A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

anonimoa  

  • PEDRO ABENDAÑOREN KANTA   (1443)
    —Izarragati gora heltzean joeala
    —Jaun Peru Abendañokok esala:
    Oinetako lur hau dabilt ikara,
    —Gorputzeko lau haragiok ber'ala.
    Oi aldi honeri ahal banegi enpara,
    —Barriz ez nentorke Aramaioko kontrara.
    —Mendiola, hik deustak Gasto Apala,
    —Bere lagunzat beste asko dituala.
  • ARRASATEKO ERREKETA   (1448)
    —Aramaio, suak erre hazala.
    —Gomez handia zan arren,
    —Bai Joanikote bere.
    —Biola-tronpeta bage.
    —Gomizek asko lagunik,
    —Giputz ondo ederrik,
    —Bizkaitar urduri gogorrik.
    —Ez diatzo bakarrik,
    —Juanikotegaz lagundurik,
    —Txibuluen ospe bagerik,
    —Ez urrun Malogenik.
    —Zeruan goian ostantzean;
    —Bergararrok hasi dira
    —Trazioe baten asmatzean,
    —Euroen artean dioela:
    —Erre dezagun Mondragoe.
    —Lasterreon sar gaitezan
    —Kantoeko sartzaikeran,
    —Ganboarrok su emaitean
    —Hasi dira, ta honegaz urten daude ber'alan
    Oñeztar barruangoak
    —Gomiz Gonsalutx bertan zan,
    —Joanikok eta beste askok
    Oin harrok zituan luma
    Ozaetaco jaun gazteak;
    —Laster baten igaro zan
    —Semea, zer dok horrelan?
    —ama, nagozu ohera.
    —Ganboar seme lasterra,
    —Are bere lasterrago
    —Abendañue Motela.
    —Eskerrik asko emaiten deutsat
  • MARTIN BAÑEZEN ERESIA   (1464)
    Oinetaco lur hau dabilt ikara,
    —Lau haragiok bere han ber'ala,
    —Hartuko dot esku batean gezia,
    —Erreko dot Aramaio guztia.
  • AHETZEKO ANDEREA   (XV. mendea)
    —Ahetzeko anderea
    —Urrütian korpützez,
    —Hor dizü bere bürüa
    —Kanpoan da bihotzez.
    —Nor dü bere maitea
    —Jinkoak nahi badü
    —Erradazü zertako
    —ni ez nüzü kanpoko.
    —Bazoaza kanpora
    —Jauna holako gaüzak
    —Ahetzeko andereak
    —Heen doazü ihesi.
    —Ele horiek ahoti
    —Urrütiak bilhoti
    —Jinkoa zer bizia!
    Oi! Jaun Ürrütia.
    —Ni Abetzeko etxean
    —Nindagozün bakean.
    —Hona jin behar nizün
    —Ene sortea züzün,
    —Bihotzmin ükeiteko
    —Zure kexarazteko.
    Ogen gabe zü beti
    —Mintzo zitzaist gogorki.
    Otoi zure begiak
    —Goizean goizik jeikirik
    Ogi opilak eginik,
    —Ahetzeko Anderia
    —Kanporat jalkitzean,
    —Nun zabiltza hain goizik
    —Galtatzen dio Ürrütik
    —Begiak oldartürik.
    —Jauna ikusiko düzü
    —norat orai nabilan,
    —Emaiteko sokorri,
    Opilez zarea baitzen
    Opilak ordü hartan
    —Jin ziren haillilkotan.
    —zoaz bilberaztera.
    orai zük badakizü.
    —Emazte on zirela
    Orai badit nik proba.
  • BERETERRETXEREN KANTOREA   (XV. mendea)
    —Haltzak ez dü bihotzik,
    —Andozeko ibarra,
    —Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
    —Bereterretxek oheti
    —«Abil, eta so egin ezan gizonik denez ageri».
    —Hiru dozena bazabiltzala borta batetik bestila.
    —Bereterretxek leihoti
    —Jaun Kuntiari goraintzi:
    —Ehun behi bazereitzola, beren zezena ondoti.
    —Traidore batek bezala:
    —«Bereterrex, haigü bortala: ützüliren hiz berhala».
    —«Ama, indazüt atorra
    —Mentüraz sekulakoa!
    —Bizi denak oroit ükenen dü Bazko gaierdi ondua!
    —Buneta erori lürrera,
    —Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.
    —Heltü nintzan Ezpeldoira,
    —Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki.
    —Bost mendietan behera!
    —Bi belainez herrestan sartü da Lakarri-Büstanobila.
    —«Büstanobi gaztia,
    —Hitzaz onik ez balinbada, ene semea joan da».
    —«Arreba, hago ixilik!
    —Ez otoi egin nigarrik
    —Hire semea bizi bada, Mauliala dün joanik.
    —Jaun Kuntiaren bortala!
    —«Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?»
    —«Hik bahiena semerik
    —Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan bizirik...»
    —Ezpeldoiko jenteak,
    —Ezpeldoiko alaba
    —Bereterretxen odoletik ahürka biltzen ari da.
    —Ezpeldoiko bukata,
    —Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da.
  • BRETAINIAKO KANTOREA   (XV. mendea)
    —Salinasgoa Konde
    —Gipuzkoa herrian
    on guztien burua
    —Guztioek dioe
    —Borondatez segitzen
    —Ganboarrakin
    Oinaztarrok konforme
    —Akonpainatzen debe
    —Bretoe gaiztoen
    —Konde handi horrek
    —Donostiako hirian
    Ontzi handiak txipiakin
    —Flota handia atera
    —Donostiako murruan
    —Islaren goienean
    —Abade guztiok
    —Daude prozisioan
    —Mila benedizio
    —Egozten dioela
    —Dontzeila guztiak
    —Daude belauniko
    —Jaungoikoa dabeela
    —Degiola eman
    —Konde laztanari
    —Bitoria handia
    —Gaiztoen kontra
    Onrarekin seguru
    —Bentziturik datorren
    —Konde galant hori
    —Gipuzkoa herrira
    —Non izango baita
    —Nobleza guztiaren
    —Pobluaren onra
    —Guztiok dioe
  • MILIA LASTURKO   (XV. mendea)
    —Sagar errea, eta ardoa gorria.
    —Alabaia, kontrarion da Milia:
    —Azpian lur hotza gainean harria.
    —Lasturrera behar dozu, Milia.
    —Ama andreak apainketan hobia.
    —Hara behar dozu,Milia.
    —Aurkitu dau Lasturren torre barria,
    —Edegi dio almeneari erdia.
    —Lasturrera bear dozu, Milia.
    —Arren, ene andra Milia Lasturko,
    —Peru Garziak egin deusku laburto:
    —Egin dau andra Marina Arrazolako.
    —Ezkon bekio, bere idea dauko.
    —Ez dauko Peru Garziak beharrik
    —Zeruetako mandatua izanik,
    —Andrariok hala kunpli jasorik.
    —Gizon txipi sotil baten andra zan,
    —Ate arte zabalean ohi zan,
    —Giltza porra handiaren jabe zan,
    —Honra handi asko kunplidu jakan.
    —Arren ene andra Milia Lasturko,
    —Mandatariak egin deust gaxtoto.
    —Jo dau Lasturko torre gorea,
    —Eroan ditu hango jauna eta andrea,
    —Bata lehen, gero bestea.
    —Bidaldu dogu zeruetara kartea:
    —Mondragoeri hartu deutsat gorroto,
    —Giputz andraok hartu ditu gaxtoto:
    —Iturriotz kalean andra Maria Baldako,
    —Arte kalean andra Oianda Gabiolako,
    —Errebalean andra Milia Lasturko.
  • PERUTXOREN KANTA   (XVI. mendea)
    —Lelo lirelo zaraileroba
    —gasoegia nintzan
    —aurten eroa
    —ai joat gauiraia
    —aztor usoa
    —lelo lirelo zaraileroba
    —Ait joat gauiraia
    —astobizarra
    —eso amorari
    —gaxo nazala
    —datorkedala
    —lelo lirelo zaraileroba
  • ELORRIOKO MAITASUN KANTA   (1609)
    —Ene begiakaz bihotzen artean
    —Errenkore handiak erne zitean.
    Onerestea daukat bihotzean sarturik,
    —Begiratu negion 'ta egun batean
    —Errenkore handiakerne zitean.
    —Bihotza begien dago kereila,
    —'Ta atera ebelako bere eserean
    —Errenkore handiak erne zitean.
    —Begiak deutse egozten bihotzari kulpea,
    —Haganic jaio zala onerestea,
    —Errenkore handiak erne zitean.
  • ADARRAK EMAITEN DIRA MIRABALLESEN   (1619)
    ong>Iong>
    —Dozena milla florinen.
    —Ceruetaric etorri da Moissen
    —Miravallesco echeorri
    —Leen oi ceriçan Çapatari;
    Orañ eman dio dordo hor[r]ec ycen onori
    —Anrreoi eraqusteco dançori.
    —Adarrac emaiten dira eche orretan
    —Nori bere diruetan, arrasshetan.
    —Argaitic oi davil puñalchoa paseaetan,
    —Pordoechoa duela escuetan.
    —Mirabal[l]esco jaunarenean
    —Adarrac ematen dira gotaric eztuanean;
    —Gota duen orduan buru chipia oy daduca choruan,
    —Echecoac lar[r]i oi da[. .] corruan.
    —Sendaceco belalunac,
    —Joan oi çarizca anrreac;
    —Atera oy dira andic vustiric veguiac.
    —Consolatu oy da Profetissarequin,
    —Ascotan sartu oy çaca Abbadesaquin;
    —Andre ederroc orduan danzatu oi dira vesterequin.
    —Gosetez artu oi ditu andre ederrac,
    —Enbidiosoac dira chavirayaren veguiac;
    —Alacoac dira aren eguinac.
    In Dei nomine Amen
    ong>IIong>
    —Misterioc cetic Erreguen ofrendac,
    —Ecin esan niazcaquec Miravallesco gauçac.
    —Y eçar eyt' or edatera,
    —Chapoeoquin barazcaritara,
    —Adar[r]oqui gosaritara;
    —Arrassean oaque olloquin afaritara.
    —Estu egongo aiz oen glosacen;
    —Salamancaco çuloan egondu inçan ycasten;
    —Hicaragoa aiz oen egu[i]ten.
    —Receta esque oy abil galdua.
    —Gotac on eztic galuoa;
    —Educac gueldiric porrua
    —Iracurri eçac ondo a hai
    —Edo eguingo dec oean ai.
  • GOIZIAN GOIZIK JEIKI NÜNDÜZÜN   (1633)
    —Goizian goizik jeiki nündüzün espusa nintzan goizian;
    —Ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?
    —Ez, ez, etzitadazü dolütü zureki espusatzia,
    —Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
    —Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,
    —Mündü ororen ixilik eta finko faunari ageririk;
    —Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
    —Lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.
    —Zazpi urtez etxeki dizüt gizona hila kanberan;
    —Egünian lür hotzian eta gaiaz bi besuen artian,
    —Astian egün batian eta ostirale goizian.
  • FILIPE HANDIAREN HERIOTZEAN   (1666)
    —Hemen, lur guti honetan,
    —Dago Erregea sarturik,
    —Dagien negar gizonak
    —Filiperen heriotzean;
    —Haren obrak dirade onak
    —Itsasoan ta lurrean.
    —Urtu beitez bihotzak
    —Nora (ai nizaz!) joanen gara?
    —Zeruak daude erortzen.
    O Nafarroa leala!
    Orai behar du akabatu:
    —Honekin bizi izan da,
    —Honekin ere hil behar du.
    —Ilunbetan dago hemen
    Orai mundu guztia,
    O Kometa, gizonen
    —Lotsazale bortitza!
    —Joan aitzinan Turkoaren
    —Feliperi zertako,
    —Bihotz amoltsu zuenak,
    —Bertzek baino gehiago
    —Dolore handi eta damu
    —Daukana bihotzian,
    —Nafarroak ezarri du
    —Erregearen hobian.
    —Zeruan dago. Berezat
  • ALTIBEZEA, ZEUGATI ZENBAT KALTE MUNDUARI!   (1688)
    —Besa berak nola jakan lehen da gero etorri;
    —itaun bekio ezpabere egun Gipuzkoari,
    —esango dau zeren baki.
    —azartu zan esatera «izango naz goiti».
    —Barriz Gipuzkoari entzun deutsagu sarri
    —Aitak nola Ikarori
    —Aranburu honei
    —konseju ei eusten emon «ez igon altuegi».
    Obedezidu ezagaiti halango gurasoari,
    —Kontu honetan pentsatzen nago
    —dala kulpante Marruko
    —kabe de pala etorri jat bertsoan azartuteko;
    —nola baki Marrukok jaiten soinua txito dultzero,
    —zenduzan etxizaduko.
    —Inposible da bestela
    —hain laster mosketera,
    —noizbait Moretek dinoan legez egon zara atzera.
    —Zek ekarri zaitu orain dekretua egitera,
    —ez Gipuzkoako herrian.
    —Valladiliko salea
    —Gipuzkoarrai berea
    —txintxurrak sarri gorde deuste honrrea eta bizitzea
    —ezagutzen ez badabe halango mesedea
    —Idiakaizko semea,
    —Insaustiko jaubea,
    —zeure pausoak ez dituez estimadu sobrea:
    —emon ohi dau frutea.
    —Horra gure pagua
    —Kain nolan kendutera dator guri burua
    —izango ez da neure ustean hain golpe segurua
    —Uste al dozu Bizkaian
    —nola zeuen alardeen beldurrak dagoezala;
    —kon todo mosugorak dira gizonak hemen bere,
    —ez badozu bere uste.
    —Sikiera Don Lope,
    —disparaetan dakiana da arkabuz ta moskete;
    —besteok ezer ez dakigula Gipuzkoan ei dinoe,
    —zuenzat hori bere hobe.
    —Jaunaren probidentzia,
    —nola bada handia,
    —kabu faltaz ez da itxiko Bizkaiko herria;
    —hartuteko kapaz gara gu honen industria,
    —gehiago ez Probintzia.
    —gura eukean pobluak
    —zuekaz kanpainara urtenda probadu eskuak;
    —gure buruan hausiteko ekarri ei zenduz goruak,
    —halan dino foruak.
    —Goruak zuek hobeto
    —beste armarik baino,
    —goruak beti izango dira balak ta gezi baino.
    —Herkules baino hobe dogu geure parteti Bulkano
    —goruetan ha badago.
    —Honetarako mea
    —da gauza inportantea,
    —hagaz baizin ezin lei goruako armea.
    —Estimaduaz ez admiradu geure halango prendea,
    —Zuen koronel Isasi
    —ei da soldadu handi,
    —kon todo ez dau oraindio Bilbaon oinik ifini.
    —Hobe dau egoitea bere herri aldeti
    —Bentaja romanoai
    —deroetsu Isasi,
    —Gauza handi bat logratzea intentatzen dabena
    —konta dila hazañea.
    —Tolosa aldeko mendia,
    —zeure agin orria
    —entzutea dot izan zala giza-eraila handia;
    —romanoak logradu eban intentoaren erdia,
    —beretutea Probintzia.
    —igaro ez zan aurrera,
    okasinoe guztietan izan da zuen broketa,
    —aurreronotzean beharko dozu Bizkaiaren defentsa,
    —ezpa joan Errotxela.
    —«Poloniako errege»
    —gizon honei dereste
    —nola suzedidu jakez Turkoagaz hainbeste.
    —Bere moduan Bizkaia bigunago ez da bapere,
    —ezpa ekusiko dabe.
    —Betor hara Arratabe,
    —ei da txito baliente;
    —guztiak ez arren batzuk bira hagaz hombre a hombre.
    —Mila gizon gitxi badira pigmeoak bagina bere
    —Bilbaon. Halan ei dinoe.
    —Apasto badau babea
    —Arabak mortandadea
    —zuen alde egin dai dozun anae maitea
    —beretuteko usteagaz; armak ta dibisea
    —arbola heze parea.
    Orduña aldeko hatxa
    —bego iregi baga,
    —zuok ere bazaozke hor gure mearik baga;
    —Arabak ekarriko dau Gipuzkoa onestera,
    —lagun ez deio gerrara.
    —harako Beltran: «Kortera,
    ——zuk esan ei zenduen— Bizkaiagaz pleitea»
    —podoreak artu eta joaterren kortera.
    —Frantsesak Hondarribia
    —beti ohi dauka kutizia.
    —A! Ahaztu jatzu, Gipuzkoa, Domingo de Egia;
    —goruntzean bidaldu jatzun soldaduzko elia,
    Orduan ere Araba
    —Moretek dinoan nola
    —etorteko ez zan izan frantsesaren bistara;
    —joango gara norabuena zuentzat garitara
    Orain badozu mea,
    Oropesari mesedea.
    —Emon deutsu sinistea —Andikanoren berbea—
    —frantsesai ze zatozan iditera atea.
    Oi ze marabilea!
    O ze estratajamea
    —eroateko mea!
    —Gaizki permitido izan da ez batzuk desterretea
    —eta Orana lantza banagaz laurak bidaldutea;
    —ez zan gaiztoa labea!
    —Bizkaiagaz Motriku,
    —nok eukean sinistu
    —frantses ontzia eukeala belaetarik bilostu!
    —Markinako erregearen lehen diite behartu
    —ze ez hango tratuaren gu.
    —Kalebarrengo jaubea,
    —nun daukazu Durangoren goarnizino eskargea,
    —Padre Pedro Jeronimoren barrako txokolatea?
    Oi ze jentilonbrea!
    —Zezeilgo edurra
    —Egundo inok entzun ez dau honelango freskura.
    —Guztiz hoba leuke Heibarrek burdina zein da edurra,
    —Al fin plazentinoa,
    —Lekeitioko astoa,
    —zegaiti deutsazu egin hain pasaje geiztoa?
    —Ez eroan hak gainean Balan profeta faltsua
    —ezpa lebatz freskoa.
    —Ez da ona Bergara,
    —zu hobea ez zara
    —geure herriko gizonai ideteko oihala;
    —hagaiti deritxu zuri «zeinatu ta igara»
    —ze dasadan sobrea,
    —goruntzekoa itxiteko ya da denporea:
    —anae ta auzoari galdutea lustrea
    —ez da gure honrea.
    —San Ignazio geurea
    —dozun ezkero han da hemen zeure senipartea;
    —ez begiratu egiteaz gizonak huts egitea
    —bitartekotzat zeu hartu,
    —ze ez da Gipuzkoa guganik konsegidu;
    —haek nola gu bere gara zugana interesadu,
    —hagaiti patroi nombradu.
    —nolan askok adbertidu
    —santua bere ez dakidizu horregaz baliadu,
    —baia zu obstinadu.
    —Paralitikoaren kejea
    —gizonik ez edutea,
    —nor baliau daukazula zeuen terkedadea;
    —urte askotan zeuek dozu osasunaren faltea,
  • ANDRE EMILIA   (XVII. mendea)
    —Andr'Emli'andre gora
    —Ecin diro oguiric ora
    —Artoric jorra hain guti
    —Bihoa mairu herrin gora.
    —Asco sari handitan
  • BELTZUNTZEREN OMENEZ   (1762)
    —Hil dei' ala lo datza?
    —Belzuntze bizkondia,
    —Non ez den altxatzen.
    —Hori zait gaitzitzen.
    —Hanobreko partetik,
    —Itsasoz bertzaldeko
    Onaren beiratzeko.
    —Gogotik joaiten zen,
    —Ainitzetan kolpatu,
    —Hiltzeko damu zen.
    —Goraki diote,
    —Eta ohoragailia,
    —Frantziak gero ere,
    —Anitz denbora gabe,
    —Zure odoletikako,
    —Aitzindari onegizko,
    —Erregek on duke
    Otoi, ezkon zite.
  • PARTIDA TRISTEA TERNUARA   (1798)
    ong> Iong>
    —Berga haut dago arradan,
    —Denbor-onaren paradan.
    —itsasoak eder maina:
    —Haize ona belarako,
    —Denbor-ona partitzeko.
    —Bihotzean triste dela;
    —Gomendatzen Jainkoari,
    —Adio, dio mainadari.
    —Adios, aita, adios, ama,
    —Neure buraso zaharrak,
    —Zuen hasteko beharrak.
    —Adios, neure emaztea,
    —Esposa maite gaztea;
    —Sekulakotz, beharbada.
    —Alabainan goan behar naiz,
    —Munduan biziko banaiz,
    —Banoa irriskatzera.
    —Itsasoak nau bizitzen,
    —Gero berak eramanen.
    —Adio, neure haur xumeak,
    —Adio, neure haurrideak,
    —Adio, etxeko jendeak,
    Otoitz nitaz Jainkoari,
    —Dudan amorez gidari.
    —Adio, aitak semeari,
    —Adio, amak umeari,
    —Adio bere emazteak
    —Neure senar maite ona,
    —Etxean behar gizona,
    —Sekulakotz gal beldurrez,
    —Adio, darotzut nigarrez.
    —Salborik jende guzia,
    —Arribatzeko bizirik
    —Goizean dena senardun,
    —Adio erran eta parti,
    —Burasoek seme ona,
    —Esposak bere gizona,
    —Marinelak bizia motz,
    —Guti sortzen zahartzekotz;
    —Badoazi mundutikan.
    Orduan galtzen gizonak
    —Mainada, haz zaizte onak.
    —Sekulakotz beharbada,
    —Ainitz doaz sekulakotz,
    —Hil berria etortzekotz.
    ong> II
    — Itsasoko Perillak
    ong>
    —Kontxatik doa untzia,
    —Han kompania guzia,
    —Ternuarat badoazi
    —Itsasoa zabal harat,
    —Zubirik ez pasatzeko,
    —Marinelen salbatzeko.
    —Itsasoaren gainean,
    —Herioaren eskuan.
    —Haize largoz badoazi
    —Itsasoan barna urrun,
    —Han jotzen ditu kontristak,
    —Bendebal haize konpristak
    —Denbora gaiztoa sartzen,
    —Gabitako biak hartzen.
    —Hotz handiak jelatuak.
    —Belatxoa anekaturik
    —Untzia badoa segiz
    —Itsasoa handiegiz.
    —Untzia tormentapean,
    —Elementak badarontsa,
    —Itsasoak abarrotsa,
    —Itsasoan maskarada.
    —Ifernuko iduria,
    —Tronpen jotzen unatuak,
    —Uhainek untzia joka,
    —Gora behera saltoka,
    —Kostadua arrolaka.
    —Bi uhinen hondarrean
    —Untzia motz da gelditu,
    —Itsasoak hautsi lema,
    —marinelak erorika
    —Koartera dio eraman,
    —Kostadua barnat eman,
    —Untzi zolada urratu.
    —Gaineko zubia hautsi,
    —Tilapean ura gora,
    —Untzia doa hondora.
    —Urak non berma ez du,
    —Ez aireak nondik lotu,
    —Itsasoan sepultura,
    —Sekulako bere fina,
    —Etxerako berri mina.
    ong> III
    — Ternuako Penak
    ong>
    —Itsasoa pasaturik,
    —Behar duten Portutarat.
    —Ternura da mortu hotza,
    —Eremu triste arrotza,
    —Laboratzen ez den lurra,
    —Han, oihan, sasi handiak,
    —Harri, arroka gogorrak,
    —Lur agor eta idorrak.
    —Han otsoak eta hartzak,
    —Basoko bestia gaitzak,
    —Ez da pena gehiago,
    —Ternuan ez gutiago.
    —Hango lanak eta penak,
    —Lan bat egin duteneko
    —Mila baituzte hasteko.
    —Ezin geldi hori behar,
    —Nurrimenduz beti gose,
    —Galdu jateko astia,
    —Loa dute garastia.
    —Alferra fetxo egiten.
    —Kamainan dago eria,
    —Triste, errain eroria,
    —Nihork ez du urrikari,
  • ATARRATZE JAUREGIAN   (XVIII. mendea)
    —Atarratze jauregian bi zitroin doratü
    —Hongriako erregiak batto dü galtatü;
    —Arrapostü üken dü eztirela huntü,
    —Huntü direnian, batto ükenen du.
    —Atarratzeko hiria hiri ordoki;
    —Enündüzün ez juanen Hongrian behera,
    —Ahizpa, juan zite portaliala,
    —Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
    —Hari erran izozü ni eri nizala,
    —Zazpi une huntan ohian nizala.
    —Zazpi une huntan ohian zirela;
    —Ahizpa, jauntz ezazü arropa berdia.
    —Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
    —Botzik kita ezazü zure sor-etxia.
    —Aita, juanen gira oro alkarreki,
    —Bihotza kargatürik, begiak bustirik,
    —Eta zure alaba tunban ehortzirik.
    —Ahizpa, zuaza orai salako leihora,
    —iparra balin bada goraintzi Salari,
    —Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.
    —Atarratzeko zeniak berak arrapikatzen,
    —Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,
    —Haren peko zamaria ürrez da zelatzen.
  • ZORTZI TA BAT BEDERATZI   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Zerk hola xangrintzen zaitu?
    —Amodioz nahi ez badute,
    —Bortxaz eginen gaitutzu.
    —Ene maiteak igorri
    —Segeretuian goraintzi,
    —Ikustera joan nakion
    Oi, baduela aspaldi
    —Lau eta zortzi hamabi:
    —Abendoan da Egu'erri...
    —Nonbait zonbait oren-erdi.
    Orenak ere joan litazke,
    —Izanez ongi-etorri.
    Oro koleran jarriak,
    —Ene gogoko berriak...
    —E'itekoak egin ditzatela,
    —Hogenik batere gabe,
    Ontsa eta aise nahia,
    —Aberatsa naiz bihotzez
    —Bai eta omore onez,
    —Galda bezote berari
    —Zortzi ta bat bederatzi
    —Pago bat eta bi pago:
    —Bien artean badago!
    —Gehio agrada zaio,
    —Gogotik emanen dio.
    —Begiratuko zaitut nik
    —Etxeko etsaietarik,
    —Hoitabat urte beteta
    —Libro zaitezke hetarik.
    —Alabaren bihotzetik
    —Euri ondoan ateri,
    —Ez egin kasu mikorik
    —Jeloskorren kantueri.
  • URETAKO SEMEA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Goizean hotz da, eguerdiko bero da;
    —Uretarik lanhoa ateratzen da.
    —Martin Azantza uretara badoa.
    —Badoa, bainan amaren manuz ez doa.
    —Martin Azantza satin morez da beztitu,
    —Kalean gora gitarra soinuz pasatu,
    —Erregina leihoan gertatu.
    —— «Nungorik nungo zaldun eskutari hori?
    —— Ez da ez hori ez zaldun, ez eskutari,
    —Uretako semea da hori».
    —Bai eta benedika hari eman dion ugatza.
    —Kausi dadila haren gortean laburki.
    —Botak jauntzi eta igan zaldiari:
    —— «Jainkoak egun on dizula, erregeren gortea!
    —— Bai eta hiri ere, Martin Azantza, Uretako Semea».
    —— «Martin Azantza, hi omen hut traidore!
    —— Ez nauzu ni traidore, ez ene leinian batere,
    —Traidoreak badira ere, zure leinian dire,
    —Eta zu zerori heier ogi emaile».
    —— «Bai Martin Azantza, hi omen hut traidore!
    —— Salbu ordena eta, gezurra diok Errege,
    —Ez koroa sal truk ere Uretako Semea».
    —«Gezurti Errege, ez nuk oroitu ere,
    —Nik dauzkiat zazpi sarroin hor».
    —«Sarroin horik ez dagoko gizonari.
    —Eta zerori heien gidari».
  • XORI ERRESINOLA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Xori erresinola, üdan da kantari,
    —Zeren ordian beitü kanpoan janari,
    —Konsola neinte ni.
    —Xori erresinola ororen gehien,
    —Bestek beno hobeki hark beitü kantatzen,
    —Bai botza entzüten.
    —Botz haren entzün nahiz herratürik nago,
    —Ni hari hüllant eta hura hürrünago,
    —Jarraiki nintakio bizia gal artino,
    —Desir hori nian.
    —Xoria zuinen eijer kantüz oihanean!
    —Eia! goazen, maitea, bi biak ikustera:
    —Geroztik nabilazü hegalez airean,
    —Gaiak urtuki nindizün sasiño batetara.
    Oi! ene malürra!
    —Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik,
    —Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik,
    —Ez düzü profeitürik ni hola penatürik,
    —Bortiak xuri dira elür direnean,
    —Sasiak ere ülün, osto direnean.
    —— Xoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik,
    —Zer profeitü dükezü hola aflijitürik?
    Oriko bortütik,
    Ororen gainetik.
  • XORI KANTAZALE EIJERRA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Xori kantazale eijerra, nun ote hiz kantatzen?
    —Aspaldian nik ez diat hire botzik entzüten,
    —Ez orenik, ez arterik ez diat eroaiten,
    —Nun ez hitzaitan oritzen.
    —Itsasoan ümen düzü kantazale eijer bat,
    —Hark inganerazten tizü itsasoan joailiak,
    —Itsasoa, egüriok, pausa hadi mement bat,
    —Ene pena ororen berri eman nabi dereiat,
    —Zortea untsa kontre diat!
    —Baratzean eijerrenik da arrosa lilia,
    —Haren ürrinak doloratzen ene sendimentia.
    —Xori kantazale eijerra, kanta ezak eztiki,
    —Mündüan zorigaitzdünik ez dük sortü ni baizi,
    —Eni adio erran gabe ihes egin herriti!
  • XORIÑOA, NORAT HOA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Xoriñoa, norat hoa bi hegalez airian?
    —Espainiarat joaiteko elurra duk bortian,
    —Bi-biñoak junen gutuk hura urtu denian.
    —San Jusepen ermita desertian gora da,
    —Espainiarat joaitean han dit ene pausada,
    —Gibelerat so 'gin eta hasperenak ardura.
    —Hasperena, habil, hoa, maitenaren bortala,
    —Habil eta erran izok nik egorten haidala,
    —Bihotzean sar hakio hura eni bezala.
    —Baratzean erramu, forogatiak erran du,
    Oraiko mitil gaztier ez dela behar fidatu,
    —Ni gaixoa fidatu, trunpaturik baratu.
    —Baratzeko ezpela, hire lebreia ederra,
    —Galdu diat esperantza ez beinaite kontsola,
    Orai bahioak deserturat han nigarrez urtzera.
  • XORIÑOAK KALOIAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Xoriñuak kaloian
    —Kanpoa desiratzen,
    —Libertatea zoinen eder den!
    —Kanpoko xoria,
    —So 'giok kaloiari,
    —Libertatea zoinen eder den!
  • ZELUKO IZARREN BIDEA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Zelüko izarren bidea
    —Han niro ene maite gaztea
    —Bena gaur jagoiti nik hura
    —Haritx gazte bat nik aihotzaz
    —Udüri zait ene bihotza
    —Kolpatürik,
    —Erroak eroriko zaitzola
    —Ezar niro ene odola
    —Zeren beitzen lili ororen
    —Bai eta ene bihotzeko
  • ZER DA GURE BIZIA...   (XVIII-XIX. mendeak)
    Oi, zenbat atsekabe gure hara-hunetan!
    —Zenbat kirets, bihotz min, goiti-beheitietan!
    —Itsasoko beldurrak, helkaitzak ahantzirik,
    —Ustez aberasteko urrun gan behar dela.
    —Zenbat gerla biztu du ontasun egarriak!
    —Zenbat eman ez daiku ondiko lazgarriak!
    Oi, gizona! Hihaurek hire bizi laburra
    —Gogorrago oraino hihaurek egin gabe?
    —Hire atseginentzat egiteko ehun laster,
    —Mundua iraultzeko dena bazterrez bazter.
    —Gaztelu super hori norentzat egiten duk?
    —Herio beltzak ez dit, ez urrikalmendurik,
    —Ez aberatsen gupida, axola sobraturik!
    —Bai, oroitzen bagina, zein iraungikor diren
    —Hemengo izaiteak, ez ginduke bizturen,
    —Gizonarentzat laite bizi gozagarria.
    —Ihizin nabilarik udan goiz aldeari,
    —Bozturik gelditu naiz xorien kantuari,
    —Gogoetan egon naiz hekien atseginez,
    —Urrikalmendu nuen munduko dolumenez.
    —Baldin gizona balitz zuhurtziaren jabe,
    —Berak ikus lezake bertze gizonik dela,
    —Baina ez! Zoratzen da gizon dohakabea.
    —Nihor zuhurtziaren amodio duenik,
    —Guziak bil gaitezen, utz dezagun zoroak;
    —Goazen, preza ditzagun egiazko gozoak.
  • URAK HARRIA BOLATZEN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Urak harria bolatzen,
    —Urreak marra du doratzen,
    —Ni maite nauenarenganat joaiten,
    —Zertarainokoan dudan sufritzen
    —Gero harek bainu konsolatzen.
    —Ere maitea, orai nik
    —Zerk zarabiltzan horrela tristaturik
    —Zure so eztiak oro galdurik,
    —Maite bat zoinak ez baitu parerik!
    —Balin banago tristerik,
    —Ez nagozu arrazoin gaberik,
    —Galduz geroztikan bistatik,
    —Maite bat zoinak ez baitu parerik!
    —Arrosa eder ostoa,
    —Lurraren barean du erroa;
    —Usaina goxo izanagatik,
    —Mudatzen da gaixoa,
    —Nik beti dut zuretzat amodioa.
  • TRONPATZEA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Ene urzoño gaixoa,
    Ore bidian bahoa;
    —Kasu emak, musde Sarri, ihizlari zorrotz hura,
    —Haiduru duk; oi, gaizki Petirinalat bahoa.
    —Urzo gaixoak umilki,
    —Nahi badu den utsian haren saretan erori,
    —— Auher duk, auher, urzoa,
    —Han nik emanen dereiat arthoz eta ziz asia.
    —— Arthoz hun duzu asia,
    —Eni Orhiko ezkurra janhari bat zait hobia,
    —Angleser ihesitzeko, uzten dut, unten Franzia.
    —— Ago, urzoa, ixilik,
    —Agaramuntek Baionan jinak oro erhaiten tik,
    —Eztuk Petirinalako zaragoila luze hetarik.
    —Fidago nure hegaler.
    —Goraintzi erran izezu jiten badira Angleser,
    —Halaber erranen diet Espainol papo gorrier.
    —Ene sariak hola hesten?
    —Enaik ez beste behin bortian hotz eraziren,
    —Urzo ederra, airian
    —Arhin bahoa bortian.
    —Jaun larru xuriak hiri mintzo auherrian,
    —Hire adin heineko gutik lumak garbi hen kaloian.
  • LAPURDI, BASA-NAFARRE, ZUBEROA GUREKI   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Lapurdi, Basa-Nafarre, Zuberoa gureki,
    —Gerlarat joan behar gira guziak elgarreki,
    —Madrileko plazaraino, guziak lerroz lerro,
    —Kantatzen dugularik: «Han bego frantzesa libro».
    —Frantziako nazionia ororen soinulari.
    —Ponpak joiten atabala, artileriak xirula,
    —Espainolak eginen du heiekin karmainola.
    —Frantzesak eta espainolak egun eta bizian,
    —Elgarreki konpontzian ukanen dik aski lan,
    —Gisa hortan, zer bizi modu izan behar zeruian?
    —Frantzesak eztitek nahiko espainol heien artian.
    —Donibanen apez batek kantu hauk eman ditu,
    —Frantzia'ko erregeren dire laudorioetan,
    —Eskualdunen ohoretan, espainolen laidoetan.
  • MAITEAK BILOA HOLLI   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Maiteak biloa holli
    —Eta koloreak gorri,
    —Esküko larria xuri, zilar fina üdüri,
    —Eta bera xarmagarri best' ororen gaineti.
    —Etxetto bat badizüt nik
    —Hartan barnen egonen zira zilar kaideran jarririk,
    —Bortian artzaineki,
    —Kataluinan ehün mando bere zilar kargeki,
    —Hurak oro badütüketzü, jiten bazira eneki.
    —Bortian artzaineki?
    —Kataluinan ehün mando zilar diharüreki?
    —Hurak oro ükenik ere, ez nüzü jinen zureki.
    —Hela, hela! etxekoak,
    —Hasarre omen zaudete;
    —Alaba, nere emazte sobra dela zaitzue,
    —Ez emazte, bai amore, hortxe sofri zazue.
    —Senartako emozue
    —Frantziako errege;
    —Frantzian ez balinbada, Espainakoa bedere,
    —Espainakoa ezin bada, zerbeit enperadore.
  • MAITEAK ERRAN ZERAUTAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Pollit nintzanez.
    —Pollit, pollit nintzala, bainan
    —Moltsa banuenez.
    —Moltsa, moltsa banuela, bainan
    —Gogorik ez, gogorik ez.
  • O, PELLO, PELLO   (XVIII-XIX. mendeak)
    O, Pello, Pello!
    —Logale nuk eta
    —Jinen niza oherat?
    —Gero, gero, gero,
    —Gero, gero, bai.
    O, Pello, Pello!
    —Jinen niza oherat?
    —Gero, gero, gero,
    —Gero, gero, bai.
    O, Pello, Pello!
    —Jinen niza oherat?
    —Gero, gero, gero,
    —Gero, gero, bai.
    O, Pello Pello!
    —jinen niza oherat?
    —Gero, gero, gero,
    —Gero, gero, bai.
    O, Pello, Pello!
    —Jinen niza oherat?
    —Jos ezan eta
    —Gero, gero, gero,
    —Jos ezan eta
    —Gero,gero, bai.
    O, Pello, Pello!
    —Josi diat eta
    —Jinen niza oherat?
  • OI ELURRA, OI ELURRA   (XVIII-XIX. mendeak)
    Oi elurra, oi elurra, banian beldurra,
    —Hotztto duk sudurra, kurritzen beituk lurra,
    —Jiten hiz sasoian ikustera neguian,
    —Anderea, anderea, ez, otoi, hastia,
    —Eniz itsusia, xuri dit koloria,
    —Bortiaren gainian,
    —Bortiaren gainian.
    —Ekik behai unkitzen, kolorea duk galtzen,
    —Hire furia gordina hur hotzetan juaiten,
    —Ni bezain xuririk sasoi huntakorik,
    —Beste esklatusak oro galtzen dira ingoiti,
    —Fier bahiz, fier bahiz, so 'giten duk goratik,
    —Eta nik apaltik lotsa ez bahiz huilant hakit,
    —Ene odolaren bapurraz nahi hait kalmerazi,
    —Bortia igaran negin eta
    —Beti hire lotsagatik.
    —Anderea, mintzo zira goratik ni so 'giten dit hantik,
    —Bortiaren gainetik, bortiaren gainetik.
    —Nahi hait hi, nahi hait hi hire lotsagati,
    —Ene odolaren bapurraz hur hotzetan jarrerazi,
    —Badut proba, badut proba negiaren erdian,
    —Bortiaren gainean nintzalarik ene etxian,
    —eni koloria.
    Orit adi, orit adi, andeie bat denian,
    —Hogei urteren heinian trenpu diela ordian,
    —Haren odolaren bapurrak urterazten dik elurra,
    —Eretzeko lurra.
  • PRIMA EIJERRA   (XVIII-XIX. mendeak)
    Oro tronpaturik!
    —Banoa
    Oi, bena ber'hala!
    —Gogoa
    —Dolütüren zaizü, amoros gaixoa!
    —Tronpatu!...
    —Seküla jagoiti ikusi ez banü!
    —Mintzo zirade
    —Zur' amodiorik;
    —Zü beno lehenik banian besterik
    —Horrez ez dereizüt egiten ogenik.
  • PRIMADERAKO FLORIAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Primaderako florian,
    —Hoitabigarren urtian!
    —Neskatxa gazte inozent naiz pena xangrinen erdian.
    —Ene bizia uzterat noa, adinik ederrenian!
    —Badudala norbeit maite;
    —Burasoer deklaratua, orai duela bi urte...
    —Heiek ere, axola gabe, saldu izan nahi naute!
    —Zoin bihotz-erdiragarri!
    —Esposarazi nahi naute Markis baten semeari!...
    —Hir' aberastasunarentzat, ez dun aski maite hori.
    Othoiztu ditut ait'-ama...
    —Sekulan ez duela hartuko maite ez dudan laguna!
    —Geroztik nago penetan.
    —Etzana ohe batetan!
    —Midikuak ekartzen dauztet, bainan oro alferretan,
    —Ustez ni sendaturen nauten barber eder horietan!
    —Ni sendatzeko barbera
    Otoiztu ditut ait'-amak utz dezaten ikustera...
    —Atsegin ho'i ez e'in nahirik, uzten naute finitzera!
  • SALABERRI APEZAREN SAREA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Kantatzeko,
    —Kantatzeko,
    —Denboraren pasatzeko,
    —Konpaina huntan nehor balitz
    —Plazer duienik entzuiteko,
    —Kantatzeko,
    —Denboraren pasatzeko.
    —Soramendin
    —Urzotegi batzu berririk,
    —Soramendin,
    —Soramendin,
    —Nahi lukete fortun egin.
    —Guazin oro elgarrekilan,
    —Soramendiko lepora.
    —Zu zirade ororen gida,
    —Eta ororen forniza.
    —Ez otoi eskandalisa.
    —Bordeletik,
    —Fizelak ekarri omen tuzu,
    —Bordeletik,
    —Marxandisa hoberenetik,
    —Ez bide da hortaz dudarik,
    —Bordeletik,
    —Apez gizagaizo hori,
    —Zenbait oilasko hegal janez
    —Urzo grisak,
    —Bazoazte oro airian;
    —Urzo grisak,
    —«Trufatzen gituk zuien sarez,
    —Soramendin,
    —Pasaturen gaituk arin».
    —Urzo oker bat
    —Harrapatu omen duzu,
    —Urzo oker bat,
    —Beldurrez joan zadien airian,
    —Urzo oker bat;
    —«Urzoak gu,
    —Bagoatzi orai aitzina,
    —Urzoak gu,
    —Hunat joan gabetarik bat».
    —Urzo grisak,
    —Hunat joan gabetarik bat.
    —Jaun arropa beltz horiekin.
    —Biziren gaituk oraino agian
    —Heldu den bortz hilabetian.
    —Konjuratzez,
    —Konjuratzez,
    —Konjuratzez,
  • SALBATORE GORA DA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Salbatore gora da Garazi aldean,
    —Debozione gabe bai sentoralean,
    —Bortietan artzain 'ta ez jaisten ardirik,
    —Untsa jan, edan, eta egin lo zabalik,
    —Ez nüke segür nahi bizitze hoberik!
    —Izar bat jeikiten da goizerri aldeti,
    —Erien sendotzeko poteriareki,
    —Uni jin egin dio nik hari segürki.
    —Izar hura jiten da boztarioreki,
    —Hitzaman diriozüt nik hari saminki,
    —«Amorio zaharra, behar hait kitatü,
    —Hari behar deroat bihotza libratü».
    —«Amorio zaharrak zütia jenatzen,
    —Zü ere gaztettorik hasia maitatzen,
    —Hoberik düzünean orai ni kitatzen!».
    —«Zunbat aldiz nigarrez egin dit ütürri,
    —Arrazu 're ziala sobera badakit,
    —Zeren zützaz benintzan xarmatürik beti».
    —«Kitatzeko sujeta zer ote ahal den,
    —Ahal bezain barnati niagozü pentsatzen.
    —Inozent nüzü eta zü joan zite arren!».
  • SAN BARTOLOM' ARRATSIAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —San Bartolom'arratsian,
    —Milafrankako bidian,
    —Mugerren zer gertatu den, agorrilaren erdian.
    Otoi, zuk plazer baduzu,
    —Sendagailurik baldin bauzu, orai beharretan nauzu,
    —Mira dezadan folsuia...
    —Sukarrik batere ez duzu, fresko daukazu larruia,
    —Nondikan sofritzen duzun, erranedazu egia!».
    —Aspaldi badu mintzo zela, plaza hortako jendia,
    Oilasko luma gorriak non ote duien kafia?...»
    Oilasko luma gorria
    —Emazu, otoi, guardia,
    —Ez dela aizu hunkitzea oilanda xitan 'zarria,
    —Uste gabe jin baitake etxeko buruzagia!
  • KOMENTUKO PARETAK   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Zortzigarrena aldiz etxe saihetsean,
    —Hiru uso doazi karrosa batean,
    —Hetarik erdikoa ene bihotzean.
    —Etxea omen duzu ongi teilaztatu,
    —Erdiko uso horren perilik ez duzu,
    —Horren enplegua auzuan baduzu.
    —Amodiotan ginela biak elgarrekin,
    —Enganioz ninduten plazarat ekarri
    —Eta lagun batekin komentuan ezarri.
    —Zure aita deia hoin gizon krudela,
    —Komentuan baitzerauzka kriminel bat bezala?
    —Gure amodioa hoztu nahia da;
    —Bainan ez du eginen, tronpaturen baita.
    —Ardura joan nindaite komentu leihora
    —Eta maitearekin han pasa denbora,
    —Bien pena-dolorez guk elgar kontsola.
    —Komentuko paretak, oi pareta finak!
    Ofiziale onek dirade eginak,
    —Doblezka badituzte leihoetan burdinak...
  • JUDU ERRATUA   (XVIII-XIX. mendeak)
    Ote da mundu huntan deusere gai denik,
    —Judu herratuari konpara daitenik?
    —Nik ez dut uste baden nehon miserablerik,
    —Haren zortiari hurbil daitekenik.
    —Burjes batzu zitzaizkon jarraiki ondotik,
    —Zioten ez zutela ikusi gizonik,
    —Arropa forma bat soinian, zela adin haundian,
    —Erran ere zioten «Egun on nausia!
    —Satisfa dezagun gure desirkondia,
    —Bai eta ere akorda hemen dringatzia.»
    —Aitortzen derauziet malur bat dudala,
    —Euri edo denbora on, beti kurri nabila
    —Nehon ez naite geldi, joan behar aitzina!
    —«Ostatuan sar zaite gurekin, gizona,
    —Edatera emanen daizugu arnoa,
    —Errezibi dezaguzu gure ofrimena
    —Borondate onean egiten daizuguna».
    Ostatuian sar nindaite ziekin gogotik,
    —Bai eta ere edan zien arno hunetik;
    —Tormentek hartzen naute geldituz geroztik.
    —«Aitortzen deraizugu kurios girela,
    —Edo zure bisaia tronpos da bertzela».
    —Ene hezurrak dira arras gogortiak,
    —Hemezortzi ehun urte baitut pasatiak,
    —Hetaz izan zizte, oi, segurtatiak.
    —«Zu ote zira bada gizon famatua,
    —Mundu guzia baita ongi estonatua?
    —Eia zu zarenez, Judu herratua».
    —Izraelgo hirian izan niz deitua,
    —Jerusaleme famos hirian sortua,
    —Munduia pasatu dut bosgarren aldian,
    Orai berdin abanxu seigarrenian,
    —Bakotxak hiltzen dira nor bere aldian,
    —Europan ikusi dut heriotze anitz,
    —Mihiz esplikatzea posible balitz,
    —Espreski horietan izan niz,
    —Nola edo zerbait ere gisetan hil nahiz.
    —Etsenplu hartu izan aisa horietan,
    —Herioak ez duela indarrik ni baitan.
    —Leihorra pasaturik, egin itsasoa 're,
    —Enetako berdin du, oi, edozein bide.
    —Nik ez dut zorrik 'iten batere etxetan,
    —Ez eta hartzekorik nehon bazterretan,
    —Beti bost sos sobera baditut sakeletan,
    —Euri edo denbora on toki guzietan.
    —«Entzuten ginituen munduian erranak,
    —Amens batzu zirela haren arrazoinak;
    Ongi ikusten tugu zure trabailuak,
    —Zure ospe haundiak estonatzen gaitu,
    —Dudarik gabe duzu ongi merezitu,
    —Jaunak zituenean zu hola punitu».
    —Kurutze saindu hartaz ongi kargaturik,
    —Eia plazer nuienez, bortan pausaturik.
    —Ezetz erran nakon, se'urki, berehala:
    —«Habil hortik aitzina, habil kriminela»,
    —Haren han pausatzeaz afrontu nuiela.
    —Jesusek erran zerautan ordian berian,
    —Mila urtez bederen ibiliko hiz mundian,
    —Deskansian izanen hiz ororen burian,
    —Pena guzietarik libro, azken jujamendian.
    —Partitu izan nintzan ordian berian,
    —Pena, xangrin, dolore guzien erdian,
    —Geroztik beti kurri nabila mundian,
    —Deskansurikan ez da ene gorputzian.
    —Denborain presentzian, adios konpainia!
    —Joan behar niz aitzina, oi hau doloria!
    —Bestela enetzat tormenta haundia.
  • BRODATZEN ARI NINTZEN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk,
    —Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik,
    —Itsasoko aldetik, untzian kantaturik.
    —Brodatzea utzirik, gan nintzen amagana,
    —Ean jaliko nintzen gibeleko leihora,
    —Gibeleko leihora, itsasoko aldera.
    —Bai, habil, haurra, habil, erron Kapitainari,
    —Jaun Kapitaina, amak igortzen nau zugana,
    —Andre gazte xarmanta, hoi ezin ditekena:
    —Hortxet deskantsatzera, salaren ikustera.
    —Han emaiten diote lo-belarra papora,
    —Eta untzi handian lo dago gaixo haurra.
    —Jaun Kapitaina, nora deramazu zuk haurra?
    —Zaluxko itzulazu hartu duzun lekura,
    —Hartu duzun lekura, aita-amen gortera!
    —Nere marinel ona, hedazak heda bela!
    —Ez duk hain usu jiten zoriona eskura!
    —Jaun Kapitaina, nora ekarri nauzu huna?
    —Hartu nauzun lekura, aita-amen gortera.
    —Andre gazte xarmanta, hori ezin egina,
    —Ene meneko zira, orai duzu orena.
    —Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
    —Bihotzetik sartzen 'ta, hila doa lurrera!
    —Nere marinel ona, norat aurtiki haurra?
    —Norat aurtiki haurra? Hortxet itsas zolara!
    —Hiru ehun lekutan dago itsas-leihorra,
    Oi ama anderea, so egizu leihora...
    —Zur' alaba gaixoa, uhinak derabila.
  • BUKETA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Goizian goizik jeiki nündüzün, espusa nintzan goizian,
    —Ala dolütü ote zaizü eneki espusatzia?
    —Ez, ez, ez zitadazü dolütü zureki espusatzia,
    —Ez eta ere dolütüren bizi nizano lürrian.
    —Nik banizün maitetto bat mündü ororen isilik,
    —Mündü ororen isilik eta Jinko Jaunari ageririk,
    —Buket bat igorri ditadazüt lili arraroz eginik,
    —Lili arraroz eginik eta erdia pozuatürik.
    —Zazpi urtez etxeki dizüt gizona hila kanberan,
    —Egünian lür hotzean eta gaiaz bi besoen artean,
    —Astian egün batean eta oi ostirale goizean.
  • EIJERRA ZIRA, MAITIA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Nork eraman ote deizü zure lehen floria?
    —Eztizü egin izotzik,
    —Ene lehen floreari kalte egin dienik.
    —Zü bezalako pollitetarik desir nüke bi seme.
    —Horren maite banaizü,
    Obrak erakats itzatzü,
    —Bereterrak Erroman,
    —Hurak hanti jin artino, gitian txosta kanberan.
    —Zurekilan libertitzeko dolüa dizüt barnegi.
    Oihaneko otsoa,
    —Dolü dereiat, gaxoa,
    —Antxuekin lo egin eta zeren barurik beihoa.
    —Ez nün ez ni otsoa,
    —Gutiago gaxoa,
    —Antxuekin lo 'ginik ere kuntent gabez beinoa.
    —Bortü goretan lanape,
    —Zü bezalako falsietarik ez dizüt nahi deusere.
  • ELORRI XURIAREN AZPIAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Elorri xuriaren azpian Anderea lokartu,
    —Arrosa bezain eder, elurra bezain xuririk,
    —Hiru kapitainek hor deramate gortez enganaturik.
    —Zamarian ezarri dute mantoaz trozaturik,
    —Parisen ostalertsa batek ederki salutatu,
    —«Bortxaz ala amodioz jina ziren errazu!»
    —Anderea zen orduian eztiki deklaratu:
    —«Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu,
    —Hiru kapitainek galeriatik ebatsirik jina nuzu».
    —Kapitainek hitz hori entzunik jin ziren andreagana:
    —«Anderea, afal zite eztirik eta trankilik,
    —Hiru kapitain badituzketzu gaur zure zerbitzari.»
    —Anderea, hitz hok entzunik, hil hotza zen erori.
    —Kapitainak ere partitu beren tropak harturik,
    Ongi nigar egiten zutela andereari dolu emanik.
    —«Anderea hila da, nun ehortziren dugu?
    —Liho-liliz estalirik eta tonba eder batian.»
    —Handik hirugarren egunean, hilak aitari oihu:
    —«Aita, entzun nezazu, ni orai hemen nuzu,
    —Birjinitatea beiratu nahiz hila egona nuzu.»
  • ENE MUTILIK TTIPIENA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Mastañoaren puntalat,
    —Mastañoaren puntalat eta
    —Ageri denez leihorra.
    —Heldu naiz ongi tristerik,
    —Ez dut ikusten leihorrik,
    —Norbait jan behar baduzie,
    —Mastañoaren puntalat,
    —Mastañoaren puntalat eta
    —Ageri denez leihorra.
    —Ikusi ditut leihorra,
    —Angeletareko hiriak;
    —Galerian josten ari da
  • EPER ZANGO GORRIA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Eper zango gorria,
    —Airean joaile propia,
    —Ez duzuia bada pena, ene hola ikustea,
    Otoi, otoi, har nezazu, utzirikan bertzeak.
    —Norat nahi joan nadin,
    —Ene bihotza zurekin,
    —Non ez zaitudan zu ikusten, zure begi ederrekin.
    —Eri nuzu bihotzez,
    —Sukar malinak harturik nago, zu ez zuzkedan beldurrez,
    Otoi, otoi, har nezazu, hil ez nadin xangrinez.
    —Eritasunen kontrako
    —Erremedioak badire,
    —Erremedioak badire eta, zerbitza zaite barberez,
    —Hura ikus arteraino zure erian sarturik,
    —Ene bihotzak ez du izanen sekulan deskantsurik.
    —Bertze bati emozu,
  • EZKUTARI HAR NEZAZU   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Anderea, gorarik zaude leihoan,
    —Zure senarra behera dago Frantzian,
    —Auzoak hurbil utzi derauzkit joaitean.
    —Gaurko ostatu gure etxean baduzu,
    —Ganbera garbi, ohea xuri dukezu,
    —Zure senarra ni baino gizon hobea,
    —Zazpi urtez hark eman deraut ogia,
    —Zortzigarrenean bere azpiko zaldia,
    —Uri haize ura denean uherlo,
    —Andretto hauk oro girade parlero,
    —Hitzño hori joan zerautazu laxero,
    —Ene senarra nik zutan truka ez niro.
    —Anderea, iragan zautzu denbora,
    —Eskeini tutzu ohea eta ganbara;
    —Heiekilan oi zure gorputz propia.
    —Ez deia bada, errazu, hori egia?
    —Eskutari, jaun bilo urdin faltsuia,
    —Hi ote hiz nihauren lehen semia?
    —Altxazak, altxa ezker aldeko begia,
    —Ene semeak han baitik sor seinalia.
    —Iratzea beteko denean udarez,
    —Labe gorria betetzen denean elurrez,
    —Han ereinen ogitto hazi gorria,
    —Han jin arte ogizko opil xuria,
  • GOIKO MAHASTIETAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Mertxikaren lorearen ederra!
    —Barrenean du hezurra gogorra.
    —Arnoak naduka ni
    —Ez hartu dolurik;
    —Bi bonbilkada arno eman buruketan,
    —Edan ditzadan gogoz biak zeruetan.
    —Txoriño bat mertxika eder horretan
    —Txintaz ari da umetxoak pozketan.
    —Arno gorriak txoilik
    —zahagiak osorik,
    —Izango dirade nere orapenetan,
    —Ni zoriz nagolarik goiko mahastietan.
  • HAIKA, MUTIL   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Gur' oilarra
    —Kanpoan da.
    —Gure ora
    —Beroa da.
    —Hortxet zer den
    —Gure leihoa
    —Kanpoan zer den
    —Itoa da.
    —Zer oinon den
    —Mutiltto hau
    —Zer oinon den
  • INTXAUSPEKO ALABA DENDARIA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Intxauspeko alaba dendaria
    —Goizetan goiz jostera joailia,
    —Aprendiza kontsolatzailia.
    —Mertxikaren lorearen ederra!
    —Barnean du hezurra gogorra.
    —Hark baiteraut bihotzean pena.
    —Harek baiterautzu bihotzean pena.
    —Akort ginen hitz baten barnean,
    —Eta orai denbora joan denean,
    —Joan nindaite maitearen ikustera,
  • ITSASOA LAÑO DAGO   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Itsasoa laño dago
    —Baionako barraraino:
    —Nik zu zaitut maiteago
    —Txoriak bere umiak baino!
    —Aita gutaz oroit dago
    —Lainopean gaueraino!
    —Nik zu zaitut maiteago
    —Arraintxoek ura baino!
    —Afaria suan dago
    —Bero-beroa sarridino:
    —Nik zu zaitut maiteago
    —Egur onak sua baino!
    —Izar xuriz mila dago
    —Iparretik hegoraino:
    —Nik zu zaitut maiteago
    —Ilargiak gaua baino.
    —Lo egizu, egizu lo
    —Deskantsuan bihar artio:
    —Nik zu zaitut maiteago
    —Gau beltzean loa baino!
    Orai haurra hor lo dago:
    —Lo egizu, aingeruño
    —Nik zu zaitut maiteago
    —Zure aitak nihaur baino.
  • BORTIAN AHUZKI   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Bortian Ahuzki, hur unak osoki,
    —Hirur badirade, oi bena xarmantik,
    —Baxe-Nabar orotan ez die parerik
    —Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
    —Nuntik jin izan zira bortü gain huntara?
    ——Garaziko aldetik desir nin bezala
    ——Goizetan eder dizü ekiak leinürü,
    —Ni ere zur' ondoan hala nabilazü,
    —Eia maite naizünez, otoi, erradazü.
    —Ez benereizün erran oraino zihauri,
    —Bihotzean edüki pena handireki,
    —Zihauri erraitera, oi ezin atrebi.
    ——Beltxaran preziusa, oi pare gabea,
    —Mündü orok diozü zirela enea,
    Ontsa egiten düzü disimülatzea.
    —Gero izanen gira biak algarreki.
    —Ahüzkiko artzainak artzain famatiak
    —Eta gero gibeleti trüfa eta nausa.
    —Petiri Etxeberri, ai, zer oilarra hi,
    —Barkoxen düzie arauz muda hori,
    —Garazin ez diagü etxit lege hori.
    —Lexare gibeleta, oi, Altzürüküko,
    —Hanko bereko nausi hautüzkuentako,
    —Ahartzatzak badütie artzainen doneko,
    —Ardiak ez dzietzü antzü baratüko
    —Adio Ahüzki eta Nabolegi,
    —Dolü egiten deiziet Lakarsororeki,
    —Goraintzi erran izozie Ziprian Pinori,
    —Milesker derogüla haren karesari.
  • BESOZ BEHAR BADA, DEITZEN NAIZ DOMINGO   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Uharte, Arnegi, gero Altabizkar,
    —Hortik Ibañarat, gaur nik gei nuke sar,
    —Amak eni deraut: «Oi mutil ergela,
    Orkatzak menditan ez diok kanturik,
    —Hartza ere badoa oletan ixilik.»
    ——Orkatzak balinba, buruan adarra,
    —Eni bidarrian sortzen zaut bizarra.
    —Nik guardiagatik ez dut botza galtzen.
    —Urtzo saldoari Ozkaxen sareak,
    —Zorro gaizo huen ez aise galtzeko,
    —Xenda berri zenbait dakigu bideko.
    —Satorra lur barnan, kurloa gorati,
    —Sator, ahuntza, arrain, behar orduz nago;
    —Besoz behar bada, deitzen naiz Domingo.
    Oihanean hontzak hasten bere arrama,
    Orai banoazi ez beldurrik, ama.
    —Jainkoak bagindu etxedun ezarri,
    —Gogotik nekeion aitzurraz lurrari.
    —Soro, alhor dunak, larretan diraude;
    —Guarder kausitzeko gu goregi gaude.
    —Mendin arto guti et' ogi gutigo,
    —Guarden hastitzeko arrazoina frango.
    —Gau on, ene ama, egizu auhari,
    —Lo on egin dezan errozu aitari,
    —Aitoren sem' ez naiz, bai aitaren seme,
    —Makil honek dio zoinen nizan ume.
  • AMODIO TRAIDOREA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Amodio traidorea!
    —Ematen tuen doloreak,
    Orai frogatzen ditut nik,
    —Maitearekin egoitea,
    —Penaz nago bizirik.
    —Hil nadin horren krudelki,
    Orai nik,
    —Adios, beraz, maitea,
    —Erremedioak alfer,
    —Zure maitatu bihotza,
    —Hil hotza,
    —Eta tunban gorputza!
  • AMODIOA ZOIN DEN ZOROA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Amodioa zoin den zoroa mundu guziak badaki,
    —Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki...
    —Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki...!
    —Irri polit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.
    —Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenetz...
    —Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez!
    Orai bihotza urtua daukat urean gatza bezala,
    —Izar onaren argien ordain, izigarriko itzala!
    Ohoin tzar batek berriki joanik, nola naiteke kontsola!
  • APEZAK ETA NOBLIAK   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Apezak eta nobliak
    —Erresumatik joan zaiku erdiak;
    —Bitorian nahiz jarri,
    —Comte d'Artois bere anaiarekin,
    Orai dugun guardia,
    —Galdu gabe bitoria,
    —Aski dugu prest egoitia.
    —Bitorian plazeria,
    —Jarri gabe nehoren azpian.
    —Korona guziak izanikan ere,
    —Jaunak, ez dugu axola batere.
    —Altxatuko gira guziak.
    —Aristokraten gira nausi,
    —Aristokraten kontra beti,
    —Eskolaturen tugu ederki.
    —Frantziako ordre ederrak,
    Orai soldado guziak
    —Aristokraten ezagutzeko,
    —Batailetan behatzeko,
    —Heier kondu emaiteko,
    —Faltarik badute hiltzeko.
    —Frantziako lege berria,
    Orai dira benzutuiak;
    —Noizbait edo behin-behin
    —Jaun horien ohoriak,
    Orai finitu dira guziak.
    —Pribileio parerik gabiak,
    Orai finitu guziak.
    Oi, zoin heien tristeziak!
    —Gehiago kanbiorik
    —Ez dugu sofrituko engoitik.
    —Ez da deus estonagarriagorik
    —Aristokratek duten fantesia,
    —Bitoriaren erdian,
    —Ez dira aski gizon abil
    —Jartzekotzat gure nausi;
    Orobat dute engoitik etsi.
    —Gure kontra jaun horiek
    —Beharko dute pairatu,
    —Nahi gabeak sofritu,
    —Alabainan ez da progotxu,
    —Balukete borondate.
    —Hortarik peritu behar dute.
  • ARGIZAGI EDERRA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Bide luze batean joan beharra nuzu!
    —«Nekaturik heldu naiz bide luze huntan,
    —Atorra bustia dut bular errainetan,
    —Idortu nahi nuke su ondoño hortan!»
    —«Atorra busti hori garreia ezazu,
    —Nik hola manaturik bustia ez duzu!...
    —Bidean eman gabe, kontu zuk egizu,
    —Bidearen buruan nahi zaituzten zu?»
    —«Ez deia bada pena eta dolorea,
    —Nihauren maiteñoa hola suntsitzea!
    —Zonbat deitoragarri hol' enganatzea!»
  • ARGIZARIAK ZELUTIK   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Ene maite pollita eztüzü ageri,
    —Zelüko Jinko Jauna! zer eginen düt nik,
    —Bathü orotzaz agrada zira zü,
    —Horrez segür nüzü.
    ——Urzo-aphalaren malürra,
    —Galdüz geroztik lagüna!
    —Trixte da bethi bere bihotzetik,
    —Amodio berriak
    —Sendotzen tizü eriak,
  • ARRANOAK BORTIETAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Arranoak bortietan gora dabiltza hegaletan,
    —Ni ere beste ordüz andereki kanberetan,
    Orai, aldiz, ardura nigarra dizüt begietan.
    —Juratu dinat fedia, dolütüren zain, maitea,
    —Erlea doa mendiz mendi, harek han biltzen dü lili,
    —Hartarik egiten dü ezti, eztiak oro ez bardin ezti,
    —Mündüko neskatila gaztik ez dira bardin xarmagarri.
    —Eni anaiak igorri letera batez goraintzi,
    —Egin diot arrapostü nola beitü merexitü,
    —Harek ere zonbait beitü, nik hetzaz güti profeitü,
    —Hartzen diat ofizioa, Iratiat üllain banoa,
    —Nola beitüt bizioa, oihanetan kantatzekoa,
    —Abis onik emaitez eta egia erraitez banoa.
    —Ahaire hau zahar omen da, düda gabe en' adin beita,
    —Hontan nahi dit kantatü nola den gazte perfeita,
    —Gezür güti erraile beita, ümil eta serios hura.
    —Arrusatziak eijer lilia, zühain berak dü elorria,
    —Amorio traidoreak berekilan azotia,
    —Hala dio borogatiak, begieik trunpa adixkidia.
    —Aitak dio alabari, nun habita laidogarri?
    Orai bera da dolütürik, esklabo delakotz jarri.
    Orai bera dolütürik dago, bena berantü zaio,
    —Herritik jun nahiago egoitea laido betzaio,
    —Hil baledi aldiz oraino, tunban sartü nahiago.
    —Pena dolorez kargatürik, osagarriz gabetürik,
    Oro berak kausatürik, amorioak traditürik.
    —Laur urtetako haur gaixua, leial dük hik amoriua,
    —Hitan etsenplü har dezagün, maita gure protsimua,
    —Lazükeriak kita eta zerbütxa zelüko Jinkua.
    —Khantore hoien egitean, üllain nintzan bortian,
    —Pasulapeko oihanean, abis onik emaiten nian,
    —Deüser' ezin sinetseraziz, bankarrot egiteko aiherrian.
    —Hartz handi bat, oihan hartan, nihauri so ikusi nian,
    —Hortzak xuri, begiak gorri, lepoa lodi beitzütian,
    —Kantore hoien untzia ützirik, bankarrot doble egin nian.
  • ATARRATZE JAUREGIAN   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Atarratze jauregian bi zitroin doratü,
    —Hongriako erregeak batto dü galtatü,
    —Arrapostü üken dü ez direla untü,
    —Untü direnean batto ükenen dü.
    —Atarratzeko hiria hiri ordoki,
    —Enündüzün ez joanen Hongrian behera,
    —Ahizpa, joan zite portaliala,
    —Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
    —Hari erran izozü ni eri nizala,
    —Zazpi urte huntan ohean nizala.
    —Zazpi urte huntan ohean zirela;
    —Ahizpa, jauntz ezazü arropa berdia,
    —Ingoiti horra düzü Hongriako erregia,
    —Botzik kita ezazü zure sor-etxia.
    —Aita, joanen gira oro alkarreki,
    —Bihotza kargatürik, begiak bustirik
    —Eta zure alaba tunban ehortzirik.
    —Ahizpa, zuza orai salako leihora,
    —Iparra balin bada goraintzi Salari,
    —Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.
    —Atarratzeko zeiniak berak arrapikatzen,
    —Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,
    —Haren peko zamaria ürrez da zelatzen.
  • BALDUMEKO OIHANA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Adixkide faltsu, traidore infamia,
    —Hi hizala kausa bethikoz nuk galdia,
    —Galeren zoletan burdinaz kargatia,
    —Krima bat egin dit, oi! ezin ukhatia,
    —Ezpiritu gaixtoaz benintzan phusatia,
    —Malerus izan da oi! ene zorthia,
    —Zor baten intresa benian doblatia,
    —Heriotze batez orori dit phakatia.
    —Krima egin beno lehen nintzan largatu,
    —Traidore bezala bezain zerbutxatu
    —Baldumeko mendian da oihan handia,
    —Gaiaren mineko pasaje lazgarria,
    —Han haitatu nian ene postajia,
    —Ezarri niozun puinala bulharrila,
    —Balaz kargaturik arma estomakila.
    Oihuka hasi zen othoitzez Jinkuari,
    —Azken oren hortan egin lizeion argi,
    —Nihaurk erran neion: Hire gana jin nuk ni,
    —Zor baten phakatzeko ideia hunareki,
    —Akzione beituk aspaldin hik eneki.
    Ohart hadi, ohart, gaztian egin lanaz,
    —Bai eta jauzerazi buruko huna,
    —Heriotze batez zorraren phakatzera,
    —Hori hartze beituk orai hik enekila.
    —Bestek ogena eta eni hintzan mendeki,
    Orduko kolpiak sendi tiat nik bethi,
    —Phakutako bizia nahi deiat idoki,
    —Boronthatez kito gutukek algarreki,
    Ordian hedailo benundian hik utzi.
    —Ni nahi nuk izan hi beno unestago,
    —Badukek denbora Jinkuaren othoizteko,
    —Belhariko hadi hil gabe orano,
    —Hik eheitan eman minuta bat hortako,
    —Nik phentsatu gabe, bania kolpu franko,
    —Errok Jinkuari nik haidala erho.
    Othoiztu zianian aski gure Jinkua,
    —Degoilatu neion erdiz-erdi lephua,
    Ordian fini zen haren eskemiua,
    —Eta ni baratu orai galdurik lua,
    —Nuiz othe dateke ene aldi huna.
    —Zorren phakatziak hori beteit kausatzen,
    —So egizie, arren, zorthia nula nien
    —Phena bat badiket sekulakotz zainetan,
    —Jinkuak zor baleit hebeti jelkhitia,
    —Txerkha hindiot ene ixterbegia,
    Orain egiteko ene eginbidia,
    —Erran behar dukek: Adio, mundia!
    —Azken breset huntan ene lagunentako,
    —Zerbutxatuko niz zien etsenplutako,
    —Bena ez imita sujeta holako,
    —Begir'ezazie libertatia oso,
    —Etzitaiela jar ni bezala esklabo,
    —Nihaur aski beniz hola galtzeko.
  • BEGIAK ILUNIK   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Kantore berririk
    —Tristezian harturik nago bihotzaren erditik,
    —Uso xuri bat galdurik,
    —Nago begiak ilunik.
    —Uso xuri ederra,
    —Hatsa dihoat behera,
    —Zer probetxu da ordian!
    Oihanean eder arbola,
    —Ez naite bizi ni hola,
    —Bihotzetik ekartzen dut nigarrarekin odola,
    —Hilik ere ez dut axola,
    —Ni ez naiteke kontsola.
  • BERRIA DUT ADITU...   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Itsasora partitu.
    —Portu hoitarik behar dugu
    —Espainia oro hartu,
    —Urria multzora bildu,
    —Serorak ilotinatu.
    —Sankulotak lehenik
    —Joan ziran banderatik
    —Etsaiaren ondotik.
    —Gero joan behar gira
    —Baionetak harturik,
    —Sabriak zorrozturik,
    —Fama handiko tokia,
    —Debruez poseditia.
    —Jatsaz ongi xahutu,
    —Bolboraz isentzatu,
    —Artileriaz porroskatu.
    —Bordeleko hiria,
    —Kontra da hango airia:
    —Buruko min bat bil eta
    —Segur ospitalia,
    —Jainkoaz benedikatiak.
    —Noizik behin jakiten tiguk
    —Gure maiteñoen berriak,
  • ADIOS, IZAR EDERRA   (XVIII-XIX. mendeak)
    —Adios, izar ederra, adios izarra!
    —Aingeruekin zaitut konparatzen,
    —Adios, izar ederra, eta karioa,
    —Neure begietako lili arraroa!
    —Bihotzez zurekin eta gorputzez banua,
    —Jarrikiren zautazut zur' amodioa.
    —Izan naiz Aragoan eta Kastilloan,
    —Hitz batez erraiteko España guzian;
    —Ez dut ikusi zu bezalakorik,
    —Nafarroa guzian zaude famaturik.
    —Nola marinel ona bere orratzari.
    —Jende onak atentzione ene arrazoin honi,
    —Ez zieztela fida amodioari!
    —Amodioa duzu arrosaren pare,
    —Usaina badu eta ondoan arantze;
    —Maitea, ni ez nainte egon zugana jin gabe,
  • ARRIBATU GINENEAN MADRILEKO HIRIAN   (1808)
    —Mila zortzi ehun eta zortzigarrenian
    —Soldado sartu nintzan, oi zentzu onian,
    —Arribatu ginenean Madrileko hirian,
    —Begitarte egile frango ukaiten ginduian,
    —Maiatzeko hilaren bigarrenian,
    —Errebolta eman daukuten, Madrileko hirian,
    —Ederki tronpaturik gelditu zituian.
    —Bukanesak idokirik ipurdiak joz
    Oihu egiten zaguten, tira, tira, karrako,
    —Tira ginerazoten, bira dotzena tiro,
    —Un zirenak juan ziren erran gabe adio.
    —Ikusi dutenean gure borondatia,
    —Kurutze bederarekin etorri zaizkuten biga,
    —Pena zen holakoen bizirik uztia.
    —Madrileko andrek zakoten kunbersazionia,
    —Desiratzen zutela gizon izaitia,
    —Frantses foroxku horiek zertako debru diran,
    —Dozena baten aski ninduken, beste batekilan.
    —Madrileko andrek egin dute, irabazi eder bat
    —Eltzeak eta pitxerrak bota karriketalat,
    —Lur baxera egilentzat hori ez da malur bat
    —Lehen bien prezioan ukanen dute orai bat.
  • CHANSON EROTIQUE   (1857)
    —Guazin, lagun, guazin biok,
    —Uso xuri bat jalgiten da
    —Attisaneko plazarat.
    —Usoño hura nahi nuke
    —Attisaneko plazan baduk
    —Bat edo bia jarreiki ziaskok
    —uso harri ondotik,
    —bainan ezin idoki ziotak
    —joaiteko airean,
    —usoño hura harrapa niro
    —airean edo lurrean,
    —edo bertzela sar nindake
    —harren usotegian.
    —Maiatzean zoin den eder
    —usoño harrek egina
    —harren usotegia.
  • BURDINBIDEA   (1864)
    —Galtxagorri zaharra ez dago geldirik,
    —Ehun lekoa bide hats batez egiten,
    —Nahiz ez dion nihork zaldirik ematen.
    —Bizkarretik hedoiez dariona hatsa.
    Orga-lasterretan du gorputza hedatzen,
    —Egiten du ziztua nihork ez bezala,
    —Ageri ifernutik duela xirola.
    —Ikusi uste dute nonbait leherturik,
    —Beti xuxen gateko ez baitu begirik,
    Ostatu guzietan usu edaleak.
    —Bainan badaki orduz bere lan egiten,
    Ogi landan iraka artez eragiten,
    —Xoria bezain arin dabilka jendea,
    Oro laster beharra delakotz mendea,
    —Hurrupatuz tragoan bordeles edari.
    —Ez dadila nihor gau jauzika lanerat,
    —Ezkontzaz ere badu mutxurdinak gaindi,
    —Bainan irabaziez asko ezin bizi,
    —Mutxurdinen senarrek zorrak ezin izi.
    —Ehun etxin ez aski tripen asetzeko,
    —Pasaioko hatuak nonbait pagatzeko,
    —Ez bada gehiago urdinik hertzetan,
    —Berratzen hari gaitzak joko goibeletan.
    —Lau soinen andanetan andreak kofointzen,
    —Zortzi zapaten sariz oinek dirdiratzen,
    —Sortuz geroz iduri larretan egona,
    —Ez daki igandetan non den bide ona,
    —Holakotarik dire, gizon itxuretan,
    —Sobera luketenak hatsa burdinetan.
    —Zorrari ihestea naski bigarrena,
    —Ez dute ezagutzen nihongo nausirik,
    —Ez zen Eskal Herrian holako motarik.
    —Holako egitetik ama geldi bedi,
    —Galtxagorrik behar du izurritez erdi!
    —Galtxagorrik behar du izurritez erdi!
  • APEZ BELTZA   (XIX-XX. mendeak)
    —Harrixuriko gainian,
    —Eskopeta kargatu nuen neuretzat zorigaitzian
    —Ez nian uste bazela Jainko-semetan gezurrik,
    —Ez nian uste bazela Jainko-semetan gezurrik.
    —Serora begi-ñabarra!
    Oi beren zezenarekin,
    —Ene seme Erramuntto,
    —Erramu goizean sortia,
    —Damurik aditu behar duk «Ait' urkatiaren semia»,
    —Ait' urkatiaren semia, bainan ez ait' ohoinaren semia!
    —Aita, zoazi bai etxerat,
    —Ene arropak harturik,
    —Ene haurrer emazkotzute beren neurrian josirik,
    —Ene haurrer emazkotzute beren neurrian josirik.
    —Ez, ez, ez nuk ez joanen,
    —Hire arropak harturik,
    —Nik Baionan utziren diat arropak baino hoberik,
    —Nik Baionan utziren diat arropak baino hoberik.
    —Bortegarai Ortzaitzeko,
    —Bortairu Ezpeletako!
    —Hi Bordalen, ni hor Baionan, a! zer gizonak galduko!
    —Hi Bordalen, ni hor Baionan, a! zer gizonak galduko!
    —Antzarak doatzi karrankaz
    —Donibaneko karrikan;
    —Bortegarai hori badoa semiaren minez marraskan,
    —Bortegarai hori badoa semiaren minez marraskan.
    —Urteak zonbat egun tu?
    —Hemezortzitan hogoi tu.
    —Bortegarai gazteño horrek hainbertze pertsu eman tu,
    —Bortegarai gazteño horrek hainbertze pertsu eman tu.
  • SIRENA TXISTULARIA   (1937)
    —Txistu joka ari zaigu
    —txistulari zorrotza,
    —t'ondoren entzuten degu
    —sutunpaloen otsa.
    —egalari ortzian
    —beren atoyen burrunda
    —Gizon zar ta emakumeak
    —satorrak oi dun bezela
    —Jaurten digun oñazkarra
    —goitik bera badator,
    —entzuten ez gaude gor!
    ogeigarren aldiyan
    —Eneko ta karraxiak
    —gorputz illotzen zatiak
    —doaz ingurumarira.
    —beste artan orpoa,
    —zatietan dijoa.
    —borreroak zer nai du?
    Orrenbeste eriondakin,
    —Egazti arrayo beltzok
    —goitik beera amiltzeko
    ortziango indarren bat
    —ez al degu izango?
    —badoaz azkenean
    odolezko ugasti bat
    —utzirik ondorean
  • LAN ARREA   (1937)
    —burnikien landolan
    —agoitzarra irakiten
    —idiekin goldean
    —aitzur eta lai zorrotzez
    —itxasora erten du
    —Eguna joan ta etorri
    —di'enak gentza onean
    —ai, geroztik pake gabe
    —Burdinolak diardute
    —baita ere izkilkoak
    —beren lan erailkorran.
    —Intziria biotzean
    —gogoan el gogorra,
    —guztioi azaltzen zaigu
    —eriotz-mallu sorra.
    —gaur eun, biar geyago,
    —etzirako bi milla.
    —Noraño iritxiko da
    —dijoen ilotz pilla?
    —ardurarik ez dio,
    —ilotz bat geiagogatik
    —munduari zer dio?

 

Adema, Gratien, Zaldubi   —1828-1907—

  • XURIKO   (1867)
    —Mehetegiko xakurra,
    —Zangoz, errainez makurra,
    —Zeren zen toki xuhurra.
    —Tripa errainei josia.
    —Xurikok bere bizia
    —Hola derama guzia.
    —Mahainpetik kokoriko,
    —Begira dago Xuriko,
    —Artho axaltto bat noizko
    Ote zaion eroriko...
    —Nausiak ematen daizko
    —Dohan hortik bi ostiko.
    —Xakur gaixoa holakoz
    —Merke hazten zutelakoz,
    —Tripa hutsik, ilun gogoz,
    —Pleinuz zagon egun oroz:
    —Hatzka zangoz eta besoz.
    —Nihun ez zauken kukusoz.
    Ohoinak ere noiznahi
    —Horren sainga ilaunari
    —«Xakur prestua hi haiz, hi!».
    —Gero, ixiltzea sari,
    —Jo harrika gaixoari.
    —Doan oilo haizatzera...
    —Xakur gose ta minbera,
    —lhes doa gordetzera.
    —Martin, etxeko mutila,
    —Haren ondotik dabila.
    —Xuriko, xakur abila,
    —Lastoan ixil-ixila
    —Dago alegia hila.
    —Gorde egonik herabez,
    —Sukaldean nihor ez da;
    —Zeren zen herriko besta;
    —Etxeko andre kexua
    —Hor heldu da hats-hauntua:
    —«Zakur madarikatua,
    —Eia, hor, usu-usua,
    —Egik hire ordenua».
    Ordenak hau du beltza
    —Xurikok badaki ontsa
    —Nori zer utz nola phentsa.
    —Bizian gosez egonik,
    —Hiltzean sobera ganik,
    —Huna Xurikok erranik
    —«Gose dagonarenganik
    —Ez daitekela lan onik».
  • DEUS   (1871)
    —Asko gizon orok uste dute munduan
    —Hetaz trufatzeko nik eman dut buruan,
    —Deus errexagorik! Zenbat gaizo lurrean,
    —Atzo deusen jabe, egun diruz beteak!
    —Ez dut galduko deus egiten ez baditut,
    —Deus gabe nintzena, deus gabe naiz egonen,
    —Aditu beharko: Deus ez haiz, gaizo petut!
    —Egiten baditut, zer zoria neretzat!
    —Aipatuko naute gizon abil batentzat!
    Ote da munduan deus arraroagorik?
    —Zer dakit oraino? Deusekin beharbada,
    —Untza ta makila ditut irabaziko...
    —Nahiak nau naski mintzarazten horrela,
    —Bainan zinez ez da deuseri fidatzeko.
    —Ixiltzen naiz. Ez zait deus heldu gehiago,
    —Bainan nere kantak ez badu deus balio,
    —Nehori bederen ez du minik egiten.
    —Zoroa! Zer diot...? Bertsu hauk deus balio!
    —Bada, nik ez nuen deus nahi gehiago:
  • BIBA REPUBLIKA!   (1876)
    —Huna hots nik egia: denek nausi nahi.
    —Errepublikak liro xoraraz mundua,
    —Errepublikak liro xoraraz mundua,
    —Lehengo denboretan Errege batto zen,
    —Lehengo denboretan Errege batto zen:
    Orai denak errege, hori da, hori, zuzen.
    —Errepublika hortan ez zaiku itsusi,
    —Errepublika hortan ez zaiku itsusi,
    —Parisko xanfarinak baititugu nausi.
    —Bazterretan gizonik ez omen zen lehen,
    —Bazterretan gizonik ez omen zen lehen,
    —Eta gizona orai beha zein merke den!
    —Podore 'ta karguak, lehen oi zer gauzak!
    —Podore 'ta karguak, lehen oi zer gauzak!
    Orai indarrak ditik ziri baten bozak!
    —Lehen aitoren seme eta orai burjes!
    —Lehen aitoren seme eta orai burjes!
    —Kargu handi horiek hauxe ditek ona!
    —Kargu handi horiek hauxe ditek ona!
    —Berehala joritzen uharrik zagona.
    —Askoren alde orai huna arrozoina,
    —Askoren alde orai huna arrozoina:
    —Ebasle indartsua ez dela ohoina!
    —Asko gauza zen lehen zilegi ez zenik,
    —Asko gauza zen lehen zilhegi ez zenik.
    Orai zernahi libre, bertzek bainan ez nik.
    —Lehengo sinesteak utzi baititugu,
    —Lehengo sinesteak utzi baititugu,
    —Nihundik orai nori fida ez dakigu.
    —Lehen zerga eta orai kontribuzione,
    —Lehen zerga eta orai kontribuzione,
    —Noiz larrutuko nauten beha nago erne.
    —Lehen ginenak gure odolaren jabe,
    —Lehen ginenak gure odolaren jabe,
    Orai oro soldadu, gerlarako gare.
    —Gu baino goragotik lehen manatuak,
    —Gu baino goragotik lehen manatuak,
    —Geroni gare orai legegiletuak.
    —Lehen ez zen bezala da mundua orai,
    —Lehen ez zen bezala da mundua orai:
    —Ttikia handiari manatzeko da gai.
    —Sehiak nausiari: Orai guardi' emak,
    —Sehiak nausiari: Orai guardi' emak,
    —Nausiak errepusta: Errepublikak to,
    —Nausiak errepusta: Errepublikak to,
    —Hi segurik hagoka beti berdin asto.
    —Asto hau, halere, zagozte, ia beha,
    —Asto hau, halere, zagozte, ia beha,
  • GAUDEN ESKUALDUN   (1893)
    —Agur eta ohore Eskual Herriari,
    —Laphurdi, Basa-Nabar, Zibero gainari,
    —Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari,
    —Zazpiak bat besarka lot beitez elgarri.
    —Ekalde Iberrian, lehenik sortua,
    —Lau mila urte huntan hor da landatua,
    —Hain handi lur libroan lehen izatua,
    Orai gure haritza, zein den murriztua!
    —Hi haiz Eskual Herria, haritz hori bera,
    —Arrotza nausiturik moztua sobera,
    Oi, gure arbasoak, hots! otoi ez beha,
    —Zein goratik garen gu jautsiak behera.
    —Ukoan jarri zaikun, da gure ikara.
    —Fueroak galdu eta utzi du Eskuara,
    —Akabo eskualduna, hortaratzen bada.
    —Eskualduna jendetan, eskuara mintzotan,
    —Lehenak omen dire jakinen ahotan,
    —Nahiz orai arrotzak manatzen darokan,
    —Hago hor Eskualduna, eskualdun herronkan.
    —Balinba ez ginuke uko egin nahi,
    —Halakorikan nihor gutarik baladi,
    —Arbasoek utziak, hek irabaziak,
    —Dagozkate dituzten eremu handiak.
    —Nabasen Eskualdunak egin zion jauzi,
    —Eta gainerakoak igorri ihesi.
    Orduan gure alde oihuz zauden oro,
    —«Bere lurrean nausi, eskualduna bego,
    —Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero,
    —Deus kendu gabe dute gerizatu gogo».
    —Patu hoiez geroztik gan dire denborak,
    —Ukatu diozkate hartzedunei zorrak.
    Oi indarraren lege latz eta gogorrak!
    —Zuzendunak galduez alfer heiagorak!
    —Gureez gure lehen hain libro ginenak,
    —Ezin ahantziz gaude orduko zuzenak,
    —Zer ametsak ditugun, zer oroitzapenak,
    —Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.
    —Apaldu gabe xutik bederen egon hadi,
    Odolez eta Fedez beti berdin garbi,
    —Zuri gaude otoitzez Jaungoiko maitea,
    —Beti begira dezan lehengo Fedea,

 

Agerre, Jose   —1889—

  • MAITEMIN-XIRIA ALA NOLA UR-TANTOA   (1949)
    ong> 1ong>
    —Leen ur-tanto
    —Goi-gora
    —Ur-tantoek sortzen maizenik
    —Iturriyen, ondoan, errekak;
    —Goiko Jaunaren eginak.
    —Ur-laster oyek, xurru-xurruka,
    Oro batera bilduki,
    —Apaintzen tuzte polliki.
    —Ibai tarruok urandik eta
    —Urandi gaitzek itxasoa;
    —Dagokioen legea.
    —Gauzak erako direlarikan
    —Izanbearrak ez uste gero
    ong> 2ong>
    —Koxkatu nindun
    —Biyotzian.
    —Ta koxke onekin asirik
    —Maite sorgiya baidut nik;
    —Lur-errayetan xirripak franko,
    —Franko nasai ta ugariyak;
    —Maite-sabietan kezka gutiago
    —Ez du, ez noski, maitariyak.
    —Ur guztiyeri zintzo-zintzotan
    —Ateka gaixtoan gerta litezke
    —Barnean urak itota.
    ong> 3ong>
    Oarkabez
    —Sortu da;
    —Txirrintak gogo min
    —Gogoak du sumin
    Oi! Su tzar aundiya.
    —Inoren baitan eskumen,
    —Unat elduak ttantto ttipiak
    —Nai bazenuke berartakoan
    —Biyotz-indarra mugatu
    —Ala litzake nola itxasoko
    —Urak tentun motz giltzatu.
    —Itxu gogortzen baldin baaiz
    —Ttantto barnerat ekarri.
    Ola bailtzak, neuk nezakiat
    —Maite-itxasoa leen xirirat
  • OMEN BAT BIOTZEZ   (1955)
    —Errion izan dugu txori bat kantari;
    —Engoitik ez diogu entzunen areri.
    —Kantariak itzaliz biotzak mine du.
    —Aizina-belogiak damua ez kendu.
    —Naparroan ortzea yoria zen argiz,
    —Bi zuziok zituenean oin disdira biziz;
    —Ala nola aldarea apezen eskasez,
    —T'ertigabeko erriak, inoletan ezez.
    —Iruñak soin ta gogoz egina du omen
    —Txori bati arrotuz sekulako aipamen,
    Oro geunden inarrosik buru ta biotzez
    —Don Segundo, leena pil-pilkan ikarez,
    —Aatik zoli abesten lengo obenetan lez.
    —Geroan ere etorko txoriak bai eiki
    —Erriak beitu zaina ortakoz ausarki;
    —Euzko-kantuen ontzen nola dakin onek
    —Badire noski junen zenbeit urte luzek,
    —Badire noski junen zenbeit urte luzek.
  • GARIZUMAN, GOGARTEZ   (1955)
    —Estuki lazten zaizkit gogaiak muñetan,
    —Autsa dela gizona oartzen denetan.
    ——Oroi zaite, gizona, autsa zarela ta
    —Biurtuko alaber il ondoan baita-,
    —Bizi geran arteko amets gozo-biltza.
    —Autsa dugu zatartzat, oroen ezetsa:
    Orra ba, gauz politen jale tzar ta sitsa.
    Ori bada gizona aintoan geiena,
    —Alkarrekin biziko sekulan etsaiez
    —Jaunari seta gaixtoa ez dugu atxikitzen
    —Gizairak gaituelakotz ain larriz urritzen,
    —Errua du sekulak gu ola bizitzen.
    —Irazan-doai ederra, Jaunaren da doaia,
    —Urtzin asmoa baita betiere garaia;
    —Dadin sor ala suntsi, onets zogun naia.
    Opagaia beigera gizakiak ere,
    —Soin ta gogoa gabe utzi bagindure.
    —Trotxa baita urria nola dugun soina,
    Ordeiaz eman digu gogo bat gorena,
    Onekin ardiesteko Arek itz-emana.
  • MAITA LEGEA, NOLA?   (1959)
    —Gizakume ta ema, beinola aurkiturik,
    —Lotu ziren bat-batez xit maitemindurik.
    —Maita-adina bear da ondu-zoriturik.
    Orra ba, kasu artan ba zen olakorik?
    Olde zindok ajetzen damuz da gerraurik:
    Ola ez uste denik maite legezkorik.
    —Sua gar egin dela dui-dui oarturik;
    —Solas funtsa non ez den, ez bila maiterik;
    —Gogoan bear da bake, soñan ez kutsorik.
    Olaxen maitariak dira zirtolarik.
    —Legez-maite ta sua ez nas inolarik,
    —Garretan errerikan are gutiagorik;
    —Sugeldoz dirau suak xukunki bildurik.
    —Aintzirako narea ar zazute idurik
    —Edota gau bateko, zoar dagolarik...
    Orren antzapidetan alegin bederik.

 

Agirre, Alaine   —1990—

  • —1—   (2017)
    —neure burua sartu dudan kartzela honetatik eskapatzeko
    —giltzaz itxitako gelak eta komunak eta armairuak irekitzeko
    —beti zarratuta dauden leihoetan zirrikitu bat zabaltzeko
    —ziega pareta-zuri hau urratzeko
    —burmuina jaten ari zaidan zizare lodi hori
    —aliketa batzuekin hartu eta erauzteko
    —ez dakit zertarako baina
  • —11—   (2017)
    —Erizain bat etorri zait
    —zergatik nagoen beti boligrafoa eskuan.
    —Idazlea naizela esan diot.
    —Lehenengo aldia da
    —neure buruari idazle deitzen diodana
    —mozkorrik egon gabe behintzat.
    —egunkariko elkarrizketa batean ikusi nauela
    —Nik baietz, bueno
    —holako zerbait.
    —Boligrafo muturrari hozka egin
  • —20—   (2017)
    —koadernoa boligrafoa musika entzuteko gailua
    —kendu zizkidan sorgin batek
    —eta armairuan gorde zituen
    Ordutan egon nintzen
    —ez nekielako non eta zerekin idatzi
    —ez nuelako norekin hitz egin.
    —Neu bakarrik nengoen
    —neure neura ikara izu obsesio minari
    —Ezinegona.
    —Ezin-neu-egona.
    —Gaur azkarragoa izan naiz
    —sorgina baino.
    —Koadernoa boligrafoa mp4a
    —koltxoiaren azpian gorde ditut
    —logura aurpegia jarri diot sorginari
    —txintxo irentsi ditut ahora eman dizkidan pilulak
    —eta joan denean
    —eta gelako irteera seinalatzen duen
    —argitxoaren pean
    —Horra hemen irabazi dudan
    —batailatxo bakarra.
  • —23—   (2017)
    Okerrena
    Okerrena
    —zeure etxea familia maitalea txakurrak ahanzten joatea
    Okerrena
    —ezezko zorrotza izatea.
    Okerrena
    —psikiatrak agindutako pilulen araberakoa izatea
    —gure emozioak pentsamenduak sentimenduak.
    Okerrena
    —leku honetara
    ohitzen ari garela
    Okerrena
    —leiho komun ate oro
    okerrena
    —barroteak hesiak kristalak
    —egotea.
    Okerrena
    —kartzela honetaz gain
    —kartzela honen barnean
    —badagoela beste bat
    —are txikiagoa itxiagoa itogarriagoa mingarriagoa.
    —Mintzo naizen kartzela hori
    —neure gaixotasuna da
    —katez burdinaz giltzarrapoz betea
    —batzuetan bisitarik onartzen ez duena
    —besteetan afaririk lorik sosegurik ematen ez didana
    —gehienetan gudara eroaten nauena
    —guda hori non ni
  • —27—   (2017)
    —psikiatrikoan gora eta behera.
    —Bere liburu bat daramat poltsikoan
    —triparen ondoan
    —bihotzaren alboan
    —batzuetan, eseri eta altzoan hartzen dudanean
    —Liburua ireki eta poema bat irakurtzen dut
    —Batzuetan ordea.
    —sentitzen dut igartzen dut ondoegi
    —emakume masturbatzaile hori
    —ama damutu hori
    —jainkoaren galdez dabilen gaixo galdu hori
    —psikiatrari poemak eskaintzen dizkion idazle hori.
    —Zuk mokasinak egiten zenituen beste erien artean
    —nik zumitzezko otzarak.
    —nik behin edo; ez nago ziur.
    —Zure poemak besapean hartuta paseatzen dut
    —zurekin, Sexton.
  • —28—   (2017)
    —W doktorea
    —zuk ekarri nauzu hona.
    —Gorroto zaitut.
    —Ez dakit zeren bila etorri naizen.
    —Hilda dagoen nire aitita bezala nabil
    ogerlekoak aurkitu behar nituela
    —edo giltzaren bat
    —ala akaso loteria billete (on) bat.
    —Baina orain badakit zergatik bidali nauzun hona.
    —izekorenera bidaltzen gintuen legez
    —hemen, desleku honetan.
    orain ere ez dut ulertzen zer den tardantza hori
    —gramotan ala zentimetrotan neurtzen den.
    —W doktorea
    —zure bekain lodi eta bizar zuri-hori
    —tabakoz zikindutako horrekin
    —W doktorea
    —zure elkarrizketa gorrotagarri
    —Horregatik egiten dut berba
    —patioko arbola zahar
    —ihar horrekin.
    —Horregatik naukate
    —erotzat hemen.
    —Horregatik ezin naiz atera
    —hemendik, zuk bidali nauzun leku honetatik
    —zu faltan botatzeagatik.

 

Agirre, Eli, Agarel   —1911-1935—

  • NEGU GAUA   (1932)


    —Ibarrik ibar dabil
    —baso-urdia
    —gosedun umeentzat
    —janari bila
    —goimendi haitzetan, ba,
    —edur oldiak
    —estaldu dauz oso-oso
    —zador bidiak.
    — 
    —Haxeak zugaztian
    —negar dirudi
    —zugatzak orbelge izten
    —zurian zuri.
    —Haizearen sugarra
    —negar ituna!...
    —Nork ete daki baina
    —zer dan nahi dauna?
    — 
    —Ibar sakonean dantzu
    —txurruan hotsa
    —basoaz hizketa isil-
    —isilan doa:
    —edestu dautsaz geure
    —ekandu zaharrak,
    —euskotarrak antzinan
    —eginikoak.
    — 
    —Beresian txoriak
    —arte-tarteka
    —geldi-geldiro dabez
    —eresi ituna.
    oiharrak darantzutsa
    —urrun-urrundik...
    —Gau haizen alegea
    —gaua tartetik!
  • ZURDEIA   (1933)
    —Argi-argia ortzea…
    —ipar lausoak haitzetan
    —beheko haizeak zugatz adarrak
    —Izotz leiarrak zugatzetatik
    —ur urrinaren orroa
    Oihan barruan oldozkun datza
    —Heriotza ilun ituna,
    —guzti hori deus da baina…
    —Geldi-geldiro burua
    —daso alde bietara
    —alboan inor ikusi ez eta
    —barriro lurran dirozo
    —bigi zimela eguzki beroaz
    —Eguzki epela ortzian
    —sorgin oinketea argitzen:
    —Zurdei-eguzkia dan hotzaren hotza…
    —dirdizka datortz izpiak
    —makal-makalak, motel-motelak
    —kikilduta geldi dago
    —hotzaz leiturik ardiak,
    —alege pozke hozketan
  • HEURE OROIZ   (1933)


    —Gauaren itzala
    —bihotzean
    —izarren izpiak
    —begietan.
    — 
    —Mendi bizkarretan
    —basetxeak,
    —lausotxo mehe-meheaz
    —estalduta,
    —bihotz alaiaren
    —gogamenak
    —alaiak, pozkorrak,
    —dirudie.
    — 
    —Hegi tontorreko
    —bedartzean
    —luze-luze etzunda
    olerkaria.
    — 
    —Ibarran ibaia,
    —ur bareak:
    —ur ganean
    —zugatz itzalak,
    —ilazki izpiak.
    — 
    —Ibai barrenan
    —heu-irudia
    —ikusi jonat
    —zoragarria.
    — 
    —Berehalaxe
    —hizketa isilan
    —heugaz hasi non,
    —bihotz hizketa
    —samurra!
    — 
    —Urrin hegoan arren
    —ikusi ez arren,
    —badakin heu-maitea
    —heugaz oldoztuten
    —dagola,
    —heugaz gomuta,
    —heugaz oroiz
    —donala.
    — 
    —Ilazki izpiak
    —haize bigunak
    —jakarztezan
    —heu-gogamenak.
    — 
    —Itsaso uhina
    —legetxe
    —harkaitzen aurka
    —jo gabe
    —ugarte ona
    —etorri haz
    —neure itsasertzak
    —mun egiten.
  • ITSASO BAREA   (1933)


    —Urdin-urdina
    —baltzez nahastauta
    —aurrean ura
    —ur barea.
    —Ur barrenean
    —txori zuriak
    —hegazka,
    —gora eta behera.
    — 
    —Itsas erdian
    —ixontziñoa
    —ur gentzatsuaz
    —garaile.
    —Aurpegietan
    —haxe limurra
    —gogo barruan
    —alaia.
    — 
    —Ezpan bigunan
    —irribarrea
    —irribarrea
    —begietan.
    — 
    —Ipar haxeak
    —burutxo horren
    —uletxo baltzak
    —hara eta hona
    —darabiltz
    —itsaso ertzean
    —haizeak uhinak
    —darabiltzan lez.
    — 
    —Urrin begira zagoz
    —laztantxo txikerra…
    —Itsaso aldetikan
    —ezertxo badozu?
    —Noren begira zagoz?
    —Nori ditxarozu?
    — 
    —Atzera so egizu:
    —hodei ertzetan
    —urrin-urringo
    —mendi lerroetan
    —gazte bat itoteka
    —zeu begira dozu…
    —Laztantxo txikertxoa,
    —atzera so egizu.
  • HAITZ BARRENEAN   (1933)
    —bekokitik izerdia
    —horreik arren menditik gora
    — bainoa
    —haitz barnera igotera
    —bizkarretan usoak letxe
    —dagoz euzkotar basetxeak
    —Zador ertzetan arditxoak
    —goratxoago pagadi baten
    —ardola zabal-zabala.
    —Handik urrintxo
    —gorostipean
    —munatxo baten
    —Haitz barrenan nago:
    —gogoa alege dot
    oldoztu nahi dot,
    —ezin oldoztu.
    —Bihotzean
    —zer ete dot?
    —Ertzik bagako
    —hator nigana
    —poztuten.
    onena.
    —Alege nago.
    —Alegeaz poztuten naz.
    —Boaz aldetik
    —poz eta alaiak
    —nire bizitza guztirako.
  • GAUKORRAK   (1933)


    —Bele ankerrak
    —hilobiko
    —harri ganera
    —abesti hotza
    —abestuten
    —joan ziran.
    — 
    —Bira eta bira
    —hilobi gain
    —bele mukerrak dira.
    —Hegazkada
    —ameskorrak,
    —udazkeneko
    —haxe hotsaren
    —zarata meheak
    —ameskorrak diran lez!
    — 
    —Hegazkada itunak,
    —gaueko
    —ikuskantzak
    —itun-larriak
    —diran lez!
    — 
    —Arratsalde larria zan
    ortzia oskorri legoan,
    ortziari begira
    olerkaria
    —mendian letzan.
    — 
    —Itxaromenak galduta
    —gogoa itun
    oldozkun gorriz,
    ortzia hodeiz lez
    —estalduta.
    — 
    —Udabarriko txoriak
    —mendi gailurretara
    —ihes egin dabe,
    —betiko
    —betiko ihes dabe.
    — 
    —Eguzkia jausi da
    —gauak mendi-ibarrak
    —itzalez bete dauz
    —astiro
    —astiro itzalez,
    —mendiak
    —txara baltzaz legez
    —estaldu dauz.
    — 
    —Beroak ihes dagist
    —hotzak kikiltzen nau,
    —guztiak itxi nabe,
    —itxaromenak bere.
    —Itzala
    —bakarrik
    —lagun dot.
  • GOIZNABARRA   (1933)
    —Jagi naz hotza
    —gorputzean dodala,
    —eta zorrotzak
    —dodazala.
    —Bai noski
    oherakoan leudan arren.
    —gorputz barea,
    —gogai ankerrak,
    —heriotzea!...
    —hodei baltz eta
    —ikusi antzo
    —nengoan:
    —hilgo ote?
    —gogoan dot:
    —lausoa
    —gogoan
    —Gogoan zer ete?
    —Gogoan eztabaidea
    —gogoan ezebeza,
    —Lauso egunetako
    —Jagi naz hotza
    —gorputzean dodala,
    —eta zorrotzak
    —dodazala.
  • GURE ITSASOA   (1933)
    Ogoño harkaitz zuri ganetik
    —Euskadi itsaso gogor, hezkaitza;
    —neure agurroi har egik.
    —Heure sakonan jaukaguz orok
    —heure alboan geure mendiok
    ortze iluna neguan
    —eta goiago hodei ganetan
    —Agur, Euskadi itsaso urdina!
    —Entzun egik ni-oihua,
    —jagon eikezak ni-abestiak
    —heure hondar eta barruan.
    —Heure itsuskian eroan egik
    —geure asaba maite albora
    —itsaso nausi barrura.

 

Ahamendaburu, Jakes   —1961—

  • ZAURIAN BARNA   (1988)
    —Zeinek ongi dakike gu nor ote garen?
    —NOR izoztuen hotsa soil-soilik da urtzen
    —ni bezalako bazenik bazenekiten?
    —geroztik omen dira sagarrak umatzen...
    —Alta... molekulen burbuila jostakinak
    —zelula kiskalien firuri zoroak
    —uxatu egin guraz iratxoak deitzen...
    —Alta... gaur neure hizkuntzaren jarioan
    —neure herritasunaren goi baratzean
    —dantzuzkit geure pertsularien otoitzak...
    —Sabel gorri batzu besterik ez ginela
    —ziotsan oi gaixo Emeri Piko zenak
    orain baletor, lekuske beti gaudela
  • IHESI   (1988)
    —Naizelakoan ametsez bizi
    —amets egiteko naiz bizitzen
    —nola gaitezke aurrera bizi
    —Daukat bakardadea begigo
    —malko izpitsuak isurigo
    —ezinago naiz nare izanen
    —zait asmamena apur bat josi,
    oroitzapenen geldoa sortu...
  • GEU... GAZTEAK   (1988)
    —Herrian lilitzen den lore xugunetik
    —labain zorrotzez sarbaskitu sabelerik
    —han ez dago... odolak baititu estali...
    —jaun ator xuridunek gaituzte ireldu
    —arbuiatzekotz gero zertako maitatu?
    —hegoak baikaitu aspaldiko epeldu...
    —Non zer haiz haurtzaroko adiskide merke?
    —Zertarako haiz hi ere okerreratu?
    —Hasmentan kalean genbiltzan ko eta ke
    —gero azkon maltzurra baihintzen bihurtu...
    —Amaigabeko noraezean gozatsu
    —bukaera gabekoa dela iraultza
    orai dakigulakoan goaz baketsu...
  • GARAI HAIETAKO ZORIONA   (1988)
    —The Pogues-en balada erkastua...
    —gaueko orbela bainintzan
    —noraez garbienean barrena
    —astelehenek dauzkaten erritmo nagian
    —malenkoni une amaigaitzetan
    —inkomunikazioaren oreka etenkorrean
    —argizpiaren gozotsua noiztarik noiztara
    —mihia izoztu
    —Aldamenetako udainak gauzatzen
    —ekitik ilargira doan izarbide gordean
    —neure bihotz heldua zintzilik...
    —neure baikor orbaingabea esekita...
    —gogoan daukat
    —nola nuen
    —eta bere jarioak
    —nola hezurretaraino bustitu ninduen...
    —...konturatu ezinean
    — batzutan zein zoriontsu naizen...
  • BERRIRO DATOZKIGU   (1990)
    —Berriro datozkigu
    —Leiho gortinen atzetik
    —behako bihurriek
    —Frontoian larruzko pilotaren
    —Autobus bat ailegatu da
    —espaloi gainean dabiltzan hormatxoriak uxatuz
    —Semaforoaren keinu konsagratua
    —dontzeilen joan etorri interesatua
    —egutegiko astelehenak borratzen jarraituz...
  • NIGAN BAIZIK   (1990)
    —ez baitago
    —ilargi gabeko gaurik
  • GAUAZ DAGI NIGAR   (1990)
    ortzondoko oilar
    —goizik gandor makur
    —aho-zeru samur
    —maiatzeko elur
    Ohelagun koldar
  • EZTIAGOTU ZAIGU   (1990)
    —Eztiagotu zaigu
    —uztail mineko ekia
    Ohitza lizunez
    —ihaurri dagotzin
    —poetek, itzal edaleek...
    —Noizbait ganbaraz
    —tronpatzen dirade
    —maitasun harroak
    —Noizbait ere
    ortzondo nabarrak.
    —Beti beste nonbait
    —zaigu erortzen
    —sasoien ulu luzea
    —eta inorenak ez direlarik
    —amodiozko kontuak...

 

Aiastui, Jon   —1971—

  • BOST ARRAZOI   (2004)
    —Badira bost arrazoi bertutetsu jokatzeko
    —Eta bost arrazoi badira bekatuan aritzeko.
    —Badira bost arrazoi pozari eusteko
    —Eta bost arrazoi badira oinazeak jota erortzeko.
    —Bost arrazoi badira berbetan igeri egiteko
    —Eta beste hainbeste behin betiko isiltzeko.
    —Bost burua botatzeko eta bost bizirik segitzeko.
    —Badira bost arrazoi mila kilometro korritzeko
    —Eta beste hainbeste lekuan geldi geratzeko.
    —Galdera bakoitzak badu bere erantzuna
    —Eta igande orok dagokion kantua.
    —Ez du bi aldiz abestuko.
  • NONGO NOR NOREKIN NORA   (2004)
    —Nongo nor norekin nora,
    —Noren nork norengan zer;
    —Nork norekin norako noiz,
    —Nori noiztik nolako nor.
    —Norentzat noraino nola,
    —Norentzat nor noren norekin;
    —Nora nor, nora norena,
    —Nondik noizko noren nola.
    —Nongo nor norekin nora,
    —Noren nork norengan zer;
    —Nongo nork noizetan nortaz,
    —Nongo nortaz noizetan nork.
  • ULERTZEKO MODUKO POEMAK
    NAHI DITUGU
      (2004)
    We want poems we can understand
    —Paul Hoover, bariazioa
    —Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.
    —Ez hiztegi museoetan gordetzen direnetakoak,
    —Gogoan geratzen diren horietakoak baizik.
    —Berdin zaigu nola abesten duen txoriak,
    —Kantatzeko moduko poemak nahi ditugu.
    —Trenez, haserrez, umorez beteak. Gordinak,
    —Zintzoak, zaharren azken hitzen antzekoak.
    —Lagunduko gaituzten poemak nahi ditugu,
    —Bizitzen eta hiltzen, ikusten eta egoten.
    —Entretenituko gaituzten poemak nahi ditugu,
    Oherako modukoak, pelikulen antzekoak,
    —Haizerik gabe, itsasorik gabe, eta ulergarriak,
    —Ulertzeko moduko poemak nahi ditugu.
  • BIETAKO BIOK   (2004)
    —Bietako biok dakigu
    —Bietako biok bilatzen dugu
    —Azken ironia eta azken zartada.
    —Horregatik, zure pisutik noanean,
    —Nik, igogailuan sartuta,
    —Ate barrura mugitu baitzara ordurako,
    —Botoia sakatu baitut.
    —Igogailuan kalerantz,
    —Bietako biok irabazi dugu berriz ere:
    —Ate bat zuk eta igogailu bat nik.

 

Aiestaran, Ignazio   —1970—

  • ZER NAIZ NI?   (2003)
    —eta espainiarren artean baskoa.
    —Baskoen artean nafarra naiz
    —eta nafarren artean putobaskoa.
    —eta abertzaleen artean situazionista.
    —Zer demontre naiz ni, Horazio?
    Orojakileen artean ezjakina,
    —bizidunen arteko hildakoa.
  • ZERGATIK (EZ) NAIZEN ABERTZALEA   (2003)
    —Ez ditut zortzi euskal deiturak.
    —Ez dut Rh negatiborik nire zainetan.
    —Ez naiz Ekaingo haitzuloan sartu.
    —Ez dakit zelan jo trikitixa.
    —Ez dut harrespilik egin nehoiz.
    —Ez dut apusturik egiten frontoian.
    —Ez naiz trebea zortziko-dantzarako.
    —Ez dut Gernikako arbola ukitu.
    —Ez dut arrano beltzik marrazten.
    —Lurreko txoko honetatik
    —nola ikusten den
    —gustuko izatea
  • POESIA AUSCHWITZ ETA GERNIKAN   (2003)
    —Theodor W Adornok baieztatu zuenean
    —Auschwitzen ondoren
    —ez zegoela lekurik olerkigintzarako.
    —Alde batetik, Paul Celan juduak egin zuen poesiak
    —nazionalsozialismoaren ondoren
    olerkigintzarako leku handia izateaz gain
    —poesia ezinbestekoa zela
    —hizkuntzaren totalitarismoari aurre egiteko.
    —Beste aldetik, Theodor W Adornok
    —arrazoia zuen
    —Auschwitzen ondorioz
    —kultur haustura sortu zelako.
    —ez zegoen leku handirik olerkigintzarako
    —Poesian
    —sortu zen,
    —erreketeek eta nazionalkatolikoek
    —Lauaxeta atxilotu zutenean,
    —Gernikako bonbardaketa salatzearren.
    Olerkaria fusilatuz
    —Lauaxetaren poesiaren etorkizuna galdu zen,
    —herriaren geroa txikitu zen eran
    —Gernikako bonbardaketan.
    —Poesiaren zati bat,
    —galdu zen betirako
  • SENTIMENDUEN IPARRORRATZA   (2003)
    —Missouri eta Bravo del Norte ibaien artean
    —Ameriketako Estatu Batuak ditugu.
    —Hegoaldean
    Orange eta Olifants ibaien artean
    —Hegoafrika dugu.
    —Ebro eta Aturri ibaien artean
    —bihotza dugu.

 

Aire, Henriette   —1943—

  • GOGOAN ZAITUGU   (1989)
    Ohartzen baldin bazira
    —Edo zure ondoan
    —Zure abotsa
    —Zure begietako argia
    —Zure bihotzeko taupakoak
    —Zure ondoan
    —Zure barneko aberastasunak
    —Eta onartzen
    —Ixil ezazu zure abotsa
    —Geldi zure bihotza
    —Gogor zure larrua
    —Zure gorputz hila
  • EZIN UKANA   (1989)
    —Nundik lortu dezake zoriona,
    —Nun ez duen onartzen bakartasuna,
    —Munduak ukatzen dion maitasuna.
  • GOIZEKO BORTZETAN   (1989)
    —Joan nindaike berehala
    —Zure lehio hegira
    —Kanpoan euria dugu
    —Entzuten ote duzu
    —Joan nindaike berehala
    —...Nere hedoitik
    —Goizeko bortzetan.
  • GURE BARATZEAN   (1989)
    —Gure baratzean arrosek
    —Ez dutelakotz arantzerik.
    —Gure orenkaria beti lo dago
    —Bihar eginen duen denboraz
    —Bainan gure baratzean arrosek
    —Ez dugu bihotzean herrarik
    —Bainan gure baratzean arrosek
    —Larderiaren katinez loturik
    —Heien gorputzak ez du jastatu
    —Azotearen sumintasunik
    —Arantze gabeko arrosak.
    —Gure baratzean arrosek
    —Ez dutelakotz arantzerik.

 

Akixo, Kepa  

  • SORGIN IGANDEA   (1974)
    —Gaur eta atzo euria
    —Ez hadila piloztu.
    —nahiz eta otz izan
    —Ez akela arropa kendu.
    —Umatuko diat akerra.
    —gaur lapurrak ez dituk aterako.
    —gaur utsik dituk neska gazteen ogeak.
    —Hola dituk beti sorgin igandeak.
  • HERIOTZA   (1974)
    —Apaiz ardoa.
    —Nere arreba, ollaskoari
    —Ez da porru-salda usainik.
    —Uste dut amona hil dela.
  • ATXABALTAKO EMAKUMEAK   (1992)
    —Nere herriko emakumeek
    —eta esku goxoak,
    —gona azpian iztarrak.
    —Nere herriko emakumeek
    —ezkongaien gerria dute,
    —Nere herriko emakumeek
    —eta lo hartu ezinak,
    —ile orraztuak.
    —Iturri Gorrian aldatzen dituzte
    oinetakoak.
    —Nere herriko emakumeek
    orkatila zabalak,
    —horrela dira nere oroipenetan.
  • URKATUA   (1992)
    —lepotik lotuta
    —soka puntan
    Orri itxura
    —ez zen bustiko,
    —dizkiote ezpainak
    —gelditu zaio tartean
    —azkenengo hitzaz.
    —txori gaixtorik bazela,
    —Sustraitan dago
    —soka lotuta.
    —Sustrai horiek
    —eman diote
    —bizi eta heriotz.
    —nere loretan
    —hilko dira nere besoetan.
    —Gizon guzientzat
    —bakoitzak ukan dezan
    —urkatzeko arbola.

 

Alberdi, Mikel   —1960—

  • UNADURA   (2011)
    —ikusitako bide guztiak ezin ditut zeharkatu
    —eta batzuetan maitatzen dut gorrotoa
    —nire barruko paradisu ezezagun da
    —bide galduak aurkitzeko
    orratz bat da
    —egon ezinek nire destinoa marrazten dute
    —eta gorrotatzen dut maitasuna
    —desio guztiak bete ostean
    —ezintasuna ahoan
    —bidaia oinez egiten da
    —diote poetek
    —nire pauso bakoitza
    —usteltzen jarraitzeko
    —borondate isila
  • SHOPENHAUERREN TRISTURATIK   (2011)
    —jada basoak soildu dira
    —harat, basamorturat, joango gara
    —paisaia zahar honetan jarraituz gero
    —denborak harrapatuko baikaitu bere xederan
    —beharbada oraindik badugu aukera
    —elurra mara-mara inoiz egingo ez duen lautadan
    —pasio hau oihukatzeko
    —baina ez dakit aukerak bukatu ez ote diren
    —gure zain hare gorriaren gainean
    —jada agian inon ez dugu lekurik izango
    —jada elkarrenganako lilura ihesi doa
    —eta memoriaren pisuak
    —nire bihotzean gernu-herdoilak sortu ditu
  • ESKLABUAK   (2011)
    —lastoz beterik txalupak ibaian
    —suhar-gaueko ilartitzetan
    —eta umetxo beltzak
    —jolasten dira erreka uherrean
    —basamortuko aireak olatuak sortzen ditu
    —han datoz gatzez betetako txalupak
    —Tombuktu zaharretik
    —zuhaitz adarrak buruan dituela pasatzen da norbait
    —lastozko etxolen paisaian
    —kazike txurien iratxoek bizirik diraute
    —zaharren memorian eta ametsetan...!
    —zapaltzaileen kuraia arma eta metalezkoa zen
    —Europako liburuetan kukutzen dituzte
    —hemen, urrutiko herrixketan kea ikusten da
    —janarien partitura sukaldatzeko egina
    —goseteetan gogaitutakoen itxaropen aldakorra
    —eta hizkuntza anitzen hotsak
    —entzuten hareazko mendien magaletan
    —edertasunak nire adimen neurotikoa
    —baretzen duen honetan
    —doilor diren istorioak baztertuz
    —menderatu ezingo diren jauregi maitaberak
  • HISTORIAREN POZOINAK   (2011)
    orri batzuk ditut aurrean
    Octavio Augusto, Ismael Kadare...
    —Numantzia, Erroma, katakunbak...
    —ez nator Erromatik
    —han milaka batailaren oroitzapenak
    —baina nik laztanak ditut gogoko
    —ezen erromatar inperioa jausiz gero
    —urduritasuna sumatzen da Europan
    —eta nire herriko hiletetara
    —joaten den jendartean ere...
    —batailak Erroman
    —eta Albania zaharra ez dago urruti
    —eta hor ere antsietatea ezkon-bidaietan
    —eta Sorian ahaztuak dira jadanik
    —erromatarrek 70.000 soldadu behar izan omen zituztela
    —Numantzia txikia suntsitzeko...
    —borrokak, odola, historia ustelduak
    —boteretsuak herio-usainean
    —eta nik gogoko ditut laztanak
    —gozamenaren bideak gudetan agortu arte
    —igurtziak ur gorrizko aintziretan

 

Albizu, Balendiñe   —1914—

  • NOIZ ARTE JAUNA?   (1945)
    —Noiz arte Jauna erbestetuta
    —Noiz pakean danok batuta
    —ikusiko gera gure aberrian?
    —Noiz Jauna gizonak utzi
    —zurkaitz ta berekoi izaten?
    —zergaitik ez onbidez jantzi
    —erriak zoriok izan ditezen?
    —Noiz gizonaren begiak
    —noiz ote dira zabalduko?
    —argi ote ditu ikusiko?
    —Illunpe onetan ero antzera,
    —gizonak zer egiten duan ez daki,
    O Jauna! gizonen biotzetan
    —ez dago esker Jainkorik;
    —alkar maiteko bagendu benetan
    —ez litzake izango zoritxarrik.
  • ORINOCO IBAIA   (1945)
    —Zillarrezko printza zera,
    Orinoco ibai eder aundia,
    —Atlantiko itxaso ertzera
    —iñola ere ez zera agortzen
    —Diamantezko dizdirakin,
    —gero, urrezko margo zoragarriakin
    —biok bat eginda, maitaleak lez
    —itxasoan zerate ezkutatzen.
  • ZU TA NI BAKARRIK   (1972)
    —iñor bizi ez dan lekura
    —nai ba dezu nerekin etorri
    —guazen ba biok alkarrekin,
    —ta batuko gaitu Jainkoak.
    —Toki onena badakit nun dan
    —ta berakin nago lilluraturik
    —etxe txiki bat mendi goi-goian,
    —mendi, zeru, ur, ta biok bakarrik.
  • LUDI BERRIA   (1972)
    —Gaurko gazteen etorkizuna
    —idealismoa tinko dutela
    —berak, garaituko dute dena.
    —Askotan bildurtzen gaitu
    —ta gaurko gazteen aurka
    —gauz asko esaten dira.
    —goi ta be, batean al ba dira.
    —ikasi ta ikusteko dena.
    —zuen mundu berri eder ontan,
    —izango da guziontzat zorion ederra.

 

Aldai, Xabier   —1975—

  • HAU DA AZPEITIA DIOT   (1993)
    —Hau da azpeitia diot eta
    —ez naiz lotsatzen
    ostikoz jotzen dut haizea
    —ezpain artean ditut gordetzen
    —aintzinako zizareen etsipenak
    —hontzen ulu eta habiak
    —ez bada ozenki mintzatuz
    —hau da azpeitia diot
    —kuriositateaz begiratzen ditut
    —zubiz lepa-estuturiko ibai herdoilduak
    —betzulo beltzen galdera ikur keinu
    —eszeptikoak etxe zahar etxe berriak
    —aiton-amonak helduak gora eta behera
    —kez lohituriko oroitzapenak narraztatzen
    —hau da azpeitia diot
    —gaztelu abandonatua hemen epaitzen dira
    —kolore guztietako gizakiak irudimenaren
    —zerrautsezko hilkutxetan hilobiratuz
    —hau da azpeitia diot
    —tabernek jan dituzte herri honetako
    —gazte uniformatuen arima jolas agnostikoak
    —hauek dira azpeitia taberna azkoitia
    —mundu osoa azpeitia taberna da!
    —hau da azpeitia diot
    —hemen ama da semearen heriotza jakiten azkena
    —hau da azpeitia diot
  • NIK HEGAN EGIN DEZAKET   (1993)
    —ni giza dorreen gainetik beso buru zorri hanka gainetik
    —itsu emakoi atsogizon lepradun diruzale
    —sama gainean burua zapaldua oinen gainean urdaila
    —mihi gabeko mendeku egarria naiz ni
    —zuen kateak gogorrak bait dira
    —zuen heriotzari begira
    —han egon naiz
    —ez zarete salbatuko
    —zuen kateak gogorrak bait dira
    —ez engaina zeuon buruak
  • POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT   (1993)
    — ahoz-aho ibiltzearen poderioz
    — eta txotx egin zuten
    —lo egin maite haurtxo txikia
    —ama pozik duzu lotan bazaude maite
    —hitz guztiak esanahirik gabeko
    —poemetan gainbeheratzen diren honetan
    —koldar etsenplurik utzi ezean
    —botere desegileen isiltasun oinorderik eza
    —guztiotaz trufatu da
    —goiza urratu duten kaietan
    —guztiak norbere guda pertsonaletik
    —bizirik itzuli diren honetan
    —irabazi gabe amore eman barik
    —lur honen sustraietan errotzen dira
    —ezer aldatu gabe oreka zapalduaren
    —begirada hilobiratzailearen memorian harriz izkribatua
    —non gure haurrak
    —azken usoaren hego astindura
    —guztiotaz jabetu den honetan
    —izerdia dario isiltasunari aire etenean
    —kristalezko enparantzan auka eta
    —itsaso haizea anklatu
    —zentzurik gabeko poza zabalduko da
    —solemnitate usaina betiereko haurtzaroa
    —non puntarik zorrotzeneko kupula zamatu zaion
    original erasotuen defentsa
    —kristalezko ortze infinitoaren aurrean
    —munduak ez du eta zure malkoen beharrik
    —lolo egin ene kuttun sehaskan zaude
    —ahoa hatz artean harrika jaurtitzeko prest
    —ez naiz fido
    —neutralen poesiaz
    —gorbata zeruaz infernua non den badakidanean
    opilaren adarretan tropoila-uhuri
    —hona hemen ene anaia arratoi bezatua
    —hona hemen neutrala hemen paper honetan
    —ipini du bere zera beti edonon
    —egun kolorgeak ere bereak ditu
    —baforezko belarra bazkatzen hitz baten larrean
    —jan bila aurrera egin urrats bakoitzeko
    —gertuago dauka hiltegiaren gorria
    —mina benetakoa den honetan zerutar jantokiko
    —hondamenaren labean eskuak igurtzi ditu
    —satorrek ametzetatik urkaturik abesten diote:
    —egin maite ene potxolo
    —egin arren lo lo lo
    —hona hemen neutrala
    —autobusez noa bere ninien itsasoan
    —bekokia odoletaraino lohitzen den jakitera
    —madarikatua norbere izena ahazten ez duena
    oi dolua! ezer ez ergela zentzua ezik
    oi atsekabea! ezer ez deigarria arrunta guztia
    —hau mina! ene ergelik gogokoena galdua da
    —POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT
  • IRAULTZA HASI BESTERIK EZ DA EGIN   (1993)
    —biztu ezazu sua sortuko duen garra
    —altxa zaitez iraultza hastear dago
    —denbora epailea da
    —it's no future gutxienez aurki zaitzala borrokan
    —it's no future nahia minarekin osatzen da
    —it's no future etsitutako gajo gizajo guztiek
    —it's no future bizitzaren alderdi garratzean
    —jarraituko zaitut.
    —urrutirago iristen da ilargirantz
    —zuzenduriko tiroa zuhaitzari destaturikoa
    —baino

 

Aldalur, Arantza   —1963—

  • HAUR GOSETIEN BEGIRADA   (1986)
    —ume gosetiak.
    —Ahantziko zaizkit bere
    —jazki, orrazkera eta adina;
    —baina inoiz ezin ezaba
    —beraren zorrotz begiak.
    —Beste haurren inozotasuna
    —gosea dagoenean, ordea,
    —ume gosetiak.
  • TRENEZ BIDAIATZEAN   (1986)
    —nire txikitako oroimenak.
    —entzuna nion bidaiatzean:
    —«ez kanpora atera,
    —zaude kristalaren atzean».
    —kanpoko gauzekin jolastean;
    —nire irudimena ez zen inoiz
    —nire gogoetan
    —bion artean.
  • EMAKUMEAK DOAZ EROSTERA   (1986)
    —poltsak eskuetan,
    —meza entzun ondoren
    —emakumeak doaz erostera.
    —Soineko ilunak,
    —kanpai hotsak atzean,
    —pauso labur makalak,
    —egunero gauza berbera.
    —Indarra ahuldutako
    —beso iharretan
    —daramate bereentzako
    —lan egiteko bidea.
    —poltsak eskuetan,
    —meza entzun ondoren
    —emakumeak doaz erostera.
  • GAUEKO ARGIA   (1986)
    —kentzen zidan loa
    —ez zegoen sartzea
    —urrutian dagoen
    —etxeko argia zela.
    —kentzen dit loa
    —izango ote norena,
    —badirudi soilik
    —doanean estaltzera
    —doa murriztera.

 

Aldamizetxebarria, Joan  

  • NARRAZ   (2002)
    —garbiketa kamioia dela ikusterakoan,
    —zure logale arnasarekin nahasten den soinu bakarra
    —zapaltzen dituzun plastikozko edalontzien
    —garraska krudela dela entzuterakoan,
    —zure jaka beltzaren tabako usaina
    —zure moskorraren lekuko isilak diren
    —hormetako gernuen kiratsaz batzen denean.
    —zure begi gorriak itsuarazten dituen
    —egun berriko eguzki nagiak
    —haizeak baino ez duela zure ilea laztantzen
    —euriak baino ez dituela zure ezpainak hezetzen
    —bakardade hotzak baino ez zaitula besarkatzen
    —zer izan da zutaz, zer izango da berataz.
    Ohea hotzegia izango da berriz bera gabe
    —basamortu amaitezina handiegia
    —pertsona bakar batentzat berriz.
    —Zure kolkoko korapiloa askatu dezan
    oihu antzu bat botako zenuke ozenki
    oraindik bizirik zaudela egiaztatzeko,
    —baina negarrak bere zoritxarreko uretan
    —zure ahalegina itotzen du
    —bakardadea berriz zutaz jabetu dela ikusterakoan.
    —zaborraren kamioiak
    —berarekin ez zintuke eraman beharko zeure
    —buruari galdetzen diozunean.
    —haizeak baino ez duela zure ilea laztantzen
    —euriak baino ez dituela zure ezpainak hezetzen
    —bakardade hotzak baino ez zaitula besarkatzen
    —zer izan da zutaz, zer izango da berataz.
  • GORDETA DIZKIZUDANAK   (2002)
    —Zuretzat ditut gordeta
    —haur pikaroaren irribarrea
    —mundu pozgarria zugan islatuko dena.
    —nire mintzo epelaren lasaitasuna
    —zure egonezaren oihuak
    —xuxurlatzen itoko dituena
    —Potetxo batean sartu dizkizut ere
    —loretxo bi eta kilkir bat
    —herrimina sendatuko dizutenak.
    —Kafe beroa prestatuko dizut
    —azken madalena konpartitzeko.
    —Zuretzat ditut gordeta
    —ile luzea genuenetariko argazkiak
    —eta txoritokian igarotako orduetan
    —pintatu nuen koadro hura
    —zeinetan nik baino beste inork ikusten zaitu.
  • GAUPASAK   (2002)
    —tabernetako filosofia trukatzen genuen
    —azken kanutoaren keaz
    —Atzean uzten genituen mozkortien oihuak
    —egunsentiari kantatzen zioten txoriei entzuteko
    —parranden amaiera geneukan banko gorri batean jesarrita.
    —Gaupasaren azkenengo orduak
    —adiskidetasunaren lehenengo hariak.
    —Ustezko manifestaldietan
    —gaueko isiltasuna zulatzen genuen ukabila gora
    —edozertan batera gentorrela adierazteko
    —edo ezertan.
    —Nahikoa zitzaigun aldarrikapen gabeko martxen konplizidadea
    —zentzurik gabeko barreak baitira
    —«Zer duzu nahiago
    Ogoño higuintzea plastikozko putzaraz
    —edo itsasoa txikito baso batez hustea».
    —gustoko neskez mintzatzen ginen
    —bestetan arasoetaz
    —Gaztetasunaren gomutek pizten ei dute
    —malenkolia helduen bihotzetan
    —bizitzaren bidaian ezagun asko egiten badira ere
    —lagun gutxi geratzen dira bidaztiaren bihotzean
    —zirrara bat zure postale bakoitza orain
    —bihotza kolpatzen didana
    —gogora ekartzen didana
    —edozertan batera gentorrela adierazteko
    —edo ezertan.
    —horietako bat burutuko ote dugu
    —estrofaka
    —postalen bitartez
    —aintzinako bankoan txandaka abesteko berriz
    ordu oso bat kanutoa liatzen ematen duzun bitartean.
  • MSS   (2002)
    —Dentsoagoa bilakatu da airea
    —Haundiagoa etxea.
    Frio.
    —Luzeagoa gaua
    Tarta de queso.
    —Beranduago jeikitzen naiz
    —baina lo gutxiago egiten dut.
    —Luzeagoa gaua
    —telefonora mmmmmmezurik ez.
    —Gorrentzako telefono mutuak.
    —Telefonoa mutua eta
    —kotxea azpertuta.
    cortar
    —pelo cortar

    —eta gogoratu izan dut tolon-tolon
    —ezagutu zintudaneko egun hura gordi.
    —Bilbo-London.
    —London-Weymouth.
    pies frios
    —Argazkiak, olerkiak, bidaiak, postalak.
    —B&Betako gidak.
    —Zeozer irabazi zenuen?
    Very frio, yes.
    —Very frio
    eta bihotza herdoilduta.

 

Aleman, Gotzon   —1953-1978—

  • LEHENGO UNE OROIGARRIAK BURURA DATOZKIT   (1975)
    —Lehengo une oroigarriak burura datozkit
    —herriko lagunak
    —neska batentzako sentimendurik sakonenak
    —ikastetxeetako
    ordu labur eta zabalak,
    —gela hartako hoztasuna,...
    —hemengo egoera bakan hau,
    —gogo barruko bortxa zalantzatsua,
    —poz-aldi eta nahigabetxo guztiak,
    —beste oroitzapen bat
    —izango da nire baitan.
    —Berriro,
    —Euskadiko egunerokotasunak
    —inguratuko nau;
    —eta orain,
    —zulo honetatik,
    —niregana datorrela sumatzen dut.
    (Jaengo kartzelan)
  • BELDURRA GURE HEZURRETAN   (1976)
    orratza bilakatuta,
    —atzo,
    —hauts hotza besterik ez gaitun izango,
    —inoren buruan egongo ez denik
    oroitzapen ahaztua.
    —Garai hortan,
    —hain hurbil dagokigun biharko biharamunean,
    oinazeak ez zinagu minik egingo,
    —beldurra ez dun gure buruetan jolastuko,
    —haren behatz bilutsiek ez diten gure barnekoa arakatuko
    —soinik aurkituko,
    —haren atzaparrek ez diten ezer topatuko,
    —haren ezin beteko egarri gorria
    —ez dun gure ur gardenez aseko.
    —bakardade isolatu hortan
    —ibiliko dun,
    (Aranjuezeko kartzelan)
  • HURBILTZE GUTIZIATSUA   (1978)
    —Egunsenti bakoitzak zekarkidan
    —zoriontasunarenganako hurbiltze gutiziatsua
    —Eta sobran zaudete!
    —lehena oraina eginez,
    oraina atzera iraulduz...
    —Haraino eraman nahi haut,
    —edo,
    —elkarrekin zapaldutako espaloi guztietatik,
    —elkarrekin egondako taberna orotatik,
    —elkarri itsatsirik azpimarkatu zaizkigun orduetatik,
    —Ez dinat errealitate hau onartu nahi!
    —Ez ote dezaket,
    —betirako finka?
    —Zergatik dagidazue uko?
  • NERAU ERE   (1978)
    —Nerau ere hire gabekotasunak
    —hire misterio opako sakratuak
    —nireganatzea lortu gabe.
    —hire sentimenduen konstelazioetara
    —zorionez eta zoritxarrez
    —Eta segundoak pasako ditun
    —Eta denboraren ihardutze-mailua
    —ez dun baretuko.
    —Eta hire etortzerik gabeko joatea
    —urrutirat doalarik
    —bereganatutakoan
    —txokoratuko naun

 

Alkalde, Joseba   —1955—

  • UMEAK IRINTZERA JOLASTEN DIREN BITARTEAN   (1986)
    —umeak irintzera jolasten diren bitartean
    —poemak idaztea behatzak pintatzea da, iraganean
    odolez hezetuta
    —betiro ikaraz
    —galipotezko begiradetan barrena
    —lore moreak bipiatuz, gerlan bezala
    —Athos, Porthos eta Aramis-en ausardia irentsita
    —zigarroa pizten dugunean
    —arerioak nora apunta jakin dezan txupada egiterakoan.
  • ESKONBRO MULTZOTIK   (1986)
    —eskonbro multzotik
    —redimiberri den bizkotxo hautsia zelloz pagatu orduko
    —erori naiz
    —agoteek ez dutela koladun pianorikan joko sekula,
    —baina, askoz aurretik nenkien
    — boterea: segurki
    —datzan indar zentripetoa
    — edo
    —sorerazten didan dolu kirru baten malura
    —edo, bihotza, niretzat
    —hire eden suministroaren bila itoiz itoi bagatzearekilan
  • BURUMUIN DERRAMEEN AROAN   (1986)
    —burumuin derrameen aroan, gari motz baten aztarnak
    —telegrafoetako posteetan enredatzen direnean anarkia goraipatzen
    —leihotik kale zikina begira ekainaren hemeretzian, zuk eta nik
    — biok
    — gelditzen garan apurrok
    —heriotza itotzen dugu ertz batetik beste ertzera neurtzearren neurtzearren
    —biziko arnasa okerra oinaze gorriaren oinetakopean berbilatzearren, zama okatzen,
    —ea noiz askatzen gaituen azaro loratsuak bere burdin adurrarekin
    —ea horma kontrako goitiken begirada enpotratzen zaigun gungunaren aterbean eta lehertzen
    —ea belaun gordin gainean ibiltzearen meritoa kontatzean
    —dzapartada baten agorpena esnatzen den abandonatutako atseginezko dorrean
    —ea kornea, ea retina eta ea niña itsotzerakoaren dzastada
    —fender kitarra baten hari marruan itotzen den joten joten eta joten
    —gorde iezaidazu toki bat infernuko paradisuan
    —(nik konplitu dut deslaket izanagatik).
  • BEROGAILU PARBULARIOEN INTERLUDIOAN   (1986)
    —berogailu parbularioen interludioan
    —arabiar linaje doilorren irudi kupirakorrak nire bulbotik pasatzen
    —ez zait estrainoa
    —maizegi hodeiezko begiradaz torpedeatu dudan
    —zure gorputza
    —haizearen peninsula labanarekin lotzen nauen itsmotzat
    —aurresentikorrak zaizkit nire daugin ekintzak:
    —mazedoniaren marrubiekin batera hozkailuratuko zaitut ez hadin utsaltu
    —agian negu-pianu-iraunpengarri den izen batekin birbateatuko zaitut
    —eta oinaze bero honek jarrai nezan osmiatzen edonondik
    —espero dut.

 

Altzola, Juan Baptista  

  • DOMINGO LOPEZ DE HEGIAREN KANTA   (1640)
    —Phelipe Hespañaco, done andia
    —escubetu doçu, mundu gustia,
    —libradu dalaco, ondar ybaya:
    Ogueimila guiçon, Francia errico
    —egoçan aldibaten, su, emaiteco,
    —Araco Vizcaitar, Domingo Heguico
    —yçanda bacarric, yrabazteco,
    —Iaun doneperi Deustuco batiçadua
    onrradu yçandoçu, ceure lecua,
    —Ecsse infançonaduco, seme jayoa
    —Vizcaico onetaric, animossoa,
    —Mundu gustia dago, asseguin onean
    —eguin doçulaco, guiça leguean,
    —Iaunari alabançac, processinoac
    —Vizcayac eguin dituz, gordepazcoac,
    —Beste Moysenbat, cumareanic
    —guiçonau egonda, señaladuric,
    —Iaunen escurean, gobernaduric
    —merecidu ez eiteco, ango placea,
    Obedenciagaz aceptaduric
    —lealdadeagaz ondo jagonic,
    —executadu dituz nola eg[...]iac
    —Loric eguin baga, lecu gu[sti]a;
    —[..]ianda gueyago eugui eguia,
    —Seionça vizcochu, jaqui vagaric,
    —edateco vra, cerureanic,
    ondatu achurracaz, Frances ordiac,
    —Paciencia andiagaz, [au]çoen burruac
    —vrian ondo daucaz, egapetuac
    —Iauna orain gloria, onec beroa
    —besteay berodaquien, euren gogoa,
    —Yracassi Deuste, secula betico
    —Castillau yçaiten, Gasteluetaco,
    Onec eguin Deusteçan, burlen andiac
    —Cheldor bagaric, minac, farfulleteco
    —ez Domingo eguicori, ichadeiteco,
    —Domingo pazcoen icen andia
    —Coronica garri, ceure, eguia
    —chacurren oguia, emongo deussu
    —Domingo Heguicoc, baçaguiz artu,
    —Martiçen susperroa; eldu equiçun
    —Pheliperi eguiteco, gustioc, oñean, mun,
    —chacurren amessagaz, paluac asco
    —eroango doçuz, Franciaraco,
    —Gastelaco Almiranten, misericorida
    —bear içan doçu, neure eguia,
    —Cegaiti dalaco, Christiau, andia,
    —S. Matheoc diño, Iaunen foruan
    —Eztot nic, bilatuco, sacrificioac
    —escabadaquidaz, misericordiac
    —Santuonen, essanaz, acordaduric
    —Almirante jauna, misericordia
    —A leguez yçanbaniz, Iaicoen Fedea
    —Cegaiti ez taquien, Verba ossoric
    —jagoten ynoxbere, Yçorra bagaric,
    On liçate baquea, legueric baliz
    Ostera eta laster, alcar arturic
    —jupoac beardituez, aforraduric,
    —Deraguiegun artean, chil, erasso
    —armaen indarragaz Christiau osso,
    —Il celeguieçan, Hespañacoac
    —negarrez egoçan, nola esquecoac,
    —Victor Hespañata, Cola Francia,
    —Confiança larragaz, viciarren gu
    —larretan diñoe, si, non, bule, bu,
    —Si bule, bu, e non, bule bu
    —Arçobispo Burdeosco, Perladu guejoa
    —estuan daroaçu, ceure colcoa
    —berrogueta amarguino, dira heriduac
    —dulabre euqueçalaco, euren escuac
    ogueta amalau tiro, bronce onezcoac
    —an echicituen, Franciacoac,
    —berrogueta sei bandera, peleacoac
    —arcabuzda, pistola, municiñocoac
    —Arçobispoen oea, Principen bagera,
    —gureac ecardeçan, lepoaz essera
    —capusay granazcoac, erropa asco
    —mutil picarorc, janci eiteco
    —mosquete eta lança, contubagaric
    —laureun da gueyago, çaldiac ilic
    —eunda larogueimila, ducat vrrezco
    —Francesay paguea, eguin eiteco
    —sartu citeanean, ondar ybayan,
    —Viciçac, osassunac, esperança andiac
    —Gastelaco Almirante Generosoa
    —sar cidin orduan, animosoa,
    —Ecussi eguianean, Domingo Heguico
    —cassi lurrean, echugui, jaco
    —essaten eusala, modu onean.
    —Verba onec, aen, artean, yçancitean,
    —D. Domingo Heguico, valerosoa
    —beusso erregueagaiti, laztan ossoa,
    —Erreguen Magestaden, vioz ossoagaz
    —Maesse de Campo, çara, bastoe onegaz,
    —Castillau, gobernadore, ondar ybaico
    —eguiten çaituz çeu, secula betico,
    —Pamplonaco gastelu, achinacoa
    —çeure escuetan, echuten doa:
    —Comendadore çara, jaun done acubeco
    —Curuce gorriagaz, bularetaraco,
    —Hespañan ez tago, çaldun biciric:
    —Asco eta gueyago, merecidu oçu
    —dabelaco Hespañac, asseguin artu:
    —Ecin guchiago, eguin cenduquean
    —ez çugan bere yñox, amessac onac.
    —yfinten çaituz, çeu, çoor andian:
    —Ecussico doçu, laster batean
    —nola çorretaric, vrten doquean:
    —çugan iminten dau, vioz gustia:
    —Conde Duquearen, yçar arguia
    —çu yçango çara, Domingo Heguia:
    —çuti dagoan artean, ene burua
    —Yçango noçula, adisquide, andi
    —yçango nachaçu, enefedea,
    —Ecin guichiago, essan neuquean,
    —Betoz, alcandorac, ene cofrerean
    —çachut bertati, Domingo oean:
    —ycerdiz balcituric, Veaturic, oeac:
    Onrra emaiterren, Almirantea
    —eguiten aguinetan dau, çureçat oea:
    —ce ondo, cirudian, ao essatean,
    —Animadu Vitez, Vizcaycoac
    —yrudi eiteco, achinacoac:
    —Vizcayco legueac, andi foruac
    —erreguen Magestadeac confirmaduac:
    —Principe de Condec, trompeteagaz
    —cematu cenguiçanean, erioceagaz:
    —Emon cenguioçala, Gasteluen, Gilçac
    —parcatu leiçula, gustioi, Viciçac:
    —Ceu ez da besteoc, lecu gustian
    —Baya çuc, Vizcaytarren legue onean
    —buruau, yfinicodot, çuday ganean:
    —Eguntaño Vizcaicoc, orrelangoric
    —ez tago eguin dabela, escribiduric:
    —Vizcaytarrac, guilçac, Francesay emon
    —ez eta balira, gustioc, Sanson:
    Onrreagaz jayo, onrregaz, il
    —guiçona guiçaleguen, ez beti, mutil:
    —Lurrean Victoria, ceruan gloria
    —yrabaci doçu, Domingo Heguia:
    —Baçaquioz, Virtuteari, beti jarraitu
    —Santuçat, Iaungoicoa, ecussi daiçu:
    —secula gorde eiqueçu ondar ybaya:
    —Domingo Vizcaycoari, çorra deussaçu
    —ez pa, ya, cinean, gustioc Gabachu:
    —Mila eta seireun da, ogueta amaçorci
    —Ain egun alegrea, acordetaco
    —papera gueyago, balcietaco:
    —Daguigun gustioc, asseguin artu
    —assoac, albiste, neuri yndaçu;
    —Cegaiti deusudan, negu gustico
    —cer essan yfini, sugateraco:
    —Paris beardogu, vrtera, artu:
    —Eztauqueçanac, pocic, gogoac
    —içan daguieçala, pascoa guestoac:
    —Alan dauqueçala, Olandacoac
    —cegaiti direan, chacur ossoac.

 

Amendux, Joan  

  • HEMEN NATZA ORTZIRIK   (1564)
    —Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
    —Herioak ustegabe doloroski egotzirik.
    —Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
    —Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
    Onak eta onrak bertan munduak edekirik,
    —Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik:
    —Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
    —Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
    —Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.
    —Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
    —Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.

 

Ametzaga, Bingen   —1901-1969—

  • ITSASO AURREAN   (1934)
    ong>Iong>
    —Sarritan, ameskor, leioan nazala,
    —begiztu daroat itsaso zabala,
    —ta orduan, uiñen murmuran, mintzoak
    —badantzuz ta badauz aditzen gogoak.
    —Maitasun-mintzoak batzutan nau yoten
    ordun itsasoa bai eder erizten!
    —Eusko-lurra txiki dala ta andi-miña
    —asetzeko gugan Goiko'ak egiña.
    —Ikusten dot ordun begi-betegarri,
    —bere murmur otzan yat atseden-lagun,
    —Baruan yat sortzen itsasora naia,
    ontzizka batean, ur gardenan zear,
    —noraezean y“n, ametsetan, bakar!...
    —Balea-arrantzalˆn ta Elkanoren atsak
    —bultzatuko dabez nire aizoialak;
    —eta pozak, nire zoriona abeska
    —noake itsasarte zurgarri-billaka...
    ong>IIong>
    Orro urrun batek eten dauz amesak,
    —pozak doaz iges, isil dira abesak.
    —Goibel-Ekaitza da. Begira itsasoa
    —asarre ebakitzen gorroto-mintzoa.
    ondar, arri ta kai astindu ta yoaz;
    —begira, zoroa!, zeruratu nairik
    —bere uin arroak puztu ta anditurik.
    —Anker!, onda-miñak yota ba-dabilla
    —nun autsi, zer galdu ta nor ito billa;
    —ilgaiz uin goseak asetu eziñez;
    —gaisoen negarraz urak geitu naiez.
    —Bidutzi oi!, zeuri gorroto izateko
    —itoen amƒi nik biotz eskatuko;
    —zu ta zure izena gaiztetsiko dodaz.
    ong>IIIong>
    Odeiak urratuz, eguzki izpitxuak
    —argituten ditu ur-mendoi bitsuak.
    —Andiagotzen da, zelako ikuskizun!
    —bere ederrak dakar gogora aritasun.
    —gorroto, maitasun, ezespen ta gura,
    —guztiok badauz oin asmatzen gogoak,
    —bai ta aditzen bere euraen mintzoak.
    —Mintzo onek egoki diranean batzen
    —Eurak alkartuten, ai, baneki, Itsaso,
    —dagokizun kanta zeuri egiteko.
  • ERRIMIÑA   (1939)
    —Zorionekoa, bai, kanpoan ibillita,
    —gizon ta lur asko ezagutuzkero,
    —errira itzultzen dana, sentzun onez yantzita,
    —beretarren artean bizia amaitzeko!
    —Ene, noiz berrikusi dagiket nire erriko
    —sukalde zarren kea, noiz Iturrieta,
    —yayo nintzan gela ta gure eskaratz garbiko
    —Naiago dot txikitan ibilitako basterra
    —bertoko oroigai arro ta ederkunak baiño,
    —Sena baiño atseinago ene Gobela alperra,
    —eta London andiko ta Paris argiko
    —zoragarri gustiak ezetan ez dodaz,
    —itsas-gaiñeko Algorta ederran gomutaz.
  • AMERIKARAKO BIDEAN   (1941)
    —Itsasoaren zabala,
    —uiñaren ondoren uiña.
    —Beren gaiñean, ontzi batean
    —eusko talde bat igeska.
    —Itsasoak laguntzat,
    —itxaropena gidari,
    —erri-ametsa gogo-barnean,
    —iñorenik nai ez gendun,
    —norberen erri-maitetasuna
    oben ba-da, gu obendun.
    —Gorrotoaren lan txarra!
    —gorriz jantzi zan Euzkadi.
    —Txoriak dute kabia,
    —basabereak zuloa,
    —Europako erri zarrena
    ona emen lur-bakoa.
    —Baiñan, uste-on!, anaiak,
    —gaiztoen gurenda, labur,
    —Yainkoa beti zuren-zalea,
    —Itsasuso txuri ori,
    —ur aundi onen beste aldean
    —gure erritxoak datzate.
    —Zoaz nerera, beratan
    —lotan ba-daude, zabiltz arduraz,
    —Zure egoakin, goxoki,
    —goxoki, egiezu laztan,
    —mosu bat aitan, bi aman partez
    —aren negarrak mokoan bildu
    —bakean, poz eta atsegin;
    —buru-yabeak, Yauna goratuz
    —izango gera Euzkadin.
  • MONA LISA   (1961)
    —Pizkundeko lorea! zure irriparrean
    —bizi ta eriotzaren eskutuak dagoz;
    —zan eta izangoaren bulkoak ba-datoz
    —batez nire gogora zu ikustatzean.
    —Betiko emea zera, Bizitza iturburu,
    —ametsetako aingeru, atsegin-ekarle;
    —begiotan, ordea, agertzen duzu ere
    —biotza pilpil yartzen didan alako izu.
    —Sorgiña! Leonardok zu sortzaraztean
    —yaikozko ikuskariaz amets egiten zun,
    —goiz-argi txiunta zale ta gau-illuntasun
    —isilla, zure irudi ortan, zitun batzen.

 

Amondarain, Gaizka   —1983—

  • NIK EZ DUT EZER EGIN   (2002)
    —Haizeak ume bat bahitu zuen kometa eta guzti
    —Eta jendeak ahozabalik begiratzen zion
    —negarrez zerurantz zihoan umeari
    —Papelontzietan erretako argazkiak baino ez
    —Boteila hutsak pilatzen ziren portaleetan
    —Eta bakardadeak bizitako agureak
    —ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere
    —Lanpara bat piztuta bosgarren solairuan
    —Hormigoizko lautada biluzia bihurtuko zen hiria
    —Telefono deiek ez zuten amodiorik egiteko balio
    —Katuak protesta moduan larrua jotzen hasi ziren
    —goizaldero amorratuta
    —Eta eskaileretan agertu zen postaria hilda
    —Norbaitek gure gutunak lapurtu zizkion
    —Gu zubian pausatzen gara errekari begira pentsakor
    —«Egin dugun bakarra harri bat botatzea izan da!»
  • IZARA BERRIAK   (2002)
    — atzoko egunak utzi zituen aztarnei begira
    —Axola ez arren, jakin nahi nuke nondik egin zuen ihes
    —Zenbatgarren bagoia bahitu zuen
    — ala damuaren laberintoan galdu zen
    —Patua dakusat kiribiltzen etxe aurreko patioan
    —Eta etsipenezko hektareak zabaldu ditu egun berriak kalean
    — izango du azalpenen bat
    —Pauso bakoitza galdu den segundu bat dela pentsatzeko
    —Ditudanak ditut gogoko
    —Hirurogei kiloko etsipenezko hektareen usaina
    —Egunero fumigatzen dituzun hektarea horiek dira nireak
    —Eta desio guztiak jaretsi nahi lituzkete
    —Begi horiek zeruarenak ala itsasoarenak diren jakin orduko
    —Bagoi guztiak zeharkatu nahi lituzkete oihukatuz;
    —«Nork galdu zuen aukera bat atzo?»
    —Baina badakit zu aurreko estazioan gelditu zarela
    —Eta bagoietako jendea eroa banintz bezala
    — geratuko zaidala begira
    —Itogarria da sentsazio hau
    —Eta logelako leihoan etxeko alfonbrak astintzen ditudan bitartean
    —Gogoratuko naiz gure funtsa harresitu zuen arkitektoaz
    —Atzoko egun madarikatuaz
    —Eta pauso bakoitzean galtzen ditudan segunduez
    —Zure begiek eta nireek sasoi batez elkar ezagutu zutelako
    — eta orain ahazturaren testigu isilak baino ez dira
  • HERIOTZA EZ DEN BESTE ZERBAIT   (2002)
    —Heriotza ez den beste zerbait nahi dut gaur gosaritarako
    —Barruan dudan atzerritarra izan nahi dut berriro
    —  jaioberritan bezala
    —Eta heriotza ez den beste zerbait sentitu ferekatzen
    —Taupadak eta unibertsoa kopa batean urtzen
    —Ez dut idatzitako hori guztia izan nahi
    —Barruan dudana baino ez dut erakutsiko aurrerantzean
    —Nik sortutakoak edozein kale izkinatan aurki ditzakezu
    —Supermerkatu aurreko akordeoi-jolea naiz
    —Horrelako egun batez hil zutena
    —  beti kantu bera jotzen zuelako
    —Heriotza ez den beste zerbait nahi dut
    —Udaberriak idatzitako manifestua
    —  edo gidoirik gabeko filma
    —Sortu dezadan amaiera gabeko istorio bat
    —Badut atzerritar bat barruan inork ezagutzen ez duena
    —Istorio bat daukana kontatzeko
    —Munduko bazter guztiak ezagutzen ditu
    —Pauso motelez ibiltzea gustatzen zaio
    —Loak hartutako parajeetan unibertsoa xurgatzea
    —Ez daki ondoegi hitz egiten
    —Baina utz ezazu momentu batez aske
    —Eta ikusiko duzu nola estaltzen dituen itsaso guztiak belarrez
  • GU IZAN GARA   (2002)
    —«Gu izan gara» esan dugu pauso bat aurrera eginez
    —Gu izan gara zuen leihoak apurtu dituztenak
    —Eta beste pauso bat eman dugu aurrera
    —Eta beste pauso bat eman dugu aurrera
    —Eta beste pauso bat eman dugu aurrera
    —Gu izan gara gure izena aldarri egin dugunok
    Orduan zuek eman duzue pauso bat aurrera
    — izenik ez daukagula esateko
    —Eta guk izenik gabeko aberri bat eraikitzea erabaki dugu

 

Amuriza, Xabier   —1941) —

  • EUSKAL HERRITIK APARTE   (1970)
    —esku ta hanka loturik preso Zamoran gauzkate.
    —behar dogun hemen bete
    —pazientzia hartu beharko libre utzi arte.
    —kaiola-txorien gisan
    —bost gizon handi kolpera preso sartu ginduezan.
    —nahi nuke poliki esan
    —inozentzian bizi direnak itzartu daitezan.
    —Maiatzeko egun batez
    —hogeitamar hain suertez
    —gose greba bat hasi genduan geure borondatez.
    —Goitik laguntzarik batez
    obispo ta apaiz golko-haundiak lasai bizi beitez.
    —Pentsaturiko moduan
    —Bilboko obispaduan
    —sotanu baten gela zahartxo bat atondu genduan.
    —Poliziak inguruan
    —gure sabelak ez zun goserik sentitzen orduan.
    —laburra baina gordina
    —bertan azaltzen genduan Euskal Herriko samina.
    —Zer sermoi 'ta zer dotrina
    —barriro ere egingo geunke kanpoan bagina.
    —lotu 'ta komisarira
    —ardi gaxoak bezala goaz geure hiltegira.
    —Jotzen hasiko balira
    —lehenago ere emondakoak danak hartu dira.
    —Geroztik astebetera
    —tribunal faltso batera
    —azaldu ginen gure krimenen kontu emotera.
    —Mila arrazoi atera
    —karga ederra debalde jaso genduan kolpera.
    —Tribunaleko nausia
    —trumoi artetik jausia
    —gizona ala piztia zer zan dudan gagoz ia.
    —esku onetan dago mutilak gure justizia.
    —Ikaraz nengon begira
    —bost juezen aurpegira
    —akerrak ere haien ondoan pizti finak dira.
    —Juizio xelebre hartan
    —poz bat nuen neure baitan
    —halako pizti saila debalde ikustea bertan.
    —Aitortu nahi dot hortako
    —abogaduak ainako
    —saio bikainik San Pedrok ere ez zula botako.
    —Baina guztia zertako
    —alferrik hitz baterako
    —hizketan jardun nahiz zaunka egin bardin zan harako.
    —honelakoak bat izan behar besterik ez da-ta.
    —Agur eginik Burgosi
    —nahiz 'ta ez asko merezi
    —bueltan gentozen Criado jauna gendula nagusi.
    —Bakoitzak zazpi polizi
    —heuren pistola 'ta guzi
    —Heldu ginen Zamorara
    —ifernu zulo hontara
    —Jainkorik bada dagon lekutik gaizala anpara.
    —Urte batzuren bolada
    —gu hemen izango gara
    —Pilatos eta Herodes
    —Anas ta Kaifas ere oraingoz kontsola daitekez
    —lasai gagoz eta bakez
    —askatasuna kendu dauskue baina umorerik ez.
  • BERTSO BERRIAK HORMA ZAHARREI JARRIAK   (1972)
    —Bertso berri batzuek behar ditu jarri
    —Katez loturik preso gaituzte ekarri
    —kantuz azalduko dut espetxeko berri
    —inozentzian inor ez dadin etorri.
    —Espainian behera han dago Zamora
    —basamortu hoberik nonbait izango da.
    —Ez mendi ez itsaso ez belar ez lora
    —hementxe bizi behar hainbeste denbora
    —hain maite dugun Euskal Herritik kanpora.
    —goralduko nukena gorroto dut baina.
    —gizonak piztitzeko apropos egina
    —hobe zen ifernura erori bagina.
    —Ilunpe hontan bizi gara erdi hilak
    ondo itxirik daude ate 'ta zerrailak.
    —Inguruan polizi 'ta goarda zibilak
    —batzuk pistolak eta besteak fusilak
    —galtzeko arriskurik ez dago mutilak.
    —Kanpotik ifernua dirudin kaiola
    —barrutik zerri toki edo zerbait hola.
    —Jaten behintzat lujorik ez dugu inola
    —tantaka zurrupatzen digute odola
    oraindik bizi gara nik ez dakit nola.
    —Gartzelan sartu eta lehenengo kolpian
    —zer ikusteko nintzen asko ez nenkian.
    —Zerbait gorderik edo neukan atxakian
    —batek eskua sartu galtzontzilopian
    —sekula inork ukitu ez didan tokian.
    —Goizean goiz ohetik jaiki egunero
    —ur salda zikin batez gosaria gero.
    —Eguerdian baba beltz 'ta holako jenero
    —hemengo potajeak probatu ezkero
    —bizkarrak gizentzerik ez dugu espero.
    —hemen gabiltza hortzak irentsi beharrez.
    —gainera gerrikorik ibiltzen utzi ez
    —galtzei soinean eusten ez daukagu errez.
    —Sabela hutsik eta loturik mingaina
    —goitik behera zigorra txakurrak baigina.
    oraindikan burutik sano gaude baina
    —badira motiboak zoratzeko aina.
    Oraindikan hizketan ez du ikasi-ta
    orangutan garbia trajea jantzita.
    —Lotsagarri da baina sinestu hau jaunak
    —ate gabe ditugu hemengo komunak.
    —Testigu gabe hortan ohiturik ginanak
    —agiriz egin behar ezkutuko lanak
    —erakutsi ditugu dokumentu danak.
    —Deskoiduz inork ezer egitera oker
    —kalabozo batean sartzen dute laster.
    —ez ohe ta ez aulki ez mahai 'ta ez ezer
    —arratoiak hobeto daude mila bider.
    —Gainera burdinazko bi sare erdian
    —eta alkahuete bat albotik goardian
    —burduntzi bat sartuko nioke ipurdian.
    —Ilunpean dagonak maite du argia
    —Noizbait hautsiko ahal da gure uztarria
    —hazia sortzen denez lurpean jarria
    —gartzelan erneko da Euskadi berria.
    —Nahiz 'ta mila gizonek izan gure kargu
    —Madrilera jo behar ezer nahi badugu.
    —gorroto gaituzte 'ta zertako erregu
    —holakoxe piztien eskuan gaude gu.
    Obispoak gurekin ondo egon nahiez
    —noizbehin etortzen dira baina gu joan ez.
    —Ia nazka gaituzte hainbeste folklorez
    —hobe hurren ontzian astronauten ordez
    —ilargira botako balituzte trabes.
    —Konkordatu zikin bat hartuz atxakitzat
    —militarren eskuan elizako giltzak.
    Obispo jaunok horri eusten gauza handitzat
    —gaiztoak ez badira tontoak bai behintzat
    —edo biak batera hobeto deritzat.
  • ZUHAITZ-MINAK   (1977)
    —bir-aitonak sartua
    —aitonak inausia
    —aitaren denboran tantaitua.
    —Ni jaiotzean
    —harexen orpoan ehortzi zuten
    —amaren umontzia.
    Oinez ikastean
    osabaren gorpua zintzilik.
    —Zuhaitzetik gatozela egia bada
    —modurik onena hautatu zuen
    —Jesukristo arteko tentelek
    on-txarretan berezten
    —geroztikoek bedeinkaizen
    —aski ez balitzaio bezala.
    —zuhaitz jaio ez nintzenez gero
    —Erneko da bai
    —erneko naiz
    —nire gibelak damaio onura
    —landaratuko da bai
    —landaratuko naiz
    —nire bihotzak damaio
    —biziaren ritmoa
    —hor ditu hesteak simaurtzat
    —zertarako behar dut barruan
    —honenbesteko sokateria?
    —zulo zaharrak eta berriak
    —kimatuko zaizkit
    —kimatuko naiz
    —bir-aitonaren zuhaitzaren
    ondoan sartuko nau.
    —Ez duket txori bila joaterik
    —berak etorriko baitzaizkit.
    —doakidan adarrean.
    —To, ez dezakek harrapa
    —ez hadi traidore izan.
    —Soldadutzara bidean
    —etorri zitzaidan
    —gizon guztiek egiten dakiten
    —gauza on bakarra egiteko.
    —Ez dago ira freskoa bezalakorik
    —eta bi pauso alboraturik
    —begira nengoela
    —kokoriko oraindik
    —multzo lurruntsuari
    —amilotx lotsagabeak zeraman
    —desepeltzeko astirik emari galbe
    —nire erraietako hazia
    —nire afanetako zuhaitza.
    —Ilusioa da gizonak
    —dadukanik onena
    —ez balitz bukatuko
    —hain ganoragabeki.
    —Bir-aitonak sarturiko zuhaitza
    —aitonak inausia
    —aitaren denboran tantaitua.
    —gizonetan nor jorik
    —Ez dago gizonarentzat emakume gerririk
    —zuhaitzarena bezalakorik
    —Ez dago emakumearentzat...
    —berek esan bezate hori.
    —Ahaidetasun gehiago
    —jaiotzeak arbola
    —berarengandik baino.
    —adora dezagun haritza
    —zuhaitzari aski ez balitzaio bezala
    —duen herriak joera
    —ezar aizkora
    —zorrotz orpora
  • BERTSOLARITZA   (1977)
    —Egunez eta gauez entzuten dugun haizearen hotsa
    —batzutan bare bestetan bizi gaur leuna bihar zorrotza.
    —Hala da edo hala behar du bertsolarien abotsa
    —parean zer den hura kantatzen bizitza nahiz heriotza
    —suak burdina bezala landuz bertsozaleen bihotza.
    —Mendirik mendi ahorik aho hor dator betsolaritza
    —herentzi horri mendez aurrerantz tiratu nahirik gabiltza
    —Nola aizkorak kolperik kolpe ezpaltzen duen haritza
    —hala da edo hala behar du bertsolariaren hitza
    osorik hautsiz osorik bilduz Euskal Herriko bizitza.
    —Bertsolariak herri bizia dauka beti bere aurrez
    —eta han bera hortzen ertzetik hitzak atera beharrez.
    —Behin ariko da umore onez behin amorruzko indarrez
    —Bertsolaritzan izen bikainik bada historian zehar
    Oraindik ere bizirik gaude nahiz sarri egon hiltzear
    —lehena joan zen gaurkoa ere badoa eta zer bihar
    —etorkizuna hori da dena besterik ez dugu behar.
    —Etorkizuna iragartzen du laino arteko izarrak
    —etorkizuna kolpeka eskatzen lantegiko mailu zaharrak.
    —Bertsolariak berdin jo behar ditu hegoa-iparrak
    —sustraiak sakon lehenean baina geroan luze adarrak
    —kanta dezagun egun berrirantz nola goizero oilarrak.

 

Anasagasti, Pedro de   —1920—

  • URRUTIMIÑA   (1980)
    —begi-biotzan.
    —Basoko arbola?
    —Ze lurran txori?
    —Ze itxason itxas?
    —Nun olatua?
    —zein lepo bigun
    —animako oñei?
    —K ntauri sakon
    —Nun nintzan lore
    —Nun olatua
  • ZUREKIN BAT   (1980)
    odol asko eman nizun.
    Odol onekin batera
    —zugaz biotza erdibitu.
    —Nere odol tanta batean
    —nere baratzeko uzta:
    —gogamen, ametsa tïitza.
    —Zure arbola zimelean
    —txertatu det nortasuna:
    —biok bete degu utsuna.
    —nere odolaren bidez.
  • EUSKERA   (1980)
    —Ezpañ lorea?
    —Aoan sor zait itza:
    —zentzunak eman dio nortasuna,
    —eztarriak otsa,
    —Bat ta bestea ezkondu,
    —danekin maiz jokatu,
    —Barruko argien asiera,
    —nortasunen jazkera,
    —gizon-jokera.
    —Gizaldiak lepoan,
    —sortuko sua.
    —itz, soñu, baso, pago.
    —poz ta samiña
    —zure kolkoan.
    —Ezpañetan baita bost izkuntza.
    —Biotzetan zu
  • BIDEAN   (1980)
    —Bidean beti: goizean,
    —Bidean, maian ta oian,
    —jolas ta arrantzan.
    —Gorputza geldi, pakean,
    orduk narama.
    —Eldu orain. Laburrean
    —iñoiz aurrean.
    —Gorputza lotan.

 

Anselmi, Luigi   —1954—

  • GUSTATUKO ZITZAIDAKEEN   (1985)
    —Gustatuko zitzaidakeen
    —lagunen joan-etorriak
    —Gustatuko zitzaidakeen
    —hormarik gabeko etxe bat
    —Eta lokartzerakoan
    —ardien ordez
    —altxorrak ostera.
    —Etxeari ormak kendu nizkion
    —eta sabaia erori zen
    —Horregatik
    —leku guztietako lagunak maite.
    —ene auzokoen hizkuntzak jakin.
    —betidanik gerla arras gorroto,
    —ezabatuko.
  • HOR AURKITUKO NAUZUE   (1985)
    —Gauaren olatuak
    —lehertzen diren tokian
    —aurkituko nauzue.
    —lore iraunkor
    —Hor aurkituko nauzue.
    —doazen hondartzan.
    —hondoratzen den
    —itsaso odoleztatuan.
    —eta edalontzi hutsez
    —aurkituko nauzue.
  • HAIZEAREN IMITAZIONEAK LAU URTAROETAN   (1988)
    Dantzari-talde, Baco'tiarrak,
    —naaspil zoroan zuti-baldarrak,
    —esku goituan ontzia ardo.

    —Ihintzez betetako
    —lili-godaletak
    —elkar joka
    —topa egiten du haizeak
    —Udan, itsas gaineko
    —zilarrezko uhinak
    —leunkiro,
    —txakur otzana,
    —galduz gero
    —dantza zoroan,
    orbel, hondar-ale,
    —neska ederren gona,
    —hegoak.
    —Albo-alboka doa
    —jenderik gabeko
    —enborretik helduz,
    —kopak bezalako
    —hostoz hosto.
    —da neguko gaua...
    Oroitezaren inguma zuriek
    —loreen kaliza hautsiak.
  • EDAN-URRIA IZANIK   (2000)
    —Edan-urria izanik ez duk inoiz
    —liburu, erloju edo etxeko gakorik galduko
    —eta atariko sarraila
    —nekerik gabe kausituko duk
    —zakur amorratu baten gisara,
    —inguruko lagunetarat huiatuko
    —baino aise adiskide gehiago
    —ez zaizkik inoiz ahantziko
    —ez baitituk sekula ezagutuko.
    —goizaldean bihozgabetuko,
    ostatuen argiak hil ondoan,
    —presondegi, ospitale edo kaserna
  • BI EZPATA   (2008)
    ——oroimena, itxaropena—
    —Atzo ez da deus,
    —Egungo adiskide
    —egungo irri eta malkoek,
    —egungo solas eta isilaldiek,
    —dute axola
    —Iraganeko lili
    —arantzak oro erauzi
    —bihotzetik,
    —eta kontu guti egin
    —biharkoei,
    —nehoiz sorturen...
  • ANARKIA   (2008)
    —Hastio ditut jainkoak, asmatzen baikaituzte umeek beren jostailuak asmatzen dituzten bezalaxe, eta handik laster, gutazasperturik, umeek jostailuak bezala, bazterrera utzi...
    —Hastio dut lana, askatasuna saltzera behartzen baikaitu, egunean-eguneango ogi idorraren truk.
    —Hastio dut gizarte hau, jende elezuri, hipokrita hau guztia, amodioa hilez gero, haren gorpu kirastuarekin biziarazten baikaitu.
    —Hastio ditut epaileak eta presondegiak; borreroak, eliza ilunak, apaiz sasikoak, buruzagi ezgai ergelak, kasernak eta banku-etxeak.
    —Hastio ditut dohakabeen negar isilak eta boteretsuen irri-karkailak.
    —Hastio dut sua, bazterrak oro erre ordez, bere burua, desio erreprimitu bat bezala, trabatzen eta gibelatzen duelarik.
    —Eta euria ere bai, erabateko askatasuna erdietsi eta munduko errauts guztiak lokatza emankor bilakarazten ez baititu.
    —Eta itsasoa ere dut hastio, bere burua hareatzetako urrezko kate eta zirgilo merke horiengatik saldurik, ez baitu gainez egiten, lurra eta beronen hazi ustela behin betikoz estali eta ezabatzeko...
  • GEHIENETAN URRUN   (2008)
    —Horregatik ez nago
  • ZORIONTASUNA   (2008)
    —Baliteke zoriontasuna
    —irla ñimiño bat baizik ez izatea,
    —luze gabe bertan behera utzi beharreko
    —(osterantzean
    —erotuko gintuzke bakardadeak,
    —goseak hilko);
    orban ikusezin bat kasik
    —kolorerik gabeko mapa zahar batean,
    —zeinu lainotsu bat
    —enbatetako itsasoaren
    —Horregatik bakan batzuek soilki
    —iristen dituzte haren kostaldeko
    —hondartza irribarretsuak;
    —horregatik are gutxiagok lortuko dute inoiz
    —nahi beste denbora
    —lur abegikorra atzean utzi eta
    —iparrorratza, sestantea eta kartak
    oroitzapen usaineko
    —arropa bigunen artean
    —gordeko ditugu
    —itsasoratzeko tenorean,
    —behin eta berriz irakurritako
    —Milaka behakok higatutako
    —amets eroen
    —eta atzera itzultzeko
    —itxaropen hutsalaren artean...
    —irla ñimiño hori irentsiko du laster
    —eta oroitmina
    —bularrean haziz joango zaigu,
    —harik eta azkenik hartxo itsuak
    —sagar eztiaren bihotza legez,
    —barrena oso-osorik
    —jango digun arte.
  • TXOLARREEN BIDEA   (2008)
    —Gaur goizean,
    —lanera nindoala,
    —bi txori ikusi ditut
    —espaloian.
    —Ez ziren Odinen beleak
    —ez zuten izango,
    —haiek adinako memoria
    —edo jakituriarik;
    —baina xaloagoak ziren,
    —alaiagoak;
    —txioka,
    —saltoka,
    —egun berrirako bidea

 

Apalategi, Jokin   —1943—

  • BURU HAUSTEA   (1979)
    —Buru haustea goizean,
    —buru haustea oheratzean.
    —Ate joka noiznahi,
    —ate joka nonnahi,
    —ate joka minan,
    —ate joka fabrikan.
    —itxaron eta etsi,
    —burokraten elektronika,
    —tenokraten robota,
    —Lan alienatua pribilejio,
    —langile izatea potentzien,
    —bizitza oro karestian,
    —langabetuari zaio.
  • EGUNSENTI BAKOITZAK   (1979)
    —Egun-senti bakoitzak bere eguzkia,
    —laino bakoitzak bere eurialdia,
    —Herri bakoitzak bere birjaiotza,
    —Itzultza bakoitzak bere bidea,
    —larrosa bakoitzak bere lorea,
    —erreka bakoitzak bere uraldia,
    —Euskal-herriak bere autonomia.
    —Autonomia bakoitzak bere helburua,
    —landara bakoitzak bere fruitua,
    —ama bakoitzak bere maitasuna,
    —Askatasun bakoitzak bere lokarria,
    —gau bakoitzak bere ilargia,
    —abere bakoitzak bere janaria,
  • EUSKALDUN HERRIAREN LANEKO KEJAK   (1979)
    —Euskaldun herriaren laneko kejak,
    —keja gogorrak,
    —lanean oporrik,
    —lanean oporrik,
    —Euskaldun herriaren hiriko kejak,
    —keja gogorrak,
    —ez, ez dugu hemen behar zentralismorik.
    —Euskaldun herriaren eskolako kejak,
    —keja gogorrak,
    —eskolan itxirik,
    —eskolan itxirik,
    —ez, ez dugu hemen behar dogmatikorik.
  • EGUN DAGO GURE HERRIAN   (1979)
    —Egun dago gure Herrian
    —eztabaida modan:
    —nondik segitu behar
    —Eta gu herritar zintzoak
    —hontan omen datza:
    —Eta gu herritar zintzoak
    —Ala beste honoko hauxe,
    —esango zaiguna:
    —Eta gu herritar zintzoak
    —Baina biderik ba dago,
    —bi hoien artetik.

 

Apalategi, Manuel, Sabiaga   —1901-1984—

  • ARMIARMA SAREA   (1937)
    —hormaren xuloan:
    —goizero leihoan.
    —Xomorroaren lana
    —haizeak hondatu.
    —Amaumatxok berriro
    —Urte betez gauero
    —sarea eho dizut
    —pozez ta urduri.
    —sare ehotzaile
    —horra nere gogoa
    —uste on gabea.
    —Hurrengo berri onak
    —bihotza suspertu:
    —amets uste gozoz
    —Ene armiarmatxo
    —erbestea gozatu
    —nere bihotzari.
  • SUA   (1955)
    —Udako egun bero harixe
    —Guziok eman harrika!
    —Aizkorri eskubi, Aralar ezker,
    —Hegoaldetik atea,
    —Bi bizitzako etxea.
    —Belar sorotan, ebakirikan,
    —Belarrak ondu t'igartzen.
    —Goiko ganbaran hasiak ziran
    —Gari jotzeko lanetan;
    —Besoak arin, bihotza pozez,
    Ogi zuriren ustetan.
    —Gizon haundien iduri,
    —Mutil koskorrak badabilzkizu
    —Gora ta behera urduri.
    —Belar hartantxe norbaitek piztu
    —Zori gaiztoko su garra.
    —Joxantonio mutil ederra
    —"Sua! Sua!" hots egiten.
    —Hantxe negarrak, orroak!...
    —"Kanpora denak! Kristauak lehenen!
    —Behiak, txerriak, astoak!"...
    —Negargarrizko gauzea!
    —Hantxe kixkaldu, behin da betiko,
    —Gaittin-azpiko etxea!
    —"Beheko gelan hor ez al da?"
    —Jauzi larrian leiho zulotik
    —Su gar hartatik, bi besoetan,
    —"Joxantonio nun ote dugu?
    —Igesi joan ote da?"
    —"Jo-xan-to-ni-o! Jo-xan-to-ni-o!"
    —Nork ikusi du irtetzen?
    —Gixagaixoa sutzar horretan
    Ote dago, ba, erretzen?"
    —Piztu orduko, zapaldu, busti;
    —Ito ta itzali bahindute!...
    —Gizonaren on egin hinduen
    Ongile huts dan Jainkoak.
    Orain, ordea, lapur, hiltzaile...
    —Nork esan hire gaiztoak?
    —Amatxo ere larritan...
    —Nola ez bada madarikatu
    —Ez da ikusiko baserrietan
    —Gehiago Gaittiñ-azpiko.
    —Joxantonio erre zan eta,
    —Han ez ahal da inor biziko!

 

Apalategi, Ur   —1972—

  • BILUZIRIK   (1995)
    —Zure begieri eskaintzen zaion gorputza
    —Bainan exe leuna eta zauritto batzuen aztarnaz osatua da..
    —Fereka dezakezu gogokoa baduzu.
    Orduan sornatuko duzu
    —Malko bat ixur dezakezu bere gainera.
    Orduan maindira epel bat bailitz
    —Inguratuko zaitu eta mihizkatuko dizu
    —Masaila gorritu hori.
    —Maliziaz beteriko hatzamarrez kilika zenitzake
    Orduan miraila batek bezala
    Ordain gozo bat itzuliko lizuke.
    —Urrundu zaitezke beregandik, bihotza hozturik.
    Orduan berak emeki emeki
    —Idekiko luke zuk ezarritako hesittoa
    —Argi epelak goxa ditzan
    —Gaur biluztu naiz arroparik erantzi gabe.
  • INSTANTE BAT   (1995)
    —Denboraren zulo batean nengoen-
    —Geltoki bakarti horretan ti-en hura
    —Arrazoirik gabe ixildu zenetik.
    —Ikusteko griña oztopatzen zuten.
    —Trenbideko garraisi herdoilduak
    —Bainan goizaldeko eguzki errainu
    —Ez didazu argitu bart gauekoa.
  • TRAUMAK   (1995)
    —Trauma pertsonalak dira
    oilianetako lianak bezalakoak.
    —Beren beharra dugu gorantz joan ahal izaiteko;
    —hostoak bezala,
    —zorutik altxatu ahal izaiteko.
    —Traumak dira gure benetako enborrak.
    —(noski, pertsona hipotetiko bati buruz ari naiz)
    —zoruan geratzen da; belarra bailitz,
    —zoruaren zabalera kubri ezinean
    —Ez dago arbola garairik zoriontsuen artean,
    —belar gozoa (edo zozoa) baizik.
  • ITSASOA EMEA DA   (1995)
    —Usaso erdian igerika
    —Nenbilen denbora haietan
    —Besoak azkarki beherantz botatzean
    —Uretik airera aupatzea lortzen nuen
    —Eta noski besoak azkartuz joan zitzaizkidan
    —Egunero gorputzaren zentimetro bat gehiago
    —Itsas uretik kanpora aupatzea lortuz
    Oraindik hegaldatzearen miraria
    —Zen nire eguneroko ogi gazitua
    —Eta nekatzeaz aspertu edo aspertzeaz nekatu
    —Itsas orroeari
    —Adi jarri nintzaion
    —Itsas orroea emazte erraldoi baten
    —Gozamen herabe bainan geldiezinaren
    —Eta emazte haundi eta ezkutu hori
    —Gu guzion hegaldatze saiakera amaigabeek
    —Uretik atera eta berriro sartuz
    —Gozaarazten zutela
    —Baina emazte hori delikatua izanik bihotzez
    —Eta gutaz errukituko balitz bezala
    —Bere gozamena ahal den manera ixilenean
    —Jakinik ez genuela inoiz hagaldatzea lortuko

 

Arana, Joakin, Loramendi   —1907-1933—

  • ARRANTZALEEN ARRATS-OTOITZA
    (VESPERALIA)
      (1931)
    —loretzen dager harkaitz-leiarra...
    — koroi-antzikur,
    —hodeiaz lore, geziaz itur,
    oheratzen da eguzki garra.
    —Arrats gozoa. Giro epela.
    orain pizkortzen gauen beldurrak
    —ixil ereinduz itzal motela.
    —Mendi txuntxurrak baino harago,
    —zenbat jeixten dan, hainbat gorago,
    — zorrotz josiak,
    —arrano beltza edari dago.
    —Urruti dakust jolas betean
    — kaio mordo bi.
    —ur-azalean borboil, jostari,
    —Arrats gozoa. Giro epela.
    — Gainez osina
    —'ta artega nondik lurrun txapela.
  • BARRUNTZA-LEYOAN
    (MAITE KANTA)
      (1932)
    Dilectus meus mihi, et ego illi, qui pascitur
    —Ene maitea neretzako, ta ni arentzako.
    Onek jana lili tartean du.
    —Loak ar bitza, loak ar bitza gudozte-kantak.
    —Dunbots zakarrak beude gaurdanik ixilean.....
    —Zarata orde, otsera bitez biotz ormetan
    —lelo xamurak, argiz ez ezik, gau beltzean.
    —Erna bekio, zugaitz ill oni, kima berria;
    —loretu bedi maite oparen gar zurira.
    —Ta itzal goxoan aterpeturik, josiko ditut
    —adi sutsuak, orri ta loren intzirira.
    —Nora noake, maitasun eske, neregan baitet
    —ederrik oro berezko ditun Maitalea?
    —Nola nabilke, argi-zaletsu, barnen baitigart
    Oraindañoko ene begien lauso gorria!
    —Baren etxeko axolage ta lo-zorroa!
    —irten-sartuka, joran-izerdi, jarduki-eta
    —nabari ez nik, ate zai zegon usotxoa!...
    —Izpi-zorrozki, geziko al nau maitale orrek!
    —Lertuko al dit griña makurren gaitz-burua!
    —Maite-gelako ardantegian estu loturik,
    —moxkor nazala, natzaion gaurtik zoratua!
    —Uxa ditzala, oroitza zear digarozkidan
    —ekaitz-laño ta elur aurreko bekaizketak.
    —Ta ipar mearen ega zurira joko dizkiot,
    —amets gorritan, ernemin dauden maitaketak.
    —Badantzuizkiot, ixil bederen, barrun-barrunki...
    —Ta aspaldi ontan laño-narakar nola ixuriko,
    —zor dizkiodan asperen-tanta bioztiak...
    —Bil nadin noizpait, ero galanta au, barren ontara.
    —Nagon geldixe biotz-leyoan tinkatuki,
    —maite pil-pilak daragitala jo ditzaiodan
    —espa biguin ta leya zorrotzak txinpartari...
    —Maite-aroan... lur maite-miñak garratx ninduten;
    —ez jan ez edan, arat-onata narabilten.
    —Biotz-kondoan kabitu ziran zale mirriñak
    —garai obeko azi gazteak il zituzten.
    —pipi-gorriñak jan zizkioten kimatxoak...
    —bana-banaka, moztu zituzten goiko ostoak.
    —beso zaintsuak, ezur iduri, sutarako.
    —Ta ilundi-loan lasaiki zetzan muxar gaixtoak,
    —begiz jo zitun bere sustraiak kabitako.
    —Beingo batean, ate-danbada entzun deritzat,
    —ta atera nintzan, giltza eskuan, an nor ote...
    —Ta idekitzean... ura bai zala maixtar bakoitza!...
    Ondasun oro eskeñi zidan biotz-orde...
    —Sar zaitez, bada, erantzun nion, gela ontara...
    Ortxen zaudeke zure gogora nai adiña.
    —ene! neregan ikusi nuen loi-osiña!
    —Arrezkeroztik, ene aularen sendotasuna!
    —Arrezkeroztik, barren etxeko poz ta atsegin!...
    —Naiz laño egon zeru ta lurrak, enegan beti
    —enegan beti euzki-urrea dirdai-oztin!
    —Zabaldu zaizkit, noizbaitekoan, biotz-begiak;
    —noizbaitekoan upatu bai det maitalea.
    —Ta ikuste uts-utsez, bereixko balitz etxe ontatik,
    —bertantxe nuke zorigaitzaren zaztadea.
    —Beranduegi ai! zoritxarrez, ezagutu det;
    —beranduegi ate jokara naiz oartu...
    —Egunik egun biotz-atean noiz idekiko,
    —ta itxu beltz onek, muzin gaiztoan, ai! giltzatu!
    Oraingo nere zentzu galduen itzari ona!
    Oraingo nere begi lausoen ikusia!
    —Lengo edera, narda dakuste; narda, ordea,
    —emen litezken eder oroen iturria...
    —Emen dagotik, emen dagotik ene Maitea;
    —biotzak baitu sumatzen bere agerpena.
    —Zai dagokio, pozaren mende, noiz elduko-ote
    —sentzu guzien zorabio ta zoramena.
    —Auxe biotzen egon luze ta pilpil berdiña;
    —Auxe ixilaren adigarrizko jardun goxo!
    —Arantzak sartzen balizkit ere, nere biotzak
    —ezten zulotik, zorun berria gaur artuko.
    —Igortzi-leunka, euslari dauzkat bere besoak;
    —Ta argi jarioz dagizkidaken mintzo eztiak,
    —esker berri ta biotz jantzien edergailu.
    —Arnasa batek darabil gure bular-auspoa;
    —taupari berak biotz-unea pilpiratzen.
    —Ta udalen-lorak eguratsera liraken eran,
    —maite-larrosa muxuan zaigu gorrixtatzen.
    —Maitasun-izpiz urtuki dago nere gogoa;
    —zenbat jaramon, ainbat biotza goriago.
    —Ta argi-dirdaiak lilura duan txoriñoa lez,
    —galda zuritan, eguzki orri begi nago.
    —laister lekarkit biotz-taupadak erantzuna.
    —Ta izpi-malutak joa bai nintzan, ernaratzen dit
    —barrun-mamiko xamur jarien leuntasuna...
    —Ta arreta luzez belarri nago bere mintzora,
    —ziñez dalako eztia bere jardunean.
    —Ta aize biguñak daragioten arrosa bik lez,
    —Ta ipar beltzera lore-pitxia barruntzen dan lez,
    —gure gogoa ekin gaiztora ximurtzen da.
    —Ta alkarri eutsiz, barruti ontan indartsu gera,
    oro ta txistu, gain dan tartean gaitz-egada.
    —Nere bizia ezta nerea, berea baño;
    —Bera ordea nigan bizi zait bat egiñik.
    —Ta intxaur-adarrak, ez oi duten lez esnerik gabe,
    —nerez ez dakart jan-gai liraken zitu onik.
    —Bañan nerenaz ezin detana. Maite onekin
    Oro dezaket beronekin bat; bañan au ezik,
    —maite..., edertiak ume xaloak bezelaxe.
    —Ta argi-txintara elur-tantoak lerorzken eran,
    —araka darortz eguzkitara biotz-miñak.
    —Ta izpi-ureak damaien bidez, loretzen dira
    —euzki-zerrendak txoko illuna tink orduko.
    —itur-ariak euzki-ixlan baño diztiago.
    —Urre ta lore dirdari dago barren-etxea;
    —izar jantzirik, zutirik daude onbideak.
    —gaurdaño ezin legozken zentzun gaizkileak.
    —Bizi berria txerta dit nere odol-zañetan;
    ote ta arantzak larrosa zuriz pinpirinpin.
    —Ta arkoskopera labain zegion goi-esker-ura,
    orain zugaitza muxuka ari da, leyar-oztin.
    —Ixil nadin da... bertan dantzuzkit, arrosa tarte,
    —urretxindoren xinta kixkur ta oroimenak.
    —goi-uxotxoen papar-aleko asperenak.
    Oro det izpi, oro det lore, oro det kanta;
    —ene gogoak ikusi baitu aldaketa!...
    —Gela ontara ene Maitea sar ezkeroztik,
    —biotz-ezurrak bai dute naiko loraketa.
    —Etorria zait, beronekintxe, ondasun oro;
    —berezko ditu asma litezken on-iturri...
    —ene gogora esker-euriak dixurizki...
    —Ez al dit iñoiz iges egingo Maitale onek!
    —Ez al dut ai! nik, etxe ontatik, baztertuko!
    —Maite-aduak egingo al du, gu izan gaitezen,
    —bera neretzat ta ni osoro, beretzako!
    —Urtu dezala geroz geiago biotz-lausoa;
    —Ta alkar-izpien beroaz laixter urre-kuskuak
    —Iñoiz ez al dit nagiak joko barren karnaba;
    —ez al du utziko, asita dagon xinta mea.
    —Egunik egun aituko al zait maite-leloan.
    —gozatu dedin irakas dion Maitalea.
    —Ta abesti orren oyarzunera, pizkor genuzke
    —maite-eguerdien egon luze ta bazkal-mintzo.
    —maite-koluxken izar zuri ta zorun-ardo...
  • TXINPARTA-ERESIA   (1934)
    —Noletan zenezaken, enborra, zuk kanta,
    —begi-bihotzarentzat zinez ulerkaitz da.
    —Noiztik, bada, legoke norbait kantarako,
    —minaren min izarrak ikuski baitago?
    —Eresirik bai al du txoriak behinola,
    —miru beltzaren ihes, odol dariola?
    —Jolasean al dabil erbia larrean,
    —ehiztariak pum!.. jo-ta, erdi-hilik uztean?
    —Dantzarako al dago nonbait erleñoa,
    —ur-txirripak helduta narraz badijoa?
    On litzaio norbaiti kantari haritza,
    Ondo legoke, bada, gariaren parra,
    —lehiaritsu baletor haize hegotan garra?
    —narda-hegan badabiltz bitarte hodeiak?
    —Benetan bai zerala, enborra, ulerkaitza,
    —harkaitz bizian dan lez loreti zuhaitza...
    —Zinetan zabilz nere barren-nahasterako,
    —izotz-txuntxurra eran eguzkira malko.
    —Zergatik zu, ordea, ez berdin zinaken,
    —adimen muxar honek ez dit harrapatzen:
    —neregandik datorkit hortara egina,
    —eresiaren orde sortzen zait zotina.
    —Gogo-nahaste hortara ez neike ni jarri,
    —malkorik ez ohi da-ta eztaian ikusi.
    —A'iskidea bazaitut, jolas-kantak hartu
    —Jolasean bazakust, ez bezat hor entzun
    —jario-gordinaren zuzmurru bat ilun.
    —Betozkit aringarri mintzaira bigunak,
    —uxatzera betozkit hodei beltz, astunak...
    —Kanta, enborra, kanta... txinpartak jaurtiki,
    —zure mingain gorriztak kurriz erabili.
    —Kantaria nagotzu aspaldi zure on,
    —min gorriaren minez naiz lehertuki egon;
    —kantaria nagotzu kanta pozgarria,
    —bihotzean dezazun berpiztu argia.
    —Begira nere garrak zein gora dagiten:
    —zenbat malkotsuago hainbat ditu igotzen.
    —Nahigabeak dakarkit kantarako indarra,

 

Arana, Sabino   —1865-1903—

  • ITXARKUNDIA
    (Goiz-abestija)
      (1896)
    ong>Iong>
    —Basotik urten da,
    —Bere argia edonon
    —Gora, gora antzineko lagiak!

    ong> IIong>
    —Isilik bazagoz danok
    —Zer dozue entzuten:
    —Hara gaur guda-zantzoak
    ong> IIIong>
    —Arrpegia gorrituta
    —Gorriagotuko dira
    —Bertoko mendiak.
  • BOGA BOGA   (1902)
    —Boga, boga,
    —Boga!
    —Danok, bai, atara.
    —Berak dakaz bertorantz
    —Geuretzat oin ezta.
    —Atxon artian
    Orain zeugandik nua
    Olan zu ikusi baño,
    —Zu ikusi ez, oba.
    Ostera be gu
    —Etortzian,
    —Motzena ba-zara...
    —Danori, gaxua,
    —Motzak menbetuta.
    —Boga!
  • ABERTZALE BATEN NEGARRA   (1904)
    —Enda danak dinoe
    —Ez dala gehiago euskeldunik!
    —Dana gorri-gorririk
    —Gehiago euskeldunik!

 

Aranbarri, Iñigo   —1963—

  • ADAGGIO   (1985)
    —kezkati zaudela dio egunak
    —esku pitzatuen armonian
    —betirako zaramatzan erretrato horian
    —murrailetako erliebeak egiaztatuz
    —ez dira egunen apopilo hilak baino
    —tximinietako kehetan
    —ilunabarrero ezkutuka datozenak
    —bidaian ezagututako plaietako
    —gizon moreei buruz
    —kapelaz eta antioju italianoz
    —panteoi beltzetako bare erreak janez
    —beraiek bakarrik soma lezakete
    —gure alaitasuna mandioko
    ohe deseginean saltoka
    —saltoka gabiltzala
    —hiltzen ari da pianoa jonas
    —ken iezaizkiozu esteak gainetik
    —gogoratzen zara tejeria gazteaz
    —bi hamarreko besterik ez zituela
    —bai lehorra joan zitzaigula urtea
    —geza zen aidea eta horia eta
    —eternoa eta etsipenez oholeztatua
    —kanta ditzagun gure koplak
    —gatzagiz ihurtzitako notetan
    —jo jonas poisson jonas jo
  • LIZAR BAT ITSASOAREN ERDIAN   (1989)
    —Lizar bat itsasoaren erdian ernetzen da
    —Eta mila bestiariotan lehertzen bitsaren arima
    —Negar egiten dut zure oinetara
    —Malutetan lokarturiko hegazti tristeengatik
    —Zilarrezko esnea edanen duten hodeietara
    —Itsaso bat lizarraren erdian ernetzen da
  • NIRE ESKUALTASUNAZ BI HITZ   (1998)
    —Nigatik harrotu badituzue ere etxe guztiak errudun xerka
    —Nigatik ekarri badituzue ere hizpidera munduko deserriratuak
    —Nire eskuek ez dute pikanarik oratu
    —Nire begiek ez dute irteteko agindurik eman
    —Eta sinetsidazue, ez diot aberriari atzea eman nahi
    —Baina ez naiz Harguindeguy atxiloketa patrullak
    —Buenos Airesko etorbide hutsetara bidaltzen
    —Zaldi alderraien belaze behinola
    —Hamaika aldiz kontatu badiet neuk ere maite ditudanei
    —Badela neuri ere etxean kontatu bezala neuri ere
    —Gorde bezala eskuz esku ahopean babes emandako
    —Lurralde eder bat itsasoaz bestalde
    —Inoiz nahi dugunean ahal dugunean
    —Urrats lasaituz itzultzeko inoiz
    —Hil edo bizirik ostera ere gozo
    —Ezti jasoko gaituen lurralde ttiki bat
    —Baina ez esan zuetar bat naizenik, galdua betirako
    —Esan ahoz aho hegazkinik ez izateagatik galdu ditugula
    —Beti galdu beharrekoak hamaika euzkadi eder
    —Nire aberriak ez du Mekanika Eskolarik armadarentzat
    —Ez du atxiloketa agindurik ez du argindar kablerik
    —Nire aberria traidore da, ihesi dabiI
    —Ez du Belgrano 1144ko Euskal Etxean atsedenik hartzen
    —Horregatik, ez esan ni ere Harguindeguy izan naitekeenik
    —Hogei milatik gora dago nire aberritik lehorra
    —Arrotz ditudan milaka aberkide ditudanak arrotz
    —Izan ginenaren itzal, inoiz izanbakoaren geriza
    —Etorkizuneko umekiak ozeanoetan azalera ezin
    —Eta aberkide arrotzak ditut lagun erorian
    —Horrela da, nire aberriak zailak ditu koordenadak
    —Horra gure lurraldearen argazkirik gozoena hemen
    —Urak ez dira gozoak beltz dira
    —Gauez botatzen gaituzte beti
    —Iluntasuna dardarka jartzen duen helikoptero hegalen hotsa
    —Eta uren astintze urduria gero, oihuak
    —Norbaiten birao bat
    —Marrazoen itzalak eta isiltasuna
    —Ez nazazue zuen biktima zerrendetan oroitu
    —Haiek ez dira gorrotoaren etxaldeetan bizi
    —Ez itzazue inoiz ere zeuen memoriatik egotz
  • OROITARRIAK   (1998)
    —Zoazen tokira zoazela
    —Hilobi musulman eder bana egin diezaiogun
    —Edonora zoazela
    —Gure bihotzen lubaki gorri bakoitzari
    —Ez dezaten nekarazten baino atsedenik hartu
    —Igitai eiteko ilbehera berdea
    —Mailua baino arinagoa izarra
    —Uraren azalean edonora zoazela
    —Kolore biziz margotzeko nahi nituzke neuk ere
    —Hangoak eta hemengoak
    —Margolari vudu baten mozkorraldia
    —Biluziegi zaizkidan harrien azala janzteko
    —Museo bitxi bat koronel guztien iraingarri
    —Baina motelduak ditut behar nituzkeen denak
    —Zoazen tokira zoazela
    —Hodei oparo bat jar dezadan
    —Gure bakardadezko Boavista gorriaren gainean
    —Harri soil bat
    Oroimen kolpe garratza
    Ontzi harro bat egin diezaiodan gure egonminari
    —Zoazen tokira zoazela
    —Zoazen tokira zoazela
    —Etzazu ahantzi egundo nire harria
    —Hilobiak harrizko hodei baten beharrean dira
    —Hodeia eta harrizko ontziaren harrotasuna
    —Uhin beltzei branka gozo ematen
    —Inoiz ahantziko ez dudan argazki ederra
    —Inoiz azalduko ez dizudan hizkuntza
    —Inon ez diren herrietara zoazenean

 

Arano, Jon   —1961—

  • BIZIKLETAN   (1985)
    —Bidezidor bazterretik nindoan,
    —leizezuloa hortxe, arekan,
    —aurreratzeko keinua
    Orduezkero beste bat
  • SURIK BAI?   (1991)
    —Garai bateko oasiaren aldean
    —Ifernuko senperretan naukan
    —Heriozko mortu agortuan orain
    —Ze jendailarekin ote habil
    —Goizargitzen zoan eguna zabaltzen
    —Itsas-zeru-zolak urdin eta zeleste
    —Deabruaren zainekoentzat norbaitentzat
    —Izango haiz agian agian inorentzat
    —Udak ezinezkoa din negua galaraztea
    —Joandakoak ez natxion asetzen
    —Pausu txarrean erori izanaz jabetzen
    —Kirats txarragoa zerion eder
    —Ustelari itxura txarrekoari baino
    —Ez emateko imintziorik
    —Kalerik kale habilen horrek
    —Iraultzarako galdutako kaleetan
  • KAMIÑO ZAHARRETIK   (1991)
    —Ero solte bat dabil Gipuzkoaldetik
    —San Juan zeritzan apostolu aluzinatu
    —Haren irakurgai apokaliptikoetatik
    —Daraman zamaz ohartua bakarrik
    —Eta lan madarikaturako jaioa dela
    —Gizon arruntaren antzekotzaz oharturik
    —Erotu beharrean dabil
    —Poeta-txar bat da Bozik gabekoen ametsa.
    —San Juango kamiño motz honetan
    —Bizi naiz joan eta jin adorerik gabe
    —Argi horiak daramate nire itzala
    —Daramatela zoaztezoazte
    —Besterik ez duzue egiten jakingo eta
    —Munduko edozein lekutan koka nazakezue
    —Txiroei dagokien bezala pentsetan.
  • ZERBITZARIAREN KOMERIAK   (1991)
    —Ditut ogitarteko infame hauek
    Oilasko gorpuak
    —Komedore zantar hau garbitzen
    —Nahikoa lan ez duk bada
    —Hiretaz interesa erakutsi ondoren
    —Hainbeste biderkatzeko?
    —Ala mihiztoek dioten
    —Loreetara gonbitoak
    —Botatzen dituen hori?
    —Hire ondotik
    —Beharko izan higana iristeko
    —Aber esan ezak zenbat kilo zirin
    —Preziso diren
    —Hilik hobeto dauden
    —Zein edo zeinen
    —Utopiak erosteko
    —Bildots horrek ere
    —bospasei mugimendu
    —berria naizenerako gaua.
    —Mota guztietako irekierak
    —gilotinatzen nau
    —beheko dendariaren
    —ultramarinoko pertsianak
    —Heil nagusiaren ohean
    —hagoen enkargatu horri
    —hik ere heure onetik
    —Barratik dakuskik hondarra eta plazerra
    —Barruan daramak ikusitakoaren mina eta kantzerra
    —Berriro jarri zaik —barre gutxi eta azala tenk—
    —Heure aldeko Barra-mutil, izu aurpegia
    —Gaizki ordaintzen dianari aurpegi txarra eta ez
    —bakoitzak bere kaka
    —laupikotan baino berea
    —Ziutatean aberats baino
    —hobe herrixkan ondroso?
  • ARGI-ILUNAK   (2007)
    —agudo eta fidel asko,
    —abandonatzean abandonatu
    —amorrazioraino.
    —Goizero hiltzen da gaua
    —argitu orduko
    —zabalduko da,
    —Goizalban urrea
    —arratsean brontzea
    —Norbaitena izango da
    —eguna eta ogia irabaztea,
    —norbaitena izango da gaua
    —norbaitena bada goiza
    —txorien esnatzeena.
    —Nola zabalduko du
    —nola jasoko du
  • UMEA, GIZONA DATORKIZULA!   (2007)
    —denbora askorako hil ere,
    —zorria baino pobreagoa izan zen,
    —eta gainontzekook ere, zer?
    —balizko etorkizun oparoago batekin,
    —ez dugu gizondu nahi,
    —gizonaren bisita pairatu dugunok.
    —Behialako ume umiliatua
    —gaur egungo gizon zikiratua.
    —Iraganak gaitu gobernatzen
    —eta gabiltzan gabiltzanok erne.
    —nire Bide Onean...
    —Ez korri egin, Aita:
    —zatoz trenean,
  • PEGATINARDI rap eroa   (2007)
    —Lehendabizikoz Espainian
    Osborneren xexena,
    —Kataluniako astoak
    —hartu nahi zion gaina.
    —Lehenagoko Soberanok
    —"Euskalerria: Gizonen
    —Ama Lurra da" le-leloa,
    —ezin egingo zion itzala...
    —AEK-ko veteranoa...
    —gixonen gauxa da,
    orain berriz latza da,
    —ardi latxak omen gara...
    —Goizeko zortzietan
    —semaforo aurrean,
    —ardi-sail ordenatua
    —saldo legezko ilaran...
    —lerroka, tropelean,
    —"Atzetik hartuko haut"
    —esanez bezala edo esaka,
    —fitxatzera joateko presaka,
    —ukuiluan jezteko talka
    —Azkenean, "To, bazka!"
    —Ardi txuri otzanak
    piesnegrosekin,
    —ardi beltx esanekoak
    —Edo ez al zen
    —ez den edo badenik...
    —Ardi beltx txintxoak
    manosblancasekin...
    —"Erakutsi hankatxoak..."
    —zioten txerritxoak;
    —ardiz mozorrotuta
    —jan zituen otsoak.
    —Ez dakit metafora den,
    —ala belar-meta kanpora:
    —goizeko zortzietan
    —semaforo aurrean
    —txintxo-txintxo.
    —izan goizez edo gauez,
    —bildots txuriari igo zaio
    —ardi beltxa bizkarreraino.
    —Larru joko dio
    —jo dio, jodio.
    —jan dizkiete azkazaletako
    —gustukoak guztiak.
    —Zoo honetan dira
    —arkume itxurakoak nagusi,
    —baina inbidiaz jotako
    otso gehiegitxo dago.
    —halakoxea da gure paisaia,
    —txuri, gorri eta orlegia.
  • BELAUN(ALDI) URRATUAK   (2007)
    ori da pasatzen dana
    —Genion ez zela gure asmakizuna
    —gernuen zola zulo zaharkitua.
    —Zaharra klasikoa ohikoa zantarra
    —zen guztia gorroto genuen;
    —ez birjintasunaren ez inozentziarenik,
    —koloreak faltsu sinetsirik,
    —ez genuen gizon izan nahi.
    —inporta zuen oro zen beltz,
    —(inork nahi ez zuena hizpide),
    —Jainkoa begiurdina zen,
    —bilo horiak zituen;
    —guk nahiago beltz berria,
    —bel-beltz dotorea.
    —Surrealista zen irudi orok
    —Burdinbideko zigarrokin
    —eta andeneko puntan
    —azken furgoia,
    —zerua, asaltatzeko
    —Poemak idazten genituen
    —eta neskei oparitu,
    —basoan kurtsilada haiekin.
    —Kandela bat piztu jesusen jainkoari
    —eta beste bat infernuko etsaiari.
    Geure hodeian geunden:
    —heure amorru eta manifestuak,
    —inbentariatutako zorne zuria
    —ez huen ez geronen inbentua.
    —Hogei urte beteko gazteak
    —bezain aiton berde ginen artean,
    —bizio guztiak irudikatzen genituen.
    —Agure oro gorroto baikenuen
    —hilko akabatuko genituen
    —binakakook talde ez bagina,
    —lehenago hobetsiko genuen.
    —A ze trastoak
    —ginenekoan poetastroak!
    —Neurrigabekoak ginen.
    —Gaua bizi genuen orduan
    —urdeak orain eta beti urde
    —joan dira hogeita lau urte.
    —Zertarako mundua aldatu,
    —Ezagutuz gero bihurtu da,
    —munduak filosofia guztiak
    —nahi dugu orain.

 

Arbil  

  • ABERRIAN OLDOZTUTEN   (1930)
    —agur itsasorantz
    —eta agur hori, noski
    —itsaso zabalaz
    —Aberrirantza joango
    —arrantzaldi ostean
    —Donostira sartuko
    —Donosti maitera!
    —itobehar daukat
    —estu-larri bihotza
    —lorretan birikak
    —arranoen artean
    —bihotz euskotarrak
    —txiki, oi, lurbira!
  • TXAPELGILEAREN ABESTIA   (1930)
    Tolosako Elosegiren txapelola
    maiteki gogoratzen
    —Arnasa hartzeko astirik gabe
    —Tolosa nere Amaren aintza
    —entzuten detela gogoratzen
    —triki eta traka horren laguntzaz
    —pozik bihotzak du abesten
    —Nere txapela noranahi doa
    —nonhai txaloak irabazten
    —Tolosa Amaren izen ederra
    —Batzutan zuri, bestetan gorri
    —gaur olergia eta bihar beltz
    —nonahi eta beti du buresten
    —Jaun-langileen bihotzak ditu
    —herri maitasun hutsak lotzen:
    —korapilo hori, Tolosa hil gabe
  • DONOSTI!   (1930)
    —Donostiarra
    —naizela dio
    —nere bihotzak
    —poz-pozez
    —eta hil arteraino
    —Donostiari
    —Koxkaldean
    —jaio nintzan ni
    —Koxkaldean
    —bero eta apaina
    —Koxkaldean
    —Madilgo kintak
    —etorri ziran
    —lehenbizi poza
    —gero... ni
    Ordutik hona
    —lur-itsasoan
    —bihotzez
    —eta abesti horrek
    —entzun ezkero
    —askok diote
    —Uri polita
    —Lotsaz gorri eta
    —Donosti bakar
    —Donostiarra
    —leher arteraino
    —biziko dira
    —Donostiari

 

Aresti, Gabriel   —1933-1975—

  • BIZKAITARRA
    (Zatiak)
      (1959)
    —Goiko Jangoiko maitagarriak parkatu begist barriro
    —aren aurrean olerkari au umilduten da biziro
    —zergaitik eze egi garratzak esan nebazan deungaro
    —ipokritaren modu motzean enas portadu egundo
    —Adiskide bat Txorierrian maitatuten dot emaro
    —arengan beti konfiantzea eduki neban astioro
    —aren izena Kaiero
    —eta kantadu ezkero
    —badakit arek entzun egingo nabela guztiz maitaro.
    —Arek badaki ondo zer dan euskalduna
    —bizkaitarrok dogula biotz biguna
    —piñudiakaz egin ebela fortuna
    —tokadu jakuna
    —egin bioguna
    —Bituriako abade-eskola abandonau ebanean
    —gure Andoni Kaiero Uria munduan sartu zanean
    —pisu gogorra sentidute eban arimearen ganean
    —ez ebalako irabaziko abadearen lanean
    —aren etsera joan nas batzutan Mungiarako trenean
    —bertan bizi da gure mutila bizitza-modu onean
    —Solo-arte ederrenean
    —zerurik politenean
    oso pozikan nago aregaz berbegiten dotenean.
    —ikusten dotenean zure Mungia
    —Baso berde artean dirudi kabia
    —zeñean bizitzen dan alegre txoria
    —jente onek eztaki zer dan gosia.
    —Zatoz onantza lagun maitea neure kantore alaia
    —Ainbeste neska zar eta gastek desiaduko galaia
    —Garbitu eizuz antiojuak kendu bistatikan zaia
    —Eta begira non dadukazun Nerbioneko ibaia
    —Itzi egizu momentu batez bizi zarian zelaia
    —Ta kontsidera egizu ori gure lurralde anaia
    —Eta pentsadu egizu ori bere dogula Bizkaia.
    —Miseria tristea gosete andia
    —Barakaldo zikiña Sestao ordia
    —Pentsamentu bat daukat buruan gordia
    —Frabika itsusi orreik benetan zer dia
    Odol izardia!
    —Juan ziñian automobillaz iños Sanander aldera?
    —berdetasuna ez ikusteko bidean dago aukera.
    —Edo bestelan Burtzeñatikan oñez Portugaletera?
    —etse beltzezko zeru gorrizko korridu dozu ballera?
    —kamiño biak etorten dira infernu barri batera
    —Dolore pena tormentu eta neke guztien billera
    —Arrazoien ukaera
    Orregaitikan euskal erriok lotsatu biarrak gera.
    —Ze salbaziño eduki leike gure euskera maitiak
    —Itsuak bardin badiraz aren laguntasun-emoliak
    —Parabola bat kantadu dedot itxiko dabez begiak
    —Ez ikusteko nigandik euren itsutasun terribliak
    —Ta ze ardura izan leiskue trapu baten koloriak
    —Ze ardura bertso baten ipinten dan erderazko berbiak
    —Zortziko ero abaneriak
    —Abarka edo zapatiak
    —Kanpo santuan lurra artuten badau gure izaeriak?
    —Sarri entzun nozue bertso guztietan
    —Bizkaia dagoala beti penetan
    —Baña orregaitikan enas alegretan
    —Enas alegretan da eztot sufrietan
    —Banago baketan
    —Poz-pozik benetan
    —Gerra-denporan komendantiak mandatzen dabe soldautza
    —Ta pillotua obeditzen da datorrenian ekatxa
    —Elexan bere Aita Santuak daroia buruzagitza
    —Ta kristinauak eztegutsie desobedietan itza
    —Au da eredua segietako bire gustietan giltza
    —Auzi bat ondo defenditzeko bear da abogadutza
    —Pentsamentu gustiz motza
    —Ezelan bere amorerikan emon eleikian gauza.
    —Baña gure Bilbagun ori ikusten dogu
    —Egiak jakiteko egiten dan botu
    —Fuerte gedar egiñaz errazoia dogu
    Ostantzian galdu
    —Zorotzat pasadu
    Ori dala modu
    —Gusti onegaz gure Bizkaia kondenaturikan dago
    —Araba barri lotsagarri bat bost urtian izateko
    —Problema ori ikusiteko gitxitxu gagozalako
    —Ta gure beso oneitan indar eskasa daukagulako
    —Akaso eztau alkantzaduko bapere erremedio
    —Eta itsuen itsueria zantarra dala medio
    —Aurrerantzian etxako
    —Bentajarik etarako
    —Jenio oneri Jangoikuak emon euskuna andiro.
    —Euskaldun errazako jente erdalduna
    —Biziko da Bizkaian, au nire pena!
    —Eta gusti-gustirik lotsagarriena
    —Eskuan daukagula erremedio ona
    Ondo dakiguna
    —Iraungo dauana!
    —Errua norena?
    —Etorkizunak diño: Bizkaitarrena.
  • MALDAN BEHERA
    (Zatiak)
      (1959)
    ong>1. UNTERGANGong>
    —Egun honetan nire gogoak
    —MALDAN BEHERA DOA AGURO
    —NIRE GORPUTZ BILUZIA.
    —Honera etorri baino leen ongi
    —txiki-denporan eduki nuen
    —Ama maiteak emaro niri
    —MALDAN BEHERA DOA AGURO
    —NIRE GORPUTZ BILUZIA.
    —Honera ekarri nuen handikan
    —gizon doilorrek egin zidaten
    Orain zikina, zitala banaiz
    orduan nintzen garbia:
    —MALDAN BEHERA DOA AGURO
    —NIRE GORPUTZ BILUZIA.
    —haranerantza ibiliteko
    —hari entzunik dirudit orain
    —MALDAN BEHERA DOA AGURO
    —NIRE GORPUTZ BILUZIA.
    ong>2. HARIZTIAong>
    Orain hemen nago, eremu latz honetan.
    —arbola adar-gabeen parea naiz orain.
    —nire arima dago mirari baten zain.
    —Eztago zeruan egun hodei batere.
    —Denpora sikuak garantzen ditu bere
    ordu miragarriak sekula batean.
    —Zerura begira egoten naiz luzaro,
    —izarren esnetik edaten dut oparo,
    —baina egarri bizia daukat bihotzean.
    —Azken eremuon natzalako atinik,
    —ta iruten dut astiro itogin sikua,
    —nundik egunotan doakidan bihotza,
    —entzun eztelako ur lasterraren hotsa,
    —apur bat busti dezan lurreko kolkua.
    —Eztut gaur ezer jan: eztut horren beharrik;
    —eta gau osoan egondu naiz itzarrik,
    —Barauetan eztut oinazerik aurkitu,
    —bakarrik egoteko asmotxo makalak,
    —eta lo-galeak benedikatu ditu.
    —Gainerakoa da alperrikako gauza:
    —Hermita eroria, hobietako lauza
    —eta maitalearen gorputz usteldua;
    —mugitu ezineko itxura hartu zuten
    —herio geldiaren mustur zimeldua.
    —zilarrezko ezkatak eta buztan apaina:
    —Eznuen konprenitu nundik etorri zen.
    —Goizaldean, noski, paratu zen marean,
    —ta gero sartu zen jarri nion sarean,
    —Bere aginekin eman zidan dolore,
    —kolore denetan: gorri, beilegi, more,
    —ikusten bainizkion begi biribilak,
    —ebaki zizkidan tenorean kordelak,
    —geldiro libraturik nire orkatilak.
    —Nire sabelean mendekuzko zuzia
    —izar baten moduan izeki zitzaidan.
    —Nire etsaiak zeuden lekurantza joan nitzen;
    —Eremuak ere dauzkalako mareak,
    —behera eta gora egiten du hareak,
    —eta nire gorputzak ezin egon zutik.
    —Arroken ostean agertu den etsaia
    —ene begian da baratzeko galaia,
    —itsuki baitiotsat: Ken hadi hemendik!
    —Haitz gorri beltzetik datorren arranoak
    —moldegaizki lotzen dizkit anka-besoak,
    —eta laket bizian etzaten da lotan.
    —Koba sakonetik irten duen sugeak
    —egunero dizkit moztutzen bost erpeak;
    —hegaztinari zaio hurbiltzen narrastan.
    —Batzutan diotsat ilunpeko jaunari:
    Pozetan negarrez, doloretan kantari,
    —gizona zen emazte urrikaria nauk.
    —Nire ezpainetan dagoen ur gazia
    oraintxe kentzeko, egin zaidak grazia:
    —Ezin paira nitzake premia gogor hauk.

    —Animali biok dira nire lagunak;
    —nire deserriko mahats geza bigunak,
    —ze moduz jakin gabe, orain dizkiet zor.
    —Biziko lorean ernatu da kimua:
    —Sugea, arranoa, ta azkenean zimua;
    —hiru animalia baizik eztago hor.
    —Hiru gorputzekin egin nuen arbola
    —sikuari, gero, eman nion odola,
    —bihotzetik ugari atera nuena.
    —arrano zurien lumak ziren adarrak,
    —eta bere tronkua sugeen buztana.
    —adoratu nuen.
    Ordu hartan
    —zerk iharrosi
    —adoratu nuen.
    —Arbola bakarreko
    —Egun oraindik
    —lotu ninduen
    —Arbola bakarreko
    —mugituz biziro,
    —emaro,
    —bendizioa
    —luzaro.
    —mugituz biziro.
    Horko bidea gaitza dela,
    —eta kamino zabala.
    —Harri zorrotzak daude hortik, minduko zaitzu oin-zola:
    —Basamortua,
    —arantz-ortua,
    —Etorri zinen haranetik
    Orain zu zara itzuliko gauza guztiak utzirik,
    —lehengo estrata
    —bide-zihor horretatik.
    —Frutu gozorik ezpaituzu
    —mendi honetan dastatu,
    —egi garratz bat behar dizut bene-benetan aitortu:
    —Gaueko izotzak
    —arantz zorrotzak
    —Udaberriko gau ederra
    —bihurtu zaigu gogorra;
    —elur zuriak estali du hemengo mendigailurra,
    orain ezta mundutarra.
    —Lore guztiak usain gabe
    —sasietako orri motza ikusten duzu kolorge,
    —eta limoiek,
    —laranja hoiek,
    —zaporea galdu dute.
    —Zure gogoa
    —ezta, gajoa,
    —itzuliko eremura.

    —hola mintzatu zitzaidan.
    —Libertatea lortu nuen katea apurtu zenean,
    —baina bihotza
    —geldo ta hotza
  • SOUVENIR D'ESPAGNE
    POUR MESDEMOISELLES SOLANJE ET HELENA GEREZIAGA
      (1963)
    Hau da Bilbo, esan zuen gizonak.
    —Kapela zuria zeraman gizonak, eta
    Hau da Bilbo, esan zuen. Hau da
    Pinturaren Museoa, esan zenuten.
    —Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen.
    —Zergatik burjesa egonen da
    —museo honetan izenez, laudorioz,
    (Halako konteak eman zuen pintura hau),
    —pilotuaren eta marineruaren
    —hilobi baten gainean ez daudenean?
    Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik.
    Deustuko Eskola. Jesuitena.
    —Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek.
    —Ijitoak,
    esan nuen lotsaturik.
    —Urrutian entzuten zen trumoia.
    —Grekoa. Goia.
  • ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA   (1963)
    —Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
    —Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
    —Anton eta Gilen zeuden
    —tronko hura erdibitzen.
    —Sokarekin...
    —Eztago kablerik...
    orain Anton,
    —gero Gilen,
    —Birao egiten zuten.
    Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
    —Arbolaren neurriak hartu nituen.
    —Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
    —erori nintzela). Eta esan nuen:
    Beti paratuko naiz
    —gizonaren alde.

    —Anton.
  • NIRE AITAREN ETXEA   (1963)
    —defendituko dut.
    Otsoen kontra,
    —sikatearen kontra,
    —lukurreriaren kontra,
    —justiziaren kontra,
    —Galduko ditut
    —soloak,
    —galduko ditut
    —korrituak,
    —baina nire aitaren etxea defendituko dut.
    —Harmak kenduko dizkidate,
    —eta eskuarekin defendituko dut
    —eskuak ebakiko dizkidate,
    —eta besoarekin defendituko dut
    —besorik gabe,
    —sorbaldik gabe,
    —utziko naute,
    —eta arimarekin defendituko dut
    —nire arima galduko da,
    —nire askazia galduko da,
  • APUR DEZAGUN KATEA   (1963)
    —hau da fandango
    —biba berango.
    —Munduan beste asko lez
    —arta buruan oskolez.
    —Atzo aspertu nintzaden
    —maisuez eta eskolez.
    —Poeta naizen ezkero,
    —eztut zerurik espero.
    —Bederatzi kopla ditut,
    —lau zuhur eta bost ero.
    —Gogoangarriak dira
    —Zerutik dator harria.
    —Gau ilun honetan dakust
    —Martxoko oilar gorria,
    —inundik ez etorria,
    —goseak arintzearren
    —judu batek igorria.
    —Goizaldean eguzkiak
    Oso merke saltzen dira
    —Gure amonak esan dit:
    Aitak arnoa edan dik.
    —Joan zaitez tafernara
    —Askozaz hobekiago
    —Eta hau hola ezpazan
    —kontatu nituen plazan.
  • POESIA   (1963)
    —poesia
    —poesia
  • EGIA BAT ESATEAGATIK   (1963)
    —bortxatu behar badidate,
    —kenduko badute
    —urrezko
    orrietatik,
    —inoiz,
    —inola,
    —isilduko.
  • BILBAOKO KALEAK   (1967)
    —Bilbaoko kaleak,
    —gora eta behera,
    —etxez eta gizonez,
    —gizonak leku batetik bestera
    —eramateko
    —bizioz eta bekatuz,
    —gogora
    —nire asmo zaharra,
    —inoiz egin ez dudana,
    —Autonomia,
    —Foruak,
    —Urkijo ministroa,
    —Gardoki kardinalea,
    —Mazarredo almirantea,
    —Arrikibar ekonomista,
    —higuindu ditudan gizonak,
    —kale motzak,
    —kaleak hemendik, hortik,
    —edonundik,
    —Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean,
    —bertan organizatzeko euskeraren salbazioa,
    —kale arte honetan,
    —milagro baten zai,
    —egunero bizarra kenteari uzteko
    —nahikoa kurajerik
  • GIZONAREN AHOA   (1967)
    —gizonaren ahoa.
    —egin zaio
    —azken ehun mila urte honetan...
    Orain,
    —besoak
    —ez diozue
    —kopetan adarrik ernatzen
    —ebaki dizkiozue
    —Hor datza.
    —geratzen zaio
    —gizonaren ahoa.
    —Honela konpreni
    —zertarako
    —jaiotzen den
    —gizonaren ahoa.
  • JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN   (1974)
    —bihotz-ikara izugarrian
    —asko sufritzen dute.
    —Andre hauen bihotzean
    —munduko min guztia.
    —Lemoako frentean
    —Eta orain semeak
    —kaminoetan
    —erortzen zaizkie
    —zerraldo...
    —asko sufritzen dute,
    —Arrosa gorri-zuri
    —bezalakoak dira:
    —Axularren sagarroia
    —bezalakoa
    —nekezago,
    —penazago...
    —(lehen zen EDO)
    —sagarroiak bere burua
    —apoderatzen duen harria
    —Asko izan da karloez
    —Hainbeste otoitz...
    —zortziko nagusi,
    —alboka,
    —Hainbeste hostia, alu eta potro...
    —Herri honi
    —erditzeko tenorea
    —tokatu zaio...
    —Mutilen barrabil ostikatuak
    —neskon diti zigarroz erreak
    —dilatazio-minak izan dira
    —andreon sufrimentu-moralarekin
    —expulsio-mina
    —dator.
    —Herri kobarde (hain balent) hau
    —Santa Gurutze honetan...
    —Eguzkiaren ateko tortura-lekutik!
    —Josepa Mendizabal Zaldibian
    —asko penatzen da...

 

Aristi, Pako   —1963—

  • BERDIN DIO   (1989)
    —Berdin dio
    —musikak berotuko du gure etxea
    —eguerditan eguzkitara atera behar da loroa
    —eta Jehovako Testiguei ez dugula Jainkorik behar
    —geu garela elkarren Jainko
    —wiskia, sobreko zopak eta Silvioren abestiekin nahikoa dugu
    —Deskonjela ezazu iragan asteko ogia mesedez.
  • SENDIARTEKO ARAZOAK   (1996)
    —erorian laborarien joanak biluzik
    —utzitako soroak ikusirik
    —lotsaz gorritzen hasten denean,
    —basetxeko biztanleak
    —etxearen eta gereziondoaren artean
    —epel dagoen soilgunea gozatzera
    —begitanduko du soilgunea, denak
    —kanpanbueltaka eta bizkar-gaineka jolasti.
    —Emazteak zertxobait bidaiatu nahi du oraindik:
    —aitona hiltzen denean
    —ikusiko du soilgunean zer jarri.
    —Aitonak beste arbola bat sartuko luke,
    —intxaurrondoa edo,
    —(itzala, intxaurrak, oroimena)
    ondorengoentzat.
    —Anaia gazteak motoarentzat uralita
    —jartzeko leku ezinobeagoa dakus,
    —uzten baitute karrozeria.
    —irentsitako eltxoak
    —ilundu baino lehen
    —umeei emateko itxaropena
  • AMAREN HIZKUNTZA SAMURTASUNA DA   (1998)
    —hegal ustez zorrotzak eta
    —atari berriko mugetan.
    —Zertarako tximeletari
    —mitxilotea deitu,
    —txitxidola, mitxirrika,
    —txitxipapa edo txilipitaina,
    —Nork sinistuko du
    —Nork izendatuko ditu
    —Nor mintzatuko zaie piztiei
    —Mendeak hizkuntzaren antzeko hotsez
    —euskararen hitzak tartailo daude
    oraindik
    odoluts den maiteminduaren mingainean.
    —Zuberoako hitzak ahoskatzen
    —Gure haurrek hitz egingo al dute
    —hizkuntza derrotxatu beldurrik gabe,
    —beti geroaren ikara garaiturik,
    —esango ote dituzte
    —gelditzerainoko ausardiaren hitzak?
  • INTERESATZEN ZAIZKIDANAK   (2003)
    —Politikatik esaten ez diren gauzak
    —Historiatik iragana faltsutzeko tresnak.
    Oroimenetik iragana berreraikitzeko ahalmena.
    —Erlijiotik munduaren sorrera
    —kontatzen duten ipuinak.
    —Ahozko literaturatik irudiak.
    —Zientziatik etorkizunerako promesak.
    —Filosofiatik gizona biluzik ez lagatzeko
    —ahalegin noblea.
    —Musikatik malenkonia
    —eta geografiatik mendi eta haranen izenak.
    —Horiek guztiak nahastuz
    osatu dut poesia

 

Arkotxa, Aurelia   —1953—

  • URRISORO DENBORAN   (1993)
    —itsasotik jalgi denean,
    —gure buruari galdegin diogu
    —markatuak ote ginenez.
    —Arrosaren lore-hostoak dardaraka
    —kanoinen ahoek begiratu gaituztelarik
    —bigarren heriotza ere
    —altzairuzko geroak islatzen.
  • NAUSIKAA   (1993)
    —Marmol xurizko zutabeen artean
    —nindagon aspaldi zure esperoan
    —mila urte honetan gaztelu xurian
    —nindagon zure begi ibaiak gogoan
    —Bide bazterreko mugarri gainean
    —nago egun bakarrik haize basa latzean
    —mila urte honetan bidegurutzean
    —egun nago zu gabe eremu hutsean
    —Zihoazen hedoiak
    —flamenko arrosak
    —pelikano argiak
  • CARPACCIOREN SAN GIORGIOREKIN   (1993)
    —Negu gorrian badoa
    —zaldizko bat maitasunez
    —zelai hotzean lauhazka,
    —Dragoiaren hiltzera
    —doa zaldun bihoztoia.
    —bazterrak hormez xuritzen.
    —Aurpegia ilun bazoaz
    —gorputz ustelen gainetik,
    —bazoaz eta bazatoz,
    —zelai hotzaren mugatik.
    —Tracy Chapmanen mintzoa
    —abenduko goizargian.
    —altxatzen zuten besoak.
    —Carpaccioren margo hartan
  • LOTARIK ITZARTZEAN   (1993)
    —lo lo lo maitia lo
    —bozak eztiki dio
    —Berriz lokartzean
    —mamuak oihuka
    oinak daldaraka
    —bideak ziloka
    —arriarri manddoka
    —Lo lo lo maitia lo
    —boza zureak dio

 

Arotxa, Alex  

  • ENE BIHOTZAK EZ DU GAURIK EZ EGUNIK   (1795)
    —Ene bihotzak ez du gaurik ez egunik,
    —Nuntik sofritzen zian erran liron berhala,
    —Arrapostu uken du ikus eta berhala,
    —Eritu zen lekutik sendoturen zela.
    —Sendotu nahia dela ahal bezain laster,
    —Ez nihureri erran kobesorari bester.
    —Barberak eriari, oi gaxo ifanta,
    —Eritarsun horrek badu bere finimenta,
    —Gero sendoturen da zure sabel mina.
    —Mendikota Hastoyan horak gaitz dutie,
    Orotako gaitzenak artzanora die,
    —Gaiazko pasajantak jan nahi dutie,
    —Jaun erretorak, ziek ere abisa zitaie.
    —Hastoy horrek ohetik horer hasi-hasi
    —Primak aldiz leihotik artoa zati-zati,
    —Jaun erretora sartzen da gibeleko bortatik,
    —Kortiaren egitera Hastoyko primari.
    —Ene bihotzak ez du zu baizik ja maite.
    —Jauna, zu mintzo zira gisa horrez eni,
    —Baina zure arropari ez zaio komeni,
    —Adio behar nuke erran Eskual Herriari.
    —Nik emanen deizut lagun bat juaiteko bidian,
    —hark ezarriren zutu trankil bihotzian.
    —Arotxaren zamaria, erradak egia,
    —Gero hantik aitzina zuk erran lekila.

 

Arozamena, Jesus Maria   —1918-1972—

  • MAITASUNA   (1969)
    —Eguntto batez
    —Eguntto batez
    —Eguntto batez
    —bagoaz alkarrekin,
    —Eguntto batez
    —zure hitzak ez baditut oso atsegin,
    —bihotzean sartuko zait min
    —zuri ere ote zaizun gerta
    —Eguntto batez
  • NERE ETXEKO LEIO SAPAILLOTIK   (1969)
    —Zumardian jaioa naiz; nere etxeko laugarren bizitzan;
    —Gaztelua goian,
    —Kasinoa, Bretxa; Kursaleko zubia eskubi aldean.
    —Xexenatara bidean, kalez kale arlotea jo ta jo;
    —Donostiko soinulariak, Kiosko zehar
    —Tanhauser, Golondrinas
    —zugaitz hosto hegaletan ondo entzuteko.
    —Nere leiho barrendik
    —ikusten gaur ere hau guzia ondo aski...
    —ibiltoki eder, hainbeste kaletarren joan-etorri larri,
    —jostaketan dabiltzan mutiko gazte.
    —Noizik behin jende pila marmarrean;
    —azpiko jantziak
    —erosten Ciprian etxean.
    —Tabuyotarrak nituen auzoko,
    —Marina eta Sofia nere lagunak izeneko.
    —Leihotik ikusten, Trabadelo bat,
    —goitik beheraino ile guridun soineko luzea;
    —balkoira azaldu
    —kaio-irrintziak ezin inolaz moldatu.
    —Diotenez, Dubarry andrea zanaren ohe gainean egiten zuela lo;
    —Karlista denborako guda-mutila ote zan zenbaiten ahoz...
    —Bazuen itxuraz zerbait harritzeko
    —haren arpegiak; begiratzen banion, bildurrez gero.
    —Negu gogorrean, itsasoa harro-harro,
    —zubiak astindu behetik goraino.
    —Itsaso aparrak zuri-zuri,
    —Inor ez zumardian;
    —bat edo beste bide erdian,
    —ezin eutsi eskutan zuen aterpeko bihurria.
    —Gaztelu zaharreko itzal mordoa begira leihotik
    —arbolak ez hosto, ez mami;
    —kalea diz-diz, euri malko busti,
    —eskutan zuen aterpekoa ezin eutsi,
    —zirt eta zart, han doa pusketan bi erdi.

 

Arregi Diaz de Heredia, Rikardo   —1958—

  • PARTHITZEKO TENORIA 2   (1993)
    —ez nuen oihua entzun nahi,
    —azkenean zu ere zoaz
    —irla gorrotagarri hori
    —konkistatzera. Gizon asko
    —etorriko zaigu kantatuz
    Orduan
    —ni geratuko naiz pentsatzen
    —Ingalaterrako euriak busti duela zure sorbalda ederra.
  • ARABIERA ETA ARABIARREN GORAZARREA   (1993)
    —altxor galdua bilatzen dutenen antzera
    —mapetan idatziriko ikur misteriotsuen esanahiek,
    —itsasneskek bezala, deitzen didate paradisua kausitzeko.
    —Iraganeko malkoak gorri bihurtu
    —irekitzen ditut zentzumenak oro
    —eta aloe tanta bat odolean eriden
    —non Banu Kasitarrek —Jainkoak bedeinka ditzala!—
    —Zoriontsu izan zineten Jemengo palazioetan
    —gaur errauts, oi Gudman, oi al-Khawarnaq
    —dizdiratsuak dira eta oso altuak
    —ilunabarra heltzean zeruko izar dirudite leihoek
    —eta ilargia iluna da haien ondora badator.
    —Zoriontsu zineten hirietan ere
    —hitzezko eta harrizkoak, oi Iram, oi Bagdad
    —basamortuko gau epelean galdu zitzaizuen kobrezko hiria,
    —Eta orain Ahmad Pariseko geltoki hartan
    —jauregiaren errege baino le roi du balai dena
    —kristauen lur hotzean ur ez den marmorea garbitzen,
    —nola ez gogoratu jasmin eta hiriak.
    —Ibn al-Faqih al-Hamadanik kondatzen digunez
    —goiko solairuraino igo zen Sinimmar arkitektoarekin,
    —bizantiarra zena. Orduan an-Numanek, edertasunaz inguraturik,
    —erran zuen: «Ez dut honelako jauregirik inon ikusi»
    —eta Sinimmarrek, harro: «Kentzen bada nik dakidan adreilu bat
    —lurrarekin bat eginen da palazio osoa». Erregek
    —galdetu zion: «Norbaitek gehiago daki hori?». «Ez —ihardetsi
    —bizantiarrak— neuk soilik». Eta an-Numanek agindua
    —eman zuen arkitektoa goikaldetik jaurtiki zezatela.
    —Eta atzokoan hementxe bertan seigarren pisutik
    —erori zen igeltsero arabiarra lan baldintzak zirela eta,
    —ez dira gaur alabastrozko jauregiak eraikitzen.
    —Gau eztiak solasean ematen ditugu lagunekin,
    —lili eta liburuen usain beroak
    Orduan Abu Nuwas edo Ibn Sahl edo besteren batek
    —amodioa eta ardoa goratuko du
    —eta arrenkurak lasaitzeko
    —Nola partikulek ez baitute deklinabiderik
    —hala ez dut nik ere zurekin batzeko esperantzarik.
    —Gorputz eta oihalen usain gozoak
    —biguntzen du denboraren urrats iheskorra,
    —ipuin, istorio, gutun eta poemez
    —hornitzen ditugu urmaelak eta bailak.
    —Lapislazuli antzera zela lurra, kantatuko du al-Maqqarik
    oihartzun mikatzenak notek sakabanatuz
    —al-Qods eta Bayrut-en itzalek hoztuko dute haizea.
    —Egunsentia aldarrikatzen duen seinaleak letrak oro
    — eta goibeltzen.
    —Kontsolatzeko agian berriz azaltzen didazue
    —Imru'l-Qays nire zain egonen dela paradisuaren atarian.
  • 66 LERRO HIRI SETIATUAN   (1998)
    —Gasteizko plaza eta kaleak lasai zeharkatzean,
    —egunero bezala lanera edo lagunengana,
    —arriskutsua dela oso egun askotan,
    —begia hotz, dardar gogoa,
    —zein aukeratuko lukeen franko-tiratzaileak,
    —nondik etorriko ene burua
    —lore beltz odolezko bilakatuko duen bala,
    —susmagarria baita plaza zabalegi hori. Kale hura.
    —Etxe handiz inguraturiko parkea.
    —Entzun dut Sarajevoko parkeetan
    —zuhaitzik ez dagoela jadanik,
    —biztanleek moztu baitituzte etxeak berotzeko,
    —ez dudala nik etxean sua egiteko leku egokirik.
    —Gainera, ene kalea eraikuntza ofizialez beterik dago,
    —eta gobernu-bulegoak garrantzizkoak omen direnez
    —suntsiturik egon daitekeela agian
    —Sarajevoko ene etxea.
    —Nola moldatzen da ni naizena Sarajevon?
    —Lanera doa oraindik abididez? Ala
    ohitura arrunt horiek guztiak aspaldian desagertu ziren?
    —ikastetxeak itxita egongo direla ziur asko,
    —nirea, gainera, trenbidearen bestaldean dagoela, geltokitik hurbil,
    —eta trenbideak eta geltokiak kontrolatu beharreko gauzak omen direla
    —Luzaro iguriki iristen ez diren eskutitzak
    —Nola egiten ditut erosketak Sarajevon?
    —Kilo patatak hamar marko balio duenetik
    orduak ematen ditut batuketak eta kenketak egiten
    —baina emaitzak gose dira beti.
    —gosea, hotza, izua, ilarak, zori txarra
    ohitura ezin arruntegiak direla
    —Banaturik dago jadanik hiria,
    —eta zauri horien odola ez da metafora,
    —zubiaz honaindian lagun etsaiak.
    —Niri egokitu zaidan egoerari nola egokitu natzaio ni?
    —eta bi auzoak, anaiarena ere bai, urrunago egon daitezkeela
    —eta banaketa horiek ezustekoak direla eta ankerrak,
    —gau hartan zure etxean afaldu nuelako nago hemen.
    —Ez da falta Gasteizko inguruetan
    —leku egokirik artilleria kokatzeko,
    —Zaldiaran edo Gasteizko mendiak
    —ez dira Ilidza mendia bezain ikusgarriak izango,
    —baina handik jaurtiriko bonbek lan ona egin dezakete.
    —Eta gero errepideetara oinez irten, pardeltxoak bizkarrean,
    —udan bada sargori, neguan bada izotz,
    —inora ez doazen bideetan galdurik,
    —inon ez dagoen babesaren bila;
    —bake-itunak sinatu arte bizirik irautea da kontua.
  • ZIN EGITE TELEFONIKOAK   (1998)
    —Erreka horiek nola garbitu ezin jakin.
    —Automobilen artean gogoa galduta,
    —erosketa-poltsekin batera erortzen da
    —lurrera adorea, inon ez errukirik.
    —Badoaz usoak sorbaldan pausatzen ziren
    —garai haiek, haragia soilik izan zena
    —estatua bilakatu da. Edonon hautsa
    —eta orbela, ur arreak, leiho goibelak.
    —Tronpetak behar ditugu, mesedez, tronpetak.
    —Zeruari begira hodeien zain geratu
    —Kristalaren bestaldean emakumezko bat
    —begiak malkotan telefonoz hitz egiten,
    —erosketa-poltsak lurrean barreiaturik;
    —badirudi bizitza bukatzera doala
    —baina aurrera doa tamalez geldiezin.
    —higatzen digu gorputza malko bakar batek.
    —Ba ote dago zin egite telefonikoak baino gauza mingarriagorik?

 

Arregi, Mikel   —1948—

  • EGUN TRISTEAK ETORTZEAN   (1975)
    —egun tristeak etortzean
    —konprenituko nauenik
    —Itsasondotik bakarrik
    orduantxe ahazten dut
    —auzokoari diodan inbidia
    —Joxeren desgrazia
    —eta erosi nahi nuen
    —auto berria
    —goiz eta arratsaldeetan
    —begiratzeko modukorik
    —Donostiako kaleetan
    —deuseren konfiantzarik gabe
    —jarriko nioke aurrean
    —ea bizitza guztirako
    —amaigabeko haserrea
    —sartzen ote zaion
    —moda berriak
    —azkenaldi honetan
    —lehengo soinekoa lasa
    —ni horrela ezin naiz
    —barneko mindura
  • NI NAIZ   (1975)
    —denboraren errotak
    —egun trioste batean
    —jalkitako alea
    orduen pasadizoan
    —noan bizitza alea
    —ezin ihesi joanik
    —egun kalbariotsuen
    ordu etengabeen
    —itsaso misteriotsuan
    —nora-ezeko bidean
    —lani iheskorren antzera
    —gehiago itzuliko ez den
    —pasako hegaztia
    —desertuetako lur
    —Nafarroako pagadi haundien
    —erdian jarritako
  • LUR NINTZEN, LURTUZ NOA   (1975)
    —lur nintzen, lurtuz noa
    —zurekin behin betikoz
    —ezkontzen naizen arte.
    —denborarikan ez zen;
    —lainoak gure gainetik
    —gerora utzi ninduzun
    —ez pentsa lehen pausoak
    —zure sabel sakonaren
    —misterio ezkutua,
    —ezin egon guztiaren
    —betiko sekretua.
    —zure sabel sakonetik
    —bota ninduzunean,
    —neure gorputz makala
    —berriro zure itzala.
    —itzal guri, itzal goxo,
    —ez naiz gogoratzen ongi
    —maite ninduzulako
    —hemen nago bakarrik
    —nora ezean nabil eta
    —leize zulo beltz honetan
    —bainago sartua.
    ohartu gabe hemen noa
    —nora ezeko bidean
    —itsasoaren oinetan
    —heriotzaren ertzean.
    —urik gabeko itsasoan
    ondoan sugeak ditut
    —ta ni nago erdian.
    —zuhaitz gabeko baso
    —plai ondargabea
    —zuen antzekoa dut
    —mundu hontan suertea.
    —negarrez erori dira
    —besoko landareak.
    —debalde etorri nintzen
    —eta debalde noa
    —dagoeneko prest dadukat
    —hilerriko zuloa.
    orain gaztea naiz eta
    —lehen berriz mutiko
    —ihesi doan kea naiz
    —ezkutatuz betiko.
    —desertuko haize bero
    —hego haize epela
    —zure gainean joan nahi dut
    ondar alea bezala.
    —ustez altxatako etxea
    —kirieleison luzea
    —kantu lehor zatarra
    —eguzkia badoa ta
  • MAITASUNAREN SUTEGIA   (1988)
    —Goizuetatik behera
    —gindoazenerako
    —maitasunaren sutegiko
    —sutondoan
    —begirada oharkabeen ezpalak
    —Lainoek beren langa
    —ideki ordurako,
    —kolpatzailea itsua,
    —gure gorputz nagituak
    —ikutu bakoitzean,
    —loxintxa bakoitzean,
    —gure haragi geldoa
    —freskotasunez kilikatuz.
    —Goizuetatik behera
    —Arano parean
    —gindoazenerako,
    —dena prest zegoen,
    —Keinu jostalari bat
    —lotsak gorritutako
    —ausartkeria korriente bat,
    —Halako batean,
    —lotsa zarratatu,
    —zigarroaren ketik
    —bertso zaharra
    —«Txingi! Txanga! Sutegiko
    —mailuaren hotsa,
    ola-zaharreko neskatxak
    —ezkontzeko poza».

 

Arrese Beitia, Felipe   —1841-1906—

  • AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK   (1879)
    —Neure bihotzeko Amatxo zaharra, antxinako ama Euskera,
    —Seme leial bat orain datortzu azken agurra emotera;
    —Hainbeste gerra goitu ezinda danori atsotu zara,
    —Zaurien zauriz galdu-galduta, Amatxo, zuaz hiltera.
    —Zori gaiztoan negargarri ta dot sentimentu handia,
    —Geure lur maite dakustalako gaztelatuta jarria;
    —Baina ez dozu ezagutuko orain zure jatorria.
    —Nun dira bada zure semeak, foru ta euskera zaliak?
    —Nun dira bada, Tubal, gure aita zure ondorengo garbiak?
    —Nun dira bada zure ume zintzo eta leialen legiak?
    —Nun dira orain, orain negarrak, nun dira, nire begiak?
    —Agur ilun bat egin deuskue guraso zaharren legiak.
    —Umezurtz batzuk gelditu gara bilotsik foru bagiak,
    Oso ta garbi gordeko ziran ohitura hain miragarriak.
    —Errazoiagaz esango dabe gure hurrengo umiak,
    —Izan ginala duda bagarik ero ta zoro garbiak,
    —Jakingo dabez euskereagaz genduzan eskubidiak,
    —Erdera zale ginalako egin galdu zirala guztiak.
    —Zorioneko harkaitzak eta zorioneko mendiak,
    Orain artean zuek zare izan foruen gordelariak;
    —Zuek goietan beti euskeldun, ez halan beheian herriak,
    —Horra zer gero ekarri deuskun azkenean erderiak.
    —Begietan ia ez dot ikusten Tubalen ume zintzorik,
    —Ez dalako gaur hemen entzuten erderaz baino besterik,
    —Honexek dauka nire bihotza nahibagez erdibiturik,
    —Ez dodalako gure euskera osatuko dan usterik.
    —Euskereari gorroto eta gozau nahi bere foruak,
    —Dirala uste dot barru-barrutik auterestia zoruak;
    —Izan leiteke ori halan baina, niri ezetz dinost goguak:
    —Baldin euskera bizitzen ez bada hiltzat daukadaz foruak.
    —Geure erruz bada ekarri dogu heriotzako unera,
    —Berbeta eder gozo ta leun hau beste munduko atera,
    —Norbait ez bada laster minduten osasuna emotera,
    —Mundutik laster joan bear dau Ama Euskerak bestera.
    —Hainbeste seme emon zituzan itsasorako zoliak
    —Lihorrerako ez gitxiago gerrari bildurgarriak;
    —Hil ziran danak, ta orain hil behar euskera maitegarriak.
    —Hor, Gernikako arbolearen oinian dago etzinik,
    —Hau ikusita, ez ete deutsa inok hartuko errukirik,
    —Ez ete datoz bere semeak osagarriak harturik?
    —Ai! neure Ama, gaurko semeak deritxat dagoz ahaztuta,
    —Estura honetan lagundutera inor ez da agertuta,
    —Hil zaite bada, bakar ta soilik, Paradisuko hizketa,
    —Sei mila urtean ainbeste damu garratz mingots iruntsita.
    —Zer ahal daiketzut, Ama, bakarrik agonia estu horretan?
    —Zotin, zizpuru, negarrez urtu etzinik zure oinetan,
    —Parka eskatu seme danentzat bihotzez bene-benetan
    —Zure arimea lagun ipinten Jainkoaren eskuetan.
    —Zuaz mundutik orban bagarik, zuaz mundutik garbia,
    —Zuaz mundutik adorau baga ez idi eta ez behia;
    —Beti gorrotau, beti zapaldu zenduan idolatria,
    —Ta orain zagoz Jaunari emoten fedean zintzo bizia.
    —Hil da Euskera! Hil da Euskera! Betiko itxi dauz begiak!
    —Negar Arabak! Negar Gipuzkoak! Negar egin bei Bizkaiak!
    —Negar harkaitzak! Negar mendiak! Agortu arte iturriak,
    —Hainbeste geixo, ainbeste gatxen osasun emongarriak.
    —Negar Naparrak, geure anaiak, ta euskaldun Frantziakoak!
    —Neugaz batera danok urratu sentimentuz soinekoak,
    —Ahaztu historia edo kondairak hemengo antxinakoak,
    —Ta euren lekuan hasi barriak aurrera erderazkoak.
    —Eta, nun dozuz, zeruko arbola, zuk bere jantzi berdiak?
    —Zure erramok bilos dakustaz ihar ta ezkur bagiak.
    —Ai mingarria! Gaztelako harrak jan deutsuz sustrai guztiak,
    —Baita bihotza, baita barruak, azala itxita bestiak.
    —Zagoze oraindik zutik, harkaitzak? Doilortu baga mendiak?
    —Samur emoten Somorrostrogaz zeuen ondasuntegiak?
    —Errotak klan-klan, taun-taunka olak, eta pil-pil iturriak,
    —Biziro errekak, baita itsasoak, opaka arraintza ugariak?
    —Gehiegi da ta hausi, harkaitzak, onegi ez izan, mendiak,
    —Lurpetuteko Euskera hila ta bere ondasun biziak,
    —Behera tontorrak, bete arroak, erdue Gaztel-lau iharrak
    —Agortu errekak, lurtu itsasoak, agur, euskeldun ibarrak.
    —Geure Herria, gizaldi danak zugaz dira gomutauko,
    —Ez dabelako beste herri bat zu duin garbi aurkituko,
    —Etsai batzuek alper-alperrik zure izena zikinduko,
    —Zeure Jaungoiko egi bakarrak dau oso garbi gordeko.
  • BIZI DA AMA EUSKERA   (1880)
    —Hiru gaubela Amari eginaz nenguan arbolapian,
    —Neure begiak lihortu ezinda bere buruko zapian,
    —Jaunak ez baleust gorde bizia hainbeste minen erdian,
    —Bakezko lotan arimiau ta gorputza neukan hobian.
    —Hodei ilun bat ipini eban arpegiaren aurrian,
    —Baltzez jantzirik agertu ohi zan damuz goizian-goizian,
    —Gorde ilargia lotsaz izarrak gabaz azaltzen ez ziran.
    —Ni gisajo hau, Amari munka bekoki ta begietan,
    —Sur, ezpain, okotz, matraila biain esku eta oin hotzetan,
    —Erdeldun askok ikusi arren estura samin orretan,
    —Hirugarrengo gau erdirako eztarri hau zarratu zan,
    —Begiak agor, pultsuak geldi, ozta-ozta bizi nintzan,
    —Gizon argitsu bizi eder bat nun dakustan zeruetan,
    —Zuriz jantzita hodei gain baten lauburugaz eskuetan.
    —Hodei gainean puskaten geldi ikusi neian egon zan,
    —Hasi zanean baina beheruntza ez dakit nola ez zelan,
    Onaztarri bat baino lehenago jausten jat alboan bertan.
    —Justuri batez halako hotsik ez dan ez inoz atera,
    —Mendiak dar-dar haitzak lokaka, Euskelerria ikara,
    —Harri bat legez ni hotz ta gogor ia zentzun asko baga,
    —Hots gozo batek bertati dinost: Jaunak gorde zagizala.
    —Bakea zugaz, baita anaiakaz natortza iragartera,
    —Tubal aita naz, zerutik nator Amatxo osatutera,
    —Atsegin eta pozez beterik zerutar danak batera,
    Omen artean baina nituzan entzun nik zure negarrak,
    —Aitu nituzan zerurainoko zure dei eta deadarrak,
    Oraindik gora igoten eben amodio horren sugarrak.
    —Ume gaiztoen atsekabeak geixotu dabe horrela,
    Orain guztiak negar dabe egin ezaguturik okerra,
    —Hil dalakoan beti-betiko, Euskera Ama laztana.
    Orain arte huts egiteak daukazuez parkatuak,
    —Baldin bazare aurrera izaten anaiok alkar hartuak.
    —Hauxe esanda, putz egin eutsan Ama geixoari ahotik,
    —Eta bertati gazte bat legez oinen gainera zan zutik,
    —Seme leial hau hil zinala-ta neukalako hotsez lurretik.
    —Biziko zara baina zu hemen, munduak dirauan arte,
    —Lur honetara etorri zinan neugaz orai lau mila urte,
    —Etsai gaiztoak gerra min asko ta zauri egin deutsue,
    —Baina oraindik Ama bizkorrik ikusi behar zaitue.
    —Agur, zerura banoa, eta gehiago ez zan ikusi,
    —Zabal-zabalik bere besoak eustazan laster ezarri,
    —Sotil ta umil entzun neutsazan berba samurrok berari:
    —Pasino latza irago dot, ai! joan diran egunetan,
    —Neure arimau neukan ala ez, ez dakit, gorputz honetan;
    —Indar barri ta bizi-bizi bat bihotzean dot sometan,
    Odol gaztea darabildala uste dot neure zainetan.
    —Ta datozela txar eta onak danak ikusi nagien,
    —Mundua mundu arbolapean bizirik euki naizuen,
    —Berbeta gozo eder honetan saiatu danok egiten.
    —Egia da bai umezurtz gagoz foru baga lotsarian,
    —Baina emongo arbola honek dauz orriak udabarrian,
    —Negu gogor ta ekatx handiak hartu gaitue erdian,
    —Hainbeste gatxez ez gara egon lehenago Euskelerrian.
    —Baina begira, neure semea, Arbola honi han goian,
    —Nun antxinako Lauburu zaharra zelan daukan agirian,
    —Esan egizu lotsarik baga ta harrokeria handian,
    —Beste gauzarik ez dala adorau sekula Euskelerrian.
    —Zuaz, barriro dirautsut eta neure bedeinkazinuaz
    —Zuaz, anaiak argitutera hemen ikusi dozunaz,
    —Baina ez arren gehiago nahastu erdeldun ohiturakaz,
    —Neugaz bakarrik biziko zare munduan atseginakaz.
    —Irakatsiok entzun neutsazan malkoak gorde ezinik,
    —Aldendu nintzan, esku-oinetan laztan gozoz mun eginik,
    —Eta anaiok gaitiala izan euskeldun garbi bakarrik.
    —Bat izan geure uste, eretxi, gogo eta asmoetan,
    —Fede bizi bat baldin badogu bihotz eta arimetan,
    —Bakez oraindik biziko gara mendi, hatx ta ibarretan.
  • BEHARGIN ALEGERE BAT   (1891)
    —Nahiz-da ez aberastu inoz beharrean;
    —Lanera jagi arren arduraz goizean,
    —Alogerak pozten nau txito arratsean.
    —Ene aita izan zan neu legez arotza,
    —Alogeraz ez eban hak gizendu poltsa,
    —Pobrezan eukalako kontentuz bihotza,
    —Hagaitik gaur zeruan gozetan dau poza.
    —Alogerekoak lez ez daukat beldurrik,
    —Inoz sartuko danik gurean lapurrik,
    —Baba, arto, urdaia jan arren bakarrik,
    —Irabazia zelan halan dot kastua,
    —Ez dot nahi lebitarik, brusa dot nahikua,
    —Egin gura dabenak gustora pausua
    —Zapatea behar dau oina bestekua.
    —Neu behinik behin ez noa horrelan izaten,
    —Zorrak pagau ezinda tristetu ez naiten.
    —Zeinbat gizon munduan enpleo handiak
    —Baina, boteagaitik askok izerdiak
    —Non dagoz guztientzat goietan aulkiak?
    —Gaur arte, nok jakin dau zer dan huelgea?
    —Enredo zalez dakust mundu hau betea,
    —Nik nahi dot osasuna, lana ta bakea,
    —Inor engainau baga denpora emotea.
    —Ardaorik ezin badot edaten dot ura,
    —Horregaitik gerrarik baina ez dot gura,
    —Pazientziaz zelan bat doian zerura,
    —Luzifer bere galdu eban soberbiak,
    —San Migel otsein onak jaritxi gloriak,
    —Umilentzat zeruak dagoz edegiak.
    —Handi izate arren ez noa inora,
    —Ez dot estutu gura igo nahirik gora,
    —Nausitasuna baino mendeko dot hoba,
    —Nahikoa dot nik banaz guraso bat ona.
    —Ai! balekie askok nor dan aberatsa!
    —Niretzat igertea ez da horren gatxa,
    —Euki arren munduan batek asko gauza,
    —Kontentuz ez badago bizia da latza.
    —Txori koitau bat baino, nor da pobreago?
    —Halanbere kantari gehienean dago,
    —Txindurriak naiz euki ondasun gehiago,
    —Nor da mutuagorik beste bat hau baino?
    —Inoz izan ez arren txoria joskina,
    —Soinekoa darabil ondoen egina,
    —Sedea ez dalako lumea duin fina,
    —Hain ondo ez da jazten behintzat erregina.
    —Jaungoikoak badeutsa ardurea hartzen,
    —Zelan sinistuko dot dala gugaz ahazten?
    —Hegaztiak baditu hain ederto jazten,
    —Ni zelan itxiko nau goseagaz hilten?
    —Joteko atea ta entzungo jakula?
    —Ala fedea gugan osoro galdu da?
    —Honenbeste gatx nondik bestelan heldu da?
    —Egia da kontentu osorik munduan
    —Ez dala jauregian, hain gitxi tronuan,
    —Gure ditxa ez dago lurreko diruan,
    —Gloria dana dago bakarrik zeruan.
    —Kantau gura dot baina hauxe koplau beti,
    —Pobrea banaz bere, ez naz ni negarti,
    —Aberats asko dago ene aldean gaizki,
    —Larrosak dakustaz nik arantzakaz nahasi.
    —Larratxoria dabil egunen erdian,
    —Txorrotxioka pozez igoten aidian,
    —Errosaioa kantau nik ohi dot gabean,
    —Beraz hobetoago bizi naz lurrean.
  • HERIOTZEA   (1894)
    —Ikusiten dot nik, eguzkitan nabilanean
    —Neugaz batera doiala neure kerizea
    —Nondik igaro egin dan, baina, keriza hori
    —Ez da gertatu markarik inoz ikustea.
    —Tximiniatik ikusi ohi dot boladan keia
    —Zelan lenengo indar handiz dan urteten
    —Baina puska bat igo orduko ezer ezera
    —Edo hutsera dala guztia bihurtuten.
    —Kandelatxo bat bere dakust nik ixiotzean
    —Eta arnasa batek zelan jo, behingo batean
    —Eta, azkenez, ontzia dakust uren gainetik
    —Iragotean zelan arraia daben isten
    —Baita, bertatik, urak leunduta arraia ori
    —Ezertxo izan ez balitz legez geldituten.
    —Modu berean edo antzera ez da gertatzen
    —Gure biziak ontzi bat legez ez dirudi?
    —Hil zan askoren markarik hemen luzarorako
    —Non ikusten da? Non bilatuten? Non agiri?
    —Zer jazoten da gorputzak daukan ahal izateaz?
    —Hilten danean osoro ez da akabetan?
    —Kandelatxo bat haixe puskatek jotean legez
    —Bere oinatzak ez doaz desagertutera?
    —Ke moltsotxo bat desegin ohi dan legetxe bardin
    —Ezer ezean ez doa dana geratzera?
    —Nire emazte izan zanagaz, badakit ondo,
    —Ia ez dala gaur batxo bere gomutetan
    —Lur honetatik irago eta bai! ahaztu zan!
    —Ni neu bakarrik zuzenduten naz bere hobira
    —Neuri bakarrik, gogotik etxat aldenduten
    —Nik neuk errezau eginagaitik bere alboan
    —Zergaitik dago ipini eben lekuan geldi,
    Ohetik zana goiz guztietan lehen jagiten?
    —Ze sentimentu ete dau orain hartu nigaitik?
    —Zergaitik nire berbai ez deutse jaramoten?
    —Inoz tristerik, eta muturik nengoanean
    —Zelako loa ete da bera hartu dabena?
    —Ia hainbeste hilabetetan irauteko?
    —Bederatzi ta egunak bere irago arren
    —Esnatuteko seinale baga jarraitzeko?
    O! ze gogor ta ze otso-bihotz, Heriotzea!,
    —Hazan, jarteko horrelan nire emaztea
    —Zergaitik eutsan hik horri haren goixetik kendu
    —Higaitik jagok taiu tristera gaur etorrita
    —Hazurrok bere denporaz ihar jarriko dozak
    —Gero haustuta lurragaz danak bat eginik.
    —Agura zital, harriak baino harriagoa!
    —Noz aspertuta, gogait eginik itxiko deutsak
    —Heu noz hilgo haz, hil baga bizi gu gaitezan?
    —A! bajakiat, hi ez hazala sekula hilgo
    —Inor bizirik munduan badok aurkietan
    —Arboletatik orriak behera datozan legez
    —Zelan jausiko garean hire sareetan.
    —Danok guztiok behar juagu, txiki ta handi
    —Hire atzamar zorrotzetara danok hemen.
    —Ez dago hemen, danoentzako, bide bat baino
    —Ez da izan ta besterik bere ez izango
    —Asmo barriak atera arren gizonak asko
    —Hiltetik zelan libran ez dabe aterako.
    —Baina ez dabe inoz asmauko zelan bizia
    —Gorde eragin gura dan arte gorputzean.
    —Jaiotea da hutsik nahikoa, eta guraina
    —Heriotzeak euki dagian laster nor hil
    —Itsu zoro ta buru bagea legez dabil.
    —Mendietako errekatxorik ez da gelditzen
    —Itsasoaren kolkoan sartu arteraino
    —Jaiorik bere ez da gelditu, ez geldituko
    —Lurrera jausi egin bagarik egundaino.
    —Lurrunak doaz sakonetatik zerurantza
    —Eta gizona sortuagaz bat abietan da
    —Heriotzea! Heriotzea! Danen azkena
    —Heriotzeak irunsten gaitu danak bardin
    —Errazago da lehoetzar bat birrindutea
    —Heriotzatik librau baino, ta ihes egin.
  • ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA   (1897)
    —Egun danetan ohi dan legetxe ilunkerea zan heldu
    —Ta eguzkia mendi ostean egin zan atzo estaldu
    —Mantu loratsu urdin bat gauak eban zeruan zabaldu
    —Gure tronpetak erretretea jo ta zirean ixillu.
    —Milla sold dli gitxienetik gengozan zelai batean
    Oso nekauta asazkau nahirik danok etzunda lurrean
    —Batzuk beldurrez areriorik ete ebilan hurrean
    —Harri bat legez ni barriz lotan nengoan bedar artean.
    —Gorputza loak loturik neukan, burua behar egiten
    —Uste neban nik lehengo ardiak banenbilala zainduten
    —Soinu joteko marmitak barriz tanbor eustala serbitzen.
    —Uste neban nik nekutsazala lehengo hatx eta mendiak
    —Eta poztuten nintzan gizenik ikusitean ardiak.
    —Alegeretzen ninduen oso irrintza baten burdiak
    —Ebiltzalako gora ta behera iratan zoli guztiak.
    —Udagoiena zan ta geunkazan galantak arto soloak
    —Eurai begira aita ta ama egozan kokolotuak
    —Ni etortea gerratik euken Loteriatzat gaixoak.
    O! baina laster amesa bota eragin eustan sustoak.
    —Esne-esnetan neragoiola halako ames dontsuan
    —Dianearen soinu garratza sarturik bihotz barruan
    —Damuz gomutau eragin eustan Kuban ni zelan nengoan
    —Eta ez gure ardiak zaintzen Altungo larra gozoan.
  • UDABARRIARI   (1897)
    —Kantadu noa egitera
    —Kantadu egidazu bihotza
    —Kantari aurrean dozulako
    —Kantetan gaur sortitza dana.
    —Kantetan horra hor txoritxoak
    —Kantetan horra hor bildotsak
    —Kantetan negua joan dala
    —Kantetan zoraturik pozak.
    —Kantetan soineko berriakaz
    —Kantetan joan ziran gatxak.
    —Kantetan horra barriz zelaiak
    —Kantetan horra loratxuak
    —Kantetan goizetik gaueraino
    —Kantetan basoetan artzaina
    —Kantetan gaur jorik txistua
    —Barriro hain negu gaiztua
    —Kantetan gaur dago pobria
    —Kantetan erdu ordu onean
    —Zatoz bai, oh udabarria!

 

Arrese, Emeterio   —1869-1954—

  • URRUNGAITZA   (1904)
    —Gauerdia da; ezeren hotsik ez dabil nagon tokian,
    —itsasoa ta lurra lo daude... logiro amesgarrian.
    —Amets, amets!... ez derizkiot orain esna nagonian
    —bezin eztiro ahal nezakenik egin begiak ixtian.
    —Izar, ilargi, haize ta beste leunkai onak batian
    osatu dira maitagarrigo ezin litezken zorian.
    —Txori gaixo bat horla paketsu arki naizen bitartian
    —amodiozko penak kantatzen ari zait aldamenian.
    —Gau isil eder zoragarria: hain girotsu zaudenian...
    —zer misterio gordetzen dira zure kolko pozgarrian?
    —Zer dira berriz gordetzen, Jauna, zer ezkutamen haundian...
    —egunez baino bertago dagon zeru garbi zabalian?
    —Lur hontan inoiz izan nezaken aldirik egokienian,
    orain, bihotz ta begirakuna jasorik dauzkatanian,
    oroitz ugari piztutzen dira izar txuri bakoitzian.
    —Izar politak, zuek zerate pozez bizi nitzanian
    —ikusitako argi berberak Euskal Herrien gainian;
    —laguntzailerik hoben-hobenak nere bakartasunian...
    O, zenbat oroitz ernetzen diran nere bihotz barrenian
    —inoren hots ta garrasi latzik entzuten ez dan gauian!
  • BAKAR-EGOITZA   (1905)
    —ipinirik itsasoan
    —Euskal Herriko gauzetan
    —amets eginik alai negoan.
    —sortu zait orain kolkoan,
    —aldi larria!, negargarrizko
    oroitz bat daukat gogoan!
  • BASOTAR BATEN KANTUA   (1911)
    —Itsasaldeko mendigain hau da haritz ta pagoz betea
    —nere jauregi basakoia ta ni naiz emengo erregea;
    —txakur ernai bat ondoren daukat arrotzen zankozalea,
    —hori da nere lagun leiala, aizkora berriz legea.
    —Ni gaur bezela nere guraso zaharrak lehen
    —hegatz ugaria dun arrano abilen
    —antzera loki gabe beti-beti gailen
    —jaiotzetik hil arte izan ziran hemen.
    —Behar bezela gorderik zintzo haien hobi zahar goitua
    —harkaitz ondoko baso beltzean dadukat bizilekua;
    —errezago da noski tontor hau indarrez neri kendua
    —behin izan baino lehen ikustea tximistaz purrukatua.
    —nere deadar hotsa mendiak maite du;
    —ez da bere kolkoan, ez da, ez, ­-uju-ju!...—
    —Kopet ilundun arrotz ergela grina gaiztoaz panparroi
    oihu t' erronkaz inoiz bezela, a, gizajoa!, betor, bai;
    —betor, eta nahiz ondoren izan uritar beste mil' etsai
    —guzik batean ez dira nere erasoaren dina gai.
    —Betor, betor, ahal badu, betor honuntz gora
    —txakur salatia ta ni gauden basora;
    —baldin igoko balitz han luke lepora
    —jaso t' eskuan zorrotz daukatan aizkora.
    —Hemen ez dago mendi gainean hor behean hainbat azari,
    —hemen legeak gordetzen dira zelaian ez bezin garbi;
    —elur hau behean lohi bihurtzen da, goi hontan berriz iturri.
    —Gizon argi t' haundia bere ustez izanik
    —zelaitarrak basoan ahal du zer eginik?
    —Haritz lodi tartean inolaz oraindik
    —makal enborra sortzen ez det ikusi nik.
    —Hor behealdeko gezur-zuloan dabilen etsai taldea
    —jakin bezate, jakin arrotzak hil arte beti nerea
    —izango dala bai, errupola!, baso beltz eder maitea.
  • ORTZ-GIRO
    (Gau iluntsu batean)
      (1912)
    —Zer da sortitza, zer gure soina,
    —zer gogo t' irudimena;
    —nola ta nondik dator gizona,
    —nora dihoa, zer gera?
    Ozgarbi eder zoragarria:
    —betor... betorkit bihotz gaixoen
    —pozgarri dan aditzera,
    —entzun gau isil hontan egiten
    O, mutu dago; baina zer haundi
    —han goiko ezkutamena!
  • AMERIKA   (1913)
    New-York'en negoala idatziak
    —Euskal Herriko baztar maitetik yankitar hoien aldera
    —zorigaiztoan etorri nintzan ez dakit zer egitera;
    —hobe nuala derizkiot nik beste gehiagon antzera
    —iritsi eta berehalaxe jiratu banitz ostera.
    —Uste txoro bat izanik eta ametsa munduko dena
    —hau da gizonak egin lezaken ametsikan ametsena;
    —gogo beroak demaigun hegaz iritsi nahi gendukena
    —gezur polit bat besterik ez da, hutsa gure sinismena.
    —Urruti dauden gauz haiek beti intxaur aleen modura
    —bakan izanik hartzen ohi dute pila galantan itxura;
    —Ameriketan zorion guzik, Ameriketan hau t' hura,
    —gero ezer ez bertaratzean hainbeste gauz dan lekura.
    —Lotsagarrizko uztarripean goibeheraturik burua
    —lur hontan inork ezin lezake atera bizimodua;
    —alper-alperrik nahiko du batek lanez osatu dirua
    —baldin ezpada atzapar eta moko zorrozdun mirua.
    —Beren aukeraz egina izanik hoien neurrigai dana
    —hara legetzat ohiturak hemen ipinita dadukana:
    —«Eman garaian, arra bat eskas, hartzeko danean, kana,
    —etxeko gauzak beretzat eta auzokoak erdi bana».
    —Baserri txakur goseti batek eskean dabilenari
    —gogor ekiten dion bezela hoiek ere gutarrari
    —beldur izanik zerbait kentzera ote datorren berari
    —nahiz eskalea ez izan arren erasotzen dio sarri.
    —ia bat bere lurrean bezin dohatsu bizi leikenik;
    —Mexico, Cuba t' Argentinako zelai haunditan oraindik
    —bertakoentzat ez dago gaizki hitz egiteko biderik.
    —ez zaiteztela honuntz etorri, zoazte beherago albait;
    —hemen hainbat hitz gezurrezko ta hemen haina «O, yes, olrait»
    —entzun gabe han zuen saria hartuko dezute noizbait.
  • AGUR, EUZKADI   (1924)
    —Itsasoan arki naiz.
    —Urruti... doi, doi,
    —lainotsu dager
    —Auñamendiko erpin lerroa;
    —aberri polit
    oroi ederren kabi gozoa.
    —Itxasoaren
    —murmur hotsa gain
    —kaio bakar bat haruntz dihoa;
    —ta... noralderik ez dun
    —bihotzaren kai bila
    —artega dabil nere gogoa,
    —biribil soila zeharo gorri...
    —Hodeiak sutu dira;
    —...Hega lehikorraz nere
    —dardar-txoria
    —sorterriaren
    —kolkora doa hagitz urduri,
    —eta itsasontzi hau
    —ke mordoil usu
    —beltza botaka
    —biziro zorrotz aurrera beti.
    —...Arratsa dator;
    odei naspilak
    —lozorro baten eraz dagertzi.
    —Goibel hau etsai-ozin...
    —Ipasterreko
    —Begietan nik orain
    —illun sakona;
    oroitzez baña gogoan argi!
    ——Agur txoko maitea,
    —biotz-biotzez agur, agur, Euzkadi!
  • ETXALAR   (1928)
    —Udazkena da... Egurats epel arinak usain gozoa dakar;
    —sortalde mugan eguntxintaren argilorea dirudin izar
    —egunargitze otzanez orain piztu dan hainbat zorion-dardar.
    —Iparraldera begira nago... arindu zaizkit amets hegoak,
    —t'amets eder hau osatzen dute alai agertzen diran usoak.
    —Hara non sail bat, hega bizian gaindurik errez mendilepoak,
    —bai zuzen t'arin honuntz jarraitu hegazti polit urrutikoak!
    —Baina... Zer etsai sortu da behean?... Oihu, zalapart, iskanbil nahaste...
    —Ardail bizi ta zoroaz dira hemengo baso guziak bete,
    —ta goian berriz uso gaixoak izu ta larri, noralde gabe,
    —Etxalarreko sarea jo ta bertan loturik ikaraz daude...!
    —Udazkena da... Egurats epel arinak usain gozoa dakar;
    —eguzki horail irten berriak Atxurimendigainez irripar
    —alaia dagi... ta nere bihotz maitekor hau —ai!— usoen eraz
    —urduri eta lehitsu dihoa —ez daki nora!— betiko hegan.
  • KAIOAK   (1928)
    —Hego luze lirainez
    —haizea bigunki joaz,
    —goizero jarraitzez
    orain egun argitzez
    —Zurriolara dihoaz...
    —...Berebiziko sarda
    osaturik txuri-txuri
    —aparretik sortu dan
    —Pozak darabiltz horren
    —girringa ta txioka,
    —jolas-irabioka,
    ondoren berriz... plaxt, jetsi.
    —Noizik behin alde samar
    —apar harroaz beren
    —bai arin goitu, bai errez!
    ostera gelditu arren,
    —noiznahi lehengo aldia:
    —berriro sail guzia
    —zalapart osoan laster...
    —Goiz argiak damaien
    —aldartez kaioak zorun,
    —zehar, gora ta behera,
    —gogo duten aldera,
    —jarraika dabiltz edonun.
    —Non sortu ta zer izan
    —hoiek bezela kaio
    —Gaztelupean jaio
    —eta biziko nintzake.
  • KE-BELARRA   (1928)
    —Arazo-garaiz
    —ke-belar oso
    —samin ta gozo
    —nahastuen ontzi kutuna
    —usain-eginkor luzea,
    —honen azpian
    —dagon aldian
    —nik pozor bete-betea
    —hatson darion belarra,
    —honen bidez hain
    —barru det orain
    —idarokizko txingarra
    —Toxatik hartu,
    —kider-buru sakonean,
    —ke-belar hori
    —urrinez jori
    —zorungai eder osoa,
    —edoski maite gozoa
    —agur! kezkaren goibela:
    —Uste bat oker
    —irtenda loger
    —etsaiaz etsai banago,
    —honek irauten luzaro
    Olerkarien
    —goraltzigarri da nonbait,
    olerki-xeme
    —apal hau berdin sortu zait
    —Arazo garaiz
    —ke-belar oso
    —samin ta gozo
    —nahastuen ontzi kutuna
  • NERE BASETXEAN   (1928)
    —Amesgileen pozkai ederraz alaitu naiz bat-batean
    —hegoaldetik enada bi gaur etorri zaizkidanean.
    —Goizetik hemen era gozatsu samurrez, isil antzean,
    —abegi on bat eskatzen daude txioka teilatupean.
    —­-Txori maiteak: luzaro jardun, ez isildu, gogoz ari!
    —Zuen txiogaz amets eginda esnatu naiz olerkari.
    —Hegazale dan bihotz arin hau pizturik oso ta garbi,
    —goiz eder hontan egun argitzez lurtu zait oztin-txori.
    —Udaberriro zintzo datozkit joan arren udazkenean,
    —lagun hoberik arkitu ezin nere aterpe xaharrean;
    —enada polit hoiekin batez Saratxomendi gainean
    —Mendian inoiz aldarte txarrik ez det izan... lasai nago,
    —aldi bat ezik bizitz osoa nahi nuke bertan irago.
    —Txindiz aberats ez banaiz ere pozez nor aberatsago?
    —atseginaren ezti jatorra han behean ez, hemen dago.
    —Elkarren etsai bizi dire-ta gauz onik ez uritarrak;
    —mendian beso zabalik daude haritz pago ta lizarrak;
    —iturritxoak biziro garden, eztitsu lili nabarrak,
    —eta goizero txioka nere teilatupeko maiztarrak.
    —Txori maiteak: berriro jardun, ez isildu, lehiaz ari!
    —Zuen bitartez amets eginda esnatu naiz olerkari!
  • ZER NAHI NUKEN   (1928)
    —Mendi-mendian etxe koxkor bat, hiru-lau haritz aurrean,
    —lili batzuek, erletegia toki babes politean.
    —Atsegin ezti gozo-gozoa bord'inguru sakonean
    —egarriaren asekai dagon iturritxo gardenean.
    —maiztar ilunik ez izan inoiz nere bihotz barrenean.
    —Isil osoa. ..Inoren zantzu gaiztorik ez behinere han,
    —Hori nahi nuke, ezer ez gehigo bizi naizen bitartean.
    —Gero... hezurrak harri bihurtu goreneko tontorrean,
    —ta ni naizen hau gotuts idoro oztinune zabalean.
    —Zori leunak alde batera utzirik behar dan bezin
    —higikor izan, eta jarraitzez beihere aspertu ezin.
    —Egia maite, gezurra xahutu, zuzeneko bidez ekin,
    —arnari onak sortu ditezen kezka zindoaz eregin.
    —lasonar hoien gogo muxarra beti lo egon ez dedin
    —esnale zorrotz eragikor dan deadar bizi bat egin.
    —Hori nahi nuke: bar-barrenengo grina beroaz irakin
    —Gero... soin hotza itsasoaren ozinak eraman urrin...
    —gezal bihurtu, ta ni joranez ezilkor naizela jakin.
  • IBARREKO OLA   (1930)
    —Beotibarko zelai aldera Tolosatik hurbilean
    —emai gozoa nabari zaion ibar loretsu batean
    —Etxaniztarren olaundi hori ugertzik babesenean
    —betigaraiko tankeraz dager hain sendo bere zaharrean.
    Olaren barru
    —egikor mailu ta gabi
    —eginahal bero
    —goreskarri hau
    —Lehen ia berrehun bai omen ziran orain hau bakar-bakarrik
    —bakar hau baina betiro gailen, betiro zaharberriturik...!
    —Inoiz ez zaio sortuko beraz herdoil, huntz eta sasirik
    —bakar honeri egundaino ez itzaliko sutegirik.
    —hauspoen arnas
    —ingude, sutoi txingarti
    —lankide oso ta bizi.
    —Sei-zazpiren bat langile bertan lehengoen jarraikitzaile
    —begiak zoli, besoak einkor, tankarik huts egin gabe
    —ipuin zaharreko zenbait irudi bezin kementsu, goterne
    olagizonak biziro jator, uzkur-nagi ez behinere.
    —Indar sendoaz
    —tunkutu joaz
    —darraion garaiz lanari
    olaren hotsak
    —erraldoi baten
    —Etxaniztarren goresle dira hots alai entzungarriak
    —Gora ba zuek... olajaun eta zuen ekide guztiak
    —zuen omenaz betirain beze lan eresi hain garbiak!
  • HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ   (1945)
    —Arpegi zital antzo, igar, mehe, zurbila,
    —Garai bateko nere musu biribila
    —nork egitetsi orain...? Antzalda sorgina!
    —Kokotsa nabari zait sudurraren bila.
    —Egi horrek argiro beste hau ondoren:
    —nere bizitz-ibaia itsasora laster.
    —Kezka txarrik ez baina, noizik behin pozaren
    —Ardo ttanttaz giro-ta bixkortze hain eder.
    —Neurtitz-metagan txindor —ene amets txori—
    —papar harro abesten ari zait biziki;
    oraindik ez baitiot bertso-metagari
    —biltze lan ondoreko potorik ipini.
    —Gogotxindor luzaro jardun zale izaki.
    —Agertuko balitzait hegazti beltzen bat
    —uxatuko nuke ta urrundarazi, txak!
    —urte asko izan arren ilunik ez behintzat.
    —Nere poza oihuka erakutsi bezat.

 

Arrieta, Joxe Austin   —1949—

  • KOPLA GALAIAK   (1982)
    —ikus izarren gorua
    —zu bezalako neskatsek dute
    —zorabiatzen burua
    —Mertxikak hezur gogorra
    —arin hegan istingorra
    —nire sukar eta lorra
    —Umotu da okarana
    —dager mardul'ta otzana
    —Ederra udan hostoa
    —naharo dago basoa
    —nire maitasun-lastoa
    —nahiago nuke, sorgin, ahal banu
    —zurekin jostatu galdan
    —Haritzak gogor ezpala
    —pagoak zabal itzala
    —gogo etsiaz dagizut neure
    —azken agur-diosala
    oihan-bakardade hutsa
    —han nagoela nahi izaten dut
    —hiriko hotsa eta hautsa
    —Iturritik dator ura
    —jantzi hauskor xuri du-ta
    —bizi naizeño ez da galduko
    —nik zutaz dudan gomuta
  • EZ DIOT HAIZEARI UTZIKO   (1986)
    —Ez diot haizeari utziko
    —ez diot onartuko
    —zure begi erraldoi horiek,
    —leize eroz sakonduak,
    —Zeren eroa baitzara,
    —zarelako,
    —eta errautsak astiro,
    — zotinik gabe, emeki
    —dirakitzazulako eta
    —edozein gauez
    —edozein goizez
    —bihurtuko zaizkigulako.
    —Zeren txoria baitzara,
    —barnetik, barnetik oso
    —harik-eta bere luma gorituek
    —ahoa kilimatzen diguten arte eta
    —harik-eta bere kanta ia soraioak
    — gailurrak oro dardarati
    — bihurtzen dituen oihu irakindu bat
    —Horregatik, gautzan eremu helkorrean,
    —zure gomuta iorandua dugu lagun,
    —gomuta bizia,
    —pairatzen dakizun ezein oinazek
    —gomuta bipila,
    —soilki tristura-laino mehe batek
    —Garaitezina baitzara, ene adiskide itsaso,
    —zugan baitatza gure soa
    —nola nahi zaituzten mendera eta
    —nola, ikertezina baitzara,
    —aurkitu nahi zaituztenak oro.
  • DESAMOREA   (1989)
    —hosto ihartuen dantza
    —hego-haizeak dakar
    — Hiria kaio lotia da
    — nahi nuke zure oroipena
    — Ibaia txalupa motela
    — itsasora doa nagiki:
    — Zubia dut orain igaro
    — urmael umelak betiko
    — Euriak emaro busti nau
  • ORDOXELAIKO BIDEAN   (1995)
    —Artezilariei deitu beharko
    —desamore hauen mekanika
    —Eta bihotza habitatzen digun
    —ezezaguna errito swahiliz
    —ahal dezagun behingoz uxatu.
    («fukuzwaye yeye mgeni»)
    —aspaldiko partez
    —lekaro soil hauetan
    —horbel hitsaren kraskada
    —eta ur uherrez harro erreka
    —denboraren euri atergabez.
    («Victimae Pascali laudes
    —immolent christiani»,
    — («sekula» hitzik ez aipa,
    oinarria ez dago tinko zapal
    — palduen mintzoa da hasiko)

    — Telefono hariak aspaldi moztu baitzituzten
    otarrain karrankarien komando
    — inkontrolatuek erraietan
    — eta Danton guztiak higatzen ari
    osasunezko espetxeetan txandako
    — Robespierreen gilotinaren zain
    — gorrotoaren toberak ankerki urratu
    — haurtzaroko argazki amoltsuak eta
    — hegazkinek poema ingenuoak oro txo
    — stalingrado luze honetan mozkortubak
    — eta ganibet fin zorrotzak atezuan
    — tristeziaren begirada sorgorretan
    — larmintzaren guritasun gurinezkoaren
    — uste guztien pronostikoen arabera
    — zapart eginak baitira inoiz ere apika
    — laztanezko lanabes inozent izan ez diren
    — aho kutunen nabastarre bazkalondoarrak
    — ganibet labanduak orain odol-horbeletan
    — karraskari eta behinolako irri-karkarak
    — ubel-lauso hain urrun...
    («errota zahar maitea
    —basati beltzean»)

    Otordu amankomunen
    —xarma inkariotsua aspaldi
    —bihurtu baitzen herdoil
    —ugerrezko larrosa horzkari
    —ibaiaren geldotasun uhertuan
    («negar egiten duzu
    — zutaz oroitzean»)

    — zauri niminoak miniaturazko
    — milizkaduren mikrouhinetan
    — astirotsu suntsitzen su ama
    Odolez harro datorren
    — erreka honetan.
    («sepulchrum eius viventis
    —et gloriam videam
    —resurgentis» )

    — aspaldiko partez
    — gure kromletxaren in-

 

Arrinda, Anastasio   —1944—

  • BILDUR NAIZ BILDUR   (1973)
    —Nere buruari iruzur egiteko bildur.
    —Nere buruari egia ukatzeko bildur.
    —Yainkoa aragi mamitu den ezkero,
    —nere erriarekin mamitu gabe ote nagoen bildur.
    —Nere pentsakizunak erriarenak ote?
    —Bere asmoak nere asmo?
    —Bere gogoak nere gogo?
    —Neure Euskalerri biotzekoari uko egin ote dioten bildur...
    —Bere odola nerea da,
    —Bere bizimiñik ote dut nik?
    —Bere naigaberik ote dut nik?
    —Bere egarririk ote dut nik?
    —Bere goserik ote dut nik?
    —Bere izkerarik ote dut nik?
    —Bide biguna artu ote dut?
    —Bide okerra artu ote dut?
    —Bide galdua artu ote dut?
    —Bide erbestea artu ote dut?
    —Euskal-bidea galdu ote dut?
    —Agian nere erriaren katea lotu dut.
    —Agian begi-ninian jo dut.
    —Agian bere odola eran dut.
    Odola ukatu dut?
    Oitura ukatu dut?
    —Naigabea biotzean sortzen zait...
    —Arlote pobrea
    —«Euskaldun jaio nintzan
    —amak erakutsi... »
    —Ames utsak ote diran
    —Gaun illunean sartzen zait gogoa
    —Tunel beltzetik irterakoan
    —esagutuko ote degu
    —Basoetako euskal-umeak
    —etxetik kanpo
    —egun osoan...
    —Itzik gabeko erria
    —izango ote geran laister,
    —Euskeraren gordeleku-muiñean
    —Sitsak jango du euskal aria
    —Il-kanpaiak joko ote digun,
  • KATEA   (1974)
    —biotza larri,
    —Ito-bearra.
    —Eriotza zer ote?
    —Gorputz lurreko
    onen
    odeietan zear
    —lokarri artetik
    —Txuri, gorri,
    orlegi, ori,
    —lur-kolore...
    —betikotasunaren
    —Biotza dut larri,
    —gogoa dut larri...
    —Larriak eten oi ditu kateak.
    —Eriotza bear;
    —nekea bearrezkoa.
    —Ene biotz,
    —bearko duk.
    —Etengo duk
  • IZAKI-ILLA   (1976)
    —illunak jo dik
    —Illunak eriotza
    —Forma utsak,
    —forma beltzak...
    —Korapilloa barnean
    —Bide txigorrak
    —illuna lañopean...
    —jo du
    —arbola...
    —lañoa...
    —Amesetan gogoa...
  • LARROSA GORRIA   (1978)
    —«Anton bat eta Anton bi
    —Anton putsura erori;
    —Antonen amak baleki
    —atakoluke poliki».
    —«Gasteria» erori da putsura.
    Orixe bai benetan kutsadura.
    —Marxismo-aizeak mamian jota
    —larrosa gorria biurtu da ota.
    —Larrosa-gorriak goi-gaillurretan
    —Faszista kañoiak egaletan,
    —Erromatik ekarriak,
    —«Kondor» abioiak aizeetan
    —Aizeee-ta-pun burrundara otsa,
    —eskuetan iskillua, motza...
    —Euskal mendiak gorri odoletan,
    —gazte osasuntsuaren odola...
    —Errekan urak darabil ola,
    —«Anton putsura erori»
    —t'Antonen ama berakin...
    —Urteak pasa dira berrogei
    —bitarteko «gasteri» berria
    —sexo-leizeetan alperrik uzteltzen
    —etzanik zuloan bertan-goxo;
    —andik irteteko kemenik ez...
    —Abeslari mendian xoxo,
    —Bat edo beste or dabil
    —zulotik irten barik
    —garbitasuna eder dago beti...
    —Biotzetik asi
    —ikusi dut eun milla erromes.
    —Biotzak alai, alkondara garbi;
    —berriro sortzen asi zaizkigu
    —mendietako larrosa-gudari.
    —ura edari, alkandora garbi
    —lanean eten-gabe goi-goizetik...
    —larrosa gorria,
    —euzko gaztedia
    —sortu zaigu berriz.
    —Betirako balitz!

 

Arruti, Antonio   —1884-1919—

  • OLA-GIZONA   (1913)
    —nere gogua
    —Santzo gozo bat nork egiñ ez?
    —Doakabeak oso gerala?
    —Beltz-beltz daukagun bekokia?
    —Aditu, gizon koldar zerana,
    Ola-gizonen eresia.
    —Gipuzkoako meatzetatik,
    Onenetatik
    —Etorri zaigu gaurko mia:
    —Zepa gitxi du, menesta naro.
    O zein oparo
    —Jasoko degun lan-saria!
    —Aspoak gora! t'arretaz ori
    —Noiz gori-gori
    Oratzar galda-galdan agona,
    —Etorri ona
    —Jartzera aguro lirañ-lirain;
    —Amaika astindu polit artuko
    —Dituk orduko,
    —Gora beera
    —Ire txatarrak' kenduko dizkik,
    —Utziko ez dik
    —Loi ta zazkarik bularrean.
    —Zartada miñak biotzak ditu
    —Lagarik zindo ta sendoak;
    —Izanik arren gogor-gogorra
    —Bere zigorra
    —Artzen du gure Jaungoikuak.
    —Gabia pixkor zaigu gaur ari,
    —Urolak ur txit indartsua;
    —Aurrera, mutill, au dek sasoia!
    —Au dek agoia!
    Ola-gizonen arazoa?
    —Ez dek iretzat, gizon txaldana,
    —Emengo lana,
    —Emengo gure par-gozoa.
    —Ikaraz ormak jarritzen ditun
    —Etorri ta jun
    Orain da guztiz pozgarria.
    —Ez nau beroak ikaratutzen,
    —Emengo txinpart, su ta garrak;
    —Nagola argia
    —Argiro dio nere parrak.
    —Ez dauzka neskatx gorulariak
    —Dauzkagun bezin poz eta alai:
    Orain burnia
    —Aiñ ospetsu dan gogortasuna
    —Begira nola degun jarri.
    —Garbitutzeko baso zatarra,
    —Kentzeko larra
    —Burnia dute bear oso
    —Gizon guztiak
    —Bizi badute nai eroso.
    —Aizkora sendo gabetanik?
    —Jaurti gentzake zugaitz-enborra,
    —Burni gogorra,
    —Zuen erraiak, lur ekoitzleak,
    —Nola goldeak
    —Erraz oi ditun zabal jarri!
    —Gero soroak arto ta gariz
    —Apaintzen dira zoragarri.
    —Izkillo-gaiak
    —Zorrotz-zorrotzak et' ugari:
    —Nai gaitun etsai dollorrari.
    —Doakabeak oso gerala?
    —Beltz-beltz daukagun bekokia?
    —Gezur au ez dek esango gero
    —Entzun ezkero
    Ola-gizonen eresia!
  • AMALAUDUNA   (1916)
    —Zeñek onela daki basoa
    —Jazten t'apaintzen beko zelaia?
    —Zeñen aginduz orain usaia
    —Dago banatzen baratz osoa?
    —Luze ta zabal dakust soroa
    —Arto ta gariz dagola alaia,
    —Aran landuen zear dijoa.
    —Nundikan dator nere neurtitza?
    Osto belarren eran, sortitza
    —Neuk ote daukat ere guraso?
    —Ez dakit nundik datorren, baña
    —Gorago zure begiak jaso.
  • VOBIS...NOSSE   (1916)
    —Basoan diran omen aundiko osasun-belarren billa;
    Onuntz ta aruntz aulduta nago, gogoa daukat erdi illa...
    Osasun-belar ederren ordez arantza mordollo pilla!
    —Bustitzeko, bai, aritz artean zegon iturri garbia.
    —Len iturri zegon lekuan tella zar basez betia...
    —Muga ta azkenik gabeko ondartzan dagon bidazti bakarra
    —Pozez jartzen da noski ikusirik erreka garden azkarra,
    —Zugaitz ostotsu kabiz betiak, nun nai lore ta belarra,
    —Baratz eder bat dirudiala... ta urreratzean... ondarra!
  • ILLUNABARRA   (1916)
    —Banua; zoli ziran begiak dauzkat lausuak,
    —Dauzkat zeukaten arintasunaz oñak aztuak,
    —Ta arriturikan orain arkitzen ditut aulduak
    —Aritza baño sendoagoa len neuzkan besuak.
    —Banua; indarge nabaitutzen det biotz barrena
    —Sasoi obean bildurra zer zan etzekiena;
    —Ta adierazten guztiz urrean dagola azkena.
    —Azkena! baña betor nai duan garaian bera
    —Alai entzungo diotan berri au ekartera:
    —Atoz zorion-iturburuan eseritzera.
    —Bertatik eta pozez demaiot agur samurra,
    —Ez det intziriz eta negarrez utziko lurra:
    —Badakit bertan nere egotea dala laburra,
    —Ta aien aurrean izango dira betiko itxiak.
    —Maite ditut nik mardul datozen ondorenguak
    —Goiko-Jaunaren bildur donean azitakuak
    —Utziko diot nere makil au seme zarrari
    —Ta agintaritza lagako diot orla berari
    —Esanaz zuzen agindutzeko makurtu ari
    —Apal, mendaro Jaungoikoaren aginduari.
    —Ni banatxiak, nere pipako kea bezela
    —Baña zeruruntz kea dijuan eran, orrela
    —Ez aztu, seme, gaztia aiz orain, ni berriz zarra
    —Ez dek egoten ostotsu beti zugaitz adarra,
    —Malats goizean zegon lorea tximel malkarra
    —Ikusi diat eldu baño len illunabarra.
    —Baña gizonak zoriontsuak egiaz dira
    —Zartzaro onean jeisten diranak soñez obira
    —Gogoz igorik, uso zuria lez Donokira.
    —Noiz edo berriz beko ibarretik mendietara
    —Dator oiartzun barrura sartzen didana ikara.
    —Zer berri dakar? Zer dio berak? Nundik? Zertara?
    —Eskeintzen digu garaun berridun beko landara.
    —Etorri bedi lenbailen gentza badu laguna
    —Zorion-poza naro zabaltzen emen diguna;
    —Baña auen ordez baldin badakar garaun lizuna,
    —Madarikatu bedi datorren egun illuna.
    —Gora, lokarri gabeko gure mendi gañera,
    —Ta arretaz, ernai andik begira beko ibarrera;
    Ona ta argia baldin badatoz esan aurrera!
    —Gaizto ta itzalak baldin badatoz esan atzera!
    —Larria benaz euskaldunentzat oraingo ordua.
    —Au gauza zarrak lurperatutzeko lelo zorua!
    —Galduko ote da gure Erri Kutun antxiñakua?

 

Artola, Ramon   —1831-1906—

  • EGUZKIAREN SARRERA   (1889)
    —Gordetzen du argia ilunabartzean:
    —Urre disdirak gero itsasperatzean,
    —Eta goiak tinta fin politak hartzean,
    —Tristura bat sentitzen baita biotzean.
    —Loreak joaten dira makurka muiskiltzen,
    —Mitxeletak urrezko hegotxoak biltzen,
    —Eta txori txikien kantuak isiltzen.
    —Triste errekatxoa, tristeturik goia:
    —Mur-mur iturtxoloko ur kristal garbia,
    —Paltatzen zaiolako zeruko argia,
    —Eta ilun ta triste itsaso haundia.
    —Zabalde igaroak hainbeste nahaspila,
    —Galtzen du egunazko mur-mura ta buila,
    —Aitzen da ermitako Aimari ezkila,
    —Hontan izar zeruan barrenen zeudenak,
    —Lotan jartzen ditugu nekeakin penak.

 

Artola, Rosario   —1869-1950—

  • NERE GITARTXOARI   (1889)
    —Nik gitartxo bat baidet maite eta lagun,
    —hau joaz pasatzen det denbora txit legun;
    —nola denok grazi bat zerbaitetan degun,
    —berarekin pentsatzen nago gau ta egun.
    —Denbora pasatzeko gauz' hoberik ez da,
    —honekin nonhai jartzen det nik nahiko festa;
    —bakarrikan bera da noranahiko orkesta,
    —hau aitzez inortxo 're aspertutzen ez da.
    —Triste nagoenean bera det pozgarri,
    —honekin alegria pasatzen det sarri,
    —soinua joaz eta gaineta kantari.
    —Gitarra jotzez ez naiz behin ere aspertzen,
    —berarekin bihotza oso zait zabaltzen,
    —eta memoria 're txit asko argitzen,
    —honekin det zorion guztia arkitzen.

 

Artxu, Balere   —1811-1881—

  • AGOTA   (1780)
    —Argi-azkorrian jinik ene arresekila,
    —Beti beha, entzün nahiz nunbaitik zure botza.
    —Ardiak nun ützi tüzü? Zerentako errada
    —Bihotza erdiratürik, zihauri erraitera
    —Sekülakoz defendatü zureki mintzatzia.
    —Gor niza, ala entzün düt? erran deitadazia
    —Sekülakotz jin zaiztala adio erraitera?
    —Ez ziradia oritzen gük hitz eman dügüla
    —Lürrian bizi gireno alkarren maitatzia?
    —Atzo nurbait izan düzü ene ait'ametara,
    —Eta ez ditian jünta kasta agotarekila.
    —Agotak badiadila badizüt entzütia
    —Egündano ükhen banü demendren leinüria,
    —Ez nündüzün ausartüren begila so'gitera.
    —Jentetan den ederrena ümen düzü Agota:
    —Bilo holli, larrü xuri eta begi ñabarra.
    —Eder izateko aments Agot izan behar da?
    —So'izü nuntik ezagützen dien zuin den Agota:
    —Lehen soa egiten zaio hari beharriala;
    —Bata handiago dizü eta aldiz bestia
    —Biribil et' orotarik biloz üngüratia.
    —Hori hala balinbada, haietarik ez zira;
    —Agot denak txipiago badü beharri bata,
    —Aitari erranen diot biak bardin tüzüla.

 

Artze, J. A.   —1939—

  • SAHATSA EBAKI ZIGUTENEAN   (1969)
    — gorri gorria
    —zulo koldarretik ixuria.
    — zerbait hautsi digute bihotzean
    — gora
    — zerbait loratu du gure herrian
  • ZURE ASKATASUNAGATIK   (1973)
    —borrokatzen banaiz
    —ez dut, urrikia dizudalako
    — ez eta zure malkoak
    —neuk zu zoriontsu
    — libre behar zaitudalako baizik
    — zure zorionean ez ezik
  • HAN, HIK ETA NIK   (1987)
    — biok bat,
    —galdera bakar bat dinagu egingo,
    —eta erantzun bat bakarra jasoko:
    —Nor zaitugu?
  • MAITE EZ DUENA   (1998)
    — bizitzeko beldurrez...
    — Bizirik ez dago
    —eta herioa,
    —beharturik dago gorrotatzera;
    —gorrotatuz, ez dagoela hilik nondik edo handik
    — baina gorrotoa ez izaki
    — heriotza bizitzea besterik!
    — Izan ere, lagunok,
    — zerbaitetarako behar bada,
    — maitatzeko behar da hemen ausardia,
    — gorrotatzeko, aski da koldarkeria.

 

Arzak, Antonio   —1855-1904—

  • ERREGE TA BERE AMARI   (1887)
    —Seaskacho bat dago
    —An!, bere oñean,
    —Etorkizunean!
    —Nork ez ditu agurtzen
    —Biotzeko atia
    Oso zabaltzia?
    —Lo, umezurtz chikia,
    —Aur inozentia!
    —Zure egitekoa
    —Dan Probidentzia!?
    Or daukazu ama bat
    —Zaitutzen zure loa,
    —Gero erakusteko
    —Zeruko bidia!
    O!? Nik ikusten zaitut
    —Besochoak amari
    —Gosho! kontatzean.
    —Amak, choraturikan,
    —Biotz puskatuaren
    —Kontra estutzean!
    —Ishill!, malkopean,
    —Zure ezpañchoetan
    —Azi zaitez gaishori
    Onen itzalean,
    —Guretzako gero, bai!,
    —Gizon egitean;
    —Diot nik batean:
    —Konsolagarria,
    —Autsa da emen beko
    —Mundu bat obia!
    —Goien ipiñia,
    —Biziaren Arbola
    —Ta denbora berean
    —Daukazu gordia
    Or! zure kolkochoan
    —Amachok jarria:
    Orla ikustia
    O!? Begira zaiezu
    —Nere Donostia,
    —Chit erri noblia:
    —ta inozenzia,

 

Astiz, Iñigo   —1985—

  • HARRESIAK   (2012)
    —eta laino artean galtzen doaz
    —mezu ederreko lainoak. Soseguz.
    oroitzapen ahul bat dira hiria
    —eraiki zituzten haietariko batzuk,
    —elkarren besoetara honela jaurtita,
    —eta zer gauden hondatzen uzteko prest
    —baina nahikoa zait keinuaren premia
    —igartzeko guztiaren atzean badela
    —gauzarik behin-behinekoenetan ere,
    —beti trakets inguratuko gaituena, ze
    —une batez beste mende bateko hitzak
    —urrun, orbel idor artean dabilela
    —sakelakoak jo dio norbaiti.
  • BESTE GOSARI ETA BESTE GOSEAK   (2012)
    —Agurrari agurra pilatzen zitzaion
    —eta ordubete eman genion elkarri
    —gure urte inozoetako Pamplonan:
    —eguzkitara utzitako gorpu jada.
    —Ez genion besterik eskatzen,
    —hildakoei darien bake hori.
    —Madrilgo abenidetara ohitutako
    —alde zaharreko kale estuetara
    —berriro ere egokitu nahian,
    —eta Adrianaren logela, hitzik gabe,
    Orduan (ez)bezala, biluzik ginen
    —bi jaioberri; hain zen dena oraina.
    —Lehengoak guztiz ahaztu gabe berriz
    —beste gose batzuekin egindako
    —beste gosari haiek gogoratuz,
    —eta Bennen aipu hura (oker) berrituz:
    —hondakinak ere maite behar ditu.
    —Pamplona hain zahar
    —zure ahotsari zauritutakoak
    —eta hildakoak zenbatuz.
  • ESPERIMENTU PRESENTZIALA ESKAILERETAN   (2012)
    —Ez dakit nor den, baina norbaitek
    —denbora bat kalkulatu dit hemen.
    —Eskaileretako argiari sakatu eta
    —noiz suposatzen nauten kanpoan,
    —noiz behar nukeen beste inon, agian
    —beste inorekin, edo behintzat ez hemen:
    —Bataz besteko presentzia bat dut
    —munduaren leku zehatz honetan,
    —eta nire ausazko existentziaren
    —denbora agortzea erabaki dut gaur,
    —beste inori eszedenterik utzi gabe.
    —Norentzat dira nire segundoak
    —ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute?
    —Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi,
  • ERRAUTSAK   (2012)
    —Heriotzaz ari zara bazkalondoan, ama,
    —Zure heriotzaz eta Nireaz ere bai, ze
    —zure errautsak non zabaldu adierazi nahian zabiltzala
    —normaltasun beldurgarriz mintzo zara
    —nire existentzia aurreko heriotza modu hartaz.
    —Harrituta entzuten zaitut gainontzeko aukerak isildu
    —eta Urbasa aukeratzen. Arrazoiak datoz gero;
    —han izan zineten beste edonon baino zoriontsuago
    —eta han egon zineten Denak. «Ez daukat beste lekurik
    —nire errautsak zabaltzeko». Bare ari zara. Bareegi.
    —Zure egunik onenez ezer ez dakidala ohartu naiz
    —kolpez, Ni gabekoak direla Zure egunik beteenak
    —eta zuekin batera han egoteaz hasi naiz fantaseatzen,
    —gogoan darabilzun nire jaiotza aurreko egun hori
    —zuekin batera pasatzeaz; hizketan eta laino artean,
    —kontatzen duzunez, elkar doi-doi ikustera helduz
    —eta Gure kontuak ez beste iparrik gabe.
    Ohartuko al zinateke nire presentziaz, ama?
    —Ezagutuko al nindukezu semetzat? Eutsiko al zenioke
    —Ni izateko aukerari, baita Ni ezagutu ondoren ere?
    —Bat gehiago nintzateke, agian, izebaren eta zure artean,
    —bat gehiago Urbasan, Gu eta Besteentzat kozinatzen,
    —amonak zure bitartez pasatako patatak zuritu ahala,
    —zergatia ongi ulertzera iritsi gabe, baina, Ni ere
    —Zure zerbait handi horren parte sentituz.
  • TEOLOGIA   (2012)
    —Jadanik izan den eta gerora izango den
    —bi gertakariren arteko denbora hil hau
    —agortzen du erabat nire gorputzak;
    —iraganeko katastrofe batez edo etorkizuneko
    ——denboraren pertzepzio teologikoak
    —baina nekez sinets dezaket zerbait hori
    —niri gertatuko zaidanik, edo katastrofe hark
    —ni ere horretaz mintzo naizen arren
    —Nire aldarrikatzen ditut hemengo uneok,
    —babesgabe eta bazterreko; komando baten,
    —ingeniari nuklear baten eta etxekoandre baten pareko
    —egiten nauen orainaldi zalantzakor hau:
    —ez ekintzena, baizik eta oihartzunena.
  • EUSKAL HERRIA (GINSBERG ERARA)   (2012)
    —baina pixka bat baino ez dizut kendu.
    —Euskal Herria, 1.180 euroko soldata
    —eta beherantz, 2011ko abenduaren 28a.
    —zer egingo dut zurekin?
    —Hasteko aukeratu egin behar zenuke: edo
    —zirkunstantzia edo helburua edo aitzakia.
    —Sukarra daukat, eta ez nago asmakizunetarako.
    —Ez dut poemarik idatziko burua argi izan arte.
    —Euskal Herria, ez etorri zure historiarekin,
    —Egongo da hau konpontzeko moduren bat
    —iraganera edo etorkizunera jo gabe, ezta?
    —Sarrionandia Kariben bizi dela diote eta
    —ez omen da sekula itzuliko; etsigarria da.
    —Euskal Herria, 88 amona baino ez kobazuloetatik
    —(Oteizaren kalkuluak) zure ixte bidean diren
    —Volkswagen eta Daewoo fabriketaraino;
    —eta orain zer?, nora zoaz?
    —Noiz izango zara dituzun iraultzaile guztiek
    —Edo akaso nahiago duzu pankarta eta
    —turismo bulegoetako existentzia kolaterala?
    Oinazeak eta nekeak gorabehera, Euskal Herria,
    —hau da itsasoan hatzak busti, supermerkatuan
    —ilara egiteko barianteetako batean espezializatu eta
    —haragiari heltzen ikasteko duzun aukera bakarra:
    —azken bururaino existitzen.
    —Pozarren ordainduko nizuke hilobi bat, Euskal Herria,
    —zein izenekin ehortziko zaituzten esango bazenit;
    —Euskal Herria, zure berehalako jaiotza horrek
    —ez ahal nau igogailuan harrapatuko!
    —Zer ordutan bizi gara, Euskal Herria?;
    —nazio bat garela diozu, baina bakarrik nago.
    Oraindik ez didazu kontatu
    —zer egin diozun nire herriari.
    —Euskal Herria, bazatozela aldarrika ari dira,
    —baina nondik etorriko zara?, zein geltokitan
    —itxarongo zaitut?, nola ezagutuko dugu elkar?
    —Euskal Herria, zeuk badakizu nor zaren?,
    —Badakizu haietariko zenbatek gozatu
    —Ez gehiegi nahasi, aski dut portzentaje txiki bat,
    —zehatza ez izanik ere; hurbilpen soil bat
    —eta banoa harekin ohera; hori ere ez?
    —Euskal Herria, noiz erregulatuko duzu zure militar
    —eta polizia guztien boten modeloa?,
    —noiz zapalduko zaitugu denok berdin?
    —Kubaraino heltzen diren Bizkaibusek
    —eta laguntza humanitarioek:
    —Astiz kapitaina, Pinochet Ugarte,
    —Katalina Erauso, Juan Zumarraga...
    —Adostu dezagun iragana nahi baduzu;
    —ikustekoa nintzen umetan.
    —Hamaika urte nituenean tirokatutakoa
    —guardia zibil baten ordez politikari bat izana
    —errore estrategikoa zela esanarazi zenidan.
    —presoen aldeko gose greban ginela
    —esaten genien protesta ostiraletan,
    —egutegi kristauaren araberako eskola publikoan
    ostiraletan arraina baino jan ezin genuelako eta
    —guri ez zitzaigulako arrain nazkagarria gustatzen.
    —Hamabostekin nire burua gogoratzen dut, plastika gelan
    —Van Goghen logela margotzen ari nintzela,
    —senide bat kartzelan preso zuen klasekideari
    —Hemeretzirekin Bilbon lehenengoz ETAri ezetza
    —publikoki ematen, 2004ko martxoaren 11ko
    —Madrilgo atentatuengatik; eta bai, Euskal Herria,
    ordurako banekien ez zela ETA izan.
    —Zain neuzkan hildakoak jaiotzerako.
    —Madrilera joan baino lehen lagunak esandakoa ere bai:
    —«zuk bakarrik aurki diezaiokezu
    —zentzu apur bat honi guztiari».
    —Bera ere ez da itzuli eta esango nuke jadanik
    —nirekin baino ez dela aritzen euskaraz.
    —Euskal Herria, ohartu naiz ni ere banaizela Euskal Herria.
    —Berriro ari naiz nire buruarekin hizketan.
    —Ziur aski nire buruari barkatzen ez dizkiodanak
    —Barroteen zein aldetan zaude, Euskal Herria?
    —Elektrodoen zein ertz ezagutzen duzu?
    —Zein muturretik eusten diozu pistolaren
    —eta garezurraren arteko oreka ezinezkoari?
    —Euskal Herria, tigrea eta bildotsa sortu zituena
    —izate bera ote den galdetzen dio
    —bere buruari Blakek poema batean:
    What inmortal hand or eye
    —could frame thy fearful simmetry?

    —Euskal Herria, ez naiz zutaz fio.
    —Izan ere, nor zara ni ez zarenean?
    —George Bushen administrazioak egindako jazarpenez
    —aritu zitzaidan iruindar bat aurreko batean
    —eta New Yorkeko artista ezkertiarrek aurrera
    —egiteko izan dituzten oztopoak kontatu zizkidan.
    Egunkaria eta Eginen itxierak aipatu nizkion nik,
    —eta berak baietz erantzun zidan, argi zegoela baietz,
    —baina zeri buruz ari nintzen arrastorik izan gabe.
    —nork pasa dit zure lekukoa?, nire gezurra al zara?
    —Ezin dizkizut tortura deklarazioak irakurri,
    —horra egia bat; eta gehiago dauzkat.
    —Amerikari buruz Ginsbergek idatzitakoak,
    —nola luzatzen eta luzatzen dituen lerroak
    —arnasaldiak ematen dion erritmora.
    —Ni ere saiatzen naiz behin eta berriro,
    —baina suspirio bat trabatzen zait.
    —Euskal Herria, ai, ene Eskual Herri goxua,
    —herrialde baten ordez oihartzun bat
    —gobernatuko nukeela jakinik ere.
    —euskara oso zaila: bagina, zezan, geniezaion..
    —nik hori ez entzun inon, zuk bai?, zuk ulertu?
    —Euskal Herria, nik lan hamar ordu eta gero euskaltegi,
    —baina ni despedido orain, ni saiatzen baina
    —ikastea zaila, euskara oso zaila, oso-oso,
    —baina poliki-poliki.
    —Euskal Herria, guraso langabe euskaldunberri
    —euskarazko produktu kontsumitzaile
    —laguntza emaile bertsolari utopiazale
    —gudaroste bat daukazu zure aginduetara,
    —Euskal Herria, Arnaldo Otegik kanpoan behar luke,
    —zuk ulertu?, edo paso total?
    —Euskal Herria, ez zen ongi egon politika egiteagatik
    —eta etxera itzuli zenean Poliziak
    —atea kolpez botako zuen beldurrez
    —amarekin lo egitera bultzatzea.
    —Euskal Herria, goapo asko atera zenuen nire osaba
    —traizionatu zintuela esateko egindako kartelean,
    oso dotore, bai, baina zer egin zizun zehazki?
    —Beharbada nik ere traizionatu egin zaitut
    —gosarirako esne marka bat erosi ordez
    oharkabean besteren bat aukeratzean?
    —Euskal Herria, zer iritzi duzu biolentziaren banalitateaz?
    —Ez dizut zerrendarik egingo, baina hartu ordu erdi bat
    —googlen zure buruari erreparatzeko.
    —Euskal Herria, zenbatgarren errepikapenean erdituko zara?
    —Euskal Herria, zenbatgarren errepikapenean erdituko zara?
    —Audeni irakurri diot poesiak egin behar lukeen zerbait:
    —bere existentzia soilagatik, eta gertatze hutsagatik,
    —horregatik bakarrik ospatu behar luke dena.
    —«Basque is cool» izeneko kanpaina bat abiatu dute
    —Etxepare Institutukoek, zergatik nik
    —ezin zaitut ospatu bestelako bake batez?
    —Ez dakit zehazki zer esan nahiko duen, baina
    —batzuetan zure existentzia besteko indarrez
    ospatzen dut zure existentzia eza;
    —behingoagatik: bukatu hasieratik.
    Geroak esan beza erri bat izan zan
    —edo-ta ats emaiogun ontan iraun dezan
    .

 

Atxaga, Bernardo   —1951—

  • HERDOILAREN TRISTEZIAREKIN BATERA   (1978)
    —Herdoilaren tristeziarekin batera,
    —ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da;
    —eta bere sabaia laino baso bat,
    —non bizi den ilargiaren badaezpadako agonia.
    —Eta kalatxorien habi eskaleen sakelak,
    —eta sukalde proletarioaren argi urdinskak
    —murraila erraldoiaren begi gauero.
    —ibaiari so berripaper saltzailea
    —bus txofer batzu bozeolari hilaz mintzatzen,
    —memoria karrilen fatalitatean galduz;
    —denboraren oihal xinglea arratsezkoa soilik;
    —arrabita baldarren nostalgia kantoietan,
    —eta harantzago mozkorrak,
    —beste zubi bat, prostitutak.
  • HUTSALAK MY LOVE   (1978)
    —Hutsalak my love zure zetazko galtzerdi distiratsuak,
    —Hutsala fita doratuko zigarro horren fantasia;
    Oroimena edo zu ke beldurtia,
    —Eta hauskorrak halaber maitasuna eta armiarmaren etxea,
    —Kartoizko teilatu azpitan babestutako ametsak.
    —Berokietan soilik iraun dezaketen Inoiz Beti edo Bihotza
    —Bezalako hitzek, edo expresaren abistua gauean galduz;
    —Eta zure begirada, my love, sagar jelatua,
    —espaloi horietatik zakur deslaien haginetan.
    —Abriguaren botoia bezain nimiñoa naiz esanez,
    —Gizonkillo bat ( esate baterako )
    —mozkor taberna berde batean
    —Zuretzat bakarrik pianoa my love jotzen,
    —Hatzamarretatik ahate basatiak sortzen zaizkiola,
    —Zure izena ebakitzen duen bakoitzean;
    —Zuhaitzak, esate baterako, zoratu egin dira bart,
    —Hodeiak beldurtzeraino haziz;
    —Esate baterako eguzkia
    —Gizon biluzia bezala gure etxean sartzen
    —Eta bota dezakegu baita ere txanpon bat makinan,
    Only you entzunez txorakeria batzuk esateko;
    —Edo bestela my love, nahi izanez gero,
    —Eta pentsa Bonny and Clyde garela eta zu soineko gorriz;
    —Irlaren batetara joanen ginateke, bestalde,
    —Inon irlarik balego;
    —Edo herri honetako proiektuetan murgilduko
    —Utopia ausartenak ere hain zikoitzak ez balira hemen;
    —Segurugilearen blagak beste balio duela,
    —Eta modako pintorearen maitalea bezain estupidoa dela,
    —Iragana aipatzen duzu: hastapenetako uraren burbuila
    —Soinua espia bat bezala ezkutatuz Altzairuzko
    —Teloiaren atzean.
    —Berresan ahal ditugu zenbait hitz etorkizunaz ere, anti
    —Ajuak adibidez, ajetibo kalifikatiboak,
    —Komuneko paper agortezina,
    —Kolorezko gantzontziloak,
    —Medikuak minbizia gaurkotzen;
    —Eta poeta panparroiak,
    —Eta banku zuzendarien seme-alaben errebolta.
    —Ez, my love,
    —Tximinoek ez dute planeta konkistatuko zoritxarrez,
    —King Kong ez da iritsiko ziutate honetara;
    —Eta izar zaharrenaren indar profetikoa profeituz,
    —Koskortuko dira oraindik itxaropena,
    —Eta balkoiko geranioa.
    —( esan zuen Humphrey Bogartek sonbreilua okertuz )
  • HAREA   (1978)
    —Harea lurrik anonimoena,
    —Hareazkoa,
    —Hareazkoak sateliteak,
    —Urano,
    —Harea egotziz bihotzek
    —Harearekin batera malko esentziala
    —Eta odol bete ontzi bat.
    —Horituak, erloju
    —Espartako ezkutu herdoildua,
    —Bazatozte zuek ere.
    —Baina arratsero galduz doa guztia
    —Zu edo argia bezala;
    —Gauero ez da harea baino geratzenIlargi krudelaren azpian. Harea.
    —Harea lurrik anonimoena,
  • TRIKUARENA   (1990)
    —Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,
    —eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;
    —gutxi gora behera, aditzak barne, hogeitazazpi hitz.
    —Eta gero pentsatzen du: Amaitu da negua,
    —Ni trikua naiz, Bi sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
    —Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
    —Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
    —Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, Goseak nago.
    —Eta berriro dio: Hau da nire erresuma, Goseak nago,
    —Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
    —Zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete?
    Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz,
    —artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek
    —galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitzak.
    —Baina gaua dator, joan dira sapelaitzak, eta trikuak,
    —Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel,
    —Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio,
    —bere arantzetan seguru nola egon baitzitekeen
    —gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;
    —belardiaren eta kamio berriaren arteko muga,
    —Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez;
    —Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den
    —azkeneko zazpi mila uneotan berritu,
    —ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak,
    —ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.

 

Aurraitz   —1912—

  • ZOROA NAIZ   (1957)
    —Zoroa naiz. Bai. Zoroa.
    —baina neuk baino bestek ez
    —baitaki nire giroa.
    —Zazizkit neure oldozkun ta naaste.
    —Gauza orok daragizte gogait
    —Lortu ezinaren poz ertzean:
    —Gogoan daukadan utsa astun zait...
    —Aldakorra zait gogo-giroa:
    —Bizi bearraren ots goibela
    —Gogaien bidean eragozpen...
    —Pozkor zait ulergaitzen ixila.
    —Zentzuduntzat daudenek ikus oi
    —Gauzak: gogoa baitut olerkoi...
    —Latza baitzait zorionik eza.
    Ote nezake neure barru utsa
    —Bete legikedan zorun-bizitz?
    —Gaikoia izan baino naiago dut
    —Ametsen zidorretaz maratu:
    —Iainko laztanek aurkitzen ditut...
    —Zoroa naiz. bai. Zoroa.
    —Ez baitu, baina, inok inoiz
    —Iakingo nire giroa.
  • MINGOTS   (1959)
    —Urrun nago. Urrun eta bakar.
    —Zakurra alboan yabole azkar.
    Oldozkunak asauetan azke,
    —zabaldiak igaroz, poz-eske
    —goian zerua, ta lurra beean...
    —Yainko'k bakarrik nakus, maurtuan.
    —Baso, erreka, zelai... oro itzal.
    —Izadi oso-osoak dagist itz,
    —gogotar mintzoaz, olerki-giltz.
    Onen mingots ez dut izan bizitz.
    —maiteenen oroia arantza bakan.
    —Min au luzaro ezingo yasan.
  • ITXAROKIZUNA   (1960)
    —Ez baita asko atsegiñago
    —Erri lotuaren semeak
    —beti urduri ata lorrez,
    odolez oinak, zidor latzez.
    —goiz oro dagite, ozen, ots
    —«Iare ikusi nai ditut mendi
    —eta aran ok. Utikan, arrotz!»
    —Asaben didar sakonak, zurt,
    odolak baiditu irakitan.
    —Espetxeetako neke-gauak
    —goiz barririk dute ixilpean.
    —kate artean gogo-azke,
    —eskuko egin arte ez baita
    —Itxaro daigun, uste osoz,
    —basoen zidar-goizaldea.
  • TAMALGARRIA   (1965)
    —Giza-oioldea dator
    —baso-bideak behera,
    —saguak lakiora lez,
    —begiak urduri doaz,
    —gogo motelakaz zaarrak,
    —gazteak arnas beroaz.
    —Basatxoriak kaiolan
    —goibeltasunak ilten du.
    —Bai. Basoan otak dira!
    —baiña, ez dakizu otak
    —baño eun bidar latzago
    olaen otsak itoko.
    —Maitasunbako gizarteen
    —barru-bakea galduko.
    —Gaixoak! barrikeria
    —gaikoiak, apurka-apurka,
    —aterako, ba, igartzeka.
    —...Eta, basoak illetaz
    —berein baserritar doaz

 

Azkargorta, Lierni   —1979—

  • LEHEN LERROA

      (2021)
    —“Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
    —ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
    —maitasun keinu bat besterik ez”.
    Kirmen Uribe
    —Bakarrik iritsi zinen. Bakarrik joan zara.
    —Bart egin zizuten botika usaineko infernu honetara ongietorria.
    —Erabat sintetikoa iruditu zitzaizun.
    Ordularia kendu eta mesanotxean utzi zenuen
    —babestutako lekuko izan zedin;
    —azken eszenogramak bere apatian
    —besazpiko jatorriaren beroan estaliko ote zintuen.
    —Zure logela gogora ekarriko zizun presentzia bat, besterik ez,
    —zenbat eskertuko zenukeen.
    —Gelara sartu naizenean negu oso bat topatu dut;
    —etzanikako hilotz zurruna, barrualderantz goroldiotutako agora.
    —Degradazioaren kontra-argia, jaso zintuen oheak
    —azken izerdiak lehortu dizkizu, akaso izan zinen zigotoraino agortu.
    —Minaren emankortasuna zinikoa da, Maria Magdalenaren zapia,
    —noizbait zoriontsu izan zela oroitze hutsak Danteri eragiten ziona bezain handia.
    —Leihoa ireki dut. Zure arimaren bideari erraztasuna jarri nahi nioke.
    —Horrek ez du ezer esan nahi. Hil-kanpaiak isilik daude.
    —Bularrean du heldulekua urrezko gurutzeak, horra sorgor
    —babesturiko beste lekuko bat.
    —bi metroko distantziaz lehen lerrora soilik;
    —haurtzaroan zein mami ikusten zenuen amaren gaztea,
    Otsailetan, ohatzean, emaztearen oin hotzak, ate aurreko txakurra uluka;
    —bekokian, sargoriaren galda bizian, baratzeko pikondoaren itzala,
    —baserriaren harria, sukaldeko pertzetatik lurruna,
    ogi egin berriaren usain beratza;
    —gerrirainoko erreka, mutikotako esku artean zizareak eta
    —ardi anglo-amerikar artean Nevadako anaiak
    —idatzi zizun kipula-paperezko eskutitz horizta;
    —bularretatik ahora, jaioberriaren maina,
    —sorburua erionez,
    —Latex epitelioa duen odol hotzeko narrazti polimeriko bat nauzu.
    —Ezin zaitut behar bezala haztatu. Kanpotik ez dut gizaki eiterik agerian;
    —zin egiten dut barren, ekaitzak goratu ezin izan duen
    —giza arrastorik gelditzen zaidala.
    —Plazenta barruan epel isotermiko guria izaten omen da,
    —heriotzaren karkasa azpian izotzik kristalena.
    —Hil-kanpai horiek ez dira zureak.
    —Hegaberek baxu egiten dute ortzemugarako partida.
    —Bihar, positibo bat batuko duzu zenbakien hizkuntza aizunean,
    —tanto hermetiko bat urkatuen olinpiada matematikoetan.
    —unamaz katigaturiko hormigoi akituetan.
    —anosmiarik garatu ez duen edonork suma dezake:
    —herioak gazur garraztuaren usaina laga du
    —gelako airearen hutsetan.
    —Ba al duzu hotzik?
    —Barkaidazu. Hil-kanpai horiek
  • ILUNDU AURRETIKO OLIADURA   (2021)
    —“Hain hauskorra naiz derrepente.
    Oinez doan zauri bat naiz, ospitaletik irteten.
    —Atzean laga dut osasuna”.
    Sylvia Plath
    —Euli mandoen soinu narratsa, adarren joan-etorri malatsa,
    —hostoen soslaiak norabidearen hauspoan.
    —Noizbait izan zen edertasunik orain erbestear dauden zelaietan.
    —kanpoko haurren ukimen jolasa.
    —Forma orain, lausoa gero,
    —irudiak bata bestearen barren, dialekto organikoa mintzagai.
    —Gorputz egin berriak, oraindik beroak,
    Objetu Hegalari Ezezagun yanki bat bezala.
    —Borobiltasunak anputatu dira,
    —asfaltupeko hormigoia nekrosia beltzean da.
    —Irtetear liteke ospitale menperatu bat ilunabarrean.
    —Leihatila horien infekzio kristaletatik, ez da besterik;
    —zirrikitu zorrotzetik, txistukari baino eztulez,
    —erdizka eta zehar-esanetan sartzen da muturka datorren ilundia.
    —Barruetako ateek bikuspide erantzuten dute,
    —sartu-irtenkako jipoietan, bi kolpez eta nonahitik.
    —atseden hartu beza lengoaia minberak;
    —Badira klausula moduan hormak trebesatzen dituzten itzalak.
    —danbolin artean kontraerasoan etortzen da semantika.
    —Gaua zornatu da zelai beteko batailan.
    —Porrota bizimodu alternatibotzat duen leinuaren inperioa da hau,
    —gaixo usaina dugun gaixotarrona;
    —gurpil artean etzanik, mingain-orrazi egoskorrean
    —egun oso bat irioten duten eskeko katutzarrena;
    —zakarrontzi organikoa auzo kontsakratu duten harrapari generikoena;
    —material biologikodun poltsa gorriaren barne
    —bala galdu gisara sarkor diren har korrosiboena.
    —Badakigu gure ohea falta zaigula.
    —Baina gu gara barrukoak. Gaua da kanpokoa.
  • INMUNITATEA   (2021)
    —Gaur traizioz labur izan bitez
    —Haize somatikoaren alde
    —soltatuko ditut ontziko belak. Berdin zait.
    —Barkatuko dut airean gain-azpika
    —trebesaturiko zeharrargia, bitamina zuria;
    —etengo ditut garun barruko sinapsiak,
    —gurutzaturiko galderen hologramak;
    —jasango dut ezbeharraren sukarra,
    odolaren kontrakorrontea.
    —Gaur gauez, gaur gauez soilik, berdin zait,
    okerragora egin aurretik, inoiz gehiago ez,
    —azal zaitezen kausa-efektu gogoz,
    —metafora zinetiko bat bezala,
    —azal zaitezen kroniko,
    —nigandik irten orduko berriz ere itzuli. Berdin zait.
    —Bihar, agian bihar, kemen apur bat topatuz gero,
    —memoria guztien izenean garbituko dut nire duina.
    —Agian bihar, loreak ez ditut zuztarretik aterako,
    —agian bihar, udaberri azkarrago bat desira;
    —  neure defentsa guztiak irion, berdin zait.
    —Axola izateko adina kemenik banu, agian bihar,
    osasun zaharren izenean,
    —erregina-jele anpoilaz egingo dut topa. Agian bihar
    —benetako etxera itzuliko naiz.
    —ez zenuke telefono-kabina agonikoen barruan,
    —urgentziaz eranzten duzun gorputzaren azpiko
    —Desiratzen zaitudalako
    —masokista deitzen didate. Eta hori ere
  • ANESTESIA: IHESALDI DISTOPIKOAK
    (JOAN-ETORRI-JOAN-JOAN)
      (2021)
    —Aho txikiko lur handiak,
    —guztia soiltzen da munduaren ipurtzulo honetan.
    —Arrakalak. Kareharria. Okre hautsa. Hemen ez da ezer.
    —Kilkerrak bai, baina isilik. Hau al da opiazeoen erreinuan
    Oin ertzera ekarri digute muga,
    —lehen mailako bidaiariei egiten zaien bezala.
    —Pauso erdi bat nahikoa izan dadin.
    —Estatika gabeko haizea sarean erori da.
    —Eguratsa gori. Urik ezagutu ez duena, paralizatua,
    Oxigenoa % 100ean toxikoa da.
    —Sabaia koipez arretu da, argi orlegia
    —fluoreszentziaz keinuka hasi. PH-a zazpitik gora edonora.
    —Joaten ari zaizu anestesiaren efektua.
    —Astunagoa da zeruaren pisua.
    —etorkizuneko mina absorbatzen duten
    Oinetakoak galdu ditut
    —baina hemen ez dira ezertarako behar.
    —Barrurakako matrize honetan zorua beratza da.
    —Esnatzen ari den hori, zu zeu izango zara.
    —Zoaz aurretik. Irudimenaren agindu bat da.
    —Lur hartu eta bestaldeko zentzuetara iristen zarenean,
    —minak suspertuko zaizkizu,
    —aurpegiz aurpegi topatuko duzun lehen ezezagunari,
    ohar egin, esnatzea,
    —hor esnatzea,
    —hemen merezi ote duen.
    —Bidali erantzun adierazpena, bake gogoz,
    —astinduz zapi zuria iragazitako lau haizeetara,
    —ebakuntza-gelatik lurralde neurotiko honetako
    —edonongo helbidera.
    —Balekoa izango da, aseptikoz gainera,

 

Azkona, Josetxo   —1953—

  • HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN   (1993)
    —Europa izena duen hiri honetan
    —zornaz ageri dira teilatuak
    —eta marru bortitzak aditzen dira bere kaleetan.
    —Eta orduko hartan musukatu eta besarkatzeko
    —elkarren arropak eransten zituztenak : Sakib, Minka,
    —Adis, Zlaton, Bogdan, Hihad, Jasna, Senad...
    —hatzaparka biluzten dira orain
    —lepamozteko
    —beren odol nahastuen haurrak
    —zatikatzeko,
    —kaleaz bestaldeko emakumeak oro
    —bortxatzeko,
    ogidendetako bezero gosetiak
    odolez blaitzeko...
    —Zeren odol puruaren bila baitabil basapiztia Sarajevon.
  • ARGITZEKE   (1996)
    —eta arima txori
    —badator harro
    —Harrizko habian
  • OLIOZ   (2001)
    Olioz
    —eta azenarioarekin batera;
    Olioz
    —nahi dut zure boza,
    oliozpinez ongi doitua;
    —tomate
    —eta letxugaren arteko
    —solas xamurra.
    Olioz
    okelak
    —jotzen duten izerdi punttuan.
    Olioz
    —doan jauzi horixkan.
    Olioz
    —nahi zaitut nire ondoan;
    olibolioz, ahal dela;
    —baina bost axola
    —ekilorez edo artoz
    —bazentoz ere.
    Ongi etorri nire sukaldera.
  • STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA   (2001)
    —Jaun-andreok,
    —The Walls presondegi zaharreko ziegatik
    —mintzo zaigu Stacy Burd,
    —ea gosez dagoen
    —Elkar uler dezagun behingoz:
    —hiru orduren buruan hilko dute,
    —eta, ondorioz,
    —ez da komenigarria urdaila hutsik eramatea.
    —Hanburgesa bikoitza nahi duela
    —dio; nolabait, Oldenburg Claesek bere eskuekin
    —igeltsuz moldatuko zuenaren gisakoa:
    —txahal xehatuaren okelaz tinko
    —baratxuriz, perrexilez eta arrautzaz ozen
    —goretsia,
    —tomate saltsaz, ziapez eta letxugaz jori
    —eta, batik bat, tipula anitzez ezin hobeki
    —Batez ere, Texaseko Gobernadore Txit Papartak
    —erran ahal diezaien bere bozemaile malapartatuei:
    —«hori bai zorioneko gizona,
    —hagitz typical american petoa,
    —bai baitaki uholdearen aurrean zapatako zuloak
    —barrengo sutea behazunez amatatzen.
    —Ez dela soilik arduragabeko kreatura hiltzailea,
    —ez dela soilik izotz puska baten seme harroputza!».
    —bat egiten duten Amerikaren bihotzean
    —era, listua dariola, zera erraten dio klerimandun
    —«Ni naiz hamaika geruza dituen tipula lodi bar,
    —alanbre ziztakariek inguratu alorrean
    —hezi era erauziko dutena.
    —Gizon koitadua.
    —Eta jateari atxikitzen natzaiola
    —begi laino mehe artean,
    —tipulak gorde duen azken geruzaren sekretua
    —zein den jakin nahian lehiatuko naiz».
    —Goiznabarreko 7.25ean atera dure ziegatik.
    —Goiznabarreko 7.27an ohatilari lotuta dago.
    —Goiznabarreko 7.28an, injekzio bar eskuineko besoan.
    —Goiznabarreko 7.29an, beste injekzio bar ezkerreko besoan.
    —Goiznabarreko 7.35ean erraten ditu azken hitzak:
    —«Azken geruzaren ondoren, beste sarraila bar.
    —Modorrok halakook!!!».
    —Goiznabarreko 7.3Gan, heriozko dosi erabakigarria.
    —Goiznabarreko 7.38an, potasio klorhidrikoa tarteko, isildu da bihotza.
    —Goiznabarreko 7.43an gelditu da hanburgesa Stacy Burden hesteetan.
  • ZURGATZAILE HORI   (2009)
    Oso berekoia da huntza. Negar eginarazten digu,
    —eta horrek bost axola dio berari. Geldi-geldi ageri zaigu
    —guri zeharo itsatsia, eta malguki zabaltzen ditu bere zurtoinak
    —gure atalik minberatsuenetan barrena. Minez estutu eta ito
    —egiten gaitu horrela. Bere kasa hazteari uko egiten dionez gero,
    —atsegin du (miserable horrek) nornahiren bizkar gainera igo
    —eta bertan eroso kiribiltzea.
    —Hala, gure zukurik gozoenak zurrupatzen dizkigu gupidagabe.
    —ez da makala zurgatze bizimodu anker horretan).
    —Honako hau da bere alderik itsusien eta gorrotagarriena:
    —gugan errotu orduko, berehala errotik mozten ez bada,
    —ez dagoela, gerora, modurik berarengandik askatzeko,
    —ez dagoela gerora modurik guk bera (zergatik ez),
    —deskuidu batean, zurga dezagun. Arrazoi horrengatik,
    —etengabekoa da bere zeregin suntsitzailea.
    —Ez da batere ohartzen desegiten duenaz, gugan sortzen dituen
    —kalteez eta oinazeez. Sentimendurik gabekoa da,
    —temati aparta: oso-oso gure aldekoa.
  • ERAKUSKETA
    (19 Bonsai)
      (2009)
    —buruko zozoraino
    oro da zuhaitza.
    Ongi adosten da
    —huntza hormarekin.
    —Samina bihotzarekin.
    —egiten nau loak pinudian.
    —Hostoz soilduta
    —zuhaitzetako habiak
    —Zer zen lehenago
    —zuhaitza ala basoa?
    —Basoilarrak ere ez daki.
    —Neguaren kontra
    —zuhaitz soilduak.
    —Ekintasun soila.
    —arbola eta ibaia
    —Bihotzerrea
    —dauka basoak,
    —euri azidoa tarteko.
    —Zuhaitz ez diren arbolak
    —bezalakoxeak dira esnetan
    —Hosto lapurreta.
    ostu diona.
    —ziza eta basoa.
    —Izatezko bikotea.
    —Sutan dago basoa.
    —Kea dario karakolari,
    —malkoak akaziari.
    —Ibaiko ur lasterrean
    —zauri beteko enborra.
    —Gereziondo loratuaz
    —zerbait erran asmo nuen.
    —Udagoienaren mamia.
    —Morkotsak darabilena
    —barrengo barrenean.
    —Urriko haizeteak
    —hartu du arboladia.
    —Hosto jasa.
    —Urkitik hosto bakar bat
    —Eror-hil zorian.
  • IRAUNKORRA   (2009)
    —laburra da itxaropena
    —estua da oso
    —esperantzari zabaldutako leihoa.
    —itxaropen ezak dakarren pena,
    —Itxaropenak, gehienetan,
    —erdia ustela duela esan ohi da.
    —Hemen, gehienetan, osoa da ustela.
    —Gizalegean bizitzeko ustea galduta,
    —etsipena gailendu zaio itxarobideari
    —Itxaropenak berriro behea jo du
  • HIRU HITZ   (2009)
    —Hitz umelak zein lehorrak ditut
    —gogoko hiztegietan topatzea.
    —zelaiko belarrak moztuta,
    oroimenari atxikitzen zaion
    —Lehor:
    —haizete beroaren bulkadaz
    —mihi puntaz haratagoko
    —giza jarioen pausagune
    —geldi, gorde, isila.
  • GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN   (2009)
    —Isiltasunaren gainean ari naiz moldatzen,
    —haizeak hosto lehorra airean harrotu
    —erlategiko sala nagusian.
    —Urak mantso dira jausten
    —eta are mantsoago dira
    —Nire baitan ez dago inongo hotsik,
    —eztarrian gora datorkidan dardarizo hau ez bada.
    —pentsamenduaren emari gardena baino ez.
    —Gehienera jota, zubipean gelditzen den ur geldia.
  • HEGAN DOAZEN USAINAK   (2009)
    —iragan oneko egunetatik datozkit
    —izpiliku eta arrosaren usainak.
    —joandako aldiari darizkio amoniako usainak.
    —Lorontzi batean bildu dut pasatu den denbora.
    —Usaina nolakoa, halakoxea ere oraina:
    —noiz gozoanoiz mingarra.
    —Baina lehengo egunekoa iragana da jada,
    —eta naizen bezala izateraino ekarri nau honaino
    —lehengo horrek. Geroak gero, geratzen den bakarra
    —zalantzazko oraina baino ez da.
    —Gerorik gabeko asmorik gabe esanen dut
    —(denborari berea emanda) denbora sagu bat dela.
    —Erlojuko orratzek, izan ere, jo eta ke hortzikatzen naute,
    —sagu goseak balira bezala. Neu naiz saguarentzako gazta,
    —eta hura asebetetzen denean, geldituko dira orratzak.
  • BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT   (2009)
    —Gogotsu ikusten haut oraindik.
    —Baina malenkoniaren alde batetik
    —bestera jotzen dik hire bihotzak.
    —Eta horrek kiskaltzen hau hi gehien.
    —bizitzen dituk maiz asteko egun guztiak.
    —Ate joka natorkik, lagun.
    —Kezkati samar etorri ere.
    —Baina ez aztoratu: ur geldian geldi
    —dagoen bihotzak goza dezake oraindik ere,
    —gauerdiko su artifizialak itzali diren arren.
    —ibiltzeko irrikaz ikusten haut oraino.
    Ohetik altxa, makarrak garbitu,
    —eta hoa fite etxetik kanpora.
    —Altxa, fite, lagun hori!

 

Azkue, Alex  

  • LOREEN HAUZIAREN BERRI ZABALTZEN DUTEN   (1981)
    —Loreen hauziaren berri zabaltzen duten
    —altabozen margo gorriak,
    —bere faltsukeria eta hipokresi tximistak
    —une honetan,
    —zure begi horiek ezkutatzen duten
    — Ez dut sekulan zu jateko bihozkadarik sentitu,
    — ibai itoak gailurra jo
    — betidanik bakarmindu ditudan lore eta zuhaitzak,
    — zu harrapatzeko,
    — inguratzeko,
    — bihozkada gogorra
    —lepoa urkatzen didan soka ubelarekin.
  • ADIMENEAN DATZA   (1981)
    —«Adimenean datza,
    —malko eta nigarren oroigarria,
    —busti ditu lur, soro eta landak
    —bere uraren agintez, hodeien
    —aurka jazarriz».
    ong>Iong>
    —Herriko enparantzan
    —hodei bat, markesa
    ong>IIong>
    —altzairuzko ezpata eskuan
    —sabela ireki eta opil bat sokaren hutsunean jarriz
    —bihotza urkatu du.
    ong>IIIong>
    —Hainbat jenderen nigar eta malkoak
    ong>IVong>
    —Hodeiek nigar egin dute
    —markesa odoletan ikusirik,
    odola eta erreka inprobisatuak nahastean,
    —amorrainek hilargia jan dute.
    ong>Vong>
    —Hiletaren ondoren
    —ugoldeak ebaki ditu tximiniak,
    —lepoak, ahoak, mintzoak,
    ong>VIong>
    —hondamendiaren izterbegi bakarrak.
    ong>VIIong>
    —lau gizon urkatuen
  • BARNE MUGEN ERABAKITAN POTO EGIN   (1981)
    —Barne mugen erabakitan poto egin
    —eta amildegian behera erori
    —gozotasun bila abiatzeko.
    —lore igartuen gordailu,
    —etsipen hosto horien,
    —birao kate hornitu madarikatuen bekatu.
    —Igaro eta borrokaren itxaropena,
    —haunditasun faltsuaren itzal pegakorra,
    —eskuak itorik burdin hotz lerdena
    —gorputzean desesperazio malkoz erantsia.
    —Jaio, bizi eta hil,
    —argi saminetan, su koxkorrean
    —nortasunaren hauzi.
  • HAU EZ DUK, EZ   (1981)
    —neska polit bat,
    —irri labainkorra... da.
    —Inoiz ikusi ahal dituzte gure lege-gizonek
    —malkoak auzitan,
    —eta hauts jaurtikia lamo bihurtuz,
    —artozko usoak,
    —irria janaz okina,
    —poema osatu du herbesteko zerri batek.
    —Amodioa latza da, askan etzanik, hiloben aurrean,
    ohea erre dioten ijituarentzat.
    —ezkutatu ohi den kandelen atzean!
    —ijitoen ohe nigartira

 

Azkue, Eusebio Maria   —1813-1873—

  • GAZTEEN BATZARRAK   (1896)
    —gauean isil-ostuka
    —amodioan burruka:
    —eztot nahi, badot nahi,
    —neskeak dino bai;
    —noizik beinean mosuka.
    —Erromerian ilun antzera
    —ikusi dodaz nik;
    —Gaubela baten dagozanean,
    oilarrak kantau ezkero,
    —udabarrian txoriak legez
    —jente gaztea da bero:
    —atsoak ihes da gero.
    —eroatea zerura
    —gauza guztiak etorten jakez
    orduan berez eskura:
    —neuk igaro ta gogora.
    —Promesak dira gazteentzako
    —eztia legez gozoak;
    —gizon eginik dabiltz mutilak,
    —eta andra neska zoroak...
    —zorotan, erotan,
    —jazoten da askotan
    —mustur-joka mutilkoak.
    —gau ilunean emoten deutse
    —berba egiteko bidea...
    ona da lukainkau
    —goiz da arratsalde beste antz bategaz
    —euren lotsea galdurik...
    —zortziretartean
    —Donian goizez gazte zoroak,
    —doaz garitzan iruntza hartuten
    —Donian goizetan
    —pozik dabiltzaz goiztarrak.
    —Gabon gauean besoetati
    —buruak bero begiak ero
    —loguraz beterik dakaz.
  • GIZON BAKARTSUA   (1896)
    —Santa Katalinako gaztelu zaharrean
    —gizon bat ikusten da goiz ta arratsaldean
    —gau-txori sorgina lez ermita inguruan
    —berez erneko haizea darabil buruan.
    —Haserratu ta ahal dago gizon guztiakaz
    —bada ezta batzanduten inoiz gizonakaz:
    —inor ikusten badau han hasten da mur-mur
    —ta ihes egiten deutso esan barik agur.
    —Baina inor ez badakus ikusi da egoten
    —neska doiazanakaz leixiba jagoten
    —eta nor ez da gizona berbaz ez doiana
    —irribarreka pozik neska bategana?
    —Behin baten egoala gauza bat kantetan
    —zozoak dagozan lez Marti goizaldetan,
    —ta hasi jakan gizonai belarrira esaten:
    —Jaungoikoak daizula egun on bat emon,
    —neska galanta zagoz beti lez Mari Anton.
    —Nunbait neskeak eukan gogoa tristerik,
    —Zelan zagoz, Mari Anton, umore ona barik?
    —Ze hodai baltz daukazu gaur zeure zeru argian?
    —Esan eutsan gizonak bigarren aldian
    —Ez daukat horregaiti gogoa gaisorik,
    —ze asko dago Mundakan senargei bakorik:
    —neure ama, atso tximurra, sorgin-landarea
    —da apurtuten deustana bihotz-koilarea.
    —Esan deutsat goizean epel nagoala
    —ta bost gona azpirako behar dodazala
    —ze orain mutil gazteak ez dauke gogorik
    —andrarik hartuteko mardotu bakorik.
    —Egin deutsadaneko neure amai eskea
    —kotxeru bat eginik hasi jat kezkea,
    —berezean erneko zarta zigorragaz
    —Ez barruko gonarik ez mirinakerik:
    —neure biotza daukat nahibagaz beterik;
    —ta au ezpada bizia galduteko lana
    —ezpedi handiagorik etorri neugana.
    —Argal ta lodiakaz egiten bakea
    —ta ordurik hona dabil orain bai ta orain ez
    —lehenengoko zeruan ila ta argia lez.
    —ta mirinake barik Fraile kokot-motsa
    —edo Abade edo Monja artazi-zorrotza.
    —Mirinakea ona da eta ondo deritzot
    —baina Amak ez dau gura ta ezin zuritu dot;
    —mokortsu zorrotzakaz mardotasun barik
    —ez dago gaur Mundakan ni legez neskarik.
    —Banago joateko herriti kanpora
    —baina ezin joan neite biloizik inora.
    —Ez da zori gaiztoa ta ez da dolorea
    —asetan botatea gazte denborea?
    —Ai betikoa ez balitz Aman matrakea
    —laster egingo neuke nik mirinakea
    —Honek gauzok esanda euren bakarrean
    —gizona bakartu zan gaztelu zaharrean:
    —Neskea agur eginda joan zan etxera
  • EUSKALDUN BAT   (1896)
    —Hemen nago ni tristea
    —neure gogo larriari.
    —Neure lehenengoko argia
    —gizon behargin ta onena
    —herrian zan ziritzoena.
    —Ume nintzaneko egunak
    —joan zirean
    —beti-betiko lekura
    —ez etorteko mundura.
    —hasiko zanik
    —Hasi zan ordu txarrean
    —erbestekoak
    —euren asmoak
    —eukezan gu sututeko
    —ta herria zapalduteko.
    —Hamaika orduko euskaldun
    —gazte zintzoak
    —ta errubakoak
    —gurasoentzat galdu dira!
    —Ta herriak?... zorren azpira.
    —Egon leitela bakeau
    —baso-mutilen artean
    —jo eban behin atzerantz lurra;
    —Noizbait egin zan bakea
    —bake lotsari bagea
    —halango gerrak
    —badoguz Jaunak emonik,
    —ez dau eukiko gizonik.
    —Non zan laguna zeurea?
    —izatea zor deutsuna.
    —gorputz ta osasun onagaz
    —ta itxasoetan
    —gaur ontzietan
    —irabazten da gehiago
    —eta aberastu lehenago.
    —zeinen goizean
    —joan ginean
    —euskaldun portu batera
    ontzi bat bilatutera.
    —Fragata eder bat egoan
    —Habanarako gogoan:
    ontzirau nintzan
    —morroian gisan,
    —ta berrogei egunean
    Ontzien armadoreak
    —bizkaitar gizon nobleak
    —hartu nenduan pozagaz.
    —goizean jagi,
    —mezea entzun ta gosaldu
    —gero lekua zabaldu.
    —joan nintzan Habanati
    —irabazten ehuneko ogei.
    —ez inok hori sinistu;
    —ehun ogerleko
    —lehenengo urteko
    —Gero boskarren urtean
    —ez neban inor artean,
    —etxeko kutxan
    —Egoten ginean sarri
    ordu txarrean
    —Cuernabaca-ko malantzak,
    —Españolentzat garratzak.
    —soldadu batzuk,
    —igonda zeintzuk
    —lotu nenduan sokakin
    —dedarrez: «Muera el Gachupin».
    Ordurik hona kartzelan
    —sarri ta askotan
    —daukat gogotan
    —Espainiako Konsulak
    —Mexikon ez dau
    —Neure ama biotzekoa!
    —Non dozu orain Jaungoikoa,
    —alkantzetako
    —semeantzako
  • MUNDAKAKO EMAKUMEA   (1896)
    —Mundakako emakumie neskatxa gaztea
    —edo ehulea izaten da edo joskilea:
    —ezkonduten danean ez da bestegaiti
    —ezpada herriz kanpora ibilteagaiti.
    —hamaiketakoagaz auzoak konbidau:
    —ezkondu ta arrats-deian edaten ardaoa
    —senar ta lagunakaz kateara doa.
    —Urteten dabenean gizonak ontzira
    —emazteak etxean geldituko ez dira:
    —egoteko gizonen kamaina ganetan
    —lagun zintzoakaiti beti esamesetan.
    —marineroen andrak eskatz-maisuagaz:
    —ez da egoten gaixoa bornuan geldirik
    —ez deutselako isten jasoten begirik.
    —Domekea etorten da, ai ze pozgarria!
    —Bira bat egiteko ikusten herria:
    —denda-zulo batera gizonagaz doa,
    —berak legez hartuten hamaiketakoa.
    —Sartzen dira eguerdian ostatu lohi baten
    —irabaziko dana jaten eta edaten:
    —emazteak ez dauko gasturik gogoan
    —arte-arte gizonak daroa lepoan.
    —Ez dau burua pozik gizonak ikusten
    —barrati urten artean itsasoak hausten
    —auzoen ardurea seindun ete danez.
    —Bermeotar eulea Mundakara doa
    —salduten ehuna zabal kana betekoa:
    —erosten dau ehuna ezer lotsa barik.
    —Goizean joaten da bizkor eleizara
    —mezea entzunda gero auzoko dendara:
    —bat baino ez dan gauzea bihurtuten da lau.
    —Arto igartuan urun anega batean
    —azokan sartuten da zazpigaz partean:
    —dirua horniduteko darabilez lorrak
    —gedar eta burrukak eta iraun gogorrak.
    —Hamaiketan artoa daroa labara
    —barria atrapetan asko doaz hara;
    —guzurra eregi barik Mundakako herrian
    —ez deutse inori itxiko laban da iturrian.
    —Gizona dago laster Habanara heltzeko
    —ta andrea dago pozik tunan ibilteko:
    —entzuten dabenean heldu dalakoa,
    —dino: Ai Andra Mari Muruetakoa!
    Orduan da etxandra kapitanesea;
    ontziko andrakaz dauko beterik etxea:
    —beragaz egun baten goizean goizeti
    —doa aldra guztia Portuondo ganeti.
    —Eskinia beteta datoz iluntzean
    —baina ez dagoz pozik eskini batean:
    —Gaztelugatx, Natxitu, Akorda ta Alminka
    —inontzat itxi barik ahaiztuta Gernika.
    —baina korreo batek dakaz barri txarrak:
    —eta amaituten jakez pozgarrizko egunak.
    —Alargun beti, bauke lutua soinean,
    —negarra begian ta sarri bihotzean.
    —Andra bakarra dago argitan ilunik
    —ez badauko munduan bizitza-lagunik.
  • SUR BATERI   (1896)
    —Babelgo torre leiho bikoa!
    —Sur azken bako, sur betikoa!
    —Fortuna itsuen burlazko doia!
    —Sur erraldoia!
    —Jagola barik haziko surra!
    —Munduko surren surrik surrena!
    Oraingo surren aitalehenena
    —bardinik inoiz euki ez dabena!
    —Sur asko edukia!
  • MUNDUA BILOIZIK   (1896)
    —Gaitz da ezagututea barruti gizonak
    —deungen deungenak daukez mihin gozo ta onak.
    —Munduan biziteko bata besteagaz
    —gizon guztiak dabiltz mozorro banagaz.
    —Gizonak gaur gehienak bakoitza bi dira
    —baleuke leiho bana eta argi barruak
    —gizonak litzatekez munduko aingeruak.
    —Haginakaz jatorko borreroen garra
    —Mutiletan etxeko ta auzoko piztiak
    —hilteko egiten dituz ahalegin guztiak.
    —gudan joaten bada hasten da suturik
    —nortzuk ez dakizanak kentzeko mundutik.
    —Gudea, gizon deungak mundura ekarria
    —belu sendotuten dau munduko zauria:
    —lehenengoa imini eban Luzifer okerrak
    —ez da hagaiti gizona izaten hobea:
    —hogei urte baino lehen neskatxa zoroak
    —ahaiztu eragiten deutsez bere gurasoak.
    —Ez dau mutila egiten hobea ezkontzeak
    —guzurrez jantzitzen dau orduan lotseak.
    —Bera deungea izanda ona irudituteko
    —guzur hazi atsitua prest dago ereiteko.
    —Ikusi eizuz gizon bi alkarren besoti
    —barreka, irudi baten pozik ta gogoti:
    —benetako barreak batenak ez dira
    —gogoka dagoz zelan alkar bota azpira.
    —Ikusi eizu gizon bat eleizan sarturik
    —Ez da santua izanda eleizan egoten
    —ezpada andra bateri karta bat emoten.
    —Ikusi eizu gizon bat, eta zer gizona!
    —Parisen eta Londresen ikasten egona:
    —da gizon jakintsua ta arpegi garbia
    —fede santua bako kristinau barria.
    —Ikusi eizu gizon bat, bada ondo ikusi lei
    —kenduten dituzana ehuneko berrogei
    —karidadeagaiti beti dago emola
    —kenduteko asmuagaz pobreai odola.
    —Ikusi eizuz lau gizon matraila gorriak
    —zeintzuk orain sei urte eukezan zorriak:
    orain dagoz etxeak ta ortuak eginik
    —baina euren lapurretak autortu ezinik.
    —Ikusi eizu gizon bat geu legez jaio zana
    —eta euskalduna entzunda lotsatuten dana:
    —Ikusi eizu gizon bat sarri mozkorturik
    —eta inoiz ez ziskuan bat bere dirudik:
    —ez da Alkate ez Jueza hain gizon abila
    —gizon handiago da... herriko Alguazila.
    —Honek lango gizonak topetan dira aurrez
    —Mihina dauke dontsua, bihotza deungea,

 

Azurmendi, Joxe   —1941—

  • PAGOA GELDI DAGO   (1961)
    ong> 1ong>
    —Pagoa geldi dago
    —ezin du konprenitu
    —bide gora noala
    —Kantsazio pozoia
    —izanaren miztoak
    —sartuta egonean
    —ezin du konprenitu
    —Bihotza ihartu zaio
    —gogoeta luzean
    —gogoa zaio ihartu
    —ezin du konprenitu
    —arratsalde morean
    —fedea erantzi dio
    —Lanbrok oharkabean
    —Ezin du konprenitu
    ong> 2ong>
    —Goroldioz jantziriko
    —zauritutako bizkarrean
    —asperkunde giroa
    —hosto berdeen airean.
    —Betiko loaldia
    —nola gura lukean...!
    —Ezin du konprenitu
    —pago gazte jentilek
    —pozaren mozkorrean
    —konprenitzen didate
    —Nire pago kristauak
    ostera, bide ertzean,
    —ezbaiko itxaropenez
    —ukazio beltzean
    —heriotz ondorengo
    —ezin du konprenitu
    —Pagoak ez du atseginikan
    —bere penaren ohean.
    —Bakar-bakarrik egon baitago
    —hainbat pagoren artean
    —zur sendoaren barnean.
    —Zertako balio dio hari
    —pago jaio eta jeiki?
    —Zertako pago indartsu jaio
    —loreak lez hil baledi?
    —Nahiago luke (nahiago dut, bai)
    —Hil behar garratz sentimen honek
    —malko latzik lehertu dio
    —hosto guztien begi berdetan
    —udaberriko goizero.
    —Halabeharra, pagoak duen
    —fedearen argudio.
    —desesperoen betea...
    —Pago sendoak ezin du ulertu
    —heriotzezko zoria.
    —heriotzezko bizia.
    —Pago zaharraren hondarra
    —aspaldian da logale.
    —(Aizkolariek, neguak
    —guztiz bilois utzi dute).
    —Azal goroldioarekin
    —ederra ostu diote.
    —Pago zaharraren hondarrak
    —goroldiorikan gabe
    —ta ez du nahi izan lore.
    —ez bizitza t'ez kolore.
    —Pago zaharraren hondarrak
    —Ez txoririk, ez kabirik,
    —txingorririk ere gabe.
    —(Bizitza ihesi doa
    —beheko iturrian triste).
    —Pago zaharraren hondarrak
    —Harrezkeroztik daramat
    —Bideko harriak penan
    —txorien lotsa sasian
    —bihotzaren bihotzean.
    —Ta harrezkeroztikan darit
    —arima bertso iturri.
    —nion mina herriari.
    —Noa orain euskal herrien
    —Alperrik nauzu ostika
    —Jakingo duzu gaurtikan
    —zeru hau nola den (zeru ez!)
  • NIRE LURRA, NIRE ANAIAK, NIRE AMETSAK   (1965)
    orok galdu zuen
    —niretasunaren poza.
    —Ez ote nuen aski neure buruarekin
    —besteengatik arduratzeko?
    —Nire ez zen edozein bide batetan
    —Denok ahaztu zintuztedan
    oroimena huts
    —Non gaudenezko gabe gabiltza-eta.
    —lurra, gaztaroaren zoroaldiko
    —urruntasunetan lausoturik.
    —Lagunduko ezin badut
    —zertako gelditu inor entzutera?
    —erantzun eske joan barik.
    —Pipa honi kea dario
    —zergatikorik batere gabe.
    —Galdetu baino hobe itzali
    —edo trankil-trankil erre...
    —Ez ote da gehiegi
    —norbera zaintzea?
    —Goizaldean egunaren leihoa
    —hotzak gogor nengoen.
    —Ez dut oinazearen ibaia sentitzen
    —ez nire anaien goserik.
    —izadi osoak. Badirudi
    oroimena baino
    —hutsagoa dudala bihotza,
    —ez dakitela nora joan oinok.
    —eta ez nindoan inora.
    —Baina atzera abiatuko naiz
    —gaztetako bihotzaren bila:
    —beharbada egon ez baitago.
    —Baina nire poesian galdezka daude
    —berriro nire ametsak
  • SUAK ERREKO EZ BALU   (1966)
    —Suak erreko ez balu
    —gauak itoko ez balu.
    —Pobreek lurrik balute
    —eta herriak sofritu ez
    —isilduko ginateke
    —Beste kopa bat!
  • MANIFESTU ATZERATUA   (1968)
    —Panfleto bat idatzi nizun
    —kondenatu nahi banauzu
    —injustiziarik kometa ez dezazun.
    ong> 1ong>
    —Gure herriak ez dauka kondairarik.
    —Pobrea da. Ez dauka
    —pirata koxkor pare bat
    —langile sofritu batzuk,
    —muga zentzugabe asko,
    —mila zorigaizto
    —Euri gortina batek ixten du
    —gure kalendarioa.
    —Ez, ba, bilatu kondaira unibertsalen
    —liburu handietan gure inperiorik.
    —Aginako zero bat zen
    —gure inperio guztia.
    —Ta euskalduna konforme zegoen.
    —edo 1789 bat izan ez duen
    —herri zorigaiztokoarentzat.
    —pirata pare bat, langile on batzuk,
    —muga txar gehiago eta holako zerbait
    —Gernikako arbola bat asmatu diguten arren
    —aitzakiaren bat beharko bagenu bezala,
    —Hauxe baita gure engainu azkenekoa:
    —lehen kanpotik eta barrutik orain.
    —Eta San Inazioren, Xabierren, Txurrukaren
    —eta Elkanoren eta Habeas Corpusen
    —eta nik dakit noren
    —gomendio guztiak biltzen
    —abokatuok. Libre izateko
    —inoren baimenik beharko balitz bezala.
    —Herri izateko inoren gomendiorik
    —beharko bagenu bezala.
    —Horiek libertaterik
    —ekarriko baligute bezala.
    —Ta ez horiengatik, ezpada
    —guzti horien kontra
    —kondaira guztiaren kontra.
    Oi, libre izatea eta handi izatea
    —edo kondairarekin
    —edo ta agian norbaitek (oi, bi aldiz gaixo!)
    —moralarekin
    —Poema txar batean
    —deklaratu behar diot
    —Goizaren kontra,
    —Gernikako arbolaren kontra
    —Deklaratu behar diot kaleari
    —gure jauntxoak ez direla
    —sekula gure herria izan ta izango.
    —Gure jendea pobrea da, trixtea da.
    —Gure jendea ez da poesia batean kabitzen.
    —Gure jendea ona da. Kulpa gabe
    —errezatzen du (tradizionalista da)
    —ez da asko fiatzen. Gure jendea
    —Inpresionistek bakarrik pintatu dute.
    —Edozein etnologoren armario batean
    —dago, eskuliburu batean
    —Hau zen nire Gernikako arbola guztia.
    ong> 2ong>
    —Baina prosaiko aurkitzen dut
    —Termopilako heroi bat bezala.
    —Ezta korda eman gabeko
    —erloju zahar bat bezala ere,
    —Prosaiko aurkitzen dut nola edo hala.
    —indarra egiten zaio. Niri ez.
    —aitortu behar diot hauxe irakurleari,
    —ze ni ez naiz gizon korriente bat,
    —esan ohi den bezala, inola ere.
    —ta ez nago seguru baina
    —zerbait zoragarria
    —izan behar du horrek.
    —Politikatan eta ez zikintzeko
    —ikasi nuen. Estudio luze bat.
    —Eta nire herriari indar egiten zaio.
    Ogia behar duenari seigarren manamendua
    —Zanpatua dagoenari justizia,
    —zanpatzen dagoenari esperantza,
    —aingeruei gizona eta gizonei infernua.
    —Estudio luze bat.
    —Ta nire herriari indar egiten zaio.
    —Getsemaniko aingeru kontsolatzailea
    —Baina Getsemanin ez dut inor kausitu,
    —denak kalbarioan.
    —Indar egiten zaio.
    —denak kalbarioan,
    —indar egiten zaio,
    —hau zen Gernikako arbola.
    —Ta nork askatuko digu herria?
    —Libertatea baino nahiago dute
    —Langileak eskolara ez baino
    —klasera hots egiten dituzte.
    —Artistak ederra sortzeko daude.
    —ez dago sindikatzerik,
    —ez dago ezkerrean.
    —Etorkizunean dago.
    —Gure partiketan ez da inor gelditu
    —libertatearendako.
    —Handik Aitor, Amaia, Lelo
    —eta Lirelo
    —eta Gernikako arbola
    —eta mito guztien alienazioak.
    —Baina nork askatu behar digu herria
    —herriak berak ez bada! Eta denok
    —Denok gara herria.
    —Mito guztiak narruturik,
    —(bertso bat eta gure kondaira guztia)
    —Indar egiten zaio,
    —zeinek egin behar dio libertatea?
    —egin gabe gelditzen zaio
    —Inork erein ez duen eguzkia,
    —inork altxatu gabeko horizontea,
    —inork kontsolatu nahi ez zuen arratsaldea
    —Itsaso gabeko plaia guztiekin,
    —zerurik gabeko izarrekin,
    —ta etsitzeko adore falta itsu
    —denegatu ximel agortu batekin.
    —Horrekintxe bakarrik
    —inork sinistu ezin dituen
    —ipuin hamaika gorabehera.
    ong> 3ong>
    —Guk, haragi honek, esperantza honek
    —Alferrik pasiatzen dira gure filosofoak
    —misteriotsu asko, ideologien jardinetan.
    —Haragi honek nahi du libre,
    —ez filosofia batek, ez klasetasunak
    —ez teologiak. Pinua pinudiak
    —definituko balu bezala,
    —goardasolak euria,
    —morena batek eguzkia.
    —Edo gurutzean ebanjelioa
    —«Ni naiz esperantza» bat
    —Gizona ez da ideia bat.
    —Gizonak ez dira eskubide sorta bat.
    —argumentu bat edo deklarazio bi.
    —Gizonak dira.
    —Zergatik ez aitortu:
    —mendian otsoak bezala.
    —Gu, txindurriok zeruaren azpian
    —argonauta ustean.
    —Konstelazio bat delakoan bakoitza,
    —zigarroa bezala mixto batekin
    —pizten delakoan libertatea.
    —Hola dio Jerusalemgo Talmudean
    —Rajanam rabinoak:
    —ez zen Israel desterrura joan
    —hogeita lau sektatan ezpaldu zen arte.
    —Ez ote zuen ba Prometeok
    —Ez merezi. Ez filosofiekin,
    —kondairarekin, erregerekin merezi.
    —Noren zeren aurrean gero?
    —Erotuko ditugu guk Chailloteko eroak.
    —Haragi hau ez da kondaira.
    —Gizon hau ez da Txurruka,
    —aspertu egingo litzake
    —Londoneko plaza batean
    —Espainiaren ohorea lekukotzen.
    —ez monumenturik.
    —Ez da Elkano: nahiko mundu
    —zaio gure mendiartea.
    —Zumalakarregi? Tonto baten moduan
    —Preso daukagu orain Zegamako elizan
    —Gizon honek ez du hil nahi.
    —Haragi hau ez da Gernikako arbola.
    —Ez da arraza bat, ez da sozialista,
    —Bai, behinola batek denetik sinistu zuen:
    —Gernikako arbola
    —Irainetako nagusia, Abandoko
    —txapela, Campionen romantizismoa,
    —langileri klasea ta humanismoa
    —eta unamunismoa
    —(eta haren euskaldunondako
    —parajodak)
    —(baina honezkero ez digu Iparragirrek
    —arparik gehiago joko)
    —eta filosofia guztietako lezioak
    —eta etika lorero guztiak
    —eta Europa etabar.
    —baina gizona diferentea zen beti.
    —umeak zekarzkien zikoina
    —eta hiru Erregeak ta Estellakoa ere,
    —Foruak afaldu zizkigun hura,
    —ta edozer gauza sinistu du
    —herri honek
    —eta gizona zerbait diferente
    —tripaz gora
    —zerua bajatzeko.
    —ez zeukan herri pobre bat besterik,
    —umeekin beti ona izan den
    —animali handi maltso bat gaixo bezain trixte.
    —Xentimoka pentsatzen duen herria
    —ta libre-nahi ilunabar bat bihotzean
    —ez kondairaren, ezpada
    —gizonaren eta
    —etorkizunaren aurrean.
    —Ta ezin irabaziko du ere, baldin eta
    —gure filosofoek ikasten ez badute
    —ez duela eguna erlojuak egiten.
    —Baldin eta teologoek gizona ez dela
    —elizako alkia edo serafin bat
    —edo parabola bateko ardia ez badute ikasten.
    —Edo zeruko bidea gotikoa dela pentsatzen badute,
    —ebanjelioak aldapatsu dena diolako.
    —(Lainoa da euriaren radikaltasun guztia,
    —ez trumoia).
    —Edo ta gure ibarrak Arkadia dirala uste badugu
    —errealistago zela Printzea Machiaveli baino
    —eta Jesukristo bainoago Judas,
    —Gernikako arbola haritz normal bat zela
    —(haritzak ote dira ba behar ditugunak!)
    —eta euskal herria edozein herri bat.
    —gizon direla eta ez kasta sakraturik
    —aspaldian hil zela Virgilio
    —(edo nekazarien ardura dutenak,
    —zeren eta zer kulpa dute beste horiek
    —jaio zenik ere ez badakite)
    —ta gure poetek ta idazleek ikasten ez badute
    —hizkuntza ez dela Orfeoren flauta.
    —bi Nafarroa daudela,
    —honezkero hiru eta lau ez badaude
    —(etcetera esan nahi dut noski)
    —zahar eta berri ta denok bat
    —Erromako zubi koloretsu batean.
    Orduan bai, eguzki zaharrak
    —Astronomoak ez dira enteratuko,
    —Eta nahikoa dugu hori.
    —Hau guztia esan ta gero
    —ez da faltako oraindik
    —botako digunik. Aberriaren maitasuna
    —(goizeko ordu bietan ari natzaizu idazten)
    —poltsikoan eramango balitz bezala.

 

Azurmendi, Mikel   —1942—

  • AKILESEKIN ZEUSEN ATZETIK   (1969)
    —burua esku artean Saint Germain-eko parkean
    —handia zela konturatu nintzen
    —nekaturik nengon horrenbeste kilometro eginik
    —nere aitzinean hegan motikoak, jolasetan
    —ez zitzaien hutsak axola
    —gutxiago nereak
    —bi ziren niri behaz, gizon trakets,
    —jolasik egiten
    —«bai al nakuszute jainko?»
    —«niregan duzute hutsa so?»
    —eskolara joan ziren; «jainko non» galdeginaz
    —bihotzarekin ziostaten
    —«nonahi»
    —lyzeora joanik ez zidaten deus ihardetsi
    —gizon harentzako
    —ez zutela denborarikan
    —haurraroan galdu zutela bihotza ta zientzia
    —aurka zegoela
    —unibersitatetik itzulitakoan
    —burua esku artean Saint Germain-eko aulkian
    —Anboto-tik zeru-ortziak beha nituan
    —nere miopiak
    —Niagara-ko ur-saltoan pixa egin nuan
    —jabetu zen ene jarioa
    —txepetxaren kabian bi arrautzatxo
    —itsaso hasarreren txistukadak nere gabardina pasata
    —pasa bihotzeraino
    —Paseo Berrian
    ortosik
    —Metroko itsuari franko sos bat bota nionean
    —jainko nintzela
    ——nehori ez esan, nik bardin sinetsi nuan—
    —toda la vida es sueño y los sueños sueños son
    —hutsaren abenidan negon
    —jainkorik enetzat ba ote zen
    oso goiz bainan
    oheratzen zirela
    —alegia gabaz horlako jaunarik ez, ez dela pasiatzen
    —hontza jakintsuak
    orain ez dago lilirik zelaian
    —neguko asunak
    —itsuari beste sos bat ematea zela onena
    —Metroa
    —elizako kanpaiek zapuztu zuten ametsa
    —kilometroz aurrera bainan
    —zihoan hutsa
    —sei t'erdietan hasiko naiz bihar lanean
    —ez dut errezatuko anjelusa
    ——ez goizean ez arratsean—
  • ORAIN BORROKARENEAN   (1972)
    —Bakez eta lorez aski. Bakezkeritan ez gehiago ari
    —eta lorezkoritan eztare gehiago. Bakezko bertsuez eta
    —lorezko
    —Bakezkorik ez gehiago konta eta lorezkorik ez
    —ez gehiago kanta, mezedez:
    —borrokaren garaia baita. Orain borrokarenean...
    —«zoaz eta esaiozu Rilke-ri
    —goragala ematen dit»
    —Hogeita hamabost urte, uztaila honetan hemezortzian,
    —zoaz Mikel, zoaz esaten:
    odola gorria zen
    —gizona baino lehen
    —«Amarillo Arlequin de Picasso»-ri, «rojo Pierrot»-i
    —zoaz, Mikel, zoaz esaten:
    —Gernika gorria dela
    —kolorez odolarena
    —urteroko goragalak urtetik une
    —eta badira hogeita hamabost urte luze.
    —Zenbat ilargiaren esne txar! Zenbat Boabdil-ek utzi
    —Gernikatik! Urabaingo ezkila ixilez mintza gabe...
    —eta Erandioko karrikak aipa gabe... eta Eibar.
    —Zoaz Mikel, eta joan zaitez betirako
    —(gizonari ez baitzaio ezer hitz ederrez izkutatu behar!):
    odol kolorekoak
    —hemengo gizonak
    —Bakez eta lorez aski. Bakezko lore eta bertsotan
    — ez gehiago ari...
  • JACKSON   (1972)
    —70 dolar xuri
    —eta beltza hintzelako,
    —  Jackson,
    —beltza hintzelako
    —gosez
    —eta gose dagoen beltzak
    —70 dolar xuri
    —Jackson,
    —edo gehiago.
    —70 dolar xuri
    —eta beltza hintzelako,
    —Jackson,
    —beltza hintzelako
    —70 dolar xuri,
    —Jackson,
    —hi akabatzeko
    —gosez
    —eta beltza hintzelako.
  • ZUMARRAREN KANTORIA   (1972)
    —Zumarrak bihotzik gabe
    —Andozeko ibar luzean Berterretxe
    —Lasarteko ola beltzetan Michelinekoek
    — bihotza.
    —Andozekoa bai dela luzea
    Orbegozokoak ez du bukaera
    — Berterretxek leihotik kuntiari dio goraintzi
    —izardiaren seme madarikatuek ihardetsi bortizki
    — ondotik.
    —zezen baten ondotik
    — Ezpeldoiko alaba zeritzan Margarita
    —Zumarrarenean xehaturik zetzan oporketa
    —Zumarrak ez du bihotzik
    —Berterretxek eztare atorrik
    — bihar langileak ari beharko bezala
    odoletik Margarita eskumenka biltzen ari da
    —  atorretarik hiru dozena
    —  umetuko da.

 

Azurmendi, Xabier   —1934-1996—

  • LURRAK JANTZIKO NAU   (1969)
    —Lurrak jantziko nau
    —lurrezko moldean.
    —Ama lurraren besotan
    —antzinako ametsak
    —Lurrak jango nau
    —lur izango naiz
    —Lurrak jango du
    —bolkan hau,
    —bolkan hau.
    —Lurrak jango nau.
    —Lurrak moldako dit hobia
    —gorputzaren neurrira,
    —fosildu nadin
    —Euskalerriko lurrean.
    —Bolkan hau
    —lurrak jango nau.
    —Ez da sortuko lorerik
    —lurrak jango didan odoletik.
    —lurrak jango nau.
  • SEGUNDO BITAN   (1969)
    —espasmoaren antzera
    —segundo bitan
    —noa hiltzera.
    —Erlojuak ezin du
    —Eta diote
    —Jainkoa hil zala...
    —Emen bakarrik gizona hiltzen da.
  • AMETS EGIN DUT ANTZINAKO GAU LUZEAN   (1969)
    —antzinako gau luzean.
    —antzinako gau luzean.
    —Lore usaia nintzela
    —loreari ihes,
    —nundik natorren
    —nota ninjoan
    —naiz ondo jakin ez.
    —antzinako gau luzean.
    —Nere su honek
    —iraungo duela
    —izarrak baino gehiago.
    —antzinako gau luzean.
  • ERROMAN   (1971)
    —Amaitu dut egun bateko
    —bilako ditut
    —mito zaharretatik libre.
    —Erroma zaharrean
    —Mito zaharrentzat.
    —Nola ez zabaldu erraiak
    —bide jatorrei, lore berriei?
    —Pagano estadu zaharra Erroma ederra,
    —krixtau estadu paganoa!
    —Mito zaharrei
    —Erroman.

 

Babaki, Jean   —1913—

  • ILUNTZEA   (1931)
    —Iguzkiak oren bat badu joana dela.
    —Denbora bat goxoa, haize bat epela.
    —airean ibilki da loreen usaina.
    —Gorriturik, histen da orain zeru gaina.
    —ilunbea oihanen gainerat apaltzen.
    —Zerua garbi, urdin dago goxaturik
    —lurra aldiz pausuan dago ilundurik.
    —Xori ttipi guziek mokoa hetsi dute:
    —Gora hixtuz ari da zozoa bakarrik
    —heien argi gorria ari da keinuka.
    —iduri du pentze bat lorez ttittatua.
    —Ilargia zeruan badoa emeki
    —argi hits bat botatuz lurrerat eztiki
    —Lo pisu batek bakez betetzen du lurra
    —distirant dago beti zeruan izarra

 

Balentzia, Joakin   —1947—

  • HILDAKOEN ARTEAN IZENDATU NINDUTEN
    («EPIKA GARAIAK EZ DIRA IRAGAN»)
      (1988)
    —Hildakoen artean izendatu ninduten,
    —asmo oroz, baina erabat okertu ziren,
    —hira berdez mozkortuak;
    —kakatzazko pailazo horiei,
    —huskeria distiratsuak, produktu akituak
    —nazioarteko merkatuan iragarriz,
    —hogerlekoak lau pezetetan
    —saldu nahi dituzte ergel horiek.
    —Hemen inork sinestu dienik ez pentsa,
    —deusetaz pentsatu, burua betetzekotan,
    —Hildakoen artean izendatu ninduten
    —kontu irrigarri eta ilunak eginez.
    —Baina nirekin okertu ziren oro
    —sugandila goibel horiak, galduriko gatazkak
    —zibilizazio eta kulturaren garaipenak bezala
    —kondatzen dituzten agure adurti horiek.
    —Bestelako garaiak ziren,
    —baina inork ez gogoratu arren,
    —hemen ongi informatu gara eta
    oraingoan ezagunak baditugu
    —beren zibilizazioaren egiazko aurpegierak.
    —Haurrek ere irakurtzen ikasi baino lehen
    —eskaintzen dienaz ozenki pentsatuz.
    —Hildakoen artean izendatu ninduten
    —jokalari kirten, arrakero arrunt horiek.
    —Urrezko iturrietan edan zuten, bai zera,
    —eta orain lehor eta pozointsuak daude.
    —Luzaro izorratu zituzten ene belardiak.
    —kolonizaturiko «basati onei» bezala;
    —baina, hondarrean, nire benetako truke txanpona
    —erakutsi nien, hots, hodi ketsuak,
    oihu airatsuak, mila ezpata zutik,
    —arbol lerdenak bezala,
    —ahots latz eta kementsuzko sorginenak baizik.
    —Hildakoen artean izendatu ninduten
    —zakar horiek beren paperetan,
    —inperioko hizkuntzaz idatzita beti,
    —bizien munduko zerrendatik ezabatuz gero,
    —aise desagertuko nintzela pentsatuz.
    —Baina okertu ziren nirekin oro
    —jainkozko hiraren kudeatzaile trauskil horiek,
    —bortizkeria sainduaren apezak,
    —beren sastagaiak eta pistolak kontsakratuz,
    —goren sazerdote izartsuaren monagiloak,
    —beren jabearen ahots hutsak.
    —baina ziur izan buru jotzeko zorian gaudela,
    —urtero ikusteko nahikoa,
    —esku geldietan ez itxaroteko modukoa, ordea.
    —Hildakoen artean izendatu ninduten
    —beren haunditasun eta batasun bortxatuaren
    —kalkuluak egiterakoan, lastozko mamuek;
    —baina okertu ziren behin eta berriz
    —umeei ere beldurtzen ez dieten fantasma horiek;
    —nire solasak iraun zuen inoiz baino biziago,
    —zanpatzen utzi ez zireneko mila hitzez egindakoa,
    —geure sekreturik barrukoenak elkarri aitortzeko,
    —egiarik gorrienak aldarrikatzen jarraitzeko,
    —jakintzaren adierazpide guztiak azaldu ahal izateko,
    —nire solasak iraun zuen;
    —hau da herri bonen kantua,
    —hildakoen artean izendatu zuten herria.
  • LOTAN ZEGOEN LASAI   (1988)
    —Lotan zegoen lasai
    onuragarri agertzen zen bitartean.
    —irudi zentsuratu eta iradokor batean.
    —Baina biluzik zegoen egiaz
    —Ibiltarizko oinak ziren,
    —bide luzeak neurtzeko eginak.
    —hondar latzak eta hauts umilak
    —zorionez inoiz idatziko ez diren
    —istorioak kondatzeko.
    —Bere iztartekoa haragizko eta itzalezko
    —denborale turbulentuak
    —itsaso familiar, xume eta otzanetan
    —igartzeko moldatua.
    —Suan zartaka zegoen egurra
    —honek, kanpoan, kolpatzen zituen
    —etxeko kristalak.
    —Eskena osotzen zen
    —ez zegoen piano batekin;
    —bere notak geratu ziren
    —kasettean grabatuak, oroipen uherrak,
    —lore xehatuak bezala
    —lurrin forma hartzeko modukoak.
    —Lizunak ziren nire asmoak,
    —haragizko eta itzalezko marra
    —ni besarkatu eta poseditu arte,
    oihu basati eta zorion batez
  • EROMENAREN INGURUAN   (1994)
    —Eromena da gauza ez izatea,
    —errealitate gehiegi pairatzeko gauza ez izatea.
    —Eromena da ezgauza izatea,
    —ametsak efikaz bihurtzeko ezgauza
    —edo biziaren seriotasuna jasatzeko ezgauza izatea,
    —ilusioak ipuin eder batera itzultzeko gauza ez izatea
    —edo eta ilusioak errepresentatzeko beste itxura,
    —gaur onartuta ohi ez den giza konbentzio zaharra,
    —zuhurrik ez delako ametsa.
    —Eromena da poesia egiteko modu zorrotza,
    —serioegi bihurtzen den pasioa,
    —estetiko bezala onartzen ez den zintzotasuna,
    —Eromena da gauza bihurtzearen aitzineko beldurra
    —eta egun kanpoko kimika erabiltzen da gehienbat,
    —modu burugabe batez,
    —benetako giza aztura hori menperatzekotan,
    —baina egiazko erokeria da sendatzeko grina hori,
    —itsasoaren harrotasuna konjuroz mugatzeko
    —nahia bezalakoa,
    —edo gizakumeen errebeldia botikaz apaltzeko
    —asmo asasinoa.
    —Eromena da isiltasuna
    —edo isilik gehiago jasan ezin duen
  • BAZEN BEHIN   (1994)
    —Ahanzturaren kontra egunero borrokatu behar dugula
    —noizbait erran didate lagunek
    —ahanzturaren alde egunero ere
    —ez baitut nahi beti gogoratu
    —edo txatxu harro horren mespretxu iraunkorra,
    —edo susmatzen ditudan injustiziez
    —beti oroitzen bizi ez dut nahi,
    —edo tamalez hondamenera gabiltzala,
    —izan ohi ditudan ezbeharrak
    —behin eta berriz gogoratzen bizi
    —zer edo zer egin behar dut
    —neure burua eta denbora
    —nolabait engainatzen,
    —mozorrotzen, itxura egiten,
    —eta horrela ere behin betiko
    —ahanzturaren kontra egin,
    —neure bizitzaren kondakizun propioa
    —egunero moldatu, apaindu, asmatuz,

 

Barandiaran, Gotzon   —1974—

  • BIDE HORI   (2004)
    —Begituizu bide hori
    —bere amaieragaz zer egin ez dakien hori.
    otaloreak agurtzen,
    —malden konkorrak laztantzeaz batera
    —Begituizu sasi-masusten hankapean olgetan,
    —gaztainondoei kilikilika,
    —hostoei sehaska kantuan
    —txistuka dabilen haize gozoarekin.
    —Galdeiozu iparrorratzik daroan aldean
    —gandua esnatzen ez denerako.
    —Galdeiozu ogi apurrik gorde duen
    —katekorratzek min ematen diotenerako.
    —Galdeiozu lagunik gura duen alboan,
    —akaso, zeu zoazen lekura doa.
  • BI EMAKUME HARAGO   (2004)
    —Bazterkaletik bi emakume harago,
    —kantari baltzarana eta soinujole errumaniarra
    —gurutzatzen diren kantoipean,
    —zazpi solairuko alargunak
    ——labankadez jaiotzen diren horietakoak—,
    —zimurrak alkandoretan,
    —hotza afarietan eta
    —putatzar halakoa zenbat aldiz esan behar dinat!
    —Bisitan joaten direnek
    —esan barik bazkalostean erakusteko direla
    —koilara erdi azukrek eta
    —sasoiz kanpo bidaiatzeak dituen
    onurei buruzko gogoetekin batera.
    —Bazterkaletik bi emakume harago
    —etxez aldatzeko kamioi hotsa dago.
  • EZ DEN LURRALDEAN   (2004)
    —Carusok atzekoz aurrera
    —ematen ditu filmak edo
    —eskumatik ezkerrera edo
    —goitik behera.
    —Aktoreek amaieratik hasten dituzte elkarrizketak,
    —euria hodeietara itzultzen da
    —kea zigarrokinetara legez.
    —Zinema kritikaria dislexikoa bezain herrena da.
    —Bere laburmetraiak oso aproposak dira
    olatuen gainean ikusteko.
    —Antonio Tardiniren lehen teoriak
    —fisika modernoa, etxekoandreen egunerokoa eta
    —jostailugintza irauliko ditu,
    —erlatiboa da dena.
    —Bigarren teoriak
    —ahuntzek espazioan lor dezaketen
    —gehiegizko abiadura du oinarri,
    —estatu kolpea, elektrodoak eta
    —herritarren arbuioa jaso ditu,
    —albistegietako aurkezle ospetsu egin eta
    —arrats gorrietako isiltasuna
    —Soledad.
    —Borrokatzeko nagi den boxeolariak Maria maite du,
    —eta honek, saiatu arren,
    —ezin du pianoa atzamarrik gabe jo.
    —txaloak jaso eta frantsesez hitz egitera.
    —Poeta izan asmo duenak
    —txakurra ur eske etorri zitzaionekoak.
    —haizeak zer daroan ez dakitenen lurraldean,
    —bizitzea beste derrigorrik ez dagoen lurraldean.
  • ASUNAK ZURE BEGIAK   (2004)
    —Azkura baretzeko
    —araoa kausitu ezinik nabil.
    —Igoko nituzke huntza balira baina
    —Porlanez estali ditut
    —xangrinaren kondarrak.
    —Dardararaziko nituzke sokak balira baina
    —zure etxerako bidea.
    —Igurtziko nituzke bernak balira baina
    —Ipurtargiak itzuliko dira
    —kakalardoena zen estratara.
    —Estutuko nituzke uberak balira baina
  • AHOTAN IZAN NAZATEN   (2007)
    —eskatuko dut hitza:
    —ez naute aintzat hartuko,
    —aurpegia antzemango didaten beldur
    —ez naiz hamaika kilometrora
    —baizen hurreratuko.
    —Ez dago atzamarbiderik!
    —amore emango dut
    —(eskubideek euren buruez beste egingo dute ordurako).
    —Ahalegindu naiz, banoa afaltzera!
    —aldarrikatuko dut.
    —besorik gabe
    —kantatuko ditut ereserkiak,
    —geureak zein mundukoak,
    —gorritu baino lotsatu egingo naiz.
    —Ez dudanez berba bakar bat neure izango,
    —besaulkietara itzuliko naiz.
    —Goiz batean, hormara begira onartuko dut:
    —(ispiluek mila zatitan puskatuko dituzte
    —eskubideak ordurako)
    —Ez naute ez ahotan ez belarritan izan,
    —ezta arbolarik zaharrenaren sustrairik mendreenean ere,
    —horrexegatik ekin behar diot orain eta hemen.
  • OSTONDU SAKON POZA   (2007)
    Ostondu sakon poza,
    —bila dabiltza, diotenez,
    —mila polizia inguru.
    —Mozorrotu trapu zaharrez
    osterantzean, seguru,
    —minez behar dute goza.
    Ostondu sakon poza,
    —badatoz usnaka
    ospela eta bekaitza,
    —bi hankatan edo launaka.
    —Harri eta guzti dator ekaitza
    —epeldu ezina izango da hotza.
    Ostondu sakon poza,
    —aldarrikatu zuk halako malerusik
    —ez duela nehork ezagutu,
    —malkoak ez dizula egiten hutsik,
    —ezin zaizula euripean lehortu
    —pozminez duzun bihotza.
    Ostondu sakon poza,
    —ez lokartu, atzarri,
    —zoriontsua denaren lotsa.
  • ARGAZKIEKIN ZORRETAN   (2007)
    —Zinez, argazki zaharra, azkenekoz natorkizu,
    —zorrak kita ditzagun lehen baino lehen.
    —Egun ez nau ikaratzen trumoiaren durundiak,
    —iluntasunak ez dit loa galarazten.
    —Itzaletan oroimena ere
    —bidezidorrak argiztatzen hasi zait.
    —Noizbait berriz,
    —inoiz baizik,
    orain, ezin,
    ohartuko naiz,
    —esnatzeko garaiz.
    —zaude ganbara honetan
    omenaldi eta arrakalen artean.
    —banoa urratsean,
    —maratila iltzatuko dut irtetean.
    —Gurdibide berrituetatik noa
    —uretan joateko aginduta,
    —lepotik helduta edaten dugun artean,
    —zuri-beltza kolore bizitzat
  • ALDAMIOKO GIZONAREN BURUAK   (2007)
    —Aldamioko gizonaren buruak
    —lurra kolpatzen du
    —behin eta berriro
    —begiak itxita kolpatzen du
    —behin eta berriro lurra
    —zabaldu nahi izango balu bezala
    —behin eta berriro kolpatzen du
    —hurrengo eroriko denak
    —aldamioko gizonaren buruak
    —behin eta berriro
    —kolpatzen du
    —hurrengoak
    —behin eta berriro
    —gizonaren buruak
    —biguntzen du hurrengoak
    —kolpatzen du gizonak
    —behin eta berriro

 

Barandiaran, Iñigo   —1964—

  • BERDIN ZAIO   (1984)
    —haizeari berdin zaio
    —leihoak
    —nori salduko dio
    —haizeari berdin zaio
    —edo zure beso epelak
  • HOSTOENA   (1984)
    — hostoen
    —burrunba sortzerakoan
    — hostoen
    —hotsa hazterakoan
    — hostoen
    —karraska lehortzerakoan
    — hostoen
    — hostoen
    —kexa zapaltzerakoan
    — hostoen
    —isiltasuna orrietan
  • ETXERANTZAKO BIDEAN   (1984)
    —uraren doinuak
    —hitz honen oihartzunak
    —etxerantzako bidean.
    —(lerro laranja bat
    —zeru morea
    —mila hodeitan.
    —beirazko dilista disdiratsuak
    —tristura gorde nahirik edo
    —bakarrik joan da
    —bere soinpeko zuria jaztera.
  • ILUNTASUNA   (1984)
    —karrankaletako
    orkesta
    —kamioiek sortutako
    —ritmoaz
    —lehenengo lerroan
    —zegoen kolore-telebistaren
    —begiak lausotu ziren,
    —eta gordetu zituzten
    —inorkezdakinongo armarioan
    —beraien tul gardenezko
    —erlojuek osatu zuten
    ostikada e-ter-no-a,
    —taxutu ziren irudizko guttunak
    —zangoa non jarri
    —lo egitera joan zen

 

Barberena, Eneko   —1983—

  • PARIS-DAKAR   (2004)
    —desertuko haize lehorrik ez dakar,
    —palmondoen fruitu gozorik ez dakar,
    —Pariseko zaborra,
    —Pariseko hautsa,
    —Pariseko farolen argia.
    —Europarron zilbarra
    —Sahara bera baino handiagoa da.
  • ETIOPIA   (2004)
    —Etiopian,
    —gosez hiltzen ari zen haur batek
    —Igurtzi eta gero,
    —Honek esan zion:
    —"Eskatu ezazu nahi duzun desioa".
    —bere gosearen errudunak,
    —gizentasunez, potolo-potolo,
    —Honela sortu zen,
    —jaun-andreok,
    —McDonalds konpainia.
  • WELCOME   (2004)
    —"Herriak ez du barkatuko" jartzen zuen
    —paretan zegoen kartel xumean
    —"7etan Seberon"
    —"Deabruak kaska gorria dauka"
    —esaten dio amak umeari
    —Baina istiluak hor daude,
    —Pilota partida hasi da,
    —gomazko modalitatean.
    —Batzuek demokrazia daukate ahoetan,
    —besteek demokraziaren izenean jotzen dute.
    —Korrika hasi gara,
    —"Bienvenidos a Mondragön" jartzen zuen herri sarreran,
    —norbaitek,
    —aerosolez,
    —"Bienvenidos" borratu arte.
  • AUKERATU   (2004)
    —Focus edo Vectra,
    —Snow edo Ski,
    —Lonsdale edo Quicksilver,
    —Speeda edo kokaina,
    —Fagor edo JMA,
    —Vodka edo Cacique,
    —Erreala edo Athletic,
    —Euskaltel edo Movistar,
    —Punk edo skin,
    —Pepsi edo Koka Kola,
    —Kutxa edo Laborala,
    —ilehoriak edo beltzaranak,
    —Itzala edo Kajoi.

 

Barbier, Jean   —1875-1931—

  • ESKUALDUN HILERRIAK   (1902)
    —Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak,
    —Gure hilen herriak zoin diren ederrak
    —Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
    —Kurutze, lore eta elorri xuriak
    —Elgarreri yosirik dira ezarriak;
    Ongi apaintzen ditu gure hilerriak.
    —Primadera goizetan etxealdetikan
    —Xoritto bat heldu da berriz hanturikan,
    —Berri hek salaturik hobira musikan,
    —Badoha loreño bat handik harturikan.
    —Udako arratsetan zeruko izarrak,
    —Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak:
    —Bilduak daduzkala hilerriko lurrak.
    —Lurpean lo dagozi gure arbasoak
    —Iguzkirat itzuliz zango'ta besoak,
    —Zeru zolarat aldiz daduzkate soak
    —Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak.
    —Beren egitekoez ez dira ixiltzen;
    —Hobian berehala hila da higitzen
    —Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.
    —Leheneko kantuak ditu ezagutu,
    —Haren hezur gaixoak dira ikaratu,
    —Hilobien ondoan dagozi gizonak,
    —Zerurat doazila otoiz kartsuenak.
    —Hilak bakarrik dira orduan gelditzen,
    —Beso baten gainean oro dira jartzen:
    —Leheneko paretan pilotak zartatzen.
    —Kantabre arbasoek zinkatzen zuztenak:
    —Hilak lokartu dira hilerrian denak:
    Ohikoak dagozi beti Eskualdunak!
    —Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak,
    —Gure hilen herriak zoin diren ederrak!
    —Han dagozi bakean aitaso zaharrak,
  • TRAIDOREA   (1910)
    —Itsasoaren erdi-erdian
    —leihor bat bada dena harria
    osoki izigarria.
    —Lur izigarri hortan loreak
    —beti daude sortzekoak
    —horko harria oraino ez du
    —gauaz han dire gordeak
    —lano busti bat beti zerutzat
    —zeinatzen dela kopetan.
    —Itsasoa da ari jauzteka
    —Leihor hartara ur-hegaztina
    —harroka beltza, bere hegalez
    —noiz joko duen beldurrez.
    —Ur-hegaztina, otoi errazu
    —hola ihesi zer duzu?
    —Ez dut ikusten arranorikan
    —hegaldaka ondotikan.
    —Miru, arrano gaixtoak baino
    —lazgarriago oraino
    —ikusten dut hor izitzailea
    —Zeru guzia goibel denean
    —leihorraren bazterrean
    —gizon bat han da, beti xutikan
    —nigarrez diolarikan:
    —zatozkit heriotzea!
    orok madarikatua!"
    —Boz bat entzun dut izigarria
    —"Ez duk izanen heriotzea:
  • BIZIAK HILARI ETA HILAK BIZIARI   (1916)
    —Soldado lagun maitea
    orai ixtantean urtea
    —goiz batez hi, hoin gaztea
    —hortxet erori haiz trixtea!
    —Zonbat goxo bihotz bat ona!
    —hil gaixoen oroitzapena!
    —Guri hoin hurbil ikusteak
    —iluntzen orori bihotzak.
    —Hire hola entzuteak
    —inarrosten daiztak hezurrak
    —hilez oroit diren biziak!
    —hilobian bahindut emana
    —baina nor hurbil higana?
    —Ernerik zagok alemana!
    —Hago, otoi, hor ziloan
    —hire xixpa ona eskuan!
    —Begozi, beren ildoan
    —Baina sarri, abendoan
    —lainoa altxatu denean
    —hormaturen haiz lurrean
    —hotza sarturik hezurrean!
    —Nere hezur horiek baino
    —miletan haiz baliosago.
    —Bertzalde, tira gehiago...
    —ukanen diat beroago!
    —Jainko handia lekuko
    —segur hautala berotuko!
    —Etsai beltza diat joko
    odol beroz hi mainatzeko!
    —Aski hola beraz gaurko
    —deskantsuan nauk lokartuko:
    —euskaldunak naik zainduko
    otoitz eginez neretako!
  • BIBA, BIBA FRANTZIA   (1919)
    —gaurgoiti duk utzia
    —Bortzgarren urtean
    —goiz eder batean
    —San Martin goizean
    —bazoan lasterretan!
    orok distiratzen
    —ez dakit zer goaitatzen.
    —Eta hor, bet-betan
    —eliza dorrean
    —bihotza saltokan
    —zapart egitekotan!
    Orduan berean
    —alderdi orotan
    Oi, hori musika!
    —Jainkoa, zuk barka
    —Ezkila, ar joka
    —jo zak, jo errepika!
    —jo huen intziretan.
    —jo zak alegrantzian!
    —Ez nauke tokian
    —zangoek airean
    oihu bat orroan
    —zapartatzerat zoan:
    —"Biba Jainko jauna
    o, bai, zu lehena
    —Biba zu, Ama ona
    —Lurdeko Birjina
    —gure Foch gaitzari
    —gure soldadoeri
    ohore guzieri!
  • GURE HERRIA... GURE!   (1924)
    —Alor handian aita belarren metatzen
    —Berro xokotik haurrek zioten behatzen...
    —eta bere lanean aita zen xoratzen.
    —Ixtantean haurño hek dira etxerako
    orga belar gainean dira hupatuko
    —beren buru maiteak dituzte kurtuko
    —heian, karrankaz, orga delarik sartuko.
    —Anartean beraz, han, bere alorrean
    —burdin-sardi xorrotxa tinki ahurrean
    —harat-hunat badabil iguzki beroan
    —iguzki beroari behatu gabean.
    —Hatsantua, hor noisbeit, behar du gelditu
    —gozoki, bazterreri diote behatu:
    —Hara han nonbeit, urrun, mendi ederrenak
    —hazie hegoak hurbil zartzen dituenak
    —hara, aldiz, beltz-beltza, herriko oihanak
    —hariztegiak eta pagodi ilunak.
    —Hurbilago huna hor ohiko ibarra
    —ur hegia salatuz doan zur-xuria
    —horra, xuri-xuria, eliz hilerria
    —jainkoaren gerizan lerroka zarria.
    —Beraren erresuma huna non den hasten
    —huna bere artoak non diren luzatzen
    —huna ogi-garia non den urreztatzen
    —haizeak farra-farra duela harrotzen.
    —Aitaxok lehenago landatu aihena
    —aztaparka badoa iguzkira dena...
    —Ai, zer etxe-arnoa emaiten duena
    —hil bat, bere hobian, berpz lezakena!
    —Bainan, hortxet, bet-betan, landa bazterrean
    —nor da hola agertzen, hor, lurre lurrean
    —nongo atrebitua, gure alorrean
    orori beha dago, begi ozarrean?
    —Behatze hortaz gauzak oro gaitzituak
    —Lehengo eskualdunak, hemen higatuak
    —lur mokro bakotxetik hor tut altxatuak!
    —Zer nahi duzu hiola, hiritikan jinik?
    —nahi duzun guzia dautzut ordainduren.
    —Eta, kolpe berean, zu aberasturen..."
    —begiak zitzaizkola biraka jalitzen...
    —Doi-doiak egiten du ez baitio sartzen!
    —"Zalu joanen zaizkit, zuhurra bazare
    —bertzenaz, erroz gora, gizon hil bat zare!
    —haia-haia doala landari behera...
    —Haren ondotik, aldiz, han harat, mugara
    —sainga ta sainga zoan etxeko xakurra.
    —Gure etxeen orde, jauregiak egin...
    —eta guk gure haurrak haziko... zerekin?
    —Herria utzi behar herriko lurrekin
    —han hirian biltzeko... gosetearekin!
    —Sainga zak hor, bai, sainga, etxeko xakurra!
    —Jende hoik erematzak herriko mugara!
    —Gure haurrek behar ditek gure herriko lurra!
  • HARPEKO GIZONARI   (1929)
    —Donamarti aldean, haro bat handia
    —Lehengo Eskualduna non den ehortzia
    —jakinen omen dugu! Oi, gure loria!
    —Aitorren semea zen bizi mendeetan
    —hartz eta otsoekin beti guduetan
    —ihizi basak oro zauzkan ikaretan!
    —Hor, jendea trumilka zauku abiatu
    —harpe hori beharrez miatu, ikertu...
    —Bainan lazta handiak ditu oro hartu
    —Bi jauntto beraz dira, iragan astean
    —goieneko zilora herrestan igaran
    —kuku-mauka zoazin bi-biak, lerroan
    —non zer zen aterako... ikara-daldaran...
    —Bet-betan, zoko hartan zerbait ikaratzen...
    —ta hezur andana bat zaiote mogitzen:
    —Lehengo Eskualdunak hobian harrotzen
    —eta, berriz piztuak, zaizkote xutitzen!
    —"Nor zaizte bada, zuek, bi atrebituak
    —hunaraino herrestan hola hupatuak?
    —Laster ez batutzue toki hauk hustuak
    —hortxetan zaitezke ongi zafratuak!"
    —Jon Doni Petri Beltxa ta Otsobi jaunak..
    Onarzkitzue, otoi, gure zorionak!
    —Eta gero, harpean zer izan da ote?
    —Geroztikako deusik ez omen dakite...
    —Kanporako bidea zalu hartu dute...
    —Hortxet baitira biak... biak xuti zaizte!

 

Baroja, Serafin   —1840-1912—

  • KARLISTEN PANPARROIKERIAZ   (1874)
    —Mendian gora, basoan jira
    —horra karlistak non nola diran
    —badiozute inbiririk.
    —beren kanoiak, jende naparra
    orain daukaten afarra
    ume legunen bekokientzat
    —bihurtuko dek adarra.
    —Arbol zaharraren sustrai galduak
    —ez dik emango zumoa
    —tximinirako nahiz izan ona
    —ukatuko dik frutoa
    —Karlos bezela lizundutua
    —zegok bere partidoa.
    —hogei basarritar babo,
    —Jauregi buru, Santa Kruz gero
    —azkenik berriz Otxabo,
    —erlijiua aitatu ezkero
    —basarritarrak akabo!
    —Hauek ditugu erlijioko
    —horma berriko santuak,
    —horlako apostoluak,
    horra por nobis esan ezkero
    —Auzokoakin panpantxo dira
    —beti honela juntatu ziran
    —gosea eta egarria.
    —Karlistak orain dira panparroi,
    —segi mutilak, moteldu gabe
    —ea datorren urtean
    —zuen errege sartzen ote dan
    —Madriko ukuilu batean.
    —denbora gutxi barrun dirala
    —markesak eta kondeak!
    —Liberal gaizto mordo batzuek
    —izango gera pobreak.
    —usteltxoak zeratela,
    —berritsu hoiek despreziatuta
    —libertadien doaiak
    —garaituko 'itu, desegingo 'itu
    —illuntasunen hodoiak,
    —bihotz faltsuen pozoiak.
  • LUTXI   (1875)
    —Lau gora-behera, zenbat
    —Nobio dituzu?
    —Gutxienaz berrogei,
    —Begi polit hoiekin
    —Josteko lagun bati
    —Besoa emanez,
    —Alferez bat ondotik
    —Merkatuko plazatik
    —Zihoazten farrez:
    —Etxeko kalera,
    —Beste batekin gero
    —Joan zera atera,
    —Eta ez dezu inor gabe
    —Igo eskailera.
    —Zaitut Zurriolan.
    —Inoiz ez det hain klaro
    —Ezagutu, nola han,
    —Zenbat enamoratu
    —Dituzun kaiolan.
    —Ez nituen kontatu,
    —Kontatu! Nahiko lan!
    —Mutil bixar gorri bat
    —Entzun zenuen gero
    —Bazkalaurreko meza
    —Ur bedinkatu ondotik
    —Zure esku polita
    —Norbaitek dizu epeldu
    —Leihotik leihora,
    —Behera eta gora,
    —Eraman kolkora,
    —Beste bat auzora.
    —"Askoren nahitasunak
    —Ez nau inoiz bete,
  • ARRATS IZUGARRIA!   (1880)
    —Gorriak daude goiak urrutiraino
    —ageri dan guzia gorria dago
    —ta lurrak baino
    —izutzen du zeruak azkoz gehiago.
    —Argitan zabaltzen da zeru goibela
    —zer dohakabe!
    —hodoiak su garretan balitz bezela
    —Arrats izugarria! Ordu tristeak!
    —Nora begiak jaso, penen kupidan
    —malkoz beteak,
    —Huri leial gaixoa garretan dana
    —ta zeru gorrak,
    —hagitz gogorrak,
    —elementen boladan suzko kanborrak.
    —Itsasotik sortuko lanbro dokaitzak
    —burrunbadan igoak turmoi tartean
    —eta zartatu orduko, tximist kolpean
    —hodoi gaineko labe sutu hartatik
    —jasa ta ujola,
    —eurizko errola,
    —isurtzen ote ziran sua ta odola.
    —Sua ta odol gorria! Naga ta ikara,
    —sutunpadak, antsiak, hilkintza nonahi.
    —ta ixil-ixil zihoan odol erreka
    —ez bazetorren sua eragoztera.
    —atzerritik ziranak gugana etorri
    —Nora bada begiak jaso ta egorri?
    —Ez lur, ez etxe, ez esku, bihotz tristea
    —noraganatu
    —non anparatu.
    —Burniz edo berunez laster hiltzea,
    —noralderik onena zan aukeratu!
    —Gizon hordi taldeak askai likitsan
    —etxerik etxe dabiltz lehian inoren
    onraren zale, burniz pasatu ondoren
    —edo gizona
    —hiltzen dagona,
    —sentiturik batean agoni epea
    —ta antsi triste larri bat deitzen diona.
    —Zaharrak, nahiz egon zaharrez hobiko atean
    —beren ohean
    —hilak ziraden ume jaio berriak,
    —gorde nahirik, gaixoak, amen kolkoan
    —bien bihotzak
    —burni zorrotzak
    —urratzen ditu, ta amak hiltzerakoan
    —igaro behar ditu laidozko lotsak.
    —Lotsa ta hilkintza...! Baina nora naiz heldu?
    —beta goibeldu.
    —jarriaz begi aurrean haien kondaira,
    —danik onenak,
    —zer diran bizia utzi ta argi joaira
    —Asaba zar gureak joanak mundutik
    —Numanzitar errutsu haien modura
    —igo zinaten zuzen zeru altura!
    ordu ezkero
    —bai, errauts bero,
    —martireak bezela igo zinaten
    —sugar Donostikotik pasa ta gero!
  • VIVA ESPAÑA   (1898)
    —soldadu fin maiteak
    —Mulatu etorkin hori
    —sudur zanpatu lodi
    —mando pil
    —bota zak Kuba aldetik
    —esanaz bihotzetik:
    —dirade ondratuak
    —bada gloria argian
    —aurrengo lorea
    onorea!
    —baioneta zorrotz
    —beti trankil bihotza
    —espainolak gerala
    —zergatik odola
    —edo balorea izan da
    —espainola!
    —Eta zuek laster gloriaz betea
    —ekarriko dezue maite dan bakea.
  • LOIOLAN   (XIX. mendea)
    —Paseoa dala
    —jai lehenengoen guzien gainez.
    —zipoka edanaz
    —guziak goaz Loiola aldera.
    —Mordoska jendez
    —damatxo ederrez
    Oihu ta algara
    —nora zoazte? -Gu, Loiolara!
    —goitik beheti
    —kotxean, oinez edo txanelan.
    —Bere txortenan
    —lore gozoak
    —atzo jaioak
    —loreak ere bihotz barrenan.
    —Loiolan gera
    —Hauek muinoan
    —lur edo mahaian
    —ta Urumearen bazter ondoan.
    —Ta jan ta gero
    —edo eskudantza
    ong>quiz  la polka, quiz  el boleroong>.
    —nehin danbolina
    —plazan erdian herriko banda.
    Oraindik korrika
    —nahi dan fortuna:
    —hor txarrabeta ta han filarmonika.
    —hemen opilak han erroskilak.
    —Arrats ordua
    —fresko samarra
    —zuhaitzen goian
    —igela idoian
    —Bai ere oilarrak...
    —Etorri bihar, donostiarrak.

 

Baztarrika, Unai   —1982—

  • SAROIAK   (2014)
    —Denboran atzendutako saroietan
    —Kareharrizko harlauza zorrotzak.
    —Eskuz paratuak, esku laztuz igurtziak, ezku antzinakoez burutuak.
    —Ertz borobildu ezinak, elkarren arteko dantza isilean.
    —Hormak, hormak ez ziren garaikoak.
    —Itxitura antigoalekoak, zabaltasunean, zelai itxi gaitzetan.
    —Etxekotutako ardi beltzen ziegak.
    —Urki eta altzezko baso heze galduen testigu isilak.
    —Jentilak eta jentil izan nahi ez zuten haien halabeharrezko adiskideak.
    —Jainko ahantzien otoitzen oihartzuna
    —goi aingeruen bisiten harrabotsarekin nahasten da.
    —betierekoaren zurrumurru gardena.
    —              Iragandakoen Bizitza bera.
  • ARRAKALAK   (2014)
    —Heldu ziren berriak, zaharrek berri izateari utzi ziotenean.
    —Gurpil zoroan batera eta bestera.
    —Haragizko ametsa, haragiztutako ametsak.
    —Jainkoak gizaki egin zituzten eta bolbora usaina edonon.
    —Urteak zenbakizko gerriko estuak dira
    —Urteak zenbakizko errenkada mingotsak dira
    — herri baten barne jarioetan.
    —Urteak zenbakizko hilotz zerrendatan idatzi ziren.
    —Berriak ere zahartu ziren, eta berriagoak heldu.
    —aurrekoek zulatutakoak sakonduz.
    —Eguzki izpiak nekez iriosten ziren lubaki hezeetara
    Orain, urrezko helduleku propioak zahartu direnean
    —elkarri heldu besterik ez dagoenean
    —                                      solas gor-mutuan.
  • ZURIA   (2014)
    Oihal zurixkak paratu dituzte errepide ertzetan,
    —harrizko horma galaietan iltzaturik
    —                                             ez erabat loturik
    —                                             haizeak beren magalakn astintzeko moduan.
    —Ez dute izkiriatutako hikirik magalean
    —ezta ekialdeko siniskeraren bate ikonografiarik tatuaturik beren baitan.
    —Hutsa, zuria, argia, espazioa.
    —Idatzi gabekoen indarraz jabetu den edonork
    —irudika lezake bere lelo errepikakorra.
    —Hizki lodiz eta larriz idatzi oihal zurian.
    —polizia etxeetan isildutako garrasi urratuen maindireak dira
    —                                                        axolagabekeriaren ohatzean.
  • IRAGANAZ   (2014)
    —Harizko bonbilla zaharretako alanbre goriez mintzo ginen.
    —Nola elektrizitatea su bihurtzen zen
    —nola bilakatzen zen energia su-garrezko zera batean.
    —Energia gara dioten lelo publizista alaenak haizatu genituen.
    —Soinketako irakasle aski zahartuez barre egin genuen.
    —Atzeko kaleetan falta ziren harlauza zatituez egin genuen hausnar.
    —Asko ginen, asko ginen patuaz barre egiteko.
    —Asko ginen, alkoholezko helduleku irristalaria aldean,
    —                                  gazteria iragangaitzaz hitz egiteko.
    —Urrats motzeko eleak ziren, errekastoak ere urdindu zazizkigu eta.
    —Asko ginen, baina maldak ehundu zaizkigu dagoeneko.
    —Sustraiak endekatu zaizkigu baina asko ginen
    —                         eta iraganaz dihardugu berriro.
  • MALKO MARRAZTUAK   (2014)
    —Tatuatutako mlkoak eskegi dituzte horma zurietan.
    —Hormako zulo zartatuek esan digute
    —bertan fusilatu zituztela damuaren aurkako konspiratzaileak.
    —Balazorroak lurperatu egin omen zituzten.
    —Argitan blaitu dira malko itsatsi berriak
    —eta irudi luke kale ertz honetatik
    —iragotzen den edonork duela eskubidea
    —albora begiratu eta ezikusiarena egiteko.
    —Ernamuinak dira bizitzaren etorbideak,
    —horma zuriak, edo belztuak, edo horituak.
    —Bidezidorrak ahazteko bidean dira, eta bitartean
    —          tatuatutako malkoek ez dute negar eginen.
  • KANPOAN EURIA   (2014)
    —Kanpoan euria ari du.
    —Leihoez at, tantak sigi-saga kulunkatzen dira inorako bidean.
    —Fabrika zaharreko tximiniei kea darie.
    —Autoen joan-etorria errepidean. Klixeak dira noski.
    —Film honetan euria ez da atrezzoa eta euria ari du.
    —Hodeiak beltz eta lodi.
    —Pantaila ederra da leiho zuriez gaindikoa
    —Kanpoan euria ari du eta gaur ere
    —arropa urratuak ez dira lehortuko.

 

Becas, Charles, Harrazpi   —1847-1911—

  • LARRESOROKO SEMENARIOA   (1896)
    —Semenario maitea, zureak gare oro
    —Urteen gatik dagotzi gure bihotzak bero.
    —Goraki erranen dugu orai bezala gero:
    —Biba Semenarioa, bai, biba Larresoro!
    Orai denek dakitena banakien aspaldi:
    —Hitz ederren gose dena, hunengana jin bedi!
    —Xoratu gabe jaun hori ez baititake adi.
    —Seminaristen moltsero eta saltsero Lille
    —Bai eta erretorikan baxelier egile;
    —Musikarien gidari da Hiriart Makola.
    —Hunek bederen airoski ematen dik eskola:
    Ongi erakasten ere si, do, re, mi, fa, sol, la
    —Baina zuk, nola, Makola, boz kakola antola.
    —Larresoron apez jaunak aita et'amen orde,
    —Haur gazten eskolatzerat amodioz badaude.
    —Nahiz diren jakintsunak maiz komentuan, fraide,
    —Matematikan orori nagusi da Larralde.
    —Bai ongi izerditurik zuretzat moldatua:
    —Mintzaira erdi-kaskoinak zaduzka nardatua.
  • BI SENAR-EMAZTE   (1897)
    —Ene auzotegian bi senar-emazte
    —Goardia elgarrekin
    —Goardia elgarrekin behin samurtzetik,
    —Heien xuxentzaileak lan ona behar dik!
    —Lehenik intzirinka, gero deihadarka:
    —Gero berriz eskainka, azkenekotz joka;
    —Horra zer bizimodu
    —Horra zer bizimodu duten maiz segitzen,
    —Dudarik gabe gostu diote kausitzen.
    —Gizonari on zaio zorta bat gorritik,
    —Emazteari berriz ttotta bat horitik,
    —Emaztea ixilka senarra altoki,
    —Bakotxa bere alde dabila abilki.
    Ostatutik lekora, bapo eta eder,
    —Goardia eman bezo
    —Goardia eman bezo bere andreari,
    —Ttottaren ondorio omore txarrari.
    —«Gizon etxe galgarri, arno edalea,
    —Ahalke behar huke hola bizitzea!
    —Haizen bezalakoa
    —Haizen bezalakoa arraila goizetik,
    —Hoakik, higuin tzarra, begien bixtatik».
    —«Nere andre gaixoa, ez bada hasarra!
    —Hi bezalako baten badinat beharra.
    —Emazte baliosa
    —Emazte baliosa, eztia, ixila,
    —Holako bakar batek balio tin mila!».
    —«Gizon alfertzar, gormant, zikin itsusia!
    —Beti gerla gorria
    —Beti gerla gorria, sekulan bakerik!
    —Ifernuan bide duk hi baino hoberik!».
    —«Otoi, hago ixilik, ene emaztea!
    —Indan, bai, laster gero, biarten bakea!
    —Lehen ere badakin nola hautan hezi!».
    —Emazteak orduan hartzen du erkatza
    —Eta ximiniatik gizonak laratza:
    Oi zein eder guduan holako bi etsai!
    —Eltze, zartain, gatilu, oro nahasteka,
    —Joaiten naiz jaun-andere
    —Joaiten naiz jaun-andere heien baketzera
    —Umaturik hor naute igorri etxera.
  • MARTIN KOXE   (1902)
    —Hainitz otoiztu zuken amattok Jinkoa
    —Mundurat emaiteko ni bezalakoa,
    —Moltsa arin dut, baina aberats gogoa
    —Deusek ez daut nahasi oraidino loa.
    —Nafartarra naiz, eta deitzen Martin Koxe
    —Arno gozoa maite omen dut sobraxe.
    —Debru frantsesek naute trufatzen holaxe:
    Il était Martin Coché gai, gai, gai dimanché.
    —Trufaz ala egiaz, nik ez dakit nola,
    —Deituratzat emana dautet Ezazola.
    —Sortzez dut buru harro, odol espanola,
    —Kusin, Zaragozako pego zirimola.
    —Iruritan sortua, maiatzean naski
    —Hortakotzat jendeak jujatzen nau gaizki.
    —Asetzeko ez ditut hamar talo aski.
    —Mendiko ur xirripak indarrak baditu.
    —Behar delarik ongi hertzea garbitu.
    —«Eri haiz, Martin Koxe, behar duk purgatu».
    —Zainen pizteko nausi duk arno gorria.
    O sendagailu gozo, Noek igorria!
    —Hik dautak bihotzetik kentzen elorria.
    —Martin Koxek ez ditu eskolak kurritu
    —Hunen filosofiak hiru pondu ditu:
    Ongi jan, ongi edan, ase eta gelditu.
    —Ene otoitz bakarra baita Pater noster
    Ohetikan lekora errana dut laster.
    —Zenbat aldiz mandotik ez naiz ni erortzer?
    —Hezurrak oro dauzkat Pater hari esker.
    —Dut goiz baten Baionan --aitorra zoin eder!--
    —Baitezpadako hura karrikan egiter!
    Otsondoko mazelan, zabal baita bazter,
    —Kokorika ditake eskuin edo ezker.
    —Urteak badohazi on-tzarrak nahaste,
    —Jaunak ez baitaut erran: «Nahuk berriz haste?»
    —Nago prest eta presto berak deitu arte.
    —Zorrietako menta dudan errementa,
    —Dena den hiretako; huna testamenta:
    —Pipa toxa, zahato, mando eta manta;
    —Zorrentzat igorriko zerutik errenta.
  • SANTSIN   (1906)
    —Igande iluntze batez etxe alde zohala.
    —Erroz gora erori zen Santsin zabal-zabala.
    —Izarrak nihon ez ditu ikusi han bezala
    —Ezker-eskuin, andarkoka Santsin abiatzen da.
    —Alabainan, mozkortua Bet-betan ezin senda!
    —Ez nezakala, zioen, gau iluna, izenda,
    —Hi bahintut salatari, bahuke, to!, zer konda!
    —Badaki ixilik dela egonen gau iluna.
    —Baina, baina, xangoari maiz nausitzen xalduna!
    —Han dago, han, Santsinen goait, Mari Martin papuna!
    —Hura balakatzen baduk, Santsin, hi, zer gizona!
    —Etxera-eta andreari erraten omen dio
    —Eroriko hunek ez din samurtzea balio!
    —Erran, no, Sautsinen gauza noiz gosta zaio kario?
    —Beti badin, ostatutan, merke botikario!
    —Hordi tzar, gizon higuina, urrun hakit bixtatik,
    Oxala ez bahintz jalgi putzuaren zolatik
    —Zer sofriarazten dukan, Jainko Jaunak bazakik!
    —Ai! nola bada gate hau sartu nikan lepotik!
    —Goiz aldera, ez errexki jeiki zen bada Santsin,
    —Ziolarik lagunari: Atx! Hementche dinat min.
    —Hunek aldiz: Sendatzeko hauxe behar duk egin:
    —Enekin bezein maiz hadi samur botoilarekin.
    —Ixilik egonen hiza, emazteki ergela!
    —Ni bezen senar gozorik, hots, badakin ez dela.
    —Hik ere aise uzten dun ur hotzean igela.
    —Santsin gaizoaren ganat etorri zen barbera,
    —Eta zion, han nonbeitik, elorri bat athera.
    —Ez dakit egin zioten larderia sobera,
    —Beti Santsin gelditu zen lehengo Santsin bera.
    —Santsin hunen iduriko zenbat den bazterretan!
    —Gaztedanik dagoena berant ostatuetan,
  • VARIÉTÉS   (1907)
    —Egun hoitan izatu dut Xuberotik goraintzi,
    —Goraintziekin pertsuak ez ditut ez ahantzi,
    —Zorretan ene burua ez baitut nahi utzi,
    —Beltza dut ankrea, baina nihor ez du zikintzen,
    —Ene lumak du xixtatzen, ez du nihor larrutzen.
    —Ahul salda, biper minak hori ez badu ontzen!
    —Ez deus kopla, irri ona merke ez badu saltzen!
    —Umil diot, nahiz bizi denekin adixkide,
    —Huni Murde, hari Morde, murgadunari: Musde.
    —Hobena hoben da, baina, penitentari bide
    —Ene hutsen aitortzeko batre ez naiz gupide.
    —Ainhoa Bezkoitze eta han urrun Liginaga
    —Hauk lekuko ene zorra Hegiri nio paga,
    —Bainan dio trinkatzeko behar dela Malaga!
    —Nola baitu abokatak zuzenaren zaintzeko
    —Gezurrarekin egia maiz nahastekatuko,
    —Nik ere kopla zuzena nagokan hondarreko
    —Irriz erran gezurraren sakia sendatzeko.
    —Jainkoak eman derauzku ikusteko bi begi
    —dio: ez joan lasterregi, ez zaut hori zilegi!
    —Musde Hegi ezin segi!! IOi, oi, oi, zer gezurra!
    —Horren haundi ote diren nago zeru eta lurra.
    —Dugun hil hunen samurra antolatuz makurra.
    —Hara Ahuñe gain hartan nun doan Musde Hegi
    —Lezeek izitu gabe saltoka hegiz hegi.
    Ordokian bai mendian, Hegi ditake higi.
    —To musua! Hik bakea!

 

Begoña, Lizar   —1996—

  • SITSAK   (2022)
    —sitsak jaio zaizkit sabelean
    onddoen gisan
    —botanikaren diskrezioaz
  • ERDIKO ESPAZIOA   (2022)
    —Zentrorik  gabeko
    —edozeren  ondotik
    —pasatzen  garenoi
    —benetan  izateko
    —denbora  luzez
    —meseta honetan
    —ez dago  airerik
    —argiak baino
    —bezala  tolesten
    —geldirik  egoten
    —“hamster  guztion
    —delako librea”
    —“lanak betiko
    —askatuko  zaitu!”
    oasi bat  digitala.
  • OPERA PIANTO   (2022)
    —Ibiliko gara oraindik
    —laranja koloreko olibondoen artean,
    —non enbarkazioa aparkatuta utzirik
    —Mediterraneo osoan Caruso entzungo den.
    —Kostalde ertzetik
    —ibiliko gara
    —minik gabeko Portugalera iristeraino
    —eta astroak, behingoz,
    —dagokien tamainan agertuko dira.
    —Iritsiko gara
    —nahi ditugun jende-izenak hartzeko.
    —mugituko gara arkitektura orotan
    —udaberri hasierako usainez,
    —Bizizaleen omenez
    —mozkorturik kantatuko dugu,
    —eta opera baten tankerako negarraldiekin
    —bukatuko ditugu arratsaldeak.
    —Iraganeko bizitzetan
    —eta datozen guztietan
    —egongo gara aldi berean,
    —Alephetatik elikatuz, heriotzatik janez,
    —jakiteko horietako zein izan den
    —egokitu zaigun hau,
    —eta nola igarotzen ari den ulertzeko
    —ibiliko gara oraindik
    —laranja koloreko olibondoen artean,
    —non enbarkazioa aparkatuta utzirik
    —Mediterraneo osoan Caruso entzungo den.
  • CYPERUS ROTUNDUS - IV   (2022)
    —Yourcenarrek dio:
    —“Diderotek liburu bat idatzi zuen:
    Paradoxe sur le comédien”
    —dio:
    —idazleak autentikoa izan behar du
    —heroirik gabeko
    —epopeia antidiskolikoa
    —memoriarik gabeko
    —kubo neosintaktiko europarra
    Grammaticorum Princepsen aurkako
    —produktua
    —eta helarazi gabeko manifiesto atseratua:
  • IZ. (BOT.) KAKTUS   (2022)
    —  Nola jan mila bederatziehun eta hirurogeita hamalaugarren urtean Perecek irentsi zituen elikagai likido eta solidoen inbentarioa? Nola zerrendatu hamar urterekin izandako galderak? Nola galdetu diskrezioz eta hizkuntza arruntean “nor zara zu”? Nola ez izan norbera ez den beste inor? Nola izan Agnès Varda ilea ebaki gabe?
    —  Zergatik ebaki situazio baten tentsioa hitz segida batez? Zergatik hitzez ordezkatu gorputzez egin daitekeena? Zergatik ekin? Zergatik egin berrogeita bat solairu eta ehun eta hirurogeita bost metroko kristalezko dorre bat Bilboko Euskadi Plazan? Zergatik Bilboko Euskadi Plazak ez du San Juan Chamulako elizaren antzik? Zergatik antz eta ezberdintasunak sailkatu? Zergatik sailkatzen dira motak?
    —  Noiz esango dugu mota bereko begiak ditugula? Inoiz izango da jende tristearen egun zoriontsurik? Noiz agertuko da zoriontasuna gordin-biluzian? Noiz biluztuko gara egurrezko hanka luzeen gainean brillantinaz beteta eta erreak ege ahoskatuz? Noiz kantatuko zait belarrira Himalayako balada? Inoiz egon da hemengo hegaztirik Himalaya mendikatean? Noiz izango gara hegazti?
    —  Zer da bizitza eta zer Bizitza? Zer zen bizitza Timothy Treadwellentzat? Zer ikusiko nuke Treadwellen azken grabazioan? Zer da egingo dudan amaiera-mugimendua? Zer mugitzen da ederren Esne Bidean? Zer edertasun dute etsipenak eta heriotzak? Zer da lehorte batean etsitzen azkena?

 

Belzuntzeko Bizkondea  

  • ESKALDUNA   (1883)
    —Bozik, burua gora,
    —Nago mendipean:
    —Hola da bat bedera
    —Aitak bere txokoan
    —Eskalduna horra!
    —Kasik oroit gabe;
    —Enetzat bizi onik
    —Eskalduna horra!
    —Ditut bi lagun onak
    —Lanen egiteko,
    —Maltso, lankor, suharrak,
    —Ene gogarako.
    —Eskalduna horra!
    —Nik hola nahiago;
    —Maizago txuritzen da
    —Eta da goxoago.
    —Eskalduna horra!
    —Andre on, langile bat,
    —Eman, zorionez!
    —Gauza on guzietan
    Oi, nik zein maite dudan!
    —Eskalduna horra!
    —Haurrean artoz, esnez,
    —Baita Jainkoarentzat;
    —Eskalduna horra!
    —Han, ni naiz ni dretxotan;
    —Eskalduna horra!
    —Bada gerla omenik!
    —Nafarro, Zuberotik
    —Da ene odola:
    —Beharko da harentzat
    —Eskalduna? Horra!

 

Benito, Jon   —1981—

  • ZURRUNBILOA   (2001)
    —memoriak sortutako polena
    —eta minez hazi zaizkigun gereziondoak
    —Alkandora loratuetan
    —ehundegietako lorategi txikiak
    —eta berezkoa ez den irribarrea
    —bizirauteko beharrezko dugun
    —Zainen azpian obsesioak
    —goizeko izotza urtaro baten amaiera adierazten
    —zainak lotzen gaituen lurrarentzat
    —zainak lotzen gaituztenentzat
    —Ez ditugu alferrik basoak grabatu bularrean
  • HAUTU TXIKIAK BIDEA EGITEN DU   (2001)
    —Badira ordu batzuk noraezean gabiltzala
    —eta intuizioa dugu iparrorratz bakar
    —baina ekibokatua
    —apur bat hitz egin dugu zoriaz eta ezbeharraz
    —Kontu sakonak bururatu zaizkigu
    —antzinako batailez oroitu gara
    —bibliografia zaharrak kontsultatzen diren eran
    —eta begiak non bildu bilatzen egon gara
    —Bidegurutzean ohiko zalantzak
    —Sua antzeman dugu aurrerago
    —Egoera normal batean
    —edonork ihes egingo luke sutatik
    orain ez
    —bidegurutzetan ezin da etxerik jaso
    —inon ez da kerik
    —Ez diogu elkarri aitzakiarik jarri nahi izan
    —ixilik goaz
    —Inoiz baino lurtarrago eta zurtzago sentitu gara
  • HAN DENA ERRAZAGOA DA BETI   (2001)
    —Badakit hori
    —bestelako hitzak dituzulako
    —bestelako begiak
    —Badakit zuk desiratutako guzia ezin eman dizudala
    —Ez dakigu non
    —Ez dakigu udako euritan non aterpetu
    —Ez da lorontzirik hautsi
    —ez dira aireplanoak urperatu
    —hariak eta uharte txikiak geratzen dira soilik
    —bide berriei elkarrekin ekiteko
  • ORBEL ZAKU BAT   (2003)
    —Ez dizut postal gehiago bidaliko atzerritik.
    —Ez duzu nire minaren geografia zertan ezagutu.
    —Demagun zutaz gogoratzen naizena Candem Street-en
    —nire bila nabilela Mourarian.
    —Ez da erraza aitortzen, badakizu.
    —Hotz jokatzen dut urrutitik,
    —Bestelakoa litzateke izar bat eta zazpi musu entregatzea,
    —ez orbel zaku bat.
    —Ez da erraza aitortzen, ez nuke jasango.
    —Nola deskribatu zure zilborretik aldenduta atzerria,
    —Du Bellay-n etxerako denbora zenbatzen.
    —Samurragoa da galerna
    —hondoratzera goazela irri egiten baduzu.
  • HASTAPENA   (2010)
    —Historia nirekin hasten da.
    —Lehenagokoak dira ibaia eta mendiak.
    —Aspaldikoak lurra eta bidea.
    —Antzinako bizitza salatzen dute harresi kondarrek.
    —Nork erabaki zuen hau zela tokia?
    —Nork jaso zuen aurreneko babeslekua?
    —Ze izar dirdirak zehaztu zituen koordenadak?
    —Ez du kalerik lehendabiziko etorkinak.
    —Nondik heldu zen? Ez baitzen bertakoa.
    —Bera hemen kokatu artean inor ez zen hemengoa.
    ozeano lehorra, negu epela, kare gazia, zuloan harea.
    —Irudikatuko ote zituen platanerak,
    —frankismo amaieran eraikiko ziren etxeak,
    —parkea eta nire gurasoen bizilekua?
    —Joan ziren nomadak, galdu ziren erromatarrak,
    —garai ilunetan eliza jaso zuenetako inor ez dago.
    —Bizidunen ongarri dira hilak,
    —jendearekin lotzen ditut galderak, nire kaleetan.
    —Nork eman zien harriei jendetasuna?
    —Nork egin zuen trenbidearekin muga?
    —Nork izendatu azken portua?
    —Atzoak egungoaren ur azalera tenkatzen nau
    —erantzunik gabeko amuekin.
    —Ez naiz lehena, nire aurretikoa da dena,
    —baina historia hau nirekin hasten da.
  • PUEBLO   (2010)
    —Itzartu gabe askatu du ohetik amak anaia
    —eta pijamaren gainetik jantzi dio jertsea.
    —Neure kabuz, gurasoek esan gabe
    —prestatu naiz, laster gaztea izango naizelako.
    —Gau da esnatzeko, baina izango dugula
    —lotarako tartea, eta ez kezkatzeko.
    —Atea itxi aurretik hartu dut Stevensonen
    —liburua: orain nik hautatzen dut zer irakurri.
    —Eguzkia indartu baino lehen komeni zaigu
    —Tordesillaserainokoa egitea, hortik
    —beherakoa iritsi beharrez egingo baitugu.
    —Autobidea ikusi dut ilunetan, beste kotxe
    —batzuen faroak herria atzean uzten
    —eta aitaren aurpegia erretrobisorean.
    —Betazalak astundu eta amona agertu zait
    —sustraien manatuak gogoratzen.
    —loak erreta dago anaia.
    —Ni ez naizen jendea bizi da paisaia arrotzetan.
    —Baina nola da hori posible?
    —Denok badakigu urrun utzi dugula etxea.
    —bere lurrari betiko lotzeko.
    Oin bat hazi zen azken alditik.
    —Zortzi urte zituen.
    —larrea horia da
    —eta belarra aiztoa.
    —Tioren Citroen Dyanean joan ginen
    —Tio esaten genion,
    —Gu ez baikara hangoak.
    —Aitaren aldekoak bai, handik etorri ziren.
    —Eta barruko ahots batek galdetzen dit:
    —«Ikusten ote duzu zeure burua han bizitzen?».
    —udaletxe plaza, Tormesaren hotza.
    —Asko aldatuko zen dena:
    —ukuilua bota egin zuten garajea egiteko,
    —burdin hesia jarri itzalpea babesteko.
    —Horretan nekatu denak besterik ez daki
    —Amonak hango hura zuen bere etxea,
    —memoria dudanetik.
    —Ahots batek galdetzen dit:
    —«Eta han jaio izan bazina?».
    —Tiok zeukan apurra bertan utzi eta
    —hona etorri zen azkena ematera.
    —Amonak, inoiz esan ez zuen arren,
    —beti dira hango.
  • LIBRE IZATEA ("Y" BELAUNALDIA)   (2010)
    —«Nola esango dizut ni izan naitekeela hurrengoa?».
    —Zopa jaten dut eta saiatzen naiz
    —etxea memorian giltzapetzen: anaia bere kontuekin,
    —aita futboleko kronikak irakurtzen.
    —«Zer esango du egunkariak bihar nitaz?».
    —Zuekin egindako gauzez gogoratzen naiz:
    —anaiarengatik egiten genituen auto bidaiez
    —eta umetan elkarrekin mendira joaten ginenekoaz.
    —«Nitaz lotsatuko zarete atean deitzen dutenean?».
    Oheburuko irratia piztu eta galtzeko gauzak zenbatuz
    —zelatatzen ditut gaueko argiak.
  • LAU POST-IT 21. MENDEAN
    POEMA LIBURU BAT IDAZTEKO
      (2010)
    —Vladimir Visotski 1980an.
    —Denak ni jaio baino lehenago.
    —ideologiaren galeraz, diruaz,
    —mugikorreko elkarrizketez,
    —etorkizunarekiko dudan beldurraz,
    —auzoaz eta nire herriaz,
    —Fikzio susmagarriki
    —eta zatikatu, artifizioz,
    —poemak ez diren poemetan.
    —Nola ez izan aspaldiko?!
    —Nola ez izan besteren kopia?!
    —Nola ez izan kitsch edo collage?!
    —Nola ez izan monotono eta monologo?!
    —Nola ez izan nahaspila ulergaitz?!
    —Nola ez izan artifizial, pertsonal,
    —dramatiko, ironiko, faltsu,
    —kontraesankor, fribolo?!
  • NIRE ETXEA   (2010)
    —Leiho ondoko aulkian egon nintzen zuk deitu zain,
    —sofa honetan bilakatu ziren zure beldurrak gure,
    —horma horrek besterik ez nau kanpotik babesten.
    —Leku ona da amodioarentzat.
    —Egongelatik komunera pizten zait galdera,
    —sukaldetik logelara datorkit zure akordua.
    —hemen geratzen dira esandakoak,
    —gaudenak eta joanak.

 

Berasaluze, Garikoitz   —1975—

  • ZU GABEKO ARRATSETARA IRTETZEN NAIZENEAN   (1996)
    —Zu gabeko arratsetara irtetzen naizenean
    —itsaso abandonatuegiak
    —ikusten ditut auzoetan sartzen
    —eta poemak trenetan iristen dira gauera
    —handik kontatzeko elurrezko karabanak
    —balak oraindik semaforoak direnean
    —hau ez da neutralen poesia
    —bota dezala lehen orria neutrala denak
    —ausentziak ohean besarkatzen dituen ezpaten moduan
    —aldendutako malkoen lurralde zuriak
    —isladen konkista ilargia el dorado
    —bandera honen urrea desioak astintzen du haizetan
    —eta irratiak olatuak isurtzen ditu
    —pianoen artera
    —metroko linea bioletatik urrunago
    odola bagoietan sartuta
    —farolekin batera zabalduz hitz egin
    —bihotzak uharte bakartiak direla esanez
  • BI LUR BI TAUPADA BI ITSASO   (1996)
    —bi lur bi taupada bi itsaso
    —luzatu ditugu sarajevo bihotz setiatuetan
    —nola negarrak amodio gutunetan soldadu
    —hala elurraz poetak kondenatuz
    —udazkenak zenbatu apatrida inbentarioetan
    —no time for love botaka leihoetatik
    —goizaldean iristen dira aspaldian
    —malkoen kargamenturik handienak
    —bi lur bi taupada bi itsaso.
  • ESANEN DITEN DAGOENEKO   (1996)
    —esanen diten dagoeneko
    —ez dela anpulu gehiagorik behar tristuraren erretenetan
    —zigarrokinen hiletara azaldu direnek
    —amodioaren intifadara deitu din gauak
    —bustiz ametsak malkoen kanalean
    —hemen dun poesiaren armada
    —hitza arma da eta herriak ilusioen krespoi
    —larrosa beltzen teoremak.
  • ESPALOIAN BIDALTZEN DIRA ARBOLAK URTARRILETIK   (1996)
    —espaloian bidaltzen dira arbolak urtarriletik
    —neguaren alde honetan
    —hilekoa duten semaforoek negar egiten dute
    —ilunabar hauskor horien begietan
    —single baikara grozny hirietako soldaduentzat
    —hormetan iltzatuko ditugu azken malkoak
    —handiegia rashidiyeh dugulakoan
    —askatasunaren soinekoa
    —zuhaitzek zerura egingo dute beti otoitz
    —hilotzen bizitza laztantzeko gaua odolustuz
    —auskalo noiz bukatuko den poema hau
    —udazkeneko negarretan beste ipuinak badira
    —herri honen izena behar du libertateak.

 

Berasategi Catalan, Maialen   —1989—

  • ETSI FALTSUARENA   (2021)
    —Bai, konturatu naiz.
    —Baina ez, eskerrik asko.
    —To eta no eskribitzailearen
    —edukazio geldia:
    —“Aukeran nahiago ez”.
    —geroaz mintzatzen.
    —Segi zuek geroaldian aritu uste
    —eta subjuntibo eternal horretan mintzo
    —segi zuek adokinetan ibili uste
    —eta istinga eder horretan ibilian.
    —Eta entzungor egin niri.
    —ajea baino ez daukat.
    —Eta bai, konturatu naiz
    —atzoaz aritzeko
    —modu diskretu bat baino ez da.
    —Kontua ez da bizi ala iraun.
    —Bizi ala iraun polita da
    —lelo bat da
    —baina kontua egiatan da
    —Antonimo ez dira
    —sinonimo ere ez:
    Oraindik ere kanika-zuloetan
    —jolasean darabilt
  • AHAZTU ZITZAIZKIDAN GUZTIAK   (2021)
    —Ezer kontatzen ez zuten ipuinak
    —idazteko beldurrez ahaztu zitzaizkidan
    —ez oso miopeari antiojuak etxean nola
    —enaren zirimola zentzugabea
    —zapata-konpontzailearen tok-toka
    —teilazahartutako teilatuak oro har
    —behe-laino goizalban kobretua
    —ziertzoaren besarkada basa
    —farola-sistemako eltxo-satelitea
    —eta are mahai azpiko suontzia ere.
    —Asko-asko kontatzen zuten ipuinak
    —idazteko asmotan ahaztu zitzaidan
    oso naizela miopea eta
    oso direla hiztunak eta
    oso behar ditudala
  • LEPOMOZTUAREN POZA   (2021)
    —Suertatu ohi da ohe azpian uztea
    —noizbehinka burua
    —motzondoan irria
    —motzondoan kapela
    —motzondoan mototsa
    Orduan hasiko zaizkizu denak
    —txoroa txepela
    —nolatan galdu du zure buruak
    Ohepean buruak lo egiten du
    —(Roombak kolpeka esnatu arte)
    —jaio aurrean bezala ia
    —eta motzondoa bitartean harroxko
    —deklamatuz erdi alai erdi serio
    —estomagoa eskuak
    orpoak uzkia
    —galdu diren tarteñoan
  • HORIXE BAINO EZ   (2021)
    —“(...) neure buruaren alderdi aktibo eta indartsu oro ukatuz
    aurre egin nion zain egoteari, emakumezkoen patu horri”.
    Adrienne Rich
    —Sudur-punta hotz, bizi daiteke.
    —Zainak hotz, malbizi ere ez.
    —Zenbat beharko ote dugu
    —hilez piztu behar ez izateko.
    —horixe baino ez dugu beharko.
    —labarrak eta labar-pintoreak
    —itxarongeletarako konplizeak
    —norgutxiagoka jarriko ez gaituzten alabak.
    —Walkiria berrituak beharko ditugu
    —Astro orotarikoak: eztandaz hilko direnak nola
    —goxo-emanean itzaliko direnak.
    —Esnaldi beltza leunduko digutenak finean.
    —Altzariak, hautsa, hurren-axola eta halako
    —gauza maiztuak erdeinatuko ez dituztenak.
    —Zaurizainak, oroizainak, galdezainak.
    —Tarteka “Towanda” ere esanaraziko digutenak.
    —Neguko goizeko seietan autobusaren zain
    —edo iluntzeko zortzietan garbigailuaren zain
    —edo behingoz zain egoteari uzteko zain
    odol-berogailu beni bat
    —asmatuko diguten ahizpak.
    —Hori guztia eta amaren seme zintzoek
    —guri zainak mozteari eta izozteari uztea:
    —horixe baino ez dugu beharko.

 

Berrizbeitia, Luis   —1963—

  • ESPRESIO PERFETA   (1987)
    —Zein ote da espresio perfeta
    —galdetzen diozu zure buruari
    orri isilaren iseka zuriari
    —Inguruko gauzei oharturik, haiei galdetzen diezu lehenik
    —mahaineko liburu sortari, boligrafo etzanei,
    —hormako argazki histuei, egutegi zekenari
    oroimenaren oihartzunak edo liburuen hitzak bezain isilik
    —Hastiatua, leihora hurbiltzen zara
    —astiro ezkutatzen, prezisio suharrez.
    —Zu hari begira, eguzkia nola ezkutatzen den
    —begira dagoen gizaseme bat zara
    —eta zure aurretik egon diren guztiak orobat
    —baina zein da horren espresio perfeta
    —temaz galdetzen diozu kristalean erratuz
    —horren hegan nahiak ere hitz bat besterik ez baitu
    —baina hitz hori...
    —hitz hori zenbat aldiz ez ote duzu entseatu
    —zein luzaz ez ote duzu zelatu, nerabeak amodioa bezain lehiaz
    —zein gostarik inoiz erdietsi ere ez ote duzu loriazko une batzuetan
    —hatxeman ezineko hitz hori
    —zure gogoko hitz bakarra.
    —Herriaren azken erribaletako mugan
    —pasio pausatuzko errito zaharrean fagoak
    —ezkiak, zumarrak, platanoak fereka inbisiblez biluzten.
    —Amoros isil hoientzat ere espresio perfetik
    —Karrikan, mutiko bi ostikoka lotzen dira, karraxika
    —ama enoatuak jauzian etorri eta zartakoz bereizten dituzten arte.
    —Urrutirago
    —neska mutil bi, adin florian, eskutik oratuta isilik doazi.
    —Beharbada espresio perfetik ez dago —egiten duzu—
    —forma eternorik ez agian irudiaren irudiarentzat.
    Orduan zuk leihoa kitatu, orri biluzia kajoian sartu
    espresio perfeta gauzak berak dira
    —aitortzen diozu zure ezgaitasunari.
  • ALEXANDRIAKO AGUREA   (1987)
    —Konstantinos dut izena.
    —Gozokiak, arropa zarpailen azpiko gorputz beteak
    —begirada zohardiak eta Historia maite dut.
    —Gaztaroan okerreko bidetan amildu nintzen
    —asko sofritu dut.
    —Sidongo ontziak itsasoan bezain zauli
    —Ihes egiteko sasoia joan zen
    orain, urteek bentzutua
    —arrauna itzultzeko gertu
    —hiri zaharkitu honetan nire oroitzapenekin bizi naiz
    —behialako maitale amoltsuen, behialako ohantze suharren
    oroitzapenekin.
    —Ez dakit gauza askorik; agian, bakarrik, hitzak antolatzen
    —gure leinu jipoituaren hitzak
    —marmora edo arrengurak bezala,
    —hetaz balia poemak izkribatzen ditut
    —poema tipi, soil, doiak
    —alosien eta malenkoniaren opari xuhurrak
    —gogokoak zaizkidanean lagunen artean banatzen baititut
    —neronek neure eskuz josiriko kaierretan.
    —Goitikora, ez dut ezer espero, ez dut ezer zor
    —inori ez diot ezer eskatzen
    —munduaren itzulikak finera bakardade sinple honetara
    —ekarri duen agure honek
    —tristura zerbait orobat
    —eta geroari bere oihartzun bat uzteko gogoa.
  • LEPOA ETA EZPATA   (1992)
    —Zu ostatu, ni maizterra
    —Ni naiz fruitua, zu zara hortza
    —Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
    —Ni naiz usoa, zu gabiraia
    —Zeru goretan hegaka
    —Ni naiz satorra, zu anderederra
    —Gosez nire atzamanka
    —Ni naiz masustra ta zu txoria
    —Mokoa nitan beztua
    —Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
    —Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
    —Ni naiz ontzia ta zu galerna
    —Ni presoa ta zu ziega
    —Ni naiz harana, zu uholdea
    —Ni oreina, zu gezia
    —Ni naiz gorra, zu doinua
    —Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
    —Ni naiz oihala ta zu zerena
    —Ni gorpua, zu hobia
    —Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
    —Ni naiz morroia, zu zara jauna
    —Ni naiz odola, zu zara zaina
    —Ni naiz haurraren egonezina
    —Ni naiz lepoa, zu zara ezpata
  • SUSTRAIRIK EZ DUEN ARIMA   (1992)
    —da nola urik ez duen iturria
    —edo maitalerik ez duen ohea
    —edo odolik edan ez duen ezpata
    —edo itsasorik igaro ez duen ontzia
    —da nola erlerik ez duen kofoina
    —edo fruiturik ez dakarren arbola
    —edo negarrik ixuri ez duen begia
    —edo ezpainik ezagutu ez duen ezpaina
    —berotzen zuen gorputzetik bortxaz edo halabeharrez bereizia
    —eta ezdeustako eza, haizearen menpe erratzera,
    —bazter guztiak kurritzera, ordean inon ez baratzera
    —kondenatua, nostalgiaz eta geldi-minez
    —doloruski higatzera
    —da arimarik dohakabeena
    —libroena.

 

Bidaur, Martin   —1996—

  • HAUTSITAKO SOUVENIR BAT V   (2017)
    —zer egingo ote duten beldurrez
    —polizia autoan naramate
    —etxea da norberaren espazioa
    —eginak ditu hormak
    —sekula gehiago izanen etxerik
    —motxila honetan ez dira
    —gurasoak kabitzen
    —haiekin zer egingo ote duten
    —iluntzean naramate dagoeneko
    —inora ez doan bidean behera
    —kazetariek auto barrura so
    —bihotz-gogorrak eta atzeko aulkian
    —txaketa dardarti bat emozio huts
    —noiztenka bidean zehar
    —ausartzen naiz emoziotik ateratzen
    —errepide bazterretako zuhaitz ilarak
    —betirako ahaztuko ditudan segurtasunez
    —berrogeita zortzi ordu
    —itxarongela jendetsu batean
    —agonia haurretarik nork azkarrago
    —egin korrika nola egin alde atea zarraturik
    —familia dator nire bila baina
    —familia ez da etxea dagoeneko
    —autoan lozorro hurrengo itxarongelaraino
  • PAPEREAN BILDUTA   (2017)
    —bizitzaren zaporea beste inon bilatu
    —erre orain arteko egunak
    —ez naiz itzuliko
    —kontraesanen tolesturetan
    orain arte zain egon direnak
    —nire falta izango ez dutenak
    —exilio postmodernoan abiatu
    —nola egin bizitzari ihes
    —eta bizitzari nola heldu
    —hizkuntza ahantzia gogora ekarri
    —behar ditudan ondasunak
    —ez naiz berriro itzuliko
    —erre orain arteko egunak
  • ITZULERA   (2017)
    Oberkampf
    —goizeko seiak eta erdi
    —eta trena bi ordu barru
    —auto beltzera igotzean
    —diosala
    —ez dabil ia inor kalean
    —lotan akaso kartoizko
    —gaztelu etzan horietan
    —larruzko aulkian hondoratu
    —edo igandea
    —gure kalean sartu garenerako
    —gelara igo
    —lau solairu
    —noa dutxaraino
    —esku batean toalla
    —ur beroaz ezabatu dut hiria
    —gero eta gertuago
    —itzulerako trena
    —irla bat da nire gorputza
  • ZERUAREN ETA ITSASOAREN ARTEAN   (2017)
    —Arrantza-ontziak zerumugan
    —hogeita hamar pasa zenbatu ditzaket
    —itsasoa arroketan lehertzen
    —arrantza-ontziak zerumugan
    —teilatutik salto egin du
    —eguzkia argazki honetan sartzen
    —lau txakur kaiko uretan
    —jabea eskua zakarrontzian
    —bikote bat nire hamaikagarren
    —suizidio fantasiaren gertaleku diren
    —harri karratuen aurka doazen olatuei so
    —gizon zahar bat naiz
    —Simone izan nahi eta
    —mendi atzean betiko
    —ezkutatzera doan eguzkiaren
    —memorian gordetzen ari da
    —hildako txori bat
    —hildako baten hezur
    —beltzetan moztutako
    Dios perdóname
    —itsasoaren eta labarraren arteko
    —hormatxoaren goiko aldean
    odolbildua dirudi eguzkiak
  • UHARTEAK III   (2017)
    Oskarbi,
    —hezurretaraino sartzen zait hotza.
    —itsaso gainean oinez. Harrigarria da
    —ilargi beteak gau itxia nola zulatzen duen.
    —Berriro agertu da Santa Klara, Atlantis, urpetik
    —gainazalerakoa egin berri balu bezala.
    —Lurretik banandu zeneko
    —Haizearen Orrazitik
    —uharterainoko pasabidean
    —zehar doa jendea,
    —itsaso gainean ibiltzen.
    —itsaso gainean doan jendeari
    —itxi ditut ostera. Nor naizen ere
    —ez dakit dagoeneko. Ozta-ozta dakit
    —non nagoen. Norbaiten zain egotera
    —etorri nintzen hona,
    Orduan ez nekien
    —zain egotera nentorrenik.
    —Labirintotik ihes egin eta
    —itsasora erori nintzen. Berriro
    —Erre usaina dator 1813ko irailetik,
    —uharteko bidexketan jolasean
    —Ez naiz itsaso gainean ibiltzeko gai,
    —hondarretan orkatiletaraino eta
    —uretan belaunetaraino sartuta
    —uharterantz noa ni ere.
  • KAPITULAZIOA   (2017)
    —Amore ematen dut
    —kapitulazioak itzuliko didalakoan
    —abangoardian galdutako arnasa
    —bere traizio guztien
    —posibilitateak
    —edo ahaztu nazatela behingoz
    —baino zerbait gehiago
    —nola geldiarazten ote da bizitza
    —erregresio bakarra ez da heriotza
    —azaltzeko balio duen
    —nola begiratzen ote da
    —ingurukoen barnera
    —bertan betiko galdu gabe gainera
    —ba al dago itzaletara
    —itzultzeko modurik
    —alderantzizko bideak
    —eramango al nau
    —inora

 

Bidegorri, Iker   —1953—

  • LUZATZEN DIZUDAN ESKU HAU ONARTZEN BADUZU   (1982)
    —Luzatzen dizudan esku hau onartzen baduzu
    —honez gero bi izango gara bide ilun honetan.
    —ezta bidea argitzeko
    —da soilik.
    —honez gero bi ibiliko gara bide honetan.
    —honez gero bi esku bilduta
    —ibiliko dira.
  • HEMEN EZ DAGO AMETS EGITERIK   (1982)
    —Hemen ez dago amets egiterik.
    —hegalak moztu egiten zaizkio
    —sokamuturraz lotzen
    —gazteriaren olgetarako
    —ez delako hemen bestetarako erabilgarria:
    —haren lepoaz farre algara sortzeko
    —ta bestetarako ez.
    —Eroek
    —itsuek eta gorrek
    —Goseak,
    —hotzak daudenek
    —Beste inork ez
    —ez bait dute eguneroko janaria erakartzen.
    —aperitiboa, telebista, automobila,
    —azken modako jantzia, tabakoa (horia), semearentzako motorra,
    —amorantea ta abarren abarrak
    —ez dizkigutelako hurbiltzen.
    —Horregatik
  • BIZITZAK BADAKI GARRATZA IZATEN   (1982)
    —Bizitzak badaki gure bihotzen hesiak hausten
    —Bizitzak badaki hemezazpi urtetako mutiko bati
    —Bizitzak, bere etxeko eskortan,
    —guzti horik atseginez jaten dituen
    —apo zahar bat duelako,
    —apo sadiko bat duelako,
    —ta aiton zaharrak amiltegira botatzen...
  • NIK NAHI NUKE   (1982)
    —mundu hau zakar zulo bat dela
    —eta bizitza honek zentzurik ez duela
    —iluntasun besterik ez dagoela
    —ta zeruetako azken izarra itotzen ari dela
    oihukatzerik izan.
    —Benetan gustatuko litzaidake...
    —Hamazazpi-hemezortzi urte izango nituzkeelako
    —desastre garratz honen erruak
    —besteen lepoetan
    —jar nituzkeelako.
    —Ni, ordea,
    —zuek, borrero krudelak,
    —zuek, zuek guztiok eta haiek, otsoak.
    —Eta horrela pozik bizi ninteke...
    —banuke neure burua goresteko zioren bat...
    —Kristauen lehenengo santuak bezala,
    —jende soil eta arrunta,
    —neronen buruaz,
    —Jainko bat altxa nezake.

 

Bilbao, Leire   —1978—

  • ARRAINAK   (2006)
    —Zure esku ahurreko errekan
    —zure esku ahurreko arrainak bezala ur azalean
    —lotan zeundela izan zen.
    —erreka azaleko arrainok,
    —Zure esku ahurreko urpean
    —birikak estutu zitzaizkidanean baino
    —ez nintzen konturatu
    —meandro gehiegi dauzkala egiak
    —itsasoa deritzon ohe kulunkari horretara
  • INURRI GOSEA   (2006)
    —Eman dezagun arrastia jausi zaiola sorbaldara
    —eta oraindik ez dizkiotela egunonak eman,
    —balkoira hurreratzen dela
    —eskudelak eusten dion bitartean.
    —Eman dezagun jendea dagoela behean,
    —geldi, hodei beltzak ez bezala.
    —Eman dezagun ez dela domeka,
    —ez duela euria ari edo ari duela,
    —eskudelari gero eta lotuago.
    —begiak igurtzarazten dizkiola
    —eguneko lehen asperdurak,
    —kalean doan inurritzari begira
    —bat-batean ohartu dela
    —gose dauzkala sabeleko inurriak.
    —bere burua irensteko desioak.
  • AZAZKALAK   (2006)
    odola listuarekin xukatzen dituen bezala
    —ez luke bilatuko moztutako pinuaren isiltasunik
    —ez eta asfaltoko belarraren bakardaderik.
    —Eta ez lioke txakur emeen odol arrastoari segituko
    —espaloian bere buruarekin estropezu egingo balu.
    —Hatzei so egingo lieke, zerura beharrean.
    odola listuarekin xukatzen dituen bezala
    —noizbehinka aurkitzen dena bezala poztuko litzateke
    —ematen duen arrastiri bakoitzeko.
    —Eta begiak jasoko lituzke lurretik
    —bost zentimoko moneta bat bezala,
    —topatu zintuen egunean legez
    —poz borobil bat atzamarretan haztakatuz.
  • EZ DAUKAT   (2006)
    —ez onik ez txarrik.
    —Denbora arrimatu bitartean,
    —presak aginduta sinetsiko dut,
    —zizarea sagar puztuan bezala babestuko,
    —horzkada batekin ahoratuko zapore guztiak.
    —ez onik ez txarrik,
    —sagar azala bezala biluzteko,
    —inoren gosea jateko,
    —plater hutsa mingainarekin betetzeko,
    —Ez daukat lekziorik,
    —ez onik ez txarrik
    —inori mokadutzat emateko,
    —Ez asmorik
    —egunak ogi apurrak lez atzamarrekin batzeko,
    —bihotza jan dioten sagar-mutxikina lez
    —paradisuko zakarrontzian amaitzeko.

 

Bizkarrondo, Indalezio, Bilintx   —1831-1876—

  • BETI ZUTZAZ PENTSATZEN   (1868)
    —eguzkiari kopetetikan saltatutako txingarra;
    —bihotz nerean hala piztu du amodiozko sugarra,
    —nola mendian piztu lezaken tximistak arbol igarra.
    —Beti gogoan zauzkatan dama izarra dirudiena,
    —berdin gabeko amodioa sentiarazten nazuna,
    —gixaraxuak eta bihotza egoten dira txit triste;
    —sinista zazu mundu guztian ez dala inor ni beste,
    —zu maitatzeko kapaz danikan merezi dezun hainbeste.
    —Gau eder alai haietako bat gertatutzen dan orduan,
    —izarrak diz-diz egiten dute zeruko urdin puruan;
    —diz-diz halaxen egiten dezu nola izarrak zeruan.
    —Ia gozoa izango al dan, enamoraturik dana,
    —ama on batek haur maiteari ematen dion laztana?
    —Halare bada beste gauza bat askoz gozoago dana:
    —zureganako amodioa nere bihotzak daukana.
    —Nork idukiko zaitu nik bezin ixtimazio haundian,
    —animatikan maite bazaitut erotutzeko zorian?
    —Amodiozko naitasunakin gorderik erdi-erdian,
    —bihotz nerean hala zaukazkit nola ninia begian.
    —Bost urte diran ez dakit baino behinepehin badirade lau,
    —faltatu gabe nere oroitzan zaudela egun eta gau;
    —zu itsumenez maitatutzeko zeruak sinalatu nau,
    —ahalik lehenena premia zazu egiazko nahitasun hau.
  • IZAZU NITZAZ KUPIDA   (XIX. mendea)
    —Loreak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat,
    —hari hainbeste nahi diotanik ez da munduan beste bat;
    —inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat,
    —bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat.
    —Neskatxa gazte pare gabea, apirileko arrosa,
    —izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa;
    oraintxe baino gusto gehiago nik ezin nezake goza:
    —zori onean ikusten zaitut, nere bihotzak hau poza!
    —Ez al didazu antzik ematen nik zaitutala nahiago,
    —ai, marinelak gau ilunean izarra baino gehiago?
    —Nere ondoan zauzkatalako pozez zoraturik nago,
    —zu ikusteak alegratu nau, triste negoen lehenago.
    —Nik hainbat inork nahi dizunikan arren ez zazula uste,
    —nere begiak beren aurrean beti desio zaituzte;
    —eguzkirikan ikusi gabe txoria egoten da triste,
    —Arpegi fina, gorputza berriz ez dago zer esanikan,
    —mundu guztira miratuta're zu bezelako damikan
    —agian izan liteke baino ez det sinisten danikan.
    —Nere betiko pentsamentua, nere konsolagarria,
    —zu bazinake arbola eta ni baldin banitz txoria,
    —nik zu zinaken arbol hartantxe egingo nuke kabia.
    —Amodioak nere bihotza zureganuntza darama,
    —beste fortunik mundu honetan ez det desiatzen, dama:
    —Falta duenak logratutzeko hitz egitea txit on du,
    —eta nik ere saiatu bihet ote gintezken konpondu;
    —gaur nagon bezin atrebitua sekulan ez naiz egondu,
    —hargatik golpez galdetzen dizut nerekin nahizun ezkondu.
    —«Ezkondutzeak izan behar du preziso gauza txarren bat!»
    —hala esaten ari zait beti nere konsejatzaile bat;
    —halaxen ere haren esanak oso utzirik alde bat,
    ongi pozikan hartuko nuke zu bezelako andre bat.
    —Zerorrek ere ongi dakizu aspaldi hontan nagola
    —zuregatikan penak sufritzen, bainan ordea hau nola!
    —Halaxen ere nigana ezin bigundu zaitut inola,
    —ni zuretzako argizaia naiz, zu neretzako marmola!
    —Nere bihotza urtzen dijoa eta ez da misterio
    —penaren kargak estutu eta zumua kendutzen dio;
    —begiak dauzkat gau eta egun eginikan bi errio,
    —beti negarra dariotela zu zerarela merio.
    —Zu zeralako merio baldin joaten banaiz lur azpira,
    —gero damua eta malkoak alperrik izango dira;
    —behin joan ezkero hoien birtutez berriz ez niteke jira,
    —hori gertatu baino lehenago izazu nitzaz kupira!
  • HOBE SARTZEA SOLDADU   (XIX. mendea)
    —poz bat sentitu gabe, hau suerte billaba!
    —Gosaritzat taloa eta bakallaba,
    —hamalau jango eta bi sardin afaldu,
    —batek ez luke hobe sartzia soldadu?
    —goizero nahi ta nahi ez joan behar lanera,
    —Nik horla zer bentaja nezake atera?
    —Ezer sobratu ez ta osasuna galdu,
    —ez det ondo egingo sartzea soldadu?
    —Kontuz ibili arren eta juizioan,
    —inor aberasten ez da ofizioan.
    —Ni lanakin ibili beti sesioan?
    —Erremientak norbaiti erdi prezioan
    —edo kasik debalde ahal banizka saldu,
    —bihartikan sartuko nitzake soldadu.
    —zein aspertua nagon honela bizitzez,
    —jornal txikiaren truk lanean aritzez;
    —batek beti honela bizi behar badu,
    —ez du gaizki egingo sartzea soldadu.
  • APAIZAREN KANTAK   (XIX. mendea)
    —Egunaren izena ez dakit nola zan
    —pelotan jokatzeko Oiartzungo plazan;
    —nahi det nere orduko gertaera esan,
    —hurrengoan beste bat eskarmenta dezan.
    —Partidua jokatzez bukatu zanean
    ostatura joan nintzan zuzen-zuenean;
    —Zintzur ona zuela klaro seinaleak
    —dozenaka tragatzen zituan aleak,
    —halako gisa nola antxoa baleak.
    —Tragatuko zituan ihar ta heziak,
    —ez ziran haren dina zetozten klasiak,
    —etorri orduko zeuzkan tripara jetsiak,
    —kortesia gabeko txapela-luziak:
    —harek nahikoa jan ta ni berriz gosiak.
    —noski naiz Jaungoikoak ahaztutzat lajia,
    —goseak egin nuen hango biajia,
    —kulpa duenarentzat daukat korajia,
    —apaiz batek jan zuen nere potajia.
    —Geroztik ostatuan sartu ordurako,
    —galdea egin gabe ez dut nik lajako,
    —egun hartan apaizik ote dan harako;
    —ez apaiz jaun guziak igual diralako,
    —baizik batek beldurra sartu zidalako.
  • POBREAREN SUERTEA   (XIX. mendea)
    —Beste alibiorik
    —pobreak ez daka,
    —negarrez jaio eta
    —galtzarbean, kolkoan,
    —nonahi arraskaka,
    —erropetan koipea,
    ondotik presaka;
    —ateratu orduko
    —azanario edo
    —zaiozka zaunkaka,
    —diote puilanka,
    —gizarajoa dute
    —batek hobe luke izan
    —pobre bainon kaka.
  • KONTZEZIRENTZAT   (XIX. mendea)
    —Kantatutzera indar haundiko
    —desio batek narama,
    —Kontzezi, zuri nahi dizut eman
    —gure probintzi Gipuzkoakoan
    —igualik gabeko dama,
    —Zedorrek uste ez zenuela
    —egon nitzaizun begira,
    —lehenbizikoan oinetara ta
    oinak dituzu txiki politak,
    orduantxen bai eman nizula
    —Jaungoikoak berak deitu izan balit
    —igo nedila zerura,
    —zure ondotik hara joan beharrak
    —emango zidan tristura.
    Ondoren jarri nitzan denboran
    —begiratuaz lepora,
    —bihotzak salto egiten zidan
    —irten nahian kanpora;
    —irten ta zuzen, badakit zierto,
    —joango zan zure kolkora,
    —utziko nion gustora.
    —Atentzioa begietara
    —ez dakit zierto begiak edo
    ondo ikusi ez nizkizun ta
    —nola esango det zer diran,
    oparo dezu buruan,
    —konparatzeko balio duen
    —erregin baten moduan,
    —diamantezko koro eder bat
    —falta zitzaizun orduan.
    Ointxo politak, gerria mehea,
    —lepo biribil dirudiena
    —egin berria tornuan;
    —pare gabeko begi argiak,
    —zu baino aingeru politagorik
    —ez da izango zeruan.
    —Beti ariko naiz Jaunari eskaka
    ondo izan zaitezela,
    —zutzaz ahaztuko naizela;
    orain artean bezela,
    —penaz hilko naiz bestela.

 

Borda, Itxaro   —1959—

  • EZ DUT NIK   (1977)
    —ez baitu gizarte honek
    —ezer gordetzen
    —poesia klasikoen lege
    —hartaz axolarik,
    —hitzekin jostatzen ari
    —bezala nere aldeko
    —zeruko jainkoaren beldurrik
    —zeren goizero
    —hango sua ebatsirik
    —bainoa beti
  • FESTA DA FESTA   (1978)
    —herri zahar hontan
    —Iluna datorrela larunbatarekin
    —joaten naiz festara gozamenarekin.
    —Asteko nekadurak ditun ahantziak
    —eta soineko eder-ederrak jantziak,
    —musika uhainetan sarri haiz galduko
    —begiak berak ditin malkoak salduko!
    —Argiak hil ondoan sendi haiz bakarrik
    —baina ez dun oraindik nehoren beharrik.
    —Soinu hautsiak deraun etsipena hautsi
    —daldar hire gorputza ere dun errautsi:
    —azantz hortan bahabil erdi zoraturik
    —maitasuna hotzean baita loraturik...
    —Auzoko elizan bi orenak entzunik
    —dion: "Etxeratzeak eztu deus unik!"
    —rtma eroan hoa gaur azken aldiko
    —dantzatzera bakarrik, gero haiz jalgiko!
    —negar ixuriko din bai hire begiak
    —pentsatuko dunala gau karatsegiak
    —dakarren gozo hortan bazinezte biak,
  • GIZON JARRIAK   (1979)
    —Jarriak otoi, gizon jarriak
    —neholaz ezin da urtu
    —gizon jarrien bake ederrak
    —Aseak dira, beroak dira
    —beren sinestetan motzak,
    —harma zorrotzak hartzen dituzte
    —eta zilatzen bihotzak:
    —gizon jarriak, gure anaiak
    ordean arras arrotzak!
    —Kurutza edo igitai hura
    —eskuan dira sorturik,
    —ahoak ezti, gezurrak egi
    —ukamilak gogorturik
    —saindu-sainduak gizon jarriak
    —badabiltza legorturik...
    —dira jarriak lokartu,
    —gure herriko gider makurrak
    —Jarriak otoi, gizon jarriak
  • JOANEN GINATEKEELA   (1980)
    —Nik dakita nora...
    —Beharbada, hondartzak ortzaiza degien lekura
    —palmatzeen itzala fresko den mortura
    —atol urdinetan dauden uretara
    —Penjab eta Kaxmirreko zelaietan
    —gaindi, Zanzkar eta Ladhaken hotzera
    —Marakaibotik Akapulkoraino...
    —Nik dakita nora...
    —Baina joanen ginatekeela!
    —Nik dakita nora...
    —Bordel, ordea ezin utz usaia hartuak
    —karrikako hutsa, etxeko kateak
    —nehoiz irekiko ez diren ateak.
    —Ai, segur joanen ginatekeela!
    —Bordel, ordea lurrari loturik sobera
    —joate bakuna datorke minbera.
    —Nik dakita nora...
    —denbora galduko ez den egunera
    —joanen ginatekeela
    —ah hori bai...
  • EUSKAL HERRIAN EURIPEAN   (1982)
    —ura hosto legorretan
    —hor gaude.
    —Helbururik ezeko bide hutsetan
    —Euskal Herriko kaletan
    —Bizkaian edo Nafarroan
    —patxaran basoak edanez kuraia hartzeko
    —euri xortak, zigarretak eta ogitartekoak
    —hor gaude
    —Uda batetako lagun beroak
    —eta maitasun joanak
    —ele zuhurrez aipatzeko
    —zeruan gauez izarrak deitzeko,
    —sartzeko eta zerbait chantillydun
    —milikatuz iresteko prest,
    ostatuen ke pizu eta malinetan
    —itotzeko, mundua asmatzeko,
    —hor gaude
    —ez garela beharrezkoak,
    —heriotzerako gutizi nagia.
    —hor gaude
    —kafe azkarregiek aho zokoan
    —eta caporal tabakoaren usain
    —segitzaleen lainoan galduak
    —adiskidantza baino gehiagoko
    —zorotasun debaldezko batean,
    —hor gaude
  • BEGIRATZEN DUT GOGOAN   (1982)
    —Begiratzen dut gogoan
    —buruhunaren zokoan
    —etxe barneko usaina;
    —amak goizik egin salda
    —familiako mahaina
    —eta sukaldeko malda.
    —Begiratzen dut gogoan
    oroitzapenen zoroan
    —eta sagutxoen dantza.
    —Begiratzen dut gogoan
    —memoriaren gozoan
    —arin doan haize ona,
    ogien uhain horia
    —zeru urdinen sakona
    —eta larrosen loria.
    —Begiratzen dut gogoan,
    —bizitza nola badoan,
    —nere herrikoen soa
    —perla sortu izerdia
    —ardoan galdu basoa
    —Begiratzen dut gogoan
    —azken beltzaren mokoan
    —haur nintzaneko denbora
    —ur eta oihan artean,
    —nola lehen bedi lora
    —zorion bat anartean.
  • IDATZI NAHI ETA...   (1984)
    —Maikel Jacksonekilan trikitixalariak
    Ogi puskak trenpatuz arno karatsetan
    —sentimendu garratza martxo arratsetan:
    —Ez dut nehoiz hartuko eskuan izarra
    —zilo honen azkena nik ez dut ikusten:
    —Banituen denentzat hitz joko milaka
    —Trebeak direnentzat utziko dut lana
    ongi trata dezaten herritik ukana:
    —bihotza punpeka kaiolan da hasten.
    —Nere baitako lora hautsi du beroak
    —ez dakit zer dakartan harrien geroak:
    —Guk lurrean badugu bakoitzak gurea:
    —batzuentzak lohia, bestentzat urrea
    —aldi hontan ni gabe egizue dantza:
  • PACEM IN LAPURDUM   (1988)
    —ahoak oihal trikolorez tapaturik.
    —hiri aberatseko karriketan barna.
    —beti kolpeak biltzen.
    orden zaintzale armatuak,
    —erromesak gu gara.
    —komentario zorrotz zuzenak,
    —hots demokrataka.
    —gorriegi ixurtzen da matrakaz
    —jo kidearen kopetatik odola.
    —Soweton menturaz.
    —gaztelu zahar plazako ehun eroak.
    —banderola higatuen gibelean.
    —kanporatzerik ez!
    —presoak etxera!
    —beti kolpeak biltzen.
    —zubi gainean korrika.
    —lurrean eroriak batzuk
    —ba ahal dago medikurik?
    —poliziek gero
    —ghettoa inguratzen dute.
  • ABERRIA   (1991)
    —Aberria nahi dugu haize hegoaren hegaletan
    —dudatzen pairatzen ikaratzen edo
    —fresnesko patioetan paseiatzen
    —gerontokrata manatzalerik gabe
    —egunkaria tabakoarekin batera erosten eta
    —haurrak ikastolara laguntzen
    —leihorrak edertzen dituzten brumetan.
    oheak alargun geldi ez ditezen edo
    —amorezko baratzean azak landatzen
    —mendeetako larderiari ez obeditzen
    —gailurrak berotzen dituzten brumetan.
    —aberria nahi dugu lanbroaren azpilduretan
    —miseria ontasun komuna delarik edo
    ostatuetan munduaren oraina margotzen
    —zigarretak biltzen oldartzen
    —nahi dugu egunkaria eta tabakorik
    —merkeena globoa sutan jartzeko
  • HANGO BORTU GAINETIK   (1998)
    —Hango bortu-gainetarik
    —altxatzean hego hatsak
    —nolatan maite zaitudan
    —lo hiletik gau hotzera
    —zure So beltzen ederra
    —joan dakidan bihotzera
    —nolatan maite zaitudan
    —mintzo ausarten balaka
    —nolatan maite zaitudan
    —lur hutsetik begiraino
    —amets hotsa dut ekarri
    —bihotz honen hegiraino
    —nolatan maite zaitudan
  • OUT   (2006)
    —Badakit zure ondoan
    —Zer eta nor naizen
    —Hatsa dudala gogoan
    —Urrats hori baizen:
    Oin biak lurrean
    —Eman dut anitz denbora
    —Zer eta nor nintzen
    —Ikasten, zure altzora
    Oin biak lurrean
    —Zer eta nor naizen.
    Oin biak lurrean
  • MILIA LASTUR ON THE ROAD   (2007)
    —Hilotzen karrasiak josirik ahoan
    —Nola aurkituko dun hire sokorria?
    —Maiteko haut Milia, ez hadila joan,
    —Hator, edan dezagun ardao gorria.
    —Gordeko ditinagu bide bazterretan:
    —Ahantz otoi Milia sarraski zaharrak
    —Belar bustiek egin maitasun ohantzan
    —Etzanen gaitun gero, bi-biak bihotza,
    —Gauero zazpi itzal ikusteko dantzan.
    —Non dago harria? Non dago lur hotza?
    —Eresi hark ziona jartzeko zalantzan,
    —Maiteko haut Milia, ez hadila lotsa.

 

Borda, Xabi   —1981—

  • BANATOR   (2004)
    —banatorkio gauari
    —zelaira jausiko natzaio
    —etzanda osorik irents nazan
    —banatorkio beleari
    —isatsetik oratzera
    ortzi gorrian hondoratuko dut
    —banatorkio
    —aire bila murgiltzeko
    —itsasora arrainari
    —banatorkizu
    —banatorkizu zuri
    —erne zaitezen herdoilpetik
  • METRIKA KONTUA   (2004)
    —geldirik egoteak higatu ditu
    —gure zapaten zolak
    —zuloak egin eta joan da denbora
    —egonean erasan zaizkigu giharrak
    —elkarri eskurik askatu ez badiogu ere
    —gure aurpegien artekoa neurtzeko
    orain alferrik hasiko gara
    —amore eman genuen puntuaren xerka
  • AZKEN AUKERA   (2004)
    —asfaltoak eman babesaren gainean
    —uzten ditut nire lorratzak
    —herratze baten neumatiko aztarnak
    —semaforoek kolorez
    —auto hauetan mugiarazten dut
    —aireari metal zaporea emanez
    —negarrari eusteko azken bidea banu bezala
    —inora heltzerik gabe abiatua naiz
    —gurpiletan noraeza biraka
    —zure bila edozein bide hartzea da
  • HARRI METAK   (2004)
    —laiez goldeez alperrarriez
    —eta alorrak atondu
    —harri haziak ereiteko
    —erne daitezen harriondoak
    —eta udazkenean harriondoen adarretatik
    —zuhaizpera eroriko dira harriak
    —eta uzta metatan bilduko dugu
    —haize zakarra datorrenean
  • ATZERAKO ZENBAKETA   (2009)
    —astronomia liburuan zure azala izan daitekeena
    —martizko lautadak lur gorritan
    —erosio mota ezezaguna geologia arraroa
    —denboraren haizeak egindako markak
    —kontrol dorrean erizainak
    —antzinako bizi arrastoak bilatzeko
    orain badakit nora zoazen
    —zein ordutako trena hartzea pentsatu duzun
    —noiz hasiko den atzerako zenbaketa
    —badakit baina ez diet esango
    —martizko muinoetan izango dela azken erromeria
    —ez diet esango prest dituzula berunezko abarketak
    —zein doinuk askatuko dizkizun giharrak
    —nolako arratsaldea izango duen gau honek
    —uhalak lotu dituzu gertu da aireratzea
    oxigenoa erretzen da konbustio ganberan
    —nik badakit nora zoazen
    —ke zutabe zuria behetik gora
  • MUDANTZA   (2009)
    —gurdia leporaino bete dut motorra piztu
    —auto zaharraren hezurrak kirrinka abiatu naiz
    —atzeko aldean daramatzat hormak tolestuta
    —sarrerako ispilu handia zati txikietan
    —kiribilduta leihoak eta alfonbrak
    —fardeletan margoak komuna sabaiko eguzkiak
    —ezkaratza eta lokatza
    —labea eta zomorroak
    —bizkarra okertuta autoa banoa
    —adreiluok hotzetik babestuko nauten lekuaren bila
    —ispiluak gezurra esango didan argira
  • FORENTSEARENEAN   (2009)
    —keinu egin didazu logelako atea zabaldu aurretik
    —hatz batez markatu duzu isiltasuna non hasten den
    —ileak tentetu zaizkit sartu orduko
    —ipar haize emea dator gelaren erditik
    —hormak zuriegi gauaren atzaparrak ez dira iristen
    —zainen korapiloa desegin eta oinak atera
    ohe azpian txukun paratu
    —eraztunetatik hatzak idunekotik lepoa erauzi
    —kutxatxo batean gorde
    —eta zu gabeko zu zatoz nigana
    —kirioen ubideetan nabaritzen ditut
    —izotz puskak giharrak gogortzen
    —galtzetako botoia askatu didazu eta
    —alkoholez betetako poto horietatik
  • UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA   (2009)
    —atera anorakaren patrikatik klarion beltza
    —hasteko belarriko saskian bildutako tantak
    —bosteko multzotan jarri
    —eta hezetasuna neurtuko dugu
    —gero lortutako zenbakiari belarra gehituko diogu
    —eta aireratu ezinez lurra jotako hitzak
    —eta bidearen kilometro kopuruaz zatitu ondoren
    —lokatzaren bataz bestekora hurbilduko gara
    —eredu honekin udazkenaren nondik norakoa
    —hodei beltzen geometria
    —aterkien diametroak kalkulatuko ditugu
  • NEURRIAK   (2009)
    —erokeria da mikrouhin labeari begira egotea
    oilasko errearen azalean mezuak idatziko dituelakoan
    —atariko zaborrontzian usna dabilen agentearentzat
    —ez dut uste loreontzietako sustraiak kableak direnik
    —balkoian pausatu txorien mokoek ezer igorri dezaketenik
    —pasabide ezkutuaren errezeloa baztertzeko
    —sinestezina da ondo ixten ez den iturri hori
    —itsasoz bestaldekoei gure aldartearen berri emateko
    —morsez tantaka ari den teoria
    —ez dut uste nazioarteko indarrek
    —konplota prestatzeko motiborik dutenik
    —interes orokorreko izendatu daitekeenik
    —baina hobe dugu badaezpadako neurriak hartzea
    —zer jomugari ekin
    —su-etena noiz eman erabakitzeko
    —arropa garbigailuan kukutu behar genuke
  • EZKUTALEKUA   (2009)
    —lokarriak ebakitzeko aiztoak
    —non gorde ez nuke izango
    —kaxoiak atera eta leizeak zabaltzen dira
    oraindik idazteko dauden mezuak hormetan
    —argiztaturik turisten gozamenerako
    —komuneko koraletara jaitsi dira
    —kamuflaje koloreak galdu ditugun
    —arrain exotikoen bila
    —ganbarako oihanean trapu zaharrak
    —lehoi bat armairuan gordeta
    —horregatik ari naiz konkor hau hazten bizkarrean
    —txoko bat izateko neurea
    —aiztoak gordetzeko kutxa segurua

 

Bordanabe, Jakes  

  • PARTIDA TRISTEA HORTZAITZETIK   (1766)
    —Goan behar, ezin egona.
    —Uso tortoila samurra,
    —Bihotzean zein den barna.
    —Bainan nihoiz bihotzetik,
    Oroituko naiz lurrean.
    —Alabainan goan behar naiz,
    —Munduan biziko banaiz;
    Otoitz nitaz Jainkoari,
    —Dudan amorez gidari.
    —Salborik naizen guzia,
    —Banoa bai, partitzen naiz,
    Oroit zaitezte nitaz maiz.
    —Sekulako gal beldurrez,
    —Adio dautzuet nigarrez.
    —Banuke nondik konsola
    —Nola arrai betazala.
    —Esperantza horrek nauka
    —Doi-doi, xutik dilindaka
    —Zuen faltaz sofriturik.
    —Hori da azken grazia,
    —Horrekin ere kalitza

 

Bordari   —1910-1983—

  • GAUR GOIZEAN   (1969)
    —Gaur goizean
    —Etxetik irtetzerakoan
    —Lanera nijoala
    ——Lehengo oitura?
    —leihoan.
    —Burua jaso dut
    —Lehen askotan bezela
    —Zure eskutxoa
    —Apa goxo bat igorri didazu.
    —Eta bihotz-begiekin
    —Leihoan ikusi
    —kontent joan naiz.
  • EGUNAK EGUNARI JARRAI   (1969)
    —Gorputzarenak
    Otoiean.
    —Gogai-solasean.
    —Beti orai, zurekin.
    —Zorionean, baiki!
  • EGUN GUZIZ   (1969)
    —Nola nere baitan zauden
    —Erdi-oarmenean
    ordea,
    —Bai-ezpadazko alkargoa
    —dala konturatzen naiz.
    Oroitzen naiz, ordea, gaur
    —gauean, nola pailakatzen
    —«Aspaldian ez zindudan ikusi»,
    —Nere pottoka.
  • NOIZ NAHI   (1969)
    —Noiz nahi
    —Atzo baino ez dirudi hor zinala
    —Bai! Atzo eleketa bide,
    —Zerutar jolasean,
    —gogo bihotzez
    —Poza gelditu zitzaidan
    —egun guztirako, nere.
    —Eta onela, noiz nahi.

 

Cano, Harkaitz   —1975—

  • BIRIGARRO ERRALDOIAK   (1994)
    —Apur bat argiagoa banintz
    —esango nizuke
    —suizidek bota egingo naiz
    —esaten duteneko naturaltasun berdinaz
    —aspaldi honetan galdua dudala hirietara heltzean
    —ezer baino lehen eraikuntza altuena
    —bisitatzeko ohitura osasungarria
    —nire ametsetan jada ez duzula bisaia ainubea baino
    —galerazia dagoela amodio poemak eta maxakanak
    —batazbestekoaren gainetikoa dela
    —nire eguneroko kearen dosia
    —edo badakizu
    —harriek ez dute oraindik negar egiten ikasi
    —edo begira
    —suaren ahotsa da kearen ereserkia
    —treneko leihoan utzitako lurruna
    —etorkizuneko zerraldo ola
    —ez al dirudite pinudi zutunek birigarro
    —kaiola
    otoi zaude isilik
    —non ikusi dituzu zuk birigarro erraldoiak
  • ERRESUMARIK ZABALENA   (1994)
    —diote oroiminean leize bat irekiz
    —zaldien begietako hiztegiek
    —erromes oro galdurik bere menditarteetan
    —nola galdurik itsasoaren bularretara ekia
    —nola galdurik agonia zure hitzen kariari
    —udazkenaren hondar abandonatuetan
    —gezurraren sonata gosetiak
    —bere melodia erorkor eta luzeaz
    —arima hilkorren zingirak arakatzean ere
    —gregorianozko murru higatuetan
    —armiarma gotikoak dabiltzanean ere
    —alabastroak iragazitako argitan
    —hosto bakoitza erredura bat gehiago ezpainetan
    orratz bat tenk jaioberrien bihotzetan
    —eskalez mozorroturik mozkorturik zekalez
    —sekula zoriontsu izan ez direnen
    —espaloiaren alde hartan
    —soilik isilik jarraitzen gibeletik
    —denboraren zakur herrenari
    —nik besoak baino ezin zabaldu
  • POESIA FIKZIOA DA
    (BAITA ZERA ERE)
      (2001)
    —Ez dut uste pertsona tormentatuegia naizenik.
    —zer egingo zaio, gauzak aldatzen doaz
    —gure garai bateko eskolakidea
    opuseko neska batekin ezkontzekotan dago
    —eta beste batek legez kanpoko arrantzan
    —itsasoan daramatza bederatzi hilabete
    —haurdunaldi oso bat
    —agian pertsona bihurtuko zen itsasoaren sabelean
    —amarenean egin ez zenez gero.
    —bakardadeak nirearen aurka talka egindakoan
    —min ematen didalako
    —sentipen honek zeraren antza dauka,
    —nola esan, hogeita bat urte betetzean
    —jada hamazazpi dituztela deskubritzearen antzeko
    —Gau baten amaieran ohartzea, bortitz eta bat-batean.
    —Egunsenti errudun hori eta izango zirenik ere
    —imajinatzera ausartu ez ginen bular guri horiek
    —ez zirela egundo gureak.
    —Ez dakit ulertzen den horrela esanda.
    —Konturatzen garela honetaz eta hartaz
    —gure injenuitateari zegozkion edalontzi guztiak
    —Akatsik ttikienengatik galtzen dugula zorion handia:
    —horregatik dira akats ttikienak mingarrienak.
    —edo biraka ibili haien inguruan.
    —Zer egin ordea,
    —intsektu baten hegoa den akatsarekin?
    —eta hori ere ez nahikoa
    —ikusezin bihurtzeko ispiluak izaraz estaltzea
    —Hori batez ere. Hori eta bizitzan galtzen dugun
    —agur edo konplizitate keinu bat
  • BASQUIAT   (2001)
    —artista beltza, gorriak pasatakoa
    —gustu orokorraren begietan
    —eta kantari blonden ipurtzuloetan
    —bere etxeko ateetan eta errezeletan margotzen zuena
    —hil zenean bere hozkailu margotua
    —lagunek merkezurrean saltzeko lapurtu ziotena
    —hil zenean hirugarren abenidako
    —tailer mekaniko bateko berrehun kiloko atea
    —lapurtu ziotena
    —bertan bere graffiti bat zegoelako.
    —lientzoen gainean kafea hartu, bazkaldu,
    —haserretu, poztu, desesperatu eta uzten ziotenean
    —lo egiten zuena
    —lientzoetan bere neskalagunen telefonoak apuntatu
    —gauzak ongi nabarmentzeko eta
    —jendeak haiei kasu egiteko
    —marraztutakoak oro ezabatzea baita biderik onena
    —Warholekin boxeoan aritu eta irabazi egin ziona.
    —New Yorkeko downtowneko
    —neska zuri progre usteko guztiekin larrua jo zuena
    —bi astetan eta hamar segundotan
    —margotutako koadroak prezio berean saltzen zituena
    —hamar segundo horietako eskumuturraren dardaran
    —bizitza guztia zegoelako.
    —haur problematikoa
    —topera bizi nahi zuen rasta ileko gazte
    —xalo
    —sakona
    —azalekoa
    —zuk nahi duzuna, jada hilik nagoenez gero.
    —Ni naiz hori
    —dirurik ez zeukanean edo
    —bere gameluak huts egiten zionean
    —Washington Squaren lo egiten zuena
    —bi telebista eta bi gramola
    —topera jarrita pintatzen zuena
    —errege koroatua
    —frakasoaren ama eta amama
    —arrakastaren semea eta bilo rasta bis biloba
    —begien hondoan
    —haur bozatu baten tristura bistakoa zuena
    —nola ez hogeita zazpi urterekin gaindosiaz hil zena
    —lurpetik besoa atera nahi duena
    —hilarriari bere gustuko azken zertzelada margotu
    —azken telefono zenbakia apuntatu
    —eta ezabatzeko
    —Brooklyngo hilerri honetan
    —eta bere koadro bakoitzean

 

Casado da Rocha, Antonio   —1970—

  • SUB-18   (2011)
    — Ardo berbera
    — eta kopa berbera.
    —Windowseko leihoak
  • MAITALE ELEBIDUNA   (2011)
    —Hainbeste lengoaia probatu ondoren
    —funtsezko gauzak ez dira aldatzen.
    —Zalantzak izan ditut. Nortasuna
    —izan naiz, ona edo txarra,
    —betikoa.
    —Aginte esaldi luze horiek
    —egiteari utzi diot. Ordez,
    —keinuak, ikonoak, leihoak
    —baina betiko hardwarea daukadanez,
    —handirik, bizitza aurrera doa
    z eta x gehiago
    —Berriz abian jarri eta kito.
  • FRESNOS   (2011)
    —Nola dute izena zuhaitz horiek,
    —leihoa acuarium bat balitz bezala
    —maiatzako haizeak (ur korronte bat)
    —itsaso ikusezineko algak
    —diruditen horiek, zuhaitz horiek,
    —musika isila zuhaitz horiek
    —hosto kriskitinez jotzen dutela,
    —dantza egiteko irrikan daudela,
    —behiak zutik heltzeko nahian
    —iparraldeko jirafen moduan
    —ahuntzei kentzeko ahaleginean
    —hosto-argiz betetako zuhaitz horiek?
  • BETIRAKO   (2011)
    —Nafarroa Behereko Bastidan
    —badago kanposantu judutar bat,
    —17. mendekoa.
    —Gerra garaian profanatu zuten
    —Betirako da dena, maitea.
    —Segovian badago herri txiki bat
    —izeneko batek sortua dena.
    Oñez-eko Ama Birjiñarena,
    —euskarazko hitzak oraindik ere.
    —Dena betirako da.
    —Edo ia betirako da dena, maitea.
  • ENVOI   (2011)
    —sargoria igaroko da.
    —Hor doa nire kuttuna,
    —Xaboizko punpuila bat
    —jendearekin topo egitera.
  • SUETENA   (2011)
    —Badaude beti han egon diren gauzak,
    —katedral gotiko baten
    —espazio jaurtiketa bezalakoak.
    —Badaude jin eta joan egiten direnak,
    —txirrista egiten duten enarak bezalakoak.
    —Badaude ere betirako ziruditen gauzak,
    —arrastorik utzi gabe
    —gure buruari galdetzen diogula
    —nola bizi izan gintezkeen
    —modu horretan.
  • OPORRAK   (2011)
    —baina zein freskoa den
    —gure burkoa
    —zein biziak kolore
    —guztietako loreak
    —arbolapean
    —arbolapean euria)
    —atertu orduko
    —bukatu dira oporrak,
    —gai burges hori.

 

Casenave, Jon   —1957—

  • BI KONTRAKOAK BURUZ BURU   (1978)
    —Bi kontrakoak buruz buru
    —mintzaira jusik pobreena
    —Ta hitzaldiak motelak
    Otoi utzkitzu hitzak
    —Gaur ene mihi gormenta
    —Guk badugu odolean
    —Betiko itsasoa
    —Biguntasunaren sorgia
    —Ama saindu ahalgekoa
  • AURKITU DITUT ZURE MENBROEN ERROAK   (1978)
    —Aurkitu ditut zure menbroen erroak
    —Urrezko erroak, zeruan ta lurrean
    —Dira; munduko lau aldetan goizean
    —Ur garbitzaleen bafiatze goxoa
    —Sabelaren erroak, huts kukutzaleak
    —Ene ixtafioen, kondatzale trebe
    —Edateko, erretzeko erro beroak
    —Bainan ez bortxatzaleak; kosmosean
  • BIDEAN, MAITE BATI EGINDAKO KANTUA   (1984)
    —dakarkit ahoan
    —Zure hortzetara
    —hegal bat gogoan
    —joanen naiz urtzera
    —lumazko elea
    odolen firfira
    —eztia ba dago
    —gauaren ahoan
    —jana goizerako
    —urrea balego...
  • SUA   (1984)
    —Amorio, amorio,
    —zure adoratzaile nasaia
    —Bainan behar dut aitortu,
    —nauzula aldi honetan,
    —bihotzeraino larrutu.
    orroimen efemeroak
    — iduzki gorrian
    —Arratsaldeko argi dorpean

 

Chivite, Beatriz   —1991—

  • —1-III—   (2022)
    —Dreams Avenue etorbidea
    —Desolation Road kalearekin
    —Gurutzatzen den kantoian
    —soineko koloretsua darama
    —inorekin hitzik egin gabe
    —yorubaz abesten
    —haur-kotxe arrosa
    —hartz zuriz mozorrotuta
    —lastozko kapela buruan
    —zuzenbide fakultateko dekanoa
    —takoi gorriekin
    —labezomorroak uxatzen
  • —3-VIII—   (2022)
    —guk biok
    —nahi genuen tokietara
    —joan gintezkeela
    —Hong Kongen afaldu
    —eta gosaldu Parisen.
    —eta hara hor zu
    —Seuleko soto batean
    —kartoi kutxa batetik
    —fideoak jaten
    —eta hona hemen ni
    —Londreseko kanpoaldean
    —nire mugikorraren pantailan
  • —3-XVII—   (2022)
    —Ile solte kizkurrak
    —erortzen dira
    —lauza horiko zorura
    —egunak aurrera doaz
    —eta Islandiako errepide batean
    —galdutako turistek bezala
    —bola mugikorrak sortzen dituzte
    —nire ohetik
    —zoriontsu begiratzen ditudalarik
    —no, nire erorketetatik
    —sortutako
    —noraino helduko zarete

 

Constantin, Jean Baptiste   —1847-1922—

  • BASOILARRA   (1906)
    —Basa oilarrak, Iratiko soroan
    —bedatsian, kantatzen du gozo-gozoan.
    —Haren botzak ez du oihana airatzen:
    —luto da, apal, ez da urrun hedatzen.
    —Bera, kukurukiaz, ez da, basoilarra
    —jarri nahi hain gora nola izarra.
    —izei tink batetan nahiago da sartu
    —hantik lepoa luzatuz, so egiteko
    —eta etsaier ahalaz gordatzeko.
    oihuka, eskuin-ezker bariaturik?
    Ordian baizik ez du botza emaiten
    ordian du bere buria entzunerazten.
    —Negia joan da bizi berri batera
    oihaneko txoriak doatza sartzera.
    —Basoilar jaunak ere ez beitu nahi
    —Zokoan egon, barne ulun baten bahi
    oiloer egin ahala, oihuz dago:
    —"Tziauzteie eneganat huillantxiago
    —zer zaitadan sartu barna bihotzian
    —zer dudan hartu osoki orai burian.
    —Zonbat nahi den, basoilarraren botza
    —luto, ulun eta uduriz ja hotza
    —bilerazi dutu oihaneko oiluak
    —hegal beltxak argitik, hoilirik moskuak.
    Oilarrak, egun hartan, lotsa utzurik
    —larri da bidean izateko aita.
    —Basa oilarra da, goure bortietan
    —urre kolore, urdin, gorri ta berdats.
    —Eta haren korpitzaren egindura
    —erraiteko gabe da gaintik behera.
    —Damu da, egian, halako ihiziari
    —norbaitek traba ahal dion ezarri.
    —Mendiko ihizlari zanko-gogorra
    —goiz jeiki eta doa patarra gora.
    —Ezagutzen tu oilarraren egongiak
    —bai eta ere haren jan tenoriak.
    —Hantxe da oihan beltz handiaren barnen
    oilarra izeietik jaitsi beno lehen.
    —Hegaxti gaizoa, ahabetze doiala.
    —eta bertan, zuhain gora baten gaina
    —lokada ondoan, hura date igaina.
    —Bena hirur beso zabaltuz hegalak
    —airatzen delarik lekuz kanbiatzeko
    —han du tiroa lurrilat erorerazteko.
    —Urraskatu dugu hatik best'oihanik
    —badugu zonbait zanko petan iganik.
    —Ibiltiaren kostuz, noiztarik noiztara
    —bildu dugu basoilar bat eskietara.
    —Bena noizko berri emaiten dut heben?
    —Zonbat bur unguru, geroztik izan den
    —Gero're, bizi denak entzunen kukia.
  • HOTZEZ   (1910)
    —Barda jatzarri zen iparreko airia
    —egun goizanko hark eman izotz xuria.
    —Soinekoaren lepoa ezarririk xuti
    —igailer eginez ahalaz so guti
    —eskiak barnarik galtzen sakoletan
    —norabait nindoan zortzi orenetan.
    —Batu dut bidean, nor ez dut erranen
    —ez aburupenik inori emanen.
    —Larria eder du, orano da gazte
    —gizona lizate ez balitz emazte.
    —Bena, beiniz beti ni berant ohartu
    —begien solasa ez zait ontsa sartu.
    —Benturaz so hura amodiozko zen
    —(amodio garbiaz hemen niz mintzatzen)
    —Uste gabetarik hori hala balitz
    —heleraz niroke esker mila anitz.
    —Bena aitortzen dut nik hemen garbiki
    —ez dakit xuxen zer ote den ibilki
    —emaztetto haren kolko barnunian
    —ala den amodio, ala den ifernian
    —bizi diren botagorrien ametsa:
    —Suhalama gaitza, suhalam' opetsa.
    —Zernahi izanik, ez zio gaitzituko
    —izotzaren legez, bat bestea uduriko
    —ginandiala atzo, anderea eta ni.

 

Davant, Jean Louis   —1935—

  • IGANTE XURI   (1980)
    —Igante xuri baita, goizik da leihoan
    —Bedatsea goiz huntan, dirdiraz kukuskan,
    —Dena txori grasaila, oro kuska-kuska,
    —Bilo barreat eta lili bat ahoan.
    —Eki xuriz jauntzia beste itsasoan,
    —Ahüñetik horra da gazteñi, jauzika.
    —Artzain-bidetan dügü egün Xiberoa.
    —Aihenaren kantüko baratze beroan,
    Oihaneko jinkoen büzüntz oparoan,
    —Laster dira hasiko erleak eztikan,
    —Et' arratsetan hüxtüz algarri xoxoak.
    —Karankaz ari zaikü leiho petik pika.
  • GEREZIAK NON DIRA...   (1981)
    —Gereziak non dira lili
    —Gaixo geixa goxoa
    —gerezien aroa.
    oraino kantatzen?
    —zer ote den
    —gerezien gorria
    —goiz ihintzean?
  • MAITE ZINTUDA   (1984)
    orain ezin zaitut
    —Munduko tristuraren
    —nostalgiaz dakar.
    Oroitzaren bizkarra
    odeia zen ote
    —Zurekiko denbora
    —zutaz agortu naiz
    —Eta husturik noa
  • EZ BEHA POETARI   (1986)
    —Ez beha poetari
    —gora gora baitio.
    —Ez beha poetari
    —hark oihusta baitiro.
    —Zure amets beroak
    —nunbait sua pitz diro
    —zeren buru xoroak
    —horren zai daude gero!
    —Ez beha poetari
    —ameslari huts horri
    —petrolik baduguno.
    —Ez da eskas oraino
    —eta geroan ere
    —ezin geldi «le progrès»!
    —Ixil bedi poeta
    —poeta xoro hori!
    —Zuek autopistak
    —zarete utopistak!
    —zu zarela poeta
    —xoko gorde batean
    —mintzo zaizun botz hura
    —utopiaz betea
    —zentzu ona duzula.
    —Lehengo egungo ta
    —biharkoen mintzoa
    —arimaren oihua
    —hura baita poeta
    —eta zutan baitago
    —betiko!

 

Diaz, Isabel   —1966—

  • ESKOLATIK TXIKITAN   (1999)
    —Eskolatik jeitsita
    —arropa buztia pilatan
    —albo batera eta bestera
    —goizetik gauera.
    —Sutegian eltzekoa
    —arropa uretan
    —gora eta behera.
    —gorrotatzen nuen gehien
    —Eskolatik txikitan
  • BIDEGURUTZETAN   (1999)
    —Bidegurutzetan topatzen dira gizonak
    —Antzinako kondairak hala dio eta hala berretsi ere eskuizkribuek
    —Bidegurutzetan gizasemeen topagune
    —Suertatze horrek markaturik gizonak
    —Hortik aurrera elkarrekin doaz edo ez
    — edo bakarrik segi
    —Bidegurutzetan egiten dute topo gizonek eta bidelagun bilakatu ere
    —Bidelagunen solasaldia, elkartrukatze ezinago aberatsa
    —eta bostekoa despeditzean
    —Abiapuntua gogoan ez, ezta axola ere
    —Bidegurutzetan topatzen dira gizasemeak
    —Ateak, ezpatak, ibaiak eta oihan magikoak
    —Gailurrak, sugarrak, basoak eta haran epelak
    —Zubiak, erleak, mendiak eta zelai sorginduak
    —Bidegurutzetan erromes, gerlari, kontrabandista, bidaiari
    —Bere bidaietan gizona beste gizonekin aurkitu da beti
    —Sekula ez emakumearekin, inoiz ba gizalabarekin
    —ez bada dorretxetan gatibu direla
  • EKARRI DIDAZU GOGORA   (1999)
    —goizeko ordu txikietan
    —lotaratzeko orduan
    orri zuri artean
    —uraren mintzo gardena
    —gaueko ixiltasunean
    —udako ekaitz ostean
    ostadarraren atea
    —esku beroa
    —izerdi hotzaren gainean
    —ekarri didazu gogora
  • LOGIKA FORMALA   (1999)
    —munduaren definizioa
    —definizio
    —zehatza —borobila— sinplea
    —neureganatutakoan eta
    —heriotze orduan
    —hodi komunikatzaileen
    —teoria.

 

Diharassarri, Laurent   —1848-1902—

  • MADALEN LARRALDE SARATARRA
    HAMABORTZ URTETAN HILA, 1794AN
      (1896)
    —Gure Eskual Herrian, orotan gainetik,
    —Giristino jendentzat ez zen bizitzerik.
    —Primadera goiz batez, argi urratzean
    —Saratar bat heldu zen Berako bidean,
    —Bakarrik, otoitzean, zoan etxe alde.
    —Bet-betan sasipetik, otsoen pareko,
    —Soldadu batzu oihuz ateratzen zaizko.
    ——Non habila, neskatxa? Zertan hintzen Beran?
    —Hots, egia dena den, guri laster erran.
    —Ez dela harendako luzaz bizitzerik.
    ——Kofesatzeko, dio, naiz Beran izatu.
    ——Zer! hoin lili freskoa hoin laster ebaki?
    —Ez aitor beraz zertan hindabilan Beran,
    —Xuri edo beltx, bertze zerbeit asma ezan.
    —Gezur hortaz arima zikinduko nuke.
    —Garbi bizi dena da egiazko lili.
    —Eta Madalen beti hitz berean dago.
    —Nola Saran lehenik, Donibanen gero.
    —Han dire Donibanen, jujeak bildurik:
    —Badohakote nexka begia lainorik.
    —Bai, bai, jaunak, hala da: kofesatzen nintzen,
    —Ez dut egin dutana batere gordetzen.
    ——Haizen bezalakoa badinagu aski:
    —Lepoaren moztea din horrek merezi.
    ——Lepoa dautet beraz sarri pikatuko!
    —Ez naiz ordutik mihiz mintzatzen ahalko,
    —Bainan hor izanen dut odola lekuko,
    —Gogotik hil naizela egiarendako.
    —Jendez da, Donibanen, estalia plaza,
    —Plazaren erditsutan gilotina gaitza.
    —Madalen agertzen da eskuak loturik.
    Oro nigarrez daude, hura aldiz kantuz.
    —Lorietan badoa hiltzeari buruz.
    —«Salve, Regina», dio, «Agur Erregina».
    —Zutan dut esperantza, Ama guziz ona!
    —Burua pikaturik badoa lurrerat,
    —Egiak du betikotz hartzen bereganat.

 

Diharce, Jean Baptiste, Pudes  

  • LURRAREN PEAN SAR NINDAITEKE   (1824)
    —Bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez.
    —Borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.
    —Pensamenduak airean eta bihotzetikan dolorez!
    —Ere xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez.
    Oren onean sortua zinen izar ororen izarra,
    —Espos laguntzat nahi zintudan erran neraitzun bezala:
    Orduan zuri ez iduritzen zuretzat aski nintzala,
    —Ni baino lagun hobe batekin Jainkoak gerta zaitzala.
    —Marinelak joaiten dire itsasorat untziko;
    —Zuretzat dudan amodioa ez dut sekulan utziko.
    —Xarmegarria, nahiz ez giren elgarrekilan biziko,
    —Behin maitatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko:
    —Ene gogoan sartua zira eternitate guziko.
    —Primaderan zoinen den eder xoria kantuz kanpuan.
    —Amodioak bainerabilka, maitea, zure onduan:
    —Xarmegarria, ez zaitut nahi bortxatu amodiuan,
    —Ni xangrin huntan hilikan ere satisfa zaite goguan:
    —Amodio herratuak badu sofrikario,
    —Bihotzen barra bada xangrinak berak hil dio;
    —Izaiten tudan kontseiluek deusik ez dute balio,
    —Denbora pasa eta ondoan ez baita nezesario,
    —Nik ez zaitut kitaturen odola ixur artio.

 

Dihinx, Alexandre  

  • MAITEARI   (XX. mendea)
    —Mendian nindabilan, bihotza ilaunik.
    —Jost'-atsegin guzien gogoa galdurik;
    —Goiz-arrats bularretan, nuen egarria:
    —Ur xirripa garbia, nunnahi zen sortzen.
    —Bainan jostatuz geroz ez nuen aurkitzen
    —Negua juan zenean izotz-elurrakin
    —Lilien usain onak nagon xarmaturik.
    —Hemen usain, hor usain, ez bazen pare;
    —Ez nuen, ez sosegurik.
    —Egun dohatsu batez, mendigain batian
    —Ezagutzen hark ere zuela sofritzen,
    —Bihotza mintzo bada zaio hunkigarri;
    —Du sofritzeak edutzen.
    —Urrun bazen eder, hurbil ederrago...
    Oren gozo hek dira hartzen zeruari!
    —Ez nuen fitsik erran lore maiteari,
    —Ez aditu gehiago.
    —Bainan gure bihotzak gintuen ixuri
    —Ederragorik zer da lurraren gainean?
    —Gure begi bustiek zorion betean,
    —Elgar zioten: «maitena!»
    —Lore hura zu zira: trixteziak gaitu
    —Elgarrekin gazterik betikotz juntatu!
    —Elgar maite dezagun oroituz, bizian

 

Dorbe, Benoit   —1815-1898—

  • ILE APAINTZAILEA   (1858)
    —Urthe ainitz oraino ez dela
    —Eman zauzkigutzin koplak;
    —Edari goxo zale ginela
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Irriz zabaldurik zinagozten.
    —Gure berrien ongi aditzen
    —Kontentik zagon jendea.
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Pello, zuk ere badaduzkatzu
    —Kopla zenbaiten bideak;
    Orai aditu behar ditutzu
    —Guk bezain ongi zereak.
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Igandetan, bazoaz, plazara
    —Nahi duzun arteraino;
    —Goizetik sartua ostaturat,
    —Han zaude arratseraino.
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Zure moltsakuen gostuz;
    —Atseginak ongi hartuz.
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Mahain hartarik jaiki orduko
    —Hark lagundurik atxikitzeko
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Berandu etortzen zinen batez
    —Ganik auzoko etxera.
    —Asmu tzar horiek burutik;
    —Huntan beraz lana bego;
    Oro nik erran behar banitu,
    —Zer ez nuke errateko?
    —Asmu tzar horiek burutik;

 

Duvoisin, Jean   —1810-1891—

  • HAIZE BELTZA MENDIETAN   (1857)
    —Gehiago elurrik.
    —Bildots maiteak, bazketan,
    —Jauzka zaizte gogotik,
    —Artzaina dago guardian,
    —Ez da otso bildurrik!
    —Bizkaitik Nafarroara,
    —Ebrotik Arretara,
    —Larrain oihanetan,
    —Haritzak iharrosi dira hiruretan!
    —Nafarroako erregen jauregi noblean,
    —Azantz ozen bat entzun dorreen gainean,
    —Armetako salan,
    —Panopliak dardaran...
    —Gernikako haritza,
    —Erronkalgo urritza,
    —Neguan hostatu!
    —Gaur dira loratu!
    —  Boz zaizte,
    —Bota irrintzinak!
    —Baitzaio xertatu!
    —Kartagotarrez geroz
    —Erromatarrez geroz,
    Odola ukatu!
    —Iparreko jendaiak, Agotak bentzutu,
    —Hegoako mairu beltzak porroskatu,
    —Adurreko hegitan frantsesa baratu!
    —Napoleonek gutan andrea bilatu!
    —Gernikako haritza...
    —Enperadoreak
    —Huni zaizko guziak begira gelditu!
    —Burutan dabilate gogo eta asmu,
    —Xerto hunetarik zer behar den gertatu?
    —Gando bat da sortu,
    —Kantabria boztu!
    —Asaldutan zirenak batean gozatu!
    —Gernikako haritza,
    —Erronkalgo urritza,
    —Gaur dira loratu!
    —Guzia flokatu!
    —  Boz zaizte,
    —Haritzaren gandoa,
    —Dezagun koroa.
    —Goazen beraz, goazen oro
    —Ageri daite gero,
    —Non jinen den oldartzera!
    —Biba Enperadorea!
  • SUPER FLUMINA BABYLONIS   (1858)
    —Babiloniako uren bazterrean
    —Eta han, oi Sion, zutaz oroitzean,
    Oro eman gare nigar uharretan.
    —Dilindan hor daude... beude hor isilik!
    —Entzun nahi dute hango zenbait kantu.
    Oi bainan guk nola zer hymno sakratu
    —Ahanzten bazaitut, Zion onetsia,
    Oroitzen ez banaiz zutaz, oi herria,
    —Aho gainari lot daidala mihia!
    —Zutaz beti, zutaz nere asmoetan...
    —Zurekin gogoa... bihotza zu baitan...!
    —Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan,
    —Nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!
    Oroit zaite, Jauna, Edomen semeaz,
    —Zion errausteko egun gogor hartaz,
    —Edom nola zagon izkola, marrumaz;
    —Babilondar andre gaixtagina, hiri,
    —Haurra bekiaten bota harriari!
    —Ez hazala nihork izan urrikari!

 

Egiategi, Martin  

  • EUSKALDUN BATEN BIHOTZMINAK
    MONTEBIDEORAT JOANEZ
      (1853)
    —Gazte nintzen oraino,
    —Adin hartan gutiño
    —Aditu nuieneko
    —Montebiden fama
    —Herriaren uzteko
    —Lotzen zaut su-lama.
    —Ni airatzeko bezen
    —Tratantek hartzeko
    —Dena erraiteko;
    —Ez da dudatzeko,
    Ontasunen erdian
    —Naiz behin betiko.
    —Gero atxikitzeko
    —Portuan auhenez,
    —Bizitzen ikasteko,
    —Pasaiako denboraz
    —Gaitzik erraiteko
    —Nihork ez du menturaz
    —Klarki mintzatzeko:
    —Lur-sagar ustel asko,
    —Xardin begigorri,
    —Han ziren jastatzeko
    —Bihotz altxagarri.
    —Goiti-beheti agudo,
    —Ikusi Montebido
    —Doi-doia bizirik!
    —Untziko miseria
    —Zelakotz leihorrian,
    —Zioten, multzoka
    —Biltzeko ahurka.
    —Bainan enganioa
    Orai dut ikusten.
    —Ene erokeria
    Ongi deitoratzen;
    —Nola den ilkitzen,
    Ontasunen erditik
    —Urruneko eltzea
    —Zer erran gehiago
    —Atzeman gaixoez!
    Ogian gutxiago
    —Hunat etorriak,
    —Edozoin motetarik
    —Gizon galgarriak,
    —Nonbait balu jendeak
    —Nonbait deskantsua!
    —Non da sosegua?...
    —Bertzean ohointza,
    —Nonnahi kanibeta,
    —Noiznahi hilotza.
    —Lur batetarik salto,
    —Hemen gabiltza suelto
    —Hain ongi nintakena
    —Nere sorterrian,
    —Nun zarete gazteko,
    Oi! lagun maiteak,
    —Nun dire bestetako
    —Gure dostatzeak?
    Orduko bizia!
    —Zer dohakabeak!
    —Kondu arimari!
    Oraintxe ezagutzen
    —Gerorat guardia,
    —Bederen kaskodunik
    —Gazteko lagunak!
    —Hor berean duzue
    —Segur ontasuna,
    —Hitzño bat zuretako,
    —Xuri guziak oro
    —Ez zaitzu gaitzituko
    —Presuna ohorezko
    —Batño hunat ez jin!
    —Jaio den herria
    —Bizitze moldea
    —Hortantxe da aurkitzen
    —Zeruko bidea.

 

Egiguren, Rafa   —1948—

  • ASTRONAUTARENA   (1981)
    —Izarren arteko
    —bai goxo!
    —hire bihotzak emaro
    —txalaparta joka.
    —Irentsitako txanpan tragoak
    —su-artifizialak piztuko,
    —ziplo!
    —mini-aingeru motel bat baizik
    —ez nintzen denboretan,
    —... nork pentsa
    o, mundu!
    —emateko adina bazinenik!
  • PLANTAK   (1981)
    —errekonozimendu lasai bat
    —ea zortea duzun
    —enamoratzen zaren.
  • ARRASTAKA   (1981)
    obligatua banago
    —autodefentsan.
    —Bigarren kategoriako
    —Giza-sare monolitiko hauetan
    —harrapaturik banago,
    —betikoz.
    —nahiago dut lo
    —nahiago dut lo
    —nahiago dut lo
    —... amets bat bizitzeko
  • TXOSTENA   (1985)
    —Etzazula portzentaia minimo batez, bederen,
    —etorkizun inplizitoetan hil zaitzaten utz.
    —hankapuntetan ibiliko bagara ere,
    —mozorroaren azpiko negar saminik isuri.
    —Dagoeneko kasikan ez ditut
    —zure aparatu digestiboaren
    —azken taupadak konprenitzen
    —baina, parentesi artean esango banizu,
    —ekarri dituzten bokadilloak ez direla
    —azken finean baino guretzat...
    —zure aldeko papera besterik ageri;
    —«delinkuentzia internazionalaren anaiek oro
    —lurrazpiko aparkalekuetan errekeritzen zaituzte».

 

Eguzkitza, Andolin   —1953-2004—

  • ZUBI HONEN GAINEAN   (1986)
    —Arimaren, ezkien ondoko
    —zubi honen gainean
    —lainopetan dakusadan uhertzak
    —itsastxoriez betea,
    oraino
    —dauzkadan plazergune eta ereinotz ziztrinak
    —zubi honen gainean
  • DONALD JUSTICE-REN ARAUERA   (1993)
    —Maite zaitudalakotz naukazu
    —zure esperoan,
    —maite zaitudalakotz
    —zurekin egotekotan.
    —Autobusetan sartu orduko
    —eta gidariari txartela ordaindu,
    —goizean goiz garbitu bitartean
    —hor zauzkat
    —bizitze honen hodeiertz amotza
    —zorrozten lagunduko didazulakoan,
    —lertxoinen ene saldoari
    —Afrikarantz zuzenduko duzulakoan,
    —eta hegoaren beroaz xamurtuko zaizulakoan
    —eneganako bihotza
    —hor naukazu
    —zure gorputz eztiaz
    —gozatzeko esperantzan.
    —Lo egitean eta ibiltzean,
    —zaitudalakotz maite
    —ezin zaitut bihotzean hil,
    —ezin zaitut neure oroimenaren landaminetatik iraitzi,
    —Hainbeste lore ihar,
    —hainbeste lizundi hats txarreko,
    —hainbeste arbuio zoli,
    —Maite zaitudalakotz
    —zuganantz joateko,
    —maite zaitudalakotz
    —zure gorputzarengana ekantzeko.
  • LEHENENGOZ   (1993)
    —Egunotan senditu dut lehenengoz
    —bidezidor guztietan gaindi
    —ez dela Erromara heltzen,
    —errekastoetan ez direla harri guztiak leuntzen,
    —zergatik nire bihotzean ez duen atertzen.
    —ipar eta sartaldeko ozeanoez bestaldean dauden herri urrunetan,
    —eta berde eta harro eman arren
    —belar txarrez beterik baizik ez zegoen zoropilean.
    —Lore koloretsuen itxaropenaz,
    —zuztar zinbeleko zuhaxka sotilen esperoan,
    —hosto eder eta ernamuin gozoko zaizkidan landareak
    —batuko nituelakoan:
    —Gorputz lirain,
    —lohadar zirats,
    —ile holli eta begi berdedunak,
    —gerritik oratzean
    —azal gozo,
    —ezpain lodi,
    —haragi gogor eta zailekoak,
    —Ekaineko txermenen antzeko somatzen direnak,
    —edo eta gertutik heltzean
    —ur freskodun iturburuaren pareko,
    —bero eta egarri bagina bezala
    —Iparrameriketako Hego Sakonean
    —Agorrilaren hamabostean.
    —Egunotan ulertu baitut lehenengoz,
    —Irlandan irak eta goroldioak Islandian bezala,
    —erauntsiez —eta haize hotzaz— ernaltzen direla amodioak,
    —lurra emankor bihurtzen,
    —sortzen esperantza onak.
    —Grezia, Egipto, Asiriako hirietan,
    —Txinako lautadetan zehar,
    —Japoniako lur martirian,
    —Eskandinabiako zoko ilun, Jukatango argietan,
    —ibili garelako beti frutu bakarrorren antsietan:
    —besarkatzea beharrezko zaigun gorputzaren esperantzan.
  • HITZAK   (1993)
    —bihotz handiko eta meharrak,
    —neure abaroa eraikitzeko beti ere eskura dauzkadan
    —Bilbon edo Hamburg-en,
    —Gasteizen edo Iruñean,
    —goizaldeko hiruretan itzartzen naizenean
    ohean edo
    —Trenez eta automobilez,
    —iparraizea datorrenean
    —hotzez,
    —edo hegoaizeak
    —beroz
    —zoratzen didanean gorputza.
    —Horma sendoak egiteko
    —harritzarrak bezalakoak baitira,
    —lurrikaretan eta haizezurrunbiloetan,
    —gorrotoaren denboran eta
    —barre eta amodioa egitearenean,
    —betiereko azken agurreraraino
    —zure besoen faltan
    —estalpe xume eta amoltsua

 

Eizagirre, Ekhine   —1984—

  • BIDE EZEZAGUNEAN   (2016)
    —Aipatu ezineko herrietan gerritik helduta.
    —Parodia etengabean atzemangaitz.
    —Elkarren lurretan eta ezpain arrotzetan
    —Kale bazterreko puta lizunenen tankeran,
    —borroka prostituta ezin aipatuzko bidezidorretan.
    —Identitate performatuen aterpean,
    —intxaur oskolak bizkarrean egin genuen bizitza,
    —parodia etengabean —atzemangaitz—
    —Burdinaren hotza gure azalaren betiereko maitale.
    —Aipatu ezineko jatetxe hartan
    —zerbitzatu ziguten zopa,
    —sasi metafora ezin hobea,
    —errezeta sekretua izan baita gure bizimodua.
    —Parodia etengabea,
    —bihotza eta bizitza hatz mamitan.
    —Aipatu ezineko herrian eskuak jasoz,
    —Amaitu da funtzioa.
    —Parodia krudela gure bizitza.
  • NIRE PREKARIA KUTTUNA   (2016)
    —Hator nire eskura, Courgette,
    —hator laztana.
    —Ur goxotan
    —Goxoki estali,
    —gomaz saihestu,
    —koban babestu.
    —egingo dinat dantza,
    —Nik markatuko dinat pausoa,
    —nik erritmoa,
    —hago geldi, ez mugitu!
    —Hi haut baratzeko poza,
    —une hau urrezko,
    —amortiza hazadan,
    —bihar koskaz irentsiz.
    —Hator nire barrura,
  • EAU DE PARIS   (2016)
    —Paris gris honek.
    —mingaina hondoratzen
    —eztarria itotzeraino.
    —Zabor kiratseko
    —kolonia merkez
    —arratoi eta katu kakez
    —Inolaz ere ezin
    —lohitasunetik askatu.
    —plegatu asmoz
    —azkazal zorrotzez.
    —Zulo orotarik
    —jo nahi nau
    —Paris gris honek,
    —zulo bakoitza
    —Zementuzko langarrez
    —Eta hala nabil egunero
  • GUTIZIA   (2016)
    —txokolate apur bat eta
    —Afrikako ilunabarrak.
    —zure musu bat edo
    —keinu soil bat.
    —zuk izkiriatutako zirriak,
    —animozko eta amodiozko basoerdiak.
    —Bada zirrikiturik oraino
    —zementuzko itsasoaren erdian.
  • UMORE BELTZA   (2016)
    —Gupida diogu
    —hormez haraindiko munduari:
    —lanerako bizi den bestea,
    —umeak artatzeko astirik ez duen emakumea.
    —Pozten gaitu
    —idazteko denbora izateak,
    —aspertzeko astia topatzeak.
    —Harrotzen gara
    —tonaka pena pilatzen den urtegian
    —irauten dugulako ur azalean.
    —penaz ito beharrean diren hainbesteren gogoak
    —gora jasotzeko dugun kemenaz.
    —umore beltza,
    —ironia iraultzailea,
    —sistemarekiko satira.
    ——leziorik ez, eskerrik asko
    —zuen zibilizazioaz trufatzen gara.
  • AMETS BUSTIAK   (2016)
    —ezin izerdituta, arnas faltan itota.
    —Inoiz autobusik pasatuko ez den
    —geltoki bakartiren batean,
    —pasio eroen aiduru, sexu grinez oihuka.
    —Ezinaren guduak akitu nau gaurkoan.
    —asalda nazala gogoak,
    —lau horma zikinon artean

 

Elissalde, Tipi Urruñarra   —1793-1855—

  • DIPUTATU BERRIAK   (1869)
    —Handikan etorririkan guateko abisa,
    —Populuaren gostuz triunfan dabiltza,
    —Bizi dire ontsa.
    —Hogoi eta bortz libera dute eguneko,
    —Ez da jornal handia jaun horiendako,
    Ontsa bazkaldu eta arrats airetako,
    —Gizon alferrak badu despendiua franko
    —Gostuien hartzeko.
    —Herri hautan ibili da kalomnia franko,
    —Chaho ez zela behar diputatutako,
    —Hoberena daitzat dela laborariendako,
    —Bertze bandako hoitarik bide dugu franko,
    —Gure jenatzeko.
    —Etsorta eder batez kontsolatu gaitu,
    —Laborari guzia nahi du kontserbatu,
    —Kargutako gizon hoieri ez zaiote gustatu,
    —Zeren nahi ziotzaten errentak gutitu,

 

Elizagarai, Biktor   —1816-????—

  • LANGILEA   (1859)
    Oi! zoin zaren estimagarria,
    —Lana dela nahi nuke frogatu,
    —Ez estona, ez baditut kantatzen
    —Gerlarien gudu-bitoriak,
    —Ainitz ditut gehiago prezatzen
    —Gozo bada, etsaiak bentzuturik
    —Familian trionfan sartzea,
    —Hain gozo zaut lanean atxiturik
    —Deskantsuan gostuz pausatzea,
    —Deskantsuan gostuz pausatzea.
    —Bitoria eremaiten denean,
    —Beti norbait badago tristerik.
    —Segur bertze zorion da lanean,
    —Errazue, Printze soberanoak,
    —Non litezke zuen Palazioak?
    —Fruitu bazen edo belar erroak
    —Arroka bat, bertzenaz haitz-ziloak,
    —Gogotik jan eta gostuz edan.
    —Hari nihork ez dezoke eraman,
    —Hari nihork ez dezoke eraman.
    —Langileak, jaten duen ogia
    —Pena nekez erosi hazkurria,
    —Zoin gostuz den pausuaz gozatzen,
    —Nondik nahi buha dezan haizeak,
    —Arrats oroz da kontent lokartzen,
    —Arrats oroz da kontent lokartzen.
    —Aisian da beti zoriona,
    —Aisian da beti zoriona.

 

Elizalde, Jean   —1883-1961—

  • GURE IRRINTZINA   (1914)
    orai delakotz ongi nor zer den ageri
    ohore gerlan zaizten lagun guzieri.
    Oi, zoin ederki zaizten gerla huntan ari!
    —Hedatuko da sarri zuen omen ona:
    —soldado hoberena dela Eskualduna.
    Orai arte bezala hemendik aintzina
    —Eskualdunak nor diren aise sinesteko
    —asko gauza badire buruan hartzeko:
    —horiek huna hemen denen argitzeko
    —astia uzten badaut... kanoiak... hortako.
    —Gazterik Eskualduna pilotan da ari
    —zer zartakoak plazan pilotatto hari!
    —Zoin zainarta ditaken hortan da ageri.
    Orai plekari bezen... geroxe gerlari!
    —Zango seko hek nola dabilzkan airean!
    —ez du uko eginen guduka dorpean.
    —Soldado doalarik Frantzia barnerat
    —halako bat badu hor, jautsia golkorat.
    —Nola egin sekulan nausien gogorat?
    —Aste baten buruan zoaz ikusterat...
    —Kasik ikasia du ja ofizioa.
    —Ja atxeman du ere nausien gogoa.
    —Zenbat baitzen hastean iduriz zozoa
    —gaizoa orai hor da soldado osoa.
    —Soldadoetan nor da tirari lehena?
    —Malobretako nork du zango hoberena?
    —Zangotarik bururat nor da garbiena?
    —Erran behar ote dut, nor den? Eskualduna...
    —Gerlan hor hasi dire Aleman zoroak
    —nahiz eta bentzutu frantsesen lerroak.
    —Bainan xuxen doazi eskualdun tiroak.
    —Laster ixildu dire etsaien orroak!
    —Eskualdunak, goazin, goazin aintzina
    —herritik urruntzeko Aleman zikina.
    Ondoko egunetan guretuz Berlina
    —gora eginen dugula gure irrintzina!
  • HEMENGO MANERA   (1916)
    —Adixkide xaharra, milaka goraintzi
    —gorputzez gerlan bainan bihotzez nunhai
    —hobe nuke hor banintz orain eta beti!
    —Errana badakizu nik baino hobeki
    —eta oraino... Futxo, zu bezala bizi!
    —Egia bera baita, ez dut ukatuko
    —aski izan dugula gerlaz asetzeko
    —zer bihotza behar den gogor egiteko!
    —Ikusi behar dire denak sinesteko.
    —Nola ahantz sekulan lehen egun tzarrak
    —Azkenekotz bihotzak gaindi egin zaukun
    —-Alto! -genion erran-. Geldi hadi, egun
    —ez duk egitekorik ez hemen ez nihun.
    —Kanoiak jarri ziren denak lerro-lerro
    —eta hasi karraskan orro eta orro
    —iduri zuten kasik ehun mila ero
    —han emanak hausteko beso, zango, zorro...
    —Gu gordeak ginauden oihan beltzenetan
    —handik abiatzeko geroxago metan
    —baionetak distirant gure xixpen puntan
    —bihotza kexu bainan alegrantzietan.
    —Aitzindariek keinu egin zuteneko
    —han ginen xutik denak baionetak alto
    —hona beraz orena irri egiteko!
    —Baina "hek" han zoazin, debruek hausteko.
    —Zertako doa hala debruetan barna?
    —Asmatu duelakotz denek egin zina:
    —segituko dugula hil arte aitzina!
    —Erderki zoan gerla. Behar zen segitu.
    Orduan zer ote da Frantzian gertatu?
    —Ala zerbeit ote zen norbeiti eskastu?
    —Craonneko pentokan zer egun luzeak!
    —han iragan ditugun bihotzmin nekeak!
    —Min egiten daut-eta kasik oroitzeak
    —zoazte otoi urrun hoin amets trixteak!
    —Han dagozi betikotz hainbertze eskualdun!
    —Zer trixtezia hori, etxetik hain urrun!
    —halako bihotzminik ez ditake nihun!
    —Hainbertze odol onek busti duen lurra
    —ez ezak sekulan ahantz guri dukan zorra.
    —Zorigaitzez ez hintzen hain jainkotiarra
    —Craonnen azkenekotz hangotuak ginen
    —ez zen lehen bezala etsaia oldartzen
    —Bertzetan ez baginu frogarik ematen...!
    —Bai, frogatu behar da bertze nonbeit ere
    —Heldu da. Gelditzekotz orai da tenore.
    —Bagoazi. Zoin ilun...! Kantatuz halere.
    —Ezin sinetsia da hantxe zer modua!
    —Nola zuten kanoiek lurra larrutua!
    —sua hemen, han sua. Oi, zer infernua!
    —Etsaia agertu zen nonbeitik orduan
    —Haste hartan bezala bero eta suharra
    —bihotzetan sortu zen berriz ere herra.
    —Nola holakoetan ez ahantz beldurra!
    —Zoin higuingarria den aleman muturra!
    —Ez badezaket ere kontu onik eman
    —daukat hil ditugula bortz mila aleman.
    —Bakotxak nahi zuen berea atxeman
    oroitzapenen bat nahiz etxerat ereman...
    —Nork behar ote zuen lehenik lotsatu?
    —Gerlan eskualduna nork behar du garaitu?
    —Alemana, hobe duk gudua gelditu!
    —Han ere isuri da gure odoletik
    —eskualdun odol eder, bero, suharretik.
    —Amek eginen dute nigar gozo onik!
    —Jainko Jaunak detzala kontsola zerutik.
    Oihanetan gordeak orai eskualdunak
    —ez ditu lotsatuko hemengo ilunak.
    oihanez kanpo deusik ez baitu Argonak.
    —Bainan etorri zaiku nonbeitik berria
    —hasi dutela berriz oldar bat handia.
    —Hobe, eginen dugu behar den guzia
    —betikotz lehertzeko aleman zerria!
    —Eguberriri buruz... edo berantxago
    —eskualdunak etxerak dire itzuliko.
    —Bazaitzu gerlan egin dutela askitto?
    —Beraz "Ongi Etorri" molda zuk orduko!
  • HIRIKO MANERA   (1917)
    —Ifernuko deabrua sarturik bururat
    —gazte-gazte gan nintzen herritik kanporat.
    —Zoriona ez bila, gaztea, hirian:
    —hautsa bezala zela sosa lur gainean:
    —biltzeko kasik aski harat makurtzea.
    —Hemen sos egiteko... manera tristea!
    —zeren hirian baita sos bezanbat gastu.
    —Zarpak hutsik nabila maixko karriketan
    —Sosik ezin bil eta osasuna galdu:
    —horra beraz hirian nik zer dutan bildu.
    —Etxerat itzultzeko banuke xedea
    —Gaua etorri eta tristerik ohean
    —zenbait amets egin dut nere bihotzean.
    —gero ta hitsago zait hiria agertzen.
    —Nik sosik gabe eta zergak emendatzen
    —hirian pobreari ez dute barkatzen.
    —Presondegia zer den behin dut dastatu
    —zeren zerga ez nuen aski goiz pagatu.
    —Haurra zoaz hirirat nahiz aberastu:
    —laster beharko duzu nigarretan urtu.
    —Zaude etxean, ez da deus onik hirian
    —hirirat doana maiz han da miserian.
    —Zer dute jostatzeko hiriek bertzalde?
    —Deus ez dezaket kausi hoberenen alde...
    —Non dira mendixkako etxetto xuriak
    —lau haitz eder ondoren erdian jarriak?
    —Herriko eskualdunen matela gorriak?
    —Hemen hiratuz noa jateko txarrean:
    —Eta zer dut oraino hirian ikusten?
    —Hemen ezx dakitela ongi libertitzen...
    —Bego pilota nausi ongi jostatzeko
    —bego pilota nausi odola pizteko!
    —Neskatxa bat triste karrikan badoa?
    —Hiltzerat ote doa hoin xuri gaixoa?
    —FGu, zikin! Edertzeko bete da irinez...
    —Horra zertaratzen den hemen nahita ez!
    —Baserrian dagona han gaindi dagola
    —ez zaio ur eginen barnean odola.
    Oxula egon banintz ni ere mendian
    Oi baserri maitea, hi haut adoratzen
    —Bola ahantz sekulan zaharren oihua:

 

Elizanburu, Jean Baptiste   —1828-1891—

  • GAZTE HILTZERAT DOANA   (1860)
    —Hogoigarren urtera ari naiz hurbiltzen,
    —Eta nere oinetan tonba dut ikusten.
    —Ni zertako mundura etorria nintzen?
    Ondikotz! ez sortzea neretzat hobe zen.
    —Sekulan zoriona zer den jakin gabe,
    —Lore sortu orduko histu baten pare,
    —Ez, ez, ez nau izitzen ez ni herioak,
    —Laster ken dezadala bizia Jainkoak!
    —Sehaskan galdu ditut nere burrasoak;
    —Zer diren ez dut jakin etxeko gozoak.
    —Aita ama maiteak, zertako mundutik
    —Zerura goan zineten ni hemen utzirik?
    —Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,
    —Hamazazpi urtetan, zorigaitz dorpea!
    —Aingeru bat zaiteken, zeruko umea;
    —Nere bihotz eritik juan darot bakea.
    —Nahiz, aingeru ona, ez duzun sekulan
    —Urus zarenaz geroz Jaunaren oinetan,
    —Ez nezazula ahantz zure otoitzetan.
    —Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:
    —Ahituz banarama nere oinazeak,
    —Burrasoen aldera deitzen nau zorteak,
    —Nork ditu artatuko, ait'ama maiteak,
    —Zuen tonba gainean nik eman loreak?
    —Nere gorputz flakoa lurrerat orduko,
    —Nor ote da munduon nitaz oroituko?
    —Nere ehortz-lekura nor da hurbilduko?
    —Lore berririk ez da neretzat sortuko!
    —Hala nere egunak badoaz lurrean.
  • APEXA ETA LOREA   (1862)
    —Sasi baten hegian apexa zen sortu;
    —Leku berean baitzen lorea gertatu,
    —Gaixoek elgar zuten bihotzez maitatu!
    —Apexa doa beti hegalez airean;
    —Nahi luke loreak segitu bidean,
    —Girtainak zertako du gelditzen lurrean?
    —Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,
    Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!
    —Zertako haiz hi beti nitarik urruntzen?
    —Zertako nigar egin, o lili maitea?
    —Goizetik lorez lore dinat nik bidea;
    —Goiz guziez adio, arratsean agur,
    —Nere nigarrez, otoi, ez hadila samur,
    —Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,
    —Lorearen besoak zituen urratu;
    —Haize bihotz gabea zertako herritik
    —Zertako duk urrundu maitearen ganik?
    —Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik.
    —Apex hegal flakoa, geldi hadi, geldi;
    —Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:
    —Zertako haiz fidatu haize gaixtoari?
    —Lorearen gainera lurra duk itzuli!...
    —Jainkoak bereganat deitu hau, lilia!
    —Hi lurreko hindudan sosegu guzia;
    —Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia.
    Oraino iguzkia zoan inguruan
    —Apexa zenean hil bere sorlekuan...
    —Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
    —Agian Lorea du kausitu zeruan!...
  • AGUR HERRIARI   (1862)
    —Jadanik dut aditzen, zorion handia!
    —Ezkila, zer ote duk hik egun erraten?
    —Urrunera zer berri ote duk igortzen?
    —Mendiak hedoipetik dautek ihardesten,
    —Landako langilea, artzain mendikoa,
    —Iturriko bidean doan neskatoa,
    —Aditurik, ezkila, hire boz lainoa,
    Otoizten hasi dituk Ama zerukoa.
    —Nik ere dut otoizten Birjina Maria.
    —Neretzat otoi dezan ardiets grazia,
    —Bakean kausitzeko nik egun herria.
    —Zer duk, ene bihotza, saltoka barnean?
    Ote duk huts eginen herrira heltzean?
    —Agur, agur, herria! Agur, sorlekua!
    —Agur, nere haurreko leku maitatua!
    —Jainkoak aditurik haur baten oihua,
    —Iduri xingola bat aldapa behera,
    —Bide hegiko haritza, bortz aldiz haurrean,
    —Hire adar lodiek egin itzalean!
    —Baratze gibeleko elorri xuria,
    —Beti duk begiratzen haurreko tokia.
    —Hik bezala zertako, aldaska garbia,
    —Ez diat sorlekuan higatzen bizia?
    —Bozkarioak darot bihotza gainditzen;
    —Etxekoen boza dut jadanik aditzen.
    —Jainkoa, darozkitzut eskerrak bihurtzen!
    —Ezkila, berriz diat bihotzean pena,
    —Herritik urruntzean bakotxak duena;
    —Neretzat hik baihuen jo lehen orena,
    —Agian hik orobat joko duk azkena
  • NERE ETXEA   (1862)
    —Ikusten duzu goizian
    —Menditto baten gainian,
    —Etxe ttipitto aintzin xuri bat,
    —Lau haitz ondoren erdian,
    —Xakur xuri bat atoan,
    —Iturriño bat aldian,
    —Maite dut nik sorlekua,
    —Etxetik kanpo zait iduritzen
    —Nonbeit naizela galdua,
    —Nola han bainaiz sortua,
    —Han utziko dut mundua,
    —Akilo, haitzur, goldeak,
    —Iazko bihiez ditut oraino
    —Zoko guziak beteak,
    —Nola iragan urteak
    —Ez gaitu hilen goseak.
    —Landako hirur behiak
    —Bi idi handi, kopeta zuri,
    —Zikiro, bildots guriak,
    —Ez da munduan gizonik,
    Osasun ona batetik,
    Ontasun aski bertzetik,
    —Zer behar dut gehiago nik?
    —Goizean hasiz lanean,
    —Giristino bat ona dut hartu,
    —Sartuko ustegabean
    —Nahiz oraino gaztea,
    —Da mutiko bat ernea,
    —Goizean goizik bazken erdira,
    —Nola baitu egitea,
    —Ez du galduko etxea.
    Ongi doa amarekin:
    —Zeru zola bezin urdin,
    —Uste dut denborarekin,
    Oraiko itxurarekin
    —Andre on bat dion egin.
    Ongi bizirik etxean,
    —Utzi laguna gosean,
    —Ez du beharrak sekulan jotzen
    —Gure etxeko atean,
    —Non ez duen mahainean,
    Otruntza ordu denean
    —Akabatzeko bizia.
  • NERE ETXEA   (1862)
    —Ikusten duzu goizian
    —Menditto baten gainian,
    —Etxe ttipitto aintzin xuri bat,
    —Lau haitz ondoren erdian,
    —Xakur xuri bat atoan,
    —Iturriño bat aldian,
    —Maite dut nik sorlekua,
    —Etxetik kanpo zait iduritzen
    —Nonbeit naizela galdua,
    —Nola han bainaiz sortua,
    —Han utziko dut mundua,
    —Akilo, haitzur, goldeak,
    —Iazko bihiez ditut oraino
    —Zoko guziak beteak,
    —Nola iragan urteak
    —Ez gaitu hilen goseak.
    —Landako hirur behiak
    —Bi idi handi, kopeta zuri,
    —Zikiro, bildots guriak,
    —Ez da munduan gizonik,
    Osasun ona batetik,
    Ontasun aski bertzetik,
    —Zer behar dut gehiago nik?
    —Goizean hasiz lanean,
    —Giristino bat ona dut hartu,
    —Sartuko ustegabean
    —Nahiz oraino gaztea,
    —Da mutiko bat ernea,
    —Goizean goizik bazken erdira,
    —Nola baitu egitea,
    —Ez du galduko etxea.
    Ongi doa amarekin:
    —Zeru zola bezin urdin,
    —Uste dut denborarekin,
    Oraiko itxurarekin
    —Andre on bat dion egin.
    Ongi bizirik etxean,
    —Utzi laguna gosean,
    —Ez du beharrak sekulan jotzen
    —Gure etxeko atean,
    —Non ez duen mahainean,
    Otruntza ordu denean
    —Akabatzeko bizia.
  • OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI   (1866)
    —Fortuna erori zait burutik behera,
    —Harriturik bakotxa niri dago beira
    Orai batez,
    Oro ikusten begi batez!
    —Barberak okertu nau, abiltxe izanez!
    —Lehen banindagoen ardura nigarrez
    —Zertako biez egin? Aski date batez!
    Orai batez;
    —Nonbait balin badira bi bosliberako,
    —Bietarik ohoinak ez dik bat utziko,
    —Zuhurra den gizonak ez beza egin lo
    Orai batez,
    —Zure ohoratzeko, gure jaun Barbera,
    —Lau kopla ez dirade izanen sobera.
    Orai batez,
    —Hobe lizate niholaz ez!
  • ESKALDUNA   (1867)
    —Ikusi dut bet-betan, oi! zen den ederra,
    —Arbola bat arrokan, ederki jarria.
    —Zer haiz bada arbola? Orai mintza hadi,
    —Arrokatik begira hagoena guri.
    —«Ni nauk eskaldun bai aspaldikoa,
    —Egundaino aizkorak ezin hautsizkoa».
    —Nahi duenak jakin noizkoa ni naizen,
    —Bila beza arrokan erroak non diren!
    —Baliatu zait, barnexko baitziren;
    Orain, bertzenaz, bizi ez nintzen izanen.
    —Ikusi tut armadak heldu Erromatik,
    —Ene hosto ederra handik ikusirik.
    —Atera nahi ninduten errotik;
    —Pikatu badoret nonbaitik adarra,
    —«Eskaldunaren adarren dorpea,
    —Doi-doia ene mina zoan sendatzera,
    —Huna non agertzen den erdaldun jendea
    —Ibaika jausten ene hondatzera...»
    —Guti zakien zer zen Eskualdun Arbola!
    —Heldu zaizkit gainera tiroinak bortitzik,
    —Bai iharrosi bainan nago xutik.
    —Guan ziren eta nago errege bakarrik.
    —Bakean nagoela orduz geroztikan
    —Etsai handia, etsai bakarra munduan Karloman
    —Ni ere nahiko nau garaitu guduan.
    —Karlomanen kapitain Errolan handia,
    —Betor Karloman, betor Errolan; ez naiz aurtikia;
    —Dugun ikus norena daiteken auzia.
    —Turuta-soinuz huna non tudan guziak,
    —Zaldi zuriak, zaldi gorriak, zer gizon azka
    —Nola detzazke garait eskaldun arbolak?
    —Aizkorez armatuak denak lotzen zaizkit
    —Bertzen ezinbertzean Errolan azkenik!
    —Lotzen zait bainan ez zuen ahalik;
    —Jo nuen errekara harroken gainetik.
    —Hona beti non naizen orai lehengoa;
    —Lorerik ez dut, bainan sendo dut erroa.
    —Ez naiz ihartu, ez ihartuko, segur dut bizia;
    —Eskaldunak geroztik gaiten alegera!
    —Kanta berria dugun denek kanta gora:
    —Biba mendi gainean Eskualdun Arbola!
  • XORI BERRIKETARIA   (1871)
    —Sor-lekhua utziz geroz ondikoz bada beharrez!
    —Jainko ona urrikalduz bethiko nere nigarrez.
    —Primaderan hasi orduen arbolak estaltzen lorez,
    —Xoritto bat heldu da bethi nere herritik hegalez.
    —Nere gana hain urrundik ethortzean unhatua
    —Arbolarik hurbilena du bere pausa-lekhua,
    —Ardaxka goren-gorenean hara non den lokhartua,
    —Lumapean zango bat eta hegalpean du burua.
    —Pausa hadi, lo egizak, xori maitea, bakean!
    —Ur xortarekin huna gero papurrak leiho gainean,
    —Bainan gero hango berriez orhoit hadi atzartzean.
    Orhoit hadi, bai, xoria, berri maiteko berriez,
    —Mintza hakit ahaidez-eta, mintza lagun on hekiez,
    —Mintza, nihor ahantzi gabe, maite ninduten guziez.
    —Erran leihoan izan haizen erradak ixil-ixila.
    —Izan ere hunatekoan solas ordainetan bilha.
    —Xoria, lo hagolarik, ikharan nagok aldean,
    —Ez ahal da zorigaitza maite nautenen artean!
    —Hala balitz, othoi, xoria, berriz herrira heltzean,
    —Loretto bat nigar batekin pausa zak tonba gainean.
    —Xorittoa joan denean hostoan eror denboran
    —Berriz ethor ez dadien nago beldurrez ikharan.
    —Ihizlaria hartzen baduk ene xoria segian,
    —Utzak, othoi, gaixoa libro, berriak ekhar detzadan.
  • LEHEN ETA ORAI   (1879)
    —Izan nauk iparrera hego aldetik,
    —Iguzkiko partera mendebaldetik,
    —Inozentzia ainitz gizonen partetik.
    —Duk, egundainotik,
    —Nagusitu zelakotz alderkeria.
    —Zenbait abilek ez dik denbora handia
    —Hik, laboraria,
    —Abilentzako huan ogi xuria!
    —Aditu diat ere bazka onenak
    Oilo, oilasko eta oilanda gizenak
    —Arno gozoenak,
    —Gauza hoberenak,
    —Sortzetik hiltzeraino, laboraria,
    —Uztarripean huan hire tokia,
    —Hirerik ez ukeian non pausa eria:
    —Azienden herronkan hintzen jarria.
    —Hogoi mendez bedere hola munduan
    —Gizona gizonaren esklabo huan.
    —Abilek ezarria urrezko tronuan
    —Lagunak ez dute errex orai sinesten
    —Jenden inozentzia nolakoa zen:
    —Miliunka zitian gizonak altxatzen,
    —Lerroak ezartzen,
    —Gerlarat igortzen...
    —Eta han inozentek elgar xahutzen.
    —Zinez zorigaitzeko denbora hetan
    —Nolako miseria zen bazterretan!
    —Pobreak biluzikan nonahi bidetan
    —Hotzak eta goseak hilak erdietan.
    —haurrak besoetan,
    —Gaxoak herrestan.
    —Etorri huan bada noizbait orena
    —Gizona herrestatik altxatu zuena,
    —Eta porroskaturik gate zakarkena
    —Bere gizon-dretxoak hartu zituena...
    —Duk obra lehena
    —Gizona esklabotik egin zutena.
    —Xoil ez dik ehun urte, lagun maiteak,
    —Gizonaren herrunkan gure jartzeak.
    —Lehen batzu nagusi, esklabo bertzeak...
    —geroztik jendeak
    —Aberats, pobreak,
    —Lerro berean gaitik jarri legeak.
    —Ala dadin aberats ala pobrea,
    —Gizona gizonaren duk haurridea,
    —Eta gu gioratzeko bertzen apaltzea
    —Gure anaiari duk laido egitea.
    —Hori duk egiazko Jainko legea!
  • BIBA FRANTZIA!   (1891)
    —Nola guk erran egun, Franzia, gu hire haurren alegrantzia?
    —Hek xurgaturik odol guzia apal hindagon eroria;
    —Xutitu baihaiz orai, Herria, Biba! Biba! Franzia!
    —Urte guti du, gau ilun batez, lo zagolarik bere ohatzean,
    —Arrano bati lotu zirela berrehun bele batean.
    —Bentzutu zuten; ezin atxiki hoinbertze etsai beltzen artean.
    Orai ikusiz arrano hori ez duela hil heien kolpeak
    —Bainan goratuz doala beti ikaran daude beleak,
    —Denborarekin arrano horrek izanen ditik egun hobeak;
    —Etorriko duk beltzen orena ezen baditik umeak.
    —Frantzes herria laister halare goratuko da lehen bezala;
    —Umek amari bai ekarriko belek ebatsitako hegala.
    —Indar guziak bertan ezarriz nork erranen du gure ahala?
    —Frantzes guziek elgar adituz... Jainkoak adi nezala!
  • LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)   (1897)
    —Berek dakiten xoko batean,
    —Pitxarrarekin bertze jaun hori;
    —Zorroa du biribila, moko meharra,
    —tente xutik egoki...
    —Xahako bat ez ote den nago ni,
    —Jes! Nik oraino zer dut ikusten?
    —Zer hegalpean dute gordetzen?
    —Egoitza goxo hortarik, burua alto,
    —xahakoaz trufatzen,
    —Bihotzez azkarrago zeren den
    —Kuiattoa, kuiattoa ari zen.
    —Besta delakotz egun herrian
    —Bihotz onez partidaren erdian
    —Irriz daude, irriz daude lorian.
    —Handik ximiko, hemendik irri,
    —Haurrak bezala jostetan ari;
    —Gogotik ematen dute begi kolpe bat
    —Hitz bat erran gogo diote sarri
    —Gezurrik gabe goazen, Maria,
    —Eman jokoan ezti-eztia;
    —Hurbil zan untzi beltz hori, dezagun edan
    —trago bat edo bia,
    —Bihotza dinat epeltzen hasia;
    —Tantoz orobat bi aldetarik.
    —Xahakoa eroria da, mokoz ipurdi,
    —naski odol husturik;
    —Kuiattoa han dago etzanik,
    —Zahagiaren seme joria,
    —Nun duk axtiko zorro lodia?
    —Gaizoa, lehen birundan zurgatu dautek
    odolaren erdia!
    Orai hor hago zimurrik arpegia.
    —Kokoriko, kokoriko jarria.
    —Truk, jo zan! Mariak xango, Katixak xaldun,
    —Mari-Martin, xoratu zain burua,
    —Hago, Maria, otoi, ixilik,
    —Xorta bat edanez geroz begiak ñir-ñir,
    —Edan nezaken azkarren hortarik,
    —Ez dun, ez, dionan bezala, horma xurgatuz
    —Ez eta ere gorritu sudurra
    —Apo mutxurdin moko bipila,
    —Zeren ondoan ote habila?
    —Hatz badun gibel aldean, ikusiko dun
    —Xuhur badun, hago, neska xirtxila,
    —Kartak utzirik, eta tantoak,
    —Han zituzten, han, gero saltoak.
    —Bakarrik hiruen kontra, zer eginen du
    —Mari-Martin gaizoak?
    —Nahiz izan azkar zango-besoak,
    —Hartu ditu, hartu ditu paloak.
    —Bat mainguz, hirur saltoka, sorginak pujes!
    —zoatzila bidean,
  • LEHEN ETA ORAI   (XIX. mendea)
    —Izan nauk iparrera hego aldetik,
    —Iguzkiko partera mendebaldetik,
    —Inozentzia ainitz gizonen partetik.
    —Duk, egundainotik,
    —Nagusitu zelakotz alderkeria.
    —Zenbait abilek ez dik denbora handia
    —Hik, laboraria,
    —Abilentzako huan ogi xuria!
    —Aditu diat ere bazka onenak
    Oilo, oilasko eta oilanda gizenak
    —Arno gozoenak,
    —Gauza hoberenak,
    —Sortzetik hiltzeraino, laboraria,
    —Uztarripean huan hire tokia,
    —Hirerik ez ukeian non pausa eria:
    —Azienden herronkan hintzen jarria.
    —Hogoi mendez bedere hola munduan
    —Gizona gizonaren esklabo huan.
    —Abilek ezarria urrezko tronuan
    —Lagunak ez dute errex orai sinesten
    —Jenden inozentzia nolakoa zen:
    —Miliunka zitian gizonak altxatzen,
    —Lerroak ezartzen,
    —Gerlarat igortzen...
    —Eta han inozentek elgar xahutzen.
    —Zinez zorigaitzeko denbora hetan
    —Nolako miseria zen bazterretan!
    —Pobreak biluzikan nonahi bidetan
    —Hotzak eta goseak hilak erdietan.
    —haurrak besoetan,
    —Gaxoak herrestan.
    —Etorri huan bada noizbait orena
    —Gizona herrestatik altxatu zuena,
    —Eta porroskaturik gate zakarkena
    —Bere gizon-dretxoak hartu zituena...
    —Duk obra lehena
    —Gizona esklabotik egin zutena.
    —Xoil ez dik ehun urte, lagun maiteak,
    —Gizonaren herrunkan gure jartzeak.
    —Lehen batzu nagusi, esklabo bertzeak...
    —geroztik jendeak
    —Aberats, pobreak,
    —Lerro berean gaitik jarri legeak.
    —Ala dadin aberats ala pobrea,
    —Gizona gizonaren duk haurridea,
    —Eta gu gioratzeko bertzen apaltzea
    —Gure anaiari duk laido egitea.
    —Hori duk egiazko Jainko legea!
  • URRUNDIK IKUSTEN DUT   (XIX. mendea)
    —Jadanik dut aditzen, zorion handia!
    —Ezkila, zer ote duk hik egun erraten?
    —Urrunera zer berri ote duk igortzen?
    —Mendiak hedoipetik dautek ihardesten,
    —Landako langilea, artzain mendikoa,
    —Iturriko bidean doan neskatoa,
    —Aditurik, ezkila, hire boz lainoa,
    Otoizten hasi dituk Ama zerukoa.
    —Nik ere dut otoizten Birjina Maria.
    —Neretzat otoi dezan ardiets grazia,
    —Bakean kausitzeko nik egun herria.
    —Zer duk, ene bihotza, saltoka barnean?
    Ote duk huts eginen herrira heltzean?
    —Agur, agur, herria! Agur, sorlekua!
    —Agur, nere haurreko leku maitatua!
    —Jainkoak aditurik haur baten oihua,
    —Iduri xingola bat aldapa behera,
    —Bide hegiko haritza, bortz aldiz haurrean,
    —Hire adar lodiek egin itzalean!
    —Baratze gibeleko elorri xuria,
    —Beti duk begiratzen haurreko tokia.
    —Hik bezala zertako, aldaska garbia,
    —Ez diat sorlekuan higatzen bizia?
    —Bozkarioak darot bihotza gainditzen;
    —Etxekoen boza dut jadanik aditzen.
    —Jainkoa, darozkitzut eskerrak bihurtzen!
    —Ezkila, berriz diat bihotzean pena,
    —Herritik urruntzean bakotxak duena;
    —Neretzat hik baihuen jo lehen orena,
    —Agian hik orobat joko duk azkena

 

Elizanburu, Michel   —1826-1895—

  • TOXA   (XIX. mendea)
    —Zuer plazer egiteko,
    —Ene sakelako toxaren
    —Zer guzia kondatzeko.
    —Ez dakit nola, pipatzen,
    —Toxa ho'i erosi nuela:
    Ongi baitzaut baliatzen.
    —Lehenik batto izan nuen,
    —Gero bigarrena izan zen
    —Larru satoo batena.
    —Deusik ez da guretako!
    —Zer da ere satorrarena,
    —Egungo Jaunttoendako?
    —Beraz orai, toxa, perlekin
    —Betea tabako onez.
    —Urre, zilar botoinekin...
    —Ene toxañoarekin.
    —Eder zaiote orori;
    —Bainan toxa tabakoarekin
    —Baliosago zaut niri.
    —Arratsetan oherakoan,
    —Toxañoa bete-beterik,
    —Ez badezaket egin lorik,
    —Toxa dut hartzen eskura,
    —Eta naiz, pipatoa pizturik,
    —Entseatzen lokartzera.
    —Behin, norbait kexaraztera
    —Toxa idok... adio kolera!
    —Egiten dazkot bi irri.
    —Hitz batez zuer errateko,
    —Iduri du dela, betiko,
    —Ene zortearen jabe!

 

Elzo, Jose   —1894-1916—

  • GAXOA!   (1916)
    —Loretxo
    —gaxoa,
    —loitan belztutakoa!
    —Landaretxo gañean
    —asko uste
    —iñor zanik zu beste!
    —zure orri tartean
    —asko uste
    —iñor zanik zu beste!
    —arroa
    —zeundelarik, gaxoa!
    —bota zintun loiera.
    Orduan
    —baizan beko loia ere!
    —Loretxo
    —gaxoa!
    —Loitan belztutakoa!
  • ERI BATEN NEGARRA   (1917)
    —Nere biyotza mintsu dago ta
    —begi gaxoak negarrez,
    —gogo tamala daukatelako
    —Iñon ezin det miñ orrentzako
    —era askotara sayatu arren,
    —Naigabe ontan lagun bat badet
    —txit gutxi diran lakoa...
    —beti ni nagon lekuan daukat
    —nere liratxo gaxoa.
    oñaze abek arintzen,
    —nere malkoak txukatzen...
    —Alperrik baño! Asi orduko
    —nere betiko negar-miñaren
    —malko ugariz bustiyak,
    —nere azkena gertu dagola
    —illundu oi dik ludiya;
    —eriotzaren itzal otz arrek
    —illunduko dik biziya,
    ——Zugaitz-orriyak botatzen dizkik
    —aizeak jo ta lurrera,
    —eriotzaren aize zorrotzak
    —i botako aun bezela
    ——Orlako egiyak aditu baño
    —ez aditu uke nayago,
    —baño nik beti esango izkiat
    —gerora geroz sendogo:
    — or ago!—
    —emen ill arren gero biziya
    —an goyen dala badakit.
    —emen, barruko ots ori;
    —eriotza nik laztanduko det
    —nai duanean etorri...
    —Kito! neregan oldozpen oek
    onezkeroztik ez du egingo
    —Etsi det, eta zoaz laxterka,
    —liratxo kutun gaxoa.
    —mindu zerade naikoa!
    —Beste batengan izango dezu
    —nigan etzendun poz ori.
    —Zoaz nigandik, gaxori!
    —Eguna joan da eguna etorri
    —Beti biyotza oñaze-pean!
    —abesti orren mur-murra,
    —amai gogorra gertu dagola

 

Enbeita, Imanol, Garbi-Nai   —1884-1946—

  • EDURRA BILBAON   (1930)
    —sasi bihurtuteko
    oinakaz zikindua
    —Bilbaon edurra zuri
    —Pagasarrin ostera
    —Mendiak donokia
    —hurrago dauko
    —haizea be garbiago
    —uriak baino
    —Epailara ezkero
    —Euren usain gozoa
    —datoz urira
    —eta gaixoak hemen
    —Ez ene lilitxoak
    —hobeto zagoze ba
    oinakaz zapal-zapal
    —Euskera gaixoa be
    —birinbolaka dator
    —bizkor urira
    —eta gaixoa urian
    —edurra lez oinpean
    —sasi bihurtuteko

 

Erdozaintzi-Etxart, Manex   —1934-1984—

  • GURE ETXEGIBELEKO HARITZA   (1960)
    —Noizez gero landatua hintzen
    —Gure etxekoetan nihork ez zezaken erran.
    —Zenbat belaunaldi sortzen, pasatzen eta joaten
    —Ikusi hintuen hire enbor inguruan eta
    —Hire adar lodi zabalen itzalean
    —Gure etxekoetan nihork ez zezaken erran.
    —Ez eta ere zenbat ekaitz, haize bolada,
    —Harri erauntsi gaixto jasan eta garaitu hintuen
    —Gure etxekoetan nihork ez zezaken kunda.
    —Aita zenak bakarrik zioian
    —Gure etxea hondatzetik
    —Gure etxegibeleko haritza
    —Gure haur denborako josteta, irri eta nigarren
    —Lekuko ixila
    —Hazle emankorra
    —Gure sor lekua
    —Nola ahantziko diagu hire besoen segurantzia
    —Hire neurrien oparotasuna
    —Gora eta zabal
    —Xoratuak
    —Ixil-ixila egoten ginelarik, ixil-ixila
    —Hi, gure amets iheskorren ohantzea
    —Nola ahantziko haitugu?
    —Beren gogoaren kontra
    —Eta gure bihotzaren kontra
    —Gure etxekoek
    —Eta erori hintzen
    Ohorezki eta ixil-ixila
    —Erori hintzen lurrera.
    Ohorezki eta ixil-ixila
    —Gure etxondoan sortu eta itzali
    —Balaunaldien historia luzea eta urratua!
    —Taula pollitak, sanoak, eman hintuen
    —Etxebarneko zoladuretan
    —Taula polliten neurrira
    —Eta galdu diagu betikotz
    —Hire neurri bizien oparotasuna!
    —Hire heriotzea
    —Kondatu zidalarik
    —Polliki, ez nezan sobera minar,
    —Umilki kondatu zidalarik
    —Hire heriotzea nola gertatu zen...
  • PRESUNER OHIAK   (1961)
    —Hamalauekoak
    —Berrogoiekoak
    —Edo bietan, berdin hiruetan
    —Hamalaueko eta berrogoieko
    —Presuner ohiak
    —zoko batean goititu
    —hil-harrietatik eskolara
    —eta oroitzen dira...
    —Deitu zituelakotz eta
    —Edo bietan, berdin hiruetan
    —Asteri hodeitsu bat zenez
    —Ala gaua zohardi zenez
    —Joan behartu zitzaien kolera golkoan
    —Frantziako lurraldeetan zeiharka...
    —Hamalauekoak
    —Berrogoiekoak
    —Edo bietan, berdin hiruetan
    —Nork daki xuxen?
    —Hamalaueko eta berrogoieko
    —Presuner ohiek
    —gaminet zoko batean goititu
    —xingola, medaila edo girgileria
    —papoan pollikiño emanik
    —hil-harrietatik eskolara
    —eskolatik ostatura
    —zenbat urrats holakoetan harat-hunat
    —eta elkarrekin oroitzen dira
    —Frantziak ez du axola!
    Oroit-harriak pruntki
    —Izen lerroez hornituak
    —Morts au champ d'honneur
    —Morts pour la Patrie
    —Morts pour la France
    —Ezazolki antzakatu baititu
    —Eta, hortxet, herbailduak, debalde utzi
    —Hamalaueko eta berrogoieko
    —Presuner ohiak...
    —ez ote dakizu, Migeltxo?
    —bi gerla irabazi ditu gero
    —hamalauekoa eta berrogoiekoa
    —Frantziari ez zaio itsusi
    —Ez zaio sobera
    —1870.ean izan afruntu kolpea
    —Eta presuner ohiek
    —Hamalauekoek eta berrogoiekoek
    —Alemaniako gerletan
    —Eta han gaindi ehortzi lagunak.
    —Urtean behin edo bietan
    —Berdin hiruetan, noiz nola
    —Ahantzi behar ez den Frantzia mitoa
    —Zelebratzeko!
    —dena xingola, medaila eta girgileria
    —papoan pollikiño ixkilimatuak;
    —doatzi, usaia banal baten urratsean
    —doatzi meriatik elizalat
    —lore meta eta hitzaldi
    —hil-harrietatik eskolara
    —eskolatik ostatura
    —edo mozkorrak...
    —baina hortaz beste gauzetaz bezala
    —Frantziak ez du zer axolatzerik!
    —bere monumentuak eta kurutzeak
    —Morts au champ d 'honneur
    —Morts pour la Patrie
    —Morts pour la France
    —eta kito!
    —Alta ez ziren ez espantu gose
    —Eta gogoan aharrabide
    —Eta Alemaniara igorri
    —70.ko bere afruntua garbitzeko.
    —Eta, Migeltxo,
    —Ez baitauie eskolan aipatzen
    —Gure aitak eta osebak eta anaiak eta herritarrak
    —Gerlako haziak eta eginak
    —Gero, presuner ohi bilakatu dizkigutenak
    —Edo gau batez ixilka, berdin egun argiz
    —Denak utzirik joan direnak
    —Ez zitukan ez besteak hiltzeko pentsamenduan ikasiak
    —Presan ehortzirik eta belauniko beti presan
    Otoitz bat eginik beren lagun hileri
    —Ez zitukan ez hilak ehortzeko
    —Mestura eta taloz hazi izanak
    —Ez zitukan gerla egiteko sortuak
    —Ez eta ere nigarrez urteak iragaiteko
    —Edo bietan, berdin hiruetan
    —Herioak beretu lagun ohiak
    —Kondatzeko!
    —Bederazka doatzi
    —Bata bestearen ondotik
    —Herioak emeki emeki beretuak
    —Domingo Larraun
    —Iturribeltzeko zangomotza
    —Bata bestearen ondotik
    —Doatzi eta elkarretatik
    —Beren ziloan etzaten dira
    —Bata bestearen ondotik
    —Ez ziren gerlako eginak
    —Frantziako Erreinuak
    —Gerlari edo presuner ohi
    —Eta bere xingola, medaila, girgileriekin
    —Kontsolatu nahi dituenak
    —Erreboltatzerik gabe
    —Bata bestearen ondotik
    —Ehortzi behar dituenak...
    —geroztik eta aintzina
    —presuner ohien zerrenda suntsitu ondoan
    —elizatean edo plaza nagusian
    —hor dagotzi tente-potente
    oroit-harriak eta kurutzeak
    —izen lerro ixilak
    —bere mitoentzat Frantziak ezazolki
    oroitgarri tristeak!
  • PRIMADERA BIHOTZEAN   (1962)
    —Nik ikusi lehenik Primaderako iguzkia
    —Nik agurtu mendi kasko gainetik azkorrian
    —Iguzkiaren Primaderako lehen iñarra
    —Berotu baininduen nere bihotzean.
    —Nik behatu lehenik Primaderako xoritxoa
    —Nik entzun sasipe gordean
    —Xoritxoaren Primaderako lehen kantua
    —Eta nik errepikatu nere bihotzean.
    —Nik lehertu lehenik Primaderako belar berdea
    —Nik hartu bordaldeko gune ordokian
    —Belarraren Primaderako lehen pereka eztia
    —Eta ni goxatu nere bihotzean.
    —Nik hurrandu lehenik Primaderako loretxoa
    —Loretxoaren Primaderako lehen irria
    —Eta nik gorde nere bihotzean.
    —Nik aditu lehenik Primaderako iturriñoa
    —Nik hurrupatu ahurrean harizpe zolan
    —Iturriñoaren Primaderako lehen ur xorta
    —Eta haren gozoa nik senditu nere bihotzean.
    —Nik piztu lehenik Primaderako sua
    —Nik ikusi supazter xokoan
    —Garraren Primaderako lehen dantza pikoa
    —Lilluratu baininduen nere bihotzean.
    —Nik etzan lehenik Primaderako ñiñia
    —Nik begiratu nere soaz bere seaskan
    —Niñiaren Primaderako lehen loa
    —Amodioz ugari bainintzan nere bihotzean.
    —Nik aurkitu lehenik Primaderako gazte lerdena
    —Gaztearen Primaderako lehen soa
    —Barna sartu baitzitzaidan bihotzean.
    —Nik elekatu lehenik Primaderako artzaina
    —Nik hauteman oihartzunak zeraman
    —Artzainaren Primaderako lehen zinkaldia
    —Inarrosi baininduen nere bihotzean.
    — Biziaren etorkian
    Orain eskutan daukatan
    — Istant honen laburrean
    — Noa kantuz eta dantzan
    — Primadera bihotzean!
    — Euskal Herri guziko anaiak
    — Gogoa su pindarretan
    — Irria ezpain xokoan
    — Primadera bihotzean!
  • DOLOREZKO IZARRAK   (1965)
    —Diote izarren dirdira xoragarri dela zeru zolan!
    —Izarren argia, hain gora, pozgarri gau beltzean!
    —Azkorrian, aguna jatzartzean, izarrak ihes doatzi
    —Ihes ere... nere bihotzean izarrek sorrarazi
    —Bozkario gozoa!
    Oi zein luze!
    —Gauaren haiduru dagoenarentzat:
    —Noiz agertuko diren
    —Bozkarioaren izarrak!
    —Bizian han-harat noa: bizia daramat egiaz!
    —Zein luze bizkitartean bakarrik doanarentzat!
    —Bizia daramat bihotza ideal baten jabe:
    —Goi-ideal batek hartu, sutu bainau
    —Nere bizitzearen azkorrian!
    —Bero da eguna
    Oi Zein bero!
    —Zoiz eztituko diren
    —Goi-ideal izarrak!
    —Gogoa, gorputza, gaztetasuna, naizen guzia
    —Ideal horren gatik ditut betikotz eskainiak!
    —Gaztetasunak sortzen duen oldar beroan
    —Bide gogor batean abiatu naizela lerden
    —Alegrantzia bihotzean
    —Naiz konturatzen!
    Oi zein luzeegi
    —Noiz agertuko diren
    —Ideal horren suak berotu nau et botatu jendeen artera
    —Lekuko behar baitiotet agertu:
    —Amodio bat hersturetan!
    —Mundu bihurri hontan:
    —Nor da argi beharretan?
    —Nor
    —Amodio eskasian?
    —Ikusten ditut nere ondotik iragaiten:
    —Ez zaizkit ohartzen!
    —Nere mintzoa ez dute aditzen!
    —...Badoatzi, badoatzi...
    —Eta ere zeingehiagoka
    —Aharra gorrian
    —Huts egin ote dute?
    —Dorpe da eguna
    Oi zein dorpe
    —Noiz itzaliko diren
    —Dolorezko izarrak!
  • AMODIO GALDUA   (1969)
    —Norbait
    —Baitezpadakoa
    —Ikusi nion
    —Halako zer
    —Halako zer
    —Gure amodioa
    —Hortan
  • NORI EZ?   (1971)
    —Lanetik etxeratekoan
    —Karrika izkineko ostatuan
    —Nori ez zaio atsegin
    —Lagunen irria eta solasa eta kantua?
    —Nori ez zaio deskantsu leku
    —Lagunen bihotz barea?
    —Eta nori ez
    —Zaio gertatu
    —Gauazko etxerateko bidean
    —Laneko, familiako, gizarteko
    Ordu banatuak
    —Solasaz, irriaz, kantuaz?
    —Jeikitzeko ordua
    —Apairu orduak
    —Lanekoak
    —Asteko egun banatuak
    —Sortzetik hitzerainoko
    —Nori ez zaio atsegin
    —Bizia hurrupatzeko
    —Bere sakontasunean
    —Eta gozoan
    —Ixiltzen direla inguruko azantzak
    —Eta karrikako harrabotsak
    Otoen burrunbak
    —Jendarteko oihuak
    —Denbora puskatua
    —Denbora bilduan
    —Iragana, oraina, geroa
    —Lagunen solasean, irrian, kantuan
    —NORI EZ
    —ZAIO ATSEGIN

 

Erkiaga, Eusebio   —1912-1993—

  • JEAN PAUL SARTRE-REN
    ARDI GALDUAK
      (1951)
    —Artzai biurtua dot
    —Zezentokian zezen
    —pozik sartuko dautsat
    —Nortzuk ditugu, gero,
    ——izate-zaleok?—
    —Arako Epikuro-n
    —txarriak, barrirok.
    —Soñeko merkez udan
    —tximino bezela
    —Prantzi-tik datorkiguz
    —Euskalerriraño
    —begientzat laño.
    —auxe dot benetan:
    olerkarien batzuk
    —Eta or dabiltz galdez
    —euren buruak noruntz
    —Ai, gizaiso aundiok,
    —ardi-gabetuok,
    —al dozue egin ok?
    —Arren bai arren, bizkor
    —yaso goiruntz begiok
    —biotzak goratuaz
    —barrenak loratze.
    —ikus -Aitorpenak—
    ondare onenak.
    —Kanta olerkariok
    olerki narraskoek
    —zinkuriñaz lore biz,
    otoi, ezpanetan.
    —irri-karkaraz dozu
    —inpernuko garra!...
  • NORA OA?   (1957)
    —Nora oa, gazte urduri,
    —biotza geraka,
    odola sastaka?
    —Nora oa, mendiz mendi,
    —uriz uri, gazte ori?
    —Ez al dik goizak eskeiñi
    —bizitza poz berezirik,
    —edota, ilunabarrak, isil,
    —sorgin-keiñua egin al dik?
    —Mozkor-usaiñez loreek
    —ire barnegiroa zoraturik?
    —Ez ote ire kolkoan erne
    Oa, ba, oa, ire bideen eske;
    oa txairo, zal eta gazte;
    —neskatxen biotzak,
    ——txitean poz, pitean edena—;
    —gaztezaroko odolkadak
    —ik uste baiño leen
    —negar-malkoak legortzen;
    —antola adi bakarrik,
    —baztertxoren baten.
  • EZ ZAITEZ GERNIKARA JOAN, LAUAXETA, 8   (XX. mendea)
    —Hara beharko.
    —laga biharko.
    —Hegalots lar dabil haizetan,
    —borondatea itzi neban
    —eta hor nabil zorka.
    —Ez al dozu gomutan
    —zu ezagutzeko
    —etorri jatzun
    —Garzia Lorka?
    —Etxeko bake ederrean
    —atxilotu eben
    —eta berunez josi;
    odol-lits
    —baratzeko hesi.
    —Gizon biloiz hari
    —eutsoen ezarri.
    —Halan ixilduko
    —betiko
    —gizon txintalaria,
    —txintazko txintan
    orban gorria.
    —Al Andalus-eko Fede
    —gogortu dabenean,
    —zer dozu galtzekorik

 

Erkoreka, Jokin   —1991—

  • BELTXARGA-KANTA   (2021)
    —alboratu eginen naiz
    —txinaurrien eresia ez oztopatzeko,
    —bide emateko eguzki-inar erradiaktiboei,
    —barruan entzun dadin kanpoko iskanbila;
    —erditik tolestuko naiz
    —arbasoei burugaineko koro zimela
    —eta ondorengo belaunaldiei sudurzulo iletsuak erakusteko
    —angelu ezinezkoa egingo dut
    —herriaren ingerada marrazteko
    —gizakiz beteriko mapan;
    —hau guztia eta gehiago
    —munduarentzako
    —asmatzeko.
  • ETXE BATI AIPAMEN LABUR BAT   (2021)
    —hormak dauzka.
    —horma zuri garaiak dauzka,
    —zeintzuen aurka ez den inoiz garezurrik zanpatu.
    —sukaldeko zoruko
    —baldosetako batzuk pitzatuta daude;
    —kolore urdinak
    —egun hobeak ezagutu ditu.
    —aulki tolesgarriak badira, baita
    —erradiadoreak eta
    —kableak ditu bistan eta aldamioak
    oinetaraino.
    —jendea bizi da etxe honetan,
    —beti egon da inor
    —bere barneak berotzen,
    —ala politikarien semeak,
    —Monopolyko gizona.
    —paretek basati diote
    —bildotsaren begiak baino ez ditut ikusten
    —ispiluari so egitean.
    —kanpoaldean
    —baina orbanak
    —beste nonbait ditu.
  • SYLVIA PLATH ETA LIATZEKO ZIGARROAK   (2021)
    —Zuriak eta obalatuak ziren
    —Nikotina beltz eta likatsua
    —bronkioetara
    —lo beltz barearekin
    —Hortik kanpo
    —dena da autoen kea
    —artean dantzan doa
    —erretzeko paperaren
    orri-puska bat,
    —Zuriak eta obalatuak dira
    —itxaronean.
  • ELUR MALUTA   (2021)
    —marraztea baino ez dut.
    —Palmondoak;
    —non zementu bustiaren usainak
    —loreenekin.
    —Moketadun igande zaharrak,
    —eta horien zimurduretatik
    —erraboil gaziak.
    —Zeruaren oi urdinak
    —bere hortzen karranka
    ——argazki zaharrak tolesduratik pitzatzen—

 

Erro, Angel   —1978—

  • MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI   (2002)
    —Marinelek gogoa itsasoan dute beti,
    —bertze nahirik ez omen.
    —Lehorrean, belak, mesana masta,
    —lema faltan dituzte, mortu hezea.
    —Lehorrean marinelek
    —nauigare necesse est, uiuere non
    —delakora mugatzen da.
    —Gu, lehorrekook,
    —hainbertzeko oroiminak,
    —eta marinelei buruzko poemak
    —idazteari ekiten diogu.
    —Guk, lehorrekook, gure lehorrean
    —inola ere ez dakiguna da
    —marinelak, itsasoan bakarka,
    —zeren minak ote dauden, zeren.
  • USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ   (2002)
    —Ustez latin ovidiarrez, izatez latin kaskarrez
    —zenbait bertso paratu duzu, Antonio,
    —non vasconum hizkuntza barbaroz
    —poema latindarrak egiteagatik degidazun trufa.
    —konplitua ematen diot,
    —zuk erantzun ezinen duzun honen bidez.
  • HILKORRA EZ BANINTZ   (2002)
    —Hilkorra ez banintz,
    —ez baneki noizbait isilduko naizela,
    —Hemengoa ez banintz,
    —hain hemengo nola hodei gris herrariak,
    —Gizona ez banintz
    —eta halere tasuna ez balidate ukatuko,
    —Ezezkoa ez banintz,
    —erantzun guztiak ez banitu zapuztuko,
  • GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK   (2002)
    —Gure izena dakien herdoilak
    orain ezpatetan egiten du lo,
    —Kontadazue txiste txar bat
    —Baina inor ez al da ohartu
    —denbora irredimible dela,
  • INSPIRAZIOA   (2005)
    —Nakarra ere bada nire ordenagailu
    oharrez eta desordenaz estalitik
    —musika hain dotorea entzutea
    —koktelerakoa, pitin bat dekadentea,
    —pitin bat artikoa, ni parean nagoela
    —galtzontzilotan. Ezin inor engainatu.
    —Inspirazioa ez da nik irudikatzen nuen gisakoa,
    —berak chat guneetan esaten zuen modukoa.
    —Eta heldu da eta ez dakit gogorik dudan.
    —Nahiago nuen haren zain egon,
    —aipatutako musika lagun: Dominique A,
    —Jérôme Minière, Benjamin Biolay,
    —Inspirazioa irudikatzen nuen bezalakoak.
    —Nire dezepzioa nabaritu du, nolabait
    ——ulertarazten dit— nirekikoa ere badena.
    —Eta honetaz ari para mintzo, ez genuke behar ordea.
    —Ez dakit nola moldatzen naizen,
    —baina beti amaitzen dut honetaz mintzo
    —ez maindire artean kaleko mimoez.
    —Gaur ere ez naiz betegintzarrera iritsiko.
  • UDAMIN   (2005)
    qué frío este invierno
    — y aunque me gusta esta luz prefiero el azul
    — porque te sienta tan bien.

    — NOSOTRASH
    —Bai hotza negua
    —gurago dut blua
    —hobe baitoakizu,
    —duzula lokabe
    —(jainko dirudizu
    —Gutaz itsasoak
    —larru puskatxoak
    —gatz zaporea du.
  • GOIZALDEA   (2005)
    —Ez nire ondotik aldendu,
    —ez joan, ez erre autobusik,
    oraindik ez da gaua hoztu,
    —iraun ohean bihar arte.
    —Badakit, denok zerbait eman
    Oraindik ordubetez edo
    —egon gintezke jo eta ke.
    Oso maitatu dutenen lo
    —akigarriaz loak hartu.
    —amarra dezagun ohera.
    —Baina, ikusten dut, bazoaz.
    —Hotzikaraz nago, bakarrik.
    —Herriak ez du barkatuko, nik bai.
  • AP XII, 8   (2005)
    —Zilegi bada poema bat izan dezazun,
    —izan zarena Nafarroako mutilik politena;
    —zuk, patuaren kapritxo eskergarriagatik
    —igande eta bestelako jai egunetan
    Ospitaleko loredendaren ardura duzuna;
    —zuk, Golem inguruko garagardotegian,
    —Noticiaseko propagandan eta edonon
    —halabeharrez topatzen zaitudana;
    —nire amatxiren auzoaren biloba;
    —zuk, zeladoreei irria eragiten diezuna,
    —dorre eburneoa, aingeruen kopia;
    —zuk, behin galdetu nizuna koroa
    —zenbatean saltzen zenuen, gogoratzen?,
    —biok bakarrik genekien hizkuntzan,
    —gogoratzen nafar on haien aurpegiak?;
    —zuk, behin galdetu zenidana zer moduz;
    —zuk, hau irakurrita deituko didazuna;
    —zilegi bada, diot, zuk poema bat izan dezazun,
    —hau itzul dezatela greziera helenistikora
    —(gogoz onartuko ditut aldaketak,
    —badakit egokitzapena ez dela lan erraza),
    —eta, apokrifo, sar bezate Antologia
    —Palatinako hamabigarren liburura,
    —eta Estraton Sardesekori egotz diezaiotela.
    —Ezin dut sufritu —nire roilo
    —pertsonal bat da— ez zenezan Ovidio,
    —Konstantino zaharra inspira.
  • ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA   (2022)
    —“I find such beauty and calm in the repetition
    of training — in its rhythms and rituals”.
    Ian Thorpe
    —Behar bezalako oda olinpiko bat
    —zor dizut aspaldidanik eta ez dut
    —ez denbora ez hitz egokirik inoiz.
    —Sidneyko kaleetan aurkitu zaituzte
    —zurea ez den auto edo etxe batean
    —izarraren gainbeheraz poza hartuta.
    —Hor ikusita jakin dut igerilekua
    —autismo zantzuak apaltzeko terapia
    —izan zenuela haurtzaroan, orain jakin dut
    —garaitua izan eta kirola utzi ondoren
    —lehiaketara itzuli zinela aurre egiteko
    —depresioari. “Egunik txarrenak”, esan duzu,
    —“egun normalak dira”.
    —   Egun normalak
    —   Honako hau ez da
    oraindik zor dizudan olerkia, gogoragarria
    —baizik, poesia arimaren ariketa ere badela
    —ez ahanzteko, errepika, erritmoa, erritua
    —direla eder eta soseguan biltzen gaituztenak,
    —errepika, erritmoa, erritua ez ahanzteko.
  • OINAZEAREN BARIAZIOAK

      (2022)
    Tu cuerpo ya sin ti acostado,
    las sábanas revueltas que no abrigan,
    el oxígeno silbando su fracaso,
    y todas las cosas que necesitabas,
    iluminadas, cegadoras, papá.
    —Zure gorputz zu barik etzana,
    —izara nahasiak inor ez berotuz,
    —porrota txistukatuz oxigenoa,
    —eta behar zenituzten gauzak oro
    —Aita. Baso bat ur. Krema. Pilulak.
    —Gorputz bera barik etzana,
    —izara zuriak inor berotu gabe,
    oxigenoak oihukatuz bere porrota
    —eta goiz argi berritan, itsugarriak
    orain arte behar ziren gauzak oro.
    —Gizon bat gelan. Sendagarriak.
    Erizaina sartzerako, hala zegoen.
    —Gorputz, bera gabe, etzana,
    —Aitak esan dit Silviari deitzeko,
    —elkar agur dezagun laurok azkenengoz.
    —Zure gorputza, ama, zu gabe,
    oxigenoa, painuelo kutxa,
    —baso bat esne nik edan dudana.
    —Baso bat esne nik edan dudana,
    —leihoan freskatzera nork jarria.
  • BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ   (2022)
    —Ni naiz zutabe bati kateaz lotuta
    —nagoena gau honetan ezinbestean,
    —silabak zenbatzeko plantak eginez,
    —gizonez betetako diskoteka batean
    —deus ere ukitu gabe nagoela.
    —Nik haien oinak izartzen ditut
    —erritmo heroiko edo safikoetan,
    —desiraz eta poesiaz ufatuta.
    —Nire esku dago haien ederra
    —klasikoa izatea ala ez. Besarkada
    —Besteek ez dakiten edo aurka egiten dioten
    —ahalmena dut. Haien atseginak oro edo
    —nire oinazea existitu ez izana nire esku.
  • SINEKDOKEA   (2022)
    —(grek. synekdokhe, ondokoaz ordezkatzea)
    Tropoa da, metafora eta metonimia bezala,
    aldamenekotasun erlazioan oinarritua.
    Literatura Terminoen Hiztegia
    —Autobusean nekeza da bidaia. Nahiz eta
    oso ederrak diren hor kanpoan alorrak.
    —Eskuan zeneraman ingelesezko liburua
    —edo zure jantziak —markako sinekdokeak—
    —Agian, agian niri, eta niri bakarrik, gogora
    —ekarriko lizkidake, autobusean sartu zarenean
    —gero eta urrunagoa eta hitzetan neuretzeko bulkada.
    Orain, lerro hauek idazten ditudan momentuan,
    —kirolari sorbalda (ederra egin duzu!) ikusten
    —aurreko eserlekuan pausatua, Bilbotiko autobusean,
    —tarteka eskaini eta ondoren ukatzen duzuna,
    —nonbaiteko mutil triste horrek, etxerako bidaia
    oroitzapen eta ameskizun ederren segida
    —bihurturik, gauez bakarka aletzeko modukoa.
    —Lotan zaude, antza. Lo egin ezazu, arrotz.
    Oraindik ordubete falta da Iruñera iristeko
    —eta nik zure hazpegiak azkenengoz
    —gogora ekartzen saiatzeko, zutitu eta ahanzturak
    —bakoitza bere aldetik irentsi baino lehen.
  • POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA   (2022)
    —Zutaz galdetu diot usoari
    —Usoek ez dute guk maitatzea
    —eta mundua bidezko ez denez,
    —ez dugu berriz elkar topatuko
    —edo auskalo zer gertatuko den
  • SAUTRELA   (2022)
    —Agian bihar, ez lozorroak
    —izerdituta, lortuko dut
    —nigandik kanpoko ahots
    —eta etxeko ispilu otzanduan
    —laido ez zaidan gorputza
    —mintzo naizela telebistan,
    —isiltzen gero.
    Oraingoz bihurtu naiz tonoa
    —kopiatzera saiatzen naizen Gil
    —aire lodituan, ama lotan
    —dago edo berriz hasi da
    oinazetan.
    —beretako baino ez dena,
    —eta esan nezakeen orok
    ——areago, esandako orok—
    —Lasai nago, nolabait.
    —Eta lelori bai lelo leloa
    —zarai leloa.

 

Ertzilla, Manu   —1953—

  • LIBURU ARTE HONTAN   (1977)
    —liburu arte hontan
    —dagoen gizonak
    —itxaropen handirik
    —bihar aurkituko du erantzuna
    —beharbada inoiz ez
    —irrifar egiten ahaztu zaio
    —moskorra zer den ez daki
    —lanerako gogorik ez du
    —munduan zehar ibiliko da
  • NERE GELAKO LAU ERTZAK   (1977)
    —nere gelako lau ertzek
    —egunero
    —ipuin bana kontatzen dute
    —ertz bakoitzeko euliek
    —bonbileari jira-bira batzuk eman
    —eta aurreko ertzera jotzen dute
    —bonbilea dago gailen
    —ez dela horrela
    —nola igarotzen dugun denok
    —ertzen ipuinak kontatzen
    —bonbilearen epeltasunean
  • GAZTE HAIEN   (1977)
    —ur beroen lurruna
    —zigarroen kea
    —hitzen lainoa
    orok elkartzen ziren
    —ur beroaren lurruna
    —zigarroen kea
    —hitzak orok elkartzean
    —lainoa
    —ur beroaren lurruna
    —zigarroen kea
    —hitz ororen lainoa
  • HILHERRIKO GIZONA   (1989)
    —Ba da gizon bat, bethiere guri aurre harturik,
    —gure hildakoen hilhobi ertzean,
    —eta hauien visitatzerat goazenean
    —(Hilhobiaren bilha gabiltzalarik)
    —Guk deus ere galdetu ez deraukogunarren,
    —c'est ça, ondoan aldentzen delarik.
    —Hunela Grinzing-en, Thomas Bernhard-en lur “rhrakararen aitzinean.
    —Hunela Mühlau-n, Geor Trakl-en oinetan.
    —Hunela Prahan, Vladimir Holan-ekin.
    —Zein othe, bada, hilhobien artean hur 
    —zeinaren aitzinean delako gizon horrek
    —c'est ça votre tombeau.

 

Estankona, Igor   —1977—

  • POEMA HIDRAULIKOA   (1998)
    —asfalto hotza.
    —Airea josiz tantak lainoetatik argazkira.
    —Telefono kabinetan ahotsak usteldu egiten dira
    —zenbaki hura gogoratu ezinik.
    —Zure irudimena baino ez da emakume horren
    —aterkia. Emakume horren irudimena
    —zure aterkia baino ez da izan.
    —Baina ez, ez dago zu.
    —Beharbada emakume hori ezagutzen duzu
    —segundo zahar bat itzuli denean bere titien erpinak
    —zure lepoaren kontra daudelako
    orain dela hamar urte edo datorren astean
    —zango labirintiko bi hiru lau
    —zaldi zoroak zaunka eta eztanda
    —kolibria eta lorea eta Eros hatxixa banatzen
    —eta azal bat non edan non lo egin non kanpatu
    orgasmoa/elektrizitate deskarga
    —akzidentala zeharo noiz emakume hori
    —rantz doa
    —raino helduko da
    —edo maite izan zaitu etorkizunean
    —soldadutza garaian ezagutu zenuenean adibidez.
    —zuri itxaroten egotea
    —zure abizena idatzita edukitzea pospolo-kaxa batean.
    —Batzuetan jantzia lisatzen diozu
    —Hain da elastikoa denbora
    —non aterkia itxi bezain laster
    —eta gogoratu zara ez zenuela inoiz soldadutza egin:
    —soldadutzara joan beharrik.
    —Parkean elkar besarkatzen ari den bikote horri
    —aterkia haizeak daramakio.
    —Zu izan zaitezke edo ez
    —hiruretako bat.
  • KRETAN IDATZIA   (1998)
    —Zuon estatuak botatzen ahaleginduko gara beti
    —baina horrek ez du esan nahi
    —borondatez egiten dugunik.
    —beste era batera kontatzen dira
    —eta ia beti irabazle atera ohi gara.
    —ahula gure flota
    —badakigu gure hilobiak omentzen.
    —Ez dio ardura nondik zatozten
    —edo ze mezu dakarzuen.
    —Gudu zelaia berdin bihurtuko da
    —infernurik beroena
    —denontzat.
    —Horregatik bidali dizuegu mezulari hau
    —papiro honekin.
    —baina badakigu oinazea jasaten eta zabaltzen,
    —zuon emazteak alargun utziko dituzue hona bazatozte
    —zuotako bat soilik itzuliko da
    —hemen ikusitakoa konta dezan
    —bake garaian uzta zaintzen duten jainkoek
    —armak hartuko dituzte
    —amilduko dira.
    —Zazpi ilargi iraungo ditu zigorrak.
    —txikiagoak izan,
    —bestela historiaren galbahetik behera
    —eroriko gara.
  • LEIHO BAT ERDIREKITA   (2002)
    —betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren
    olatuak altxatzen ditugu.
    —Hori da gure batasunaren
    —froga haragikoi eta era berean behinena.
    —are gutxiago gerria
    —hotzikarazko zetro baten antzera
    —gaixotasuna zure ondoan,
    —eta ia denbora guztian
    —utzidazu orain, momentu batez,
    —hasierakoa eta zerrenda luze bateko
  • OZEN BARRURANTZA   (2002)
    —Beharbada ez orain,
    —belauniko jarriko zarete
    —ni nagoen bezala.
    —Ez duzue inoren beldurrik izango,
    —ez zarete inork derrigorturik egongo,
    —gardena izango da zuon hitza
    —Beharbada ez orain,
    —negar egingo duzue
    —Zoriontsuak izango zarete
    —«barka gaitzazue!» oihukatzen duzuen bitartean
    —nik egiten dudan bezain ozen
    —Beharbada ez orain,
    —«barka gaitzazue!» oihukatuko duzue,
    —eta agian ez dizuete barkatuko.
  • NIRE LEKUA   (2009)
    —udaberriko sagarrondo zuriak
    —justu kontrola paratu duten bidegurutzean
    —Nire lekua da bidegurutze horretatik
    —belar-ahoen eta hautsezko bideen
    —azalera hori guzti hori.
    —Geratu egiten da une batez, denbora,
    —horko haitz horiekin
    —iritsi arte amonalaren
    —Nire lekua jaisten da gero
    —pinu ustel baten azalaren pareraino
    —igelen meandroetatik, izarratutako gauetan.
    —Nire lekua da zirkulu hori,
    —baserrien artetik igaro eta ixten dena
    —amets eta harri txokorren artean.
    —Horrela nire lekua itzultzen da bere lekura,
    —altzairuzko urak
    —eta beste asmo batzuk.
  • USTEZ MAITASUNA   (2009)
    —Eta hau da, diotenez, maitasuna,
    —maitasuna dela diotena bizitzea
    ohituraz eta fanatismoz,
    —larrutan egitea obulua buruan,
    —eta autoek zapaltzen atzeko hankak ,
    —eta hau da, diotenez, maitasuna,
    —linternekin joatea bizitzaren bila
    —eta soilik aurkitzea tarratatutako oihalak,
    —maitasunaren eta arbuioaren artean ateak jo arren jakitea
    —zapaldutako mahatsa ez dela botilara helduko.
  • HILKETA IRUDIMENEAN   (2009)
    —Zure begiek honezkero badaukate
    —bizitzaren zornea
    —imanak honezkero badauka iparra
    —zoramena
    —arratoiak ohean
    —eta putzuen ikuskizuna ordokietan.
    —Iritsi zara bertara, ez dago inor:
    —forma bat uretan
    —ez dena forma bat uretan
    —ezpada gorpu zuri bat
    —ez dagoena bizirik, ez dena usteltzen
    —Maite zaitu, ea kontuan jausten zaren.
    —ardoa bere bularren artetik erortzen.
    —Begiak zabalik larrua jo zeniola
    —gogoratzen duela diotsu
    —samurtasunez diotsu
    —uhal eta alkohol eta mehatxuen
    —samurtasunez diotsu
    —bonba-autoaren atzeko eserlekuan bezala
    —samurtasunez diotsu
    —lorategian bezala, festaren ostean
    —belar gainean etzanda, zigarroa ahoan
    —aire epela, zer gehiago behar duzu?
    —Zer gehiago?
    —Izter mehe gosetiak eta orbainak
    —itzul zaitez, esaiozu behingoz:
    —zoriontsua izan sekula.
    —erlijio apur bat
    —masokismoa
    —esan egin behar diozu
    —izan dadila orain, izan dadila orain
    —zuon hil-musuarekin
    —masturbatu ahal izango gara besteok
  • ZURTASUNA   (2009)
    —Auto beltz luzeak
    —etxe ondoan aparkatzen duenean
    —motorra eta argiak
    —euren ondasunengatik
    —beste batzuk euren gorputz
    —kolpatuengatik.
    —Ni beldur naiz piztiak ez ote duen
    —burua itzuli gau beltz luze honetan
  • IAZKO URTEBETEAK HASI DIRA USTELTZEN   (2009)
    —Alkandora malkoen urarekin plantxatzen.
    Onartuz, emeki, dena.
    —Anputazioaren mina
    —baina handik gora bakarrik daki
    —bihotzak joaten.
    —soilik loreak.
    —Hiroshimatik hartuz
    —Iritsi zara, kanpoan eguzkia,
    —inoiz ez bezala
    —goroldioz estalitako harri baten gainean
    —txindorraren hezetasuna.

 

Esteban, Mari Luz   —1959—

  • AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN   (2013)
    —Harekin izandako eztabaida sutsua, urteetako jarduna, da abiaburua.
    —Harekin aurrez-aurrekoan, bereari eusten, berea eraikitzen hasi zen. Beraren kontra baina, nolabait ere, beraren baimenaz, inoiz errieta etorriko ote zitzaion beldurrari ukoaz, bere erabakimena haundituz joan zen.
    —Amaren faltan, amaren aurrean nork bere burua zuritzetik libratuz, libreago izan zen.
    —Eta orain, hutsunea eta askatasunaren ehundura gordinean, badaki haren heriotzaren egunean bigarren aldiz erditu zela berataz, eta semeari begiratzera behartu zuela.
    —Eta orain, semeari begira, burutik pasatzen zaio akaso bere heriotza bere askatasunaren ongarri ere inoiz izango dela, eta hori pentsatzeak, onartu beharra dauka, min latza eragiten dio sabelean.
    —Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, kupidarik gabeak. Semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran.
    —Ama hil ondoren
    —lanbro finaren forma hartu zuen
    —hilak, urteak, lagun izan nuen lainobehera
    —ama hil ondoren
    —bihotz-ondoa su-izoztu eta
    —gorputzadarrak hozmindu zitzaizkidan
    —inoiz etor zitekeen
    —metamorfosiaren kirrikan.
    —aitor dut
    —amaren heriotzakaskeago egin ninduen
    —berrasmatu ahal izatekoibilbide propioa
    —besterik ote bizitza?
    oi paradoxen barne-indarra!
    —bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea
    oparitu zidan
  • BERANDU BAINA GOIZEGI   (2013)
    —Lotsara itzuli. Bere etxe azpiko arkupeetan, ankak gurutzatuta, eskuaz estututa, pixari eutsi nahian. Neskatila batek «zerri hori!» esan zion eta konprenitu gabe gelditu zen.
    —Urteetara, hiztegi berritan eskolatu zen. Izena jarri zion aldez aurretik sentitu ohi zuenari, esangura aitortu zien aspaldiko ametsetako zirrarei, mapa berriak marraztu bere soinean. Plazera anplifikatzen ere ikasi zuen.
    —Lagunduriko sexuketan berandu hasi arren, aurki, bidaide aparta topatu zuen. Berandu hasi arren, goizegi, maitale hoberik ez zuela inoiz ere aurkituko ohartu zen. Eta halaxe izan zen.
    —Urteetara, lehenaren paretsu batekin izan zen tarte batez, gailurrera zeraman oso erraz, baina bertaratuaz bat abandonatua sentitzen zen.
    —behin baino gehiagotan
  • SEMEAREN ESKUA   (2013)
    ohearen ertzean
    —ezerezari oratua
    —topatu nau hiru urteko semeak.
    —Amama hil da -xuxurlatu diot-,
    —eta non dago orain? --galdetu du--,
    —inon ere ez -erantzun diot-
    —baina non? -errepikatu du-
    —gure gogoan -erantzun diot oraingoan-,
    —gure bihotzean,
    —hortxe biziko da hemendik aurrera
    —beste inon ez dago.
    —eskuineko eskutxua pausatu du
    —nire ezkerreko masailean,
    —bi segundu, irrifarño bat,
    —Aita -entzun diot-, jolastuko al gara?
  • BIDALDIA   (2013)
    —niregandik zuregana noa.
    —Tokialdatzea du
    —niregandik zureganako joan-etorria,
    —niregandik zureganako bidaldia.
    —Tokialdatzea du
    —Maitasunak, zentzurik muturrekoenean,
    —norberaren deuseztapena
    —norberaren ausentzia dakar.
    —maitatzeko modurik erradikalena.
    —Zu (ni bezala) izaki osoa zara,
  • BAKARDADEAN   (2013)
    —bakardadea sortuz
    —euri tanten agurra leihoko kristaletan
    —idazle mirestuen liburuak alboko aldaretxoan
    —lepokoen bilduma horman zintzilikatua
    —udazken bateko edozein ilunabarretan
    —zuri esan ondoren
    —tartetxo batean
    —bakarrik egon nahi dudala.

 

Etxaburu, Mikel   —1969—

  • TXORIA DATOR ESATERA   (2011)
    —Egunero dator txoria
    —ziegako leihora
    zu zara orain txoria esatera,
    —niri kontuak kontatzera
    —ziegako leihora
    —egunero dator txoria
    —gogoraraztera
    zu zara orain txoria esatera.
  • HORMAK LAU   (2011)
    —zazpiehun eta hogeita hamar gau
    —lau horma
    —kantoietako amaraunetan)
    —hamazazpi mila laurehun eta hogei ordu
    —hormak lau
    —(burkoan gorde ditut
    —leiho aurrean inoiz geratu diren hodeiak)
    —bi mila bederatziehun eta hogei errekuento,
    —lau horma,
    —(folio zurira deitu ditut
    —bi milioi errekuerdo
    —hormak lau
    —bat gehiago)
    —bat eta bakarra malkoa
    —lau horma
    —(barroteak estaltzen dituen
    —gortina berdearekin sikatu ezin dena)
    —pozik nago
    —hormak lau
    ordu aldaketa tokatzen da
    —gaur goizaldean
    ordu bat eman egunari
    —pozik nago
    —lau horma
    —baina ez da nahikoa
    —milaka udaberri beharko nituzke-eta
    —lore bakar batean sinesteko
    —hormak lau
    —zazpiehun eta hogeita hamar gau
  • HOGEI SEGUNDO   (2011)
    —telefono haria ere meheagoa da
    —burdin zarata are ozenagoa da
    —dakidanean leihoak zabaltzen dituzula
    —batez ere argia joaten den gauetan
    —labezomorroek tronpetak jotzen dituzte
    —argia joaten den gauetan.
    —batez ere argia joaten den gauetan
    —telefono haria ere meheagoa da
    —argia joaten den gauetan.
    ondo lo egin
    Fin de la llamada. Servicio no disponible.
  • ETA NIK?   (2011)
    —hildakoen moduan
    —urrunago ikusi nahi dudanean
    —zoroen moduan
    —barroteei gogor eusten diet
    —herriminari moduan
    —katuen moduan
    —itsasoagaz amets egin nahi dudanean
    —burdinazko atea kolpatzen dut
    —preso dagoenaren moduan
    —ama oroitzen dudanean
    —begiak batuko ditut
    —armiarmekin hitz egingo dut
    —barroteei gogor eutsiko diet
    —burdinazko atea kolpatuko dut
    —koldarren moduan...
    —zainak moztuko ditudan bakoitzean
  • OHITURA DUGU   (2011)
    —Itsasotik sortu diren herrietan
    —badugu ohitura
    —baleari jarraitzeko
    —itsasoa itsaso den tokira
    —Atzo
    —satorrek ere esperantza
    —iritsiko gara
    —berriro ere hotzak akabatuko
    —iritsiko gara
    —Itsasotik sortu diren herrietan
    —badugu ohitura
    —baleari jarraitzeko
    —itsasoa itsaso den tokira

 

Etxahun   —1786-1862—

  • MÜNDIAN MALERUSIK   (1827)
    —Desertüko ihiziak, jenten beldürrez,
    —Abisatzen dirade egoitera gordez.
    —Ene bizi trixtia kontserbi beharrez.
    —Hogei eta bi urthik bethe egünin,
    —Emazte bat hartü nin ene zorigaitzin:
    —Ene ürkha büllhürra gorderik altzopin.
    —Ezagütü nianin zer nian erosi,
    —Nahi ükhen nian bortxaz kunbertirazi.
    —Eta ni, ogen gabia, gaztelin ezari.
    —Emaztia hartü nin aitaren gustüko
    —Nihauren kuntre jalkhi zeitadaneko,
    —Desünionian jarri familia oro:
    —Gaizak untsa phartitü eta gaztelilat jun gero.
    —Hamar urthe huntan bizi niz esklabo,
    —Erdia presu eta bestia sordeisago.
    —Jeloskeria batetarik hatsarria oro,
    —Nahi gabez izan osoki sorhaio.
    —Bestek eraman dik hik behar kolpia,
    —Bena küpera diok orano hartzia!
    —Zerk othe dereizü nahasi zentzia?
    —Hamar urthez deitazüt eman bürüko min,
    —Bai eta bost urthe igan-erazi gaztelin,
    —Holako emazte bat nurk sofri saihetsin?
    —Hamar urthez eztüzü ni gatik sofritü:
    —Ene osaba jauna kausa izan duzu.
    —Emazte dohaña! Hurak bethi birjina,
    —Ni ere?ekhusirik haren ekhospena?,
    —Trixtia! izan nintzan, oi! baten hartzera!
    —Musde Haritxabalet jaun erretora,
    —Etzünin edükiten ogendant zure lloba.
    Orai sogin-izozü: hor düzü proba,
    —Hurak deüs nütinen jaten, lotzen ene ohin,
    —Prosesari eman, defautak eraiki:
    —Gisa horrez eni etxaltia ideki!
    —Hamasei jakiletan zortzi ziren faltsü.
    —Eta halaz naie ni sekülakoz galdü.
    —Zü ere, Jüstizia, injüsto zirade:
    Ogendant zaitzü txipik, handik ogen gabe;
    —Dihariarentako kuntzentzia saltzale!
    —Egizie, gaztik, ene zorthiri so:
    —Gei dinak ezkuntü, ez jar esklabo!
    —Emaztia ez har enia bezalako:
    —Aphezt-zite lehen, edo jun soldado.
    —Adio, ene haurrak, gaxo ogen gabik,
    —Aitak eta amak esklabo ezarik:
    —Barkuxe'ko lürrian ez txerka Etxahun,
    —Haren hatzaman nahiz dabiltzanak ondun;
    —Bere khantoren egiten ari da Igelu'n,
    —Halako olhalterik ezpeita Ziberu'n!
  • GAZTALONDOKO PRIMA   (1838)
    —Gaztalondoko prima anderia,
    —Bost urthez eztiala hunki emaztia,
    —Haren obratik bada zük düzün frütia,
    —Xatharraren plazan eros dezan abitia.
    —Eretako barberaren zaldia,
    —Gaztalondon gaiaz ebiltzalia,
    —Hanko zerrallü petan itzalin gordia,
    —Ebili niz Gaztalondon esklabo
    —Nahiagorik egon establian lo;
    —Nausia zeitan juiten prima ganat gero,
    —Eta ni kanpun üzten haien etsaier so,
    —Hurak denak oro adar ezarteko,
    —Zeren ni nintzan egiliren lekhaio.
    —Primak bazin jaun barberarentako
    —Aiharitan kapu eta ollasko;
    —Senhar miserablia batian ohin lo,
    —Eta bestian aldiz kristelaren galtho;
    —Primak ordin hur xahakinak bero
    —Eta haiez ajüta eman gero.
    —Zure senharra adjüent egon zenin,
    —Ustez adar egiler fabore egin;
    Orai berak badütü borontin,
    —Jinkua, ümilen faboria,
    —Laborari hun bat züzün primaren gradia,
    —Bena goititü dizü sobera büria
    —Notari dükezü jinen den frütia.
    —Berset hoiek dütinak konposatü
    —Zure alhaba prima har liozü,
    —Zützaz beno kuntenago lükezü.
  • AHAIDE DELEZIUS HUNTAN   (1849)
    —Ene bizitze mulde gaitza münd'orori deklaratü:
    —Ihuri sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkhatü,
    —Amorioz nindaguelarik xarmagarrien huñetan,
    —Bena haien ororen gatik, ni maitiaren lekhian.
    —Zelietako Jinko jauna, zützaz nüzü estonatzen,
    —Zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten,
    —Mündü huntarik bestila baiko, han gira denak bardintzen.
    —Areta amak bost etxetako primü nintzan sortürik,
    —Mündüz-mündu igorten naie, deüs nütinak idekirik.
    —Jinkuak maradika beza Gaztalondo Topetia,
    —Bai eta neskatila praubetan amorio ezartia!
    —Nik batetan ezari düdalakoz, izan niz desprimütia,
    —Egüzaitak egin zereitan ordeñiaren haustia.
    —Desprimüt nentzan lotsaz, nahiz aita trenderazi;
    Osagarria, hari khausitü nahiz, benin gal-erazi:
    —Ene maite fidel ezagütia horregati kitatü,
    —Bi hilabetez egon niz presu, ene emaztia gati,
    —Hura xalantareki etxen; ni hañ nintzan jelosi!
    —Ber denbaran anaiak defautez prosesa jüjerazi,
    —Ene hunaren gozatü nahiz, ni kondena-erazi.
    —Eta lehen ützitia orotan fraudaz ideki.
    Orai khorpitzeko xangriak behar nik eihar-erazi:
    —Presutegin hil behar diat edo amuinan hasi.
    —Eta hik, hen ixilik, egin kondena-eraztia.
    —Galdürik niz enialakoz semireki nin deseña;
    —Zien letera eraman' ba'leitade Pau'eko jaun-jüjen gana,
    —Libratüren zien bere aita, bizia zor zieiona.
    —Pau'eko jaun jüjek ba'lie hire finazia jakintü,
    —Eta ni kundena-erazi naik, nahiz ene huna gozatü
    Oi! Jüstizia injüstua, igorri naizü herriti,
    —Behar düt hil presutegin, edo bizi amuinati.
    Orai jin nitzaik sokhorri galthoz, heltürik ezin-bestila:
    —Ene etxerik hik igorri, erranik han deüs enila.
    —Bi hilabetez egon nük, lotsaz sabaietan ikhara,
    —Ez hik ez hire emaztik ene ohin lotzera:
    —Jüstugo zia lo zedin hire küñata, izorra!
    —Adio erraiten deizüt ene phena-gei hartia,
    —Bena orai, zütüdano, zil ene kontsolu guzia!
    —Athorra bat eman deitazü, destrenpien erekeitia,
    —Zortzi urtheren erraiten deizüt bihotz-minez adio;
    —Haboro bizitzen ezpa'niz, Josafatera artio.
    —Inkas eta bizitzen ba'girade biak mündin orano,
    —Algarreki izanen gira Jinkuk berhez artino.
    —Sar enendin, gai oroz, borthak diztatzü esteki,
    —Ezpetzeion phenarik, haurrak ützirik zureki,
    —Amuinan ene igortik, hi athorra xiloeki.
    —Semiari neionian egin photeren üztia,
    —Beste haurrer niezün egin borthen zerratzia,
    —Eta zü ezari neskato etxen, malerus trixtia
    —Aita eta ama, sogizie zer den haurren bilaiztia!
    —Adio erraiten deiziet, ene haur dotherik gabik,
    —Ene süberte malerusak, trixtik, hola ezarik;
    —Adio erraiten dereñat, ene alhaba bakhotxa:
    —Eta orai dük trixtezia, hareki ezin-bestia,
    —Hire ixter-begiek aisa goihera die erria:
    —Amuinan behar dük ebili, edo hartü pelegri bidia.
    —Izan nüzü Jondane Jaka'n, Erruma'n eta Loreta'n,
    —Bethi, jente hunen medioz, biz'izan niz ene bidajitan.
    Orai ere abiatzen beniz leheneko ber gisatan,
    —Jinko Jauna, lagünt nezazü ene behar-ordietan.
    —Zelietako Jinko Jauna, zuri gomendatzen nüzü,
    —Khorpitzaren gal lotsaz, mündüz-mündu ba-nuazü.
    —Khantore horik huntü dütüt Uñhurritze'ko bortian,
    —Erruma'rat abiun nintzalarik, hoiek ezari heñian.
    —Hil ba'nendi ere holako bidaje lüzian,
    —Ziberua'n khanta ditzatzien, ene orhitmentxian.
  • OFIZIALENAK   (XIX. mendea)
    Oi laborari gaxua!
    Ogi eta ardu eraikitzen, auherren asetzekua
    —Halere hañ haie maite, nula artzañak otsua.
    —Josler deie gomendatzen
    —Zaragollen gibel-aldia oihal hobez egin dezen.
    —Halare higaturen dila aitzinia beno lehen.
    —Arratsen goizik ützültzen;
    —Eta mündiaren jorratzen arte hartan abüsatzen.
    —Ezpeitie jaten diena hüllantzeko irabazten.
    —Egün ürüliak oro
    —Idorrian nahiago.
    —Hanitx lan egertü beharrez, hari oro txori-lepho;
    —Hallikatzen balin ba'duzu, zehian lau oropilo.
    —Ehülia hari galtho
    —Ukhenik ere han franko
    —Undar harien ebatsi nahiz, oihal'üzten zerratzeko,
    —Hariak gaxto zütiala fornizaliri erraiteko.
    —Mürria gaxki egin eta erdiuak lohiz thapa!
    Oi! lan güti egiliak!
    —Phasta zela adarrondotsü edo beta bühürria!
    —Zazpia sos balio dina saltzen beitü hamabia:
    Ostatin edan saria eta etxen gosez familia.
    —Zuñi bere kopadüra hobe betzaio üdüri:
    Oi taharnari fidela!
    —Harek eztü prozesik üzten:
    —Züntzürrin kuntrola eta phantzollin ipotekatzen.
    —Jaun aphezek edsortatzen
    —Herriko praubik gosez-eta haien ürhik erdollatzen.
    —Borthaz bortha dabiltza.
    —Haien prenda ordinaria ixkilinb'eta ligeta!
    —Astin emazter ebatsiak igantian gero jokha!
    Oihan-zañak eta guardak
    —Kuntzentziazko gizunak
    —Xakolak bazaite farziten, ihesiren tie postak;
    —Laguner har-eraziren bardin gaizo sinheskorrak!
    —Sarjanten golde-nabarrak
    —Dirade gezur okherrak.
    —Haien egitekuetarik egiten dira «Amerikak»:
    —Sarjant eta notariak,
    Oi! arnes nesesariak!
    —Ezta lagun segürragorik bertan hüsteko etxiak!

 

Etxahun-Iruri   —1908-1979—

  • GOIZIAN ARGI HASTIAN   (1977)
    —Goizian argi hastian, ene leiho hegian
    —Xori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.
    —Xori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian
    —Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.
    —Ene xoririk maitena, zeren jin hiz nigana,
    —Jinik hain goizik uste hian hik, baniala hanitx pena?
    —Ez, ez, abil kontsolatzera malerusago dena.
    —Xorittua juan düzü, ta ez arra-agertü
    —Dolütan niz ote zaionez nik errana gaitzitü,
    —Goiz güzietan, ene kanberan, trixterik niz hidürü
  • DONOSTIA   (1977)
    —Bortüz heñbat satisfatürik itsasoz menguatia
    —Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraliltia
    —Hendaia eta Iruñen gaintik ikustera Donostia
    —Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak
    —Ilüsitürik hantik horra niz, haiñ beita xarmagarria
    —Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik koloretan
    —Itsasua bake handian bere zilarezko arropan
    —Barka xuri eijer aldian bat hurrin goxoki jünpakan
    —Ni haier soz amets batetan gogua pentsamentükan
    —Posible deia badiren martirak lekü maithagarri hortan?
    —Basitza ezinago ederrez handitzez dua herria
    —Haize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak
    —Baten kaskuan amiragarri Birjina Dona Maria
    —Haren onduan leihotra eder bat mundian paregabia
    —Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia?
    —Arrüetan mündü oste bat nahas zahar eta gazte
    —Poliza gizun ulün saldo bat Eskualdün garbien arte
    —Kafeterietan edari franko, bena ez kantorik bate
    —Bazterrrak irus üdüri ziren, bena zü hor bardin trixte
    —Zure egiazko istarzüna, O Donostia!, nuiz date?
    —Zuiñek ekarriko beteikü arauz Donostiar maitiak
    —Bakian esperantxarekin osagarrri, pazentzia
    —Aski bertute begiratzeko argi Eskualdün fedia
    —Anaie gira eta izanen, berriz arte Donostia
  • AGUR XIBERUA   (1977)
    —Sorlekia ützirik gazte nintzalarik
    —Parisen sartü nintzan korajez beterik
    —Plazerez gose eta bürian hartürik
    —Bostetan geroztik
    —Bazter güzietako xokorik eijerrana
    —Agur sorlekia
    —Zuri ditit ene ametsik goxuenak
    —Bihotzan erditik
    —Bostetan elki deitadazüt hasperena
    —Zü ützi geroztik
    —Abandonatürik
    —Zü bezalakorik
    —Palazio ederretan gira alojatzen
    —Eta segür goratik aide freska hartzen 
    —Gaiñ behera so-ginik betzait üdüritzen
    Orhi gañen nizala agitzen
    —Txoriak kantatzen!
    Orhiko txoriaren khantüz behatzera 
    —Hots, Xiberotarrak
    —Aintzinian gora

 

Etxamendi, Manex   —1873-1960—

  • SOLDADO LAGUNERI   (1895)
    —Mila zortziehun eta lauhogoi eta hemeretzigarrena,
    —Penan direnen kontsolatzeko orai izan dut ordena,
    —Nahiz ez den ene gradua ofizioan gorena.
    —Zorteak deitu izan gaitu beraz adixkide onak,
    —Erresumaren zerbitzuko oro elgarren lagunak,
    —Eta laster anaia gare oi guziz Eskualdunak,
    —Aberats ala pobre izanik elgarrez estimu onak.
    —Xuberotik, Lapurditik, eta Baxenabarretik,
    —Etorri izan gira hunat urrun Eskual Herritik,
    —Zer ikusi behar ote dugun asko gogota eginik
    —Bizitze berri bat hasten baitugu hemen kausituz geroztik.
    —Eskual Herrian Libertatian eder zen gure loria,
    —Nun aurkitzen ahal othe da zorion bat hobia?
    —Hemen aldiz giltzen azpira maiz konplimendu garbia,
    —Gure esklabotasunaz dute guti miserikordia.
    —Eskual Herrian bezala hemen ez dugu kausituko,
    —Karta jokork, eta pilotak, oneski libertitzeko,
    —Bainan bada beste jokorik guri xangrin emaiteko,
    —Jainko Jauna dut otoizten beti pazientzia emaiteko.
    —Utzi behar izan ditugu gure sorleku maiteak,
    —Zer bihotz mina eman daikun orduko gure zorteak,
    —Gure lagun maite heieri adio erraiteak!
    —Geroztik hemen dugun bada zerbait nahigabe,
    —Nik erran gabe badakizue orok dudarik gabe,
    —Pena horran medioz gare beraz hemen dohakabe.
    —Horren gatikan ez dugu behar lege hori kasatu,
    —Zeren bakotxak bere aldian behar baitu pasatu,
    —Bakotxak gure egin ahalaz behar dugu sostengatu.
    —Beraz sobera gogoeta ez dezagun, ez, egin,
    —Libertatea etorriko da bai segur denborarekin,
    —Eskual Herrian gozatzeko gure lagun maitekin.
    —Arte huntako penak ditugu ixilik sofrituko,
    —Libertateko egun ederra guri etorri artino.
    —Gero guziek elgarrekin erranen dugu oraino,
    —Biba! biba! zu, libertatia, gau et' egunak diraino!

 

Etxaniz, Nemesio   —1899-1982—

  • BURU-ERROTA   (1952)
    —Ai, nere errota!
    —Buru-errota!
    —Milaka gogapen
    —dituk alkar joka.
    —sorgin-tren iduri ieska:
    —gizonak, mendiak, ibaiak,
    —txakurrak... oro dituk kezka.
    —Dantza zoro batek arabil,
    —usu aldatuz jolas-neska.
    —Ai, nere errota!
    —Buru-errota!
    —Urrutiko ibili, dirutza
    —erromeri nastu batean
    —gardosten abil ire grina.
    —Ai, nere errota!
    —Buru-errota!
    —gorroto, bekaitz, arrokeri,
    —lizunkeriak gorazarre:
    —gerra, eriotz, lapurretak,
    —Pekatuzko zurrunbiloan
    —itotzen nauk jolas ta parre
    —Ai, nere errota!
    —Buru-errota!
    —artzeko etzana?
    —Gogapen, ames, pekatuak
    —sortzen, dek beti ire lana:
    —bizitza gorrotazi didak,
    —ikusiz ire gaitz-yorana.
    —Arnaska, itoka daramak
    —egonik gabeko edana.
    —Ai, nere errota!
    —Buru-errota!
    —Zeruan kakotu
    —bearreko inguma,
    —Jainko Beraren oinetara
    —jaso zak ire erresuma:
    otoitz eta ilduraz oakit
    —eioaz birtute-bilguma:
    —zeruko irinez ogituta,
  • ILUNABARRA   (1953)
    —gordea badin
    —laino gorrixken arrebak.
    —Zerua, auzpez dagon
    —zioan galdua.
    —laino lits bat naun,
    —Utzion arratsari
    —Biotzak negar egiteko,
    —naiago din ezkutua.
  • KITTARRA   (1953)
    —Pon!
    —Istil otsa gogoetan...
    —Ire kolkoa,
    —udaberri den loretan.
  • MAITASUNARI GORROTO   (1953)
    Oakit aurrera. Zertarako aut,
    —Maitasun, biotz-eden, etxean?
    Ordu onean jo dek nere atea!
    —Biotza zakarretara, ustelgai,
    —jaurti nian. Ez egon nere zain.
    —arpegi gozo, gibel txakur,
    oinaze minagoa sortzearren
    —eskaini oi dek.
    —Ni samintzeko, erio mende,
    —Zertarako nindukan erri baten seme?
    Onen ederrez txora ondoren,
    —eten nendin zorigabe?
    —Maitasun! Gorroto aut!
    —Ire aolkuz lege guziak
    —Jainkoa Bera maitatzen ere,
    Oben irrikaz nere bizia
    —josi dek, inpernu keizez
    —gal zedin nere zoria.
    —Zertan ago gel nere atean?
    —egiten ez aiz lotsatzen.
    Oa emendik, eden galgarri!
    —Ta kontu
    —nere biotzean sartu!
    —Berriro emen somatzen baaut,
    —nere biotza labain zorrotzez
    —ilko aut nere eskuz!
  • NORK DAKI?   (1953)
    —Trumoia,
    —aren morroe oska.
    —«Itsasoa! Itsasoa!»
    Olagizonik
    —aitz joka ari da
    ——«Itxoizu!
    —Aizu!.. ta zu!... ta zu!»
  • GOGO-AMILA   (1953)
    —Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan,
    —gauzen muina nondik ote diteken jakin.
    Onenbeste galderaz buru kabia det zaputz.
    —Nagon! Nere begiak zer dakus?
    —Nigandik ate dagon mundua, noren eskuz
    —sartzen zait begi oean?
    —Zubi ezkutu bitartez, oro
    —atxi oi det arin; baina zer det idoro?
    —nigandik alde, ala ote da emana?
    —Ala, nere begiak inon ez dana,
    —sortzen ote dabiltz? Irudipen uts ote dana?
    —Maitasun! Gorroto! Poz! Iguina!...
    —Zaldi azkarrak aztal didate biotz muina.
    —Nork bultzatzen dit gogoa,
    —iguin dezadan nere etsaiaren alboa?
    —Badu pozak iturria:
    —atseginak, berriz, oso mea du azala.
    —Nora noa? Adimen zurrunbiloan, zorabio det.
    —Ezpai... Zalantza... Ote-ka naiz murgil.
    —Nere egazkina, egoak autsita, gogo leizean zait amil.
  • EZTEN ATZOKOA   (1953)
    —Ezten atzokoa
    —nere malkoa
    —ildakoen itxura
    —Ezten atzokoa
    —nere malkoa.
    —zein leize sakona dan
    —nere gogoa!
    —Eztin inork galdetzen
    —ditun itsasoak.
    —kontatzen astea.
    —Beti zegon zeru beltzean
    —aruntzago,
    —beste bat gordea.
  • EURIA   (1955)
    —euritan banoa;
    oinak lurrean, goian
    —amesen ur-loa.
    —Aterkiz jasango det
    —euri erasoa;
    —gogoak ezin uxa
    —barneko lainoa.
    —txulo sortu dira;
    —datoz lur bustira.
    —Aterki au kaio
    —Ala noa bizitzan
    —loturaz betea;
    —biotzaren lokarri,
    —gogo espetxea.
    —zeruko goibela.
    —Ies doakit gora
    —bulkoen txanela.
  • OLERKARI   (1955)
    Olerkari naizala, lagunak diote.
    —Lerro labur batzuek idazten badakit:
    —Baina jarrai dezagun komeri onetan:
    —gozo baitek egunak urtzea amesetan.
    Onela lerro txikiz idazten darraiket,
    —lagunik inguruan txalo joka baitet.
    Olerkari izatea ez dek adur ona:
    —gosea oi dek, agitz, oien otamena.
    —Bear gorrien mende bizi izan ondoren,
    —ezak obitegira dizkik eramaten.
    —Burutapen auetan azoka nuala,
    —ateratzen asi nauk olerki ezpala.
    Olerkari ta aberats ez omen ditekek;
    —Ilda gero besteak jaso oi diate
    —aien lanak ekarri oi duten garite.
    Oraintxe zalantzan nauk egia ote dan
    olerkari naizala. Aspaldi onetan
    —dirua etsai diat. Baina gauden ontan:
    —ia gure lanekin norbait gizentzen dan.
  • MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA   (1959)
    —Mississippi, zuk gordetzen dezu
    —zure ur nastu oriek dariote
    —Aprikako kutsu ta usaia.
    —Jo ta jo, etengabe,
    —bururikan jasotzeke,
    —Mississippi, Ameriketako
    —beltzen neke gorri astuna;
    —negarrezko doinu iluna.
    —zorrotz begiak,
    —zigorra astinduz
    —lanean zintzo asi adi.
    —Ai! bestela, or dek
    —zurien zigor
    —minbera ori.
    —Mississippiko zurien legea.

 

Etxarte, Hedoi   —1986—

  • METRAILETEN MUGAK   (2008)
    —Foucaultentzat
    —transgresio mota guztiak bi helbururen zerbitzura daude:
    —lehenik, sistemaren baitan gorpuztea
    —honen boterea berresteko;
    —bigarrenik, sistemari bere halabeharrezkotasunarengatik
    —ezgizatiartasuna egoztea.
    Musical elaborations
    Ohartzean mugak hori bihurtu dira
    —iragan beroa dute helburu
    —gaurra biharamun ahoskatuz
    —ezagutuko banitu praka leunetan galdutako masailak
    — larru-gerrikoz
    —eta axota poltsikotik aterako dut
    — eta gerrian sartuko: zuri
    — tinta odolaz ordezkatuko dizut: beltz
    —kotoizko koltxoiek jan nazatela
    —saiatuta ere borobilak
    — biderdiko zura tiraderan
    — metraileten lagun on
    —betaurrekoak dira sudurzaleenak
    —eta sudurrak gereziondozaleenak
    — estatu autoritarioa
    —zikintzeko barandilak hari eta arantzez
    —egunkariak berridazteko
    —itxaroten egongo ez bagina
    —ahaztutako zelai-isla
    —eta lurzoru margotu berriekin
    — zikinduko dira oinak
    —irudi garraxituak begipean margotzen
  • 36 GRADU   (2008)
    —udaberrian Leonidovitxek
    —eskoziar lorea eman zion Alekseievnari
    —eta honek bular aurreko poltsikoan sartu zuen
    —joan zen uda eta negua amaitzear zela
    —Alekseievnak poltsikoaren
    —behe-aldeko haria askatu eta
    —jausi egin zen eskoziar lorea
    —Leonidovitxi esan zion
    —lorearen arantzek egin zutela zuloa
    —Leonidovitxek lorea jaso zuen
    —limoia edan zuen begiekin
    —Eukaliptoen basoan herrenek
    Il manifesto irakurtzen zuten
    odolusten ari zen Leonidovitx
    —eta ahoak lurra irensten zuen
  • NESKAK   (2008)
    —gazteluko erakusleihoan
    —betaurrekoak hautsiak zituela,
    —eta uhartean itxoiten zintudan kafe zapore
    —belarri-kopetara igo zintezen;
    —hosto lehorrak udaberrian lez
    —hautsiko nizuke panderoa
    —unetxo bat!
    —gitarra elektrikoan
    —poltsikoan
    —giltzak dira txanponen lagunik onenak,
    —sozialdemokraziaren folklorea,
    —uraren dantzak erakusleihoan
    —gazteluaren ostean
    —jaso dut zure eskutitza kizkurrei lotuta
    —gaztaroa delako erret kontuen gudan gogokoen
    —ez zintudalako maite
    —poltsikoan
    —nola erortzen den azukrea lurra dardararaziz
    il est d‚j… trop tard
    —jantzi gabeko argazkiak
  • ESANAK   (2008)
    —denek egiten dute oroimenaren alde lan
    —nork egingo du ahanzturaren alde?
    —esan diot:
    —baina Gorlitzer eta Kottbusertor geltokien artean
    —ez da doinu vietnamdarrik entzun
    —Aral gasolindegi urdinak bertan darrai
    —eta metro bidaiariak daude soilik
    —behin esan nion:
    —konpainia interesgarrian
    —eta asteartean esan nion:
    —agian bere gorputza egon izan da
    —aipatu dituen hamaika leku horietan
    —ez du gorputzarekin bat bidaiatu
    —lozorroan
    —baina burua beste inora doakit
    —burukoa batera hondoratu genuen egun horretara
    —zergatik burua eta gorputza ez dauden ardatz berean
    —zergatik gizona den hiruzefaloa edo hirufaloduna
    —eta orain diot:
    —Samariterstrasseko geltokiak arrazoi duela:
    —DDRko etxeak dira nire sorburu
    orain
    —bagoiko kanpai isildua besterik ez zara
  • PFAND   (2008)
    —Bekokian txertatzen den atzamarrak
    — da alkandoraren
    —txekorra, behorraren ondoan ari da
    — ahoa irekitzen
    ordea, ez da soinurik zure
    — belarri-zuloetan
    —dezifra dezaketena baino ilunagoa zara
    —eta txekorrak eskuak sudurrean
    — miazkatzeko behar zuen soilik belarri-zuloa
    —nola muntatzen dituzten botilak garagardo lantegietan
    —Berlingo txiroak
    —Kürfurstendammeko paperontzietan
    —berunezko harritzarra bota diozue
    ortografia bezala: zurrun
    —goraino doan arteriak
    — zain-sortzaileak
    —daraman odol oldea geldituko du
    ortografia
    oroitarazten dien dohain-eza
    —piano-jotzaileei txarangarako baliagarriak ez direla
    —errepikatzen dien mehatxuzko araua
    —ilehoriaren begiklixkada
    titiak erortzen ari zaizkio
    —errepikatuko diozu orduan buruari
    —inprobisazioa baino ikasiagorik ez da
    —askatasuna gidatzen duen legea baino mugatuagorik
    —gezurra baino karratu horiagoak
    —triangelu beltzak dira soilik
  • EZTA HAZIA EREITEKO ERE   (2012)
    —Bat egin. Bat argitaratu. Bat ordaindu.
    —AZ kazetariari piezaka ordaintzen dizkiote artikuluak.
    —Ez dago, noski, egunkariko langileen zerrendan.
    —«Orain aske zara, nahi bezala antolatu zure ekoizpena»
    —esan zion pertsonal-buruak erredakziotik botatzean.
    —Hilabete geroago AZ kazetariari iruditu zitzaion:
    —«Gaur egun aita bananduek ezin dituzte
    —seme-alaben opariak hartu,
    —jatetxe goxoetara eraman
    —ezin dute haien errua ordaindu
    —edo errebolta kulinariorik erakutsi
    —hanburgesategi eta pizzerietan».
    —AZ kazetariak telefono konpainia aldatu zuen.
    Oso ona zen ordura arte eduki zuen eskaintza
    —baina tratua amaitutakoan garesti ordaindu behar zuen:
    —«Berdintasun teknikariek, epaile jaun-andereek,
    —gaizki txortatutako herritarren ordezkariek,
    —politikoki zuzenaren prokuradoreek,
    —erdi mailako koadro polimili ohiek
    —Eta gainera, nonbait, telebistak dioenez,
    —gizonezkoak ez du hazia ereiteko ere balio».
    —Principal Antzokiaren sarrera gelan
    —LS jaunarekin topo egin zuen AZk.
    —emazte ohiaren senar ohia zen.
    —Txandak astiro egiten zuenez aurrera,
    —AZ kazetariak esan zion:
    —«Gizonezkoak bortxaz bakarrik omen daki
    ororen erantzule behinena.
    —Ankerkeriak egiten dituen emakumezkoa,
    —aldiz, gizon-guran ari omen da».
    —AZ kazetaria ez zen arrats hartako
    —ikuskizunerako txartel bila joan:
    —«Orain seme-alabek ez dute aitarik nahi».
    —LS jaunak zaplatekoa jo zion bizkarrean,
    —koitoan zakila makaldutakoan jo ohi den gisan,
    —«ez da ezer gertatzen» esaldiak «ez dakigu zer
    —baina larria den zerbait gertatzen ari da»
    —LS jaunak banandu ostean
    —aurretiaz ez baitzitzaion apurtu.
    —Sasoi hartan LS jauna igandeetan
    —Armentiara joaten zen paseoan.
    —Hiru tradizio dira nagusi
    —Gasteizko oinezkoen artean:
    —Armentiara doazenak,
    Olarizura doazenak,
    —Salburuara doazenak.
  • ATZERRIAREN HEDADURA   (2012)
    —Jon Errekalderentzat hedadura zabalegia zuen atzerriak.
    —Horregatik jaitsi zen trenetik Irunen Hendaian ordez.
    —Eta tokiko prentsa arrotzez eta beste oximoron batzuez
    —mikaztuta edan zuen kafea Pasaiako garabiei begira.
    —«Eta ni zure doako prostituta» jaulki zuen orduan.
    —Buruan zuen esaldi hura ez zen berea. «Esaldiak
    —ez dira gureak» esaten zion sarritan Nekane Muruak.
    —Behinola Nekane Muruari oharpen bat egin zion
    —Jon Errekaldek: «Euskal Herrian, Errusian legez,
    —burgesek ez dute haien betekizun historikoa burutu,
    —negar egingo dugu Beethovenen piano sonatekin
    —kantinako gramofonoak ildoa zeharkatzean».
    —«Burgesek ez dute haien betekizun historikoa burutu
    —eta guk geuk egin beharko dugu haiek obratu gabekoa».
    —«Poesia non eta noiz erabili jakin behar da»
    —esan ohi zuen Nekane Muruak. Harako egun hartan
    —ez zion halakorik esan behar izan Jon Errekalderi.
    Oso egokia zen Beethoven. Oso egokia zen kantina.
    Oso egokia zen gramofonoaren ildoa.
    —Baina atzerriak hedadura zabalegia zuen Jon
    —Errekalderentzat. Sutondoa uhinetan aurkitzen zuen.
    —Goiz hartan Euskadi Irratiko prentsa irakurketa
    —gurutzatuan Vocento taldeko euskal egunkarietan
    —bost zutabera albiste bera zetorren. Alegia,
    —hiru probintziano, kafetegi ia guztietan eskuragarri.
    —Eta beste oximoron batzuk ere bai.
    —Jon Errekalderi ez zitzaion
    —ez goizegi ez beranduegi iruditu.
    —Hura ez zen lekua ez eta momentua ere.
    —Pentsa! Besteok ere Santo Domingo azokan
    —behar genuen ordurako, itsu bati puntuz
    —eginiko xala nola oparitzen zioten ikusten.
  • BETAURREKO BERRIAK   (2012)
    —Gaur MENDIA OPTIKA DESDE 1856AZ GERO
    —dendan betaurreko berriak erosi ditut.
    —Gaur maitemindu egin naiz optikariarekin.
    ——Hola, buenos días —euskarazko erantzuna
    —espero duzun lekuan espainolezko erantzuna
    —jasotzea autoestimuarentzako kolpe latza izan ohi da.
    —Espektatiba linguistikoen zerumuga zapuzten da.
    ——Kaixo, betaurreko berriak nahi ditut.
    ——Bai, zoaz gora, han egingo dizute graduazioa.
    —Gora igo naiz eta behean bezalaxe esan diot:
    ——Kaixo, betaurreko berriak nahi ditut.
    ——He entendido lo que me acabas de decir, pero...
    ——Ados. Espainolez hitz egingo dugu —esan diot.
    —Txillardegiri buruz egindako dokumentala
    —ikusi nuen bart arratsean ordenagailuan.
    ——Milesker —esan dit, espainolez egingo dugulako.
    ——Betaurrekoak graduatzera nator —nik espainolez.
    —Paparrera begiratu diot. MARTA jartzen du txartelean.
    ——Noizbait eraman izan dituzu betaurrekoak?
    —Gero agindu eta ohartarazpen batzuk:
    ——Eseri hemen. Begiratu hona. Orain
    —puxika bat ikusiko duzu. Orain argi berde bat.
    —Aire talka bat sentituko duzu, ez kezkatu,
    —segituan joango zaizu sentipen arraro hori;
    —begiaren tentsioa neurtzeko besterik ez da.
    Ondoren hizki batzuk esanarazi dizkit.
    O eta D letrak nahastu egin ditut, noski.
    —Dioptria zaharren eta berrien artean
    —ez omen dago alde handirik, bost urtetan
    oso gutxi egin du okerrera ikusmenak.
    —Baina nik betaurreko berriak nahi nituen,
    —hori zen erosketa egiteko arrazoi bakarra.
    Orain arte nuen ikusteko disfuntzioan
    oreka aldaketa bat gertatu da.
    ——Ez da egia, miopiaren kasuetan,
    —leiarren erabilerak arazoa larriagotzen duena.
    —Txillardegik dokumentalean esaten zuen
    —frankismoan demografia jario handia
    —Espainiarren migrazioa komeni zitzaien
    —frankistei helburu politikoengatik eta
    —euskal burgesek etekin ekonomikoa
    —atera zuten jende olde haren
    —«Orain Estoniako populazioaren erdia
    —errusiarra da» esan zuen Txillardegik.
    Orduan sentitu dut kolono batek
    —baina horrek ez du eten bulkada
    —ezta adats perfektuaren ondulazioa ere.
    ——Bat hogeita bost duzu eskuinean.
    —Gidatzeko jantzi egin beharko dituzu.
    Orduan sentitu dut kolono bati esker
    —ikusiko dudala hobeto eta nire begi-higienea
    —zalantza barik kolono bati esker
    —hobetuko dela. Ez al da nardagarria?
    —Maitasun proiektu bat hobe enfokatzeko
    —tresna bihur daitekeela otu zait.
    Ordura arte uste nuen maitasun proiektua
    —histrionismoa elikatzeko talaia zela.
    ——Orain betaurrekoak hautatuko ditugu.
    ——Baduzu modeloren bat pentsatuta?
    ——Pasta beltzekoak, handiak nahi ditut.
    ——Aterako dizkizut batzuk —eta atera dizkit.
    ——Karratuxeagoak nahi nituzke.
    Orduan atera dizkit Danimarkan egindakoak.
    —Eta akordatu naiz Bertolt Brechten
    —artisten eginkizunari buruzko testuak eta
    —Danimarkako erbestean jazo zirela.
    ——Hauek dira —esan diot.
    ——Oso modernoak dira.
    —Uste dut Martak esan nahi zuela politak direla.
    ——Itxoin beste batzuk erakutsiko dizkizut.
    —Baina ez zaizkit gustatu. Eta esan diot:
    ——Badakit objektu gisa ederrak direla,
    —baina ez dakit ondo ematen ote didaten.
    ——Oso ondo dauzkazu. Lehen bagenuen afixa bat
    —Eduardo Noriegarekin, hain justu modelo honekin
    —eta zurea bezalako bizarrarekin.
    —Ez dut ulertu Eduardo Noriegak
    —zer esan nahi ote zuen Martarentzat.
    —Gainera dirua tarteko dagoen harremanak
    —estrainioak eta xelebreak izaten dira berez,
    —baina Iberdrola Dorrea geureganatu arte
    —dirua tarteko da gure harreman guztietan;
    —beraz, horregatik, ez dut zertan arduratu
    —kasu honetan ere dirua tarteko dagoelako.
    —Kontua da, Eduardo Noriegarena
    —esan duenean, ez diodala Martari
    —aitortu nahi izan gustatuko litzaidakeen eredua
    —Hönecker Xostakovitx Etxebarrieta Cardenal dela.
    —Fitxa bat bete du enkargua egiteko.
    ——Hauek nahiago ditut, ez dutelako apaingarririk.
    —Apaingarriekin lehenago zahartzen dira
    objektuak —esan diot. Hildako nire amonaren
    —teoria bat zen. Nire amonak, ziur naiz,
    —ez luke nahi kolono batekin esposa nadin.
    ——Astearterako izango dituzu —abisatu dit.
    —Egoerari amaiera eman diogu.
    —Txillardegik kolonoei buruz hitz egiten zuenean
    oskolezko betaurreko marroi-laranjak zeramatzan.
    Oskolezko betaurreko marroi-laranjak zeuden
    —erakusleihoan nobedade gisa estrategikoki kokatuta.
    —Baina nik nahiago ditut, askogatik, Cardenal
    —burkidearen betaurrekoak. Uste osoa dut
    —betaurrekoen azken bataila pastazko
    —betaurreko beltzen eta oskolezko betaurreko
    —marroi-laranjen artekoa izango dela.
    —Gainera Hasier Etxeberriaren dokumentalean
    —Txillardegik Josu Muguruzari laudorio egitearren
    —esan zuen ez zegoela jakiterik Muguruza
    —marxista-leninista ote zen edo ez. Eta hori
    —ez zitzaidan inolako laudorioa iruditu
    —Muguruza bezalako marxista-leninista batentzat.
    —Horregatik hautatu ditut zalantza zipitzik
    —gabeko marxista-leninisten betaurrekoak.
    —Nahikoa zabalak, erosoak, konplexuak,
    —kontraesankorrak eta anitzak dira
    —pastazko betaurreko beltzak.
    —Gaur betaurreko berriak erosi ditut.
    —Gaur maitemindu egin naiz kolono batekin.
  • HAU EZ DA ALIANTZA TAKTIKOA   (2012)
    —Jomugan zaituztegu,
    —zibilizazioen eta herrien arteko
    —guden sustatzaile erreboltariak!
    —eta hala izan ez dela dioenak
    osteratxoa egingo du epaitegira
    —adierazpen errebisionista egiteagatik.
    —Ez dugu geure jokoa ulertu nahi izan:
    —batzuek garagardoa hatsean eta besteek kafea,
    —batzuen freskagarria besteen ron-kola.
    —Beltzez estaltzen dugu lepo gainekoa batzuek,
    —Geure buruetan dagoena ikusten duzuenez
    —ez dugu ezer ulertzeko ahaleginik egin,
    —jakin ez zenezaten azken unera arte egingo genuena.
    —Irrati formulak entzuten ditugu eta
    —dubstep epileptikoekin zapaltzen dugu mahatsa
    —eta bizarra egiten digute harizko laukoteek.
    —pedantekeriaren aurkako populistak!
    —Duela hogei mende San Jose plaza habitatzen genuenok
    —edo duela hogei minutu heldu garenok
    —700-euristen eskuez sakelakoetako dezibelioetan
    —rap azpiproletario yankeea entzutea laket dugu.
    —Pedofiloak gara. Eta gerontofiloak.
    —Gurtu egiten ditugu poligamo asexualok:
    —Malcolm eta Maradona,
    — PASTELDEGI OSOA NAHI DUGU!]
    —Hau ez da aliantza taktikoa,
    —talde bera dugu osatzen.
    —Zelula bakoitzean haragitzen ditugu
    —abangoardia eta erretagoardia:
    —koadroak gara, liderrak eta ardiak;
    —dominatzaileak eta dominatuak.
    —puntu berera helarazi gaituelako;
    —aurrekontuak eta konbikzioak batu gaitu,
    —burua estaltzeko daramagu kaputxa
    —Eta paperetan egotearen beldur dena ere
    —trenean sartuko da: Maximilien da gurekin.
    —Zerbitzariak, komun garbitzaileak,
    —maisu-maistrak, arratoiak gara. Eta katuak.
  • GAURKO AFARIA   (2012)
    —Ez dagokion horretan parte hartu eta matxinatzen
    —denean, ordea, esaten diot: geldi hor, anai-arreba,
    —ez duzu arrazoirik. Langilea zara, beraz lanera.
    —jada ez zara langilea, tipo arriskutsu bat baizik
    .
    — ARTURO UI
    —Bada jendea uste duena hondamendia dela
    —bizkartzainak langabeziara joanen direlako.
    —Frantzian 1946an Poloniarako eremuetara
    —zihoazen tren-gidarien desagerpenak langabezia
    —igoko zuelako kezkatu zen jende bera da.
    —tutoretza orduetan inbertitzen duten denbora
    —neurtzeko sistema instalatu dutelako.
    —Duela lau urte atezain, informatikari eta
    —fakultateko langile teknikoentzat sistema bera
    —Bada jende diruduna egunkarietako zutabeetan
    —beheko klasearentzat idazten duela dioena.
    —1872an Eskoziako oihal-fabriketako umeei
    —gauez zopa ematen zien jende bera da
    ——egunez goikoentzat jertseak egiten
    —Benjamin Atutxa jaun sozialdemokrata erail
    —nahi omen zuelako. Benjamin Atutxak
    —funtzionarioen kopurua gutxitu behar dela
    —eta de facto milaka langile euskaldunen
    —bizitza itxaropena hamar urte jaitsi behar dela
    —dioenean txalotzen duen ia jende bera da.
    —«Murrizketak egin behar dira» esan du
    —Benjamin Atutxak. Eta gero jarraian:
    —«Abiadura Handiko Trena egin behar da».
    —Txalo egin dio trenaz baliatuko den jendeak.
    —Herritarren ehuneko laurogeita hemeretziak
    —ezingo duela erabili dakien jende bera da.
    —Bada jendea egongelako leihoa ixten duena
    —kalean grebalariek, langabeek edo prekarioek
    —txistu eta karranka egiten dutelako
    —kontsignak eta exijentziak aldarrikatzen.
    —Eta egongelako jendeak pentsatzen du
    —«astunak» edo «betikoak» direla.
    Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan
    —leporaino betetzen dituen jende bera da.
    —Horixe da gaurko afarira etorriko ez den jendea,
    ordurako ahoa belarrez beteta izango duelako
    —Marcelino Orejak izan zuen bezala.
  • HOGEITA BAT PROLETARIO   (2012)
    —klase ertaina izatea. Gurasoek baino papergintza
    —maila altuagoarekin nomina murriztua
    —eta diru-sarrera ezegonkorrak izango ditugu.
    —Gure belaunaldiak ez du alienazioa suarekin
    —konpontzeko zilegitasunik: ez ditu ez bat-bateko
    —insurrekzioa ez bortizkeria mitikoa praktikatuko,
    —Gure belaunaldiak ez ditu emantzipazioa
    —edo erreakzioan esku laua edo ukabila
    —hodeietara altxatuko, ez ditu haizatuko
    —armiarmak, elefanteak edo mailuak.
    —Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek
    —aurretik eramango. Ez dugu epikarik,
    —bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik.
    —Mediokreak gara, Alderdi Ekologistaren aginduz
    —geure anai-arrebak Afganistango gudan
    —hiltzen ditugunean. Mediokre nahi gaituzte,
    —Ez da 2010a proletarioek Verdi
    — langileekin dabilenekoa,
    —ez da 2010a komunetan Beethoven
    — kantatzen denekoa,
    —gure musikek ez dute erritmorik
    — binario alienatutik landa,
    —gure jaiek ez dute zoriontasunik eta tristeziarik,
    —ezin da narkotikorik kontsumitu, gure jaietan
    —ezin da jendea ezagutu, ez dago geuretzako lekurik.
    —Mediokre nahi gaituzte eta guk
    —Zabortegiko hitzen gose gara eta
    —ezagutza errondan arduradunak identifikatu ditugu.

 

Etxebarria, Juan Anjel   —1934-1996—

  • BERTSOLARIAK   (1963)
    —Zerua illun, lurrean bero.
    —Bertsolarien begira
    —millaka lagun; oraindik ere
    —Aurreko oltzan zazpi kantari
    —ta millaka begi tinko.
    —Batzuk bertsoak bota, besteak,
    —sari legez, barre pranko.
    —Bertsolarien ateraldiaz
    —entzule bat berotu ta,
    ori ederto! deadar dagi.
    —Ingurukoak barrezka.
    —Ekitaldia aurrera doa.
    —Bertsoen mamiña ausnartzen
    —dago jendetza. Azkena da ta...
    —Iraungo al dogu! Amen.
  • GAIXOALDIA   (1967)
    ogean gaixorik natza.
    ogean gaixorik natza.
    —gaur pozgarri, biar latza.
    —egitera datorkidaz.
    —borreruen menpeko naz.
    —Itz gogaikarri-txirringan
    oiñazez nabe akitzen.
    ogean gaixorik natza.
    —Nere gogaien aldia
    —da. Orain ni agintari.
    —Poz-aldia:
    —ta jakintzazko gogaiak
    —Illabete bi ogean
    —Baiña ortan
  • EDURRA DANEAN...   (1967)
    —Edurra! begion poza!
    —Leioan nago ikusten.
    —Gogoaiak, maro antzean,
    —gogoa dauste estalduten.
    —Txoriak igesi ikaraz.
    —Gizonak arin, pozago,
    —Utsago ta zuriago.
    —naiko da, noan barrura.
    —Su-ondoan eserita
    —Gero irakurtzen asten naz.
    —Edurra leiotik deika
    —Noizean bein, ara naiez,
    —leiora ditut begiak.
    —Su-ondoan, baiña, leunki
    —laztanduten nau beroak.
    —Burua sutondo gori
    —biur yat. Garrak lez, gogai
    —argiak goratzen yataz.
    —Unetxo batez itxi dot
    —liburua. Alboetara
    —suak geldi igoten dau.
    —Bioi begira nagola
    —gogo-pakeak artzen nau.
    —Neguko eguraldia.
    —Etxean dogun beroa!
    —gogoan amets gozoa
  • ONGI ETORRI   (1974)
    —Kale-ertzean «Ongi-Etorri»
    —artean argi gorri bi zintzil.
    —Atzeko orman Euskalerriko
    —Ardao bat arren, eskabidea
    —egin dautsot, sar-berri nazala.
    —bidez nik «Ongi geldi» zabala.

 

Etxebehere  

  • ABERATSA   (1858)
    —Iguzkiak zeru oro arintzen,
    —Bere argiz izarrak goibeltzen,
    —Aberatsa orok isentsatzen.
    —Heldu zaizko etsaiak agurrekin,
    —Erromesak saski gapoinekin,
    —Aberatsa ona beharrekin.
    —Hura nahi aixkide zikoitzenek,
    —Haren beldur ohoin handienek,
    —Hari agur langile hoberenek,
    —Gatz darite solas ergeletarik,
    —Emetasun elkor beharritarik
    —Aberatsik nihon burokarik.
    —Aita goibel errexki ahanzten,
    —Aberatsa itzalek ez bozten.
    —Sehaskatik aitoren semetsua,
    —Aberatsa nihoiz zorritsua.
    —Hoberen da beti aitzindaritzat
    —Ez hartua nihoiz ohoin batentzat
    —Ikusia ainitzez kristau ontzat,
    —Aberatsek urre eskolatzat.
    Oro beldur hekin ilkitzetan,
    —Aberatsek miriku orotan!
    —Poker zonbait zaiotenean jauzten,
    Domistecon auzoek erraten,
    —Aberatsei guziak onesten!
    —Min ttipi bat dutenean hortzetan,
    —Sobera jan azken bazkaritan,
    —Andre oro mokanesak eskutan,
    —Bego Jauna makurren xuxentzerat,
    —Nor non zer den behin agertzerat,
    Oro gare jautsi behar hobirat,

 

Etxeberri, Agustin   —1849-1890—

  • MARIA ALEGIAZKOA   (1885)
    —Maria da kiloa gerrian,
    —Bere gelan iruten hari xoilik.
    —Kantatzen du boz batek kanpotik:
    ——O! Maria, ene maite bakharra,
    —Ager zaite apur bat leihora.
    —Zeru-goran usu dire izarrak,
    —Haizeari gan zaizko indarrak.
    —Zure kantaz axola darokat,
    —Ezen noa utzirikan leihora
    —Itxas-zolan arrain bihurtzera.
    ——O! Maria, zu biziz ganbiatzen,
    —Arrantzale banoa ur handitan,
    ——Arrantzale gaixoa itsasoko
    —Zuk sareak hedatu orduko,
    —Ni, xoria, hegaztin arin, airez
    —Larrez larre gan niro hegalez.
    ——O! Maria, zu aireko xoria!
    —Zainduren tut, zure oihan-sasiak,
    ——Xori, eper, kaila, pasa denboran
    —Ni lorea sort nindake bet-betan;
    —Gordez hantxet landa soroetan.
    ——O! Maria, soroetako lore
    —Idortean, xirripa naiz sortuko.
    —Nik freskatuz ez zan histuko.
    —Ur-xirripa garbirik zu sortzean,
    —Ni hedoia nindake airean.
    —Ihes ganen itsasoz bertzaldera,
    O! Maria, hedoririk ederrena,
    —Ikhustean zu gora igana,
    —Itsasoko haizea naiz eginen
    —Itsasoko haizea zu sortzean,
    —Elur, hormak, urtzen dituena.
    O! Maria, zu iguzki ederra,
    —Ahoz zuri, higa niro bizia,
    —Nik diotet sorgineri gauean
    —Argituko akelar bidean.
    O! Maria, gauaren ilargia,
    —Ni lainoa altxa niro lurretik,
    —Gau guzian gordeko zaitut nik.
    —Lainopetik ezin badirot argi,
    —Ni, arrosa, lore bote guzian
    —Zabaldua, jar niro sasian.
    O! Maria, zu jartzean arrosa,
    —Ni apexa nindake urosa!
    —Etortzean, oi zure aldaxketan
    —Zoaz hortik, zoaz, aldi huntako,
    —Saretara ez nauzu bilduko.
    —Lehenago bilakaturik ni haitz,
    —Mendietan bakez biziko naiz.
    O! Maria, arbolarin itxuran
    —Sort bazinte nonbeit mortuetan,
    —Ezker-aien bozik niro bilaka,
    —Bizitzeko zurekin besarka.
    —Haitz zahar bat tinkatuko duzu.
    —Jauntzi xuri, ni, serora lasterrik
    —Komentuan nindake sarturik.
    ——O! Maria, komentu zerratuan
    Oihartzuna atzar niro bozturik,
    —Zure boza eneturen dut nik.
    ——Oihartzuna, komentuko barnetik
    —Hedatuko haran urrunetara.
    —Herioak ni gorputz zilora.
    O! Maria, zure hil-ezkiletan,
    —Suntsiturik zu izatekotan
    —Egin niro zure hobiko lurra.
    ——Egiazki orai zaitut sinesten,
    —Ez nauzula faltsoki bilatzen.
    —Ereztun bat, hori ene eritik,
    —Beira zazu nitaz oroiturik.
    O! Maria, bozkariotan nago.
    —Zu leihorat agertu orduko;
    O! Maria, beha zeru-gainari,
    —Nola diren izarrak itzali.
    —Gorde beraz, zure bihotz guzia,
    —Amodio eta aurpegia.
  • DESERTURRA   (XIX. mendea)
    —Zorigaitzik dorpenak zitzautan jasaitea.
    —Desertatuz uste nuen hobeki izaitea:
    —Pentsamendu zoroa, hik egin naikan kaltea!
    —Buru-kolpe itsua, hik egun batzuengatik,
    —Sekulako zertako nauk galarazi herritik,
    —Gehiago ote naitek ikusiren bizirik.
    —Gaizkirik den gutiena egin gabe nihori,
    —Zer malura, gehiago etzautala zilhegi
    —Agur baten erraitea nere sorlekuari!
    —Nere baitan gozo onik orai ez da sekulan.
    —Bihotzeko har batekin izpiritua alan,
    —Beti beldur aintzinegi sangoa sar dezadan.
    —Sor-etxola nere hura larrain bixkar batean:
    —Bixta-bixtan hantxe dago iturri bat aldean.
    Oh! nik nuen zoriona han bizi nintzenean.
    —Non zaituztet, mendi urdin, txirripa ithurriak,
    —Non lehengo nere bide, txingola iduriak,
    —Besta egun herrikoan nere gazte lagunak
    —Txirola joz, badoatzi kantuz plazara denak:
    —Gaur pilotan, bihar dantzan hekien atseginak,
    —Ni, hetarik urrundua, zer nere bihotz minak!
    O ezkila! hi neretzat lehenik jo huena,
    —Hik orobat joko bahu nere azken orena!
    —Hire itzalean nian bizirik urosena.
    —Nere ama orai urrun, kausitzen dut niganik;
    —Gehiago ez dut hemen haren begitarterik.
    —Ni hor, ez adiskide bat nitaz arta duenik,
    —Ni hor, nere oinazetan konsolatzen nauenik.
    —Hemen jende arrotzetan ni hiltzen naizenean
    —Bihotz minik gabe naute ezarriren lurpean.
    —Nor daut gero, noiz edo noiz, oroitzapen batean,
    —Loretto bat pausaturen nere tonba gainean.
    —Bozkarioz bizitzera, ukaturik herria,
    —Bai ondikotz! kiratsa zait desterruko ogia
    —Ur-txirripa ez da kaltzen nihoiz ber' ohetik,
    —Ez eta ere arroka, sortua den menditik.
    —Hek bezala sorlekuaz amodio izanik

 

Etxeberria, Martin   —1974—

  • INFINITUAREN ZATIAK   (1999)
    —zegoen isilik,
    —nire ukalondo ezkerra
    —zaintzen balego bezala.
    —Mahaia laukizuzena eta marroia zen.
    —Ni mahai horren eskuinaldean
    orri hori batzuetan idazten
    —karpeta arroxa ahul baten gainean.
    —Tuliparbolen atzamarrak
    —han zegoen
    —bere platertxo
    —eta bere koilaratxo zikinduarekin.
    —Ireki gabeko azukre koxkor
    —ez dizkit zeruak esango.
    —Nire neurriko bokala da.
    —metaforarik onena.
  • TXEKOSLOVAKIA   (1999)
    —Txekoslovakian, S zava ibaiaren gerrialdean
    —ezagutu zintudan. Zure morroi ijitoek
    —diamante koloreko ur eta ziraunen gainetik
    oraturik.
    —zure bular gaiztoak
    Oraindik ere, kamioiei itzuri eginez
    —kalamua bezain gogorrak diren
    —zure hortzek
  • LARUNBAT ARRATSALDEA   (1999)
    —betetako
    —zorro bat da
    orain
    —nire bihotza.
    —Mantso
    —noa etxera,
    oso mantso.
    —Urrats bakoitzak
    —hitz bakoitzak
    odolezko katilu bi.
    —Etxe aldameneko
    —kokakola bat
    —Poema alu bat
    —Futbol partida
    —nire samina gainditzeko
    —balioko didan zerbait,
    —eta itsasoa
    —begiratzeko gogoa
    —ez dago ezer
    —esatekorik.
    —Hortzak bakarrik
    —Hortzak estutzea,
    —zilborra zimurtzea
    —pixa-arrastoei
    oinak asko busti
  • BILBO   (1999)
    —Enekuriko gaina igo eta Getxorako
    —gaizki frijitutako sanjakobo baten
    —barrualdea bezain hotza
    —Goizeko bostak.
    —Arratsalde laburrak gero,
    —musikarik gabeko koloreei begira.
    —Nire ihesaren zirriborroak
    —patriketan gordetzen,
    —mukiz egindako kaioek
    Oinik gabeko elurroldea;
    —iragana etorkizunarekin
    —Balkoiko butanontziari
    —eguzkiak nola ematen dion ikusiz,
    —bertara joan eta
    —zerutik eroritako bular hori
    —laztantzeko gogoa
    —besterik ez zait sortzen.
  • BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN   (2005)
    —bizikleta bat egingo dut
    —gauak arratsaren bidea topatu
    oinez ibiltzen asmatzen dudanean
    —zilborra hautsi gabe izango dudan
    ordurako
    —esnea izango duten oraindik
    —ikasiko ote duten
    —edota zentzurik izango duen
    —baina horrela dira gauzak
    —esaldi inozoz
    —betetako bizitzan
    oraingoz
    —jarraitu beharko dut
    —mahatsari ardoa ukatuz
    —inork jan nahi ez duen
    —platertxoko azken oliba sentituz
    —beharko du
    —bizikleta bar egingo dut
    —zure izenarekin orduan
    —eta poliki abiatuko naiz
    —gauetik arratserako bidean
    —ibai bat egongo da bertan,
    —txakolin zuriz egina
    —eta han topatuko zaitut beharbada,
    oinez,
    —gure patriketako harriak hartu
    —borobila bihurtuko dugu
  • BELDURRAREN KAFEA   (2005)
    —Idazle handiak horrela zioen arren,
    —beldurrak ez gaitu hobeak egin.
    —Urdinagoak eta ilunagoak beharbada,
    —baina hobeak ez.
    —kafeak lanera sartu arteko ordu erdia luzatu du.
    —Tarte hori, arratsalde txiki bat bihurtu du.
    —Eta pertsona hobeak egin gaitu.
    —egin gaitu hobeak,
    —eta parkean kieto mugitu ere egiten ez den zuhaitzak,
    —eta irratian ezustean jarri duten aspaldiko abestiak.
    —Horiek guztiek bai.
    —Horiek guztiek pertsona hobeak garela
    —pertsona hobeak egin gaituzte.
    —Beldurrak gogorragoak egin behar gintuen bizitzarako
    —eta samurragoak egin gara.
    —baina ez du lortu.
    —Eten horietan galdu baitzaigu begirada,
    —paperean idatzitako hitzetan,
    —negutik ihesi doazen antzaretan,
    —Beldurrik gabeko lekuetara alde egin dugu,
    —Gaueko antzarekin batera,
    —hegan goaz Afrikara.
  • PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA   (2005)
    —kartulina beltzean margotutako
    oparitu nizun
    —Ipuin bat eta belarritako batzuk.
    —Kolore zuriko hitz itsatsiek
    —eta zilarrezko paperez egindako balea batek
    osatzen zuten nire ipuina.
    —Itsasoan galdu
    —printzesa bat topatzen zuen
    —marinel bati buruzko
    —ipuin inozo bat zen.
    —Eta horregatik,
    —hurrengo egunean berriz idatzi nizun.
    —Eta horrela,
    —bost urte pasa dira.
    —Atzo,
    —esaten zuen hartaz gogoratu nintzen:
    —lurraz maiteminduta jarraitzeko.
    —Berdin maite zituela gereziondo loratuak
    —zein baso orbelduak.
    —Berdin aintzira izoztuak
    —nik ere hori esan nahiko nukeela bururatu zait.
    —inongo udaberrirekin
    —ni harritzen egon beharrik.
    —horregatik ezkondu garela neguan,
    —hotza era euria egiten duen sasoi honetan.
    —Konturatu ez garelako.
    Orain dela bost urte
    —urtarorik ez dagoelako.
  • BASURDE BURU DISEKATUAK   (2005)
    —Eta horretarako,
    —arratsaldero,
    —laranja belztuen abaroan.
    Orri hutsaren zeru txikian
    —hodei orbanak marrazten nituen
    —behin eta berriro;
    —nire buruaren aterki bakarra zirelakoan.
    —Klasikoen irakurketak eta diziplinak
    —idazle bihurtuko ninduten.
    —Poeta.
    —Eta hilezkorra izango nintzen,
    —izar hotz urrunen
    —Nire poemak
    —ibaira jaurtikitako
    —harri kozkorrak izango ziren.
    —Eta, aldi bakoitzean,
    —ura borobila bihurtuko zuten.
    —Metafora perfektua.
    —Hitz likidoa.
    —kafe asko edan nuen
    —eta laranja asko jan nituen.
    —Gero,
    —Goitik behera.
    Oraindik ez naiz erabat lehortu.
    —ez diot idazteari utzi.
    —baina hortzak behintzat,
    —gero eta okerragoak ditut.
  • TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN   (2018)
    —gure etxera etorri
    —atea jo zuenean,
    —uniformez mozorrotua iritsi zen.
    —Horregatik hasieran
    —bere biboteak ikusi nituen arte.
    —gasolinaz zipriztindutako
    —euri-putzuen antzeko.
    —aintzirako buztin zuriz eginak.
    —Biboteak ziren soilik
    —nor zen salatzen zutenak.
    odol herdoilduz gogortuak,
    —eta ke iletsukoak.
    —bere ahotsak
    —etxe barruko paretak
    —bere ezpataren oihartzuna baino ez zen,
    Gizonak
    Orain jaioberriak
    baizik eskopetak.
    Ez ostadarrak,
  • PORNOGRAFIA   (2018)
    —Gerrikoa askatu
    —eta neguko euliekin solasean
    —arratsalde osoa.
    —Nire bizarra orraztuz,
    —azogezko eskaparatearen barruan
    —larruzko traje merke bat izan
    —behin eta berriro,
    —heriotza txikien tiobiboan
    —zorabiatuta.
    —Norbere buruari
    —hil-kanpaiak jotzearen
    —intziri kosmetikoa.
    —dagoeneko.
    —Lehortuak ezpainak,

 

Etxeberria, Patxi   —1900-1989—

  • BOST LORE   (1933)
    —I. Mendiko lilia
    —Garagarril goiz batez eguras nahiean,
    —Muinoz muino nabilzu zure belarrean:
    —Leizaran egiz eder zure oin aurrean.
    —Txit mardul dago Izadi hain hegal hezean.
    —Txoriak abeslari, bigun ipartxoa:
    —Ai nuke beti zugan nere egoitzatxoa!
    —Eguzkiren muxu-pa datorkit ondora,
    —Gorrotorik gabeko laztantxo beroa.
    —Holaxe dut ezagun gain honetan beti.
    —Badituzu loreak, zuhaitzak ederki:
    —Zorion oro zugan arki al baledi!
    —Ene! Bai lore ederra han, garo artian:
    —Ezin aspertuz nago hargan bi begiak.
    —Gauean ihintz goxoak ikutuz orriak,
    —Apain dago, Belabi, zuk sortu-liliak.
    —Lilitxo! Bakarrik zu? Bakarrik mendian?
    —Besterik ezin sor al Belabi maitian?
    —Lotsaz bezela zakust kutuntxo neria...
    —Erne ziran: lehengoan eskutzar haundi bik,
    —Hor eraman zituzten, txit urrun hemendik...
    —Doilor, zeken, gaiztuak! Ez dute bihotzik!
    —Izadi emankorra aberats da beti:
    —Haren aginduz nago hemen, geldi-geldi.
    —Gizona zer? Itzala. Buruz jantz baledi!...
    —Ez luke; noski, izango hainbat tentelkeri.
    —Luzaro biziko naiz Zuretzako beti.
    —Lilitxo ederraren eske lotsatiak,
    oso bigundu dit gaur barrunbe guztia.
    —Gora zazu Jainkoa zabal zure usaia-
    Otoi luzez daukazu gaur olerkaria.
    —Pozik noa etxera; txit naiz zoriontsu:
    —Belabin loretxo bat det nik gaur eskertsu.
    —Ez nik kalterik egin: txit nago baretsu;
    —Goi-jauna nere alde zait, noski, agertu.
    —Belabin ez dagola gaur nere kutuna...
    —Gerta ote diteke amets egiduna?...
    —Nahi orduko ez zait gaur etorri eguna.
    —Lauak! Arintxo nintzen mendiruntz bidian:
    —Banun ikara eta dar-dar bihotzian.
    —Asnaska hemen nauzu atzoko tokian...
    —Nahigabez erori naiz kordege lurrian!
    — Lilitxo! Nora zera nigandik ihesi?
    —Garoa hemen dago, ta, zu ez ageri!
    —Nor izan da gaiztoa? Nork zaitu ebatsi?
    —Minez nagokizuke gaur geroztik beti.
    —Behin lore bat maite izan... Mendiko lilia!!
    —Arrotzak eraman dit kutuntxo txikia...
    —Negarrez bustia det geroztik begia...
    —Ezin det nik onetsi ebasle maltzurra:
    —hona sartu baitzait osoro barrura.
    —Belabi, ez zak sortu lilitxo biguna,
    —inorentzat ez neka gaurgeroz burua.
    Oi! Belabi! Belabi! Nik zaitut aurrian,
    —inoiz ikusten badet lorerik ontzian.
    —Lilirik ezin bizi ontzi kaxkarrian...
    O! Belabi! Belabi!
    —Nola zutzaz ahantzi?
  • HASERREA   (1937)
    —Auzoko kankailuak jo dit saihetsean.
    —Amak garrazki du min orain bihotzean...
    —Hain gure genuena geron baserrian.
    —Akerrek sortu zuten guretzat gudua:
    —Hain zitzaien horrela harrotu burua...
    —Bitartean hura zen euskaldun osua.
    —Azkeneraino eutsi, hil behar-ta ere:!
    —Eginkizun ederra oso zuen bere.
    —Eskaintz gaizkatzailea egonarriz bete...
    —Guztiak ez egiten beste horrenbeste.
    —Lagunei esan zien: Hobe da, zoazte!
    —Aberriari zabal etorkizun ate.
    —Eraso zakarrean irauna bezate.
    —Euskotar aho-zuri, bildotsak bailiran:
    —Nahiago nikek orain indarrean izan.
    —Ahitu zaidak arnasa, horren pixka nintzan...
    —Jainko! Hartu nazazu sutopa bainintzan.
    —Bitartean, ordea, bere buru galdu.
    —Eskaintz haundia dio Goi Jaunak onartu...
    —Alargun onak ezin seme zintzo ahaztu!
  • BORROKAK   (1938)
    —Gizon batzuk dirala gerta gogaikarri.
    —Beren asmoak beti lehen mailatan sarri....
    —Herri xehearentzako astuntxo lakari.
    —Gutxi garen apukoz ezin egin gudu...
    —Hamaikatxotan listu guk irentsi dugu.
    —Anaia nuen zintzo, euskotar benaz
    —Arbasoen gogoan hartzen zuen arnas
    —Ematen ez zigula okerrean urrats....
    —Agian norbaitentzat hark izaten akats.
    —Eman behar zuela okerrean zitu.
    —Anai maiteak zuen basoan aditu....
    —Eman amari muxu ta bihotza lehertu
    —Senideok guztia genuen ulertu.
    —Laster zioten soina berunez ubeldu.
    —Geroago Artxandan, minez elbarritu
    —Ezin joan inora! Norbaitek sakaildu.
    —Izenik ez diote oraindik goraldu...
    —Herrian gutxiago aintzakotzat hartu.
  • TXINAN   (1952)
    —txantxangorririk
    —hari begira ezingo
    —egin bertsorik.
    —izkutatzen zen gaixoa
    —txuntxunaz ezin hiztxo bat
    —esango dizut.
    Oroimenean dira, aldiz,
  • IHAUTERI   (1988)
    —Ihauteri dugu gaur, zoroen eguna
    —Euskaldunok inondik behar ez deguna.
    —Ez dugula opako inondik ez duna.
    —Rio nazkagarrian brasildarrak ero
    —Zabalkundeak dakar arnasez txit bero.
    —Inork ez ikusi nahi letorkena gero...
    —Negar malkoa darit ohean gauero.
    —Alboko biztanleak, hotsaundiz ibiltzen
    —Guztion etxetara irratiz iristen....
    —Behinola haratuzteak, izaten zituzten:
    —Hiru egun ondoren barau estu zuten.
    —Gurasoek apalik esaten ziguten....
    Orduko egun latzak oroituz gatxauden.
    —Euskotarren sinismen behinola bai zutik
    —Ez digu aitortu nahi mokolo gezurtik.
    —Beheraka egin digu egunero ordutik....
    —Piztea dagokigu oraintxe bertatik.
    —Tamalez, askorentzat, eginkizun gaitza!
    —Bigunagoa omen Aizkorrin harkaitza.
    —Lotsagutxiko dator lasaken ekaitza....
    —Eska dezagun zintzo Goi-goiko emaitza.

 

Etxeburua, Arantza   —1966—

  • TXINATAR AUZOKO TABERNA BATETAN   (1992)
    —soinekotik gainezka,
    —primadera goiztarrez errukirik gabe ebagitako
    —loreak, orain ihartuak.
    —Hiriaren haur besoetakoak,
    —izerdi eta tabako errearen usainean zarete usteltzen
    —hamaika margoz igurtzitako
    —Irindutako barra hautseztatua
    —non absentaren zirristadapean
    —geldiro,
    —azukre koxkorrak desegiten bait dira.
    —Marmolezko mahai hotzen aurrean
    —denboraren iragaiteak zainetan lagatako
    —ebatondoz josiak
    —begibakar, herren, besamotz
    —garai batetako asfaltoko piratak musean
    —horma gainean geldirik, mututurik,
    —armiarma sarezko errezel batez inguraturik
    ordua berriz joko ez duen
    —zurezko erlojuaren begirada itsuaren azpian.
    —zigarro ke laino batez inguratuak,
    —irrati mendetsu bati darion
    —tango neketsuaren doinuan
    —kanela pastixak gozatuz
    —azken une beterreak agortzen dira,
    —Bartzelonako txinatar auzoko
  • IZKUTATZEN ZAREN HORRI   (1992)
    —kate hotsak entzuten dira,
    —ihintzez umeldutako
    —ezkilen soinuari zukurutz ihes egiten dion
    —ageriko goizaldietako irudi ainubea.
    —Goizeko eguzkiaz zeharo itsuturik
    —elur loreen artean izkutatzen zara
    —eta ez zara inoiz biluzten.
    —zure gelaskako bakartasunean
    —ez duzu, oraindino,
    —bizitza ardoaren zapore hordigarria dastatu,
    —ez inoiz zure buruagan sinestu.
  • JAIZKIBELGO MENDI GAILURREAN   (1992)
    —gure arbasoen urratsak,
    —zure bihurguneetan zeharkatutako
    —baso jori ziren horietan,
    ozpelean
    —jauntxoek damakilengan ereindako haziaren
    —dorreak,
    oraindik lehorreratzen dira gauean.
    —itsas-lanbroa denean,
    —zaldien kaskoen hotsak entzuten dira,
    —Jaizkibelgo mendi gailurrean.
  • ZERBAIT HAUSTEN ARI DA   (1992)
    —nonbait.
    —Kristal apurtuzko
    odol zipristinak
    —eta orbainak
    —zurezko zoluan.
    —eta alkohol hatsa
    —nonahi.
    —Mihi moteletan
    —ameskaiztoen
    —Supazterreko sua
    —gorrotoaren odolez itzalia,
    —geroaldi ilunetako itzalak
    —nonahi hedatzen dira.
    —Isiltasuna, ordainez,
    —haur baten nigar itoa

 

Etxegarai  

  • NORAT ZOAZI, ZU, ADIXKIDEA?   (1790)
    —«Norat zoazi, zu, adixkidea?»
    —«Donapaleora dut egungo segida;
    —Urreño bat deramat bertze baten bila,
    —Baldin Lapurtar hoiek jalgitzen badira».
    —Lapurtarrek jin ziren, trebesak doblezka
    —Joko askiren orde bazuten nobleza;
    —Galdu duen gaixoak buruan har beza
    —Ez dela, egun oroz, lapurtarren besta!
    —Azantzako semea nik ez dut mendratzen,
    —Bere parerik ez du pilota botatzen;
    —Bai, bainan Perkain hori ez zuen latsatzen
    —Hek zazpi joko eta gurek bederatzi;
    Orai betetzen ditu bederatzi urte,
    —Baigorrin trufa onik egin zinaukuten:
    —Gure gasna-sariak joan zinauzkuten...
    Ordainak baitiaguk, hor konpon zaitezten!
    Orai, lapurtar jaunak, zuek zer zaitzue?
    —Monedako etxea hurbilxko duzue;
    —Eskasten bazautzue, hartarat zoazte,
    —Hok ere, ene ustez, zerbait bait dirade!
    —Gizon bat aberatsa izanikan ere,
    —Holako zimikoak senditzen dirade!
    —Amikuzeko duzu bai Donapaleo;
    —Hango ez bada ere, hurbildik darraio...
    —Aldudiarrak eta ainitz gehiago
    —Handik hasi zeraizku dihuru karreio.
    —Azantzako Jaun Pedro, artexa zirade,
    —Akizko uretarat zoaz berriz ere...
    —Jiten zireneko, prest egonen girade.
    —Ur epelez mainuak, saldako oilaki!...
    —Gorputzari bereak emaiten badaki;
    —Antzara ixter zenbait jan beharko ditik
    —Dirurik ekartzekotz Donapaleotik!

 

Etxepare, Bernat  

  • POTAREN GALDATZEA   (1545)
    —«Andrea, Jeinkoak drugatzula, orai berdi girade;
    —pot bat, otoi, egidazu, ez zaitzula herabe;
    —nik zugatik dudan penek hura merexi dute».
    —«Eia horrat, apart' hadi; nor uste duk nizala?
    —Horlako bat ez dut uste nik ikusi dudala;
    —horrelako hitz gaixtorik niri ez darradala
    —berzer erran ahal baititza; ez nuk uste duiana»
    —«Andre gaixtoa bazinade, nik ez naidi kondurik;
    —ene ustean ez dut erran desonesta den gauzarik;
    —pot bat niri eginagatik, ez zinduke laidorik».
    —«Hire potak, baziakiat, bertze gauza nahi dik».
    —«Anderea, azti zira nihaurk erran gaberik».
    —«Bada utzi ahal bainentzak ni holakoz ixilik».
    —«Horrein gaitz ziraden gero, eginen dut bertzerik:
    —nik zer orai nahi baitut, heben duzu eginen».
    —«Uste diat eskuiarki ez hizala burlatzen;
    —gizon hunek orai nuia heben laidoz beteren?
    —Eiagora, nik zer daidit?» «Zaude ixilik hanbaten».
    —«Etai lelori bai lelo, pota franko, bertzea bego.
    —Andrea, mintza ahal baitzinde bertze aldian emeago».
  • EMAZTEN FABORE   (1545)
    —Emazteak ez gaitz erran ene amorekatik;
    —gizonek utzi balitzate, ez laidite faltarik.
    —Anitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,
    —arizki eta desoneski baitituzte aipatzen,
    —ixilika egoitea ederrago litzate;
    —andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.
    —Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite,
    —haiez ongi erraitea onestago lizate.
    —Handi eta xipi oro haietarik girade.
    —bat gaitz erran nahi bada, oro bardin sartzia;
    —ixil ladin nahi nuke halako den guzia;
    —Andren gaitzerraile orok behar luke pentsatu
    —bera eta bertze oro nontik ginaden sortu;
    —amagatik andre oro behar luke goratu.
    —Gizonaren probetxuko emaztea beti da,
    oro behin haietarik sortzen gira mundura;
    —sortu eta hil ginate, hark haz ez baginitza;
    —haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
    —Haren eskuz osoan behar soinera eta jatera,
    —eri denean andre gabe galdu gizon egurra;
    —hil badadi, hura nola, nor doake gainera?
    Ordu oroz behar tugu; ez da heben zer duda.
    —ez gizona ez etxea behin ere xahurik,
    —etxean den gauza oro gaizki erreglaturik;
    —Emazteak ez dut entzun lehen gizona jaukirik,
    —bana gizonek emaztea beti ere lehenik;
    —gaixteria jalgiten da beti gizonetarik;
    —zeren, bada, daraukate emazteari hogenik?
    —Bertuteak behar luke gizonetan handiago,
    —emaztetan nik dakusat ongiz ere gehiago;
    —mila gizon gaixtorik da emazte batendako,
    —gizon baten mila andre bere fedean dago.
    —Hek gizoner beha balite, ez litzate bat onik,
    —ez diroite deuskai denik utzi jauki gaberik,
    —anderetan zeren baita bertutea hobenik.
    —Nik ez dantzut emazteak bortxaturik gizona,
    —bana bera zoraturik andreari darraika;
    —zenbait andre hel baledi oneriztez hargana,
    —zein gizonek andreari emaiten du ogena?
    —Jeinkoak emaztea maite mundu oroz gainetik;
    —zerutika jaitsi zedin hartzaz amoraturik;
    —andre oro laudatzeko haren amorekatik.
    —donario guzietan guziz gauza emia;
    —gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia;
    —nola emaztea gizonaren petik buluzkorririk;
    —beso biak zabaldurik dago errendaturik,
    —gizon horrek dagiela hartzaz nahi duienik.
    —Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik,
    —ainguruiak bano hoboro ez larrake gaizkirik,
    —bana dardoa ematurik, zauri' ere sendoturik,
    —Nor da gizon modorroa hartzaz orit ez dena
    —eta gero halakoa gaitzerraiten duiena?
    —Ez da gizon naturazko hala egiten duiena.
    —Zeren ez du ezagutzen hala ongi egina?
  • MOSEN BERNAT ETXEPAREREN KANTUIA   (1545)
    —Mosen Bernat, jakin bahu gauza nola jinen zen,
    —Bearnora gabetarik egon ahal hintzanden.
    —nik ogenik eznuiela ongi 'gitez bertzerik,
    —erregeri gaizki saldu, gertuz ogen gaberik.
    —Jaun erregek mezu nentzan joan nengion bertarik;
    —gaitzez lagola entzun nuien, bana nik ez ogenik;
    —joan nendin, ez nagien ogen gabe ihesik.
    —Balinetan joan ez baninz, ogenduru nintzaten,
    —ene kontra falseria beti sinetsi zaten;
    —haren faltaz hasi nuzu jaugitiaz dolutzen
    —izterbegi duien oro nitan bedi gaztiga;
    —gaitza apart egoiztea beti ere hobe da.
    —Ni, gaixoa, etsaiari nihaur jin niz eskura;
    —ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira;
    —haren menean ez banengo, nik nukeien zuzena;
    —mirakulu banagi ere, orai ene ogena.
    —Falsu testimoniotik ezin ehor begira;
    —halaz kondemnatu zuten Jeinkoa ere hiltzera;
    —bekatore gira eta mira ez dakigula,
    —pazientza dugun eta Jeinkoak gitzan aiuta;
    —malizian dabilena berak diro mendeka.
    —Jangoikoa, zu zirade egiazko jujia;
    —zure gortean bardin dira handi eta xipia;
    —norkbait ere egin deraut malizia handia;
    —haier hura, otoi, barka; niri balia egia
    —Jangoikoa, zuk begira etsaiaren menetik;
    —nik eneak badakuskit ene gaitzaz bozturik,
    —Jangoikoa, egin dizit zure kontra bekatu;
    —haiez nahi ez nuzula, otoi, heben punitu;
    —zeren egon behar dudan heben hanbat gatibu.
    —Zuganako huts eginez nahi banuzu punitu,
    —errege eta bertze oro ene kontra armatu,
    —gogo onez nahi dizit zure egina laudatu
    —Haiek zer merexi duten, zuhaurorrek ikustzu.
    —Penak oro jiten dira Jeinkoaren nahitik
    —eta berak permititzen oro hobenagatik;
    —agian hula ez banango, hil nintzanden engoitik.
    —Ene etsaiak, galdu ustean, ene ona egin dik.
    —Berak batzu hil dirade, ni are nago bizirik;
    ongi egin uste baitut ohorezki jalgirik,
    —gaitza nola ona ere jauginen da bertarik.
    —Gaitz ekusi ez duienak hona zer den ez daki.
    —Hongi egitez, gaitz sofrituz behar dugu salbatu;
    orai dakit: Jangoikuak ez nu nahi damnatu,
    —heben ene penatzera zaidanean oritu.
    —aitak bere haur maitea gaztigatu ohi du;
    —bihi unak gorde gabe behar dizi xahutu;
    —Jangoikoak nitzaz ere hala agian egin du.
    —Mosen Bernat, pensa ezak kartzel' hori gaitz bada,
    —nonbait ere ifernuia are gaitzago dela;
    —heben hik badukek bana, haiek ez nork konsola;
    —Batre minik heben ez duk, lekot jalgi nahia;
    —hartzaz orit adi eta dukek pazientzia.
    —Bertzen gaztigari hintzan, orai hadi gaztiga;
    —pena honez orit eta hangoa ezak kojita;
    —hebengoaz bertzekoa ahal baheza eskusa,
    —untsa enplegatu dukek heben heure denbora.
    —Hor balego, gaztiga iro ihaurk bertze guzia;
    —bada orai gaztig' ezak, aldiz, heure buria,
    —kirisailuiari nola hiri hel ez dadia:
    —Jeinkoari gomend' ezak heure gauza guzia;
    —hark orori emanen dik bere merexituia:
    —gaizkigiler pena handi, pazienter gloria.
    —desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia;
    —Jeinkoari egiten duk injuria handia:
    —hura borrer egiten duk, juje heure buruia.
    —hartan kondemnatzen dukek ihaurk heure buruia
    —Erakustak ehon ere nor den ogengabia.
    —Jangoikoa, orai dizit egiteko handia:
    —hiri honetan heriotzez hiltzen duzu jendia.
    —Gatibutan hil ez nadin, gizon ogengabia,
    osorik, otoi, jalgiteko zuk idazu bidia,
    —«ogenduru zuian eta han galdu dik bizia».
    —Libertatia nola baita gauzetako hobena,
    —gatibutan egoitea hala pena gaitzena.
    —Ni bezala ez dadila, otoi, ehor engana,
    —ez eta 're hitz orotan fida ere gizona.
    —Jangoikua, zuk begira niri ere zuzena.
  • KONTRAPAS   (1545)
    —jalgi hadi kanpora!
    —Garaziko herria
    —euskarari eman dio
    —behar duien tornuia.
    orai dute forogatu
    —Lengoajetan ohi hintzan
    orai aldiz hik behar duk
    ohorea orotan.
    —Bertzeak oro izan dira
    —bere goien gradora;
    orai hura iganen da
    —bertze ororen gainera.
    —Baskoak orok preziatzen,
    orok ikasiren dute
    orai zer den euskara.
    Oraidano egon bahiz
    —hi engoitik ebiliren
    —Ezein ere lengoajerik
    orai ez da erideiten

 

Etxeto, Joanes   —1801-1887—

  • KATXOK BETIRI SANTSI   (1819)
    —Ez da behar lotsatu,
    Okasione guziez kuraie hartu.
    —Heier gomendatu,
    —Lehenik ontsa mintzatu,
    —Polikiño lausengatu.
    Orduan behar tuzte mandarikatu.
    Orai eta lehen ere
    —Lanak ziren orduan ere,
    Orai beno hobeki ginen halere;
    —Lehen Enperadore,
    Orai Luis errege,
    —Leheneko denboretan,
    —Bonaparten eskuetan,
    —Tenor' guzietan,
    —Haren anbizionia beti armetan.
    —Hura hilez geroz
    —Betiri Sants grado handitan,
    —Montaturik bot'esproinetan;
    —Borthaz borta dabila zela bridetan,
    —Errege Frantzian sartuz geroztikan.
    —Bidean joaile handia,
    —Lekaiotzat duelarik miseria;
    —Borta guzietan,
    —Bainan orotan du
    —Zaldi txar lepo mehia,
    —Kitazak, kita, Frantziako bidia,
    —Eta igor urte bat, aurten baino hobia.
    —Hunekilan bortz baditut,
    Ontsa konprenitu:
    —Betiri Sants nola dugun ohoratu:
    —Behar dugu desohoratu,
    —Atabal soinuz Frantziatik kasatu,
  • MONTEVIDEORA HELTZEAN GALDU IZAN ZEN UNTZIA   (1842)
    —Mila zortziehun eta berrogoita bigarrena,
    —Bertsu berri xarmegarriok eman izan nintuena,
    —Sujet bat errenkontraturik, zitakeien ederrena.
    —Inposible litakezu horren disimulatzia;
    —Berri horrek harrituren tu Espainia eta Frantzia,
    —Horrenbertze pasaiarekin galdu izan den untzia.
    —Untzi horrek haste-hastetik, Baionatik partitzetik
    —Zernahi sofritu izan du pena guzien partetik,
    —Urrun beti plazeretik Montevideorat heltzetik.
    —Nigarrez eta heiagoraz, partitu dira mundutik.
    —Ikusi zituztenean Montevideoko leihorrak
    —Hek zituzten munduko plazer guzien hundarrak,
    —Handik goiti deihadarrak marraskak eta nigarrak,
    —Ehun mila fritz egin ditu itsasoaren indarrak.
    —Gerlan ari 'zan dira herioarekilan,
    —Azkenean ito dira oro elgarrekilan:
    —Itsasoaren kolerak ereman tu berekilan.
    —Berrehun eta hogoi eta hamabi presuna
    —Memento batez ito dira, hauxe da bihotz-mina!
    —Zerurat egiten zuten bihotzez oihu samina
    Otoizten zituztelarik Jainko eta Birjina.
    —Untzi hartako pasaier gehienen gidaria,
    —Badakit nungo seme zen pasaierketaria;
    Ofizio trixtea zuen arras ene idurian,
    —Bere pasaier guziekin, zeruan dago agian!
    Ofizio txarra dute pasaierketariak,
    —Heldu diren urtiak baino juan direnak hobiak;
    —Letra letraren gainean igorri behar dira;
    —Deusik ez da gizona ez gizonari jakinak,
    —Guziak bentzutzen ditu Jainko Jaunaren dohainak;
    —Han ito dira gizonak igerika zakitenak,
    —Untzi hartako kapitainaz mintzatzen da jendia,
    —Nik ez dezaket konprendi zoinek dioten egia;
    —Ez da erremediorik engoitik, hek juan dira,
    —Afera hortaz auzitara nehor ez daite abia.
    —Hok ziren heiendako azken oren trixtiak,
    —Altxatzen zituztelarik Jainkoari begiak:
    —Miserableak ito dira, heiek e'in tuzte indiak!
    —Hamabigarren bertsuari orai noa hastera,
    —Sujeta frango bazen bainan presatzen niz finitzera;
    —Montevideora jin nintzen kantu hauien emaitera,
    Oxala hel banindadin Baionara kantatzera!

 

Etxezaharreta, Lucien   —1946—

  • HAZPARNE   (2012)
    —langileen ator besoetan
    —idortu eta zimurtu aurpegietan
    —eguerdiko burrunban
    oi ezinbertzearen nekean
    —eta lanik gabe dagonaren behakoan
    —udako iratzeen pean
    —goizeko izar ihintzak dauzkan dirdiretan
  • BOTANY BAY   (2012)
    orhoit naiz
    —Botany Bay,
    —gitarra soken
    —boz saminean
    —Botany Bay
    —itsaso lanhotik
    —zaukun kondatu
    —Botany Bay
    —Australian leihor bat
    —Botany Bay,
    —aspaldiko kantu bat
    —Botany Bay
    —agur sekulakotz
    —Botany Bay
    —burdinez lotua
    —gerla untzi sotoan
    —Botany Bay
    —farewell zion
    —maite pollitari
    —Botany Bay
    —irriz zagotzila
    —urrun hiltzerat zoala
    —Botany Bay
    —itsasotik itsasorat
    —munduko bertze zolan
    —Botany Bay
    —bi begiak isasoan
    —burdin azotek jana
    —betiereko erbestean
    —Botany Bay
    —leihor madarikatua
    —Botany Bay
  • PONTRIQUE   (2012)
    —hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
    —joan ziren gazte denborak
    ostatu keztatuen bolborak
    —goitika ala nigarrez arkupeak
    —gizon arrail laidostatuak
    —garratoin bat zalu bere zilora
    —Errobiren arramantza erauntsi biharamunetan
    —polizia kaskoen dirdiran
    —leihotik han Mon Bar odoletan
    —zerra zahia lurrean odol xurgan
    —han parrean jendea oihuka
    —zakur gaixoa goseti begiak amultsu
    ondoko nagusiak bi ostiko
    —jostuna goizik lanera joailia
    —kadira antolatzen Jeanne auzoko atxoekin
    —ilunbetako gau sorginarekin
    —espartingile ahantzia aspaldi joana
    —agorrileko lur ikara eta jendea kanpoan
    —Pontrique karrika miseriaren karrika
    —han ere Joanteguyren zurbiak zutik
    —bi xahar goxo saltzaile ziren
    —egun batez zorigaitza
    —ama haurra besoetan
    —gibeletik gizona harma eskuan
    —saltokiko zolan uste gordeko dela
    —bi tiro eta adio ama eta alaba
    —hirugarrena eta adio Etcheverry buhamia
    —ene karrika puntako ondarkinak
    —garratoin zirriztalarien besta
    —jende xeheak beren sosak zaintzen
    —Patxaren desafioak
    —txakur eta nagusien kontra
    —polizi autoen lerratze ixilak
    —eta kontrolak
    —Jacques Lafitte karrikako hesi burdinak
    —manifetako arats eta ostatu beteak
    —Aita Seme aintzinean PJko zakurrak
    —gora ETA militarra
    —«section avec moi!» dio kapitainak
    —Pontrique karrikan koktel eta harrika
    —gau luze gogorrak
    —bakartasun hotzak
    —ilargi ixilari so
    —auzoen leiho tinkien arteko argiak
    —barneko ezin egona
    —argi basoaren azpian paperak labur
    —hitzen nasaiari hutsa kolpeka
    —buruko minari etsipena irriz
    —telefonaren tirrintari so
    —where is my gipsy wife tonight
    —eta Leonard Cohen urruntasunetaz
    —plastikozko untziak ez dira betetzen ere
    —hatsa doa trebeska
    —zergatik hitzek min egiten duten ote
    —goiztiriko leinuruak zorionez
    —hiriko langileak hor dira xuxen
    —Lestraden etxen kroasantak onak beti
    —Café des Sports-en kafesne beroa hagunez
    —lehengo jabeen aurpegia doala oroitzapenez
    —gau euriak aurpegi goxatzen
    —Trinketeko karrika hertsiaren antsia
    —teilatu itatxurek lepoa bustitzen
    —zakur gosetiak barrandan
    —plastiko beltzen tripak barreatzen
    —autoen azpian beldurrez ahuspez gatuak so
    —Marengok erraiteko frango
    —ezkineko laguna han dago
    —Erakustokian zinen Maritxu
    —zutaz batzuetan tristeziaz nago
    —hiri kutxa zaindaria maiz mutur dago
    —noizko denboraz ari natzaio
    —karrikan bazen beti zerbait zilo
    —EDF edo Régie des Eaux
    —ura gaindituko zela noizbait
    —etxe jabe minkorren soak
    —sakelak pobreekin beteak
    —hil hobi xuri barne ustelak
    —APL edo RMIren harrapariak
    —Pontrique miseriaren karrika
    —maitasun ibiltarien portua
    —auzoko Coursic mariñela
    —Suhigaraitxipi gizon oldartia
    —hemengo Peñak nola konda
    —ene andere auzoaren leiho hetsia
    —iluntzeko bakarrik aterbetua
    —ikusi du ene balkoineko lore gorria
    —Pontriquen ote libertatea
    —hantxe eliz ezkilen dorrea
    orenak jotzen baina ez sobera
    —Soubelet zenaren orroak
    —ezkontza eta ehorzketa
    —Klaudio Harluxeti azken agurra
    —autoen xoko gordeena
    —gauaz solas ixilen ohantzea
    —Tonnelieren arrabotsa
    —miseriaren karrika Pontriquena
    —amodioa karrikan ibilki
    —esku emanez soa argi
    —ilunabarra dela goiztiri
    —epizeriako andere xaharra
    —esne mintua hozgailuan
    —kolore eta mozorro berrian
    orai Afrika dator punpean
    —besta gau sutsu beroak
    —xuri gorriz desiraren sugeak
    —bakartasun leiho hetsiak
    —gazteria jostatu beharrez
    —leiho hetsien hasperenak
    —Ernesten irri ozenak
    —badoatzi kartzelako orenak
    —hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
  • XOXO BELTZAREN KOPLAK   (2012)
    —ur harroen harramantza.
    —Jauregi ate herdoila
    ostalarien alkola
    oihanean ilun huntza.
    —Gauetik dator dirdira
    oraindik xuxen mizpira
    —bide sahetsez ortzantza.
    —agurtzeko nekezia
    —Begia dagola idor
    —besteeri dela dena zor
    —noiz nola geroaz mintza?
    —Joan ziren gure denborak
    —atzerritar orai haurrak
    —Mundu oro erroz gora
    —zentzuduna da eroa
    —pikoan dela laratza.
    —haurrek apoak gidatzen
    Oihalak oro urratzen
    —soilik da gelditzen hautsa.
    oroituz ere lotsatzen
    —gogoan da xume hatza.
    —ur harroen harramantza.
  • BAIONAKO ERROBIN   (2012)
    —Xaho kaiatik Réduit plazaraino uraren orroa
    —Baionako Errobin
    oro hodei eta bihotz bi
    —Ura goiti eta beheiti itsasoen aginduz
    —Zubi erotuak ilargiari keinu intziriz
    —Amodio zoro deituz
    —Baionako Errobin
    oro hodei eta bihotz bi
    —Besoz beso dabila denboraren irri goxoa
    —Iduri zure soa
    —Baionako Errobin
    oro hodei eta bihotz bi
  • EZ LEHER EGITEKO   (2012)
    —sortzetik datorrela hiltzea
    —iraganak deusetarako duela
    —ahazdura erremedio bakarra dela
    —jainkoak aspaldi hilak
    —normalizatuak
    —behar den sistema numerikoetan sartua den
    —biharko menturan
    —ments batzuek arrapiztuko dutela
    —munduan barreatu euskaldunen ondokoek
    —judu erratuaren gisala armairu zoko batean atxikia
    —Bibliaren iduri larruzko azal mendeek leunduarekin
    —Ruben Darioren altxor dibinoa
    —doala ere higaduraren maldan behera
    —lehengoen gisala
    —bazituztela orduan Errepublikaren deiak
    —norteko lubaki hotzetan odolaren emaiteko
    —amodioa bezala
    —sortzean heriotza berekin daukala
    ondartzako mareak irentsi gaztelua bezala
    —badira oraindik monde zaharren deiari jarraikiak
    —arra eta emeen arteko tirriari
    —bizitzeko graziari atxikiak
    —iguzkia ona dela
    —udatiar turista hiritarren leloak goitika
    —hemen bozetan parte hartzen
    —hexagonoko pertzentai berdinekin
    —gu frantses tipiko bilakatuak
    —hango handi-mandiek
    —beren gorputza pasatzen ikusiko diagu
    —gu zahar momifikatuak izango garenek
    —jo ta ke hil arte
    —kartzeletako paretetan
    —izkirio ilun erdi itzaliak
    —hemen egon ginen bi aldaketen artean
    —bertsio txarren aukeran
    —saskipetik ere gizona gizon zela
    —botere gosez ele zuri eta iruzur
    —eta hemengo euskaltzale batzu ere esplotatzaile
    —euskaldun izaitea ezjakinaren bortuetan
    —hegalez Xahoren Aitoren ametsetan
    —libertatea zainduko zuenarekin
    —zuhur hitz aspaldikoa
    —eta dozier apainekin jujatua
    oi juje ezpalitz igela
    —gure arno kantariaren ura nabari
    —moltsa hanpatua eredu
    —eta hobeki erran zure akzio portefulla
    —Mosoeletako fonderiak Ruwelleko zirkuitu imprimituak
    —ezdeusaren heinera ekarri emazte eta gizon langilea
    —haurrek berek ez gehiago estimatua
    —eskoletara bidaliek boterearen kultura
    —ama ixilean ehortziz
    —itotzen direnak
    —eta itotzen ez direnak
    —alkolean lerratuz perrekatu direnak
    —etxea beren garun xokoan utziz leihor urrunetaratuak
    —Picassoren Gernika postal batean zintzilikatuz
    —etxeko sukaldean
    —badira hemen egon direnak
    —lurra saltzekoa bazutenak
    —heietaz baliatzaile onik bazela
    onkailuz eta pozoinez ase lurretan
    —bi izorraldien artean laborariak esklabo
    —beti gehiago ekoiztu merkeago saldu
    —pertsulariek aipatu lur hontako erregea
    —mutil morroi apala bankuko nagusiekin
    —hasarrea pizten da 4x4en motur azantzekin
    —euskal nortasun azkarra goretsiz
    —libertatearen seme garenak omen laudatuz
    —denborak doatzi eta ez onerat
    —mundu guzia ukareko elektronikoarekin
    —buru muinaren formatatzaileak bestalde
    —laster pentsakera amankomuna
    —edo bestela zu zara terrorista
    —non dira biziaren ametsak
    —haur garaietako sahets bideak
    —xoxoak kantari udaberrian
    —bere arbola gorenetako ohantzetan
    —eta lagun joanak
    oroitzapen galduak
    —eta ortzadarraren koloreak
    —goizeko leinuruak
    —eta zurekin denboraren goxatzeko aukera
    —denbora geldituko zela
    —egun bakotxa besta bat
    —zure irria aldiro mirakulu bat
    —naturak eskaini ontasunera
    —arno guziak kantari
    —herraren hazle bekaizgoa
    —lurraren iraultzeak hazia ehorzten
    —eiherako errotak bihia ehotzen
    —zoin dira egun esperantzak
    —ez leher egiteko
    —munduaren aldatzeko
    —jainkoak mutu eta ixil direlarik
    —lehen leihorretako biztanleen kemena
    —nola hazten zen ez dakigu
    —bizitzeko atsegina eragile zitekeen
    —amaren gozoak haurraren bidea egin zezakeen
    —nola marratu biziko atsegina
    —gure mundua ehortzia dutenen fidantziarekin
    —herri mutu eta elkor bat eraikitzen ari daukutenean
    —biharko munduak eraikiz
    —bakotxa basamortuko arkaitz bilakatuz
    —elgarri so eginez
    —mendiko urak ordokietakoekin bat eginez
    —errekak itsaso bilakatuz
    —sortaldeko eta sartaldeko musikak bilduz
    —Asisako San Frantsesen bake bideak zilatuz
    —Taizekoenak Tibetekoekin kurutzatuz
    —Gernikako arbola munduko bake eredu
    —Lidiceko haurren estatuak piztuz
    —Auschwitzeko ateak apurtuz
    —eta Rocheforteko Galerianoa
    —Plumagaineko Bordaxuri bere arraunetarik kendu
    —Legassen hautsek Orreagako gudua kondatu
    —eta Txapelaren Bidasoakoek
    —hiru olatuak
    —nigar, esne eta odolezkoak
    —zeruraino altxatuz
    —lur hontako umezurtzak
    —beren amen altzorat iganez
    —amodiozko irri goxoak barreatuz
    —maldaren beheretik goitik gabiltza
    —betiko Sisifoak
    —amodio berriak egun beltzak itzaliko dituela
    —heriotzean bezala
    —lokartzen gara holako esperantzan
    —ez leher egiteko

 

Etxezarraga, Jesus   —1953—

  • NIRE AZKAZIAREN HARIA   (1978)
    —Etxeko esperantza zan, gaixoa zan
    —ta bisigo okada bete baten
    —ito egin zan
    —ez eutson eta emon inortxok
    —ta larrosa gorria eskuartean
    —igaro egin zan,
    oihaletako umea
    —Alargun semea zan, osasunak eban
    —ta suteko behesuak burruzari heldu
    —ta sabela erre eutson
    —ez eutson eta estaldu inortxok
    —gorde egin eben,
    —ta argitu ez jakon egun baten
    —hilik egoan
    —ez eutson eta opatu inortxok
    —negu berorik
    —jan egin eutson,
    —etxeko lotseari.
    —tiroka hil eben
    —ez eutson eta lagundu inortxok
    —lur arrotzetan
    —ta amaren bihotz begia
    —Madareako Lontzo
    —ai! ezinaren santzo.
    —Ikazginen ezkontza tratuz, artzaina zan
    —ta bakardadezko ardo ta hotz kristalez
    —ez eutson eta lagundu inortxok
    —ta erretiroz tarrazka
    —Etxaguntza besoa zan, gudari zan
    —ta Zeberioko ostatu zeken baten
    —ur goriz erre eben
    —ez eban eta maitatzen inortxok
    —ta txapel-azula-borla-berdea
    —Bekosoloko errekatxoria.
    —Hemen doa
    —gure borondatearen
    —froga hautsia
    —Hemen noa ni
    —herio kontari.
  • DOMU SANTUZ   (1978)
    —fusilen suzko herio tantaz
    —gure joanean eroriok
    —gure gau gorri ongarri
    —egiten duzuen odol-hariok
    —gure ezinbestezko bideetako
    —harrilosa ta kantugai
    —gugan bizi zaretenok
    —gu ausartu ez ginen pausuok
    —gure aitzin-gibeleko barrikadok
    —gure ukabilen atzamar hautsiok
    —fusilen suzko herio tantaz
    —gure joanean eroriok
    —zuek, gureok.
  • SANTUTXUKO ALDAPAN   (1978)
    —Santutxuko aldapan
    —goizaldeko ordubiak
    —ta amodio galduak
    —jabegabeko zakurrak
    —Mahalia Jackson
    —Joshua Fit The Battle Of Jericho
    —bular bete amodio galdu
    —Manex Erdozaincy-ren
    —Pariseko primadera
    —Dolorezko izarrak
    —inoiz amaitu
    —ipuin honekin.
  • VIA CRUCIS   (1978)
    —Eguneroko igurtzialdiak trukuztutako ezpain jausiak jaso zituen emegalduak
    —ta gorri biziz jantzi zituen.
    —Sabel barrenetik gora eztarriraino igoten eutson akabubako kantzazinoari
    —joan eta irrifarre zahar bat jarri eutson.
    —Aurpegiko ximur luze ebagitsuak ta baltzunea herioen begiondo ilunduak hartu
    —Hamabi urteko alabatxo bular ernebarria hartu eban ta amodioari haginkada barri bat emonik,
    —Bariku Santu gaba batez janari hotz-beroak ospatu zituezan Zabalburuko azpietan.
    —Gero, ile mataza more sugetsua ta arrakada eraztun basoa astindu
    —ta alkoholarekin nagiak atera ondoren
    —barriro ere bere okelak oheratu zituen.

 

Ezkiaga, Patxi   —1943—

  • PARADISU GALDUARENA   (1984)
    —Jainkoak gizonak
    —ilargi eta eguzkizko seaskan
    —aurreneko egunetara.
    —adjetiborik gabe
    —gizona gizon hutsa
    —zen ilusioetako une
    —Poesiara itzuli nahi dut,
    —antzineko begi urdinen
    oihu eta marru egiten ziren
    —misterizko desioetara.
    —kredo, teoria eta ideologiarik
    —gabeko aire, su eta urezko
    —galdutako lurretara.
    osotasun hilezkorra den
    —sofismarik gabe maita dezakedan
    —amodio garbi, sortzailera.
    —gabeko lehenengo udazkeneko
    —izan nahi nukeen gizonarengana.
  • JOANNES DE ETXANIZEN BALADA   (1990)
    —Milla bosteun larogeita lauko
    —abenduaren hogeita lauean
    —herio kanta jo dute gizonek
    —Terranova aldeko Red Bay badian;
    —zutik diraute zortzi marinelek
    —hilik joannes de Etxaniz lurrean,
    —neguko laugarren harrapakina
    —geroko beste zenbaiten hastean.
    —edota, nahi bada, bizi beharrak;
    Ondarruranzko itzulera bidaian
    —abestu ahal izateko nahiak;
    —galeoiaren barriken artean
    —asko dira oraindik hutsik daudenak...
    —zergatik ez azkeneraino urtu
    —galeoiko marinelen erreguz,
    —ez dago heriotzik hegoalderuntz...
    —noiztik bete ohi dira ur epelak
    —segalariak jotakoen oihuz?
    —Horregatik ziharduten gizonek
    orduak eta orduak gauean zehar
    —arpoiaren magiatik zintzilik;
    —herio zauri luzez zauriturik,
    —zartatuta gizonen esperantza
    —borrokaren hari beltzari eutsiz.
    —sei gizon, hamabi arraun ta txalupa
    —gorri paprikaz zitzaien tintatu,
    —heriotza bizitzarekin dantzan
    —gizonen eskusoinua laztanduz.
    —Gero sutearen txanda iritsi zen
    —kobrezko pertza sakonak gorituz,
    —urina erregai, lumera olio
    —ta kea nonahitik ortziak beztuz.
    —Garabi besoak kexu zebiltzan
    —neguaren aurkako lasterketan
    —Ekin diote lanari. Mila bat
    —barrikaz gainezka dago sotoa;
    —urteko irabazia da ta denei
    —etor dakiekenaren geroa.
    —Luzea izan da Red Bayko gaua,
    —murritza, aldiz, mariñelen loa;
    —Joannesen hitzak esnatu ditu:
    —«Jota gaude! Ura jelatuz doa!».
    —Bere oihalak haizetarantz zabalik
    —gizonen madarikapenak ezin
    —itsasoaren bihotzera iritsi.
    —Etxerunzko desio ta asmoak
    —hotzak luzarorako ditu itsi;
    —patu lazgarria dauka gizonak:
    —Lau hilabete izango dira, lau
    —borda zaharra, gizonen artegi.
    —ikusi behar nork dezaken segi,
    —inori loa gerta ez dakion
    —betirako itsita dagoen begi.
    —Baina ahuleziak jango ditu ta hotzak,
    —gaixotuen gorputzak morez jantziz;
    —heriotza edertasunez erauziz.
    —azken argi dardarakorra itzaliz...
    —hiru gizon joan dira jadanik
    —eta Gabon Gauan Joannes d'Etxaniz.
    —Luzea izan da etsaiaren arpoia
    —ta kupidagaitza arerioa.
    —«Beldur diot heriotzari», dio,
    —«espero nauenarengana noa».
    —Begi gazteak itsi dizkiote,
    —eskuetan jarri errosarioa...
    —Bertan dirau. Ondarru bihurtu du
    —Red Bay hartako lurraren altzoa.
  • TCHAIKOVSKIREN PATETIKA   (1993)
    Oker nengoen.
    —Inor ez da hiltzen sexu ezagatik.
    —Amodio ezak akabatzen gaitu.
    —jadanik ez dagoela maite dezakedan inor,
    —edo beste tokiren batean.
    —Zeinek daki non,
    —aintzineko katedraletan,
    —Eta oroitzen naiz nola bizten genituen kandelak
    ——burnizko hesi artistikoaren aurrean belaunikatu baino lehen—
    —esperantzaren esperoan.
    —baina irudiak dira, iragankorrak.
    —Beraz, nork egingo nau errudun
    —benetazko gorputz bat
    ——besoetan laztandu dezakedana—
    —Hori gabe
    —gorputz gabea
    Oheko burkoaren aurka
    —bihotzaren taupada
    —baina lehor aurkitzen naiz,
    —iragarkietako plastikozko elurretan
    —Heriotzaren agorra!
    —eta orain hutsik dagoen
    —Leihotik kanpoko sastrakaren polena
    —besterik ez datorkit,
    —haizeak gelako zoruan
    —hedaturiko hautsa.
  • BEDERATZIGARREN KANTA, I   (1999)
    —Zure gutunak irakurri ondorengo
    —Elkarri esandako hitzak gogoratzen ditut,
    —elorri jada zurituaren ondoan.
    —Elkarrekin emandako dantza pausoak,
    —monotonoak, estuak, geldoak,
    —Theodorakisen musikak sutondoko
    —txingarrei itsasoko historiak
    —kontatzen zizkien bitartean.
    —Zure gutunak irakurri ondorengo
    Orduan ere geroa behintzat ezberdina
    —izango zelako ziurtasunak
    —hozkatzen gintuela gogorarazten didan
    —une gozomiketz honetan;
    —ez genuela ezer amankomunean edukiko,
    —ezta lipar haien oroitzapena ere,
    —nahiz eta orduan konfundiezina irudi.
    —maitasunean fijotzat jotzen dudan
    —printzipio bakarra.

 

Fernandez de Larrinoa, Kepa   —1958—

  • «AGUR» ESATEA   (1984)
    —Ttikitandik entzun nion,
    —mojen ikastetxetik gurasoen etxera
    —bazkaltzen nindoala,
    —«agur» esaten zidala
    —zazpi urtetako beste mutiko ikaskide bati.
    —Hemengo enparantzan zen hura,
    —lehenengo udaletxe zaharraren ondotxoan,
    Orain egunak joanik
    —garai hark nolakoa
    —nire burutik igaro da
    — edozein igande epeltsuren arratsalde goxoan
    — jendea belarditan etzanda, olgetan...
    — udaberriko usain freskoa,
    —Bizkaitarron huri gainean,
    —Bizkaiko erreginaren ateetan,
    —nire auzoko kalearen izen horiak
    ——erdieroria—
    —etsipenez eta minez oroitzen du
    —Gogoan dut
    —udazkeneko orrien kolore gorria.
    —Begoñaren historian
    —entzun nion nik
    —ni bezalako umetxo bati,
    —bere etxera bazkaltzen zihoala,
    —«agur» esaten zidala.
    Orduantxe.
    Orain ere,
    —lerrootan
    —sasoi urrun huraxe
    —gogoan birbizitzen dudan bitartean,
    —aurretxoan
    —eguneroko argi izpiak
    —gaueroko hilargi hotz zuria
    —basatiki erroturiko zimenduzko loretxeek
    — gogorrak, mutaezinak, usaigabekoak, lehorrak,
    — gizakiok erahiltzen gaituztenak,
    ——diodan—
    —nahiaren zorionez
    —gogoramenaren freskura berdatua
    Orain hogei urte,
    ormigoi harmatuzko erraldoirik
    —sortu aurretik
    —nire adineko mutiko bati
    —«agur» esatea entzun nion nik
    —jadanik ez dagoen belarrez sorturiko eserlekutik
    —Hau jazo zen
    —ume koxkorra besterik
    —nora eraman behar ninduen
  • APIRILAREN LAU EGUN   (1984)
    —zein baino zein sinpleagoa.
    —zein baino zein arinagoa.
    —Laurok ederrak izan dira.
    —Laurok niregan betirako finkatu dira.
    —Gau bakoitzean
    oinak busti izan ditut itsasertzean.
    —Gau bakoitzean
    oinak estali ditut
    —uhin nahastuaren hondakin ernaiez.
    —Lau gauotan,
    —sentitu dut soinean
    —eta laurok baitan geratu dira.
    —eta lauotan sentitu naiz mutila.
    —Lau egun joan dira
    —eta laurok gogoan errotu dira.
    —Lau egun loratu dira...
  • BILBAO GOMUTAN 2   (1991)
    —arenaleko ateak
    —«ikusi dok? bart kruzatu eben autobus bat»
    —goian beude dibidendoak
    —badaki san nikolasek
    —korreotik barrena egiten du korrika batek
    —eta koska bat dago pertsiana hartan
    —atzo hamaika t'erdietan
    —banco de bilbao atarian
    —magefesak blokeatu du trafikoa
    —nervacero egunero telediarion
    —gure paseoak
    —azufre-odola
    —gezi-esku elkarri lotuak
    —ezpain-musuak eta arrosa ezkutuak
    —erroak historia proletariadoaren heriotza
    —santo tomas bertsolariak eta argala
    —chiquito de arrigorri omenaldiak
    —semana grande y semana santa uholdeak
    —lokatza eta madriles «hermano, me prestas 10 centavos»
    —cada vez hay m s robos
    —berandu da etxera noa gosaldu egin behar dut eta
    —bilbao gure negarra
    —bihar ze ordutan
  • PATS EURIAN   (1991)
    — nota bat
    — hotza eta zirzartekoa
    —bidexkak lodi eurian
    —gainezka kolpeak eurian
    — goxo
    — haztaturiko
    —bilduriko ur tantoak izen berrietan...
    —  ur tantoak

 

Galarreta, Xabier   —1961—

  • OSO EDERRA IZAN ZEN   (2002)
    —Lehenik, hipermerkatu batera joan nintzen.
    —Apal guzti-guztiek arretaz begiratu ostean,
    —autoa hartu eta beste «hiper» batera joan nintzen,
    —eta han ere gauza bera egin. Orduan, autoan berriro sartu
    —eta hirurgarren hipermerkatua bisitatzera joan nintzen,
    —bertan gaueko hamarrek jo zidaten arte.
    —Eta kale gorrian geratu nintzenean,
    —ezer erosia ez nuela ohartu nintzen.
    —Eta hantxe, hirurgarren hipermerkatuko aparkalekuan nengoela,
    —basamortuan bezalaxe,
    —begia gorantz jaso eta zerua izarrez gainezka zegoela ikusi nuen.
    —Eta eskua ere gorantz jaso nuen;
    —eta berriro jaitsi nuenean,
    —esku-ahurrari so egin eta gauza distiratsuz beterik kausitu nuen.
    Oso ederra izan zen.
    Oso ederra sentitu nintzen.
    —Gero, ezer ez.
    —Gaueko orduak igaro
    —eta goizeko hamarrak heldu zirenean,
    —munduko hipermerkatu guztiek
    —nik detonadoreari sakatu
    —nion uneantxe...
  • BI + BI EZ ZIREN HOGEITA SEI BAIZIK   (2002)
    —Hezurkiak nonahi sakabanaturik,
    —lurrari kolatuta,
    —hantxe inmolatu izan balituzte bezala;
    —noizean behin, lurra inarrosi egiten zen
    —tinko atxikita zirauten.
    —Ilundegian eroriak ginen
    —eta izotz geziek zeharkatzen zuten
    —poliki-poliki haragi-puskak
    —gorputzetik jaulgitzen hasi zitzaizkigun arte.
    —Ahotik hitzak eta organuak ere
    —jario zitzaizkigula,
    —gure desira nahikotzea erabaki genuen
    —eta requiem-ari ez genion jaramonik egin,
    —sorgin belarra obratzen hasita baitzegoen.
    —Yuppyen lepotik barre handiak egin eta gero,
    —Espainiako Banketxe Nagusian
    —Gure oroitzapenen sakanean
    —hogeita sei baizik,
    ——euskaldun peto-petralak!—.
    —Ibaiko urak —gure nahasmenduaren ispilu?
    —mendi garaiak betiko, penarik gabe,
  • UHIN TXIKITXOAK SORTZEN NITUEN   (2002)
    —non flotatzen ziren nire oroitzapenak, eta uretan
    —non islatzen ziren
    —udazkeneko zuhaitz harro-apal guztiak,
    —eta hostoak bien bitartean etengabe erortzen...
    —uhin txikitxoak sortzen nituen,
    oraindik sinesten nuen
    —Momentu hura hantxe geratu zitzaidan,
    —espaziotik kanpo bezala,
    —jainkozko edo izadizko esku batetik zintzilik,
  • BALIO DU NIRE ODOLAK URREA   (2002)
    Johnny Winter
    —Hau ez bada bihotzarekin idaztea
    —Goizuetakoek
    — eta Leitzakoek
    —balio du
    — nire odolak
    —kontuan harturik
    —nolako nazka diedan

 

Gandiaga, Bitoriano   —1928-2001—

  • BASO GALDUEN ARTEAN   (1961)
    —Baso galduen erdian,
    —kare-arrizko mendiak
    —gorri, aizto ta mutur, iparrak
    —melar zorroztu sarriak.
    —Labandutako gantzu ondarrez,
    —Noizbait, asperen gisan, egozten
    —ditue elorri urriak.
  • T'EURIA   (1961)
    —T'ozkirri ta argia
    —itogin-zarata
    —klaustroko patio
    —barru ta gordean,
    —edo krabeliña
    —betiko beti lez,
    —kanpoan baiño be
    —edo krabeliña
    —Kanpoan baiño be
    —ta itogin-zarata,
    —edo krabeliña
  • BEGIAN JAIO ZAN   (1961)
    —Begian jaio zan.
    —Iruntz-tanto bat zan
    okaran baltzean.
    —Begian jaio zan.
  • ZORIONTSU NAZAN ITAUNDU DEUSTAZU   (1961)
    —Zoriontsu nazan itaundu deustazu,
    —Arantzazu-ko neure komentu onetan?
    —Ez al dakizu, zein ota-txori nazan?...
    —Zoriontsu naz, bai, guztiz zoriontsu.
    —Limosnakoari galdetu eiozu
    —zoriontsu nazan, orra doanetan
    —Berak dasakizu, berba bizkorretan
    —komentua zer dan, zer dan Arantazu,
    —zelan igaroten dodan denporea
    otoitz, ikastaldi, esku-bearretan;
    —zein pozik daukadan praille-bizitzea.
    —Itaundu egiozu orra doanetan.
  • KEZKATZEN BAINAU   (1974)
    —herstutzeraino
    —zoriak.
    ontziak.
    —ihes dagio
    —Agonia honen
    —laborriz dauzkat
  • ARTASOKO HIRUGARREN SALMUA   (1974)
    —eskubide bat hartu dot.
    —nor izatera heldu naz.
    —Nor bat naz:
    —nor bat nazala dakidan
    —Lur baino
    —nor bat edo
    —lur hontaz
    —zotal bat.
    —Lur honi zor naiako
    —Jaungoikoari eskerrak.
  • BAINA EZIN KANTA   (1974)
    —poza baitzait hain falta
    —ta, samina sobra.
    —Ta samina sobra:
    —herriaren ondra.
    —eta, apenas konta
    —Laido ta bortxa
    —abotsa moztuta.
    —borreruen kontu
    —lehunak gorabehera.
    —Eta apenas konta
    —Ezin bait du aitortu
    —bere nortasunik,
    —hain inor izanda;
    —turistak datoz-ta.
    —pozeraino jeitsi da.
  • MADRILGO LAGUNAK   (1977)
    —Guztitariko lagunak
    —guztitariko lagunak.
    Ongi hartzen gaituzte
    —euskaldunok Madrilen.
    — Eskuineko zenbait lagun
    — eskuineko zenbait lagun.
    — Ezkerreko adiskide
    — Guztitariko lagunak
    — Euskaldunok jende gisa
    — euskal arazoz larriki
    — Harrez gero agurra
    — lehenengo eskuinekoek,
    — ezkerrekoek ondoren.
    — Ez dut izan gozoa
    — pasadizo hau Madrilen.
    —Gerora adiskidetu
    —izan gara noizbaiten,
    —baina oraindik ez dakit
    —zer arraiotan ez duten
    —euskal arazoz mintza nakien
    —aurpegi hobez onhartzen.
  • NIRE ISILTASUN HAU   (1985)
    —hitzetan jarriko dut.
    —Ebakita dago
    odoletan dago.
    —isiltasun honek
    —isiltasun honek
    —gorputz gabe, inork
    —inoren laguntzarik
    —inoiz hartu gabe.
    —munduko dolorea
    —dolore bizi du
    —erremediorik
    —ez duen dolorezko
    —dolore mortala.
    —ezin konponduzko
    —harreman gaiztoen
    —inolako arreglu-
    —ezin konponduzko.
    —Lotsa bizi du nire
    —isiltasun honek
    —ezbehar ororen
    —gaizkide nolabaiteko
    —norberaren bekatu
    —isiltasun honek
    —ihardun alferriko.
  • ORAIN ARTE BANAIZ   (1989)
    Orain arte banaiz
    —paper honetan nahi dut
    Orain arte banaiz,
    —banaizen oroipen hau
    —ez dudala horren
    —aspaldiko ere.
    —Banaizen ustezko
    —kredo hau ez dakit
    —noiz artean ahalko
    —luzaroko ere.
    —nolabait dihoan
    —inondikan ere.
    —Uraren galtzeko
    —diraukeenik inork
    —inolaz ez daki,
    —uraren antzeko

 

Garai de Monglave  

  • ALTABIZKARKO KANTOREA   (XIX. mendea)
    —Etxeko jauna agertzen da
    —Jauziz borta alartzetan.
    —Behatzen da eta dio:
    —Zer dabila lur hoietan?
    —Lo zegoenak oinetan,
    —Ibañetako gaintitik
    —Herots handi bat jaikiten,
    —Burrunbotsa da huilantzen.
    —Karlomanen tropak dira
    —Nafarroa menpeturik,
    Ospetsu Frantzian sartzen.
    —Mendiak gora multzotzen.
    Oi, zer lantzazko sasia!
    —Zaldun eta oinezkoen
    —Zer oste izigarria!
    Oihu marrasken artetik
    —Arrolanen deiadarra,
    Ozen eta intziritsu
    —Karlomanen bihotzera.
    Olifantak oihuzten deit
    —Ene llobaren herstura,
    —Goazkon laster, goazkon laster,
    —Egin dizogun heltura.
    —lhes, ihes, Karlomanen
    Oinezko eta zaldunak!
    —Karloman, tropa hobenak.
    —Hil duk Arrolan handia!
    —Huts egin deik zorte unak.
    —Bitorius Uskaldunak,
    Ondar ihesi doatzanak.
    —Zoinen laster histu diren
    —Hoien ospe, balentriak!
    —Eta lantzazko sasiak?
    Odolez dira bustiak;
    —Nola ixiltu diradian
    —Goizeko herots handiak!
    —Bat, biga, hirur, lau, bost, sei,
    —Zazpi, zortzi, bederatzi,
    —Hamabost eta hamasei,
    —Hamazazpi, hamazortzi,
    —Hemeretzi eta hogei.
    —Berrogei eta laurogei.
    —Lerroz lerro jiten dira.
    —Zonbat diren jakin nahiz
    —Gal genezake denbora.
    —Arroka horik atera,
    —Mendi hoien oinetara,
    —Ald' orotarik batean
    —Iparreko gizon horik
    —Harrokak jauziz erori,
    Odol balsan aragiak
    —Horrelako sarraskirik
    —Haurra, zonbat diren xutik
    —Hogei dira, hemeretzi,
    —Hamazortzi, hamazazpi,
    —Hamasei dira, hamabost,
    —Hamabi, orai hameka,
    —Hamar, bederatzi, zortzi,
    —Zazpi, sei, bost baizik ez da;
    —Egin dizogun heltura.
    —Etxekojauna, joan zite,
    —Gozoki besarkatzera;
    —Bitoriaz Jinkoari
    —Gero zure haumen gainen
    —Deskantsu lo egitera.
    —Gaian dira arranoak
    —Urrunetik hor bilduko;
    —Hartz otsoekin nahasi,
    —Korpitz hil hoien jateko.
    —Gure bistatik kentuko;
    —Betikoz hor baratuko;
    —Nor beren etxian nausi
    —Utz dadin erakasteko.
    —I a-a-a-a-a-oh-oh-oh-oh!!!
    —iao! iao!

 

Garbizu, Daniel  

  • BADAKIT EGUNEN BATETAN BILA ETORRIKO ZAIZKIGULA   (1980)
    —Badakit egunen batetan bila etorriko zaizkigula
    —Batzuek nahiago zuten deus ez gogoratu
    —ezta betikoa ere
    —kondenatu jendetza baten erdian irriz
    —egunsenti erditzea biltzeko
    —(melodia harek ere ez zuen ezer berririk agintzen)
    —Izkinetako aurpegi izoztuek
    —gurasoak emandako
    —ilunpetako maitaleren antza zuten
    —eta azken ikustaldi bat egiten diot
    —neure gelako kuadro orlegiari
    —denok ados geunden
    —hobe zen flotatzen uztea
    —ur beltzetan arroketatik hurbil
    —beste denbora batetakoa bailitzan
  • BERRIRO ERDIBITUKO DUT MUNDUA   (1980)
    —Berriro erdibituko dut mundua
    —etxeko edozein zokotan aurkitutako
    —eroriko den lehen zatiari erasotako elefanteak
    —unibersoaren bazterren batetan gordetzera saiatuko dira
    —kondairaren zorabioa
    —zure oroimenaren bisilu sutsuen artean
    —zati minomotan agurtzen dute
    —ezer argituko ez duen
    —hodei zoroek beren burua izkutatu nahi dute
    ozeanoan
    —eta azpian hondoan
    —lokatz zurrunbiloek
    —munduen txokea prestatzen dutelarik
  • AZKEN TABERNAK HERSTEN ARI DIRA   (1980)
    —saguak korrika datoz
    —haragirik gabeko gure zangoak
    —espaloietako ginola
    —ren pertsonaiak dira
    —munduko metxeroek
    —gure esku artean uzten dituzte korritzen garrak
    —ur zoroak badoaz
    —kamareroak
    —kafea hozten ari zaizula
    —gogoratzen dizun bitartean
  • AMODIOA SUTONTZI BATETAN EGINEZ   (1980)
    —Amodioa sutontzi batetan eginez
    —zutabeak lotzen dituen kandadoa hautsi da
    —prostituta liburudendetan dabil
    —zango ortopediko azken modeloarekin
    —? oso lapur guti dago ordu hauetan munduan?
    —ZURE AURPEGIAREN GAZTETASUN GANTZADUNA ZILARREZKO ONTZITAN
    —San Joseren harrizko estatua
    —GAUR AZKARRAGO ILUNTZEN DU
    —gaur gauak izar tubo bat irentsi du
    —bere azken izarraren muturra ere konsumituz
    —moneda beroak lehertzen dira
    —plazerezko gitarreo zorrotzen artean
    —kriseiluak biztu eta itzali egiten dira berriro
    orain
    —zure abotsaren oasisan desterratua

 

Garbizu, Jon   —1893-1930—

  • NEGARREZ DAUKAT BIHOTZA!
    (Bidasoz beste aldeko anaientzat)
      (1924)
    —Zubi haundi, bikainaz, Bidaso gainetik
    —sendo josita gaude sortu ginanetik
    —halaxe gaudelako joan nintzan txit pozik
    —anaiak laztantzera bihotz-bihotzetik.
    —Bihotz-bihotzetik!
    —Pozik igaro nintzan, baina nola jarri?
    —Gelditurik bihotza benetan elbarri
    —laztan bat eman nahiaz bihotzez elkarri
    —igaro nintzan alai eta guztia alferrik
    —ez nuan bada arkitu lehengo lagun zaharrik!
    —Lehengo lagun zaharrik!
    —Hasi nintzan harrian poliki biraka
    —bihotz gaixo, apal hau neukala zotinka
    —nere lagun zahar bila askori galdezka
    —Zuloratu zituzten bat bestea'n gainka!
    —Euskaldun seme sendo, indartsu, azkarrak
    —betiko hil zizkigun gudako sugarrak.
    Otsoa bera hilko zuten atzaparrak
    —zituzten ta, nork neurtu, nork, haien indarrak?
    —Azkenik guda baten izkilu minkorrak!
    —Izkilu minkorrak!
    —Burdin-sarez itxita hilobi irudiak
    —nonahi agertzen dira kalea'n erdian
    —Eta oroitzapena berriz jarri da herrian
    otoizteko bihotzez beren izenian.
    orduantxe begiak nituen iturri...
    —Bihotz-bultzadaz zan-ta, ur mardula isuri!
    —hondatu zuan arrunt han Euskal Herria.
    —Etxe askotatikan aita eta semeak
    —joan ziran, izan arren txit errugabeak
    —beren etxean orain dira oinazeak...
    —Nork zaintzen ditu bada haien senideak?
    —Nork ordaintzen diozka dituzten kalteak?
    —Gure anai mateak ez zuten ezer zor
    —eta hala ere joan behar ekitera gogor.
    —A, pittin baterako banintzake sator
    —lurpean emateko bi laztan maitekor
    —haiek gabe bihotza daukat-eta minkor!
    —Daukat-eta minkor!
    —ezagun da ez dutela oraindik ikasi
    —nola diran semeak sendietan hazi.
    —Nahiko guda, hauek hazten, etxean da ikusi!
    —Negar egin dezagun euskaldun jatorrak
    —hil zituan-eta anaiak gudaren zigorrak.
    —Beren belarri haiek dagoz orain gorrak
    odol indartsu zainak benetan lehorrak...
    —Hartu bitza berekin Jainko hilezkorrak!
    —Jainko hilezkorrak!
    —Lagunak laztantzera joan nintzan hain pozik
    —Anaiak, entzun ondo: bihotz hau geroztik
    —hementxe daukat beti benetan gaixorik...
    —Hara pozez joan zan ta negarrez etorri!
    —Negarrez etorri!

 

Garcia de Cortazar, Mirari   —1969—

  • BIHOTZEAN ORRATZA   (1994)
    —bortxaz,
    —bizidunen lorratza,
    —bihotzean orratza.
    —malko artean
    —amoltsu gauez
    —maiz egindako ametsa;
    olatu beltz bat
    osatuko dut
    —lapurtutako lantuaz
    —itsasoa ere
    —artegatasunezko lutuan;
    —esperantzaren itzalpe hontan
    —irriez ito
    —sufrimenduzko ziztada.
  • HUSTASUNA   (1994)
    —Larrosa bat nahi nuen zuretzat
    —arantzarik gabekoa
    —baina ez zegoen lorategian
    —arantzagabeko larrosarik;
    —Txori bat nahi nuen
    ondoren
    —baina ez zuen txoriak
    —zuretzako kanturik;
    —Poema bat orduan
    —baina ez zegoen
    —zuretzako poemarik.
  • OGI APURRAK   (1994)
    —eta hortzak
    —eta otoitzak;
    —Irria soilik zuen
    —zintzoa,
    —benetakoa;
    Ogi apur haiek
    —maitasunezkoak ziren,
    —bere usoei emangabekoak
    —bere usoek
    —amarengandik hegoa;
    Ogi apur haiek
    —azkenetakoak ziren,
    —eta azkenetakoak keinuak,
    —eta azkenetakoak irriak,
    —eta azkenetakoak
  • IRRI BATEN TRUK   (1994)
    —malkozko gandua
    —nire amodiozko hatsa;
    —irri soil
    —ilusiozko zeinu,
    —nioke eman musu.
    —kanpora
    —eskumotz nintzateke
    —zure irri soil

 

Garcia-Viana, Txema   —1963—

  • EROETXEA   (1986)
    —malkoz beteriko
    — motxila
    ongi etorri
    —ziztada mortalez
    orgasmoa
    — gozatzen dutenak.
    Ongi etorri
    —marioneta deslaien
    — zokora
    —gorrotozko haritan
    —elektrokutatuko
    Ongi etorri
    ondinen artera
    —lozorroan
    — bihotza
    —erauziko
    —eskaintzeko.
  • PARETA   (1986)
    —Pareta hori, gure pareta duk.
    —Luze, oker eta zikina
    —gure desio lizunen oihal zabala,
    —«haruntzago» baten muga zorrotza.
    —Haren magalean Pablok amodioa egin
    —ikustezinezko musa batekin,
    —eta txikitan idiarena jotzen genian
    —amaigabeko paperezko orgasmotan.
    —Gure gogoak marraztutako hamaika
    — burutazioz
    — pozez
    —josirik adrilu beltzak,
    —amapuntako babestaile hi,
    —gure malkoez indartu eta luzatutako
    —gogor eusten ziotek.
    —Pareta hori, gure pareta duk...
  • NIREKIN   (1986)
    —Rockak paretak
    —jotzen dituenean
    —usapalak olio putzutan
    — itorik
    —nire ondoan behar haunat
    — zerbezakin biok itotzeko
    oroitzapenek
    — —labana zorrotzak—
    —malkoak ezin atera direnean
    —toki bat uzten dinat
  • MANTXA BAT KOLTXOIAN   (1986)
    — lo
    ondo
    — hor!
    —hor!
    —gorbata
    —kontuz
    —hor!
    — siko-fisiko
    — eta matematiko
    —hire kontra eta
    —hor!
    omen
    —mantxa gorri
    — mintzoa?

 

Garde, Luis   —1961—

  • HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK   (2007)
    —Hautsezko basoak, lur oskoldunak,
    —sasiek itxitako basabideak abereak joandakoan.
    —Mortu hauek jatorrizko itsasoak estaltzen zituen.
    —Gure liburu sakratuetan badago uholdearen aztarnarik.
    —Boteretsuenek esku dardaratiez laztandu zituzten testuen
    orbanak.
    —Denborak higatutako harri ez leunduak
    —darabiltzagu solasean.
    —Ertzeek ahoak zaurituta, hitzak odola dira.
    —Lautadan lo
    —lehenengo ontzien hondarrak usteldu ziren.
    —Urarekin batera hizkuntz zaharraren hotsak
    —lurrindu ziren haize horiari eskainita.
    —zapalduriko gatzaren antzigarraz
    —Azkenengo kondairak atzenduz
    —behin-betiko eskualde isiletarantz.
    —Ez dago iraganarentzat dantzatzerik;
    —lugorria ez dugu ernatuko.
    —Erresumako mugatik eztiki hamabi kanpaien oihartzunak
    —datozkigu.
    —Erresuminaren erresumako ertzetik
    —eskila zartatu bat jotzen dute.
    —Desagerpenerantz astiro gabiltza.
    —Aztora ez gaitzaten lo zorroan.
  • ELURRA ARITUKO BALU   (2007)
    —Elurra arituko balu
    —lurrak gure aztarnaren memoria gordeko luke.
    —Lurra, listua, gure jakak, buztinezkoak dira.
    —Noren behatzek eusten diote?
    —Ilaran isilik goaz; ahoak irekita.
    —Hauts gorria: zintzurra jaten digun xori hotza.
    —Gaueko abelbide guztietan zehar ibili gara arnasestuka.
    —Bihotzetako kaxoi itxietan
    —nork bere giltza.
    —Goizeko lehenengo distirak
    —geure buruarekiko errekonziliaziotzat hartu genuen.
    —Etxeratuko gara irabazle
    —ezpainetako hauts gorria kendu ezinik.
    —Etxeko sua hauts gorri berberaz amataturik aurkituta
    —ez dugu berriz piztuko.
    —Hala arituko gara.
  • HEMEN IZANEN BAZINA   (2007)
    —Hemen izanen bazina ez zenuke kasik deus ulertuko.
    —Loa, ahazmena, olaturik gabeko itsaso lausoa
    —minezko txanpon zeharrargitsuekin erosiko nituzke.
    —Porrotaren kea lokietan lo.
    —Ispiluen hondoan gure itzalak labanak zorroztuz
    ohatzean gu harrapatu nahian.
    —Heinkelen suak eta gero haizeak karrikak jaten ikustean
    —gozoa da beldur ez izatea, gozoa deus ez itxarotea.
    —inorat ez daramaten
    —Hemen egonen bazina
    —behi begi beilegidunak jezteko;
    —haizeari eta tristeziari orroka dabiltzan denboraren behiak jezteko
    odolez margotuko genituzke aurpegiak,
    —begiak, hautsez tindaturiko eldarnioak.
    —Lurra aspaldian bezala oinutsik joko genuke
    —erritmo hura oroituz geroz.
    —Mahatsen artean amodioa genuke hotzez hiltzeraino.
    —Mendeetako unadurak makurturik
    —gerra guztiak galtzetik natorkizu.
    —Hemen izanen bazina nor naizen galdetuko zenidake.
  • ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA   (2007)
    —Zurrunbiloka itzultzen dira
    —sargorialdiak
    —beren uniforme izerdituaren usainarekin.
    —Ausaz azkenengo aldiz begiratzen dut
    —Bihar agian hormiga izanen da.
    —Hegaltxo gardenak astinduz
    —Lurra edo bizia bilatzen du nire eskutik at
    —bihar edo etzi vuelo-a izanen den horretan.
    —gaurkoan horrelako hitza zauritua;
    —bertze halakoa desagertua edo hilda.
    —bilatuko dut.
    —Zein arraroa baina hegaldi hori.
  • HAIZE HEGOAREN AROAK   (2007)
    —Birraitatxi gerrillari joan zenean semeari erran zion:
    Erlijioa eta Foruak arriskuan daude.
    —Egunen batean, gizontzen zarelarik,
    —ulertuko duzu.

    —Haize hegoak begiak gorriztatzen zizkion.
    —Sei urteren buruan aitatxik egunero
    —plater bat janari kartzelarat eramaten zion.
    —Bere aitak ziegako leihatilatik begiratzen zuen
    —nolaz urriaren usoak urrezko iratzeetaraino jaisten ziren.
    Oihuka eskatzen zien zizpa presozainei.
    —Aitatxik birraitatxiren pistola herdoiltsuak
    —ganbarako kutxatik hartuta
    —Bizimodua, ogibidea, etxea.
    —Heltzen zarenean ulertuko duzu
    —haize hegoak ezpainak erreta.
    —hiru urtez borrokatu eta gero
    —Ezkilen hotsarekin batera
    —ke urdina zeru hutserantz igotzen zen
    —Etsaien armadan erroldaturik
    —teniente gradua onartu zioten.
    —Aitak aitatxiren fusilak sorbaldatik zintzilik
    —fronterat abiatu zen.
    —Saia zaitez gizon izaten.
    —Egunen batean ulertuko duzu.
    —Zeruan hegazti saldoak nora ezean
    —haize hegoak herratuak.
    —Haize hegoaren olatuek oroimena jotzen dute;
    —aroak badabiltza, defenda ezazu aberria.
    —Horrela badakit iragana aurreikusten.
    —Horrela etorkizuna errepikatzen dut.
    —Zaldi urdinen irrintzia gelditu ez zeneko gaua oroitzen dut.
  • AMODIOZKO POEMA ESKAINIAK   (2008)
    —Gure izen abailduak, orri batean txirikordaturik.
    —Erlojuen eta zirimiriaren aurka,
    —paperezko babesleku hotza.
    Ohar zaitez papera eta tinta ere herdoilkor direla.
    — aukeran nahiago ez.
    —are gehiago idatzitako hitz zorroztuek;
    —egutegiaren hondotik aurpegietarantz jauzi ondoren,
    —bertze poema berriagoetarantz.
    —Haurtzaroko bizar-xaflak galdu zuen ahoa.
    —Erabilitako orrietan ez berridaztea nahiago badut ere,
    —paperarekin batera poemak eta zauriak birziklatzen dira.
    —Askatzen dira bertsoak.
    —Norbait izara nahasien artean ernatzen da ordu txikietan;
    —gau mahaiko idazlanak erdara batean
    —Horma bustietako poema zaharkitu hartan,
    —biok blai, biok alai,
    —pospoloak azkazalez pizten genitueneko igande goizalba hura,
    —ardoaz eta literaturaz liluraturik biok.
    Oroitzen duzu.
    —Ziurrenez ez zen deusen sinbolorik izan.
    —Ardoa eta pospoloak bestondoko
    — hotzaren kontra; bertzerik ez.
    Oroit zaitez. Hitzak zelatan dauzkagu.
    —Poemak gure itzuri doaz, guk eman erranahiak
    —hiltzen direnerakoz,
    —Zure izena, zure jarrerak, paper batean horixkatzen.
    —Aukeran nahiago ez.
    —Ez baitugu bi aldiz poema bera irakurtzen.
  • EGUERDIA UQBAR-EN, ARRASTIRIA DONEZTEBEN   (2008)
    —Ezkutuko txosten batean
    —betiereko gerra pizteko gai
    suntsipen orokorreko armak
    —beirazko misil haragiztatuta
    —merkatu pertsiarraren larunbateko eguerdian
    —arropa nabarrak,
    —txanpon handiak
    —gorriz tindatuz;
    —ez dute balioko
    —poematxo honetan sartzen ditudan
    arrosa urdin hitzen hostoek
    —arrats honen gorrimina ederragotzeko?
  • I WILL SING A LULLABY   (2008)
    ... pour faire la guerre … Satan en votre royaume de Navarre.
    —beira, zementu eta berokuntzazko erraldoi horrek
    —kutxa gotorra eta liburua gordetzen ditu,
    —aitasoen guduetako gizandi baten antzera.
    —Igandeko ilunabarrean,
    —etorbideko elurra nekatuta ubelduz doa.
    —1917ko Petrogrado irudikaraziko lidake,
    —Carlos III.aren erresuma
    —Errusia Santua baino txikiagoa bazen ere.
    —Elurraren isilune trinkotua zolen azpian,
    —konkorturik nabil,
    —gure auzo hezeko espartindunak
    —hirigunean ibiltzen ohi ziren eran.
    —Ibilera nortasunaren agiriadateke.
    —Ia naziotasunarena: sentimendua edo itxurakeria.
    —Nire poema hau ez da sentimendua izanen.
    —Hori baino gehiago
    — edo hori baino gutxiago beharbada.
    —elurra hiriaren ahantzialdia dela, edo autobusen planoa
    —paperontzietan hotzak zauritua datzala, edo udan ere
    —elurrak hiri honen izena estaltzen duela.
    —Espartindunen bilobak
    —garai batean oinez igotzen ginen hirirantz.
    —Aurrezki kutxak, Londresko enkante batean,
    —Leizarragak itzuli Biblia protestantea erosi zuen.
    —Gaur gauean hormatuko du.
    hotz hitza Itun Berrian idatzita dagoen.
    —Baiezkoan,
    ordu txikitan zimurdura bat sortuko zaio orri hotz horri.
    —Espartindunen oin-plantak
    —itotzen zituen katakume jaioberriak.
    —Gero, marraka ilun luze bat zen nire gaua.
    Otsail aldera gainezkatzen zen ibaia.
    —Altzairuzko zubia ezin izaten zen igaro hirirantz joateko.
    —Behin urak joanda, ertz sasitsuak
    —trapu eta plastikoz inguratuak arakatzen nituen
    Oroipena baino gehiago;
    —sentimendua baino gutxiago.
    —Erraldoiak sakelan gordetzen du liburua.
    —Kutxa gotorra irekitzean
    —hareazko gaztelu baten hondarra aurki lezakete.
    —Hezetasuna, hotza, ahazmena
    —Eskura edukiko dute
    — zera ziurta dezaten filologoek:
    —hau hieroglifikoz idatzita dago; ulertzerik ez,
    —lerro zoro hauek
    —inoiz gurea izan ez zen itsasoaren uhinak
    —marrazten dituzte. Atzen ezazue. "Olvidad,
    oroimena minaren iturria baino ez delakoz".
    Ortziral gauetan ito katakumeak
    —elur gaineko bidexkak zuritu nahian.
    —"Petersburgo, oraindik ez dut hil nahi:
    —gordetzen dituzu nire telefonoen zenbakiak
    —non hilotzen ahotsak aurkituko baititut".
    —Horma beltzezko gau honetarako
    —Londresko sehaska kantu bat abestuko nioke
    —Joana Albreten liburuari:
    Once there was a way
    —to get back homeward...
    —Sleep pretty darling, do not cry
    —Baina poema bat idatzi nahi nuen;
    —abestia baino puskaz gehiago
    —edo abestia baino hagitzez guttiago.
    —Ez dut ulertzen semaforoen alferrikako beharra
    —norentzat ari diren keinuka argi-itzalean.
    —galderen gabeziak sortutako zarata da.
    —Marraka ahulak itsasten zaizkie zolei.
    —Etorbidearen buruan, Gurutzadan hildakoei kupulak,
    —Amesgaiztoetan eraiki arkitekturak.
    —minarete arabiar irudikatuz geroz.
    —Haien porlanetan, preso espartindunen hatsa.
    —Harri zaharberrituan, hiri garailearen harrokeria lo.
    —1936ko Berlinen naiz.
    —Plaza hutsean, oihartzun argitsu bat dirdiran:
    —haur zoriontsuek utzi usain biguna.
    —Hiri irabazleko haur ilehoriak
    —(hiri irabazleetako haurrek
    —irristaketan aritu dira urmael hormatuan.
    —hieroglifiko distiratsu bat
    — azalduz joan da.
    —Astelehenak zer ekarriko dion inork ez daki,
    —gaurko aferez inor arduratuko den,
    —hormaren azalean
    —nolako labirintoak idatziko ditugun zerbait atzentzeko.
    —Kupulek elur betiraunkorra metatuz iraunen dute.
    —Hiri elurtsuetako gauak laranja kolorekoak dira.
    —Espartindunen auzoan izarrak sortu ahala,
    —balizko izenez izendatzen zituen aitak
    —nekeziaz baliaturik berezko konstelazioak sortuz:
    —"begira, hori Koldarkeria da;
    ondoko bertze hori Etsipena;
    —fabrikaren tximinia gibelean sumatzen den nebulosa hark
    —Hala zioen larunbat gauetan, galdategiko faroak itzalita
    —Hiri garaileetako elurraz idatzi nahi nuen.
    —Ez elurrezko poema liriko bat.
    —Gure aita inora edo inori begiratu gabe oheratzen zen
    ortziraletan.
    —Ez dakit bere loan
    —bortz puntadun izar gorriak
    —edo katakumeen marrakak
    —abaildura bezain luzeak bizi ote ziren.
    —Hau bezalako igande ilunabarretan jaikitzen zen, galdategiaren
    —faroak
    —berriz pizteko.
    —Zerua laranja baten azal bikortsu bilakatzen zen berriz.
    —elurraz aritzen diren poemetan gertatzen den bezala,
    —inongo etxerik,
    —inongo aitarena izan ez zen etxebizitza alokatu hura.
    —ibaitik hegoalderantz elurrezko eskuekin
    —dorre berriak zabaltzen ditu
    —urrezko kupulak bezain harroak.
    —Erlijio guduetakoa zela diote;
    —Joana Albreten Biblia protestantea
    —erlijio guduen arma pisa euskaratu zutela.
    —Londresko enkantean erosi eta gero,
    —kutxa gotor batean gorde dute.
  • DE DREIT NIEN   (2008)
    —Ezdeusaz eginen dut ene poema.
    —Argitaratu eta galdu nuen poema haren
    oroipenez eta ahazteez baliatuko naiz.
    —Gazte aldizkari baten Eguberri alerako
    —eskatu zidaten, "badakizu, kontsumismoa-eta".
    —Erraz idazten da poema didaktikoa.
    —Irakurtzean, ordea, hitzarmena ez da betetzen:
    —harriaren bortiztasuna paperezko harrian datzala
    —Aiseago
    —eraginen luke enbata Pekingo tximeletak
    —hegalak astinduz auzoko igerilekuan.
    —Irudi batzuk zirriborratu ondoren,
    —Belaterantz abiatu ginen lera berria frogatzearren.
    —"Zergatik margotu dituzte zuriz zuhaitzak",
    —itaundu zuen Idoiak gibelerako ispilutik.
    —baita elurra uraren loa dela,
    —sobera geometrikoa betegintzarrean.
    —Ez da edangarria ur kimikoki purua.
    —Esaldi honen oihartzunak gogoratu nituen:
    —Ur lo kristaldua.
    —bizitzeko ez egokiak diren dorre erraldoi horietan;
    —ezustekoaren dardara falta da
    —nola eraikitzen erakusten zizkiguten gidaliburuetan.
    —Idoiak paperezko aterkiak moztu ditu.
    —zeru aratzagoa dakusat).
    —Poema bat idatziko dut
    —bertze poema batzuen hondarrak konbinatuz.
    —Hitzezko sareekin hitz soilak ehizatuko ditut.
    —Ametseko mapa borobilak
    —Eldarnioaren eskualdea dela diote orain.
    —Gure arrebak (oroit naiz)
    ohatzepeko kartoizko kutxan
    —bere nabigazio kartak ezkutatzen zituen:
    —biblia-paperezko Obra Osoak,
    —Stalinen Nekazaritza Komisarien bortzurteko plan ezinezkoak,
    —Komite Zentralaren Idazkaritzarako txostenak;
    —"proletalgoaren garaipen zientifikoki atzeraezina"
    —bezalako otoizlaburrak gorri dardaratiaz azpimarraturik.
    —Diamante erorkorrezko poema didaktikoak.
    —"Egutegien ur istildua", diote egun.
    —Pekingo tmmeletaren hegalen oihartzuna direla,
    —euriaren oroimena direla azaltzen zidan.
    oroit naiz,
    Liburu Gorrian arrosa-hosto ubelduak zeuzkan:
    —bi aldiz klandestinoak.
    —Ezkutuko gauak telefono beltzaren ertzean
    —"Nork sartu dizu buruan zoriontsu izan behar duzula?",
    —zioen Komite Zentralaren Idazkariordeak?,
    —"Ez ote dakizu...?".
    —Urte anitz geroago jakin nuen
    —"Nola bururatu zaizu zoriontsu izan behar duzula?",
    —errepikatzen ziola Osip Mandelstam-ek Nadiezhda-ri
    —biak deserrirako trenean eserita,
    —Paradisua, Purgatorioa eta Infernua
    —balizatxo gris batean zeramatzatelarik.
    —goiz elurtsu baten bazterretan,
    —arrosa urdinen hostoak sortu zitzaizkion.
    —Eskatu poema hartatik gogoratzen dudana:
    Ioshua eta Hoxha izenak nahasiak;
    —Idoiaren lera gorria maldan beheiti;
    —elurrezko panpinaren irria iluntzean distiratuz.
    —Urruntzen gindoazelarik,
    —Belateko gazteluaren hondakinak kristaltzen ari ziren
    — idatzi zuen inork,
    —hitzen metala gordetzen duen eran:
    oraindik ere entzungarri dateke
    —"Zertaz zara kexu? Herri honetan bakarrik
    —errespetatzen da poesia. Soilik hemen hiltzen dute
    —poema batengatik".
    —Joko aringarri baten aurkakoa.
    —Arrebak eta biok
    —hegal zuridun tximeletak oroitzen ditugu oraindik.
    —Hitzezko sareekin, Ezkabako masaletan ehiztari,
    —hatzen artean hauts bihurtutako argia.
    —Poema hura postontziratu zen.
    —Poemaren hegalek
    —ez omen zuten auzo honetako haizea ezer askorik irauli.
    —Ez nuen j aso zeharkako begiradarik;
    —inongo irakaslek ez zidan erran
    — "ez deritzot nerabeentzako egokia";
    —inongo gurasok ez
    —Bidasoako inongo ninfulak ez zidan galdetu
    — "zein zen Hoxha hura?,
    —zein bere ametsa edo iruzurra?".
    —Egina dago nire poema; zehaarako ez dakit.
    Fait ai lo vers, non sai de cui.
  • FRONTOI ONDOKO KABINA   (2008)
    —Igande honetan ere belztua azaldu da.
    —Utzi zuten kristal soiletik
    —"FAXISTAK" digu oihukatzen ibiltariei.
    —Ekuadortarrak (dominikarrak?) hurbildu ahala
    —Pilota hormaren kontra joka aditzen da.
    —frontoi honetako oihartzuna.
    —Doneztebeko telegrafista zaharrari
    —agian jainko jeloskor batek,
    —telegrafoa hondatu zion berrogeiko hamarkadan:
    —kobrezko hariak soildu
    —eta hatz-mamiez irakurtzeari ekin zion.
    —Doluminak, bataioak, izendatzeak, kargu uzteak
    —edo estatu kolpeak
    —bulkada elektrikoak ziren bere esku zimurtuen artean.
    —Igandeko egunkari lodia
    —igandeko ogian
    —igandeko berriak inprimatuz doa kabina beltzari beha nagoelarik.
    —Gehigarriak astrofisikarien biltzar bat aipatzen du;
    —zergatik denboraren gezia etorkizunerantz doan
    —Egunen igarotzea
    —polizia nobela bezain irakurgarria dela irudikatzea
    —lehenengo orrialdeetan berrikusgarri dira.
    —Baina atzo hildako lagunaren herenegungo keinuetan
    —etorkinen etxeetako balkoietan eseki arropa
    — irakurtzera jostatzen naiz;
    —tabernako botilen garrean pausatuz aditzen saiatzen naiz;
    —hatz-aztarnen erliebeak litro bat argi kristalduan ikusi nahi dut;
    —isilarazitako izenak asmatu,
    —gobernuak jarri berri dituen letrero elebakarretan.
    —Jokoak joko,
    —zer-nolako zeinuak helduko diren jakiterik ez dago;
    —leitzeko era berriak
    —edo argudioaren zatiak ordenatzeko bide ezberdinak
    —asmatu beharra dago. Bertze molde batzuk.
    —Nahigarria litzateke etorkizun zeinuak
    —zezelak eta behin-behinekoak izatea;
    —eta ondorio itzulgarridunak;
    —ez jainko itsu baten dekretu senilak.
  • FRANKOTIRATZAILEAREN ARNASA   (2009)
    ofizial alemaniarrak erran du,
    —edo erran zezakeen
    —Stalingradoko gau izoztuetan
    —frankotiratzaile partisanoek
    —arnasari eusten diotela,
    —etsaiek beren kokapena asma ez dezaten
    —Telebista itzali ondoren
    —etxolatik kanpo iluntzean erretzen egon naiz,
    —nola zigarretak bustiz eta deseginez zihoazen.
    —Neure buruarekin jostatzen ibili naiz
    —Eutsi, bota, eutsi, bota,
    —Zuberoko lanbropean lurrin-seinaleak egiten
    —etorkizunetik nire oraingo kokalekua
    —bilatu beharko banu ere.
    —Gaueko harrizko azalean nire markak uzten
    —etorkizunetn gauzak hobera joanen ez balira ere.
    —Hatsaren bengalekin nire posizioa seinalatuz,
    —gaurko koordenadak markatuz
    —inork beharko banindu ere.
    —partisano frankotiratzaile honek
    —bere kokapenaren lekukotasuna sinatzen du.
    —Gizakiak haren igarotzearen zantzua uztea atsegin du-eta:
    —liburuen orrietan kearen usaina eta errautsaren kolorea,
    —hatz-aztarnak binilozko diskoen ildoetan,
    —garagardo botilen etiketetan azazkalek egindako zauriak,
    —teilatupeetako habien hondarrak atari ondoko espaloian.
    —Frankotiratzailearen arnasaren jokoa
    —dei diezaiogun,
    —eta baita zelatari begira dagoen
  • PEARL HARBORen ABESTIA   (2009)
    —eguzkiak gerraontzien hondar bihurrituak
    —hau Pearl Harbor da.
    —Pearl Harbor-en abestia.
    —Inork ulertu ez zuen nire abesti bat
    —Pearl Harbor-ena izan zen;
    —beharbada inork ez ulertzeko eran
    —idazten den horietakoa zelakoz,
    —hain zuzen <> zeritzona.
    —pianoaren akorde-segida kaotikoa,
    —Joana bakarlari sartzen zen
    —garai batean kontu handiz zigortzen zuen
    —ahots urtsu eta urratu harekin,
    —guretako norberaren etorkizunetik baletor bezala:
    —<sarritan herriko izena galdetu gabe.
    —Erne egon,
    —haietako batek Pearl Harbor izena du.
    —Neurrirako Pearl Harbor bat zain dago beti;
    —itsasontzien hondarrak,
    —epelduko ditu Pearl Harbor-en,
    —Pearl Harbor-en goiz batean,
    —Pearl Harbor-en...>>
    —Inork ez zuen loturarik ikusi nahi izan;
    —Pearl Harbor
    —edonoiz gerta daiteke.
    —Kafealdi bat nahikoa da,
    —bat-bateko burrunba,
    —zerua legez kontrako eraikitako hotel baten gisan
    —buruaren gainerat erortzen zaigu,
    —aurreabisurik edo anestesiarik gabe;
    —amultsuki fondeaturiko hegazkin-ontzi lotiak
    —Eta kafea ordaintzerakoan
    —ez gara duela bortz-hamar minutu ginen haiek.
    —Hau da, orekari eusten zutitzen gara,
    —kontua ordaintzea atzendu gabe,
    —geure oinez kaleratzen gara
    —ikusleek edota kafekideak
    —une horretan berriz ibiltzen ikasten ari garela
  • GELTOKI BAT SIBERIAN   (2009)
    —Xüberoko tren-geltoki bat:
    —bakarrik egoteko,
    —isilik egoteko,
    —inor ez itxaroteko lekua.
    —Xüberoko tren-geltoki batean sartzen den hura
    —Siberiako nasa izoztuetan
    —Haurtzaroko geltoki kalamastrak
    oraindik bisita daitezke
    —nola Transiberiarraren geltoki xüberotarretan.
    —Inon ez bezala isiltasunaren ibilera usna daiteke hemen:
    —hodei baten zatitzea,
    —Pariserat morroi joan zirenen hutsa.
    —Zurekin maitemintzen den oro
    —Pays de Soule, Haute Soule, bularrean Heart and Soul:
    —zure berorat etor ez daitezen
    —parke tematikoetan aberriak eraikitzen duten horiek.
    —beira berdezko basamortu sekretua.
    —Hotza zu; ez zu beroa.
    Oi Siberia.
  • TOUS LES DIRECTIONS   (2009)
    —Ez doa nora ezean
    —norabide guztietan bidaiatzen den hura.
    —<<Izen hori duenik ez da hemen bizi>>
    —erantzuten dio etxekoandreak
    —zuri-beltzezko hainbat filmetan.
    —norbaitez galdetu duen gizonak.
    —Bat-bateko isiltasunean
    —bi haur irudikatzen ditu sukaldeko mahaiaren alde banatan.
    —masailetan sortu zaion
    —ilargi eta lainoaren zantzua.
    —atariko bonbillak aurpegia argitzen dio.
    —Une batez gure ikusleen hazpegiak antzematen dizkiogu,
    —baina jadanik autoaren belztasunean urtu da.
    —Eskuak autoaren irratia piztu du;
    —blues baten aho-soinu lotiak
    —bultzatzen ditu kreditu-tituluak pantailan gora.
    —Autobidearen marra zuriak
    —gutaz eta zinema-gelaz haratago luzatzen den iluntasunean
    —elkartuko dira.
    —Bilaketan ibiltzen den horrentzat,
    —errepidea norabide guztietan hedatzen da.
    —Gaueko bidaiari bakartiak
    —sarearen antza hartzen baitio autopistari.
    —norbaitez, bere buruaz agian
    —galdetu zuen norbait urruntzen da astiro,
    —euriaren distira lepoan duelarik.
    —Arestian atearen zirrikitu batetik erran diote:
    —Izen hori duenik ez da hemen bizi>>.

 

Garzia, Joxerra   —1953—

  • AS TIME GOES BYE   (1991)
    —eta behin berriro itxiko dira
    —night clubeko ateak
    —eta behin berriro hedatuko da
    —bakardadearen lurrin mingotsa
    —eta behin berriro eseriko da
    —piano beltzaren albora
    —eta behin berriro aginduko dio
    —pianojole beltzari
    —behin eta berriroko pieza hura
    —behin berriro jotzeko, Sam,
    —as times goes bye
    —eta behin berriro hunkituko dira
    —ikusleen bihotzondoak ilunpean
    —eta azken ilarako neska gazteak
    —eskua hartuko dio mutilari
    —joan doan denbora geratzearren
    —eta elkarri musu emango diote
    ——geroaren nostalgia uxatzeko konjururik zaharrena—
    —eta maitasun historia berri bat
    —inauguratuko dute
    —eta behin berriro airatuko da maitasuna hegazkinez
    —eta behelainoak estaliko du aireportua
    —eta behin berriro sartuko dira maitale berriak
    —zinema pareko night club hartara
  • ENE ERRESUMA   (1991)
    —zure metafora baten truke
    ——asfaltoan itsatsirik utzi zenuen itzala—
    —ene itzala asfaltoan
    —iheskor beti zu
    ——itzalik gabeko metafora—
    ——metaforarik gabeko itzala—
  • IRLA HAN DA   (1991)
    —zatoz nerekin
    —itsasoan barrena
    —joan behar dugu
    —beste olatu batzuk
    —beste arroka batzu
    —kolpatzen dituzten ertzera.
    —Arantzarik gabeko larrosen gainean
    —eginen dugu lo
    —baldin bazatoz
    —haizeen sorleku
    —inoiz mongo penak
    —maitaleon bihotzik
    —tristatzen ez duen tokira.
    —inon-ezko parajean.
    —itsaso honetako olatuak
    —ez datoz inongo
    —ez doaz inongo
    —naufrago triste hauek
    —hilobi bila doaz
    —ametsezko utopian.
    —Lo kantu liluragarriak kantatuko dituzte
    —ez duzu zoriona
    —belauntzi hautsien itsasoan.
  • BERTSO BERRIAK,
    XENPELARREN «BETROIARENAK» DOINUAN
    PROPIO JARRIAK
      (1991)
    —Antzina tximu ginen kontuak atera
    —ez da nolanahikoa gure karrera.
    —Gaur ez gabiltz arbaso xaxtarren antzera
    —zuhaitzetan bilutsik gora eta behera
    —gutxigorabehera
    —meritua norena
    —izan ote da?
    —Nonahi bada zikina nonahi zalaparta
    —zenbat dezibelio zenbat zarata.
    —Itsas-lurrak bortxatu ditugu indarka
    —Natura suntsitzeko da giza enbata
    —bagoaz baldarka
    —geroko lagata
    —Inora ez heltzea ahal denik azkarren
    —horra aurrerapenak zer on dakarren.
    —Inork ez du izan nahi ezertan bigarren
    —horretxek uzten digu hamaika aztarren
    —arima pozarren
    —fama lortzearren
    —ez al da zorionik
    —pasatzekoak gara mila apuru.
    —Politiko gehienak profeta ta guru
    —telebistatik mintzo somatzen ditugu
    —izango al dugu?
    —gero tururu!
    Odolez ongarritu nahi dugu baratza
    —geronen kalterako geure bengantza.
    —Horretan badaukagu zapelaitzen antza
    —baina aurki emango dugu azken hatsa
    —Euskadiko martxa
    —ez da, gero, txantxa...

 

Gerediaga, Jon   —1975—

  • EZINTASUNA   (2004)
    —Poesiaren hitz elbarrituak
    —aski ez direnean mundua izendatzeko
    —zuhaitz, leiho edo azaroko itsaso
    —zentzu osoz esatea ezinezkoa zaigunean
    —isilunea komeni da
    —entzun nahi ez genuen sekretua ahoskatzeko.
    —Ume batek esnea isuriko du
    —hautsontzi itoaren barnean,
    —zabor tontorrak konkistatu eta
    —azala rniazkatuko dute katuek,
    —baten batek bilduko ditu
    —bedarrean etzandako saltar mardulak.
    —mundu guztia doa poeten Parnasora
    —eta ni bakarrik geratuko naiz hiri abandonatuan
    —kearen erdian adjetiboak bilatzen.
  • MAITASUN PSIKOTIKO BLUES   (2004)
    —Nik ez daukat heroi bokaziorik
    —baina deabruaren egoitza burua da
    —era horren aurka borrokatzen naiz egunero
    —gazteegia naiz horretarako
    —pelikula gehiegi ikusitakoa,
    —baina entzun al dituzu inoiz
    —esistitzen ez den tortura gela batean?
    —Ni ez naiz erromantiko tragikoa
    —heroiak ez dira esistitzen honezkero
    —eta Maitasuna ez omen da hain gauza epikoa
    —eta euria ari du kalean era hori ez da aldatuko
    —edota heriotza,
    —baina saiatu al zara inoiz
    —burua paretaren kontra txikitzen
    —ezagutzen ez duzun Maitasuna salbatzeko?
    —goizero gosaria prestatzeko
    —letra larriek ez didate kafea berotuko
    —ez dure berogailua ordainduko
    —era goizegi da era hotzegi,
    —baina ohartu al zara nahiago nuela
    —zure sorbaldan nire infernua lokartzea
    —zure sexua baino?
    —gazteegia naiz horretarako
    —pelikula gehiegi ikusitakoa.
  • KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)   (2004)
    —Honezkero tximistek eta eskaleek
    —Izan liteke Berlin edo Detroiten
    —nekez gure auzoan
    —gure auzoan ez baitago haurrik.
    —Azaroan gaude
    —Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
    —Zuhaitzetako azkenengo hostoek
    —antolatu dute La r‚sistance
    —eta udazkenak terroristatzat hartu ditu.
    —Kioskoetan ez dute kanikarik saltzen,
    —sasoi makalak bigarren eskuko liburuentzat,
    —sitsek etxeko altzariak jan dituzte,
    —ez dituzte ba sitsek makarroiak jango.
    —Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
    —Milaka eta milaka litro ur
    —bota dituzte kaleak txukuntzeko
    —dibidendoak banatu dituzte
    —Elizetako bankuak hutsik daude,
    —antza denez errosarioak misterio guztiak galdu ditu,
    —Amerikako gangsterrek eta hiltzaileek ere ezin dute
    —Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute.
    —Kalean zoroek hegoaizea pairatzen dute,
    —izan liteke Kuala Lumpur edo Adis-Abeban,
    —nekez gure auzoan
    —gure auzoan eroetxeak baititugu barra-barra
    —eta ez dago hegoaizea pairatzeko zororik kalean.
  • TELEFONOAREN URTAROA   (2004)
    —Negua dela kaleko putzu izoztuetan
    —negua pertsianek babestutako
    —leihoen kastitatean
    —negua ipar-haizeak suspertutako
    —zuhaitzen pornografian.
    —ilunabarra baino lehen
    —ilundu duelako
    —eskularruak jantzi dituztelako
    —plastikozko piper berdeak
    —saldu dizkidatelako
    —Honezkero gaztain beroak
    —saltzen omen dira
    —Herenegun esekitako izarak
    —ez dira oraindik sikatu
    —Baina orduan,
    —telefonotik heltzen zaidan
    —ahots epel horrek
    —non aurkitu ote du
    —horrenbeste udaberri?
  • ERANTZI   (2007)
    —itun berri baten ostadarra ageri da
    —zure oin, zure hagin, zure ontasunaren aintziran
    —zure ezezko errepikatuen horman
    —ez gara apenas aharrausi bat baino
    —mundua hondamenditik salba dadin
    —jolaskide dira den ororen erromerian
    —zure halabeharrik gabeko ahurra
    —non otzan-otzan pausatzen den tximisten argi zurbila
    —begira araudiak koldarren izerdi-putzuetan itotzen
    —badira lurraren ertzetan hainbat pailazo ahalguztidun
    —itsasoan oinatz handi eta sudur gorriak ereiteko gertu
    —nekez antzeman ohi dugun bizitza soilaren
  • BIZIRAUN   (2007)
    —Goroldioak bunkerra estali du jada
    —behatxulotik hegira
    —lekuan irmo baina menturaz sasoiz kanpo
    —porlanezko lanbroa itzultzearen zain
    —desolamendua ezkututik oharkabean
    —berriz ere barreiatzeko
    —helduko zaizue helduko zaizue
    —eta behatxuloan bi begi eta fusila
    —gure barreneko apokalipsiak bezala.
    —barruan eta ezin urrunago
    —lurraren bihotz izoztuan
    —harrien errai harrizkoetan
    —gogor gure atzaparrak tinkatzeko.
  • EUROPA (Antiutopia)   (2007)
    —Ez ziezaieten gaueko basa-piztiek
    —gure sutondoei, gure ortuei
    —eta ilunaren kedarraren morroiak
    —Harresitik kanpo utzi genuen jainkoen amorrua
    —Ez zitzan gure lurrak kimu arrotzak erna
    —Guk ereindakoa baino ez zedin haz
    —gure erresumako atari eta zeruertzak.
    —Hau da gure herria, gizon egiten gaituena
    —Hau da gure odolaren odola, biziraungo duena
    —Hau da guri agindutako lurra
    —Gure errauts zuri orbangabeei lur emango diena.
  • POIÒSIS   (2007)
    —labarretan bataiotan ibiltzeko
    —zorabio izengabe honek
    —amets hark, basamortuan paperezko ontziak
    ——barnean ura eta promesak zeramatzanak—
    —bakarrik egoteko modu ezin duinago honek
    —mundua sostengatzen duen giltzarriak
    —txakur sentiberak besarkatzeko gogoak
    —haurtzaroko ziurtasun isolatuek
    —patioko iskanbilan barruko babeslekuak
    —harresiak zeharkatzen hamabi kaioek
    ——hamabi apostoluak nigandik ihesi—
    —noraezean norabidea xerkatzen duen gizadiak
    ——Gilenek, Antonek—
    —izenik behar ote du izengabeak?
    —berdea ez den lanbroak
    —eskuan barraskilo baten oskol zuri hutsak
    —ihintzak asetzen duen soloen egarriak
    —Leonelek hitzek:
    Dios, Gugenlaymi?
    —Jainko, ez al duzu izenik?
    —aireari egokitzen ez zaizkion letrek
    —horiek guztiek izendatzen naute ni
    —une oro hilko garela jakitun izateak
    —bidean menderaezin egiten gaituen heriotzak
    —negua epelago egiten duen uztak
    —(saskian gorde ditut hainbat intxaur)
    —sakramentu apal honek egiten duen zaratak
    —eta abar anonimo guzti-guztiek
    —sikate itzelean ozeano bat
    —edota gorputzaren beste edozein likido ahaltsu
    —(bizi izandakoaren hondarretan baina
    —putzu gazi bat non itotzen diren puxtarriak)
    —ez al da sakona
    —tximeleten hegaldi ezin iragankorragoa?
    —begira nola indartzen nauen patuak
    —dagoeneko izen bat aurkitu dut zuretzat
    —txori horiek bezalakoa: isiltasuna
    ——euren kantua entzuteko behar dugun bakarra—
    —jaioberri zara zu izendegi agortu batean
    —eta ez dugu mundurik inauguratuko
    —bataiarria gure odolez bete ezean.
  • ZAURIA ETA ORBAINA   (2007)
    —Axolagabe zara gerezi
    —beste inork gerezi izaten
    —jakingo ez lukeen bezala.
    —Airea zure hostoetatik paseatu
    —eta badakizu letania moduko soinuak egiten
    —baina ez dizut, ez, hitzik eskatuko.
    —eta ezetz diote eta badakizu
    —konfesorearen plantak egiten
    —baina nire adjetibo hutsalen oihuek
    —ez dute zure oihartzunik espero.
    —Zure enborraren korapiloek
    —agureen sasoi makal
    —eta gozoen berri daukate
    —baina sufritzeko eta maitatzeko gaitasunik
    —ez dut zure zimurretan bilatuko.
    —Mutu eta axolagabe gerezi izanez
    —nahiko ematen didazu
    —utzi gainontzekoa nire esku
    —zure materia gormutuak
    —nire odol loretsuaz beteko dudala
    —nik egingo zaitudala eder
    —nik egingo zaitudala hiztun, entzule, sentikor
    —nik esango dizudala gu, gu gara
    —ez zaitezen gehiago nigandik urrundu
    —behin betiko ahaz dezadan
    —ez nadin berriz txiki eta arrotz senti
    —zu eta biok garen gure
    —antzinako etxe zoragarri honetan.
  • PATUA   (2011)
    —Nahiko nuke nire patua izatea
    —eguzki-izpiak itsasoan bezala
    —zeharkatu dugun errekaren neurrikoa
    —nire minaren sakonera
    —zuretzako aukeratu dudan harria bezala
    —ertzetan ohikoa, apala, beste harrien kolorekoa
    —nire amorrua edo oinazea
    —mugatua, iragankorra, jasangarria
    —gizon baten tamainakoa nire bizitza
    —ez gehiago: haragizkoa eta arnasak puztua
    —eta noizean behin, pasieran
    —bidaian opari bat lortu zuretzat:
    —ura harrapatu esku bakarrean, esaterako
    —itsasoari baimena eskatu ostean
    —gogoratzeko biok kresalaren zaporea
    —edo zuk maskor zuri bat aurkitzean
    —maskorra agian nakarrezkoa delakoan
    —zure pozarekin nik ere gozatzeko
    —gogora dezagun behinola
    —ume izan ginela, aparraren adinekoak
    —zuriagoak, zaratatsuagoak eta ederrak
    —eta oraindik ere hemen gaudela
    —zutik itsasoaren aurrean
    —pozik egoteko benetako arrazoia
    —nakarrezkoa ez dela jakinez
    —haragizkoa baizik, arnasak puztutakoa
    —eta ohartu
    oraindik ere bizirik gaudela
    —eta isilik, itsasoa ez bezala
    —   kaioak ez bezala
    —eguerdi argi, alai eta errez honi begira
    —nahiko nukeen patu honexeri begira
    —zurekin, esker oneko.
  • MONJEA ITSASERTZEAN   (2011)
    —Emozio batzuk heriozkoak dira
    —kendu zure begiak bide horretatik
    —izan zaitez hobe gure nagusien beldur
    —kontuz zure amets eta gogoekin
    —ez zaitez arren tontorretara hurbildu
    —Babilonia mila aldiz madarikatuan.
    —hunkidura batzuk heriozkoak dira
    —  (eta ez da heriotza latzena
    —  ai, behintzat arrisku bakarra heriotza balitz
    —  baina ez da heriotza, ez, latzena)
    —eta hala ere, arantzarik zorrotzena aukeratzen baduzu
    —maitasunetik maiteminetik goragaletik gertu
    —labarretako haitzetan bazabiltza
    —edo ezdeusaren errautsetan mirariaren bila
    —zeruertzaz haraindira bazoaz
    —hegaz eta izu, izerdi, zorabio, sukar-ametsik gabe
    —eta gizon izaten jarraitu nahi baduzu
    orduan kontuz ibili, eta erne, eta to
    —arriskua saihesteko bide hau:
    —gizon edo emakume batena
    —eta baita zamak arintzeko eta samak berotzeko
    —behar duzun ardo guztia ere
    —eta han, lanbroaren eta ezdeusaren ertzean
    —hodei eta sasien artean
    —kantuan hasi, albait ozenen
    —kantuan hasi, oi zu, itsasertzeko monje
    —hodei eta ur gainean ibiltari
    —hasi kantuan gizaseme hitzontzien gainetik
    —hasi kantuan jainko isilegi edo isilduen fabore
    —ezen gu, Babiloniako leinu zigortu, zatitu, madarikatua
    —gu, jainkoaren eta munduaren borreroak, hats eta lokatz
  • AZKEN HITZA   (2011)
    —Aingeru eroriek bezala
    —behin eta berriro
    —bizitza honetan
    —bizitza honekin
    —behin eta berriro
    —eta behin eta betiko
    —lur honekin eta zurekin
    —eta zure sabeleko
    —hauts izateko ni
    —lokatz izateko ni
    —zuretzako ni
    —eta zerutik kanpo
    —aingeru eroriek bezala
    —amets egiteko eta
    —beti itzultzeko ni
    —zugan irauteko
    oi lur bero
    —lur honexetarako ni
    —lur beltz honexetarako betiko ni.

 

Gil Bera, Eduardo   —1957—

  • BETIRAKO BAKEAREN TRACTATUS
    (KANT-EN OROIMENEZ)
      (1989)
    —Miles perpetuus, percusores,
    —venefici, eta horiek oro
    —Forma regiminis ez da
    —faedus pacificusen burasoa.
    —Ene Inmanuel bihotzekoa,
    —gixako zu, ez baitakizu
    —furor impius intus fremit horridus ore cruento
    —eta natura daedala rerum zure orrialdetarik
    —Baina fata volentem ducunt,
    —nolentem trahunt.
    —Beha nola mintzatzen natzaizu
    —Beha bertsotan euskara eta latina galka daitezke
  • LEYDEN ITSAS AZPIAN   (1989)
    —Hortus Botanicus hertsirik,
    —Ene gogoan idek tenorea goaitatzen,
    —borrotsuak, ahantz edo itzalaren
    —doi doi joaten ditu haltz ostoak.
    —baina museoko momiek ez dituzte ezagutzen
    —zapar ferekaren sistattoak.
    —Giza hondarren zoria
    —desertuko hondarrean bizi,
    —nehon ez hil,
    —itsas hondarreko hondarrean etzan.
    —Itsas azpian, xoriak xioka euriaren gain.
    Ozarki,
    —zozo bat ziztuka.
  • AZAROKO HAIZEGOAN   (1989)
    —Astigarren oihu horia,
    —pagadiaren boz gorria.
    —mendi mazela honetan,
    —bizi baratzean erroztatua,
    —gogoa haizatuz
    —horbelaren arnasaz.
    —Astigarren oihuaren horia,
    —pagadiaren bozaren gorria.
    —Bideak luze, malkorrak handi,
    —aldi osoa emanen nuke hemen,
    —Astigarren horiaren oihua,
    —pagadiaren gorriaren boza.
    —Gogoaren mila bideetan,
    —kausitzen dut aldiro
    —erreka honen kanta
    —eta haizegoaren planta.
    —Haizegoak eken, haizegoak eman,
    —ene haizegoaren baitan.
    Oihuaren astigar horia,
    —bozaren pagadi gorria.
    —Aire honen ederra
    —arestirik ez, gerorik ez.
    —etzanik nago
    —Astigarren oihu horia,
    —pagadiaren boz gorria.
  • ITZULI NAHI DUEN BESTA EGUNA   (1989)
    —nehoren ez den dermioan,
    —bada txio egiten duen xoririk
    —eta ixo
    —tronpatu delakoan.
    —Haizeño mehar batek eramana,
    —nondik ez dakidala,
    —heldu zait hagitz urrutikako hura,
    —bertze mundutik etorria iduri,
    —txio bakun bakar hura.
    orkesta kioskoan jotzen,
    —hiru lagun: kordiona, kitarra eta
    —Solas guziak bilduz, musika,
    —goiko belagi hartan,
    —ardi batek burua goititu du.
    —Hiru neskato dantzari,
    —mutilak, ostatuan, muturra berotzen.
    —Frontoiko itzala handituz,
    —tontor urranak perekatuz.
    —gero goi alderat egiten du eta desageri,
    —Estrata eta zokoetarik ilun hits bat dario,
    orkestak gorakigo jo.
    —Zeru osoa zurituz doaie,
    —arboleko xoriak ixo;
    —eta berriz bat, sarri oro.
    —Bestako arratsalde, erran,
    —nola heldu hatzait honat?
    —ez dakit nola oroituko ditudan,
    —heldu den aldiro
    —ikusiko ez ditudan aurpegiak.
    —Sekula oroituko ez ditudan aldiak,
    —non, norako eginen dira?
    —Pausatzeko gogorik ez dutenak,
    —gau eta ilunaren arteko aldean,
    —nehoren ez den dermioan,
    —beren gogo gainean.
    —urrungo lehiorreko arropaz beztiturik,
    —doi doi ezagutuz sortetxea eta arrontik arroztuak;
    —gehienetan, aldiz, soberesten dute
    oroitzaren etxapea eta soilik
    —leihoko kristala.

 

Goietxe  

  • EZKILA   (1875)
    —Maite dut goizean xorien errepika
    —Arbolen artean airearen musika,
    —Uraren auhena, ttortoilaren kantua,
    —Bainan maiteago ezkilaren soinua.
    —Ezkilaren botza zoin den xarmagarria!
    —Herrian ezkila egiazko xoria,
    —Kobrezko ahoan burdinez du mihia.
    —Dorrearen puntan ezkila beilan dago,
    —Soldadu bat baino gau-egun erneago.
    —Sua nonbait, nonbait etsaia agertzen da,
    —Ezkila kuxean oihuz abiatzen da.
    —Ezkilaren botza ageri da denetan
    —Mendi gorenean, zelaian, haranetan,
    —Nigarrez iduri doluzko egunetan
    —Ezkilaren botza da herriko bizia
    —Gorputz bat litake arimaz gabetua,
    Oi! Zoin ungi duen ezkilak predikatzen
    —Denentzat badaki hitz on bat atzematen,
    —Probeari dio: Deus ere probe zen,
    Ohetzat ez zuen lasto puxka bat baizen.
    —Hedoietan goiti arranoa badoa,
    —Iguzkiko argi garbian mainatzera
    —Bainan ezkilaren botza gorago gaten
    —Gure otoitzekin zerura da igaiten.
    —Bai hegaldatzen da zeru gorenetara,
    —Jausten ere berdin purgatoriotara,
    —Uriaren pare lur idorren gainera.
    —Diot beraz berriz... Bait maite dut musika,
    Oihan isilean ttortoilaren kantua,
    —Bainan maiteago ezkilaren soinua.

 

Goikoetxea, Ines  

  • GAUAREN SEKRETUAN   (2004)
    —negar malkoa,
    —malkoen zintzurrean
    Ohe-zabalean dauka
    —ausentziak losin-gaueratua,
    —zotinaren lokarria
  • NEGUKO ARRATSALDE BATEN OROITZAPENA   (2004)
    oroitzapenaren
    —Negu hotzaren
    — beroa
  • USTEGABEAN   (2004)
    —Izugarrizko itzala
    —sortu zait
    —argiz zatikatutako
    —hormetan
    —  gris-marengo
  • POSTARIAREN MORROI   (2004)
    —Postariaren morroi
    —bihotza
    —Postariaren morroi

 

Goikoetxea, Josu   —1974—

  • IDAZLE GAZTEA (OLIOA MIHISEAN)   (2018)
    —Ziega itxurako
    —Donostiako gela honetan,
    —Amara Berriko pisu
    —herdoildu eta ordaindu honetan,
    ohean, idazten, ilea koipetsu.
    —Lurrean arropa lohiak,
    —Mesanotxean zine aldizkaria,
    —komuneko papera,
    —eta argazki gozo bat hautsa pilatzen.
    —Patiora doan leihoa eskuinean.
    —hementxe itoko naizena.
    —Buruko mina dut,
    —urduri nago,
    —tigrea naiz kaiolan.
  • MISE EN SCÈNE   (2018)
    —litroaren ziklotimia oihularian,
    —brikez, lataz, pixaz, poltsaz, botilaz.
    —Joan dira, eroan dituzte
    —nerabe liskar malapartatu horiek
    —beste norabait,
    —itzultzeko zina eginda.
    —Herriaren plaza uher honetan
    —neskato bat, ume bat,
    —Felpazko txandal berdea darama,
    —diadema ilerako.
    —Saltoka-saltoka, plaza erdian neskatoa.
    —Poltsak pilatzen hasi da umea,
    —eta mordo bat hartuta
    —gorantz jaurti ditu, indar infantilez.
    —Zintzilik poltsak airean une batez,
    —haizeak zirimolatu ditu gero,
    —Neskatoak denak bildu ditu berriro,
    —jaurti ditu berriro,
    —zirimolatu dira berriro,
    —behin eta berriro,
    —neskatoa, poltsak eta haizea,
    —Eta leihoko begiraleari
    —ziztrin datorkio galdera:
    —polita da eszena
    —ala gupida estetiko batek apaindutako
    —koadro zatar bat besterik ez da?
  • OPARIA   (2018)
    —Umeak oparia bezala ireki zintudan,
    —sokatxoa hortzekin ebakiz,
    —eta hantxe zegoen bihotza,
    —animalia hotzikaratua.
    —azterketa zorrotza egin nion,
    —izter artean utzi nuen gero.
    —ea zerbait gehiago ote zegoen,
    —baina han ez zegoen deus.
    —Gerora konturatu naiz,
    —denboragarrenera, eginaz.
  • HAIZE HAU   (2018)
    —Ez da ona haize hau.
    —Tanatorioko aire erraustua da.
    —sudur zuloak idortu.
    —Sargoriaren kulunka honetan
    —dautza umeak, karroetan.
    —Andreak puztuta daude izerdi-garoz,
    —norabidea aldatu du gonazpietako usainak,
    —gizonak tabernan daude zomorro.
    —Haize hau ez da ona,
    —hautsez eta esne minduz dator betea.
    —Bekokiraino sartzen da
    —eta gurean ez da giro.
    —Atariko hortentsiak erre zaizkigu.
    —Hauspotutako su zahar batek inguratzen gaitu.
  • GALTZADARRIAK, ASFALTOA   (2018)
    —Badira asmo onak eta kexu leunak.
    —Gero bada keinu bat, gero bada kolpe bat,
    —eta marmarra ozenago.
    —Lepoak tenkatu egin dira,
    —zain lodia agerian.
    Oihu lasterrak, arrapaladak
    —karrikaren sakonean galtzen.
    —Zaldiak trostan, trostan, trostan
    —galtzadarriaren ordezko asfaltoan.
    —Polizien mugimendu sinkopatua,
    —borraren zabu perfektua.
    —Gorputzak dantzan, dantzan, dantzan,
    —Ez da nahikoa, ez da nahikoa.
    Odol gehiago behar al da?
    —kokotsa txikituta
    —(erlaitzetan usoak begira zeuden).
    —Etorriko da, etorriko da,
    odol beltza izango da.
    —Zabaldu leihoa, zatoz balkoira
    —eta zoaz, zoaz, zoaz.
    —Eramazu mezu hau nahinora,
    —baina, pausa gabe, zoaz.
  • NESKA TALDEA   (2018)
    —Kale gautarrean zetozen
    —bost neska beltzez,
    orrazkera berriz,
    —Begiak lurrean tinko
    —irribarre zorrotz batez,
    —pausoa etorkizunerantz.
    —den-denerako euretara,
    —gizonarekiko ezaxola,
    —harro eta gazte.

 

Goikoetxea, Juan Inazio, Gaztelu   —1908-1983—

  • ALDIA (KRONOS)   (1944)
    —Sutondoan dari, aulkian jarria
    —aleak banaka sutara jotzen.
    —Hor kemenak, hor zaharra ta gazteak
    —sutara dihoaz bata besteak.
    —Maitasun, ahomen, ederrik oro
    —errekai, su horrek berak maitago.
    —Ari ta ari dagio lanari
    —nork atxiki une, nork geldiarazi?
    —Sutondoan dari aulkian jarria
  • HIL NADINEAN   (1959)
    —Hil nadinean igo nazazue, lagunak, Larte mendira:
    —bere magalean eder zait betiko atsedena.
    —huntza-horriz koroi heze, lore zuri eskuan.
    —Goiko borda zanaren bazter une isil berean
    —ni ehortzi, eta pago bat landa aldamenean.
    —Badira hantxe hamarren bat pago bi taldekari:
    —Jai dagitela arrai eta gazte ondoan inguru
    —ta par-algaraz ardo zahagiak behar dira hustu.
    —halako olerkari arlote lurpetarrak.
    —Haraino nor edo nor badoa mendian ibildari
    —egin dezala aho berean kantari.
    Orain ez da han ez ardirik ez artzainik
    —aurtzaroan ohi bezala aiton-iloba ginanik.
    Orduko ardien zintzarri-hots bigun, zoli,
    —Aldiro aldiro belar onduaren usain naro:
    —berean bere, udaberri, udagoi, urriaro...
  • OLERTI   (1961)
    —Zerurantz doan egaketa arin,
    —len beltz ba'zan ere orain oztin,
    —ta gezi zorrotz elburutzat osin,
    —Argi? margo? gezi? ala ego?
    —eta mintzoan oiartzun betirako
    —Diana'k esku-eragiz uztai alako,
    —izarren bidastean aztarren edo.
    —Eta aratz (or ere nunbait ispillu
    —ez odol-erio, adirnen-sukatillu...)
    Orla nabari bekit ire eskutan
    —betidanik darion Itza sutan.
  • ZER IKUSI URA IKASI   (1963)
    —Ez oartuki, bañan bai zuzen
    Oi amorru gaitzen lotura!
    —Bi begi beltzen begiño arek
    —zororik zeunkan begi-belarri;
    —ez noruntz zendun ibillera.
    Oi begiñoaren ardura-ardura!
    —Nork zesaizun orduan zuri
    obe zenula azkatasuna?
    —Egaldun oar bai zenion
    —zerorri: oi ura zoriona!
    —Ez lorik, ez zer besterik, ura
    —erori zitzaizun begi lausoen
    —txasta oi dan esan-eziña!
    —Aldez aurretik jakin oi danak
    —zer ajola dio? Deus ere ez,
    —baldin nork bere buruan ezpadu
    —ikasten: orduan zentzadura.
    —Zure maite-zoraldiaren
    —azkena, orain ondo dakizu:
    —zerorrek zugan jakin dezuna.
  • GIZONA KANTATZEN DUT   (1968)
    —Gizona kantatzen dut
    —gizona
    —gizona kantatzen dut
    —potroari lot daukan katea porrokatzen
    onezkero ixildu dira txoriak
    onezkero loreak
    —ez dute usai onik ematen
    onezkero gau beltzean datza lurra:
    —guardia, zer ordu da?
    ordubik?
    —libratzeko katetan dagoen gizona
    —kide nauzu katetan dagoena bezela
    —gero bai
    —gizona libratzen dudanean
    —egingo dugu zurruta...
    —alperrik jotzen dute maillukadak
    —lo-zorro dago guardia
    —apoten lastai billakatu da mundua...
    —katetan datza gizona
    —horrela
    —nola
    —kantatu gizona?
    —nola?
    —alperrik jotzen badute maillukadak
  • HARRIEK BADAKITE   (1970)
    —harriek badakite basoan gerta ohi dana

 

Goikoetxea, Jule   —1981—

  • HEREDATU NUEN   (2014)
    —goiztiar jaio bainintzen
    —horrela zioen agenda
    —&laquo;Hiru urterekin kaskoa eskuratu
    —altzairuzko batea zazpirekin
    —armarri osoa hamahirurekin.
    —Eta hiltzera!&raquo;
    Orain
    —zure gorputzaren
    —nirean egokitu da
    —pasioa deritzan lurralderik gabeko
    —zauri alderrai honen
    oroimen bortitzean.
    —nigan bertakotuko da pasioa
    —mundua ohartu arte
    —historia honen uneren batean
    ohitura
    —inkisizioa
    — desafiatzeko
    —xuxurlatzen zenidan egunero
    —ikastolara eramaten ninduzunean
    —nik, graziaz eta ostia ozpinduz betea,
    —kostaz osatua
    —minez eta erresistentziaz gainez egindako
    —umiliazioa fabrikatik dator
    —horregatik hitz egiten genuen
    —errespetuaz eta ekonomiaz
    —ekonomiaz eta politikaz.
    —Gipuzkoarra zen ogasuna
    —bilbotarra speeda.
    —dardaratzen dituen hori,
    —pasioa deritzan
    —lurralderik gabeko
    —denbora alderrai honetatik eraitsitako
    —hauskortasunaren oroimen iraunkorrean.
    —nirean bertakotuko da pasioa
    —historia honen uneren batean
    — gauero
    — Gordon's bakoitzeko
    —zure partzialitate alprojarekin nik,
  • HERRIAREN TABERNA   (2014)
    —Barra batean enkoadraturik
    —disolbatzen da arratsaldea
    —trago koma irri artean
    —burutazio hordiek
    —eskasiaren sen on batez
    —absurdoa luxua eta arrazoia
    —asmo pildatsuek laguntzen dute
    —arretarik ezean hazitako desioa
    — eta ardi aroko etorkizunaz
    — gizendutako orainaldi honi kateatua da
    obrero eta exiliatuarena den
    —gehiengoaren bizitza
  • TRACTATUS MAGNANIMUS, 3   (2014)
    —Ez nator
    —nire betileen haizeñoaz
    —nator
    —arrotz bihurtzera
    —nator.
  • KAPITALA   (2014)
    —kasurik onenean
    —bizitza (hirurogeigarrena)
    —dio sudur orrazkera deseginarekin
    —eta kartoi fineko beste ale bat
    —arazoa ez baita
    —ez kea ez ogia
    —mugikortasuna baino
    —Barakaldotik Basaurira
    —etxean izotz
    —tabernan zor
    —keinu bakoitzeko kobratzen da
    —ez badago dirurik
    —ez dago eskua
    —hotz
    —soilik
    —pobrezia besterik
    —ekoizten ez duen
    —mekanismoa da
    —biolentzia inpartziala
    —partziala baino hobea
    —izango balitz bezala
    —hotz mugiezina
    —demaseko zakurkeria
    —dio ke laino artean,
    —non da nire esku
    —balio erantsia?
    —Izoztua,
    —sudur orrazkera deseginarekin.
    —Zorpetua,
  • NIRE KREATZAILEARI   (2014)
    —Hostokentzen hasi naiz eta
    —zer izango ote naizen
    —izango ote naizen
    —agian jaioko naiz
    —akaso heldu jaioko naiz
    —eta ez dut distantzia egokiz
    —hausnartzeko
    —zure faboreen beharrik
    —akaso ilehori eta azeri sortuko naiz
    —zorrotz eta oharkabe bizirauteko
    —familiaren itzulera europar honetan
    —agian peoi jaio
    —eta xake bat egingo dizut
    —zure ondorengotzatik
    —baldosinaren erdian
    —ausaz lelokeriazko une
    —sortuko naiz
    —koiunturarik
    —umorerik gabe
    —akaso ilargi-ulu orraztu batez
    —betirako toreatuko zaitut
    —gaur otso jaiotzean
    —edo maita zaitzaket agian
    —instintu eskaseko piztia honen
    —tratua egokitzen baduzu
    —marikoi iragangaitz eta
    —kobra hausnarkarien artean
    —jarraitzeko desio sutsu horren atzean
    — ostendua
    —putz egin hosto guztiei
  • NON ZAUDE   (2014)
    —Non dago
    —dantza iniziatiko hura
    —koktel eta pelotazo artean
    —zure Morgan esmokinarekin
    —zure zigarro zuriarekin
    —zure zuhur bibotearekin.
    —Non dago
    —labezomorroz
    —betetako etxe hura zaintzen zuen
    —sentikortasun
    —insolbente hura
    —zu pobre
    —Donostia aberats.
    —Lola estás Loca, Plarena.
    —Non daude
    —insultatzeko moduak
    ofenditutako
    —paseo
    —betirako eten haren
    —intimitate borraskadunak,
    —urduri borrokan.
    —Non zaude Tomas.
    —Non dago
    —zure begiradan gordetako
    —malenkonia
    —zu pobre
    —Donostia aberats.
    —Non dago
    —algara tinko hori
    —labezomorroz
    —betetako herri hau ernaltzen.
    —Non daude
    —tugurio haiek
    —non erresistentzia
    —bizitzeko modu apasionatua den,
    —Non zaude Tomas.

 

Gonzalez, Sonia   —1973—

  • LAGUNAK   (2002)
    —Nigana etorri da, irribarrea
    —zabal eta 3/4le gorria solte,
    —eskuak poltsikoetan,
    otartekoak konpartitzen genituen aroan
    —elkarrengana hurbildu ohi ginen bezala.
    —Eder zegoen,
    —kanonetatik hain urrun...
    —heroinak bakarrik ematen duen
    —azken agurra elkarri esan genion aroan
    —baino askozaz ederrago.
    —Nigana etorri da
    —hegal bustitako aingeruen legez.
    —Berandu egin zait goizean.
    —Eta oraindik ezin izan dut zarratu
    —bakardadearen bitakora kaihera,
    oraindik daude zeruan
  • EZ GENUEN GARENA IZAN BEHAR   (2002)
    —Ez zegoen zeruan, liburu
    —sakratuetan edo esku ahurretan idatzirik,
    —familiaren panteoian ere ez zuten espero.
    —Baina geure buruak deskolonizatu,
    —berkolonizatu eta bidaiarazi genituen.
    —Berba hauek ezpain ezjakin beroegietan
    —ibiltzen hasi ginen gero edo lehen.
    —Eta horrela igaro ginen
    —arrotzak izatetik
    —arrotz sentitzera.
    —Egin genuen karea hormetatik
    —jausten den besteko ganora gutxiz,
    —gure bizitzek harrezkero berdin edo antzera
    —jarraituko luketela pentsatuz
    —akaso.
    —Noiztik zehaztea gatxa da,
    —esnatzerakoan gizon bat,
    —arkanjel izeneko gizon lakoniko bat
    —topatu nuenetik. Gizonak,
    —harrikadaka gure idiosinkrasiaren kontra,
    oihukatzen zidan
  • JABEGO NOMADA   (2002)
    —Eskukada bat hondar busti
    —zapata zola gastatuak
    —textura guztietako sorta bat grina
    —bizikleta baten dinamoa
    —koilarakada bat izerdi hormatu
    —eta tabako pakete bat.
    —Horixe da nire jabegoa.
    —Nire bizitza basamortuetako
    —karabana nomada da.
    —Ez dit axola zure amodioa ere
    oasis alokatua izatea.
  • TXAKURRIK GABEKO OKUPA   (2002)
    —Egunak besterik gabe igaro behar direla
    —desegiten da haurtzaroa.
    —Inoiz heltzen ez den biharko egunean
    —ezarri nuen itxaropen oro
    —gaurko eguna apartekorik gabe igaro
    — Baina biharko eguna gaur da eta dena dela
    —Poemak fagozitatzeko tren-geltoki gehiagorik ez dute eraiki
    —Notak mugatuak izan arren
    — ez da musika oraindik amaitu
    —Eguzkiak joten du
    — soilik eta egun eguzkitsuetan
    —Eta heriotza oraindik da narrazti
    — arraro ezezaguna.
    —Eta biharko egun honetan
    —telefonoak isilik dirau.
    —biharko egun honetan oraindik
    —txakurrik gabeko okupa sentitzen naizela
    okuparik gabeko txakurra

 

Gorostarsu, Jean   —1829-1868—

  • ETXEKO XOKOA   (1859)
    Orhiko xoria Orhin laketik da bizitzen,
    —Han zen sortu, han handitu, han hasi zen maitatzen
    —Han bere umen artean gozoki du kantatzen.
    —Dohatsu harek bezala egiten dakiena!
    Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!
    —Ez du jakin nahirik zer den kanpoko ona,
    —Bainan aldiz gozatzen du etxeko ziona.
    —Bego etxeko xokoa oraino norberari!
    —Bego aitamen etxola haur zuhur denari!
    —Kanpoa beti kanpo da, zenbat den edergarri.
    —Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,
    —Etxean zauri minenak noratbait ere hartzen,
    —Irriak, solas guziak non dirade han baizen,
    —Familiako bizia, zein zaren plazertsua!
    —Ezin bere bihotzaren aurkituz sosegua.
    —Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan!
    —Bera da beretzateko mundu huntan ostean,
    —Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.
    —Ahaide txarra hobe da ezenez atze ona,
    —Atzeak ez du balio etxekorik txarrena,
    —Hori da alde orotan kurri doan errana,
    —Baina ongi aditzeko frogatu behar dena.
  • DESESPERANTZA   (1860)
    —Mendiak bete hedoiez,
    Oihan-errekak daude beltz,
    —Nihon ez duket gozorik, ilun bainago bihotzez.
    —Nihoiz ere iguzkirik,
    —Ez hila eta halere hobian nago bizirik,
    —Ez, enetzat gehiago zeruak ez du argirik!
    —Habil, utzak, utz gorputz hau orotarik biluzia.
    —Lore guziak arantze,
    —Uki guziak oinaze,
    —Ni naiz amaganik sorthu jasaiteko hunenbertze
    —Ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze?
    —Xoporro mendi gainean,
    —Elurra ez zen hain xuri gan den negu bihotzean.
    —Boz bat etorri zait handik,
    —Gabaz lo nindagolarik,
    —Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.
    —Nor da niri mintzo dena,
    —Ni naiz minen gozatzaile, Arrantze-gaineko Ama,
    Oi haur inkoniatua, laster egizu ni gana.
    —Zeru goratik lurrera,
    —Gure Ama guziz ona, bihotz ezti, bihotz bera,
    —Zu zare jautsi zarena gizonen kontsolatzera.
    —Hemen naiz zure oinetan,
    —Ama ona, har nezazu otoi urrikalmendutan,
    —Gaixtaginen asperrari gorde zure besoetan.

 

Gorostarzu, Ione   —1984—

  • ENE GORPUTZ ETA AZALEZ   (2012)
    —Ene gorputz eta azalez
    —sor nezake beste izate bat
    — bihotza hustuz
    — orriak betez
    —egin nezake poema bat
    — lapur edo hiltzaile
    —izan nintekeen oro
    —une edo lekuren batean
  • JAIO NINTZEN EME   (2012)
    —Jaio nintzen eme
    — eta egin nintzen --eginez noa-- emakume
    —zabuaren kulunketan eta soka-saltoan
    — amaren takoiekin
    — ileko trentzekin
    — belauneko urratuekin
    —bitxilorezko pultserak eginez
    —panpinak jantziz, orraztuz
    — baina baita haiei ilea moztuz eta begiak atereaz ere
    —Eta honela
    —egunero egiten
    —egunero des egiten naiz
  • EZEREZA HUTSA BADA   (2012)
    —Eta joatea agurtzea bada
    —joan egin nahi dut
    —Eta heriotza loa bada
    —loa ametsa
    —Eta joatea hastea bada
    —ez dut joan nahi
  • MAITE DITUT ZAKILAK   (2012)
    —bakeropean hazita
    —ahoan
    —kolesterolaren edo kalorien beldurrik gabe dasta ditzakedanean
    — bero
    —hotz
    —lo
  • ASKO IBILI OHI DIRA   (2012)
    —Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran
    —aterik jo gabe batzuetan
    —Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit
    —eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere
    —horrelakoetan maitasuna geldoa da
    —txiskeroarekin ere pizten ez den txinparta
    —Beste batzuk bihotzera doaz zuzenean
    —eta odolezko ibaiak azalean zehar barreiatzen ditu
    —horietan sentimendua indartsua, beroa da
    —egur onarekin egindako sua
    —Badira hanka-tartean baino sartzen ez zaizkidan gonbidatuak ere
    —horietan maitasuna gartsua da
    —egunkari orriekin egindako suaren moduan
  • ETA EGIN BARRE LASAI   (2012)
    —Eta egin barre lasai nire sudur edo ipurdiagatik
    —eta esan zeinen inozoa
    —Nik nahi dudana idatziko dut

 

Gorrotxategi, Aritz   —1975—

  • HELDU ZAITUT LEIHOAN   (2002)
    —Heldu zaitut leihoan
    —Isilik egon gara fabrikako keari begira
    —Existitzen ez ziren itsasontziak
    —Itsu baten begietan nola itsasten ziren ikusiz
    —Eta orduan galdetu didazu
    —Denborak zergatik egiten duen ihes
    —Edo nolatan kabitu daiteke eskumuturreko erloju batean
    Orduan esan nahi dizut maite zaitudala
    —Baina ezin zaitut konprenitu
    —Eta leihotik haratago zoaz
    —Fabrikako kearekin nahastuz
    —Denbora bezalakoa baitzara
  • TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN   (2002)
    —jendez gainezka zegoen
    —Mahaiaren gainean kopak nola husten ziren ikusteko
    —Jaio zen gizon hankabakarrak
    —Istorioak kontatzen zituen bitartean
    —Ajedrezera jolasten zuten Erdi Aroko bi erregeen mitoa
    —Gogararazi zien gazteei
    —Bailaran soldaduak hiltzen ari zirela ezaxolati
    —Denboraren metafora
    —Baina norbaitek
    —Denbora ez zela metafora bat adierazi zionean
    —Eta tragoxka bat eman zion kopari
    —Denboraren metafora garagardoaren bitsean
  • BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK   (2002)
    —Behinola
    —Jaungoikoaren hitza entzutera
    —Basora ihes egin zuen gizon ilunak
    —Goiz batean
    —Belar hezearen inguruan zegoen
    Orduan
    —Jaungoikoa
    —Uraren azalean zegoen jainkoa
    Orduan
    —Izozturik
    —Behinola basora ihes egin zuen gizon iluna
  • SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA   (2002)
    —Souvarin izeneko moskutarra
    —Portura joan zen Hiriaren bila
    —Latorrizko farolek argiztatzen zuten egurrezko
    —Itsasontzi batean
    —Lo zegoen Hiria
    —Aspaldiko lagunak ziren biak
    —Baina Moskukoa suzko mehatzetan itsutu zenetik
    —Nihilistek eginiko liburuak irakurtzeari ekin zion
    —Eta ardo kopari &laquo;maite nauzu&raquo; galdezka bizi zen geroztik
    —Heriotzaren makinekin jolasean
    —Gau osoan zehar egon zen malekoi inguruan
    —Hiria noiz agertuko zain
    —Eta Itsasontzi txikian nagusitu zen Hiriaren
    —Silueta erraldoia
    Orduan topatu ziren aurrez-aurre
    —Hiria eta Souvarin zaharra
    —Ezpainetan musu eman zion Hiria
    —&laquo;Apokalipsiarekin amets egin dut&raquo; esan zion
    —Behatzekin etxebizitzetako kristal beltzak igurtzi bitartean
    —Souvarinek lepoa erdibitu
    —&laquo;Badakit, hiri, badakit&raquo;
    —Gainontzekoa plutonioak egin du
  • HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN   (2007)
    —Zaldiagatik hasiko naiz,
    —demagun egurrezkoa.
    —Zaldiagatik hasiko naiz,
    —begitara itzelezkoa.
    —Ipuin zaHar hau denok ezagutzen duzue:
    —egurrezkoa.
    —Istorio hau askotan entzun duzue:
    —soldaduz betea.
    —Epeo feoziarraren aginduetara
    —Ilio zaharrean
    —Baina nork hustu zuen zaldia?
    —Nork kendu zizkion soldadu puskak
    —egur moztuari?
    —Nork zizelkatu zituen
    —konkaduretan eskuziriak?
    —Nik esango dizuet
    —nork zabaldu zuen umetokian
    —herioren hutsune isila.
    —Helenarik sekula ikusi gabeko ibiltariak.
    —Egin zien oihu eztarri hotzak,
    —eta jarraitu zuen istorioak.
    —Zaldiagatik hasiko naiz,
    —demagun egurrezkoa.
    —Zaldiagatik hasiko naiz,
    —begitara itzelezkoa...
  • ZIRRIKITU BAT IZOZKAILUAN   (2007)
    —Betaurrekoak utzi dituzu mahai gainean,
    —kafesnearen ondoan
    ogi apurrek osatzen duten
    Ordulariari begiratu badiozu ere
    —ez duzu sinesten egutegi Gregorianoan,
    —setioak eta egunak
    —enbor bereko oskolak direlakoan.
    —Galdera egiten diozu
    —nola kabitu daiteke denbora guztia
    —Nork asmatu zuen
    —gezurrezko kartografia hau?
    —Grabitazio arauek eta kronometroek
    —larrua jotzen ez badute ere
    —beti geratuko zaigu
    —zirrikitu bat izozkailuan.
    —Bakailaoen hats hauskaran
    —hutsunea arnasteko.
  • ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA...   (2007)
    —Harrizko zaldi hau,
    —Harrizko zaldi hau,
    —zenbatean Erosten
    —soldadu eta umeak...?
    —Zenbat trosta balio ditu
    —Nola defendatu eraikuntza,
    —nazionala bada,
    —nola ordezkatu aitaren etxea
    —hari telefonikoen zuntza bada
    —zure bihotza?
    —Harrizko zaldi hau
    —Harrizko zaldi hau
    —negozio bat da,
    —Harrizko zaldi hau
    orain urte asko,
    —Baina nola maita orain
    —harrizko zaldi hau?
    —denbora gutxian,
  • ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ   (2007)
    —haragi eta oihu egin da erdiz,
    —zutaz berdin barruko biak,
    —eta odolak baRe zulatu du
    —goizeko hiruretan.
    —eta orain handiagoa da zuloa.
    —hurbil ibili da heriotza,
    —lozorroan trebe.
    —sabelean hozkailu bat sentitu duzu,
    —eta norbait hozkaka.
    —Zaldiak atea itxi dio,
    oihu zaharren bila bidali du
    —heriotza,
    —eta odolustu da bizitza
    —ahaztuko zaizu nekez,
    —zu zaren guztia kolpe batean
  • BIHARKO EURI   (2011)
    —Han goian, errota zuri eroria;
    —harritzarretik nobedade gutxi,
    ontziak geldi hondartza gainean;
    —milia bat edo bi, distira hura,
    —eta umea kostaldetik begira...
    —balea noiz etorriko.
    —Aitaren ahotsa gandu,
    ordukoa ere, kontari,
    —gaur mehetuko den laino,
    —biharko euri.
    —Zenbat kontu negua heldu bitartean
    —eskuz ukitu gabe onartuak?
    —eta datorrena neurri...
    olatu zehatz bakarra,
    —inoiz geldi ez, nekaezin,
    —gero eta harrizkoagoa
    —gogoaren baratzean.
  • ARKUA ETA GEZIA   (2011)
    —Bere esku herdoilduen itzala buztinezko gihar bat da, hotza, taupadatik gero eta urrunago.
    Orratzak. . .
    —Nola arkua eta gezia tenkatzen da eguna amonaren hezur-haragietan.
    —Puntua egin eta desegin, beti esperoan.
    —Ispiluan, gezurrik ez. Alferrikako irribarre bat akaso, gainerakoei bizirauteagatik. Eta malkoak, bularrak eskaintzen duen gauari baino, bere buruari erruki. Nor, ordea, errukituko da amonaz amona bera izan ezik? Gainerakoak hil egin dira.
    —Haatik, azken irribarrea zintzoa da, bazekien eman eta kendu egingo zitzaiola. Pisuak bultzatu osteko erorialdian, bere hazi propioan bare, begi garbiz maite ditu zerua, zelaia, herria eta pago-ilarak, eman eta galdutako musuak, seme-alabak...
    —Jakin bazekien agindutako egunak unibertsoa zirela, taupada eta bera diren bezalaxe.
  • HARIZKO JOLAS, HARRIZKO GEOGRAFIA ITSU   (2011)
    —Edo agian, inor ez, bizitza
    —harizko jolas, harrizko geografIa itsu.
    —Atomoaren biluztasun.
    —zaldi baten arrastoa elur gainean,
    —eta gero..., harrian pentsatu,
    —jatorria eta zergatia.
    —Ea nor igarotzen den bidetik.
    —Baletor edo ez,
  • JAKITEAK MIN. BARIAZIOAK   (2011)
    Zer pentsatzen duen egunero, horixe bera da gizakia, Marco Aurelioren aburuz, zeinak esaten baitzuen hauts bera bihurtuko direla hala Alexandro Handia nola bere esklabo txiroena; alegia, liburuen hautsak eta zazpi atedun hiriek balio bera dutela unibertsoaren traman.
    Oro, ahanztekoz gero... Ez garela etsai, ez garela oliba hezur bat baino. Miranderen kantu ezkorraz oroit, "zergatik ikasi, ahanztekotz fiero ikasiak oro?".
    —Nora eza, denbora eternalqui presentean, gizaki hutsak herioren erreinura... Alferrik da ereitea. Alferrik?
    —Gurdi iluna paretik igarotzen denean, oin hutsak urruntzean, ernatuko da zalantza: jakite-egoek igoa, ahanztekotz gero?
    —"Zergatik?", itaundu ohi du beti haurrak, jaiotzetik begi garbiz, gezur aiztoen izotzik ezagutu gabe, "zergatik?", iguriki du egia gure ahotik? Umeak ez baitu denborarik, oro da conteniturik denbora presentean. Zer daki hark geroko fedeaz?
    —Txirula hor da, ziegan etzana oraindik ere. Gonbita edo hilotz.
    —Ez jakiteak ematen digunez min, min hori ahazteko akaso, gainerakoa dugu ahazten, baita zer den ere jakitea.

 

Gotzon, Joseba   —1962—

  • BESARKA NAZAZU   (2001)
    —bitarteko beroa sentitzeko.
    —Gogoan daukat
    —nostalgiaren deserrian
    —zenbat bizi malko
    —itoak zure begietan.
    —Gogoan dauzkat
    —traizionaturiko irrien sorteak.
    —Balio izaten hitzok
    —bi suotako itzuli ezina arintzeko
    —eta inork iristerik ez duen
    —sekretuen zokoan
    —soseguaren gauean
    —gaubeilatuko dut
    —bertso hauetako nota bakoitza
    —dantzatzen duen zure gorputzaren esentzia.
  • BABEL GAUAK   (2001)
    —Taberna honetan traizio hatsa
    —hainbeste samin bihotzean.
    onenen alde bainaiz ni
    —zurekin egingo dut amets
    —azkeneraino zintzo izango naiz.
    —Itsas ilunabar hura gogoan
    —hitz, jolas eta elkar-gura
  • BIHOTZA EZIN DA EROSI   (2001)
    —Joku ederraz liluratu ondoren
    —jokalariei ateak zabaldu zitzaizkien
    —betiko marrazoek fitxatzeko xedez
    —diru mordoa eskaini zieten.
    —Hoberenetarikoak ziren, sendo eta dotore
    —beren etorkizuna erabaki ahal izanez
    —selekzioari eutsi, indarrez,
    —Euskadiko enbaxadoreak legez.
    —Bihotza ezin da erosi
    —erraldoiak geratu ziren
    —gure urrezko hanka gaberik.

 

Guibert, Edmond   —1847-1872—

  • SARAKO ANDREGEIA   (1869)
    —Gauerdi da herriko orenean,
    —Nihon ez da argirik lurrean,
    —Haizearen harrabotsa baizik.
    —Jautsia da loa begietarat.
    —Xoil Sarako neskatxa gazte bat,
    —Bere leihoan, gau hura bezen triste,
    —Atzarria zagon ordu arte.
    —Goanez geroz maitea herritik,
    —Ez diola berririk egorri.
    —Idortean lorea laster histen,
    —Ezpainetan ja hil zaio irria,
    —Urso batek galduz geroz laguna,
    —Andregeiak gauazko haizeari,
    —Minki dio kantu hau egorri:
    —&laquo;Goan zenean oraino haurra nintzen,
    —Anaia bat Joanes neretzat zen.
    —Eman zautan adios erraitean.
    Orduz geroz maiz egiten dut nigar,
    —Non ote da? Nik ez dut berririk.
    —Bihotza daut ikara batek hartzen:
    —Maitea hil beldur naiz ote den,
    —Zorikaitzak gabetu nau aitaz.
    —Gelditu naiz nere amasorekin,
    —Indarra dut hartzen otoitzean,
    —Bainan ez da neretzat sosegurik,
    —Maitearen ez baitut berririk&raquo;.
    —Kolpez bortan jotzen du esku batek...
    —Boz batek dio: Idek azu, idek...
    —Andregeia, boz hau ezagutzean,
    —Amaso, zuk, idek azu atea...
    —Mariaren han zagon maitea!
    Oi, Jaun ona! zaren bedeikatua,
    —Mari' orai ez da tristezian:
    —Elizako eskilek bozki jotzen,
    —Andregeia egun da ezkontzen!

 

Guilbeau, Martin   —1839-1912—

  • BIHOTZ KARLISTA BATEN AUHENAK   (1858)
    —Aitorren etorkitik jeneral handia,
    —Heldu duk hire izen ohoragarria,
    —Gora duk geia, Zumelakarregi,
    —Hire bihotz handian hintzen konfidatu,
    —Jainkoak bereganat galde ez bahintu,
    —Hire anaiek haute aguro ahantzi,
    —Ni lapurtarra, bihotze hirea,
    —Errege xuxenaren soldadu erneak,
    —Har ezatzue zuen eskopetak,
    —Eta orotan altxa goraki kopetak.
    —Zeinbat denborarentzat urrun herritarik,
    —Zuen azpian espainol superrak,
    —Biba Karlos erranez zoazte gudurat,
    —Espainol fierraren buruan jotzerat,
    —Erakutsak, erakuts bihotz Napartarra,
    —Hire eginez deituz gizonak,
    —Laster bilduren dituk probintziar onak.
    —Etxa hadi gakorat hire gizonekin,
    —Tratatzen dituzkela amodiorekin,
    —Atxiki nahi baduk Nafarra tropetan.
    Oroit hadi noizbehin Zesarren etsaiez
    —Zoinek baitzuten herriarendako
    —Eman bere odola azken xortaraino.
    —Gortetan ohorezki beti aipatua,
    —Begira ezak hir' omen handia,
    —Sutan emanez, sutan espainol hazia.
    —Populua hire duk aspaldi jarria,
    —Hel hadi Monte-Molin eskaldun garbia,
    —Ator gurekin koroa hartzerat,
    —Madrilgo karriketan bibak aditzerat.
    —Bizi balute oraino Zumalakarregi,
    —Bitorios dadintzat izan guduetan.
  • LAGUN BATEN BEREXKUNTZA   (1859)
    —Doluminez goazi orai kantatzera,
    —Sekulako bihotza zaurturikan utzi.
    —Adio, gure lagun ainitz maitatua!
    —Ez hintzen sor herriko biziz dohatua,
    —Bahoa desterrurat
    —Etorkizunarentzat aisia biltzerat.
    —Bihotza altxagarri maiz nahi gabetan
    —Bainan gogoz hemendik
    —Bainan gogoz hemendik
    —Hire amodioaz gaituk oroituren.
    Oroit hadi noiz-behin hire herritarrez,
    —Hire haurtasuneko amore samurrez,
    Orok hiretzat ditek
    Orok hiretzat ditek
    —Aiten herri maitean uzteko bizia.
    —Adio, jaio-herri benedikatua!
    —Nihoiz munduan ezin aski maitatua,
    —Adio, adixkide
    —Adio, adixkide
    —Ene amoreak,
    —Haurtasuneko lagun, herriko loreak.
    —Adio, uhaitz, bazter parerik gabeak,
    —Eskal herriko mendi, oihartzun maiteak,
    —Adio, Laphurdiko
    —Adio, Laphurdiko
    —Biziko lagun leial osasun maitea,
    —Nahigabe guzien kontsolatzailea,
    —Lagun zak, othoi, lagun
    —Lagun zak, othoi, lagun
    —Ene ama ona,
    —Nigarretan urtua nigatik dagona.
    —Zuen orhoitzapenak
    —Zuen orhoitzapenak
    —Ene bihotzean,
    —Iraunen du, iraunen, etorkizunean.
  • EINADAK   (1872)
    —Ametsetan ilunik, herria gogoan,
    —Goiz batez banindagon jarria leihoan,
    —Einadak lorietan zoatzen airean,
    Oroitzapen bat piztu dautet bihotzean.
    —Norat zoazte, norat, einada maiteak?
    —Senda zatzue, othoi, ene arantzeak,
    —Agor zuen hats-onaz ene oinazeak!
    —Zer berri dakarzue ene sor-herritik?
    —Nigarrez hari nago nere desterrutik,
    Oroitzapen dorpea! othe duk parerik?
    —Apal zaizte, einadak, goan gabe bixtatik.
    —Zer dio bere haurraz ene ama onak,
    —Nigatik nigarretan maizegi dagonak?
    —Zer diote haurraren maitatu lagunek?
    —Zer ezin ahantzizko haran-oihartzunek?
    —Iraun bezate, iraun, nola mundu honek!
    —Baina oi! bihotz mina! jadan bazoazte!
    —Zer! nihork sorterrian ez ote nau maite?
    —Zeru goretan barna arinik zoazte,
    —Ene dohakabea! aira ezin naite.
    —Ikusiren, einadak, oi! zuen zoria!
    —Nik hemen auhenetan, oroz ahantzia,
    —Bizi banaiz oraino nere desterruan,
    —Hegalda zaizte, otoi, ene leihopean,
    —Eta erran zer berri den ene sorlekuan.

 

Guillan, Oier   —1975—

  • GORPUTZ HONETAN   (2009)
    —gorputz honetan daude
    —noizbait izandako
    —gorputz guztiak
    —eta izango direnak
    —eta baita izango ez direnak ere
    —guztiak ilunean ortozik
    —gomuta baten karelean
    —gorpuzturik
    —poema honetan daude
    —noizbait esandako
    —eta esango direnak
    —eta baita esango ez direnak ere
  • SORO BAT GIBELEAN   (2009)
    —hogei-zortzi
    osteguna-asteazkena
    oihuak-ileak
    —biluztu zaitez soro baten gibelean
    —erein zaitez autolaguntza liburu baten pare
    —hazteko-galtzeko-aberasteko
    —usain ezazu zure izerdiaren uhara eta hamabost-
    —hogei-bat-hamar-hogeita hamaika
    —biluztu zaitez eta ikus ezazu nola puztu zaizun sabela nola
    —ez zauden haurdun ez zauden abendua-otsaila-ekaina
    —ez zauden gose eta abuztuan agian bai eta
    —ez zauden hilik zortzi-lau bizirik baizik
    —biluztu zaitez ilearen zama erloju batean sartzen den
    —urtaroetan lau-sei-inoiz-beti erein zaitez
    —usain berritsu bat nola udaberria-negua
    —biluztu zaitez niri so arren bost-sei
    —erantzi iezazkidazu beldurrak-lepoak eta
    —inurriak ahotik gaur-bihar-etzi
    —biluztu zaitez eta arnastuko zaitut inoiz-gaur-bost-lau-
    —abendua-oihuak-ileak-abuztua
    —diot-gaur-beti hustu malkoak astelehena-lau-bi-gaur
    —biluztu zaitez eta maita nazazu ispiluek nola
    —ahoek eguraldia nola bost-hogei-bihar
    —erein itzazu kezkak zalantzak-berriak-oihu zaharrak
    —usain ezazu haien kea bost-gaur-bihar
    —biluztu zaitez badirelako zenbatu ezin diren gauzak
    —eta orbelak-harriak-hordiak
    —biluztu zaitez badirelako zenbatu daitezkeen gauzak
    —eta lagunak-grebak-goseak
  • BRIGADISTA   (2009)
    —telefonoak urrunera jaurti ditu bonbak
    —lekuz kanpo dagoen anabasak
    —betazalak galdu dituzten gorpuak
    —bere ahotsa jaso dugunean
    —negarretan hasi zaigu odola
    —poesia ari du hemen baina ezin diogu esan
    —bizitza oroitzapen baten bazterrean hazten da
    —azken egunera arte iraun eta gero
    —zertarako jakin gabe
    —basamortuko hotza eztarritik kendu ezinik
    —bonbardaketek gezurra astindu duten bitartean
    —gauero hunkiturik bildu naiz
    —hautsak ozpindu dit arnasa
    —isilpean gorde dut berarekin han egoteko gogoa
    —ezusteko inbidia arraroa:
    —beldurra diot ausardiari baina ments dut
    —koherentziaren pozoia
    —itzuliko da inoiz
    —ekialdeko hiri erraustuetan itzala hilzorian utzirik
    —mendebaldeko autopistetan
    —auto-gezurren zama sentitzeko kemenez
    —teatroa ari duelako
    —egiaren ostarteetan
  • JOSE PEREA PINTOREAREKIN BART GAUEAN   (2009)
    —Hortzak hartu zituen esku artean
    —eta zigarro mutu bat
    —Ez zuen sormenari buruzko
    —doan banatuko.
    —Lehen garagardoa bai ordea,
    —Ez zegoen ihesbiderik
    odolustu gabe ekin genion
    —sormenaz hitz egiteari,
    —edo, garagardo aparretan,
    —uneak sortzeari.
  • IHES EGINGO DUZU   (2009)
    —Esango dizut noiz
    —haur garaia zaizu erbeste gozoena,
    —lau hormen arteko airearen berri izan arren
    —zabalagoa delako irudimenaren neurria.
    —Zortzi urterekin zure mundutik
    —zure jostailu preziatuenak plastikozko
    —poltsa batean sartzeko esan dizute
    —eta gaua leihoaz bestaldean hazten dela
    —Une horretan hasiko zara
    —ahaztu nahi duzun hura guztia oroitzen.
    —Esku txikiak ikus ditzakezu oraindik
    —ez dakizu ziur zu zeu hazi zaren edo
    —joanaren pisuak txikitu ote dituen helduak.
    —ihes egingo duzun loturetatik,
    —ihes egingo duzun denboran atzera,
    —ihes egingo duzun utzi zenuen lekutik
  • LUR HAU   (2013)
    —zeinari esaten diogun herria
    —izateko hizkuntza oso bat
    —behar duen orubea
    —ez dakit zergatik esaten diogun lur
    —airez osatua denean
    —ahotsez
    —zeinari esaten diogun herria
  • FABRIKA ZAHAR BAT DA IRAGANA   (2013)
    —Ez dago mundurik hemen.
    —Hegoa galdu duten torlojuak, zilindroak, hodiak,
    —herdoila besterik ez.
    —Jaberik gabeko izerdia.
    —Itogin itoak.
    —Non dago jendea?
    —Non daude hamaiketako irriak
    —grebarako deiak
    —goseak
    —aurpegiz beteriko izenak?
    —Ez dago mundurik hemen.
    —Iraganak aspaldi utzi zion ileak kentzeari,
    —Zokoetako aleen artetik edozein unetan
    —alu bat, zakil bat aterako dela dirudi.
    —Adokin zartatuen ertzetan.
    —Makina hautsien zokondoetan.
    —Genitalez beteriko
    —fabrika erraldoia da iragana.
    —Non dago jendea?
    —Denborak bere egin duen segundo bakoitzeko
    Oihartzun lehorra.
    —Ahaztua izan ala museo bilakatu,
    —Baina non dago jendea?
    —Non daude atzo hil ala bizikoak ziren galderak?
    —Non pentsakor uzten zituzten galarrenak?
    —Adreilua. Eskailera. Horma.
    —Non dago jendea?
    —Ez dago mundurik hemen.
    —Asmatu egin beharko dut bat.
  • BRUSELA EZ DA EXISTITZEN   (2013)
    —BIGARREN ESKUKOAK
    —Bigarren eskuko objektuak balira bezala
    —saltzen dituzte oroitzapenak
    —Waterloo kalean: iragan zatiak,
    —zeinei memoria ukatzen zaien
    —egunerokotasuna fikzioa denean.
    —Klandestinitatera derrigortu dut neure burua,
    —bake aroan ere adi egotearren.
    —Errealitatea fikziotik at asmatu,
    oholtzatik eta orri zuritik harago
    —bizi den irudimena edo iraultza.
    —Zigarro bat erre terraza hotz batean
    —Bulkada eramangarri honek
    —manikien ezinegonari kantatuko lioke,
    —plastikozko zurruntasunetik askatzeko
    —urtaro berri bati: bosgarren urtaroari,
    —plastikozko loreen sasoiari.
    —GHETTO
    —Txotxongiloen kanposantu bat behar du
    —hiriaren plano honek.
    —Europaren bihotza dioten lekuan
    —Matonge auzoa da taupada posible bakarra,
    —Afrikako zauria den kalea,
    —dantzarako prest dagoen asteguna.
    —Ileorde horiak harrotasunaren seinale,
    la vie est belle oihukatzen duen emakumea
    —gerri mugimenduan izoztua.
    —Jela iluna da hemen, azalekoa,
    —Zuritasunak begiak itotzen ditu
    —arrazakeriaren kontrako larderia ahoskatuz
    —alkoholaren ertzetik,
    —ehun eta hogei kilo odol
    —listua kolonizatzeko prest.
    —Baztertuen leinukoa naiz gaur ere,
    —periferia samurren baitakoa,
    —ahozko literatura beltzaren ezpalekoa.
    —Etxean nago
    —HETERRORISTA
    —ezpainetan pausatu du kea, niri so.
    —Geyper Man honen zurruntasunak ez du jakin
    —soka tenteen laguntzarik gabe zakiltzen.
    —Komun estuen free land bat
    —atxikirik darama ahoan, isilik,
    —heterorrista naizenetz zalantzan.
    —ez diren lekuetakoa nagoela aitortzeko.
  • SAMURTASUN POLITIKO BAT   (2013)
    —konpartitu zituztenen artean.
    —Konplizitate isil bat elkarri begiratzean,
    —egunen zama bidegorrian izerditzen duten hauen lekuan.
    —Geografia estu bat bestearen ileorde zurian,
    —aukeren mundua ahoskatzen zuen hura
    —Gogoaren antzaldatze bat,
    —poema kaskarrenak posible egin zituzten
    —azal tenteen soinu banda aditzean.
    oraindik sentitzeko gai diren
    —gorputzen janzkeran,
    —erretirotik urrun diren isurien egarrietan.
    —Samurtasun politiko bat,
    —iragan komunaren bidean.
    —Konspirazio poetiko bat,
    —behinola aukera zena
    —egun fikzioa dela jakinik,
    —norberaren gezurrak sinesteko prest daudenak
    —eroak baizik ez direla aitorturik,
    osasun txepel hau gehiegi maite dugun honetan.
    —balizkoen agenda murriztuari erreparatzean.
    —Porrot sentsazio gozo bat,
  • ERRAZKERIAK   (2013)
    —Barre egin inork espero ez duenean,
    oztopatu inurri ilara baten ibilbidea,
    —ezabatu telefono bat komuneko atetik,
    —aipatu Che Guevara XXI. mendeko
    —intelektual ezkertiarren solasaldi crianza batean,
    —hemen izango bazina bezala
    —abestu amodiozko kanta hura
    —inguruko inork entzun ez arren,
    —izan erbeste mota guztien periferiakoa,
    —gutxiengoak boterea erdiesten duenean
    —beste gutxiengo bat bilatu,
    —berba errazak korapilatzen direnean
    —arrunta izan, izan betikoa,
    —egin zeure buruak espero ez duen zerbait,
  • PATIOKO EMAKUMEA   (2013)
    —Emakumea oihuka hasi denean
    —arnasestuka eutsi diot burkoari,
    —altxatu naiz eta leihoa itxi dut
    aiei aiei dioten doinu bako intziriak amatatzeko.
    —Patioa. Amildegia. Pertsona huts eskegiak blai.
    Oihu egiten duen emakumea,
    —behinolako zentzuen oihartzunak itotzear gaua.
    —Urradura, ukondoen planeta honen joanean
    —ebakitako atzazalak, moztutako ileak,
    —memoriaren erresistentzia
    —lur azpian dagoenarentzat puska batez.
    —Iraganera narama gomutak,
    —ezer ez baitago urrunago:
    —ahoa josten badizute amona
    —nola jakingo dut norako zenituen orratzak,
    —zer edo nor zulatzen zenuen aho batez,
    —nola irakurriko dizut soakoa,
    —ezin bazaitut larru gorritan asmatu,
    —nolakoa zinen ernai,
    —ahoskatu ezinaren lurraldera trenez bidaian kasu
    Oier, c&oacute;mo Oier, qué clase de nombre es ese,
    por qué no te gusta dar besos,
    yo sé que andas con esos radicales,
    pero ven a visitarme,
    te haré patatas, cientos de patatas,
    miles de millones de patatas.
    —Altxatu naiz berriz ohetik,
    —leihoa ireki dut parez pare

 

Hegi, Txomin   —1956—

  • EZ NAGO BAKARRIK   (1978)
    —Etxe honen atean
    —ez dago gakorik.
    —Nehork ez du senditzen
    —holako beharrik.
    —Xoko batean aldiz
    —hor, su bat pizturik,
    —etxe honen hormetan
    —ez nago bakarrik.
    —Bizi leku honetan
    —Gogo-gorputzak arin
    —frango harroturik.
    —Edo leher egina
    —asko kurriturik,
    ostatuño honetan
    —ez nago bakarrik.
    —Ibili naiz askotan
    —Bai edo ilunpean
    —nere herriko menditan
    —ez nago bakarrik.
    —Askok pito batentzat
    —baina bide horretan
    —ez nago bakarrik.
  • BI AZITA, BI BASO   (1980)
    —Bi azita, bi baso
    —boteila bat erdi hutsa,
    ogiaren mami gozoa
    —mahai honen ezkinan.
    —ene bihotz ahularen
    —Nik ez dakit, biharkoa,
    —gure sugar beroenak
    orain ditugunez erretzen.
    —betiko amodioan sinesten,
    —denboraren higadurak
    —ez baitu nehor baztertzen.
    —Nik ez dakit, biharkoa,
    —zorion faltsu guzien
    oraino batzutan sinesten.
  • MARTXOKO EGUN EURITSUA   (1985)
    —arrazoinaren eta
    —erokeriaren bitartean.
    —Eta, atzo,
    —hortan gelditu gira,
  • ASTEZKEN BAT   (1985)
    —Baionako hirian
    —lau gizon hor lurrean
    ostatu xoko batean.
    —Ni nago deskantsuan
    —futbola telebistan
    —Bordalek irabazi
    —lau tanto eta batez
    —partida eder hori
    —Gaur memento berean
    —Baionako hirian
    —lau gorputz hor lurrean
    odola zurrupitan.

 

Hiriart, Jean  

  • FERIETAKO GOZOAK   (1858)
    —Joan nintzan merkatura
    —Ai, zer fortuna!
    —Espalakoin erostera,
    —Burriko baten saltzera,
    —Bidean nindoalarik
    —Babazuza hedoietik,
    —Ahaha! Non dut idorrik?
    —Larruraino trunpaturik
    —Eta freskorik,
    —Ai zer hango jendeketa!
    —Ahaha! Nolako besta!
    —Espalakoinen,
    —Sator bat barnetik ikusi,
    —Ene astoa ihesi,
    —Ahaha! Zoinen zen bitzi!
    —Bilatzen nau zor dudala,
    —Erosi dut bi antxu,
    —Hogoira urte bazuten,
    —Ahaha! Hortzik ez zuten.
    —Ihes noa ostatura,
    —Alde orotara joka.
    —Bai gizon latzak!
    —Lotu zaizkitan lepotik
    —Eraman preso harturik.
    —Ahaha! Mainotaturik.
    —Eta gosetu
    —Eta handik moltsa galdu...
    —Ahaha! Banuen dolu...!
    —Ez badut sosik?
    —Ahaha! Gutti kontentik.
    —Etxalde nindoalarik
    —Erortzen naiz ixtilera,
    —Andrea bortan,
    —Abiatzen zait mokoka
    —Hordi txar eta banditka.
    —Mur de Burriko ihesi,
    —Moltsa ebatsi,
    —Trufak hartu, preso sartu.
    —Zentzatzeko panparriko
    —Eta nahigabe asko.
    —Ahaha! Sobra behingo!

 

Hiribarren, Jean Martin   —1810-1866—

  • HERENSUGEA 1407   (1859)
    —Hedoi bat lehertu
    Ozpina artetik,
    —Hedoi izigarria
    —Suzko zen barnetu.
    —Itsaso orroa,
    —Izarren lerroa.
    —Mehatuaz gerorat
    —Non baitu bihotzerat
    Odol dena biltzen.
    —Ikusi omen dute,
    —Nola alde balute,
    —Bakhotxak eztena,
    Oro karrez inguru,
    —Agertzen zaiona,
    —Bizkarretik dario
    —Harri harrabotsa,
    —Hezurrez egin dio
    —Badu xuharxago,
    —Ez da gogorrago.
    —Gorphutza zaio jartzen
    —Lau, bortz uztaietan,
    Orgak dire ibiltzen
    —Gizon eta abere
    Oro onak zaizko,
    —Gaxtoz zintzurreko.
    —Beldurra da orotan,
    —Bi lekoa erditan
    —Belzunze Morongua,
    —Buruz zaio joaiten
    —Jan ondoko egiten
    —Dagola loeri.
    —Buruz gora da jartzen
    —Jauzteko bezala.
    —Luze hogoi pia,
    —Horitsu azpia.
    —Joan zaio ihesi
    —Dio ebakitzen,
    —Sugeak du lotzen.
    —Belzuntze zaio hari
    —Berro bat ez da xutik,
    —Gizon puska jari.
    —Nihon ezin bara,
    —Badoaz itzulika
    —Belzuntze ito hola,
    Omen bat ezin hila
    —Lehenago arraina

 

Ibarguren, Mikel   —1967—

  • ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA   (1996)
    —Neguaren katilu hotzean
    —Kanpoan elur malutak etengabean pilatzen doaz
    —Ezpainik gabeko musuen antzera
    —Postalik gabe dator gaurko gaua
    —Helbiderik gabeko kartazal hutsa dirudi
    —Eta bizitza isiltzera doala dirudienean
    —Nire gorputzak ez du zurean gordelekurik bilatzen
    —Eta zure gorputzaren ausentzia besarkatzen dut
  • ZURE LIBERTATEA AMESTU NAHI DUT   (1996)
    Orain zu maitatzeko froga-agiririk behar ez dudanean
    —Gogo herrari honekin esku berridatziokin
    —Zuretzat gordeak ditut aditz imitaezin guztiak
    —Apiril eta irail oraindik sortugabeak
    —Handik nator eta harantz noa
    —Leku bat bilatu nahi dut zure biziaro bakoitzean
    —Nahi zaitut gauaren arartekotasunik gabe biluzik eta huts nagoenean
    —Lohiri desabitatua da tristezia hau
    —Eta buztinezko mina dut bihotzean
    —Zure ezpainak berretsiko nituzke behin eta berriz
    Oilarite berriak ohereskatu nahi dizkizut oinuts zaitzaten
    —Nonahizaterik gabeak gara ordea gu
    —Eta ostertz honez haraindi zaude beti
    —Itxaroan
    —Izan ginen behiala baina zure loa behar dut nirearen ondoan
    —Ene eskuak apatridak dira orain
  • BIZITZA HONEK LAU ERTZ DITU   (1996)
    —Bizitza honek lau ertz ditu
    —Eta denboraren diktadurak
    —Geroaren aldabak apurtu dituelarik
    —Astunak dira hitzezko katebegiok
    —Eta ene hatz joriak oihu egiten dizu
    ——Ez da izanen oldar gehiagorik—
    —Leiho-burdina herdoilduek
    —Eta jada ez gara atzo bezalakoak
  • ILUNTZEA DA   (1996)
    —Eta noaski ez litzateke
    —Horrela izanen
    —Zazpi metro karratuotan herrari ibiliko
    —Ez lirateke etorriko direnentzat geratuko
    —Uhalde osteko hondarrak bailiren
    —Guda ondoko gezi hautsiak legez
    —Ez nintzateke noaski
    —Haur baten gisa ibiliko
    —Hormatzar gainera igo nahian
    —Goait naukazu
    —Eta zure amodio goroldiotua gordetzen dut
    —Ene barne gogaieran
  • LARRU-ONTZAILEAK   (2002)
    —Berun usain sarkorra duen lurretenean
    —larru-ontzaileak ikus daitezke larru eske.
    —hausterre egunak ez du behar oso urrun.
    —Etxe berriak eraiki behar omen dituzte
    —lehenbizikoz elkar ikusi genuen lur galetsietan.
    —Ezorduak agintzen duen garaiotan
    —zure arropak eta telefono-agendak eroan dituzte.
    —Nire ahurrek laztan urratua gordetzen dute joan zinenetik.
    —Gaiztagin elkartea osatzen dugu
    —hitzordu bat egin genuelako.
    —Ez da malkoak lehortzeko ordua iritsi.
    —bermadura hutsean eror ez dadin.
    —Epaia erreboka dezala galdetu du abokatuak.
  • BITTOR BAR EXPO   (2002)
    —Antxetek zerua hartu dute agorril sargorian.
    —Abiadura Handiko Trena iritsi da Hendaiako geltokira,
    —ez da ordea inor ezagunik jaitsi,
    —era nire eskuek zure gorputza dute ments.
    —jaiotze-tasak gora eginagatik
    —forentseek gorpuak pilatzen dituzte autopsiarako.
    —Kontuarrak edalontziz beteriko ordu txikietan
    —Berandu dela ohartuko gara
    —belar-paretak denbora estaliko duen egunean.
    —Min emango digute enaren hegaldi hurbilek eta
    —Bidasoa gaina zeharkatzean zu hemen ez izateak.
    —zabor biltzaileen kamioi horia etxe aurretik
    —betiko tenorean pasa den arren, zu ez zaude.
    —kontuarrak edalontziz beteriko ordu txikietan...
  • LANBROA BAIONA TTIPIAN   (2002)
    —Zure oroimena abesti zahar baten barruan bizi dela
    —1/2Ez nago etxean; nahi izanez gero
    —utzi zure mezua bip-aren ondoren+
    —izan da utzi duzun azken arrastoa.
    —Zure ahoa dasta ezinean oheratzen naiz eta
    —zure bisaia bustia noizbait ikusiko dudan
    —ustearekin jaikitzen naiz egunero.
    —Lanbroegi egiten du Baiona Ttipian.
    —Kate berean doaz hemen pozak eta zorion ezak,
    —behin-behinekotasunean maitatzeko aukera baino
    —Hurrago nahi zintuzket baina
    —kale bitarte zabalegia da zure eta nire arteko hau.
    —malda atzetik mende bete odoltsua badatorkigu ere,
    —geure esku dago aitzina jarraitu ahal izateko bermea.
    —Zuk jakin beharko zenuke nik baino hobeto:
    —zure gogoak iparralderagoko atzerrietara narama nahitaez.
    —eta honek ez dauka zerikusirik semantikarekin.
  • ZIGARRO BELTZA   (2002)
    —denboran galdutako herri bazter honetatik.
    —auto banalizatuak iritsi dira gero
    —baina badakit arropak aldatu eta joan egin zarela.
    —Ezordua ageri da sukaldeko erlojuan,
    —gaizki amatatutako zure ducadosa piztu eta
    —eztul egin dut kontrako eztarritik.
  • ISILTZEN ZARENEAN NIK ENTZUN ZAITZADAN EGITEN DUZU   (2007)
    ordu iragangaitzak hurbiltzen direlarik
    —itxaropen hauskorrak dituzu haztatzen,
    —egunaren azken gordelekuan babesten zara
    —ahots urratuen larritasunei entzungor
    —liluraren jasanezintasunean oroimenari emana,
    —horregatik
  • BEGIRA HOTZAREN ARKUPE OKERTUAK   (2007)
    —Begira hotzaren arkupe okertuak
    —desanparo handienean jasaten.
    —Ikusi nola egiten duten hostoek
    —Edo hola hasi den eratzen eguna
    —gure gorputzak ahantzita
  • BARNEAN DUGUN ONDOEZA URRATU EZEAN   (2007)
    —Barnean dugun ondoeza urratu ezean
    —iraun lezake bizikidetza honek,
    —hitzen arteko loturak dira estutuko
    —badakigu eta noiznahi helduko dela aukera berri bat
    —atzean utzitako zailtasun guztiak gainditzeko.
    —Baina momentuz urrun honetatik
    —haragoko lautadak kausitzea besterik ez dut eskatzen
    —distantziak lehengoratu baino lehen
    —kristalezko kale hauskorrak iragateko.
  • ESAIDAZU NIK SENTITU DUDANA   (2007)
    —Benetan badela desmaitatzea baino
    —are gauza okerragorik.
    —Esaidazu ahazturak ez zaituela indiferente bihurtuko.
    —Gureaz besteko galerarik
    —badela besteen bihotzetan.
    —ez duzula egia honetan bizi nahi.
  • PENTSAMENDU BERRIAK   (2011)
    —denok gaude geure garaien mende
    —eztul zaharrak eztarrian ditugula jaikiko gara
    —hondartza hezeak ferekatzera
    —ukatuko dizkiguten biharrak borrokatuko ditugu
    —iragarpen guztien kontra ekinez
    —bestelako norabideetara errendituko
    —egun honek arrotz hartu arren
    —asteak akatsez beteta datoz hilabeteen orrietara
    —beste nonbait sortu bagintez ere
    —herri honetara ginen noizbait jaio
    —begiak sortaldeari emanez
    —isilune guztien ibai ahotik bueltan
    —gogoramen soilak ez digu ezer bermatuko
    —ez digu ezer ziurtatuko
    —iraganean gatibu egoteko bada
    —pentsamendu berriak ereiten ditugu orain
    —eldarnioak sukartzen diren lekutik
    —zubi azpiko graffitietan berotasunak gozaro ditzagun
    —minari aurpegia ezarriko diogu
    —menturaz orbain guztiak ezagutuko
    —berandu baino lehen
  • ZURETZAT GORDEA   (2011)
    —badut zuretzat zerbait gordea
    —izu lokartua asaldatzen denerako
    —elkarrengandik elkarrengana egingo dugunerako
    —eserleku bat ondoan norabait egin dezagun
    —ez dakit zenbat edo nortzuk izango garen
    —euritan ekandu zapatek iraungo duten
    —asmatuko ote dudan zure begien ekialdera egiten
    —bizipoz minimalista barruan bildua
    —ahosabai urduria eta oinazearen erretratua
    —haize-arrosak markatu norabidean
    —egingo dut itsasbeheren ondotik
    —laino itsuaren bestaldera
    —mundualdi berri bati ekin diezaiodan
    —badut oraindik ere beste egun baten hazia
    —haizearen hotzikara bizkarrezurrean
    —azalaren ezkata idortua bainugelan
    —badut zuretzat denbora beteago bat
    —ahurrean gordea
  • ITSASARGIA   (2011)
    —horizontea zatitzen duen puntu kardinal
    —bakoitzari so harrapatu nauzu
    —goizaren kontra-leihoak zabaltzean
    —adarrean kimua nola
    —hala ernatu zait akordua gogoan
    —hodei beltzen itzala ondoan dudala
    —auzoak bilatzen ditut
    —ikusmira hobeak eduki arren
    —inork ez ditu lehenesten talaia hauek
    —nor gabeko silueta grisak ikus daitezke
    —kale kantoian hitz eske
    —eta galtzadarrietako belarrak erauzi dituzten honetan
    —errepide-mozketa amaitu dela diosku panoak
    merci de votre compréhension
    Okineta kaletik
    oroimena itsasargi bat da gaur
    —ez dugu iragarpen hoberik espero
    —esango dute badela leku bat
    soit dit en passant esango dute
    —biharra dela elkar begiratzeko duten ispilua
    —ekaitz guztien gordetegia dela zerua
    —lurra dela argiloaren azken aterpea
    —egunsenti batetik bestera goaz
    —elkar galtzeko beldurrez
  • KAFE BELTZA   (2011)
    —eguzkia agindu omen dute
    —arratsalderako (azukrerik ez otoi)
    —esne-hortzak erori zitzaizkidan garaira itzuli nahi nuke
    —zurekin berriro behaztopatu
    —berbaroak hutsik dauden honetan
    —zain naukazu azken trena joan zen geltokian
    —ahazteak harrapatuko ez nauen esperantzan
    —gertakizun diren alde ilun horietan
    —ezpainka egingo dugu inoren epairik gabe
    —guk hautatu norabideari jarraituz
    —eufemismorik gabe
    —eguzki berri baten esperoan
  • GALEREN HEGOALDEA   (2011)
    —enarekin batera joan zitzaizun poz hura
    —itzuliko ote den ez dakizu
    —ez duzu gehiago kalezuloan luzetsita egon nahi
    —inoren ohean lorik hartu ezinda maitatzeke egon nahi
    —hegoaldera nahi duzu iparra galdu gabe
    —aldi hutsalen agortea zeharkatuz
    —lagun ahantzien arrastoak berrituz
    —egun honen atzetik beste bat etorriko dela jakitun
    —gure arteko erretena neurtuko duena
    —beste gutasun bat sortuko duena
    —jende bat munduz osatua
    —mundu bat jendez osatua
    —iparra galdu gabe hegoaldera nahi duzu
    —egunero berritzen den bizinahiaz gailendurik
    —egiten duzu betiko norantzan
    —eroriaren logikatik zutik jartzeko logikara
    —garaion testigantza oharretan iltzatuz
    —galdutako guztia galdua ei dago
    —bihotzondoetan bildutako galerekin zoaz
    —baina betiko bidean zara
    —azkarrago edo motelago baina bidean
    —edonora gabe seguruenik
    —inora iristeko asmorik gabe
    —zurea den bidean hegoaldera

 

Ibarrart, Piarres   —1838-1919—

  • ITSUA ETA SASTREA   (1892)
    —Atez ate zabilan iloba gidari,
    —Soineko eta diru, janari-edari,
    —Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,
    —Pikopean eltze bat gordea zaukaten,
    —Baina gaixtagin batek ebatsi zioten.
    —Bere gordelekutik galdurik eltzea
    —Bat zagon hasperenka, nigarrez bertzea:
    Oi hau da bihotz mina, oseba maitea,
    —Horra zer den kanpoan gauzen gordetzea!
    —Azkeneko aldian hemen ginelarik
    —To! Har nezak eskutik sastrearengana
    —Ilobak erran zion apal beharrira:
    —Sastrearen etcherat orai heltzen gira
    —Irri faltsuan dago leihotik begira,
    —Ez erran hitz gaixtorik zuhurra bazira.
    —Iloba gida nezak artoski bidean
    —Zerbait daiat utziko azken egunean.
    —Ehun luis baitiat piko baten pean
    —Hartuak ditudala horren sosak handik
    —Bertze hirurehunak bilduko tiat nik.
    —Itsuaren agintza balios izan zen:
    —Biharamun goizeko eltzea han zuten.
    —Ilobak erran zion: hemen dugu, hemen.
    Oi zein ongi sastrea enganatua den!
    —Moltsan behar dIAGU dirua ezarri
    —Lurpean hola-hola utzak eltze hori
    —Eta emak barnean bortz edo sei harri
    —Itsuak sastreari: To! errak egia
    —Atzo bezala dukan arrai arpegia
    —Ala trixterik hagon doluan jarria,
    —Itsu Harpagon zikoitz laido-emailea
    —Habil eta ez kolpa ene ohorea.
    —Baduk aski zorigaitz hire ilunbea.
    —Ni itsu ilunbean, hi sastre erromes,
    —Nik egiten haut jabe ene ontasunez,
    —Nahi banauk okertu hire begi batez.
  • ESKUALDUN SOLDADOAK   (XIX. mendea)
    —Eskualdun soldado batzu ditugu aipaturen,
    —leheneko denboretan nola ibili diren.
    —Badazkit bien berriak, bat auzoan bainuen.
    —Mila zortzi ehun eta bortzeko otsailean,
    —herritik bia baikinen eroriak zortean,
    —Alemanak Frantsesari oldartu zirenean,
    —gerlako armadan ginen etsaiaren aldean.
    —Frantses eta Alemanen arteko ur-hegian,
    —Gorputzen hain urrun eta gogoz Eskual Herrian;
    —gure sorleku ederraz ginauden solasian.
    Oroit hiza guk herrian zer ginuen hitzeman?
    —Lau herriko aritzea, lau arrotzi pilotan:
    —han ginela aurkituren Baigorriko bestetan+.
    —Buruilean omen baita gerlaren hastapena,
    —arte huntan egin lukek Baigorriko joan-jina.
    Oi, Harispe hemen balitz, eman lirok baimena:
    —Jaun on harek zaukunean baimen hura igorri,
    —Gure oinak zaldi, eta artizarra bidari,
    —Eskualdunik baizik etzen lotuko bide horri.
    —Nola uso gazte batzu hosto eror denboran
    —akituz baitira heltzen iparretik hegoan,
    —halaber gu heldu ginen uztaileko beroan,
    —nekeak oro ahantziz, sorlekua gogoan.
    —Agorrilaren bian zen argi-haste ederra!
    —Laguna zait oihuz hasten: Beha zak urrunera!
    —Lanopetik mendi batzu han agertzen baitira!
    —Nik hitz daiat hek direla Ollandoi eta Jara+.
    —Sorlekuan sartu ginen bozkarioz betiak.
    —bi ezkilak errepikaz, oihartzunka mendiak!
    —Gau hartan gu ait'amekin gozatu ginen biak.
    —Besta biharamunean baitzen partida hori,
    osteka ziren arrotzak ikusterat etorri;
    —pilotari zahar batzu eman ziren xaxari,
    —eta Pello Bilozuri pasa-marran jujari.
    —Zortzi gazte pilotari suharki ginen hasi:
    —gudukarik hain ederrik nihoiz ez zen ikusi.
    —Hurbildu ginen soinurat zortzi pilotariak,
    —Akiturik berotuak, izerditan bustiak.
    —Bainan gure arno onak pizturik zain guziak,
    —airoski eman gintuen eskual dantza guziak!
    —Gure maite lagunekin oren guti egonik,
    —gero laster abiatu Alemanen ondotik.
    —Etsaiari jarraikirik Austerlitz ondoraino,
    —hango su izigarrian mintzo ginen oraino:
    —Hobe zukan bai pilotan hemen tiroka baino!
    —Berma gaiten hau bezala garaitu arteraino!
    —Haur gazteak, egizue otoitz Jainko Jaunari,
    —Izaiteko beti prestu eta ohoragarri:
    —Sorlekuan pilotari, armadetan gerlari,
    Orai ehun urte ziren soldado hek iduri.
  • MICHELENGO ZUBIA   (XIX. mendea)
    —Michelengo zubia, zubi famatua,
    —Arraintzariendako toki hautatua;
    —Haize hegoak han du azkarra xixtua,
    —Hameka orenetan, oraino barurik,
    —Arrain bat naukalarik amuan loturik,
    —&laquo;Hasarre heldu hintzen, hozturik mendian
    —Niri mendekatu haiz; hobenik ez nian...
    —Zer hauen hartzekorik ene xapelian,
    —Gisa hortan sartzeko hartuta urian?
    —&raquo;Aphezari burutik xapela kentzia
    —Barkatu erran gabe, oi duk ausartzia!
    —Hegoa ero zela nian aditzia...
    —Noiz ikasi-gogo duk zer den zuhurtzia?
    —&raquo;Hastiagarri haiz, egunaz bai gauaz,
    Oro erokeria; ez dakik zer nahas...
    —&raquo;Nungo Satan gorriak igorria hintzen?
    —Jakinen duk enekin zertarako haizen.
    —&raquo;Haize, izanen duk justiziaz gerla.
    —Segur duk, preso ere harturen hutela;
    —Baionan galtzen badut, Pau-erat apela.
    —&raquo;Apezen xapelari aski aiher denik,
    —Buruan xapelik!&raquo;
  • ARTZAINTSA MENDIAN   (XIX. mendea)
    —eta gorago etxola hura arroka baten aldian
    —mendi kaskoan, andre gazte bat artaldearen erdian
    —ni nago hemen ardien zaintzen nere kilua gerrian
    —egon ditezen ene aitamak bakotxa bere lanian.
    —Goizetan utziz egun guziko aitamen begitartea
    —argi hastean idekitzen dut etxola haren atea
    —alarazteko mendi gainean ene artalde maitea
    —han iraganik, bake gozoan, argitik ilun artea
    —bozik daramat etxerakoan kaikua esnez betea.
    —Herriko ene gazte lagunak nitaz dira urrikaltzen
    —heien josteta zoroetalat ez naizelakotz hurbiltzen...
    —bainan gaixoek erran bezate zer zorion dutan galtzen!
    —Bakea eta librotasuna osoki ditut gozatzen
    —eta menditik ez ote dut nik gauza ederrik ikusten?
    —Argi-hastean histu orduko artizarraren argia
    —bainan oraino ilun dagozi zelaiak eta herria
    ohean dago ezin atzarriz hiritar gazte nagia
    —nola ezagut dezake handik hemengo neure loria?
    —Eliza dorre goren hura dut oroz gainetik ikusten
    —eta ezkilak errepikatuz herria du inarrosten
    —bi aldetako mendi auzoek oihartzunka ihardesten
    —haur denboratik huna baititut toki berean aditzen
    —zorion hunen iraupena dut Jainko Jaunari galdatzen.
    Ordu berean hedatzen ditut itsasalderat begiak
    othoitzez nago suntsi ez ditzan itsaso lotsagarriak!
    —Ez badut ere aditzen ahal hiriko kantu ederrik
    —kukuak kuku pago gainetik, eperrak kantu beretik
    —xori ttipiek arboletarik, xoxoek sasi barnetik
    —heien titxoak etortzen zaizkit bihotzera bihotzetik.
    —Haitz eder baten azpira noa otruntzaren egiteko
    —uda liliez beztitua den soropila dut jartzeko
    —ardi bildotsak eta Xuriko aldean ditut lekuko
    —ama maiteak emanik badut behar dutana jateko
    —erasiaka dohan xirripan ur garbia edateko.
    —Arratsaldean begira nago xoratua kanpoeri
    —nola egin den denbora gutiz zeru berri bat iduri:
    —zenbait lapurtar nun izan diren hor dira obrak ageri
    —Bertsu haukien aditzaleak nahi luke orai jakin
    —artzaintsa hori bere mendian egon behar den mutxurdin.
    —Bai egonen naiz, ez ezkontzekotz hitzeman dautanarekin
    —bi menditarrek nahiago dugu hitzari ohore egin!
  • ABENDUAN ORZANTZAK   (1901)
    —Abenduko goizño hatez, Mauleko bidean
    —erbi hat ikusi nahiz, Poxin borda aldean
    —sudurra gorririk eta hotza larru barnean
    —beha nintzen ene xispa besoaren gainean.
    —Pottengoak, marrumaka, landetarik ageri
    —ziotela: Erbi jauna hemen da izan berri
    —lasterka partidaño bat hasiren dugu sarri
    —ihiztariak daudela oro begi-beharri.
    —Ber denboran, kurrunka bat hurbildik dut entzuten
    —iratzezko ohantze bat, bertzaldean ikusten
    —bi guarda, lo gozoki, nausiz ziren burlatzen.
    —Hauk ez dira ixilduko, karatxo! mila debru!
    —atzar adi; kapitaina hortxetan duk aiduru.
    —Lagun horrek egiten tu bost-pa-sei aharrausi
    —erraietaraino zuen gorputza inarrausi.
    —Holako tarrapatekin nork erbia ikusi?
    —Azantzok badire zerbeit, bainan aski ez ditzu
    Ondar kolpe handiena oraino falta duzu.
    —Terrr! Terrr! Pan! Poum! Pan! Pan!... Orai satisfos gitzu.
    Orzantz horik entzun eta, erbiak gibelerat
    —iziturik, eman zian Mauleko alderat
    —Larrondo erre beitzagon, soz iturri biderat
    —Bum! erbia hark ezarri hatzez gora lurrerat.

 

Idoate, Txiki   —1959—

  • DEIA   (1988)
    —Giroan itsasoa nabaritzen dela
    —telefono itxu baten bitartez
    —Telefonoa ez dela arraina nabaria denez
    —ea telefonoak zerbait ikus dezakeen
  • EGUNEROKO TRENARI GORROTO DIOT   (1988)
    —Eguneroko trenari gorroto diot umetatik
    —gorroto diot bere metalezko haragiari
    —gorroto gezurrezko ezpainei ere
    —gorroto diet bere hotz eta beroari
    —Gorrotatzen dut
    —lurra odolaz blai utzi zuen trena
    —Gaur pasatzerakoan
    —aldapa gora
    oroitu zaitut
    oihartzunik gabeko oihua bezala
    —nonbait
    —inor ez
    —ez trena ez pertsonarik ere
    —baina zure malkoen keak
    —bakardadea eta oihuaren ixiltasuna
    oroitarazi dizkit
    —eta hori ez diot barkatuko
  • ZU GABEKO GAU LUZEEk   (1988)
    —Zu gabeko gau luzeek
    —zerbait gogoratzen didate
    —zuk eskutatuko bakardadea
    —zentzurik gabeko hitzak
    —diskurtsoak, esaerak
    —Zu gabeko gau luzeek
    —zerbait gogoratzen didate
    —minik gabeko bizitza
    —urik gabeko egarria
    —Zu gabeko gau luzeek
    —zurekin izandako gauak
    oroitarazten
  • IKUSI NAHI   (1988)
    —Zergaitik dago
    —beste piso bat nerearen gainean?
    —Norbait igotzen denean
    —gora jotzen du
    —baino gehiago

 

Igartua, Ivan   —1972—

  • BASAMORTUKO BIDEA   (2006)
    —Hots egin zenidanean joan nintzen zure bila
    —Euri hotsa ari zen autoaren gainean kolpeka
    —Gaua zetorkigun inoiz baino arinago gainera
    —Hots egin zenidalako joan nintzen zure bila
    —Hiriko kaleek basamortu hutsa ziruditen
    —Hiriko kaleek basamortua baitziruditen
    —Etxerako bidea hartu nuen handik gutxira
    —Esandako tokian aurkitu ez zintudalako
    —etxerako bidea hartu nuen handik gutxira
  • UNREAL CITY   (2006)
    —Harrizko hiri hau
    —ez da harrizkoa
    —zementuzkoa baizik.
    —Kale kantoiak, zutabe
    —eta arkupeko aldapak
    —ez dira harrizko maldak
    —iraupen bokazioz,
    —eta gizakiak hautsiko ditu
    —denborak uzten badio.
    —hiriko argien azpian
    —zementuzko harri irrealek.
  • GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK   (2006)
    —Autobusaren bazter batean zihoan.
    —Barruan ez zen jende askorik.
    Ondoan eseri eta neraman liburua
    —heldu zitzaidan albotik. Neska
    —Ez nion ezer esan, kasualitate hutsak
    —iruzkinik mereziko ez balu bezala.
    —zentroko geltokian. Atzera begiratuko
    —zuelako itxaropen hutsalak hartu ninduen
    —Urteak igaro dira konturatu naizenerako.
  • OROITARRIA   (2006)
    —                  F.B. eta J.D. in memoriam
    —Egia gordinik irentsi
    —kontsolamendua ezin da
    —fikziozko iraganaren itzalak
    —Arbolak horiztatu ahala
    —distira ezberdinen gorabehera guztiez.
    —Ederra da orduan
    —pausatutako orbela.
    —haize gardenak dakarkigun hauspoa.
    —Baina parkearen albo batean
    oroitarri bat dago, aspaldikoak
    oraindik ez diren
    —Belar honen azpian hildakoak daude.
    —Badakit orbela ez dela
    —horregatik desagertuko,
    —gaurko eguraldi apartaren distira
    —ez dela segidan desegingo
    —Arnasa gogoz hartzen
    —segituko dut, hazie gardenak
    —Baina belar honen azpian
    —hildakoak daude.
  • HERIOTZA ETA IDEIAK   (2006)
    —                  Mourir pour des idées, l'idée est excellente,
                      moi j'ai failli mourir de ne l'avoir pas eue.
    —                                                                 Georges Brassens
    —Bizitza emango genukeela
    —justiziazkoa den zerbaiten alde
    —esan ohi dugu aiseegi.
    —Ideiak bidezkoak badira
    —hori eta ahal balitz gehiago
    —sakrifikatuko genukeela
    —Beharrezko, nahitaezko
    —hil gaitezen mantso, heriotz astiroaz,
    mourons pour des idées, d'accord,
    mais de mort lente,
    —ideioi aldatzeko denbora aski emanaz.
    —Heriotza eskatzen duten ideiak,
    —beste guztia bezala, aldakorrak baitira
    —ez dira agian betiko.
    —Hil eta gero ere eternalak ez diren ideiek
    —gure erru konponezina.
    —Eta gainera, heriotza eskatzen duten ideiek
    —gure heriotza merezi al dute benetan?
    —hil gaitezen mantso, heriotz astiroaz,
    —ideioi aldatzeko denbora aski emanaz.
  • LEHENGOA EZ ZEN ASKI   (2006)
                      sustancia y fundamento de nuestra libertad
                      más allá de los límites estrechos de la muerte.
    —atzetik badatorkizu kaleetan zehar
    —eta kolokan jartzen baditu
    orduan ez zara ideiengatik hilko
    —bizitza ez duzu ideien truk emango,
    —eta beste guztionaren alde,
    —ideiengatik hiltzen dutenen kontra.
    —galdetuko dizkiozu zeure buruari,
    —tinko aurre egin baino lehen.
    —Lupeko hezea dastatu orduko
    —zerbait piztuko da zure barnean
    —argizko oroitarri gisa. Azken
    —dena konprenituko duzu. Izan ere,
    —gizatasunik gabe zertarako mundu hau.
  • COLOPHON   (2006)
    —ez dut biderik egingo
    —herritik alde egiteko.
    —ez dira elkarren gustuko:
    —geroaren beldur dena.

 

Igartua, Karmele   —1959-2010—

  • BADATOR BETE-BETE   (2011)
    —Badator bete-bete
    —beste bapore bat             —honaino
    —airean bozina baten ulua
    —iragartzen badatorrela        —harro
    —    oihal zuri-zuriak
    —            bapore hau ere
    —eta egindako bideetan
    —arrastoa utzi duelakoan
    —    eta arrastorik ez, itzultzeko
    —                        —kaioak aieneka—
  • SINISTU GURA EZ   (2011)
    —norbera be hiltzeko dela;
    —ezin onartu, ba,
    —norbera hiltzeko zela hemen
    —                       —eta galerna gorria—.
    —Norberaren ordua
    orduan.. .
    —Bizitzeko beldurra hemendik aurrera:
    ez delako berdin dena,
    ez delako berdin sagargordina ala sagar errea,
                             sagar berdea edo sagar gorria.
    Onkologiara deitzeko esan dit medikuak, urgente!
  • BIDAIA 3   (2011)
    —                                         —itsasoan
    —Galdu da lurra            —belaontzian—
    —eta lurreko
    —Eta gu                            —lurreko koloretan—.
    —Biluzik olatueran.
    —                                         —handiegia da itsasoa
    —eta gu           —ahanzten ditugunen memorietan—.
    —Zoramenerako iratzarrera.
    —        —Ez zen billeterik behar norberaren uretan nabigatzeko—.
  • GARAIA DA   (2011)
    —Garaia da —adiskidetzeko
    —Errekasto guztietako urak deitu
    —eta ekarri hona ibaira,
    —itsasoetan lagatako aingurak bildu
    —eta batu hemen portuan.
    —hitz-ordu batean —bateratzeko
    —ur azaletan itsaso barrenak arnastu
    olatuetan
    —Garaia da —geratzeko
    —Azken egunetako atarian

 

Igerabide, Juan Kruz   —1956—

  • SUGE ARRASTARIA   (1989)
    —Asfalto bazterreko hartxintxarretan
    —Banindoake mendietan gora
    —Harangoitietan ur berriak bilatzera
    —Banindoake mendien atzeetara eta
    —Bidezidorrak bide ziur nahi nituzke
    —Zein leuna den zure ahotsa
    —Malentxo Bidezidorrak bide ziur eta
    —Lore artean sugeari hegalak sortu bait
    —Zaizkio ursaltoak nekatuta erori diren
    —Unean sugeari hegalak sortu zaizkio eta
    —Zekaleak orraztu du zure ilea
    —Malentxo Bakeak atsedenik ez du eta
    —Haritzari itzala zartatu zaio bide
    —Malkartsu honek ez baitu iturririk
    —Haritzari itzala zartatu zaio eta
    —Belardi lokartuak ez daki igobeharraren berri
    —Karobizuloetan ez dago mamurik Malentxo
    —Gora noa eguzkitara iturritara aidera
    —Hegal nadin gereziak belarrietan Malentxo
  • GEREZI ZAURITUA   (1989)
    —Txolarrea mokoka gerezian:
  • OINETAN LOKARRI
    (Eta bihotzean korapilo)
      (1997)
    Oinetakoak lotu eta askatu
    —arratsalde osoan, isilik.
    —irribarre egin dio, harriturik.
    —Atea jo dute; nor ote?
    —Haurrak bere lanari utzi dio.
    —Haurrak lanari ekin dio berriro;
    Oraingoan, bihotzeko
    —korapiloa askatu du.
  • MUTRIKUKO TRIKUA   (1997)
    —eta hondartzan izan zuen istripu bat.
    —Sartu zitzaion arantza
    —sudur zuloan gorantza.

 

Intzagarai, Ramon   —1878-1947—

  • DONOSTI ATALAK   (1930)
    —Donostiyaren jantzi urdin
    —Donostiyari bustitzen dizka
    —arpegi, kokotza, masalla...
    O Pixepel...!
    —Kayeko kale medar, itzal,
    —kopet-goibel...!
    —Ikus litezke or ugari
    —kolayo zarrak, leyoari
    O, Bretxa, Bretx...!
    —Asto-kaletik sar liteke
    —Alper askoren atariya,
    —andre kaitarrak ojuka berriz:
    Oraingo bokarta biziya...!
    —eguzkiyak berotzen duen
    —sortzen da loya, txotxabarra:
    orduan ez da naiko izaten
    —zirazko soñeko txamarra.
    ortik aurrera Donostiya
    Or ez da bizi gure euskara,
    —bai noski ero-par-algara...
    —Esaten dute or asten dala
    O, Amara!
    —Urumearen abo-aboko
    —Baserri onak bazenitun,
    orain etxetan, zortzireun,
    —lengo zeranik, nork ezagun?
    —Grosenia...
    ondar-pillatik sortu zaigun
    —Ume giñanean, zein ordia
    —aztu, bazala or bidia,
    —kilkirretara goruntz joateko?
    —Egoki zitzaigun Ulia.
    —Ategorri...
    —zoragarri...
    —Donostiyako aberatsak
    —jauregi-etxe lili gorritan,
    —loretan ere eskaratzak.
    —Txurkoene...
    Otoitz eder bat aboraño
    —zerurontz arte urre-laño
    —egin oi dana, orain betorkit.
    —Zer obeagorik ori baino?
    —Galtzara goi!
    —zure barrutiraño nator
    oso doi-doi.
    —Lazkano, Izturin, Ayete,
    —alor naroetan zaudete,
    —Donostiyari arro begira,
    ornitua...
    Ondartzaz dauka gaur ajola
    —noski dalako urrexola...
    —barrenarago gantzuki-ola:
    —Lizarriturri ta Rezola.
    O Txubillo...
    —belardietan badek naiko
    —kamamillo...
    —Igeldo-tontor, jantokiya
    ori zan lengo Txubillo maite,
    —lanpernen, sorgiñen mendiya.

 

Iñarra, Aitxus   —1955—

  • AMODIO ESKE ZAUDENEAN   (1985)
    —Amodio eske zaudenean
    —mozkortzen zara
    —Amodio eske zaudenean
    —mozkortzen zara
    —zure bihotzean
  • TENPLU OROTAN   (1985)
    —Tenplu orotan
    —jaungoiko guztiak
    ozenki
    —mito gorriak
    —biluzirik nagoelarik
  • GU GARA   (1985)
    —zorotasun ez bizia
    —heriotza bukaezina
    —plazere eta oinazearen negar ixila
    —libertate iheskorraren azken arnasa
    —suarekin sortutako indarra
    —doinu bat amaitzeko beharrezko konpasa
    —bortxa izkutua
    —lehenengo urrats kulunkaria emateko
  • ZUEK   (1985)
    —arrubio eta erroiak,
    —heriotza eraileak,
    —grisa lohoizko zorotasuna
    —zuen gorputz herdoilduetan datza,
    —zuen bihotz ustelduan,
    —loratzen,
    —zakur amorratuen hortz gabeko ahoa.

 

Iparragirre, Jose Maria   —1820-1881—

  • GERNIKAKO ARBOLA   (1853)
    —Gernikako Arbola da bedeinkatua,
    —adoratzen zaitugu, arbola santua.
    —Jainkoak jarri zuela Gernikako Arbola.
    —Zaude, bada, zutikan orain ta denbora,
    —eroritzen bazera, arras galdu gera.
    —Ez zera eroriko, Arbola maitea,
    —baldin portatzen bada, Bizkaiko Juntea.
    —Laurok hartuko degu zurekin partea
    —Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko
    —jarri daitezen danok laster belauniko.
    —Eta bihotzetikan eskatu ezkero,
    —Arbola biziko da orain eta gero.
    —Arbola botatzea dutela pentsatu,
    —Euskal Herri guztian danok badakigu.
    —Ea, bada, jendea, denbora orain degu,
    —erori gabetanik eduki behar degu.
    —Beti egongo zera udaberrikoa,
    —lore aintzinetako mantxa gabekoa.
    —Erruki zaitez, bada, bihotz gurekoa,
    —denbora galdu gabe, emanik frutua.
    —Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko,
    —eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko.
    —Gerrarik nahi ez degu, pakea betiko,
    —gure lege zuzenak hemen maitatzeko.
    —Erregutu diogun Jaungoiko jaunari
    —pakea emateko orain eta beti,
    —bai eta indarra ere zerorren lurrari,
    —eta bendizioa Euskal Herriari.
  • NERE AMAK BALEKI   (1855)
    —Zibilak esan naute biziro egoki,
    —Tolosan behar dela gauza erabaki.
    —Giltzapean sartu naute poliki-poliki,
    —negar egingo luke nere amak baleki.
    —ez zion Pilatosek kulparik bilatu.
    —abisatu zidaten joateko berehala.
    —Ez etortzeko gehiago probintzia honetara,
    orduan hartu nuen Santander aldera.
  • GAZTE-GAZTETATIKAN   (XIX. mendea)
    —Gazte-gaztetatikan herritik kanpora,
    —estranjeri aldean pasa det denbora.
    —Herrialde guztietan toki onak badira,
    —baina bihotzak dio: zoaz Euskal Herrira!
    —Agur ene bihotzeko amatxo maitea.
    —Laster etorriko naiz, kontsola zaitea.
    —Jaungoikoak nahi badu ni urez joatea,
    —ama, zertarako da negar egitea?
    —Urez noa ikustera, bai, mundu berria;
    oraintxe bai naizela errukigarria.
  • GITARRA ZAHARTXO BAT   (XIX. mendea)
    —Gitarra zahartxo bat det nik nere laguna
    —horrela ibiltzen da artista euskalduna,
    —egun batean pobre besteetan jauna
    —Nahiz dela Italia orobat Frantzia
    —beti maitatatuko det nik Euskal Herria.
    —Jaunak ematen badit neri osasuna
    —izango det oraindik andregai bat ona.
    —baina nik nahiago det hutsik euskalduna.
    —Agur Euskal Herria baina ez betiko
    —bost edo sei urtetan ez det ikusiko.
    —Jaunari eskatzen diot grazia emateko
    —nere lur maite hontan hezurrak uzteko.

 

Iraola, Bitoriano   —1841-1919—

  • ZARDIN SALTZALLIA DONOSTIAN   (1901)
    —Gona barrena petralik gabe
    —txesto zardiña gizen preskua
    —beso azpian artuta,
    —neska motz eder begi zabala
    —lotsatu gabe lasai deitzen du:
    —&laquo;Txardiña bizi bizia!&raquo;.
    —Beata neskazar moduko bat
    ——Ez diot aitzen.
    ——Zenbatian da dozena?
    ——Zortzi kuartuan.
    ——Txokatutzen zait galdia!
    Ostuba dala pentsatzen al du
    —amar peztako baldia?
    ——Exurrik gabe zabaldutzeko
    —kirieleison ta induljentziak
    orla irabazten dira.
    —Eztu onen ederrik jan!
    —nola okertuba daukan!
    —Arranbarrillen gañian gero
    ondo erretzen baditu,
    —denak txupatuko ditu.
    —Ikusi, lo ezpadago!
    —Ai! Obe luke lau kuarto baña
    orren frexkua balego!
    ——Zer bai eta zer cuerno!
    —Auxen da atso infernukua!
    Or pasa danak eman nai ziran
    —pozik bost kuartuan neri!
    ——Or pasatu dan abo zabala
    —es que ez naiz ordian ni!
    ——Tori bost kuarto eta ekatzu
    ——Etzait txokatzen, alafedia,
    —gutxi beorren freskura!
    ——Au orgullosa!
    ——Nezakelako!
    ——Andre xerora! Beorrek eztu
    ——Naizu sei kuarto?
    ——Ez; beorrentzat
    —izango dira obiak...
    ——Zer gero?
    —Aza olio gabiak!
    —iru dozena saltzia!
    —Eta onela marmarizaka
    —bilduaz lengo grazia,
    —kalian gora dijua deika:
  • ARRANTZALEA   (1902)
    —Nere ume, ume zoragarriya,
    —biyotz bigun eriyen kantatxoak
    —ixiltasun ontan entzutera.
    —Bateltxoan biyak eseri eta
    —nere antsi amoriyoz beteak
    —sartutzeko zure biyotzean.
    —itsasoak ez dauka mugirik,
    —aize bigun epelak soseguan,
    —dana dago, dana zori-ongiz.
    —Itsasora irteten naizenean
    —goizean goiz nere bateltxoan,
    —eramaten gordia kolkoan.
    —Biyak joango gera goizaldi batez
    —bogatuaz itsas barrenera,
    —aize ariñ gozotsuen soñuan
    —Zuretzako arrapatuko ditut
    —milla arrai polit politenak,
    —gero aiek oartu ondorean
    —zutzaz dira gustatuko denak.
    —Jakiñ zazun amoriyua nola
    —senti detan biyotz xamurrean,
    —eskeñiko dizut juramentua
    —Bateltxoan joango gera urruti
    —altxatzen dan afar arro zuriya
    —Ur aundiyak etzaitu izutuko,
    —biurtuko dira gozotsuak.
    —Erregintzat otsandetuko zaitu
    —itsastarrak zerura goitituaz
    —zorionez pozezko ojuan.
    —Atozkit, ai!, atozkit batelera,
    —atoz, arren, atoz bereala;
    —illun zeguen itsaso zabala.
    —Aize bigun onak bultzatzen ditu
    —bagatxoak nere batelera;
    —atoz laister, ume zoragarriya,
    —biyotz ill au konsolatutzera!
  • ZEÑEK ESAN?   (1907)
    —Gure lumaren arrasto danak, jakintsu askok diyonez,
    —argiratzeko ez dira diña, nik irakurri detanez;
    —eskribatzalle txarrak gerala diyote, ikusten danez;
    —ta ni poeta nintzalakuan egitez nola izenez,
    —pozez danari kontatzen niyon... ta ordurako izan ez!
    —Aize putzaren moduan dira gure zentzuen indarrak,
    —kemen gabiak, nola sukalde txokoko egur igarrak;
    —naitare piztu eziñ diranak biyotz mugiren txingarrak,
    —gu jo gaituzte geradelako danak bertsogille txarrak.
    —Nondik pentsatu nezakian nik, nondikan eman goguak,
    —baziradela ezkribatzalle ni baño abillaguak?
    —Baldinda esan ez baziraten Euskal Erriko maisuak
    —etzizkiraten biziro errez neri moztuko eguak.
    —Eta neri nork esango ziran gure euskerazko lanak
    —dana guziyak dirala iñon etartu ez litezkenak?
    —Asko jakiñak diyote mami gabiak dirala denak,
    —biar aundiko zentzu ederra agitz urruti dutenak,
    —Mitxirrika bat mandataritzat, nola joaten dan uxua,
    —lorarik lora zentzuen billa bigaldu nuben gaixua;
    —erramupian ezkutatua (...) fin-finka xoxua
    —entzunak bidez erretxiñolen kanta eztitsu goxua,
    —Ni ere zerbait nintzalakuan mintzatu nintzan lenago,
    —zer naizen jakin detan ezkero oraiñ damutuba nago;
    —nere biyotza samintasunen penaz eroriya dago,
    —zuek, goititu zeraten jaunak zerua baña gorago,
    —barka nazute oraingua ta ez det egingo geiago.

 

Irastortza, Tere   —1961—

  • ZURE PRESENTZIA   (1980)
    —Bizitzako gaueko hamabietan
    —tik datorkidala sentitzen dudanean,
    —edaten zaitudanean usaina malkoen ondora oheratzetik
    —datorkidala sentitzen dudanean
    —ez zait nahikoa
    —ez zait nahikoa eta
    —ez zait nahikoa eta
    —larrion lehertzeraino.
    —Bizitzako gaueko hamabietan
    —bertsoa besarkatzerakoan
    —eta ez dakit nola
    —ez dakit nola eta
    —gaueko ordu guztietan
    —balerio bezala
  • IZANGO DA   (1982)
    —Izango da
    —haizearen gordelekuko
    —itsaso berriren batean,
    —tanta urdin eta pinporta arrosaz
    —Aurkituko dugu
    —ihintzaren txokolate usainez
    —gozaturik.
    —Aurkituko dugu
    —izaretako izar-urratsetan,
    —gauak lorrean uzten duen
    —malkoz bustirik
    —tximista irmoturen batean.
    —Izango da
  • EZ ZEKINAT MISTIKAZ EZER   (1994)
    —santuek esan eta nik sinistu ez nuena baino.
    —Hotza naun —dion— eta itsasoa oraindik laino
    —Hitz bakoitzeko txikitzen naun —zionat—
    —hitz bakoitzean uzkurtzen
    —laino beltzera eramanda.
    —Hotzik naun eta hik, itsasbazterreratu gabe oraindaino,
    —hitzen ordezko irria,
    —amodioaren ordezko zina
    ——guztiaren ordezkagiria
    —hik esan eta nik sinistu nuena baino.
  • AURRENEKOAN POESIA HITZ BATEZ HASTEN DA   (2000)
    —Aurrenekoan poesia hitz batez
    ——poetak Jainko izan nahi baitu—.
    —Geroko poesia esaldi batez
    ——poetak profeta izan nai baitu—.
    —Gerogorako poesia ideia batez
    ——poetak anphoran gorde nahi du—.
    —Azkenean poesiak hutsunea
    ——sortzeko espazioa behar da—.

 

Iratzeder   —1920-2008—

  • ZORIGAITZEZKO EUSKADI!   (1937)
    —Euskal Herriko zeru eztian, hedoi beltzak bildu dira;
    —Haitzen artetik izigarriko sistutan ari da herra;
    Odol berozko iturburu bat doa menditik behera...
    —Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
    —Zorigaitzezko Euskadi!...
    —Lanerat goizik gizon gaztea abiatu da kantari;
    —Bainan anaia, ustegabean, tiroka zaio jazarri:
    Oihu samin bat botatuz kolpez zauriturik da erori.
    —Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
    —Zorigaitzezko Euskadi!...
    —Bere haurñoa salbatu nahiz, ihesi joan da joan ama;
    —Laster mendiez alde huntarat besoetan baderama:
    —Zori oinazen artetik doa. Gaixo amaren marruma!
    —Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
    —Zorigaitzezko Euskadi!...
    —Zelaian bada harri meta bat, erditik kea dario...
    —Jabe zaharrak, hurbil jarririk, nigarrez behatzen dio.
    —Zenbatek dute aiten egoitzer tristerik erran adio!
    —Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
    —Zorigaitzezko Euskadi!...
    —Amodiozko Jainkoarentzat hori egin omen dute.
    —Jainkoarentzat bazterrak erre eta apezak hil ote?...
    —Zu, otoi, Jauna, gure herriaz zerutik urrikal zite.
    —Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,
    —Zorigaitzezko Euskadi!...
    —Berritz ohiko irrintzin hura badoala mendiz mendi.
    —Gure herrian burrunba tzarra ez dadin geiago adi:
    —Ezin hilezko gure Euskadi berritz ere atzar bedi;
    —Jainkoa lagun, bai, berpitz hadi,
    —Arbaso gaitzen Euskadi!
  • ITSAS-LAPUR   (1940)
    —Arbasoen kar beroak
    —Erretzen nau ta zoratzen
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Hire amets gaitz zoroak
    —Daut gogoan su ezartzen.
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Tirain basak oro bentzun!
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Kantu, ttoro eta zurrut
    —Heriotze hits baten goait!
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Zainetako nere karra,
    —Sutan dautak joan gogoa.
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Aipatzen duk Jaun Goikoa.
    —Galernari gogor, nausi.
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Itsasoa! Itsasoa!
    —Amodioz gazterik hil.
  • HILA DA   (1940)
    —Ez ninduen sekulan herioak laztu.
    —Egun nere gogoak guzietan ditu
    —Errobiko zelaia, gaur hola zerk zaitu,
    —Gozo hura kendurik, hainbertze usaintzen?
    —Beldur nago ez baitut nigarrik ixurtzen,
    —Beldur bihotza zapart eginik ez naizen,
    —Penak salatu gabe, hemen flakatuko.
    —Denak zerk ote ditu gaur hola usaintzen?
    —Lohitik heldu dira, lohi itzultzeko...
    —Pertsukeri hoik oro ezin jasan zaizko
    —bihotz huni; egiten baitiotet uko.
    —Doala ba lasaiki nere zorigaitza.
    —Ixil ba ixil, nere penen entzuteko.
    Oi, gaindi egin gabe, huts hadi bihotza.
    —Eskuratu dut atzo arrebaren hitza
    —Ikasi baitaut anai baten heriotza.
    —Nigar bat... ezin gordez pena horren gaitza.
    —Gaixoak! zertan zaizte Ama eta Aita?
    —Berri beltz hori ezin sinetsia baita,
    —Zato, ager zakizkit, egidazu irri.
    —Zato lehen bezala dugun biek kanta;
    —Bi bozetan lot gaiten zure kantu horri:
    —Ahantzi ote zaitzu, oihuz nago zuri.
    —Zure anai leialaz, Mixel, orroit zaite.
    —Itsasoan arrauka, mendietan kurri,
    —Elgarrekin joaitea hain ginuen maite.
    Orai denak ahantzi zaizkitzu, ba ote?
    —Bihotzek ahanzterik sekulan ez dute:
    —Ixilik orroit zaude; ez zaitut ahantzi
    —Ez eta ahantziko zuganat jin arte,
    —Zuri esker delakotz nere karra bizi.
    —Zuk dautazu Herria hola maitarazi
    —Zure gogotik, zure karretik datortzi
    —Hiltzekotan hiltze hau zinuen merezi:
  • ZARRAPO...   (1940)
    —Leihotik xeletaka ditugu ikusi
    —Noiz ganen ote dire hemendik ihesi?
    —Huna nun dardaraka barnerat joan naizen.
    —Kantuak bihotzean egin daut zarrapo...
    —Ar kantuz lerro lerro xut eta espantu,
    —Neri so dena odol baituzu bisaia,
    —Pilpilka ikusten dut, oi ene anaia,
    —Halere kantu ozar horiek utzirik
    —Zoazkite, ar nadien nigarrez lasairik...
  • NUN HABIL ORAI?   (1946)
    —Izen bero, izen ilun...
    —Nun habil orai, Etxahun, zoin bidetan kantuz,
    —Hire pertsuño minkorrak jender karkailatuz?
    —Hire bihotz kartsu eta zabalegi hori
    —Bidetan ote deramak zarrapo ta zauri?
    —Herrestan ote haiz beti beilaz beila joaki,
    —Ez ote ditek gehiago, ontsa bazkaldurik,
    —Kikera zolan kausitzen hire trufa txarrik?
    —Izen bero, izen ilun...
    —Xiberotarrak hastean jauzi errabian,
    —Ez ote haiz hor kantari dantzaren erdian?
    —Elizen hiru dorreak ari direnetan,
    —Euskaldun zintzurren bortxaz, kantu daldaretan,
    —Ez ote haiz hor, Etxahun, bozek airatua,
    —Hor haiz ote aize luzek, gau-intzirak lagun,
    —Gauez gau diotelarik: Etxahun, Etxahun...?
    —Hor bertze Etxahun baten deiadar beroa
    —Guziak pizten aitzean: "Agur, Ziberoa..."?
    —Izen bero, izen ilun...
    —Hi bezein pertsularirik ez duk orai nihun...
    —Begia ortzi ta ximixt, jeiki ba Etxahun.
    —Badituk bai noiz edo noiz xutitzen direnak
    —Eta arno-sukarrean pertsutan dauzinak,
    —Ai, iragan, inarrosiz euskal lur hoztua;
    —Haugi nola gau-itzala, nola hil-zeinua...
    —Izen bero, izen ilun...
    —Entzun beza nork edo nork, hire deia, entzun;
    —Eta gora egin bezo pertsuka oiharzun.
    —Jalgi bedi oihutzeko bihotzen auhena.
    —Hezur ta larru doala kantuz eta eske,
    —Munduko bidetan bilduz jende-trufa merke.
    —Bai, doala, bidez-bide eta beilaz beila,
    —Euskal anaien amorez Jainkoaren bila...
  • IXILIK JAUTSI ZINEN
    (Gerlan hil anaiaren
    gorputza herriratu)
      (1948)
    —Larrungo mendiari nigarrez begira...
    —Adi-ka zagokizun amaren daldara,
    —Bainan, itzuli gabe ixilik joan zira.
    —Adi-ka zaitzu ama leihorat atera,
    —Ikusi nahiz handik azkengo agurra:
    —Bihotza urtzen duen azkengo so hura...
    —Bainan, itzuli gabe gerlarat joan zira.
    —Zoin maite zinuen zuk euskaldun xokoa,
    —Larrunpeko zelaiak eta itsasoa!
    —Heier emanen zinen gogotik osoa...
    —Bainan urrun hartarat hain kartsu norat hoa?
    —Urrungo muga hetan hasia da gerla:
    —Bihotz-errausle hori orroaz dabila.
    —Bazoazi hari traban emanen zarela
    —Ixuriz, behar bada, bertzentzat odola.
    —Adi-ka zaitzu ama leiorat atera:
    —Ikusi nahiz handik azkengo agurra,
    —Bihotza urtzen duen azkengo so hura...
    —Geroztik jin zaizko maiz amari nigarrak
    —Baitaki zure karrak, zure kar soberak
    —Eginen dituela gaitzago lanjerak.
    —Etsaia lanopetik heldu zen goiz hartan,
    —Eta zu bazinoazin denen aintzinean;
    —Bet-betan tiro batek jorik bularretan
    —Erori zira oihuz, odola burrustan...
    —Armada burrunbaka ihesi joan-eta,
    —Lurperat du norbeitek gorputz hori bota...
    —Larrungo mendiari nigarrez begira...
    —Ixilik joana eta ixilago jina,
    —Lau gaztek sorbaldean zira eramana:
    —Kutxa bat hezur-errauts... hortan zira dena...
    Oi, ama, gaixo ama! haren bihotzmina!
    —Kapetan, lerro-lerro, guziak jin dira,
    —Larrunpe maite hortan zure ehorztera:
    Oi, hezur eta lurren azken musu hura!
    Oi, elgar berritz unkiz duketen daldara!
    —Daldara kartsu horrek inarros ditzala
    —Eta, hedoiak gorri odolez bezala,
    —Euskal aize bortitzak mundurat diola:
    —&laquo;Nasaiki emana dut gazteen odola:
    —Ene zain nor dut orai? hil errauts ixila...
    —Ez ditzala errauts hoik nehork zangopila:
    —Euskal lurren arima euskaldun dagola!&raquo;
  • BANAKI...   (1957)
    —Banaki nola banaki
    —Zeru zola nola unki.
    —Joan naiz bidez,
    —joan naiz larrez
    —Nundik nola zeru zola
    —Banaki nola banaki
    —Zeru zola nola unki.
    —Joan naiz mendiz,
    —joan naiz harriz,
    —Zeru zola hortxet zela
    —Banaki nola banaki
    —Zeru zola nola unki.
    —Zeruaren unkitzeko
    —Beti joan naiz, beti goiti
    —Mendi-kaxkoz mendi-kaxko.
    —Banaki nola banaki
    —Zeru zola nola unki.
    —Joan naiz bila eta bila:
    —Han zagola zeru zola.
    —Banaki nola banaki
    —Zeru zola nola unki.
    —Erori naiz iratzean:
    —Zeru zola histen zela.
    —Erori naiz otoitzean
    —Nigarretan, lorietan:
    —Ene bihotz bihotzean
    —Pizten zela zeru zola.

 

Irigaray, Jose Anjel   —1942—

  • NIK EZ DAKIT   (1976)
    —udazkeneko ilunabar gorritsuetan,
    —zer inarrosten didan
    —udaberriko neskatila airosak,
    —arnasa estutzen dionean,
    —zer artaldetatik noan iheska
    —betikotasunak biharamunik ez izatea,
    —zer garen, norat goazen
    —ez eta nondik gatozen,
    —goizeko ihintza
    —bukaerarik gabeko borroka
  • EUSKALERRIKO IHAUTERI   (1977)
    —Euskalerriko ihauteri
    —Ziripot trufalaria dager
    organbidexka guztietan
    —gure haragizko ametsak
    —mutiko eta neskatikoak bere gibeletik trumilka daramatzalarik,
    —eta Miel-Otxin
    —dugu denok hilen,
    —berarekin eramanen dituelakoan,
    oraindik ere
    —hil beharko dugu Miel-Otxin
    —Euskalerriko plazan
    —kondairazko ihauterian,
    —gero denok
    —suzko Miel-Otxinen inguru-minguruan
    —eten gabeko mutil-dantza paregabean
    —sokan dantzatuko dugu
    —Euskalerriko enparantzan
    —kondairazko ihauterian.
  • ARROTZ GURE ETXEAN   (1979)
    —Arrotz gure etxean
    —bakarti eta ero
    —bihotza sobera bero
    —amodioaren bila eta ez aurkitu
    —magal beroaren aterbea behar eta
    —beti hotz,
    —atzo goizean galdu herriaren bila
    —eta ezin topatu,
    — mundu osoan
    osatua eta maitatua izan nahiz
    —eta kondairaren ihautearen soka dantzan
    —aldiz dantzut erresiñolaren kanta bizigarria
    —aldiz oinazearen hasperena.
  • ETA BIDEAREN LUZEAN   (1995)
    —hodi beltzean barna
    —izuak kokildurik, lotsaturik
    —nire burua erdeinatuz, gorrotatuz bizia,
    —higidura mantsoan isilik,
    —gero astiro argia ikusten hasiz
    —aminka sendoa nintzena sendi,
    ohargabean osotasuna erdietsi nuelakoan
    —nindoan hegan,
    —baina hutsaz enpo, haizez hantua
    —gailur hartatik, nikeriaz asea, okitua,
    —zoralda ikaragarrian murgil
    —sasi amodioan itota
    —denborazko arranguratik nintzen erori,
    —eta joan eta jinean
    —zimurrean andere beltza nahi-ustekabean topatu,
    —bihotzean zimiko, begiak lauso,
    —amodioa izanki, deus eza,
    —herioaz maite mindurik, gorrotatuz
    —negarrez nintzen ezkondu alaiki,
    —eta bestea idoroz ni aurkituz, osaturik,
    —nintzaion abiatu beste bidaia bati.

 

Irigoien, Alfonso   —1929-1996—

  • LURRA IRAULTZEN   (1979)
    —Laiatu behar dugu orain da beti
    —gogoaren soroa geure herrian,
    —eman dezan fruitua askoz hobeki.
    —Itsasoa birrintzen den ertz gorrian
    —amesetan erne zen gure borroka,
    —harlausa jaikirik zeharo loka,
    —sendo behar zuena, indar urrian.
    —Koskorturikan doa gure pottoka,
    —jaio zena hersturan amildurikan,
    —finkatuko duena berriz arroka.
    —gogoaren barrena, erroak sortu
  • NI TA NO   (1979)
    —Emaztearen poza neurea dut nik.
    —Enea da betiko neurez duena,
    —azkazizko lokarriz loturik dena,
    —lehena ta geroa gogo eginik.
    —Mosu sakon batera, gorputz biena,
    —iristen gara sarri lekuko gabe,
    —dardaraka bihotzak lagun garade,
    —amodioz eginik elkarren jaube
    —ilargizko argitan zaldi gainean,
    —urrezko den menturaz, zeruzkoz hobe.
    —Ta dardoa ematuz datorrenean
    —ez baitugu laidorik zorionean.
  • BETI   (1980)
    —Hondar gabeko butzu sakon batean
    —heriotzak etenik anisko sare.
    —Haren ordainez leiza bete zen pean
    —ta gainezka dirau hor desegin gabe
    —harako baita hainbat seme t'alaba
    —erorlekuak galtzen ez badirade.
    —Egunduko alzaigu beheko gaba
    —iganikan goraino basoan zehar
    —bihotzean den mina dadin ezaba,
    —dadin zeharo garbi zuhaitz ta lahar!
    —Soroaren ederra ageriko da:
    —aihenak berdez tente zorion dakar.
  • ERNETZEN   (1980)
    —Paper zuriak dira gogo eginen,
    —poesiaz legamin, etxeko laratz,
    —ardo gorri zahartu, ozkarbi maratz,
    —zoragarrizko landa, arrosa finen.
    —Taupadaka bihotza, pizkarri aratz,
    —bakoitzari berea emanik lasai,
    —haritz gara haziko, bago ta sarats,
    —zuhaitz jainko itzaltsu, mendiko usai
    —zikinkeriaz libro oztarkupean,
    —euskaldunen arnasa horren dago zai.
    —Laster gara sartuko hango atean
    —urratsean goraka gelditu gabe,
    —hara heldu gurarik borondatean.

 

Irigoien, Imanol   —1940—

  • ZILARGIA   (1989)
    —daramate hegaberek oinhutsik,
    —irakinda, argiaren oihua
    oinhutsik, argia.
    Oihaletan hauts, zilar leundua,
    —bazterreko argiunean
    —argilunaren gose.
    ——lehen argiegiak zirenak, aratzak orain—
    —zeinetan —lainoa zeruaren adineko,
    —leihoaren mugan—
    —zerua den laino.
    —zirrara nahasian dator
    —urratuta hilotzetik
    —gauaren oroimena
    —Argitasun purpuraz orain,
    —itsasoa amaitzear.
  • ZELATAN   (1989)
    oihalaren zuria;
    otalorearen apainduran
    —argi-oilarraren mintzoa.
    —gerizaren espaloietan
    —arrats-orenen zain
    —mendietako oihartzuna,
    —uhin-aleazioz aireztatua,
    —bakardade lehorrean ugerlari.
    —Nigarraren odolak hartuta,
    —goroldio hezetasuna gogoan,
    —haranetan urregorri den oihartzuna,
    —birakor, kolpeka,
    —jauzi basatien pausoan
    —arrail gabeko argizuloaren zelatan.
  • LEIHOAZ BESTALDEAN   (1989)
    —Euritan gorputzak,
    —Tinko zirauten
    —baselizaren laberinto hitsean
    —Aizaroan dabilen denborak,
    —soinu bakartiak
    —amodio hautsei,
    —heriotz zigortuei.
    —Leihoaz bestaldean,
    —euri geldoa eta
    —arratsaldeko txoriak:
    —itzalen hobietako hilartitz etsia.
  • IBAIERTZ   (1989)
    —gerizpeko argien ertz,
    —hostaia dardaratien babes leun,
    —hontz-begien talaia.
    —Haruntzago,
    —aztorearen begi-gezien zauri-ertzak baino
    —areago,
    —itsas-altzotik egurats-guraizeek
    —haizez ebakitako mendien ubeldurak baino
    —urrunago,
    —beroaren aide eroaleak
    —gasargia apar sendartu bihurtuko du
    —zeruen argingurua gorderik duen geografiaren
    —edota,
    —horizonteko esfera eskergaren ahurgunean ibaika,

 

Irigoien, Joan Mari   —1948—

  • EGUN BATEZ   (1975)
    — joera bakar
    — bideratu nindutelako,
    —horregatik agian...
    — konturatu nintzelako,
    —horregatik agian...
    ostadar batean
    — kolore desberdinezko
    — ikasi nuelako,
    — horregatik agian...,
    — kolore bateko bideak.
    — hasteko...,
    — erromes galdua
    —muga bakarra jarri diot
    —ene jokabideari:
    —muga gabeko muga...
    —edozein
    —gizon-emakumeren bizitza
    — alferrikakoa ez dela
    —dakidalako...,
    —aurrera jarraituko dut,
    — ene bide gabeko bidean...
  • PATUAREN INTSEKTUAK   (1991)
    —Dena idatzia zegoen.
    —Dena idatzia zegoen, bai, jaio jaioak ginelako eta hil ere hil egin beharko genuelako noizbait, orduan ez bagenekien ere.
    —Eta ezjakintasunak eskaintzen zigun pozarekin, tximeletak eta amona mantalgorriak harrapatzera abiatzen ginen, herriko zelai-soroetarantz jauzika.
    —Egunsentia baino gorriagoak ziren amona mantalgorri haiek, baina puntu batzu zituzten han-hemenka beren mantaletan —euri-tanta beltzak iduri—, gauak ere ereinda baitzituen orduko bere begininiak eguzki gorriaren lurretan.
    —Eta eskuetan hartu eta atzetan gora igotzen uzten genien, han goitik ihesi joaten zitzaizkigun arte.
    —Eta hegan eramaten zituen amona mantalgorriak
    —gure bizitza eta gure heriotza,
    orduan ez bagenekien ere.
  • JAIOTERRI   (1991)
    —Haizeak eraman zuen haurtzaroko jauregia
    —eta oroimenaren gelak ere husten hasiak zaizkizu.
    —zokoetako amaraun poligonaletan).
    —udazkenaren balkoitik dakusazun desolazioaren paisaia.
    —ezerezaren lurretan aurkitu zuen bere gorputza
    —zerbait solidoa eraiki nahi zenuke
    —zeure oroit-hondakinen gainean.
    —Maiatzeko kilkerrak
    —erloju bat zuen bere elitroetan
    —eta handik isurtzen zituen eternidadeak tantaka bere segundoak,
    ——basaliliak eta sekulabelarrak perfumatutakoak—,
    oihanaren harrabotsetan gaindi.
    —Enarek eta irrigoek espazioa gezikatzen zuten
    —argiaren galsoroetan
    —etxeko neskatxa zen,
    —uraren gorputz higaezina.
    —Haurtzaroaren jauregian
    —ez zegoen ezer ulertu beharrik,
    —arrosak eta krabelinak.
    —Eta loreak zerizkion haurtzaroko udaberri joriari,
    —loreak eta loreak,
    —gladiolo gorriak dardar.
    —Apirilak erbesteratutako usoak
    —eta haien joan-etorrietan ez zen ezer galtzen
    —eternidadearen ozeano geldia baitzuten helmuga.
    —Baina iragan zibilizazioetan bezala,
    —haizeak eta denborak
    —zure betiko tenpluak ezabatu ditu,
    —eta bakardadeak habitatzen ditu orain
    —arkitekturaren eskeletoak,
    — aire itoaren berunaz
    — husgune horiek
    —eta denborari espazioaren ahidura dario.
    —Horrelako hondamenaren aurrean
    —haurtzaroko begiak berreskuratu nahiko dituzu
    —eta begion prisma optikoek eragindako inbertsioan
    —haragi hilezkorrez jantziko duzu
    —ilunabarreko zerua kobalto-urdinez,
    —eternidadez mugagabetuko denboraren iheskortasuna.
    —Eta azkenean ez duzu jakingo
  • ERORI DA ERREZELA   (1998)
    —Erori da errezela:
    —ederra da gero gorputz biluzia!
    —Usain gozoa darizu:
    —gogoko dut zure adatseko oihana.
    —zure soinak bainarama...
    —Gorako bidean, galduz noa zama.

 

Ithurralde, Piarres   —1901-1985—

  • KAFETTOA SEMINARIOAN   (1923)
    —Apezgaia ezta beti lo apezgaitegian
    —hori uste eztutenak eztagotzi egian.
    —ez da alferrik egoiten kaxa mahain hegian.
    —Errak, mutiko gaztea, otoi, ez hadi lotsa.
    —Ez nauk xuri itxuratik, bainan badakik ontsa
    —eskoletan ikasirik: nigra sum sed formosa...
    —Kafettoa, kafettoa, ongi zare mintzatzen.
    —Holako hitz batek hatsa ez dautzuia laburtzen?
    —Ikusiko duzu zonbat zaitudan nik maitatzen...
    —Kafettoa! erraiten dut ja nere azken hitza.
    —Ez nuke hunki nahi minki zure bihotza
    —Izarra-k bere argitik xorta bat eman beza...
    —Berorik, urririk eta deskantsuki jarririk!
    —Kafettoaren hartzeko bada bertze molderik.
    —Apezgaiak joan behar du, ezkila aditurik...
  • PIP' ETA TU   (1923)
    —mahain baten gainean lerroan emana....
    —Bainan hemen sakelan dut baliosena
    —zahar izan behar da "Job" baitu izena.
    —Berak bere adina liburuak dio:
    —izkiribu guzia denborak joan dio.
    Orai irakurtzeko deus ez du balio.
    —Ez dut halarik ere batere hastio.
    —Huna nola maizenik duten erabiltzen
    —hosto xuri ezti bat diot ateratzen.
    —Bertze hostoak aldiz bekaizti ez diten
    —Dena den, hosto hura ontsa zabaldurik
    —ezartzen diot, kasik arroila beterik
    —hoin maite dutan belar idoo hartarik.
    —Nere belarño hura ez dakit zertako
    —frantsesek deitzen duten: la douce herb … Nicot.
    —Dakitan guzia da on dela barneko
    —jakitate aski da hola neretako.
    —eta nere milikaz estalgia lotu
    —punta diotalarik pindar batez piztu
    —egiten dut jarririk ontsa... pip eta tu!
  • NERE MAKILA   (1932)
    —mizpirondo xuxen bat sasien erdian.
    —Bi erroden gainean joaiten ez ikasi
    —Bainan non dut karrosa? Non dut beribila?
    Oinez beti banoa... eskuan makila.
    —Kana delako baitzu hirian baituzte.
    —Hoitarik gehienak deus guti, nik uste.
    —Ez dut hoik bezain herbail nik nere kabila
    —Askotan ikusi tut ibilki herrian
    —Bekaiztia niganik urrun joan dadila
    —Igandetan goiz-goiza, xamarra emanik
    —etxekoandreari agur bat erranik
    —entzun-eta oihuka dorreko ezkila
    —ni banoa harturik... eskualdun makila.
    —Nere sakelak nahiz ontsaño miatu
    —jira zait behin gizon bat... Bainan zer gertatu?
    —bai eta ezar gero betikotz zeruan.
    Orduan, haur maiteak, otoi ! nerekila
    —emazue hobian... eskualdun makila.
    —Gero zeruetako mendi ederretan
    —eta hedoietako izar xurietan
    —Jainkoaren alkitik han hurbil-hurbila
    —ibiliko naiz lerden... eskuan makila.
    —mizpirondo xuxen bat sasien erdian.
    —hemen egin dut nere... zeruko makila.
  • DEIA
    (Rythmes modernes)
      (1935)
    —zer alor gaitza den
    —gure mintzaire joria
    —ehun koblokarik
    —goretsi dauzkute
    —haren ontasunak
    —goresti haren loria...
    oihukatu dugu
    —eta belar sendo
    —baratzezain on bat
    —ez bazaio laster jiten.
    —Nolaz hora gabe
    —lapar-elorriak
    —errotikan suntsi diten?
    —Noiz agertuko da
    —gure lur onaren
    —Noiz ilunbetarik
    —aterako zaiku
    —haiduru gauzkion
    otoi, erradazu
    —zoko batean gorderik...
    —Luma zorrozturik
    —gogomena sutan
    —bihotza oro gar
    —Nehork neholere
    —lore bat bezala
    —haz dadin eskual gozotik.
    —Emozu iguzki
    —ur eta ongailu
    —hola laster gotor bedi!
    —hostoz eta fruituz
    orai eta beti ere...
    —bertzek bezain ontsa
    —zerbait asmatzeko
    —nehoren zurkaitzik gabe...
    —Ikus, engoitikan
    —joan nahi dugula
    —geroari buruz
    —luzazegi gorde
    —hauspeko pindarren
    —molde herabetsura...
    —hego amultsuak
    —argi sorterria
    —mintzatuko dira
    —zurekin sortu izarraz...
  • ENE KAIOLAN BI XORI   (1938)
    —Ene kaiolan bi xori
    —Kaiola guziek bi xori:
    —ez badituzu aditzen, elkarra zaude orori!
    —Bi xori kaiolan egoki:
    —ez badituzu ikusten, itsua zira osoki!
    —Bata herbail, bertzea on:
    —gizona baitan bi gizon...
    —Kaiola guziek xori bat
    —lurreko parabisuaz nigarretan oroitua.
    —Kaiola guziek bertze bat
    —aingeru-kantu ederrez arrunt gogoetatua.
    —Bi xoriñoek bi amets:
    —Kaiola guziek xori bat
    —iguzkiari huxtuka, egun berria sor dadin.
    —kaiola guziek bertze bat
    —Bi xoriek beren deia:
    —Kaiola guziek xori bat
    —Kaiola guziek bertze bat
    —bere anaiaz halaber etsimenduan dagona.
    —Kaiolan edozoin xorik
    —ez egon nahi bakarrik!
    —Kaiola guziek bi xori
    —biak ihes joan beharrak beren presondegiari.
    —Gizon guziek bi gizon:
    —biak elgarrekin eta bat bertzea gabe ez on.
    —Ene kaiolan bi xori:
    —Jainkoa beha bieri...

 

Iturbe, Martin   —1932—

  • ZAILLA DA GIZON IZATEA   (1973)
    —lurrean bizi garenoi,
    —&laquo;gizon&raquo; izatea;
    —goruntz begiraka irautea.
    —aize-erasoen zigorpera
    —zailla, bai, &laquo;gizon&raquo; izatea;
    oraingo illunpea
    —gerokoaren itxaropenean
    —suz piztutako zuzia
    —maitasun-argiz urtu dedineraino
    orduoro bizirik
    —gordetzea.
    —malko-lorez zipriztindutako
    —lorategia
    —itxaropen-lorezko
    —Nork dezake, nork,
    —biotz naigabetu illunetik
    —argi-abesti pozgarria
    —Nork biotzean esitu
    —ler-zori eriotzkorra,
    —biraotu gabe?
    —Nork,
    —malkoz gaiñezkatutako
    —edontzi garratza
    —bein berriro,
    —buztinki onek
    ongiaren lore apaiña
    —sortu dezan...
    odolean,
    okerraren eta gezurraren
    —zigorrez
    —Zailla da &laquo;gizon&raquo; izatea.
    —Eta &laquo;gizon&raquo; izan behar!!!
    —Beharrezko,
    ——biotza zatikatu arren—
    ongi miatzea,
    okerraren lokatza
    —izpiz izpi baztertzeko,
    —jo ahal dezagun;
    —nagusitu daikion.
    —Zailla da &laquo;gizon&raquo; izatea...
    —Beharrezko &laquo;gizon&raquo; izatea...
    —Ederra &laquo;gizon&raquo; izatea...
    Okerrezko aizez
    —gurutzetutako
    —gogo-arnasak
    —beza osasun
    —nai edo ez-ko gurutze ortan,
    —gurutze eroslean...
    —Egunero &laquo;GIZON&raquo; izan beharrak
  • ITXAROPENA   (1973)
    —morroitxoak
    —asko diren arren,
    —argi gutxi dariote
    —bera bakarrik, ordea,
    —Argiz lertuko da gaua
    —&laquo;egun&raquo; dedinean.
    —Egin oju,
    —&laquo;Ez da illunpe osorik,
    —argia datorke nagusi&raquo;!!
    —Agortu bedi malko-iturria,
    —lasaitu biotz larria!
    —Pozak
    —lana du lore...
  • KEZKATI   (1974)
    —egunsenti bakoitzean!
    —Eguerdiko argiaren
    —pozik gabe,
    —kezka bakoitzaren
    —Goizegi ote nabil
    —beranduago
    —jeikiko dan
    —Edota,
    —gauaren biotzetik
    —eske ari ote?
    —Neronek billatu beharko
    —bidea egingo dion
  • ZERBAITEN BILLA   (1974)
    —Goseti nabil,
    ori ba dakit.
    —Ez dut, ordea,
    —gosez il nai.
    onartzen
    —laiñoek
    —ixuritako
    ogi
    —josiko
    —geldituko
    ozkatuaz
    —arkituko nuke...

 

Iturbide, Amaia   —1961—

  • MANDRAGOREN ERROEK ZANGOETAN GORA   (1986)
    —Mandragoren erroek zangoetan gora
    —han non marrubiak masustak diren;
    —haurretatik denaz dastatzera ohitu behar denez gero
    —supitoki aldaerazi zaizkigu
    —zainen norabidea
    odolaren umorea
    —ez dakit burua non dudan ere
    —apika bota dut konturatzeke
    —mihi ubel hau diosalarik benetakoena
  • GOAZEN   (1986)
    —Goazen
    —hara non ez den ezagutzen adurraren ikararik
    —hiruna artizar jaiotzen den bidegurutzetan
    —gauza txikien erreinua dagoen
    —edozein keinuz gida zaitezkeen
    —landareetatik zuku betierekoak edoski ditzakegu
    —heriotza zeremonia bat besterik ez den
  • LEIHO-BARRENEAN
    (HERRI ZAHAR HONEN MIN HARROAZ)
      (1992)
    —mapa ofizialak triskatzen nituen
    —irensten eta berriro botatzen
    —etxekoen axola-ezaren aurrean
    —nola zeuden liburu-azalak hautsez izoztuak
    —nola gure edergarri koloretsuen atzetik
    —negu prehistorikoan zeutzan abere zaurituak agertzen ziren
    —frontoietan jaurtikitako piloten amorru geldoaz
    —nola murrailak argitsuak izan ez zitezen
    —baina dagoeneko
    —dohaineko espektakulo trajikoaren azken puntua heldu da
    —leizezuloak hainbeste esploratu dituzten begiak
    —idolo zikinduak
    —baita nortasun-krisia islatzen zidan
    —zezen itxurako ispilu hura
    —euskal hitzez marraztutako
    —leiho zabalekoa da
    —ene basoa
    —sentibera eta sendoa
  • J-ri   (1994)
    —Nire loa hire loaren paraleloan
    —nire euriaren luzea hire euri orraztuaren jarraian
    —nire gona gorria hire bakero-boten gidoian
    —nire nahi boladatsuak hire nahien zerrendan
    —nire isiltasuna hirearen ondoan
    —nire ametsak hire amets arbolatuaren azpian
    —nire kukubarrea hire irribarre kukubilkatuaren txokoan
    —nire negarraren izerdi-anpuloak hire hodei moltsoen barruan
    —nire imentzio lainotsuak hire aurpegiko ostarteen artean
    —nire bihotz pattala hire esku buztinezkoengan
    —nire irudimen brokatua hire adimen abartsuaren parean
    —nire antzerki-burua hire sorbaldaren gainean
    —nire oin zelairatutakoak hire oin erromesen lerroan
    —nire gora-beherak hire eskualde orekatuaren baitan
    —nire begi lilurak borobilduak hire ahur-habien hondoan
    —nire gau kaiolatua hire egun hegalariaren angeluan
    —nire irudi ustetsuak hire lasto koloreko kapelaren hegatsean
    —nire eguzki borobila hire ilargi ironikoaren adar puntan
    —nire bekoki hauskara hire bekoki oskarbiaren aurrez aurrean
    —nire ziztu soulak hire ziztu countryen saihetsean
    —nire noraezeko planta hire jestu-atarian

 

Iturriotz, Ander   —1961—

  • ZUGANA NENTORREN ARRAPALADAN   (2002)
                                                                                         (Koadro bakarra.
                                                                                         Gizon bat, betzulo handiak dituela,
                                                                                         hiru ispilu erraldoiren erdian).
    —Zugana nentorren arrapaladan, belarrez eta mendafinez ahoa garbiturik. Zalantzatsu nentorren zugana, lorategi beldurgarri batean goroldioa zapaldurik.
    —Arrosa basatiak nekartzan esku ahurretan. Odoletan arantzak, odoletan zalantzak, odoletan begiak zure burdinaren gorian atxikiak. Musua nekarren, zuretzat, haragi bizi, pozoi garratza nekarren ezpainetan, inorentzat ezin isuri.
    —Baina zu, lepo lerden, etengabe jaisten zinen eskailera ilun batean behera. Baina zu, lepo lerden, karrika batean desagertzen zinen, hondotik hondora, batere bihotz zimikorik gabe.
    —Gogoan ditut oinetako gorriak, eskuan. Gogoan, soineko arina gorputz haragitsua tolesten. Gogoan, zure ile askea bizkarrera ura bezala erortzen.
    —Zugana nentorren arrapaladan, ezpainak margoztu berri. Zalantzatsu nentorren arrapaladan, aho sabaiko harria hautsirik zure izenaren oihartzunarekin.
    —Baina zure urrezko lerroa, lepo lerden, beste nonbait galtzen zen, eskailera batean behera, kale ilun batean barrena, iritsi ezina zitzaidan ispiluan, baretzen ez zen aintzira baten islan.
    —Denbora jeloskorrak bereizten al gintuen? Ez baitu baimenik ematen, denborak, berea bakarrik den iragana orainera erakartzeko. Oraina irensten baitu, denborak, etorkizun itxaropentsua doan oparitzeko.
    —Espazioak bereizten al gintuen maitasunik gabeko mundu estanko batean?
    —Krudelagoa al zen, agian, gu biok bereizten gintuena? Zu al zinen nire ametsa? Ni al naiz, oraindik, zurea?
  • AMAITUKO DA ZIGORRA   (2002)
    —Amaituko da ezarri didaten zigorra. Etorriko da guretzat egun handia. Trumoi-hotsa egingo du, lehen aldi hartan bezala. Eta gero euriak zelairik berrienean, Lizardiren magalean.
    —Irekiko da burdinazko azken atea, itxiko da burdinazko azken atea eta, denbora amaiturik, denbora hasirik, big bang, elkarrekin lasterkatuko gara epxerantz, gure arbasoen sehaska epelerantz.
    —Eta ez bada amaitzen ezarri didaten zigorra, ez bada etortzen guretzat egun handia, trumoi-hotsa egingo du, lehen aldi hartan bezala. Eta gero euriak zelairik berrienean, Lizardiren magalean.
  • ANIMALIA   (2002)
    —Jolasean dabil neskatila, lorategi ahaztu eta bakarti batean. Jauregia da harentzat kioskoa, kristal eta urrezkoa. Tronua da harentzat harrizko bankua, printzesari dagokion luxu eta ohorea.
    Oihartzuna dakar iturriak urrutiko mundu batetik. Txoria dakar, trumoia dakar. Haurtzaroa dakar, jolas labur eta atsegina, amets arin eutsiezina.
    —Udazkena ari dira apaintzen denboraren artisauak, gorriarekin, zuriarekin, atsedenaren nabardurarekin. Azken arrosa basatiak, udazkenean. Huntza, udazkenean. Euri oparoaren iragarpena, udazkenean.
    —Munduak prestatu duen eszenategi horretan, munduak erabaki duen une horretan beldurra eta ikusmina nahastu dira neskatilaren jolasean. Eskaini zaizkio esku luze batzuk opariz eta amorruz beteak. Musukatu dizkiote ezpainak. Maspildu dizkiote bular txikiak. Baina inor ez da ageri neskatilaren ondoan.
    —Zaio erakutsi neskatilari, hitzik gabe, kanturik gabe, negarraren antza duen atsegin ito bat. Zaio iratzarri bere baitako izaki hilduragarria, urez eta buztinez betea, grina aseezina. Baina inor ez da ageri neskatilaren ondoan.
    —Etorri da egunaren amaiera. Hautsi da kristala jauregian. Aienatu da oihartzuna, aienatu dira iturria, txoria eta trumoia. Ihesi joan da xoxo beltza sastrakak astindu direnean. Etorri da ipuinaren amaiera.
    —Altxatu da neskatila harrizko bankutik. Jolasaren amaiera izan da. Ametsaren amaiera izan da.
    —Animalia izan da, berriro ere. Odolik epelena izan da, betiereko aurkeztu dena, baimenik eskatu gabe, lorategi ahaztura etorri dena.
  • ESKOLARA BEZALA   (2002)
    —Infinitura begira goaz elkarrekin, eskutik hartuta goaz, atzera itzuli ezinik.
    —Zipres mugiezin lerro bik egiten dute bidea hilerri txikiaren horma txurietarantz. Muino batean goratua, jauregia dirudi hilerriak. Eskola dirudi, esne-zopak gosaltzen ari den haurrarentzat, basoko etxola dirudi ipuin mitologikoetan. Hain dago garbi, hain dago bare, hain dago apain, ezin ekidin baitaiteke dekoratu beldurgarri baten irudia.
    —Non dira ikusleak, baina? Norentzat ari gara burutzen gure antzezpena?
    —Hodeiertzean, oskorri osoa brodatzen du eguzkiak, mapa harrigarri bat erakusten du, mendirik eta errekarik ez duen lurralde batean, oinaren ahalegina eragozten duen fisika batean.
    —Urreztatu da hautsa, urreztatu dira denboraren hariak, agertu da kuprezko egitura kartoiaren atzean.
    —Ekarri ditu haizeak tronpeta anakronikok, ekarri ditu urrutiko oihartzunak: trumoia, uraren orroa, ezkilak. Ekarri ditu haizeak iragana eta etorkizunik ez duen oraina.
    —Ezarian hasi da euria. Ezarian hasi da lainoa zure irudiarekin jolasten. Hustu dizkizu begiak, zurbildu zaizkizu masailak. Hartu du zure ahoak ardoaren kolorea, jantzi du odolik eztiena.
    —Musu eman didazu bekokian eta mugan geratu tara, leihoan, etxe atarian, erreka gurutzatzen duen zubiaren oinean.
    —Joan naiz, zoriontsu, zure eskuaren forma gorderik nirean. Eskolara joaten nintzenean bezala. Zure ipuinaren magian basoko etxolarekin amets egiten nuenean bezala, zure eskuaren forma gorderik nirean.

 

Izaga, Xabier   —1960—

  • ERANTZUKIZUNA   (1998)
    —&laquo;Nolatan
    —gizatxarkeriok?,
    —zu lako gazte bat...&raquo;.
    —Eta epai gisa espero nuen
    —&laquo;Ez ezazula berriro holakorik egin&raquo;
    —haren ordez
    —hogeita hamar urtez giltzapean bizitzera
    —kondenatu ninduen
    —elastikoz aldatzen ari denaren
  • BISITA   (1998)
    —Nor heldu zaik bihar?,
    —galdetu ohi diogu elkarri
    —bisita bezperan, eta gero zeldan
    —ama-edo heldu delarik
    —igandeetako arropak prestatu eta
    —distira ematen diogu
    —Batzuetan bisitatik itzulitakoan,
    —bertan hitz egindakoa baino areago
    —ahantzi edota isildu duguna gogoan,
    —elkarri galdetzen diogu:
    —nor etorri zaik?
  • BIZITZAREN KEA   (1998)
    —Arratsalde osoan ez da sumatu
    ohiko burrunba etengabea,
    —bosgarren zeldako gaixoaren kantu,
    —garrasi, danba izorranteak;
    —goganbeharra eta tristura nagusi
    —arratseko tenore goibelean,
    —gogaikarri haiek ez entzutea!
    —mila oinots bortitz, mila ahots urduri
    —korridorean zehar,
    —ke ikusezin hori,
    —iritsi den herioren kiratsa.
    —Galeriako bizilaguna,
    ohean zerraldo idoro dute
    —inoiz baino geldiago.
    —Bizkitartean gauak bere ilegurizko
    —eta niri gogora datorkit atzo
    —bonbila berri bat ukatu zidan
  • IRRATSAIAK   (1998)
    —Hogeita zortzi egunean ur botila besterik
    —ahoratu ez dugula
    —nekez eraman dugu dutxaraino
    —Film triste baterako eszena aproposa
    —eta gutariko batek esan du makurtzen garelarik
    —gure ipurmami mami bakoek
    Ondoren irratiz entzun dugu otartekoak
    —hogeita zazpi egunean
    —gure gosearen berri eman ez duen irratiari
    —ez baitugu informazio arautegi deontologikoaz
    —Berehala, ordea, aspaldion gogoa betetzen
    oroitzapen urrinei eutsi diegu
    ——Kafekoletxe zopakaz —esan du norbaitek.

 

Izagirre, Iban   —1985—

  • TRAPU ZAHARRAK   (2008)
    —kizkurtuta dago,
    —arrazoiren ezkuturen bategatik
    —zokoan biluzik.
    —Lasai dago lo plantan
    —Gorde ditzagun gure trapuak
    —geure sestoetan,
    —inor iritsi ezin den
    —hautsik harrotu gabe
    —badakigulako,
    —trapu arrotzak erraz jipoitzen ditugu,
    —Mingain beltzez pozoindu ditugu
    —besteen kontuak geuretzat hartuz,
    —gizagaixoen zatarrak,
    —ikusi ezinaz milaka oihal kakazteko.
    —Baina kontuz,
    —denok ditugu geure iizatean
    —gauetan besarkatuko dituzte
    —maitekiro laztanduz,
    otoi eginez,
  • TXABOLA   (2008)
    —Txabola bat
    —benetako zigarroak
    —erreko nituzke.
    —Itzal freskoetan
    —benetako zigarroak
    —erreko nituzke.
    —Aldapetan gora
    —txakur kojo bati harrika
    —tiragomarekin.
    —txarrantxak okertuz,
    —mutur marroia
    —prakak lokaztuak,
    —arrastadak nonahi
    —belarrondoko bi.
    —Bainerako ura
    —benetako zigarroak
    —erreko nituzke.
  • SUSTRAI IZOZTUAK   (2008)
    Ordu anonimoetan, logela txikiek
    —hurrengo egunerako indarrak hartzeko,
    —gaurko harri bera zapaltzeko.
    —Goiz horietan gorrotoak ez du indarrik
    ormigoi biguna hankapean.
    —Denbora batean harrapatuko gorpu asko
    —erlojuaren orratzak zeharkatu ditu
    —auto baten gordetzeko
    —sistemaren morroi boluntario
    —sentimenik gabekoak
    —ispiluan barre egin eta bakardadean erori.
    —Bukatzeko iratzarri
    —aldegiteko lo egin.
    —Bizitzeko orduan hilik.
    —Bizitzeko orduan bakarturik.
  • ISTORIO TXIKI BAT   (2008)
    —Neguko arratsalde euritsu batean
    —ume txoro batzuk aterpe bila
    —abandonatutako etxe batean sartu ziren.
    Orduantxe piztua zen hauen arimetan
    —gauza txar guztiak probatzeko sua.
    —Izatez ez ziren gaiztoak
    —gaizkile itxurako
    —mini alproja haiek,
    —eguna espaloiaren bide zuzena
    —jarraitu ezinda igarotzen bazuten ere.
    —Eskorbutoren zintak entzuten,
    —amona zaharren aztoramendurako
    —paretak margotuz.
    —sofa multzoen gainean
    —kanuto susterrak errematatzen,
    —manta zorritsuetan etzanda,
    —begien aurrean ikusi nahiko ez luketen
    —Norbere etxeko epelkeriak saihesteko
    —mundu propio bat eratuz joan ziren
    —geldiezinak ziren ametsari gogor helduz.
    —Kontu eske etortzen zen
    —autoritate oro zirikatzen
    —normalean
    —ez egitekoren bat
    —egin ondoren.
    —Kandela eta bokila artean
    —eraiki zuten arratoi zuloa
    —eta denborak galoirik eman ez bazien ere
    —etxe zaharretako
    —pasillo,
    —teilatuan solasean,
    —zeinekin joango ziren bazter ilunera,
    —gauetan logelan bakarrik zeudenean
    —irudikatutako eszenatokira.
    —denborak eraldatuko zituen
    —agertu ziren gau eroetan sakabanatu ziren
    —bakoitzak zakar artean aurkitutako
    —bere bidezidorra hartuz.
    —Eta agian norbait gogoratuko da,
    ongi pentsatuta,
    —kalean zeuden atso zaharrei
    —eta aspermenak jotako erretiratuei
    —arratsalde lehor haiek
    —ihes egin zuen harri koskorra,
  • AMETSGAIZTOA   (2008)
    ohe azpian ez dago inor
    —begira dagoen katua
    —inork ez zaitu
    —sakonetara eraman nahi
    —inor ez da gai.

 

Izagirre, Koldo   —1953—

  • ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK   (1975)
    —abioien isatsek airearen eskeletoa dibujaturik
    —bezpera luze honetan
    —ene pena zoriontsuegia da poetarena izateko
    —uhinen aparretik ihes doazen
    — urezko ezpalek
    —ereiniko hitzak
    —ene herriko gizonak ohi bezala kea fabrikatzera doaz
    —eguzkiari utzitako ispilu pusketa itzul diezadaten
    —hura ere hau pentsatzen ari ote da
    —edo ta ni pentsatzen ote nau
    —bezpera luze honetan
    —haizeak nik ere jotzen jakin nahi nukeen
    —jotzen du
    —ene begion ilunabarra neurtzen duten
    —bezpera luze honetan
    —poetaren pena epela
  • BAINA   (1976)
    —adolezente enamoratuek ez dute gehiago
    —zapatak ilunabarraz itotzen
    —bikoteek ez dute hodeirik dastatzen
    —periodiku zaharrez eginiko kukurutxotan
    —mojetako neskek ez dute ene poemarik
    —frantsesezko koadernoan kopiatzen
    —zure ilearen bobina erreetan
    —inor ez da biluzten euripean
    —gizonek sua edaten dute
    —gauezko ontzitan
  • ZUEK EZ DAKIZUE   (1976)
    —gauero kalenderaren numero bat tatxatzea
    —eta ilun-jarioari
    —tiro ezin emana
    —norbaitek igurikiko digula
    —gizonaren negarra
    —ilunabarra kopetari atxikitzen zaionean
    —bakarrik egotea
  • ILUNEKO HAMABIETAN   (1977)
    —iluneko hamabietan
    —alkoholdutako amets postizoen aldamio malkoetatik
    —helbururik gabeko hilerri kaleetatik
    —erdal poetak ez daitezen aurrerantzean gernikaz ardura
    —erailketaz berotutako ezpainak baztertuz
    —asmo gazteak lora erazten dituzten hitzetan
  • NIRE IBAIA   (1989)
    —Nire ibaia ez dator itsasora
    —Inoizko ubidea
    —Leporaino hartzen nau
    —Nire ibaia ez dator itsasora
    —Izar bakarreko ispilua
    —Nire ibaia ez dator itsasora
    —Lizarrik gabeko errekaldea
    —Ez dakit nora baina
    —Nire ibaia ez dator itsasora
    —Egarriaren lotsa
    —Hodei nekatu baten malura
    —Ito egiten nau
  • HEMENDIK IDAZTEN DUGU   (1989)
    —Hemendik idazten dugu orain
    —Non guztiak biltzen dituen hemendik
    —Nonahiko hemen guztietarik
    —Paretetan idazten dugu itsasoan idazten dugu paretez itsasoz
    —Idazten dugu eta hilak egon behar genuke
    —Gertakizun dagoena idazten dugu
    —Kaleak dira liburu honen orriak
    —Irakur ezazue torturatuen esperantoa
    —Gutun anonimoak gutun ageriak
    —Zigarroen ketan idazten dugu ohe abandonatuetan idazten dugu
    —Eta gure gorputzak eskaintzen dizkiogu idazteari
    —Dotore hegaldatzen dira estukak berriro
    —Eta beren arraultze espoletadunak elurtzen dizkigute
    —&laquo;hobe zenukete errendaturik&raquo;
    —Baina randebu horretara ez goaz gu
    —Norbaitek karpeta bat zabalduz gure izena pronunziatzen duelarik
    —Autobusez aldatzen dugu hiru bat aldiz
    —Hemengoa idazten dugu nonahai
    —Plaza hutsetan dugu ateoste guztietan dugu
    —Maitasun konsigna debekatua
    Orain artekoa idazten dugu gerora
    —Noiz guztiak hartzen dituen oraindik
    Oraindik idazten dugu hemen
  • HAN   (1989)
    —Zure mundua ez da erresuma hartakoa
    —Non ahantzi egiten den non ahantzi ezin den
    —Non itsasoa margotu egiten den
    —Non bakarrik egoten den
    —Non bakarrik ezin egoten ahal den
    —Non katuak diren libre non hil egiten den
    —Non adiskideak non hitzak non maitasunik non
    —Non loa eta ametsa ez diren bat
    —Non ikasi egiten den non idatzi egiten den
    —Non non zaudeten badakizuen
    —Non poetak ez dauden preso Rimbaudi tiro emateagatik
    —Non ateak ixteko diren non bisitak ametitzen dituzten
    —Non harresiak zikoinek iragaiten dituzten
    —Non mutu ez non damutu ez
    —Non baina non beti non eustea bera den haustea
    —Non ihes egitea ez den ihes egitea
    —Non duintasuna zigorrean neurtzen den
    —Non kilometroak non mehatxuak non noiz
    —Non jipoituak non hala ere
    —Non errotek urik behar ez duten
    —Non nik diodan
    —Non han zaudetenak gu zareten
    —Non gu ez gauden
    —Non zuk diozun hemen
    —Non zuk diozun ni ez naiz hemengoa
  • PINUDI BATEN ERDIAN KANPOSANTUKO NUARBE   (1989)
    —Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe
    —Inor ez dadin altxa bizirik
    —Iraun genuenon bihotzaren eske
    —Kanposantuko nuarbeko aldapan gora
    Orduan haurrak zirenak
    —Kanposantuan ateak beti zabalik nuarbek
  • SORTZEAREN MENTURA   (2006)
    —Egun besoan eduki zaitut
    —alaba eduki dut egun besoan
    —eta erre batean hasi zarelako marruka
    —irribarrez kendu didate kontuz
    —kontuz esan diet papardo hau itsasora
    —zertarako haur berri bat mundura?
    —lagunen galderak nolako mindura!
    —atera behar izan du aldameneko ohekoak
    —bazen bat agoantatu ez duena
    —salatu du eta orduan zure amak
    —malkoak ezin leherturik
    —zertarako haur berri bat mundura?
    —lagunen galderak nolako mindura!
    —tornuari eragin dio
    —sehaska sortu da paretatik zu eskainiz
    —bular gainean ipini zaitu lo
    —zure berotasuna behar du
    —zure taupaden metronomoa behar du
    —zure ama jaioberria da
    —zertarako haur berri bat mundura?
    —berarekin sortzearen mentura
  • HASPEREN   (2006)
    —Zelako adur onekoa zaren, haurra!
    —hogeitabatgarren mendean emaztetuko zara!
    —jakinen bazenu! kontatuko banizu!
    —nolako mendea, hogeigarrena!
    —ez, ez dizut kontatuko!
    —ikasiko dituzu, eta ez dituzu sinesten ahalko!
    —eta azken mahats alea arte saiatuko gara!
    —nolako amorrua!
    —ezin berorik ekarri sute handienetarik!
    —hogeitabatgarren mendea...!
    —mila gauen hurrengo gaua!
    —utopiak ez dira gauzatuko! emakia sortuko da!
    —rimmel apur bat begian! mahats berria hortzartean!
    —amazona izanen zara!
    —ez da suterik beharko bihotzak garbitzeko!
    —etorkizunera iritsiko zarete!
    —hogeitabatgarren mendea...!
    —zu jaio ondoko lehen mendea!
  • ETXEA   (2006)
    —eta nahi izanez gero
    —edo gezaz edo gatzez
    —eta zokoak zikin nahi dituenak
    —(hautsa harrotuko baitu okerreko urratsez)
    —etxea egin liteke aurrez edo atzez
    —etxea egin liteke zotzez
    —egin liteke hotzez
    —eta nahi izanez gero
    —egin liteke zulotzez
    —edo pozez edo zipotzez
    —egin lezake laiotzez
    —baina guztizko bakea nahi badu
    —egin dezala izotzez
    —(lagunak izutzeko mutur zorrotzez)
    —etxea egin liteke luzez edo motzez
    —zuk egin zenezake bihotzez
    —eta nahi izanez gero
    —egin liteke asmo hutsez
    —edo hontzez edo huntzez
    —(ez luke aztarnarik utziko zimurtzez)
    —etxea egin liteke zorrotzez edo kamutsez
    —eta nahi izanez gero
    —edo erdiz edo ertzez
    —baina are tristeagoa nahi badu
    —etxea egin liteke bakarrez edo jendetzez
    —eta nahi izanez gero
    —edo zitzez edo zipitzez
    —eta gotortasuna nahi duenak
    —egin lezake bortitzez
    —baina leihoduna izanen bada
    —egin beharko du ibiltzez
    —(oinetakoak burubako iltzez)
    —etxea egin liteke belarrez edo ihintzez
    —ederragoa da anitzez
    —ate guztietako giltzez
  • AULKI HUTSA   (2006)
    —Ez nion jaramonik egiten leihoan jotzen zuen paisaiari
    —nahikoa lan neukan irakurketa eten gabe jarraitzen
    —ez zitzaizkidan asko ardura sanjose loreak eta mimosak
    —edo atzekoen solasa eta aitzinean neukan aulki hutsa
    —kaixo esan zidan edo hala esan zidala idazten dut orain
    —jaso nuen burua liburutik eta liburua burutik joan zitzaidan
    —kendu nizkien begiak hitzei eta bekoz beko neukan gazteari nizkion eman
    —eta hari ere ez zitzaizkion ardura ez gure mendiak ez ni
    —laster gure alaba zu bezalakoa izanen da pentsatu nuen
    —neska polita zen eta begietan bizkorraren distira zeukan
    —nik begiak ikusten ez nizkion arren banekien bazekiela
    —laster gure alaba zu bezalakoa izanen da pentsatu nuen
    —adio esan zidan edo hala esan zidala idazten dut orain
    —Zumaia zioen geltoki batean jaitsi zen ziur nago
    —badagoela herri bat Zumaia izenekoa nonbait
    —eta perfekzio guztiak eman nizkion neska bat munduan
    —neska munduan ezkutatu zen eta trenak aurrera jo zuen
    —ez dakit zergatik gelditu nintzen aitzineko aulki hutsari beha
    —munduan beti egonen da maite duguna oroitaraziko digun zerbait

 

Izquierdo, Fertxu   —1975—

  • TIROKATU NAUZU   (2007)
    —Tirokatu nauzu
    —ronak uzten duen zapore mingotsaz
    —tirokatu nauzu
    —gogor
    —eta itsasoak dakar polbora usaina
    —habanako malekoian
    —gorriz margotu ditugu ilargiak
    —irribarrez konplizitateak josiz
    —eta irauli egin dituzu nire bihotz guziak
    —hormek diote xiana
    —iraultza horretan datza
    —bizitza amodioa la habana
    —tirokatu nauzu
    —eta zure arrastoa azalean daramat
    —biharamunean izkiriatuko dizut
    —botako zaitudala faltan
    —(labana zara nire bihotzarentzat).
  • ESPERANTZETAN ZENBATU DITUGU TORTURA KASU GUZIAK   (2007)
    —Esperantzetan zenbatu ditugu tortura kasu guziak
    —eta hildako bakoitzaren hilarrian boteen keak estali ditu izenak
    —pankartetan izkiriaturiko poema orok
    —giltzaperatuak izan beharko lirateke
    —taupada bakar bat ez denean nahikoa
    —iraultzaturiko bihotzen abiadura neurtu ahal izateko
    —atzoko polizi operazioaren kartelak jarriz beste behin
    —agian errepresioari zor diot zu maitatzea
    —auzoko karriketan papera itsasteko kola artean
    —haizeak korapilatzen duen adatsaz enamoratua
    —baina ez dizkiegu eskerrak emango
    —eta atxilotuak ez izateko ertzak zelatatuz
    —eroritako tintarekin gehituko zaitut ene atzamarretan
    —txakurrak agertzean bakoitzak alde batera eginen du ihes
    —abiadura honetan iraultzaturiko bihotzak ohe berberean
    —elkartu ahal izateko eta haragiak itsasteko muxuen artean
    —jo ta musu leloa duen pankarta elkarrekin zabaltzeko.
  • BELFASTEKO ALANBRADEK ZULATU ZUTEN HIRIA GARA   (2007)
    Iruñean, 2002ko irailaren 9an
    —Belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara
    —ihesa eta polizia-etxe gauak besterik ez zaizkigu suertatu
    —gaiztoek idatzi dituzte pelikula hauen gidoi guztiak
    —guretzako amorruaren desterruak metatuz
    —eta arte lanak ziegatan ostendu nahian
    —baina garaiak xuxurlatuko ditugu jaiotzear dauden belarri orotan
    —eta iluntasun hauek bazterreratuko ditugu
    —hemendik bost edo ehun urtetara askatasuna ez baita urteetan neurtzen
    —sirenak amesten ditut hiriko gauetan
    —lagun itzurtiak faxismo berrien aurkako esperantzetan ezkutaturik
    —esku-bonbez osatuko ditugu gure taupada bakoitza
    —eta pelikuletako gidoiak aldatuko ditugu
    orain indioak ez dira gaiztoak izango ezta galtzaileak ere
    —eta egungo terroristak biharko herioak bihurtuko ditugu
    —desterru hauetan metaturiko amorruek gorriz margotuko dute
    —eszenatoki berriak eta ez gara itoko zuen ur lohietan
    —ez ginen jaio garaituak izateko baizik eta garaileak izateko
    —eta hori eta beste zerbait gehiago da gure estrategia bakarra
    —belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara
    —baina hemen bonbak beste aditzetan konjugatzen dira.
  • ORBAINEN MUGALARIA NAIZ   (2007)
    Orbainen mugalaria naiz.
    —ni, zauriak zeharkatuz mugituko naiz
    orbainen mugetan barrena.
    —Atxilotzeko agindua zabalduko duzue,
    —zuhaitzak moztuko dituzue
    —ezkutatuko naiz.
    —Eta inperfekzioen zaparrada azpian
    —burdin herdoilduen abestia konposatuko dut,
    —prostibuloen haragi gordinean dantza dezaten.
    —Atertzen ez diren egunetako gangster itzurtia naiz,
    orbainen mugalaria, zaurien zaindaria.
    —Jarrai itzazue olerkietan utz dizkizuedan
    —busti gaitezen inperfekzioen segadaz,
    orbainen mapak irakur itzazue
    —eta etorri nire bila,
    —ni, zauriak zeharkatzeko prest nago.

 

Iztueta, Ibai   —1977—

  • BANINTZ   (2008)
    —Jakina, gehiago da ez naizena.
    —hemen, hogeita zortzi urteko gizon gaztea,
    —gehiago da ez naizena.
    —Izan nintekeen udaberri goiz baten sosegua
    —eta lagunak erreka ertzean otordua egiten.
    —Izan nintekeen oihu larria
    —hondakinen azpitik laguntza eske.
    —Lora nintekeen zuri, Kyotoko
    —gereziondo batean.
    —Itxura denez, lurralde promestutik osturiko
    oroigarri txiki, ezdeusa.
    Ordea, denboraren igarotzearekin,
    —geure burua ongiegi ezagutu dugularik,
    —eta gisako galderak.
  • EZ AZKARRA BAI SAIATUA, 1   (2008)
    —Bazterreko herri batean, baserri pobreetan sortutako
    —izan ditut amaren gurasoak.
    —XIX. mende amaierako eta XX.enaren hasierako
    —urteez ari gara, Belle Epoque Europan eta handik
    —atzera zer ageri den begiratuz gero,
    —pare bat karlistadaren lainoa baino ez dugu atzemango.
    —Bikote honek,
    —ezkondu ondoren,
    —goialdean etorkizunerako panorama beltz samar
    —zetorrela ikusi
    —eta eginahalak egin zituen menditik jaisteko.
    —Eta aitortu behar da
    —ia lortu zutela.
    —Izan ere alokatu zuten baserri xelebrean, sukalde
    ondoko ateak
    —landara ematen bazuen ere, ukuilukoa
    —eta inoiz horietan zaharrenari entzunda dakit
    —nola hezi.
    —Andreak komenigarritzat zuen
    —edo
    —morroi
    —hankagorriok etxetik beste norabait
    —UMIL izaten IKASTEKO modua zela
    —zioen.
    —Gizonak, aldiz, ez zuen horrelakorik
    —inongo nagusiren adorean
    —ibiliko
    —6 urte betez gero etxetik kanpo,
    —Apeaderoan
    — Aizpurutxon
    — morroi
    —eta beste hainbat lekutan esaneko ibiltzea zer zen
    —ederki probatuak ziren eurak.
    —Amona —ia ehun urte ditu egun— ez da andere umila.
    —Baina ziurrenik HARROTASUNA
    —pobrea zaurkor bihurtzen duen zaindu beharreko
    —joeratzat du
    —eta HARROKERIA, berriz,
    —lotsagarri geratzeko biderik zuzenekotzat.
    —Pertsona isila da bera,
    —Aitonari
    —kontua eta kantua
    —ikaragarri gustatzen omen zitzaizkion
    —erosi, irakurri eta beti hurrengo egunean
    —utzitako periodikoa leituz ilustratzea ere.
    —Lantegian, eskaileretan behera erori eta
    —Hil ezkero,
    —Eta baiki, hasiera aldean aipaturiko eztabaida haren harira
    —UMILIAZIOAREN eta UMILTASUNAREN arteko marra
    —gure amaren gurasoen etxean.
  • POSTALA   (2008)
    —Nik ongi maite zintudan.
    —Eta zuk ongi desio ninduzun.
    Ordea, nik zu desio bezain trakets
    —zuk ni maite: gerorako beti,
    —pauso bat atzeraka beti.
    —Hala nola gauak eta egunak,
    Oskorriaren engainu ederrean,
    Orduko hartan ordea,
    —zuk ninduzun bezala desio izan nuen nik
    —Eta gaineratikoan
    —gure arteko hartan bezain ongi genbiltzanez,
    —Lehengoan eperretara irten genuen biok.
    —Atsegin zenituzkeen: papoan pinporta
    —beltzekiko txoritxo potolo
    —moko gorri, nabar batzuk.
    —Zoriontsu naiz. Ondo nago.
    —Zu ere hala bazaude, hobe.
  • ZAINDARIAK   (2008)
    —Trumoia. Harria.
    —kaleari so egitera urreratu gara.
    —Goizeko ordu biak eta erdi.
    —Pareko eraikinetan ere piztu dira leihoak.
    —Aspaldian ez bezalako ekaitz koleratsuak
    —Zerua milioi bat zatitan puskatu dela dirudi.
    —Gaur unibertsoko izar denak eroriko direla dirudi.
    Orroka mugitzen da. Indar handia du erauntsiak.
    —Farolen argipean, burdina irakiten espaloia.
    —Aitor dezagun, ez da oso irudi epikoa, beheko farola
    —Zotz gorputza dute
    —Baina eurak dira kanpoan erauntsiari tente eusten
    —dioten bakarrak.
    —Hor dago hiria. Hor jarraitzen du,
    —farola argiek begiradarentzako zaintzen dituzten kale
    —Gure izu prehistorikoa
    —gordelekurik seguruenetako larritasuna baino ez da
  • LITERATUR BALIABIDEAK   (2008)
    —Kapitaleko lehengusuak ginen gu.
    —Mutikoak,
    —probintziako azken herrian.
    —edota
    —balioko zuelakoan
    —belarretarako deia egin ziguten.
    —Konplikatua,
    —Baten batek egina zuen mozte lana
    —eta taldeari, larrean sakabanatu ondoren,
    orraztea tokatzen zitzaion.
    —printzesa zorabiatua bezala,
    —ziplo,
    —erorita zegoen belar iharra lerroetara
    —Gero,
    —lerro hauek,
    —lerro lodiagoetara batu
    —metatxoak antolatu behar ziren.
    —Bero sargoria egiten zuen, noski.
    —Urdina gordin goian.
    —Gure jardun mantsoak
    —eta aldamenetik egurats orea janez
    —bapo
    —eragiten zioten
    orokorrari.
    —altxatzen zen sudur zuloetara.
    —Belar lehorra
    —egiten zen orkatilen kontra
    —gogaikarriro sartzen zitzaizkizun zirrikituetatik
    —Honengatik guztiarengatik,
    —akaso,
    —makurturik genbiltzanon artean.
    —Noizbait
    —edari freskoarekin eta hamaiketakoarekin iritsi ziren
    —eta borda ondoko astigar bikainaren itzalean
    —elkartu ginen denok.
    —Gogoan dut
    —errinozero zahar bat
    —esne opil
    —eta haizetxoaren laguntzarekin
    —isiltasuna brodatzen jarraitu,
    —norberebaitaratuta,
    —bakoitzak
    —bere mundutik irteteko gogo handirik ez balu bezala,
    —bertan goxo, bertan ondo, balego bezala.
    —Isiltasun eta bake horretan
    —helikoptero epotx eraitsien helizeak iduri zuten
    —diskrezioz
    ongi
    —hosto
    — lurreraino
    — edota
    — gaineraino
    —erortzen
    —Ez zen ikuskizun ikaragarria, zorionez.
    —bereziki pozgarri neritzola une horretantxe,
    —KOKOTEROARENAK
    —Arnas botatzea bidenabar aprobetxatzearren bezala
    Eskerrak KOKOAK
    —Ezustekoa eta harridura unearen ondoren
    —To, kapitaleko lehengusutxoaren
    —Eta, egia esan, ondo geunden han, bai,
    ondo geunden han, mendi artean,
    —pixka batez egonean,
    oraindik eguerdia ez eta berriro lanera altxa aurretik
    —Polinesiako hondartzetatik hain urruti.
  • LOTSA VASCONIAN   (2008)
    El teonimo losa (o loxa, como también aparece en alguna inscripción del grupo), es el “más seguramente vascón” de los encontrados en la región, y entre las variadas esplicaciones que sobre el nombre de esta divinidad se han propuesto parece bastante posible la hipotesis que lo relaciona con la voz de euskara lotsa, con el significado de vergüenza, miedo.
    —(Inscripciones romanas del museo de Navarra.
    —C. Castillo, J.Gomez-Pantoja, M.D. Mauleon).
    —Bizimodu barearen oparia.
    —Nagusiaren legeari zor zaion obedientzia mantsoa.
    —Euri eta orratz gortina da
    —bi aldeok bereizten dituen muga.
    —Eta tenorea iristean,
    —Zer galdu? Lotsa
    Ospakizunik zaratatsuenetako
    —zorion betea ere
    —burutente honentzat,
    —hala nola den mozkorraren esnatzea,
    —hala nola den hazia antzu isuri ondoko unea.
    —Eta zer galdu? Lotsa
    —Vasconiako luroretan.

 

Iztueta, Juan Ignacio   —1767-1845—

  • KONTXESIRI   (1806)
    —nork erosi faltako ez luke.
    —Hogeita lau legoaz nago aparte,
    —bitartean badaukat milioi bat ate
    —nahi arren ezin egon isilik;
    ote dan bizi,
    —bihotz-bihotz nereko Kontxesi.
    —kontsuelorik ez da neretzat inun
    —egin ote nadin haren jabe
    oroitutzean,
    —zenbat pena nere bihotzean
    —ditut igaro;
    —maite det eta ez da milagro.
    —Nere bihotz gaixoa ezin piztu da,
    —hain dago hila!
    —Beti dabil kontsuelo bila
    —Banengo maitearen aldean
    ordutxo biko,
    —pena guztiak lirake hilko.
    —Nere maitea, zutzaz ni oroitzen naiz
    —lotan ere bai:
    —zu ikusitzera nik joan nahi!
    —Libre banengo
    —hor nintzake egun bigarrengo.
    —Nahiz orduan hil,
    —ez nuke izango batere min.
    —Lehengo gau batean egin det amets,
    —ustez nengoen zuri begira,
    —maite polita,
    —Kofrearen gainean jarrita
    —kontu-kontari.
    —Maite nerea daukat beti gogoan...
    —Ai, orain banengo ni haren alboan
    —inoiz bezala!
    —Balitz komeni,
    —kontsueloz hilko nintzake ni
    —maitetxoaren bihotza ikustean.
    —Nere maite polita, ez da zer etsi,
    —bihar ez bada ere hor nauzu etzi,
    —lehengo lekuan.
    —Ailegatutzen naizen orduan
    —ai hura poza
    —nere maite-maitetxo bihotza!
    —pena guztiak ahaztuko dira.
    —Zure gauza polit bat hor det nerekin
    —izkidaturik dago letra birekin;
    —askotan nago hoiei begira,
    —Maitetxo polita, zuk eginak
    —kolkoan gorderik dauzkat beti.
    —Esperantzetan bizi, maite gozoa,
    —noizbait kunplituko da gure plazoa.
    —Eta orduan,
    —lehengoai utzi,
    —preso sei urtez!
    Ondoko gaituzte nere ustez.

 

Iztueta, Paulo   —1941—

  • NIRE ANAIOK, IV   (1966)
    —Ito-zori naiz sentitzen
    —eta ez dit ardoak
    —Mututu dira trumoiak
    —eta agortu haren jasak.
    —barneko mamu beltzak.
    —Lehen basoa mintzatzen zitzaidan
    —Gaur ez natzaio fidatzen,
    —Haren hatsa ez da lehengoa,
    —pozoiturik baitu mingaina.
  • IPARRALDEAN UDA   (1979)
    —Kostaldetik barne alderaino
    —xarmanki apainduriko baratzea.
    —Udako soinekoa jantziz gero,
    —dirudin esposa eguneko neska.
    —Norbaiten kontura
    —jaun hoteldunek
    —Belardi naroetan
    —kabalentzat ba zegoen
    —nahiko bazka.
    oparoki
    —esne gozoa
    —pilotan ere bai...
    —Sasoina denean
    —hire zangoak,
    —hire besoak.
    —Inon eritasunik ez bailitzan,
    —mezu erromatiko batez
    —goizeko bederatzitan.
    —Eta euskal ohiturak
    —garbi gordetzen direla
    —erakusteko,
    —karrozen gainean
    —gaueko hamarretan
    —tronpeten alegrantzian.
    —Eta horrela urtero!
    —haren besoetan
    otxan-otxana,
    —nortasunik gabe,
    —lozorroan itoa.
    —legez bortxatzen baita,
    —hi haunagu hango
    —putakume txit dohakabea.
    —Itsasoak ondartza
    —hodeiak bortuetatik
    —beheko ibarrera
    —hutsik zeuden etxe politak
    —Eta Zuberon,
  • LARRAZKENEAN   (1979)
    —nola kimatzen dituen
    —Ihardetsi baino galde
    —gehiago egiten duen
    —Artzamendin baino gorago
    —agian Orin hozenkiago.
    —Etxeko landareak
    —norbera at dabilanean,
    —zeinek zabalduko didan
    —atea, urteak erdoitua,
    —etxeratuko naizenean.
    —Edo, jadanik berandu da
    —Goiz xintari
    —galdegin nahi nioke
    —maitasunaren beroa
    —anaiok zer nahi dugun
    oheratzeko orduan,
    —aurpegia ahalgez gorri
    —mendien sorbalda pean,
    —zenbat aldiz ito den
    —ilusioak pott eginda
    —pikatuko du
    —presondegietako
    —xurgatuko du
    —seme-alabak ebatsi dizkioten
    —Nongo iturriak
    —beteko du
    —gazte ameslarien ontzia?
    —Nork konponduko du
    —heriotzaren kaltea?
    —Heriotzak ez du amarik,
    oroitzapen bat besterik!
    —non diren arrazoiak.
    —lurreko nongo erresuman
    —gordetzen den
    —gizonen paradisoa
    —hango giltza.
    —Urteak joan,
    —urteak etorri,
    —kixkaliko da
  • ZORIONA   (1979)
    —Ez atzokoa eta ez biharkoa,
    —bai oraingoa eta haragizkoa.
    —Zoriona zerbait izatekotan,
    odolak irakindakoa
    —zuhaitz hegal batek zaindutakoa
    —besarkada batek hestututakoa
    —musuak ezpainetan egindako zauria.
    —Atseginaren zumoa
    —da zorionaren edaria.
    —Zigarro hautsa bezala
    —argudio guztien freskotasuna.
    —Debekuen misterioa
    —Agur ilusioen paisajea!
    —Desafio hartan
    —elizguraso hutsezinak
    —eta psikologo modernoak,
    —aitortegiak
    —arrazakorik gabe.
    —Zalantzan zegoena
    —zerrak ipur-ondotik
    —ebakitako
    —pago trinkoaren gerizpean
    —hontzak deiadar triste batzu
    —bere melankolia
    —zeini kantatzen zion

 

Jaio, Karmele   —1970—

  • ORAIN HILAK DITUGU   (2015)
    Orain hilak ditugu.
    —Hildako lagunak,
    —hildako ama edo aita.
    Orain badakigu
    —nora deitu,
    —zenbat balio duen
    —lore-koroa batek.
    Orduan
    —marigorringoak
    Orain balkoiko geranioak hil zaizkigu,
    —eta zakarrontzira bota ditugu
    —loreontzi gorri eta guzti.
    Orduan norbaitekin ginen,
    —norbaitentzat,
    —norbaitek gure izena esan
    Orain lagun batek deitu dizu,
    —inork deitzen ez dizunean,
    —Bikote ohiak mehatxatu du
    —eta bakarrik dago
    —eta ez-zekien-nori-deitu.
    Orain bakarrik gaude.
    Orain hilak ditugu lagun,
    Orduan ez genekien bizikletan ibiltzen.
    Orain ere ez.
  • IHESI II   (2015)
    —Armairuko
    —alkandoraren eskumuturra
    —Edalontziak
    —gainez egiteko
    —eta nagusitan manifestazioan
    —aho antzezlea
    —Langile auzo bateko leihotik
    —mendi arrotzei
    —begira dagoen
    —Zahar etxeko
    —bihotza danbadaka
    —ihesi doan atsoa
  • EZ NAZAZU BEGIRATU   (2015)
    —argirik gabeko gela batean.
    —nahiago dut hemen geratu,
    —etxeko giltzak
    —eta lanpas zaharraren alboan.
    —igogailuko hizketaldi hutsaletatik,
    —familiako bazkarietatik,
    —programatutako sexutik,
    —betiko autobusa hartu aurretiko
    —zure begien tontorrean
    —arriskuren bat dagoelako,
    —izotza, elur-jausi bat,
    —uholde bat,
    —berarekin eramango dituena
    —aulkiak, landareak, erosketa zerrendak, sardexkak, liburuak,
    —benetako gauza guztiak.
  • EHUN METRO   (2015)
    —Ehun metro izan ziren,
    —ehun metro bakarrik.
    —Zatoz.
    —Ezetz esan nizun lotsati,
    —pixka bat itxarongo dut.
    —Zatoz.
    —Zure besoari heldu nion
    —ez labaintzeko,
    —larretik trostan dabiltzan bi zaldi ginen.
  • BEDEINKATUA   (2015)
    —bihotz txikia
    —laztantzeko gogoari
    —eusten diozunean.
    —bularra miazkatzeko ametsa
    —burutik berehala uxatzeko urgentzia
    —beste baten zakilaren gogoa
    —eztul bortitz batekin
    —itotzen duzunean.
    Orduan
    Orduan
    —eta sendatuko naiz.
  • DEKORATUA   (2015)
    —Benetan gara zoriontsu etxe honetan, ezta?
    —ez du lehenengoz erakutsi zigutenaren
    —Hemen bizi zen atsoak
    —koadro zahar haiek,
    —eskaizko sofa hura,
    —eta sartu ginenerako,
    —zorionez,
    —kobazulo baten
    —antz gutxiago zuen.
    —Benetan gara zoriontsu, ezta?
    —Inoiz elkarrekin biziko ginela
    —Eskua lehenbiziko aldiz
    —kaletik gindoazen eta
    —manifestazio bat pasa zitzaigun albotik.
    —Gogoratuko duzu,
    —greba orokor horietako bat zen.
    —Milaka papertxo bota zituzten airera
    —eta haietako bat oinetakoaren zolan itsatsita
    —Benetan gara zoriontsu etxe honetan.
    —Bazkalorduan
    —sekulako argia sartzen da leihotik
    —etxebizitza horietako bat ematen du.
    —eta atsoarekin batera hemendik atera zituzten
    —gortina lodi haiek kenduta,
  • PERLA   (2015)
    —Beherago, bai, hortxe,
    —ez, hor ez, beherago,
    —hortxe duzu perla, bai,
    —Hortik ez, ezkerrera,
    —Aurkituko duzu, ala?
    —Hor duzu perla.
    —Ez duzu askorik egin behar,
    —nik eztanda egingo dut
    —prest nago
    —garrasi egingo dut
    —begiak indarrez itxiko ditut,
    —eta ai ama esango dut
    —ahalik eta ozenen
    —egingo dut garrasi
    —estaltzeko
    —ahazteko
    —ezabatzeko behingoz
    —auzokideak laster
    —botako dituen oihuak,
    —paretaren kontra
    —entzungo diren danbak,
    —haren senarra mozkorturik
  • KATUAREN ILEAK   (2015)
    —Autobus barneko argi zuriak
    —zurbiltasuna indartzen dio,
    —ile zuriak ikusi dizkiozu,
    —eta orban zuri bat,
    —edo jogurta agian.
    —Zutik gosaltzen imajinatu duzu,
    —azkar, ez gara helduko eta,
    —non duzu galtzerdia.
    —Igogailuko ispiluan
    orraztu da,
    —irten da korrika etxetik,
    —erlojuari begira,
    —lantokira berriz berandu
    —heltzeko beldurrez.
    Orain bakarrik doa
    —autobuseko leihotik urrunera begira,
  • HITZ HORIEK   (2015)
    —Nahiko nituzke hitzak
    —Ume batek lehenbiziko
    —aldiz erabiltzen ditueneko
    —Nahiko nituzke hitzak
    —uretatik atera berritako
    —Nahiko nituzke paretan gogor
    —jotzen duten pilotak,
    oihartzuna sortu eta
    —bizi-bizi bueltan datozenak.
    —Nahiko nituzke
    —urdail barreneko hitzak,
    —azukrerik gabekoak,
    —eta deserosoak,
    —bihotzerrea sortzen dutenak.
    —Nahiko nituzke
    —erditze gelako
    —jaioberri likatsuaren antzera,
    —bizitzen hasi baino lehen
  • BANDERA ZURIA   (2015)
    Ospitale honetan jaio nintzen.
    —aitak bere alaba jaioberria ikus zezan,
    —amak ohean etzanda
    —eta gorputza erdibituta
    —arnasa sakon hartzen zuen bitartean.
    —egiaztatu zuen nire jaiotza
    ordua eta minutuak eta segundoak,
    —Gero aita zegoen ospitalean
    Ospitale honetako besaulkian
    —gelako leihora begira,
    —gortinen mugimenduari adi,
    Ospitale honetatik deitu nuen etxera
    —aitaren heriotzaren abisua emateko.
    Orri batekin irten nintzen hemendik,
    —jakako poltsikoan tolestuta,
    ordua eta minutuak eta segundoak,
    Ospitale honetan ikusi nuen lehenbizi
    —eta ospitale honetako erditze gelako sabai zuriari begira
    —Gabonetan bildotsa bezala.
    Ospitale honetako kontsulta batean
    —eman zidaten nire gaixotasun
    —kronikoaren berri
    —eta gero bizikletaz bueltatu
    oso azkar,
    —sikatuko zuela sinetsi nahian.
    —Poltsikoak paper tolestuz
    —Jaio nintzenetik hona
    —gauza asko gertatu dira
    ospitale honetako horma zurien artean,
    —batzuetan haizeak gelako gortina zuria astindu du,
    Orain bai, orain ez.

 

Jauregiberri Donapaleukoa  

  • POBREAREN KANTUA   (XIX. mendea)
    Orori otoitz eginez,
    —Pobre naizela erranez,
    —Ene beharrak estal nirozke
    —Ainitzen soberakinez,
    —Amoinak frango eginez
    —Bizi naiz hats gorapenez,
    —Hobeki ezin izanez.
    —Zaku bat hutsik, bi soinez,
    —Etzantza gogor, erdi biluzi,
    —Urteko sasoin latzenez,
    —Bizi naiz hats gorapenez,
    —Hobeki ezin izanez.
    —Mintzatzen naiz fede onez,
    —Frogantzak ongi eginez,
    —Tristerik dauden zordunez.
    —Bazterrak oro kurritzen ditut,
    Orori agur eginez,
    —Bizi naiz hats gorapenez,
    —Hobeki ezin izanez.
    —Zer du balio erranez
    —Ene dolore gordinez,
    —Hatz herstura bihotz-minez!
    —Bizi naiz hats gorapenez,
    —Hobeki ezin izanez.
    —Ez niro erran jakinez,
    Oro pizatuz, nork diro juja,
    Oraiko itxurapenez,
    —Bizi naiz hats gorapenez,
    —Hobeki ezin izanez.

 

Jautarkol   —1896—

  • ILLETA-ERESIA   (1926)
    —Ia negarrez igotzen nintzan
    —kanposantura lenago;
    orain billera txoroak baño,
    —kanposantura naiago.
    —bakardadea orain naiago
    —dantza ta iskanbilla baño:
    —argatik pozez arratsaldero
    —noa kanposanturaño.
    —Badakit orain nola ari illekin
    orra zergatik gizonagoa
    —len baño naizen benetan.
    —Biotzez ta aoz otoitz beroak
    —T'esan; Gaur il da Euskal Erriko
    olerkari gaxo ura.
    —nere illobi bazterrean;
    —exeri t'egon ixil-ixillik
    —Arrizko gurutz aundi bat baizik
    —eta lorerik zeren eskutan
    —Bañan, ez kendu gurutz-alboan
    —jaioko dan untz-orria,
    —kantari dagon txoria...
    —Nere illobiko gurutz
    —arrizkoa
    —nere loa.
  • PIZKUNDE-EGUZKIA   (1930)
    —Egun-argitze alaitsu baten dirdits gorriaz
    —gorritu ziran mendiak:
    —Euskalerriko bidiak.
    —Eusko-semeak, argi ta sutsu, alkarren leian
    —zebiltzan goruntz naiean
    —euskal-biotzan txertatutako mendu gazteak
    —Poz-egunaren itxaropenez, biotzak sutan
    —zeuzkaten eusko-mendiak:
    —euskaldun olerkariak.
    —Baña Aizkorritik zear bat-batez sartu zan egan
    —eusko-errien barena
    —egazti beltz bat, eusk-odoletan gorritu nairik
    —mokoan zeukan eztena.
    —Illundu ziran Euskalerriko bideak beriz,
    —lañotu egunabarra...
    —Negarrez ta antsiz, lotsaz dardaraz berriz jarri zan
    —Gernikako zugaitz zarra.
    —Mendira igesi laisterka asi zan negar-zotinka
    —beren urrezko burua.
    —Eusko-errien gañera,
    —ta, jaun ta jabe, txistu t'orruka, Baso jaun gaitza
    —Baña bein nere mendi-bordako leio zarretik
    —zerurontz beira negola,
    —piztu zitzaidan odola.
    —Ta izartxoaren erraietatik janzki zuridun
    —laño barrendik ilargiaren zilar-izpiak
    —agertu oi diran eran.
    —Ego-aizeak azkatutako urre-mataza
    —aren arpegi ta soñekoak, egunsentiko
    —argi-izpi sotil ta meak.
    —Ez zan ametsa... Murumendi'ko arkaitz-zuloan
    —Basojaunaren etsai garaille, gure ipuiñ zarren
    —gordailu ta zaindaria.
    —Bera jeixten da lotan dagoan aingeruaren
    —seaska bero-aldera.
    —ta aurrai musu bat, sutsu, eman ta esaten dio:
    —&laquo;Olerkari izango zera&raquo;.
    —Berak ikutu eztiz igurtzi oi du euskaldun
    olerkari-bekokia,
    —t'erein biotzan, olerki-lore mardul-lirañak
    —sortzen dituan azia.
    —Berak lotutzen ditu maitale-biotz garbiak,
    —ta aldentzen biotz gaiztoak:
    —berak basoan zaindu oi ditu nekazariak,
    —artzai ta ikazkiñ zintzoak.
    —jaioko zala euzkia,
    olerkariai gaztigatzera pozez zetorren
    —Murumendiko Andria.
    Orra euzkiak illuna urratu, t'egunabarra
    Olerkariak, ganbara-zoko autspean zeuden
    —Ta abestu zoli, lotan daudenak esnatu-arte...!
    —Jaio da egunsentia...
    —Zuen olerki gartsuaz piztu euskal-ortzean
  • ANAI-ARTEKO GUDATEAN   (1936)
    odol-ixurtze,
    —Itxas arroa
    orruka dago,
    —dardaraz euzko mendiak
    —basoak illun,
    —Semeok alkar
    —egizu, bai, gogoz negar...!
    —Ama gaxoa...!
    —Noiz seme danok
    —maiteko zaitugu ziñez?.
    —Noiz arte bizi
    —bearko dezu
    Oi! Gorrotozko
    —ekaitz onetan
    —ilko ote zera betiko?
    —koroiz jantzita dirdiraz,
    —dezu jaikiko?
  • BARNE-IZKETA   (1952)
    —Ez jun, ene biotza, baratzara,
    —alako loretxoa usaitzera:
    —pozoidun intza dauka ta ilko zera.
    —Mendi-tontor artara gaur, biotza,
    —ez igo, an baitago gaur mirotza,
    —antxe dezu zure zai eriotza.
    —Ez jun usotxoekin garieta,
    —eiztaria an baitezu gaur gordeta,
    —ango bide-ondoko ibaiera:
    —ur-ertzean egarriz ilko zera...
    —Zoaz, ostera, laister aldarera,
    —ezti-tantoz ezpañak bustitzera,
    —aragi dan ogiaz indartzera.
    —Zoaz, an ikusiko eguzkia
    —elur-soñeko biziz estalia:
    —Uso garbiak aruntz garieta,
    —t'eztaria, ogitan zai, gordeta:
    —uso orok, alai, aren besoeta.
    Oso oiekin, biotza, ega zaite,
    —jan ta jan gari ori, ase-arte:
    —ilko, maite.

 

Jimenez Maia, Josu   —1967—

  • NEGUA (Zatiak)   (2011)
    —hegan dohakit gogoa
    —Muxarrak lotan
    —enbor ihartuetan:
    —itxaropen haziak
    —Lurrundutako
    —kristalean arrasto
    —horixe nauzu
    —Izotz ziri bat
    —sosegua da!
  • UDABERRIA (Zatiak)   (2011)
    —denboratik at
    —harri gorria
    —Borda zaharra
    —horma arrailduetan
    —Errekan oinak
    —Mendian gora
    —makila bat ta biok.
  • UDA (Zatiak)   (2011)
    —goian. Etzanda natzan
    —Uztail gorria
    —Ezkabako kartzelan
    oihartzun latz
    —Hosto soinua
    —lo kuluxka laguntzen
    —Behor ezkilak
    —mendi geldoan
    —etxerako bidean
    —hontza uluka
  • UDAZKENA (Zatiak)   (2011)
    —piku onduak dantzan
    —Laino artean
    —Teila gorrian
    —haizearen opari
    —Gogotik ari
    —mendiagoa
  • ZAZPI   (2022)
    —Erdaldunek sortutako guri buruzko
    —astakeriak irensteko gaitasun neurrigabea,
    —zorri-izurritea bezain gogaikarria
    —Gure arteko liskar txikiak muturreraino
    —eramateko zaletasun ikaragarria,
    —Besteen erdipurdikeria eredutzat hartzeko
    —jokaera etsigarria,
    —Borroka kainitiko antzuetan katigatzeko
    —griña gorria,
    —Geure burua min eman arte gutxiesteko
    —gaixo-portaera akigarria,
    —behe-laino trinko iraunkorrak
    —Txoriari hegoak ebakitzeko itsukeria
    —egoaren izenean eta gizenean,
    —txingor oro-suntsitzailea
    —Etsaiaren ele ederrez limurtuak izateko
    —joera suizida.
    —Zazpi madarikazio biblikoak nola.
  • BEGIEKIN MINTZO   (2022)
    —Hiriburuzahagiko kafetegian,
    —Ernest Hemingway-ren harrizko begirada pean
    —zu eta biok mahai banatan
    —baina geure gogoan elkarren hurren
    —elkarri begira soslaian
    —so zaudela egiaztatu arte
    —barrara eskatzera joan eta ni zure atzetik.
    —ea nola nahi nuen deskafeinatua
    —&ldquo;Ez, ez gaude elkarrekin&rdquo;, erran zenion.
    —&ldquo;Orain&rdquo; gehitzea falta zitzaizun.
    —zornea zeriola nabaritu nuen
    —Begiekin zerbitzariari kontatu nion
    —gure artekoa nola bukatu zen.
    —Kafeak ekarri bitarteko tarte eternalean
    —Nor bere mahaira itzulirik
    —hasperenak hasi nintzen tintaz gorpuzten.
    —bera ez dela nor aholkurik emateko emakume
    —kontuetan
  • EIHERASKA   (2022)
    —Hala zeritzon baserri zaharrean
    —kafea ehotzeko trepetari,
    —errota txikiari,
    —amonak gaztetan izandako
    —Amikuzeko senargaiarengandik
    —jasotako onura bakarra.
    —Izan ere, berrogeita hamar urte igarota ere
    —artean arranguraz mintzatzen zen amona
    —erdi-zuberotar erdi-baxenafar zen Piarres horretaz,
    —edo, amonaren hitzekin esanda,
    —&ldquo;nobio frantses horretaz&rdquo;.
    —Baserriko sukaldean,
    —beheko suaren gaineko arasa txikian
    —hor zetzan eiheraska
    —eiheraska begiz jota,
    —ausarki mintzo zen
    —harrezkeroztik eiharaska
    —zaharreriaz jota,
    —ez inor ezagutzeko
    —ez ezer izendatzeko
    —ez etxeko gauza arruntak
    —burua joana eta
    —buruko oroitzapen
    —eta izen oro
    —ehotua.

 

Jorajuria, Peio   —1955—

  • ADIXKIDE IXILA   (2008)
    —aspaldian nere ondoan bizi dena
    —bainan oraino ezagutzen ez nuena
    —edo mila aurpegi ditu
    —eguneroko adiskide zintzo
    —beti hor beharretan nagolarik
    —nere zai beharretan ez nagolarik ere
    —(balin bada horrelako memento arradorik)
    —zorion garaietan ixilik
    —poza bihotzean
    —amodiozko jantzitan
    —zoritxarretan leial
    —zama pisuenak jasaiteko nerekin uztartzen
    —naiten baikor
    —naiten ezkor
    —sinesgogor
    —mokor
    okerkerietan murgilkor
    —beti daukat hor
    —gaindikor...
    —Euskara hutsezko funtsezko izenik
    —ez diot ezagutzen
    —Horeb mendian agertu zen
    —"Izango naizena naiz"-en iduria
    —lagun hori dut
    —Probidentzia.
  • DANTZA ZUK ERE   (2008)
    —Dantza gogotik eta dantza airoski.
    —Euskal Herriko seme eta alaba zintzo
    —Besta alai huntan gaur irria da mintzo
    —Zato, plaza huntarat hurbil
    —Mendi ta oihanetan nasaiki da ezkurra
    —Mintzalari handiek zoin luzea sudurra
    —Politikeroetan nagusi gezurra.
    —Geroa gurea da, segur!
    —Adixkide, ez egon uzkur
    Orriako gudukan entzun zen irrintzina
    —Mendez-mende jin zaiku haren oihartzuna
    —Dezagun oihukatu: gora askatasuna!
    Ortzadarrez beztitu euskal ikurriña.
    —Bihotza dugu alegera
    —Salbatuko dugu euskera
    —Arnotik ez edan sobera
    —Tjibaou-ren ildotik, kanakiarrak libre
    —Paris'ko jaunttoentzat, frantses omen dire
    —Bretainian, Korsikan, Euskal Herrian ere
    —Gure eskubidetan ez eman amore.
    —Guadalupe edo Kanaki
    —Bizi ditela, bai, libroki
    —Baidiogu: aski!
  • SAGARRONDO ZAHARRA   (2008)
    —sagarrondo xaharra.
    —Zoin den ederra
    —ferdez xingolaturik,
    —dio haurrak.
    —Zoin den triste
    —bihotza karruxkaturik,
    —dio aitatxik.
    —Gizartearen idurikoa dugu,
    —gaizo sagarrondo zaharra,
    —Akabo fruituak,
    —akabo larrazkenean
    —supazter xokoan
    —sagarno gozoa,
    —padera barneko gaztainen
    —zirtakoen musika
    —atsegingarriaren konpainian.
    —Xoriak kantuz daude
    —sagarrondo xaharraren gainean,
    —dio haurrak.
    —Sagarrondo xaharraren tristezia
    —eztitzen du xoriaren kantuak,
    —dio aitatxik,
    —abartxoetan finkatzen du
    —xoriaren inoxentziak.
    —Egunak gaua sortzen,
  • KONKOLOTX   (2008)
    —Murruko harrien artean
    —xilo eta konkorretan
    —Etxeko gatu beltza
    —dago barrandan
    —xilo barnera doa.
    —gelditu zaio buztana
    —aitzina doa
    —xilo ta konkorretan gaindi
    —konkolotx.

 

Juaristi, Felipe   —1957—

  • BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA   (1984)
    —Metafisika eta Poesia nahastea.
    —Iraganak ez du deus balio
    —eta adioa eta agurra,
    —arrats beherako zaldunak,
    —Ezta geroak ere,
    —sexorik ez bait du.
    —Gaua naufrago urbanoa da,
    —ametsak lehorreratzen dira
    —Elkanorengandik ikasitako ibileraz,
    —krepuskuloan gerrarik sinestezinenak
    —biziak eta hilak azken tangoa
    —ardo botila baten soinupean,
    —eternidadearen besarkada izotzezkoa dela,
    —eta Zientziaren Arbolak sagarrik ez,
  • DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA   (1984)
    —Denbora nostalgia egiten da
    —nostalgia astuna
    —zure ausentziarekiko
    —Denbora isiltasuna egiten da
    —eta distantzia denbora
    ohargabe pasatzeke pasatzen denboran,
    —denbora eta distantziazko
    —isiltasun urrutikoan;
    —zure ausentziarekiko
    —Eta orduan ikusten duzu
    —urtea igaro dela
  • DANUBIO, DONAU   (1984)
    —Danubio, Donau,
    —meandro luzea da Viena.
    —dantzatzen dute beste errito zaharragoan.
    —Ibaiak bere behatz zorrotzez
    —suizida anonimo bakoitzaren atzetik
    —marka bat margotzen du zubietan;
    —hilei ere fideltasuna gordetzen daki.
    —Punkiak eta mozkorrak,
    —zerbeza botila berarengatik,
    —norgehiagoka aritzen dira.
    —diote ikuskariari,
    —katastrofeak
    —zortzietako kanpaiek dirauten
    —Gustav Klimten koadroetan asetzen,
    —bidaiari adinez hornituak,
    —Horien itzala dela merio da horren grisasta Danubio, Donau.
    —Herioak dena deskoloratzen du,
    —azkenean Volkswagen herdoilduaren imajina izan arte.
  • ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA   (1984)
    —Eroriko da zohargia sostengatzen duena,
    —funtzio programatutako teloiaren antzean,
    —eta berarekin nota beltzezko deskontsueloa,
    —azkena hurrea delako preludioa.
    —Erori ziren lehenago ere erortzekoak zirenak,
    —estraineko lainoekin zure gorputzaren misterioa,
    —asmatzaile zaharraren karta horixkak.
    —Ezabatuko da itzaltzen gaituena
    —denbora eraila, erailen denbora.
    —Behin batetan galdu ginen zeharo.
    Ordudanik ez dugu errekuperatu memoria.
    —neurtu ezin izan genuen hitz erorien ejertzitoa zeharkatzen dugu,
    —hainbatetan biluztu gaituen arroparen isiltasunaz.
    — Esperoan
    —erloju hautseztatuak, markapaso nekatuak bezala,
    —noiz behin betirako geldituko.
    —baita elkar maitatu izan dugun denbora ere.
    —Ez du inork bere garaia gainditzen.
    —Ez zara salbuespena izango.
  • GENESIS   (1986)
    —Desioa haragia bihurtu zen
    —eta hantxe bizi izan ginen supitoki.
    —Jainkoaren indarrak egin gintuen gogorrak
    —Jasan genituen kanpokoen erasoak,
    — enbidiosoen gezurrak,
    —asperrari ere aurre eginez gu bion
    —gorputzen gazteluko ahalmenen atzean
    —Atzerrian lortutako aberastasunean ez dago zuzenik,
    —geurea dena aldarrikatzean ez harrokeriarik.
    —ezpain batetik besterainoko munduaz.
  • ESKRIBITZEKO OFIZIOA   (1986)
    —Behatzak, mendi iheskorrak.
    —Eta horietatik zehar
    —munduaren gozotasunaren atzetik.
    —Batzutan, lehortu den ubidea bezala.
    —Bestetan, zeharkaezinezko ibaia.
    —Txori arinak, ezagunaren armonia bilatzen dute,
    oreka moduko hori urrun eta hurrearen artean,
    —idatz makinaren forma metaliko eta zaharretan zehar.
    —Itsas-arteak kontinenteak bezala,
    —den dena, sentsazioek jasotzen dutena
    —nire gorputzari lotzen diote.
    —Teklen espazio ilargiar eta burnizkoekin urtuta
    —behatzak ez ote dira errealitatea deitzen den patura
    —zuzentzen nauten ontzi nagiak?
  • TRISTEZIAREN TEORIA   (1986)
    —Pisua da arbolen loa,
    —idien ildoa sakona den bezala.
    —Isilpeko lapurra, guraizez horniturik
    —arintzen diot loa,
    —mozten dut anemona bat
    —eta nire poltsikoak ametsez aberasten dira.
    —heroi bentzituen zainak bezala.
    —Zuria da parkeetako bakardadea.
    —Hiriaren denda ostean
    —desioen estraperloa,
    —pasioen sal-erosketa eta
    —adur gutxiko deabruak
    —erabilitako arimaren bat errentan.
    —Nire bihotza ilargi-olatuetan
    —bertan behera utzitako eguzki-lorea da,
    —eta bere laberintoetan melankolia zabaltzen da,
    —smog-lainoa balitz bezala.
    —Zumezko otarretan itxita dago isiltasuna.
    —Nire gorputza?
    —Zure bularretako lilien artean aurkitu nahi nuke.
    —Loretu, zure haranean.
  • REDAKZIOAN   (1986)
    —Gustatuko litzaidake lanordu guztiak zurekin
    —konpartitzea.
    —Elkarri zuzendutako edozein zeinuk estaliko lituzke
    —mututuko idatz-makinen zarata ritmikoa.
    —Parra egingo genuke, teletipoek beren martxa
    —monotonoan jarraitzen zuten bitartean,
    —biharamonean inon agertuko ez ziren
    —notiziak komentatuz eta tarte hori
    —&laquo;Aizu, irakurri hau&raquo; aprobetxatuko genuke
    —bestearen eskua ferekatzeko.
    —Elkarrenganako begiratuek adieraziko lukete airean
    —Eta despistatuko bazina aurpegian errotuladore
    —gorriaz marraztuko nizkizuke
    —izar ahaztuen mapa edo Lawrence de Arabia
    —galdu zen oasirako bidea.
    —&laquo;Zuk ere atzo zure ezpainen arrosaz margotu ninduzun&raquo;
    —teletipoek kanpaia jotzen zutelako.
    —&laquo;Hara, beste estatu-kolpe bat Trapisondako erreinuan&raquo;
    —&laquo;Zenbat mosu sartzen diren masail batetan
    —eta zenbat aho gorputz biluzi batetan
    —jakiteko zen, gero kontu-koadernoan zenbatzeko&raquo;
    —erantzungo zenidan.
    —Eta atsedenaldian salto batetan jeitsiko
    —egunerotasunak arratsaldeko seiretan zorabiatzen
    —Bakoitzak azalean edo larruan besteak utzitako
    —markak errekorrituko genituzke.
    —&laquo;Hemen musukatu ninduzun eta ez da berriz
    —eguzkia sartuko&raquo;
    —&laquo;Lur konkistatua izendatzen dut orduan&raquo; eta
    —inongo nazio batetan ez dakit zenbatgarreneko
    —gerra piztu zelako.
    —kea sortuz.
    —&laquo;Zure begiek bai gerra piztuko luketela eta
    —Ekialde Mendebalde arteko
    oreka airean jarri&raquo; pentsatu.
    —Eta inkonsziente nazioarteko kronikan idatzita utzi.
    —Hurrengo goizean titularretan jakin zenezan
  • BARATZAZAIN   (1997)
    Odol truk eraiki du mundua, baratzeko baranoan.
    —Bihotz-arimen atsedenleku, hezur-giharren neurriko.
    —Mahats-aihenak estali duen horma handiaren kanpoan
    —Laino artetik ihesi luzatzen dena zaio atzerriko.
    —Loreak arin ximeltzen dira kolore batean errerik,
    —Txori inozoek soinu bakarra kantatzen dute airean,
    —Ez du itsasoa inoiz ezagutu, izokinek ekarririk
    —Ez bada, ondoko errekatik gora tantaz tanta joatean.
    —Buruz daki zuhaitz bakoitzaren izen eta dirdiraldi,
    —Aski du itzal iluna ikustea zein zer den ziurtatzeko.
    —Berea ez da hego zorrozturik kalte latz dagien Aldi.
    —Ez du ezer behar bizitzari men egin eta makurtzeko.
    —Batzuetan ziztada sakona bat-batean du sumatzen,
    —Barne-muinak iraultzen dizkio, eta argira atera.
    —Gosea ezik, maitemina da, oso aspaldiko oroitzapen.
    —Begiak hertsirik neskatoa dator biluzik gogora,
    —Gaztain kolore ditu begiak, marrubizkoak ezpainak;
    —Baratxuriak lakoxe hortzak, adatsa intxaur erara,
    —Sagar gorri beroak bularrak, laranjazkoak masailak.
    —Hatzak baratx mugitzen zaizkio, igali ederron bila,
    —Saski batean gordetzen ditu, albahaka-hostotan bilduak,
    —Gogobetetzen duen gorputzaren haragi-zati bailira.
    —Usain sarkorrak bazterrik bazter daramatza grina antzuak.
    —Mahaian eserita poliki, otoitzean bezala ahoa
    —Gorputza etzaten du ohe gainean, jabal eta naroa:
    —Maitasun-frogarik gozoena da maite dena jatea.
  • AUSCHWITZ   (1997)
    —Besoak zeruari kolpeka.
    —Sagar-hostoak babes.
    —Hilerrira jotzen duen
    —Leihoa irekitzen dut.
    —Erre-usaina dator handik,
    —Busti egin dute giroa.
    —Auschwitz datorkit oroimenera,
    —Euriaren ondorengo
    —Edozein egunetan.
  • BORROKA   (1997)
    —Hasieran, maite den lurraren alde borrokatzen da.
    —Hurrena, borrokatzen den lurra maite egiten da.
    —Azkenik, borroka bera da maiteen.
  • ERANTZUNAK   (1997)
    —Zer duzu bizitzari amore emateko,
    —Zuk, bihotz samur, mila zati egin horrek?
    —Airezko bonba, haize-zirimola zara,
    —Putz eta putz dagizu eta mastoihalik puzten ez,
    —Jo eta jo baina eihera-hegalik mugitzen ez.
    —Zer duzu bizitzari lotzeko?
    —Gehiago zeharkatzerik ez.
    —Bihotz harrian taxutuak,
    —Zergatik haizeari egiten diozu aurre?
    —Zergatik sartzen zara sakonetan,
    —Izenik gabeko leizeetan?
    ——Oroitzapen baten itzala,
    —izan eta izan ez zena, izango ez dena;
    —hurbil dagokit eta ezkutatzen naiz,
  • DENA DA BIZITZAN HEGALDI   (2004)
    —lumen kontzertu arina
    —baso itxian;
    odola eta hezurra, haragia eta ura,
    —argizko orratzak
    —gauaren azal lodia zauritzen;
    —izar lasai eta jostalarien dantza;
    —hodeien joan-etorri xumea,
    —lorik eza, eromena, itzala, mina:
    —ez denbora geldiaren neurririk,
    —preso bere suzko ispiluan,
    —bakardadea eta isiltasuna garraio.
    —nola maitaleak oherako errezela.
  • DENA DAGO AURPEGIAN   (2004)
    —Dena dago aurpegian,
    —maitatua eta gorrotatua,
    —itsasoa,
    —itomena,
    —hondora joatea,
    —gorputzen zatikatzea,
    —patuaren azpijokoa,
    —munduaren erokeria,
    —euriaren arrastoak
    —atomoen leherketa,
    —trenen txikizioa,
    —dado-emanaldia.
    —Dena dago zure aurpegian;
  • EZINEZKOA DA AHANZTEA   (2004)
    —Ezinezkoa da ahanztea.
    —Heriok bakarrik ahantz dezake.
    —Ezinezkoa da itxarotea;
    —denbora denak bakarrik itxaron dezake,
    —eta denborari denbora gehiago eman,
    —eta denborari arrosazko ohea jarri.
    —gogogabe eta nekez beterik
    —zabaltzen den oraina.
    —Ai, izatearen zoritxarra!
    —bere gorputz hilkor eta mugatuarentzat.
    —Argi iheskor eta ahularen urruntasuna
    —bizi da gugan, ordea,
    —Ezinezkoa da desiratzea,
    —eta sekula ez da guztiz lortzen
    —Desiratzea itxarotea da,
    —eta dohain argitsu
    —desiratu den horretan

 

Kamusarri, Jean Baptiste   —1815-1842—

  • ZUMALAKARREGI   (1835)
    —Non dire bada, orai, koplari eskualdunak,
    —Herritarren loriak hunkitzen tuenak!
    —Zer ari dire bada! Non da heien karra!
    Orai dute eskualdunek, orai, heien beharra.
    —Utz atzik koplaria, utz, sujet ergelak,
    —Kant' orai eskualdunak eta heien gerlak,
    —Zer! Egonen ote haiz herab' eta nagi
    —Zikin ezak ahoa kopla zikinetan,
    —Egin zatzik bertsuak ostatutzarretan,
    —Saltzak hire antzia, sal, zenbait sosetan,
    —Ez duk, ez duk eskualdun odolik zainetan!
    —Haizeak nola kea baitu barraiatzen,
    —Hala, hire bertsoak, oi, hau doloria!
    —Geroak ahantziren ditik, koplaria.
    —Bihotzetan ordean barna landatuak,
    —Eskualdunen arrazak irauten dueno,
    —Eskualdunek, eskualdun odola duteno.
    —Hartzen diat guduko eskualdun tronpeta,
    —Goraki detzadantzat eskualdunak kanta.
    —Arma, diru, deus gabe, bihotzaz bertzerik,
    —&laquo;Niganat eskualdunak —du oihu egiten—
    —Bere azpian nahi gaituzte lehertu&raquo;.
    —&laquo;Nahi du eskualdunak hoin behera jarri,
    —Atze bat nahien azpirat erori?
    —Atze bat du burutzat hozki ikusiko,
    —Emazteki atze bat tronuan utziko?&raquo;.
    —&laquo;Oroit hadi eskualduna hire arbasoez,
    —Cesar berak, doidoia, hamar une betez
    —Sekulan ez, ordean, bihotzak garaitu&raquo;.
    —&laquo;Lehenago, zioten, gure menditarat
    —Itsasoko uhinak dire higaturen,
    —Ahantzirik, nor zer den, baita eroriren&raquo;.
    —&laquo;Ez beza eskualdunak entzun ene boza,
    —Ez beza jo loriak haren bihotz hotza,
    —Banoa ene aitek bezala egiterat,
    —Ere erregerentzat odol' ixurtzerat&raquo;.
    —Dio, eta osteka gizonak armetan,
    —Zaizko bai multzokatzen bere ingurutan;
    —Hire egin ederrak ikusirik gero,
    —Altxatzen tuk bertzeak, bortitz eta bero;
    —Lehen iduri flako, orai harrigarri,
    —Hala xirripatto bat, lehen mehe zena,
    —Baratze xokoz xoko, ixilik zuana
    —Garaitiar doazu; eder eta lodi.
    —Nork orai, oi, nork, atxik eskualdunen kontra?
    —Nork orai bara, hauien jeneral suharra?
    —Ase dire mendiak aski, bai, odolez,
    —Pentzek behaut' estali beltzen gorputz hilez.
    —Denbora duk, o, Valdes! Altxa tropa denak,
    —Jadanik lur planetan horra eskualdunak;
    Orai duk eskualduna, orai duk ordua,
    —Baionet eta lanzak xorrotx, soldadua!
    —Begoz etsai laxoak urrundik tiroka,
    —Baionetaz hik dakik, hurbil guduka.
    —Ez du oste handiak baratzen karlista,
    —Badoa bai superat xorrotx baioneta,
    —Hur handiz, odola badoa landetan
    —Beltz bat ez dago zutik, heien aldaketan.
    —Gorritua ez zenik beltzen odolean;
    —Hire ezpat' horri, suzko jenerala,
    —Gud' ondoan zarikon oraino odola.
    Oi! Zein laster doazin ihesi herrestan,
    —Erreginak zituen gizon gogorrenak,
    —Bere ahoz, guduka hain bortitz zirenak.
    —&laquo;Ezpata kolpe batez eskualdun herriak,
    —Gure eskuetarat dituk eroriak
    —Dio soldaduei jeneral gorriak
    —Bertze batez dezagun xehaka hiriak!&raquo;.
    —Ximistaren pareko, erran bezin sarri,
    —Sua darioela zaldian da jarri,
    —Zerra, zerra Bilbao hire portaleak,
    —Egin zak auhen, egin, o hiri superra!
    —Erori behar baituk, Bilbao, lurrera.
    —Murailen inguratzen bortitz bezin suhar;
    —Jadan aditzen ditut hiriko auhenak.
    —Entseiu bat oraino, hiri mutiria,
    —Bainan, oi, ondikozko gure zorigaitza!
    O, Jinkoaren justizia latza!
    —Haren eskura liok bara lasterregi,
    —Nork ditu baratuko, nork, gure nigarrak!
    —Ikusak hedatua, haren gorputz hotza!
    —Eman izan diozu kolpe handi hori.
    O! Ene Jaungoikoa, ordu da oraitik,
    —Ema bedi, Jaun ona, zure sumindura,
    —Ikus ezazu, otoi, oi, gure herstura!
    —Fedea bera dago irrisku handitan;
    —Ah! Beroen ezpata, sar bedi maginan.
  • MENDITIK NOLA DOA URA ITSASORAT   (1839)
    —Menditik nola doa
    —Ura itxasorat,
    —Hala ni banihoa
    —Lasterka tonbarat,
    —Akabo da akabo
    —Neretzat denbora,
    —Banoa sekulako
    —Bildotsari otsoa
    —Nola zaio lotzen,
    —Arranoak urzoa
    —Nola baitu hartzen,
    —Hala nau herioak
    Oi! Ene heiagorak
    —Min pozoindatua
    —Dolorezko ohean
    Orai itzatua,
    Odola hoztua.
    —Zihoa nola baitu
    —Su gorriak urtzen,
    —Ez dut ez gehiago
    —Hil baino lehenago
    —Trunko baten pareko
    Ohean etzana,
    —Ene gorputza dago
    —Ene menbro hotzak,
    —Mihia daukat lodi,
    —Begiak zorrotzak.
    —Mintzo zaizkidanak,
    —Helas! Hil aintzineko
    —Izerd' hormatuak,
    —Dauzkit behin hetiko
    —Gogortu menbroak.
    Orduan apezari,
    Oihu deiadarra,
    —Ama zaizko eman
    —Nigarra sokorri!
    —Eriaren otoitza
    —&laquo;Arima girixtino,
    —Jinkoaren haurra,
    —Hoa, parti hadi, dio,
    —Abramen soinera&raquo;.
    —Dolamenekin gero
    —Zeruko sainduak,
    —Neretzat bitarteko
    —Jendeak belauniko
    —Halabiz errateko
    —Ene fagoretan.
    —Boltsua zaut baratzen,
    —Xipitzen bihotza,
    —Ai! Ezin diot hartzen,
    —Ezin diot hatsa;
    —Har zazu, o, Jainkoa,
    —Banoa, ah! banoa,
    —Dohatsua hil bada
    —Ene gorputz hotza,
    —Aho gogortua,
    —Barnean gordea,
    Oi, ene zortea!
    Oihu minez ezkilak
    —Gizon bat, herioak
    —Jinkoak dioela
    —Miserikordia
    —Diote berehala,
    —Eta horra guzia.
  • BASA-KOPLARIARI   (XIX. mendea)
    —Honat ene aintzinerat
    O, koplari eskalduna!
    —Nik eramanen daroat
    —Kantatzeko umor' ona.
    —Boza makur tzar batekin,
    —Bertsu tzarragoko batzuk
    —Kantatzen ohi dauzkiguk.
    Ona dik, ona gogoa
    —Hire entzuten dagonak.
    —Ederra dik orroa
    —Kopla aldiz den tzarrenak.
    —Ez du kopla moldatzeko
    —Astokeria bai asko,
    —Monstro bat dezan eragin
    —Ez du ez, axolarik!
    Oi, sensu gabeko kopla!
    —Koplariak ez sensurik.
    —Boza morgan dardaratzen;
    —Ha'o ixilik koplaria!
    Oi! Badarasa zer nahi.
    —Lokarria kausitzeko,
    —Burua ez denean ongi
    —Buztanari da lotuko.
    —Bazka ona ikustean,
    —Nola astoak irrintzina,
    —Hala arnoa dastatzean
    —Koplariak umor' ona.
    —Tripa arnoaren suaz
    —Duenean berotua,
    —Presondegian zoroak,
    —Basa-koplari eroak.
    —Lau bertso txar elgarrekin,
    —Ez baditu, o lastima!
    —Lokarritzat lau hitz zikin.
    —Hik galtzen duk hire koplaz
    —Jesu Kristoren odolaz
    —Erosia den arima.
    —Malurusa, hire koplaz
    —Galtzen duk Kristok odolaz
    —Erosi hire arima.
    —Gaizkia hire kopletan
    —Laster bahoa tonbarat,
    —Ikusak hire zortea!
    —Kantaz hoa ifernurat.
  • MARINELAREN KONTRAPASA   (XIX. mendea)
    —Zuk beti ezin egona!
    Ohetako,
    —Itsaso gazi urdina!
    —Zeruko hedoi arina!
    —Izarren argi gordina!
    —Beladun untzi sorgina!
    — Ez gal gogotik
    —Zure goait, zure goait
    — Dagola norbait

 

Kanboarra, Domingo  

  • DOMINGO KANBOARRAREN KANTUAK   (1842)
    —Mila zortziehun 'ta berroita biarrena,
    —Kanboko arraintzan
    —Hura zen orena!
    —Xalanta hondaturik izan dutena.
    —Kanboarrak dituzte marinelak deitzen,
    —Untziaren galtzeak ez ditu lotsatzen;
    —Kuraie handirekin berriz dira lotzen,
    —Izokina nun zen
    —Lehen sare kolpean atxemana zen.
    —Atera nahi zuten izokin zaharra,
    Ongi baliatu da hekien indarra;
    —Guziak kontent ziren, irri eta farra,
    —Gero, izokintzat... Domingo Kanboarra.
    —Atera zutenean orok ikusteko,
    —Arrain zangoduna zer zen jakiteko;
    —Kontseilu egin zuten bizirik uzteko,
    —Berriz libra zezaten umen egiteko:
    —Heldu den urteko,
    —Etzaiok faltako,
    —Merke edo kario dugu salduko.
    —Gizonak ez du behar sobera bantatu
    —Domingo Kanboarrari zer zaion gertatu
    —Uraren erdian da leporaino sarthu.

 

Kerejeta, Maria Jose   —1961—

  • MAITASUNEZKO ARKEOLOGIAK   (1988)
    —Agian, ez litzateke gaizki egongo
    —bere konplizitatea
    ——ardoa nik ordainduta irabazi ondoren—
    —norbaiti kontatzea geltokiren bateko tabernan,
    —eta beste norabait irtetzekotan gaudela,
    —zure eskuen artean suntsitu nintzeneko istorioa,
    —eta zure orduetatik,
    —dagoen zure irribarre bat,
    —hainbeste hilabeteren ondoren,
    —gehiago irakurriko ez dugun
    —liburu baten orrialdea markatuz.
    —Itsas-aparrezko pipa zahar hura
    —horituko zen honezkero tabakoz eta nikotinaz,
    —beroaren beroz.
    —Eta haren borobiltasuna ferekatzen duzunean
    —ez zara iadanik nitaz oroituko,
  • THE MAN I KNOW   (1988)
    —Gizon batek bere urratsetan egiten du atzera urrats
    —eta bere burua berrezagutu nahiko luke
    —hautsak jandako erretratu eta traje zaharren artean;
    —bere burua berriro aurkitu nahiko luke
    —baina agian ez du betiko infernua
    —Neroni izan nintzen gizon hori.
    —Gizon bat trenera igotzen da
    —leihoko kristal zikina
    —Arratsaldea hotza da eta trena badoa...
    —Burdinbidea, argiak, eta gero soroak.
    —Eta dagoeneko dena mugitzen ari da
    —Gizon hori ni nintzen.
    —Gizon bat Judas izan zen.
    —Beste gizon batek berriz, gerrarako bidea hartu zuen,
    —eta orduan bizi izan zuena izan da gerora
    —beste edozein gizonen bidea,
    —eta egun bateko ordu batean,
    —berak inoiz amestu zituen
    —ahal izango lituzkeenez bestelakoan
    —Ni hori izan nintzen eta izango naiz.
  • SALZBURGO, 1986-EKO URRIA   (1988)
    —Goizeko zazpi t'erdiak dira
    —geltokiaren aurrez aurre eserita,
    —kafetegi honen kristalak ikusten uzten didan
    —munduaren zati murriztu hori baino
    —zerbait handiagoren aurrez-aurre.
    —Zazpiak eta hogeita hamaiketan
    —inoiz orrialde batean idazten ez den
    —eta hitzak eta oroimenak uxatzen dituen
    —zer horren buruz-buru jarraitzen dut, geldirik.
    —Agian, gure burmuinaren zoko bakartietan
    —maiz atzean amildegia dago,
    —zenbaitetan, doi-doi iragarria;
    —armairuetan gordetzen dituzten
    —hiri arrotz hauetan.
    —Zazpiak eta hogeita hamabi,
    —begira nago nola aldegiten duen
    —nik hartuko ez dudan tren batek,
    —eta inoiz gehiago nerea izango ez den bizitzak.
    —Beste bizi batzuk, beste garai batzuk ditut gogoan,
    —eta badakit egunen batean bidegabeko irudituko zaidala guzti hau,
    ——urruna, norabidea ezagutzen ez dudan beste bizitza hori
    —eraikitzen ari naizen nobela hau baino askozaz hobea—
    —ukatua izan zitzaidan orori begira,
    —zazpiak eta hogeita hamairutan.
  • IGANDE EURITSUA   (1988)
    —Lerro bat soilik jakiteko
    —bakardadezko kafetegi galdu eta kezko
    —arratsalde ezinbesteko bat, izan zela noizbait.
    —Bi ahapaldi jarreraz aldatzeko,
    —bi, ahazten saiatu eta ahazteko
    —eta berriro munduan lehena izateko.
    —Bi, jarraitzea beharrezkoa zen eta iadanik
    —euriaren burni-agak aldendu gintuenekorako.
    —beldurtzen gaituen asperraldiaren unerako,
    —hiru hitz oroitarazteko
    —aharrausi bat iragarpen bat dela, gutxi gora behera,
    —eta zuk, liluraturik begiratzen duzun horrek
    —jakinaren gainean egon beharko zenukela honezkero.

 

Kerexeta, Jaime   —1918—

  • ZORIONA TA ITUNA   (1959)
    —Memariako zidorretatik
    —Itun-andera igesi doa;
    —urrezko uztaiz ta iru azkonez
    —Zorion, aren arerioa.
    Ortzian, diz-diz, goizeko izarra
    —eta adar biko illargi zaarra.
    —Alako baten, txistu min batek
    —iratzartu dau goizeko isilla.
    —azkon zorrotz bat arin-aringa
    —urten da, egaz, norbaiten billa.
    —Ituna'k ostu, bere otseintzat,
    —Zorionaren seme gazte bat!
    —Azkon-indarrez lurra jo bear
    —berea askatu nai Zorionak.
    —&laquo;Ik bai larriak, Zorion-seme!
    —Ire ama dok Itun-garaille!&raquo;
    —Badoakio irugarrena
    ——dardai orreaz kontuz, Ituna!—:
    —azkenengoak, zori on andiz,
    —birrindu dautso aurpegi illuna.
    —Ama-semeak, pozez, laztanka!
    Orain abestu Zorion-kanta!
  • EURIA ETEN BAGA   (1959)
    —nire biotzean;
    —Euriaren gozoa
    —maitasun goriak?
    —Busti, arren, odeiok,
    —gure biotz biak!
  • OGEITALAU URTEZ   (1959)
    Ogeitalau urtez
    —il zan araneko
    —aren ondoren
    —galdu zan udako
    —Eun lore-sorta
    —ta orbelak —maitez—
    —illobian;
    —ego-aizea,
    —Zortzi egunez
    otoitzari,
    —ta zortzi gauez
    odeiak —samurki—
    —Eta urrilgo gau
    —zoragarri baten
    ——adi, biotzok!—,
    —soiñu au entzun zan
    —&laquo;Egin bizitzan,
    —gazteok, maitasun
    —illezkorrak;
    —betikorrak!&raquo;
  • ARRATS-APALEAN   (1959)
    —alai, bizkor, argi, txistua zelaian:
    —izango ete-da &laquo;Arin-arin&raquo;
    —Ez dakit. Biotzak baiezkoa diñost;
    —aize-otsak bere, poz-baietza damost.
    —Utsik egin daike biotzak?
    —Ezetzean nago... Amesak!
    —Ta bizkar goren au eguzkitan dago;
    oroi dagit nitzaz: geisoik ete-nago?
    —Au jakiñik, ez dot negarrik:
    —Goi-bidea dakust zabalik!
    —Gure maitasuna daukagu geisorikl!
    ——zer da maitasuna gogo-bake barik?—
    —Berak dakarsku zoriona,
    —bera baita goi-ondasuna!

 

Korta, Gabriel   —1951—

  • HALA ERE   (1980)
    orrazten
    —kopeta alaitu
    —kopeta ilundu
    —arropetako
    —irria bortxatu
  • HALAKO GOIZ BATEAN   (1980)
    —Halako goiz batetan
    — txori
    —lepogorri batek
    — interrogatu ninduen
    — ez nion kasurik egin
    — eskola bidea
    —halako goiz batetan
    —eskola bidea
  • GELTOKIAN, BURDINEZKO XISTU LUZEAK   (1986)
    —Geltokian, burdinezko xistu luzeak
    —kristal pikortatuan;
    —Takilleroaren bekoki biboteen soslai / itxuragabetuak
    —metalezko botoiak txamarra urdinean,
    —txartelaren alde bietan hots rritmikoaren / arrastoak
    —zokoan karrilero baten alkoholezko loa,
    —bonbila isilaren inguruan
    —hautsezko tximeletak orbitan,
  • DISIDENTZIA   (2002)
    —Poetaren negu luzean
    ——mirotzaren begipean—
    —disidente bat dortu zen elurretan,
    —bere erotasunean galdurik,
    —zerk eraman zuen hondora
    —jatorrizko itxaropenaren txalupa?
  • OROITU   (2017)
    —Intxaurrondo hura
    Orduan sumatu genuen
  • HARRIETAN LANDATU   (2017)
    —Denetatik ikusi dut psikiatrikoetan
    —inor konbentzitzea eskizofrenia eta abar
    —gaixotasunak direla
    —arazoak sortzen dituzten gaixotasunak
    —Nola sentitzen dudan besteei egindako kaltea...
    —Eroak soilik botatzen ditu harriak
    —Zigorra ere ez da makala
    —estigma betiko.
  • ISIDRO   (2017)
    —ez zuen inoiz
    —bere buru soila
    —eta eskuineko oinaren orpoa
    —grado batzuk okertuz
    —eta besoak gurutzatuta
    —Isidrok denbora luzez
  • HESIAK ETA HARRESIAK   (2017)
    —ihesi doazenei
    —gerratik eta gosetik
    —lurralde berrietara joaten dira
    —pertsonak bezala bizitzera
    —elkartasunik geratzen baldin bada oraindik munduan
    —Eta denok lurrarenak garela jakin arren
    —beti seinalatzen du sorterria.
  • POESIA ZAURI BAT DA   (2017)
    Oihuka eta deika
    —baina ez dago soroslerik
    —poesia zauri bat da
    —poetek ehortzirik diraute
    —berezko itzaletan
    —sentiberatasuna norantz bideratu
    —Usoak inarrosten ari dira kaleko hautsak
    —eta taberna inguruetan oturuntza da nagusi
    —Zurezko mahaietan sitsak bidea egiten du bitartean

 

Krutwig, Federiko   —1921-1998—

  • BIHOTZA   (1949)
    —Munduak gezurra diotsu, bihotza.
    —Nigarretan mina inork ere aditzen
    —Nihork ere laguntzen ez deraukola
    —Nihori ezer ere ez.
    —Zure nahigabea gorde zazu zutzat.
    —Beti isilik zagoz, isilik, isilik!
    —Nihork ez beza ikusi.
    —Nahigabean zaro dadukazun minak
    —Ezkutu tokirat ihes egin zazu,
    —Zoriak zuzaz barre egin nai baleza
    —Eragotz ezazu, gure penak hilten
    —Barneko minaz, ezpainetan barrea
    —Eziezozu erran zuk mina inori.
    —Isilik zagoz, egon ahal bazintez,
    —Isilik gorde ezazu zure arimaren
    —Barre egizu, nigar eiten duzun hori!
    —Barre egin ezazu, zerorren barrea
    —Biztu gaitun biziaren sukar hori,
    —Laindoko Lege sor hori, zatorzkigu,
    Olinpotar hoik, ez zituztet gurtzen nik,
    —Iraunkorrak zuek ere zerate-ta,
    —Ziurki Ezerezerat zoazte ta,
  • NIBBANA   (1952)
    —Kosmosko abismu huntan gabiltza
    —Lilurazko kate batez zintzilik.
    —Edonon Nibbana datza hedaturik
    —Hedago honen pean ezereza,
    —Eta lanotu leietan hotzik.
    —Hoila, Lilura? Betiko Nibbana?
    —Zer zaitu egoitearen amaitza?
    —Betorku senda ahal gaitzakena!
    —Gure erigo minkorra urtent bekigu.
    —Arimari darion hilen dantza
    —Gure norbaitetik kent biezaku!
  • BULARRAREN LABIRINTUA   (1952)
    —Neronen sentimenduen bidean
    —Ni-eidea kanporatzen denean
    —niganatzen baita kanpoko orrua.
    —Nigana jiten den kanpoko mundua
    —datort Kosmos gaineko atzipean.
    —dago; Nibbana da beren zentzua.
    —Dagozen gauzek atzipea dute,
    —Lano da oro, mundua' elea.
    —Ezer ez dago, ez dago Gogorik,
  • ERRUSITIK...   (1952)
    —uhinek lez itxasotan
    —bizi dira bihotzetan
    —gurasoen gogoetan
    —Jo ezazu, balalaika!
    —haren kordak gure barnan
    —soinu baitu erostaka;
    —soinu hunen harmonian

 

Labeguerie, Mixel   —1921-1980—

  • PRIMADERAKO LILIAK   (1963)
    —Primaderako liliak goizik ziren loratuak.
    —Pazko erramu baino lehen.
    —Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
    —Ezkontarazi gaituzte
    —Ginuelarik elgarri eman biziko uztarri
    —Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
    —Ezkontarazi gaituzte
    —Ez zuten egin boleran, menturaz ziren Erroman
    —ez ziren gure lekuko
    —ez izanen bataioko.
    —Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
    —Ezkontarazi gaituzte
    —Nonbait balinbada zeru, gure haurra da aingeru
    —umerik ez ohantzean.
    —Gaituzte ezkontarazi, maite ninduzun hain guti.
    —Ezkontarazi gaituzte
    —Bihotza hotzez kaskaran nago beroaren menturan.
    —Etor bedi primadera
    —kanpoak diten berriz lora.
    —Gaituzte ezkontarazi, elgarregin behar bizi.
    —Ezkontarazi gaituzte
  • BORTZ ITURRI   (1969)
    —Bortz iturri baziren neure mendietan
    —bortz iturri kantari alai arroketan.
    —Edaten maite nuen heien ur hotzetan
    —hetarik baten kanta agortu da betan.
    —Bortz gorostiz egina zen neure oihana
    —nongo aire gaixtoak bota du gehiena?
    —Hil da neure zeruko izar eztiena
    —ta itzalak geroztik bete daut barrena.
    —hil da uso gaztea iratze gorrian
    —bere primaderako lehen iguzkian.
    —Mundarraingo kaskoa arrokak inguru
    —Bortz semen erdian nik banuen urgulu
    —zeruko Jainko Jauna, bortizki jo nauzu.
  • XORIERI MINTZO ZEN   (XX. mendea)
    —Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
    Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri
    —Mintzo zen haizeari
    —Xoro batentzat zaukaten!
    —Xorieri mintzo zen
    —Xoro batentzat zaukaten!
    —Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
    —Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
    —Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
    —Etxekoek berek ongi laneko baliotzen
    —Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.
    —Hil da xoroa bakarrik, bakarrik da ehortzi
    —Hilobian ezartzean haizea zen gelditu
    —Xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu
    —Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu!
    —Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
    Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri
    —Mintzo zen haizeari
    —Xoro batentzat zaukaten!
    —Xorieri mintzo zen
    —Xoro batentzat zaukaten!
  • URTZEN AHAL DA   (XX. mendea)
    — Artzamendiko kaskuan
    —Elur berria eroriko da
    — berriz datorren neguan.
    —Uhain berria beti sortzen da

 

Lanatua, Manex   —1948—

  • ETXEKO ERLANDA   (1984)
    —Doluzko arropak
    —jantziko ditut,
    —doluzko egun hartan.
    —Ezkoa eskuan,
    —boneta bestean,
    —agur diozut,
    —etxeko erlanda,
    —bere ordu hartan,
    —zango bat lurrean
    —zuri noakizu,
    —etxeko erlanda,
    —mendiko lilien
    —gerezi gorrien,
    —egiazko plaza;
    —zuri noakizu, zuri hizketan.
    —Entzun solas hau,
    —doluzko jantzia;
    —arropa beltz hau,
    —ni ez nator hemen
    —zuek agurtzeko,
    —zahartu omen zen;
    —hogoi urte ditut,
    —ez ongi konplitu,
    —ehorzketen kantan,
    —nik, Herriko seme
    —lur honen maitale,
    —agur diozuet,
    —adio derauzuet,
    —etxeko erlandak,
    —Herritik banoa,
    —ehorzketen kantan,
    —arropa beltzetan.
  • HAIZEA SARTU ZAIT   (1984)
    ortzantz egun batez,
    —Geroztik,
    —buruko zain mehartsuenetan barna,
    —biziaz ditudan kolore maiteenak,
    —kolore hotz eta izotz,
    —Libratu zizkidan koropiloak,
    —eta lanpustu hegien zorrotzak,
    —bainan geroztik,
    —ez dut gehiago bakerik.
    —Hogoi urteko gazte lagunak,
    —zahartu dizkit hogoi urtetan;
    ortzantz egun batez,
    orai dabiltza,
    —zentzudun guzien arrazoimendu finkatuetan,
    —zer dion eta zer diok,
    —hola duk, hala dun,
    —gure etxeko bakean, ixilik gaitun.
    —Ez dut gehiago bakerik,
    ortzantz egun batez
    —jo nauelako burutik behera,
    orain ments,
    —eta ments guzien tormentoek
    —bihurdikatzen nauten hontan,
    —hogoi urteko gazteak,
  • LILI BATEN ERRAUTSA   (1987)
    —Etzan gaiten oihan xoko huntan
    —goroldio eta hosto errez apaindu ohean.
    —hegalda dadin bestearen altzora.
  • HOGOI URTEKOAK...   (1987)
    —Haizearekin noa,
    —Eta haize lagun horrekin
    —Tormentoetan...
    —Harrotu dizkit,
    —Arrazoinamendu finkatuenak.
    Ortzantz egun batez,
    —Geroztik
    —Buruko zain mehartsuenetan barna
    —Biziaz ditudan kolore maiteenak,
    —Zeru beltz horren ur hotzez,
    —Kolore hotz eta izotz
    —Libratu zizkidan korropiloak
    —Eta lanpustu hegien zorrotzak,
    —Bainan geroztik
    —Ez dut geiago bakerik...
    —Hogoi urteko gazte lagunak
    —Zahartu dizkit hogoi urtetan...
    Ortzantz egun batez,
    Orai dabiltza
    —Zentzudun guzien arrazoinamendu finkatuetan...
    —Zer dion eta zer diok,
    —Hola duk, hola dun,
    —Gure etxeko bakean ixilik gaitun...
    —Ez dut gehiago bakerik,
    ortzantz egun batez,
    —jo!... nauelakotz burutik behera,
    orain ments,
    —eta ments guzien tormentoek
    —bihurdikatzen nauten hontan
    —hogoi urteko gazteak,

 

Landa, Josu   —1960—

  • BAT   (1980)
    —ilargiaren argiak dizdiratu natxion
    —bere eskuetan gatxion
    —bihotzei so
    —gure sentimendu sortzeaz
    —ez ditun maitasunezkoak
    —begirada xamur eta sakonak baizik
    —inoren aurka borrokatu beharrean
    ogi esne eta eztia eman
    —eta maitasunaz mintzatuko gatzaizkion
    —ilargi beteko gau batera eraman
    —eta gorputz batean zehar ibiliz
    —lainoaren musu baten leuntasuna
    —erakutsiko zionagu
    —hire begiek erakutsiriko
    —margoen bidez
    —margotzen eta eskaintzen zionat
    —hire gorputza
    —hire gorputzean zehar dabilen
    —izate mota
  • ERABAKIAK   (1980)
    —Izugarrizko logurea
    —diktatore batek bezala.
    —Ez dut etsiko!
    —Nere burua itsasora botako dut
    —eta olatuek negarraren indarrak
    —emango dizkiote.
    —Ez nau harrapatuko!
    —Bainan nork harrapatu
    —Nere pentsamenduak botako ditut
    —gogor goruntz, ipar haizeak
    —Zutik egon behar dut!
    —Bainan, nola zutitu
    —gorpuen artean?
  • GUTXI ETA GEHIEGI   (1983)
    —Karamelozko espetxea dugu geurea,
    —gozo-gozo eta haginik urratu gabe.
    —geronek jasotako pottak,
    —umeen soiltasunez eta
    —helduen borondatez;
    —gehiegi negartiok.
  • ZEIN ERRAZA DEN   (1983)
    —Espaloiean egin dugu berriro topo,
    —asmatutako paretekin lotzen gintuzten
    —eta asfaltoaren heriotzeak erakutsi digu
    —ura behin betirako maitatzea alegia,
    —gose zarenean nire txalupara etortzea

 

Landabaso, Goizalde   —1970—

  • DENBORAK BARREIATZEN DITU SENTIMENDUAK   (2005)
    —Denborak barreiatzen ditu sentimenduak.
    —Ni ez naizen norbaitek
    —Zuk agortu, ostera.
    —Zinemaskope aurreko pelikula da ordukoa.
    —Sol sostenido bako musika tresna
    —ikusle bakarra naiz eraistear dagoen zinematokian.
    —Tanttaka jausten diren amodio-malutak
    —ez desioa
    —ez bat bilakatzen gintuen konplizitatea
  • EGUERDI EURITSU BATEAN   (2005)
    olerki bat idatzi nizun.
    —gaur arte ez dut gogoratu.
    —Berziklatze tokiren batean egongo da.
    —Kontua da ez dakidala zuri idatzi nizun
    —edo niretzat ote den.
  • IXAZ IDATZITAKO BERBAK GUSTATZEN ZAIZKIT   (2005)
    —Ixaz idatzitako berbak gustatzen zaizkit.
    —goxo
    —Ixaz jantzitako gizonak atsegin ditut.
    —xirriki-xarraka datozenak
    —kafeari xikoria botatzen diotenak
    —behetik gora xerkatzen nautenak
    —goitik behera
  • ZERGATIK MAITE NAUZU?   (2005)
    —Begiradarekin egiten duzulako barre,

 

Landart, Daniel   —1946—

  • HOGOI URTE...   (1968)
    —Hogoi urte
    —Nago trixte
    —Hogoi urte
    —Dohakabe
    —Hogoi urte
    —Ta noiz arte
    —Egonen gire
    —Hogoi urte
    —Hogoi urte:
  • GAZTERI BERRIA   (1968)
    —Gau beltzaren ondotik, huna goiz-alba...
    —Lano nahasiak urratzen dira eta,
    —Goizeko aire freskoa lagun,
    Oilaxko gaztea, laster iratzartzen...
    —Ta goraki, kukuruka hasten,
    —Auzoko oilar guziek dutela laguntzen...
    —Goxoki ohe barnean lo zagon gaztea.
    —Ta kantuari lotzen:
    —&laquo;Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
    —Euzkadi bakarra da, gure Aberria&raquo;.
    —Ta leihoak idekitzean
    —Senditzen du bihotzean:
    —Kuraia, goxotasun, bozkario,
    —Aberriarentzat amodio!
    —Artetan botatuz zonbeit irrintzina!
    —Hats bero bat bada.
    —Eskualdun gazteak ez gadue ez lo!
    —Munduko berrier egun guziez so...
    —Denbora jin eta, betan bermatzeko
    —Eskualdun bezala, Euzkotar izaiteko!
    —Azkar, airos, erne, gogotik lanean ari
    —Gurea izan dadin, orai beretik EUZKADI.
  • BIHAR   (1968)
    —Bihar, iguzkia, mendi gibeletik, agertuko...
    —Bihar, itsasorat, arraintzariak abiatuko...
    —Bihar, ildoz ildo, laborariek lurra lantuko...
    —Bihar, mendiz mendi, artzainak luzaz kurrituko...
    —Bihar, ama gazteak, haurrari nigarrak xukatuko...
    —Bihar, eskoletan, haurrek eskuara ikasiko...
    —Bihar, gaztek, elgar hobeki maitatuko...
    —Bihar, nexkatxen ondotik naiz ibiliko...
    —Bihar, langilek, gehixago irabaziko...
    —Bihar, xaharrek, diru pittat hunkituko...
    —Bihar, herri guziak libertatean biziko...
    —Bihar, eskualdun gaztek, araiz, konprenituko...
    —Bihar, Eskual Herrian lantegiak muntatuko...
    —Bihar, gazteak sort-herrian geldituko...
    —Bihar, Eskual Herria, egizki girixtinotuko...
    —Bihar, eskualdunek Euzkadi xutik ezarriko!...
    —Bihar, guk denek, Europa altxatuko...
    —Bihar, gizon guzien bihotzak ez badira kanbiatzen
    —Bihar, bakotxak ez badu bertzea errespetatzen
    —Bihar, azto bezala, herriak dira suntsituren!
  • AINTZINA   (1968)
    —Barrandan egon hadi...
    Oihu goxo, oihu samin batzu bihotzetik:
    —Biziari oihu, libertateari oihu.
    —Irria ezpainetan, beldurra bihotzean.
    —Pausa zak zangoa, fermuki,
    —Pausa zak gizonen artean,
    —Gizon langilen artean,
    —Gizon langilen artean
    —Zoinak lanean ari baitire egun guzian,
    —Izerdia kopetan, iguzki saminaren azpian
    —Lurrekotzat eta Zerukotzat.
    —Joan dadin beti Aintzina!

 

Landerretxe   —1799-1846—

  • NAHI NUEN KANTATU   (1853)
    —Bainan, zer bihotz mina
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Norat hoa, untzia,
    —Norat, utziz Frantzia?
    —Norat hola deramak
    Orai ene bizia?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Bagoazi tristeki,
    —Ustez gure gozoa:
    —Esperantza zoroa!
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Hola zerk enganatu?
    —Egiazko onak utzirik,
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Euskal-Herrian sortzen,
    Oi, zer zorte dorpea
    Orai dutan bilhatzen!
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Adios, ama maite,
    —Zenbat biziko zare?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Ene bihotza nola,
    —Nola daite kontsola?
    —Egin dudan botua
    —Laster itzuliko naiz,
    —Am'ona, zuregana.
    —Nola daite kontsola?
    —Nola daite kontsola?

 

Larralde, Jean Baptiste   —1804-1870—

  • ESKUALDUNA   (1858)
    Oi! Frantziako untzia,
    —Bai, galtzerat zoan,
    —Napoleon handia
    —Jaun horrek zabalerat
    —iririskutik kanporat
    —Urrun egorri du,
    Orai bela betean
    —Dabila popa-airean,
    —Zorigaitzean gauzak
    —Denborak higatzen,
    —Gizonik handienak
    —Horla beraz untzia
    —Ez da mendetako,
    —Gazte arin betiko.
    —Aitaren ondotik,
    —Ungi zoak untzia.
    —Horrela aintzindaria,
    —Gai onak baitugu,
    —Gernikako haritzak,
    —Haurraz oroiturik
    —Bere adar hoberenak
    —Ematen gogotik.
    —Segi beraz bozik,
    —Betor gau ilunena,
    —Bardin hiretako,
    —Hor duk argitzeko.
    Otoitz egin dezagun
    —Denek Jainkoari,
    —Eman diotzan lagun
    —Dohain guziekin
  • ERIA EZAGUTZAZ BETEA ERREXINOLETARENTZAT   (1865)
    —Hire kantatzeko
    —Gai denik nor daiteke
    —Hitaz beraz kanpo?
    —Geroztik, itsumendu
    —Zerbait othe dut nik?
    —Modestiaz bethea,
    —Lo denean jartzen.
    —Erne zagok hargatik,
    —Bai, erne zagok eta
    Oi! ohatze-pean!
    Ordutik ene minak
    —Maiteaz orhoiturik,
    —Hago hasperenez,
    —Batzuetan gorago
    —Duk altxatzen boza,
    Orduan urrunago
    —Duk senti esposa:
    Oi! aphal, berdin gora,
    —Zoin den hunkigarri!
    —Maiz zohak bihotzera
    —Zertako primaderak
    —Ez iraun bethiko!
    —Iphar goxo, loreak,
    —Bakharrik lekhuko!
    —Laster, zorigaitzean!
    —Denboraren ihes,
    —Ganen haiz ni ohean
    —Adios! bizi banaiz
    Othoi, phausatuko haiz
    Ohiko tokian,
    —Kantatuko duk legun,

 

Larralde, Martin, Bordaxuri   —1782-1821—

  • MILA ZORTZIEHUN TA HAMABORTZGARRENA   (1815)
    —Mila zortziehun 'ta hamabortzgarrena
    —Ni Hazparnen preso hartu nindutena;
    —Plumagaineko premu orok dakitena,
    —Galeretan higatu beharko naizena.
    —Ez baitut probetxurik trixtaturik ere;
    —Nehun deusik ebatsi, gizonik hil gabe,
    —Sekulakotz galerak enetako dire.
    —Ala zorigaitzeko premu izaitea!
    —Harek eman baiteraut betikotz kaltea;
    —Aitari galdeginik sortzeko partea,
    —Galeretan eman nau, hauxe duk dotea!
    —Ene aita da gizon kontsideratua,
    —Nonahi otoitzean belaunikatua,
    —Ene lehenkusia, Kadet Bordaxuri,
    —Fagore bat banuke galdatzeko zuri;
    Ongi adreza zaite ene arrebari,
    —Ene saltzeko zonbat ukan duen sari.
    —Aita aitzinean 'ta arreba ondoko,
    Osaba burjes hori diru fornitzeko;
    —Ez ordean enetzat bi sei liberako,
    —Galeretan bederen leher egiteko!
    —Elizan sartzen dire debozionerekin,
    —Iduriz badoazila saindu guziekin;
    —Beren liburu eta arrosarioekin,
    —Debruak pesta onik einen du heiekin.
    —Zortzigarren bertsoa anaiarendako;
    —Kontseilu bat banikek hiri emaiteko;
    Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko,
    —Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko.
    —Zuri mintzo nitzaizu, oi, aita zilarra!
    —Zure eta ene arraza Bordaxuritarra,
    —Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.
    —Kantu hauek eman ditut Paube-ko hirian,
    —Burdinez kargaturik, oi! presondegian;
    —Bai eta kopiatu denbora berian,
    Orok kanta ditzaten Hazparne herrian.
    —Hok eman izan ditut ez xangrinatzeko;
    —Ahaidek, adixkidek, kuraie hartzeko,
    —Eta partikulazki, aita, zuretako,
    —Kantuok aditzean, semeaz oroitzeko.
  • ANDEREÑO BAT IKUSI NUEN IGANDE GOIZÑO BATEZ   (XIX. mendea)
    —Andereño bat ikusi nuen igande goizño batez,
    —Neure bihotza tristerik dago harekin egon beharrez.
    —Egun guziz maite berri bat egiten omen duzu.
    —Horiek oro hola badira, nor fidaturen zaitzu?
    —Ganbiatu beharko zira ni nahi balin banuzu.
    —Bazindukeia beldurkunderik zu maitatu geroztik,
    —Ez dut uste litzateken mundu huntan gizonik
    —Kontent bizi ez laitekenik zu beretuz geroztik.
    —Mihian ditutzun hitz ederrak bihotzean bazintu,
    —Bainan gero desplazerik eman gogo baduzu,
    Otoizten zaitut ixtant berean lurrez estal nezazu!
    —Sobera dizut zuretako amodio garbia,
    —Hori sinetsadazut edo idokadazut bizia.
    —Horik oro ikusi ez dira zu galduz geroz, maitia.

 

Larrea, Angel   —1960—

  • GAU   (2004)
    —Neguko erregina,
    —goizetik zatoz, iluntzean,
    —goizean zoaz, egunsentian;
    —heriotza eta sexua,
    —beti zatoz, ilunabarrean,
    —egunero zoaz, oilar kantuaz;
    oso zaharra zara, bai,
    —sasoiak baino lehenago sortua.
    —Amets eta Loaren Ama zara,
    —Ilargiaren gaueroko itzala,
    —jaioberrien zaintzailea,
    —zakur ulularien konplizea.
    —Katu eta sorginak daude zure zain,
    —mozoloak eta lamiak ere bai,
    —kantuz eta dantzaz egiteko jai.
  • HARKADIA   (2004)
    —Urrun imajinazioan,
    —desideratum, holako
    —lurralde bati, nork egingo dio uko?
    —Denboran gelditua,
    —Harkadia arkaikoa,
    —Kallisto, Arkas, Maia,...
    —Harkadia zoriontsua.
    —Topikoa, espazioan isolatua,
    —mendi eta oihanez,
  • JAUN ZURIA   (2004)
    —jatorri zeltarra zuen andere dotorea;
    —aita, ordea, munstroa, Culebro alegia.
    —Bizkaian Lope Garcia de Salazarrek jasoa,
    —Portugalen beste bertsio bat egin arren,
    —ni neuk Muskizekoarena maiteago dut, jakina.
    —Bizkaiko Jaunen lehena,
    —horrela, behintzat, dio
    —mitoak edota magiak.
    —Arthur erregearen denborakoa,
    —Eriktonio Atenasko erregearen antzekoa,
    —frankoen errege merovingiarren bezalakoa,
    —Arrigorriagako batailan egondakoa:
    —Jaun Zuria: ez historia; bai magia.
    —Jaun Zuria, zuri, oparia:
    —behia edo Busturia.
  • ZUHAITZA   (2004)
    —Zuhaitza zutik egoten ohi da,
    —haritza eta pagoa, aldiz,
    —sarritan okertuta ikusian,
    —inkontzienteki, pentsatzen dugu
    —arbola madarikatuak
    —edo
    —arbola sakratuak
    —Madarikatuak tximistak jo dituelako;
    —Ama Birjina agertu delako.
    —Su(ge)a eta Dragoia, bestetik;
    —edo
    —Haritza, Diana jainkosa, alde batetik,
    —Sua edo Vulkano jainkoa, bestetik.

 

Larretxea, Hasier   —1982—

  • KONFINAMENDU MUGETAN   (2011)
    —Konfinamendu mugetan
    —plastikozko ontzi baten gainean, kandela bat zintzilikatzen da.
    —Ez dago putz egiten duenik.
    —Inork ez du urterik betetzen.
    —Denbora hornidura itxaropentsuez arpilatua da.
    —Gertatu berri den historiaren sustraia
    —sostengatzen ez den tokian,
    —iluntasunak, linea elektrikoari pultsua irabazten dio.
    —Ez dago destinurik biderik ez dagoenean.
    —Deskonposizioan
    —dagoen haragia zapaldu gabe ibili ezin den tokian,
    oroitzapenak, bi metro lur azpian.
    —Suntsipen eskalen adostasun ezak minatutako esperantza,
    —gorpuak aldizkakotasunak direnean.
    —arnastu daitekeen oxigenoaz metroz nehera,
    —Ez dago azalpen enpirikorik
    —grinez eta irrikez ez dakien zoriarendako.
    —Begiradaren planoa hondatua dagoenean,
    —norberaren poltsikoak arpilatzen dira.
    —Axolagabetasunak ez du eraginik biziraupenarendako.
    —Eguneroko bizitza irrikatzen duten sonambuluak,
    —ahora eramateko zeozer.
    —Denbora, apokalipsi atzeragarria da,
    —horrenbesteko iluntasun artean
    — egunsentirik itzuliko ez denean.
  • EZKILAK   (2011)
    Express ontzia,
    —danbatekoak,
    —takoiz jotzeak,
    —zerri saiheskiak desizozten,
    —txilin-hotsa,
    FMa sintonizatzea,
    —farolak,
    —semaforoak,
    —goizalbaren betazaletan.
  • TOLESTURAK BELARDIEKIN JOSITAKO EHUNETAN   (2011)
    —Tolesturak belardiekin jositako ehunetan
    —manta eta zaku artean gurdiren batean ahantzitako
    —larruzko bortzegiaren mozkorkeria egun argitan
    —non makarra minimalismoa den
    —bizkar gaineko begiradetan
    —gertakariaren uneko abstrakzio potererik
    —eta salbuespenik gabe. Bestearekiko obsesioa,
    —unearekiko, irteerarekiko, sekretuarekiko,
    —lurraren morfologiaren landan bizitzea
    —zorne-jarioa denean, harrokeria erraustea.
    —Polena sutegia diren latitude arnastu
    —eta oxigenizatutako ahuntz-hostoetan
    —bulkada gortina atzealdeko begiraden ifrentzua denean.
    —Faringearen kakara eskotatua,
    —begiztarengatik, itxitako bragetarengatik,
    —ez koltxoi ez ohe-estalkirik gabeko ohantzeen
    —susmo eta errugabetasuna ez denarengatik harropuzteagatik
    —igandeetako desfilez kezkatutako genealogien,
  • NIRE OROITZAPENAK IDATZ DITZAKEZUE   (2011)
    —Nire oroitzapenak idatz ditzakezue, nire urruntzea,
    —nire galtzea, nire zorrak.
    —nire hatsa, nire zalantzakortasuna.
    oraina mozorrotu.
    —lurrak sustrai usaina har dezan, lohia bizitzaren
    —iragankortasun urmaela izan dadin, zuena,
  • ARGI-ZUZIAREN ZELATA   (2011)
    —behe-laino zingiratsuan.
    —etorkizuneko uharretan.
    —Betiereko objektuen isiltasuna,
    —berezko heriotzaren esku.
    Oinatzetan birrintzen da
    —biloa herrestaka daroan orkatilaren errituala.
    —Zeozer suntsitzen da eulia pausatzerakoan.
    —kantoiak.
  • IRITZI ETA INPOSAKETARIK GABE   (2011)
    —Iritzi eta inposaketarik gabe,
    —Uste denaren idortasuna

 

Lasa, Amaia   —1948—

  • GEHIENEAN   (1969)
    —desioaren gogoa hila.
    —gogoa desiratua.
  • KAIUAREN BEGIAK   (1969)
    —Kaioaren begiak begiratu nituen,
    —Kaioa nigana etorri
    —hagalarekin lepoa eutsi zidan
    —nire min tristea goxatu nahian.
    —maite gogoa izpi bat isilarazi nahiz
  • NEREAK EZ DIREN HAUETATIK   (1971)
    —Haitz sendoaren biribiltasunean
    —lortu nahi nuke
    —sendotasunean
    o
  • JAUNGOIKO GUZTIAK   (1971)
    —Jaungoiko guztiak ukatzen dituen
    —Atzo,
    —zeruko jaungoikoa ukatzen nuen.
    —gero
    —infernukoa, eta
    —lurreko jaungoikoa ukatzen dut.
    —Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.
    —Atzo,
    —zeruko pekatari nintzen,
    —gero
    —infernukoa, eta
    —lurreko pekataria naiz.
  • MARI SORGIN   (1971)
    —Egun batean Mari Sorginari
    —suzko emetasuna piztu zitzaion
    —bero beroa,
    oso indartsua.
    —Haurtzaroan gauza gaizto bat bezala
    —haiek zikina zela zioten
    —eta betiko lotarazi zuen,
    —zenik ere ez jakiteko.
    —Mari Sorginaren emetasunak
    —urte luzeak lozorroan zeramazkien,
    —gorputzak mugimendu gabeko aire triste bat dantzatzen zuen
    —hoztasun urdinean.
    —Gau batean jolas batean sartu zen,
    —eta aho batek bere gorputza laztandu zuen,
    —Mari Sorginaren emetasuna lozorroan zegoen,
    —esnatzera doa;
    —beltza gorri bihurtu zen,
    —eta jolaseko jostailuak,
  • UNE BATEAN   (1971)
    —ametsari lotuko bagenizkio.
    —ikusiko bagenitu.
    —bizitzeko ametsa
    —egingo bagenu.
    —bihurtuko genuke.
  • EZIN IZANIK   (1971)
    —Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen zuen;
    —Itzal tantolak beti ertz hartan
    —ezin sorturik, jarraitzen zuen.
    —libertatearen ordez
    — igarotzen genituen
  • EGUN ILUNETAN NABIL   (1977)
    —Gizona joan zait.
    —Bere etxeko izkina guztiak miatu ditut,
    —eder eta goxo,
    —batzuetan itsasoak lurra
    —Gizona
    —joan egin zait.
    —gu bion
    —bere besoak luzatzen dituenean,
    —ez da ni besarkatzeko,
    —ez dago nigana hurbilduko duen
    —amodiorik.
    —Nire sabela hutsik dago,
    —ditiak idorturik,
    —nengoen.
    —Kolore nabarreko
    —ator batez jantzia
    —herriko karrika batean
    —zegoen gizona,
    —beso naharoak zabaldurik
    —prest, nireganatzeko
    —irribarre isileko ezpainak.
    —Diti idortuek,
    —ezer eskaintzeko.
  • ERANTZUN ISILARAZIAK   (1977)
    —Nork daki
    —non dagoen
    odol isuria?
    —Zainak lehertu eta gero
    odol gorriak
    —lurrean zokorik aurkitzen ez badu?
    —Nork uste izan zuen
    —gure odol gorria
    —Nork ukatu zion
    —Nork ukatu zion
    —Nork ikusi ditu
    —eskubiderik gabeko
    —Nork ez gaitu
  • OHERATUKO NINTZATEKE   (1977)
    —Ni, zuekin, denokin
    oheratuko nintzateke.
    —Munduko udazken guztietan
    —izango nintzateke
    —nola berdea
    —urrearen antzo
    —gorritzen den.
    —herioaren beldurrik gabe
    —izango nintzateke.
    —nire herriko karrika artean
    —igeri ibiliko nintzateke.
    Ordez,
    —gauza horiek
    —Berarekin oheratzen naiz.
    —Itsasoa bare dagoenean
    —Karrika arteko haizea
    —arnasa hartzeko
    —direino.
    —marmokaren beso urdin artean
    —urrunduko naiz.
    —Izango dena
    —izatera heldu artio.
  • ELKARRIZKETA LUZE BATEAN DIHARDUGU   (1977)
    —Bazkaltzera joan nintzen.
    —Hor!
    —biko mahai horretan
    — noski
    —Neure ondoan
    —ene poltsa handia jarri nuen
    ongi sartu ginen biok.
    Orain,
    oraindaino irauten duen
    —ene poltsa handiak
  • FANTASIA BAT   (1997)
    —Autobusean zoazenean
    —itsasaldeko leihoan
    —Anbotoko Damia agertzen da.
    —Anbototik itsasoraino jaitsia
    —Greziatik etorri berria den
    —Saforekin solasaldi goxoan
    —Gau guztia igaro dute.
    —Goizaldean
    —autobusean
    — itsasaldeko leihoan
    —poema hau jasoko duzu
    —Autobusean zoazenean
    —itsasaldeko leihoan
    —Zure eguneroko egunerokotasuna
    olatuetan
    —ito dadin.

 

Lasa, Jon Iñaki   —1963—

  • AMETSAK AMETS, VI   (1982)
    —esango banu,
    ——itto
    —badiot, ez nau inork onartuko.
  • ZURIAN ZON   (1982)
    Ohe bustietan
    —Begira nola trupatzen den
    —Gura duelakotz.
    — —Berriro ari da
    — arnas-hatsa kentzeko—.
    —(Ez baita ona
    —Izare heze arteko
    —azal tolestatuak;
    —goizalde lanbrotsuetan.
    —Zeinen gozoak
    —arrats gorietako
    —Lander, ohantzean jazarririk,
    — diote erran—
    ohe bustietan
    —Nihoiz ez du nahi izan.
  • «AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE»   (1984)
    ong>Iong>
    Ongarri naiz egiatan
    —Maitemortuetan barrena,
    —bapateko bidaiaria naiz.
    —igorriren naute
    —mokobaltzok.
    ong>IIong>
    —somatzen zaitut goizero.
    —iluntzeko itzaletan
    —Goizero oroitzen zaitut,
    ong>IIIong>
    —Eta betiko txokoan egonen zarela.
    —Eta ene zain egun osoz.
    ong>IVong>
    —Egiatan, maitemortuetan barrena
    —mokobaltzok.
  • HEAUTONTIMOROUMENOS   (1984)
    —Noraezean abiatzen naiz,
    —Ilunpetako huntzen izu
    —itsas gizonek ekaitzen bezala.
    —gizondutako haur horien antzera,
    —uhainen so.
    —Aroetako begi arazia,
    —bilakatu delako
    —abiatzen naiz noraezean.
    Orain, herri oro zuti bitez,
  • USO ZURIA   (2017)
    —Leihoan uso zuria pausatzen bazaizu
    —egiozu errieta eta esan ez itzultzeko gehiago.
    —eta ahal baduzu, jo.
    —Ni barruan nago zain, irrifartsu
    —usoa berriz etorriko da leihoa kakaztera
    —arantzak ipiniko dizkiot
    —edo paperez betetako poltsa plastikozkoak
    —ea izutzen den, ea beste txokorik aurkitzen duen.
    Orain etorri zaitez neure ondora,
    —Itzultzen bada, egiozu errieta
    —astindu ezazu erratza eta ahal baduzu, jo.
    Oso polita zaude usoari aurre ematen
    —ni barruan nago, begira,
    —ez da berriro ausartuko
    —esan diozu ez duzula ikusi nahi
    —errieta egin diozu, haserre zorrotz.
    —Pozik nago,
    —neure ondoan esertzen zarelako
  • HAURRA   (2017)
    —&ldquo;In a dream you are never eighty&rdquo;.
    Anne Sexton
    —Haur bat ikusiko duzu geltokian jolasten.
    ——baina hori bagenekien denok lehendik—.
    —Bagoiak ikusiko dituzu iragaten
    —batzuk dira laruak, azulak, gorriak.
    —Bagoietan ikusiko dituzu gazteak eta ez hain gazteak
    —berdin dio Alexanderplatz, Drassanes
    —Formosa Boulevard edo San Mames.
    —Une oro begiratzen die haurrak
    —bagoiek ez dute izenik
    —batzuk dira gizonezkoak
    —beste batzuk dira emakumezkoak
    —eta azkenaurreko bagoian sartu dute
    —eskutxotik oratuta, zuri begira.
  • KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT   (2017)
    —Nemo bat bota dut komuneko zulotik
    —botia bat, zehaztasunez hitz egin behar baldin bada.
    —Hori oso gaizki dagoela esan dit nire arreba ttikiak
    —nire ilobei ezer ez esateko, bestela ez didatela gehiago hitz egingo.
    —Berak ere gaizki dagoela uste du
    —Esan diot barkatzeko, ez dela errepikatuko
    —Ainhoa begibeltxuk kafesnea hartu du
    —eta nik un kortado
    —Ciudad de Vitoria Hoteleko kafetegian.
    —Zelan dau osaba Josemari? —galdetu dosta—
    —eta Ainhoa begibeltxuri ezin jako ez danik esan
    —igarri egingo leuke-eta.
    —Emon dautsadaz azken barriak
    —azkenak diralako barrienak.
    —Negar egin dau. Ez dau prest bihotz horren erretratua ikusteko.
    —Ni bai, ze bihotz horrek sendotu egiten nau
    —xarma dauko, lilura, glamourra
    —bihotz sorgina da
    —eta bihotz horretan bizi garela jakiteak
    —asetu egiten nauelako.
    Dos cuarenta, caballero.
  • ZER DAGO?   (2017)
    —Zer dago imintzio horren atzeko aldean?
    —bihotz gozakaitzak
    —bihotz atsituak
    —eta bihotz antzuak?
    —Zer dago keinu horren atzealdean?
    —Gauza bera al dira asko maite zaitut eta
    oso maite zaitut?
    —berriak eta notiziak
    —eta berri txarrak eta berri gaiztoak?
    —Eta atzo eta bihar?
    —Eta beti eta inoiz ez?
    —zer dago begi horien atzean?

 

Lasa, Jose Inazio   —1956—

  • ITZALAZ   (2012)
    —abandonua eta kondena inpertsonalak dira
    —zoru mugagabearen zulo hondogabean.
    —Lotsaturik nago eraikitako etorkizunez
    —eta halen ondorengo ezerezaz
    —eta agindu zidatenagatik alde batera utzitakoaz
    —eta gure amaikortasunak eragindako
    Orain, gizakiaz harago begiratzen dut
    —kontzientziarik gabeko botereaz harago,
    —datorren heriotzaren aurrean barregarri,
    —heriotza baita benetako infinitua,
    —Eta gizakiaren buruak krudelkeria eransten dio,
    —heriotza herio-zigor bihurtzen du,
    —ez ditu ahalmenak gozamenean urtzen,
    —besteren zortearen aurrean begirada saihesten du,
    —larriminaren iturriak sortzen ditu etengabe,
    —ihes egiten dio arretari
    —eta gero absolutua nahi du, hilezina, abstrakzioa.
    —Hala erortzen dira konponketak;
    —lur hotzak bakardade usaina du,
    —egitea eta esatea infartuz jota daude,
    —arimaren hotza bilduko duen burusirik gabe.
    —arimaren misterioa aterako duen tramankulurik gabe.
    —eraginkortasuna eta zorroztasuna hondoraturik
    —pozik gabeko kontaketan,
    —adorerik eta gidarik gabe.
  • EGUTEGI BERRIA   (2012)
    —denboraren hondar zimurrik gabea,
    —unibertsoa zabaltzen duten atez josia.
    —ametsa erakartzen duen arrastotik,
    —komenientziazko bidezidorretatik,
    —Arima bilatzeko ezinegonean
    ordezka nazazu,
    —jaso nire eroraldiak
    —eta bota espirituaren ezkaratzera;
    ordezka nazazu bizitzaren urrezko
    —hariak sortzeko lanean.
  • EZ DAKIT   (2012)
    —Ez dakit askorik
    —belaontzi magikoaren norabideaz,
    —haren ekuazioez,
    —mundu bat osatzen baitute.
    —argi ezezagunezko espirala,
    —infinitua deritzogun hori.
    —Goldeak zulaturiko
    —soroetara itzuli,
    —jainkotasunerantz
    —joateko aukera nirea,
  • MAITE DUENAK   (2012)
    —Irudi orok
    —lurrinik gabeko koadroan
    —dagozkion kota gisa
    —borondatezko mirabetzarekin
    —eginiko lotura isila,
    —erabilera bakarreko egiaz
    —zigilaturiko entziklopedia,
    —aldi bakarreko distira.
    —lehiarik gabeko sekuentzia,
    —isiltasun oro,
    —isildurikoa,

 

Lasa, Mikel   —1938—

  • TXORABIOA   (1961)
    —kontra nagoena naiz
    —kontraren kontra
    —ta inor ez dago nire alde.
    —Gauerdian nago
    —erromantikoen uhartean
    —Eta Sadeko markesaren gazteluan.
    —Gauerdian nago
    —Aragon gaztea Tzara Neruda
    —Lautr‚amont Lelian gizajoa
    —Gauerdian nago
    —sekula sekulakotz.
  • TAMARIZA ETA PIKONDOA   (1961)
    ong> I
    —amodio galduak
    ong>
    —ari ta ari atergabeko amaian.
    —Katuak ganbaretan lo daude gau t'egun
    —denborari denbora emanez...
    —Paradisu galduetako oroipena da
    —nola palmondo handi baten pean
    —nola tamariza ta pikondopean
    —haragizko bekatua
    —triste diren bezala tamarindoaren adarrak
    —triste ta ustel palmondoa
    —Zarauzko plaiatik ez hain urruti.
    —Nola bion gorputzak gurutzaturik
    —mundu axolagabeak itsaso izugarriak plaiaren bakardadeak
    —ematen ez ziguna: maitasunaren arrastoa.
    —t'amore eman genion bizitzari.
    —Udaberrian kantatu nuen hasierako egunaz ez naiz oroitzen
    —Jainkoak gizona tankeratu zuen egunaz
    —bizirako arnasa isuri zionaz
    —ez naiz oroitzen
    —paradisuko azken egun honetan.
    —Katuak ganbaretan lo daude
    —tolesgabeko ametsetan
    —urteak eta denborak deusezten
    —edota denbora milaka ugaritzen.
    —&laquo;DANA&raquo;k ta &laquo;NADA&raquo;k zirkulua bukatzen dute.
    ong> II
    —denboraren marka
    ong>
    —Ene biziaren tristeziazko
    —sinoak
    —biziaren hari guztia kolorazten
    —Itsasontzi antzinako kobrearen metal zaharrak
    —eta plaia hondar-hustuak udazkenean
    —ez du ene etsipenaren zapore garratza.
    —Tamariza eta pikondoak
    —nire haurtzaroko izarotik
    —denak erroz desustraituak izan dira denak!
    —Izagak soilik haizeari buru emanez
    —tristeziazko salmoak
    —&laquo;Oi gure denbora hunen desolamendua!&raquo;.
  • BERTSO URRATUAK   (1965)
    —Ez dezagun poema zeru zolan ixeki
    —kaio baten orroa edo txalupa baten gibel borobila
    —edozein poema baino ederrago direnean.
    —Poetari haurtzaroan diruaren gutizia gezurrez kendu zioten
    —Baina nik diot:
    —Gure poemaren egia odolarekin ziurtatzen ez badugu
    —graziarik gabeko pailazoak garela.
    —Poetak ez badu bere indarrez
    —zein ausartuko ote ustelduriko egiak
    —Baina Le˘n Felipe-k dio:
    —Gizonaren sehaska ipuinez eragiten dutela...
    —gizonaren negarra ipuinez estaltzen dutela...
    —Zeini ez zaio laket esatea:
    —Ni poeta arlote bat naiz poeta baserritarra
    —ta pinpilinpauxaren mila koloreak besterik ez dut ezagutzen
    —ta nire hiztegiko hitz itsusienak &laquo;arrosa&raquo; eta &laquo;krabelina&raquo; dira.
    —Baina nik diot:
    —Zalduntxoen oinordea herriarena ez den artean
    —ez dudala sinetsiko zalduntxoen sasi-ipuinean.
    —Gure hiztegiko zenbait hitz doaz
    —eta orain ez dira ezer ez bada
    —memoria desmemoriatu baten oroitzapen gazi-geza.
    —hizkuntzarik txiroena ere
    —sakelan daramagun historia apurtu hau
    —kontatzeko!
  • EGUZKI BERRITAN   (1969)
    —Amets ilunezko gauaren ondotik
    ortzi berri bat, maitasun kolore
    —egiazkoa, lilurazko izar-ilargirik gabe,
    —ez gehiago pentsatu,
    —zalantza oro bazter,
    —Izaki oro esnatu dadinean, eta itzalak erori,
    oro egi, oro garbi, badaezpadako amets lilurarik gabe
    —nahiz eta eguzkia oraindik ez agertu,
    —Hemeretzi edo hogei urte inguruan
    —lasai sentitzen ez bazara, zeure giroan
    —gorputz eta izpiritu indarrez gainezka
    —zalantza oro bazter
    —axolarik gabe dei egizu:

 

Lasarte, Gema   —1962—

  • EGUNETIK EGUNERA ODOLA SAMINTZEN   (1985)
    —Egunetik egunera odola samintzen doakit,
    —bidexidor lasai baten bila.
    oihartzun baten bila.
    —Egunetik egunera hilen zama erortzen ari zait
    —karraxi gorri baten bila.
    —Bidexidor batetan jar dezagun geure karraxien oihartzuna
    —ez dadin alferrikako bideetara ixuri geure hitzen odola,
    —geure karraxien oihartzuna.
  • BIZITZERA ETORRI NAIZ   (1985)
    —umeak erditzen ariko,
    —eredu izango.
    —iraingo naute.
    —Bizitzera etorri naiz
    —botako dut; bizi, eta gero
    —bizio guztietan bustiko ditut
  • EZ DITUT NAHI   (1985)
    —Ez ditut nahi mundu zerri honek
    opa dizkidan mixeria zapuztuak,
    —ez eta munduko izen guztiak ere.
    —Ez dut hemengo deus desira.
    —Agur, baratz madarikatu honetako
    —Nik beste nonbaiteko zerbait nahiago dut
    —eta kitto.
    —lasaitasunaren eta bakardadearen eremuetara noa.
    —Mundu zerri honek eskaintzen didan
    —gorotz bortitzik ez dut maite. Ez eskerrik asko.
  • PERFEKZIOA   (1985)
    —Ez zait perfekzioa gustatzen,
    —dena gaizki egiten duten horietako
    —Ez dakit ondoa eta gaizkia
    —sailkatzen dituen muga non
    —Perfekzioa saldu egiten da gehienetan,
    —eta ez naiz sekulan horren erosle izanen.
    —Perfekzioa konpetentzietan jartzen da
    —gainontzekoek mires dezaten eta ez naiz
    —horren miresle inoiz izanen.
    —Ez dut inolako perfekziorik nahi,
    —are gutxiago,
    —bizitza guztian bere otsein izan,
    —nahiago dut atxarraztaloa erabiltzen
    —erdipurdikoa izan, korrika azkena iritsi eta
    —euskal letretan erdiko txar horietako izan,
    —baina hori bai, mila iturrietara
    —denetarik dastatzeko.

 

Lauaxeta   —1905-1937—

  • GEXORIK NAGO   (1931)
    —Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
    —gorputza aul daukot, gogua ariago.
    —Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
    —lanari el-ezin, soilik ametsari.
    —Barnera so-dagit: gabeko itzal-antzo,
    —lexa barru ontan ezin dagit zantzo.
    —Lar gozartu baitot bixitzaren guna:
    —legor dira lorak, il maitetasuna!
    —zorijon-didarra egisten edurrak.
    oso nintzanian lurra zan ederra!
    —Espanak mosuba, bijotzak eskerra.
    —Ene gogo leuna, zatorz egotara!
    —Ume gexo legez zatzaz galdatara.
    —Bidazti ez beti. Ez ibilli aron.
    —Bijotz aul orrek, ez gurenai yaramon.
    —Zidor ori nora? Eztauko azkenik...
    —Itxi, arren, eta ez leyatu goirik.
    —Maitatu arratsa, landatu oroya,
    —ekiñai ezinik, bildu goiz-otoya.
    —Egun gitxi arren, nekatu naz oro.
    —Bixitza nork txastau leikian unoro!
    —Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
    —gorputza aul daukot, gogua ariago.
    —Lausoz lurra dakust. Naya mee daruat:
    —ardatz-antzo yabilt, lasai, arat-onat.
    —Etzunik banago, daurkit atsegiña...
    —Pozik eztot gura, eztot maite-miña.
    —Enagixu laztan, ezta be mosutu,
    —atzera mosurik ezin daiket bildu.
    —Eguzki galdatan, eztot nai-ixan deusik.
    —Zer dodan eztakit, baña gexo nago:
    —gorputza aul daukot, gogua ariago.
    —Arratsari nago..., itxas-urdiñari,
    —lanari el-ezin, soilik ametsari.
  • MAITALE KUTUNA   (1931)
    —Iñoiz ikusi bako maitale kutuna
    —neure opa samurrok laztanduten dabe.
    —Begi gelgarriz dargist bijotzeko iluna,
    —eta bere larrosak usainduten nabe.
    —lurrera baxen sarri so-dagi ortzira.
    —Bere leuntasun ziar mosu sutsubenak
    —espan ganian, otoi bijurtuten dira.
    —eta lo-dagonian ametsezko irrijak
    —aboko larrosetan dagerkoz urduri.
    —Aiztatzat alai dartu zelaiko lilijak.
    —Neskatil ori nor dan ez dazau bijotzak;
    —baña bera dan ona, bera dan liraña!
    —Begi oneik ez arren, bai-dakus ametsak.
    —Erean dazaukijot bekoki bikaña.
    —Sarri billauko neban bixitza bidian
    —ta edertzat aitortu beraren gorputza,
    —nok baña dasayoke begijen aurrian:
    —Maitasun onek Goiko Jaunagan ditxaro,
    —udabarri aldijan dalkartuz emaro.
    —Berak lotuko ditu maitasun lokijak.
    —Indar ixilkor batek batzen dauz goguak;
    —itzak loitzen ditubez maitasun gurenak.
    —Barre alayak ezik, barruko malkuak,
    —zale oneintzat dira antzikur gardenak.
    —Maitaliak ixanik alkartuko gara.
    —Jolas aldijan ezik otoyen orduban,
    —eguzkira ezpada, gabeko illazkara:
    —noiz'ak itxi Jainkuan izpizko eskuban.
    —Aldi alaitsu ori jadetsi artian
    —neure ezkongai bailiran neskatil danari
    —Neska polit bakotxan zakust ameslari.
    —Bestiak zeure ederra goratuten dabe,
    —eurentzat gelgarrijak soin orren pitxijak.
    —begi polit samurren leuntasun izpijak.
    —eta leikide batek eztauz lausotuko.
    Oraindik eztauz loitu gurari lixunak
    —eta gorputz irritsak eztauz banatuko.
    —Ikus eziña zara ezkongai neskutza!,
    —Edurra baxen garbi irauki gorputza,
    —ixan zaite zitoriz gotzon baten gaya.
    —Ixan zaite, oi neure neskatil argija!
    —maitatzen dodan amatxu baxen leguna,
    —leituten dodan alaba baxen garbija.
    Ori litzake neure gogoko zoruna.
    —Samurtasuna landu gogo orren altzuan,
    —urrumarako zara ba usoen antzera.
    Ondo zaindu zaidazan oñaze orduban
    olderik naiko dauko bijotzak ostera.
    —Espan orreintzat daukoz mosu samurrenak,
    —samin orreintzat barriz, maitasun eztija.
    —Eta txori politen abesti leunenak
    —zeugana eldu daiten luaro gurija.
    —Zeu maitatzeko nazan bijotz samurduna!
    —Gorde zaidazan, barriz, jayo nintzan luna!
    —Euzko seme lerdena, bildur gabekua...
    —eta lokatz artian egaz dagit azkar.
    —Andra baten oroya naiko da lurrean
    —garbi iraun dagiguntzat etsai orok ziar.
    Oi, neure bijotzeko ezkongai gardena!
    —beti, arren, aditu maitati ortzira.
    —Zeugan mosuba baxen kutun dot arrena!:
  • ARTXANDA GANIAN   (1931)
    —Gabaren begijok, maitekorrak yataz,
    —Euren sakonean betirauna dakust;
    —Bijotz mindu orrek, tolestu eguak,
    onduan zadorra!
    —Barnera bil adi, gaba, alde oneitan,
    — goyan artixarra.
    —Ene lei bixijok, orra gau sakona!
    —eure iluntze ori ixango ete dok
    orren gentzatsuba...?
    —Gaba ixilik dabil, argizko koroya
    —Gotzonen eguak dardara dagije
    — zeru oztintsuban.
    —zelai orlegijak damotsen bakia.
    Oi arrats donia!
    —Baserriko kiak urdiñera digo
    —Itzalak bailiran gautxorijak datorz,
    — torrezar aldetik.
    —Erroka txadonan kanpa-otsa dantzut,
    —Durundi ots orreik mendiz mendi duaz.
    Otoyak zelayan...
    — Ta neure goguak
    —goznarrari miñez ekiten baidautso:
    — Uler nai zadorrak!
    —Bitartian anei argi uri ortan
    —Alde oneitara bere elduten yaku
    —Uriko zaratak kezkatuten dabe
    — mendiko lillura.
    —Nora juan ete da txaide artetik
    — gentzazko lo-gura?
    —Uriko gau ori! Maltzurren laguna!
    —zetan eltzen zara, argi orrein kiñuz,
    —Zeure altzo orretan txerren danak duaz
    — lan okerretara...
    —Ega-motz ertzakaz leyo danak-ziar
    — lora zimel billa.
    —Loari murrika etxe artietan
    —Gabaren eskubak ito dau lotsea.
    Or dabil obena!
    —Il dabe gaizkiñak oraindiño neskutz
    — datzan onoimena!
    —Lañozko maindira zurija baidager
    —Lausua ta kia toki gustijetan:
    —Iluntze oztiña, gotillun nagotzu!
    — Lei bixiz bijotza.
    —Zer ete ditxarot? Samiñen bixitza?
    — Pozen erijotza?
    Ona emen nago: Goxian so-dagit
    —Arratsean barriz sorkaldera nago,
    —Ezin batu doguz elburu batean
    Oi gau zerutarra! zeure gai eztira
    — ludiko gixonak.
    Otsetatik urrun loratuten dira,
    — zeure zorijonak.
    —Une eder onetan, arren, itxi urija,
    — itxi ots gaiztuak.
    —Arrats bijotz-bera! Zeugan amets dagit.
    — Atseden bijotzak.
    —Ene!, orreik baxen izpi baketsubak
    — bekarz erijotzak!
    Oztin begoz goyak, itzalez mendijak,
    — gogo au bakian.
    —Ta itxaro ixarrak argi dizdiz begi,
    — bijotzan barnian.
  • ITXASORA!   (1931)
    —Soñutzik ontzi-puntan, sakoneko lemazain,
    —itxaso-barne nua zidor ezezaunen gain.
    Ondartzan oro laga! —arriskubak darraigu—,
    —Lur-barri billatzale ametsa lagun dogu,
    —Liorreko lokatzok geure malkoz egiñak.
    —Arnas artzeko, billau
    —amaibako urdiñak.
    —Euren solas utzakaz gixonak lotzen gabez;
    —Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez.
    —Aurrera! Iparraldian edur-mendi ixoztubak,
    —eta ugarte otzetan lamiñen gaztelubak.
    —Eruango zaitubet:
    — —eunak arro axian—.
    —Itxaropena bai dot begi onein ganian.
    —Lar lurrari egon da.
    — Zabaldu osertzeak!
    —Izki-mota orontzat burdinori garbala
    —Geure itxaso gogorra, abendak maite zaitu!
    —Zeure altzora gatorz, lurra ba txiker yaku.
    —Indar irakasle oi,
    —kendu odei ta laño!
    —Balerik eztogu nai gogai barrijak baño.
    —Argizkorrija dager, urrezko yantzi barriz.
    —Ementxe gatorkixuz jakintzaren egarriz.
    —Ametsik ezkenduban legorretan egiten,
    —uraren barna baña goyak doguz ikusten.
    —Geure itxaso gogorra!
    —Gogayen arraunlari
    —Agur egiten dautzu itxaro argijari.
    —Soñak esitzen dozuz, goguak ariago:
    —Geuregan legez, zeugan, beti kezka bat dago.
    —Sakon ori nok dazau?
    Oso zara zadorra!
    —Ekaitz orrein orruba koldarren bildurkorra.
    —Euzkuak soilik dabiltz altzo zabal orretan;
    —imin dozu oldia euren begi barnetan.
    —Gudarijak dagixuz, berunezko bizkarrak,
    ——Gixonjale leyentzat jaki ziltzagilliak...—
    —Itxaso aundi orrek, zabal, zeru-atiak.
    —Erijotza or dabil, or dabil maitasuna.
    —Erri gogor onentzat, zeugan etorkixuna.
    Odiseu barri gara, lamiñik ezta baña,
    —Emen sortuba ezta Aprodite liraña.
    —Geure abenda-antzo pioneer gaste gara.
    —Altzuan beti dozu irri baten ikara.
    —Baña leoyen legez darresixu galparra.
    —Euzkoen itxasua!
    Oldia eta indarra!
    Ontzi-puntan soñutzik.
    —Axe oron mosubai bijotzak zabaldurik.
    —Ibillaldi au ezta bixitzan amaituko;
    —Bein ontziratu danik barriz ezta itzuliko.
    —Miñak lurrean itxi, begoz itun diranak.
    —Itxaroz kezkatubak nai dabez geure lanak.
    —Zerubak argi dagoz, begoz pozez begijak.
    —Uñen ganian dabiltz geroko abestiak...
    —Barriro esi daigun ludijaren gerrija,
    —Ez bitsez, ez indarrez, gogayakaz baño.
    —Itxaruak berua euzkotarren ontzija,
    —Goguak nausi diran argitasun goiraño.
  • MENDIGOXALIARENA   (1931)
    ong>Iong>
    — Mendi-bitxidor berdiok,
    —arin or duaz kantari:
    —&laquo;Dana emon biar yako
    —matte dan azkatasunari&raquo;.
    — Eta ixil dago arratsa
    —Euzkadi'ko lur-ganian.
    ong>IIong>
    — Gastedi orren didarra
    —bai-dala didar zolija!
    — Azkatasun-goxalderuntz
    Or duan ozte-aldrea
    —&laquo;Dana emon biar yako
    —matte dan azkatasunari&raquo;.
    ong>IIIong>
    — Gaste orreik goruntz duaz
    —Lañuan baño tiro otsak:
    —bedartza dager odolez.
    —mendija dago ixillean,
    — Eta illuntziko bakian
    —norbattek darrai kantari:
    —&laquo;Dana emon biar yako
    —matte dan azkatasunari&raquo;.
  • LANGILLE ERAILDU BATI   (1931)
    ong> Iong>
    — Ene Bizkai'ko miatze gorri
    —Aurpegi balzdun miatzarijoi
    —ator pikotxa lepo-ganian.
    —Lepo-ganian pikotx zorrotza
    —Ator bideskaz, —goxa sorbaldan—,
    —kezko zeruba yaukon olera.
    Opor-otsa dok txaide zabalan,
    ——ukabil sendo, soñanzki urdin—.
    —Aurpegi balzdun miatzarijoi
    —txapel-okerren kapela baltzak!
    Orreik yaukoen gaizkin-itxura
    —sispa luziak lepo-ganian!
    —Ene Bizkai'ko miatze gorri,
    ong> IIong>
    — Mendiz bera lau txapel-okerrez
    —Begi baltz orreik sastakai dozak
    —Noruntz aroe esku-lotuta
    —burni margodun gorputz gogorroi?
    —Sendua ba'intz, etsai-odolez
    —bustiko eunkek pikotx zorrotzoi!
    —Nerbion-ertzok, —tranbi-dardara—,
    —Baña olaen zarata-artian
    —aren ayotsik adittu-ezin!
    —Sispa luziak sutan yagozak,
    ——opor-zaratak txaide zabalan—.
    —Aurpegi balzdun miatzarijoi
    —igeri adi eure odolan...!
    —Txapel-okerrak edango yabek
    —ardao onena Gomez-etxian.
    —Ene Bizkai'ko miatze gorri,
  • ESPETXEKUENA   (1935)
    ong>Iong>
    — Itxaso orren narru nabarra
    —Espetxeko atezain zarra
    —itxi nagik goxeko bidari.
    — —Tori giltzok, urrezko giltzok,
    —Axioin egal-puntan daukok
    —iñok txastau-bako lurriña!—
    — —Noiz arte lagako nauk azke
    —zidarrezko itxaso zabalan?—
    —Azke az gura dokan arte
    —goiz ederroi matte-dagijan!—
    ong>IIong>
    — Neure mattiaren oñotsak,
    ——urretxindor ori ago ixillik—
    —bide argijetaz yatorzak!
    — —Tori giltzok, urrezko giltzok,
    —Esku zurijan muin-egijok
    — —Mattasun pozkarri orrentzat
    —Zintzoro matte-dagijantzat
    —giltzik etxagok espetxian!—
    ong>IIIong>
    —neugana yatork mendijetatik!
    —Espetxeko atezain zarra
    —bein sollik azke laga nagik!
    — —Agur giltzok, urrezko giltzok,
    —guda-otsak dozak landetan!
    —Arren, itxi ondo atiok
    — —Baña aberri ama aldezteko
    —enauk itxiko kate-barik?—
    —Eure erri orri azkatzeko
    —etxak iriko espetxerik!—
  • KANTA ARIÑA   (1935)
    —betiko moskortu nedin.
    —soin gaste onen lorea!
    Oindiño
    —soin onek mun-miña diño.
    —baña pitxerra beti on.
    —ezpanak legor ez egon!
    — Moskorra,
    —gabaren azken-altxorra;
    ostuten daustaz jorralak,
    —Gastaro au galtzekuan,
    —edontzi baten kolkuan!
  • TXIRIBOGIÑAREN ALABEA   (1935)
    —­Txiribogin-alaba ori
    —bai eder edontzi-artian!
    —­Gixonak dedaten unian
    —ezpanetan dozun barreirri!
    —Irri orrek illundu daike
    —goxez argijen dan eguna.
    —iñor, be, egarri elitzake!
    —Baña askotxuk edan nai zattu
    —ta odol bigurtuko da ura.
    —Giriñak dauken aizto-itxura
    —Itzal balzdun ordi mindubak
    —jokuan dabiltz mai-ganetan.
    —Gau ta egun daukoz kartetan
    —zeureganako matte-miñak.
    —Ardoz ez, moskorti, ederrez,
    —abesten dabez kanta loyak.
    —Ta tinko ditxaro bakotxak
    —rri orrein jaube-ixan nayez.
    —Baña napar-ardua baño
    —Moskorti ezta iñoiz egoten
    —berak barnean daukon matteño.
    —Norentzat baña ete-dira
    —­Airian duaz edontzijak!
    —­Bixi dabil aizto-dirdira!
    —­Zenbat neke-ots, zenbat oyu!
    —moskortijen itzal mindubak.
    —­Danak dagoz zauriz urratu!
    Odol-litsa datza tabernan
    —mattasun-oben bat iduri
    —irripar dago ontzi-artian!
  • AMAYUR GAZTELU BALTZA   (1935)
    — Amayur gaztelu baltz ori
    ——berreun gudari oro sumin—
    —zaintzen zattuben zaldun onak
    — Izkillu gorriz zenbat gaste
    —bildur-bako mendittar lerden.
    —Eta orreik, Yatsu jaun orreik,
    —Jabier' eko zaldun guren.
    —torre gottijan zabal dago.
    —Bera salduko daun semerik
    —mendi onetan ezta jayo.
    — Amayur'ko ate-zain orrek
    —zidar turutaz oyu-egik.
    —arrotz-gabe eztago mendirik!
    — Esitturik Amayur dauko
    —Miranda'ko konde Españarrak.
    Orreik bai burnizko janzkijak,
    —ta urrezko ezpata-sagarrak!
    — Berekin dator, bai berekin,
    —Lerin'go eto orren semia.
    —Txakur txarrak jango al abe
    —erri-bako zaldun dongia.
    — Goiko aldetik asten dira,
    —asten dira subaga-otsez.
    Orma-kontretan zenbat zurgu,
    —eta gezi zorrotzak airez!
    — Baña torrean zabal dabil
    —Nok zapaldu ete dagikez
    —berreun gudari orok zoli?
    — Amayur'ko gaztelu baltza
    ——jausi yatzuz torre gottijak—.
    —Baña, arrotza, etzadi geldu,
    — Arresi gorri, zubi ausi,
    ——zein gitxi diran zaldun orreik—.
    —Erijo, samurño zakije
    — Miranda'ko konde gaizto orrek
    —jo egixuz zidar-turutak.
    —eztau laztanduko axeak.
    — Berreun gudari oso sumin
    —gaztelu-pian dagoz illik.
    Ordutik ona, —zenbat laño—,
  • KIÑUBA
    (Cocteau'ri buruz)
      (1935)
    —Ixarño erriko asele oztiña!
    —Bakalgayak loraz baitaukaz baratzak.
    —Baña Erijo'k ain matte dauz loratzak!
    —Bakaltseña datza. ­Goxea zein eder,
    —ate bat, odol-lits,
    —Gentz bare orretan bakaltseña zurbil:
    —erle batek dausi loraen ederra?
    Orra, laño-begiz,
    —Erijo ori dabil!
    —Erijo anderak kiñua bai ankerra!
    —antxe gorde nadin
    —lurraren kolkuan!
    —Erijo ikusiki
    —daukodaz begijak
    —gogua dot orain, gau-margoz gain, illun.
    —Ibar-gentzan dardar, lurrak ez, ostruak;
    —ta zaldijak arnas, aboz-barik, ulez.
    —Urrun, oztiñaz bat
    —Arratsa dagon me, odol-litsa, urria!
    —Lora-artian Andra Erijo ikusiki
    —esan eutson meki, itzak izpi-antzo:
    —goxez keñu-larri?
    —Bildurrez ikusi yok eure azken-zantso.
    —Erijo tokija ez neure baratza.
    —Emen soil il bedik
    —urrezko arratsa!
    ——Ene Bakalgaya: eztautsot kiñurik.
    —Izpiñe'n gaur berton
    otseña il biarrik!
    —Urrunan, oztin zan, ixar-eun, zeruba,
    —Ta zaldi-oñotsak etziran entzuten.
  • EGUNA BERANTZ DOA   (1937)
    Gasteizko espetxean
    —itzal baten goxoz urdintzen da Jata.
    —Ene Josu maite,
    —Neure egun argia berantz azkar doa,
    —itzalak jotzen dau atadi ondoa.
    —Arrats onen otza,
    —biotza!
    Oi Bidazti Deuna, sar zaite neurera,
    —bertan dozu bada maitasun arrera.
    —Idazti Doneak atzaldu daidazuz,
    —euren muin eztiak emon egistazuz.
    —Bel zeure mintzoa,
    —goxoa!
    —Ta barne gustia berotan dodala
    —argi biur bekit eriotz itzala.
    Orain sakon dakust zeure eriotz ori;
    —zegaitik daukozun biotz deuna gori.
    —Ene Josu maite,
  • BIOTZ DONEA   (1937)
    Gasteizko espetxean
    —Biotz xamur-berea,
    —gar gori batekin zauritzen nozu.
    —Zauri ganean, ordea,
    —maitasun-larrosa zabaltzen dozu.
    —Sakon bitan nabil, ez-bai goxoan;
    otzak il naroa Zugandik urrun,
    —su gordiñak nauka zure ondoan.
    —Eguzkitan edur, otzetan sugar.
    —Jolas bikoitz onek galduta nakar.
    —sugar zakit, Jauna, biotz barnean!
  • ATETAN NAGO   (1937)
    Gasteizko espetxean
    —Goizero zagoz nere atetan;
    oi ots goxoa biotz muñetan!
    —Iretzat ditu Jainkoak
    —goiz neskatxaren usoak?
    —Egun sentia baño lenago
    —nere txaki au dirdiraz dago.
    —Norbaiten begi niniak
    —Baña ots meia, zer nai didazu?
    —-Ixil, enetxo, Jauna nazazu.
    —Adats ederrok intzetan,
    —Lotan ziñala zure ortuan
    —Zut nadin, Jauna, didar goxora
    —eta zut nagon zure mintzora!
    Ostro-tartez, ixil-ixil,
    —Betarte orrein pake argira
    Oin garbi orrein urratsak
    —joranez ditu loratzak.
    —-Enetxo, zabal zure atea
    —Landan baño garbiago
    —eder au barnetan dago.
    —poza dator, ba. Zugaz batera.
    —bete begiz biotz-muñak.
  • AZKEN OYUA   (1937)
    Gasteizko espetxean
    —Goiz eder onetan erail bear nabe
    —txindor baten txintak gozotan naukela?
    —El naiten leyora begiok intz gabe.
    —Gorbei barna yatort kañoi-ots itzela:
    or egazkin-egak odei-lapur doaz.
    —Guda-gotzon baltzak odolez dakustaz,
    —euren oin aurrean beredin gudari.
    —Gaste argi orreik, eutsi lur amari!
    —Bera baizen onik eztauko ludiak.
    —Baña, Jaun altsua, orain ken nai nozu?
    —Bildots baten antzez lotuta naukozu
    —Aren deia dantzut arma-ots larrian.
    —Izkillu-tarteko dirdira bizian
    —mendi goitietan Eriotz betorkit.
    —Bertan eder dira azkenengo atsak!
    —Arte adartsu babes-toki bekit,
    —neure gezi meion eriotz-zauria
    —Lurra estal bedi odol-larrosakin!
    —Gozo eta eder gizonen kopetan
    —aberri-opazko eriotz mosuak!
    —Zauritu orreik zut, orra mendietan
    ortxe jausi nedin!
    —Eta azken orduan
    —garaitz-abar billa doazen (t) zaldiak.
    —Eta begi onein laño leyartuan
    —tinki igaro beitez gizuren argiak;
    —esku zurbil oneik aul luzatu bediz
    —eutsi zagientzat, ikurrin donea.
    —Azkatasun atsak betiko bil zagiz!
    —Antxe makur zaite, oi buru neurea,
    —geure lur amaren besarte gozoan!
    —Eta anai maiteok, eutsi burrukari
    —iñoiz ilgo eztan euzkoen amari.
    —Itxaropen auxe sort bekit gogoan.
    —Jauna, eriotz au arren emostazu;
    —koldarrentzat itxi larrosen usaña.
    —atzindu nai dot ba arrotzen iraña,
    —gorputz onek bakez atseden dagian
    —ez ormari atzez, goiz eder argian.
    —Eta bake deuna sortuko danean
    obi bakar-arte.
    oroigailluaren maitasun itzala
    —Kistoren gurutzat; Beragan ditxarot.
    —Josu'ren fedea besterik eztaukot.
    —Erri zintzo-onenak zaindu dagiala
  • AGUR, EUZKADI!   (1937)
    Gasteizko espetxean
    —Agur, Euzkadi, Jaunak naroa
    —Neure negarrak jarion neuzan
    —kendu eutsoen biotza;
    —soin ederrera ixuri yakon
    —mayetz bateko goiz otza.
    —Gurutz Deunari mosu egiñaz
    —aldegin eutson mundutik,
    —Kistoren gentza abo ganean
    —loratu yakon gastetik.
    —eta zeuretzat zorion utsa
    opaldu eutson gogotik.
    —Euzkadi ona, zagoz betiko
    —Kistoren fede betean;
    olan zoruna billauko dozu
    —Eriotz deuna aurrean daukot,
    —ziñistu bada, euzkoa:
    —zaindu Josu'ren legea.
    —Eder yatazan euzko bazterrak,
    —eder itxaso zabala;
    —baña oraintxe ederrago yat
    —eriotz onen itzala!
    —Gaztea nozu bizitz onetan
    —Jauna!, gogorra aldi onetan
    —Ezpedi egin neure oldea,
    —zeure naia bai, ostera.
    —Gogoa boa zeru argira,
    —gorputza lur illunera.

 

Lauzirika, Txili   —1975—

  • GUTAZ ARI ZIREN   (2003)
    —Karta jokoan ari omen da heriotza
    —biziekin jolastuz.
    —Polita zen ilusioa
    —8 urteko kartzela zigorra
    —amodioa terrorismoa zela argudiatuz.
    —Gutaz ari ziren periodikuak
    —konfidant.
    —Inoiz erosten ez genituen arren.
  • ESTAZIOKO TRENAK   (2003)
    —Lehengoan zutaz galdetu zigun Baudelairek,
    —estaziotik ateratzen zen
    —lehendabiziko trena
    —Eskuarekin diosala egiteko ere
    —ez zuen izan denborarik.
    —Egia esan... ez zitzaion arrazoirik falta
    —estazioko trenak ez dira gelditzen
    —inoren zain garai hauetan.
    —Camile, arrazoi zuen Baudelairek
    —arrazoi zuen nolabait
    —betiko erantzun berdinen zain
    —arrazoi du Baudelairek
    —gutunen erromantikotasuna
    —Arrazoi zuen gaixoak...
    —nahizta estazioan
    —arrazoi zuen Baudelairek
    —loreak hilik
  • IN THE DARK SIDE   (2003)
    —Hemen ez dago komunikaziorik,
    —dena dago konektaturik, dena dago sinkronizaturik.
    —Saiatu zaitez... ea zerbait lortzen duzun.
    —Laino grisbera bat soilik
    —zeharkatu behar duzu Ciudad de Mexico ikusteko...
    —Antzeko zerbait gertatzen da hona heltzeko.
    —Hemen ez dago gezur ofizialik
    —inork ez du entzuten
    —dena dago konektaturik, demi dago sinkronizaturik,
    —begi bistakoa existitzen da soilik.
    —Hemen ez dago komunikaziorik,
    —laino grisbera bat soilik.
    —Saiatu zaitez ea zerbait lortzen duzun.
    —Saturnoko eraztunak edota Andromedako bidaztiak.
    —Hemen ez dago gezur ofizialik
    —Begi bistakoa existitzen da soilik.
    —Saiatu zaitez ea zerbait lortzen duzun.
  • ZAUNKA DARRAITE   (2003)
    —Egunero eguerdi aldean esnatu
    —eta gosaldu gabe kalera atera.
    —Loaren arrastoak oraindik aurpegian
    —Kafesnea atera orduko piztu duzu kanutoa.
    Oraingoan ere ondokoak utzi dizu txina.
    —eta bizitza puta honetan
    —izorratzeko gaudela esan duzu
    —hitzak txistua bezala boteaz.
    —&laquo;Odolak isuri eta isuri jarraitzen duela
    —eta ezer ez dagoela galduta...&raquo;
    —gertakarien orria irakurtzean.
    —&laquo;Irabaziko dugu&raquo; esan duzu
    —eta denek uste dute futbolaz ari zarela.
    —Gaixoa, kementsua
    —poliziak pistola
    Oraindik gauero
    —buru ondotik pasatzen.
    —Eta estuasunak itotzen zaitu.
    Oraindik korrika ikusten duzu zeure burua
    oinak lurra ikutzeko indar barik
    —eta gauero atxilotzen zaituzte.
    —periodikuetan ote zauden ikustera.
  • LANGILEAK   (2008)
    —Pattarrak goldaturiko zintzurren antzera
    —eskuak garraztuak dituzten obra gizonek
    —ez diete gehiegizko arretarik jartzen
    —eguzkiak zenbatzen dituen urtaro aldaketei,
    —udazkeneko hosto eroriek grabitatearen
    —erlojuetako hortzak eta orratzak bailiran
    —errotazio eta zirkularitate etengabeetan,
    —diruaren joan-etorri eta beharrizanak aparte
    —bizitzan bestelako funtzio eta utilitaterik
    —berauen aurpegien zimurretan leitu ahalko
    —balira bezala jardun filosofiko sakonenak
    —ispilu aurrean lanera orduko bizarra egitean.
  • BIRRINDUTAKO ETXALDEAK   (2008)
    —Aldez aurretik izkiriatutako kronikak.
    —Sukaldeetako hozkailuetan
    —gorriz seinalatutako egunak.
    —Patrikan daramagun telefono zenbakia.
    —Erantzungailu automatikoetako hotsak.
    —Euripean uluka hasten diren telefono kabinak.
    —Izenik gabeko kale kantoiak.
    —Begiradetako sekretuak.
    —Kresalak herdoildutako ametsak,
    —sarrailak, utopiaren giltzak eta txanponak.
    —Gauerdiko txirrinak...
    —auzokoen begiratuak ateko zirritutik.
    —Hitzik gabeko mezuak.
    —Betaurreko hautsiak.
    —Hamaika aldiz birrindutako etxaldeetan.
  • INTERROGATORIOAK   (2008)
    —hodei ilargi izarrez
    —gorrotoaz eta
    —lili goroldio zuhaitzez
    —lotsaizunaz eta
    —itsasoko abestiez
    —karrika etxe zuloez
  • EURIAK BUSTITAKO ILUNABARREN ANTZERA   (2008)
    —inork aditu nahi ez zuen.
    —Hauts arteko parabolen baitan
    —usteltzera kondenatu ninduten.
    —Bata zuridunen labirintoan barrena
    —noraezean ibili nintzen
    —maratilarik gabeko ateak kolpatzen
    —ailegatzen ziren pasilloetan galduta.
    —Ibiltzearen poderioz
    —ttipitu egin ziren ene oinak
    —euriak bustitako ilunabarren antzera,
    —faroletako argi laranjak bakarrik
    —hurbilduz lekuko lanetan aritzera.
    —Deserriko gutunekin
    —argazki horituetako irribarreak
    —gure begiradetan odolusten
    —distantziaren berezko
    —behelainotan desagertu ziren,
    —gure bihotzeko arnasa guztiak.
    —Hala ere noizean behin
    —telefono seinaleak entzuten ditugu
    —konplizitateak xuxurlatzen dizkigun
    —argizariz jantzitako hitzetan.
    —Mezu sekretuak jasotzen ditugu
    —ametsen altzoan lokartzerakoan,
    —marraztu gabeko enkontruetan,
    —izkiriatzen dituzten une horietan.
  • BADITUT   (2008)
    —isunak eta zitazioak,
    —inork ez dakizkien kausa irekiak
    —aislazio eta hipokresia sozialaren izenean.
    —mezu sekretuak eta konplotak,
    —periodikoetako titularrak,
    —ahoz ahoko gezurrak eta
    —inozoek asmatutakoak.
    —militar eta boteretsuen
    —amorru eta mendeku nahia
    orbainetan izkiriatuak,
    —polizien eskuburdinak eta tiroak
    oroimenean iltzatuak.

 

Lekuona, Juan Mari   —1927-2005—

  • UBEL   (1955)
    ong> 1ong>
    —Mendipea, more...
    —Zoramena!
    —Urrunago ta mendia zerukiago;
    —urrunago ta ubela kutunago...
    —margo-lan eder bat datorkit burura.
    —mendiak jantziak ilunabarreko apainez,
    ong> 2ong>
    —Margolari,
    olerkari,
    —biok so gauzkatzu ikuskai berari.
    —Bi bihotz begira,
    —hodei-azpiaren dirdir dotorea.
    —Ai! bainan morea
    ——mendi-urdin, odol-gorri—
    —Ubelak du, noski,
    —hodeiaren haunditasun:
    —urre gorria.
    —Ubela: hori da
    —Sinest-argi, hodei gorriz;
    —Morea,
    ong> 3ong>
    —Kristoren Nekaldia,
    —Jainko bihotz-haundi, zuzentasuna ;
    odol gorria.
    —bihotz-makurkeria:
    —Ubela, lurrikara-ondoren,
    —Kalbarioko hezur munoa,
    —Andre Mariaren soinekoa:
    —Kristo'ren hil-berria...
    ong> 4ong>
    —Margolari,
    olerkari,
    —biok so gauzkatzu ikuskai berari.
    —bi-biok begira,
    —Margolariaren morea...
    —( &laquo;Norena hobea?&raquo;
    ——Ai, zorioneko
    —&laquo;Norberak berea&raquo;! ).
    —Amur eman dit bihotzak:
    —lo-zorro izadia.
    —Gabon!
  • MERETRIZ HILA   (1966)
    —Ile horiko eme oparo:
    —gure gurariz hilik hago.
    —Hilotza:
    ostu dinagu bihotza!
    —larru lotsean,
    —eme giroko bipil hutsean.
    —Gaur gorputz datzan,
    —mila begien izormen latzan,
    —nahi iastakorrak duen baratzan...
    orori.
    —Denen sareetan behar erori!
    —baliosa hintzena merke.
    —Sabel beteak galtzen din lotsa.
    —Diruak harri-bihur bihotza.
    —Maite-eza den odolustu hauen
    —labana zorrotza.
    ororentzat izan aurren,
    —hiretzako hurren,
    —Gogaikarria sentitu den nazka.
    —Ezin inola estura hau aska.
    —Enpo albokan gozamen gutxi.
    —Hil-zorian guk jarri haugu
    —mila loxintxa, mila balaku.
    —Hartu dun betiko egun luzia!
    —Eme oparo:
    —guk eraginda hilik hago.
    —Meretriz opari triste.
    —guztiekiko bidean jardun...
    —Nire bihotza dun deiadarka.
    —Hiretzat dinat otoitz isila:
    ——&laquo;Betoz zeruko birjinen sailak
    —gaur hire bila!&raquo;.
  • PORLANDI   (1966)
    —Errai gabeko lur gogor, antzu,
    —zementukiko zolera.
    —Harkaitza bezain tinko gerora;
    —Porlandi sorra:
    —pozik dagiot nire aitorra,
    ogi-bidean pobreentzako
    —bera baidugu lur emankorra.
    —zementuzkoa dut bakarrik.
    —zementuz sorterri.
    —ez dago habiarik,
    —udazken pausoan usorik...
    —baserri birako
    —bakezko barruti.
    —Baina hobe dugu
    —gauza asko galtzea
    —eta ez pobreak
    —goseak hiltzea.
    —Atzen pagoak orpotik moztu.
    —Etxeko tresnak erre edo saldu.
    —Arbaso zaharren sua itzaldu.
    —Ategaineko sarraila nagia
    —herdoiltzen utzi...
    —Iturria jan osinak,
    —huntzak horma zahar berdinak.
    —pasa zaionak bakarrak daki!
    —Gero herrira,
    —Nola onartu nago begira.
    —Maitasunezko uztea dut
    —Bihotzetik onetsi nahi dut
    —zementuzko lurra.
    —badu, ordea, etekin.
    —bizimodua dutenak;
    —ahal den ondoen
    —Buka dadila egoitz tristea:
    —gizonak lan jakinik gabe;
    —umeak ezin jarri eskolaren jabe;
    —sendakuntzak nahi eta, —gogor da hau ere—,
    —huri handiz kanpo, non daude?
    —porlandiak duen galera.
    —hori galtzea hobe da;
    —Utziko ditut baserria eta
    —nentorke dena uztera,
    —pobre guztiak
    —eguneroko ogia izatera.
    —Min dut gauza asko utzi beharra.
    —Baina hau dago bide bakarra
    —maitaleek etxe bat lortzeko,
    —gure umetxoak zaldun bihurtzeko,
    —danontzat zer-jana sortzeko.
    —Porlandi-hesiak duen zigorra:
    —txoriak kaioletan,
    —loreak ontzietan,
    —jan-gauzak potoetan.
    —pobreen lepoa estutuko balu.
    —Zenbait bizikera nik ezin inola
    onetsi,
    —gutxiren onean pobreek odola
    —Betor zementua.
    —baina pobreak,
    —horrela bakarrik
  • LURRA NIGAN   (1972)
    ong>1ong>
    —Lurraren altzotik
    —atrakzio-joeratik
    —hegan hasi nahi nukeen lur-multsoa.
    —Izarretan dago nire destinoa.
    —lurpera noa:
    —lurraren pean osa dezadan
    —lur-hatsak duen misterioa.
    —Nire historia
    —ludiaren kondaira bezain luzea da:
    —munduaren hasieratik jaiotzen ari naiz
    —eta munduaren azkeneraino hiltzen joango naiz
    —azkenik gabeko aldatze batean,
    —nigan legea den joera betean.
    ong>2ong>
    —Itsasoaren uretan sortua naiz.
    —Eguzkiak jaio arazia.
    —lainoek barnez taxutua,
    —pagadi berdeek arimaz osatua,
    Oi, lurra! niregan
    ong>3ong>
    —Lurrean errotuta nago.
    —Areago:
    —Modu berezian; baina lurra.
    —Nire jatorria lurretik heldu da.
    —Lurraren altzoan landaturik daukat
    —zilbor-hestea.
    —norabaiteko erromes-bidea.
    Ogi-oliotan indarra;
    —ardo arrosatuan izpiritua.
    —Lana, desolazioa, negarra.
    —lurralde batean nago hedatua.
    —Lurrean dut ohantze.
    —Bera ondarea.
    —Goieneko harkaitzetan
    —egun oro loratzen den lorearen pare,
    —aldian aldiko salbabidea.
    ong>4ong>
    —Gero azkenean,
    —kraskatzen bailoa bezala,
    —gera-ezinezko behera beharra;
    —bolkan gorituen surtako errautsa.
    —Mundu kaotiko honi
    —sentidu bat aurkitu nionean,
    —lurrak zigortu ninduen
    —bere lege gogorrean.
    —barru-eskema guztien eraso gogorra;
    —kultura pausoen amildegia;
    —Lurrak suntsituko du guztia
    ordua datorkenean.
    —Eta berriro hasi ninteke lanean,
    —asmoak, ideiak, planak,
    —logos sakon baten zahar-berritzean.
    —Baina lurraren historia luzean
    —hau dut destinoa:
    —izar-hil baten itsasontzi bakartian
    —harantza noa;
    —jo-muga dut herioa.
  • LARRAZKEN   (1990)
    —Zuhaitzak biluzik orbelen ehorzketan.
    —Paseko hegaztiek —eraskotako gezi-burrundez—
    —imandu zuten transumantziaren orratza,
    —erriberantzetako irrika zainetan burbuilatuz.
    —Larreko seme-alabak —abelbideetan
    —barrena— ibai epelaren kalostroetara.
    —Udazkenak hona ezarri bere eko-
    —-susmoa. Bustia du arau: lur usaina,
    —lanbroen zurbila, haizearen eskala
    —kromatikoa. Itsasoaren tailerretako ederkera.
    —Elurra ehule bortuetan: mihisak
    —zabaltzen ari ifarreko oreina
    —zuriari, gorostizko leran ekar
    —dezan, negu-lorearen opaloa.
    —Erosta-aire bat edonon. Paisaiako
    —duten tumuluetan. Bixkarrez-bixkar atondu-
    —tako lur harrotuen katafalko nabarskan.
    —Eta harkaitzetan —iraupenak sorturiko gogoz—
    —hil-kamerako atseden megalitikoa. Loa.

 

Leon, Leon   —1896-1962—

  • JEIKITZEA   (1923)
    —Izan erne ala bano
    —eri handi ala sano
    —kaiola huntan hizeno
    —jinen zaizkik ateraino
    —bortz orenak jo direno:
    —"Benedicamus Domino!"
    —ez eta loari aiher
    —ez ar otoi zer eta zer
    —"Deo Gratias! Milesker!"
    —(ez ote da ba ageri?)
    —jaikiko naiz beraz sarri!
    —"Benedicamus Domino!"
    —Nahiago jeiki baino
    —nik hemen egon oraino
    —joanik hantxet zokoraino
    ohean sartzen naiz barno...
    —Lagunak: "Altza, moreno!"
    —"Sarrixago jaikiko hiz!"
    —"Deo gratias... Hala biz!"
    —Benedicamus Domino!
    —Nik ez diat egundaino
    —nihun ikusi oraino
    —alferragorik hi baino.
    —Jeiki hortik ordu deno!
    —Benedicamus Domino!
    —Lorik banuela aski
    —egoitea zela gaizki
    ohe goxotik naiz elki.
    —"Deo gratias!", zank jeiki!
    Ohetik eginik jauzi
    —sotana lasterka jauntzi
    —Lepoa ez baitut hautsi!

 

Lertxundi, Kemen   —1979—

  • AZKEN BI MILA URTEETAN   (2008)
    —Ez nuen Pariseko zeru
    —ez nintzen Eiffel dorrera igo
  • HASI BALITZ EURIA   (2008)
    —kontzientzia honen erdian
    —azken jainkoa galdu zan
    —Eman arren, zure bide horren berri
    —maite mauen, borrerorik baden
    —behin erori eta zutitzea lortu duen
    —Heriotz baten
    —gau hontan
    —zuri beltzezko argazkian
    —maitasun honen saria
    —Eman arren, zure bide horren berri
    —maite mauen, borrerorik baden
    —behin erori eta zutitzea lortu duen
  • GALDUTAKO ZUBIXAK   (2008)
    —Galdutako hondartzak
    —galdutako zure enbatak
    —galdutako zubixak
    —irabazitxako eurixak
    —ixan ahalko zin guztixan
    —kalatxorixan heganaldi bat
    —Pragako hiritxik etorritxako
    —notixixak
    —tortura guztin atzin
    —gorde dizen arrazoikin
    —ixe ezta nitzako
    —jaxo barrixan negar malko bat
    —irrati batek anuntxixako dau
    —beixak itxitxakun entzungo dana
    —lehenengo argiuni nire bixitzan
    —zeure herixotzan
    —Bixarko egunez
    —argitxuko daben gaba
    —sinistutako ezkon barri bat
    —nire etsai ixan nahiko leuken guztin
    —beixak itxitxakun entzungo dana
    —lehenengo argiuni nire bixitzan
    —zeure herixotzan
  • ESKILANTXARRI   (2008)
    —Eskilantxarriko kaio baten antzera
    oinak bustirik
    —ezpainetan ez dago
    —Baina zoaz, ta ez utzi
    —izan zinenan arrastorik
    —arrats hots, ez du damurik
    —ez du inor
    —Eskilantxarriko kaio baten antzera
    —Hiriaren baitan aurkituko bazenu
    —itsasontzirik
    —haize orratzik gabe
    —iparra datorkigu hegoaldetik
    —gezur arropak erantzirik
    —erne da, lore artean
    —Eskilantxarriko kabi huts bat bezala
  • MARINEL ZAHARRAREN BLUSA   (2008)
    —Momentu batez
    —atzoko eguna zelakoan
    —momentu batez
    —Galtzea, zeru honetan
    oso erreza zen
    —hondoratu nintzen
    oraindik gau partera
    olatuekin mozkortzen naizela
    —marearekin hondoratu ziran
    —Galtzea, zeru honetan
    oso erreza zan
    —hondoratu nintzen
    —Momentu batez
    —biharko eguna zelakoan
    —itsas gorarekin batera
    —itsasoratu beharko ez banu bezala
    —Galtzea, zeru honetan
    oso erreza zen
    —hondoratu nintzen

 

Lete, Xabier   —1944—

  • GAUR, BIHAR ETA ETZI   (1968)
    —Goizean goizik
    —zazpi orduen
    —hotz egiten
    —Jainkoagana
    —jaso dezagun pentsamendua,
    —honek ez du arrazoirik
    —hau Satan-en ordua izan liteke
    — eta horrela
    —nere burua hilko dut.
    — Ez du inork
    — negarrik egingo.
    —hok ere ez
    —Erlojua
    —prakakorrazia
    —uraren hotza
    —auzoko etxekoandrea
    — abrigoaren lepoa jaso dezagun
    —goitik behera
    —honek zerua dirudi
    —eta oraindik ez du
    — Egunon,
    —Lo egin al da,
    —Eta gero ere berriz hor dagoz
    —eta nere heriotzako orduan
    —kanpaiak ixilik egongo dira,
    —zer ajola du.
    — etxe oneko alaba,
    —senargai pobre guztietatik
    —Jainkoak
    — Hondarribiko
    —norat galdu zira".
    —Jo du ordua.
    —tokia baduzu.
    — gorroto zaituen
    — gizonaren
    —Goikoei, ez
    —erdikoei, ez
    — behekoei, ez
    — ezkerrekoei, ez
    —eskubikoei, ez
    —Non dituzue bada
    —edo zertarako dituzue
    —edo ta nolaz
    — hain gogor.
    —Hor dago erreka,
    — basura poteak
    — zakur goseak
    —periodiku saltzailea
    — laino ustela
    —gizon
    — eskas horiek,
    —kaja sokaz lotua
    — trenaren hotsa
    —haizea hotza
    — dar-dar bihotza
    — kazkazka hortzak
    —sonbrero patria
    —polaina beltzak
    —eta hamasei eguneko gosea,
    —goikoak behekoak erdikoak
    —eskubikoakezkerrekoak
    — hor,
    —eta gero
    — goizean goizik
    —ezkerreko hanka
    ohetik
    —Goizean goizik
    orduen trixtea!
  • BIDE EZKUTUA   (1968)
    odola
    —barkua laiñoa
    —tamiza, katea,polea
    —litro erdi bat ardo
    —Naparroatik
    — koraje gutxi,
    —Aizpurutxo-ko erretore gittarra jotzallea
    —  kondenatu nahi duten
    —  bankero jauna,
    —atoz
    —Kartzelako ateak laixter
    —itxiko dituzte.
    —festarako gogoa,
    —korbata
    —soiñeko berria
    —trolebusa
    —urdaizpiko bokadilloa
    —kopa
    —ta puroa.
    —Jende asko
    —negar asko
    —bero asko.
    —  Avenida-ko señoritoak
    —  Monaco kafetegia
    —Lolita,
    oso polita
    — Viet-Nam-go
    — nork asi zuen
    — eta nork
    —poetaren fama txarra
    —eta beste horrelako milla
    —  txorakeri.
    —Giroa, kidea, bolara,
    —proposizioa
    oposizioa
    — eta morala:
    —zeharo debekatzen dizuet.
    —Piper potea
    —tomate makilla
    —aitzurratraktorea
    —plan de ordenaci˘n
    —(iñoiz egiten ez dena)
    —prosperidadearen abotsa.
    Oquendo kalean
    —Zeruko Argia
    —inpernuko itzala.
    oso kabreatuta zegoen
    —egun gogoangarri batean
    —botatako
    —maldizio bikaiña,
    —&laquo;nik nahi — nahi nik — nahi —
    —  k...&raquo;
    —(Geroztik oso ixillik dago)
    —Gure izakera jatorra,
    —euskera gaxoa
    —dibidendoak
    —belarrimotzak
    —koreanoak
    —hiru milla peztako
    —soldat ugaria,
    —elkarri mokoka
    — morroia
    —enkargadoa
    — pioia.
    —Eskallera, igeltsoa, arrastoa,
    —gabeko hamarterdiak
    —Amsterdam-go erlojoan.
    —zelofan papera
    —diskursoa
    —promesa
    —programak
    —etxeak sindikatoak pakea
    ordena.
    —San Agustin-en filosofia.
    —Kontuz ibilli
    —komunismoarekin,
    —balio dezuna
    ordainduko dizut
    —ez gehiago
    —ez gutxiago.
    —Ni ez nauk politikan sartzen...
    —maitasun berri bat bihotzean.
    —Etorri dedilla hoiek
    —majoa.
    —Mundu gaxoa
    oraindik
  • UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN   (1968)
    —ekarritako maitasuna
    — Lehenago loreak
    orain arantzak
    —bihotzean atzaparra
    —eta txori batek
    oso trixte kantatu du
    —kopla zaharra
    —"oh!
    —bideko hauts zakarrak
    —bortxaz estalia
    —bortxaz estalia..."
    —Txori eroa
    —adur txarreko txoria,
    —zoaz eta utz nazazu pakean
    —nere oinazearen barnean.
    —Ez dut makurtuko burua.
    —Indarrez erosiko dut
    —gazte izateko eskubidea.
    —betetzeko...
    —ekarritako maitasuna
  • IHESI DOAZ OROITZAPENAK   (1968)
    —Etorrerik gabeko
    —ur geldien urrutiko itsasoan
    —ihesi doaz
    —pasatako denbora baten
    oroitzapenak.
    orduen kate luzeaz
    —idatzitako istori hauskorren
    —grisean bildutako
    —giro apalean
    —gorputz hartzen duten
    —bakardadeko lagunak.
    —posiblerik
    —eta ezinezkorik gabea.
    —Gauzak ere lotan jartzen direnean
    —hiltzera doazenean.
    —Momentu bakar bateko
    —besoetan
    oinazea eta poza
    —ur geldien urrutiko itsasoan
    —doan
    —etorrerik gabeko
    oroitzapenen
  • NI EZ NINTZEN TXORI   (1974)
    —Ni ez nintzen txori
    Orhin
    —baina han nengoen
    Orhin
    —eta Xiberuatik lanbroa zetorren
    Orhira:
    —lanbro hestu harek
    Orhin.
    Orhin
    —gogoetak nerabilzkin
    Orhin
    —itsasoko lurrunak
    Orhin
    —biloak bustitzen zizkidan bitartean
    Orhin.
    —Gogoetak narabilzkin
    Orhin
    —eta melankolia
    —pozoin desiragarri bilakatu zen
    Orhiko bortuetan,
    Orhiko bortuetan
    —arranoek
    —jatekorik ez zutelako
    —beste bortu batzutara
    Orhitik.
    —Ez arrano
    Orhin,
    Orhiko deserriratuen oihua
    oihua oihartzun
    Orhin
    oihartzun minberagarria
    Orhiko bortuetan.
    Orhiko txoria
    —ez zegoen
    Orhin,
    —eta lanbroak
    Orhiko bortuetan.
  • MALKOAK EURI BALIRA   (1981)
    —Malkoak euri balira
    —udazken traidorean
    —kolpez bazter utzia
    —ehun hodei ilunen
    —kaleak uholdeka
    —itoko lituzkete,
    —errotik garbituko
    ohizko zekenkeriak
    —hondakinez gainezka
    —dituen bihotzak.
    —Malkoak euri balira
    —haurtxo baten gorputza
    —ama denen oihuek
    —espantuzko irrintziz
    —izoztu lezakete
    —itsaso zabala.
    —Malkoak euri balira
    —adoleszente baten
    —ezpain oihukariak
    —harresi baten kontra
    —torturaren espantuz
    —lotsaz eror litezke
    —gizadi osoa
    —eta lore bakarrek
    —entona lezakete
    —ehortze letani bat
    —zerraldo gainetan.
  • BETOR GUREGANA   (1992)
    —Betor guregana betiko argia eguerdi zabalean
    —begiak betez amestutako erresumaren dizdiraz
    oharpenak biderka dezan fruituen opari mirestua
    —ibarrean soroak uda beteko eguzkiz koroatzen direlarik.
    —Jaso beza bizidunak soseguaren dohanezko emaitza
    ohizko nekeek neguaren atarian itxoiten dutelarik,
    —ederra baita biziari noizpait zentzuak errenditzea
    —Izan gintezke horrela Jainkoaren arnas munduratua,
    —hitza haragi bilakatu zeneko armonia lehena
    —etenaren madarikapena aingeru erorietan gauzatu aurretik.
    —Itzaliko dira gero ilunabarrean zentzuen kemenak
    —eta urratuko du denborak une geldiaren abesti gorena,
    —baina ez zaigu ahanztuko behin miraria genuela ulertu.
  • ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN   (1992)
    —ezabatzen zirela begirada eta kontzientzia
    —ilunabar sentituaren atari irenskorrean.
    —Apailatzen nituen orduan itsuen jakituriaren kutxatik
    ordenarik gabe birreskuraturiko bitxikeriak:
    —hitzen multzo etena, jantzi zaharkituak
    —ahantzitako abestiaren errepika, solas batzuen oihartzunak.
    —Eta bidearen azken bihurgunean berriro jakin nuen
    —poetak noizpait aipaturiko arbasoen etxea
    —itxaropenik gabeko mugarria zela:
    —haratago ibar hertsia eta mortua.
    —Hotzikaraz igaro nuen ataka estua
    —bilutsik arima, bihotza eta gogoa.
  • ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
    BIZI IZAN DENA
      (1992)
    —Zoriontsu ortze arrotzaren pean bizi izan dena
    —bere sosegua ez zelarik nehoiz bestekoi aldatzen,
    —eta maitasunaren begi zuloetan sakon behatzean
    —atzipamenduaren gandu sargorririk ez duena antzeman.
    —Eta bere egunak, bata besteraren ordain,
    —dituena maite, altxor preziatuen zati berdin gisa,
    —ez duelako behar ihes doanaren itzalaren bila
    oroitzapen ederrik asmamen sukartuen desbidean galdu.
    —Zoriontsu hura, atzera ez duena nehoiz begiratzen,
    —bizidun bakartien noraez ederraren azken esperantza.
    —zoriontsu bedi, etorkizun gabe, hodeien pareko,
    —arratsaldearen sosegu haundira zentzu lokartuak bakez errendituz.
  • EZ HARROTU   (1992)
    —Ez harrotu, bidaiari gotor,
    —Begira eguerdi zabaleko emaitzei,
    —udako garisail, oliondo hain marraztuei,
    —nola eskeintzen dizuten, zure arduretatik at,
    —edertasun osoaren geometria.
    —jainko izkutukoei diezula ebatsi
    —intelektoaren argi mirestua,
    —jakin ezazu gero ez dagoela zugan
    —izpiritu betierekoaren egoitza.
    —Sufrimentua, oinazea, eskasia zarela zu,
    —eta aberri eragotzi batetara
    —muino galduetatik begiratzea.
    —Eta zure oroitzapen ttikiari
    —zor dioten begiramen hunkitua
    —bizidunen egunerokotasunetik hain azkar desagertzean,
    —hor jarraituko dutela garisailek,
    —mahastiek, lur ederraren geometriek,
    —eta itsaso beti hasiberriak.
  • NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN   (1992)
    —Nere izatearen ordu ilunenak maite ditut orain
    —haiek zirelako kontzientziaren ingude garratza,
    —itzaltzear delarik zentzu iratzarrien lorezko baratza,
    —Zuhaitz heldua naiz hilobiari itzal isil dagiona,
    —menturazko ametsa gazte batek noizpait abesti egina:
    —atsedena balitz ausaz iraunkorra eta lotan grina
    —bere soseguan argitsu litzateke lurrezko gizona.
    —Itzuliko dira esaltazio baten elikagai zaharrak
    —uda ederrarekin kantak asmatutako irudi galkorrak:
    —gorputzak, irriak, mahastien urrea, pozaren abarrak.
    —Ez du idatziko liburu zaharrean mutu eta gorrak
    —zorabio batetan nahasten direlarik begi hain nabarrak:
    —azken arnasarekin ordainduko ditugu aintzinako zorrak.
  • EZAGUTU ZENUEN   (2008)
    —deserrotzearen biluztasuna ere,
    —hustasun erabatekoa
    —itsasertz mirestuetatik betirako agurtzean...
    —mintzorik gabe, galbidean mutu,
    oinaze izugarririk ez zen orduan izan
    —hiri eta karriken oroitzapenak
    —ezin zintuen kontsolatu,
    —eta dolua
    —apaingarriz erabat husturiko
    —denboraren sarea zarpiltzen baitzihoan
    —kontakizunaren atal bakoitza
    —ametsik ederrenen hondakin...
    —bazindoan, hori besterik ez
    —eta ezerk, nehork ez zizun itxaroten.
  • DENA ESKATU GENION   (2008)
    —Eskatu, dena eskatu genion bizitzari
    —argia, gozamena, jakituria,
    —paradisuetako hondartzetatik
    —xixtuz iragarritako bidaia
    —bizidun ororen edalontzia hondarreraino hustuz...
    —baina birlotua orain uneari, orduei
    —urruneko hiri ederren itxaropenik gabe
    —larrosen urrinaz oroitzen naiz
    —eta gorputz jainkotuen erakartasunaz...
    —hor jardin isila baratzondoaren ezkutuan
    oihan hezearen abaroa mendi hegaletan
    —eta palmondoen itzalean
    —dohain eta emaitzen ekialdeko itsasegiak...
    —haruntz noakizue betirako, ametsen galbidetik
    —adiskide maitatu gaur ia ahaztuok.
  • ZUEK, HIRI MAITEOK   (2008)
    —Zuek, hiri maiteok,
    —goiznabar asaldatuan
    —lilurazko lerroz
    —ekialderuntzko bidaiaren nostalgiak.
    oroitzapenen errautsetan
    —estalian gori dirauten
    Olibondoz apainduriko
    —muino leunen irudi zilarreztatuak
    —baratze lokartu geldietan
    —usainen paradisuak zeudenekoak.
    ohiko makurtasunaren gaurik beltzenean
    —eta erromes urduriaren antzera
    —leihora irtenarazten
    —astro jainko urrunekoei galdegitera
    —nork debekatu zizkidan
    —urruneko hiri maiteak.
  • HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
    (Ama trenetik jaitsi zenekoa)
      (2008)
    —Hiri ttipi hartako geltokian
    —itxarongo dizut goizaldean,
    —dizut adieraziko eguzki gorriaren itsasorduan
    —landak lanbroaren artetik
    —dorre altuetan desziurtzen direlarik.
    —Nahiz eta zuk, nekearen menpeko agian
    —edo iragan urratu baten lausopean,
    —soseguaren gunerik ez aurkitu
    —mirarien erresuma berreskuratzeko.
    —Urrundu zitzaigun denboraz
    —arituko gara, ezarian,
    —edo gogoeten hariak
    —Gero egunek ilunabarreruntz jarraituko dute
    —atsedenik gabeko lasterkan
    —eta urteen joanean
    —geltoki berdinean egonen natzaizu zain
  • HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA   (2008)
    Itxaro Borda, ifarraldeko poetari, maitasunez
    —eta begiratzen ditut landa, muinoak, egoitza gizakoituak,
    —gaztetako urte haietara nindoake atseden bila
    —etenik gabeko ametsean begiak pausatuz,
    —lo bat, emaiguzue zuek lo bat gizagaldu nekatuei
    —anparuarentzat sortuak izan ziren soroetan
    —mendixka eta sedazko belazeetan,
    —mintza goraki kanturik apalenekin
    —hurbil erromesari aberri baten ferekak
    —urrundutakoen, itzalitakoen omensari oturuntza anaikorretan,
    —ezin batek ederrestearen lehiari pena zekarkionean,
    —han galdu ginen izan nahiaren argudioetan
    —arrotzen araudiek estekatu ez bagintuzte
    —non dago, diot orain, antzinako miresmena
    —norat galdu ziren solasak, erranak, lagunak
    —zer ibarretatik doaz zaldun erratuen itzalak,
    —han ote gaude ala ahazturak herbesteratu ote gaitu...
    —eta nere so liluratuan negarra dago malko isilez
    —etsipenaren halabeharrera behin eramanak izan ginenontzat.
  • URTARRILEKO EGUERDI BATEAN   (2008)
    —Urtarrileko eguerdi batean igo nintzen
    —galdutakoei erreoparia eskaini nahi izan nien
    —baina hain nengoen eskuhuts
    —ez bainuen adorerik izan argizari bat pizteko ere...
    —atsekabearen ordu besteratuak ziren
    —kulpa eta oinazea intzirioka direnetakoa
    —gertakizunari zentzuzko hitz bat eman nahi diogunean,
    —baina ezin, hain ezinesana izaki heriotza...
    orduan ibarrean eliz kanpaiek jo zuten ordua
    —eta begira jarri nintzen poetaren lurraldeari,
    —zer naiz ni, oihukatu nuen barneruntz,
    —ez gaude bakarrik, eresiek, poemek laguntzen gaituzte
    —eta bizitzaren muinean oinazea antzeman zutenek,
    —haiekin nengoke, haiengan naiz
    —joan zirenekiko azken enkontrua arte...
    —ederresten nuen arbasoen aberrian ahuspeztu,
    —aitortu, amore eman, apaldu, senidetu,
    —norbaitek irakatsia zidalako
    —gizagotzen gaituzten amodioen hiztegia.
  • HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA   (2008)
    —Hain geldi, hain leun doa
    odolaren erretenetan zehar
    —gaueko musiken urrikalmendu zauritua...
    —asmamenean zorrotz
    —Jainkoa gizonetatik desager ez zedin
    —harmonia harrigarrienetan trabatua,
    —arrena, goresmena, gurpena
    —zubi bat eraikiz sortzailea eta kreatuaren artean
    —zerbait haratagokoa aldarrikatuz
    —baina gure bihotz minduetatik hain hurbila,
    —malko garbitzaile bilakatuz
    —eta jauzi eginez izate lurtarretatik infinitoetara,
    —joan zirenetaz mintzo den eresi zorabiatu hori
    —musika goiarnastuen dardarrek gaituzte antzaldatzen gaur
    —beste guztiaren arrastoa hutsean denean galtzen,
    —Bach bakarrik handi, eta hartan duinago gu.

 

Linazasoro, Karlos   —1962—

  • GAUR BAKARDADEAK   (1989)
    —Gaur bakardadeak temaz zurratzen du gure bihotzetako
    —aldaba ttikia, eta mila zatitan hautsia dirudi denborak.
    —Udazkenaren behatokitik izar itsuak begiztatzen dira
    —espartzuzko tristuraren erdian nabigatuz.
    —Nabariagoa egiten da orain bailaran jainko ttikien ausentzia
    —zeren itzaliak baitaude intxaurrondoetako olio-lanparak.
    —Badoaz urrunerantz idizainen urrats nekatuak
    —azken bideska larrietatik gora, burumakur.
    —ziraun traidorea azalduko balitz ere.
    —Edo ihintzaren manta hezea, zeinak oinazez blaitzen
    —dituen basoilarraren kantu abandonatuak.
  • MIN EMATEN DIDAZU   (1990)
    —Min ematen dit zure amore txuriak
    —gaur arratseko sistole-diastolean.
    —hitzen bidaia azken noragabetua.
    —hiriaren mendeku herdoildu eta
    —mihietan ehoturiko konkupiszentzia urdinaz;
    —baina ez orain aitzakiarik jarri; ez esan
    —gorputz haren mugarriak igaro nituenik;
    —ez eskatu orain piz ditzadan itzal
    —guztien balizko zuziak.
    —hegadan, munduko bakardade guztia,
    —azken lohiaren perfume betierekoa.
  • EZAGUN DUDANEAN   (1991)
    —Zure haitzezko itzala
    —urak geometria guztiak ditu
    —galduko eta iratze eta
    —ilargi gorrien artean
    oinazeak ametsen amua
    —horzkatuko du nerabe-pasioz
    —eta oro izanen da gezur
    —dudan ezpain bisiestoa
    —hor non ez dagoen katalogo
    —mapa edo mirarizko izarrik
    —hotzaren fruitu fidel izanen gara
    —lamara betiereko eta ikurrin
    —eta hitz birjinal eta supituzko
    —Alfabetoaren gerri zizelkatua
    —ezagun dudanean begi zumezkoetan
    —zain izango nauzu barrearen atzean
    —eta zurekin hitz egingo dut
    —eta ez nauzu ezagutuko
    —eta zure izango naiz
    —eta antipoda izango zara
    —eskuan pausatzen den txorien kantua
    —antigualeko zubiz eta almenez
    —ernaldu eginen dut orduan nere
    —erdalnioen orratza gora den
    —zure tunelaren antzeztoki hezean
  • ESAIDAZU   (1995)
    —Esaidazu ze goibelaldik bizi zaituen
    —Nork akusatzen zaituen gauaren begien atzetik
    —ltxaron hor, ikus itzazu pasatzen animaliak, gezurra,
    —Murgil itzazu uretan eskuak, edan nire bihotzetik
    —isiltasuna, horma itsu horren arantzeak
    —Izan zaitez zelatari, izen bat xuxurlatzen duen hondamendi
    —zurbil, pasio geldo eta hegatxabal, izan zaitez espazio hori
    —zeinean Lurra dardar baita eta betikotasun zauritu
    —Esaidazu nor zaitudan, zergatik diren zure zinkurinak
    —beira txuri, zein zorabiok alditxartzen zaituen bidean
    —Noiz izango diren zure begiak piratontzi.
  • BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak)   (2010)
    oro emanen dizut
    —barrutik orro dagi
    —neure gogoak
    —musu jolasak
    —gorpuzten da haikua.
    —nago izarrei begira
  • DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak)   (2010)
    —urkia: hori da nire
    —betiko, ifrentzua
    —betiko, aurkia
    —zaharragoak dira
    —iazko ametsak
    —Beihalako haritz:
    —erabat soildu zara
    —hostozko txoriz
    —Ezer ez dago
    —poematik kanpora
    —mundua baino
  • ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI   (2010)
    —Zure izenari nahi diot idatzi
    —eta ez dakit nola duzun izena.
    —Ezpainetan daukat lore batena,
    —baina egiten ote dizu goraintzi?
    —Atzo eta etzi gaurko maite zintudan,
    —izenik gabe, arrosaz beterik,
    —eta gaur laster etorri da, isilik,
    —menderik gabe, musuz-musuzko udan.
    —Zein neurri da zure neurriko?
    —Zure gorputza esateko, zer esan?
    —Hitzak, sarri, ezinaren pareko!
    —Zu zara nire begien begiko;
    —ni zureena banaiz, pozez hegan
    —esadazu: "Orain gaur da betiko".
  • ITZAL DEZAGUN ARGIA   (2010)
    —Hormetan dago idatzia gure izenen
    —zerrenda: begi, aberri, uda, txolarre.
    —denak egiten gaitu hilkor edo betiereko.
    —Gauez gorputzek soilik egiten dute talka,
    —eta iluna ez da desohore,
    —Lokar gaitezen buruz buru,
    —eta pausatuko zaigu ezpainetan urretxori bat.
  • MAMU BAT DARABILT   (2010)
    —Uste dut neroni naizela,
    —beti atzetik edo alderoka,
    —maite zaitut, pottola esaten dizu-eta,
    —ez nik, neronen mamuak baizik,
    —eta zein lotsa gutxirekin!
    —Eta gero errieta eman behar izaten diot,
    —porta hadi gizon, itzal!, eta horrela,
    —berak nik baino gehiago maite zaituela
    —esaten didalako, itzalpetik,
    —hain errespeto gutxirekin eta hain itsusi.
  • MAITE ZAITUDALA   (2010)
    —Horixe besterik ez.
    —Hitz asko daude hori esateko baina,
    —hitz guztiak esango nuke nik.
    —Eta udaberria ere hortxe dago,
    —loretan enbarazoan, adi,
    —eta ez da erraza kontua.
    —Hitz bat behar dut, edo bi,
    —eta ez dakit non begiratu behar dudan.
    —Maite zaitudala esateko.
    —Horixe besterik ez: maite zaitut.
  • HIL ZARA, AMA   (2012)
    — Zure kopeta loredi bat zen
    —Hitzak eta malkoak etorri dira
    —Aitak erakusten dizun bideari, akaso?
    —Zoaz orduan,
    — zoaz,
    —hegan gugandik gora,
    —gure barrutik guganago,
    —aita gure zainetan baitago,
    — oihuka,
    —paradisua izan dadin biontzat
    — errezo eta aberri,
    —putzuorbeleguzki-lorekatagorri,
    — beti-betiko.
  • OROITZEN DUDANA   (2012)
    oroitzen dudana
    —naiz soilik.
    —Egina nago, osoro hezur eta elur,
    —malko eta izpi,
    —kolore, ezintasun, gorputz, arrastiri,
    —Ez naiz gehiago izanen seme,
    —ez naufrago inorengan,
    —ez zuhaitzago basoaren geometrian.
    —Hemen dago naizen guztia,
    —Nork maite nau hain koldar,
  • BATZUETAN EZERK   (2012)
    —loreak oro edo ilunabarra,
    —esku ahurrean itsaso
    osoa kabitzen zaidanean,
    —galdu nuenak eta galduko
    —biziko dudan bizi osoak.
  • BIZITZAK GORANTZ   (2012)
    —Bizitzak gorantz luzatzen ditu besoak.
    —Baina bizitza, geroan, ez da deus.
    —Gaur gara gu musuka, edo atzoko etzi.
    Oroigarriek egiten gaituzte hilkor
    —eta, beraz, zorioneko.
    —Maitasuna gaurko gudua da,
    —gaur emango zaigun garaipena edo zigorra.
    —Ez dago besterik.
    —Bizitza bizitzaren hondarra da,
    —kantuak uzten duen airezko usain arina.
    —inor ez da bizi hor kanpoan,
    —gertatu zen guztia berriro gertatuko da.
    Orain dituzu ezpainak haragizko.
    —Hegaldiak ez du etorkizunik ametitzen.
    —denbora, espazioa, eternitatearen hobena.

 

Lizardi, Xabier   —1896-1933—

  • OHEA   (1919)
    —afalonduon behintzat
    —bihoa, zu asmatu
    orain, aitagureka
    —eraso baino lehen,
    —jaun zintzo horren baimenaz,
    —mordoka datozkidan
    —neurtitzok esaten...
    —Afaldu det oparo.
    —Betazalok, otoika,
    —begiok zakuste.
    —estalkiok azpitik
    —dagokion neurriz
    oinik irten eztaidan
    —gauerdian —oi baitu!—
    —lotsagabekeriz.
    —Apatx, orain!... Bihoaz
    oinetakook gora,
    —habea jo arte:
    —nere pozaren berri
    —auzo goi ta behekoek
    —Txamarra kendu, bota
    —galtzok ere: ez atseden...
    —Horrenbeste neke!...
    —Zaharragoak izanak
    —dituk ene guraso
    —Noizbait! Gerturik nago.
    —jo dezadan murgil.
    —Bat, bi, hiru, lau... agudo!,
    —negu gauaren hotzak
    —Horra barruan, jaunok,
    —bilduta, buru-oin.
    —Sarrerako hotzikara,
    —arren, pixkat itxoin.
    Oraintxe, ba, muturra
    —Zu goratzen, maitea,
    —logurak hautsi arte
    —Ai, nolako zoroak
    —ibil ohi diranak!
    —Arkiko ahal dituzte
    —inoiz beren oheak!...
    —dabil, haserre... Noski:
    oherik ez baitauka!...
    —Leihoan txingor hotsa
    —da, neri loa, nonbait,
    —Ateko giro txarra
    —lotarako onena,
    —haur samur hazitxoon
    —llo-llo biguinena.
    —Bihar?... Gogapen txarrok
    —gau bat darraikio
    —eginaz hats artzeko,
    orde, kezkatzeko.
    —laburrerako oraintxe
    —burutzar hau moteldu...
    —...Amets dagit, basoan
    —ta, gozorik, hileta
    —berrehun mila lorek...
    —tximirritek ehortzi
    —ta hilobia, lasaki
    —Irakurle guztiok
    —zurrungaka lorik?
    —Nere neurtitzok horrein
    —lo erazle bizkorrak
    —Beraz, gabon, gazteok...
    —jas!... nola burutu?...
    Ohe-asmatzailearen
    onez agindutako
    —Gizagaixoa... noski,
    on hutsa bide zanez,
    —zeruan ahal dago!
    —alegia, izango.
    —Gauzok hala dirala,
    —gurea biharko...
    —Atean euri hotsa...
    —haize zotin luzeak...
    —Agur... Da... gi... dan lo... o... o!...
  • UDAZKEN   (1926)
    Osto igar bat aizeak
    —biali dit leioraño...
    —dakar giza biotzaganaño.
    —erbesterutz baidiyoa...
    —lagatzen dute giza gogoa.
    —Ez bekit biotzean,
    —Yauna, osto oririk yausi!...
    —Ez, iñara taldeok,
    otoi!, neri gogotik igesi...
    —betiko nere gogoan,
    —eskeintzeko loreak ditzadan!
  • NESKATX URDIN-JANTZIA   (1927)
    —arki dut basoan.
    —yantzita ziyoan.
    —begia areago:
    —alakorik itsaso
    —barean ez dago.
    —Begi eder-goseok,
    —iñon ezpaiditake
    oretua, iñolaz,
    —loreil-laño goiztar ta
    —marrubi odolaz.
    —bezin su zolia
    —Egun-ek biztu dio
    —yorik illedia.
    —Aren oñek ikutzen
    ote dute lurra?
    —Ezetz diot: ezpaita
    —Billuzik zan basoa
    —negu ondarrean,
    —usaiez yoria,
    Orriz orri yazten da
    —basoa, gozoro...
    —Sarri-sarri, gero.
    —(maitari goiztarrak)
    —munkatu du basoa,
    —Emazte ezkonberria
    —dala uste basoa...
    —Aren par gozoa!
    —dirdirak yosia...
    —Ustez, ur orlegiak
    —nituan oñean,
    —izarrok ziralarik
    —lillurak sortua!
    —Goien urdiña nuan,
    ostoak xˆtua;
    —bˆan, berriz, urrezko
    —yarioz argiak
    —belarrean oi ditun
    —begibil zoliak.
    —Marmarra dabil goien,
    ots ezti dan igerri,
    —Bat-batez, eun txoriek
    —bira, baña... iñon ez!
    —Non da, non da sorgiña,
    —basoak maitea?
    —yo aren bidea.
    —Yoana zan... Yoana,
    —neri, biotzean,
    —yosi ondorean...
    —neskatx tankerakoa
  • BULTZI-LEIHOTIK   (1929)
    Oi, lur, oi lur!
    Oi, ene lur nerea!...
    Oi, goiz eme
    —parre gozoz ernea!...
    —Arto musker,
    —ale gorriz
    oro laino
    —urrez oro
    —soroan zut:
    —bejondeizula zuri!...
    —gurazko aberria,
    —doa zoro
    Oi, ene lur,
    —beheko behar goriak
    —soro, sagar, mendiak!...
  • URTE-GIROAK ENE BEGIAN   (1930)
    ong> IV
    ONDARGORRI
    — Azaro-lˆna
    ong>
    —Uda —suzko itsaso— baitut ibilli
    ondoaz legorra yo dit emeki:
    ondarreta bat du, soil eta gorri.
    —(Itsasoak bai baitu, urrun-ertzean,
    —urre gorizko bidegoenean,
    —legor bat —odol uts iñularrean—
    —Eguzki nondik sar atsedenean...)
    —Aingura bota dut Arratsaldean:
    oña dut ezarri Udazkenean...
    —Berriro igo nauzu ene mendira,
    oroigarri zƒrrei maitez begira...
    —untza dago oraindik, nagi, loretan.
    Or-emenka, lore zimel gañetan,
    —ingumak ari, gozo-miazketan...
    —Mitxeleta gorri, zarpil egoak:
    —maitatzeka atsotu diranetakoak.
    —Kemenak uts-eta nekez bainoa,
    —zalantza dut zƒrtu naizelakoa...
    —Udazkenak aulagotzen dit atsa,
    orbelak ozenagotzen oin otsa,
    —aldapak larriagotzen biotza...
    —Arru bˆra itzuli nago. Ixurkia
    —basoz ta garoz yantzia:
    —noizbait orlegi, gaur nabar basoa;
    —tarteka gorri garoa.
    —Lurraren azala erdoitua da,
    —ala dut odola begietara?...
    —lurrari daragio ots negartia.
    —Larreko xomorro ozenen zantzurik
    —ez da iñon. Aspaldidanik
    —ixil zen olerkari yaun Kilkerra:
    —Ta zuek, nora, txoriok, saldoka
    —zoazte, iraduz urrundu bearka?
    —Adiskide Urretxindor il zaizute,
    ——egoak ikara—
    Oi, zein dan ituna
    —Giroen argia galtzerakoan
    —lˆn oiartzuna dut ozen gogoan.
    —Iru giro izanok, nik dei-ta atozte:
    —nork-zeren saria ekardazute:
    —batak itxaro, besteak berbizte;
    Oro bear zaitute ene biotzak,
    —Lˆn-min baidamada neurtitz zƒrren otsak
    —Ikus bezat, Yauna, bein ta berriro,
    otalore eziñegona...
    —Bekusat sagasti gazte elurgiro,
    —udalˆn sortoge dana.
    —Ikus bitzat arako irusta sallak
    —eskuan ditutela ardo txanbillak.
    —Entzun bezat iñoizko olerkaria,
    —Yainko-muñogañetara baño lˆn,
    —urrezko itsaso bebilt urduria,
    —Ta udazken atsarreko goiz batean
    —esnatu nadi Yainkozko Betean!
  • PARISKO TXOLARREA   (1930)
    —Txolarretxo, txolarre,
    —Paris erdikoa:
    —Bourse-ko iskanbilla
    —(gizon zoro batzarre)
    —ez ote naikoa
    —i izutzeko, axolakabe biribilla?
    —Farol itzali baten
    —etorri aiz txuxen
    —apur ostu bat yaten:
    —Salto banakin, begi
    —gabe, baator bˆra;
    —ez, alearen ordez, yasotzera azala.
    —Kafetxean bainago
    —zer egin hoberik
    —(ezer ez gogarago),
    —zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik?
    —Leioak lauso dira,
    —antzo. Barrenean,
    —giroaren arira,
    —loxustak egiten
    —morroi mantal-zuriak daude bazterrean.
    —Begira, bˆtik gora,
    —berriz txolarrea.
    —irentsi du, gerora
    —Esku —?— peko guri bat boteaz... an tziak!
    —Parisko txolarrea:
    —nere erriko batez?
    —Azalez, soin arrea;
    —kideago zaitezten... eztakik prantsesez!
    —Kanpantorre xƒrrean
    —Tuileri goitarrean.
    —Egingo nuke, bai,
    —angoa lotsa ezetz onuntza banekar.
    ostera, gizona
    —bai txori baldarra!
    —bebil andik onƒ:
    —etxez kanpora beti duk baserritarra.
    —ain lotu ta arlote,
    otoi nizun zerua,
    —gizon baño naiago nukela txolarre.
  • EUSKO BIDAZTIARENA   (1931)
    ong>BIDAZTIAR-DEIong>
    —Aberriaren abots eztia,
    —gogamenaren ezkon xuria:
    —atorkit geldi-geldia,
    —uztagun, aldikoz, Euskalerria.
    ong>LARRE-LOREong>
    —Eder aunagu, mintzo yoria,
    —eder, benetan, garoz yantzia:
    —larre-loretik eztia,
    —basotik euskal mamia,
    —laster sortzen ƒl duk, Olerkaria!
    —Ta, ala Yaunaren gogo baledi
    —nik gogo dudan bezin gartsuki,
    —euskotar azal ta mami,
    —gure erriaren olerki
    —garaia, norbaitek lˆnbailˆn begi!
    ong>ORO-MINTZOong>
    —Baña nik, izkuntza larrekoa,
    —nai aunat ere noranaikoa:
    —yakite egoek igoa,
    —soina zƒr, berri gogoa,
    —azal orizta, muin betirakoa.
    ong>AMETS BIDEETAN BARNAong>
    —arroki; ezpaitun ezer
    —Gogamenaren ezkon ez antzu,
    —ezteiondoko bide diñagu.
    Otoi, Yauna, ibilgo-buru,
    —Itsaso bare, zelai urdiña,
    —goizaldea duk sorgiña!
    —Ur zabalean oial zuria...
    —Zuaitz arrotzen azpia,
    —eun oztiñek itzalia!
    Or bide zetzan Gerbault bakartia...
    —Lekaro zabal lurraren gerri,
    ondardi kiskal eriogarri:
    —aidean baso ta iturri:
    —bertarañokoan ondarra gorri!
    —Dagigun arraun Izotz-errira,
    —amaika yoan ta bira
    —eskuan arpoia, soñean zira!
    —Legorra zuri, beltz itsasoa:
    —izotz bat untzi gure ibilgoa...
    —Bakarte yaungoikozkoa!
    —Xoil, egazti bat diyoa
    odeien senide, zabal egoa...
    —Kanta ditzagun ango gau luze,
    —ango illunabar su gorriz bete;
    —gizonek elurra aterpe,
    —zorapenezko aruntz-onuntza,
    —sal-eros ekurugaitza,
    Ortzi oro ta egute oro
    —yaso, ikus-ƒla, ta abes gozoro...
    —Apaindu zernaitarako:
    —agi gai adirazteko
    —gizaki guzien alderdi ta asmo.
    ong>GURENTZAong>
    —Ta, bˆko gaiok agor-ezkeroz,
    —Iguzki-k ezin urtuzko egoz
    —(Ikar-ek ez bezelakoz)
    —goazeman zerura igoz,
    —izar urdiñetarañoko asmoz!
  • ASABA ZAHARREN BARATZA   (1931)
    ong> Iong>
    ong>Atarianong>
    —huntzadun hormek hesia
    —Hotzaldi zoro baten itzuli
    —joka nagokik atea.
    —Joka nagokik atea
    —ate gorri zurezkoa
    —marraskiloek bide bihurri
    —Bai bainun amona xahar bat
    —zazpi begiko baratzai
    —deadarkari iaioa
    —Bizi ote dut gaixoa?
    ong>IIong>
    ong>Sarreraong>
    Oroipen txoriez zeuden
    —hegoei eragin ziten.
    —Nigana datoz, nahasian...
    —Barru-muineko gauean,
    —su itzalitzako zaharra gar gorri
    —Belar gaiztoak jan ditu
    —bide gaineko mahastiak, eta
    ortziak peitu du iguzki.
    —Urte joanen zitala!
    —lehenera nork lekardake?
    —Zabal-naroa nuen baratza,
    ong> IIIong>
    ong>Lehenaong>
    —amona: alderoka dator,
    —begi galduak noranahi...
    —Heriotzak dakar besalagun,
    —Amona, zatozkit, otoi:
    —biloba laztan ezazu,
    —esan zadazu &laquo;biloba!&raquo;
    —Hitz hori, soilki, zaharrak dit ondu,
    —ardoa ohi dun bezela.
    —aita dei, ta ama;haurtzaroko
    —Zaharrez birrumetu danez gero,
    —menbeko darabil lehenak.
    —Errukarri! Lausorik du
    —Nonahi aldiaren sitsa!
    —Zuka, zoroki, mintza zitzaidan,
    —zaldun arrotza bainintzan.
    —begi-begira dagokit.
    —Gero, geldiro: &laquo;Nor zaitut?...&raquo;
    —gogoan besterik ez dut!
    —nahiez bereak, diotsat:
    —&laquo;Billoba nauzu, zaharrena...
    —Zure marrubi gorriak inoiz
    ostutzen ohi nituena...&raquo;
    Oroi ote?... Begietan,
    —iragan zuelakoa.
    —Burua igurtzi zidan astiro,
    —esanaz: &laquo;Zu...? Zu...? Gaixoa!&raquo;
    —hil-zaharrei hoska, negarrez,
    —heriotzaren egarri...
    —Bizitzearen hondar aleak
    ong>IVong>
    ong>Orainaong>
    —Ta, hara, bidean, baldarño,
    —muttiko bat guregana:
    —hark birbiloba, nik seme.
    —Ikus amonak, bertan gelditu,
    —ta haren eztizko irribarre!
    —Laztan du, pozak zoratzen:
    —&laquo;Hi haut, orain hakust ongi!&raquo;
    —diotsa, &laquo;Hi haut, bai, "Holako"!...&raquo;
    —burutik oinetaraino.
    —Lehena zegoen orainaz
    —ele gozoka. Bitsuok
    —mintzo beraz ziharduten.
    —Ene asaben lokarri zaharra
    —Jaunari zor, ez zan eten!
    ong> Vong>
    ong>Etorkizunaong>
    Ordun eguzkiz jantzi zan
    ordun, zuhaitzak igaliz
    ordun baratza leheneratu zan
    —mugak berriro zabaliz.
    —Ta lehen ikusi gabeko
    —zuhaitz berri bat zegoan
    —ezinilkor egin ditu.
    —Nire Tabor-mendi: nire
  • IZOTZ-ONDOKO EGUZKI   (1931)
    —Izotz-ondoko eguzki,
    olerkariak noizpait
    —iri goratzarre.
    —Emeki duk itxaroz
    —larreon batzarre.
    —Bˆtik nator, ibarrak
    —izoztuta utziaz.
    —Mendia yaiez dago
    —urrezko yantziaz.
    —gozatua baitu gaur
    oi du zoro ozena;
    —udƒk, aragikoia;
    —negu-gau ozkarbien
    —izotz-ondorena
    —Bai baitator urrundik
    —Gabonetarako
    —elurpe du oro;
    —etxeko sutondoan
    —bixkortu ezkero,
    —parre antxa gozo!
    ogean: erio
    —luzatzen ario:
    —maiteak yario:
    —ain ezti dagio!
    —Sagasti salla lotan,
    —zelaiek, orbelpean,
    —ametsetan Orril;
    —txori gaxoei aztu
    —aizeñoa lillurak
    otxanduta dabil.
    —gorantza yarriak;
    —guzien ondarrean
    —laño urdin, begiak;
    —izotz-arnasa, agian,
    —zernai tauparazteko
    —men zoragarriak.
    —Ezkerralde Orexa,
    —eskui, Altzomuño;
    —nonai euskel oiartzun
    ortzimugaraño...
    —lañotan daudeño!
    —Dabesagun, lagunok:
    —geroak ereño!
    —Aran ta muño gañez
    —euskotarren zaindari
    —koskak elur-dirdaiek
    ortzian geldia.
    —Yondone goiangeru
    —garalle goitarra,
    —gure arazo latza
    —artarako, nagusi
    —ire bidez dotoigu,
    —Izotzak estali zun
    —mintzo ozenak zabaldu
    —Itzal-zokondoetan
    —lore, izotz-bitxia;
    —Izotz-ondo. Neguak
    —muñoak malladi.
    —goraño badadi,
    —izozpetik eguzkik
  • ETXEKO KEA   (1932)
    —Airean eder usoa,
    —mendi-mendian pagoa...
    —Etxe gaingorriak emana
    —kea dun ederragoa.
    —ai nire poza!, huraxe baita
    —Aurki, aldean, oiloa
    —maldan etzinik soroa
    —etxe zabal teilagorria,
    —aurrean intxaurrondoa...
    —Han dun bero, ta han dun bizi
    —Han, haur jolasen garrasi
    —Gauez, sutondora bilduta
    —eguneko lanen sari.
    —Nireganago, maiteño
    —aurki bata bestereino.
    —Amets!, inularreko izarra
    —zeruan piztu dedino
    —indi-oiloak sailean...
    Ortzia bezin urdin, kea
    —Leihotik, hogei baserri
    —susmo ninan zeru goxoa
    —keok ote zen egina!
    —Maiteñoa zait hil atzo,
    —aretoan gorputz dago.
    —Leiho zabaletik mendia
    —haizeak eguzki giro.
    —Airean eder usoa
    —mendi-mendian pagoa
    —etxegainetan ederrago
    —biziaren ke mordoa.
    —herio-hondakin zalea
    —zerraldoa dagon etxetik,

 

Lizarralde, Pello   —1956—

  • «TRIXTEA DA» ESAN ZUEN   (1978)
    —&laquo;Trixtea da&raquo;, esan nuen...
    —ikasgelako zoko
    — esparadrapoez
    — hormetatik
  • HORMA ZAHAR HOIETAN   (1978)
    —horma zahar hoietan
    —eta goroldio hori
    —hilzori astuna
  • HEMENTXE NATORKIZU   (1978)
    —hementxe natorkizu eskuak
    —neure gorputzeko zaparrada
    —mozkor gaitezen ttantta
    —epel hauk ez baitira malko
    —gorriak
  • ITZALA ZAPALDUKO DIZUT   (1978)
    —Itzala zapalduko dizut
    —zuhaitz enborretan lokartzean
    —&laquo;gu ere
    —ederrak hartutakoak gara&raquo;
    ozpin ttantta aterako zait
    —botako dut
    —gauean berriz ohean iadanik
    —katuak sartuko zaizkigu
    —aste eguneko zapata ilunetan

 

Lopetegi, Joxe Mari   —1875-1942—

  • ASKATASUNAZ   (1931)
    —Zer buruzbide bihotz gabe
    —zer gizontasun neurri gabea
    —zer zentzu gabeko ergela
    —zerk garabiltza honela
    —zer itxuretan anai jatorrak
    —zer esan nahi du jarraikera honek
    —Nun gertatu da honelakorik
    —besterik ez dan tokian
    —Askatasunaz gaudezelako
    —lau lagun aruntz joan ginan
    —gure barrengo fede leiala
    —aitortutzera hitz bian
    —guztiz modu itsusian
    —lepotik ito nahiean
    —udazkenean nola enarak
    —modurik okerrenean
    odolean ezin irukirik
    —beldur ziraden bihurtutzeko
    —norbait gure esanean
    —Garate jauna Bergarakoa
    —euskaldun jatorra berez
    —euskalduna bai ezkerrekoa
    —heldu zioten zamarretikan
    —Santakruz zanan odol beretik
    —Aita Inazio sortu herrian
    —bihotz onekoak daudez
    —Gomendio zan honen laguna
    —jaun on bat oñatiarra
    —hotzikan gabe laja diote
    —gizajoari bizkarra
    —tira ta bultza hautsi zioten
    —soinean zeukan zamarra
    —ekustearren zeinen pizkorra
    —Askatasuna indartutzeko
    —ez dago kuadrila txarra
    —Mila baziran lau zatitzeko
    —ez al da lotsa euskalduna
    —Modu horretan baldin badabil
    —maltzurtzar bihotz-astuna
    —bide hortatik ez da etorko
  • EKAITZA   (1936)
    —egun beltz ta pozoitsua
    —ezagutzen zan bazatorrela
    —tximista gaixtoan sua
    odol gorrituz gainbehera hazi zan
    —ujoldero Bidasua
    —Atzera eginda galdua zagon
    —gure herri dohatsua
    —beragatikan burua gora
    —hegazkitzarrak bonba goitikan
    —nonahitik kainonazua
    —bazatorren balazua
    —bizitza hain erosua
    —gerez izan odoltsua;
    —aberatsaren merioz dator
    —hemengo nahaste osua
    oinpean beti iruki nahiak
    —langile edo behartsua
    —hamaika amak negarrez dio:
    —Gurdi burnizko gudako eginak
    —aurreratzen zan nola sartzen dan
    —ardi tartean otsua
    —gure inguru osua
    —zerekin gogor eginik guk ez
    —nahiz izan bihotz jasua
    —hamaika amari gogotzen zaio:
    —Iretsi nahirik nola enarak
    —berrogeita bost egun honela
    —Irungo herri zoragarria
    —hamaika amari ahaztuko ez zaio:
    —beren laguntza zeukatelako
    —militar gaizto faltsua!
    —bekaizkor ta xitaltsua
    —aurrera goazen alkarturikan
    —Ama Euskadik lagunduko du:
  • GEZURTIENTZAT   (1936)
    Ordu biak laurden gutxietan
    —azaroaren zazpian
    —pinpi ta panpa kainonazoak
    —Irunen ta Hondarrabian,
    —zer ote ziran hainbeste soinu
    —hobetoxeago entzuteko
    —hobetoxeago entzuteko
    —itsasertzera joan ginan.
    —Bi andrek leihotikan
    —Madrid hartu zalako
    —soinuak zirala.
    —Hoik uste zuten zala
    —kanpantorrera joanta
    —ezkilak jotzea.
    —gezurra zala soinu hauekin
    —haien aurkako jendea bildu
    —haien aurkako jendea bildu
    —hori zala behar zuena.
    —hurrengo goizean
    —Irun ta Hondarrabitik
    —zenbat joan zi'an?
    —Hoik uste zuten zala
    —kanpantorrera joanta
    —ezkilak jotzea.
    —Atabalakin tanborra joaz
    —gizon bat deika atera
    —Seietan musika soinuakin
    —goazen guztiok dantzara
    —Mondragoi ere gurea da-ta
    —Mondragoi ere gurea da-ta...
    —Gizona, zer ari zera!
    Orain erdi gordean
    —zokoan hor daudez
    —erdiak erotuta
    —nora joanik ta
    —nora joanik ez.
    —Hoik uste zuten zala
    —kanpantorrera joanta
    —ezkilak jotzea.
    —gezurren modu txarrean
    —horrelakorik ez da egiten
    —gizon zintzoen aurrean.
    —Espainiako lurrean
    —Ez daukazute ezkillak jorik
    —ez daukazute ezkillak jorik
    —Madriko kanpantorrean.
    —Harritzen naiz gauz hori
    —burura etortzea
    —eta hoinbesteraño
    —gizona erotzea.
    —Hoik uste zuten zala
    —kanpantorrera joanta
    —ezkilak jotzea.

 

Lopez Gaseni, Manu   —1961—

  • ERRUDUNTASUNAK
    (Variations)
      (2018)
    —Kristau jaio ninduten
    —jatorrizko bekatuaren jabe.
    —&ldquo;ni bekatariau...&rdquo;.
    —Gizon hezi ninduten
    —desorientazioaren desgaraian.
    —Errudun generikoa
    —&ldquo;barka, Simone...&rdquo;.
    —Europar egin ninduten gero
    —amestutako lurreko herritar.
    —Errudun geopolitikoa
    —&ldquo;barka, Franz F...&rdquo;.
    —Sexu joerarik arruntenak
    —aukeratu omen ninduen.
    —&ldquo;barka, rainbow community...&rdquo;.
    —Gizon hetero kristau zuria,
    —erruduntasunak josia.
  • LANDSCAPE   (2018)
    —inbasio bat:
    —Euskal poesia
    —txoriz beterik dago
    —xoriñoz mukuru
    —edo Artze eta Atxagarena
    —Laboa tarteko.
    —Txolarreak, usapalak,
    —kurloiak, kardantxiloak,
    —arranoak, kalatxoriak,
    —Diaz de Herediaren ironiak...
    —Ez errua egotzi amerikarrei
    —Poe maisuari
    —Dickinson sakonari.
    —Txorigabetu dezagun
    —euskal poesia.
    —Txoririk gabeko poesia
    —Zozoak beleari...
  • ROY BATTY-REN ERARA   (2018)
    —Sekula sinetsiko ez zenituzketen gauzak
    —ikusia nago:
    —Su-garretan zeuden zarama-ontziak
    Oionetik harago.
    —Legutianoko Atean
    —Gaonatik hurbil.
    —eta beste asko eraikitzen
    —Europa deritzan ezlekuan.
    —Golfe de Gascogne
    —eremuko
    —Lehendakari sozialista bat ikusia nago
    —Une horiek guztiak
    —denboran galduko dira
    —malkoak euripean bezala.
    —Amaiera baino lehen
    —esateko ordua zen.
  • EGIAK IREKI ETA   (2018)
    —poz aurpegiak ikusten dituzu.
    —Betierekoa zirudien gaua
    —normaltasunera ohitzen saiatzen zara.
    —berreskuratu duzu, behingoz.
    —Zirriborratu zenuen proiektu hura
    —Ezinezkoa da
    —behinola izan zinen pertsona
    —berriro izatea, tamalez.
    —Gaixo egon denaren gogoa

 

Lopez-Mugartza, Juan Karlos  

  • ZIPRISTINIK GABEKO GAU LASAIETAN   (1993)
    —Zipristinik gabeko gau lasaietan
    —basamortuak ixilik izaten dira
    —dunetako barne beroa hezetu eta jainkoaren zazpi izpirituak
    —galaxiek esne bideak botatzen dituzte orduan,
    —ezti eta bolia
    —une berean, beste latitude bateko kale errautsuetan
    —aingeru erori gazteen sumina itxoiten dute
    —hareetan, eguzkia, hegohaizea eta sargoria sentitzen delarik,
    —eremu mingaitz eta zauritu orotan bezala
    —eta basamortuetako biztaleen bihotza sutan jartzen da orduan
  • ITXAS ZABALEKO MARIÑELEN ABESTI LAZKARAK   (1993)
    —Itxas zabaleko mariñelen abesti lazkarak
    —ailegatzen zaizkizu olatuen zurrumurruarekin batera
    —brankako gazteluan
    —lermarik gabeko birjina desloratugabea
    ozeanoetako uhinen gainean, belak haizatuak daudelarik,
    —itsasaldi honek bukatzerik ez izatea nahiko nuke
    —bainan zuk, irriño bat agertuz eta ameslari zerumugara begira,
    —lehorrean ibiliz ibili izerdiz arituko naizela ongi dakizu
    —halere, oraingo oin garbiak zikinduko zaizkidan arren
    —atzean utziko ditudan oinhatz sakonetan
    —gaurko fidantza berbera izanen dut zuretzat gordea
    —eta gaueko bero usuan, izarren argitan
    —nere zaurien gorritasun urtua harrotu eginen da
    —kostaldeko bazterretarantz zugana naraman kresalaren gaziaz
  • IRAILEKO OIHANEN ARTETIK DATORKIT HAIZEA   (1993)
    —Iraileko oihanen artetik datorkit haizea
    —nere amets gaiztoen irudi aldakor eta krudelek
    —utopien herrira itzultzeko behar dudan odola
    ohostu didate gaua bezain ilunak
    —sineskaitz eta bihozgogor bilakatu naute
    —arma hotsaren usain ustela
    —ziegetan elikatzen den heriotzarena
    —azken urteetako nekeziarekin bat datoz
    —begi gainean daukadan lokarri beltza
    oparitu didate
    —izan nahi nuen, bide honetan, lehena
    —iragan egunen joan etorriek
    —egiaren frankotiratzaileen su epelaren azpian
    —eroso sentitzen
    —eta ahaztu egin zait, saldu, dagoeneko,
    —gizakiaren itzal haundian noizbait izan nuen itxaropena
  • EZAUGARRI FISIKO EZBERDINEK ZERUAREN GARDENA   (1993)
    —Ezaugarri fisiko ezberdinek
    —birsortu nahi dute
    —sutegian eragindako mailuaren kolpeaz
    ortzearen kalitate ezberdinek, ordea,
    —burniaren oihuaren goria erakutsi
    —eta oroitzaren atalasea gainditzen dute
    —lanbroa bezala

 

Lujanbio, Jose Manuel, Txirrita   —1860-1936—

  • ANTXOKO HUELGA   (1919)
    —huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;
    —buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
    —guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;
    —beti gogoan izango degu bizirik geran artean.
    —Bertso berriak jartzera noa, nahi dituanak ikasi,
    —asuntu hori onratu gabe ezin nezake nik utzi;
    oiartzuarrak Antxo aldean ez gaituzte nahi ikusi,
    —txori batzuek joan diralako kaiolatikan igesi,
    —Huelga hortan eskatu ziran lau kondizio berriak,
    —bainan ez ziran horko maisuak Oiartzundik etorriak;
    —iduritzen zat ote gauden gu libru berdean jarriak,
    —lehenago alde genituanak kontra ditugu erdiak,
    —artzai gaiztuak diran tokian pagatutzen du ardiak.
    —Portu hartako kontratista bat gizona balientea,
    —Goiarritikan etorria da, euskaldun korrientea;
    —urte batzuak baditu baina gorputza dauka tentea;
    oiartzuarrak badadukagu horrentzat borondatea,
    —San Estebanez fiesta da eta nahiko genduke joatea.
    Oiartzuarrak ez diote egin jaun horri ustez gaitzikan,
    —beraren kontra ez degu esan tokatzen ez dan hitzikan,
    —pasa diranak esplikatzeko ez dadukagu lotsikan,
    —begiak balak baldin balitu tirako luke pozikan.
    —Mualla hortako kapataz batek propina asko hartzen du,
    —berari zerbait eman ezkero lanean azkar sartzen du;
    —neronek ez det ikusi baino jendea prankok esan du,
    —erregaliak izugarriak nola dituen izandu;
    —badauka zeinek gobernatua nahi balin badu gizendu.
    —gizona zail da ezagututzen pruebak ikusi artean;
    —&laquo;Tori oiloa! —esanaz joan zan aurreko egun batean—;
    —ardo-puska bat ez da paltako horren iztarrak artean&raquo;.
    —Lana aguro agindu zion sartu zanean atean.
    —Inoiz suertez jartzen bazaizkit gizon horiek aurrean,
    —alde artara begiratzen det triste ta gogo txarrean;
    —ardi gaiztoak pagotxa jaten, onak goseak larrean,
    —gauz hori bera pasa zitzaigun Karlosen gerra zaharrean.
    —Leku askotan ikasi dute Antxoko jornalen berri,
    —ta berak ere adierazten hor dabiltza herriz herri;
    —Irundik eta Hondarrabitik jende asko da etorri,
    —beste batzuak abisatuta Goiarritikan ekarri;
    —hemen dagona ez da besterik: bengatu nahia elkarri.
    —Zelebria da gizon batzuak egin duten ajustia,
    —lantegi horren segurantzia ez dute gutxi kostia;
    —gero 're hoiek ez da komeni edozein modu uztia,
    oiloarekin etorri zan bat, solomuakin bestia;
    —nik ere pozik jango nituke, jenero txarrak ez di'a.
    —Nola presari eragin eta pasatzen dan ugaldia,
    —hala berean kanpotarrakin bete da Antxo aldia;
    —gu lanik gabe honla uzteko hoiek zeukaten zalia,
    oiartzuarrak bestiak baño eskasaguak al di'a?
    —gure gorputzak hargatik daude honen estadu onean;
    orduan bainan eskasaguak orain ez gaude lanean;
    —edozein burla egiten dute komenentzia danean.
    —Usteko zuen horren kontuak ez ditugula jakindu,
    —bestiak baino aldrebesago hutsa ikusi bagindu;
    —gure kuadrila hasarre dago, askok bihotzean min du;
    —Pasai San Joango oilojaleak azio txarra egin du.
    —Altza gaineko beste gizon bat dabil Antxo inguruan,
    —eskirolakin unitu eta altueneko graduan;
    —gizonez gizon jarri zaitezte oiartzuarran onduan,
    —zein dan langile balientea ikusiko da orduan.
    —Horren idea zer izango zan aguro nion igarri,
    —bere galoiak gora altxatzen enpeinatua da larri;
    —atzo gizon bi hizketan zeuden, atenditutzen naiz jarri,
    —sujeto horrek zer egin duan esan zioten elkarri:
    —&laquo;Biba euskera!&raquo; maiz oihu egin, kastillanuak ekarri.
    Oraingo hontan izandu dira asunto izugarriak,
    —bainan gugatik ez du merezi desonratzea herriak;
    —gusto duanak ikasi bitza hamasei bertso berriak,
    —muallan lanik ez zeukan eta Trajinos Beltzak jarriak;
  • NORTEKO TRENBIDEARI   (1931)
    —Naparroatik ardo-karraio itzai asko zan ikusi,
    —prankok bazauzkan idi koskorrak beren koilare ta guzi;
    —zurezko ardatzak lumerarekin ahal zan maizena igurtzi;
    —denbora hartan Pantorrill zuten karreteroen nagusi.
    —Garai hartako itzai koskorrak ongi zebiltzan lanean,
    —Gipuzkoan da Bizkai aldean ta Euskalerri danean,
    —gorputzak bapo gobernatuaz edanean ta janean;
    —akabo hoien jornal-bidea trena etorri zanean.
    —gehientxoenak saldu zituzten idiak eta karruak,
    —esanaz: &laquo;Horrek jetxiko dizkik goi hoitan diran arduak&raquo;.
    —Garai hartako haien abarkak ziran basurde-larruak.
    —Mila zortzirehun hirurogei ta zazpigarrengo urtean,
    —lehenengo trena ikusi nuen Espainiako partean,
    —bide pixka bat bistan pasata inoiz sartua lurpean;
    —perra berriak erantsi dizte handikan orain artean.
    —Modu horretan jarri zuenak Norteko ferrokarrila,
    —gizonik ezin hasi liteke zaldi hobearen bila:
    —goizean irten Irundik eta iluntzerako Madrila.
    —Danak alkarri lagun zaiogun ilundu gabe kopetik,
    —indar haundian dihoala 're gelditutzen da kolpetik;
    —inor ezertaz behartzen bada Donostiara Madritik,
    —izugarrizko adelantua jarria dago Nortetik.
    —Linea horrek badauka zenbait tunel, zubi ta errio,
    —bi biderekin ipini dute sekulan baino berri“,
    —eletrikako indarra eta hoinbeste guardarraio;
    —gau eta egun gelditu gabe beti zerbaiten karraio.
    —Trenera lasai balihoake eginagatik zahartzera,
    —igo-bideak ederrak dauzka, kotxean aixa sartze'a;
    —hamar legoa bide pasata ordu beteko etxera,
    —lehengo segunda bezin ederra dago oraingo terzera.
    —Eseri-alki ederrak eta beste gauza bat on-ona:
    —ezertarako behartzen bada kotxe bakoitzak komona;
    —lehengoan hantxen ikusi nuen larogei urteko amona,
    —frantzes euskaldun buru-zuri bat, Bentaberriko Moñoña.
    —Karbonerarik ez dute behar, fogonerorik hain gutxi;
    —hor behar dana: begiak ernai eta llabiari eutsi;
    —Gizon abila zan eletrika sortu zuen maisu hori,
    orain indarra leku askotan kendutzen zaio urari,
    —garai batean merke zan baino gaur balio du ugari.
    —Honla esanaz ur irakinak egiten zuen negarra:
    —&laquo;Prezisua al da beti kalderan kiskaltzen egon beharra?
    ongi miatzen baldin banazu hotzean badet indarra&raquo;.
    —Berari be'ira jarri zitzaion zabaldurikan besuak,
    —arrazoi hori ontzat hartu du eletrikako maisuak:
    —&laquo;Badakit zure gau ta egunak dirala lastimosuak,
    —hori egia esan badezu itzaliko di'a suak&raquo;.
    —Nere munduko jakinduria izan da oso azala,
    —Jangoikoari eskatzen diot arren argitu nazala;
    orain ur hotzak dabilki trena lehen irakinak bezela.

 

Madariaga, Juanra   —1962—

  • ITAUN LUZEAK   (1989)
    —Zerendako izar zuriek dute
    —horren biziki izarniatzen
    —zulo gardenetatik,
    —elur malutak barreiatzeko ezpada?
    —Zerendako marinel zaharrak du
    oinazpiko lurra segretuki desiratzen,
    —bortuan ilunabar orotan
    —itsasoratzea gutiziatzen duela
    —senditzeko ezpada?
    —Zerendako ustegabeko heriotzak ditu
    —eta bakartasun iraunkorraz
    ohartzeko ezpada?
    —Zerendako enbat urdinak du
    —horren hiroturik oldartzen,
    —noragabeko untziaren
    —belak itxaropenaz
    —haizatzeko ezpada?
    —Eta zerendako dira azkenean
    —aita, ama eta itxaropenaz beteriko belak
  • POETAK ZIRELA   (1996)
    —Eta gero itzuli ziren gerlariak bidaia luzeetarik,
    —deus ekarri barik, deus jakin batik, lekat eta flakatuago
    —eta zaharkituago zetozela.
    —Ibiliriko herrien mirakuluak guztien ahotan zebiltzan,
    —hango paisaiak eta elezaharrak.
    —Erran zuten erleek hostokatzen zituztela loreak maitemindurik baileuden,
    —polenarekin gaztelu horiak eraikitzen zituzten artean.
    —Eta saiak arratoi zaharren hegazkinak zirela,
    —hil-etsian daudelarik familia ikusi nahi baitute azkenengoz.
    —azukrez ere bai, eta gailurretarik jausiz geroz ezinezkoa zela pastel bat ez egitea.
    —Bertako zaharrek ezagutzen zutela munduaren jaiotzea,
    —hantxe baitzeuden eserita mundua apenas pilota ttipi bat bezalakoa zenean.
    —Neguko gau hotzetan ikus zitekeela nola zeruko izarren
    —umeak ahoarekin hartzen saiatzen ziren artean.
    —Baina harrigarriena, ez zekitela zer ziren malkoak
    —zertarako bailo zuen tristurak, non zegoen infinitoa,
    —noiz asmatu zen heriotza eta zer zen noraeza.
    —Erran zuten arerioa leku orotan fineziosa izan zela,
    —ezpainetatik, bihotz oneko poetak zirela.
    —Harrezkero zer diren malkoak, non dagoen infinitoa
    —eta horrelako gauzak baino ez dituzte galdetzen
    —erabat erotu ez diren gure gerlariek.
  • BADAEZPADA   (2001)
    —Atzean Titicaca lakua zegoen, itsasoa bezain neurribakoa,
    —urdin distirant, antigoaleko inperioen ispilua,
    —mundu sakratuaren muga malgua. Eder zegoen.
    —Gure ezkerrean Peruko lurrak zabaltzen ziren.
    —Han ere izan ginen azal beltzezko ume irridunei gailetak
    —ematen, aguayu-ek haien begien erlantzarekin kontrastea egiten zutelarik
    —Mendi hartatik munduaren historia ere ikus zitekeen eta era berean,
    —Guk, badaezpada, elkar besarkatu genuen eguzkiaren behako solidopean.
    (Copacabana, Bolivia)
  • DOSIA   (2003)
    —Egun batzuetan behar bezala bizitzeko dosia
    okertzen duzu eta
    —zubietatik tristeziak jota begiratzen diezu
    —gutunazal, arrain, eta amodio itzuriezinaren latexari.
    —damuaren perspektibaren kontrako
    —azken antidotoaren bila,
    —eta tabernetan komuneko ateetan jartzen dituzu
    —izenak metxeroaren keaz.
    Osasun zentroetan zure izena entzun arte
    —itxaroten duzu,
    —erradiologoaren begirada transparenteak
    —irinezkoak direla adierazteko.
    —bolietan dauden abizenei
    —curriculum vitae guztiak konplitzera,
    —gorpuen dilatazioa entzutera.
    —Negar batean paratzen zara gero
    —etxeko pasabideetan galduta,
    —beste gorputzik gabe,
    —hurrengo egunaren dosi perfektua
  • EROSI MAPA   (2009)
    —Bazterretako mapa geografikoa
    —bidaia agentzia batean eros daiteke,
    —tour ederra proposatuko dute
    —desertu periferiakoetan barrena.
    —Bakardadea, nork berea batu bideari ekiteko.
    —Hegoaldera luzaturiko begirada galduak,
    —arrotzak, okerrak, absurdoak, akastunak,
    —denak dira horretan monumentu nazionalak.
    —Muturretako demonioek
    —txoriak joanak dira toki honetatik, British Airways,
    —alfonbra koipetuak baino ez ditugu zapalduko,
    —deslekuetako hizkuntza berri eta
    —paraplegikoa darabilte biztanleek,
    —arnasa hartzeko aparatuak ere
    —zaharregiak dira funtzionamenduan.
    —Atrakzioa egongo da nonahi.
    —Igo gure tranbiara eta ez duzue ordainduko
    —hemisferio honetako bitakorako poemak
    —Barneratuko zaizkizuen zantzuen artean
    —lirismo groteskoa, distortsioa, aseezintasuna, desoreka,
    —zirriborroaren erreinua, poesiaren tentsioa aurki daitezke.
    —Salgai daude orratzez zeharkaturiko hasperen bildumak.
  • KITATZEKO TENOREA   (2009)
    —Tigre guztien kolorea du zeruak,
    —gezurra da hil behar dugulako hori,
    —heriotza atari huts bat da.
    —Hirietako giltzak galdu zaizkizula diozu
    —memoria galdu izan bazenu bezala,
    —eta aterik, leihorik gabe ez dago bilatzerik.
    —Negutik dator gu barruan gauzkan trena
    —Ez goaz hiria zeharkatzen duen automobilean.
    —Ez gara, zerbait arraroa hazi zaigu barruan.
    —Amai dezagun, zainak moztuko ditugu.
    —Zeuk dauzkazu aizto guztiak.
  • HEROIAREN BORONDATEA   (2009)
    —Begiak zabaltzearen zeremonia, ispiluaren amnesia estetikoa, gosaritarako elikagaien hustuketa, armairuaren bronkitisa, arroparen sitsa, ate aurreko geldiunea, geroko paisaiaren monotonia, fosilizazioa, giltzen amarrua, itxiera baten oroimena. Kaleko farolen begirada, metroko bakardadeen inperioa, urratsen koreografia, itsasnesken aurpegiak bagoi-pezeretan,
    —Ez-denbora, ez-espazioa, giza-indiferentzia, autoen makinaria hotza, irrati eta ke toxikoen safari amaiezina, lanorduetako krispazioa, egunerokotasun bezpera gabea, diosalen bilduma, identitatearen aplikazio exkaxak, atsedenaren prekarietatea, muga eta espazioen irla, otorduko prestakuntza biokimikoa, gosearen berediktoa,
    —Arratsaldearen lehen ordu konkaboak, zeruari buelta eta buelta, eginkizun xume eta zentzubakoen zerrendatzea, ogiak, egiak. Nekeari erresistentzia, western zaharrak, tvko apopilo nardagarriak, tragediaren sobredosia, banitateen eskaparateak, hezurduraren egokitze ezina, diarioaren gaueko grabazioa, hitzen beharra eta sinbiosia. Eta azkenean, arnasa hartu, lasai biluztu, zure azken unea balitz bezala.
    —Ezkutatzeko, dena izkiriatu.
  • DENA ERRAZA ZEN GARAIAN   (2009)
    —Ledesmako barberuarengana
    —zazpi-zortzi urterekin.
    —Portzelanazko aulkiak ziren,
    —zuloak jesarlekuan,
    —larruzko buru-azpikoa,
    —Ilea moztu orduko
  • ZENBAIT DELITU   (2009)
    —nostalgiak gezurrak edaten ditu,
    —maitalerik onenak dimititu egin du,
    —ez gara berriz lehengoak izango.
    —Betiko tokietara joaten naiz,
    —maitatzen zintudaneko espazioak,
    —azken urratsak badakit nondik ekarri nauen.

 

Magdalena, Peru   —1980—

  • HARRIAK II   (2008)
    —harri bat da akaso
    —harrobitik irteten direnak
    —arimarik gabeko harriak dira
    —harri bat da akaso
    —harrobitik irteten direnak
    —harri demokratak dira
  • HARRIAK VIII   (2008)
    —egingo du zeozer
  • SAMURAI I   (2008)
    —daki samurai batek osotasuna
  • LAINOAK 5   (2008)
    —Baldin eta hutsune bat badago,
    —dena dago hor
    —Desagertu ziren lainoak,
    oraindik agertzear daudenak,
    —denak hor, hutsune urdinean, zabalik.

 

Makuso, Juan Ramon   —1961—

  • BIZITZEAK HIL EGITEN DU   (2004)
    —Barneko samindurak.
  • OINAZEA   (2004)
    Oinazea,
    —nire hezurren orrazea.
    —nire bihotzeko ezti errea
    —Begiratu eta nozitu.
    —sabelean ostatu ezin harturik dabilen janariak.
    —Zurean, zurekin, elkarrekin eta inorekin
    —izan gabe, zorion izateko beta nahi dut.
    —Izanda, ez zinateke izango
    —ez eta solaskide.
    —nire albotik inguratzen zaren bakoitzean,
    —artean gurea ez zarelako.
    —Bitartean gauaren morrontzaz jabeturik
    —besoek luzatzen didate beraien beroa
    —Noiz arte? Lekurik ez zuretzat,
    —biok elkartu eta heldu bitartean.
  • AURKITU ARTE   (2004)
    —Urrunerik pausoak
    —poliki doaz
    —Begiradak zutabe moduan
    —sakonak dira mezuak
    Orain arte galduak?
  • NORA EZA   (2004)
    —Ustezko bideak, urak
    —Hostoak, haizearen bideak
    —Maitasunaren beroak, suak
  • MAITE DUZUN HIRIAK   (2006)
    —erraietaraino, hiltzeraino
    —eramango zaitu.
    —Bidezidorra etengabeko
    —zigorra, horra!
    —meheak sortuko dizu
    —Sorterri, ez hiri,
    —ez dizu emango
    —udazkeneko orbelaren
    —ene bideko hesteak, kaleak,
  • IRAGANETIK ORAINA EZKUTATU ARTE   (2006)
    —Iraganetik oraina ezkutatu arte
    —ene Errenteria inorena zen bitartean.
    —Fabriken ke artean hiria sortzen zen
    —iraganetik oraina ezkutatu arte.
    —euriaren sare herdoilduan.
    —Ez dut odoletan eraikitako kalerik nahi
    —gorrotoaren ezpalak baino ez direlako.
    —Argirik gabeko iluntasuna zabaltzen da
    —gizakirik gabeko kale estuetan.
    —Ene Errenteria inorena zen bitartean
    —iraulia geratu zen herriko plazan bildutako
    —hiritarren izpiritu izoztuetan.
    —Hiria sortzear dago sororik gabeko eremuetan,
    —iraganetik oraina ezkutatu arte.
  • HERRIGABEAK DAUDE   (2006)
    —Ibilian karrikan itsasoratzean
    —Ez dago marrarik, ez dago geografiarik
    —Leku bat lekurik gabeko garaietan.
    —Irribarre bat ezpainik gabeko aurpegietan
    —Ustezko argia, itzala baino ez da.
  • KAIAREN OIHARTZUNAK   (2006)
    —Kaiaren oihartzunak
    —badu kaleko miraria,
    —ezintasunaren oihua.
    Oihua isilpean gordetzen da
    —paretetako zirrikituetatik,
    —hormazko leihoetatik;
    —eta enararen hegaldiak espazioaren
  • EZEREZARI LURRA EMAN ZION   (2006)
    —Ezerezari lurra eman zion
    —hirikoa ez den hiritarrak.
    —Hiriaren dolua ez da nahikoa
    —eregitako adiskidetasun antzuan.
    —Hegalik gabeko hegaldian lurreratzea
    —ametsen soslaia izaten da
    —neguko ilunabarrean.
    —poesiazko begiradak ibaiaren sorburuan.
    —Chillidaren burdina laudorioa da

 

Manterola, Gabirel   —1890-1977—

  • ZIÑESGEA   (1921)
    Oyan itsaltsuan bidekatuta
    —non dan be eztakian gizon gaxoa.
    —Gentzea galdurik dabil oyanean
    —barrengo gentzea
    —baña, geroago
    —ta, bere biotza dauko samiñago.
    —Dei atzipekoyez etsai galgarriak
    —leusinduten deutsez entzumen zoliak,
    —ta zorun bidea,
    —nondik ikusiko argien izpiak,
    —eztager iñondik itxaro argirik.
    —Eriotza deika dagola, onetan
    ozantz itzaltsua entzun dau goyetan,
    —yaso dauz begiak,
    —dis ortze danean
    —einda, zabaltzen dau poza oyanean.
    —Bideztiak baña lauso dauz begiak
    —Zelan ikusi ba, pozarren izpiak,
    —Urten nai ete dau oyan ilunetik?
    —nai nondik bialtzen izpi biziak,
    —ta gizon gaxoak
    —ziñestebakoak,
  • UDAZKEN-OLDOZKUNA   (1921)
    —Udazkeneko egun itunan
    ortzea goibel dakustanean,
    orri gustiak irabioka
    —alkarren leyan ikusten dodaz
    —Goibel yartzen yat neure biotza;
    oldozkun baltzez daukat itun;
    —poza damostan gauzaz aztuta
    —nai ez da yartzen naz oldozkun.
    —Zer dan bizitza? Gizona zer dan?
    —Irudi ontan argi dakust:
    —axe-erauntzian aldi zolia,
    orriak gizona darakust.
    —egazka doyan txoritxoa;
    —ta elbururantza arin itxasoz
    —doyan ontzi bat indartsua.
    Odei ertzean sortuta laster
    —aitz-erpin-zear igeska doyan
    —laño antzedun da gizona.
    —yayo dan lora samur, eder,
    —Udazkeneko egun ituna
    —axe-erauntzi eta orri igarra,
    —ludi ontako bizitz laburran
    —bakar-bakarrik oixe gara.
    Orri samurra, laño-lurruna,
    —auts ezereza da gizona;
    —alkartu leike poz-zoruna?
    —Bakar-bakarrik bere gogoa
    —asetu leiken goi-bizitza
    —beraganduta zorunduko dau
    —auts, besterik ez dan biotza.
  • ...........?   (1921)
    —Txoritxo politak
    —kayola barruan
    —dagoz lotuta?
    —Ez; baña otzanak
    —izan diralako,
    —gizonen eskura
    —etorri dira,
    —ta, gizon ankerrak,
    on izatearren
    —Arrano gaiztoak
    —egazka goyetan
    oro dabiltzaz?
    —Erpe zorrotzak dauz
    —burua zaintzeko,
    —eztautso gizonak
    —gaiztoak badaki
    —ba, sarri askotan
    —gizonen eskua
    —Augaitik otzana
    —gizonen artean
    —zigorpetuta,
    —gizon zuzena lez
    —Txoritxo gaxoa
    —arrano gaiztoa
    —daukozanak sarri
    —ikusiko dituz
    —ludi onetan.
  • OYANEKO ITURRIA   (1921)
    Odoldiari mosu emonaz
    —agertuten dan iturritxoak
    oyanean;
    —bere txokotik urten daneko
    —txori-agurrak pozarren dantzuz
    ostopean.
    —arpegitxoan iguzten dautso
    —ta ur garden, garbi yayoparriak
    —bere esker ona dautso agertzen
    —bidetxoan;
    —eta zertxobait nekau bailitzan
    —txokotxoan.
    —Baña arpegia txoko ertzera
    —zer ete dagon yakinguriaz
    —amildegitik doa ikotika
    —Zerbait izukor urreratu da
    —ibaira baña, gaxoa alako
    —ta, ara ur loyak barruan dauzan
    —ibai zikiñaz non gelditzen dan
    —Irudi ontan zenbat ta zenbat
    —euskotar gaste geinkez ikusi
    —Au bai tamala..! Oyanetako
    —ur garden leuna, loi dan uragaz

 

Mardo, Beñat  

  • BEÑAT MARDOREN KANTOREA   (1757)
    —Ni deitzen nük Beñat Mardo, Barkoxe Baxabilako,
    Otoitzen hait ez dizadala kantorerik hunt haboro,
    —Ez dakika ni nizala bürüzagi hartako?
    —Kantore huntzale hizalakoz düka hartzen banitate?
    —Baxabilako laurentako nihaur ez nük ahalke.
    —Kobla horren emailea ez da laboraria,
    —Zunbait markis, edo kunte, edo kardinalia!
    —Hitzaz gütük estonatzen, Museñako kuntia,
    —Zerentako hartzen dian Gaiñetarren altia:
    —Ar' eta nik ere ez diat hiretako antsia.
    —Hobe diagü bai egonik hartü gabe banitate,
  • BESTALIARRAK   (XVIII. mendea)
    —Etxebarne, Etxegoien Elixalt eta Allande
    —Barkoxera bestaliar laorak khümit dirade
    —Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
    —Bestaliarrak nahi'tinak jaon her adreza bite
    —Khümitia bezain laster laorak jaoziz han dirade.
    —Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
    —Lao gizun eta lao zamari horik zortzi aho dirade;
    —Arrathüak paseiuko aizina franko ordian.
    —Aho aoher hen jitian nur da ez lotsatzen?
    —Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
    —Lao egun Barkoxen, janak, ditinak igaraiten,
    —Haren kunpania ederrak hori dü merexitzen.
    —Heltzian plazer egiten eta juitin haboroxe.
  • ARBOTIKO PRIMA EIJERRA   (XVIII. mendea)
    —Jaon baruak aspaldin
    —Xori eijer bat hatzaman düzü Paubeko seroren komentin
    Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogun betzin.
    —Jaon barua, orai zü
    —Zeren beitüzü Mus de la Plazaren prima eijerra esposatü
    —Andere hori hirus düzü: zuri ez deizugu dolü.
    —Xedera balitz halako
    —Merkatietan saltzeko
    —Ziberuko aitunen semek eros litzazkie oro
    —Halako xori eijertto zunbaiten hatzamaiteko!

 

Mariskal, Martxel   —1964—

  • ETXE GATZATUAN   (2017)
    —erlojua tenorearen haginetan
    —koralez eta itsas trikuez inguraturik
    —lotan dagoen gaztetxoaren aurrean.
    —Inozentzia, antza, gaindiezina da.
    —Lema ez da aizkora
    —uhinak ez dira egur biguneko kapritxoak.
    —Azala erantzi nahi diot itsasoari
    —brankatik behera besoak luzatu
    —eta gogor tira egin
    —arpoi zahar guztiak.
    —Gorpu bat ez da eguzkitan
    —lehortzen laga dugun antopara
    —ez da altzoan mantendu nahi dugun
    —itsas zaldi irristakorra
    —gordintasuna mastekatzen
    —masustondoa hazten ari zait
    —eztarritik gora.
    —Hustutako borondateen ufadaz
    —badoaz hegan arrosarioak.
    —pintura altxatuko biberoen artean
    —atunaren odolaz zikindurik.
    —Eroaldiak bere mingain
    —Alferrik egiten diogu garrasi
    —etxe gatzatu honi.
    —Itsasoa usteldu egin da
    —Marmolezko sehaska
  • BERRIRO ESNATZERAKOAN   (2017)
    —belaontziak badian
    —&laquo;Denbora gehiegi zu ikusi gabe&raquo;
    —diost baina ni mutu.
    —&laquo;Non izan zara hain luzaroan?&raquo;
    —galdezka baina ni ixo.
    —&laquo;Ardiak ahuntzak ahariak
    —behiak pottokak gizakiak
    —bakarra zarete denak&raquo;
    —jarrai dezadan nire paseoa.
    —Alai eta oparo jaisten da ura
    —Begi idorrak ikusten ditut
    —etxe-orratzen itzaletan.
    —Botereak ez gaitu maite
    —Mendi gailurretan ez dago epaiketarik.
    —Bihotzaren oinak beratzen jarriak ditut.
    Orekaren irrikaz elikatzen nauten
    —Askok amesten dute dirutan itotzea
    —baina ezinbestekoa dut nik
    —mendiko ur hotzak dakarzkidan
    —elurraren oroitzapenetatik edatea.
    —belaontziak badian
    —kale-zainak gogaituta daude
    —Erakunde abstraktua da Polizia
    —zerrautsez estalitako labirintoan.
    —zuzenbidearen okerkeria
    —xake taula moztailea den hirian.
    —Bada leuntasunik gabeko
    —sagarrondo zoragarri bat
    —usaintzen dudan bakoitzean
    —besarkatzen dudan aldiro
    —zatika erortzen zait azala
    —bihotzaren berritzean.
    —Jolasean haurrek lurretik
    —jasotzen dituzten
    —kolore guztietako
    —goxoki bilgarri bihurtuak.
    —Azkazalak mukiak ilusioak jaten ditu trafikoak.
    —Beltza da semaforoaren kolore bakarra.
    —Lagunartekoen umiliazio arrunt tristeak eta traizioak
    —baratxuri zopatan bustitzen dugun eguneroko ogian
    —parkeko ahate eta zisneak burua makurtzen ari direla
    —eta maitaleak elkarri berotasun bustia laztantzen
    —eta irakurle bakartiak unibertso berriak dastatzen
    —poemak komikiak eleberriak epitafioak elegiak.
    —&laquo;Denbora gehiegi zu ikusi gabe&raquo;.
    —&laquo;Non izan zara hain luzaroan?&raquo;.
    —giza sakrifizioa ez da
    —antzinako kulturen ohitura soilik.
    —Kafetegiko terrazan betiko manikiek
    —ispilu erraldoia osatzen dute
    —ezpainek kafea ukitu orduko.
    —Ezin norberari buruz baino hitz egin
    —arima bakoitzak bilatzen du bere geriza.
    —Eguzkiari eskainiz masailak sorbaldak debozioa
    —zimurtzen ari da artifizialki tenkatutako haragia.
    —Eraikuntza honek gure hezurdura du euskarri.
    —Portaera konpultsiboak eta bordatu zuriak
    —bakarrik bizi nahi duen hego haizeak.
    —Espaloian belagileei mentalki tiroka
    —behiak pottokak gizakiak
    —Alai eta oparo dator ura.
    —Non izan ote naiz hain luzaroan?
    —belaontziak badian.
  • LEHEN ATUNAREN BIHOTZA   (2017)
    —Urtero, lehen marean atze,amdako lehen atuna
    —abanaz zakatzen erdigunetik beherantz irekiko zuen,
    —segidan bere marinel esku zakar-sendoak, abilak
    —bezain zintzoak, ebakiduran sartu urte oso batez
    —espero isilean mantendutako irrikaz —tiraldi ziurraz
    —baliatuz— arrainari piramide itxurako bihotz leuna
    —erraietatik ateratzearren, eta ondoren, eskifaiaren
    —poztasunaren eta konplizitatezko begiradaren aurrean,
    —hantxe, kubiertan bertan, zaka-zaka gordinik jan.
    —jabetzearekin batera, aurkariaren —itsaso zabaleko
    —gainontzeko atunen— arimaren, izatasun
    —zantzu ona hasi berria den arrantzu-aldirako,
    —hasi berria den urteroko borroka gogorrerako.
    —Nor da hemen indartsuena? Nor da hemen nagusia?
    —Dagoeneko marinel-gerlariaren hortzetan,
    —ahoan, hesteetan, zainetan, odolean,
    —ikur eta mezu bihurtu da atun-bihotza.
    —Itsasgizonen artean badira hainbat egite eta uste
    —lehorreko gizaki zibilizatuak sekula ere ulertuko
    —ez dituenak, are gutxiago bere barne-mamian bizituko;
    —eta berak asabengandik jasotakoa urtero zintzoki
    —bete baino ezin, txotxua zeneko garai urruna ezkero.
    —Lehen atunaren azken bihotz apurrak ardoaren
    —laguntzaz eztarritik behera bultza, txopan bakarrik
    —jarri, eta itsasoaren erdian errezo isila eskainiko zion
    —Guadalupeko Amari. Gero, tristura misteriotsu moduko
    —batean bildutako solemnitatean, ezinbestean errespetatu
    —beharreko bakardadean, itsasoari, haizeari, bere buruari,
    —inori —askatasun-gudu-bake-barkamen himnoak balira
    —bezala— bata bestearen atzetik rantxerak ozen kantatu.
    —Lehen atunaren bihotza irentsi!
    —Lehen atunaren bihotza gordinik jan!
  • MUNDU PARALELOAK   (2017)
    —Parez pare Bonantzako elizaren ateari begira jarri orduko zure silueta etairribarre berezia agertu zaizkit gogoan. Begiak ixteaz batera gure formabiak bakar batean marraztu ditut —irudi sakratua—.
    —Bat-batean, sarkor: hiltegikousain ekidinezina. Tenore haietan bezalaxe bizkarrean bainuen, bi metroeskasera, atea erdi zabalik eta animaliak betiko modura goitik beheraebakita, zintzilik, barruak hustuta —giza jainkotegi kirasdun ustelduabailitzan—, erraiak eta odola isurtzen kanaleko uretara.
    —Eta garai hartan ohi nuenez,ur gorrietara zuzendu dut soa —milaka bihotzen ispilu urtua—, eta zart!,ikuste ubelduak abiarazi du ene gibelaren marrua: &laquo;Inork ez du nireamestea burdin kako batetik sekula zintzilikatuko!&raquo;.
    —Zurrunatikgora eta behera, Jaizkibelgo magal ezkutuenean satorren antzera,bizpahiru mukitsu mundu paraleloen bila. Eta gero, xaian edo kaigainean, amona eta gainontzeko saregileen esku nekaezinen alboan, betizirika, beti ez ordea jolasean, bizitzari instantero ezkata lehorrakapartatzen —itsasoaren arrastoak nonahi —, orduan garatu zitzaizkigun,biriken ordez, zakatz hauek.
    —Gu ez baikara guztizlehorrekoak, ezin bestelako moduan izan. Berun puskak eta amuherdoilduak, aborinak eta labanak, zurda korapilatuak... betiere zerbaitpatrikeran... arbasoen tresneria, bizimodu jakin baten altxorrak, guresekretu isil estimatuenak.
    —Ezda nire desioa atzera bueltatzea, zentzumenen ernea sekula ez galtzeabaino, maiz etor dadila oroimenaren besarkada beroa niregana eta laganazala gaurkoan gisara sentimenduz plei eginda, belaunak eta zilborrakgeratzen zitzaizkigun eran San Migeletako ur bizietan, eta aurki bitezsarritan pizturik harriduraren argia eta distira gure haur-begietan,ferry ingeles erraldoi txuri hark —Panther izena datorkit betigogora, hala bazen edo ez bazen— kanal osoa betetzen zuen alditanbezalaxe, gu gasolioz zikindutako uretatik txistu bizian ateraraziz,Pasai San Pedroko etxeak bere munstro-bizkar atzean desagertzenzirelarik, San Juango gureak jostailuzkoak ziruditen bitartean urgaineko mirari tzarraren aldean, sekula baino estuagoak, erabathauskorrak, zeharo txikiak, eta beti bezala paperezkoak mendikoharkaitzen mendeetako mehatxuaren azpian.
    —Plazako gure bizitoki heze,xume, antzinakoak, kanaleko sarreran leherrarazten zituzten barrenuekindar-dar bizian jartzen ziren, nire gorputzaren modura gauaren eskutikzuregana hurbiltzerakoan.
    OrainDenbora ez dela urteetan zelatan eta atzaparka aritu zaidan piztiaitogarria, ezti mintzo zaizkit olatuak eta absentziak, eta honelaizatearen lengoaiaz elikatzen ari da ene arima, bare-bare.
    —Itsasertzeko itzala besterikezagutu ez duen hareharri umelaren usain gazia jariatzen dut sarritan,Pisbeko horma gastatuen usain berbera, Ternuako bidaiek zein hauekguretzat lagatako elezaharrek bakailao arrasto itsaskorraren usaineternala; horrelakoetan barneak arroketarako bidexka hartzera bultzatzennau, Puntaserantz, atzean utzita plazako paretan pilota kolpe galduenoihartzuna, eta kexa zaharrak eta asmo berriak tabernetako mingain etahortz-haginetan.
    —Labana zorrozten dutarrokaren kontra, urteetako arraspatzearen soinua, zenbat eta higatuagoorduan eta hobe ebakitzen —durduzatu egiten duen zorrotza—, ohikomoduan, hatz puntak emaitzarekin kontent geratu dela esaten didanean,ganibeta bueltan patrikeran sartu eta, berriz ere, Denborari oinak etaeskuak moztuz, begiak itxi eta kopetaren barnealdean gure silueta biak—existitzen al dira soin eta adar mutaezinak?, nora ote dira gorputzhautsezinak?— bakar batean marrazteko.
    —Aitonarensare hezearen gainean gaude. Denboraren edabe pozoitsuak inolakoeraginik ez gugan. Haurraren eta aurrerago gaztetxoaren zentzumenek jasoeta jositako arnasa eta korapiloa nigan dira oraindik, gaur ezinbiziago. Oin biluzien dantza mingarri-gozoa, isila, sekretua, arrokenazal ziztatzailean. Itsaso urruneko uhina, eta berdin zure adats etagarondoko usaina, bidezidor honetan, betirako.
  • TERNUA NIRE BARRUAN,
    BADATOR NEGU LUZEENA
      (2017)
    —nire kopetara jositako ametsak
    —negu gordineko isiltasunean gauez
    —itsaso jelatuaren ertzetik pausoka.
    —Zuk oso gora hegan egin zenuen egunsentian
    orain animalia lurtarrak besterik ez gara
    —sabel zurbilak izotz-hondarrean biraka.
    —Ternuan bada urrutiko bazter bat
    —hilobi multzo txiki bat duena
    —itsasoaren ertz-ertzean
    —izenik gabeko bi gurutze apurturekin:
    Baby Girl eta Baby Boy
    —Lurmuturrak eta biziaren loturak
    —zakur bat edo mutiko bat
    —eremu zabal epiko honetan?
    —Dena da hain egiazkoa eta arraroa
    —Ternuako mendebal izoztua
    otsailaren gordinenean.
    Baby Girl eta Baby Boy
    —itsasertzeko gurutze apurtuetan.
    Ozeano zuria, lur zuria,
    —heriotza zuria, bizitza zuria.
    —Agure bat, zakur bat, edo mutiko bat
    —hodeiertz infinituaren kontra.
    —Itsasoa lurra da, lurra ozeanoa da,
    —nortasuna, gogoa, izatea,
    —denboraren gisa urtzen ari den bitartean
    —bere jatorrira bueltatzeko.
    —Aeroplanoek nola hegan egiten duten
    —memoria oihal-pusken antza dute,
    oinik gabeko eskeleto zurbilak dirudite
    —esku indiarrek egindako
    —larruzko oinetakoekin
    —hotz izugarri hau sentitzen ari dena.
    —Nire buruaren imintziozko
    —interpretatze bitxi batean sartuta nago,
    —kontu tristea dudarik gabe;
    —nonbait ahaztuta laga nuen
    —eremu zabala arnasteko premian nago.
    —Nolanahi dela, orain, hemen, lurpean
    —ehortzitako izakiak dira garaileak...
    —Urrutiko zure esku ñimiñoek
    —nire kopetara jositako ametsak
    —asmoak galduta dituen hiri batean.
    Oraindik aurkitu beharreko amesgaizto berriak
    oraintxe bertan asko axola duenik ez dirudiena
    —telebistako harpetarrek
    —euren istorioak kontatuko baitituzte, ziur,
    —eta neoizko argiek mozorroen gainean
    —flotatuko dute ohiko modu soraioan.
    —Nik ordea
    —nire urrezko desioa
    —ez bainaiz, oraindik ez,
    —nire pausoak nire eskuei dagozkie.
    —Hegan diren aeroplanoak eta
    —hegan diren aeroplanoak eta
    —Agure bat, zakur bat edo mutiko bat
    —Esadazu: nor naiz?
    —Badator negu luzeena.
    Baby Girl eta Baby Boy
    ozeano jelatuari begira jarriak.
    Baby Girl eta Baby Boy
    —zoruko ahanztura izoztuan iltzatuak.
    — Inor ez, inor ez, inor ez.
    —Bat-batean goialdetik
    —bi elur-motoren orroa.
    —Badator negu luzeena,
    —badator negu luzeena.
    —Hegan diren aeroplanoak eta
    —Ternua oraindik ere nire barruan.
  • ISOLAMENDUAREN ZAPORETIK   (2017)
    —Ikatz-basamortuan begiak erre zaizkien hegazkinlariak
    —hauen azken ametsak entzuten dituzten eskorpioiak
    —asteko zein egun den ez dakiten paraje eta bide galduak
    —maskarak eta hanburgesak saltzen dituzten furgonetak
    —gurpilik gabeko bizikletak eta irria galdu duten arimak
    —giza kaioletan pilatuta gose geratu diren idazlumak
    —pneumatikoen sugarrei begira dauden langileak
    —edozein egoeratan oinutsik ibiltzen ikasi duten lagunak
    —bakardadearen maitaleak ez du hotzik neguan
    —gauza tristea da borondatearen kontra lurra abandonatzea
    —haragi sorgorrez gainezka dauden udako ilunabarretan
    —apar beltza jariatzen dute koloretako itzalkinek
    —automutilazioa modan dagoenetik euren hegalak
    —ebakitzen dihardute arranoek eta kolibriek
    —adin anitzetako neska-mutilek
    —lehorreko olatu-kolpeen irensleek
    —noiz iritsiko ote da pailazo sudurren kargamendu berria?
    —eskulturen erakusketan sobera ditut hutsune teoriak
    oraindik ere esku txikien premia daukate basaloreek
    —postontzi bakar bat ere ez dago hartu ahalko lukeena
    —zainetako tintaz idatzitako maitasun gutuna

 

Markiegi, Peli   —1905-1946—

  • GERO ARTE!
    [Lizardi hilotz]
      (1933)
    —Hementxe zauzkat nere aurrean, goian gurutza; gero, zu
    —kopeta goian, begiak argi, buru zintzoa beti zut,
    —gudari azkar garaile izaki, zertaz lotsa ez baitezu.
    —Lagunak oro zuri begira, ta aldiz haiei begira zu.
    —Ez zintudan nik inoiz ikusi, zure hitz xalorik ez entzun;
    —eta halare etxeko zinan gurean, hona gaur minez non nauzun.
    Oro dakian zure gogoak nere berri orain badu:
    —hamaika apari goxo eginak gu biok... zure izkutun!
    —Biok ur baten edanak nonbait, biok liburu bat ikus,
    —biok maite bat bihotz erdian biok Aita bat, eta anai gu,
    oraindik ere bost jardunaldi egin beharrak gaituzu.
    —Itxoin apur bat, banoa laster, agur, gero arte, lagun.
    —besoak zabal, burua makur
    —maite altzoa zabalduz.
  • USODUNA   (1937)
    —Uso begi biribil, oi, nora zoazkit?
    —Hemen, nire alboan gelditu zakizkit.
    —Ez noa nire gogoz ni noan lekura.
    —Bart arranoak nitaz egin dute bilkura:
    —Uso begi biribil, zer duzu esaten?
    —Ez da hori egiten inor ausarturen.
    —Jaungoiko aintzinean garbi dut bihotza.
    —Gizon artean ez dut ezer zertaz lotsa.
    —Baina sinista zazu: laster naiz hilotza.
    —Hontan arrano beltza bi haien artera.
    —Usoa galde, hartu, kabitik atera,
    —eta uso begi biribil han darama hiltzera.
    —Bestea atean tinko bi haiei begira.
    —Gero, leiho ertzetik. Gero, galdu dira.
    —Une batez egonda itzul da kabira.
    —Kabia han dago baina hutsik eta bakar.
    —Usoa gogoratuz eta arrano erpetzar,
    —Etxetarrei berria ematera joan zen.
    —Artean arranoak kabia hustu zuten
    —eta usoduna, ez uso ez kabi zegoen.
    —Maiteak eta minak eman zion indar.
    —Eta arranoen erdira agerturik, zakar:
    —<<Hori nirea da-ta --zion-- oraintxe, ekar!>>
    —Eta, lehengoa duela zerutik begira,
    orain beste batentzat gertazen ari da.
  • AMA ONAREN ABESTIA   (1937)
    —Hitz goxoz galde nion ea zer zukean,
    —ta barruko oinazea askatu nahiean,
    —&laquo;Ez, ezer ez&raquo;, zioan intziri artean.
    —zerun izarrez antzo, gainez malko lodiz:
    —&laquo;Maiteren bat hil zaizu?&raquo; galde nion berriz.
    —&laquo;Sei lore eder nituan Jainkoak emanik,
    —sei lore eder, nereak ez beste inorenik.
    —Ta atzo, gizatxar batzuek, indarrez sarturik
    ostu egin zidaten bat loretegitik.
    Ostu eta eraman ez dakit nik nora
    —ta azken lurrin gozoa hedaturik gora,
    —bere buru ederra makurtuz kolkora,
    —apal-apal jausi zan gaixoa zulora.
    —Negar, ene begiok; negar, ene bihotz.
    —Uda ta negu gaurtik neretzat berdin hotz...
    —Maite zaitut, lore eder, nahiz-ta zauden hilotz.
    —Nik berotuko zaitut. Atoz, lore, atoz ...&raquo;
    —Ta bi besoak zabal, begiak luzatuz,
    —geldi-geldi jarri zan etortzen bailekus.
    —Gero, etsiz berriro, malkoak kolpatuz,
    —negarrez ekin zion zotinka eta uluz.
    —Nik ere ezin nun gehigo. Eztarria lakar,
    —bihotza taupa-taupa, bi begiak baldar,
    —ahopez nahastu nion: &laquo;Ez egin, ez negar;
    —Lore zenduna, gaurtik zeruan dezu izar...&raquo;
    —Ta malkoak garbituz alde egin nuen...
    —Ta geroz arantz hura barrutik ezin ken...
    —Ta... lapurrak oraindik handik baitzebiltzen,
    —loretegi ederra zaintzera joan nintzen.
  • BURU ETA BIHOTZ   (1951)
    —Bihotz, hatozkit. Bakarrik gaude. Isil geldia inguruan.
    —Leiho bi horiek itxi barrutik. Geldi bedi lurra kanpoan.
    —Bion arteko jardun gozo hau luzatuko ahal gaurkoan
    —maiteminduen ase-ezinezko isil hautuen ginoan.
    —Etxape baten biok bizi eta ia ez gera ezagun.
    —Nolaz duzu? Auzoko izanik, nolaz alkarren hain urrun?
    —Zu bide zaitut bizikutxa nik: Jainkoak lehen egunean
    —bularrak behingoz puztu zenitun, eta aldiz irauli emakor
    —zabal zenien lagunai ere, zuri beraz dizute zor
    —bizitzarnasa. Geroztik hemen, barnean zaitut nabari
    —jarrai eta jarrai ordutikako bizitz-banatze lanari.
    —Baina, eta nolaz dakizu ni noiz nazun Maitek ukitua,
    —ala badudan kezka zitalik, ala Pozek naun hartua?
    —Alperrak jo antz, motel-motelik zabilkit orain agian,
    —itsasgeldian txalupa antzera, gero lauoinka bizian
    —basabehor lez, punpa ta punpa bular guzia astinduaz.
    —Nora bidean? Nori jarraituz? Zeren bila halako suaz?
    —Nere gogaien aldatze-berri norgandik duzu jakina?
    —Erakus, arren, bion arteko zubi ezkutu sorgina.
    —Haize zakarrak zurrunbiloan paper apurrak bezela,
    —jira-bira itsu nahasi zoroan hor narabiltzu nahi ahala.
    —Hor nonbait duzu ametsiturri, negarrosina ere hurbil:
    —nere gogaien arauera arin horietan ohi nuzu murgil.
    —Zuregandik dut eragin zoro, nerez ez bainaiz aldakor
    —bake giroa besotik, badut zuzen-ibil bidezidor.
    Oztopo bage nenbilke hortik ez bazinduket barnean
    —irritsametsak margoz jantziaz bide okertze lanean.
    —Biok eskuak alkarri lotuz, gaiten gaurgeroz lagun min
    —bideburua heldu-orduan dukegu hortaz atsegin:
    —zuk ni argitzat izan nazazu itsu zaranez eta ero
    —eta, aldiz, altzoa nik hotza izaki, zu zaitzat nik indar, bero.

 

Markuleta, Gerardo   —1963—

  • EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN   (1990)
    —Eguna egongela erosoa denean
    —edo semaforoek agur berdeaz
    —eta orduak ispiluekin jolasean
    —ari direnean, ogiak egutegiei
    —begiratzen ez dielako
    —ez da, seguru asko, zilegi
    —itsastxorien galdeak landatzen,
    —hitzak hotzaren hariez ehuntzen,
    —Baina idazteak sarritan gogorarazten dit
    —edozein puntu gurutze ere badela
    —eta edozein gurutzek espazioa zatitzen du.
    —Eta azken finean, injustizia hau ez da Herioa.
  • ESAIDAN...
    (NOIZBAITEKO KANTUA)
      (1999)
    —Hemen naukan. Etor hadi.
    —Ez dinat egiantzeko gezurrik esango.
    —Gezur antzeko egiarik ere ez.
    —Joaneko txartela ez beteerik
    orain arteko egon-bidaietan.
    —gordetzekorik ere ez.
    —Non da hire ura?
    —Bidezidorrak zuloz beterik;
    —hutsaren hurrengoa, hutsa.
    —Poliki joanik, akabera
    —urrunago al da?
    —arinagoa beharbada?
    —Ez dinat gezurrik salduko,
    —ez egiarik erosiko.
    —Egiantzeko gezurrak abian,
    —gezur antzeko egiak gogoan.
    —Berba zurrunen azpiko ahulezia,
    —ele goxoen azpiko zuloak...
    —Noiz arte? Noraino?
    —Non da hire sua?
  • POETIKA III   (1999)
    —poema bat:
    —poxpolo baten itzala
    —Poxpoloa amaitzean
    — atzamarra erretzeko arriskuak
    —bere horretan dirau, hala ere.
  • GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA   (1999)
    —Litezkeen bidai gurutze orotan asmatzea
    —ezinezko den legez, ezina dun berez
    —bizi aukera hurrenkera sorta bik
    —Anker dun aspaldion
    —hire argitasun ertzez josia
    —ene estropezu ibilbidea epaitzean.
    —Goibel dun aspaldion
    —hire zorroztasun etsia
    —ene gonbit izutiez mesfidantzan.
  • PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ   (1999)
    —Susto handia neukan
    —susto handia.
    —Itsustu ziren sendo
    —sendo itsustu.
    —Herri susmoa gara,
    —herri asmoa,
    —Izutu ziren ondo
    —atzo garaiak
    ondo izutu.
  • TXORIKERIA   (2003)
    —Badakit txorakeria dena,
    —nora joaten dira txoriak
    —gerraren sirena-hotsak hastean?
    —non uzten dituzte kumeak
    —txoriek
    —gerraren dunba-hotsak hastean?
    —nongo argia bilatzen dute
    —txoriek
    —gerraren ilun-hotsak hastean?
    —Badakit txorikeria dena,
    —nora joaten gara txoriok
    —gerraren hil-hotsak hastean?
  • BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN   (2003)
    —ardoak tristura, ez hitzek
    —ahaztura, ez denborak mina.
    —Ez lortuak amestua, ez
    —Ez liburuek gosea, ez
  • KUARTEL EDERRA   (2015)
    —Berpizkundeko unibertsitate
    ondoan kokaturik, harri bistan
    —kanposantuko bidetik gertu zen,
    —errepide berriko zubiaren
    ondoan. Garita kristalezkotik
    —aingeru guardako santutxuaren
    —kandela gorria ikusten zen.
    —lau guardia hil zituen bonba batek.
    —Hilerritik gora, San Juan auzoa,
    —han zure baserria. Zubiraino
    —adarra jotzen zenidan, koldarra
    —deitzen, diru-zorroa fraketako
    —aurreko sakelan neramalako.
    —Zeru goia ukitzen nuen —ia—
    —zubi gaineko besarkada haietan.
    —eta ezkutuan, kandela gorri
    —goriak esku zabalez partitzen
    —kaleetan, kuarteleko ziegetan
    —eta santutegirako bidean.
  • ESAN EZETZ   (2015)
    —nortasun hutsen bat
    —egon dela, noski.
    —Kontaidan beste behin
    —asma ezan konplot
    —nazioartekoren bat.
    —Esadan: ez duk egon
    —inoiz ez duk izan
    —gure estiloa.
    —Esadan: ez dik inork
    —bagoien arteko
    —noren eskua zen,
    —ez konplot zikinik,
    —doi bat baretzeko.
    oinaze arrotza
    —arrotz jende horren
    —giza oinazea.
    —Bagoien arteko
  • ANDER EDO ANDRÉS   (2015)
    —etxe pareko taberna itxiak.
    —Leihoan, eskela bat, azalpen gisa.
    —Tabernaren ohiko errefuxiatu bat
    —zendu bide da: Ander edo Andrés,
    —aspaldi Gipuzkoa sakonetik lanera etorria.
    —Kalean eta auzoan ere etxekoa legetxe.
    —Sarri izaten zen kantoi-gurutzean,
    —Gasteizko eguzki apurrak edo
    —bazterreko gerizpea gozagai,
    —denborari denbora ematen,
    —hirurogeita hamalau urteen karga.
    —Adin beretsuko hiru anaia ezkongabe
    —beste familiarik ez omen zuen, han, herrian.
    —lur emateko, jaioterrira.
  • MAITASUN-KANTU BAT   (2015)
    —Eztarrian gora,
    —belarri ondora.
    —Soinu-jantzi garden,
    —apal bezain ozen.
    —Jolas egin ahala,
    —botilatxo bat ur
    —erritmoa sare,
    —mintzajean; gordin,
  • GAUMINA   (2015)
    —Hiri zaharreko muinoan,
    —taberna-zulo zabaltxo batean,
    —musika, alkohola eta belar finak.
    —Lau bat dozena lagun.
    —Honezkero inor gutxik beteko ditu
    —hogeita hamar udaberri.
    orduak txikitzen hasiak,
    —erlojuen malguki eta torlojuak
    onik ateraz gero,
    —kontsolamendurako
    —Gogo-mingainetan, berriz,
    —eztia eta gatz-ozpindua.
    —Kanpotik ikusita, ezohiko
    —Hara ezin joandakoan,

 

Maruri, Erramun   —1884-1966—

  • ETSAI, ORPOAN   (1925)
    —Ludi onetan
    —Etsaik, orpoan,
    —Jan du Txoriak,
    —Txori sugeak
    —Iru eriotz
    Ordu batean
    —Ta iru mallakok
    —Ludi onetan
    —Beti onelan
    —Etsai, orpoan
    —Dabil gizona
    —Zorion billa.
    —Billa orduko
    —Etsaia, orpoan
    —Aginka dauko.
    —Jabilko beraz.
    —Gizon bidazti
    —Ibar onetan
    —Baten tokian
    Olan legea.
    —Urrengorako
    —Bizitz gaxoa
    —Une bateko
    —Argi-malkoa.
  • IRU ATSO   (1925)
    —Iñor beltzutzen
    —Iru atso zar
    —Goiko kalean
    —Edo arguyan
  • TXORI ERIA   (1925)
    —Txori eriak.
    —Zabelan gose
    —Edo mutiko
    —Atz emateko.
    —Joadi urrun
    —Gaixo alege
    —Gose ta mindun,
    —Txori eria
  • ABRA   (1926)
    —Santandere ta Donostiako
    —Zuen ondartz kai, ta itsaz bazterrak
    —Baña bein Abra ikusi ezkero
    —&laquo;Naiko da&raquo; diote begiak.
    —Tutua jo ta kea bota,
    —Andi ta txiki ontziak dabiltz
    —Alai jarriko laukiala.
    —Abra'n daude bere bi itsaz-orma
    —Luze lerden eta iraunkorak
    —Murruka gogorren bilbotarrak
    —Itsasoari irabaziak.
    —An dago ere Portugaleten
    —Goiztik gabera, batik bestera
    —Eron-ekarrin dabilena.
    —Portugaleten eta Algortan,
    —Dagon guztu ta eder ondoan
    —Ango etxetxu ta jauregiak
    —Ango baratzak eta lorak,
    Ondartzak eta eguras-bidek
    —Direla asko ta ikusgarriak.
    —Ta ibai ederraz, onek guztiak
    Orren ederra, orren bizia

 

Meabe, Miren Agur   —1962—

  • MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK - 3   (2000)
    —Euria ari zuen nire klitori gainean.
    —Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera:
    odoletan zeundela zirudien.
    —azalaren lautadara etzatera etorriak.
    —Aldiz, ni urdina omen nintzen
    —eta oxigenoa lapurtu zenidan
    —neure zulo arrosetatik.
    —Zure hatz marroiak nire baginan,
    —udagoieneko adar zurrunak.
    —Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit nondik,
    —eta autoaren leihatilatik bota zenuen,
    —Euria ari zuen nire klitori gainean.
  • AKIDURAZKO OHARRAK - 1   (2000)
    —Azalaren sarean haritxo alai bat prestu.
    —Harizuntz gordina,
    —kirioz kordaturiko idunekoa bezain mehea.
    Orain ezin ezerk josi
    —albainu hark memoriaren azalean
    —bordaturiko tarratadak.
    —Egon ez orratzik
    —ezarian zirtzilaturiko bilbe hori hartzekorik.
    —Harizuntz gordina,
    —bitan zatituriko
  • ERDU   (2000)
    —Gerturatuko bazina
    —jostati, kilimusika dabilkizun nire giharren uztarrira,
    —hain luze atzenduriko nire pasio-urruma ubela.
    —Eta hurbilduz gero
    —itsaso xahutuzko begiotara,
    —baietz zure adikuneak askatu desioaren gudaontziak,
    —bat-batean gizondutako haurrak bailiran.
    —Edo hurreratu nahiko bazenu
    —masusta-aho honetara,
    —baietz zure musuek garbitu ezpainotako kittoak,
    —eta nik berehala ahaztu: zorkoa, hartua.
    —Hona azalean borborka itxaron izana.
    —Loraila loretan bezain merke opatzen natzaizu.
    —Erdu, eta egin beharrekoa, laster egizu.
  • ERRADIOGRAFIA   (2000)
    —Izar uxoak alde batean.
    —Ikatz-trokoak bestean.
    —Horixe da buruaren erradiografian aurkitu didatena:
    —bai-pilo bat eta ez-mordo bat ea zeinek zeini tokia ostu
    —burezurraren tokian dudan erabakien kutxan.
    Oraingo honetan ez hitzak irabazi du:
    —&laquo;Ez, ezin duzu geratu.
    —Ez, ez dizut konfiantza berriztatuko&raquo;.
    —Neure aho-sabaiaren basamortuan arrastaka noa,
    —kateatuta baitaukat berba hori orkatiletan,
  • GAUA ETA GATZA
    (Klimten Musua pinturari begira)
      (2008)
    —Egunen batean esnatuko banintz, kasualitatez,
    ——kasualitate hutsez diot—,
    —zure besoen artean,
    —ez dira-eta urrun izango huntzorria, lore urrekarak
    —Garbitzaileen kamioiak eramango du,
    —benetako zaborrekin nahastuta,
    —gure gauaren zelofana.
    —Gatza emango dizut nik gosari,
    —Gure bihotz pisuek flota dezaten, arindurik,
    —ezinaren bainuontzi erabilian.
  • ETXE BERRIA   (2008)
    —Zerbait dabil aztarrika hodeietan:
    —Etxea giltzarrapoz itxirik, inor ez dator atera.
    —itxaropenaren taxukoak.
    —Pentsatu giltzarik gabeko etxe bat.
  • AHAZTURA   (2008)
    —Negarrarekin joko dut ura.
    —Pausoarekin joko dut lurra.
    —Arnasarekin joko dut airea.
    —hartuko dut zure izena,
    —eta betiko astinduko dut
    —memoriaren hautsa.
  • GERRAKO HAURRAREN ERREPIKA   (2008)
    —Nire besoak hondakinen artean daude.
    —Nire zangoak ospitaleko zakarrontzian.
    —Nire bekokia gudu-zelaia.
    —Nire geroa beti beste alanbrada bat.
  • LINGUA NAVARRORUM   (2008)
    —Gorpu ustel bat poltsa opako batean?
    —Amonaren antigoaleko orratza?
    —Pin modernoa, guai eta merkea?
    —Fosil bitxi bat kristalezko urnan?
    —Behi potoloa, eusko labela, errapea tantaka?
    —Ikono mirakuluzkoa aldareetan?
    —Zer zara, lingua navarrorum,
    —gure bihotzeko mapamundian?
    —argonauten ardi-larru polikromoa.
  • LA JOLIE FILLEREN AUTOMITOLOGIA   (2010)
    —Maite ditut parentesiak, masail irriberen antzeko esparru kontrolatuak, etxera apur bat berandu iristea, paisaiaren iodozko kontrasteak.
    —Maite ditut zehaztasun zalantzagarria, deskribapen inozoak, arrisku baimendua, narritadura eta pixagura eragiten dituzten fosforeszentziak.
    —Txikitan, urrezko eskumuturreko bat utzi nion neska koxkor bati, berak zabu bat uztearen truke. Etxetik bidali ninduen amak gero, iruzurtiaren bila. Neskatoak ukatu egin zuen gure ituna. Agiraka egin zidatelako gogoratzen dut tratu gaizki egindako hura.
    —Beste behin —marea bizien sasoian, olatuen kipur horixkak harrapatua baitzuen hondartzaren okotza, zornezko sufle baten antzera—, neska berberak eta haren lagunek biluztu egin ninduten familietan jolasteko, neu nintzela-eta denen panpina. Olatu batek ipurdia busti zidan. Ur lohi hura eta mutiko atzeratu baten begirada gomutan ditudalako gomutatzen dut nire deslaitasuna. Gomutan, halaber, hotza eta lotsa.
    —Badihardut, beraz, negozio eskasak zenbatzen, kuleroak neuretzat gordetzen, ur nahasiak miatzen, iragana neure alde baliatzearren ezorduan jaikitzen. Otoitz egiten dut inoiz gal ez ditzadan torlojuak doitzeko behar ditudan hatzak.
    —Zenbat neskato bortxatu dituzte gaur Burundin? Zenbat mutiko hil dira azken minutuan Darfurren? Afganistango haur bat mintzo zait argazki batetik: &laquo;Une bat izan nintzen, ez besterik, mosaiko geometriko handian, tesela galkor bat, hain erlatiboa. Gero, dorreen ahoek nire itzala irentsi zuten, eta ez zen ezer gertatu. Amaren ahotsa entzun nuen nire izenaz erditzen, hormako arrakala bat bezala. Gaur egun lasaia da. Nire oinak zaborrontzi batean geratu ziren. Nire bizitza beste alanbrada bat da&raquo;.
    —Hona hemen berriz bestelako hotza eta bestelako lotsa. Utz ditzadan bakean babesgabeak. Ez, ni ez naiz inor zuek nik ahotan hartzeko.
    —Au revoir, la jolie fille, à jamais, la petite, tout est dejà bien vu au temps des adieux. Ça va bien ce soir, hau ez da ezer. Erre ditut koltxoiak eta fakturak, argazkiak, pilulak eta postalak. Ça va bien ce soir, hau ez da ezer. C´est la vie en rose, zoriaren ferra, c´est la vie en rose, anfibioon gerra.
  • GERANIOAREN MINIPOETIKA   (2010)
    —makarroiak edo hitzak egosi bitartean.
    —Beste etxe batean. Geranio bat leihoan.
    —Zurtoinak esku bat dirudi, zerbaiten eske.
    —Gertaerak paper-mozkin bihurtu zaizkit.
    —Baina zer esango dizut minaz? Zuk zer diozu?
    —Trantze horretan aitortzen dizut dena:
    —magalmina eta argidura eta bitsaren loreak.
    —alfer-kinkallatik libratu nahiz ahotsa.
    —Badut erritmoaren sena, xehetasunekiko joera,
    —irudietarako gustua, emozioaz gogoetatzeko xedea.
    —Zer diostazu, oro har, emaitzaz? Esadazu
    —benetako bizitza aski den benetako poesia egiteko.
  • 727. GELAKO BESAULKIA   (2010)
    —Esan niolako ez zitzaidala
    —727. gelako besaulkia ahaztuko,
    —Plastikoz tapizaturiko etzangarri hartatik
    oinazearen xehetasunei behatzen ahal nien:
    —erizainei deitzeko tinbreari,
    —ur-botilari mahaitxoan,
    —larrosa gorriari eta galburu artifizialei
    —(prohibido traer a esta unidad flores,
    —plantas o cualquier especie vegetal
    —por el riesgo de producir alergias),
    —abanikoari, betaurrekoei, estanpa bati,
    —gazei eta kartoizko palanganei,
    —(kronometroak ekartzen zizkidaten gogora),
    oin hanpatuei bata berriaren azpian narras,
    —hatz zurbilei sueroaren makilari sakaka
    —Eskutik helduta egoten ginen arratsaldeetan,
    —Halatsu, goizaldeko orduetan ere komunetik bueltan,
    —korridorean leiho beltza baizik ez zenean,
    —sentimenduak kategorizatzeko.
  • OSTERA LABURRA   (2010)
    —Sofan eserita nengoen eta
    —ama heriotzatik zetorren, maleta eta guzti.
    —&laquo;Zer moduz zaudeten ikustera etorri naiz.
    —Arduratuta naukazue. Ganoraz konpontzen zarete?&raquo;
    —Zeharo nahasi ninduen maletekin ikusteak.
    —&laquo;Zelan otu zaizu etortzea?
    —Tira, zoaz lasai&raquo;, nik errieta.
    —&laquo;Neuk beste inork ez zaitu ikusi.
    —Zoaz betiko. Aprobetxatu aukera&raquo;, eman nion adore.
    —Eskerrik asko esan zuen.
    —Geroztik ez da bueltatu.
    —Etxeko pasilloan dabil, hala ere, haren geriza.
  • AMETSETAKO GATZA   (2010)
    —Euria ari zuen nire ametsean, eta biok
    —gindoazen korrika asfalto gainean
    —(beti halaxe gu, pare bat pauso atzerago ni).
    —Semaforoak itxi egiten ziren nire parean juxtu;
    —zuk, jiratu eta apur batean itxaroten zenidan,
    —liburu piloa besapean.
    —Izerditan ni, gabardina morearen barruan
    —(erosketa txarra, josturek tira egiten didate)
    —eta kale-argien dirdira laranja zoruan, esanez
    —&laquo;baietz burua apurtu&raquo;
    —&laquo;segi, nigatik ez aldatu agenda&raquo;
    —(are gutxiago bizitza, jakina).
    —bi zerraldo ziruditen.
    —Ahots bat entzun nuen orduan.
    —Gizon bat zen, urazalean oinez, ekaitza baretzen.
    —Eta urrunago, neure etxea sutan.
    —Herioaren putz kiskalgarria hauteman dut.
    —Eta Itun Zaharreko Lot zenaren andrea bezala
    —geratu naiz Sodomako muino abailduetan
    —(orube batean, lata eta arratoien artean),
    —gatzezko estatua bihurtuta,

 

Mendiage, Jose   —1845-1937—

  • AMERIKETAKO LETXEROAK ETA OSTALERAK   (XIX. mendea)
    —Amerika hotako esne salzaleak
    —Libertizionerako parerik gabeak,
    —Girixtinotasuna dira ikasiak;
    —Ez dira enpatxatuko haur sortu berriak.
    —Erreparto egiterat goizetan badoazi,
    —Beren jardineratik e'inez zonbeit jauzi;
    —Tarroan ura frango eta esne guti,
    —Erakiturik ere ez da joanen goiti.
    Omore ona dute goizetik ardura,
    —Nork daki zonbat aldiz trenpatuz zintzurra:
    —Bortaz borta oihuka &laquo;Vendo leche pura!&raquo;,
    —Ez du balio ezartzea berotzera sura.
    —Aise edaten dute sendo ta eriek,
    —Gaixoek maleruski zerbeit behar ditek
    Ordenatuz geroztik beren medikiek;
    —Hobea edaten dutela kanpoan xerriek.
    —Ur xorta batekilan berriz emendatu ;
    —Bortz tarro eros eta zazpi-zortzi saldu,
    —Holako tratulantak ez dezake galdu...
    Oi zer negozioa, beti iraunen balu!
    —Errepartoa e'in eta xuxen ostatura,
    —Joko beretik bizi diranen lekura,
    —Erranez: &laquo;Saldu diuk esnearekin ura;
    —Aise kenduko die gaineko gordura,
    —Biziki hobea duk tamboko gazura&raquo;.
    Ostalerak egiten du bere baitan irri:
    —&laquo;Ura emanak urak kenduko dauk hiri&raquo;
    —Keinu egiten dio bere mutilari:
    —&laquo;Hik ere egin ezok lan bera arnoari,
    —Moneda beretikan paga dezan sarri&raquo;.
    —Letxeroak iduri dira ostalerak,
    —Suhiltzale hoiekin juntatu bearrak;
    —Badakite nola ken arnoari indarrak,
    —Mozkortzekotz behar du barril bat bakharrak.
    —Hortakotz bizi dira guziak gostura.
    —Martxantak, zangoz goiti jartzen ez badira,
    —Ez zaie aise joanen arnoa burura.
    —Nunnahi galda dadien kaña edo likurra,
    —Aise edan ditake nahi dena gostura;
    —Ez dugu zeren galda deusendako ura,
    —Arranjaturik dago behar den trenpura
    —Ez erretzeko gisan nehori zintzurra.
    —Apetitu biltzera mostrador ondora,
    —Ez dugu alfer pasatzen zonbaitek denbora:
    —Edanagatik ere kolpez hamabira,
    —Sartzean bezain fresko ateratzen gira.
    —Bi negozio dira biak parekoak,
    —Batzu ostaler eta bertzeak letxeroak:
    —Mainuen emaiteko oi! zer medikuak,
    —Ez dauzkute kenduko burutik zentzuak,
    —Atxikitzen gaituzte ur hotzez hantuak.
    —Horietarik zonbeit direnean hiltzen,
    —Galtxagorrik lepotik ditik arrapatzen,
    —Haren aztaparretik Jainkoak ateratzen,
    —Beldurrez hango sua urez hil dezoten.
    —Estimagarri dira holako jendeak,
    —Ez diote kalte e'iten sekula edariak,
    —Den lekuan ez ditu itoko egarriak,
    —lanjer gehiago du hoien zamariak.
  • KANTUZ   (XIX. mendea)
    —Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
    —Kantuz igortzen ditut, nik penak ihesi,
    —Kantuz gostura ditut guziak iretsi,
    —Kantuz, ni bezalakoak, hiltzea du merezi.
    —Kantuz biltzen nintuen aldeko lagunak,
    —Kantuz eman daitate obra gabe famak,
    —Kantuz hartuko ahal nau, gure Jeinko-Jaunak.
    —Kantuz eginez geroz, mundura sortzia,
    —Kantuz e'in beharko dut ene ustez hiltzia,
    —Kantuz emaiten badaut Jeinkoak grazia,
    —Kantuz idokiko daut San Pedrok atia,
    —Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,
    —Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian,
    —Kantu frango utziko diotet munduian,
    —Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.
  • GIZON ZAHAR BATEN ARRENGURAK   (1912)
    —Nere herritik izan ditudan paper batzuek diote,
    —Mundu huntan nik baditudala hiru-hogoi-ta-zazpi urte;
    —Denbora batez adin huntara heltzerik ez nuen uste,
    —Gazte denbora pasatu izan dut, bertze hainitzek bezala,
    —Ilusionez dena betia, ustez bertzerik ez zela,
    —Zango-besoak zalu eta azkar, bero bainuen odola;
    Orai ardura etxian nago, jarririk, humil-humila.
    —Besoak ere gogortu zaizkit; zangoz ardura herrestan;
    —Denbora batez aise eiten nuen kantu ta dantza plazetan;
    Oraino ere egin nezake, banu indarrik zainetan;
    —Geldi eta ixil egon behar naiz, zaharturikan, penetan.
    —Soinua non zen adituz geroz, loriatua, dauzika,
    —Harat joaiteko beti prest nintzen, laneko tresnak utzi-ta;
    —Dauziak oro utzirik, orai, ardura bidian mainguka;
    —Alde orotarik mila arrengura, hau dut oraiko musika.
    —Ni zer gizona! Ahala banu ideia dudan bezala!
    —Bainan nihaurek ezagutzen dut odola hoztu zautala:
    —Erroak behin eihartuz geroz, lurrerat doa arbola.
    —Mundua zer den ezagutzeko, urratsa frango eginik,
    —Penitentzia nerekin daukat, bekatuaren ondotik,
    Orduko nere erokeriak ez zaizkit joaiten burutik,
    —Jainkoak zertako ideiak daizt utzi indarrak kenduz geroztik?
    —Ez nuke nahi, bainan behar naiz oraikoan bortxaz zentzatu:
    —Lehenagoko ene furiak adinak daizkit garaitu;
    —Sortzian egin zorra badakit behar dudala pagatu;
    —Halarik ere, bizi naizeno, beti eginen dut kantu.
    —Fite mundutik joanen naizela, gaztek naute abisatzen:
    —Uste ote dute nihaurek hori ez dudala ezagutzen?
    —Arrapostua eman nezake, berek kasu ein dezaten;
    —Ni baino hainitz gaztiagoak ikusi ditut partitzen.
    —Hau da lege bat, gure Jainkoak guziendako egina,
    —Mundu huntara sortuz geroztik konpli dezagun emana;
    —Huntarik ez da nehor salbatzen, izana gatik fortuna,
    —Lurra dugula denek nagusi sinets dezagun ordu da:
    —Lurra da gure azken egoitza, lurretik bizi baikira,
    —Goiz edo berant, nahi ala ez, lurrian sartuko gira.
    —Bazterretikan adituko du zuzen den arrapostuia:
    —&laquo;Guk egin behar dugun bezala, egin dik bere aldia,
    —Munduaz ontsa probetxatu duk, ez zuian orai sortuia!&raquo;.
    —Ni hil ondoan, neretzat ez da nehun mezarik emanen,
    —Hortaz segur naiz, pagatzalerik nehun ez baita izanen,
    —Adiskideri hau galdatzen dut, ez baita hainitz gostatzen:
    —Bihotzez, denek kanta zazue: &laquo;Requiescat in pace, Amen!&raquo;.
  • LABEKO PEON BATEN ARRENGURAK   (1912)
    —Abiatzen naiz orai kantatzen,
    —Egon zaitezte otoi, aditzen,
    —Nere berriak ditut kondatzen,
    —Amerikarat nola jin nintzen,
    —Ikasiko dut hemen bizitzen.
    —Ilusionez dena beterik,
    —Fite itzultzeko, aberasturik;
    —Espantu frango bazen urrundik,
    —Nehun ez zela leku hoberik.
    —Hobe nukeien fraile sarturik.
    —Apuratua, fortuna eitera,
    —Lan frango eta guti jatera,
    —Ez gizentzeko leku onera;
    Orai &laquo;barro&raquo;tik ez naite atera.
    —Goizik hasi-eta, arrats artian,
    —Leporainoko ixtil batian,
    —Denbora guti galduz jatian,
    —Ez mozkortzeko leku ederrian.
    —Zortzi orenetan, &laquo;mate&raquo; egosia,
    —Hori da beti gure askaria.
    —Kolorez berde, zihoz betia,
    —Indar eiteko, zer sokorria!
    —Mahainian prest da, eguerditako,
    —&laquo;Puchero&raquo; eder bat bazkariteko.
    —Nahiz ez giren enpatxatuko,
    —Haragi guti, hezurra frango;
    Ogia ez da soberatuko.
    —Plat bera dugu afariteko.
    —Haragi hori buxeriatik,
    Ona kendu-eta, hoberenetik,
    —Buru eta sorbal, bien artetik
    —Lotzen ahal da, segur gogotik,
    —Idi zaharraren lepo zokotik;
    —Badu non josta, ez badu hortzik.
    —Kozinertsa da Italiana:
    —Auzoan dauka garbitasuna;
    —Beti oihuka: &laquo;Per la Madona!&raquo;.
    —Eltzian bada puxka bat ona,
    —Haren jateko badu zikana,
    —Zilipitria tzar, Napolitana!
    —Lapurdi aldeko da &laquo;kapataza&raquo;,
    —Manatzen ere badaki ontsa;
    —Mutilendako begi zorrotza,
    —Kozinertsari mila karesa,
    —Nahi duenak konpreni beza!
    —Igandetako guretzat bada
    —Eguerdi artio: &laquo;Dale desbarba!&raquo;,
    —Zuzena ere makurtuko da.
    —Ez dugu segur, arratserako
    Oren bat trankil deskantsatzeko,
    —Hedoi ttipi bat agertu orduko,
    —Nagusia oihuz, &laquo;apilar&raquo;eko,
    —Gorputz ta arima, bien galtzeko,
    Oi zer gizona, Akelarreko!
    Orduan ez da hainitz presatzen,
    —Saldua ere nekez kobratzen;
    —Gezur horrekin gaitu pagatzen.
    —Gure aitama gaixoen aldian.
    —Gure arbasoak sortu lekuan;
    —Bizi hoberik ez da munduan.

 

Mendiboure  

  • DIRU BANU   (1859)
    —Segur nindaite gizon handi!
    Ohore, lausengu banuke,
    Orok erran lirote
    —Ez dela ni bezalakorik!
    —Moltsa banu diruz beterik!
    —Jaun Erretora, egun on!
    ——Bai zuri ere, Mur de Santson.
    —Zato barazkaitera,
    Otoi, gure etxera,
    —Apur bat jostatzera:
    —Laket dut gizon prestuekin.
    Orotarik, diru banu,
    —Heldu lakiket konplimendu,
    —Herrian orok maite;
    —Edo juje edo alkate!

 

Mikelats Gorroto  

  • TXUA LISTUA   (2001)
    —eta poliziak me cago en dios! dio
    —eta bortxatzailea
    —eta kotxe bat ziztu bizian
    —igaro gelditu eta
    —hilotza bota
    —nire zakila hire ahoan
    —utzi bakean! ahots tipula baino ez duzue putakume alaenak!
    —dio
    —eta voodoo eginez
    —bezeroaren buru txikitua xurgatuko du haren gernua
    —edango haren garuna irentsiko
    —bere biktimaren titiburua ernatuko du bortxatzaileak
    ohe gainean bere emazte gainean haren zakil pisutsu
    —kirasdun azpian negar egingo
  • BILBOKO PUTZU BATEN ZAPOREA   (2001)
    —teknologiari esker
    —teknologiari zor diogu
    —bizitzen segitzeko asmoa
    —askotan zure bila joanda ere
    —txakurrek jipoituta
    —antsiak hordituta
    —narkolepsia
    —zenbatetan urdaila zulatuta sudurra urratuta oinak puztuta?
    —7 kolpe bizkarrean
    —eta azken muturrean mina eta arrazoirik gabeko gorrotoa
    —balizko eskaerak
    —baso baten hondoan ardo garratza eta puta margotuak
    —izkinean ijitoak labana izterrean sartu
    —zoramenak eramanda jipoitu tinpanoa suntsitu
    —nik ordea jasanarazi behar ez dudana
    —haitzulo hezeetan ke artean bizioaren bila oheratze azkar
    —baten bila oraindik
    —baina atzetik sartzeko eskatuagatik marra bat nahikoa
    —komunean
    —bi garagardo aurrean
    —mozkor
    —lo
    —fedegabe lesbiana zakilzaleak afrikarrekin oheratuta eta
    —kartelak otarteko bat eskatu baina zaldia erosi
    —hatz erakuslea sartu nizun ahal izan nuen bezain sakon
    —goizeko bederatzietan
    —ilearen kolore gorriak sofa tindatu zuen telefonotik muzin
    —afaltzeko orduan
    —baina azken tiroa bota
    —amorruak senetik irtenda
    —hurrengora arte
  • POESIARI GORROTOA DIOT   (2001)
    —poesiari gorrotoA diot
    —eta poetei
    —eta poeta faltsuei
    —eta olerkariei hitz faltsuei
    —poesia idazten ez dakienaren aitzakia baita
    —inor ez da idazle
    —faltsuok
    —begirada zorrotz hartatik
    —iruzurra gordetzen du tronotik idazle zuriak
    —hitzak baino ez dira paperean zuri-beltz lerroak puntuak
    —hobe punturik gabe
    —hobe hitzik gabe
    —poesiak ez du hitzik behar
    —gorroto diet poemei eleberriei eleberrigile handi-mandiei
    —ezjakinoi
    —ezikasioi
    —poesia saldu eta gero ez da poesia berriro izango
    —poesia beltza txua gorotza odola heriotza nazka higuina
    —poesiarik onena eskainiko dizut
  • ACTA EST FABULA   (2001)
    oina sartuta
    —gogoa iltzatuta
    —gurea dena suntsi dezaten emango al diegu otsoei?
    —komunikatzeko
    —edo bi edo mila
    —zurea akaso?
    —indiarren kanta batek euria sortu ahal omen zuen
    —zure hitzak kezkoak dira
    —hegoaldeko atzapar luzea
    —begira iezadazu! akaso ergeltzat hartu nahi nauzu?
    —ahal izango duzu?
    —bekaizkeriak itoarazita
    —kulturarik gabeko mendi lehorrak aiherrak uherrak
    —non dago zure hizkuntza?
    —ezpainak burdinsarez josi nahi izan dizkidazu
    —zure auzokideen antzera
    —madarikatuok!
    —komeria bukatu da

 

Mikoleta, Rafael   —1611-????—

  • AMOREN KONTENTUAK   (1653)
    —Amoren kontentuak
    —Kanpoan lorak legez
    —Lar adi bazagokaz
    —Fabore bateri,
    —Etorriko jatzu
    —Ta ahaztuten badozu,
    —Ez dozu ondo egiten
    —Kanpoan lorak legez
    —Alkar on baderetxe,
    —Bertan zeloak
    —Bien gogoak.
    —Honegaz amoreak
    —Dau gogaituten.
    —Kanpoan lorak legez
    —Atzenengogino
    —Kontentu izanik,
    —Ez da inor joango
    —amoreaganik.
    —Dira joaten.
    —Kanpoan lorak legez
  • DENPORA BATEN ON OI NERETXU   (1653)
    —Denpora baten on ohi neretxu,
    —Zeren penatan bihor egida
    —Emon zengidan gloria.
    —Alper-alperrik iminikozu
    —Zeren ez dozu bihortuko
    —Lehengo bihotza zeugana.
    —Zeren da guztiz haen gogorra
    —Zein diamantezko harria,
    —Zeren penatan bihor egida
    —Emon zengidan gloria.
    —Borondatea fortsadurik
    —Nigazko oneretxia,
    —Zeren penatan bihor egida
    —Emon zengidan gloria.
    —Besten bihotza neugaz darabilt,
    —Nik nola berri sufri ezazu
    —Alper-alperrik izango dozu
    —Nigaz daukazun porfia,
    —Zeren penatan bihor egida
    —Emon zengidan gloria.

 

Mirande, Jon   —1925-1972—

  • ILHUNABARREZ   (1950)
    —Gelatto zuri garbian
    — Neska dago
    —Ilhe gorrien orrazten,
    — Gorriago...
    — Zerk derauko
    —Begi zoharrak beltzitu
    —Athean jo du norbaitek,
    — Hor dirausko
    —(mintzo aphal, ahopetik):
    — &laquo;Neska gazte,
    —Ni naun berriz ethorria,
    —Ni naun, zaldiz ethorria,
    —Hurrundikan, hain hurrundik!..&raquo;
    —Haren bihotzak ordea
    — Bera dago,
    — Zabalago...
  • EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA   (1950)
    (Aldi berean Ortzi euskal jainkoari
    —zuzendu galde othoitz bat dena,
    —zintzo ez den batek eginik).

    —Soin zabal, zalhu, txapeldun,
    ——handi baita— sudur mintzo,
    —zintzo dira, o! Hain zintzo
    —eta barnez oro zaldun...
    Ortzi jaunak zaint' nazala).
    —Bainan JEL argia goihen,
    —demokrat onen gisala.
    Ortzi jaunak zaint' nazala).
    —atso, haur, eta zuhurt-hitz
    —ba dakite politika,
    —pilota, dantza, kantika,
    Ortzi jaunak zaint' nazala).
    —joritzen dira Amerikan;
    —haatik, han ere zintzoki
    —elkartzen dira Batzoki
    —joaiten, han ere, elizala.
    —(Joritzetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint' nazala).
    —benedikatu ezkontzak
    ——ohetik landa hobeti
    —dastatzekotan— aratzak
    —diren neskekin, ontsala.
    —(Ezkontzetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint' nazala).
    —hospatzea neurthitzotan
    —heien jaunzdura jathorra,
    ongi zuritu athorra
    —bihotzaren zuriz ala?
    Ortzi jaunak zaint' nazala).
    —IGORTE:
    —Nola juduen baitzinen
    —zintzo diren Euskaldunen
    —zintzotzera hek bezala
    Ortzik utzi ez nazala.
  • PARIS-BEURET   (1951)
    —Parisko kale batean
    —bat dago zikinagoa,
    —iluntzen baidit gogoa
    —axotez beztuz paperak.
    —Seiak jo arte ezin erten
    —aspertzen naiz, lor betean,
    —büro zikintsu batean.
    —goizero agurtzen naute
    —nola deabruak Jainkoa.
    —Ari dira, bele antzo
    ——koa, koa, koa, koa—
    —bestengatik gaizki mintzo:
    —bizkor dituzte mingainak
    —Goizian goizik jaiki-ta
    —lanera noa... erresta...
    —biotza jartzen zait makal
    —atso txar guziak oro
    —besteen jorratzen lanean,
    —aotik izuriz iro;
    —goizean goizik asi-ta.
    —Büroko emakumeak
    —lodiak, orobat meak,
    —Nornai joan leike igesi
    —Nik aiekin egon bear
    ——orrek dit egiten dolu
    orko ordu luzeak zear—
    —nik, eusko aitor-semeak!
    Oi, debru emakumeak!!
    —Maiz zeruari so nago
    —naiz arek mindutzenago
    —nauan, konturatu-ala
    or egon bear dudala.
    —Bainan, minak uxatzeko,
    —euskal neurtitz eder asko,
    ——neuk dudan bezela gogo—:
    —seiak arte ortan nago.
    Orrela, büro batean
    —atso iztunen artean,
    —pasatzen ditut orenak,
    —iluntzen baidit gogoa
    —Gero-ta zoroagoa,
    —axotez beztuz paperak
    —Beuret-ko büro maitean
    —Parisko kale batean...
  • BEHIN BATEZ, ZUBEROAN...   (1951)
    —Udaroan,
    —eguzki beroz,
    —behin batez zurekin nintzan Zuberoan...
    —euskal itzak egalez nola erleak egoan
    —belarri-goxo ziraden -eta mingarri batean.
    —Zuberoan,
    —lurreko egun batean,
    —zurekin nintzan zuri entzuki et' entzukor.
    —Ba du orrek
    —Ainbat eguzki arrezkero:
    —Ainbat itz bero
    —ta gezur otz, zu galduz geroz... Zuberoan...
    —Nun zaitut gaur, neure txikia, ta norekilan?
    ——Ala bakarrik, gauari so begi ñabarrak,
    —Zuberoan—?
  • PIGALLE   (1951)
    —Zohardi zan,
    ——puten sabelean arno beltza botz-kantuz.
    —aitzina, horditu ezina
    —puten arno kantariaz...
    —zure bilha, Raymonde,
    —Raymonde, soin humoa, mahats humel!
    —Pigalle-ko mahastietan,
    —arno indazu nire ahorako
    —zazpigarren goian izarrak
  • ZAKHUR HIL BATI   (1952)
    ——nehork ez jakin nondik jinik—,
    —zakhur bat zoan errekan
    —Ur luminos, hotx, gardenek
    —sorgin-orratz botz, lerdenek
    —Goizean goiz urera jin
    —Noizean noiz, arrantzaleen
    —Naosiak atzo itho zun
    —Norat, erradak, errekan
    —uraren hotxez konkorturik,
    —norat ba hoa itsurat,
    —hilaren hotzez gogorturik?
    —Geldit' ezina —nevermore
    —behar dukeka joan aitzina?
    —geldit' ezina, gaixo hor
    —Azken Eguneranokoan?
    —hartara gabe hor lirina
    —hirotan ezeztatu zan...
    —Ur luminos, hotx, gardenek
    —sorgin-orratz botz, lerdenek
    —etzuten orhoit berrhilkia...
    —Nik soilik, arima baithan
    —Nik soilik nire Ekklesian
    —dut ohoratu hil anaia.
  • LILI BAT   (1953)
    —Loretan dago aspaldi huntan
    —gure bihotzen gorotzak baitu
    ongarriztatu et' ernarazi.
    —Eder da... Haren hatsak, ordea,
    —zithala ba du, herio-hazi:
    —ilhuntzen ditu gogo argiak,
    —ilhauntzen ditu argiak oro.
    —Hilherri-lili horren zithalak,
    —eta zainhiltzen gaitu semeok...
    —nahiz kiskailtzen duen Hegoiak...
    —Ai! goragotik ethorri-haizeek
    —ailezate jo ene landetan
    —et' eiharraraz &laquo;itxaropena&raquo;
  • OIANONE   (1953)
    —biok etzan ginenean.
    Oianone! Oianone!
    —nire neska Oianone.
    —zure matxantto maitea
    —urtzen zan ene ahora,
    —zabalik lore antzora
    —eta gozokiz bethea.
    —Zure baratzeko borthan
    —arrotz batek jo du. Bertan
    —sarbidea emaiozu
    —ez dezazula utz borthan!
    —Gauko oihanetan lasterka
    —behor zalhu eta bizkor,
    —gau-bideetan gaindi, mozkor
    —haragi biok ikhara,
    —Botz-uhinak uzten gaitu
    —hesten zaizkiola begiak
    —esker onean othoitz haur,
    —&laquo;Gora izan hadi, Suge,
    —hi haizenik ene Jainko
    —gau huntan eta bethiko,
    —urrhe-buztaneko Suge!
    —Hathorkit berriz laztanik;
    —janhari gozo badut nik
    —ezti gehiagorik Hire,
    —bil ezak berriz laztanik.&raquo;
    —zan, ordea... loak hartu...
    —ezti-loreetan etzanda
    —gaixoa baita nekhatu.
    —Ene maitea, moxu bat
    —Sugea baitatza lotan,
    —indarren bihurtzekotan
    oi!, emaiozu moxu bat...
  • AMSTERDAMEKO ORHOITZAPEN BAT   (1959)
    —Atzerri hontan nola ez laite
    —ene gogoa enoa?
    —Nepenthes ordez beharrik badut
    —jaunen garagar arnoa:
    —Paristik hurrun banoa.
    —Lanhoak oro mozkor horailak
    —barneko soaz berriz dakusat
    —Amstel-ondoko hiri maitea
    —Amsterdameko kaletan gaindi
    —berriz narama orhoitzak
    —etxe naroak ikhusten ditut
    —botz ixilaren egoitzak;
    —han, bere aiho bakhoitzak.
    —Itsasontziek, lur guztiaren
    —egin ondoren inguru
    —zekarten portu Ipharrekorat
    —Sorthaldearen leinhuru
    —urbidetako ura, ordea,
    —lore goiztarren artean,
    —jende ariok joaitean
    —zuten antz zintzo 'ta zentzatua,
    —Kalvinismurik othe zen aldiz
    —&laquo;karrika bero&raquo; hersietarik,
    ostatu eta bar theiu
    —hetan maitharzun ez-ohituek
    —Utzirik gibel eme bero 'ta
    —gizon mozkorren multzoak,
    —Nindabilano parketan, hurran
    —haur goiz-loratu gozoak,
    —ene zentzuak oi! ez ziraden
    —kalvindar eta zintzoak...
    —Lore heietan, Bessie, gaur zutzaz
    —bertzerik orhoit duta nik?
    —Ez... zu bakharrik, irriño batez
    —ene altzoan etzanik,
    —blue-jean gorritan gorputxo bera
    —phereku-gose jadanik...
    —garagar arnoz sortua,
    —zure orhoitzak daut populkatzen
    —gaur Pariseko mortua,
    —amets duela nire bihotzak
    —Amsterdameko portua.
    —Zuri eskerrak, Amsterdam (edo
    —jainko-edari onari)
    —esperantza bat bihotzondoan
    —athea joka zait ari:
    —erdiz jostaka, benetan erdiz,
    —Esperantza bat oraino denik
    —ur berdearen kolore
    —edo haur-eme baten soaren...
    —ukhan dezala ondore
    —biltzeko zenbait goiz-lore...!
    —Ipharraldeko Amsterdam hori,
    —zor derauzkizut eskerrak
    —utzi dautazun amets-ondoko
    —esperantza so ederrak
    —dauzkidalakotz are zohartzen
    —gaur Pariseko bazterrak.
  • TXORIONTASUN   (1961)
    —Biotza txit gaixoa
    —Edanikan geiegitxo
    —Eusko ardo goxoa,
    —Entzun nuen oianean
    —Kantuz eusko xoxoa.
    —Pino baten adar puntan,
    —Pino sendo, jasoa,
    —Eman nuen pausoa
    —Hurbildikan entzutekotz
    —Kantan eusko xoxoa.
    —Bere txori bertsoa,
    —Goraipatuz Lege Zarrak
    —Ta jainkoa, zintzoa
    —Baitzen pino hartan kantuz
    —Zegon eusko zozoa. ..
    —Esan nion: &laquo;Ulertzen dut
    —Nekez zure mintzoa,
    —Hain delakotz jori, landu,
    —Sakon eta jasoa,
    —Bainan eder duzu botza,
    —Goitar eusko zozoa!
    —Txoritxoa, gaua da ta
    —Iluna da basoa,
    Oi! baletor otsoa?&raquo;
    ——&laquo;Jaunaz beste, deusen beldur
    —Ez da eusko zozoa.&raquo;
    —Esan nion: &laquo;Nor da ote
    —Zure jabe, xoxoa?&raquo;
    —Hark: &laquo;Euskotar andrauren bat
    ——Ez zatar ez atsoa—
    —Euskolastikatxoa.
    —Esan nion: &laquo;Biotza dut
    —Eroria, lazoa...
    —Berriz ezar jasoa!
    —Zato eusko-zozoa.
    —Estu nuen eni kontra
    —Txori polit gaixoa,
    —Eman nion egatxetan
    —musu bero gozoa
    —Eta nere poz negarrez
    —Busti nuen xoxoa.
    —Esan nion: &laquo;Entzutekotz
    —Zure kanta gozoa
    —Beste pino baten ondo
    —Zai da nere auzoa,
    —Harengana orain zoaz
    —Arin, eusko zozoa!&raquo;
    —Egatu zuen pinoz pino
    —Poztuz oian osoa,
    —Zeruraino jaikia zen
    —Eusko-pino-basoa...
    —Eta pino bakoitzean
    —Egondu zen xoxoa.

 

Mitxelena, Salbatore   —1919-1965—

  • AMODIOA ZER DAN   (1935)
    —Amodioa zer dan
    —kolkoan darantzuio
    ——oi danez!— karnabak:
    —Arrosa bat bezela
    —duzu amodio:
    —eder zorakorrena,
    —ez ukitze ezkero.
    —Goiz ta arrats, oxkirriaz
    —usai gozoz baratza
    —txoratuko dizu.
    —Baña iñork itxumenez
    —ez margo ta ez atxon
    oi da ostokatu.
    Orriak soilduz gero,
    —arantzak txortenean,
    —suminki, zorrotzik...
    —Amodio ori dala
    —konta ala karnabak,
    —ez ordea siñesten
    ——oi danez!— alabak.
  • ONDAPEN ETA BERPIZTE   (1936)
    —Egundo batez, basetxe xarra
    —biok geundela begira,
    ——&laquo;Orrenak egin din;
    —ez din ematen kupira?&raquo;
    ——&laquo;Aski izango duk
    —gure bion lokarria
    —berpizteko baserria&raquo;.
  • ARRAUN TA AMETS   (1938)
    ontziska arriskatu bat
    —Batela bakoitzeko
    —mariñel bat zoak
    —(Gorputzeko lemazain
    —tankera gogoak).
    —Arkanu sorgiñak...
    —Araxe jo ta an murgil
    Oskorriren ederrak
    —damaion indarrez
    —arraun ta amets doala
    —musu limurkoiak
    —joran ortzikoiak;
    —ezin losortu ere
    oskorriratu nai dun
    —kaioa iduri.
    Oskorriren ederrak
    —damaion indarrez
    —arraun ta amets doala
    —zein zoro ta zein eder
    ontziska iñoiz estali,
    —iñoiz agirian!
    —zemai eta orro,
    —asaldatze ezkero,
    —ta Oskorri itzaliko
    —ekaitzak balio,
    —ene! ondabearra
    —ez al letorkio?
    —Zirimolak liraulkek;
    —Arantzazu mendiko
    —euskal itxasgizonen
    —Arraun ta amets doana
    —Ta sar dedilla, txango-
    Oskorri dagoneko
  • GORPUTZ DAGO GUDARIA   (1938)
    —Gorputz dago gudaria
    —Urkiolako maldan;
    —bekoki ameslariak
    —nolaz gorputz au eze?
    —Esaidazu artzai orrek
    —ega ziran onaño;
    —gudaria ortxe zegon
    —aldegin zuteneko...
    —Gorputz dago gudaria
    —Urkiolako maldan;
    —dabilzkio egaldan.
    ——Ta gaur goi andere batek
    —burestuna jarri dio
    —urrebitxiz josia.
    —&laquo;Olerkari ta abertzale,
    ——ziotsan Andereak—
    —seme zaitut Olermenak,
    —ziñopa Euskereak!&raquo;
    —Gorputz dago gudaria
    —Urkiolako maldan.
    —Esaidazu artzai orrek
    —gorputza eramatera
    —bide datoz maldara.
    —Gipuzko, Napar, Bizkaian
    —Gorputz dago gudaria
    —ta euskotarrak agurtu
    ondoren biurtua!
  • ITXASORA DEI   (1942)
    —sala batean bordatzen,
    —itxasotik aditu nuen
    —bertso auek ematen:

    —Zabal neurgean gora kaioa egazka;
    —goi ta be, ur eta lur oinpe darabilzka.
    —Aren labain ta ariñik doakit ontziska
    —urrun miñez itxasoz arunzka ta arunzka.
    Oskorri lor eziñak dei dagit gozoro:
    —arako leiaz nai dut itxasoz igaro...
    —Askatasuna atsartuz nai bezin oparo,
    —biotz esi gabeak ibillian giro!
    —Kantuz noa itxas zear urruntzen, urruntzen...
    O, bai, &laquo;Libertadea zoinen ederra den!&raquo;
    —kantuz noa, arraun ta amets erabat egiten.
    Ontziskaren aurretik gidari Irudimen.
    —Legorrean dagonak egonean tinko,
    —eztaki itxastarraren jorana nolako.
    —Ez ninduke bestela errukarri joko.
    —Ez nagoorenakin zoria aldatzeko!
    —Iñork gura baleza bizi gezalean,
    —Poz betea arki baietz emen urdiñean,
    —ugiñak lez urteak ontziz garaitzean!
    —Zori oberen baten atzetikan goazen,
    —biotz Eder goseak non dezan atseden.
    —ugarte berriren bat nonbait arkituren...
    —...ta an doa batela txikia, Oskorriari buruz, gero ta urrunagotzen, neskatxa bordariak legorretik begiz galtzeraño.
    —Nork atzitu, bere osoan, lagunurkoaren izkutapena? Al dakigu norgere anima barruarena bera!, al jakin norgere kutiziak eta ase eziñak, zer nai duten, nolakoxeak diran, noruntz dijoazen!
    —Iñularreko eguzki igeskorrak, urez bestaldera oeratzekoan, urregorriz dirdaizka daukakizu itxasgain sorgiña, mirari bat lez, bri-bri zorotan; ta aretxen lillurak limurtuta, mariñel bertsolaria, poesi ontziz, izkutatzen dijoazu, arago ta arago, noranaita.
    —Nora, ordea?: neskatxa bordariak alperrik galdetzen du, ez baidakus dagoneko ia ezer. Nora? Zeren billa? Al daki mariñelak berak!
    —Betiere, jakiteak baiño geiago balio digu miñak, jakin eta senti miñak. Ase eziñak!
  • UDAZKENEZ IGARTZEAN   (1943)
    Arrosa eder maiatzean
    —Loratzen da baratzean;
    —Amodiorik ez duenak
    —Ez du miñik biotzean.

    Orixe, Euskaldunak
    —LORATXOAK BARATZEAN,
    —AMODIORIK EZ DUENAK
    —EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.
    —ta ajolagabe lekutu ziran
    —Ama utzita, biotz anker.
    —GAUR ARROSA BAT-BATEAN
    —AMODIORIK EZ DUENAK
    —EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.
    —Min orain eta miña len
    —Aberriak sorrarazten...
    —Atzo oñarez ta orain lei berriz
    —Biotz orrek ez atseden
    —Euskalerria jasotzen.
    —Aberrimiñez izor dagonak
    —Zenbaitzuk diote: gaur jai!,
    —jolaserako txit alai.
    —Abertzaleak Erri oindian
    —Euskotarrak: ez atseden
    —Euskalerria jasotzen.
    —Aberri miñez izor dagonak
    —ez du naikorik egiñen...
    —AMODIORIK EZ DUENAK
    —EZ DU MIÑIK BIOTZEAN.
  • ZEIN EDERRA DAN!   (1948)
    olerkaritza
    —bihotzak min duanean!
    —somatu nuen,
    —Zeruainoxe
    —kanta jaso nahi
    —nizuke, otoitz antzean;
    otoitzarekin batean.
    olerkaritza
    otoi bihurtzen danean!
  • BIZI NAI   (1948)
    —Jadanik ez aien zai egon.
    —auskalo noiz nola eta non.
    —ez aintza, ez illeta, ez omen...
    —gure onenak!
    —Atarramentu onik
    —geroz ez dugu.
    —bai beltza zure etorkizuna!:
    —ume txikiak txit gose ta zurtz...
    —Goldea, berriz,
    —erdoiak jaten, itzai gaberik...
    —Illak il. Okerrena Bergarakoa.
    —Zumalakarregin odol ori,
    —gaur gertatzeko
    —Espartero batek salduta preso...?
    —Dagoneko oro alperrik.
    —Etxe-barrura, enetxook, bildu
    —...Or atarian
    —&laquo;beltzak&raquo; pasako lapurkerian...
    —&laquo;un peuple qui s'en va&raquo;
    —Adio baten tristura somatzen zaio Euskalerriari, bere errita-sunaren udazkeneon. Amaika gauza eder bait-badoazkio billuzten, erabat suntsitzen!
    —Mundu arrotzean arrotz, bere burua aldeztu eziñik, espetxe batean bezela topatzen duzu gaixoa, katigu ta ilzori; urkamendikoaren antzo daukazu, bizia zintzilika duela zenbaitzuen eskutik..., Jaungoikoaren borondateari belauniko.
    —iñork ongi ote daki?
    —Ni emen nago, gaixo au!
    —probaturik ongi,
    —emanaz milla gorantzi
    —gazte denborari...
    —ADIO
    —Euskalerriak dario.
    —zenbat gauz eder doazi,
    —illobi beltzera zuzen,
    —egundo
    —geiago ez biurtzeko,
    ——gure iñular sorgiña,
    —bizi gaitezen lengotik?
    —Adio
    —Euskalerriak dario,
    —luzatuz bere yorana.
    —utzi Adio esaten.
    —Adio!
    —Adio bai sekulako!
    ok ziran zugaitzak:
    —lizar, pago ta intxaur,
    —Sartu ziran beingoan
    —piñu beltz arrotzak.
    —Arrezkero mendiak
    oiak egiteko:
    —katedraletako.
    —Piñuena, ordea,
    —esan zertarako?
    ——Baitipat, ildakoen
    —zerraldotarako...
    —Aritz, lizar, pagoak:
    —agur sekulako!
    —kopla naiz kanta-zar:
    —aiton-amonen autan
    —ta illoben gogoetan
    —ametsezko izar...
    —Bestelako ederra
    orduan bizitza
    —kantuz zijoanean
    —zerura otoitza
    —Bestelako gozoa
    —sukaldean poza
    otordu bakoitza!
    —Adio, kanta-zarrak
    —ta ipui aspaldiko:
    —agur sekulako!
    —Eliz-arlosapean
    —eortzitako illak;
    —galtzara-ertzetako
    —Batzarretako lege
    —jolas tolesgabeak;
    oitura sotillak...
    —Ta Gabonzar'etako
    —gure Olentzaro;
    —ta pelotari txuri'
    —'en &laquo;Abe-Mariko&raquo;;
    —ta gaillur bakoitzeko
    —gurutze zurezko;
    —ta gonantx gorrixko...
    —ezaugarri oro:
    —agur sekulako!
    —babeseko errien
    —zaindari onenak,
    —eta orain bakantzen,
    —jausten zoaztenak!:
    —bai zoritxarreko,
    —zuek gabe beiñola
    —baditezke tinko!
    —Dongeki erortzen dan
    —gurutz bakoitzeko,
    —birtuterik pranko!
    —Mendi-gurutzetxoak:
    —agur sekulako!
    ——gure iñular sorgiña—.
    —Adio
    —Euskalerriak dario,
    —luzatuz bere yorana...
    —Adio orretxen tristura dizu
    —Euskal-doiñuen barrenak.
    —Gorde eziñezko ituntasuna
    —&laquo;Babiloniko ibai ertzetan
    —nola ixildu arrotz-penak?&raquo;
    —Iltzera doan abenda baten
    —zotiñak dituzu denak.
    —jantzi gorri-zurietan.
    —Plaza betea bri-bri zoratzen
    —Danen gainetik danboliña ari
    —doiñurik bizkorrenetan...
    —Entzun zaiozu. Ze esaten dizu?
    —Aitzitik, Eusko-Negarrak negar
    ——&laquo;Ortzetan dizut irria baiña
    —nigarra bi begietan&raquo;.
    —Dantza lotuan urrengo txanda
    —moda berrien arira.
    —mozkorki jira ta bira.
    —Buka orduko, gero illunez
    —Txistuak negar azken-saioan,
    —doazen aiei begira,
    —gogoa miñez luza ala luzez
    —lengo antziña garbira...
    —...Ta Anjelus'eko dardarepean
    —izarñoen intzirira,
    oitura zarren ondrautasunak
    —&laquo;Bazterretik bazterrera
    Ortzetan dizut irria eta
    —bi begietan nigarra&raquo;.
    —Adio
    —euskal-ertiak dario
  • J.E.L.   (1948)
    Uso zuria, errazu
    —nora joaten zeran zu.
    —Españiak portuak oro
    —Gaur gauerako ostatu
    —bertakoena izan arren,
    —iltzen doakun enda zarraren
    —zotiña naiz eta asperen.
    —Eskale arrotz,
    —nunaiko bai ta iñungo ez,
    —munduz munduko judu landerra
    —baiño re noa iges ta iges.
    ——&laquo;Zaude gurean&raquo;:
    —Esku ongillek
    ogi eskeintzen didate.
    —Aurrera joaz diñet: &laquo;Millesker,
    —nire gosea txit beste...&raquo;
    —niri so gelditzen dira,
    —miñ ozka dute barne muñetan,
    —malkoa zaie begira...
    —Nora juten dan?
    —Non bizi dan? Nor daiteken?
    —gobernutarrek aopean zin:
    —gorputzik eza ta ariña
    —bear, gutxinaz, alderazteko
    —erdal birao ta parre;
    —joputu gaitun ikurriñaren
    —karrikan jotzen doñurik?
    —Non koka gabe ez baidu usoak
    —Euskadiren eriotza
    —aldarrikatzen asi ezkero...,
    —basamortuko abotsa.
    —&laquo;Uso zuriak
    —portuak —elurrez ditu&raquo;;
    —euskaldun onen etxe barnetan
    —baño ostaturik ez baidu.
    —Atzo Otxandion, gaur Aian, biar...
    —Biar Jainkoak esanen.
    —jo Erromara erromes;
    —ate ertsietan uste ez-eneko
    —&laquo;Vae victis!&raquo;..., barkapen ordez.
    —Gladiatzaillek erio aurrez
    —Presondegiko
    —du ereskiña, iltzerakoan
    —Euskal ziñopek
    —ixuritako odol berberaz
    —ezoztua are Bizkaian.
    —Illobitako
    —zarren goi arnas eske aospez
    —gau eman oi du sarritan;
    —T'Aitor-en atsak
    —mintzo izu omen dagio:
    —&laquo;Euskadi Jesukin guruztua
    —iltzen zijoak&raquo;... —dasaio.
    —&laquo;Belaunez belaun
    —eunkitan oñorde genun
    —berdingabeko leñargi ura
    —&raquo;Izotzik zegok,
    —Aberri izotzez, larrea;
    —suondo zeukak jendea.
    —&raquo;Suondo zeudek
    —gutarrak, antziñatiko
    —argidiriak noiz sukaldetik
    —gaurko illuna aienduko.
    —&raquo;Asaba zarren
    —enborra itzaltzen balua,
    —berandugabe gogaiak piztuz,
    —piztu abertzale sua&raquo;.
    —txadonetako laratzak pizten,
    —bibotedunen itzuri.
    —saiest orduko atea,
    —sartu ta Aberri soñuz betetzen,
    —T'obi lurrunez
    —kutxa gordean otzepel
    —errauspe zetzan beingo didarra
    —txinpartetan ler: Gora JEL!
    —Leiotatik at
    —landara galda goria,
    —Abioitikan
    —Arku-ko Jone
    —baño re, etsaiek errea,
    or, zendorrean Erri oso bat,
    —lotsaz gorrituz
    —kondairaren zerupea...!
    —Geroak beio, gaur uka zaion
    —Erri santuen ospea!
    —Izotzetan su!
    —Jel-i zor zaion mirari.
    —Merezi ote, munduz munduko
    —judu landerraren zori?
  • HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...   (1950)
    —Hala behar-ta sartu ginduten zoritxarreko guduan.
    —Sartu ginduten, promes ta gezur, bultzaka itsumustuan.
    —Ez beste batek guk baino gogo gehiago izan ez bazuan.
    —Madarikatzen ez gera aspertzen harrezkerozko damuan.
    —Zoritxarreko gerratea, bai, gaitz danen iturburua
    —herri gaixoen hondagarrizko Mari Gaiztoren zartailua:
    —gure amorru bizia hiretzat, beti madarikatua!
    —ezergatikan inolaz ere inortxorekin gudarik.
    —Sartu ginduten...! Gure gaitz danak ordutik datoz ta handik.
    —Auzoan hiltzen duten txerriak etxean koipe gutxi dik.
    —berak emango, zinki ta zorrotz, gure jokeraren berri.
    —Haren bertsoak hor joango dira ahoz aho, herriz herri.
    —Euskal Herria dezu honela senti zizuna ta aldarri!
    —aspertuko da orduan.

    —jainkoak eman zigunarekin danok dezagula Bake
    —inor larrutzen gerra aitzakian non-gizendu ibili gabe.
    —Ez oraindik umildu
    —Atzo eskale zetorkiguna gure etxeko atera
    orain izkiluz erronkan dator gure lurraz jabetzera.
    —Bakea haustera datorrenari erantzun behar bezela
    —behin ta betiko hondamendian itoko gaitu bestela.
    Gu gera zazpi probintzi
    —lehengo legerik ez utzi.
    —Hoieri firme eutsi
    —jaioko dira berriak!
    —Zutunik guziok! Jeiki armatan armatan datorrenari!
    —nahiz ta soroak sasi bihurtu ta etxeak suak kiskali...!
    —Euskal Bakea ta Lege zaharrak saldu baino lehen beltzari
    —hil edo bizi azkenera arte, ekin! abia! ez etsi!
    —Noraino hoa
    —sagarñoa
  • ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN   (1950)
    —Noraino hoa
    —sagarñoa
    —kantari doa
    —gainbehera xalto-xaltoka:
    —(lore nahiz hosto nahiz ale)
    —itsasoraino
    —Gogoan hartu
    —zatozten danak
    —Noraino hoa
    —sagarñoa
  • MAITASUNEZKO GAU HARTAN   (1950)
    —Maitasunezko gau hartan
    —errainuz zegon aintziran
    ortzen hanbat izarño
    —Ez duzu gogoan nola
    —izarñok islatzen ziran
    —errainuz zegon aintziran?
    —nihoakio ordudanik
    —baina goibeldu zanetik
    —aitzirak ez du izarñorik...
    —Zeru goibeldu zanetik
    —aintziran ez da izarñorik.
    orbel oroimingarriak
    —urlo geldian lo soilik...
  • ABENDATS   (1955)
    —Eusko abendaren arnats.
    —Gizaldiaren muñorik muñoz
    —Eusko bular bakoitzeko su ta laratz.
    —Aitoren
    —belaunekuok amak aurra lez somatzen
    odolean aramate.
    —Gorrota auteken arren, etzegok
    —Joran urrunak baño arago
    —ta muin barrunak baño bertago,
    —gurekin augu, noranaibidez,
    —geu geran baño geurekinago:
    —eusko gogoaren gogo!
    —Unamunogan irritsa,
    —Uzkudunetan bortitza,
    —Loyolagan etsikaitza,
    —gizon ta eme,
    —euskotar seme
    —bakoitza.
    —Gizaldiz gizaldi zalko,
    —eusko lortze bakoitzeko
    —izadiaren sortze garbitik
    —atorkun azi aberats:
    —Bizkai menditan baño 're geure
    —Aitonen aitonen baratz;
    —amonen amonen ardatz.
    —Mariagora mariabera,
    —betirako ipar orratz.
    Orratz, ardatz, baratz, meatz.
    —Kanpotarrek
    ——&laquo;Euskoterri
    —nork eusten ote edo zerk?&raquo;
    ——laborriz galdetzen ditek.
    —&laquo;Abendatsek! Abendatsek!&raquo;
    Orreagatik Oriamendi ta Artxandaraño
    —dediño
    —Basojaunaren irrintzi bera zebillek:
    —&laquo;Abendatsek! Abendatsek!&raquo;
    —Ez jakin ori Rolandek!...
    —Espiritu uts aiz, ez soñik,
    —Ez noizdanik, ez jauregi, ez izenik...
    —Izkutuago ta illezkorrago,
    —Auñamendiko errege,
    —biziko zaiguk enda re!
    —Au iltzekotan, lendanik
    —eu il bearko induteke!
    —nork baña il tiroz egurats?
    —Aberri zuri gorri berdea
    —ta Sortaldetik Sarkalderako
    ostadarrean Bakaldun,
    —Mendez mendeko maratonean
    Olinpiade txapeldun
    —bakar bait ator ta oa. Bakar. Bak-aldun.
    —Eusko abendaren arnats.

 

Monho, Salvat   —1749-1821—

  • BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI   (XVIII. mendea)
    —Bakusek ez du trionfarik ez aldarerik nahi,
    —Gauza bat baizen ez dio manatzen gizonari,
    —Garboski edan dezala urik gabe arnoa,
    —Nahi badu bere ganik urrundu herioa.
    —Bizia laburtzen bada tristezian egonez,
    —Alegera gaiten beti kolpe onak edanez,
    —Biziaren luzatzeko bide seguragorik
    —Kausitzen ez denaz geroz, dugun edan gogotik.
    —Sail on bati lotuz geroz ez bara biderditan,
    —Gogotik gal arteraino gure nahigabeak
    —Eta goibeltzen gaituzten oroitzapen tristeak.
    —Bien ondotik on dela hirurgarren kolpea,
    Oraino triste badire gure bihotz barrenak,
    —Alegeratuko ditu menturaz laugarrenak.
  • SAN KASTETENEKO ANDREGAIAK FILIPINEKO OILARRARI   (XVIII. mendea)
    Oilar kruel, oilar bortitz
    O, oilar fanfarruna!
    —Gure oiloak bi aldiz
    —Goregi kantatzen baduk
    —Ereman bitoria,
    —Promes dauat, galduko duk
    —Bakea egin deneko
    —Ez bahaiz eskolatzen,
    —Ez baituk auzotako
    Oilarrak menaiatzen,
    —Erakarriko diat,
    —Gostatzen dena gostarik
    Oilar mendekari bat.
    —Hire kolpe itsusiak
    —Herriko oilar guziak
    —Bere lagunen odolaz
    —Arrazoin galdatzeko
    —Heien mendekatzeko.
    —Gure oilar defuntuen
    —Kukurruko eztiak
    Oilar hain maiteentzat
    —Hek bezalako oilarrak
    —Ez ziren eltzekotzat.
  • OROITZAPENAK   (XVIII. mendea)
    —Gure egunetaraino
    —Ez da jautsi Pinet baino
    —Munstro itsusiagorik,
    —Robespierre eta Jourdan
    —Gizonen etsaiez landan
    —Ez Frantzian, ez Europan
    —Hain fama gaixtoagorik.
    —Robespierrek Pinet horri:
    —&laquo;Gu gaituk nausi Frantzian
    —Flakoenen espantagarri
    —Zenbait heriotze berri
    —Utziz bere ontasunak,
    —Joanen dituk ihesi&raquo;.
    —Presondegirik ilunenak
    —Handik lekora gilotinak
    —Ditu egotzi buruak
    —Milion inozentenak,
    —Konplitu gabe arrola:
    Oraino bortzehun mila
    —Eman ziren ordenak.
    —Eskasturik presondegiak
    —Hanbat jenderen sartzeko,
    —Komentuak azkeneko
    —Tiranoen errabiak.
    —Frantziako lurretan xutik
    —Zela gazte edo zahar
    —Batere aristokratik.
    —Itzal horren kontra gerlan
    —Kokin guziak armetan
    —Altxatu ordudanik.
    —Kutsu gaixtotik garbitu;
    —Hetako jendeak ezpatan
    —Aristokratzat pasatu,
    —Edo urkatu lanternan.
    —Azkenekotz gilotinak
    —Robespierren lagunak
    —Azkenaz goiti Donibanen
    —Arrogatzaile abilak,
    Orai aski haur umilak
    —Erran komuna den bezala
    —Ezpataz jotzen duena
    —Ezpataz perituko dela,
    —Robespierre kruela
    —Gilotinan da finatu;
    —Azkeneko haize ezti bat
    —Sortu da Orientetik:
    —Hark untzia portu onerat
    —Ekarri dauku salborik.
    —Gure jelos den guzia,
    —Gora mintzatu nahia,
    —Badoake xokorat.
    —Zokotan eginahalak
    —Traidoreen hatzak Parisen
    —Kontsularen sentinelak
    —Terroristei bere parte
    —Kario gostako zaizte
    —Kanpoan tugun etsaiekin.
    —Barneko etsaien temari
    —Bihurtuz bakotxari.
    Ordu da egin dezon leku
    —Tristeziak gozoari:
    —Aski luzaro ixuri.
    —Denbora da ganbiatu:
    —Terroristak kargutarik
    —Doluan dire sartu.
    Oroit zaitezte, lapurtarrak,
    —Zenbat duzuen sofritu
    —Baldin terroristei indarrak
    —Ez balitzaizkote kendu
    —Ez zirela xukatuko
    —Gauza horren frogatzeko
    —Ez dut urrun joan beharko,
  • POETEN ERRENKURAK APOLONEN KONTRA   (XVIII. mendea)
    —Norentzat sorrarazten du Apolonek urrea,
    —Hain eskasa egitekotz bere haurren partea?
    —Parnaseko gobernuan ez da lege justurik.
    —Ez beraz mirets poetek ez badute dirurik.
    —Buraso bihotz gogorra, ez dugu konprenitzen
    —Holako diferentziak nola tutzun sofritzen.
    —Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez,
    —Eta zure haurrak beti errestatuak oinez.
    —Zu poxirik friantenez beti sasiatua,
    —Edari deliziosez bihotza goritua,
    —Gosea sofritzen dute, ura dute edari.
    —Mendiak beztitzen tutzu, bai soroak belarrez,
    —Kanpainetako arbolak hanbat fruitu ederrez.
    —Nondik heldu da Poetak, zure haur onetsiak
    —Baitire sasoin guziez hain zirtzilki jauntziak?
    —Zure palaziorakotz ez duzu deus sobresten:
    —Egin ditutzun tresorez justu da goza ziten.
    —Bainan nola nahi duzu ez den errenkurarik
    —Zure haurrek ez badute jartzeko kadirarik?
    —Parnasean dabiltzanen sabelak eta moltsak
    —Arbasoen noblezia eta poeten fama
    —Karga dire ez badute hirurgarren... fortuna!
    —Nork uzten tu bere haurrak miserian hiltzerat?
    —Aita on bat ager zaite zu zureen alderat.
    Onerat ganbia zazu zure umen zortea,
    —Guzien aberasteko baduzu boterea.
    —Asko bastart badirela sartuak familian,
    —Bainan haur lesitimoak aberasteko xoilki
    —Bereziz basa-poetak askiko da deus guti.

 

Montoia, Xabier   —1955—

  • HISTORIA   (1981)
    —Jesukristo gurutzera
    —igo zenean,
    —hasten da historia.
    —&laquo;Botere osoa sovieterako&raquo;
    —Finlandiako geltokian.
    —David Bowiek ilea moztu zuen
  • NEGAR   (1981)
    — negarrez nago.
    —Madalena bezala nago negarrez.
    —Jostailua izorratu diozuen haurra bezala
    —negarrez nago.
    —Lotu duzuen zoroa bezala
    —negarrez nago.
    —Suhiltzaileak deitzen dituzuenean piromanoa bezala
    —negarrez nago.
    —Erremedio gabeko balea zauritua bezala
    —negarrez nago.
    —negarrez nago.
    —Birikarik gabeko turuta bezala
    —negarrez nago.
    —Saxofoi ilez butxatutako isurbidea bezala
    —negarrez nago.
    Ospitale bat bezala negarrez nago.
    —Pupitre bat bezala negarrez nago.
    —Barnebide luze bat bezala negarrez nago.
    —Puntagabeko urrats bat bezala negarrez nago.
    —Asmatiko bat bezala negarrez nago.
    —Txori murriztu bat bezala negarrez nago.
    —Negarrez nago Villon-ek negar egin zuen bezala
    —patibuleko goren garaieratik mundua kontenplatuz.
    —Negarrez nago Van Gogh-ek negar egin zuen bezala
    —bere odolezko belarria Gauguin-i bidalita.
    —Negarrez nago Alexandra Kollontay-k negar egin zuen bezala
    —Negarrez nago Mesrine-k negar egin zuen bezala
    —balaz josita azaroko goiz hotz batean.
    —Negarrez nago Sid Vicious-ek negar egin zuen bezala
    —bere zainak bilatzen, lainoan.
    —Negarrez nago Dylan Thomas bezala
    —Adamov bezala
    —Xabier Montoia bezala,
    —neroni bezala, azken finean.
    —latazko sardinengatik
    —dentifrikoengatik
    —koloniengatik
    —xaboiengatik
    —desodoranteengatik.
    —Negar egiten dut katedratikoengatik
    —teologoengatik
    —gurasoengatik
    —rock & roll horregatik,
    —inoiz hazten ez den
    —marihuana horregatik
    ohean dautza
    —fardo malderrak bezalaxe
    —beren gizonek hankatartean
    —katxarroa sar diezaieten zain.
    —esku artetik ihes egiten utzi nuelako
    —gozarazi zidan txori bakarra.
    —zuei bihotza eta ipurdia ukitzeko.
    —Negar egiten dut zuen gupida eta haren losintxak arrenka.
    —atsegin dudalako.
  • LEHEN LIKANTROPO BELTZA   (1985)
    —zoko ezkutuenetatik ere
    —Gaueko pizti goseti guztiak
    —kanoikadak bailiran
    —botilak argitzen du bakarrik
    —hara doaz itsuturik
    —bere burua botatzera
    —gautxoriak
    —xaguxarrak eszenatokiaz jabetzen dira
    —eta haien hegalek txaloak ezabatzen dituzte
    —argia ez dela zorigaiztoko oroipen bat
    —besterik izango
  • HERRIMINA   (1988)
    —Hau ez da New York
    —baina, halere, neoiena dugu
    —Hemen Vitoria-Gasteizko hondar bigunezko plaietan,
    —eskeletoak dautza irribarretsu,
    —farolen mila eguzkien indarrak
    —bihotza
    —atzera emango dien esperantzaz,
    —eta hemendik ere, nola ez ba?
    —harro paseatzen da
    —azabatxezko pantera,
    —betidanik lelotu ohi gaituen berbera,
    —Zer ez zenuke zuk emango
    —bere bizkar fosforargitsuaren ukipenak
    —eragiten dizun hotzikararen truke?
    —Louisiana estatuko espetxeetan,
    —aulki elektrikoan eseriko den azkena
    —eta borrero, apaiza eta argazkilarien aurrean
    oihu egin ozenki:
    —Bareak utzitako bidezidorrean barrena
    —abiatzen dira gau-aeroplanoak tropelka,
    —flipper-en malkoak erregai,
    —xaguzaharren bihotz nimiñoak xedetzat.
    —Baina ez dakite gizajook
    —Ez dute inoiz entzun
    orratzen zitalkeriaz,
    olagarroaren beso tatuatuen kemenaz,
    —magnolioen arriskuaz.
    —Ez dute inoiz entzun
    ——horma zuritik zintzilika—
    —dena gortzen baitu aieneka.
    —Wolframiozko botila ikusgarrien labirintuan
    —denboraren ertz zorrotzetan zaurituz.
    —Eta elizok lortu dute azkenik
    —apoaren hilobi sakratuan.
    —Hau ez da New York

 

Monzon, Telesforo   —1904-1981—

  • ALARGUN ZOROARENA   (1940)
    —&laquo;Etxebeltz&raquo; baserriko
    —Alargun zoroa,
    —egunez ez ageriko...
    —Gauaz irtetzen sorora...
    —irrintzi zorrotzez
    —bere itzok egazka doaz
    —mendiz-mendi, oiartzunez
    —&laquo;Ni naiz ni, —dio— alargun zoroa!
    —Aien oiak oztu dizkik, guda madarikatua !
    —&laquo;Non dira beste zoro oiek, gudan nai zutenak asi?&raquo;
  • GERNIKA   (1940)
    —zorigaitz aundiago?
    —Bizkai erdia birrindu izan ondoren
    —Gernika sutan dago
    odoletan ortzia...
    —Gernikaraño gauerdi garaiz
    —Erria su-argietan dago!
    —Zelai ta bideetan... umeak lo!
    Odol-malkoa iduri txinparta
    —Baiña arrotzak alperrik dabiltza
    —Zutik, besoak zabal, Zugaitza!
    orain Ludiak du berea...!
  • BAKARTASUN   (1945)
    —iskanbilla bizian, gogo lantzerik ez.
    —Ator. Guazian biok Ixiltasun-gana,
    —ba-diat ene baitan irurontzat lana.
    —Uxaitzak inguruko gezur, Ixiltasun...!
    —Ator Egi, lepotik zintzilizka atxurra,
    —yorratzen asi ari nere barne-lurra.
    —Nere barne-baratzan, datorrela gora
    —bake-zugaitz azpian, alaitasun-lora.
    —gure gogo biurtuz bera bezin garbi.
    —Gorrotua ta illuna doiazela igesi...
    —Gure basoetan ez txori oiek abi.
    —ta maitasun orretxek biur bertsolari.
    —Euskalerriko oroitza neramala bizi,
    oartu izan nintzan bein... negola kantari...!
  • TROPIKOTIK   (1945)
    —Neri zer ajola,
    —neguan eguzki ta bero ta lora?
    —Nik ez artzen poza
    —neguan, ez ba'det euri ta aize t'otza. . .
    —auzoraño otsoa yetxiko dan bildur,
    —ta bideetan loia,
    —baserritik kalera neguan ba'noia.. .
    —Zugaitzak, osto-utsik,
    —ez al du, bidean, aitonaren antzik?

 

Moulier, Jules, Oxobi   —1888-1958) —

  • ALSACE-KO IZKILAK   (1918)
    —Ez da oraino aleman tzarra, nahiz hortarat ari den
    oren onean, ordu txarretan, zeruari beha dauden
    —elizetako dorre guzien
    —erorarazterat heldu.
    —Egun osoan kantuz dagozi dorre barnetan izkilak
    —baititu betikotz galdu.
    —Eta kanoiek egin orroer izkilek bozkariotan
    —diote gora: "Jo, jo lurpetik hobendun sartuz orotan!
    —Jo, jo, gu isilaraztekotan
    —zeruraino behar heldu!
    —Jainko Jaunaren iguzki ona dugu goiz-arrats ikusten
    —ifernuko ke pozoindatua gutara gabe da jausten
    —Lainopean den lurra ere du argituko iguzkiak
    —lurpetik hilak doatzi garbi, zorioneko jeikiak
    —goian hartzera beren alkiak.
    —Guk zeruraino zuek nahitez, iguzkiaren argian
    —gudularien begiratzaile aingeru onen erdian,
    —behar ditugu kantuz lorian
  • ESKUARA   (XX. mendea)
    —Iratzea mertxikaz bete jarriko,
    —Zezen beltza zazpi txahalez erdiko
    —Labettoa elur xuriz gorrituko,
    —Eskualdunek Eskuara dute galduko.
    —Hartan erein ogiko hazi garbia,
    —Han jin arte irin opilño xuria,
    —Eskuarak ez, ez du galduko mihia.

 

Mujika, Emiliano   —1882-1949—

  • EUSKAL OLERKIA   (1931)
    —Urteak badijoaz aldiak ere bai
    —Barrendik irteteko, begiak zabal zai,
    —malko garratzak dauzkat biotzean ibai.
    —Ase naiz, oso ase garratz iturrian
    —gañez egiteraño malkoak neurrian.
    —Begiak ere dauzkat lertzeko zorian
    —erre malkoz eta ubel inguru guzian.
    —Ikusten dedanari ezin diot antzik,
    —ezin diot azaldu poztutzeko gauzik.
    —Ez datorkit iñundik bizitzeko pozik,
    —Itun igaro orduko nolabait eguna,
    —ikara dariola dator gau illuna.
    —Gogoak esaten dit lo egin nai dula,
    —baña datorren loa oso da amets duna.
    —Loak artu orduko naspillak an dira
    —zapalarta bizian ni nagon tokira.
    —Irudipen gaiztoai jartzen naiz begira
    —eta dar-dar ikara zaitz gorputz guzira.
    —Lozorroak lotuta nauka gau guzian
    —Ametsak gaulenetik, ametsak goizean,
    —ez dakit zenbat amets ordu bakoitzean
    —askotan etzateko egon naiz bildurrez.
    —Ez dakit zenbat aldiz zotinka negarrez,
    —suge gaizto tartetik nai ta ezin iges.
    —Lotan atsedenik ez, esna pozik gabe,
    —emen bizi geranok berdiñak ez gaude.
    —Ez ote naiz egingo pozki baten jabe...?
    —Diru, omen, jakintza? Ez naiz oien zale!
    —ezer beste oberik badakit ez dala.
    —biotzean beti du zerbaiten itzala.
    —sendatu nai ta ezin onek daukan gaitza.
    —Geroz gogorrago du miñaldi bakoitza,
    —egiz tamalgarri zait min oien oroitza!
    —ta onen ondoezak jartzen nau minbera.
    —Seme pizkor batzuek naiz susper nai bera
    —Ikusten det euskaldun azaltzeko lotsa,
    —zabarkeri aundia ta maitasun otza.
    —Maitagarrigo dala datoren arrotza
    —ikusteak jartzen dit kixkaltzen biotza.
    —ulertzen ez dulako geienen jarduna.
    —Euskal-erri guzia posoitu zaigula!
    —Au ez al da zoritxar erabetekoa,
    —euskaldunen almenak galtzeko naikoa...?
    —Pozez ixuri nai det nik azken malkoa
    —errukituko balitz guzaz Jaungoikoa!
    —Euskaltzale, or-emen, ara zenbat gaste
    —Nere malko garratzak txukatu zaitezte;
    —Egingo det lo lasai emendik aurrera
    —ekin zaion bidetik zuzentzen bagera.
    —Gaste ta zar guziok asaben antzera
    —saia gaitezen eta ez da ilko Euskera.

 

Mujika, Luis Mari   —1939—

  • GAU LODIA   (1965)
    —Gau lodia
    —Gau lodia.
    ——sugar gogorrez—
    —jarriko da
    —goria.
    —Ta erne araziko
    —egunabarreko
    —zorion-izpiak.
    ——serio egonean—
    —itxaropenak kantako.
    —Gau lodia
    —jeixteko zain.
    —zapo moduan.
    —egunabar goizera,
    —zulotik argira.
    —gora jeikiko,
    —jeikiko da,
    —ilusio-egunera
    —bihar jeikiko
    —gauetik goizera.
    —Gau lodia
  • JOANAZ JOANEAN   (1978)
    —Joanaz joanean,
    —joan da etorri,
    —ibiliz dut soilik,
    —nahiz egon, nahiz geldi!
    —Bidearen ondoren
    —bizi hontan orainak
    —joana dirudi,
    —joana da joana
    —nahiz egon, nahiz ari,
    —nolatan ibai beltza
    —lizar gorrien pena
    —asmo gaitz-eutsezinak
    —tormentugai zaizkit,
    —(esan, negu okre hau
    —uda nola itzuli!),
    —ardo harro-gaiztoak
    oro alferrik bada
  • TREN BELTZA   (1997)
    ——Gaztela handiko sorotan antzo
    —linea bihurtuz samin-arazo.
    —(sentimenik ez al nuen, akaso?)
    —ezina baizik ez baituda jaso.
    —Norantza noake biderik gabe
    —kezken mendetik oraindik ez libro,
    —hainbesterako ezbeharren jabe?
    —Bai, ondoan zaitut krudel herio
    —bultzarazten gogor etsipen-katez,
    —isuriz niregan sofrikario...
  • EREMUETAN   (1997)
    ——lerroak joan, lerroak etorri—
    —ikusmen nireak zoramen gori,
    —naturak emana zaida ongarri.
    —begion xarma ederrezko zori
    —(Arabako lurrak hits eta hori)
    —nik jasoa baita hain asko, ta aunitz.
    —gauza zaharrek joanaren antza.
    —Behean dudana bedi gora irten,
    —materia joan behingoz gorantza

 

Mujika, Tene   —1888-1981—

  • NERE LEIHOA   (1923)
    —Nere gelako leihotik
    —dager ortzi zati bat
    —berari zor dizkat nere
    oldozkun gozoenak.
    —Nahiz euzkiz jantzita egon
    —nahiz hodeiez izukor
    —nahiz ilargi geltsuz edo
    —nahiz izarrez dizdikor
    —mintzo gozoz poztutzen du
    —nere gogo gaixoa...
    —eta bere mintzo eske
    —zabaltzen dut leihoa.
  • IKAZKIN LILURATUA   (1923)
    —Neure txondorra utzita iturrira nintzan
    —suila betetzen zegon neskatxa bat bertan.
    —Hark eman zidan ura, ai zer gozoa zan!
    —Geroztik hain gozorik ez dut berriz edan.
    —hain ume ederrik inoiz ez nuan ikusi.
    —Horrela bere itxurak eder, zoragarri
    —gentza lapurtu zion nere bihotzari.
    —Lagundu nion suila burura jasotzen
    —inola asmatu ezin baimenik eskatzen.
  • ELURTZA   (1923)
    —artzai-neskatxari txit gogoa ilundu.
    —Ai, ez du txoritxoak goizean abestu!
    —Umezurtza negarrez txoria dardaizka
    —loretxoa igarturik ardia marroizka
    —neri iruditzen zaizkit hil-oihalez jantzita.
    —Non zera, eguzkia? Non zera, non zera?
    —Atoz dizdiatzaile elurrak kentzera
    —hilik dagon lurrari bizitza ematera
    —mendi, baso, zelaiak alaiez janztera.
  • GALDEA ETA ERANTZUNA   (1923)
    —Txoritxo abeslari papar gorriduna
    —hor goiko zuhaiztian abesten dezuna
    —zure abes gozoaz zer esaten dezu?
    —Pozak edo saminak azaltzen dituzu?
    —Ez dakit nik zer duan zure abes horrek
    —beste bat hain gozorik inoiz entzun ez det
    —eta txorro-txioka ereski zolitan
    —txoraturik naukazu atsegin eztitan.
    —Gogoa urdurituta inoiz ez bezela
    —eta joran berriak nabaitzen ditula
    —baita bihotza maitez higitua sendo
    —arkitzeraino bere tokia txikitxo
    —da, biziro indarrez higitu nauena.
    —Esan, ene txoritxo papar gorriduna
    —zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
    —Gogo-atsegin aratz pozgarrien bila
    —etorriko naiz joranez huritik mendira.
    —Hara: mendiak tontor ta ortzea ikutzen...
    —Hara: landa ederrak margoa eskeintzen...
    —Itsaso zabalean ur azal oztina
    oskarbi ederraren antzikur egina...
    —begietatik zehar gogoraino sartu
    —zure abes gozoak indar gehiago du
    —ta nere oharraren jabe egin zera zu
    —Esan, ene txoritxo papar gorriduna
    —zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
    —Ederra da mendiak duen olerkia
    —musu batez Goikoak lagun ezarria
    —eta nola zeran zu txoritxo maitia
    —mendi olerki horren zatitxo bizia
    —nere gogoan zerbait... lehen lo zegoana
    —Esan, ene txoritxo papar gorriduna
    —zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
    —Izan liteke zure bihotz txiki horrek
    —nabaitzea maitasun haundi bat, nola ez?
    —Ta nola maitasunak bere ondorea
    —hagitz izan ohi duan min ta nahigabea
    —izan liteke baita, txoritxo nerea
    —neretzat hain gozo dan zure abestia
    —daukazun samin horren itunez betea
    —ta bihozkada orok higitzen nauenez
    —behin ta berriro nazu zure horren galdez:
    —Esan, ene txoritxo papar gorriduna
    —zer da hor zuhaiztian abesten dezuna?
    —Ba, hain eder-ederra dan ludi zital hontan
    oraindaino bezela diran bitartean
    —txori abeslariak zuhaizti isiletan
    —ta bihotz maitariak edozein tokitan
    —izango dira baita, ni orain bezela
    —txori abes bigun bat gozoro entzunda
    —geldituko diranak erdi txoratuta
    —Esan, ene txoritxo abes gozoduna
    —zer da zuk polit horrek abesten dezuna?
    —Goikoa dakusgunak gauza guztietan
    —nik zurea bezela inoiz entzutean
    —txori abes gozo bat edozein tokitan
    —galdeak erantzuna berea izango du
    —ba gure sinismenak hau emango digu:
    —Hara, hor goiko txori abes gozoduna
    —zintzo goraltzen ai da bere egile ona.

 

Muñoz, Joxean   —1957—

  • ADIBIDEZ   (1983)
    —&laquo;zu&raquo; esan adibidez
    —&laquo;zu&raquo; eta edozein hitz
    —izpi bati izen emateko
    —eta ordu)
    —emateko.
    —landugabeko oroitzapena delarik,
    —&laquo;zu&raquo;
    —eta edozer: &laquo;maitea&raquo;
    —bazpadaereko parentesi guztiak irekiz
    —eta minutuen kontra
    —&laquo;zu&raquo; esan
    —zu mugatzeko.
  • AUTOCOLLANT   (1983)
    —Eguzkia autocollant
    —arbolen inguruan, eta leihoak,
    —basso ostinatto, leihoak
    —Egarriaren ardatzari lotzen zaio
    —area baino euskorragoko galdera
    —Eguzkiaren atzekaldeko etiketan
    —zorrotza
    —Gonek leihoetan utzi zuten siluetaz
    —eta malbabiskoaren perfumez
    —hartzen du odol tantak
    —urrearen kolorea.
    —infinitiboan errepikatzen
    —heriotzaren deklinabidea
    —leihoetan itsasten den artean
    —(basso ostinatto)
    —made in sensazio bat.
  • DETAILEAK   (1983)
    —Zertarako detaileak, deskripzio personalizatuak
    —akabera berdina badute, errepetizioa
    —zirkuloan, ala ni naiz
    —soilik akorde bat gozatzen dakiena
    —akorde berbera xurgatzen duena, malenkonia
    —bat, postdata, anotaciones a pie de p gina:
    — fragmentorik egiazkoenak
    —bisagraren funtzionamendua ikertu nahi duten
    —edo flekiloa
    —eta hitz doble bat, musua eta larrua,
    —baina zertarako jarraitu,
    —hitz lerroak eskribitzen
    —rejistro monotono eta itxierarik gabean,
    —ez baita sekula osatzen
    — zirkulo hau
    —nik &laquo;lerroa&raquo; esan diodana
    —eta &laquo;errepetizioa&raquo; (hipotesis bat)
    —(irauteko behar den) (hipotesis minimo bat)
    —soilik oroitzapenez elikatzen diren urte
    —nola eutsi nola mantendu
    —begien harritzeko gaitasuna, zure ezpainak
    —nola gorde zure izena C. eta L. edo J.
    —-ren forman
    — —baina zertarako
    — baina zertarako
    —zertarako, berriz, oroitzapenak
    —ez bada sutantiboen azpian ere
    —zure laztanak daudelako zelatan.
  • ENE   (1983)
    —Esan &laquo;A&raquo;, esan &laquo;B&raquo; zure izena nola,
    —aitortu &laquo;zure&raquo; dela izen propioa
    —ez dakidala kontatzen: &laquo;A&raquo;rekin (...) &laquo;B&raquo;rekin (...)
    —bereizterik ez dagoela
    —anekdotak,
    —jakin, susmo eginez
    —ezpain guztiak izen jeneriko bihur daitezkeela
    —eta izen propioak oroitzapen pribatu
    —telefonaldi guztiak &laquo;bai esan?&raquo; bezala.
    —erazi A edo B edo zure izena
    —akumulazioak ez du-eta bizkar hezurrik
    —ez badira korapiloak, lokarri muturrik gabeak
    —eta kate bat, burdinak apenas seinalatzea lortzen duen
    —hutsunez osatua
    —(eta horregatik) antzeman
    —biografiarik gabeko hitzetan datzala
    —etendako hari gorriaren zatia
    —hiztegiaren edozein orrialdetatik
    —jaso
    —minuskulazko letratan
    —(nere izenetik nola)
    —&laquo;nire&raquo; dela ene izen propioa.
  • B.4
    (poema erotikoa)
      (2005)
    —bihotz bera
    —beheko
    —berezko
    —gona beheko
    oheratu
    —zoratu
    ohearen lau bazterrak
    —zure soinaren lauak
    —-sotua
    —lotua
    —bikoz
  • AUTOBIDEAN (AI) LANGARRA
    (2. bertsioa)
      (2005)
    —Zoru bustian harramazka
    —biltegi abandonatuen
    —sasi arteko eztanda mutuak
    —bizkorregi
    —nora ez dakit,
    —ez bada zure adatsaren arrats beltzerako.
    —beltzean: senboraren hondamenari,
    —kutsatuen, mendiaren orlegi ohiaren
    —eta garamatzan auto honen
    —trumoiek egindako sehaska kanta
    —barrena goaz
    —esanahirik gabeko hitzak
    Oinaze egoskorren lubakietatik
    —Zure amodioaren lurrun
    —urrunak menpeko
    —Zigarro bana piztu
    —berriro,
    —(orain,
    —zure zigarroaren keak nauka lotuta
    —egin zait zigarroa atzaparretan.
    —Nahiago erre hori.
    —Nago.
    —Nigana ez begiratzeko atera dituzun aitzakiei kontu
    —egiten. Ile zorabiatuak
    —bere onera ekartzeko keinuak
    —Jarrai nakien iradokitzen dute.

    —Baina ez ditut jada iluneko itzulpenak sinisten.
    —Zigarrokin piztuen errea daukat sabelean.
    —Antzinako oinazeak zuri begira jarriak,
    —zoru bustian labainka
    —eta zoratzen,
    —eztandaz loratutako lilura posibleen presak
  • GOIZEAN GOIZIK... (KANTUA)   (2005)
    —Ez horrela begiratu
    —irribarrea mozorro jantzirik
    — goizero
    —zorrotz
    —begi-ninietako saski beltzak
    — arraroz
    —Erdiak daude pozoindaturik
    —eta pozoi gozo
    —horrek goizero
    —zoraturik
    —ederrak ezin izango dit
    —goizero goizero goizero
  • ZATI   (2005)
    —goroldioari zuhaitza
    —erlojuari akabera
    —arre honetan
    —txori txikien begietan
    —iltze zorrotz
  • KANTUAN   (2005)
    —tota
    —to
    —tatuko
    —tuko naiz ten
    —Maddi jaio dela
    —ko kan

 

Mutiozabal, Aritz   —1980—

  • GORREN DANTZALEKUAN   (2013)
    —Gorren dantzalekuan zigarroen kea entzuten da,
    —konbinatuaren izeberga urtzen doan erritmo berean
    —Droga merkeek ez dakizun hori anplifikatzen dute
    —bihotzeko taupadak dira
    —areagotzen pixkanaka
    —Zoriontsua zara,
    —gainerakook sentitzen duguna bizi duzula pentsatuta,
    —eta asko gerturatu zara une batez,
    —bozgorailu okerretik
    —Gaur entzun duzunari isiltasuna deitzen diote jakintsuek;
    —niretzako beldurra da
  • NAHIKOA SUFRITU DUDALA USTE DUT   (2013)
    —Nahikoa sufritu dudala uste dut:
    —bihar ez naiz esnatuko
    —bakardade batetik bestera egin beharko duzu jauzi
    —airea hotza da, airea hotzegia da
    —nekatuegi nago gainera
    —kristal malkoak bizkarretik isurtzen zaizkidanean
    —urre gorriz ziztatuak
    —fedeak konpromiso gehiegi eskatzen dit
    —kode ezezagunetan daudelako zizelkaturik
    —Eta ez dut sobera indarrik
    —burua jaten didan mamua garaitzeko:
    —begiak itxi eta oroimenean galdu nahi dut
    —larrutu nazazu, ez naiz ezkutatuko
  • OROITZEN BADUT   (2013)
    Oroitzen badut ez naiz txori bihurtuko
    —eta itxaropena hobi komunetako
    —zabor izan zela esango dute hiztegiek
    —--Hemen hondakin bakarra zu zara!
    —eta giza irudi batek seinalatu egingo zaitu
    —lotsaren zamari ezin eutsiz
    —Lehen ez zinen horrelakoa:
    —ez zeunden negatiboetan erreta,
    —super zortziak ziztatzerakoan jarri zenuen
    —Zatitu papera eta bota airera
    —atzokoak ez du konponbiderik,
    —atzerapausorik ezin badut eman
    —flashback selektiboa
    —ene bihotza
    —zabortegitik jasota
  • GORREN DANTZALEKUKO ISPILUETAN   (2013)
    —Gorren dantzalekuko ispiluetan begiratzen naiz
    —bala zauriak zenbatzeko,
    —fusilatuen memorian
    —lotsaren zelairik ote dagoen galdezka,
    —arnas beroak izenik gabe
    —erre zituztelako azalean sartzen ziren bizkarroiak
    —Gizakiak gorputz izateari utzi
    —gorpu izanda usteltzeko
    —gardentasuna oraindik koagulatzear da

 

Nabarro, Omar   —1953—

  • IBAR EZKERRA   (1984)
    —Aleman barkuak gauero atrakatzen du Zorrotzako portuan
    —hortxe behean
    —autopista muga dugularik
    —marraskilo erako zubia pasabide hestua gainetik.
    —goizero
    —Urrutiago Portugalete
    —burdinezko zubitzarra
    —zementuzko Errontegi erraldoia eta gero.
    —Agudo goaz denok
    —laino ketsuan zehar
    —aldapan gora
    —hilerriraino.
  • ITSASTXORIEN BINDIKAPENA   (1984)
    —Aizu, Pablo,
    —gorroto dut bakearen usoa
    —zeure usoa
    ohostu, ebatsi
    —Pablo apostoluak
    —zalditik erori eta
    —jainkoaren argia ikusi
    omen zuen
    —geu ere lurrean hankaz gora
    —inongo argirik ikusi ezinik
    —kriseilu umilak opaltzen diguna
    —Gehiagorik ez da behar
    —hain gauza sinplea ikusteko
    —lapurtu egin digute usoa
    orain hainbeste gorroto dudan usoa.
    —&laquo;Guernica&raquo; ere kaiolatu egin dizute
    —armaz defendatutako Madril horretan
    odolez laztandutako Madril gorrian
    —izerdiz ezkerrekoa bataiatutako Madril ateoan
    —Federico, Pablo, Luis, poeten Madril berritsuan
    —&laquo;Noche de guerra en el museo del Prado&raquo;
    —berrantzeztu beharko genuke
    —ea oraingoan geuk irabazten dugun zure indar guztiak
    —&laquo;Noche de guerra en el museo del Prado&raquo;
    —baina inor ez da errepikatzen
    — historia ez da errepikatzen
    — &laquo;Guernica&raquo;n usoak
    — sobera zeuden
    — bai horixe
    orain bezala
    —Bestela zeuk esango didazu Pablo
    —zer egin dezakeen usoak
    —uniformez jantzita, hanketatik loturik
    —betaurreko ilundunen morroi beltzen eskutik
    —Bai, Pablo
    orain ordaindu egin behar dugu zure &laquo;Guernica&raquo; ikusteko
    —kaiolatua
    —kristalezko kaiolan (poesigai izan dugun kristala zure magiaren kaiola)
    —&laquo;Guernica&raquo; ez dago Gernikan
    —horrenbeste askatasunik
    —horrenbeste askatasun minik garrasika
    —Guernica kaiolatua ez da Gernika kartzelatuan kabitzen
    —Madril galduan baino.
    —beste ezein modutara izan
    —Esan dizut, Pablo,
    —gorroto dugu uso prostitutatuori
    Orain koadroa amaitzen ari gara
    —beste Picasso asko
    —bakoitza Picasso bat bagina bezala
    —astirik izan amaitzeko
    —koadro bat pintatuz ez baita
    —inoiz
    —koadroan
    —gerra jaso zenuen
    —notario jaioa zinen horretarako
    —koadroa ere ez
    —Guernica deskaiolatua, librea
    —koadroan amai
    —toki
    —lapurtu egin dizute usoa
    —nire begiez ez dut sekula halako itsuskeriarik ikusi
    —nola erabil litekeen usoa
    —zapaltzeko
    —Pablo, beste txori bat behar dugu
    —libertarioa
    —sekula kaiolatu gabea
    —puroa
    —nahiz eta hondakin odoltsuak jan
    —lehenengo askatasuna delako
    —gero
    —Hegazti hori itsasoan da
    —hara naramate nire oinek
    —bertara doa nire gogoa ere
    —kresal bizikorra irenstera
    —lurrezko emaitza birjinala
    —bizitza bera den egonezina
    —Itsastxorien egonezina Pablo
  • AUTOBIOGRAFIA   (1987)
    —Burdinezko harietan behera
    —euri ttanttak baino anonimoago,
    —espaloi desertuak ibili
    —gaueko itzaletan itzal,
    odola ardoz nahastuta
    ——ibai marroian behera
    —plastikozko gauzakietan
    —San Antongo zubia
    —izu ororen frontera
    —Bilbao la Vieja
    —Urazurrutia Zamakola
    —ladriluzko tristuradiak
    —eztul gaisotien gordeleku.
    —Eusko Trenbideak
    —Bizkai barruko sabeleraino
    oroimenean
    —ernegu txori ilunak
    —logura hordia zarraztatzen.
  • ZUEN AHOTS ISILA   (1988)
    —Itsasoak irentsi duen
    oro
    —izendun heroiak eta
    —izenbako
    —marinelak, hainbeste Espartako
    —pizti anker horren aurkako
    —zoro
    —Atlantida Ekialdeko izaro
    —baita Telemako
    —gazteak amets zuen Afrikako
    — eta haboro
    —Indietako hainbat bitxi lurrun
    —Goizaldez urgainan
    —harek isladarazitako adar
    — zuen ahotsa dakar
    —(zuen ahots isila dakar)
  • OKARANA   (2010)
    —Zabal nasai besoak,
    — okarana.
    —esadazu non duzun
    — gorderik okarana)
    —Utz iezadazu joaten
    —lepoko Nazioetan behera,
    —Ilargi Hordien
    —han ote usozelaia,
    —(usoa eta eperra;
    —esadazu non den
    —Emadazu lipar bateko
    —heriotza ttipia,
    — malkoak,
    —(malkoak eta eztia;
    — heriotza ttipietan
    — joan dakigun bizia)
  • SABAKO ERREGINA   (2010)
    —Behatz azalak more, oinak agirian,
    orkatiletan perlak, soin luzean praka
    —zuri harizkoak eta likrazko jaka,
    —Sabako erregina autobusaren zain.
    —Ilea leporaino luze, farfailak gingiletan,
    —mp3a edo 4a belarrietan joka
    —dance, house, reggae, indie, ala chill-outa?
    —Sabako erregina lanera bidean.
    —Apaletan aukeran prezio merkean
    —doan haren irriak, zein eder ezpainak,
    —Sabako erregina super merkatuan.
    —Kutxako ilaran ni, eta beste aldean
    —bera, uniformean izena ageri da,
    oker ez banago, Anny G. Makeda:
    —Sabako erregina, kajera lanean.
    —Beste esklabo bat ba, esklabo katean,
    —begiz laztantzen dut goizean bezala
    —eguna amaituta berriz dagoela
    —Sabako erregina, autobusaren zain.
  • BILBAO MARITIME MUSEUM (2)   (2010)
    —Lepoaren ingeniaritzak dituen misterioak:
    —gurago ditut sujetadorearen uhal
    —leun koloreko mehe soka antzekoek
    —haragi hezurretan itsasontzietako
    —aparailuen modukoak eraikitzen dituztenean
    —ze eman dezagun Museoko
    —kafetegiko barran zagozela iluntzez
    —basoa esku batean zigarroa bestean
    —niri lepoa emanda barrari eusten
    —neure begiei erakusten non dagozen belak
    —non haize-oihalak galdetzen legez
    —zein kresal- edo haize-esku luzatu behar dizudan
    —nire ahoak zure azal uretan nabiga dezan erdiesteko.
    —Eta halako batean lepoa arteztu eta soketako bat
    —bere lekura eroaten duzularik burua itzulita
    —bertako portuetara jotzerik izango ez dudan
    —haragialde baten promesa erakusten didazu
    —alkandoraren botoi askeek iradokia
    — eta bazoaz.
  • DENA DA HARAGIA   (2010)
    —haragia oinak,
    —haragi hortz-haginak;
    —haragia odola,
    —Haragia dira malkoak,
    —haragi oiaieneak,
  • HATOR ENE ALBORA   (2010)
    Hator ene albora, Lidia, erreka ertzean jesartzera.
    Soseguz begira diezaiogun haren igaroari eta ikas dezagun
    bizitza nola badoan, eta ez gauden elkarri eskua hartuta.
    —Ricardo Reis
    —Hator ba, Lidia, ene albora
    — nahi ote dunan
    — gure espeziearen Historia Naturala.
    — Haginka nazan besoetan
    — lepoko zainetan
    — arrain ere izan ginela gogoan
    — haginka nazan xorrotx
    — Akorda gaitezen gorputz berean
    — ar eta eme ez ote ginen izan
    —Senti ezan narrasti izan gineneko
    —kilika hotza ornoetan behera
    —egin hortxe ba mun eta pa
    —Erakuts iezazkidan oinak
    —eta alda gaitezen Historia Naturaletik
    —Mitologiara, Lidia, eta esadan ez ote hintzen
    —inoiz lehenago lamia izan.
    —jo dezagun Mitologiatik Geologiara
    —zain meheenean kanpora egin
    —ez ote den kosmosaren magmaren isuria.
    —espeziearen Historia Soziala
    —ez ote den ugaztun huts izan gineneko
    —teknologia berriez
    —errepasa ezan telefono-agenda
    —eta esadan, Lidia, noiz garatekeen berriro
    —elkarrekin ikasten segitzeko eran.
  • USAINAK   (2010)
    —Gomuten bidea dira usainak, ama.
    —Aholan jatortaz amumarenak
    —soloan barrena zintz eta zintz;
    —kresalaren altzoan barriz
    —dantzan dabilz umetako olgetenak datoz.
    Orduan ez nekiana
    —hil egingo zirana
    —Usainak, ama, gomuten bidea dira.
    —Aholan jatortaz portuko eguzkitan
    —arrain fabrikea, gasolinea, osabea
    —eta katu kaleko gernuetan igartea
    —mundua misterio zala artetan.
    Orduan ez nekiana
    —fabrikea itxiko ebena
    —hil egingo zinana
    —Ama, usainak, gomuten bidea dira.
    —Aholan jatortaz erropak eskeikeran
    —neure eskuetan orduko zeureak;
    —beti edo ia beti lixibearena
    —behin edo behin amodioaren isuriena.
    Orduan ez nekiana
    —eskuetako usainatoko batzuk
    —Ama, gomuten bidea dira usainak.
    —Aholan ba ezin dot plantxan egin
    —lurrunak zure akordua ekarri barik;
    —negarra etorten jat lixibea usaindueran
    — eta amodioaren ostean be batzutan, ama.

 

Oihenarte, Arnaut   —1592-1667—

  • ERRANEN DUTA?   (1657)
    —Zu begistatuz geroz laket
    —Zu bezi ehor etzautala.
    —Bana zer hobe, zuk gorreti
    —Bana zer hobe, zuk' gorreti
    —Badagidazu horla beti?
    —Geroz oihana lilitu da
    —bait' ar'orstatu lauretan;
    —Bana zer hobe...
    —Zureki adizkidetzeko?
    —Biek orozbat hartzeko?
    —Bana zer hobe...
    —Noiz ere batzen baitzitzautzat
    —Bana zer hobe...
    —Ur-sortak, ardur'arduratuz,
    —Harria xila zirozu;
    —Zinzurr'arhetsik niagozu,
    —Bana zer hobe...
    —Etzenthozke ehoiz-ere?
    Orai, zure minez hiltzera
    —Nohela, ikusiz berere?
    —Zeren berhetuz zuk gorreti
    —Zeren berhetuz zuk gorreti,
    —Baitagidazu horla beti.
  • NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI   (1657)
    —Nik eztut ehor maite zu beizi,
    —Engoitik ordu zinuke hontu,
    —Eta nizaz eduki kontu,
    —Nola bainuzu ja hurrentu;
    —Ezi bihotza, zu beti hala
    —Hotzarriturik orai hil-hila,
    —Hoboro nitan eztabila:
    —Nonbait, egizu, Jainkoaren partez
    —Elizan nehor zuhaur bezi,
    —Batzutan, luzez, luzez otoituz,
    —Zure bihoz gogorra goithuz,
    —Norabait jitez hitz badidazu,
    —Nonbait, bi-biak, heltzen bagira
    Orduan, bi hitz zuri erraiteko,
    —Zur'eskuari banatxeko,
    —Bertarik nola, samur-samurra,
    —Belar hori zimur-zimurra,
    —Etxekiterago eniz auzat.
    —Net hatshanturik, zur'oh'ondora
    —Banatorra, zuk heiagora
    —Et'ordu hartan, gaxoa nik,
    —Leihoti jauziz, ohoin'iduri,
    —Noiz ere bai-naiz hauzaz orhitzen,
    —Hiltzea gaitz da, gaitzago bana
    —Harren gaurgoiti zerbait hongoaz
    —Urgatz nezazu jaungoikoaz,
    —Lagun ezpadu hontarzuna;
    —Berhala, nol esne'uluzu
    —Denean, edo sagarra harzu,
    —Edo anderauren begitartea,
    —Pikot'orbainez net bethea.
    —Hel zazkio, sober'aiduruz,
    —Eta hur'otoi urrikari;
    —Harzaz-huts zirate hospazu,
    —Gizonbat galdu dukezulakotz,
    —Zergatik? maite zintielakotz.
  • NEGUAN, ELURTE BATEZ   (1657)
    —Bihotza suharturik.
    —Elhurraz gaineti, hotzik
    —Bai karroinik, bai izotzik,
    —Naduka ni, hotz badere,
    —Errerik bihotzean.
    —Haur da lurreko legea,
    —Gauz' orok ber' ekoiztea,
    —Ban' orai, miragarritan,
    —Hotzak beroa du nitan,
    —Bero huntarik liparbat,
    O laztan' erexeki
    —Sendo hainbertzereki.
    —Beraz otoi, Jainkoagati,
    —Gaizoak, bai urrikari,
    —Egitez horla, zinetsu
    —Eder bezain onbidetsu
    —Zirat' ororen ahoetan,
    —Et' amorosen gogoetan
    —Zerurano alxatua.
  • LAUR KARBARIEN ERESIA   (1657)
    Ora-gauan laur karbari
    —Egarriz borx' egon-eta nehork ez hek urrikari.
    —&laquo;Nozbait,ala dioite elgarri,
    —Aho hoien hezagarri,
    —Nonbait zerbait ezpadugu galdu behar gara sarri&raquo;
    —Hori erranik, hauk doazala
    —Baratzez baratze, xori ihiztariak bezala.
    —Ezt' izan ehon hesirik
    —Hanbat goraki hersirik,
    —Non eztituzten gaintitu, oillarrasiki jauzirik.
    —Joanez, joanez, azkenean,
    —Sagardoibaten barnera sar ziten, oren honean.
    —Han pikotzebat baturik,
    —Frutaz oro kargaturik,
    —Pot eta besarkaz lotu zauzko, belhaunak gurturik.
    —&laquo;O zuhatz orsto-zabala
    —(Dioitela) luzez izala
    —Horl' ukensu, horl' ekoizle, orai izana bezala ;
    —Aiz, hoben' et' ederrena ;
    —Dohatsu hir' orsto-adarrak, dohatsu hir' ekoizpena.
    —Etzen ez deitatzekoa,
    —Noizten, frutu bizizkoa
    —Eu' amasok jan zezana, bana bai, o hi pikoa.
    —Zelakoz, zen heriostatu
    —Eua, baita haren leinu oro minberaz kozatu;
    —Aldiz, pikoa, higanik,
    —Zitikeguk, guk biziak osagarri hik emanik&raquo;.
    —Herena, karbategiti hetara haur datorrala.
    —Ber' egonik zer zaidien,
    —Sorgin, et' ohoinen lotsaz, auzora laster zegien .
    —Hango atea, barax, jorik,
    —Morroinbat han-berekorik
    —Ager zekion, begitartez anderauren-gisakorik.
    —Ager zezon bere pena
    —Bai et' eska hur, edo arno apurbaten ahamena.
    —Zezan, gogo handireki
    —Gero bertzen, urrundanik,
    —Jin-herotsa hautemanik,
    —Berhez ziten, brist' elgarri pot eta besark' emanik :
    —Jauziz jauzi, nol' igela,
    —Bertze hirurak, alzoak pikoz bethe dakarztela.
    —Kexa zedin (alegia) egon zela galetsirik ;
    —&laquo;Eztinat nik ogen, bana
    —Hihaurk, falta hirea dun eneki jin ez izana&raquo;.
    —Morroina beh' aurkintzetan
    —Zer egin ziroen, oldarbat, egon zedin pensaketan.
    —Ger' oharturik, gazt-ara
    —Jin zaitezkiela, joan zedin, gordailuti hek beitara.
    —Han jarririk ararteko
    —Bilhakaiden baketzeko
    —Igor zezan arno-bilha pikoekin ezkontzeko.
    —Noizbait, bakeak eginik,
    —Arno' ere orduko jinik,
    —Uxtia zedin, pikoekin, garhaitu gab' utzikinik.

 

Olasagarre, Juanjo   —1963—

  • EURI EZA ETA BIZI-ARAZOAK DIRELA MEDIO   (1991)
    —Euri eza eta bizi-arazoak direla medio
    —sentimendu demografiak
    —atxiloketa ugariak
    —egun lanbrotsutako zirraren
    —noizbehinka lerro hits batzuk
    —isiltasuna gero
    —errefuxiapenak urrutiko herrietara
    ——perzepzio bestelakoen erresuma ilaun—
    —estradizio uholdeak
    —heriotz zigor akitzen dira
    —gure burua maite duguneko jats beltza esaterako
    —hilobi amankomunean datza
    —desioa gau-haginetan
    —itzultzen da doi
    —ihes egiteko berehala
    —proteina dugun hogena
    —zokorik ilunenetan gorde behar izan da
    —azken heroi bezala
    —ekintza suizidetara behartua dago
    —bizi-arazoak direla medio
    —sentimendu demografiak
    —lurralde okupatuan bizi
    —lurralde okupatua izan.
  • HITZ LIME AIRE BAT DABIL   (1991)
    —amets hotzen oihartzun
    —murmurio eremu batek garamatza
    —alkian atzipe ezinezko errealitateen seinale
    —euri egin du gugan heriotz
    —desioak, hantugabeko
    —ezerezaren bide zidorrak urloan
    —Halere jo dezaket ekintzara
    —zergatik zaigu orduan halabearrezko asesinatzea
    —bi galdera zeinu larrujotzen ari ginela
    ostatu zaharrean non prostitutek gorpu mutuez
    Orduan zer dira bi gorpu gehiago
    —bi aizto gaizto
    —edozein izkinatik sor daiteke erasoa
    —baina sexoak lime datza izter gainean
    —non nigandik dago gartzelako agintari?
  • ANA YOLDI GOMEZEK   (1996)
    —Nola engainatzen gaituzten hitzek,
    —egiten duten gugandik besteganako
    —musika ona, zerbezak hotzak,
    —Noiz eta orduan behar, orduan
    —sortu da, barra-barra eginda,
    odol egarria begi mozkortuetan.
    —Neronek lagundu diot komunera
    —sartzen eta han betikoa.
    —Musuz zikindu dugu komuna zikina
    —eta ahitu gabearen simulakro
    —errepikatuz ospatu dugu atzera ere
    —Arropak eta puskak bildu ditugu,
    —eta joan egin da. Negar egin dut gero
    —amodioa deitu zera hori etorri zait burura.
    —lejia usaina inguruan, hondakinak
    —aratz nahiez zaborra gertu amaitzen dut beti.
  • JOXERRA AGIRREK HIES FROGAK EGITERA JOAN ZENEAN   (2000)
    —Nire bizitza itxarongela hau bezalakoa da.
    —Aurpegiak goiztiri hutsak bailiren
    —erdiko mahaian erreparatu dute
    —edo leihotik harantzagoko itxurak egin,
    —baina ezinegonak, hanken taka-takak,
    —denborarekin dinbi-danba, zorteari erreguka.
    —Euki egin behar zaio txanda ailegatzean.
    —Altxa eta ateaz harantzago desagertu
    —esperantza eskuetan. Borondatea. Patua.
    —Baina aurretik prestatu beharra dago,
    —esanen dena entseatu, makurrenerako ere
    —Pentsatzea ere zorigaitzari berari deitzea da!
    —eguzkiak errainu dagi baldosa gainean,
    —lapurretan harrapatu baikintuzteneko keinuak
    —ez du, baina, atarramentu onik iradokitzen.
    —Bizi izoztuak... Dena zuria bada ere,
    odolaren gorria neurtzen da hemen.
    —Malditismoari uko egiteko aginduen leloek
    —hortxe diraute, oraindik, ninietako izuetan.
    —Konplizitatea. Gauden guztiok erakunde sekretu
    —eta bekatari antzeko baten partaide gara,
    —gure heriotza, aholkatuaz kontrako
    —egite baten ondorioz suerta daiteke,
    —zenbaki eta taulek agin dezakete noiz,
    —birusak erabaki nola, baina,
    —gertatuko da, gertatuko denez,
    —nahiz eta hemengo denok ez jakinarena egin:
    —hiltzea denoi dagokigun neurrian
    —inori ez dagokiola uste baitaiteke.
    —Bati hots egiten diotenean soilik
    —zartatzen da isiltasuna. Ezpainetako
    —besteen begien arreta axolagabe antza
    —ate horretaz harantz datorkeena.
    —Bizitza itxarongela bat da
    Aber, mesedez Jose Ramon Agirre...

 

Olasagasti, Eneko   —1960—

  • BEREIZTEA   (1985)
    —Veneziako kanalak, Parisko zubiak
    —New Yorkeko luminek beltzen larruetan uzten duten diztira,
    —Rilkeren elbarria Pragako
    —malenkoniatik
    —amore monjaren kantua asmatzen,
    —ezin ditut gezurrezko poema batean besterik kolatu
    —Gaur ez nago oso jantzita
    —eta jolasean galdu ditut
    —minutuak, agian inork
    —gogoratuko ez dituen lagunen poemekin,
    —Beverly Hillsen ez ezagututako neska rubien
    —heriotzaren perfumea, Ginferrerek pirata izan nahi luke
    —Modan omen zegok aipamenak egitea, poemetan
    —Poemak ez,
    —komunetako hormetara itzuli behar ditugu
    —telefonoz esan ahots arrotz bati
    —bi egunetik behin zarama hila datozenak,
    —telebistako produktu ezin bobeen kartoiak,
    —amodio apurrekin batera eraman.
  • DONOSTIA   (1985)
    —esnatu orduko lo zauden Donostia,
    —lainoaren mimosa,
    —lehortzen zaude negartu ez dituzun malkoak,
    — garraixi bat datorkizu
    — zureganatzen duzu berriro
    —ezartzen dizun malenkonian.
    —Poetak falta zaizkizu
    —egungo rokeroak,
    —eta mozkor ospetsuak. Ez,
    —zure kaiean ez dago amodiozko estibadorerik
    —homosexual bakarti bat, hiru soldadu itsu bat eginik,
    —herriko oroimenetaz
    —goitik,
    —kanpotik, zintzilik
    —zure lanbro zetazko sareetan.
    —Bai, eta lo zaude
    —atzekaldeko mendi gorri haien antza,
    —Kotxeak usteltzen doaz martxan,
    —eta semaforoak gorri daude
    —ea peatoiak errebelatu eta
    —ilunabar honen apartekotasuna
    —ezin diot zure kresalaren gustoa kendu.
  • BEYROUTH-2   (1985)
    —azken erromantikoen itxaropenak gordetzeko
    —Elianek begiak gorriak ditu
    —israeldarren inbasio bezperan &laquo;Exterminatzailea&raquo;
    —botatzen zuten.
    —Handik, bonben zarata urrun entzuten da
    —Akomodadore papera betetzen duen miliziano batek
    —gorde behar diren neurriak azaltzen ditu.
    ——hemen ezin da erre, baju hitzegin, eta transistorean
    —deskantsiloan—
    —Beyrouthen beste askok bezala, atzodanik
    —gertatutakoaz hitzegiteko iragana erabiltzen du.
    —lekua egiten borroka galdu guztiei,
    —atzerrirako bidea
    —azken hiri erromantikoaren eskonbro gainetan.
  • EZ DUT GALDU NAHI   (1985)
    —Zerbaiten erretrato mugaezinaz
    — eskuetatik erortzen
    — soinu deslaietan.
    —Baso erdi huts batean dauden hutsuneak
    —irudi eszena oroigarrietan
    —paseo baten gauza bitxi
    —antzerki horren keinu gordeak,
    —ardo batzuren artean galtzen da
    —Ez dut aurkitzen erritmo ezberdin batzuen
    —zer da kopa batean galtzea.
    —jira bira erdi eroak
    —hautsi behar ez izateko.

 

Olaso, Xabier   —1964—

  • NEU ETA NI   (2004)
    —Kox-kox,
    —Kox-kox.
    —Gauerdian atean jo zuten,
    —eta nik begitxulotik begiratu
    —ateaz bestaldekoa
    —nor ote zen.
    —Atea ireki nion, beraz,
    —eta ireki orduko
  • ANIMALIEN MATXINADA   (2004)
    —Astoak arrantza,
    —baserritar koitaduak
    Oilarrak kukurruku,
    —ikuilura joan da
    oin biak arinka.
    —ikuiluan jo eta ke.
    —Txitoak txio-txio,
    oiloak kakaraka,
    —baserritar koitaduak
  • KANDELA, GAUBEILA   (2004)
    —gaur egingo dut gaubeila
    —gaulapurrek ostu ez dezaten
    —haurtxoaren logalea.
    —gauontzak esan dit
    —etorriko dela.
    —Botoizulotik sartu zait
    —iratxo bat golkora,
    —gerritik lepora.
    —Gerritik lepora,
    —lepotik gerrira,
    —geratu naiz lotan
    —gauontzak esan dit
    —etorriko dela.
  • XANTI ARTZAINA   (2004)
    —gizon galanta,
    —konturatu orduko
    —gizon ergela,
    —eguna argitu orduko
    —gizon mozolo,
    —kandela piztu orduko
    —gelditzen da lo.
    —txabolan da,
    —ardiak oro beeka,

 

Olhondo, Betiri  

  • MARINELA   (1863)
    —Airezko jauregian ni nago
    —Zenbat ote du ate ta leiho,
    —Bai eta zilo?
    —Zenbat arteka?... Zirritu franko!
    —Udan ez nau beroak joko!
    —Badut osasun
    —Eta ontasun...
    —Atun itsasoan, airean lertsun...
    —Donibanetik Amerikara,
    —Ene landak alde orotara
    —Bihi dudano badut ihara,
    —Promenatzeko,
    —Plazer hartzeko,
    —Untzi bat dago ene zerbitzuko,
    —Norena den eta norat doan
    —Ez naiz sartzen xehetasun hortan.
    —Kontu hoietan
    —Gutiago besta denetan.
    —Hil leihorrean
    —Ehortz arrain baten sabelean,
    —Ez dut axola!
    —Marinel ona kontent da hola.
    —Egarri naiz, hunat botoila!

 

Onaindia, Santi   —1909-1996—

  • KANTUZ!   (1929-1935)
    —Arratsa kantuz doa,
    ——norentzako kantuz?—
    —zurmur gozozko uluz.
    —Txindorra kantuz dago,
    ——norentzako ete?—
    —zanko biak tente.
    ——nor ete dau eder?—
    —zeruan goi ikusgarri,
    —Larrosa kantuz dago,
    ——itaun norentzako
    —usainkor, arrosko.
    —kantuz daukat biotza,
    —bion maite-astea
  • OIALDUN ONTZIAN   (1929-1935)
    Oialdun ontzian zoaz
    —nire antsiaren otsaila
    —zatoz gaur, antxeta bizkor,
    —Ez, arren, bota aingurarik,
    —itxi azke oialak...
    —Zabala dozu itxasoa,
    —euri antza dau goiak.
    —Jolasle zabiltz txairo,
    —baiña, eneño!, ugarriz
    —daukazu azpia osoz,
    —Kaio lez eda egoak,
    —gozarturik egaren
    —zidarrezko ots leunera.
    opa zaitu biotzak;
    —biok, bizitza abestuz,
    —ux daiguzan izotzak.
    —zatoz, bai, etzaitez muker,
    —zatorkit biotzera...
    —bi-biok bizi gaitezan
  • BERTSOLARI ZAPUZTUA   (1929-1935)
    —Bide azpiko etxean
    ——lore baratz narua—
    —Maiteder bizi da txairo,
    ——txori zauritu antzo
    —ikusi neban atzo.
    ——sai goizale bikaiña—,
    —barruan dauan atsona
    —doakola tartaiña.
    —Zuk, ostera, bertsolari!
    —jo dautsazu leio ondoan
    —goiz-tobera txiliña.
    —ez biotzik astin-azo:
    —Alde zendun andik &laquo;matsa
    —gordin yajok&raquo; esanik.
    ——Ez, geldo, mats ori ez dok
  • EURIA TA URIA   (1937)
    —Atzo arratsaldez, lerkaiak zetuta,
    —garrasika zarrak, ta umeak txilioz
    —erio-zain oar nitun illuntzean.
    —jori da euria,
    —eriotz-aldiko
    —Ixil ta iraun dator, nekatua legez,
    —erreriko uria estalpetu nairik;
    —egiz, orkatz-nagi euria beerantza,
    —erriaren lotsa pizkat babesturik.
    —Erreriko uria,
    —txoko lotsaritu,
    —ta iges doa bizkor uriko jentea
    —ixillik ta txonbo, anpuluz betea.
    —Illinti goriak
    ondar kiskaliak.
    —Espaloian zear begira gizon bat,
    —eztarrian itoz abotsaren oiua,
    —&laquo;madarikatua,
    —guda zitala —diño—;
    —i, gizaki gaizto&raquo;.
    —Mezuak eskinka dator euri mea,
    —zidar tantoetan goi-zear atalduz:
    —Ez al leuke zerbait esango mintzatuz?
    —gomutapenezko
    —uria dakusa, oi!, txarpil egiña.
    —Zerbait dau esan nai, baiña, loki estu!,
    —miiña jareinazo dau arras eziña.
    —Mintza naiez dago
    —goitiko euria,
    —Zabor, arri, zirpil, ondarrez kalea,
    —Aizetan eriotz dabil arramaka...
    —ta, umea besoan, zelako irudia!,
    —garrasi bizitan, nora oa, neska?
    —miñaz oarturik,
    —negar zotin-eunez
    —estaltzen dau goitik.
    —ume-jolasik, ez saleros-joranik;
    —dana dager laru, garrasiz, oiñazez.
    —Eta biotzetik
    —erriak ondatzen

 

Orixe   —1888-1961—

  • NERETZAT OTE AIZ?   (1916)
    —Begiak ezetz, biotzak baietz,
    —zein izango den nagusi?
    —— Biotzarentzat eder aizena
    —Begiak baiño zurragoa den
    —begirik ez dun biotza:
    —biotza su den, baiña begiak
    —gaiñean diten izotza.
  • BILDURRA   (1916)
    —amagoinaren ardatza
    —Aren maitean bero nintzala
    —adirazi nai niola,
    —aboan nere itza aldatu zan
    —ez dakit noiz eta nola.
    —— Goru zar ori amarena al den?
    —Ta gorri egiñik bertan,
  • LIZARDI GUREAN   (1933)
    —Jeiki naiz zintzo. Jantzi baiño len
    —irten nadin balkoera.
    —bi besoak gurutzera:
    osasuna ta poza zer diran
    —emen etorri ikustera.
    —goiz-listu ugariren poza!
    oarkabetan ari naiz ta ari
    —eskuz leguntzen okotza.
    —Eskui aldeko zoko artara
    —doakit begi zorrotza,
    —laiño zuriren izarapean
    —lotan dirudi Tolosa.
    —urra zazu oge ori,
    —leiotik legun sartuz, zabaldu
    —Laiñoa jun da. Bion etxe-erdiz
    —Jaunak muño bat du jarri.
    —Talo-esneak eztiaz jan ta
    ——arek an kaleko opilla—
    —burutsik eta kolkozabalik
    —noa lagunaren billa.
    —Aren begira Lizartzan nago.
    —Arontz-onontza etxe bi beten
    —Tolosa aldera geldi-geldi ta
    —Motxago onantza etorri arren
    oraindi itzultzen dut buru.
    —Nabil ta nabil, nik nai orduko
    —An da! Txakurrak nagusi-usmoz
    —Makilla ala nik. Laztantzekoan
    —Aren oiñetan gerria makur,
    —nasiz buruko kalpatsa,
    —ustekabean gur egin diot,
    On ta gaitzaren tarteko parra,
    —aren oiko par-irria.
    —Aldapa goien Orexa an dugu,
    —&laquo;munduaren ipurdia&raquo;.
    —eder-gosea berdindu ta aztuz
    —zokoan dan lantegia.
    —Zopa lodia, baba gorria,
    —janari dana etxeko,
    oillaskoren bat ikulluan da
    —laztasun au leguntzeko.
    —Mendi goseak eraman ditza
    —illuna datorreneko,
    —baitik bat, goiko iturri artan
    —ur otzez bagiña aseko.
    —Afal ondoan, ni lotia ta
    —ua mendiak eioa,
    —&laquo;emen duk oia, ez iñolare
    —irea bezain goxoa.
    —eioz ta josiz osoa;
    —laxkarra baiñan etzaiok goitzen
    —uda goriko beroa&raquo;.
    Oaburuan baso bat lore,
    —Egin lasai lo... Baiña leiotik
    —Azpian dauka Tolosa, aren gain
    —gero lodigo, loa bezala.
    —An dauka txokondo miña.
    —&laquo;Egizute lo, ene zatiak,
    —sar nadin nerau lotara,
    —adiskideak goxatu didan
    —baserri-oge ontara&raquo;.
    —Jesus-amenez lokartua da.
    —Jeikiko ote naiz? Baztartzen al dut?
    —Bei ongi janen ausnarra soillik,
    —esnai dagonak entzuna,
    —marrurik ez da, zintzarrotsik ez,
    —urrun kaleko oiartzuna.
    —lo dago nere laguna.
    —Goiko Jaun arek eman bezaio
    —eun bat urteko osasuna.
  • BETI LAGUN   (1933)
    —Non nago? Non aut? Ez ote da auxe
    —neretzat lengo Tolosa?
    —Ez al dezaket entzun berriro
    —mintzo goxo aren otsa?
    —Bego negarra, lurrindu bedi
    —begian malko mingotsa,
    —negar egitea, lotsa.
    —nere begion txingarra;
    —argi biurtu dela niokek
    —betorkit neri ire garra,
    —Biotz-bertsoak egin nai eta
    —Jainko billa nauk oldartu;
    —ik esan idan bein ta berriro
    ontan nendilla leiatu.
    —Lagun egidak argi orrekin,
    —Jaungoikoaren errainu.
    —Jainkorik ezin, ez ta aingerurik
    —gorputz-antzean iduri;
    —siñestez iñoiz konturatzen nauk
    —Illun ortatik bizi ontara
    —errainu onen dirdaia lagun
    osto tartetik iragazirik
    —igaro uan mendia,
    —ikusi genin basora antzean
    —loretan den sagastia.
    —Len lagun zintzo gorputz-bizitan,
    orain are, lagunago,
    —tokiz aldatzen nekerik ez duk
    —ez egal, eta ez zango.
    —Begi-ordeok aurreko ormara
    —eguzkiak jota baino,
    —zintzogo abil nere aurrean,
    —abil ni bizi naizaiño.
    Oroitu ta aztu, burruka diat,
    —errainu onek irauten balu,
    —auxe nere zoria.
    —Goibeltzen bazait, gainbero bedi,
    —bego barren au goria,
    —gorputz ustel au, gandu nasi au
    —daiteken arte eroria.
    —Biga atera duk, begiak lauso,
    —ikullu-zoko beltzetik,
    —lauso orrek aldegiten dik.
    —Egunotako negar-malkoak
    —ni il arte ez beza Jaungoikoak nai
    —Nere bigarren albo-aingeru,
    —nere Jainko-erakusle,
    —il arte lagun, ortik onera
    —etzegok len ainbat bide.
    —bekokian dik aren itzala,
    —lagun dik oraindik ere.
  • ARREBA SABELKIDE DENUXI'RI   (1934)
    —aitaren ondoan nauzute, ta an goien
    —Jainkoak barreia
    —halere esku huntan geuden zorionez,
    —sabel berokia, begi maitakorra.
    —Begi-nini gaitin; elkarrago geuden
    —sabelean baino. Nere buru barnˆn
    —zaute zuek ere bihotz-arimetan:
    —hiurok bat gaitun oroipen bizitan;
    —batago Jainkoan. Hunek gu sor, bizi,
    —Hunek emai onez Bera sumarazi.
    —Sabel bateti ilki, sabel batera jo
    —(Jainko onen altzora): emen argi, bero;
    —emen zegon zori lurrean gaudeño.
    —Gauzkion zantzuan, aterrik bage erne,
    —anai harek antzo. Dakusagun elkar
    —Jaunari begira, bihotza su ta gar.
    —Ez geuden hurruti, hortik ainbat bide
    —emendik zerura, Jaunaren altzora.
    —Sar adi barneon, ago Jainkoari;
    —emen ikusiko naun; behon anaiari.
    —Gu bien gorputzak ama lurrak irets
    —ditzanean, ord–n, Jaun hunen altzoan
    —arimok bil bitez betiko beroan.
  • ARTOAREN NEKEA   (1934)
    —Arto-lanaren nekea
    —babekin baten ori izan oi da
    Orrek iltzen du Euskalerriko
    —nekazarien gosea.
    —Taloa talo-burnira,
    —babak eltzera noiz dira?
    —Jaten asi-ta... egosi bage.
    —Urte guziko ba-lira!...
    —Ukullukoak egon bearko
    —Erositako aletik
    —erostetxean, alare, ez balu
    —gelditu bear osorik.
    —ereiten artoa purra;
    —bele, zozo ta iskiñakoek
    —an dute moko lapurra.
    —Ezagu dute mugan dagoen
    —mozorroaren gezurra.
    —An-emenka soil da arloa,
    —jaio bagerik artoa.
    —Babarrun gorriz utsak ornitzen
    —amonak ba du gogoa.
    —Lupekoentzat, aletan beintzat,
    —ez da janari goxoa.
    Ostotan ba du eskea,
    ontara dator barea.
    —Gizonarentzat eltzaritako
    —alboan bizkor belarra.
    —Muri ta lapaitz-orde balekar
    —axaleko sapelarra,
    —zurtena mardul, erroa barne,
    —Eskua artotik ur-urra;
    —araxegotik aitzurra:
    —gerria zenbat makurrago dan,
    —emankorrago da lurra.
    —Langilleari eskatzen dio
    —lurrak otoitz eta agurra.
    —Jorra bat eta jorra bi,
    —artoak lurra estal duneko,
    —belarrak bil dio geri;
    —artan ogea egingo dute
    —moxorro, satagin, erbi.
    —Ale bakoitzak izpi bat gora,
    —urre gorrizko motots ezea,
    —landaren goizeko parra.
    —Gau artan ego-aizea,
    —aiton zƒrraren txima biurtuz
    —atzoko bizar gaztea;
    —burua esne daiten baño lˆn,
    —zimurtzen dio alea.
    —Amona babarrunetan
    —zokoka asi da goizetan;
    —zoko guziak ezagun ditu
    —Eltze beteren itxaropenik
    —izotzak duke erasana.
    —Ale ta lasto, onduak ditu
    —denbora bailitz igana:
    —ainbeste etsairen mendean dago
    —Urte on dalarik ere,
    —etxe-ondoan oilloa mokoz,
    —ezkur-aurretik ezkur gorria
    —ĥzturik iñork ez dauka...
    —errotariaren laka.
    —urte guziz oartzaka;
    —kurruska andigoz ei-baztarrean
    —gureak mˆago kaka.
    —Aitonak amets guzia,
    —gertu lˆn-eiotaldia.
    —emanen talo guria.
    —edota sardiña zƒrrik,
    —listua dario ortzetik.
    —Taloa lagun, nork egin, aiek
    —bezain otordu goxorik?
    —koipe naiz ezti, beatza atzetik
    —Ale zalarik, xulora;
    —talo egiñik, agora;
    —bitarte ontan zenbat alditan
    —biotza jaso du gora...
    —Istori dena jalkia dizut
    —aurrenez azkenekora.
  • IDORRERIA   (1948)
    —Holako nekerik, nehun badea?
    —Batak egiten omen du xixtor gogorra,
    —hirugarren batek, haren zortea!
    —Gerla denborako idorreria,
    —aski jan gabeko ahuleria.
    —Bigarrenez noa kabinetera
    —chanza hobearen entseiatzera.
    —Uharteko jaun mera!
    —Donibanetik uda pasatzera
    —igorri nau igorri nau Gurs-era.
    —Horen erdi nindagon kokoriko
    —haurrik ote zitzautan etorriko.
    —Zainak lehertu ponduan, begiak gorri
    —ez nexka ez mutiko.
    —Beldur nintzen antchuen iduriko
    —nindakela nindakela bethiko.
    —Bi umez izortu zaut sabelpea
    —etendura etendura doblea!
    —egun oroz biz iten dut beharra.
    —Uzkurtu nizan orduko atheratzen zaut
    —urhe mokor azkarra.
    —Bidarraiko jana ez duk hondarra
    —Etsaigoa behar badut ahantzi,
    othoi, Jauna, enetzat induljentzi!
    —Ez beita sobera gogor jaun horrentzat nik
    —gorde dudan sententzi.
    —&laquo;Ibarneri Ibarneri goraintzi!&raquo;
  • AMATE BATEN ITZALEAN   (1950)
    —Gogoan daukat aur nintzaneko
    —Musulungo pagopea,
    —baiña sargori zegoneako
    —goxoa bai oatzea!
    —Goxoagorik arki dut emen
    —dabil, ala geldi dago?
    —Zeru garbian Kondor bat ixil
    —egalontzitik gorago.
    —Emengo bero zakarrenetan
    —aroaz ƒzturik nago;
    —atsegin honek sarrerazten nau
    —nere baitan barrenago.
    —Ez dut entzuten txio-txiorik,
    —aizerik, erle soiñurik;
    —bidez nekatu gabe bainago,
    —Zer entzuten dut adi nagola?
    —Inon bai al da pake artzeko
    —bakarrago dan gelarik?
    —Bil-bil egin naiz neronengan
    —pizturik nagon, itzali naizan,
    —neronek ez dakidala.
    Ortik aurrera au dakit soillik:
    —Pago arena baiño obe zait
    —amate onen itzala!
  • PAMPETAN IZAR   (1950)
    —Illun dago lurra, illargirik ez da, izar dago zeru.
    —Bi obo biribil, bat beltza, bat urdin. Ni naiz erdileku.
    —Izarrei begira, mendi gabe, doi dut jaso bear buru.
    —Zerua bertago izarrak gorrigo. Zelaia paketsu.
    —Alper da bat-banan izar bakoitzan geldi begiratu;
    —guzien nir-nir'ak itz bat egiten du: &laquo;tiñel gaituzu gu!&raquo;
    —Bazter orietaz arago badira beste milla mundu:
    —ibil eta joan, nork ote lezake mugarik arkitu?
    —Ez xilborrik ere. Jainkoaren kutxak ertza non ote du?
    —Galtzen naiz berˆla. Nere gogoeta zertako luzatu?
    —Nere belarrien betiko xixtua ezin dut sumatu,
    —kolkoan arnasa bakan, biotzean pilpira larritsu,
    —izarren ixillak, nekatuen loak, entzuten uzten du.
    —Ixil da burua, izketan biotza; baiña nork atzitu
    —zer dion? Berak, bai, oiartzunik ez dun itza bere baitu.
    —Noizbait burutik oin, biotzaren garrak osorik nau artu:
    —guzia biotz naiz; itza dut nerekin, ordu bat, bi ordu.
    —Itzik ixillen au biur ledi mintzo, biur lekit oiu,
    —asperen bederik...! nonbait utzi lezan gar onek errainu.
    —Gero... barne-barnez artu dut arnasa, bakarrean iru:
    —gorputz unatuak bere saria nai, oera dei digu.
    —Lo bete daudenak esnarazi gabe, ixil nauzu sartu,
    oin, gerri ta beso, izaretan erdiz, beroaren izu.
    —Gogoa bil-bil dut gorde magalean, laster sorgor, itsu;
    —baina lo aurrean, gar berriko sua nigan oi dut piztu;
    —zertako nai ditut izar eta tarte ameska berritu?
    —Nere biotzean, ain toki gutxitan, guzia zaude Zu.
    —Ernai, ametsetan, lotan, argiz, gauez, Zu zaituda zeru.
  • EGAN   (1950)
    —bilduxe bezala kolkope xulora
    —sartu naiz ontzira. Lurreti jalkiaz
    ——zeru-gaiña goibel— asi gera gora.
    —Dabid'ez naiz oroi: &laquo;Jaunaren egalen
    —itzalean nago, poza daridala&raquo;.
    Ontan, arnas zabal, barrendik irtena,
    —kolko ximur au bein lasatzen didala.
    —&laquo;Uso banintza&raquo;rik ez iñork agotan.
    —arkume salgai antz or-emenka daude
    —zenbait jaun andere, goi-miñak arturik.
    —Aur bat: arat-onat, lurrean bailegon,
    —jostetan; arekin dut ene jarduna.
    Or beste bat: ama lo-naiz utzia du.
    —Nini polit onek ba dizu laguna.
    Osasun galdurik ez dute; barnean
    —Aieri begira nagola, ba noa,
    —noizpenka lurrera begiak saietsik.
    Odeia gaindituz ozkarbian gera.
    Oiñetan daukagun odei axal onek
    —ago-xabalka da, eziñik egurats.
    —Bero zakarrean alaxe txoria.
    —Ameriketan bai oian zabal, itsu.
    —Zertako da Larraun? An, muskillez murkil,
    —millaka tximuen saldoketa dabil.
    —Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira
    —ikusi ta gero, jeixten asi gera.
    —Aize-magalean ontzia zanbulu...
    —ta ni... kolko-lasai aurrekin lurrera.

 

Ormazabal, Joxantonio   —1948-2010—

  • BETE ZEURE BURUA   (2007)
    —edo goibel.
    —txoririk barrez
    —edo harririk negarrez?
    —txori
    —edo harri.
    —gogor jotzen duenean.
  • TRENA   (2007)
    Osasuna.
  • AUSKALO!   (2007)
    —aurrera doan
    —Ala ilunpe handi lodia
    —Edo ez ote gara gu
    —Auskalo!
    Orain behintzat
    —eta egin dezadan lo.
  • ESANGO DIZUT   (2007)
    —Esango dizut
    —asko daukana baino
    —aberatsago dela
    —Esango dizut
    —gutxi daukana baino
    —behartsuagoa dela
    —asko behar duena.
  • EZER   (2007)

 

Otamendi, Jose Luis   —1959—

  • MAITE ZAITUDALAKO   (1980)
    —maite zaitudalako
    —burdinazko hostoetan zintzilikatu
    —gure maitasuna euri tanta delako
    —maite zaitudalako
    —sortu egin dut
    —nakarezko izerditan irristatu
    —gure maitasuna euri tanta delako
    —maite zaitudalako
  • ERRUSIAKO ESTEPETAN   (1987)
    —Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
    —haize hotzaren besoek kolpatua
    —lastozkoak bailiran zure soinadarrak
    —honantzago bilatu nahi zaitut
    —tximinia herdoilduak eta
    —mendiko harkaitzak
    —kaio higatuak lekuko direla
    —gauean sartuta ilunpea izatea baino
    —ez baita arrosa biltzea
    —heriotza urez oinaze apaina bihurtzea
    orduen mugetan hara eta hona kontrabandista trebea
    —nik hemen maitale hondogabea behar dut
  • BIZITZA   (1987)
    —arrosa zauritu bat balitz
    —denbora kantari emanen nuke
    —zugatik hodeiak ostuko nituzke
    —eta amets hordi batekin lo egin
    —arrosa zauritu bat ez da
    —herdoila eta irrintzia nahasten zaizkit hemen barrena
  • GALTZEKO LURRAK   (1995)
    —Bihotza zigor-zelda da guretzat, zigor-zeldak dira
    —Sailka litezkeen inbentarioak, larderiaz jagondako bakea
    —Ikurretara ekarritako soraiotasun bulkadak
    —Izen bi behar genituzke denok etxe bi muga lerro bi maitasun bakarraren hegian tinkatuak
    —Ihesi denak ez ditzake entzun geratzeko egiten zaizkion deiak
    —Denok aldatu behar genuke ibilbidez txarrantxazko hesiok ebaki kostako bidean
    —Almitzari eskaini gorputz nekatuok maite dugunarengatik hil
    —Ni ari naiz ordea zuen poemak idazten
    —Ibai berean ikusten ditut flotatzen soinatal anitzak abantean
    —Neure ezintasuna eginen dut negar iheslarien lorratzak ezabatzeko
    —Gure nortasun agiriak eginen ditut negar ez da aise beratzen geroa
    —Gera zaitezte gugaz gau osoan bizitza osorako gugaz geratzera bazindoazte legez
    —Ez zaituztegu salatuko, orube berean maite izandako amesgaizto bi
    —Ez dizuegu opa akorduetan gure bihotza leher dakizuen
    —Ez dizuegu opa ezein patiotan desarmatzerik
    —Ez zaituztegu salatuko
    —Gure odolaz beste eginen dugu
    —Gure libertateaz beste —bonsai irendu hori—
    —Gu bakarreko lurraz beste eginen dugu alde biko ibaiez beste
    Orain hau kitatzekotan ederra behar du zuen geroak
    —Zuek ez dituzue inoiz nire poemak idatziko
  • MUNDUA   (2007)
    —maitatzeko eta desmaitatzeko
    —etxe jaso berriak zelai izoztuak
    —denok gara munduarenak
    —gurea ez delako defenditzen dugun mundua
    —denbora eman zaigu bizilekua bilatzeko
    —baina ezin dugu ase bizitzeko denbora batekin
    —denborak abegi egiten digu
    ontzia egiten diogu egokitu zaigun aldiari
    —gero sarritan kausa ederren izenean
    —mundua ehizatu lotu gure egin nahi izaten dugu
    —eta gauzak okertu egiten dira zeharo
    —munduko eremu eta esparruak
    —nork bere denbora eta aukerak
    —ibaiek ehuntzen dute itsasoa baina
    —jendea eta gauzenganako begirune eske
    —hesitu gabeko euria
    —giltzatu gabeko jendea...
  • IRAULTZAK   (2007)
    —munduan jende bakoitzari bere leku doia
    —ematekoa dena
    —egin izan diot otoitz
    —inoiz nire bihotz loka piztu dadin baizik
    —helduko da jendea lo dela
    —aldatuko ditu gauzen neurriak
    —aldi bateko bederen
    —justizia poetikoa
    —ederra izango da bere krudelean
    —justizia eta poesia ahaidetu ahal balira legez
    —ausazko errepubliketan
    —espero dut
    —hitzak neure ohikeriaren morgetik
    —erreskatatzeko ahalegin heroikoak leher nazan
    —ezinezko garaipenera arte
    —ni baino jokalari fierragoek jokatzekoa
    —eta hortik aitzina
    —iraultzaile sinesgabeok estal gaitzan lehiatuko naiz
    —sator lan fedegabean
  • INDUSKETA   (2007)
    —margoak aurkitu dizkidate
    —ahoko zuloan
    —antzinako zibilizazioren baten
    —ikono gordeak...
    —ikerlariak irudiok aztertzen unatuta
    —atseden hartuko dute hagin belztuen gainean
    —esploratzaile bat aurrerago ausartu eta
    —troka zulo batetik oihu lazgarri samarra egin du
    —ez duela betiko nahi eztarri hotz horretan
    —aspiragailuaz ito-larria eragin didalako
    —(ez sufritzea zoriona da
    —luiziak izan dira ezabatutako arrastoak
    —hezur hotsak eta ur lasterrak...
    —jende sailak ikusia naiz kontsultan ahoa zabalik
    —atzapar arrotzek noiz arakatuko
    —noizbait eremu babestu izendatuko naute
    —edo naturgune berezi edo ondare artistiko
    —eta bisitarientzat erreplikak egingo dituzte
    —hortzak kamuts aho sabaia arriskugabe
    —hatsa gozo bilaka dakidanean
    —eta nire ahoari buruzko kronikak
    —idatziko dira udako egunkarietan
  • ARITMETIKA ARIKETAK   (2007)
    —aritmetika ariketa zoroetan sartua nabil:
    —zenbat auzokide herritar ezagun
    ——gogaide zein etsai kuttun—
    —kontuak egiten ditut
    —urriko orbela bezala
    ——arin galtzekoa haizearen mende—
    —arratsaldeko ume zarata kalean nola
    —paisajearen bazterreko osagai naizela ni ere
    —soslaia urruneko argazki batean
    —etorkizun zabal eta helgaitzari
    —ertz lausotu batetik kirika
    —eta letrak lerro-lerro paratzen jarraitu dut
    oraindik hemen nagoela
    —esaten zidaten nire hatzen takatekoek
    —gela datorkit begien parera
    —atea gero eta paper nahasiak nonahi:
    —aurpegiak keinuak ahotsak
    —eta izendegi amaiezina ondoren...
    ——horiekin joango zen akaso ihesi zoriona—
    —nire baitaren deshabitatze antolatua
    —baina ez dakit zein bulegotara jo
    —nondik ekin
    —nola galarazi jario geraezin hori
    ——sarea naiz dena isuri dena itogin dena galera
    —guardasol baten eskeletoa jasapean—
    —ateratzen kirioetatik barrenetik
    —neure azaleko usainetik libratzen
    —hezurretatik itzal arrastoak xahutzen
    —irribarreen orbanak
    —fereka hautsien koskak
    —dentistaren doitasunez
    —ari zaizkit hondeamakinak barrunbeetan
    —neu naizen piltzar mordo mailatu honetatik
    —eta lotsatu egiten naiz
    —jendeak igarri egingo baitit barren hustu hori
    —begietako putzuan igeri
    —nire baitaren deshabitatze sistematikoa
    —ezin dut onartu erauntsien mende bizitzea
    —ekaitz aldi bakoitzak zer ostuko
    —eta gero hondakinen artean erreskatatuko
    —dugunaren itxaropenez ibili beharra beti
    —ez dut naizena baino
    —gizaki deshabitatuagoa izan nahi
    —lotsa ematen dit
    —jendeak eguna joan eguna etorri
    —edo ibileran edo hitz egiteko moduan
    —auskalo
    —su hartutako hotela banintz bezala
    —ateak ostikoka lehertu eta haurrak izutuz...
    —ez naiz meatze abandonatua
    —neure urratu eta joskura traketsekin
    —eta inor nire barrutik erauzterako kontuak egin
    —alerik ere oharkabean joan ez dakidan
    —nire barrua husteko
    —nazioarteko konplota salatzeko etorri naiz
    —egin beharreko kalterik handiena egina dagoela
    —desegindako arimak bere onera ekartzeko
    —galdutako asko ez dela itzuliko sekula
    —nahiz eta halako batean
    —akaso
    —gu edo beste batzuk zoriontsu izan
    —baina kontatzen ahazten bazait
    —hor dago nire indarra
    —horretan da nire izatea bera
    —aritmetika humano bat galdatzen dut...
    —nor dago bere sasoian eroso
    —kontatzen ahazten bazait
    —akabo
    —kontatzen ahazten bazait
    —kontatzen ahazten bazait
    —kito
    —ni ere ez nago
  • ABERRIAZ ZELAN AHAZTU   (2007)
    —nik ere aberriaz nahiko nuke ahaztu
    —eguneroko poz-nekeei indar guztiak emanda
    —lagunarte xume bateko hitzak defenditu
    —gure arteko hitz horiek balira bezala
    —norbaiten arropa artean hazten diren hitzak
    —edota akordura ez datozkizun zaurien baitan daudenak
    —nik ere bizi nahiko nuke
    —nor naizen etengabe galdetu beharrik izan gabe
    —apalago bizi neure buruaz ahazturik
    nik hau eta nik beste hori jardun gabe beti
    —apalago bizi ni ere
    —gogoa eta adimena erantzun txikiei emanda:
    —gizaki bati dagozkion neurriko kezkekin
    —baina errepidea galdera izan daiteke hemen oraindik
    —gauzek etengabe interrogatzen naute
    —nor naizen zer naizen
    —nola mintzo garen zelako lagunak ditudan
    —eta modu txarrean hartzen naute gauzek
    —traban jartzen zaizkit zangoen tartean
    —zergatik etorri naizen gaur hona
    —nik ere munduko beste bazterren batean
    —nahiko nuke bizi
    —denek ulertzeko eran mintzatu
    —ezentzunarena egin gauzen itauntze errime horri
    —gauzen tematze deserosoari ez ikusia egin
    —hiri jendetsuetan ibili bestelako jendea agurtu
    —akaso munduko beste hainbat lekutan
    —ariketa errazagoa izango da
    —aberriaz ahazteko hori
    —baina hemen beti ari zaizkizu gogora ekartzen
    —bizi zaren herria eta auzoa
    —norbaitek aldi baterako utziak dizkizula
    —ez ordurik gabe gera zintezke
    —eta zeure hitzen erresuma gozo hartan
    —maite dituzunez oroitu eta joko duzu aurrera
    —ez dago aberriaz erabat ahazteko modurik horrela
    —nik ere aberriaz ahaztu nahiko nuke
    —eta bestelako lanei lotu lehenbailehen
    —aberria baino lehenagoko kontuetan jarri arreta
    —goizean jaiki eta herri mozorrotu batekin topo egitea
    —etengabe nor naizen galdezka jarraitu beharra
    —noraezean bezala beti...
    —baina existitzen ez dena nola ahaztu
    —zelan atzendu ez den hori
    —nik ere aberriaz ahaztu nahiko nuke betiko
    —ez balitz gu gabe ere badirelako
    —azkeneraino zaindu beharreko hitzak eta jendea
    —ez balitz gu geu agian inoiz iritsiko ez garen lekuetara
    —helduko direnentzat gorde behar dugulako
    —sekula narriatuko ez den sentimendu bat
    —sekula galduko ez den sentimendua
    —bakarrik gaudenerako
    —urrun daudenerako
    —ahaztu egin nahiko nuke aberria
    —aberriaz ahaztekoa zama
    —gaitzegia baita bakarrean eramateko
    —baina denon artean aberri hau
    —behin betikoz ahazten dugun arte
    —nire herrian bizi nahiko nuke
    —eguneroko poz-nekeei indar guztiak emanda
    —apalago bizi
    —gizaki bati dagozkion neurriko kezkekin
    —gure arteko hitzak
    —geure herrian bizi sentimendu bat gordean daramagula
    —bakarrik gaudenerako
    —urrun gaudenerako

 

Otaño, Pedro Mari   —1857-1910—

  • LIMOSNATXO BAT   (1893)
    —Mutil koxkor bat itsu-aurreko zuela aldamenean,
    —gizon burusoil bizar-zuri bat bi makuluren gainean
    —kale eskinan ikusi nuen inora ezin joanean,
    —ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean...
    —Limosnatxo bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.
    —Zerbait emanaz galdetu nion ahal zan modu onenean,
    —jaiotzetikan al zeukan ala gaitzak hartua mendean,
    —erantzun zidan: &laquo;Ez semea, ez, nik sasoia nuenean
    —ez nuen uste iritsitzerik honetara azkenean...
    —Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean&raquo;.
    —Eta segitu zuen esanaz: &laquo;Lehengo gerrate denean,
    —ni aurren xamar ibiltzen nintzan beti edo gehienean,
    —nekatu gabe aisa igoaz aldapik luzeenean,
    —ez zan burura asko etortzen gu hala genbiltzanean...
    —Gero limosna eskatutzerik Jainkoaren izenean&raquo;.
    Odola bero eta burua harroa dagoenean
    —edozein moduz sartutzen da bat halako itsumenean:
    —Atsekabe ta negar saminak badatoz ondorenean,
    —nola ere bait batek bizia utzitzen ez duenean...
    —Limosnatxo bat eskatu behar Jainkoaren izenean&raquo;.
    —Inoiz pentsatzen nere artean ni jarritzen naizenean
    —gaur ere asko dirala joango lirakenak zuzenean,
    —ez luke inor sinistatuko zer pena ematen di'an.
    —Ai! horla nintzan ni ere sano ta gazte nengoenean...
    —Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean&raquo;.
    —Ai! txorakeri asko egiten da zentzurik ez danean;
    —Hobeago da sasoi dan arte saiatutzia lanean,
    —negar eginaz ibili gabe gero denbora joanean
    —limosnatxo bat bildu ezinik Jainkoaren izenean&raquo;.
  • TXEPETXA   (1894)
    —Askotan esan izandu dute gizon ikastun argiak
    —nola piztiak izan litezken gure erakuslariak:
    —erlea da bat aipatzen dana, o zer lan harrigarriak
    —jartzen dituzten gure aurrean honek eta txingurriak!
    —Txepetxak berriz erakusten du hainbeste nola haik biak.
    —Euskal lurreko txorietan dan txikitxoena da bera,
    —gaztain kolore bakarrekoa, nahi bada ez da ederra;
    —begi argiak, buru xanpala, moko ttenttea aurrera,
    —gorputza motxa, hanka laburrak, xaltokako ibilera,
    —xalapartako hegalaria eta kantari ergela.
    —Txotx batek aisa jasoko luke nola karga gutxi duan,
    —baina gustatzen zaio jartzea adar sendoxeagoan;
    —amildu arren ez leike galdu dakielako hegoan,
    —baina arkitzen baldin bada ere burnizko aldamioan,
    —hiru-lau aldiz xanpatutzen du seguru ote dagoan.
    —Udaberrian lehendabiziko kabia txepetxarena
    —azaldutzen da, eta ezaguna: goroldiozkoa dena;
    —arbol gerrian huntza tartean du lekurik maiteena,
    —ta gizon askok ikusitzean irispidean dagoena,
    —esan ohi dute: &laquo;Zer konfiantza txori txar honek duena!&raquo;
    —Ta edozeinek esan lezake, berari begiratzean,
    —arretarikan ez dadukala egin leioken gaitzean;
    —ez-idurian hark kabiari beste zuloa atzean
    —egiten dio, handik joateko aurrekoa tapatzean,
    —erakutsiaz pentsa zagula nola atera sartzean.
  • AMERIKAKO PANPETAN   (1900)
    —Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian,
    —itzal haundiko intxaur arbol bat dago gure atarian ;
    —haren ondotik irtenda noiznahi maldako gaztainadian
    —edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian,
    —arbol tartean bizitu nintzan gazte denbora guztian.
    —Denak utzita etorri nintzan, lur hau ikusi nahi nuan:
    —haritz tantaiak, pago lerdenak, nola ez izan goguan!
    Orain artzantzan Ameriketan arrantxo baten onduan,
    —eguna pasa larrean eta jiratzen naizen orduan,
    —nere begiak gozatzen dira aldameneko ombuan.
    —Hainbesteraino tristetutzen naiz eremu zabal hoietan,
    —arbolak, mendi eta errekak falta diran zelaietan,
    —non etorrita eseritzean ombutzar honen zainetan
    —edo igota hosto tartean bere adar bikainetan,
    —ene, amatxo!, nik nola esan zenbat gozatutzen detan!
    —Txabol ondoko ombu laztana, maitatzen zaitut gogotik,
    —eta bihotza erdibitzen zait joatean zure ondotik
    —nere burura ekartzen dezun oroimen gozoagatik.
    —ni hemen bizi naizen artean, arren, egon zaite zutik!
    —Nere lagunik maitatuena, ombu laztana, zu zera,
    —hargatik nator zure kolkora ni malkoak isurtzera,
    —iduriturik naramazula atariko intxaurpera...
    —Beti izango zaitut gogoan, bainan joan nahi det ostera
    —euskal lurreko arbolpe hartan nere hezurrak uztera.
  • ZAZPIAK BAT   (1900)
    —Zazpi ahizparen gai dan oihala ebakirikan erditik,
    —alde batera hiru soineko utzirikan, lau bestetik
    —guraizeakin berezi arren bakoitza bere aldetik,
    —ezagutzen da jantzi dirala zazpiak oihal batetik.
    Oihaltzat hartu zagun euskera, guraizetzat Bidasoa,
    —ibai koxkor bat besterik ez da, hutsa balitz itsasoa:
    —elkarren hurbil daude zazpiak, muga deitzen da Pausoa,
    —zergatik izan behar ez degu famili bakar osoa?
    —Arbola baten zainetatikan sortzen diran landareak
    —bezela gera, Bidasoaren bi aldetako jendeak:
    —berdinak dira gure jatorri, ohiturak eta legeak,
    —Ama Euskerak magal berean hazitako senideak.
    —arkitzen geran! Ta urrutitik maiteago degu hanbat:
    —hemen ez dago Bidasoarik ta beste trabik han hainbat;
  • MARTINSALTUA   (1901)
    —Galdetzen didazu &laquo;Langosta zer dan&raquo;
    —pixti edo zomorro horien izaera,
    —baina ez dakit ongi zure galdera
    —nola erantzun.
    —eta Europan ere agertzen dala
    —diote, baina
    —Manaren ondoren pizti kaltarrak
    —euki zituan Moises eta israeltarrak
    —Ejipto eltxoz bete zan, Sodoma malkoz,
    —baina hemen gehiago dirade askoz
    —Simunak daramatzien Saharako
    —hondar alea, eta Dilubioko
    —horiek guztiak ziran ezin konta ahala.
    —Nik uste det oraindik gehigo dirala
    —Mingainez eztitsuak, baina bihotzez
    —lagun urkoa gaizki jartzeko pozez
    —gaur zenbat dago!
    —Ezin konta litezke jende gaiztuak,
    —baina oraindik dira martinsaltuak
    —askoz gehiago.
    —zuk badakizu nola iper haizeak
    —arbiska horiek ezartzen dira lurrean
    —hain gosetuak
    —non bukatzen dituzten hosto eta izpiak
    —eta gero elkar jaten dute piztiak,
    —Atilaren gudari, hunotzar pila
    —bezela datoz horiek zerbaiten bila
    —amorratuak
    —nola egiten diraden jaun eta jabe
    —Nonahi biltzen ditugu zomorro pilak
    —eta milioika gelditzen dirade hilak,
    —baina zertarako da gure ahalegina?
    —Esan leike lehen baino gehiago dirala
    —Zaharrak etortzen dira Chacotik honuntz
    —zeinak laster zomorro sortzen diraden:
    —Arrastaka lehenbizi, gero saltari,
    —saiatzen dira jaten hemengo gari,
    —liho eta artuak,
    —eta hegoak luzatzean arin Chakora,
    —ihesi joaten dira zaharren txokora
    —Chakon hortzak zorrozten negua igaro
    —eta, indio erauntsi bat bezela gero
    —udaberrian datoz lurra betean,
    —baina ez dira etortzen denen kaltean
    —Gauza ugariagorik ez dala izan ohi?
    —Bai, gehiago dira oraindik gure arrazoi
    oinperatuak!
    —Esan det konta ezinak dirala, baina
  • BERRI ON BAT   (1903)
    —Unamunoko Migel
    ospatsu askok agur
    —euskal kanta goxoak
    —zer da ordea orain
    —Galtzen dihoalako
    —gure osasuna,
    —min oinazeduna,
    —lehengo nahitasuna,
    —lepoa moztutzeko,
    o, Jainko Jauna!
    —Ez da hori azkenik
    —derizkiozuna?
    —hara hor sendakai bat
    —Zer gogorra dan zure
    —ikusi arazteko
    ongarri zaiguna,
    —gureganatutzeko
    —zoriontasuna!...
    —Anaiak, poz gaitezen,
    —badator eguna
    —ta betiko dohatsu
    —egingo gaituna:
    —jendeen arterako
    —balio ez duna,
    —eta betor erdera
    —eta guretzako da
    —berriontasuna.
    —zer etorkizuna!
    —Edaririk onena
    —Amatxo kuttuna,
  • URTEBERRI   (1903)
    —Hogeigarren ehunkian kristauen bizitzan
    —bi urte igaroak dauzkagu desditxan:
    —begira dierriak zer nola dabiltzan
    —elkar purrakatutzen nonahi harakintzan.
    —Aurreratutzen goaz... txangurroen gisan.
    —Gizon eta herriak dabiltza beldurrez
    —elkar zelatatuaz lehorrez eta urez
    —&laquo;Zein dirade gaiztoak? Besteak bai, gu ez...&raquo;.
    —Indarra nagusi eta gogorrena juez.
    —Aurreratu duela gizonak lurrean
    —esaten da mirari askoren aurrean
    —baina gizatxarraren bihotz gogorrean
    —eta harro doilorren zentzu laburrean
    —haunditasuna dago eskumuturrean.
    —Asko aurreratu da, baina zertarako
    —ez bada nahitasunik elkarrenganako?
    —Atzaparrak dabiltza bihurturik kako
    —besteentzat bezela Euskal Herrirako...
    —Ez degu arrazoirik gutxi geralako.
    —Gutxi! Ju, ju!... Ez dakit... Hala ote gera
    —begiratuagatik askok goitik behera?
    —Gu ez goaz behin ere besteren kaltera
    —eta zeinek daki nola gintezken atera,
    —bilduko baginake zazpiak batera?
    —nekatuak gauzkate gauza lotsagarriz.
    —Munduan garbienak gu gera jatorriz
    —anaiak, poz gaitezen sortu ginan herriz,

 

Otsamendi Arrosakoa  

  • ALEGIAKO APEZPIKUA   (1766)
    —Hortzaitze apezpikutoki.
    —Prelat Mur de Otsamendi,
    —Toledakoa ez segurki,
    —Errentaz ez dago hobeki,
    —Gutiziako moltsan ditu,
    —Gogoan karraka pilak:
    —Gorthe bat du ederra hartu,
    —Non dituzia iduria baitu,
    —Ez Toledan
    —Ez Toledan,
    —Gureaz da hori miresten,
    —Nihon ez dena baitu ikusten,
    —Ez ditut ez zeren kontatu,
    —Kuzineraz behar da kontu,
    —Bozkarioz
    —Bozkarioz,
    —Dohain hortaz da lorios;
    —Mendiak berdin du gogotu,
    —Bozkarioz.
    —Hortarako
    —Karrosa bat du preparatzen,
    —Karrosako
    —Zortzi abre maiatzeko,
    —Aragoan ditu bilatzen
    —Hortarako.
    —Modako kabrioleta
    —Bigarren ordenakoentzat
    —Lekaio ganbarazainentzat,
    —Pasaiatuko uda hastean!
    —Nihork ikusirik daki
    —Amiral kabrioletean
    —Jende ostea
    —Jende ostea,
    —Kontent da hala ikusirik,
    —Jende ostea.
    —Gorte prelaten moda duke
    —Nihor nihon badagi eske,
    —Dohain haren.
    —Tronu bat dautzuet egiten,
    —Jenden oroitzapenetan

 

Otxalde, Jan Batixt  

  • IRUÑEKO FERIETAN   (XIX. mendea)
    —Iruñeko ferietan
    —Ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan;
    —Zaudelarik bi lerrotan.
    —Hartan bota dut begia.
    —Eskain orduko erdia,
    —&laquo;Harzak, hire duk zaldia&raquo;.
    —Aginduaz dolutua:
    —Urruntzeko izan banu hirur arditen lekua...!
    —Gizonez inguratua,
    —Iduri preso hartua.
    —Zeruko Jainko Jaun ona!
    —Andaluz bat zazpi urtez presondegian egona,
    —Laburzki mintzo zautana:
    —&laquo;Konda niri hitzemana&raquo;.
    —&laquo;Jauna, nahi dut pagatu,
    —Bainan lehenik miratu&raquo;.
    —&laquo;Zaldiaren miratzeko denborarikan ez duzu;
    Orai soma kondazazu,
    —Gero miratuko duzu&raquo;.
    —Gogoeta hau egin nuen orduko estremitatean:
    —Bertze nunbait pasa niro
    —Jaun hori puñal batean.
    —Eman orduko kondua,
    —Garistutik hartu nuen delako behor mainkua,
    —Hartu dut oihan bazterra:
    —Zaldia nuen desferra, begi batetik okerra:
    —Usu soinatzen kitarra,
    —Belategiko bentetan
    —Ahal bezala arribatu Urdazubiko errekan.
    —Atera nuen kordetan.
    —Nere endrea etorri zaut argiarekin atera;
    —Jarri behorrari beha,
    —Ez baitzen kontent sobera.
    —&laquo;Horixe da behor txarra,
    —Hortan gastatu dautazu familiako beharra?
    —Bi sosetan sal nintzazke
    —Zaldia eta senarra!&raquo;.
    —&laquo;Ixilik zaude, andrea;
    —Joan ez dakidan zaldia!
    —Bele eta arranoak bortatik daude guardia,
    Otoi, hil zazu argia,
    —Hunat ez diten abia&raquo;.
    —&laquo;Ixilik zaude zu ere,
    —Gezurrik kondatu gabe,
    —Bele eta arranorik bortan ez baita batere:
    —Estofa on baten jabe&raquo;.
    —Nahi zautaten erosi;
    —Behor edo zamaria,
    Oi zer primako zaldia!
  • MAKILA   (XIX. mendea)
    —Lekorneko landetan izan niz frangotan,
    —Errekontru txar batzu gertatuz artetan;
    —Fantesia badute mutiko gaztetan:
    —Makila ezin sofri eiherazainetan.
    —Igande goizño batez, deliberaturik,
    —Piaiaz joan nintzan makila harturik;
    —Makila joan dautatet eskutik tiraka;
    —Goraintziak dioztet igorri milaka,
    —Holako jostetarik ez baitirot barka.
    —Mutilak, etzirezte hobeki helduko,
    —Makila hori turna eni merkatuko,
    —Paper xuriak beltxez ditut markatuko,
    —Preio Etxezaharre han baitzen lekuko.
    —Martxoan da komunzki legez Garizuma,
    —Eta nik ezin kita usatu kostuma;
    —Goizean hartzen baduzu piaia urruna,
    —Peio Etxezaharrek dio Nikolasi:
    —&laquo;Kontent eskapaturik, joan nintzan ihesi,
    —Bertze zonbait lekuko behar bilarazi&raquo;.
    —Hura nahi ez bada mintzatu lekuko,
    —Bernat Beltxa're han zen, nik hura hartuko,
    —Eiherazainen partia ez du ukatuko,
    —Segur niz ez dudala auzirik galduko.
    —Laguntzeko ez zuen urrun errienta;
    —Inoranten argitzen hari dena baita,
    —Muziu Landarretxez gira estonatu,
    —Zeren duen makila beretzat goardatu;
    —Haren arropa bera hortaz da mintzatu
    —Urguluko zimendu dela bilakatu!
    —Jauna, jinen nitzaitzu gostuz ikustera,
    —Neure pena guzien zuri kondatzera,
    —Hamar haurren buraso sortu niz mundura,
    —Nahiz denen galtzeko badudan mentura,
    —Urte txar hotan badut anitz arrangura,
    —Jauna, emaiten dautzut bi gisaz ohore,
    —Nahi baduzu jakin nor nizan ni ere,
    —Galda zazu nun dagon Janbatiz Otxalde.

 

Otxalde, Joanes   —1814-1897—

  • ITALIAKO GERLA BERRIAREN GAINEAN   (1859)
    —Bi arrano bazauden hisia handian,
    —Begiak zorrozturik juan den aspaldian,
    —Salbu Piemontia, leku bat ttipia,
    Osoki beretzeko zuen gutizia
    —Eta botatu harat armada guzia.
    —Bi arrano bazauden...
    —Juan dira denborarik nehon galdu gabe
    —Ehun mila soldado gizon baten pare,
    —Segur zirelarikan aurkitzea lore.
    —Bi arrano bazauden...
    —Hekien buruzagi Napoleon bera,
    —Gudukan egiterat bortxatu dutena.
    —Bi arrano bazauden...
    —Beren buiaz dira ezaxolatuak,
    —Iduri lehenko soldado zaharrak,
    —Beldurrik gabekorik, bihotzez azkarrak.
    —Bi arrano bazauden...
    —Mont‚bellon agertu lehenik bandera,
    —Forey jenerala da orduan atera
    —Bi arrano bazauden...
    —Palestroko guduan bigarrena baitzen
    —Haukien baionetak ederki jokatzen,
    —Errakarat etsaia metaka botatzen.
    —Bi arrano bazauden...
    —Nola erran, nork aipa heien balentria
    —Magestan egin dute kolpe bat handia,
    —Solferinokoa, oi! zoin izigarria!
    —Ez daite zuzen konda hango sarraskia.
    —Bi arrano bazauden...
    —Laur ehun mila gizon ziren elgarrekin
    —Frantses eta Piemont Autrixianekin,
    —Egun guzia joka aritzearekin,
    —Frantsesa gelditu da Bitoriarekin.
    —Bi arrano bazauden...
    —Eta gero laster du onetsi bakea,
    —Dezagun beti lauda Enperadorea,
    —Arras altxatu dauku berriz ohorea.
    —Bi arrano bazauden...
    —Bi hilabethe oso gudukan egonik
    —Frantsesek izan dute laudorio onik,
    —Heien sartzeko bestek ez dute parerik,
    —Nihoiz ez da ikusi holako bertzerik.
    —Bi arrano bazauden...
    Oi! Arrano superra, hintuen bi buru,
    Oraiko aldi huntan, diat nik bat kendu,
    —Bizirikan hukeien bildotsa larrutu,
  • ENPERATRIZARI   (1868)
    —Sortzez Eskualdun, soldado xortetik,
    —Gerletara joan nintzen aitamen aldetik,
    —Nigarrez maiteño bat herrian utzirik,
    —Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik,
    —Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik.
    —Lehenbiziko sua, hantxet Italian,
    —Frogatu izan nuen Magenta-zubian,
    —Lerro osoak zoazen lurrerat aldian,
    —Enperadorea zen han gure erdian,
    —Harentzat hilen ginen guziak lorian,
    —Harentzat hilen ginen guziak lorian.
    —Magentaren ondotik, gero Solferino,
    —Hain su bizirik ez da izan egundaino.
    —Gur' Enperadorea, biba zu oraino!
    —Han ere suharrago baitzuen gu baino
    —Etsaiak arras amor eman arteraino,
    —Etsaiak arras amor eman arteraino.
    —Bolboraren lanoa altxatu zenean
    —Napoleon galopan, ezpata eskuan,
    —— Non da etsaia, dio, joan deia airean?
    —— Horra non den ihaurri, etzana lurrean,
    —Horra non den ihaurri, etzana lurrean.
    —Erromatik entzun da oihu bat Frantzian,
    —Gure Aita Saindua bortxatu nahian.
    —Bainan indarra urtu laster bihotzean,
    —Frantziako bandera agertu denean,
    —Frantziako bandera agertu denean.
    —Erromatik Frantzian berriz sarturikan,
    —Amienxen nindagon izurrite hartan.
    —Herioaren eztaiak jastatu tut nik han,
    —Harekin hari ginen guziak borrokan,
    —Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan,
    —Batzu hil zireneko, bertzeak korrokan.
    —Bere palaziotik entzunik berria,
    —Huna Enperatriza, zalu ethorria,
    —Iduri aingeru bat Jaunak igorria,
    —Sei urteren buruan, jin zautan orena,
    —&laquo;Urtzo, begi urdina, hain fidel egona,
    Orai aldean zaitut espos hein bat ona,
    Orai aldean zaitut espos hein bat ona!&raquo;
    Ongi zerbitzaturik Enperadorea,
    —Badut ohore frango, badut gurutzea.
    —&laquo;Bide beretik habil, hi ere, gaztea!
    —Bide beretik habil, hi ere, gaztea!&raquo;

 

Otxoteko, Pello   —1970—

  • HILBERRIKO IZPIRITUA   (1999)
    —Sakontasunez ernetzen duzu
    —norberak duen arima
    —nor-izatearen sima;
    —koktel moduan nahas endreduz
    —arnas estuka baina soseguz
    —erantzun bila otoi erreguz
    —Naufragoak ez dauka baliza
    —eta arimak ezin boga,
    —hutsunea da botila gisa
    —mezua berriz denbora.
    —Baina dakargu malenkonia
    —sortuaz guregan agonia,
    —Bizitzeak duen ironia:
    —izango da gure harmonia
    —isilpeko garrasia.
    —gardamatzen barneko epelak
    —Kutsatutako zauripean lez
    —hutsunearen zornea.
    —zainetan darigula odolez
    —ezizanaren bornea.
    —galdurik duzu faroa.
    —Non zaude zu marinel dohaitsu?
    —Non arratseko fadoa?
    —Norarik gabe antzu zuzia,
    —entzungor kantua den guzia.
    —Zein da nomaden herria?
    —Eskutan nortasun erauzia,
    —Itsaso-saminak jakin beza:
    oraturik hotsez ezereza
  • ITZALAREN SAKONEAN   (2001)
    —Ez dut aurkitzen ene arrastoa estratetan zehar,
    —ez dut nabaritzen ene lorratza ontzi atzean,
    —ez dut igartzen ene gogoa bidean gora,
    —eta bidexidorrik ez da
    —bidegurutzez jositako andabide luzean,
    —bizitza deituriko ildo sakonean,
    —Eta izarren argi-puntuak lotuz
    —ez ditut ene ahurraren ildoek
    —xerkatzen dituzten ibiltokiak aurkitzen,
    —ez baita inola ere sakratua.
    —Mapetako kuadrikuletan
    —arbolen adarrak gurutzatzean
    —sortzen diren sare magikoen irteerak.
    —Ez da beharrezkoa
    —argia ikusteko.
    —zarrastatu beharra dago,
    —izpien estratak dastatzeko.
    —Ate gehiago badago
    —eta mundu honetan daude.
    —Ez dut aurkitzen ene arrastoa estratetan barrena,
    —ez dut nabaritzen ene lorratza ontzi atzean,
    —ez dut igartzen ene gogoa bidean gora,
    —eta nodo hautsirik ez dago
    —atsekabez jositako sare iraunkorrean,
    —bizitzaren madarikazioz pairaturiko
    —nor-izate honen bataioa,
    —kondenaturik dugun
    —faltsukeriazko saioa.
    —ginen sortu,
    —ginen etorri,
    —ez baita ezer sortzen,
    —lorratzik ez uzteko,
    —biderik ez jarraitzeko,
    —eta itzalik ez sortu.
  • IBAIAN BEHERA   (2003)
    —Bizikletan joaten den postaria
    —munduko barrunbe guztietan eman.
    —Baina sarri askotan
    —eta alogerekoa lotan.
    —Erruz itxaron behar atearen aurrean.
    —Erruz itxaron behar bizitzaren horretan.
    —Errealitate hau itxaronaldia da,
    —eta itxaronaldi honetan
    —pausoka irekiz goaz gure begiak.
    —Itxaronaldia bizitza honetan
    —larritasunezko ibai bizi eta aldakorrean.
    —Asegaitz, ibaian goaz,
    —igeriketa azkar eta gogorra
    —itxaronaldi luzea besterik ez delarik,
    —ur-jauzi bukaerakora
    —garamatzan itxaronaldia.
    —aurpegian jasorik
    —ziurtatuko digute erorketaren bidea,
    —altueraren luzera norainokoa den
    —inoiz argitu gabe.
    —Bizikletan joaten den postaria
    —Ez ditugu gehiago
    —ateak itxirik aurkituko
    —eta etxetiarrak itzarririk dira egongo.
    —Erruz damutu behar luzaroan itxaroten.
    —Esango al zenioke
    —eta lizar-hosto berdean
    —azkenean, nola edo hala,
    —ur-jauzian doazen tanta guztien
    —helmuga berbera izango duela?
    —Nolatan atxiki Eguzki izpiak?
    —Nolatan eskegi lurrunaren hats berotan?
    —Amets egin dezagun hego zabalik
    —amets egin dezagun gogoz beterik,
    —eta apaltasunaren soseguz
    —ibai erriberako alde honetan.
  • PROUSTITUTA   (2003)
    —Neroni zelebratzen naiz
    —Jatorrietara nator atzera
    —kreazioaren uterora
    —Horregatik,
    —zapata gorriko neskatila,
    —zapata gorriko neskatilaren bila
    —neroni zelebratzen naiz,
    —edertasunaren poza goraipatuz.
    —etsipenean amilduriko arnasa
    —berratxikitzen dugunean soilik
    —gaitu txundituko.
    —hodeiertzean berantetsi baino lehen
    —lausoa digu kenduko
    —eulien zurrunbilo kiribilduan
    —kantu alegera toparaziz.
    —Neroni zelebratzen naiz
    —izpiritu garbiak goraipatzen ditugun orotan
    —Lucy edo Lulu,
    —baina neuretzat Roxeanne izan zinen.
    —&laquo;La petite morte&raquo; zer den
    —inoiz baino sutsuago
    —niri bizia barneratuz eta igorriz.
    Orain
    —hortxe zaude
    —kalean hotzak hiltzen.
    —iragan denborari buruzko
    —Arnasa galduaren ondarea
    —non gorde ote daitekeen galdezka
    —zeruari orroak jaurtikiz.
    —esperantzaren agoran
    —libratu beharra dago.
    —esperantza oro galtzen denean
    —lortzen da,
    —eta zeure begirada lausotuan
    —Vestale korroitua,
    —lugorrian utzitako izpiritu garbia,
    —izaraz zauritutako argia,
    —zamaz zulatutako gorputz ahitua.
    —Ezgai ziren esploratzaileek
    —hiletsitako arkanoa,
    —zeure baitan gorderik duzu
    —urrezko ardi-larrua.
    Oi, zelebratzen naiz
    —zutaz gogoratzen naizen bakoitzean!
    Oi, zelebratzen naiz,
    —eta donetsi mirespenez
  • DEUSEZA, ELIKAGAI   (2010)
    —zokoraturik nauka
    —zorotasunezko zentzuan.
    —Hots-uhinak ez omen dira sekula geratzen
    —sentituko dituen oztopoa aurkitu arte.
    —Inon geratu ezean, infiniturantz dihardute.
    —Nora doaz bada gure gogoeten uhinak?
    —Gogoetak hitzen bidez husten dira.
    —Inork entzun ezean, deusezean barreiatzen dira.
    —hitz goxo eta ederrez
    —erabat beteta dago.
    —ezerezaz asetzeko!
  • OTEIZAREN EBANJELIOTIK   (2010)
    —eta Hutsa Anphorarekin zen;
    —eta Anphora zen Hutsa.
    —Huts hau hasieran Anphorarekin zen.
    —eta egindakoetan ez da ezer Hura gabe eginik.
    —Zerizanak espazioan identitatea lortzen du;
    —baina espazioak Hura ez zuen onartu,
    —eta Hutsa eta Anphora banandurik geratu ziren,
    —Hutsuneari sorrera eta bidea emanez.
    Orduz geroztik, Hutsa eta Anphora
    —inon eta inoiz bateratzen ez direlarik,
    —Hutsunea izanik bateratze horren hurbilgunerik hurbilena.
  • HUTSUNEAREN HATSA   (2010)
    —ahoan dugu,
    —gorputz biologikoaren
    —begien hutsuneetan dago.
    —betzuloen hutsunea,
    —edo betetzen jardun beharko genuke.
    —argiaren ontzia gara
    —eta izpi guztien arragoa.
    —hutsunearen hautsari buruzko gogoeta
    —bihurtzen dira leunkiro
    —hutsuneani heltzeko grina.
    —ezinezkoa denez
    —bost zentzumenen luzapena,
    —hatz bat zentzumen bakoitzarekiko,
    —bost hatz hutsunea osotzen
    —Betiere ihesi doakigun arren,
    —ezerezari lurrunezko hatsa dario
    —infinitura goaz,
    osotasun betera.
  • CREDO IN LUCEM AETERNAM   (2010)
    poema batean oinarriturik).
    —Gaizkia ulertzen duen Jainko bat sinesten dut,
    —gaizkiaren sortzailea ere bera baita,
    —gizakia eta gaizkia desberdintzen ez dituelako.
    —Funtsean ezer ez dakien Jainko bat sinesten dut,
    —bera nor den eta zertarako den ezagutzeko.
    —Jainko bateratzaile bat sinesten dut,
    —arrazoia eta sentimenduak bereizten dituen pareta zaharrik gabe
    —biak ala biak zelai berberean haziko dituen Jainkoa.
    —Errealitateari zentzua emango dion Jainko bat sinesten dut,
    —egiaren indarrak bultzaturik, pozaren malkoak ureztaturik
    —mundua aurrera atera dadin nahi duen Jainkoa.
    —Eta piztu ez zen Jainko bat sinesten dut,
    —argia bera dena, inoiz itzaltzen ez dena,

 

Oxandabaratz, Johan  

  • IRAGAN DENBOREN MINA   (1860)
    —Non dira gure herritarrak,
    —Non dira gure garaitziak,
    —Gure lehengo balentriak?
    Odolaren,
    —Etsai gogorren zebatzen.
    Orai ez dakigu ematen
    —Ez odola, ez kantu baten,
    —Ez sos baten.
    Oraino bizi ez baladi
    —Eskaldun izena galtzeko
    —Eta zokoan usteltzeko
    —Sekulako!
    —Arbasoak,
    —Ahantz otoi gure laidoak
    Oraikoak;
    —Ez konda eskarnioak!
    —Noizbait berrituren ahal da

 

Padron, Jose Luis   —1970—

  • GURE BELAUNALDIA   (1998)
    —belaunaldi berria izango zela uste nuen:
    —unibertsitateko tertuliak, desadostasuna,
    —zure itsas begiak, esplikaziorik ez.
    —zahar eta hauskorrak.
    —Ez dago gogoko dugun ezer eta
    —ezer ez dugu eskaintzeko.
    —alaitasuna eta zoriontasunarekin nahasten ditugu,
    —eta erosotasun materiala bizitasunarekin.
    —Jateko gogobetzea da bizitza ulertzeko dugun modu berezia,
    —asetze horren bilaketa gure erlijio berria.
    —Horra hor giza askatasunaren oinarria.
    —Pozik gaude, gutxiengoarekin leial garelako.
    —Estatistika txukunetan iritziak kanporatzen.
    —Bakardade kopurua, sexuz, adin taldez,
    —urtez eta urtaroz sailkaturik.
    —Agintarien arreta erakartzen noizbehinka.
    Obedientziaren grazia. Zentzuzkotasuna bere egoera garbian.
    —Eta hurrengo egunean edozein herritako larunbat gaua.
    —Gogoratzen duzu, David?
    —Hodei bat eskuetan
    —esandako kontu haiek guztiak?
    —Eta begira. Burua beste nonbait daukagu
    —eta geronek ez dugu sinisten.
    —Noski, abortuaren natur legea.
  • EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA   (1999)
    —Horregatik idazten dut hainbeste
    —heriotza dela, maitasuna dela, bakardadea dela.
    —Eta ez dut itzalaren gorputza arimarengandik bereizten.
    —Eta ez dakit nola dihoazen poesigintzaren xehetasunak,
    —nola dabilen goizero askatasun-gosez hiltzen den herria,
    —nola dabilen kanposantu inguruko bankuan
    —nirekin esertzen zen edadeko gizona,
    —eta egunen tristeziak bihotzari bere pisu osoarekin
    —loturik dirau,
    —eta ez naiz jendearen irribarre burlosoaz ere ohartzen,
    —ikusten ditut neugan, ia ezer ez dago etxean,
    —edonon aurkitzen zaitut, izarrak emaro erortzen dira.
    Orain ere edozein gauza egingo nukeela
    —zuri kontatzeko aukera izatearren, momentu bat, arren,
    —zurekin egoteko.
    —Baina esperantza egunsenti iluneko lorea da.
    —Eta ekainean hasten da udazkena, denbora aurrera doa.
    —Eta gero negua etortzen da.
  • MAKALA GURE ESPERANTZA   (1999)
    —Nora joan ez dakit.
    —Feria bateko tiro barraketako
    —gizonak eta gizonak
    —erortzen dira.
    —danentzakoa dala.
    Orduak egiten ditut zure bihotzean
    —eskuak eta oinak garbitzen.
    —Gaua holakoetan ohi duen bezala.
    Ortzean izar argiaren galdemin bizia.
    —Ez dakit nola, baina hitz bat pizten zait
    —ezpaineko mami-mamian:
  • ZURE BILA ITSASOA BIDALIKO DUT   (2002)
    —Zure bila itsasoa bidaliko dut
    —bazkalorduetako musu zimelduak
    —hitzik gabeko oihu egiten edo
    —xuxurlatzen nire birika kikilduekin edo
    —amodiozko solasik txatxuenak
    —itsasoa bidaliko dut zure bila
    —kamarero baten pentsamendu zinetan lizuna
    —hamasei urteko bonsai baten ura
    —itsasoa besoak maindireak
    —tabernako izotza bidaliko dut
    —atsoaren esku zuriak
    —aspaldi mututako itzalak
    —bihotz bentiladore alkilerra
    —txanponak kontatzen dizkidan
    ogi saltzailearen irribarre lotsagarria
    —bidaliko dut zure bila
    —heroina agonia argalduak
    —ikasle edukazio katoliko onekoak
    —psikiatra-bulego txiki bateko
    —amesgaiztoen infinitua
    —bi jarleku eta hiru hankako mahai luzea
    —hodeiertza
    —itsasoa bidaliko dut
    —etxeko guztien arropa zikina
    —pentsionisten kinielak
    —ministroen automobilak
    —gehiegi makilatu duten ezkonberria
    —amets zahar eta gosetuan begirada txepelak
    —lainoak nahigabeak disgustuak
    —ertzain gorriak eta berdeak
    —eta marroiak eta beltzak
    —eta marinel amodioak
    —itsasoa bidaliko dut
    —zure bila itsasoa.

 

Pagola, Manex   —1941—

  • JO BEZATE EZKILEK   (1964)
    —Jo bezate ezkilek,
    —Eskuzarta gizonek
    —Euskaldun berri batzu, borrokan dira lotu
    —Gezur ala afrontu, horiek berdin zauzku!
    —Gazteak odol badu, geroa berekin du
    —Hi ez bahiz zahartu, gurekin egik oihu!
    —Alta gurea dena nork dezake kondena?
    —Jaungoikoak emana lurralde hoberena
    —Euskadi du izena zazpi probintziduna.
    —Euskalduna atera sukaldetik kanpora
    —Auzoen trufa txarra bota zak ilargira!
    —han duk gure izarra zeru gainean gora
    ortakotz duk azkarra euskotarren oldarra!
  • AZKEN DANTZA   (1965)
    —bainan gaurko xedea ezin daike betea
    —Badakit nik ere bihar dela joaitea!
    —Bego pena hau, etorriko naiz bai berriz
    —Bego urte hau, itzuliren naiz betikotz
    —zure ondora.
    —Azken dantza hau, ez da sekulako
    —Zin egina dut, zin egin betiko.
    —Hori ez bada, hilotz jar nadila!
  • URTXINTXAK   (1969)
    —Urtxintxak oihanean jautzika
    —Zuk erradazu, ama, zendako
    —Ez diren erortzen lurrera?
    —hain gora
    —Izaiteko libre.
    —Urtxintxak oihanean zintzilik
    —Zuk erradazu, ama, zendako
    —Ez duten buruko minik?
    —Urtxintxak oihanean karruxkaz
    —Neguko bildu intzaurrekin
    —Zuk erradazu, ama, zendako
  • BIDEAK LOHI   (1977)
    —Bide batzu lohitzean
    —Jende onak ez zaiztela
    —Ez da bera etorri
    —Lohi hori
    —Bidea hetsiko zela
    —Ez ginuen uste sobera!
    —Bainan gure bide hoiek

 

Peruarena, Mikel   —1978—

  • ERAIKI DEZAGUN ETXEBIZITZA ALAI BAT   (2003)
    —zabal ditzagun leihoak ateak eta dutxak
    —jaso ditzagun teilatu berdeak
    —pinta dezagun ezker-eskubi marra zentrifugo
    —urdin eta arrosekin
    —para ditzagun loreak harraskan
    ohe borobilak katuentzat (oilategi bat
    — nahi dinat komunean!)
    —zimenduak ohean
    —  hankaz gora hasita
    —(kontratista eta peoiak
    —doazela antzarak ferratzera)
    — eros dezagun
    —material merke on eta politena
    —lapurtuko ditugu edalontziak
    —tabernetatik (ez dinagu korronte
    — elektrikorik behar!)
    —has gaitezen teilatutik eta goitik behera
    —  hankaz gora
    —eraiki dezagun etxebizitza alai eta gorri bat
    —ardoa bezala onduko da urteekin
    — eta inoiz beharrezko badu
    —defendatuko dugu otsoen kontra
    — sikatearen kontra
    —gure errepertorioko musu sutsuenekin
  • EGURALDIAZ HIZKETAN I   (2003)
    — erbeste honen espaloietan eserita
    —kale kantoiko zelatariak disimuluz
    —ekaitzak jarraituko dio atzetik galernari
    —  sargori dago
    —egarri den jendearen oihuak datoz tabernatik
    —bihotzbeste honen espaloietan eserita
    —beti alferrik da eserita itxoitea
    —eta horretan gaudela norbait zutitzen da
    —garagardoa hartzen du eskuetan eta
    —zelatariez oharkabetua
    —zugatik galdetzen du axolagabe horrek
    lainotu egin du zerua dio beste batek
    —kale kantoia zeharka zelatatuz
  • TRENEAN ETORTZEARENA   (2003)
    —Etorriko zinela agintzeko erregutu nizun
    — trenean etorriko zinela
    —zuk baietz esan zenidan (nola ez ba)
    — zure masailetako gatza
    —deszifratzeko denborarik hartu gabe ordea
    —nik badakit ia ezinezkoa dela
    —zuk ni konturatu gabe
    —ikusiko nauzun une bat existitzen dela
    —eta gure auzotik pasatzen direnean
    —trenen ispilu beltzetan zoazela imajinatuz
    —jaiotzen dira kantuak
    —nire betiko ezpain zahar hauetan
  • MUTUON GRAMOLA   (2003)
    —Gurea esan ezin diren gauzez betetako habitazioa da
    — gramolak eraman zituzten bart
    —irratirik ere ez daukagu kontrolen berri izateko
    — horrela ezinezkoa da bizitzea
    —ekilibrioa galdu eta edonoiz eroriko ote zaren
    —ezinezkoa da gure habitazioan zalantzarik gabe bizitzea
    —eta orriak horitzen zaizkie horitzen zaizkie orriak
    — arratoien ordua da orduan
    —hezetasunaren zulo azpitik ateratzen dira bazkaltzera
    —  ez dute ezer errespetatzen arratoiek
    —eta gure preokupazioa da egun egunkarietako orriekin
    —bukatzean zeri egingo ote dioten hozka
    —martxa militarren nota ozenak entzuten dira
    — kaleko gramola inperialetatik eta
    —argia itzali beharra daukat ene bakardadea ezkutatzeko

 

Perurena, Patziku   —1959—

  • GOIZUETAN   (1984)
    —Martxoko gau betea zen
    oro oskarri argi ahulez estalia.
    —Azienda gobernatu ondoren
    —atarian aita, zohardiari so.
    —Hegaztien lokantuz hontza, aldizka
    —beheko ibar ilunetik hegialdera.
    Oholtzaz inguratua, logelan ama
    —zura zaharrei begira ohantzean etzana.
    —Malkoak masailetan behera
    oinazezko atsegin betean balakuka
    —seme sortu berria altzoan duela.
    —Han, oholtza eta abere artean
    —sortu zen argiaren dizdira
    —sabai azpiko armiarma sareetan
    odola, elurra eta beleen artean.
    —Geroragoan, haurtzaroan ere
    —urkihosto eta muxika hezurrez.
    —Han hozkatu ninduten lehenbizikotz
    —larratxori izukorrek.
    —Han ikasi, oro amoltsuki maitatuz
    —bakarrago izaten.
  • BEGIAK   (1987)
    —poza niri hireak
    —Bi loreño horitan
    —malkotan erleak
    —Bi leihoak itxirik
  • GAUAREN LILLURA GOPLA LUCETAN   (1988)
    —Hautsi omen da anfora
    —Itsasperatu bafora...
    —Gizonac egunez ecin asmatu du
    —Bicitzaren metafora.
    —Illunpeko argui printzac
    —Hitzic gabeco hizcuntza.
    Odolezco estalquia...
    —Argui erraiñuen lillura gorrizta
    —Arratsaren nostalgia.
    —Ibai ertzeco isladac...
    —Elurrezco letretan inprimatua
    —Ceru urdiñeco grafia.
    —Argui horizten irrica
    —Ceru beltzarre goibela
    —Hodei illunen gaubela...
    —Chistuca hegan horbela.
    —Lur beroen icerdia...
    —Baso beltzean cantatzen dute hontzec
    —Hosto berdasca horiac
    —Ur gaiñera eroriac...
    —Haicearen memoriac.
    —Goiz arguien ironia
    —Illunaren agonia...
    —Errecondoetan musica zuria
    —Izotzaren sinfonia.
    Ocena ta zabala da...
    —Ibar lucean galtzen da oihartzuna
  • HILARGIAREN ODOLEZKO ARDATZEAN   (1990)
    —Plegatzen da etsipenaren zapi morea.
    —Larrabehi gorriztek, haizegerizan etzanik
    Baina, denborak jiraka segitzen du
    —Hilargiaren odolezko ardatzean

    —Ibaiak kantu zakarrean doaz argiz mozkortuak,
    —Zeru kontrara zanpatu nahi ditu munduminak.
    Baina, denborak jiraka segitzen du
    —Hilargiaren odolezko ardatzean

    —Arnasaren hariak infinitoan korapilduz,
    —Eta zuk munduko oinazea bildu nahi zenuke
    —Biziaren sua eskutan piztuz gaua berotzeko.
    Baina, denborak jiraka segitzen du
    —Hilargiaren odolezko ardatzean.

 

Pikabea, Jabier   —1941—

  • AMETS BAT SORTU ZEN   (2002)
    —Amets bat sortu zen
    —gogo-ametsean,
    —gogo-ametsaren
    —ekizko lorean,
    —ekilorearen
    —ekilore-hazi,
    —lurraren gozoan
    —ametsa zen hozi.
    —Ametsa loretan
    —piztu da lorea,
    —loreka-loreka
    —lore-baratzea;
    —poesia, lorez,
    —lorez, poesia.
    —Amets bat sorte zen.
    —lore-ametsean.
    —Piztu da loretza
    —lore-baratzean.
  • ILUNALDIAK   (2002)
    —Ilunago dira gauak:
    —haize-erauntsi gogorretan,
    —ilargi gabekoetan.
    —Ilunago, goiztiriak:
    ortziaren haserretan,
    —Begiak ez dira argiago lausotan;
    —ez nekeak, arinago negarretan;
    —ez bareago, min-sastadak etsipenetan.
    —Egiozu ardora, ardora-argi.
    —zeure etsipenaren eroriari;
    —egiozu ipurtargi, bederik,
    —goibelduraren ilunari.
    —Goibeldurak ez baitira argiago:
    —itxaropen galduetan,
    —gogo-minen etsietan;
    —argiagoak dira, izan, beharrik!:
    —Egiozu ardora,
    —ardora-argi, beti,
  • ANAIAREN HERIOTZA   (2002)
    —Lo dago, geldirik;
    —ixildu da errotaren hotsa.
    —Trabatu da errota,
    —errotaren bihotza.
    —Eta akabo xehe-negartiak;
    —akabo neke-min luzetsiak;
    —ale gehiagorik!
    —bertako xehe-kirriak;
    —errotaren intziriak;
    —baina ez heriotz.
    —Hilik zaigu, hilotz;
    —Errota zaharrak
    —ez dauka heriotzak
    —xehatutako lana.
    on eginaren emana:
    on egitean baitatza,
    —norberaren garaipena,
    —heriotzaren suntsipena.
    —ez da heriotz
    —liaren bihotz;
  • ILUNDEGI   (2002)
    —llun zait labar nire sortzea,
    —hondorik gabeko arroilatzar azkengabea.
    —Gogotik nahi dut nire hasierarik;
    —baina ezin dut orduko izatearen berririk.
    —Begiak nahiz onik,
    oro zait ilundura,
    —nire lehen oroimenaren talaiatik.
    —Askotan jiratzen naiz haranzkora,
    —zer ote nintzenaren jakin-minez;
    —baina naiz biltzen osinzulora
    —Noiztikoa naiz? Horra nire galdera.
    oro naiz, ilun, ezjakinaren minera.
    —Banaiz, hortaz badut hasierarik;
    —baina ez dakit zer nola nintzenik.
    —horretara naramanik.
    —ez dut hangorik ene eskura;
    oro naiz:

 

Rekalde, Paddy   —1964—

  • SEX-40   (2000)
    —Zigarroari kalada luze pare bat eman,
    —ero baten moduan,
    —jirasol soro amaigabean barrena.
    —Zeru ezin zabalago honen urdina
    —eta milaka lore potoloren horia.
    —are ederrago
    —Uxue, arineketan jirasolen artetik,
    —ditizorroa eta kuleroak...
    —eta kanposantu ondoko belardian,
    —erreka babesten duten makalen alboan,
    —hamaika mila mitxoletak inguratuta.
    —Izerditan nator,
    —eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,
    —xarma zoragarria dauka
    —bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
    —kagoendios!
  • 5-SEXKUPEKOA   (2000)
    —Limoi koloreko ilargi ezin erraldoiago batek
    —gure gela honetan.
    —Leihoa zabal-zabalik, eta giroan
    —mahasti lerro amaigabeak orrazten dituen haize leuna.
    —ile gorriluna sorbaldetan isuria,
    —hurreratu, nire gainean egokitu
    —astiro, inolako presarik gabe.
    —Leihoan, voyeur baten moduan,
    —limoi koloreko ilargi erraldoia.
    —Kereixaren adatsak gora eta behera doaz,
    olatuen moduan...
    —bularrak, berriz, astunago.
    —Erlojuaren taupadak —klock— gelditu egiten dira,
    —bihotzenak, aldiz, agudoago... lasterka.
    —eta merkurioaren distira gorantza abiatzen da.
    —plazerra orroka...
    —kandela itzalien argizaria urtuz doala.
    —Izerdi tantak, gero eta potoloagoak,
    —kontrola galtzen ari naiz...
    —Merkurioak birrindu egiten du kristalezko hoditxoa
    —kortozirkuitoek isiltasuna hausten dute
    —Kontrola erabat galduta.
    —Ederto.
    —dena dago dardarka,
    —izerdia litroka azalean...
    —marea gora ohe azpian.
    Oheko hankak —krask—
    —Flashak eta orroak, eta ilargia begira,
    —eta Kereixa, ostia, Kereixa galapan
    —film zahar haietako West Fargo hura bezain azkar...
    —Lanparako bonbilak lehertu egiten dira...
    —eta mesanotxekoa...
    —eta flexokoa...
    —eta ohea txalupa bilakatu eta noraezean dabil
    —gelan zehar, arribatzeko porturik gabe...
    —5.000 watioko orro batek birrindu egiten du
    —beste guztia sei-zazpi segundotan...
    —5.000 watioko orro bat,
    —eztarria urratzeko modukoa...
    —eta honen ostean...
    —(Auzokideak kolpeka ari dira hormetan)
  • EZ DA IRAGANMINA, LAGUNOK   (2004)
    —Zubi arteko hiri zahar eta epel hau
    —erruki barik bortxatu dute
    —jauntxo engominatuen bulegoetan,
    —behin eta berriro aurretik
    —behin eta berriro atzetik
    —behin eta berriro ahotik,
    —eta makillaje mota guztiak aplikatu dizkiote
    —San Anton zubitik Deustukora erraz ikusten da
    —hiria top-model bat bihurtu nahi dutela.
    —Halaxe etorri zaizkit gogora garai bateko irudiak:
    —ijitoak euren odolari abesten, txaloka,
    —mozkorrak, jonkiak eta maiteminduak
    —anguleroak kriseiluaren argipean koñaka zurrutean,
    —kontainerrak sutan kale eta zubi artean,
    —Halaxe bidaiatu dute ene oroitzapenek
    —Deustuko zubira heldu arte:
    —Guggenheim erraldoia,
    —eta palmondo ondo lerrokatuak
    —eta pasealeku itxurosoak
    —eta turismo denda bulegoak
    —eta hotelak eta museoak.
    —Ezin jakin non nagoen.
    —beldurrak banengo bezala;
    —hantxe zeuden Euskaldunako langileak
    —ke poteetako laino kimikoaren erdian borrokan,
    —balak, euri langarra, torlojuak eta zeru goibela,
    —kaskoak, sirenotsak, txakurrak, zapiak, koheteak...
    —eta bafleetan &laquo;Eutsi gogor, Euskalduna&raquo;.
    —Ez da iraganmina, lagunok;
    —hauxe da kontua:
    —bazter hauetara zenbat eta gehiagotan itzuli
    orduan eta ezezagunagoak egiten zaizkigula,
    —gero eta urrinago sentitzen ditugula.
  • AHOTS EPELAREN BILA   (2004)
    —Kale zahar horretako lokutorioak
    —itxura dotorerik ez badauka ere,
    ortzadarra ematen du ordu batzuetan,
    —hara sartzen direnen larruazalen koloreengatik
    —hara doazenen jantzien koloreengatik.
    —are koloretsuagoak direla
    —telefonoaren bestaldean dauden parajeak,
    —eta gorriagoak ezpainak, eta urdinagoak zeruak;
    —telefonoz bestaldeko ahotsak
    —epeldu egingo die bihotz hotzitua.
    —Aurreko hirugarren pisuko gizonak
    —mespretxuz begiratzen dio leihotik
    —kale zahar horretako lokutoriotik
    —sartu eta irten ohi den giza ortzadarrari,
    —edo ez du gogoratu nahi,
    —antzeko beste lokutorio batera
    —jotzen zuela hilean behin edo birritan
    —sorterriko parajeen berri izateko,
    —giza ortzadarrak egiten duen bezala,
    —bihotz hotzitua laztanduko zion ahots epelaren bila.
  • 60 URTEKO GAUA   (2011)
    —Galsoro bazterretik doa, makulu batez lagunduta,
    —adinak ez dio-eta nahi bezala ibiltzen uzten,
    —are gutxiago lur zokor horien artetik,
    —eta olibondo bakarti baten ondoan gelditu egin da.
    —Aurrera jarraitzeko esan die besteei, ez itxaroteko,
    —poltsikotik ateratako zapiaz sikatu du bekokia,
    —sargoriaren laztana berun hutsa da, itogarria,
    —soro horitu hauetara hurbiltzen ari den zeru ubela.
    —Holaxe gogoratzen du haurtzaroko gau hura,
    —sargoritsua, ubela, berunezkoa...
    —aita zelan sartzen zuten kamioi barrura,
    —fusilak, oihuak, motorraren zarata,
    —zelan hasi zen kamioiaren atzetik arineketan
    —gaur bezala bihotza lehertzear
    —kamioia urrunean galtzen zen bitartean
    Olibondotik ehun bat metro egin ondoren
    ordu batzuk lehenago egindako lubaki batean
    —izerdi tantak malko batzuekin
    —nahasi zaizkio ezpainen inguruan,
    —eta orduan, hezurrei begiratzen utzi gabe,
    —esan du: padre, qué noche más larga...
  • LAZUNEN POZA   (2011)
    —Korronteek ekarritako dortoka ilun bat
    —edo portuko ur koipetsuetan katea apurtu eta
    —itsasadarrean gora errari doan buia izan liteke,
    —baita portutik uretara jausitako fardel bat ere,
    —edo Guggenheimek itsasadarrean jarritako artelan bat,
    —modernoa, nonbait, edo postmodernoa, nahi baduzue;
    —ur gainean dagoen jostailua ere izan litekeela
    —argazki kamerak zein telefono mugikorretakoak
    —di-da batean jarriko lirateke lanean
    —salbamendurako zodiaka hurbiltzean
    —lazun saldo bat ikusiko dute haren inguruan,
    —saltoka eta itzulinguruka, marrazo txikiak bezala,
    —eta kako luze batez ontzira gerturatzean
    —ninirik gabeko begizuloak topatuko dituzte,
    —giza gorpu beratua
    —handik bost minutura, zodiaka oraindik desagertu barik,
    —surf taula baten gainean marka ospetsu baten iragarkiak
    —argazki kamera guztiak bereganatu ditu, ezin agudoago
    —lazunen poztasun berberaz
  • ERLETXETA FUCKTORY   (2011)
    —9 prostituta eguzkipean errepide bazterretik ilaran,
    —autopista azpiko tunel ilun eta zikinetik
    —legearen txakur uniformatuek bota ostean
    —9 prostituta sex-karabana baten antzerakoan
    —hurrengo negozio bazter berri batera,
    —plazer ordainduaren sex businessa
    —sasi arteko sasiparking baten bila
    —9 prostituta sex country trip batean,
    —adatsak eta minigonak ortzadarraren pareko,
    ondoko baserriko txakurrak zaunka
    —eta zelaietako behiak begira dituztela
    —9 prostituta belar eta asfaltoaren artetik
    —sujetadore dotore eta tanga estuak agerian,
    —eta momentuko soinu banda merke baten moduan,
    —autoen bozinak eta kamioien sirena zalapartatsuak
    Euskadi estimula dio ondoko karteltzarrak,
    —haren kanpainaren barruan ote daude?
    —sagardo zaporea euren hankartean?
    —Erletxeta Fucktory (Sex in the Basque Country)
    —halakoa izan ote zen Arantzazuko aparizioa?
    —hainbatek marketing izugarria iritziko zion kontuari
    —takoi luzeen gainean zebilen giza lurrikara ikusi barik
  • LITTLE ARRATIA KLUBEAN   (2011)
    —Literatura irakaslea harrituta geratu da txokora begira.
    —bazter iluneko mahai baten gainean utzirik
    —horman jarritako idazleen argazkiei erreparatu die.
    —Europako hainbat hiritan ikusitakoa gogoratu zaio:
    —literaturaren halako aldare gogoangarria, estimatua.
    —Aurpegi guztiak erabat ezagunak bazaizkio ere
    —izenez izen irakurri ditu argazki bakoitzaren oinak:
    —Dylan Thomas, Truman Capote, Carson McCullers,
    —Ernest Hemingway, Charles Bukowski, Brendan Behan,
    —John O'Brien, Malcolm Lowry, Jack Kerouac eta gehiago.
    —Jesarri barik eta kafesnea zurrupadatxoetan edanez,
    —bere buruari azterketa antzeko bat eginez bezala.
    —Eta amaitu ostean barrara bueltatu eta tabernariari diotso:
    ——Eskertzekoa da literaturari halako gorazarrea egitea.
    ——Literaturari gorazarrea? Ez lagun, literaturari ez.
    —Alkoholari egiten zioten ohoreagatik daude hor
    —morroi horiek —soraio erantzun dio
    —garbitzen ari den basotik begirada jaso barik.
  • MAGGIE BERRIRO   (2011)
    —Atzetik hurbildu natzaio, astiro,
    —ene eskuok bere gerrian,
    —eta sujetadorea askatzeko eskatu dit,
    —eskuok abandonatu dituzte bere mokorrak
    —eta gora egin dute, astiro,
    —bizkar biluzian gora,
    —urduri, aurreneko aldia balitz bezala,
    —edo azken aldia, nork daki
    —eta sujetadorea askatu diot,
    —tiranteak jausi dira besoetara,
    —adatsetara joan zaizkio ene ezpainak
    —Klimten koadroetan bezala,
    —eta ikara batean abiatu dira eskuok,
    —astiro, haren besapeetatik bularretara,
    —haragizko duna eder horien gainean
    —loratzen diren marrubi gogor ilunetara
    —basamortu honetan bera da ene oasia
    —ikara batean sentitzen ditut atzamarrok
    —sumendia lehertzeko puntuan dago
    —eta aspaldian izan nintzen nerabe haren moduan
    —urduri nago berriz ere

 

Rikarte, Isidro   —1955—

  • BIDE ERTZEKO OIHU BATEK   (1988)
    —Burdinezko oihu batek
    —Lanerako bidean eztulak,
    —zigarrodun esku dardartiak,
    olio usaina, autobusak.
    —sirena madarikatu honek
  • BEKATU HEZEA   (1988)
    —emakume arrotz hurbilaren irudiaz,
    —nakarezko bular horien ditiburu eroriak,
    —Eta nik seminarioan,
    —nire ohean atinik,
    —hamasei urteko gogo-eskua
    —Nakar edo haragizko bekatu hezea.
  • SOILIK APALTASUNETIK   (1988)
    —Soilik apaltasunetik
    —Soilik apaltasunetik
    —Soilik apaltasunetik
  • GAUEZ HIRIA   (1988)
    —Berpizten da, argitsu, hainbeste kolore dekadenteetan,
    —hainbeste ohitura marginaletan bizi da gauez hiria.
    —emagalduen legioi arrosariodunak,
    oihal zuri baporetsuez ia ez estalirik gorputz biluziak.
    —Homosexualeriak lotsa erakusten du arrotasunez.
    —Hiria, etxe lotiak iladan.
    —Bere taupaden erritmoak, gorri-berdez markatzen du azken dantza.
    —Norbaitek, zerbaitek hil behar du gau honetan
    —gauero hiltzen diren arauera,
    —irudikeria baten distira zorrotzak suntsituak.
    —Snack, pub, music-lekuetako argi horistatuek
    —Behin-behineko gautarrak engainatzen dituzte.
    —Betikoen garrixiek aldiz, elektrifikatzen dute isiltasuna.
    —bere ehiza-dantza erritmikoaz.

 

Rodriguez-Miñambres, Paloma   —1972—

  • DENBORA KAPSULA BATEAN   (2019)
    —Seme-alabok identifikatu genituen gezurrak:
    —prometitu ziguten printzesaren mozorro distiragarria
    —eta nebari bakeroarena.
    —hondartzara egingo genuen
    —denda garesti hartatik etxeratuko genuen
    —soinekoa.
    Barbie huraxe erosiko zigutela.
    ospatuko genuen urtebetetzea
    —sasi-luxuzko jatetxe batean.
    Reconversión industrialeko obrero baten seme-alabok
    —zenbatetan madarikatu genituen bi hitz horiek.
    —Kontatu zizkiguten
    —lehenengo gezur konprenigarriak eta dolugarriak,
  • IPUIN BATEZ   (2019)
    —Ala femme fatale nahiago duzu izan?
    —Ez diozu lentejuelaz beteriko etorkizun horri oratuko.
    —Erakusleihoetako luxuzko bertsetak
    —  ez zaizkizu inoiz eskuragarri suertatuko.
    —  ez zaitu zainduko.
    —  ez dizu maitasun olerkirik idatziko.
    —  Balizko maitaleen begietan ezkutatzen dira
    —  otsoak.
    —eskainiko dizu edadeko maitagarri batek.
    —  Jostailu apurtuen patuak itxaron bide dizu,
    —  ene lolita.
  • KARTOGRAFIAK XIX   (2019)
    —Mendarorako trenean
    —Vidaneseko muin bertsuak
    —ikusi ditut Bediakoetan.
    —  beste leku batean nago,
    —memoriaren gorabehera deszifraezinetan
    —  oroi-sonanbulo-funanbulo bihurturik.
    —  egon nahi nukeenik ez nekien
    —  akordatuz.
  • KARTOGRAFIAK XX   (2019)
    —Iganderoko ibilaldi kaletarrean
    —Moyua enparantzan
    —igaro egin du zebrabidea,
    —semaforoari itxaron gabe,
    —aurreko egunean
    —marigorringoaren norabide berean.
    —Trafiko erdian
    —loreen bila aztoraturik
    —autobus batek harrapatzeko zorian.
    —Iparrorratzik gabe
    —bilbotartu nahi izan duten
    —tximeleta eta marigorringoa.

 

Rojo Cobos, Javier  

  • GAUEKO ORDU ZEHAZGABE HONETAN   (1990)
    —Gaueko ordu zehazgabe honetan
    —lauhazka eraso egiten dutenean
    —nork esan lezake ziurtasun osoz
    —bizirik dagoela,
    —nork esan lezake ez dela
    —jainko nagitsu baten amets aspertua
    —tarotaren kartak mahai borobil baten gainean
    —botatzen dituela?
    —Gaueko ordu zehazgabe honetan
    —erlojuaren taupada solemneak
    —zoratzetik libratzen gaituzten bakarrak direnean
    —nork esan lezake amets hau amaitutakoan
    —itzarriko dela?
  • NONDIK ZENTOZTEN, LAGUNAK?   (1990)
    —Nondik zentozten, lagunak,
    —izarrei lotzen gintien haria
    —hurratzear zegoenean?
    —Non izan zenuten ostatu
    —ahots eztiarekin
    —Ez genuen hor ikusi
    —Hegoaldeko Itsasoetako Irlarik
    —altxorra aurkitu zuen marinelaren irrifarrerik,
    —etxeratutakoan maitalea besarkatzen duenaren laztanik.
    —gor ginen,
    —Baina gure aurrean hondartza bat bakarrik,
    —Itsasoak inoiz ferekatu gabea.
  • KRISEILU NEKATU HONEN ARGIAK   (1990)
    —Kriseilu nekatu honen argiak
    —ez du inoiz zulatuko
    —arratsalde lainotsuaren bihotza
    —lanbroaz bestaldekoaren berri
    —ez dugula berriro izango jakin dezagunean.
    —Eta gu alde honetan
    —pasatzeko adorerik gabe
    —bestaldeko zurrumurruak galdutakoan
    —edozein deiri eusteko prest
    —mendeen pizuak gure sorbalda unatuak
    —zapaldu baino lehen.
    —Eta orduan jakingo dugu
    —arratsalde ixtearen urrezko malkoan
  • KUNKUNAK PRINTZE EZ DIREN GARAI HAUETAN   (1990)
    —ura eroateko bakarrik balio dute.
    —Hauen murmurioak ez dira honez gero
    —printzesa atxilotu baten negar hotsak
    orrazten den lamiaren kantua ere.
    —Haien uretan ez daude ehortzirik
    —hitz magikoak direla medio
    —sekretu guztiak gordetzen dituzten kutxak
    —behialako gudu batean hil zirenen arimak.
    —soinu garbian agian
    oihartzunen bat entzuteko esperantzarekin.

 

Rozas, Ixiar   —1972—

  • NIRE AUZOA   (2001)
    —hiri bateko auzoa da
    —eta parkeko estanke grisa
    ozeanorik handiena
    —goizeko eguzkia islatzen denean
    —langileen auzoan txikiak dira etxeak
    —lehenengo ordutik
    —nekaezin zulatzen ditu tinpanoak
    —erainkuntzaren taladradorak
    —giltza etxean ahaztuz gero
    —balkoitik balkoira
    —alboko farmazian ez dute primerik saltzen
    —durexekin konformatu behar
    —irratia nonahi entzuten da
    —hiriaren biztanlegoa hazten ari da etengabe
    —dio esatariak
    —eta hazten ari da biztanlegoa
    —barruan eta kanpoan
    —primeren ordez durex saltzen dutelako
    —jehovako testiguak
    —espaloi berean dute egoitza
    —hamahirugarren eta hamabostgarren zenbakian
    —inor ez da hurbiltzen batean
    —asmatu bietako zeinean
    —urteko iganderik igandeena
    —dena hilik dago
    —baina lo egin daitekeen
    —bonbona banatzaile pakistandarra
    —grisean kamuflatu nahi duen kolore oasi bat da
    —eta kutxazainetan ez dago eskalerik
    —estazioan gelditzen dira
    —edo hiriguneko bankuetan
    —anonimo izaten jarraitzeko
    —txikiegi geratzen zaielako nire kalea
    —eta nire auzoa
  • MIMETISMOA   (2001)
    —gauaren ispilutik zintzilik dago mundua
    —eta itzalak besterik izaki goaz kaletik
    —gure desioak
    —pastillak astinduriko gorputzak
    —dantza zoroaren
    —ahoak gor arazten ditugu
    —belarriak mututzeko
    —eta bihotzak itsu arazi
    —gehiago
    —behin eta berriro
    —desberdinak garelako ilusioan
    —mimetiko zoriontsuak gara
  • EGUZKI BAT LURRAZPIAN   (2001)
    —asko ulertzen dut
    —gehiago oraindik
    —hitzen ordez
    —bertsoak erabiltzen zituela entzutean
    —autoaren atzealdean
    —baztango harrian jiraka dabilen eguzki batek
    —hartzen du orain amets horren lekua
    —eguzkiak berotzen duenean
    —gogokoa dut harrian eseri
    —baliteke berandu izatea ordea
  • ZUMETAREN GERNIKA   (2001)
    —heriotza
    —gorrotoa
    —nora doaz
    odolaren eztandaz zipriztindurik
    —koloreetan amiltzen dira
    —heriotz hutsalez nekaturik dagoen
    —nora doaz
    oihartzun intziriak
    —begiratzeko grina duten soak
    —bihotz zauritu izan nahi dutenak
    —maitasun eroak
    —hilezkortasun aukeratua
    —nora doa

 

Saizarbitoria, Ramon   —1944—

  • BESTERIK EZ   (1969)
    Oroitzen al zera?
    —eta zoriontsu ginen;
    —gure gorputz gazteen atrakzioa
    —eta maitasunaren beroa besterik
    —St. Nicolas'eko dorre txatoa
    —soratzen zuen...
    —notiziak ekarri eta eramaten
    —Harriak botatzen genituen
    —errekara. Akordatzen?
    —Gero, Shomberg'eko mendialdea
  • POEMA ESZEPTIKOAK   (1969)
    ong>6ong>
    —halako batean
    —hodeiak apurtu
    —arbolak ferdez jantzi
    —Halako batean,
  • EURIPEAN   (1969)
    ong>Svizzera 1ong>
    ostro gainetan
    —eta gero
    —lurrera erortzen zen...
    —bonbardeamentu itsuek
    —Parisko estudianteak
    —Sorbona hartu zuten
    oraindik;
    —Renaulteko
    —hemen oraindik
    ostroetan gelditu
    ong>Svizzera 2ong>
    —leihotiko kristalak
    —jaso zuten preso
    —ikusi nuen joaten
    ——pauso pausoka—
    —suiztar inkonformismoa
    —inguruko tradizio
    —erreboluzionarioa tab.
    ——holako
    —tanta lodiak—
    —demokrazia
    —konfederazioa
    —kapitalismoa az-
  • HITZAK   (1969)
    ong> 8ong>
    —zeramakiten preso,
    —eskuak loturik,
    —bi polizien artean,
    —gora,
    —Izerdi hotz batek
    —gorputza
    —indignazioak
    —borobiltzen zizkidan
    —gorrotoak horzkatzen
    —hortzak...

 

Salaberri, Patxi  

  • EZ HARRI ETA EZ HERRI   (2002)
    —dagoeneko euskal munduak ez du ezer zahar, ez du
    —amets zelaiaren ongarri,
    —lokamuts hilgarri
    —bilakatzen direnetakoak bakarrik.
    —zenbat eta zenbat ustezko lokarri,
    —baina, gainerakoan, bai, denetik larregi!
    —Itxaropena baino ez,
    —itxaropenaren egarri!
    —Eta, betiere, bihotz-minaren dei...
    —gogoangarri?
    okaztagarri?
  • ITZAL UXAKA   (2002)
    —Ene harpeko estalaktita bustietan
    —barrena itzuri ohi,
    —irristakor,
    —inoren karburo-argia sumatu orduko.
    —Kare-uraren etengabeko tanta-jariatzeak hazi
    —estalagmitak nekez estal dezake bere hots pausatuak -tak tak! tak!
    —milaka urtetan zaindu duen misterioa.
    —Lei-karraldoak harkaitzetan tarteka egin zirrikituetatik barneratzen diren
    —aski indartsu haren soslai zaharkituaren argazkia hormetan izozteko.
    —Hauteman ezinezko mugimendu telurikoak harkaitzen arteko hezur hautsiaren
    —durunda -kroosk!- eragitean,
    —harrikatzez marraztutako zaldi-bisonteen gainetik
    —eta hauts gorriz finkaturiko ahur heteroformen azaletik
  • ZURAREN ARANOTSA   (2002)
    —hedatzeko
    —txalaparta soinua.
    —Harpearen ahoan
    ohol xumeen hotsak
    —lerro-lerro zabaltzen dira
    —Herriko plazako kioskoak
    —neskatoak
    —Zure esku-bihotzak
    —sortu doinuak,
    —infernu zola honetan.
  • ENDLESS DREAMS   (2002)
    —Paradoxak ditu maite gizakiak
    —eta itzalgaizka dabilen oro du erakargarri.
    —Urtez urteko zoriontze errituak betetzean,
    —bere buruaren jabeago agertzen da gizona,
    —bizi-aldia urte gehiagoz hornitzen uste doakio eta,
    —iduriz -hala aldarrikatzen baitu berak!-, denbora ere metatzen.
    —Baina paradoxak maite dituen gizakiak
    —paradoxak maite ditu, ez etsipen-zama goibel-larriak,
    —itzaletik aterarazteko gaitasuna bada ere.
    —Denbora-errituak betetzen dituenetan,
    —leihoaz bestaldetik begiratzen dio gizakiak bizitza hastanduari,
    —gero eta iristearrago baitu
    —leihakumeak hersteko garaia.
    —Paradoxak ditu maite gizakiak,
    —batez ere bere buruari lakatza sartzeko egoki direnak.

 

Salaberry, Etienne   —1903-1981—

  • ESKUAL HERRIAREN AMODIOA   (1932)
    —errekan xirriparen arrabots eztia
    —menditik erortzen den uraren jauzia
    —bainan maiteago dut Eskualdun Herria.
    —Maite dut nik goizean iduzki xuria
    —bai eta itsasoko olato handia
    —arbolapean dagon sorleku maitea
    —denak baino gehiago Eskualdun Herria.
    —Baratze loretan maite dut lilia
    —arboletan kantuz ari den xoria
    —zenbatez maiteago Eskualdun Herria.
    —Jainkoak eman bezat betikotz grazia
    —sekulan ez uzteko Eskualdun Herria.
  • EZKIL ZEINU-EGILEA   (1954)
    —Gau eta egun labe ahoari hurbil
    —arotza lan eta lan egoiten da isil
    —Eder bat jalgi gabe ez dadila otoi hil.
    —Nunbeitik aditurik arotzak badaki
    —ezkilak eman dezan oihua poliki
    —behar zaiola segur zerbait hotz aurtiki.
    —Zorigaitzez, izena gordea izanki!
    —lasterrik dabilana arroken erdian:
    —iguzkia laguntzat ari da jostetan.
    —Neguan dago xuri Baiguran elurra
    —Arotzak izpi biltzen, hunki gabe lurra.
    —Baina ezkilak dauka bere botz makurra.
    —Itzali zaiolarik bere emaztea
    —Xortek ezkila hunki, oi ustegabea...
    —Bet-betan miresgarri arrabots sortzea!
    —nasai garbitu, luzaz baitzaio erori
    —zail, idor egonen da auzo beharreri...
    —Dohakabe nahiz den farraz irriz ari.

 

Salamero, Andoni   —1966—

  • TXORAKERIETAN   (2004)
    —Txorakerietan ari dena: txoroa.
    —Zorakerietan dabilena: zoroa.
    —Eta orojakile gisa, orojakinkerian diharduena?
    —Hori, nor da hori?
    —Hori, kontuz!, txoro zoroa.
  • GAUR, ARBOLA   (2004)
    —Gaur, arbola goiko hosto berde hori
    —bihar, hori.
    —Bihar, arbola goiko hosto hori hori
    —etzi, gorri.
    —Etzi, arbola goiko hosto gorri hori
    —etzidamu, erori.
    —Etzidamu, arbola goiko hosto erori hori
    —gero, arbolaren abaro,
    —lurraren ongarri,
    —udaberri jantziz zuztarpetik izango denaren lokarri:
    —kimu berriko ostadar
    —hori,
    —gorri.
  • NORA JOAN ZEHATZIK GABE   (2004)
    —Nora joan zehatzik gabe
    —bazatoz...
    —bazoaz...
    —zurbilduz itsas bitsaren antzo;
    —bazatoz eta bazoaz,
    —izatearen ilunabarrean marraztuz, o! gizaki,
  • GAUR, ILUNKARAN   (2004)
    —garoek oin ertzetan muin emanez,
    —Gaur, egunaren joanean,
    —adio txiotan,txorien zorionak
    —lotan
    —doan
    —ageriko guztiak,
    —bihotzondoa ziztatu didanean.
    —Non zaude?

 

Salinas, Isabel  

  • BIZITZAREN GAUZA GUZTIEK   (1990)
    —amodiozko poema
    osatzen omen dute
    —poema izkutu hori
    —gauzatuz doa
  • LEHORREAN EZ NUEN ITSASOA ENTZUTEN   (1990)
    —Lehorrean ez nuen itsasoa entzuten
    —somatzen nuen
    —Gertu zegoen basoan
    —hontzek kontatzen zidatena
    —mintzura antzekoa zen
    —laket zitzaidan oso
    —Eta gorde egin nuen ene barnean
    —berriro ere
  • GOIZ GOIZEAN   (1990)
    —Goiz goizeanairea lausotua
    —Basoan   lurra eta hostoak
    —erori egin da
    —poema honetan
  • BARNERANTZ   (1990)
    —  aurkitzeko

 

San Martin, Juan   —1922—

  • KANTARI   (1954)
    —Bidez nijoa kantari,
    —gogoa dela ameslari.
    —euskaldun denon biltegi;
    —gogoz mindurik eztiki
    —bihurtzeraino olerkari.
    —Bihotzez bihotz kuttunki,
    —jatorrizko mintzoari,
    —ene ametsok igorri...
    —arbasoen euskarari.
    —hurrengoetan saminki;
    —maitasunezko opari,
    —delako gure oinarri.
    —Bidez nijoa kantari,
    —gogoa dela ameslari...
  • ITXAROPEN ARGI-PRINTZAK   (1959)
    —Inguruan ura dudalarik hor-hemen
    —soilki nagoek nerekautan amilburu baten.
    —Behan, labar amiltsuen oinpean,
    —uhin zoroak orroa dariola borrokan.
    —Itsasertz hegalean dutelarik beren abaro,
    —ur eta ortzien jaun eta jabe, naharo,
    oskarbia urratuz, kaioak beren zoriona.
    —Eta uraz-handik herri eta gizonek ditek askatasuna.
    —Geldiro baina ausarti, joan eta joan,
    —itsas azalean ontzitxo bat dantzan.
    —Urean lasaiki ildoz hoan ontzi: naramak hirekin
    —bide urdinen gainetik, lur hontatik urrun,
    —nire barne gogoetak askatasuna ezagutu dezan.
    —Hegoak banizkik... haruntza joan ahal baneza...
    —Baina, gogoaren hegoetan zergatik ez hega?
    —Amets gozo batean murgildurik librea naizela?
    —bihotz-bihotzean daramadan aberri maitagarria,
    —berriz ere hik esnatuko nauk eta hilgo duk ene ametsa.
    —Lurrari lotua nauk, haur errukigarri,
    —Jauna! indartuko ahal duzu euskaldun herria,
    —eta ezagutu dezagun noizbait besteak bezain librea.
    —Ikusmen gogalpentsu eta ameskor,
    —zabal adina alai aurkitzen haut itsaso,
    —hire ur-irakin apartsuak dituk goruntz jaso;
    —nik, osertz urrutietan ene begiok so.
    —Hire beso urdenekin herri guziak besarkatzen dituk,
    —anaitasunera, hire lokarri urdinotan elkartzen ahal gaituk,
    —zorionez kanta dezagun: &laquo;eman da zabaltzazu...&raquo;,
    —Itsas bazterra!, zorioneko itsas bazterra!,
    —Hik piztutzen diok nire barneko gau ilun honi.
    —urrutiko itxaropen lausoan, izar dizdiratsuen argi.
  • DENA JOKATU NAHIRIK   (1964)
    —Hirekin kideko nauk izanen auzian,
    —hirekin biziaren jardun mingotsian,
    —hala, munduko oinaze itsuen zaurian.
    —Min batek lotzen gaituk elkarren bidian,
    —geralako indarrez Bera beharrian.
    —Hondamendira gaituk zalantza batian
    —etorkizuna dela lezaren beltzian.
    —Gora arituz kantuaz mundu isilian,
    —urratzea oparik mutu den ortzian.
    —Nahiz uko itxaropena erantzun larrian.
    —Dena jokatu nahirik, gogozko argian,
    —edo itoko gaitun suzko osinian,
    —edo hobea ez den ezer-ez hutsian.
  • MUNDU ZABALERA BEGIRA   (1968)
    —Munduaren izate orokorrean,
    —gizonei zein herriei,
    —uka ezinezko zaie.
    —itxaropenik ez dakarren
    —mendiko sermoian.
    —hiletazorian.
    —Bidez nekaturik nator,
    —gizonek sufritzen duten
    —Gogo-garra hilzorian duen
    —besteoi anaikiro eskua luzatuz
    —zuon gogoaren eskua...
    —besteon zurmurra:
    —Ez nago lokarturik, ez dut loak hartzerik,
    —ez dut behar... nire zoria
    —gizonon zoria.
    —Aurpegi nekatu asko nire inguruan.
    —Denboren lorrindua.
    —gurasoek ere goseari hozka dihardute
    —ebatsi zizkioten lurretan.
    —Egoera tristea guziontzat.
    —profeta berriak,
    —gogoz piztuz
    —edonongo herriak.
    —laster zaurietatik sortuko diren
    —Geroari begira,
    —Etorkizunik ez etsi,
    —libertatezko zori hobea
    —Guzion gaurko beharra
    —denok batean piztu dezagun
    —itxaropen garra.
    —Behartutako etorkizunik ezin dut onartu.
    —Zure mintzoa nire mintzo egingo dut,
    —anaitasun mintzoa,
    —jauntxoen ikaragarri.
    —Eta, oihu! hiletsirik dagoen herrialdetik.
    —Hazi mingotsak, espero dudanez,
    —bihar hobeago bat
    —loratuko duten lurrean.
    —Zurrumurruz beti uztarpeturik dagoen gizonari:
    —Ez nago lo, ez dut loak hartzerik,
    —Hiletsirik dagoen herritik
    —berrituko dut zure oihartzuna,
    —hiletsian biziz dagoen herri hau
    —ernetzen hasiko dena.
    —arrazoirik aunitz dugu

 

Santa Cruz, Jabi   —1964—

  • GARRAFAL. ORO. ENANA   (2008)
    —urtero,
    —Eusebiorenera joan behar izaten nuen
    —Garrafal. Oro. Enana.
    —Aitak Francoren aurpegia zuen txanpon lodia
    —eta hiru hitz majikoak
    —Garrafal. Oro. Enana.
    —Eusebioren kinkiladendan denetarik zegoen:
    —zepoak eta pozoinak,
    —Garrafal. Oro. Enana.
    —urtero,
    —errito berbera
    —errepikatu ohi dugu.
    —Garrafal. Oro. Enana.
    —igaro diren
    —Garrafal. Oro. Enana.
    —Haziak estali baino lehen,
    —lerroak zenbatu,
    —Garrafal. Oro. Enana.
    —Bost lerro hala-holako,
    —hamabi zulo lerroko,
    —zazpi indaba zuloko:
    —laurehun eta hogei ale
    —malko zaharren ordezko.
  • ADABAKIA   (2008)
    —Akaziak loratzen diren garaian erleak
    —nire oinpean.
    —Zapatarik gabe, gona urratuta, belaunak odoletan,
    —-urmaelean islatzen zen suzko zeruari begira-
    —Gozo eta samur
    —altzoan hartu zintudan.
    —Goazen etxera
    Oraindik ez dut erabaki ipuinaren amaiera.
  • ERREKATXINDORRARENA   (2008)
    —Errekatxindorraren kantua jaso nahi nuen
    —kosta ahala kosta.
    —Luzetsita nengoen, aspertuta,
    —eta zure piercing-arekin hasi nintzen jolasten.
    —"Aizu! Geldituko zara behingoz"
    —bota zenidan.
    —Atoan, txoriak,
    —berebiziko indarrez erantzun zuen,
    —hamar silabako purrustada luzea osatuz.
    —hirira bueltan gentozela,
    —elkarren josita gelditu ziren esaldiak,
    —itzulpen mimetikoa ziruditenak.
    —Guk ez beste inork
    —uler lezakeen kontua horrela sortu zen.
    Orduz geroztik, pipertzen zarenero
    —"ez niri errekatxindorrarena bota gero"
    —zumearen azpian uzkurtu baino lehen.
  • OROIMENA   (2008)
    —Elurte bakoitzean
    —murmurio desberdinekin datoz
  • EKAINA   (2009)
    —Axpuruko arbustuak
    —pinportaz beterik berriro.
    —lehertzeko zorian beste behin.
    —Pinportatxo bakoitza
    —lore singlea izango da laster.
    —Sanjoaneko lorezko elurtea
    —gainean dugu berriro.
    —Urtero bezala, lepoa biluzik
    —mandioa hutsik harrapatuko gaitu.
    —Arbustuak loratzeko tenorean
    —poxpolina joan doa ekialde gordinera.
    —Sorlekura doa poxpolina, itsu-itsuan,
    —habia gorrotatuz, kumea eta guzti.
    —Naturaren lege gaiztoari men eginez,
    —badoa ilargi beteko gauez.
    Oihu lazgarria, oihu zekena,
    —alferrekoa den oihu miserablea egitea dago.
    —Axpuruko arbustuak pinportez beteago,
    —eta nire pena lodiago, larriago.
    —Malenkoniak erretako bideak
    —bakardade izugarrian atsekabez korrituak.
    —haizearen jostailu.
    —Axpuruko bidea, poxpolin gabea,
    —lore-hautsez samur, simaur.
  • NEGU GORDINAREN BALADA   (2013)
    —Mara-mara ari zuen kanpoan:
    —ate ostean, armak bero oraindik.
    —Meta odoltsuan pilaturik
    —eskuineko metatik txoria jaso,
    —eskuineko metara jaurti gorpua.
    —Mara-mara ari zuen kanpoan;
    —ate ostean, armak bero oraindik.
  • BASO URRUTIKOAN   (2013)
    —Baso urrutikoan uneoro da udaberri.
    —Hala diote eta hala omen da.
    Oilagorrak zure eskura etorriko zaizkizu
    —zizare bila, baso urrutikoan.
    —Soberan dira lakioak,
    —soberan parapetoak baso urrutikoan.
    —Amets oro egingarri,
    —dena da posible baso urrutikoan.
    —Baso urrutikora behin joango zara.
    —Ez izutu, ez dago galtzerik:
    —eternitateak harrapatuko zaitu.
  • BIDEA   (2013)
    Onbera izan da patua gurekin.
    —begira nola datozen
    —Aseezina, ordea,
    —gure gose primitiboa.
    —Zeruak asko emanagatik
    —ez digu inoiz aski emango.
    —eta bila joan beharko dugu
    oinutsik agian,
    —nola bestela,
    —nork bere askatasuna eraikiz,
    —sorterrira.

 

Santisteban, Karlos   —1960—

  • DENA DAGO DENEAN   (1987)
    —Ura da urago
    —Haritza da haritzago
    —Eskua da eskuago
    —besoetatik zintzilik.
    —Galtzarbea da galtzarbeago
    —Mendia da mendiago
    ortzetik hurbilean.
    —Zerua da zeruago
    —Poema da poemago
    odolez erditua.
    —Poesia da poesiago
    —poesiatuz bizitza.
    —Herria da herriago
  • ALIS UBO   (1987)
    Oi! Lisboa!
    —Atlantialdeko beginini
    —indietako fragantzia dager.
    —Argazkiei so nago
    —ez nago hemen
    —han nago
    —zugan nago
    —zure ezin azalduko magiak
    —zoraizez erotua.
    Oi! Lisboa!
    Oi! zure bihotza
    —kalexka-kale laberinto
    —eguzkiaren gordeleku
    —loretsu eta freskoa
    —kaiolek apaindua
    —harmailaz harmaila igoa
    —Alfama goia!
    —bestebakoa!
    —ikusmira zoritsua zara
    —nabariezinik ahitzen da denbora
    —urdinpeko oihalez
    —itsasoratzen den Tejora.
    Oi! Lisboa
    —marinel bipil altzo
    —abentura zangar kolko
    —itsaso menperatzaile
    —fado etengabea!
  • ENBATAREN BULTZADA   (1991)
    Oraintxe da tenorea
    —agintzak betetzekoa
    —aztorearen mihisean.
    —Nolatan zaidan hozkirri
    —Bibolin baten hariak
    —iturbegi-notak jaurtika
    —zoratzen dira eroki
    —esperoaren melodian.
    —Nolatan zaidan hozkirri
    —Uharrizko ekanduak zeharkatu
    —itsaso ixilmixilak
    —lurrezko betazalak
    —malko-begiz josita.
    —Nolatan zaidan hozkirri
  • NIRE BEGIA   (1991)
    —Nire begia urruneko laberintoa da
    —nire begia jatorri guztien gezia
    —nire begia gorputzen arteko muga
    —nire begia zisnea da goiztiri ilaian
    —nire begia bakardadeko hutsarte beltzak
    —nire begia itxaropen galduen mirakulu
    —nire begia da eguzki suen lapiko
    —nire begia marrazkia, numeroa
    —nire begia lorik egiten ez duen zaindari
    —nire begia so fusilatua
    —nire begia mugagabetasun bortxatua
    oihu dagiena
    —gorantz,
    —gorantz,
    —poema hostogabeen
    —gailur odoltsuraino

 

Sarasola, Beñat   —1984—

  • HILDA DAGO   (2007)
    —Poesia hilda dago eta ni izan naiz, sarjentu jauna.
    —Ni nintzen kale bazterrean prest zegoena,
    —Ez ezazuela gizontto hau kondenatu,
    —bere hatz markak topatuko zenituzten akaso,
    —gizon honek zibismoan sinesten du oraindik.
    —Ez ezazuela komisaldegira eraman, benetan
    —Poesia akabatzea hain erraza balitz bezala!
    —Labankada bat eman nion urdailean lehendabizi
    —eta han utzi nuen lurrean odolusten.
    —Gurutze Gorrikoek salbatu zuten
    —azken generazioko aparatu batzuei esker.
    —Geroago, laranja batzuk erosten ari zela
    —bost tiro eman nizkion bizkarraldean.
    —ulertzeko gai izango zaren
    —baina poesia akabatzea ez da
    —Ene eskuez ito behar izan dut,
    —zuek ailegatu arte egon naiz lepoa estutzen.
    —Seguru hilda dagoela ezta?
    —Hartu al diozue pultsua?
    —Benetan, ez dakit nondik atera den morroi hau.
    —Ez, ez ezazuela gorpua periodikoz estali;
    —etor daitezela kazetariak, tv-kamerak, fotografoak,
    —eta orkestra ttipi bat ere bai, topatzen baduzue.
    —Esan poesia hilda dagoela,
  • BIHOTZAREN GEOGRAFIA   (2007)
    —Palmera bat hazi zait ene bihotzean,
    —ez galdetu zergatik, noiz, nola,
    —baina palmera bat hazi zait bihotzean.
    —Palmera bat, leku sobera balu bezala
    —Koskor bat dut orain ene bularrean,
    —baina ez da kezkatzekoa,
    —palmera bat hazi zait-eta ene bihotzean.
    —Errepideak eraiki dizkidate ene bihotzean,
    —ez galdetu nork, zertarako, zergatik,
    —baina errepideak eraiki dizkidate ene bihotzean.
    —Errepide zabalak, garapen jasangaitzez eginikoak,
    —Kilimak sentitzen ditut orain bihotzean,
    —baina ez da kezkatzekoa,
    —errepideak eraiki dizkidate-eta bihotzean.
    —Itsaso bat aurkitu didate ene bihotzean,
    —ez galdetu non, nork, nola,
    —baina itsaso bat aurkitu didate ene bihotzean.
    —Itsaso beltza, ilargiarekiko aske dena,
    —piztia beldurgarriak gordetzen dituena.
    —Naufragoen oihuak entzuten ditut orain bihotzean,
    —baina ez da kezkatzekoa,
    —itsaso bat aurkitu didate-eta ene bihotzean.
    —Inperio oso bat osatu dute ene bihotzean,
    —ez galdetu nork, noiz, norekin,
    —baina inperio oso bat osatu dute ene bihotzean.
    —Inperio gupidagabea, etengabe gudan dabilena,
    —bakearen kontra dagoena.
    Oinazea sentitzen dut orain bihotzean,
    —baina ez da kezkatzekoa,
    —inperio oso bat osatu dute-eta ene bihotzean.
    —Bihotz ttipi bat paratu da ene bihotzean,
    —ez galdetu nondik, zergatik, nola,
    —baina bihotz ttipi bat paratu da ene bihotzean.
    —Taupadak ozta-ozta ematen dituena,
    —bihotz izatea nahiko neke ematen dizkiona.
    —Taupada epel batzuk aditzen ditut orain bihotzean,
    —baina ez da kezkatzekoa,
    —bihotz ttipi bat paratu da-eta ene bihotzean.
  • MUNDUAREN EGOERA   (2007)
    —Jende guztiak gordetzen du
    —joandako amodioetako
    oroitzapen baliagarriren bat.
    —itsasertzeko irudi bat,
    —melodia epel bat
    —Gerra dorpeenetan ere
    —akordu eredugarririk.
    —Baina esan didate horretan ere
    —gainontzeko guztien lakoa.
    —Iragana suntsitzeko gai zarela
    —inolako ausikirik izan gabe gero.
    —Ahanztura borondatezkoa dela zuregan,
    —nik kutsatutako hitzak erabiltzen,
    —"entrañablea" edo "lelo" adibidez.
    —Non laga dituzu behialako arropak?
    —Zein koloretako kontainerretan
    —bota dituzu plastikozko lore ximeldu haiek?
    —Zein ispilutan konprobatzen duzu orain
    —munduaren egoera?
    —Istant honetan bertan
    —non zara?
    —zer ari zara ospatzen?
    —hemen egongo naiz,
    —zure balizko musuak
  • GURE BELAUNALDIA   (2007)
    —Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; jolasak egin ditugu, drogen inguruan mintzatu gara, larrutan egiten irakatsi digute ia. Gu iristerako Historia amaiturik zegoen eta Artea, berriz, gure aurrekoek hil zuten. Dena dago honezkero idatzirik, ez da existitzen eskola literariorik haien kontra joateko, baina hala ere ezin konta ahala literatur sari eta beka antolatzen dizkigute gure karrera literarioak promozionatzeko. Utopia eta ideologiek ere, bestetik, ez dute lekurik gaur egun. Gure belaunaldiko inor ez da eromenez, gosez akabatuko. Modelo eta futbolariek tatuajeak eramaten dituzte euren errebeldiaren erakusgai, C&A-k Che Guevararen irudia erabiltzen du udaberriko denboraldirako. Ez dugu katekesirik egin, ezin izan gara apaizen kontra oldartu. Lanean, Giza Baliabideen departamentuak laguntzen gaitu, langileek brainstormingak egiten ditugu enpresaren kudeaketa hobetzeko, sindikatuek babesten gaituzte euren konbenio kolektiboen bitartez. Gure belaunaldiak, gainera, ez du diktadurarik ezagutu, ez dugu demokrazia besterik bizi izan. Gure belaunaldiak erreklamazio orriak ditu eskura bere kexak bideratzeko. Gure belaunaldia...
  • ETA GOIZEKO BEDERATZIETAN   (2009)
    —eta zer goizeko bederatzietan
    —arrastaka joan diren hodeiak
    —hodeiak, hodeiak, hodeiak
    —Buffalo bill udal igerilekuan
    —buffalo bill errepikaturik
    —BUFFALO
    —bonbilla ekologikoen aldeko
    —eta hidrokarburozko autobusak
    — esate baterako
    —autobusak
    —bihar bost lapur eta anbulantziak
    —edo nola izan zoriontsu atzobart
    oasiak existitzen diren arren
    —hacer ong>qu‚ong>?
    —tximistek ote duten existitzeko gogorik
    —enti‚ndalo mujer,
    —somos decentes, honrados Somos
    —Buffalo defunct has
    —nahiago dituzun sagarrak
    —esan Edipo sindromea
    —zer ong>denong> panpina bat
    oinaztar edo ganboatar
    —ala scooter beltz alper
    —ez zarete ja zoriontsu
    —biziko dira
    —postalei so egin
    —Duttyfreeshop
    —edozer
    —eror
    —erortzeagatik
    —txori tximinia batean kiskali zen
    —jauna nola garbitzen dituzu
    —arropak? pang
    ong>etaong>
    —bi gauza oroit eta hiru
    —demagun itaundu ala FUNDACIàN buffalo punk
    —ayudas institucionales por doquier
    —dira pigeonsjustlikethat
    —like that hori eta tan
    —izateko ziren
    —goizeko tabernan maiakovski
    —campanilla eta garfio kapitaina Larrua Jotzen
  • URA EZ DAGO HORREN BEROA ERE   (2009)
    —Ura ez dago horren beroa ere
    —kaleak ei ziren laurogeiko
    —hamarkadan bortxa ere zen
    —zoragarri baina orain zer geratzen
    —errepika sermoizaleak elizatik
    —at ez du harro egoteko motiborik
    —jada lotsa bainujantzi moderno
    —hauekin top lessak ez du eszitatzen
    —ez dakite zer etorriko zaien
    —egoera honetan medusak metafora
    —besterik ez bada sokorristen
    —solidaritatea sos batzuk bai baina
    —zer ez dira aberats ez bada arrazoi
    —sofistikatu batengatik ez du inork
    —jaramonik egiten jendea bakarrik
    —sentitzen da eta hondarrak
    —erre egiten du oinetan
  • ACHTUNG!   (2009)
    —Berlin ekialdeko parke berde batean, haurrei
    —Gezurrak kontatzea bezala, paretik kentzeko. Bando
    —Guztietan egon diren poliziek aginduak eskatzen
    —Dituzte, ez dute sermoirik nahi jada. Teoria buruz
    —Gorputzean harrak sartzen zaizkidala sentitzen dut
    —Baina haatik ez diozu deus. Ulrike Meinhof atzo
    —(Ustez). Autoritateek, ordea, zure jarrera hartzen
    —Dutela dirudi, bakarrik Michel Foucaulten teoriak
    —Kondenatu (bai, kondenatu) dituela sarjentu batek
    —Egunkarira bidalitako artikuluan -Peter Schneider,
    —Estatuko funtzionarioa-. Asperdura, nekea, zakur
    —Arraro bat, larritasuna, eta hala ere, Hermannek
    —Betikoari eutsi zion bart, Venezian dantzari. Noiz
    —Ulertuko duzu dena erregalutarako paperetan biltzea
    —Ez dela niretzat zoriona lortzeko biderik motzena?
    —Esango dizut agian (edukiko ote dut hain lotsa
    —Gutxi?) garaje mordo horiek dauden kaletik pasatzen
    —Garenean. Begira, polizei bat zigarro bat erretzen
    —Ari da furgoneta kanpoan eserita. "Atsegina dirudi"
    —Garajeetan autoak garbitzen dituzte batzuek, pieza
    —Garestien trafikoan dihardute, Ulrikek ez bezala,
    —Unibertsitatea zapaltzeko zortea izan ez dutenek.
    —Esku zikinekin ezin baitira erabaki moralak hartu
    —Zentzutasunez edo lehentasunak seinalatzea logikoa
    —Konprometituren aurrean). Motor hotsak entzuten
    —Dira, belarriak horretarako baino edukiko ez banitu
    —Bezala. Eta horren erruz, hizkuntza hori ulertu gabe
    —Jarraitzen omen duzu, eta akaso beste zer edo zer
    —Gehiago ere, batek daki.
  • GORRIZ   (2009)
    —Pakistan milaka kilometrora geratu da. Zoru lakarrak imajinatzen ditu askotan ohe bazterrean esertzen denean. Bai, gorriz jarriko dute pasteleriako afixa, bere metro linearen omenez.
    ——Poliziek ez dute gauza gehiegi ulertu —esan du gaztelera ezin egokiago batean— No tenemos ya ninguna salida.
    —Egarri izanagatik kalera irten da eta berriz nabaritu du giro ozpindu hori, zelatarien begiradak trabeska. Minduta sentitzen da antena parabolikoa mugitu ondorengo minutuetan; bere herrialdera itzultzea, ordea, ezinezkoa da jada. Zintzilik zegoen izara bat erori da laugarren pisutik eta kaja erraldoiak garraiatzen ari diren hiru morroiri bidea oztopatu die. Bere gorputza neke da, ez dauka albiste aldrebes horien kontra egiteko kemenik. Bizitza ez da hain ederra, konprobatu du nekatuta. Gaua noiz eroriko esperoan da jendea, tristeenak dendetan pilatu dira. Pintada berri bat ikusi dute, "Sistema bukle batean sartu da" jartzen duena katalanez.
  • ORDUAK   (2009)
    Bartzelona, 2008ko martxoa
    —Kotxea hartu eta hiriaren ekialdera eraman dute. Bero sapa hasi du honezkero. Atzealdean objektu mordoa zegoen; poltsak, koadro bat, liburuak, cd-ak... Lekua egin behar izan du. Isilik egin dute bidearen erdia eta gero ezin izan dute elkar ulertu. Telefonoz abisatu zioten lanera itzuli behar zuela azken orduko ezusteko bat zela medio. Lehenago erabaki zuen hurrengo udazkenean atzerria utzi eta jaioterrira itzultzea. Zerbait galdetu dio Xavik.
    ——Badakizu, orain zinegotzi ohiak eta halakoak dira helburu —aipatu du leihotik begira.
    —Sarritan egitasmoak ez dira espero bezala joaten, indar gehiegirekin egiten dugu errealitatearen kontra.
    ——Tematia naiz —aitortu du.
    —Gero pentsatu zuten mugimendu altermundista ez ote den burgestxiki gazteen azkeneko inbentoa. Neohippiak, ordea, zoriontsuak direla gogorarazi du hatz koskorrarekin mahai gainean jotzen zuen bitartean. Eta zenbatzen hasi ziren: Seattle, Davos, Praga, Bartzelona, Kopenhage...
    Orduak azkar pasa dira eta dena jasotzeko garaia iritsi da jada. Batzuk lurrean botata geratu ziren eta besteak harat-honat ibili dira. Bueltakoan, abesti ezezagun batean jarri du arreta.

 

Sarasola, Gurutz   —1915-1936—

  • JETXI SABIÑ LURRERA   (1935)
    —Zeru goi ortatik
    —Eguzki orren atzetik
    —Edo poza dariozula biotzetik.
    —Poza dariozula biotzetik?
    —Askatasuna datorkigu zerutik?
    —Eguzki orren argia
    —Ai! Berriz sortuko bazinake...!
    —Sortuko bazinake berriz!
    —Aberriari ondo etorriko litzayoke
    —Sortuko baziñake berriz.
  • BIZITZA TA MAITASUNA   (1935)
    —Ene maitea oldoztu zazu orain
    —Zenbat ikaragarrizko zailtasunez
    —Alkar maitatuz gaudeken orain.
    —Jainkoak ludi au egin zuanean
    —Ta alkar beiñere ez giñan ikusiko.
    —Beragan gizona sortu zuanean
    —Ta alkar beiñere ez giñan ikusiko.
    —Tximist bat erori bazitzaiyen,
    —Beiñere ez giñan ikusiko
    Ordutik onuntz
    —Zenbat gizon diran ezkondu!
    —Ta ez diran ezkondu!
    —Gu biok berriz ene maitea
    —Alkar irikiz ginjoazen bizitzaren atea!
    —Zeure gorputza agertu zindun...
    —Eta nik ene biotza Zeuri agertzeko maitasun!
    —Eta orain, nere Gaurminia,
    —Jakitean (ta au da egizko egia)
    —Zein txiripaz ludi ontara etorri geran!
    —Txiripaz etorri gera mundura,
    —Eta jayo giñanetik eriotzaruntz goaz berriz
    —Eta bitarte ontan ere zenbat neke,
    —Zenbat arrisku eriotzean erortzeko
    —Ta sekulan beiñere ez jaikitzeko!
    —Jainkoaren indarrez edo naimenez baizik,
    —Ta natorkizu maitasuna eskeñirik.
    —Eta orain bildurgarrizko ezetza
    —Nere belarriak betirako zoratzera
    —Al doazte orain entzutera?
    —Deuseztera al goaz
    —Etorkizunaren aurka
    —Dasazu ikaragarrizko &laquo;ez&raquo; itza!
    —Ta zailtasun oiek irixteko bizitza
    —Eta nere gogo berbera
    —Eriotzak daramake beste ludira!
  • GEZURRA DIRUDI   (1935)
    —Eusko erriak
    —Erdaldunez josirik...
    —Abertzalez josirik
    —Abertzalez josirik!!
    —Euzkadi'ra etorri bedi!
  • MAITASUNA ETA ERIOTZA   (1935)
    —Ludi au puskatuko balitz,
    —(Eziñezkoa izanagaitik,
    —Eziñezkoa izanagaitik)
    —Ala ere biok berriz alkartu
    —Puska ortan gerala illargiratu
    —Ta eusten dudan bezela orain gerritik
    —Alkartu berriz gure bion gorputza
    —Alkar joz daudelarik bizkar ezurretik
    —Usten al dezu mintzatuko giñukela?
    —usten al dezu maitatuko giñakela?
    —Eriotzak kenduko digu betirako elea
    —Ta alkar ikusteko mendea
    —Beti betirako, ene maitea!
    —Beti betirako, ene maitea!
    Oldozten det, oldozten det au maiz
    —Ta erotu bearrean jartzen naiz.
  • ANKEA EBAKIKO NUKE   (1936)
    —Esango balidateke
    —&laquo;Ernio'ko puntara Jungo baziñake
    —Maitea an ikusiko zenduke&raquo;,
    —Aparia utziko nuke,
    —Gauez irtengo nintzake,
    —Elurra egonarren
    —Gustora jungo nintzake...
    —Izango banuke.
    —Gaxo egongo banintzake,
    Oitik jeikiko nintzake...
    —Daudela jakingo banuke,
    —Ala eregustora,
    —Gustora jungo nintzake...
    —Gustora, maitearen itza
    —Entzuterik izango banuke.
    —Basamortuan
    —Arkitukobaziñake,
    —Gosez ill bearrean,
    —Egongo banintzake...
    —Aizkorea artuko nuke,
    —Ankea ebakiko nuke...
    —Eta janaemango nizuke.
    Orrela biziko baziñake
    —Asko poztuko nintzake!

 

Sarasola, Ibon   —1946—

  • MAILU GUZTIAK ETA POESIA GUZTIAK...   (1969)
    —esan behar diot
    —poesia direla
    —poesia guztiak
    —Mailu guztiak eta poesia guztiak...
  • OMENALDI GAS NOBLE BATI (HAMALAUKOA)   (1969)
    —a (nik beintzat asko pensatzen dut bainan o
    —so gutxi esistitzen dut) pariseko o
    —linpian epeka saltzen den bitartean geor
    —got laguntza alaitsua burges musika
    —ren hiletaren xaupenak pagatzeko di
    —ru eske ari da jesusen konpainiako
    —ko azken anaiak gizon guztiak berdin
    —ak gara kristo gure jaunaren anaiak
    —garelako bere teoria zaharra
    —an nekez ta gogaitmenez aditzera e
    —mateko behar izanen luken elizan
  • GAZTE NAIZ   (1969)
    —Donostiko Parte zaharra
    —igaro dut
    —Musean jokatuz
    —irabaziko diot
  • POETA BAT HIRIAN   (1969)
    — zihoazin
    —Gizon bat eta emakume bat /
    —marmorezko statuaisilkariaikusi nuen
    —marmorezko
    — banko bat zurezko
    —geroarte bat entzun zen
    —neska eseririk zegoen
    —periodiko saltzaile iluna pasa zen
    —mormoratu zuen nehork
    —Donosti. Adiskideak. Gaua
    —Norbait bere bizitza / kontatzen ari da
  • EZTEBE PAREDOIAN
    (Zirriborro probisionalak)
      (1978)
    —PAREDOIA mementorik krudelena da
    —Mementorik krudelena zazpiretako egunsentian paredoian
    —Egunsentian paredoian eztarrira iganda korapilatzen
    —Zer egun da, zer ordu da, Jauna ?
    —Eztarriko korapiloan esplikagaitza: hau gerra da
    —Hau gerra da. Mendien beste aldean, itsasoraino
    —Zure lagunak borrokatzen jarraikitzen dira
    Oraindik. Diotenez
    —Abioien pean galtzen duten haitza.
    —Lautada honetatik iparralderantz behatzen duzu,
    —Mendiez bestaldeko gerrara paredoiko pake
    —Aldiz hegoalderantz, zeren hegoaldetik sortalderantz
    —Hegoaldetik sortalderantz zazpiretako egunsentitik
    ——zure itsasoa orain lehen aldiz ikusi duen etsaia
    —Intxortako zure trintxerara helduko baita.
    —Paredoia da unerik krudelena
    —1937ko udaberriko haize urratuan
    —Gasteizko lautadaren gainetik
    —gortzen duten
    —abioi urrundik helduak pasatzen
    Ongiaren eta Gaizkiaren infernutik bat-batean jetsirik
    —zure batailoi ditximatua birditximatuko dutenak dira
    —zure laguna oroitzapen bihurtuko dutenak
    —agian ama alargunduko duten abioi urrundik helduak
    —goizero zeure trintxeran, Intxortan edo Lemoan
    —Zer ordu da, zer egun, Jauna
    —itxaroten dituzunak dira, berehala,
    Ongiaren eta Gaizkiaren infernutik jetsirik,
    —Bonben pean munduaren eta bizitzaren zentzua gal
    —Bizitzeko gogo zoro hori, etxeko pake subazterra
    —gortzen duten abioi urrundik helduak
    —zure emaztea, emaztegaia edo arreba zaharrena erretagoardian
    —akabatuko dutenak dira
    —zure seme txikiak edo anaia jaio berriak
    —eskolan ikasiko ez dituen
    —bonbaldietan...
    ORAINDIK EZ ZEN habearen suntsidura eta kea
    —uniformeak eta numeroak, espaloiaren
    —lege derrigorrezkoa zure bidexigor oin-hutsa azpiratzen,
    —eta garoaren eta kresalaren
    —hondamendia, oraindik ez ziren
    —mila baino kantitate handiagoak,
    oraindik ez hizkuntza arrotza
    —plomozko letra belikoez eskolaren paredoietan ikasarazia
    Oraindik kanpaiaren erreinua zen nekazariaren
    —jeografian, eta olaren ximista aldez aurretik
    —aditua, atariko xakolin bertsolariaren
    —jakituria ahoz aho ezagutarazia. Orduan zen
    Oraindik taula zen, eta xalupa, konstelazio ikas-berrien
    —azpian, izugarria lamia-koba pertsekutatuaren keinua
    —artzainaren ezpain tolesgabean.
    —Ihiztari inoiz aipatuaren kanabera soila
    —errekaren borondate guztiz mehearen egokitasuna
    —borobilki gurutzatzen. Oraindik laboraria, kapitain bere goldean,
    —eta uhin basatiaren krudelkeria arrokan
    —miserere arrantzalea hondartzaren ertzean ehortzen.
    —lihozko izara brodatuaren
    —jabego oso hori, aztorearen eta oin hutsaren
    —aboz oraindik ez lurperatua, noiz ezarri zen
    —Zure itsasoa ezagutzeko berrogei egunez eta berrogei gauez
    —zure arbola elementalaren orria eta
    —kalendarioz kalendario
    —mormoratua.
    —UNIBERTSOAN EHORTZIRIK
    —arrotz zeure etxean
    —ate hertsiren eta leiho ahulki argituren
    ordu ezagunean
    —ME HACEN EL FAVOR SEÑORES, SON 182
    —ke airean zintzilikatuaren eta errege destronuratuaren
    —Drugestorearen hesteetako zaldi izugarrietan.
    —Bost edalontzi husturen artean Me han dicho que escribes en vasco
    —qué difícil, no? Gasteiztarra, Estibaliz
    —etorri behar ez lukeen trenaren xistua
    —bezala. Udaberri berri honetan ez dituzu aurpegiak ikusten
    —soilik behera-behar eragotzia lege orotatik at
    —POR FAVOR SEÑORES, QUE VAMOS A CERRAR
    —soilik hautsontzia pospolo erre eta zigarro-hondarrez gainezka
    —beste egun bat beste hainbat bezalakoa.
    —Pues nos lo pasamos ideal. Zu.
    —Zu, arroztasunaren muga ikaragarrietaraino arrotz
    —amorantearen ezpain urrunetan gudari beti bentzutua
    —POR FAVOR SEÑORES, BUENAS NOCHES
    —geldi zaitez orain nirekin
    —BUENAS NOCHES. BUENAS NOCHES, SI, BUENAS NOCHES.
    Oh! aquí siempre está lloviendo
    —AGUR, BUENAS NOCHES.
    —Donostian, Euskal Herria
    —gu eta gure poema liburuaren paredoi izugarriak.
    —Zure bihotza da paredoirik desolatuena.

 

Sarrionandia, Joseba   —1958—

  • INORK AGINTZEN EZ DIDALAKO   (1980)
    —Inok agintzen ez didalako
    —Inork agintzen ez didalako
    —ditut basamortua eta izarlokak maite.
    —Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak
    —ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura,
    —sagarrondoetan eskegiriko bihotz horik,
    —inork agintzen ez didalako
  • LITERATURA ETA IRAULTZA   (1987)
    —Angel Martinez komisarioak bere errebolberraren
    — kainoia
    odoldua, patetikoa ateratzen duenean
    —zer axola zaio mutil torturatuari poeta
    um fingidor den?
    G.K. Chestertonek La Salve bisitatu ote du
    — inoiz?
    —Intxaurrondoko kalabozoetan nork ezagutzen du
    Hermann Broch?
    —Zelan adieraziko du gero mutil torturatuak
    objetive correlative kontzeptuaren esanahi
    —Zer da Molly Bloomentzat Carabanchelgo egunsenti
    —jostorratzez betea?
    —Nor da Michel Foucault zigor zeldetan hamar hilabetez
    —Bost minutuko bisita bat? Enkontru lirikoa?
    —Euskal presoek
    Jean Duvoisinen Biblia estudiatu behar dute
    hatxeak eta komak leku egokian jartzeko?
    —balio etiko ahortezina?
    —Zer izkiriatzen da Voprosi Literaturi edo Tel Quel
    —euskal presoen gose greba amaigabeez?
    —Zer axola zaio konpromezua
    —polizien tiro artetik —erreboluzioaren bandera lez
    — ezkutarik gabe— ihes doan mutilari...
  • GOSE GREBAKO HOGEIGARREN EGUNEAN   (1987)
    —Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul,
    —Leihoko barroteen bestaldean euria
    —Beste leihoetan lagunak susmatzen ditut
    —neu bezala oinazean euriari begira.
    —Zenbat garen? Bat, hiru, bost, zazpi...
    —isolaturik, baina hanitz gara eta inor ez da
    —tokatu zaion zeldatik pasatu den lehena.
    —Lehenagokoen urratsak jarraitzen ditugu
    —ia oharkabean,
    —eta jarraituko dizkigute oraindik, eskolaruntz
    —barrikaden albotik jakinminez doazen haurrek.
    —hezurrezko xirulak jotzen ditu.
    —Noiz arte izanen da denbora hain amaitezina?
    —Bueltatuko ote zaigu haragia inoiz gorputzera?
    —lausotzen zaizkit.
    —Poema baldar eta tristeak igual bai baina
    — koldar lekziorik ez diegu ondokoei utziko.
  • ZITA   (1995)
    ordu eta lekuan.
    —Bakardade sasoian bizi gaituk, banaka eta
    — bakarminez, oldartuak,
    —Ez duk bilera bat, enkontru bat bakarrik
    —bizi haizen jakiteko.
    —Ager hadi oraintxe bertan, erlojuak
    —mamulako une honetan, ez dadila hire
    —ez nazak denborari eta inguruari
    —amilondoari bezala begira utzi.
    —Gaur agertzen ez bahaiz, herenegun itxadongo haut
    — ezinezko beste kantoiren batetan.

 

Satarka   —1895-1971—

  • EZ DEZU MAITE?   (1924)
    —Agur, neskatil eder, polita...
    —usaidun lore txuria:
    —Entzun gaur nere biotzeko itzak,
    —usotxo maitagarria.
    —Nere biotzak samin du...
    —Ez dezu maite, zu yaio ziñan
    —etxeko gela samurra,
    —Eta tixikitan an egon ziñan
    —sukalde bero, ederra?...
    —muxu ta laztan beroa,
    —Eta amonatxok abesten duen
    —seaska abesti gozoa?...
    —eres ots zoli ta ariña,
    —Eta antziñeko euskoen dantza,
    —Ez dezu maite, dantz-alai ortan
    —Mutil sendo ta biguna, sasoi
    oneko gazte bikaña?...
    —Ez dezu maite, euskotar danen
    —pillota yoku bizia,
    —Ludi guziak goratzen duen
    —esku yoku maitatia?...
    —Ez dezu maite, aizkora yoku
    —polit, eder, eta azkarra
    —Eta palanka botatzen duen
    —gizon indartsu, bizkorra?...
    —Ez dezu maite, mendi goi-goian
    —dagoen basetxe zuria,
    —Zu bezelako uxo askoren
    —kabitxo zoragarria?...
    —Ez dezu maite, Euskal-Erriko
    —itsaso zabal, aundia,
    —arrantzale on, argia?...
    —Ez dezu maite, zure amatxok
    —erakutsitako izkera,
    —Seme zindoak, euskaldun onak,
    —Apain, egoki, anitz ederki,
    —Gernikan dagon aritza?...
    Oztu ez dedin nere barruan,
    —egizko eusko alaba...
    —Eta orduan, yoango naiz ni
    —maitasun onez zugana...
    —Esan zadazu, biotzez maite
    Orduan egiz izango zera
    —Esan zadazu orain, nerekin:
    —&laquo;Maite det eskualduna&raquo;...
    —Egi-egitan izango zera
    —betiko nere laguna...
  • GUDA ZITALA   (1927)
    —Negarrez dago, etxe-txokoan,
    —Gaztañazpi'ko ama gaxoa...
    —Atzo goizean kendu diote
    —Bere semetxo biotzekoa...
    —Negarrez dago urrun begira,
    —Larramendi'ko neska maitea...
    Orain ez da len bezela igotzen
    —Goiko iturrira mutil gaztea.
    —Nork zatitu du orren gogorki
    —Nork zimeldu du udaberrian
    —Landa alaiako LORE garbia?...
    —Notin txar,
    —Gaiztoa,
    —Biotzik gabekoa!
    —Gosetien laguna...
    —Amatxoren semea...
    —Gizon onak iltzera;
    —Eta i, or,
    —Gelditu aiz oean...
    —Eta iñor ez biali
    —Gaiztoa,
    —Gogo txar-txarrekoa!
    —Biotzak erdibitzen,
    —Gizonak alkar iltzen,
    —Ire odola ixurtzen!
    —Ama gaxoak mintzen,
    —Neska politak urtzen,
    —Eta aitak ere erotzen?
    Oi, gazteen odola!...
    —Ta iri ez dik ajola...
    —Gizon beltz,
    —Idorra...
    —Biotza duk gogorra!
    —Elduko
    —Azken-ordua ere,
    —Ta ire eriotzagatik
    —Iñork ere ez negarrik...
    Oi, zeñen estu, larri!...
    —Negarrez dago, etxe-txokoan,
    —Gaztañazpi'ko ama gaxoa...
    —Atzo goizean gudan il zaio
    —Bere semetxo biotzekoa.
    —Negarrez dago, gelan gordeta,
    —Larramendi'ko nexka maitea...
    —Ez da geiago arin igoko
    —Goiko iturrira mutil gaztea.
    Oi, gazteen odola!...
    —Ta iri ez dik ajola...
    —Gizon beltz,
    —Idorra...
    —Biotza duk gogorra!
  • NERE MAITEA!   (1957)
    —Urrezkoa da,
    —Txiro bizi naiz.
    —Euzki gorria...
    —Bai-dala goian
    —Polita izarra...
    —Izar politak!
    —Liraña, usoa...
    —Usoa zera,
    —Usotxo zuria
    —Goian egaka...
  • LORETXO GAXOA   (1957)
    Negarrez dago
    —Ta usai gozodun lilia.
    —Aurpegi polita,
    —Eta gorputza liraña.
    —Ta osasun agitz ona.
    Negarrez dago
    —Neskatil zoragarria!
    —Betiko itzali da
    —Goizeko argia...
    —Ta loitan usteldu
    —Usai gozodun lilia!
    —Udaberri ordez
    Odola dezu izoztua!
    Negarrez dago
    —Neska gaxoa il da!...
    Oraindaramate

 

Serrano, Asier   —1975—

  • ASPALDI HONETAN   (1994)
    —Aspaldi honetan
    —sukaldeko saguak bandejaz akatuz
    —tomate zukua egiten saiatu naiz
    odol urdina dutela zainetan
    —baina damu dut mandragora belarrez
    —ez ote diren urkatuen ileak erabiliz
    —baleak ehizatzera joango
    —armiarmekin jostatzen ikasi dut
    odol hotzez biktimak ahoratzen ikustea
    —gizona izaten irakatsi didate
    —nor hil den baino lehen
    —nola hil den galdetzen
  • ETXEORRATZEK   (1994)
    —Etxeorratzek haizea dakarte
    —haizeak erloju orratza dakarkit
    —igaro urteak zentimetroka zenbatuz
    —ene bihotz haragian sufrimenduaren
    —eta odola ez da tonaka zenbatzen den
    —gorrotoa inoiz izanen
    —baina zenbat saurio eman dizkiozu gaur
    oroimenaren ispilura lerratu ume ametsetan
    —haur biluziaren gorpu zuri
    oroit zaitez
    —ez nago ziur zein liburutan
    —autobiografian izan zela
  • BIHAR EURIA EGITEN BADU   (1994)
    —zainak urratuko ditugu
    —ur tanta fosilizatu batez
    —posible izanez gero
    —hamahiru sehaska kanta jarriko ditut
    —hodei erienmagaletan
    —ttu eginen diot edozein kaletar burusoili
    —zortzi amets lehor ur-akatuko dizkiot
    —gauean zotinka dabilen ludopatari
    —atsoak bultzatuko ditut irrista daitezen
    —urez erreko ditut haurtxoen lozorroak
    —eta esnatzean zerua urdin ikusiko dute
    —biluzik irtengo naiz kalera
    —eta gizakiari eskatuko diot
    —jainkoen bizitzan
  • ZER ZOR DIEZAIOKET   (1994)
    —Zer zor diezaioket
    —argia eragozten dabilen ludi honi
    —zer oinak non paratu zorua sugarrez josia
    —zer biluzik etorria jazki olanez atondua
    —zer zor diezaioket
    —hemezortzi udaberri bizi dituen metafora honi
    —zer itsukeriaren mesprezua amoltsu izara lo
    —zer jipoien kontabilitatean ahaztua
    —zer neska paper baten amodio frustratua
    —zer zor diezaioket
    —luma tranpatua duen azal hits ortografia honi
    —zer hizkuntza batu baten hiztegi harroa
    —zer sistema izenez A estreinakoz agurrean R
    —zer poesia bekatu barkatu esateke irensteko
    —zer zor diezaioket
    —etorkizunera heltzeko eskupekoa eman didanari
    —zer plazerez estalia gauen izar arteko ezkila
    —zer lehen argitan isuri hitz goxo fitsak
    —zer ahantzi ordainez aitaren musu koskorrak
    —zer zor diezaioket
    —goitik bekatarien kezkak biziagotzen dituenari
    —zer artzain beltzaren esker ona lojantzi poltsa
    —zer paradisura deskomekatu zintuen izenen mena
    —zer zor diezaioket
    —haurtzaroa lapurtu didan gizarte honi
  • KATUEN AUTOPSIA   (2007)
    —Errepideetan katu beltzak erortzen zirenekoaz
    —nola igaro tiren hainbat mende
    —horrenbeste ezen katuen hezurdura atzazal bakarrera
    —mugatu ten herriaren gogoa urratzeko
    —Nerabezaroan nintzen artean
    —norbaitek ostu balit orduan iparraren mapa
    —izaretara soilik bideratu banu
    —beste zerbait oparitu zenidan ordea
    —nola galdua zeukaten atzazal bakarra
    —nola mora joan zitzaizun
    —nola geunden jardun hutsalean
    —aberriaren mintzoa mintzagai
    —nola tirokatu ostean utzi zintuzten
    —zigorraren erakusgarri errepide bazterrean
    —nola egin nizun adio autobusetik
    —nola itzuli naizen ihesaldi hartatik
    —nork mendekatuko zaituen jakiteko
  • KEAREN ANATOMIA   (2007)
    —Igande arratsaldekoak ziren gure batzarrak
    —kantoi anonimoen estolda sekretuak helbide
    —halakoak baikenituen hitz antzuen orduak
    —inongo irtenbidera ez zihoazenak
    —haatik zigarro eternoen keak
    —mintzo urduriz janzten zituen paretak
    —suge imajinarioak izpiritua oldartuko bailigun
    —Hamar bat izan ohi
    —ginen futbolari muzin egiten genionak
    —desorduetan hitz zopak eraikiz
    —iraultzaren hiztegi ofizial laburrari
    —testu soziala zen geurea
    —inori inorena axola ez zitzaiona
    —Biharamunak lauso asperren eremuetan
    —belarriek sarrera-irteera dutelako direla bi
    —eta igandea larunbat bat aurrez badelako dela hits
    —mundua konpondu gura genuen astetan
    —hori eta zure mihiaren mintzo harroa
    —keak sorturiko suge-dantza bailitzan
    —besterik ez astelehen berrien plazerrerako
  • NEKEA   (2007)
    —Babesten ninduen gerizpe hark abandonatu nau
    —lanpara guztiak irudituko zaizkit haren itzal
    —baita zure mesanotxeko txiskero berdea ere
    —Kanpaia jo osteko zigarroari kanela zaporea hartuko diot
    —eta mingosbelarretan erarnango nau loak
    —geriza zekarkidan zuhaitza moztu zuenarekin amesteko
    —Eki imajinario batek errea esnatuko naiz izerditan
    —eta leihoak irekiko didan oskorri morean
    —amari besarkatuta aurkituko zaitut
    ondoren abandonatu ninduen gerizpean gora
    —zaldi trostan abiatuko zara
  • ZALDIAREN BURUSI KISKALIA   (2007)
    —sabaian idatziak darraite mezu horiek
    —askea izatea elurra irenstea lakoa zela
    —hotza izan behar duela bihotzak
    —bala bati irteten uzteko eta
    —libre ginelako hartzen genituela armak eta
    —pistolak ez zirela inolako kate eta
    —herriak soilik lotzen gintuela eta
    —sekula sinetsi ez nizula inori ez esan
    —Umezurztu ziren independentziarako bideak ere
    —apika bi ez ginelako eta
    —utopiari alta falta zitzaiolako
    —eta herri honetan denak gara seme-alaba
    —denak zipaio terrorista pikolo miguel mitxel
    —denak errudun eta inork
    —ikurrinak euriaz babesteko balio zuenean
    orain ez da ikurrinik inor odoletik babestuko duenik
  • KOADRO IZOZTU HONETATIK   (2010)
    —lokatzez mozorrotuko ditugu gure zauriak,
    —eta lur beretik gatozela eginen dugu amets.
    —Gauaren ihintza zorrotzegia begitantzen zaigunean
    —su emanen diogu katedraleko kanpandorreari,
    —eta habia berriak habitatuko dituzte erbestean uso zaharrek.
    —Esadazu eroso al zauden,
    —kartoizko anakonda horren barrenean uzkurturik.
    —Esadazu non, noiz eta nola
    —egin behar dudan lo galtzen zaitudanean.
    —Esan diezaiogun hamaika bertsio ezberdin dituen
    —gezurrezko koadro izoztu honetatik.
  • ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE   (2010)
    —Suntsitutako zibilizazioen bisaia dute
    —auzoko tabernara jaisten diren giza manikiek.
    —txerriki ozpinduegia zerbitzatzen duen emakumearen sabel<
    —eta teklarik gabeko klabikordioa barrako gizonaren irria.
    —Nota desafinatuak zeharkatu behar ditu hemen keak.
    —Eguerdiko ordu biak dira eta haizegailuak
    —bero sapa baino ez du hedatzen, hori bai,
    —demokratikoki, eta ez da gutxi.
    —Eguerdiko ordu biak dira eta
    —ez dut prentsa ez erostearen damurik.
    —<<Aurki ditugu hauteskundeak>> bota du norbaitek,
    —baina ez dio esaldiari segitzen,
    —mahaitik lurrera erori berri zaion domino pieza jasotzen
    okupatuegi dagoelako apika.
    —Eguerdiko ordu biak dira eta
    —metal hotsa aditu da txanpon makina argitsutik irteten.
    —Apustularia, irabazitako sosengatik pozik sentitzetik urruti,
    —txanpon berria zerez egina den hausnarrean ari da:
    —<<Berunez egin beharko lituzkete txanponak>> esan du
    —<<orduan bai, orduan jakingo nuke
    —zein etekin atera txanpon bakarrari>>.
    —Eguerdiko ordu biak dira eta
    —auzotar izatearen harrokeria
    —<<Hi ez haiz hemengoa>> leporatu dit.
    —Eta nik, ezetz eta baietz erantzun diot,
    —bi garagardo eskatu bitartean:
    —<<Eguerdiko ordu biak dira eta hiruretarako
    —hangoa izan nintzen bezala
    —izango naiz hemengoa>>.
  • EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK   (2010)
    —Zergatik gidatzen gaituen memoriaren beharrak
    —geografia pertsonala asmatzera.
    —Parean dugun horri, kale horri,
    —mudantzen kalea deitzen diot nik.
    —Espaloietan, tolesean edo erdi etzanda
    —beti aurkituko dituzu koltxoi urratuak eta aulki hankamotzak,
    —bonbillarik gabeko flexoren bat edo
    —gerra aurreko kartazal horituren bat.
    —Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
    —Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
    —ezkerreko hori, loaren kalea da.
    —Balkoietan bozgorailuak daude eskegita,
    —beti berbera den irratinobela entzunaz,
    —lasai deserrotu dezan insomnioa jasaten duenaren ametsa.
    —Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
    —Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
    —Huntzak garaitu ditu bertako etxeen larru zurrunak
    —edo agian ez zen han sekula etxerik izan...
    —ez dakit, memoria
    —garaituek ahazten duten historia liburua omen da.
    —Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
    —Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
    —Galdu ezazu soa gibelean,
    —promesen kalea hedatzen da eskerga,
    —itsaso beltz edo zeru beltz ezezagun bat bailitzan.
    —Arbel garbi bat non
    —kleraz marraztutako beladun itsasontzi eta izar denak
    —utzikeriaren edo zoriaren ikatzaz nahasten diren.
    —Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza.
    —Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
    —Eta ixten ari da, bihotza,
    —gure ezpainen arteko zirkulua ixten ari da.
  • GALDETU AL DIZU INORK NITAZ   (2010)
    —Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?
    —Berunezko kateak daramatzat oinetara lotuak, eta nire
    —gabardinaren patrikak ibai ertzetako igelez daude habitatuak.
    —Ehunzango erraldoi baten pausoen zama kiribiltzen zait
    —eztarrian zeharka, baina gerturatuz gero, lepoko markok,
    —haragi ustelaren pleguak baino ez dira. Nahiz eta apur bat
    —kulunkan eta tantoka eraman, turbante koadrodun bati esker
    —bere lekuan eusten diot garuna dei diezaiokedan odolbilduari;
    —eta mendeku hitza oraino ez zaidanez ahaztu, bere funtzioa
    —zenbatu; labankadok sorrarazten duten mina ordea ez da ezer,
    —zorrotzarekin konparatuz gero. Herdoiltzen hasia da gezia, eta
    —zait berton. Ez da isiltzen papagai zuri-beltza, behin eta berriz
    —diosta: <<Jo haute, jo haute, baina ez haute makurtu>>.
    —Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?
    —Ez ezazu uste hiria ez den beste inon galdu naizenik, edo
    —auzorako bidea ahantzi dudanik. Inork nitaz galdetzen ez
    —badizu, inor horrek bere amets gorrienetan ikusi nauelako da.
  • GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA   (2010)
    —bikotekidearen bainilazko izozkia nola urtzen zen begira.
    —geltoki finkorik gabeko autobusak.
    —Balkoietan izara zuriak eskegitzen ziren lehortzeko,
    —Debekatutako ekintzen zerrenda bat bazegoen,
    —nahiz inork ez zuen dekretu osoa buruz ikasteko pazientziarik izan.
    —Nekezagoa zen lanetik itzultzea lanera joatea baino.
    —Zakurrek ez zituzten beraien kakak jasotzen,
    —eta larrua beti ilunpean jotzen zen.
    —Egun argiz errezatzen zitzaien katedraleko usoei.
    Ogi beltza prezio berdinean egosten zen labe publikoetan.
    —inongo zentzurik ez norabiderik.
    —Eta inor ez zen ausartzen
    —larrialdietarako zenbakia markatu ondoan
    —bigarren tonua jo arte itxoiten,
    —inork ez zuela bestaldeko telefonoa hartuko.
    —kontua ez da
    —gerra garaiak edo bake garaiak oroitzea,
    —kontua da
    —ahaztu egin zaigula noiztik bizirauten dugun

 

Setien, Gorka   —1958—

  • ZER DA BIETATIK?   (1985)
    —herriak herria bera erasotzen dabilen
    —teste batek esango luke
    —pobrea pobrearen kontra
    —langilea bere buruarekiko zakur...
    — eta beti izan ohi da
    — itzala egunero pertxeroan utziko lukeen izaki hoietakoa.
    —sustantzia zuri eta odolarekin batera
    —laberinto galkor.
    —poesia ala jaki politikoa
  • ZER ARI ZARA   (1985)
    —egia librea akaso
    —edo gerri perfektoaren insinuazioa?
    —erlojuak ez du txistu egiten
    —gasolinak ez du azukrerik
    —bilatuz gero
    —eta ez da egiarik perfektoan
    —hartua zegok kuidadoa lehendik.
  • POEMA BAT   (1985)
    —poema bat idatzi behar nuela...
    —etxeko terrazan
    — zurrumurru elektronikoa ote?
    — historia ikaragarriak kontatzeko gaua,
    — ume bioelektroniko palkolore
    — hogeitalau kanaldun stereoaz erdi izatekoa akaso,
    —ez dakit nola esan.
    — eta hor kanpoan etxeko terrazan euria debalde.
    — gaur gauean amoreak bere zirkunstantzia balio du
    osea ez dago maiteñorik maindire artean.
    — gaur ez dago
    — moztuak izan daitezke lepo odoltsuetaz mintzatzerik,
    — eske ez baitu inportik gainera
    — zertarako trajediak
    — xenxible jarri eta kanpoan
    —euria bertsotan ari bada?
    —gaur esate baterako
    — ipurdi gerri okertze perfektoko neskak
    — marketing erotiko eta gin-tonic mesedez.
    — maitearen alua lehor
    — drogaren aurkako manifestazioa eta
    — hospitalak bete bete,
    — desamodioaren dizdira eza begietan
    — marra ustel zeharkakoa aurpegietan...
    —eman edo ez eman pentsatzen arituta ere
    —betiko posturan egingo dugu lo.
    —hezetasun ilunzaleko une geldietan ahoz gora
    — patxara onean poesiak
    —poesiak poesiak negarrez...
    —poesia malkozale merkeak
    —nor izutu dezake ba?
  • BAIZIK   (1985)
    —ez dut politikoek negoziatutako
    —grafiko farmakorik,
    —historia eta espazioa bokadilo batean iresteak
    — exzitazio baizik.
    —pizkunde ala agonia unibersidade edo hilerri
    —kamamilarik ez dago baratzetan;
    —beti bixitatzen gaituen lainoaren
    orrialde zensuratuetan
    — hamaika hots huts larri.
    — exorzitzaileak beren akelarretan pozik daude
    — amona sukaldean umekeriak kontari
    — hilobak, artoaren truke,
    oilasko lerdoa dirudi.
    — gure zuloetan oihartzun eta zarata eza
    — zaldien kaskoak asfaltoa jorratzen ari
    — bulego basco zakur sirenalari;
    — umeen malko eta sortzear dauden loreekin
    —pergamino modernoetan
    —beldurra uniformea funzionario klasifikatzaile
    —astoak eliz ataritan txistulari iraultzaile
    —bedeinkazio sagardoa dotriña eta prenahiduzuna
    —edo aurreloquesea.
    —erroibar edo etxelarko hitzen musika ixuri
    —zengau batean emakume batzuren aho xamur
    —bero konspiratzaileetatik eta orduan...
    —denbora ez
    —gizona mutu
    — bulegoetako leihatilak hertsirik.

 

Solozabal, Paulin   —1912—

  • BEREZ   (1969)
    —ta ezin dot ikusi...
    —Siñistedun gizonak,
    —ez dira geiago arduratzen
    —gizonaren bizitza osoa
    —jagoten?
    —Arima bizitza jagokeran,
    —Au ez da Jaungoiko gogoa.
    —Ez geiago,
    —ez al da ikusiko
  • OTSA   (1969)
    —Biotza
    —maitasunaren otsa.
    —biotz ondasuna.
    —Zuk poztu dozuz samiñak.
    —Zuk il dozu garraztasuna.
    —Maitasunez zabaldu ziran lorak
    —biotzaren erdian.
    Orain, egia ta argia
    —gizon askoren
    —uste onean.
    —mendi ta soloak
    —alaiago dira
    —maitasun goizean.
    —bake gozoa darie,
    —loratu diranean
    —gizonaren barrunbean.
    —Biotza,
    —zure ontasuna ixuri
    —gizon bakotxari
    —biotz barrenera
  • NAI   (1969)
    —Ez dot ixildu nai.
    Obena litzake.
    odolez,
    —lortutako garaitza
    —ustelduta dago.
    —Bizia ondatzen.
    —&laquo; Biziaren &raquo; gaitza
    Ots, gazteak, ots.
    —baltzeko
    —illobi
    onkeri baltz
    —lotsagaldukoa
    —buruan jo
    —austeko,
    —datorrenean.
  • DAROE   (1969)
    —Lau gizonek
    —gerizpera daroe
    —gizonen eskubideak
    opatu dautsoz
    —Ebanjelioagaz
    —adimen goiak,
    —zuzentasunez errotu
    —biotz barruak.
    —Barri onaren izenean
    —lau gizonek
    —gerizpera daroe

 

Suarez, Castillo   —1976—

  • SONETO BAT EGIDAZU   (2000)
    —Soneto bat egidazu
    —bi hizkuntza ofizialetan idatzirik
    —ea honela bake prozesuan
    —Etsipenean erortzen dira.
    —Kalteak ordaintzea ezinbestekoa ez dela
    —Horregatik nahiago ditut fakturak,
    —Brookliyngo loft batean
    —bizi naizelako aspaldi.
  • NEURE BURUA   (2000)
    —Ez dut neure burua entregatuko
    —propaganda bitarteko gerra honetan.
    —Poemak idaztera dedikatzen jarraituko dut
    —Batzuetan ezinbestekoa da gezurra esatea
    —edo ezer ez esatea.
    —Agian problema handiegirik ez dut izan
    —horregatik zubi erraldoietatik
    Ohar sekretuak
    ofizialki Azerbaijan diren eskualdeetan.
    —Frogak.
    —Ez dut neure burua entregatuko
    —propaganda bitarteko gerra honetan.
  • ZU ZARA   (2000)
    —gezurra esateko tentaldia,
    —nortasun interesgarria erakusteko saiakera.
    —familia tradizional itogarriak,
    —besteen istorioen asmatzaileak,
    —istorio propioen ikasleak,
    —aldaketarik gabeko istorio salgarriak finean.
  • HAIZE LARANJA   (2000)
    —Udaberriak abandonatu duen
    —zarata monotono batez;
    —leihoak gainezka.
    —Nor sartu ote zaigu gurean?
    —Nork utzi digu berritasun hori guztia
    —garaipena agerian uzten duten horiek,
    —hari ez baitio haize laranjak beldurrik ematen.
    —Gutunak idazteari ekingo diot nik ere
    —badakidalako erantzunik jasoko ez dudala;
    —&laquo;ezezaguna&raquo; boligrafo gorriz idatzirik
    —bueltatuko dizkidate
    —Nondik ote dator
    —haize laranja itogarri hori?
  • POEMAK IDAZTEA   (2004)
    —Poemak idaztea
    —gurasoen etxera bueltatzea bezalakoa da,
    —eta haurra zineneko gelan lo egin.
    —Amak panpina guztiak gordetzen ditu ordenatuta.
    —Poema berririk ez dugu gordetzen gure baitan.
  • DENON HISTORIA   (2004)
    —Edozein egunetan
    —ezkondu eginen da
    —bera baino hogei urte zaharragoko
    —maitasun demografikoa praktikan jarrita.
    —Ezkondu eginen da
    —ezin duelako fotokopiadora usaina gehiago jasan.
    —Eta era desberdin batean izanen da zorigaiztoko
    —gune komertzial guztiek denda berberak izanagatik,
    —mundua gero eta handiagoa delako
    —aspaldiko mamuak
    —berriz ikusi ahal izateko.
    —Mundua gero eta handiagoa da
    —denon historia kontatu ahal izateko.
  • BIKOTEAK MUSUKA   (2004)
    —mahai gaineko paperak jaso gabe;
    —adiorik gabe hustutzen zaizkigu ohatzeak guri.
    —Etxetik kanpo ikusi behar izaten ditugu izengabeak
    —hiru urte geroago,
    —zorte pixka batekin.
    —Norbaitek erakutsi zigun
    —aurre egiteko prestatuak.
    —gure etorkizuna hobea balitz ere
    —Poltsa gorri batean haren unibertsoa.
    —Min ematen dit bikoteak musuka ikusteak.
  • KONTRAESANA   (2004)
    —Zuretzat dira lerro hauek
    —bat-batean erabaki zenuelako ez zuela merezi
    —aholkuak jarraitzea,
    —muxuak gordetzen dituzula ahoan
    —Etorriko dira garai txarragoak eta, horrekin batera,
    —metroa galtzeko gogoa.
    —Pankartarik gabeko herria nahi baduzu,
    —Zurekin noa, nirekin etor zaitezen.
    —Non duzu lantokia, zure bila joan nadin?
    —baina odol gehiegi biltzen duzu gorputzean,
    —min berri bat egunero.
    —Bidaiarik gabeko bidaiak nahi nituzke,
    —baita berririk gabeko irratiak ere.
    —Hildakoak ugaltzen zaizkigu eta, hala ere,
    —maite zaitut kontraesana zaren aldetik.
  • EGIA   (2006)
    —Poema batek mingarria dena
    —Memorian iltzatu ez zaizkigun oroitzapenak
    —dakartzagu gogora, egiazkoak izan ala ez.
    —Edertasuna krudela da, ordea.
    —Horregatik poetak ez gara
    —erabat sintzeroak.
    —Horregatik ez dugu erabat sintzeroak izan nahi.
  • SABAIAK   (2006)
    Orain jabetu naiz zergatik ez zenituen
    —nire etxeko giltzak:
    —uste baino lehenago etorri ez,
    —eta goizean goiz alde egiteko.
    Ohean lo nagoela sabaiari begira zaude,
    —edo barruko nazken itzalei:
    —behin eta berriro gogoratuta
    —ahaztuko zaizkizula iruditzen zaizu.
    —Galdetu nahiko nizuke
    —ea berriz ikusiko dugun elkar.
    —Berdin dio.
    —baina zure bila ateratzen naizen bakoitzean
    —kopeta izerditan.
    —Demagun astean behin izaten dela hori.
  • ARNASA HARTU   (2006)
    —Nahiago dut zalantzekin ez bizitzea
    —zu biriketan igerian edukitzea baino.
    —Zure izena ozenki esan,
    —eta opariak korreoz gehiago ez bidali.
    Orduan, iruditzen zait ihesi zoazela,
    —heldu beharko nizukeela besoetatik
    —larrialdi-simulakro honetan.
    —Bular iletsu baten gainean geratzen naiz lotan, ordea.
    —Nire adina bikoiztu egiten da horrela.
  • ZATITUA   (2006)
    —handik hona garraiatu ahal izateko,
    —bizimodu ahalik eta arruntena egiteko,
    —akordatu ahal izateko haiekin.
    —Une bat iritsiko da, gainera,
    —non pusken arteko lotura galduko baita,
    —eta guri ere ahaztuko zaigu
    osotasuna zirela garai batean;
    —ez duela asko, gainera.
    —Zaila eginen zaigu errolda osatzea;
    —ez gara arduratuko horregatik.
    —Noizbait ilusioen zati horiek guztiak
    —inoiz ere egoera horretara itzuliko.
    Oxigenoaren konposatu batekin bizitzera
    ohituko gara.

 

Taberna, Mikel   —1957—

  • EGIA   (1995)
    —solas zuriak bortz gela
    —gau gorria dela
    —lilurak bortz gezur-meta
    —kolpeka kolpeka
    —egiak zazpi esklabo
    —paret goriak bortz leiho
    —zaldi eroen gurdi hautsia
    —esperoan dago
    —aho ergelak bortz amu
    —izuen gazteluko ihesa
    —antolatu dugu
    —egiak zazpi hilobi
    —jainkoek bortz mingain lodi
  • ILUNABARREAN 3   (1995)
    —dituzten jostunak
    —Badira odol gorriz bete
    —estilografikoarekin tratua burutzen
    —duten salerosleak
    —Badira bihotzak altzairuzko goldez
    —erdibitzen dituzten laborariak,
    —Lurrarentzat on(garri)
    —Badira heriotzaren ederra
    —disparatzen dituzten kronistak
    —miseria ezker-eskuin goitika barreiatzen
    —duten irudi hotzak
    —zure bizkarreko 3. eta 4. saihetsen
    —Badira egia bakarra pozoi botilatik
    —edateko erreguka ari zaizkigun profetak
    —Badira anteojoetan Californiako beach-ak
    —sartzera gonbidatzen gaituzten
    —jainko-jainkosak
  • ILUNABARREAN 4   (1995)
    —Badira, ordea,
    —amodioaren gaitza kutsatu nahiz,
    —hatsezko hariz ehunduriko zapi gorrizta
    —lepoaren bueltan paratzen dizuten zuhaitz ibiltariak,
    —zainak lur eta gorotz hezez ihintzatuak
    —eta adajean kolore guzietako ostoak zintzilik,
    —eta iratze zurrunbiloak altxatzen dituen haizea
    —beti hor xixtuka izaten dutenak
  • GUREA 1   (1995)
    —izotz eta harri mendien artean,
    —gerraontzi ikaragarriek zapalduko ote duten
    —denbora kupidagabearen
    —itsaso zakarrean.
    —Gurea, maiz, geronek zulatu txalanta da,
    —baina hurrengo kolpean huts egiten baitugu,
    —eta gu, mariñelak, boga-boga!
    —eskuekin ura kanpora ateratzen,
    —hondoratu eta historiaren baleak
    —irents ez gaitzan betirako.
    —ardo-sagardoz ase,
    —mastaren muturreraino igan eta
    —&laquo;gure lurra, gure lurra!!!&raquo; oihu egiten dugu.
    — haize-oihalak
    —josi
    — beharko

 

Tapia, Alexander   —1899-1957—

  • ZORUNA   (1925)
    Our sweetest songs are
    —those that tell of saddest thought

    —Zoruna,
    —Zoruna,
    —Ez aiz beiko ogasuna!
    —Aurtzaroako irriak
    Ofiaze
    Ots baten
    —Gure biotza sutan.
    Ordun damagu indarra.
    —Zoruna atsegiñetan.
    —Badator
    —Zartzaroa... oroitza...
    —Garbaia... eriotza...
    —Zoruna,
    —Ez aiz beiko ogasuna!
  • GAILURRARONTZ   (1926)
    —Dago.
    —Araño
    —Nor gan,
    —Ta ain gora
    Ote baltzaz
    —Nor ausartuko
    —Ta noiz mendi orren
    —Gorenaño eldu?
    —Nork gurutzatuko
    —Arkaitz zorrotz oiek
    —Luteke urratuko
    —Gizon ausardiren
    —Gorputz makala.
    —Ibaso izugarriak
    —Amaika ta amaika ito
    —Aietan, bai gaxoa
    —Ausartzen dan gizona!
    —Laister da aienatuko
    —Eken magal otzan.
    —Eta oian izuetan
    —Bidazti zai daude ao
    —An dago, an,
    —An dago, an,
    —Argi diztikor.
    —Nor ausartu
    —Araño igotzen?
    —Nor izango, nor?
    —Nor izango? Ni naiz, ni naiz
    —Gizon kementsu ori!
    —Ator, ator ene zaldi!
    —Naiz basoaz, naiz urez,
    Oin gorantz, oin berantz.
    —Baño oldar-ariña,
    —Alde, alde, pizti oiek,
    Ona, ba, ene eskuetan,
    —Urra-dituzte arantz zorrotzak
    —Gogorki nere aragiak.
    —Nere gorputzan ortzen atzak.
    —Gar gorria lez. Egarri daukat, egarri bizi-bu
    —Aizea bera errekorra zait; patsetan nago.
    Odolaz nasiz jausten da nere izerdia...
    —Urbil ortan ibaia.
    —Artan sartu ta kenduko
    Oin gora, oin gora, arkaitzez jauzika.
    —Arizti, pagodi dauzkagu atzean.
    —A, ona
    —Bañan, non
    —Nora
    —Dago!
  • OLERKARIAREN GAUA   (1931)
    —Maiz ta sarritan gogaltzen,
    —Nere erriaren etorkizuna
    —Begi zorrotzez aztertzen,
    Oñazearen egal larriak
    Onen atsaren goibel lodiak
    —Gogoa didate itotzen.
    —Negar mingotsa zait igan,
    —Ta okondoak, orduz ta orduz,
    —Josi oi ditut lan-maian.
    —Ikuskantz eder-gogoa
    —Etorri oi zait atseden-gentzez
    —Betetzen nere gogoa.
    —Du ortzearen argia.
    —Bere aurpegi zurbil-gorria
    —Zitorearen ezetasuna
    —Espain me-gorrietan du.
    —Bere uledia, urrezko ibaia lez,
    —Darorkio uin leunetan,
    —Guzietara edatuz gero
    —Sorbalda borobiletan.
    —Irriño baten ao gozoa
    —Alai idekitzen zaiola,
    —Altxor aundi bat esan liteke
    —An altxaturik dagola,
    Ortzen pitxiak dagerzelako,
    —Dirdiratsu, bi lerrotan,
    —Goiko mendiko marrubi bezin
    —Gorri diran ezpainetan.
    —Gorputz liraña miesa zuri
    —Esan liteke gotzon bat dala
    —Donokitatik jautsia.
    —Dirudi, ziñez, usoa,
    —Ekaitz erdian ego zabalik,
    —Datorkidana aizek joa.
    Ozti beltz beltzan margo politez
    —Dagerkidan ortzadarra,
    —Biotz minduan berpiz dakidan
    —Itxaropena ta indarra.
    —Beso zabalik ta irri ezpaintan
    —Aurrerontz datorkidala,
    —Goiz aratzaren argitasuna
    —Nere ondoan zutik geldirik,
    —Ao zabalik gero dantzuiot
    —Abotsaren eresia.
    —Eresi samur, goxo-gaxoa,
    —Bere ezpaintako eztia.
    Olerkari gaxoa, ziñez errukarria
    —Esango al didazu zein dan zure miña?
    —Zure gogo samurra orrela bizitzeko
    —Atsekabez betea ote da egiña?
    —Begiak lañotuak, makurturik burua,
    —Muturik eztarria, sutan bekokia;
    —Ta gogaketa beltzez josirik oldozmena...
    —Ziñez errukarria, zu, olerkaria!
    —Leiaz banatorkizu oñazea arintzera,
    —Argitu nai dizkitzut zure begi itun oiek,
    —Zure miñarendako dakar sendakaia.
    —Birrindu ote ditzu zure gogo ituna?
    —Edo, ikusi zenuen norbaitek zeramala
    —Idoro ote dituzu ludiko basoetan,
    —Ezpaintan irriño aizkide maltzurrak,
    —Laister, baña, urratzeko, pizti goseti legez,
    —Zure izate osoa: gogo ta ezurrak?
    —Uxatzeko gerturik nagokizu bertan.
    —Zein, zein da iluntzen zaitun goibel izugarria?
    —Beazun mingots ori, zertan dago, zertan?
    OLERKARIAK
    —Zure itz ederraz bide zatorkit gogo minduan
    Oñazeak berritzera?
    —Ai, utzi, arren, utzi nazazu beazun ontan,
    —Miñok sendakaitzak dira.
    Oñaze ontan, ni naiz neguko zuaitz biluzi
    —Ta izoztuai idurikoa.
    —Aize gogorrak astintzen ditu, ta aien azalez
    —Euria doa ta doa.
    —Alaxen, bada, oñazearen aize gogorrak
    —Jotzen du nere gogoa,
    —Daror beti oparoa.
    Olerkari gaxoa, ziñez errukarria!
    Ordun, ezesten dezu nere maitasuna?
    Ordun, naiago dezu arantz oien artean
    —Zoriona daskeinzut, bañan ez dezu nai,
    —Agur, bada, banoa; entzun, bañan, lenago:
    —Zure zoritxarraren, zu, baiki, zera gai.
    OLERKARIAK
    —Ez iñondik, ez iñondik! Egon, arren, egon eme
    —Galduko bazindut, bada, nork eman lizazbidak
    —Kernena goarentzat biotzandako indarra?
    —Zuri atsegin eiteko berriz urratzera noa
    —Esku anker ta gogorraz nere zauri bizia.
    —Eta berrikusiko det nere odolaren uina
    —lgotzen, lenago bezin gorri, bere, joria.
    —Maitetasun bat biotz gaxo onen erdi-erdian
    —Neukan ongi altxatua,
    Oroitz samurra! Nere maitale kutun-kutuna
    —Esan nezake ludi ontako eder guziak
    Ozkarbiaren urdin txukuna ta itxasoaren
    Ondartza alaiak ta uztailke gari jori-onduak
    —Udaberrian sortzen diraden iratze ezeak
    —Duten orlegitasuna;
    —Zuaizti arro ta mendi izurrak udazkenean
    —Janzten duten soñekoa;
    —Urretxindorran abots samurra; zurrunbilo ta
    —ltxas nastuen orroa;
    —Iturritxoen lelo biguña, lili-usaia;
    —Tximist-leñotu beroa;
    —Bare ta gentza goxoa;
    Ortze ta lurra, aize ta itxaso, euzki ta argia
    Ordun, olerkaria, zure maite-kutuna,
    —Biotz orren jabea, sumatu det nor dan.
    —Aberriarendako maitetasun bizkorrak
    —Surik ipiñi ditzu biotz-ezpainetan.
    OLERKARIAK
    —Bakaldun on-emakorra
    —Urreko iledi edergañean zeukan burestun
    —Aberats ta diztikorra.
    —Sorbaldetatik, zabal-zibuka, zerorkan beira
    —Bakaldunen janzkorria.
    —Eguerdiko euzki bezala dirdiratzen zun
    —Bere bekoki garbia.
    —Bañan, ai-gero! Bai aldaketa mingots-mingotsa!
    —Nork sinetsi zezakean?
    —Bitxi ederrez apaindutako burestun ura...
    —Irabioka lurrean!
    —Ez darama, ez, bere soinean, bakalduna lez,
    —Antziñako janzkorria.
    Orra non dagon! Orra, badakuts! Goiko Jaun ona!
    —Musu minduan, ai ene! Ipiñi dio oñazeak
    —Aize zakarrak guzietara darabilkio
    —Gogorki iledi nasia.
    —Begietako argi itzalia, da lañoetan
    —Il urren dagon euzkia.
    —Zintzil zarpailez jantzia doa; ez dezake ere
    —Bere gorputza estali.
    —Zakur goseti amorratuen talde aundi bat,
    —Artega joan ta itzuli,
    —Sainga ta uluka, gelditu gabe, alboan dau:
    —Maltzur-maltzurrak itxoiten
    —Aragietan ortzak sartzeko, bere burua
    —Noiz itzuliko ote duen.
    —Uxatu zuten aranetatik, ta orron dabil
    Orain goiko aitz latzetan,
    —Iges eta iges, gorago beti, orein bezala
    Ote ta pagodietan.
    —Era itun ortan ipiñi duten esku guziak
    —Ez dira, ez, arrotzenak.
    —Lan donge ortan leiatu dira —nola sinetsi?—
    —Ekentzat gorroto! Gorroto bizia!
    —Amaren altzoan aizto sartzeko
    —Gorroto bizia beti betiko!
    —Bere esne goxoaz aletu ziranei
    —Urratzeko gero bular maite ura,
    —Gorroto samiña berorkie beti!
    —Betikoz gorroto, amaika aindura!
    —Bere ezpainetatik ostu ziotenei
    —Maitasun-muso ta irzen eztia,
    —Aurpegia gero ttuka estaltzeko,
    —Gorroto ta aindura bizi-bizia!
    —Geldi, geldi, olerkari; eutsi, eutsi sumin ori;
    —Bestela galduko dezu, noski, zure burua
    —Era orran ikustea gogorki zauritua.
    —Badakuskit, ala ere, euzkotar multzo batzuek
    —Zabaldu, bada, biotza itxaropenaren argira,
    —Gurenda eguna, agian, laister doa urratzera.
    —Era, gañera, abes egin, olerkari maite orrek.
    —Ez bekizu, ez iñondik, ixildu estarria,
    —Abestu gelditu gabe, eresertia izango zaizu
    —Gogoaren atsedena, biotzaren eztia.
    —Eta poztu zaite. Ara: zelaia zuritzen zuen
    —Elurrezko estalkia, gailurrera itzuli da.
    —Maitagarri irritsu legez, argiz ta margoz jantzia,
    —Arek, begiratze batez, eguzkia piztuko du
    —Ta beronen musuz bela urtuko dira elurrak.
    —Ta jantzi diztikorretan darozke gailurretatik;
    —Baita bere laina, berriz, irentsiko du lurrak.
    —Baño iturri gardenetan berriro ere dagerzke
    —Ta zilarrezko matasa lez, doazke abesten,
    —Ta adituz urretxindorrak eken otsa gau miñean,
    —Beren maire leia asiko dira bertan edesten.
    —Zugatzak jantziko dira berriz orri orlegiaz
    —Ta aien kimu berrietan txori abeslariak
    —Dituzte antolatuko, udaberriarendako
    Opari eder bezela, bein ta berriz kabiak.
    —Itxaron! Ara: belardi ta sagardiak badoaz
    —Atsonez-uin goxo batek ludia usainztatuko du.
    —Bete bezaitza uin orrek alai ta irxaropenez!
    —Itxaron! Egunabarra sortaldeko mendietan
    —Gau beltzeko iluntasuna oraikotz ai da urratzen.
    —Ta oro alaitzen dala, zu itun-itunik zagokez,
    Oiñazeari emana, zure miña txestatzen?
    —Poztu zaite eta abestu! Lur naroan errainetan
    —Diraki, agertu naiez, nonnai, eurrez bizia.
    —Poztu zaitez era abestu! Zure eresia izan bedi
    —Esku leunetan artu zun gero
    —Ta donokiko begi ederrak
    —Josi zizkidan samurki.
    —Ta gero musu bero-bero bar
    —Ezarri zidan kopetan;
    —Era txinkarzko labe goria
    —Lili mardulen orri ezeaz
    —Eindako ezpain garbiak,
    —A! Gero musu goxo-goxoaz
    Ordun barrengo gar bizi ura
    —Eztarrira igo zuzaidan.
    —Aotik iges ein zidan.
    —Agur, Olerti eder-ederra,
    —Nere ortzeko argia!
    —Goi txukunetik jautsia!
    —Gau ilunean aizaro beltzak
    —Berrertsiko nautenean,
    —Atorkit berriz, ta urgaztearren,
    —Agokit aldamenean!

 

Tejeria, Martin  

  • LETRA HANDIRIK GABE   (1980)
    —hitz haundirik gabeko
  • BILUZIZKO SASOIRIK   (1980)
    —biluzizko sasoirik
    —zindotasunik ere ez zen
    —biluzizko mutil izatera
    —denbora ere errondan
    —ibili ondoren
    —eta harria hondarretan
    —geratu zenerako
    —nolabait gizondu
    —eta narotu
    orduan ere
    —biluzizko gaitasunik ezagutu
    —bainan batazbesteko
    —pauso laburrak
    —jokabide egoki
    —eta desegokien ondotik
    —koloka zeudena
  • UNEZ BATEZ   (1980)
    —munduko bazter bakoitza
    —berriro
    —begiratu oro
    —mixeria osoak
    —eta etxeko mixeriak
    —horrek
    —une honetan edo
  • ZERK EZ ZEKIAT BAINAN   (1980)
    —mutil jatorra haiz
    —mutil jatorra haiz

 

Tijero, David   —1974—

  • EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE   (2001)
    —gezurrezko ametsen bila zabiltzala
    —sortu zintuenaren esperimentu bat besterik ez zarela
    —leku bat eta aro bat egokiarazi zizkizula
    —asmatutako errealitate batean sarturik
    —haren baldintzapean existitzeko
    —kaiolako espazioaldean mugaturik dagoen txoriaren moduan
    —bizirik irauteko senak baino ez zaituela gidatzen
  • BASO ILUNETIK NABILELARIK   (2001)
    —Baso ilunetik nabilelarik
    —zeru griseko argi mehea nekez sar daiteke
    —milaka tanta txiki handietan batuz, hostoak abailtzekotan
    —enbataren haizeak oihu egiten dit adarren artean
    —ikusterik ez ditudan basoaren soek arakatzen naute
    —epaiketa baten leporatu bakarra izango bainintzan
    —sententzia baten zain erruduna dagoen gisan
    —lokatzak geldiarazten nau
    —huntzak hormari eraso egin bezala
    —hazten dira neure oinetan
    —besoak zurruntzen zaizkit
    —neu ere zuhaitz bihurtuko naiz
    —basoan sartzerakoan banekien
    —ekaitzetako garaian ez zela erraza
    —handik ateratzea barruratu ondoren.
  • DENDAKO LEIHOTIK   (2001)
    —Dendako leihotik
    —bizitzaren liparrak pasatuz doaz
    —ikastolara berandu heltzen den gaztea
    —lan egitera doan heldua
    —bere amodioa erakusten duen bikotea
    —eta neska bila dabiltzan morroiak
    —tabernara doan langabetu etsitua
    —goxokiak jaten dituen umetxoa
    —diru eske datorren txiroa eta
    —akordeoi urrun baten notekin aldentzen dena
    —langileen hamaiketakoa
    —eta kaleko erreginei egindako txistuak
    —ezkonduen betiko ostera
    —eta goizeko izpiak
    —eta arratseko ilunak
    —eta gau laiotza
    —etengabe pasatuz doaz
    —dendako lehiotik.
  • EGUNA GOGORATUZ NABIL   (2001)
    —Eguna gogoratuz nabil
    —ilunabarrero egiten dudan legez hondartza ezkutatuan
    ortzeko izarrak lotuz marra irudikarirekin
    —bi dizdiratsu horiek zure begiak
    —ahoa eratzen duten haien ondoan
    —zure eskuak itsasoak laztanduriko hodeiertzakoak dira
    —neure babera aurkitzen dut gauero
    —eguna gogoratuz nabil zeruari so
    —baina zure bisaia baino ez zait azaltzen
    —beste gauza batzuk oroitzen saiatu arren.
  • GUDA   (2006)
    —Bukaerarik izango ez omen zukeela
    —borroka latz baten ondoan
    —zerraldo erori zen sasi soldadua
    —eta loaldi bitartean
    —inurri ejertzitoa paperetik jaitsi ziren
    —banan bana mahairaino iritsi ziren
    —buruaz jabetu eta besoetatik lumarantz abiaturik
    —papera okupatu zuten,
    —jakin zuen soldaduak.
  • URTE ILUNETAKO OROITZAPENA   (2006)
    —Inoiz ez ditut edertuko
    —urte ilunetako oroitzapenak
    —maiz esleituko dudan arren
    —haietatik ateratzeko laguntzarik ez nuen jaso
    —haietan arrotza nintzela une oro bazioten ere
    —ihes egiteko balizko giltza
    —harik eta irteerako atea kolpeka hautsi izan nuen arte
    —beste gela ilun eta txikiago batera sartzeko izan arren
    —hau bezalako tranpetatik askatzeko
    —iaio bihurtu ninduten urte ilunek
    —haiei eskertzea beste tranpa bat izango litzateke
    —hori ere bai ikasia naiz.
  • ZER OTE DA?   (2006)
    —Iraultza guztiak burutuko dituen andre zaharra
    — ala hormak zikintzeko desenkusa dotorea?
    —Hitzen eremuko hegietarainoko bidaia itzulezina
    — ala erdipurdikoen baliabide zitala?
    —Barneko mamuak askatzeko giltza
    — ala haiekin batera ixteko kartzela?
    —Zer ote da poesia?
  • BIDAIA DESKRIBATUKO DIZUT   (2006)
    —Zatoz nirekin
    —bidaia deskribatuko dizut
    —hurrengoan

 

Tolosa, Andoni   —1963—

  • HARUNTZAGO   (1990)
    —Haruntzago sirenak daude
    —haruntzago ibai ustelak daude
    —zuloetan irristatzen diren dragoiak
    —dragoietan bilusten diren gogoak
    —eta gogoetan odolusten den eguna
    —haruntzago erraldoiak bizi dira
    —etxe errealdoiak
    —gose erraldoia
    —doinu erraldoien traizioetan
    —lokartuak
    —haruntzago begiak daude
    —haruntzago pausoak daude
    —korrikarako ahaleginak
  • TINTINEN AITORMENA   (1990)
    —deserturik gabeko leiho honen tristuran
    —urteak bait dira bakarrik nagoela
    —mozkorrak ezin iraun betirako
    —hire iztarren artean ez nintzatekeela arrotz
    —berdin zion
    —hilezkortasuna
    —heriotza agertzen badun
    —itxaroteko esango zionat
    —hire besoetan nagoela
  • OKER   (1990)
    —irabazleen altzairuzko zakilak
    —argizarizko lurretik
    —puto vasco
    —besoak altxata eraman gintuztela
    —inperioren marmolezko ibilbideetan urkatu
    —puto vasco
    —isildu gaitezen betirako
    —zein oker dabiltzan!
  • ANTZARA BI   (1990)
    —Horbelean igeri oinen zarata pagoen hegalazpian
    —bi antzara galdu hegoaldetik urruti
    —hitz egin al genuen amodioaz?
    —arraun okreak hodei geldoetatik eskegi
    —ezkutatu al hintunan oinak?
    —lurraren josturetan irristatuz uraren eskeletoa
    —bidea makurtuz pausoen izerdian
    —hire arrastoaren bila?
    —hostoek eta hautsek bilakatu izuti
    —ez diren zelaietan hire arrastoaren bila
    —horbelean igeri eskuak atzera jo
    —eta ezin hatzeman hostoak baino
    —lehen ez nekinan orain bai berriz
    —aurkitu al dun hegoaldea?

 

Trintxerpe, Gorka   —1947—

  • GOGOAN DUDANA   (1972)
    —Erreka barreneko
    —harri bustiaren sabel lehorra
    —dut gogoan.
    —Nagusiari nahitanahiez egindako
    —dut gogoan.
    —Txantxangorri kabiko
    —dut gogoan.
    —Asfaltopeko
    —lurraren indar alferrikakoa
    —dut gogoan
    —amorruz
    —nere herriko
    —Mixeriz inguraturiko
    —aberats ospetsua
    —dut gogoan.
    —Epulon, Rostchild
    —eta esan ez dezakedan beste asko
    —dut gogoan.
    —ari den mojearen gorrotoa
    —dut gogoan
    —egoera kaxkarrean.
    —nahasten diren tokian,
    —elkartzen diren tokian,
    —bat egiten diren tokian,
    —zeu zagoz neretzat.
    —elkar ukitzen duten tokian
    —zorionaren irudia den
    —ez oraingo eta ez hemengo
    —nahasten diren tokiko,
    —ametsezko
    —eta geroko
    —(eraikiko dugun)
  • HERRI OINPERATU   (1972)
    —Herri oinperatu batekoa naiz
    —herri hankapetu batekoa;
    —zigorkadak hartzeko
    —eta oinak limiskatzeko...
    —gure begiak lurreruntz dagoz
    —gako egin da.
    —Hamabost urteko ametsak
    —gizoneratzean hausten zaizkigu;
    —norbaitek askatzen badu
    —ez garela gizonak goratuko...
    Oroi adiskide:
    —gure bizkar-hezurra okerra
    —(ez dago zerurik hauentzat)
    —Hamabost urtetan
    —gakotutako bizkar-hezurra
    —berrogeiean edo hirurogeiean
    —edo aberastean edo egintza lortzean
    —izaten da gorila
    —aurreko bizkar-hezur-okerdunei
    oinak limiskaerazi
    —eta zigorrez ebakitzekoa.
    —Neska jatorra motil arlotearen eskutan
    —lore mardul ezkutuan sortua
    —gogoeraz
    —bizkar-hezur-oker-makurra.
  • OBRERO XAHARRA   (1975)
    —Eguneroko goizeko zortzitan
    —betiko autobusean herstuturik
    —plastikozko poltsean hamarretakoa eta laneko arropak-
    —bizkarrean zatoa!
    —kopeta ximur
    —begiak gogor
    obrero xaharra lanera doa!
    —Itxaropenaren egoak
    —Eguneroko lanaren minbiziak
    —ahortu zizkion.
    —Sinismena apaiz batek ostu zion
    —jendez herstuturik autobusean
    ——bizikletarako ez da gauza—
    —bakar-bakarrik oroitzen da
    —inguruko inor ez zaiola axolik
    —eguerdi aldean bizkar ezurreko mina jarriko zaiola
    —eta lanerako gauza ez denean...
    —...hobe lehenbaitlehen bukatu!
    —Mundua gero eta hobeagoa izanen dela
    —semea Barzelonara joan zela
    —&laquo;Urrengo geldialdian jatsi beharra nauk
    —eta atzera joan beharko nauk&raquo;.
    —&laquo;Arren mensedez,
    —arren mesedez&raquo;.
  • EZ ZAIOZULA   (1975)
    —Urgun doa
    —ez zaiozula farrik egin
    —Euskal Herriko seme
    —ez diozu farrez
    —hutsunerik beteko!
    —Adarra jo
    —baina inoiz ez lanik agertu
    —ari den oilarra bezela
    —inguruko gauzak hobetzen
    —inoiz ikusiko bazina
    —ekin beharko zenioke
    —zeurekiko farragarrikeriak

 

Txabarri, Imanol  

  • APIRILEAN HERTSIA   (1985)
    orenak gelazain ditut.
    —nazio orotako serne alaben sufrimenduak berdinak dira.
    —Gartzelarik handiena den lur urdin honetan
    oraino hestutu ez duten bihotzik ba dea?
    —Maiatzarekiko mugan galdea darit,
    —zenbat hesi jauzi behar ote da denak hustu arte?
    —ideiek buruan eta taupadek bihotzean erauntsiz,
    orenak gelazain ditut .
  • DEUS GABE   (1985)
    —azkeneko esperantza malkoen artean itoa nuelarik,
    —ene gogoaren funtsetatik iganiko borondate ankerrak
    —eten zidan lokarria,
    —ene burmuinean murgilduriko min batek
    —Ametsak lurraren kontra apurtuz
    —hondoan ene bihotza, beleen janari
  • HERIOZ BETERIKO AMANDRE   (1985)
    —Herioz beteriko amandre zuriori
    —basoak harriz zipriztin litezen,
    —leize haitzuloak maitasun bihur genitzan,
    —haroez ateko gogo izarren irristatze mugagaitza
    —izutzeke ortz denboran zehar bizirantz isur gintezen.
  • BURDINAZKO SUGE LUZE HOTZA   (1985)
    —Burdinazko suge luze hotza
    oi ibiltari amorratua
    —naraxnazu orain hurruna.
    oi ene bihotzeko mingarri,
    —Altzairuz nahasi lainoa,
    —sorgin eguiieroko iluna,
    —nakarzu otoi zuregana,
    —etengabe bideko kutuna.

 

Ugarte Irizar, Itziar   —1995—

  • HEGOAK   (2021)
    —zure ondora natorren gehienetan nola.
    —alboz alboko butaka banatan.
    —aurreko igandean utzitako lekuan dirudizu:
    —jertse polar gorria goraino igota, eskuak
    —manta gainean eta manta toles berberekin.
    ——sukaldeko argi urdinxkak diosku—
    —baina egongo bagina bezala da.
    Orduan esan duzu:
    —Hegorik ez dugulako, bestela…
    ——arratoiak korrika bi solairuen artean—.
    —Esatear egon naiz
    —zurea ez dela bizirik egoteko modua.
    —Baina isilik eutsi diot. Keinu txiki bat
    —ikusiko duzu, ume, ikusiko duzu…
  • EGUN TXIKIEN AROA   (2021)
    —&ldquo;Orain den-dena
    —beste norabait doa&rdquo;.
    Jose Luis Otamendi
    —Itoizko solidarioen ekintza
    —nola moztu zituzten
    —porlana garraiatzen zuten
    —nola lortu zuten
    —noraino sar daitekeen
    —bizi gabeko garai baten
    —forma berri bat har dezaketen
    —aro bakoitzean
    —zer den ukiezina definizioan.
    —Idatzi dut eta gero ezabatu:
    —hizki handien ondotik heldu gara gu.
    —eta haiei esker ikasten dut ostera
  • ATARIA   (2021)
    —eta zu baino ez
    —kale osoan
    —atzetik noa
    —pausoa bizitu duzu
    —azkarrago zoaz
    —azkarrago orain
    —azkarrago
    —eta soilik orduan
  • ZULOA LEIHO   (2021)
    —Ez zen inoiz hemen egon
    —belauniko eta armatuta.
    —  Azken argazkia da hori
    —  Aitzgaineko puntan.
    —noiz helduko ote zen horra,
    —hil aurretik ere hor ote zen.
    —  Soroan geunden ama, bera eta hirurok
    —  ulma dagoen lekuan? Hor.
    Leihotik ikusten dut non den—.
    —  Hor non gelditu zen kotxe bat
    —  eta jaitsi ziren bi gizon, zuzen geuregana.
    —  — Hi, gurekin etorri behar duk.
    —  — Ez egin negarrik, ama, segidan etorriko naiz.
    ohean harrapatu zutela gaixo.
    —  sukarrak jo eta etxera bidali zuten.
    —  Oso lagun jatorrak zituen anaiak,
    —  Bizkaia aldera zihoazen:
    —  Olalde! Ez zatoz?
    —  Oraindik entzun egiten dut aita
    —  — Zelan joango duk sukarra zeukak eta?
    —  Ikusten ari naiz gero, hil zutenean
    —  belauniko oheari helduta:
    —  aitak ez diola uzten joaten!
    —Hanka bat moztu zioten eta
    —  Sorbaldan eramaten ziren hilkutxak.
    —  Ama eta biok soroan egoten ginen lanean eta
    —  hilerriko kanpaiak jotzen hasten zirenean
    —  Ez zuen inorengatik gaizki hitz egiten
    —  baina ez zuen inor gehiago ikusi nahi.
    —Udaletxeko ziegan egon zela aurretik,
    —hori ere banekien.
    —  Egunean hiru bider joaten nintzen
    —  gosariarekin, bazkariarekin eta afariarekin:
    —  bost zeuden.
    Izen-abizenez oroitu ditu, baita nor
    —joaten zitzaion bakoitzari janarekin ere—.
    —  Egun batean, jo zuten tinbrea, edo aldaba,
    —  eta hor mutil bat, reketea:
    —  — Entzun, notizia batekin nator: Zeferinori
    —  ez eraman afaririk gaur, Donostiara eraman dute.
    —  Zorabiatuta erori zen gure ama,
    Ondarretako kartzela, hori ere agertzen zen
    —aurrez genuen kontakizun pobrean.
    —  Joan da aita hara, zure birraitona, Tomas,
    —  eta han non bi falangista atean:
    —  — żQué desean los señores?
    —  — Quisiéramos visitar a tal y cual.
    —  — Si no se mueven pronto…
    —  Etorri zen eta gure amak:
    —Azaroaren 5ean hil zuten, Oiartzunen.
    —  Ez diogu baserritar hari inoiz ordainduko:
    —  enterradorea zen, etxeko pinuditik gertu
    —  tiroketa bat entzun zuen
    —  goizaldean, tiroak entzun zituen lekura joan
    —  eta han zeuden bostak
    —  bostak fusilatuta.
    —  Hartu, kanposantura eraman
    —  eta paretaren izkinatxo batean,
    —Egunetara, mugaren bestaldetik nator.
    —Hartu dut irteera, banoa behera eta
    —gerturatu ahala geldotu da dena.
    —Lauretako argia, hiru neska
    —pauso nagiz igerilekura. Sartu
    —ekialdeko horman irekita leiho bat
    —metalezko barra bat zeharka
    ——tiro baten bide zuzena—.
    —Hor egon naiz. Umetan
    —Ceferino Ugarte Aiastui
    —Arrasateko geltoki atzeko oroitarrietan,
    —gurea hura zela baina nor zen jakin gabe.
    —Hor, ehiztarien tiro hotsek
    —isiltasuna nola zulatu duten entzuten.

 

Uhalde, Charles   —1930—

  • AUTILEKO GARAN   (1953)
    —Hogoi eta lau oren permisionerekin
    —kasernatik etxerat etorri naiz behin
    —denbora guti
    —trena huts inen duta Autileko garan.
    —Nahi dut arribatu aski goiz kasernan
    —Mauleko trein goxoazuk nauzu ereman
    —sartzeko bihar han
    —idurika nezazu Autileko garan.
    ordukotz aspaldian pasatua baitzen
    oren berrian
    —Bakarrik naiz gelditu Autileko garan.
    —Jaun garako xefari egin dut galdea
    Ondoko treina, monsie, laster heldu dea?
    —etorriko da
    —betiko tenorean
    —gaizik sartzen da bihar Autileko garan.
    —Hauxe da komendia! Nik etxea urrun
    —hotel ez ostaturik ez ageri nihun
    —martxoa eta
    —berorik ez eta
    —ilargi denboran
    —gaur eginen dugu lo Autileko garan.
    —Soldadoak nun nahi lo egiten daki
    —bainan Autile huntan kanbio da naski
    —horma haizea
    —ni hotzez ikaran
    oro kontra nituen Autileko garan.
    —Bai eta beldur nintzan biharamuneko
    —ez ote nindutenez preso ezarriko
    —soldado itxuran
    —zer gizona nintzana Autileko garan!
    —Iguzki ahula zen jin delarik goiza
    —kafe on bat gogoan edan dut ur hotza
    —hor dugu treina
    —goazen aitzina
    —ez egon begiran
    —alta ez ginden gaizki Autileko garan.
    —Kasernan ukan dut bai ongi etorria!
    —Hor abantxu desertor nintzan ekarria
    —nola esplika
    —treinak utzi nuela Autileko garan.
    —Treina galdu baduzu presondeia ez gal,
    —holako koleran
    —enekin lo in balu Autileko garan.
    —biharamun hobeak ahantz ditzan denak
    —gosez asian
    —presondei ganbaran
    —hola usatua naiz Autileko garan.
    —Amikuztar maiteak jeiki zaite goizik
    orena xuxen
    —treina atxemaitekotz Autileko garan.
  • EIZENHOWER ETA NI   (1953)
    —Eizenhower eta ni, zer gizon paria!
    —ni ere ez nornahi, gauza ageria:
    —podore guti bainan badut omoria.
    —denen gobernatzeko biziki akortak,
    —harek manatzen ditu Washington-New Yorkak,
    —eta nik Nevadako mendi 'ta errekak.
    —Jeneral Eizenhower gizon famatia
    —gaua frangoz, nun ez den ilargi betia
    —begi bat zabalik dut aski lo e'itia.
    —Erresuma handi hau xuxen moldatzeko
    —harek behar buru bat eta nik bi zango
    otoan dabil hura, ni arri-mandoko
    —moda xahar hau ez dut beti segituko
    —modernizatuko naiz haren adineko.
    —Zer familia duen ez dakot galdegin
    —ez gira interesatzen suiet horiekin.
    —Alabatxo bat balu apepres ner' adin
    —enetzat andrexka bat egin liro berdin.
    —Politikari buruz ez dut azkar bixta
    —denen konprenitzea enetzat anitx da
    —iduri du naizela erdi komunixta:
    —aitzinerat ukana, on bada, profita.
    —Eizenhower berdin da, etzaitela trixta.
    —eta ni bertzen mutil ahal den moldean.
    —Zer ontasunak ditugun guk iguzkipean!
    —Nik ez badut gehiago gaineko aldean
    —jendek nindezakete ordaintzat presenta.
    —Nola dutan kargua ja aski baitzauta
    —Nahaskeria frango dabila mundiak
    —Guk baditugu tropak, zer tropa haundiak!
    —Presidentak soldadoz eta nik ardiak!
    —Trankil egiten du lo hemengo jendiak.
    —Hor ditugu zaintzale armada osoak
    —menean dituztenak leihor-itsasoak
    —menean bai mendiak en' ardi multxoak
    —zer lanjerrak dituzten hek ere gaixoak!
    —Bakarrak jaten daizkit gauaz jaun otsoak.
    —Sekretu bat enekin ez delakotz dudan
    —atomik entseguak baitugu Nevadan
    —heien osagarrira dugun beraz edan.
    —Eizenhowerek beti bakea gogoan
    —bainan zaintzen aski lan du orainokoan.
    —Hortako ezarria da bere gradoan
    —denen erresponsable gerla has ondoan
    —trankilago bizi naiz ni neure xokoan.
    —Hartze du errespetu eta ohoria
    —baina maiteago nik halere neuria
  • MINERO   (1956)
    —Biba arrosa lilia
    —arnoa edan eta joka dut ardur'-ardura legia
    —arros kolore nere sudurra, ikatz kolore begia.
    —Diote lehen gizona
    —jaun mineroa, zu bide zira bizirik tripan daukana.
    —Mineroa, baduzu lan
    —zertako zoaz lurpe beltzerat, zer abantailik duzu han?
    —Lehenbiziko urtetan
    —ama zure besoetan
    —gizonxka baten geia ninduzun, zer bilakatu da nitan?
    —Zu galduz geroz edaria dut konsolatzaile frangotan.
    —Buru kolpe batez hola
    —hatxeman dut mina zola
    —hartu dut pala eskuan eta hartu lagunen eskola
    —iduritzen zait, ondikotz!, hemen kondenatua nagola.
    —Lanjer handian goatzi
    —errekontruak ainitzi
    —harri batek jo, bolborak erre edo bizirik ehortzi
    —arno maitea, eman kuraie!, zuretako bainiz bizi.
    —Jon Doni Petri maitia
    —ene arima ez oino bila, badu gero 're astia
    —Mineroak denak anai
    —egunaz on, gauaz salbai
    —sosa duteno zentzua falta, dena laguna 'ta andregai
    —bainan dirua akabatzean ahal duazke zilorat bai.
    —Karta joko eta drago
    —libertimendua frango
    —arropa zikin, mutur zikina, sosa bota nahiago
    —mina ziloan barnarik noa eta zorretan barnago.
    —egarria naiz eta zainetan odol beltz hortarik eskas
    —bihar ere ttut kargatu behar hemezortzi tona ikatz.
    —maite zaitut arno una
    —etsai, lagun edo drebru:
    —en' aitzinean gelditzen denak badik beti errekontru
    —muturreko bat bilatzen baduk prest ditiat bizpahiru!

 

Unanua, Migel Anjel  

  • AMODIO MIN   (1987)
    —Egurrezko larrosa bat josi nuen
    —nola gezurretazko zaldia zoruan?
    —Larrosa hartatik gorria
    —tanto tipietan. Odola zirudien.
    —Ene bihotzean
    —nola margoa lorean?
  • ZURE IZENA   (1987)
    —izarrez izar, oihartzun
    ontzia den
    —kazkazur honetan,
    —garrasi eta oihartzun!
    —Azken saio hau
    —taupada bihotzean,
    —laztan, astiro,
    —heriotzaren ertzean
    —berriro
    —xendera odoletan
    —hilezkorrak ospatzen
  • OGEN LILIAK X   (1989)
    Oi ameslari, jaso nahi lukete
    —Zorionean lander betidanik
    —Lurrean dabiltzan hoiek arlote
    —Kemen pota zure ezpainetatik.
    —Bai bait zaran horrenbesteko eder
    —Primu bihotzari diezaiola,
    —Su urrez astindu gogo kaiola.
    —Jo dezaten adorez mundu muga
    —Eta zorabio hutsaz erori
    —Daitezen gero berriro beldurga
    —Bizi txangoan jartzen dituzula
    —Heriozko zadorren mezulari.
  • OGEN LILIAK XVII   (1989)
    —Hobekien begiztatzen, oixtion
    —Ehizera joana bait zen.
    —Itzalak Itzal lez bigun jarraitzen zion...
    —Baizik eta gutarraren meneko
    —Bizitzak zolaratzen; higaduran
    —Iraungo duen mezurik ez dago
    —Gizona ez bada saiatzen. Alta
    —Mintzotiar doharke gauza guzti
    Orri zurian hizkiak bezala
    —Ihes egin zioten eskutik?

 

Unzueta, Sorne   —1900—

  • ITXARTU, EUSKO ALABEA!   (1931)
    Ortzia garbi ta oztin
    —dakusku, sorkaldean
    —argi gorri biguntxua
    —Itxartu, eusko alabea;
    —da arrotzaren jopua.
    Oinartean, ilunpetan,
    —danok lo egon gara ta,
    —bere negar, zotin, oihu
    —mingotsak, entzun baga.
    —Sabin, geure neba onak,
    —lehenengoa, entzun eban
    —Sabin jarraitzen, edonon,
    —hasi dira eusko herrian,
    —astinduten euskoak.
    —Ugartuta dagoz eta
    —behin apurtuko dira.
    —Eta zu ondino lo zagoz,
    —Ez zaitu, ba, ondino itxartu
    —Itxartu eusko alabea,
    —Umea, geixorik badau
    osatzeko izaten da
    osagarririk onena,
    —baita emakumeen bihotzak,
    —gaizkatzeko aberria.
    —Geure goiko Jaun onari
    —egin otoi, euskeraz,
    —eskatu, Euskadirentzako
    —betiko askatasuna,
    —geure Aita bigun onak
    —entzungo deutsue-ta.
    —Zeure odolaz hazitako
    —seme txiki politak,
    —sehaskan, lo samurkiro,
    —abestu olerki aberkoiak
    —eusko abesti gozoak.
    —Semearen bihotzean
    —erein Euskadirentzako
    —batera Jaungoikoaren
    —Umea egingo da gizona,
    —ta izango da, bai, gogorra
    —heriotza ikusi arren,
    —Zuk josiriko ikurriña
    —zuri-gorri-orlegia,
    —Josu ta Deun Anderren
    —egun baten, mendi goian,
    —egongo da zibuka.
    —Zuk hazitako semeak,
    —zuk egindako ikurriñak
    —lortu-iragarriko dabe
    —Itxartu, eusko alabea;
  • NIRE HERRIA   (1932)
    —Bagagoz herrian.
    —Hortxe begi aurrean
    —baserria zaintzen daun mendi-zorrotza.
    —Lotu da bultzia.
    —nasaituten jat bai, benetan bihotza.
    —Arrotzez beterik egon da bultzia.
    —Hitz lotsabakoak, abesti zantarrak,
    —nahi ta nahi ez, entzun behar izan dodaz
    —Jainkoaren aurka biraoaz nahastauta.
    —Bere mosu leunaz gabeko haizeak
    —hotzituten deust bekoki beroa.
    —Hemen, atsedena, gentzea ta loa.
    —&laquo;Tut&raquo; luzea eginda buztan balzdun harro
    —badoa barriro. Begi biribilak
    —zabalak daroaz. Bultzia joanda,
    —baserrira, ostera, etorri da ixila.
    —Zer dauko gau honetan, neure herriak?
    —Ikusten dot inoiz baino argiagoa.
    —Goi-aldean iletargia beteta
    —estaltzen dau, miesa miakaz, lainoak.
    —Lehengo euriak, busti dauz zidor-bideak
    —goiko argiak orain dagoz dizditsuak.
    —Laino artean, gora eginda abat igerrak,
    —neure eritxiz zugatz zaharrak hegaz doaz.
    —Deritzat garbiagoa,
    —deritzat zuriagoa
    —gau honetan, hilda lez dagon herria.
    —Bere gogoak, gorantza
    —igoteko dauko antza
  • GOGO ITUNA   (1932)
    Oste artean
    —nagonean,
    —nagonean,
    —bihotzean jarten jataz.
    —gomutako
    —Neu-gogoan,
    Oi! sakondu,
    —bihotz barruko zauria.
    —nok sinestu?
    —Gomuta itunen tamala
    —gozo, maite,
    —Boaz horreek
    —bizkor arin
    —ludi honetako alai bila.
    —Eurentzako
    —beheko guzur-atsegina.
    —gurago dot egotea,
    —neure gomuta saminak.
  • ARTXANDA   (1952)
    ——Ama, ez dot gaur ikusten
    —goiz guztitan bezela
    —Zer jazo ete da?
    —atzo izan dira hambeste
    ——Bost bidarrez amatxu
    —mendi hori ikusteko.
    —ekarran beti poza.
    ——Ezin betiko eutsin...
    —Atzerritarrak doguz
    orain jaubeak.
    —egon etxean.
    —ez da hori egia!
    —Bizirik euskotarrak
    —horren menpean?
    —Entzuten dot, bai, entzun
    —geroago ta urrago
    —goraltzen aberria.
    —gaixoak!, daroela
    —Laster horma ondoan
    —jausiko dira...
    —anai zintzoak!
    —Eurekaz noa.
  • ETSAIAK?   (1985)
    —Gaueko hamabiak.
    —Zaratak egin barik mobidu da trena.
    —Bagoia doa hutsik, argiak motelak;
    —ez ahaztu, une baten, gagozala gerran.
    —Deustch-menperatutik aske-aldeaa noa.
    —Azken aginduak, diru pilo itzelaz
    —daukodaz kolkoan, eta horrexegaitik
    —Muga igarotea! Hauxe da txarrena;
    —hantxe alemandarrak kontrolatzen dabez
    —dagozanak trenan.
    —Hemen geltokia. Bultzia lotu da.
    —Lehenengo atetxutik sartu da deustchtarra.
    —Niganantza dator. Entzun: taupa, taupa...
    —Begiak eratsi, erdi lo bezela,
    —baina barrenean bihotza taupaka...
    —Horra, orlegi-prakak oski baltz ganean.
    —Ez daitela lotu neure aldean, Jauna!
    —Aurrera doa ta, atetxutik jatsi.
    —Zelako arnasea, luzea, sakona,
    —arrisku igarota.
    —Baina praka orlegi, oski baltz ganean
    —neuganantza etorten,
    —begi itxita bere, beti ikusten dodaz.
    —Biharamonean,
    —eskerrak emoten banoa elizara.
    —Kepa deuna eleiza, Lurdesen hur dago.
    —Hemen Frantzian aldez hildakoen zelaia.
    Ontxe hasten da meza;
    —Jaupari ulegorri hortxe dago aldaran.
    —Eraspen handiaz, astiro ta sutsu
    otoi-eskariak; ta bere inguruan,
    —astiro ta sutsu, erantzuten danak.
    —Confiteor esaten, begiak apaldu,
    —ta hantxe ikusten dodaz,
    oski bat ganean
    —aleman gudari praka-orlegiak.
    —Ez, ba. Orain, barriz, bihotza taupaka
    oroitzen naz hitzak:
    —&laquo;Neure Aitaren nahia, egiten dabenak
    —dira neure anaiak!&raquo;

 

Uribe, Kirmen   —1970—

  • BISITA   (2001)
    —Heroina larrua jotzea bezain gozoa zela
    —Medikuek esaten dute okerrera ez duela egin,
    —eguna joan eguna etorri, eta lasai hartzeko.
    —Hilabetea da berriro esnatu ez dela
    —azken ebakuntzaz geroztik.
    —Hala ere egunero egiten diogu bisita
    —Arreta Intentsiboko Unitateko seigarren kutxara.
    —Aurreko oheko gaixoa negar batean aurkitu dugu gaur,
    —inor ez zaiola bisitara agertu diotso erizainari.
    —Ez dut lehen bezala bizitza osoa aurretik ikusten,
    —ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
    —Amak eta biok soilik hitz egiten diogu.
    —Anaiak lehen ez zion gauza handirik esaten,
    orain ez da agertu ere egiten.
    —Ez dut gauez lorik egiten, esaten zigun arrebak,
    —beldur diot loak hartzeari, beldur amesgaiztoei.
    Orratzek min egiten didate eta hotz naiz,
    —hotza zabaltzen dit sueroak zainetan zehar.
    —Gorputz ustel honi ihes egingo banio.
    —ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
  • IBAIA   (2001)
    —baldosak eta bankuak dauden tokian.
    —Dozena bat ibai baino gehiago daude hiriaren azpian,
    —zaharrenei kasu eginez gero.
    Orain langile auzo bateko plaza besterik ez da.
    —Eta hiru makal dira ibaiak hor
    —Denok dugu barruan uhola dakarren ibai estali bat.
    —Nekez egiten du oinez jendeak.
    —leihotik arropak botatzen ari da:
    —alkandora beltza bota du eta gona koadroduna
    —eta zetazko zapi horia eta galtzerdiak
    —eta herritik iritsi zen neguko egun hartan
    —soinean zeramatzan txarolezko zapata zuribeltzak.
    —Hegabera izoztuak ematen zuten bere oinek elurretan.
    —Haurrak arropen atzetik joan dira arineketan.
    —Ezkontzako soinekoa atera du azkenik,
    —txori pisuegi bat balitz bezala.
    —Zarata handi bat entzun da. Izutu egin dira oinezkoak.
    —Haizeak errotik atera du makaletako bat.
    —Zuhaitzaren erroek emakume nagusi baten eskua dirudite,
    —beste esku batek noiz laztanduko zain.
  • EZIN ESAN   (2001)
    —Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
    —Ahaztu egin da antzinako legea.
    —Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.
    —Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.
    —Ezin da esan norbait falta dugunean,
    oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.
    —errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik,
    —Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
    —Ahaztu egin da antzinako legea.
    —Alabaina &laquo;ene maitea&raquo; zure ahotik entzutean
    —aitor dut zirrara eragiten didala,
  • MAIATZA   (2001)
    —Zabaldu du bere betazal urdina portuan.
    —Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.
    —Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
    —Atsegin izatearen balioaz,
    —Zalantzekin moldatu beharraz,
    —Barruan ditugun zuloak nola bete.
    —Erdu, sentitu goiza aurpegian,
    —Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,
    —Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
    —Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,
    —Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,
    —Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,
    —Elkarrekin isilik egotea baita
    —adiskidetasunaren frogarik behinena.
    —Nire gorputz hau albo batera utzi
    —Eta maskor batean zurekin sartu,
    —Gure txikitasunarekin, mangolinoak bezala.
    —Erdu, zure zain nago,
    —Duela urtebete etendako istorioa jarraituko dugu,
    —Ibai ondoko urki zuriek uztai bat gehiago ez balute bezala.

 

Urkia, Maite  

  • BEGI NINIEN AITZINETIK   (1996)
    —etsipenaren gortinetan
    otsailean horma
    —ibaiaren bazter gorrietan,
  • EGUN URDINAK   (1996)
    —surf ohol batean
    —zeharkatuko zituela
    —bizitz…o lautadak,
    —zorabioaren haize leunak eraginda.
    —Loa bere hegoak
    —armairu apailatuen ondoan,
    —leihoaren dardarak
    —astintzen zuen ohean,
    —PaPerezko urrearen bila
    —Joaten ziren barkuen deia
    —igarotzen baitzen gauero,
    —gainezka zegoen esne katilutik.
    Orduek
    —ez zuten geldirik egon nahi izaten
    —harrobi zaharreko
    —eta sahatsak loratzen ziren urtero
    —neguko suaren gainean,
    —samin antza bebatu zion
    —larunbat arratsetako
    —poema euritsuak
    —Merkatuan bi kilo adore
    —eta botila berde bat erosirik
    —erreka bazterrari eman zizkion
    ostarteak zabal zitzaten
    —burrengo geltokira eramango zuten
    —autobusaren sapaian.
  • URKIAREN DARDARA   (1996)
    —geltokira hurbiltzean.
    —eta iraganeko sentimeu gesalduak
    —udako gariaren usain horia bezala.
    —alfonbra hegalaria eskatu zion
    —urrineko ipuinari,
    —huarte berriko sakan lausotuetan
    —amiltzeko beldurrez.
    —Geltokian zegoen
    —maindire berriek xukatuLo zuten
    —TchaikovskIren zisneen kantua
    —adituko gau ilunaren hasieran,
    —urkiaren dardara somatu zuen
    —lotu zitzaion
    —tinkotasun berarekin.
  • KALEAN...   (1996)
    —gaueko katuak bezala
    —egunaren ondarretan bila
    —modak gaitzetsitaLo gizona,
    —egunaren hondarretan bila
    —gaueko katuen antzera
    —ezusteak eroandako
    —zorion jadetsi ezina.

 

Urkijo, Joanes   —1955—

  • BILBO   (1990)
    —Bilbo Bilbo sutan dagoen berba mingotsa
    —erlojuak dioenean zoro hori ez dago zure eskuentzat pianorik
    —euria mara-mara erortzen 3x4 allegro moderato eta
    —Eros gordean euritakorik gabeko ibiltari bakartiei begira
    —Zenbat amets bazter honetan josi eta betirako galdu ziren
    —azken batean ez bait ziren metalezko murraila bat baizik
    —zerumuga ixten duena irribarre izoztu guztion gainetik
    —metalezko murraila denboraren fosil xuria
    —uhainaren apar iheskorra
    —Bilbo Bilbo maskaratua gure begien kolorekoa
    —sukarrez populaturiko deuseza uralitazko zerua
    —parke hezea non zementuzko pan arbolak papurtu egin diren
    —eta bitartean hego haizeak etorkizunezko gazteluak dakartza
    —hilzori amaigabe honen izerdiak betirako isuri daitezen
  • EGINGO DUT IHES   (1990)
    —Kale huts eta oihartzunez beteriko honetan
    —azkeneko barrikadan galduriko amets zimela aurkitu dut
    —zuhaitz erraldoietan bere sustraiak erajota
    —baina ez da orain berriro jasotzeko tenorea
    —ez eta ere txakur deslaiak berriro izango
    —ekaitz elektriko haiek iratzarriak
    —gorribeltzean ezabatua eguzkiaren sarean
    —sekula ez duk Praga ikusiko
    —ez oh ez eta ere haren mila dorreak
    —Eta ez dela orain berriro jasotzeko tenorea
    —hiriko asfaltotik aintzinako arrastoak
    —eta agian gero gaua oldarka etortzean
    —zaldi zurian asapalan joango naiz
    —mailukizko zeruan zazpi burudun izarrak
    —eta nire oinpetan urtuko eulibeltzak bailiran
    —Ikaroren hegaletan egingo dut ihes
  • LOALDI ETERNOAN   (1990)
    —Acab Acab non daukazu arrankazia
    —arrainak gaua bezain hotzak
    —hodei txuri bat sarda bat balea
    —bere zainak azal gaineko ibai barreiatuak
    —loro lore beilegia bere ametsak kontari:
    —ikusi nituen ero bizi ziren hiriak
    —eta hango kaleetako txirrin elektrikoak
    —baina orain nire postale bilduman
    —begi guztien so guztien testigantza dira
    —Acab Acab gizalegezko negargura
    —Loaldi eternoan arrainak ozeanoekin amets
    —eta karelean aluminiozko txori bat
    —loaldi eternoan desiorik sutsuena
  • BAITA NI ERE   (1992)
    —Poesia honen gauean euria dakar dio argiaren goaiak
    —kontzientziaren zulo hauek noraezeko bidearen atariak
    —basamortuetako ahotsak harresi hutsak baizik ez dira
    —Deusezaren erdigunean denboran zeharreko hariak
    —ibiltzen garen oihan eskergaraino mezua ekarri zutenak:
    —ametsen zama astunetik ihes egiteko abagunea
    —artaziak hartu eta unibertsoa zatika berregiteko abagunea
    —Musika kolorezko txorrota zerion gauari tantoka eta zu ere
    —etengabeko egian sortutako odol lurrinik preziatuena azkena
    —ilunabarreko zaurien azpian ez dakizula agur esaten
    —zeurere burua behera bota behar bait duzu egunero
    —zori egongaitzaren leize zulotik sagarreko sugearen laberintoan
    —Zure irudia orduan distiragai saxofonistak in the mad movie
    —zorioneko ametsak Mickey Mouse agure bat azken batean
    —zulonpo galdutan non denbora izoztu zitzaizun baita ni ere
    —zurea beti mitxeletak bidaliko dizkizut beharbada ai ene

 

Urkiza, Ana   —1969—

  • GAUAREN EZKUTUKOAK   (2000)
    —Gaueko azalaren sorgindura,
    —sagar erre gorriaren
    —bizi-poz negar-zotin gazia,
    —ezti pozoia.
    —arrastiko zeru okreetan
    —eta goizaldeko ortze garbietan,
    —gaua zorion
    —eta eguna zorigaitz
    —Berri imintzioa gauean
    —ihintza goizaldeak.
    Ostantzak
    —lepoa
    — moztu...
    —izarrak urrutiko minez.
    —Izarrak ostatu
    —sabairik gabeko etxean.
    —hondartza
    — borxatu
    ozenagoa egiten du
    oinazea.
    —zeru gorrian,
    —gorputz ebatuan.
    —gauaren lokietatik.
    —ildoa
    —lotara
    —  ortzemugan...
    —Gau ertzeko asmakizunak
    —biharamona artifiziozko,
    —lokamuts.
  • EZIN ZAITZAKET ALDATU UDABERRI HORI HONETAN   (2002)
    —Negu gorriko
    —besoa eskaintzen didazu
    —begi gris argietara soa lipar
    ohe otzanari laztan zekena lapur
    —Noizbehinka
    —kunplitzen ote duzun
    —zorrak kitatu nahian
    —umetako tiple-ahotsez:
    ——Zer gehiago nahi zenezake?
    —Horregatik denagatik
    —horregatik denagatik nago
    —udaberri hori honetan.
  • EZ NAIZ DAMU   (2002)
    —maluraren oasian
    —atseden hartzen duten horietakoa.
    —Birritan hazitako emasabelari kortsea jarri diot
    —ezkontaurreko hirurogeita lau zentimetroetara makur dadin.
    —Nire bularrei oraindik esne-usaina darie
    oraingoa naiz, iraganik gabea
    —Hausnartzea modan ez dagoen garaian
    —idorra da damua.
    —Aspaldi jarri nion historiari tirita
    —ahoa josi akaberaren iragarpenari
    —argi luzeak isiotu gau zarratuari.
    —Ene obulategien leihoetatik
    —amarrugabea zen soera harritua.
    —egon ohi zinen bezala
    —maluraren oasian
    —atseden hartzen duten horietakoa.
  • ESNAERA   (2002)
    —Etsaien lerrora deitu naute
    —&laquo;iraulketa!&raquo; oihu egin dut
    —haurdun nagoela.
    —inor asaldatu ez duena
    —bakarrik burutu beharreko guda hau ere
    —Belaunaldi gazteek nozituko dituzte
    —lubakietan odolustutakoen aieneak.
    —Bazterrak harrotuko dituzten
    —ahots erkinduak dira
    —fusil automatiko berriak.
    —erlojua geldituta ere
    —urak berez apurtuko direla.
    —Gaur, aitor dut emakumea naizela.

 

Urkizu, Patri   —1946—

  • BABEL   (1984)
    —Eta uholdeak iragan zirenean
    —BABEL dorre bat egiteko asmotan
    —eta betirako zeruko ateak herts zitezen.
    —horra,
    —badakiat poblua dela zoriontsua,
    —harriz-harri dorre bat eneganatzeko dagiela,
    —eta ene soro-landen belarrak zanpatzera datorrela,
    —Eta memento hartatik
  • DEI AKIDAN   (1984)
    —Gauero,
    —amodio ero,
    —zorabio tematsu honek
    —jota,
    —gauero,
    —loak ezin harturik,
    —ideiak oro
    —fosilizatzen direnean,
    —plazeraren haizto kamutsa
    —gauero,
    —esperantza zoro,
    —absoluto ero hori
  • HOZKI   (1984)
    —Hozki dagidate gauzek,
    —hozki
    —gauzatto zahar, berri, tipi, ñimiñoek,
    —hozki,
    —ene erretrato xume, itsusia,
    —hozki
    —soro zoroetarik,
    —nihoakizula ikusteak,
    —hozki
    —gardenagotzen ari diren
    —arrosa eta liliek,
    —hozki
    —hire barne kutxaren liluraz soilik
    —hozki.
  • ETERNITATERAKO   (1984)
    —Eternitaterako
    —ene hilobia
    —Ezta ere egoitza
    —baizik kanposainduko
    —zulotxo txikia,
    —bi metro luzia,
    —kutxa sartokia,
    —bakezko tegia,
    —gustora dastatzeko,
    Oh, sirimiria!

 

Urretabizkaia, Arantxa   —1947—

  • SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1 — I   (1972)
    —Duela urte asko
    —(hamar urte ez al dira urte asko)
    —San Pedro bezpera batean,
    —denbora
    —zulo beltz
    — hotz bat
    —lodi eta ahaztu hartatik iratzartzean
    —zulo hartan murgildurik,
    —arroxina upel batean erdi itorik,
    —gorputzaren milimetro bakoitza erne,
    —segundo bakoitzean behin,
    —neure hortzen hots
    —denborarik gabeko itxarote haren
    —erloju
    orratz gabea.
    —Duela urte asko,
    —San Pedro bezpera batean,
    —infernuko deabru guztiek,
    —kolpeka,
    —geratutako denbora martxan jarri zuten.
    —Eta ene historia bitan zatitzen da
    —harrez gero
    —San Pedro egun haren
    —lehenagokoa
    —eta ondokoa.
    —Gau hartan dago haurtzaroaren
    —zorionaren azken esperantza,
    —inozentzia,
    —San Pedro bezpera bateko
    —edo ez hain guti,
    —San Pedro bezpera batean,
    —gaueko hamarrak bost gutitan
    —espero izateko esperantza
    —Arlote,
    —sadiko.
    —mozkor,
    —infernuko deabru guztien begiratu
    —eta beroaren aurrean,
    —kausa loriosik gabeko
    —kanoirik gabeko
    —Agustina Aragoiko,
    —lumarik gabeko
    —Simone de Beauvoir analfabetoa,
    —ezpatarik gabeko
    —betiko katea lotu zeutaten bihotzean,
    —San Pedro bezpera batean,
    —edo lau urte.
    —San Pedro biharamunean,
    —uztailaren lehenengo egunean
    —(Jesu Kristoren odol guztiz preziatuaren eguna)
    —inoiz
    —inon
    —inork
    —ez zuela ene denbora geratzeko boterea erdietsiko.
  • SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1   (1972)
    —baino gutiago maite nau.
    —ez zait inoiz,
    —lantokira aterki batekin etorri
    —ez da nik esan dudanaz gogoratzen
    —ez nau gauza mirakulos bat bezala begiratzen
    —Horregatik,
    —horrexegatik,
    —portalaren alboan,
    —ezagutuko zaitut,
    —norengana jo ez zenekielarik,
    —zeure besoaren eta aterkiaren
    —hori.
    —Eta erakutsiko dautzut
    —neure besoen epela
    —neure soinen zorrotza
    —anemonen apala
    —La S‚oube-ko goizen sekretua
    oihua.
    —euriaren azpian ezkutatutako xoko samurra,
    —lagunen arteko marmario amankomuna,
    —etorkizunaren esperantza beldurgabea
    —bi izatearen zoriona
    —irakatsiko dautazu.
    —Eta ni izanen naiz leiho irekia
    —herdoildu baten pean.
  • SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1   (1972)
    —Atoz
    —atoz.
    —Piztuko dugu sua
    —eta hari so,
    —karren bero gorriak
    —kontatuko dautzut
    —nola amesgaizto bat egin dudan
    —nola egin dudan amets
    —dragoi
    —zegoela auzoan,
    —aldapa gaineko etxe koskorraren atzean
    —eta dragoi hark,
    —ahotik sua zeriola,
    —gure etxe aurrera etorri zela
    —eta bakarrik nengoela,
    —gorputzaren berde biziak,
    —buztanaren kolpeek,
    —aho sutsuaren kiratsak,
    —gure etxeko pareten aurka.
    —Kontatuko dautzut
    —nola egin duten alde
    —eguneko orduek,
    —hilabete bakoitzeko egunek.
    —Nola nengoen zure zain
    —sutondoko bazter honen zain.
    —zangoak luzaturik,
    —Ene hitz bakoitzak
    —leku bat aurkituko du zure buruan
    —lanbro tantadez apaindutako
    —amaraun distirant bat osatuko dute.
    —Gero,
    —kearen eta haize beroaren besoetan,
    —helduko zait zure erantzuna.
    —nola egun ez dagoen jadanik
    —herri bakoitzeko
    —neskatxarik politena harrapatzen duen dragoirik
    —nola gure etxeko paretek,
    —egunero berreraikiak,
    —egunero zainduak,
    —inoiz ez arrotzak,
    —guk iraun dezaguno
    —Kontatuko dautazu
    —nola egin duten ihes,
    —baina nola izan diren
    —nola espero zenuen momentu hau,
    —nola berrezagutzen duzun zeure kadira,
    —etxeko usaina.
    —pauso bakoitzaz,
    —keinu bakoitzaz gozatuz,
    —biharko planak eginen ditugu,
    —berriro.
    —sutondoan,
    —garren bero gorriak
    —gorputzak elkar ukitu baino lehen
    —Bota dezagun beste enbor bat.
    —Eta isilduko gara,
    —hitzez espresatzeko
    —zorion sakonegi bat izanen da.
    —Atoz
    —atoz.
    ohea prestatu
    —leihoa ireki.
    —Atoz
    —atoz.
  • MEMORIAL   (1982)
    —udako arratsalde gorri batean
    —eguzkiak nere leihoari beldurra badio
    —derrepentean hostoak isiltzen badira
    —lau kanpai hots entzuten diren bitartean
    —hiru tanta lehor
    —nora jo dezaket
    —kalean topatuko ez bazaitut
    —gauzak nahiko gaizki ez doazen bitartean
    —atsoen pauso azkarrak berotzeko
    —nola jakingo dut arbolak bizirik ote dauden
    —soinurik egiten ez badute
    —sirenen hotsa itzaltzeko.
    —nork esango dit zer gertatzen zaidan
    —lehenengo malkoa oraindik sortu ez denean
    —zeinen eskuak astinduko ditu
    —non babestuko naiz
    —zure besoak urruti badaude
    —nondik sortuko da elektrizidadea
    —zeinen arnasak berpiztuko ditu adarrak
    —udako usainak sortzen duen izerdi motelak bereganatzen banau
    —malko behar zuten urak
    —abuztuak itotzen baditu
    —nork aseguratuko dit
    —trapuzko lorez egindako sonbrerorik eramango
    —zer egingo dut
    —laino beroaren gainetik
    —masailetako odolak begiek baino argi gehiago duenean
    —bero ala negua
    —kaleak bihotza baino lehen lehertzen badira
    —nork aterako nau nire barrutik
    —zertarako isildu da eguna
    —zure ahotsa entzungo ez bada
    —sudurretik kokotsera
    —ezta zure pauso baldarrak dakarren ifar apala
    —zertarako gogoratu gerriko itximur hori
    —nola tragatuko dut ifernuko kea
    —zure loaren arnas freskoa ahaztu bazait
    —udak betirako bereganatu banau
    —zigarroaren usainak ere
    —altxatzeko indarrik ez badu
    —nork beteko ditu nire haragi hutsak
    —bozinak ere isildu badira
    —nork egingo du dantza
    —udak gaurkoz behintzat
    —zeinentzat asmatuko ditut gezurrak
    —eta udazkenaren zain egon behar badut
    —bost kanpai geldi
    —asfaltoa lehertzen den lekuetan
    —zer egingo dut
    —leihoko landareek ez badute
    —nire agindurik obeditzen
    —alde guztietatik beroak inguratzen banau
    —sei kanpai gor
    —eguna bezain gogorrak badira
    —hostoak kariziatzeko ahalmenik ez badu
    —zer egingo dut
    —eta zortzigarren gorri bat

 

Urrutikoetxea, Urtzi   —1977—

  • PINTA BAT TENNENTS   (1997)
    —Securlty forces Regret Any
    —delay or inconvenience
    —blame the terrorists
    —Falls-eko mikrofono inperialek angelu orotatik
    —grabatu zuten amorante urrin baten diskoa zinen.
    —Rucaren patrolek salaketa telefonoa
    —daroate izkribaturik
    —mural errepublikarren arteko paisaiaren zatia dira,
    —euri mengela ere erreginarena dela esateko.
    —Itsasoa muga garaitezina zuregana
    —beti sumatu zintudan Belfasteko karriketan;
    —gaita bakarti baten notetan zeunden,
    —arrabita militarretako neskatxa zinen.
    —Kaputxa errepublikarren azpiko irlak ere
    —konkistatu zenizkidan.
    —Baserriko currya gordetzen nizun badaezpada
    —eta martxa sektarioak garaitzen genbiltzan
    —zu hemen zeunden betiko legez
  • GALDERA   (1997)
    —No lleva equipaje?
    —itaundu zion funtzionariak eta zain gelditu zen,
    —aduanan zebiltzan guardia zibilek noiz ezagutuko,
    oharkabean pasatzeko arauak oro ahazturik.
    —Pasaporteen leihatilakoak ere
    —goitik behera eta berriro gorako
    —begirada lotsagabea bota zion.
    —bertan debekatuko zioketen
    —deserriko hegazkina hartzea
    —agiria faltsua zeneko zantzu ttikiena igarri izan baliote.
    Oratzera ohitzerik izan ez zuen pistola ere
    —Dirurik eta giltzarik arean eroatea
    —derrotaren soinean girnaldak janztea litzateke.
    —Zerk bultzatu du orduan
    —metal detektoreko uniformedun gaztea
    —dena kontatzera ziega zuloan ametsa
    —Desagertutzat jotzen dituzten indar paramilitarrak
    —hogei urte barru zuen gezur mediatikoetan
    —asasinatu dituzuenak izango diren antzekoak.
  • MUXAR DEMOKRATIKOAK   (1997)
    —Ziega postmodernoak oso bereziak dira.
    —Leiho estua daukate, patioa eguzkitsu
    —nahi edurtuta goza dezagun.
    —Berdin zaigun arren, eguraldia miratzeko
    —askatasun maiuskuloa eman digute.
    —lau metro karratutara mugatzen gara.
    —Bitrokeramikak eta sukalde ontziez gain,
    —zer jan inofentsiboa ere lagatzen digute lantzean behin.
    —Gatibu zoriontsuak egin gura gaituzte,
    —pareta hauez landa euren goardiaren
    —komenientzia sinestaraziz.
    —muxar demokratikoek oheko hankak jaten dituzte
    —kra kra astiro baina taigabe.
    —Gaur koltxoi berria ekarri digute,
    —hondoratzea leunago gerta dadin-edo.
  • BIDXOTZA   (2000)
    Orrazi hau gudozu?
    —Nauk orraztuko zatut, trankil.
    —minik in azkero.
    —Polite zara lotan.
    —Sano, bidxotza.
    Orduek emoten doaz
    —Ezpanen jagole,
    —gaurko funtzinoa
    —amaitu in dala dinoidxen kortinak
    —begidxek ostonduten'tzuez
    —da poztuten naz
    —bidxer be egongo dana jakindde.
    —Argi berde baten amestuko't zelan,
    —polite zarean,
    —lotan zauzeneti desbardin,
    —da bardin polit,
    —Baie begidxek zabalduten dozuzenien
    orduen zauz politen,
    —Inozentziz,
    —jaidxo barridxen ikusmiran jabiltzuz perlatxuek,
    —mosu emon beh'otsut.
    —Eta bidxotza,
    —hori dekotzut erantzune.

 

Uthurralt, Marieder  

  • HAUR BAT   (1859)
    —Aspaldiko ametsa, ilusionia,
    —Haur batek egin liro enetzat egia.
    —Ainu bat! sinets niro ama izatia
    —Emaztiaren dela ohore handia.
    —Mundiari erranik betikoz adio,
    —Haren inganioer ihes egin niro.
    —Esku-makil ona da haur bat bermatzeko,
    —Eta lagun segura xuxen ibilteko.
    —Egun onak urteko doatza zalurik,
    —Doluz ez niro egin halere nigarrik.
    —Nik gal niroena denborak joanik,
    —Haurrak irabaz liro, adinak emanik.
    —Gogoz ene laguna baledi kanbia,
    —Enetzat lizateke ohiko maitia.
    —Erran niro: ama niz, haren haurrarena,
    —Zeren etsi? Bil diro haurrak amagana.

 

Valverde, Antonio, Ayalde   —1915-1970—

  • DOAN HEGAZKIN BATI   (1957)
    —Lerro tipia zeru zabalean
    —hodei tarteko soinularia
    —arestian hurbil, orain urrun
    —Lumagabeko hegazti aizun
    —--sasijainkoak bizia emanda--
    —lehenaren amets zoroa
    —Zure erraien mar-mar doinua
    —guda nahiz bakerako berdin
    Oi! Ezin ahantzi egun haietan
    —zure orroaz geren izua!
    —Gazte ginan, amen gonetan
    oraindik josiak. Eta bat-batean
    —zure itzal gorrizta, ankerra
  • HONDARRIBIAN   (1957)
    —Honddarbin nintzan
    —goiz goxoan.
    —burgo zaharrean
    —auzotegian
    —eta etxalde berriko
    —loretegian.
    —Lore tartetik
    —itsaso bare
    —loti, urdin.
    Ozenki airean
    —antxetak antzo
    —urrunari so
    —(itsasoak
    —begi kolorea
    —histu dio).
    —irundar Emilio Mas.
    —hondartzara doaz.
    —Bi vespatar eta hirurok
    —Alabakin poz-pozean
    —kalez noala zeharka
    —Atalaiaren ondoan
    —bihotza beraxka
    —Honddarbiko olerkaria.
    —Bihotza bezin samurrak
    Olerkari trebe honi
    —begien nino urdinak
    —Laister olerki sortaz
    —egingo du liburuxka.
    —Agur, Honddarbi eder!
    —Banoa berriz mendira
    Oiartzunari begira.
    —Agur Satarka, Baxurko
    —agur lagun on Bordari
    —agur, Herri honen Alkate
    —Adre Mari Honddarbikoa
    —Itsaso Erregin jaukala
    —Arratseko izar bakana...
    —Ama Guadalupekoa.
  • UDAZKENA, AGUR   (1959)
    —arrats gorri baten antzera
    otoi-lorez apaindurik
    —Aldiontzia hartu du
    —mendi eta ondartza ahaztuak
    —egiten diote agur
    —urrezko kardinalak bere omenez
    —herriko basoak piztu
    —bai ona dela Udazken
    —sei eta hiru tantoz
    —Neguak erosi baitu
    —aurrelari Finlandiko
    —joan zaigu Udazken
    oraindik urrundik dakusket
    —zer egin ez dakien hego haizeak
    —ta hotzez dardarka dagoen
    —aquarella margul horrel
    —ta plazan jostatu ezinik
    —ta arropa garbia sekatzen
    —balkoitikan zintzilik
    —lehengo txistulari haren
    —basoroimen zurbilak
    —izartxo aberiatuak
    —izkutuko inda ahaztu
    —Udazkenaren zantzu-larroa
    —erakutsi nion
  • HUTSA   (1959)
    —Munduz mundu ibili ondoren
    —aingura bota duk azkenik hemen,
    Oteiza lagun, anaia,
    —Eta Frantziarako Abenidan
    —eraikitako etxean
    —lantzen ari haiz orain.
    —Hor labratzen duk airea,
    —Hire gogoa
    —ta batez ere ahotik
    Oteizaren soina
    ——arno biziaz suspertzeko
    Oteiza-gogoa
    —kokaturik,
    —Isilaren doinu eta
    —Herri honen mamia non dago?
    —ez kromletx ez dolmenetan,
    —ez harri koxkor zaharretan...
    —Itsaso-bazter etxetan
    oraindik bizirik bainan
    —Huts sakon ilunpetan
    —estaltzera dihoakigun
    —Mendi-mendian otea
    —botoi horiaz betea,
    —Jorge de Oteiza, hi haiz
    olagizonen semea.
    —Hire mailuak ordea
    ——irudimenezko mailu horrek—
    —Hutsa moldatzeko joek
    —ez baitute soinurik
    —bihotzarentzat baizik...
  • GAUA   (1959)
    —Etzana dago lainoa
    —etzana lo
    —estalki zilarrezkoa
    —jarri dio
    —Bordako izarra estali
    —eta ondoko osinean ageri
    —urdinago
    —ulu eta amets zoroak
    —doaz haruntz
    —gautxorien moto iskanbila
    —agudo guardiazibilak
    —Gabon, nakar-ohera hoazen neskatil sotila
    Ordu maitaleak hor ditun irritsak hire zain
    —Horiekin batean Gaua hilko zain urrezko minaz
  • UDAZKENA AGUR   (1959)
    —Udazkena badoa
    —Dofin gorria harturikan
    —Egutegi ohera doanean
    —Horrela Udazkena, alde egiten duenean
    —Burua ototz lorez apaindua
    —Joan eta etorri txartelakin
    —Aldiontzia hartzen du
    —Andre eta hondartza talde baztertuek
    —Agurtzen diote
    —Urrezko kardinalek bere omenez
    —Herri basoak pizten dituzte
    —Bai ona dela Udazken
    —Sei eta hiru tantoaz
    —Neguak erosi baitu
    —Joan zaigu Udazken
    —                          Oraindik urruti dakusket
    —Hego haize goxo horrek
    —Eta hotzez dardarka dagoen
    —Urlantxo margul betek
    —Eta plazan jostatu ezinik
    —Eta balkoian lixiba zintzilik
    —Lehengo txistulari haren
    —Basoroimen zurbilak
    —Eta honat-harat dabilen
    —Izartxo zoro harek
    —           Udazken zantzu lehorra
    —                              Erakutsi nion
  • UDA   (1968)
    —Ahoa ireki eta
    —dago dena legez
    —sukalde txokoetan
    —amonak negarrez
    —ardoaren ordez
    —aspaldiko partez
    —elizako paretan
    —hondartza gorrietan
    —Mallorca ederra da
    —Perezek dionez
    —antxetak hara doaz
    —bizitzeko bakez.
  • HURA   (1970)
    —laino goiko mendian.
    —Kanpaiaren soinua
    —Sutondoan triste
    —dago bere ama.
    —Bailarako neskatxek
    —haren oroipena
    —agertzen nonahi.
    —Mendi, soro, larreak
    —dagoen lekuak
    —buztin kolorea.

 

Vera, Jose de, Ezkerra  

  • JUSTIZIA ETA EGIA INORK EZ NAHI LURREAN   (1858)
    —Ihestu zitzaizkoten denetan haurrak,
    —Hortzak irrikan jarri nausi bihurrak.
    —Agertu ere ziran ungi biltzeko,
    —Zituzten itxurekin, ehun sistako
    —Eta ostiko.
    —Egia biluzirik oinetik buru,
    —Justizia gordina ilun bepuru.
    —Ez zioten aterik inon ideki,
    —Nahiz zuten egiten otoitz beroki
    —Inor ez uki!
    —Nora jo ez zakiten, ez zuten surik,
    Ote zan gaizkiago amen umerik?
    —Gizon gaxo batzuen egiak kaustu
    —Noiz ere unatua baitzan gelditu,
    —Dena ere zan gizon arras murritza
    —Udetan ihintza bezain herio hitsa.
    —Justiziak ez kaustu inor hoberik,
    —Lurreko ezkin denak xekien jorik
    —Loak utzirik,
    —Angotz egina zala adirazterat.
    Ondoan bere nausi ez nahikatu.
    —Nor zan sortu nahia hekin artean
    —Gakoz betea,
    —Sarjentuaz egorri handik juatea.
    —Ez zuten inolare haren tokirik,
    —Joan bear izatu zan beraz zerurat,
    —Behar tokirat!
    —Etsituz etortzea inoiz lurrerat.

 

Zabala, Ibon   —1974-1995—

  • ESADAN ENE   (1995)
    —Azaldu hidan tristura gozagarri honen
    —Harrizko poesi honen
    —Jatorria
    —Ezkutuko munduen
    —Kokalekua,
    —Bihotz lurkoi honetan baso bat sortu dun,
    —Galdu hadi zuhaitzen arteko landareri
    —Ametsetako paradisuan.
  • KE ARTEKO EGUNAK   (1995)
    —Ke arteko egunak
    —Gogoangarri.
    —Alkoholez bustitako uneak
    Oroimenetik galdu.
    —maitasunez eraikitako gazteluak
    —Zutabeak sendo
    —Ez ditu desegingo.
    —Gure arteko harremanak
    —Eternitatezkoak
    —Ukimenean errotuko ditugu.
  • HUTSA ZEN MUNDUA   (1995)
    —Hutsa zen mundua poema hura irakurri
    —Inork esan gabe.
    —Itsasoa lirika zen,
    —Kresala orobat,
    —Kezko irudien dantzari,
    —Zeruaren urdina soilik ez dela polita.
    —Forma eta edukien errotik
    —Bihotzaren irrika.
    —Arkeogai ugari dago deskubritzeke
    —Ez dira kobazuloetako zaldi, orein
    —Eta poeta batek harkaitzean idatzirik
  • UDAZKENAREN BALADA   (1995)
    Oro fin, oro biluts
    —goizeko asperenean,
    —basoak baketan
    —udazkenaren soa

 

Zabala, Juan Luis   —1963—

  • ORAIN DENA ULERTZEN DUT   (2000)
    Orain dena ulertzen dut.
    —Futbolaren balio soziologikoa,
    —motiborik gabeko alaitasun berbeneroaren arrakasta.
    —Material berdinez zamatutako kamioiak
    —autobidearen bi norabideetan.
    Orain badakit zer den asteburua,
    —ezagutzen ditut absurduaren moldatzeko bere gela askotarikoak.
    —Badakit, azkar eta zakar esateko, zertarako den Polizia.
    Orain dena ulertzen dut.
    —Zabalik ditut edozer sentitzeko bideak.
    Orain denak bat datoz
    —puzzle prosaiko honetako piezak oro.
    —Baina beti-beti hunkituko nau
    —beren bakarkako moldagaiztasun herrenari begira geratzeak.
  • MAHAI GAINEAN   (2000)
    —betaurrekoak, erlojua eta bolaluma,
    —ea elkarren arteko solasean
    —luzaz, malenkoniaz,
    —urrutiramendu triste eta poetiko batez,
    —zintzotasun sideralez.
    —Konturatu naiz autoerretratu partzial bat
    —Neure ortopediaren erretratua.
    —Hain aparteko, bain neure.
    —Hain arrotz, hain ni neu.
    —Hautsia natza hortxe,
    —desmontatuta, desartikulatuta,
    —deskonektatuta, deseginda.
  • HIZKETARI UTZITA   (2000)
    —poema hautsiak idatzi behar dira.
    —Liburuetako orriak askatu
    —eta elkarrekin kolatu behar dira nahasian,
    —leihoak karrikaratu behar dira,
    —zaborrez betetako maletak eskuan hartuta.
    Ondo jantzi behar da,
    —arropa guztiak dotore urratzeko.
    —Erori egin behar da, beti,
    —dardarka eta kontrolik gabe,
    —automatiko,
    —inoiz gelditu behar duenik ez dirudien tren bihurri baten antzera.
    —hausturari hitza emateko,
    —Ezinezkoa da hitz egitea
    —eta poemak idatzi behar dira
    —haustura honi baten emateko,
    —haustura honek jan ez gaitzan.
  • IHES EGIN ZIGUN TRENA   (2000)
    —Noiz irten zen ihes egin zigun trena?
    —Nork abisatu behar zigun?
    —Nork zekien ordutegien berri?
    —Nola jakin zuten trena hartu zutenek
    —noiz joan behar zen geltokira?
    —Zein txokotan, zein egintza arrarotan
    Orain ez dugu erremediorik.
    —Aurrera baino atzera begira bizi gara.
    —Handiari baino txikiari begira.
    —Trafiko seinale hautsiei erreparatzen diegu,
    —baserri hondatuetako harri zaharrei,
    —espaloietan sakabanatutako zabor apalari,
    —leihoren bat edo beste hausten dugu,
    —teleaparatuekin kargajasotze saioak antolatu,
    —kale ahaztuetako asfalto gainean etzan
    —mozkor plantak eginez.
    —Kontzentratu egin ditugu
    —lehengo amets ederrak kapsula txikietan.
    —Gero eta trinkoagoa da gure hizkera.
    —Noiz irten zen ihes egin zigun trena?
    —Inork ez zigun ezer esan, ezer galdetu.
    —Pena sentitu behar al dugu ihes egin zigulako?

 

Zabala, Karlos  

  • FIN DE SIECLE   (1994)
    — gogoeta egiteari ekin zion
    —filosofoak, Voltairek, esaterako
    —Arrazonamenduz arrazonamendu
    — murgilduz joan zen ezjakintasunean
    —edo erabateko txundiduran, hobeto esateko
    —Indioekin topo egin zuen 1492. urtean eta
    — lagun batzuek engainaturik eraman zutelako
    —Eta istorioak idazten hasi zen,
    orri txuri-txuri batzuetan, zentzugabekeriei
    —Bi aldiz irabazi zuen New Yorkeko maratoia
    — zorionak bidali zizkion euskal espedizio bati Katmandura
    —eta Bushi eskua estutu zion Rioko gailurrean
    —Jasangaitza zitzaion eszeptizismoa eta
    — alderdi nazionalista batean eman zuen izena
    Orain zuzendaria da zubigintza arloan
    — zubiak baitira, haren irudiko,
    —mendez mendeko loturen loturak,
  • NIK ERE   (1994)
    —bertsorik itunenak
    —gau honetan
    —Txori bat neguan guztiz hoztuta
    —berarentzat tokirik ez duela ediren
    Orhi mendian ekhia bero!
    —Enrico Carusok Tosca-ren aria bat kantatu du
    — New York-eko diruetxe batean
    —sinadura ez baitio ezagutu
    — leihatilako kutxazainak
    —gas kamaran ito dute.
    —Haren heriotzea gordetzen duen filmea
    —bart jarri dute Israelgo telebistan
    —Txakur handiz erosten ahal diren koilareak
    —gezurrezko perlez eginak dira
    orkatileetan, eskumuturretan, perlak
    —gezurrezko perlak, gerrian, lepoan
    —Bertsorik itunenak
    —gau honetan
    —Habian tokirik ediren ez eta
    —hotzak hil duen txoriari
    — eskain diezaioket kanta bat,
    —  konparazio batera,
    Oihenartek ez baitzuen egin.
  • ARGI BILA   (1994)
    —Gogait itzazu!
    —suminaraz itzazu ikastetxeko mojak!
    —kaleko liskar gorrietan
    —gorrotoa erori zitzaion sakeletik
    —gizon jostalari tristeari
    —hedeak eta oinazea
    omen ziren nagusi.
    —Umetan ez zela zoriontsua izan
    —etorri zitzaion gogora
    —izebaren ehorzketan
    Ospitalean
    —nerabe-ametsak kamustu zitzaizkion,
    —gozotasunak gazitu,
    — isurtzen zitzaiola.
    —Eroetxean
    —euskaldunak odolgabeak garela esan zuen,
    —dekadentziaren tresnak, hilzoriaren umeak garela,
    —dena garbi dugula, ez dugula deus ere konprenitzen;
  • ESKALEAK   (1994)
    —Hortz bakarreko irribarre oker bat eskaini zidan
    —Loak erretzen zizkion begiak
    —eguerdiko eguzkipean zegoela
    —eserita espaloi bazter zikin batean
    —Sakeleko hutsuneak eztarriratzen zion
    —ljito azaletik zerion izerdi epela
    —hezetzen ziola alkandora
    —lore ximelduna
    —Gorbatak, larruzko zapatak, soineko politak
    —igarotzen ziren hara eta hona
    —Puro kaxa batean bi sos
    —belaunen ondoan
    —Irribarre oker bat egin zuen
    —eta hortz bakar bat baino ez zeukala
    —jendeak bazkaltzera zihoazenean
    — bizkarra paretaren kontra zuela
    — kale gris beroan ia lokarturik
    —Nola ikusten gintuen?
    —Nola ikusten ote da hiria lur arrasetik?
    —Atzo, lanetik nentorrela,
    —irribarretxo bat oparitu zidan eskale batek
    —Eta orain akordatu egin naiz
    — edo ez ikusiak
    — baino balio handiagoa duelakoan
    oker nagoela, ordea

 

Zabala, Miren  

  • FLASHA ESATEN DIOGU GUK   (1999)
    —Gure giroa:
    —kale bakarreko ghetto nazionala.
    —  lau, bost, sei...
    —egun handiaren bezperako
    —atmosfera berotu honetan-
    —Tabernetan proposamen isilak,
    —Hiria handia da oso,
    —eta neoi gehiago eskeintzen dizkigu,
    —baina guk aski dugu ehun metrorekin.
    —Paris de la Franceko abangoardistek ere,
    —multzo txikiak maite zituzten.
    —Guk poesia Kutxileriako bizi-pozean dugu.
    —  lau, bost, sei...
    —Eskenatokian rola egokitua duzu jadanik.
    —Burutazio gehiagoren ezean,
    —betetzeari ekin diozu: nirekin.
    —  lau,bost,sei...
    —Ni ohituta nago
    —taldeko pailazoekin.
    —irrifarrez onartu ditut.
    —(Gehiegizko konfidantza,
    —krudeltasunaren arerio)
    —Tipo xelebrea, aizu.
    —nerabezaro berantiarrak eraginiko
    orbita aurre-sexualean gehitu zaitut.
    —FLASHA esaten diogu guk.
    —Bisaia ezagunak, nonahi.
  • AMAMAREN BIGARREN AHOLKUA: AHAZTU HORI MUTILE   (1999)
    —Izatearen zoko ahul asko
    —koloreak,
    —Andre Madalenen olioa,
    —Pello Joxeperen taberna,
    —eta Aitorren hizkuntza zaharra?
    —Betile atzean &laquo;ni bezalakoen&raquo;
    —kultura honen jakinmina duzu,
    —Hori gorroto dut zugan eta,
    —batzutan, —nolako kabroia!— diote kuadrilan.
    —Baina zoratzen nauzu,
    —zoriontsu egiten nau.
    —erreakzioa.
    —Ni letretakoa naiz eta
    —solido
    —likido
    —bereizketaren ondoren galdu nintzen
    —all night long.
    —Elkarrekin igaro ditugu ordu gutxi batzu,
    —Horrek zerbait esan nahi du.
    —eta hori gorroto dut zugan.
    —Batzutan, -nolako kabroia!- diote koadrilan.
    —Baina zoratzen nauzu,
    —Egia esan gorroto dudanaren
    —portzentaia harrigarria duzu.
    —Aspaldi, erlijio irakasle batek
    —&laquo;Gorrotoa maitasunaren
    —txanponaren bestaldea da&raquo;.
    —denok baikenekien jadanik.
    —Amamak esango lukeenez,
    —hobe dut zu ahaztea.
    —Amamak beti du arrazoi.
    —Hori da beragan gorroto dudana.
    Oinaze
    —(Akrostikoak, poeta ezjakinen aterpe)

 

Zabaleta, Iñaki   —1952—

  • POEMARIK EZTIENEAN   (1982)
    —Altzak ere ba du bihotzik
    —gazia amildu zait, gogorki.
    —Baina poemarik unkigarriena
    —Metafora argitsu baten bila nabil.
    —Amodioaz. Zutaz.
    —Nondira poesiarako hitzak?
    —Non dira maiteminduentzako izar kutxak?
    —Ai! Koloretako hitzak banitza!
    —IIusioaren hauts labur bat bederen.
    —Baina bertsorik ederrena
    Itsasoak sakonki ezagutzen zaituela
    —Lurrak zure ondoan etzan nahi duela

    — nire poemarik
    —Altzak ere ba du bihotzik
  • ZENBAT OLATU   (1982)
    —Zenbat olatu bakartiar
    —kaioen amodio gau batez?
    —Zenbat olatu bakartiar
    orrazten dute
    —kaioen amodio gau batez?
    —Zenbat olatu bakartiar
    —kaioen amodio gau batez?
    —kaioak bilduz gero?
  • BESOAK HEGAN   (1982)
    —Kale zaharretako euripean
    organilero entzungor baten soinuz
    —bi gazte doaz dantzan.
    —Autoen argi hotza, iheslari,
    —grinaren kolorea zabaldurik,
    —bi gazteen besoak zorionez
    —ez du entzuten soinua
    —erotzat dauzka
    —gazte axolagabeok.
    —kaleek ekarri die soinu eder...
    —lau beso eta bi gazte.
    —zorionaren hegatze...
    —lau beso eta bi gazte.
  • SENTIMENDU DUTENEN ESKU ESKE   (1982)
    —Pianoaren teklak baino leunago,
    —pianoaren hariak baino luzeago,
    —konpasaren taupada inurrituak
    —Adagio bat piztera, jotzera,
    —ausartu zen pianolaria.
    —musikaren oihartzunak.
    —bihotz mekanikoak ziruditen.

 

Zabaleta, Josu   —1948—

  • AMENAZUA   (1969)
    —ez da ostorik ikusten
    —Pausoak eta pausoak.
    —militarren botak markatuak,
    —tradizionalistak,
    —eta gorriak;
    —eta oinutsik
    —txikiago,
    —gehiago
    —ta txikiago;
    —azkenerako
    —pauso
    —motz
    —pauso marka
    —gainera igoak,
    —Traian Koruga
    —ta Kijoteak
    —zioten,
    —pentsalari zorrotz
    oinuts pausozko
    —&laquo;Ez diagu
    —gizarterik behar&raquo;.
    —Eta Santxok azpitik:
    —&laquo;noski&raquo;.
    —Joham Moritzek errepika:
    —&laquo;Zoaz
    —dorretako polako txakurrek&raquo;.
    —jolas arratsalde batez eginak.
  • EZ DA INPORTANTEA   (1969)
    —euri-ondoren
    —eta malkarretako pago berdeak
    —denak serio ta garbi
    —gizonak ez dakiela
    —edo hortik zehar joan dela
    —edota penaz dagoen ere.
    —edo kotxea nun utzi.
    —Kotxean dabil,
    —edo bere oinetik,
    —kalean ez dago gauza berririk,
    —kamiñotan ere ez
    —kamiñoa besterik;
    —errekatan betiko ura;
    —ez dago inun ezer konpondu beharrik.
    —Udaberriko
    —serio dago,
    —gizon bat paseatzen utzita,
    —gizon bat, nunnahitik.
    —helduta joaten ziren
    —hortik zehar;
    —jostunetan zer egiten zuten,
    —edo ofizinan,
    ——ez dakizu nola maite zaitudan,
    —ene bihotzeko erregina—
    —fabrikako kontuak
    —edo haizea dabilenean
    —zigarroak nola
    —futbolean ere
    —egondu ziren behin.
    —Ez dire akordatzen
    —horrela sekula mintzatu ez denik.
    —Eta gizona hor dabil,
    —eta ez da akordatzen
    —horrela sekula mintzatu ez denik.
    —euri-ondoren
    —eta malkarretako pago berdeak
    —denak serio ta garbi

 

Zabaleta, Pello   —1942—

  • LOTU NAUTE   (1964)
    —urratu ezinezko edetan.
    —karriatu beharrez inoren
    —lotu naute atzerritarren uztarrian.
  • BIZI DUT IHESKOR   (1974)
    —Bizi dut iheskor
    oraindik arnasa baten kolpea
    —beroago zure esku biguina
    —Laztan bat oraindik arren
    —gezurrezkoa bada ere
    —biguin maitez bihotza bero dadin
    —Irrikazko amodio abaraskan
    —murgil nahi dut ahoa
    —dastatzeko oparo
    —hango ezti izun gozoa.
    —Baliteke abaraska liztorrena,
    —ametsezko maitasun biguina ordea
    —kolpe bat da gehiago
    —senti dezadan bihotza beroago.
  • AMETS ETA NEKE   (1975)
    —Nire herri bihotzeko
    —Euskalerria libro da,
    —bere arima libro da,
    —solas eta askatasun
    —Amorra zaitez orain,
    —gero zure azken hatsa ematean
    —hil kanpaiaren ondoren
    —gurutze bat hilobian, beharbada.
    —Eta piztuera eguna ez da biharko:
    —hil kanpaia jotzen hasia da-eta.
  • ALAIZAKO ZALDUNAK   (1992)
    —gerrarako zaldun prestuek saetera barnetan
    —soldaduaren zeregin
    —monje bakartiaren amets
    —nola ezarriko horma zabarrean hainbeste edertasun
    —gizaldien ezkutuan okrea delarik nagusi
    —apenas atera berriak oraindik arbasoen kobatik
    —abside borobilera
    —zer dira hegazti horiek
    —gudarien oinetara jarriak
    —bakearen usoak ez dira
    —gerrako arranoak ez dira
    oparigai ez dira
    —zer dira hegazti horiek
    —gudarien oinetara jarriak
    —bide ertzeko elizatxora jasoak daude oroimenak
    —ahantziak erretaularen ostean mendetan
    oroimen halere hormako
    —Gudari hilotzari ez diote negarrik gazteluko dama galaiek
    —bizitzako zaldun-gudu zitalean hiltzea baita patua
    —etsaia norbera denean urrunera joan gabe,
    —hertsi dizkiote begiak, tolestatu armak,
    —alferrik zaizkio galaitasunak eta malkoak,
    —kriseilua zegoen lekuan
    —nor garaitu ote du zaldunak abside hutsera jaso dezaten
    —nork hil du zalduna dolua egin diezaioten festakiro.

 

Zaitegi, Iokin   —1906-1979—

  • GAZTEAREN ERIOTZA   (1933)
    —Il az ta ez dakik!... Baiña egia dok!
    —Eure begi oien argi-izpia itzali
    —Ta marguldu dituk eure ezpan gorriok,
    —Ta, benetan, il az, gazte maite ori!
    —Lore samurra intzan zimeldutzekoan!...
    —Mitxeletak lora zurienari lez,
    —Neskatil liraiñak matxo egitean,
    Oroigaien arra biotzan utxi dausk.
    Ordutik bost bidar udazken-aizeak
    —Zugaitzen-orriak aldatu bai-ditu!
    —Biotz barru dana ar baltzak yana daukak,
    —Il az ta ez dakik! Baiña egia dok!
    —Eure begi oien argi-izpia itzali
    —Ta marguldu dituk eure ezpan gorriok....
    —Ta, benetan, il az, gazte maite ori!
    —Urtxindor laguna txioka negarrez
    —Illobiruntza neuk eroatekoan,
    —Ta zeruko izarrak begira samiñez
    —Illargi-argitan lurra emotean.
  • TORI NIRE EDONTZIA   (1934)
    —Tori artzai-ontzi au, olerkaria!
    —Txatxarra izan arren, abenda-odolez
    —igortzi eta aren gogoaren atsez
    —lurrindu baitizut nire oparia!
    —Aitonaren aitak asi zun arloa;
    oianean ezpel makila ebaki
    —ta pitxi bailitzan landu dut poliki...
    —Azaltzera noa gure lan asmoa.
    —Belarra morrozten ardia dakusgu:
    —bildotsen pakea begi-biotzetan
    —izaki, ordeka erdiko aitzetan
    —exeririk aizto utsez egin dugu.
    —Edontzi inguruko azal-goi batean
    —txistu ioka mendi gorantza dioa.
    —Erpin goiak igo ta ardi erdiloa
    —txistu zorrotz otsez itzar da maitea.
    —Berealakoan, bidetxigor zear,
    —berago ikusten dan txabolara doaz
    —batzekoak, itxi oi du ataka azkar.
    —doaz. Be aldean, kaikua iztar arten
    —loturik, badago artzai esne batzen:
    —aren asmoa badoa arat-onuntza!
    —Irudin dagonez, batzu izuti-uzkur,
    —bestetzu otzanak dira batzekoan.
    Otzanak, lepoker, ausnarka dagoan
    ontziratzeraino errape: iztarretik
    oraturik dakarz. Erro banetatik
    —Erroberoa badator txirrioan...
    —Batutako esnez kaikua gainezka,
    —bits zuri arroa dula iarioka
    —dager irarririk ontzi azalean.
    —Beste goialdean, bertsolari zarra,
    —eskuan sagardo edontzia izaki,
    —Inguruko gaztek ezpainetan parra...
    —Beraxego, itsaso geldiezin barna
    —arrantzale beso-aunatuak ager.
    —Goiznabar minean uretan lur musker
    —dakuste: aize da-ta, yitoan txalupa.
    —Txopa aldean zutik lemazain sendoa,
    —ta begiak ñir-ñir lurra ikustekoan.
    —arren, zainak lertu zorian lepoa.
    —ziruditen: orren ikusgarri zegon!
    Ontzi berriaren usaia zerion:
    —egundo inork ez baitzun edan oraindik.
    —Inguruko pago pertxentak orrimin,
    —ta nire barruan biotzak neskamin...
    —Txori bi egaka zeru garbi barna.
    Ordun, zagi bizi lez biotz-azia
    —lauskituaz, asmo eder aratzena
    —ereika aterata, ontziaren barna
    —ialgi dut, iduri larrosa gorria.
    —Barnean asmoak irakin dagio:
    —gaineratu nitun oroipen goxoak,
    —ipui zarren ezti eta gogo-ikarak...
    —ardo zarren zilar aparra dario.
    —Ikusten dezunez, edontzi onetan
    —eusko-bizikera eden nai izan dizut:
    —Zure olerkien ordainez damatzut,
    —edan zazun gogoz idatzi aurrean.
  • BAKAR-BAKARRIK   (1944)
    —Negarrez noa, bakar,
    —baso itzaltsu zear:
    —&laquo;zergatik abil ilun,
    —gizartetik urrun?&raquo;
    —Xoxoak ala dio
    —txor-txor-txor iario.
    —Ezak kemen, gogoa!
    —Ez izan zoroa!
    —Txolarrea ormetan
    ortzian bakar, bipil,
    —arranoa dabil.
  • ALDA-EGAZTIAK   (1946)
    —Arru gainak gora dator arrats-itzal,
    —Bide zear beso-lagun dut gogoa,
    —ene biotzeko emazte zintzoa.
    —Gaua eguzkiak omen du maitemin,
    —Gauaren ederra oial urdinetan!
    —Urrutiko ots minak ematen dute urran.
    Oskarbi izartsuak barna, alda-egazti
    —sailak doaz, urrun-minez, ikarati.
    —Aien txiominak entzungarri ditut:
    —iarri naute gora begira buruzut.
    —Izotz-aldeetatik igesi dioaz,
    —egutera bila, giro obeak opaz.
    —datozten erritar berrien agurra.
    —Goitik bera dator ego ukaldia,
    —egaztien ega-otsa ez da nonbait.
    —Txiomin eztiok eusko-olerkarien
    —abesti goxoak agian, izanen.
    —Itz egakariok oraingoan ilun,
    —eusko-olerkaria ioan baitoa urrun.
    —Giro obeak opaz atzerrira doa:
    —ta bidez alaitzen ilunen gogoa.
  • AMETS URDIN   (1946)
    —Noizik bein, ametsetan,
    —naizela oi dirudit,
    Orrobia-itsasoan,
    —gauak garden, atxonez
    —Suarrosto usaitan,
    —eguratsa loa;
    —baso ertza mizkatzen
    —ari da itsasoa.
    —ametsetan sorgor;
    —nire biotz barnera
    —atsegina dator.
    —dabil arat-ona.
    —Ta palmondo itzalpean
    —bera bada, leoi
    —datza eskurakoi.
  • EUSKEL KANTA ATZERRIN   (1946)
    —Euskalerri laztana, nire pake-giro!
    —Gogoz beintzat, zugana banator berriro.
    Oi! urrezko atedun amets-baratz urdin!
    —Andre Poesi lagun, natortzu errimin.
    —Begiak malkoz lauso, biotzak poz-dardar...
    —ta erriko bidaso buruak darakar.
    —Atzerrin dut iauregi, txabola txikarra.
    —Nire goseren ogi begien nigarra.
    —Erri, zure gomuta niregan gau t'egun:
    —zurekiko apeta orain dut ezagun.
    —Begitan zaitut eder, izar antzo dirdai:
    —gogoz bazterrik bazter ari nauzu aznai.
    —Nire aitak matsondoz apain zun leioa:
    —makur adar-iarioz dan txermenondoa.
    —Saroi itzaltsuenean dago basetxea:
    —Ioale ots ezauna urrundikan dantzut:
    —&laquo;Txirikiti-txainia, biar igandea:
    —Ai nuke, kantaria, nire tripa asea&raquo;.
    —Bai zutela ao-keru, sagarrak nire urbil.
    —Zure ilerrin bederen, biar edo etzi.
    —ai nuke gentza-atseden, gurasoen erri.
  • ARGIN ZARRA   (1952)
    —Erriko arrobian
    —nekeak leporatuz
    —biotz-eskuak min,
    —Arri mokorrak artu
    —ta, gogoa larri,
    —nere bizi osoa
    —arpikoz iardun oi dut
    —gai zakarrok itzuli
    Oraingo euskaldunak
    —Gerok' olerkariek
    —adituko laister
    —ta alegin gorriok
    —iritziko eder
    —Eskuko daitenean
    —artu, olerkariok,
    —Andragoi-buruntzian
    —nere zain-odoletan
    —gorritu pitxia
    ordurako iaukal:
    —lokatz-odolez zikin
    —ikusi nun oial,
    —usu aldatuko da
    —datorren garaipenak
    —pozten euskalduna:
    —geroko aberkide,
    —birbiztu biotz-guna,
    —gogoz zurekin doa
  • NERE ZEZEN TALDEA   (1952)
    —kozkortsu, orruzale, odola begian:
    —ara-onaka dabiltz esi barrenean,
    —busaloka, goseti, egon ezinean.
    —Agokorik ezean, urratuz lur latza,
    oldartzen dira leian, astinduz isatsa:
    —auts-odeiz lainotu da goian eguratsa,
    —tai gabe murrusaka zezen beltzen otsa.
    —Nere esku zaintsuetan akuiloa dardar,
    —ziztatzen ditut gogor, barruan su ta gar:
    —zezenok buruenik, makur buru t'adar,
    —Elkar ezin ikusiz, su-amorruz bete,
    oiek gorroto naute ta ez ditut maite:
    —nere soin-aragiak iaki baitituzte.
  • ERBESTEAN ARITZA   (1952)
    Oian zar, beltz, itxuan, Euskaditik urrun,
    —aritz bat arkitu dut sendo, tantai, zurrun.
    —Ner' izangoa dizut beragan ikusi:
    —bakar, sendo ta garai, erritik igesi.
    —aritzak biotzondo eragin dit azkar.
    —Aritz-adaburuan usoak iduri,
    —Burua apal moztu dut adaxken abarra,
    —nonbait arindu nairik nere zoritxarra.
    —Biotz-barren baitudan ene Aberria!
    —atzerrin gorbiztu zait barneko zauria.
    —Ez nuen aritz ori so egin bearrik,
    —zutzaz gomutatzeko, baitzaitut maitenik.
  • NEGUAN LORE   (1958)
    —Nork sorterazten zaitu, bertso-berri labur?
    Olerkari zar onek barnean izotza...
    —Agertu zeraneko, negu-lili, elur
    —artean argitu zait erabat biotza.
    —Nor izan zaitekenez ezin dut igarri:
    —aitaren magalpeko? umezurtz bakarra?
    —ezin egon naiteke, senide azkarra.
    —Nere bizitzarteko udamin beroa
    —al duzu ernerazle guri eta bizkor?
    —Datorken udaberri garden ta eroa
    —aditzera ematen al didazu baikor?
    —Noruntz io, ezker-eskuin, edo, aintzin-gibel,
    —zure berri izateko? Nik neuk ezin iakin.
    —Lenaldia gogora oi datorkit goibel,
    —ta geroa, gaupean, zeatz ikus ezin.
    —Nire izangoaren asikina ote
    —zaitut, ala, damurik, ondakin mingotsa?
    —Parrearen azkena, ala, poza date,
    —lili, adierazten didazun abotsa?
  • NIRE BIDEAK BARNA   (1961)
    —Lainorik ez ortzian, goizaren ederra!
    —Lili berriz dirdaika etxeko bazterra.
    —Beso-lagun gazte dut neska udaberri:
    —gogoan ikara ta ortzetan dut irri.
    —Banituen bi bide, oianaren urbil:
    —Luzaro gelditu naiz, bi begiak zabal:
    —bazter ederragorik amestu ezin al.
    —Ausnarrean lotu naiz eznoa-banoa:
    —pagadian kantari dut birigarroa.
    —gain-gora nabilazu, utzirik bestea.
    —Bide obe usteak ortaratu ninun:
    oingiro bikaina t'argia edonun.
    —Bi bideok goiz artan oinatzik etzuten:
    —nik baina lena utzi ta io nuen zuzen.
    —Asperenez dioket gau ta egun ixil:
    —banituen bi bide, oianaren urbil.
    —Ibilbageagoan egin nun indarra:
    —nire bizitzan ori dut alde bakarra.

 

Zamarripa, Paulo   —1877-1950—

  • ERDEREA TA EUSKEREA   (1905)
    —Erdal-errian bizi naz orain,
    —Ementxe nago: Salamankako
    —Erderea dantzut abo danetan
    —Erderea entzun bear dot, emen
    —Erderearen otsak dantzudaz
    —asko ta alkarren atzean.
    —Bere durundu gogorrak dabiltz
    —Nayago dodaz, Amatxu, zeure
    otsak, ots onen aldean...
    Oituta gagoz entzuten, bai! bai!
    —Erderea gora Erderea bera,
    —ta euskaldun askon artean
    —euskera bako erderea eiteko
    —modurik eztagonean.
    Or baño zori obagoa dozu,
    Or Erdereaz yosten zaitue,
    —ikusten dodan antzean,
    —ikusi nai dot, anai maiteak,
  • EUSKALDUN GUDARIAK   (1905)
    —Ze zorion andia zugan ibiltea!
    —Zeugan, Amatxu, zeugan pozkidaz betea
    —Dabil nire bioztxu euskaldun gaztea!
    —Zeugan nabil ni sortu nintzanetik gora,
    —Urten barik euskaldun lurretik kanpora;
    —Ta eztot gura zugandik alde egin iñora,
    —Ezpada Zerura, Ama, Asaben albora.
    —Araxe bai pozarren, Jaunak deitutean,
    —Joango nintzake, Amatxu. Baña bitartean,
    —Eriotzak gorputz au lurperatu-artean,
    —Gabiltzan biok, gorputz ta arimez, batean.
    —Zu itxitea, ta miñez semeon ezpanak
    —Diñoe: "Non dira, Ama, zure lur laztanak?
    —Non dira zure zelai ta mendi euskaldunak?
    —Zure elizatxu ta etxe margo zuridunak?
    —Zure txorien kantu gozo ta legunak?
    Ostu deustez betiko zeure urruntasunak".
    —Urrun egozan, urrun, Rhingo ibai-ertzean,
    —Milla zortzireun eta bosgarren urtean,
    —Garagarril-erdian, gudarako ustean,
    —Lauezpabortz gudari, ta danok batean,
    —Solasa eben euskaldun lurraren ganean.
    —Ta ikusirik egola au leku urrunean,
    —Ai, ze samiña eukien biotz-barrenean!...
    —Urrun Auñemendiak... ta euskaldun basoak,
    —Urrun aitona-amonak,... urrun gurasoak,...
    —Urrun anayak, urrun atsegin osoak,
    —Urrun egozan euron pozkida gozoak.
    —Baigorriko festetan pelotan eitea
    —Urrun gudari dagoz!... Gaitz da ara joatea.
    —Harispe aitzindaria bederen ondoan
    —Balego! Arek baimena emon lei, ta orduan
    —Joan leitekez, baña orain zelan joan,
    —Guda ezta asiko baña, diñoe orain pozik,
    —Joan ta etorriteko partida an egiñik.
    —Badoaz, ta osasunez ederto eltzen dira
    —Amabots egun barru biak Baigorrira;
    —Larri dagoz joateko pelota-tokira.
    —Partida asi da noizbait. Lau pelotariak
    —Arrituak ikustez ain gorputz zoliak,
    —Ain beso zantsu ta anka txit ibiltariak.
    —Pelota biribilla, oin orra ta oin ara,
    Ormatik eskura ta eskutik ormara,
    —Egaz dabil pozarren, eskuen indarra
    —Laguntzat daroala leku danotara.
    —Ikuslaren begiak pelota ikustean
    —Egaz doala, doaz egaz bere atzean;
    —Ta olantxe atsegindurik beragaz batean
    —Dabiltz pelota bera geratu-artean.
    Oraintxe da azkenengo egaztadaldia.
    —Norentzat izango dan berau pozgarria
    —Jakin-nairik ei dago jende-pillo andia,
    —Txaloka ari emoteko atsegin barria.
    —Gogor dabiltz mutillok; iñoizko gogorren,
    —Kaltez; laurak or dabiltz... ta laurak pozarren..
    —Laurak dira pelotan ikaragarriak.
    —Guztiak onak; baña gure gudariak
    —Makaltzen dabez beste bi jokalariak,
    —Ta irabazi partida ta txalo ugariak.
    —Txaloen zaratakaz pozturik, batera
    —Gudari biok doaz gudaritaldera,
    —Zintzorik gudan bere bear egitera
    —Baigorrin pelotaka ein eben antzera.
    —Lau illabete igaro-orduko Austerlitzen
    —Bata-besten alboan ebiltzan gudatzen,
    —Nayago neunkek, mutil, Baigorrin oin ari
    —Pelotan, baña jarrai emengo lanari,
    —Zintzorik Frantziaren alde bearrean
    —Ara an euskaldun biok... guda gogorrean,
    —Indarra ta adorea baturik benetan
    —Ikusi geinkez orain mutillon zanetan.
    —Aitu nola Eriotza zitala eskuetan
    —Arturik, sartzen daben gorputz etsayetan...
    O zeinbait etsai jausi direan lurrera
    Odolez gorriturik alkarren ganera!
    O zeinbat doazen, o! il-aiñik jaustera
    —Geure gudari euskaldun gogorron aurrera!
    Ori bai dala indarra! Ta ori adorea!
    Ori da etsai guztiak birrindu-gurea!
    —Ikusirik mutilion indar ta ardurea,
    —Ta eztauke biotzetan mutillok bildurrik.
    —Euskaldunak, Amatxu ikustez pozturik,
    —Egingo dabe alegin guztia azarturik.
    —Zer baña? Non dakuse Amatxu, urrunean
    —badago? Bai, dakuse. Biotz-barrenean:
    —Bera omentzeko dauken asmo zuzenean;
    —Euren biotzak deutsen maitetasunean.
    —Urruntasunen poza da maitetasuna.
    —Emen, ta emetik urrun, biotz euskalduna,
    —Edonon maitetuizu Amatxu kutuna,
    —Maite izan barik iñoiz bere urruntasuna.
  • MUTIL BATEN ABADEGEITUTEA   (1910)
    —A! zer? Maite nozula?
    —Zoaz, guzurti tzarra, yoan zaite inpernura,
    —Eskeintzera atsegiña, dirua ta omena.
    —Zeruaren ordeaz eztot ezer be gura;
    —Zerua da ba, nitzat, gauzarik onena.
    —Zerua galdu daidan nai zeunke, zeuk lenago
    Ordu negargarrian galdu zendulako...
    —Ai, Txerren ondamutsu zitala, zer geyago
    —Nai dozu galdu daidan zeure pozerako?
    —Ta oindiño bere esesten
    —ustez zeure egoetan
    —lotuko nazala?
    —eztozu zeuretuko,
    —Aingeru bizkor bat da
    —nire yagolea.
    —gorputz ta arimea.
    —Jaungoiko bat dot Aita,
    —ta Ama onen dei samurrak
    —naroe Aitagana.
    —Ta Aita zeruan dago
    —Eta orregaitik imiñi dodaz
    oñak zeruko bidean,
    —aingeru oneri eskua emonik
    —beronek eroan nagian...
    —Aingeru onetxen laguntasuna
    —naikoa dala diñost Amatxuk
    —eiteko bide guztia.
    —edozein sostor galgarri
    —utsa ta ezer ez izango dala,
    —Banoa bada, ta eztozu zetan
    —ekin esesten albotik.
    —Nire gogoak eztau gurako
    —bide au baño besterik.
    —Bidea bada gogorra bere,
    —leku gozora naroa,
    —lagun au neugaz badoa?
    O ze laguna! Zintzo zintzoa,
    —bape guzurrik bakoa;
    —bera ondo izanik, gura nabena
    —egin zorionekoa...
    —A, baiña, au zer da? Olango pozik
    —eztot asmau nik sekula.
    —Argi pozezko soñuz yantzia
    —yatort zerutik burura,
    —ta argi beratan Aitatxuk diñost
    —abade egingo nazala.
    —Abade egingo naz bada.
    —Ta o zein pozturik imingo ditun
    —barri ain pozgarrizkoak
    —lurreko aita-ama biotz oneko
    —kristau zar zintzo zintzoak!
    —A, bai! Zintzorik egingo dabez
    —euron alegin guztiak
    —zeruko Aitaren gogo done au
    —Ta o zein gitxitzat daukadan orain
    —Anai askoren arimatxuai
    —zurok eiñiko kaltea
    —desegin nai dot... Auxe da oinganik
    —neure pozezko ardurea
    —lagun onetxen laguntasunaz
    —zurori arimak kentzea.
    —Zoaz ego baltzokaz
    —zeure arrokeri andiak
    —sortu eutsun lekura!
    —Gizonari itxi geldi...
    —doyala zerura!!
  • AIKO ANTOJAGARRIE!   (1927)
    Mari Bekortako neskatilla zintzo garbiari,
    —bere auzoko neskatilla-lagunakaz, dantza-lekuan,
    —aurreskua noiz-asiko begira dagoala,
    —mutil orditu bat yatorko baltzeoan
    —beragaz egiteko itsu-soñura eroan-gurarik.
    Ona emen zer diñotson Marik:

    —Ardaoz beterik ator.
    —I moskortute ao;
    —baño be moskorrao.
    —Buru zoro ori baño
    —askozaz astunao
    —dekok gorputz ustela,
    —satsa baño ustelao.
    —Nigana ator, moskorti,
    —ardaodun txarrie,
    —baltzeoan lagundu
    —dayan neuk? Ordie,
    —alde ortik! Etxoak gure,
    —antojagarrie!
    Barriro ekiten deutso mutil ordiak
    —lagunduteko berari dantzan.
    —Ta orduan diñotso:

    —Entzun dok. Etxoat gure,
    —antojagarrie.
    —egiteko diñotso mutil ordiak. Eta
    onetara Marik olan erantzuten deutso:

    —Zutunik ibilteko
    —bear bok lagune,
    —aituik nok galdu yoan
    —buruko zentzune.
    —Ni nok yantzan ariñe
    —ta ostean astune;
    —guyoat euskeldune.
    Mutillak eskutik oratuten deutso.
    —Ta berak blidur gitxigaz diñotso:

    —Ezeiztek niri oratu!
    —Geldi ia, astakoa!!
    —Eztok entzun, baldrasko
    —ganorabakoa,
    —eztoala yantza ori
    —neure gogokoa?
    Matralleko bat emon ta diñotso:
    —Joadi, orditzar ori,
    —zagien albora,
    —ardao pekatarien
    —upelen ondora!
    Mutillak birao ikaragarriak yaurtiten
    —dituz. Ta Marik asarre andiz diñotso:

    —Txarrito, non ikis dok
    —erdera orren loye?
    —ta adurre baño eztana
    —badekok, ordie.
    —Aiko min zantarra! Aiko
    —ago moskortie!
    —Aiko mutil satsa! Aiko
    —Antojagarrie!
    —Biotz andidun neskatillea,
    —galanta gorputz ta arimez,
    —euskalduna da odolez eta
    —euskalzalea biotzez.
    —gorritu yako, deedarrez
    —biraoen aurka asi danean
    —amurru orretxen gorritasunez
    —askoz ederrao agertuten da
    —Edertasuna garbirik daukon
    —larrosa baten antzean.
    —Eta, zein ezain dagon
    —mutil moskortie,
    —adurrez ezoturik
    —Aiko ardaoz baltziturik
    —dekon aurpegie!
    —Aiko mutil satsa! Aiko
    —antojagarrie!
    Ona emen berari begira andra bik
    —nor da, gazteak? Nor da?
    —-Mari errotarie.
    —-Je bizkor dabil gero
    —gorputze duztie!
    —-Erromerien daon
    —berorren adi dao oin.
    —yantzan Bekoerrotako
    —Ta yantzarako dan lez
    —-Ori bai de ixetea
    Ori bizkortasune!
    Or dao, bai, grasie!
    —-Ariñek oñek eta
    or ekusten da, Kontze,
    —nor dan yantzarie.
    —yayo dan errie!
    —-E! Bakutsu or datorren
    ordi sats andie?
    —-Ona dator gero?... Aiko
    —antojagarrie!
    —-Baltzeoan ibil de,
    —gorputzik erdie
    —Maritxuk esan dotson!...
    —-Ta ordi sats andie
    ona dator...
    — -Bai? Aiko
    —antojagarrie!
    —etsera yoan da arin
    —Mari errotarie.
    —beran ustez dalako
    —Illunetan dao mutil
    —antojagarrie.

 

Zamora, Auxtin   —1943—

  • UR FERDEZ   (1984)
    —neure haur denbora baizik haurñoetan.
    —ttinttaka ttinttaka sortzen zen goizean,
    —nimiño zintudan,
    —geroztik ur ferdez ditutzu begiak,
    —goizeko iduzkiz ezpainak ximurrak,
    orenak zer diren.
    —Atzo itaizuren ur-edale nintzen,
    —deusez axolatzen:
    Orai aldatu ditut alabideak,
    —amoratu nauzu,
    —ta bertzelakotu.
    —Kalapita beltzak, zeruko urdinez
    —nauzkitzu beztitzen, hedoien kolorez,
    —laidoak gordetzen
    —Kristalin argiak ur inozentzian,
    —Ez dakit nor naizen,
    —kasik lo kuluxkan zure bazterrean,
    —zoaz aintzina,
    —sortaraz dezazun, nitaz oroitzean,
    —nola ur ferdea belarren artean:
    —haurño bat freskoa
    —zu bezalakoa.
  • ELGARRI MUSUKAN   (1984)
    Oraintxet berean, zirimoletan,
    —sortu gira besta huntan,
    —iduzki deno dantzan,
    —ilargi deno irri nigarretan,
    —lokartuko gira elgarri musukan.
    —Biziaren mainatak eta lakaioak gira,
    —izarihintzeri &laquo;maite zaitut&raquo; xuxurlatzeak
    —suge mahatsen denbora,
    —zoin den laburra,
    —gure ametsen barneko inkaminak,
    —zoin diren hegalez beteak,
    —erortzeko minarekin,
    oraintxet berean, zirimoletan,
    —sortu gira, besta huntan,
    —iduzki deno dantzan,
    —lokartuko gira, elgarri musukan?
  • GELDITU IZAN NAIZ   (1988)
    —Baionan, Errobi bazterrean,
    —uhaintxoetan nahasten,
    —ñoñiñen hegalen itzalek
    —arrainen ur ildoxkak segitzen,
    —horiek guziak ez zirela egiak.
    —Bihar, egun ote da?
    —zu, ni ote zira?
    —egun, bihar ote da?
    —Baionan, Errobi bazterrean,
    —Zu, egun ote zira?
    —eta ni, bihar ote naiz?
  • IZORRATUKO ZAITUT   (2002)
    —Gaur neure etxe aintzineko zuhaitzaren hostoak
    —abartxoen puntetan nola-nahizka ibilki dira.
    —&laquo;Norbait&raquo;ek edo &laquo;zerbait&raquo;ek mugitzen ditu.
    —Nola ibiliko liezke bertzenaz, ez dute deus pentsatzen,
    —ez erraten, ez dute mugitzeko nahimen izpirik,
    oraintxet ni naizen bezala, funtsean,
    —muinak hutsak eta borondatea lehor dauzkate...
    —Beharba, zuhaitzaren enborraren azpian bada
    —&laquo;norbait&raquo; edo &laquo;zerbait&raquo; ari dena hostoen manatzen,
    —neri ere oraintxet berean burura etortzen zauzkitan
    —hitzak manatzen dituen &laquo;norbait&raquo; edo &laquo;zerbait&raquo;,
    —eta hura bera... Ez dira urrun ibilki hosto gaizoak,
    —bost zentimetra eskuin bost zentimetra ezker, beharba,
    —hamar zentimetra, ekaitz-haizeak ufatuko baluke!
    —leku berera igortzen naute: neure zapatetara...
    —Bizi guzia pasatuko nuke: &laquo;nork&raquo; eta &laquo;zer&raquo; horien
    —misterioa zilatzen... Kaka.... dela zertako jakin...
    —Laster udazkenean hostoak eroriko dira.
    —Jadanik &laquo;norbait&raquo; edo &laquo;zerbait&raquo; horrek
    —nahi ditu hostoak erorrarazi, neure ileak.

 

Zarate, Mikel   —1933-1979—

  • HAURRA IZAN NINTZEN BAINA...   (1978)
    oroimenaren hotsetan,
    —egun gorri haiek.
    —Abioi zaharren abiada geldia,
    —bonben burrunbada,
    —tiroen dunbada,
    —sirena hots izugarria,
    —arnasots estua,
    —heriotzazko negarra,
    —gorroto lehertuaren
    —gerrate amorratuaren
    oroimenaren hotsetan,
    —egun gorri haiek.
    —Segovian,
    —Cuellarko gaztelu zaharraren
    —itzal hotzaren
    —itxaropen hertsian;
    —hara ta hona
    —nintzen erori,
    —&laquo;En pie, flecha de España,
    —Falange victoriosa...&raquo;
    —haundikeriazko harrokeria eroan,
    —isiltasunezko beldur itoan,
    okerraren
    —leloan
    —(&laquo;T£ no te llamas Mikel,
    —t£ te llamas Miguel&raquo;.
    —&laquo;Oye, t£, aldeano,
    —habla en cristiano!&raquo;.
    —&laquo;Calvo Sotelo,
    On‚simo Redondo,
    —Jos‚ Antonio Primo de Rivera,
    —Franco, Franco, Franco...,
    —Arriba España!&raquo;)
    oroimenaren hotsetan,
    —egun gorri haiek,
    —bihotzaren pozetan
  • 1975, AZAROAK 20   (1978)
    —Gasolina usainez eta grasaz beterik eman zidan,
    ogi salutatua eskaintzen den bezelaxe,
    —periodiko bat ematen den bezelatsu,
    —bihotz zati bat erregalatzen den bezala,
    —hiriko kale arteko kutsaduraren itzalpetan;
    —txoferren esku dardaratiz eman zidan
    —zemento bloke zapalkorren hatzaparpetan
    —sorturiko basalorea,
    —bertso-paper zaharren poz berria:
    — &laquo;Pedro Urtia ere
    — Franco nola daukagun
    oraintxe defuntu;
    — Jainkoak eiten badeu
    — gixontxu au santu,
    — eztiten a barriro
    — mundura bajatu&raquo;.
    —Goizean eman zidan,
    —askatasun eguzkiaren goizean,
    —eta bertso-paper zahar baztertuen hauts negarrak

 

Zelaieta, Edu   —1973—

  • DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA   (2002)
    —Zoratzea nahita izanen balitz bezala
    —askoz gutxiago sufritzeko
    Olerki ziztrinak izkiriatzea intelektualen gauza soilik izanen balitz bezala
    —Poetek bihotzik izanen ez balute bezala
    —gure mugimenduak mekanizatzeko
    —Etxepeko parkean zerbait idaztea beti seinale ona izanen balitz bezala
    —Lan egitea osasungarri izanen bagenu bezala
    —Behin enamoratuak betiko egonen balira bezala
    —maiteminaren giltzarria kausitzeko
    —Eguzkiak beti berotuko balu bezala
    —Maitasuna eta amodioa balira bezala
    —Maitasuna eta amodioa balira bezala,
    — Jokatzen dugu guk;
  • JUDASEN ARBOLA   (2002)
    —Bihotz itxurako hostogalkorrak.
    —Idurizko amodio-zuhaitza:
    —Bertan egingo nuke lepo
    —Zu nirera etortzeko irrika
    —Zure gorputza izerditan blai
    —Hau bezalako hamaika olerki erromantiko
    —Konposa nezake.
    —Zeren eta orain hementxe zaude
    —Eta ni mutu eta geldi nago,
    —zu noiz aldenduko zain.
  • LERRO BERDEA II   (2004)
    —Behobiaren alde batean: greziarrak
    —Behobiaren bertze aldean: turkiarrak.
    —Denak behobiarrak dira.
    —bertze aldekoak greziarrak diren.
    —bertze aldekoak turkiarrak diren.
    —muga zeharkatzeko guneak.
    —Behobia erdibitzen duen
    —lerro berdea ezabatzen hasia da.
    —alde bateko nahiz bertzeko behobiarrak ez dira oroituko
    —iragan denboretan bazela lerro berde bat
    —Behobia erdibitzen zuena.
    —iraganeko lerro berdeak
    —itsasoaren urdinaren gisa hartuko du.
    —Eta bertako mugalariak anfibioak izanen dira.
  • BEHARBADA, SEGUR ASKI   (2004)
    oraindik ez dituzu zure seme-alabak ezagutzen,
    —bizia salbatuko dizun laguna ere.
    —atzo pozarren ikusi zenuen umetxoak
    —labankadaz josiko du bere bikotea 2027an.
    —heldu den astean berean ezagutuko duzu
    —egunen batean sos batzuengatik salduko zaituen adiskidea,
    —hagitz une berezian sostengua emanen dizuna,
    —arras mozkorturik gidatzeagatik
    —lankide baten bortz urteko mutikoa harrapatuko duena.
    —atzo mutur beltza eskaini zizun emakume xaloari
    —noizbait ebatsitako bizipoza itzuliko diote
    —Non ote dautza oraindik ezagutu gabeko momentuak?
  • AUTOBIOGRAFIA   (2010)
    —amaren bularretan nengoela,
    —hain beharrezko eta hain gozo
    —Amak, bere arbasoek bezala,
    —Aitak, antzinako ahaideei segika,
    —euskaraz bota zituen bereak.
    —60ko hamarkadan, biak frantsesez mintzo zirela.
    —Hantxe jaio zen anaia zaharrena,
    —hiru bat urte izan arte Beran egon eta
    —euskara hutsean hezitakoa.
    —mintzo den euskaldun zaharra.
    —Hurbileko familian
    Ordainetan-edo, ingelesez moldatzen naiz
    —bertze bi anaiak eta gurasoak ez bezala.
    —Txikitan entzundako lau gauza haiek
    —pixka bat osatze aldera eta jakin-minez
    —Tamalez, urte bakarrean ikusitako gramatikarekin
    —eta Galiziara egindako bidaiekin ez dut nahiko izan
    —inoiz fundamentuz falatzeko.
    —Maiz, halaber, zenbateko eragina izan duen
    —honek guztiak nire bizian;
    —adibidez, pertsona bera izanen ote nintzen
    —hizkuntza bakarreko familian sortu izatera.
    —Zer pentsatuko luke Avilako batek
    —bere ama-hizkuntza eta bere gurasoenak
    —Kontuan hartu, gaur den egunean,
    —lagun on frankorekin solastatzen naizela gaztelaniaz
    —eta gaztelaniaz ere irakurtzen ditudala liburu asko.
    —Baina baita ere, noizean behin amarenean elkartuta,
    —"bota ura", "ekarri ardoa" edota "on egin" tartekatzen ditugula mahaian;
    —lagun-min eta lankide anitzekin egunero aritzen naizela euskaraz,
    —aitarekin hitz egiten dudanetan bezala nahiz neure oraingo etxe diren
    —Aitor dut, gauza bitxia izanagatik ere:
    —Horregatik izanen da, agian, unibertsitatean euskaraz irakastearena
    —edota, bakarrik nagoela,
    —Laster beteko ditu zortzi hilabete gure Amets txikiak.
    Oraindik ez dakigu nolako ahotsa izanen duen,
    —zein modutara deituko digun "aita", "ama".
    —Dakiguna da gurasoek egiten dioten
    —Gasteizko euskara horretan esango dituela lehen hitzak,
  • VILLAVESAN   (2010)
    —Erdi hutsik doa gaur hamabosgarrena
    —Bi gizon beltz ditut ondoan.
    —Ez dute elkar ezagutzen, nonbait. Ez dira solasean ari.
    —Hala ere, biek dute txano bana buruan. Negu mina da.
    —Adin bertsukoak biak. Jantzi bera azalean.
    —Iruñea ez da Paris edo Bartzelona
    —etorri zait burura.
    —elkar ezagutzen ez duten bi beltz espazio ttiki bat partekatzen,
    —Bakoitzak bere bidea hartu du: ezker batak, eskuin bertzeak.
    —Ederki ikasi dute gure artekoa:
    —arrotzekin ez da mintzatu behar.
    —Iruñea ez da New York edo Berlin.
  • LAU ARDO KOPA   (2010)
    —Lau ardo kopa erosiak zituen
    —erdialdeko bazar txinatar batean.
    —Ez zuen lehenbiziko aldia hara joaten:
    xie-xie esaten ere ongi ikasia zuen.
    —Etxe aldera jo zuen
    —Bere maiteñoari --neska ala mutila, zeuk aukeratu--
    opari erromantikoa egin nahi zion:
    —sukaldeko mahaiari ospakizunetarako linge basquea jantzi
    —eta egongelan paratu zuen.
    —Egongelaren erdi-erdian ez zuen, bada, eguneroko
    —sukaldeko mahaia ematen.
    —Txinatarrei erositako lau kopak
    —txinerazko egunkari baten orriekin bilduak zizkiotela
    —jabetu zen orduan.
    —Ardo kopak harraskan utzi eta
    —egunkari arrotzari erreparatu zion.
    —Sentsazio arraro bat ibili zitzaion bizkarrezurrean.
    xie-xie esaten ongi ikasia bazuen ere.
    —Egunkariak zekartzan argazkiek, ordea,
    —ez zuten zalantzarako zirrikiturik uzten:
    —kirolak (futbola)
    —kontaktuen saila (neska erdi biluziak agerian)
    —modari buruzko erreportajeak (futbolariak eta neska erdi biluziak agerian)
    —musikari batzuk sari inportante bat jasotzen
    —edo musikari inportante batzuk sari bat jasotzen
    —futbolariez eta neska erdi biluziz beteriko irla urdin bat.
    —Bere maiteñoa etxera iritsi gabe zegoen artean.
    —Lau ardo kopa metalezko harraska hotzean.
  • BLUES ARINA   (2010)
    —Hanka sartuko dut
    —Hanka sartuko dut
    —bide okerrak aukeratu
    —Bai, damutuko banaiz ere,
    —hanka sartuko dut.
    —Nahita okertuko naiz
    —nahiago baitut zamaturik bizi
    —betiereko itolarrian baino.
    —Nahiago baitut hatsa hartu
    —zama bota ondotik
    —Nahasiko naiz behin baino gehiagotan
    —ibilera makurtuko zait aldi batez
    —makilakada bat edo bertze jasoko dut
    —Hanka sartuko dut
    —heroi baten antzera, belauniko eta aldarrika,
    —gezi pozoitsua ene errai zaurituetatik atereaz.
    —Ez ditut erroreak gordeko
    —hondoraino joan zaidala hanka
    Ongi eta serio pentsatuta,
    —aski estrategia ona hasia zait iruditzen
    —batzuetan hanka sartzearen kontua.
    —Zorte pixka batekin
    —laguntza eskainiko didazue
    —errore larri batzuk barkatuko dizkidate.
    —Inteligente jokatzera saiatuko naiz aurrerantzean:
    —hanka sartuko dut maizago.
    Orain badakizue,
    —ez harritu, gero,
    —noizbait ohartzen bazarete
    —naizentxo honek gaizki jokatu duela.
    —Mesedez, ez etorri gero
    —inongo kontu eske
    Orain eta hemen baitiot nik
  • MUNDUAN EZ ZAUDELA   (2010)
    —Nire maitearen barrenak urratuko dituzu odoletan.
    —Zenbait egunez, jota utziko duzu ospitaleko ohe batean
    —Eta opari ederrak jasoko dituzu.
    —Geroxeago, errukirik gabe, maitearen maitea ebatsiko didazu.
    —Jelosien eztian dasta eginen dut aita onaren itxurapean.
    —Gau eta egun zuri beha egonen gara. Beldurka, batzuetan,
    —ez ote zaituen haize gaizto fin batek harrapatu.
    —Begi marroi horiek ez dute betikoak ematen.
    —Halako batean,
    —bi hankatan zutitzea erabakiko duzu, lau hankako proben ondotik.
    —lasterka eta jauzika, gero.
    —Neure maitearen maitea ebatsi ondoan,
    —maitatzeko ahalmena ere bahituko didazu kutxa giltzatu batean.
    —arrotz bat etorriko da gurera --bildotsaren ipuinean otsoa bezala--
    —eta betiko eramanen zaitu.
    —Zauri erauntsiak zabalduko dira ene baitan orduan.
    —Maite nuenaren maitea ebatsiko didate bigarren aldiz.
    Oraindik munduan ez zaudela,
    —utzidazu zu gorrotatzen, laztana.
    —Zuregatik bizitza osoa entregatu baino lehen.

 

Zohiola Berri  

  • HIRIARTEN LEHENBIZIKO GARAITIA   (1864)
    —Urreaz gosetuak, Erroma hiritik,
    —Artaldetan otsoa nola den ikusi!
    —Gure gainera bardin zorrotzik erori,
    —Gure gainera bardin zorrotzik erori.
    —Amak gure odolaz maizegi gorritu,
    —Haika, herriak haika, armatuz aizkorez
    —Urre biltzaile hoiek anbilka hilotzez,
    —Urre biltzaile hoiek anbilka hilotzez.
    —Goazen, goazen, gudura ximixtak iduri,
    —Jo hor, jo hemen eta alde guzietan,
    —Leher eta sarraska aizkor-azpietan,
    —Zeha, zeha, ostika, burdin ekarleak,
    —Egun suntsi detzagun odol ixurleak,
    —Egun suntsi detzagun odol ixurleak.
    —Jo, jo, nehori barka ez diozozue,
    —Heriotza eskuez erein ezazue,
    —Jo, jo, beti, jadanik urratu dirade
    —Lasterka hor doatzi, zaldunak jarraiki,
    —Matxeta zorrotzekin buruak ebaki.
    —Non zaizte erromatar agintari onak?
    —Non gure herritarren espantu gizonak?
    —Non gure herritarren espantu gizonak?
    —Non dire zuen oste atzo hiri ederrak!
    —Non ezin garaituzko gerlari zaharrak!
    —Han dira ordakian odolez igeri,
    —Bizirik ez da nehor bakar bat ageri.
    —Bizirik ez da nehor bakar bat ageri.
    —Hain ongi ibilirik zazpi oren huntan
    —Unatuak daude erredol azpitan,
    —Bihar goizik, belek hila dute joko,
    Oste eder hetarik bat ez higituko,
    Oste eder hetarik bat ez higituko.

 

Zubeldia, Koldo   —1957—

  • BELDURRA ETA INPOTENTZIA   (2005)
    —Zigarroaren azken bufada egin ondoren
    —eta egurra moztu behar izateko
    —erabili beharra aizkora
    —denon paotxa eta malura
    —ez dut aspaldian jantzi alkandora
    —eta nabil gustora
    —espirituzko elikadura sartu behar hesteetara
  • LOTSA   (2005)
    —Batzutan sentitzen dudan lotsa
    —eta prezisoski ez zait alaitzen bihotza
    —gauetan aditzen dudanean hotsa
    —goxo goxo hartuaz gaueko hotza
    —askotan nahiko nuke izatea hontza
    —eta alaitu beste era batean bihotza
    —gogoratuz gure ekintzabide bortitza
    —nahiago horrela dena balitza
    —ekite bortitza eta bizitza
    —nahiko nuke beste era batean hastea
    —ahal den erakoa hasi betetzen bizi baldintza
    —ahal den moduan hutsunea bete ahantzi gabe ene
    —bizitzari eman nahi diodan ikutu bortitza
    —agian horrela balitza
    —alaituko litzateke bizitza.
  • ERRITMO BERA DU ERREKAK ETA BIZITZAK   (2005)
    —Erritmo bera du errekak eta bizitzak
    —erritmo bera du euriaren hotsak
    —lurraren aurka erortzen denean
    —eta amoranteak zer erritmo duen
    —kolore duen galdetzen dut
    —norbaitek ihardetsi diezadan.
    —Norbaitek ihardetsi diezadan baita zein
    —diren udazkeneko zuhaitzeen kolore okrearen
    —izateko arrazoiak.
    —Zergaitik isten ditugun kajoiak
    —eta zergaitik ez dituen Koldok joiak
    —eta zergaitik ibiltzen diren bolandan kaioak
  • AITORTZEN DUT   (2005)
    —Aitortzen dut gaur
    —Aitortzen dut
    —nire azken bideko helburu deusetatik
    —banentorkeela goiz asko.
    —Aitortzen dut baietan eta ezetan banabilela,
    —Aitortu nahi diot nahi duenari jakin...
    —ez dudala izaten inolako arnets antzurik
    —ez dudala intentzio txarrik badudala intentzio onik
    —badudala amesteko leku atseginik
    —ez dudala zentzurik aisa galduko.
    —Aitortzen dut:
    —dudanaren ondotik nabilen poeta neurrigabe bat naizela.
    —ahalegintzen naizela gauzak hobeto eramaten.
    —Gaur aitortu dudanaren berri bihar edo beti
    —egiaztatzeko gauza nintzatekeela.
  • ZURE LOTORDUETAN NIREA   (2007)
    —Zure lotorduetan nirea.
    —Zure azkengabeko antsietan nire mina.
    —Nire minaren ondoan zure izate fina...
    —Enarak joan-etorrian, beren arrastoa utzi dute.
    —Eta denbora badoa aurrera gizatasunez.
    —Pixka bat errukior eta pixka bat zentzudun.
  • OH, NIRE APRETA HAUTSIAK   (2007)
    Oh, nire apreta hautsiak.
    —Ez dira mundu guztiko auziak
  • EGIA   (2007)
    —Ausaz datozkit gauzak burura
    —eta eskatzen dut benetako askatasuna
    —eta benetako zuzentasuna, negarrez zotinka
    —nagoen honetan.
    —Nire egia ezin da kabitu poema batean,
    —bere neurriak ezin direlako distantzia hauetan
    —koka paper errektanguluan.
    —Ezin dut borobilean kabitu ahal izan,
    —nola tximeletak bolandan
    —eta bizi nahiko nukeela Holandan.
  • O FILANTROPIA!   (2007)
    O filantropia!
    O fameli bukolikoa!
    O nire fameli filantropiko bukolikoa!
    O artzain bizitza neketsua!
    —gora gure herria
    —miresmenezko Euskal Herria
    —goiz antsiz asegaitz egarria.
    —Xahutu zaidan goi argia
    —ihintzez blaitutako zelaia
    —eta arbasoak erabilitako laia.

 

Zubiaga, Felix   —1932—

  • HUTSUNETAN   (1986)
    —Ez da dana izar espazioan
    —ez eta lore larrean,
    —lore arte diren hutsune ilunak
    ornidu begiz bedarrak.
    ——artean dago iluna?
    —bion argiak bat ez dagien
    —Bion arteko iluna zer den
    —&laquo;Zu hor ta ni hemen kontu&raquo;
    —egina dogu legea:
    —bat izan baino lehenago dogu
    —zu bero, ni oskil,
  • PASIONEA   (1986)
    —Bizitza ta Erio
    —alkarren arerio,
    —bat erasotean.
    —erori zan Erio
    —t?ez dauka hagaitio
    —nausitzeko indar.
    —tinko gurutzean,
    —ilunpeko koraina,
    —pekatuen ordaina,
  • GALAXIA BAT   (1986)
    —itxumustuan helburua jo
    —Zeure buruko garauak jatzuz
    —putzuan dager goitik jausi den
    ortzi bera izarratu.
    —Jainkoren batek zeuregan biztu
    —konturatuge han daukakezu
    —alper jakintza horretatik,
    —jainko gorde hau aztertu zeinke:
  • GAU ARREBAREN BEGIAK   (1986)
    —Izar distira labanok
    —ikuspuntua galazoz
    —nora gabe.
    —Izar begi irabiatuok
    —irradakoa jo ta jo,
    —euren dantzara lot-nahi
    —nauelako.
    —Gau ames izar lagunok
    —euren zeruko larrera
    —joan naiten.
    —Dana itzirik noake
  • ZURE TENPLOKO HARRIEK   (1990)
    —Zure tenploko harriek
    oihartzuna daukee,
    —zure tenploko harri lez
    —Ez gor, ez itsu, ez geldo
    —arimadun baino,
    —tenploko harriok daukeen
    —sentikeragino.
    ozendun kantari baizik
    —horma egiturari josi
    —Musika deritsot tenploko
    —murmura horreri,
    —gure kantari baileutson
    —Zure tenploko harrien
    —bihotz ikara, harrimen
    —bihotz kantari honen harria
  • HARRIAK EZ DAU BEGIRIK   (1990)
    —herriak ba dau bihotzik,
    —baina harrizko giza-bihotzak
    —parkatzeraino lei jakin,
    —herriko begirik.
    —harrizko gizonen urtzea
    —Harriak bihotza haragiz,
    —herriak harrizko edukiz,
    —harrizko gizonen buruan
    —non legon zentzunik?
    —herriko oinarri legoken
    —t'harri-gizaki begizkoz
    —ez gauzak ahozpez.
  • TRATULARIEN KONTRA   (1990)
    —Tratularien kontra
    —eukiguraren kontra
    —txakur amesen kontra
    —defendituko dot.
    —Ukapenaren kontra
    —gorrotoaren kontra
    —etsipenaren kontra
    —defendituko dot
    —Ituginarenkontra
    —erretailatuko,
    —igaduraren kontra
    —harri-barriztauko,
    —gardamuaren kontra
    —berzureztatuko.
    —Txakur amesen kontra
    —zuhurtziz erantzungo,
    —gorrotoaren kontra
    —atea edegiko,
    —ukapenaren kontra
    —zintzoro jarraiko
    —dot defendituko.
  • EKIOK, HARRI   (1990)
    —Ekiok, harri
    —ekiok harrika
    —harrizko berben arrazoi
    —Ekiok, harri, markatzen
    —gizakion muga
    —ekiok minki sendatzen
    —gorreriarena.
    —harrimenezko ardurak daiskun

 

Zubimendi, Joseba   —1898-1939—

  • DONOSTI GAIXOA   (1939)
    Oi, zeñen bare dagon itxasoa!
    Oi, zeñen ezti arratsen giroa!
    —antzeko dakuts olatu gañean
    —eta urdin illun margoa oñean,
    —goi argi izpiak nastean, zillar.
    Oi, zeñen goxo, kulunka, laztantzen
    Oial zurizko batel jostari!
    —Ta abeslarien abots indartsua
    —entzunaz dator, egaz, arraitxua
    Olerkarien maitale kantuak,
    —Donostiari eskeñitakuak,
    —Ene txalupa oial zurizkoa!
    —Aizea indarrez puztazu kolkoa;
    —goazen, arin, indar oroez
    —Donosti sorgin orren ondartzara,
    —baga apar zuriz txetzen dan ortara,
    —gonak milistuz, damaren ohorez.
    —Noan oñutsik esne aparretan
    —esku emanaz, jolastutzera.
    —Nire semeak ondar jauregiak
    —zutitzen bertan ta, ene gogaiak
    —bezela, bagak austen ostera.
    —txukun, apañak, Donostin bakarrik
    —Entzun, neskatil leiar-ots karkarra;
    —amaren irri loretsu bakarra;
    —kokotx kaxuela, sagardo urretan
    —igari, janaz alaitutzeko.
    —Zanko billuzi neskatil oiua,
    —kresal usaiaz nabaitutzeko.
    —Andra Maria txadon apañean,
    otoitz beroak egiñik, lurrean,
    Oben guzien barkamena osoa,
    —zeru bidean jartzeko gogoa,
    —egizko damuz, nai det eskatu.
    —Nor da negarrez ondartza ertzean?
    —guda odoltsu zitalagatik.
    —Ez da geiago neskatxa algararik,
    —ez irri gozo, abesti alairik.
    —Aurtxoa, itunki, ez da jolasten.
    —Naas da ondartza itxaso zakarrez:
    —ekaitza dator bazterrak lazten.
    —Eta Donosti, ene erri apaña,
    —beti maitale, panpoxa, liraña,
    —negarrez dakust oro zimurtzen.
    —Seme onenak illikan guduan,
    —Ene Donosti: negar oiek aztu,
    —txuka malkoak, apainki orraztu:
    —Ene bateltxo: goazen biltzera
    —donostiarrak eta ekartzera
    —amarengana. Azkar, goazen!
  • BI URTE   (1939)
    —irten ginala gehigo ezinda
    —gure Donosti maitetik.
    —Guda oroimen latz ta garratzak
    —ezin kendurik gogotik
    —euzkotarraren nekaldi honek
    —Bi urte hauetan etxetik kanpo
    —guda txar honen bitartez
    —une guztitan oldozkor nabil
    —Urta joan ta urtea etorri
    —Bihotz nereko Jainko laztana
    —Bi urteotan nere herriak
    —ene, nolako aldakuntza
    —eusko abenda hizkuntaz!
    —Italo, doixtar, mota guztiko
    —arrotzak buru dabiltza
    —eusko gogoa sendo ordea
    —hau nere bihotzan poza!
    —Bidasoatik beste aldeko
    —bere semeak ordutik gabiltz
    —beti horrera begira.
    —baina bertara joan nahigatik
    —egonik gure herriak
    —begiz ikusi, gogpz bertara naho ta
    —ezin! dit bihotz neriak
    —Hil honen hamahirugarrenean
    —nere gogotik ahaztu ezin dan
    —hura goizalde iluna!
    —Jaunak nahiko al du opatu laster
    —berbihurtzeko eguna
    —egun horretan gukin emanik
    —Euskadin euskotasuna!

 

Zulaika, Joseba   —1948—

  • ZER EGIN DEZAKET NIK   (1975)
    —nire ezinkizun honekin?
    —horrexegatik da ezinkizun
    —Abandonatu? Baina non?
    —Nire heriotzea azeptatu?
    —Ez da hiltzea nere egitekoa
    —Ezinkizun honen absurdoa
    —ezin ote dut konpreni?
    —Kontradizio hau
    —Kontradizio honen arrazoi eza
    —realitate sinple hau bizitzeko
    —Ez dago agoniarik hemen
    —bizitza soil bat besterik
    —hemen nago
    —bizitza jartzeko
    —bizitzak ihes nahi duen tokian
    —Ez dago ezinkizunik hemen
    —ez bait dago ezer
  • ADANEN EGINKIZUNA   (1975)
    —Eguzkia zegoen
    —Naturaren zoramen beroa
    —eguzkiari eskaini zion
    —Eguzki galda gori hartan
    odol kolore gorribueltaka bueltaka
    ——desirazko ahalmen oso ta betetasun
    —nola zitekeen posible iluna
    —ezin zuen esplika heriotzea
    —ez eta paradisuko grisa
    ——paradisu berdea, zuria dena zen hain eder, gorri
    —krudel eta bero eguzkipe hartan
    —Kasikan kontura gabe
    —Adanen gogoa promesa luze bat zen:
    —eguzkia maiteko dut
    —eguzkia izango naiz
    —ilunak eguzki egingo ditut
  • SENTITZEAREN GAINEAN   (1975)
    —azkeneraino
    —sentitze osoraino
    osoa sentitzeraino
    —&laquo;hemen ez dago ezer gehiago&raquo;
    —zoriona zahartu zen
    —minak ez du ezer trajikorik
    —hau aspaldiko mundu zaharra da
    —hemen aspertua nago
    —goazen beste zerbaiten bila
    —zori ona
    —zori txarra
    —bai, nik hemendik joatea nahi nuke

 

Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko