eman idaken, argi uts.
—Ni samintzeko, erio mende,
—biurtu uan ezur eta auts.
—Zertarako nindukan erri baten seme?
—Onen ederrez txora ondoren,
—eten nendin zorigabe?
—Maitasun! Gorroto aut!
—Eskein gezurtiz,
—itsutu nauk.
—Maitale ezinen egarriz
—utzi nintzaten minbera.
—jaurti nizkian leizera.
—Jainkoa Bera maitatzen ere,
—ez didak utzi bakean.
—Zertan ago gel nere atean?
—urteen buruz sugai utsa.
—Ala ere, gezurti aalen!,
—maite gazteen eskeintza
—egiten ez aiz lotsatzen.
—Ta kontu
—nere biotzean sartu!
—Berriro emen somatzen baaut,
—madarikatu!,
—nere biotza labain zorrotzez
—erdi-erditik urratuz,
—ilko aut nere eskuz!
- NORK DAKI? (1953)—Tximistak
—izenpetu du ekaitza.
—Trumoia,
—«Itsasoa! Itsasoa!»
—aitz joka ari da
——«Itxoizu!
—Aizu!.. ta zu!... ta zu!»
- GOGO-AMILA (1953)—Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan,
—ezpai ardaila det dantzan.
—Ulermena det irakin:
—gauzen muina nondik ote diteken jakin.
—Gezur? Egi? Izate? Uste uts?...
—Onenbeste galderaz buru kabia det zaputz.
—Nigandik ate dagon mundua, noren eskuz
—sartzen zait begi oean?
—Zer kinema det, beti aldatzen barnean?
—Zubi ezkutu bitartez, oro
—atxi oi det arin; baina zer det idoro?
—Nik ikuste uste dedana,
—nigandik alde, ala ote da emana?
—sortzen ote dabiltz? Irudipen uts ote dana?
—Maitasun! Gorroto! Poz! Iguina!...
—Zaldi azkarrak aztal didate biotz muina.
—Zer det adiskide? Zer etsai?
—Zerk nauka maite dedanaren atezai?
—Nork bultzatzen dit gogoa,
—iguin dezadan nere etsaiaren alboa?
—Badu pozak iturria:
—baina maiz etetzen zait aria.
—Saminak, etxe zabala:
—atseginak, berriz, oso mea du azala.
—Nora noa? Adimen zurrunbiloan, zorabio det.
—Garunetan naspil.
—Ezpai... Zalantza... Ote-ka naiz murgil.
—Nere egazkina, egoak autsita, gogo leizean zait amil.
- EZTEN ATZOKOA (1953)—Ezten atzokoa
—Bart nere gelan
—sartu intzananean,
—Ire arpegi maiteak,
—ildakoen itxura
—artu zinan.
—Ezten atzokoa
—Ik eztakin, maitea,
—Ez zaidan galdetu.
—Eztin inork galdetzen
—zenbat ur tanta
—ditun itsasoak.
—izarrak zenbat diran
—kontatzen astea.
—Beti zegon zeru beltzean
—aruntzago,
—beste bat gordea.
- EURIA (1955)—Aterkia teilatu,
—euritan banoa;
—Aterkiz jasango det
—txulo sortu dira;
—datoz lur bustira.
—Aterki au kaio
—burdinari bustiak
—Ala noa bizitzan
—loturaz betea;
—biotzaren lokarri,
—gurari katea.
—Nai ta ezin zabaldu
—amesen atea;
—nere baitan baitizut
—gogo espetxea.
—Aterkia bituta,
—argi det txapela.
—Ies doakit gora
—bulkoen txanela.
—Ames egin det berriz
- OLERKARI (1955)—Olerkari naizala, lagunak diote.
—Sinisten ez da errez burua galtzeke.
—Lerro labur batzuek idazten badakit:
—ta aiek, besterik gabe, liluratzen zaizkit.
—Baina jarrai dezagun komeri onetan:
—gozo baitek egunak urtzea amesetan.
—Onela lerro txikiz idazten darraiket,
—lagunik inguruan txalo joka baitet.
—Olerkari izatea ez dek adur ona:
—gosea oi dek, agitz, oien otamena.
—ezak obitegira dizkik eramaten.
—Burutapen auetan azoka nuala,
—ateratzen asi nauk olerki ezpala.
—Olerkari ta aberats ez omen ditekek;
—dirua aiengandik, nunbait, iesi dek.
—Ilda gero besteak jaso oi diate
—aien lanak ekarri oi duten garite.
—Oraintxe zalantzan nauk egia ote dan
—olerkari naizala. Aspaldi onetan
—dirua etsai diat. Baina gauden ontan:
—ia gure lanekin norbait gizentzen dan.
- MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA (1959)—Mississippi, zuk gordetzen dezu
—langile beltzen izerdia;
—zure ur nastu oriek dariote
—Aprikako kutsu ta usaia.
—Jo ta jo, etengabe,
—bururikan jasotzeke,
—langile beltza ari da
—Mississippi, Ameriketako
—beltzen neke gorri astuna;
—au da zure urak daramaten
—Euri ta aterri, beti neketan;
—langile beltza izerdi-patsetan,
—lanean urkatzen ibai-ertzetan.
—zorrotz begiak,
—gau t'egun erne,
—zigorra astinduz
—lanean zintzo asi adi.
—Ai! bestela, or dek
—Au da langile beltzen aidea:
—bizkarra makur, beti nekea,
Etxarte, Hedoi —1986—
- METRAILETEN MUGAK (2008)—Foucaultentzat
—erresistentzia, delitugintza, lege-hausteak eta, beraz,
—transgresio mota guztiak bi helbururen zerbitzura daude:
—lehenik, sistemaren baitan gorpuztea
—honen boterea berresteko;
—bigarrenik, sistemari bere halabeharrezkotasunarengatik
—ezgizatiartasuna egoztea.
—Musical elaborations
—Ohartzean mugak hori bihurtu dira
—eta hegaztiek
—eta karratutzen diren gurutzeek
—iragan beroa dute helburu
—gaurra biharamun ahoskatuz
—ezagutuko banitu praka leunetan galdutako masailak
—eta axota poltsikotik aterako dut
— eta gerrian sartuko: zuri
— tinta odolaz ordezkatuko dizut: beltz
—falta dena falta dela
—kotoizko koltxoiek jan nazatela
—kiwiak tixertetan behera begira daude
—saiatuta ere borobilak
—ezin dira laukitu
—ezintasuna:
— biderdiko zura tiraderan
— metraileten lagun on
—zerk du gelditzen? zerk zikintzen?
—betaurrekoak dira sudurzaleenak
—eta sudurrak gereziondozaleenak
— estatu autoritarioa
— egutegi barik
—nire burua zartatzea irtenbide
—zikintzeko barandilak hari eta arantzez
—egunkariak berridazteko
—itxaroten egongo ez bagina
—ahaztutako zelai-isla
—utzi isiltasuna lurrean
—eta lurzoru margotu berriekin
—irudi garraxituak begipean margotzen
—eta nik ez dut nahi hain arin
- 36 GRADU (2008)—36 gradu egiten zituela
—udaberrian Leonidovitxek
—eta honek bular aurreko poltsikoan sartu zuen
—joan zen uda eta negua amaitzear zela
—Alekseievnak poltsikoaren
—behe-aldeko haria askatu eta
—Leonidovitxi esan zion
—lorearen arantzek egin zutela zuloa
—36 gradu egiten zituela
—Leonidovitxek lorea jaso zuen
—eta eskuak zaurituta
—Eukaliptoen basoan herrenek
—Il manifesto irakurtzen zuten
—36 gradu egiten zituela
—odolusten ari zen Leonidovitx
—eta ahoak lurra irensten zuen
- NESKAK (2008)—Seinalearekin bat
—gazteluko erakusleihoan
—uraren dantzak katiluei begira
—uste nuen gaua ez zebilela neskatan
—betaurrekoak hautsiak zituela,
—eta uhartean itxoiten zintudan kafe zapore
—belarri-kopetara igo zintezen;
—ezaugarri lakarrak lurmuturren gailurrean;
—hosto lehorrak udaberrian lez
—hautsiko nizuke panderoa
—unetxo bat!
—zain dut esnea
—gitarra elektrikoan
—poltsikoan
—giltzak dira txanponen lagunik onenak,
—hartzaren biribilketa
—uraren dantzak erakusleihoan
—gazteluaren ostean
—jaso dut zure eskutitza kizkurrei lotuta
—gaztaroa delako erret kontuen gudan gogokoen
—ez zintudalako maite
—poltsikoan
—nola erortzen den azukrea lurra dardararaziz
—il est dj
trop tard
—artaziz
—jantzi gabeko argazkiak
- ESANAK (2008)—liburutegitik mugitu gabe
—bidaiatzen zuen Jules Vernek
—esan dit:
—bihar gela txukundu
—esan dit:
—denek egiten dute oroimenaren alde lan
—nork egingo du ahanzturaren alde?
—esan diot:
—zuk eta nik egin genezake
—baina Gorlitzer eta Kottbusertor geltokien artean
—ez da doinu vietnamdarrik entzun
—Aral gasolindegi urdinak bertan darrai
—Kreuzbergen txirrindulari
—eta metro bidaiariak daude soilik
—konpainia interesgarrian
—desplazamendua bidaia egiten da
—eta asteartean esan nion:
—agian bere gorputza egon izan da
—aipatu dituen hamaika leku horietan
—baina buruak behintzat
—ez du gorputzarekin bat bidaiatu
—eta taxiak
—panterak dira
—liburutegian naiz
—baina burua beste inora doakit
—burukoa batera hondoratu genuen egun horretara
—baina ez dakit
—zergatik burua eta gorputza ez dauden ardatz berean
—zergatik gizona den hiruzefaloa edo hirufaloduna
—eta orain diot:
—Samariterstrasseko geltokiak arrazoi duela:
—ahanzturaren alde abaildu arte
—DDRko etxeak dira nire sorburu
—taxiak geldirik daudela
—bagoiko kanpai isildua besterik ez zara
—trakets
- PFAND (2008)—Bekokian txertatzen den atzamarrak
— ireki du atea.
—ezpain-marra zebratuan
—txekorra, behorraren ondoan ari da
— hitza esan nahian
— ahoa irekitzen
— belarri-zuloetan
—dezifra dezaketena baino ilunagoa zara
—eta txekorrak eskuak sudurrean
— miazkatzeko behar zuen soilik belarri-zuloa
—eta prakatik atera den espadrilan
— maitatu du beiradunak zuri-urdina
—nola muntatzen dituzten botilak garagardo lantegietan
—Berlingo txiroak
—pfand ehiztari dira
—Kürfurstendammeko paperontzietan
—eta altxatzear zen umeari
—berunezko harritzarra bota diozue
—ortografia bezala: zurrun
—goraino doan arteriak
— zain-sortzaileak
—daraman odol oldea geldituko du
—ortografia
—kiwiei hegaz ezin dutela
—oroitarazten dien dohain-eza
—piano-jotzaileei txarangarako baliagarriak ez direla
—errepikatzen dien mehatxuzko araua
—eta dena txantxa balitz
—zubiak ibaiertza balira
—urrundik begiratu nauen
—neke-keinua balitz
—titiak erortzen ari zaizkio
—errepikatuko diozu orduan buruari
—titiak gaspuxika izatea?
—askatasuna gidatzen duen legea baino mugatuagorik
—gezurra baino karratu horiagoak
—triangelu beltzak dira soilik
— (barnean dutenean eguzki estilizatua)
- EZTA HAZIA EREITEKO ERE (2012)—Bat egin. Bat argitaratu. Bat ordaindu.
—AZ kazetariari piezaka ordaintzen dizkiote artikuluak.
—«Orain aske zara, nahi bezala antolatu zure ekoizpena»
—esan zion pertsonal-buruak erredakziotik botatzean.
—Hilabete geroago AZ kazetariari iruditu zitzaion:
—«Gaur egun aita bananduek ezin dituzte
—seme-alaben opariak hartu,
—jatetxe goxoetara eraman
—eta mahai azpian ezkutatu;
—ezin dute haien errua ordaindu
—edo errebolta kulinariorik erakutsi
—hanburgesategi eta pizzerietan».
—AZ kazetariak telefono konpainia aldatu zuen.
—Oso ona zen ordura arte eduki zuen eskaintza
—baina tratua amaitutakoan garesti ordaindu behar zuen:
—«Berdintasun teknikariek, epaile jaun-andereek,
—gaizki txortatutako herritarren ordezkariek,
—politikoki zuzenaren prokuradoreek,
—harresiaren bestaldera bidali dituzte aita bananduak.
—Eta gainera, nonbait, telebistak dioenez,
—gizonezkoak ez du hazia ereiteko ere balio».
—Principal Antzokiaren sarrera gelan
—LS jaunarekin topo egin zuen AZk.
—LS jauna AZ kazetariaren
—emazte ohiaren senar ohia zen.
—Txandak astiro egiten zuenez aurrera,
—AZ kazetariak esan zion:
—«Gizonezkoak bortxaz bakarrik omen daki
—eta bera da gerra eta gaiztakeria
—ororen erantzule behinena.
—Ankerkeriak egiten dituen emakumezkoa,
—AZ kazetaria ez zen arrats hartako
—ikuskizunerako txartel bila joan:
—«Orain seme-alabek ez dute aitarik nahi».
—LS jaunak zaplatekoa jo zion bizkarrean,
—koitoan zakila makaldutakoan jo ohi den gisan,
—«ez da ezer gertatzen» esaldiak «ez dakigu zer
—baina larria den zerbait gertatzen ari da»
—adierazi nahi izaten duenean bezala.
—LS jaunak banandu ostean
—ez zuen bizitza berregin behar izan,
—aurretiaz ez baitzitzaion apurtu.
—Sasoi hartan LS jauna igandeetan
—Armentiara joaten zen paseoan.
—Hiru tradizio dira nagusi
—Gasteizko oinezkoen artean:
—Armentiara doazenak,
- ATZERRIAREN HEDADURA (2012)—Jon Errekalderentzat hedadura zabalegia zuen atzerriak.
—Horregatik jaitsi zen trenetik Irunen Hendaian ordez.
—Eta tokiko prentsa arrotzez eta beste oximoron batzuez
—mikaztuta edan zuen kafea Pasaiako garabiei begira.
—«Eta ni zure doako prostituta» jaulki zuen orduan.
—ez dira gureak» esaten zion sarritan Nekane Muruak.
—Behinola Nekane Muruari oharpen bat egin zion
—burgesek ez dute haien betekizun historikoa burutu,
—eta Leninek etsenplutu zuenez
—negar egingo dugu Beethovenen piano sonatekin
—kantinako gramofonoak ildoa zeharkatzean».
—Nekane Muruak ahuspez errepikatu zuen:
—«Burgesek ez dute haien betekizun historikoa burutu
—eta guk geuk egin beharko dugu haiek obratu gabekoa».
—«Poesia non eta noiz erabili jakin behar da»
—esan ohi zuen Nekane Muruak. Harako egun hartan
—Oso egokia zen Beethoven. Oso egokia zen kantina.
—Baina atzerriak hedadura zabalegia zuen Jon
—Errekalderentzat. Sutondoa uhinetan aurkitzen zuen.
—Goiz hartan Euskadi Irratiko prentsa irakurketa
—gurutzatuan Vocento taldeko euskal egunkarietan
—bost zutabera albiste bera zetorren. Alegia,
—hiru probintziano, kafetegi ia guztietan eskuragarri.
—Eta beste oximoron batzuk ere bai.
—Jon Errekalderi ez zitzaion
—ez goizegi ez beranduegi iruditu.
—Hura ez zen lekua ez eta momentua ere.
—Pentsa! Besteok ere Santo Domingo azokan
—behar genuen ordurako, itsu bati puntuz
—eginiko xala nola oparitzen zioten ikusten.
- BETAURREKO BERRIAK (2012)—Gaur MENDIA OPTIKA DESDE 1856AZ GERO
—dendan betaurreko berriak erosi ditut.
—Gaur maitemindu egin naiz optikariarekin.
——Hola, buenos días —euskarazko erantzuna
—espero duzun lekuan espainolezko erantzuna
—jasotzea autoestimuarentzako kolpe latza izan ohi da.
—Espektatiba linguistikoen zerumuga zapuzten da.
—Euskaraz jarraitu dut badaezpada ere:
——Kaixo, betaurreko berriak nahi ditut.
——Bai, zoaz gora, han egingo dizute graduazioa.
—Gora igo naiz eta behean bezalaxe esan diot:
——Kaixo, betaurreko berriak nahi ditut.
——He entendido lo que me acabas de decir, pero...
——Ados. Espainolez hitz egingo dugu —esan diot.
—Hasier Etxeberriak duela hamahiru urte
—Txillardegiri buruz egindako dokumentala
—ikusi nuen bart arratsean ordenagailuan.
——Milesker —esan dit, espainolez egingo dugulako.
——Betaurrekoak graduatzera nator nik espainolez.
—Paparrera begiratu diot. MARTA jartzen du txartelean.
—Galdera batzuk egin dizkit Martak. Adibidez:
——Noizbait eraman izan dituzu betaurrekoak?
—Gero agindu eta ohartarazpen batzuk:
——Eseri hemen. Begiratu hona. Orain
—puxika bat ikusiko duzu. Orain argi berde bat.
—Aire talka bat sentituko duzu, ez kezkatu,
—segituan joango zaizu sentipen arraro hori;
—begiaren tentsioa neurtzeko besterik ez da.
—Ondoren hizki batzuk esanarazi dizkit.
—O eta D letrak nahastu egin ditut, noski.
—Dioptria zaharren eta berrien artean
—ez omen dago alde handirik, bost urtetan
—oso gutxi egin du okerrera ikusmenak.
—Baina nik betaurreko berriak nahi nituen,
—hori zen erosketa egiteko arrazoi bakarra.
—Orain arte nuen ikusteko disfuntzioan
—oreka aldaketa bat gertatu da.
—Baldarrenaren papera trukatu dute begiek.
—Neukan zalantza argitu dit Martak:
——Ez da egia, miopiaren kasuetan,
—leiarren erabilerak arazoa larriagotzen duena.
—Txillardegik dokumentalean esaten zuen
—Espainiarren migrazioa komeni zitzaien
—frankistei helburu politikoengatik eta
—euskal burgesek etekin ekonomikoa
—atera zuten jende olde haren
—lan-indar ez kualifikatuari esker.
—«Orain Estoniako populazioaren erdia
—errusiarra da» esan zuen Txillardegik.
—Orduan sentitu dut kolono batek
—azpiratzen ninduela (Marta maiteak, alegia)
—baina horrek ez du eten bulkada
—ezta adats perfektuaren ondulazioa ere.
—Txillardegik baleki!
——Bat hogeita bost duzu eskuinean.
—Gidatzeko jantzi egin beharko dituzu.
—Orduan sentitu dut kolono bati esker
—ikusiko dudala hobeto eta nire begi-higienea
—zalantza barik kolono bati esker
—hobetuko dela. Ez al da nardagarria?
—Maitasun proiektu bat hobe enfokatzeko
—tresna bihur daitekeela otu zait.
—Ordura arte uste nuen maitasun proiektua
—histrionismoa elikatzeko talaia zela.
——Orain betaurrekoak hautatuko ditugu.
—Eskaileretan behera jaitsi gara.
——Baduzu modeloren bat pentsatuta?
——Pasta beltzekoak, handiak nahi ditut.
——Aterako dizkizut batzuk eta atera dizkit.
——Karratuxeagoak nahi nituzke.
—Orduan atera dizkit Danimarkan egindakoak.
—Eta akordatu naiz Bertolt Brechten
—artisten eginkizunari buruzko testuak eta
—Walter Benjaminekin izan zituen elkarrizketak
—Danimarkako erbestean jazo zirela.
—Ez dut zalantzarik egin:
——Hauek dira —esan diot.
—Uste dut Martak esan nahi zuela politak direla.
——Itxoin beste batzuk erakutsiko dizkizut.
—Baina ez zaizkit gustatu. Eta esan diot:
——Badakit objektu gisa ederrak direla,
—baina ez dakit ondo ematen ote didaten.
——Oso ondo dauzkazu. Lehen bagenuen afixa bat
—Eduardo Noriegarekin, hain justu modelo honekin
—eta zurea bezalako bizarrarekin.
—Ez dut ulertu Eduardo Noriegak
—zer esan nahi ote zuen Martarentzat.
—Gainera dirua tarteko dagoen harremanak
—estrainioak eta xelebreak izaten dira berez,
—baina Iberdrola Dorrea geureganatu arte
—dirua tarteko da gure harreman guztietan;
—beraz, horregatik, ez dut zertan arduratu
—kasu honetan ere dirua tarteko dagoelako.
—Kontua da, Eduardo Noriegarena
—esan duenean, ez diodala Martari
—aitortu nahi izan gustatuko litzaidakeen eredua
—Hönecker Xostakovitx Etxebarrieta Cardenal dela.
—Fitxa bat bete du enkargua egiteko.
——Hauek nahiago ditut, ez dutelako apaingarririk.
—Apaingarriekin lehenago zahartzen dira
—objektuak —esan diot. Hildako nire amonaren
—teoria bat zen. Nire amonak, ziur naiz,
—ez luke nahi kolono batekin esposa nadin.
——Astearterako izango dituzu —abisatu dit.
——Agur —esan dit euskaraz.
—Txillardegik kolonoei buruz hitz egiten zuenean
—oskolezko betaurreko marroi-laranjak zeramatzan.
—Oskolezko betaurreko marroi-laranjak zeuden
—erakusleihoan nobedade gisa estrategikoki kokatuta.
—Baina nik nahiago ditut, askogatik, Cardenal
—burkidearen betaurrekoak. Uste osoa dut
—betaurrekoen azken bataila pastazko
—betaurreko beltzen eta oskolezko betaurreko
—marroi-laranjen artekoa izango dela.
—Gainera Hasier Etxeberriaren dokumentalean
—Txillardegik Josu Muguruzari laudorio egitearren
—esan zuen ez zegoela jakiterik Muguruza
—marxista-leninista ote zen edo ez. Eta hori
—ez zitzaidan inolako laudorioa iruditu
—Muguruza bezalako marxista-leninista batentzat.
—Horregatik hautatu ditut zalantza zipitzik
—gabeko marxista-leninisten betaurrekoak.
—kontraesankorrak eta anitzak dira
—pastazko betaurreko beltzak.
—Gaur betaurreko berriak erosi ditut.
—Gaur maitemindu egin naiz kolono batekin.
- HAU EZ DA ALIANTZA TAKTIKOA (2012)—Jomugan zaituztegu,
—zibilizazioen eta herrien arteko
—guden sustatzaile erreboltariak!
—Elkarren etsai garela antzeztu dugu
—eta hala izan ez dela dioenak
—osteratxoa egingo du epaitegira
—adierazpen errebisionista egiteagatik.
—Ez dugu geure jokoa ulertu nahi izan:
—batzuek garagardoa hatsean eta besteek kafea,
—batzuen freskagarria besteen ron-kola.
—Beltzez estaltzen dugu lepo gainekoa batzuek,
—lurrin eta makillajez apaintzen duzue besteek.
—Geure buruetan dagoena ikusten duzuenez
—ez dugu ezer ulertzeko ahaleginik egin,
—jakin ez zenezaten azken unera arte egingo genuena.
—Irrati formulak entzuten ditugu eta
—piraten uhin enkriptatuek xehatzen dizkigute hitzak,
—dubstep epileptikoekin zapaltzen dugu mahatsa
—eta bizarra egiten digute harizko laukoteek.
—Begi-puntuan zaituztegu,
—pedantekeriaren aurkako populistak!
—[A-ANTI-ANTIGAFAPASTISTAK!]
—Duela hogei mende San Jose plaza habitatzen genuenok
—edo duela hogei minutu heldu garenok
—berdin egiten dugu garrasi,
—700-euristen eskuez sakelakoetako dezibelioetan
—rap azpiproletario yankeea entzutea laket dugu.
—Pedofiloak gara. Eta gerontofiloak.
—Gurtu egiten ditugu poligamo asexualok:
—Malcolm eta Maradona,
—Keny eta Karl,
—Dj Msn eta Manfred Mann.
— [EZ DUGU PASTEL ZATI BAT NAHI,
— PASTELDEGI OSOA NAHI DUGU!]
—Hau ez da aliantza taktikoa,
—talde bera dugu osatzen.
—Zelula bakoitzean haragitzen ditugu
—abangoardia eta erretagoardia:
—koadroak gara, liderrak eta ardiak;
—dominatzaileak eta dominatuak.
—Berdin janzten gara, baina ez
—puntu berera helarazi gaituelako;
—aurrekontuak eta konbikzioak batu gaitu,
—burua estaltzeko daramagu kaputxa
—eta izerditan gaude kapusaiaren azpian.
—Zerrendan zaudete,
—hiperklasetarrak eta 3.000-euristak!
—Eta paperetan egotearen beldur dena ere
—trenean sartuko da: Maximilien da gurekin.
—Zerbitzariak, komun garbitzaileak,
—maisu-maistrak, arratoiak gara. Eta katuak.
- GAURKO AFARIA (2012)—Langileak, bakarka, nire atsegin guztia du.
—Ez dagokion horretan parte hartu eta matxinatzen
—denean, ordea, esaten diot: geldi hor, anai-arreba,
—Greban bazaude eta lanik ez baduzu egiten,
—jada ez zara langilea, tipo arriskutsu bat baizik.
— ARTURO UI
—Bada jendea uste duena hondamendia dela
—ETA(m)ren ekintza armatuak bukatu izana
—bizkartzainak langabeziara joanen direlako.
—Frantzian 1946an Poloniarako eremuetara
—zihoazen tren-gidarien desagerpenak langabezia
—igoko zuelako kezkatu zen jende bera da.
—Bada jendea kexatu dena EHUn irakasleek
—tutoretza orduetan inbertitzen duten denbora
—neurtzeko sistema instalatu dutelako.
—Duela lau urte atezain, informatikari eta
—fakultateko langile teknikoentzat sistema bera
—instalatu zutenean kexatu ez zen jende bera da.
—Bada jende diruduna egunkarietako zutabeetan
—beheko klasearentzat idazten duela dioena.
—1872an Eskoziako oihal-fabriketako umeei
—gauez zopa ematen zien jende bera da
—egunez goikoentzat jertseak egiten
—hil ez zitezen elikatzen zituzten.
—Bada jendea sumintzen dena ETA(m)k
—Benjamin Atutxa jaun sozialdemokrata erail
—nahi omen zuelako. Benjamin Atutxak
—enpresa pribatuak sustatu behar direla,
—funtzionarioen kopurua gutxitu behar dela
—eta de facto milaka langile euskaldunen
—bizitza itxaropena hamar urte jaitsi behar dela
—dioenean txalotzen duen ia jende bera da.
—«Murrizketak egin behar dira» esan du
—Benjamin Atutxak. Eta gero jarraian:
—«Abiadura Handiko Trena egin behar da».
—Txalo egin dio trenaz baliatuko den jendeak.
—Herritarren ehuneko laurogeita hemeretziak
—Bada jendea egongelako leihoa ixten duena
—txistu eta karranka egiten dutelako
—kontsignak eta exijentziak aldarrikatzen.
—Eta egongelako jendeak pentsatzen du
—«astunak» edo «betikoak» direla.
—Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan
—jatetxe eta dantzalekuak garrasi hanpatuekin
—leporaino betetzen dituen jende bera da.
—Horixe da gaurko afarira etorriko ez den jendea,
—ordurako ahoa belarrez beteta izango duelako
- HOGEITA BAT PROLETARIO (2012)—Gure belaunaldiak ez du amestu ere egiten
—klase ertaina izatea. Gurasoek baino papergintza
—maila altuagoarekin nomina murriztua
—eta diru-sarrera ezegonkorrak izango ditugu.
—konpontzeko zilegitasunik: ez ditu ez bat-bateko
—insurrekzioa ez bortizkeria mitikoa praktikatuko,
—ez kutxazainen ez enpresaburuen aurka.
—Gure belaunaldiak ez ditu emantzipazioa
—hodeietara altxatuko, ez ditu haizatuko
—armiarmak, elefanteak edo mailuak.
—Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek
—aurretik eramango. Ez dugu epikarik,
—bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik.
—Mediokreak gara, Alderdi Ekologistaren aginduz
—geure anai-arrebak Afganistango gudan
—hiltzen ditugunean. Mediokre nahi gaituzte,
—Duisburgen hiltzen gaituztenean tankerik ez den
—desfile batean. Gure musikek ez dute hitzik.
—Ez da 2010a proletarioek Verdi
— abesten dugun garaia,
—ez da 2010a Wagner barrikadetan
—ez da 2010a komunetan Beethoven
— kantatzen denekoa,
—gure musikek ez dute erritmorik
— binario alienatutik landa,
—gure jaiek ez dute zoriontasunik eta tristeziarik,
—gure jaietan ezin da dantzatu, ezin da lardaskatu,
—ezin da narkotikorik kontsumitu, gure jaietan
—ezin da jendea ezagutu, ez dago geuretzako lekurik.
—Mediokre nahi gaituzte eta guk
—airerik gabe gelditu arte nahi dugu maitatu.
—Zabortegiko hitzen gose gara eta
—ezagutza errondan arduradunak identifikatu ditugu.
Etxebarria, Juan Anjel —1934-1996—
- BERTSOLARIAK (1963)—Bertsolarien begira
—Aurreko oltzan zazpi kantari
—ta millaka begi tinko.
—Batzuk bertsoak bota, besteak,
—Bertsolarien ateraldiaz
—entzule bat berotu ta,
—ori ederto! deadar dagi.
—Ekitaldia aurrera doa.
—Bertsoen mamiña ausnartzen
—dago jendetza. Azkena da ta...
- GAIXOALDIA (1967)—Illabete bi dirala
—ogean gaixorik natza.
—da espetxe ta baratza.
—Illabete bi dirala
—ogean gaixorik natza.
—gaur pozgarri, biar latza.
—Lagunak ikustaldia
—egitera datorkidaz.
—Latz-aldia:
—Itz gogaikarri-txirringan
—oiñazez nabe akitzen.
—Illabete bi dirala
—ogean gaixorik natza.
—gaur da atesegin-baratza.
—da. Orain ni agintari.
—Maitetasun, aunditasun
—ta jakintzazko gogaiak
—ditut lagun.
—Illabete bi ogean
—etzun bearra bai latza!
—Baiña ortan
—daukat atsegin-baratza.
- EDURRA DANEAN... (1967)—Leioan nago ikusten.
—Gogoaiak, maro antzean,
—gogoa dauste estalduten.
—Txoriak igesi ikaraz.
—etxera ta kalea uts.
—Utsago ta zuriago.
—Edurra ari da tai gabe;
—Su-ondoan eserita
—amets zarrak barri dira.
—Ekin t'ekin asmamena.
—Gero irakurtzen asten naz.
—Edurra leiotik deika
—amets ariñen eskeintzaz.
—leiora ditut begiak.
—laztanduten nau beroak.
—Burua sutondo gori
—biur yat. Garrak lez, gogai
—argiak goratzen yataz.
—Liburuan daurkit sugai.
—Unetxo batez itxi dot
—liburua. Alboetara
—begira ta arrausi dagit.
—Edurra nare jausten da;
—suak geldi igoten dau.
—gogo-pakeak artzen nau.
—Etxean dogun beroa!
—gogoan amets gozoa
- ONGI ETORRI (1974)—Kale-ertzean «Ongi-Etorri»
—zarata bage, illun ta ixil.
—artean argi gorri bi zintzil.
—Atzeko orman Euskalerriko
—mapa zabalik, gure zugatza
—lauki batean eta salmaian
—ugazabandra ixil-maratza.
—Ardao bat arren, eskabidea
—egin dautsot, sar-berri nazala.
—Itzik ez andrak eta kalera-
Etxebehere
- ABERATSA (1858)—Iguzkiak zeru oro arintzen,
—Bere argiz izarrak goibeltzen,
—Bainan lurra untza-urrek argitzen,
—Aberatsa orok isentsatzen.
—Heldu zaizko etsaiak agurrekin,
—Bestaleak sabel erdi betekin,
—Aberatsa ona beharrekin.
—Hura nahi aixkide zikoitzenek,
—Aberatsei bide mainguenek.
—Gatz darite solas ergeletarik,
—Izpiritu begi eritarik,
—Emetasun elkor beharritarik
—Aberatsik nihon burokarik.
—Bastartentzat eztai berri ematen,
—Aita goibel errexki ahanzten,
—Seme bada urredun jaun egiten,
—Aberatsa itzalek ez bozten.
—Gertaminek ez kausten itsua,
—Sehaskatik aitoren semetsua,
—Aberatsa nihoiz zorritsua.
—Hoberen da beti aitzindaritzat
—Ez hartua nihoiz ohoin batentzat
—Ikusia ainitzez kristau ontzat,
—Aberatsek urre eskolatzat.
—Ibil bitez arta handiz bidetan!
—Oro beldur hekin ilkitzetan,
—Mafrundia hekintzat irriskuetan,
—Aberatsek miriku orotan!
—Poker zonbait zaiotenean jauzten,
—Domistecon auzoek erraten,
—Gapeluak burutarik erausten,
—Aberatsei guziak onesten!
—Min ttipi bat dutenean hortzetan,
—Sobera jan azken bazkaritan,
—Andre oro mokanesak eskutan,
—Aberatsak nausi erliketan!
—Bego Jauna makurren xuxentzerat,
—Nor non zer den behin agertzerat,
—Oro gare jautsi behar hobirat,
—Aberatsak beira beatzalderat.
Etxeberri, Agustin —1849-1890—
- MARIA ALEGIAZKOA (1885)—Arratsa zen. Negu hasi berrian,
—Bere gelan iruten hari xoilik.
—Kantatzen du boz batek kanpotik:
——O! Maria, ene maite bakharra,
—Ager zaite apur bat leihora.
——Haitz adarren erasiaz bezenbat
—Zure kantaz axola darokat,
—Ezen noa utzirikan leihora
—Itxas-zolan arrain bihurtzera.
——O! Maria, zu biziz ganbiatzen,
—Arrainera bazare bihurtzen
—Arrantzale banoa ur handitan,
—Zu bizirik hartzera saretan.
——Arrantzale gaixoa itsasoko
—Zuk sareak hedatu orduko,
—Ni, xoria, hegaztin arin, airez
—Eginen naiz, ni, ihiztaria.
—Zainduren tut, zure oihan-sasiak,
—Zu segaden hedatzen hastean,
—Ni lorea sort nindake bet-betan;
—Gordez hantxet landa soroetan.
——O! Maria, soroetako lore
—Margarita egiten bazare,
—Idortean, xirripa naiz sortuko.
—Nik freskatuz ez zan histuko.
—Ur-xirripa garbirik zu sortzean,
—Ihes ganen itsasoz bertzaldera,
—Ameriken azken desertura.
—Ikhustean zu gora igana,
—Itsasoko haizea naiz eginen
—Nik arinik zaitut eremanen.
—Itsasoko haizea zu sortzean,
—Iguzkia!... lurrak maite duena,
—Elur, hormak, urtzen dituena.
—Zuri kenduz ene hats guzia.
——Zuk hartzean muskerraren bizia,
—Nik diotet sorgineri gauean
—Argituko akelar bidean.
—Ikustean zure aurpegia,
—Ni lainoa altxa niro lurretik,
—Gau guzian gordeko zaitut nik.
—Lainopetik ezin badirot argi,
—Ni, arrosa, lore bote guzian
—O! Maria, zu jartzean arrosa,
—Etortzean, oi zure aldaxketan
—Pausatu-ta hegalez airetan.
—Zoaz hortik, zoaz, aldi huntako,
—Saretara ez nauzu bilduko.
—Lehenago bilakaturik ni haitz,
—Mendietan bakez biziko naiz.
—O! Maria, arbolarin itxuran
—Sort bazinte nonbeit mortuetan,
—Bizitzeko zurekin besarka.
——Besartean hartu nahi banauzu
—Haitz zahar bat tinkatuko duzu.
—Jauntzi xuri, ni, serora lasterrik
—Komentuan nindake sarturik.
——O! Maria, komentu zerratuan
—Kaperatik zu kantaz hastean,
—Oihartzuna atzar niro bozturik,
—Zure boza eneturen dut nik.
——Oihartzuna, komentuko barnetik
—Hilen kanta zinuke bakarrik,
—Hedatuko haran urrunetara.
—Herioak ni gorputz zilora.
—O! Maria, zure hil-ezkiletan,
—Suntsiturik zu izatekotan
—Han enea zintazke segura.
——Egiazki orai zaitut sinesten,
—Ez nauzula faltsoki bilatzen.
—Ereztun bat, hori ene eritik,
—Beira zazu nitaz oroiturik.
—O! Maria, bozkariotan nago.
—Zu leihorat agertu orduko;
—Nola diren izarrak itzali.
——Neskatxaren gaztetasun ederrak
—Arduratu bidean etsaiak.
—Gorde beraz, zure bihotz guzia,
—Amodio eta aurpegia.
- DESERTURRA (XIX. mendea)—Biziaren primaderan armetara gaitea
—Zorigaitzik dorpenak zitzautan jasaitea.
—Desertatuz uste nuen hobeki izaitea:
—Pentsamendu zoroa, hik egin naikan kaltea!
—Buru-kolpe itsua, hik egun batzuengatik,
—Sekulako zertako nauk galarazi herritik,
—Aita-ama haurrik eta adixkiden artetik.
—Gehiago ote naitek ikusiren bizirik.
—Gaizkirik den gutiena egin gabe nihori,
—Gaxtaginik handiena naizela dut iduri.
—Zer malura, gehiago etzautala zilhegi
—Agur baten erraitea nere sorlekuari!
—Nere baitan gozo onik orai ez da sekulan.
—Bihotzeko har batekin izpiritua alan,
—Ametsetan ere beti mugarrien ikaran.
—Beti beldur aintzinegi sangoa sar dezadan.
—Gauaz eta egunaz dut begien aitzinean,
—Sor-etxola nere hura larrain bixkar batean:
—Bixta-bixtan hantxe dago iturri bat aldean.
—Oh! nik nuen zoriona han bizi nintzenean.
—Non zaituztet, mendi urdin, txirripa ithurriak,
—Nere behi, ahuntz eta ardi bizkar guriak,
—Non lehengo nere bide, txingola iduriak,
—Amets histu bat neretzat zaretenak guziak.
—Besta egun herrikoan nere gazte lagunak
—Txirola joz, badoatzi kantuz plazara denak:
—Gaur pilotan, bihar dantzan hekien atseginak,
—Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak!
—O ezkila! hi neretzat lehenik jo huena,
—Hik orobat joko bahu nere azken orena!
—Hire itzalean nian bizirik urosena.
—Aditzean mendi hetan hire hats-beherena.
—Nere ama orai urrun, kausitzen dut niganik;
—Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.
—Ni hor, ez adiskide bat nitaz arta duenik,
—Ni hor, nere oinazetan konsolatzen nauenik.
—Hemen jende arrotzetan ni hiltzen naizenean
—Bihotz minik gabe naute ezarriren lurpean.
—Nor daut gero, noiz edo noiz, oroitzapen batean,
—Loretto bat pausaturen nere tonba gainean.
—Bozkarioz bizitzera, ukaturik herria,
—Desterrura bertze behin ez nindake abia.
—Bai ondikotz! kiratsa zait desterruko ogia
—Hemen ezinbertzean dut higaturen bizia!
—Ur-txirripa ez da kaltzen nihoiz ber' ohetik,
—Ez eta ere arroka, sortua den menditik.
—Zuhur denak kanta beza beti bere herritik.
Etxeberria, Martin —1974—
- INFINITUAREN ZATIAK (1999)—Gaur katilu batez
—maitemindu naiz.
—Mahaiaren saihets batean
—zaintzen balego bezala.
—Mahaia laukizuzena eta marroia zen.
—orri hori batzuetan idazten
—ari nintzen,
—karpeta arroxa ahul baten gainean.
—Infinituaren zatiak
—ikusi nituela
—idazten ari nintzen.
—Tuliparbolen atzamarrak
—Eta bitartean,
—katilu txuri txikia
—bere platertxo
—eta bere koilaratxo zikinduarekin.
—eta guzti.
—Elkarri begira geratu gara.
—ez dizkit zeruak esango.
—Nire katilu txuri txikia.
—Ebaki batez hustu dut.
—Nire maitasunaren
—metaforarik onena.
—Nire katilua.
- TXEKOSLOVAKIA (1999)—Txekoslovakian, S zava ibaiaren gerrialdean
—ezagutu zintudan. Zure morroi ijitoek
—diamante koloreko ur eta ziraunen gainetik
—hegaldatzen zintuztenean, erpuru
—biluzietatik
—oraturik.
—Elur malutek
—zure bular gaiztoak
—zipriztintzen
—zituzten.
—Oraindik ere, kamioiei itzuri eginez
—bidea gurutzatzen dugunean,
—kafe-etxearen bazterrean musukatzean,
—zure hortzek
—iratzartzen naute.
- LARUNBAT ARRATSALDEA (1999)—Baratxuri errez
—betetako
—zorro bat da
—nire bihotza.
—Zazpi gaitzen
—Mantso
—noa etxera,
—oso mantso.
—Urrats bakoitzak
—neurgabea eskatzen dit;
—eta
—hitz bakoitzak
—odolezko katilu bi.
—Etxe aldameneko
—taberna
—ia huts
—batera sartu naiz
—eta
—kokakola bat
—eskatu dut.
—Poema alu bat
—idazteak
—min ematen
—dit.
—Futbol partida
—bat
—ari dira ematen
—irratiz.
—ustelduak
—perla ustelduak dira
—Zerbait adimentsua
—idatzi nahi nuke,
—nire samina gainditzeko
—balioko didan zerbait,
—zu nirekin aspertzen
—eta itsasoa
—begiratzeko gogoa
—transzendentala
—esatekorik.
—Hortzak bakarrik
—geratzen dira.
—Hortzak estutzea,
—zilborra zimurtzea
—besterik ez da geratzen,
—bizitzaren
—pixa-arrastoei
—oinak asko busti
—jarraitzea.
—nire perla ustelduak.
- BILBO (1999)—Enekuriko gaina igo eta Getxorako
—bidea hartu,
—irratia ere piztu gabe.
—gaizki frijitutako sanjakobo baten
—barrualdea bezain hotza
—sentituz.
—Goizeko bostak.
—Arratsalde laburrak gero,
—patriketan gordetzen,
—nire mixeria atzeman ez dezaten.
—Eta bihar, atzera berriz dena.
—iragana etorkizunarekin
—larrutan.
—Balkoiko butanontziari
—eguzkiak nola ematen dion ikusiz,
—bertara joan eta
—zerutik eroritako bular hori
—laztantzeko gogoa
—besterik ez zait sortzen.
- BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN (2005)—bizikleta bat egingo dut
—Larraitz
—guzti hau pasa,
—gauak arratsaren bidea topatu
—eta berriz
—oinez ibiltzen asmatzen dudanean
—ez dakit
—zilborra hautsi gabe izango dudan
—zure titiek
—esnea izango duten oraindik
—arrainek kafea edaten
—ikasiko ote duten
—edota zentzurik izango duen
—maite zaitudala
—esateak
—betetako bizitzan
—zure masailak alferrik bataiatzen
—jarraitu beharko dut
—fede gutxiz
—mahatsari ardoa ukatuz
—platertxoko azken oliba sentituz
—guzti hau pasatzen denean
—bizikleta bar egingo dut
—eta poliki abiatuko naiz
—gauetik arratserako bidean
—ibai bat egongo da bertan,
—txakolin zuriz egina
—eta han topatuko zaitut beharbada,
—eta uzten badidazu,
—gure patriketako harriak hartu
—eta
—borobila bihurtuko dugu
- BELDURRAREN KAFEA (2005)—beldurrak ez gaitu hobeak egin.
—Urdinagoak eta ilunagoak beharbada,
—kafeak lanera sartu arteko ordu erdia luzatu du.
—Tarte hori, arratsalde txiki bat bihurtu du.
—Eta pertsona hobeak egin gaitu.
—Denda aurrean fruta saltzen duen andreak
—egin gaitu hobeak,
—bere aldamenetik pasatzean, beti bezala,
—irribarre batez agurtu gaituenean.
—Eta anaiaren eskutitzak,
—eta zerutik karranka nekatuak eginez
—gauean pasa diren antzarek,
—eta parkean kieto mugitu ere egiten ez den zuhaitzak,
—eta irratian ezustean jarri duten aspaldiko abestiak.
—Horiek guztiek bai.
—Horiek guztiek pertsona hobeak garela
—sinistarazi digute,
—pertsona hobeak egin gaituzte.
—Beldurrak gogorragoak egin behar gintuen bizitzarako
—eta samurragoak egin gara.
—Zaildu egin behar gintuen, etenik gabeak bihurtu,
—baina ez du lortu.
—Eten horietan galdu baitzaigu begirada,
—fruta saltzailearengan,
—paperean idatzitako hitzetan,
—negutik ihesi doazen antzaretan,
—itzalik ez duen zuhaitzean.
—Beldurrik gabeko lekuetara alde egin dugu,
—begi bat itxita, bestea irekita.
—Gaueko antzarekin batera,
- PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA (2005)—elkarrekin ateratzen hasi ginen garai hartan,
—kartulina beltzean margotutako
—ipuin bat
—oparitu nizun
—zure urtebetetze egunean.
—Ipuin bat eta belarritako batzuk.
—Kolore zuriko hitz itsatsiek
—eta zilarrezko paperez egindako balea batek
—osatzen zuten nire ipuina.
—Itsasoan galdu
—eta herrialde urrun batean
—printzesa bat topatzen zuen
—marinel bati buruzko
—ipuin inozo bat zen.
—Baina gustatu egin zitzaizun.
—Eta negar egin zenuen
—era muxu bat eman zenidan.
—Eta horregatik,
—hurrengo egunean berriz idatzi nizun.
—Eta zuk negar egin zenuen berriz
—era muxu bat eman zenidan berriz.
—Eta horrela,
—nik idatzi era zuk negar egiten
—bost urte pasa dira.
—Atzo,
—idazle alemaniar handi batek, Rilkek,
—esaten zuen hartaz gogoratu nintzen:
—lurraz maiteminduta jarraitzeko.
—Berdin maite zituela gereziondo loratuak
—Berdin aintzira izoztuak
—zein erreka kantariak.
—Eta bat-batean,
—nik ere hori esan nahiko nukeela bururatu zait.
—ni harritzen egon beharrik.
—Maite zaitudala isil eta bare ere.
—Maite zaitudala negarrez era haserre ere.
—Eta beharbada
—horregatik ezkondu garela neguan,
—hotza era euria egiten duen sasoi honetan.
—Konturatu ez garelako.
—Orain dela bost urte
—elkar ezagutu genuenetik,
—gure artean,
—urtarorik ez dagoelako.
- BASURDE BURU DISEKATUAK (2005)—Eta horretarako,
—arratsaldero,
—eta laranja bat erdibitzen nuen
—plater zuri baten gainean.
—Mahai aurrean eseri eta,
—garraztasun biak nahastuz,
—idazten jartzen nintzen
—laranja belztuen abaroan.
—Orri hutsaren zeru txikian
—hodei orbanak marrazten nituen
—behin eta berriro;
—hitz haiek
—nire buruaren aterki bakarra zirelakoan.
—Klasikoen irakurketak eta diziplinak
—idazle bihurtuko ninduten.
—Poeta.
—Eta hilezkorra izango nintzen,
—izar hotz urrunen
—eta basurde buru disekatuen antzera.
—ibaira jaurtikitako
—Eta, aldi bakoitzean,
—ura borobila bihurtuko zuten.
—Metafora perfektua.
—Hitz likidoa.
—Garai hartan
—eta laranja asko jan nituen.
—bat-batean,
—Goitik behera.
—Eta busti egin nintzen.
—Oraindik ez naiz erabat lehortu.
—ez diot idazteari utzi.
—Izarrek urruti jarraitzen dute,
—baina hortzak behintzat,
—gero eta okerragoak ditut.
- TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN (2018)—Tigrea
—gure etxera etorri
—eta bere itzal marradunarekin
—atea jo zuenean,
—uniformez mozorrotua iritsi zen.
—Horregatik hasieran
—ez nuen ezagutu.
—Ez nuen ezagutu
—bere biboteak ikusi nituen arte.
—Bere begiak ederrak baitziren,
—gasolinaz zipriztindutako
—euri-putzuen antzeko.
—aintzirako buztin zuriz eginak.
—Biboteak ziren soilik
—nor zen salatzen zutenak.
—Zurrun eta tente,
—odol herdoilduz gogortuak,
—eta ke iletsukoak.
—Hitz egiten hasi zenean,
—bere ahotsak
—etxe barruko paretak
—zimeltzen zituen.
—Irribarrez ari zela uste dut.
—Barrez algaraka ari zela uste dut.
—bere ezpataren oihartzuna baino ez zen,
—buruz behera urkatua.
—gerra berri batez
—erditu dira.
—haurrak behar ditu.
—Ez krispetak,
—baizik eskopetak.
—Ez ostadarrak,
—baizik su eta garrak.
—zu behar zaitu.
- PORNOGRAFIA (2018)—Gerrikoa askatu
—eta neguko euliekin solasean
—pasa dut
—arratsalde osoa.
—Nire bizarra orraztuz,
—aurpegitik urrun,
—Nahiz eta
—azogezko eskaparatearen barruan
—larruzko traje merke bat izan
—katu-buruekin batera salgai.
—Neure buruaz beste egiten
—saiatu naiz,
—behin eta berriro,
—heriotza txikien tiobiboan
—zorabiatuta.
—hil-kanpaiak jotzearen
—intziri kosmetikoa.
—Baina bularrak kamutsak ditut
—Lehortuak ezpainak,
—hitz eta txisturik gabe.
—Ez baita
—begirada zahartzen denean.
—Bizitzak ere,
—zuzenean eta maitasunik gabe
—biluzten gaitu.
Etxeberria, Patxi —1900-1989—
- BOST LORE (1933)—Ezin nik zu ahantzi!
—Garagarril goiz batez eguras nahiean,
—Txit mardul dago Izadi hain hegal hezean.
—Txoriak abeslari, bigun ipartxoa:
—Ai nuke beti zugan nere egoitzatxoa!
—Eguzkiren muxu-pa datorkit ondora,
—Gorrotorik gabeko laztantxo beroa.
—Zugan darkit Izadi arrain xamur, ezti:
—Holaxe dut ezagun gain honetan beti.
—Badituzu loreak, zuhaitzak ederki:
—Ene! Bai lore ederra han, garo artian:
—Ezin aspertuz nago hargan bi begiak.
—Gauean ihintz goxoak ikutuz orriak,
—Apain dago, Belabi, zuk sortu-liliak.
—Lilitxo! Bakarrik zu? Bakarrik mendian?
—Besterik ezin sor al Belabi maitian?
—Lotsaz bezela zakust kutuntxo neria...
—Esaidazu, ba, zerbait: aska mihi txikia.
—Bildur nauzu, txit bildur... Ahizpak ba-nitun nik.
—Erne ziran: lehengoan eskutzar haundi bik,
—Hor eraman zituzten, txit urrun hemendik...
—Doilor, zeken, gaiztuak! Ez dute bihotzik!
—Izadi emankorra aberats da beti:
—Gizona zer? Itzala. Buruz jantz baledi!...
—Ez luke; noski, izango hainbat tentelkeri.
—Ez, ez zakizkit larri, lagun, gaur gehiegi
—Batzuk lehendik zaituztet adiskide mami.
—Maite nazu, badakust: Ez, bada, ikutu ni.
—Luzaro biziko naiz Zuretzako beti.
—Lilitxo ederraren eske lotsatiak,
—oso bigundu dit gaur barrunbe guztia.
—Otoi luzez daukazu gaur olerkaria.
—Pozik noa etxera; txit naiz zoriontsu:
—Belabin loretxo bat det nik gaur eskertsu.
—Ez nik kalterik egin: txit nago baretsu;
—Goi-jauna nere alde zait, noski, agertu.
—Gauerdin burura zait amets txit astuna...
—Belabin ez dagola gaur nere kutuna...
—Gerta ote diteke amets egiduna?...
—Nahi orduko ez zait gaur etorri eguna.
—Lauak! Arintxo nintzen mendiruntz bidian:
—Banun ikara eta dar-dar bihotzian.
—Asnaska hemen nauzu atzoko tokian...
— Lilitxo! Nora zera nigandik ihesi?
—Garoa hemen dago, ta, zu ez ageri!
—Nor izan da gaiztoa? Nork zaitu ebatsi?
—Minez nagokizuke gaur geroztik beti.
—Behin lore bat maite izan... Mendiko lilia!!
—Ikuitzen bildur nintzen, hainbat nun maitia.
—Arrotzak eraman dit kutuntxo txikia...
—Negarrez bustia det geroztik begia...
—Ezin det nik onetsi ebasle maltzurra:
—hona sartu baitzait osoro barrura.
—Belabi, ez zak sortu lilitxo biguna,
—inorentzat ez neka gaurgeroz burua.
—Oi! Belabi! Belabi! Nik zaitut aurrian,
—inoiz ikusten badet lorerik ontzian.
—Lilirik ezin bizi ontzi kaxkarrian...
—Lurtarrak sar baleza egi hau senian!...
—Nola zutzaz ahantzi?
- HASERREA (1937)—Hilik dut anai maite, Artxanda gainean:
—Auzoko kankailuak jo dit saihetsean.
—Amak garrazki du min orain bihotzean...
—Akerrek sortu zuten guretzat gudua:
—Uste zuten zutela laguntzat zerua.
—Hain zitzaien horrela harrotu burua...
—Bitartean hura zen euskaldun osua.
—Azkeneraino eutsi, hil behar-ta ere:!
—Eskaintz gaizkatzailea egonarriz bete...
—Guztiak ez egiten beste horrenbeste.
—Lagunei esan zien: Hobe da, zoazte!
—Aberriari zabal etorkizun ate.
—Zuen seme-alabak bitez elkar-maite...
—Eraso zakarrean irauna bezate.
—Euskotar aho-zuri, bildotsak bailiran:
—Ahitu zaidak arnasa, horren pixka nintzan...
—Jainko! Hartu nazazu sutopa bainintzan.
—Bitartean, ordea, bere buru galdu.
—Eskaintz haundia dio Goi Jaunak onartu...
—Alargun onak ezin seme zintzo ahaztu!
- BORROKAK (1938)—Burrukatzarrak dira gizartean sarri
—Gizon batzuk dirala gerta gogaikarri.
—Beren asmoak beti lehen mailatan sarri....
—Herri xehearentzako astuntxo lakari.
—Batik-bat euskaldunak makur behar buru
—Aldamenean ttuzte hainbat estakuru.
—Gutxi garen apukoz ezin egin gudu...
—Hamaikatxotan listu guk irentsi dugu.
—Anaia nuen zintzo, euskotar benaz
—Arbasoen gogoan hartzen zuen arnas
—Ematen ez zigula okerrean urrats....
—Agian norbaitentzat hark izaten akats.
—Astinaldi zakarra liparrean piztu
—Eman behar zuela okerrean zitu.
—Anai maiteak zuen basoan aditu....
—Arin-arin etxera bertantxe zen bildu.
—Eman amari muxu ta bihotza lehertu
—Senideok guztia genuen ulertu.
—Berehala zitzaigun etxetik aldendu...
—Laster zioten soina berunez ubeldu.
—Geroago Artxandan, minez elbarritu
—Ezin joan inora! Norbaitek sakaildu.
—Izenik ez diote oraindik goraldu...
—Herrian gutxiago aintzakotzat hartu.
- TXINAN (1952)—Txinan behin ere ez dut ikus
—txantxangorririk
—egin bertsorik.
—etxe sapaiean
—izkutatzen zen gaixoa
—beldur antzean.
—Txepetxa ta buztanikar
—ahaztuak ditut,
—txuntxunaz ezin hiztxo bat
—esango dizut.
—Alaigarri nitun
—txit maite eta kutun:
- IHAUTERI (1988)—Ihauteri dugu gaur, zoroen eguna
—Etsaiak eman digu bailitzan beruna....
—Zabalkundeak dakar arnasez txit bero.
—Inork ez ikusi nahi letorkena gero...
—Negar malkoa darit ohean gauero.
—Alboko biztanleak, hotsaundiz ibiltzen
—Eguratsak iradu gaitula zikintzen.
—Guztion etxetara irratiz iristen....
—Ikas beharra degu belarrik itxitzen.
—Behinola haratuzteak, izaten zituzten:
—Hiru egun ondoren barau estu zuten.
—Gurasoek apalik esaten ziguten....
—Orduko egun latzak oroituz gatxauden.
—Euskotarren sinismen behinola bai zutik
—Ez digu aitortu nahi mokolo gezurtik.
—Beheraka egin digu egunero ordutik....
—Piztea dagokigu oraintxe bertatik.
—Tamalez, askorentzat, eginkizun gaitza!
—Bigunagoa omen Aizkorrin harkaitza.
—Lotsagutxiko dator lasaken ekaitza....
—Eska dezagun zintzo Goi-goiko emaitza.
Etxeburua, Arantza —1966—
- TXINATAR AUZOKO TABERNA BATETAN (1992)—Bular guriak estu
—soinekotik gainezka,
—primadera goiztarrez errukirik gabe ebagitako
—loreak, orain ihartuak.
—Hiriaren haur besoetakoak,
—izerdi eta tabako errearen usainean zarete usteltzen
—hamaika margoz igurtzitako
—maskara batez estaliak.
—Irindutako barra hautseztatua
—non absentaren zirristadapean
—azukre koxkorrak desegiten bait dira.
—Marmolezko mahai hotzen aurrean
—denboraren iragaiteak zainetan lagatako
—ebatondoz josiak
—begibakar, herren, besamotz
—tatuatuak,
—ile adats gerlitsuak,
—garai batetako asfaltoko piratak musean
—horma gainean geldirik, mututurik,
—armiarma sarezko errezel batez inguraturik
—zurezko erlojuaren begirada itsuaren azpian.
—Begitarte itzalak, ezpain hertsiak
—zigarro ke laino batez inguratuak,
—irrati mendetsu bati darion
—tango neketsuaren doinuan
—kanela pastixak gozatuz
—azken une beterreak agortzen dira,
—erditzaletan,
—Bartzelonako txinatar auzoko
—taberna batetan.
- IZKUTATZEN ZAREN HORRI (1992)—kate hotsak entzuten dira,
—ihintzez umeldutako
—ezkilen soinuari zukurutz ihes egiten dion
—ageriko goizaldietako irudi ainubea.
—Goizeko eguzkiaz zeharo itsuturik
—elur loreen artean izkutatzen zara
—eta ez zara inoiz biluzten.
—Gauaren errezelapean babesturik beti
—zure gelaskako bakartasunean
—bizitza ardoaren zapore hordigarria dastatu,
—ez inoiz zure buruagan sinestu.
- JAIZKIBELGO MENDI GAILURREAN (1992)—Zure sabelean dautza
—gure arbasoen urratsak,
—zure bihurguneetan zeharkatutako
—baso jori ziren horietan,
—gaur antzu diren landetan
—jauntxoek damakilengan ereindako haziaren
—Zutik diraute,
—itsas-lur begiraleen
—hala ere, piratak
—oraindik lehorreratzen dira gauean.
—Eta,
—itsas-lanbroa denean,
—zaldien kaskoen hotsak entzuten dira,
—itzalak zamalka,
- ZERBAIT HAUSTEN ARI DA (1992)—Zerbait hausten ari da
—nonbait.
—Kristal apurtuzko
—odol zipristinak
—eta orbainak
—eta alkohol hatsa
—Mihi moteletan
—egunsenti argitsuen
—ameskaiztoen
—Supazterreko sua
—gorrotoaren odolez itzalia,
—geroaldi ilunetako itzalak
—nonahi hedatzen dira.
—Isiltasuna, ordainez,
—haur baten nigar itoa
—besterik ez.
Etxegarai
- NORAT ZOAZI, ZU, ADIXKIDEA? (1790)—«Norat zoazi, zu, adixkidea?»
—«Donapaleora dut egungo segida;
—Urreño bat deramat bertze baten bila,
—Baldin Lapurtar hoiek jalgitzen badira».
—Lapurtarrek jin ziren, trebesak doblezka
—Joko askiren orde bazuten nobleza;
—Ez dela, egun oroz, lapurtarren besta!
—Azantzako semea nik ez dut mendratzen,
—Bere parerik ez du pilota botatzen;
—Bai, bainan Perkain hori ez zuen latsatzen
—Plaza guziarentzat bera aski baitzen!
—Hek zazpi joko eta gurek bederatzi;
—Halere lapurtarren plaza ez zen aski;
—Hasarrean bezala trebesian beti:
—Urguiluz nahi zuten guri irabazi!
—Orai betetzen ditu bederatzi urte,
—Baigorrin trufa onik egin zinaukuten:
—Gure gasna-sariak joan zinauzkuten...
—Ordainak baitiaguk, hor konpon zaitezten!
—Orai, lapurtar jaunak, zuek zer zaitzue?
—Monedako etxea hurbilxko duzue;
—Eskasten bazautzue, hartarat zoazte,
—Ukaiten baduzue... harturen duzue!
—Ehun bat urre galdu, gastuak bertzalde;
—Hok ere, ene ustez, zerbait bait dirade!
—Gizon bat aberatsa izanikan ere,
—Holako zimikoak senditzen dirade!
—Aldudiarrak eta ainitz gehiago
—Azantzako Jaun Pedro, artexa zirade,
—Mainuak hartu tutzu... ba bainan debalde,
—Akizko uretarat zoaz berriz ere...
—Jiten zireneko, prest egonen girade.
—Gorputzari bereak emaiten badaki;
—Antzara ixter zenbait jan beharko ditik
—Dirurik ekartzekotz Donapaleotik!
Etxepare, Bernat
- POTAREN GALDATZEA (1545)—«Andrea, Jeinkoak drugatzula, orai berdi girade;
—ni errege balin banintz, erregina zinate,
—pot bat, otoi, egidazu, ez zaitzula herabe;
—nik zugatik dudan penek hura merexi dute».
—«Eia horrat, apart' hadi; nor uste duk nizala?
—Horlako bat ez dut uste nik ikusi dudala;
—horrelako hitz gaixtorik niri ez darradala
—berzer erran ahal baititza; ez nuk uste duiana»
—«Andre gaixtoa bazinade, nik ez naidi kondurik;
—ziren zirena baitzira, zuzaz pena dizit nik;
—ene ustean ez dut erran desonesta den gauzarik;
—pot bat niri eginagatik, ez zinduke laidorik».
—«Hire potak, baziakiat, bertze gauza nahi dik».
—«Anderea, azti zira nihaurk erran gaberik».
—«Bada utzi ahal bainentzak ni holakoz ixilik».
—«Horrein gaitz ziraden gero, eginen dut bertzerik:
—Bizi nizan egunetan, bada, ez zitut utziren;
—nik zer orai nahi baitut, heben duzu eginen».
—«Uste diat eskuiarki ez hizala burlatzen;
—gizon hunek orai nuia heben laidoz beteren?
—Eiagora, nik zer daidit?» «Zaude ixilik hanbaten».
—«Etai lelori bai lelo, pota franko, bertzea bego.
—Andrea, mintza ahal baitzinde bertze aldian emeago».
- EMAZTEN FABORE (1545)—Emazteak ez gaitz erran ene amorekatik;
—gizonek utzi balitzate, ez laidite faltarik.
—Anitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,
—arizki eta desoneski baitituzte aipatzen,
—ixilika egoitea ederrago litzate;
—andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.
—Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite,
—haiez ongi erraitea onestago lizate.
—Emazteak zerengatik gaitz erranen dirate?
—Handi eta xipi oro haietarik girade.
—Balentria sinplea da andren gaitzerraitia,
—bat gaitz erran nahi bada, oro bardin sartzia;
—damu gaitzik emazteak hari eman ditia.
—Andren gaitzerraile orok behar luke pentsatu
—bera eta bertze oro nontik ginaden sortu;
—ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu;
—amagatik andre oro behar luke goratu.
—Gizonaren probetxuko emaztea beti da,
—oro behin haietarik sortzen gira mundura;
—sortu eta hil ginate, hark haz ez baginitza;
—haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
—Haren eskuz osoan behar soinera eta jatera,
—Ordu oroz behar tugu; ez da heben zer duda.
—Emazterik ez den lekuian ez dakusat plazerik,
—ez gizona ez etxea behin ere xahurik,
—etxean den gauza oro gaizki erreglaturik;
—parabizuian nahi ez nuke emazterik ez balitz.
—Emazteak ez dut entzun lehen gizona jaukirik,
—bana gizonek emaztea beti ere lehenik;
—gaixteria jalgiten da beti gizonetarik;
—zeren, bada, daraukate emazteari hogenik?
—Bertuteak behar luke gizonetan handiago,
—emaztetan nik dakusat ongiz ere gehiago;
—mila gizon gaixtorik da emazte batendako,
—gizon baten mila andre bere fedean dago.
—Hek gizoner beha balite, ez litzate bat onik,
—ez diroite deuskai denik utzi jauki gaberik,
—bana anitz emazte da eskapatzen zaienik,
—anderetan zeren baita bertutea hobenik.
—Nik ez dantzut emazteak bortxaturik gizona,
—bana bera zoraturik andreari darraika;
—zenbait andre hel baledi oneriztez hargana,
—zein gizonek andreari emaiten du ogena?
—Jeinkoak emaztea maite mundu oroz gainetik;
—zerutika jaitsi zedin hartzaz amoraturik;
—emazteak ezarri du gure anaieturik;
—andre oro laudatzeko haren amorekatik.
—Irudi zait, emaztea dela gauza eztia,
—donario guzietan guziz gauza emia;
—gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia;
—hartzaz gaizki erraitea bilania handia.
—Munduian ez da gauzarik hain eder ez plazentik
—nola emaztea gizonaren petik buluzkorririk;
—beso biak zabaldurik dago errendaturik,
—gizon horrek dagiela hartzaz nahi duienik.
—Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik,
—bana dardoa ematurik, zauri' ere sendoturik,
—bere graziaz ezarten tu elgarreki baketurik.
—Nor da gizon modorroa hartzaz orit ez dena
—eta gero halakoa gaitzerraiten duiena?
—Ez da gizon naturazko hala egiten duiena.
—Zeren ez du ezagutzen hala ongi egina?
- MOSEN BERNAT ETXEPAREREN KANTUIA (1545)—Mosen Bernat, jakin bahu gauza nola jinen zen,
—Bearnora gabetarik egon ahal hintzanden.
—Heldu behar duien gauzan ez da eskapatzerik;
—nik ogenik eznuiela ongi 'gitez bertzerik,
—bidegabek haritu nu bide ez nuien lekhutik;
—erregeri gaizki saldu, gertuz ogen gaberik.
—Jaun erregek mezu nentzan joan nengion bertarik;
—gaitzez lagola entzun nuien, bana nik ez ogenik;
—izterbegier ez neien malizian lekurik,
—Balinetan joan ez baninz, ogenduru nintzaten,
—ene kontra falseria beti sinetsi zaten;
—justizian entzun baninz, sarri jalgi nintzaten;
—haren faltaz hasi nuzu jaugitiaz dolutzen
—Bertzen gaitzaz zenzatzea zuhurtzea handi da;
—izterbegi duien oro nitan bedi gaztiga;
—abantailan dabilela ahal bailedi segura;
—gaitza apart egoiztea beti ere hobe da.
—Ni, gaixoa, etsaiari nihaur jin niz eskura;
—ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira;
—Falsu testimoniotik ezin ehor begira;
—halaz kondemnatu zuten Jeinkoa ere hiltzera;
—bekatore gira eta mira ez dakigula,
—balinetan bide gabe akusatu begira;
—pazientza dugun eta Jeinkoak gitzan aiuta;
—zure gortean bardin dira handi eta xipia;
—norkbait ere egin deraut malizia handia;
—haier hura, otoi, barka; niri balia egia
—Jangoikoa, zuk begira etsaiaren menetik;
—nik eneak badakuskit ene gaitzaz bozturik,
—zure eskuiaz dakuskidan haiek gaztigaturik,
—ene gainean ez dagiten uste duten irririk.
—Jangoikoa, egin dizit zure kontra bekatu;
—haiez nahi ez nuzula, otoi, heben punitu;
—erregeri, dakidala, nik ez dizit faltatu,
—zeren egon behar dudan heben hanbat gatibu.
—Zuganako huts eginez nahi banuzu punitu,
—errege eta bertze oro ene kontra armatu,
—gogo onez nahi dizit zure egina laudatu
—eta etsaiak didan pena pazientki haritu,
—nahiz heben pena nadin, arima den salbatu.
—Haiek zer merexi duten, zuhaurorrek ikustzu.
—Penak oro jiten dira Jeinkoaren nahitik
—eta berak permititzen oro hobenagatik;
—agian hula ez banango, hil nintzanden engoitik.
—Ene etsaiak, galdu ustean, ene ona egin dik.
—Berak batzu hil dirade, ni are nago bizirik;
—ongi egin uste baitut ohorezki jalgirik,
—gaitza nola ona ere jauginen da bertarik.
—Gaitz ekusi ez duienak hona zer den ez daki.
—Hongi egitez, gaitz sofrituz behar dugu salbatu;
—pena eta miseria nik ez nuien dastatu;
—orai dakit: Jangoikuak ez nu nahi damnatu,
—heben ene penatzera zaidanean oritu.
—Urre unak behar dizi suian untsa purgatu.
—Bere nahi ez banindu, ez ninduken punitu;
—aitak bere haur maitea gaztigatu ohi du;
—bihi unak gorde gabe behar dizi xahutu;
—Jangoikoak nitzaz ere hala agian egin du.
—Mosen Bernat, pensa ezak kartzel' hori gaitz bada,
—nonbait ere ifernuia are gaitzago dela;
—Batre minik heben ez duk, lekot jalgi nahia;
—han direnek beti die suian pena handia,
—hartzaz orit adi eta dukek pazientzia.
—Bertzen gaztigari hintzan, orai hadi gaztiga;
—pena honez orit eta hangoa ezak kojita;
—hebengoaz bertzekoa ahal baheza eskusa,
—untsa enplegatu dukek heben heure denbora.
—Hor balego, gaztiga iro ihaurk bertze guzia;
—bada orai gaztig' ezak, aldiz, heure buria,
—bertzer argi egin eta erratzen dik buruia.
—hark orori emanen dik bere merexituia:
—gaizkigiler pena handi, pazienter gloria.
—Ez dazala gaitzeriztez damna heure buruia,
—desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia;
—Jeinkoari egiten duk injuria handia:
—hura borrer egiten duk, juje heure buruia.
—Zertan juja hik baitazak eure izterbegia,
—hartan kondemnatzen dukek ihaurk heure buruia
—eta hartan ez dakidik eskusarik balia.
—Erakustak ehon ere nor den ogengabia.
—Jangoikoa, orai dizit egiteko handia:
—hiri honetan heriotzez hiltzen duzu jendia.
—Gatibutan hil ez nadin, gizon ogengabia,
—osorik, otoi, jalgiteko zuk idazu bidia,
—izterbegiak ez dagidan gibeletik irria:
—«ogenduru zuian eta han galdu dik bizia».
—Libertatia nola baita gauzetako hobena,
—gatibutan egoitea hala pena gaitzena.
—Ni bezala ez dadila, otoi, ehor engana,
—ez eta 're hitz orotan fida ere gizona.
- KONTRAPAS (1545)—behar duien tornuia.
—Bertze jendek uste zuten
—ezin eskriba zaiteien;
—orai dute forogatu
—enganatu zirela.
—Lengoajetan ohi hintzan
—estimatze gutitan;
—ohorea orotan.
—Bertzeak oro izan dira
—bertze ororen gainera.
—Baskoak orok preziatzen,
—orok ikasiren dute
—inprimitu bagerik,
—hi engoitik ebiliren
—mundu guzietarik.
—orai ez da erideiten
—jalgi hadi dantzara!
Etxeto, Joanes —1801-1887—
- KATXOK BETIRI SANTSI (1819)—Frantzian zer den gertatu:
—Mundu guzia tristatu,
—Zeren miseria zaikun arribatu;
—Ez da behar lotsatu,
—Behar da kasatu,
—Okasione guziez kuraie hartu.
—Aberatser galdatu,
—Heier gomendatu,
—Lehenik ontsa mintzatu,
—Polikiño lausengatu.
—Eman nahi ez badute xehakatu;
—Orduan behar tuzte mandarikatu.
—Orai eta lehen ere
—Aurten ez gitazke,
—Gure erresurtsa guziak juan dire.
—Jende xehearentzat bardintsu dire,
—Sekulan ez gitazke penarik gabe.
—Leheneko denboretan,
—Bonaparten eskuetan,
—Mundu guzia bizi ginen penetan;
—Tenor' guzietan,
—Haren anbizionia beti armetan.
—Betiri Sants grado handitan,
—Montaturik bot'esproinetan;
—Borthaz borta dabila zela bridetan,
—Errege Frantzian sartuz geroztikan.
—Betiri Santsen zaldia,
—Lekaiotzat duelarik miseria;
—Borta guzietan,
—Zaldi bat egin laite pare gabia;
—Bainan orotan du
—Beti ezeria,
—Zaldi txar lepo mehia,
—Kitazak, kita, Frantziako bidia,
—Eta igor urte bat, aurten baino hobia.
—Lau bertsu eman ditut,
—Hunekilan bortz baditut,
—Hau emaitearekin finitzen ditut;
—Ontsa konprenitu:
—Betiri Sants nola dugun ohoratu:
—Galtza txarrak ditu,
—Guti errespetu;
—Behar dugu desohoratu,
—Kargutikan ateratu,
—Atabal soinuz Frantziatik kasatu,
—Hemen bazter guziak aseak baititu.
- MONTEVIDEORA HELTZEAN GALDU IZAN ZEN UNTZIA (1842)—Mila zortziehun eta berrogoita bigarrena,
—Uztail hilabetea hamaseigarren eguna;
—Bertsu berri xarmegarriok eman izan nintuena,
—Sujet bat errenkontraturik, zitakeien ederrena.
—Sujet ederra dela ez da guzia egia,
—Inposible litakezu horren disimulatzia;
—Berri horrek harrituren tu Espainia eta Frantzia,
—Horrenbertze pasaiarekin galdu izan den untzia.
—Untzi horrek haste-hastetik, Baionatik partitzetik
—Zernahi sofritu izan du pena guzien partetik,
—Urrun beti plazeretik Montevideorat heltzetik.
—Nigarrez eta heiagoraz, partitu dira mundutik.
—Ikusi zituztenean Montevideoko leihorrak
—Hek zituzten munduko plazer guzien hundarrak,
—Handik goiti deihadarrak marraskak eta nigarrak,
—Ehun mila fritz egin ditu itsasoaren indarrak.
—Senar eta emaztea bere haurrekilan
—Azkenean ito dira oro elgarrekilan:
—Itsasoaren kolerak ereman tu berekilan.
—Berrehun eta hogoi eta hamabi presuna
—Memento batez ito dira, hauxe da bihotz-mina!
—Zerurat egiten zuten bihotzez oihu samina
—Otoizten zituztelarik Jainko eta Birjina.
—Untzi hartako pasaier gehienen gidaria,
—Badakit nungo seme zen pasaierketaria;
—Ofizio trixtea zuen arras ene idurian,
—Ofizio txarra dute pasaierketariak,
—Heldu diren urtiak baino juan direnak hobiak;
—Letra letraren gainean igorri behar dira;
—Frantzian lurrik duenik, ez dadin hunat abia.
—Guziak bentzutzen ditu Jainko Jaunaren dohainak;
—Han ito dira gizonak igerika zakitenak,
—Bertze batzu eskapatu batere ez zakitenak.
—Untzi hartako kapitainaz mintzatzen da jendia,
—Nik ez dezaket konprendi zoinek dioten egia;
—Ez da erremediorik engoitik, hek juan dira,
—Afera hortaz auzitara nehor ez daite abia.
—Hok ziren heiendako azken oren trixtiak,
—Beren haurrer ait' amak besarka jarriak,
—Altxatzen zituztelarik Jainkoari begiak:
—Miserableak ito dira, heiek e'in tuzte indiak!
—Hamabigarren bertsuari orai noa hastera,
—Sujeta frango bazen bainan presatzen niz finitzera;
—Montevideora jin nintzen kantu hauien emaitera,
—Oxala hel banindadin Baionara kantatzera!
Etxezaharreta, Lucien —1946—
- HAZPARNE (2012)—ikusi zintudan
—langileen ator besoetan
—idortu eta zimurtu aurpegietan
—karrika bazterrak jendek betetzean
—eta ere hiltzen ari den herrian
—oi ezinbertzearen nekean
—haurrik etxen ez duen amaren ixiltasunean
—eta lanik gabe dagonaren behakoan
—ikusi zintudan
—patar erreketan
—udako iratzeen pean
—goizeko izar ihintzak dauzkan dirdiretan
—eta maitatu zintudan
- BOTANY BAY (2012)—orhoit naiz
—aspaldi baita
—Keith lagunak zaukula
—Botany Bay,
—gitarra soken
—zaukun kantatu
—Botany Bay
—itsaso lanhotik
—zaukun kondatu
—Botany Bay
—Australian leihor bat
—Botany Bay,
—aspaldiko kantu bat
—Botany Bay
—farewell hasten zen
—agur sekulakotz
—farewell baita
—Botany Bay
—burdinez lotua
—gerla untzi sotoan
—gazte batek egina
—Botany Bay
—maite pollitari
—Botany Bay
—erbestetzen zutela
—irriz zagotzila
—urrun hiltzerat zoala
—Botany Bay
—itsasotik itsasorat
—munduko bertze zolan
—Botany Bay
—burdin azotek jana
—betiereko erbestean
—Botany Bay
—leihor madarikatua
—Botany Bay
- PONTRIQUE (2012)—bere laztana karrika zikineri eskaintzen
—negu beltz ala uda epelez
—hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
—joan ziren gazte denborak
—ostatu keztatuen bolborak
—goitika ala nigarrez arkupeak
—emazte zanpatuak
—gizon arrail laidostatuak
—garratoin bat zalu bere zilora
—Errobiren arramantza erauntsi biharamunetan
—hitz beltzak murruetan
—leihotik han Mon Bar odoletan
—gatuak karrikan ihes
—zakur gaixoa goseti begiak amultsu
—ondoko nagusiak bi ostiko
—jostuna goizik lanera joailia
—eta ez du nigarretan bidea
—kadira antolatzen Jeanne auzoko atxoekin
—ilunbetako gau sorginarekin
—espartingile ahantzia aspaldi joana
—agorrileko lur ikara eta jendea kanpoan
—Pontrique karrika miseriaren karrika
—han ere Joanteguyren zurbiak zutik
—etxea dute berritzen
—Crémerie idatzia zen lehen
—bi xahar goxo saltzaile ziren
—egun batez zorigaitza
—hirugarren estaietik jausten lasterka
—ama haurra besoetan
—gibeletik gizona harma eskuan
—saltokiko zolan uste gordeko dela
—bi tiro eta adio ama eta alaba
—hirugarrena eta adio Etcheverry buhamia
—ene karrika puntako ondarkinak
—zur eta puskeria zikinak
—garratoin zirriztalarien besta
—hemen bada belar eta guzi
—jende xeheak beren sosak zaintzen
—kutxan maitasuna gakatzen
—Patxaren desafioak
—txakur eta nagusien kontra
—intsumituen trufak
—polizi autoen lerratze ixilak
—eta kontrolak
—Jacques Lafitte karrikako hesi burdinak
—manifetako arats eta ostatu beteak
—Aita Seme aintzinean PJko zakurrak
—euskal kantuak gauaz
—gora ETA militarra
—«section avec moi!» dio kapitainak
—Pontrique karrikan koktel eta harrika
—bakartasun hotzak
—auzoen leiho tinkien arteko argiak
—zure ametsa lagun
—hitzen nasaiari hutsa kolpeka
—buruko minari etsipena irriz
—telefonaren tirrintari so
—where is my gipsy wife tonight
—eta Leonard Cohen urruntasunetaz
—plastikozko untziak ez dira betetzen ere
—hatsa doa trebeska
—biziaren hatsa
—zergatik hitzek min egiten duten ote
—hitz eskasak ere zauritzen
—goiztiriko leinuruak zorionez
—bizi itxura esnatuz
—argiaren faltsukeriaz
—zazpiak laurden guti
—Lestraden etxen kroasantak onak beti
—Café des Sports-en kafesne beroa hagunez
—lehengo jabeen aurpegia doala oroitzapenez
—gau euriak aurpegi goxatzen
—Trinketeko karrika hertsiaren antsia
—teilatu itatxurek lepoa bustitzen
—zakur gosetiak barrandan
—plastiko beltzen tripak barreatzen
—autoen azpian beldurrez ahuspez gatuak so
—Marengok erraiteko frango
—Erakustokian zinen Maritxu
—zutaz batzuetan tristeziaz nago
—hiri kutxa zaindaria maiz mutur dago
—noizko denboraz ari natzaio
—karrikan bazen beti zerbait zilo
—EDF edo Régie des Eaux
—ura gaindituko zela noizbait
—hemen denak salatari
—halere sua beti pizgarri
—etxe jabe minkorren soak
—sakelak pobreekin beteak
—hil hobi xuri barne ustelak
—etxe aintzina dena argamasa
—Pontrique miseriaren karrika
—maitasun ibiltarien portua
—sahetsean dut ere Ternua
—auzoko Coursic mariñela
—Suhigaraitxipi gizon oldartia
—hemengo Peñak nola konda
—ene andere auzoaren leiho hetsia
—iluntzeko bakarrik aterbetua
—urrun du senarra utzia
—Pontriquen ote libertatea
—hantxe eliz ezkilen dorrea
—orenak jotzen baina ez sobera
—zazpietarik hamarretara
—Soubelet zenaren orroak
—ezkontza eta ehorzketa
—Klaudio Harluxeti azken agurra
—Patxa plaza eta Visitandinena
—autoen xoko gordeena
—gauaz solas ixilen ohantzea
—Tonnelieren arrabotsa
—iduri dela ahantzixea
—miseriaren karrika Pontriquena
—egun batez aurpegi irri
—ilunabarra dela goiztiri
—esne mintua hozgailuan
—sagar andeatuak zarean
—kolore eta mozorro berrian
—orai Afrika dator punpean
—besta gau sutsu beroak
—bakartasun leiho hetsiak
—gazteria jostatu beharrez
—utzi behar iluna karrez
—etxe gris haundi zabalak
—leiho hetsien hasperenak
—untzi zikinez gaindituak
—Ernesten irri ozenak
—badoatzi kartzelako orenak
—hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
—negu beltz ala uda epelez
—bere laztana karrika zikineri eskaintzen
- XOXO BELTZAREN KOPLAK (2012)—arkaitz neketsuen maldan
—ur harroen harramantza.
—Jauregi ate herdoila
—ostalarien alkola
—oihanean ilun huntza.
—Gauetik dator dirdira
—bide sahetsez ortzantza.
—agurtzeko nekezia
—gaztetasunaren dantza.
—dena bilakatu latza.
—besteeri dela dena zor
—noiz nola geroaz mintza?
—atzerritar orai haurrak
—hustu da ene baratza.
—zentzuduna da eroa
—pikoan dela laratza.
—Dena delarik ahanzten
—haurrek apoak gidatzen
—lantzak zilatzen sahetsa.
—Oihalak oro urratzen
—suak dena du garbitzen
—soilik da gelditzen hautsa.
—Haizeak hau barreatzen
—oroituz ere lotsatzen
—gogoan da xume hatza.
—arkaitz neketsuen malda
—ur harroen harramantza.
- BAIONAKO ERROBIN (2012)—Ur sahetsetik urrats bustiek gaua zeiharkatzen
—Xaho kaiatik Réduit plazaraino uraren orroa
—Gaua jauzika mensten
—oro hodei eta bihotz bi
—Ura goiti eta beheiti itsasoen aginduz
—Zubi erotuak ilargiari keinu intziriz
—Amodio zoro deituz
—oro hodei eta bihotz bi
—Uhain firfiretan itsas-ainaren dantza argia
—oro hodei eta bihotz bi
- EZ LEHER EGITEKO (2012)—sortzetik datorrela hiltzea
—iraganak deusetarako duela
—normalizatuak
—euskara bezala laster
—nahiz hau liburu eta ikertzaileentzat
—behar den sistema numerikoetan sartua den
—biharko menturan
—ments batzuek arrapiztuko dutela
—munduan barreatu euskaldunen ondokoek
—judu erratuaren gisala armairu zoko batean atxikia
—gaztetasuna bezala
—Ruben Darioren altxor dibinoa
—bazituztela orduan Errepublikaren deiak
—norteko lubaki hotzetan odolaren emaiteko
—sortzean heriotza berekin daukala
—leher egiten dutela amets ederrenek
—ondartzako mareak irentsi gaztelua bezala
—arra eta emeen arteko tirriari
—bizitzeko graziari atxikiak
—hemen gaude gure mundu ttipian
—curia txarra dela
—udatiar turista hiritarren leloak goitika
—hemen bozetan parte hartzen
—hexagonoko pertzentai berdinekin
—gu frantses tipiko bilakatuak
—beren gorputza pasatzen ikusiko diagu
—gu zahar momifikatuak izango garenek
—jo ta ke hil arte
—kartzeletako paretetan
—izkirio ilun erdi itzaliak
—hemen egon ginen bi aldaketen artean
—iraultza ala hil
—bertsio txarren aukeran
—saskipetik ere gizona gizon zela
—botere gosez ele zuri eta iruzur
—Djugaxvilik Stalin emanen zuela
—eta hemengo euskaltzale batzu ere esplotatzaile
—euskaldun izaitea ezjakinaren bortuetan
—hegalez Xahoren Aitoren ametsetan
—ezpata luzeduna zen armada buruarekin
—libertatea zainduko zuenarekin
—bainan ezpataz hiltzen zuenak
—ezpataz leher egin zuen ere
—zuhur hitz aspaldikoa
—bainan ezpata nagusi
—eta kultur eragile
—eta dozier apainekin jujatua
—oi juje ezpalitz igela
—gure arno kantariaren ura nabari
—diruak usteldu jendartea
—moltsa hanpatua eredu
—eta hobeki erran zure akzio portefulla
—lantegiak desegiten duen sistemaren ateharri
—Mosoeletako fonderiak Ruwelleko zirkuitu imprimituak
—ezdeusaren heinera ekarri emazte eta gizon langilea
—haurrek berek ez gehiago estimatua
—eskoletara bidaliek boterearen kultura
—etxerat ekarriz aita umiliatuz
—ama ixilean ehortziz
—itotzen direnak
—eta itotzen ez direnak
—burua galarazten duten sistemak
—beren burua urkatu dutenak
—alkolean lerratuz perrekatu direnak
—etxea beren garun xokoan utziz leihor urrunetaratuak
—Picassoren Gernika postal batean zintzilikatuz
—etxeko sukaldean
—lurra saltzekoa bazutenak
—heietaz baliatzaile onik bazela
—eta mendietan larreak labakitu
—zuhaitzak ezabatu alanbrea ekarri
—onkailuz eta pozoinez ase lurretan
—bi izorraldien artean laborariak esklabo
—beti gehiago ekoiztu merkeago saldu
—bakarrik lanean etxea hustu ez dadin
—pertsulariek aipatu lur hontako erregea
—mutil morroi apala bankuko nagusiekin
—hasarrea pizten da 4x4en motur azantzekin
—gure bide hertsietan bisitariak ibilaraziz
—euskal nortasun azkarra goretsiz
—libertatearen seme garenak omen laudatuz
—denak zerbitzari nahi gaituztelarik
—denborak doatzi eta ez onerat
—begiak gure zaintzen denetan
—larru barnean laster lauki zaindari ttipiak
—mundu guzia ukareko elektronikoarekin
—buru muinaren formatatzaileak bestalde
—laster pentsakera amankomuna
—edo bestela zu zara terrorista
—non dira biziaren ametsak
—haur garaietako sahets bideak
—xoxoak kantari udaberrian
—pikaren buztan xuri beltxa
—bere arbola gorenetako ohantzetan
—eta lagun joanak
—aita eta amaren bizi kezkatiak
—oroitzapen galduak
—eta ortzadarraren koloreak
—ilargi betea Artzamendiren gibeletik jalitzen
—eta zurekin denboraren goxatzeko aukera
—denbora geldituko zela
—eta bizia dena argi izanen zela
—egun bakotxa besta bat
—zure irria aldiro mirakulu bat
—zure jantziak hunkiz
—heltzen zela
—mundu sakratuaren aldarera
—naturak eskaini ontasunera
—arno guziak kantari
—zuhaitzak itzal eta fruitu eskaintzekin
—Eden berri baten segurtamena
—sugearen histua ezintasunaren mezulari
—eta dena berriz haste dela
—lurraren iraultzeak hazia ehorzten
—gure biziak besteak jaten
—eta guk besteak hazten
—eiherako errotak bihia ehotzen
—zoin dira egun esperantzak
—ez leher egiteko
—munduaren aldatzeko
—jainkoak mutu eta ixil direlarik
—indarrak flakatzen ari
—eta bakartasuna leize ideki bilakatzen
—lehen leihorretako biztanleen kemena
—nola hazten zen ez dakigu
—bizitzeko atsegina eragile zitekeen
—bainan egun dakigun eta ikusia dugunarekin
—nola marratu biziko atsegina
—gure mundua ehortzia dutenen fidantziarekin
—gure euskara hemen galdua daukatenekin
—herri mutu eta elkor bat eraikitzen ari daukutenean
—bakotxa basamortuko arkaitz bilakatuz
—mendiko urak ordokietakoekin bat eginez
—errekak itsaso bilakatuz
—minak eztituz eta elgar entzunez
—sortaldeko eta sartaldeko musikak bilduz
—Asisako San Frantsesen bake bideak zilatuz
—Taizekoenak Tibetekoekin kurutzatuz
—Lidiceko haurren estatuak piztuz
—Auschwitzeko ateak apurtuz
—eta Rocheforteko Galerianoa
—Plumagaineko Bordaxuri bere arraunetarik kendu
—Legassen hautsek Orreagako gudua kondatu
—eta Txapelaren Bidasoakoek
—uretik ekaitz bat jalgiarazi
—hiru olatuak
—nigar, esne eta odolezkoak
—zeruraino altxatuz
—lur hontako umezurtzak
—beren amen altzorat iganez
—amodiozko irri goxoak barreatuz
—maldaren beheretik goitik gabiltza
—betiko Sisifoak
—amodio berriak egun beltzak itzaliko dituela
—heriotzean bezala
—lokartzen gara holako esperantzan
—ez leher egiteko
Etxezarraga, Jesus —1953—
- NIRE AZKAZIAREN HARIA (1978)—Etxeko esperantza zan, gaixoa zan
—ta bisigo okada bete baten
—ito egin zan
—ez eutson eta emon inortxok
—ta larrosa gorria eskuartean
—oihaletako umea
—esperantza gurea.
—ta suteko behesuak burruzari heldu
—ta sabela erre eutson
—ez eutson eta estaldu inortxok
—amental batekin
—ta ataute zurizka baten
—euri arrastia.
—Bakarrean zahartu zan, agurea zan
—ta argitu ez jakon egun baten
—ez eutson eta opatu inortxok
—ta aurpegia katu batek
—jan egin eutson,
—gure mutil zaharrari
—etxeko lotseari.
—Gazteena zan, Ameriketaratu zan
—ta kañaberatza baten harturik
—tiroka hil eben
—ez eutson eta lagundu inortxok
—lur arrotzetan
—ta amaren bihotz begia
—Madareako Lontzo
—ai! ezinaren santzo.
—Ikazginen ezkontza tratuz, artzaina zan
—ta bakardadezko ardo ta hotz kristalez
—mankatu zan
—ez eutson eta lagundu inortxok
—bideak egiten
—ta erretiroz tarrazka
—amatatu egin zan,
—artzain xelebrea
—edur eta edabea.
—Etxaguntza besoa zan, gudari zan
—ta Zeberioko ostatu zeken baten
—ez eban eta maitatzen inortxok
—ta txapel-azula-borla-berdea
—Bekosoloko errekatxoria.
—gure borondatearen
—froga hautsia
—ate ertidigia.
—herio kontari.
- DOMU SANTUZ (1978)—fusilen suzko herio tantaz
—egiten duzuen odol-hariok
—gure ezinbestezko bideetako
—harrilosa ta kantugai
—gugan bizi zaretenok
—gu ausartu ez ginen pausuok
—gure aitzin-gibeleko barrikadok
—gure ukabilen atzamar hautsiok
—fusilen suzko herio tantaz
- SANTUTXUKO ALDAPAN (1978)—Santutxuko aldapan
—ta amodio galduak
—hiruretara galapan
—ta emegalduak nirekin
—Joshua Fit The Battle Of Jericho
—eta ni
—itsas bete egarri
—bular bete izar
—bular bete amodio galdu
—dantzan
—ene baitan
—eta ni
—hitzik gabe
—izarrak bular bete
—hautsi ezinik
—inoiz amaitu
- VIA CRUCIS (1978)—Eguneroko igurtzialdiak trukuztutako ezpain jausiak jaso zituen emegalduak
—ta gorri biziz jantzi zituen.
—Sabel barrenetik gora eztarriraino igoten eutson akabubako kantzazinoari
—joan eta irrifarre zahar bat jarri eutson.
—Aurpegiko ximur luze ebagitsuak ta baltzunea herioen begiondo ilunduak hartu
—ta Elena Rubinsteinen hautsekin estali zituen.
—Hamabi urteko alabatxo bular ernebarria hartu eban ta amodioari haginkada barri bat emonik,
—Bariku Santu gaba batez janari hotz-beroak ospatu zituezan Zabalburuko azpietan.
—Gero, ile mataza more sugetsua ta arrakada eraztun basoa astindu
—ta alkoholarekin nagiak atera ondoren
—barriro ere bere okelak oheratu zituen.
Ezkiaga, Patxi —1943—
- PARADISU GALDUARENA (1984)—Hasierara itzuli nahi dut,
—ilargi eta eguzkizko seaskan
—kulunkatzen zituen
—aurreneko egunetara.
—Bizitzara itzuli nahi dut,
—adjetiborik gabe
—gizona gizon hutsa
—zen ilusioetako une
—galdu izkutuetara.
—Poesiara itzuli nahi dut,
—antzineko begi urdinen
—garbitasun gardenera,
—oihu eta marru egiten ziren
—misterizko desioetara.
—Sinpleziara itzuli nahi dut,
—kredo, teoria eta ideologiarik
—gabeko aire, su eta urezko
—galdutako lurretara.
—Haragira itzuli nahi dut,
—osotasun hilezkorra den
—izate betera,
—sofismarik gabe maita dezakedan
—amodio garbi, sortzailera.
—Bustinera itzuli nahi dut,
—definitzen eta mugatzen gaituzten
—uste hestu eta tristerik
- JOANNES DE ETXANIZEN BALADA (1990)—Milla bosteun larogeita lauko
—abenduaren hogeita lauean
—herio kanta jo dute gizonek
—Terranova aldeko Red Bay badian;
—zutik diraute zortzi marinelek
—hilik joannes de Etxaniz lurrean,
—geroko beste zenbaiten hastean.
—Ezin aseak engainatu ditu
—edota, nahi bada, bizi beharrak;
—Ondarruranzko itzulera bidaian
—abestu ahal izateko nahiak;
—galeoiaren barriken artean
—asko dira oraindik hutsik daudenak...
—zergatik ez azkeneraino urtu
—eman diezaiekena balegantzak?
—Berandutzen zirudien neguak
—berandutzen gau lumen itzala
—argi mehe ta biguinaren kabuz.
—Ifarrak harrapatzen ez baditu
—ez dago heriotzik hegoalderuntz...
—noiztik bete ohi dira ur epelak
—segalariak jotakoen oihuz?
—Horregatik ziharduten gizonek
—baletzar galtzailearen atzetik,
—orduak eta orduak gauean zehar
—arpoiaren magiatik zintzilik;
—zulatuta zebilen ugaztuna
—herio zauri luzez zauriturik,
—zartatuta gizonen esperantza
—borrokaren hari beltzari eutsiz.
—eta argi betez zuten kaieratu,
—sei gizon, hamabi arraun ta txalupa
—eginik danak garaileren kantu.
—Uraren esmeralda urratua
—gorri paprikaz zitzaien tintatu,
—heriotza bizitzarekin dantzan
—gizonen eskusoinua laztanduz.
—Gero sutearen txanda iritsi zen
—kobrezko pertza sakonak gorituz,
—ta kea nonahitik ortziak beztuz.
—Garabi besoak kexu zebiltzan
—zati astunak ezin garraiatuz...
—neguaren aurkako lasterketan
—Ekin diote lanari. Mila bat
—barrikaz gainezka dago sotoa;
—urteko irabazia da ta denei
—etor dakiekenaren geroa.
—murritza, aldiz, mariñelen loa;
—Joannesen hitzak esnatu ditu:
—«Jota gaude! Ura jelatuz doa!».
—Bere oihalak haizetarantz zabalik
—ezin du tillajeak jela hautsi,
—itsasoaren bihotzera iritsi.
—Etxerunzko desio ta asmoak
—hotzak luzarorako ditu itsi;
—patu lazgarria dauka gizonak:
—jasan ezina jasan ala etsi.
—Lau hilabete izango dira, lau
—ta mariñel gehienentzat gehiegi,
—elurra, jelatea eta elurra...
—borda zaharra, gizonen artegi.
—Hamalauk hasi dute lasterketa...
—inori loa gerta ez dakion
—betirako itsita dagoen begi.
—Baina ahuleziak jango ditu ta hotzak,
—gaixotuen gorputzak morez jantziz;
—zai dirautenen esperantza hutsak
—heriotza edertasunez erauziz.
—Batzurentzat ahitu da kandela
—azken argi dardarakorra itzaliz...
—eta Gabon Gauan Joannes d'Etxaniz.
—Luzea izan da etsaiaren arpoia
—ta kupidagaitza arerioa.
—«Beldur diot heriotzari», dio,
—Begi gazteak itsi dizkiote,
—eskuetan jarri errosarioa...
—Bertan dirau. Ondarru bihurtu du
—Red Bay hartako lurraren altzoa.
- TCHAIKOVSKIREN PATETIKA (1993)—Inor ez da hiltzen sexu ezagatik.
—Amodio ezak akabatzen gaitu.
—Sarritan bururatu zait
—jadanik ez dagoela maite dezakedan inor,
—maite nitzakeen guztiak hilik daudela
—edo beste tokiren batean.
—zeintzuk diren beren izenak?
—Hala ere batzutan ikus ditzaket,
—iluntasunaren aurka,
—aintzineko katedraletan,
—argizarien argitan,
—santuen irudi dirdilariak bezala.
—Eta oroitzen naiz nola bizten genituen kandelak
——burnizko hesi artistikoaren aurrean belaunikatu baino lehen—
—esperantzaren esperoan.
—Badakit berbizieraz ditzakedala
—xarmarien bitartez,
—benetazko gorputz bat
——besoetan laztandu dezakedana—
—nahi izateagatik?
—gorputz gabea
—nintzateke.
—Eta ez.
—bihotzaren taupada
—entzun dezaket,
—maindiren iluntasun pean
—fereka dezaket...
—baina lehor aurkitzen naiz,
—iragarkietako plastikozko elurretan
—etzana.
—Heriotzaren agorra!
—Desertua!
—Behin gertakariz beteta
—eta orain hutsik dagoen
—gelaren antza hartu dut.
—Leihotik kanpoko sastrakaren polena
—besterik ez datorkit,
—hedaturiko hautsa.
- BEDERATZIGARREN KANTA, I (1999)—Zure gutunak irakurri ondorengo
—Elkarri esandako hitzak gogoratzen ditut,
—elur malutak lapurtzen zizkigun
—aterki beltz izugarriaren babesean
—elorri jada zurituaren ondoan.
—Elkarrekin emandako dantza pausoak,
—monotonoak, estuak, geldoak,
—Theodorakisen musikak sutondoko
—txingarrei itsasoko historiak
—kontatzen zizkien bitartean.
—Zure gutunak irakurri ondorengo
—Orduan ere geroa behintzat ezberdina
—izango zelako ziurtasunak
—hozkatzen gintuela gogorarazten didan
—une gozomiketz honetan;
—ezta lipar haien oroitzapena ere,
—nahiz eta orduan konfundiezina irudi.
—Eta, halarik ere, hunkidura,
—maitasunean fijotzat jotzen dudan
—printzipio bakarra.
Fernandez de Larrinoa, Kepa —1958—
- «AGUR» ESATEA (1984)—Ttikitandik entzun nion,
—mojen ikastetxetik gurasoen etxera
—bazkaltzen nindoala,
—«agur» esaten zidala
—zazpi urtetako beste mutiko ikaskide bati.
—Hemengo enparantzan zen hura,
—lehenengo udaletxe zaharraren ondotxoan,
—ia sarrera gisa dauden eskaileretan bertan.
—Hantxe.
—nire burutik igaro da
— baserri, mahats eta sagar,
— edozein igande epeltsuren arratsalde goxoan
— jendea belarditan etzanda, olgetan...
— elkarrizketan,
— maiteminduen hitz eztiak, berritsuenak
—Bizkaitarron huri gainean,
—Bizkaiko erreginaren ateetan,
—karlisten Zumalakarregiren zauriaz,
—etsipenez eta minez oroitzen du
—zuhazti eta belar.
—Gogoan dut
—gehien atsegin zitzaidan
—Begoñaren historian
—entzun nion nik
—ni bezalako umetxo bati,
—bere etxera bazkaltzen zihoala,
—«agur» esaten zidala.
—Orduantxe.
—lerrootan
—gogoan birbizitzen dudan bitartean,
—aurretxoan
—eta
—gaueroko hilargi hotz zuria
—neureganatzen uzten dizkidaten
—basatiki erroturiko zimenduzko loretxeek
— gogorrak, mutaezinak, usaigabekoak, lehorrak,
— gizakiok erahiltzen gaituztenak,
— izadiak eskaintzen digun paradisu urtsua
— desafianteki izkutatzen digutenak
—ezin dute
—gogoramenaren freskura berdatua
—Orain hogei urte,
—ormigoi harmatuzko erraldoirik
—sortu aurretik
—nire adineko mutiko bati
—«agur» esatea entzun nion nik
—jadanik ez dagoen belarrez sorturiko eserlekutik
—jaikitzen zelarik.
—ume koxkorra besterik
—ez nintzelarik,
—etxera abaitu ala,
—eta agurrak
- APIRILAREN LAU EGUN (1984)—Laurok niregan betirako finkatu dira.
—eta izena dute Apirila.
—Gau bakoitzean
—oinak busti izan ditut itsasertzean.
—Gau bakoitzean
—oinak estali ditut
—uhin nahastuaren hondakin ernaiez.
—Lau gauotan,
—sentitu dut soinean
—libre bizitzearen hunkipen izutua.
—eta laurok baitan geratu dira.
—eta lauotan sentitu naiz mutila.
—eta laurok gogoan errotu dira.
—Lau egun besterik ez dira
—eta barruan daramat beraien desira.
—Lau egun loratu dira...
—eta izena dute Apirila.
- BILBAO GOMUTAN 2 (1991)—I
—arenaleko ateak
—emak-k pankarta berri bat desplegatzen du
—«ikusi dok? bart kruzatu eben autobus bat»
—goian beude dibidendoak
—II
—arenala
—badaki san nikolasek
—badaki aurrezki kutxak
—korreotik barrena egiten du korrika batek
—eta koska bat dago pertsiana hartan
—III
—atzo hamaika t'erdietan
—banco de bilbao atarian
—kateatu ziren batzu
—magefesak blokeatu du trafikoa
—nervacero egunero telediarion
—IV
—eta
—gure paseoak
—azufre-odola
—gezi-esku elkarri lotuak
—ezpain-musuak eta arrosa ezkutuak
—V
—arenala
—erroak historia proletariadoaren heriotza
—santo tomas bertsolariak eta argala
—chiquito de arrigorri omenaldiak
—semana grande y semana santa uholdeak
—lokatza eta madriles «hermano, me prestas 10 centavos»
—cada vez hay m s robos
—berandu da etxera noa gosaldu egin behar dut eta
—VI
—bilbao gure negarra
—bihar ze ordutan
- PATS EURIAN (1991)—Ernamuin bat
— harmaila bat
— nota bat
—arrailu bat —bakarra
— hotza eta zirzartekoa
— eta
—harriak pats eurian
—eta izenak
—geratu
—ezkutuki
— haztaturiko
—bilduriko ur tantoak izen berrietan...
— berrietan...
— ur tantoak
Galarreta, Xabier —1961—
- OSO EDERRA IZAN ZEN (2002)—Lehenik, hipermerkatu batera joan nintzen.
—Apal guzti-guztiek arretaz begiratu ostean,
—autoa hartu eta beste «hiper» batera joan nintzen,
—eta han ere gauza bera egin. Orduan, autoan berriro sartu
—eta hirurgarren hipermerkatua bisitatzera joan nintzen,
—bertan gaueko hamarrek jo zidaten arte.
—Eta kale gorrian geratu nintzenean,
—ezer erosia ez nuela ohartu nintzen.
—Eta hantxe, hirurgarren hipermerkatuko aparkalekuan nengoela,
—basamortuan bezalaxe,
—begia gorantz jaso eta zerua izarrez gainezka zegoela ikusi nuen.
—Eta eskua ere gorantz jaso nuen;
—eta berriro jaitsi nuenean,
—esku-ahurrari so egin eta gauza distiratsuz beterik kausitu nuen.
—Oso ederra sentitu nintzen.
—eta goizeko hamarrak heldu zirenean,
—munduko hipermerkatu guztiek
—ateak ireki zituzten,
—nik detonadoreari sakatu
—nion uneantxe...
- BI + BI EZ ZIREN HOGEITA SEI BAIZIK (2002)—Hezurkiak nonahi sakabanaturik,
—lurrari kolatuta,
—hantxe inmolatu izan balituzte bezala;
—noizean behin, lurra inarrosi egiten zen
—tinko atxikita zirauten.
—eta izotz geziek zeharkatzen zuten
—gure haragi zimel eta beratza,
—gorputzetik jaulgitzen hasi zitzaizkigun arte.
—Ahotik hitzak eta organuak ere
—jario zitzaizkigula,
—gure desira nahikotzea erabaki genuen
—eta requiem-ari ez genion jaramonik egin,
—sorgin belarra obratzen hasita baitzegoen.
—Yuppyen lepotik barre handiak egin eta gero,
—Espainiako Banketxe Nagusian
—sartu ginen
—Gure oroitzapenen sakanean
—hogeita sei baizik,
—jende saiatua ginen eta
——euskaldun peto-petralak!—.
—iseka artean jaisten ziren bipil,
—mendi garaiak betiko, penarik gabe,
—atzean utzita.
- UHIN TXIKITXOAK SORTZEN NITUEN (2002)—Urmahel batean,
—non flotatzen ziren nire oroitzapenak, eta uretan
—non islatzen ziren
—udazkeneko zuhaitz harro-apal guztiak,
—eta hostoak bien bitartean etengabe erortzen...
—uhin txikitxoak sortzen nituen,
—eta iratzarrita
—amets egiten nuen,
—eta, zergatik ez?
—oraindik sinesten nuen
—maitasunean.
—Gizadiaren maitasun zahar eta erabilia...
—Momentu hura hantxe geratu zitzaidan,
—espaziotik kanpo bezala,
—jainkozko edo izadizko esku batetik zintzilik,
—ni nintzela sinetsi ezinik.
- BALIO DU NIRE ODOLAK URREA (2002)—Johnny Winter
—Nire jabetzaz
— jabetzen naizenean,
— sentitzen naiz.
—Hau ez bada bihotzarekin idaztea
— —bizitzea—
—Goizuetakoek
— eta Leitzakoek
—azal diezadatela.
—Jade urtua
— dut
—zainetan,
— astelehenetan ere
—jai ematen didate;
—behar dute eta,
—kontuan harturik
Gandiaga, Bitoriano —1928-2001—
- BASO GALDUEN ARTEAN (1961)—gorri, aizto ta mutur, iparrak
—melar zorroztu sarriak.
—Lur aitu baten azurki
—penagarri ta larriak...
—Labandutako gantzu ondarrez,
—azpitik, zerbait bustiak.
—Zeatu zitun aldiak,
—lasatzen ditu euriak.
—Noizbait, asperen gisan, egozten
—ditue elorri urriak.
—maite deutsudaz zauriak:
—Iretargiak maite ditun lez
—abar urratu ta ausiak.
- T'EURIA (1961)—...T'euria.
—T'ozkirri ta argia
—itogin-zarata
—saltari ta alaia,
—klaustroko patio
—barru ta gordean,
—arra t'erdi luze
—zuri bat jagia.
—...T'euria.
—Argi ta saltari
—zarata, beti lez,
—betiko beti lez,
—ta, alaia,
—ariman ba-litza,
—arra t'erdi luze
—zuri bat jagia.
—...T'euria.
—ariman balitza
—euria, beti lez;
—ta itogin-zarata,
—beti lez, alaia,
—beti lez, barruan,
—arra t'erdi luze
—zuri bat jagia.
—...T'euria, t'euria.
- BEGIAN JAIO ZAN (1961)—Nire eskuak ez eutsan
—ikutu sekulan.
—Iruntz-tanto bat zan
—okaran baltzean.
- ZORIONTSU NAZAN ITAUNDU DEUSTAZU (1961)—Zoriontsu nazan itaundu deustazu,
—Arantzazu-ko neure komentu onetan?
—Ez al dakizu, zein ota-txori nazan?...
—Zoriontsu naz, bai, guztiz zoriontsu.
—Limosnakoari galdetu eiozu
—zoriontsu nazan, orra doanetan
—Berak dasakizu, berba bizkorretan
—komentua zer dan, zer dan Arantazu,
—zelan igaroten dodan denporea
—otoitz, ikastaldi, esku-bearretan;
—zein pozik daukadan praille-bizitzea.
—Itaundu egiozu orra doanetan.
- KEZKATZEN BAINAU (1974)—Kezkatzen bait nau
—herstutzeraino
—Hautsiak ditu
—arraunak eta
—arrakak ditu
—ontziak.
—Zenbait lamina
—bihurtu ziren,
—zenbait badira
—Baina zenbaitek
—ta harenak dira
—Iraun nahi eta
—ezin jarraitu
—laborriz dauzkat
—ixurbatuta
- ARTASOKO HIRUGARREN SALMUA (1974)—eskubide bat hartu dot.
—Lurretik
—nor izatera heldu naz.
—Nor bat naz:
—nor bat nazala dakidan
—lur pixkat.
—nor bat edo
—lur hontaz
—iritzi neikean
—zotal bat.
- BAINA EZIN KANTA (1974)—Kanta behar nuke, bai,
—baina ezin kanta:
—poza baitzait hain falta
—ta, samina sobra.
—Ta samina sobra:
—galtzen ikusten bait dut
—Ta ezin dut kanta
—eta, apenas konta
—Laido ta bortxa
—sufritzen ari da,
—abotsa moztuta.
—Ta, ezin dut kanta
—borreruen kontu
—Eta apenas konta
—hain ezina bait da.
—Ezin bait du aitortu
—bere nortasunik,
—ezin bait du eskatu
—rebeldia bait da;
—ezin bait da kexatu
—itxuragaitik, ze
—turistak datoz-ta.
—Ta ezinen ezina
—pozeraino jeitsi da.
—Ta ezin dut kanta.
- MADRILGO LAGUNAK (1977)—Guztitariko lagunak
—nituen egin Madrilen;
—guztitariko lagunak.
—Ongi hartzen gaituzte
— Eskuineko zenbait lagun
— eskuineko zenbait lagun.
— zenbait ere egin nuen.
— Guztitariko lagunak
— nituen lagun Madrilen.
— Guztiak haserretu
— zaizkida bat baten.
— Ez dut izan erraza
— pasarte hau Madrilen.
— atsegin gara Madrilen,
— ta hala haserretu ginen
— mintza bainintzaien.
— ukatu zidaten
— Ez dut izan gozoa
—Gerora adiskidetu
—izan gara noizbaiten,
—baina oraindik ez dakit
—zer arraiotan ez duten
—euskal arazoz mintza nakien
—aurpegi hobez onhartzen.
- NIRE ISILTASUN HAU (1985)—Nere isiltasun hau
—hitzetan jarriko dut.
—Ebakita dago
—nire isiltasun hau,
—odoletan dago.
—Hitzen beldurra du
—isiltasun honek
—Haragi bizitan
—isiltasun honek
—hitzen ukituei
—beldur latza die.
—demait isiltasun hau
—bertan behera hil dadin,
—gorputz gabe, inork
—ezagutzeke ta
—inoren laguntzarik
—inoiz hartu gabe.
—Nire isiltasunak
—zazpi giltza ditu,
—zazpiak giltza handi.
—Nire isiltasunak
—dolore mortala.
—Nire isiltasunak
—harreman gaiztoen
—ezinbestea bizi du
—-biderik bistan ez duen
—errealitate inutil
—Lotsa bizi du nire
—isiltasun honek
—gertatzen ari den
—gaizkide nolabaiteko
—naizela bait daki,
—norberaren bekatu
—ezin-ukatua,
—Itxura batean ezer
—isiltasun honek
- ORAIN ARTE BANAIZ (1989)—Orain arte banaiz
—eta, banaizela
—paper honetan nahi dut
—idatziz, azaldu,
—duda-mudatatik
—irten nadin ere.
—Orain arte banaiz,
—eta bitartean
—zerbait esan nahi dut:
—Banaizen ustezko
—kredo hau ez dakit
—noiz artean ahalko
—dudan baieztatu,
—ez bainaiz sentitzen
—Iturritik irten
—eta maldan behera
—nolabait dihoan
—naizela dirudit
—Uraren galtzeko
—arriskuak zenbat
—asma-ezin hainbat
—Baina azken batean
—gal daitekeen ura
—ez da desegiten.
—Baina nik ez dakit
—uraren antzeko
—guztiz naizen ere.
Garai de Monglave
- ALTABIZKARKO KANTOREA (XIX. mendea)—Deiadar bat erantzun da
—Uskaldunen mendietan;
—Etxeko jauna agertzen da
—Jauziz borta alartzetan.
—Behatzen da eta dio:
—Zer dabila lur hoietan?
—Haren txakurrak lauhazkaz,
—Lo zegoenak oinetan,
—Altabizkar unguriak
—Iharrausten tu txanpetan.
—Ibañetako gaintitik
—Herots handi bat jaikiten,
—Armada batek dakarren
—Burrunbotsa da huilantzen.
—Karlomanen tropak dira
—Iberiatik utzultzen;
—Nafarroa menpeturik,
—Ospetsu Frantzian sartzen.
—Uskaldunak aitzinera
—Mendiak gora multzotzen.
—Oi, zer lantzazko sasia!
—Banderaz estalia da,
—Zaldun eta oinezkoen
—Zer oste izigarria!
—Haien armek distiratzen
—Mila tximisten argia.
—Ikus 'atzu, ikus 'atzu
—Laster egizu, nausia.
—Oihu marrasken artetik
—Ozen eta intziritsu
—Entzuten da urrunera;
—Mendiak gainti heltzen da
—Karlomanen bihotzera.
—Olifantak oihuzten deit
—Ene llobaren herstura,
—Goazkon laster, goazkon laster,
—Egin dizogun heltura.
—Oinezko eta zaldunak!
—lhes ihaur, galdu dutuk
—Karloman, tropa hobenak.
—Huts egin deik zorte unak.
—Mendietarik jaitsi tuk
—Bitorius Uskaldunak,
—Lantzez ehaiten ditie
—Ondar ihesi doatzanak.
—Hilak ez ditazke kunta,
—Bekantu dira biziak.
—Zoinen laster histu diren
—Hoien ospe, balentriak!
—Eta lantzazko sasiak?
—Ez da haumen tximistarik,
—Odolez dira bustiak;
—Nola ixiltu diradian
—Goizeko herots handiak!
—Hainbeste direnez, haurra,
—Kuntatzera isei' hadi.
—Bat, biga, hirur, lau, bost, sei,
—Zazpi, zortzi, bederatzi,
—Hamahirur, ta hamalau;
—Hamabost eta hamasei,
—Hamazazpi, hamazortzi,
—Hemeretzi eta hogei.
—Berrogei eta laurogei.
—Ehun eta mila milak
—Lerroz lerro jiten dira.
—Zonbat diren jakin nahiz
—Junta ditzagun indarrak,
—Arroka horik atera,
—Eta heltu direnean,
—Mendi hoien oinetara,
—Ald' orotarik batean
—Aurtik ditzegun gainera.
—Zeren zaizku hunat jaitsi?
—Hezurrak karraskaz hautsi;
—Dardar puskatan itxusi:
—Haurra, zonbat diren xutik
—Kuntatzera isei' hadi
—Hogei dira, hemeretzi,
—Hamazortzi, hamazazpi,
—Hamasei dira, hamabost,
—Hamar, bederatzi, zortzi,
—Zazpi, sei, bost baizik ez da;
—Laur dira, hirur, bida, bat.
—Egin dizogun heltura.
—Ez da bat xutik ageri,
—Guziak etzanik dira:
—Etxekojauna, joan zite,
—Txakurrarekin etxera;
—Emaztearen ta haurren
—Gozoki besarkatzera;
—Bitoriaz Jinkoari
—Hekin esker emaitera;
—Deskantsu lo egitera.
—Urrunetik hor bilduko;
—Hartz otsoekin nahasi,
—Korpitz hil hoien jateko.
—Mamiak laster dirade
—Gure bistatik kentuko;
—Bena hezur xuritiak
—Betikoz hor baratuko;
—Nor beren etxian nausi
—Utz dadin erakasteko.
Garbizu, Daniel
- BADAKIT EGUNEN BATETAN BILA ETORRIKO ZAIZKIGULA (1980)—Badakit egunen batetan bila etorriko zaizkigula
—Batzuek nahiago zuten deus ez gogoratu
—ezta betikoa ere
—kondenatu jendetza baten erdian irriz
—zutabe errekuperatu berriak bezala
—jendea atean pilatzen da
—egunsenti erditzea biltzeko
—(melodia harek ere ez zuen ezer berririk agintzen)
—hala ere bertan iraunen du arratsa arte
—Izkinetako aurpegi izoztuek
—ilunpetako maitaleren antza zuten
—eskena mututu egin da
—eta azken ikustaldi bat egiten diot
—hobe zen flotatzen uztea
—ur beltzetan arroketatik hurbil
—beste denbora batetakoa bailitzan
- BERRIRO ERDIBITUKO DUT MUNDUA (1980)—Berriro erdibituko dut mundua
—etxeko edozein zokotan aurkitutako
—irekigailu arruntarekin
—eroriko den lehen zatiari erasotako elefanteak
—unibersoaren bazterren batetan gordetzera saiatuko dira
—eta tribuek jakinen dute barkatzen
—zure oroimenaren bisilu sutsuen artean
—zati minomotan agurtzen dute
—ezer argituko ez duen
—ilargi beltza
—hodei zoroek beren burua izkutatu nahi dute
—eta azpian hondoan
—lokatz zurrunbiloek
—munduen txokea prestatzen dutelarik
- AZKEN TABERNAK HERSTEN ARI DIRA (1980)—Azken tabernak hersten ari dira
—saguak korrika datoz
—gure galtzarbeetan izkutatzera
—espaloietako ginola
—ren pertsonaiak dira
—munduko metxeroek
—gure esku artean uzten dituzte korritzen garrak
—azken zubiak batzera
—kafea hozten ari zaizula
—gogoratzen dizun bitartean
- AMODIOA SUTONTZI BATETAN EGINEZ (1980)—Amodioa sutontzi batetan eginez
—zutabeak lotzen dituen kandadoa hautsi da
—prostituta liburudendetan dabil
—zango ortopediko azken modeloarekin
—? oso lapur guti dago ordu hauetan munduan?
—ZURE AURPEGIAREN GAZTETASUN GANTZADUNA ZILARREZKO ONTZITAN
—San Joseren harrizko estatua
—makulu gainetan
—ETA GAUR EZ NABIL GEZURRETAN
—gaur zure begiak arrastaka darabiltzat Trinitate plazan barrena
—GAUR AZKARRAGO ILUNTZEN DU
—gaur gauak izar tubo bat irentsi du
—bere azken izarraren muturra ere konsumituz
—GAUR GAUA ITSUA DA
—moneda beroak lehertzen dira
—plazerezko gitarreo zorrotzen artean
—kriseiluak biztu eta itzali egiten dira berriro
—txandaka
—etzana
—zure abotsaren oasisan desterratua
—ezer esaten ausartzen ez naizelarik
Garbizu, Jon —1893-1930—
- NEGARREZ DAUKAT BIHOTZA!
(Bidasoz beste aldeko anaientzat) (1924)—Zubi haundi, bikainaz, Bidaso gainetik
—sendo josita gaude sortu ginanetik
—halaxe gaudelako joan nintzan txit pozik
—egun batez, aspaldi, zubi haretatik
—anaiak laztantzera bihotz-bihotzetik.
—Bihotz-bihotzetik!
—Pozik igaro nintzan, baina nola jarri?
—Gelditurik bihotza benetan elbarri
—laztan bat eman nahiaz bihotzez elkarri
—igaro nintzan alai eta guztia alferrik
—ez nuan bada arkitu lehengo lagun zaharrik!
—Hasi nintzan harrian poliki biraka
—bihotz gaixo, apal hau neukala zotinka
—guztiak erantzunaz benetan isilka...
—Zuloratu zituzten bat bestea'n gainka!
—Bat bestea'n gainka!
—Euskaldun seme sendo, indartsu, azkarrak
—betiko hil zizkigun gudako sugarrak.
—Otsoa bera hilko zuten atzaparrak
—zituzten ta, nork neurtu, nork, haien indarrak?
—Azkenik guda baten izkilu minkorrak!
—Burdin-sarez itxita hilobi irudiak
—nonahi agertzen dira kalea'n erdian
—gazte haiek hil ziran kale eta mendian.
—Eta oroitzapena berriz jarri da herrian
—otoizteko bihotzez beren izenian.
—Irudi baten aurrez nintzanean jarri
—hantxe nuan lagunen izena irakurri
—Etxart, Etxepare eta bai Luzarriturri:
—orduantxe begiak nituen iturri...
—Bihotz-bultzadaz zan-ta, ur mardula isuri!
—Guda madarikatu hain izugarriak
—hondatu zuan arrunt han Euskal Herria.
—elbarri ez diranak txit beltzez jantziak
—beltzez jantzi ez danak galdu du maitia!
—Galdu du maitia!
—Etxe askotatikan aita eta semeak
—joan ziran, izan arren txit errugabeak
—beren etxean orain dira oinazeak...
—Nork zaintzen ditu bada haien senideak?
—Nork ordaintzen diozka dituzten kalteak?
—Dituzten kalteak!
—Gure anai mateak ez zuten ezer zor
—eta hala ere joan behar ekitera gogor.
—A, pittin baterako banintzake sator
—lurpean emateko bi laztan maitekor
—haiek gabe bihotza daukat-eta minkor!
—Daukat-eta minkor!
—Guda nahi duten haiek hil bediz lehenbizi
—besteren indar bila ez ditezen hasi
—ezagun da ez dutela oraindik ikasi
—nola diran semeak sendietan hazi.
—Nahiko guda, hauek hazten, etxean da ikusi!
—Etxean da ikusi!
—Negar egin dezagun euskaldun jatorrak
—hil zituan-eta anaiak gudaren zigorrak.
—odol indartsu zainak benetan lehorrak...
—Hartu bitza berekin Jainko hilezkorrak!
—Lagunak laztantzera joan nintzan hain pozik
—eta laztandu gabe irten behar handik!
—Anaiak, entzun ondo: bihotz hau geroztik
—hementxe daukat beti benetan gaixorik...
—Hara pozez joan zan ta negarrez etorri!
—Negarrez etorri!
Garcia de Cortazar, Mirari —1969—
- BIHOTZEAN ORRATZA (1994)—Iparrak errausten duen lez
—bortxaz,
—bizidunen lorratza,
—zidan maiteak
—zulatu
—bihotzean orratza.
—Eta amildu zitzaidan
—malko artean
—amoltsu gauez
—maiz egindako ametsa;
—olatu beltz bat
—osatuko dut
—lapurtutako lantuaz
—itsasoa ere
—itzaldu dadin
—artegatasunezko lutuan;
—esperantzaren itzalpe hontan
—ezin daiteke
—irriez ito
—sufrimenduzko ziztada.
- HUSTASUNA (1994)—Larrosa bat nahi nuen zuretzat
—arantzarik gabekoa
—baina ez zegoen lorategian
—arantzagabeko larrosarik;
—Txori bat nahi nuen
—zuretzat
—baina ez zuen txoriak
—zuretzako kanturik;
—Poema bat orduan
—pentsatu nuen
—nahi nuela zuretzat
—nire baitan
—zuretzako poemarik.
- OGI APURRAK (1994)—Makurrak zituen eskuak,
—eta hortzak
—eta ilunak begiak
—eta otoitzak;
—zintzoa,
—benetakoa;
—maitasunezkoak ziren,
—egina bai zuten
—azkenetakoak ziren,
—eta azkenetakoak keinuak,
—eta azkenetakoak irriak,
—eta azkenetakoak
—hitz bat eskatzen zuten
- IRRI BATEN TRUK (1994)—Putz batez banu
—zure zure aurpegitik urrun,
—zuretzat nahi nuke
—nire amodiozko hatsa;
—zurea litzateke
—baten truk.
—zureetan ikus
—usteltzen zaituen
—zugatik, maite,
—eskumotz nintzateke
—baten truk.
Garcia-Viana, Txema —1963—
- EROETXEA (1986)—malkoz beteriko
— motxila
— bazterrean
— eta
—ongi etorri
—erregina beltzen
—ziztada mortalez
— gozatzen dutenak.
—Ongi etorri
—marioneta deslaien
—hire esperantzaren
— truke
—gorrotozko haritan
—elektrokutatuko
— hautenak.
—Ongi etorri
—ondinen artera
— bihotza
— diatena
—eskaintzeko.
- PARETA (1986)—Pareta hori, gure pareta duk.
—Luze, oker eta zikina
—«haruntzago» baten muga zorrotza.
—ikustezinezko musa batekin,
—eta txikitan idiarena jotzen genian
—amaigabeko paperezko orgasmotan.
—Gure gogoak marraztutako hamaika
— burutazioz
—josirik adrilu beltzak,
—amapuntako babestaile hi,
—gure malkoez indartu eta luzatutako
— sustraiek
—gogor eusten ziotek.
—Pareta hori, gure pareta duk...
- NIREKIN (1986)—Rockak paretak
—jotzen dituenean
—usapalak olio putzutan
—jausten direnean
— itorik
—eta neure paisaia
— beltz eta zilar
— larru eta metala
— nagusitzen denean
—nire ondoan behar haunat
— zerbezakin biok itotzeko
—oroitzapenek
— —labana zorrotzak—
—barrena urratzen didatenean
—malkoak ezin atera direnean
—toki bat uzten dinat
—neure ustelkerian.
- MANTXA BAT KOLTXOIAN (1986)—sahietsezurretan duk
—gizaki ttiki
—bi muturdun
—gorbata
—kontuz
— eta matematiko
—hire kontra eta
—bere argitasunaren
—eta hiri zer
—mantxa gorri
— baten
— mintzoa?
Garde, Luis —1961—
- HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK (2007)—Hautsezko basoak, lur oskoldunak,
—sasiek itxitako basabideak abereak joandakoan.
—Mortu hauek jatorrizko itsasoak estaltzen zituen.
—Gure liburu sakratuetan badago uholdearen aztarnarik.
—Boteretsuenek esku dardaratiez laztandu zituzten testuen
—Denborak higatutako harri ez leunduak
—darabiltzagu solasean.
—Ertzeek ahoak zaurituta, hitzak odola dira.
—Lautadan lo
—baleen saihetsezur bakartiak bailitzan
—lehenengo ontzien hondarrak usteldu ziren.
—Urarekin batera hizkuntz zaharraren hotsak
—lurrindu ziren haize horiari eskainita.
—Izan ginena ahantz ez dezagun
—zapalduriko gatzaren antzigarraz
—ezpainak igurtzen ditugu.
—Iturburuek iraganean jariatzen dute.
—Azkenengo kondairak atzenduz
—ezdeusaren zehar gabiltza
—behin-betiko eskualde isiletarantz.
—Ez dago iraganarentzat dantzatzerik;
—lugorria ez dugu ernatuko.
—Erresumako mugatik eztiki hamabi kanpaien oihartzunak
—datozkigu.
—Erresuminaren erresumako ertzetik
—eskila zartatu bat jotzen dute.
—Desagerpenerantz astiro gabiltza.
—Aztora ez gaitzaten lo zorroan.
- ELURRA ARITUKO BALU (2007)—Elurra arituko balu
—lurrak gure aztarnaren memoria gordeko luke.
—Lurra, listua, gure jakak, buztinezkoak dira.
—Noren behatzek eusten diote?
—Ilaran isilik goaz; ahoak irekita.
—Hauts gorria: zintzurra jaten digun xori hotza.
—Gaueko abelbide guztietan zehar ibili gara arnasestuka.
—Ederrak eta hitsak izan gara batzuetan,
—bertze batzuetan itsuki ankerrak.
—Beldur zuria hartzitu zen ilunean.
—Bihotzetako kaxoi itxietan
—nork bere giltza.
—Goizeko lehenengo distirak
—aurpegiak itzuli zizkigun;
—geure buruarekiko errekonziliaziotzat hartu genuen.
—Etxeratuko gara irabazle
—ezpainetako hauts gorria kendu ezinik.
—Etxeko sua hauts gorri berberaz amataturik aurkituta
—ez dugu berriz piztuko.
—Hala erran ziguten.
—Hala arituko gara.
- HEMEN IZANEN BAZINA (2007)—Hemen izanen bazina ez zenuke kasik deus ulertuko.
—Loa, ahazmena, olaturik gabeko itsaso lausoa
—minezko txanpon zeharrargitsuekin erosiko nituzke.
—Gerra irabazten ari gara.
—Gerra guztiak galdu egin ditugu.
—Porrotaren kea lokietan lo.
—Ispiluen hondoan gure itzalak labanak zorroztuz
—ohatzean gu harrapatu nahian.
—Heinkelen suak eta gero haizeak karrikak jaten ikustean
—gozoa da beldur ez izatea, gozoa deus ez itxarotea.
—Herriskak belzten eta zimurtzen dira sutan
—inorat ez daramaten
—mapa zaharkituen antzera.
—behi begi beilegidunak jezteko;
—haizeari eta tristeziari orroka dabiltzan denboraren behiak jezteko
—odolez margotuko genituzke aurpegiak,
—begiak, hautsez tindaturiko eldarnioak.
—Lurra aspaldian bezala oinutsik joko genuke
—erritmo hura oroituz geroz.
—Mahatsen artean amodioa genuke hotzez hiltzeraino.
—Mendeetako unadurak makurturik
—gerra guztiak galtzetik natorkizu.
—Hemen izanen bazina nor naizen galdetuko zenidake.
- ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA (2007)—Zurrunbiloka itzultzen dira
—beren uniforme izerdituaren usainarekin.
—Ausaz azkenengo aldiz begiratzen dut
—iñurri bat nire ahurrean.
—Hegaltxo gardenak astinduz
—lurra bilatzen du.
—Lurra edo bizia bilatzen du nire eskutik at
—bihar edo etzi vuelo-a izanen den horretan.
—Gerlaren partea:
—gaurkoan horrelako hitza zauritua;
—bertze halakoa desagertua edo hilda.
—Argi ezbaitsuaren hareatzeetan
—esku hutsez
—bilatuko dut.
- HAIZE HEGOAREN AROAK (2007)—Birraitatxi gerrillari joan zenean semeari erran zion:
—Erlijioa eta Foruak arriskuan daude.
—Egunen batean, gizontzen zarelarik,
—ulertuko duzu.
—Haize hegoak begiak gorriztatzen zizkion.
—Sei urteren buruan aitatxik egunero
—plater bat janari kartzelarat eramaten zion.
—Bere aitak ziegako leihatilatik begiratzen zuen
—nolaz urriaren usoak urrezko iratzeetaraino jaisten ziren.
—Oihuka eskatzen zien zizpa presozainei.
—Aitatxik birraitatxiren pistola herdoiltsuak
—ganbarako kutxatik hartuta
—gerrarat abiatzean semeari:
—Lege zaharrak defendatu behar ditugu.
—Bizimodua, ogibidea, etxea.
—Heltzen zarenean ulertuko duzu
—haize hegoak ezpainak erreta.
—Errege ezezagun baten alde
—hiru urtez borrokatu eta gero
—etxaldea sutan aurkitu zuen.
—Ezkilen hotsarekin batera
—ke urdina zeru hutserantz igotzen zen
—galdera-ikur mugagabea bailitzan.
—Etsaien armadan erroldaturik
—teniente gradua onartu zioten.
—Aitak aitatxiren fusilak sorbaldatik zintzilik
—fronterat abiatu zen.
—Zalditik erran zidan:
—Elizak erretzen ari dira.
—Saia zaitez gizon izaten.
—Egunen batean ulertuko duzu.
—Zeruan hegazti saldoak nora ezean
—haize hegoak herratuak.
—Haize hegoaren olatuek oroimena jotzen dute;
—aroak badabiltza, defenda ezazu aberria.
—Horrela badakit iragana aurreikusten.
—Horrela etorkizuna errepikatzen dut.
—Zirkuluka biratzen da haize sukarduna.
—Zaldi urdinen irrintzia gelditu ez zeneko gaua oroitzen dut.
- AMODIOZKO POEMA ESKAINIAK (2008)—Gure izen abailduak, orri batean txirikordaturik.
—Erlojuen eta zirimiriaren aurka,
—paperezko babesleku hotza.
—Ohar zaitez papera eta tinta ere herdoilkor direla.
—Eskatu didazu berriz;
—Hitzek erne aditzen digute,
—are gehiago idatzitako hitz zorroztuek;
—egutegiaren hondotik aurpegietarantz jauzi ondoren,
—bertze izen batzuetarantz,
—ihes eginen digute,
—bertze poema berriagoetarantz.
—Haurtzaroko bizar-xaflak galdu zuen ahoa.
—Erabilitako orrietan ez berridaztea nahiago badut ere,
—paperarekin batera poemak eta zauriak birziklatzen dira.
—Askatzen dira bertsoak.
—Norbait izara nahasien artean ernatzen da ordu txikietan;
—gau mahaiko idazlanak erdara batean
—izkiriatuak aurkitzen ditu.
—Horma bustietako poema zaharkitu hartan,
—pospoloak azkazalez pizten genitueneko igande goizalba hura,
—ardoaz eta literaturaz liluraturik biok.
—Oroitzen duzu.
—Ardoa eta pospoloak bestondoko
— hotzaren kontra; bertzerik ez.
—Oroit zaitez. Hitzak zelatan dauzkagu.
—Poemak gure itzuri doaz, guk eman erranahiak
—hiltzen direnerakoz,
—Zure izena, zure jarrerak, paper batean horixkatzen.
—Ez baitugu bi aldiz poema bera irakurtzen.
- EGUERDIA UQBAR-EN, ARRASTIRIA DONEZTEBEN (2008)—Ezkutuko txosten batean
—idatzi arma irrealak
—betiereko gerra pizteko gai
—suntsipen orokorreko armak
—hitz gezurtiak
—beirazko misil haragiztatuta
—merkatu pertsiarraren larunbateko eguerdian
— lehertzen badira,
—hegaztiak,
—frutak,
—txanpon handiak
—gorriz tindatuz;
—ez dute balioko
—poematxo honetan sartzen ditudan
—arrosa urdin hitzen hostoek
—arrats honen gorrimina ederragotzeko?
- I WILL SING A LULLABY (2008)—... pour faire la guerre
Satan en votre royaume de Navarre.
—beira, zementu eta berokuntzazko erraldoi horrek
—kutxa gotorra eta liburua gordetzen ditu,
—aitasoen guduetako gizandi baten antzera.
—etorbideko elurra nekatuta ubelduz doa.
—Karrika luzea hutsik ez balitz,
—1917ko Petrogrado irudikaraziko lidake,
—Errusia Santua baino txikiagoa bazen ere.
—Elurraren isilune trinkotua zolen azpian,
—konkorturik nabil,
—gure auzo hezeko espartindunak
—hirigunean ibiltzen ohi ziren eran.
—Ibilera nortasunaren agiriadateke.
—Ia naziotasunarena: sentimendua edo itxurakeria.
—Nire poema hau ez da sentimendua izanen.
— edo hori baino gutxiago beharbada.
—elurra hiriaren ahantzialdia dela, edo autobusen planoa
—paperontzietan hotzak zauritua datzala, edo udan ere
—elurrak hiri honen izena estaltzen duela.
—Espartindunen bilobak
—garai batean oinez igotzen ginen hirirantz.
—Aurrezki kutxak, Londresko enkante batean,
—Leizarragak itzuli Biblia protestantea erosi zuen.
—Gaur gauean hormatuko du.
—Ez dakit
—hotz hitza Itun Berrian idatzita dagoen.
—ordu txikitan zimurdura bat sortuko zaio orri hotz horri.
—Espartindunen oin-plantak
—eskuak bezain zimurtsu ziren.
—Amatxik Argaren berde-belztasunean
—itotzen zituen katakume jaioberriak.
—Zaku arreetan, zubitik beheiti.
—Gero, marraka ilun luze bat zen nire gaua.
—Otsail aldera gainezkatzen zen ibaia.
—Altzairuzko zubia ezin izaten zen igaro hirirantz joateko.
—Behin urak joanda, ertz sasitsuak
—trapu eta plastikoz inguratuak arakatzen nituen
—katakumeen bila.
—sentimendua baino gutxiago.
—Erraldoiak sakelan gordetzen du liburua.
—Kutxa gotorra irekitzean
—hareazko gaztelu baten hondarra aurki lezakete.
—Hezetasuna, hotza, ahazmena
—Eskura edukiko dute
— zera ziurta dezaten filologoek:
—hau hieroglifikoz idatzita dago; ulertzerik ez,
—inoiz gurea izan ez zen itsasoaren uhinak
—marrazten dituzte. Atzen ezazue. "Olvidad,
—oroimena minaren iturria baino ez delakoz".
—Ortziral gauetan ito katakumeak
—igandeetan karriketarat ateratzen dira marraka
—elur gaineko bidexkak zuritu nahian.
—"Petersburgo, oraindik ez dut hil nahi:
—gordetzen dituzu nire telefonoen zenbakiak
—non hilotzen ahotsak aurkituko baititut".
—Horma beltzezko gau honetarako
—Londresko sehaska kantu bat abestuko nioke
—Joana Albreten liburuari:
—Once there was a way
—to get back homeward...
—Sleep pretty darling, do not cry
—Baina poema bat idatzi nahi nuen;
—abestia baino puskaz gehiago
—edo abestia baino hagitzez guttiago.
—Ez dut ulertzen semaforoen alferrikako beharra
—karrikak hutsik daudelarik;
—maniki nekagaitzak
—norentzat ari diren keinuka argi-itzalean.
—galderen gabeziak sortutako zarata da.
—Marraka ahulak itsasten zaizkie zolei.
—Etorbidearen buruan, Gurutzadan hildakoei kupulak,
—Albert Speeren dizipuluek diseinatuta.
—Amesgaiztoetan eraiki arkitekturak.
—Ia ederrak dirudite,
—minarete arabiar irudikatuz geroz.
—Haien porlanetan, preso espartindunen hatsa.
—Harri zaharberrituan, hiri garailearen harrokeria lo.
—Plaza hutsean, oihartzun argitsu bat dirdiran:
—haur zoriontsuek utzi usain biguna.
—(hiri irabazleetako haurrek
—eguzki-printza bana baitaramate buruan)
—irristaketan aritu dira urmael hormatuan.
—Iluntzean pista hustu ahala,
—hieroglifiko distiratsu bat
—Astelehenak zer ekarriko dion inork ez daki,
—gaurko aferez inor arduratuko den,
—nolako labirintoak idatziko ditugun zerbait atzentzeko.
—Kupulek elur betiraunkorra metatuz iraunen dute.
—Hiri elurtsuetako gauak laranja kolorekoak dira.
—Espartindunen auzoan izarrak sortu ahala,
—balizko izenez izendatzen zituen aitak
—nekeziaz baliaturik berezko konstelazioak sortuz:
—ondoko bertze hori Etsipena;
—fabrikaren tximinia gibelean sumatzen den nebulosa hark
—Hala zioen larunbat gauetan, galdategiko faroak itzalita
—Hiri garaileetako elurraz idatzi nahi nuen.
—Ez elurrezko poema liriko bat.
—Gure aita inora edo inori begiratu gabe oheratzen zen
—ortziraletan.
—Ez dakit bere loan
—bortz puntadun izar gorriak
—edo katakumeen marrakak
—abaildura bezain luzeak bizi ote ziren.
—Hau bezalako igande ilunabarretan jaikitzen zen, galdategiaren
—berriz pizteko.
—Zerua laranja baten azal bikortsu bilakatzen zen berriz.
—elurraz aritzen diren poemetan gertatzen den bezala,
—dena estali zuen:
—baratzeak, lantegiak, ibaiaren gainezkaldiak, galdategia,etxebizitza hura,
—inongo etxerik,
—inongo aitarena izan ez zen etxebizitza alokatu hura.
—(errana dudala uste dut,
—dirauten hiriak hiri garaileak direla):
—ibaitik hegoalderantz elurrezko eskuekin
—dorre berriak zabaltzen ditu
—Erlijio guduetakoa zela diote;
—Joana Albreten Biblia protestantea
—erlijio guduen arma pisa euskaratu zutela.
—Londresko enkantean erosi eta gero,
—harekin zer egin ez dakitelarik
—kutxa gotor batean gorde dute.
- DE DREIT NIEN (2008)—Farai un vers de dreit nien.
—Ezdeusaz eginen dut ene poema.
—Argitaratu eta galdu nuen poema haren
—oroipenez eta ahazteez baliatuko naiz.
—Gazte aldizkari baten Eguberri alerako
—eskatu zidaten, "badakizu, kontsumismoa-eta".
—Erraz idazten da poema didaktikoa.
—Irakurtzean, ordea, hitzarmena ez da betetzen:
—harriaren bortiztasuna paperezko harrian datzala
—sinesten dela itxurak egitea
—gehiegi hitzartzea izan daiteke.
—eraginen luke enbata Pekingo tximeletak
—hegalak astinduz auzoko igerilekuan.
—Irudi batzuk zirriborratu ondoren,
—Belaterantz abiatu ginen lera berria frogatzearren.
—"Zergatik margotu dituzte zuriz zuhaitzak",
—itaundu zuen Idoiak gibelerako ispilutik.
—Hiru urte eta negua ezagutzen hasi da.
—Haren esaldiarekin zerbait egin nezakeela hausnartu nuen,
—baita elurra uraren loa dela,
—sobera geometrikoa betegintzarrean.
—Esaldi honen oihartzunak gogoratu nituen:
—Ur lo kristaldua.
—Arkitektura perfektuek ez dirudite bizigarri.
—Zerbait hiltzen da
—(zerbaitek hiltzen du)
—bizitzeko ez egokiak diren dorre erraldoi horietan;
—ezustekoaren dardara falta da
—nola eraikitzen erakusten zizkiguten gidaliburuetan.
—(Hitz hauek tekleatzen ditudan bitartean,
—Idoiak paperezko aterkiak moztu ditu.
—Eskuak zabalik dakarzkit:
—zeru aratzagoa dakusat).
—Poema bat idatziko dut
—bertze poema batzuen hondarrak konbinatuz.
—Hitzezko sareekin hitz soilak ehizatuko ditut.
—Bazen behin etxeratu behar gintuen amets bat.
—Ametseko mapa borobilak
—ametsa bera gertatu ziren.
—Eldarnioaren eskualdea dela diote orain.
—Gure arrebak (oroit naiz)
—ohatzepeko kartoizko kutxan
—bere nabigazio kartak ezkutatzen zituen:
—Stalinen Nekazaritza Komisarien bortzurteko plan ezinezkoak,
—Komite Zentralaren Idazkaritzarako txostenak;
—"proletalgoaren garaipen zientifikoki atzeraezina"
—bezalako otoizlaburrak gorri dardaratiaz azpimarraturik.
—Diamante erorkorrezko poema didaktikoak.
—"Egutegien ur istildua", diote egun.
—uste zuen hitzak
—Pekingo tmmeletaren hegalen oihartzuna direla,
—hitzak berriz
—euriaren oroimena direla azaltzen zidan.
—Ez zuen sintesirik aurkitu izan.
—oroit naiz,
—Liburu Gorrian arrosa-hosto ubelduak zeuzkan:
—bi aldiz klandestinoak.
—Ezkutuko gauak telefono beltzaren ertzean
—lerratzen ziren:
—"Nork sartu dizu buruan zoriontsu izan behar duzula?",
—zioen Komite Zentralaren Idazkariordeak?,
—"Ez ote dakizu...?".
—Urte anitz geroago jakin nuen
—"Nola bururatu zaizu zoriontsu izan behar duzula?",
—errepikatzen ziola Osip Mandelstam-ek Nadiezhda-ri
—biak deserrirako trenean eserita,
—Paradisua, Purgatorioa eta Infernua
—balizatxo gris batean zeramatzatelarik.
—goiz elurtsu baten bazterretan,
—arrosa urdinen hostoak sortu zitzaizkion.
—Eta masailetan,
—uhartea galtzen duen txalupa baten uhara.
—Eskatu poema hartatik gogoratzen dudana:
—Ioshua eta Hoxha izenak nahasiak;
—Idoiaren lera gorria maldan beheiti;
—elurrezko panpinaren irria iluntzean distiratuz.
—Urruntzen gindoazelarik,
—Belateko gazteluaren hondakinak kristaltzen ari ziren
—gure begiekin batera.
—Gauak elurraren argia ezkutatzen duela
— idatzi zuen inork,
—isiltasunak
—hitzen metala gordetzen duen eran:
—oraindik ere entzungarri dateke
—Mandelstam Nadiezhda-ri erranez:
—"Zertaz zara kexu? Herri honetan bakarrik
—errespetatzen da poesia. Soilik hemen hiltzen dute
—poema batengatik".
—Joko aringarri baten aurkakoa.
—Arrebak eta biok
—hegal zuridun tximeletak oroitzen ditugu oraindik.
—Hitzezko sareekin, Ezkabako masaletan ehiztari,
—hegalak kentzen genizkien:
—hatzen artean hauts bihurtutako argia.
—Poema hura postontziratu zen.
—ez omen zuten auzo honetako haizea ezer askorik irauli.
— "ez deritzot nerabeentzako egokia";
—Bidasoako inongo ninfulak ez zidan galdetu
—zein bere ametsa edo iruzurra?".
—Egina dago nire poema; zehaarako ez dakit.
—Fait ai lo vers, non sai de cui.
- FRONTOI ONDOKO KABINA (2008)—Igande honetan ere belztua azaldu da.
—Utzi zuten kristal soiletik
—"FAXISTAK" digu oihukatzen ibiltariei.
—Ekuadortarrak (dominikarrak?) hurbildu ahala
—itzuli egiten dira, txartel isila sakelan.
—Pilota hormaren kontra joka aditzen da.
—Ezaguna, bakarra egiten zait
—frontoi honetako oihartzuna.
—Doneztebeko telegrafista zaharrari
—tximista batek,
—agian jainko jeloskor batek,
—telegrafoa hondatu zion berrogeiko hamarkadan:
—eta hatz-mamiez irakurtzeari ekin zion.
—Doluminak, bataioak, izendatzeak, kargu uzteak
—edo estatu kolpeak
—bulkada elektrikoak ziren bere esku zimurtuen artean.
—igandeko berriak inprimatuz doa kabina beltzari beha nagoelarik.
—Gehigarriak astrofisikarien biltzar bat aipatzen du;
—zergatik denboraren gezia etorkizunerantz doan
—eta ez iraganerantz eztabaidatzen ari dira.
—Egunen igarotzea
—polizia nobela bezain irakurgarria dela irudikatzea
—aringarria dateke anitzetan.
—Gibeletik aitzinerat itzultzean,
—errudunaren hatz-aztarnak
—lehenengo orrialdeetan berrikusgarri dira.
—Baina atzo hildako lagunaren herenegungo keinuetan
—histura igarlerik ez da aurkitzen.
—etorkinen etxeetako balkoietan eseki arropa
— irakurtzera jostatzen naiz;
—hauts izpien zarata
—tabernako botilen garrean pausatuz aditzen saiatzen naiz;
—hatz-aztarnen erliebeak litro bat argi kristalduan ikusi nahi dut;
—isilarazitako izenak asmatu,
—gobernuak jarri berri dituen letrero elebakarretan.
—zer-nolako zeinuak helduko diren jakiterik ez dago;
—leitzeko era berriak
—edo argudioaren zatiak ordenatzeko bide ezberdinak
—asmatu beharra dago. Bertze molde batzuk.
—Nahigarria litzateke etorkizun zeinuak
—zezelak eta behin-behinekoak izatea;
—hatz-mamiez irakurgarri
—eta ondorio itzulgarridunak;
—ez jainko itsu baten dekretu senilak.
- FRANKOTIRATZAILEAREN ARNASA (2009)—(filma frantsesez eman zuten,
—nik ez dakit frantsesez),
—Stalingradoko gau izoztuetan
—frankotiratzaile partisanoek
—ezkutalekuetan zain daudenean
—arnasari eusten diotela,
—etsaiek beren kokapena asma ez dezaten
—arnasaren lurrina ikusita.
—Telebista itzali ondoren
—etxolatik kanpo iluntzean erretzen egon naiz,
—nola zigarretak bustiz eta deseginez zihoazen.
—Neure buruarekin jostatzen ibili naiz
—arnasa askatzean.
—Eutsi, bota, eutsi, bota,
—Zuberoko lanbropean lurrin-seinaleak egiten
—etorkizunetik nire oraingo kokalekua
—bilatu beharko banu ere.
—Gaueko harrizko azalean nire markak uzten
—etorkizunetn gauzak hobera joanen ez balira ere.
—Hatsaren bengalekin nire posizioa seinalatuz,
—gaurko koordenadak markatuz
—partisano frankotiratzaile honek
—bere kokapenaren lekukotasuna sinatzen du.
—Gizakiak haren igarotzearen zantzua uztea atsegin du-eta:
—liburuen orrietan kearen usaina eta errautsaren kolorea,
—hatz-aztarnak binilozko diskoen ildoetan,
—garagardo botilen etiketetan azazkalek egindako zauriak,
—teilatupeetako habien hondarrak atari ondoko espaloian.
—Frankotiratzailearen arnasaren jokoa
—eta baita zelatari begira dagoen
- PEARL HARBORen ABESTIA (2009)—Telebistaren bazter batetik
—hegazkinen burrunba urruntzen da,
—zeru aratzetik
—eguzkiak gerraontzien hondar bihurrituak
—epeltzen ditu:
—Pearl Harbor-en abestia.
—Inork ulertu ez zuen nire abesti bat
—beharbada inork ez ulertzeko eran
—idazten den horietakoa zelakoz,
—hain zuzen <> zeritzona.
—Hiru minutuz
—pianoaren akorde-segida kaotikoa,
—bateria eta kitarrak, zein bere kabuz;
—sarrera basati hau bukatzean
—Joana bakarlari sartzen zen
—garai batean kontu handiz zigortzen zuen
—ahots urtsu eta urratu harekin,
—entzungailuen ezker aldetik,
—guretako norberaren etorkizunetik baletor bezala:
—<sarritan herriko izena galdetu gabe.
—haietako batek Pearl Harbor izena du.
—Neurrirako Pearl Harbor bat zain dago beti;
—eguzki atera berriak
—itsasontzien hondarrak,
—zure azalaren metalak
—epelduko ditu Pearl Harbor-en,
—Pearl Harbor-en goiz batean,
—Pearl Harbor-en...>>
—Inork ez zuen loturarik ikusi nahi izan;
—edonoiz gerta daiteke.
—Kafealdi bat nahikoa da,
—bat-bateko burrunba,
—zerua legez kontrako eraikitako hotel baten gisan
—buruaren gainerat erortzen zaigu,
—aurreabisurik edo anestesiarik gabe;
—amultsuki fondeaturiko hegazkin-ontzi lotiak
—zulatzen dituzte hitz bakan batzuek.
—Eta kafea ordaintzerakoan
—ez gara duela bortz-hamar minutu ginen haiek.
—Hau da, orekari eusten zutitzen gara,
—kontua ordaintzea atzendu gabe,
—geure oinez kaleratzen gara
—ikusleek edota kafekideak
—une horretan berriz ibiltzen ikasten ari garela
—sumatu ez dutelarik.
- GELTOKI BAT SIBERIAN (2009)—Xüberoko tren-geltoki bat:
—bakarrik egoteko,
—isilik egoteko,
—inor ez itxaroteko lekua.
—Xüberoko tren-geltoki batean sartzen den hura
—Siberiako nasa izoztuetan
—ezdeusari kateatua azaltzen da.
—Haurtzaroko geltoki kalamastrak
—oraindik bisita daitezke
—hala hemeretzigarren mendearen ipuin errusiarretan
—nola Transiberiarraren geltoki xüberotarretan.
—Inon ez bezala isiltasunaren ibilera usna daiteke hemen:
—hodei baten zatitzea,
—errail atzenduen dardara,
—Pariserat morroi joan zirenen hutsa.
—Zurekin maitemintzen den oro
—zure biztanle bakarra da;
—Pays de Soule, Haute Soule, bularrean Heart and Soul:
—zure berorat etor ez daitezen
—parke tematikoetan aberriak eraikitzen duten horiek.
—Etxe utzien herri zuri-beltza eta bertikala,
—beira berdezko basamortu sekretua.
—Hotza zu; ez zu beroa.
- TOUS LES DIRECTIONS (2009)—norabide guztietan bidaiatzen den hura.
—<<Izen hori duenik ez da hemen bizi>>
—erantzuten dio etxekoandreak
—bizkarra ematen digun bilatzaileari
—zuri-beltzezko hainbat filmetan.
—Ataritik afariaren usain garratza aditzen du
—norbaitez galdetu duen gizonak.
—Bat-bateko isiltasunean
—bi haur irudikatzen ditu sukaldeko mahaiaren alde banatan.
—Emakumeak eskuaz garbitu du
—masailetan sortu zaion
—ilargi eta lainoaren zantzua.
—<<Barkatu andrea>>,
—<<ez da deus jauna>>.
—Andreak zerbait gehitu behar zuela zirudielarik
—emeki itxi du atea.
—Bilatzailea biratzen da;
—atariko bonbillak aurpegia argitzen dio.
—Une batez gure ikusleen hazpegiak antzematen dizkiogu,
—baina jadanik autoaren belztasunean urtu da.
—Eskuak autoaren irratia piztu du;
—blues baten aho-soinu lotiak
—bultzatzen ditu kreditu-tituluak pantailan gora.
—Autobidearen marra zuriak
—gutaz eta zinema-gelaz haratago luzatzen den iluntasunean
—elkartuko dira.
—Bilaketan ibiltzen den horrentzat,
—errepidea norabide guztietan hedatzen da.
—Gaueko bidaiari bakartiak
—sarearen antza hartzen baitio autopistari.
—lkusten ditudan film gehienetan
—gertatzen jarraitzen du:
—norbaitez, bere buruaz agian
—galdetu zuen norbait urruntzen da astiro,
—euriaren distira lepoan duelarik.
—Arestian atearen zirrikitu batetik erran diote:
—<<Sentitzen dut jauna.
—Izen hori duenik ez da hemen bizi>>.
Garzia, Joxerra —1953—
- AS TIME GOES BYE (1991)—eta behin berriro itxiko dira
—night clubeko ateak
—eta behin berriro hedatuko da
—bakardadearen lurrin mingotsa
—maiteminduaren begietan
—eta behin berriro eseriko da
—piano beltzaren albora
—eta behin berriro aginduko dio
—pianojole beltzari
—behin eta berriroko pieza hura
—behin berriro jotzeko, Sam,
—as times goes bye
—eta behin berriro hunkituko dira
—ikusleen bihotzondoak ilunpean
—eta azken ilarako neska gazteak
—eskua hartuko dio mutilari
—joan doan denbora geratzearren
—eta elkarri musu emango diote
——geroaren nostalgia uxatzeko konjururik zaharrena—
—eta maitasun historia berri bat
—inauguratuko dute
—eta behin berriro airatuko da maitasuna hegazkinez
—eta behelainoak estaliko du aireportua
—eta THE END
—eta behin berriro sartuko dira maitale berriak
—zinema pareko night club hartara
- ENE ERRESUMA (1991)—zure metafora baten truke
——asfaltoan itsatsirik utzi zenuen itzala—
—ene itzala asfaltoan
—iheskor beti zu
——itzalik gabeko metafora—
—betizu beti ni
——metaforarik gabeko itzala—
- IRLA HAN DA (1991)—Belauntzi arina da maitasuna
—zatoz nerekin
—itsasoan barrena
—urrutira
—urrutira
—beste olatu batzuk
—beste arroka batzu
—kolpatzen dituzten ertzera.
—Arantzarik gabeko larrosen gainean
—baldin bazatoz
—urrutira
—urrutira
—maitaleon bihotzik
—tristatzen ez duen tokira.
—urrutian
—amets guztiak egia diren
—Maitale zapuztuen arima erratuak dira
—itsaso honetako olatuak
—ez datoz inongo
—urrutitik
—urrutira
—naufrago triste hauek
—ertzik ez duen irlara.
—urrutian
—amets guztiak egia diren
—ametsezko utopian.
—Lo kantu liluragarriak kantatuko dituzte
—lamiek guretzat
—kresala zipristinduaz
—urrutian
—urrutian
—irla galdu bat baizik
—belauntzi hautsien itsasoan.
- BERTSO BERRIAK,
XENPELARREN «BETROIARENAK» DOINUAN
PROPIO JARRIAK (1991)—Antzina tximu ginen kontuak atera
—Gaur ez gabiltz arbaso xaxtarren antzera
—zuhaitzetan bilutsik gora eta behera
—tximuen aldera
—gutxigorabehera
—jakintsu ba gera
—meritua norena
—izan ote da?
—Nonahi bada zikina nonahi zalaparta
—zenbat dezibelio zenbat zarata.
—Itsas-lurrak bortxatu ditugu indarka
—Natura suntsitzeko da giza enbata
—geroko lagata
—herentzian kaka.
—kirtenen marka.
—Inora ez heltzea ahal denik azkarren
—Inork ez du izan nahi ezertan bigarren
—horretxek uzten digu hamaika aztarren
—saltzen dugun arren
—fama lortzearren
—Herri bat izateak nahiz ez izutu gu
—pasatzekoak gara mila apuru.
—Politiko gehienak profeta ta guru
—telebistatik mintzo somatzen ditugu
—hainbeste sailburu
—agintzen zaigu baina
—gero tururu!
—Odolez ongarritu nahi dugu baratza
—geronen kalterako geure bengantza.
—Horretan badaukagu zapelaitzen antza
—baina aurki emango dugu azken hatsa
—hauxe da triskantza
—hil da esperantza
—Euskadiko martxa
—ez da, gero, txantxa...
—herri bat izan zena
—hementxe datza.
Gerediaga, Jon —1975—
- EZINTASUNA (2004)—Poesiaren hitz elbarrituak
—aski ez direnean mundua izendatzeko
—zuhaitz, leiho edo azaroko itsaso
—zentzu osoz esatea ezinezkoa zaigunean
—entzun nahi ez genuen sekretua ahoskatzeko.
—Ume batek esnea isuriko du
—hautsontzi itoaren barnean,
—zabor tontorrak konkistatu eta
—azala rniazkatuko dute katuek,
—baten batek bilduko ditu
—bedarrean etzandako saltar mardulak.
—Latza da,
—mundu guztia doa poeten Parnasora
—eta ni bakarrik geratuko naiz hiri abandonatuan
—kearen erdian adjetiboak bilatzen.
- MAITASUN PSIKOTIKO BLUES (2004)—Nik ez daukat heroi bokaziorik
—baina deabruaren egoitza burua da
—era horren aurka borrokatzen naiz egunero
—nik ez baitut Maitasuna ezagutzen
—gazteegia naiz horretarako
—pelikula gehiegi ikusitakoa,
—baina entzun al dituzu inoiz
—zure maitearen hezurrak apurtzen
—esistitzen ez den tortura gela batean?
—Ni ez naiz erromantiko tragikoa
—heroiak ez dira esistitzen honezkero
—eta Maitasuna ez omen da hain gauza epikoa
—eta euria ari du kalean era hori ez da aldatuko
—nahiz eta nik Maitasuna ezagutu
—edota heriotza,
—baina saiatu al zara inoiz
—burua paretaren kontra txikitzen
—ezagutzen ez duzun Maitasuna salbatzeko?
—Nik ez daukat hitz handien beharrik
—goizero gosaria prestatzeko
—letra larriek ez didate kafea berotuko
—era goizegi da era hotzegi,
—baina ohartu al zara nahiago nuela
—zure sorbaldan nire infernua lokartzea
—Nik ez dut Maitasuna ezagutzen
—gazteegia naiz horretarako
—pelikula gehiegi ikusitakoa.
- KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA) (2004)—Honezkero tximistek eta eskaleek
—harritzen ez duten haurra.
—Izan liteke Berlin edo Detroiten
—gure auzoan ez baitago haurrik.
—baina langabetuak ezjakintasunean bizi dira.
—Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
—Zuhaitzetako azkenengo hostoek
—antolatu dute La rsistance
—eta udazkenak terroristatzat hartu ditu.
—Kioskoetan ez dute kanikarik saltzen,
—sasoi makalak bigarren eskuko liburuentzat,
—sitsek etxeko altzariak jan dituzte,
—ez dituzte ba sitsek makarroiak jango.
—Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
—Milaka eta milaka litro ur
—bota dituzte kaleak txukuntzeko
—eta gabardina saltzaileek
—dibidendoak banatu dituzte
—kale garbitzaileen artean.
—Elizetako bankuak hutsik daude,
—antza denez errosarioak misterio guztiak galdu ditu,
—Amerikako gangsterrek eta hiltzaileek ere ezin dute
—taberna eta jatetxeetan erre.
—Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
—Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute,
—izan liteke Kuala Lumpur edo Adis-Abeban,
—gure auzoan eroetxeak baititugu barra-barra
—eta ez dago hegoaizea pairatzeko zororik kalean.
- TELEFONOAREN URTAROA (2004)—Badakit negua dela.
—Negua dela kaleko putzu izoztuetan
—negua pertsianek babestutako
—leihoen kastitatean
—negua ipar-haizeak suspertutako
—zuhaitzen pornografian.
—kale garbitzaileek
—eskularruak jantzi dituztelako
—plastikozko piper berdeak
—saldu dizkidatelako
—Honezkero gaztain beroak
—beste negu batzuetan
—saltzen omen dira
—hala ere badakit
—Herenegun esekitako izarak
—ez dira oraindik sikatu
—itsasertzak gudu-zelaia ematen du
—taxiak multiplikatu egin dira
—txakurren zaunkei kea darie.
—telefonotik heltzen zaidan
—ahots epel horrek
—non aurkitu ote du
—horrenbeste udaberri?
- ERANTZI (2007)—Ezerezaren izara isila erantzi du munduak
—itun berri baten ostadarra ageri da
—zure oin, zure hagin, zure ontasunaren aintziran
—zure ezezko errepikatuen horman
—ez gara apenas aharrausi bat baino
—heresia bat izatearen aratuste amaigabean
—egin irribarre beste behin
—mundua hondamenditik salba dadin
—non otzan-otzan pausatzen den tximisten argi zurbila
—begira araudiak koldarren izerdi-putzuetan itotzen
—badira lurraren ertzetan hainbat pailazo ahalguztidun
—itsasoan oinatz handi eta sudur gorriak ereiteko gertu
—nekez antzeman ohi dugun bizitza soilaren
- BIZIRAUN (2007)—Goroldioak bunkerra estali du jada
—eta barruan itzala
—zurbil, zelatan
—behatxulotik hegira
—lekuan irmo baina menturaz sasoiz kanpo
—porlanezko lanbroa itzultzearen zain
—desolamendua ezkututik oharkabean
—berriz ere barreiatzeko
—eta bitartean gure ametsen lurrina
—eta mahats mardulak ezpain artean
—alferrik baina artean gure ezpainetan ametsak
—ipurtargiak legez gu
—aurri artean hegaka
—eta behatxuloan bi begi eta fusila
—zelatan itzalaren kliskak
—barruan eta ezin urrunago
—lurraren bihotz izoztuan
—harrien errai harrizkoetan
—gogor gure atzaparrak tinkatzeko.
- EUROPA (Antiutopia) (2007)—Mugarri bat jarri genuen atarian
—Eta mugarriaren parean harresia
—Eta harresiaren gainean arantzak
—Ez zedin beldurra gure etxaldeetan sar
—Ez ziezaieten gaueko basa-piztiek
—gure sutondoei, gure ortuei
—gure emazteei kalterik egin
—Mugaz haraindi gera zitezen iluna
—eta ilunaren kedarraren morroiak
—Ez zitzaten beleek gure umeak iratzar
—Euren sehasken kulunkan egin zezaten amets
—Harresitik kanpo utzi genuen jainkoen amorrua
—Ez gintzaten ekaitzek ikara
—Ez zezaten etsaien geziek gure larrua urra
—Ez zitzan gure lurrak kimu arrotzak erna
—Zazpi sarrailekin itxi genituen
—gure erresumako atari eta zeruertzak.
—Begira zure ingurura, ene seme. Ikusten?
—Gure izerdiaren fruitua da dakusazun guztia
—Hau da gure herria, gizon egiten gaituena
—Hau da gure haragi eta hezurren aldare bedeinkatua
—Hau da guri agindutako lurra
—Gure errauts zuri orbangabeei lur emango diena.
- POIÒSIS (2007)—labarretan bataiotan ibiltzeko
—baina kaian kulunka batelek
—tabernan zurrumurru ketuak
—buruan, saman, zakilean, zerean, ez dakit
—amets hark, basamortuan paperezko ontziak
——barnean ura eta promesak zeramatzanak—
—bakarrik egoteko modu ezin duinago honek
—isiltasunak
—mundua sostengatzen duen giltzarriak
—euriak, galtzada-harriek eta euriak
—txakur sentiberak besarkatzeko gogoak
—haurtzaroko ziurtasun isolatuek
—patioko iskanbilan barruko babeslekuak
—zaldi zuriaren begi tristeek
——nahi dut, ez dut nahi—
—harresiak zeharkatzen hamabi kaioek
——hamabi apostoluak nigandik ihesi—
—noraezean norabidea xerkatzen duen gizadiak
——Gilenek, Antonek—
—izenik behar ote du izengabeak?
——eta hala ere zelaiak berdatzen dituenak—
—mendi hauen artean ezkutatzen den mirariak
—eskuan barraskilo baten oskol zuri hutsak
—ihintzak asetzen duen soloen egarriak
—Leonelek hitzek:
—aireari egokitzen ez zaizkion letrek
—horiek guztiek izendatzen naute ni
—une oro hilko garela jakitun izateak
—bidean menderaezin egiten gaituen heriotzak
—negua epelago egiten duen uztak
—(saskian gorde ditut hainbat intxaur)
—behar ez gaituen munduak
—sakramentu apal honek egiten duen zaratak
—eta abar anonimo guzti-guztiek
—eskatzen dute
—hitzik esan gabe eskatzen dute
—sikate itzelean ozeano bat
—tua, negarra
—edota gorputzaren beste edozein likido ahaltsu
—hitz bitan: bizi naiz
—hau da nire eskaintza
—(bizi izandakoaren hondarretan baina
—putzu gazi bat non itotzen diren puxtarriak)
—tximeleten hegaldi ezin iragankorragoa?
—begira nola indartzen nauen patuak
—dagoeneko izen bat aurkitu dut zuretzat
—muga guztiak zeharkatzen dituzten
—txori horiek bezalakoa: isiltasuna
——euren kantua entzuteko behar dugun bakarra—
—jaioberri zara zu izendegi agortu batean
—eta ez dugu mundurik inauguratuko
—bataiarria gure odolez bete ezean.
- ZAURIA ETA ORBAINA (2007)—beste inork gerezi izaten
—Airea zure hostoetatik paseatu
—eta badakizu letania moduko soinuak egiten
—baina ez dizut, ez, hitzik eskatuko.
—Antza zure adarrek buruarekin baietz
—eta ezetz diote eta badakizu
—konfesorearen plantak egiten
—baina nire adjetibo hutsalen oihuek
—ez dute zure oihartzunik espero.
—eta gozoen berri daukate
—baina sufritzeko eta maitatzeko gaitasunik
—ez dut zure zimurretan bilatuko.
—Mutu eta axolagabe gerezi izanez
—nahiko ematen didazu
—utzi gainontzekoa nire esku
—eta jakin ezazu aurrerantzean
—zure materia gormutuak
—eta nire harridura ikurrek
—gure artean zabaltzen duten
—zauri nazkagarria, jasangaitza
—nire odol loretsuaz beteko dudala
—nik egingo zaitudala eder
—nik egingo zaitudala hiztun, entzule, sentikor
—ez zaitezen gehiago nigandik urrundu
—behin betiko ahaz dezadan
—hutsaltasunaren argi zurbila, higuina
—ez nadin berriz txiki eta arrotz senti
—zu eta biok garen gure
—antzinako etxe zoragarri honetan.
- PATUA (2011)—Nahiko nuke nire patua izatea
—argia, alaia eta erreza
—eguzki-izpiak itsasoan bezala
—zeharkatu dugun errekaren neurrikoa
—nire beldurra, arrunta
—zuretzako aukeratu dudan harria bezala
—ertzetan ohikoa, apala, beste harrien kolorekoa
—mugatua, iragankorra, jasangarria
—gizon baten tamainakoa nire bizitza
—ez gehiago: haragizkoa eta arnasak puztua
—eta noizean behin, pasieran
—zure eskutik askatzen banaiz
—bidaian opari bat lortu zuretzat:
—ura harrapatu esku bakarrean, esaterako
—itsasoari baimena eskatu ostean
—gogoratzeko biok kresalaren zaporea
—une batez gazia eta berehala geza
—edo zuk maskor zuri bat aurkitzean
—zure aldamenera itzuli lehenbailehen
—zure pozarekin nik ere gozatzeko
—zuriagoak, zaratatsuagoak eta ederrak
—eta oraindik ere hemen gaudela
—zutik itsasoaren aurrean
—pozik egoteko benetako arrazoia
—haragizkoa baizik, arnasak puztutakoa
—eta ohartu
—zutik eguzki-izpiei begira
—eta isilik, itsasoa ez bezala
— bizitza zaratatsua ez bezala
—eguerdi argi, alai eta errez honi begira
—nahiko nukeen patu honexeri begira
- MONJEA ITSASERTZEAN (2011)—Emozio batzuk heriozkoak dira
—beraz ez begiratu gehiegi
—kendu zure begiak bide horretatik
—izan zaitez hobe gure nagusien beldur
—kontuz zure amets eta gogoekin
—ez zaitez arren tontorretara hurbildu
—Babilonia mila aldiz madarikatuan.
—Nik ez dut zure izena ezagutzen, baina entzun:
—hunkidura batzuk heriozkoak dira
— (eta ez da heriotza latzena
— ai, behintzat arrisku bakarra heriotza balitz
— baina ez da heriotza, ez, latzena)
—eta hala ere, arantzarik zorrotzena aukeratzen baduzu
—maitasunetik maiteminetik goragaletik gertu
—labarretako haitzetan bazabiltza
—edo ezdeusaren errautsetan mirariaren bila
—zeruertzaz haraindira bazoaz
—hegaz eta izu, izerdi, zorabio, sukar-ametsik gabe
—eta gizon izaten jarraitu nahi baduzu
—orduan kontuz ibili, eta erne, eta to
—arriskua saihesteko bide hau:
—hartu zure eskuan gutxienez beste esku bat
—gizon edo emakume batena
—eta baita zamak arintzeko eta samak berotzeko
—behar duzun ardo guztia ere
—eta han, lanbroaren eta ezdeusaren ertzean
—munduaren arnas eta hasperen eta aharrausien leizean
—han, gugandik ez urrunegi ez gertuegi
—hodei eta sasien artean
—kantuan hasi, albait ozenen
—kantuan hasi, oi zu, itsasertzeko monje
—hodei eta ur gainean ibiltari
—hasi kantuan gizaseme hitzontzien gainetik
—hasi kantuan jainko isilegi edo isilduen fabore
—ezen gu, Babiloniako leinu zigortu, zatitu, madarikatua
—gu, jainkoaren eta munduaren borreroak, hats eta lokatz
—gu, lur eta zeru eta berriz ere lur
—gu zure musikak salbatzen gaitu.
- AZKEN HITZA (2011)—itzulerarekin
—egiten dut amets
—behin eta berriro
—itzuli nahi dut
—bizitza honetan
—bizitza honekin
—egiten dut amets
—behin eta berriro
—eta behin eta betiko
—amets egiten dut
—lur honekin eta zurekin
—eta zure sabeleko
—fruitu tematiekin
—hauts izateko ni
—lokatz izateko ni
—zuretzako ni
—zeruak inguraturik
—eta zerutik kanpo
—amets egiteko eta
—beti itzultzeko ni
—zugan irauteko
—lur honexetarako ni
—lur beltz honexetarako betiko ni.
Gil Bera, Eduardo —1957—
- BETIRAKO BAKEAREN TRACTATUS
(KANT-EN OROIMENEZ) (1989)—Miles perpetuus, percusores,
—venefici, eta horiek oro
—status naturalis ditugu.
—Ene Inmanuel bihotzekoa,
—gixako zu, ez baitakizu
—furor impius intus fremit horridus ore cruento
—eta natura daedala rerum zure orrialdetarik
—Baina fata volentem ducunt,
—nolentem trahunt.
—Beha nola mintzatzen natzaizu
—Beha bertsotan euskara eta latina galka daitezke
—beha bizia eta bakea.
- LEYDEN ITSAS AZPIAN (1989)—Hortus Botanicus hertsirik,
—Ene gogoan idek tenorea goaitatzen,
—borrotsuak, ahantz edo itzalaren
—Bizikleten azpitik,
—akitu, unatu, deseginik,
—doi doi joaten ditu haltz ostoak.
—Euri farrasta,
—baina museoko momiek ez dituzte ezagutzen
—zapar ferekaren sistattoak.
—desertuko hondarrean bizi,
—itsas hondarreko hondarrean etzan.
—Itsas azpian, xoriak xioka euriaren gain.
—zozo bat ziztuka.
- AZAROKO HAIZEGOAN (1989)—Astigarren oihu horia,
—ni hemen landaturik,
—mendi mazela honetan,
—bizi baratzean erroztatua,
—gogoa haizatuz
—Astigarren oihuaren horia,
—baina airea itzultzen da beti.
—gustua dut plazent.
—Astigarren horiaren oihua,
—Gogoaren mila bideetan,
—kausitzen dut aldiro
—erreka honen kanta
—eta haizegoaren planta.
—ene haizegoaren baitan.
—Oihuaren astigar horia,
—guziren beteaz usmatuz,
—arestirik ez, gerorik ez.
—Betirik beti
—etzanik nago
—beti.
—Astigarren oihu horia,
- ITZULI NAHI DUEN BESTA EGUNA (1989)—ilunaren lehen histuran,
—ixiltasuna bera baratzen da
—eta beti
—bada txio egiten duen xoririk
—eta ixo
—tronpatu delakoan.
—Haizeño mehar batek eramana,
—heldu zait hagitz urrutikako hura,
—Abantzirik ez bide nuen
—arratsalde bat,
—bertze mundutik etorria iduri,
—txio bakun bakar hura.
—Eta han,
—orkesta kioskoan jotzen,
—hiru lagun: kordiona, kitarra eta
—txundata.
—eta han,
—goiko belagi hartan,
—ardi batek burua goititu du.
—Hiru neskato dantzari,
—mutilak, ostatuan, muturra berotzen.
—Frontoiko itzala handituz,
—iguzki izpiurre luze batek
—tontor urranak perekatuz.
—Arratsaldea baratzen da
—bestaliar guzien gainean,
—eta kirikaka ari da, ixtanpatean,
—gero goi alderat egiten du eta desageri,
—Estrata eta zokoetarik ilun hits bat dario,
—orkestak gorakigo jo.
—Zeru osoa zurituz doaie,
—zuri hits batez tintaturik.
—Ate danbada bat
—eta berriz bat, sarri oro.
—Bestako arratsalde, erran,
—nola heldu hatzait honat?
—Paretak eta puskak itxuratu dira,
—iratzargailu baten zirringa.
—ez dakit nola oroituko ditudan,
—eta hemendik harat,
—ikusiko ez ditudan aurpegiak.
—Sekula oroituko ez ditudan aldiak,
—Pausatzeko gogorik ez dutenak,
—gau eta ilunaren arteko aldean,
—ixiltasuna bera baratzen denean,
—Batzutan atalaitzinean dira plantatzen
—higatuak,
—urrungo lehiorreko arropaz beztiturik,
—doi doi ezagutuz sortetxea eta arrontik arroztuak;
—gehienetan, aldiz, soberesten dute
—oroitzaren etxapea eta soilik
—hegaldaka ukitzen dute
—leihoko kristala.
Goietxe
- EZKILA (1875)—Maite dut goizean xorien errepika
—Arbolen artean airearen musika,
—Uraren auhena, ttortoilaren kantua,
—Bainan maiteago ezkilaren soinua.
—Ezkilaren botza zoin den xarmagarria!
—Errepikaz beti, beti atzarria
—Dorrearen puntan ezkila beilan dago,
—Soldadu bat baino gau-egun erneago.
—Sua nonbait, nonbait etsaia agertzen da,
—Ezkila kuxean oihuz abiatzen da.
—Ezkilaren botza ageri da denetan
—Mendi gorenean, zelaian, haranetan,
—Nigarrez iduri doluzko egunetan
—Irriz eta kantuz egiten alegeretan.
—Ezkilaren botza da herriko bizia
—Gorputz bat litake arimaz gabetua,
—Alargun triste bat, presuna bat mutua.
—Oi! Zoin ungi duen ezkilak predikatzen
—Denentzat badaki hitz on bat atzematen,
—Ohetzat ez zuen lasto puxka bat baizen.
—Hedoietan goiti arranoa badoa,
—Iguzkiko argi garbian mainatzera
—Bainan ezkilaren botza gorago gaten
—Gure otoitzekin zerura da igaiten.
—Bai hegaldatzen da zeru gorenetara,
—Jausten ere berdin purgatoriotara,
—Gure adixkiden, ahaiden peskatzera,
—Diot beraz berriz... Bait maite dut musika,
—Oihan isilean ttortoilaren kantua,
—Bainan maiteago ezkilaren soinua.
Goikoetxea, Ines
- GAUAREN SEKRETUAN (2004)—Gauaren sekretuan
—malkoen zintzurrean
—maite-mina
—ausentziak losin-gaueratua,
—gauaren eztarrian
—zotinaren lokarria
- NEGUKO ARRATSALDE BATEN OROITZAPENA (2004)—Gaztain errearen
— oroitzapenaren
— sukalde baten
— xamurtasuna
—Negu hotzaren
—zartada
— musu epel baten
- USTEGABEAN (2004)—Izugarrizko itzala
—sortu zait
—bat batean,
—argiz zatikatutako
—hormetan
—desagertzen ikusi
—Ustegabean,
— bilakatu zait
— Ustegabean,
— ametsak amets
— dialektika
— baten
— letanian
- POSTARIAREN MORROI (2004)—Postariaren morroi
—egin zait
—bihotza
—ametsa
—Egunaren ibiltari
—Postariaren morroi
—egin baitzait
—distantziaren
Goikoetxea, Josu —1974—
- IDAZLE GAZTEA (OLIOA MIHISEAN) (2018)—Ziega itxurako
—Donostiako gela honetan,
—herdoildu eta ordaindu honetan,
—hezurrak hautsita dauzkat.
—(hiru ate, hiru ispilu)
—gupida gabe laburbiltzen nau:
—ohean, idazten, ilea koipetsu.
—zapatilak, zapatak.
—Mesanotxean zine aldizkaria,
—iratzargailua
—eta argazki gozo bat hautsa pilatzen.
—Patiora doan leihoa eskuinean.
—Badakit gauren batean
—hementxe itoko naizena.
—Buruko mina dut,
—tigrea naiz kaiolan.
- MISE EN SCÈNE (2018)—Zerri utzi dute gazteek plaza,
—litroaren ziklotimia oihularian,
—brikez, lataz, pixaz, poltsaz, botilaz.
—Joan dira, eroan dituzte
—nerabe liskar malapartatu horiek
—beste norabait,
—itzultzeko zina eginda.
—Herriaren plaza uher honetan
—neskato bat, ume bat,
—indarrez sartu da bistara.
—Felpazko txandal berdea darama,
—Saltoka-saltoka, plaza erdian neskatoa.
—Poltsak pilatzen hasi da umea,
—eta mordo bat hartuta
—gorantz jaurti ditu, indar infantilez.
—Zintzilik poltsak airean une batez,
—haizeak zirimolatu ditu gero,
—lurrera itzuli dira, azkenik.
—Neskatoak denak bildu ditu berriro,
—jaurti ditu berriro,
—zirimolatu dira berriro,
—behin eta berriro,
—neskatoa, poltsak eta haizea,
—tema nekaezinean.
—Eta leihoko begiraleari
—ziztrin datorkio galdera:
—polita da eszena
—ala gupida estetiko batek apaindutako
—koadro zatar bat besterik ez da?
- OPARIA (2018)—Umeak oparia bezala ireki zintudan,
—sokatxoa hortzekin ebakiz,
—papera atzazalekin urratuz,
—Barrura begiratu nizun
—eta hantxe zegoen bihotza,
—animalia hotzikaratua.
—Eskuetan hartu nizun,
—azterketa zorrotza egin nion,
—izter artean utzi nuen gero.
—Berriz begiratu nizun kaxa barrura,
—ea zerbait gehiago ote zegoen,
—Gerora konturatu naiz,
—Barkaezina den arren, barkatu.
- HAIZE HAU (2018)—Tanatorioko aire erraustua da.
—Paparra urdindu dit,
—sudur zuloak idortu.
—Sargoriaren kulunka honetan
—dautza umeak, karroetan.
—Andreak puztuta daude izerdi-garoz,
—norabidea aldatu du gonazpietako usainak,
—gizonak tabernan daude zomorro.
—hautsez eta esne minduz dator betea.
—Bekokiraino sartzen da
—eta gurean ez da giro.
—Maiteak nekez itzuli dit begirada.
—Atariko hortentsiak erre zaizkigu.
—Hauspotutako su zahar batek inguratzen gaitu.
- GALTZADARRIAK, ASFALTOA (2018)—Badira hitzak, hitzak, hitzak.
—Badira asmo onak eta kexu leunak.
—Gero bada keinu bat, gero bada kolpe bat,
—eta marmarra ozenago.
—Lepoak tenkatu egin dira,
—Oihu lasterrak, arrapaladak
—karrikaren sakonean galtzen.
—Zaldiak trostan, trostan, trostan
—galtzadarriaren ordezko asfaltoan.
—Polizien mugimendu sinkopatua,
—borraren zabu perfektua.
—Gorputzak dantzan, dantzan, dantzan,
—axuri beltzak jauzika.
—Gazte bat eraman dute
—kokotsa txikituta
—(erlaitzetan usoak begira zeuden).
—Etorriko da, etorriko da,
—odol beltza izango da.
—Zabaldu leihoa, zatoz balkoira
—eta zoaz, zoaz, zoaz.
- NESKA TALDEA (2018)—Kale gautarrean zetozen
—bost neska beltzez,
—arrakadak sudurretan.
—Begiak lurrean tinko
—irribarre zorrotz batez,
—pausoa etorkizunerantz.
—Neska talde bat euretara,
—den-denerako euretara,
—harro eta gazte.
Goikoetxea, Juan Inazio, Gaztelu —1908-1983—
- ALDIA (KRONOS) (1944)—Zaharra da, bizkarra dakar astuna
—ez du hautsitzen halere jarduna.
—Sutondoan dari, aulkian jarria
—Artaburuak eskutan aletzen
—aleak banaka sutara jotzen.
—Hor kemenak, hor zaharra ta gazteak
—sutara dihoaz bata besteak.
—Maitasun, ahomen, ederrik oro
—errekai, su horrek berak maitago.
—Ari ta ari dagio lanari
—nork atxiki une, nork geldiarazi?
—Une bat heldu, bestea atzetik
—aleak bezela artaburutik...
—Zaharra da, bizkarra dakar astuna
—ez du hautsitzen halere jarduna.
—Sutondoan dari aulkian jarria
- HIL NADINEAN (1959)—Hil nadinean igo nazazue, lagunak, Larte mendira:
—bere magalean eder zait betiko atsedena.
—huntza-horriz koroi heze, lore zuri eskuan.
—Goiko borda zanaren bazter une isil berean
—ni ehortzi, eta pago bat landa aldamenean.
—Hilarri bat buruan zutunik huntza-aihenaz estali
—ta "hemen datza lagun amets-egile" gainean jarri.
—Badira hantxe hamarren bat pago bi taldekari:
—haizeak eraginik egin dezatela dantzari.
—Jai dagitela arrai eta gazte ondoan inguru
—ta par-algaraz ardo zahagiak behar dira hustu.
—Kanta dezatela belardietan kilkerrak,
—halako olerkari arlote lurpetarrak.
—egin dezala aho berean kantari.
—Orain ez da han ez ardirik ez artzainik
—aurtzaroan ohi bezala aiton-iloba ginanik.
—Orduko ardien zintzarri-hots bigun, zoli,
—neretzat izanen arribizi egun ta iguzki.
- OLERTI (1961)—Zerurantz doan egaketa arin,
—len beltz ba'zan ere orain oztin,
—ta gezi zorrotz elburutzat osin,
—eziñera bide amets egamin.
—eta mintzoan oiartzun betirako
—Diana'k esku-eragiz uztai alako,
—izarren bidastean aztarren edo.
—Eta aratz (or ere nunbait ispillu
—etziñalde-argiz barnea dizdizu,
—urre-errauts ukieziñaz subizgu,
—ez odol-erio, adirnen-sukatillu...)
—Orla nabari bekit ire eskutan
—betidanik darion Itza sutan.
- ZER IKUSI URA IKASI (1963)—Bi begi beltzez dindil ziñan
—ibilli, amets-egille, lillura.
—Ez oartuki, bañan bai zuzen
—Oi amorru gaitzen lotura!
—Bi begi beltzen begiño arek
—zerk zeramakin baitara gabe,
—ez noruntz zendun ibillera.
—Bi begi beltzez dindil zeunden,
—katerik gabe, bañan atxiki.
—obe zenula azkatasuna?
—Ez lorik, ez zer besterik, ura
—Bañan, azkenik, iratzar ziñan,
—erori zitzaizun begi lausoen
—gandu betea: baitara ziñan!
—txasta oi dan esan-eziña!
—Aldez aurretik jakin oi danak
—ikasten: orduan zentzadura.
—Zure maite-zoraldiaren
- GIZONA KANTATZEN DUT (1968)—Gizona kantatzen dut
—eta ez aingerua
—eta ez santua
—auek aldaretan dute lekua
—gizona kantatzen dut
—baña utzi zaidazute aurretik
—potroari lot daukan katea porrokatzen
—utzi zaidazute mailluka
—katen begiak hausten bana-banaka...
—onezkero ixildu dira txoriak
—ez dute usai onik ematen
—onezkero gau beltzean datza lurra:
—au illunbe latza!
—giltza behar dut
—giltza
—libratzeko katetan dagoen gizona
—kide nauzu katetan dagoena bezela
—idazu giltza
—bai giltza
—gizona libratzen dudanean
—egingo dugu zurruta...
—baña ez didate giltzik eman
—eta
—marrantatu zait eztarria
—alperrik jotzen dute maillukadak
—illunbetan galtzen dira
—apoten lastai billakatu da mundua...
—eta bitartean?
—bitartean
—katetan datza gizona
—atzarria
—urrutira zuzenduz begia...
—kantatu gizona?
—alperrik jotzen badute maillukadak
—illunbetan galtzen badira?
- HARRIEK BADAKITE (1970)—harriek badakite... eta ixildu egiten dira.
—harriek badakite basoan gerta ohi dana
—eta lur gaiñean, belar-izpietan,
—eta lurpean, lurraren erraietan,
—eta arnasten duten aidean
—eta karesatzen dituen aizean...
—harriek badakite
—harriek badakite... eta ixildu egiten dira.
Goikoetxea, Jule —1981—
- HEREDATU NUEN (2014)—Berandu agurtu ninduzun
—arratsalde despistatu hartan
—goiztiar jaio bainintzen
—«Hiru urterekin kaskoa eskuratu
—altzairuzko batea zazpirekin
—Eta hiltzera!»
—zure gorputzaren
—hutsaldi jasanezina
—nirean egokitu da
—bizitzera
—ziurtasuna
—giharrak estutzen
—pasioa deritzan lurralderik gabeko
—oroimen bortitzean.
—Zu zenduta
—nigan bertakotuko da pasioa
—mundua ohartu arte
—elkarrekin idatzi genuen
—historia honen uneren batean
—heredatu nuen
—heredatu nuen
—ohitura
—heredatu nuen
— desafiatzeko
— ahaleginean lehertu gabe
—xuxurlatzen zenidan egunero
—ikastolara eramaten ninduzunean
—zure betiberanduan
—nik, graziaz eta ostia ozpinduz betea,
—heredatu ez nuena.
—Bizia heredatu nuen
—kostaz osatua
—minez eta erresistentziaz gainez egindako
—baretasuna
—umiliazioa fabrikatik dator
—gizartean
—horregatik hitz egiten genuen
—institututik bueltan
—errespetuaz eta ekonomiaz
—ekonomiaz eta politikaz.
—bilbotarra speeda.
—Begitan dut
—ziurtasuna
—giharrak estutu eta
—dardaratzen dituen hori,
—pasioa deritzan
—denbora alderrai honetatik eraitsitako
—hauskortasunaren oroimen iraunkorrean.
—Zu zenduta
—nirean bertakotuko da pasioa
—antzematen duen arte munduak
—hemen barrena ibili zela dantzan
—elkarrekin idatzi genuen
—historia honen uneren batean
— Gordon's bakoitzeko
—zure partzialitate alprojarekin nik,
—graziaz betea,
—heredatu nuena.
- HERRIAREN TABERNA (2014)—Barra batean enkoadraturik
—disolbatzen da arratsaldea
—argi mehe baten pean
—elkarrizketa merkez
—trago koma irri artean
—burutazio hordiek
—eskasiaren sen on batez
—mugitu gabe saihesten dituzte
—absurdoa luxua eta arrazoia
—asmo pildatsuek laguntzen dute
—arretarik ezean hazitako desioa
— baina haur eszena hutsalez
— eta ardi aroko etorkizunaz
— gizendutako orainaldi honi kateatua da
—obrero eta exiliatuarena den
—gehiengoaren bizitza
- TRACTATUS MAGNANIMUS, 3 (2014)—Ez nator
—zu ehizatzera
—zu salbatzera
—nire betileen haizeñoaz
—urratzera
—nator
—une batez eme
—zure bizitzan pausatu
—eta zure burua
—arrotz bihurtzera
—zure minenetik
—ukitu gabe
—zu besterentzera
—bereiztera
—nator.
- KAPITALA (2014)—bizitza (hirurogeigarrena)
—beltza ezpainetan
—eta kartoi fineko beste ale bat
—arazoa ez baita
—mugikortasuna baino
—Barakaldotik Basaurira
—etxean izotz
—tabernan zor
—keinu bakoitzeko kobratzen da
—lekualdatzerik
—hotz
—pobrezia besterik
—ekoizten ez duen
—kapitala
—biolentzia inpartziala
—partziala baino hobea
—izango balitz bezala
—hotz mugiezina
—dio ke laino artean,
—mingain eta
—balio erantsia?
—Izoztua,
—Zorpetua,
—beltza ezpainetan.
- NIRE KREATZAILEARI (2014)—Hostokentzen hasi naiz eta
—kezkak hartu zaitu
—zer izango ote naizen
—izango ote naizen
—langabetu
—jubilatu
—eta ez dut distantzia egokiz
—hausnartzeko
—akaso ilehori eta azeri sortuko naiz
—zorrotz eta oharkabe bizirauteko
—familiaren itzulera europar honetan
—eta xake bat egingo dizut
—zure bizitza
—zure ondorengotzatik
—banantzen duen
—sortuko naiz
—koiunturarik
—akaso ilargi-ulu orraztu batez
—betirako toreatuko zaitut
—gaur otso jaiotzean
—edo maita zaitzaket agian
—instintu eskaseko piztia honen
—tratua egokitzen baduzu
—ez daukat dibinitaterik
— pittin bat ausaz
—marikoi iragangaitz eta
—kobra hausnarkarien artean
—jarraitzeko desio sutsu horren atzean
— ostendua
—putz egin hosto guztiei
- NON ZAUDE (2014)—dantza iniziatiko hura
—koktel eta pelotazo artean
—zure zuhur bibotearekin.
—militantziaz
—eta hezetasunez
—betetako etxe hura zaintzen zuen
—sentikortasun
—insolbente hura
—gau eta egun
—Donostia aberats.
—Lola estás Loca, Plarena.
—uhinek eta zure
—insultatzeko moduak
—ofenditutako
—beti berri
—betirako eten haren
—intimitate borraskadunak,
—zure aterki beltza
—zure egunkari euritsua
—eta nire eskua
—Non zaude Tomas.
—gau eta egun
—mendekatzen zen
—zure begiradan gordetako
—ni bideratua
—Donostia aberats.
—algara tinko hori
—militantziaz
—eta hezetasunez
—betetako herri hau ernaltzen.
—pentsatzen ikasi nuen
—tugurio haiek
—non erresistentzia
—bizitzeko modu apasionatua den,
—eta maitatzen jakitea
—ez den maitatzea.
—Non zaude Tomas.
Gonzalez, Sonia —1973—
- LAGUNAK (2002)—Nigana etorri da, irribarrea
—zabal eta 3/4le gorria solte,
—eskuak poltsikoetan,
—harlauzak beldurgabe zulatu eta
—otartekoak konpartitzen genituen aroan
—kanonetatik hain urrun...
—heroinak bakarrik ematen duen
—edertasun argal eta zurbilez,
—Nigana etorri da
—hegal bustitako aingeruen legez.
—Berandu egin zait goizean.
—Begiak irekitzea
—galera errepikatzea zatekeen,
—etengabe ugaltzen den min-zelulari
—bidea irekitzea zatekeen
—begiak irekitzea.
—Eta oraindik ezin izan dut zarratu
—bakardadearen bitakora kaihera,
—arraildura sentigabeak.
- EZ GENUEN GARENA IZAN BEHAR (2002)—sakratuetan edo esku ahurretan idatzirik,
—familiaren panteoian ere ez zuten espero.
—Baina geure buruak deskolonizatu,
—berkolonizatu eta bidaiarazi genituen.
—Berba hauek ezpain ezjakin beroegietan
—ibiltzen hasi ginen gero edo lehen.
—Eta horrela igaro ginen
—arrotzak izatetik
—arrotz sentitzera.
—Egin genuen karea hormetatik
—jausten den besteko ganora gutxiz,
—gure bizitzek harrezkero berdin edo antzera
—jarraituko luketela pentsatuz
—Noiztik zehaztea gatxa da,
—gau batez,
—esnatzerakoan gizon bat,
—arkanjel izeneko gizon lakoniko bat
—topatu nuenetik. Gizonak,
—harrikadaka gure idiosinkrasiaren kontra,
—"nik ere ez nuen nintzena izan behar"
—oihukatzen zidan
—hizkuntza ulertezin batez.
- JABEGO NOMADA (2002)—Eskukada bat hondar busti
—zapata zola gastatuak
—textura guztietako sorta bat grina
—bizikleta baten dinamoa
—koilarakada bat izerdi hormatu
—eta tabako pakete bat.
—Nire bizitza basamortuetako
—Ez dit axola zure amodioa ere
—oasis alokatua izatea.
- TXAKURRIK GABEKO OKUPA (2002)—Egunak besterik gabe igaro behar direla
—erabakitzen den unean
—desegiten da haurtzaroa.
—Inoiz heltzen ez den biharko egunean
—ezarri nuen itxaropen oro
—gaurko eguna apartekorik gabe igaro
—ulertu nuenetik.
— Baina biharko eguna gaur da eta dena dela
—Poemak fagozitatzeko tren-geltoki gehiagorik ez dute eraiki
—Notak mugatuak izan arren
— ez da musika oraindik amaitu
—Eguzkiak joten du
— soilik eta egun eguzkitsuetan
—Eta heriotza oraindik da narrazti
—Eta biharko egun honetan
—telefonoak isilik dirau.
—biharko egun honetan oraindik
—txakurrik gabeko okupa sentitzen naizela
—okuparik gabeko txakurra
—sekulaez zarela sentitu?
Gorostarsu, Jean —1829-1868—
- ETXEKO XOKOA (1859)—Orhiko xoria Orhin laketik da bizitzen,
—Bere larre-sasietan ez da hura unatzen,
—Han zen sortu, han handitu, han hasi zen maitatzen
—Han bere umen artean gozoki du kantatzen.
—Dohatsu harek bezala egiten dakiena!
—Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!
—Bainan aldiz gozatzen du etxeko ziona.
—Bego etxeko xokoa oraino norberari!
—Bego aitamen etxola haur zuhur denari!
—Etxea beti etxe da, zenbat den itsusgarri,
—Kanpoa beti kanpo da, zenbat den edergarri.
—Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,
—Etxean zauri minenak noratbait ere hartzen,
—Gaualdera familia denean bateratzen?
—Familiako bizia, zein zaren plazertsua!
—Zutaz gabetua dena, zertaz den gabetua!
—Umezurtza baten pare dabila herratua,
—Ezin bere bihotzaren aurkituz sosegua.
—Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan!
—Bera da beretzateko mundu huntan ostean,
—Jendez da setiatua eta da desertuan!...
—Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.
—Ahaide txarra hobe da ezenez atze ona,
—Atzeak ez du balio etxekorik txarrena,
—Hori da alde orotan kurri doan errana,
—Baina ongi aditzeko frogatu behar dena.
- DESESPERANTZA (1860)—Mendiak bete hedoiez,
—Oihan-errekak daude beltz,
—Begiak altxatzen ditut, zeruetan izar bat ez...
—Nihon ez duket gozorik, ilun bainago bihotzez.
—Enetzat ez da egunik,
—Ez hila eta halere hobian nago bizirik,
—Ez, enetzat gehiago zeruak ez du argirik!
—Habil, habilkit bizia,
—Urrunt hadi, gezurtia,
—Atseginak agindu-ta, minez betea nauk guzia,
—Habil, utzak, utz gorputz hau orotarik biluzia.
—Lore guziak arantze,
—Ni naiz amaganik sorthu jasaiteko hunenbertze
—Ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze?
—Kapera bat ageri da bi harri beltzen artean,
—Elurra ez zen hain xuri gan den negu bihotzean.
—Boz bat etorri zait handik,
—Entzun ez dut behin ere hain kantu xarmagarririk,
—Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.
—Nor da niri mintzo dena,
—Eztiki deitzen nauena?
—Ni naiz minen gozatzaile, Arrantze-gaineko Ama,
—Oi haur inkoniatua, laster egizu ni gana.
—Zeru goratik lurrera,
—Arantze baten gainera,
—Gure Ama guziz ona, bihotz ezti, bihotz bera,
—Zu zare jautsi zarena gizonen kontsolatzera.
—Hemen naiz zure oinetan,
—Dena nigar uharretan,
—Ama ona, har nezazu otoi urrikalmendutan,
—Gaixtaginen asperrari gorde zure besoetan.
Gorostarzu, Ione —1984—
- ENE GORPUTZ ETA AZALEZ (2012)—Ene gorputz eta azalez
— sabela betez
— bularrak hustuz
—sor nezake beste izate bat
— izan ninteke ama
— bihotza hustuz
— orriak betez
—egin nezake poema bat
— izan ninteke idazle
—Izan ninteke lagun
— alaba, emazte, maitale
—baina baita etsai ere
— lapur edo hiltzaile
—Eta, izan
—izan nintekeen oro
—une edo lekuren batean
- JAIO NINTZEN EME (2012)—Jaio nintzen eme
— eta egin nintzen --eginez noa-- emakume
—zabuaren kulunketan eta soka-saltoan
— amaren takoiekin
— ileko trentzekin
— belauneko urratuekin
—bitxilorezko pultserak eginez
— eta seugandilei isatsa etenez
—panpinak jantziz, orraztuz
— baina baita haiei ilea moztuz eta begiak atereaz ere
—Eta honela
—egunero egiten
—egunero des egiten naiz
- EZEREZA HUTSA BADA (2012)—Ezereza hutsa bada
—hutsa arina bada
—eta arina erraza
—ez dut ezer izan nahi
—Eta bukaera gelditzea bada
—gelditzea atsedena
—eta atsedena atsegina
—bukatu egin nahi dut
—Eta joatea agurtzea bada
—agurtzea isiltzea
—eta isiltzea lasaitzea
—joan egin nahi dut
—Eta heriotza loa bada
—loa ametsa
—eta ametsa askatasuna
—hil egin nahi dut
—Baina hiltzea uztea bada
—uztea baztertzea
—eta baztertzea mintzea
—ez dut hil nahi
—Eta joatea hastea bada
—eta hastea saiatzea
—saiatzea nekatzea
—ez dut joan nahi
—Eta bukatzea etsitzea bada
—etsitzea galtzea
—eta galtzea umiltzea
—ez dut bukatu nahi
—Eta ezereza gaua bada
—eta gaua iluna
—eta iluna beltza
—zerbait izan nahi dut
- MAITE DITUT ZAKILAK (2012)—Maite ditut zakilak
—maite
—bakeropean hazita
—eskua betetzen didatenean
—hankartean
—kolesterolaren edo kalorien beldurrik gabe dasta ditzakedanean
—tente
— busti
—hotz
—Eta
—batzuetan maite
—maite ditut zakilen jabeak ere
- ASKO IBILI OHI DIRA (2012)—Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran
—maitasunaren izenean
—aterik jo gabe batzuetan
—bisita laburrean besteetan
—Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit
—eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere
—horrelakoetan maitasuna geldoa da
—txiskeroarekin ere pizten ez den txinparta
—Beste batzuk bihotzera doaz zuzenean
—eta odolezko ibaiak azalean zehar barreiatzen ditu
—horietan sentimendua indartsua, beroa da
—Badira hanka-tartean baino sartzen ez zaizkidan gonbidatuak ere
—kafea hartzen geratzen ez direnak
—horietan maitasuna gartsua da
—bat-batean hazten da indartsu
—baina itzali ere, berehala itzaltzen da
—kerik, errautsik utzi gabe
- ETA EGIN BARRE LASAI (2012)—Eta egin barre lasai nire sudur edo ipurdiagatik
—eta esan zeinen inozoa
—eta egin ez entzunarena nire deiei
—Nik nahi dudana idatziko dut
Gorrotxategi, Aritz —1975—
- HELDU ZAITUT LEIHOAN (2002)—Heldu zaitut leihoan
—Existitzen ez ziren itsasontziak
—Itsu baten begietan nola itsasten ziren ikusiz
—Eta orduan galdetu didazu
—Denborak zergatik egiten duen ihes
—Edo nolatan kabitu daiteke eskumuturreko erloju batean
—Hainbat galdera dira
—Erantzunik ez dutenak
—Eta zure ezpainetan iltzatzen dira
—Orduan esan nahi dizut maite zaitudala
—Baina ezin zaitut konprenitu
—Eta leihotik haratago zoaz
—Fabrikako kearekin nahastuz
—Eta ezin zaitut harrapatu
—Denbora bezalakoa baitzara
- TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN (2002)—Tabernak ate bakarra zeukan arren
—Mahaiaren gainean kopak nola husten ziren ikusteko
—Istorioak kontatzen zituen bitartean
—Ajedrezera jolasten zuten Erdi Aroko bi erregeen mitoa
—Gogararazi zien gazteei
—Mendi punta batean piezak mugitzen ari ziren bitartean
—Bailaran soldaduak hiltzen ari zirela ezaxolati
—Denboraren metafora
—Erakutsi zien denei
—Baina norbaitek
—Denbora ez zela metafora bat adierazi zionean
—Makuluarekin astindu zuen buruan
—Eta tragoxka bat eman zion kopari
—Denboraren metafora garagardoaren bitsean
—Dastatzen zuen bitartean
- BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK (2002)—Jaungoikoaren hitza entzutera
—Goiz batean
—Ibaiaren ertzean
—Izozturik
—Ausartu da hiriari ttu egitera
- SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA (2002)—Souvarin izeneko moskutarra
—Portura joan zen Hiriaren bila
—Latorrizko farolek argiztatzen zuten egurrezko
—Itsasontzi batean
—Baina Moskukoa suzko mehatzetan itsutu zenetik
—Nihilistek eginiko liburuak irakurtzeari ekin zion
—Eta ardo kopari «maite nauzu» galdezka bizi zen geroztik
—Heriotzaren makinekin jolasean
—Hiria noiz agertuko zain
—Harik eta hark burua altxatu zuen arte
—Eta Itsasontzi txikian nagusitu zen Hiriaren
—Silueta erraldoia
—Orduan topatu ziren aurrez-aurre
—Hiria eta Souvarin zaharra
—Ezpainetan musu eman zion Hiria
—Begiak ireki eta irribarre bat eskaini zuen Hiria
—«Apokalipsiarekin amets egin dut» esan zion
—Behatzekin etxebizitzetako kristal beltzak igurtzi bitartean
—Souvarinek lepoa erdibitu
—«Badakit, hiri, badakit»
—Gainontzekoa plutonioak egin du
- HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN (2007)—Zaldiagatik hasiko naiz,
—Zaldiagatik hasiko naiz,
—begitara itzelezkoa.
—Ipuin zaHar hau denok ezagutzen duzue:
—bazen behin zaldi bat
—Istorio hau askotan entzun duzue:
—bazen behin sabel bat
—soldaduz betea.
—Epeo feoziarraren aginduetara
—letra larriz egina.
—Baina nork hustu zuen zaldia?
—egur moztuari?
—Nork zizelkatu zituen
—banan-banan eta mailuz
—konkaduretan eskuziriak?
—Nik esango dizuet
—nork zabaldu zuen umetokian
—herioren hutsune isila.
—Begiratu nire eskuak...
—Eta halaxe erakutsi zizkien bereak
—Helenarik sekula ikusi gabeko ibiltariak.
—Begiratu nire eskuak...
—Egin zien oihu eztarri hotzak,
—eta jarraitu zuen istorioak.
—Zaldiagatik hasiko naiz,
—Zaldiagatik hasiko naiz,
—begitara itzelezkoa...
- ZIRRIKITU BAT IZOZKAILUAN (2007)—Betaurrekoak utzi dituzu mahai gainean,
—ogi apurrek osatzen duten
—Ordulariari begiratu badiozu ere
—ez duzu sinesten egutegi Gregorianoan,
—setioak eta egunak
—Galdera egiten diozu
—nola kabitu daiteke denbora guztia
—eskumuturrean?
—Nork asmatu zuen
—gezurrezko kartografia hau?
—baina zirkuluek badute
—hutsaren antza.
—Grabitazio arauek eta kronometroek
—larrua jotzen ez badute ere
—beti geratuko zaigu
—zirrikitu bat izozkailuan.
—Bakailaoen hats hauskaran
—hutsunea arnasteko.
- ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA... (2007)—esan, zenbatean saltzen dituzu,
—zenbatean Erosten
—soldadu eta umeak...?
—Zenbat trosta balio ditu
—aitaren etxeak?
—Nola defendatu eraikuntza,
—batez ere, eraikuntza
—hitzen bidez ez bada,
—nola ordezkatu aitaren etxea
—hari telefonikoen zuntza bada
—zure bihotza?
—label garesti bat da,
—besterik ez.
—negozio bat da,
—zaldun gutxi batzuen eskutan
—--beti berak.
—zaldun berdinen eskutan
—abiadura handitan.
—izan nintzen behin,
—orain urte asko,
—Baina nola maita orain
—Ispiluan begiratuta,
—denbora gutxian,
—ez taupada, ez arima
—Zaldiak akatzen ditugu ba...
- ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ (2007)—Zaldia hustu da
—eta zu berarekin.
—Zaldia hustu da,
—haragi eta oihu egin da erdiz,
—zutaz berdin barruko biak,
—eta odolak baRe zulatu du
—zu zaren guztia.
—Zaldia hustu da
—goizeko hiruretan.
—Zaldia hustu da,
—baina ez didate zu ikusten utzi,
—eta orain handiagoa da zuloa.
—Esan ez badigute ere
—hurbil ibili da heriotza,
—ebakuntza-gelan eman dizu eskua,
—lozorroan trebe.
—sabelean hozkailu bat sentitu duzu,
—eta norbait hozkaka.
—Zaldiak atea itxi dio,
—heriotza,
—eta odolustu da bizitza
—minez bezainbat haur negarrez,
—bizitzaren lehen kantua,
—bizitzaren lehen haria
—ahaztuko zaizu nekez,
—zu zaren guztia kolpe batean
—eman duzu maitasun hutsez.
—Zaldia hustu da,
—eta zu berarekin
—bete.
- BIHARKO EURI (2011)—Han goian, errota zuri eroria;
—harritzarretik nobedade gutxi,
—ontziak geldi hondartza gainean;
—zeru-mugan balearik ez, urrutira,
—milia bat edo bi, distira hura,
—eta umea kostaldetik begira...
—Harritzarra eta umea amets,
—balea noiz etorriko.
—Aitaren ahotsa gandu,
—ordukoa ere, kontari,
—gaur mehetuko den laino,
—Zenbat kontu negua heldu bitartean
—eskuz ukitu gabe onartuak?
—Zehaztasunik ez, atzera munduak hil
—eta datorrena neurri...
—Iluntzean balea da
—olatu zehatz bakarra,
—gero eta harrizkoagoa
—gogoaren baratzean.
- ARKUA ETA GEZIA (2011)—Bere esku herdoilduen itzala buztinezko gihar bat da, hotza, taupadatik gero eta urrunago.
—Orratzak. . .
—Nola arkua eta gezia tenkatzen da eguna amonaren hezur-haragietan.
—Puntua egin eta desegin, beti esperoan.
—Ispiluan, gezurrik ez. Alferrikako irribarre bat akaso, gainerakoei bizirauteagatik. Eta malkoak, bularrak eskaintzen duen gauari baino, bere buruari erruki. Nor, ordea, errukituko da amonaz amona bera izan ezik? Gainerakoak hil egin dira.
—Haatik, azken irribarrea zintzoa da, bazekien eman eta kendu egingo zitzaiola. Pisuak bultzatu osteko erorialdian, bere hazi propioan bare, begi garbiz maite ditu zerua, zelaia, herria eta pago-ilarak, eman eta galdutako musuak, seme-alabak...
—Jakin bazekien agindutako egunak unibertsoa zirela, taupada eta bera diren bezalaxe.
—Egin eta desegin...
- HARIZKO JOLAS, HARRIZKO GEOGRAFIA ITSU (2011)—Edo agian, inor ez, bizitza
—harizko jolas, harrizko geografIa itsu.
—Atomoaren biluztasun.
—Entzun
—zaldi baten arrastoa elur gainean,
—eta gero..., harrian pentsatu,
—jatorria eta zergatia.
—Ea nor igarotzen den bidetik.
—Baletor edo ez,
—Ez kezkatu, haria duenak
—badu labirintua.
- JAKITEAK MIN. BARIAZIOAK (2011)—Zer pentsatzen duen egunero, horixe bera da gizakia, Marco Aurelioren aburuz, zeinak esaten baitzuen hauts bera bihurtuko direla hala Alexandro Handia nola bere esklabo txiroena; alegia, liburuen hautsak eta zazpi atedun hiriek balio bera dutela unibertsoaren traman.
—Oro, ahanztekoz gero... Ez garela etsai, ez garela oliba hezur bat baino. Miranderen kantu ezkorraz oroit, "zergatik ikasi, ahanztekotz fiero ikasiak oro?".
—Nora eza, denbora eternalqui presentean, gizaki hutsak herioren erreinura... Alferrik da ereitea. Alferrik?
—Gurdi iluna paretik igarotzen denean, oin hutsak urruntzean, ernatuko da zalantza: jakite-egoek igoa, ahanztekotz gero?
—"Zergatik?", itaundu ohi du beti haurrak, jaiotzetik begi garbiz, gezur aiztoen izotzik ezagutu gabe, "zergatik?", iguriki du egia gure ahotik? Umeak ez baitu denborarik, oro da conteniturik denbora presentean. Zer daki hark geroko fedeaz?
—Txirula hor da, ziegan etzana oraindik ere. Gonbita edo hilotz.
—Ez jakiteak ematen digunez min, min hori ahazteko akaso, gainerakoa dugu ahazten, baita zer den ere jakitea.
Gotzon, Joseba —1962—
- BESARKA NAZAZU (2001)—zure uhinen artean
—zure lurrin eta eguzkiaren
—bitarteko beroa sentitzeko.
—Gogoan daukat
—nostalgiaren deserrian
—zenbat bizi malko
—itoak zure begietan.
—Gogoan dauzkat
—etsipenen itzal zitalean
—traizionaturiko irrien sorteak.
—Balio izaten hitzok
—nire burua kiskaltzen dute
—bi suotako itzuli ezina arintzeko
—eta inork iristerik ez duen
—sekretuen zokoan
—gaubeilatuko dut
—bertso hauetako nota bakoitza
—dantzatzen duen zure gorputzaren esentzia.
- BABEL GAUAK (2001)—Taberna honetan traizio hatsa
—maitasun bat barkagarri da
—ezin dut jasan, ezin dut jasan
—hainbeste samin bihotzean.
—Beldurrean amets zailak
—ez zintudan hautatu irrara
—nire barra zu beti.
—Eta Babel gauetan
—zurekin egingo dut amets
—haragi grinen tentamenetan
—azkeneraino zintzo izango naiz.
—Itsas ilunabar hura gogoan
—hitz, jolas eta elkar-gura
—arrakasta ez da ustelkerian
—bidaia hutsa.
- BIHOTZA EZIN DA EROSI (2001)—Joku ederraz liluratu ondoren
—jokalariei ateak zabaldu zitzaizkien
—betiko marrazoek fitxatzeko xedez
—diru mordoa eskaini zieten.
—Hoberenetarikoak ziren, sendo eta dotore
—beren etorkizuna erabaki ahal izanez
—selekzioari eutsi, indarrez,
—Bihotza ezin da erosi
—erraldoiak geratu ziren
Guibert, Edmond —1847-1872—
- SARAKO ANDREGEIA (1869)—Ez ditake mendian adi deusik
—Haizearen harrabotsa baizik.
—Jautsia da loa begietarat.
—Xoil Sarako neskatxa gazte bat,
—Bere leihoan, gau hura bezen triste,
—Atzarria zagon ordu arte.
—Goanez geroz maitea herritik,
—Eta huna urte bat Mariari
—Idortean lorea laster histen,
—Tristezian Maria hiratzen,
—Ezpainetan ja hil zaio irria,
—Begia du nigarrez bustia.
—Urso batek galduz geroz laguna,
—Kantetzeaz eztitzen du pena,
—Minki dio kantu hau egorri:
—«Goan zenean oraino haurra nintzen,
—Anaia bat Joanes neretzat zen.
—Erestun hau, aitamen aintzinean,
—Eman zautan adios erraitean.
—Orduz geroz maiz egiten dut nigar,
—Ez zuen hark mendietan parerik...
—Non ote da? Nik ez dut berririk.
—Bihotza daut ikara batek hartzen:
—Maitea hil beldur naiz ote den,
—Nere ama hiltzen ikusi dut iaz,
—Zorikaitzak gabetu nau aitaz.
—Gelditu naiz nere amasorekin,
—Sustengatzen gare elkarrekin,
—Nik gidatzen ditut haren urratsak,
—Hark xukatzen daizt nere nigarrak.
—Ezartzen tut esperantza Jaunean
—Indarra dut hartzen otoitzean,
—Bainan ez da neretzat sosegurik,
—Maitearen ez baitut berririk».
—Kolpez bortan jotzen du esku batek...
—Boz batek dio: Idek azu, idek...
—Andregeia, boz hau ezagutzean,
—Xutitzen da ikara zainetan.
—Amaso, zuk, idek azu atea...
—Mariaren han zagon maitea!
—Oi, Jaun ona! zaren bedeikatua,
—Gur' auhenak dituzu aditu.
—Iduzkia agertzen da mendian,
—Mari' orai ez da tristezian:
—Elizako eskilek bozki jotzen,
—Andregeia egun da ezkontzen!
Guilbeau, Martin —1839-1912—
- BIHOTZ KARLISTA BATEN AUHENAK (1858)—Aitorren etorkitik jeneral handia,
—Eskalduna armetan zer den erakutsi.
—Hire bihotz handian hintzen konfidatu,
—Jainkoak bereganat galde ez bahintu,
—Erakutsiren huen guduetan,
—Eskalduna ez dela beldur lanjeretan.
—Hire anaiek haute aguro ahantzi,
—Hire galtzeak ditik arras iziarazi,
—Ni lapurtarra, bihotze hirea,
—Ez haut ez ahantziren, menditar umea.
—Ager zaizte bet-betan iduri erleak,
—Har ezatzue zuen eskopetak,
—Eta orotan altxa goraki kopetak.
—Altza zaizte karlistak zuen etxetarik,
—Zeinbat denborarentzat urrun herritarik,
—Hautsiren ditu laister, hautsiren indarrak.
—Biba Karlos erranez zoazte gudurat,
—Espainol fierraren buruan jotzerat,
—Galde zatzue zuen frankeziak,
—Arma xuritan pasa bertzenaz guziak.
—Ager hadi menditar kapitain suharra,
—Erakutsak, erakuts bihotz Napartarra,
—Hire eginez deituz gizonak,
—Laster bilduren dituk probintziar onak.
—Etxa hadi gakorat hire gizonekin,
—Tratatzen dituzkela amodiorekin,
—Ez justizia ahantzi sekulan,
—Atxiki nahi baduk Nafarra tropetan.
—Oroit hadi noizbehin Zesarren etsaiez
—Mendi hauen erdian aurki zituenez,
—Zoinek baitzuten herriarendako
—Eman bere odola azken xortaraino.
—Ager hadi gerlara anitz famatua,
—Gortetan ohorezki beti aipatua,
—Sutan emanez, sutan espainol hazia.
—Hel hadi Monte-Molin eskaldun garbia,
—Ator gurekin koroa hartzerat,
—Madrilgo karriketan bibak aditzerat.
—Ez hituke menturaz herabe eta nagi,
—Bizi balute oraino Zumalakarregi,
—Hire antzea pitz zak hekietan,
—Bitorios dadintzat izan guduetan.
- LAGUN BATEN BEREXKUNTZA (1859)—Doluminez goazi orai kantatzera,
—Gure nahigabeen hemen emaitera,
—Lagun baten galtzeak
—Lagun baten galtzeak
—Gaitu tristarazi,
—Sekulako bihotza zaurturikan utzi.
—Adio, gure lagun ainitz maitatua!
—Ez hintzen sor herriko biziz dohatua,
—Bahoa desterrurat
—Etorkizunarentzat aisia biltzerat.
—Bihotza altxagarri maiz nahi gabetan
—Penak dituk izanen desterru heietan,
—Haigu segituren
—Hire amodioaz gaituk oroituren.
—Oroit hadi noiz-behin hire herritarrez,
—Hire haurtasuneko amore samurrez,
—Orok hiretzat ditek
—Orok hiretzat ditek
—Galdetzen grazia
—Aiten herri maitean uzteko bizia.
—Adio, jaio-herri benedikatua!
—Nihoiz munduan ezin aski maitatua,
—Haurtasuneko lagun, herriko loreak.
—Adio, uhaitz, bazter parerik gabeak,
—Eskal herriko mendi, oihartzun maiteak,
—Zuen edertasunaz munduan bakarrak.
—Biziko lagun leial osasun maitea,
—Nahigabe guzien kontsolatzailea,
—Lagun zak, othoi, lagun
—Lagun zak, othoi, lagun
—Nigarretan urtua nigatik dagona.
—Azken pertsu hunetan, lagun maiteak,
—Zuentzat beitez izan ene hasperenak!
—Zuen orhoitzapenak
—Zuen orhoitzapenak
—Ene bihotzean,
—Iraunen du, iraunen, etorkizunean.
- EINADAK (1872)—Ametsetan ilunik, herria gogoan,
—Goiz batez banindagon jarria leihoan,
—Einadak lorietan zoatzen airean,
—Oroitzapen bat piztu dautet bihotzean.
—Norat zoazte, norat, einada maiteak?
—Ez urrun, ez hegalda, hegaztin emeak,
—Senda zatzue, othoi, ene arantzeak,
—Agor zuen hats-onaz ene oinazeak!
—Zer berri dakarzue ene sor-herritik?
—Nigarrez hari nago nere desterrutik,
—Oroitzapen dorpea! othe duk parerik?
—Apal zaizte, einadak, goan gabe bixtatik.
—Hara-han ainitz urrun mendi Eskaldunak,
—Ikusirik zarete heldu, hegaztinak,
—Nigatik nigarretan maizegi dagonak?
—Zer diote haurraren maitatu lagunek?
—Zer ezin ahantzizko haran-oihartzunek?
—Ni gabe, hek gabe ni! nere hatsberenek
—Iraun bezate, iraun, nola mundu honek!
—Baina oi! bihotz mina! jadan bazoazte!
—Zer! nihork sorterrian ez ote nau maite?
—Zeru goretan barna arinik zoazte,
—Ene dohakabea! aira ezin naite.
—Laster duzue berriz eskaldun herria,
—Nik hemen auhenetan, oroz ahantzia,
—Tristerik iraganen dut ene bizia.
—Heldu den primadera berriz agertzean,
—Bizi banaiz oraino nere desterruan,
—Hegalda zaizte, otoi, ene leihopean,
—Eta erran zer berri den ene sorlekuan.
Guillan, Oier —1975—
- GORPUTZ HONETAN (2009)—gorputz honetan daude
—noizbait izandako
—gorputz guztiak
—eta izango direnak
—eta baita izango ez direnak ere
—guztiak ilunean ortozik
—esanetan kamuts
—eskuetan trakets
—gomuta baten karelean
—gorpuzturik
—poema honetan daude
—noizbait esandako
—hitz guztiak
—eta esango direnak
—eta baita esango ez direnak ere
- SORO BAT GIBELEAN (2009)—biluztu zaitez lau-
—hogei-zortzi
—sabela puztu zaizu eta ez zaude astelehena-
—osteguna-asteazkena
—badira zenbatu ezin diren gauzak eta tantak-
—biluztu zaitez soro baten gibelean
—erein zaitez autolaguntza liburu baten pare
—hazteko-galtzeko-aberasteko
—usain ezazu zure izerdiaren uhara eta hamabost-
—hogei-bat-hamar-hogeita hamaika
—biluztu zaitez eta ikus ezazu nola puztu zaizun sabela nola
—ez zauden haurdun ez zauden abendua-otsaila-ekaina
—ez zauden gose eta abuztuan agian bai eta
—ez zauden hilik zortzi-lau bizirik baizik
—biluztu zaitez ilearen zama erloju batean sartzen den
—urtaroetan lau-sei-inoiz-beti erein zaitez
—usain berritsu bat nola udaberria-negua
—biluztu zaitez niri so arren bost-sei
—erantzi iezazkidazu beldurrak-lepoak eta
—inurriak ahotik gaur-bihar-etzi
—biluztu zaitez eta arnastuko zaitut inoiz-gaur-bost-lau-
—abendua-oihuak-ileak-abuztua
—sabela puztu zaizu eta larrean ikusten da iragana sei-
—diot-gaur-beti hustu malkoak astelehena-lau-bi-gaur
—biluztu zaitez eta maita nazazu ispiluek nola
—ahoek eguraldia nola bost-hogei-bihar
—erein itzazu kezkak zalantzak-berriak-oihu zaharrak
—usain ezazu haien kea bost-gaur-bihar
—biluztu zaitez hamaika
—biluztu zaitez badirelako zenbatu ezin diren gauzak
—eta orbelak-harriak-hordiak
—biluztu zaitez uztaila
—biluztu zaitez badirelako zenbatu daitezkeen gauzak
—eta lagunak-grebak-goseak
- BRIGADISTA (2009)—telefonoak urrunera jaurti ditu bonbak
—hatz urratuekin zenbatu ditu
—betazalak galdu dituzten gorpuak
—bere ahotsa jaso dugunean
—negarretan hasi zaigu odola
—bizitza oroitzapen baten bazterrean hazten da
—azken egunera arte iraun eta gero
—tankeen ertzetik egin du ihes
—zertarako jakin gabe
—basamortuko hotza eztarritik kendu ezinik
—bonbardaketek gezurra astindu duten bitartean
—gauero hunkiturik bildu naiz
—hautsak ozpindu dit arnasa
—burmuinaren uhinetan
—isilpean gorde dut berarekin han egoteko gogoa
—ezusteko inbidia arraroa:
—beldurra diot ausardiari baina ments dut
—koherentziaren pozoia
—itzuliko da inoiz
—ekialdeko hiri erraustuetan itzala hilzorian utzirik
—mendebaldeko autopistetan
—auto-gezurren zama sentitzeko kemenez
—teatroa ari duelako
—egiaren ostarteetan
- JOSE PEREA PINTOREAREKIN BART GAUEAN (2009)—Hortzak hartu zituen esku artean
—eta zigarro mutu bat
—bere jakituria itzela
—doan banatuko.
—izatearen truke.
—eta ez nuen
—odolustu gabe ekin genion
—sormenaz hitz egiteari,
—edo, garagardo aparretan,
—irribarre maltzur batez
—uneak sortzeari.
- IHES EGINGO DUZU (2009)—Esango dizut noiz
—hasten den ubelduren katea:
—haur garaia zaizu erbeste gozoena,
—lau hormen arteko airearen berri izan arren
—Zortzi urterekin zure mundutik
—zure jostailu preziatuenak plastikozko
—poltsa batean sartzeko esan dizute
—eta gaua leihoaz bestaldean hazten dela
—ulertu duzu bat-batean.
—Une horretan hasiko zara
—ahaztu nahi duzun hura guztia oroitzen.
—Esku txikiak ikus ditzakezu oraindik
—zure esku handi zartatuen barruan,
—joanaren pisuak txikitu ote dituen helduak.
—Bada une bat zeinean
—ihes egingo duzun loturetatik,
—ihes egingo duzun denboran atzera,
—ihes egingo duzun utzi zenuen lekutik
—utzi zenuen lekura.
- LUR HAU (2013)—zeinari esaten diogun herria
—hitz bakarrean kabitzen den arren
—izateko hizkuntza oso bat
—ez dakit zergatik esaten diogun lur
—airez osatua denean
—airez eta
—hatsez
—ahotsez
—ezkutatzen ez diren
—zeinari esaten diogun herria
—arnasten nauena
- FABRIKA ZAHAR BAT DA IRAGANA (2013)—Hegoa galdu duten torlojuak, zilindroak, hodiak,
—herdoila besterik ez.
—Itogin itoak.
—Non daude hamaiketako irriak
—aurpegiz beteriko izenak?
—Iraganak aspaldi utzi zion ileak kentzeari,
—belarrak jan ditu bazterrak.
—Zokoetako aleen artetik edozein unetan
—alu bat, zakil bat aterako dela dirudi.
—Adokin zartatuen ertzetan.
—Makina hautsien zokondoetan.
—Genitalez beteriko
—Denborak bere egin duen segundo bakoitzeko
—hauts maluta bat.
—Oihartzun lehorra.
—Ahaztua izan ala museo bilakatu,
—iraganak ez du beste paturik.
—Non daude atzo hil ala bizikoak ziren galderak?
—Non pentsakor uzten zituzten galarrenak?
—Asmatu egin beharko dut bat.
- BRUSELA EZ DA EXISTITZEN (2013)—Bigarren eskuko objektuak balira bezala
—saltzen dituzte oroitzapenak
—Waterloo kalean: iragan zatiak,
—zeinei memoria ukatzen zaien
—egunerokotasuna fikzioa denean.
—Klandestinitatera derrigortu dut neure burua,
—bake aroan ere adi egotearren.
—Errealitatea fikziotik at asmatu,
—oholtzatik eta orri zuritik harago
—bizi den irudimena edo iraultza.
—Zigarro bat erre terraza hotz batean
—erretzailea izan gabe,
—unearen mapak ezbaian jartzearren.
—manikien ezinegonari kantatuko lioke,
—plastikozko zurruntasunetik askatzeko
—urtaro berri bati: bosgarren urtaroari,
—plastikozko loreen sasoiari.
—GHETTO
—Txotxongiloen kanposantu bat behar du
—Europaren bihotza dioten lekuan
—Matonge auzoa da taupada posible bakarra,
—dantzarako prest dagoen asteguna.
—Ileorde horiak harrotasunaren seinale,
—la vie est belle oihukatzen duen emakumea
—gerri mugimenduan izoztua.
—arriskutsua bezain liraina.
—Zuritasunak begiak itotzen ditu
—arrazakeriaren kontrako larderia ahoskatuz
—alkoholaren ertzetik,
—ehun eta hogei kilo odol
—listua kolonizatzeko prest.
—Baztertuen leinukoa naiz gaur ere,
—periferia samurren baitakoa,
—ahozko literatura beltzaren ezpalekoa.
—Etxean nago
—une batez hemen.
—HETERRORISTA
—Terrazaren aurretik pasatzean
—ezpainetan pausatu du kea, niri so.
—Geyper Man honen zurruntasunak ez du jakin
—soka tenteen laguntzarik gabe zakiltzen.
—Komun estuen free land bat
—atxikirik darama ahoan, isilik,
—heterorrista naizenetz zalantzan.
—Ez dut aberria aipatu behar izan
—ez diren lekuetakoa nagoela aitortzeko.
- SAMURTASUN POLITIKO BAT (2013)—Elkartasun basati bat sumatzen ahal da
—konpartitu zituztenen artean.
—Konplizitate isil bat elkarri begiratzean,
—iluntasuna laztanekin igurzten zituzten haiek ikusita
—egunen zama bidegorrian izerditzen duten hauen lekuan.
—Geografia estu bat bestearen ileorde zurian,
—aukeren mundua ahoskatzen zuen hura
—uzkurturik sentitzean.
—Gogoaren antzaldatze bat,
—poema kaskarrenak posible egin zituzten
—azal tenteen soinu banda aditzean.
—Jakinduria mutu bat,
—oraindik sentitzeko gai diren
—gorputzen janzkeran,
—erretirotik urrun diren isurien egarrietan.
—Samurtasun politiko bat,
—galdera lizun batek urruntzen duen
—Konspirazio poetiko bat,
—norberaren gezurrak sinesteko prest daudenak
—eroak baizik ez direla aitorturik,
—osasun txepel hau gehiegi maite dugun honetan.
—Herrentasun eder bat,
—balizkoen agenda murriztuari erreparatzean.
—Porrot sentsazio gozo bat,
—eskutik
—helduta
- ERRAZKERIAK (2013)—oztopatu inurri ilara baten ibilbidea,
—ezabatu telefono bat komuneko atetik,
—aipatu Che Guevara XXI. mendeko
—intelektual ezkertiarren solasaldi crianza batean,
—abestu amodiozko kanta hura
—inguruko inork entzun ez arren,
—izan erbeste mota guztien periferiakoa,
—gutxiengoak boterea erdiesten duenean
—beste gutxiengo bat bilatu,
—ergela izan inteligenteen artean,
—mespretxatu burkide elitistak,
—berba errazak korapilatzen direnean
—defendatu -keria ederrenak,
—isildu taberna baten erdian,
—beti ezberdinak izan nahi dutenen artean
—arrunta izan, izan betikoa,
—egin zeure buruak espero ez duen zerbait,
- PATIOKO EMAKUMEA (2013)—arnasestuka eutsi diot burkoari,
—altxatu naiz eta leihoa itxi dut
—aiei aiei dioten doinu bako intziriak amatatzeko.
—Patioa. Amildegia. Pertsona huts eskegiak blai.
—Oihu egiten duen emakumea,
—behinolako zentzuen oihartzunak itotzear gaua.
—Urradura, ukondoen planeta honen joanean
—ebakitako atzazalak, moztutako ileak,
—memoriaren erresistentzia
—lur azpian dagoenarentzat puska batez.
—Iraganera narama gomutak,
—ezer ez baitago urrunago:
—ahoa josten badizute amona
—nola jakingo dut norako zenituen orratzak,
—zer edo nor zulatzen zenuen aho batez,
—nola irakurriko dizut soakoa,
—ezin bazaitut larru gorritan asmatu,
—zer zenuen ments,
—ahoskatu ezinaren lurraldera trenez bidaian kasu
—Oier, cómo Oier, qué clase de nombre es ese,
—por qué no te gusta dar besos,
—yo sé que andas con esos radicales,
—pero ven a visitarme,
—te haré patatas, cientos de patatas,
—miles de millones de patatas.
—Altxatu naiz berriz ohetik,
—leihoa ireki dut parez pare
Hegi, Txomin —1956—
- EZ NAGO BAKARRIK (1978)—Etxe honen atean
—Nehork ez du senditzen
—Xoko batean aldiz
—hor, su bat pizturik,
—etxe honen hormetan
—Bizi leku honetan
—sartzen naizelarik.
—Gogo-gorputzak arin
—frango harroturik.
—asko kurriturik,
—ostatuño honetan
—Ibili naiz askotan
—batzutan galdurik.
—Bidexka hertsietan
—gauak argiturik,
—nere herriko menditan
—Zerbait berriren bila
—ez naiz etsiturik.
—Izaite bati buruz
—Askok pito batentzat
—naukate harturik,
—baina bide horretan
- BI AZITA, BI BASO (1980)—Bi azita, bi baso
—boteila bat erdi hutsa,
—Eta, nere aldean,
—zure presentzia,
—ene bihotz ahularen
—aterbe samurra.
—Nik ez dakit, biharkoa,
—zertaz egina izanen den,
—orain ditugunez erretzen.
—Zer nahi gisaz, nik ez dut
—betiko amodioan sinesten,
—ez baitu nehor baztertzen.
—Nik ez dakit, biharkoa,
—zertaz eginen diguten,
—zorion faltsu guzien
—asmatzaile trebeek.
—Zer nahi gisaz, katiximak
—ez ditugu segitzen,
—baizik atsegin batean
—oraino batzutan sinesten.
- MARTXOKO EGUN EURITSUA (1985)—Badira arrats batzu
—nun ez baitakit
—zer hanta
—arrazoinaren eta
—erokeriaren bitartean.
—Zure aurpegia, zure begi beltzak
—ikusi ditut.
—Badira arrats batzu
—nun ez baitakit
—zer hanta
—elearen eta
—jestuaren bitartean.
—Zure aurpegia, zure begi beltzak
—hurbildu ditut.
—Badira arrats batzu
—nun ez baitakit
—zer hauta
—presentzi eta
—bakartasun baten bitartean.
—Zure aurpegia, zure begi beltzak
—nereganatu ditut.
—Eta, atzo,
—hortan gelditu gira,
—elgarri musu bat
—gauak barreatu
—arratsa.
- ASTEZKEN BAT (1985)—Gaur bederatzietan
—ostatu xoko batean.
—Ni nago deskantsuan
—nere apartamenduan
—futbola telebistan
—baita astezkenetan.
—lau tanto eta batez
—partida eder hori
—ikusi dut plazerrez.
—Gaur memento berean
—lau gorputz hor lurrean
—odola zurrupitan.
Hiriart, Jean
- FERIETAKO GOZOAK (1858)—Joan nintzan merkatura
—Ai, zer fortuna!
—Espalakoin erostera,
—Burriko baten saltzera,
—Uria hasi zerutik,
—Babazuza hedoietik,
—Ahaha! Non dut idorrik?
—Larruraino trunpaturik
—Eta freskorik,
—Ikusi dut Ezpeleta,
—Ai zer hango jendeketa!
—Ahaha! Nolako besta!
—Abiatu niz hautatzen,
—Sator bat barnetik ikusi,
—Ene astoa ihesi,
—Ahaha! Zoinen zen bitzi!
—Buruz buru egiten du
—Mur de Jaun Petut,
—Bilatzen nau zor dudala,
—Laster paga dezadala,
—Ahaha! Balitz ahala.
—Erosi dut bi antxu,
—Egin dut tratu...
—Hogoira urte bazuten,
—Deusik ikusten ez zuten
—Ahaha! Itsu baitziren.
—Lagunek irri egiten
—Eta trufatzen,
—Antxu hetan engainatzen
—Segur ainitz errex baitzen,
—Ahaha! Hortzik ez zuten.
—Ihes noa ostatura,
—Leku itsura!
—Alde orotara joka.
—Agertu ziren jandarmak
—Bai gizon latzak!
—Lotu zaizkitan lepotik
—Eraman preso harturik.
—Ahaha! Mainotaturik.
—Gartzelatik ateratu
—Eta gosetu
—Eskua sakelan sartu
—Eta handik moltsa galdu...
—Zer eginen dut bada nik
—Ez badut sosik?
—Itzul begiak ilunik
—Eta hertzeak zimurrik.
—Ahaha! Gutti kontentik.
—Etxalde nindoalarik
—Tripa arinik,
—Erortzen naiz ixtilera,
—Anbiltzen zupu barnera.
—Etxeratu naizenean
—Andrea bortan,
—Abiatzen zait mokoka
—Hordi txar eta banditka.
—Moltsa ebatsi,
—Antxuetan enganatu,
—Trufak hartu, preso sartu.
—Uzten ditut merkatuak
—Eta feriak,
—Zentzatzeko panparriko
—Eta nahigabe asko.
Hiribarren, Jean Martin —1810-1866—
- HERENSUGEA 1407 (1859)—Hedoi bat lehertu
—Haritz bat ez gelditu
—Kapeta buruan:
—Ozpina artetik,
—Suzko zen barnetu.
—Laster da iluntzetan,
—Irubi aldetik,
—Entzuten beharritan
—Ziztu bat zinetik,
—Itsaso orroa,
—Mehatuaz gerorat
—Hain da min altxatzen
—Non baitu bihotzerat
—Odol dena biltzen.
—Ikusi omen dute,
—Bai zerbeit ikusi,
—Nola alde balute,
—Baditu hiru buru,
—Bakhotxak eztena,
—Agertzen zaiona,
—Bizkarretik dario
—Harri harrabotsa,
—Herrestak sahetsa.
—Begientzat diruri
—Uharretan igeri
—Ferdats gelditua,
—Artetan marradia,
—Itsusi bezain handi,
—Lur bazterrean gaindi
—Gorphutza zaio jartzen
—Lau, bortz uztaietan,
—Orgak dire ibiltzen
—Hura higitzetan.
—Gizon eta abere
—Ez du uzten deusere
—Gaxtoz zintzurreko.
—Beldurra da orotan,
—Bi lekoa erditan
—Aita haundien seme,
—Ixilik eta erne,
—Buruz zaio joaiten
—Jan ondoko egiten
—Urratsak du atzartzen,
—Eta berehala,
—Buruz gora da jartzen
—Jauzteko bezala.
—Sei ximizta begitan,
—Buztana su-lametan,
—Horitsu azpia.
—Belzuntzi mutila,
—Irriskatzen dela.
—Buru bat, lehen lana,
—Dio ebakitzen,
—Sugeak du lotzen.
—Belzuntze zaio hari
—Azpitik sistaka,
—Sugea Belzuntzeri
—Ezten asikika.
—Itsutzen da hantuz,
—Sugeak, urratua,
—Lan ezin hats hartuz.
—Berro bat ez da xutik,
—Lana beti hari,
—Suge sabel zaurtutik,
—Kalika eta hilka,
—Badoaz itzulika
—Belzuntze ito hola,
—Bainan ez ahantzi,
—Omen bat ezin hila
—Eskaldunei utzi.
—Mendiz alaturen,
—Baita ahantziren.
Ibarguren, Mikel —1967—
- ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA (1996)—Ispilurik gabe dihardut nire aurpegiaren bila
—Neguaren katilu hotzean
—Kanpoan elur malutak etengabean pilatzen doaz
—Ezpainik gabeko musuen antzera
—Postalik gabe dator gaurko gaua
—Helbiderik gabeko kartazal hutsa dirudi
—Eta argia itzaltzen dudanean
—Ene ziega gau bilakatzen da
—Eta bizitza isiltzera doala dirudienean
—Nire gorputzak ez du zurean gordelekurik bilatzen
—Eta zure gorputzaren ausentzia besarkatzen dut
- ZURE LIBERTATEA AMESTU NAHI DUT (1996)—Zure libertatea amestu nahi dut
—Orain zu maitatzeko froga-agiririk behar ez dudanean
—Isilean maite zaitut abisu eman gabe
—Gogo herrari honekin esku berridatziokin
—Zuretzat gordeak ditut aditz imitaezin guztiak
—Apiril eta irail oraindik sortugabeak
—Handik nator eta harantz noa
—Zuk eta nik dakigu bakarrik
—Leku bat bilatu nahi dut zure biziaro bakoitzean
—Nahi zaitut gauaren arartekotasunik gabe biluzik eta huts nagoenean
—Lohiri desabitatua da tristezia hau
—Eta buztinezko mina dut bihotzean
—Zure ezpainak berretsiko nituzke behin eta berriz
—Oilarite berriak ohereskatu nahi dizkizut oinuts zaitzaten
—Nonahizaterik gabeak gara ordea gu
—Eta ostertz honez haraindi zaude beti
—Itxaroan
—Beste zerurik baden galdetzen dut
—Baden berriemailerik begi herriminduetan
—Izan ginen behiala baina zure loa behar dut nirearen ondoan
—Ene eskuak apatridak dira orain
- BIZITZA HONEK LAU ERTZ DITU (1996)—Bizitza honek lau ertz ditu
—Lau ertz ditu ene pentsamenduak ere
—Eta denboraren diktadurak
—Geroaren aldabak apurtu dituelarik
—Zure ametsaren sabelean bizi nahi nuke
—Gaulehenaren abaraska batean bezala
—Astunak dira hitzezko katebegiok
—Eta ene hatz joriak oihu egiten dizu
—Eta egunsenti urratu berriak
—Gau iluna zauritu du
—Ene sentimenduak atzamarkatu dituzte
—Eta jada ez gara atzo bezalakoak
- ILUNTZEA DA (1996)—Iluntzea da
—Eta noaski ez litzateke
—Zure begiak nireetan etzanda baleude
—Agian ez nintzateke
—Zazpi metro karratuotan herrari ibiliko
—Eta nik paretan egin seinaleak
—Ez lirateke etorriko direnentzat geratuko
—Uhalde osteko hondarrak bailiren
—Guda ondoko gezi hautsiak legez
—Ez nintzateke noaski
—Haur baten gisa ibiliko
—Hormatzar gainera igo nahian
—Goait naukazu
—Eta zure amodio goroldiotua gordetzen dut
—Herrialde zahar bat bezala
- LARRU-ONTZAILEAK (2002)—Berun usain sarkorra duen lurretenean
—larru-ontzaileak ikus daitezke larru eske.
—Lur berdinketa eginen dutela agindu dute,
—baina ez dezagun etsi,
—hausterre egunak ez du behar oso urrun.
—Etxe berriak eraiki behar omen dituzte
—lehenbizikoz elkar ikusi genuen lur galetsietan.
—Maratila behartuak daude gure bizkarrean.
—Ezorduak agintzen duen garaiotan
—zure arropak eta telefono-agendak eroan dituzte.
—Nire ahurrek laztan urratua gordetzen dute joan zinenetik.
—Gaiztagin elkartea osatzen dugu
—hitzordu bat egin genuelako.
—Ez da malkoak lehortzeko ordua iritsi.
—Elkar maitatzera arriskatu beharra dugu
—bermadura hutsean eror ez dadin.
—Epaia erreboka dezala galdetu du abokatuak.
- BITTOR BAR EXPO (2002)—Antxetek zerua hartu dute agorril sargorian.
—Abiadura Handiko Trena iritsi da Hendaiako geltokira,
—ez da ordea inor ezagunik jaitsi,
—era nire eskuek zure gorputza dute ments.
—jaiotze-tasak gora eginagatik
—forentseek gorpuak pilatzen dituzte autopsiarako.
—Kontuarrak edalontziz beteriko ordu txikietan
—maitatua sentitu dut neure burua...
—Berandu dela ohartuko gara
—belar-paretak denbora estaliko duen egunean.
—Min emango digute enaren hegaldi hurbilek eta
—Bidasoa gaina zeharkatzean zu hemen ez izateak.
—zabor biltzaileen kamioi horia etxe aurretik
—betiko tenorean pasa den arren, zu ez zaude.
—Zapi garbi bar bezala urratu da argia zeruertzean.
—Maitatua sentitu dut neure burua
—kontuarrak edalontziz beteriko ordu txikietan...
- LANBROA BAIONA TTIPIAN (2002)—Zure oroimena abesti zahar baten barruan bizi dela
—esaten badizut, ez da gezurra egia esatera.
—1/2Ez nago etxean; nahi izanez gero
—utzi zure mezua bip-aren ondoren+
—izan da utzi duzun azken arrastoa.
—Zure ahoa dasta ezinean oheratzen naiz eta
—zure bisaia bustia noizbait ikusiko dudan
—ustearekin jaikitzen naiz egunero.
—Lanbroegi egiten du Baiona Ttipian.
—Kate berean doaz hemen pozak eta zorion ezak,
—behin-behinekotasunean maitatzeko aukera baino
—ez baitu ematen deserriak.
—Hurrago nahi zintuzket baina
—kale bitarte zabalegia da zure eta nire arteko hau.
—Kare biziak ahazten ez gaituen arren,
—malda atzetik mende bete odoltsua badatorkigu ere,
—geure esku dago aitzina jarraitu ahal izateko bermea.
—Zuk jakin beharko zenuke nik baino hobeto:
—nire herriak muga egiten du zure deserriarekin,
—zure gogoak iparralderagoko atzerrietara narama nahitaez.
—Maite zaitut,
—eta honek ez dauka zerikusirik semantikarekin.
- ZIGARRO BELTZA (2002)—Itsumustuan izkiriatzen dizut
—denboran galdutako herri bazter honetatik.
—Hemen izan zinen berdantza-gauean.
—Zutaz galdezka ibili dira hede zuriak atez ate,
—auto banalizatuak iritsi dira gero
—argi urdinen distiraz.
—Ezetz esan diet,
—ez zaitudala ikusi,
—baina badakit arropak aldatu eta joan egin zarela.
—eta beste argazkiekin batera
—ikusi zaitut zuribeltzean zerrendatua.
—Badakit hemen izan zarela;
—gaizki amatatutako zure ducadosa piztu eta
—eztul egin dut kontrako eztarritik.
- ISILTZEN ZARENEAN NIK ENTZUN ZAITZADAN EGITEN DUZU (2007)—Isiltzen zarenean nik entzun zaitzadan
—egiten duzu,
—ordu iragangaitzak hurbiltzen direlarik
—itxaropen hauskorrak dituzu haztatzen,
—egunaren azken gordelekuan babesten zara
—ahots urratuen larritasunei entzungor
—liluraren jasanezintasunean oroimenari emana,
—hitzaren kaltetan desegin aterabideaz zalantzan,
—horregatik
—isiltzen zarenean
—zure ezpainen bila abiatzen naiz.
- BEGIRA HOTZAREN ARKUPE OKERTUAK (2007)—Begira hotzaren arkupe okertuak
—argiaren dekadentzia
—desanparo handienean jasaten.
—Ikusi nola egiten duten hostoek
—beren buruaz beste
—udazkenaren adarretatik.
—Edo hola hasi den eratzen eguna
—gure gorputzak ahantzita
—ausentziari bide emanda.
- BARNEAN DUGUN ONDOEZA URRATU EZEAN (2007)—Barnean dugun ondoeza urratu ezean
—iraun lezake bizikidetza honek,
—hitzen arteko loturak dira estutuko
—badakigu eta noiznahi helduko dela aukera berri bat
—atzean utzitako zailtasun guztiak gainditzeko.
—Baina momentuz urrun honetatik
—haragoko lautadak kausitzea besterik ez dut eskatzen
—distantziak lehengoratu baino lehen
—gure urratsek haienekin bat egin dezaten
—kristalezko kale hauskorrak iragateko.
- ESAIDAZU NIK SENTITU DUDANA (2007)—Esaidazu nik sentitu dudana
—sentitu duzula zuk ere.
—Benetan badela desmaitatzea baino
—Esaidazu ahazturak ez zaituela indiferente bihurtuko.
—Gureaz besteko galerarik
—badela besteen bihotzetan.
—gezurretan bizi izan garela,
—ez duzula egia honetan bizi nahi.
- PENTSAMENDU BERRIAK (2011)—eztul zaharrak eztarrian ditugula jaikiko gara
—hondartza hezeak ferekatzera
—ukatuko dizkiguten biharrak borrokatuko ditugu
—iragarpen guztien kontra ekinez
—bestelako norabideetara errendituko
—egun honek arrotz hartu arren
—asteak akatsez beteta datoz hilabeteen orrietara
—beste nonbait sortu bagintez ere
—herri honetara ginen noizbait jaio
—begiak sortaldeari emanez
—isilune guztien ibai ahotik bueltan
—gogoramen soilak ez digu ezer bermatuko
—ez digu ezer ziurtatuko
—iraganean gatibu egoteko bada
—pentsamendu berriak ereiten ditugu orain
—eldarnioak sukartzen diren lekutik
—zubi azpiko graffitietan berotasunak gozaro ditzagun
—menturaz orbain guztiak ezagutuko
—beldurrak galarazi zigun guztia
—idatz dezagun
- ZURETZAT GORDEA (2011)—badut zuretzat zerbait gordea
—izu lokartua asaldatzen denerako
—eserleku bat ondoan norabait egin dezagun
—ez dakit zenbat edo nortzuk izango garen
—euritan ekandu zapatek iraungo duten
—asmatuko ote dudan zure begien ekialdera egiten
—baina hala ere badut zuretzat kaligrafia berria
—bizipoz minimalista barruan bildua
—ahosabai urduria eta oinazearen erretratua
—haize-arrosak markatu norabidean
—egingo dut itsasbeheren ondotik
—laino itsuaren bestaldera
—mundualdi berri bati ekin diezaiodan
—badut oraindik ere beste egun baten hazia
—haizearen hotzikara bizkarrezurrean
—hizki bustien euri txikia tantaka
—azalaren ezkata idortua bainugelan
—badut zuretzat denbora beteago bat
- ITSASARGIA (2011)—horizontea zatitzen duen puntu kardinal
—bakoitzari so harrapatu nauzu
—goizaren kontra-leihoak zabaltzean
—bienvenue à la cité de Ravel
—hala ernatu zait akordua gogoan
—hodei beltzen itzala ondoan dudala
—auzoak bilatzen ditut
—ganbara hustuen merkatuan
—vide-grenier dimanche matin
—inork ez ditu lehenesten talaia hauek
—nor gabeko silueta grisak ikus daitezke
—kale kantoian hitz eske
—eta galtzadarrietako belarrak erauzi dituzten honetan
—errepide-mozketa amaitu dela diosku panoak
—merci de votre compréhension
—Okineta kaletik
—oroimena itsasargi bat da gaur
—itzulika ari da gauaren erdian
—esango dute badela leku bat
—mapetan agertzen ez dena
—badela zeharkatu ez dugun biderik
—soit dit en passant esango dute
—biharra dela elkar begiratzeko duten ispilua
—ekaitz guztien gordetegia dela zerua
—lurra dela argiloaren azken aterpea
—eta gu
—egunsenti batetik bestera goaz
—elkar galtzeko beldurrez
- KAFE BELTZA (2011)—kafea eskatu dut Café de Paris-en (hutsa)
—eguzkia agindu omen dute
—arratsalderako (azukrerik ez otoi)
—esne-hortzak erori zitzaizkidan garaira itzuli nahi nuke
—zurekin berriro behaztopatu
—berbaroak hutsik dauden honetan
—zain naukazu azken trena joan zen geltokian
—ahazteak harrapatuko ez nauen esperantzan
—gertakizun diren alde ilun horietan
—guk hautatu norabideari jarraituz
—eseri eta kafea eskatu dut
—eguzki berri baten esperoan
- GALEREN HEGOALDEA (2011)—enarekin batera joan zitzaizun poz hura
—itzuliko ote den ez dakizu
—ez duzu gehiago kalezuloan luzetsita egon nahi
—inoren ohean lorik hartu ezinda maitatzeke egon nahi
—aldi hutsalen agortea zeharkatuz
—lagun ahantzien arrastoak berrituz
—egun honen atzetik beste bat etorriko dela jakitun
—gure arteko erretena neurtuko duena
—beste gutasun bat sortuko duena
—jende bat munduz osatua
—mundu bat jendez osatua
—aldizka arrats beheran egin
—egunero berritzen den bizinahiaz gailendurik
—egiten duzu betiko norantzan
—eroriaren logikatik zutik jartzeko logikara
—garaion testigantza oharretan iltzatuz
—galdutako guztia galdua ei dago
—bihotzondoetan bildutako galerekin zoaz
—baina betiko bidean zara
—azkarrago edo motelago baina bidean
—inora iristeko asmorik gabe
Ibarrart, Piarres —1838-1919—
- ITSUA ETA SASTREA (1892)—Euskualdun bat zen itsu eta bertsulari
—Atez ate zabilan iloba gidari,
—Soineko eta diru, janari-edari,
—Nasaiki biltzen zuten bertsu eman sari.
—Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,
—Pikopean eltze bat gordea zaukaten,
—Hirurehun libera harat bildu zuten,
—Baina gaixtagin batek ebatsi zioten.
—Bere gordelekutik galdurik eltzea
—Bat zagon hasperenka, nigarrez bertzea:
—Oi hau da bihotz mina, oseba maitea,
—Horra zer den kanpoan gauzen gordetzea!
—Ikusi gaituztela ez diat dudarik.
—Bai, sastrea heldu zen pegarra beterik,
—Behatu zuen guri baina urrunetik.
—To! Har nezak eskutik sastrearengana
—Adi dezan bertsu bat itsuak emana.
—Gure eltzea badu harek eremana,
—Bazakiat nik, hura zer gisaz engana.
—Sastrearen etcherat orai heltzen gira
—Irri faltsuan dago leihotik begira,
—Ez erran hitz gaixtorik zuhurra bazira.
—Iloba gida nezak artoski bidean
—Zerbait daiat utziko azken egunean.
—Ehun luis baitiat piko baten pean
—Bertze ehun emanen bihar han berean.
—Sastreak bere baitan: Itsuak etzakik
—Hartuak ditudala horren sosak handik
—Eltze hau diruekin berriz han emanik
—Bertze hirurehunak bilduko tiat nik.
—Itsuaren agintza balios izan zen:
—Biharamun goizeko eltzea han zuten.
—Oi zein ongi sastrea enganatua den!
—Moltsan behar dIAGU dirua ezarri
—Lurpean hola-hola utzak eltze hori
—Eta emak barnean bortz edo sei harri
—Sastreak aski pisu altxa dezan sarri.
—Itsuak sastreari: To! errak egia
—Atzo bezala dukan arrai arpegia
—Ala trixterik hagon doluan jarria,
—Dirua erein eta... bildurik harria.
—Itsu Harpagon zikoitz laido-emailea
—Habil eta ez kolpa ene ohorea.
—Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea
—Baduk aski zorigaitz hire ilunbea.
—Ni itsu ilunbean, hi sastre erromes,
—Dezagun elgar lagun biek ditugunez,
—Nik egiten haut jabe ene ontasunez,
—Nahi banauk okertu hire begi batez.
- ESKUALDUN SOLDADOAK (XIX. mendea)—Eskualdun soldado batzu ditugu aipaturen,
—leheneko denboretan nola ibili diren.
—Badazkit bien berriak, bat auzoan bainuen.
—Thuna harek erran hitzak dituzue entzunen
—Mila zortzi ehun eta bortzeko otsailean,
—herritik bia baikinen eroriak zortean,
—Alemanak Frantsesari oldartu zirenean,
—gerlako armadan ginen etsaiaren aldean.
—Frantses eta Alemanen arteko ur-hegian,
—lau Eskualdun bildu ginen uztailaren erdian.
—Gorputzen hain urrun eta gogoz Eskual Herrian;
—Arpegi arrai batekin lagunak erran zautan:
—Oroit hiza guk herrian zer ginuen hitzeman?
—Lau herriko aritzea, lau arrotzi pilotan:
—han ginela aurkituren Baigorriko bestetan+.
—Buruilean omen baita gerlaren hastapena,
—arte huntan egin lukek Baigorriko joan-jina.
—Oi, Harispe hemen balitz, eman lirok baimena:
—haren faltan dugun mintza kargu bera duena.
—laster ginen abiatu basahuntzak iduri.
—Gure oinak zaldi, eta artizarra bidari,
—Eskualdunik baizik etzen lotuko bide horri.
—Nola uso gazte batzu hosto eror denboran
—akituz baitira heltzen iparretik hegoan,
—halaber gu heldu ginen uztaileko beroan,
—nekeak oro ahantziz, sorlekua gogoan.
—Agorrilaren bian zen argi-haste ederra!
—Laguna zait oihuz hasten: Beha zak urrunera!
—Lanopetik mendi batzu han agertzen baitira!
—Nik hitz daiat hek direla Ollandoi eta Jara+.
—Sorlekuan sartu ginen bozkarioz betiak.
—Bestaren bezpera zela ez zauden ahantziak:
—bi ezkilak errepikaz, oihartzunka mendiak!
—Gau hartan gu ait'amekin gozatu ginen biak.
—Besta biharamunean baitzen partida hori,
—osteka ziren arrotzak ikusterat etorri;
—pilotari zahar batzu eman ziren xaxari,
—eta Pello Bilozuri pasa-marran jujari.
—Zortzi gazte pilotari suharki ginen hasi:
—Ene lagun Martin baitzen pik emaiten nagusi,
—hari esker ginuen guk partida irabazi.
—Hurbildu ginen soinurat zortzi pilotariak,
—Akiturik berotuak, izerditan bustiak.
—Bainan gure arno onak pizturik zain guziak,
—airoski eman gintuen eskual dantza guziak!
—Gure maite lagunekin oren guti egonik,
—bazkari bat egin eta ikus arte erranik!
—Juan ginen gu armadalat berriz ere arinik.
—gero laster abiatu Alemanen ondotik.
—Etsaiari jarraikirik Austerlitz ondoraino,
—hango su izigarrian mintzo ginen oraino:
—Hobe zukan bai pilotan hemen tiroka baino!
—Berma gaiten hau bezala garaitu arteraino!
—Haur gazteak, egizue otoitz Jainko Jaunari,
—Izaiteko beti prestu eta ohoragarri:
—Sorlekuan pilotari, armadetan gerlari,
—Orai ehun urte ziren soldado hek iduri.
- MICHELENGO ZUBIA (XIX. mendea)—Michelengo zubia, zubi famatua,
—Arraintzariendako toki hautatua;
—Haize hegoak han du azkarra xixtua,
—Niri laster egin daut xapelaz tratua,
—Xapelaz tratua.
—Hameka orenetan, oraino barurik,
—Zubi hartan arraintzan ari nintzelarik,
—Arrain bat naukalarik amuan loturik,
—Haizeak ereman daut xapela burutik,
—Xapela burutik.
—«Hasarre heldu hintzen, hozturik mendian
—Niri mendekatu haiz; hobenik ez nian...
—Zer hauen hartzekorik ene xapelian,
—Gisa hortan sartzeko hartuta urian?
—»Aphezari burutik xapela kentzia
—Barkatu erran gabe, oi duk ausartzia!
—Hegoa ero zela nian aditzia...
—Noiz ikasi-gogo duk zer den zuhurtzia?
—»Hastiagarri haiz, egunaz bai gauaz,
—Gisa huntan emanik apeza buru-has?
—»Nungo Satan gorriak igorria hintzen?
—Ez haut ikusi ere xapelaren hartzen!...
—Hartu dukan lekurat ez baduk bihurtzen,
—Jakinen duk enekin zertarako haizen.
—»Haize, izanen duk justiziaz gerla.
—Segur duk, preso ere harturen hutela;
—Baionan galtzen badut, Pau-erat apela.
—Ez badautak bihurtzen ebatsi xapela.
—Baduk bai mundu huntan haizeaz bertzerik,
—Kentzen ahal baluzte hik bezain ixilik,
- ARTZAINTSA MENDIAN (XIX. mendea)—Zelaietarik ikusten duzu gure etxea mendian
—eta gorago etxola hura arroka baten aldian
—mendi kaskoan, andre gazte bat artaldearen erdian
—ni nago hemen ardien zaintzen nere kilua gerrian
—egon ditezen ene aitamak bakotxa bere lanian.
—Goizetan utziz egun guziko aitamen begitartea
—argi hastean idekitzen dut etxola haren atea
—alarazteko mendi gainean ene artalde maitea
—han iraganik, bake gozoan, argitik ilun artea
—bozik daramat etxerakoan kaikua esnez betea.
—Herriko ene gazte lagunak nitaz dira urrikaltzen
—heien josteta zoroetalat ez naizelakotz hurbiltzen...
—bainan gaixoek erran bezate zer zorion dutan galtzen!
—Bakea eta librotasuna osoki ditut gozatzen
—eta menditik ez ote dut nik gauza ederrik ikusten?
—Argi-hastean histu orduko artizarraren argia
—nik ikusten dut iguzkiaren agertze miragarria
—bainan oraino ilun dagozi zelaiak eta herria
—ohean dago ezin atzarriz hiritar gazte nagia
—nola ezagut dezake handik hemengo neure loria?
—Eliza dorre goren hura dut oroz gainetik ikusten
—eta ezkilak errepikatuz herria du inarrosten
—bi aldetako mendi auzoek oihartzunka ihardesten
—haur denboratik huna baititut toki berean aditzen
—zorion hunen iraupena dut Jainko Jaunari galdatzen.
—Ordu berean hedatzen ditut itsasalderat begiak
—eta ikusten arraintzariek dituzten untzi ttipiak
—iduri dute pentze gainetan dabiltzan altxaliliak
—othoitzez nago suntsi ez ditzan itsaso lotsagarriak!
—Ez badut ere aditzen ahal hiriko kantu ederrik
—entzuten ditut bas-ihiziak alderdi guzietarik:
—kukuak kuku pago gainetik, eperrak kantu beretik
—xori ttipiek arboletarik, xoxoek sasi barnetik
—heien titxoak etortzen zaizkit bihotzera bihotzetik.
—Haitz eder baten azpira noa otruntzaren egiteko
—uda liliez beztitua den soropila dut jartzeko
—ardi bildotsak eta Xuriko aldean ditut lekuko
—ama maiteak emanik badut behar dutana jateko
—erasiaka dohan xirripan ur garbia edateko.
—Arratsaldean begira nago xoratua kanpoeri
—nola egin den denbora gutiz zeru berri bat iduri:
—pentze, mahasti, baratze, herri, etxalde eta jauregi
—zenbait lapurtar nun izan diren hor dira obrak ageri
—heia dutenetz amerikatik urrea nasai ekarri!
—Bertsu haukien aditzaleak nahi luke orai jakin
—artzaintsa hori bere mendian egon behar den mutxurdin.
—Bai egonen naiz, ez ezkontzekotz hitzeman dautanarekin
—bainan maitea Amerikatik jinen baita zerbaitekin
—bi menditarrek nahiago dugu hitzari ohore egin!
- ABENDUAN ORZANTZAK (1901)—Abenduko goizño hatez, Mauleko bidean
—erbi hat ikusi nahiz, Poxin borda aldean
—sudurra gorririk eta hotza larru barnean
—beha nintzen ene xispa besoaren gainean.
—Pottengoak, marrumaka, landetarik ageri
—ziotela: Erbi jauna hemen da izan berri
—lasterka partidaño bat hasiren dugu sarri
—ihiztariak daudela oro begi-beharri.
—Ber denboran, kurrunka bat hurbildik dut entzuten
—hesiaren gainetik nik, burua aitzinatzen
—iratzezko ohantze bat, bertzaldean ikusten
—bi guarda, lo gozoki, nausiz ziren burlatzen.
—Hauk ez dira ixilduko, karatxo! mila debru!
—Batek hati, hain sarri du, erraiten: Landaburu
—atzar adi; kapitaina hortxetan duk aiduru.
—Lagun horrek egiten tu bost-pa-sei aharrausi
—sudur huste, urzintz, eztul, hasi bazen zen hasi
—erraietaraino zuen gorputza inarrausi.
—Holako tarrapatekin nork erbia ikusi?
—Azantzok badire zerbeit, bainan aski ez ditzu
—Ondar kolpe handiena oraino falta duzu.
—Adiskidea, zuk ere, hauxet adi ezazu:
—Terrr! Terrr! Pan! Poum! Pan! Pan!... Orai satisfos gitzu.
—Orzantz horik entzun eta, erbiak gibelerat
—iziturik, eman zian Mauleko alderat
—Larrondo erre beitzagon, soz iturri biderat
—Bum! erbia hark ezarri hatzez gora lurrerat.
Idoate, Txiki —1959—
- DEIA (1988)—Giroan itsasoa nabaritzen dela
—esan didate
—telefono itxu baten bitartez
—Telefonoa ez dela arraina nabaria denez
—ea telefonoak zerbait ikus dezakeen
—galdetu diet
- EGUNEROKO TRENARI GORROTO DIOT (1988)—Eguneroko trenari gorroto diot umetatik
—gorroto diot bere metalezko haragiari
—gorroto gezurrezko ezpainei ere
—gorroto diet bere hotz eta beroari
—bai eta bere ur zikinari ere
—Gorrotatzen dut
—lurra odolaz blai utzi zuen trena
—Gaur pasatzerakoan
—oroitu zaitut
—oihartzunik gabeko oihua bezala
—nonbait
—zure irudia agertu zait
—bi aldetara begiratu dut
—ez trena ez pertsonarik ere
—haizetik zebilen bitartean
—bakardadea eta oihuaren ixiltasuna
—oroitarazi dizkit
—eta hori ez diot barkatuko
- ZU GABEKO GAU LUZEEk (1988)—zerbait gogoratzen didate
—zuk eskutatuko bakardadea
—zentzurik gabeko hitzak
—diskurtsoak, esaerak
—zerbait gogoratzen didate
—minik gabeko bizitza
—ez dizkidate
—oroitarazten
- IKUSI NAHI (1988)—Zergaitik dago
—beste piso bat nerearen gainean?
—Norbait igotzen denean
—gora jotzen du
Igartua, Ivan —1972—
- BASAMORTUKO BIDEA (2006)—Hots egin zenidanean joan nintzen zure bila
—Euri hotsa ari zen autoaren gainean kolpeka
—Gaua zetorkigun inoiz baino arinago gainera
—Hots egin zenidalako joan nintzen zure bila
—Hiriko kaleek basamortu hutsa ziruditen
—Ahaleginak egin nituen bidea ez galtzen
—Baina tristezia ari zitzaidan barneak jaten
—Hiriko kaleek basamortua baitziruditen
—Etxerako bidea hartu nuen handik gutxira
—Euria ari zen nire tristeziarekin nahasten
—Esandako tokian aurkitu ez zintudalako
—etxerako bidea hartu nuen handik gutxira
- UNREAL CITY (2006)—zementuzkoa baizik.
—Kale kantoiak, zutabe
—eta arkupeko aldapak
—ez eta ere harkaitzak.
—Gizakiak eraiki ditu
—eta gizakiak hautsiko ditu
—denborak uzten badio.
—Baina bitartean
—distiratzen dute
—zementuzko harri irrealek.
- GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK (2006)—Autobusaren bazter batean zihoan.
—Ondoan eseri eta neraman liburua
—ireki nuen. Irribarre baten distira
—heldu zitzaidan albotik. Neska
—liburu bera irakurtzen ari zen.
—Ez nion ezer esan, kasualitate hutsak
—Handik hamar bat minutura jaitsi zen
—zentroko geltokian. Atzera begiratuko
—zuelako itxaropen hutsalak hartu ninduen
—hura kaleetan barrena desagertu zen arte.
—Urteak igaro dira konturatu naizenerako.
—Liburua etxean daukat. Neska, ez.
- OROITARRIA (2006)— F.B. eta J.D. in memoriam
—behatzen artean desegin gabe
—iraun duen buztina
—Egia gordinik irentsi
—kontsolamendua ezin da
—gerta zitekeenaren eskutik heldu,
—fikziozko iraganaren itzalak
—babeslekua ematen duen arren.
—Arbolak horiztatu ahala
—hedatzen zaizu barnean udazkena
—distira ezberdinen gorabehera guztiez.
—pausatutako orbela.
—Baina parkearen albo batean
—oroitarri bat dago, aspaldikoak
—gertakarien seinale.
—Badakit orbela ez dela
—horregatik desagertuko,
—gaurko eguraldi apartaren distira
—buztin ahula behatz artean bezala.
—Arnasa gogoz hartzen
—segituko dut, hazie gardenak
—garbi baititzake.
- HERIOTZA ETA IDEIAK (2006)— Mourir pour des idées, l'idée est excellente,
—Bizitza emango genukeela
—justiziazkoa den zerbaiten alde
—hori eta ahal balitz gehiago
—sakrifikatuko genukeela
—zalantzarik gabe.
—Beharrezko, nahitaezko
—ideiak badira, batez ere.
—Baina ideiengatik hil behar badugu
—hil gaitezen mantso, heriotz astiroaz,
—mourons pour des idées, d'accord,
—mais de mort lente,
—ideioi aldatzeko denbora aski emanaz.
—Heriotza eskatzen duten ideiak,
—beste guztia bezala, aldakorrak baitira
—ez dira agian betiko.
—Hil eta gero ere eternalak ez diren ideiek
—agerian utz dezakete
—Eta gainera, heriotza eskatzen duten ideiek
—gure heriotza merezi al dute benetan?
—Ideiengatik hil behar badugu
—hil gaitezen mantso, heriotz astiroaz,
—ideioi aldatzeko denbora aski emanaz.
- LEHENGOA EZ ZEN ASKI (2006)— sustancia y fundamento de nuestra libertad
— más allá de los límites estrechos de la muerte.
—Baina ideiengatik erahiltzen duena
—atzetik badatorkizu kaleetan zehar
—eta kolokan jartzen baditu
—zure duintasuna eta zure libertatea,
—orduan ez zara ideiengatik hilko
—bizitza ez duzu ideien truk emango,
—gizatasunaren alde baizik, zeurearen
—eta beste guztionaren alde,
—ideiengatik hiltzen dutenen kontra.
—Artean ere gauza anitz
—galdetuko dizkiozu zeure buruari,
—eta bakardadearen beldurrari
—tinko aurre egin baino lehen.
—Lupeko hezea dastatu orduko
—zerbait piztuko da zure barnean
—argizko oroitarri gisa. Azken
—arnasestua ahitu aurretik
—dena konprenituko duzu. Izan ere,
—gizatasunik gabe zertarako mundu hau.
- COLOPHON (2006)—ez dut biderik egingo
—hiria baita haria
—herritik alde egiteko.
—Zirkulua eta zuzena
—ez dira elkarren gustuko:
—itzul bedi atzera
Igartua, Karmele —1959-2010—
- BADATOR BETE-BETE (2011)—Badator bete-bete
—beste bapore bat —honaino—
—airean bozina baten ulua
—iragartzen badatorrela —harro—
— —egur ilun barnizatuak
— puntila finak
— eta eguzkia—
— Hustu dute
—eta egindako bideetan
—arrastoa utzi duelakoan
—abiatu da barruetara —isilik—
— eta arrastorik ez, itzultzeko
- SINISTU GURA EZ (2011)—Sinistu gura ez
—norbera be hiltzeko dela;
—ezin onartu, ba,
—norbera hiltzeko zela hemen
— —eta galerna gorria—.
—iristen denean,
—beldur bat.
—Igual, hemen geratzen diren
—maitte maittiei
—Bizitzeko beldurra hemendik aurrera:
—Onkologiara deitzeko esan dit medikuak, urgente!
- BIDAIA 3 (2011)— —itsasoan
—gauaren beste aldean.
—Eta gu —begiak itxi ditugunean—.
—Galdu da lurra —belaontzian—
—eta lurreko
—lur-sustrai-arnasa
— —sudur mintzetan—.
—Eta gu —lurreko koloretan—.
—Biluzik olatueran.
— —handiegia da itsasoa
— lurra sentitzen ez denetan.
— Urdinegia da urdina beste dena
— desagertzen denean—.
—Galdu egiten da Lurra
—eta gu —ahanzten ditugunen memorietan—.
— —infinituan—
—eta zer?
—Zoramenerako iratzarrera.
— —Ez zen billeterik behar norberaren uretan nabigatzeko—.
- GARAIA DA (2011)—Garaia da —adiskidetzeko—
—naizena eta ni.
—Errekasto guztietako urak deitu
—eta ekarri hona ibaira,
—itsasoetan lagatako aingurak bildu
—eta batu hemen portuan.
—naizena eta ni
—hitz-ordu batean —bateratzeko—
—ur azaletan itsaso barrenak arnastu
—eta abiatu erraz
—bilinbalaukan nahastuz
—olatuetan
—naizena eta ni —garenak garela—.
—Garaia da —geratzeko—
—Azken egunetako atarian
—naizena eta ni —garen garena—.
Igerabide, Juan Kruz —1956—
- SUGE ARRASTARIA (1989)—Suge arrastaria izan naiz
—Asfalto bazterreko hartxintxarretan
—Suge arrastaria izan naiz eta
—Banindoake mendietan gora
—Harangoitietan ur berriak bilatzera
—Banindoake mendien atzeetara eta
—Bidezidorrak bide ziur nahi nituzke
—Zein leuna den zure ahotsa
—Malentxo Bidezidorrak bide ziur eta
—Lore artean sugeari hegalak sortu bait
—Zaizkio ursaltoak nekatuta erori diren
—Unean sugeari hegalak sortu zaizkio eta
—Bakeak ez dit atsedenik ematen
—Zekaleak orraztu du zure ilea
—Malentxo Bakeak atsedenik ez du eta
—Haritzari itzala zartatu zaio bide
—Malkartsu honek ez baitu iturririk
—Haritzari itzala zartatu zaio eta
—Belardi lokartuak ez daki igobeharraren berri
—Karobizuloetan ez dago mamurik Malentxo
—Suge arrastaria izan naiz eta
—Harritxintxar baztertuetan bidetxurretan
—Gora noa eguzkitara iturritara aidera
—Hegal nadin gereziak belarrietan Malentxo
- GEREZI ZAURITUA (1989)—Txolarrea mokoka gerezian:
—Mina daukat eztarrian.
- OINETAN LOKARRI
(Eta bihotzean korapilo) (1997)—Oinetakoak lotu eta askatu
—aritu da haur bakartia
—arratsalde osoan, isilik.
—Zaintzen duen neskak
—irribarre egin dio, harriturik.
—Atea jo dute; nor ote?
—Haurrak bere lanari utzi dio.
—Atean amaren aurpegia agertu da.
—Oraingoan, bihotzeko
—korapiloa askatu du.
- MUTRIKUKO TRIKUA (1997)—Bazen Mutrikun triku bat
—eta hondartzan izan zuen istripu bat.
—Sartu zitzaion arantza
—sudur zuloan gorantza.
—Haren mediku izan zen bisigu bat.
Intzagarai, Ramon —1878-1947—
- DONOSTI ATALAK (1930)—Donostiyaren jantzi urdin
—gain-atala;
—au asaldatzen ez da zalla:
—puztutzen danez kresal-salla,
—Donostiyari bustitzen dizka
—arpegi, kokotza, masalla...
—Kayeko kale medar, itzal,
—kopet-goibel...!
—Ikus litezke or ugari
—erantsi eta, iltzetik zintzil,
—zintzurki latzaren txastari.
—O, Bretxa, Bretx...!
—Asto-kaletik sar liteke
—Alper askoren atariya,
—zalantzan beti dendariya,
—andre kaitarrak ojuka berriz:
—Oraingo bokarta biziya...!
—eguzkiyak berotzen duen
—Jausten danean kaskabarra,
—sortzen da loya, txotxabarra:
—orduan ez da naiko izaten
—zirazko soñeko txamarra.
—ortik aurrera Donostiya
—arrunt il da!...
—Esaten dute or asten dala
—Baserri onak bazenitun,
—orain etxetan, zortzireun,
—alkarren gainka, bultza-bultzaka...
—ondar-pillatik sortu zaigun
—etxadia...
—aztu, bazala or bidia,
—kilkirretara goruntz joateko?
—Egoki zitzaigun Ulia.
—Ategorri...
—Donostiyako aberatsak
—jarri dituzte lur baratzak
—jauregi-etxe lili gorritan,
—loretan ere eskaratzak.
—Txurkoene...
—Otoitz eder bat aboraño
—zerurontz arte urre-laño
—egin oi dana, orain betorkit.
—Galtzara goi!
—zure barrutiraño nator
—Lazkano, Izturin, Ayete,
—alor naroetan zaudete,
—Donostiyari arro begira,
—axeri erratza beinbeste.
—Antigua...
—Errege-etxez aurrez aurre
—ornitua...
—Ondartzaz dauka gaur ajola
—barrenarago gantzuki-ola:
—Lizarriturri ta Rezola.
—O Txubillo...
—belardietan badek naiko
—Igeldo-tontor, jantokiya
—gaur jarri duten alderdiya,
—ori zan lengo Txubillo maite,
Iñarra, Aitxus —1955—
- AMODIO ESKE ZAUDENEAN (1985)—mozkortzen zara
—zure begietan
—mitxeleten larrak
—zure ezpainetan
—tximeleten parra
—mozkortzen zara
—zure eskuetan
—ilargiaren eztanda
—zure bihotzean
- TENPLU OROTAN (1985)—Tenplu orotan
—jaungoiko guztiak
—amildu ditut
—eta ez naiz asetzen
—Bide bazterretan
—mito gorriak
—utzi ditut
—eta ez naiz asetzen
—ametsak dauzkat
- GU GARA (1985)—zorotasun ez bizia
—heriotza bukaezina
—plazere eta oinazearen negar ixila
—libertate iheskorraren azken arnasa
—bizitzaren hazi zaharra
—suarekin sortutako indarra
—doinu bat amaitzeko beharrezko konpasa
—amets hautsiak
—bortxa izkutua
—lehenengo urrats kulunkaria emateko
- ZUEK (1985)—arrubio eta erroiak,
—hilharri fabrikanteak,
—heriotza eraileak,
—bizitza sarraskitzaileak,
—grisa lohoizko zorotasuna
—zuen gorputz herdoilduetan datza,
—zuen bihotz ustelduan,
—loratzen,
—zakur amorratuen hortz gabeko ahoa.
Iparragirre, Jose Maria —1820-1881—
- GERNIKAKO ARBOLA (1853)—Gernikako Arbola da bedeinkatua,
—euskaldunen artean guztiz maitatua.
—Eman ta zabal zazu munduan frutua,
—adoratzen zaitugu, arbola santua.
—Mila urte inguru da esaten dutela,
—Zaude, bada, zutikan orain ta denbora,
—eroritzen bazera, arras galdu gera.
—Ez zera eroriko, Arbola maitea,
—baldin portatzen bada, Bizkaiko Juntea.
—Laurok hartuko degu zurekin partea
—Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko
—jarri daitezen danok laster belauniko.
—Eta bihotzetikan eskatu ezkero,
—Arbola biziko da orain eta gero.
—Arbola botatzea dutela pentsatu,
—Euskal Herri guztian danok badakigu.
—erori gabetanik eduki behar degu.
—Beti egongo zera udaberrikoa,
—lore aintzinetako mantxa gabekoa.
—Erruki zaitez, bada, bihotz gurekoa,
—denbora galdu gabe, emanik frutua.
—Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko,
—eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko.
—Gerrarik nahi ez degu, pakea betiko,
—gure lege zuzenak hemen maitatzeko.
—Erregutu diogun Jaungoiko jaunari
—pakea emateko orain eta beti,
—bai eta indarra ere zerorren lurrari,
—eta bendizioa Euskal Herriari.
- NERE AMAK BALEKI (1855)—Zibilak esan naute biziro egoki,
—Tolosan behar dela gauza erabaki.
—Giltzapean sartu naute poliki-poliki,
—Jesus tribunalean zutenean sartu
—ez zion Pilatosek kulparik bilatu.
—Neri ere aurkitu ez, ez didate barkatu;
—zergatik ez dituzte eskuak garbitu?
—Kartzelatik atera fiskalen etxera
—abisatu zidaten joateko berehala.
—Ez etortzeko gehiago probintzia honetara,
—orduan hartu nuen Santander aldera.
- GAZTE-GAZTETATIKAN (XIX. mendea)—Gazte-gaztetatikan herritik kanpora,
—estranjeri aldean pasa det denbora.
—Herrialde guztietan toki onak badira,
—baina bihotzak dio: zoaz Euskal Herrira!
—Agur ene bihotzeko amatxo maitea.
—Laster etorriko naiz, kontsola zaitea.
—Jaungoikoak nahi badu ni urez joatea,
—ama, zertarako da negar egitea?
—Lur maitea uztea da negargarria,
—hemen gelditzen dira ama ta herria.
—Urez noa ikustera, bai, mundu berria;
—oraintxe bai naizela errukigarria.
- GITARRA ZAHARTXO BAT (XIX. mendea)—Gitarra zahartxo bat det nik nere laguna
—horrela ibiltzen da artista euskalduna,
—egun batean pobre besteetan jauna
—kantatzen pasatzen det nik beti eguna.
—Nahiz dela Italia orobat Frantzia
—bietan bilatu det anitz malizia,
—ikusten badet ere nik mundu guztia
—beti maitatatuko det nik Euskal Herria.
—Jaunak ematen badit neri osasuna
—izango det oraindik andregai bat ona.
—Hemen badet frantsesa interesaduna
—baina nik nahiago det hutsik euskalduna.
—Agur Euskal Herria baina ez betiko
—bost edo sei urtetan ez det ikusiko.
—Jaunari eskatzen diot grazia emateko
—nere lur maite hontan hezurrak uzteko.
Iraola, Bitoriano —1841-1919—
- ZARDIN SALTZALLIA DONOSTIAN (1901)—Gona barrena petralik gabe
—gerrian graziz bilduta,
—txesto zardiña gizen preskua
—beso azpian artuta,
—neska motz eder begi zabala
—artuaz kale guzia,
—lotsatu gabe lasai deitzen du:
—«Txardiña bizi bizia!».
—Beata neskazar moduko bat
—mantillapian ezkutatuaz
——Zenbatian da?
——Ez diot aitzen.
——Zenbatian da dozena?
——Zortzi kuartuan.
——Laubian balitz!
——Txokatutzen zait galdia!
—Ostuba dala pentsatzen al du
—amar peztako baldia?
——Exurrik gabe zabaldutzeko
—pazientzia! ...
—kirieleison ta induljentziak
—orla irabazten dira.
—Au da txardiña de rechupete!
—Eztu onen ederrik jan!
—Begira beza atze aldia
—nola okertuba daukan!
—ondo erretzen baditu,
—biatzak eta arranbarrilla
—denak txupatuko ditu.
—Ai! Obe luke lau kuarto baña
——Zer bai eta zer cuerno!
—Auxen da atso infernukua!
—pozik bost kuartuan neri!
——Or pasatu dan abo zabala
——Tori bost kuarto eta ekatzu
—emen bilduta eskura.
——Etzait txokatzen, alafedia,
—gutxi beorren freskura!
——Andre xerora! Beorrek eztu
—txardiñ biarrik, aja jai!
——Naizu sei kuarto?
——Ez; beorrentzat
——Zer dan galdetutzen du?
——Neska tarazka!
—iru dozena saltzia!
—(Merezi luke txardiñ txestua
—burutik bera sartzia!)
—Eta onela marmarizaka
——Txardiña bizi bizia!
- ARRANTZALEA (1902)—jatxi zaite itsas bazterrera,
—biyotz bigun eriyen kantatxoak
—ixiltasun ontan entzutera.
—Bateltxoan biyak eseri eta
—naitasunez bakar-bakarrean,
—nere antsi amoriyoz beteak
—sartutzeko zure biyotzean.
—Gau illunak zerua estaltzen du,
—itsasoak ez dauka mugirik,
—Itsasora irteten naizenean
—goizean goiz nere bateltxoan,
—beti zaitut imajiña bezela
—eramaten gordia kolkoan.
—Biyak joango gera goizaldi batez
—bogatuaz itsas barrenera,
—aize ariñ gozotsuen soñuan
—naitasunen penak kantatzera.
—Zuretzako arrapatuko ditut
—milla arrai polit politenak,
—gero aiek oartu ondorean
—zutzaz dira gustatuko denak.
—senti detan biyotz xamurrean,
—eskeñiko dizut juramentua
—itsas eder urdiñ zabalean.
—Bateltxoan joango gera urruti
—altxatzen dan afar arro zuriya
—agurtu ta atzian lajiaz.
—Ur aundiyak etzaitu izutuko,
—ez eta're aize indartsuak;
—ikustean zure begi zabalak
—biurtuko dira gozotsuak.
—Erregintzat otsandetuko zaitu
—ugumarrak kantu eztitsuan,
—itsastarrak zerura goitituaz
—Atozkit, ai!, atozkit batelera,
—atoz, arren, atoz bereala;
—illargiya dizdiatzen ari da
—illun zeguen itsaso zabala.
—Aize bigun onak bultzatzen ditu
—bagatxoak nere batelera;
—atoz laister, ume zoragarriya,
—biyotz ill au konsolatutzera!
- ZEÑEK ESAN? (1907)—Gure lumaren arrasto danak, jakintsu askok diyonez,
—argiratzeko ez dira diña, nik irakurri detanez;
—eskribatzalle txarrak gerala diyote, ikusten danez;
—ta ni poeta nintzalakuan egitez nola izenez,
—pozez danari kontatzen niyon... ta ordurako izan ez!
—Aize putzaren moduan dira gure zentzuen indarrak,
—kemen gabiak, nola sukalde txokoko egur igarrak;
—naitare piztu eziñ diranak biyotz mugiren txingarrak,
—gu jo gaituzte geradelako danak bertsogille txarrak.
—Nondik pentsatu nezakian nik, nondikan eman goguak,
—baziradela ezkribatzalle ni baño abillaguak?
—Baldinda esan ez baziraten Euskal Erriko maisuak
—gure bertsuak danak zirala txarra baña txarraguak,
—etzizkiraten biziro errez neri moztuko eguak.
—Eta neri nork esango ziran gure euskerazko lanak
—dana guziyak dirala iñon etartu ez litezkenak?
—Asko jakiñak diyote mami gabiak dirala denak,
—biar aundiko zentzu ederra agitz urruti dutenak,
—azaldu diran izkribuetan izan litezken txarrenak.
—Mitxirrika bat mandataritzat, nola joaten dan uxua,
—lorarik lora zentzuen billa bigaldu nuben gaixua;
—erramupian ezkutatua (...) fin-finka xoxua
—entzunak bidez erretxiñolen kanta eztitsu goxua,
—bañan etzuben arkitu neri falta zitzaidan zentzua.
—Ni ere zerbait nintzalakuan mintzatu nintzan lenago,
—zer naizen jakin detan ezkero oraiñ damutuba nago;
—nere biyotza samintasunen penaz eroriya dago,
—zuek, goititu zeraten jaunak zerua baña gorago,
—barka nazute oraingua ta ez det egingo geiago.
Irastortza, Tere —1961—
- ZURE PRESENTZIA (1980)—Bizitzako gaueko hamabietan
—zeure presentzia zeure
—ausentzia-
—tik datorkidala sentitzen dudanean,
—edaten zaitudanean usaina malkoen ondora oheratzetik
—datorkidala sentitzen dudanean
—ez zait nahikoa
—ez zait nahikoa eta
—zeure eskuak eskatzen ditut
—ene, neure larrien artean,
—ez zait nahikoa eta
—zeure eskuak behar ditut
—larrion lehertzeraino.
—Bizitzako gaueko hamabietan
—bertsoa besarkatzerakoan
—zeure ausentzia des-
—eta ez dakit nola
—ez dakit nola eta
—ilargia kareziatzen dut
—falta zaizkidan eskuz,
—ilargia kareziatzen dut
—bizitzak gauean duen aterpean,
—gaueko ordu guztietan
—zure presentzia
—ausentziari
- IZANGO DA (1982)—zubiren batean,
—itsaso berriren batean,
—tanta urdin eta pinporta arrosaz
—Aurkituko dugu
—putzu zaharren batean,
—ihintzaren txokolate usainez
—gozaturik.
—Aurkituko dugu
—izaretako izar-urratsetan,
—urratuetan
—gauak lorrean uzten duen
—tristuraz,
—malkoz bustirik
—dizdira betean,
—tximista irmoturen batean.
—instante berririk
—biharren bat.
- EZ ZEKINAT MISTIKAZ EZER (1994)—Ez zekinat mistikaz ezer
—santuek esan eta nik sinistu ez nuena baino.
—Hotza naun —dion— eta itsasoa oraindik laino
—Hitz bakoitzeko txikitzen naun —zionat—
—hitz bakoitzean uzkurtzen
—laino beltzera eramanda.
—Hotzik naun eta hik, itsasbazterreratu gabe oraindaino,
—hitzen ordezko irria,
——guztiaren ordezkagiria
—Ez zekinat ezer mistikaz:
—hik esan eta nik sinistu nuena baino.
- AURRENEKOAN POESIA HITZ BATEZ HASTEN DA (2000)—Aurrenekoan poesia hitz batez
—hasten da
——poetak Jainko izan nahi baitu—.
—Geroko poesia esaldi batez
—hasten da
——poetak profeta izan nai baitu—.
—Gerogorako poesia ideia batez
—baliatzen da
——poetak anphoran gorde nahi du—.
—Azkenean poesiak hutsunea
—zabaltzen du
——sortzeko espazioa behar da—.
Iratzeder —1920-2008—
- ZORIGAITZEZKO EUSKADI! (1937)—Euskal Herriko zeru eztian, hedoi beltzak bildu dira;
—Haitzen artetik izigarriko sistutan ari da herra;
—Odol berozko iturburu bat doa menditik behera...
—Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
—Zorigaitzezko Euskadi!...
—Lanerat goizik gizon gaztea abiatu da kantari;
—Bainan anaia, ustegabean, tiroka zaio jazarri:
—Oihu samin bat botatuz kolpez zauriturik da erori.
—Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
—Zorigaitzezko Euskadi!...
—Bere haurñoa salbatu nahiz, ihesi joan da joan ama;
—Laster mendiez alde huntarat besoetan baderama:
—Zori oinazen artetik doa. Gaixo amaren marruma!
—Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
—Zorigaitzezko Euskadi!...
—Zelaian bada harri meta bat, erditik kea dario...
—Jabe zaharrak, hurbil jarririk, nigarrez behatzen dio.
—Zenbatek dute aiten egoitzer tristerik erran adio!
—Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
—Zorigaitzezko Euskadi!...
—Amodiozko Jainkoarentzat hori egin omen dute.
—Jainkoarentzat bazterrak erre eta apezak hil ote?...
—Zu, otoi, Jauna, gure herriaz zerutik urrikal zite.
—Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
—Zorigaitzezko Euskadi!...
—Berritz ohiko irrintzin hura badoala mendiz mendi.
—Gure herrian burrunba tzarra ez dadin geiago adi:
—Ezin hilezko gure Euskadi berritz ere atzar bedi;
—Jainkoa lagun, bai, berpitz hadi,
—Arbaso gaitzen Euskadi!
- ITSAS-LAPUR (1940)—Erretzen nau ta zoratzen
—Itsasoa! Itsasoa!
—Hire amets gaitz zoroak
—Daut gogoan su ezartzen.
—Nunbeit bizi itsas-lapur
—Uhainetan zabal, nausi!
—Itsasoa! Itsasoa!
—Ez deusetaz izan beldur
—Larrua beltz, burua xut,
—Tirain basak oro bentzun!
—Itsasoa! Itsasoa!
—Kantu, ttoro eta zurrut
—Luze ibil eta urrun!
—Ez jendetan alfer bizi
—Heriotze hits baten goait!
—Itsasoa! Itsasoa!
—Garrait ehun etsai-untzi
—Gazterik hil, bainan garrait!
—Zainetako nere karra,
—Sutan dautak joan gogoa.
—Itsasoa! Itsasoa!
—Zabal, zabal ta azkarra
—Aipatzen duk Jaun Goikoa.
—Itsas-lapur naiz eginen
—Itsasoa! Itsasoa!
—Guzia su nitzaik jinen
—Nahiz arimak ebatsi.
—Apez jauntzi suharretan
—Niri nausi, denen mutil,
—Itsasoa! Itsasoa!
—Nahi nuke uhainetan
—Amodioz gazterik hil.
- HILA DA (1940)—Ez ninduen sekulan herioak laztu.
—Egun nere gogoak guzietan ditu
—Haren ikara eta usainak senditzen.
—Errobiko zelaia, gaur hola zerk zaitu,
—Gozo hura kendurik, hainbertze usaintzen?
—Beldur nago ez baitut nigarrik ixurtzen,
—Beldur bihotza zapart eginik ez naizen,
—Penak salatu gabe, hemen flakatuko.
—Denak zerk ote ditu gaur hola usaintzen?
—Lohitik heldu dira, lohi itzultzeko...
—Pertsukeri hoik oro ezin jasan zaizko
—bihotz huni; egiten baitiotet uko.
—Doala ba lasaiki nere zorigaitza.
—Ixil ba ixil, nere penen entzuteko.
—Oi, gaindi egin gabe, huts hadi bihotza.
—Eskuratu dut atzo arrebaren hitza
—Ikasi baitaut anai baten heriotza.
—Azpian eman zautan: "Zure Mayi" eta
—Nigar bat... ezin gordez pena horren gaitza.
—Gaixoak! zertan zaizte Ama eta Aita?
—Mixel, nere anaia suhar eta hauta,
—Berri beltz hori ezin sinetsia baita,
—Zato, ager zakizkit, egidazu irri.
—Zato lehen bezala dugun biek kanta;
—Bi bozetan lot gaiten zure kantu horri:
—"Ttipi ttipitik..." bainan bakarrik naiz ari...
—Ahantzi ote zaitzu, oihuz nago zuri.
—Zure anai leialaz, Mixel, orroit zaite.
—Itsasoan arrauka, mendietan kurri,
—Elgarrekin joaitea hain ginuen maite.
—Orai denak ahantzi zaizkitzu, ba ote?
—Bihotzek ahanzterik sekulan ez dute:
—Ixilik orroit zaude; ez zaitut ahantzi
—Ez eta ahantziko zuganat jin arte,
—Zuri esker delakotz nere karra bizi.
—Zuk dautazu Herria hola maitarazi
—Zure gogotik, zure karretik datortzi
—Nere amets zabalak, pertsulari karra.
—Hiltzekotan hiltze hau zinuen merezi:
—Herriaren zaintzale, etsaier begira.
- ZARRAPO... (1940)—Leihotik xeletaka ditugu ikusi
—Kantari iragaiten karrikan nagusi.
—Noiz ganen ote dire hemendik ihesi?
—Gaua da... Haizeak daut bisaia zafratzen
—Urrundik bafadaka baititut aditzen.
—Huna nun dardaraka barnerat joan naizen.
—Kantuak bihotzean egin daut zarrapo...
—Ar kantuz lerro lerro xut eta espantu,
—Bai egin nigarrari salbaiki gaur kantu,
—Herraz gare maiz jada herraz kasik hantu.
—Neri so dena odol baituzu bisaia,
—Pilpilka ikusten dut, oi ene anaia,
—Hil gabe egin duzun "Aitaren" nasaia.
—Zu maitez ene baitan ez daite herrarik
—Halere kantu ozar horiek utzirik
—Zoazkite, ar nadien nigarrez lasairik...
- NUN HABIL ORAI? (1946)—Etxahun!
—Nun habil orai, Etxahun, zoin bidetan kantuz,
—Hire pertsuño minkorrak jender karkailatuz?
—Hire bihotz kartsu eta zabalegi hori
—Bidetan ote deramak zarrapo ta zauri?
—Herrestan ote haiz beti beilaz beila joaki,
—Ez ote ditek gehiago, ontsa bazkaldurik,
—Kikera zolan kausitzen hire trufa txarrik?
—Etxahun!
—Etxahun!
—Xiberotarrak hastean jauzi errabian,
—Ez ote haiz hor kantari dantzaren erdian?
—Elizen hiru dorreak ari direnetan,
—Euskaldun zintzurren bortxaz, kantu daldaretan,
—Ez ote haiz hor, Etxahun, bozek airatua,
—Zerurat eskaintzen ari euskaldun kantua?
—Hor haiz ote aize luzek, gau-intzirak lagun,
—Gauez gau diotelarik: Etxahun, Etxahun...?
—Hor bertze Etxahun baten deiadar beroa
—Guziak pizten aitzean: "Agur, Ziberoa..."?
—Etxahun!
—Etxahun!
—Hi bezein pertsularirik ez duk orai nihun...
—Begia ortzi ta ximixt, jeiki ba Etxahun.
—Badituk bai noiz edo noiz xutitzen direnak
—Eta arno-sukarrean pertsutan dauzinak,
—Bainan hik bertze sukarrik, bertze surik huen:
—Minez, maitez, errabiaz hintzen hi pertsutzen.
—Ai, iragan, inarrosiz euskal lur hoztua;
—Haugi nola gau-itzala, nola hil-zeinua...
—Etxahun!
—Etxahun!
—Entzun beza nork edo nork, hire deia, entzun;
—Eta gora egin bezo pertsuka oiharzun.
—Euskal minak eta suak hezurretan jana,
—Jalgi bedi oihutzeko bihotzen auhena.
—Hezur ta larru doala kantuz eta eske,
—Munduko bidetan bilduz jende-trufa merke.
—Bai, doala, bidez-bide eta beilaz beila,
- IXILIK JAUTSI ZINEN
(Gerlan hil anaiaren
gorputza herriratu) (1948)—Ixilik jautsi zinen etxetik bidera,
—Bainan, itzuli gabe ixilik joan zira.
—Adi-ka zaitzu ama leihorat atera,
—Bihotza urtzen duen azkengo so hura...
—Bainan, itzuli gabe gerlarat joan zira.
—Zoin maite zinuen zuk euskaldun xokoa,
—Larrunpeko zelaiak eta itsasoa!
—Heier emanen zinen gogotik osoa...
—Bainan urrun hartarat hain kartsu norat hoa?
—Urrungo muga hetan hasia da gerla:
—Bihotz-errausle hori orroaz dabila.
—Bazoazi hari traban emanen zarela
—Ixuriz, behar bada, bertzentzat odola.
—Ixilik jautsi zinen etxetik bidera...
—Adi-ka zaitzu ama leiorat atera:
—Bihotza urtzen duen azkengo so hura...
—Geroztik jin zaizko maiz amari nigarrak
—Bakarrik, zuri pentsu, xukatuz baxerak:
—Baitaki zure karrak, zure kar soberak
—Eginen dituela gaitzago lanjerak.
—Etsaia lanopetik heldu zen goiz hartan,
—Eta zu bazinoazin denen aintzinean;
—Bet-betan tiro batek jorik bularretan
—Erori zira oihuz, odola burrustan...
—Armada burrunbaka ihesi joan-eta,
—Lurperat du norbeitek gorputz hori bota...
—Sukaldean zaudela ama eta aita
—Zure itzultzeari irriz pentsaketa.
—Ixilik jautsi zinen etxetik bidera,
—Ixilik joana eta ixilago jina,
—Lau gaztek sorbaldean zira eramana:
—Kutxa bat hezur-errauts... hortan zira dena...
—Oi, ama, gaixo ama! haren bihotzmina!
—Kapetan, lerro-lerro, guziak jin dira,
—Larrunpe maite hortan zure ehorztera:
—Oi, hezur eta lurren azken musu hura!
—Oi, elgar berritz unkiz duketen daldara!
—Daldara kartsu horrek inarros ditzala
—Eta, hedoiak gorri odolez bezala,
—Euskal aize bortitzak mundurat diola:
—«Nasaiki emana dut gazteen odola:
—Ene zain nor dut orai? hil errauts ixila...
—Ez ditzala errauts hoik nehork zangopila:
- BANAKI... (1957)—Zeru zola hortxet zela
—Laster-laster eta irriz.
—Zeruaren unkitzeko
—Beti joan naiz, beti goiti
—Joan naiz bila eta bila:
—Hara urrun, ez dakit nun,
—Gelditu naiz iluntzean
—Izerditan, nigarretan.
—Erori naiz iratzean:
—Zeru zola histen zela.
—Erori naiz otoitzean
—Nigarretan, lorietan:
—Ene bihotz bihotzean
—Pizten zela zeru zola.
Irigaray, Jose Anjel —1942—
- NIK EZ DAKIT (1976)—Nik ez dakit
—zer epeltzen zautan
—udazkeneko ilunabar gorritsuetan,
—nik ez dakit
—zer bustitzen zautan
—nik ez dakit
—zer inarrosten didan
—udaberriko neskatila airosak,
—nik ez dakit
—zer jazartzen zautan
—gizaki batek besteari
—arnasa estutzen dionean,
—nik ez dakit
—zer artaldetatik noan iheska
—nik ez dakit
—betikotasunak biharamunik ez izatea,
—nik ez dakit
—lurperatuen ezerezaren eza,
—nik ez dakit
—zer garen, norat goazen
—ez eta nondik gatozen,
—baina bizitza
—goizeko ihintza
—maite dut eta nahi dut bizi.
- EUSKALERRIKO IHAUTERI (1977)—Euskalerriko ihauteri
—Ziripot trufalaria dager
—organbidexka guztietan
—itsu eta trakets
—gure haragizko ametsak
—bihurrituz
—mutiko eta neskatikoak bere gibeletik trumilka daramatzalarik,
—eta Miel-Otxin
—behin eta berriz
—gure akats eta bekatuak
—min eta grinak
—berarekin eramanen dituelakoan,
—hil beharko dugu Miel-Otxin
—lapur faltsua
—bizi taupada ausartegia
—kondairazko ihauterian,
—garbiturik
—lasaiturik
—itsuturik
—liluraturik
—suzko Miel-Otxinen inguru-minguruan
—eten gabeko mutil-dantza paregabean
—sokan dantzatuko dugu
—egunak gaua hausten ez duen artean,
—Euskalerriko enparantzan
—kondairazko ihauterian.
- ARROTZ GURE ETXEAN (1979)—Arrotz gure etxean
—maitasunik gabe
—bakarti eta ero
—bihotza sobera bero
—amodioaren bila eta ez aurkitu
—magal beroaren aterbea behar eta
—beti hotz,
—atzo goizean galdu herriaren bila
—eta ezin topatu,
—exiliatua nire herrian
—osatua eta maitatua izan nahiz
—eta kondairaren ihautearen soka dantzan
—eta
—aldiz dantzut erresiñolaren kanta bizigarria
- ETA BIDEAREN LUZEAN (1995)—Eta bidearen luzean
—hodi beltzean barna
—iluntasunean argi bila
—izuak kokildurik, lotsaturik
—nire burua erdeinatuz, gorrotatuz bizia,
—hameka mila urtetan
—higidura mantsoan isilik,
—gero astiro argia ikusten hasiz
—aminka sendoa nintzena sendi,
—ohargabean osotasuna erdietsi nuelakoan
—baina hutsaz enpo, haizez hantua
—gailur hartatik, nikeriaz asea, okitua,
—sasi amodioan itota
—denborazko arranguratik nintzen erori,
—eta joan eta jinean
—zimurrean andere beltza nahi-ustekabean topatu,
—bihotzean zimiko, begiak lauso,
—herioaz maite mindurik, gorrotatuz
—negarrez nintzen ezkondu alaiki,
—eta bestea idoroz ni aurkituz, osaturik,
—nintzaion abiatu beste bidaia bati.
Irigoien, Alfonso —1929-1996—
- LURRA IRAULTZEN (1979)—Laiatu behar dugu orain da beti
—eman dezan fruitua askoz hobeki.
—Itsasoa birrintzen den ertz gorrian
—amesetan erne zen gure borroka,
—Koskorturikan doa gure pottoka,
—jaio zena hersturan amildurikan,
—finkatuko duena berriz arroka.
—Laiatu behar dugu arraildurikan
—gogoaren barrena, erroak sortu
—arnas garbiz puzturik, abildurikan.
- NI TA NO (1979)—Emaztearen poza neurea dut nik.
—Enea da betiko neurez duena,
—azkazizko lokarriz loturik dena,
—lehena ta geroa gogo eginik.
—Mosu sakon batera, gorputz biena,
—iristen gara sarri lekuko gabe,
—dardaraka bihotzak lagun garade,
—ilargizko argitan zaldi gainean,
—urrezko den menturaz, zeruzkoz hobe.
—Ta dardoa ematuz datorrenean
—munduan den akatsa ahantzirik da,
—ez baitugu laidorik zorionean.
- BETI (1980)—Hondar gabeko butzu sakon batean
—eman zuen bizia Arestik ere
—heriotzak etenik anisko sare.
—Haren ordainez leiza bete zen pean
—ta gainezka dirau hor desegin gabe
—berriz gizentzen dela hutsunez bada,
—harako baita hainbat seme t'alaba
—erorlekuak galtzen ez badirade.
—bihotzean den mina dadin ezaba,
—dadin zeharo garbi zuhaitz ta lahar!
—aihenak berdez tente zorion dakar.
- ERNETZEN (1980)—poesiaz legamin, etxeko laratz,
—ardo gorri zahartu, ozkarbi maratz,
—Taupadaka bihotza, pizkarri aratz,
—ez garela herrian elkarren etsai,
—bakoitzari berea emanik lasai,
—haritz gara haziko, bago ta sarats,
—zuhaitz jainko itzaltsu, mendiko usai
—zikinkeriaz libro oztarkupean,
—Laster gara sartuko hango atean
—urratsean goraka gelditu gabe,
—hara heldu gurarik borondatean.
Irigoien, Imanol —1940—
- ZILARGIA (1989)—Urak eta suak zauritua
—daramate hegaberek oinhutsik,
—oinhutsik, argia.
—Oihaletan hauts, zilar leundua,
—hitzaren egarri da,
—bazterreko argiunean
——lehen argiegiak zirenak, aratzak orain—
—zeinetan —lainoa zeruaren adineko,
—Argitara nire zama hau
—itzalaren leizetik eri,
—zirrara nahasian dator
—urratuta hilotzetik
—kristal gauean.
—Argitasun purpuraz orain,
—mendigainek bare. diraute
—itsasoa amaitzear.
- ZELATAN (1989)—Entzun dut, ateak zabalik,
—otalorearen apainduran
—argi-oilarraren mintzoa.
—Badakusat, baitere,
—gerizaren espaloietan
—arrats-orenen zain
—mendietako oihartzuna,
—uhin-aleazioz aireztatua,
—Nigarraren odolak hartuta,
—goroldio hezetasuna gogoan,
—haranetan urregorri den oihartzuna,
—jauzi basatien pausoan
—arrail gabeko argizuloaren zelatan.
- LEIHOAZ BESTALDEAN (1989)—Euritan gorputzak,
—ezinbestean; tristezia
—Tinko zirauten
—hilen itzal hutsak
—baselizaren laberinto hitsean
—suntsitu dira.
—soinu bakartiak
—amodio hautsei,
—azken hatsa
—heriotz zigortuei.
—Leihoaz bestaldean,
—euri geldoa eta
—arratsaldeko txoriak:
—itzalen hobietako hilartitz etsia.
- IBAIERTZ (1989)—gerizpeko argien ertz,
—hostaia dardaratien babes leun,
—hontz-begien talaia.
—Haruntzago,
—aztorearen begi-gezien zauri-ertzak baino
—itsas-altzotik egurats-guraizeek
—haizez ebakitako mendien ubeldurak baino
—gasargia apar sendartu bihurtuko du
—edota,
—muga berriak iragan azken mugek neurtu ahala
—horizonteko esfera eskergaren ahurgunean ibaika,
—arginabar etengabeak urratzen duen ibaiertzean,
Irigoien, Joan Mari —1948—
- EGUN BATEZ (1975)— Egun batez,
— ardi bat bezala,
—eta
— itsu batean
— bideratu nindutelako,
—horregatik agian...
— Egun batez
— askatasunaren hegalak
— ebaki zizkidatela
— konturatu nintzelako,
—horregatik agian...
— Egun batez
— ostadar batean
— bereizten
— horregatik agian...,
— jasangaitz eta aspergarri
— egiten zaizkit
— kolore bateko bideak.
— hamaika bider hautsiak,
—beste
— hasteko...,
—askatasunaren izenean
— neure bizitzaren lemazaina
—eta
—muga bakarra jarri diot
—maitasunaren
—Iluna da bizitza,
—gizon-emakumeren bizitza
—aurrera jarraituko dut,
—esperantzaz,
- PATUAREN INTSEKTUAK (1991)—Dena idatzia zegoen.
—Dena idatzia zegoen, bai, jaio jaioak ginelako eta hil ere hil egin beharko genuelako noizbait, orduan ez bagenekien ere.
—Eta ezjakintasunak eskaintzen zigun pozarekin, tximeletak eta amona mantalgorriak harrapatzera abiatzen ginen, herriko zelai-soroetarantz jauzika.
—Egunsentia baino gorriagoak ziren amona mantalgorri haiek, baina puntu batzu zituzten han-hemenka beren mantaletan —euri-tanta beltzak iduri—, gauak ere ereinda baitzituen orduko bere begininiak eguzki gorriaren lurretan.
—Eta eskuetan hartu eta atzetan gora igotzen uzten genien, han goitik ihesi joaten zitzaizkigun arte.
—Eta hegan eramaten zituen amona mantalgorriak
—gure gaua eta gure eguna,
—gure bizitza eta gure heriotza,
- JAIOTERRI (1991)—Haizeak eraman zuen haurtzaroko jauregia
—eta oroimenaren gelak ere husten hasiak zaizkizu.
—(Mendeen hautsa kulunka
—zokoetako amaraun poligonaletan).
—Bizitza airean desegiten den kea da,
—udazkenaren balkoitik dakusazun desolazioaren paisaia.
—Baina ametsak
—ezerezaren lurretan aurkitu zuen bere gorputza
—eta zuk ere
—zerbait solidoa eraiki nahi zenuke
—zeure oroit-hondakinen gainean.
—Maiatzeko kilkerrak
—erloju bat zuen bere elitroetan
—eta handik isurtzen zituen eternidadeak tantaka bere segundoak,
——basaliliak eta sekulabelarrak perfumatutakoak—,
—oihanaren harrabotsetan gaindi.
—Enarek eta irrigoek espazioa gezikatzen zuten
—argiaren galsoroetan
—eta haltzak zaintzen zuen erreka
—etxeko neskatxa zen,
—uraren gorputz higaezina.
—Haurtzaroaren jauregian
—ez zegoen ezer ulertu beharrik,
—usainduz ulertzen baitzenuen mundua,
—arrosak eta krabelinak.
—Eta loreak zerizkion haurtzaroko udaberri joriari,
—loreak eta loreak,
—haragi errugabearen eremuetan
—Apirilak erbesteratutako usoak
—atzera ekartzen zizkizun urriak
—eta haien joan-etorrietan ez zen ezer galtzen
—mugimenduaren ibai guztiek
—eternidadearen ozeano geldia baitzuten helmuga.
—Baina iragan zibilizazioetan bezala,
—haizeak eta denborak
—zure betiko tenpluak ezabatu ditu,
—hegazti hegal-beltzek bete dute zeruaren urdina
—eta bakardadeak habitatzen ditu orain
—arkitekturaren eskeletoak,
—husgune bat hemen, husgune bat han.
—Astunak dira
— aire itoaren berunaz
—eta denborari espazioaren ahidura dario.
—haurtzaroko begiak berreskuratu nahiko dituzu
—eta begion prisma optikoek eragindako inbertsioan
—haragi hilezkorrez jantziko duzu
—iragan errautsiaren hezurdura,
—ilunabarreko zerua kobalto-urdinez,
—eternidadez mugagabetuko denboraren iheskortasuna.
—Eta azkenean ez duzu jakingo
—zuk mundua asmatu duzun
- ERORI DA ERREZELA (1998)—ederra da gero gorputz biluzia!
—Erramu eta kanela,
—zugana da den guztia,
—ene gaua eta ene gau-zuzia.
—gogoko dut zure adatseko oihana.
Ithurralde, Piarres —1901-1985—
- KAFETTOA SEMINARIOAN (1923)—Apezgaia ezta beti lo apezgaitegian
—hori uste eztutenak eztagotzi egian.
—Apezgaiak ez du beti liburua begian
—ez da alferrik egoiten kaxa mahain hegian.
—Edariak su gainetik irakituz darasa:
—Errak, mutiko gaztea, otoi, ez hadi lotsa.
—Ez nauk xuri itxuratik, bainan badakik ontsa
—eskoletan ikasirik: nigra sum sed formosa...
—Kafettoa, kafettoa, ongi zare mintzatzen.
—Holako hitz batek hatsa ez dautzuia laburtzen?
—Bi azukre puska beraz derauzkitzut bihurtzen.
—Ikusiko duzu zonbat zaitudan nik maitatzen...
—Kafettoa! erraiten dut ja nere azken hitza.
—Ez nuke hunki nahi minki zure bihotza
—bainan izaitez baitzare iluna bezain beltza
—Izarra-k bere argitik xorta bat eman beza...
—Berorik, urririk eta deskantsuki jarririk!
—Kafettoaren hartzeko bada bertze molderik.
—Apezgaiak joan behar du, ezkila aditurik...
—Sabela errerik ere... laster... urrup eta klik...
- PIP' ETA TU (1923)—mahain baten gainean lerroan emana....
—Bainan hemen sakelan dut baliosena
—zahar izan behar da "Job" baitu izena.
—Orai irakurtzeko deus ez du balio.
—Ez dut halarik ere batere hastio.
—Huna nola maizenik duten erabiltzen
—hosto xuri ezti bat diot ateratzen.
—Bertze hostoak aldiz bekaizti ez diten
—Heien aldia ere laster zaie jiten.
—Dena den, hosto hura ontsa zabaldurik
—bainan eri puntetan aski bihurturik
—ezartzen diot, kasik arroila beterik
—hoin maite dutan belar idorño hartarik.
—Nere belarño hura ez dakit zertako
—frantsesek deitzen duten: la douce herb
Nicot.
—Dakitan guzia da on dela barneko
—jakitate aski da hola neretako.
—Belarra dutalarik xuriz inguratu
—eta nere milikaz estalgia lotu
—punta diotalarik pindar batez piztu
—egiten dut jarririk ontsa... pip eta tu!
- NERE MAKILA (1932)—Begiztatua nuen aspaldi mendian
—mizpirondo xuxen bat sasien erdian.
—Handitzerat utzi dut eta harekila
—aurten egin dut nere... eskualdun makila.
—Bi erroden gainean joaiten ez ikasi
—Burdinbidetan, aldiz, sabela nahasi.
—Bainan non dut karrosa? Non dut beribila?
—Oinez beti banoa... eskuan makila.
—Kana delako baitzu hirian baituzte.
—Hoitarik gehienak deus guti, nik uste.
—Ez dut hoik bezain herbail nik nere kabila
—Askotan ikusi tut ibilki herrian
—aitzindari erneak ezpata gerrian.
—Bekaiztia niganik urrun joan dadila
—zeren eta baitut nik... eskualdun makila.
—Igandetan goiz-goiza, xamarra emanik
—etxekoandreari agur bat erranik
—entzun-eta oihuka dorreko ezkila
—ni banoa harturik... eskualdun makila.
—Nere sakelak nahiz ontsaño miatu
—jira zait behin gizon bat... Bainan zer gertatu?
—Segurki ez du erran batere ez nakila
—ibiltzen eskuetan... eskualdun makila.
—bai eta ezar gero betikotz zeruan.
—Orduan, haur maiteak, otoi ! nerekila
—Gero zeruetako mendi ederretan
—eta hedoietako izar xurietan
—Jainkoaren alkitik han hurbil-hurbila
—Begiztatua nuen aspaldi mendian
—mizpirondo xuxen bat sasien erdian.
—Handitzerat utzi dut eta harekila
—hemen egin dut nere... zeruko makila.
- DEIA
(Rythmes modernes) (1935)—Ehun jakintsunek
—ezagutu dute
—zer alor gaitza den
—gure mintzaire joria
—goretsi dauzkute
—haren ontasunak
—goresti haren loria...
—Guk ere miletan
—oihukatu dugu
—eta belar sendo
—atera ditazke
—lur berri gizen hartarik.
—baratzezain on bat
—ez bazaio laster jiten.
—nahi zinukete
—errotikan suntsi diten?
—Noiz agertuko da
—eta haren zurgai
—aberatsen lantzailea?
—Noiz ilunbetarik
—aterako zaiku
—iguzki argitzailea?
—otoi, erradazu
—zoko batean gorderik...
—egiten dituzun
—Luma zorrozturik
—gogomena sutan
—bihotza oro gar
—atera zaite mundura...
—Eta isur zazu
—liburu batean
—Jaunak eman dautzun
—zentzu-argi-gaindidura.
—egia zahar bat
—zuk harrazu girtainetik:
—lore bat bezala
—eskual baratzean
—haz dadin eskual gozotik.
—ur eta ongailu
—landare gaztea
—hola laster gotor bedi!
—hostoz eta fruituz
—mukuru beterik
—lirain, azkar eta handi.
—bekaizti ditela
—orai eta beti ere...
—Bai ikus bezate
—zerbait bagirela
—jakitatez, gurez gure.
—bertzek bezain ontsa
—zerbait asmatzeko
—nehoren zurkaitzik gabe...
—Ikus, engoitikan
—Bainan ez zitela
—molde herabetsura...
—Hautsa bazterturik
—hego amultsuak
—derautzun ferekadura:
—pizt zite gartsuki
—argi sorterria
—Menderen mendetan
—zure herritarrak
—mintzatuko dira
—zurekin sortu izarraz...
- ENE KAIOLAN BI XORI (1938)—biak betan kantuz ari...
—ez badituzu aditzen, elkarra zaude orori!
—ez badituzu ikusten, itsua zira osoki!
—Bata herbail, bertzea on:
—gizona baitan bi gizon...
—Kaiola guziek xori bat
—lurreko parabisuaz nigarretan oroitua.
—Kaiola guziek bertze bat
—aingeru-kantu ederrez arrunt gogoetatua.
—Bi xoriñoek bi amets:
—bihi-amets, zeru-amets...
—Kaiola guziek xori bat
—iguzkiari huxtuka, egun berria sor dadin.
—kaiola guziek bertze bat
—ilargiari huxtuka, ilun egarriarekin.
—Kaiola guziek xori bat
—anaiaren adiskide izan nahi laitekena.
—Kaiola guziek bertze bat
—bere anaiaz halaber etsimenduan dagona.
—biak elgarrekin eta bat bertzea gabe ez on.
Iturbe, Martin —1932—
- ZAILLA DA GIZON IZATEA (1973)—«gizon» izatea;
—zailla bait-da
—beti zutika,
—goruntz begiraka irautea.
—makurtu gabe,
—begi zabalez begiratzea.
—zailla, bai, «gizon» izatea;
—gerokoaren itxaropenean
—tinkatuta biziaz,
—suz piztutako zuzia
—maitasun-argiz urtu dedineraino
—gordetzea.
—Zailla, bai, guztiz zailla,
—malko-lorez zipriztindutako
—lorategia
—itxaropen-lorezko
—zugaitz biurtzea.
—biotz naigabetu illunetik
—argi-abesti pozgarria
—mingaineratu?
—Nork biotzean esitu
—ler-zori eriotzkorra,
—itz zakarrez
—biraotu gabe?
—malkoz gaiñezkatutako
—edontzi garratza
—irentsi bakarrean xurgatu?
—buztinki onek
—maiteder-arantz lilluragarrietatik
—sortu dezan...
—Zazpi griñaen zaldi txarrak
—saltalari bait-ditugu
—lizunkeri eta kutizien
—okerraren eta gezurraren
—eztenkatuak.
—Zailla da «gizon» izatea.
—Eta «gizon» izan behar!!!
——biotza zatikatu arren—
—ongi miatzea,
—okerraren lokatza
—izpiz izpi baztertzeko,
—illunpez kutsatu gabe
—argitik argira
—argiaren agintea
—nagusitu daikion.
—Zailla da «gizon» izatea...
—Beharrezko «gizon» izatea...
—Ederra «gizon» izatea...
—gurutzetutako
—nai edo ez-ko gurutze ortan,
—gurutze eroslean...
—dakarren gurutzean.
- ITXAROPENA (1973)—Argia erantzi du egunak,
—illunez jantzi da gaua.
—Illargiaren agintea...
—morroitxoak
—Txikiak dire, ta,
—argi gutxi dariote
—begi ikuslearentzat...
—argiaren atari.
—Argiz lertuko da gaua
—etsiaren mirabeei!!
—argia datorke nagusi»!!
—Agortu bedi malko-iturria,
—lasaitu biotz larria!
—atsedena
—negarra bait-du atari,
—Gauaren maiztarrak
- KEZKATI (1974)—Kezka berri batez larriturik
—jeikitzen naiz
—egunsenti bakoitzean!
—biurtzen zait.
—Beti egunsenti
—nere kezka-baratzan!
—atzaparretara
—murgiltzen nau
—kezka bakoitzaren
—Goizegi ote nabil
—Edota,
—gauaren biotzetik
—eske ari ote?
—Neronek billatu beharko
—erantzunaren
- ZERBAITEN BILLA (1974)—Goseti nabil,
—Asekaitza naiz,
—ori ba dakit.
—Ez dut, ordea,
—dut
—onartzen
—utsean
—ixuritako
—iritxi
—behar dut
—lau iltzez
—ba-ninduteke ere
—ez nintzake
—geldituko
—eten-urratu arte.
—Besterik
—ozkatuaz
—arkituko nuke...
Iturbide, Amaia —1961—
- MANDRAGOREN ERROEK ZANGOETAN GORA (1986)—Mandragoren erroek zangoetan gora
—altxa eskuak! mehatxua jaurtikiz
—xendera bat seinalatu dute
—han non marrubiak masustak diren;
—haurretatik denaz dastatzera ohitu behar denez gero
—supitoki aldaerazi zaizkigu
—ai, ama! zenbat ataletan existitzen garen
—ez dakit burua non dudan ere
—apika bota dut konturatzeke
—mihia ateraz
—mihi ubel hau diosalarik benetakoena
- GOAZEN (1986)—hara non ez den ezagutzen adurraren ikararik
—eriak aise leun daitezkeen
—irlak arratsaldearen amaiarekin itzaltzen ez diren
—hiruna artizar jaiotzen den bidegurutzetan
—gauza txikien erreinua dagoen
—edozein keinuz gida zaitezkeen
—landareetatik zuku betierekoak edoski ditzakegu
—heriotza zeremonia bat besterik ez den
- LEIHO-BARRENEAN
(HERRI ZAHAR HONEN MIN HARROAZ) (1992)—Etxe hutsetik ibiltzen nintzen bitartean
—mapa ofizialak triskatzen nituen
—irensten eta berriro botatzen
—negar erreak isurtzen nituen
—etxekoen axola-ezaren aurrean
—eta euria ikusten niharduen:
—nola zeuden liburu-azalak hautsez izoztuak
—nola gure edergarri koloretsuen atzetik
—negu prehistorikoan zeutzan abere zaurituak agertzen ziren
—frontoietan jaurtikitako piloten amorru geldoaz
—nola murrailak argitsuak izan ez zitezen
—saiatzen jarraitzen zuten esku beilegiek
—ifernu sakratuaren garaia bukatu da
—dohaineko espektakulo trajikoaren azken puntua heldu da
—leizezuloak hainbeste esploratu dituzten begiak
—salduak dauzkat
—baita nortasun-krisia islatzen zidan
—zezen itxurako ispilu hura
—euskal hitzez marraztutako
—sentibera eta sendoa
- J-ri (1994)—nire euriaren luzea hire euri orraztuaren jarraian
—nire gona gorria hire bakero-boten gidoian
—nire nahi boladatsuak hire nahien zerrendan
—nire isiltasuna hirearen ondoan
—nire ametsak hire amets arbolatuaren azpian
—nire kukubarrea hire irribarre kukubilkatuaren txokoan
—nire negarraren izerdi-anpuloak hire hodei moltsoen barruan
—nire imentzio lainotsuak hire aurpegiko ostarteen artean
—nire bihotz pattala hire esku buztinezkoengan
—nire irudimen brokatua hire adimen abartsuaren parean
—nire hitz neurtuak hire hitz lauaren ertzean
—nire antzerki-burua hire sorbaldaren gainean
—nire oin zelairatutakoak hire oin erromesen lerroan
—nire gora-beherak hire eskualde orekatuaren baitan
—nire gau kaiolatua hire egun hegalariaren angeluan
—nire irudi ustetsuak hire lasto koloreko kapelaren hegatsean
—nire eguzki borobila hire ilargi ironikoaren adar puntan
—nire ikuspegi anitza hire pentsamenduaren mahai erdian
—nire ziztu soulak hire ziztu countryen saihetsean
—nire noraezeko planta hire jestu-atarian
—nire ibai hariztatuak hire gerri inguruan
Iturriotz, Ander —1961—
- ZUGANA NENTORREN ARRAPALADAN (2002)— Gizon bat, betzulo handiak dituela,
—Zugana nentorren arrapaladan, belarrez eta mendafinez ahoa garbiturik. Zalantzatsu nentorren zugana, lorategi beldurgarri batean goroldioa zapaldurik.
—Arrosa basatiak nekartzan esku ahurretan. Odoletan arantzak, odoletan zalantzak, odoletan begiak zure burdinaren gorian atxikiak. Musua nekarren, zuretzat, haragi bizi, pozoi garratza nekarren ezpainetan, inorentzat ezin isuri.
—Baina zu, lepo lerden, etengabe jaisten zinen eskailera ilun batean behera. Baina zu, lepo lerden, karrika batean desagertzen zinen, hondotik hondora, batere bihotz zimikorik gabe.
—Gogoan ditut oinetako gorriak, eskuan. Gogoan, soineko arina gorputz haragitsua tolesten. Gogoan, zure ile askea bizkarrera ura bezala erortzen.
—Zugana nentorren arrapaladan, ezpainak margoztu berri. Zalantzatsu nentorren arrapaladan, aho sabaiko harria hautsirik zure izenaren oihartzunarekin.
—Baina zure urrezko lerroa, lepo lerden, beste nonbait galtzen zen, eskailera batean behera, kale ilun batean barrena, iritsi ezina zitzaidan ispiluan, baretzen ez zen aintzira baten islan.
—Denbora jeloskorrak bereizten al gintuen? Ez baitu baimenik ematen, denborak, berea bakarrik den iragana orainera erakartzeko. Oraina irensten baitu, denborak, etorkizun itxaropentsua doan oparitzeko.
—Espazioak bereizten al gintuen maitasunik gabeko mundu estanko batean?
—Krudelagoa al zen, agian, gu biok bereizten gintuena? Zu al zinen nire ametsa? Ni al naiz, oraindik, zurea?
- AMAITUKO DA ZIGORRA (2002)—Amaituko da ezarri didaten zigorra. Etorriko da guretzat egun handia. Trumoi-hotsa egingo du, lehen aldi hartan bezala. Eta gero euriak zelairik berrienean, Lizardiren magalean.
—Irekiko da burdinazko azken atea, itxiko da burdinazko azken atea eta, denbora amaiturik, denbora hasirik, big bang, elkarrekin lasterkatuko gara epxerantz, gure arbasoen sehaska epelerantz.
—Eta ez bada amaitzen ezarri didaten zigorra, ez bada etortzen guretzat egun handia, trumoi-hotsa egingo du, lehen aldi hartan bezala. Eta gero euriak zelairik berrienean, Lizardiren magalean.
- ANIMALIA (2002)—Jolasean dabil neskatila, lorategi ahaztu eta bakarti batean. Jauregia da harentzat kioskoa, kristal eta urrezkoa. Tronua da harentzat harrizko bankua, printzesari dagokion luxu eta ohorea.
—Oihartzuna dakar iturriak urrutiko mundu batetik. Txoria dakar, trumoia dakar. Haurtzaroa dakar, jolas labur eta atsegina, amets arin eutsiezina.
—Udazkena ari dira apaintzen denboraren artisauak, gorriarekin, zuriarekin, atsedenaren nabardurarekin. Azken arrosa basatiak, udazkenean. Huntza, udazkenean. Euri oparoaren iragarpena, udazkenean.
—Munduak prestatu duen eszenategi horretan, munduak erabaki duen une horretan beldurra eta ikusmina nahastu dira neskatilaren jolasean. Eskaini zaizkio esku luze batzuk opariz eta amorruz beteak. Musukatu dizkiote ezpainak. Maspildu dizkiote bular txikiak. Baina inor ez da ageri neskatilaren ondoan.
—Zaio erakutsi neskatilari, hitzik gabe, kanturik gabe, negarraren antza duen atsegin ito bat. Zaio iratzarri bere baitako izaki hilduragarria, urez eta buztinez betea, grina aseezina. Baina inor ez da ageri neskatilaren ondoan.
—Etorri da egunaren amaiera. Hautsi da kristala jauregian. Aienatu da oihartzuna, aienatu dira iturria, txoria eta trumoia. Ihesi joan da xoxo beltza sastrakak astindu direnean. Etorri da ipuinaren amaiera.
—Altxatu da neskatila harrizko bankutik. Jolasaren amaiera izan da. Ametsaren amaiera izan da.
—Animalia izan da, berriro ere. Odolik epelena izan da, betiereko aurkeztu dena, baimenik eskatu gabe, lorategi ahaztura etorri dena.
- ESKOLARA BEZALA (2002)—Infinitura begira goaz elkarrekin, eskutik hartuta goaz, atzera itzuli ezinik.
—Zipres mugiezin lerro bik egiten dute bidea hilerri txikiaren horma txurietarantz. Muino batean goratua, jauregia dirudi hilerriak. Eskola dirudi, esne-zopak gosaltzen ari den haurrarentzat, basoko etxola dirudi ipuin mitologikoetan. Hain dago garbi, hain dago bare, hain dago apain, ezin ekidin baitaiteke dekoratu beldurgarri baten irudia.
—Non dira ikusleak, baina? Norentzat ari gara burutzen gure antzezpena?
—Hodeiertzean, oskorri osoa brodatzen du eguzkiak, mapa harrigarri bat erakusten du, mendirik eta errekarik ez duen lurralde batean, oinaren ahalegina eragozten duen fisika batean.
—Urreztatu da hautsa, urreztatu dira denboraren hariak, agertu da kuprezko egitura kartoiaren atzean.
—Ekarri ditu haizeak tronpeta anakronikok, ekarri ditu urrutiko oihartzunak: trumoia, uraren orroa, ezkilak. Ekarri ditu haizeak iragana eta etorkizunik ez duen oraina.
—Ezarian hasi da euria. Ezarian hasi da lainoa zure irudiarekin jolasten. Hustu dizkizu begiak, zurbildu zaizkizu masailak. Hartu du zure ahoak ardoaren kolorea, jantzi du odolik eztiena.
—Musu eman didazu bekokian eta mugan geratu tara, leihoan, etxe atarian, erreka gurutzatzen duen zubiaren oinean.
—Joan naiz, zoriontsu, zure eskuaren forma gorderik nirean. Eskolara joaten nintzenean bezala. Zure ipuinaren magian basoko etxolarekin amets egiten nuenean bezala, zure eskuaren forma gorderik nirean.
Izaga, Xabier —1960—
- ERANTZUKIZUNA (1998)—«Nolatan
——galdetu zidan epaileak—
—zergatik
—egin dituzu
—gizatxarkeriok?,
—zu lako gazte bat...».
—Eta epai gisa espero nuen
—hogeita hamar urtez giltzapean bizitzera
—kondenatu ninduen
—elastikoz aldatzen ari denaren
—erantzukizun berberarekin.
- BISITA (1998)—galdetu ohi diogu elkarri
—bisita bezperan, eta gero zeldan
—bizarra egiten dugu,
—bizar aitzurra bi aldiz pasaz,
—igandeetako arropak prestatu eta
—distira ematen diogu
—irribarre behartuari.
—Batzuetan bisitatik itzulitakoan,
—bertan hitz egindakoa baino areago
—ahantzi edota isildu duguna gogoan,
—elkarri galdetzen diogu:
—nor etorri zaik?
- BIZITZAREN KEA (1998)—Arratsalde osoan ez da sumatu
—ohiko burrunba etengabea,
—bosgarren zeldako gaixoaren kantu,
—garrasi, danba izorranteak;
—goganbeharra eta tristura nagusi
—arratseko tenore goibelean,
—eta zeinen jasangaitza zarata
—gogaikarri haiek ez entzutea!
—Bat-batean munduan bakar naukan
—isiltasuna hausten
—mila oinots bortitz, mila ahots urduri
—eta ate azpitik sartzen
—bizi iraungi berri baten kea, isilka
—iritsi den herioren kiratsa.
—ohean zerraldo idoro dute
—Bizkitartean gauak bere ilegurizko
—mantu iluna hedatu du
—eta niri gogora datorkit atzo
—bonbila berri bat ukatu zidan
- IRRATSAIAK (1998)—Hogeita zortzi egunean ur botila besterik
—ahoratu ez dugula
—nekez eraman dugu dutxaraino
—geure ahultasuna.
—Film triste baterako eszena aproposa
—eratu dugu segurki, hala ere,
—barre egin dugu elkarren biluztasun
—penagarria ikustean,
—eta gutariko batek esan du makurtzen garelarik
—behien atzealdea diruditela, eta
—barre egin dugu atzera.
—Ondoren irratiz entzun dugu otartekoak
—jaten ditugula ezkutuan, eta
—beti minberati, mindu egin gara
—hogeita zazpi egunean
—gure gosearen berri eman ez duen irratiari
—kargu hartuta,
—ez baitugu informazio arautegi deontologikoaz
—tutik ulertzen.
—Berehala, ordea, aspaldion gogoa betetzen
—diguten
—oroitzapen urrinei eutsi diegu
——Kafekoletxe zopakaz —esan du norbaitek.
—Eta barre egin dugu.
Izagirre, Iban —1985—
- TRAPU ZAHARRAK (2008)—Trapu zaharra da
—eta ez du astindu behar,
—kizkurtuta dago,
—arrazoiren ezkuturen bategatik
—Lasai dago lo plantan
—beraz ez dezagun astindu
—ez gaitzan zipriztindu.
—Gorde ditzagun gure trapuak
—geure sestoetan,
—inor iritsi ezin den
—leku segururen batean.
—Babes ditzagun tentuz
—hautsik harrotu gabe
—bizitzaren parte izanik ere,
—ezin direla agerian utzi.
—Geureak ukitu nahi ez baditugu ere
—trapu arrotzak erraz jipoitzen ditugu,
—fantasia ilunez
—egia nahita desitxuratuz.
—Mingain beltzez pozoindu ditugu
—besteen kontuak geuretzat hartuz,
—eskuartean nahastu ditugu
—gizagaixoen zatarrak,
—ikusi ezinaz milaka oihal kakazteko.
—Baina kontuz,
—denok ditugu geure iizatean
—agerira atera nahi ez ditugun
—trapu zaharrak.
—Batzuk badaezpada ere
—gauetan besarkatuko dituzte
—maitekiro laztanduz,
—otoi eginez,
—zerbaiti erregutuz,
—ez daitezela ur azalera atera
—hainbeste zikin darien
—trapu madarikatuak.
- TXABOLA (2008)—Txabola bat
—hamabi urte,
—benetako zigarroak
—erreko nituzke.
—Itzal freskoetan
—erreka bazterrak,
—benetako zigarroak
—erreko nituzke.
—Aldapetan gora
—bizikleta gabe
—txakur kojo bati harrika
—tiragomarekin.
—Eskailerak saltatzen,
—txarrantxak okertuz,
—mutur marroia
—Etxera bueltan
—prakak lokaztuak,
—arrastadak nonahi
—pijama urdin bat,
—benetako zigarroak
—erreko nituzke.
- SUSTRAI IZOZTUAK (2008)—Ordu anonimoetan, logela txikiek
—epeltasuna biltzen dute
—hurrengo egunerako indarrak hartzeko,
—gaurko harri bera zapaltzeko.
—Goiz horietan gorrotoak ez du indarrik
—grisak gara herrixketan
—Denbora batean harrapatuko gorpu asko
—erlojuaren orratzak zeharkatu ditu
—auto baten gordetzeko
—identitatea,
—sistemaren morroi boluntario
—sentimenik gabekoak
—ispiluan barre egin eta bakardadean erori.
—Bukatzeko iratzarri
—aldegiteko lo egin.
—Bizitzeko orduan hilik.
—Bizitzeko orduan bakarturik.
- ISTORIO TXIKI BAT (2008)—Neguko arratsalde euritsu batean
—ume txoro batzuk aterpe bila
—abandonatutako etxe batean sartu ziren.
—Orduantxe piztua zen hauen arimetan
—gauza txar guztiak probatzeko sua.
—Izatez ez ziren gaiztoak
—gaizkile itxurako
—jarraitu ezinda igarotzen bazuten ere.
—Eskorbutoren zintak entzuten,
—arratsaldeak bete
—amona zaharren aztoramendurako
—paretak margotuz.
—Altzari artean babesten ziren,
—sofa multzoen gainean
—kanuto susterrak errematatzen,
—manta zorritsuetan etzanda,
—begien aurrean ikusi nahiko ez luketen
—etxea defendatuz.
—Norbere etxeko epelkeriak saihesteko
—mundu propio bat eratuz joan ziren
—umetasunaren fantasien indarrez
—geldiezinak ziren ametsari gogor helduz.
—Kontu eske etortzen zen
—autoritate oro zirikatzen
—batzutan halabeharrez,
—ez egitekoren bat
—Kandela eta bokila artean
—eraiki zuten arratoi zuloa
—eta denborak galoirik eman ez bazien ere
—bidea egin zuten
—etxe zaharretako
—armairu eta ganbaretan barna.
—Gau epeletan
—teilatuan solasean,
—aipatuz,
—zeinekin joango ziren bazter ilunera,
—gauetan logelan bakarrik zeudenean
—irudikatutako eszenatokira.
—denborak eraldatuko zituen
—laguntasun haiek
—zerua zulatzen duten izarren azpian
—agertu ziren gau eroetan sakabanatu ziren
—bakoitzak zakar artean aurkitutako
—bere bidezidorra hartuz.
—Eta agian norbait gogoratuko da,
—ongi pentsatuta,
—kalean zeuden atso zaharrei
—eta aspermenak jotako erretiratuei
—laguntzen zietela,
—arratsalde lehor haiek
—pixka bat bustitzen.
—Besterik gabe,
—ez ahaztu,
—kate pusketa bat ez bazen
—beti suertatzen zen zerbait
—ibai zikin, etxe huts haren ertzean.
- AMETSGAIZTOA (2008)—begira dagoen katua
—gauez bakarrik da beltza
—inork ez zaitu
—sakonetara eraman nahi
Izagirre, Koldo —1953—
- ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK (1975)—abioien isatsek airearen eskeletoa dibujaturik
—bezpera luze honetan
—ene pena zoriontsuegia da poetarena izateko
—uhinen aparretik ihes doazen
—txinpartek
—beren aterki zuria zabaltzen duten kaiuak
— dirudite
—itzalaren hamairugarren hilean
—ereiniko hitzak
—ene herriko gizonak ohi bezala kea fabrikatzera doaz
—itzalaren hamairugarren hilean
—eguzkiari utzitako ispilu pusketa itzul diezadaten
— nahi dut
—itzul diezadaten
—hura ere hau pentsatzen ari ote da
—edo ta ni pentsatzen ote nau
—bezpera luze honetan
—haizeak nik ere jotzen jakin nahi nukeen
—kitarra
—jotzen du
—ene begion ilunabarra neurtzen duten
—argi-kableetan
—kitarra
—bezpera luze honetan
—poetaren pena epela
—dekadentea
- BAINA (1976)—adolezente enamoratuek ez dute gehiago
—zapatak ilunabarraz itotzen
—bikoteek ez dute hodeirik dastatzen
—periodiku zaharrez eginiko kukurutxotan
—mojetako neskek ez dute ene poemarik
—frantsesezko koadernoan kopiatzen
—zure ilearen bobina erreetan
—inor ez da biluzten euripean
—eta han
—gizonek sua edaten dute
—gauezko ontzitan
- ZUEK EZ DAKIZUE (1976)—gauero kalenderaren numero bat tatxatzea
—eta ilun-jarioari
—tiro ezin emana
—norbaitek igurikiko digula
—sinetsi nahi izatea
—ilunabarra kopetari atxikitzen zaionean
—bakarrik egotea
- ILUNEKO HAMABIETAN (1977)—iluneko hamabietan
—alkoholdutako amets postizoen aldamio malkoetatik
—helbururik gabeko hilerri kaleetatik
—desertaturik
—izarretan urkatzen dut neure burua
—erdal poetak ez daitezen aurrerantzean gernikaz ardura
—erailketaz berotutako ezpainak baztertuz
—eskuak itzaltzen ditut
—eta neure haragian
—asmo gazteak lora erazten dituzten hitzetan
—sinetsi nahi dut
- NIRE IBAIA (1989)—Nire ibaia ez dator itsasora
—Kantari ez dakien erretena
—Leporaino hartzen nau
—Nire ibaia ez dator itsasora
—Erreka auspeztua
—Ez nau hezatzen baina
—Busti egiten nau
—Nire ibaia ez dator itsasora
—Ezin ditu bi bazter
—Ez dakit nora baina
—Eraman egiten nau
—Nire ibaia ez dator itsasora
—Egarriaren lotsa
—Hodei nekatu baten malura
—Ez nau asetzen baina
—Ito egiten nau
- HEMENDIK IDAZTEN DUGU (1989)—Hemendik idazten dugu orain
—Non guztiak biltzen dituen hemendik
—Nonahiko hemen guztietarik
—Paretetan idazten dugu itsasoan idazten dugu paretez itsasoz
—Idazten dugu eta hilak egon behar genuke
—Gertakizun dagoena idazten dugu
—Hizkuntza berrian idatziak
—Irakur ezazue torturatuen esperantoa
—Gutun anonimoak gutun ageriak
—Zigarroen ketan idazten dugu ohe abandonatuetan idazten dugu
—Eta gure gorputzak eskaintzen dizkiogu idazteari
—Irakur ezazue bularretan labanak hartu zuen plazerra
—Dotore hegaldatzen dira estukak berriro
—Eta beren arraultze espoletadunak elurtzen dizkigute
—«hobe zenukete errendaturik»
—Baina randebu horretara ez goaz gu
—Norbaitek karpeta bat zabalduz gure izena pronunziatzen duelarik
—Autobusez aldatzen dugu hiru bat aldiz
—Hemengoa idazten dugu nonahai
—Galdu genituen adiskideei idazten dugu
—Hilik dauden lagunei ulertzen ez gaituzten lagunei
—Plaza hutsetan dugu ateoste guztietan dugu
—Idazten plaza beteka dugu isiltasun beteka idazten
—Maitasun konsigna debekatua
—Orain artekoa idazten dugu gerora
—Noiz guztiak hartzen dituen oraindik
—Oraindik idazten dugu hemen
- HAN (1989)—Zure mundua ez da erresuma hartakoa
—Non ahantzi egiten den non ahantzi ezin den
—Non itsasoa margotu egiten den
—Non bakarrik egoten den
—Non bakarrik ezin egoten ahal den
—Non katuak diren libre non hil egiten den
—Non adiskideak non hitzak non maitasunik non
—Non loa eta ametsa ez diren bat
—Non ikasi egiten den non idatzi egiten den
—Non non zaudeten badakizuen
—Non poetak ez dauden preso Rimbaudi tiro emateagatik
—Non ateak ixteko diren non bisitak ametitzen dituzten
—Non harresiak zikoinek iragaiten dituzten
—Non mutu ez non damutu ez
—Non baina non beti non eustea bera den haustea
—Non ihes egitea ez den ihes egitea
—Non duintasuna zigorrean neurtzen den
—Non kilometroak non mehatxuak non noiz
—Non jipoituak non hala ere
—Non errotek urik behar ez duten
—Non han zaudetenak gu zareten
- PINUDI BATEN ERDIAN KANPOSANTUKO NUARBE (1989)—Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe
—Pinudi baten erdian eta pinurik ankerrenak
—Harresiaz barruan zazpiak sustrai eginik hil aditzean
—Afusilatu guztien hezurren bila
—Inor ez dadin altxa bizirik
—Iraun genuenon bihotzaren eske
—Kanposantuko nuarbeko aldapan gora
—Zazpi pinuak zain dauzkate
—Kanposantuan ateak beti zabalik nuarbek
- SORTZEAREN MENTURA (2006)—Egun besoan eduki zaitut
—alaba eduki dut egun besoan
—erizainek irribarre egin didate
—ene gatza ene kurkubita
—eta erre batean hasi zarelako marruka
—irribarrez kendu didate kontuz
—kontuz esan diet papardo hau itsasora
—zertarako haur berri bat mundura?
—ez daukat beste erantzunik:
—bazen bat garrasika hasi dena
—atera behar izan du aldameneko ohekoak
—bazen bat agoantatu ez duena
—salatu du eta orduan zure amak
—malkoak ezin leherturik
—neu nintzen
—zertarako haur berri bat mundura?
—ez daukat beste erantzunik:
—tornuari eragin dio
—sehaska sortu da paretatik zu eskainiz
—hartu zaitu
—bular gainean ipini zaitu lo
—zure berotasuna behar du
—zure taupaden metronomoa behar du
—zertarako haur berri bat mundura?
—ez daukat beste erantzunik:
—berarekin sortzearen mentura
- HASPEREN (2006)—hogeitabatgarren mendean emaztetuko zara!
—jakinen bazenu! kontatuko banizu!
—ez, ez dizut kontatuko!
—ikasiko dituzu, eta ez dituzu sinesten ahalko!
—baina saiatu ginen!
—eta azken mahats alea arte saiatuko gara!
—ezin berorik ekarri sute handienetarik!
—hogeitabatgarren mendea...!
—utopiak ez dira gauzatuko! emakia sortuko da!
—rimmel apur bat begian! mahats berria hortzartean!
—ez da suterik beharko bihotzak garbitzeko!
—etorkizunera iritsiko zarete!
—hogeitabatgarren mendea...!
- ETXEA (2006)—Etxea egin liteke hatzez
—egin liteke arkatzez
—eta nahi izanez gero
—egin liteke akatsez
—edo gezaz edo gatzez
—eta zokoak zikin nahi dituenak
—egin lezake ikatzez
—egin dezala erratzez
—(hautsa harrotuko baitu okerreko urratsez)
—etxea egin liteke aurrez edo atzez
—zuk egin zenezake arratsez
—etxea egin liteke zotzez
—egin liteke hotzez
—eta nahi izanez gero
—egin liteke zulotzez
—edo pozez edo zipotzez
—eta gerizpea nahi duenak
—egin lezake laiotzez
—baina guztizko bakea nahi badu
—egin dezala izotzez
—(lagunak izutzeko mutur zorrotzez)
—etxea egin liteke luzez edo motzez
—zuk egin zenezake bihotzez
—etxea egin liteke putzez
—egin liteke zaputzez
—eta nahi izanez gero
—egin liteke asmo hutsez
—edo hontzez edo huntzez
—eta teilaperik behar ez duenak
—egin lezake bisutsez
—baina izara garbiak maite baditu
—egin dezala elurtzez
—(ez luke aztarnarik utziko zimurtzez)
—etxea egin liteke zorrotzez edo kamutsez
—zuk egin zenezake masustez
—etxea egin liteke pertzez
—egin liteke aspertzez
—eta nahi izanez gero
—egin liteke ezin bertzez
—edo erdiz edo ertzez
—eta tristuran bizi nahi duenak
—egin lezake beltzez
—baina are tristeagoa nahi badu
—egin dezala ezetzez
—(eta bere burua gabez betetzez)
—etxea egin liteke bakarrez edo jendetzez
—zuk egin zenezake ametsez
—etxea egin liteke litsez
—egin liteke bitsez
—eta nahi izanez gero
—egin liteke banintzez
—edo zitzez edo zipitzez
—eta gotortasuna nahi duenak
—egin lezake bortitzez
—egin beharko du ibiltzez
—(oinetakoak burubako iltzez)
—etxea egin liteke belarrez edo ihintzez
—zuk egin zenezake hitzez
—ederragoa da anitzez
—zure hitzez
—ate guztietako giltzez
- AULKI HUTSA (2006)—Ez nion jaramonik egiten leihoan jotzen zuen paisaiari
—nahikoa lan neukan irakurketa eten gabe jarraitzen
—badakizu zeinen dibertigarriak diren gure trenak
—ez zitzaizkidan asko ardura sanjose loreak eta mimosak
—edo atzekoen solasa eta aitzinean neukan aulki hutsa
—kaixo esan zidan edo hala esan zidala idazten dut orain
—jaso nuen burua liburutik eta liburua burutik joan zitzaidan
—kendu nizkien begiak hitzei eta bekoz beko neukan gazteari nizkion eman
—baina neskak ez zidan behatzen liburu bat aterea zuen
—eta hari ere ez zitzaizkion ardura ez gure mendiak ez ni
—laster gure alaba zu bezalakoa izanen da pentsatu nuen
—neska polita zen eta begietan bizkorraren distira zeukan
—nik begiak ikusten ez nizkion arren banekien bazekiela
—begiekin barre egiten gure alabak egiten dakien bezala
—laster gure alaba zu bezalakoa izanen da pentsatu nuen
—itxi zuen liburua aharrausi egin zuen altxa egin zen
—adio esan zidan edo hala esan zidala idazten dut orain
—Zumaia zioen geltoki batean jaitsi zen ziur nago
—badagoela herri bat Zumaia izenekoa nonbait
—eta perfekzio guztiak eman nizkion neska bat munduan
—neska munduan ezkutatu zen eta trenak aurrera jo zuen
—ez dakit zergatik gelditu nintzen aitzineko aulki hutsari beha
—laster gure alaba gazte hura izanen zela pentsatuz
—munduan beti egonen da maite duguna oroitaraziko digun zerbait
—garamatzan trena adibidez aulki huts batekin gure aitzinean
Izquierdo, Fertxu —1975—
- TIROKATU NAUZU (2007)—Tirokatu nauzu
—ronak uzten duen zapore mingotsaz
—inperialisten begiradak biltzen diren lekuan
—tirokatu nauzu
—eta itsasoak dakar polbora usaina
—gorriz margotu ditugu ilargiak
—irribarrez konplizitateak josiz
—eta irauli egin dituzu nire bihotz guziak
—hormek diote xiana
—iraultza horretan datza
—bizitza amodioa la habana
—tirokatu nauzu
—eta zure arrastoa azalean daramat
—biharamunean izkiriatuko dizut
—botako zaitudala faltan
—(labana zara nire bihotzarentzat).
- ESPERANTZETAN ZENBATU DITUGU TORTURA KASU GUZIAK (2007)—Esperantzetan zenbatu ditugu tortura kasu guziak
—eta hildako bakoitzaren hilarrian boteen keak estali ditu izenak
—pankartetan izkiriaturiko poema orok
—giltzaperatuak izan beharko lirateke
—taupada bakar bat ez denean nahikoa
—iraultzaturiko bihotzen abiadura neurtu ahal izateko
—atzoko polizi operazioaren kartelak jarriz beste behin
—agian errepresioari zor diot zu maitatzea
—auzoko karriketan papera itsasteko kola artean
—haizeak korapilatzen duen adatsaz enamoratua
—eta atxilotuak ez izateko ertzak zelatatuz
—eroritako tintarekin gehituko zaitut ene atzamarretan
—txakurrak agertzean bakoitzak alde batera eginen du ihes
—patuaren seinalea balitz bezala
—izan ere taupada bi behar dira gutxienez
—abiadura honetan iraultzaturiko bihotzak ohe berberean
—elkartu ahal izateko eta haragiak itsasteko muxuen artean
—jo ta musu leloa duen pankarta elkarrekin zabaltzeko.
- BELFASTEKO ALANBRADEK ZULATU ZUTEN HIRIA GARA (2007)—Iruñean, 2002ko irailaren 9an
—Belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara
—ihesa eta polizia-etxe gauak besterik ez zaizkigu suertatu
—gaiztoek idatzi dituzte pelikula hauen gidoi guztiak
—guretzako amorruaren desterruak metatuz
—eta arte lanak ziegatan ostendu nahian
—baina garaiak xuxurlatuko ditugu jaiotzear dauden belarri orotan
—eta iluntasun hauek bazterreratuko ditugu
—hemendik bost edo ehun urtetara askatasuna ez baita urteetan neurtzen
—sirenak amesten ditut hiriko gauetan
—eta infernuak urdinez jantzirik abenida guztietan
—lagun itzurtiak faxismo berrien aurkako esperantzetan ezkutaturik
—esku-bonbez osatuko ditugu gure taupada bakoitza
—eta pelikuletako gidoiak aldatuko ditugu
—orain indioak ez dira gaiztoak izango ezta galtzaileak ere
—eta egungo terroristak biharko herioak bihurtuko ditugu
—desterru hauetan metaturiko amorruek gorriz margotuko dute
—eszenatoki berriak eta ez gara itoko zuen ur lohietan
—ez ginen jaio garaituak izateko baizik eta garaileak izateko
—eta hori eta beste zerbait gehiago da gure estrategia bakarra
—belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara
—baina hemen bonbak beste aditzetan konjugatzen dira.
- ORBAINEN MUGALARIA NAIZ (2007)—Bila itzazue nire hatz-zantzuak
—hilketaren lekuan,
—ni, zauriak zeharkatuz mugituko naiz
—orbainen mugetan barrena.
—Atxilotzeko agindua zabalduko duzue,
—zuhaitzak moztuko dituzue
—baina besarkada hilen mendixketan
—ezkutatuko naiz.
—Eta inperfekzioen zaparrada azpian
—burdin herdoilduen abestia konposatuko dut,
—prostibuloen haragi gordinean dantza dezaten.
—Atertzen ez diren egunetako gangster itzurtia naiz,
—Jarrai itzazue olerkietan utz dizkizuedan
—hatz-zantzuak,
—busti gaitezen inperfekzioen segadaz,
—orbainen mapak irakur itzazue
—eta etorri nire bila,
—ni, zauriak zeharkatzeko prest nago.
Iztueta, Ibai —1977—
- BANINTZ (2008)—Izan, banaiz zerbait, egia: gaur,
—hemen, hogeita zortzi urteko gizon gaztea,
—hitz bila.
—Izan nintekeen udaberri goiz baten sosegua
—eta lagunak erreka ertzean otordua egiten.
—Izan nintekeen oihu larria
—hondakinen azpitik laguntza eske.
—Lora nintekeen zuri, Kyotoko
—gereziondo batean.
—Itxura denez, lurralde promestutik osturiko
—eder eta handi den zerbaiten
—oroigarri txiki, ezdeusa.
—besterik banintz, zer?
—Ordea, denboraren igarotzearekin,
—geure burua ongiegi ezagutu dugularik,
—hura samur estimatzen eta zaintzen ikasi dugu.
—Garenaren neurri abegitsura
—Eta ez denaren ilunpera
—lerratuta desegiten zaizkigu banintz
—eta gisako galderak.
- EZ AZKARRA BAI SAIATUA, 1 (2008)—Bazterreko herri batean, baserri pobreetan sortutako
—semea eta alaba
—izan ditut amaren gurasoak.
—XIX. mende amaierako eta XX.enaren hasierako
—urteez ari gara, Belle Epoque Europan eta handik
—atzera zer ageri den begiratuz gero,
—pare bat karlistadaren lainoa baino ez dugu atzemango.
—Bikote honek,
—goialdean etorkizunerako panorama beltz samar
—zetorrela ikusi
—eta eginahalak egin zituen menditik jaisteko.
—Eta aitortu behar da
—ia lortu zutela.
—Izan ere alokatu zuten baserri xelebrean, sukalde
—ondoko ateak
—landara ematen bazuen ere, ukuilukoa
—kale-kalera zabaltzen zen.
—seme-alaba izan zituzten
—eta inoiz horietan zaharrenari entzunda dakit
—senar-emazteen artean
—eztabaida izaten zela ea umeak
—Andreak komenigarritzat zuen
—izatea zer zen jakin zezaten
—hankagorriok etxetik beste norabait
—bidaltzea.
—UMIL izaten IKASTEKO modua zela
—entzun ere egin nahi.
—Bera bizi zen artean ez zela bere seme-alabarik
—aldarrikatzen zuen.
—6 urte betez gero etxetik kanpo,
— Aizpurutxon
—txerri-zain,
—eta beste hainbat lekutan esaneko ibiltzea zer zen
—ederki probatuak ziren eurak.
—Amona —ia ehun urte ditu egun— ez da andere umila.
—Baina ziurrenik HARROTASUNA
—pobrea zaurkor bihurtzen duen zaindu beharreko
—joeratzat du
—eta HARROKERIA, berriz,
—lotsagarri geratzeko biderik zuzenekotzat.
—Pertsona isila da bera,
—erraz usma litekeenez.
—Aitonari
—kontua eta kantua
—ikaragarri gustatzen omen zitzaizkion
—eta baita
—erosi, irakurri eta beti hurrengo egunean
—utzitako periodikoa leituz ilustratzea ere.
—Gazte hil zen.
—Lantegian, eskaileretan behera erori eta
—lepahezurra hautsita.
—Eta baiki, hasiera aldean aipaturiko eztabaida haren harira
—azpimarra liteke
—UMILIAZIOAREN eta UMILTASUNAREN arteko marra
—ez dela batere argia izan
—gure amaren gurasoen etxean.
- POSTALA (2008)—Nik ongi maite zintudan.
—Eta zuk ongi desio ninduzun.
—Ordea, nik zu desio bezain trakets
—zuk ni maite: gerorako beti,
—pauso bat atzeraka beti.
—Hala nola gauak eta egunak,
—batak ukitzen zuen zerutik
—alde egiten zuen besteak.
—gauzak pixka bat aldatu artean.
—Orduko hartan ordea,
—eta nik zintudan bezala
—maite izan ninduen berak.
—Eta gaineratikoan
—gure arteko hartan bezain ongi genbiltzanez,
—gau eta egun elkarrekin gara.
—Lehengoan eperretara irten genuen biok.
—Atsegin zenituzkeen: papoan pinporta
—beltzekiko txoritxo potolo
—moko gorri, nabar batzuk.
—Zoriontsu naiz. Ondo nago.
- ZAINDARIAK (2008)—Trumoia. Harria.
—Esnatu garelarik, kristalaren atzetik
—kaleari so egitera urreratu gara.
—Goizeko ordu biak eta erdi.
—Pareko eraikinetan ere piztu dira leihoak.
—Aspaldian ez bezalako ekaitz koleratsuak
—haizeak papera bezala dardarazten du hiria.
—Zerua milioi bat zatitan puskatu dela dirudi.
—Gaur unibertsoko izar denak eroriko direla dirudi.
—Orroka mugitzen da. Indar handia du erauntsiak.
—Eta ikusgarria da. Hunkigarria.
—Farolen argipean, burdina irakiten espaloia.
—Aitor dezagun, ez da oso irudi epikoa, beheko farola
—Zotz gorputza dute
—eta kalabaza buru handia, piztuta.
—Baina eurak dira kanpoan erauntsiari tente eusten
—dioten bakarrak.
—Hor dago hiria. Hor jarraitzen du,
—farola argiek begiradarentzako zaintzen dituzten kale
—hutsetan kukututa.
—Gure izu prehistorikoa
—gordelekurik seguruenetako larritasuna baino ez da
- LITERATUR BALIABIDEAK (2008)—Kapitaleko lehengusuak ginen gu.
—Mutikoak,
—probintziako azken herrian.
—Lana egitea zer zen ikas genezan
—edota
—zerbait
—belarretarako deia egin ziguten.
—Konplikatua,
—Baten batek egina zuen mozte lana
—eta taldeari, larrean sakabanatu ondoren,
—orraztea tokatzen zitzaion.
—printzesa zorabiatua bezala,
—erorita zegoen belar iharra lerroetara
—lerro lodiagoetara batu
—eta azkenik,
—metatxoak antolatu behar ziren.
—Bero sargoria egiten zuen, noski.
—Abuztua.
—Gure jardun mantsoak
—eta aldamenetik egurats orea janez
—pasatzen tiren erlastar eta mandeuliek bakarrik
—eragiten zioten
—gelditasun
—Mukiak belzten zizkizun
—hautsa
—altxatzen zen sudur zuloetara.
—laztu
—egiten zen orkatilen kontra
—eta
—gogaikarriro sartzen zitzaizkizun zirrikituetatik
—behatz artera.
—Besterik?
—Ekinean hasi eta berehala,
—babak eskuetan.
—Honengatik guztiarengatik,
—baina pulamentuari euste aldera,
—ez zen berriketa handirik
—makurturik genbiltzanon artean.
—Noizbait
—edari freskoarekin eta hamaiketakoarekin iritsi ziren
—behetik.
—Eta eskuareak utzi
—eta borda ondoko astigar bikainaren itzalean
—esertzera
—elkartu ginen denok.
—Gogoan dut
—nire lehengusuaren hatzaparrek,
—errinozero zahar bat
—ematen zutela
—eta nire eskuek, berriz,
—mamurtuak.
—Jan eta edan egin genuen
—eta haizetxoaren laguntzarekin
—isiltasuna brodatzen jarraitu,
—norberebaitaratuta,
—bakoitzak
—bere mundutik irteteko gogo handirik ez balu bezala,
—bertan goxo, bertan ondo, balego bezala.
—Isiltasun eta bake horretan
—euri bitxia ari zuen
—Astigarraren fruituak,
—helikoptero epotx eraitsien helizeak iduri zuten
— ardatzaren
— hautatuz,
—hosto
— artetik,
— edota
—erortzen
—gure aurrean pausatu
—eta ez ziren mugitzen.
—Eta neure partetik esan nezake
—bereziki pozgarri neritzola une horretantxe,
—fruitu hauek
—KOKOTEROARENAK
—ez izateari.
—Arnas botatzea bidenabar aprobetxatzearren bezala
—Zerbait esateagatik.
—Ezustekoa eta harridura unearen ondoren
—ALEGRANTZIA
—eta
—eztanda gerizpean.
—To, kapitaleko lehengusutxoaren
—baliabide erakustaldia!
—Algarak eta alegrantzia.
—Eta, egia esan, ondo geunden han, bai,
—ondo geunden han, mendi artean,
—pixka batez egonean,
—oraindik eguerdia ez eta berriro lanera altxa aurretik
—Polinesiako hondartzetatik hain urruti.
- LOTSA VASCONIAN (2008)—El teonimo losa (o loxa, como también aparece en alguna inscripción del grupo), es el más seguramente vascón de los encontrados en la región, y entre las variadas esplicaciones que sobre el nombre de esta divinidad se han propuesto parece bastante posible la hipotesis que lo relaciona con la voz de euskara lotsa, con el significado de vergüenza, miedo.
—C. Castillo, J.Gomez-Pantoja, M.D. Mauleon).
—Nagusiaren legeari zor zaion obedientzia mantsoa.
—Euri eta orratz gortina da
—bi aldeok bereizten dituen muga.
—Eta tenorea iristean,
—Zer galdu? Lotsa
—ala beste guztia?
—Ospakizunik zaratatsuenetako
—zorion betea ere
—apur bat mina da jende
—burutente honentzat,
—hala nola den mozkorraren esnatzea,
—hala nola den hazia antzu isuri ondoko unea.
—Eta zer galdu? Lotsa
—ala beste guztia?
—zer galdu gehiegi saltusean,
—Vasconiako luroretan.
Iztueta, Juan Ignacio —1767-1845—
- KONTXESIRI (1806)—Maite bat maitatzen det maitagarria
—Begi ederra du 'ta guztiz argia.
—Daukat urruti,
—Bainan ezin kendu det burutik
—haren itxura.
—Saldu ahal baliteke pisura
—urrearen truke,
—nork erosi faltako ez luke.
—Hogeita lau legoaz nago aparte,
—bitartean badaukat milioi bat ate
—guztiak itxirik;
—beti negarrez
—nere maite-maitearen galdez,
—ote dan bizi,
—bihotz-bihotz nereko Kontxesi.
—Egunaz argi gutxi, gauean ilun,
—kontsuelorik ez da neretzat inun
—maitea gabe;
—egin ote nadin haren jabe
—oroitutzean,
—zenbat pena nere bihotzean
—ditut igaro;
—maite det eta ez da milagro.
—Ai, hau bakardadea eta tristura!
—Nere bihotz gaixoa ezin piztu da,
—Beti dabil kontsuelo bila
—bere artean.
—Banengo maitearen aldean
—ordutxo biko,
—pena guztiak lirake hilko.
—Nere maitea, zutzaz ni oroitzen naiz
—egunaz ere, baita gauetan txit maiz,
—lotan ere bai:
—zu ikusitzera nik joan nahi!
—hor nintzake egun bigarrengo.
—ez nuke izango batere min.
—Lehengo gau batean egin det amets,
—bainan pentsamensua beti aldrebes
—irtetzen dira;
—ustez nengoen zuri begira,
—maite polita,
—Kofrearen gainean jarrita
—kontu-kontari.
—Nahi nuen baina ez nintzan ari.
—Maite nerea daukat beti gogoan...
—Jaunak amets hau kunpli dezala!
—Balitz komeni,
—kontsueloz hilko nintzake ni
—nere ustean,
—maitetxoaren bihotza ikustean.
—Nere maite polita, ez da zer etsi,
—bihar ez bada ere hor nauzu etzi,
—Ailegatutzen naizen orduan
—nere maite-maitetxo bihotza!
—pena guztiak ahaztuko dira.
—Zure gauza polit bat hor det nerekin
—izkidaturik dago letra birekin;
—C eta B dira,
—askotan nago hoiei begira,
—Maitetxo polita, zuk eginak
—kolkoan gorderik dauzkat beti.
—Esperantzetan bizi, maite gozoa,
—noizbait kunplituko da gure plazoa.
—Eta orduan,
—gauza txarrik ez hartu buruan
—lehengoai utzi,
—ez degu pasatzen pena gutxi
—preso sei urtez!
—Ondoko gaituzte nere ustez.
Iztueta, Paulo —1941—
- NIRE ANAIOK, IV (1966)—Ito-zori naiz sentitzen
—eta ez dit ardoak
—zintzurra birbustitzen,
—bere izerdiz zuzpertzen.
—Mututu dira trumoiak
—eta agortu haren jasak.
—Tximistak ez dizkit argitzen
—barneko mamu beltzak.
—Lehen basoa mintzatzen zitzaidan
—eta munduaren berri ematen zidan.
—Gaur ez natzaio fidatzen,
—kutsutua baitut aurkitzen.
—Haren hatsa ez da lehengoa,
—pozoiturik baitu mingaina.
- IPARRALDEAN UDA (1979)—Kostaldetik barne alderaino
—xarmanki apainduriko baratzea.
—Udako soinekoa jantziz gero,
—Ibar eta itsasbazterrak
—tximiniarik gabe zeuden.
—Norbaiten kontura
—jaun hoteldunek
—ahats gizena
—atzematen diñate
—hire biriketan.
—Belardi naroetan
—nasaiki jalgitzen
—baita belarra,
—kabalentzat ba zegoen
—Besteek
—xurgatzen diñate
—hire bularretatik.
—Dantzan ba dakin,
—pilotan ere bai...
—erakusten dun
—Kantatzea ere maite dun.
—Inon eritasunik ez bailitzan,
—mezu erromatiko batez
—iratzartzen ditun
—turisten beharriak
—goizeko bederatzitan.
—Eta euskal ohiturak
—garbi gordetzen direla
—erakusteko,
—agertzen haiz,
—miss bat eginda
—gaueko hamarretan
—tronpeten alegrantzian.
—Eta horrela urtero!
—haren besoetan
—etzanik haiz bizi,
—otxan-otxana,
—nortasunik gabe,
—lozorroan itoa.
—legez bortxatzen baita,
—putakume txit dohakabea.
—Itsasoak ondartza
—estaltzen duenean,
—hodeiak bortuetatik
—jausten direnean,
—hutsik zeuden etxe politak
—eta musikarik gabe herrixkak.
—Eta Zuberon,
—errekak etsipenez
—gain harturik,
—gazte urkatuak
—daramatza
—tristerik.
- LARRAZKENEAN (1979)—Desirkunde basatien
—begiak errenditu
—nahi nituzke,
—leher egin arte
—errenditu ere,
—begiratuz larrazkenak
—nola kimatzen dituen
—zutzaitzik lerdenenak.
—Ihardetsi baino galde
—gehiago egiten duen
—mihiaren isiltasuna
—Artzamendin baino gorago
—entzun nahi nuke,
—Etxeko landareak
—zeinek zaintzen dituen
—norbera at dabilanean,
—atea, urteak erdoitua,
—etxeratuko naizenean.
—eta usteldurik duket lilia.
—Goiz xintari
—zenbat aldiz jeiki den
—maitasunaren beroa
—ezagutu gabe,
—enteratu gabe...
—...eta arratsean,
—oheratzeko orduan,
—zenbat aldiz ezkutatu den
—zenbat aldiz ito den
—ilusioak pott eginda
—Kantauri itsas gainean.
—Zeinen ezpatak
—pikatuko du
—presondegietako
—xurgatuko du
—seme-alabak ebatsi dizkioten
—Nongo iturriak
—beteko du
—gazte ameslarien ontzia?
—heriotzaren kaltea?
—Heriotzak ez du amarik,
—oroitzapen bat besterik!
—Esaidazute lagunak
—Esaidazute lagunak
—gordetzen den
—eta zeintzuek daukaten
—hango giltza.
—Urteak joan,
—urteak etorri,
—larriminez sutan
—esperantzaren
- ZORIONA (1979)—Ez atzokoa eta ez biharkoa,
—bai oraingoa eta haragizkoa.
—Zoriona zerbait izatekotan,
—zuhaitz hegal batek zaindutakoa
—besarkada batek hestututakoa
—musuak ezpainetan egindako zauria.
—Atseginaren zumoa
—Zigarro hautsa bezala
—suntsitu zen,
—ezintasunez kixkalita,
—argudio guztien freskotasuna.
—Debekuen misterioa
—bilutsik geratu da.
—Desafio hartan
—hasarretu ziren
—elizguraso hutsezinak
—eta psikologo modernoak,
—aitortegiak
—geratu ziren,
—apaiztegiak
—Zalantzan zegoena
—zerrak ipur-ondotik
—ebakitako
—pago trinkoaren gerizpean
—etzan zen
—egunsentiaren zain.
—Gau hartan ere
—hontzak deiadar triste batzu
—barreiatu zituen
—gaztanadian zehar,
—zeini kantatzen zion
Jaio, Karmele —1970—
- ORAIN HILAK DITUGU (2015)—Orain hilak ditugu.
—hildako ama edo aita.
—nora deitu,
—zenbat balio duen
—lore-koroa batek.
—hegan irteten ziren
—gure eskuetatik,
—eta gure atzamarren artean
—bizirik irauten zuen
—sugandilaren buztanak.
—eta zakarrontzira bota ditugu
—loreontzi gorri eta guzti.
—Orduan norbaitekin ginen,
—norbaitentzat,
—norbaitek gure izena esan
—eta presente
—erantzuten genuen.
—Orain lagun batek deitu dizu,
—inork deitzen ez dizunean,
—laguntza eskatuz.
—Bikote ohiak mehatxatu du
—eta bakarrik dago
—eta ez-zekien-zer-egin
—eta ez-zekien-nori-deitu.
—Orain hilak ditugu lagun,
—eta badakigu zer egin behar den.
—Orduan ez genekien bizikletan ibiltzen.
- IHESI II (2015)—ateen artean
—harrapatuta geratu den
—alkandoraren eskumuturra
—Edalontziak
—gainez egiteko
—ur tanta
—Txikitan abesbatzan
—eta nagusitan manifestazioan
—egiten duen
—aho antzezlea
—Langile auzo bateko leihotik
—mendi arrotzei
—neskatila
—Zahar etxeko
—sute eskaileratik
—bihotza danbadaka
—ihesi doan atsoa
- EZ NAZAZU BEGIRATU (2015)—Ez nazazu begiratu,
—ez dut lurralde ilunetara
—bidaiatu nahi,
—ez dut gauzak
—haztatzen ibili nahi
—argirik gabeko gela batean.
—nahiago dut hemen geratu,
—etxeko giltzak
—eta lanpas zaharraren alboan.
—Ez nazazu ezagutzen ditudan
—gauzetatik aldendu,
—ikasi dut haien ertzak saihesten,
—ezagun ditut haien usainak,
—haien metal berriak.
—Ez nazazu urrundu aharrausietatik,
—igogailuko hizketaldi hutsaletatik,
—familiako bazkarietatik,
—programatutako sexutik,
—betiko autobusa hartu aurretiko
—pazientzia ezetik.
—Ez nazazu begiratu,
—zure begien tontorrean
—arriskuren bat dagoelako,
—izotza, elur-jausi bat,
—uholde bat,
—berarekin eramango dituena
—aulkiak, landareak, erosketa zerrendak, sardexkak, liburuak,
—babesten nauten
—benetako gauza guztiak.
- EHUN METRO (2015)—Ehun metro izan ziren,
—ehun metro bakarrik.
—eta denda baten aterpean sartu nintzen,
—zapata berriek irrist egiten zidaten eta
—hau kasualitatea,
—aterki batekin agertu zinen.
—Zatoz.
—Ezetz esan nizun lotsati,
—hemen bertan bizi naiz,
—zapatek labain egiten didate,
—besterik ez,
—pixka bat itxarongo dut.
—Zatoz.
—ez labaintzeko,
—eta bat-batean,
—aterkiaren gerizpean,
—larretik trostan dabiltzan bi zaldi ginen.
- BEDEINKATUA (2015)—Izter artean
—taupaka duzun
—bihotz txikia
—atzamarrekin
—laztantzeko gogoari
—eusten diozunean.
—Beste emakume baten
—bularra miazkatzeko ametsa
—burutik berehala uxatzeko urgentzia
—sentitzen duzunean.
—beste baten zakilaren gogoa
—eztul bortitz batekin
—itotzen duzunean.
—bedeinkatua zara zu
—andre guztien artean.
—esazu hitz bat
—eta sendatuko naiz.
- DEKORATUA (2015)—Benetan gara zoriontsu etxe honetan, ezta?
—Altzari hauekin
—beste bat ematen du,
—ez du lehenengoz erakutsi zigutenaren
—batere antzik.
—Hemen bizi zen atsoak
—berarekin eraman zituen
—katu usaina,
—eta sartu ginenerako,
—kobazulo baten
—antz gutxiago zuen.
—Benetan gara zoriontsu, ezta?
—amestu nuen batean.
—kaletik gindoazen eta
—manifestazio bat pasa zitzaigun albotik.
—Gogoratuko duzu,
—greba orokor horietako bat zen.
—Milaka papertxo bota zituzten airera
—eta haietako bat oinetakoaren zolan itsatsita
—heldu nintzen etxera.
—Benetan gara zoriontsu etxe honetan.
—sekulako argia sartzen da leihotik
—eta iragarkietan agertzen diren
—etxebizitza horietako bat ematen du.
—altzari berri hauekin
—eta atsoarekin batera hemendik atera zituzten
—gortina lodi haiek kenduta,
—pisuaren batere antzik, ezta?
- PERLA (2015)—Beherago, bai, hortxe,
—hortxe duzu perla, bai,
—ia aurkitu duzu.
—Hortik ez, ezkerrera,
—ez, eskuinera pixka bat.
—Aurkituko duzu, ala?
—Ez duzu haren taupada entzuten?
—ukitu
—laztandu
—miazkatu
—gerturatu,
—nik eztanda egingo dut
—prest nago
—prest naukazu
—garrasi egingo dut
—begiak indarrez itxiko ditut,
—eta ai ama esango dut
—hainbat aldiz,
—ahalik eta ozenen
—egingo dut garrasi
—estaltzeko
—ahazteko
—nire burutik
—ezabatzeko behingoz
—auzokideak laster
—botako dituen oihuak,
—paretaren kontra
—entzungo diren danbak,
—haren senarra mozkorturik
—heltzen denean.
- KATUAREN ILEAK (2015)—Autobus barneko argi zuriak
—zurbiltasuna indartzen dio,
—eta jaka beltzean
—eta orban zuri bat,
—edo jogurta agian.
—Zutik gosaltzen imajinatu duzu,
—azkar, ez gara helduko eta,
—jan gailetak,
—bukatu esnea,
—non duzu galtzerdia.
—orraztu da,
—atzamarrekin.
—Bi ume zintzilik dituela
—irten da korrika etxetik,
—lantokira berriz berandu
—heltzeko beldurrez.
—autobuseko leihotik urrunera begira,
—etxean geratu den
—katua izatea desiratuz,
—sekretuan.
- HITZ HORIEK (2015)—Nahiko nituzke hitzak
—Ume batek lehenbiziko
—aldiz erabiltzen ditueneko
—zentzuaz.
—Nahiko nituzke hitzak
—arrautza-irinetan pasatu gabe,
—uretatik atera berritako
—arrainak bezain distiratsu.
—Nahiko nituzke paretan gogor
—jotzen duten pilotak,
—oihartzuna sortu eta
—bizi-bizi bueltan datozenak.
—Nahiko nituzke
—urdail barreneko hitzak,
—uxualaren egia dutenak,
—eta deserosoak,
—aldi berean irrika eta
—bihotzerrea sortzen dutenak.
—Nahiko nituzke
—haragi bihurtzen diren hitzak,
—erditze gelako
—jaioberri likatsuaren antzera,
—bizitzen hasi baino lehen
—bizitzak zikinduta daudenak.
- BANDERA ZURIA (2015)—Ospitale honetan jaio nintzen.
—Izara zuri baten gainean
—jarri ninduten
—aitak bere alaba jaioberria ikus zezan,
—amak ohean etzanda
—eta gorputza erdibituta
—arnasa sakon hartzen zuen bitartean.
—Mantal zuridun batek
—egiaztatu zuen nire jaiotza
—eta paper batean apuntatu zituen
—ordua eta minutuak eta segundoak,
—eguna eta urtea eta lekua.
—Gero aita zegoen ospitalean
—eta ni nintzen bisitaria.
—Ospitale honetako besaulkian
—egin ditut gauak
—gortinen mugimenduari adi,
—aitaren ur eskaera
—eta eztulen artean.
—Ospitale honetatik deitu nuen etxera
—aitaren heriotzaren abisua emateko.
—Orri batekin irten nintzen hemendik,
—jakako poltsikoan tolestuta,
—ordua eta minutuak eta segundoak,
—eguna eta urtea eta lekua
—idatzita zeuden bertan.
—Ospitale honetan ikusi nuen lehenbizi
—nire barruan zapaburu bat mugitzen,
—eta ospitale honetako erditze gelako sabai zuriari begira
—erditu nintzen bi aldiz,
—Gabonetan bildotsa bezala.
—Ospitale honetako kontsulta batean
—eman zidaten nire gaixotasun
—eta gero bizikletaz bueltatu
—nintzen etxera,
—haizeak nire estutasuna
—sikatuko zuela sinetsi nahian.
—Poltsikoak paper tolestuz
—beteta dauzkat.
—Jaio nintzenetik hona
—gauza asko gertatu dira
—ospitale honetako horma zurien artean,
—baina bitan laburbildu daitezke:
—batzuetan haizeak gelako gortina zuria astindu du,
—eta beste batzuetan ez.
Jauregiberri Donapaleukoa
- POBREAREN KANTUA (XIX. mendea)—Orori otoitz eginez,
—Ene beharrak estal nirozke
—Ainitzen soberakinez,
—Bizi naiz hats gorapenez,
—Eginik piltzar zikinez
—Zaku bat hutsik, bi soinez,
—Dakarket ezin jasainez.
—Etzantza gogor, erdi biluzi,
—Urteko sasoin latzenez,
—Bizi naiz hats gorapenez,
—Mintzatzen naiz fede onez,
—Frogantzak ongi eginez,
—Tristerik dauden zordunez.
—Bazterrak oro kurritzen ditut,
—Bati ken, bertzer emanez,
—Bizi naiz hats gorapenez,
—Hatz herstura bihotz-minez!
—Gaitzak nau jaten, ez dut pausurik,
—Jarrik ez eta etzanez,
—Edari kirats edanez,
—Bizi naiz hats gorapenez,
—Etsitu behar dudanez,
—Huntarik hilen naizenez,
—Oro pizatuz, nork diro juja,
—Oraiko itxurapenez,
—Bizi naiz hats gorapenez,
Jautarkol —1896—
- ILLETA-ERESIA (1926)—Ia negarrez igotzen nintzan
—kanposantura lenago;
—orain billera txoroak baño,
—kanposantura naiago.
—dantza ta iskanbilla baño:
—argatik pozez arratsaldero
—noa kanposanturaño.
—Badakit orain nola ari illekin
—ixil-ixilik izketan:
—orra zergatik gizonagoa
—len baño naizen benetan.
—iltzen naizen egunean:
—Zergatik nehar, gaur gaitza junda
—euzkia piztu danean?
—Biotzez ta aoz otoitz beroak
—T'esan; Gaur il da Euskal Erriko
—nere illobi bazterrean;
—exeri t'egon ixil-ixillik
—nekin izketa luzean.
—Arrizko gurutz aundi bat baizik
—eta lorerik zeren eskutan
—aruntz netzat ez ekarri.
—Bañan, ez kendu gurutz-alboan
—jaioko dan untz-orria,
—ta ez uxatu gurutz-gañean
—kantari dagon txoria...
—Nere illobiko gurutz
—esnatu arte zaindu
- PIZKUNDE-EGUZKIA (1930)—Egun-argitze alaitsu baten dirdits gorriaz
—gorritu ziran mendiak:
—argi legunez argitu ziran illunez zeuden
—Eusko-semeak, argi ta sutsu, alkarren leian
—zebiltzan goruntz naiean
—euskal-biotzan txertatutako mendu gazteak
—ernetzen zeuden artean.
—Poz-egunaren itxaropenez, biotzak sutan
—zeuzkaten eusko-mendiak:
—egunsentiai agur egiten kantari zeuden
—Baña Aizkorritik zear bat-batez sartu zan egan
—egazti beltz bat, eusk-odoletan gorritu nairik
—mokoan zeukan eztena.
—lañotu egunabarra...
—Negarrez ta antsiz, lotsaz dardaraz berriz jarri zan
—Gernikako zugaitz zarra.
—Mendira igesi laisterka asi zan negar-zotinka
—Zapi zar-beltzez estali zuten Maitagarriak
—Gau luze batek zabaldu zuan estalki beltza
—ta, jaun ta jabe, txistu t'orruka, Baso jaun gaitza
—zebitlen menditik bera.
—Baña bein nere mendi-bordako leio zarretik
—zerurontz beira negola,
—izar berri bat ikusi nuan, ta su berriaz
—piztu zitzaidan odola.
—Ta izartxoaren erraietatik janzki zuridun
—andre eder bat agertu zan,
—agertu oi diran eran.
—Ego-aizeak azkatutako urre-mataza
—aren arpegi ta soñekoak, egunsentiko
—argi-izpi sotil ta meak.
—Ez zan ametsa... Murumendi'ko arkaitz-zuloan
—bizi dan Maitagarria:
—Basojaunaren etsai garaille, gure ipuiñ zarren
—gordailu ta zaindaria.
—Bera jeixten da lotan dagoan aingeruaren
—ta aurrai musu bat, sutsu, eman ta esaten dio:
—Berak ikutu eztiz igurtzi oi du euskaldun
—t'erein biotzan, olerki-lore mardul-lirañak
—sortzen dituan azia.
—Berak lotutzen ditu maitale-biotz garbiak,
—ta aldentzen biotz gaiztoak:
—berak basoan zaindu oi ditu nekazariak,
—artzai ta ikazkiñ zintzoak.
—Ez zan ametsa... Gauaren magal beltzean berriz
—olerkariai gaztigatzera pozez zetorren
—Orra euzkiak illuna urratu, t'egunabarra
—Euskalerrian agertu...
—Olerkariak, ganbara-zoko autspean zeuden
—zuen ereskiñak artu!
—Ta abestu zoli, lotan daudenak esnatu-arte...!
—Jaio da egunsentia...
—Zuen olerki gartsuaz piztu euskal-ortzean
—laister eguardi-euzkia.
- ANAI-ARTEKO GUDATEAN (1936)—Guda-irrintziak
—entzuten dira...
—Piztu da gerra samiña...
—odol-ixurtze,
—ta alkar ikusi-eziña.
—Itxas arroa
—eta negarrez
—euskalbaserri txuriak.
—Euzkadi maite,
—iltzen ikusiz
—maiteko zaitugu ziñez?.
—Noiz arte bizi
—semeengatikan miñez?.
—Oi! Gorrotozko
—ekaitz onetan
—ilko ote zera betiko?
—koroiz jantzita dirdiraz,
- BARNE-IZKETA (1952)—Ez jun, ene biotza, baratzara,
—alako loretxoa usaitzera:
—pozoidun intza dauka ta ilko zera.
—Mendi-tontor artara gaur, biotza,
—ez igo, an baitago gaur mirotza,
—antxe dezu zure zai eriotza.
—Ez jun usotxoekin garieta,
—eiztaria an baitezu gaur gordeta,
—aspaldian zu il-naiez dabil-eta.
—Ez jun zure egarria asetzera
—ur-ertzean egarriz ilko zera...
—Zoaz, ostera, laister aldarera,
—ezti-tantoz ezpañak bustitzera,
—aragi dan ogiaz indartzera.
—elur-soñeko biziz estalia:
—antxe babes alaia, kai eztia.
—Uso garbiak aruntz garieta,
—t'eztaria, ogitan zai, gordeta:
—uso orok, alai, aren besoeta.
—Oso oiekin, biotza, ega zaite,
—jan ta jan gari ori, ase-arte:
—eiztariak ez zaitu
—ilko, maite.
Jimenez Maia, Josu —1967—
- NEGUA (Zatiak) (2011)—hegan dohakit gogoa
—Muxarrak lotan
—enbor ihartuetan:
—itxaropen haziak
—beti alderrai
—Lurrundutako
—kristalean arrasto
—Izotz ziri bat
—hegitik zintzilika
- UDABERRIA (Zatiak) (2011)—denboratik at
—datza, ura urratzen,
—horma arrailduetan
—uxatu gabe, baina,
—makila bat ta biok.
- UDA (Zatiak) (2011)—goian. Etzanda natzan
—lurra taupaka
—Uztail gorria
—Ezkabako kartzelan
—oihartzun latz
—Hosto soinua
—lo kuluxka laguntzen
—txirrita kanta
—urratzen du eguna
—Menditik behiti
—etxerako bidean
—hontza uluka
- UDAZKENA (Zatiak) (2011)—Iluntzean da
—haritz ezkurrak
—piku onduak dantzan
—eta ni beha
—Laino artean
—antzeman baserria
—azken urratsak
—Teila gorrian
—haritz ezkurra
—Gogotik ari
- ZAZPI (2022)—Erdaldunek sortutako guri buruzko
—astakeriak irensteko gaitasun neurrigabea,
—zorri-izurritea bezain gogaikarria
—Gure arteko liskar txikiak muturreraino
—eramateko zaletasun ikaragarria,
—ultzera-izurrite bat bezain akigarria
—Besteen erdipurdikeria eredutzat hartzeko
—jokaera etsigarria,
—euli-izurrite bat bezain astuna
—Borroka kainitiko antzuetan katigatzeko
—abereak hiltzea bezain ergela
—Geure burua min eman arte gutxiesteko
—gaixo-portaera akigarria,
—behe-laino trinko iraunkorrak
—Txoriari hegoak ebakitzeko itsukeria
—egoaren izenean eta gizenean,
—txingor oro-suntsitzailea
—Etsaiaren ele ederrez limurtuak izateko
- BEGIEKIN MINTZO (2022)—Hiriburuzahagiko kafetegian,
—Ernest Hemingway-ren harrizko begirada pean
—zu eta biok mahai banatan
—harik eta burua jiratu eta niri
—so zaudela egiaztatu arte
—zure begiak zirrikitu bihurturik.
—Senarra mahaian utzirik
—barrara eskatzera joan eta ni zure atzetik.
—Zerbitzariari kafe-esne bat eskatu
—eta beste bat, deskafeinatua
—Jarraian tabernariak niri galdetu
—ea nola nahi nuen deskafeinatua
—“Orain” gehitzea falta zitzaizun.
—Aspaldi itxitzat neukan zauriari
—zornea zeriola nabaritu nuen
—Begiekin zerbitzariari kontatu nion
—gure artekoa nola bukatu zen.
—Kafeak ekarri bitarteko tarte eternalean
—Nor bere mahaira itzulirik
—senarrarekin eleketan zinen hasi,
—nik kaier zahar hau eta luma harturik
—hasperenak hasi nintzen tintaz gorpuzten.
—Ernest zaharra begiekin mintzatu zitzaidan
—bera ez dela nor aholkurik emateko emakume
—kontuetan
- EIHERASKA (2022)—Hala zeritzon baserri zaharrean
—kafea ehotzeko trepetari,
—errota txikiari,
—amonak gaztetan izandako
—jasotako onura bakarra.
—Izan ere, berrogeita hamar urte igarota ere
—artean arranguraz mintzatzen zen amona
—erdi-zuberotar erdi-baxenafar zen Piarres horretaz,
—edo, amonaren hitzekin esanda,
—“nobio frantses horretaz”.
—beheko suaren gaineko arasa txikian
—hor zetzan eiheraska
—harik eta ahaide urrun baten
——amaren kusi baten—
—bisita egunera arte.
— Sukaldera sartu eta
—eiheraska begiz jota,
—ausarki mintzo zen
—eiharaska txikiaren ederraz.
— Kasualitateak zer diren,
—harrezkeroztik eiharaska
—desagertu egin zen.
—Irudikatzen dut amaren kusia
—urteak eta urteak iraganda
—zaharreriaz jota,
—ez inor ezagutzeko
—ez ezer izendatzeko
—ez etxeko gauza arruntak
—burua joana eta
—buruko oroitzapen
—eta izen oro
—hauts bihurtua,
—ehotua.
Jorajuria, Peio —1955—
- ADIXKIDE IXILA (2008)—Adiskide baten ezagutza egin dut
—betidanik funtsean
—bainan oraino ezagutzen ez nuena
—eta ez du aurpegirik
—edo mila aurpegi ditu
—eguneroko adiskide zintzo
—nere urratsetan gidari
—xendra itsuetan makil
—bide galduetan harri xuri
—beti hor beharretan nagolarik
—nere zai beharretan ez nagolarik ere
—(balin bada horrelako memento arradorik)
—zorion garaietan ixilik
—poza bihotzean
—amodiozko jantzitan
—zoritxarretan leial
—zurkatxa iduri
—zama pisuenak jasaiteko nerekin uztartzen
—naiten baikor
—naiten ezkor
—okerkerietan murgilkor
—beti daukat hor
—Euskara hutsezko funtsezko izenik
—ez diot ezagutzen
—Horeb mendian agertu zen
—lagun hori dut
—Probidentzia.
- DANTZA ZUK ERE (2008)—Dantza zuk ere
—Dantza gurekin
—Dantza gogotik eta dantza airoski.
—Euskal Herriko seme eta alaba zintzo
—Besta alai huntan gaur irria da mintzo
—Denak elgarrekilan gaiten hemen liberti
—Bazterrerat utzirik penak eta guzti.
—Aupa mutil, aupa neskatil
—Zato, plaza huntarat hurbil
—Denak dantzan pil-pil!
—Mendi ta oihanetan nasaiki da ezkurra
—Langabetuen platan bakarrik hexurra
—Mintzalari handiek zoin luzea sudurra
—Politikeroetan nagusi gezurra.
—Dantza huni, agur!
—Orriako gudukan entzun zen irrintzina
—Mendez-mende jin zaiku haren oihartzuna
—Dezagun oihukatu: gora askatasuna!
—Ortzadarrez beztitu euskal ikurriña.
—Bihotza dugu alegera
—Salbatuko dugu euskera
—Arnotik ez edan sobera
—Ta dantza batera.
—Tjibaou-ren ildotik, kanakiarrak libre
—Paris'ko jaunttoentzat, frantses omen dire
—Bretainian, Korsikan, Euskal Herrian ere
—Gure eskubidetan ez eman amore.
—Bizi ditela, bai, libroki
—Nausien estekak ebaki
- SAGARRONDO ZAHARRA (2008)—Mihuraz beztitu da
—ferdez xingolaturik,
—Zoin den triste
—bihotza karruxkaturik,
—dio aitatxik.
—Gizartearen idurikoa dugu,
—hazkurriaz hustua.
—Akabo fruituak,
—supazter xokoan
—xurrupatzen ginuen
—padera barneko gaztainen
—zirtakoen musika
—atsegingarriaren konpainian.
—Xoriak kantuz daude
—Sagarrondo xaharraren tristezia
—eztitzen du xoriaren kantuak,
—dio aitatxik,
—abartxoetan finkatzen du
—xoriaren inoxentziak.
—Egunak gaua sortzen,
—ilunak argia agurtzen,
- KONKOLOTX (2008)—Murruko harrien artean
—xilo eta konkorretan
—sar-ateraka.
—Etxeko gatu beltza
—begitartea erne.
—Bat-batean —brixt!—
—batek jauzi, bertzeak ihes
—sumandil buztangabea
—Gatuaren haztaparretan
—gelditu zaio buztana
—azken dantza batean
—Milurte xaharraren azken
—uztarrak.
—Milurte berria
—aitzina doa
—xilo ta konkorretan gaindi
——leize ta gailur,
—ilunpe ta argialdi—
—Hirugarren milurtea.
—Eta gu denak
—konkolotx.
Juaristi, Felipe —1957—
- BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA (1984)—Berdin da Mendebaldea eta Ekialdea
—Metafisika eta Poesia nahastea.
—gauza guztiak gastatu
—eta adioa eta agurra,
—arrats beherako zaldunak,
—armadura beltzez jazten direnean.
—Ezta geroak ere,
—sexorik ez bait du.
—ametsak lehorreratzen dira
—Elkanorengandik ikasitako ibileraz,
—krepuskuloan gerrarik sinestezinenak
—gertatzen dira,
—biziak eta hilak azken tangoa
—dantzatzen dute
—ardo botila baten soinupean,
—eternidadearen besarkada izotzezkoa dela,
—eta Zientziaren Arbolak sagarrik ez,
—itzal hurbila baizik, ematen duela
- DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA (1984)—Denbora nostalgia egiten da
—eta zure presentzia isiltasuna;
—nostalgia astuna
—zure ausentziarekiko
—arratsaldearena.
—Denbora isiltasuna egiten da
—eta distantzia denbora
—eta errauts bihurtzen gara
—ohargabe pasatzeke pasatzen denboran,
—denbora eta distantziazko
—isiltasun urrutikoan;
—zure ausentziarekiko
—arratsaldearena.
—Eta orduan ikusten duzu
—urtea igaro dela
—eta ez zarela zinena
—hain gazte eta hurbil zinela.
- DANUBIO, DONAU (1984)—valsa dantzatzen duen
—Asperra eta biziminak
—dantzatzen dute beste errito zaharragoan.
—Ibaiak bere behatz zorrotzez
—suizida anonimo bakoitzaren atzetik
—marka bat margotzen du zubietan;
—hilei ere fideltasuna gordetzen daki.
—Punkiak eta mozkorrak,
—zerbeza botila berarengatik,
—norgehiagoka aritzen dira.
—Bizitza aparretan desegiten zaie.
—Turkiarrek, egunkari saltzaile,
—San Estebani esker Mendebaldea salbatua ahal izan zela
—diote ikuskariari,
—katastrofeak
—aldarrikatzen dituzte,
—arratsaldearen begiak tragaluzeak
—eta beren betazalek suziak bezala distiratzen dutenean
—eta tranbia erlatse
—zortzietako kanpaiek dirauten
—haziak barreiatzen dituztenean,
—asperra eta bizimina ez dira
—Gustav Klimten koadroetan asetzen,
—bidaiari adinez hornituak,
—zirkuluetan ibiltzen nekatu den eguna
—deserrira bidaltzen dituzte.
—Gazteak geratzen dira.
—Horien itzala dela merio da horren grisasta Danubio, Donau.
—Herioak dena deskoloratzen du,
—azkenean Volkswagen herdoilduaren imajina izan arte.
- ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA (1984)—Eroriko da zohargia sostengatzen duena,
—funtzio programatutako teloiaren antzean,
—eta berarekin nota beltzezko deskontsueloa,
—Erori ziren lehenago ere erortzekoak zirenak,
—estraineko lainoekin zure gorputzaren misterioa,
—asmatzaile zaharraren karta horixkak.
—Ezabatuko da itzaltzen gaituena
—Behin batetan galdu ginen zeharo.
—Ordudanik ez dugu errekuperatu memoria.
—Ez gaituzte gure zeinuek ezagutzen.
—Ez gara gure sekretuan isladatzen,
—neurtu ezin izan genuen hitz erorien ejertzitoa zeharkatzen dugu,
—hainbatetan biluztu gaituen arroparen isiltasunaz.
—erloju hautseztatuak, markapaso nekatuak bezala,
—noiz behin betirako geldituko.
—Dena pasatzen bait da,
—baita elkar maitatu izan dugun denbora ere.
—Ez du inork bere garaia gainditzen.
—Ez zaude iraganetik libre.
- GENESIS (1986)—Desioa haragia bihurtu zen
—eta hantxe bizi izan ginen supitoki.
—Jainkoaren indarrak egin gintuen gogorrak
—Jasan genituen kanpokoen erasoak,
—gorputzen gazteluko ahalmenen atzean
—Atzerrian lortutako aberastasunean ez dago zuzenik,
—geurea dena aldarrikatzean ez harrokeriarik.
—Bakarrik gure begiek ikuitzen dutenaren jabe gara,
—gure irribarreak altxatzen duenaz,
—ezpain batetik besterainoko munduaz.
- ESKRIBITZEKO OFIZIOA (1986)—Behatzak, mendi iheskorrak.
—Eta horietatik zehar
—nire arima isurtzen da
—munduaren gozotasunaren atzetik.
—Batzutan, lehortu den ubidea bezala.
—Bestetan, zeharkaezinezko ibaia.
—Txori arinak, ezagunaren armonia bilatzen dute,
—oreka moduko hori urrun eta hurrearen artean,
—idatz makinaren forma metaliko eta zaharretan zehar.
—Itsas-arteak kontinenteak bezala,
—den dena, sentsazioek jasotzen dutena
—nire gorputzari lotzen diote.
—Teklen espazio ilargiar eta burnizkoekin urtuta
—behatzak ez ote dira errealitatea deitzen den patura
—zuzentzen nauten ontzi nagiak?
—Bizitzaren luzagarria bihurtzen nauten hariak?
- TRISTEZIAREN TEORIA (1986)—Isilpeko lapurra, guraizez horniturik
—arintzen diot loa,
—mozten dut anemona bat
—eta nire poltsikoak ametsez aberasten dira.
—Dardarez dira ezkien sustraiak,
—eta gaua irekitzen da
—heroi bentzituen zainak bezala.
—Zuria da parkeetako bakardadea.
—Hiriaren denda ostean
—desioen estraperloa,
—pasioen sal-erosketa eta
—adur gutxiko deabruak
—erabilitako arimaren bat errentan.
—Nire bihotza ilargi-olatuetan
—bertan behera utzitako eguzki-lorea da,
—Hiriak ateak irekitzen ditu
—eta bere laberintoetan melankolia zabaltzen da,
—smog-lainoa balitz bezala.
—Zumezko otarretan itxita dago isiltasuna.
—Nire gorputza?
—Zure bularretako lilien artean aurkitu nahi nuke.
—Loretu, zure haranean.
- REDAKZIOAN (1986)—Gustatuko litzaidake lanordu guztiak zurekin
—konpartitzea.
—Elkarri zuzendutako edozein zeinuk estaliko lituzke
—lanaren asperra eta pisua,
—mututuko idatz-makinen zarata ritmikoa.
—Parra egingo genuke, teletipoek beren martxa
—monotonoan jarraitzen zuten bitartean,
—biharamonean inon agertuko ez ziren
—notiziak komentatuz eta tarte hori
—«Aizu, irakurri hau» aprobetxatuko genuke
—bestearen eskua ferekatzeko.
—Elkarrenganako begiratuek adieraziko lukete airean
—iragan gauaren magia eta nekea.
—Eta despistatuko bazina aurpegian errotuladore
—gorriaz marraztuko nizkizuke
—izar ahaztuen mapa edo Lawrence de Arabia
—«Zuk ere atzo zure ezpainen arrosaz margotu ninduzun»
—esan eta alde egin
—teletipoek kanpaia jotzen zutelako.
—«Hara, beste estatu-kolpe bat Trapisondako erreinuan»
—«Zenbat mosu sartzen diren masail batetan
—eta zenbat aho gorputz biluzi batetan
—jakiteko zen, gero kontu-koadernoan zenbatzeko»
—erantzungo zenidan.
—Eta atsedenaldian salto batetan jeitsiko
—ginateke kafea hartzera,
—bidenabar relajatzera
—egunerotasunak arratsaldeko seiretan zorabiatzen
—gaitu eta.
—Bakoitzak azalean edo larruan besteak utzitako
—markak errekorrituko genituzke.
—«Hemen musukatu ninduzun eta ez da berriz
—eguzkia sartuko»
—«Lur konkistatua izendatzen dut orduan» eta
—zurrupada batez kafea irentsi,
—inongo nazio batetan ez dakit zenbatgarreneko
—gerra piztu zelako.
—Idatz-makinari eragin,
—kea sortuz.
—«Zure begiek bai gerra piztuko luketela eta
—Ekialde Mendebalde arteko
—oreka airean jarri» pentsatu.
—Eta inkonsziente nazioarteko kronikan idatzita utzi.
—Hurrengo goizean titularretan jakin zenezan
—zutaz pentsatu nuela, eguna hil zen arte.
- BARATZAZAIN (1997)—Odol truk eraiki du mundua, baratzeko baranoan.
—Bihotz-arimen atsedenleku, hezur-giharren neurriko.
—Mahats-aihenak estali duen horma handiaren kanpoan
—Laino artetik ihesi luzatzen dena zaio atzerriko.
—Loreak arin ximeltzen dira kolore batean errerik,
—Txori inozoek soinu bakarra kantatzen dute airean,
—Ez du itsasoa inoiz ezagutu, izokinek ekarririk
—Ez bada, ondoko errekatik gora tantaz tanta joatean.
—Buruz daki zuhaitz bakoitzaren izen eta dirdiraldi,
—Aski du itzal iluna ikustea zein zer den ziurtatzeko.
—Berea ez da hego zorrozturik kalte latz dagien Aldi.
—Ez du ezer behar bizitzari men egin eta makurtzeko.
—Batzuetan ziztada sakona bat-batean du sumatzen,
—Barne-muinak iraultzen dizkio, eta argira atera.
—Gosea ezik, maitemina da, oso aspaldiko oroitzapen.
—Krabelinek usaina bezala laster galdu zuen hura.
—Begiak hertsirik neskatoa dator biluzik gogora,
—Gaztain kolore ditu begiak, marrubizkoak ezpainak;
—Baratxuriak lakoxe hortzak, adatsa intxaur erara,
—Hatzak baratx mugitzen zaizkio, igali ederron bila,
—Saski batean gordetzen ditu, albahaka-hostotan bilduak,
—Gogobetetzen duen gorputzaren haragi-zati bailira.
—Usain sarkorrak bazterrik bazter daramatza grina antzuak.
—Mahaian eserita poliki, otoitzean bezala ahoa
—Zabal, fruitu bizien irensle, berehala da asea.
—Gorputza etzaten du ohe gainean, jabal eta naroa:
—Maitasun-frogarik gozoena da maite dena jatea.
- AUSCHWITZ (1997)—Atertu du euria.
—Lurra arnasa hartzen hasi.
—Txirritak kantatzen
—Sagar-hostoak babes.
—Hilerrira jotzen duen
—Leihoa irekitzen dut.
—Erre-usaina dator handik,
—Hezur eta ile kiskaliek
—Busti egin dute giroa.
—Auschwitz datorkit oroimenera,
—Edozein egunetan.
- BORROKA (1997)—Hasieran, maite den lurraren alde borrokatzen da.
—Hurrena, borrokatzen den lurra maite egiten da.
—Azkenik, borroka bera da maiteen.
- ERANTZUNAK (1997)—Zer duzu bizitzari amore emateko,
—Zuk, bihotz samur, mila zati egin horrek?
—Putz eta putz dagizu eta mastoihalik puzten ez,
—Jo eta jo baina eihera-hegalik mugitzen ez.
—Zer duzu bizitzari lotzeko?
——Maitatu izanaren ibaia
—Gehiago zeharkatzerik ez.
—Bihotz harrian taxutuak,
—Urak arian-arian zulatuak,
—Zergatik haizeari egiten diozu aurre?
—Zergatik sartzen zara sakonetan,
—Izenik gabeko leizeetan?
——Oroitzapen baten itzala,
—izan eta izan ez zena, izango ez dena;
—hurbil dagokit eta ezkutatzen naiz,
—nire baitan ihesi.
- DENA DA BIZITZAN HEGALDI (2004)—Dena da bizitzan hegaldi,
—lumen kontzertu arina
—baso itxian;
—odola eta hezurra, haragia eta ura,
—aire leun eta hezean barrena;
—argizko orratzak
—gauaren azal lodia zauritzen;
—izar lasai eta jostalarien dantza;
—hodeien joan-etorri xumea,
—enbarazurik egin nahi ez balute bezala;
—ur basatien zurrumurrua,
—erbesterik ez baitute ezagutzen;
—lorik eza, eromena, itzala, mina:
—ez dure sumatzen
—ez neguaren arintasunik,
—bakardadea eta isiltasuna garraio.
—Haizea astintzen du hegaztiak,
—nola maitaleak oherako errezela.
—Dena da bizitzan hurbiltasun.
—Dena da agur eta minaldi.
- DENA DAGO AURPEGIAN (2004)—infinitua eta finitua
—ikusgarria eta ikusezina,
—eskuragarria eta eskuragaitza,
—maitatua eta gorrotatua,
—herri bata eta herri bestea,
—itsasoa,
—itomena,
—hondora joatea,
—gorputzen zatikatzea,
—planeten aurkikuntza,
—patuaren azpijokoa,
—euriaren arrastoak
—luzatzen eta laburtzen,
—atomoen leherketa,
—trenen txikizioa,
—zu zaude, eta ni.
- EZINEZKOA DA AHANZTEA (2004)—Ezinezkoa da ahanztea.
—Heriok bakarrik ahantz dezake.
—Ezinezkoa da itxarotea;
—denbora denak bakarrik itxaron dezake,
—eta denborari denbora gehiago eman,
—eta denborari arrosazko ohea jarri.
—Bada betiraundea,
—gogogabe eta nekez beterik
—zabaltzen den oraina.
—Ai, izatearen zoritxarra!
—Infinitua nahi
—bere gorputz hilkor eta mugatuarentzat.
—Argi iheskor eta ahularen urruntasuna
—eta hustu egiten gaitu.
—Ezinezkoa da desiratzea,
—sekula ez da guztiz desiratzen
—eta sekula ez da guztiz lortzen
—desiratu izan dena.
—Desiratzea itxarotea da,
—desiratzea ahanztea da,
—desiratzea hiltzea da
—desira izateari utzi
—eta dohain argitsu
—bihurtu den unean.
—Desiratzea da
—desiratu den horretan
—guztiz berpiztea.
Kamusarri, Jean Baptiste —1815-1842—
- ZUMALAKARREGI (1835)—Herritarren loriak hunkitzen tuenak!
—Orai dute eskualdunek, orai, heien beharra.
—Utz atzik koplaria, utz, sujet ergelak,
—Kant' orai eskualdunak eta heien gerlak,
—Zer! Egonen ote haiz herab' eta nagi
—Dukenean ikusten Zumalakarregi?
—Zikin ezak ahoa kopla zikinetan,
—Egin zatzik bertsuak ostatutzarretan,
—Saltzak hire antzia, sal, zenbait sosetan,
—Ez duk, ez duk eskualdun odolik zainetan!
—Haizeak nola kea baitu barraiatzen,
—Iguzkiak iluna aise kasatzen,
—Hala, hire bertsoak, oi, hau doloria!
—Geroak ahantziren ditik, koplaria.
—Bihotzetan ordean barna landatuak,
—Izanen tuk nereak beti kantatuak;
—Eskualdunen arrazak irauten dueno,
—Eskualdunek, eskualdun odola duteno.
—Nik sentitzen ditiat ene zainak sutan,
—Sukarra sartua duk, bai, ene fuinetan;
—Hartzen diat guduko eskualdun tronpeta,
—Goraki detzadantzat eskualdunak kanta.
—Hamar bat eskualdunen buruan jarririk,
—Arma, diru, deus gabe, bihotzaz bertzerik,
—Ez da ez, erresuma guzi baten beldur.
—«Niganat eskualdunak —du oihu egiten—
—Buruzagi atze bat daugute emaiten,
—Gure erregea dute urrun desterratu
—Bere azpian nahi gaituzte lehertu».
—Atze bat nahien azpirat erori?
—Atze bat du burutzat hozki ikusiko,
—Emazteki atze bat tronuan utziko?».
—«Oroit hadi eskualduna hire arbasoez,
—Cesar berak, doidoia, hamar une betez
—Zian zuen herria azkenik beretu,
—Sekulan ez, ordean, bihotzak garaitu».
—«Lehenago, zioten, gure menditarat
—Itsasoko uhinak dire higaturen,
—Ezen ez, eskualduna atzen eskutarat,
—Ahantzirik, nor zer den, baita eroriren».
—«Ez beza eskualdunak entzun ene boza,
—Ez beza jo loriak haren bihotz hotza,
—Banoa ene aitek bezala egiterat,
—Ere erregerentzat odol' ixurtzerat».
—Dio, eta osteka gizonak armetan,
—Zaizko bai multzokatzen bere ingurutan;
—Nafartarra lehenik, hi agertu hintzen,
—Hik huen erakutsi, eskualduna zer zen.
—Altxatzen tuk bertzeak, bortitz eta bero;
—Etsaia duk jadanik ikaretan jarri.
—Hala xirripatto bat, lehen mehe zena,
—Baratze xokoz xoko, ixilik zuana
—Garaitiar doazu; eder eta lodi.
—Nork orai, oi, nork, atxik eskualdunen kontra?
—Pentzek behaut' estali beltzen gorputz hilez.
—Denbora duk, o, Valdes! Altxa tropa denak,
—Jadanik lur planetan horra eskualdunak;
—Bainan arta har zak, zuhur izan hadi
—Gudukatu behar duk Zumalakarregi!
—Baionet eta lanzak xorrotx, soldadua!
—Begoz etsai laxoak urrundik tiroka,
—Baionetaz hik dakik, hurbil guduka.
—Ez du oste handiak baratzen karlista,
—Badoa bai superat xorrotx baioneta,
—Hur handiz, odola badoa landetan
—Beltz bat ez dago zutik, heien aldaketan.
—Ez zen gerlakari bat, karlisten artean,
—Gorritua ez zenik beltzen odolean;
—Hire ezpat' horri, suzko jenerala,
—Oi! Zein laster doazin ihesi herrestan,
—Ber' armak etxaturik, ikara erraietan
—Erreginak zituen gizon gogorrenak,
—Bere ahoz, guduka hain bortitz zirenak.
—«Ezpata kolpe batez eskualdun herriak,
—Gure eskuetarat dituk eroriak
—Bertze batez dezagun xehaka hiriak!».
—Ximistaren pareko, erran bezin sarri,
—Animestatzen ditu bere eskualdunak,
—Animatuak aski jadanik zirenak.
—Zerra, zerra Bilbao hire portaleak,
—Jar beitez, jar, armetan hire beiraileak!
—Erori behar baituk, Bilbao, lurrera.
—Jadanik eskualdunek, beti garaitiar,
—Murailen inguratzen bortitz bezin suhar;
—Hedatuak dituzte bere batailunak,
—Jadan aditzen ditut hiriko auhenak.
—Hirur gudu handitan, eskualdunen karrak,
—Arras hautsi zituen etsaien indarrak,
—Entseiu bat oraino, hiri mutiria,
—Bainan, oi, ondikozko gure zorigaitza!
—O, Jinkoaren justizia latza!
—Haren eskura liok bara lasterregi,
—Harekin hautsi dire, bai, gure indarrak,
—Nork ditu baratuko, nork, gure nigarrak!
—Galdu duk, eskualduna, hire esperantza,
—Ikusak hedatua, haren gorputz hotza!
—A! Zure justizian, gure jendeari,
—O! Ene Jaungoikoa, ordu da oraitik,
—Zure eskua dadin bara sarraskitik.
—Ikus ezazu, otoi, oi, gure herstura!
—Fedea bera dago irrisku handitan;
—Ah! Beroen ezpata, sar bedi maginan.
- MENDITIK NOLA DOA URA ITSASORAT (1839)—Menditik nola doa
—Ura itxasorat,
—Lasterka tonbarat,
—Neretzat denbora,
—Hilen herritara.
—Bildotsari otsoa
—Nola zaio lotzen,
—Nola baitu hartzen,
—Kruelki sesitzen.
—Ez du ez hunkitzen.
—Aspaldian fuinetan
—Nakarken sartua,
—Hilerrirat naraman
—Min pozoindatua
—Orai itzatua,
—Sentitzen dut zainetan
—Odola hoztua.
—Zihoa nola baitu
—Su gorriak urtzen,
—Gaitzak iraungitzen;
—Ez dut ez gehiago
—Sentitzen bizirik,
—Trunko baten pareko
—Ohean etzana,
—Ene gorputza dago
—Gaitzak hurren jana;
—Ezin ditazke higi
—Ene menbro hotzak,
—Mihia daukat lodi,
—Begiak zorrotzak.
—Mintzo zaizkidanak,
—Erdi ikusten, erdi,
—Nere maiterenak;
—Helas! Hil aintzineko
—Izerd' hormatuak,
—Dauzkit behin hetiko
—Gogortu menbroak.
—Hiltzen naizela ari
—Har dezan lasterra;
—Helas! Etsimenean,
—Eriaren otoitza
—Duela egiten,
—Daut azken laguntza
—Apezak emaiten:
—«Arima girixtino,
—Hoa, parti hadi, dio,
—Neretzat bitarteko
—Dire galdetuak.
—Ene ingurutan,
—Halabiz errateko
—Ene fagoretan.
—Boltsua zaut baratzen,
—Xipitzen bihotza,
—Ai! Ezin diot hartzen,
—Ezin diot hatsa;
—Bertze mundura, gan;
—Dohatsua hil bada
—Lurrean da gelditu
—Ene gorputz hotza,
—Haragi erd' usteldu,
—Hiratu afrusa.
—Bertzek daute zerratzen
—Aho gogortua,
—Bertzek eriez hesten
—Mihise zahar baten
—Naute kaxan ematen.
—Oi, ene zortea!
—Mezutzen du jadan,
—Gizon bat, herioak
—Diote berehala,
—Eta horra guzia.
- BASA-KOPLARIARI (XIX. mendea)—Honat ene aintzinerat
—Nik eramanen daroat
—Kantatzeko umor' ona.
—Boza makur tzar batekin,
—Bertsu tzarragoko batzuk
—Aire lele batzuekin
—Kantatzen ohi dauzkiguk.
—Hire entzuten dagonak.
—Kopla aldiz den tzarrenak.
—Ez du kopla moldatzeko
—Anitz entsegu eginen,
—Astokeria bai asko,
—Buztana badauka behin,
—Monstro bat dezan eragin
—Adi zazue kantatzen,
—Boza morgan dardaratzen;
—Hausten dautak beharria.
—Lokarria kausitzeko,
—Buztanari da lotuko.
—Bazka ona ikustean,
—Nola astoak irrintzina,
—Hala arnoa dastatzean
—Tripa arnoaren suaz
—Duenean berotua,
—Ergelkeria kantaz
—Hausten dautzute burua.
—Zerratu behar badire
—Ezin detzake arrima
—Lau bertso txar elgarrekin,
—Ez baditu, o lastima!
—Lokarritzat lau hitz zikin.
—Hik galtzen duk hire koplaz
—Jesu Kristoren odolaz
—Bil-ustez zernahi fama,
—Galtzen duk Kristok odolaz
—Zenbat gure herrietan
—Ez dire gastatzen hasi,
—Gaizkia hire kopletan
—Zeren baitute ikasi!
—Ikara hadi, tristea!
—Laster bahoa tonbarat,
—Ikusak hire zortea!
—Kantaz hoa ifernurat.
- MARINELAREN KONTRAPASA (XIX. mendea)—Zuk beti ezin egona!
— Ohetako,
—Itsaso gazi urdina!
— Teilatutzat,
— Begietan
—Beladun untzi sorgina!
—Hargatik, hargatik,
— Ez gal gogotik
—Zure goait, zure goait
— Dagola norbait
—Itsas-hegitik!
Kanboarra, Domingo
- DOMINGO KANBOARRAREN KANTUAK (1842)—Mila zortziehun 'ta berroita biarrena,
—Bertsu berri paratzen hasi naizena:
—Gezurrik erraiteak emaiten daut pena,
—Bainan nik erranen dut gauza hala dena:
—Kanboko arraintzan
—Gertatu zaiena,
—Xalanta hondaturik izan dutena.
—Kanboarrak dituzte marinelak deitzen,
—Untziaren galtzeak ez ditu lotsatzen;
—Kuraie handirekin berriz dira lotzen,
—Beren sare handitan arrain arrapatzen:
—Lantzu ederra zen,
—Beitzuten senditzen,
—Lehen sare kolpean atxemana zen.
—Atera nahi zuten izokin zaharra,
—Ongi baliatu da hekien indarra;
—Guziak kontent ziren, irri eta farra,
—Ustez barnean zuten arrain bat ederra:
—Tira, jaunak, tira,
—Ez bide da txarra,
—Ez eta meharra...
—Gero, izokintzat... Domingo Kanboarra.
—Atera zutenean orok ikusteko,
—Arrain zangoduna zer zen jakiteko;
—Kontseilu egin zuten bizirik uzteko,
—Berriz libra zezaten umen egiteko:
—Egiten ez baitik
—Heldu den urteko,
—Etzaiok faltako,
—Gizonak ez du behar sobera bantatu
—Ez eta aintzinetik egin espantu:
—Domingo Kanboarrari zer zaion gertatu
—Uraren erdian da leporaino sarthu.
—Eskuak hedatu,
—Laguntza galdatu,
—Bertzek ateratu...
—Bere malur guziak urean ditu.
Kerejeta, Maria Jose —1961—
- MAITASUNEZKO ARKEOLOGIAK (1988)—Agian, ez litzateke gaizki egongo
—bere konplizitatea
——ardoa nik ordainduta irabazi ondoren—
—eta pazientzia eskatuz,
—norbaiti kontatzea geltokiren bateko tabernan,
—eta beste norabait irtetzekotan gaudela,
—zure eskuen artean suntsitu nintzeneko istorioa,
—eta zure orduetatik,
—sentimenduen azti miresgarria;
—eta zein mirari harrigarri dela eta
—dagoen zure irribarre bat,
—hainbeste hilabeteren ondoren,
—liburu baten orrialdea markatuz.
—Itsas-aparrezko pipa zahar hura
—horituko zen honezkero tabakoz eta nikotinaz,
—Eta haren borobiltasuna ferekatzen duzunean
—ez zara iadanik nitaz oroituko,
—ezta urrundik ere.
- THE MAN I KNOW (1988)—Gizon batek bere urratsetan egiten du atzera urrats
—eta bere burua berrezagutu nahiko luke
—hautsak jandako erretratu eta traje zaharren artean;
—bere burua berriro aurkitu nahiko luke
—baina agian ez du betiko infernua
—besterik aurkitzen.
—Neroni izan nintzen gizon hori.
—Gizon bat trenera igotzen da
—eta begiez, hura bilatzen du
—leihoko kristal zikina
—zulatzen duten begirada guztien artean.
—Arratsaldea hotza da eta trena badoa...
—Burdinbidea, argiak, eta gero soroak.
—Eta dagoeneko dena mugitzen ari da
—eta dena mugitu da ezinbestean.
—Gizon hori ni nintzen.
—Gizon bat Judas izan zen.
—Beste gizon batek berriz, gerrarako bidea hartu zuen,
—eta orduan bizi izan zuena izan da gerora
—beste edozein gizonen bidea,
—eta egun bateko ordu batean,
—berak inoiz amestu zituen
—eta bere beila guztietan amestu
—ahal izango lituzkeenez bestelakoan
—etxera itzultzean,
—ikusi zuen azkenean bere burua hutsik eta saldua.
—Ni hori izan nintzen eta izango naiz.
- SALZBURGO, 1986-EKO URRIA (1988)—Goizeko zazpi t'erdiak dira
—eta ni kafea hartzen ari naiz
—geltokiaren aurrez aurre eserita,
—eta eserita halaber
—kafetegi honen kristalak ikusten uzten didan
—munduaren zati murriztu hori baino
—zerbait handiagoren aurrez-aurre.
—Zazpiak eta hogeita hamaiketan
—inoiz orrialde batean idazten ez den
—eta hitzak eta oroimenak uxatzen dituen
—zer horren buruz-buru jarraitzen dut, geldirik.
—Agian, gure burmuinaren zoko bakartietan
—bakarrik aipatzen den atken-muturra da:
—maiz atzean amildegia dago,
—zenbaitetan, doi-doi iragarria;
—izan ere, zenbat kafe, haurrak
—armairuetan gordetzen dituzten
—hiri arrotz hauetan.
—Zazpiak eta hogeita hamabi,
—begira nago nola aldegiten duen
—nik hartuko ez dudan tren batek,
—eta inoiz gehiago nerea izango ez den bizitzak.
—Beste bizi batzuk, beste garai batzuk ditut gogoan,
—eta badakit egunen batean bidegabeko irudituko zaidala guzti hau,
——urruna, norabidea ezagutzen ez dudan beste bizitza hori
—eraikitzen ari naizen nobela hau baino askozaz hobea—
—ukatua izan zitzaidan orori begira,
—zazpiak eta hogeita hamairutan.
- IGANDE EURITSUA (1988)—Lerro bat soilik jakiteko
—bakardadezko kafetegi galdu eta kezko
—arratsalde ezinbesteko bat, izan zela noizbait.
—Bi ahapaldi jarreraz aldatzeko,
—bi, ahazten saiatu eta ahazteko
—eta berriro munduan lehena izateko.
—Bi, jarraitzea beharrezkoa zen eta iadanik
—euriaren burni-agak aldendu gintuenekorako.
—Hiru hitz besterik ez
—beldurtzen gaituen asperraldiaren unerako,
—hiru hitz oroitarazteko
—aharrausi bat iragarpen bat dela, gutxi gora behera,
—eta zuk, liluraturik begiratzen duzun horrek
Kerexeta, Jaime —1918—
- ZORIONA TA ITUNA (1959)—Memariako zidorretatik
—Itun-andera igesi doa;
—urrezko uztaiz ta iru azkonez
—Ortzian, diz-diz, goizeko izarra
—eta adar biko illargi zaarra.
—Alako baten, txistu min batek
—iratzartu dau goizeko isilla.
—azkon zorrotz bat arin-aringa
—urten da, egaz, norbaiten billa.
—Ituna'k ostu, bere otseintzat,
—Zorionaren seme gazte bat!
—arte igarraren adar zimelak.
—Barriz, bigarren txistua egaz;
—berea askatu nai Zorionak.
—Ire ama dok Itun-garaille!»
——dardai orreaz kontuz, Ituna!—:
—birrindu dautso aurpegi illuna.
—Ama-semeak, pozez, laztanka!
—Orain abestu Zorion-kanta!
- EURIA ETEN BAGA (1959)—Euria eten baga
—nire biotzean;
—zure ta nirean.
—Ez dau miñik egiten
—uda-arrats beeretan.
—Zer bear dau besterik
—maitasun goriak?
—Busti, arren, odeiok,
—gure biotz biak!
- OGEITALAU URTEZ (1959)—Ogeitalau urtez
—atsegiña;
—Eun lore-sorta
—ta orbelak —maitez—
—illeta-eresiz,
—areiztian.
—Zortzi egunez
—ekin eutsen andrak
—otoitzari,
—ta zortzi gauez
—Eta urrilgo gau
—zoragarri baten
—illargitan
——adi, biotzok!—,
—soiñu au entzun zan
—urrutian:
—«Egin bizitzan,
—gazteok, maitasun
—adiskidetasun
—betikorrak!»
- ARRATS-APALEAN (1959)—Arrats-apalean, udazken-bakean,
—alai, bizkor, argi, txistua zelaian:
—izango ete-da «Arin-arin»
—neska-mutillen eresi-min?
—Ez dakit. Biotzak baiezkoa diñost;
—aize-otsak bere, poz-baietza damost.
—Utsik egin daike biotzak?
—Ezetzean nago... Amesak!
—Ta bizkar goren au eguzkitan dago;
—oroi dagit nitzaz: geisoik ete-nago?
—Au jakiñik, ez dot negarrik:
—Goi-bidea dakust zabalik!
—Gure maitasuna daukagu geisorikl!
——zer da maitasuna gogo-bake barik?—
—bera baita goi-ondasuna!
Korta, Gabriel —1951—
- HALA ERE (1980)—esperantza
— eta
—txistuka
—orrazten
—kopeta alaitu
—kopeta ilundu
—arropetako
—hautsa astindu
—irria bortxatu
—eta agur.
- HALAKO GOIZ BATEAN (1980)—Halako goiz batetan
— txori
—lepogorri batek
— interrogatu ninduen
— bere kantu libreekin
— jarraitu nuen
—halako goiz batetan
—pasa nintzen arin
— jarraituz
- GELTOKIAN, BURDINEZKO XISTU LUZEAK (1986)—Geltokian, burdinezko xistu luzeak
—kristal pikortatuan;
—Takilleroaren bekoki biboteen soslai / itxuragabetuak
—metalezko botoiak txamarra urdinean,
—txartelaren alde bietan hots rritmikoaren / arrastoak
—zokoan karrilero baten alkoholezko loa,
—hautsezko tximeletak orbitan,
—ametsen azken uhinak.
- DISIDENTZIA (2002)—Poetaren negu luzean
——mirotzaren begipean—
—disidente bat dortu zen elurretan,
—bere erotasunean galdurik,
—beti galdezka:
—jatorrizko itxaropenaren txalupa?
—Hain maiteak genituen askabideak,
—zerk bideratu zituen infernuetara?
- OROITU (2017)—Intxaurrondo hura
—eta segalaria
—eta garrantzitsuena
—sexuaren esnatzea
—sexuaren aurkitzea
—Orduan sumatu genuen
- HARRIETAN LANDATU (2017)—Denetatik ikusi dut psikiatrikoetan
—leuntasuna alde batetik
—eta bestetik atzaparrak
—Harrietan landatzea bezala da
—inor konbentzitzea eskizofrenia eta abar
—gaixotasunak direla
—arazoak sortzen dituzten gaixotasunak
—Nola sentitzen dudan besteei egindako kaltea...
—Eroak soilik botatzen ditu harriak
—bere teilatura
—estigma betiko.
- ISIDRO (2017)—Agerpen bat zirudien
—jangela handi hartan
—bere gabardina zaharra kentzen
—eta tarteka
—aurretik atzera
—ferekatzen zuen ahurrarekin
—eta eskuineko oinaren orpoa
—lurrean emeki finkaturik
—grado batzuk okertuz
—eta besoak gurutzatuta
—zaintzen zuen jangela
—zelatari itxurarekin.
- HESIAK ETA HARRESIAK (2017)—Hesiak eta harresiak
—jartzen dizkiete
—gerratik eta gosetik
—Aberria kartzela handi bat denean
—infernu bat
—lurralde berrietara joaten dira
—pertsonak bezala bizitzera
—elkartasunik geratzen baldin bada oraindik munduan
—Eta denok lurrarenak garela jakin arren
—mapak zabaltzen dituzte
—eta hatz erakusleak
—beti seinalatzen du sorterria.
- POESIA ZAURI BAT DA (2017)—Oihuka eta deika
—poesia zauri bat da
—poetek ehortzirik diraute
—berezko itzaletan
—sentiberatasuna norantz bideratu
—Usoak inarrosten ari dira kaleko hautsak
—eta taberna inguruetan oturuntza da nagusi
—Zurezko mahaietan sitsak bidea egiten du bitartean
Krutwig, Federiko —1921-1998—
- BIHOTZA (1949)—Munduak gezurra diotsu, bihotza.
—Gezur-gezurra bere argi indartsuez,
—Nigarretan mina inork ere aditzen
—Munduak balekus handitu luke-ta,
—Nihork ere laguntzen ez deraukola
—Zure nahigabea gorde zazu zutzat.
—Beti isilik zagoz, isilik, isilik!
—Kendu zazu begietatik nigarra
—Ezkutu tokirat ihes egin zazu,
—Eragotz ezazu, gure penak hilten
—Barneko minaz, ezpainetan barrea
—Ipinten bageneki.
—Isilik zagoz, egon ahal bazintez,
—Barre egizu, nigar eiten duzun hori!
—Bai ta penak bizirik triskatzen ere!
—Hilen nigarra da-ta.
—Biztu gaitun biziaren sukar hori,
—Eraman begaitza zu zarean nahiak,
—Laindoko Lege sor hori, zatorzkigu,
—Gugan izan zaitezen!
—Olinpotar hoik, ez zituztet gurtzen nik,
—Iraunkorrak zuek ere zerate-ta,
—Ziurki Ezerezerat zoazte ta,
—Ezer ez zerate-ta.
- NIBBANA (1952)—Karma hemen betetzen dugularik
—Kosmosko abismu huntan gabiltza
—Lilurazko kate batez zintzilik.
—Ez dala'...gu gara; garela'... gauntza.
—Edonon Nibbana datza hedaturik
—Arima ezezaunean hutsa ta eza
—Eta lanotu leietan hotzik.
—Hoila, Lilura? Betiko Nibbana?
—Zer zaitu egoitearen amaitza?
—Betorku senda ahal gaitzakena!
—Gure erigo minkorra urtent bekigu.
—Arimari darion hilen dantza
—Gure norbaitetik kent biezaku!
- BULARRAREN LABIRINTUA (1952)—Ba dakust bularraren labirintua
—Neronen sentimenduen bidean
—Ni-eidea kanporatzen denean
—niganatzen baita kanpoko orrua.
—Nigana jiten den kanpoko mundua
—datort Kosmos gaineko atzipean.
—Gauzen izaitea' Ezerezean
—dago; Nibbana da beren zentzua.
—Dagozen gauzek atzipea dute,
—gauzen gauza' ezin da bilatzea;
—gauzek barnan gezurra baitaukate.
—Spiritua ez da kimaira baizik.
- ERRUSITIK... (1952)—Kanta itzazu gure kantak!
—Errusitik jin kantetan!
—uhinek lez itxasotan
—kanta itzazu gure minak.
—Kantuetan maitarzunak
—bizi dira bihotzetan
—gurasoen gogoetan
—haurren kantak dira Tzarak.
—soinu baitu erostaka;
—neitzen zaizku ezarian.
Labeguerie, Mixel —1921-1980—
- PRIMADERAKO LILIAK (1963)—Primaderako liliak goizik ziren loratuak.
—Urte hartan gertatu zen
—Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
—Ezkontarazi gaituzte
—ez zintudalarik maite.
—Ginuelarik elgarri eman biziko uztarri
—nik ez baitakit zergatik.
—Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
—Ezkontarazi gaituzte
—ez zintudalarik maite.
—Ez zuten egin boleran, menturaz ziren Erroman
—ez izanen bataioko.
—Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
—Ezkontarazi gaituzte
—ez zintudalarik maite.
—Nonbait balinbada zeru, gure haurra da aingeru
—umerik ez ohantzean.
—Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
—Ezkontarazi gaituzte
—ez zintudalarik maite.
—Bihotza hotzez kaskaran nago beroaren menturan.
—Etor bedi primadera
—kanpoak diten berriz lora.
—Gaituzte ezkontarazi, elgarregin behar bizi.
—Ezkontarazi gaituzte
—behar dugu elkar maite.
- BORTZ ITURRI (1969)—Bortz iturri baziren neure mendietan
—bortz iturri kantari alai arroketan.
—Edaten maite nuen heien ur hotzetan
—hetarik baten kanta agortu da betan.
—Bortz gorostiz egina zen neure oihana
—nongo aire gaixtoak bota du gehiena?
—Hil da neure zeruko izar eztiena
—ta itzalak geroztik bete daut barrena.
—Hil da uhain arina plaia bazterrean
—hil da uso gaztea iratze gorrian
—hil da neure umea bidegurutzean
—mendirik ederrena dirudi gaztelu.
—Bortz semen erdian nik banuen urgulu
—zeruko Jainko Jauna, bortizki jo nauzu.
- XORIERI MINTZO ZEN (XX. mendea)—Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
—Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri
—Mintzo zen haizeari
—Xoro batentzat zaukaten!
—Xorieri mintzo zen
—Xoro batentzat zaukaten!
—Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
—Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
—Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
—Haurrek zuten harrikatzen zahar gaztek trufatzen
—Etxekoek berek ongi laneko baliotzen
—Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.
—Hil da xoroa bakarrik, bakarrik da ehortzi
—Ez zen han kristau bat ere salbu lau hilketari
—Salbu lau hilketari ta apeza kantari.
—Hilobian ezartzean haizea zen gelditu
—Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu!
—Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
—Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri
—Mintzo zen haizeari
—Xoro batentzat zaukaten!
—Xorieri mintzo zen
—Xoro batentzat zaukaten!
- URTZEN AHAL DA (XX. mendea)—Urtzen ahal da elur xuria
— Artzamendiko kaskuan
— berriz datorren neguan.
—Hiltzen ahal da uhain arina
— itsas-plaia bazterrean
—Uhain berria beti sortzen da
— suntsi denaren atzean.
Lanatua, Manex —1948—
- ETXEKO ERLANDA (1984)—jantziko ditut,
—doluzko egun hartan.
—boneta bestean,
—agur diozut,
—etxeko erlanda,
—erlanda maitea.
—Aitatxiren aitatxik
—bere ordu hartan,
—zango bat lurrean
—bestea zeruan,
—etxeko erlanda,
—dantzari trebeen
—erlanda maitea,
—zuri noakizu, zuri hizketan.
—Entzun solas hau,
—entzuen zuek, erleek,
—daukatan beztia,
—doluzko jantzia;
—arropa beltz hau,
—eta
—begien bustia.
—Aitatxi bezala,
—ni ez nator hemen
—zuek agurtzeko,
—zahartu omen zen;
—hogoi urte ditut,
—ez ongi konplitu,
—eta jadanikan,
—ehorzketen kantan,
—lur honen maitale,
—letainen karraskan,
—agur diozuet,
—adio derauzuet,
—etxeko erlandak,
—erlanda maiteak.
—Herritik banoa,
—ehorzketen kantan,
—arropa beltzetan.
- HAIZEA SARTU ZAIT (1984)—Haizea sartu zait,
—burutik behera,
—ortzantz egun batez,
—egun hartan galdu ninduen.
—Geroztik,
—buruko zain mehartsuenetan barna,
—ari zait firurikan,
—nire gezur ederrenak aurtiki beharrean,
—ari zait firrinta zarrenean,
—biziaz ditudan kolore maiteenak,
—kolore hotz eta izotz,
—bihurtu beharrean.
—Ari zait,
—deus errespetatu gabe.
—Libratu zizkidan koropiloak,
—eta lanpustu hegien zorrotzak,
—bainan geroztik,
—ez dut gehiago bakerik.
—Hogoi urteko gazte lagunak,
—zahartu dizkit hogoi urtetan;
—hazierik ez baitzuten nahi
—ortzantz egun batez,
—orai dabiltza,
—zentzudun guzien arrazoimendu finkatuetan,
—zer dion eta zer diok,
—gure zainetan haizeak ez din deus urratu,
—gure etxeko bakean, ixilik gaitun.
—Ez dut gehiago bakerik,
—hazea daukat zentzuaren zainetan,
—ortzantz egun batez
—jo nauelako burutik behera,
—orain ments,
—eta ments guzien tormentoek
—bihurdikatzen nauten hontan,
—nahi zaituztet entzun,
—hogoi urteko gazteak,
—amets,
—ments,
—mestuetan.
- LILI BATEN ERRAUTSA (1987)—Etzan gaiten oihan xoko huntan
—goroldio eta hosto errez apaindu ohean.
—Etzan gaiten
—lili baten errautsa
—hegalda dadin bestearen altzora.
- HOGOI URTEKOAK... (1987)—Eta haize lagun horrekin
—Bizia daramat
—Tormentoetan...
—Zentzuan sartua dut
—Harrotu dizkit,
—Baztertu dizkit
—Zentzudun guzien
—Arrazoinamendu finkatuenak.
—Haizea sartu zait
—Burutik behera
—Ortzantz egun batez,
—Egun hartan galdu ninduen...
—Geroztik
—Buruko zain mehartsuenetan barna
—Ari zait firurikan,
—Nire gezur ederrenak aurtiki beharrean...
—Ari zait firrinta zarrenean,
—Biziaz ditudan kolore maiteenak,
—Zeru beltz horren ur hotzez,
—Kolore hotz eta izotz
—Bihurtu beharrean...
—Ari zait
—Deus errespetatu gabe...
—Libratu zizkidan korropiloak
—Eta lanpustu hegien zorrotzak,
—Bainan geroztik
—Ez dut geiago bakerik...
—Hogoi urteko gazte lagunak
—Zahartu dizkit hogoi urtetan...
—Haizerik ez baitzuten nahi
—Ortzantz egun batez,
—Orai dabiltza
—Zentzudun guzien arrazoinamendu finkatuetan...
—Zer dion eta zer diok,
—Gure zainetan haizeak ez din deus urratu,
—Gure etxeko bakean ixilik gaitun...
—Ez dut gehiago bakerik,
—haizea daukat zentzuaren zainetan,
—ortzantz egun batez,
—jo!... nauelakotz burutik behera,
—orain ments,
—eta ments guzien tormentoek
—bihurdikatzen nauten hontan
—nahi zaituztet entzun,
—hogoi urteko gazteak,
—aments,
—ments
—mestuetan.
Landa, Josu —1960—
- BAT (1980)—ilargiaren argiak dizdiratu natxion
—isiltasun minutuetan
—gure semea zetzan
—bere eskuetan gatxion
—bihotzei so
—gure sentimendu sortzeaz
—maitasun abesti
—haizeak daraman abestia
—eta erantzuna
—ez zaigun hutsa
—isiltasun aberastasuna baizik
—darabilzkigun hitzak
—ez ditun maitasunezkoak
—begirada xamur eta sakonak baizik
—inoren aurka borrokatu beharrean
—ogi esne eta eztia eman
—eta maitasunaz mintzatuko gatzaizkion
—ilargi beteko gau batera eraman
—eta gorputz batean zehar ibiliz
—lainoaren musu baten leuntasuna
—erakutsiko zionagu
—hire begiek erakutsiriko
—haizeari erakusten
—margotzen eta eskaintzen zionat
—hire gorputza
—gau hura eta egun guztiak
—kantatuz
—hi eta hire arnasa guztiak
—sentituz
—hire gorputzean zehar dabilen
—izate mota
—maitatuz
- ERABAKIAK (1980)—Gauaren indar ezkutuek
—begien arintasuna kendu nahi didate.
—sartu zaie begiei
—eta bere askatasunak
—zanpatu nahi dizkie,
—diktatore batek bezala.
—Ez dut etsiko!
—Nere burua itsasora botako dut
—eta olatuek negarraren indarrak
—emango dizkiote.
—Ez nau harrapatuko!
—Bainan nork harrapatu
—Nere pentsamenduak botako ditut
—gogor goruntz, ipar haizeak
—eraman ditzan.
—Zutik egon behar dut!
—Bainan, nola zutitu
—gorpuen artean?
- GUTXI ETA GEHIEGI (1983)—Karamelozko espetxea dugu geurea,
—krakatu gabe miazka daitekeena,
—gozo-gozo eta haginik urratu gabe.
—Haizeak itzultzen dizkigu
—geronek jasotako pottak,
—umeen soiltasunez eta
—helduen borondatez;
—gutxi dira musuak
—eta
—gehiegi negartiok.
- ZEIN ERRAZA DEN (1983)—Espaloiean egin dugu berriro topo,
—asmatutako paretekin lotzen gintuzten
—hariak hautsi egin ditugu,
—bizitzak guregandik ihes egin du
—eta asfaltoaren heriotzeak erakutsi digu
—hiztegirik gabe tantei gutunak idaztea,
—ura behin betirako maitatzea alegia,
—gose zarenean nire txalupara etortzea
Landabaso, Goizalde —1970—
- DENBORAK BARREIATZEN DITU SENTIMENDUAK (2005)—Denborak barreiatzen ditu sentimenduak.
—Ni ez naizen norbaitek
—Zuk agortu, ostera.
—Sol sostenido bako musika tresna
—ikusle bakarra naiz eraistear dagoen zinematokian.
—Ez naiz nintzena.
—Tanttaka jausten diren amodio-malutak
—ez samurtasuna
—ez bat bilakatzen gintuen konplizitatea
—aspaldi eraitsi zuten zinema zaharrean.
- EGUERDI EURITSU BATEAN (2005)—Eguerdi euritsu batean
—kafe-bitartean
—olerki bat idatzi nizun.
—Eta zer diren gauzak!
—gaur arte ez dut gogoratu.
—Bilatzen hasi banaiz ere,
—Berziklatze tokiren batean egongo da.
—Kontua da ez dakidala zuri idatzi nizun
—edo niretzat ote den.
- IXAZ IDATZITAKO BERBAK GUSTATZEN ZAIZKIT (2005)—Ixaz idatzitako berbak gustatzen zaizkit.
—xaxatu
—xistera.
—Ixaz jantzitako gizonak atsegin ditut.
—belarrira xuxurlatzen dutenak
—xirriki-xarraka datozenak
—kafeari xikoria botatzen diotenak
—behetik gora xerkatzen nautenak
—goitik behera
—xapa-xapa maitatzen nautenak.
—Maitasunak, baina,
- ZERGATIK MAITE NAUZU? (2005)—Zergatik maite nauzu?,
—galdetu zenidan.
—Begiradarekin egiten duzulako barre,
—erantzun nik.
—Hain gutxigatik?
—Hainbestegatik.
Landart, Daniel —1946—
- HOGOI URTE... (1968)—Hogoi urte
—Ditut bete
—Ta halare
—Nago trixte
—Ez naiteke
—Izan gazte
—Hogoi urte
—Ditut bete
—Nexkak maite
—Baitirare
—Hogoi urte
—Ditut bete
—Abertzale
—Entzun!
—Ta noiz arte
—Hogoi urte
—Ditut bete
—Hogoi urte:
- GAZTERI BERRIA (1968)—Gau beltzaren ondotik, huna goiz-alba...
—Lano nahasiak urratzen dira eta,
—Egun berria agertzen da!
—Oilaxko gaztea, laster iratzartzen...
—Ta goraki, kukuruka hasten,
—Auzoko oilar guziek dutela laguntzen...
—Goxoki ohe barnean lo zagon gaztea.
—Jauzi batez da jeikitzen
—Ta kantuari lotzen:
—«Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
—Beztitzen da guztian,
—Ta leihoak idekitzean
—Senditzen du bihotzean:
—Kuraia, goxotasun, bozkario,
—Aberriarentzat amodio!
—Mendiari beheiti, punpe ta jauzika!
—Karriketan gaindi, kantuz ta hixtura!
—Gazteri berria, jautsi da herrira,
—Artetan botatuz zonbeit irrintzina!
—Hats bero bat bada.
—Ez dakit nundik heldu den
—Bainan zerbait bada,
—Zerbait berri,
—Esperantza emaiten baitu gazteri!
—Eskualdun gazteak ez gadue ez lo!
—Denbora jin eta, betan bermatzeko
—Eskualdun bezala, Euzkotar izaiteko!
—Kurri zaitezte, Eskual Herrian gaindi:
—Hatxemanen dituzue, ainitz gazte berri
—Azkar, airos, erne, gogotik lanean ari
—Gurea izan dadin, orai beretik EUZKADI.
- BIHAR (1968)—Bihar, iguzkia, mendi gibeletik, agertuko...
—Bihar, itsasorat, arraintzariak abiatuko...
—Bihar, ildoz ildo, laborariek lurra lantuko...
—Bihar, mendiz mendi, artzainak luzaz kurrituko...
—Bihar, ama gazteak, haurrari nigarrak xukatuko...
—Bihar, eskoletan, haurrek eskuara ikasiko...
—Bihar, gaztek, elgar hobeki maitatuko...
—Bihar, nexkatxen ondotik naiz ibiliko...
—Bihar, xaharrek, diru pittat hunkituko...
—Bihar, herri guziak libertatean biziko...
—Bihar, eskualdun gaztek, araiz, konprenituko...
—Bihar, Eskual Herrian lantegiak muntatuko...
—Bihar, gazteak sort-herrian geldituko...
—Bihar, Eskual Herria, egizki girixtinotuko...
—Bihar, eskualdunek Euzkadi xutik ezarriko!...
—Bihar, guk denek, Europa altxatuko...
—Bihar, gizon guzien bihotzak ez badira kanbiatzen
—Bihar, bakotxak ez badu bertzea errespetatzen
—Bihar, azto bezala, herriak dira suntsituren!
—ETA
—Bihar, berriz haste!
- AINTZINA (1968)—Gaztetasunari buruz
—Hire buruari kasu egiten hasten haiz.
—Ixiltasun batzu senditzen dituk hire baitan:
—Oihu goxo, oihu samin batzu bihotzetik:
—Biziari oihu, libertateari oihu.
—Aintzinerat tiratzen haute,
—Irria ezpainetan, beldurra bihotzean.
—Bainan ere gibelerat
—Haur bat haizela aditzen dukalarik.
—Aintzinari buruz
—Pausa zak gizonen artean,
—Gizon langilen artean,
—Gizon langilen artean
—Zoinak lanean ari baitire egun guzian,
—Izerdia kopetan, iguzki saminaren azpian
—Lurrekotzat eta Zerukotzat.
—Joan dadin beti Aintzina!
Landerretxe —1799-1846—
- NAHI NUEN KANTATU (1853)—Nahi nuen kantatu,
—Alegera partitu,
—Bainan, zer bihotz mina
—Ene baitan da piztu?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Norat hoa, untzia,
—Norat, utziz Frantzia?
—Norat hola deramak
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Bagoazi tristeki,
—Ameriketan kausi,
—Ustez gure gozoa:
—Esperantza zoroa!
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Zerek nau liluratu?
—Hola zerk enganatu?
—Egiazko onak utzirik,
—Itzala dut hautatu!
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Euskal-Herrian sortzen,
—Ameriketan hiltzen,
—Oi, zer zorte dorpea
—Orai dutan bilhatzen!
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Euskal-herri maitea,
—Hiltzea da neretzat
—Hi gabe bizitzea!
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Adios, ama maite,
—Galtzen zaitut zu ere,
—Zenbat biziko zare?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Ene bihotza nola,
—Nola daite kontsola?
—Egin dudan botua
—Baldin betetzen bada,
—Laster itzuliko naiz,
—Ene mina bertzela
—Nola daite kontsola?
—Ene mina bertzela
—Nola daite kontsola?
Larralde, Jean Baptiste —1804-1870—
- ESKUALDUNA (1858)—Oi! Frantziako untzia,
—Mila lanjerretan,
—Trebeska zen jarria,
—Itsas-hautsietan,
—Lema kasik utzia,
—Bai, galtzerat zoan,
—Ez balitz han izan.
—Jaun horrek zabalerat
—Untzia pusatu,
—iririskutik kanporat
—Orai bela betean
—Ungi gidatua.
—Zorigaitzean gauzak
—Denborak higatzen,
—Harren trabek hartzen,
—Horla beraz untzia
—Ez da mendetako,
—Gazte arin betiko.
—Nahiz berri tristea,
—Aitaren ondotik,
—Eskualdun bat denean
—Bai, nahiz tirainpean,
—Ungi zoak untzia.
—Horrela aintzindaria,
—Eskuetan dugu,
—Puskatzen bada untzia
—Gai onak baitugu,
—Gernikako haritzak,
—Haurraz oroiturik
—Ematen gogotik.
—Untzi pare gabea,
—Neke duk hi galtzea,
—Betor gau ilunena,
—Bardin hiretako,
—Hor duk argitzeko.
—Otoitz egin dezagun
—Eman diotzan lagun
—Gure printzeari,
—Izan dezan Frantziak
—Indar etsaiekin.
- ERIA EZAGUTZAZ BETEA ERREXINOLETARENTZAT (1865)—Kantarien errege!
—Hire kantatzeko
—Gai denik nor daiteke
—Hitaz beraz kanpo?
—Geroztik, itsumendu
—Zerbait othe dut nik?
—Ez, eskertiak ez du
—Neurritzen indarrik.
—Modestiaz bethea,
—Gabaz duk kantatzen,
—Unhaturik jendea
—Lo denean jartzen.
—Hik uste duk bakharrik
—Haizel'atzarria,
—Erne zagok hargatik,
—Bai, erne zagok eta
—Oi! ohatze-pean!
—Sasitik hire kanta
—Hasten dukanean,
—Ordutik ene minak
—Zaizkidak ixiltzen,
—Eta gau luzeenak
—Labur iruditzen.
—Maiteaz orhoiturik,
—Hurbil izanagatik,
—Gabaz ikhusten ez,
—Lagun itzalia,
—Kanta, kanta zak bethi,
—Ez ahantz eria.
—Batzuetan gorago
—Duk altxatzen boza,
—Duk senti esposa:
—Maiz zohak bihotzera
—Zertako primaderak
—Ez iraun bethiko!
—Laster, zorigaitzean!
—Utzirik nigarrez.
—Heldu den urthean,
—Othoi, phausatuko haiz
—Ohiko tokian,
—Lanjeretik han urrun,
—Ta hurbil maithea,
—Kantatuko duk legun,
Larralde, Martin, Bordaxuri —1782-1821—
- MILA ZORTZIEHUN TA HAMABORTZGARRENA (1815)—Mila zortziehun 'ta hamabortzgarrena
—Ni Hazparnen preso hartu nindutena;
—Plumagaineko premu orok dakitena,
—Galeretan higatu beharko naizena.
—Kantatzera niazu alegera gabe,
—Ez baitut probetxurik trixtaturik ere;
—Nehun deusik ebatsi, gizonik hil gabe,
—Sekulakotz galerak enetako dire.
—Ala zorigaitzeko premu izaitea!
—Harek eman baiteraut betikotz kaltea;
—Aitari galdeginik sortzeko partea,
—Galeretan eman nau, hauxe duk dotea!
—Ene aita da gizon kontsideratua,
—Semea galeretan du segurtatua;
—Nonahi otoitzean belaunikatua,
—Saindu iduri debru madarikatua!
—Ene lehenkusia, Kadet Bordaxuri,
—Fagore bat banuke galdatzeko zuri;
—Ongi adreza zaite ene arrebari,
—Ene saltzeko zonbat ukan duen sari.
—Aita aitzinean 'ta arreba ondoko,
—Osaba burjes hori diru fornitzeko;
—Ez ordean enetzat bi sei liberako,
—Galeretan bederen leher egiteko!
—Elizan sartzen dire debozionerekin,
—Beren liburu eta arrosarioekin,
—Debruak pesta onik einen du heiekin.
—Zortzigarren bertsoa anaiarendako;
—Kontseilu bat banikek hiri emaiteko;
—Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko,
—Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko.
—Zuri mintzo nitzaizu, oi, aita zilarra!
—Zure eta ene arraza Bordaxuritarra,
—Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.
—Kantu hauek eman ditut Paube-ko hirian,
—Burdinez kargaturik, oi! presondegian;
—Bai eta kopiatu denbora berian,
—Orok kanta ditzaten Hazparne herrian.
—Hok eman izan ditut ez xangrinatzeko;
—Ahaidek, adixkidek, kuraie hartzeko,
—Eta partikulazki, aita, zuretako,
—Kantuok aditzean, semeaz oroitzeko.
- ANDEREÑO BAT IKUSI NUEN IGANDE GOIZÑO BATEZ (XIX. mendea)—Andereño bat ikusi nuen igande goizño batez,
—Ixtant beretik agradatu haren begi ederrez,
—Nik ez dut uste baduela parerik eztitasunez,
—Neure bihotza tristerik dago harekin egon beharrez.
—Ainitz maite baduzula fama hedatu zaitzu,
—Egun guziz maite berri bat egiten omen duzu.
—Horiek oro hola badira, nor fidaturen zaitzu?
—Ganbiatu beharko zira ni nahi balin banuzu.
—Bazindukeia beldurkunderik zu maitatu geroztik,
—Nahi ere bazinkeiela ikusi zutaz bertzerik,
—Ez dut uste litzateken mundu huntan gizonik
—Kontent bizi ez laitekenik zu beretuz geroztik.
—Mihian ditutzun hitz ederrak bihotzean bazintu,
—Menturaz zure maitatzea delibera ninduzu;
—Otoizten zaitut ixtant berean lurrez estal nezazu!
—Ez nabilazu ikusi nahiz zu lurrez estalia,
—Sobera dizut zuretako amodio garbia,
—Hori sinetsadazut edo idokadazut bizia.
—Horik oro ikusi ez dira zu galduz geroz, maitia.
Larrea, Angel —1960—
- GAU (2004)—ilunbea eta itzala,
—goizetik zatoz, iluntzean,
—goizean zoaz, egunsentian;
—pinua eta hagina zara,
—heriotza eta sexua,
—beti zatoz, ilunabarrean,
—egunero zoaz, oilar kantuaz;
—sasoiak baino lehenago sortua.
—Amets eta Loaren Ama zara,
—Ilargiaren gaueroko itzala,
—gazte gar eta sutsuen babeslea,
—jaioberrien zaintzailea,
—Katu eta sorginak daude zure zain,
—mozoloak eta lamiak ere bai,
—zuk erreinatzen duzunean,
—kantuz eta dantzaz egiteko jai.
- HARKADIA (2004)—desideratum, holako
—lurralde bati, nork egingo dio uko?
—Denboran gelditua,
—ametsen paradisua.
—basatia, krudela;
—Kallisto, Arkas, Maia,...
—Harkadia zoriontsua.
—Topikoa, espazioan isolatua,
—mendi eta oihanez,
—Harkadia ahaztua.
—Errenazimenduan, artzainak
—-ez hartzak-,
—Literaturak kantatuak.
- JAUN ZURIA (2004)—printzesa baten semea,
—jatorri zeltarra zuen andere dotorea;
—aita, ordea, munstroa, Culebro alegia.
—Hau legenda idatzia,
—Portugalen beste bertsio bat egin arren,
—ni neuk Muskizekoarena maiteago dut, jakina.
—"Hartza" ere deitua,
—Bizkaian maitatua,
—horrela, behintzat, dio
—mitoak edota magiak.
—Arthur erregearen denborakoa,
—Eriktonio Atenasko erregearen antzekoa,
—Arrigorriagako batailan egondakoa:
—jakituria.
—Jaun Zuria: ez historia; bai magia.
—behia edo Busturia.
- ZUHAITZA (2004)—Zuhaitza zutik egoten ohi da,
—haritza eta pagoa, aldiz,
—sarritan okertuta ikusian,
—inkontzienteki, pentsatzen dugu
—arbola madarikatuak
—arbola sakratuak
—Madarikatuak tximistak jo dituelako;
—sakratuak euren abarretan
—Ama Birjina agertu delako.
—Hala ere, zuhaitzaren energia
—eta tximistaren energia,
—biak bat dira:
—lurra eta zerua.
—Zuhaitza eta Hartza, alde batetik,
—Su(ge)a eta Dragoia, bestetik;
—Haritza, Diana jainkosa, alde batetik,
—Sua edo Vulkano jainkoa, bestetik.
Larretxea, Hasier —1982—
- KONFINAMENDU MUGETAN (2011)—Konfinamendu mugetan
—plastikozko ontzi baten gainean, kandela bat zintzilikatzen da.
—Ez dago putz egiten duenik.
—Inork ez du urterik betetzen.
—Denbora hornidura itxaropentsuez arpilatua da.
—Gertatu berri den historiaren sustraia
—sostengatzen ez den tokian,
—iluntasunak, linea elektrikoari pultsua irabazten dio.
—Maindireek naturaren murruen zauriak ikusten uzten dizkigute.
—Ez dago destinurik biderik ez dagoenean.
—dagoen haragia zapaldu gabe ibili ezin den tokian,
—oroitzapenak, bi metro lur azpian.
—Suntsipen eskalen adostasun ezak minatutako esperantza,
—gorpuak aldizkakotasunak direnean.
—arnastu daitekeen oxigenoaz metroz nehera,
—familia albuma birrintzen denean.
—grinez eta irrikez ez dakien zoriarendako.
—Begiradaren planoa hondatua dagoenean,
—norberaren poltsikoak arpilatzen dira.
—Axolagabetasunak ez du eraginik biziraupenarendako.
—Eguneroko bizitza irrikatzen duten sonambuluak,
—ahora eramateko zeozer.
—Denbora, apokalipsi atzeragarria da,
—horrenbesteko iluntasun artean
— egunsentirik itzuliko ez denean.
- EZKILAK (2011)—Express ontzia,
—danbatekoak,
—takoiz jotzeak,
—zerri saiheskiak desizozten,
—txilin-hotsa,
—deus ere ez atzentzea,
—FMa sintonizatzea,
—txirrina,
—giltzak,
—zurrupada-aztarna,
—goizalbaren betazaletan.
—Zure bizitzaren
- TOLESTURAK BELARDIEKIN JOSITAKO EHUNETAN (2011)—Tolesturak belardiekin jositako ehunetan
—manta eta zaku artean gurdiren batean ahantzitako
—larruzko bortzegiaren mozkorkeria egun argitan
—hustasuna bestearen jazarpen jarraituan,
—bizkar gaineko begiradetan
—gertakariaren uneko abstrakzio potererik
—eta salbuespenik gabe. Bestearekiko obsesioa,
—unearekiko, irteerarekiko, sekretuarekiko,
—mututasuna,
—lurraren morfologiaren landan bizitzea
—zorne-jarioa denean, harrokeria erraustea.
—Polena sutegia diren latitude arnastu
—eta oxigenizatutako ahuntz-hostoetan
—bulkada gortina atzealdeko begiraden ifrentzua denean.
—Faringearen kakara eskotatua,
—begiztarengatik, itxitako bragetarengatik,
—ez koltxoi ez ohe-estalkirik gabeko ohantzeen
—izpiritua iragarriz
—susmo eta errugabetasuna ez denarengatik harropuzteagatik
—igandeetako desfilez kezkatutako genealogien,
—arauaren urratzea.
- NIRE OROITZAPENAK IDATZ DITZAKEZUE (2011)—Nire oroitzapenak idatz ditzakezue, nire urruntzea,
—nire galtzea, nire zorrak.
—Nire bizitza arakatu dezakezue,
—nire hatsa, nire zalantzakortasuna.
—oraina mozorrotu.
—Piketeak altxatu,
—lurrak sustrai usaina har dezan, lohia bizitzaren
—iragankortasun urmaela izan dadin, zuena,
—ustela.
- ARGI-ZUZIAREN ZELATA (2011)—Argi-zuziaren zelata
—behe-laino zingiratsuan.
—iragan baten emaria
—etorkizuneko uharretan.
—Betiereko objektuen isiltasuna,
—berezko heriotzaren esku.
—Oinatzetan birrintzen da
—biloa herrestaka daroan orkatilaren errituala.
—Zeozer suntsitzen da eulia pausatzerakoan.
—Lizuna arterian. Zelatan diren
—kantoiak.
—Mentura, atsekabetasunaren
- IRITZI ETA INPOSAKETARIK GABE (2011)—Iritzi eta inposaketarik gabe,
—begirada mantentzen jakitea.
—Eraldatzen den argia izan,
—begiradaren arimaren itzala.
—Uste denaren idortasuna
Lasa, Amaia —1948—
- GEHIENEAN (1969)—gogoa desiratua.
—Beti, ia beti
—hutsaren haserrean.
- KAIUAREN BEGIAK (1969)—Kaioaren begiak begiratu nituen,
—arratsalde brumatsu, hits hartan,
—begi biribil haietan erantzun bat
—aurkitu nahian.
—Kaioa nigana etorri
—muxu bat eman eta
—hagalarekin lepoa eutsi zidan
—nire min tristea goxatu nahian.
—Eta haitz geldi, isil hartan
—sartu nintzen,
—maite gogoa izpi bat isilarazi nahiz
- NEREAK EZ DIREN HAUETATIK (1971)—lurralde hauetatik
—alde batera
—utzi egin behar ditut
—Haitz sendoaren biribiltasunean
—nire bizitzaren hitza
—lortu nahi nuke
—Biribiltasunean
—sendotasunean
—haitzaren gainean
—berri bat esan nahi nuke.
- JAUNGOIKO GUZTIAK (1971)—Jaungoiko guztiak ukatzen dituen
—emakume bat naiz.
—Atzo,
—zeruko jaungoikoa ukatzen nuen.
—infernukoa, eta
—lurreko jaungoikoa ukatzen dut.
—Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.
—Atzo,
—zeruko pekatari nintzen,
—infernukoa, eta
—lurreko pekataria naiz.
—Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz.
- MARI SORGIN (1971)—Egun batean Mari Sorginari
—suzko emetasuna piztu zitzaion
—oso indartsua.
—Haurtzaroan gauza gaizto bat bezala
—haiek zikina zela zioten
—eta betiko lotarazi zuen,
—zenik ere ez jakiteko.
—Mari Sorginaren emetasunak
—urte luzeak lozorroan zeramazkien,
—gorputzak mugimendu gabeko aire triste bat dantzatzen zuen
—hoztasun urdinean.
—Gau batean jolas batean sartu zen,
—eta aho batek bere gorputza laztandu zuen,
—iluntasunaren itzalean.
—Mari Sorginaren emetasuna lozorroan zegoen,
—esnatzera doa;
—beltza gorri bihurtu zen,
—eta jolaseko jostailuak,
—ez ziren aurrerantzean zikinak izan.
- UNE BATEAN (1971)—Une batean
—gure gutiziak
—ametsari lotuko bagenizkio.
—Une batean
—gure itxura ihartuak
—ikusiko bagenitu.
—Une batean
—bizitzeko ametsa
—Une batean
—ametsa
—bihurtuko genuke.
- EZIN IZANIK (1971)—Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen;
—beste ertz bat behar zuen,
—baina beldurtuta, beti bere ertzean jarraitzen zuen;
—Itzal tantolak beti ertz hartan
—ezin haunditurik,
—ezin sorturik, jarraitzen zuen.
—Emakumetasunean
—amatasunean
—libertatearen ordez
—segurantzari helduak.
— igarotzen genituen
- EGUN ILUNETAN NABIL (1977)—Egun ilunetan nabil.
—Gizona joan zait.
—Bere etxeko izkina guztiak miatu ditut,
—eta
—bera aurkitu dut
—eder eta goxo,
—indartsu,
—maitagarri.
—batzuetan itsasoak lurra
—suntsitu nahi izaten duen bezala.
—joan egin zait.
—jaun eta jabea,
—bere besoak luzatzen dituenean,
—ez da ni besarkatzeko,
—Nire sabela hutsik dago,
—ditiak idorturik,
—burua husturik,
—izate antzugarri batean
—ator batez jantzia
—herriko karrika batean
—prest, nireganatzeko
—Diti idortuek,
—sabel hustuak,
—buru antzutuak
—ez zuten izan
—ezer eskaintzeko.
- ERANTZUN ISILARAZIAK (1977)—Zainak lehertu eta gero
—lurrean zokorik aurkitzen ez badu?
—Nork uste izan zuen
—Nork ukatu zion
—erretzea?
—Nork ukatu zion
—pentsatzea?
—Nork ikusi ditu
—Nork ez gaitu
- OHERATUKO NINTZATEKE (1977)—oheratuko nintzateke.
—Munduko udazken guztietan
—izango nintzateke
—urrearen antzo
—gorritzen den.
—uhin handiaren apar artean
—izango nintzateke.
—nire herriko karrika artean
—igeri ibiliko nintzateke.
—hala ez diren bitartean.
—Berarekin oheratzen naiz.
—Herri txiki batean bizi naiz.
—Itsasoa bare dagoenean
—igeri egiten dut.
—Karrika arteko haizea
—arnasa hartzeko
—erabiltzen dut.
—Izpirituak ametsaren
—zentzua
—marmokaren beso urdin artean
—izatera heldu artio.
- ELKARRIZKETA LUZE BATEAN DIHARDUGU (1977)—Bazkaltzera joan nintzen.
—biko mahai horretan
—ene poltsa handia jarri nuen
—ongi sartu ginen biok.
—oraindaino irauten duen
—elkarrizketa luze batean dihardugu
—ene poltsa handiak
—eta nik.
- FANTASIA BAT (1997)—Autobusean zoazenean
—itsasaldeko leihoan
—eser zaitez
— beti.
—ilargia ateratzen denean
—harkaitz hartan
—Anbotoko Damia agertzen da.
—Anbototik itsasoraino jaitsia
—Greziatik etorri berria den
—ihardutera.
—Gau guztia igaro dute.
—autobusean
— itsasaldeko leihoan
—esertzen zarenean
— zuretzat
—harkaitz hartan.
—Autobusean zoazenean
—itsasaldeko leihoan
—eser zaitez
— beti.
—Zure eguneroko egunerokotasuna
—olatuetan
—ito dadin.
Lasa, Jon Iñaki —1963—
- AMETSAK AMETS, VI (1982)—Haziak erein ditudala
—Gaua ureztatu
—didatela
——itto—
—badiot, ez nau inork onartuko.
——Ezta sinetsi ere.
- ZURIAN ZON (1982)—Ohe bustietan
—iratsa usaindu.
—Ihesbide hitsa
—astelehen euritsuetan.
—Begira nola trupatzen den
—iretargia zutaz!
—Gura duelakotz.
— sagarra jaten
— arnas-hatsa kentzeko—.
—(Ez baita ona
—gaupasan erretzea).
—Izare heze arteko
—azal tolestatuak;
—goizalde lanbrotsuetan.
—arrats gorietako
—ametsetetan.
—ur masalean eserita.
—Lander, ohantzean jazarririk,
—ilunbe bilakatu da
— —Neskatxa gazteak maite ditzan
— diote erran—
—ohe bustietan
—aztarren ilunak
—usnatu gura.
—Beretzat ez dira.
- «AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE» (1984)—
trong>Itrong>
—Ongarri naiz egiatan
—saientzat.
—Maitemortuetan barrena,
—bapateko bidaiaria naiz.
—Eta, eikiaren ezpainetarat
—igorriren naute
—mokobaltzok.
—trong>IItrong>
—Isladetan murgildurik
—somatzen zaitut goizero.
—Eta, amets hutsetan,
—ezerezetan,
—iluntzeko itzaletan
—aztarren bila abiatu.
—Goizero oroitzen zaitut,
—eta bila nabilkizu.
—trong>IIItrong>
—Igurikaturen nauzula
—errain didate.
—Eta betiko txokoan egonen zarela.
—Eta liliak usaintzen.
—Eta ene zain egun osoz.
—trong>IVtrong>
—Egiatan, maitemortuetan barrena
—suntsituren naute
—mokobaltzok.
- HEAUTONTIMOROUMENOS (1984)—Noraezean abiatzen naiz,
—ene mugetatik urrun.
—Ziur aski, inpernuetan barrena.
—Ilunpetako huntzen izu
—uretaratzen naiz,
—itsas gizonek ekaitzen bezala.
—Kliskarekin bat
—gizondutako haur horien antzera,
—Haziz ubeldu da maitasuna.
—Aroetako begi arazia,
—batsein ilun, deabrukide
—bilakatu delako
—abiatzen naiz noraezean.
—Eta ez dut zama astunik nahi.
—Orain, herri oro zuti bitez,
—eta bertze jauretxe bat asma.
- USO ZURIA (2017)—Leihoan uso zuria pausatzen bazaizu
—uxatu ezazu, ez naiz ni (Habanera)
—egiozu errieta eta esan ez itzultzeko gehiago.
—Astindu ezazu erratza
—eta ahal baduzu, jo.
—Ni barruan nago zain, irrifartsu
—usoa berriz etorriko da leihoa kakaztera
—pentsatu dut
—arantzak ipiniko dizkiot
—edo paperez betetako poltsa plastikozkoak
—ea izutzen den, ea beste txokorik aurkitzen duen.
—Orain etorri zaitez neure ondora,
—eta eseri.
—Itzultzen bada, egiozu errieta
—astindu ezazu erratza eta ahal baduzu, jo.
—Oso polita zaude usoari aurre ematen
—ez da berriro ausartuko
—errieta egin diozu, haserre zorrotz.
—neure ondoan esertzen zarelako
—zelatari.
- HAURRA (2017)—“In a dream you are never eighty”.
—tyle="font-variant:small-caps">Anne Sexton
—Haur bat ikusiko duzu geltokian jolasten.
—Jendeak alde egiten du heldu ahala
—Bagoiak ikusiko dituzu iragaten
—batzuk dira laruak, azulak, gorriak.
—Beste batzuk dira gardenak.
—Bagoietan ikusiko dituzu gazteak eta ez hain gazteak
—berdin dio Alexanderplatz, Drassanes
—Une oro begiratzen die haurrak
—zuri ere iltzatu dizkizu begiak
—bagoiek ez dute izenik
—batzuk dira gizonezkoak
—beste batzuk dira emakumezkoak
—eta azkenaurreko bagoian sartu dute
—eskutxotik oratuta, zuri begira.
- KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT (2017)—Nemo bat bota dut komuneko zulotik
—botia bat, zehaztasunez hitz egin behar baldin bada.
—Hori oso gaizki dagoela esan dit nire arreba ttikiak
—nire ilobei ezer ez esateko, bestela ez didatela gehiago hitz egingo.
—Berak ere gaizki dagoela uste du
—baina harremana mantendu nahi duela nirekin.
—Esan diot barkatzeko, ez dela errepikatuko
—anaia emeritua naiz, badakizu.
—Ainhoa begibeltxuk kafesnea hartu du
—eta nik un kortado
—Ciudad de Vitoria Hoteleko kafetegian.
—Zelan dau osaba Josemari? —galdetu dosta—
—eta Ainhoa begibeltxuri ezin jako ez danik esan
—igarri egingo leuke-eta.
—Emon dautsadaz azken barriak
—berba egin dautsat azken sentimenduen gainean
—Negar egin dau. Ez dau prest bihotz horren erretratua ikusteko.
—Ni bai, ze bihotz horrek sendotu egiten nau
—bihotz sorgina da
—eta bihotz horretan bizi garela jakiteak
—asetu egiten nauelako.
—Dos cuarenta, caballero.
- ZER DAGO? (2017)—Zer dago imintzio horren atzeko aldean?
—Atzera begiratu atzera
—eta esadazu:
—gauza bera al dira beldurra, ikara eta izua?
—Atzera begiratu atzera.
—bihotz gozakaitzak
—bihotz atsituak
—eta bihotz antzuak?
—Zer dago keinu horren atzealdean?
—Gauza bera al dira asko maite zaitut eta
—oso maite zaitut?
—berriak eta notiziak
—eta berri txarrak eta berri gaiztoak?
—Eta atzo eta bihar?
—Eta beti eta inoiz ez?
—Atzera begiratu atzera
—eta esadazu:
—zer dago begi horien atzean?
Lasa, Jose Inazio —1956—
- ITZALAZ (2012)—Dena galdurik ikusten dut,
—abandonua eta kondena inpertsonalak dira
—Lotsaturik nago eraikitako etorkizunez
—eta halen ondorengo ezerezaz
—eta agindu zidatenagatik alde batera utzitakoaz
—eta gure amaikortasunak eragindako
—Orain, gizakiaz harago begiratzen dut
—kontzientziarik gabeko botereaz harago,
—datorren heriotzaren aurrean barregarri,
—heriotza baita benetako infinitua,
—eta, haraindian zehar, galera ikusezina.
—Eta gizakiaren buruak krudelkeria eransten dio,
—heriotza herio-zigor bihurtzen du,
—ez ditu ahalmenak gozamenean urtzen,
—besteren zortearen aurrean begirada saihesten du,
—larriminaren iturriak sortzen ditu etengabe,
—ihes egiten dio arretari
—eta gero absolutua nahi du, hilezina, abstrakzioa.
—Hala erortzen dira konponketak;
—lur hotzak bakardade usaina du,
—egitea eta esatea infartuz jota daude,
—arimaren hotza bilduko duen burusirik gabe.
—Hala suntsitzen dira eskuratu ditugun munduak;
—begirada eta begiratzea
—begiralekuaren eskaileran bat eginik
—esku-bandarik eta sabairik gabe,
—arimaren misterioa aterako duen tramankulurik gabe.
—Hala egiten dute bidea sineskizunek,
—arnasa geldituta,
—eraginkortasuna eta zorroztasuna hondoraturik
—pozik gabeko kontaketan,
—adorerik eta gidarik gabe.
- EGUTEGI BERRIA (2012)—Bidalidazu egutegi berri bat
—jauziz betea,
—unibertsoa zabaltzen duten atez josia.
—Aska nazazu zeure ezpataz
—ametsa erakartzen duen arrastotik,
—komenientziazko bidezidorretatik,
—mundua ixten duten lurrinetatik.
—Arima bilatzeko ezinegonean
—eta bota espirituaren ezkaratzera;
—ordezka nazazu bizitzaren urrezko
—hariak sortzeko lanean.
- EZ DAKIT (2012)—Ez dakit askorik
—belaontzi magikoaren norabideaz,
—mundu bat osatzen baitute.
—Izatean,
—infinitua deritzogun hori.
—Goldeak zulaturiko
—soroetara itzuli,
—jainkotasunerantz
—joateko aukera nirea,
—barruan baitut,
—kulunkatzen bainau,
—ezagutzen bainau
- MAITE DUENAK (2012)—Maite duenak
—ez du maite
—irudikatzea.
—ez du maite
—kiribiltzea,
—ez izatearen erresumari
—dagozkion kota gisa
—hatsanka.
—Ez du maite
—maite duenak
—zuhaitz-izerdi zaharra,
—borondatezko mirabetzarekin
—eginiko lotura isila,
—zigilaturiko entziklopedia,
—aldi bakarreko distira.
—Maite duenak
—lehiarik gabeko sekuentzia,
—hura ernaltzen den sabela,
—isiltasun oro,
—eta
Lasa, Mikel —1938—
- TXORABIOA (1961)—kontra nagoena naiz
—kontraren kontra
—ta inor ez dago nire alde.
—erromantikoen uhartean
—izatearen mugan
—Eta Sadeko markesaren gazteluan.
—ta hilak ditut lagun
—Aragon gaztea Tzara Neruda
—Lautramont Lelian gizajoa
—eta Baudelaireren begirada tristea.
—ta itzalak ditut lagun
—sekula sekulakotz.
- TAMARIZA ETA PIKONDOA (1961)—
trong> I
—amodio galduaktrong>
—Euriaren tristea
—ari ta ari atergabeko amaian.
—Katuak ganbaretan lo daude gau t'egun
—Paradisu galduetako oroipena da
—nola palmondo handi baten pean
—itzala genuela adiskide
—nola tamariza ta pikondopean
—ari ginen bekatu
—haragizko bekatua
—euriagatik triste ari
—triste diren bezala tamarindoaren adarrak
—itsas bazterrean
—triste ta ustel palmondoa
—chalet ubelaren jardinean
—Zarauzko plaiatik ez hain urruti.
—Nola bion gorputzak gurutzaturik
—(bagenekien ez genuela elkar maite)
—bestearengan bilatzen genuen
—mundu axolagabeak itsaso izugarriak plaiaren bakardadeak
—ematen ez ziguna: maitasunaren arrastoa.
—Arratsalde hura munduaren azken eguna zen
—t'amore eman genion bizitzari.
—Udaberrian kantatu nuen hasierako egunaz ez naiz oroitzen
—Jainkoak gizona tankeratu zuen egunaz
—ez naiz oroitzen
—paradisuko azken egun honetan.
—Katuak ganbaretan lo daude
—tolesgabeko ametsetan
—urteak eta denborak deusezten
—edota denbora milaka ugaritzen.
—«DANA»k ta «NADA»k zirkulua bukatzen dute.
—trong> II
—denboraren markatrong>
—Ene biziaren tristeziazko
—zeinak baitu urtearen zehar
—biziaren hari guztia kolorazten
—zeinak baitu ene aurpegiaren eskultura
—beheraka zimurrez markatzen.
—Itsasontzi antzinako kobrearen metal zaharrak
—ez du ene itxura tristearen tristura
—eta plaia hondar-hustuak udazkenean
—ez du ene etsipenaren zapore garratza.
—Tamariza eta pikondoak
—nire haurtzaroko izarotik
—denak erroz desustraituak izan dira denak!
—tristeziazko salmoak
—murmuratzen dituzte
—ipar haizearen eraginez eta berresaten:
- BERTSO URRATUAK (1965)—kaio baten orroa edo txalupa baten gibel borobila
—Poetari haurtzaroan diruaren gutizia gezurrez kendu zioten
—baitzekiten jakin ideia hutsa zein mixerablea den.
—Baina nik diot:
—Gure poemaren egia odolarekin ziurtatzen ez badugu
—Poetak ez badu bere indarrez
—ezaren barrunbea aztertzen
—zein ausartuko ote ustelduriko egiak
—argitara ematen?
—Gizonaren sehaska ipuinez eragiten dutela...
—gizonaren negarra ipuinez estaltzen dutela...
—Zeini ez zaio laket esatea:
—Ni poeta arlote bat naiz poeta baserritarra
—ta pinpilinpauxaren mila koloreak besterik ez dut ezagutzen
—ta nire hiztegiko hitz itsusienak «arrosa» eta «krabelina» dira.
—Baina nik diot:
—Zalduntxoen oinordea herriarena ez den artean
—ez dudala sinetsiko zalduntxoen sasi-ipuinean.
—Gure hiztegiko zenbait hitz doaz
—eta orain ez dira ezer ez bada
—memoria desmemoriatu baten oroitzapen gazi-geza.
—Baina euskaltzaleek balekite jakin aberatsegia dela
—hizkuntzarik txiroena ere
—sakelan daramagun historia apurtu hau
—kontatzeko!
- EGUZKI BERRITAN (1969)—Amets ilunezko gauaren ondotik
—begi berriekin ikusten baduzu
—ortzi berri bat, maitasun kolore
—ez gehiago pentsatu,
—eguzki berritan zaude.
—zalantza oro bazter,
—eguzki berritan zaude.
—Izaki oro esnatu dadinean, eta itzalak erori,
—mendi mugak su eta gar,
—oro egi, oro garbi, badaezpadako amets lilurarik gabe
—nahiz eta eguzkia oraindik ez agertu,
—eguzki berritan zaude.
—Hemeretzi edo hogei urte inguruan
—lasai sentitzen ez bazara, zeure giroan
—gorputz eta izpiritu indarrez gainezka
—Eta irazan indarra sumatzen baduzu,
—beste izaki baten beharra,
—maitasun lehertze giharra,
—zalantza oro bazter
—eguzki berritan gaude.
Lasarte, Gema —1962—
- EGUNETIK EGUNERA ODOLA SAMINTZEN (1985)—Egunetik egunera odola samintzen doakit,
—bidexidor lasai baten bila.
—Egunetik egunera hitzak hutsean dantzatzen hasi zaizkit
—oihartzun baten bila.
—Egunetik egunera hilen zama erortzen ari zait
—karraxi gorri baten bila.
—Bidexidor batetan jar dezagun geure karraxien oihartzuna
—ez dadin alferrikako bideetara ixuri geure hitzen odola,
—geure karraxien oihartzuna.
- BIZITZERA ETORRI NAIZ (1985)—Ez naiz zerriama baten gisa
—umeak erditzen ariko,
—iraingo naute.
—Bizitzera etorri naiz
—eta nire lehen mandamentua
—botako dut; bizi, eta gero
—agian keriak eskeintzen dizkidan
—bizio guztietan bustiko ditut
—nire gutizia guztiak.
- EZ DITUT NAHI (1985)—Ez ditut nahi mundu zerri honek
—opa dizkidan mixeria zapuztuak,
—ez dut nahi ezarri didaten izena,
—ez eta munduko izen guztiak ere.
—Ez dut hemengo deus desira.
—Agur, baratz madarikatu honetako
—landare kutsatuak.
—Agur, ustelaren itzal hutsa.
—Nik beste nonbaiteko zerbait nahiago dut
—eta kitto.
—Estresaren larrupetik zerura,
—lasaitasunaren eta bakardadearen eremuetara noa.
—Mundu zerri honek eskaintzen didan
—gorotz bortitzik ez dut maite. Ez eskerrik asko.
- PERFEKZIOA (1985)—Ez zait perfekzioa gustatzen,
—dena gaizki egiten duten horietako
—bat naiz.
—Ez dakit ondoa eta gaizkia
—sailkatzen dituen muga non
—aurkitzen den.
—Perfekzioa saldu egiten da gehienetan,
—eta ez naiz sekulan horren erosle izanen.
—Perfekzioa konpetentzietan jartzen da
—gainontzekoek mires dezaten eta ez naiz
—Ez dut inolako perfekziorik nahi,
—are gutxiago,
—bizitza guztian bere otsein izan,
—nahiago dut atxarraztaloa erabiltzen
—erdipurdikoa izan, korrika azkena iritsi eta
—euskal letretan erdiko txar horietako izan,
—baina hori bai, mila iturrietara
—ene burua makurtu nahi nuke
—denetarik dastatzeko.
Lauaxeta —1905-1937—
- GEXORIK NAGO (1931)—Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
—gorputza aul daukot, gogua ariago.
—Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
—lanari el-ezin, soilik ametsari.
—Barnera so-dagit: gabeko itzal-antzo,
—lexa barru ontan ezin dagit zantzo.
—Lar gozartu baitot bixitzaren guna:
—legor dira lorak, il maitetasuna!
—Len eder yatazan mendijen gallurrak,
—zorijon-didarra egisten edurrak.
—oso nintzanian lurra zan ederra!
—Espanak mosuba, bijotzak eskerra.
—Ene gogo leuna, zatorz egotara!
—Ume gexo legez zatzaz galdatara.
—Bidazti ez beti. Ez ibilli aron.
—Bijotz aul orrek, ez gurenai yaramon.
—Zidor ori nora? Eztauko azkenik...
—Itxi, arren, eta ez leyatu goirik.
—Maitatu arratsa, landatu oroya,
—ekiñai ezinik, bildu goiz-otoya.
—Egun gitxi arren, nekatu naz oro.
—Bixitza nork txastau leikian unoro!
—Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
—gorputza aul daukot, gogua ariago.
—Lausoz lurra dakust. Naya mee daruat:
—ardatz-antzo yabilt, lasai, arat-onat.
—Etzunik banago, daurkit atsegiña...
—Pozik eztot gura, eztot maite-miña.
—Enagixu laztan, ezta be mosutu,
—atzera mosurik ezin daiket bildu.
—Neketu ez nadin eztagit negarrik...
—Eguzki galdatan, eztot nai-ixan deusik.
—Luaren dei-leunai sarratu begijak.
—Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
—gorputza aul daukot, gogua ariago.
—Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
—lanari el-ezin, soilik ametsari.
- MAITALE KUTUNA (1931)—Iñoiz ikusi bako maitale kutuna
—neure opa samurrok laztanduten dabe.
—Begi gelgarriz dargist bijotzeko iluna,
—eta bere larrosak usainduten nabe.
—Zerutar egak ditu maitasun zaliak;
—lurrera baxen sarri so-dagi ortzira.
—Bere leuntasun ziar mosu sutsubenak
—espan ganian, otoi bijurtuten dira.
—Garbitasun usaña txakijan dixuri,
—eta lo-dagonian ametsezko irrijak
—aboko larrosetan dagerkoz urduri.
—Aiztatzat alai dartu zelaiko lilijak.
—Neskatil ori nor dan ez dazau bijotzak;
—Begi oneik ez arren, bai-dakus ametsak.
—Erean dazaukijot bekoki bikaña.
—Sarri billauko neban bixitza bidian
—ta edertzat aitortu beraren gorputza,
——Maite audana, ete az neure neskutza?
—Maitasun onek Goiko Jaunagan ditxaro,
—berak axian bidez lilitxu gustijak
—udabarri aldijan dalkartuz emaro.
—Berak lotuko ditu maitasun lokijak.
—Indar ixilkor batek batzen dauz goguak;
—itzak loitzen ditubez maitasun gurenak.
—zale oneintzat dira antzikur gardenak.
—Maitaliak ixanik alkartuko gara.
—Jolas aldijan ezik otoyen orduban,
—noiz'ak itxi Jainkuan izpizko eskuban.
—Aldi alaitsu ori jadetsi artian
—neure ezkongai bailiran neskatil danari
—begiratzen dautsiet dagidan bidian.
—Neska polit bakotxan zakust ameslari.
—Bestiak zeure ederra goratuten dabe,
—eurentzat gelgarrijak soin orren pitxijak.
—Baña zeure zalian indartuten nabe
—begi polit samurren leuntasun izpijak.
—Zerutarrak baitira geure maitasunak,
—eta leikide batek eztauz lausotuko.
—Oraindik eztauz loitu gurari lixunak
—eta gorputz irritsak eztauz banatuko.
—Ikus eziña zara ezkongai neskutza!,
—baña, arren, entzun neure maitasunan naya:
—Edurra baxen garbi irauki gorputza,
—ixan zaite zitoriz gotzon baten gaya.
—Ixan zaite, oi neure neskatil argija!
—maitatzen dodan amatxu baxen leguna,
—leituten dodan alaba baxen garbija.
—Ori litzake neure gogoko zoruna.
—Samurtasuna landu gogo orren altzuan,
—urrumarako zara ba usoen antzera.
—olderik naiko dauko bijotzak ostera.
—Espan orreintzat daukoz mosu samurrenak,
—samin orreintzat barriz, maitasun eztija.
—Eta txori politen abesti leunenak
—zeugana eldu daiten luaro gurija.
—Zeu maitatzeko nazan bijotz samurduna!
—siaska ertzan datzan amatxu lakua.
—Gorde zaidazan, barriz, jayo nintzan luna!
—Zeugan pentsaten nabil Jaunaren bidian,
—eta lokatz artian egaz dagit azkar.
—Andra baten oroya naiko da lurrean
—garbi iraun dagiguntzat etsai orok ziar.
—Oi, neure bijotzeko ezkongai gardena!
—beti, arren, aditu maitati ortzira.
—Zeugan mosuba baxen kutun dot arrena!:
—Andrak ederren dira zerurantz begira!
- ARTXANDA GANIAN (1931)—Gabaren begijok, maitekorrak yataz,
— legunduten nabe!
—Euren sakonean betirauna dakust;
— Bakia ertz-gabe.
—Bijotz mindu orrek, tolestu eguak,
—Barnera bil adi, gaba, alde oneitan,
— goyan artixarra.
— Bixitz-izkutuba,
—eure iluntze ori ixango ete dok
— orren gentzatsuba...?
—Gotzonen eguak dardara dagije
— zeru oztintsuban.
—Lugiñak etxerantz, idijak atzian,
— begitan bakia:
—zelai orlegijak damotsen bakia.
— Oi arrats donia!
— mendixka ganetik.
—Itzalak bailiran gautxorijak datorz,
— torrezar aldetik.
—Erroka txadonan kanpa-otsa dantzut,
—Durundi ots orreik mendiz mendi duaz.
— Otoyak zelayan...
—Zugatzetan kezka barik ganduba da...
— Ta neure goguak
—goznarrari miñez ekiten baidautso:
—Bitartian anei argi uri ortan
— agertuten dira.
—Alde oneitara bere elduten yaku
— tximisten dirdira.
—Uriko zaratak kezkatuten dabe
—Nora juan ete da txaide artetik
— gentzazko lo-gura?
—Uriko gau ori! Maltzurren laguna!
—zetan eltzen zara, argi orrein kiñuz,
— gaizkiñen antzera?
—Zeure altzo orretan txerren danak duaz
— lan okerretara...
—Ega-motz ertzakaz leyo danak-ziar
—Lixuna txaidian ixil-ixil dabil
—Loari murrika etxe artietan
— gastetxu zurbilla.
—Gabaren eskubak ito dau lotsea.
—Il dabe gaizkiñak oraindiño neskutz
— datzan onoimena!
—Lausua ta kia toki gustijetan:
—Iluntze oztiña, gotillun nagotzu!
— Lei bixiz bijotza.
—Zer ete ditxarot? Samiñen bixitza?
— Pozen erijotza?
—Ona emen nago: Goxian so-dagit
—Arratsean barriz sorkaldera nago,
—Au geure bixitza, atseden eziña,
— jadetsi eziña!
—Ezin batu doguz elburu batean
— amets ta egiña.
—Oi gau zerutarra! zeure gai eztira
—Otsetatik urrun loratuten dira,
—Une eder onetan, arren, itxi urija,
— itxi ots gaiztuak.
— iges begist luak...
—Arrats bijotz-bera! Zeugan amets dagit.
— Atseden bijotzak.
—Ene!, orreik baxen izpi baketsubak
— bekarz erijotzak!
—Oztin begoz goyak, itzalez mendijak,
—Ta itxaro ixarrak argi dizdiz begi,
— bijotzan barnian.
- ITXASORA! (1931)—Soñutzik ontzi-puntan, sakoneko lemazain,
—itxaso-barne nua zidor ezezaunen gain.
—Ondartzan oro laga! —arriskubak darraigu—,
—Lur-barri billatzale ametsa lagun dogu,
—Liorreko lokatzok geure malkoz egiñak.
—Arnas artzeko, billau
—Euren solas utzakaz gixonak lotzen gabez;
—Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez.
—Aurrera! Iparraldian edur-mendi ixoztubak,
—eta ugarte otzetan lamiñen gaztelubak.
—Eruango zaitubet:
—Itxaropena bai dot begi onein ganian.
— Zabaldu osertzeak!
—Ekintza gurenentzat landa au dan zabala,
—Izki-mota orontzat burdinori garbala
—Geure itxaso gogorra, abendak maite zaitu!
—Zeure altzora gatorz, lurra ba txiker yaku.
—kendu odei ta laño!
—Balerik eztogu nai gogai barrijak baño.
—Argizkorrija dager, urrezko yantzi barriz.
—Ementxe gatorkixuz jakintzaren egarriz.
—Ametsik ezkenduban legorretan egiten,
—uraren barna baña goyak doguz ikusten.
—Geure itxaso gogorra!
—Agur egiten dautzu itxaro argijari.
—Soñak esitzen dozuz, goguak ariago:
—Geuregan legez, zeugan, beti kezka bat dago.
—Ekaitz orrein orruba koldarren bildurkorra.
—Euzkuak soilik dabiltz altzo zabal orretan;
—imin dozu oldia euren begi barnetan.
—tente diran erruak, burni diran iztarrak.
——Gixonjale leyentzat jaki ziltzagilliak...—
—Itxaso aundi orrek, zabal, zeru-atiak.
—Erijotza or dabil, or dabil maitasuna.
—Erri gogor onentzat, zeugan etorkixuna.
—Odiseu barri gara, lamiñik ezta baña,
—Emen sortuba ezta Aprodite liraña.
—Geure abenda-antzo pioneer gaste gara.
—Altzuan beti dozu irri baten ikara.
—Euzkoen itxasua!
— Oldia eta indarra!
—Aurrera, aurrerantza!
— Ontzi-puntan soñutzik.
—Axe oron mosubai bijotzak zabaldurik.
—Ibillaldi au ezta bixitzan amaituko;
—Bein ontziratu danik barriz ezta itzuliko.
—Miñak lurrean itxi, begoz itun diranak.
—Itxaroz kezkatubak nai dabez geure lanak.
—Uñen ganian dabiltz geroko abestiak...
—Ez bitsez, ez indarrez, gogayakaz baño.
—Itxaruak berua euzkotarren ontzija,
—Goguak nausi diran argitasun goiraño.
- MENDIGOXALIARENA (1931)—
trong>Itrong>
—azke nai zattut axian.
—Amar gasteren lerdena
— Mendi-bitxidor berdiok,
—arin or duaz kantari:
—matte dan azkatasunari».
— Eta ixil dago arratsa
—Amar gasteren lerdena
—trong>IItrong>
— Gastedi orren didarra
—Aberri baten samiñez
— Azkatasun-goxalderuntz
—Sugarra basuak eta
—zidar argija itxasuak.
— Or duan ozte-aldrea
—aberri-minez kantari:
—matte dan azkatasunari».
—trong>IIItrong>
— Gaste orreik goruntz duaz
—abesti eta ikurriñez.
—Lañuan baño tiro otsak:
—bedartza dager odolez.
—Amar gasteren lerdena
—bixitza-barik lurrean!
— Eta illuntziko bakian
—norbattek darrai kantari:
—matte dan azkatasunari».
- LANGILLE ERAILDU BATI (1931)—
trong> Itrong>
— Ene Bizkai'ko miatze gorri
—Aurpegi balzdun miatzarijoi
—ator pikotxa lepo-ganian.
—Lepo-ganian pikotx zorrotza
—eguzki-diz-diz ta mendiz bera.
—Ator bideskaz, —goxa sorbaldan—,
—Opor-otsa dok txaide zabalan,
—Jaubiak, barriz, nasai etzunda,
—laguntzat auke, i, urrutizkin.
—Aurpegi balzdun miatzarijoi
—ari bittartez deyak yabiltzak.
—txapel-okerren kapela baltzak!
—Orreik yaukoen gaizkin-itxura
—Ene Bizkai'ko miatze gorri,
—trong> IItrong>
— Mendiz bera lau txapel-okerrez
—aurpegi balzdun miatzarija.
—Begi baltz orreik sastakai dozak
—baña zatittu ezin esija.
—Noruntz aroe esku-lotuta
—burni margodun gorputz gogorroi?
—Sendua ba'intz, etsai-odolez
—bustiko eunkek pikotx zorrotzoi!
—Nerbion-ertzok, —tranbi-dardara—,
—azkatu-nayez, zenbat alegin!
—Baña olaen zarata-artian
—aren ayotsik adittu-ezin!
—Sispa luziak sutan yagozak,
——opor-zaratak txaide zabalan—.
—Aurpegi balzdun miatzarijoi
—Txapel-okerrak edango yabek
—ardao onena Gomez-etxian.
—Ene Bizkai'ko miatze gorri,
- ESPETXEKUENA (1935)—
trong>Itrong>
— Itxaso orren narru nabarra
—pantera batena dirudi!
—Espetxeko atezain zarra
—itxi nagik goxeko bidari.
— —Tori giltzok, urrezko giltzok,
—ta bete egikek itxas-miña.
—Axioin egal-puntan daukok
—iñok txastau-bako lurriña!—
— —Noiz arte lagako nauk azke
—zidarrezko itxaso zabalan?—
—Azke az gura dokan arte
—goiz ederroi matte-dagijan!—
—trong>IItrong>
— Neure mattiaren oñotsak,
——urretxindor ori ago ixillik—
—bide argijetaz yatorzak!
—Atezaña, azke laga nagik!
— —Tori giltzok, urrezko giltzok,
—mattasuna yabilk landetan.
—eta laztan bat begijetan—.
— —Mattasun pozkarri orrentzat
—azke nabilkek ler-artian?—
—Zintzoro matte-dagijantzat
—giltzik etxagok espetxian!—
—trong>IIItrong>
—neugana yatork mendijetatik!
—Espetxeko atezain zarra
— —Agur giltzok, urrezko giltzok,
—guda-otsak dozak landetan!
—Arren, itxi ondo atiok
—eta galdu zatteze uñetan—.
— —Baña aberri ama aldezteko
—enauk itxiko kate-barik?—
—Eure erri orri azkatzeko
—etxak iriko espetxerik!—
- KANTA ARIÑA (1935)—busti begistaz ezpanak!
—betiko moskortu nedin.
—Gauza danetan dakusat
—barre ta kanten prisea.
— Ba-yuat
—soin gaste onen lorea!
— Etzunik
—Arinka duaz urtiak
—baña pitxerra beti on.
— Gastiak,
—gabaren azken-altxorra;
— bixitzak
—ostuten daustaz jorralak,
—Gastaro au galtzekuan,
—edontzi baten kolkuan!
- TXIRIBOGIÑAREN ALABEA (1935)—Txiribogin-alaba ori
—bai eder edontzi-artian!
—Gixonak dedaten unian
—ezpanetan dozun barreirri!
—Ura ba'litz zeure ederkuna
—iñor, be, egarri elitzake!
—Baña askotxuk edan nai zattu
—ta odol bigurtuko da ura.
—Giriñak dauken aizto-itxura
—zeure irrijak, ba, metzen dittu.
—Itzal balzdun ordi mindubak
—jokuan dabiltz mai-ganetan.
—Gau ta egun daukoz kartetan
—zeureganako matte-miñak.
—Ardoz ez, moskorti, ederrez,
—abesten dabez kanta loyak.
—Ta tinko ditxaro bakotxak
—tabernereak eztau saltzen.
—Moskorti ezta iñoiz egoten
—berak barnean daukon matteño.
—Norentzat baña ete-dira
—samin utsa diran irrijak?
—Airian duaz edontzijak!
—Bixi dabil aizto-dirdira!
—Zenbat neke-ots, zenbat oyu!
—Lurrera jausten dira itzalak,
—moskortijen itzal mindubak.
—Danak dagoz zauriz urratu!
—Odol-litsa datza tabernan
—mattasun-oben bat iduri
—Tabernerea barriz, leunki
—irripar dago ontzi-artian!
- AMAYUR GAZTELU BALTZA (1935)— Amayur gaztelu baltz ori
—zaintzen zattuben zaldun onak
— Izkillu gorriz zenbat gaste
—bildur-bako mendittar lerden.
—Eta orreik, Yatsu jaun orreik,
— Ikurrin bat —kate ta lilli—
—torre gottijan zabal dago.
—mendi onetan ezta jayo.
— Amayur'ko ate-zain orrek
—zidar turutaz oyu-egik.
—Baztan-ibarran zenbat etsai,
—arrotz-gabe eztago mendirik!
— Esitturik Amayur dauko
—ta urrezko ezpata-sagarrak!
— Berekin dator, bai berekin,
—Lerin'go eto orren semia.
—Txakur txarrak jango al abe
— Goiko aldetik asten dira,
—asten dira subaga-otsez.
—Orma-kontretan zenbat zurgu,
—eta gezi zorrotzak airez!
— Baña torrean zabal dabil
—ikurrin bat —kate ta lilli—
—Nok zapaldu ete dagikez
— Amayur'ko gaztelu baltza
——jausi yatzuz torre gottijak—.
—Baña, arrotza, etzadi geldu,
—napar-seme dira gustijak.
——zein gitxi diran zaldun orreik—.
—aberri-min baitabiltz eureik.
— Miranda'ko konde gaizto orrek
—jo egixuz zidar-turutak.
—Ikurrin bat —kate ta lilli—
—eztau laztanduko axeak.
—gaztelu-pian dagoz illik.
—Ordutik ona, —zenbat laño—,
—Naparruan ezta aberririk.
- KIÑUBA
(Cocteau'ri buruz) (1935)—Ixarño erriko asele oztiña!
—Bakalgayak loraz baitaukaz baratzak.
—Mitxilleta iduri
—dabil atsegiña.
—Baña Erijo'k ain matte dauz loratzak!
—Bakaltseña datza. Goxea zein eder,
—ate bat, odol-lits,
—ametsentzat dager!
—Gentz bare orretan bakaltseña zurbil:
—erle batek dausi loraen ederra?
—Bakaltseñak: Nuan, Izpiñe'ra nuan,
—antxe gorde nadin
—gogua dot orain, gau-margoz gain, illun.
—Jaunaren zaldijak kanpuan irrintzi,
—eta axia aulez
—Ibar-gentzan dardar, lurrak ez, ostruak;
—ta zaldijak arnas, aboz-barik, ulez.
—Urrun, oztiñaz bat
—begi illunen bijak, gabaz ezik, autsez.
—Arratsa dagon me, odol-litsa, urria!
—Baratz-zale dua
—bakalgai gastia.
—Lora-artian Andra Erijo ikusiki
—esan eutson meki, itzak izpi-antzo:
——Ik, bakaltseñari
—Bildurrez ikusi yok eure azken-zantso.
—Erijo tokija ez neure baratza.
—urrezko arratsa!
——Ene Bakalgaya: eztautsot kiñurik.
—Izpiñe'n gaur berton
—otseña il biarrik!
—Urrunan, oztin zan, ixar-eun, zeruba,
—Ta zaldi-oñotsak etziran entzuten.
—Betazal bat legez
—gaba zan bilduten!
- EGUNA BERANTZ DOA (1937)—Gasteizko espetxean
—Neurekin gel zaite arrats-begi da-ta:
—itzal baten goxoz urdintzen da Jata.
—Ene Josu maite,
—gel zaite!
—Neure egun argia berantz azkar doa,
—itzalak jotzen dau atadi ondoa.
—Arrats onen otza,
—biotza!
—Oi Bidazti Deuna, sar zaite neurera,
—bertan dozu bada maitasun arrera.
—Bekidat bizitza
—zeure itza.
—Idazti Doneak atzaldu daidazuz,
—euren muin eztiak emon egistazuz.
—Bel zeure mintzoa,
—Ta barne gustia berotan dodala
—argi biur bekit eriotz itzala.
—Dana yat atsegin
—Orain sakon dakust zeure eriotz ori;
—zegaitik daukozun biotz deuna gori.
—Ene Josu maite,
—gel zaite!
- BIOTZ DONEA (1937)—Gasteizko espetxean
—Biotz xamur-berea,
—gar gori batekin zauritzen nozu.
—maitasun-larrosa zabaltzen dozu.
—Sakon bitan nabil, ez-bai goxoan;
—otzak il naroa Zugandik urrun,
—Gabaz argi zakusat,
—Zurekin naukazu, neugaz ez zaukat.
—Eguzkitan edur, otzetan sugar.
—Jolas bikoitz onek galduta nakar.
—Baña bien tartean
—sugar zakit, Jauna, biotz barnean!
- ATETAN NAGO (1937)—Gasteizko espetxean
—Goizero zagoz nere atetan;
—oi ots goxoa biotz muñetan!
—Iretzat ditu Jainkoak
—goiz neskatxaren usoak?
—Egun sentia baño lenago
—nere txaki au dirdiraz dago.
—Norbaiten begi niniak
—antz artzen ditu argiak.
—Baña ots meia, zer nai didazu?
—-Ixil, enetxo, Jauna nazazu.
—Adats ederrok intzetan,
—maite-min nabil atetan.
—Lotan ziñala zure ortuan
—belar ta zugatz busti nituan.
—zurez dute, ba, eskerra.
—Zut nadin, Jauna, didar goxora
—eta zut nagon zure mintzora!
—Ostro-tartez, ixil-ixil,
—zure ats xamurra bebil.
—Betarte orrein pake argira
—ibar ta landa edertu dira.
—Oin garbi orrein urratsak
—joranez ditu loratzak.
—-Enetxo, zabal zure atea
—ta izanen dezu eder betea.
—eder au barnetan dago.
—Sar zaite, Jauna, etxe-barnera,
—poza dator, ba. Zugaz batera.
—Eta zure Arnas deunak
—bete begiz biotz-muñak.
- AZKEN OYUA (1937)—Gasteizko espetxean
—Goiz eder onetan erail bear nabe
—txindor baten txintak gozotan naukela?
—El naiten leyora begiok intz gabe.
—Gorbei barna yatort kañoi-ots itzela:
—Guda-gotzon baltzak odolez dakustaz,
—Gaste argi orreik, eutsi lur amari!
—Bera baizen onik eztauko ludiak.
—Baña, Jaun altsua, orain ken nai nozu?
—Bildots baten antzez lotuta naukozu
—Aren deia dantzut arma-ots larrian.
—Izkillu-tarteko dirdira bizian
—mendi goitietan Eriotz betorkit.
—Bertan eder dira azkenengo atsak!
—Arte adartsu babes-toki bekit,
—neure gezi meion eriotz-zauria
—txastau dagientzat etsaien erranak!
—Zuzentzaren maitez bil diran semeekin
—ixuri daidala bizitz-iturria.
—Lurra estal bedi odol-larrosakin!
—Gozo eta eder gizonen kopetan
—aberri-opazko eriotz mosuak!
—Zauritu orreik zut, orra mendietan
—aintzak zabal ditu esku argituak
—ortxe jausi nedin!
—Eta azken orduan
—laztandu naiela arnasa estuan
—garaitz-abar billa doazen (t) zaldiak.
—Eta begi onein laño leyartuan
—tinki igaro beitez gizuren argiak;
—esku zurbil oneik aul luzatu bediz
—eutsi zagientzat, ikurrin donea.
—Azkatasun atsak betiko bil zagiz!
—Antxe makur zaite, oi buru neurea,
—geure lur amaren besarte gozoan!
—Eta anai maiteok, eutsi burrukari
—iñoiz ilgo eztan euzkoen amari.
—Itxaropen auxe sort bekit gogoan.
—Jauna, eriotz au arren emostazu;
—koldarrentzat itxi larrosen usaña.
—Azkatasun deuna bial egistazu,
—atzindu nai dot ba arrotzen iraña,
—gorputz onek bakez atseden dagian
—erri azkatuen Egun-Aundi arte!
—Gudan jaus nadilla zuzentzaren alde,
—ez ormari atzez, goiz eder argian.
—Eta bake deuna sortuko danean
—neure azur utsak besteenakin batu;
—obi bakar-arte.
—Baña, arren, bukatu
—oroigailluaren maitasun itzala
—Kistoren gurutzat; Beragan ditxarot.
—Josu'ren fedea besterik eztaukot.
—Erri zintzo-onenak zaindu dagiala
—il gintzanen atsa, il gintzanen ala.
- AGUR, EUZKADI! (1937)—Gasteizko espetxean
—Seme bat zeukan, baña etsayak
—kendu eutsoen biotza;
—mayetz bateko goiz otza.
—Gurutz Deunari mosu egiñaz
—aldegin eutson mundutik,
—Kistoren gentza abo ganean
—loratu yakon gastetik.
—Jaunaren maitez, aberri maitez,
—eta zeuretzat zorion utsa
—opaldu eutson gogotik.
—Euzkadi ona, zagoz betiko
—Kistoren fede betean;
—Eriotz deuna aurrean daukot,
—ziñistu bada, euzkoa:
—Euzkadi azke izan daitean
—Eder yatazan euzko bazterrak,
—eder itxaso zabala;
—baña oraintxe ederrago yat
—eriotz onen itzala!
—Gaztea nozu bizitz onetan
—t'ez yatan palta gauzarik.
—Jauna!, gogorra aldi onetan
—iges eitea lurretik.
—zeure naia bai, ostera.
—gorputza lur illunera.
Lauzirika, Txili —1975—
- GUTAZ ARI ZIREN (2003)—Karta jokoan ari omen da heriotza
—biziekin jolastuz.
—Polita zen ilusioa
—literatura eskasa idazten genuen arren
—8 urteko kartzela zigorra
—eskatu zuen fiskalak
—amodioa terrorismoa zela argudiatuz.
—Banandu gintuzten
—Espagetiak eta ura bezala.
—Gutaz ari ziren periodikuak
—konfidant.
—Inoiz erosten ez genituen arren.
- ESTAZIOKO TRENAK (2003)—Lehengoan zutaz galdetu zigun Baudelairek,
—betilun aldegin zuen lehenbailehen
—estaziotik ateratzen zen
—lehendabiziko trena
—hartu behar zuela esanez,
—bat-batean aldegin zuen...
—Eskuarekin diosala egiteko ere
—Kapelua eta txamarra
—aulkian ahantzita utzi zituen
—zigarreten kea bezala
—eskuartean abaildu zen
—haren presentzia.
—Egia esan... ez zitzaion arrazoirik falta
—estazioko trenak ez dira gelditzen
—inoren zain garai hauetan.
—egunak grisak esnatzen zirela esatean
—arrazoi zuen nolabait
—betiko erantzun berdinen zain
—zutaz galdetzen duenean
—bidaltzen dizkizun fax-ak
—leitzen ez dituzunean
—gutunen erromantikotasuna
—hil dela aldarrikatzean.
—nahizta estazioan
—ez den gelditzen (sekula)
—trenik bere zain
—esnatzen direla
—esatean.
- IN THE DARK SIDE (2003)—in the dark side... ilargiaren bestaldean.
—dena dago konektaturik, dena dago sinkronizaturik.
—Zaila da superbizitzea.
—Saiatu zaitez... ea zerbait lortzen duzun.
—Laino grisbera bat soilik
—zeharkatu behar duzu Ciudad de Mexico ikusteko...
—Antzeko zerbait gertatzen da hona heltzeko.
—inork ez du entzuten
—hitzak ez dira existitzen
—dena dago konektaturik, demi dago sinkronizaturik,
—begi bistakoa existitzen da soilik.
—laino grisbera bat soilik.
—Zaila da superbizitzea
—Saiatu zaitez ea zerbait lortzen duzun.
—Atzean gelditu ziren planeta urdina eta bere satelite hila,
—Saturnoko eraztunak edota Andromedako bidaztiak.
—Begi bistakoa existitzen da soilik.
—Saiatu zaitez ea zerbait lortzen duzun.
- ZAUNKA DARRAITE (2003)—Egunero eguerdi aldean esnatu
—eta gosaldu gabe kalera atera.
—Loaren arrastoak oraindik aurpegian
—tabernara heltzen zara.
—Kafesnea atera orduko piztu duzu kanutoa.
—Oraingoan ere ondokoak utzi dizu txina.
—Dirurik gabe zabiltzala
—eta bizitza puta honetan
—izorratzeko gaudela esan duzu
—hitzak txistua bezala boteaz.
—Egunkariak lasaitzen dizu barrena
—«Odolak isuri eta isuri jarraitzen duela
—eta ezer ez dagoela galduta...»
—Ke putzadak eta irribarre bat tarteka
—gertakarien orria irakurtzean.
—eta denek uste dute futbolaz ari zarela.
—Gaixoa, kementsua
—sentitzen zinen
—poliziak pistola
—kaxkarrean jarri arte.
—balen txistuak aditzen dituzu
—buru ondotik pasatzen.
—Eta estuasunak itotzen zaitu.
—Txakurrek zure ametsetan
—zaunka darraite.
—Oraindik korrika ikusten duzu zeure burua
—oinak lurra ikutzeko indar barik
—eta gauero atxilotzen zaituzte.
—Esnatu eta ziztu bizian abiatu zara
—periodikuetan ote zauden ikustera.
- LANGILEAK (2008)—Pattarrak goldaturiko zintzurren antzera
—eskuak garraztuak dituzten obra gizonek
—ez diete gehiegizko arretarik jartzen
—eguzkiak zenbatzen dituen urtaro aldaketei,
—udazkeneko hosto eroriek grabitatearen
—legearekin izan dituzten harremanei buruz
—txindurri beltzaranak esan ditzakeenez beste.
—Beren atzera-aurreretan zentratzen dira,
—erlojuetako hortzak eta orratzak bailiran
—errotazio eta zirkularitate etengabeetan,
—diruaren joan-etorri eta beharrizanak aparte
—bizitzan bestelako funtzio eta utilitaterik
—ez balu bezala haien existentzialitateak,
—berauen aurpegien zimurretan leitu ahalko
—ispilu aurrean lanera orduko bizarra egitean.
- BIRRINDUTAKO ETXALDEAK (2008)—Aldez aurretik izkiriatutako kronikak.
—Sukaldeetako hozkailuetan
—gorriz seinalatutako egunak.
—Patrikan daramagun telefono zenbakia.
—Sekula ailegatu ez zen gutuna.
—Erantzungailu automatikoetako hotsak.
—Euripean uluka hasten diren telefono kabinak.
—Izenik gabeko kale kantoiak.
—Begiradetako sekretuak.
—Kresalak herdoildutako ametsak,
—sarrailak, utopiaren giltzak eta txanponak.
—Gauerdiko txirrinak...
—auzokoen begiratuak ateko zirritutik.
—Hitzik gabeko mezuak.
—Betaurreko hautsiak.
—Hamaika aldiz birrindutako etxaldeetan.
- INTERROGATORIOAK (2008)—galdetu didate
—gorrotoaz eta
—lili goroldio zuhaitzez
—galdetu didate
—ihintz erreka aintzirez
—lotsaizunaz eta
—itsasoko abestiez
—galdetu didate
—karrika etxe zuloez
—bakardadeaz eta
—galdetu didate
—faltan ditudan guztiez
—gau eta egun laztana
—zutaz galdetu didate
- EURIAK BUSTITAKO ILUNABARREN ANTZERA (2008)—Intziri bakan baten alde
—eman nahi nuen bizitza
—nahiz eta ene deiadarra
—inork aditu nahi ez zuen.
—Hauts arteko parabolen baitan
—usteltzera kondenatu ninduten.
—Bata zuridunen labirintoan barrena
—noraezean ibili nintzen
—hamaika mendetan zehar,
—maratilarik gabeko ateak kolpatzen
—munduaren azken mugetara
—ailegatzen ziren pasilloetan galduta.
—Ibiltzearen poderioz
—ttipitu egin ziren ene oinak
—euriak bustitako ilunabarren antzera,
—faroletako argi laranjak bakarrik
—hurbilduz lekuko lanetan aritzera.
—Deserriko gutunekin
—egunek sartalderantz
—partitu beharra izan zuten,
—argazki horituetako irribarreak
—gure begiradetan odolusten
—ageri ziren bitartean.
—Ezer esan gabe alde egin zuten
—maiteen genituenekin,
—distantziaren berezko
—behelainotan desagertu ziren,
—istant minbera batean,
—gure bihotzeko arnasa guztiak.
—telefono seinaleak entzuten ditugu
—konplizitateak xuxurlatzen dizkigun
—argizariz jantzitako hitzetan.
—Mezu sekretuak jasotzen ditugu
—ametsen altzoan lokartzerakoan,
—gure begiak kausitzen direnean
—marraztu gabeko enkontruetan,
—irribarreek distantziatik
—izkiriatzen dituzten une horietan.
- BADITUT (2008)—Baditut
—begirik kausitzen ez duten begiak,
—lagunak eta lagunak ez direnak,
—etsaiak eta ezer ez direnak.
—Baditut
—isunak eta zitazioak,
—aislazio eta hipokresia sozialaren izenean.
—Baditut
—mezu sekretuak eta konplotak,
—hizkera ulertezinak eta
—periodikoetako titularrak,
—ahoz ahoko gezurrak eta
—inozoek asmatutakoak.
—Baditut
—militar eta boteretsuen
—amorru eta mendeku nahia
—orbainetan izkiriatuak,
—polizien eskuburdinak eta tiroak
—oroimenean iltzatuak.
—Baditut
—eskatzen dituzten
—hitz eta zenbaki guztiak.
—Hainbeste gauza ditut
Lekuona, Juan Mari —1927-2005—
- UBEL (1955)—
trong> 1trong>
—sartaldea, urre.
—Urrunago ta mendia zerukiago;
—urrunago ta ubela kutunago...
—Hau dut dena:
—margo-lan eder bat datorkit burura.
—Begiz begi daukat
—mendiak jantziak ilunabarreko apainez,
—trong> 2trong>
—biok so gauzkatzu ikuskai berari.
—Bi bihotz begira,
—maitale, izadira.
—Betegarria zait urrea,
—hodei-azpiaren dirdir dotorea.
—maitea!
—hodeiaren haunditasun:
—Sinest-argi, hodei gorriz;
—trong> 3trong>
—Kristoren Nekaldia,
—Jainko bihotz-haundi, zuzentasuna ;
—bihotz-makurkeria:
—Kristo'ren hil-berria...
—trong> 4trong>
—biok so gauzkatzu ikuskai berari.
—luma ta pintzela:
—maitale izadira.
—Amur eman dit bihotzak:
—Atsedena.
—Ubela itzali da:
- MERETRIZ HILA (1966)—Hilotza:
—ostu dinagu bihotza!
—Ikusi haugu biluts-bilutsean,
—larru lotsean,
—eme giroko bipil hutsean.
—Gaur gorputz datzan,
—mila begien izormen latzan,
—nahi iastakorrak duen baratzan...
—Ederra hintzen
—eta ezin ezkuta;
—jarri beharra denen eskuta.
—Hire ez hintzen; ez hintzen jabe.
—Ezin gelditu eskaini gabe
—Denen sareetan behar erori!
—Diru truke
—baliosa hintzena merke.
—Sabel beteak galtzen din lotsa.
—Diruak harri-bihur bihotza.
—Maite-eza den odolustu hauen
—labana zorrotza.
—ororentzat izan aurren,
—hiretzako hurren,
—gain eta barren.
—Gogaikarria sentitu den nazka.
—Ezin inola estura hau aska.
—Ezin iritsi:
—Enpo albokan gozamen gutxi.
—mila loxintxa, mila balaku.
—Nazkatu haiz eta
—Pastilak irentsi, ahaztu guztia.
—Hartu dun betiko egun luzia!
—Meretriz opari triste.
—Ez hintzen haurdun;
—guztiekiko bidean jardun...
—Nire bihotza dun deiadarka.
—Meretriz hila:
—Hiretzat dinat otoitz isila:
——«Betoz zeruko birjinen sailak
- PORLANDI (1966)—Errai gabeko lur gogor, antzu,
—zementukiko zolera.
—Harkaitza bezain tinko gerora;
—aurretik, biguin
—buztinaren arabera...
—pozik dagiot nire aitorra,
—ogi-bidean pobreentzako
—Ez dut ikusten
—Nire barrutia,
—zementuzkoa dut bakarrik.
—Zementuz eginak
—etxea, atari;
—zementuz galtzara,
—zementuz sorterri.
—Zementu-herrian
—ibai ustelean arrainik,
—Baina utz dezadan
—artzain bizitza ezti,
—bakezko barruti.
—kanta nahi dut beti.
—Min dut egiazki.
—gauza asko galtzea
—eta ez pobreak
—goseak hiltzea.
—Min dut egiaz utzi beharra
—Artaldeari labana sartu.
—Atzen pagoak orpotik moztu.
—Etxeko tresnak erre edo saldu.
—Arbaso zaharren sua itzaldu.
—Ategaineko sarraila nagia
—herdoiltzen utzi...
—Iturria jan osinak,
—huntzak horma zahar berdinak.
—Nola onartu nago begira.
—Maitasunezko uztea dut
—Bihotzetik onetsi nahi dut
—zementuzko lurra.
—Ez dut ukatzen galera dela;
—badu, ordea, etekin.
—Baserritik gutxi dira
—bizimodua dutenak;
—eta hemen bizi,
—Buka dadila egoitz tristea:
—sendakuntzak nahi eta, —gogor da hau ere—,
—Bedeinkatzen dut
—Izadiaren aberastasun
—hori galtzea hobe da;
—eta gehienak iritsi bitez
—giza-neurriz bizitzera.
—Utziko ditut baserria eta
—nentorke dena uztera,
—utzi agian euskara;
—baina irits bitez,
—pobre guztiak
—eguneroko ogia izatera.
—Min dut gauza asko utzi beharra.
—maitaleek etxe bat lortzeko,
—gure umetxoak zaldun bihurtzeko,
—danontzat zer-jana sortzeko.
—txoriak kaioletan,
—loreak ontzietan,
—jan-gauzak potoetan.
—Baina infernura zenbait edergailu
—pobreen lepoa estutuko balu.
—Zenbait bizikera nik ezin inola
—onetsi,
—gutxiren onean pobreek odola
—behar baluteke utzi.
—Deabruarentzat guztia!
—Betor zementua.
—Gauean ez dut izarrik,
—giza-neurritan litezke bizi!
- LURRA NIGAN (1972)—
trong>1trong>
—Lurraren altzotik
—atrakzio-joeratik
—askatu nahi duten buztin pusketa;
—hegan hasi nahi nukeen lur-multsoa.
—Izarretan dago nire destinoa.
—lur-hatsak duen misterioa.
—Nire historia
—munduaren hasieratik jaiotzen ari naiz
—eta munduaren azkeneraino hiltzen joango naiz
—azkenik gabeko aldatze batean,
—nigan legea den joera betean.
—trong>2trong>
—Itsasoaren uretan sortua naiz.
—Haizeak elikatua.
—Mendiek azkartua,
—lainoek barnez taxutua,
—pagadi berdeek arimaz osatua,
—harripeek gizarteratua,
—iturriek sendatua,
—zuhaitzek bedeinkatua...
—naizenaren guztia!
—trong>3trong>
—Lurrean errotuta nago.
—Nire jatorria lurretik heldu da.
—Lurraren altzoan landaturik daukat
—zilbor-hestea.
—Mendi hegalean etxea.
—Mundu-azal larrutuan dut
—norabaiteko erromes-bidea.
—Ogi-oliotan indarra;
—ardo arrosatuan izpiritua.
—Eta herria bezala
—lurralde batean nago hedatua.
—Lurrean dut ohantze.
—Goieneko harkaitzetan
—nire ederra, nire distira.
—Sentidurik bada ludian
—lurra dut legea;
—egun oro loratzen den lorearen pare,
—trong>4trong>
—etengabean,
—kraskatzen bailoa bezala,
—hartesi, dardara,
—bolkan gorituen surtako errautsa.
—Mundu kaotiko honi
—sentidu bat aurkitu nionean,
—lurrak zigortu ninduen
—Menderakaitza dut lurraren indarra:
—barru-eskema guztien eraso gogorra;
—kultura pausoen amildegia;
—mistika-muinaren urratzailea.
—Lurrak suntsituko du guztia
—ordua datorkenean.
—Eta berriro hasi ninteke lanean,
—logos sakon baten zahar-berritzean.
—Baina lurraren historia luzean
—hau dut destinoa:
—izar-hil baten itsasontzi bakartian
—harantza noa;
—jo-muga dut herioa.
- LARRAZKEN (1990)—Zuhaitzak biluzik orbelen ehorzketan.
—Paseko hegaztiek —eraskotako gezi-burrundez—
—imandu zuten transumantziaren orratza,
—erriberantzetako irrika zainetan burbuilatuz.
—Larreko seme-alabak —abelbideetan
—barrena— ibai epelaren kalostroetara.
—-susmoa. Bustia du arau: lur usaina,
—kromatikoa. Itsasoaren tailerretako ederkera.
—Elurra ehule bortuetan: mihisak
—zabaltzen ari ifarreko oreina
—zuriari, gorostizko leran ekar
—Erosta-aire bat edonon. Paisaiako
—ikatzetan. Eguzkiaren errepidea ardatz
—duten tumuluetan. Bixkarrez-bixkar atondu-
—tako lur harrotuen katafalko nabarskan.
—Eta harkaitzetan —iraupenak sorturiko gogoz—
—hil-kamerako atseden megalitikoa. Loa.
Leon, Leon —1896-1962—
- JEIKITZEA (1923)—kaiola huntan hizeno
—jinen zaizkik ateraino
—bortz orenak jo direno:
—ez eta loari aiher
—ez ar otoi zer eta zer
—itzul eskuin eta ezker
—baina ihardetsak laster:
—"Deo Gratias! Milesker!"
—zeren nuzun iratzarri
—baina niri zait iduri
—(ez ote da ba ageri?)
—joanik hantxet zokoraino
—ohean sartzen naiz barno...
—Lagunak: "Altza, moreno!"
—Eta burukitak aldiz:
—Errak bi begiak hertsiz:
—"Deo gratias... Hala biz!"
—Nik ez diat egundaino
—Jeiki hortik ordu deno!
—bakea ere maite naski
—egoitea zela gaizki
—ohe goxotik naiz elki.
—"Deo gratias!", zank jeiki!
—Ohetik eginik jauzi
—tarrapataka ikuzi
—sotana lasterka jauntzi
—zinta nehun ezin kausi
—punpaka, lauhazka jautsi...
—Lepoa ez baitut hautsi!
Lertxundi, Kemen —1979—
- AZKEN BI MILA URTEETAN (2008)—urdina ezagutu
—ez nintzen Eiffel dorrera igo
—ez nuen Sena nabigatu
—ez zinen nitaz maitemindu
—Zenbat gezur esan dizkiguten
—azken bi mila urteetan.
- HASI BALITZ EURIA (2008)—Hasi balitz
—kontzientzia honen erdian
—Gezur baten
—maite mauen, borrerorik baden
—behin erori eta zutitzea lortu duen
—aberri bat nuen
—Heriotz baten
—gau hontan
—zuri beltzezko argazkian
—Espetxe bat
—maitasun honen saria
—maite mauen, borrerorik baden
—behin erori eta zutitzea lortu duen
—aberri bat nuen
- GALDUTAKO ZUBIXAK (2008)—Galdutako hondartzak
—galdutako zure enbatak
—galdutako zubixak
—irabazitxako eurixak
—hamen daz, zure amets
—ixan ahalko zin guztixan
—kalatxorixan heganaldi bat
—Pragako hiritxik etorritxako
—notixixak
—Mileurtekun azkana
—baine ezta
—tortura guztin atzin
—ixe ezta
—ixe ezta nitzako
—jaxo barrixan negar malko bat
—irrati batek anuntxixako dau
—Inun eztala ixe ez zala
—beixak itxitxakun entzungo dana
—kanta ixil bat nahi eta ezin bat
—lehenengo argiuni nire bixitzan
—zeure herixotzan
—Eskina ilunetan
—paradisu urdinetan
—entzun zan
—sasi guztin gainetik
—ixildu zin ahuetatik
—entzun zan
—argitxuko daben gaba
—sinistutako ezkon barri bat
—nire etsai ixan nahiko leuken guztin
—esperantzak
—Inun eztala ixe ezala
—beixak itxitxakun entzungo dana
—kanta ixil bat nahi eta ezin bat
—lehenengo argiuni nire bixitzan
—zeure herixotzan
- ESKILANTXARRI (2008)—Eskilantxarriko kaio baten antzera
—oinak bustirik
—zure umezurtzaren
—ezpainetan ez dago
—Baina zoaz, ta ez utzi
—izan zinenan arrastorik
—zaldi txuri
—arrats hots, ez du damurik
—Eskilantxarriko kaio baten antzera
—Hiriaren baitan aurkituko bazenu
—itsasontzirik
—haize orratzik gabe
—iparra datorkigu hegoaldetik
—eta saldu, egiak
—gezur arropak erantzirik
—min bat berriz
—erne da, lore artean
—Eskilantxarriko kabi huts bat bezala
- MARINEL ZAHARRAREN BLUSA (2008)—Momentu batez
—atzoko eguna zelakoan
—iruditu zait zu berriz
—galdu nituen
—urtarril eta apirilak
—momentu batez
—aurkitu banitu bezala
—Galtzea, zeru honetan
—hondoratu nintzen
—oraindik gau partera
—olatuekin mozkortzen naizela
—egun guztiak
—marearekin hondoratu ziran
—Galtzea, zeru honetan
—hondoratu nintzen
—Momentu batez
—iruditu zait zu hemen
—esnatu eta
—itsas gorarekin batera
—itsasoratu beharko ez banu bezala
—Galtzea, zeru honetan
—hondoratu nintzen
Lete, Xabier —1944—
- GAUR, BIHAR ETA ETZI (1968)—gertatzen diran
— trixtea,
—lehenen hanka bat ateratzen dut
—gelditzen zait bestea,
—hotz egiten
—jaso dezagun pentsamendua,
— eta jeiki
— eta berdin
— beti jeiki
—beti berdin,
—hau Satan-en ordua izan liteke
— eta horrela
— egun batez
—nere burua hilko dut.
—uraren hotza
—auzoko etxekoandrea
—hamaika pezta eta bi erreal
—itxi dezagun atea
—kalera irten gaitezen
—goitik behera
— bat, bi
— bat, bi
— bat, bi
—eta oraindik ez du
—pixka bat.
—Bai zerbait.
—Eta gero ere berriz hor dagoz
—jende zatarrak
—eta nere heriotzako orduan
— etxe oneko alaba,
—senargai pobre guztietatik
—libra zaitzala.
—Nahiz eta gure trixtura,
—nahiz eta nere trixtura...
— neskatxa hura
— zen Mirentxu,
— aingeru bat zirudien,
—"maitia nun zira
—nik etzaitut ikusten
—norat galdu zira".
—Sartu gaitezen.
—Itxi dezagun atea.
—tokia baduzu.
—Zeren ta
—jende traketsak
—jende zatarrak
—nere anai maiteak,
— entzun zazue
— gorroto zaituen
—hitza:
—Non dituzue bada
—edo zertarako dituzue
—edo ta nolaz
—itxi zenituzten
— basura poteak
—periodiku saltzailea
— sua eta kea
— laino ustela
—eta kaletik pasa diren
—ilun eta beltz,
— maleta zaharra,
—kaja sokaz lotua
— trenaren hotsa
—haizea hotza
— dar-dar bihotza
— kazkazka hortzak
—sonbrero patria
—polaina beltzak
—eta hamasei eguneko gosea,
— eta zu
— eta gu,
—eta gero
—justizia
—zeinen hitz ederrak diren
— ohetik
—ateratzen dugunean.
—gertatzen diren
—orduen trixtea!
- BIDE EZKUTUA (1968)—trena
— sei eltze
—tamiza, katea,polea
—litro erdi bat ardo
—Naparroatik
—Ideak,pentsamentuak
— koraje gutxi,
—Aizpurutxo-ko erretore gittarra jotzallea
—eta
— kondenatu nahi duten
—zazpi milla etsai.
—atoz
—taria.
—Kartzelako ateak laixter
—itxiko dituzte.
—Igande arratsaldeetan
—festarako gogoa,
—trajea
—zapatak
—korbata
—trolebusa
—ta puroa.
—letxe-txarra
— Avenida-ko señoritoak
— Monaco kafetegia
— kalegarbitzaillea
—eta haren alaba
—Lolita,
—oso polita
—eta gaiñera...
—Astelena
—asteartea
—asteazkena,
— Viet-Nam-go
— eta nork
— bukatu behar du.
—Beta
—poetaren fama txarra
—eta beste horrelako milla
— txorakeri.
—lehiaketa,
— ikatz almazenak
— eta morala:
—zeharo debekatzen dizuet.
—Piper potea
—tomate makilla
—aitzurratraktorea
—(iñoiz egiten ez dena)
—sahetsa,
—katea
—alikatea,
—prosperidadearen abotsa.
— eta
—inpernuko itzala.
—Nere lagun batek
—oso kabreatuta zegoen
—egun gogoangarri batean
—botatako
—(Geroztik oso ixillik dago)
—Gure izakera jatorra,
—ezpatadantza
—belarrimotzak
—hiru milla peztako
—soldat ugaria,
—beste harrek
—kapataza
—Eskallera, igeltsoa, arrastoa,
—gabeko hamarterdiak
—Amsterdam-go erlojoan.
—Merkatu Batua,
—sistemak
—etxeak sindikatoak pakea
—San Agustin-en filosofia.
—Kontuz ibilli
—ordainduko dizut
—ez gutxiago.
—Ni ez nauk politikan sartzen...
—Laratzean sua
—baratzean tipulak
—txuleta jatea
—bizitza lasai eta ederra
—Marmita bete esperantza,
—maitasun berri bat bihotzean.
—Etorri dedilla hoiek
—hain zahar ta hain gaztea,
—dituzunak.
- UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN (1968)—ekarritako maitasuna
— orain arantzak
— eskeini dizkit.
—Haize krudel batek
—erantsi digu
—bihotzean atzaparra
—eta txori batek
—oso trixte kantatu du
—jantzi txuri berria
—bideko hauts zakarrak
—bortxaz estalia
—bortxaz estalia..."
—Txori eroa
—adur txarreko txoria,
—zoaz eta utz nazazu pakean
—Ez dut makurtuko burua.
—Indarrez erosiko dut
—gazte izateko eskubidea.
—Bekizkit izarrak lagun
—nere maitearen bakardadea
—betetzeko...
—ekarritako maitasuna
- IHESI DOAZ OROITZAPENAK (1968)—Etorrerik gabeko
—ur geldien urrutiko itsasoan
—pasatako denbora baten
—oroitzapenak.
—Inxtanteka
—orduen kate luzeaz
—idatzitako istori hauskorren
—eudiak sentimentuz betetzen
—dituen
—grisean bildutako
—arratsalde ixilen
—gorputz hartzen duten
—Bizitza amets luze bat
—eta ezinezkorik gabea.
—Gauzak ere lotan jartzen direnean
—eta gure nahimen guztiak
—hiltzera doazenean.
—Momentu bakar bateko
—patxada haundiaren
—besoetan
—oinazea eta poza
—begirada berdinean besarkatuak
—ur geldien urrutiko itsasoan
—ihes eta ihes
—etorrerik gabeko
—oroitzapenen
—txalupa arina.
- NI EZ NINTZEN TXORI (1974)—Ni ez nintzen txori
—eta Xiberuatik lanbroa zetorren
—lanbro hestu harek
—biltzen ninduen
—kabi hustu hartaz
—gogoetak nerabilzkin
—itsasoko lurrunak
—biloak bustitzen zizkidan bitartean
—Gogoetak narabilzkin
—eta melankolia
—pozoin desiragarri bilakatu zen
—Orhiko bortuetan,
—Orhiko bortuetan
—jatekorik ez zutelako
—beste bortu batzutara
—ihes egin behar izan zutenean
—Orhitik.
—Orhiko deserriratuen oihua
—nabaituz
—oihua oihartzun
—oihartzun minberagarria
—Orhiko bortuetan.
—Orhiko txoria
—eta lanbroak
—tristura hura
—izkutatu egin nahi zuen
—Orhiko bortuetan.
- MALKOAK EURI BALIRA (1981)—udazken traidorean
—maitalerik gabe
—kolpez bazter utzia
—emazte adintsua
—gertatzen denean
—itoko lituzkete,
—errotik garbituko
—dituen bihotzak.
—haurtxo baten gorputza
—burniz eta metrailaz
—hausten dutenean,
—espantuzko irrintziz
—izoztu lezakete
—entzumenik ez duen
—itsaso zabala.
—adoleszente baten
—harresi baten kontra
—torturaren espantuz
—etxerik altuenak
—lotsaz eror litezke
—redimitu nahirik,
—eta lore bakarrek
—entona lezakete
—ehortze letani bat
—zerraldo gainetan.
- BETOR GUREGANA (1992)—Betor guregana betiko argia eguerdi zabalean
—begiak betez amestutako erresumaren dizdiraz
—oharpenak biderka dezan fruituen opari mirestua
—ibarrean soroak uda beteko eguzkiz koroatzen direlarik.
—Jaso beza bizidunak soseguaren dohanezko emaitza
—ohizko nekeek neguaren atarian itxoiten dutelarik,
—ederra baita biziari noizpait zentzuak errenditzea
—ulertzearen gudak zer lekarkeenaren zalantzarik gabe.
—Izan gintezke horrela Jainkoaren arnas munduratua,
—hitza haragi bilakatu zeneko armonia lehena
—etenaren madarikapena aingeru erorietan gauzatu aurretik.
—Itzaliko dira gero ilunabarrean zentzuen kemenak
—eta urratuko du denborak une geldiaren abesti gorena,
—baina ez zaigu ahanztuko behin miraria genuela ulertu.
- ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN (1992)—Itzalarekin batera jakin nuen
—galtzear zela izpirituaren dema harrigarria,
—ezabatzen zirela begirada eta kontzientzia
—ilunabar sentituaren atari irenskorrean.
—Apailatzen nituen orduan itsuen jakituriaren kutxatik
—ordenarik gabe birreskuraturiko bitxikeriak:
—hitzen multzo etena, jantzi zaharkituak
—ahantzitako abestiaren errepika, solas batzuen oihartzunak.
—Eta bidearen azken bihurgunean berriro jakin nuen
—poetak noizpait aipaturiko arbasoen etxea
—itxaropenik gabeko mugarria zela:
—haratago ibar hertsia eta mortua.
—Hotzikaraz igaro nuen ataka estua
—bilutsik arima, bihotza eta gogoa.
- ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA (1992)—Zoriontsu ortze arrotzaren pean bizi izan dena
—bere sosegua ez zelarik nehoiz bestekoi aldatzen,
—eta maitasunaren begi zuloetan sakon behatzean
—atzipamenduaren gandu sargorririk ez duena antzeman.
—Eta bere egunak, bata besteraren ordain,
—dituena maite, altxor preziatuen zati berdin gisa,
—ez duelako behar ihes doanaren itzalaren bila
—oroitzapen ederrik asmamen sukartuen desbidean galdu.
—Zoriontsu hura, atzera ez duena nehoiz begiratzen,
—iraganak, piztia aseezin, lapurtzen baitigu
—bizidun bakartien noraez ederraren azken esperantza.
—Arraunak utzirik, uraren menturan sinisten duena
—zoriontsu bedi, etorkizun gabe, hodeien pareko,
—arratsaldearen sosegu haundira zentzu lokartuak bakez errendituz.
- EZ HARROTU (1992)—Ez harrotu, bidaiari gotor,
—argialdi bitxi eta bakanetan uste izateagatik
—adimenez makurrerazi zenitzakeela
—zure indarren gainetik dituzun arau eta neurriak.
—Begira eguerdi zabaleko emaitzei,
—udako garisail, oliondo hain marraztuei,
—nola eskeintzen dizuten, zure arduretatik at,
—edertasun osoaren geometria.
—Ausart bazintez pentsatzera
—jainko izkutukoei diezula ebatsi
—intelektoaren argi mirestua,
—izpiritu betierekoaren egoitza.
—Sufrimentua, oinazea, eskasia zarela zu,
—eta aberri eragotzi batetara
—muino galduetatik begiratzea.
—Eta zure oroitzapen ttikiari
—zor dioten begiramen hunkitua
—bizidunen egunerokotasunetik hain azkar desagertzean,
—hor jarraituko dutela garisailek,
—mahastiek, lur ederraren geometriek,
—eta itsaso beti hasiberriak.
- NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN (1992)—Nere izatearen ordu ilunenak maite ditut orain
—haiek zirelako kontzientziaren ingude garratza,
—itzaltzear delarik zentzu iratzarrien lorezko baratza,
—ezin baitut hazia gatzak estali zuen lur antzuan erein.
—Zuhaitz heldua naiz hilobiari itzal isil dagiona,
—menturazko ametsa gazte batek noizpait abesti egina:
—atsedena balitz ausaz iraunkorra eta lotan grina
—bere soseguan argitsu litzateke lurrezko gizona.
—Itzuliko dira esaltazio baten elikagai zaharrak
—uda ederrarekin kantak asmatutako irudi galkorrak:
—gorputzak, irriak, mahastien urrea, pozaren abarrak.
—Ez du idatziko liburu zaharrean mutu eta gorrak
—zorabio batetan nahasten direlarik begi hain nabarrak:
—azken arnasarekin ordainduko ditugu aintzinako zorrak.
- EZAGUTU ZENUEN (2008)—Ezagutu zenuen
—deserrotzearen biluztasuna ere,
—hustasun erabatekoa
—itsasertz mirestuetatik betirako agurtzean...
—mintzorik gabe, galbidean mutu,
—etsipen epela eta desatxekimendua baizik...
—hiri eta karriken oroitzapenak
—ezin zintuen kontsolatu,
—eta dolua
—apaingarriz erabat husturiko
—lurralde antzua zen...
—denboraren sarea zarpiltzen baitzihoan
—eta harekin zu desegiten
—urratsez urrats,
—kontakizunaren atal bakoitza
—ametsik ederrenen hondakin...
—bazindoan, hori besterik ez
—eta ezerk, nehork ez zizun itxaroten.
- DENA ESKATU GENION (2008)—Eskatu, dena eskatu genion bizitzari
—argia, gozamena, jakituria,
—paradisuetako hondartzetatik
—herbesteratuak izan ginen arte...
—baina trenek gauerdietan
—xixtuz iragarritako bidaia
—helmuga harrigarrietara egitean
—bizidun ororen edalontzia hondarreraino hustuz...
—baina birlotua orain uneari, orduei
—urruneko hiri ederren itxaropenik gabe
—larrosen urrinaz oroitzen naiz
—eta gorputz jainkotuen erakartasunaz...
—hor jardin isila baratzondoaren ezkutuan
—etxearen ibilgune beti berrasmatuak
—oihan hezearen abaroa mendi hegaletan
—eta palmondoen itzalean
—dohain eta emaitzen ekialdeko itsasegiak...
—haruntz noakizue betirako, ametsen galbidetik
—adiskide maitatu gaur ia ahaztuok.
- ZUEK, HIRI MAITEOK (2008)—Zuek, hiri maiteok,
—goiznabar asaldatuan
—idazten dizkidazue
—ekialderuntzko bidaiaren nostalgiak.
—Zuek esnatzen dizkidazue
—oroitzapenen errautsetan
—estalian gori dirauten
—antsia ase ezinak.
—muino leunen irudi zilarreztatuak
—baratze lokartu geldietan
—Iratzartzen nauzue
—ohiko makurtasunaren gaurik beltzenean
—eta erromes urduriaren antzera
—leihora irtenarazten
—astro jainko urrunekoei galdegitera
—nork debekatu zizkidan
—behin antsiatu nituen
—urruneko hiri maiteak.
- HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa) (2008)—Hiri ttipi hartako geltokian
—itxarongo dizut goizaldean,
—begiak erne, zentzuak esna,
—eta egun berriaren irteera
—dizut adieraziko eguzki gorriaren itsasorduan
—landak lanbroaren artetik
—dorre altuetan desziurtzen direlarik.
—Nahiz eta zuk, nekearen menpeko agian
—edo iragan urratu baten lausopean,
—soseguaren gunerik ez aurkitu
—mirarien erresuma berreskuratzeko.
—Urrundu zitzaigun denboraz
—arituko gara, ezarian,
—edo gogoeten hariak
—beste hilerri batetara eramanen gaitu.
—Gero egunek ilunabarreruntz jarraituko dute
—atsedenik gabeko lasterkan
—eta urteen joanean
—geltoki berdinean egonen natzaizu zain
—hiri baten babeslekua aurkitu dezan
- HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA (2008)—Itxaro Borda, ifarraldeko poetari, maitasunez
—Hurbiltzen naiz aldizka zuen lurraldera udazkenean
—eta begiratzen ditut landa, muinoak, egoitza gizakoituak,
—gaztetako urte haietara nindoake atseden bila
—etenik gabeko ametsean begiak pausatuz,
—deus ez gehiegirik, ez handiegi, ez ttipiegirik
—lo bat, emaiguzue zuek lo bat gizagaldu nekatuei
—anparuarentzat sortuak izan ziren soroetan
—mendixka eta sedazko belazeetan,
—mintza goraki kanturik apalenekin
—hurbil erromesari aberri baten ferekak
—lanturuak ere bai agian
—urrundutakoen, itzalitakoen omensari oturuntza anaikorretan,
—ezin batek ederrestearen lehiari pena zekarkionean,
—han galdu ginen izan nahiaren argudioetan
—izatea eta irautea hain erraz zitezkeenean
—arrotzen araudiek estekatu ez bagintuzte
—non dago, diot orain, antzinako miresmena
—zergatik itzali zitzaigun adeitasunaren argizaria
—norat galdu ziren solasak, erranak, lagunak
—zer ibarretatik doaz zaldun erratuen itzalak,
—han ote gaude ala ahazturak herbesteratu ote gaitu...
—udazkenean hurbiltzen naiz aldizka zuen lurraldera
—eta nere so liluratuan negarra dago malko isilez
—etsipenaren halabeharrera behin eramanak izan ginenontzat.
- URTARRILEKO EGUERDI BATEAN (2008)—Urtarrileko eguerdi batean igo nintzen
—gailurrean datzan hilerri isilera,
—galdutakoei erreoparia eskaini nahi izan nien
—baina hain nengoen eskuhuts
—hain umezurtz, hain herabe
—ez bainuen adorerik izan argizari bat pizteko ere...
—atsekabearen ordu besteratuak ziren
—kulpa eta oinazea intzirioka direnetakoa
—gertakizunari zentzuzko hitz bat eman nahi diogunean,
—baina ezin, hain ezinesana izaki heriotza...
—orduan ibarrean eliz kanpaiek jo zuten ordua
—eta begira jarri nintzen poetaren lurraldeari,
—zer naiz ni, oihukatu nuen barneruntz,
—haren hitz eder errukitsuetan antzaldatua
—gizatasunean bermatua izan dena baizik,
—ez gaude bakarrik, eresiek, poemek laguntzen gaituzte
—eta bizitzaren muinean oinazea antzeman zutenek,
—joan zirenekiko azken enkontrua arte...
—eta negar egin nahi izan nuen
—hautsi, hustu landa babesgarri haietara,
—ederresten nuen arbasoen aberrian ahuspeztu,
—aitortu, amore eman, apaldu, senidetu,
—norbaitek irakatsia zidalako
—gizagotzen gaituzten amodioen hiztegia.
- HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA (2008)—odolaren erretenetan zehar
—gaueko musiken urrikalmendu zauritua...
—maisuaren bisaia dakust
—asmamenean zorrotz
—Jainkoa gizonetatik desager ez zedin
—harmonia harrigarrienetan trabatua,
—izpirituaren arnasean sagaratuak,
—zubi bat eraikiz sortzailea eta kreatuaren artean
—zerbait haratagokoa aldarrikatuz
—handia, maiestatez jantzia
—baina gure bihotz minduetatik hain hurbila,
—gizatasunaren barne-pleguetan
—malko garbitzaile bilakatuz
—eta jauzi eginez izate lurtarretatik infinitoetara,
—joan zirenetaz mintzo den eresi zorabiatu hori
—pena batek dirauenean erredimi ezina,
—musika goiarnastuen dardarrek gaituzte antzaldatzen gaur
—beste guztiaren arrastoa hutsean denean galtzen,
—Bach bakarrik handi, eta hartan duinago gu.
Linazasoro, Karlos —1962—
- GAUR BAKARDADEAK (1989)—Gaur bakardadeak temaz zurratzen du gure bihotzetako
—aldaba ttikia, eta mila zatitan hautsia dirudi denborak.
—Udazkenaren behatokitik izar itsuak begiztatzen dira
—espartzuzko tristuraren erdian nabigatuz.
—Nabariagoa egiten da orain bailaran jainko ttikien ausentzia
—zeren itzaliak baitaude intxaurrondoetako olio-lanparak.
—Badoaz urrunerantz idizainen urrats nekatuak
—azken bideska larrietatik gora, burumakur.
—Zakurrek gurdi-gainetan belarriak tente dauzkate
—ziraun traidorea azalduko balitz ere.
—Edo ihintzaren manta hezea, zeinak oinazez blaitzen
—dituen basoilarraren kantu abandonatuak.
- MIN EMATEN DIDAZU (1990)—Min ematen dit zure amore txuriak
—gaur arratseko sistole-diastolean.
—Zure idazkerak umezurtz uzten du
—hitzen bidaia azken noragabetua.
—hiriaren mendeku herdoildu eta
—mihietan ehoturiko konkupiszentzia urdinaz;
—baina ez orain aitzakiarik jarri; ez esan
—gorputz haren mugarriak igaro nituenik;
—ez eskatu orain piz ditzadan itzal
—guztien balizko zuziak.
—Ez eskatu ezer.
—Mugi zaitea apenas instant batez
—eta izanen duzu, maitea, zure begien
—hegadan, munduko bakardade guztia,
—azken lohiaren perfume betierekoa.
- EZAGUN DUDANEAN (1991)—Zure haitzezko itzala
—urak geometria guztiak ditu
—galduko eta iratze eta
—ilargi gorrien artean
—oinazeak ametsen amua
—horzkatuko du nerabe-pasioz
—eta oro izanen da gezur
—Ezagun dudanean erretzen
—dudan ezpain bisiestoa
—hor non ez dagoen katalogo
—hotzaren fruitu fidel izanen gara
—lamara betiereko eta ikurrin
—eta hitz birjinal eta supituzko
—abuztu paturik gabea
—Alfabetoaren gerri zizelkatua
—ezagun dudanean begi zumezkoetan
—zain izango nauzu barrearen atzean
—azken ahanzturaren ile-adatsetan
—eta zurekin hitz egingo dut
—eta ez nauzu ezagutuko
—eta zure izango naiz
—eta antipoda izango zara
—Ezagun dudanean katedralaren
—eskuan pausatzen den txorien kantua
—eta bete daitezenean distantziaren gelak
—antigualeko zubiz eta almenez
—ernaldu eginen dut orduan nere
—erdalnioen orratza gora den
—zure tunelaren antzeztoki hezean
- ESAIDAZU (1995)—Esaidazu ze goibelaldik bizi zaituen
—Zergatik den zure tristura hain lazgarria
—Nork akusatzen zaituen gauaren begien atzetik
—ltxaron hor, ikus itzazu pasatzen animaliak, gezurra,
—Murgil itzazu uretan eskuak, edan nire bihotzetik
—isiltasuna, horma itsu horren arantzeak
—Izan zaitez zelatari, izen bat xuxurlatzen duen hondamendi
—zurbil, pasio geldo eta hegatxabal, izan zaitez espazio hori
—zeinean Lurra dardar baita eta betikotasun zauritu
—Esaidazu nor zaitudan, zergatik diren zure zinkurinak
—beira txuri, zein zorabiok alditxartzen zaituen bidean
—Noiz izango diren zure begiak piratontzi.
- BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak) (2010)—Ez eskatu ezer:
—oro emanen dizut
—Belar metaren
—barrutik orro dagi
—Zerkausian, ateri,
—Hitza biluztuz
—gorpuzten da haikua.
—Itsu-itsuan
—zu hemen eta
- DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak) (2010)—Aldatu nuen
—Hitza eta argia:
—betiko, ifrentzua
—betiko, aurkia
—Urte berrian
—iazko ametsak
—Beihalako haritz:
—erabat soildu zara
—hostozko txoriz
—poematik kanpora
- ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI (2010)—Zure izenari nahi diot idatzi
—eta ez dakit nola duzun izena.
—Ezpainetan daukat lore batena,
—baina egiten ote dizu goraintzi?
—Atzo eta etzi gaurko maite zintudan,
—izenik gabe, arrosaz beterik,
—eta gaur laster etorri da, isilik,
—Zure gorputza esateko, zer esan?
—Hitzak, sarri, ezinaren pareko!
—esadazu: "Orain gaur da betiko".
- ITZAL DEZAGUN ARGIA (2010)—Itzal dezagun argia.
—Badakigu maitatu izan dugun guztia
—Hormetan dago idatzia gure izenen
—zerrenda: begi, aberri, uda, txolarre.
—Denak du usain bat,
—denak egiten gaitu hilkor edo betiereko.
—Ez kezkatu, maite.
—Itzal dezagun argia.
—Gauez gorputzek soilik egiten dute talka,
—eta iluna ez da desohore,
—ez da isiltasun amestu.
—Lokar gaitezen buruz buru,
—eta pausatuko zaigu ezpainetan urretxori bat.
- MAMU BAT DARABILT (2010)—Mamu bat darabilt
—aldean eta jarraika.
—Uste dut neroni naizela,
—alegia nire itzalaren zuritasuna,
—Eta ez dit bakerik ematen,
—beti atzetik edo alderoka,
—eta barregarri uzten nau zure aurrean,
—maite zaitut, pottola esaten dizu-eta,
—eta zein lotsa gutxirekin!
—Eta gero errieta eman behar izaten diot,
—porta hadi gizon, itzal!, eta horrela,
—beti iskanbila batean,
—berak nik baino gehiago maite zaituela
—esaten didalako, itzalpetik,
—hain errespeto gutxirekin eta hain itsusi.
- MAITE ZAITUDALA (2010)—Maite zaitudala esan nahi nizuke.
—Horixe besterik ez.
—Hitz asko daude hori esateko baina,
—hitz guztiak esango nuke nik.
—Eta udaberria ere hortxe dago,
—loretan enbarazoan, adi,
—eta ez da erraza kontua.
—Gutxien uste duzunean, dena zaildu egiten da.
—Hitz bat behar dut, edo bi,
—eta ez dakit non begiratu behar dudan.
—Maite zaitudala esateko.
—Horixe besterik ez: maite zaitut.
- HIL ZARA, AMA (2012)—gauaren muga-multan.
— Zure kopeta loredi bat zen
—Hitzak eta malkoak etorri dira
—eta zuritasunaren labana.
—Zeri begira zaude, ama, begi-zimurretatik?
—Aitak erakusten dizun bideari, akaso?
—gure barrutik guganago,
—aita gure zainetan baitago,
—atsedendua eta biluzik,
—zure izena ereiten,
—ubide guztietan
—paradisua izan dadin biontzat
— errezo eta aberri,
—putzuorbeleguzki-lorekatagorri,
— bizi berri bat
— beti-betiko.
- OROITZEN DUDANA (2012)—oroitzen dudana
—Egina nago, osoro hezur eta elur,
—malko eta izpi,
—kolore, ezintasun, gorputz, arrastiri,
—ez zuhaitzago basoaren geometrian.
—Hemen dago naizen guztia,
—eta ez dut artean harrapatu hitz baten
—dirdai baten biluztasuna,
—euriaren mami argitsua.
—Nork maite nau hain koldar,
—hain nekaturik,
—hain zauriturik
—umezurztasunean?
- BATZUETAN EZERK (2012)—Batzuetan ezerk
—ez nau asetzen.
—Begietara dena
—biltzen dudanean,
—esku ahurrean itsaso
—osoa kabitzen zaidanean,
—ezerk ez nau asetzen.
—Dena ez da ezer niretzat.
—Ni ez nau denak asetzen,
—galdu nuenak eta galduko
- BIZITZAK GORANTZ (2012)—Bizitzak gorantz luzatzen ditu besoak.
—Baina bizitza, geroan, ez da deus.
—Ikatza eta mahastiak gaur dira.
—Gaur gara gu musuka, edo atzoko etzi.
—Oroigarriek egiten gaituzte hilkor
—eta, beraz, zorioneko.
—Maitasuna gaurko gudua da,
—Ez dago besterik.
—Bizitza bizitzaren hondarra da,
—kantuak uzten duen airezko usain arina.
—Ez begiratu aurrera, kuttun:
—gertatu zen guztia berriro gertatuko da.
—Orain dituzu ezpainak haragizko.
—Hegaldiak ez du etorkizunik ametitzen.
—Gugan bukatzen dira mugarri guztiak:
—denbora, espazioa, eternitatearen hobena.
Lizardi, Xabier —1896-1933—
- OHEA (1919)—buru-argitzailea
—Amestegi guria
—Bitez agur nereak
—afalonduon behintzat
—guztiak zuretzat.
—Ta aitagure bat ere
—bihoa, zu asmatu
—zinduanarentzat.
—Baina... lasatu nadin
—orain, aitagureka
—jaun zintzo horren baimenaz,
—mordoka datozkidan
—neurtitzok esaten...
—Afaldu det oparo.
—Betazalok, otoika,
—eskatzen zaudate.
—elurra hainbat zuria,
—begiok zakuste.
—Sartu ditzadan lehenen
—estalkiok azpitik
—oinik irten eztaidan
—gauerdian —oi baitu!—
—lotsagabekeriz.
—Apatx, orain!... Bihoaz
—oinetakook gora,
—habea jo arte:
—auzo goi ta behekoek
—ikasi bezate!
—Txamarra kendu, bota
—galtzok ere: ez atseden...
—Horrenbeste neke!...
—dituk ene guraso
—Adan eta Ebe!...
—Noizbait! Gerturik nago.
—Aitaren egin, eta
—Bat, bi, hiru, lau... agudo!,
—negu gauaren hotzak
—ez nazan bertan hil.
—maindire leun artean
—bilduta, buru-oin.
—Sarrerako hotzikara,
—baina, samurtu arte,
—arren, pixkat itxoin.
—Oraintxe, ba, muturra
—zerbait atera daiket
—berriketa jarrai.
—Zu goratzen, maitea,
—logurak hautsi arte
—ez dut isildu nahi.
—Arkiko ahal dituzte
—asun minez beterik
—Atean haize latza
—oherik ez baitauka!...
—Leihoan txingor hotsa
—da, neri loa, nonbait,
—Lan gaitza, gaitzik bada.
—Ateko giro txarra
—lotarako onena,
—sehaska hustu genduan
—haur samur hazitxoon
—Bihar?... Gogapen txarrok
—gau bat darraikio
—eginaz hats artzeko,
—orde, kezkatzeko.
—Ta... irakurle maitea,
—laburrerako oraintxe
—berriketan nauzu...
—Begiak itxi zaizkit,
—burutzar hau moteldu...
—...Amets dagit, basoan
—maitagarri batek,
—ta, gozorik, hileta
—abesten didatela
—...Amets dagit nautela
—tximirritek ehortzi
—abaraska baten,
—ta hilobia, lasaki
—ta isilka, ari naizela
—barra-barra jaten...
—...Amets... Baina, zer dantzut?
—Irakurle guztiok
—Nere neurtitzok horrein
—uste ez nun ziranik!
—Beraz, gabon, gazteok...
—jas!... nola burutu?...
—Ohe-asmatzailearen
—onez agindutako
—aitagurea ahaztu!
—on hutsa bide zanez,
—Nere aitagureen
—laga dezaket aita-
—Atean euri hotsa...
—haize zotin luzeak...
- UDAZKEN (1926)—Osto igar bat aizeak
—biali dit leioraño...
—dakar giza biotzaganaño.
—Iñara talde urdiña
—erbesterutz baidiyoa...
—Alatsu urre-amesak
—lagatzen dute giza gogoa.
—Ez bekit biotzean,
—Yauna, osto oririk yausi!...
—Ez, iñara taldeok,
—otoi!, neri gogotik igesi...
—betiko nere gogoan,
—Yauna ta aberriari
—eskeintzeko loreak ditzadan!
- NESKATX URDIN-JANTZIA (1927)—Udaberri, uste ezik,
—arki dut basoan.
—Neskatxa da, ta urdiñez
—yantzita ziyoan.
—Urdiña yazkia, ta
—alakorik itsaso
—ase zakidate!,
—iñon ezpaiditake
—ederrik, au beste.
—oretua, iñolaz,
—loreil-laño goiztar ta
—Arbazta igarrarena
—Egun-ek biztu dio
—Aren oñek ikutzen
—ote dute lurra?
—Ezetz diot: ezpaita
—malgutu belarra.
—neskatx urdin yantzia
—bertara danean.
—Zebillela, ats epel bat,
—dama; ta adar beltzetan
—Orriz orri yazten da
—Eguzki itzulberriak
—(maitari goiztarrak)
—munkatu du basoa,
—(munkatu senarrak)...
—Emazte ezkonberria
—dala uste basoa...
—Ustez, buru gañean
—gaua dut, argia,
—Ustez, ur orlegiak
—nituan oñean,
—islatzen urean...
—lillurak sortua!
—ostoak xtua;
—belarrean oi ditun
—ots ezti dan igerri,
—ala ixiltasuna.
—Bat-batez, eun txoriek
—eztarriak eten,
—ta aberaski zabala
—bitxiz yantzi zuten...
—Egun-eunez yantzia
—bira ditut begiak,
—basoak maitea?
—Begiaz dut, alperrik,
—neri, biotzean,
—kezka-beldur eztia
—Maitetasun azia:
—neskatx tankerakoa
—ta urdiñez yantzia!...
- BULTZI-LEIHOTIK (1929)—Arto musker,
—abailduta sagarrak:
—mehe batek estalia,
—eguzkiak jantzia...
—gizandi bat iduri
—soroan zut:
—Zure bazter,
—(ta bertan ni) bultzia...
—zu landu, ta
- URTE-GIROAK ENE BEGIAN (1930)—
trong> IV
— Azaro-lnatrong>
—Uda —suzko itsaso— baitut ibilli
—gerizpe atsegin bat nuela untzi,
—ondoaz legorra yo dit emeki:
—ondarreta bat du, soil eta gorri.
—(Itsasoak bai baitu, urrun-ertzean,
—legor bat —odol uts iñularrean—
—Eguzki nondik sar atsedenean...)
—Aingura bota dut Arratsaldean:
—oña dut ezarri Udazkenean...
—oroigarri zrrei maitez begira...
—Andre Lurrak yaulki ditu igaliak;
—zurbil dauka arpegia, itzal begiak.
—Gurdibide bakan-ibil ertzetan
—untza dago oraindik, nagi, loretan.
—Or-emenka, lore zimel gañetan,
—ingumak ari, gozo-miazketan...
—Mitxeleta gorri, zarpil egoak:
—maitatzeka atsotu diranetakoak.
—Kemenak uts-eta nekez bainoa,
—zalantza dut zrtu naizelakoa...
—Udazkenak aulagotzen dit atsa,
—orbelak ozenagotzen oin otsa,
—aldapak larriagotzen biotza...
—Lnetan ez bezin autsia natza.
—Arru bra itzuli nago. Ixurkia
—basoz ta garoz yantzia:
—noizbait orlegi, gaur nabar basoa;
—tarteka gorri garoa.
—Beste gain erpin bat bazan agiri
—ln eze: gaur burni meatz iduri.
—Lurraren azala erdoitua da,
—ala dut odola begietara?...
—Aizea dabil, busti, setatia:
—lurrari daragio ots negartia.
—Larreko xomorro ozenen zantzurik
—aixtian, alper eder den Txitxarra.
—Ta zuek, nora, txoriok, saldoka
—zoazte, iraduz urrundu bearka?
—Adiskide Urretxindor il zaizute,
—ta aren ilkizunetara
—berandu-beldurrak al zaramate?
—Oi, zein dan ituna
—biurtzerik gau!
—Giroen argia galtzerakoan
—ln oiartzuna dut ozen gogoan.
—Iru giro izanok, nik dei-ta atozte:
—nork-zeren saria ekardazute:
—batak itxaro, besteak berbizte;
—irugarrenak bizitza-indar bete.
—Oro bear zaitute ene biotzak,
—Ln-min baidamada neurtitz zrren otsak
—Ikus bezat, Yauna, bein ta berriro,
—otalore eziñegona...
—Bekusat sagasti gazte elurgiro,
—udaln sortoge dana.
—Ikus bitzat arako irusta sallak
—eskuan ditutela ardo txanbillak.
—Entzun bezat iñoizko olerkaria,
—zelaiean baitzun lur-yauregia...
—Yainko-muñogañetara baño ln,
—(ederra baita bizia!)
—urrezko itsaso bebilt urduria,
—Itzal dudala laguntzalle lerden.
—Ta udazken atsarreko goiz batean
—esnatu nadi Yainkozko Betean!
- PARISKO TXOLARREA (1930)—Txolarretxo, txolarre,
—(gizon zoro batzarre)
—ez ote naikoa
—i izutzeko, axolakabe biribilla?
—Farol itzali baten
—txapel-gallurrera
—etorri aiz txuxen
—apur ostu bat yaten:
—batetik bestera,
—txapelaren muturrak arin dituk gaintzen.
—Salto banakin, begi
—gabe, baator bra;
—ez, alearen ordez, yasotzera azala.
—Kafetxean bainago
—astiaren yabe,
—muñak urtu gabe,
—zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik?
—antzo. Barrenean,
—loxustak egiten
—morroi mantal-zuriak daude bazterrean.
—Begira, btik gora,
—berriz txolarrea.
—irentsi du, gerora
—luzatzeka, alea.
—Esku —?— peko guri bat boteaz... an tziak!
—Parisko txolarrea:
—zertan aiz berezi
—nere erriko batez?
—kideago zaitezten... eztakik prantsesez!
—Kanpantorre xrrean
—bata bezin lasai,
—bestea da maiztar
—Tuileri goitarrean.
—angoa lotsa ezetz onuntza banekar.
—Nunaitar izan-minez,
—ostera, gizona
—bai txori baldarra!
—etxez kanpora beti duk baserritarra.
—ain lotu ta arlote,
—otoi nizun zerua,
—zeatz adieraziz
—gizon baño naiago nukela txolarre.
- EUSKO BIDAZTIARENA (1931)—
trong>BIDAZTIAR-DEItrong>
—Aberriaren abots eztia,
—ekatzan esku guria,
—atorkit geldi-geldia,
—uztagun, aldikoz, Euskalerria.
—trong>LARRE-LOREtrong>
—Eder aunagu, mintzo yoria,
—eder, benetan, garoz yantzia:
—larre-loretik eztia,
—basotik euskal mamia,
—laster sortzen l duk, Olerkaria!
—Ta, ala Yaunaren gogo baledi
—nik gogo dudan bezin gartsuki,
—euskotar azal ta mami,
—garaia, norbaitek lnbailn begi!
—trong>ORO-MINTZOtrong>
—Baña nik, izkuntza larrekoa,
—nai aunat ere noranaikoa:
—yakite egoek igoa,
—azal orizta, muin betirakoa.
—trong>AMETS BIDEETAN BARNAtrong>
—Ez adi beldur, nere Maiteder:
—baserriz landa nai aunat ager-
—arazi, bazterrik bazter,
—arroki; ezpaitun ezer
—Gogamenaren ezkon ez antzu,
—ezteiondoko bide diñagu.
—Otoi, Yauna, ibilgo-buru,
—maitasun-edermin-zitu,
—aur begi-argirik anitz bekargu.
—Itsaso bare, zelai urdiña,
—Iguzkipean ugartedia...
—Zuaitz arrotzen azpia,
—eun oztiñek itzalia!
—Or bide zetzan Gerbault bakartia...
—bidazti begiek sarri
—aidean baso ta iturri:
—bertarañokoan ondarra gorri!
—Dagigun arraun Izotz-errira,
—zrren aztarrik danentz begira:
—amaika yoan ta bira
—eginik igaz baitira,
—Legorra zuri, beltz itsasoa:
—izotz bat untzi gure ibilgoa...
—Bakarte yaungoikozkoa!
—Xoil, egazti bat diyoa
—Kanta ditzagun ango gau luze,
—ango illunabar su gorriz bete;
—gizonek elurra aterpe,
—gure Euskalerriaz ain guziz beste!
—Iri nagusi, giza erlauntza:
—zorapenezko aruntz-onuntza,
—sumabearra, yakintza,
—sal-eros ekurugaitza,
—gure elkar-indarrak itzuli bitza!
—Ortzi oro ta egute oro
—yaso, ikus-la, ta abes gozoro...
—Apaindu zernaitarako:
—agi gai adirazteko
—gizaki guzien alderdi ta asmo.
—trong>GURENTZAtrong>
—Ta, bko gaiok agor-ezkeroz,
—Iguzki-k ezin urtuzko egoz
—izar urdiñetarañoko asmoz!
- ASABA ZAHARREN BARATZA (1931)—
trong> Itrong>
—trong>Atariantrong>
—Asaba zaharren baratza
—huntzadun hormek hesia
—eguzkiak lehen maitea...
—Hotzaldi zoro baten itzuli
—joka nagokik atea.
—Joka nagokik atea
—ate gorri zurezkoa
—euri zaharrek usteldua
—dirdaitsuez apaindua.
—Bai bainun amona xahar bat
—zazpi begiko baratzai
—marrubi-lapur nenkusanetan...
—Bizi ote dut gaixoa?
—trong>IItrong>
—trong>Sarreratrong>
—Sar eta... zuhaitz jantziak.
—Urrats bat egin ta... adar huts.
—Oroipen txoriez zeuden
—beterik: ni ikus ta, bat-batean,
—hegoei eragin ziten.
—Nigana datoz, nahasian...
—Adiskide min maiteak!
—su itzalitzako zaharra gar gorri
—dabil-ta bihur nahiean.
—Belar gaiztoak jan ditu
—nire bidexka izkutuak...
—Ale bakanak dakartzi
—bide gaineko mahastiak, eta
—ortziak peitu du iguzki.
—Urte joanen zitala!
—Zuek zarpildu-itzalia
—Zabal-naroa nuen baratza,
—gaur hain estu, gaur hain gabe!
—trong> IIItrong>
—trong>Lehenatrong>
—Baratz erdian dut arki
—amona: alderoka dator,
—Heriotzak dakar besalagun,
—bere buruz ez baita gai.
—Amona, zatozkit, otoi:
—biloba laztan ezazu,
—Hitz hori, soilki, zaharrak dit ondu,
—Biraka hasi zan, dei ta dei:
—aita dei, ta ama;haurtzaroko
—lurrak irentsi lagunak...
—Zaharrez birrumetu danez gero,
—gizargia begietan...
—Nonahi aldiaren sitsa!
—Zuka, zoroki, mintza zitzaidan,
—zaldun arrotza bainintzan.
—Laztan dut. Bera, harrituta,
—begi-begira dagokit.
—Gero, geldiro: «Nor zaitut?...»
—gogoan besterik ez dut!
—Nire begien suz sutu
—nahiez bereak, diotsat:
—ostutzen ohi nituena...»
—Oroi ote?... Begietan,
—zalantza dut tximistarik
—Burua igurtzi zidan astiro,
—Ta hasi zan biraka berriz,
—heriotzaren egarri...
—Bizitzearen hondar aleak
—larrainean eultzen ari!
—trong>IVtrong>
—trong>Orainatrong>
—Ta, hara, bidean, baldarño,
—muttiko bat guregana:
—Ikus amonak, bertan gelditu,
—ta haren eztizko irribarre!
—Laztan du, pozak zoratzen:
—«Hi haut, orain hakust ongi!»
—diotsa, «Hi haut, bai, "Holako"!...»
—Ta... nere izenez igurtzi zuen
—burutik oinetaraino.
—ele gozoka. Bitsuok
—mintzo beraz ziharduten.
—Jaunari zor, ez zan eten!
—trong> Vtrong>
—trong>Etorkizunatrong>
—Ordun eguzkiz jantzi zan
—asaba zaharren baratza
—ordun, zuhaitzak igaliz
—ordun baratza leheneratu zan
—Ta lehen ikusi gabeko
—zuhaitz berri bat zegoan
—haren gerizak herri-baratzak
—ezinilkor egin ditu.
—Nire Tabor-mendi: nire
—baratz zaharraren antzalda!,
—lehenaren muinak aldatu beza
—baratz zaharra baratz berri!
- IZOTZ-ONDOKO EGUZKI (1931)—Izotz-ondoko eguzki,
—olerkariak noizpait
—iri goratzarre.
—Emeki duk itxaroz
—piztu garai-larre:
—larreon batzarre.
—Btik nator, ibarrak
—izoztuta utziaz.
—urrezko yantziaz.
—Aren parrea dadat
—gozatua baitu gaur
—ezti bereziaz.
—izotz-ondorena
—denetan emeena!
—Bai baitator urrundik
—Gabonetarako
—etxeko sutondoan
—bixkortu ezkero,
—parre antxa gozo!
—Bai baitatza eria
—atzapar itsusia
—luzatzen ario:
—maiteak yario:
—itzik ezin ta irria
—ain ezti dagio!
—Sagasti salla lotan,
—ametsetan Orril;
—txori gaxoei aztu
—gau latzaren urbil;
—otxanduta dabil.
—gorantza yarriak;
—izotz-arnasa, agian,
—baititu iguzkiak
—zernai tauparazteko
—eskui, Altzomuño;
—nonai euskel oiartzun
—ortzimugaraño...
—lañotan daudeño!
—Aran ta muño gañez
—euskotarren zaindari
—bil ta, dirudia
—amets eder mamitu
—ortzian geldia.
—garalle goitarra,
—gure arazo latza
—artarako, nagusi
—ire bidez dotoigu,
—Izotzak estali zun
—mintzo ozenak zabaldu
—Itzal-zokondoetan
—lore, izotz-bitxia;
—baña gañetaz ari
—yauntzen eguzkia.
—Izotz-ondo. Neguak
—larria gallurreruntz,
—Gazte sail kementsua
—izozpetik eguzkik
- ETXEKO KEA (1932)—Etxe gaingorriak emana
—ke urdina badut nabari
—ai nire poza!, huraxe baita
—maldan etzinik soroa
—etxe zabal teilagorria,
—aurrean intxaurrondoa...
—Han dun bero, ta han dun bizi
—Gauez, sutondora bilduta
—Nireganago, maiteño
—aurki bata bestereino.
—Amets!, inularreko izarra
—zeruan piztu dedino
—Eztai egunez, mahaiean
—Ortzia bezin urdin, kea
—teilatutik, bihurrean...
—Leihotik, hogei baserri
—zenbait zabal ditun ageri
—zenbait erdika nabari.
—Batak besteak adina
—keok ote zen egina!
—Maiteñoa zait hil atzo,
—aretoan gorputz dago.
—Leiho zabaletik mendia
—etxegainetan ederrago
—Azti zitala belea,
—zerraldoa dagon etxetik,
—hura bezin beltza... kea!
Lizarralde, Pello —1956—
- «TRIXTEA DA» ESAN ZUEN (1978)—«Trixtea da», esan nuen...
— eta hitz guztiak
— itsasertze guztietatik
—paseatu ziren...
— bitartean
— liburuak usteltzen
— hautsaren azpitik
— argitik urrun...
—eta hainbeste haurren
—hertsiak
— hormetatik
—zintzilik
- HORMA ZAHAR HOIETAN (1978)—horma zahar hoietan
—utzi ditut
—behatz zurbil hauk,
—eta goroldio hori
—ez da higitu
—hilzori astuna
—iristean...
- HEMENTXE NATORKIZU (1978)—hementxe natorkizu eskuak
—neure gorputzeko zaparrada
—mozkor gaitezen ttantta
—epel hauk ez baitira malko
- ITZALA ZAPALDUKO DIZUT (1978)—Itzala zapalduko dizut
—zuhaitz enborretan lokartzean
—ederrak hartutakoak gara»
—ozpin ttantta aterako zait
—bata grixa
—arraiadunaren artetik, merienda
—botako dut
—katuak sartuko zaizkigu
—aste eguneko zapata ilunetan
Lopetegi, Joxe Mari —1875-1942—
- ASKATASUNAZ (1931)—Zer buruzbide bihotz gabe
—zer anaitasun zitala
—zer gizontasun neurri gabea
—zer zentzu gabeko ergela
—zer gertatzen da Euskal Herrian
—zerk garabiltza honela
—zer itxuretan anai jatorrak
—zer, zentzu gabeak gerala
—Nun gertatu da honelakorik
—nun jaunak, nun, Azpeitian,
—jesuita ta erlijiua
—besterik ez dan tokian
—Askatasunaz gaudezelako
—lau lagun aruntz joan ginan
—aitortutzera hitz bian
—ekin ziguten laueri milak
—guztiz modu itsusian
—Gugandu ziran atzaparrakin
—lepotik ito nahiean
—hitz bat egiten utzi nahi ezik
—min zutela barrenean
—beldur ziraden bihurtutzeko
—norbait gure esanean
—Garate jauna Bergarakoa
—euskaldun jatorra berez
—heldu zioten zamarretikan
—Santakruz zanan odol beretik
—nazi dira gure ustez
—Aita Inazio sortu herrian
—bihotz onekoak daudez
—jaun on bat oñatiarra
—hotzikan gabe laja diote
—tira ta bultza hautsi zioten
—ekustearren zeinen pizkorra
—berez dan azpeitiarra
—Askatasuna indartutzeko
—ez dago kuadrila txarra
—Mila baziran lau zatitzeko
—ez al da lotsa euskalduna
—atzerrietan ai zer fama guk
—erakutsitzen dizuna?
—Modu horretan baldin badabil
—maltzurtzar bihotz-astuna
—bide hortatik ez da etorko
—Euskadin Askatasuna.
- EKAITZA (1936)—Uztailaren hemeretzia
—egun beltz ta pozoitsua
—ezagutzen zan bazatorrela
—ekaitzakin erasua;
—tximista gaixtoan sua
—odol gorrituz gainbehera hazi zan
—Atzera eginda galdua zagon
—gure herri dohatsua
—beragatikan burua gora
—hegazkitzarrak bonba goitikan
—nonahitik kainonazua
—ekaitzak kazkabarra bezala
—bazatorren balazua
—hamaika amak gaur esaten du:
—bizitza hain erosua
—askatasuna maite degunak
—gerez izan odoltsua;
—aberatsaren merioz dator
—hemengo nahaste osua
—oinpean beti iruki nahiak
—langile edo behartsua
—diaurrun itxuratsua
—aurreratzen zan nola sartzen dan
—ardi tartean otsua
—pinpi ta panpa garbitzen zuan
—nahiz izan bihotz jasua
—hamaika amari gogotzen zaio:
—Iretsi nahirik nola enarak
—iretsitzen dun eltxua
—berrogeita bost egun honela
—hura bizitza pisua!
—leial eta mamitsua
—behartsuaren laguntzalea
—zuzena eta zintzua
—hamaika amari ahaztuko ez zaio:
—Falangistakin reketetarrak,
—zer gizarte indartsua
—beren laguntza zeukatelako
—militar gaizto faltsua!
—bekaizkor ta xitaltsua
—aurrera goazen alkarturikan
—anai prestu bulartsua,
- GEZURTIENTZAT (1936)—Ordu biak laurden gutxietan
—pinpi ta panpa kainonazoak
—Irunen ta Hondarrabian,
—zer ote ziran hainbeste soinu
—altxatu ginan abian
—hobetoxeago entzuteko
—hobetoxeago entzuteko
—itsasertzera joan ginan.
—Bi andrek leihotikan
—Madrid hartu zalako
—Hoik uste zuten zala
—Madriden sartzea
—kanpantorrera joanta
—ezkilak jotzea.
—Nik buruari dardar egin ta
—itxura egiten zutena.
—Bizkai aldetik gure anaiak
—mugitzen hasi zirala
—Irun ta Hondarrabitik
—zenbat joan zi'an?
—Hoik uste zuten zala
—Madriden sartzea
—kanpantorrera joanta
—ezkilak jotzea.
—Atabalakin tanborra joaz
—gizon bat deika atera
—irakurririk herriari deitzen
—alkate jaunan papera.
—Seietan musika soinuakin
—goazen guztiok dantzara
—Mondragoi ere gurea da-ta
—Mondragoi ere gurea da-ta...
—erdiak erotuta
—nora joanik ta
—Hoik uste zuten zala
—Madriden sartzea
—kanpantorrera joanta
—ezkilak jotzea.
—Herri guztia engainatutzen
—gezurren modu txarrean
—horrelakorik ez da egiten
—gizon zintzoen aurrean.
—Zuek zauztela denen nagusi
—Ez daukazute ezkillak jorik
—ez daukazute ezkillak jorik
—Madriko kanpantorrean.
—Harritzen naiz gauz hori
—burura etortzea
—eta hoinbesteraño
—gizona erotzea.
—Hoik uste zuten zala
—Madriden sartzea
—kanpantorrera joanta
—ezkilak jotzea.
Lopez Gaseni, Manu —1961—
- ERRUDUNTASUNAK
(Variations) (2018)—Kristau jaio ninduten
—jatorrizko bekatuaren jabe.
—Erruduna izatez
—“ni bekatariau...”.
—Gizon hezi ninduten
—desorientazioaren desgaraian.
—Europar egin ninduten gero
—amestutako lurreko herritar.
—Errudun geopolitikoa
—Sexu joerarik arruntenak
—aukeratu omen ninduen.
—“barka, rainbow community...”.
—Gizon hetero kristau zuria,
—erruduntasunak josia.
- LANDSCAPE (2018)—Izurriteren bat behar du,
—inbasio bat:
—txoriz beterik dago
—hegaztiz gainezka.
—edo Artze eta Atxagarena
—Laboa tarteko.
—Txolarreak, usapalak,
—kurloiak, kardantxiloak,
—arranoak, kalatxoriak,
—Ez errua egotzi amerikarrei
—Whitman jakintsuari
—Txorigabetu dezagun
—Txoririk gabeko poesia
- ROY BATTY-REN ERARA (2018)—Sekula sinetsiko ez zenituzketen gauzak
—Su-garretan zeuden zarama-ontziak
—Oionetik harago.
—Adar-argien izpiak ilunpetan distiratzen
—Legutianoko Atean
—Gaonatik hurbil.
—Harresia eraisten begietsi dut
—eta beste asko eraikitzen
—Europa deritzan ezlekuan.
—Milurte baten amaiera ikusi dut
—eta beste baten hasiera.
—ETAren hasiera
—eta
—ETAren amaiera
—ikusi ditut
—herrialde ttipi batean.
—Lehendakari sozialista bat ikusia nago
—beste hegiari begira.
—Munduaren ifrentzua
—ikusi dut
—mirailaren beste aldean
—untxi zuriaren xerka.
—Une horiek guztiak
—esateko ordua zen.
- EGIAK IREKI ETA (2018)—Begiak ireki eta
—poz aurpegiak ikusten dituzu.
—Betierekoa zirudien gaua
—amaitu da, beharrik.
—Etxera bueltatu eta
—normaltasunera ohitzen saiatzen zara.
—Utzi behar izan zenuen guztia
—berreskuratu duzu, behingoz.
—Zirriborratu zenuen proiektu hura
—egingarria da, menturaz.
—Kalera irten eta
—begiradak sumatzen dituzu.
—behinola izan zinen pertsona
—berriro izatea, tamalez.
—erietxera itzultzen da beti...
Lopez-Mugartza, Juan Karlos
- ZIPRISTINIK GABEKO GAU LASAIETAN (1993)—Zipristinik gabeko gau lasaietan
—basamortuak ixilik izaten dira
—dunetako barne beroa hezetu eta jainkoaren zazpi izpirituak
—zeru gainean ikus daitezke
—galaxiek esne bideak botatzen dituzte orduan,
—urkin labaintzaileak
—ezti eta bolia
—une berean, beste latitude bateko kale errautsuetan
—lurrean diren harri lipiztariek
—aingeru erori gazteen sumina itxoiten dute
—hareetan, eguzkia, hegohaizea eta sargoria sentitzen delarik,
—eremu mingaitz eta zauritu orotan bezala
—dizdir ezberdinak nabaritzen dira
—eta basamortuetako biztaleen bihotza sutan jartzen da orduan
- ITXAS ZABALEKO MARIÑELEN ABESTI LAZKARAK (1993)—Itxas zabaleko mariñelen abesti lazkarak
—ailegatzen zaizkizu olatuen zurrumurruarekin batera
—brankako gazteluan
—lermarik gabeko birjina desloratugabea
—ozeanoetako uhinen gainean, belak haizatuak daudelarik,
—itsasaldi honek bukatzerik ez izatea nahiko nuke
—bainan zuk, irriño bat agertuz eta ameslari zerumugara begira,
—lehorrean ibiliz ibili izerdiz arituko naizela ongi dakizu
—atzean utziko ditudan oinhatz sakonetan
—gaurko fidantza berbera izanen dut zuretzat gordea
—eta gaueko bero usuan, izarren argitan
—nere zaurien gorritasun urtua harrotu eginen da
—kostaldeko bazterretarantz zugana naraman kresalaren gaziaz
- IRAILEKO OIHANEN ARTETIK DATORKIT HAIZEA (1993)—Iraileko oihanen artetik datorkit haizea
—nere amets gaiztoen irudi aldakor eta krudelek
—utopien herrira itzultzeko behar dudan odola
—ohostu didate gaua bezain ilunak
—sineskaitz eta bihozgogor bilakatu naute
—arma hotsaren usain ustela
—ziegetan elikatzen den heriotzarena
—azken urteetako nekeziarekin bat datoz
—eta ihesari emanak
—begi gainean daukadan lokarri beltza
—oparitu didate
—izan nahi nuen, bide honetan, lehena
—eta gezur itzel guztien gainean
—pairatzaile bakarra
—iragan egunen joan etorriek
—egiaren frankotiratzaileen su epelaren azpian
—nini ikaratien dizdir beldurtiaren aurrean
—eroso sentitzen
—erakutsi didate
—eta ahaztu egin zait, saldu, dagoeneko,
—gizakiaren itzal haundian noizbait izan nuen itxaropena
- EZAUGARRI FISIKO EZBERDINEK ZERUAREN GARDENA (1993)—birsortu nahi dute
—sutegian eragindako mailuaren kolpeaz
—ortzearen kalitate ezberdinek, ordea,
—burniaren oihuaren goria erakutsi
—eta oroitzaren atalasea gainditzen dute
Lujanbio, Jose Manuel, Txirrita —1860-1936—
- ANTXOKO HUELGA (1919)—Mila bederatzi ehun kunplitu eta hemeratzigarren urtean,
—huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;
—buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
—guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;
—beti gogoan izango degu bizirik geran artean.
—Bertso berriak jartzera noa, nahi dituanak ikasi,
—asuntu hori onratu gabe ezin nezake nik utzi;
—oiartzuarrak Antxo aldean ez gaituzte nahi ikusi,
—txori batzuek joan diralako kaiolatikan igesi,
—Huelga hortan eskatu ziran lau kondizio berriak,
—bainan ez ziran horko maisuak Oiartzundik etorriak;
—iduritzen zat ote gauden gu libru berdean jarriak,
—lehenago alde genituanak kontra ditugu erdiak,
—artzai gaiztuak diran tokian pagatutzen du ardiak.
—Portu hartako kontratista bat gizona balientea,
—Goiarritikan etorria da, euskaldun korrientea;
—urte batzuak baditu baina gorputza dauka tentea;
—oiartzuarrak badadukagu horrentzat borondatea,
—San Estebanez fiesta da eta nahiko genduke joatea.
—Oiartzuarrak ez diote egin jaun horri ustez gaitzikan,
—zentruak esan digun legera errenditzea baizikan;
—beraren kontra ez degu esan tokatzen ez dan hitzikan,
—pasa diranak esplikatzeko ez dadukagu lotsikan,
—begiak balak baldin balitu tirako luke pozikan.
—Mualla hortako kapataz batek propina asko hartzen du,
—berari zerbait eman ezkero lanean azkar sartzen du;
—neronek ez det ikusi baino jendea prankok esan du,
—erregaliak izugarriak nola dituen izandu;
—badauka zeinek gobernatua nahi balin badu gizendu.
—Inbusteruak ez izatea degu guretzat kaltean,
—gizona zail da ezagututzen pruebak ikusi artean;
—«Tori oiloa! —esanaz joan zan aurreko egun batean—;
—ardo-puska bat ez da paltako horren iztarrak artean».
—Lana aguro agindu zion sartu zanean atean.
—Inoiz suertez jartzen bazaizkit gizon horiek aurrean,
—alde artara begiratzen det triste ta gogo txarrean;
—zenbait nahigabe sufritzen degun bizi geranak lurrean,
—ardi gaiztoak pagotxa jaten, onak goseak larrean,
—gauz hori bera pasa zitzaigun Karlosen gerra zaharrean.
—Leku askotan ikasi dute Antxoko jornalen berri,
—ta berak ere adierazten hor dabiltza herriz herri;
—Irundik eta Hondarrabitik jende asko da etorri,
—beste batzuak abisatuta Goiarritikan ekarri;
—hemen dagona ez da besterik: bengatu nahia elkarri.
—Zelebria da gizon batzuak egin duten ajustia,
—lantegi horren segurantzia ez dute gutxi kostia;
—gero 're hoiek ez da komeni edozein modu uztia,
—oiloarekin etorri zan bat, solomuakin bestia;
—nik ere pozik jango nituke, jenero txarrak ez di'a.
—Nola presari eragin eta pasatzen dan ugaldia,
—hala berean kanpotarrakin bete da Antxo aldia;
—gu lanik gabe honla uzteko hoiek zeukaten zalia,
—hau da batere hasarre gabe egiten degun galdia:
—oiartzuarrak bestiak baño eskasaguak al di'a?
—Miseriarik ez dadukagu edanean ta janean,
—gure gorputzak hargatik daude honen estadu onean;
—estimatuak izaten ginan besterikan ez zanean,
—edozein burla egiten dute komenentzia danean.
—Usteko zuen horren kontuak ez ditugula jakindu,
—bestiak baino aldrebesago hutsa ikusi bagindu;
—gure kuadrila hasarre dago, askok bihotzean min du;
—zaharrak etxean geldi daudela besteri lana agindu,
—Pasai San Joango oilojaleak azio txarra egin du.
—Altza gaineko beste gizon bat dabil Antxo inguruan,
—gu bajatzea beste gauzarik ez dabilkana buruan,
—eskirolakin unitu eta altueneko graduan;
—gizonez gizon jarri zaitezte oiartzuarran onduan,
—zein dan langile balientea ikusiko da orduan.
—bere galoiak gora altxatzen enpeinatua da larri;
—atzo gizon bi hizketan zeuden, atenditutzen naiz jarri,
—sujeto horrek zer egin duan esan zioten elkarri:
—«Biba euskera!» maiz oihu egin, kastillanuak ekarri.
—Oraingo hontan izandu dira asunto izugarriak,
—bainan gugatik ez du merezi desonratzea herriak;
—gusto duanak ikasi bitza hamasei bertso berriak,
—muallan lanik ez zeukan eta Trajinos Beltzak jarriak;
—aditu nahi ez duanik bada itxi bitza belarriak.
- NORTEKO TRENBIDEARI (1931)—Naparroatik ardo-karraio itzai asko zan ikusi,
—prankok bazauzkan idi koskorrak beren koilare ta guzi;
—zurezko ardatzak lumerarekin ahal zan maizena igurtzi;
—denbora hartan Pantorrill zuten karreteroen nagusi.
—Garai hartako itzai koskorrak ongi zebiltzan lanean,
—Gipuzkoan da Bizkai aldean ta Euskalerri danean,
—gorputzak bapo gobernatuaz edanean ta janean;
—akabo hoien jornal-bidea trena etorri zanean.
—Aditu zituztenean trenen txistua eta marruak,
—gehientxoenak saldu zituzten idiak eta karruak,
—esanaz: «Horrek jetxiko dizkik goi hoitan diran arduak».
—Garai hartako haien abarkak ziran basurde-larruak.
—Mila zortzirehun hirurogei ta zazpigarrengo urtean,
—lehenengo trena ikusi nuen Espainiako partean,
—bide pixka bat bistan pasata inoiz sartua lurpean;
—perra berriak erantsi dizte handikan orain artean.
—Modu horretan jarri zuenak Norteko ferrokarrila,
—jakinduria haundia zuen, entendimentu abila;
—gizonik ezin hasi liteke zaldi hobearen bila:
—goizean irten Irundik eta iluntzerako Madrila.
—Danak alkarri lagun zaiogun ilundu gabe kopetik,
—indar haundian dihoala 're gelditutzen da kolpetik;
—inor ezertaz behartzen bada Donostiara Madritik,
—izugarrizko adelantua jarria dago Nortetik.
—Linea horrek badauka zenbait tunel, zubi ta errio,
—bi biderekin ipini dute sekulan baino berri,
—eletrikako indarra eta hoinbeste guardarraio;
—gau eta egun gelditu gabe beti zerbaiten karraio.
—Trenera lasai balihoake eginagatik zahartzera,
—igo-bideak ederrak dauzka, kotxean aixa sartze'a;
—hamar legoa bide pasata ordu beteko etxera,
—lehengo segunda bezin ederra dago oraingo terzera.
—Eseri-alki ederrak eta beste gauza bat on-ona:
—ezertarako behartzen bada kotxe bakoitzak komona;
—lehengoan hantxen ikusi nuen larogei urteko amona,
—frantzes euskaldun buru-zuri bat, Bentaberriko Moñoña.
—Karbonerarik ez dute behar, fogonerorik hain gutxi;
—hor behar dana: begiak ernai eta llabiari eutsi;
—abiatzean iriki eta ailegatutzean itxi,
—gau eta egun gelditu gabe dabil txistu ta irrintzi.
—Gizon abila zan eletrika sortu zuen maisu hori,
—piska-piska bat harrek graduak bajatu zizkan suari;
—orain indarra leku askotan kendutzen zaio urari,
—garai batean merke zan baino gaur balio du ugari.
—Honla esanaz ur irakinak egiten zuen negarra:
—«Prezisua al da beti kalderan kiskaltzen egon beharra?
—Ez daukat beste alimenturik: sua, kea ta txingarra;
—ongi miatzen baldin banazu hotzean badet indarra».
—Berari be'ira jarri zitzaion zabaldurikan besuak,
—arrazoi hori ontzat hartu du eletrikako maisuak:
—«Badakit zure gau ta egunak dirala lastimosuak,
—hori egia esan badezu itzaliko di'a suak».
—Jangoikoari eskatzen diot arren argitu nazala;
—garai batean ez genekien eletrikarik bazala,
—orain ur hotzak dabilki trena lehen irakinak bezela.
Madariaga, Juanra —1962—
- ITAUN LUZEAK (1989)—Zerendako izar zuriek dute
—horren biziki izarniatzen
—negualdiaren gauetan beren
—zulo gardenetatik,
—elur malutak barreiatzeko ezpada?
—oinazpiko lurra segretuki desiratzen,
—bortuan ilunabar orotan
—itsasoratzea gutiziatzen duela
—senditzeko ezpada?
—Zerendako ustegabeko heriotzak ditu
—aita ta ama zaharrak eramaten
—besarkatzen gaituen malurraz
—eta bakartasun iraunkorraz
—ohartzeko ezpada?
—Zerendako enbat urdinak du
—horren hiroturik oldartzen,
—noragabeko untziaren
—belak itxaropenaz
—haizatzeko ezpada?
—Eta zerendako dira azkenean
—aita, ama eta itxaropenaz beteriko belak
—falta zaizkigun gauzak?
- POETAK ZIRELA (1996)—Eta gero itzuli ziren gerlariak bidaia luzeetarik,
—deus ekarri barik, deus jakin batik, lekat eta flakatuago
—eta zaharkituago zetozela.
—Ibiliriko herrien mirakuluak guztien ahotan zebiltzan,
—hango paisaiak eta elezaharrak.
—Erran zuten erleek hostokatzen zituztela loreak maitemindurik baileuden,
—polenarekin gaztelu horiak eraikitzen zituzten artean.
—Eta saiak arratoi zaharren hegazkinak zirela,
—hil-etsian daudelarik familia ikusi nahi baitute azkenengoz.
—Mendiak han ere xurituta zeudela baina elurrez ezezik
—azukrez ere bai, eta gailurretarik jausiz geroz ezinezkoa zela pastel bat ez egitea.
—Bertako zaharrek ezagutzen zutela munduaren jaiotzea,
—hantxe baitzeuden eserita mundua apenas pilota ttipi bat bezalakoa zenean.
—Neguko gau hotzetan ikus zitekeela nola zeruko izarren
—begietatik elur malutak jausten ziren mara-mara,
—umeak ahoarekin hartzen saiatzen ziren artean.
—Baina harrigarriena, ez zekitela zer ziren malkoak
—zertarako bailo zuen tristurak, non zegoen infinitoa,
—noiz asmatu zen heriotza eta zer zen noraeza.
—Erran zuten arerioa leku orotan fineziosa izan zela,
—jukutria ederrez engainatu baitzuen gure armada.
—Erran zuten ele xarmangarriak ilkitzen zirela halen
—ezpainetatik, bihotz oneko poetak zirela.
—Harrezkero zer diren malkoak, non dagoen infinitoa
—eta horrelako gauzak baino ez dituzte galdetzen
—erabat erotu ez diren gure gerlariek.
- BADAEZPADA (2001)—Atzean Titicaca lakua zegoen, itsasoa bezain neurribakoa,
—urdin distirant, antigoaleko inperioen ispilua,
—mundu sakratuaren muga malgua. Eder zegoen.
—Gure ezkerrean Peruko lurrak zabaltzen ziren.
—Eskuinean ilargiaren irla, puma guztien azken paradisua.
—Han ere izan ginen azal beltzezko ume irridunei gailetak
—ematen, aguayu-ek haien begien erlantzarekin kontrastea egiten zutelarik
—Mendi hartatik munduaren historia ere ikus zitekeen eta era berean,
—bizitzaren gardentasun nabarmengaitza.
—Guk, badaezpada, elkar besarkatu genuen eguzkiaren behako solidopean.
—(Copacabana, Bolivia)
- DOSIA (2003)—Egun batzuetan behar bezala bizitzeko dosia
—okertzen duzu eta
—zubietatik tristeziak jota begiratzen diezu
—ur azalean nabigatzen ari diren
—gutunazal, arrain, eta amodio itzuriezinaren latexari.
—Dendetan sartzen zara
—damuaren perspektibaren kontrako
—azken antidotoaren bila,
—eta tabernetan komuneko ateetan jartzen dituzu
—izenak metxeroaren keaz.
—Osasun zentroetan zure izena entzun arte
—itxaroten duzu,
—erradiologoaren begirada transparenteak
—irinezkoak direla adierazteko.
—Hilerrietatik abiatzen zara
—bolietan dauden abizenei
—aurpegiak jartzera, asmatzera,
—curriculum vitae guztiak konplitzera,
—gorpuen dilatazioa entzutera.
—Negar batean paratzen zara gero
—etxeko pasabideetan galduta,
—beste gorputzik gabe,
—hurrengo egunaren dosi perfektua
—zein izan daitekeen hausnartu nahian.
- EROSI MAPA (2009)—Bazterretako mapa geografikoa
—bidaia agentzia batean eros daiteke,
—tour ederra proposatuko dute
—desertu periferiakoetan barrena.
—Bakardadea, nork berea batu bideari ekiteko.
—Hegoaldera luzaturiko begirada galduak,
—arrotzak, okerrak, absurdoak, akastunak,
—denak dira horretan monumentu nazionalak.
—Muturretako demonioek
—erreka magalak betetzen dituzte,
—txoriak joanak dira toki honetatik, British Airways,
—alfonbra koipetuak baino ez ditugu zapalduko,
—deslekuetako hizkuntza berri eta
—paraplegikoa darabilte biztanleek,
—arnasa hartzeko aparatuak ere
—zaharregiak dira funtzionamenduan.
—Atrakzioa egongo da nonahi.
—Igo gure tranbiara eta ez duzue ordainduko
—hemisferio honetako bitakorako poemak
—irakurtzen ez badituzue.
—Barneratuko zaizkizuen zantzuen artean
—lirismo groteskoa, distortsioa, aseezintasuna, desoreka,
—zirriborroaren erreinua, poesiaren tentsioa aurki daitezke.
—Salgai daude orratzez zeharkaturiko hasperen bildumak.
- KITATZEKO TENOREA (2009)—Tigre guztien kolorea du zeruak,
—heriotza atari huts bat da.
—Hirietako giltzak galdu zaizkizula diozu
—eta aterik, leihorik gabe ez dago bilatzerik.
—Negutik dator gu barruan gauzkan trena
—eta ezin da azaldu bere hustasuna.
—Ez goaz hiria zeharkatzen duen automobilean.
—Ez gara, zerbait arraroa hazi zaigu barruan.
—Amai dezagun, zainak moztuko ditugu.
—Zeuk dauzkazu aizto guztiak.
- HEROIAREN BORONDATEA (2009)—Begiak zabaltzearen zeremonia, ispiluaren amnesia estetikoa, gosaritarako elikagaien hustuketa, armairuaren bronkitisa, arroparen sitsa, ate aurreko geldiunea, geroko paisaiaren monotonia, fosilizazioa, giltzen amarrua, itxiera baten oroimena. Kaleko farolen begirada, metroko bakardadeen inperioa, urratsen koreografia, itsasnesken aurpegiak bagoi-pezeretan,
—Ez-denbora, ez-espazioa, giza-indiferentzia, autoen makinaria hotza, irrati eta ke toxikoen safari amaiezina, lanorduetako krispazioa, egunerokotasun bezpera gabea, diosalen bilduma, identitatearen aplikazio exkaxak, atsedenaren prekarietatea, muga eta espazioen irla, otorduko prestakuntza biokimikoa, gosearen berediktoa,
—Arratsaldearen lehen ordu konkaboak, zeruari buelta eta buelta, eginkizun xume eta zentzubakoen zerrendatzea, ogiak, egiak. Nekeari erresistentzia, western zaharrak, tvko apopilo nardagarriak, tragediaren sobredosia, banitateen eskaparateak, hezurduraren egokitze ezina, diarioaren gaueko grabazioa, hitzen beharra eta sinbiosia. Eta azkenean, arnasa hartu, lasai biluztu, zure azken unea balitz bezala.
—Ezkutatzeko, dena izkiriatu.
- DENA ERRAZA ZEN GARAIAN (2009)—eramaten ninduten
—zazpi-zortzi urterekin.
—Portzelanazko aulkiak ziren,
—izerdia eskuetan
—irudipen guztian izerdia.
—Ilea moztu orduko
—ezkutatzen ziren eskuak,
—hil nintzakeela pentsatuz
—azalean pausatu eta
—laztasunaren zarata, mina.
—Izerdia eskuetan
—irudipen guztian izerdia.
- ZENBAIT DELITU (2009)—Iluntasunak umeak jaten ditu,
—nostalgiak gezurrak edaten ditu,
—dena begiratzen dut gauzak zabaldu gabe.
—Mundua da maitasunaren irakaspena,
—maitalerik onenak dimititu egin du,
—Betiko tokietara joaten naiz,
—maitatzen zintudaneko espazioak,
—eta han isuri egiten naiz.
—Egin dut zenbait delitu,
—utzidazu nire burua engainatzen,
—azken urratsak badakit nondik ekarri nauen.
Magdalena, Peru —1980—
- HARRIAK II (2008)—mendi bat
—harri bat da akaso
—harrobitik irteten direnak
—mendi bat
—harri bat da akaso
—harrobitik irteten direnak
—harri demokratak dira
- HARRIAK VIII (2008)—harri batek ez badu nahi
—ez da mugitzen
—mugitu nahi badu
- SAMURAI I (2008)—samurai batek begiratzen daki
—daki isiltasuna dirudien musika
—daki gelditasuna dirudien mugimendua
—daki samurai batek osotasuna
—daki zuhaitza daki harria
—daki ura eta daki haizea
—samurai batek daki
—eta samurai batek ez daki ezer
- LAINOAK 5 (2008)—Baldin eta hutsune bat badago,
—Desagertu ziren lainoak,
—oraindik agertzear daudenak,
—denak hor, hutsune urdinean, zabalik.
—Eta begira jarraitzen dugu.
Makuso, Juan Ramon —1961—
- BIZITZEAK HIL EGITEN DU (2004)—eskuetatik ihesi.
—Eta bizitzeak hil egiten du.
—Munduratuak.
—ez dira heltzen.
—Eta bizitzeak hil egiten du.
—Zalantzak, zalantzak.
—Argituak
—ez dira niretzat.
—Eta bizitzeak hil egiten du.
- OINAZEA (2004)—nire bihotzeko ezti errea
—lasaitzen du.
—Begiratu eta nozitu.
—Zipriztindu, egiten du
—sabelean ostatu ezin harturik dabilen janariak.
—Zurean, zurekin, elkarrekin eta inorekin
—izan gabe, zorion izateko beta nahi dut.
—Izanda, ez zinateke izango
—ez eta solaskide.
—haizeak urratzen zaitu
—nire albotik inguratzen zaren bakoitzean,
—artean gurea ez zarelako.
—Bitartean gauaren morrontzaz jabeturik
—besoek luzatzen didate beraien beroa
—Noiz arte? Lekurik ez zuretzat,
—biok elkartu eta heldu bitartean.
- AURKITU ARTE (2004)—gerturatuz.
—Begiradak zutabe moduan
—bata bestearen parean
—luzatuz.
—Elkarrizketa luzeak eraikiz,
—elkar ulertuta.
—Orain arte galduak?
- NORA EZA (2004)—Ustezko bideak, urak
—eraikitzen ditu.
—Hostoak, haizearen bideak
—zeharkatzen ditu.
—Maitasunaren beroak, suak
—urtzen ditu.
—estaltzen ditu.
- MAITE DUZUN HIRIAK (2006)—Maite duzun hiriak
—erraietaraino, hiltzeraino
—eramango zaitu.
—Bidezidorra etengabeko
—Maite duzun hiriak
—meheak sortuko dizu
—Sorterri, ez hiri,
—epeltasuna.
—niretzat dira, ezinbestean
—ene bideko hesteak, kaleak,
- IRAGANETIK ORAINA EZKUTATU ARTE (2006)—Iraganetik oraina ezkutatu arte
—ene Errenteria inorena zen bitartean.
—Fabriken ke artean hiria sortzen zen
—iraganetik oraina ezkutatu arte.
—Manchester txikia handia zen
—Handitasuna murrizten zen
—Ez dut odoletan eraikitako kalerik nahi
—gorrotoaren ezpalak baino ez direlako.
—Argirik gabeko iluntasuna zabaltzen da
—gizakirik gabeko kale estuetan.
—Ene Errenteria inorena zen bitartean
—iraulia geratu zen herriko plazan bildutako
—hiritarren izpiritu izoztuetan.
—Hiria sortzear dago sororik gabeko eremuetan,
—iraganetik oraina ezkutatu arte.
- HERRIGABEAK DAUDE (2006)—baina hiria hiritartasuna
—badaukat.
—Ibilian karrikan itsasoratzean
—ametsek ez dute mugarik.
—baina hiria hiritartasuna
—badaukat.
—Leku bat lekurik gabeko garaietan.
—Irribarre bat ezpainik gabeko aurpegietan
—baina hiria hiritartasuna
—badaukat.
—Ustezko argia, itzala baino ez da.
—Keak ez du ikusten
—gure begirada itsutzen duenean
—baina hiria hiritartasuna
—badaukat.
- KAIAREN OIHARTZUNAK (2006)—Kaiaren oihartzunak
—ezintasunaren oihua.
—Oihua isilpean gordetzen da
—paretetako zirrikituetatik,
—hormazko leihoetatik;
—eta enararen hegaldiak espazioaren
—hutsunea betetzen du,
—hutsaren laztana barneratzen du.
- EZEREZARI LURRA EMAN ZION (2006)—hirikoa ez den hiritarrak.
—eregitako adiskidetasun antzuan.
—Hegalik gabeko hegaldian lurreratzea
—ametsen soslaia izaten da
—Ezdeusak du atsekabe
—Eta zubiek badituzte
—itsas zeruaren zedarrian.
Manterola, Gabirel —1890-1977—
- ZIÑESGEA (1921)—Oyan itsaltsuan bidekatuta
—nekearen-nekez gustiz aulduta
—bideztia dabil,
—ikaraz ta zurbil
—artegabetua;
—non dan be eztakian gizon gaxoa.
—Gentzea galdurik dabil oyanean
—batera, bestera, bilatu nayean,
—barrengo gentzea
—ta baretasuna,
—ta, bere biotza dauko samiñago.
—Dei atzipekoyez etsai galgarriak
—leusinduten deutsez entzumen zoliak,
—eskintzen argia
—ta zorun bidea,
—baña, yarraituta
—laster da geratzen ustegabetuta.
—eta iluntasuna
—ustegetzen dauna,
—eztakus besterik,
—eztager iñondik itxaro argirik.
—Eriotza deika dagola, onetan
—ozantz itzaltsua entzun dau goyetan,
—ta argien izpiak
—dis ortze danean
—einda, zabaltzen dau poza oyanean.
—Bideztiak baña lauso dauz begiak
—girñak itsuturik,
—iges dau argitik;
—Urten nai ete dau oyan ilunetik?
—Dis-dagi beti ziñeste argiak
—nai nondik bialtzen izpi biziak,
—ta gizon gaxoak
—ziñestebakoak,
—iges dau argitik;
—Urten nai ete dau guzur-ilunpetik?
- UDAZKEN-OLDOZKUNA (1921)—Udazkeneko egun itunan
—ortzea goibel dakustanean,
—eta ausarditsu axe-erauntzia
—sartuten dala zugatz artean;
—orri gustiak irabioka
—euren biziaz aztuta lez,
—alkarren leyan ikusten dodaz
—Goibel yartzen yat neure biotza;
—oldozkun baltzez daukat itun;
—poza damostan gauzaz aztuta
—nai ez da yartzen naz oldozkun.
—Zer dan bizitza? Gizona zer dan?
—Irudi ontan argi dakust:
—axe-erauntzian aldi zolia,
—orriak gizona darakust.
—Giza bizitza da axe zearka
—egazka doyan txoritxoa;
—ta elbururantza arin itxasoz
—doyan ontzi bat indartsua.
—Odei ertzean sortuta laster
—ezereztuten dan lurruna;
—aitz-erpin-zear igeska doyan
—laño antzedun da gizona.
—Argidirian laztan artean
—eta arratsean bizitza barik
—gelditzen dana iger-iger.
—Udazkeneko egun ituna
—axe-erauntzi eta orri igarra,
—ludi ontako bizitz laburran
—auts ezereza da gizona;
—Zelan ba bizitz ain laburragaz
—alkartu leike poz-zoruna?
—asetu leiken goi-bizitza
—beraganduta zorunduko dau
—auts, besterik ez dan biotza.
- ...........? (1921)—Txoritxo politak
—ugari dakustaz
—espetxetuta.
—Gaiztakerien bat
—egin ete dabe?
—dagoz lotuta?
—Ez; baña otzanak
—etorri dira,
—ta, gizon ankerrak,
—on izatearren
—beste barik sartu
—dauz espetxera.
—Arrano gaiztoak
—egazka goyetan
—barriz dakustaz;
—gaiztakeri baltzez
—bizitza eunduta,
—zer dala-ta azkerik
—oro dabiltzaz?
—Erpe zorrotzak dauz
—burua zaintzeko,
—eztautso gizonak
—esku-ezartzen,
—gaiztoak badaki
—ba, sarri askotan
—erpez urratzen.
—Augaitik otzana
—gizonen artean
—zigorpetuta,
—eta gaizkin baltza
—aintzat artuta.
—Txoritxo gaxoa
—estuntzapean ta,
—arrano gaiztoa
—azke axetan,
—ikusiko dituz
—ludi onetan.
- OYANEKO ITURRIA (1921)—agertuten dan iturritxoak
—bere txokotik urten daneko
—txori-agurrak pozarren dantzuz
—ostopean.
—arpegitxoan iguzten dautso
—ta ur garden, garbi yayoparriak
—bere esker ona dautso agertzen
—ibili dabil ezautzeztaben
—bidetxoan;
—eta zertxobait nekau bailitzan
—geldituten da bidean daurkin
—txokotxoan.
—Baña arpegia txoko ertzera
—agertu dau ta bean ibai bat
—zer ete dagon yakinguriaz
—amildegitik doa ikotika
—Zerbait izukor urreratu da
—uste barik,
—ta, ara ur loyak barruan dauzan
—ibai zikiñaz non gelditzen dan
—bat egiñik.
—Irudi ontan zenbat ta zenbat
—euskotar gaste geinkez ikusi
—antzeztuta;
—Au bai tamala..! Oyanetako
—alkartuta...!
Mardo, Beñat
- BEÑAT MARDOREN KANTOREA (1757)—Ni deitzen nük Beñat Mardo, Barkoxe Baxabilako,
—Otoitzen hait ez dizadala kantorerik hunt haboro,
—Ez dakika ni nizala bürüzagi hartako?
—Kantore huntzale hizalakoz düka hartzen banitate?
—Aprendizik ez zaik ez jinen Gaiñetarik batere,
—Baxabilako laurentako nihaur ez nük ahalke.
—Zunbait markis, edo kunte, edo kardinalia!
—Bürdünarik dianean zintzarri egilia.
—Zintzarri egile nizala ez hadila ez düda,
—Ar' eta ez hait interrunpitü izigarri ardüra,
—Hitzaz gütük estonatzen, Museñako kuntia,
—Zerentako hartzen dian Gaiñetarren altia:
—Ar' eta nik ere ez diat hiretako antsia.
—Kunte, markis, kardinale ezin izan gintake,
—Hobe diagü bai egonik hartü gabe banitate,
—Hi tailür hizan bezala ni zintzarri egile.
- BESTALIARRAK (XVIII. mendea)—Etxebarne, Etxegoien Elixalt eta Allande
—Barkoxera bestaliar laorak khümit dirade
—Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
—Bestaliarrak nahi'tinak jaon her adreza bite
—Khümitia bezain laster laorak jaoziz han dirade.
—Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
—Lao gizun eta lao zamari horik zortzi aho dirade;
—Maiatzian sabaietan belar güti denian...
—Arrathüak paseiuko aizina franko ordian.
—Aho aoher hen jitian nur da ez lotsatzen?
—Eta haien phartitzian, nur ez alageratzen?
—Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
—Lao egun Barkoxen, janak, ditinak igaraiten,
—Entzün gabe merexiak segür ez da phartitzen;
—Haren kunpania ederrak hori dü merexitzen.
—Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
- ARBOTIKO PRIMA EIJERRA (XVIII. mendea)—Xederak hedatü zütin
—Xori eijer bat hatzaman düzü Paubeko seroren komentin
—Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogun betzin.
—Felizitatzen zütügü
—Zeren beitüzü Mus de la Plazaren prima eijerra esposatü
—Xedera balitz halako
—Merkatietan saltzeko
—Ziberuko aitunen semek eros litzazkie oro
—Halako xori eijertto zunbaiten hatzamaiteko!
Mariskal, Martxel —1964—
- ETXE GATZATUAN (2017)—Hautsita hegalak
—zurrunduta erreflexuak
—erlojua tenorearen haginetan
—geldi piztiaren mutur satsua
—koralez eta itsas trikuez inguraturik
—lotan dagoen gaztetxoaren aurrean.
—Inozentzia, antza, gaindiezina da.
—uhinak ez dira egur biguneko kapritxoak.
—Azala erantzi nahi diot itsasoari
—brankatik behera besoak luzatu
—eta gogor tira egin
—larrutu egin nahi dut etsaia
—haren begi anitzetan sartu
—arpoi zahar guztiak.
—Gorpu bat ez da eguzkitan
—lehortzen laga dugun antopara
—ez da altzoan mantendu nahi dugun
—itsas zaldi irristakorra
—gordintasuna mastekatzen
—masustondoa hazten ari zait
—eztarritik gora.
—Hustutako borondateen ufadaz
—Gu hemen geratzen gara
—pintura altxatuko biberoen artean
—aurpegi zimurtuak
—atunaren odolaz zikindurik.
—lakarrez miazten gaitu.
—Alferrik egiten diogu garrasi
—etxe gatzatu honi.
—Itsasoa usteldu egin da
—ametsen bila abiatu garen unean.
—bihurtu zaigu barkua.
- BERRIRO ESNATZERAKOAN (2017)—Tai-txia parkean
—belaontziak badian
—nire bularrean taupaka mendia.
—diost baina ni mutu.
—«Ardiak ahuntzak ahariak
—behiak pottokak gizakiak
—animalia bera eta
—bakarra zarete denak»
—esanez utzi nau
—Alai eta oparo jaisten da ura
—ehunka bidexka ezberdinetatik.
—Begi idorrak ikusten ditut
—etxe-orratzen itzaletan.
—Botereak ez gaitu maite
—eta guk ez dakigu
—zer egin daitekeen askatasunarekin.
—Mendi gailurretan ez dago epaiketarik.
—Bihotzaren oinak beratzen jarriak ditut.
—Orekaren irrikaz elikatzen nauten
—barne-isurietan talka egiten dute
—Askok amesten dute dirutan itotzea
—baina ezinbestekoa dut nik
—mendiko ur hotzak dakarzkidan
—elurraren oroitzapenetatik edatea.
—Tai-txia parkean
—belaontziak badian
—kale-zainak gogaituta daude
—absentziak garraiatzeaz.
—Erakunde abstraktua da Polizia
—baina aginduak ukitu egin litezke
—eskulturak bailiran
—zerrautsez estalitako labirintoan.
—xake taula moztailea den hirian.
—Bada leuntasunik gabeko
—sagarrondo zoragarri bat
—usaintzen dudan bakoitzean
—besarkatzen dudan aldiro
—zatika erortzen zait azala
—bihotzaren berritzean.
—Jolasean haurrek lurretik
—jasotzen dituzten
—kolore guztietako
—goxoki bilgarri bihurtuak.
—Azkazalak mukiak ilusioak jaten ditu trafikoak.
—Beltza da semaforoaren kolore bakarra.
—Lagunartekoen umiliazio arrunt tristeak eta traizioak
—baratxuri zopatan bustitzen dugun eguneroko ogian
—parkeko ahate eta zisneak burua makurtzen ari direla
—eta maitaleak elkarri berotasun bustia laztantzen
—eta irakurle bakartiak unibertso berriak dastatzen
—poemak komikiak eleberriak epitafioak elegiak.
—Nire bularrean taupaka mendia.
—beste hilketa bat agintzen du
—antzinako kulturen ohitura soilik.
—Kafetegiko terrazan betiko manikiek
—ispilu erraldoia osatzen dute
—ezpainek kafea ukitu orduko.
—Ezin norberari buruz baino hitz egin
—arima bakoitzak bilatzen du bere geriza.
—zimurtzen ari da artifizialki tenkatutako haragia.
—Eraikuntza honek gure hezurdura du euskarri.
—Portaera konpultsiboak eta bordatu zuriak
—elizkizunak bihurtu ditugu mundutasunaren zapi.
—Azken ufada epelarekin egiten du amets
—Espaloian belagileei mentalki tiroka
—bularrean mendia taupaka.
—Ardiak ahuntzak ahariak
—behiak pottokak gizakiak
—animalia bera eta bakarra.
—Alai eta oparo dator ura.
—Non izan ote naiz hain luzaroan?
—Tai-txia praktikatzen
—belaontziak badian.
- LEHEN ATUNAREN BIHOTZA (2017)—Urtero, lehen marean atze,amdako lehen atuna
—abanaz zakatzen erdigunetik beherantz irekiko zuen,
—bezain zintzoak, ebakiduran sartu urte oso batez
—espero isilean mantendutako irrikaz —tiraldi ziurraz
—baliatuz— arrainari piramide itxurako bihotz leuna
—erraietatik ateratzearren, eta ondoren, eskifaiaren
—poztasunaren eta konplizitatezko begiradaren aurrean,
—hantxe, kubiertan bertan, zaka-zaka gordinik jan.
—Erritua. Erritua. Erritua.
—Gerlaria bailitzan, garaitua izan denaren muinaz
—jabetzearekin batera, aurkariaren —itsaso zabaleko
—gainontzeko atunen— arimaren, izatasun
—menderakaitzaren makaltzea bilatzen. Bai, zinez
—zantzu ona hasi berria den arrantzu-aldirako,
—hasi berria den urteroko borroka gogorrerako.
—Nor da hemen indartsuena? Nor da hemen nagusia?
—Dagoeneko marinel-gerlariaren hortzetan,
—ahoan, hesteetan, zainetan, odolean,
—ikur eta mezu bihurtu da atun-bihotza.
—Itsasgizonen artean badira hainbat egite eta uste
—lehorreko gizaki zibilizatuak sekula ere ulertuko
—ez dituenak, are gutxiago bere barne-mamian bizituko;
—eta berak asabengandik jasotakoa urtero zintzoki
—bete baino ezin, txotxua zeneko garai urruna ezkero.
—Lehen atunaren azken bihotz apurrak ardoaren
—laguntzaz eztarritik behera bultza, txopan bakarrik
—jarri, eta itsasoaren erdian errezo isila eskainiko zion
—Guadalupeko Amari. Gero, tristura misteriotsu moduko
—batean bildutako solemnitatean, ezinbestean errespetatu
—beharreko bakardadean, itsasoari, haizeari, bere buruari,
—inori —askatasun-gudu-bake-barkamen himnoak balira
—bezala— bata bestearen atzetik rantxerak ozen kantatu.
—Erritua. Erritua. Erritua.
—Lehen atunaren bihotza irentsi!
—Lehen atunaren bihotza gordinik jan!
- MUNDU PARALELOAK (2017)—1
—Parez pare Bonantzako elizaren ateari begira jarri orduko zure silueta etairribarre berezia agertu zaizkit gogoan. Begiak ixteaz batera gure formabiak bakar batean marraztu ditut —irudi sakratua—.
—Bat-batean, sarkor: hiltegikousain ekidinezina. Tenore haietan bezalaxe bizkarrean bainuen, bi metroeskasera, atea erdi zabalik eta animaliak betiko modura goitik beheraebakita, zintzilik, barruak hustuta —giza jainkotegi kirasdun ustelduabailitzan—, erraiak eta odola isurtzen kanaleko uretara.
—Eta garai hartan ohi nuenez,ur gorrietara zuzendu dut soa —milaka bihotzen ispilu urtua—, eta zart!,ikuste ubelduak abiarazi du ene gibelaren marrua: «Inork ez du nireamestea burdin kako batetik sekula zintzilikatuko!».
—2
—Zurrunatikgora eta behera, Jaizkibelgo magal ezkutuenean satorren antzera,bizpahiru mukitsu mundu paraleloen bila. Eta gero, xaian edo kaigainean, amona eta gainontzeko saregileen esku nekaezinen alboan, betizirika, beti ez ordea jolasean, bizitzari instantero ezkata lehorrakapartatzen —itsasoaren arrastoak nonahi —, orduan garatu zitzaizkigun,biriken ordez, zakatz hauek.
—Gu ez baikara guztizlehorrekoak, ezin bestelako moduan izan. Berun puskak eta amuherdoilduak, aborinak eta labanak, zurda korapilatuak... betiere zerbaitpatrikeran... arbasoen tresneria, bizimodu jakin baten altxorrak, guresekretu isil estimatuenak.
—3
—Ezda nire desioa atzera bueltatzea, zentzumenen ernea sekula ez galtzeabaino, maiz etor dadila oroimenaren besarkada beroa niregana eta laganazala gaurkoan gisara sentimenduz plei eginda, belaunak eta zilborrakgeratzen zitzaizkigun eran San Migeletako ur bizietan, eta aurki bitezsarritan pizturik harriduraren argia eta distira gure haur-begietan,ferry ingeles erraldoi txuri hark —Panther izena datorkit betigogora, hala bazen edo ez bazen— kanal osoa betetzen zuen alditanbezalaxe, gu gasolioz zikindutako uretatik txistu bizian ateraraziz,Pasai San Pedroko etxeak bere munstro-bizkar atzean desagertzenzirelarik, San Juango gureak jostailuzkoak ziruditen bitartean urgaineko mirari tzarraren aldean, sekula baino estuagoak, erabathauskorrak, zeharo txikiak, eta beti bezala paperezkoak mendikoharkaitzen mendeetako mehatxuaren azpian.
—Plazako gure bizitoki heze,xume, antzinakoak, kanaleko sarreran leherrarazten zituzten barrenuekindar-dar bizian jartzen ziren, nire gorputzaren modura gauaren eskutikzuregana hurbiltzerakoan.
—4
—OrainDenbora ez dela urteetan zelatan eta atzaparka aritu zaidan piztiaitogarria, ezti mintzo zaizkit olatuak eta absentziak, eta honelaizatearen lengoaiaz elikatzen ari da ene arima, bare-bare.
—Itsasertzeko itzala besterikezagutu ez duen hareharri umelaren usain gazia jariatzen dut sarritan,Pisbeko horma gastatuen usain berbera, Ternuako bidaiek zein hauekguretzat lagatako elezaharrek bakailao arrasto itsaskorraren usaineternala; horrelakoetan barneak arroketarako bidexka hartzera bultzatzennau, Puntaserantz, atzean utzita plazako paretan pilota kolpe galduenoihartzuna, eta kexa zaharrak eta asmo berriak tabernetako mingain etahortz-haginetan.
—Labana zorrozten dutarrokaren kontra, urteetako arraspatzearen soinua, zenbat eta higatuagoorduan eta hobe ebakitzen —durduzatu egiten duen zorrotza—, ohikomoduan, hatz puntak emaitzarekin kontent geratu dela esaten didanean,ganibeta bueltan patrikeran sartu eta, berriz ere, Denborari oinak etaeskuak moztuz, begiak itxi eta kopetaren barnealdean gure silueta biak—existitzen al dira soin eta adar mutaezinak?, nora ote dira gorputzhautsezinak?— bakar batean marrazteko.
—* * *
—Aitonarensare hezearen gainean gaude. Denboraren edabe pozoitsuak inolakoeraginik ez gugan. Haurraren eta aurrerago gaztetxoaren zentzumenek jasoeta jositako arnasa eta korapiloa nigan dira oraindik, gaur ezinbiziago. Oin biluzien dantza mingarri-gozoa, isila, sekretua, arrokenazal ziztatzailean. Itsaso urruneko uhina, eta berdin zure adats etagarondoko usaina, bidezidor honetan, betirako.
- TERNUA NIRE BARRUAN,
BADATOR NEGU LUZEENA (2017)—1
—Existitzen ez diren zure eskuek
—nire kopetara jositako ametsak
—negu gordineko isiltasunean gauez
—itsaso jelatuaren ertzetik pausoka.
—Zuk oso gora hegan egin zenuen egunsentian
—nik izartegia zeharkatu nuen biluzik
—orain animalia lurtarrak besterik ez gara
—sabel zurbilak izotz-hondarrean biraka.
—Ternuan bada urrutiko bazter bat
—Flat Island parajearen inguruan
—hilobi multzo txiki bat duena
—itsasoaren ertz-ertzean
—izenik gabeko bi gurutze apurturekin:
—Baby Girl eta Baby Boy
—eskuz idatzita, besterik ez.
—Lurmuturrak eta biziaren loturak
—ezabatzen ditu han elurrak.
—Esadazu: agure bat,
—zakur bat edo mutiko bat
—mugiezina den txalupa batean,
—zer izan liteke gauzarik txikiena
—eremu zabal epiko honetan?
—Dena da hain egiazkoa eta arraroa
—Ternuari buruz eta zuri buruz
—pentsatzen jartzen naizenean.
—Ternuako mendebal izoztua
—otsailaren gordinenean.
—Baby Girl eta Baby Boy
—itsasertzeko gurutze apurtuetan.
—heriotza zuria, bizitza zuria.
—Agure bat, zakur bat, edo mutiko bat
—mugiezina den txalupa batean
—hodeiertz infinituaren kontra.
—Itsasoa lurra da, lurra ozeanoa da,
—eta giza arrainak gara gu:
—nortasuna, gogoa, izatea,
—denboraren gisa urtzen ari den bitartean
—bere jatorrira bueltatzeko.
—Aeroplanoek nola hegan egiten duten
—begiratzen geratu naiz:
—memoria oihal-pusken antza dute,
—airean zuhaitz meharren tankera,
—oinik gabeko eskeleto zurbilak dirudite
—larruzko oinetakoekin
—amets egiten dutenak.
—Baliteke ni neu bakarrik izatea
—hotz izugarri hau sentitzen ari dena.
—Nire buruaren imintziozko
—interpretatze bitxi batean sartuta nago,
—kontu tristea dudarik gabe;
—nonbait ahaztuta laga nuen
—eremu zabala arnasteko premian nago.
—ehortzitako izakiak dira garaileak...
—Urrutiko zure esku ñimiñoek
—nire kopetara jositako ametsak
—asmoak galduta dituen hiri batean.
—Oraindik aurkitu beharreko amesgaizto berriak
—banaketa akatsen pilaketa, arrunta,
—oraintxe bertan asko axola duenik ez dirudiena
—telebistako harpetarrek
—euren istorioak kontatuko baitituzte, ziur,
—eta neoizko argiek mozorroen gainean
—flotatuko dute ohiko modu soraioan.
—bizirik mantentzen dut
—nire siluetaren silueta bihurtu;
—itsasertzean zehar nabilela
—Hegan diren aeroplanoak eta
—Ternua nire barruan,
—hegan diren aeroplanoak eta
—Ternua nire barruan.
—Agure bat, zakur bat edo mutiko bat
—mugiezina den txalupa batean.
—Badator negu luzeena.
—Baby Girl eta Baby Boy
—ozeano jelatuari begira jarriak.
—Baby Girl eta Baby Boy
—zoruko ahanztura izoztuan iltzatuak.
—Bat-batean goialdetik
—bi elur-motoren orroa.
—Badator negu luzeena,
—badator negu luzeena.
—Hegan diren aeroplanoak eta
—Ternua oraindik ere nire barruan.
—>Ternua nire barruan.
- ISOLAMENDUAREN ZAPORETIK (2017)—Ikatz-basamortuan begiak erre zaizkien hegazkinlariak
—hauen azken ametsak entzuten dituzten eskorpioiak
—asteko zein egun den ez dakiten paraje eta bide galduak
—maskarak eta hanburgesak saltzen dituzten furgonetak
—gurpilik gabeko bizikletak eta irria galdu duten arimak
—giza kaioletan pilatuta gose geratu diren idazlumak
—pneumatikoen sugarrei begira dauden langileak
—edozein egoeratan oinutsik ibiltzen ikasi duten lagunak
—bakardadearen maitaleak ez du hotzik neguan
—gauza ederra da elur lapatsarekin batera ihes egitea
—gauza tristea da borondatearen kontra lurra abandonatzea
—haragi sorgorrez gainezka dauden udako ilunabarretan
—apar beltza jariatzen dute koloretako itzalkinek
—automutilazioa modan dagoenetik euren hegalak
—ebakitzen dihardute arranoek eta kolibriek
—adin anitzetako neska-mutilek
—lehorreko olatu-kolpeen irensleek
—noiz iritsiko ote da pailazo sudurren kargamendu berria?
—eskulturen erakusketan sobera ditut hutsune teoriak
—oraindik ere esku txikien premia daukate basaloreek
—itzalak pixkanaka luzatzen ari dira eguerdi-eguerdian
—postontzi bakar bat ere ez dago hartu ahalko lukeena
—zainetako tintaz idatzitako maitasun gutuna
Markiegi, Peli —1905-1946—
- GERO ARTE!
[Lizardi hilotz] (1933)—Hementxe zauzkat nere aurrean, goian gurutza; gero, zu
—kopeta goian, begiak argi, buru zintzoa beti zut,
—gudari azkar garaile izaki, zertaz lotsa ez baitezu.
—makil erpina ezin harturik, bestea aldean itzaltsu.
—Lagunak oro zuri begira, ta aldiz haiei begira zu.
—Ez zintudan nik inoiz ikusi, zure hitz xalorik ez entzun;
—eta halare etxeko zinan gurean, hona gaur minez non nauzun.
—hamaika apari goxo eginak gu biok... zure izkutun!
—Biok ur baten edanak nonbait, biok liburu bat ikus,
—biok maite bat bihotz erdian biok Aita bat, eta anai gu,
—lagun artean zuri begira ni ikusteaz ez harritu,
—oraindik ere bost jardunaldi egin beharrak gaituzu.
—Itxoin apur bat, banoa laster, agur, gero arte, lagun.
—Gure isilitzak entzuten Jesus
—bedeinkapen bat luzatuz,
—maite altzoa zabalduz.
- USODUNA (1937)—Uso begi biribil, oi, nora zoazkit?
—Zu gabe bizitzeak nahigabe ematen dit.
—Hemen, nire alboan gelditu zakizkit.
—Bart arranoak nitaz egin dute bilkura:
—galdu behar nautela gauerdi ingurara.
—Uso begi biribil, zer duzu esaten?
—Piztiak ere dituzte umeak maitatzen.
—Ez da hori egiten inor ausarturen.
—Jaungoiko aintzinean garbi dut bihotza.
—Gizon artean ez dut ezer zertaz lotsa.
—Baina sinista zazu: laster naiz hilotza.
—Hontan arrano beltza bi haien artera.
—Usoa galde, hartu, kabitik atera,
—eta uso begi biribil han darama hiltzera.
—Bestea atean tinko bi haiei begira.
—Gero, leiho ertzetik. Gero, galdu dira.
—Une batez egonda itzul da kabira.
—Kabia han dago baina hutsik eta bakar.
—Usoa gogoratuz eta arrano erpetzar,
—bazter baten han datza negar eta negar.
—Etxetarrei berria ematera joan zen.
—Artean arranoak kabia hustu zuten
—eta usoduna, ez uso ez kabi zegoen.
—Maiteak eta minak eman zion indar.
—Eta arranoen erdira agerturik, zakar:
—<<Hori nirea da-ta --zion-- oraintxe, ekar!>>
—Bere puskak bildurik itzul zen kabira.
—Eta, lehengoa duela zerutik begira,
—orain beste batentzat gertazen ari da.
- AMA ONAREN ABESTIA (1937)—Negarrez arkitu nun atari ertzean.
—Hitz goxoz galde nion ea zer zukean,
—ta barruko oinazea askatu nahiean,
—«Ez, ezer ez», zioan intziri artean.
—Begi beltz haundi haiek baina nik ikusiz
—zerun izarrez antzo, gainez malko lodiz:
—«Maiteren bat hil zaizu?» galde nion berriz.
—Ta hark begiratu nindun bi begiak dirdir:
—«Sei lore eder nituan Jainkoak emanik,
—sei lore eder, nereak ez beste inorenik.
—Ta atzo, gizatxar batzuek, indarrez sarturik
—ostu egin zidaten bat loretegitik.
—Ostu eta eraman ez dakit nik nora
—ta azken lurrin gozoa hedaturik gora,
—bere buru ederra makurtuz kolkora,
—Negar, ene begiok; negar, ene bihotz.
—Uda ta negu gaurtik neretzat berdin hotz...
—Maite zaitut, lore eder, nahiz-ta zauden hilotz.
—Nik berotuko zaitut. Atoz, lore, atoz ...»
—Ta bi besoak zabal, begiak luzatuz,
—geldi-geldi jarri zan etortzen bailekus.
—Gero, etsiz berriro, malkoak kolpatuz,
—negarrez ekin zion zotinka eta uluz.
—Nik ere ezin nun gehigo. Eztarria lakar,
—bihotza taupa-taupa, bi begiak baldar,
—ahopez nahastu nion: «Ez egin, ez negar;
—Lore zenduna, gaurtik zeruan dezu izar...»
—Ta malkoak garbituz alde egin nuen...
—Ta geroz arantz hura barrutik ezin ken...
—Ta... lapurrak oraindik handik baitzebiltzen,
—loretegi ederra zaintzera joan nintzen.
- BURU ETA BIHOTZ (1951)—Bihotz, hatozkit. Bakarrik gaude. Isil geldia inguruan.
—Leiho bi horiek itxi barrutik. Geldi bedi lurra kanpoan.
—Bion arteko jardun gozo hau luzatuko ahal gaurkoan
—maiteminduen ase-ezinezko isil hautuen ginoan.
—Etxape baten biok bizi eta ia ez gera ezagun.
—Zu bide zaitut bizikutxa nik: Jainkoak lehen egunean
—lurgizantz hari eman bizia nabaitu zenun unean
—bularrak behingoz puztu zenitun, eta aldiz irauli emakor
—zabal zenien lagunai ere, zuri beraz dizute zor
—bizitzarnasa. Geroztik hemen, barnean zaitut nabari
—jarrai eta jarrai ordutikako bizitz-banatze lanari.
—Baina, eta nolaz dakizu ni noiz nazun Maitek ukitua,
—ala badudan kezka zitalik, ala Pozek naun hartua?
—Alperrak jo antz, motel-motelik zabilkit orain agian,
—itsasgeldian txalupa antzera, gero lauoinka bizian
—basabehor lez, punpa ta punpa bular guzia astinduaz.
—Nora bidean? Nori jarraituz? Zeren bila halako suaz?
—Nere gogaien aldatze-berri norgandik duzu jakina?
—Erakus, arren, bion arteko zubi ezkutu sorgina.
—jira-bira itsu nahasi zoroan hor narabiltzu nahi ahala.
—Hor nonbait duzu ametsiturri, negarrosina ere hurbil:
—nere gogaien arauera arin horietan ohi nuzu murgil.
—Zuregandik dut eragin zoro, nerez ez bainaiz aldakor
—bake giroa besotik, badut zuzen-ibil bidezidor.
—Oztopo bage nenbilke hortik ez bazinduket barnean
—irritsametsak margoz jantziaz bide okertze lanean.
—Biok eskuak alkarri lotuz, gaiten gaurgeroz lagun min
—bideburua heldu-orduan dukegu hortaz atsegin:
—zuk ni argitzat izan nazazu itsu zaranez eta ero
—eta, aldiz, altzoa nik hotza izaki, zu zaitzat nik indar, bero.
Markuleta, Gerardo —1963—
- EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN (1990)—baieztatzen duten ibilbidea,
—eta orduak ispiluekin jolasean
—ari direnean, ogiak egutegiei
—begiratzen ez dielako
—barreak eta paisaiak ukatzen,
—itsastxorien galdeak landatzen,
—hitzak hotzaren hariez ehuntzen,
—ispiluak nabigatzen ibiltzea.
—Baina idazteak sarritan gogorarazten dit
—edozein puntu gurutze ere badela
—(berau ere bi marra besterik ez delarik)
—eta edozein gurutzek espazioa zatitzen du.
—Eta azken finean, injustizia hau ez da Herioa.
- ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA) (1999)—Esaidan, zer nahi dun?
—Gaur gauean ez dun beldurrik.
—Hemen naukan. Etor hadi.
—Ez dinat egiantzeko gezurrik esango.
—Gezur antzeko egiarik ere ez.
—Joaneko txartela ez beteerik
—abiatu izan naun
—orain arteko egon-bidaietan.
—Ez dinat zer galdurik,
—gordetzekorik ere ez.
—Ekartzan eskua,
—eta esaidan:
—Non da hire ura?
—Bidezidorrak zuloz beterik;
—hutsaren hurrengoa, hutsa.
—Poliki joanik, akabera
—urrunago al da?
—Arin errerik, errautsa
—arinagoa beharbada?
—Ez dinat gezurrik salduko,
—ez egiarik erosiko.
—Egiantzeko gezurrak abian,
—gezur antzeko egiak gogoan.
—Berba zurrunen azpiko ahulezia,
—ele goxoen azpiko zuloak...
—Noiz arte? Noraino?
—Ekartzan eskua.
—Eta esaidan:
—Non da hire sua?
- POETIKA III (1999)—poema bat:
—poxpolo baten itzala
—Poxpoloa amaitzean
— atzamarra erretzeko arriskuak
—bere horretan dirau, hala ere.
- GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA (1999)—Argi egiten ez duen argia ez dun argi.
—Litezkeen bidai gurutze orotan asmatzea
—bizi aukera hurrenkera sorta bik
—beti bat egitea.
—hire argitasun ertzez josia
—ene estropezu ibilbidea epaitzean.
—hire zorroztasun etsia
—ene gonbit izutiez mesfidantzan.
—Hara, neska, zer esaten dinadan:
—Argi egiten ez duen argia ez dun argi.
- PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ (1999)—Susto handia neukan
—susto handia.
—Itsustu ziren sendo
—sendo itsustu.
—Izutu ziren ondo
—atzo garaiak
—ondo izutu.
- TXORIKERIA (2003)—Badakit txorakeria dena,
—nora joaten dira txoriak
—gerraren sirena-hotsak hastean?
—Badakit txikikeria dena,
—non uzten dituzte kumeak
—txoriek
—gerraren dunba-hotsak hastean?
—Badakit pittinkeria dena,
—nongo argia bilatzen dute
—txoriek
—gerraren ilun-hotsak hastean?
—Badakit txorikeria dena,
—nora joaten gara txoriok
—gerraren hil-hotsak hastean?
- BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN (2003)—Batak ez du bestea kentzen.
—Ez iltze batek beste bat, ez
—ardoak tristura, ez hitzek
—ahaztura, ez denborak mina.
—Batak ez du bestea kentzen.
—Ez lortuak amestua, ez
—ikasiak huts egitea,
—ez arrakastak larridura.
—Batak ez du bestea kentzen.
- KUARTEL EDERRA (2015)—Kuartel ederra zen gure herrian.
—Berpizkundeko unibertsitate
—ondoan kokaturik, harri bistan
—ezkutuan ziegak.
— Kuartel hura
—kanposantuko bidetik gertu zen,
—ondoan. Garita kristalezkotik
—aingeru guardako santutxuaren
—kandela gorria ikusten zen.
—Ruben eraman zuten. Lehergailu
—bat jartzen ari zela, zirtzilduta
—hil zen Mikel. Santutegira bidean
—lau guardia hil zituen bonba batek.
—Hilerritik gora, San Juan auzoa,
—laguntzen nizun nik. Besarkatzean
—adarra jotzen zenidan, koldarra
—deitzen, diru-zorroa fraketako
—Zeru goia ukitzen nuen —ia—
—zubi gaineko besarkada haietan.
—Infernua gertu zen, agerian
—eta ezkutuan, kandela gorri
—goriak esku zabalez partitzen
—kaleetan, kuarteleko ziegetan
—eta santutegirako bidean.
- ESAN EZETZ (2015)—(Madril, M-11)
—gutarrak izan;
—nortasun hutsen bat
—Kontaidan beste behin
—esku beltzarena,
—asma ezan konplot
—nazioartekoren bat.
—gure estiloa.
—errebindikatu;
—bagoien arteko
—Esadak: eztandak
—ez din deus galdetzen:
—Ez diat esku beltz
—ez konplot zikinik,
—doi bat baretzeko.
—oinaze arrotza
—arrotz jende horren
—Bagoien arteko
- ANDER EDO ANDRÉS (2015)—Lanetik bueltan harritu nau
—etxe pareko taberna itxiak.
—Leihoan, eskela bat, azalpen gisa.
—
—Tabernaren ohiko errefuxiatu bat
—zendu bide da: Ander edo Andrés,
—aspaldi Gipuzkoa sakonetik lanera etorria.
—
—Kalean eta auzoan ere etxekoa legetxe.
—Sarri izaten zen kantoi-gurutzean,
—Gasteizko eguzki apurrak edo
—bazterreko gerizpea gozagai,
—denborari denbora ematen,
—pazientzia egiten.
—
—Arin zeraman aldean
—hirurogeita hamalau urteen karga.
—Adin beretsuko hiru anaia ezkongabe
—beste familiarik ez omen zuen, han, herrian.
—
—Haiek eraman dute, urrutian
—lur emateko, jaioterrira.
- MAITASUN-KANTU BAT (2015)—Nuriari
—Maitasun-kantu bat
—parpaila gabea,
—etxean ernea.
—Eztarrian gora,
—berba berbaren gain,
—uhinetan labain,
—belarri ondora.
—
—Maitasun-kantu bat,
—su-festarik gabe,
—ez zilar ez urre.
—Soinu-jantzi garden,
—berba pribatuak
—bistan paratuak,
—apal bezain ozen.
—
—Maitasun-kantu bat
—etiketa barik,
—laztan ez besterik.
—Jolas egin ahala,
—etzalekutik hur
—botilatxo bat ur
—eskura bezala.
—
—Maitasun-kantu bat
—itzulpenik gabe,
—erritmoa sare,
—ulergaitza zaizun
—mintzajean; gordin,
—hitza izan dadin
—beti eginkizun.
- GAUMINA (2015)—taberna-zulo zabaltxo batean,
—astelehen gau burutxurian,
—musika, alkohola eta belar finak.
—Lau bat dozena lagun.
—Honezkero inor gutxik beteko ditu
—hogeita hamar udaberri.
—Gauerditik aurrera,
—orduak txikitzen hasiak,
—erlojuen malguki eta torlojuak
—nasaitu, eta badirudi baretzen
—dela haien lasterraldia.
—Begiek, ke adarretatik
—onik ateraz gero,
—kontsolamendurako
—bidean jartzen zaituzte.
—Gogo-mingainetan, berriz,
—eztia eta gatz-ozpindua.
—Kanpotik ikusita, ezohiko
—baina, izan, hartu-emana da.
—handik etxera bidean,
—harrapatzen gaitu gauminak.
Maruri, Erramun —1884-1966—
- ETSAI, ORPOAN (1925)—Ludi onetan
—Etsaik, orpoan,
—Alde denetan.
—Jan du Txoriak,
—Txori sugeak
—Iru eriotz
—Ordu batean
—Ta iru mallakok
—Ludi onetan
—Beti onelan
—Bat bizi dala
—Beste sarean.
—Etsai, orpoan
—Billatzen badu
—Etsaia, orpoan
—baita egunaz,
—Aginka beti
—Gizon bidazti
—Beti aurrera,
—Ibar onetan
—Erbesten zera.
—Baten tokian
—Biar bestea,
—Betiraundean,
—Sartuak gaude
—Elkarren bultzan.
—Gure bizitza
—Bizitz gaxoa
—Une bateko
- IRU ATSO (1925)—Iketza legez
—Iñor beltzutzen
—Iru atso zar
—Badakitela
—Nik nun dabiltzen.
—Arrats aurrean
—Erdi batzarran
—Narru kentzean.
—Beti marmariz
—Ez dala mutu
—Euren artean.
- TXORI ERIA (1925)—Barrena mintsu
—Txori eriak.
—Etsaik jarriak.
—Eiztari anker
—Edo mutiko
—Urduri dabiltz
—Atz emateko.
—Katu zitala
—Zer uste dek ba?
—Etsaiak atan
—Etsaiak barrun
—Gose ta mindun,
—Gau edurtsuan
—Txori eria
—Sasi artean
—Itun ilten da.
- ABRA (1926)—Santandere ta Donostiako
—Uri eder ta aipatuak
—Ederrak arren gutxi zerate
—Zuen ondartz kai, ta itsaz bazterrak
—Benetan dira alai ederrak
—«Naiko da» diote begiak.
—Itsaz anditik sartu ateran
—Tutua jo ta kea bota,
—Andi ta txiki ontziak dabiltz
—Damayela Abra'ri bizitza.
—Traineru batel ta gabarretan
—Bertan amaika badabiltza
—Guztien arten ituna bera
—Abra'n daude bere bi itsaz-orma
—Luze lerden eta iraunkorak
—Murruka gogorren bilbotarrak
—Itsasoari irabaziak.
—An dago ere Portugaleten
—Zubi eskegi aipatua,
—Goiztik gabera, batik bestera
—Neguri, Santurtze ta Areatzan,
—Portugaleten eta Algortan,
—Dagon guztu ta eder ondoan
—Besteanak daude lekutan.
—Ango etxetxu ta jauregiak
—Ango baratzak eta lorak,
—Ondartzak eta eguras-bidek
—Direla asko ta ikusgarriak.
—Ta ibai ederraz, onek guztiak
—Egiten dute gure Abra,
Meabe, Miren Agur —1962—
- MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK - 3 (2000)—Euria ari zuen nire klitori gainean.
—Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera:
—odoletan zeundela zirudien.
—Baina itzalak ziren,
—azalaren lautadara etzatera etorriak.
—nabarra eta zaharra.
—Aldiz, ni urdina omen nintzen
—eta oxigenoa lapurtu zenidan
—neure zulo arrosetatik.
—Zure hatz marroiak nire baginan,
—Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit nondik,
—eta autoaren leihatilatik bota zenuen,
—umel eta zimur.
—Bularrak lehertu guran nituen.
—Euria ari zuen nire klitori gainean.
- AKIDURAZKO OHARRAK - 1 (2000)—Azalaren sarean haritxo alai bat prestu.
—Harizuntz gordina,
—kirioz kordaturiko idunekoa bezain mehea.
—Harizuntz apaina,
—itsuen barrea bezain garestia.
—Eten egin da.
—bordaturiko tarratadak.
—Egon ez orratzik
—ezarian zirtzilaturiko bilbe hori hartzekorik.
—Harizuntz gordina,
—harizuntz apaina,
—bitan zatituriko
- ERDU (2000)—Gerturatuko bazina
—jostati, kilimusika dabilkizun nire giharren uztarrira,
—baietz arin hezi zure larruaren uhalak
—hain luze atzenduriko nire pasio-urruma ubela.
—Eta hurbilduz gero
—itsaso xahutuzko begiotara,
—baietz zure adikuneak askatu desioaren gudaontziak,
—bat-batean gizondutako haurrak bailiran.
—Edo hurreratu nahiko bazenu
—masusta-aho honetara,
—baietz zure musuek garbitu ezpainotako kittoak,
—eta nik berehala ahaztu: zorkoa, hartua.
—Hona azalean borborka itxaron izana.
—Loraila loretan bezain merke opatzen natzaizu.
—Erdu, eta egin beharrekoa, laster egizu.
- ERRADIOGRAFIA (2000)—Izar uxoak alde batean.
—Ikatz-trokoak bestean.
—Horixe da buruaren erradiografian aurkitu didatena:
—bai-pilo bat eta ez-mordo bat ea zeinek zeini tokia ostu
—burezurraren tokian dudan erabakien kutxan.
—Oraingo honetan ez hitzak irabazi du:
—«Ez, ezin duzu geratu.
—Ez, ez dizut konfiantza berriztatuko».
—Neure aho-sabaiaren basamortuan arrastaka noa,
—kateatuta baitaukat berba hori orkatiletan,
—senide atzeratu baten antzean.
- GAUA ETA GATZA
(Klimten Musua pinturari begira) (2008)—Egunen batean esnatuko banintz, kasualitatez,
——kasualitate hutsez diot—,
—zure besoen artean,
—ez dira-eta urrun izango huntzorria, lore urrekarak
—itsuka.
—Garbitzaileen kamioiak eramango du,
—benetako zaborrekin nahastuta,
—Gatza emango dizut nik gosari,
—Gure bihotz pisuek flota dezaten, arindurik,
—ezinaren bainuontzi erabilian.
- ETXE BERRIA (2008)—Zerbait dabil aztarrika hodeietan:
—zeruaren adur beltza da bakea.
—Etxea giltzarrapoz itxirik, inor ez dator atera.
—Altxa dezagun etxe berri bat algaz eta elurrez.
—Landa ditzagun atarian zuhaitz luzexka argiak,
—itxaropenaren taxukoak.
—Pentsatu giltzarik gabeko etxe bat.
- AHAZTURA (2008)—Negarrarekin joko dut ura.
—Pausoarekin joko dut lurra.
—Arnasarekin joko dut airea.
—Trapu zahar bat legez,
—hartuko dut zure izena,
—ertz batetik,
—eta betiko astinduko dut
—memoriaren hautsa.
- GERRAKO HAURRAREN ERREPIKA (2008)—Nire besoak hondakinen artean daude.
—Nire zangoak ospitaleko zakarrontzian.
—Nire bizitza mapa huts bat duzu.
—Nire geroa beti beste alanbrada bat.
- LINGUA NAVARRORUM (2008)—Gorpu ustel bat poltsa opako batean?
—Amonaren antigoaleko orratza?
—Pin modernoa, guai eta merkea?
—Fosil bitxi bat kristalezko urnan?
—Behi potoloa, eusko labela, errapea tantaka?
—Ikono mirakuluzkoa aldareetan?
—gure bihotzeko mapamundian?
—Helmuga bat, lurralde bat,
—argonauten ardi-larru polikromoa.
- LA JOLIE FILLEREN AUTOMITOLOGIA (2010)—Maite ditut parentesiak, masail irriberen antzeko esparru kontrolatuak, etxera apur bat berandu iristea, paisaiaren iodozko kontrasteak.
—Maite ditut zehaztasun zalantzagarria, deskribapen inozoak, arrisku baimendua, narritadura eta pixagura eragiten dituzten fosforeszentziak.
—Txikitan, urrezko eskumuturreko bat utzi nion neska koxkor bati, berak zabu bat uztearen truke. Etxetik bidali ninduen amak gero, iruzurtiaren bila. Neskatoak ukatu egin zuen gure ituna. Agiraka egin zidatelako gogoratzen dut tratu gaizki egindako hura.
—Beste behin marea bizien sasoian, olatuen kipur horixkak harrapatua baitzuen hondartzaren okotza, zornezko sufle baten antzera, neska berberak eta haren lagunek biluztu egin ninduten familietan jolasteko, neu nintzela-eta denen panpina. Olatu batek ipurdia busti zidan. Ur lohi hura eta mutiko atzeratu baten begirada gomutan ditudalako gomutatzen dut nire deslaitasuna. Gomutan, halaber, hotza eta lotsa.
—Badihardut, beraz, negozio eskasak zenbatzen, kuleroak neuretzat gordetzen, ur nahasiak miatzen, iragana neure alde baliatzearren ezorduan jaikitzen. Otoitz egiten dut inoiz gal ez ditzadan torlojuak doitzeko behar ditudan hatzak.
—Zenbat neskato bortxatu dituzte gaur Burundin? Zenbat mutiko hil dira azken minutuan Darfurren? Afganistango haur bat mintzo zait argazki batetik: «Une bat izan nintzen, ez besterik, mosaiko geometriko handian, tesela galkor bat, hain erlatiboa. Gero, dorreen ahoek nire itzala irentsi zuten, eta ez zen ezer gertatu. Amaren ahotsa entzun nuen nire izenaz erditzen, hormako arrakala bat bezala. Gaur egun lasaia da. Nire oinak zaborrontzi batean geratu ziren. Nire bizitza beste alanbrada bat da».
—Hona hemen berriz bestelako hotza eta bestelako lotsa. Utz ditzadan bakean babesgabeak. Ez, ni ez naiz inor zuek nik ahotan hartzeko.
—Au revoir, la jolie fille, à jamais, la petite, tout est dejà bien vu au temps des adieux. Ça va bien ce soir, hau ez da ezer. Erre ditut koltxoiak eta fakturak, argazkiak, pilulak eta postalak. Ça va bien ce soir, hau ez da ezer. C´est la vie en rose, zoriaren ferra, c´est la vie en rose, anfibioon gerra.
- GERANIOAREN MINIPOETIKA (2010)—Jarraitzen dut sukaldean idazten
—makarroiak edo hitzak egosi bitartean.
—Beste etxe batean. Geranio bat leihoan.
—Zurtoinak esku bat dirudi, zerbaiten eske.
—Gertaerak paper-mozkin bihurtu zaizkit.
—Tentuz sailkatzen ditut, urrun galdurik begirada.
—Baina zer esango dizut minaz? Zuk zer diozu?
—Minaren amuak tenk egiten dit samatik.
—Trantze horretan aitortzen dizut dena:
—magalmina eta argidura eta bitsaren loreak.
—Mezuei gantza kentzen dihardut labanaz,
—alfer-kinkallatik libratu nahiz ahotsa.
—Badut erritmoaren sena, xehetasunekiko joera,
—irudietarako gustua, emozioaz gogoetatzeko xedea.
—Zer diostazu, oro har, emaitzaz? Esadazu
—benetako bizitza aski den benetako poesia egiteko.
- 727. GELAKO BESAULKIA (2010)—Esan niolako ez zitzaidala
—727. gelako besaulkia ahaztuko,
—tristuraz egin zuen irribarre.
—Plastikoz tapizaturiko etzangarri hartatik
—oinazearen xehetasunei behatzen ahal nien:
—erizainei deitzeko tinbreari,
—ur-botilari mahaitxoan,
—larrosa gorriari eta galburu artifizialei
—(prohibido traer a esta unidad flores,
—plantas o cualquier especie vegetal
—abanikoari, betaurrekoei, estanpa bati,
—gazei eta kartoizko palanganei,
—(kronometroak ekartzen zizkidaten gogora),
—oin hanpatuei bata berriaren azpian narras,
—hatz zurbilei sueroaren makilari sakaka
—gurutze bati lez.
—Eskutik helduta egoten ginen arratsaldeetan,
—ni besaulkian kuzkurtuta.
—Halatsu, goizaldeko orduetan ere komunetik bueltan,
—korridorean leiho beltza baizik ez zenean,
—besaulki hura nuen aterpe,
—beldurra maitasunean diluituz
—sentimenduak kategorizatzeko.
- OSTERA LABURRA (2010)—Bidaiatik itzulia zela egin nuen amets.
—Sofan eserita nengoen eta
—ama heriotzatik zetorren, maleta eta guzti.
—«Zer moduz zaudeten ikustera etorri naiz.
—Arduratuta naukazue. Ganoraz konpontzen zarete?»
—Zeharo nahasi ninduen maletekin ikusteak.
—«Zelan otu zaizu etortzea?
—Tira, zoaz lasai», nik errieta.
—Baina ez zen alde egiten ausartzen.
—«Neuk beste inork ez zaitu ikusi.
—Zoaz betiko. Aprobetxatu aukera», eman nion adore.
—Geroztik ez da bueltatu.
—Etxeko pasilloan dabil, hala ere, haren geriza.
- AMETSETAKO GATZA (2010)—Euria ari zuen nire ametsean, eta biok
—gindoazen korrika asfalto gainean
—(beti halaxe gu, pare bat pauso atzerago ni).
—Semaforoak itxi egiten ziren nire parean juxtu;
—zuk, jiratu eta apur batean itxaroten zenidan,
—Izerditan ni, gabardina morearen barruan
—(erosketa txarra, josturek tira egiten didate)
—eta kale-argien dirdira laranja zoruan, esanez
—«baietz burua apurtu»
—eta ni zuri, buruaren keinu batekin, esaten
—«segi, nigatik ez aldatu agenda»
—(are gutxiago bizitza, jakina).
—Nire zapata beltzek, aldapan behera,
—bi zerraldo ziruditen.
—Ahots bat entzun nuen orduan.
—Debekatua zen arren atzera begiratzea,
—egin egin dut betertzetik.
—Gizon bat zen, urazalean oinez, ekaitza baretzen.
—Txalupa bat, sareak gainezka.
—Eta urrunago, neure etxea sutan.
—Herioaren putz kiskalgarria hauteman dut.
—Eta Itun Zaharreko Lot zenaren andrea bezala
—geratu naiz Sodomako muino abailduetan
—(orube batean, lata eta arratoien artean),
—gatzezko estatua bihurtuta,
—desegitear euripean, baina taupaka.
Mendiage, Jose —1845-1937—
- AMERIKETAKO LETXEROAK ETA OSTALERAK (XIX. mendea)—Amerika hotako esne salzaleak
—Libertizionerako parerik gabeak,
—Girixtinotasuna dira ikasiak;
—Bataiatzen dituzte guziek esneak,
—Ez dira enpatxatuko haur sortu berriak.
—Erreparto egiterat goizetan badoazi,
—Beren jardineratik e'inez zonbeit jauzi;
—Batean hartu eta bertzeari utzi,
—Tarroan ura frango eta esne guti,
—Erakiturik ere ez da joanen goiti.
—Omore ona dute goizetik ardura,
—Nork daki zonbat aldiz trenpatuz zintzurra:
—Bortaz borta oihuka «Vendo leche pura!»,
—Hiruetarikan bat segurikan ura,
—Ez du balio ezartzea berotzera sura.
—Aise edaten dute sendo ta eriek,
—Gaixoek maleruski zerbeit behar ditek
—Ordenatuz geroztik beren medikiek;
—Ez dute ezagutzen lauetarik biek,
—Hobea edaten dutela kanpoan xerriek.
—Manteka kendu eta esnea flakatu,
—Ur xorta batekilan berriz emendatu ;
—Bortz tarro eros eta zazpi-zortzi saldu,
—Holako tratulantak ez dezake galdu...
—Oi zer negozioa, beti iraunen balu!
—Errepartoa e'in eta xuxen ostatura,
—Joko beretik bizi diranen lekura,
—Biziki hobea duk tamboko gazura».
—Ostalerak egiten du bere baitan irri:
—Keinu egiten dio bere mutilari:
—Moneda beretikan paga dezan sarri».
—Letxeroak iduri dira ostalerak,
—Suhiltzale hoiekin juntatu bearrak;
—Badakite nola ken arnoari indarrak,
—Izanagatik ere edari azkarrak,
—Mozkortzekotz behar du barril bat bakharrak.
—Etxean badaukate kapital segura,
—Hortakotz bizi dira guziak gostura.
—Alde guzietarik kanillatik ura,
—Martxantak, zangoz goiti jartzen ez badira,
—Aise edan ditake nahi dena gostura;
—Arranjaturik dago behar den trenpura
—Ez erretzeko gisan nehori zintzurra.
—Apetitu biltzera mostrador ondora,
—Ez dugu alfer pasatzen zonbaitek denbora:
—Batek Biterra eta bertze batek Birra,
—Edanagatik ere kolpez hamabira,
—Sartzean bezain fresko ateratzen gira.
—Batzu ostaler eta bertzeak letxeroak:
—Mainuen emaiteko oi! zer medikuak,
—Ez dauzkute kenduko burutik zentzuak,
—Atxikitzen gaituzte ur hotzez hantuak.
—Horietarik zonbeit direnean hiltzen,
—Galtxagorrik lepotik ditik arrapatzen,
—Haren aztaparretik Jainkoak ateratzen,
—Ez baitu nahi ifernuan sekulan sar diten,
—Beldurrez hango sua urez hil dezoten.
—Estimagarri dira holako jendeak,
—Zintzurra pattar eta zabalak hertzeak.
—Ez diote kalte e'iten sekula edariak,
—Den lekuan ez ditu itoko egarriak,
- KANTUZ (XIX. mendea)—Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
—Kantuz igortzen ditut, nik penak ihesi,
—Kantuz izan dudanean zerbeit irabazi,
—Kantuz gostura ditut guziak iretsi,
—Kantuz, ni bezalakoak, hiltzea du merezi.
—Kantuz pasatu ditut gau eta egunak
—Kantuz izan dirade ardura ene lanak,
—Kantuz biltzen nintuen aldeko lagunak,
—Kantuz eman daitate obra gabe famak,
—Kantuz hartuko ahal nau, gure Jeinko-Jaunak.
—Kantuz eman izan tut, zenbeiten berriak,
—Kantuz gustatu izan zait erraitea egiak,
—Kantuz eman baditut ainitzi afruntuiak,
—Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak,
—Kantuz egiten ditut nik penitentziak.
—Kantuz eginez geroz, mundura sortzia,
—Kantuz e'in beharko dut ene ustez hiltzia,
—Kantuz emaiten badaut Jeinkoak grazia,
—Kantuz idokiko daut San Pedrok atia,
—Kantuz egin dezadan, zeruan sartzia.
—Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,
—Kantuz ene lagunek harturik airian,
—Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian,
—Kantu frango utziko diotet munduian,
—Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.
- GIZON ZAHAR BATEN ARRENGURAK (1912)—Nere herritik izan ditudan paper batzuek diote,
—Mundu huntan nik baditudala hiru-hogoi-ta-zazpi urte;
—Denbora batez adin huntara heltzerik ez nuen uste,
—Pazientzia hartu behar dut: Beti ez gaitezke gazte.
—Gazte denbora pasatu izan dut, bertze hainitzek bezala,
—Ilusionez dena betia, ustez bertzerik ez zela,
—Zango-besoak zalu eta azkar, bero bainuen odola;
—Orai ardura etxian nago, jarririk, humil-humila.
—Besoak ere gogortu zaizkit; zangoz ardura herrestan;
—Denbora batez aise eiten nuen kantu ta dantza plazetan;
—Oraino ere egin nezake, banu indarrik zainetan;
—Geldi eta ixil egon behar naiz, zaharturikan, penetan.
—Soinua non zen adituz geroz, loriatua, dauzika,
—Harat joaiteko beti prest nintzen, laneko tresnak utzi-ta;
—Dauziak oro utzirik, orai, ardura bidian mainguka;
—Alde orotarik mila arrengura, hau dut oraiko musika.
—Halarik ere iduritzen zaut gazte ta azkar naizela,
—Bainan nihaurek ezagutzen dut odola hoztu zautala:
—Erroak behin eihartuz geroz, lurrerat doa arbola.
—Mundua zer den ezagutzeko, urratsa frango eginik,
—Penitentzia nerekin daukat, bekatuaren ondotik,
—Orduko nere erokeriak ez zaizkit joaiten burutik,
—Jainkoak zertako ideiak daizt utzi indarrak kenduz geroztik?
—Ez nuke nahi, bainan behar naiz oraikoan bortxaz zentzatu:
—Lehenagoko ene furiak adinak daizkit garaitu;
—Sortzian egin zorra badakit behar dudala pagatu;
—Halarik ere, bizi naizeno, beti eginen dut kantu.
—Fite mundutik joanen naizela, gaztek naute abisatzen:
—Uste ote dute nihaurek hori ez dudala ezagutzen?
—Arrapostua eman nezake, berek kasu ein dezaten;
—Ni baino hainitz gaztiagoak ikusi ditut partitzen.
—Hau da lege bat, gure Jainkoak guziendako egina,
—Mundu huntara sortuz geroztik konpli dezagun emana;
—Huntarik ez da nehor salbatzen, izana gatik fortuna,
—Lurrian utzi behar baitugu lurrian izan duguna.
—Lurra dugula denek nagusi sinets dezagun ordu da:
—Lurrak emaiten 'tuen fruituak, lurrian gelditzen dira;
—Lurra da gure azken egoitza, lurretik bizi baikira,
—Goiz edo berant, nahi ala ez, lurrian sartuko gira.
—Batek bertziari emaiten badu zahar hunen hil berria,
—Bazterretikan adituko du zuzen den arrapostuia:
—Munduaz ontsa probetxatu duk, ez zuian orai sortuia!».
—Ni hil ondoan, neretzat ez da nehun mezarik emanen,
—Hortaz segur naiz, pagatzalerik nehun ez baita izanen,
—Adiskideri hau galdatzen dut, ez baita hainitz gostatzen:
—Bihotzez, denek kanta zazue: «Requiescat in pace, Amen!».
- LABEKO PEON BATEN ARRENGURAK (1912)—Abiatzen naiz orai kantatzen,
—Suietak hala bainau manatzen,
—Egon zaitezte otoi, aditzen,
—Nere berriak ditut kondatzen,
—Amerikarat nola jin nintzen,
—Ikasiko dut hemen bizitzen.
—Atera nintzen Euskal Herritik,
—Ilusionez dena beterik,
—Fite itzultzeko, aberasturik;
—Espantu frango bazen urrundik,
—Hobe nukeien fraile sarturik.
—Jautsi nintzenian hemen lurrera,
—Laster ein nuen labe batera,
—Apuratua, fortuna eitera,
—Lan frango eta guti jatera,
—Ez gizentzeko leku onera;
—Orai «barro»tik ez naite atera.
—Goizik hasi-eta, arrats artian,
—Leporainoko ixtil batian,
—Denbora guti galduz jatian,
—Edariekin beti bakian,
—Ez mozkortzeko leku ederrian.
—Zortzi orenetan, «mate» egosia,
—Galleta mutxi baten erdia,
—Hori da beti gure askaria.
—Deus ez liteke, balitz garbia:
—Kolorez berde, zihoz betia,
—Indar eiteko, zer sokorria!
—Mahainian prest da, eguerditako,
—«Puchero» eder bat bazkariteko.
—Nahiz ez giren enpatxatuko,
—Haragi guti, hezurra frango;
—Ogia ez da soberatuko.
—Plat bera dugu afariteko.
—Haragi hori buxeriatik,
—Ona kendu-eta, hoberenetik,
—Buru eta sorbal, bien artetik
—Lotzen ahal da, segur gogotik,
—Idi zaharraren lepo zokotik;
—Badu non josta, ez badu hortzik.
—Kozinertsa da Italiana:
—Auzoan dauka garbitasuna;
—Beti oihuka: «Per la Madona!».
—Eltzian bada puxka bat ona,
—Haren jateko badu zikana,
—Zilipitria tzar, Napolitana!
—Lapurdi aldeko da «kapataza»,
—Nahi duenian langile gaitza.
—Manatzen ere badaki ontsa;
—Mutilendako begi zorrotza,
—Kozinertsari mila karesa,
—Aste guzian nekatu-eta,
—Igandetako guretzat bada
—Beti zerbait lan; euria ez bada
—Eguerdi artio: «Dale desbarba!»,
—Zuzena ere makurtuko da.
—Ez dugu segur, arratserako
—Oren bat trankil deskantsatzeko,
—Hedoi ttipi bat agertu orduko,
—Gorputz ta arima, bien galtzeko,
—Batek dirua badu galdatzen,
—Orduan ez da hainitz presatzen,
—Zerbait zikana dauku pentsatzen:
—Fatura guti duela saltzen;
—Saldua ere nekez kobratzen;
—Gezur horrekin gaitu pagatzen.
—Uste ginuen, hunat artian,
—Gure aitama gaixoen aldian.
—Gure arbasoak sortu lekuan;
Mendiboure
- DIRU BANU (1859)—Ai, aberatsa banintz ni!
—Segur nindaite gizon handi!
—Ustekabez ahaide,
—Hanitz agur emaile,
—Diru banu, jaun bat nindaite!
—Izpiritu anitz buruan;
—Banuke jakitate,
—Mintzatzen banakike;
—Orok erran lirote
—Moltsa banu diruz beterik!
—Jaun Erretora, egun on!
——Bai zuri ere, Mur de Santson.
—Zato barazkaitera,
—Otoi, gure etxera,
—Apur bat jostatzera:
—Egidazu egun atsegin,
—Laket dut gizon prestuekin.
—Orotarik, diru banu,
—Heldu lakiket konplimendu,
—Herrian orok maite;
—Eta galdatu gabe
—Laster izenda nintzakete
—Edo juje edo alkate!
Mikelats Gorroto
- TXUA LISTUA (2001)—eta poliziak me cago en dios! dio
—txu eginez
—eta bortxatzailea
—eta kotxe bat ziztu bizian
—igaro gelditu eta
—hilotza bota
—utzi bakean! ahots tipula baino ez duzue putakume alaenak!
—aztiak
—eta voodoo eginez
—bezeroaren buru txikitua xurgatuko du haren gernua
—edango haren garuna irentsiko
—eta txu eginez
—bere biktimaren titiburua ernatuko du bortxatzaileak
—ohe gainean bere emazte gainean haren zakil pisutsu
—txua listua
- BILBOKO PUTZU BATEN ZAPOREA (2001)—teknologiari esker
—samurtasunaren aurpegi beltza dasta dezakegu xurgatu
—teknologiari zor diogu
—bizitzen segitzeko asmoa
—askotan zure bila joanda ere
—ez zaitut aurkitu kaleetan barne putzuak zapalduta
—txakurrek jipoituta
—antsiak hordituta
—sexuak ziztatuta
—zenbatetan urdaila zulatuta sudurra urratuta oinak puztuta?
—eta azken muturrean mina eta arrazoirik gabeko gorrotoa
—baso baten hondoan ardo garratza eta puta margotuak
—izkinean ijitoak labana izterrean sartu
—zoramenak eramanda jipoitu tinpanoa suntsitu
—haitzulo hezeetan ke artean bizioaren bila oheratze azkar
—baten bila oraindik
—baina atzetik sartzeko eskatuagatik marra bat nahikoa
—fedegabe lesbiana zakilzaleak afrikarrekin oheratuta eta
—hiesa kutsatuta
—kartelak otarteko bat eskatu baina zaldia erosi
—hatz erakuslea sartu nizun ahal izan nuen bezain sakon
—goizeko bederatzietan
—ilearen kolore gorriak sofa tindatu zuen telefonotik muzin
—afaltzeko orduan
—baina azken tiroa bota
—mendekua hartua
—amorruak senetik irtenda
—hurrengora arte
- POESIARI GORROTOA DIOT (2001)—poesiari gorrotoA diot
—eta poetei
—eta poeta faltsuei
—eta olerkariei hitz faltsuei
—poesia idazten ez dakienaren aitzakia baita
—faltsuok
—begirada zorrotz hartatik
—iruzurra gordetzen du tronotik idazle zuriak
—hitzak baino ez dira paperean zuri-beltz lerroak puntuak
—hobe punturik gabe
—hobe hitzik gabe
—poesiak ez du hitzik behar
—gorroto diet poemei eleberriei eleberrigile handi-mandiei
—ziria sartu
—kaka hutsa saldu
—poesia saldu eta gero ez da poesia berriro izango
—poesia beltza txua gorotza odola heriotza nazka higuina
—neure ipurdia garbitzean
—poesiarik onena eskainiko dizut
- ACTA EST FABULA (2001)—lurrean dut
—oina sartuta
—mintzairan dut
—gogoa iltzatuta
—ergeltzat hartu al gaituzue?
—gurea dena suntsi dezaten emango al diegu otsoei?
—komunikatzeko
—hizkuntza bat erabili behar dut
—indiarren kanta batek euria sortu ahal omen zuen
—zure hitzak kezkoak dira
—eta zurea gure
—hegoaldeko atzapar luzea
—begira iezadazu! akaso ergeltzat hartu nahi nauzu?
—bekaizkeriak itoarazita
—kulturarik gabeko mendi lehorrak aiherrak uherrak
—non dago zure hizkuntza?
—iltzeak begietan sartu nahi izan dizkidazu
—belarriak berun urtuaz estali nahi izan dizkidazu
—zure auzokideen antzera
—madarikatuok!
—baina gauzak aldatu egin dira
—baina gauak asaldatu ezin dira
—etsaia zena lagun
—gure hitza gure
—acta est fabula
—komeria bukatu da
Mikoleta, Rafael —1611-????—
- AMOREN KONTENTUAK (1653)—Amoren kontentuak
—Ez dabe irauten,
—Dira galsaiten.
—Fabore bateri,
—Etorriko jatzu
—Gatxa bertati.
—Ta ahaztuten badozu,
—Ez dozu ondo egiten
—Dira galsaiten.
—Alkar on baderetxe,
—Bertan zeloak
—Penaz betetan ditu
—Dau gogaituten.
—Dira galsaiten.
—Atzenengogino
—Kontentu izanik,
—Urtan bitsa legez
—Dira joaten.
—Dira galsaiten.
- DENPORA BATEN ON OI NERETXU (1653)—Denpora baten on ohi neretxu,
—Zeren penatan bihor egida
—Zeure fuertzea ta izana,
—Zeren ez dozu bihortuko
—Lehengo bihotza zeugana.
—Zeren da guztiz haen gogorra
—Zein diamantezko harria,
—Zeren penatan bihor egida
—Borondatea fortsadurik
—Esan zengida bestegatik
—Ez neidizula trukadu.
—Baia besteren ahaztu zengia
—Nigazko oneretxia,
—Zeren penatan bihor egida
—Besten bihotza neugaz darabilt,
—Bestek darabil enea.
—Zeren penatan bihor egida
Mirande, Jon —1925-1972—
- ILHUNABARREZ (1950)—Gelatto zuri garbian
—Ilhe gorrien orrazten,
—Begi zoharrak beltzitu
—Athean jo du norbaitek,
—(mintzo aphal, ahopetik):
— «Neska gazte,
—Ni naun berriz ethorria,
— Baihaut maite.
—Ni naun, zaldiz ethorria,
— Nire kutun,
—Haren bihotzak ordea
— Ez du entzun.
—Gau bethearen erdian
—Gau-itzalaren bildurrez
- EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA (1950)—(Aldi berean Ortzi euskal jainkoari
—zuzendu galde othoitz bat dena,
—zintzo ez den batek eginik).
—Soin zabal, zalhu, txapeldun,
—euskaldun eta fededun,
——handi baita— sudur mintzo,
—zintzo dira, o! Hain zintzo
—eta barnez oro zaldun...
—...Nahiz arrunt den azala.
—(Izaitetik hek bezala
—Ortzi jaunak zaint' nazala).
—jautsi baita Euskadira,
—argiturik bizi dira
—ahalikan eta zehen
—demokrat onen gisala.
—(Argitzetik hek bezala
—Ortzi jaunak zaint' nazala).
—Jakintza badute anhitz
—atso, haur, eta zuhurt-hitz
—ba dakite politika,
—pilota, dantza, kantika,
—bai eta kantu ez likits.
—Leitzen dakite Misala
—(Leitzetik heiek bezala
—Ortzi jaunak zaint' nazala).
—Trebe izaiki tekhnikan
—joritzen dira Amerikan;
—haatik, han ere zintzoki
—elkartzen dira Batzoki
—abertzaleetan; ez bakan
—joaiten, han ere, elizala.
—(Joritzetik hek bezala
—Ortzi jaunak zaint' nazala).
—Aphezak eta auzaphezak
—benedikatu ezkontzak
—egiten dituzte bethi
——ohetik landa hobeti
—dastatzekotan— aratzak
—diren neskekin, ontsala.
—(Ezkontzetik hek bezala
—Ortzi jaunak zaint' nazala).
—Bainan ahanzten zitzaitan
—hospatzea neurthitzotan
—heien jaunzdura jathorra,
—ongi zuritu athorra
—dute jaunzten igandetan,
—bihotzaren zuriz ala?
—(Zuritzetik hek bezala
—Ortzi jaunak zaint' nazala).
—IGORTE:
—Nola juduen baitzinen
—zintzo diren Euskaldunen
—neu, zer ere zaitan jinen,
—zintzotzera hek bezala
—Ortzik utzi ez nazala.
- PARIS-BEURET (1951)—Parisko kale batean
—etxe zikinen artean
—bat dago zikinagoa,
—iluntzen baidit gogoa
—aren aipatzeak berak,
—an bertan dut lan egiten
—axotez beztuz paperak.
—Seiak jo arte ezin erten
—aspertzen naiz, lor betean,
—büro zikintsu batean.
—ditut adixkide minak;
—goizero agurtzen naute
—ixilik, bai naute maite
—Ari dira, bele antzo
—bestengatik gaizki mintzo:
—bizkor dituzte mingainak
—Goizian goizik jaiki-ta
—lanera noa... erresta...
—biotza jartzen zait makal
—salan sartzean aldikal
—entzuten ditudanean
—atso txar guziak oro
—besteen jorratzen lanean,
—aotik izuriz iro;
—ez dute uzten izketa
—goizean goizik asi-ta.
—lodiak, orobat meak,
—danak dirade itsusi.
——orrek dit egiten dolu
—nik, eusko aitor-semeak!
—naiz arek mindutzenago
—nauan, konturatu-ala
—Bainan, minak uxatzeko,
—asten naiz idazten neurtitz,
—euskal neurtitz eder asko,
—seiak arte ortan nago.
—Orrela, büro batean
—atso iztunen artean,
—pasatzen ditut orenak,
—pasatzen ditut egunak,
—iluntzen baidit gogoa
—aien aipatzeak berak.
—Gero-ta zoroagoa,
—axotez beztuz paperak
—Beuret-ko büro maitean
—Parisko kale batean...
- BEHIN BATEZ, ZUBEROAN... (1951)—behin batez zurekin nintzan Zuberoan...
—Zeure ezpainetik
—euskal itzak egalez nola erleak egoan
—belarri-goxo ziraden -eta mingarri batean.
—lurreko egun batean,
—zurekin nintzan zuri entzuki et' entzukor.
—urte bat... urte bi... eta beste ainbeste...
—Ainbeste urte: ez nuen uste hainbat ziranik...
—Ainbat eguzki arrezkero:
—Ainbat itz bero
—ta gezur otz, zu galduz geroz... Zuberoan...
—Nun zaitut gaur, neure txikia, ta norekilan?
- PIGALLE (1951)—phiztu ziran
——puten sabelean arno beltza botz-kantuz.
—Nihaur kaleetan
—aitzina, horditu ezina
—puten arno kantariaz...
—gabats ederra barez bar.
—Raymonde, soin humoa, mahats humel!
—Pigalle-ko mahastietan,
- ZAKHUR HIL BATI (1952)—Zakhur zahar bat errekan
—zakhur bat zoan errekan
—uretan gaindi, arhin, hilik.
—Ur luminos, hotx, gardenek
—laztantzen zuten berhilkia;
—sorgin-orratz botz, lerdenek
—miresten zuten sarraskia.
—arrantzaleek agurtzen zuten.
—Noizean noiz, arrantzaleen
—hamu tzarrek sistatzen zuten.
—Naosiak atzo itho zun
—zabar egin baitzan zahartuz:
—landaretan etzaten zan
—Norat, erradak, errekan
—uraren hotxez konkorturik,
—norat ba hoa itsurat,
—hilaren hotzez gogorturik?
—Geldit' ezina —nevermore—
—behar dukeka joan aitzina?
—geldit' ezina, gaixo hor
—hartara gabe hor lirina
—hirotan ezeztatu zan...
—Ur luminos, hotx, gardenek
—ahantzi zuten sarraskia;
—sorgin-orratz botz, lerdenek
—etzuten orhoit berrhilkia...
—Nik soilik, arima baithan
—usnatu nizun hil-usaina.
—dut ohoratu hil anaia.
- LILI BAT (1953)—Loretan dago aspaldi huntan
—gure bihotzen gorotzak baitu
—ongarriztatu et' ernarazi.
—Eder da... Haren hatsak, ordea,
—zithala ba du, herio-hazi:
—ilhuntzen ditu gogo argiak,
—ilhauntzen ditu argiak oro.
—Hilherri-lili horren zithalak,
—hezur zaharren hautsak hazirik,
—erhanik ditu aiten leinuak
—eta zainhiltzen gaitu semeok...
—Lili haur ene landetan ere
—aspaldi huntan ezin hila dut,
—nahiz Ipharrak astintzen duen,
—nahiz kiskailtzen duen Hegoiak...
—Ai! goragotik ethorri-haizeek
—ailezate jo ene landetan
—et' eiharraraz «itxaropena»
—izena duen zithal-lili haur!
- OIANONE (1953)—Gelan sarthu ginenean
—gauerditan, ilhunean,
—mundua egin zan mutu...
—Zuten izarrek kantatu
—biok etzan ginenean.
—Gau hunetan zaitut ene;
—larru legun eta zuri,
—Ezti bakhanez bethea
—zure matxantto maitea
—urtzen zan ene ahora,
—zabalik lore antzora
—eta gozokiz bethea.
—Zure baratzeko borthan
—arrotz batek jo du. Bertan
—zama bat baitakhar pisu,
—ez dezazula utz borthan!
—Gauko oihanetan lasterka
—behor zalhu eta bizkor,
—gau-bideetan gaindi, mozkor
—ba naramazu lasterka.
—Ezpain likhits, esku lizun,
—atseginetan jakintsun
—bulharretik belhaunera
—jauzten zaitut, neska lizun!
—Hiltzen naizela dirudi:
—batetan mila su-ziri
—ene burmuinetan sarthu...
—Botz-uhinak uzten gaitu
—hesten zaizkiola begiak
—neskatilak erraiten dau
—esker onean othoitz haur,
—dantzularik ilhargiak:
—gau huntan eta bethiko,
—urrhe-buztaneko Suge!
—Hathorkit berriz laztanik;
—janhari gozo badut nik
—ene baratzean are
—ezti gehiagorik Hire,
—bil ezak berriz laztanik.»
—Suge laztana nekhatu
—zan, ordea... loak hartu...
—ezti-loreetan etzanda
—atseden hartzen ari da,
—gaixoa baita nekhatu.
—Ene maitea, moxu bat
—has dezantzat bertze hainbat!
—Sugea baitatza lotan,
—indarren bihurtzekotan
—oi!, emaiozu moxu bat...
- AMSTERDAMEKO ORHOITZAPEN BAT (1959)—Atzerri hontan nola ez laite
—Nepenthes ordez beharrik badut
—jasan ahala hurrupaturik
—Paristik hurrun banoa.
—barreiaturik ni baithan
—barneko soaz berriz dakusat
—sekul' ahantzi ez zaitan
—Amstel-ondoko hiri maitea
—zeinen lillura derraitan.
—Amsterdameko kaletan gaindi
—berriz narama orhoitzak
—etxe naroak ikhusten ditut
—botz ixilaren egoitzak;
—betha litzake arima batek,
—han, bere aiho bakhoitzak.
—Itsasontziek, lur guztiaren
—zekarten portu Ipharrekorat
—Sorthaldearen leinhuru
—urbidetako ura, ordea,
—berde zen, eta ekhuru.
—Baldin parketan bazen atseden
—lore goiztarren artean,
—lantegi eta bankhuetarat
—jende ariok joaitean
—zuten antz zintzo 'ta zentzatua,
—kalvindarrena zatean...
—Kalvinismurik othe zen aldiz
—«karrika bero» hersietarik,
—ostatu eta bar theiu
—hetan maitharzun ez-ohituek
—ba zutelarik entseiu...?
—Utzirik gibel eme bero 'ta
—gizon mozkorren multzoak,
—Nindabilano parketan, hurran
—haur goiz-loratu gozoak,
—ene zentzuak oi! ez ziraden
—kalvindar eta zintzoak...
—Lore heietan, Bessie, gaur zutzaz
—bertzerik orhoit duta nik?
—Ez... zu bakharrik, irriño batez
—ene altzoan etzanik,
—blue-jean gorritan gorputxo bera
—Guztia balitz ere gezur bat
—garagar arnoz sortua,
—zure orhoitzak daut populkatzen
—gaur Pariseko mortua,
—amets duela nire bihotzak
—Amsterdameko portua.
—Zuri eskerrak, Amsterdam (edo
—esperantza bat bihotzondoan
—athea joka zait ari:
—erdiz jostaka, benetan erdiz,
—bainan eztiki kantari!
—Esperantza bat oraino denik
—edo haur-eme baten soaren...
—nik baratzetan, behin, harzara
—biltzeko zenbait goiz-lore...!
—Ipharraldeko Amsterdam hori,
—zor derauzkizut eskerrak
—utzi dautazun amets-ondoko
—esperantza so ederrak
—dauzkidalakotz are zohartzen
—gaur Pariseko bazterrak.
- TXORIONTASUN (1961)—Egun batez nuelarik
—Biotza txit gaixoa
—Edanikan geiegitxo
—Entzun nuen oianean
—Kantuz eusko xoxoa.
—Pino baten adar puntan,
—Jarria zen, ta nik hara
—Hurbildikan entzutekotz
—Kantan eusko xoxoa.
—Euskaraz zuen kantatzen
—Bere txori bertsoa,
—Goraipatuz Lege Zarrak
—Ta jainkoa, zintzoa
—Baitzen pino hartan kantuz
—Esan nion: «Ulertzen dut
—Nekez zure mintzoa,
—Hain delakotz jori, landu,
—Sakon eta jasoa,
—Bainan eder duzu botza,
—Goitar eusko zozoa!
—Txoritxoa, gaua da ta
—Oi! baletor otsoa?»
——«Jaunaz beste, deusen beldur
—Esan nion: «Nor da ote
—Hark: «Euskotar andrauren bat
——Ez zatar ez atsoa—
—Eder, gazte. .Izena du
—Euskolastikatxoa.
—Esan nion: «Biotza dut
—Zure kantak al baleza
—Nai zaitut bai musuz bete.
—Zato eusko-zozoa.
—Estu nuen eni kontra
—Txori polit gaixoa,
—Eman nion egatxetan
—Eta nere poz negarrez
—Busti nuen xoxoa.
—Esan nion: «Entzutekotz
—Zure kanta gozoa
—Beste pino baten ondo
—Egatu zuen pinoz pino
—Poztuz oian osoa,
—Eta pino bakoitzean
Mitxelena, Salbatore —1919-1965—
- AMODIOA ZER DAN (1935)—kolkoan darantzuio
—Arrosa bat bezela
—ez ukitze ezkero.
—Goiz ta arrats, oxkirriaz
—dantza eta musu,
—usai gozoz baratza
—txoratuko dizu.
—Baña iñork itxumenez
—atzitu nai balu,
—ez margo ta ez atxon
—oi da ostokatu.
—ez duzu besterik:
—arantzak txortenean,
—suminki, zorrotzik...
—konta ala karnabak,
—ez ordea siñesten
- ONDAPEN ETA BERPIZTE (1936)—Egundo batez, basetxe xarra
—mintza nintzaiñan:
—ez din ematen kupira?»
—T'erantzun idan:
—berpizteko baserria».
- ARRAUN TA AMETS (1938)—Kulunketa urdurian
—ugiñetan bakar,
—ontziska arriskatu bat
—gaituk bizi zear.
—Batela bakoitzeko
—mariñel bat zoak
—(Gorputzeko lemazain
—tankera gogoak).
—Ñirñirka argi, Izkainetik,
—Araxe jo ta an murgil
—arraun ta amets doala
—bertara bearrez,
—ezin itzali zizkak
—joran ortzikoiak;
—irri bitsez kantari
—ezin losortu ere
—aren aruntz leiak.
—ara an txuri-txuri,
—oskorriratu nai dun
—arraun ta amets doala
—bertara bearrez,
—zein zoro ta zein eder
—ontziska iñoiz estali,
—Baña, itxas irakiña,
—zemai eta orro,
—txalupa irentsi guraz
—asaldatze ezkero,
—ta Oskorri itzaliko
—ekaitzak balio,
—ez al letorkio?
—ta itxas amillak ar;
—ta gaur lagunak aztu
—lezatekek biar...
—Arantzazu mendiko
—euskal itxasgizonen
—zerutar zaindari:
—zaindu txalupa illauna,
—zure eskutik ez ken.
—Arraun ta amets doana
—etzazu utzi galtzen.
—Ta sar dedilla, txango-
—mugara eltzean,
—atseden kaiean!
- GORPUTZ DAGO GUDARIA (1938)—Gorputz dago gudaria
—Bizkai guda izan zanetik
—nolaz gorputz au eze?
—Esaidazu artzai orrek
——Bart arrastiriz lau lamin
—gudaria ortxe zegon
—aldegin zuteneko...
—Gorputz dago gudaria
—Maitagarriak agurtzen
——Ta gaur goi andere batek
——ederra bai ta argia!—
—burestuna jarri dio
—urrebitxiz josia.
—«Olerkari ta abertzale,
——ziotsan Andereak—
—seme zaitut Olermenak,
—Gorputz dago gudaria
—Esaidazu artzai orrek
—Lauaxeta ez al dan.
—dizdiz eguzkitara;
—gorputza eramatera
—bide datoz maldara.
—barna an badaramate;
—ta giputz, napar, bizkaitar
—danak agurtzen dute!
—Gorputz dago gudaria
—Gazteiztik lapurtua
—ta euskotarrak agurtu
—ondoren biurtua!
- ITXASORA DEI (1942)—Egun batez ari nintzelarik
—sala batean bordatzen,
—itxasotik aditu nuen
—mariñel bat kantatzen,
—mariñel bat kantatzen eta
—bertso auek ematen:
—goi ta be, ur eta lur oinpe darabilzka.
—Aren labain ta ariñik doakit ontziska
—urrun miñez itxasoz arunzka ta arunzka.
—Oskorri lor eziñak dei dagit gozoro:
—arako leiaz nai dut itxasoz igaro...
—Askatasuna atsartuz nai bezin oparo,
—biotz esi gabeak ibillian giro!
—Kantuz noa itxas zear urruntzen, urruntzen...
—O, bai, «Libertadea zoinen ederra den!»
—kantuz noa, arraun ta amets erabat egiten.
—Ontziskaren aurretik gidari Irudimen.
—Legorrean dagonak egonean tinko,
—eztaki itxastarraren jorana nolako.
—Ez ninduke bestela errukarri joko.
—Ez nago iñorenakin zoria aldatzeko!
—sar dedilla nerekin amets batelean.
—Poz betea arki baietz emen urdiñean,
—ugiñak lez urteak ontziz garaitzean!
—Zori oberen baten atzetikan goazen,
—biotz Eder goseak non dezan atseden.
—Lur ezaguna atzean utzi ezkutatzen;
—ugarte berriren bat nonbait arkituren...
—...ta an doa batela txikia, Oskorriari buruz, gero ta urrunagotzen, neskatxa bordariak legorretik begiz galtzeraño.
—Nork atzitu, bere osoan, lagunurkoaren izkutapena? Al dakigu norgere anima barruarena bera!, al jakin norgere kutiziak eta ase eziñak, zer nai duten, nolakoxeak diran, noruntz dijoazen!
—Iñularreko eguzki igeskorrak, urez bestaldera oeratzekoan, urregorriz dirdaizka daukakizu itxasgain sorgiña, mirari bat lez, bri-bri zorotan; ta aretxen lillurak limurtuta, mariñel bertsolaria, poesi ontziz, izkutatzen dijoazu, arago ta arago, noranaita.
—Nora, ordea?: neskatxa bordariak alperrik galdetzen du, ez baidakus dagoneko ia ezer. Nora? Zeren billa? Al daki mariñelak berak!
—Betiere, jakiteak baiño geiago balio digu miñak, jakin eta senti miñak. Ase eziñak!
- UDAZKENEZ IGARTZEAN (1943)—Arrosa eder maiatzean
—Loratzen da baratzean;
—Amodiorik ez duenak
—Ez du miñik biotzean.
—Orixe, Euskaldunak
—UDAZKENEZ IGARTZEAN
—LORATXOAK BARATZEAN,
—EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.
—Aberriak zetzan iltzer...
—Batzuk zesaten: guri zer?
—ta ajolagabe lekutu ziran
—Ama utzita, biotz anker.
—GAUR ARROSA BAT-BATEAN
—BERRITZEN ASI DENEAN,
—EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.
—Min orain eta miña len
—Aberriak sorrarazten...
—Atzo oñarez ta orain lei berriz
—ezin ezertan atseden.
—Biotz orrek ez atseden
—Euskalerria jasotzen.
—eztu askirik izaten.
—Zenbaitzuk diote: gaur jai!,
—jolaserako txit alai.
—Abertzaleak Erri oindian
—ziñitza: Ama, agindu, zer nai?
—Euskotarrak: ez atseden
—Euskalerria jasotzen.
—EDERREN DANEN ARTEAN
—ABERRIA AMESTEAN,
—EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.
- ZEIN EDERRA DAN! (1948)—olerkaritza
—bihotzak min duanean!
—somatu nuen,
—kanta jaso nahi
—nizuke, otoitz antzean;
—bidaltzen dizut
—otoitzarekin batean.
—olerkaritza
—otoi bihurtzen danean!
- BIZI NAI (1948)—auskalo noiz nola eta non.
—Alabearrak irentsi ditu
—bazterren baten,
—ez aintza, ez illeta, ez omen...
—beti gurekin bear zutenak.
—Atarramentu onik
—bai beltza zure etorkizuna!:
—ukullua uts...
—ume txikiak txit gose ta zurtz...
—erdoiak jaten, itzai gaberik...
—Irabazi ustetan galdu gudua.
—salkeri aundienen martiri:
—zertan ixuri
—gaur gertatzeko
—Espartero batek salduta preso...?
—ezin austerik.
—Etxe-barrura, enetxook, bildu
—Itxi ateak;
—sar ez ditezen sakamanteak.
—...Or atarian
—«beltzak» pasako lapurkerian...
—Adio baten tristura somatzen zaio Euskalerriari, bere errita-sunaren udazkeneon. Amaika gauza eder bait-badoazkio billuzten, erabat suntsitzen!
—Mundu arrotzean arrotz, bere burua aldeztu eziñik, espetxe batean bezela topatzen duzu gaixoa, katigu ta ilzori; urkamendikoaren antzo daukazu, bizia zintzilika duela zenbaitzuen eskutik..., Jaungoikoaren borondateari belauniko.
—Atsekabearen berri
—iñork ongi ote daki?
—probaturik ongi,
—emanaz milla gorantzi
—gazte denborari...
—zenbat gauz eder doazi,
—illobi beltzera zuzen,
—geiago ez biurtzeko,
—il bear ez lutekela...
—Antziña!:
—zure printzak itzalduaz...
—Zergatik
—ez edan zure argitik,
—bizi gaitezen lengotik?
—Zergatik
—ez ibilli zure eskutik
—bein-beti,
—eten ez dedin leiñargi?...
—luzatuz bere yorana.
—utzi Adio esaten.
—ok ziran zugaitzak:
—lizar, pago ta intxaur,
—gaztain ta aritzak.
—Sartu ziran beingoan
—piñu beltz arrotzak.
—erderaz zebiltzak.
—Intxaurraren zura zan
—oiak egiteko:
—katedraletako.
—esan zertarako?
——Baitipat, ildakoen
—zerraldotarako...
—Aritz, lizar, pagoak:
—Elezar eta ipui,
—kopla naiz kanta-zar:
—aiton-amonen autan
—ta illoben gogoetan
—ametsezko izar...
—Laratzak berak ere
—Bestelako ederra
—orduan bizitza
—kantuz zijoanean
—zerura otoitza
—Bestelako gozoa
—aiekin piztutzean
—otordu bakoitza!
—Adio, kanta-zarrak
—ta ipui aspaldiko:
—eortzitako illak;
—galtzara-ertzetako
—ermita ixillak;
—Batzarretako lege
—zabal ta gurpillak;
—jolas tolesgabeak;
—oitura sotillak...
—Ta Gabonzar'etako
—gure Olentzaro;
—ta pelotari txuri'
—ta gaillur bakoitzeko
—gurutze zurezko;
—eta burruxa beltxak,
—ta gonantx gorrixko...
—Gure erritasunaren
—Zuek, ai!, batezere,
—mendi-gurutz deunak,
—jarri zinduztenak
—eta orain bakantzen,
—jausten zoaztenak!:
—bai zoritxarreko,
—baditezke tinko!
—Dongeki erortzen dan
—gurutz bakoitzeko,
—jausten bait-dira ere
—birtuterik pranko!
—Mendi-gurutzetxoak:
—Antziña!
—luzatuz bere yorana...
—Adio orretxen tristura dizu
—Gorde eziñezko ituntasuna
—baitare kanta alaienak.
—«Babiloniko ibai ertzetan
—nola ixildu arrotz-penak?»
—Iltzera doan abenda baten
—zotiñak dituzu denak.
—Pestaburua. Dantzan gazteak
—jantzi gorri-zurietan.
—Plaza betea bri-bri zoratzen
—eguzki-izpi alaietan.
—Danen gainetik danboliña ari
—doiñurik bizkorrenetan...
—Entzun zaiozu. Ze esaten dizu?
—Alaitasuna?, benetan?
—Aitzitik, Eusko-Negarrak negar
—txistuaren ezpaiñetan:
——«Ortzetan dizut irria baiña
—nigarra bi begietan».
—Dantza lotuan urrengo txanda
—Neska-mutillak artan leiatsu
—mozkorki jira ta bira.
—Txistuak negar azken-saioan,
—lengo antziña garbira...
—...Ta Anjelus'eko dardarepean
—izarñoen intzirira,
—oitura zarren ondrautasunak
—negar arekin batera:
—«Bazterretik bazterrera
—Eztakienak esan lezake
—Ortzetan dizut irria eta
—bi begietan nigarra».
—euskal-ertiak dario
—luzatuz bere jaiera...
- J.E.L. (1948)—nora joaten zeran zu.
—Españiak portuak oro
—elurretan daduzkazu.
—Gaur gauerako ostatu
—nere etxean baduzu.
—Nunai iraitzia,
—bertakoena izan arren,
—iltzen doakun enda zarraren
—zotiña naiz eta asperen.
—Eskale arrotz,
—nunaiko bai ta iñungo ez,
—baiño re noa iges ta iges.
—erregu zenbait anaiek.
—Zer besterik nai luteke nire
—billa dabiltzan etsaiek!
—ogi eskeintzen didate.
—Aurrera joaz diñet: «Millesker,
—nire gosea txit beste...»
—Atzetik, luze,
—niri so gelditzen dira,
—miñ ozka dute barne muñetan,
—Nora juten dan?
—Non bizi dan? Nor daiteken?
—Izenik, etxerik, aztarrenik
—Batzuk maitea
—anbat bestek nardetsia,
—gobernutarrek aopean zin:
—labur ken baietz bizia...
—Eguratsaren
—gorputzik eza ta ariña
—bear, gutxinaz, alderazteko
—erdal birao ta parre;
—joputu gaitun ikurriñaren
—gezur batzar ta akelarre.
—Zergatik ez dun
—karrikan jotzen doñurik?
—gezal neurgera aidatzerik!
—Enparantzetan
—Euskadiren eriotza
—aldarrikatzen asi ezkero...,
—basamortuko abotsa.
—portuak —elurrez ditu»;
—euskaldun onen etxe barnetan
—baño ostaturik ez baidu.
—Santa Kutz dama,
—izkuta agertuz, an-emen.
—Atzo Otxandion, gaur Aian, biar...
—Etxahun berri,
—ate ertsietan uste ez-eneko
—«Vae victis!»..., barkapen ordez.
—antzi dunaren itzala.
—Gladiatzaillek erio aurrez
—ala Kaiser-en aztala.
—bazter batean arkia
—du ereskiña, iltzerakoan
—gudarin batek utzia;
—ixuritako odol berberaz
—ezoztua are Bizkaian.
—Illobitako
—untzadun gurutz arritan
—gau eman oi du sarritan;
—T'Aitor-en atsak
—mintzo izu omen dagio:
—«Euskadi Jesukin guruztua
—iltzen zijoak»... —dasaio.
—eunkitan oñorde genun
—ia eten duk gaur egun.
—»Izotzik zegok,
—Aberri izotzez, larrea;
—gutarrak, antziñatiko
—argidiriak noiz sukaldetik
—enborra itzaltzen balua,
—berandugabe gogaiak piztuz,
—piztu abertzale sua».
—Ta artan dabiltzu,
—izkutuka ta urduri,
—txadonetako laratzak pizten,
—bibotedunen itzuri.
—saiest orduko atea,
—sartu ta Aberri soñuz betetzen,
—dardarazten etxapea.
—T'obi lurrunez
—kutxa gordean otzepel
—errauspe zetzan beingo didarra
—txinpartetan ler: Gora JEL!
—Leiotatik at
—Jel-ek bere eskuz ta jaupal atsez
—Abioitikan
—Euskalerri martiria!
—baño re, etsaiek errea,
—or, zendorrean Erri oso bat,
—lotsaz gorrituz
—Erri santuen ospea!
—Izotzetan su!
—Merezi ote, munduz munduko
- HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN... (1950)—Hala behar-ta sartu ginduten zoritxarreko guduan.
—Sartu ginduten, promes ta gezur, bultzaka itsumustuan.
—Ez beste batek guk baino gogo gehiago izan ez bazuan.
—Madarikatzen ez gera aspertzen harrezkerozko damuan.
—Zoritxarreko gerratea, bai, gaitz danen iturburua
—tresna batzuen irabazpidez inpernuak asmatua
—herri gaixoen hondagarrizko Mari Gaiztoren zartailua:
—gure amorru bizia hiretzat, beti madarikatua!
—ezergatikan inolaz ere inortxorekin gudarik.
—Sartu ginduten...! Gure gaitz danak ordutik datoz ta handik.
—Auzoan hiltzen duten txerriak etxean koipe gutxi dik.
—Siniste ez dunak entzun bestela Errenderin Xenpelarri
—berak emango, zinki ta zorrotz, gure jokeraren berri.
—Haren bertsoak hor joango dira ahoz aho, herriz herri.
—Euskal Herria dezu honela senti zizuna ta aldarri!
—berari tira dale
—bala bat sartu buruan
—aspertuko da orduan.
—inor larrutzen gerra aitzakian non-gizendu ibili gabe.
—Ez beste ezeri, bakar-bakarrik gerra gerrari guk ere!
—Atzo eskale zetorkiguna gure etxeko atera
—orain izkiluz erronkan dator gure lurraz jabetzera.
—Bakea haustera datorrenari erantzun behar bezela
—behin ta betiko hondamendian itoko gaitu bestela.
—Gu gera zazpi probintzi
—lehengo legerik ez utzi.
—Hoieri firme eutsi
—nahiz hanka bana hautsi.
—Zutunik guziok! Jeiki armatan armatan datorrenari!
—nahiz ta soroak sasi bihurtu ta etxeak suak kiskali...!
—Euskal Bakea ta Lege zaharrak saldu baino lehen beltzari
—hil edo bizi azkenera arte, ekin! abia! ez etsi!
—Noraino hoa
—sagarñoa
—zuhaitzetik jaulkita
—maldan behera iraulka?
- ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN (1950)—Noraino hoa
—sagarñoa
—zuhaitzetik jaulkita
—maldan behera iraulka?
—bazterrik bazter
—kantari doa
—gainbehera xalto-xaltoka:
—Neure uretara
—jausten diranak
—(lore nahiz hosto nahiz ale)
—ez ditut uzten
—itsasoraino
—gezaletan galdu arte...
—Gogoan hartu
—zatozten danak
—aurretik jakin zazute.
—Noraino hoa
—sagarñoa
—zuhaitzetik jaulkita
—maldan behera iraulka?
- MAITASUNEZKO GAU HARTAN (1950)—Maitasunezko gau hartan
—errainuz zegon aintziran
—ortzen hanbat izarño
—uretan islatzen ziran...
—izarñok islatzen ziran
—errainuz zegon aintziran?
—Halaxe nerau gau hartan
—zure begien distiran
—barkar-bakarrik sarritan
—baina goibeldu zanetik
—aitzirak ez du izarñorik...
—Zeru goibeldu zanetik
—aintziran ez da izarñorik.
—Aintziran ez da besterik:
- ABENDATS (1955)—Abendats.
—Eusko abendaren arnats.
—gure iraupenaren alatz.
—Eusko bular bakoitzeko su ta laratz.
—Arnats, alatz eta laratz.
—Abendats.
—Aitoren
—belaunekuok amak aurra lez somatzen
—zain ta mami tauparazten.
—Uka nai autenek ere
—odolean aramate.
—Gorrota auteken arren, etzegok
—iri egiterik alde.
—ta muin barrunak baño bertago,
—Unamunogan irritsa,
—Uzkudunetan bortitza,
—Xabiergan asekaitza,
—Loyolagan etsikaitza,
—ik garabilzkik t'ernaltzen gaituk
—gizon ta eme,
—euskotar seme
—bakoitza.
—eusko lortze bakoitzeko
—Abendats,
—izadiaren sortze garbitik
—atorkun azi aberats:
—Bizkai menditan baño 're geure
—erraietan augu meatz.
—Aitonen aitonen baratz;
—amonen amonen ardatz.
—betirako ipar orratz.
—Orratz, ardatz, baratz, meatz.
—Abendats.
—Kanpotarrek
—etzekitek
——«Euskoterri
—nork eusten ote edo zerk?»
——laborriz galdetzen ditek.
—«Abendatsek! Abendatsek!»
—Orreagatik Oriamendi ta Artxandaraño
—Basojaunaren irrintzi bera zebillek:
—«Abendatsek! Abendatsek!»
—Espiritu uts aiz, ez soñik,
—Izkutuago ta illezkorrago,
—eztare etsaiek i iltzerik,
—I bizi aizen bitarte,
—Au iltzekotan, lendanik
—eu il bearko induteke!
—Abendats,
—Ats, Ats, Ats:
—nork baña il tiroz egurats?
—emazte duk, ire guna
—arduru beti etzuna
—ta azkenik gabe belaunik belaun
—damaizkik seme trebeak,
—batzuk jun ala besteak...
—ta Sortaldetik Sarkalderako
—ostadarrean Bakaldun,
—ire erreñuak ezin etzanik ezagun.
—Mendez mendeko maratonean
—Olinpiade txapeldun
—bakar bait ator ta oa. Bakar. Bak-aldun.
—Abendats.
—Eusko abendaren arnats.
—Arnats, alatz, ardatz, laratz,
—baratz, meatz, Ats. Ats. Ats.
—Abendats. Abendats.
Monho, Salvat —1749-1821—
- BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI (XVIII. mendea)—Bakusek ez du trionfarik ez aldarerik nahi,
—Gauza bat baizen ez dio manatzen gizonari,
—Bizia laburtzen bada tristezian egonez,
—Alegera gaiten beti kolpe onak edanez,
—Biziaren luzatzeko bide seguragorik
—Kausitzen ez denaz geroz, dugun edan gogotik.
—Sail on bati lotuz geroz ez bara biderditan,
—Pitxerrak hutsak badire bete bitez berritan.
—Gogotik gal arteraino gure nahigabeak
—Eta goibeltzen gaituzten oroitzapen tristeak.
—Dugun edan berriz ere; beti dut aditzea,
—Bien ondotik on dela hirurgarren kolpea,
—Oraino triste badire gure bihotz barrenak,
—Alegeratuko ditu menturaz laugarrenak.
- SAN KASTETENEKO ANDREGAIAK FILIPINEKO OILARRARI (XVIII. mendea)—Oilar kruel, oilar bortitz
—Alargundu tuana,
—Goregi kantatzen baduk
—Ereman bitoria,
—Promes dauat, galduko duk
—Laster hire bizia!
—Ez bahaiz eskolatzen,
—Ez baituk auzotako
—Oilarrak menaiatzen,
—Angleterran hautaturik
—Erakarriko diat,
—Gostatzen dena gostarik
—Oilar mendekari bat.
—Hire kolpe itsusiak
—Jakin zituztenean,
—Bildu behar zituan
—Arrazoin galdatzeko
—Heien mendekatzeko.
—Gure oilar defuntuen
—Kukurruko eztiak
—Jaikiarazten zituen
—Oilar hain maiteentzat
—Ez ziren eltzekotzat.
- OROITZAPENAK (XVIII. mendea)—Mundu hunen hastapenetik
—Gure egunetaraino
—Ez da jautsi Pinet baino
—Munstro itsusiagorik,
—Robespierre eta Jourdan
—Gizonen etsaiez landan
—Ez Frantzian, ez Europan
—Hain fama gaixtoagorik.
—Robespierrek Pinet horri:
—«Gu gaituk nausi Frantzian
—Flakoenen espantagarri
—Manatuz egun guzian
—Zenbait heriotze berri
—Jenderik aberatsenak
—Utziz bere ontasunak,
—Joanen dituk ihesi».
—Izan dire hautatuak.
—Handik lekora gilotinak
—Ditu egotzi buruak
—Milion inozentenak,
—Konplitu gabe arrola:
—Oraino bortzehun mila
—Pikatu behar zirela
—Eskasturik presondegiak
—Hanbat jenderen sartzeko,
—Elizak eta jauregiak,
—Komentuak azkeneko
—Bete zituen guziak
—Haurrez eta emakumez,
—Apez eta Birjinez,
—Nahi zituen bitimez
—Tiranoen errabiak.
—Erran zuten haste-hastetik
—Ez zutela utzi behar
—Frantziako lurretan xutik
—Zela gazte edo zahar
—Batere aristokratik.
—Itzal horren kontra gerlan
—Kokin guziak armetan
—Ziren bazter guzietan
—Altxatu ordudanik.
—Gazteluak zituzten sutan
—Kutsu gaixtotik garbitu;
—Hetako jendeak ezpatan
—Aristokratzat pasatu,
—Edo urkatu lanternan.
—Azkenekotz gilotinak
—Ez ezpatak ez lanternak
—Ezin akabatuz lanak
—Mitraila zen hautatu.
—Bazter guzietan baziren
—Azkenaz goiti Donibanen
—Herritarrak, Eskaldunak
—Harekin bat egin ziren,
—Pineten esku-makilak,
—Arrogatzaile abilak,
—Iduri duten arren.
—Ezpataz jotzen duena
—Ezpataz perituko dela,
—Berantegi atzemana
—Gilotinan da finatu;
—Ez ziteken hanbat damu,
—Lagun ainitz izan balu
—Azkeneko haize ezti bat
—Sortu da Orientetik:
—Hark untzia portu onerat
—Eigun penen ahanzterat.
—Gora mintzatu nahia,
—Badoake xokorat.
—Alferretan tuzte eginen
—Zokotan eginahalak
—Traidoreen hatzak Parisen
—Kontsularen sentinelak
—Hasi ditu ezagutzen:
—Ez bazuten ere uste,
—Terroristei bere parte
—Kario gostako zaizte
—Bakea laster ein baladi,
—Kanpoan tugun etsaiekin.
—Barneko etsaien temari
—Gardatuz bardintasuna
—Legetan den zaharrena
—Berek egin daukutena
—Bihurtuz bakotxari.
—Tristeziak gozoari:
—Nigar karatsak baditugu
—Denbora da ganbiatu:
—Terroristak kargutarik
—Apartatuak jadanik
—Begitarteak ilunik
—Doluan dire sartu.
—Oroit zaitezte, lapurtarrak,
—Zenbat duzuen sofritu
—Baldin terroristei indarrak
—Ez balitzaizkote kendu
—Ez zirela xukatuko
—Gauza horren frogatzeko
—Ez dut urrun joan beharko,
—Badaki bat bederak.
- POETEN ERRENKURAK APOLONEN KONTRA (XVIII. mendea)—Norentzat sorrarazten du Apolonek urrea,
—Hain eskasa egitekotz bere haurren partea?
—Parnaseko gobernuan ez da lege justurik.
—Ez beraz mirets poetek ez badute dirurik.
—Buraso bihotz gogorra, ez dugu konprenitzen
—Holako diferentziak nola tutzun sofritzen.
—Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez,
—Eta zure haurrak beti errestatuak oinez.
—Zu poxirik friantenez beti sasiatua,
—Edari deliziosez bihotza goritua,
—Zure haurrak ez ditutzu batere urrikari:
—Gosea sofritzen dute, ura dute edari.
—Mendiak beztitzen tutzu, bai soroak belarrez,
—Kanpainetako arbolak hanbat fruitu ederrez.
—Nondik heldu da Poetak, zure haur onetsiak
—Baitire sasoin guziez hain zirtzilki jauntziak?
—Zure palaziorakotz ez duzu deus sobresten:
—Egin ditutzun tresorez justu da goza ziten.
—Zure haurrek ez badute jartzeko kadirarik?
—Parnasean dabiltzanen sabelak eta moltsak
—Airez hantzen ez badire, ardura dire hutsak.
—Arbasoen noblezia eta poeten fama
—Karga dire ez badute hirurgarren... fortuna!
—Nork uzten tu bere haurrak miserian hiltzerat?
—Aita on bat ager zaite zu zureen alderat.
—Onerat ganbia zazu zure umen zortea,
—Guzien aberasteko baduzu boterea.
—Asko bastart badirela sartuak familian,
—Bainan haur lesitimoak aberasteko xoilki
—Bereziz basa-poetak askiko da deus guti.
Montoia, Xabier —1955—
- HISTORIA (1981)—Batzuentzat
—Jesukristo gurutzera
—(lapurren artean)
—hasten da historia.
—Beste batzuentzat, aldiz,
—Leninek —txapela kenduz—
—«Botere osoa sovieterako»
—Finlandiako geltokian.
—Niretzat
—David Bowiek ilea moztu zuen
- NEGAR (1981)— Negar egiten dut.
— Niregatik, zuengatik
—Jostailua izorratu diozuen haurra bezala
—Lotu duzuen zoroa bezala
—Suhiltzaileak deitzen dituzuenean piromanoa bezala
—Erremedio gabeko balea zauritua bezala
—Armiarmaren sare etsaietan harrapatu euliagatik
—Birikarik gabeko turuta bezala
—Saxofoi ilez butxatutako isurbidea bezala
—Ospitale bat bezala negarrez nago.
—Pupitre bat bezala negarrez nago.
—Barnebide luze bat bezala negarrez nago.
—Puntagabeko urrats bat bezala negarrez nago.
—Asmatiko bat bezala negarrez nago.
—Txori murriztu bat bezala negarrez nago.
—patibuleko goren garaieratik mundua kontenplatuz.
—bere odolezko belarria Gauguin-i bidalita.
—Negarrez nago Alexandra Kollontay-k negar egin zuen bezala
—iraultzaren zakil mehatxugilea ikusiz.
—balaz josita azaroko goiz hotz batean.
—bere zainak bilatzen, lainoan.
—Negarrez nago Dylan Thomas bezala
—Xabier Montoia bezala,
—Negar egiten, negar egiten dut
—latazko sardinengatik
—dentifrikoengatik
—koloniengatik
—xaboiengatik
—txanpuengatik
—desodoranteengatik.
—Negar egiten dut katedratikoengatik
—teologoengatik
—hiritarrengatik
—langileengatik
—gurasoengatik
—senarrengatik eta
—emazteengatik.
—Negar egiten dut
—sekula iristen ez den
—rock & roll horregatik,
—inoiz hazten ez den
—marihuana horregatik
—niregatik eta nire maitaleengatik
—ohean dautza
—beren gizonek hankatartean
—katxarroa sar diezaieten zain.
—Niregatik negar egiten dut
——niregatik batipat—
—esku artetik ihes egiten utzi nuelako
—gozarazi zidan txori bakarra.
—Negar egiten dut
—beti negar egiten denagatik, ezer egin ezinean.
—Negar egiten dut eta zuen aurrean eranzten naiz
—nire ahultasun eta nire ezintasuna erakutsiz.
—Negar egiten dut
—zuei bihotza eta ipurdia ukitzeko.
—Negar egiten dut zuen gupida eta haren losintxak arrenka.
—Negar egiten dut
—atsegin dudalako.
- LEHEN LIKANTROPO BELTZA (1985)—Argiak itzaltzen direnean
—zoko ezkutuenetatik ere
—Gaueko pizti goseti guztiak
—irteten dira
—ezezagunaren erresuma hedatuz
—Argiak itzaltzen direnean
—emaztea mugimendu ergel batez senarrarengana
—saiatzen da hurbiltzen
—jadanik ez diete arrabitei
—lekurik uzten
—Argiak itzaltzen direnean
—botilak argitzen du bakarrik
—hara doaz itsuturik
—bere burua botatzera
—gautxoriak
—Argiak itzaltzen direnean
—xaguxarrak eszenatokiaz jabetzen dira
—eta haien hegalek txaloak ezabatzen dituzte
—Argiak itzaltzen direnean
—aurpegia haztatuz
—irribarre egiten dut
—badakit eta aurrerantzean
—argia ez dela zorigaiztoko oroipen bat
—besterik izango
- HERRIMINA (1988)—garbitzen gaituen ur bakarra,
—janzten gaituen ama ubela.
—Hemen Vitoria-Gasteizko hondar bigunezko plaietan,
—eskeletoak dautza irribarretsu,
—bihotza
—atzera emango dien esperantzaz,
—eta hemendik ere, nola ez ba?
—harro paseatzen da
—azabatxezko pantera,
—betidanik lelotu ohi gaituen berbera,
—Laztan, laztan nazazu...!
—Ez, ez luzatu eskua, ez...!
—algaraka agintzen dizu zuhurtzi ibiliak.
—bere bizkar fosforargitsuaren ukipenak
—eragiten dizun hotzikararen truke?
—Louisiana estatuko espetxeetan,
—aulki elektrikoan eseriko den azkena
—eta borrero, apaiza eta argazkilarien aurrean
—Hartu, nire zainak zuentzat!!!
—Bareak utzitako bidezidorrean barrena
—abiatzen dira gau-aeroplanoak tropelka,
—xaguzaharren bihotz nimiñoak xedetzat.
—Baina ez dakite gizajook
—aurrean zain daukatena.
—Ez dute inoiz entzun
—orratzen zitalkeriaz,
—olagarroaren beso tatuatuen kemenaz,
—Ez dute inoiz entzun
—har berdez baitituzte beteak,
—idiaren urdailtzar itzelak
——horma zuritik zintzilika—
—dena gortzen baitu aieneka.
—Wolframiozko botila ikusgarrien labirintuan
—galdu dira itsu,
—denboraren ertz zorrotzetan zaurituz.
—Eta elizok lortu dute azkenik
—beren ametsik ezkutuena:
—Gurutzea izan
—apoaren hilobi sakratuan.
—ez, baina halere gau batzuetan
—taxi bat harrapatzea ez da lan erraza.
Monzon, Telesforo —1904-1981—
- ALARGUN ZOROARENA (1940)—«Etxebeltz» baserriko
—Gauaz irtetzen sorora...
—Ta illuna zulatuaz
—irrintzi zorrotzez
—bere itzok egazka doaz
—mendiz-mendi, oiartzunez
—Senar ta iru seme batean galdua...
—Aien oiak oztu dizkik, guda madarikatua !
—Bel-beltzez yantzi, illeak aske utzi,
—egunaz gau egin ta gauaz irrintzi...
—«Non dira beste zoro oiek, gudan nai zutenak asi?»
- GERNIKA (1940)—Euskal semeak sumatu al zezaken
—zorigaitz aundiago?
—Gernika sutan dago
—Gauaz, Bizkai gain, ageri zitzaigun
—odoletan ortzia...
—Ta arri azpietan, artean, genun
—txingarretan erria!
—Siñistu ezinik eldua naiz
—Erria su-argietan dago!
—Zelai ta bideetan... umeak lo!
—ta aitak arkitu semea illa!
—Andrak begietan negarrik ez
—Entzun, entzun suaren zarata...
—Odol-malkoa iduri txinparta
—Baiña arrotzak alperrik dabiltza
—Zutik, besoak zabal, Zugaitza!
—Askatasun izenarekin
—Gernika'rena dala bat egin!
- BAKARTASUN (1945)—Bakartasun...! Aspaldi naukak ire miñez;
—iskanbilla bizian, gogo lantzerik ez.
—Ator. Guazian biok Ixiltasun-gana,
—ba-diat ene baitan irurontzat lana.
—Uxaitzak inguruko gezur, Ixiltasun...!
—Egia bear diat artu nere lagun.
—Ator Egi, lepotik zintzilizka atxurra,
—yorratzen asi ari nere barne-lurra.
—Eraintzak ene baitan maitasun azia;
—emaitzetan ederren, etsai-barkatzia.
—Nere barne-baratzan, datorrela gora
—bake-zugaitz azpian, alaitasun-lora.
—Ta asi gaitez abesten Euskalerriari,
—gure gogo biurtuz bera bezin garbi.
—Gorrotua ta illuna doiazela igesi...
—Gure basoetan ez txori oiek abi.
—Maitasun batek egin niñun bidezkari
—ta maitasun orretxek biur bertsolari.
—Euskalerriko oroitza neramala bizi,
—oartu izan nintzan bein... negola kantari...!
- TROPIKOTIK (1945)—neguan eguzki ta bero ta lora?
—Nere mendi busti
—lañuaz yantzita, nai nituzke ikusi!
—Nik ez artzen poza
—neguan, ez ba'det euri ta aize t'otza. . .
—mendietan elur,
—auzoraño otsoa yetxiko dan bildur,
—ta bideetan loia,
—baserritik kalera neguan ba'noia.. .
—Zugaitzak, osto-utsik,
—ez al du, bidean, aitonaren antzik?
—Ene Negu maite...!
Moulier, Jules, Oxobi —1888-1958) —
- ALSACE-KO IZKILAK (1918)—Ez da oraino aleman tzarra, nahiz hortarat ari den
—oren onean, ordu txarretan, zeruari beha dauden
—elizetako dorre guzien
—erorarazterat heldu.
—Egun osoan kantuz dagozi dorre barnetan izkilak
—eztiki batzu, eta nigarrez -herrian badire hilak-
—bertzeak irriz, etsai trapilak
—baititu betikotz galdu.
—Eta kanoiek egin orroer izkilek bozkariotan
—diote gora: "Jo, jo lurpetik hobendun sartuz orotan!
—Jo, jo, gu isilaraztekotan
—Jainko Jaunaren iguzki ona dugu goiz-arrats ikusten
—ifernuko ke pozoindatua gutara gabe da jausten
—zerua zuer dela hersten...
—Lainopean den lurra ere du argituko iguzkiak
—lurpetik hilak doatzi garbi, zorioneko jeikiak
—goian hartzera beren alkiak.
—Guk zeruraino zuek nahitez, iguzkiaren argian
—gudularien begiratzaile aingeru onen erdian,
—behar ditugu kantuz lorian
- ESKUARA (XX. mendea)—Iratzea mertxikaz bete jarriko,
—Zezen beltza zazpi txahalez erdiko
—Labettoa elur xuriz gorrituko,
—Eskualdunek Eskuara dute galduko.
—Ur gainean ezarri dute zubia,
—Hartan erein ogiko hazi garbia,
—Han jin arte irin opilño xuria,
Mujika, Emiliano —1882-1949—
- EUSKAL OLERKIA (1931)—Urteak badijoaz aldiak ere bai
—baña nere itzal beltzak ez du aldegin nai.
—Barrendik irteteko, begiak zabal zai,
—malko garratzak dauzkat biotzean ibai.
—Ase naiz, oso ase garratz iturrian
—gañez egiteraño malkoak neurrian.
—Begiak ere dauzkat lertzeko zorian
—erre malkoz eta ubel inguru guzian.
—Ikusten dedanari ezin diot antzik,
—ezin diot azaldu poztutzeko gauzik.
—Ez datorkit iñundik bizitzeko pozik,
—iñun ez det bilatzen naigabea baizik.
—Itun igaro orduko nolabait eguna,
—ikara dariola dator gau illuna.
—Gogoak esaten dit lo egin nai dula,
—baña datorren loa oso da amets duna.
—Loak artu orduko naspillak an dira
—zapalarta bizian ni nagon tokira.
—Irudipen gaiztoai jartzen naiz begira
—eta dar-dar ikara zaitz gorputz guzira.
—Lozorroak lotuta nauka gau guzian
—ametsetan jardunaz ardalla bizian.
—Ametsak gaulenetik, ametsak goizean,
—ez dakit zenbat amets ordu bakoitzean
—Guziak amets txarrak, alairik bat ere ez,
—askotan etzateko egon naiz bildurrez.
—Ez dakit zenbat aldiz zotinka negarrez,
—suge gaizto tartetik nai ta ezin iges.
—Lotan atsedenik ez, esna pozik gabe,
—Ez ote naiz egingo pozki baten jabe...?
—Diru, omen, jakintza? Ez naiz oien zale!
—Kezka guziak utzi ta pake zabala
—ezer beste oberik badakit ez dala.
—biotzean beti du zerbaiten itzala.
—Nere keskagarri da Euskeran amaitza;
—sendatu nai ta ezin onek daukan gaitza.
—Geroz gogorrago du miñaldi bakoitza,
—egiz tamalgarri zait min oien oroitza!
—Ama maite nun eran maite det euskera,
—ta onen ondoezak jartzen nau minbera.
—Seme pizkor batzuek naiz susper nai bera
—ikusten det makurtzen urtetik urtera.
—Ikusten det euskaldun azaltzeko lotsa,
—zabarkeri aundia ta maitasun otza.
—Maitagarrigo dala datoren arrotza
—ikusteak jartzen dit kixkaltzen biotza.
—ulertzen ez dulako geienen jarduna.
—Baserrietan ere ikusten deguna...
—Euskal-erri guzia posoitu zaigula!
—Au ez al da zoritxar erabetekoa,
—euskaldunen almenak galtzeko naikoa...?
—Pozez ixuri nai det nik azken malkoa
—errukituko balitz guzaz Jaungoikoa!
—Euskaltzale, or-emen, ara zenbat gaste
—Euskera piztu nairik saiatuz jai ta aste.
—Nere malko garratzak txukatu zaitezte;
—ez da kalte guzia uzte zan ainbeste!
—Egingo det lo lasai emendik aurrera
—ekin zaion bidetik zuzentzen bagera.
—Gaste ta zar guziok asaben antzera
—saia gaitezen eta ez da ilko Euskera.
Mujika, Luis Mari —1939—
- GAU LODIA (1965)—Putzuan zapua.
—Gau jetxia.
—Putzuan zerua.
—arrats itzaliaren
—neke ta alegiña...
—Putzuan zapua.
—Gau jetxia.
—Putzuan zerua.
—Itzali dan guztia
—Ta erne araziko
—Ta gauaren sabelean,
—salmu ta
—itxaropenak kantako.
—jeixteko zain.
—putzuan blai.
—isil putzuan,
—zulotik argira.
—salmu-kantetara,
—gauetik goizera.
—putzuan zapua.
—Gau jetxia.
—Zeruan putzua.
- JOANAZ JOANEAN (1978)—bidean dut ezagun
—joan da etorri,
—aldiaren zentzua
—ibiliz dut soilik,
—ah, ni beti nabila
—nik nahi berritzuli,
—bizi hontan orainak
—nolatan ibai beltza
—mendiruntz itzuli,
—asmo gaitz-eutsezinak
—tormentugai zaizkit,
—aldiaren lasterra
—uda nola itzuli!),
—ardo harro-gaiztoak
—piztien begi gaitzak
—sagar ustel egin,
—zergatik ahalegin?
- TREN BELTZA (1997)—Tren beltza bide luzean bezala
——Gaztela handiko sorotan antzo—
—etsipena hazten zaida zabala
—linea bihurtuz samin-arazo.
—Arimaren barne eta azala
—(sentimenik ez al nuen, akaso?)
—gertatu zait berriz lehia ahula
—ezina baizik ez baituda jaso.
—Norantza noake biderik gabe
—kezken mendetik oraindik ez libro,
—hainbesterako ezbeharren jabe?
—Bai, ondoan zaitut krudel herio
—bultzarazten gogor etsipen-katez,
- EREMUETAN (1997)—Eremuetan lehiaz bidari
——lerroak joan, lerroak etorri—
—naturak emana zaida ongarri.
—Begiratua dastatzen hats handiz,
—(Arabako lurrak hits eta hori)
—nik jasoa baita hain asko, ta aunitz.
—Zumar ta pinuen luzapen gaitza
—ibarraren azken mugetan hiltzen,
—gauza zaharrek joanaren antza.
—Behean dudana bedi gora irten,
—materia joan behingoz gorantza
—umila dena gerta dadin gailen.
Mujika, Tene —1888-1981—
- NERE LEIHOA (1923)—Nere gelako leihotik
—dager ortzi zati bat
—berari zor dizkat nere
—Nahiz euzkiz jantzita egon
—nahiz ilargi geltsuz edo
—mintzo gozoz poztutzen du
—eta bere mintzo eske
—zabaltzen dut leihoa.
- IKAZKIN LILURATUA (1923)—Neure txondorra utzita iturrira nintzan
—suila betetzen zegon neskatxa bat bertan.
—Geroztik hain gozorik ez dut berriz edan.
—Ikazkina naizenez ta ikazkintzan beti
—Horrela bere itxurak eder, zoragarri
—gentza lapurtu zion nere bihotzari.
—Lagundu nion suila burura jasotzen
—baina ezin ausartu etxera laguntzen.
—Nahiagatik lagundu ez dakit zer nuen
—inola asmatu ezin baimenik eskatzen.
- ELURTZA (1923)—Elur txuriak ditu mendiak estaldu
—hain ederra dalarik baita itunez bildu
—artzai-neskatxari txit gogoa ilundu.
—Ai, ez du txoritxoak goizean abestu!
—Umezurtza negarrez txoria dardaizka
—loretxoa igarturik ardia marroizka
—mendi eta zelaian elurrez jantzita
—neri iruditzen zaizkit hil-oihalez jantzita.
—Atoz dizdiatzaile elurrak kentzera
—hilik dagon lurrari bizitza ematera
—mendi, baso, zelaiak alaiez janztera.
- GALDEA ETA ERANTZUNA (1923)—Txoritxo abeslari papar gorriduna
—hor goiko zuhaiztian abesten dezuna
—zure abes gozoaz zer esaten dezu?
—Pozak edo saminak azaltzen dituzu?
—Ez dakit nik zer duan zure abes horrek
—beste bat hain gozorik inoiz entzun ez det
—eta txorro-txioka ereski zolitan
—txoraturik naukazu atsegin eztitan.
—Gogoa urdurituta inoiz ez bezela
—eta joran berriak nabaitzen ditula
—baita bihotza maitez higitua sendo
—arkitzeraino bere tokia txikitxo
—ba zure abestia izanik biguna
—da, biziro indarrez higitu nauena.
—Esan, ene txoritxo papar gorriduna
—zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
—Gogo-atsegin aratz pozgarrien bila
—etorriko naiz joranez huritik mendira.
—Hara: mendiak tontor ta ortzea ikutzen...
—Hara: landa ederrak margoa eskeintzen...
—Itsaso zabalean ur azal oztina
—oskarbi ederraren antzikur egina...
—begietatik zehar gogoraino sartu
—ta nere oharraren jabe egin zera zu
—Esan, ene txoritxo papar gorriduna
—zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
—musu batez Goikoak lagun ezarria
—eta nola zeran zu txoritxo maitia
—mendi olerki horren zatitxo bizia
—zure abestia da esnatu duana
—nere gogoan zerbait... lehen lo zegoana
—eta zeu bezela abesten ipini nauena.
—Esan, ene txoritxo papar gorriduna
—zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
—Izan liteke zure bihotz txiki horrek
—nabaitzea maitasun haundi bat, nola ez?
—Ta nola maitasunak bere ondorea
—hagitz izan ohi duan min ta nahigabea
—izan liteke baita, txoritxo nerea
—neretzat hain gozo dan zure abestia
—daukazun samin horren itunez betea
—ta bihozkada orok higitzen nauenez
—behin ta berriro nazu zure horren galdez:
—Esan, ene txoritxo papar gorriduna
—zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
—Ba, hain eder-ederra dan ludi zital hontan
—oraindaino bezela diran bitartean
—txori abeslariak zuhaizti isiletan
—ta bihotz maitariak edozein tokitan
—izango dira baita, ni orain bezela
—txori abes bigun bat gozoro entzunda
—geldituko diranak erdi txoratuta
—ta nik zuri bezela berari galdetu:
—Esan, ene txoritxo abes gozoduna
—zer da zuk polit horrek abesten dezuna?
—Baina baita ludian geran bitartean
—Goikoa dakusgunak gauza guztietan
—nik zurea bezela inoiz entzutean
—txori abes gozo bat edozein tokitan
—eta galdezka jarri zer abesten duan
—galdeak erantzuna berea izango du
—Hara, hor goiko txori abes gozoduna
—zintzo goraltzen ai da bere egile ona.
Muñoz, Joxean —1957—
- ADIBIDEZ (1983)—«zu» eta edozein hitz
—izpi bati izen emateko
—(eta egun
—eta ordu)
—emateko.
—landugabeko oroitzapena delarik,
—eta edozer: «maitea»
—bazpadaereko parentesi guztiak irekiz
—eta minutuen kontra
—zu mugatzeko.
- AUTOCOLLANT (1983)—Eguzkia autocollant
—arbolen inguruan, eta leihoak,
—basso ostinatto, leihoak
—(zenbait izpi.)
—Egarriaren ardatzari lotzen zaio
—Eguzkiaren atzekaldeko etiketan
—hitz bat irakurtezina,
—antsia uxatu ezina
—zorrotza
—Gonek leihoetan utzi zuten siluetaz
—eta malbabiskoaren perfumez
—hartzen du odol tantak
—Eguzkiak galdera guztiak
—infinitiboan errepikatzen
—heriotzaren deklinabidea
—leihoetan itsasten den artean
—(basso ostinatto)
—made in sensazio bat.
- DETAILEAK (1983)—Zertarako detaileak, deskripzio personalizatuak
—akabera berdina badute, errepetizioa
—soilik akorde bat gozatzen dakiena
—eta minutu guztietatik
—akorde berbera xurgatzen duena, malenkonia
—bat, postdata, anotaciones a pie de p gina:
— fragmentorik egiazkoenak
—bisagraren funtzionamendua ikertu nahi duten
—-ak, beti bisagra bat zeinak irrifarrea
—irrifarrearekin berdintzen duen
—estaltzen duen begiekin, laztan bat
—eta hitz doble bat, musua eta larrua,
—baina zertarako jarraitu,
—ezin bukatuz gauzak
—hitz lerroak eskribitzen
—gauzak ezin bukatuz
—rejistro monotono eta itxierarik gabean,
—ez baita sekula osatzen
—eta «errepetizioa» (hipotesis bat)
—(irauteko behar den) (hipotesis minimo bat)
—laztan guztiak albainduz
—albainduz bakardade guztiak
—soilik oroitzapenez elikatzen diren urte
—(hainbeste!) guztiak
—nola eutsi nola mantendu
—begien harritzeko gaitasuna, zure ezpainak
—nola gorde zure izena C. eta L. edo J.
—izan gabe, beste gau guztiekin batera, alegia
— —baina zertarako—
—amets eta egia guztiekin batera
— baina zertarako
— difuminatu
—zure behatzen zantzua, esku dardartiak, perfumea
—zertarako, berriz, oroitzapenak
—indartu eta isilaraztea-
—balantza hau
—ez bada sutantiboen azpian ere
—zure laztanak daudelako zelatan.
- ENE (1983)—aitortu «zure» dela izen propioa
—ez dakidala kontatzen: «A»rekin (...) «B»rekin (...)
—bereizterik ez dagoela
—berdintasunak direla ugazaba eta ez
—anekdotak,
—antzeman
—ezpain guztiak izen jeneriko bihur daitezkeela
—eta izen propioak oroitzapen pribatu
—telefonaldi guztiak «bai esan?» bezala.
—akumulazioak ez du-eta bizkar hezurrik
—ez badira korapiloak, lokarri muturrik gabeak
—eta kate bat, burdinak apenas seinalatzea lortzen duen
—hutsunez osatua
—(eta horregatik) antzeman
—biografiarik gabeko hitzetan datzala
—etendako hari gorriaren zatia
—hiztegiaren edozein orrialdetatik
—minuskulazko letratan
—idatzi
—(nere zure) laztanek libratu nautela
—A, B, D, deitzetik
—(nere izenetik nola)
- B.4
(poema erotikoa) (2005)—beratu
—bihotz bera
—begiratu
—oheratu
—zoratu
—latz
—etzan
—lau bazter
—ohearen lau bazterrak
—munduaren lau ardatzak
—hezetasun mintz batek lau
—-sotua
—sutua
—lotua
- AUTOBIDEAN (AI) LANGARRA
(2. bertsioa) (2005)—Zoru bustian harramazka
—biltegi abandonatuen
—sasi arteko eztanda mutuak
—garamatza
—nora ez dakit,
—ez dut begirik
—ez bada zure adatsaren arrats beltzerako.
—Ekaitza ere zuri buruz
—ari da mehatxu
—beltzean: senboraren hondamenari,
—etxalde aurkirik gabeen, baratz
—kutsatuen, mendiaren orlegi ohiaren
—eta garamatzan auto honen
—batu beharrari,
—trumoiek egindako sehaska kanta
—Bidearen eztarri beltzean
—esanahirik gabeko hitzak
—asmatzen, hitz
—hutsalak
—tentuz
—Mututurik.
—Oinaze egoskorren lubakietatik
—mugitu ezinik.
—Atzera egin ezinak nauka geldirik.
—harturik.
—Zigarro bana piztu
—dugu. Etena e
—karri du tunelak
— haztamuka)
—entzun:
—zure zigarroaren keak nauka lotuta
—zure ispiluen ifrentzu
—itsua naiz.
—egin zait zigarroa atzaparretan.
—Nigana ez begiratzeko atera dituzun aitzakiei kontu
—egiten. Ile zorabiatuak
—bere onera ekartzeko keinuak
—zelatatzen:
—(itzulpenak nireak dira):
— Aurrelari ditut zure atzak;
—Jarrai nakien iradokitzen dute.
—Baina ez ditut jada iluneko itzulpenak sinisten.
—Zigarrokin piztuen errea daukat sabelean.
—Antzinako oinazeak zuri begira jarriak,
—zoru bustian labainka
—mutu, itsu
—eta zoratzen,
—eztandaz loratutako lilura posibleen presak
- GOIZEAN GOIZIK... (KANTUA) (2005)—Ez horrela begiratu
—hain urrun hain gertutik,
—mikatz, hain samin
—irribarrea mozorro jantzirik
—zorrotz
—begi-ninietako saski beltzak
—beterik lili
—Erdiak daude pozoindaturik
—eta pozoi gozo
—zoraturik
—ekarri ala uxatu egiten nauzun
— ez dakit
—Ez agurtu arren
—atarian zuk, zeletan bezala
—zeren zeletan, zergatik ernai
—ez dakit, ez baita
— nigatik
—Ez bada nigatik ez jarri
—hartara zure lilien eden
—ederrak ezin izango dit
- ZATI (2005)—goroldioari zuhaitza
—arrats eri
—arre honetan
—txori txikien begietan
—iltze zorrotz
—bat bezala
- KANTUAN (2005)—tan
—ta
—tan i
—tota
—to
—tel kan
—tatuko
—dut
—tan
—tai batean
—zut
—tuko naiz ten
—te eta ten
—tel
—tuan
—tuan
—tuan
—tuan
Mutiozabal, Aritz —1980—
- GORREN DANTZALEKUAN (2013)—Gorren dantzalekuan zigarroen kea entzuten da,
—konbinatuaren izeberga urtzen doan erritmo berean
—Droga merkeek ez dakizun hori anplifikatzen dute
—zentzumena berreskuratu duzula sinestaraziz
—Sumatzen duzun bakarra
—bihotzeko taupadak dira
—areagotzen pixkanaka
—Zoriontsua zara,
—gainerakook sentitzen duguna bizi duzula pentsatuta,
—eta asko gerturatu zara une batez,
—bozgorailu okerretik
—Gaur entzun duzunari isiltasuna deitzen diote jakintsuek;
—niretzako beldurra da
- NAHIKOA SUFRITU DUDALA USTE DUT (2013)—Nahikoa sufritu dudala uste dut:
—bihar ez naiz esnatuko
—biluztu nahi banauzu,
—bakardade batetik bestera egin beharko duzu jauzi
—airea hotza da, airea hotzegia da
—nekatuegi nago gainera
—kristal malkoak bizkarretik isurtzen zaizkidanean
—urre gorriz ziztatuak
—errespetua galtzen ari zaidan seinale
—ifrentzuan ketu ditut ametsak:
—fedeak konpromiso gehiegi eskatzen dit
—eta nik ezin ditut erantzun,
—kode ezezagunetan daudelako zizelkaturik
—Eta ez dut sobera indarrik
—burua jaten didan mamua garaitzeko:
—begiak itxi eta oroimenean galdu nahi dut
—biluztu nahi banauzu,
—larrutu nazazu, ez naiz ezkutatuko
- OROITZEN BADUT (2013)—Oroitzen badut ez naiz txori bihurtuko
—eta itxaropena hobi komunetako
—zabor izan zela esango dute hiztegiek
—eta giza irudi batek seinalatu egingo zaitu
—hatz erakuslearen gainean
—lotsaren zamari ezin eutsiz
—ez zeunden negatiboetan erreta,
—super zortziak ziztatzerakoan jarri zenuen
—Zatitu papera eta bota airera
—atzokoak ez du konponbiderik,
—atzerapausorik ezin badut eman
—flashback selektiboa
—Birziklatu nahi dut, atez ate,
—ene bihotza
—zabortegitik jasota
- GORREN DANTZALEKUKO ISPILUETAN (2013)—Gorren dantzalekuko ispiluetan begiratzen naiz
—bala zauriak zenbatzeko,
—fusilatuen memorian
—lotsaren zelairik ote dagoen galdezka,
—damu arantzen zedarri bustietan
—erre zituztelako azalean sartzen ziren bizkarroiak
—Gizakiak gorputz izateari utzi
—gorpu izanda usteltzeko
—Isiltasuna nagusitu da eztabaidaren belarrietan
—gardentasuna oraindik koagulatzear da
Nabarro, Omar —1953—
- IBAR EZKERRA (1984)—Aleman barkuak gauero atrakatzen du Zorrotzako portuan
—hortxe behean
—autopista muga dugularik
—marraskilo erako zubia pasabide hestua gainetik.
—Gizaki ar arrunta pattarra
—kafe urtsua
—bus jendetsua
—lantegia ala herria
—herribarne lantegitsua.
—Urrutiago Portugalete
—itsasadar zikinaren ibar ezkerrean
—burdinezko zubitzarra
—zementuzko Errontegi erraldoia eta gero.
—etsipenean behera
—kresal usaina antzeman ezinik
—laino ketsuan zehar
- ITSASTXORIEN BINDIKAPENA (1984)—gorroto dut bakearen usoa
—Lapurtu egin digute
—ohostu, ebatsi
—nik dakita zein aditz erabili!
—Pablo apostoluak
—zalditik erori eta
—kriseilu umilak opaltzen diguna
—hain gauza sinplea ikusteko
—lapurtu egin digute usoa
—orain hainbeste gorroto dudan usoa.
—«Guernica» ere kaiolatu egin dizute
—armaz defendatutako Madril horretan
—odolez laztandutako Madril gorrian
—izerdiz ezkerrekoa bataiatutako Madril ateoan
—Federico, Pablo, Luis, poeten Madril berritsuan
—berrantzeztu beharko genuke
—ea oraingoan geuk irabazten dugun zure indar guztiak
—baina inor ez da errepikatzen
— historia ez da errepikatzen
—Bestela zeuk esango didazu Pablo
—uniformez jantzita, hanketatik loturik
—betaurreko ilundunen morroi beltzen eskutik
—orain ordaindu egin behar dugu zure «Guernica» ikusteko
—kaiolatua
—kristalezko kaiolan (poesigai izan dugun kristala zure magiaren kaiola)
—Gernika gartzelatu batean
—ez baita
—horrenbeste askatasunik
—horrenbeste askatasun minik garrasika
—kabitzen
—Guernica kaiolatua ez da Gernika kartzelatuan kabitzen
—Ezin zitekeen
—beste ezein modutara izan
—Esan dizut, Pablo,
—gorroto dugu uso prostitutatuori
—Orain koadroa amaitzen ari gara
—beste Picasso asko
—Gernika bat egiten
—bakoitza Picasso bat bagina bezala
—zuk ez baitzenuen
—astirik izan amaitzeko
—koadro bat pintatuz ez baita
—gerrarik amaitu
—eta zuk
—notario jaioa zinen horretarako
—gerra ez da amaitu
—Guernica deskaiolatua, librea
—daitekeen
—toki
—Bitartean
—lapurtu egin dizute usoa
—nire begiez ez dut sekula halako itsuskeriarik ikusi
—nola erabil litekeen usoa
—zapaltzeko
—Pablo, beste txori bat behar dugu
—libertarioa
—sekula kaiolatu gabea
—nahiz eta hondakin odoltsuak jan
—gure askatasun minaren egarriaren irudia
—lehenengo askatasuna delako
—eta
—Hegazti hori itsasoan da
—hara naramate nire oinek
—bertara doa nire gogoa ere
—kresal bizikorra irenstera
—eguzkiaren eta urgaziaren
—lurrezko emaitza birjinala
—Harea igurikatzen nauzu
—eta
—bizitza bera den egonezina
—Itsastxorien egonezina Pablo
- AUTOBIOGRAFIA (1987)—Burdinezko harietan behera
—linburtzen diren
—euri ttanttak baino anonimoago,
—espaloi desertuak ibili
—gaueko itzaletan itzal,
—odola ardoz nahastuta
—plastikozko gauzakietan
—arimaren ispiluak kausituz—
—San Antongo zubia
—izu ororen frontera
—ijituak PESA tabernak
—Urazurrutia Zamakola
—ladriluzko tristuradiak
—eztul gaisotien gordeleku.
—Beste ibarrean
—Eusko Trenbideak
—eta
—ernegu txori ilunak
—logura hordia zarraztatzen.
- ZUEN AHOTS ISILA (1988)—Itsasoak irentsi duen
—izendun heroiak eta
—marinelak, hainbeste Espartako
—pizti anker horren aurkako
—Atlantida Ekialdeko izaro
—landaretsuak
—baita Telemako
—gazteak amets zuen Afrikako
— eta haboro
—Indietako hainbat bitxi lurrun
—urre hegazti harrigarri hazi
—eta segeretu
— Urpetan gazi
—harek isladarazitako adar
—zilartsuak
— zuen ahotsa dakar
—(zuen ahots isila dakar)
- OKARANA (2010)—eman laztanetan
—udak ematen dakien
—(gereziak eta sagarra;
—Utz iezadazu joaten
—lepoko Nazioetan behera,
—han ote usozelaia,
—(usoa eta eperra;
— atseginen larrea)
—Emadazu lipar bateko
—heriotza ttipia,
—eztia,
—(malkoak eta eztia;
— heriotza ttipietan
- SABAKO ERREGINA (2010)—Behatz azalak more, oinak agirian,
—orkatiletan perlak, soin luzean praka
—zuri harizkoak eta likrazko jaka,
—Sabako erregina autobusaren zain.
—Ilea leporaino luze, farfailak gingiletan,
—mp3a edo 4a belarrietan joka
—dance, house, reggae, indie, ala chill-outa?
—Apaletan aukeran prezio merkean
—espezieak, tea, perfume usainak;
—Sabako erregina super merkatuan.
—Kutxako ilaran ni, eta beste aldean
—Beste esklabo bat ba, esklabo katean,
—begiz laztantzen dut goizean bezala
—eguna amaituta berriz dagoela
—Sabako erregina, autobusaren zain.
- BILBAO MARITIME MUSEUM (2) (2010)—Lepoaren ingeniaritzak dituen misterioak:
—gurago ditut sujetadorearen uhal
—leun koloreko mehe soka antzekoek
—haragi hezurretan itsasontzietako
—aparailuen modukoak eraikitzen dituztenean
—kafetegiko barran zagozela iluntzez
—basoa esku batean zigarroa bestean
—niri lepoa emanda barrari eusten
—neure begiei erakusten non dagozen belak
—non haize-oihalak galdetzen legez
—zein kresal- edo haize-esku luzatu behar dizudan
—nire ahoak zure azal uretan nabiga dezan erdiesteko.
—Eta halako batean lepoa arteztu eta soketako bat
—bere lekura eroaten duzularik burua itzulita
—bertako portuetara jotzerik izango ez dudan
—haragialde baten promesa erakusten didazu
—alkandoraren botoi askeek iradokia
— eta bazoaz.
- DENA DA HARAGIA (2010)—haragi atzazalak;
— haragi zapatak.
— haragi tatuaiak.
—Haragia dira hatzak,
—haragi hortz-haginak;
—haragia listua,
— haragi eraztunak.
—Haragia dira titiak,
—haragi laztanak;
—haragia zartadak,
— haragi latexa.
— baita
- HATOR ENE ALBORA (2010)—Hator ene albora, Lidia, erreka ertzean jesartzera.
—Soseguz begira diezaiogun haren igaroari eta ikas dezagun
—bizitza nola badoan, eta ez gauden elkarri eskua hartuta.
—Hator ba, Lidia, ene albora
— etzan hadi zabal eta esadan
— nahi ote dunan
— gure espeziearen Historia Naturala.
— Haginka nazan besoetan
— lepoko zainetan
— haginka nazan xorrotx
— busti nazan eta jan.
— Akorda gaitezen gorputz berean
— ar eta eme ez ote ginen izan
— egidan titiburuetan laztan eta esan
— espeziea bezain antzestrala.
—Senti ezan narrasti izan gineneko
—kilika hotza ornoetan behera
—senti haien isatsa dugula guk ments
—egin hortxe ba mun eta pa
—eta segi ezan aurrera.
—Erakuts iezazkidan oinak
—utzi ezpainetan hartzen behatzak
—eta alda gaitezen Historia Naturaletik
—Mitologiara, Lidia, eta esadan ez ote hintzen
—jo dezagun Mitologiatik Geologiara
—ez ote den kosmosaren magmaren isuria.
—espeziearen Historia Soziala
—ez ote den ugaztun huts izan gineneko
—gau luzeak utzi digun izuaren izua.
—Eta azkenean mintza gaitezen
—teknologia berriez
—errepasa ezan telefono-agenda
—eta esadan, Lidia, noiz garatekeen berriro
—elkarrekin ikasten segitzeko eran.
- USAINAK (2010)—Gomuten bidea dira usainak, ama.
—Aholan jatortaz amumarenak
—soloan barrena zintz eta zintz;
—kresalaren altzoan barriz
—dantzan dabilz umetako olgetenak datoz.
—amuma eta umea.
—Usainak, ama, gomuten bidea dira.
—Aholan jatortaz portuko eguzkitan
—eta katu kaleko gernuetan igartea
—mundua misterio zala artetan.
—fabrikea itxiko ebena
—Ama, usainak, gomuten bidea dira.
—Aholan jatortaz erropak eskeikeran
—neure eskuetan orduko zeureak;
—beti edo ia beti lixibearena
—eskuetako usainatoko batzuk
—aittaren haziarenak zureakaz batera zirana.
—Ama, gomuten bidea dira usainak.
—Aholan ba ezin dot plantxan egin
—negarra etorten jat lixibea usaindueran
— eta amodioaren ostean be batzutan, ama.
Oihenarte, Arnaut —1592-1667—
- ERRANEN DUTA? (1657)—Erranen duta? ahal dezaket,
—Egia dena bezala,
—Zu begistatuz geroz laket
—Zu bezi ehor etzautala.
—Bana zer hobe, zuk gorreti
—Badagidazu zur' aldeti?
—Bana zer hobe, zuk' gorreti
—Badagidazu horla beti?
—Geroz oihana lilitu da
—bait' ar'orstatu lauretan;
—Ud' ere negu, negi'uda
—gerthatu da hain berzetan.
—Bana zer hobe...
—Arte hartan, zer eztut egin
—Zureki adizkidetzeko?
—Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin
—Biek orozbat hartzeko?
—Bana zer hobe...
—Noiz ere batzen baitzitzautzat
—Bidean iragaitean,
—Minak zatiz arhintzen zautzat,
—Zuri bi hitz erraitean,
—Bana zer hobe...
—Ur-sortak, ardur'arduratuz,
—Harria xila zirozu;
—Ni zuri, beti bet'eskatuz
—Zinzurr'arhetsik niagozu,
—Bana zer hobe...
—Niri baibaten erraitera
—Etzenthozke ehoiz-ere?
—Orai, zure minez hiltzera
—Nohela, ikusiz berere?
—Zeren berhetuz zuk gorreti
—Baitagidazu zur'aldeti;
—Zeren berhetuz zuk gorreti,
—Baitagidazu horla beti.
- NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI (1657)—Nik eztut ehor maite zu beizi,
—Zuk zeren nahi zuzu ereizi?
—Engoitik ordu zinuke hontu,
—Eta nizaz eduki kontu,
—Nahi ezpanuzu net hil-urhentu,
—Nola bainuzu ja hurrentu;
—Ezi bihotza, zu beti hala
—Ikusiz gibel zauztadala,
—Hotzarriturik orai hil-hila,
—Hoboro nitan eztabila:
—Bana zuk nahi baduzu sarri
—Harzara piztu et'eratzarri,
—Nonbait, egizu, Jainkoaren partez
—Ikus zitzadan zenbait artez;
—Bana zureki nahi nikezi
—Elizan nehor zuhaur bezi,
—Et'ekuslerik ageri elizan
—Lekutara zindiaurizan.
—Batzutan, luzez, luzez otoituz,
—Zure bihoz gogorra goithuz,
—Norabait jitez hitz badidazu,
—Hur ere ger'eztadukazu.
—Nonbait, bi-biak, heltzen bagira
—Zu beti lehiatu zira;
—Orduan, bi hitz zuri erraiteko,
—Zur'eskuari banatxeko,
—Bertarik nola, samur-samurra,
—Belar hori zimur-zimurra,
—Utzi zitzadan manuz baitzauzat,
—Etxekiterago eniz auzat.
—Gauaz, epaizkaz, zur'etxen sartuz
—Em'ibiliz, eme hatsartuz,
—Eta haztatzez, ganbara bitan
—Iraganik, beldur handitan,
—Net hatshanturik, zur'oh'ondora
—Banatorra, zuk heiagora
—Egiten duzu, ni hautemanik,
—Et'ordu hartan, gaxoa nik,
—Leihoti jauziz, ohoin'iduri,
—Hilpenan behar dut itzuri.
—Noiz ere bai-naiz hauzaz orhitzen,
—Zin zinez, baniz hil-nahitzen;
—Hiltzea gaitz da, gaitzago bana
—Mait'uken, et'ez mait'izana.
—Harren gaurgoiti zerbait hongoaz
—Urgatz nezazu jaungoikoaz,
—Ezi ezta deuskai edertarzuna,
—Lagun ezpadu hontarzuna;
—Ainziti, ederrik gaitz dena, duzu
—Berhala, nol esne'uluzu
—Denean, edo sagarra harzu,
—Haur ederra buru zakarzu,
—Edo anderauren begitartea,
—Pikot'orbainez net bethea.
—Beraz, zirentzat xahu eztakuruz,
—Hel zazkio, sober'aiduruz,
—Zugatik hiltzen ari denari,
—Eta hur'otoi urrikari;
—Ezpere, hura hilen d'eta zu
—Harzaz-huts zirate hospazu,
—Gizonbat galdu dukezulakotz,
—Zergatik? maite zintielakotz.
- NEGUAN, ELURTE BATEZ (1657)—Neguan, elhurte batez,
—Laztanak eskutabatez
—Sudurra zapaturik;
—Sudurrak min-har etzezan,
—Bana bertan sendi nezan
—Bihotza suharturik.
—Elhurraz gaineti, hotzik
—Bai karroinik, bai izotzik,
—Badeia deus lurrean?
—Elhurrak alabadere
—Naduka ni, hotz badere,
—Errerik bihotzean.
—Haur da lurreko legea,
—Gauz' orok ber' ekoiztea,
—Bera iduri du egiten;
—Ban' orai, miragarritan,
—Hotzak beroa du nitan,
—Urak sui' eraikiten.
—Bero huntarik liparbat,
—Su huntarik huts inharbat
—O laztan' erexeki
—Ahal banezazu zuri,
—Nitzatela zait iduri
—Sendo hainbertzereki.
—Beraz otoi, Jainkoagati,
—Lipar, inhar bategati,
—Iraitz enezazula;
—Ban' erakutsu maitari
—Gaizoak, bai urrikari,
—Bai gupida tutzula.
—Egitez horla, zinetsu
—Eder bezain onbidetsu
—Izanez, aipatua
—Zirat' ororen ahoetan,
—Et' amorosen gogoetan
—Zerurano alxatua.
- LAUR KARBARIEN ERESIA (1657)—Ora-gauan laur karbari
—Karban hanxe ziren ari,
—Egarriz borx' egon-eta nehork ez hek urrikari.
—«Nozbait,ala dioite elgarri,
—Aho hoien hezagarri,
—Nonbait zerbait ezpadugu galdu behar gara sarri»
—Hori erranik, hauk doazala
—Hetarik biga, berhala,
—Baratzez baratze, xori ihiztariak bezala.
—Ezt' izan ehon hesirik
—Hanbat goraki hersirik,
—Non eztituzten gaintitu, oillarrasiki jauzirik.
—Joanez, joanez, azkenean,
—unhe-hurran zirenean,
—Sagardoibaten barnera sar ziten, oren honean.
—Han pikotzebat baturik,
—Frutaz oro kargaturik,
—Pot eta besarkaz lotu zauzko, belhaunak gurturik.
—«O zuhatz orsto-zabala
—(Dioitela) luzez izala
—Horl' ukensu, horl' ekoizle, orai izana bezala ;
—Zuhatzetan hi lehena
—Aiz, hoben' et' ederrena ;
—Dohatsu hir' orsto-adarrak, dohatsu hir' ekoizpena.
—Etzen ez deitatzekoa,
—Noizten, frutu bizizkoa
—Eu' amasok jan zezana, bana bai, o hi pikoa.
—Zeren hartarik alhatu
—Zelakoz, zen heriostatu
—Eua, baita haren leinu oro minberaz kozatu;
—Aldiz, pikoa, higanik,
—Hil-hurrenean izanik,
—Zitikeguk, guk biziak osagarri hik emanik».
—Hanbateki bata jauzten
—Adarretar', eta hausten
—Ari d' aldaken, bertzea zuhatzaren iharrausten.
—Bild' uken duten bezala,
—Biek jasan ezin-ahala,
—Herena, karbategiti hetara haur datorrala.
—Laurdenak ezpaitzakien,
—Ber' egonik zer zaidien,
—Sorgin, et' ohoinen lotsaz, auzora laster zegien .
—Hango atea, barax, jorik,
—Morroinbat han-berekorik
—Ager zekion, begitartez anderauren-gisakorik.
—Ustez zen anderaurena,
—Ager zezon bere pena
—Bai et' eska hur, edo arno apurbaten ahamena.
—Hark, zer zen gauz' ikasirik,
—Barnera sar erazirik,
—Eznez erregala zezan bere zurati erautsirik.
—Hanti-landan er' urzeki
—Zezan, gogo handireki
—Karbategira, bait' egin karb' aldibat han hareki.
—Gero bertzen, urrundanik,
—Jin-herotsa hautemanik,
—Berhez ziten, brist' elgarri pot eta besark' emanik :
—Arte hartan, hauk direla,
—Jauziz jauzi, nol' igela,
—Bertze hirurak, alzoak pikoz bethe dakarztela.
—Laurdena, (punsu jarririk)
—Herenak han ber' utzirik,
—Kexa zedin (alegia) egon zela galetsirik ;
—Herenak zinhardetsana:
—«Eztinat nik ogen, bana
—Hihaurk, falta hirea dun eneki jin ez izana».
—Morroina beh' aurkintzetan
—Baitzauten, aldarte hetan,
—Zer egin ziroen, oldarbat, egon zedin pensaketan.
—Ger' oharturik, gazt-ara
—Hizkatzerik eskukara
—Jin zaitezkiela, joan zedin, gordailuti hek beitara.
—Han jarririk ararteko
—Bilhakaiden baketzeko
—Igor zezan arno-bilha pikoekin ezkontzeko.
—Noizbait, bakeak eginik,
—Arno' ere orduko jinik,
—Uxtia zedin, pikoekin, garhaitu gab' utzikinik.
Olasagarre, Juanjo —1963—
- EURI EZA ETA BIZI-ARAZOAK DIRELA MEDIO (1991)—Euri eza eta bizi-arazoak direla medio
—sentimendu demografiak
—urrikuntza ikaragarria hartu du
—atxiloketa ugariak
—nekez heltzen dira
—egun lanbrotsutako zirraren
—espetxe guttunak
—noizbehinka lerro hits batzuk
—isiltasuna gero
—errefuxiapenak urrutiko herrietara
——perzepzio bestelakoen erresuma ilaun—
—estradizio uholdeak
—heriotz zigor akitzen dira
—gure burua maite duguneko jats beltza esaterako
—hilobi amankomunean datza
—hira lits urgunekin batera
—desioa gau-haginetan
—itzultzen da doi
—ihes egiteko berehala
—atzipe ez dezaten
—proteina dugun hogena
—zokorik ilunenetan gorde behar izan da
—ekintza suizidetara behartua dago
—euri eza eta
—sentimendu demografiak
—urrikuntza ikaragarria hartu du
—lurralde okupatuan bizi
—lurralde okupatua izan.
- HITZ LIME AIRE BAT DABIL (1991)—Hitz lime aire bat dabil
—amets hotzen oihartzun
—murmurio eremu batek garamatza
—preziatuki landatu izen iladak
—alkian atzipe ezinezko errealitateen seinale
—euri egin du gugan heriotz
—isil ipar gurdiak zeharkatzen
—gaituzte
—desioak, hantugabeko
—hitzak eta eskuak
—Halere jo dezaket ekintzara
—zergatik zaigu orduan halabearrezko asesinatzea
—bi galdera zeinu larrujotzen ari ginela
—ostatu zaharrean non prostitutek gorpu mutuez
—lan egiten zuten
—bi aizto gaizto
—edozein izkinatik sor daiteke erasoa
—baina sexoak lime datza izter gainean
—non nigandik dago gartzelako agintari?
- ANA YOLDI GOMEZEK (1996)—Nola engainatzen gaituzten hitzek,
—eta lagunek, zein zuri
—egiten duten gugandik besteganako
—bidaia. Tabernan geunden,
—musika ona, zerbezak hotzak,
—eta gu lagunarte alegera eta
—perfektua ginen (esate bat da).
—Noiz eta orduan behar, orduan
—sortu da, barra-barra eginda,
—odol egarria begi mozkortuetan.
—Neronek lagundu diot komunera
—sartzen eta han betikoa.
—eta ahitu gabearen simulakro
—errepikatuz ospatu dugu atzera ere
—atzera ere elkarrekin gaudela.
—Arropak eta puskak bildu ditugu,
—bestalde aparte batetik begiratu
—eta joan egin da. Negar egin dut gero
—amodioa deitu zera hori etorri zait burura.
—Aldeginak ziren denak, zerbitzaria,
—biltzen ari zen zaku beltzetan. Ibili eta buelta
—aratz nahiez zaborra gertu amaitzen dut beti.
- JOXERRA AGIRREK HIES FROGAK EGITERA JOAN ZENEAN (2000)—Nire bizitza itxarongela hau bezalakoa da.
—Aurpegiak goiztiri hutsak bailiren
—erdiko mahaian erreparatu dute
—edo leihotik harantzagoko itxurak egin,
—baina ezinegonak, hanken taka-takak,
—agerian utzi du: txandaren atezuan daude
—denborarekin dinbi-danba, zorteari erreguka.
—Euki egin behar zaio txanda ailegatzean.
—Altxa eta ateaz harantzago desagertu
—esperantza eskuetan. Borondatea. Patua.
—Baina aurretik prestatu beharra dago,
—esanen dena entseatu, makurrenerako ere
—Pentsatzea ere zorigaitzari berari deitzea da!
—Aldizkariek bizitzaz dihardute,
—lapurretan harrapatu baikintuzteneko keinuak
—ez du, baina, atarramentu onik iradokitzen.
—Bizi izoztuak... Dena zuria bada ere,
—odolaren gorria neurtzen da hemen.
—Malditismoari uko egiteko aginduen leloek
—hortxe diraute, oraindik, ninietako izuetan.
—Konplizitatea. Gauden guztiok erakunde sekretu
—eta bekatari antzeko baten partaide gara,
—gure heriotza, aholkatuaz kontrako
—egite baten ondorioz suerta daiteke,
—zenbaki eta taulek agin dezakete noiz,
—gertatuko da, gertatuko denez,
—nahiz eta hemengo denok ez jakinarena egin:
—hiltzea denoi dagokigun neurrian
—inori ez dagokiola uste baitaiteke.
—Bati hots egiten diotenean soilik
—zartatzen da isiltasuna. Ezpainetako
—besteen begien arreta axolagabe antza
—eta antsiatuak aurresan egin du
—ate horretaz harantz datorkeena.
—Bizitza itxarongela bat da
—Baina bizitza berarena.
Olasagasti, Eneko —1960—
- BEREIZTEA (1985)—Nik ezin ditut
—New Yorkeko luminek beltzen larruetan uzten duten diztira,
—ikusteke sentitu,
—malenkoniatik
—amore monjaren kantua asmatzen,
—ezin ditut gezurrezko poema batean besterik kolatu
—mikatza mingain punta.
—Gaur ez nago oso jantzita
—eta jolasean galdu ditut
—minutuak, agian inork
—gogoratuko ez dituen lagunen poemekin,
—Beverly Hillsen ez ezagututako neska rubien
—heriotzaren perfumea, Ginferrerek pirata izan nahi luke
—Modan omen zegok aipamenak egitea, poemetan
—komunetako hormetara itzuli behar ditugu
—telefonoz esan ahots arrotz bati
—eskaparateetan idatzi,
—bi egunetik behin zarama hila datozenak,
—bereiztea ez da haien lana,
—ez ditzaten,
—telebistako produktu ezin bobeen kartoiak,
—amodio apurrekin batera eraman.
- DONOSTIA (1985)— Zuri hitzegiten dizut
—esnatu orduko lo zauden Donostia,
—lehortzen zaude negartu ez dituzun malkoak,
— garraixi bat datorkizu
— barrundik eta
— zureganatzen duzu berriro
—urteen ingurabilak
—ezartzen dizun malenkonian.
—Poetak falta zaizkizu
—eta mozkor ospetsuak. Ez,
—zure kaiean ez dago amodiozko estibadorerik
—homosexual bakarti bat, hiru soldadu itsu bat eginik,
—herriko oroimenetaz
—zure ametsak begiratzen dituzte,
—goitik,
—kanpotik, zintzilik
—zure lanbro zetazko sareetan.
—Bai, eta lo zaude
—atzekaldeko mendi gorri haien antza,
—aspalditik.
—Kotxeak usteltzen doaz martxan,
—eta semaforoak gorri daude
—ea peatoiak errebelatu eta
—ilunabar honen apartekotasuna
— txikitzen duten.
—Eta hala ere kafeari
—ezin diot zure kresalaren gustoa kendu.
- BEYROUTH-2 (1985)—Fedayin batzuk militar jantziaz
—Hamra kale erdian begiratzen dituzte
—saltzaile baten maleta hutsak,
—azken erromantikoen itxaropenak gordetzeko
—maleta hutsak.
—Elianek begiak gorriak ditu
—bere etxe aurrean dauden zarama sutsuengatik,
—Estrale zineman bilatu zuen bart etxea,
—israeldarren inbasio bezperan «Exterminatzailea»
—botatzen zuten.
—Handik, bonben zarata urrun entzuten da
—Akomodadore papera betetzen duen miliziano batek
—gorde behar diren neurriak azaltzen ditu.
——hemen ezin da erre, baju hitzegin, eta transistorean
—berriak entzun nahi badituzue, egin ezazue arren
—deskantsiloan—
—Beyrouthen beste askok bezala, atzodanik
—gertatutakoaz hitzegiteko iragana erabiltzen du.
—Maletek hutsik diraute,
—lekua egiten borroka galdu guztiei,
—atzerrirako bidea
—azken hiri erromantikoaren eskonbro gainetan.
- EZ DUT GALDU NAHI (1985)—Zerbaiten erretrato mugaezinaz
—neurtzen dira gauak,
— eskuetatik erortzen
—mila tinbal hausten dira,
— soinu deslaietan.
—Baso erdi huts batean dauden hutsuneak
—irudi eszena oroigarrietan
—paseo baten gauza bitxi
—antzerki horren keinu gordeak,
—ardo batzuren artean galtzen da
—Ez dut aurkitzen erritmo ezberdin batzuen
— deseginketa,
—ez dut galdu nahi
—zer da kopa batean galtzea.
—bide estu batean
—hautsi behar ez izateko.
Olaso, Xabier —1964—
- NEU ETA NI (2004)—Gauerdian atean jo zuten,
—eta nik begitxulotik begiratu
—ateaz bestaldekoa
—nor ote zen.
—Eta neu nintzen, bai,
—neu nintzen.
—Atea ireki nion, beraz,
—eta ireki orduko
—neu eta ni.
- ANIMALIEN MATXINADA (2004)—Astoak arrantza,
—zaldiak irrintzi,
—baserritar koitaduak
—prakak ditu jantzi.
—ahuntzak bekereke,
—animalia guztiak
—ikuiluan jo eta ke.
—Txitoak txio-txio,
—baserritar koitaduak
—praketan kaka.
- KANDELA, GAUBEILA (2004)—Gauminean pizu dut kandela
—gaur egingo dut gaubeila
—gaulapurrek ostu ez dezaten
—haurtxoaren logalea.
—gauontzak esan dit
—etorriko dela.
—Botoizulotik sartu zait
—iratxo bat golkora,
—kilimak egin dizkit
—gerritik lepora.
—Gerritik lepora,
—lepotik gerrira,
—geratu naiz lotan
—kandelaren argitan.
—gauontzak esan dit
—etorriko dela.
- XANTI ARTZAINA (2004)—Xanti artzaina
—gizon galanta,
—konturatu orduko
—ardi bat falta.
—Xanti artzaina
—eguna argitu orduko
—pizten du kandela.
—Xanti artzaina
—kandela piztu orduko
—gelditzen da lo.
—Xanti artzaina
—txabolan da,
—Xanti zurrungaka.
Olhondo, Betiri
- MARINELA (1863)—Bizkar batean,
—Haritzen pean,
—Ene etxea leku ederrean,
—Zenbat ote du ate ta leiho,
—Bai eta zilo?
—Zenbat arteka?... Zirritu franko!
—Badut osasun
—Eta ontasun...
—Atun itsasoan, airean lertsun...
—Donibanetik Amerikara,
—Ene landak alde orotara
—Hedatzen dira,
—Bihi dudano badut ihara,
—Sekulan ez dut eskas ura!
—Promenatzeko,
—Plazer hartzeko,
—Untzi bat dago ene zerbitzuko,
—Norena den eta norat doan
—Ez naiz sartzen xehetasun hortan.
—Kontu hoietan
—Ez naiz galtzen astelegunetan,
—Gutiago besta denetan.
—Ehortz arrain baten sabelean,
—Ez dut axola!
—Marinel ona kontent da hola.
—Egarri naiz, hunat botoila!
Onaindia, Santi —1909-1996—
- KANTUZ! (1929-1935)—Arratsa kantuz doa,
——norentzako kantuz?—
—Txindorra kantuz dago,
——norentzako ete?—
—zanko biak tente.
—Kantuz baita illargia,
——nor ete dau eder?—
—arnas estuan ler.
—Larrosa kantuz dago,
——itaun norentzako—
—neure gela itzalpean
—kantuz daukat biotza,
—bion maite-astea
- OIALDUN ONTZIAN (1929-1935)—Oialdun ontzian zoaz
—ederrik, ene maite;
—ez, geiegi etzaite.
—Ain urrutitik ez dakit,
—ez dakit, iar izun,
—nire antsiaren otsaila
—artzen ete daustazun.
—Lar eguratsia zara
—aruntz beti, bai, aruntz;
—zatoz gaur, antxeta bizkor,
—ni naukazun ertzeruntz.
—Ez, arren, bota aingurarik,
—itxi azke oialak...
—Zabala dozu itxasoa,
—euri antza dau goiak.
—Jolasle zabiltz txairo,
—zu atzi nairik guztiz.
—ta erdu ur ertzera,
—gozarturik egaren
—zidarrezko ots leunera.
—Zugatzak izarra beste
—opa zaitu biotzak;
—biok, bizitza abestuz,
—ux daiguzan izotzak.
—zatoz, bai, etzaitez muker,
—zatorkit biotzera...
—bi-biok bizi gaitezan
—barne arnas batera.
- BERTSOLARI ZAPUZTUA (1929-1935)—Bide azpiko etxean
——lore baratz narua—
—Maiteder bizi da txairo,
—Lili ezpaten artean
——txori zauritu antzo—
—ikusi neban atzo.
—barruan dauan atsona
—doakola tartaiña.
—Zuk, ostera, bertsolari!
——gatza ta pipermiña—
—jo dautsazu leio ondoan
—goiz-tobera txiliña.
—Ez eutzun zirkiñik, baiña,
—ez biotzik astin-azo:
—atxurdiña zirudin.
—Alde zendun andik «matsa
——Ez, geldo, mats ori ez dok
—iretzat, ez, iñundik.
- EURIA TA URIA (1937)—Atzo arratsaldez, lerkaiak zetuta,
—ainbat jausi ziran gure uri maitean;
—garrasika zarrak, ta umeak txilioz
—erio-zain oar nitun illuntzean.
—Gaur, eguna argituz
—eriotz-aldiko
—amaitze larria.
—Ixil ta iraun dator, nekatua legez,
—erreriko uria estalpetu nairik;
—egiz, orkatz-nagi euria beerantza,
—erriaren lotsa pizkat babesturik.
—txoko lotsaritu,
—eun bustiz beatu.
—Dana ingurumari, il-urren bailitzan;
—ta iges doa bizkor uriko jentea
—gaitzak artua lez, bide-zelai zear,
—ixillik ta txonbo, anpuluz betea.
—Illinti goriak
—itzaltzen euriak,
—Espaloian zear begira gizon bat,
—giza-antzik ez, ta negarra dau jaki;
—eztarrian itoz abotsaren oiua,
—su ta euriaren triska ur-ur ikuski,
—«madarikatua,
—guda zitala —diño—;
—madarikatua,
—i, gizaki gaizto».
—Mezuak eskinka dator euri mea,
—zidar tantoetan goi-zear atalduz:
—ez dirausku ezer, muturik da jausten...
—Ez al leuke zerbait esango mintzatuz?
—errea, mutiri,
—gomutapenezko
—azken min-intziri.
—Kei, gar, erre-sunda —Danteren ikusgai!—
—uria dakusa, oi!, txarpil egiña.
—Zerbait dau esan nai, baiña, loki estu!,
—Mintza naiez dago
—goitiko euria,
—miñetan ikusiz
—Aizetan eriotz dabil arramaka...
—ta, umea besoan, zelako irudia!,
—garrasi bizitan, nora oa, neska?
—miñaz oarturik,
—negar zotin-eunez
—estaltzen dau goitik.
—Ni be, euri ta uri, minkide zaituet.
—Zuen kale ertzetan gaur ez dakust, ez,
—Eta biotzetik
—aut madarikatu
—erriak ondatzen
—ditukan guda uzu.
Orixe —1888-1961—
- NERETZAT OTE AIZ? (1916)—Begiak ezetz, biotzak baietz,
—— Biotzarentzat eder aizena
—bi begientzat itsusi.
—begirik ez dun biotza:
—biotza su den, baiña begiak
—gaiñean diten izotza.
- BILDURRA (1916)—amagoinaren ardatza
—beltz ageri zan, baiña zein eder
—nexkaren elur-beatza.
—Aren maitean bero nintzala
—aboan nere itza aldatu zan
—ez dakit noiz eta nola.
—Ta gorri egiñik bertan,
—aurpegiz erantzun zidan.
- LIZARDI GUREAN (1933)—Jeiki naiz zintzo. Jantzi baiño len
—luzagaleak atera,
—Aralarmendi eguzkitan da,
—irten nadin balkoera.
—Sare-gaiñean erdi etzanik
—bi besoak gurutzera:
—osasuna ta poza zer diran
—emen etorri ikustera.
—Aizea arnastu, listua kurka,
—goiz-listu ugariren poza!
—oarkabetan ari naiz ta ari
—eskuz leguntzen okotza.
—Eskui aldeko zoko artara
—doakit begi zorrotza,
—lotan dirudi Tolosa.
—leiotik legun sartuz, zabaldu
—Laiñoa jun da. Bion etxe-erdiz
—Jaunak muño bat du jarri.
—Alda al baneza! Etsi dezadan,
—Urtzik nai bezala bedi!
—Talo-esneak eztiaz jan ta
—burutsik eta kolkozabalik
—saietsetara listua jaurtiz
—Aren begira Lizartzan nago.
—Arontz-onontza etxe bi beten
—errege-bidez nabiltzu.
—Tolosa aldera geldi-geldi ta
—Betelurantza, aldiz, usu.
—Motxago onantza etorri arren
—oraindi itzultzen dut buru.
—Nabil ta nabil, nik nai orduko
—ez da beribilla agertu.
—An da! Txakurrak nagusi-usmoz
—dardar baitabil isatsa?
—Makilla ala nik. Laztantzekoan
—esku artetik zait lasa.
—Aren oiñetan gerria makur,
—nasiz buruko kalpatsa,
—ustekabean gur egin diot,
—ez kunplimentu prantsesa.
—On ta gaitzaren tarteko parra,
—arnastuz barren biria,
—eder-gosea berdindu ta aztuz
—zokoan dan lantegia.
—janari dana etxeko,
—oillaskoren bat ikulluan da
—laztasun au leguntzeko.
—Mendi goseak eraman ditza
—illuna datorreneko,
—baitik bat, goiko iturri artan
—ur otzez bagiña aseko.
—Afal ondoan, ni lotia ta
—eioz ta josiz osoa;
—laxkarra baiñan etzaiok goitzen
—Oaburuan baso bat lore,
—Egin lasai lo... Baiña leiotik
—begiratzea du griña.
—Azpian dauka Tolosa, aren gain
—illuntze-gandu ariña,
—An dauka txokondo miña.
—«Egizute lo, ene zatiak,
—sar nadin nerau lotara,
—adiskideak goxatu didan
—baserri-oge ontara».
—Jesus-amenez lokartua da.
—Jeikiko ote naiz? Baztartzen al dut?
—esnai dagonak entzuna,
—marrurik ez da, zintzarrotsik ez,
—urrun kaleko oiartzuna.
—Aldamenean tren-txixturik ez,
—eun bat urteko osasuna.
- BETI LAGUN (1933)—Non nago? Non aut? Ez ote da auxe
—neretzat lengo Tolosa?
—Ez al dezaket entzun berriro
—mintzo goxo aren otsa?
—begian malko mingotsa,
—alare ez uke nik iregatik
—negar egitea, lotsa.
—Ire errainua ikusten diat
—nere begion txingarra;
—argi biurtu dela niokek
—Danteren itzal isillak beude,
—betorkit neri ire garra,
—bete dezadan azken aginduz
—Biotz-bertsoak egin nai eta
—Jainko billa nauk oldartu;
—ik esan idan bein ta berriro
—ontan nendilla leiatu.
—igan ikusten diat garbien
—Jainkorik ezin, ez ta aingerurik
—gorputz-antzean iduri;
—siñestez iñoiz konturatzen nauk
—itzalpean nautela ni.
—Illun ortatik bizi ontara
—i aut bitartean argi;
—aurrean zeuzkeat beti.
—Beretarbiden, iturri askan
—agertu didak begia,
—osto tartetik iragazirik
—Nere aurretik, ibilli gabe,
—ikusi genin basora antzean
—loretan den sagastia.
—Len lagun zintzo gorputz-bizitan,
—tokiz aldatzen nekerik ez duk
—ez egal, eta ez zango.
—eguzkiak jota baino,
—zintzogo abil nere aurrean,
—Oroitu ta aztu, burruka diat,
—tartez bakar eguzkia,
—errainu onek irauten balu,
—Goibeltzen bazait, gainbero bedi,
—gorputz ustel au, gandu nasi au
—daiteken arte eroria.
—Biga atera duk, begiak lauso,
—ikullu-zoko beltzetik,
—begiak urez igurtzi eta
—lauso orrek aldegiten dik.
—Egunotako negar-malkoak
—txuka ditudanean nik,
—ni il arte ez beza Jaungoikoak nai
—ire errainua galtzerik.
—il arte lagun, ortik onera
—etzegok len ainbat bide.
—Bakar-bakarrik nakustenean
—jendeak esan bezate:
—bekokian dik aren itzala,
- ARREBA SABELKIDE DENUXI'RI (1934)—Hurrun aiz, hurrun dun gure Martin; emen
—aitaren ondoan nauzute, ta an goien
—halere esku huntan geuden zorionez,
—sabel berokia, begi maitakorra.
—Begi-nini gaitin; elkarrago geuden
—zaute zuek ere bihotz-arimetan:
—hiurok bat gaitun oroipen bizitan;
—batago Jainkoan. Hunek gu sor, bizi,
—Sabel bateti ilki, sabel batera jo
—(Jainko onen altzora): emen argi, bero;
—Gauzkion zantzuan, aterrik bage erne,
—gauden adi beti, dugun beti maite
—anai harek antzo. Dakusagun elkar
—Jaunari begira, bihotza su ta gar.
—Ez geuden hurruti, hortik ainbat bide
—emendik zerura, Jaunaren altzora.
—Gu bien gorputzak ama lurrak irets
—ditzanean, ordn, Jaun hunen altzoan
—arimok bil bitez betiko beroan.
- ARTOAREN NEKEA (1934)—Arto-lanaren nekea
—entzuten asi zaitea:
—babekin baten ori izan oi da
—Orrek iltzen du Euskalerriko
—Taloa talo-burnira,
—babak eltzera noiz dira?
—Jaten asi-ta... egosi bage.
—Urte guziko ba-lira!...
—maiz aski pentsu-erdira.
—Erositako aletik
—bei-aratxeek egin-dirua
—zatitu bear erditik,
—erostetxean, alare, ez balu
—gelditu bear osorik.
—Laiez iraultzen da lurra;
—ereiten artoa purra;
—bele, zozo ta iskiñakoek
—an dute moko lapurra.
—Ezagu dute mugan dagoen
—jaio bagerik artoa.
—Babarrun gorriz utsak ornitzen
—Lupekoentzat, aletan beintzat,
—Ostotan ba du eskea,
—naiz iguin duten alea;
—beste belarki denak utzita
—ontara dator barea.
—Gizonarentzat eltzaritako
—ba dizu nunbait atsea.
—Artk ba dakar indarra,
—Muri ta lapaitz-orde balekar
—zurtena mardul, erroa barne,
—edatu leza aztaparra.
—Eskua artotik ur-urra;
—araxegotik aitzurra:
—gerria zenbat makurrago dan,
—Langilleari eskatzen dio
—lurrak otoitz eta agurra.
—Jorra bat eta jorra bi,
—lurra garbitu baledi;
—artoak lurra estal duneko,
—artan ogea egingo dute
—moxorro, satagin, erbi.
—buruz-batean bizarra.
—Ale bakoitzak izpi bat gora,
—denen artean kalparra;
—urre gorrizko motots ezea,
—Gau artan ego-aizea,
—baztarren jaun ta jabea,
—aiton zrraren txima biurtuz
—atzoko bizar gaztea;
—burua esne daiten baño ln,
—zimurtzen dio alea.
—Amona babarrunetan
—zokoka asi da goizetan;
—zoko guziak ezagun ditu
—erabilliz lau aldetan.
—Eltze beteren itxaropenik
—ez du biltzen artartetan.
—izotzak duke erasana.
—Ale ta lasto, onduak ditu
—denbora bailitz igana:
—ainbeste etsairen mendean dago
—Urte on dalarik ere,
—aurrera dira ainbat jale;
—etxe-ondoan oilloa mokoz,
—etxetik urruti bele;
—ezkur-aurretik ezkur gorria
—jaten asi da basurde.
—ĥzturik iñork ez dauka...
—errotariaren laka.
—Urde gizenak ark azi ditu
—urte guziz oartzaka;
—kurruska andigoz ei-baztarrean
—Aitonak amets guzia,
—gertu ln-eiotaldia.
—Labean igar, sutean jalki
——iztarpean su-burnia...—
—Ainbat arretaz eiara-arriak
—emanen talo guria.
—Etxean balitz eztirik
—edota sardiña zrrik,
—aundienetik txikienera
—listua dario ortzetik.
—Taloa lagun, nork egin, aiek
—bezain otordu goxorik?
—Txigurtzen danean zitzi,
—zartai-barrenak igurtzi;
—koipe naiz ezti, beatza atzetik
—xurgatu bage ezin utzi.
—Nekazariak-beste langillek
—talo egiñik, agora;
—bitarte ontan zenbat alditan
—biotza jaso du gora...
—Istori dena jalkia dizut
- IDORRERIA (1948)—Kanta behar dut dakizun nekhea.
—Batak egiten omen du xixtor gogorra,
—bertzeak ur mehea?
—hirugarren batek, haren zortea!
—erditzen du erditzen du haizea!
—Lau egun jan eta ere, ez zaut betetzen
—ertzearen erdia.
—Pusa ta pusa banendi balia...
—Alferretan alferretan guzia.
—Bigarrenez noa kabinetera
—chanza hobearen entseiatzera.
—Ez banu sekula santan nik ezagutu
—Uharteko jaun mera!
—Donibanetik uda pasatzera
—haurrik ote zitzautan etorriko.
—Zainak lehertu ponduan, begiak gorri
—ez nexka ez mutiko.
—Beldur nintzen antchuen iduriko
—nindakela nindakela bethiko.
—Hirugarrenez banizun ustea
—garait nezakela nere nekhea.
—Aspaldi jan eskas eta mehatua zen
—Bi umez izortu zaut sabelpea
—etendura etendura doblea!
—Haizatu dut ene malur zaharra
—egun oroz biz iten dut beharra.
—Uzkurtu nizan orduko atheratzen zaut
—badik nunbeit badik nunbeit indarra!
—Etsaigoa behar badut ahantzi,
—othoi, Jauna, enetzat induljentzi!
—Ez beita sobera gogor jaun horrentzat nik
—gorde dudan sententzi.
—Jana egin eta naizela jantzi
—«Ibarneri Ibarneri goraintzi!»
- AMATE BATEN ITZALEAN (1950)—Gogoan daukat aur nintzaneko
—izerditurik arrixku baitzan
—itzal artan esertzea;
—goxoa bai oatzea!
—Goxoagorik arki dut emen
—Amateren gerizpea.
—Euli urdin bat erdian egan
—Zeru garbian Kondor bat ixil
—egalontzitik gorago.
—Emengo bero zakarrenetan
—aroaz zturik nago;
—atsegin honek sarrerazten nau
—nere baitan barrenago.
—Ez dut entzuten txio-txiorik,
—bidez nekatu gabe bainago,
—ezta nere pilpirarik.
—Zer entzuten dut adi nagola?
—Inon bai al da pake artzeko
—pizturik nagon, itzali naizan,
—Ortik aurrera au dakit soillik:
—griña batek naramala...
—Pago arena baiño obe zait
—amate onen itzala!
- PAMPETAN IZAR (1950)—Bi obo biribil, bat beltza, bat urdin. Ni naiz erdileku.
—Izarrei begira, mendi gabe, doi dut jaso bear buru.
—Zerua bertago izarrak gorrigo. Zelaia paketsu.
—Begi-klixka batez neurtuak ditut millakan eremu;
—giltzerdi neregan, eta beste klixkaz buka dut inguru.
—Alper da bat-banan izar bakoitzan geldi begiratu;
—guzien nir-nir'ak itz bat egiten du: «tiñel gaituzu gu!»
—Bazter orietaz arago badira beste milla mundu:
—ibil eta joan, nork ote lezake mugarik arkitu?
—Ez xilborrik ere. Jainkoaren kutxak ertza non ote du?
—Galtzen naiz berla. Nere gogoeta zertako luzatu?
—Nere belarrien betiko xixtua ezin dut sumatu,
—kolkoan arnasa bakan, biotzean pilpira larritsu,
—izarren ixillak, nekatuen loak, entzuten uzten du.
—Ixil da burua, izketan biotza; baiña nork atzitu
—zer dion? Berak, bai, oiartzunik ez dun itza bere baitu.
—Noizbait burutik oin, biotzaren garrak osorik nau artu:
—guzia biotz naiz; itza dut nerekin, ordu bat, bi ordu.
—Itzik ixillen au biur ledi mintzo, biur lekit oiu,
—asperen bederik...! nonbait utzi lezan gar onek errainu.
—Gero... barne-barnez artu dut arnasa, bakarrean iru:
—gorputz unatuak bere saria nai, oera dei digu.
—Lo bete daudenak esnarazi gabe, ixil nauzu sartu,
—oin, gerri ta beso, izaretan erdiz, beroaren izu.
—Gogoa bil-bil dut gorde magalean, laster sorgor, itsu;
—baina lo aurrean, gar berriko sua nigan oi dut piztu;
—zertako nai ditut izar eta tarte ameska berritu?
—Nere biotzean, ain toki gutxitan, guzia zaude Zu.
—Ernai, ametsetan, lotan, argiz, gauez, Zu zaituda zeru.
- EGAN (1950)—sartu naiz ontzira. Lurreti jalkiaz
—itzalean nago, poza daridala».
—Ontan, arnas zabal, barrendik irtena,
—kolko ximur au bein lasatzen didala.
—«Uso banintza»rik ez iñork agotan.
—arkume salgai antz or-emenka daude
—zenbait jaun andere, goi-miñak arturik.
—Aur bat: arat-onat, lurrean bailegon,
—jostetan; arekin dut ene jarduna.
—Or beste bat: ama lo-naiz utzia du.
—Nini polit onek ba dizu laguna.
—Osasun galdurik ez dute; barnean
—ez kezkarik ere gaitz egiñarekin.
—noizpenka lurrera begiak saietsik.
—Odeia gaindituz ozkarbian gera.
—Oiñetan daukagun odei axal onek
—Ezker dut gazte bat, ustez aski mardul,
—ago-xabalka da, eziñik egurats.
—Bero zakarrean alaxe txoria.
—Aurrek eta nik, zer lasai dugun arnas!
—Ameriketan bai oian zabal, itsu.
—Zertako da Larraun? An, muskillez murkil,
—egun bat bidean lurrik uki gabe
—millaka tximuen saldoketa dabil.
—Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira
—ikusi ta gero, jeixten asi gera.
—Aize-magalean ontzia zanbulu...
—ta ni... kolko-lasai aurrekin lurrera.
Ormazabal, Joxantonio —1948-2010—
- BETE ZEURE BURUA (2007)—zuhaitzik urduri
—txoririk barrez
—Izan zintezke zu ere
—zuhaitz
—txori
—Utzi pasatzen
—gogor jotzen duenean.
—Eta zerua urdintzen denean
—bete zeure burua
- TRENA (2007)—Tren batean
—zer da garrantzitsuena?
—Ez, beste tren batekin
—talka ez egitea.
—Maitasunean
—zer da garrantzitsuena?
—Ez, gurpilak ez gelditzea.
—Bizitzan
—zer da garrantzitsuena?
—Ez, maitasunaren trena.
- AUSKALO! (2007)—trena
—tunela
—tunela eginez
—tren isila?
—mehetzen-mehetzen
—Edo ez ote gara gu
—tren txiki isilak
—tunel ilun batean
—gauak irauten duen
—bitartean?
—Zer dakit nik?
—Orain behintzat
—itxi ditzadan begiak
—eta egin dezadan lo.
- ESANGO DIZUT (2007)—Esango dizut
—behin entzun nuena:
—aberatsago dela
—gutxi behar duena.
—Esango dizut
—behin entzun ez nuena:
—gutxi daukana baino
—behartsuagoa dela
- EZER (2007)—niretzat.
—niretzat.
—Ba al da zerbait
—zuretzat?
Otamendi, Jose Luis —1959—
- MAITE ZAITUDALAKO (1980)—maite zaitudalako
—amets egin dut
—burdinazko hostoetan zintzilikatu
—gure maitasuna euri tanta delako
—maite zaitudalako
—sortu egin dut
—nakarezko izerditan irristatu
—zati izan naiz
—gure maitasuna euri tanta delako
—maite zaitudalako
—uste
—sinesten dut
—dakit
—gure maitasuna euri tanta dela
- ERRUSIAKO ESTEPETAN (1987)—Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
—haize hotzaren besoek kolpatua
—lastozkoak bailiran zure soinadarrak
—eta adatsa
—honantzago bilatu nahi zaitut
—tximinia herdoilduak eta
—mendiko harkaitzak
—kaio higatuak lekuko direla
—maitasuna ez baita gaua izendatzea
—gauean sartuta ilunpea izatea baino
—ez baita arrosa biltzea
—heriotza urez oinaze apaina bihurtzea
—nik hemen nahi zaitut
—ene eskuen dardara artean zarena
—orduen mugetan hara eta hona kontrabandista trebea
—nik hemen ukitu
—sutsuki desiratzen zaitut
—nik hemen maitale hondogabea behar dut
- BIZITZA (1987)—bizitza
—arrosa zauritu bat balitz
—denbora kantari emanen nuke
—zugatik hodeiak ostuko nituzke
—eta amets hordi batekin lo egin
—bizitza
—arrosa zauritu bat ez da
—herdoila eta irrintzia nahasten zaizkit hemen barrena
—eta aireari esaten maitea maitea maitea
- GALTZEKO LURRAK (1995)—Bihotza zigor-zelda da guretzat, zigor-zeldak dira
—Sailka litezkeen galerak pendizak
—Sailka litezkeen inbentarioak, larderiaz jagondako bakea
—Ikurretara ekarritako soraiotasun bulkadak
—Izen bi behar genituzke denok etxe bi muga lerro bi maitasun bakarraren hegian tinkatuak
—Ihesi denak ez ditzake entzun geratzeko egiten zaizkion deiak
—Denok aldatu behar genuke ibilbidez txarrantxazko hesiok ebaki kostako bidean
—Almitzari eskaini gorputz nekatuok maite dugunarengatik hil
—Ni ari naiz ordea zuen poemak idazten
—Ibai berean ikusten ditut flotatzen soinatal anitzak abantean
—Neure ezintasuna eginen dut negar iheslarien lorratzak ezabatzeko
—Gure nortasun agiriak eginen ditut negar ez da aise beratzen geroa
—Gugaz bizi zarete
—Gera zaitezte gugaz gau osoan bizitza osorako gugaz geratzera bazindoazte legez
—Ez zaituztegu salatuko, orube berean maite izandako amesgaizto bi
—Ez dizuegu opa akorduetan gure bihotza leher dakizuen
—Ez dizuegu opa ezein patiotan desarmatzerik
—Ez zaituztegu salatuko
—Gure negarraz beste eginen dugu
—Gure odolaz beste eginen dugu
—Gure libertateaz beste —bonsai irendu hori—
—Gu bakarreko lurraz beste eginen dugu alde biko ibaiez beste
—Orain hau kitatzekotan ederra behar du zuen geroak
—Zuek ez dituzue inoiz nire poemak idatziko
- MUNDUA (2007)—munduak baditu bazterrak
—maitatzeko eta desmaitatzeko
—kale arte eta egunak
—etxe jaso berriak zelai izoztuak
—errepide argiztatuak gauean
—nahiz mundua gugan bizi aldi batez
—batzuetan ematen du munduak baduela jabea
—esaten dugu badela gure mundu bat
—gurea ez delako defenditzen dugun mundua
—gurea izan ez dadin defenditzen duguna
—denbora eman zaigu bizilekua bilatzeko
—baina ezin dugu ase bizitzeko denbora batekin
—denborak abegi egiten digu
—ontzia egiten diogu egokitu zaigun aldiari
—gero sarritan kausa ederren izenean
—mundua ehizatu lotu gure egin nahi izaten dugu
—eta gauzak okertu egiten dira zeharo
—mundua ez baita gurea
—defenditu egiten ditugu
—munduko eremu eta esparruak
—jendeak izan ahal ditzan
—nork bere denbora eta aukerak
—sintaxi ulergarri bat
—ibaiek ehuntzen dute itsasoa baina
—hitzetan mamitzen da mundua
—jendea eta gauzenganako begirune eske
—mundua gugan bizi da aldi batez
—hesitu gabeko euria
—giltzatu gabeko jendea...
- IRAULTZAK (2007)—sinesten ez dudan iraultza bati buruz
—hitz egin nahi dut
—munduan jende bakoitzari bere leku doia
—ematekoa dena
—sinesten ez dudan iraultza bati
—egin izan diot otoitz
—ez humanitatearen alde
—inoiz nire bihotz loka piztu dadin baizik
—sinesten ez dudan iraultza bat
—aldatuko ditu gauzen neurriak
—aldi bateko bederen
—justizia poetikoa
—justizia eta poesia ahaidetu ahal balira legez
—ausazko errepubliketan
—sinesten ez dudan iraultza bat
—espero dut
—hitzak neure ohikeriaren morgetik
—erreskatatzeko ahalegin heroikoak leher nazan
—sinesten ez dudan iraultza bat
—dut faltan
—ezinezko garaipenera arte
—ni baino jokalari fierragoek jokatzekoa
—eta hortik aitzina
—gauaren isiltasunak
—iraultzaile sinesgabeok estal gaitzan lehiatuko naiz
—sator lan fedegabean
- INDUSKETA (2007)—margoak aurkitu dizkidate
—antzinako zibilizazioren baten
—ikerlariak irudiok aztertzen unatuta
—atseden hartuko dute hagin belztuen gainean
—esploratzaile bat aurrerago ausartu eta
—troka zulo batetik oihu lazgarri samarra egin du
—ez duela betiko nahi eztarri hotz horretan
—barkamen eske epela egin dit haginlariak
—aspiragailuaz ito-larria eragin didalako
—(ez sufritzea zoriona da
—luiziak izan dira ezabatutako arrastoak
—hezur hotsak eta ur lasterrak...
—jende sailak ikusia naiz kontsultan ahoa zabalik
—atzapar arrotzek noiz arakatuko
—noizbait eremu babestu izendatuko naute
—edo naturgune berezi edo ondare artistiko
—eta bisitarientzat erreplikak egingo dituzte
—hortzak kamuts aho sabaia arriskugabe
—hatsa gozo bilaka dakidanean
—eta nire ahoari buruzko kronikak
—idatziko dira udako egunkarietan
- ARITMETIKA ARIKETAK (2007)—aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil:
—zenbat auzokide herritar ezagun
——gogaide zein etsai kuttun—
—zenbat lagun kendu dizkidaten bistatik
—kontuak egiten ditut
—jabetzen naiz
——arin galtzekoa haizearen mende—
—arratsaldeko ume zarata kalean nola
—paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere
—soslaia urruneko argazki batean
—etorkizun zabal eta helgaitzari
—ertz lausotu batetik kirika
—arnasa hartu hiru aldiz
—eta letrak lerro-lerro paratzen jarraitu dut
—esaten zidaten nire hatzen takatekoek
—gela datorkit begien parera
—atea gero eta paper nahasiak nonahi:
—aurpegiak keinuak ahotsak
—eta izendegi amaiezina ondoren...
—nire baitaren deshabitatze antolatua
—salatu nahi dut
—baina ez dakit zein bulegotara jo
——sarea naiz dena isuri dena itogin dena galera
—guardasol baten eskeletoa jasapean—
—jendea indarrean daramate
—era txarrean ari zaizkit
—ateratzen kirioetatik barrenetik
—neure azaleko usainetik libratzen
—hezurretatik itzal arrastoak xahutzen
—fereka hautsien koskak
—dentistaren doitasunez
—ari zaizkit hondeamakinak barrunbeetan
—ken eta ken
—neu naizen piltzar mordo mailatu honetatik
—eta lotsatu egiten naiz
—jendeak igarri egingo baitit barren hustu hori
—begietako putzuan igeri
—nire baitaren deshabitatze sistematikoa
—salatzen dut
—ezin dut onartu erauntsien mende bizitzea
—ekaitz aldi bakoitzak zer ostuko
—eta gero hondakinen artean erreskatatuko
—dugunaren itxaropenez ibili beharra beti
—ez dut naizena baino
—gizaki deshabitatuagoa izan nahi
—lotsa ematen dit
—jendeak eguna joan eguna etorri
—batera eta bestera
—barrena hutsik nabilela begietan antzematea
—edo ibileran edo hitz egiteko moduan
—jendea ateratzen ari zaizkit barrutik
—su hartutako hotela banintz bezala
—ateak ostikoka lehertu eta haurrak izutuz...
—ez naiz eskailera hautsia
—ez naiz meatze abandonatua
—neure urratu eta joskura traketsekin
—nahi ditut neure egunak bizi
—eta inor nire barrutik erauzterako kontuak egin
—hemendik aitzina
—nire barrua husteko
—nazioarteko konplota salatzeko etorri naiz
—eta badakit
—egin beharreko kalterik handiena egina dagoela
—berandu izan litekeela
—desegindako arimak bere onera ekartzeko
—galdutako asko ez dela itzuliko sekula
—nahiz eta halako batean
—batek daki
—gu edo beste batzuk zoriontsu izan
—baina kontatzen ahazten bazait
——nire etsaiak nire lagunak—
—horretan da nire izatea bera
—aritmetika humano bat galdatzen dut...
—kontatzen ahazten bazait
—c'est fini
—kontatzen ahazten bazait
—bat bi hiru...
—kontatzen ahazten bazait
—kito
- ABERRIAZ ZELAN AHAZTU (2007)—nik ere aberriaz nahiko nuke ahaztu
—eta neure herrian ibili
—eguneroko poz-nekeei indar guztiak emanda
—lagunarte xume bateko hitzak defenditu
—gure arteko hitz horiek balira bezala
—defendi daitekeen azken eremu librea
—plaza bat aurpegi bat
—norbaiten arropa artean hazten diren hitzak
—edota akordura ez datozkizun zaurien baitan daudenak
—nor naizen etengabe galdetu beharrik izan gabe
—apalago bizi neure buruaz ahazturik
—nik hau eta nik beste hori jardun gabe beti
—gogoa eta adimena erantzun txikiei emanda:
—gizaki bati dagozkion neurriko kezkekin
—baina errepidea galdera izan daiteke hemen oraindik
—argi piztua gauean galdera da
—gauzek etengabe interrogatzen naute
—nola mintzo garen zelako lagunak ditudan
—eta modu txarrean hartzen naute gauzek
—ez didate bakerik eman nahi
—traban jartzen zaizkit zangoen tartean
—galdekatu egiten naute errukirik gabe
—zer egiten dudan hemen
—zergatik etorri naizen gaur hona
—itxitura han hesia hemen
—nik ere munduko beste bazterren batean
—denek ulertzeko eran mintzatu
—ezentzunarena egin gauzen itauntze errime horri
—gauzen tematze deserosoari ez ikusia egin
—hiri jendetsuetan ibili bestelako jendea agurtu
—akaso munduko beste hainbat lekutan
—ariketa errazagoa izango da
—aberriaz ahazteko hori
—baina hemen beti ari zaizkizu gogora ekartzen
—zapaltzen duzun lurra ez dela zurea
—bizi zaren herria eta auzoa
—norbaitek aldi baterako utziak dizkizula
—eta gutxien uste duzunean etxerik gabe utz zaitzakete
—bat-batean ez kalerik ez herririk
—ez ordurik gabe gera zintezke
—eta zeure hitzen erresuma gozo hartan
—hartzen duzu aterpe
—maite dituzunez oroitu eta joko duzu aurrera
—baina apal mintzatu arren
—ez dago aberriaz erabat ahazteko modurik horrela
—nik ere aberriaz ahaztu nahiko nuke
—eta bestelako lanei lotu lehenbailehen
—aberria baino lehenagoko kontuetan jarri arreta
—gerta ez dakidan
—goizean jaiki eta herri mozorrotu batekin topo egitea
—gerta ez dakidan
—etengabe nor naizen galdezka jarraitu beharra
—noraezean bezala beti...
—baina existitzen ez dena nola ahaztu
—zelan atzendu ez den hori
—nik ere aberriaz ahaztu nahiko nuke betiko
—ez balitz gu gabe ere badirelako
—azkeneraino zaindu beharreko hitzak eta jendea
—ez balitz gu geu agian inoiz iritsiko ez garen lekuetara
—helduko direnentzat gorde behar dugulako
—sekula narriatuko ez den sentimendu bat
—sekula galduko ez den sentimendua
—neure herritarrekin batera
—ahaztu egin nahiko nuke aberria
—aberriaz ahaztekoa zama
—gaitzegia baita bakarrean eramateko
—baina denon artean aberri hau
—behin betikoz ahazten dugun arte
—eguneroko poz-nekeei indar guztiak emanda
—gizaki bati dagozkion neurriko kezkekin
—gure arteko hitzak
—azken eremu librea balira bezala defendituz
—geure herrian bizi sentimendu bat gordean daramagula
Otaño, Pedro Mari —1857-1910—
- LIMOSNATXO BAT (1893)—Mutil koxkor bat itsu-aurreko zuela aldamenean,
—gizon burusoil bizar-zuri bat bi makuluren gainean
—ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean...
—Limosnatxo bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.
—Zerbait emanaz galdetu nion ahal zan modu onenean,
—jaiotzetikan al zeukan ala gaitzak hartua mendean,
—erantzun zidan: «Ez semea, ez, nik sasoia nuenean
—ez nuen uste iritsitzerik honetara azkenean...
—Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean».
—Eta segitu zuen esanaz: «Lehengo gerrate denean,
—ni aurren xamar ibiltzen nintzan beti edo gehienean,
—nekatu gabe aisa igoaz aldapik luzeenean,
—ez zan burura asko etortzen gu hala genbiltzanean...
—Gero limosna eskatutzerik Jainkoaren izenean».
—Odola bero eta burua harroa dagoenean
—edozein moduz sartutzen da bat halako itsumenean:
—Atsekabe ta negar saminak badatoz ondorenean,
—nola ere bait batek bizia utzitzen ez duenean...
—Limosnatxo bat eskatu behar Jainkoaren izenean».
—Inoiz pentsatzen nere artean ni jarritzen naizenean
—ez luke inor sinistatuko zer pena ematen di'an.
—Ai! horla nintzan ni ere sano ta gazte nengoenean...
—Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean».
—Ai! txorakeri asko egiten da zentzurik ez danean;
—sinista zazu ur hau pasea daukanaren esanean:
—Hobeago da sasoi dan arte saiatutzia lanean,
—limosnatxo bat bildu ezinik Jainkoaren izenean».
- TXEPETXA (1894)—Askotan esan izandu dute gizon ikastun argiak
—nola piztiak izan litezken gure erakuslariak:
—erlea da bat aipatzen dana, o zer lan harrigarriak
—jartzen dituzten gure aurrean honek eta txingurriak!
—Txepetxak berriz erakusten du hainbeste nola haik biak.
—Euskal lurreko txorietan dan txikitxoena da bera,
—gaztain kolore bakarrekoa, nahi bada ez da ederra;
—begi argiak, buru xanpala, moko ttenttea aurrera,
—gorputza motxa, hanka laburrak, xaltokako ibilera,
—xalapartako hegalaria eta kantari ergela.
—Txotx batek aisa jasoko luke nola karga gutxi duan,
—baina gustatzen zaio jartzea adar sendoxeagoan;
—baina arkitzen baldin bada ere burnizko aldamioan,
—hiru-lau aldiz xanpatutzen du seguru ote dagoan.
—Udaberrian lehendabiziko kabia txepetxarena
—azaldutzen da, eta ezaguna: goroldiozkoa dena;
—arbol gerrian huntza tartean du lekurik maiteena,
—ta gizon askok ikusitzean irispidean dagoena,
—esan ohi dute: «Zer konfiantza txori txar honek duena!»
—Ta edozeinek esan lezake, berari begiratzean,
—arretarikan ez dadukala egin leioken gaitzean;
—ez-idurian hark kabiari beste zuloa atzean
—egiten dio, handik joateko aurrekoa tapatzean,
—erakutsiaz pentsa zagula nola atera sartzean.
- AMERIKAKO PANPETAN (1900)—Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian,
—itzal haundiko intxaur arbol bat dago gure atarian ;
—haren ondotik irtenda noiznahi maldako gaztainadian
—edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian,
—arbol tartean bizitu nintzan gazte denbora guztian.
—Denak utzita etorri nintzan, lur hau ikusi nahi nuan:
—haritz tantaiak, pago lerdenak, nola ez izan goguan!
—Orain artzantzan Ameriketan arrantxo baten onduan,
—eguna pasa larrean eta jiratzen naizen orduan,
—nere begiak gozatzen dira aldameneko ombuan.
—Hainbesteraino tristetutzen naiz eremu zabal hoietan,
—arbolak, mendi eta errekak falta diran zelaietan,
—non etorrita eseritzean ombutzar honen zainetan
—edo igota hosto tartean bere adar bikainetan,
—ene, amatxo!, nik nola esan zenbat gozatutzen detan!
—Txabol ondoko ombu laztana, maitatzen zaitut gogotik,
—eta bihotza erdibitzen zait joatean zure ondotik
—nere burura ekartzen dezun oroimen gozoagatik.
—Zure itxura ikusi nahi det, ez dizut eskatzen frutik,
—ni hemen bizi naizen artean, arren, egon zaite zutik!
—Nere lagunik maitatuena, ombu laztana, zu zera,
—hargatik nator zure kolkora ni malkoak isurtzera,
—iduriturik naramazula atariko intxaurpera...
—Beti izango zaitut gogoan, bainan joan nahi det ostera
—euskal lurreko arbolpe hartan nere hezurrak uztera.
- ZAZPIAK BAT (1900)—Zazpi ahizparen gai dan oihala ebakirikan erditik,
—alde batera hiru soineko utzirikan, lau bestetik
—guraizeakin berezi arren bakoitza bere aldetik,
—ezagutzen da jantzi dirala zazpiak oihal batetik.
—Oihaltzat hartu zagun euskera, guraizetzat Bidasoa,
—ibai koxkor bat besterik ez da, hutsa balitz itsasoa:
—elkarren hurbil daude zazpiak, muga deitzen da Pausoa,
—zergatik izan behar ez degu famili bakar osoa?
—Arbola baten zainetatikan sortzen diran landareak
—bezela gera, Bidasoaren bi aldetako jendeak:
—berdinak dira gure jatorri, ohiturak eta legeak,
—Ama Euskerak magal berean hazitako senideak.
—Ama Euskera! bere semeak gu Ameriketan zenbat
—arkitzen geran! Ta urrutitik maiteago degu hanbat:
—hemen ez dago Bidasoarik ta beste trabik han hainbat;
—Ama maitea indartu dedin, bizi bedi Zazpiak Bat.
- MARTINSALTUA (1901)—Galdetzen didazu «Langosta zer dan»
—eta nik aditzera nahi dizut eman
—pixti edo zomorro horien izaera,
—baina ez dakit ongi zure galdera
—nola erantzun.
—Asian eta Afrikan indar daukala
—eta Europan ere agertzen dala
—diote, baina
—ez deritzat eguzkiaren azpian
—izan litekeanik mundu guztian
—Manaren ondoren pizti kaltarrak
—euki zituan Moises eta israeltarrak
—ikaratuak,
—Ejipto eltxoz bete zan, Sodoma malkoz,
—Martinsaltuak.
—Simunak daramatzien Saharako
—hondar alea, eta Dilubioko
—euri tantuak,
—horiek guztiak ziran ezin konta ahala.
—Nik uste det oraindik gehigo dirala
—Martinsaltuak.
—Mingainez eztitsuak, baina bihotzez
—lagun urkoa gaizki jartzeko pozez
—gaur zenbat dago!
—Ezin konta litezke jende gaiztuak,
—baina oraindik dira martinsaltuak
—zeharkatuak
—hegatzen diraden piztien gisan:
—berbera dirudite hemen dabiltzan
—martinsaltuak.
—Elurra jatxitzen dan gisa berean
—arbiska horiek ezartzen dira lurrean
—hain gosetuak
—non bukatzen dituzten hosto eta izpiak
—eta gero elkar jaten dute piztiak,
—martinsaltuak.
—Atilaren gudari, hunotzar pila
—bezela datoz horiek zerbaiten bila
—amorratuak
—eta ezin sinistu leike ikusi gabe
—nola egiten diraden jaun eta jabe
—martinsaltuak.
—Nonahi biltzen ditugu zomorro pilak
—eta milioika gelditzen dirade hilak,
—lurperatuak,
—baina zertarako da gure ahalegina?
—martinsaltuak.
—Zaharrak etortzen dira Chacotik honuntz
—eta jartzen dituzte hainbeste arraultz
—kabiratuak,
—zeinak laster zomorro sortzen diraden:
—hala ugaritzen dira, lehenak hil arren,
—martinsaltuak.
—Arrastaka lehenbizi, gero saltari,
—saiatzen dira jaten hemengo gari,
—liho eta artuak,
—eta hegoak luzatzean arin Chakora,
—ihesi joaten dira zaharren txokora
—martinsaltuak.
—Chakon hortzak zorrozten negua igaro
—eta, indio erauntsi bat bezela gero
—elkar hartuak
—udaberrian datoz lurra betean,
—baina ez dira etortzen denen kaltean
—martinsaltuak.
—oinperatuak!
—Esan det konta ezinak dirala, baina
—martinsaltuak.
- BERRI ON BAT (1903)—maisu jakintsuna,
—ospatsu askok agur
—egiten dizuna,
—euskal kanta goxoak
—sehaskan entzuna,
—gertatzen zaizuna?
—Galtzen dihoalako
—ta sendatu nahian
—lehengo nahitasuna,
—lepoa moztutzeko,
—eskatzen dezuna,
—txit mesedez degula
—hara hor sendakai bat
—ta sinista erazi
—biribiltasuna!
—Salamancatik irten
—da argitasuna
—euskaldun batengandik
——zer edertasuna!—
—ikusi arazteko
—gureganatutzeko
—zoriontasuna!...
—Anaiak, poz gaitezen,
—badator eguna
—herritar ahaltsu batek
—bidezten diguna,
—ta betiko dohatsu
—egingo gaituna:
—utzi dezagun gure
—hizkuntza astuna,
—jendeen arterako
—eta betor erdera
—eder ta leuna
——biak jakitea da
—txit gauza iluna!—.
—esaten diguna,
—eta guretzako da
—berriontasuna.
—Tubalen kastarentzat
—zer etorkizuna!
—Euskalduntasuna!
—Amatxo kuttuna,
—kainaberaren puntan
—hartu bihazuna,
—ezagutu dezazun
—gure maitasuna.
- URTEBERRI (1903)—Hogeigarren ehunkian kristauen bizitzan
—bi urte igaroak dauzkagu desditxan:
—begira dierriak zer nola dabiltzan
—elkar purrakatutzen nonahi harakintzan.
—Aurreratutzen goaz... txangurroen gisan.
—Gizon eta herriak dabiltza beldurrez
—elkar zelatatuaz lehorrez eta urez
—hitz ederrak esanaz barrendik gezurrez:
—«Zein dirade gaiztoak? Besteak bai, gu ez...».
—Indarra nagusi eta gogorrena juez.
—Aurreratu duela gizonak lurrean
—esaten da mirari askoren aurrean
—baina gizatxarraren bihotz gogorrean
—eta harro doilorren zentzu laburrean
—haunditasuna dago eskumuturrean.
—Asko aurreratu da, baina zertarako
—ez bada nahitasunik elkarrenganako?
—Atzaparrak dabiltza bihurturik kako
—besteentzat bezela Euskal Herrirako...
—Ez degu arrazoirik gutxi geralako.
—Gutxi! Ju, ju!... Ez dakit... Hala ote gera
—begiratuagatik askok goitik behera?
—Gu ez goaz behin ere besteren kaltera
—eta zeinek daki nola gintezken atera,
—bilduko baginake zazpiak batera?
—nekatuak gauzkate gauza lotsagarriz.
—Munduan garbienak gu gera jatorriz
—anaiak, poz gaitezen sortu ginan herriz,
—agurtutzen zaituztet denak Urteberriz.
Otsamendi Arrosakoa
- ALEGIAKO APEZPIKUA (1766)—Hortzaitze apezpikutoki.
—Prelat Mur de Otsamendi,
—Toledakoa ez segurki,
—Errentaz ez dago hobeki,
—Gutiziako moltsan ditu,
—Gorthe bat du ederra hartu,
—Non dituzia iduria baitu,
—Ez Toledan
—Abadesik ez da ikusten
—Ez Toledan,
—Artzipizpiku segidan;
—Gureaz da hori miresten,
—Nihon ez dena baitu ikusten,
—Ez ditut ez zeren kontatu,
—Hek dakarzketen libraiak
—Kuzineraz behar da kontu,
—Zilar-bizia iduri baitu,
—Haran guzia da altxatu,
—Dohain hortaz da lorios;
—Mendiak berdin du gogotu,
—Han pasaiarazi nahi tu,
—Hortarako
—Karrosa bat du preparatzen,
—Zortzi abre maiatzeko,
—Aragoan ditu bilatzen
—Herrian ederrik ez baitzen
—Hortarako.
—Ez du falta,
—Bere eta abadesarentzat,
—Ez du falta,
—Modako kabrioleta
—Bigarren ordenakoentzat
—Lekaio ganbarazainentzat,
—Ez du falta.
—Pasaiatuko uda hastean!
—Prelat Abadesak batean
—Amiral kabrioletean
—Jende ostea
—Bidetarat ateraturik
—Jende ostea,
—Ezin asez ikustea,
—Ez du galdetzen bisitarik
—Kontent da hala ikusirik,
—Jende ostea.
—Gorte prelaten moda duke
—Galde egin bisitaren
—Benedikatzea du merke,
—Tronu bat dautzuet egiten,
—Jenden oroitzapenetan
—Mendez mende bizi zaitezten
—Zuen herrautsak pausa daiten,
Otxalde, Jan Batixt
- IRUÑEKO FERIETAN (XIX. mendea)—Iruñeko ferietan
—Iragan San Ferminetan,
—Ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan;
—Merkatu eder bat zautan,
—Zaudelarik bi lerrotan.
—Bat zen pikarta-xuria;
—Hartan bota dut begia.
—Andaluzak egin zautan bi untz-urreren galdia,
—Han nintzen harrapatua,
—Aginduaz dolutua:
—Urruntzeko izan banu hirur arditen lekua...!
—Gizonez inguratua,
—Iduri preso hartua.
—Andaluz bat zazpi urtez presondegian egona,
—Laburzki mintzo zautana:
—«Konda niri hitzemana».
—«Jauna, nahi dut pagatu,
—Bainan lehenik miratu».
—«Zaldiaren miratzeko denborarikan ez duzu;
—Gero miratuko duzu».
—Han nintzan plaza betean,
—Jende ainitzen artean:
—Gogoeta hau egin nuen orduko estremitatean:
—Bertze nunbait pasa niro
—Jaun hori puñal batean.
—Eztitzen hasi mundua.
—Garistutik hartu nuen delako behor mainkua,
—Hustu bainuen lekua.
—Utzirik bide ederra,
—Hartu dut oihan bazterra:
—Zaldia nuen desferra, begi batetik okerra:
—Usu soinatzen kitarra,
—Uztularekin uzkerra.
—Belategiko bentetan
—Pasatu nintzan andetan;
—Ahal bezala arribatu Urdazubiko errekan.
—Zaldia sartu partetan,
—Atera nuen kordetan.
—Nunbaitik argi aldera,
—Arribatzen niz etxera.
—Nere endrea etorri zaut argiarekin atera;
—Ez baitzen kontent sobera.
—«Horixe da behor txarra,
—Eta bertzalde xaharra,
—Hortan gastatu dautazu familiako beharra?
—Bi sosetan sal nintzazke
—Zaldia eta senarra!».
—Bele eta arranoak bortatik daude guardia,
—Otoi, hil zazu argia,
—Hunat ez diten abia».
—Gezurrik kondatu gabe,
—Bele eta arranorik bortan ez baita batere:
—Estofa on baten jabe».
—Plazan zutenean ikusi,
—Nahi zautaten erosi;
—Tratuan bainitzen hasi, ez zuten emaiten aski;
—Ez nuen eskutik utzi,
—Ume bat behar du hazi.
—Eginen baitut guardia, denez ama iduria;
- MAKILA (XIX. mendea)—Lekorneko landetan izan niz frangotan,
—Errekontru txar batzu gertatuz artetan;
—Fantesia badute mutiko gaztetan:
—Makila ezin sofri eiherazainetan.
—Igande goizño batez, deliberaturik,
—Piaiaz joan nintzan makila harturik;
—Bidian samurtzea gaizki gertaturik,
—Etxera jin ninduzun makila galdurik.
—Gazteak badabiltza bana ta birazka...
—Makila joan dautatet eskutik tiraka;
—Goraintziak dioztet igorri milaka,
—Holako jostetarik ez baitirot barka.
—Mutilak, etzirezte hobeki helduko,
—Makila hori turna eni merkatuko,
—Paper xuriak beltxez ditut markatuko,
—Preio Etxezaharre han baitzen lekuko.
—Martxoan da komunzki legez Garizuma,
—Eta nik ezin kita usatu kostuma;
—Goizean hartzen baduzu piaia urruna,
—Erretiratu gabe jin daite iluna.
—Peio Etxezaharrek dio Nikolasi:
—«Kontent eskapaturik, joan nintzan ihesi,
—Bertze zonbait lekuko behar bilarazi».
—Hura nahi ez bada mintzatu lekuko,
—Bernat Beltxa're han zen, nik hura hartuko,
—Eiherazainen partia ez du ukatuko,
—Baldin egin bazuen zerbaitetan falta,
—Laguntzeko ez zuen urrun errienta;
—Inoranten argitzen hari dena baita,
—Bertsulari guziek hura dute aita.
—Muziu Landarretxez gira estonatu,
—Zeren duen makila beretzat goardatu;
—Haren arropa bera hortaz da mintzatu
—Urguluko zimendu dela bilakatu!
—Berriz heldu badira prima emaitera,
—Jauna, jinen nitzaitzu gostuz ikustera,
—Neure pena guzien zuri kondatzera,
—Ekarria bazira ene laguntzera.
—Hamar haurren buraso sortu niz mundura,
—Nahiz denen galtzeko badudan mentura,
—Urte txar hotan badut anitz arrangura,
—Miseria kantatuz bizi niz ardura.
—Jauna, emaiten dautzut bi gisaz ohore,
—Zure laguntza gabe ez bainiz deus ere;
—Galda zazu nun dagon Janbatiz Otxalde.
Otxalde, Joanes —1814-1897—
- ITALIAKO GERLA BERRIAREN GAINEAN (1859)—Begiak zorrozturik juan den aspaldian,
—Elgar atzeman dute ulau ederrian,
—Bat laster gelditu da hegalak lurrian.
—Autrixiak azpian zaukan Italia
—Salbu Piemontia, leku bat ttipia,
—Osoki beretzeko zuen gutizia
—Eta botatu harat armada guzia.
—Bainan, biba fransesak, biba beti ere,
—Ehun mila soldado gizon baten pare,
—Segur zirelarikan aurkitzea lore.
—Bakea egiterat ekarria zena,
—Gudukan egiterat bortxatu dutena.
—Frantziar gerlari gazte aipatuak
—Beren buiaz dira ezaxolatuak,
—Beldurrik gabekorik, bihotzez azkarrak.
—Montbellon agertu lehenik bandera,
—Forey jenerala da orduan atera
—Etsaia hersatu du lekuen hustera,
—Uraz bertze alderat ihes egitera.
—Palestroko guduan bigarrena baitzen
—Haukien baionetak ederki jokatzen,
—Errakarat etsaia metaka botatzen.
—Nola erran, nork aipa heien balentria
—Magestan egin dute kolpe bat handia,
—Ez daite zuzen konda hango sarraskia.
—Frantses eta Piemont Autrixianekin,
—Egun guzia joka aritzearekin,
—Frantsesa gelditu da Bitoriarekin.
—Lehertua etsaiak, lehenik epea,
—Eta gero laster du onetsi bakea,
—Dezagun beti lauda Enperadorea,
—Arras altxatu dauku berriz ohorea.
—Bi hilabethe oso gudukan egonik
—Frantsesek izan dute laudorio onik,
—Heien sartzeko bestek ez dute parerik,
—Nihoiz ez da ikusi holako bertzerik.
—Oi! Arrano superra, hintuen bi buru,
—Oraiko aldi huntan, diat nik bat kendu,
—Bizirikan hukeien bildotsa larrutu,
—Frantziatik ez banintz laster hegaldatu.
- ENPERATRIZARI (1868)—Sortzez Eskualdun, soldado xortetik,
—Gerletara joan nintzen aitamen aldetik,
—Nigarrez maiteño bat herrian utzirik,
—Ez zuten uste berriz ikus ni bizirik...
—Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik,
—Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik.
—Lehenbiziko sua, hantxet Italian,
—Frogatu izan nuen Magenta-zubian,
—Lerro osoak zoazen lurrerat aldian,
—Harentzat hilen ginen guziak lorian,
—Harentzat hilen ginen guziak lorian.
—Magentaren ondotik, gero Solferino,
—Han ere suharrago baitzuen gu baino
—Etsaiak arras amor eman arteraino,
—Etsaiak arras amor eman arteraino.
—Bolboraren lanoa altxatu zenean
—Napoleon galopan, ezpata eskuan,
—— Non da etsaia, dio, joan deia airean?
—— Horra non den ihaurri, etzana lurrean,
—Horra non den ihaurri, etzana lurrean.
—Erromatik entzun da oihu bat Frantzian,
—Mauduler batzu dira hasi errabian
—Gure Aita Saindua bortxatu nahian.
—Bainan indarra urtu laster bihotzean,
—Frantziako bandera agertu denean,
—Frantziako bandera agertu denean.
—Erromatik Frantzian berriz sarturikan,
—Amienxen nindagon izurrite hartan.
—Herioaren eztaiak jastatu tut nik han,
—Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan,
—Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan.
—Bere palaziotik entzunik berria,
—Huna Enperatriza, zalu ethorria,
—Iduri aingeru bat Jaunak igorria,
—Zureganik zenbatek ez dugu bizia,
—Zureganik zenbatek ez dugu bizia,
—Sei urteren buruan, jin zautan orena,
—Aspaldian Jaunari galdatzen nuena,
—Ene herri maitera naiz alde bat jina,
—«Urtzo, begi urdina, hain fidel egona,
—Orai aldean zaitut espos hein bat ona,
—Orai aldean zaitut espos hein bat ona!»
—Haurretik maitaturik Jaunaren legea,
—Beti baliatu zait prestu izaitea;
—Ongi zerbitzaturik Enperadorea,
—Badut ohore frango, badut gurutzea.
—«Bide beretik habil, hi ere, gaztea!
—Bide beretik habil, hi ere, gaztea!»
Otxoteko, Pello —1970—
- HILBERRIKO IZPIRITUA (1999)—Sakontasunez ernetzen duzu
—erakutsita isladaz usu
—nor-izatearen sima;
—kezka guztiak hartu ereduz
—koktel moduan nahas endreduz
—arnas estuka baina soseguz
—erantzun bila otoi erreguz
—aurrebaldintzarik gabe.
—eta arimak ezin boga,
—hutsunea da botila gisa
—sortuaz guregan agonia,
—Bizitzeak duen ironia:
—Ezerezaren pipi ustelak
—gardamatzen barneko epelak
—izatearen harian.
—Kutsatutako zauripean lez
—seinalaturik datza azalez
—hutsunearen zornea.
—Era berean geure tamalez
—zainetan darigula odolez
—Argirik gabe ahanzturan itsu
—Non zaude zu marinel dohaitsu?
—Non arratseko fadoa?
—Norarik gabe antzu zuzia,
—entzungor kantua den guzia.
—Eskutan nortasun erauzia,
—dager izatea biluzia.
—Hau dut nire luberria?
—Ezjakintasunaren hatz-markak
—galtzen gaitu, eta ezin
—iratzarri sen sutsu ausartak.
—Dagiegu-eta muzin!
—Itsaso-saminak jakin beza:
—oraturik hotsez ezereza
—umezurtzak du ulerterreza
- ITZALAREN SAKONEAN (2001)—Ez dut aurkitzen ene arrastoa estratetan zehar,
—ez dut nabaritzen ene lorratza ontzi atzean,
—ez dut igartzen ene gogoa bidean gora,
—eta bidexidorrik ez da
—bidegurutzez jositako andabide luzean,
—bizitza deituriko ildo sakonean,
—Eta izarren argi-puntuak lotuz
—ez ditut ene ahurraren ildoek
—xerkatzen dituzten ibiltokiak aurkitzen,
—baina badakit izan badirela
—eta eskuragarriak dira,
—kurba mirakulutsuen sekretua
—ez baita inola ere sakratua.
—Mapetako kuadrikuletan
—ez ditut kausitzen
—arbolen adarrak gurutzatzean
—sortzen diren sare magikoen irteerak.
—itzala ebakitzea
—argia ikusteko.
—ltzala, urradura txikiz
—zarrastatu beharra dago,
—izpien estratak dastatzeko.
—Ate gehiago badago
—eta mundu honetan daude.
—Ez dut aurkitzen ene arrastoa estratetan barrena,
—ez dut nabaritzen ene lorratza ontzi atzean,
—ez dut igartzen ene gogoa bidean gora,
—eta nodo hautsirik ez dago
—atsekabez jositako sare iraunkorrean,
—bizitzaren madarikazioz pairaturiko
—nor-izate honen bataioa,
—kondenaturik dugun
—faltsukeriazko saioa.
—ginen sortu,
—ginen etorri,
—islen begitan
—ispiluen artean
—ez baita ezer sortzen,
—kirtenkeriaren biderkadura baizik.
—lorratzik ez uzteko,
—biderik ez jarraitzeko,
—argiari zeharrargitsu izan
—eta itzalik ez sortu.
- IBAIAN BEHERA (2003)—Bizikletan joaten den postaria
—eta izarren hautsa
—munduko barrunbe guztietan eman.
—Baina sarri askotan
—ateak itxiak daude
—eta alogerekoa lotan.
—Erruz itxaron behar atearen aurrean.
—Erruz itxaron behar bizitzaren horretan.
—Errealitate hau itxaronaldia da,
—eta itxaronaldi honetan
—Itxaronaldia bizitza honetan
—larritasun bilakatzen da,
—larritasunezko ibai bizi eta aldakorrean.
—Asegaitz, ibaian goaz,
—igeriketa azkar eta gogorra
—itxaronaldi luzea besterik ez delarik,
—garamatzan itxaronaldia.
—Eta ur-jauziaren hurbilean
—hausturaren zirtek
—ziurtatuko digute erorketaren bidea,
—altueraren luzera norainokoa den
—inoiz argitu gabe.
—Bizikletan joaten den postaria
—eta izarren hautsa jada
—Ez ditugu gehiago
—ateak itxirik aurkituko
—eta etxetiarrak itzarririk dira egongo.
—Erruz damutu behar luzaroan itxaroten.
—Erruz atsekabetu behar ezezagunaz galdetzen.
—ur-jauzitik libratu
—eta lizar-hosto berdean
—zintzilikaturik geratu den ur-tantari,
—ur-jauzian doazen tanta guztien
—Nolatan atxiki Eguzki izpiak?
—Nolatan eskegi lurrunaren hats berotan?
—Amets egin dezagun hego zabalik
—amets egin dezagun gogoz beterik,
—haizea dastatu argi pirrintan
—eta apaltasunaren soseguz
—printza bihurtu
—arratsa den
—ibai erriberako alde honetan.
- PROUSTITUTA (2003)—Neroni zelebratzen naiz
—eta neure burua dut kantatzen,
—eta zuri ere kantari ari natzaizu
—neskatila liraina
—neskatila xarmanta.
—Jatorrietara nator atzera
—genesi matrizialera
—kreazioaren uterora
—zeure kaliza sakratura.
—Horregatik,
—zapata gorriko neskatila,
—zapata gorriko neskatilaren bila
—nabilen guztietan
—neroni zelebratzen naiz,
—eta neure burua dut kantatzen
—edertasunaren poza goraipatuz.
—etsipenean amilduriko arnasa
—berratxikitzen dugunean soilik
—gaitu txundituko.
—Eta Eguzkiren sutargiak
—hodeiertzean berantetsi baino lehen
—kantu alegera toparaziz.
—Neroni zelebratzen naiz
—eta neure burua dut alaitzen,
—eta geure burua dugu kantatzen
—izpiritu garbiak goraipatzen ditugun orotan
—Ez dakit zure izena,
—baina neuretzat Roxeanne izan zinen.
—«La petite morte» zer den
—erakutsi zenidan,
—inoiz baino sutsuago
—niri bizia barneratuz eta igorriz.
—hortxe zaude
—beti bezain ttiki
—kalean hotzak hiltzen.
—Zeure buruari itaun eginez,
—erantzunen bila.
—non gorde ote daitekeen galdezka
—zeruari orroak jaurtikiz.
—Arimaren gatazka
—esperantzaren agoran
—libratu beharra dago.
—Baina askatasuna
—esperantza oro galtzen denean
—lortzen da,
—eta zeure begirada lausotuan
—esperantza printzak
—Vestale korroitua,
—lugorrian utzitako izpiritu garbia,
—izaraz zauritutako argia,
—zamaz zulatutako gorputz ahitua.
—Ezgai ziren esploratzaileek
—hiletsitako arkanoa,
—zeure baitan gorderik duzu
—Oi, zelebratzen naiz
—zutaz gogoratzen naizen bakoitzean!
—Oi, zelebratzen naiz,
—eta donetsi mirespenez
—zu ezagutu zintudan eguna!
- DEUSEZA, ELIKAGAI (2010)—Zarataren zama
—zokoraturik nauka
—zorotasunezko zentzuan.
—Hots-uhinak ez omen dira sekula geratzen
—sentituko dituen oztopoa aurkitu arte.
—Inon geratu ezean, infiniturantz dihardute.
—Nora doaz bada gure gogoeten uhinak?
—Gogoetak hitzen bidez husten dira.
—Inork entzun ezean, deusezean barreiatzen dira.
—Eta ezereza
—hitz goxo eta ederrez
—erabat beteta dago.
—ezerezaz asetzeko!
- OTEIZAREN EBANJELIOTIK (2010)—Hasieran ba zen Hutsa;
—eta Hutsa Anphorarekin zen;
—eta Anphora zen Hutsa.
—Huts hau hasieran Anphorarekin zen.
—Dena Hutsaren bidez egina da;
—eta egindakoetan ez da ezer Hura gabe eginik.
—Harengan zen izatea.
—Eta izatea baden guztiaren zerizana zen.
—Zerizanak espazioan identitatea lortzen du;
—baina espazioak Hura ez zuen onartu,
—eta Hutsa eta Anphora banandurik geratu ziren,
—Hutsuneari sorrera eta bidea emanez.
—Orduz geroztik, Hutsa eta Anphora
—etengabe dabiltza elkarren bila
—inon eta inoiz bateratzen ez direlarik,
—Hutsunea izanik bateratze horren hurbilgunerik hurbilena.
- HUTSUNEAREN HATSA (2010)—Hutsunea sarrera da,
—ezerezaren ezkaratza.
—gorputz biologikoaren
—barrunbera garamatza.
—Eta gure barne izatearen sarrera
—begien hutsuneetan dago.
—Argiak kitzikatzen du
—betzuloen hutsunea,
—barne izatearen ezereza
—argiz betetzen dihardugu
—edo betetzen jardun beharko genuke.
—Gure izatea ezereza da,
—argiz betetzen den
—ezereza duen hutsunea,
—argiaren ontzia gara
—eta izpi guztien arragoa.
—Gure izatean,
—beste izateetan ez bezala,
—izarren argi-printzak
—hutsunearen hautsari buruzko gogoeta
—bihurtzen dira leunkiro
—ezerezari zentzua emanez.
—Zentzumenetan islatzen da
—hutsuneani heltzeko grina.
—Baina zentzumen hauekin
—hutsunea bera atxikitzea
—eskuetan dugu
—bost zentzumenen luzapena,
—hatz bat zentzumen bakoitzarekiko,
—bost hatz hutsunea osotzen
—ezereza etengabe harrapatu nahian.
—Betiere ihesi doakigun arren,
—ezerezari lurrunezko hatsa dario
—eta antzematera gara iristen, hutsunean.
—Hutsunea
—ezerezaren ezkaratza da.
—Eta ezerezaren bidetik
—infinitura goaz,
—infinitua den
—osotasun betera.
- CREDO IN LUCEM AETERNAM (2010)—(Juan Kruz Igerabideren
—poema batean oinarriturik).
—
—Gaizkia ulertzen duen Jainko bat sinesten dut,
—gaizkiaren sortzailea ere bera baita,
—gizakia eta gaizkia desberdintzen ez dituelako.
—Funtsean ezer ez dakien Jainko bat sinesten dut,
—gizakiaren existentzia behar duena
—bera nor den eta zertarako den ezagutzeko.
—Jainko bateratzaile bat sinesten dut,
—arrazoia eta sentimenduak bereizten dituen pareta zaharrik gabe
—biak ala biak zelai berberean haziko dituen Jainkoa.
—Errealitateari zentzua emango dion Jainko bat sinesten dut,
—egiaren indarrak bultzaturik, pozaren malkoak ureztaturik
—eta maitasunaren arnasak haize emanez
—mundua aurrera atera dadin nahi duen Jainkoa.
—Eta piztu ez zen Jainko bat sinesten dut,
—argia bera dena, inoiz itzaltzen ez dena,
—eta berpiztearen beharrik ez duena.
Oxandabaratz, Johan
- IRAGAN DENBOREN MINA (1860)—Non dira gure herritarrak,
—Hits dira naski guziak!
—Non dira gure garaitziak,
—Gure lehengo balentriak?
—Bazakiten
—Lehen gure aitek ixurtzen
—Etsai gogorren zebatzen.
—Orai ez dakigu ematen
—Ez odola, ez kantu baten,
—Ez sos baten.
—Balaiteke beldur handi
—Eskaldun izena galtzeko
—Eta zokoan usteltzeko
—Ahantz otoi gure laidoak
—Noizbait berrituren ahal da
—Gure zainetan zuen kalda,
Padron, Jose Luis —1970—
- GURE BELAUNALDIA (1998)—belaunaldi berria izango zela uste nuen:
—iragana ikus-ikasia, ametsen mundua,
—unibertsitateko tertuliak, desadostasuna,
—zure itsas begiak, esplikaziorik ez.
—zahar eta hauskorrak.
—Irudikatu genuen mundua,
—aspaldi desagertu zen. Gauzak
—gure baimenik gabe erabakitzen dira.
—Ez dago gogoko dugun ezer eta
—ezer ez dugu eskaintzeko.
—Zirrara eta urduritasuna
—alaitasuna eta zoriontasunarekin nahasten ditugu,
—eta erosotasun materiala bizitasunarekin.
—Jateko gogobetzea da bizitza ulertzeko dugun modu berezia,
—asetze horren bilaketa gure erlijio berria.
—Ez diegu eskaparateei baizik begiratzen.
—Horra hor giza askatasunaren oinarria.
—Pozik gaude, gutxiengoarekin leial garelako.
—Nahi dugunean pixka bat eseri. Kafe bat battu.
—Estatistika txukunetan iritziak kanporatzen.
—Bakardade kopurua, sexuz, adin taldez,
—urtez eta urtaroz sailkaturik.
—Agintarien arreta erakartzen noizbehinka.
—Obedientziaren grazia. Zentzuzkotasuna bere egoera garbian.
—Eta hurrengo egunean edozein herritako larunbat gaua.
—Gogoratzen duzu, David?
—Hodei bat eskuetan
—esandako kontu haiek guztiak?
—Eta begira. Burua beste nonbait daukagu
—eta geronek ez dugu sinisten.
—Noski, abortuaren natur legea.
- EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA (1999)—Ekainean hasten da udazkena.
—Horregatik idazten dut hainbeste
—gai eternalen inguruan,
—heriotza dela, maitasuna dela, bakardadea dela.
—Eta ez dut itzalaren gorputza arimarengandik bereizten.
—Eta ez dakit nola dihoazen poesigintzaren xehetasunak,
—nola dabilen goizero askatasun-gosez hiltzen den herria,
—nola dabilen kanposantu inguruko bankuan
—nirekin esertzen zen edadeko gizona,
—eta egunen tristeziak bihotzari bere pisu osoarekin
—loturik dirau,
—eta ez naiz jendearen irribarre burlosoaz ere ohartzen,
—eta gaurregunera arte ezagutzen ez nituen keinuak
—ikusten ditut neugan, ia ezer ez dago etxean,
—edonon aurkitzen zaitut, izarrak emaro erortzen dira.
—zuri kontatzeko aukera izatearren, momentu bat, arren,
—zurekin egoteko.
—Baina esperantza egunsenti iluneko lorea da.
—Eta ekainean hasten da udazkena, denbora aurrera doa.
—Eta gero negua etortzen da.
- MAKALA GURE ESPERANTZA (1999)—Bularrak argi gutxi ematen du.
—Mapamundiak animaren tankera.
—Nora joan ez dakit.
—Hutsari begira,
—ikuskizun bati bezala.
—Feria bateko tiro barraketako
—gizonak eta gizonak
—erortzen dira.
—Maitasuna, argi eta bulka,
—danentzakoa dala.
—Orduak egiten ditut zure bihotzean
—eskuak eta oinak garbitzen.
—Gaua holakoetan ohi duen bezala.
—Ortzean izar argiaren galdemin bizia.
—Ez dakit nola, baina hitz bat pizten zait
- ZURE BILA ITSASOA BIDALIKO DUT (2002)—Zure bila itsasoa bidaliko dut
—bazkalorduetako musu zimelduak
—hitzik gabeko oihu egiten edo
—xuxurlatzen nire birika kikilduekin edo
—haien arratsalde libreekin zinematik
—irteten diren ume ergelak zure bila
—amodiozko solasik txatxuenak
—itsasoa bidaliko dut zure bila
—kamarero baten pentsamendu zinetan lizuna
—hamasei urteko bonsai baten ura
—itsasoa besoak maindireak
—tabernako izotza bidaliko dut
—atsoaren esku zuriak
—eta puntetan urdintzen hasiak
—aspaldi mututako itzalak
—zure bila ezin pagatuz nabilen
—bihotz bentiladore alkilerra
—txanponak kontatzen dizkidan
—ogi saltzailearen irribarre lotsagarria
—bidaliko dut zure bila
—ikasle edukazio katoliko onekoak
—nire lankide maite adardunak
—psikiatra-bulego txiki bateko
—amesgaiztoen infinitua
—bi jarleku eta hiru hankako mahai luzea
—hodeiertza
—itsasoa bidaliko dut
—etxeko guztien arropa zikina
—pentsionisten kinielak
—ministroen automobilak
—gehiegi makilatu duten ezkonberria
—baita distantzia handiak ere zure bila
—amets zahar eta gosetuan begirada txepelak
—lainoak nahigabeak disgustuak
—ertzain gorriak eta berdeak
—eta marroiak eta beltzak
—eta marinel amodioak
—itsasoa bidaliko dut
—zure bila itsasoa.
Pagola, Manex —1941—
- JO BEZATE EZKILEK (1964)—Jo bezate ezkilek,
—Eskuzarta gizonek
—Jakin behar dute gaur denek
—Etxen nausi sartzen bagare!
—Euskaldun berri batzu, borrokan dira lotu
—Gezur ala afrontu, horiek berdin zauzku!
—Gazteak odol badu, geroa berekin du
—Hi ez bahiz zahartu, gurekin egik oihu!
—Gaztek nahi duguna bertzek ezin entzuna,
—Alta gurea dena nork dezake kondena?
—Euskadi du izena zazpi probintziduna.
—Euskalduna atera sukaldetik kanpora
—Auzoen trufa txarra bota zak ilargira!
—ortakotz duk azkarra euskotarren oldarra!
- AZKEN DANTZA (1965)—Azken dantza hau, maitia zurekin
—Nahi zintuzket ereman nerekin.
—bainan gaurko xedea ezin daike betea
—Badakit nik ere bihar dela joaitea!
—Bego pena hau, etorriko naiz bai berriz
—Bego urte hau, itzuliren naiz betikotz
—Azken dantza hau, ez da sekulako
—Zin egina dut, zin egin betiko.
—Hemen, gure lurrean, bizi behar dutala!
—Hori ez bada, hilotz jar nadila!
—(Algerian)
- URTXINTXAK (1969)—Urtxintxak oihanean jautzika
—Aldaxkatik aldaxkara!
—Ez diren erortzen lurrera?
—Izan urtxintxa bezala
—Hain trebe
—Izaiteko libre.
—Urtxintxak oihanean zintzilik
—Buruz behera buztanetik
—Ez duten buruko minik?
—Urtxintxak oihanean karruxkaz
—Neguko bildu intzaurrekin
- BIDEAK LOHI (1977)—Bide batzu lohitzean
—Heste dira.
—Jende onak ez zaiztela
—Ez da bera etorri
—Gure bidetarat!
—Bidea hetsiko zela
—Ez ginuen uste sobera!
—Hesten dira!
Peruarena, Mikel —1978—
- ERAIKI DEZAGUN ETXEBIZITZA ALAI BAT (2003)—Eraiki dezagun etxebizitza alai bat
—gure maitasunarentzat
—zabal ditzagun leihoak ateak eta dutxak
—jaso ditzagun teilatu berdeak
—pinta dezagun ezker-eskubi marra zentrifugo
—urdin eta arrosekin
—para ditzagun loreak harraskan
— ganbarak ukuiluan eta
—ohe borobilak katuentzat (oilategi bat
— nahi dinat komunean!)
—has gaitezen teilatutik eta ezarri ditzagun
—eraiki dezagun etxebizitza alai bat
— hankaz gora hasita
—gure maitasun aterpetuarentzat
—(kontratista eta peoiak
—doazela antzarak ferratzera)
—material merke on eta politena
—lapurtuko ditugu edalontziak
—tabernetatik (ez dinagu korronte
— elektrikorik behar!)
—has gaitezen teilatutik eta goitik behera
—eraiki dezagun etxebizitza alai eta gorri bat
—gure maitasunarentzat
—ardoa bezala onduko da urteekin
— eta inoiz beharrezko badu
—defendatuko dugu otsoen kontra
— sikatearen kontra
—gure errepertorioko musu sutsuenekin
- EGURALDIAZ HIZKETAN I (2003)—Eguraldiaz hizketan jarraitzen dugu
— erbeste honen espaloietan eserita
—kale kantoiko zelatariak disimuluz
— eta zeharka
—zelatatzen saiatzen garen bitartean
—ekaitzak jarraituko dio atzetik galernari
—egarri den jendearen oihuak datoz tabernatik
—albiste erauntsiari
—aterki berdeak zabalduz erantzuten
—ikasten ari gara
—bihotzbeste honen espaloietan eserita
—beti alferrik da eserita itxoitea
—eta horretan gaudela norbait zutitzen da
—supituki
—garagardoa hartzen du eskuetan eta
—zelatariez oharkabetua
—zugatik galdetzen du axolagabe horrek
—lainotu egin du zerua dio beste batek
—kale kantoia zeharka zelatatuz
- TRENEAN ETORTZEARENA (2003)—Etorriko zinela agintzeko erregutu nizun
— trenean etorriko zinela
—zuk baietz esan zenidan (nola ez ba)
— zure masailetako gatza
—deszifratzeko denborarik hartu gabe ordea
—nik badakit ia ezinezkoa dela
—baina hala eta guztiz ere sinistu behar dut
—zuk ni konturatu gabe
—ikusiko nauzun une bat existitzen dela
—eta gure auzotik pasatzen direnean
—trenen ispilu beltzetan zoazela imajinatuz
—jaiotzen dira kantuak
—nire betiko ezpain zahar hauetan
- MUTUON GRAMOLA (2003)—Gurea esan ezin diren gauzez betetako habitazioa da
— gramolak eraman zituzten bart
—irratirik ere ez daukagu kontrolen berri izateko
— horrela ezinezkoa da bizitzea
—ekilibrioa galdu eta edonoiz eroriko ote zaren
— zalantzarik hazi gabe
—ezinezkoa da gure habitazioan zalantzarik gabe bizitzea
— egunkariak pilatzen zaizkigu izkinan
—eta orriak horitzen zaizkie horitzen zaizkie orriak
— arratoien ordua da orduan
—hezetasunaren zulo azpitik ateratzen dira bazkaltzera
— ez dute ezer errespetatzen arratoiek
—eta gure preokupazioa da egun egunkarietako orriekin
—bukatzean zeri egingo ote dioten hozka
—martxa militarren nota ozenak entzuten dira
— kaleko gramola inperialetatik eta
—argia itzali beharra daukat ene bakardadea ezkutatzeko
Perurena, Patziku —1959—
- GOIZUETAN (1984)—Martxoko gau betea zen
—oro oskarri argi ahulez estalia.
—Azienda gobernatu ondoren
—atarian aita, zohardiari so.
—Hegaztien lokantuz hontza, aldizka
—beheko ibar ilunetik hegialdera.
—Oholtzaz inguratua, logelan ama
—zura zaharrei begira ohantzean etzana.
—Malkoak masailetan behera
—oinazezko atsegin betean balakuka
—seme sortu berria altzoan duela.
—Han, oholtza eta abere artean
—sortu zen argiaren dizdira
—han gelditu ziren ene begiak
—sabai azpiko armiarma sareetan
—Han galdu nituen eskuak
—odola, elurra eta beleen artean.
—Geroragoan, haurtzaroan ere
—han bete nuen armairua
—miru luma eta hartzuriz
—urkihosto eta muxika hezurrez.
—Han hozkatu ninduten lehenbizikotz
—laztantzen nituen erleek...
—ihes egiten eskura nahi nituen
—larratxori izukorrek.
—Han ikasi, oro amoltsuki maitatuz
—bakarrago izaten.
- BEGIAK (1987)—Bi aldiz elurretan
—Bi aldiz elurretan
—galdu, hireetan eneak
—ur garbitan erneak
—Bi sagar zuritan
—bazkatzen bareak
—zauria hiretzat eneak
—Bi loreño horitan
—malkotan erleak
—eztia niretzat hireak
—Bi leihoak itxirik
—barrenutsik etxeak
—tristura hiri eneak
—Bi aldiz elurretan
—Bi aldiz elurretan
—galdu, hireetan eneak.
- GAUAREN LILLURA GOPLA LUCETAN (1988)—Hautsi omen da anfora
—Itsasperatu bafora...
—Gizonac egunez ecin asmatu du
—Bicitzaren metafora.
—Illunpeko argui printzac
—Cillarrez bustiac ihintzac...
—Ixiltasunaren axala marrazten
—Hauts bide zuritan sitsac.
—Ceruaren urdiñ hutsa
—Gauaren larru bilutsa...
—Hitzic gabeco hizcuntza.
—Odolezco estalquia...
—Argui erraiñuen lillura gorrizta
—Arratsaren nostalgia.
—Zumar itzalen illadac
—Ibai ertzeco isladac...
—Uraren cantuac neurtzen dittu gauez
—Atseguiñaren silabac.
—Elurrezco letretan inprimatua
—Argui horizten irrica
—Brisa leunac aidean zabaltzen du
—Ceru beltzarre goibela
—Milla quiribilletan dantzan dabilla
—Chistuca hegan horbela.
—Butzuetan ur gueldia
—Baso beltzean cantatzen dute hontzec
—Illunaren tragedia.
—Hosto berdasca horiac
—Udazquen aldean ahaztuta utziac
—Errecondoetan musica zuria
—Izotzaren sinfonia.
—Ocena ta zabala da...
—Ibar lucean galtzen da oihartzuna
—Gau tristuraren balada.
- HILARGIAREN ODOLEZKO ARDATZEAN (1990)—Gauberanduan, mendi hegi urrunetan
—Plegatzen da etsipenaren zapi morea.
—Larrabehi gorriztek, haizegerizan etzanik
—Auzmarrean xehetuz irensten zure tristura.
—Baina, denborak jiraka segitzen du
—Hilargiaren odolezko ardatzean
—Ibaiak kantu zakarrean doaz argiz mozkortuak,
—Hartzuri zaharrak ziztaka zulatzen izar printzak,
—Eta gau ilunaren bizkar zabalak, indarka
—Zeru kontrara zanpatu nahi ditu munduminak.
—Baina, denborak jiraka segitzen du
—Hilargiaren odolezko ardatzean
—Mila sugetan kiribiltzen da haize itsua
—Arnasaren hariak infinitoan korapilduz,
—Eta zuk munduko oinazea bildu nahi zenuke
—Biziaren sua eskutan piztuz gaua berotzeko.
—Baina, denborak jiraka segitzen du
—Hilargiaren odolezko ardatzean.
Pikabea, Jabier —1941—
- AMETS BAT SORTU ZEN (2002)—Amets bat sortu zen
—gogo-ametsean,
—gogo-ametsaren
—Argi-pirrinta zen
—ametsa zen hozi.
—Ametsa loretan
—piztu da lorea,
—lore-baratzea;
—Amets bat sorte zen.
—Argi-pirrinta zen
—lore-ametsean.
—Piztu da loretza
—lore-baratzean.
—Amets bat izan zen...
- ILUNALDIAK (2002)—euri-jasa larrietan,
—haize-erauntsi gogorretan,
—ilargi gabekoetan.
—Ilunago, goiztiriak:
—eguzkiaren estalietan,
—ortziaren haserretan,
—zeru hitsen negarretan.
—Begiak ez dira argiago lausotan;
—ez nekeak, arinago negarretan;
—ez bareago, min-sastadak etsipenetan.
—zeure etsipenaren eroriari;
—egiozu ipurtargi, bederik,
—Goibeldurak ez baitira argiago:
—itxaropen galduetan,
—gogo-minen etsietan;
—argi-muki apaletan,
—txinpartargi aletan.
—ardora-argi, beti,
- ANAIAREN HERIOTZA (2002)—Hala behar eta,
—ixildu da errotaren hotsa.
—Trabatu da errota,
—errotaren bihotza.
—Eta akabo xehe-negartiak;
—akabo neke-min luzetsiak;
—eta alferrik
—Eta bat-batean,
—isiltasunak ditu bildu
—bertako xehe-kirriak;
—isiltasunak bildu,
—errotaren intziriak;
—lazturik, larriki,
—inguru guztiak.
—baina ez heriotz.
—Hilik zaigu, hilotz;
—Errota zaharrak
—ez dauka heriotzak
—gainditurik.
—xehatutako lana.
—on egitean baitatza,
—heriotzaren suntsipena.
—Bizirik liaren hatsa;
—ez da heriotz
—liaren bihotz;
- ILUNDEGI (2002)—llun zait labar nire sortzea,
—hondorik gabeko arroilatzar azkengabea.
—Gogotik nahi dut nire hasierarik;
—baina ezin dut orduko izatearen berririk.
—oro zait ilundura,
—nire lehen oroimenaren talaiatik.
—Askotan jiratzen naiz haranzkora,
—zer ote nintzenaren jakin-minez;
—baina naiz biltzen osinzulora
—ezerezaren ur arretan murgilduz,
—infinituaren lursailetan bakartuz.
—Noiztikoa naiz? Horra nire galdera.
—Eta ez dut begirik nire lehen izatera:
—Banaiz, hortaz badut hasierarik;
—baina ez dakit zer nola nintzenik.
—Ez daukat barne indarrik,
—horretara naramanik.
—Hutsarte zait lur-sail hura;
—ez dut hangorik ene eskura;
—ilunuts,
—hutsilun;
—etsimenak harturik,
—ilundegiaren etxepean biluts.
Rekalde, Paddy —1964—
- SEX-40 (2000)—Zigarroari kalada luze pare bat eman,
—irribarre egin eta,
—ero baten moduan,
—arineketan hasi da
—eta milaka lore potoloren horia.
—Nahasketa ederra, benetan,
—Uxue, arineketan jirasolen artetik,
—prakak zelan eranzten dituen ikustean,
—eta nikia,
—ditizorroa eta kuleroak...
—eta kanposantu ondoko belardian,
—erreka babesten duten makalen alboan,
—etzan egin da,
—hamaika mila mitxoletak inguratuta.
—Izerditan nator,
—eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,
—bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
—etengabe miazk...
—Eguzkia itzali,
—zerua erabat ilundu
—eta itzarri egin naiz,
—itzarri egin naiz.
- 5-SEXKUPEKOA (2000)—Limoi koloreko ilargi ezin erraldoiago batek
—beilegiz tindatzen du den-dena
—gure gela honetan.
—Leihoa zabal-zabalik, eta giroan
—mahasti lerro amaigabeak orrazten dituen haize leuna.
—Eta Kereixa,
—ile gorriluna sorbaldetan isuria,
—hurreratu, nire gainean egokitu
—eta galapan hasten da
—astiro, inolako presarik gabe.
—Leihoan, voyeur baten moduan,
—Kereixaren adatsak gora eta behera doaz,
—olatuen moduan...
—bularrak, berriz, astunago.
—Erlojuaren taupadak —klock— gelditu egiten dira,
—bihotzenak, aldiz, agudoago... lasterka.
—Azala bustia da jadanik,
—eta merkurioaren distira gorantza abiatzen da.
—Kereixaren ezpain atzetik
—kandela itzalien argizaria urtuz doala.
—Izerdi tantak, gero eta potoloagoak,
—Kereixaren sudurretik ene sabelera...
—kontrola galtzen ari naiz...
—galdu nahi dut bere uztarri epelean.
—Merkurioak birrindu egiten du kristalezko hoditxoa
—eta entxufeetan, argazki-makinen flashak bezala,
—kortozirkuitoek isiltasuna hausten dute
—eztanda txikiez.
—Kontrola erabat galduta.
—Ederto.
—izerdia litroka azalean...
—izaretan...
—bata —krask— bestearen —krask— atzetik
—kraskatu egiten dira —krask—.
—Flashak eta orroak, eta ilargia begira,
—eta Kereixa, ostia, Kereixa galapan
—film zahar haietako West Fargo hura bezain azkar...
—Lanparako bonbilak lehertu egiten dira...
—eta mesanotxekoa...
—eta flexokoa...
—eta ohea txalupa bilakatu eta noraezean dabil
—gelan zehar, arribatzeko porturik gabe...
—Eztandak,
—5.000 watioko orro batek birrindu egiten du
—beste guztia sei-zazpi segundotan...
—5.000 watioko orro bat,
—eztarria urratzeko modukoa...
—eta honen ostean...
—(Auzokideak kolpeka ari dira hormetan)
- EZ DA IRAGANMINA, LAGUNOK (2004)—Zubi arteko hiri zahar eta epel hau
—erruki barik bortxatu dute
—jauntxo engominatuen bulegoetan,
—behin eta berriro aurretik
—behin eta berriro atzetik
—behin eta berriro ahotik,
—eta makillaje mota guztiak aplikatu dizkiote
—zaurietan, beltzuneetan, urratuetan...
—San Anton zubitik Deustukora erraz ikusten da
—hiria top-model bat bihurtu nahi dutela.
—Halaxe etorri zaizkit gogora garai bateko irudiak:
—ijitoak euren odolari abesten, txaloka,
—mozkorrak, jonkiak eta maiteminduak
—bazter batetik bestera,
—anguleroak kriseiluaren argipean koñaka zurrutean,
—kontainerrak sutan kale eta zubi artean,
—kaleen zarata etengabea.
—Halaxe bidaiatu dute ene oroitzapenek
—itsasadarrean barrena, mareen beharrik gabe,
—Deustuko zubira heldu arte:
—eta palmondo ondo lerrokatuak
—eta pasealeku itxurosoak
—eta turismo denda bulegoak
—eta musika jauregiak
—eta hotelak eta museoak.
—Begiak bildu behar izan ditut,
—hantxe zeuden Euskaldunako langileak
—ke poteetako laino kimikoaren erdian borrokan,
—balak, euri langarra, torlojuak eta zeru goibela,
—kaskoak, sirenotsak, txakurrak, zapiak, koheteak...
—eta bafleetan «Eutsi gogor, Euskalduna».
—hauxe da kontua:
—bazter hauetara zenbat eta gehiagotan itzuli
—orduan eta ezezagunagoak egiten zaizkigula,
—gero eta urrinago sentitzen ditugula.
—Beste barik.
- AHOTS EPELAREN BILA (2004)—Kale zahar horretako lokutorioak
—itxura dotorerik ez badauka ere,
—ortzadarra ematen du ordu batzuetan,
—hara sartzen direnen larruazalen koloreengatik
—hara doazenen jantzien koloreengatik.
—Eta pentsatzen dut
—are koloretsuagoak direla
—telefonoaren bestaldean dauden parajeak,
—eta gorriagoak ezpainak, eta urdinagoak zeruak;
—eta minutu batzuez, behintzat,
—telefonoz bestaldeko ahotsak
—epeldu egingo die bihotz hotzitua.
—mespretxuz begiratzen dio leihotik
—kale zahar horretako lokutoriotik
—sartu eta irten ohi den giza ortzadarrari,
—edo ez du gogoratu nahi,
—bere aitak
—antzeko beste lokutorio batera
—jotzen zuela hilean behin edo birritan
—sorterriko parajeen berri izateko,
—baina, batez ere,
—giza ortzadarrak egiten duen bezala,
—bihotz hotzitua laztanduko zion ahots epelaren bila.
- 60 URTEKO GAUA (2011)—Galsoro bazterretik doa, makulu batez lagunduta,
—adinak ez dio-eta nahi bezala ibiltzen uzten,
—are gutxiago lur zokor horien artetik,
—eta olibondo bakarti baten ondoan gelditu egin da.
—Aurrera jarraitzeko esan die besteei, ez itxaroteko,
—poltsikotik ateratako zapiaz sikatu du bekokia,
—sargoriaren laztana berun hutsa da, itogarria,
—eta hala ere ekialdetik igartzen du ekaitza,
—soro horitu hauetara hurbiltzen ari den zeru ubela.
—Holaxe gogoratzen du haurtzaroko gau hura,
—sargoritsua, ubela, berunezkoa...
—aita zelan sartzen zuten kamioi barrura,
—fusilak, oihuak, motorraren zarata,
—zelan hasi zen kamioiaren atzetik arineketan
—gaur bezala bihotza lehertzear
—gaur bezala arnasa ezin ailegatuz
—kamioia urrunean galtzen zen bitartean
—eta gau ilunean aita...
—Olibondotik ehun bat metro egin ondoren
—harri zapal batean eseri da
—ordu batzuk lehenago egindako lubaki batean
—izerdi tantak malko batzuekin
—eta orduan, hezurrei begiratzen utzi gabe,
—esan du: padre, qué noche más larga...
- LAZUNEN POZA (2011)—Korronteek ekarritako dortoka ilun bat
—edo portuko ur koipetsuetan katea apurtu eta
—itsasadarrean gora errari doan buia izan liteke,
—baita portutik uretara jausitako fardel bat ere,
—edo Guggenheimek itsasadarrean jarritako artelan bat,
—modernoa, nonbait, edo postmodernoa, nahi baduzue;
—ur gainean dagoen jostailua ere izan litekeela
—pentsa dezake jendeak, barandatik begira
—argazki kamerak zein telefono mugikorretakoak
—di-da batean jarriko lirateke lanean
—salbamendurako zodiaka hurbiltzean
—lazun saldo bat ikusiko dute haren inguruan,
—saltoka eta itzulinguruka, marrazo txikiak bezala,
—eta kako luze batez ontzira gerturatzean
—ninirik gabeko begizuloak topatuko dituzte,
—musu desitxuratua, ezpainak eta mihia janda
—giza gorpu beratua
—handik bost minutura, zodiaka oraindik desagertu barik,
—surf taula baten gainean marka ospetsu baten iragarkiak
—argazki kamera guztiak bereganatu ditu, ezin agudoago
—lazunen poztasun berberaz
- ERLETXETA FUCKTORY (2011)—9 prostituta eguzkipean errepide bazterretik ilaran,
—lertxun lerdenak errekara bidean bezala,
—autopista azpiko tunel ilun eta zikinetik
—legearen txakur uniformatuek bota ostean
—9 prostituta sex-karabana baten antzerakoan
—hurrengo negozio bazter berri batera,
—sasi arteko sasiparking baten bila
—9 prostituta sex country trip batean,
—adatsak eta minigonak ortzadarraren pareko,
—ondoko baserriko txakurrak zaunka
—eta zelaietako behiak begira dituztela
—9 prostituta belar eta asfaltoaren artetik
—sujetadore dotore eta tanga estuak agerian,
—eta momentuko soinu banda merke baten moduan,
—autoen bozinak eta kamioien sirena zalapartatsuak
—Euskadi estimula dio ondoko karteltzarrak,
—haren kanpainaren barruan ote daude?
—kresala usaina daukate euren besapeek?
—sagardo zaporea euren hankartean?
—Erletxeta Fucktory (Sex in the Basque Country)
—halakoa izan ote zen Arantzazuko aparizioa?
—hainbatek marketing izugarria iritziko zion kontuari
—takoi luzeen gainean zebilen giza lurrikara ikusi barik
- LITTLE ARRATIA KLUBEAN (2011)—Literatura irakaslea harrituta geratu da txokora begira.
—Eskatu duen kafesnea eta aldean daramatzan karpetak
—bazter iluneko mahai baten gainean utzirik
—horman jarritako idazleen argazkiei erreparatu die.
—Europako hainbat hiritan ikusitakoa gogoratu zaio:
—literaturaren halako aldare gogoangarria, estimatua.
—Aurpegi guztiak erabat ezagunak bazaizkio ere
—izenez izen irakurri ditu argazki bakoitzaren oinak:
—Dylan Thomas, Truman Capote, Carson McCullers,
—Ernest Hemingway, Charles Bukowski, Brendan Behan,
—John O'Brien, Malcolm Lowry, Jack Kerouac eta gehiago.
—Jesarri barik eta kafesnea zurrupadatxoetan edanez,
—haien lan esanguratsuenak errepasatu ditu banan-banan
—bere buruari azterketa antzeko bat eginez bezala.
—Eta amaitu ostean barrara bueltatu eta tabernariari diotso:
——Eskertzekoa da literaturari halako gorazarrea egitea.
—Irakurtzea sustatu guran ala?
——Literaturari gorazarrea? Ez lagun, literaturari ez.
—Alkoholari egiten zioten ohoreagatik daude hor
—morroi horiek —soraio erantzun dio
—garbitzen ari den basotik begirada jaso barik.
- MAGGIE BERRIRO (2011)—Atzetik hurbildu natzaio, astiro,
—eta sujetadorea askatzeko eskatu dit,
—atzera begiratu barik
—eskuok abandonatu dituzte bere mokorrak
—eta gora egin dute, astiro,
—urduri, aurreneko aldia balitz bezala,
—eta sujetadorea askatu diot,
—tiranteak jausi dira besoetara,
—begiak bildu ditut, itsu,
—adatsetara joan zaizkio ene ezpainak
—Klimten koadroetan bezala,
—eta ikara batean abiatu dira eskuok,
—astiro, haren besapeetatik bularretara,
—loratzen diren marrubi gogor ilunetara
—basamortu honetan bera da ene oasia
—ikara batean sentitzen ditut atzamarrok
—ikara batean ene arnasa bere adatsetan,
—sumendia lehertzeko puntuan dago
—eta aspaldian izan nintzen nerabe haren moduan
Rikarte, Isidro —1955—
- BIDE ERTZEKO OIHU BATEK (1988)—Burdinezko oihu batek
—zulatu dizkit erraiak
—egunsentian.
—Lanerako bidean eztulak,
—zigarrodun esku dardartiak,
—olio usaina, autobusak.
—Bart
—sirena madarikatu honek
—hil dizkit ametsak.
- BEKATU HEZEA (1988)—Eta bapatean
—gauzatzen zara
—emakume arrotz hurbilaren irudiaz,
—nakarezko bular horien ditiburu eroriak,
—izter mehar estuak, masusta zainak,
—bekatu bihurtzen dituzun bitartean.
—Eta nik seminarioan,
—nire ohean atinik,
—hamasei urteko gogo-eskua
—luzatzen dizut,
—zu ikutu nahian,
—ezabatzen zaren une berean.
—Nakar edo haragizko bekatu hezea.
- SOILIK APALTASUNETIK (1988)—Soilik apaltasunetik
—ikas daiteke
—ezpata erabiltzen.
—Soilik apaltasunetik
—neur dezakete inaurriek
—Soilik apaltasunetik
—izan gaitezkek
- GAUEZ HIRIA (1988)—Berpizten da, argitsu, hainbeste kolore dekadenteetan,
—hainbeste ohitura marginaletan bizi da gauez hiria.
—Bere elizetatik ateratzen dira andanaka,
—oihal zuri baporetsuez ia ez estalirik gorputz biluziak.
—Homosexualeriak lotsa erakusten du arrotasunez.
—Hiria, etxe lotiak iladan.
—Bere taupaden erritmoak, gorri-berdez markatzen du azken dantza.
—Norbaitek, zerbaitek hil behar du gau honetan
—gauero hiltzen diren arauera,
—irudikeria baten distira zorrotzak suntsituak.
—Snack, pub, music-lekuetako argi horistatuek
—Behin-behineko gautarrak engainatzen dituzte.
—Betikoen garrixiek aldiz, elektrifikatzen dute isiltasuna.
—Katu beltza den gauak ikaratzen du ziutatea
—bere ehiza-dantza erritmikoaz.
Rodriguez-Miñambres, Paloma —1972—
- DENBORA KAPSULA BATEAN (2019)—Seme-alabok identifikatu genituen gezurrak:
—7 urterekin
—prometitu ziguten printzesaren mozorro distiragarria
—eta nebari bakeroarena.
—8 urterekin
—hondartzara egingo genuen
—9 urterekin
—denda garesti hartatik etxeratuko genuen
—10 urterekin
—gelakideek zuten
—Barbie huraxe erosiko zigutela.
—11 urterekin
—ospatuko genuen urtebetetzea
—sasi-luxuzko jatetxe batean.
—Reconversión industrialeko obrero baten seme-alabok
—zenbatetan madarikatu genituen bi hitz horiek.
—Kontatu zizkiguten
—lehenengo gezur konprenigarriak eta dolugarriak,
—izan ginen haurrarentzat
—amultsuak baina.
- IPUIN BATEZ (2019)—Errauskiñeren zapata nahi zenuke aurkitu, neskatxa?
—Ala femme fatale nahiago duzu izan?
—Ez diozu lentejuelaz beteriko etorkizun horri oratuko.
—Erakusleihoetako luxuzko bertsetak
—eta ñir-ñir egiten duten harribitxiak
— ez zaizkizu inoiz eskuragarri suertatuko.
—Begia kliskatu dizun agureak
— ez zaitu zainduko.
—Begia kliskatu dizun mutil gazteak
— ez dizu maitasun olerkirik idatziko.
— Balizko maitaleen begietan ezkutatzen dira
— otsoak.
—Errauskiñe ameslari tuntunaren zapata bakarra
—eskainiko dizu edadeko maitagarri batek.
— Jostailu apurtuen patuak itxaron bide dizu,
— ene lolita.
- KARTOGRAFIAK XIX (2019)—Mendarorako trenean
—Vidaneseko muin bertsuak
—ikusi ditut Bediakoetan.
—Etxeak desberdinak direla
—aitaren herria
—azaleratu zait leihatilatik.
—Ez dut Bedia ikusten,
— beste leku batean nago,
—memoriaren gorabehera deszifraezinetan
— oroi-sonanbulo-funanbulo bihurturik.
—Hementxe nauzu,
— trenean,
— iragana deletreatuz,
— akordatuz.
- KARTOGRAFIAK XX (2019)—Iganderoko ibilaldi kaletarrean
—Moyua enparantzan
—apal hegan egiten zuen
—tximeletak
—semaforoari itxaron gabe,
—aterrizatu zuen
—Trafiko erdian
—loreen bila aztoraturik
—autobus batek harrapatzeko zorian.
—Iparrorratzik gabe
—bilbotartu nahi izan duten
—tximeleta eta marigorringoa.
Rojo Cobos, Javier
- GAUEKO ORDU ZEHAZGABE HONETAN (1990)—Gaueko ordu zehazgabe honetan
—lauhazka eraso egiten dutenean
—nork esan lezake ziurtasun osoz
—jainko nagitsu baten amets aspertua
—tarotaren kartak mahai borobil baten gainean
—botatzen dituela?
—Gaueko ordu zehazgabe honetan
—erlojuaren taupada solemneak
—zoratzetik libratzen gaituzten bakarrak direnean
—nork esan lezake amets hau amaitutakoan
—itzarriko dela?
- NONDIK ZENTOZTEN, LAGUNAK? (1990)—Nondik zentozten, lagunak,
—izarrei lotzen gintien haria
—hurratzear zegoenean?
—Eta guk ez genekizkien zeuen izenak.
—Non izan zenuten ostatu
—ahots eztiarekin
—salbatu nahi gintuzuenean?
—Eta zeuen begietan ez ginen murgildu.
—Hegoaldeko Itsasoetako Irlarik
—altxorra aurkitu zuen marinelaren irrifarrerik,
—etxeratutakoan maitalea besarkatzen duenaren laztanik.
—Itsu ginen,
—eta haria apurtu zenean
—jakin genituen zeuen izenak
—ulertu genuen zeuen hizkuntza...
—Baina gure aurrean hondartza bat bakarrik,
—Itsasoak inoiz ferekatu gabea.
- KRISEILU NEKATU HONEN ARGIAK (1990)—Kriseilu nekatu honen argiak
—ez du inoiz zulatuko
—arratsalde lainotsuaren bihotza
—lanbroaz bestaldekoaren berri
—Eta gu alde honetan
—amildegiak gainditzen dituen zubi bakarra
—pasatzeko adorerik gabe
—bestaldeko zurrumurruak galdutakoan
—edozein deiri eusteko prest
—mendeen pizuak gure sorbalda unatuak
—Eta orduan jakingo dugu
—arratsalde ixtearen urrezko malkoan
—eta zubia
—bat bera direla.
- KUNKUNAK PRINTZE EZ DIREN GARAI HAUETAN (1990)—Kunkunak printze ez diren garai hauetan
—ura eroateko bakarrik balio dute.
—printzesa atxilotu baten negar hotsak
—ezta mirailaren aurrean
—gauza guztien irudiekin
—orrazten den lamiaren kantua ere.
—Haien uretan ez daude ehortzirik
—hitz magikoak direla medio
—sekretu guztiak gordetzen dituzten kutxak
—behialako gudu batean hil zirenen arimak.
—Hala ere, batzutan
—latsara hurbiltzen gara
—oihartzunen bat entzuteko esperantzarekin.
Rozas, Ixiar —1972—
- NIRE AUZOA (2001)—hiri bateko auzoa da
—baina herri txiki bat dirudi
—eta parkeko estanke grisa
—goizeko eguzkia islatzen denean
—langileen auzoan txikiak dira etxeak
—lehenengo ordutik
—nekaezin zulatzen ditu tinpanoak
—erainkuntzaren taladradorak
—giltza etxean ahaztuz gero
—balkoitik balkoira
—egin daiteke jauzi
—eta haurrak bakarrik dabiltza kaletik
—alboko farmazian ez dute primerik saltzen
—durexekin konformatu behar
—irratia nonahi entzuten da
—hiriaren biztanlegoa hazten ari da etengabe
—dio esatariak
—eta hazten ari da biztanlegoa
—barruan eta kanpoan
—kaleetan eta plazetan
—primeren ordez durex saltzen dutelako
—jehovako testiguak
—eta mayfair putetxeak
—espaloi berean dute egoitza
—hamahirugarren eta hamabostgarren zenbakian
—inor ez da hurbiltzen batean
—bestean etengabe ari da jendea sartzen
—asmatu bietako zeinean
—eta maiatzaren lehena
—urteko iganderik igandeena
—baina lo egin daitekeen
—bonbona banatzaile pakistandarra
—grisean kamuflatu nahi duen kolore oasi bat da
—eta kutxazainetan ez dago eskalerik
—estazioan gelditzen dira
—edo hiriguneko bankuetan
—anonimo izaten jarraitzeko
—txikiegi geratzen zaielako nire kalea
—eta nire auzoa
- MIMETISMOA (2001)—gauaren ispilutik zintzilik dago mundua
—eta itzalak besterik izaki goaz kaletik
—islada hutsak
—sinistaraziz
—pastillak astinduriko gorputzak
—dantza zoroaren
—taupadak
— daramatza
—ahoak gor arazten ditugu
—belarriak mututzeko
—eta bihotzak itsu arazi
— ez dezaten
— hitz egin
—eta gauak iseka egiten digu ispilutik
—behin eta berriro
—mimetiko zoriontsuak gara
- EGUZKI BAT LURRAZPIAN (2001)—asko ulertzen dut
—aitaren amak
—amets batean hitz egiten zuela jakitean
—amaren aitak
—hitzen ordez
—bertsoak erabiltzen zituela entzutean
—autoaren atzealdean
—arduratsu txukuntzen zenituen maletak
—amesten jarraitzen zenuen bitartean
—baztango harrian jiraka dabilen eguzki batek
—hartzen du orain amets horren lekua
—altzipres bustien eremuan
—eguzkiak berotzen duenean
—gogokoa dut harrian eseri
—eta zurekin hitz egitea
—baliteke berandu izatea ordea
—eta ez dakit nire hizkuntza
—lurpean ulertzen den
- ZUMETAREN GERNIKA (2001)—zerutik zintzilik diraute
—heriotza
—gorrotoa
—odolaren eztandaz zipriztindurik
—koloreetan amiltzen dira
—heriotz hutsalez nekaturik dagoen
—oihartzun intziriak
—begiratzeko grina duten soak
—itsutzen direnak
—bihotz zauritu izan nahi dutenak
—eta direnak
—maitasun eroak
—hilezkortasun aukeratua
—bizitza bera
Saizarbitoria, Ramon —1944—
- BESTERIK EZ (1969)—Oroitzen al zera?
—eta zoriontsu ginen;
—gure gorputz gazteen atrakzioa
—eta maitasunaren beroa besterik
—ez genuen sentitzen.
—eta eguzkiak ere,
—deus ere etzekiela,
—St. Nicolas'eko dorre txatoa
—soratzen zuen...
—Aizeak, ikuitzen ere ez ginduzten,
—notiziak ekarri eta eramaten
—zituen. Guk deusere ez genekiena.
—Harriak botatzen genituen
—errekara. Akordatzen?
—itzaltzen zenean,
—sakelak kantatzen hastian,
—maitasuna egiten genuen...
- POEMA ESZEPTIKOAK (1969)—
trong>6trong>
—halako batean
—hodeiak apurtu
—eta zerua argitu zuen
—eta
—arbolak ferdez jantzi
—zituen
—eta
—jantzi nituen.
—irripar zabal bat
—ensaiatu nuen...
—Halako batean,
—eguzkiak eta nik
—den-dena, aldatu genuen.
- EURIPEAN (1969)—
trong>Svizzera 1trong>
—Euria une batean
—ostro gainetan
—gelditu
—eta gero
—lurrera erortzen zen...
—Viet-namen
—bonbardeamentu itsuek
—jarraitzen zuten.
—Parisko estudianteak
—Sorbona hartu zuten
—eta
—jarraitzen zuen
—Renaulteko
—fabrika hartu
—zuten
—eta
—ostroetan gelditu
—eta lurreratzen zen.
—trong>Svizzera 2trong>
—leihotiko kristalak
—indarrez astintzen...
—Ni eserita
——tanta tantaka—
—euriarekin batera
—hiltzen...
—jaso zuten preso
—begiak erdi itxita
—ikusi nuen joaten
—suiztar inkonformismoa
—heltzen.
——milla urte
—inguruko tradizio
—erreboluzionarioa tab.
—tab.
—tanta lodiak—
—kapitalismoa az-
—katasuna ta.
—tab.
—Eta
- HITZAK (1969)—
trong> 8trong>
—Langille bat
—zeramakiten preso,
—eskuak loturik,
—bi polizien artean,
—plazatik
—Izerdi hotz batek
—busti zidan
—gorputza
——burutik behera—
—borobiltzen zizkidan
—gorrotoak horzkatzen
—hortzak...
—eta
—galdetu nuen:
—Zergatik?
——Zergatik zer?
—erantzun zidaten.
Salaberri, Patxi
- EZ HARRI ETA EZ HERRI (2002)—Ez harri eta ez herri, Gabriel,
—ezer berri, salbu eta lukurarien hamaika interes zerri.
—ez beti neurri,
—makina bat hitz larri,
—amets zelaiaren ongarri,
—ezpainetara bezain sarri
—lokamuts hilgarri
—bilakatzen direnetakoak bakarrik.
—EUSKAL HERRI! ABERRI! ATZARRI!...
—zenbat eta zenbat ustezko lokarri,
—hitz ustel, huts, apaingarri!
—Ez euskal eta ez herri,
—baina, gainerakoan, bai, denetik larregi!
—Itxaropena baino ez,
—itxaropenaren egarri!
—Eta, betiere, bihotz-minaren dei...
—okaztagarri?
- ITZAL UXAKA (2002)—Ene harpeko estalaktita bustietan
—barrena itzuri ohi,
—irristakor,
—inoren karburo-argia sumatu orduko.
—Kare-uraren etengabeko tanta-jariatzeak hazi
—estalagmitak nekez estal dezake bere hots pausatuak -tak tak! tak!
—milaka urtetan zaindu duen misterioa.
—Lei-karraldoak harkaitzetan tarteka egin zirrikituetatik barneratzen diren
—aski indartsu haren soslai zaharkituaren argazkia hormetan izozteko.
—Hauteman ezinezko mugimendu telurikoak harkaitzen arteko hezur hautsiaren
—durunda -kroosk!- eragitean,
—harrikatzez marraztutako zaldi-bisonteen gainetik
—eta hauts gorriz finkaturiko ahur heteroformen azaletik
—ezkutatzen da,
—itzalen beldur bailitzan.
- ZURAREN ARANOTSA (2002)—Leize-atarian,
—hedatzeko
—bulartzen da
—txalaparta soinua.
—ohol xumeen hotsak
—lerro-lerro zabaltzen dira
—haize-haitzetan.
—aterpe damaizu eta
—dantzan
—neskatoak
—Zure esku-bihotzak
—sortu doinuak,
—lagun, amultsuki
—bizten dira
—infernu zola honetan.
- ENDLESS DREAMS (2002)—Paradoxak ditu maite gizakiak
—eta itzalgaizka dabilen oro du erakargarri.
—Urtez urteko zoriontze errituak betetzean,
—bere buruaren jabeago agertzen da gizona,
—bizi-aldia urte gehiagoz hornitzen uste doakio eta,
—iduriz -hala aldarrikatzen baitu berak!-, denbora ere metatzen.
—Baina paradoxak maite dituen gizakiak
—paradoxak maite ditu, ez etsipen-zama goibel-larriak,
—itzalgaizka dabilenaren erakargarritasuna
—itzaletik aterarazteko gaitasuna bada ere.
—Denbora-errituak betetzen dituenetan,
—leihoaz bestaldetik begiratzen dio gizakiak bizitza hastanduari,
—gero eta iristearrago baitu
—leihakumeak hersteko garaia.
—Paradoxak ditu maite gizakiak,
—batez ere bere buruari lakatza sartzeko egoki direnak.
Salaberry, Etienne —1903-1981—
- ESKUAL HERRIAREN AMODIOA (1932)—Maite ditut izarrak, ilargi berria
—errekan xirriparen arrabots eztia
—menditik erortzen den uraren jauzia
—bainan maiteago dut Eskualdun Herria.
—Maite dut nik goizean iduzki xuria
—bai eta itsasoko olato handia
—arbolapean dagon sorleku maitea
—Baratze loretan maite dut lilia
—arboletan kantuz ari den xoria
—aldean pasatzean maitearen irria
—zenbatez maiteago Eskualdun Herria.
—Bizia eman arte maite dut etxea
—semeak, emaztea nere familia.
—Jainkoak eman bezat betikotz grazia
—sekulan ez uzteko Eskualdun Herria.
- EZKIL ZEINU-EGILEA (1954)—Gau eta egun labe ahoari hurbil
—arotza lan eta lan egoiten da isil
—izerdi xurrupitan nahiz egin ezkil...
—Eder bat jalgi gabe ez dadila otoi hil.
—Nunbeitik aditurik arotzak badaki
—behar zaiola segur zerbait hotz aurtiki.
—Zorigaitzez, izena gordea izanki!
—Ur xirrixt mehe bada Ahunzki mendian
—lasterrik dabilana arroken erdian:
—iguzkia laguntzat ari da jostetan.
—Ezkila harekin du busti alferretan.
—zerutik zilar jausi, emaiten ezkurra.
—Arotzak izpi biltzen, hunki gabe lurra.
—Baina ezkilak dauka bere botz makurra.
—Itzali zaiolarik bere emaztea
—nigarretan sartu zen, hain zuen maitea!
—Xortek ezkila hunki, oi ustegabea...
—Bet-betan miresgarri arrabots sortzea!
—nasai garbitu, luzaz baitzaio erori
Salamero, Andoni —1966—
- TXORAKERIETAN (2004)—Txorakerietan ari dena: txoroa.
—Zorakerietan dabilena: zoroa.
—Eta orojakile gisa, orojakinkerian diharduena?
—Hori, kontuz!, txoro zoroa.
- GAUR, ARBOLA (2004)—Gaur, arbola goiko hosto berde hori
—Bihar, arbola goiko hosto hori hori
—etzi, gorri.
—Etzi, arbola goiko hosto gorri hori
—etzidamu, erori.
—Etzidamu, arbola goiko hosto erori hori
—udaberri jantziz zuztarpetik izango denaren lokarri:
—kimu berriko ostadar
- NORA JOAN ZEHATZIK GABE (2004)—Nora joan zehatzik gabe
—bizi edabea dastatuz,
—bazatoz...
—zurbilduz itsas bitsaren antzo;
—bazatoz eta bazoaz,
—menturazale,
—argi txinta ttipienean lerratuz,
—izatearen ilunabarrean marraztuz, o! gizaki,
- GAUR, ILUNKARAN (2004)—garoek oin ertzetan muin emanez,
—ahuspez agurtu nautenean.
—mendi garaien atzean,
—galtzen,
—desagertzen
—ikusi ditudanean.
—adio txiotan,txorien zorionak
—lotan
—gurtu duenean.
—ageriko guztiak,
—samurraren bustiak,
—bihotzondoa ziztatu didanean.
—esadazu lagun maite:
Salinas, Isabel
- BIZITZAREN GAUZA GUZTIEK (1990)—Bizitzaren gauza guztiek
—osatzen omen dute
—Egiten duguna
—zatiz zati
—poema izkutu hori
—gauzatuz doa
- LEHORREAN EZ NUEN ITSASOA ENTZUTEN (1990)—Lehorrean ez nuen itsasoa entzuten
—zuhaitzetan
—beltzari begira
—ametsetan
—somatzen nuen
—Gertu zegoen basoan
—hontzek kontatzen zidatena
—mintzura antzekoa zen
—ez nien ezer galdetu
—laket zitzaidan oso
—Eta gorde egin nuen ene barnean
- GOIZ GOIZEAN (1990)—Goiz goizeanairea lausotua
—Basoan lurra eta hostoak
—zuhaitz zahar bat
—haizeak markatua
—Beste usaimen bat
—poema honetan
- BARNERANTZ (1990)—Barnerantz
—itzuli
—Ene baitara
—itzultzen naiz
— aurkitzeko
San Martin, Juan —1922—
- KANTARI (1954)—Bidez nijoa kantari,
—Maitatuz ene aberri,
—euskaldun denon biltegi;
—gogoz mindurik eztiki
—bihurtzeraino olerkari.
—Bihotzez bihotz kuttunki,
—jatorrizko mintzoari,
—ene ametsok igorri...
—Aldi batzutan alaiki,
—hurrengoetan saminki;
—maitasunezko opari,
—Bidez nijoa kantari,
- ITXAROPEN ARGI-PRINTZAK (1959)—soilki nagoek nerekautan amilburu baten.
—Behan, labar amiltsuen oinpean,
—Itsasertz hegalean dutelarik beren abaro,
—ur eta ortzien jaun eta jabe, naharo,
—oskarbia urratuz, kaioak beren zoriona.
—Eta uraz-handik herri eta gizonek ditek askatasuna.
—Geldiro baina ausarti, joan eta joan,
—itsas azalean ontzitxo bat dantzan.
—Urean lasaiki ildoz hoan ontzi: naramak hirekin
—bide urdinen gainetik, lur hontatik urrun,
—nire barne gogoetak askatasuna ezagutu dezan.
—Hegoak banizkik... haruntza joan ahal baneza...
—Baina, gogoaren hegoetan zergatik ez hega?
—Amets gozo batean murgildurik librea naizela?
—Ai! ez balitz aberriagatik, ene aberri maitea,
—bihotz-bihotzean daramadan aberri maitagarria,
—berriz ere hik esnatuko nauk eta hilgo duk ene ametsa.
—Lurrari lotua nauk, haur errukigarri,
—besteren aske izanean dudalarik bekaizkeri.
—Jauna! indartuko ahal duzu euskaldun herria,
—jarraitu dezan beti Zure sinesmen bidea
—eta ezagutu dezagun noizbait besteak bezain librea.
—Ikusmen gogalpentsu eta ameskor,
—zabal adina alai aurkitzen haut itsaso,
—hire ur-irakin apartsuak dituk goruntz jaso;
—nik, osertz urrutietan ene begiok so.
—Hire beso urdenekin herri guziak besarkatzen dituk,
—anaitasunera, hire lokarri urdinotan elkartzen ahal gaituk,
—zorionez kanta dezagun: «eman da zabaltzazu...»,
—biran herri guztiak hik bai dituk laztandu.
—Itsas bazterra!, zorioneko itsas bazterra!,
—hire kresal haizez aske usaiak dakarzkik beti.
—Hik piztutzen diok nire barneko gau ilun honi.
—urrutiko itxaropen lausoan, izar dizdiratsuen argi.
- DENA JOKATU NAHIRIK (1964)—hirekin biziaren jardun mingotsian,
—t'aingeru mundutarren hega-nahi minian,
—hala, munduko oinaze itsuen zaurian.
—Min batek lotzen gaituk elkarren bidian,
—Hondamendira gaituk zalantza batian
—etorkizuna dela lezaren beltzian.
—Gora arituz kantuaz mundu isilian,
—urratzea oparik mutu den ortzian.
—Nahiz uko itxaropena erantzun larrian.
—Dena jokatu nahirik, gogozko argian,
—edo itoko gaitun suzko osinian,
—edo hobea ez den ezer-ez hutsian.
- MUNDU ZABALERA BEGIRA (1968)—Munduaren izate orokorrean,
—Nik ez dut aurkitzen
—munduan aldatza besterik.
—Aldatza eta aldatza,
—itxaropenik ez dakarren
—Aldatz latza eta
—garratza nekean,
—aldatzen ez diren aldatzak
—hiletazorian.
—Bidez nekaturik nator,
—gizonek sufritzen duten
—herrialde baten bide malkartsuetatik.
—lurraldetik eta
—besteoi anaikiro eskua luzatuz
—estutu nahirik,
—Gauera nekaturik heltzen naizenean,
—atsedenaren bila,
—deskantsurik gabe entzuten dut
—besteon zurmurra:
—Ez nago lokarturik, ez dut loak hartzerik,
—ez dut behar... nire zoria
—bestek erabakitzen duten artean,
—Aurpegi nekatu asko nire inguruan.
—Izerdi gehiegi nabari urdail husdunetan.
—Herririk makaleenetan,
—gurasoek ere goseari hozka dihardute
—ebatsi zizkioten lurretan.
—Egoera tristea guziontzat.
—profeta berriak,
—gogoz piztuz
—iratzarkuntzak,
—laster zaurietatik sortuko diren
—bizibide berrikuntzak.
—susmatu eta miretsi.
—Etorkizunik ez etsi,
—elkartasunera iritsi,
—libertatezko zori hobea
—badela sinetsi.
—anaitasunez indarra,
—denok batean piztu dezagun
—itxaropen garra.
—Behartutako etorkizunik ezin dut onartu.
—Zure mintzoa nire mintzo egingo dut,
—anaitasun mintzoa,
—jauntxoen ikaragarri.
—Eta, oihu! hiletsirik dagoen herrialdetik.
—Hazi mingotsak, espero dudanez,
—bihar hobeago bat
—loratuko duten lurrean.
—Segi zure zurmurra, ahaztutzera utzi gabe.
—Zurrumurruz beti uztarpeturik dagoen gizonari:
—Ez nago lo, ez dut loak hartzerik,
—ez dut behar..
—Hiletsirik dagoen herritik
—berrituko dut zure oihartzuna,
—hiletsian biziz dagoen herri hau
—gar makal batetik
—ernetzen hasiko dena.
—arrazoirik aunitz dugu
—guti izanarren.
Santa Cruz, Jabi —1964—
- GARRAFAL. ORO. ENANA (2008)—Maiatza hasieran,
—urtero,
—Eusebiorenera joan behar izaten nuen
—mandatu xelebre hura egitera.
—Aitak Francoren aurpegia zuen txanpon lodia
—nire esku txikian utzi,
—eta hiru hitz majikoak
—errezitatzen zizkidan.
—Eusebioren kinkiladendan denetarik zegoen:
—iltzeak eta lixibak,
—zepoak eta pozoinak,
—baita haziak ere.
—Maiatza hasieran,
—urtero,
—errito berbera
—errepikatu ohi dugu.
—Hil zinenetik zenbat urte
—zenbatu dut aurten,
—maiatzean.
—Haziak estali baino lehen,
—batera eta bestera
—lerroak zenbatu,
—eta biderketak egin.
—Bost lerro hala-holako,
—laurehun eta hogei ale
- ADABAKIA (2008)—Sumendiaren eztanda entzun genuen.
—Akaziak loratzen diren garaian erleak
—erlauntzaren babesa uzten dutela
—ikusten ari nintzen telebistan.
—Bat-batean lurra
—Zure bila atera nintzen hirian barrena.
—Zapatarik gabe, gona urratuta, belaunak odoletan,
—-urmaelean islatzen zen suzko zeruari begira-
—parkean aurkitu zintudan.
—Gozo eta samur
—altzoan hartu zintudan.
—Goazen etxera
—erregutu zenidan.
—ipuin bat asmatu nuen zuretzat.
—Oraindik ez dut erabaki ipuinaren amaiera.
—Sumendiaren eztanda entzun genuen.
- ERREKATXINDORRARENA (2008)—Zumearen azpian uzkurtu ginen,
—Errekatxindorraren kantua jaso nahi nuen
—kosta ahala kosta.
—Luzetsita nengoen, aspertuta,
—eta zure piercing-arekin hasi nintzen jolasten.
—"Aizu! Geldituko zara behingoz"
—bota zenidan.
—Atoan, txoriak,
—berebiziko indarrez erantzun zuen,
—hamar silabako purrustada luzea osatuz.
—Trenean,
—hirira bueltan gentozela,
—behin eta berriz entzun genituen
—elkarren josita gelditu ziren esaldiak,
—itzulpen mimetikoa ziruditenak.
—Guk ez beste inork
—uler lezakeen kontua horrela sortu zen.
—Orduz geroztik, pipertzen zarenero
—"ez niri errekatxindorrarena bota gero"
—entzun behar,
—zumearen azpian uzkurtu baino lehen.
- OROIMENA (2008)—Elurte bakoitzean
—murmurio desberdinekin datoz
—elur malutak.
- EKAINA (2009)—Axpuruko arbustuak
—pinportaz beterik berriro.
—Adarren mutur bigun-bigunak
—lehertzeko zorian beste behin.
—Pinportatxo bakoitza
—lore singlea izango da laster.
—Sanjoaneko lorezko elurtea
—Urtero bezala, lepoa biluzik
—mandioa hutsik harrapatuko gaitu.
—Arbustuak loratzeko tenorean
—Sorlekura doa poxpolina, itsu-itsuan,
—habia gorrotatuz, kumea eta guzti.
—Naturaren lege gaiztoari men eginez,
—badoa ilargi beteko gauez.
—alferrekoa den oihu miserablea egitea dago.
—Axpuruko arbustuak pinportez beteago,
—eta nire pena lodiago, larriago.
—Malenkoniak erretako bideak
—bakardade izugarrian atsekabez korrituak.
—haizearen jostailu.
—lore-hautsez samur, simaur.
- NEGU GORDINAREN BALADA (2013)—ate ostean, armak bero oraindik.
—Meta odoltsuan pilaturik
—eskuak trebe
—lumatu ez:
—larrutu egiten zituzten hegazti mengelak.
—Mugimendu neurtuek,
—eskuineko metatik txoria jaso,
—eskuineko metara jaurti gorpua.
—sutara.
—ate ostean, armak bero oraindik.
- BASO URRUTIKOAN (2013)—Baso urrutikoan uneoro da udaberri.
—Hala diote eta hala omen da.
—Oilagorrak zure eskura etorriko zaizkizu
—zizare bila, baso urrutikoan.
—soberan parapetoak baso urrutikoan.
—Amets oro egingarri,
—dena da posible baso urrutikoan.
—Baso urrutikora behin joango zara.
—Ez izutu, ez dago galtzerik:
—adarrik samurrenean kantari,
—eternitateak harrapatuko zaitu.
- BIDEA (2013)—Onbera izan da patua gurekin.
—Antsiatzen genituen elikagai preziatuak
—begira nola datozen
—gure gose primitiboa.
—Zeruak asko emanagatik
—Egun batean lubakitik atera
—eta bila joan beharko dugu
—oinutsik agian,
—haizeen menturan.
—nola bestela,
—nork bere askatasuna eraikiz,
—sorterrira.
Santisteban, Karlos —1960—
- DENA DAGO DENEAN (1987)—erreketara jaitsia.
—Haritza da haritzago
—hariztian bilduta.
—besoetatik zintzilik.
—Galtzarbea da galtzarbeago
—ortzetik hurbilean.
—eguzkiz galdatua.
—odolez erditua.
—poesiatuz bizitza.
- ALIS UBO (1987)—Atlantialdeko beginini
—Mendebalde finisterre
—zure lauxadun kaleetatik ibilki
—indietako fragantzia dager.
—eta zure edderraren paregabeak
—bere baitara narama
—milurtedun hiri
—zoraizez erotua.
—Oi! zure bihotza
—kalexka-kale laberinto
—loretsu eta freskoa
—aztikeria
—arratsaldezale eguzkiz.
—bestebakoa!
—ikusmira zoritsua zara
—nabariezinik ahitzen da denbora
—itsasoratzen den Tejora.
—deskubritzaile magal
—marinel bipil altzo
—abentura zangar kolko
—itsaso menperatzaile
—fado etengabea!
- ENBATAREN BULTZADA (1991)—Oraintxe da tenorea
—agintzak betetzekoa
—zure ihesa inguratzen duen
—aztorearen mihisean.
—Nolatan zaidan hozkirri
—enbataren bultzada!
—Bibolin baten hariak
—iturbegi-notak jaurtika
—zoratzen dira eroki
—Nolatan zaidan hozkirri
—enbataren bultzada!
—Uharrizko ekanduak zeharkatu
—ditu
—itsaso ixilmixilak
—lurrezko betazalak
—malko-begiz josita.
—Nolatan zaidan hozkirri
—enbataren bultzada!
- NIRE BEGIA (1991)—Nire begia urruneko laberintoa da
—nire begia kristal hautsia da
—nire begia jatorri guztien gezia
—nire begia gorputzen arteko muga
—nire begia zisnea da goiztiri ilaian
—nire begia bakardadeko hutsarte beltzak
—nire begia itxaropen galduen mirakulu
—nire begia lorik egiten ez duen zaindari
—nire begia tximist artesanala
—nire begia so fusilatua
—nire begia mugagabetasun bortxatua
—arima bakartiei
—patua ureztatzen duen flautan
—fereka bat,
—gorantz,
—gorantz,
—poema hostogabeen
—gailur odoltsuraino
Sarasola, Beñat —1984—
- HILDA DAGO (2007)—Poesia hilda dago eta ni izan naiz, sarjentu jauna.
—Ni nintzen kale bazterrean prest zegoena,
—Ez ezazuela gizontto hau kondenatu,
—bere hatz markak topatuko zenituzten akaso,
—baina ikusazu, sarjentu jauna,
—gizon honek zibismoan sinesten du oraindik.
—Ez ezazuela komisaldegira eraman, benetan
—Poesia akabatzea hain erraza balitz bezala!
—Labankada bat eman nion urdailean lehendabizi
—eta han utzi nuen lurrean odolusten.
—Gurutze Gorrikoek salbatu zuten
—azken generazioko aparatu batzuei esker.
—Geroago, laranja batzuk erosten ari zela
—bost tiro eman nizkion bizkarraldean.
—Sarjentu jauna, ez dakit
—ulertzeko gai izango zaren
—baina poesia akabatzea ez da
—zuk uste bezain gauza sinplea.
—Ene eskuez ito behar izan dut,
—zuek ailegatu arte egon naiz lepoa estutzen.
—Seguru hilda dagoela ezta?
—Hartu al diozue pultsua?
—Benetan, ez dakit nondik atera den morroi hau.
—Ez, ez ezazuela gorpua periodikoz estali;
—etor daitezela kazetariak, tv-kamerak, fotografoak,
—eta orkestra ttipi bat ere bai, topatzen baduzue.
- BIHOTZAREN GEOGRAFIA (2007)—Palmera bat hazi zait ene bihotzean,
—ez galdetu zergatik, noiz, nola,
—baina palmera bat hazi zait bihotzean.
—Palmera bat, leku sobera balu bezala
—hedatzen dituena bere abarrak.
—Koskor bat dut orain ene bularrean,
—baina ez da kezkatzekoa,
—palmera bat hazi zait-eta ene bihotzean.
—Errepideak eraiki dizkidate ene bihotzean,
—ez galdetu nork, zertarako, zergatik,
—baina errepideak eraiki dizkidate ene bihotzean.
—Errepide zabalak, garapen jasangaitzez eginikoak,
—bihurgune arriskutsuak dituztenak.
—Kilimak sentitzen ditut orain bihotzean,
—baina ez da kezkatzekoa,
—errepideak eraiki dizkidate-eta bihotzean.
—Itsaso bat aurkitu didate ene bihotzean,
—ez galdetu non, nork, nola,
—baina itsaso bat aurkitu didate ene bihotzean.
—Itsaso beltza, ilargiarekiko aske dena,
—piztia beldurgarriak gordetzen dituena.
—Naufragoen oihuak entzuten ditut orain bihotzean,
—baina ez da kezkatzekoa,
—itsaso bat aurkitu didate-eta ene bihotzean.
—Inperio oso bat osatu dute ene bihotzean,
—ez galdetu nork, noiz, norekin,
—baina inperio oso bat osatu dute ene bihotzean.
—Inperio gupidagabea, etengabe gudan dabilena,
—bakearen kontra dagoena.
—Oinazea sentitzen dut orain bihotzean,
—baina ez da kezkatzekoa,
—inperio oso bat osatu dute-eta ene bihotzean.
—Bihotz ttipi bat paratu da ene bihotzean,
—ez galdetu nondik, zergatik, nola,
—baina bihotz ttipi bat paratu da ene bihotzean.
—Taupadak ozta-ozta ematen dituena,
—bihotz izatea nahiko neke ematen dizkiona.
—Taupada epel batzuk aditzen ditut orain bihotzean,
—baina ez da kezkatzekoa,
—bihotz ttipi bat paratu da-eta ene bihotzean.
- MUNDUAREN EGOERA (2007)—Jende guztiak gordetzen du
—joandako amodioetako
—oroitzapen baliagarriren bat.
—Keinu bat agian,
—itsasertzeko irudi bat,
—melodia epel bat
—besterik ez bada.
—Gerra dorpeenetan ere
—beti erdiesten bide da
—Baina esan didate horretan ere
—gainontzeko guztien lakoa.
—Iragana suntsitzeko gai zarela
—Ahanztura borondatezkoa dela zuregan,
—presentean atxikirik,
—ez dituzula jada
—nik kutsatutako hitzak erabiltzen,
—"entrañablea" edo "lelo" adibidez.
—Non laga dituzu behialako arropak?
—Zein koloretako kontainerretan
—bota dituzu plastikozko lore ximeldu haiek?
—Zein ispilutan konprobatzen duzu orain
—Istant honetan bertan
—zer ari zara ospatzen?
—masailean karminez pintatzen.
- GURE BELAUNALDIA (2007)—Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; jolasak egin ditugu, drogen inguruan mintzatu gara, larrutan egiten irakatsi digute ia. Gu iristerako Historia amaiturik zegoen eta Artea, berriz, gure aurrekoek hil zuten. Dena dago honezkero idatzirik, ez da existitzen eskola literariorik haien kontra joateko, baina hala ere ezin konta ahala literatur sari eta beka antolatzen dizkigute gure karrera literarioak promozionatzeko. Utopia eta ideologiek ere, bestetik, ez dute lekurik gaur egun. Gure belaunaldiko inor ez da eromenez, gosez akabatuko. Modelo eta futbolariek tatuajeak eramaten dituzte euren errebeldiaren erakusgai, C&A-k Che Guevararen irudia erabiltzen du udaberriko denboraldirako. Ez dugu katekesirik egin, ezin izan gara apaizen kontra oldartu. Lanean, Giza Baliabideen departamentuak laguntzen gaitu, langileek brainstormingak egiten ditugu enpresaren kudeaketa hobetzeko, sindikatuek babesten gaituzte euren konbenio kolektiboen bitartez. Gure belaunaldiak, gainera, ez du diktadurarik ezagutu, ez dugu demokrazia besterik bizi izan. Gure belaunaldiak erreklamazio orriak ditu eskura bere kexak bideratzeko. Gure belaunaldia...
- ETA GOIZEKO BEDERATZIETAN (2009)—eta zer goizeko bederatzietan
—arrastaka joan diren hodeiak
—buffalo bill errepikaturik
— has defunct
—eta hidrokarburozko autobusak
— esate baterako
—autobusak
—bihar bost lapur eta anbulantziak
— eta zer euria
—edo nola izan zoriontsu atzobart
—oasiak existitzen diren arren
—hacer trong>qutrong>?
—tximistek ote duten existitzeko gogorik
—entindalo mujer,
—somos decentes, honrados Somos
—Buffalo defunct has
—nahiago dituzun sagarrak
—zerbait esateagatik
—Patua
—zer trong>dentrong> panpina bat
— beraientzat
—oinaztar edo ganboatar
—ala scooter beltz alper
— militarra
—Peter Punk's defunct
—hitzak akabatzen badira
—ez zarete ja zoriontsu
—atzera
—galtzen bazara hiri urrun batean
—postalei so egin
—Duttyfreeshop
—PETER BILL is
—Nahiz kuttun naiz Verdun
— daiteke
—erortzeagatik
—txori tximinia batean kiskali zen
—hil eta bizi eta gal
—jauna nola garbitzen dituzu
—trong>etatrong>
—bi gauza oroit eta hiru
—demagun itaundu ala FUNDACIàN buffalo punk
—ayudas institucionales por doquier
—dira pigeonsjustlikethat
—like that hori eta tan
—izateko ziren
—goizeko tabernan maiakovski
—agian aztluariren alde
—campanilla eta garfio kapitaina Larrua Jotzen
—punK petEr puNk
- URA EZ DAGO HORREN BEROA ERE (2009)—hamarkadan bortxa ere zen
—zoragarri baina orain zer geratzen
—zaigu errutina errepikapena
—errepika sermoizaleak elizatik
—at ez du harro egoteko motiborik
—jada lotsa bainujantzi moderno
—hauekin top lessak ez du eszitatzen
—sexualki gazteluak printzerik
—gabe eta erregerik apenas umeek
—ez dakite zer etorriko zaien
—egoera honetan medusak metafora
—argi bat sikiera istantaren alde
—besterik ez bada sokorristen
—solidaritatea sos batzuk bai baina
—zer ez dira aberats ez bada arrazoi
—sofistikatu batengatik ez du inork
—jaramonik egiten jendea bakarrik
—sentitzen da eta hondarrak
—erre egiten du oinetan
- ACHTUNG! (2009)—Berlin ekialdeko parke berde batean, haurrei
—Gezurrak kontatzea bezala, paretik kentzeko. Bando
—Guztietan egon diren poliziek aginduak eskatzen
—Dituzte, ez dute sermoirik nahi jada. Teoria buruz
—Dakitela esaten dute, eta zuk isilik jarraitzen duzu.
—Gorputzean harrak sartzen zaizkidala sentitzen dut
—Baina haatik ez diozu deus. Ulrike Meinhof atzo
—Agertu zen berriz zintzilikatuta, ez zen harategi bat
—(Ustez). Autoritateek, ordea, zure jarrera hartzen
—Dutela dirudi, bakarrik Michel Foucaulten teoriak
—Kondenatu (bai, kondenatu) dituela sarjentu batek
—Egunkarira bidalitako artikuluan -Peter Schneider,
—Estatuko funtzionarioa-. Asperdura, nekea, zakur
—Arraro bat, larritasuna, eta hala ere, Hermannek
—Betikoari eutsi zion bart, Venezian dantzari. Noiz
—Ulertuko duzu dena erregalutarako paperetan biltzea
—Ez dela niretzat zoriona lortzeko biderik motzena?
—Esango dizut agian (edukiko ote dut hain lotsa
—Gutxi?) garaje mordo horiek dauden kaletik pasatzen
—Garenean. Begira, polizei bat zigarro bat erretzen
—Ari da furgoneta kanpoan eserita. "Atsegina dirudi"
—Esan didazu. "Atsegina da" erantzun dizut.
—Garajeetan autoak garbitzen dituzte batzuek, pieza
—Garestien trafikoan dihardute, Ulrikek ez bezala,
—Unibertsitatea zapaltzeko zortea izan ez dutenek.
—Esku zikinekin ezin baitira erabaki moralak hartu
—Zentzutasunez edo lehentasunak seinalatzea logikoa
—Dirudi kasu batzuetan (zenbait galdera
—Konprometituren aurrean). Motor hotsak entzuten
—Dira, belarriak horretarako baino edukiko ez banitu
—Bezala. Eta horren erruz, hizkuntza hori ulertu gabe
—Jarraitzen omen duzu, eta akaso beste zer edo zer
—Gehiago ere, batek daki.
- GORRIZ (2009)—Pakistan milaka kilometrora geratu da. Zoru lakarrak imajinatzen ditu askotan ohe bazterrean esertzen denean. Bai, gorriz jarriko dute pasteleriako afixa, bere metro linearen omenez.
——Poliziek ez dute gauza gehiegi ulertu —esan du gaztelera ezin egokiago batean— No tenemos ya ninguna salida.
—Egarri izanagatik kalera irten da eta berriz nabaritu du giro ozpindu hori, zelatarien begiradak trabeska. Minduta sentitzen da antena parabolikoa mugitu ondorengo minutuetan; bere herrialdera itzultzea, ordea, ezinezkoa da jada. Zintzilik zegoen izara bat erori da laugarren pisutik eta kaja erraldoiak garraiatzen ari diren hiru morroiri bidea oztopatu die. Bere gorputza neke da, ez dauka albiste aldrebes horien kontra egiteko kemenik. Bizitza ez da hain ederra, konprobatu du nekatuta. Gaua noiz eroriko esperoan da jendea, tristeenak dendetan pilatu dira. Pintada berri bat ikusi dute, "Sistema bukle batean sartu da" jartzen duena katalanez.
- ORDUAK (2009)—Bartzelona, 2008ko martxoa
—Kotxea hartu eta hiriaren ekialdera eraman dute. Bero sapa hasi du honezkero. Atzealdean objektu mordoa zegoen; poltsak, koadro bat, liburuak, cd-ak... Lekua egin behar izan du. Isilik egin dute bidearen erdia eta gero ezin izan dute elkar ulertu. Telefonoz abisatu zioten lanera itzuli behar zuela azken orduko ezusteko bat zela medio. Lehenago erabaki zuen hurrengo udazkenean atzerria utzi eta jaioterrira itzultzea. Zerbait galdetu dio Xavik.
——Badakizu, orain zinegotzi ohiak eta halakoak dira helburu —aipatu du leihotik begira.
—Sarritan egitasmoak ez dira espero bezala joaten, indar gehiegirekin egiten dugu errealitatearen kontra.
——Tematia naiz —aitortu du.
—Gero pentsatu zuten mugimendu altermundista ez ote den burgestxiki gazteen azkeneko inbentoa. Neohippiak, ordea, zoriontsuak direla gogorarazi du hatz koskorrarekin mahai gainean jotzen zuen bitartean. Eta zenbatzen hasi ziren: Seattle, Davos, Praga, Bartzelona, Kopenhage...
——Ez dakit.
—Orduak azkar pasa dira eta dena jasotzeko garaia iritsi da jada. Batzuk lurrean botata geratu ziren eta besteak harat-honat ibili dira. Bueltakoan, abesti ezezagun batean jarri du arreta.
Sarasola, Gurutz —1915-1936—
- JETXI SABIÑ LURRERA (1935)—Zeru goi ortatik
—Jetxi Sabiñ lurrera
—Zure bearra degu ta
—Jetsi Sabiñ lurrera,
—Ez gaitezen jun...
—Ez gaitezen jun leizera.
—Eguzki orren atzetik
—Begira... nigarrez begitik
—Edo poza dariozula biotzetik.
—Poza dariozula biotzetik?
—Askatasuna datorkigu zerutik?
—Biurtzen ai al zera
—Azkatasun eguzkia?
—Ai! Berriz sortuko bazinake...!
—Sortuko bazinake berriz!
—Aberriari ondo etorriko litzayoke
—Sortuko baziñake berriz.
- BIZITZA TA MAITASUNA (1935)—Ene maitea oldoztu zazu orain
—Zenbat ikaragarrizko zailtasunez
—Alkar maitatuz gaudeken orain.
—Ta alkar beiñere ez giñan ikusiko.
—Beragan gizona sortu zuanean
—Beste gauzen bat jarri zezaken...
—Ta alkar beiñere ez giñan ikusiko.
—Adan eta Eba bizi ziranean
—Tximist bat erori bazitzaiyen,
—Ta au gertatu ziteken...
—Ordutik onuntz
—Zenbat gizon diran ezkondu!
—Ta ez diran ezkondu!
—Zenbat ume izan dituzten!
—Ta zenbat izan ez dituzten!...
—Gu biok berriz ene maitea
—Alkar irikiz ginjoazen bizitzaren atea!
—Eta ara nun bein ludira
—Zeure gorputza agertu zindun...
—Eta nik ene biotza Zeuri agertzeko maitasun!
—Eta orain, nere Gaurminia,
—Galdetzen dizut bildurtzen etzeran
—Jakitean (ta au da egizko egia)
—Zein txiripaz ludi ontara etorri geran!
—Txiripaz etorri gera mundura,
—Eta jayo giñanetik eriotzaruntz goaz berriz
—Berriz suntsitzera argietatik illunpenera.
—Eta bitarte ontan ere zenbat neke,
—Zenbat naigabe, zenbat eritasun ere,
—Zenbat arrisku eriotzean erortzeko
—Ta sekulan beiñere ez jaikitzeko!
—Ta natorkizu maitasuna eskeñirik.
—Eta orain bildurgarrizko ezetza
—Ene maitasunaren uka siñesgaitza
—Nere belarriak betirako zoratzera
—Al doazte orain entzutera?
—Zeure naimenaren ezetz aul bategaz
—Deuseztera al goaz
—Etorkizunaren aurka
—Dasazu ikaragarrizko «ez» itza!
—Ta zailtasun oiek irixteko bizitza
—Eta nere gogo berbera
—Eriotzak daramake beste ludira!
- GEZURRA DIRUDI (1935)—Zein dan tristea
—Utsune au ikustea:
—Erdaldunakin uztarturik...
—Euskera, erreka baztarrean
—Arnasa artu eziñik,
—Eta ala ere,
—Eta ala ere
—Euzkadi guztia
—Abertzalez josirik
—Abertzalez josirik!!
—Euzkadi'ra etorri bedi!
- MAITASUNA ETA ERIOTZA (1935)—Ludi au puskatuko balitz,
—Zatitu puzketan ainitz,
—Ta puska bat illargiratu
—Ta besteak berriz galdu...
—(Eziñezkoa izanagaitik,
—Eziñezkoa izanagaitik)
—Ala ere biok berriz alkartu
—Puska ortan gerala illargiratu
—Ta eusten dudan bezela orain gerritik
—Alkartu berriz gure bion gorputza
—Alkar joz daudelarik bizkar ezurretik
—Usten al dezu mintzatuko giñukela?
—usten al dezu maitatuko giñakela?
—Ez ene maitea! Ez ene maitea!
—Eriotzak kenduko digu betirako elea
—Ta alkar ikusteko mendea
—Beti betirako, ene maitea!
—Beti betirako, ene maitea!
—Oldozten det, oldozten det au maiz
—Ta erotu bearrean jartzen naiz.
- ANKEA EBAKIKO NUKE (1936)—Esango balidateke
—«Ernio'ko puntara Jungo baziñake
—Maitea an ikusiko zenduke»,
—Aparia utziko nuke,
—Gauez irtengo nintzake,
—Gustora jungo nintzake...
—Maitea an ikusterik
—Gaxo egongo banintzake,
—Oitik jeikiko nintzake...
—Ezpata gerrian
—Ala eregustora,
—Gustora jungo nintzake...
—Gustora, maitearen itza
—Entzuterik izango banuke.
—Basamortuan
—Arkitukobaziñake,
—Ta ni zure aldamenean
—Egongo banintzake...
—Aizkorea artuko nuke,
—Eta janaemango nizuke.
—Asko poztuko nintzake!
Sarasola, Ibon —1946—
- MAILU GUZTIAK ETA POESIA GUZTIAK... (1969)—Gabriel Arestiri
—esan behar diot
—mailu guztiak
—poesia guztiak
—Mailu guztiak eta poesia guztiak...
- OMENALDI GAS NOBLE BATI (HAMALAUKOA) (1969)—rene deskartesen jaialdi pentsalari
—a (nik beintzat asko pensatzen dut bainan o
—so gutxi esistitzen dut) pariseko o
—linpian epeka saltzen den bitartean geor
—ge gerswin ifarramerikatarraren fa
—got laguntza alaitsua burges musika
—ren hiletaren xaupenak pagatzeko di
—ko azken anaiak gizon guztiak berdin
—ak gara kristo gure jaunaren anaiak
—garelako bere teoria zaharra
—ehun mila entzule bizartsuen aurre
—an nekez ta gogaitmenez aditzera e
—mateko behar izanen luken elizan
- GAZTE NAIZ (1969)—Nire bidean tafernarik
—kausitu gabe
—Donostiko Parte zaharra
—igaro dut
—Musean jokatuz
—Euskal Herri guztiari
—irabaziko diot
—Gazte naiz:
—iretargia harrika hautsi dut
- POETA BAT HIRIAN (1969)—amaitzen / ari zen
—Gizon bat eta emakume bat /
—marmorezko statuaisilkariaikusi nuen
— banko bat zurezko
—geroarte bat entzun zen
—bat
—bat
—gutun irakurtzen
—periodiko saltzaile iluna pasa zen
—mormoratu zuen nehork
—Donosti. Adiskideak. Gaua
—da eta ertsi dira ateak
—Norbait bere bizitza / kontatzen ari da
—zenbait lagunen aurrean
- EZTEBE PAREDOIAN
(Zirriborro probisionalak) (1978)—PAREDOIA mementorik krudelena da
—Mementorik krudelena zazpiretako egunsentian paredoian
—Egunsentian paredoian eztarrira iganda korapilatzen
—Zaituen
—Antsia
—Angustia
—Eztarriko korapiloan esplikagaitza: hau gerra da
—Hau gerra da. Mendien beste aldean, itsasoraino
—Zure lagunak borrokatzen jarraikitzen dira
—Oraindik. Diotenez
—Gauez berrirabazten dute egunez
—Abioien pean galtzen duten haitza.
—Lautada honetatik iparralderantz behatzen duzu,
—Mendiez bestaldeko gerrara paredoiko pake
—Ikaragarritik: iparralderantz
—Aldiz hegoalderantz, zeren hegoaldetik sortalderantz
—Hegoaldetik sortalderantz zazpiretako egunsentitik
—Etsaia
——zure itsasoa orain lehen aldiz ikusi duen etsaia
—Intxortako zure trintxerara helduko baita.
—1937ko udaberriko haize urratuan
—Gasteizko lautadaren gainetik
—gortzen duten
—abioi urrundik helduak pasatzen
—ikusten dituzu
—Ongiaren eta Gaizkiaren infernutik bat-batean jetsirik
—zure batailoi ditximatua birditximatuko dutenak dira
—zure laguna oroitzapen bihurtuko dutenak
—agian ama alargunduko duten abioi urrundik helduak
—pasatzen ikusten dituzu
—goizero zeure trintxeran, Intxortan edo Lemoan
—itxaroten dituzunak dira, berehala,
—Ongiaren eta Gaizkiaren infernutik jetsirik,
—Bonben pean munduaren eta bizitzaren zentzua gal
—dezazun arte
—Bizitzeko gogo zoro hori, etxeko pake subazterra
—gortzen duten abioi urrundik helduak
—zure emaztea, emaztegaia edo arreba zaharrena erretagoardian
—akabatuko dutenak dira
—zure seme txikiak edo anaia jaio berriak
—eskolan ikasiko ez dituen
—bonbaldietan...
—ORAINDIK EZ ZEN habearen suntsidura eta kea
—metal irakinaren labetik jeistean
—atsegin ez zitzaizkizun gauzak,
—uniformeak eta numeroak, espaloiaren
—lege derrigorrezkoa zure bidexigor oin-hutsa azpiratzen,
—eta garoaren eta kresalaren
—mila baino kantitate handiagoak,
—oraindik ez hizkuntza arrotza
—plomozko letra belikoez eskolaren paredoietan ikasarazia
—zure hitz sehaskatsua amaren ezpainetan
—setiatzen.
—jeografian, eta olaren ximista aldez aurretik
—aditua, atariko xakolin bertsolariaren
—jakituria ahoz aho ezagutarazia. Orduan zen
—hamaika harri zutituen harremana, haritzaren hizkuntza
—udalehentsua abarkaren eta makilaren esan-nahi
—Oraindik taula zen, eta xalupa, konstelazio ikas-berrien
—azpian, izugarria lamia-koba pertsekutatuaren keinua
—artzainaren ezpain tolesgabean.
—Ihiztari inoiz aipatuaren kanabera soila
—errekaren borondate guztiz mehearen egokitasuna
—borobilki gurutzatzen. Oraindik laboraria, kapitain bere goldean,
—eta uhin basatiaren krudelkeria arrokan
—miserere arrantzalea hondartzaren ertzean ehortzen.
—Baserritik jeisten den eztei-gurdian
—lihozko izara brodatuaren
—jabego oso hori, aztorearen eta oin hutsaren
—aboz oraindik ez lurperatua, noiz ezarri zen
—zure adin ahalguztiduna ?
—Zure itsasoa ezagutzeko berrogei egunez eta berrogei gauez
—ez daki irakurtzen
—zure arbola elementalaren orria eta
—zure euriaren zuhurtasunaren eskuizkribua
—mormoratua.
—UNIBERTSOAN EHORTZIRIK
—arrotz zeure etxean
—ate hertsiren eta leiho ahulki argituren
—ME HACEN EL FAVOR SEÑORES, SON 182
—ke airean zintzilikatuaren eta errege destronuratuaren
—Drugestorearen hesteetako zaldi izugarrietan.
—Bost edalontzi husturen artean Me han dicho que escribes en vasco
—qué difícil, no? Gasteiztarra, Estibaliz
—etorri behar ez lukeen trenaren xistua
—bezala. Udaberri berri honetan ez dituzu aurpegiak ikusten
—soilik behera-behar eragotzia lege orotatik at
—POR FAVOR SEÑORES, QUE VAMOS A CERRAR
—soilik hautsontzia pospolo erre eta zigarro-hondarrez gainezka
—beste egun bat beste hainbat bezalakoa.
—Zu, arroztasunaren muga ikaragarrietaraino arrotz
—amorantearen ezpain urrunetan gudari beti bentzutua
—POR FAVOR SEÑORES, BUENAS NOCHES
—geldi zaitez orain nirekin
—Oh! aquí siempre está lloviendo
—Donostian, Euskal Herria
—gu eta gure poema liburuaren paredoi izugarriak.
—Zure bihotza da paredoirik desolatuena.
Sarrionandia, Joseba —1958—
- INORK AGINTZEN EZ DIDALAKO (1980)—Inok agintzen ez didalako
—dut maite
—maite dudana.
—Inork agintzen ez didalako
—ditut basamortua eta izarlokak maite.
—Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak
—ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura,
—sagarrondoetan eskegiriko bihotz horik,
—tristura handiegia zaien neskatxak
—eta zure irria, zure irria ere
—inork agintzen ez didalako
—dut maite.
- LITERATURA ETA IRAULTZA (1987)—Angel Martinez komisarioak bere errebolberraren
—detenitu biluziaren uzkira sartu eta mirila zikindua,
— odoldua, patetikoa ateratzen duenean
—zer axola zaio mutil torturatuari poeta
—G.K. Chestertonek La Salve bisitatu ote du
—Intxaurrondoko kalabozoetan nork ezagutzen du
—Zelan adieraziko du gero mutil torturatuak
—epailearen aurrera suntsiturik iristean
—objetive correlative kontzeptuaren esanahi
—zehatza?
—Zer da Molly Bloomentzat Carabanchelgo egunsenti
—jostorratzez betea?
—Nor da Michel Foucault zigor zeldetan hamar hilabetez
— higatzen denarentzat?
—Bost minutuko bisita bat? Enkontru lirikoa?
—Jean Duvoisinen Biblia estudiatu behar dute
— beren gutun debekatuetan
—hatxeak eta komak leku egokian jartzeko?
— Zein da literaturarentzat
—errebeldiaren, iraultzaren, abenturaren
—balio etiko ahortezina?
—Zer izkiriatzen da Voprosi Literaturi edo Tel Quel
— aldizkarien ertzean
—polizien tiro artetik —erreboluzioaren bandera lez
— ezkutarik gabe— ihes doan mutilari...
- GOSE GREBAKO HOGEIGARREN EGUNEAN (1987)—Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul,
—eskuak artega.
—Duela hamaika mende kalera irten ez garela,
—duela hamaika urte deusere jan ez dugula.
—Leihoko barroteen bestaldean euria
— isilean eta eten gabe.
—Beste leihoetan lagunak susmatzen ditut
—Zenbat garen? Bat, hiru, bost, zazpi...
—isolaturik, baina hanitz gara eta inor ez da
—tokatu zaion zeldatik pasatu den lehena.
—Lehenagokoen urratsak jarraitzen ditugu
—eta jarraituko dizkigute oraindik, eskolaruntz
—barrikaden albotik jakinminez doazen haurrek.
—Hezurretan gaude, min zaharren batek gure baitan
—hezurrezko xirulak jotzen ditu.
—Noiz arte izanen da denbora hain amaitezina?
—Bueltatuko ote zaigu haragia inoiz gorputzera?
—Hatzamarretan indarrik ez, begiak
—lausotzen zaizkit.
—Poema baldar eta tristeak igual bai baina
— koldar lekziorik ez diegu ondokoei utziko.
- ZITA (1995)—Ez hadi berandu heldu zitara abisatu neuan
— ordu eta lekuan.
—Bakardade sasoian bizi gaituk, banaka eta
— bakarminez, oldartuak,
—inguratuak, elkartzea gehiegikeria duk,
—kale bazterrean
—lau minutuz hitzegitea ere arrisku larria duk,
—Ez duk bilera bat, enkontru bat bakarrik
—bizi haizen jakiteko.
—Ager hadi oraintxe bertan, erlojuak
— markatzen duen
—mamulako une honetan, ez dadila hire
— hutsunea heldu,
—ez nazak denborari eta inguruari
—amilondoari bezala begira utzi.
—Gaur agertzen ez bahaiz, herenegun itxadongo haut
— ezinezko beste kantoiren batetan.
Satarka —1895-1971—
- EZ DEZU MAITE? (1924)—Agur, neskatil eder, polita...
—usaidun lore txuria:
—Entzun gaur nere biotzeko itzak,
—usotxo maitagarria.
—Nai zaitut eta, zugandik gauz bat
—yakin gabe ezin gelditu
—Ez dezu maite, Euskal-Erria?...
—Nere biotzak samin du...
—Ez dezu maite, zu yaio ziñan
—etxeko gela samurra,
—Eta tixikitan an egon ziñan
—Ez dezu maite, ama zarraren
—muxu ta laztan beroa,
—Eta amonatxok abesten duen
—seaska abesti gozoa?...
—Ez dezu maite, ttun-ttun-txistuen
—eres ots zoli ta ariña,
—Eta antziñeko euskoen dantza,
—dantza garbi ta liraña?...
—Ez dezu maite, dantz-alai ortan
—dantzatzen duen mutilla,
—Mutil sendo ta biguna, sasoi
—oneko gazte bikaña?...
—Ez dezu maite, euskotar danen
—pillota yoku bizia,
—Ludi guziak goratzen duen
—esku yoku maitatia?...
—Ez dezu maite, aizkora yoku
—polit, eder, eta azkarra
—Eta palanka botatzen duen
—gizon indartsu, bizkorra?...
—Ez dezu maite, mendi goi-goian
—dagoen basetxe zuria,
—kabitxo zoragarria?...
—Ez dezu maite, Euskal-Erriko
—itsaso zabal, aundia,
—Ta andik arraia ekartzen duen
—arrantzale on, argia?...
—Ez dezu maite, zure amatxok
—erakutsitako izkera,
—maitatzen degun euskera?...
—Ez dezu maite, gure asabak
—aldatu zuten zuaitza,
—Apain, egoki, anitz ederki,
—Gernikan dagon aritza?...
—Arren, maitetxu: esan zadazu
—maite dezula Ama zarra;
—Oztu ez dedin nere barruan,
—zuretzat dutan su-garra...
—Eta orduan, yoango naiz ni
—maitasun onez zugana...
—Esan zadazu, biotzez maite
—«Maite det eskualduna»...
—Egi-egitan izango zera
—betiko nere laguna...
- GUDA ZITALA (1927)—Negarrez dago, etxe-txokoan,
—Gaztañazpi'ko ama gaxoa...
—Atzo goizean kendu diote
—Bere semetxo biotzekoa...
—Larramendi'ko neska maitea...
—Orain ez da len bezela igotzen
—Goiko iturrira mutil gaztea.
—Nork zatitu du orren gogorki
—Notin txar,
—Gaiztoa,
—Biotzik gabekoa!
—Begi-beltz-aundiduna,
—Gosetien laguna...
—Artu duk
—Gaztea,
—Amatxoren semea...
—Gizon onak iltzera;
—Eta i, or,
—Etxean
—Gelditu aiz oean...
—Eta iñor ez biali
—Gaiztoa,
—Gogo txar-txarrekoa!
—Ez dituk
—Ikusten
—Biotzak erdibitzen,
—Gizonak alkar iltzen,
—Eta erriak austen?
—Ikusten
—Ire odola ixurtzen!
—Ez dituk
—Ikusten
—Ama gaxoak mintzen,
—Neska politak urtzen,
—Eta aitak ere erotzen?
—Ikusten
—Ire semea amaitzen!
—Besteren
—Iretzat gauz ariña.
—Oi, gazteen odola!...
—Ta iri ez dik ajola...
—Gizon beltz,
—Biotza duk gogorra!
—Ta ire eriotzagatik
—Eta egintzak gentza;
—Bestela
—Oi, zeñen estu, larri!...
—Negarrez dago, etxe-txokoan,
—Gaztañazpi'ko ama gaxoa...
—Atzo goizean gudan il zaio
—Bere semetxo biotzekoa.
—Negarrez dago, gelan gordeta,
—Larramendi'ko nexka maitea...
—Goiko iturrira mutil gaztea.
—Besteren
—Iretzat gauz ariña..:
—Oi, gazteen odola!...
—Ta iri ez dik ajola...
—Gizon beltz,
—Biotza duk gogorra!
- NERE MAITEA! (1957)—Bai-dala guztiz
—Ta aspaldian nik
—Ez dut urrerik...
—Txiro bizi naiz.
—Ta aspaldian nik
—Ez dut argirik...
—Polita izarra...
—Izar politak!
—Ta aspaldian nik
—Begi bustiak...
—Beti eudia!
—Zu, nere maitia!
—Usotxo zuria
—Nere maitia!
- LORETXO GAXOA (1957)—Neskatxa...
—Minkaitza!
—Len, gazte ziñala,
—Ta usai gozodun lilia.
—Aurpegi polita,
—Eta gorputza liraña.
—Gau t'egun zurekin
—Atsegintasuna...
—Griñaldi txarrik ez,
—Ta osasun agitz ona.
—Neskatxa...
—Minkaitza!
—Ta gaizkitu ziñan,
—Neskatil zoragarria!
—Betiko itzali da
—Ta loitan usteldu
—Zuretzat negua...
—Ta zure zainetan
—Odola dezu izoztua!
—Neskatxa...
—Minkaitza!
—Illunabar beltza
—Jatxi da lurrera...
—Oraindaramate
—Lau mutilek ildegira!
Serrano, Asier —1975—
- ASPALDI HONETAN (1994)—Aspaldi honetan
—sukaldeko saguak bandejaz akatuz
—tomate zukua egiten saiatu naiz
—eta hala ere badirudi
—odol urdina dutela zainetan
—egun hauetan
—zizareak lagun egin ditut
—baina damu dut mandragora belarrez
—ez ote diren urkatuen ileak erabiliz
—baleak ehizatzera joango
—aurten bertan
—armiarmekin jostatzen ikasi dut
—eta jada ez zaizkit zakurren laztanak atsegin
—atsegin dut mantisak
—odol hotzez biktimak ahoratzen ikustea
——aitak gudan egiten zuen bezala?
—azken batean
—gizona izaten irakatsi didate
—nola hil den galdetzen
- ETXEORRATZEK (1994)—Etxeorratzek haizea dakarte
—masusta lurrinez estalirik ene penaren
—haizeak erloju orratza dakarkit
—igaro urteak zentimetroka zenbatuz
—ene bihotz haragian sufrimenduaren
—gezia zulatuz
—eta odola ez da tonaka zenbatzen den
—gorrotoa inoiz izanen
—zauri bat beste zauri batez
—sendatzen da
—baina zenbat saurio eman dizkiozu gaur
—ez dut erantzuna jakin nahi
—oroimenaren ispilura lerratu ume ametsetan
—oroit zaitez
—ez nago ziur zein liburutan
—irakurri zintudan
—baina uste dut ene
—autobiografian izan zela
- BIHAR EURIA EGITEN BADU (1994)—Bihar euria egiten badu
—zainak urratuko ditugu
—ur tanta fosilizatu batez
—hamahiru sehaska kanta jarriko ditut
—hodei erienmagaletan
—eta gutxi izanen balitz
—ttu eginen diot edozein kaletar burusoili
—zortzi amets lehor ur-akatuko dizkiot
—gauean zotinka dabilen ludopatari
—atsoak bultzatuko ditut irrista daitezen
—urez erreko ditut haurtxoen lozorroak
—eta esnatzean zerua urdin ikusiko dute
—bihar euria egiten badu ere
—biluzik irtengo naiz kalera
—eta gizakiari eskatuko diot
—ez dadila sartu
—bihar behintzat
—jainkoen bizitzan
- ZER ZOR DIEZAIOKET (1994)—Zer zor diezaioket
—argia eragozten dabilen ludi honi
—zer oinak non paratu zorua sugarrez josia
—zer biluzik etorria jazki olanez atondua
—zer urteen kalenda paperak eman badizkit
—guztia
—zer zor diezaioket
—hemezortzi udaberri bizi dituen metafora honi
—zer itsukeriaren mesprezua amoltsu izara lo
—zer jipoien kontabilitatean ahaztua
—zer neska paper baten amodio frustratua
—guztia'
—zer zor diezaioket
—luma tranpatua duen azal hits ortografia honi
—zer hizkuntza batu baten hiztegi harroa
—zer sistema izenez A estreinakoz agurrean R
—zer poesia bekatu barkatu esateke irensteko
—guztia
—zer zor diezaioket
—etorkizunera heltzeko eskupekoa eman didanari
—zer plazerez estalia gauen izar arteko ezkila
—zer lehen argitan isuri hitz goxo fitsak
—zer ahantzi ordainez aitaren musu koskorrak
—guztia
—zer zor diezaioket
—goitik bekatarien kezkak biziagotzen dituenari
—zer beldurrez iragaten zenuen zainen gurutzea
—zer artzain beltzaren esker ona lojantzi poltsa
—zer paradisura deskomekatu zintuen izenen mena
—guztia
—zer zor diezaioket
—haurtzaroa lapurtu didan gizarte honi
- KATUEN AUTOPSIA (2007)—Errepideetan katu beltzak erortzen zirenekoaz
—nola igaro tiren hainbat mende
—horrenbeste ezen katuen hezurdura atzazal bakarrera
—mugatu ten herriaren gogoa urratzeko
—Nerabezaroan nintzen artean
—norbaitek ostu balit orduan iparraren mapa
—izaretara soilik bideratu banu
—zugandik dastatu fruitua
—beste zerbait oparitu zenidan ordea
—nola galdua zeukaten atzazal bakarra
—herria urratu zutenek
—nola mora joan zitzaizun
—katu begiradaren distira
—nola geunden jardun hutsalean
—aberriaren mintzoa mintzagai
—nola tirokatu ostean utzi zintuzten
—zigorraren erakusgarri errepide bazterrean
—nola egin nizun adio autobusetik
—zinen katu itzalaz libratu nintzenean
—nola itzuli naizen ihesaldi hartatik
—nork mendekatuko zaituen jakiteko
- KEAREN ANATOMIA (2007)—Igande arratsaldekoak ziren gure batzarrak
—kantoi anonimoen estolda sekretuak helbide
—halakoak baikenituen hitz antzuen orduak
—inongo irtenbidera ez zihoazenak
—haatik zigarro eternoen keak
—mintzo urduriz janzten zituen paretak
—suge imajinarioak izpiritua oldartuko bailigun
—dantza sentsualaren zentzurik ezean
—Hamar bat izan ohi
—ginen futbolari muzin egiten genionak
—desorduetan hitz zopak eraikiz
—iraultzaren hiztegi ofizial laburrari
—aurrizkiak erantsiz
—testu soziala zen geurea
—inori inorena axola ez zitzaiona
—Biharamunak lauso asperren eremuetan
—belarriek sarrera-irteera dutelako direla bi
—eta igandea larunbat bat aurrez badelako dela hits
—eta besterik ez zitzaidan argi geratu
—mundua konpondu gura genuen astetan
—hori eta zure mihiaren mintzo harroa
—nire ezpainetan irudika nezakeela
—keak sorturiko suge-dantza bailitzan
—besterik ez astelehen berrien plazerrerako
- NEKEA (2007)—Babesten ninduen gerizpe hark abandonatu nau
—lanpara guztiak irudituko zaizkit haren itzal
—baita zure mesanotxeko txiskero berdea ere
—Kanpaia jo osteko zigarroari kanela zaporea hartuko diot
—eta mingosbelarretan erarnango nau loak
—geriza zekarkidan zuhaitza moztu zuenarekin amesteko
—Eki imajinario batek errea esnatuko naiz izerditan
—eta leihoak irekiko didan oskorri morean
—amari besarkatuta aurkituko zaitut
—ondoren abandonatu ninduen gerizpean gora
—zaldi trostan abiatuko zara
- ZALDIAREN BURUSI KISKALIA (2007)—Umezurtz gelditu ziren kandelak eta
—ke beltzak kutsatu zigun bere tristezia
—sabaian idatziak darraite mezu horiek
—gehienak iraultzaren izenean sinatuak
—askea izatea elurra irenstea lakoa zela
—hotza izan behar duela bihotzak
—bala bati irteten uzteko eta
—libre ginelako hartzen genituela armak eta
—pistolak ez zirela inolako kate eta
—herriak soilik lotzen gintuela eta
—sekula sinetsi ez nizula nahiz eta
—sekula sinetsi ez nizula inori ez esan
—Umezurztu ziren independentziarako bideak ere
—apika bi ez ginelako eta
—utopiari alta falta zitzaiolako
—eta herri honetan denak gara seme-alaba
—denak zipaio terrorista pikolo miguel mitxel
—denak errudun eta inork
—ez du errudun sentimendurik
—berdin gertatzen zen lehen
—ikurrinak euriaz babesteko balio zuenean
—orain ez da ikurrinik inor odoletik babestuko duenik
- KOADRO IZOZTU HONETATIK (2010)—Gauaren gandua suge azalez janzten denean
—lokatzez mozorrotuko ditugu gure zauriak,
—eta lur beretik gatozela eginen dugu amets.
—Gauaren ihintza zorrotzegia begitantzen zaigunean
—su emanen diogu katedraleko kanpandorreari,
—eta habia berriak habitatuko dituzte erbestean uso zaharrek.
—kartoizko anakonda horren barrenean uzkurturik.
—Esadazu non, noiz eta nola
—egin behar dudan lo galtzen zaitudanean.
—Esan diezaiogun hamaika bertsio ezberdin dituen
—egia bat elkarri, eta alde egin dezagun,
—txantxetan bada ere,
—gezurrezko koadro izoztu honetatik.
- ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE (2010)—Suntsitutako zibilizazioen bisaia dute
—auzoko tabernara jaisten diren giza manikiek.
—Gitarra hautsi bat da
—txerriki ozpinduegia zerbitzatzen duen emakumearen sabel<
—eta teklarik gabeko klabikordioa barrako gizonaren irria.
—Nota desafinatuak zeharkatu behar ditu hemen keak.
—Eguerdiko ordu biak dira eta haizegailuak
—bero sapa baino ez du hedatzen, hori bai,
—demokratikoki, eta ez da gutxi.
—Eguerdiko ordu biak dira eta
—ez dut prentsa ez erostearen damurik.
—<<Aurki ditugu hauteskundeak>> bota du norbaitek,
—baina ez dio esaldiari segitzen,
—mahaitik lurrera erori berri zaion domino pieza jasotzen
—okupatuegi dagoelako apika.
—Eguerdiko ordu biak dira eta
—metal hotsa aditu da txanpon makina argitsutik irteten.
—Apustularia, irabazitako sosengatik pozik sentitzetik urruti,
—txanpon berria zerez egina den hausnarrean ari da:
—<<Berunez egin beharko lituzkete txanponak>> esan du
—<<orduan bai, orduan jakingo nuke
—zein etekin atera txanpon bakarrari>>.
—Eguerdiko ordu biak dira eta
—auzotar izatearen harrokeria
—kamisetan itsatsirik daraman gazte bat gerturatu zait:
—<<Hi ez haiz hemengoa>> leporatu dit.
—Eta nik, ezetz eta baietz erantzun diot,
—ezetz eta baietz aldi berean,
—bi garagardo eskatu bitartean:
—<<Eguerdiko ordu biak dira eta hiruretarako
—hangoa izan nintzen bezala
—izango naiz hemengoa>>.
- EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK (2010)—Ez dut ulertzen zergatik berrizendatzen ditugun kaleak.
—Zergatik gidatzen gaituen memoriaren beharrak
—geografia pertsonala asmatzera.
—Begira, heldu gara hirigunea lau kaletan zehar
—zabaltzen den zirkulura.
—mudantzen kalea deitzen diot nik.
—Espaloietan, tolesean edo erdi etzanda
—beti aurkituko dituzu koltxoi urratuak eta aulki hankamotzak,
—bonbillarik gabeko flexoren bat edo
—gerra aurreko kartazal horituren bat.
—Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
—Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
—Balkoietan bozgorailuak daude eskegita,
—gauean azaltzen den artaldeak,
—beti berbera den irratinobela entzunaz,
—lasai deserrotu dezan insomnioa jasaten duenaren ametsa.
—Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
—Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
—Huntzak garaitu ditu bertako etxeen larru zurrunak
—edo agian ez zen han sekula etxerik izan...
—ez dakit, memoria
—garaituek ahazten duten historia liburua omen da.
—Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
—Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
—promesen kalea hedatzen da eskerga,
—itsaso beltz edo zeru beltz ezezagun bat bailitzan.
—Arbel garbi bat non
—kleraz marraztutako beladun itsasontzi eta izar denak
—utzikeriaren edo zoriaren ikatzaz nahasten diren.
—Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
—Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
—Eta ixten ari da, bihotza,
—gure ezpainen arteko zirkulua ixten ari da.
- GALDETU AL DIZU INORK NITAZ (2010)—Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?
—Berunezko kateak daramatzat oinetara lotuak, eta nire
—gabardinaren patrikak ibai ertzetako igelez daude habitatuak.
—Ehunzango erraldoi baten pausoen zama kiribiltzen zait
—eztarrian zeharka, baina gerturatuz gero, lepoko markok,
—haragi ustelaren pleguak baino ez dira. Nahiz eta apur bat
—kulunkan eta tantoka eraman, turbante koadrodun bati esker
—bere lekuan eusten diot garuna dei diezaiokedan odolbilduari;
—eta mendeku hitza oraino ez zaidanez ahaztu, bere funtzioa
—betetzen duela sinesten dut. Nik dakidala hamabi labankadak
—zulatzen dute nire bizkarra, nik dakidala, ezin izan baititut
—zenbatu; labankadok sorrarazten duten mina ordea ez da ezer,
—bularraldean zintzilikatzen zaidan geziak eragiten didan min
—zorrotzarekin konparatuz gero. Herdoiltzen hasia da gezia, eta
—gainera, ezin uxatu dezakedan papagai zuri-beltz bat pausatzen
—zait berton. Ez da isiltzen papagai zuri-beltza, behin eta berriz
—diosta: <<Jo haute, jo haute, baina ez haute makurtu>>.
—Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?
—Ez ezazu uste hiria ez den beste inon galdu naizenik, edo
—auzorako bidea ahantzi dudanik. Inork nitaz galdetzen ez
—badizu, inor horrek bere amets gorrienetan ikusi nauelako da.
- GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA (2010)—Jendea berdin aspertzen zen igande arratsetan,
—bikotekidearen bainilazko izozkia nola urtzen zen begira.
—Etxe aseguruak anuntziatzen zituzten afixaz zeuden blindatuak
—geltoki finkorik gabeko autobusak.
—Balkoietan izara zuriak eskegitzen ziren lehortzeko,
—eta zer gerta ere, banderak lixibaz garbitzen.
—Debekatutako ekintzen zerrenda bat bazegoen,
—nahiz inork ez zuen dekretu osoa buruz ikasteko pazientziarik izan.
—apur bat suizidatzea erabakitzen bazenuen.
—Nekezagoa zen lanetik itzultzea lanera joatea baino.
—Zakurrek ez zituzten beraien kakak jasotzen,
—eta larrua beti ilunpean jotzen zen.
—Egun argiz errezatzen zitzaien katedraleko usoei.
—Ogi beltza prezio berdinean egosten zen labe publikoetan.
—Zebrabideek ez zeukaten ez garai batean ez bestean
—inongo zentzurik ez norabiderik.
—Eta inor ez zen ausartzen
—larrialdietarako zenbakia markatu ondoan
—bigarren tonua jo arte itxoiten,
—nahiz denek zekiten
—inork ez zuela bestaldeko telefonoa hartuko.
—Badakit,
—kontua ez da
—gerra garaiak edo bake garaiak oroitzea,
—kontua da
—ahaztu egin zaigula noiztik bizirauten dugun
—bake armatuaren garai hauetan.
Setien, Gorka —1958—
- ZER DA BIETATIK? (1985)—herriak herria bera erasotzen dabilen
—teste batek esango luke
—pobrea pobrearen kontra
— eta beti izan ohi da
— xehetua bere baitan
—eta iheslari
— itzala egunero pertxeroan utziko lukeen izaki hoietakoa.
—materia grisa bera baizik
—sustantzia zuri eta odolarekin batera
—laberinto galkor.
—poesia ala jaki politikoa
—zer da bietatik?
- ZER ARI ZARA (1985)—zer ari zara bilatzen
—zer bilatzen
—edo gerri perfektoaren insinuazioa?
—gaitezen biluts
—pikutara dena.
—erlojuak ez du txistu egiten
—bizi-bizian sendatzen gara
—bilatuz gero
— gelditu gabe
— aurkitzearen atzetik...
—eta ez da egiarik perfektoan
—ez bilutsik zeruan.
—hartua zegok kuidadoa lehendik.
- POEMA BAT (1985)—poema bat idatzi behar nuela...
—eta hara
—etxeko terrazan
— zurrumurru elektronikoa ote?
— historia ikaragarriak kontatzeko gaua,
— ume bioelektroniko palkolore
— hogeitalau kanaldun stereoaz erdi izatekoa akaso,
—ez dakit nola esan.
— eta hor kanpoan etxeko terrazan euria debalde.
— gaur gauean amoreak bere zirkunstantzia balio du
— osea ez dago maiteñorik maindire artean.
— moztuak izan daitezke lepo odoltsuetaz mintzatzerik,
— eske ez baitu inportik gainera
— zertarako trajediak
— xenxible jarri eta kanpoan
—euria bertsotan ari bada?
—gaur esate baterako
— ipurdi gerri okertze perfektoko neskak
— marketing erotiko eta gin-tonic mesedez.
— maitearen alua lehor
— drogaren aurkako manifestazioa eta
— hospitalak bete bete,
— desamodioaren dizdira eza begietan
— marra ustel zeharkakoa aurpegietan...
— eta duda izan arren,
—bizitzari beste urrats baten aukera
—eman edo ez eman pentsatzen arituta ere
—betiko posturan egingo dugu lo.
—hezetasun ilunzaleko une geldietan ahoz gora
—ikaratu gabe
— patxara onean poesiak
—nor izutu dezake ba?
- BAIZIK (1985)—ez dut politikoek negoziatutako
—hizkuntzarik desira,
—ihintzaren ametsetan murgiltzen bainaiz sarri.
—historia eta espazioa bokadilo batean iresteak
—arnasa estutzen dit
—maitasuna dastatzean
—ez dezaket manifestapena esan
— exzitazio baizik.
—kamamilarik ez dago baratzetan;
—beti bixitatzen gaituen lainoaren
—orrialde zensuratuetan
— hamaika hots huts larri.
— exorzitzaileak beren akelarretan pozik daude
— amona sukaldean umekeriak kontari
— hilobak, artoaren truke,
— gure zuloetan oihartzun eta zarata eza
— zaldien kaskoak asfaltoa jorratzen ari
— umeen malko eta sortzear dauden loreekin
—banderak esnatu dira,
—pergamino modernoetan
—beldurra uniformea funzionario klasifikatzaile
—astoak eliz ataritan txistulari iraultzaile
—bedeinkazio sagardoa dotriña eta prenahiduzuna
—erroibar edo etxelarko hitzen musika ixuri
—zengau batean emakume batzuren aho xamur
—bero konspiratzaileetatik eta orduan...
—gizona mutu
— bulegoetako leihatilak hertsirik.
Solozabal, Paulin —1912—
- BEREZ (1969)—ta ezin dot ikusi...
—Siñistedun gizonak,
—zergaitik, zergaitik
—ez dira geiago arduratzen
—gizonaren bizitza osoa
—jagoten?
—Arima bizitza jagokeran,
—zergaitik itzi
—bertan bera,
—aretzaz arduratzeke?
—merezi ditu.
—laguna erdibiturik
- OTSA (1969)—Biotza
—maitasunaren otsa.
—biotz ondasuna.
—Zuk poztu dozuz samiñak.
—Zuk il dozu garraztasuna.
—Maitasunez zabaldu ziran lorak
—biotzaren erdian.
—Orain, egia ta argia
—maitasunez nastau dira
—uste onean.
—mendi ta soloak
—maitasun goizean.
—Sendi ta lantegieri
—egia ta zuzentasuna
—loratu diranean
—Biotza,
—zure ontasuna ixuri
—gizon bakotxari
—biotz barrenera
- NAI (1969)—Ez dot ixildu nai.
—Obena litzake.
—Lapurretan,
—lortutako garaitza
—ustelduta dago.
—Bizia ondatzen.
—Ingura atsetan...
—« Biziaren » gaitza
—buruetan sartu da.
—Ots, gazteak, ots.
—baltzeko
—atxurrak artu
—onkeri baltz
—eta
—lotsagaldukoa
—eta
—austeko,
—egunsentia
—datorrenean.
- DAROE (1969)—Zuzentasuna,
—aitatu ditu
—opatu dautsoz
—leku bedeinkatuan.
—argitu gura izan ditu
—zuzentasunez errotu
—biotz barruak.
Suarez, Castillo —1976—
- SONETO BAT EGIDAZU (2000)—Soneto bat egidazu
—bi hizkuntza ofizialetan idatzirik
—zerbait aurreratzen dugun.
—Etsipenean erortzen dira.
—Kalteak ordaintzea ezinbestekoa ez dela
—ez dakite belaunaldi berriek.
—Horregatik nahiago ditut fakturak,
—Brookliyngo loft batean
- NEURE BURUA (2000)—Ez dut neure burua entregatuko
—propaganda bitarteko gerra honetan.
—Poemak idaztera dedikatzen jarraituko dut
—arreta handiz ez baitut ibili nahi.
—Batzuetan ezinbestekoa da gezurra esatea
—edo ezer ez esatea.
—Agian problema handiegirik ez dut izan
—horregatik zubi erraldoietatik
—ez naiz sekula pasatzen.
—Ohar sekretuak
—ofizialki Azerbaijan diren eskualdeetan.
—Ez dut neure burua entregatuko
—propaganda bitarteko gerra honetan.
- ZU ZARA (2000)—gezurra esateko tentaldia,
—babesik gabe geratzearen beldurrak eragin duen
—nortasun interesgarria erakusteko saiakera.
—Zu dira eta ez ni
—familia tradizional itogarriak,
—besteen istorioen asmatzaileak,
—istorio propioen ikasleak,
—aldaketarik gabeko istorio salgarriak finean.
- HAIZE LARANJA (2000)—Udaberriak abandonatu duen
—Zakar guztiak barreiatu ditu
—zarata monotono batez;
—karrikak jende gutxirekin gelditu dira,
—Nor sartu ote zaigu gurean?
—Nork utzi digu berritasun hori guztia
—apaletan pilaturik?
—Nik gutun mingarriak idazten
—garaipena agerian uzten duten horiek,
—hari ez baitio haize laranjak beldurrik ematen.
—Gutunak idazteari ekingo diot nik ere
—badakidalako erantzunik jasoko ez dudala;
—«ezezaguna» boligrafo gorriz idatzirik
—bueltatuko dizkidate
—erbeste eskari sekretuak.
—Nondik ote dator
—haize laranja itogarri hori?
- POEMAK IDAZTEA (2004)—Poemak idaztea
—gurasoen etxera bueltatzea bezalakoa da,
—eta haurra zineneko gelan lo egin.
—Amak panpina guztiak gordetzen ditu ordenatuta.
—Poema berririk ez dugu gordetzen gure baitan.
- DENON HISTORIA (2004)—Edozein egunetan
—bera baino hogei urte zaharragoko
—batekin,
—maitasun demografikoa praktikan jarrita.
—ezin duelako fotokopiadora usaina gehiago jasan.
—Eta era desberdin batean izanen da zorigaiztoko
—gune komertzial guztiek denda berberak izanagatik,
—mundua gero eta handiagoa delako
—berriz ikusi ahal izateko.
—Mundua gero eta handiagoa da
—denon historia kontatu ahal izateko.
- BIKOTEAK MUSUKA (2004)—Lantegitik alde egin zuen
—adiorik gabe hustutzen zaizkigu ohatzeak guri.
—Etxetik kanpo ikusi behar izaten ditugu izengabeak
—hiru urte geroago,
—zorte pixka batekin.
—Norbaitek erakutsi zigun
—aurre egiteko prestatuak.
—gure etorkizuna hobea balitz ere
—Poltsa gorri batean haren unibertsoa.
—Min ematen dit bikoteak musuka ikusteak.
- KONTRAESANA (2004)—Zuretzat dira lerro hauek
—ispiluaren bestaldean irri egiteagatik,
—bat-batean erabaki zenuelako ez zuela merezi
—aholkuak jarraitzea,
—zure bulkada hutsarekin egin zenezakeela aurrera.
—Badakit astia duzunean
—muxuak gordetzen dituzula ahoan
—eztanda egin arte.
—Etorriko dira garai txarragoak eta, horrekin batera,
—metroa galtzeko gogoa.
—Pankartarik gabeko herria nahi baduzu,
—Zurekin noa, nirekin etor zaitezen.
—Non duzu lantokia, zure bila joan nadin?
—Argazkietan irribarrea erakusten dutenak
—ez ditu euriak kalean bustitzen,
—baina odol gehiegi biltzen duzu gorputzean,
—min berri bat egunero.
—Bidaiarik gabeko bidaiak nahi nituzke,
—baita berririk gabeko irratiak ere.
—Hildakoak ugaltzen zaizkigu eta, hala ere,
—maite zaitut kontraesana zaren aldetik.
- EGIA (2006)—Poema batek mingarria dena
—eder bihurtzen du.
—Memorian iltzatu ez zaizkigun oroitzapenak
—dakartzagu gogora, egiazkoak izan ala ez.
—Edertasuna krudela da, ordea.
—Horregatik poetak ez gara
—erabat sintzeroak.
—Horregatik ez dugu erabat sintzeroak izan nahi.
- SABAIAK (2006)—Orain jabetu naiz zergatik ez zenituen
—nire etxeko giltzak:
—uste baino lehenago etorri ez,
—eta goizean goiz alde egiteko.
—edo barruko nazken itzalei:
—behin eta berriro gogoratuta
—ahaztuko zaizkizula iruditzen zaizu.
—Galdetu nahiko nizuke
—Berdin maite zaitzaket begiak itxita.
—Eta ez dut tristeegi agertu nahi,
—baina zure bila ateratzen naizen bakoitzean
—sabaiari begira aurkitzen zaitut;
—kopeta izerditan.
—Demagun astean behin izaten dela hori.
- ARNASA HARTU (2006)—Nahiago dut zalantzekin ez bizitzea
—zu biriketan igerian edukitzea baino.
—eta opariak korreoz gehiago ez bidali.
—Baina begiratzen dizut:
—ez duzu ezer esaten.
—Orduan, iruditzen zait ihesi zoazela,
—heldu beharko nizukeela besoetatik
—larrialdi-simulakro honetan.
—Bular iletsu baten gainean geratzen naiz lotan, ordea.
—Nire adina bikoiztu egiten da horrela.
- ZATITUA (2006)—Zati txikiak egin ditugu
—handik hona garraiatu ahal izateko,
—bizimodu ahalik eta arruntena egiteko,
—eta, beraz, tarteka bakarrik
—akordatu ahal izateko haiekin.
—Une bat iritsiko da, gainera,
—non pusken arteko lotura galduko baita,
—eta guri ere ahaztuko zaigu
—osotasuna zirela garai batean;
—Zaila eginen zaigu errolda osatzea;
—ez gara arduratuko horregatik.
—Noizbait ilusioen zati horiek guztiak
—bat izan baziren ere, ez gara
—inoiz ere egoera horretara itzuliko.
—Oxigenoaren konposatu batekin bizitzera
—ohituko gara.
Taberna, Mikel —1957—
- EGIA (1995)—egiak zazpi gartzela
—solas zuriak bortz gela
—egiak zazpi ezpata
—lilurak bortz gezur-meta
—kateak hautsi egin litezke
—paret goriak bortz leiho
—zaldi eroen gurdi hautsia
—aho ergelak bortz amu
—izuen gazteluko ihesa
—antolatu dugu
—jainkoek bortz mingain lodi
—egunargia urratu aintzin
—fite, mugi hadi!
- ILUNABARREAN 3 (1995)—Badira betazalak bala hariz itxiarazten
—dituzten jostunak
—Badira odol gorriz bete
—estilografikoarekin tratua burutzen
—duten salerosleak
—Badira bihotzak altzairuzko goldez
—erdibitzen dituzten laborariak,
—Lurrarentzat on(garri)
—Badira heriotzaren ederra
—eskribitzeagatik berun puxkak
—disparatzen dituzten kronistak
—Badira hauts zuria sudurretik sartuz
—miseria ezker-eskuin goitika barreiatzen
—duten irudi hotzak
—Badira lumak pintura zuriz estaliagatik
—beren belztasuna izkutatu ezin duten
—putreak
—Badira besarka ematen dizutenean nabala
—zure bizkarreko 3. eta 4. saihetsen
—artean ahanzten duten lagunak
—Badira egia bakarra pozoi botilatik
—edateko erreguka ari zaizkigun profetak
—Badira anteojoetan Californiako beach-ak
—pintatuz beraien elizara itsuturik
—sartzera gonbidatzen gaituzten
- ILUNABARREAN 4 (1995)—amodioaren gaitza kutsatu nahiz,
—hatsezko hariz ehunduriko zapi gorrizta
—lepoaren bueltan paratzen dizuten zuhaitz ibiltariak,
—zainak lur eta gorotz hezez ihintzatuak
—eta adajean kolore guzietako ostoak zintzilik,
—eta iratze zurrunbiloak altxatzen dituen haizea
—beti hor xixtuka izaten dutenak
- GUREA 1 (1995)—Gurea txalanta zulatu bat da,
—izotz eta harri mendien artean,
—gerraontzi ikaragarriek zapalduko ote duten
—itsaso zakarrean.
—Gurea, maiz, geronek zulatu txalanta da,
—mailua eskuan, batean iltzea sartu
—baina hurrengo kolpean huts egiten baitugu,
—eta gu, mariñelak, boga-boga!
—eskuekin ura kanpora ateratzen,
—hondoratu eta historiaren baleak
—irents ez gaitzan betirako.
—Hala ere, tarteka,
—pirata maxkarak jantzirik,
—mastaren muturreraino igan eta
—zahagi bihurtzeak ematen duen indarrarekin
—«gure lurra, gure lurra!!!» oihu egiten dugu.
—genituzkeela
— ahantzita
Tapia, Alexander —1899-1957—
- ZORUNA (1925)—Our sweetest songs are
—those that tell of saddest thought
—Aurtzaroako irriak
—Ots baten
—Gera ludira eltzen.
—Gazteak,
—Gure biotza sutan.
—Maitasunaren garra.
—Zoruna atsegiñetan.
—Badator
—Itzaltzen gure sua.
—Zartzaroa... oroitza...
—Garbaia... eriotza...
—(Parisen)
- GAILURRARONTZ (1926)—Ta ain gora
—Ote baltzaz
—Beterik da
—Nor ausartuko
—Laisterka,
—Arantza zear
—Ta noiz mendi orren
—Nork gurutzatuko
—Amil itzala?
—Arkaitz zorrotz oiek
—Luteke urratuko
—Gorputz makala.
—Ixten dure bidea;
—Amaika ta amaika ito
—Dira aien uretan.
—Aietan, bai gaxoa
—Ausartzen dan gizona!
—Laister da aienatuko
—Eken magal otzan.
—Eta oian izuetan
—Erruz dira piztiak.
—Bidazti zai daude ao
—Zabalik, zematsuak.
—Erpin latz artan.
—Argi diztikor.
—Nor ausartu
—Araño igotzen?
—Ain kementsu
—Gizon kementsu ori!
—Ator, ator ene zaldi!
—Laisterka, laisterka,
—Geldige aurrerantz;
—Oin gorantz, oin berantz.
—Alde, alde, pizti oiek,
—Utzi garbi bidea,
—Ona, ba, ene eskuetan,
—Su ta garrez ezpata.
—Urra-dituzte arantz zorrotzak
—Eta piztiak utzi dituzte
—Nere gorputzan ortzen atzak.
—Sukar larria nitaz jabetu da, urtutzen nauer
—Gar gorria lez. Egarri daukat, egarri bizi-bu
—Aizea bera errekorra zait; patsetan nago.
—Odolaz nasiz jausten da nere izerdia...
—Urbil ortan ibaia.
—Artan sartu ta kenduko
—Oin gora, oin gora, arkaitzez jauzika.
—Arizti, pagodi dauzkagu atzean.
—Amila bai beltza! Bañan, zer? Aurrera!
—Iñal bat bakarrik, ta gaude gañean.
- OLERKARIAREN GAUA (1931)—und alle Herzen wurden weit
—Gau ilunaren ixiltasunan
—Maiz ta sarritan gogaltzen,
—Nere erriaren etorkizuna
—Begi zorrotzez aztertzen,
—Nere inguruan sumatzen,
—Onen atsaren goibel lodiak
—Gogoa didate itotzen.
—Maiz ta sarritan begietara
—Negar mingotsa zait igan,
—Ta okondoak, orduz ta orduz,
—Josi oi ditut lan-maian.
—Ikuskantz eder-gogoa
—Etorri oi zait atseden-gentzez
—Betetzen nere gogoa.
—Neska gazte bat, lerden liraña,
—Begi urratu ta ederretan
—Du ortzearen argia.
—Euzki bezala istatzen du.
—Zitorearen ezetasuna
—Espain me-gorrietan du.
—Darorkio uin leunetan,
—Guzietara edatuz gero
—Sorbalda borobiletan.
—Irriño baten ao gozoa
—Alai idekitzen zaiola,
—Altxor aundi bat esan liteke
—An altxaturik dagola,
—Ortzen pitxiak dagerzelako,
—Dirdiratsu, bi lerrotan,
—Gorri diran ezpainetan.
—Gorputz liraña miesa zuri
—Ta ariñaz dauka jantzia.
—Esan liteke gotzon bat dala
—Donokitatik jautsia.
—Ekaitz erdian ego zabalik,
—Datorkidana aizek joa.
—Ozti beltz beltzan margo politez
—Dagerkidan ortzadarra,
—Biotz minduan berpiz dakidan
—Itxaropena ta indarra.
—Beso zabalik ta irri ezpaintan
—Aurrerontz datorkidala,
—Goiz aratzaren argitasuna
—Nere ondoan zutik geldirik,
—Jartzen dit esku ariña
—Ezereztu nere miña.
—Ao zabalik gero dantzuiot
—Abotsaren eresia.
—Bere ezpaintako eztia.
—Zure gogo samurra orrela bizitzeko
—Atsekabez betea ote da egiña?
—Begiak lañotuak, makurturik burua,
—Muturik eztarria, sutan bekokia;
—Ta gogaketa beltzez josirik oldozmena...
—Leiaz banatorkizu oñazea arintzera,
—Nere maitasunakin dakartzut alaia.
—Argitu nai dizkitzut zure begi itun oiek,
—Eme gain arin baten mukertasun ankerrak
—Birrindu ote ditzu zure gogo ituna?
—Edo, ikusi zenuen norbaitek zeramala
—Zure maitasunaren bitxi ikuz-kutuna?
—Idoro ote dituzu ludiko basoetan,
—Ezpaintan irriño aizkide maltzurrak,
—Laister, baña, urratzeko, pizti goseti legez,
—Zure izate osoa: gogo ta ezurrak?
—Uxatzeko gerturik nagokizu bertan.
—Zein, zein da iluntzen zaitun goibel izugarria?
—Beazun mingots ori, zertan dago, zertan?
—Zure itz ederraz bide zatorkit gogo minduan
—Oñazeak berritzera?
—Ai, utzi, arren, utzi nazazu beazun ontan,
—Miñok sendakaitzak dira.
—Oñaze ontan, ni naiz neguko zuaitz biluzi
—Ta izoztuai idurikoa.
—Aize gogorrak astintzen ditu, ta aien azalez
—Euria doa ta doa.
—Jotzen du nere gogoa,
—Ta atsekabean euri samiña, gelditu gabe,
—Daror beti oparoa.
—Ordun, ezesten dezu nere maitasuna?
—Ordun, naiago dezu arantz oien artean
—Bizitzea, bakarrik, beti itun-ituna?
—Maitasuna dakartzut, ta, itsu, ezesten dezu,
—Zoriona daskeinzut, bañan ez dezu nai,
—Agur, bada, banoa; entzun, bañan, lenago:
—Zure zoritxarraren, zu, baiki, zera gai.
—Zu zera gelditu zaidan adiskide bakarra.
—Galduko bazindut, bada, nork eman lizazbidak
—Kernena goarentzat biotzandako indarra?
—Zuri atsegin eiteko berriz urratzera noa
—Esku anker ta gogorraz nere zauri bizia.
—Eta berrikusiko det nere odolaren uina
—lgotzen, lenago bezin gorri, bere, joria.
—Maitetasun bat biotz gaxo onen erdi-erdian
—Neukan ongi altxatua,
—Oroitz samurra! Nere maitale kutun-kutuna
—Nendukan liluratua.
—Esan nezake ludi ontako eder guziak
—Bere izatean zeuzkala.
—Ozkarbiaren urdin txukuna ta itxasoaren
—Apar zuri ta makala;
—Ondartza alaiak ta uztailke gari jori-onduak
—Daukaten eritasuna;
—Udaberrian sortzen diraden iratze ezeak
—Duten orlegitasuna;
—Zuaizti arro ta mendi izurrak udazkenean
—Janzten duten soñekoa;
—Urretxindorran abots samurra; zurrunbilo ta
—ltxas nastuen orroa;
—Iturritxoen lelo biguña, lili-usaia;
—Tximist-leñotu beroa;
—Uri aundien zarata gaitza ta baserrien
—Bare ta gentza goxoa;
—Ortze ta lurra, aize ta itxaso, euzki ta argia
—Bera zan eder nere maitale kutun-kutuna!
—Bera zan maitagarria!
—Ordun, olerkaria, zure maite-kutuna,
—Biotz orren jabea, sumatu det nor dan.
—Aberriarendako maitetasun bizkorrak
—Surik ipiñi ditzu biotz-ezpainetan.
—Bai, egia da! Entzun zadazu. Aldi artan zan
—Urreko iledi edergañean zeukan burestun
—Aberats ta diztikorra.
—Sorbaldetatik, zabal-zibuka, zerorkan beira
—Eguerdiko euzki bezala dirdiratzen zun
—Bañan, ai-gero! Bai aldaketa mingots-mingotsa!
—Nork sinetsi zezakean?
—Bitxi ederrez apaindutako burestun ura...
—Antziñako janzkorria.
—Bialdu zuten bakaltegitik, eta itzali zan
—Bere edertasun-argia.
—Orra non dagon! Orra, badakuts! Goiko Jaun ona!
—Bere atzapar larria.
—Aize zakarrak guzietara darabilkio
—Begietako argi itzalia, da lañoetan
—Zintzil zarpailez jantzia doa; ez dezake ere
—Bere gorputza estali.
—Zakur goseti amorratuen talde aundi bat,
—Artega joan ta itzuli,
—Sainga ta uluka, gelditu gabe, alboan dau:
—Maltzur-maltzurrak itxoiten
—Aragietan ortzak sartzeko, bere burua
—Noiz itzuliko ote duen.
—Uxatu zuten aranetatik, ta orron dabil
—Orain goiko aitz latzetan,
—Iges eta iges, gorago beti, orein bezala
—Ote ta pagodietan.
—Era itun ortan ipiñi duten esku guziak
—Ez dira, ez, arrotzenak.
—Lan donge ortan leiatu dira —nola sinetsi?—
—Baita gure anaienak.
—Ekentzat gorroto! Gorroto bizia!
—Amaren altzoan aizto sartzeko
—Bere errainetatik atera ziranei
—Gorroto bizia beti betiko!
—Bere esne goxoaz aletu ziranei
—Urratzeko gero bular maite ura,
—Gorroto samiña berorkie beti!
—Betikoz gorroto, amaika aindura!
—Bere ezpainetatik ostu ziotenei
—Maitasun-muso ta irzen eztia,
—Aurpegia gero ttuka estaltzeko,
—Gorroto ta aindura bizi-bizia!
—Geldi, geldi, olerkari; eutsi, eutsi sumin ori;
—Bestela galduko dezu, noski, zure burua
—Kupigarria da, zañez, aberri maite-maitea
—Era orran ikustea gogorki zauritua.
—Badakuskit, ala ere, euzkotar multzo batzuek
—Beti gerturik daudenak aberri gaizkatzera
—Zabaldu, bada, biotza itxaropenaren argira,
—Gurenda eguna, agian, laister doa urratzera.
—Era, gañera, abes egin, olerkari maite orrek.
—Ez bekizu, ez iñondik, ixildu estarria,
—Abestu gelditu gabe, eresertia izango zaizu
—Gogoaren atsedena, biotzaren eztia.
—Eta poztu zaite. Ara: zelaia zuritzen zuen
—Elurrezko estalkia, gailurrera itzuli da.
—Maitagarri irritsu legez, argiz ta margoz jantzia,
—Udaberri txukunaren aurpegia ageri da.
—Arek, begiratze batez, eguzkia piztuko du
—Ta beronen musuz bela urtuko dira elurrak.
—Ta jantzi diztikorretan darozke gailurretatik;
—Baita bere laina, berriz, irentsiko du lurrak.
—Baño iturri gardenetan berriro ere dagerzke
—Ta zilarrezko matasa lez, doazke abesten,
—Ta adituz urretxindorrak eken otsa gau miñean,
—Beren maire leia asiko dira bertan edesten.
—Zugatzak jantziko dira berriz orri orlegiaz
—Ta aien kimu berrietan txori abeslariak
—Dituzte antolatuko, udaberriarendako
—Opari eder bezela, bein ta berriz kabiak.
—Itxaron! Ara: belardi ta sagardiak badoaz
—Arin-arin apaintzera lili mardul ederrez.
—Atsonez-uin goxo batek ludia usainztatuko du.
—Bete bezaitza uin orrek alai ta irxaropenez!
—Itxaron! Egunabarra sortaldeko mendietan
—Gau beltzeko iluntasuna oraikotz ai da urratzen.
—Ta oro alaitzen dala, zu itun-itunik zagokez,
—Oiñazeari emana, zure miña txestatzen?
—Poztu zaite eta abestu! Lur naroan errainetan
—Diraki, agertu naiez, nonnai, eurrez bizia.
—Poztu zaitez era abestu! Zure eresia izan bedi
—Berpizte garailearen ereserki aundia!
—Esku leunetan artu zun gero
—Nere burua maiteki,
—Ta donokiko begi ederrak
—Ta gero musu bero-bero bar
—Ezarri zidan kopetan;
—Era txinkarzko labe goria
—Piztu zitzaidan bet-betan.
—Laztandu zuzten neriak.
—Eztarrira igo zuzaidan.
—Eta barruan ezin idukiz,
—Aotik iges ein zidan.
—Agur, Olerti eder-ederra,
—Nere ortzeko argia!
—Bitxi aratza, lili mardula
—Goi txukunetik jautsia!
—Gau ilunean aizaro beltzak
—Berrertsiko nautenean,
—Atorkit berriz, ta urgaztearren,
—Agokit aldamenean!
Tejeria, Martin
- LETRA HANDIRIK GABE (1980)—letra haundirik gabe
—esperantzaren
—gerritan
—kasketa hartuz
—kasketa haundirik gabe
—esperantzaren
—gerritan
—hitza hartuz
—hitz haundirik gabeko
—esperantzaz
—esperantza mutuaz
—gerritik helduz
—kasketa haundirik gabe
—letra haundirik gabe
- BILUZIZKO SASOIRIK (1980)—ezagutu ere gabe
—eta haur ginenik ere
—zindotasunik ere ez zen
—biluzizko mutil izatera
—aillegatzen ez ginen garai berri
—eta udaberri sutsu
—hurbil haitan
—iraupen balantzan
—gau eta egunen dantzan
—eta harria hondarretan
—aleturik
—geratu zenerako
—mutil jazkerak ziren
—nolabait gizondu
—eta narotu
—biluzizko gaitasunik ezagutu
—bainan batazbesteko
—eta hainbeste
—eta desegokien ondotik
—zalantza urratuenak ere
- UNEZ BATEZ (1980)—une batez
—munduko bazter bakoitza
—eraiki dezaket
—begiratu oro
—irentsi nezake
—bazterrak bazter
—eta etxeko mixeriak
—iresten ez nauen
—une honetan edo
—une batez
- ZERK EZ ZEKIAT BAINAN (1980)—zerk ez zekiat bainan
—samin hutsen batek
—eta halare
—mutil jatorra haiz
—mutil jatorra haiz
—eta halare
—samin putzen batek
Tijero, David —1974—
- EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE (2001)—Egun batean jakinarazten dizute
—zurekin bizi direnek ezagutzen ez zaituztela
—gezurrezko ametsen bila zabiltzala
—sortu zintuenaren esperimentu bat besterik ez zarela
—leku bat eta aro bat egokiarazi zizkizula
—asmatutako errealitate batean sarturik
—haren baldintzapean existitzeko
—kaiolako espazioaldean mugaturik dagoen txoriaren moduan
—bizirik irauteko senak baino ez zaituela gidatzen
—nahiz eta helbururik ez eduki
—egun batean jakinarazten dizute
- BASO ILUNETIK NABILELARIK (2001)—Baso ilunetik nabilelarik
—zeru griseko argi mehea nekez sar daiteke
—euria entzun dezaket
— senti dezaket neure gainean
—milaka tanta txiki handietan batuz, hostoak abailtzekotan
—enbataren haizeak oihu egiten dit adarren artean
— kementsu astintzen dita
—ikusterik ez ditudan basoaren soek arakatzen naute
—epaiketa baten leporatu bakarra izango bainintzan
—sententzia baten zain erruduna dagoen gisan
—lokatzak geldiarazten nau
—harrapatzen naute sustraiek
—huntzak hormari eraso egin bezala
—hazten dira neure oinetan
—besoak zurruntzen zaizkit
—neu ere zuhaitz bihurtuko naiz
—basoan sartzerakoan banekien
—ekaitzetako garaian ez zela erraza
—handik ateratzea barruratu ondoren.
- DENDAKO LEIHOTIK (2001)—Dendako leihotik
—bizitzaren liparrak pasatuz doaz
—ikastolara berandu heltzen den gaztea
—lan egitera doan heldua
—egunkaria irakurtzen duen zaharra
—bere amodioa erakusten duen bikotea
—eta neska bila dabiltzan morroiak
—tabernara doan langabetu etsitua
—goxokiak jaten dituen umetxoa
—galduta dabilen turista
—diru eske datorren txiroa eta
—akordeoi urrun baten notekin aldentzen dena
—langileen hamaiketakoa
—eta kaleko erreginei egindako txistuak
—ezkonduen betiko ostera
—eta haizea
—eta goizeko izpiak
—eta arratseko ilunak
—eta gau laiotza
—etengabe pasatuz doaz
—dendako lehiotik.
- EGUNA GOGORATUZ NABIL (2001)—Eguna gogoratuz nabil
—ilunabarrero egiten dudan legez hondartza ezkutatuan
—irudiak bilatuz nabil
—ortzeko izarrak lotuz marra irudikarirekin
—bi dizdiratsu horiek zure begiak
—ahoa eratzen duten haien ondoan
—zure eskuak itsasoak laztanduriko hodeiertzakoak dira
—eta zerua bi zatitan hausten duen zure adatsean
—neure babera aurkitzen dut gauero
—eguna gogoratuz nabil zeruari so
—baina zure bisaia baino ez zait azaltzen
—beste gauza batzuk oroitzen saiatu arren.
- GUDA (2006)—borroka latz baten ondoan
—eta loaldi bitartean
—inurri ejertzitoa paperetik jaitsi ziren
—banan bana mahairaino iritsi ziren
—buruaz jabetu eta besoetatik lumarantz abiaturik
—papera okupatu zuten,
—esnatzean guda amaitua zela
- URTE ILUNETAKO OROITZAPENA (2006)—Inoiz ez ditut edertuko
—urte ilunetako oroitzapenak
—era krudelean irakatsi zidatena
—maiz esleituko dudan arren
—ez diet zertan ezer eskertu behar
—haietatik ateratzeko laguntzarik ez nuen jaso
—haietan arrotza nintzela une oro bazioten ere
—ihes egiteko balizko giltza
—neure kabuz bilatu behar izan nuen
—harik eta irteerako atea kolpeka hautsi izan nuen arte
—beste gela ilun eta txikiago batera sartzeko izan arren
—hau bezalako tranpetatik askatzeko
—iaio bihurtu ninduten urte ilunek
—haiei eskertzea beste tranpa bat izango litzateke
- ZER OTE DA? (2006)—Iraultza guztiak burutuko dituen andre zaharra
— ala hormak zikintzeko desenkusa dotorea?
—Hitzen eremuko hegietarainoko bidaia itzulezina
— ala erdipurdikoen baliabide zitala?
—Barneko mamuak askatzeko giltza
— ala haiekin batera ixteko kartzela?
—Zer ote da poesia?
- BIDAIA DESKRIBATUKO DIZUT (2006)—Zatoz nirekin
—eta ausartzen ez bazara
—bidaia deskribatuko dizut
—ezetz esan ez dezazun.
Tolosa, Andoni —1963—
- HARUNTZAGO (1990)—Haruntzago sirenak daude
—eta beltzak paseatzen
—paseatzen besterik ez
—haruntzago ibai ustelak daude
—zuloetan irristatzen diren dragoiak
—dragoietan bilusten diren gogoak
—eta gogoetan odolusten den eguna
—haruntzago erraldoiak bizi dira
—etxe errealdoiak
—doinu erraldoien traizioetan
—lokartuak
—haruntzago begiak daude
—haruntzago pausoak daude
- TINTINEN AITORMENA (1990)—Hiri idazten dinat
—deserturik gabeko leiho honen tristuran
—irudikatzen haut eta
—urteak bait dira bakarrik nagoela
—mozkorrak ezin iraun betirako
—hiri idazten dinat
—jakin bazekinat eta
—hire iztarren artean ez nintzatekeela arrotz
—hire bazterren truke galtzen badinat
—hilezkortasuna
—heriotza agertzen badun
—itxaroteko esango zionat
—hire besoetan nagoela
- OKER (1990)—irabazleen altzairuzko zakilak
—argizarizko lurretik
—bide dira irten
—ahaztu ez dezagun jada guda bat galdu genuela
—puto vasco
—besoak altxata eraman gintuztela
—inperioren marmolezko ibilbideetan urkatu
—hainbat aldiz
—puto vasco
—ahaztu ez dezagun haien izena
—haien hats ustela
—haien metraila
—isildu gaitezen betirako
—zein oker dabiltzan!
- ANTZARA BI (1990)—Horbelean igeri oinen zarata pagoen hegalazpian
—bi antzara galdu hegoaldetik urruti
—hitz egin al genuen amodioaz?
—arraun okreak hodei geldoetatik eskegi
—ezkutatu al hintunan oinak?
—lurraren josturetan irristatuz uraren eskeletoa
—bidea makurtuz pausoen izerdian
—hire arrastoaren bila?
—urteetan neurtu al dun muxu eza?
—hostoek eta hautsek bilakatu izuti
—ez diren zelaietan hire arrastoaren bila
—aurkitu al hunan nahi hunana?
—horbelean igeri eskuak atzera jo
—eta ezin hatzeman hostoak baino
—antzara bat hi bestea ni
—aurkitu al dun hegoaldea?
Trintxerpe, Gorka —1947—
- GOGOAN DUDANA (1972)—harri bustiaren sabel lehorra
—dut gogoan.
—Nagusiari nahitanahiez egindako
—irripar behartua
—dut gogoan.
—Txantxangorri kabiko
—dut gogoan.
—Asfaltopeko
—dut gogoan
—hainbeste ergelen aurrean
—Mixeriz inguraturiko
—aberats ospetsua
—dut gogoan.
—Epulon, Rostchild
—eta esan ez dezakedan beste asko
—dut gogoan.
—Maitasun kantatan
—ari den mojearen gorrotoa
—dut gogoan
—zuhaitzak eta izarrak
—nahasten diren tokian,
—gauzak eta ametsak
—elkartzen diren tokian,
—emakumea eta emaztea
—bat egiten diren tokian,
—zeu zagoz neretzat.
—Lurrak eta zeruak
—elkar ukitzen duten tokian
—neretzat
—zeu aurkitzen zara.
—Eta zugan berbizten zait
—egunsentiz herria;
—ez oraingo eta ez hemengo
—baizik eta zuhaitzak izarrekin
—nahasten diren tokiko,
—ametsezko
—eta geroko
- HERRI OINPERATU (1972)—Herri oinperatu batekoa naiz
—herri hankapetu batekoa;
—jatsi izan dugu burua
—nagusien eta menperatzaileen
—zigorkadak hartzeko
—eta oinak limiskatzeko...
—Eta
—gure eskuak bihurtu dira hanka
—gure begiak lurreruntz dagoz
—Hamabost urteko ametsak
—gizoneratzean hausten zaizkigu;
—gu garen elkarte hau
—norbaitek askatzen badu
—ez garela gizonak goratuko...
—(ez dago zerurik hauentzat)
—lurreruntz begira.
—Hamabost urtetan
—gakotutako bizkar-hezurra
—edo aberastean edo egintza lortzean
—zuzentzen bada
—zutik jarria
—izaten da gorila
—eta zigorrez ebakitzekoa.
—Neska jatorra motil arlotearen eskutan
—lore mardul ezkutuan sortua
—eta ezinaren hainbeste garraisia
- OBRERO XAHARRA (1975)—Eguneroko goizeko zortzitan
—betiko autobusean herstuturik
—plastikozko poltsean hamarretakoa eta laneko arropak-
—bizkarrean zatoa!
—Eskuak latz
—kopeta ximur
—zapel txiki baten azpian
—Itxaropenaren egoak
—ahortu zizkion.
—Sinismena apaiz batek ostu zion
—elkartasuna lagun salatzaile batek
—jendez herstuturik autobusean
——bizikletarako ez da gauza—
—bakar-bakarrik oroitzen da
—eta lanerako gauza ez denean...
—...hobe lehenbaitlehen bukatu!
—Mundua gero eta hobeagoa izanen dela
—emaztea gangrenaz hil zela...
—«Urrengo geldialdian jatsi beharra nauk
—eta atzera joan beharko nauk».
- EZ ZAIOZULA (1975)—hutsunerik beteko!
—baina inoiz ez lanik agertu
—eguerdian kantari
—erneak ernaratzen
—Behi antzua
—emaitzik ez duen zuhaitza
—inguruko gauzak hobetzen
—saiatzen ez zaren
—euskaldun antzu alferra.
—eta ekinen zenuke
—baina ez zara ausartzen
—ez zara ausartzen...
—ikaratzen zaitu ta!
Txabarri, Imanol
- APIRILEAN HERTSIA (1985)—Apirilean hertsia,
—egunez inguratua,
—orenak gelazain ditut.
—Hamaika desherrietan,
—nazio orotako serne alaben sufrimenduak berdinak dira.
—Gartzelarik handiena den lur urdin honetan
—oraino hestutu ez duten bihotzik ba dea?
—Maiatzarekiko mugan galdea darit,
—zenbat hesi jauzi behar ote da denak hustu arte?
—Apirilean hertsia,
—ideiek buruan eta taupadek bihotzean erauntsiz,
—orenak gelazain ditut .
- DEUS GABE (1985)—hari mehe bati neutselarik,
—azkeneko esperantza malkoen artean itoa nuelarik,
—ene gogoaren funtsetatik iganiko borondate ankerrak
—eten zidan lokarria,
—ataka amaigabe batetan amilduz,
—ene burmuinean murgilduriko min batek
—euskarria hautsi zidan, hautsi.
—Ametsak lurraren kontra apurtuz
—eta beheenetik jalgia, han zen,
—hondoan ene bihotza, beleen janari
- HERIOZ BETERIKO AMANDRE (1985)—Herioz beteriko amandre zuriori
—gaur nahi zintuzket ikusi
—geure herriak ahantzi dituen
—basoak harriz zipriztin litezen,
—leize haitzuloak maitasun bihur genitzan,
—haroez ateko gogo izarren irristatze mugagaitza
—ezagutgenezan,
—izutzeke ortz denboran zehar bizirantz isur gintezen.
- BURDINAZKO SUGE LUZE HOTZA (1985)—Burdinazko suge luze hotza
—oi ibiltari amorratua
—Egizu egin zalaparta,
—ezkutuan dateke entzuna,
—oi ene bihotzeko mingarri,
—zaramatzadan karga astuna.
—Altzairuz nahasi lainoa,
—nakarzu otoi zuregana,
—etengabe bideko kutuna.
Ugarte Irizar, Itziar —1995—
- HEGOAK (2021)—Beste igande bat gaur
—zure ondora natorren gehienetan nola.
—Telebistaren aurrean
—barruan ere erdi ilunpetan gaude,
—alboz alboko butaka banatan.
—aurreko igandean utzitako lekuan dirudizu:
—jertse polar gorria goraino igota, eskuak
—manta gainean eta manta toles berberekin.
—Hegorik ez dugulako, bestela
——arratoiak korrika bi solairuen artean—.
—Esatear egon naiz
—zurea ez dela bizirik egoteko modua.
—Baina isilik eutsi diot. Keinu txiki bat
—egin didazun arte, esanez bezala,
- EGUN TXIKIEN AROA (2021)—“Orain den-dena
—beste norabait doa”.
—tyle="font-variant:small-caps">Jose Luis Otamendi
—Itoizko solidarioen ekintza
—dakar gaur prentsak
—nola moztu zituzten
—porlana garraiatzen zuten
—nola lortu zuten
—aldi batez dena
—etetea.
—25 urte eta argazkian zutik urtegia.
—eta belaunaldi haren inguruan irakurtzen
—ez daukat garbi
—noraino sar daitekeen
—bizi gabeko garai baten
—zalantzetan
—galdu-mina zer den ere ez dakit dakidan.
—Galdetzen dudana da
—erresistentziak eta etikak
—forma berri bat har dezaketen
—aro bakoitzean
—Idatzi dut eta gero ezabatu:
—hizki handien ondotik heldu gara gu.
—Urtemugekin betetzen ditugu
—eta haiei esker ikasten dut ostera
—garai hau ez dela beti
—izan zitekeena.
- ATARIA (2021)—lanetik bueltan
—eta zu baino ez
—atzetik noa
—pausoa bizitu duzu
—eta biratu gabe
—giltzak ukabilean bildu
—eta atarian
—gelditu zaren arte.
—Aurre hartu dizut
—eta soilik orduan
—begiratu didazu
—begiek eutsi
—duten dardaran
—elkar ezagutu dugu.
- ZULOA LEIHO (2021)—eta hemen segitzen du:
—belauniko eta armatuta.
— Aitzgaineko puntan.
—Galdetu izan dut
—noiz helduko ote zen horra,
—hil aurretik ere hor ote zen.
— Soroan geunden ama, bera eta hirurok
— baba batzen, iraila zen,
— tyle="font-variant:small-caps">ulma dagoen lekuan? Hor.
——Leihotik ikusten dut non den—.
— Hor non gelditu zen kotxe bat
— eta jaitsi ziren bi gizon, zuzen geuregana.
— — Hi, gurekin etorri behar duk.
— — Ez egin negarrik, ama, segidan etorriko naiz.
—Lagunek ihes egin zutela nekien,
—ohean harrapatu zutela gaixo.
— Pasaian zebilen guardiak egiten,
— urak zerbait zuela eta ez zuela
— sukarrak jo eta etxera bidali zuten.
— Oso lagun jatorrak zituen anaiak,
— — Olalde! Ez zatoz?
— Oraindik entzun egiten dut aita
— behetik egurra txipitzen:
— — Zelan joango duk sukarra zeukak eta?
— Ikusten ari naiz gero, hil zutenean
— belauniko oheari helduta:
— — Esan egin behar du seme batek
— aitak ez diola uzten joaten!
—Gurpildun aulkitik begiratzen nau.
—Hanka bat moztu zioten eta
—ilunpean ditu begiak lasai.
— Sorbaldan eramaten ziren hilkutxak.
— Ama eta biok soroan egoten ginen lanean eta
— hilerriko kanpaiak jotzen hasten zirenean
— aitzurra utzi eta barrura sartzen ginen,
— kutxa ezkutatzen zenean, atzera lanera.
— Ez zuen inorengatik gaizki hitz egiten
—Udaletxeko ziegan egon zela aurretik,
— Egunean hiru bider joaten nintzen
— gosariarekin, bazkariarekin eta afariarekin:
— bost zeuden.
——Izen-abizenez oroitu ditu, baita nor
—joaten zitzaion bakoitzari janarekin ere—.
— Egun batean, jo zuten tinbrea, edo aldaba,
— eta hor mutil bat, reketea:
— — Entzun, notizia batekin nator: Zeferinori
— ez eraman afaririk gaur, Donostiara eraman dute.
— Zorabiatuta erori zen gure ama,
— hantxe hil zitzaidan.
—Ondarretako kartzela, hori ere agertzen zen
—aurrez genuen kontakizun pobrean.
— Joan da aita hara, zure birraitona, Tomas,
— eta han non bi falangista atean:
— — Quisiéramos visitar a tal y cual.
— — Si no se mueven pronto
— Hartu tranbia eta antxintxiketan
— Etorri zen eta gure amak:
— — Ze berri? Ze berri, aita?
—Azaroaren 5ean hil zuten, Oiartzunen.
— Ez diogu baserritar hari inoiz ordainduko:
— enterradorea zen, etxeko pinuditik gertu
— tiroketa bat entzun zuen
— goizaldean, tiroak entzun zituen lekura joan
— eta han zeuden bostak
— bostak fusilatuta.
— Hartu, kanposantura eraman
— eta paretaren izkinatxo batean,
— baina eremu santuan, lur eman zien.
—Egunetara, mugaren bestaldetik nator.
—Hartu dut irteera, banoa behera eta
—gerturatu ahala geldotu da dena.
—Lauretako argia, hiru neska
—pauso nagiz igerilekura. Sartu
—eta ikusi dut barrenean
—ekialdeko horman irekita leiho bat
—metalezko barra bat zeharka
——tiro baten bide zuzena—.
—Hor egon naiz. Umetan
—Ceferino Ugarte Aiastui
—bilatzen nuenean bezala
—Arrasateko geltoki atzeko oroitarrietan,
—Hor, ehiztarien tiro hotsek
——sinesgaitza iruditu arren—
—isiltasuna nola zulatu duten entzuten.
Uhalde, Charles —1930—
- AUTILEKO GARAN (1953)—Hogoi eta lau oren permisionerekin
—kasernatik etxerat etorri naiz behin
—denbora guti
—jin eta parti
—trena huts inen duta Autileko garan.
—Nahi dut arribatu aski goiz kasernan
—Mauleko trein goxoazuk nauzu ereman
—jin baizen laster
—sartzeko bihar han
—idurika nezazu Autileko garan.
—Ni Autilerat eta nihun treinik ez zen
—ordukotz aspaldian pasatua baitzen
—Bakarrik naiz gelditu Autileko garan.
—Jaun garako xefari egin dut galdea
—Ondoko treina, monsie, laster heldu dea?
—etorriko da
—betiko tenorean
—gaizik sartzen da bihar Autileko garan.
—Hauxe da komendia! Nik etxea urrun
—hotel ez ostaturik ez ageri nihun
—martxoa eta
—berorik ez eta
—gaur eginen dugu lo Autileko garan.
—Soldadoak nun nahi lo egiten daki
—bainan Autile huntan kanbio da naski
—ni hotzez ikaran
—oro kontra nituen Autileko garan.
—Bai eta beldur nintzan biharamuneko
—ez ote nindutenez preso ezarriko
—futitu aire
—soldado itxuran
—zer gizona nintzana Autileko garan!
—kafe on bat gogoan edan dut ur hotza
—hor dugu treina
—goazen aitzina
—alta ez ginden gaizki Autileko garan.
—Kasernan ukan dut bai ongi etorria!
—Hor abantxu desertor nintzan ekarria
—ene taktika
—treinak utzi nuela Autileko garan.
—Treina galdu baduzu presondeia ez gal,
—kapitainak eman dait lau egunen itzal
—enekin lo in balu Autileko garan.
—Pazientziaz ditzagun jasan gure penak
—biharamun hobeak ahantz ditzan denak
—taula hautsian
—hola usatua naiz Autileko garan.
—Amikuztar maiteak jeiki zaite goizik
—bi minuten berantak ez du esperantzik
—atxikiz etxen
—prest jarriz bezperan
—treina atxemaitekotz Autileko garan.
- EIZENHOWER ETA NI (1953)—Eizenhower eta ni, zer gizon paria!
—primetan baginuke guk lehen saria
—Ameriketan dute hau denen buria
—podore guti bainan badut omoria.
—Bertsuz emanen ditut zer harat-hunatak
—ditugunak beraz nik eta Presidentak:
—denen gobernatzeko biziki akortak,
—harek manatzen ditu Washington-New Yorkak,
—eta nik Nevadako mendi 'ta errekak.
—Jeneral Eizenhower gizon famatia
—izarrez estalia du bere kepia.
—Izarren usaia dut nik ere hartia
—gaua frangoz, nun ez den ilargi betia
—begi bat zabalik dut aski lo e'itia.
—Erresuma handi hau xuxen moldatzeko
—harek behar buru bat eta nik bi zango
—otoan dabil hura, ni arri-mandoko
—moda xahar hau ez dut beti segituko
—modernizatuko naiz haren adineko.
—Zer familia duen ez dakot galdegin
—ez gira interesatzen suiet horiekin.
—Alabatxo bat balu apepres ner' adin
—pena litake hura uztia mutxurdin
—enetzat andrexka bat egin liro berdin.
—Politikari buruz ez dut azkar bixta
—denen konprenitzea enetzat anitx da
—iduri du naizela erdi komunixta:
—aitzinerat ukana, on bada, profita.
—Eizenhower berdin da, etzaitela trixta.
—Hau aberats bizi da mutilen artean
—eta ni bertzen mutil ahal den moldean.
—Zer ontasunak ditugun guk iguzkipean!
—Nik ez badut gehiago gaineko aldean
—Jauna urrikal zaizkit eternitatean.
—Laster hiltzen bazauku gure Presidenta
—jendek nindezakete ordaintzat presenta.
—Nola dutan kargua ja aski baitzauta
—Frantziarat ihes jinen ez nezaten hauta
—izen faltsu batekin deus ez dadin gerta.
—armaden gerizarat guziak bildiak.
—Guk baditugu tropak, zer tropa haundiak!
—Presidentak soldadoz eta nik ardiak!
—Trankil egiten du lo hemengo jendiak.
—Hor ditugu zaintzale armada osoak
—menean dituztenak leihor-itsasoak
—menean bai mendiak en' ardi multxoak
—zer lanjerrak dituzten hek ere gaixoak!
—Bakarrak jaten daizkit gauaz jaun otsoak.
—Sekretu bat enekin ez delakotz dudan
—atomik entseguak baitugu Nevadan
—Rusia eta Xina badira 're kaldan
—pinterdia edaten jin laizke segidan
—Eizenhowerek beti bakea gogoan
—bainan zaintzen aski lan du orainokoan.
—Hortako ezarria da bere gradoan
—trankilago bizi naiz ni neure xokoan.
—Hartze du errespetu eta ohoria
—denetaz maitarazten du bere buria
—baina maiteago nik halere neuria
—zeren hau galtzen badut segur naiz jarria
—harek ez deraitala emanen beria.
- MINERO (1956)—arnoa edan eta joka dut ardur'-ardura legia
—arros kolore nere sudurra, ikatz kolore begia.
—Diote lehen gizona
—lurretik zela egina
—lurretik heldu, lurrak higatu eta iresten duena:
—jaun mineroa, zu bide zira bizirik tripan daukana.
—zertako zoaz lurpe beltzerat, zer abantailik duzu han?
—Gure diruak kantineruak ezartzen ditu sakelan.
—Lehenbiziko urtetan
—ama zure besoetan
—gizonxka baten geia ninduzun, zer bilakatu da nitan?
—Zu galduz geroz edaria dut konsolatzaile frangotan.
—Buru kolpe batez hola
—hatxeman dut mina zola
—hartu dut pala eskuan eta hartu lagunen eskola
—iduritzen zait, ondikotz!, hemen kondenatua nagola.
—Lanjer handian goatzi
—errekontruak ainitzi
—harri batek jo, bolborak erre edo bizirik ehortzi
—arno maitea, eman kuraie!, zuretako bainiz bizi.
—Jon Doni Petri maitia
—zuk dabilazu atia
—ene arima ez oino bila, badu gero 're astia
—mundu hau beltza balin badare, zer izanen da bestia?
—sosa duteno zentzua falta, dena laguna 'ta andregai
—bainan dirua akabatzean ahal duazke zilorat bai.
—Karta joko eta drago
—libertimendua frango
—arropa zikin, mutur zikina, sosa bota nahiago
—mina ziloan barnarik noa eta zorretan barnago.
—Zerbitxaria karesaz:
—Marka pinterdia beraz
—egarria naiz eta zainetan odol beltz hortarik eskas
—bihar ere ttut kargatu behar hemezortzi tona ikatz.
—Akabatu da eguna
—maite zaitut arno una
—zuk ifernuan ezarri nauzu, halere zaitut laguna
—miserable bat bizi naizela ahantzarazten duzuna.
—Ken hadi bidetik zalu
—etsai, lagun edo drebru:
—en' aitzinean gelditzen denak badik beti errekontru
—muturreko bat bilatzen baduk prest ditiat bizpahiru!
Unanua, Migel Anjel
- AMODIO MIN (1987)—Egurrezko larrosa bat josi nuen
—ate batean, egurra egurrean,
—nola gezurretazko zaldia zoruan?
—Larrosa hartatik gorria
—mehats desegindu zen
—tanto tipietan. Odola zirudien.
—Ene bihotzean
- ZURE IZENA (1987)—Zure izena, maite,
—izarrez izar, oihartzun
—itsas beltza iragan
—ahal izatearren
—ontzia den
—kazkazur honetan,
—garrasi eta oihartzun!
—azken keinu bat
—taupada bihotzean,
—laztan, astiro,
—heriotzaren ertzean
—xendera odoletan
—abantean
—eskeintza bat, miresjaun
—hilezkorrak ospatzen
—diren aldaretan.
- OGEN LILIAK X (1989)—Oi ameslari, jaso nahi lukete
—Zorionean lander betidanik
—Lurrean dabiltzan hoiek arlote
—Kemen pota zure ezpainetatik.
—Bai bait zaran horrenbesteko eder
—Primu bihotzari diezaiola,
—Arnas betez kutxatzen dituzun ber,
—Su urrez astindu gogo kaiola.
—Jo dezaten adorez mundu muga
—Izuaz tenkatzen duen azula
—Eta zorabio hutsaz erori
—Daitezen gero berriro beldurga
—Bizi txangoan jartzen dituzula
- OGEN LILIAK XVII (1989)—Hurbildik zuen mendia belatzak
—Hobekien begiztatzen, oixtion
—Ehizera joana bait zen.
—Itzalak Itzal lez bigun jarraitzen zion...
—Ez da hitzarmenarikan Naturan,
—Baizik eta gutarraren meneko
—Bizitzak zolaratzen; higaduran
—Gizona ez bada saiatzen. Alta
—Bizidun hutsa izan ezin eta
—Mintzotiar doharke gauza guzti
—Igerririk: belatza, itzala...
—Ihes egin zioten eskutik?
Unzueta, Sorne —1900—
- ITXARTU, EUSKO ALABEA! (1931)—Ortzia garbi ta oztin
—argi gorri biguntxua
—zabalduten hasi da.
—Itxartu, eusko alabea;
—da arrotzaren jopua.
—Oinartean, ilunpetan,
—danok lo egon gara ta,
—bere negar, zotin, oihu
—mingotsak, entzun baga.
—lehenengoa, entzun eban
—egiten euskun deadarra:
—deadarra entzun eta zutik
—bera aldezten, jagi zan.
—Sabin jarraitzen, edonon,
—aberriaren kateak
—astinduten euskoak.
—Ugartuta dagoz eta
—behin apurtuko dira.
—Eta zu ondino lo zagoz,
—ene ahizta kutuna?
—Ez zaitu, ba, ondino itxartu
—lanaren zarateak?
—Itxartu eusko alabea,
—osatzeko izaten da
—amaren maitasuna;
—baita emakumeen bihotzak,
—gaizkatzeko aberria.
—egin otoi, euskeraz,
—eskatu, Euskadirentzako
—betiko askatasuna,
—geure Aita bigun onak
—entzungo deutsue-ta.
—Zeure odolaz hazitako
—seme txiki politak,
—egiten dauan bitartean,
—abestu olerki aberkoiak
—eusko abesti gozoak.
—Semearen bihotzean
—txikia dan artean
—erein Euskadirentzako
—askatusunen nahia,
—batera Jaungoikoaren
—maitetasun deunagaz.
—ta izango da, bai, gogorra
—atzeratzen ez dana
—heriotza ikusi arren,
—Josu ta Deun Anderren
—gurutzak daukana,
—egun baten, mendi goian,
—Zuk hazitako semeak,
—lortu-iragarriko dabe
—Euskadi-askatasuna.
—Itxartu, eusko alabea;
- NIRE HERRIA (1932)—Hortxe begi aurrean
—baserria zaintzen daun mendi-zorrotza.
—Lotu da bultzia.
—Bidera jatsita,
—nasaituten jat bai, benetan bihotza.
—Arrotzez beterik egon da bultzia.
—Hitz lotsabakoak, abesti zantarrak,
—nahi ta nahi ez, entzun behar izan dodaz
—Jainkoaren aurka biraoaz nahastauta.
—hotzituten deust bekoki beroa.
—Bultzian, deadarrak, zarata ta kea.
—Hemen, atsedena, gentzea ta loa.
—«Tut» luzea eginda buztan balzdun harro
—zabalak daroaz. Bultzia joanda,
—baserrira, ostera, etorri da ixila.
—Zer dauko gau honetan, neure herriak?
—Ikusten dot inoiz baino argiagoa.
—Goi-aldean iletargia beteta
—estaltzen dau, miesa miakaz, lainoak.
—Lehengo euriak, busti dauz zidor-bideak
—goiko argiak orain dagoz dizditsuak.
—Laino artean, gora eginda abat igerrak,
—neure eritxiz zugatz zaharrak hegaz doaz.
—Deritzat garbiagoa,
—deritzat zuriagoa
—gau honetan, hilda lez dagon herria.
—Bere gogoak, gorantza
—igoteko dauko antza
—damuturik garbai-negarrez bustia.
- GOGO ITUNA (1932)—Oste artean
—ingurutzen jat tamala,
—mitxeletak
—inguratzen jaken antzaz.
—bihotzean jarten jataz.
—gomutako
—mitxeleta baltzak.
—galdu jatan
—maitearen irudiak.
—Urratu bai!
—bihotz barruko zauria.
—Halan ta be,
—nok sinestu?
—Gomuta itunen tamala
—da, neuretzat
—gozo, maite,
—atsegin garratz-bakana.
—ludi honetako alai bila.
—Eurentzako
—izan daitela
—beheko guzur-atsegina.
—gurago dot egotea,
—barriztuten
—neure gomuta saminak.
- ARTXANDA (1952)——Ama, ez dot gaur ikusten
—goiz guztitan bezela
—Zer jazo ete da?
—atzo izan dira hambeste
—bai, hain sarritan!
——Bost bidarrez amatxu
—galduta ginan
—Artxandan. Eurak jabe
—ta gu menpean.
—Eguzkiaz batera,
—jagiten nintzan
—mendi hori ikusteko.
—ekarran beti poza.
—Artxanda-ganez beti
——Ezin betiko eutsin...
—gehienak, zaurituta
—besteak hilda...
—Atzerritarrak doguz
—Geldirik eta ixilik
—egon etxean.
——Ezin, ezin, amatxu,
—Bizirik euskotarrak
—Entzuten dot, bai, entzun
—abesten gudariak
—geroago ta urrago
—goraltzen aberria.
——Etsaiak harrapauta
—geure gazteak,
—tarrantaz hildegira.
—Laster horma ondoan
——Abestu, aintzaldu Euskadi
—anai zintzoak!
—Ama itxi naizu, urteten.
- ETSAIAK? (1985)—Zaratak egin barik mobidu da trena.
—Bagoia doa hutsik, argiak motelak;
—ez ahaztu, une baten, gagozala gerran.
—Deustch-menperatutik aske-aldeaa noa.
—Azken aginduak, diru pilo itzelaz
—daukodaz kolkoan, eta horrexegaitik
—neure baztertxuan, larri naz benetan.
—Muga igarotea! Hauxe da txarrena;
—hantxe alemandarrak kontrolatzen dabez
—dagozanak trenan.
—Hemen geltokia. Bultzia lotu da.
—Lehenengo atetxutik sartu da deustchtarra.
—Niganantza dator. Entzun: taupa, taupa...
—Begiak eratsi, erdi lo bezela,
—baina barrenean bihotza taupaka...
—Horra, orlegi-prakak oski baltz ganean.
—Ez daitela lotu neure aldean, Jauna!
—Aurrera doa ta, atetxutik jatsi.
—arrisku igarota.
—Baina praka orlegi, oski baltz ganean
—neuganantza etorten,
—begi itxita bere, beti ikusten dodaz.
—eskerrak emoten banoa elizara.
—Hemen Frantzian aldez hildakoen zelaia.
—Ontxe hasten da meza;
—Jaupari ulegorri hortxe dago aldaran.
—Eraspen handiaz, astiro ta sutsu
—otoi-eskariak; ta bere inguruan,
—astiro ta sutsu, erantzuten danak.
—Confiteor esaten, begiak apaldu,
—ta hantxe ikusten dodaz,
—jantzi-zuri ertzan xerraen azpian,
—oski bat ganean
—Aleman jaupari... ezta mure etsaia?
—Ez, ba. Orain, barriz, bihotza taupaka
—oroitzen naz hitzak:
—«Neure Aitaren nahia, egiten dabenak
Uribe, Kirmen —1970—
- BISITA (2001)—Heroina larrua jotzea bezain gozoa zela
—esaten zuen garai batean.
—Medikuek esaten dute okerrera ez duela egin,
—eguna joan eguna etorri, eta lasai hartzeko.
—Hilabetea da berriro esnatu ez dela
—azken ebakuntzaz geroztik.
—Hala ere egunero egiten diogu bisita
—Arreta Intentsiboko Unitateko seigarren kutxara.
—Aurreko oheko gaixoa negar batean aurkitu dugu gaur,
—inor ez zaiola bisitara agertu diotso erizainari.
—Hilabetea arrebaren hitzik entzun ez dugula.
—Ez dut lehen bezala bizitza osoa aurretik ikusten,
—esaten zigun,
—ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
—maitasun keinu bat besterik ez.
—Amak eta biok soilik hitz egiten diogu.
—Anaiak lehen ez zion gauza handirik esaten,
—orain ez da agertu ere egiten.
—Aita atean geratzen da, isilik.
—Ez dut gauez lorik egiten, esaten zigun arrebak,
—beldur diot loak hartzeari, beldur amesgaiztoei.
—Orratzek min egiten didate eta hotz naiz,
—hotza zabaltzen dit sueroak zainetan zehar.
—Gorputz ustel honi ihes egingo banio.
—Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
—ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
—maitasun keinu bat besterik ez.
- IBAIA (2001)—Garai batean ibaia zen hemen
—baldosak eta bankuak dauden tokian.
—Dozena bat ibai baino gehiago daude hiriaren azpian,
—Orain langile auzo bateko plaza besterik ez da.
—Eta hiru makal dira ibaiak hor
—azpian jarraitzen duen seinale bakar.
—Denok dugu barruan uhola dakarren ibai estali bat.
—Ez badira zalantzak, ezinak.
—Mendebal haizeak astintzen ditu makalak.
—Nekez egiten du oinez jendeak.
—Laugarren pisuan emakume nagusi bat
—leihotik arropak botatzen ari da:
—alkandora beltza bota du eta gona koadroduna
—eta zetazko zapi horia eta galtzerdiak
—eta herritik iritsi zen neguko egun hartan
—soinean zeramatzan txarolezko zapata zuribeltzak.
—Hegabera izoztuak ematen zuten bere oinek elurretan.
—Haurrak arropen atzetik joan dira arineketan.
—Ezkontzako soinekoa atera du azkenik,
—makal batean pausatu da baldar,
—txori pisuegi bat balitz bezala.
—Zarata handi bat entzun da. Izutu egin dira oinezkoak.
—Haizeak errotik atera du makaletako bat.
—Zuhaitzaren erroek emakume nagusi baten eskua dirudite,
—beste esku batek noiz laztanduko zain.
- EZIN ESAN (2001)—Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,
—ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.
—Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
—Ahaztu egin da antzinako legea.
—Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.
—Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.
—Ezin da esan norbait falta dugunean,
—oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.
—Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak
—errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik,
—ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,
—ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.
—Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
—Ahaztu egin da antzinako legea.
—Alabaina «ene maitea» zure ahotik entzutean
—aitor dut zirrara eragiten didala,
- MAIATZA (2001)—Begira, sartu da maiatza,
—Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
—Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
—Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
—Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
—Atsegin izatearen balioaz,
—Zalantzekin moldatu beharraz,
—Barruan ditugun zuloak nola bete.
—Erdu, sentitu goiza aurpegian,
—Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
—Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
—Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
—Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
—Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
—Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.
—Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
—Elkarrekin isilik egotea baita
—adiskidetasunaren frogarik behinena.
—Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
—Nire gorputz hau albo batera utzi
—Eta maskor batean zurekin sartu,
—Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
—Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
—Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.
Urkia, Maite
- BEGI NINIEN AITZINETIK (1996)—Begi ninien aitzinetik
—iragaiten dira uneak,
—begi ninien aitzinetik
—iragaiten unerik itzalienaL
—etsipenaren gortinetan
—babesten garenean.
—Eta halere,
—otsailean horma
—nahiz abuztuan galda,
—sasiak eta lili ereiten ditugu
—ibaiaren bazter gorrietan,
—ereiten
—beti ere.
- EGUN URDINAK (1996)—Ilunabar gazte haietan
—uste izaten zuen
—surf ohol batean
—zeharkatuko zituela
—bizitz
o lautadak,
—hedatzen hasten zenean
—armairu apailatuen ondoan,
—astintzen zuen ohean,
—Joaten ziren barkuen deia
—igarotzen baitzen gauero,
—gainezka zegoen esne katilutik.
—ez zuten geldirik egon nahi izaten
—mendi mutuen artean,
—eta sahatsak loratzen ziren urtero
—egun urdinak igarrita.
—Maleta batean sartuta
—izpirituaren kiliak asetzera
—irtetzean,
—samin antza bebatu zion
—larunbat arratsetako
—poema euritsuak
—eramatea ahaztu gabe.
—Merkatuan bi kilo adore
—eta botila berde bat erosirik
—erreka bazterrari eman zizkion
—handik gutxira,
—ostarteak zabal zitzaten
—burrengo geltokira eramango zuten
—autobusaren sapaian.
- URKIAREN DARDARA (1996)—Katedrala ikusten zen urrunera
—geltokira hurbiltzean.
—Urria zen, arratsaldea,
—eta iraganeko sentimeu gesalduak
—zeramatzan aideak,
—alfonbra hegalaria eskatu zion
—huarte berriko sakan lausotuetan
—amiltzeko beldurrez.
—Geltokian zegoen
—eta iluntzean
—maindire berriek xukatuLo zuten
—bere zalantzen izerdia;
—TchaikovskIren zisneen kantua
—adituko gau ilunaren hasieran,
—baina hura guztia jakinik ere,
—egun batean lurraldez aldatu zuten
—urkiaren dardara somatu zuen
—eta harekin batean,
—uharte berrira abiatzearen zirrara
—lotu zitzaion
—tximeleta maiteminduen
—tinkotasun berarekin.
- KALEAN... (1996)—Taberna hartatik irten ziren
—bustia zuen kale heze haren bukaeran,
—gaueko katuak bezala
—egunaren ondarretan bila
—modak gaitzetsitaLo gizona,
—egunaren hondarretan bila
—gaueko katuen antzera
—ezusteak eroandako
—zorion jadetsi ezina.
Urkijo, Joanes —1955—
- BILBO (1990)—Bilbo Bilbo sutan dagoen berba mingotsa
—erlojuak dioenean zoro hori ez dago zure eskuentzat pianorik
—euria mara-mara erortzen 3x4 allegro moderato eta
—Eros gordean euritakorik gabeko ibiltari bakartiei begira
—Zenbat amets bazter honetan josi eta betirako galdu ziren
—azken batean ez bait ziren metalezko murraila bat baizik
—zerumuga ixten duena irribarre izoztu guztion gainetik
—metalezko murraila denboraren fosil xuria
—Bilbo Bilbo maskaratua gure begien kolorekoa
—sukarrez populaturiko deuseza uralitazko zerua
—parke hezea non zementuzko pan arbolak papurtu egin diren
—eta bitartean hego haizeak etorkizunezko gazteluak dakartza
—hilzori amaigabe honen izerdiak betirako isuri daitezen
- EGINGO DUT IHES (1990)—Kale huts eta oihartzunez beteriko honetan
—azkeneko barrikadan galduriko amets zimela aurkitu dut
—zuhaitz erraldoietan bere sustraiak erajota
—baina ez da orain berriro jasotzeko tenorea
—ez eta ere txakur deslaiak berriro izango
—ekaitz elektriko haiek iratzarriak
—Eta kale barrenean hiriaren harresian
—zentinela nekaezina inularrean itzala
—gorribeltzean ezabatua eguzkiaren sarean
—Hitzik barik bere ezpainek esan didate
—ez oh ez eta ere haren mila dorreak
—Eta ez dela orain berriro jasotzeko tenorea
—hiriko asfaltotik aintzinako arrastoak
—eta agian gero gaua oldarka etortzean
—eta nire oinpetan urtuko eulibeltzak bailiran
—Ikaroren hegaletan egingo dut ihes
- LOALDI ETERNOAN (1990)—Acab Acab figura ituna gainaldean
—Uhainak arrain makurtuak kriseilu kulunkariak
—arrainak gaua bezain hotzak
—hodei txuri bat sarda bat balea
—bere zainak azal gaineko ibai barreiatuak
—eta gainaldean
—loro lore beilegia bere ametsak kontari:
—ikusi nituen ero bizi ziren hiriak
—eta hango kaleetako txirrin elektrikoak
—baina orain nire postale bilduman
—begi guztien so guztien testigantza dira
—Acab Acab isilean irentsiz
—Loaldi eternoan arrainak ozeanoekin amets
—eta karelean aluminiozko txori bat
—itzalik bakartiena deusezera begira
—loaldi eternoan desiorik sutsuena
—Acab Acab figura ituna gainaldean
- BAITA NI ERE (1992)—kontzientziaren zulo hauek noraezeko bidearen atariak
—basamortuetako ahotsak harresi hutsak baizik ez dira
—ibiltzen garen oihan eskergaraino mezua ekarri zutenak:
—ametsen zama astunetik ihes egiteko abagunea
—artaziak hartu eta unibertsoa zatika berregiteko abagunea
—Musika kolorezko txorrota zerion gauari tantoka eta zu ere
—etengabeko egian sortutako odol lurrinik preziatuena azkena
—ilunabarreko zaurien azpian ez dakizula agur esaten
—zeurere burua behera bota behar bait duzu egunero
—zori egongaitzaren leize zulotik sagarreko sugearen laberintoan
—Zure irudia orduan distiragai saxofonistak in the mad movie
—zorioneko ametsak Mickey Mouse agure bat azken batean
—zulonpo galdutan non denbora izoztu zitzaizun baita ni ere
—zurea beti mitxeletak bidaliko dizkizut beharbada ai ene
Urkiza, Ana —1969—
- GAUAREN EZKUTUKOAK (2000)—bizi-poz negar-zotin gazia,
—ezti pozoia.
—Piztu da suziria
—gau beltzaren paparrean
—Zer gertatzen da
—arrastiko zeru okreetan
—eta goizaldeko ortze garbietan,
—eta eguna zorigaitz
—Berri imintzioa gauean
—belar bustiak...
—ihintza goizaldeak.
—Araztu gaua:
—egunsentirarte.
—Ostantzak
— moztu...
—egunsentiaren belazean
—gerizperatzen.
—izarrak urrutiko minez.
—Izarrak ostatu
—sabairik gabeko etxean.
—bestalde,
—hondartza
— borxatu
—Belutu zaigu
—ozenagoa egiten du
—Su antzemalea
—gorputz ebatuan.
—Izerdi tantak irrist
—gauaren lokietatik.
—irentsi.
—desagertzen da
—lotara
— ortzemugan...
—Gau ertzeko asmakizunak
—biharamona artifiziozko,
—lokamuts.
- EZIN ZAITZAKET ALDATU UDABERRI HORI HONETAN (2002)—kale hutsetan barrena
—besoa eskaintzen didazu
—batzuetan.
—begi gris argietara soa lipar
—ohe otzanari laztan zekena lapur
—eta maite nauzula nik
—ulertu nahi.
—kunplitzen ote duzun
—galdetzen didazu
—zorrak kitatu nahian
—eta itaunka erratu
—umetako tiple-ahotsez:
—Horregatik denagatik
—ezin zaitzaket aldatu
—horregatik denagatik nago
—udaberri hori honetan.
- EZ NAIZ DAMU (2002)—atseden hartzen duten horietakoa.
—Birritan hazitako emasabelari kortsea jarri diot
—ezkontaurreko hirurogeita lau zentimetroetara makur dadin.
—azaldu ez nuen emakumea naizela aldarrikatuz.
—ez eta beste hau ere
—antzutasun bentzuturik ezagutu ezin duena.
—Hausnartzea modan ez dagoen garaian
—Aspaldi jarri nion historiari tirita
—argi luzeak isiotu gau zarratuari.
—Ene obulategien leihoetatik
—begi eskarmentatuak azaleratu dira
—kristal hautsian harrapatu
—amarrugabea zen soera harritua.
—kale-muturrean
—eta ni
—atseden hartzen duten horietakoa.
- ESNAERA (2002)—Gaur, emakume izanik esnatu naiz.
—Etsaien lerrora deitu naute
—«iraulketa!» oihu egin dut
—inor asaldatu ez duena
—bakarrik burutu beharreko guda hau ere
—Belaunaldi gazteek nozituko dituzte
—lubakietan odolustutakoen aieneak.
—Bazterrak harrotuko dituzten
—ahots erkinduak dira
—fusil automatiko berriak.
—Eskerrak eman dizkit iratzargailuak
—zaratarik atera ez izanagatik.
—Katetik tenk egin gura izan arren
—eztanda aurretik utzi dut leherkaria
—erruz baitakit
—erlojua geldituta ere
—urak berez apurtuko direla.
—Gaur, aitor dut emakumea naizela.
Urkizu, Patri —1946—
- BABEL (1984)—Eta uholdeak iragan zirenean
—BABEL dorre bat egiteko asmotan
—eta betirako zeruko ateak herts zitezen.
—Eta eternalak esan zuen:
—badakiat poblua dela zoriontsua,
—hizkuntza batez elkar aditzen direla,
—harriz-harri dorre bat eneganatzeko dagiela,
—eta ene soro-landen belarrak zanpatzera datorrela,
—Eta memento hartatik
—lur guzien gainean iendeak barreiaturik,
—dituzte hizkuntzak nahasirik,
—elkarrekin ezin ulerturik.
- DEI AKIDAN (1984)—zorabio tematsu honek
—jota,
—loak ezin harturik,
—fosilizatzen direnean,
—plazeraren haizto kamutsa
—esperantza zoro,
—absoluto ero hori
—hireganatu nahirik
- HOZKI (1984)—Hozki dagidate gauzek,
—gauzatto zahar, berri, tipi, ñimiñoek,
—ene erretrato xume, itsusia,
—soro zoroetarik,
—arruta desarruntetarik
—nihoakizula ikusteak,
—gardenagotzen ari diren
—arrosa eta liliek,
—hire barne kutxaren liluraz soilik
—bizi haizela j akiteak,
—eta
- ETERNITATERAKO (1984)—Eternitaterako
—ez dut nik desiratzen
—Ezta ere egoitza
—zulotxo txikia,
—bi metro luzia,
—kutxa sartokia,
—gauza xit sinplia,
—bakezko tegia,
—gustora dastatzeko,
Urretabizkaia, Arantxa —1947—
- SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1 — I (1972)—Duela urte asko
—(hamar urte ez al dira urte asko)
—San Pedro bezpera batean,
—gelditu egin zen.
—Eta hutsune hartan,
—zulo beltz
— busti
— hotz bat
—gertatu zen.
—Eta amets
—lodi eta ahaztu hartatik iratzartzean
—zulo hartan murgildurik,
—arroxina upel batean erdi itorik,
—gorputzaren milimetro bakoitza erne,
—entzuten nuen
—eta,
—segundo bakoitzean behin,
—neure hortzen hots
—b e l d u r t i a,
—denborarik gabeko itxarote haren
—orratz gabea.
—Duela urte asko,
—San Pedro bezpera batean,
—infernuko deabru guztiek,
—bultzaka,
—geratutako denbora martxan jarri zuten.
—Eta ene historia bitan zatitzen da
—eta ondokoa.
—Gau hartan dago haurtzaroaren
—zorionaren azken esperantza,
—gau hartan hil zen ene
—inozentzia,
—San Pedro bezpera bateko
—gau madarikatu hartan.
—Duela urte guti,
—edo ez hain guti,
—San Pedro bezpera batean,
—gaueko hamarrak bost gutitan
—espero izateko esperantza
—hil zeutaten.
—Arlote,
—infernuko deabru guztien begiratu
—eta beroaren aurrean,
—Jeanne d'Arc alpretaduna,
—Agustina Aragoiko,
—Simone de Beauvoir analfabetoa,
—ezpatarik gabeko
—aingeru mendekatzailea,
—betiko katea lotu zeutaten bihotzean,
—San Pedro bezpera batean,
—edo lau urte.
—Duela ia lau urte
—uztailaren lehenengo egunean
—(Jesu Kristoren odol guztiz preziatuaren eguna)
—ez zuela ene denbora geratzeko boterea erdietsiko.
- SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1 (1972)—Nik maite dudan jendeak
—baino gutiago maite nau.
—Nik maite dudan jendea
—ez zait inoiz,
—arratsalde euritsu batez,
—lantokira aterki batekin etorri
—busti ez nadin,
—ez da nik esan dudanaz gogoratzen
—ez nau gauza mirakulos bat bezala begiratzen
—ez du nigan itsuki sinesten
—ez du ene beharrik sentitzen.
—Horregatik,
—horrexegatik,
—aterkia eskuan,
—portalaren alboan,
—beste seinalerik gabe,
—ezagutuko zaitut,
—hainbat aldiz,
—zaparrada baten harian
—aterkia eskuan,
—zeure besoaren eta aterkiaren
—tristeziaz
—negar egiten zenuen
—Eta erakutsiko dautzut
—neure soinen zorrotza
—La Soube-ko goizen sekretua
—artaldetik urrun dabilen bakartiaren
—Eta zuk,
—aterkiaren gauaren pean,
—euriaren azpian ezkutatutako xoko samurra,
—lagunen arteko marmario amankomuna,
—zakurren laztanen biguna
—etorkizunaren esperantza beldurgabea
—bi izatearen zoriona
—irakatsiko dautazu.
—Eta ni izanen naiz leiho irekia
—eta zu gaua,
—aterki beltz,
—herdoildu baten pean.
- SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1 (1972)—Atoz
—atoz.
—Piztuko dugu sua
—eta hari so,
—laztandurik,
—kontatuko dautzut
—nola amesgaizto bat egin dudan
—nola egin dudan amets
—handi bat
—aldapa gaineko etxe koskorraren atzean
—eta dragoi hark,
—ahotik sua zeriola,
—gure etxe aurrera etorri zela
—eta bakarrik nengoela,
—atzaparrek,
—gorputzaren berde biziak,
—buztanaren kolpeek,
—aho sutsuaren kiratsak,
—ezin zezaketen ezer
—gure etxeko pareten aurka.
—Kontatuko dautzut
—nola egin duten alde
—arrastaka,
—hilabete bakoitzeko egunek.
—sutondoko bazter honen zain.
—Eta zuk,
—zangoak luzaturik,
—eskuak gurutzaturik,
—begiak hertsirik,
—entzunen dautazu.
—Ene hitz bakoitzak
—leku bat aurkituko du zure buruan
—lanbro tantadez apaindutako
—amaraun distirant bat osatuko dute.
—kearen eta haize beroaren besoetan,
—helduko zait zure erantzuna.
—Esanen dautazu
—herri bakoitzeko
—neskatxarik politena harrapatzen duen dragoirik
—nola gure etxeko paretek,
—inoiz ez arrotzak,
—iraunen duten.
—Kontatuko dautazu
—nola egin duten ihes,
—zaratatsu,
—egunek eta asteek,
—sei hilabete hauek,
—nola espero zenuen momentu hau,
—nola berrezagutzen duzun zeure kadira,
—etxeko usaina.
—Eta elkarrekin,
—puzzle bat egiten den bezala,
—pauso bakoitzaz,
—keinu bakoitzaz gozatuz,
—biharko planak eginen ditugu,
—sutondoan,
—laztandurik,
—senti dezagun elkarren bizitzea
—gorputzak elkar ukitu baino lehen
—sentitzen duten dardara.
—sua tristatzen ari da.
—Bota dezagun beste enbor bat.
—Eta isilduko gara,
—hitzez espresatzeko
—zorion sakonegi bat izanen da.
—Atoz
—atoz.
—Duela sei hilabete,
—duela sei hilabete
—piztu nuen sua,
—duela sei hilabete
—ohea prestatu
—Atoz
—atoz.
- MEMORIAL (1982)—Zer egin dezaket
—udako arratsalde gorri batean
—eta zu ez bazaude?
—udak ustekabean
—neguaren erdian harrapatzen banau
—derrepentean hostoak isiltzen badira
—lau kanpai hots entzuten diren bitartean
—hiru tanta lehor
—eta epel bat
—haize hilaren gainetik
—nora jo dezaket
—kalean topatuko ez bazaitut
—gauzak nahiko gaizki ez doazen bitartean
—tanta epel eskas bat
—atsoen pauso azkarrak berotzeko
—nola jakingo dut arbolak bizirik ote dauden
—soinurik egiten ez badute
—sirenen hotsa itzaltzeko.
—nork esango dit zer gertatzen zaidan
—lehenengo malkoa oraindik sortu ez denean
—zeinen eskuak astinduko ditu
—betazaletan
—ezkutatu diren kanpaiak
—non babestuko naiz
—zure besoak urruti badaude
—nondik sortuko da elektrizidadea
—udak baimenik ematen ez badu
—eta laugarren bat
—zeinen arnasak berpiztuko ditu adarrak
—ni ere uda bihurtu naizenean
—zer egin dezaket
—udako usainak sortzen duen izerdi motelak bereganatzen banau
—malko behar zuten urak
—abuztuak itotzen baditu
—nork aseguratuko dit
—ez dudala sekula santan
—trapuzko lorez egindako sonbrerorik eramango
—eta bigun bat
—zer egingo dut
—laino beroaren gainetik
—dantzatzen ikasi ez badut
—masailetako odolak begiek baino argi gehiago duenean
—zertan ari zaren ez badakit
—kaleak bihotza baino lehen lehertzen badira
—nork aterako nau nire barrutik
—zuk keinu bat egiten ez baduzu
—paretarik besterik ez
—teilatuen gainetik
—zertarako isildu da eguna
—zure ahotsa entzungo ez bada
—sentitzen ditut
—aurpegia zimurtzen didaten behatzak
—sudurretik kokotsera
—begietatik masailetara
—bidea lantzen
—ezta zure pauso baldarrak dakarren ifar apala
—zertarako gogoratu gerriko itximur hori
—eguna ala gaua zure izenaren gainetik
—nola tragatuko dut ifernuko kea
—zure loaren arnas freskoa ahaztu bazait
—udak betirako bereganatu banau
—altxatzeko indarrik ez badu
—nork beteko ditu nire haragi hutsak
—nork egingo du dantza
—udak gaurkoz behintzat
—suizidatu banau
—zeinentzat asmatuko ditut gezurrak
—zerua ere txuritu bada
—eta udazkenaren zain egon behar badut
—bost kanpai geldi
—eta seigarrena irakiten
—asfaltoa lehertzen den lekuetan
—zer egingo dut
—leihoko landareek ez badute
—nire agindurik obeditzen
—alde guztietatik beroak inguratzen banau
—eta zazpigarrena minez
—hostoak kariziatzeko ahalmenik ez badu
—zer egingo dut
—zazpi kanpai ustel
—eta zortzigarren gorri bat
—entzuten ditudan bitartean.
Urrutikoetxea, Urtzi —1977—
- PINTA BAT TENNENTS (1997)—Securlty forces Regret Any
—blame the terrorists
—Nire dinamitarik indartsuena zure men jarri nuen.
—Falls-eko mikrofono inperialek angelu orotatik
—grabatu zuten amorante urrin baten diskoa zinen.
—Rucaren patrolek salaketa telefonoa
—daroate izkribaturik
—beren hezurdura blindatuan,
—mural errepublikarren arteko paisaiaren zatia dira,
—euri mengela ere erreginarena dela esateko.
—Itsasoa muga garaitezina zuregana
—beti sumatu zintudan Belfasteko karriketan;
—gaita bakarti baten notetan zeunden,
—bestela zure ametsen irudia zekarten
—arrabita militarretako neskatxa zinen.
—Kaputxa errepublikarren azpiko irlak ere
—konkistatu zenizkidan.
—Baserriko currya gordetzen nizun badaezpada
—eta martxa sektarioak garaitzen genbiltzan
—baina ez zintudan aurkitu,
—zu hemen zeunden betiko legez
—eta ni, ezdeusaren aiduru
—Kelly's-en sartu nintzen pinta bat tennents edatera.
- GALDERA (1997)—itaundu zion funtzionariak eta zain gelditu zen,
—aduanan zebiltzan guardia zibilek noiz ezagutuko,
—oharkabean pasatzeko arauak oro ahazturik.
—Pasaporteen leihatilakoak ere
—goitik behera eta berriro gorako
—begirada lotsagabea bota zion.
—Nini ikaztu haiek
—bertan debekatuko zioketen
—deserriko hegazkina hartzea
—agiria faltsua zeneko zantzu ttikiena igarri izan baliote.
—Oratzera ohitzerik izan ez zuen pistola ere
—atzean utzi zuen.
—Dirurik eta giltzarik arean eroatea
—derrotaren soinean girnaldak janztea litzateke.
—Zerk bultzatu du orduan
—metal detektoreko uniformedun gaztea
—dena kontatzera ziega zuloan ametsa
—ahalbait arinen amai dadin?
—Desagertutzat jotzen dituzten indar paramilitarrak
—hegalak ematen zizkiguten hankasartzeak bide ziren,
—hogei urte barru zuen gezur mediatikoetan
—asasinatu dituzuenak izango diren antzekoak.
- MUXAR DEMOKRATIKOAK (1997)—Ziega postmodernoak oso bereziak dira.
—Leiho estua daukate, patioa eguzkitsu
—nahi edurtuta goza dezagun.
—Berdin zaigun arren, eguraldia miratzeko
—askatasun maiuskuloa eman digute.
—lau metro karratutara mugatzen gara.
—Bitrokeramikak eta sukalde ontziez gain,
—zer jan inofentsiboa ere lagatzen digute lantzean behin.
—Gatibu zoriontsuak egin gura gaituzte,
—pareta hauez landa euren goardiaren
—komenientzia sinestaraziz.
—Anartean,
—muxar demokratikoek oheko hankak jaten dituzte
—kra kra astiro baina taigabe.
—Gaur koltxoi berria ekarri digute,
—hondoratzea leunago gerta dadin-edo.
—Ze, muxarrek kra kra jarraitzen baitute eten barik.
- BIDXOTZA (2000)—Nauk orraztuko zatut, trankil.
—Itxixuz begidxek
—da esaistezu
—Polite zara lotan.
—Sano, bidxotza.
—Orduek emoten doaz
—gaurko funtzinoa
—amaitu in dala dinoidxen kortinak
—begidxek ostonduten'tzuez
—da poztuten naz
—Argi berde baten amestuko't zelan,
—itzarri'pe,
—polite zarean,
—lotan zauzeneti desbardin,
—da bardin polit,
—Baie begidxek zabalduten dozuzenien
—orduen zauz politen,
—Inozentziz,
—jaidxo barridxen ikusmiran jabiltzuz perlatxuek,
—itaune iten daustazu,
—Nik ninidxek tapau
—de betazalien
—mosu emon beh'otsut.
—Eta bidxotza,
—hori dekotzut erantzune.
Uthurralt, Marieder
- HAUR BAT (1859)—Aspaldiko ametsa, ilusionia,
—Haur batek egin liro enetzat egia.
—Ainu bat! sinets niro ama izatia
—Emaztiaren dela ohore handia.
—Mundiari erranik betikoz adio,
—Esku-makil ona da haur bat bermatzeko,
—Eta lagun segura xuxen ibilteko.
—Egun onak urteko doatza zalurik,
—Enetzat lizateke ohiko maitia.
—Zeren etsi? Bil diro haurrak amagana.
Valverde, Antonio, Ayalde —1915-1970—
- DOAN HEGAZKIN BATI (1957)—Lerro tipia zeru zabalean
—hodei tarteko soinularia
—arestian hurbil, orain urrun
—Lumagabeko hegazti aizun
—lehenaren amets zoroa
—Oi! Ezin ahantzi egun haietan
—Gazte ginan, amen gonetan
—oraindik josiak. Eta bat-batean
—zure itzal gorrizta, ankerra
—zahartu ginuna Udalehen urtetan...
- HONDARRIBIAN (1957)—Honddarbin nintzan
—behin batean
—Dena baketsu
—dena txukun
—auzotegian
—eta etxalde berriko
—loretegian.
—Lore tartetik
—itsaso bare
—loti, urdin.
—antxetak antzo
—txalupak arin.
—Petrilean
—arrantzalea
—(itsasoak
—histu dio).
—Vespa baten gainean
—Bera eta lagun gaztea
—hondartzara doaz.
—Bi vespatar eta hirurok
—mintza gera euskeraz.
—Ez ahaztu, irundarrak
—Masek erakutsiaz.
—Atalaiaren ondoan
—arkitu dugu Satarka.
—Satarka
—bihotza beraxka
—Bihotza bezin samurrak
—Olerkari trebe honi
—ihintzez bustitzen zaizka.
—Laister olerki sortaz
—Zain zaitez, euskalduna
—Intza begietan eska!
—utzirik itsas bazter
—Oiartzunari begira.
—Agur Satarka, Baxurko
—agur, Herri honen Alkate
—berrizale eta zaindari.
—Itsaso Erregin jaukala
—Arratseko izar bakana...
- UDAZKENA, AGUR (1959)—Udazkena estaltzen ari da
—arrats gorri baten antzera
—otoi-lorez apaindurik
—Aldiontzia hartu du
—mendi eta ondartza ahaztuak
—egiten diote agur
—herriko basoak piztu
—Negua azpiratu duena
—sei eta hiru tantoz
—baina ez alaitu gehiegi
—Neguak erosi baitu
—oraindik urrundik dakusket
—egitaz pena ematen didate
—ta hotzez dardarka dagoen
—ta plazan jostatu ezinik
—geldi dan arratsaldeak
—ta arropa garbia sekatzen
—balkoitikan zintzilik
—jartzen dituen eguzkiak
—ta arkupetan txistuka dan
—lehengo txistulari haren
—ta aparkatzen ezin duen
—izartxo aberiatuak
—bidea galdu baitu
—izkutuko inda ahaztu
—ene esku elurtuaz
—Udazkenaren zantzu-larroa
—erakutsi nion
- HUTSA (1959)—aingura bota duk azkenik hemen,
—Urantzu-Irunen,
—Oteiza lagun, anaia,
—erti-aitzindari sutsua.
—Eta Frantziarako Abenidan
—eraikitako etxean
—lantzen ari haiz orain.
—Hor labratzen duk airea,
—Hutsari itxura emanez
—harri eta burni tartean.
—ez zaik kabitzen barnean,
—irten baitzaik begitik,
—iletik, eskutik, larrutik,
—ta batez ere ahotik
—mintza ari haizenean.
—Oteizaren soina
——arno biziaz suspertzeko—
—Oteiza-gogoa
—lantegian gelditzen da,
—harri baten hutsunean
—kokaturik,
—atseden hartzen bakean,
—Isilaren doinu eta
—Hutsaren musika aditzean.
—Euskal sustraia!
—Hauxe duk nire ustea:
—ez kromletx ez dolmenetan,
—ez harri koxkor zaharretan...
—Itsaso-bazter etxetan
—ta mendi baserrietan,
—Huts sakon ilunpetan
—estaltzera dihoakigun
—hizkuntza gurean...
—Mendi-mendian otea
—botoi horiaz betea,
—Jorge de Oteiza, hi haiz
—ez tiriki-taukirik,
—Hutsa moldatzeko joek
—ez baitute soinurik
—bihotzarentzat baizik...
- GAUA (1959)—Etzana dago lainoa
—etzana lo
—estalki zilarrezkoa
—Bordako izarra estali
—eta ondoko osinean ageri
—Zakur beltzen uluak
—ulu eta amets zoroak
—doaz haruntz
—Zerubide urdinetatik
—gautxorien moto iskanbila
—Haien aztarnen atzetik
—Laster baina
—Gabon, nakar-ohera hoazen neskatil sotila
—Ordu maitaleak hor ditun irritsak hire zain
—Horiekin batean Gaua hilko zain urrezko minaz
- UDAZKENA AGUR (1959)—Udazken arrats baten antzera
—Udazken egun bat bezela
—Dofin gorria harturikan
—Egutegi ohera doanean
—Horrela Udazkena, alde egiten duenean
—Burua ototz lorez apaindua
—Joan eta etorri txartelakin
—Aldiontzia hartzen du
—Andre eta hondartza talde baztertuek
—Agurtzen diote
—Herri basoak pizten dituzte
—Negua azpiratu zuena
—Sei eta hiru tantoaz
—Baina ez alaitu gehiegi
—Neguak erosi baitu
—Filandiatar aurrelari
— Oraindik urruti dakusket
—Egitaz pena ematen didate
—Eta hotzez dardarka dagoen
—Urlantxo margul betek
—Eta plazan jostatu ezinik
—Geldi dan arratsaldeak
—Eta balkoian lixiba zintzilik
—Eta arkupeetan txistuka dan
—Lehengo txistulari haren
—Eta honat-harat dabilen
—Izartxo zoro harek
—Lekutik aterea
—Bidea ez du arkitzen
—Esne esku elurtuaz
— Udazken zantzu lehorra
— Erakutsi nion
- UDA (1968)—Ahoa ireki eta
—hitzik atera ez
—haizeak eta ekaitzak
—agintzen dutenez
—ilunpetan galdurik
—sukalde txokoetan
—aspaldiko partez
—elizako paretan
—sartzen dira berez
—hondartza gorrietan
—bikini bat nekez
—antxetak hara doaz
—bizitzeko bakez.
- HURA (1970)—Zeruan ilun eta
—Ez dut hura ikusten
—lagunen artian.
—Sutondoan triste
—Bailarako neskatxek
—dantzara ez dute nahi,
—agertzen nonahi.
—urdin eta berdea;
—buztin kolorea.
Vera, Jose de, Ezkerra
- JUSTIZIA ETA EGIA INORK EZ NAHI LURREAN (1858)—Behin betan justizia eta egia
—Agertu ziran baltsan, lagun argia,
—Ihestu zitzaizkoten denetan haurrak,
—Etsi haurrak,
—Hortzak irrikan jarri nausi bihurrak.
—Agertu ere ziran ungi biltzeko,
—Zituzten itxurekin, ehun sistako
—Eta ostiko.
—Egia biluzirik oinetik buru,
—Justizia gordina ilun bepuru.
—Ez zioten aterik inon ideki,
—Nahiz zuten egiten otoitz beroki
—Nora jo ez zakiten, ez zuten surik,
—Ez aterberik.
—Ote zan gaizkiago amen umerik?
—Gizon gaxo batzuen egiak kaustu
—Noiz ere unatua baitzan gelditu,
—Hark zuen hartu.
—Dena ere zan gizon arras murritza
—Ja ezin mintza,
—Udetan ihintza bezain herio hitsa.
—Justiziak ez kaustu inor hoberik,
—Loak utzirik,
—Juandu zan azkenean bere etxerat
—Adiunderat (Tribunalerat),
—Angotz egina zala adirazterat.
—Egin zuen sartzea letrak eskuan
—Tinta hautuan,
—Juez jakinek zuten galdez unatu,
—Itzulikatu,
—Ondoan bere nausi ez nahikatu.
—Letrek bezala hitzek erakustean
—Nor zan sortu nahia hekin artean
—Denek batean,
—Sudurraren gainerat etsiz atea,
—Gakoz betea,
—Sarjentuaz egorri handik juatea.
—Ez zuten inolare haren tokirik,
—Zuhurtziak ere ez nahi hurbilatzerik,
—Joan bear izatu zan beraz zerurat,
—Behar tokirat!
—Etsituz etortzea inoiz lurrerat.
Zabala, Ibon —1974-1995—
- ESADAN ENE (1995)—Esadan maite,
—Azaldu hidan tristura gozagarri honen
—Zergatia,
—Jatorria
—Ezkutuko munduen
—Sekretuen sekretua esadan ene maite
—Bihotz lurkoi honetan baso bat sortu dun,
—Galdu hadi zuhaitzen arteko landareri
—Ametsetako paradisuan.
- KE ARTEKO EGUNAK (1995)—Ke arteko egunak
—Beti dira
—Alkoholez bustitako uneak
—Ezin ditugu
—Oroimenetik galdu.
—Laguntasunaren habiak
—Biltzen ditu.
—maitasunez eraikitako gazteluak
—Zutabeak sendo
—haize indartsuenak ere
—Ez ditu desegingo.
—Gure arteko harremanak
—Eternitatezkoak
—Ukimenean errotuko ditugu.
- HUTSA ZEN MUNDUA (1995)—Hutsa zen mundua poema hura irakurri
—Lirika zer zen ulertu nuen,
—Itsasoa lirika zen,
—Kresala orobat,
—Kezko irudien dantzari,
—Maitasunak erakutsi zidan
—Zeruaren urdina soilik ez dela polita.
—Lau haizetara zabal bedi
—Forma eta edukien errotik
—Hitzaren musika,
—Bihotzaren irrika.
—Arkeogai ugari dago deskubritzeke
—Ez dira kobazuloetako zaldi, orein
—Marraztuak mugitzen
—Eta poeta batek harkaitzean idatzirik
—Utzi du
—Eta erakuts diezagula
—Bizitzaren bizitza.
- UDAZKENAREN BALADA (1995)—Oro fin, oro biluts
—haizearen baitan
—egun berrietan
—basoak baketan
—zeure begietan.
Zabala, Juan Luis —1963—
- ORAIN DENA ULERTZEN DUT (2000)—Orain dena ulertzen dut.
—Futbolaren balio soziologikoa,
—eztei arranditsuen xarma hunkigarria,
—motiborik gabeko alaitasun berbeneroaren arrakasta.
—Material berdinez zamatutako kamioiak
—autobidearen bi norabideetan.
—Orain badakit zer den asteburua,
—ezagutzen ditut absurduaren moldatzeko bere gela askotarikoak.
—Badakit zergatik biltzen diren jendetzak.
—Badakit, azkar eta zakar esateko, zertarako den Polizia.
—Orain dena ulertzen dut.
—Zubien gainean zeharkatzen ditut ibaiak.
—Zabalik ditut edozer sentitzeko bideak.
—Orain denak bat datoz
—puzzle prosaiko honetako piezak oro.
—Baina beti-beti hunkituko nau
—beren bakarkako moldagaiztasun herrenari begira geratzeak.
- MAHAI GAINEAN (2000)—Mahai gainean utzi ditut
—betaurrekoak, erlojua eta bolaluma,
—ea elkarren arteko solasean
—entretenitzen nauten.
—Baina ez dute hitzik esan.
—Begira geratu natzaie,
—urrutiramendu triste eta poetiko batez,
—zintzotasun sideralez.
—Konturatu naiz autoerretratu partzial bat
—Neure ortopediaren erretratua.
—Hain aparteko, bain neure.
—Hain arrotz, hain ni neu.
—Hautsia natza hortxe,
—desmontatuta, desartikulatuta,
—deskonektatuta, deseginda.
- HIZKETARI UTZITA (2000)—Hizketari utzita,
—poema hautsiak idatzi behar dira.
—Liburuetako orriak askatu
—eta elkarrekin kolatu behar dira nahasian,
—leihoak karrikaratu behar dira,
—eta errepide bazterretan ezarri.
—zaborrez betetako maletak eskuan hartuta.
—Ondo jantzi behar da,
—arropa guztiak dotore urratzeko.
—Erori egin behar da, beti,
—dardarka eta kontrolik gabe,
—automatiko,
—inoiz gelditu behar duenik ez dirudien tren bihurri baten antzera.
—Epilepsia txikiak askatu behar dira,
—hausturari hitza emateko,
—hizketari utzita,
—ispilu berriak kraskatu behar dira
—hausturak bere burua ikus dezan.
—Ezinezkoa da hitz egitea
—eta poemak idatzi behar dira
—haustura honi baten emateko,
—haustura honek jan ez gaitzan.
- IHES EGIN ZIGUN TRENA (2000)—Noiz irten zen ihes egin zigun trena?
—Urrutira eraman behar gintuena?
—Nork abisatu behar zigun?
—Nork zekien ordutegien berri?
—Nola jakin zuten trena hartu zutenek
—noiz joan behar zen geltokira?
—Zein txokotan, zein egintza arrarotan
—geunden gu, despistatuta?
—Hemen gelditu gara.
—Etsita.
—Aurrera baino atzera begira bizi gara.
—Handiari baino txikiari begira.
—Trafiko seinale hautsiei erreparatzen diegu,
—baserri hondatuetako harri zaharrei,
—espaloietan sakabanatutako zabor apalari,
—leihoren bat edo beste hausten dugu,
—teleaparatuekin kargajasotze saioak antolatu,
—kale ahaztuetako asfalto gainean etzan
—mozkor plantak eginez.
—Kontzentratu egin ditugu
—lehengo amets ederrak kapsula txikietan.
—Gero eta trinkoagoa da gure hizkera.
—Noiz irten zen ihes egin zigun trena?
—Inork ez zigun ezer esan, ezer galdetu.
—Izan al zen trenik?
—Pena sentitu behar al dugu ihes egin zigulako?
Zabala, Karlos
- FIN DE SIECLE (1994)—Munduaren ertzetik
— gogoeta egiteari ekin zion
—filosofoak, Voltairek, esaterako
— murgilduz joan zen ezjakintasunean
—edo erabateko txundiduran, hobeto esateko
—Indioekin topo egin zuen 1492. urtean eta
— 1969.ean ilargia zanpatu zuen
— lagun batzuek engainaturik eraman zutelako
—Eta istorioak idazten hasi zen,
— orri txuri-txuri batzuetan, zentzugabekeriei
—zentzua eman nahirik, alfer-alferrik
—Bi aldiz irabazi zuen New Yorkeko maratoia
— zorionak bidali zizkion euskal espedizio bati Katmandura
—eta Bushi eskua estutu zion Rioko gailurrean
—Jasangaitza zitzaion eszeptizismoa eta
— alderdi nazionalista batean eman zuen izena
—Orain zuzendaria da zubigintza arloan
— zubiak baitira, haren irudiko,
—mendez mendeko loturen loturak,
— eta bat
—bitan
— banatzen
—dutenak.
- NIK ERE (1994)—Nik ere idatz ditzaket
—bertsorik itunenak
—gau honetan
—Txori bat neguan guztiz hoztuta
—habia bati arrimatu eta
—berarentzat tokirik ez duela ediren
—esan dezaket
—Enrico Carusok Tosca-ren aria bat kantatu du
— New York-eko diruetxe batean
—sinadura ez baitio ezagutu
— leihatilako kutxazainak
—Eta Natalia judua zinc-izarra izan nahi zuena
—gas kamaran ito dute.
—Haren heriotzea gordetzen duen filmea
—bart jarri dute Israelgo telebistan
—Txakur handiz erosten ahal diren koilareak
—orkatileetan, eskumuturretan, perlak
—Bertsorik itunenak
—idatz ditzaket
—gau honetan
—Habian tokirik ediren ez eta
—hotzak hil duen txoriari
— eskain diezaioket kanta bat,
— konparazio batera,
—Oihenartek ez baitzuen egin.
- ARGI BILA (1994)—Gogait itzazu!
—suminaraz itzazu ikastetxeko mojak!
—esan zuen eta
—kaleko liskar gorrietan
—gorrotoa erori zitzaion sakeletik
—gizon jostalari tristeari
—Barnetegian
—hedeak eta oinazea
—Umetan ez zela zoriontsua izan
—etorri zitzaion gogora
—izebaren ehorzketan
—Ospitalean
—nerabe-ametsak kamustu zitzaizkion,
—gozotasunak gazitu,
—gaztetasuna zimurtu.
—Hilketez eta miseriaz
— idatzi zuen egunkari batean
—garratza eta samina eskuen artetik
— isurtzen zitzaiola.
—Eroetxean
—liburu bat idatzi zuen eta
—dekadentziaren tresnak, hilzoriaren umeak garela,
—dena garbi dugula, ez dugula deus ere konprenitzen;
—ez garela deus ere eta
- ESKALEAK (1994)—Hortz bakarreko irribarre oker bat eskaini zidan
—Loak erretzen zizkion begiak
—eserita espaloi bazter zikin batean
—Sakeleko hutsuneak eztarriratzen zion
—prestuezkeria.
—ljito azaletik zerion izerdi epela
—hezetzen ziola alkandora
—Gorbatak, larruzko zapatak, soineko politak
—kasik ukitzen zutela
—igarotzen ziren hara eta hona
— abenidan atzera
—Puro kaxa batean bi sos
—Irribarre oker bat egin zuen
—eta hortz bakar bat baino ez zeukala
— erakutsi zidan
—jendeak bazkaltzera zihoazenean
— bizkarra paretaren kontra zuela
— kale gris beroan ia lokarturik
—Nola ikusten gintuen?
—Nola ikusten ote da hiria lur arrasetik?
—Atzo, lanetik nentorrela,
—irribarretxo bat oparitu zidan eskale batek
—hala iruditu zitzaidan behinik behin
—Eta orain akordatu egin naiz
—eta hartaz mintzatzeak
— mintzatzen ari naiz hartaz
Zabala, Miren
- FLASHA ESATEN DIOGU GUK (1999)—Festa.
—kale bakarreko ghetto nazionala.
—Bisaia ezagun bat, bi, hiru...
— lau, bost, sei...
—Berba atsegin barreiatuak,
—atmosfera berotu honetan-
—Tabernetan proposamen isilak,
—interesdunak zein interesgabeak.
—eta neoi gehiago eskeintzen dizkigu,
—baina guk aski dugu ehun metrorekin.
—Paris de la Franceko abangoardistek ere,
—multzo txikiak maite zituzten.
—Guk poesia Kutxileriako bizi-pozean dugu.
—Bisaia ezagun bat, bi, hiru...
— lau, bost, sei...
—Bisaia ezagunek aurkeztu zaituzte,
—hitz barik.
—Eskenatokian rola egokitua duzu jadanik.
—Burutazio gehiagoren ezean,
—betetzeari ekin diozu: nirekin.
—Bisaia ezagun bat, bi, hiru...
— lau,bost,sei...
—Ni ohituta nago
—taldeko pailazoekin.
—Zure eztenkada zekenak
—irrifarrez onartu ditut.
—(Gehiegizko konfidantza,
—krudeltasunaren arerio)
—Tipo xelebrea, aizu.
—Xelebreetan xelebrea.
—Adituen ustetan,
—nerabezaro berantiarrak eraginiko
—orbita aurre-sexualean gehitu zaitut.
—FLASHA esaten diogu guk.
- AMAMAREN BIGARREN AHOLKUA: AHAZTU HORI MUTILE (1999)—Izatearen zoko ahul asko
—ikutzen dizkidazu.
—ez ditugu berdin ulertzen.
—Zergaitik ez dituzu sentitu nahi
—Pello Joxeperen taberna,
—eta Aitorren hizkuntza zaharra?
—Betile atzean «ni bezalakoen»
—kultura honen jakinmina duzu,
—baina aurreiritziek itsutzen zaituzte.
—Hori gorroto dut zugan eta,
—batzutan, —nolako kabroia!— diote kuadrilan.
—Baina zoratzen nauzu,
—eta gatibu naukazu.
—Zure laztan batek
—zoriontsu egiten nau.
—Ez dakit zein den
—Ni letretakoa naiz eta
—bereizketaren ondoren galdu nintzen
—Baina beste bereizketa batzu
—egiten dakit,
—eta lehenarekin gelditzen naiz,
—all night long.
—Elkarrekin igaro ditugu ordu gutxi batzu,
—egun jakin batzuetan.
—Ez dute ezer esan nahi
—taktua sentitu duen bakarra.
—Horrek zerbait esan nahi du.
—Niretzat.
—Zuretzat ez,
—eta hori gorroto dut zugan.
—Batzutan, -nolako kabroia!- diote koadrilan.
—Baina zoratzen nauzu,
—eta gatibu naukazu.
—Egia esan gorroto dudanaren
—portzentaia harrigarria duzu.
—Aspaldi, erlijio irakasle batek
—«Gorrotoa maitasunaren
—txanponaren bestaldea da».
—hobe dut zu ahaztea.
—Amamak beti du arrazoi.
—Hori da beragan gorroto dudana.
—Eztitasun
—Itzela.
—(Akrostikoak, poeta ezjakinen aterpe)
Zabaleta, Iñaki —1952—
- POEMARIK EZTIENEAN (1982)—Altzak ere ba du bihotzik
—Ilargiak besarkatzen daki bakarrik...
—Gezur balitez!
—Bularrean etsipenaren taupada
—gazia amildu zait, gogorki.
—aletu nahi dizut, apalena.
—Metafora argitsu baten bila nabil.
—Amodioaz. Zutaz.
—Nondira poesiarako hitzak?
—Non dira maiteminduentzako izar kutxak?
—Ai! Koloretako hitzak banitza!
—Nire izar kutxan esperantza bizi baledi!
—IIusioaren hauts labur bat bederen.
—Baina bertsorik ederrena
—eskeini nahi dizut, xumeena.
—Itsasoak sakonki ezagutzen zaituela
—Zeruak ferekatu nahi zaituela
—Lurrak zure ondoan etzan nahi duela
— eztienean.
— Maitea.
—Altzak ere ba du bihotzik
—Ilargiak besarkatzen daki bakarrik...
—Gezur balitez!
- ZENBAT OLATU (1982)—Zenbat olatu bakartiar
—lehertzen dira,
—kaioen amodio gau batez?
—Zenbat olatu bakartiar
—orrazten dute
—kaioen amodio gau batez?
—Zenbat olatu bakartiar
—itzultzen dira
—sabela ur zulaturik
—kaioen amodio gau batez?
—Zenbat...
—hegadak utzirik
—Zuri nahi dizut galdegin!
- BESOAK HEGAN (1982)—Kale zaharretako euripean
—hiria gauez jantzi dutenean,
—organilero entzungor baten soinuz
—bi gazte doaz dantzan.
—Autoen argi hotza, iheslari,
—bi gazteen besoak zorionez
—hegan hiri gainetik.
—ez du entzuten soinua
—erotzat dauzka
—gazte axolagabeok.
—Euriak estali du lehia ustel
—lau beso eta bi gazte.
—Mundu zuhurrarentzat harrigarri da
—zorionaren hegatze...
—lau beso eta bi gazte.
- SENTIMENDU DUTENEN ESKU ESKE (1982)—Sentimendu dutenen
—Pianoaren teklak baino leunago,
—frak beltzaren mahuketatik
—konpasaren taupada inurrituak
—itzal zurbil bihurtuz:
—dantzari.
—Teklak ez ziren hain xuri
—hariak ez hain dardartsu.
—Adagio bat piztera, jotzera,
—hegaz egin eraztera
—ausartu zen pianolaria.
—Ingurua edertu egin zuen
—musikaren oihartzunak.
—dantzari leun
—bihotz mekanikoak ziruditen.
Zabaleta, Josu —1948—
- AMENAZUA (1969)—Elur artean
—ez da ostorik ikusten
—zeren eta ez da haritzik zelaiean.
—Pausoak eta pausoak.
—Ikatz autsez zikinduak,
—burdin saldaz zulatuak,
—militarren botak markatuak,
—tradizionalistak,
—eta gorriak;
—eta oinutsik
—zenbait,
—txikiago,
—ta txikiago;
—eta ugari
—txiki,
—motz
—eta ugariak.
—Elur artean
—ta igar
—Traian Koruga
—ta Kijoteak
—zioten,
—pentsalari zorrotz
—oinuts pausozko
—pedestal zabal baten gainetik:
—gizarterik behar».
—Eta Santxok azpitik:
—Joham Moritzek errepika:
—hesietara;
—maite zaituzte
—dorretako polako txakurrek».
—elur pila batzuk
—jolas arratsalde batez eginak.
- EZ DA INPORTANTEA (1969)—Udaberri arratsaldean
—arkaitzak
—eta malkarretako pago berdeak
—denak serio ta garbi
—Pentsatzen ari naiz
——Igande arratsaldean bakarti—
—bere maiteak utzi duenentz
—edo hortik zehar joan dela
—edota penaz dagoen ere.
—Bakarti dabil
—bere ibil-bidetik;
—Igande arratsaldean
——besteak—
—edo kotxea nun utzi.
—Kotxean dabil,
—edo bere oinetik,
—kamiñotan ere ez
—kamiñoa besterik;
—errekatan betiko ura;
—Igande arratsalde bustia
—espanturik egiteke,
—gizon bat paseatzen utzita,
—gizon bat, nunnahitik.
—Igande arratsaldean ezer diferenterik.
—Maitea zuenean,
—helduta joaten ziren
—hortik zehar;
—jostunetan zer egiten zuten,
——ez dakizu nola maite zaitudan,
—ene bihotzeko erregina—
—fabrikako kontuak
—piztu behar diren,
——zure ama ez dut gaur ikusi—;
—futbolean ere
—Ez dire akordatzen
—ezagutzen dutela jenderik
—horrela sekula mintzatu ez denik.
—Eta gizona hor dabil,
—bakarti,
—eta ez da akordatzen
—ezagutzen duela jenderik
——bakarti—
—horrela sekula mintzatu ez denik.
—Udaberri arratsaldean
—arkaitzak
—eta malkarretako pago berdeak
—denak serio ta garbi
Zabaleta, Pello —1942—
- LOTU NAUTE (1964)—ez dut eskatu
—atzerritarren uztarrian,
—urratu ezinezko edetan.
—Katiatuta katibu gure lurrean
—karriatu beharrez inoren
—eta hartan gure libertatea
—lotu naute atzerritarren uztarrian.
- BIZI DUT IHESKOR (1974)—Bizi dut iheskor
—oraindik arnasa baten kolpea
—hitzak bezala hutsala.
—Laztan bat oraindik arren
—biguin maitez bihotza bero dadin
—ametsez bederen.
—murgil nahi dut ahoa
—dastatzeko oparo
—hango ezti izun gozoa.
—Baliteke abaraska liztorrena,
—ametsezko maitasun biguina ordea
—kolpe bat da gehiago
—senti dezadan bihotza beroago.
- AMETS ETA NEKE (1975)—Nire herri bihotzeko
—zu kanta eta zure babes
—solas eta askatasun
—bizitza da kantu
—gure etxean egun.
—Ametsa, esna atsekabe
—beste bat da.
—Amorra zaitez orain,
—gero zure azken hatsa ematean
—gurutze bat hilobian, beharbada.
—Eta piztuera eguna ez da biharko:
—hil kanpaia jotzen hasia da-eta.
- ALAIZAKO ZALDUNAK (1992)—Intzentsu lurruna itsatsirik daukate
—gerrarako zaldun prestuek saetera barnetan
—gerra izan da beti
—monje bakartiaren amets
—nola ezarriko horma zabarrean hainbeste edertasun
—gizaldien ezkutuan okrea delarik nagusi
—argiari bideak hertsi eta ireki
—apenas atera berriak oraindik arbasoen kobatik
—zer dira hegazti horiek
—gudarien oinetara jarriak
—zer dira hegazti horiek
—gudarien oinetara jarriak
—bide ertzeko elizatxora jasoak daude oroimenak
—ahantziak erretaularen ostean mendetan
—zaldun eta dama eta hegazti
—saindutegiak sainduak
—intzentsu lurrunez sagaratuak ezkutuan.
—Gudari hilotzari ez diote negarrik gazteluko dama galaiek
—bizitzako zaldun-gudu zitalean hiltzea baita patua
—etsaia norbera denean urrunera joan gabe,
—hertsi dizkiote begiak, tolestatu armak,
—alferrik zaizkio galaitasunak eta malkoak,
—lau zuziren argi beltza dabil betiere zuriaren xerka hutsalean
—nor garaitu ote du zaldunak abside hutsera jaso dezaten
—nork hil du zalduna dolua egin diezaioten festakiro.
Zaitegi, Iokin —1906-1979—
- GAZTEAREN ERIOTZA (1933)—Il az ta ez dakik!... Baiña egia dok!
—Eure begi oien argi-izpia itzali
—Ta marguldu dituk eure ezpan gorriok,
—Ta, benetan, il az, gazte maite ori!
—Lore samurra intzan zimeldutzekoan!...
—Mitxeletak lora zurienari lez,
—Neskatil liraiñak matxo egitean,
—Oroigaien arra biotzan utxi dausk.
—Ordutik bost bidar udazken-aizeak
—Zugaitzen-orriak aldatu bai-ditu!
—Biotz barru dana ar baltzak yana daukak,
—Il az ta ez dakik! Baiña egia dok!
—Eure begi oien argi-izpia itzali
—Ta marguldu dituk eure ezpan gorriok....
—Ta, benetan, il az, gazte maite ori!
—Urtxindor laguna txioka negarrez
—Illobiruntza neuk eroatekoan,
—Ta zeruko izarrak begira samiñez
—Illargi-argitan lurra emotean.
- TORI NIRE EDONTZIA (1934)—Tori artzai-ontzi au, olerkaria!
—Txatxarra izan arren, abenda-odolez
—igortzi eta aren gogoaren atsez
—lurrindu baitizut nire oparia!
—Aitonaren aitak asi zun arloa;
—ta pitxi bailitzan landu dut poliki...
—Azaltzera noa gure lan asmoa.
—Belarra morrozten ardia dakusgu:
—bildotsen pakea begi-biotzetan
—izaki, ordeka erdiko aitzetan
—exeririk aizto utsez egin dugu.
—Edontzi inguruko azal-goi batean
—artzai-bizitzunak irarri genitun:
—Euzki biribila etzatera, an... urrun.
—Baseliz gailurra iartzen du argitan.
—Urrutx makila artu eta artzai gaztea
—txistu ioka mendi gorantza dioa.
—Erpin goiak igo ta ardi erdiloa
—txistu zorrotz otsez itzar da maitea.
—Berealakoan, bidetxigor zear,
—berago ikusten dan txabolara doaz
—ardiak. Artesi baten bereziaz
—batzekoak, itxi oi du ataka azkar.
—Umedun ardiak etzalekurantza
—doaz. Be aldean, kaikua iztar arten
—loturik, badago artzai esne batzen:
—aren asmoa badoa arat-onuntza!
—Irudin dagonez, batzu izuti-uzkur,
—bestetzu otzanak dira batzekoan.
—Otzanak, lepoker, ausnarka dagoan
—antza du, geldirik eta ipurdi-makur.
—Izuak artzaiek beregana ditu,
—ontziratzeraino errape: iztarretik
—oraturik dakarz. Erro banetatik
—esku biaz eldu ta laixter ieixten du.
—Erroberoa badator txirrioan...
—Batutako esnez kaikua gainezka,
—bits zuri arroa dula iarioka
—dager irarririk ontzi azalean.
—Beste goialdean, bertsolari zarra,
—eskuan sagardo edontzia izaki,
—itzneurtu ederrak esanaz iarraiki.
—Inguruko gaztek ezpainetan parra...
—Beraxego, itsaso geldiezin barna
—arrantzale beso-aunatuak ager.
—Goiznabar minean uretan lur musker
—dakuste: aize da-ta, yitoan txalupa.
—Txopa aldean zutik lemazain sendoa,
—ta begiak ñir-ñir lurra ikustekoan.
—Begi-zimur ta ile-zuri agure izan
—arren, zainak lertu zorian lepoa.
—ziruditen: orren ikusgarri zegon!
—Ontzi berriaren usaia zerion:
—egundo inork ez baitzun edan oraindik.
—Aurten, udaberriz, buka dizut lana.
—Inguruko pago pertxentak orrimin,
—ta nire barruan biotzak neskamin...
—Txori bi egaka zeru garbi barna.
—Ordun, zagi bizi lez biotz-azia
—lauskituaz, asmo eder aratzena
—ereika aterata, ontziaren barna
—ialgi dut, iduri larrosa gorria.
—gaineratu nitun oroipen goxoak,
—ipui zarren ezti eta gogo-ikarak...
—Ikusten dezunez, edontzi onetan
—eusko-bizikera eden nai izan dizut:
—Zure olerkien ordainez damatzut,
—edan zazun gogoz idatzi aurrean.
- BAKAR-BAKARRIK (1944)—baso itzaltsu zear:
—«zergatik abil ilun,
—gizartetik urrun?»
—txor-txor-txor iario.
—Txolarrea ormetan
—ortzian bakar, bipil,
- ALDA-EGAZTIAK (1946)—Arru gainak gora dator arrats-itzal,
—ta etxe aurretan iluna da zabal.
—Bide zear beso-lagun dut gogoa,
—ene biotzeko emazte zintzoa.
—Gaua eguzkiak omen du maitemin,
—iduri alargun begi-beltz atsegin.
—Ilunak xaguxar beturdin taldea
—askatu ta argitu du nere barnea.
—Gauaren ederra oial urdinetan!
—Urrutiko ots minak ematen dute urran.
—Oskarbi izartsuak barna, alda-egazti
—sailak doaz, urrun-minez, ikarati.
—Aien txiominak entzungarri ditut:
—iarri naute gora begira buruzut.
—Izotz-aldeetatik igesi dioaz,
—egutera bila, giro obeak opaz.
—datozten erritar berrien agurra.
—Goitik bera dator ego ukaldia,
—Ene baitan beste aieru erne zait:
—egaztien ega-otsa ez da nonbait.
—Txiomin eztiok eusko-olerkarien
—abesti goxoak agian, izanen.
—Itz egakariok oraingoan ilun,
—eusko-olerkaria ioan baitoa urrun.
—Giro obeak opaz atzerrira doa:
—ta bidez alaitzen ilunen gogoa.
- AMETS URDIN (1946)—Noizik bein, ametsetan,
—ugarte-bakaldun
—naizela oi dirudit,
—aberritik urrun.
—Orrobia-itsasoan,
—gauak garden, atxonez
—ematen du aznai.
—Suarrosto usaitan,
—eguratsa loa;
—baso ertza mizkatzen
—ari da itsasoa.
—Eskudel gain etzanik,
—ametsetan sorgor;
—nire biotz barnera
—atsegina dator.
—Artean, ilargitan
—dabil arat-ona.
—Ta palmondo itzalpean
—bat, beraren inguru
—datza eskurakoi.
- EUSKEL KANTA ATZERRIN (1946)—Euskalerri laztana, nire pake-giro!
—Gogoz beintzat, zugana banator berriro.
—Oi! urrezko atedun amets-baratz urdin!
—Andre Poesi lagun, natortzu errimin.
—Begiak malkoz lauso, biotzak poz-dardar...
—ta erriko bidaso buruak darakar.
—Atzerrin dut iauregi, txabola txikarra.
—Erri, zure gomuta niregan gau t'egun:
—zurekiko apeta orain dut ezagun.
—Begitan zaitut eder, izar antzo dirdai:
—gogoz bazterrik bazter ari nauzu aznai.
—Nire aitak matsondoz apain zun leioa:
—makur adar-iarioz dan txermenondoa.
—Saroi itzaltsuenean dago basetxea:
—mendi barrutietan esirik larrea.
—Gazteak inularrez maite duten dantza:
—alai baseliza-aurrez dager enparantza.
—Ioale ots ezauna urrundikan dantzut:
—iduri aur bakuna, nauzu belarri-zut.
—«Txirikiti-txainia, biar igandea:
—Ai nuke, kantaria, nire tripa asea».
—Gau-ametsaren zeru! Sagastian nabil...
—Bai zutela ao-keru, sagarrak nire urbil.
—Zure ilerrin bederen, biar edo etzi.
—ai nuke gentza-atseden, gurasoen erri.
- ARGIN ZARRA (1952)—etengabe diardut
—gau ta egun... ekin!
—nekeak leporatuz
—biotz-eskuak min,
—nere amets ederra
—Arri mokorrak artu
—ta, gogoa larri,
—barren diet iarri:
—arpikoz iardun oi dut
—buru ta belarri
—gai zakarrok itzuli
—eztezake uler
—gaitzustean damurik
—adituko laister
—ta alegin gorriok
—iritziko eder
—Eskuko daitenean
—artu, olerkariok,
—Andragoi-buruntzian
—nere zain-odoletan
—gorritu pitxia
—Esku zuritan beza
—gur' egunetan zarpil,
—lokatz-odolez zikin
—usu aldatuko da
—Urrundik agurtzen zaut,
—datorren garaipenak
—pozten euskalduna:
—birbiztu biotz-guna,
- NERE ZEZEN TALDEA (1952)—Badut zezen taldea nere larratzean,
—kozkortsu, orruzale, odola begian:
—ara-onaka dabiltz esi barrenean,
—busaloka, goseti, egon ezinean.
—Agokorik ezean, urratuz lur latza,
—oldartzen dira leian, astinduz isatsa:
—auts-odeiz lainotu da goian eguratsa,
—tai gabe murrusaka zezen beltzen otsa.
—Nere esku zaintsuetan akuiloa dardar,
—ziztatzen ditut gogor, barruan su ta gar:
—zezenok buruenik, makur buru t'adar,
—erabat nagusi naiz, izukaitz irripar.
—Elkar ezin ikusiz, su-amorruz bete,
—oiek gorroto naute ta ez ditut maite:
—ezin al nitzazk' eran bizi naizen arte,
—nere soin-aragiak iaki baitituzte.
- ERBESTEAN ARITZA (1952)—Oian zar, beltz, itxuan, Euskaditik urrun,
—aritz bat arkitu dut sendo, tantai, zurrun.
—Ner' izangoa dizut beragan ikusi:
—bakar, sendo ta garai, erritik igesi.
—Alaxe nabilkizu atzerriak zear:
—aritzak biotzondo eragin dit azkar.
—Aritz-adaburuan usoak iduri,
—ari da birundaka nere amets txuri.
—Burua apal moztu dut adaxken abarra,
—nonbait arindu nairik nere zoritxarra.
—Biotz-barren baitudan ene Aberria!
—atzerrin gorbiztu zait barneko zauria.
—Ez nuen aritz ori so egin bearrik,
—zutzaz gomutatzeko, baitzaitut maitenik.
—Euskadi baitaramat nerekin barnean,
—naiz ta lurraldez urrun bizi erbestean.
- NEGUAN LORE (1958)—Nork sorterazten zaitu, bertso-berri labur?
—Olerkari zar onek barnean izotza...
—Agertu zeraneko, negu-lili, elur
—artean argitu zait erabat biotza.
—Nor izan zaitekenez ezin dut igarri:
—aitaren magalpeko? umezurtz bakarra?
—Zerana zeralarik, ene baitan larri
—ezin egon naiteke, senide azkarra.
—Nere bizitzarteko udamin beroa
—al duzu ernerazle guri eta bizkor?
—Datorken udaberri garden ta eroa
—aditzera ematen al didazu baikor?
—Noruntz io, ezker-eskuin, edo, aintzin-gibel,
—zure berri izateko? Nik neuk ezin iakin.
—Lenaldia gogora oi datorkit goibel,
—ta geroa, gaupean, zeatz ikus ezin.
—Nire izangoaren asikina ote
—zaitut, ala, damurik, ondakin mingotsa?
—Parrearen azkena, ala, poza date,
—lili, adierazten didazun abotsa?
- NIRE BIDEAK BARNA (1961)—Lainorik ez ortzian, goizaren ederra!
—Lili berriz dirdaika etxeko bazterra.
—Beso-lagun gazte dut neska udaberri:
—gogoan ikara ta ortzetan dut irri.
—Banituen bi bide, oianaren urbil:
—bidazti bakarra ni, biak ezin ibil.
—Luzaro gelditu naiz, bi begiak zabal:
—bazter ederragorik amestu ezin al.
—Ausnarrean lotu naiz eznoa-banoa:
—pagadian kantari dut birigarroa.
—gain-gora nabilazu, utzirik bestea.
—Bide obe usteak ortaratu ninun:
—oingiro bikaina t'argia edonun.
—Bi bideok goiz artan oinatzik etzuten:
—nik baina lena utzi ta io nuen zuzen.
—Asperenez dioket gau ta egun ixil:
—banituen bi bide, oianaren urbil.
—nire bizitzan ori dut alde bakarra.
Zamarripa, Paulo —1877-1950—
- ERDEREA TA EUSKEREA (1905)—Ementxe nago: Salamankako
—Ementxe nabil, Euskera Amatxu,
—erdaldunakaz batean.
—Erderea dantzut abo danetan
—emen zatean-zatean;
—ta ezta mirari, bizi naz bada
—Erderearen Etxean.
—Erderea entzun bear dot, emen
—bizi nazan bitartean,
—Erdal-erria Euskal-erritu
—egiten eztan artean.
—Erderearen otsak dantzudaz
—asko ta alkarren atzean.
—Bere durundu gogorrak dabiltz
—belarriaren ertzean...
—Nayago dodaz, Amatxu, zeure
—otsak, ots onen aldean...
—Baña... mirari al da entzutea
—Oituta gagoz entzuten, bai! bai!
—ta euskaldun askon artean
—dantzugu euskera erderaztua,
—euskera erderaz nastean,
—euskera bako erderea eiteko
—modurik eztagonean.
—Or Erdereaz yosten zaitue,
—ta emen guztiak bakean
—isten deutsue,... berbaille danak
—erdera egiñik utsean.
—ikusten dodan antzean,
—ikusi nai dot, anai maiteak,
—nasterik barik, Erderea barik,
—bakarrik eta uts utsean.
- EUSKALDUN GUDARIAK (1905)—Amatxu Euskal-erria, neure erri maitea,
—Ze zorion andia zugan ibiltea!
—Zeugan, Amatxu, zeugan pozkidaz betea
—Dabil nire bioztxu euskaldun gaztea!
—Zeugan nabil ni sortu nintzanetik gora,
—Urten barik euskaldun lurretik kanpora;
—Ta eztot gura zugandik alde egin iñora,
—Araxe bai pozarren, Jaunak deitutean,
—Joango nintzake, Amatxu. Baña bitartean,
—Eriotzak gorputz au lurperatu-artean,
—Gabiltzan biok, gorputz ta arimez, batean.
—Zure lurretik urrun aurkitzen diranak,
—Zu itxitea, ta miñez semeon ezpanak
—Diñoe: "Non dira, Ama, zure lur laztanak?
—Non dira zure zelai ta mendi euskaldunak?
—Zure elizatxu ta etxe margo zuridunak?
—Zure txorien kantu gozo ta legunak?
—Ostu deustez betiko zeure urruntasunak".
—Urrun egozan, urrun, Rhingo ibai-ertzean,
—Milla zortzireun eta bosgarren urtean,
—Garagarril-erdian, gudarako ustean,
—Lauezpabortz gudari, ta danok batean,
—Izanik euskaldunak, urruntasunean,
—Ta ikusirik egola au leku urrunean,
—Ai, ze samiña eukien biotz-barrenean!...
—Urrun Auñemendiak... ta euskaldun basoak,
—Urrun aitona-amonak,... urrun gurasoak,...
—Urrun anayak, urrun atsegin osoak,
—Baigorriko festetan pelotan eitea
—Zan ayetan bik euken guraizatea.
—ltzemana zutenez, baña au suertea!
—Urrun gudari dagoz!... Gaitz da ara joatea.
—Harispe aitzindaria bederen ondoan
—Balego! Arek baimena emon lei, ta orduan
—Joan leitekez, baña orain zelan joan,
—Aurkitzen ezpadabe Harispe inguruan?
—Guda ezta asiko baña, diñoe orain pozik,
—Anartean badegu gura beste egunik
—Joan ta etorriteko partida an egiñik.
—Badoaz, ta osasunez ederto eltzen dira
—Amabots egun barru biak Baigorrira;
—Festa-besperan txutxen... Festaren begira
—Larri dagoz joateko pelota-tokira.
—Partida asi da noizbait. Lau pelotariak
—Eurakanduten dabez ikuslen begiak
—Arrituak ikustez ain gorputz zoliak,
—Ain beso zantsu ta anka txit ibiltariak.
—Pelota biribilla, oin orra ta oin ara,
—Ormatik eskura ta eskutik ormara,
—Laguntzat daroala leku danotara.
—Ikuslaren begiak pelota ikustean
—Egaz doala, doaz egaz bere atzean;
—Ta olantxe atsegindurik beragaz batean
—Dabiltz pelota bera geratu-artean.
—Oraintxe da azkenengo egaztadaldia.
—Norentzat izango dan berau pozgarria
—Txaloka ari emoteko atsegin barria.
—Gogor dabiltz mutillok; iñoizko gogorren,
—Laguna lagunagaz, etsaya etsayaren
—Kaltez; laurak or dabiltz... ta laurak pozarren..
—Etsayari partida irabaztearren.
—Laurak dira pelotan ikaragarriak.
—Guztiak onak; baña gure gudariak
—Makaltzen dabez beste bi jokalariak,
—Ta irabazi partida ta txalo ugariak.
—Txaloen zaratakaz pozturik, batera
—Gudari biok doaz gudaritaldera,
—Zintzorik gudan bere bear egitera
—Baigorrin pelotaka ein eben antzera.
—Lau illabete igaro-orduko Austerlitzen
—Bata-besten alboan ebiltzan gudatzen,
—Ta aurrez aur zeinbat etsai ebezan aurkitzen
—Ainbeste ebezan eurak indarrez zapaltzen.
—Zirautsan bitartean batak besteari:
—Nayago neunkek, mutil, Baigorrin oin ari
—Pelotan, baña jarrai emengo lanari,
—Urten daigun an legez emen garaizlari.
—Amagandik urrun ta etsayen aurrean
—Zintzorik Frantziaren alde bearrean
—Guda bizikentzalle sutsu ta aserrean!
—Indarra ta adorea baturik benetan
—Ikusi geinkez orain mutillon zanetan.
—Aitu nola Eriotza zitala eskuetan
—Arturik, sartzen daben gorputz etsayetan...
—O zeinbait etsai jausi direan lurrera
—Odolez gorriturik alkarren ganera!
—O zeinbat doazen, o! il-aiñik jaustera
—Ori bai dala indarra! Ta ori adorea!
—Ori da etsai guztiak birrindu-gurea!
—Ikusirik mutilion indar ta ardurea,
—Dazaut Asaba euskaldun zarren itxurea.
—Ta eztauke biotzetan mutillok bildurrik.
—Ez, ez. Beuke bildurra etsayak bakarrik!
—Euskaldunak, Amatxu ikustez pozturik,
—Egingo dabe alegin guztia azarturik.
—Zer baña? Non dakuse Amatxu, urrunean
—badago? Bai, dakuse. Biotz-barrenean:
—Bera omentzeko dauken asmo zuzenean;
—Euren biotzak deutsen maitetasunean.
—Urruntasunen poza da maitetasuna.
—Emen, ta emetik urrun, biotz euskalduna,
—Edonon maitetuizu Amatxu kutuna,
—Maite izan barik iñoiz bere urruntasuna.
- MUTIL BATEN ABADEGEITUTEA (1910)—Ken, Txerren guzurtia!
—Ken, Txerren zantarra!
—Atzera! Atzera! Atzera,
—pizti inpernutarra!
—A! zer? Maite nozula?
—Bakit zer zarean zu,
—Zoaz, guzurti tzarra, yoan zaite inpernura,
—Eskeintzera atsegiña, dirua ta omena.
—Zeruaren ordeaz eztot ezer be gura;
—Zerua da ba, nitzat, gauzarik onena.
—Ai, Txerren ondamutsu zitala, zer geyago
—Ta oindiño bere esesten
—darraizu, zitala,
—ustez zeure egoetan
—lotuko nazala?
—eztozu zeuretuko,
—Aingeru bizkor bat da
—Berak zainduten deustaz
—gorputz ta arimea.
—Jaungoiko bat dot Aita,
—Birjiña bat Ama,
—ta Ama onen dei samurrak
—naroe Aitagana.
—Ta Aita zeruan dago
—ta leku guztian,
—Eta orregaitik imiñi dodaz
—Aingeru onetxen laguntasuna
—ta Aita beraren grazia
—naikoa dala diñost Amatxuk
—eiteko bide guztia.
—edozein sostor galgarri
—utsa ta ezer ez izango dala,
—yarraitzen bautsat berari.
—Banoa bada, ta eztozu zetan
—ekin esesten albotik.
—Nire gogoak eztau gurako
—bide au baño besterik.
—ta, zeren bildur izan neinteke,
—O ze laguna! Zintzo zintzoa,
—eztot asmau nik sekula.
—Argi pozezko soñuz yantzia
—yatort zerutik burura,
—ta argi beratan Aitatxuk diñost
—Ta o zein pozturik imingo ditun
—lurreko aita-ama biotz oneko
—kristau zar zintzo zintzoak!
—A, bai! Zintzorik egingo dabez
—euron alegin guztiak
—zeruko Aitaren gogo done au
—betetu al dayan semeak.
—Ta o zein gitxitzat daukadan orain
—arima au zeruratzea!...
—Anai askoren arimatxuai
—zurok eiñiko kaltea
—desegin nai dot... Auxe da oinganik
—lagun onetxen laguntasunaz
—zurori arimak kentzea.
—Zoaz ego baltzokaz
—sortu eutsun lekura!
—Gizonari itxi geldi...
- AIKO ANTOJAGARRIE! (1927)—Mari Bekortako neskatilla zintzo garbiari,
—bere auzoko neskatilla-lagunakaz, dantza-lekuan,
—mutil orditu bat yatorko baltzeoan
—beragaz egiteko itsu-soñura eroan-gurarik.
—Ona emen zer diñotson Marik:
—Ardaoz beterik ator.
—I moskortute ao;
—zagi danak batera
—askozaz astunao
—dekok gorputz ustela,
—satsa baño ustelao.
—Nigana ator, moskorti,
—ardaodun txarrie,
—baltzeoan lagundu
—alde ortik! Etxoak gure,
—antojagarrie!
—Barriro ekiten deutso mutil ordiak
—lagunduteko berari dantzan.
—Ta orduan diñotso:
—Entzun dok. Etxoat gure,
—antojagarrie.
—Laguna bear daula berak dantzan
—egiteko diñotso mutil ordiak. Eta
—onetara Marik olan erantzuten deutso:
—Zutunik ibilteko
—aituik nok galdu yoan
—buruko zentzune.
—Ni nok yantzan ariñe
—ta ostean astune;
—gauze duztietan ixen
—guyoat euskeldune.
—Mutillak eskutik oratuten deutso.
—Ta berak blidur gitxigaz diñotso:
—Ezeiztek niri oratu!
—Geldi ia, astakoa!!
—Eztok entzun, baldrasko
—eztoala yantza ori
—Matralleko bat emon ta diñotso:
—Joadi, orditzar ori,
—ardao pekatarien
—Mutillak birao ikaragarriak yaurtiten
—dituz. Ta Marik asarre andiz diñotso:
—Txarrito, non ikis dok
—Berba txarriek eta
—arnasa txarrie
—ta adurre baño eztana
—Aiko min zantarra! Aiko
—ago moskortie!
—Aiko mutil satsa! Aiko
—Antojagarrie!
—Biotz andidun neskatillea,
—galanta gorputz ta arimez,
—euskalduna da odolez eta
—euskalzalea biotzez.
—Ta bere arpegi urdin-urdiña
—gorritu yako, deedarrez
—Berez euskaldun neskatillea
—ederra izanik artean,
—amurru orretxen gorritasunez
—yantzirik era ederrean,
—askoz ederrao agertuten da
—Edertasuna garbirik daukon
—larrosa baten antzean.
—Eta, zein ezain dagon
—mutil moskortie,
—adurrez ezoturik
—aurpegi duztie!
—Aiko ardaoz baltziturik
—Aiko mutil satsa! Aiko
—antojagarrie!
—Asi da aurreskua. Ta an dabil Mari.
—neska yantzarie
—nor da, gazteak? Nor da?
—-Mari errotarie.
—gorputze duztie!
—jenterik erdie
—yantzan Bekoerrotako
—Ta yantzarako dan lez
—yantzari ain andie,
—-Ori bai de ixetea
—yantzari garbie!
—Ori bizkortasune!
—-Ariñek oñek eta
—or ekusten da, Kontze,
—nor dan yantzarie.
—Bedinketue Mari
—-E! Bakutsu or datorren
—ordi sats andie?
—-Ona dator gero?... Aiko
—antojagarrie!
—-Baltzeoan ibil de,
—gorputzik erdie
—Maritxuk esan dotson!...
—-Ta ordi sats andie
—ona dator...
—antojagarrie!
—Aldendu de landatik
—yantzari garbie:
—etsera yoan da arin
—Mari errotarie.
—gure yantzarie.
—Illuntasune arentzat
—beran ustez dalako
—pekatularie
—illunetan dabillen
—jenterik erdie...
—Illunetan dao mutil
—antojagarrie.
Zamora, Auxtin —1943—
- UR FERDEZ (1984)—Neure haurtasuna
—ezin desesteka:
—ez dut deus maitatzen ahal mundu huntan,
—neure haur denbora baizik haurñoetan.
—Ur ferdea belar argien artean
—ttinttaka ttinttaka sortzen zen goizean,
—nimiño zintudan,
—lur huntarat eman.
—geroztik ur ferdez ditutzu begiak,
—ez dakit nun naizen,
—Atzo itaizuren ur-edale nintzen,
—plazetan nituen eskuaz zabaltzen,
—denetaz trufatzen,
—deusez axolatzen:
—Orai aldatu ditut alabideak,
—bai bertzeri utzi karriken ezkinak,
—amoratu nauzu,
—ta bertzelakotu.
—Kalapita beltzak, zeruko urdinez
—nauzkitzu beztitzen, hedoien kolorez,
—laidoak gordetzen
—ta ahantzarazten.
—Kristalin argiak ur inozentzian,
—dirdirarazten zuk nauzkitzu lezetan,
—Ez dakit nor naizen,
—egintzak zer diren.
—Atxemanen nauzu, bihar, iatzartzean,
—kasik lo kuluxkan zure bazterrean,
—zoaz aintzina,
—sortaraz dezazun, nitaz oroitzean,
—nola ur ferdea belarren artean:
—haurño bat freskoa
- ELGARRI MUSUKAN (1984)—Oraintxet berean, zirimoletan,
—sortu gira besta huntan,
—iduzki deno dantzan,
—ilargi deno irri nigarretan,
—bakarrik, iluna hurbiltzean,
—lokartuko gira elgarri musukan.
—Biziaren mainatak eta lakaioak gira,
—subandaden ufatzaleak,
—ingumeri gatz eta biperraren zerbitzaleak,
—izarihintzeri «maite zaitut» xuxurlatzeak
—suge mahatsen denbora,
—gure ametsen barneko inkaminak,
—zoin diren hegalez beteak,
—zurunbidetan, Mahuma xuriak,
—erortzeko minarekin,
—trebukatu dira,
—eta, xekale landetan,
—birbiratu, galetsien irudiak,
—oraintxet berean, zirimoletan,
—sortu gira, besta huntan,
—iduzki deno dantzan,
—ilargi deni irri nigarretan,
—bakarrik, iluna hurbiltzean,
—lokartuko gira, elgarri musukan?
- GELDITU IZAN NAIZ (1988)—Amets aldi batzuetan
—gelditu izan naiz,
—Baionan, Errobi bazterrean,
—haizeak eta argiak
—egiten duten
—dantzeri begira.
—Emazte haur beharretan den baten itxura
—uhaintxoetan nahasten,
—ñoñiñen hegalen itzalek
—zituztelarik
—arrainen ur ildoxkak segitzen,
—ur mirailean desegiten,
—neure baitan erraten nuen:
—Bihar, egun ote da?
—zu, ni ote zira?
—egun, bihar ote da?
—Asmatzen zaitut, zu ere, bihar,
—Baionan, Errobi bazterrean,
—haizeak eta argiak,
—egiten duten
—dantzeri begira.
—Zu, egun ote zira?
—eta ni, bihar ote naiz?
- IZORRATUKO ZAITUT (2002)—Gaur neure etxe aintzineko zuhaitzaren hostoak
—abartxoen puntetan nola-nahizka ibilki dira.
—«Norbait»ek edo «zerbait»ek mugitzen ditu.
—Nola ibiliko liezke bertzenaz, ez dute deus pentsatzen,
—ez erraten, ez dute mugitzeko nahimen izpirik,
—oraintxet ni naizen bezala, funtsean,
—muinak hutsak eta borondatea lehor dauzkate...
—Beharba, zuhaitzaren enborraren azpian bada
—«norbait» edo «zerbait» ari dena hostoen manatzen,
—neri ere oraintxet berean burura etortzen zauzkitan
—hitzak manatzen dituen «norbait» edo «zerbait»,
—eta hura bera... Ez dira urrun ibilki hosto gaizoak,
—bost zentimetra eskuin bost zentimetra ezker, beharba,
—hamar zentimetra, ekaitz-haizeak ufatuko baluke!
—Ni bezala, funtsean, neure haratunatek beti
—leku berera igortzen naute: neure zapatetara...
—Bizi guzia pasatuko nuke: «nork» eta «zer» horien
—misterioa zilatzen... Kaka.... dela zertako jakin...
—Laster udazkenean hostoak eroriko dira.
—Jadanik «norbait» edo «zerbait» horrek
—nahi ditu hostoak erorrarazi, neure ileak.
Zarate, Mikel —1933-1979—
- HAURRA IZAN NINTZEN BAINA... (1978)—Haurra izan nintzen,
—baina begietan,
—belarrietan,
—erraietan
—ditut irakiten,
—oroimenaren hotsetan,
—tiroen dunbada,
—balen txistua,
—sirena hots izugarria,
—arnasots estua,
—heriotzazko negarra,
—gorroto lehertuaren
—gerrate amorratuaren
—Haurra izan nintzen,
—baina begietan,
—belarrietan,
—erraietan
—ditut irakiten,
—oroimenaren hotsetan,
—Aita kartzelan,
—Cuellarko gaztelu zaharraren
—itzal hotzaren
—itxaropen hertsian;
—hara ta hona
—laguntza eske behin eta berriz
—sareetan
—nintzen erori,
—ta maisuaren
—hatzaparpetan
—Falange victoriosa...»
—ta irabazleen
—galtzaileen
—isiltasunezko beldur itoan,
—(«T£ no te llamas Mikel,
—t£ te llamas Miguel».
—«Oye, t£, aldeano,
—habla en cristiano!».
—«Calvo Sotelo,
—Jos Antonio Primo de Rivera,
—ez nintzena izaten
—irakatsi zidaten.
—Haurra izan nintzen,
—baina begietan,
—belarrietan,
—erraietan
—ditut irakiten,
—oroimenaren hotsetan,
—bihotzaren pozetan
—ezereztu nahiez
—ahazturaren hautsetan.
- 1975, AZAROAK 20 (1978)—Gasolina usainez eta grasaz beterik eman zidan,
—ogi salutatua eskaintzen den bezelaxe,
—periodiko bat ematen den bezelatsu,
—bihotz zati bat erregalatzen den bezala,
—hiriko kale arteko kutsaduraren itzalpetan;
—txoferren esku dardaratiz eman zidan
—zemento bloke zapalkorren hatzaparpetan
—sorturiko basalorea,
—bertso-paper zaharren poz berria:
— «Pedro Urtia ere
— ein da enteratu
— oraintxe defuntu;
— Jainkoak eiten badeu
— gixontxu au santu,
— zeruetan altu
— eztiten a barriro
— mundura bajatu».
—askatasun eguzkiaren goizean,
—eta bertso-paper zahar baztertuen hauts negarrak
Zelaieta, Edu —1973—
- DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA (2002)—Dena hain erraza izanen balitz bezala
—Zoratzea nahita izanen balitz bezala
—askoz gutxiago sufritzeko
—Olerki ziztrinak izkiriatzea intelektualen gauza soilik izanen balitz bezala
—Poetek bihotzik izanen ez balute bezala
—Dena hain erraza izanen balitz bezala
—Dena elkartu eta urrundu izanen balitz bezala
—gure mugimenduak mekanizatzeko
—Etxepeko parkean zerbait idaztea beti seinale ona izanen balitz bezala
—Lan egitea osasungarri izanen bagenu bezala
—Dena hain erraza izanen balitz bezala
—Behin enamoratuak betiko egonen balira bezala
—maiteminaren giltzarria kausitzeko
—Eguzkiak beti berotuko balu bezala
—Maitasuna eta amodioa balira bezala
—Maitasuna eta amodioa balira bezala,
— Jokatzen dugu guk;
—Dena hain erraza izanen balitz bezala.
- JUDASEN ARBOLA (2002)—Bihotz itxurako hostogalkorrak.
—Idurizko amodio-zuhaitza:
—Bertan egingo nuke lepo
—Maite zaitudala.
—zure hutsa sumatzen dudala
—Zu nirera etortzeko irrika
—Zure gorputza izerditan blai
—Hau bezalako hamaika olerki erromantiko
—Zeren eta orain hementxe zaude
—Eta ni mutu eta geldi nago,
- LERRO BERDEA II (2004)—Behobiaren alde batean: greziarrak
—Behobiaren bertze aldean: turkiarrak.
—Nahiz eta turkiarrentzat
—bertze aldekoak greziarrak diren.
—Nahiz eta greziarrentzat
—bertze aldekoak turkiarrak diren.
—Ezustean ireki dituzte
—muga zeharkatzeko guneak.
—Behobia erdibitzen duen
—lerro berdea ezabatzen hasia da.
—Ehun urteren buruan
—alde bateko nahiz bertzeko behobiarrak ez dira oroituko
—iragan denboretan bazela lerro berde bat
—Behobia erdibitzen zuena.
—Ehun urteren buruan
—itsasoaren urdinaren gisa hartuko du.
—Eta bertako mugalariak anfibioak izanen dira.
- BEHARBADA, SEGUR ASKI (2004)—oraindik ez dituzu zure seme-alabak ezagutzen,
—ez eta hamabi urteren buruan
—bizia salbatuko dizun laguna ere.
—atzo pozarren ikusi zenuen umetxoak
—labankadaz josiko du bere bikotea 2027an.
—heldu den astean berean ezagutuko duzu
—egunen batean sos batzuengatik salduko zaituen adiskidea,
—hagitz une berezian sostengua emanen dizuna,
—arras mozkorturik gidatzeagatik
—lankide baten bortz urteko mutikoa harrapatuko duena.
—atzo mutur beltza eskaini zizun emakume xaloari
—noizbait ebatsitako bizipoza itzuliko diote
—hiru urteren buruan.
—Non ote dautza oraindik ezagutu gabeko momentuak?
- AUTOBIOGRAFIA (2010)—Erdara dut ama-hizkuntza:
—amaren bularretan nengoela,
—gaztelania eztitsua aditzen nuen
—hain beharrezko eta hain gozo
—hartzen nuen esnearekin batean.
—Bitxia da, halarik ere:
—ez ama, ez aita
—ez ziren gaztelaniaz mintzatu txikitan.
—galizieraz erran zituen lehen hitzak.
—Aitak, antzinako ahaideei segika,
—euskaraz bota zituen bereak.
—Parisen ezagutu zuten elkar aitak eta amak,
—60ko hamarkadan, biak frantsesez mintzo zirela.
—Hantxe jaio zen anaia zaharrena,
—hiru bat urte izan arte Beran egon eta
—euskara hutsean hezitakoa.
—Egun frantsesez eta gaztelaniaz
—mintzo den euskaldun zaharra.
—ni naiz frantsesez ez dakien bakarra.
—Ordainetan-edo, ingelesez moldatzen naiz
—bertze bi anaiak eta gurasoak ez bezala.
—Txikitan entzundako lau gauza haiek
—pixka bat osatze aldera eta jakin-minez
—hasi nintzen galiziera ikasten unibertsitatean.
—Tamalez, urte bakarrean ikusitako gramatikarekin
—eta Galiziara egindako bidaiekin ez dut nahiko izan
—inoiz fundamentuz falatzeko.
—Maiz pentsatu izan dut aski xelebrea dela
—hizkuntzen afera hau.
—Maiz, halaber, zenbateko eragina izan duen
—honek guztiak nire bizian;
—adibidez, pertsona bera izanen ote nintzen
—hizkuntza bakarreko familian sortu izatera.
—Zer pentsatuko luke Avilako batek
—bere ama-hizkuntza eta bere gurasoenak
—hiru diferente izanen balira?
—Kontuan hartu, gaur den egunean,
—amarekin eta anaiekin gaztelaniaz egiten dudala
—lagun on frankorekin solastatzen naizela gaztelaniaz
—eta gaztelaniaz ere irakurtzen ditudala liburu asko.
—Baina baita ere, noizean behin amarenean elkartuta,
—"bota ura", "ekarri ardoa" edota "on egin" tartekatzen ditugula mahaian;
—lagun-min eta lankide anitzekin egunero aritzen naizela euskaraz,
—aitarekin hitz egiten dudanetan bezala nahiz neure oraingo etxe diren
—neskalagun maitearekin eta seme kuttunarekin bezala.
—Aitor dut, gauza bitxia izanagatik ere:
—ama-hizkuntza ez dudan euskara maite dut.
—Horregatik izanen da, agian, unibertsitatean euskaraz irakastearena
—euskaraz idaztearena
—edota, bakarrik nagoela,
—euskaraz pentsatzearena.
—Laster beteko ditu zortzi hilabete gure Amets txikiak.
—Oraindik ez dakigu nolako ahotsa izanen duen,
—zein modutara deituko digun "aita", "ama".
—Dakiguna da gurasoek egiten dioten
—Gasteizko euskara horretan esango dituela lehen hitzak,
—bere aitak eta bere amak ez bezala.
- VILLAVESAN (2010)—Erdi hutsik doa gaur hamabosgarrena
—Zizurretik Iruñera.
—Bi gizon beltz ditut ondoan.
—Ez dute elkar ezagutzen, nonbait. Ez dira solasean ari.
—Hala ere, biek dute txano bana buruan. Negu mina da.
—Adin bertsukoak biak. Jantzi bera azalean.
—Iruñea ez da Paris edo Bartzelona
—etorri zait burura.
—Gutxitan suertatzen dira hemen
—elkar ezagutzen ez duten bi beltz espazio ttiki bat partekatzen,
—kartzela ez bada.
—Sarasate Pasealekura ailegatu para. Isilik.
—Bakoitzak bere bidea hartu du: ezker batak, eskuin bertzeak.
—Ederki ikasi dute gure artekoa:
—arrotzekin ez da mintzatu behar.
—Ederki erakutsi digute bigarren bat:
—Iruñea ez da New York edo Berlin.
—Baina izan liteke.
- LAU ARDO KOPA (2010)—Larunbat eguerdia zen, udazkena.
—Lau ardo kopa erosiak zituen
—erdialdeko bazar txinatar batean.
—Ez zuen lehenbiziko aldia hara joaten:
—xie-xie esaten ere ongi ikasia zuen.
—Etxe aldera jo zuen
—Bere maiteñoari --neska ala mutila, zeuk aukeratu--
—opari erromantikoa egin nahi zion:
—sukaldeko mahaiari ospakizunetarako linge basquea jantzi
—eta egongelan paratu zuen.
—sukaldeko mahaia ematen.
—Txinatarrei erositako lau kopak
—txinerazko egunkari baten orriekin bilduak zizkiotela
—jabetu zen orduan.
—Ardo kopak harraskan utzi eta
—egunkari arrotzari erreparatu zion.
—Sentsazio arraro bat ibili zitzaion bizkarrezurrean.
—Ez zuen fitsik ulertzen,
—xie-xie esaten ongi ikasia bazuen ere.
—Egunkariak zekartzan argazkiek, ordea,
—ez zuten zalantzarako zirrikiturik uzten:
—kirolak (futbola)
—kontaktuen saila (neska erdi biluziak agerian)
—zinema (filmen kartelera)
—bidaia agentzia baten iragarkia (irla urdin bat)
—modari buruzko erreportajeak (futbolariak eta neska erdi biluziak agerian)
—musikari batzuk sari inportante bat jasotzen
—edo musikari inportante batzuk sari bat jasotzen
—(argazkien begiratuta ez da dudarik)
—futbolariez eta neska erdi biluziz beteriko irla urdin bat.
—Larunbat eguerdia zen
—--udazkena ala udaberria, zeuk aukeratu--.
—Bere maiteñoa etxera iritsi gabe zegoen artean.
—Lau ardo kopa metalezko harraska hotzean.
- BLUES ARINA (2010)—Hanka sartuko dut
—hanka sartzen ahal dudala
—Hanka sartuko dut
—bide okerrak aukeratu
—erabaki ahuletan galdu.
—Bai, damutuko banaiz ere,
—hanka sartuko dut.
—Nahita okertuko naiz
—nahiago baitut zamaturik bizi
—betiereko itolarrian baino.
—Nahiago baitut hatsa hartu
—zama bota ondotik
—ezen ez hatsanka bizi
—lasterrari eman gabe.
—Nahasiko naiz behin baino gehiagotan
—ibilera makurtuko zait aldi batez
—makilakada bat edo bertze jasoko dut
—bidean urrats akastuna egiteagatik.
—Hanka sartuko dut
—heroi baten antzera, belauniko eta aldarrika,
—gezi pozoitsua ene errai zaurituetatik atereaz.
—Ez ditut erroreak gordeko
—--ez guztiak, behintzat--
—ez dudala aise laharretan ez trabatzea.
—Ongi eta serio pentsatuta,
—aski estrategia ona hasia zait iruditzen
—batzuetan hanka sartzearen kontua.
—Zorte pixka batekin
—laguntza eskainiko didazue
—errore larri batzuk barkatuko dizkidate.
—Inteligente jokatzera saiatuko naiz aurrerantzean:
—hanka sartuko dut maizago.
—ez harritu, gero,
—noizbait ohartzen bazarete
—naizentxo honek gaizki jokatu duela.
—Mesedez, ez etorri gero
—inongo kontu eske
—hanka sartu dudala eta.
—Orain eta hemen baitiot nik
—zuek jakinaren gainean zeundetela.
- MUNDUAN EZ ZAUDELA (2010)—Nire maitearen barrenak urratuko dituzu odoletan.
—Zenbait egunez, jota utziko duzu ospitaleko ohe batean
—nik gehien maite dudan emakumea.
—Jendeak, hala ere, zu ikusteagatik ilara eginen du.
—Eta opari ederrak jasoko dituzu.
—Geroxeago, errukirik gabe, maitearen maitea ebatsiko didazu.
—Jelosien eztian dasta eginen dut aita onaren itxurapean.
—Gau eta egun zuri beha egonen gara. Beldurka, batzuetan,
—ez ote zaituen haize gaizto fin batek harrapatu.
—Begi marroi horiek ez dute betikoak ematen.
—Halako batean,
—bi hankatan zutitzea erabakiko duzu, lau hankako proben ondotik.
—Gure bertikaltasunen jabe eginen zara, Silvia Plath bazter utzita.
—Ttirriki-ttarraka eta ttipi-ttapa, hasieran;
—lasterka eta jauzika, gero.
—Neure maitearen maitea ebatsi ondoan,
—maitatzeko ahalmena ere bahituko didazu kutxa giltzatu batean.
—Eta, neure-neurea zarela sentitzen dudan egunean,
—arrotz bat etorriko da gurera --bildotsaren ipuinean otsoa bezala--
—eta betiko eramanen zaitu.
—Zauri erauntsiak zabalduko dira ene baitan orduan.
—Maite nuenaren maitea ebatsiko didate bigarren aldiz.
—utzidazu zu gorrotatzen, laztana.
—Zuregatik bizitza osoa entregatu baino lehen.
Zohiola Berri
- HIRIARTEN LEHENBIZIKO GARAITIA (1864)—Urreaz gosetuak, Erroma hiritik,
—Etsaiak jin zaizkigu, begiak uherik,
—Artaldetan otsoa nola den ikusi!
—Gure gainera bardin zorrotzik erori,
—Gure gainera bardin zorrotzik erori.
—Hiriak erre tuzte, bazterrak funditu,
—Amak gure odolaz maizegi gorritu,
—Haika, herriak haika, armatuz aizkorez
—Urre biltzaile hoiek anbilka hilotzez,
—Urre biltzaile hoiek anbilka hilotzez.
—Hara, hara han dira, armez estalirik,
—Milaka janzten dira mendi gerendetik,
—Goazen, goazen, gudura ximixtak iduri,
—Jo hor, jo hemen eta alde guzietan,
—Leher eta sarraska aizkor-azpietan,
—Zeha, zeha, ostika, burdin ekarleak,
—Egun suntsi detzagun odol ixurleak,
—Egun suntsi detzagun odol ixurleak.
—Heriotza eskuez erein ezazue,
—Jo, jo, beti, jadanik urratu dirade
—Iziturik iheska abiatzen dire,
—Iziturik iheska abiatzen dire.
—Lasterka hor doatzi, zaldunak jarraiki,
—Matxeta zorrotzekin buruak ebaki.
—Non zaizte erromatar agintari onak?
—Non gure herritarren espantu gizonak?
—Non gure herritarren espantu gizonak?
—Non dire zuen oste atzo hiri ederrak!
—Non ezin garaituzko gerlari zaharrak!
—Bizirik ez da nehor bakar bat ageri.
—Bizirik ez da nehor bakar bat ageri.
—Hain ongi ibilirik zazpi oren huntan
—Unatuak daude erredol azpitan,
—Bihar goizik, belek hila dute joko,
—Oste eder hetarik bat ez higituko,
—Oste eder hetarik bat ez higituko.
Zubeldia, Koldo —1957—
- BELDURRA ETA INPOTENTZIA (2005)—sentitzen dut piska bat beldurra
—eta egurra moztu behar izateko
—denon paotxa eta malura
—ez dut aspaldian jantzi alkandora
—eta nabil gustora
—batera eta bestera
—espirituzko elikadura sartu behar hesteetara
—eta aldarrikatuz askatasuna lau haizetara.
- LOTSA (2005)—Batzutan sentitzen dudan lotsa
—eta prezisoski ez zait alaitzen bihotza
—gauetan aditzen dudanean hotsa
—goxo goxo hartuaz gaueko hotza
—askotan nahiko nuke izatea hontza
—eta alaitu beste era batean bihotza
—hartu baita beste era batean bizitza
—gogoratuz gure ekintzabide bortitza
—nahiago horrela dena balitza
—ekite bortitza eta bizitza
—nahiko nuke beste era batean hastea
—ahal den erakoa hasi betetzen bizi baldintza
—ahal den moduan hutsunea bete ahantzi gabe ene
—bizitzari eman nahi diodan ikutu bortitza
—agian horrela balitza
—alaituko litzateke bizitza.
- ERRITMO BERA DU ERREKAK ETA BIZITZAK (2005)—Erritmo bera du errekak eta bizitzak
—ene baitan barrundiatzen dudan bezala
—erritmo bera du euriaren hotsak
—lurraren aurka erortzen denean
—eta amoranteak zer erritmo duen
—galdetzen dut eta uraren uherkak zein
—kolore duen galdetzen dut
—norbaitek ihardetsi diezadan.
—Norbaitek ihardetsi diezadan baita zein
—diren udazkeneko zuhaitzeen kolore okrearen
—izateko arrazoiak.
—Zergaitik isten ditugun kajoiak
—eta zergaitik ez dituen Koldok joiak
—eta zergaitik ibiltzen diren bolandan kaioak
- AITORTZEN DUT (2005)—Aitortzen dut gaur
—ez dudala bide argirik ikusten.
—Aitortzen dut
—nire azken bideko helburu deusetatik
—banentorkeela goiz asko.
—Aitortzen dut baietan eta ezetan banabilela,
—beste biderik ezean badudala ezaren zantzu hertsia.
—Aitortu nahi diot nahi duenari jakin...
—badudala amets atseginik ez dudala letra aurreikusirik,
—une batzutan izan ezik:
—ez dudala izaten inolako arnets antzurik
—ez dudala intentzio txarrik badudala intentzio onik
—badudala amesteko leku atseginik
—ez dudala zentzurik aisa galduko.
—Aitortzen dut:
—dudanaren ondotik nabilen poeta neurrigabe bat naizela.
—Bide nekeza dudanetik
—ahalegintzen naizela gauzak hobeto eramaten.
—Gaur aitortu dudanaren berri bihar edo beti
—egiaztatzeko gauza nintzatekeela.
- ZURE LOTORDUETAN NIREA (2007)—Zure lotorduetan nirea.
—Zure azkengabeko antsietan nire mina.
—Nire minaren ondoan zure izate fina...
—Enarak joan-etorrian, beren arrastoa utzi dute.
—Eta denbora badoa aurrera gizatasunez.
—Utziz maitemina.
—Erruduntasunik gabe gabeziaz ahaztuxea.
—Pixka bat errukior eta pixka bat zentzudun.
—Zerbaiten hila antsiz eta egarriz.
- OH, NIRE APRETA HAUTSIAK (2007)—Oh, nire apreta hautsiak.
—Ez dira mundu guztiko auziak
- EGIA (2007)—Ausaz datozkit gauzak burura
—eta eskatzen dut benetako askatasuna
—eta benetako zuzentasuna, negarrez zotinka
—nagoen honetan.
—Nire egia ezin da kabitu poema batean,
—bere neurriak ezin direlako distantzia hauetan
—koka paper errektanguluan.
—Ezin dut borobilean kabitu ahal izan,
—egiak, ez du distantziarik.
—Ez du erreferentzia zehatzik, ez du ez.
—Leuntasunean bai kabitu daitezke.
—Izan daitezke leku batzuk kabitu ahal litezkeenak,
—nola tximeletak bolandan
—eta bizi nahiko nukeela Holandan.
- O FILANTROPIA! (2007)—O filantropia!
—O nire fameli filantropiko bukolikoa!
—O artzain bizitza neketsua!
—suntsitu nahi diguten aberria
—goiz antsiz asegaitz egarria.
—Xahutu zaidan goi argia
—ihintzez blaitutako zelaia
—eta arbasoak erabilitako laia.
Zubiaga, Felix —1932—
- HUTSUNETAN (1986)—ez eta lore larrean,
—lore arte diren hutsune ilunak
—Zu argi ta ni argi
——artean dago iluna?
—bion argiak bat ez dagien
—Bion arteko iluna zer den
—argia beste gurea!
—«Zu hor ta ni hemen kontu»
—bat izan baino lehenago dogu
—maite independentzia,
—besteen sarradak ez gaizan hartu
- PASIONEA (1986)—Argi-semea eta
—argi bera hiltean,
—ezkutatu eban.
—hantxe gertatu zan,
—Bizitza ta Erio
—bat erasotean.
—Bizitza gurutzatu,
—t?ez dauka hagaitio
—nausitzeko indar.
—Bizitza nausitu zan
—tinko gurutzean,
—pekatuen ordaina,
—kitua izan baitzan.
- GALAXIA BAT (1986)—Zenbat ekintza harrigarrietan
—Galaxietan Ulises,
—asmatu gura zendukez,
—itxumustuan helburua jo
—Zeure buruko garauak jatzuz
—mundu ezezagun sekretu,
—putzuan dager goitik jausi den
—ortzi bera izarratu.
—Jainkoren batek zeuregan biztu
—konturatuge han daukakezu
—ames eskutu itzia.
—Jatxi, Ulises! Itzuli zaitez
—alper jakintza horretatik,
—jainko gorde hau aztertu zeinke:
—zeure burua barrutik.
- GAU ARREBAREN BEGIAK (1986)—liluratuta naukee
—keinatzen dausten mezua
—ulertzeke.
—Izar distira labanok
—mareatu egin naue
—ikuspuntua galazoz
—Izar begi irabiatuok
—irradakoa jo ta jo,
—euren dantzara lot-nahi
—ez naue baketan izten,
—joan naiten.
—Dana itzirik noake
—izarren lagun bidazti,
—neure gurpilen ardatza
—huts igarriz.
- ZURE TENPLOKO HARRIEK (1990)—Zure tenploko harriek
—oihartzuna daukee,
—zure tenploko harri lez
—Ez gor, ez itsu, ez geldo
—tenploko harriok daukeen
—sentikeragino.
—ozendun kantari baizik
—horma egiturari josi
—zeuk hasi lana bultzaziz.
—Musika deritsot tenploko
—gure kantari baileutson
—Zure tenploko harrien
—bihotz ikara, harrimen
—bihotz kantari honen harria
- HARRIAK EZ DAU BEGIRIK (1990)—herriak ba dau bihotzik,
—baina harrizko giza-bihotzak
—parkatzen ez daki.
—Harria balitz erruki,
—parkatzeraino lei jakin,
—giza-harrituak balekus
—harrizko gizonen urtzea
—litzaken mirari!
—Harriak bihotza haragiz,
—non legon zentzunik?
—Harria balitz sentipen,
—t'harri-gizaki begizkoz
- TRATULARIEN KONTRA (1990)—Tratularien kontra
—eukiguraren kontra
—txakur amesen kontra
—defendituko dot.
—Ukapenaren kontra
—gorrotoaren kontra
—etsipenaren kontra
—defendituko dot
—Ituginarenkontra
—erretailatuko,
—igaduraren kontra
—harri-barriztauko,
—gardamuaren kontra
—berzureztatuko.
—Txakur amesen kontra
—zuhurtziz erantzungo,
—gorrotoaren kontra
—atea edegiko,
—ukapenaren kontra
—zintzoro jarraiko
—Gure aitaren etxea
—dot defendituko.
- EKIOK, HARRI (1990)—urtika, aldarrika.
—Ekiok, harri, markatzen
—eta salatzen
—entzun gura-eza
—ekiok minki sendatzen
—Harri ta belarri
Zubimendi, Joseba —1898-1939—
- DONOSTI GAIXOA (1939)—Oi, zeñen bare dagon itxasoa!
—Oi, zeñen ezti arratsen giroa!
—Illargi zuri, betea, leiar
—antzeko dakuts olatu gañean
—eta urdin illun margoa oñean,
—goi argi izpiak nastean, zillar.
—Oi, zeñen goxo, kulunka, laztantzen
—ene batela bagak dabilkien!
—Oial zurizko batel jostari!
—Guda irrintzitan laztu eztarria,
—zure kulunkaz dut legun, eztia,
—ta, len bezela, naiz abeslari.
—Ta abeslarien abots indartsua
—entzunaz dator, egaz, arraitxua
—itxas gañera lilluraturik.
—Olerkarien maitale kantuak,
—Donostiari eskeñitakuak,
—erneki entzun ta ikasi nairik.
—Ene txalupa oial zurizkoa!
—Aizea indarrez puztazu kolkoa;
—Donosti sorgin orren ondartzara,
—baga apar zuriz txetzen dan ortara,
—gonak milistuz, damaren ohorez.
—Noan oñutsik esne aparretan
—emazteakin, txaplaka ariñetan,
—esku emanaz, jolastutzera.
—zutitzen bertan ta, ene gogaiak
—bezela, bagak austen ostera.
—Ikusi nai ditut enparantza, karrik
—txukun, apañak, Donostin bakarrik
—Entzun, neskatil leiar-ots karkarra;
—amaren irri loretsu bakarra;
—aurren abesti maitagarriak.
—Murgildu nai det etxarte zarretan
—kokotx kaxuela, sagardo urretan
—igari, janaz alaitutzeko.
—Zanko billuzi neskatil oiua,
—bien bitartez, Sardina frexkuaaa....!?
—kresal usaiaz nabaitutzeko.
—Andra Maria txadon apañean,
—otoitz beroak egiñik, lurrean,
—sinistez, nai det belaunikatu.
—zeru bidean jartzeko gogoa,
—egizko damuz, nai det eskatu.
—Baña zer dakust begien aurrean?
—Nor da negarrez ondartza ertzean?
—A, bai: ama bat. Ta eunka atzetik:
—semeak galdu dituzten andreak,
—aitamak galdu dituzten semeak,
—guda odoltsu zitalagatik.
—Ez da geiago neskatxa algararik,
—ez irri gozo, abesti alairik.
—Aurtxoa, itunki, ez da jolasten.
—Negarrez zarrak, gazteak negarrez...
—Naas da ondartza itxaso zakarrez:
—ekaitza dator bazterrak lazten.
—Eta Donosti, ene erri apaña,
—beti maitale, panpoxa, liraña,
—negarrez dakust oro zimurtzen.
—bertzeak anitz, galduak munduan.
—Etxe atarin ez ditu ikusten.
—Ene Donosti: negar oiek aztu,
—txuka malkoak, apainki orraztu:
—laster semeak dituzu emen...
—Ene bateltxo: goazen biltzera
—donostiarrak eta ekartzera
- BI URTE (1939)—Bi urte luze, bi urte haundi
—gendun guztia utzirik
—irten ginala gehigo ezinda
—gure Donosti maitetik.
—Guda oroimen latz ta garratzak
—ezin kendurik gogotik
—euzkotarraren nekaldi honek
—Bi urte hauetan etxetik kanpo
—guda txar honen bitartez
—une guztitan oldozkor nabil
—etxe-minaren ametsez.
—Urta joan ta urtea etorri
—Bihotz nereko Jainko laztana
—gutzaz errukitu zaitez.
—Bi urteotan nere herriak
—ene, nolako aldakuntza
—eusko abenda hizkuntaz!
—Italo, doixtar, mota guztiko
—arrotzak buru dabiltza
—hau nere bihotzan poza!
—Bidasoatik beste aldeko
—Euskadi zati ederra
—da gaur etsai ankerra
—bere semeak ordutik gabiltz
—batera eta bestera
—itsasalde ta mendi gainetik
—beti horrera begira.
—Getaritikan bertan ditugu
—gure mendi-sail maitiak
—baina bertara joan nahigatik
—itxita dira bidiak
—harrika-barru dauden menditan
—begiz ikusi, gogpz bertara naho ta
—ezin! dit bihotz neriak
—da bigarren urteurrena
—nere gogotik ahaztu ezin dan
—Jaunak nahiko al du opatu laster
—berbihurtzeko eguna
—egun horretan gukin emanik
—Euskadin euskotasuna!
Zulaika, Joseba —1948—
- ZER EGIN DEZAKET NIK (1975)—Zer egin dezaket nik
—Apurtu? Ezin dut,
—horrexegatik da ezinkizun
—Abandonatu? Baina non?
—Azeptatu?
—Nire heriotzea azeptatu?
—Ez da hiltzea nere egitekoa
—ezin ote dut konpreni?
—Kontradizio hau
—Kontradizio honen arrazoi eza
—nire entenimendua
—eta nahimena
—realitate sinple hau bizitzeko
—entenituaz
—beste gabean
—bizitza soil bat besterik
—Eta ni
—bizitza jartzeko
—bizitzak ihes nahi duen tokian
—ni bizitza bainaiz
—bizitza hain sinplea
—sentipen, entenimendu eta maitasun
—ez bait dago ezer
—bizitza geldi dezakeenik
—Baina ezin dut.
- ADANEN EGINKIZUNA (1975)—Naturaren zoramen beroa
—Adanen sentipenak
—neke ilunik gabeak ziren bat batean
—Lurrean etzan zen
—eta bere aurpegi ederra
—Eguzki galda gori hartan
—Adan dena su ta izerdi zen, eta
—zen dena eguzki bihurtu zen
—odol kolore gorribueltaka bueltaka
—dena espiral akabatu zen
——desirazko ahalmen oso ta betetasun
—Adan guztia
—eguzki galdu baten edertasun zen
—eta dena eguzki, eta dena eder
—eta dena galdu
—nola zitekeen posible iluna
—ezin zuen esplika heriotzea
—ez eta paradisuko grisa
—krudel eta bero eguzkipe hartan
—Kasikan kontura gabe
—Adanen gogoa promesa luze bat zen:
—eguzkia maiteko dut
—ilunak eguzki egingo ditut
- SENTITZEAREN GAINEAN (1975)—sentitzearen gainean etzan
—sentitzea azeptatu
—eta
—... sentitzea azeptatu
—eta maitatu
—sentitzearen barruan
—sentitzearen pean
—sentitzea hil
—ikusi, entzun
—gustatu
—sentitu
—sentitze osoraino
—osoa sentitzeraino
—sentitzearen lurrak zapaldu ziren
—zoriona zahartu zen
—minak ez du ezer trajikorik
—ez du merezi hemen gelditzea
—hemen aspertua nago
—goazen beste zerbaiten bila
—eta
—zori txarra
—bai, nik hemendik joatea nahi nuke
—eta bere lur maitatu hartan barrena
—beste behin abiatuz
—mundu berri baten argia
—sumatu zuen.